UPV/EHUko Euskara Zerbitzua


GALDE-ERANTZUNAK

Galdera mota: euskararen erabilera orokorra  
Galdegile mota: irakaslea  
Galdera: "desarrollo sostenible" asko erabiltzen den konzeptua da. Nik ikusi dut bi edo hiru eratara. Hazkunde iraunkorra / garapen iraunkorra / garapen jasangarria Nola esan behar da?  
Erantzuna: Badirudi 'sostenible' kontzeptuaren gakoa 'irautearekin' lotua dagoela, gaurko garapen-ereduak ez baitezake iraun luzaro. Dena den, Elhuyar Hiztegiak 'jasangarri' ematen du, eta 'eramangarri' ere erabili duenik bada; aldiz, Euskalterm-ek 'iraunkor' dakar; Euskaltzaindiak ere hori hobetsi du.
'Garapen iraunkor' [desarrollo sostenible] eta 'hazkunde iraunkor' [crecimiento sostenible] gomendatzen dizkizugu.  
Erantzun mota: EHULKUren aholkua  
Erantzunaren estatusa: behin-behinekoa  
 
Gako-hitzak: desarrollo sostenible,  
Saila/Langaia konbinazioa:
- INF. GEHIGARRIA -

Eraikuntza sintagmatikoa/esapideak

Oharrak: