UPV/EHUko Euskara Zerbitzua


GALDE-ERANTZUNAK

Galdera mota:  
Galdegile mota: irakaslea  
Galdera: Zuek zein forma hobesten duzue, "euklidestar" ala "euklidear"? Badakit Euskaltzaindiak hiztegi batuan "euklidear" jaso duela, baina oker ez banago, izena "Euklides" da eta ez "Euklide" (eta "Euklide" balitz, "Pitagora" eta abar esan beharko litzateke, ezta?). Gainera, euskarazko wikipedian eta beste leku askotan "euklidestar" erabiltzen da... Eta beste galdera bat: zuen iritziz, nola idatzi behar da, "cartesiar" ala "kartesiar"? Latinezko izena "Cartesius" zenez, "cartesiar" (edo zergatik ez "cartesiustar") idatzi beharko litzateke, ezta? Hala ere, dirudienez, "kartesiar" agertzen da maizago. Milesker!  
Erantzuna:
Zuk diozun jokabide hori hitz berriei dagokie, baina gure hizkuntzan bidea egin eta euskaltzaindiak Hiztegi Batuan sartu dituenak bere horretan erabiltzekoak dira (salbuespen gutxi batzuk gerta litezke arlo oso espezializatuetan, arrazoi teknikoengatik). Beraz, 'euklidear' eta 'kartesiar'  
Erantzun mota: EHULKUren aholkua  
Erantzunaren estatusa: behin betikoa  
 
Gako-hitzak: euclidiano, euklidear,  
Saila/Langaia konbinazioa:
- INF. GEHIGARRIA -

HIZTEGIA/terminoak

Oharrak: