UPV/EHUko Euskara Zerbitzua


GALDE-ERANTZUNAK

Galdera mota:  
Galdegile mota: irakaslea  
Galdera: Arretaz irakurri dut gaurko ehulkua (54 bil. - 1 zkia.), eta aspaldiko zalantza bat piztu zait: zenbateraino den egokia (=maila jasokoa) geroaldia erabiltzea susmoa adierazteko. Alegia: "Zerbait jakingo du" -> "Zerbait dakielako susmoa daukat" adierazteko, egokia da? "Zer edo zer nahiko du" -> "Zer edo zer nahi duelako susmoa daukat" ...? Mesedez, konfirma iezadazue horiek ez direla kalko okerrak, izan ere, gaztelaniaz guztiz parekotzat dauzkat ("algo sabrá", "algo querrá"), baina euskeraz? Izan ere, galderazkoetan argi ilusten dut gaztelaniazko "¿Qué será?" euskeraz ordain bi izan ditzakeela: Geroaldi hutsa: "zer izango da?" Zalantza kutsua: "zer ote da?" Baina baiezko perpausetan? ESKERRIK ASKO!!!  
Erantzuna:
Aski unibertsala da erabilera hori, eta ez du aitzakiarik.
Galderetan, ordea, zuk diozun bezala.
'Orain non egongo da / non ote dago?' biak dira zalantza adieraztekoak,
Geroaldian: 'Non egongo ote da (gero)?'
 
Erantzun mota: EHULKUren aholkua  
Erantzunaren estatusa: behin-behinekoa  
 
Gako-hitzak:  
Saila/Langaia konbinazioa:
- INF. GEHIGARRIA -

Oharrak: