UPV/EHUko Euskara Zerbitzua


GALDE-ERANTZUNAK

Galdera mota: espezialitateko erabilera orokorra  
Galdegile mota: irakaslea  
Galdera: Ikusentzuneko idazketaren inguruan gabiltzalarik, gaztelaniazko "texto sonoro" euskaratzerakoan, "testu ahoztuna" esatea egokia al da? "Soinudun testua"? Nola idatzi beharko litzateke?  
Erantzuna:
Zuk adierazten duzun testuinguruan, 'ahozko testua' dirudi ordain egokia. 'Testu ahostuna', berriz, idatzitako testu bat da, ahotsa gehituta (pantaila batean agertzen da testua, eta norbaitek ahotsa jartzen dio, adibidez) 'Testu soinuduna' ere izan liteke, musikatua baldin bada edo; adibidez, 'film soinuduna' esaten da, ez baita soilik ahostuna.  
Erantzun mota: norbaiten iritzia edo proposamena  
Erantzunaren estatusa: behin-behinekoa  
 
Gako-hitzak: texto sonoro,  
Saila/Langaia konbinazioa:
- INF. GEHIGARRIA -

Eraikuntza sintagmatikoa/esapideak

Oharrak: “Texto sonoro” Multimediaren munduan hiru eratako testuez hitz egiten dute (hiru adierazpidez): texto sonoro, texto audiovisual y texto gráfico (1), baina komunikazio zientzietan iruditzen zait “mensaje sonoro” (2) esaten zaiola soinu bidezko adierazpide edo mezuari eta horren barruan dugula “texto sonoro” delakoa. Eta, hain zuzen, “texto sonoro” gehienetan aurkitu dut ahozko adierazpenari zuzenki lotua, hitzei alegia (3). Baina ni ez naiz gai hauetan aditu eta ezin erabaki. Dudarik gabe ez dut egoki ikusten “soinudun” (erantzunean aipatu dituzun inguru horietan ez bada: film soinuduna...) eta “ahots” hitzaren bidetik jo beharko genuke. Nire zalantza bakarra da “ahostun”. Hiztegi guztietan jasotzen da hitz hori “Hizkuntzalaritza” markarekin (“sonoro”, que resuena, por vibración de las cuerdas vocales). Eta esku artean dugun arazo honetan ez dakit ezin ote daitekeen egin besterik gabe “ahozko testua” (ahozkoa beti al da ahoz sortua, irakurri gabe? bereizi beharra ote dago “texto oral” eta “texto sonoro”?). Inguru batzuetan ere “testu irakurria” erabil genezake, baina ez dakit zenbateraino gertatzen zaien ezinbesteko “texto sonoro” eta “texto leído” bereiztea. (I. Ugarteburu) Galdegilearen azalpena: Idatzi ahoztunaren ulermen eta jasotze-prozesua. Gaztelaniazko "texto sonoro"aren itzulpena da. ahotsa jarriko diogun testuari dagokiona, baina ez edozein testu, baizik eta entzuleak berehala ulertuko duen testu arina eta irudikorra. Esateko den testua, ez irakurtzeko izango dena. Irrati kontuetan hainbat dakien Armand Balsebrek “testu soinuduna” deitzen dio.