UPV/EHUko Euskara Zerbitzua


GALDE-ERANTZUNAK

Galdera mota: euskararen erabilera orokorra  
Galdegile mota: irakaslea  
Galdera: 'Oposizioak planto egin zuelaren berriak jende asko harritu zuen atzo, ez baitzen halakorik espero". Hori ondo esana dago? Edo hobe da '...egin zuenaren berriak ...'?  
Erantzuna: Erabilera zuzena da: "Planto egin zuelako berria", edo, bestela, "planto egin zuen berria"; '-elaren' agramatikala da; '-enaren' erabiliz gero, berriz, beste zerbait adierazten dugu, "planto egin zuenaren berria"-k planto egin zuenak ekarritako edo emandako berria esan nahi baitu.  
Erantzun mota: Euskaltzaindiaren araua  
Erantzunaren estatusa: behin-betikoa  
 
Gako-hitzak: -elaren, -enaren, -elako,  
Saila/Langaia konbinazioa:
- INF. GEHIGARRIA -

Perpaus osagarri izenlagunak (-en, -elako, -elakoan)/*'-(e)laren'/'-(e)lako', '-(e)naren'/'-(e)n'

Oharrak: