UPV/EHUko Euskara Zerbitzua


TESTU-ZUZENKETA

Saila/Langaia konbinazioa:

    - INF. GEHIGARRIA -
ADIERAK EDO ARLO SEMANTIKOA/Kalkoa: es 'darse'; eu *eman / gertatu
INTERFERENTZIAZKO SINTAXI ETA FRASEOLOGIA (SASI-MENDERATUAK)/Kalkoa: es 'darse'; eu *eman / gertatu
Kalkoa/Kalkoa: es 'darse'; eu *eman / gertatu
Gako-hitzak: eman, gertatu, jazo, darse,
Zuzenketa-mota: Euskaltzaindiaren araua
Iturria: Ekoizpena eta Errealizazioa Irratian, UEU, 2001, 7.or.
Zuzentzekoa:
arlo guztietan ematen ari den teknologia-aurrerapenak irratian duen eragina
Zuzendua: arlo guztietan gertatzen / jazotzen ari den teknologia-aurrerapenak irratian duen eragina

Testuingurua*:
*eremu honetan jatorrizko
testua jaso da, batere aldaketa
ez zuzenketarik egin gabe

Liburu honetan irrati-ekoizpenean parte hartzen duten pertsonak eta tresneria azaltzen dira; baina ez hori soilik, irratsaio batean errealizazioaren osagaiak ere bai. Horrez gain, egileak ez du ahaztu azken urteetan arlo guztietan ematen ari den teknologia-aurrerapenak irratian duen eragina.

Dokumentazioa:

- Laburdurak -
HB: eman.*neska-mutikoen artean ematen diren liskarrak e. neska-mutikoen artean gertatzen diren liskarrak.
EBA: eman (65. or.)
Oharrak:
Data: 0
Kodea: 211