UPV/EHUko Euskara Zerbitzua
Saila/Langaia konbinazioa berdinak dituztenak
Galde-erantzunak
Data
Mota
Galdera
Saila/Langaia konbinazioa
01/04/2004 15:50:52
euskararen erabilera orokorra
Nola emango genuke euskaraz gaztelerazko AJUAR terminoa, arkeologiaren testuinguruan, ehorzketarekin batera agertzen diren armek, bitxiek, zeramika piezek eta etxeko elementuek, eta abarrek osatzen duten multzoari. Zenbait hiztegitan begiratuta hainbat pareko aurkitu dut, baina bakar bat ere ez zait egoki iruditzen testuinguru jakin horretan.
HIZTEGIA/terminoak
22/09/2004 12:17:12
espezialitateko erabilera orokorra
Matrize-aljebran "Diagonalización" edo "triangularización" hitzak gaztelaniaz erabiltzen dira nahiz eta zuzenak ez izan. Nola esan beharko genituzke euskaraz "Diagonalizar una matriz", "Diagonalización de una matriz", "Triangularizar una matriz" edo "Triangularización de una matriz" adierazpenak
HIZTEGIA/terminoak
29/09/2004 13:07:31
espezialitateko erabilera orokorra
Autokontzeptua edo Auto onespena
HIZTEGIA/terminoak
14/12/2004 16:52:42
espezialitateko erabilera orokorra
Aupa, Jakin nahiko nuke nola esan euskaraz "pulsante" terminoa; hots, "corriente pulsante", "señal pulsante", eta abar. Ez dakit inoiz-edo "pultsukari" irakurri dudan, baina orain bila ibili naiz Elhuyar online hiztegian, baita zientzia.net-en,... eta ez dut ezer aurkitu. Eskerrik asko. Unai.
HIZTEGIA/terminoak
17/12/2004 14:14:54
espezialitateko erabilera orokorra
Nola itzuliko nuke "stalling" hitza? Hegazkinen abiadura txikiegia bada lur hartzen dutenean bultzada aerodinamikoak ez dio hegazkinari eusten eta "erortzen" da. Fenomeno honen ingelezko izena "stalling" da (erderaz, "desplome" edo "entrada en pérdida de velocidad"). Aldaroketa izan daiteke?
HIZTEGIA/terminoak
15/02/2005 16:42:52
espezialitateko erabilera orokorra
Zein erabili behar da Fluido edo Jariakin? Gasteizko Ingeniaritzako Unibertsitate Eskolan, itzulitako apunteen gainbegiraketa egiterakoan, zalantza hau sortu zaigu. Kontsultak egin ditugu eta hurrengoa esan dezakegu: * Euskalterm-en, bi aukerak azaltzen dira. * EHU-ko izendegian "Jariakinen Mekanika" erabiltzen da "Mecánica de Fluidos" jakintza-arloarako. * EHU-ko izendegian "Ingeniaritza Nuklearra eta Jariakinen Mekanika" erabiltzen da "Ingeniería Nuclear y Mecánica de Fluidos" saila izendatzeko. * Bestalde, EHU-ko argitalpen zerbitzutik "Jariakin konprimaezinen mekanika eta turbomakina hidraulikoak" liburua argitaratu zen. Egilea: Agüera Soriano, Jose. ISBN 84-7585-585-7. Urtea 1994. Jariakin edo Fluido erabili behar den, itzulpena egin duen Jose Ramon Etxebarria, irakasgaiaren ardura duen Iñigo Urra eta itzulpenaren gainbegiraketa egin duen Ugutz Garitaonaindiak aztertu dugu. Printzipioz Fluido erabili dugu baina zein hobetsi beharko litzatekeen jakin nahi dugu.
HIZTEGIA/terminoak
01/03/2005 9:51:34
espezialitateko erabilera orokorra
Euskarri baten barruan likido bat sartzea (gazteleraz "difundir"), nola esan beharko genuke?
HIZTEGIA/terminoak
22/11/2005 13:57:36
espezialitateko erabilera orokorra
Gaztelaniazko "Resultante" hitza euskaraz nola adierazi beharko litzateke? "Resultante" hau indar (edo momentu) multzo baten batura eginez lortzen den idar (edo momentua) bezala ulertua. Elhuyarrekoek beraien hiztegian "resultante general - ordezkari orokor" idazten dute. Edo, "momento resultante - momentu ordezkari". Han eta hemen begira ibili nahiz eta "ordezkari" izendatzeaz gain "erresultante" ere izendatzen dute. Ez dakit honen gainean erabaki finkorik hartua dagoen, hala balitz jakin nahi nuke. Liburuaren itzulpenean "ordezkari" erabili da. Bestalde, EuskalTerm-en bi aukerak azaltzen dira eta libururen batean "erresultante" aukera erabili da. Adib: Etxeberria J.R., Plazaola F. "Mekanika eta Uhinak". Honen inguruan zerbait argia dagoen jakitea gustatuko litzaidake. Uste dut bi aukerak onak izan daitezkeela, baina bietako bat lehenetsi beharko litzateke?
HIZTEGIA/terminoak
07/12/2005 15:19:16
espezialitateko erabilera orokorra
Biometrian erabiltzen diren zenbait hitzen itzulpenari buruzko galdera egin nahi nuke. Horretarako hurrengo testua hau jarri dut adibide moduan: Gizakion edozein ezaugarri fisiko edo portaerakoa erabili daiteke bereizgarri biometriko moduan Anil K. Jain-en iritziz, ondoko zazpi eskakizunak edo “zazpi zutabeak” deritzena betetzen baditu: -Unibertsaltasuna (universality). Pertsona orok eduki beharko luke ezaugarri biometrikoa. -Bakantasuna (uniqueness) edo bereizgarritasuna (distinctiveness). Edozein pertsona desberdin bi izan beharko lirateke identifikagarri biometrikoaren arabera, hau da, ezaugarri biometrikoak modu unibokoz identifikatu beharko luke pertsona bakoitza. Dakigunez zenbait pertsonaren arteko antza oso handia izan daiteke, adibidez bikiak edo famatuen imitatzaileak. Arazo honi interklase (inter-class) edo klase arteko (between class) antzekotasuna deitzen zaio. -Iraunkortasuna (permanence). Erroldaketan (enrollment) gordetako txantiloia baliagarria izan beharko litzateke epe onargarri baten barruan. Gure itxura aldatu egiten da denborarekin, zahartu egiten gara edo look aldaketak egiten ditugu, ahotsa eta ibilera ere aldatzen joaten dira adinarekin edo eguraldiarekin, eta sinadurak ere aldakorrak dira. Biometriak aurre egin behar dion arazo honi intraklase (intra-class) edo klase barruko aldakortasuna (within class variability) deitzen zaio. -Neurgarritasuna edo bildumagarritasuna (collectablility). Ezaugarri biometrikoa sentsoreak erabiliz jaso, neurtu eta kuantizatu ahal izango da. -Errendimendua (performance). -Onargarritasuna (acceptability). Pertsonak eguneroko bizitzan ezaugarri biometrikoa erabiltzeko noraino egon daitezkeen prest adierazi nahi du eskakizun honek. -Iruzurgarritasuna edo saihesgarritasuna (circumvention). Iruzurrezko metodoak erabiliz sistemaren segurtasuna saihestea noraino erraza izan daitekeen islatzen du.
HIZTEGIA/terminoak
15/01/2007 13:26:09
espezialitateko erabilera orokorra
Nola esango genuke euskaraz COMPETENCIA, ikas-prozesuei lotuta? Hiztegietan GAITASUNA da gehien aurkitzen dudan adiera baina hala izanik, nola bereiztu "aptitud" (gaitasuna) kontzeptutik?
HIZTEGIA/terminoak
19/04/2007 11:55:25
euskararen erabilera orokorra
- Iikasgai eta irakasgaiaren artean, zein da egokiena "asignatura" adierazteko?
HIZTEGIA/terminoak
23/04/2007 12:55:33
euskararen erabilera orokorra
Zein da "egresado" hitzaren euskal ordaina? Nola itzuli "Espacio Europeo de Educación Superior"? (1) Goi Hezkuntzako Europar Eremua ala (2) Europako Unibertsitate Eremua Zein da ECTS (European Credit Transfer System)-en euskal ordaina? Eskerrikaksko!
HIZTEGIA/terminoak
04/02/2008 13:45:39
espezialitateko erabilera orokorra
Aurreko batean, nire harrridurako, dei bat egin nuen, eta hauxe entzun nuen sakelako telefonotik: "Telefonoa itxita dago edo estaldurarik gabe dago". Nire galdera hauxe da: Falta de cobertura esateko egokia da estaldura hitza. Niri gutxienez arraroa egiten zait hitz hori horretarako erabiltzea. Egia esan, ez nuke jakingo nola esan beste modu batera, agian, telefonoa erabilera-eremutik kanpo dago, edo...
HIZTEGIA/terminoak
25/05/2011 11:37:27
euskararen erabilera orokorra
Nola itzuli daitezke ondorengo hitzak? -Ciberusuario -Ciberperiodismo -Géneros dialógicos
HIZTEGIA/terminoak
24/01/2012 13:31:10
euskararen erabilera orokorra
Nola esaten da "sentadilla"?
HIZTEGIA/terminoak
15/12/2011 16:30:12
espezialitateko erabilera orokorra
Gaixotasun genikoen ezaugarriez ari garenean "dominante" dela esateko gainartzaile erabiltzen da eta "recesivo" azpirakor. Baina , nola esan dezaket "codominante"? Mila esker, Mailo
HIZTEGIA/terminoak
03/07/2012 0:37:56
Zuek zein forma hobesten duzue, "euklidestar" ala "euklidear"? Badakit Euskaltzaindiak hiztegi batuan "euklidear" jaso duela, baina oker ez banago, izena "Euklides" da eta ez "Euklide" (eta "Euklide" balitz, "Pitagora" eta abar esan beharko litzateke, ezta?). Gainera, euskarazko wikipedian eta beste leku askotan "euklidestar" erabiltzen da... Eta beste galdera bat: zuen iritziz, nola idatzi behar da, "cartesiar" ala "kartesiar"? Latinezko izena "Cartesius" zenez, "cartesiar" (edo zergatik ez "cartesiustar") idatzi beharko litzateke, ezta? Hala ere, dirudienez, "kartesiar" agertzen da maizago. Milesker!
HIZTEGIA/terminoak
06/07/2012 12:00:52
euskararen erabilera orokorra
Azkenean, nola esan behar da, "konjokatu" ala "konjugatu"? Hiztegi Batuan "konjokatu" onartu da, baina Hiztegi Batu Oinarridunean "konjokatuari" buruz zera dio: "forma hau erabili izan dute Fis., Kim., Mat. arloetako izenondo gisa, eta onartzea proposatu zuen lantaldeak hasiera batean; gero jakinarazi zaio "itxuragabekeria" dela osaeraz (edo "etimologiaz"), eta hori onartzea baino hobe dela konjugatu mailegatzea." Gainera, Sarasolak berak esaten du "konjokatu" hitza munstrokeria hutsa dela: http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1047038642 Beraz, nahiz eta orain "konjokatu" hitza onartuta egon, ezin da gertatu pare bat urte barru Euskaltzaindiak hura baztertu eta "konjugatu" onartzea? Eskerrik asko berriro ere!
HIZTEGIA/terminoak
Aztergaiak
Noiz sortua
Nork sortua
Izena
Saila/Langaia konbinazioa
Testu-zuzenketak
Gako-hitzak
Saila/Langaia konbinazioa