Categorías

UDA IKASTAROAK 2011

BILBAO ARTE ETA KULTURA uda ikastaroetako XII ediziorako proposamenak aurkezteko epea zabalik dago. Proposamenak 2010eko abenduaren 23 baino lehen igorri behar dira. Deialdia Unibertsitateko Sail eta irakasle guztiei, bai eta inguruko gizarte-talde eta instituzioei zuzenduta dago.

Bilbao Arte eta Kultura uda ikastaroen helburua da arte, kultura eta gizarteari lotutako gaur egungo gertaerak eztabaidatu eta hainbat arlotako ikuspegietatik haietaz gogoeta egitea.

Lehen aldiz, aurtengo deialdiak hausnarketarako gai orokorra eskainiko du, jasotzen diren proposamenak homogeneoagoak izan daitezen. Hala, beraz, hurrengo urteko udan eztabaidarako lehentasunezko gaia honako hau izango da: telebista eta honen egungo aukerak, hainbat ikuspegitatik (komunikatiboa, soziologikoa, narratiboa, artistikoa, etab.).

Nolanahi ere, beste proposamen batzuk ere onartuko dira, nahiz eta lehentasuna aipatu gaiari buruzkoek izango duten, horietatik kopuru mugatu batek, hain zuzen ere.

Deialdi honen beste berrikuntza da Bilbao Arte eta Kulturak udako ikastaroen egutegi estutik kanpo (alegia, ez ekainean edo uztailean) gauzatzeko aurkezten diren proposamenen kopuru mugatu bat ere onartuko duela. Proposamenok uneko urteko beste momenturen batean gauzatu ahal izango dira, ahal dela 2011ko udazkenean zehar.

 Deialdia eta imprimakiak jeitsi.

 

1 comentario a UDA IKASTAROAK 2011

Deje una respuesta

 

 

 

Puedes utilizar estos tags HTML

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>