UPV/EHUko Euskara Zerbitzua


GALDE-ERANTZUNAK

Galdera mota: espezialitateko erabilera orokorra  
Galdegile mota: irakaslea  
Galdera: Flotatzen ari diren gorputzen oreka egonkorra den edo ez aztertzeko, gorputza luzera-ardatzarekiko (eje longitudinal) eta zeharkako ardatzerekiko (eje transversal) birarazten da. Luzera-ardatzerekiko birarazten denean "balanceo" hitza erabiltzen dugu gaztelaniaz eta zeharkako ardatzerekiko birarazten denean "cabeceo" hitza erabiltzen dugu. Orain arte, "kulunka" eta "ukur" erabili dugu "balanceo" eta "cabeceo" definitzeko. Baina oso garbi ez daukagu zein den hitz jatorrena. Aurten pentsatu dugu "kulunka" hitza bakarrik erabiltzea. Hau da: luzera-ardatzarekiko kulunka eta zeharkako ardatzarekiko kulunka. Zein da zuen aholkua?  
Erantzuna:
'Ukur' hitzak oso dialektala dirudi, eta azken batean 'kulunka'-ren sinonimoa da; 'cabeceo' adierazteko 'buru-kulunka' erabil dezakegu (Zehazki hiztegia), baina ardatzaren araberakoa da zuen kasua. Zuek proposatzen duzuen irtenbidea egokia iruditzen zaigu.  
Erantzun mota: EHULKUren aholkua  
Erantzunaren estatusa: behin betikoa  
 
Gako-hitzak: balanceo, cabeceo,  
Saila/Langaia konbinazioa:
- INF. GEHIGARRIA -

Teknologiak/balanceo, cabeceo

Oharrak: