Zertarako?

Ø     Unibertsitateko lanean agertzen zaizkizun hizkuntza-arazoez galdetzeko.

Zertarako ez?

Ø     Euskararen oinarrizko ezagutzak eskuratzeko. Horretarako, baduzu beste bide zenbait, eta hemen ipiniko dizkizugu batzu-batzuk.

Ø     Euskararen ikerketa filologikoak egiteko. Jakintza adierazteko agertzen diren hizkuntza-ezintasunei dago zuzendua zerbitzu hau; ez da, beraz, eztabaida filologikoetarako gune bat.

Ø     EHULKU ez da itzulpen-zerbitzu bat.

 

Nola erabili?

Ø     Galdera bidali baino lehen, begira ezazu ea lehenagotik EHULKUk erantzuna duen galdera hori bera.

Ø     Aldi bakoitzean galdera bat besterik ez duzu egin behar.

Ø     Zeure hizkuntza-arazoari irtenbidea emateko proposamenen bat baldin baduzu, ipini galderarekin batera, eta eztabaidatuko dugu.

 

Nola ez erabili?

Ø     Ez egin galdera bat baino gehiago aldi bakoitzean.

Ø     Ez hasi itsu-itsuan galderak bidaltzen. Aurrena, begiratu eskaintzen dizkizugun esteka horietan, ea zure galderaren berri aurki ote dezakezun.