UPV/EHUko Euskara Zerbitzua


GALDE-ERANTZUNAK

Galdera mota: euskararen erabilera orokorra  
Galdegile mota: irakaslea  
Galdera: Irakurketa sustatzeko teknikak izeneko ikasgaia ematen duen irakasle batek galdetua: "Nola esan behar dut erdarazko "nivel medio de lectura", kontuan harturik irakurlearen gaitasunari buruz ari dela?  
Erantzuna: Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuak azalpen hau dakar 'irakurmen' sarreran: 'irakurtzeko gaitasuna'. Ohikoa da, bestalde, Hizkuntzaren Didaktikan, esanahi hori adierazteko, 'irakurmena' erabiltzea.
Horrenbestez, 'irakurmen maila ertaina' erabil liteke erdarazko 'nivel medio de lectura' euskaraz esateko, irakurlearen gaitasunari buruz ari garela.  
Erantzun mota: EHULKUren aholkua  
Erantzunaren estatusa: behin-behinekoa  
 
Gako-hitzak: nivel medio de lectura,  
Saila/Langaia konbinazioa:
- INF. GEHIGARRIA -

Izena eta izen-sintagma (NOR NORI NORK)/esapideak

Oharrak: