UPV/EHUko Euskara Zerbitzua
GALDE-ERANTZUNAK
AZKEN GALDERAK
Galdera bilatu
Galdera guztiak ikusi
Galdera bidali
Galde-erantzunak - Azken 10 galderak
Data
Mota
Campusa
Saila
Galdera
25/04/2012 9:30:05
euskararen erabilera orokorra
Bizkaia
Politika eta Administrazio Zientzia
Egun on, Argitalpen baterako "desafección política" terminoa itzuli nahi dut. interneten bidez eginiko bilaketan desafekzio politikoa erabili dela ikusi dut edo, politikarako gogorik eza. Hiztegietan begiratuz gero, gaitzuste. Jakin nahiko nuke zein den era egokiena "desafección política" euskeraz erabiltzeko, argitalpena gizarte zientzen arloko aldizkari bat dela jakinda. Mila esker Agur
19/04/2012 20:35:31
euskararen erabilera orokorra
Izenburuetan-eta, letra larriz idatzitako hitz-elkarteetan (AHOLKULARITZA-BATZORDEA, ) marratxoaren alde egiten duzue? Euskaltzaindiaren arabera, hitz-elkarteko osagai biak letra larriz hasten direnean hobe da hitz elkartua marrarik gabe idaztea... Lorea Arrieta
22/03/2012 9:32:06
espezialitateko erabilera orokorra
Bizkaia
Industria Ekonomia
Altzairugintzan, erdaraz, "laminación" esaten diogu, bai eragiketari, bai pabilioiari. Euskaraz, "laminar"-en baliokidea "irundu" edo "ijetzi" badira ere, altzairurako "ijetzi" hobetsi ohi da, baina "laminación" euskaraz "ijezketa" edo "ijezte" agertzen da. Hori ez al da egokia eragiketarako bakarrik? Eraikinak ez luke "ijeztegi" izan behar? Bestalde, zertarako erabiliko dugu orduan "irundu" eta "irundegi"? Eskerrik asko.
07/03/2012 10:08:30
espezialitateko erabilera orokorra
Araba
Geografia, Historiaurrea eta Arkeologia
Nola itzuli "enfermedades auto-causadas", hauek dira, istripuen ondorioz, tabakoaren ondorioz, alkoholismoa, e.a.
02/03/2012 12:41:02
Bizkaia
Elektronika eta Telekomunikazioak
Arretaz irakurri dut gaurko ehulkua (54 bil. - 1 zkia.), eta aspaldiko zalantza bat piztu zait: zenbateraino den egokia (=maila jasokoa) geroaldia erabiltzea susmoa adierazteko. Alegia: "Zerbait jakingo du" -> "Zerbait dakielako susmoa daukat" adierazteko, egokia da? "Zer edo zer nahiko du" -> "Zer edo zer nahi duelako susmoa daukat" ...? Mesedez, konfirma iezadazue horiek ez direla kalko okerrak, izan ere, gaztelaniaz guztiz parekotzat dauzkat ("algo sabrá", "algo querrá"), baina euskeraz? Izan ere, galderazkoetan argi ilusten dut gaztelaniazko "¿Qué será?" euskeraz ordain bi izan ditzakeela: Geroaldi hutsa: "zer izango da?" Zalantza kutsua: "zer ote da?" Baina baiezko perpausetan? ESKERRIK ASKO!!!
23/02/2012 15:37:55
euskararen erabilera orokorra
Gipuzkoa
Soziologia
Kaixo, Gaztelaniazko "sentido común"-en ordaina batez ere bi modutan ikusi dut: "zentzu komun" (Zehazki hiztegia) nahiz "sen arrunt". Zein da modurik egokiena? Eskerrik asko.
19/02/2012 22:51:59
espezialitateko erabilera orokorra
Gipuzkoa
Matematika Aplikatua
AUTOSEMEJANZA terminoa euskaraz nola adierazi jakin nahiko nuke. "Autoantzekotasun?" "Berezko antzekotasuna?"... eran adierazita entzun eta irakurri izan dut inoiz baina ez dakit ziur nola esan beharko litzateke. "Autosemejanza" delako kontzeptua, gehienbat, egitura bera bat eskala ezberdinetan errepikatuta adierazita ageri denerako erabili dut, matematikan fraktaletan maiz ageri den ezaugarri bat ere bada.
19/02/2012 14:52:34
euskararen erabilera orokorra
Bizkaia
Margolaritza
Kultura Ondareen Zaintza eta Kontserbazioari buruzko Gradua da Arte Ederretako Fakultateak eskaintzen duen graduetako bat. "Grado en Conservación y Restauración de Bienes Culturales"-en itzulpena da. Gure zalantzak honako hauek dira: Euskarazko izendapenak: 1. Zergatik ez kultura-ondare, marratxoarekin. 2. Zergatik "buruzko gradua". 3. Zergatik Zaintza eta ez Kontserbazioa. Eskerrik asko.
17/02/2012 17:54:59
espezialitateko erabilera orokorra
Bizkaia
Fisiologia
Nola esango zenuke "dolor referido"? mila esker
24/01/2012 13:31:10
euskararen erabilera orokorra
Araba
Nola esaten da "sentadilla"?