UPV/EHUko Euskara Zerbitzua


GALDE-ERANTZUNAK

Galdera mota: espezialitateko erabilera orokorra  
Galdegile mota: irakaslea  
Galdera: Gaztelerazko "célula madre" delakoa euskeratzeko, bai "ama zelula" zein "zelula ama" erabiltzen da. Zein izango litzateke bietatiko zuzenena? Beste aldetik gerta liteke biak desegokiak izatea. Jatorrizkoa ingeleseko "stem cell" terminoa da, "célula madre" edo "célula troncal" gazteleratu dena. Ez litzateke zuzenagoa izango "enbor-zelula" edo "ardatz-zelula" erabiltzea? Kontutan hartu behar dugu desadoztasuna dagoen gure inguruko hizkuntz ezberdinetan, Italieraz "cellula staminale" esaten da, portuguesera "célula estaminal", frantzesera "cellule souche", alemaneraz "Stammzelle".  
Erantzuna: Testu gehienetan 'zelula ama' itzuli izan da (hots, ama den zelula), eta horri eustea gomendatzen dizugu. Dena den, sakonago aztertuko du gaia Euskara Zerbitzuak.  
Erantzun mota: EHULKUren aholkua  
Erantzunaren estatusa: behin betikoa  
 
Gako-hitzak: zelula ama,  
Saila/Langaia konbinazioa:
- INF. GEHIGARRIA -

Eraikuntza sintagmatikoak/esapideak

Oharrak: