| Ehulku zerbitzua |
Aurkezpena 1. Honako datu-base hau EHUko Euskara Zerbitzua osatzen ari den zuzenketen datu-base osoaren atal bat da. Ez dira zuzenketa guztiak jaso, aukera egin baita, idazle, itzultzaile edo zuzentzaileentzat lagungarri gerta daitezkeenak erakusteko. Aldian-aldian, zuzenketak berraztertu, erabaki, ontzat eman eta webgune honetan argitaratuko ditugu. Gaur ia 900 fitxa dituzu eskura baina laster mila eta bostehun inguru izango dituzu datu-basean. 2. Zuzenketa horiek era askotako lanetan egin dira eta, datu-base itxura aukeratu bada ere, estilo-liburu antzeko bat osatu nahi dute. EHUn lanean ari bazara edo EHUrako testuak prestatzen, itzultzen edo zuzentzen kontuan har itzazu datu-base honetako zuzenketa-oharrak. 3. Hau da, irizpide horiek kontuan hartzea eskatzen zaio Euskara Zerbitzuarekin harremanean lanean ari denari: idazten, itzultzen edo zuzentzen. 4. Datu-basea etengabe eguneratzen eta egokitzen da, eta Interneten ere aldian-aldian eguneratuko da. |