| UPV/EHUko Euskara Zerbitzua |

| Galdera mota: | euskararen erabilera orokorra | |
| Galdegile mota: | irakaslea | |
| Galdera: | Kaixo, Gaztelaniazko "sentido común"-en ordaina batez ere bi modutan ikusi dut: "zentzu komun" (Zehazki hiztegia) nahiz "sen arrunt". Zein da modurik egokiena? Eskerrik asko. | |
| Erantzuna: |
Hiztegi Batuaren arabera, 'sen' hitzak esanahi hori ere biltzen du. Alboan, 'zentzu on' (bizkaierazko markarekin) ere badakar hiztegi horrek. Jakina, 'sen' hitzaren esanahia zabalagoa da 'sentido común' baino. 'Sen on' proposatzen du Elhuyar-ek. 'Sen arrunt', ez zaigu egokia iruditzen. Dena den, testuinguruen arabera beste aukera batzuk ere izan daitezke; adibidez, 'zentzuz jokatu' (actuar con sentido común). 'Zentzu komun' ere ez da baztertzekoa. 'commun sens' |
|
| Erantzun mota: | norbaiten iritzia edo proposamena | |
| Erantzunaren estatusa: | behin-behinekoa | |
| Gako-hitzak: | sentido común, | |
Saila/Langaia konbinazioa:
- INF. GEHIGARRIA - |
Eraikuntza sintagmatikoak/esapideak |
|
| Oharrak: | ||