| Galde-erantzunak - Galdera guztien
zerrenda |
| Data |
Mota |
Campusa |
Saila |
Galdera |
 |
|
08/02/2013 12:45:44
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
Bizkaia
|
Estomatologia
|
Odontologi arloan euskaraz dagoen nomenklatura gaur egun ez da nahikoa. Denok dakigu medikuntza arloan hitz asko latinetik datozela. Periodontzia da hortzen inguruan dauden ehunen gaixotasunak ikasten duena. Nire galdera da," encia"/hobi, gingivitis/ gingibitis, baina "peridontitis" eta "Periodonto" nola itzuli behar dugu. Kontuan hartu behar dugu, "Periodontitis" edo "Enfermedad Periodontal"ei buruz hitz egiten dugunean, ehun guztiak gaixorik daudela. Haien artean daude hobia, hezur_ ehuna, epitelioa, ehun konektiboa... eta horregatik gingibitis terminoa bakarrik balio du hobiarentzat ehun bigunentzat. Hori dela eta, gustatuko litzaidake Periodonto, Enfermedad Periodontal eta Periodontitis terminoak nola itzuli behar diren jakitea.
|
 |
|
07/02/2013 21:55:09
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
|
Oinarrizko Psikologia Prozesuak eta haien Garapena
|
"Aprendizaje motriz" nola itzuliko zenukete? Zalantzan nago: "mugimen-ikasketa" ala "ikaskuntza motorra" ("motorea" ez dagolakoz onartua ezta?)? Eskerrik asko
|
 |
|
07/02/2013 16:48:44
|
|
Bizkaia
|
Fisiologia
|
Kaixo, jakin nahi nuke nola euskaratu gaztelaniazko "dolor referido" kontseptua. Min mota bat da, eta bere definizioa zera izan daiteke: "errai edo muskuluetan jatorria izanda, urrun dagoen azal eremu ezberdin batean nabaritzen den mina".
Eskerrik asko,
Oihane.
|
 |
|
06/02/2013 19:01:48
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
Araba
|
|
Ongi dago esatea,
Singularrean, "eritrozito mintzaren gantz azidoen erauzketa", hots eritrozito baten mintzaren gantz azidoen erauzketa.
Pluralean, "eritrozitoen mintzaren gantz azidoern erauzketa", hots eritrozito askoren mintzaren gantz azidoen erauzketa.
Eskerrik asko
|
 |
|
06/02/2013 16:11:57
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
Bizkaia
|
Matematika
|
Lizentziaturako irakasgai baten gastelaniazko izenburua "Ánalisis de una variable" da. Aldagai bateko funtzioen teoria azaltzen da irakasgai honetan. Euskeraz, "Aldagai bateko analisia" zein "Aldagai baten analisia" ikusi dut. Zein da erabili beharko genukeena? Ikusten duzuen bezala, nik idatzi dut "aldagai bateko funtzioa" baina, noski, hor ere zalantza daukat. Antzera, "zenbaki errealen segida" edo "zenbaki errealetako segida" eta antzekoak daude.
|
 |
|
06/02/2013 8:49:19
|
|
Bizkaia
|
Matematika
|
Ariketa baten edo teorema baten enuntziatuan hurrengo esaldia oso erabilia da irakasgai askotan eta ez dakit ziur guztiz egokia den:
Kontsidera ditzagun f eta g funtzio bornatuak. Izan bedi...
Lehen esaldi hori egokia da? "Kontsidera ditzagun bornaturik dauden bi funtzio, f eta g." bezalako zerbait erabiltzea egokiagoa dela iruditzen zait baina ez dakit aurrekoa gaizki dagoen edo ez. Aurrerago funtzio horien datu orokor gehiago ematen dira baina ez dira zehazten.
Mila esker.
|
 |
|
31/01/2013 16:20:01
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
|
Ekonomia Analisiaren Oinarriak I
|
Kaixo, aste honetako aholkua irakurri eta gero zalantza bat sortu zait:
kommutadore ez litzateke kommutatore izan behar commutator eta commutateur izanik ingelesez eta frantsesez, ekuatore den moduan?
Eskerrik asko
|
 |
|
23/01/2013 14:56:59
|
euskararen erabilera orokorra
|
|
|
Nire kontsulta honako hau da:
Gure laneko testu batean hauxe topatu dut:
“Nola lantzen da DILANa? DILANari ekarpena”.
Azalpena: DILAN delakoa ikasleek egin behar duten lan baten siglak dira (Diziplinarteko Lana). Nire ustez, aurreko esaldiak oker daude. Eta forma zuzenak hauek beharko lukete:
“Nola lantzen da DILAN? DILANi ekarpena”.
Zein litzateke forma zuzena?
|
 |
|
22/11/2012 16:22:47
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
|
Euskal Filologia
|
Nola lotu -tzat jo "t"z amaitzen diren hitzekin, esate baterako, porrot edo konplot hitzekin?
|
 |
|
26/10/2012 9:08:56
|
euskararen erabilera orokorra
|
Bizkaia
|
Ingeniaritza Mekanikoa
|
gau hitzaren deklinabideak??
|
 |
|
24/10/2012 16:12:33
|
euskararen erabilera orokorra
|
Bizkaia
|
|
Garapen "jasangarria" ala garapen "iraunkorra"?
|
 |
|
12/10/2012 9:26:49
|
euskararen erabilera orokorra
|
|
|
Arazoak daude gaztelerazko "estado nación" kontzeptua itzultzerakoan (estatuaren gainean nazioa eraiki). Azkenaldian gehien ikusi dudana "estatu(-)nazio" izan da "zelula(-)ama"-ren egitura erabiliz. Baina euskarak ere badu berea beste egitura bat; "osasunetxe" eta honelakoak egiten dituena.
Dilema gehiago bihurritzen da, erdaretan "nación estado" kontzeptu paraleloa ere (nazio baten gainean estatua ezarri) badagoelako. Hortaz, "nazio(-)estatua ikusten dudanean ez dakit zertaz ari diren. Liburu berean bi adierak ikusi ditut kontzeptu berbera adierazteko.
Aurretik eskerrak
|
 |
|
05/10/2012 11:34:50
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
|
|
Nola adierazi "entanglement" kontzeptua?
Energia berdina, baina uhin funtzio desberdina dituzten egoerak erlazionatuak daudela
adierazten du "Entaglement" hitzak beste zerbait da. Egoera horiek. Demagun bi partikula ditugula eta badakidala zein den bi partikula horiek osatzen duten taldearen uhin-funztioa, deskripzio kuantikoa. Orain, partikula horiek elkarrengandik aldendu egiten ditut. "Entaglement"-ak zera adierazten du: partikula baten egoerari begiratuta bestearena zein den ziurtasun osoz jakin dezakedala. Horri deitzen zaio "entaglement"
(Jesus Ugalderen azalpena)
|
 |
|
01/10/2012 14:26:25
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
Bizkaia
|
Finantza Ekonomia II (Enpresa Ekonomia eta Merkaturatzea)
|
Burtsa terminologiari buruzko zalantza batzuk ditut. Hainbat tokitan begiratu ostean, adostasunik ez dagoela ikusirik zuengana zuzendu naiz:
"Parquet" edo "parqué": Parket, kontratazio gune, eragiketa-areto...
Subyacente: gaztelaniaz bera bakarrik erabiltzen den arren, "activo subyacente" da, beraz, "azpiko aktibo" izan daiteke? "inflación subyacente"ren antzera itzulita. Aktibo hitza kenduta nolabait esan daiteke?
Futuros: gehien gustatu zaidana "etorkizunekoak" izan da, baina gerokoak, geroak, etorkizunak, eperakoak... ere ikusi ditut.
Productos derivados: produktu deribatuak?
Sociedad Rectora de la Bolsa de Valores de Bilbao: Bilboko Balore-Burtsaren Artezkaritza-Sozietatea?
BMEk ala BME-k? (Bolsas y Mercados de España)
Eskerrik asko.
|
 |
|
11/09/2012 11:35:12
|
euskararen erabilera orokorra
|
Bizkaia
|
Fisiologia
|
Zelan itzultzen da "HIGIENE CORPORAL"?
|
 |
|
06/07/2012 12:00:52
|
euskararen erabilera orokorra
|
|
|
Azkenean, nola esan behar da, "konjokatu" ala "konjugatu"? Hiztegi Batuan "konjokatu" onartu da, baina Hiztegi Batu Oinarridunean "konjokatuari" buruz zera dio:
"forma hau erabili izan dute Fis., Kim., Mat. arloetako izenondo gisa, eta onartzea proposatu zuen lantaldeak hasiera batean; gero jakinarazi zaio "itxuragabekeria" dela osaeraz (edo "etimologiaz"), eta hori onartzea baino hobe dela konjugatu mailegatzea."
Gainera, Sarasolak berak esaten du "konjokatu" hitza munstrokeria hutsa dela:
http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1047038642
Beraz, nahiz eta orain "konjokatu" hitza onartuta egon, ezin da gertatu pare bat urte barru Euskaltzaindiak hura baztertu eta "konjugatu" onartzea?
Eskerrik asko berriro ere!
|
 |
|
03/07/2012 0:37:56
|
|
Bizkaia
|
Matematika Aplikatua
|
Zuek zein forma hobesten duzue, "euklidestar" ala "euklidear"? Badakit Euskaltzaindiak hiztegi batuan "euklidear" jaso duela, baina oker ez banago, izena "Euklides" da eta ez "Euklide" (eta "Euklide" balitz, "Pitagora" eta abar esan beharko litzateke, ezta?). Gainera, euskarazko wikipedian eta beste leku askotan "euklidestar" erabiltzen da...
Eta beste galdera bat: zuen iritziz, nola idatzi behar da, "cartesiar" ala "kartesiar"? Latinezko izena "Cartesius" zenez, "cartesiar" (edo zergatik ez "cartesiustar") idatzi beharko litzateke, ezta? Hala ere, dirudienez, "kartesiar" agertzen da maizago.
Milesker!
|
 |
|
25/04/2012 9:30:05
|
euskararen erabilera orokorra
|
Bizkaia
|
Politika eta Administrazio Zientzia
|
Egun on,
Argitalpen baterako "desafección política" terminoa itzuli nahi dut. interneten bidez eginiko bilaketan desafekzio politikoa erabili dela ikusi dut edo, politikarako gogorik eza. Hiztegietan begiratuz gero, gaitzuste. Jakin nahiko nuke zein den era egokiena "desafección política" euskeraz erabiltzeko, argitalpena gizarte zientzen arloko aldizkari bat dela jakinda.
Mila esker
Agur
|
 |
|
19/04/2012 20:35:31
|
euskararen erabilera orokorra
|
|
|
Izenburuetan-eta, letra larriz idatzitako hitz-elkarteetan (AHOLKULARITZA-BATZORDEA, ) marratxoaren alde egiten duzue?
Euskaltzaindiaren arabera, hitz-elkarteko osagai biak letra larriz hasten direnean hobe da hitz elkartua marrarik gabe idaztea...
Lorea Arrieta
|
 |
|
22/03/2012 9:32:06
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
Bizkaia
|
Industria Ekonomia
|
Altzairugintzan, erdaraz, "laminación" esaten diogu, bai eragiketari, bai pabilioiari. Euskaraz, "laminar"-en baliokidea "irundu" edo "ijetzi" badira ere, altzairurako "ijetzi" hobetsi ohi da, baina "laminación" euskaraz "ijezketa" edo "ijezte" agertzen da. Hori ez al da egokia eragiketarako bakarrik? Eraikinak ez luke "ijeztegi" izan behar? Bestalde, zertarako erabiliko dugu orduan "irundu" eta "irundegi"?
Eskerrik asko.
|
 |
|
07/03/2012 10:08:30
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
Araba
|
Geografia, Historiaurrea eta Arkeologia
|
Nola itzuli "enfermedades auto-causadas", hauek dira, istripuen ondorioz, tabakoaren ondorioz, alkoholismoa, e.a.
|
 |
|
02/03/2012 12:41:02
|
|
Bizkaia
|
Elektronika eta Telekomunikazioak
|
Arretaz irakurri dut gaurko ehulkua (54 bil. - 1 zkia.), eta aspaldiko zalantza bat piztu zait: zenbateraino den egokia (=maila jasokoa) geroaldia erabiltzea susmoa adierazteko. Alegia:
"Zerbait jakingo du" -> "Zerbait dakielako susmoa daukat" adierazteko, egokia da?
"Zer edo zer nahiko du" -> "Zer edo zer nahi duelako susmoa daukat" ...?
Mesedez, konfirma iezadazue horiek ez direla kalko okerrak, izan ere, gaztelaniaz guztiz parekotzat dauzkat ("algo sabrá", "algo querrá"), baina euskeraz?
Izan ere, galderazkoetan argi ilusten dut gaztelaniazko "¿Qué será?" euskeraz ordain bi izan ditzakeela:
Geroaldi hutsa: "zer izango da?"
Zalantza kutsua: "zer ote da?"
Baina baiezko perpausetan?
ESKERRIK ASKO!!!
|
 |
|
23/02/2012 15:37:55
|
euskararen erabilera orokorra
|
Gipuzkoa
|
Soziologia
|
Kaixo,
Gaztelaniazko "sentido común"-en ordaina batez ere bi modutan ikusi dut: "zentzu komun" (Zehazki hiztegia) nahiz "sen arrunt". Zein da modurik egokiena?
Eskerrik asko.
|
 |
|
19/02/2012 22:51:59
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
Gipuzkoa
|
Matematika Aplikatua
|
AUTOSEMEJANZA terminoa euskaraz nola adierazi jakin nahiko nuke. "Autoantzekotasun?" "Berezko antzekotasuna?"... eran adierazita entzun eta irakurri izan dut inoiz baina ez dakit ziur nola esan beharko litzateke. "Autosemejanza" delako kontzeptua, gehienbat, egitura bera bat eskala ezberdinetan errepikatuta adierazita ageri denerako erabili dut, matematikan fraktaletan maiz ageri den ezaugarri bat ere bada.
|
 |
|
19/02/2012 14:52:34
|
euskararen erabilera orokorra
|
Bizkaia
|
Margolaritza
|
Kultura Ondareen Zaintza eta Kontserbazioari buruzko Gradua da Arte Ederretako Fakultateak eskaintzen duen graduetako bat. "Grado en Conservación y Restauración de Bienes Culturales"-en itzulpena da. Gure zalantzak honako hauek dira: Euskarazko izendapenak: 1. Zergatik ez kultura-ondare, marratxoarekin. 2. Zergatik "buruzko gradua". 3. Zergatik Zaintza eta ez Kontserbazioa.
Eskerrik asko.
|
 |
|
17/02/2012 17:54:59
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
Bizkaia
|
Fisiologia
|
Nola esango zenuke "dolor referido"?
mila esker
|
 |
|
24/01/2012 13:31:10
|
euskararen erabilera orokorra
|
Araba
|
|
Nola esaten da "sentadilla"?
|
 |
|
23/12/2011 11:12:05
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
|
Matematika Aplikatua
|
Nola itzuliko zenukete "polinomio de grado menor o igual que n"? Aukera bat baino gehiago bururatzen zaizkit, baina jakin nahiko nuke zuek zein forma hobesten duzuen. Eskerrik asko!
|
 |
|
15/12/2011 16:30:12
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
Araba
|
Biokimika eta Biologia Molekularra
|
Gaixotasun genikoen ezaugarriez ari garenean "dominante" dela esateko gainartzaile erabiltzen da eta "recesivo" azpirakor. Baina , nola esan dezaket "codominante"?
Mila esker,
Mailo
|
 |
|
26/11/2011 14:40:47
|
euskararen erabilera orokorra
|
Bizkaia
|
Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika
|
Beste galdera bat, sail bertsukoa. Erabiltzen diren neurri batzuei buruz da.
Oso ezaguna da "-kada" atzizkia erabiltzea neurriak adierazteko, eta horrela agertzen dira "koilarakada bat olio" edo "eskukada bat arroz".
Horien ondoan, bada beste forma bat, nire ustez zenbaitetan askoz ere arinagoa dena eta gure euskalkian erabiltzen dena: "koilara bat olio", edo "esku bat arroz".
Horrelakoak onartzen dira euskara batuan? Zenbateko hedadura ote dute horrelako formak? Txokokeria hutsa ote dira? Adibidez, Lehen edo Bigarren Hezkuntzako testu liburu batean horrelakoak jartzea egokia ote da?
Eskerrik asko.
|
 |
|
26/11/2011 11:16:15
|
euskararen erabilera orokorra
|
Bizkaia
|
Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika
|
Errezetak egiteko orduan, "txokolatea esne berotan urtu" eta "txokolatea esne beroan urtu", biak onartzen dira euskara batuan?
Berdin "ur irakinean jarri" edo "ur irakinetan jarri"?
"Sutan jarri" edo "suan jarri"? Biak?
"Su txikitan berotu" edo "su txikian berotu"?
Eskerrik asko.
|
 |
|
26/11/2011 11:06:19
|
euskararen erabilera orokorra
|
Bizkaia
|
Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika
|
Errezeta bat egiteko orduan, osagaien kantitatea honela esan daiteke: kilo bat sagar, 100 gramo txokolate, eta abar. Mugagabean erabiltzen da gaiaren izena, ustez ez da horretan dudarik. Baina ez dut hain seguru ikusten sintagmak izenondo bat duenean, esate baterako "kilo bat patata zuritu" edo "200 gramo txokolate beltz".
Uste dut horiek ongi direla, baina galdera da ea zenbateraino onar litezkeen honelakoak: "200 gramo txokolate beltza", "3 kilo sagar errea", "200 gr txokolate urtua" eta gisa horretakoak.
Bestalde, ez dut problemarik ikusten alderantziz esateko: "txokolate beltza(,) 100 gramo", "txokolate urtua(,) 100 gramo" eta hola.
Eskerrik asko.
|
 |
|
17/11/2011 12:43:31
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
Bizkaia
|
Elektronika eta Telekomunikazioak
|
Zelan euskaratu : 'Resumen ejecutivo', or 'Executive Summary' ?
Eskerrik asko,
Inma
|
 |
|
21/10/2011 20:39:07
|
euskararen erabilera orokorra
|
Bizkaia
|
Matematikaren eta Zientzia Esperimentalen Didaktika
|
"Formulación de hipótesis relativas a la media o a una proporción", testu hau horrela ikusi dut itzulita: "Batezbesteko bati edo proportzio baten buruzko hipotesiak egitea". Hori zuzena al da? Ez litzateke "Batezbesteko bati edo proprotzio bati buruzko hipotesiak egitea" izan beharko?
Mila esker
|
 |
|
14/10/2011 12:16:01
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
Gipuzkoa
|
Didaktika eta Eskola Antolakuntza
|
¿Cómo se dice incidente crítico? Abordar nuestra historia ( por ejemplo: historia escolar o profesional )a partir de sucesos o experiencias relevantes que en castellano se denominan incidentes críticos. En inglés critical incidents. Los incidentes críticos como técnica de trabajo etnográfico lo podemos encontrar en Denzin (1986) o Antonio Bolivar en nuestra area de conocimiento han recogido este término.
|
 |
|
14/06/2011 17:51:10
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
|
Genetika, Antropologia Fisikoa eta Animalien Fisiologia
|
Kaixo:
Genetikan, 'upregulation' eta 'downregulation' terminoak erabiltzen dira, geneen espresioaren testuinguruan; upregulation, gene bat espresatu beharko litzatekeena baino gehiago espresatzen denean; downregulation, gutxiago espresatzen denean. Guk 'gainadierazi' eta 'azpiadierazi' erabiltzen dugu.
Zer iruditzen zaizue?
|
 |
|
14/06/2011 15:37:51
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
Gipuzkoa
|
Ingeniaritza Nuklearra eta Jariakinen Mekanika
|
'Golpe de ariete' izenekoa instalazio hidraulikoetan gerta daitekeen fenomeno bat da. Balbula bat behar baino azkarrago ixten dugunean, fluidoa gelditu egiten da, baina ez dena, baizik eta zatika, puxkaka; horrek eragiten du presioa gehitzea.
Kolpe hori oso fenomeno arriskutsua da instalazioetan. Bat-batean gerta daiteke, eta kolpe bakarra da, hots eta guzi egiten du, uhin bat sortzen da, eta uhin hori hodian barrena zabaltzen da, gora eta behera desagertu arte, baina hodia puskatzeko edo lehertzeko arriskua sortuz.
Frantsesez: coup de belière
Ingelesez: water hammer
Eta euskaraz? ahari-kolpea, ahari-talka, mailu-kolpea, mailu-talka, ariete-kolpea?
|
 |
|
30/05/2011 15:52:11
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
Bizkaia
|
Elektrizitatea eta Elektronika
|
Kaixo,
Fernando Plazaolarekin nabil tesia egiten, eta tesiaren idazketan honako bi zalantzak dauzkat:
1.- Material krsitalinoetan atomoak sare ordenatu batean antolatuta daude. Sare horretan atomo bat (edo gehiago) falta bad(ir)a, inguruko atomoak mugitu egiten dira falta d(ir)en atomo(ar)en efektua konpentsatzeko. Inguruko atomo horien higidurari honela deitzen zaio hainbat hizkuntzetan:
- Ingelesez: relaxation.
- Espainolez: relajación.
- Frantsesez: relaxation
Nik euskaraz “lasaikuntza” terminoa erabiltzen dut. Kontua da, askotan ordenagailuaren bidezko simulazioetan bi konfigurazioak alderatu egiten direla: “relaxed” eta “unrelaxed”. “Lasaitua” eta “lasaitugabea” terminoak erabiltzen ditut nik. “Lasaitugabea” egokia da? ala “ez-lasaitua” terminoa erabili beharko nuke?
2.- Bestalde, tesiaren grafikoetan irudikatzen dudana adierazteko arazoak dauzkat. Adibidez, honelako adierazpenak dauzkat: “LMTO metodoarekin kalkulaturiko positroi-bizidenborak (BN eta GGA) bulk-ean eta hutsune bakarrean versus zenbaki atomikoa”. Ikus dezakezunez, esapidea nahiko luzea geratzen zait, baina beste erremediorik ez dut, informazioa transmititu behar dut eta. Kontua da, nik beti “versus” terminoa erabiltzen dudala (ingelesez ere askotan erabiltzen da ikerketa-lanetan). Matematika eta estatistikako euskarazko hainbat liburutan begira egon naiz (Piskunov, adibidez), eta ez dut beste bide alternatiborik ikusi. Beste aukerarik ezagutzen al duzu? “–ren funtzioan” jartzea bururatu zait, baina... ez dakit. Zuen iritzia ezagutu nahiko nuke.
Gainera, orain arte “versus” letrakera etzanarekin idatzi izan dut, latinezko terminoa izateagatik. Baina, duela gutxi konturatu naiz Hiztegi Batuan azaltzen dela. Beraz, letrakera normalean idatzi beharko dut hemendik aurrera, ezta?
Mila esker laguntzagatik.
Jose Miguel Campillo Robles
|
 |
|
25/05/2011 11:37:27
|
euskararen erabilera orokorra
|
Bizkaia
|
Kazetaritza II
|
Nola itzuli daitezke ondorengo hitzak?
-Ciberusuario
-Ciberperiodismo
-Géneros dialógicos
|
 |
|
16/03/2011 10:23:48
|
euskararen erabilera orokorra
|
|
Gizarte Psikologia eta Portaera Zientzien Metodologia
|
Nola itzuli "Batería de pruebas de razonamiento"
Arrazonamedu-proba sorta?
Arrazonamendu-proben sorta..
besteren bat?
|
 |
|
14/03/2011 15:26:20
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
Bizkaia
|
Elektronika eta Telekomunikazioak
|
Gure laborategiaren izena, ingelesez da, 'Aholab Signal Processing Laborategia'. Gastelaniaz, 'Aholab, Laboratorio de Procesado de Señal' (izan daiteke ere 'Aholab, Laboratorio de Tratamiento de Señal'). Zelan euskaratzen da izena?
(Identifikazio lama batzuk egingo dizkigute).
Eskerrik asko,
Inma
|
 |
|
22/02/2011 17:38:23
|
euskararen erabilera orokorra
|
Gipuzkoa
|
Gizarte Psikologia eta Portaera Zientzien Metodologia
|
Nola itzultzen da egitura hau? Adimen-Test akotan agertzen da i, eta zailtasunak ditugu euskaratzeko.
"DIA es a NOCHE como SOL es a..."
"IMPORTAR es a COMPRAR como EXPORTAR es a..."
Kontua da hitz nagusiek ezin dutela deklinabiderik eraman. Orduan nola esango zenukete zuek ?
|
 |
|
17/02/2011 14:47:39
|
euskararen erabilera orokorra
|
|
|
Nola euskatu " ni arte ni parte"?
|
 |
|
29/12/2010 14:04:07
|
euskararen erabilera orokorra
|
Bizkaia
|
Elektronika eta Telekomunikazioak
|
Nire zalantza: Ezagutza vs. Ezaguera.
Termino biok, sinonimotzat har al ditzakegu?
Erantzun honetan, kontua zeharka aztertzen bada ere, ez dit zalantza guztiz argitzen:
http://www.ehu.es/ehulku/orokorra/tzuzenketa_irakurri.asp?Kodea=1162
Edozelan ere, nik "conocimientos fundamentales de la electrónica" euskaratu nahi nuke.
Zer moduz honakoa: "elektronikaren funtsezko ezagutzak" ... ala hobe "ezaguerak"? Plurala onar daiteke? Hau diot, beldur naizelako ez ote den zenbakaitza izango.
|
 |
|
09/12/2010 10:25:28
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
Bizkaia
|
Gizarte Zientzien Didaktika
|
Ikasgai baten gaztelaniazko izenburua hau da: "El hecho socio-cultural en sus distintos aspectos (de respuesta al medio económico, religioso, ideológico, político, artístico...) como fenómeno cambiante a lo largo de la Historia, en su dimensión global y local".
Euskarazko izenburua jartzeko, honako bi aukeren artean gabiltza zalantzan zein ote den hoberena:
1) Gertakari soziala fenomeno aldakor gisa Historian zehar, maila globalean eta tokikoan: alderdi desberdinak (gizarte-, ekonomi, erlijio-, ideologi, politika- eta arte-ingurumenari erantzun gisa).
2) Gertakari soziokulturala bere alderdi desberdinetan (gizarte-, ekonomi, erlijio, ideologi, politika- eta arte-ingurumenari erantzun gisa), fenomeno aldakorra Historian zehar, maila globalean zein tokikoan.
Zuen iritzia jaki nahi nuke. Mila esker.
|
 |
|
24/11/2010 10:44:43
|
euskararen erabilera orokorra
|
Araba
|
Geografia, Historiaurrea eta Arkeologia
|
Nola esango zenukete "nupcialidad"? Ikusi dut ezkonkortasuna terminoa eustat-en baina hiztegietan ez da agertzen.
|
 |
|
15/11/2010 18:51:23
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
Bizkaia
|
Elektronika eta Telekomunikazioak
|
Jakin gura neuke bi adierazpen hauen artean zein den zuzena: "Elektronika eta Telekomunikazio Saila" edota "Elektronika eta Telekomunikazioak Saila".
|
 |
|
17/10/2010 11:50:24
|
|
|
|
nola iztuli daiteke "contexto socio-educativo"?
|
 |
|
17/10/2010 11:49:29
|
|
|
|
nola esan gaztelaniazko "estudios"?
|
 |
|
17/10/2010 11:48:45
|
euskararen erabilera orokorra
|
|
|
komun ala amankomuna?
|
 |
|
16/10/2010 16:12:06
|
euskararen erabilera orokorra
|
|
|
"Suposatu" erabili daiteke?
|
 |
|
16/10/2010 16:11:06
|
euskararen erabilera orokorra
|
|
|
Nola esan behar dut ikasleen "profila" ala ikasleen "soslaia"?
|
 |
|
15/10/2010 16:51:23
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
|
|
demografian nola esango genuke "mapa de densidad por cuadrícula"?
|
 |
|
15/10/2010 16:43:16
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
|
|
Demografian, nola esango zenuke "índice de disimilaridad"?
|
 |
|
15/10/2010 8:51:13
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
Araba
|
Geografia, Historiaurrea eta Arkeologia
|
Nola itzuliko zenukete ecúmene eta anecúmene? Latinez datoz, orduan, k batekin egin daiteke? Ekumene eta Anekumene?
|
 |
|
13/10/2010 9:40:13
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
Araba
|
Geografia, Historiaurrea eta Arkeologia
|
Demografian, nola esango zenuke "concentración de la población", "dispersión de la población".
|
 |
|
07/10/2010 20:24:48
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
Bizkaia
|
Medikuntza eta Kirurgia Espezialitateak
|
Nola emango dugu euskaraz "Sesión clínica general"?
Eskerrik asko.
|
 |
|
27/05/2010 10:29:37
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
|
Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika
|
Oraintxe jaso dut EHULKUren aholkua, beti bezala ederki esplikatua, eta kontu ttiki bat etorri zait gogora: "sartutakoan" bezalako formen ordain gisa Nafarroako Bortzerrietan behinik behin "sartuan" erabiltzen dute adin batetik goitiko jendeek."Sartutakoan" eta holakoak nik dakidala ez dira aditzen jende adintuak esanda, nahiz eta segur aski ongi ulertuko dituzten. Dena dela, hona esaten ari naizenaren adibide bat: "etxera sartuan erori nintzen, tontozarra ni!".
Jakin nahi nuke ea horrelako formek tradizio dokumentaturik baduten euskaraz eta ea erabil daitezkeen.
Eskerrik asko.
|
 |
|
27/04/2010 11:20:44
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
Gipuzkoa
|
Hezkuntzaren Teoria eta Historia
|
Nola esango genuke motivación intrínseca y extrínseca (Psikologia- Hezkuntza Zientzietan)? Euskalterm-en estrintseko agertzen da baina intrinsecorako ez dit ezer ematen. Elhuyarren extrinsecorako kanpotikoa eman dit, eta intrinsecorako berezko. Ba al dago termino hau finkaturik motibazio kontzeptuari atxikituta? Zer hobetsiko beharko genuke?
|
 |
|
10/02/2010 9:55:45
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
Gipuzkoa
|
Gizarte Psikologia eta Portaera Zientzien Metodologia
|
Nola esaten dira "Infrapeso" eta "sobrepeso"
Zein da zuzena: "pisu baxua" ala "pisu txikia"
"pisu altua" ala "pisu handia"
|
 |
|
26/12/2009 19:30:41
|
euskararen erabilera orokorra
|
Gipuzkoa
|
Gizarte Zientzien Didaktika
|
zer esan nahi du "garapen jasangarria" esapideak?
|
 |
|
04/12/2009 16:03:24
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
Gipuzkoa
|
|
Emprendizaje euskaraz ekintzailetza ematen dute leku askotan. Ikusi dut -tza atzizkiak lanbidea adierazten duela. Emprendizaje ez da lanbide bat ordea.
Termino egokia iruditzen al zaizue?
|
 |
|
10/11/2009 14:59:46
|
euskararen erabilera orokorra
|
|
Konputagailuen Arkitektura eta Teknologia
|
2009/10/15-eko aholkuan (Partizipioa-ta /-rik/-a/-ak), honakoa agertzen da:
- Salduta /saldurik zituen etxe guztiak. --> Ez da zuzena (7. gardenkia)
- Galduta / galdurik naiz mendian --> Ez da zuzena (7. gardenkia)
Baina, aldi berean:
- Apurturik dauzkat oraindik behatzak--> Zuzena (3. gard)
- Apurtuta dauzkat oraindik behatzak --> Zuzena (4. gard)
eta
- Leihoa apurtuta dago. --> Zuzena (4. gard)
- Leihoa apurturik dago. --> Zuzena (3. gard)
Zergatik aurrekoak gaizki eta hurrengoak zuzenak? Non dago aldea?
MIla esker,
JM Rivadeneyra
|
 |
|
21/10/2009 20:49:35
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
Bizkaia
|
|
Nola esan dezakegu energia motriz euskaraz?
|
 |
|
20/10/2009 12:33:18
|
euskararen erabilera orokorra
|
|
|
ondo esana dago euskaldunetaz?
|
 |
|
20/10/2009 12:32:22
|
euskararen erabilera orokorra
|
|
|
Noiz dago zuzen erabilia -elarik menderagailua?
|
 |
|
13/10/2009 12:50:28
|
euskararen erabilera orokorra
|
Araba
|
Ingeniaritza Kimikoa eta Ingurumenaren Ingeniaritza
|
Irakasgaien izen berrien euskaratzeko, ingelesezko "Management" (gastelaniazko "gestión") kontzeptua adierazteko, zein da zuen iritzia?
Bilboko Proiketuen Katedran, jadespena erabiltzen da, baina unbertsitateko hainbat irakasgaien izenetan "gestioa" agertzen da.
Ahoskatzeko unean, "g"est"i-o-a" edo "j"est"i-o-a" bata zein bestea txarrak dira. "Jestiñoa" esango nuke errazagoa esateko, baina "pestiño" bat izango zen :-).
|
 |
|
22/09/2009 14:49:14
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
Bizkaia
|
Zuzenbide Zibila
|
Arratsalde on,
Nola esaten da euskeraz "contratos remuneratorios"?
Eskerrik asko,
Irantzu Beriain
|
 |
|
26/08/2009 19:50:10
|
euskararen erabilera orokorra
|
Bizkaia
|
|
Nola dago ondo hurrengo esaldia? urte askotan egon naiz kartzelan edo urte askoan?. Zein da ezberdintasuna?
|
 |
|
20/07/2009 10:31:59
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
|
|
Irakasgai baten izenari buruz galdetu nahi dut. Nola adierazi euskaraz "Ciencia y Tecnología de la Carne, Pescado y Productos Derivados"?
|
 |
|
09/07/2009 16:12:15
|
euskararen erabilera orokorra
|
|
|
Grado en farmacia nola eman behar da euskaraz?
|
 |
|
12/06/2009 10:00:57
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
Bizkaia
|
Ingeniaritza Elektrikoa
|
Variador de velocidad: Motorren abiadura aldatzeko, motorraren aurrean jartzen diren gailu hauek zelan izendatu?: Abiadura bariadore, abiadura-aldagailu....
Eskerrik asko.
|
 |
|
10/06/2009 12:58:44
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
Bizkaia
|
Elektronika eta Telekomunikazioak
|
Nola adierazi behar ditugu ehuneko negatiboak euskaraz?
Gaztelaniaz edo ingelesaz -1% (minus one percent) nola adierazten da euskaraz, -%1, edo %-1 (ehuneko minus bat, edo minus ehuneko bat)?
|
 |
|
27/05/2009 15:06:34
|
euskararen erabilera orokorra
|
|
Finantza Ekonomia II (Enpresa Ekonomia eta Merkaturatzea)
|
Marketin arloko irakasgaietan askotan gaztelerazko "público-objetivo" erabiltzen dugu. Kontzeptu horrek marketin kanpainen helburu diren pertsonak aipatu nahi ditu. Euzkaraz kontzeptu bera erabiltzean itzulpen ezberdinak irakurri eta erabili ditut eta ez dakit zein den egokiena. Hona hemen zenbait aukera: xede-publiko, xede-biztanleria, helburu den biztanleria.
Zein da erabili behar dudana?
Egokiena xede-publiko edo xede-biztanleria izatekotan, gidoia jartzea derrigorrezkoa da?
Euskaltermen marketin hitzak euskaraz "g" letra galtzen du, baina UPV/EHUko dokumentuetan "g"a mantentzen da. Zein da egokia?
|
 |
|
20/05/2009 10:37:02
|
euskararen erabilera orokorra
|
Gipuzkoa
|
Gizarte Zientzien Didaktika
|
Zuzena al da: "hau nik egin ahal dut", dezaket edo egiten ahal dut edo... -en ordez?
"nola irakats ahal den"
"zer egin ahal den" e.a. e.a.
|
 |
|
14/05/2009 9:35:23
|
euskararen erabilera orokorra
|
Gipuzkoa
|
Filosofia
|
Nola erabili behar da "arte" postposizioa? Antza denez euskaltzaindiak ez dauka oraindik horren inguruko araurik, baina, ez al dago bere erabilerarako aholkuren bat? Zer iritzi duzue? "Bihar arte" ala "bihararte"? "Hurrengora arte", "hurrengorarte", "hurrengo arte" edo "hurrengoa arte"?
Aldez aurretik, eskerrik asko!
|
 |
|
08/05/2009 11:02:33
|
euskararen erabilera orokorra
|
|
Konputazio Zientzia eta Adimen Artifiziala
|
Azken EHULKUren aholkua jaso dut, eta bertan -ko atzizki banatzailearen erabilerari buruzko aholkuak ageri dira. Adibide batek honela dio:
"litroko balioa merkatuaren araberakoa da"
Ez zait oso adibide egokia iruditu... eta galdera hauxe da: Egokia al da?
Ondo segi.
Joseba
|
 |
|
05/03/2009 11:18:03
|
euskararen erabilera orokorra
|
Bizkaia
|
Erizaintza
|
Langile ezberdinen sailkapen batean eraikuntza lanetan, errepide lanetan... aritzen diren langileak izendatzeko "manual workers" erabiltzen dute Eurobarometerren txosten batean. Nola adieraz dezaket langile multzo hau euskaraz?
Termino hau iturri honetatik atera dut:
Eurobarometer. Health and food. 2006. http://ec.europa.eu/health/ph_publication/eb_food_en.pdf
Eskerrik asko zuen laguntzagatik,
Maider Kortajarena
|
 |
|
05/03/2009 11:12:00
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
Bizkaia
|
Erizaintza
|
Bizi-ohiturek osasunean duten eraginaz ikerlan bat egiten ari naiz. Honako zalantza sortu zait osasunerako arrisku faktoreen inguruan:
"Neurketa hauek kardiobaskular arrisku faktorea eta arrisku metabolikoa adieraz ditzakete" edo "Neurketa hauek arrisku faktore kardiobaskularra eta arrisku metabolikoa adieraz ditzakete"
Eskerrik asko zuen laguntzagatik,
Maider Kortajarena
|
 |
|
24/02/2009 18:56:40
|
euskararen erabilera orokorra
|
|
|
nola esan gaztelaniazko "estudios"? "ikerketak"?"Azterketak"?"Azterlanak"?
|
 |
|
24/02/2009 18:54:10
|
euskararen erabilera orokorra
|
|
|
Nola itzuli "conducta vocacional"?
|
 |
|
21/02/2009 18:29:29
|
|
|
|
Garapen "jasangarria" ala garapen "iraunkorra"?
|
 |
|
23/01/2009 17:55:39
|
euskararen erabilera orokorra
|
Bizkaia
|
Ingeniaritza Elektrikoa
|
Kaixo,
"Convalidadas" nola itzultzi behar den jakin nahiko nuke: "baliokidetuak" ala "Baliozkotuak"?
Mila esker,
Araitz
|
 |
|
16/01/2009 10:18:13
|
euskararen erabilera orokorra
|
|
|
Gure bulegoko izena zelan ipini behar dugu? Erderaz hauxe da:
UNIDAD DE TITULOS Ez da SECCION DE TITULOS, ez du jarraitzen betiko
estruktura administrazioan: Servicio-Sección-Negociado
|
 |
|
15/01/2009 8:17:15
|
euskararen erabilera orokorra
|
|
|
nola esan "Obsesión por la delgadez"
|
 |
|
14/01/2009 22:28:22
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
|
|
Nola itzuli 'problemas interpersonales'?
|
 |
|
14/01/2009 22:24:22
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
|
|
Nola itzuli 'índice de exceso de control'?
|
 |
|
14/01/2009 17:54:10
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
|
|
Nola esan?
Indice de Ineficacia (pertsona batez hitzegitarakoan)
|
 |
|
12/01/2009 20:22:57
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
|
|
Nola itzuli 'miedo a la madurez'?
|
 |
|
12/01/2009 20:22:26
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
|
|
Nola itzuli 'índice de desajuste psicológico general'?
|
 |
|
12/01/2009 20:21:20
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
|
|
Nola itzuli 'índice general de riesgo'?
|
 |
|
12/01/2009 20:17:07
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
|
|
Nola itzuli 'ascetismo'?
|
 |
|
12/01/2009 20:13:27
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
|
|
Nola Itzuli 'perfeccionismo'?
|
 |
|
12/01/2009 20:09:01
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
|
|
Nola itzuli 'desajuste emocional'?
|
 |
|
12/01/2009 19:57:35
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
|
|
Nola itzuli 'déficit interoceptivo'
|
 |
|
12/01/2009 19:53:24
|
euskararen erabilera orokorra
|
|
|
Nola itzuli 'aislamiento interpersonal'?
|
 |
|
12/01/2009 19:44:52
|
euskararen erabilera orokorra
|
|
|
Nola itzuli 'inseguridad interpersonal'?
|
 |
|
12/01/2009 19:07:08
|
euskararen erabilera orokorra
|
|
|
Nola itzuli 'aislamiento personal'
|
 |
|
12/01/2009 19:00:21
|
euskararen erabilera orokorra
|
|
|
Nola itzuli 'baja autoestima'
|
 |
|
12/01/2009 18:50:26
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
|
|
Nola itzuli 'insatisfacción corporal'?
|
 |
|
12/01/2009 18:47:30
|
euskararen erabilera orokorra
|
|
|
Nola itzuli 'bulimia'?
|
 |
|
09/01/2009 11:33:58
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
|
|
'elikadurarekiko arazoekin jarraituz, nola itzultzen dira honako hauek?
"Obsesión por la delgadez",
"Bulimia",
"Insatisfacción corporal",
"Baja autestima",
"Aislamiento personal",
"Inseguridad interpersonal",
"Aislamiento intepersonal",
"Deficit interoceptivo",
"Desajuste emocional",
"Perfeccionismo",
"Ascetismo",
Indice general de riesgo
indice de desajuste psicologico general
"Miedo a la madurez"
|
 |
|
09/01/2009 10:28:05
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
Gipuzkoa
|
Gizarte Psikologia eta Portaera Zientzien Metodologia
|
Nola itzuli "Eating disorder inventory",
gazteleraz honako hau erabiltzen dute "Inventario de trastornos de la conducta alimentaria".
|
 |
|
04/12/2008 12:17:20
|
euskararen erabilera orokorra
|
Gipuzkoa
|
Matematikaren eta Zientzia Esperimentalen Didaktika
|
Nola itzuli :"en la mitad norte de la península ibérica"
|
 |
|
04/12/2008 12:09:37
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
Gipuzkoa
|
Matematikaren eta Zientzia Esperimentalen Didaktika
|
Ibaiaetako urak analizatu ondoren, datuak taulan jasotzerakoan nola jarri behar da zutabeetan, amonio ala amonioa, nitrito ala nitritoak,......... ? Mugatua ala mugagabea? Eta datuak eztabaidatzerakoan mugatua ala mugagabea, amonioren ala amonioaren, nitritoren ala nitritoen?
Eskerrik asko
|
 |
|
23/10/2008 12:08:41
|
euskararen erabilera orokorra
|
|
|
Nola eman web gune web orri?
|
 |
|
08/10/2008 21:15:01
|
euskararen erabilera orokorra
|
Bizkaia
|
Elektronika eta Telekomunikazioak
|
"Aplicabilidad de técnicas laser para células solares"
esaldia euskaratzerakoan, "aplicabilidad" nola euskaratu beharko litzateke,
"aplikagarritasuna" ez da existitzen, baina...
Eskerrik asko, beti baitzaudete hor.
|
 |
|
08/10/2008 12:12:46
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
Araba
|
Farmazia, Elikadura, Teknologia eta Animalia Ekoizpena
|
Nola esaten da euskaraz: preparar una disolución acuosa de NaOH 1M.
Guk honela esaten dugu: NaOH 1M disoluzio urtsu bat prestatu.
Mila esker eta hurrena arte.
|
 |
|
10/09/2008 18:50:40
|
euskararen erabilera orokorra
|
Bizkaia
|
Elektronika eta Telekomunikazioak
|
Egun on, nola idazten da honako hau: telekomunikazio-ingeniaritza ala telekomunikazio ingeniaritza, hau da marratxoa beharrezkoa al da?
Eskerrik asko
|
 |
|
16/07/2008 11:56:03
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
Gipuzkoa
|
Kimika Aplikatua
|
Nire galdera Kimika Analitikoaren arloan kokatzen da. ¿Nola eman euskaraz "Método de adición de patrón" edo "Método de adición de estándar"?. Estándar = Patrón kontestu honetan. Ingelesez erabiltzen dute "Standard addition method". Nik jarriko nuke "Patroi-gehikuntzaren metodoa" edo "Estandar-gehikuntzaren metodoa". Nire lankide batek erabiltzen du "Estandar adizioen metodoa" zeren zenbait espainolezko liburuetan jartzen du "Método de las adiciones estándar" edo baina egia esan niri ez zait bat ere egokia iruditzen.
|
 |
|
15/07/2008 11:03:09
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
|
|
Erdarazko "valoración" eta "infravaloración" (balio ekonomikoa kalkulatzearekin lotua) adierazteko "balioespen" eta "azpibalioespen" terminoak erabiltzea zuzena litzateke? Adibide hauetan esaterako:
-Los métodos de valoración de las acciones (balioespen-metodoak)
-La infravaloración de una empresa (azpibalioespena).
Eskerrik asko erantzunengatik.
|
 |
|
13/07/2008 18:17:15
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
Bizkaia
|
|
Erdarazko "infravaloración" (zerbaiten balioa kalkulatzerakoan)"azpibalioespen" esan daiteke euskeraz? Zelan bestela?
Eskerrik asko.
|
 |
|
13/07/2008 11:54:00
|
euskararen erabilera orokorra
|
Bizkaia
|
|
dagokionez ala dagokienez?
Adibidez:
Estatuko legeria nekazaritzari, industriari eta ingurumenari dagokio(e)nez.
Estatuko legeria industria eta zerbitzuei dagokio(e)nez.
Eskerrik asko
|
 |
|
12/07/2008 23:34:08
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
|
|
-gan atzizkia bizigabeekin erabiltzea zuzena da? Adibidez:
a)...eragin zuzena izan du funtzio horiengan.
b)...etxeengan duen eragina.
c) ...kotxeenganako interesa.
Eskerrik asko.
|
 |
|
12/07/2008 23:19:37
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
|
|
-ri loturik, -ra loturik , -arekin/ekin loturik. Forma guztiak dira zuzenak? Adibidez:
a) ...bi alderdiri loturik dago.
b) ...elastizitate kontzeptura loturik agertzen da.
c) ...gaixotasunarekin loturik agertzen da.
Eskerrik asko
|
 |
|
23/05/2008 12:09:19
|
|
Bizkaia
|
Ingeniaritza Elektrikoa
|
"Joan orduko... utzi horrela"
laborategian 5S-akEgiten ari gari gara , txartel bat jarri nahi dugu, non adierazi nahi dugun argazki baten bidez, zelan geratu behar den laborategia ( garbi eta txukun) laborategitik irtendakoan.
Kartelaren goiko partean "Joan orduko... utzi horrela:" jarriko genuke, bi punturen atzetik argazkia eta argazkia eta gero "garbi eta txukun" hitzak. Zilegi da? Joan orduko esaldi horren zuzentasunaz ez baikaude guztiz ziur.
Eskerrik asko.
|
 |
|
24/04/2008 15:46:26
|
euskararen erabilera orokorra
|
|
|
Bi galdera ditut: -Luze mintzatu dute
- Irakaslegoak notak ostiralerako jarriko ditu
Zuzenak ez badira, zuzendu mesedez
|
 |
|
23/04/2008 14:41:27
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
Gipuzkoa
|
Balioen Filosofia eta Gizarte Antropologia
|
"antropologia visual" (gazt)/ Visual anthropology (ing) euskaratzerakoan zalantzak.
Antropología visual delakoa, laburbilduz: Irudia landu eta irudiak aztertu eta ekoizten dituen antropologairen adar bat da; ikusi daitekeena batetik, gizarteek ekoizten dituzten irduiak (argazkiak eta bestelako dok grafikoak, adibidez), bai irudi bidez sortzen dituen diskurtso eta kontzeptuak, bai eta antropologoak sortzen dituen narratibak ere (filmak, argazkiak etab..). Estatuan nahikoa ikerketa lerro berria da eta kontzeptua zuznean ingeleszetik bere hartan itzuli da, buelta gehiagorik eman gabe. Berdin frantsesez "anthropologie visuelle"-rekin
ikus- /ikusizko /ikusmen topatu ditugu beste diziplinetako "antzerako" egituretan.
Bestalde, bisuala ere ageri da Euskalterm-en
Zein hobetsiko zenukete? Bestelakorik proposatuko?
ikus-antropologia (cf: Euskalterm 'ikus-hezkuntza' educación visual)
ikusizko antropologia
antropologia bisuala (defektoz, hauxe belarrira ezagunena, ingeleseratik gaztelerako bidea egin duen moduan, euskararakoa...?)
Milesker
|
 |
|
01/04/2008 13:17:51
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
|
Elektronika eta Telekomunikazioak
|
Egun on, jakin nahiko nuke ea nola euskaratu beharko nukeen gastelerazko "fotogenerar" hitza, bai elhuyarreko hiztegian bai euskaltermen ez baitut aurkitu. Eskerrik asko.
Azalpena: Eguzki-zelula batek eguzki-argiaren ondorioz sortuko duen korrontea
adibidez, gaztelerazko “corriente fotogenerada” edo, izango litzateke.
Euskaraz nola itzul dezaket?
|
 |
|
31/03/2008 16:11:33
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
Gipuzkoa
|
|
Donostiako taberna batean ustez ongi idatzia egon beharko lukeen karteltxoa irakurri eta izugarrizko zalantza sorrarazi dit niri eta nere ingurukoei. 'BAZENEKI ZEIN POZGARRIA DEN ZURI EUSKARAZ ENTZUTEA'. Nik ez nuke honela esango, baina ongi esana al dago? Mila esker aurrez
|
 |
|
10/03/2008 10:31:45
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
Gipuzkoa
|
Arkitektura
|
"Limo" hitza euskeraz elhuyarren lohi, lokatz, basa eta lupetz agertzen dira.
Bestalde Buztin hitza dago.
Arazoa da kaleko maila batean buztin, lokatz, lupetz, eta abar gaztelerazko barro esateko erabiltzen direla.
Maila tekniko batean oso argi ezberdindu behar dugu limo eta buztina (limo y arcilla) eta ni, orain arte, "limo" erabiltzen egon naiz euskeraz. Lurzoru-aleen tamainaren ondoriozko ezberdintasuna dago.
Buztina ale txikiagoak ditu eta oso portaera mekaniko ezberdina, plastikotasuna dauka.
Limoek ale txikiak dituzte, baina ez hainbeste, harea oso xeheak dira, baina partikulak ez dute ioi trukerik ezta plastikotasunik. Limoari gazteleraz polvo de roca deitzen zaio ere.
Nik ez dakit lohi, lokatz, lupetz basa edo buztin hitzetan ezaugarri horiek kontutan hartzen direnik... eta hortaz ez dakit zein den egokiena limo esateko, baina ez dut uste lokatz erabili behar denik maila teknikoan, buztinekin nahasten delako. Agian lohi erabil nezakeen baina ez dakit zehazki esanahi berezirik daukan.
|
 |
|
04/03/2008 14:10:59
|
|
Bizkaia
|
Matematika Aplikatua
|
Zuen ustez, "sistema de ecuaciones lineales" euskaratzeko, zein da erarik onena?
Ekuazio linealezko sistema?
Ekuazio linealen sistema?
Ekuazio linealetako sistema?
Hirurak dokumentatuta ikusi ditut. Nik orain arte lehenengoa erabili dut, "ekuazio linealez osatutako sistema" azpian ikusten dudalako...
Antzeko arazo bat sortzen zait "ecuación en derivadas parciales" esaterakoan:
deribatu partzialezko, partzialetako ala partzialen ekuazioa? Nahiz eta nik lehenengo aukera erabili (deribatu partzialen bidez sortutako ekuazioa), berriro ere hirurak ondo dokumentatuta ikusi ditut. Zein da, zuen ustez, jatorrena?
Eta bukatzeko: sistema de ecuaciones en derivadas parciales, nola esango zenukete?
Milesker
|
 |
|
28/02/2008 18:11:31
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
Bizkaia
|
Matematika Aplikatua
|
Erdarazko "f prima" esapidea, hots, f' edo f-ren deribatua adierazteko, nola esan behar da euskaraz? f prima, f lehen edo f lehena? Galdera bera goi mailako deribatuekin: nola irakurri behar da f'', f''' eta abar? Eskerrik asko.
|
 |
|
28/02/2008 11:58:55
|
euskararen erabilera orokorra
|
Bizkaia
|
Ingeniaritza Kimikoa eta Ingurumenaren Ingeniaritza
|
Ingurumenaren teknologiaren arloan hainbat eragiketa erabiltzen dira (gaiak lurruntzeko, jalkitzeko, ehotzeko, ...).
Eragiketaren izena jartzeko unean zalantza agertzen da beti.
-tze(a) edo -keta ?
Entzunda daukat -keta txartzat jotzen dutela, baina hainbat kasutan oso hedatuak dira... adib. errausketa.
Beraz, zein da zuen ehulkua?
jon
|
 |
|
22/02/2008 14:39:41
|
euskararen erabilera orokorra
|
|
|
Nola esaten da "haber venido antes". MIla esker
|
 |
|
19/02/2008 17:07:12
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
|
Elektronika eta Telekomunikazioak
|
Arratsalde on, lehenbizi eskerrik asko aurreko galdera oso azkar erantzun baitidazue.
Beste zalantza bat daukat: Noren kasuko deklinabidean:
Jon - Jonen baina Gorka - Gorkaren, hau da, izane bokalez edo kontsonantez bukatzen bada era ezberdinean deklinatzen dela badakit, baina Ingeleseko honako kasu honetan zer egin behar dut?
Algebra de Boole - Booleren algebra edo Bool-en algebra? Kasu honetan izena bokalez bukatzen bada ere, "bul" esaten denez, "bul"en algebra esatea ateratzen zait, beraz Boolen algebra.
Nola da?
|
 |
|
19/02/2008 11:27:43
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
Bizkaia
|
Elektronika eta Telekomunikazioak
|
Egun on, galdera bat daukat, terminologiak galduta nauka eta.
1. Nola itzuli dezaket "recepción de señales de radiodifusión sonora terrestre" ?
"Nik soinuzko seinaleen lurreko irrati-difusioaren harrera" idatzi dut.
Ez da hitzez hitzeko itzulpena, baina bestela ez dakit nola azaldu.
|
 |
|
14/02/2008 0:06:06
|
euskararen erabilera orokorra
|
Bizkaia
|
Medikuntza
|
Alkoholismoa edo alkoholaren kontsumoa sailkatzeko terminoak, erdaraz, honako hauek erabiltzen hasi dira: "consumo de bajo riesgo o consumo objetivo", "consumo de riesgo" eta "consumo peligroso" alkoholaren kontsumoaren araberakoak direnak. Guk arrisku gutxiko kontsumoa, arrisku(z)ko kontsumoa eta arrisku handiko kontsumoa hurrenez hurren egin dugu. Zuzena da?
Eskerrik asko
|
 |
|
04/02/2008 19:20:55
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
Bizkaia
|
Erizaintza
|
Gaztelaniaz "nutriente" eta "alimento" terminoak nola itzuli beharko genituzke? Hiztegi batzuk biak azaltzeko ELIKAGAI hitza erabiltzen dute, baina honela ez dira kontzeptuak ondo argitzen. Beste hiztegi batzuk aldiz MANTENUGAI hitza "nutriente" azaltzeko proposatzen dute, baina Hiztegi Batuak ez du termino hau jasotzen.
|
 |
|
04/02/2008 13:45:39
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
|
Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Publizitatea
|
Aurreko batean, nire harrridurako, dei bat egin nuen, eta hauxe entzun nuen sakelako telefonotik: "Telefonoa itxita dago edo estaldurarik gabe dago". Nire galdera hauxe da:
Falta de cobertura esateko egokia da estaldura hitza. Niri gutxienez arraroa egiten zait hitz hori horretarako erabiltzea. Egia esan, ez nuke jakingo nola esan beste modu batera, agian, telefonoa erabilera-eremutik kanpo dago, edo...
|
 |
|
04/02/2008 10:40:36
|
euskararen erabilera orokorra
|
Bizkaia
|
Zuzenbide Publikoa
|
Gaztelaniazko "representar" eta "sustituir" hitzen inguruan zalantza daukat. Nire ikasgaian oso garrantzitsua da "representante procesal" eta "sustituto procesal" ondo desberdintzea, kontzeptu ezberdinak baitira. Euskarazko "Ordez" erabilita, zer izango litzateke ordezkatu -representar esateko- eta ordeztu -sustituir esateko-?
|
 |
|
04/02/2008 10:36:36
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
|
|
Zelan esan daiteke modu egokian ondoko esaldia?
Ikasle guztiak aktiboak eta hoietako bat sedentarioa izan zen.
|
 |
|
04/02/2008 10:35:03
|
euskararen erabilera orokorra
|
|
|
Nola esaten da "Renta plurianual"? Ez errentaren luzerari begira, maiztasunari begira baizik. Adibidez, renta quinquenal = bost urtean behingo errenta (maiztasuna); "bost urteko errenta (luzera)" . Orain arte "renta plurianual" urte askoko errenta = urte anizko errenta esaten ohi dut; baina nola bereiztu luzera eta maiztasuna?
|
 |
|
04/02/2008 10:34:51
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
Bizkaia
|
|
Kaixo, irakasgai baten izenarekin arazoak eduki ditut azken urte hauetan. Gasteleraz, izen ofiziala "Biología Evolutiva del Hombre" da, eta Euskaraz, ofizialki "Gizakiaren Bilakaeraren Biologia". Izena ofiziala denez, ziur ondo dagoela, hala ere, eskoletan izen ezberdina erabiltzen dut, hori gogoko ez dudalako. Euskaraz, "Giza Biologia Ebolutiboa" erabiltzen det. Desegokia al da? (Alde batetik, "giza" laburdura dugu. bestetik, "eboluzioa" hitzaren erabilera, biologian fama handia duena......)
|
 |
|
04/02/2008 10:32:04
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
|
|
"Servicio de Evaluación Docente": hobe da "Irakaskuntza Ebaluaziorako Zerbitzua" edo "Irakaslana Ebaluatzeko Zerbitzua" (azkena da erabiltzen duguna, baina web orrian lehenengoa agertzen da)
|
 |
|
04/02/2008 10:31:35
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
|
|
Gai baten izenburua itzultzeko zalantzak ditugu: "Enfermería psiquiátrica y de salud mental". Bi aukera hauek egokiak al dira? "Erizaintza psikiatrikoa eta buru osasuna", "Erizaintza psikiatrikoa eta adimen osasuna".
|
 |
|
04/02/2008 10:30:56
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
Bizkaia
|
Musika, Plastika eta Gorputz Adierazpidearen Didaktika
|
Nola esaten da "desarrollo psico-motriz"?
|
 |
|
04/02/2008 10:30:30
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
Bizkaia
|
Kirurgia, Erradiologia eta Medikuntza Fisikoa
|
Odontologia arloan, eta konkretuki aho barruko erradiografien artean, hortz oso baten erradiografia egiteko, erderaz "radiografia periapical" erabiltzen den termino da.
Nola esan daiteke "periapical" euskeraz?
|
 |
|
04/02/2008 10:30:20
|
euskararen erabilera orokorra
|
|
|
"proceso de acreditación" ebaluaziorako arloan erabiltzen da.
|
 |
|
04/02/2008 10:30:09
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
Bizkaia
|
Erizaintza
|
Nola itzuli daitezke "normopeso" eta "bajopeso" terminoak? Hauek Gorputz Masaren Indizea jarraituta pertsonak sailkatzeko erabiltzen dira.
|
 |
|
04/02/2008 10:29:40
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
|
Medikuntza
|
Nola esango genuke euskaraz irakasgai berri honen izenburua?:
"Introducción a la ingeniería biomédica"
Eskerrik asko.
|
 |
|
01/02/2008 13:00:13
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
|
|
Polimero bat sortzen ari denean (A eta B unitateak dituena) zein unitate sartzen den (A edo B) polimero horretan aurretik zein unitate sartu diren, menpekoa izan daiteke ala ez. Adibidez, batzuetan sartu den azkenekoak (A edo B) eragin ezberdina eduki dezakete berria A denean eta beste bat B denean. Eredu hau penultimo (edo penultime ingelesez deitzen da) eta zenbait irakasleren artean ados gaude 'azken-aurreko eredua' egokia izan daitekeela. Aldiz, azkena sartu den unitateak ez badu inongo eraginarik, erabiltzen den hitza 'terminal model' (bai gazteleraz eta ingelesez) da. Eta hemen dago gure zalantza: terminala ez zaigu batere gustatzen, terminala ere ez, norbaitek 'azken unitateko eredua' proposatu du eta ondo ikusten dugu.
Zein da zuen iritzia/aholkua?
|
 |
|
15/01/2008 20:43:43
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
Bizkaia
|
|
Epidemiologia arloan oso garrantzi handia du "riesgo atribuible" kontzeptuak, hau da, arrisku-faktore bati (tabakoari, adibidez) leporatzen zaion gaixotasun baten (birikako minbizia, esate baterako) kausalitateak. Nola esan euskaraz 'riesgo atribuible'? (arrisku egozgarri?. arrisku leporagarri?...)
|
 |
|
11/12/2007 11:48:03
|
euskararen erabilera orokorra
|
|
|
Nola emango genuke: 'Coordinador de la Cátedra de Empresa Familiar'?
|
 |
|
29/11/2007 13:37:07
|
euskararen erabilera orokorra
|
Bizkaia
|
Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Publizitatea
|
Zuzen deklinaturik dago "ETB1ez haratago" esamoldea? ("Beyond ETB1" adieran)
|
 |
|
31/10/2007 11:47:42
|
euskararen erabilera orokorra
|
|
Ekonomia Aplikatua I
|
Kaixo, nola esango genuke: proceso de toma de decisiones, edo sistema de toma de decisiones? erabaki-hartze prozesua, erabaki-hartze sistema ondo leudeke? Mila esker.
|
 |
|
19/10/2007 13:59:34
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
|
|
Zuzen bat beste batean bermatzen da edo zuzen batek beste bati bermatzen dio
|
 |
|
19/10/2007 11:50:54
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
Bizkaia
|
Matematika Aplikatua
|
Galdera batzuk ditut:
a) Zenbaki errealen multzoa edo zenbaki errealetako multzoa
Esker mila
Floren
|
 |
|
15/10/2007 0:06:47
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
Bizkaia
|
Euskal Filologia
|
Umeak olgetan daudenean, "ahora voy yo", "te toca a ti" bezalako esamoldeak nola itzuli? Nik hauek dakizkit: "Orain, ni naiz", "zuri egokitu zaizu", "zuk beteko duzu". Ba al dago gehiagorik, zein da jatorrena?
|
 |
|
08/10/2007 13:08:51
|
euskararen erabilera orokorra
|
|
|
Probabilidad de que haya ocurrido = Gertatu izanaren probabilitatea? Gertatu izateko probabilitatea? Gertatu izatearen probabilitatea?
Testuingurua: 'la probabilidad de que dicho caso haya ocurrido hace poco es muy alta'
'La probabilidad de que haya ocurrido antes de que nos hayamos dado cuenta...'
'La probabilidad de que haya ocurrido antes de que demos cuenta...'
|
 |
|
08/10/2007 13:07:14
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
|
|
n elementuko taldea edo n elementutako taldea?
|
 |
|
28/09/2007 12:17:39
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
Bizkaia
|
Ingeniaritza Elektrikoa
|
AMPERE EDO ANPERE? Euskaltermen eta Hiztegi batuan anpere eta anperemetro erabiltzen dira. Baina zientziako corpusean eta testu guztietan ampere agertzen da.
Zein da erabilerarik egokiena?
|
 |
|
27/09/2007 14:34:43
|
euskararen erabilera orokorra
|
Bizkaia
|
Elektronika eta Telekomunikazioak
|
Zer da zuzenagoa: 5 metro kuadro ala 4 metro karratu (5 m2)?
5 metro kubo ala 5 metro kubiko (5 m3)?
|
 |
|
24/09/2007 13:56:46
|
euskararen erabilera orokorra
|
|
|
nola esan behar da iruina ala iruña
|
 |
|
10/09/2007 16:50:10
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
Bizkaia
|
Elektronika eta Telekomunikazioak
|
Aupa lagunok,
Bias (en), Sesgo (es) terminoen euskarazko baliokidearen bila nabil.
UZEI, Elhuyar, Euskaltzaindiaren Corpusa, Morris, ... iturriak begiratuta, aukera bi ageri dira:
- Zehartasuna
- Alborapena
Nire testuingurua: magnitude fisikoen neurketak egin ostean, hartutako balioek euki dezaketen errore sistematikoa. Hau da, behin eta berriz benetako balioa eta neurtutako balioaren artean aldea egotea.
Esan dezakegu estatistikaren alorreko azepzioaz ari naizela.
Ondo ibili.
|
 |
|
27/07/2007 12:14:42
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
Gipuzkoa
|
Oinarrizko Psikologia Prozesuak eta haien Garapena
|
NOla itzuli daiteke ikusmenarekin zerikusia duen egitura hau "nucleo geniculado lateral "
|
 |
|
05/06/2007 10:02:21
|
euskararen erabilera orokorra
|
|
|
"Personas mayores". Nola adierazi euskaraz? Pertsona zaharrak? Pertsona helduak? Pertsona nagusiak? ?Pertsona adinduak?
|
 |
|
30/05/2007 10:02:30
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
|
|
Ehulkura iritsitako galdera:
Nola adieraz iINVESTIGACION EN LA COMUNICACION DE MASAS irakasgaia?
|
 |
|
30/05/2007 9:58:50
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
|
|
Ehulkura iritsitako galdera:
Genomika Zerbitzuaren barruan bi “unidad” daude, eta ez dakite “unidad de” horiek nola jarri euskaraz: 'Adierazpen geniko atala'? 'Adierazpen genikoaren atala'?, 'Adierazpen genikorako atala'?
|
 |
|
21/05/2007 10:30:18
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
|
|
Nola adierazi euskaraz ‘pozo de gas natural’? Arazoa ez da, jakina, nola esan "pozo", baizik "de" horren ordainean zer erabili. Googlen bilaketa arina egin dut, eta "... edateko uraren putzua" aurkitu, behin bakarrik. ‘Gas naturazlezko putzua’ esatea ez dut garbi ikusten.
|
 |
|
11/05/2007 10:52:59
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
Araba
|
Biokimika eta Biologia Molekularra
|
Laborategiko mahaiak deitzeko gazteleraz "poyata de laboratorio" erabiltzen da. Badago euskaraz "laborategiko mahaia" baina ordain egokiagorik?
|
 |
|
30/04/2007 12:02:58
|
euskararen erabilera orokorra
|
Bizkaia
|
Fisika Aplikatua I
|
Urtero, hilero, astero eta egunero.
Baina nola dira ordu, minutu eta segundo-rekin?
Orduro, Orduero ala Orduoro?
Minuturo, Minutuero ala Minutuoro?
Segundoro, segundoero ala segundooro?
Ba dago arau orokorrik?
|
 |
|
23/04/2007 18:20:28
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
Araba
|
Kimika Organikoa I
|
“ECTS irizpideak jarraituz irakats planaren prestabidea” izeneko ikastaro bat ematen ari naiz. Gaitasunak era egokian idazten ikasi behar dugu, eta aditzaren formarekin ez gara ados jartzen. Batzuk horrela idazten dituzte: “datu ozeanografikoak eskuratu, prozesatu, ebaluatu, interpretatu…”; beste batzuk aldiz: “forma farmazeutiko ezberdinak prestatzea eta dagokien kalitate-kontrolak egitea”; nik ordea horrela egin izan dut: “… eredu grafikoak erabili, eraiki eta interpretatzekoa”. Guztiak erabil daitezke? Zein iruditzen zaizue egokiena? Bateratze aldera jo beharko genuke.
Mila esker
|
 |
|
23/04/2007 12:55:33
|
euskararen erabilera orokorra
|
Bizkaia
|
Landareen Biologia eta Ekologia
|
Zein da "egresado" hitzaren euskal ordaina?
Nola itzuli "Espacio Europeo de Educación Superior"? (1) Goi Hezkuntzako Europar Eremua ala (2) Europako Unibertsitate Eremua
Zein da ECTS (European Credit Transfer System)-en euskal ordaina?
Eskerrikaksko!
|
 |
|
19/04/2007 11:55:25
|
euskararen erabilera orokorra
|
|
|
- Iikasgai eta irakasgaiaren artean, zein da egokiena "asignatura" adierazteko?
|
 |
|
29/03/2007 18:57:18
|
euskararen erabilera orokorra
|
Gipuzkoa
|
Euskal Filologia
|
Donostia, 2007ko martxoaren 11? edo 11a?
|
 |
|
29/03/2007 10:11:30
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
|
Erizaintza II
|
Nola esan: 'este profesional se acoje al derecho de objeción de conciencia'.
Kontzientzi arazoengatik ez dut egingo....
( bioetikan erabiltzeko )
|
 |
|
26/03/2007 13:02:19
|
euskararen erabilera orokorra
|
|
|
1) consentimiento informado
|
 |
|
23/03/2007 9:41:39
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
Bizkaia
|
Euskal Filologia
|
2) solvente (itsasgarri edo kola: kimika produktua)
|
 |
|
15/03/2007 10:12:15
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
Araba
|
Biokimika eta Biologia Molekularra
|
- Gaztelerako nutrición adierazteko, nutrizio edo/eta elikadura erabil daiteke?
Ba al dago euskaraz bi hitz horien esanahian ezberdintasunik?
|
 |
|
23/02/2007 12:04:09
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
Bizkaia
|
Ekonomia Aplikatua V
|
Nola itzuliko zenuke "datos sin tabular"?
|
 |
|
13/02/2007 13:14:44
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
Bizkaia
|
Elektronika eta Telekomunikazioak
|
Egun on, idazki bat prestatzen ari naiz IRRATIKOMUNIKAZIOEN inguruan eta honako zalantza hau daukat:
"Introducción a los sistemas de radiocomunicaciones del servicio móvil"
"Introducción al" hori ez dakit nola itzuli.
Zerbitzu Mugikorreko Irratikomunikazio Sistemen Sarrera
ala
Zerbitzu Mugikorreko Irratikomunikazio Sistemetara Sarrera
Zein dago hobe? Edo bestela, beste aukera egokiagorik legoke?
Eskerrik asko aldez aurretik,
Aloña Otaegi
|
 |
|
12/02/2007 13:15:56
|
euskararen erabilera orokorra
|
Bizkaia
|
Finantza Ekonomia I (Enpresen Kontabilitatea eta Administrazioa)
|
Kontabilitate arloan, arauak eta prozedurak zehaztu ahal izateko, aurretik, oinarrizko ideiak edo printzipioak onartu behar dira, ingelesez "Framework" eta gazteleraz "Marco Conceptual" esaten dioten bat osatuz. Nola esango genuke hobeto: marko kontzeptuala, kontzeptu markoa, kontzeptu eremua, kontzeptu esparrua?
|
 |
|
12/02/2007 13:11:04
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
Bizkaia
|
Estratigrafia eta Paleontologia
|
Background extinction
Extinción de fondo
Los fenómenos de extinción son de dos tipos: la extinción de fondo, que afecta a lo largo del tiempo regularmente a pocas especies, y las extinciones masivas, que esporádicamente afectan a un gran número de diversos organismos
|
 |
|
12/02/2007 13:10:40
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
Bizkaia
|
Elektrizitatea eta Elektronika
|
Nola euskaratu daiteke hainbeste zabaltzen ari den "peak of oil production", "peak oil" kontzeptua?
Nik "petrolioaren ekoizpen gorena" erabiltzen dut, zuzena da?
|
 |
|
12/02/2007 13:07:21
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
|
|
Nola esaten da "me disfrazaré de pirata"? Badirudi aldatu egin dela, lehen "pirataz mozorrotuko naiz" entzunda daukat, orain "pirata jantziko naiz"
|
 |
|
12/02/2007 13:02:50
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
|
|
Jakin nahi nuke ea nola esaten den langile batek dituen "abilidadeak"
|
 |
|
12/02/2007 12:27:12
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
Bizkaia
|
Elektronika eta Telekomunikazioak
|
Zer proposatzen duzue: "Industria Elektronika", "Industri Elektronika" ala "Industria-Elektronika"? Nire iritziz, (eta Euskaltzaindiak hori gomendatzen duela uste dut) lehenengoa da egokiena. Hala ere, jasotako aktetan (notak sartzeko) "Industri Elektronika" agertzen da.
|
 |
|
12/02/2007 11:18:28
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
Araba
|
|
HEZIKETA FISIKOA edo GORPUTZ HEZKUNTZA. Soin Hezkuntza ez, behintzat.
Ariketa fisikoa edo jarduera fisikoa?
Barkatu, gure Saila duela gutxi sortu da eta badirudi oraindik eguneratu gabe duzuela, ez eta gure Fakultatearen egungo izena ere. Komentarioa borondate onez luzatzen dizuet, ez gaizki hartu.
|
 |
|
12/02/2007 11:15:16
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
Araba
|
Erdi Aroaren, Aro Berriaren eta Amerikaren Historia
|
Nire ikerketetan, askotan "trasmocho guiado" edo "desmocho guiado" terminoa azaltzen da. Hiztegietan trasmocho edo desmocho aipatzen denean zuhaitz motza edo lepatua erabiltzen da, baina garaiko agirietan "ipinabar" hitza erabiltzen da (erroari erreparatuz, adarra edo abarra ipintzea edo jartzea izango litzateke). Larramendik, bere hiztegi eleanitzean "modortua" hitza erabiltzen zuen, eta egun Leitza inguruan eta baita Gipuzkoako zenbait lekutan "zuhaitz mugarratua" erabiltzen da. Zein hobesten da?. Berez trasmocho edo desmocho guiado-ri, zuhaitz lepatu berezia da; lepatzen zaionean bi adar nagusi uzten zaizkio, bata angelu kamutsean eta bestea zuzenean, ontzigintzarako edo extegintzarako erabilgarriak izango diren zurokerrak edo ohol kurbatuak lortzearren. Adar horiek lurretara lotzen dira edo egurrezko piezak lotzen zaizkie nahi den edo behar diren formak lortzeko. Zein da zuen gomendioa?
|
 |
|
12/02/2007 11:10:01
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
|
|
Nola itzuli genezake "daños y perjuicios"? Indemnización de daños y perjuicios
Gazteleraz esamolde bezala erabiltzen da
|
 |
|
12/02/2007 11:09:24
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
|
Bilakaeraren eta Hezkuntzaren Psikologia
|
Nola itzuli "Metodología observacional" eta berari dagokionez "formato de campo"?
|
 |
|
06/02/2007 17:22:09
|
euskararen erabilera orokorra
|
Bizkaia
|
Fisiologia
|
Zenbaki eta unitateak deklinatzean arazo batzuk aurkitu ditut. Bi kasu ezberdinetan gertatu zait hau, gazteleraz ipiniko dizuet lehenengo eta ondoren zalantza sortzen didaten euskarazko bi aukerak:
1. Utilizamos placas de 10 cm --> 10 zm-ko / 10 zm-tako plakak erabiltzen ditugu
2. A las 24 horas de la siembra --> Ereinketa eta 24 ordura / ordutara ...
-(ta)ko, -(ta)ra, zein da zuzena? Eskerrik asko.
|
 |
|
03/02/2007 9:18:18
|
euskararen erabilera orokorra
|
|
|
Kaixo lagunok,
"Espacio natural" idatz daiteke "Naturagune", ala "Natur gune" edo "Natura-gune" idatzi behar da?.
Era berean, idatz daiteke "basogune" "espacio forestal" adierazteko?
"Berdegune" edo "jolasgune" horrela idatz badaitezke, "naturagune" eta "basogune" ere bai; ala ez? Eskerrik asko.
|
 |
|
01/02/2007 11:07:58
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
Bizkaia
|
Ingeniaritza Nuklearra eta Jariakinen Mekanika
|
Kontsultatu dut ELHUYAR eta EUSKALTERM hiztegia, eta "integral indefinida" esateko hiru adiera aurkitu ditut: integral definigabea, integral zehaztugabea, integral mugagabea. Nire galdera ondorengoa da: zein hobesten da? hirurak erabil daitezke?
|
 |
|
31/01/2007 13:27:19
|
euskararen erabilera orokorra
|
Araba
|
Biokimika eta Biologia Molekularra
|
Asignatura troncal adierazteko, zein da hobe: enborrezko irakasgaia edo enborreko irakasgaia?
|
 |
|
25/01/2007 11:28:40
|
euskararen erabilera orokorra
|
|
|
Egun on JK, berriro laguntza bila.
Akronimoak zelan deklinatu behar dira?. Europako Batasunaren ordez EB erabiltzen badut, deklina dezaket akronimoa bera eta idatzi EBren, EBtik, EBko, etab.? Ala EBaren, EBetik, EBeko,...?
Ingurumeneko Esparru-Plana idatzi beharren IEP erabiltzen dadut, idatzi ahal dut
IEPren asmoak, IEPko arauak,....... ala IEParen asmoak, IEPeko arauak, etab.?
Erantzunaren zain, agur bero bat.
|
 |
|
25/01/2007 10:56:57
|
euskararen erabilera orokorra
|
Araba
|
Kimika Organikoa I
|
Irakaskuntza gida berria prestatzen ari den nire lankide Begoña Leceak sarrera berri bat jarri nahi du irakasgai bakoitzaren programan: RECOMENDACIONES CURRICULARES, ikasleek jakin dezaten zein irakasgai aurretik landua eduki beharko luketen, edo zein trebetasun komeni zaien delako irakasgaia ikasteko. Ez dugu aurkitu EHUko beste irakaskuntza gidetan eta ez dakigu nola itzuli. Onargarria al da CURRICULUM-GOMENDIOAK? marratxoa behar al du?
|
 |
|
23/01/2007 17:50:48
|
euskararen erabilera orokorra
|
|
|
'Ur-baliabide edo zur-produkzio' gidoiarekin idatzi behar dira?
|
 |
|
23/01/2007 17:45:12
|
euskararen erabilera orokorra
|
|
|
'Bienes comunes' nola esango genuke?
|
 |
|
23/01/2007 17:35:55
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
|
|
Sumidero de carbono> zelan itzuli? karbono-biltegi?
CO2 finkatzen duten tokiei/gauzei buruz da (oihanak esaterako dira
sumideros de carbono)
|
 |
|
23/01/2007 17:31:51
|
euskararen erabilera orokorra
|
|
|
Kioto ala Kyoto?>
|
 |
|
23/01/2007 11:27:47
|
euskararen erabilera orokorra
|
|
|
Kaixo JK,
zelan ituzuli Documento base?
Eskerrik asko
|
 |
|
22/01/2007 11:09:30
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
Bizkaia
|
Elektronika eta Telekomunikazioak
|
Egun on, klasean ingelesezko hitzak erabili ezkero, hitz egiteko garaian ez dago arazorik, noski, baina idazterakoan, deklinatzeko garaian marratxoa erabili behar al da?
Esate baterako: "fadding" hitza erabilita, "fadding-a" ala "faddinga" bietako zein da egokia?
Mila esker aldez aurretik.
Aloña Otaegi Aizpeolea.
|
 |
|
21/01/2007 13:28:56
|
euskararen erabilera orokorra
|
|
Industria Ekonomia
|
Kaixo lagunok,
Ea zalantza hauek argitzen dizkidazuen:
1. Erteuropa> horrela esaten da Europa Central, ala ez?
2.Kioto ala Kyoto?>
3. Sumidero de carbono> zelan itzuli? karbono-biltegi?
4. bienes comunes> ???
5. Ur-baliabide edo zur-produkzio gidoiarekin idatzi behar dira?
Eskerrak emanez aurretiaz agurtzen zaituztet.
|
 |
|
18/01/2007 18:10:00
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
Bizkaia
|
Biokimika eta Biologia Molekularra
|
Kaixo!
trans aurrizkiari buruzko galdera egin nahi dizuet.
transmembrane hitzarekin erabilita batez ere. Adibide batzuk jarriko ditut ingelesez (Lehninger liburutik hartuta):
transbilayer disposition of glycophorin....
Bacteriorhodopsin has seven transmembrane helices...
membrane-spanning proteins ..
...is composed of transmembrane segments ...
in the membrane-spanning segment of the protein ...
integral membrane proteins
transmembrane polypeptides or channels ...
trans-mintz proteina erabili ahal da? Edo transmintz-proteina?
Mintz-proteina guztiak ez dira transmintz edo ez dute mintza guztiz zeharkatzen.
Nola itzuliko zenukete: Qué es una proteina transmembranal?
Una proteina que atraviesa (de un lado al otro) la membrana plasmática
(es decir, sus atomos asoman a ambos lados de la membrana)
Mila esker
|
 |
|
18/01/2007 12:04:03
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
|
|
Ehulkura iritsitako galdera:
'Garren' adierazten duen puntutxoa beti ipini behar da?
Adibidez: 1996 - 2000 urte bitartean
ala 1996. - 2000. urte bitartean?
|
 |
|
17/01/2007 14:45:21
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
Bizkaia
|
Ingeniaritza Elektrikoa
|
RELE DE SOBREINTENSIDAD INSTANTANEO
gainintentsitateen aurkako berehalako errelea edo gainintentsitateen aurkako bat-bateko errelea?
Errelea etengailu elektrikoa da, gainintentsitatekoa bada, sarean gainintentsitateak daudenean funtzionatuko du, eta berehalakoan lan egiten du instantean.
Zer da egokiagoa bat-batekoa edo berealakoa?
Euskaltermen:
mensaje instantaneo: berehalako mezua
credito instantaneo: bat-bateko mezua.
Eskerrik asko
|
 |
|
16/01/2007 12:35:43
|
euskararen erabilera orokorra
|
|
|
Ehulkura iritsitako galdera:
Nola itzul genezake 'retos teóricos y nuevas prácticas'?
|
 |
|
15/01/2007 13:26:09
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
Gipuzkoa
|
Hezkuntzaren Teoria eta Historia
|
Nola esango genuke euskaraz COMPETENCIA, ikas-prozesuei lotuta? Hiztegietan GAITASUNA da gehien aurkitzen dudan adiera baina hala izanik, nola bereiztu "aptitud" (gaitasuna) kontzeptutik?
|
 |
|
11/01/2007 17:02:09
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
|
|
Zelan idazten da?: hori dela-eta / hori dela eta.
|
 |
|
04/01/2007 13:30:11
|
euskararen erabilera orokorra
|
Bizkaia
|
|
Aurreko egunean honako zalantza hau izan genuen lankideok: zelan esan euskaraz gaztelaniazko "según" erantzun moduan erabiltzen denean; adibibez, "-¿Te parece bien (o qué te parece)? -Según." Ez genuen hitz edo esaera baliodikerik aurkitu eta pentsatu genuen ez dagoela hori bera esateko modurik, hau da, euskaraz galdera horiei bestelako erantzuna eman behar zaie, zehatzagoa edo. Zer deritzozue?
|
 |
|
04/01/2007 9:41:48
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
Bizkaia
|
|
Egun on, Telekomunikazio ingeniaritzako irakasjai bat euskaratzen ari naiz, eta zalantza batzuk dauzkat, guztiak gidoiaren erabileraren inguruan:
1. zalantza:
900 MHz-eko frekuentzia
ala
900 MHZeko frekuentzia
2. zalantza:
Lee-ren eredua
ala
Leeren erdua
3. zalantza:
P puntuari buruzkoa:
Izpia P-tik irteten da
ala
Izpia Ptik irteten da
4. zalantza: distantziei buruz:
5-mko altuera
ala
5mko altuera
Bestela, non bila dezaket honen guztiaren inguruko argibiderik?
Telekomunikazio Ingeniaritza bilatu dut EHUko Saila atalean, eta ez dut aurkitu. Txarto bilatu dut ala hemendik inork zalantzarik ez duelako oraindik ez da Saila bertan agertzen?
Eskerrik asko, aldez aurretik.
Aloña Otaegi
|
 |
|
12/12/2006 12:34:32
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
|
|
Lehengo egunean, norbaitek arbelean utzi zuen idatzita: "tentsio baxuko transformadorea". Nire garaian, era egokia "behe tentsioko transformadorea" zela esan ziguten. Gauzak aldatu al dira, ala hori idatzi zuena erratuta dago?
|
 |
|
11/12/2006 12:50:35
|
|
Bizkaia
|
Matematikaren eta Zientzia Esperimentalen Didaktika
|
Orain hiru bat urte, hainbat gairen itzulpenak bidali nizkizuen zuzentzeko. Geroago, berbidali egin zenizkidaten zuek proposatutako aldaketak nire testuaren ondoan (Word-eko "control de cambios" erabiliz) zeudelarik. Itzulpen-zuzenketa horiek ezinbestekoak izan zitzaikidanez, beste berri batzuk bidaltzea gustatuko litzidake. Nire galdera hauxe da:
Eskeintzen duzue, oraindik, zerbitzu hori?.
Hala balitz, nola helarazi ahal nizkizueke zuzentzeko itzulpenak?
Zure erantzunaren zain eta aldez aurretik eskerrak emanez, har ezazue agur bero bat
Josu Maeztu
|
 |
|
01/12/2006 18:29:08
|
euskararen erabilera orokorra
|
Gipuzkoa
|
Arkitektura
|
garapen "jasangarri" edo "iraunkor" terminoen arteko eztabaidan hautatu den bigarrenak nahasmena sor lezakeela uste dut. IRAUNKOR besterik gabe "irauten duena" litzateke, eta ez "bere ezaugarriengatik denbora luzez iraun lezakeena". termino posibleen eztabaidan kontutan hartu al da IRAUNGARRI itzuli edo izandatzea?
|
 |
|
01/12/2006 12:35:29
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
Bizkaia
|
Elektronika eta Telekomunikazioak
|
Egunon lagunok.
Unitateen idazkerari buruz bidali berri duzuen aholkuak zalantza bat utzi dit. Argi dago ez dela marrarik jarri behar atzizkia eransten zaienean... baina, baita unitatea laburtuta doanean ere? Alegia: "Amperetan", "Voltatan"... baina "Atan", "Vtan" ala "A-tan", "V-tan"?
Eskerrik asko.
|
 |
|
29/11/2006 11:50:18
|
euskararen erabilera orokorra
|
Bizkaia
|
Ekonomia Aplikatua V
|
Nola esaten da "encuestado"?
|
 |
|
28/11/2006 21:57:44
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
|
|
Nola itzuli:
Conducta vocacional
|
 |
|
23/11/2006 15:16:27
|
euskararen erabilera orokorra
|
Araba
|
Erdi Aroaren, Aro Berriaren eta Amerikaren Historia
|
Jaun et andre hitzen erabilera desberdina da Erdi Aroan eta gaur. Hori gauza jakina da. X-XII. mendeko testuetan –eta gero ere bai–, pertsona izenaren aurretik jartzen ziren: jaun Orti eta andre Goto. Galdera hau da: ikasleentzako XI.-XII. mendeetako testu bat itzultzen dugunean (eta orduan bakarrik), onargarria litzateke orduko euskal joskera erabiltzea, alegia jaun Eneko Lopez eta andre Tota. Ez da estilo kontua bakarrik: horrek arinduko luke honelako hitz kateen itzulpena : senior Enneco Lopiz gratia Dei comes una pariter cum uxore mea domna Tota comitissa... Eta arintzen den neurrian, mesedegarria da, bestela honelako testuak mordoilo xamar geratzen baitira. Frantsesek sire erabiltzen dute batzuetan honelako itzulpenetan, gaurko frantsesaren hitza ez bada ere (edo oso erabilera murritzerako).
Eskerrik asko
|
 |
|
20/11/2006 17:29:04
|
euskararen erabilera orokorra
|
Gipuzkoa
|
Didaktika eta Eskola Antolakuntza
|
Zein da zuzena:
- Zenbat pertsonak erosi du 10 liburu?
- Zenbat pertsonak erosi dute 10 liburu?
- Zenbat pertsonak erosi ditu 10 liburu?
- Zenbat pertsonak erosi dituzte 10 liburu?
|
 |
|
20/11/2006 9:48:05
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
Gipuzkoa
|
Arkitektura
|
Zuzena al da hurrengoa? (...dutela...?)
" Halere ez dago zalantzarik udalek haien hazkunderako lurzorua aurreikusi behar dutela. "
|
 |
|
17/11/2006 18:20:10
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
|
|
Jaun-andere agurgarriak,
Bilboko Ingeniearien Goi Eskolako irakaslea naiz. Nire irakasgaiari
dagokionez (Komunikazio Optikoak), honako galdera hau dut:
nola esaten den euskaraz "fotodiodo de avalancha".
Ingelesez "avalanche photodiode" da. "Avalancha" hitzak ("elur-jausia"
euskaraz) fotodiodoaren barruan gertatzen den efektua deskribatzen du. Hain
zuzen ere, elur-bola bat, elur-jausietan, gero eta handiagoa da. Gainera,
bere tamaina oso arin hazten da aldapan behera. Era berean, fotodiodo mota
hauetan, fotoi batek fotoi berri asko sortarazten ditu, eremu elektriko
intentso baten aurrean: fotoi horrek elektroi bat erauziko du atomo baten
kontra talka egiten badu, eta elektroi honek nahiko abiadura handia hartuko
du beste fotoi bat sortzeko. Azkenean, jatorrizko fotoi batek beste fotoi
asko eragingo ditu.
Beraz, nik proposatzen dut "elur-jausi efektuko fotodiodoa". Ondo dago?
Eskerrik asko,
Jon Arrue.
Telefonoa: 94-6014144
|
 |
|
16/11/2006 12:38:54
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
Gipuzkoa
|
Gizarte Psikologia eta Portaera Zientzien Metodologia
|
Nola itzuliko zenukete esaldi hau:
"preferencias ocupacionales en la poblacion adolescente"
|
 |
|
16/11/2006 9:17:58
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
Gipuzkoa
|
Matematikaren eta Zientzia Esperimentalen Didaktika
|
Neurketaz ari gara eta zalantza hau sortu zaigu: 5 cmko, 5 cm-ko edo beste modu bat?
|
 |
|
16/11/2006 9:16:23
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
Bizkaia
|
Ekonomia Aplikatua V
|
Nola itzuliko genuke "crecimiento y decrecimiento de una función" ?
|
 |
|
13/11/2006 18:07:55
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
Bizkaia
|
Fisika Teorikoa eta Zientziaren Historia
|
Lagun batek eskatu dit euskaratzeko
“Doctores por la Facultad de Ciencias de la Universidad del País Vasco”;
baina, egia esan, ez dakit nola itzuli “por” hori perifrasi luzerik erabili gabe.
(Fakultatean ipiniko den iragarki-taula batean erabili nahi du hau.)
|
 |
|
10/11/2006 17:09:15
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
Bizkaia
|
Biokimika eta Biologia Molekularra
|
- Nola hobe, IRAGAZKORTASUN ala IRAZKORTASUN? (mintz zelularrez ari garenean).
- Aditza orduan: IRAZI ala IRAGAZI? Adibidez: Toxina bakterianoek, mintz plasmatikoa IRAZ/IRAGAZ dezakete.
|
 |
|
10/11/2006 10:21:18
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
Bizkaia
|
Ekonomia Aplikatua V
|
Nola itzultzen da "se arrastra la variable seleccionada tantas veces como información diferente se desee extraer" ?
|
 |
|
09/11/2006 11:39:22
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
Araba
|
Immunologia, Mikrobiologia eta Parasitologia
|
Badaude "-ion" amaiera duten hainbat hitz ("prion" edo "interferon" bezalakoak), berdin-berdinak direnak ingelesez nahiz gazteleraz. Mota honetako hitzak euskaratzean, badirudi irizpide desberdinak erabiltzen direla: Elhuyar hiztegian “prioi” agertzen da (ez dago “interferon” hitzaren itzulpenik), eta EuskalTerm-en “interferon” agertzen da (ez dago “prion” hitzaren itzulpenik). Irizpidea berdina izan beharko litzateke kasu bietan, baina ez da horrela gertatzen. Zein joera jarraitu behar da?
|
 |
|
09/11/2006 10:55:42
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
Gipuzkoa
|
Ekonomia Aplikatua I
|
Badakit ez dela zuek gomendatutako zerrendan sartzen, baina 'lagina-batezbestekoa' esaerak ez duela belarrira ongi jotzen eta, esan daiteke 'lagin batezbestekoa' (media muestral? Testu anitzetan horrela (lagin batezbestekoa) ikusi baitut. Milesker.
|
 |
|
08/11/2006 16:36:43
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
|
|
Nola itzuliko zenukete gaztelerazko 'agregable' hitza (ingelesezko 'aggregable'tik itzulita)?
Guk (konputagilu-sareak arloan) termino hori, gazteleraz, bi helbide (edo helbide multzo) era bakar batean adieraz daitekenean erabiltzen dugu. Adibidez: Las direcciones 158.227.112.0/22 y 158.227.113.0/23 no son agregables.
Burura 'bateragarria' etorri zait, baina termino horrek beste esanahia du dagoeneko (compatible). 'Baturagarria' ote? 'Elkargarria'?
Mila esker,
JM Rivadeneyra
|
 |
|
08/11/2006 13:00:57
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
Bizkaia
|
Ingeniaritza Nuklearra eta Jariakinen Mekanika
|
Flotatzen ari diren gorputzen oreka egonkorra den edo ez aztertzeko, gorputza luzera-ardatzarekiko (eje longitudinal) eta zeharkako ardatzerekiko (eje transversal) birarazten da. Luzera-ardatzerekiko birarazten denean "balanceo" hitza erabiltzen dugu gaztelaniaz eta zeharkako ardatzerekiko birarazten denean "cabeceo" hitza erabiltzen dugu. Orain arte, "kulunka" eta "ukur" erabili dugu "balanceo" eta "cabeceo" definitzeko. Baina oso garbi ez daukagu zein den hitz jatorrena. Aurten pentsatu dugu "kulunka" hitza bakarrik erabiltzea. Hau da: luzera-ardatzarekiko kulunka eta zeharkako ardatzarekiko kulunka.
Zein da zuen aholkua?
|
 |
|
26/10/2006 20:11:53
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
Araba
|
Kimika Organikoa I
|
Honako titulazio hauen berezitasunen izen zuzenak jakin nahi nituzke:
Nekazal Ingeniaritza Teknikoa (especialidad en Hortofruticultura y Jardineria)
(especialidad en Explotaciones Agropecuarias)
Meatzeen Ingeniaritza Teknikoa (especialidad en recursos energéticos, combustibles y explosivos)
Fakultateko irakaskuntza gida berritzeko asmoz gaude.
mila ezker
|
 |
|
24/10/2006 10:24:13
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
Bizkaia
|
Ekonomia Aplikatua V
|
Estatistikan, banaketa esponentzialak honako propietate hau du: une horretan baino lehen gertatu denak ez du eragiten, horri erderaz "carencia de memoria" deitzen zaio. Nola itzuli behar dugu?
|
 |
|
19/10/2006 17:43:16
|
euskararen erabilera orokorra
|
Araba
|
Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak
|
Zergatik "bultzatzen" duzue Euskaltzaindiak berak baino areago hitz konposaketarako euskararen baliabide morfonologiko baten (i.e. bi silabatik gorakoetan azken silaba ebakitzearen) ahultzea??? Nahastu egin daiteke ondorioetan, baina ez da -a organikoaren galtzea dakarren arazo bera.
Esango nuke Euskaltzaindiaren arauak berak nahiko murrizten duela hizkuntzaren arnasa... Ez baitugu oraingoan gaztelaniaren eraginaren mamua borrokatzen, ala?
Ondo izan eta, edonola ere, eskerrik asko zuen aholkularitza lanagatik,
mlo
|
 |
|
19/10/2006 16:13:38
|
euskararen erabilera orokorra
|
|
|
A itsatsia dugula hizpide oraingoan, nire galdera hauxe duzue:
AnaiA-arreba edo anai-arreba. NIk bigarrena hobesten duela entzuna dut euskaltzaindiak baina zuek ez duzue salbuspen moduan argitu.
|
 |
|
19/10/2006 12:20:36
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
|
|
Arkitekturan 'conducto' eta 'tubo' bereizten ditugu, esate baterako ur instalazio batean. Euskaraz 'hodi' eta 'tutu' erabiltzen ditugu horien pareko. Zer iruditzen zaizue?
|
 |
|
18/10/2006 12:12:34
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
Araba
|
Ikasketa Klasikoak
|
Nola itzul dezakegu erderazko "cista", antzineko Grezian erabiltzen zuten lur-emate mota bat.
|
 |
|
18/10/2006 9:17:33
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
Araba
|
Soziologia
|
Ez dakit nola itzuli "Estado de Bienestar", modu ezberdinetara ikusi dut. Zein da egokia?
- Ongizate Estatua
- Ongizatezko Estatua
- Ongizaterako Estatua
Mila esker.
|
 |
|
16/10/2006 12:06:03
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
Gipuzkoa
|
Oinarrizko Psikologia Prozesuak eta haien Garapena
|
kaixo!
Honako hau da nire galdera: nola itzuli beharko nuke gaztelaniatik euskarara "nuevo perfil del jubilado"? erretiratu profil berria edo erretiratu soslai berria?. Orain arte "profil" kontzeptua erabili dut baina euskara errektoreordetzako zuzentzaileen iritziz "soslai" terminoa egokiagoa da. Profilak, soslaiak edo dena delakoak ezaugarri multzo bati egiten dio erreferentzia.
Eskerrik asko,
Izarne.
|
 |
|
03/10/2006 12:17:32
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
Araba
|
Soziologia
|
Zein da egokiagoa?
"Espainiar Estatua" edo "Estatu Espainiar"
|
 |
|
18/09/2006 17:57:29
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
|
|
"Sistema de ecuaciones lineales" = "ekuazio linealetako sistema" ikusi dut idatzie. Zer deritzozue "ekuazio lineal sistema"?
|
 |
|
18/09/2006 17:55:46
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
|
|
Azken urteetan "menor de la matriz" esateko
"matrizearen minorea" esaten dugu. Galdera da:
"minore" hitza ondo dago? (ez da agertzen
hiztegi batuan, eta nire ustez "txiki" erabil
daiteke) (matrizearen minorea ateratzeko matrize
horri zutabe bat eta errenkada bat kentzen
dizkiozu eta "minore" bat daukazu, hau da
"menor" "más pequeño", eta
neurri kontua baldin bada, zergatik ez
"txiki"?
|
 |
|
12/09/2006 13:22:37
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
Bizkaia
|
Ingeniaritza Mekanikoa
|
Nola esango litzateke euskaraz "radio de acuerdo" (inglesezko "corner radius")?
¿zoko-erradioa?
(ikus oharra)
|
 |
|
05/07/2006 14:37:30
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
Gipuzkoa
|
Kimika Analitikoa
|
Ikasgaia prestatzen ari naiz, eta zenbait zalantza sortzen zaizkit hitz batzuekin, oraingoz hiztegiarekin ondo moldatu naiz baina orain duda bat dut, ez dakit nola itzuli.
Guk askotan erabiltzen dugu. "En este campo de aplicaciones" hemen "campo" arloa edo esparru izan daiteke, ondo, baina askotan hitz honek beste adierzpena izaten du adibidez, "Para determinaciones de campo se utiliza...." Hemen nola itzuliko nuke campo. ez dakit zer jarri.
eskerrik asko
|
 |
|
29/06/2006 18:25:36
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
Gipuzkoa
|
Bilakaeraren eta Hezkuntzaren Psikologia
|
Ondo esana al dago: Ikusmen Urritasunaren Bilakaera Alderdiak? (aspectos evolutivos de la deficiencia visual)
|
 |
|
23/06/2006 11:07:01
|
euskararen erabilera orokorra
|
Gipuzkoa
|
Ekonomia Aplikatua I
|
'Deritzo, deitzen zaio, izendatzen da, izena ematen zaio' esaerak alderatu eta baten bat hobetsi daitekeen jakin nahi nuke. Milesker.
|
 |
|
20/06/2006 15:29:48
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
Bizkaia
|
Kimika Organikoa II
|
Arratsalde on:
Gaur goizean kurtsoan komentatu dugun zalantza izango litzateke, zelan adierazi euskeraz, erderazko "exceso enantiomérico" edo ingelesezko "enantiomeric excess".
Enantiomeria gehiegia izan daitekeela aipatu dugu, baina bide batez enantiomeria-soberakina zuzena den edo ez jakitea gustatuko litzaiguke.
Mila esker
|
 |
|
12/06/2006 14:34:33
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
Bizkaia
|
|
ondo esanda dago "Nazioarteko harremanen ebaluaziorako proiektu pilotua"?
eskerrik asko
|
 |
|
12/06/2006 13:48:12
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
Bizkaia
|
Ingeniaritza Elektrikoa
|
erdizirkunferentzia edo zirkunferentzierdia???
|
 |
|
12/06/2006 13:46:37
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
Bizkaia
|
Ingeniaritza Elektrikoa
|
Simetria de media onda: Zelan da uhin erdiko simetria edo uhinerdi-simetria
|
 |
|
09/06/2006 12:02:46
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
Gipuzkoa
|
|
ZEREN BELDUR.
AEBko politikariek beldur dira.
Zergatik ez DIRENAREN??
Beldur hitzak, zeren edo noren deklinabidea eskatzen badu zergatik aditz laguntzailea ez doa NOREN bezala deklinatua?
|
 |
|
06/06/2006 9:50:07
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
Bizkaia
|
Landareen Biologia eta Ekologia
|
"Los sistemas forrajeros: entre la producción y el paisaje" izenburuaren itzulpenean hainbat zalantza baditugu ere "Bazka-sistemak ekoizpena eta paisaiaren artean" bezala itzuli dugu. Producción-paisaje artean ez dago gatazkarik, baina ez dakit paisaia/paisaje nola komeni den, bazka-sistemak egokia den...
Eskertuko genizueke zuen iritzia.
Mila esker
Sorkunde Mendarte
|
 |
|
02/06/2006 12:05:57
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
Gipuzkoa
|
Oinarrizko Psikologia Prozesuak eta haien Garapena
|
Zein da "expectativa" gaztelaniazko hitzaren itzulpen zuzena?. Kasu honetan, "expectativa" hitzak erretiro ondorengo aldiari egiten dio erreferentzia. gaztelaniaz galdera honako haulitzateke: ¿qué expectativas tenía respecto a la jubilación?".
Euskaltem, Elhuyar eta euskaran jakitun den lakide bati ere galdetu diot baina naire zalnatza ez da argitu. Mesedez, zuen laguntza eskertuko nuke.
Eskerrik asko,
Izarne.
|
 |
|
02/06/2006 8:44:37
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
Bizkaia
|
Neurozientziak
|
Nola deklinatu behar dira latinezko hitzak, batez ere pluralak direnean edo nominatiboaz beste kasuetan datozenak? Zentzu orokorrean, curriculumak ala curricula, campusak ala campi? Bereziki neurozientzia arloan, hippocampusak ala hippocampi, colliculusak ala colliculi, thalamusaren ala thalami, medullako ala medullae?
|
 |
|
01/06/2006 19:17:05
|
euskararen erabilera orokorra
|
Bizkaia
|
Ingeniaritza Elektrikoa
|
Ariketa baten enuntziatuan:
Egin gauza bera aurreko baldintza beretan.
EDO
Egin gauza bera aurreko kondizio beretan.
Zein da egokiago? Zergatik? Guk beti erabiltzen dugu baldintzak.
|
 |
|
01/06/2006 19:08:23
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
Bizkaia
|
Ingeniaritza Elektrikoa
|
Burdina:
Aparato de hierro movil: Burdin mugikorreko tresna edo Burdina mugikorreko tresna?
Perdidas en el hierro: Burdinako galerak? Burdineko galerak? edo burdinean gertatzen diren galerak?
|
 |
|
23/05/2006 10:57:01
|
euskararen erabilera orokorra
|
Gipuzkoa
|
Erizaintza II
|
Nola emango genuke euskaraz "agudeza visual"?
|
 |
|
17/05/2006 20:26:28
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
|
|
nola esaten da "proporcional a la temperatura":
- tenperaturarekiko proportzionala;
- tenperaturari proportzionala;
- tenperaturaren proportzionala;
|
 |
|
17/05/2006 17:56:39
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
Gipuzkoa
|
Fisika Aplikatua I
|
Kaixo,
jakin nahiko nuke "campo externo" nola esaten den:
- kanpo-eremua;
- kanpoko eremua;
Eta beste galdera: nola esaten da "proporcional a la temperatura":
- tenperaturarekiko proportzionala;
- tenperaturari proportzionala;
- tenperaturaren proportzionala;
Eskerrik asko
|
 |
|
05/05/2006 13:49:46
|
euskararen erabilera orokorra
|
|
|
Nahiz eta biak ontzat ematen diren, zuek lehenaldiko baldintzaren ondorioko aditz laguntzailea "ziratekeen" edo "zatekeen" ageri direnean "ziren" eta "zen" jarrita zuzentzen dituzue; zein da horretarako arrazoia?
|
 |
|
05/05/2006 13:04:38
|
euskararen erabilera orokorra
|
|
|
Zuen testu-zuzenketa batzuetan zein irizpide erabili dituzuen jakin nahi nuke, nik gero horrela jokatu edo ez erabakitzeko. Batetik, hitz elkartuak egiterakoan "hidrogeno atomo", "gizarte langile" edo "giza komunikazio" ematen dituzue, baina "berrikuntza-sistema", "hiri-ingurune" edo "enplegu-politika"; zein irizpide jarraitzen duzue?.
Bestetik,nahiz eta biak ontzat ematen diren, zuek lehenaldiko baldintzaren ondorioko aditz laguntzailea "ziratekeen" edo "zatekeen" ageri direnean "ziren" eta "zen" jarrita zuzentzen dituzue; zein da horretarako arrazoia? mila esker.
|
 |
|
03/05/2006 11:35:23
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
Gipuzkoa
|
Oinarrizko Psikologia Prozesuak eta haien Garapena
|
Kaixo! Nola esango zeniokete eredu batek egiten duena ahalik eta berdinen egitea helburu duen imitazioari? Gaztelaniaz, "imitación persistente" esaten diote (Baldwin, 1895). Nik "saiatua" esango nioke, zer iruditzen zaizue?. Mila esker!
|
 |
|
02/05/2006 11:54:34
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
|
|
'Acometida' adierazteko, 'lotune', 'adarkadura' ageri da "Zehazki" hiztegian. baina, askotan hasietik edo iturritik hartzen da; horretarako 'hartune' topatu dugu Elhyar hiztegian eta 'hargune' Euskalterm-en. Zein da egokia?
|
 |
|
27/04/2006 17:46:46
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
Gipuzkoa
|
Oinarrizko Psikologia Prozesuak eta haien Garapena
|
Kaixo!
Genero-segregazioaren garapenaz hitz egiten ari gara eta adierazi nahi dugu, adin batetik aurrera, haurrek bere sexuko umeekin besteekin baino askoz ere denbora gehiago pasatzen dutela: hain zuzen ere "diez veces más tiempo". Nola esan dezakegu?.
Mila esker!
|
 |
|
11/04/2006 16:39:53
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
Bizkaia
|
Matematika Aplikatua
|
"Matriz estrictamente diagonal-dominante" adierazpenaren itzulpenari buruzko
ondorengo mezua irakurri dut:
http://www.ehu.es/ehulku/orokorra/galdera_irakurri.asp?Kodea=98
zeinen erantzunean "Matrize hertsiki diagonal nagusia" esapidea proposatzen den.
Nik klasean "matriz estrictamente diagonal dominante" esateko "matrize hertsiki
diagonal menpekoa" adierazpena erabili dut.
Mota honetako matrize baten diagonalaren osagai bakoitzaren balio absolutua bere
errenkadan dauden beste osagai guztien balio absolutuen batura baino hertsiki
handiagoa da. Horregatik, nik uste dut "menpekoa" hitzaren erabilerak "nagusia"
hitzak baino hobeto deskribatzen duela adierazitako kontzeptua. Beraz, diagonala
"menperatzailea" da, adierazitako zentzuan, goiko erantzunean esaten denaren
kontra. Gainera, gazteleraz ere, "dominante" hitza "diagonal" hitzarekin
erlazionaturik egon behar izango litzateke, eta ez "matriz" hitzarekin.
Gazteleraz "matriz dominada por la diagonal" egokiagoa izango litzateke.
Ingeleraz, erabiltzen den esapidea ondorengoa da: (STRICTLY) DIAGONALLY DOMINANT MATRIX, eta hemen argi dago ez dela matrize diagonala;
Frantsesez, MATRICE À DIAGONALE DOMINANTE (STRICTE), eta hemen ere bistakoa da ez dela matrize diagonala. (Forma hori bera agertzen da italieraz ere.)
Javi Duandikotxea EHUko irakaslearen aukera oso egokia iruditzen zait: DIAGONAL (HERTSIKI)MENPERATZAILEDUN (edo -KO, ez dakit zein den hobe) MATRIZE.
Bere iritziz, gaztelaniaz DE edo CON batek argituko luke esaten dena: "matriz con diagonal estrictamente dominante". Guztiz ados nago.
Jakin nahi izango nuke ea nere proposamen alternatiboa eta nere lagunena oker dauden.
Eskerrik asko zuen lanagatik.
|
 |
|
10/04/2006 10:56:35
|
euskararen erabilera orokorra
|
|
|
-hiru dimentsioko/dimentsiotako oinarria du; edozein motako/motatako...
|
 |
|
10/04/2006 10:52:13
|
euskararen erabilera orokorra
|
|
|
-azkenera arte /azkenerarte?
|
 |
|
07/04/2006 9:16:14
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
Bizkaia
|
Medikuntza eta Kirurgia Espezialitateak
|
Nola eman behar dut euskaraz "moderadamente diferenciado" edo "moderadamente bien diferenciado"? Izan ere, tumoreak honela mailakatzen ditugu: Bien, moderadamente eta pobremente (edo poco) diferenciado. "Erdi diferentziatua" ez zait oso zuzena begitantzen. "Bitarteko diferentziaziokoa" hobe, agian?
Eskerrik asko.
|
 |
|
06/04/2006 22:01:45
|
euskararen erabilera orokorra
|
|
|
"Ahozkotasuna lant/landu daitekeelako irakaspena atera dute jaldunaldietara
bildutakoek"
Ahaleretan aditzaren erroa (etor) eta ez partizipioa (etorri) erabili ohi dut. Aurreko kasuan agertzen den "lant" forma ("landu"-ren erro gisa) ez neukan ikusita. Zein kasuetan agertzen da holako kontsonante izkutua "du/tu" atzizkia kendutakoan?
|
 |
|
06/04/2006 16:54:59
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
Gipuzkoa
|
Hizkuntza eta Sistema Informatikoak
|
Oso adierazgarria izan da asteko aholkua (-elako hipotesia) eta azaltzeko erarengatik zoriondu behar dizuet. Baina erantzun on guztiek bezala, beste galdera batzuk sortzen dizkit. Hona hemen bi:
LEHENENGOA
"Azal-sakonen artean bereizketa erabatekorik egiterik ez dagoelako
froga/ebidentzia hauxe da: azalekoak eragin dio sakonekoari."
Partitiboak metatzea kakofonikoa delakoan, joera hori ekidin egin ohi dut. Adibidez,
"Programa horretan pertsona interesgarriak elkarrizketatu ez dituztela
ez dago esaterik"
esaten/idazten dut
"Programa horretan pertsona interesgarririk elkarrizketatu ez dutenik ez
dago esaterik"
edo antzekorik ez esateko. Garbikeria ote da nire joera? Edo okerrago?
Mila esker aldez aurretik
|
 |
|
06/04/2006 11:53:57
|
euskararen erabilera orokorra
|
|
|
Nola idatzi behar dira milatik gorako zenbaki zatikiarrak, loturik ala bereiz? Hots, "ehunmilaren bat" ala "ehun milaren bat", "ehunmilamilioren bat" ala "ehun mila milioren bat"?
|
 |
|
05/04/2006 17:17:38
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
Araba
|
Biokimika eta Biologia Molekularra
|
"Revalorización (aprovechamiento de residuos grasos)" adierazteko Tesi baten tituluan, ondoko aukeren artean :Balioztapena edo Ustiapena, zein den egokiagoa gure lana adierazteko, jakin nahiko nuke. Horregatik, bi hitz horien adiera ezberdinak azaltzea eskatu nahi dizuet.
Tesiaren edukian hondakinak ustiatzeko metodoak aztertzen dira (ez ekonomiaren ikuspegitik).
|
 |
|
05/04/2006 11:41:16
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
|
|
Para remplazar 1 g de retinol, se necesitan 6 g de beta-caroteno y 12 g de otros carotenoides:
1 microgramo equivalente de retinol = 0,001 mg de retinol = 0,006 mg de betacaroteno = 3,3 Unidades Internacionales (UI)]
Nola euskaratu "12 g de otros carotenoides" izen-sintagma gisa?
|
 |
|
05/04/2006 11:32:32
|
euskararen erabilera orokorra
|
|
|
Nola dago hobeto?
Gantz-azidoen asetasun-mailaren arabera, monoasegabeetan, poliasegabeetan eta aseetan banatzen dira
Ala
Gantz-azidoen asetasun-mailaren arabera, monoasegabetan, poliasegabetan eta asetan banatzen dira?
|
 |
|
03/04/2006 12:55:23
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
Gipuzkoa
|
Kimika Aplikatua
|
irakasgaia prestatzerakon zenbait duda etortzen zaizkit erdera edo ingelesetik itzultzen ari naizenean. Adibidez.
"Electroforesis capilar en gel". nola ipini ez dakit
Elektroforesi kapilarra gelean, edo geletan edo gel-elektroforesi kapilarra.
eskerrik asko.
|
 |
|
31/03/2006 12:34:55
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
Bizkaia
|
Ekonomia Aplikatua V
|
Zein hitz erabiliko zenuke "repercusión" itzultzeko? Guk orain arte "eragina" erabili dugu, baina zalantza sortu zaigu, zein desberdintasun dago "ondorio" eta "oihartzun"
hitzekin?
Eta "media agregativa" nola esango zenuke?
|
 |
|
29/03/2006 12:06:23
|
euskararen erabilera orokorra
|
Bizkaia
|
|
nola esaten da SEIAK ALDERA ETA SEIAK INGURUAN
ALA SEI INGURUAN
|
 |
|
28/03/2006 11:59:06
|
euskararen erabilera orokorra
|
Bizkaia
|
Industria Ekonomia
|
Zelan itzuli hitz hauek?: Externalidades (ekonomiakoa), internalizar, suelo no urbanizable, Tasa Interna de Rentabilidad, elaboración propia (koadro bat egiten denean), Sostenibilidad/Desarrollo sostenible, biodiversidad
-hiru dimentsioko/dimentsiotako oinarria du; edozein motako/motatako...
|
 |
|
24/03/2006 11:05:21
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
Bizkaia
|
Medikuntza eta Kirurgia Espezialitateak
|
Nola emango dugu euskaraz "lesión premaligna"?
|
 |
|
23/03/2006 11:34:49
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
Gipuzkoa
|
Arkitektura
|
Materialen erresistentzia, egituren analisian eta lurzoru-mekanikan, gaztelainaz, FLUENCIA hitza erabiltzen da, materialaren tentsio-deformazio portaera bat deskribatzeko. Hortaz factor de fluencia eta beste hitz batzuk.
Nire ikasgaian ISURPEN-FAKTOREA erabiltzen dut.
Zer deritzozue?
|
 |
|
23/03/2006 10:50:03
|
euskararen erabilera orokorra
|
Bizkaia
|
Sistemen Ingeniaritza eta Automatika
|
Nola esan dezaket " vortice" eta "vorticidad"?. Hiztegietan zurrunbilo agertzen da, baina neure ustez egokiago litzateke bortize eta bortizitatea esatea. Zurrunbiloaren esanahia erderazko "remolino"rekin bat dator eta "vortice" eta "remolino" ez dira gauza bera planeten atmosferaren dinamikaren ikuspegitik behintzat. Gainera beste hizkuntzetan (ingelesez "vortex" eta "vorticity") modu honetan erabiltzen da. Zein da egokiena beraz?
Azalpena:
Neure arloan (fluidoen edo atmosferaren dinamikan)Zurrunbilo erderazko "remolino"rekin bat dator, baina fisikoki , hau da, fluidoaren mugimendua- abiadura kontutan izanda zurrunbiloetan abiadura
handiagoa da zurrunbiloaren erdian kanpo aldean baino eta bortizeetan
alderantziz gertatzen da, gainera bortizeen tamaina millaka kilometrotakoa
da (luarraren tamaina) eta zurrunbiloena askoz txikiagoa.
|
 |
|
22/03/2006 14:02:29
|
euskararen erabilera orokorra
|
Gipuzkoa
|
Gizarte Psikologia eta Portaera Zientzien Metodologia
|
"las evaluaciones a gran escala" nola itzuliko zenukete?
|
 |
|
17/03/2006 16:23:53
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
|
Ekonomia Aplikatua I
|
Nola itzuliko genuke: completar con los capítulos y apartados correspondientes del libro xxx? CORRESPONDIENTESek sortzen dit arazoa, nik honela jarri dut: "XXX liburuan gai honi buruz dauden kapitulu eta atalekin", baina badago modu egokiagorik? mila esker
|
 |
|
16/03/2006 9:54:09
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
Bizkaia
|
Ekonomia Aplikatua V
|
Nola itzuliko zenuke "el efecto que una variación en el precio del petróleo tiene en el precio del transporte" ?
Zein desberdintasuna dago "efektu", "ondorio"·, oihartzun" eta "eragin" hitzen artean?
|
 |
|
15/03/2006 12:55:50
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
Bizkaia
|
Kimika Organikoa II
|
"Determinación estructural" itzultzean sortu zaidan zalantza da. Arazorik ez egitura- edo egituraren lehendabiziko hitzarekin, baina "determinación" itzuli nahi izan dudanean, nik zehazte edo zehaztapen hitzak erabili nahiko nituzke, benetan "determinación" horrek adierazten duenarekin guztiz bat ez badatoz ere. Are okerrago ene ustez determinazio hitza erabiltzea.
Egia esan, determinación estructural delakoa egiten denean, konposatu kimiko baten egituraargitzen ari gara, behin "determinatuta" zein konposatu kimikoa zen ezagutzen edo jakiten baidugu. Ordurarte ezezaguna zitzaigun egitura, konposatu ezaguna munduan edo guztiz berria. Hori bai, beraren egitura "determinatzen" denean, zein den badakigu, orduan argi dezakegu ea ezaguna zen edo berria, eta guk "determinatutako" egiturari dagozkion ezaugarri batzuk ondoriozta ditzakegu.
Ingelezko itzulpena (berez, ingelesetik hartutako hitza da gaztelaniazkoa): Structure determination
Euskalterm-etik lortutako informazioa: ez dago antzeko adibiderik, baina determinacion agertzen den guztietan zehazte edo zehaztapen edo determinazio hitzak agertzen dira.
Beraz, galdera:
Nola itzuli beharko nuke nik "determinación" edo "determination" hau?
|
 |
|
10/03/2006 10:40:41
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
Araba
|
Kimika Analitikoa
|
Nola itzuli beharko nuke "extractante". Adibidez: disolbatzaile batek solido batetik konposatu bat erauzten duenean.
|
 |
|
09/03/2006 17:11:55
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
Bizkaia
|
Hezkuntzako Ikerkuntza eta Diagnosi Metodoak
|
Nola euskaratu ahal dut "Empleabilidad" hitza?
Nik honela itzuli dut: lana izateko (aurkitzeko) gaitasuna, baina aholkua nahi dut
Adierazi nahi dena hauxe da: langileak, lan merkaduan lehiakorrak (konpetitiboak) izateko, daukan gaitasun berezia
|
 |
|
08/03/2006 17:43:52
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
Gipuzkoa
|
Elektronika eta Telekomunikazioak
|
Nola esaten da: .... potencia disipada en la resistencia....
Zer iruditzen zaizue: erresistentzian disipatzen den potentzia.
|
 |
|
07/03/2006 12:32:24
|
euskararen erabilera orokorra
|
Gipuzkoa
|
Arkitektura
|
1. ohea egitea/ohea jaztea? egitea "eraikitzea" litzateke bakarrik? erdal kutsua ote?
2. eraikin batek ingurua haintzat "hartzen" badu, zer genuke, eraikin "kontextuala"? , idazki batean ez gaudenez, "textu-inguru" hitzak ba du horretan zentzurik?
|
 |
|
03/03/2006 14:49:55
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
Gipuzkoa
|
Elektrizitatea eta Elektronika
|
Nola esan dezaket "Regulador conmutador reductor" / Euskalterm-en regulador "erreguladore" jartzen du eta reductor "erreduktor, murriztaile..."; H.Bn "murrizgarri" jartzen du.
Ondo legoke: "erregulatzaile/gailu konmutatu murrizgarria"?
|
 |
|
02/03/2006 15:47:18
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
Bizkaia
|
Kimika Fisikoa
|
Espektroskopia arloko zalantza batzuk sortu zaizkit irakasgai baten programa jartzean.
Adibidez bai ingelesez bai gaztelainiaz "UV-Vis" eta "IR" siglak erabiltzen dira argiaren gune batzuk zehazteko, hain zuzen ultramore-ikuskor eta infragorria. Ez dakit sigla hauek dauden moduan euskeraz erabil daitezkeen edo itzulpena egin behar dut (UM-Ikus eta IG alegia). Baita ere arazoak ditut itzultzeko "espectofotómetro de absorción ultravioleta visible" ea "ultramore-ikuskor absortzio espektofotometro"-arekin ulertzen den.
Aurretik eskerrik asko arretagatik
Agur
Teresa
|
 |
|
23/02/2006 17:14:19
|
euskararen erabilera orokorra
|
Bizkaia
|
Elektronika eta Telekomunikazioak
|
Iepa
Lehengo egunean PPT mamitsua bidali zenuten "komun" delakoaren erabilerari buruz.
Horren harira, galdetu nahi nizueke: elektronikan badago transistore bipolarrak erabiltzeko hiru konexio-mota:
(en) "common base", "common emitter", "common collector".
(es) "base común", "emisor común", "colector común".
Funtsean, transistoreak dauzkan hiru konektoreetatik, bai sarreran bai irteeran zeinek hartzen duen parte zehaztea da. Alegia, "common base" konexio-motan, basea dute komun sarrerak eta irteerak.
Zuen lehengo eguneko emaila irakurri arte, nik honela esaten nien: "base komuneko konfigurazioa" / "konfigurazioa ... base komunean". Baina orain zalantzan nago...
Agur bero bat.
|
 |
|
22/02/2006 14:16:19
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
Bizkaia
|
Hezkuntzako Ikerkuntza eta Diagnosi Metodoak
|
termino hauekin duda dauka ondo itzuli ditudan edo ez:
1. Formador de persona adultas y mayores 1. Pertsona nagusien hezitzaile
2. Especialista en atención educativa a la diversidad 2. Ezberdintasunean hezitzeko espezialista
3. Educador ambiental 3. Inguruko hezitzailea
4. Educador familiar y de desarrollo comunitario 4. Familia eta garapen komunitarioko hezitzailea
5. Educador en procesos de intervención social 5. Gizartean eskuhartzeko prozesuetarako hezitzailea
6. Mediador en procesos de intervención familiar y socioeducativa 6. Bitarteko, famili eskuhartze eta giza- hezkuntzako prozesuetan
7. Animador y gestor sociocultural 7. Giza-kulturako animatzaile eta kudeatzaile
8. Educador de tiempo libre y ocio 8. Asti eta denbora libreko hezitzaile
9. Educador de instituciones de atención e inserción social 9. Atenzio eta gizarteratzeko erakundeetako hezitzailea
10. Educador en procesos de acogida y adopción 10. Adopzioa eta harrera prozesuetako hezitzailea
|
 |
|
21/02/2006 10:54:50
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
|
|
Estatistikan "ji karratuaren banaketa" terminoa erabiltzen da. Euskalterm-en, berriz, "khi karratu" ageri da (ji cuadrado (es); chi carré (fr); chi-square (en)). Badirudi "khi" dela euskaraz erabili beharrekoa, hortaz, zer deritzozue "khi karratuaren banaketa" terminoa hobesteari? Eskerrik asko.
|
 |
|
20/02/2006 9:34:49
|
euskararen erabilera orokorra
|
Gipuzkoa
|
Oinarrizko Psikologia Prozesuak eta haien Garapena
|
Kaixo! Nola itzul daiteke "conciencia de la propia continuidad a través del tiempo" esaldia? (James, 1890) Nire proposamenak: "norberak denboran zehar duen jarraitasunaren kontzientzia" edo "norberaren denboran zeharreko jarraitasuna". Mila esker!
|
 |
|
16/02/2006 11:12:14
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
Gipuzkoa
|
Oinarrizko Psikologia Prozesuak eta haien Garapena
|
Kaixo!
Nola esango litzateke Euskaraz "El yo espiritual incluiría los pensamientos del sujeto sobre sí mismo como pensador" (James, 1890). Nire proposamena hau da: " Nirea espiritualak penstsalari gisa subjektuak bere buruaz dituen pentsamenduak barne hartuko lituzke". Mila esker zuen arretagatik eta ondo izan!
|
 |
|
10/02/2006 12:52:17
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
Bizkaia
|
Biokimika eta Biologia Molekularra
|
Hau ez da berez galdera bat. Beste galdera bat komentatu nahi nuen eta ez dakit zuzenean egin ote daitekeen, baina ondo legoke erantzun batez oharrak egiteko aukera izatea.
Poblacion diana galdetuta xede-biztanleria dago erantzunean. Guk target cell = celula diana esateko itu-zelula erabili dugu (target sequence, target tissue eta abar). Euskaltermen target guztiak helburu edo xede dira. Ez litzateke hobe guztiok bide beretik joatea? Hortik targetting dator (nonbaitera eramatea), nik ituraketa esaten dudana.
Molekulen "fate" (patua, hau da, intrinsekoa, zer bilakatuko ote den molekula bera, ez fisikoki nora doan) esateko helmuga, helburua, xedea esaten dut. Nola ikusten duzue?
Eskerrik asko
|
 |
|
10/02/2006 12:32:34
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
Bizkaia
|
Biokimika eta Biologia Molekularra
|
Aspalditik "bidezidor metabolikoa" proposatu zen metabolic pathway/via metabolica esateko. Dena den, bide hitz arrunta maiz erabiltzen dela iruditzen zait. Jakin nahiko nuke beste fakultateetan nola esaten duten, guztion artean adosteko. Zuek zein ikusten duzue egokiago?
|
 |
|
10/02/2006 12:27:22
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
Bizkaia
|
Biokimika eta Biologia Molekularra
|
Nola itzul dezaket "some energy"? (because some energy is dissipated as the heat of friction)
|
 |
|
10/02/2006 10:03:09
|
euskararen erabilera orokorra
|
Araba
|
Meatze eta Metalurgia Ingeniaritza eta Materialen Zientzia
|
Nire galdera hitz elkartuei buruzkoa da:
Zein da zuzena edo egokiagoa, "Kirolgune" "Kirol-gune" edo "Kirol gune"?
Mila esker
|
 |
|
09/02/2006 20:17:28
|
euskararen erabilera orokorra
|
Araba
|
Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika
|
Argudiaketari buruzko testu baat itzultzen ari naiz frantsesetik, eta arazoa sortzen zait "études" (gaztelaniaz "estudios") itzuli behar dudanean. Gaztelaniazko itzulpenak ere ez nau asko laguntzen. Batzuetan "azterketak" itzul daitekeela iruditzen zait, beste zenbaitetan "ikerketak", gutxitan "ikasketak"; "ikerlan" eta "azterlan" ere hor daude baina askotan ez zait horietako bat bera ere gogo betegarri, esanahia bestelakoa dela ulertzen baitut. Batzuetan "-ri buruz" erabil daiteke, bestalde. Hona adibide batzuk. Nola euskaratuko zenukete "estudios" hauetan?
1) Les études d'argumentation. Los estudios de la argumentación (honela itzuli dute gaztelaniara)
2) Los estudios contemporáneos de 1945 hasta nuestros días
3) Los estudios y las teorías de la argumentación ofrecen un panorama...
4) Se pueden tomar decisiones que redefinirán un ámbito, el estudio de la argumentación...
Milesker. Maite Mendiburu.
|
 |
|
06/02/2006 13:02:49
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
Bizkaia
|
Ingeniaritza Nuklearra eta Jariakinen Mekanika
|
Nola du laburdura "bira minutuko" adierazpenak?
Euskalterm-en orrian b/min agertzen da. Baina ingelesez eta gastelaniaz r.p.m edo RPM onartzen dira. Ez dakigu zein erabili.
|
 |
|
06/02/2006 11:40:31
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
Gipuzkoa
|
Erizaintza II
|
nola da euskaraz:"salud comunitaria".
nola esaten da:"poblaciòn diana"
|
 |
|
06/02/2006 11:38:12
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
Gipuzkoa
|
Hezkuntzako Ikerkuntza eta Diagnosi Metodoak
|
nola esan
bokaziozko garapena ala bokazio-garapena ?
|
 |
|
06/02/2006 11:36:48
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
|
Ingeniaritza Elektrikoa
|
Zein da zuzena:
"Zirkuituaren Teoriaren Apunteak" edo "Zirkuituaren Teoriako Apunteak"
Paralelo-elkarketa edo Paraleloko elkarketa
|
 |
|
06/02/2006 11:34:30
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
|
|
Gorputz-hizkuntza eta aho-hizkuntza zuzen al daude ala beste modura esan behar dira, baldin eta "lenguaje verbal" eta "lenguaje corporal" esan nahi baitugu
|
 |
|
06/02/2006 11:34:00
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
|
|
Matematika hizkuntzako galdera bat da nirea, integralekin kasu honetan, nola esan euskeraz:
Integral entre x1 y x2 de 5x dx
|
 |
|
06/02/2006 11:33:06
|
euskararen erabilera orokorra
|
|
|
Herritarra ala hiritarra
|
 |
|
06/02/2006 11:32:16
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
Gipuzkoa
|
Polimeroen Zientzia eta Teknologia
|
Erdaraz "contraión" esaten dutena nola esango zenukete euskaraz? ioiaurkako, aurkako ioia, kontraioia, ....
Bere esanahia zera da: erreakzioan zehar hazten ari den ioiaren aldamenean zeinuz aurkakoa den beste ioia
|
 |
|
04/02/2006 9:21:58
|
euskararen erabilera orokorra
|
Bizkaia
|
Hezkuntzako Ikerkuntza eta Diagnosi Metodoak
|
Nola itzuli ahal ditut hiru termino huek?
· Inserción de personas minusválidas
· Inserción de personas inadaptadas
· marginación social
|
 |
|
02/02/2006 20:34:31
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
Gipuzkoa
|
Bilakaeraren eta Hezkuntzaren Psikologia
|
Nola itzul daiteke "contexto socio-educativo". Mila esker zuen laguntzagatik.
|
 |
|
02/02/2006 13:45:58
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
Bizkaia
|
Biokimika eta Biologia Molekularra
|
Nola itzuli beharko nuke "RNA enzymes". Berez, entzima gisa jarduten duten RNA molekulak dira. Nik RNA entzimak esango nuke, marrarik gabe. Ondo?
|
 |
|
01/02/2006 14:04:40
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
Bizkaia
|
Hezkuntzako Ikerkuntza eta Diagnosi Metodoak
|
Nola itzultzen dut "Orientación ocupacional"?. Ematen dudan ikasgaia da. Ofizialki (UPV/EHUko paperetan Orientazio Okupazionala bezela agertzen da. Nik uste dut Laneratzeko orientazioa edo Lanbide Orientazioa obe legokela.
"Orientación ocupacional" "Orientacion profesional"eko atal bat da, ahin zuzen laneratze prozesuarekin lotua dagoena
"Orientación profesional" delakoa Orientazio profesionala bezala itzuli da UPV/EHUn, baina nik uste dut Lanbide orientazioa izan beharko lukela.
|
 |
|
31/01/2006 17:03:54
|
euskararen erabilera orokorra
|
Bizkaia
|
Ekonomia Aplikatua V
|
funtzioa homogeneoa bada, ..."¿de qué grado?" galdetzeko, zer idatziko genuke: zer edo zein gradukoa?
|
 |
|
31/01/2006 10:37:39
|
euskararen erabilera orokorra
|
Gipuzkoa
|
Zuzenbide Publikoa
|
"minoria de edad" adingabetasun bezala agertzen da, baina uste dut adina guztiek dutenez, nahikoa ez bada ere edo adin gutxi izan arren, "adintxikikotasun" edo "adingutxitasun" hobeto dagoela. Zilegia da?
|
 |
|
27/01/2006 12:10:21
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
|
|
Ehulkun jasotako galdera:
Nola emango genuke:
'geographic information systems'?
'informazio geografikoko sistemak'
'geografi informazio sistemak'
|
 |
|
27/01/2006 12:03:47
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
|
|
Ehulkun jasotako galdera:
Zuzentzen ari naizen fisika-liburuan, potentzial-erorketa terminoa erabili dute ingelesezko "potential drop", gatelaniazko "caida de tensión" edo "bajada de tensión" eta frantsesezko "chute de potential" terminoen ordainean. "Erorketa" nominalizazioaren ordez, zer da egokiago, zuen ustez: erortze (EUSKALTERM: potentzial-erortzea), jauskera (Euskalterm: potentzial-jauskera), jaitsiera, erorkera...? Termino honekin, gertaera bera ez ezik haren neurria (magnitudea) ere adierazten da:
... se produce una caida de potencial
....la caida de potencial a través de la resistencia..
... ¿Cuál es la caida de tensión...?
....la caída de potencial es de 48 V...
|
 |
|
27/01/2006 11:55:55
|
euskararen erabilera orokorra
|
|
|
Ehulkun jasoa:
Nola adierazi 'años de impartición' irakaslearen lanari dagokionez?
|
 |
|
25/01/2006 10:05:34
|
euskararen erabilera orokorra
|
Bizkaia
|
Ekonomia Aplikatua V
|
Nola esaten da "¿Para qué valores de a R será......?"
"Zein a R balioentzat izango da....?" ala "a R zein balioentzat izango da....?
|
 |
|
24/01/2006 0:49:13
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
Gipuzkoa
|
Euskal Filologia
|
Lan bat egiten ari naz eta jakin nahiko nituzke hitz hauek mailegu, eratorriak, elkartuak hala eraikuntza sintagmatikoak diren?ondo daude?
Betearazpenari: hitz eratorria
Parean: eratorria
Agerikoa: eratorria
Borondatez: hitz eratorria
Xurgapen: hitz eratorria
Akaparamendu: hitz eratorria
Akzio: mailegua
Akzio amortizagarri: hitz elkartua
Akzio zahar: hitz elkartua
Akzio arrunt: hitz elkartua
Primadun akzio: hitz elkartua
kuota akzioa: hitz elkartua
Beheraldi inflazionista: eraikuntza sintagmatikoa
Beherakari: hitz eratorria
Parekoaz behera: eraikuntza sintagmatikoa
Balantze: mailegua
Balantze agregatua: eraikuntza sintagmatikoa
Balantze bateratua: eraikuntza sintagmatikoa
Irekiera balantzea: eraikuntza sintagmatikoa
Osagarrien balantzea: eraikuntza sintagmatikoa
Egiaztapen eta saldo balantzea: eraikuntza sintagmatikoa
Egiaztapen balantzea: eraikuntza sintagmatikoa
Sarrera balantzea: hitz elkartua
Deuseztapen edo bat-egitearen balantzea: eraikuntza sintagmatikoa
Zaldun zuri: hitz elkartua
Buru eta sorbalda: hitz elkartua
CAC 40:mailegua
Berotu: hitz eratorria
Obligazioen kalifiazioa: hitz elkartua
Call: mailegua
Konpentsazio ganbera:hitz elkartua
Oinarrizko kanbioa: eraikuntza sintagmatikoa
Kanbio: mailegua
Interbentzio kanbio: eraikuntza sintagmatikoa
Kanbio higikorrak: eraikuntza sintagmatikoa
Kanal: mailegua
duda asko sortze zaizkit egiterakoan eta...mila esker
|
 |
|
17/01/2006 12:56:35
|
euskararen erabilera orokorra
|
Bizkaia
|
Ekonomia Aplikatua V
|
kaixo berriro!
Oraingo zalantza agian tontakeria bat izango da, baina beste irakasle batzuei galdetu diet eta zalantza berbera dutela esan didate.
Hauxe da: - "tenemos un subconjunto de E ", "E-ren azpimultzo bat dugu" esaten dugu
aldiz, -"tenemos un subconjunto de R2", "R2-ko azpimultzo bat dugu" esaten dugu.
Zein da egokia? Noiz erabili behar da -ko, eta noiz -ren?
|
 |
|
16/01/2006 14:18:57
|
euskararen erabilera orokorra
|
Bizkaia
|
Ekonomia Aplikatua V
|
"para expresarlo como un sistema...." itzultzeko nola dago hobeto, "sistema bat bezala adieraztekok..." ala "sistema baten moduan adierazteko...."?
|
 |
|
16/01/2006 11:15:34
|
euskararen erabilera orokorra
|
Bizkaia
|
Ekonomia Aplikatua V
|
"Si en una matriz todos los componentes de una fila....." itzultzeko, ondo al dago "Matrize batean lerro bateko osagai guztiak....."
|
 |
|
13/01/2006 14:24:09
|
euskararen erabilera orokorra
|
|
|
Zuen datu-basean siglen deklinabidea dela eta, honako zuzenketa hau duzue:
Zuzentzekoa: AEBko > Zuzendua: AEBetako.
Dokumentazioaren atalean Ortotipografia (EIMA) aipatzen duzue. Baina, liburu horretan (35. or.) esaten da "deklinatzerakoan, izen berezitzat hartzen da sigla, eta leku-izen bereziak bezala deklinatzen, izen arrunt gisako siglak izan ezik". Adibideen artean: EUDELeko arduradunak AEBra joan dira...
|
 |
|
19/12/2005 11:23:33
|
euskararen erabilera orokorra
|
Bizkaia
|
Ekonomia Aplikatua V
|
" matrize baten determinantea..........eragiketaren emaitza da, beraz, zenbaki erreal bat da" . Ondo al dago?
Nire lankide batek dio hobeto dagoela, " ........zenbaki erreala da."
Nire ustez bigarren kasuan zenbaki konkretu bati buruz ariko ginen eta lehenengo kasuan orokorrean zenbaki erreal bat izango dela (edozein), oker al nago?
|
 |
|
15/12/2005 14:40:06
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
Bizkaia
|
Ekonomia Aplikatua V
|
"sistema de vectores" edo "conjunto de vectores" esateko, ondo al dago "bektore sistema" edo "bektore multzoa" esatea, gidoirik gabe? eta ondo legoke "bektoreen sistema" edo "bektoreen multzoa esatea"?
|
 |
|
14/12/2005 12:36:16
|
|
Gipuzkoa
|
Gizarte Psikologia eta Portaera Zientzien Metodologia
|
UPV/EHUko sailen eta jakintza-arloen izendegia begiratzean gure sail eta jakintza-arloaren izenetan akatsa aurkitu dut. Sailaren izena zuzen dago. Baina jakintza-arloen izendegian, berriz, Portaera Zientzien Metodologia agertu barik "Zientzien eta Portaeraren Metodologia/Metodología de las Ciencias Y del Comportamiento" agertzen da. Txarto dagoela, uste dut, bai euskaraz zein erdaraz. Zuzen banengo zuzentzea eskatuko nuke. Eskerrik asko.
|
 |
|
13/12/2005 15:18:02
|
euskararen erabilera orokorra
|
Bizkaia
|
Konstituzio Zuzenbidea, Administrazio Zuzenbidea eta Zuzenbidearen Filosofia
|
Zein da"público" terminoaren euskarazko ordaina? Herri-Administrazio erabiltzen ohi da Administración Pública adierazteko, baina "herri"k ez dit balio izen konposizio guztiak egiteko: adib, función pública, oferta de empleo publico, documento público, empresa pública...
|
 |
|
07/12/2005 15:19:16
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
Bizkaia
|
Elektronika eta Telekomunikazioak
|
Biometrian erabiltzen diren zenbait hitzen itzulpenari buruzko galdera egin nahi nuke.
Horretarako hurrengo testua hau jarri dut adibide moduan:
Gizakion edozein ezaugarri fisiko edo portaerakoa erabili daiteke bereizgarri biometriko moduan Anil K. Jain-en iritziz, ondoko zazpi eskakizunak edo “zazpi zutabeak” deritzena betetzen baditu:
-Unibertsaltasuna (universality). Pertsona orok eduki beharko luke ezaugarri biometrikoa.
-Bakantasuna (uniqueness) edo bereizgarritasuna (distinctiveness). Edozein pertsona desberdin bi izan beharko lirateke identifikagarri biometrikoaren arabera, hau da, ezaugarri biometrikoak modu unibokoz identifikatu beharko luke pertsona bakoitza. Dakigunez zenbait pertsonaren arteko antza oso handia izan daiteke, adibidez bikiak edo famatuen imitatzaileak. Arazo honi interklase (inter-class) edo klase arteko (between class) antzekotasuna deitzen zaio.
-Iraunkortasuna (permanence). Erroldaketan (enrollment) gordetako txantiloia baliagarria izan beharko litzateke epe onargarri baten barruan. Gure itxura aldatu egiten da denborarekin, zahartu egiten gara edo look aldaketak egiten ditugu, ahotsa eta ibilera ere aldatzen joaten dira adinarekin edo eguraldiarekin, eta sinadurak ere aldakorrak dira. Biometriak aurre egin behar dion arazo honi intraklase (intra-class) edo klase barruko aldakortasuna (within class variability) deitzen zaio.
-Neurgarritasuna edo bildumagarritasuna (collectablility). Ezaugarri biometrikoa sentsoreak erabiliz jaso, neurtu eta kuantizatu ahal izango da.
-Errendimendua (performance).
-Onargarritasuna (acceptability). Pertsonak eguneroko bizitzan ezaugarri biometrikoa erabiltzeko noraino egon daitezkeen prest adierazi nahi du eskakizun honek.
-Iruzurgarritasuna edo saihesgarritasuna (circumvention). Iruzurrezko metodoak erabiliz sistemaren segurtasuna saihestea noraino erraza izan daitekeen islatzen du.
|
 |
|
02/12/2005 12:05:43
|
euskararen erabilera orokorra
|
Gipuzkoa
|
Hizkuntza eta Sistema Informatikoak
|
...ez ... ez egitura ezezko perpausetan. Adibidez, honako esaldia egokia al da?
"Badaude turismo etxe batzuk ez hotel, ez landetxe ez direnak". Gauza bera adieraz dezaket "Turismo etxe batzuk ez dira hotel edo landetxe", baina ezezko esaldian berriro ere "ez" hitza jarrita ezezkotasun hori azpimarratu egiten dela ulertzen dut nik. Egokia al da? Baten batek esan dit berak lehenengo esaldiarekin honakoa ulertzen duela: "Badaude turismo etxe batzuk hotel edo landetxe direnak" (nik esan nahi nuenaren kontrakoa !!).
Mila esker
|
 |
|
22/11/2005 14:07:57
|
euskararen erabilera orokorra
|
|
|
Nola adieraziko genuke 'carta de navegación', itsasontziei dagokienez?
|
 |
|
22/11/2005 14:02:23
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
|
|
Eragiketa matematikoetan, kantitate bat gaztelaniaz 'despreciable' denean, 'arbuiagarri' erabiltzen dugu. Ondo dago?
|
 |
|
22/11/2005 13:57:36
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
|
|
Gaztelaniazko "Resultante" hitza euskaraz nola adierazi beharko litzateke? "Resultante" hau indar (edo momentu) multzo baten batura eginez lortzen den idar (edo momentua) bezala ulertua. Elhuyarrekoek beraien hiztegian "resultante general - ordezkari orokor" idazten dute. Edo, "momento resultante - momentu ordezkari".
Han eta hemen begira ibili nahiz eta "ordezkari" izendatzeaz gain "erresultante" ere izendatzen dute. Ez dakit honen gainean erabaki finkorik hartua dagoen, hala balitz jakin nahi nuke.
Liburuaren itzulpenean "ordezkari" erabili da.
Bestalde, EuskalTerm-en bi aukerak azaltzen dira eta libururen batean "erresultante" aukera erabili da. Adib: Etxeberria J.R., Plazaola F. "Mekanika eta Uhinak".
Honen inguruan zerbait argia dagoen jakitea gustatuko litzaidake. Uste dut bi aukerak onak izan daitezkeela, baina bietako bat lehenetsi beharko litzateke?
|
 |
|
22/11/2005 13:50:44
|
euskararen erabilera orokorra
|
|
|
Nola itzuliko genuke 'deficientes'; esate baterako, 'niños deficientes' zentzuan.
|
 |
|
10/11/2005 11:22:00
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
Bizkaia
|
Ekonomia Aplikatua V
|
Kaixo: Erderaz "análisis bivariante" ....."n-variante" euskaratzeko, nola izango da?. analisi bikoitza edo aldagai biko analisia? analisi nkoitza edo aldagai n-ko analisia? Agian, beste aukera bat daukazue. Eskerrik asko
|
 |
|
03/11/2005 12:35:14
|
euskararen erabilera orokorra
|
Bizkaia
|
Neurozientziak
|
Sentimen organoak ala ZENTZUMEN organoak?
Sentido gaztelerako itzulpenetan sentimena jartzen du, baita psikologiako ikuspegi batetik horrela dago Euskaltermen-en ere SENTIMENA jarrita. Baina Erdiko Nerbio Sistemaz ari garenean eta zehatzago esanda, ikusmen, usaimen eta ukimenaz ari bagara, horiek(niretzat) ezin dira poza, tristura eta beste sentimenekin nahastu; beraz nire ustez Zentzumen hitza egokiagoa da, zeren azkenean kanpoko gauzaren bat (argia, soinua, hotza,...) gure garunera doa zentzua hartuz eta modu horretan konsziente egiten gara kanpoko estimuluez (aipatutako argia, hotza, beroa etab.)
|
 |
|
02/11/2005 13:33:58
|
euskararen erabilera orokorra
|
Gipuzkoa
|
Hezkuntzako Ikerkuntza eta Diagnosi Metodoak
|
Hitz hauen artean dauden desberdintasunei buruz zalantzak ditut:
- ateratzean
- ateratzekoan
- ateratzerakoan
|
 |
|
27/10/2005 11:45:07
|
|
|
|
Zertan bereizten dira 'batere' eta 'bat ere'?
|
 |
|
27/10/2005 9:14:26
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
|
|
Metalak eta beste garbitzeko teknikari 'lixiviación/lixiviation' deritzo inguruko erdaretan. Euskaraz 'lixibiazio' erabili da. Egokia da?
|
 |
|
10/10/2005 13:58:02
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
Gipuzkoa
|
Ekonomia Aplikatua I
|
"variación PORCENTUAL del precio" esateko: aldakuntza portzentuala, portzentaje-aldakuntza, portzentai aldakuntza,...? Mila esker.
|
 |
|
28/09/2005 14:50:15
|
euskararen erabilera orokorra
|
Araba
|
Biokimika eta Biologia Molekularra
|
Nola esan beharko litzateke "manejo de rebaños", kontutan hartuta artalde batean ardiek noiz erdi behar duten ezartzeari dagokiola.
|
 |
|
23/09/2005 12:50:02
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
Bizkaia
|
Zelulen Biologia eta Histologia
|
Gaztelerazko "célula madre" delakoa euskeratzeko, bai "ama zelula" zein "zelula ama" erabiltzen da. Zein izango litzateke bietatiko zuzenena?
Beste aldetik gerta liteke biak desegokiak izatea. Jatorrizkoa ingeleseko "stem cell" terminoa da, "célula madre" edo "célula troncal" gazteleratu dena. Ez litzateke zuzenagoa izango "enbor-zelula" edo "ardatz-zelula" erabiltzea? Kontutan hartu behar dugu desadoztasuna dagoen gure inguruko hizkuntz ezberdinetan,
Italieraz "cellula staminale" esaten da, portuguesera "célula estaminal", frantzesera "cellule souche", alemaneraz "Stammzelle".
|
 |
|
22/09/2005 13:08:07
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
|
|
Nola itzuli 'Operaciones con vectores: suma, producto por escalar'?
|
 |
|
22/09/2005 10:26:27
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
Bizkaia
|
Ekonomia Aplikatua V
|
"Análisis univariante" euskaratzeko zuen ustez hauetariko zein izando da egokiena?:
Aldagai bakuneko analisia ala aldagai bakarreko analisia
|
 |
|
13/09/2005 11:46:19
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
Bizkaia
|
Ekonomia Aplikatua V
|
Nola itzultzen da "desarrollo de un determinante por los elementos de una fila"?
|
 |
|
13/09/2005 11:28:30
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
Bizkaia
|
Ekonomia Aplikatua V
|
Nola itzultzen da "producto de vector por escalar"?
|
 |
|
13/07/2005 19:42:05
|
euskararen erabilera orokorra
|
Bizkaia
|
Elektronika eta Telekomunikazioak
|
-t(z)earren eta -t(z)eko noiz dira berdinak, eta noiz ezberdinak? -t(z)earren erabiltzeko arau finkorik badago?
|
 |
|
10/06/2005 18:39:31
|
euskararen erabilera orokorra
|
Araba
|
Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika
|
"baino lehen" ala "baino lehenago"?
|
 |
|
09/06/2005 13:17:28
|
euskararen erabilera orokorra
|
|
|
Ondo al dago hau?
'...basa-bananondoen hosto lehorren bi geruzen artean babestuta'
(ez dira hostoaren geruzak, baizik eta hostoak dira geruzak)
|
 |
|
30/05/2005 20:15:35
|
euskararen erabilera orokorra
|
Araba
|
Gizarte Zientzien Didaktika
|
Kaixo:
TANTAK aldizkariko erredakzio-batzordearen izenean idazten dizuet, kontsulta bat egiteko.
Sarritan gertatzen zaigun “dilema” baten harira, kontsulta egitera natorkizue: erreferentzia eta aipamen bibliografikoetan, nola eman leku-izenak (argitaratze lekuak)? Zalantza sortzen zaigu, hara: berdin ala era berezi batera jokatu behar ote da bestelako testuetan eta erreferentzia bibliografikoetan, kontuan hartuta aipamen bibliografikoaren xedeetako bat jatorrizko testua aurkitzen ahalik eta gehien laguntzea dela, eta horrek zehaztasuna eta argitasuna ahalik eta gehien zaintzea eskatzen duela.
Izan ere, egileen arabera, joerak era guztietakoak dira. Arau baten bila abiatuta ere, antzera, holako eta halako iritziak ikusi izan ditut han-hemenka:
· Batzuek leku izenak euskal grafiaz ematea gomendatzen dute, batez ere antzinako tradizioa balon badute euskaraz; beraz: Madril, Bartzelona, Akize...(baina...Txileko Santiago? Ala Santiago (Txile), Euskaltzaindiaren 38. arauaren arabera?)
· Beste batzuek, aldiz, jatorrizkoan dagoena bere horretan errespetatzea, unibertsaltasunaren izenean. Eta, hortaz, Dax, eta ez Akize?
· Zer egin izen ofizialak hizkuntza bietako moldeak hartzen dituenean, esaterako Vitoria-Gasteiz: bata hobestu, testuaren
Zein ote da zuen gomendioa?
Erantzunaren zain, eskerrik asko aldez aurretik
|
 |
|
26/05/2005 14:19:14
|
euskararen erabilera orokorra
|
|
|
Nork arraio lagunduko dit ALA nor arraiok lagunduko dit?
|
 |
|
26/05/2005 14:18:23
|
euskararen erabilera orokorra
|
|
|
Hobe da oraintxe egin ALA hobe da oraintxe egitea?
|
 |
|
26/05/2005 14:11:59
|
euskararen erabilera orokorra
|
|
|
Danbor honek 12 euro balio du/ditu BAINA Danbor hauek 12 euro balio dute ALA dituzte?
|
 |
|
26/05/2005 14:10:26
|
euskararen erabilera orokorra
|
|
|
Interneten nazioarteko eguna ALA Internetaren nazioarteko eguna?
|
 |
|
25/05/2005 17:19:59
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
Bizkaia
|
Elektronika eta Telekomunikazioak
|
Nola itzul daiteke Appropriability hitza?.
Appropriability: The nature of the appropriability regime (ability
to monopolize core knowledge) depends on
a) the features of the core knowledge in innovation
b) possibilities of institutionel protection
|
 |
|
23/05/2005 11:37:55
|
euskararen erabilera orokorra
|
Bizkaia
|
Elektronika eta Telekomunikazioak
|
Periodizitatea nola adierazteari buruzko galdera da.
"Bost erloju-pultsuan behin" ondo al dago, bost erloju-pultsu (adibidez, bost segundu) pasatzen diren bakoitzean zerbait gertatzen dela adierazteko?
Zuzena ez bada, mesedez eman zuzeneko adierazpena.
Zuzena bada, mesedez eman alternatibak. Adibidez, zuzena al litzateke "5 erloju-pultsutik 5 erloju pultsura" esatea?
(Ikus http://www1.euskadi.net/hizt_el/gazt.asp?Sarrera=cada)
Eskerrik asko!
|
 |
|
20/05/2005 12:06:19
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
Bizkaia
|
Euskal Filologia
|
"Database Systems" liburuaren itzulpenean "KOADRO LAUKIZUZEN" euskaratu dute ingelesezko "RECTANGULAR BOX". Hona testuingurua: "An entity type is represented in ER diagrams (see Figure 3.2) as a rectangular box enclosing the entity type name. " Horren ordez, "LAUKI ANGELUZUZEN" proposatu diet nik. Zer deritzozue? "KOADRO" mailegua onartuko ote dugu "grafiko" zentzuan?
|
 |
|
20/05/2005 10:11:12
|
euskararen erabilera orokorra
|
Bizkaia
|
Euskal Filologia
|
Lan-harremanen munduan, administrazioan eta abarretan "GAINBEGIRALE" erabiltzen da "SUPERVISOR" hitzaren ordainetan (ik. Euskalterm). Ibon Sarasolaren Hiztegi Handian, ostera, "GAINBEGIRATZAILE" ageri da, eta ordain hori proposatzean Ibon, berariaz, aldendu egiten da beste hiztegi elebidunen proposamenetatik. Bietatik zein bultzatuko dugu EHUn? Ala beste hitzen bat proposa daiteke ("IKUSKATZAILE"...)?
Bestalde, "SUPERVISOR/SUPERVISEE" bikotea gogoan hartzea komeni da. "Database Systems" liburuan ageri dira halako terminoak, baina, berez, lan-harremanen esparrukoak dira.
|
 |
|
26/04/2005 11:14:14
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
Bizkaia
|
Materia Kondentsatuaren Fisika
|
Espektroskopian, espektro-lerroen ezaugarriak neurtzen dira. Zehaztasun gutxiko tresna erabiliz, lerro "loditxoak" ikusten dira. Baina zehaztasuna handituz, lerroak bereiztu egiten dira, hainbat lerrotan (finagoak dira hauek). Bitan bereiztuta badago, "doblete" gaztelaniaz eta "doublet" ingelezez esaten zaio multzoari. Euskaraz, bikote erabili da Elhuyar hiztegian. Hirutan bereiztuta dagoenean, "triplete", "triplet" eta hirukote. Orokorrean, egoera horiei (kopurua zehaztu nahi ez denean) "multiplete" gaztelaniaz eta "multiplet" ingelesez esaten zaie. Euskaraz, multiplete (?) topatu dut.
Baina gerta daiteke, benetan, lerro bakarra izatea. Horrelako egoerari gaztelaniaz "estado singlete" edo "singlete" deritzo. Ingelesez "singlet state" edo "singlet". Euskaraz Elhuyarreko artikulu batean topatu dut bakarrik, eta hor singlete erabili da. Artikulu berberan, triplete erabiltzen da hirukote hitzaren ordez.
Nola adierazi egoera horiek? -kote atzizkia zuzena al da? Hala bada, nola adierazi "singlete" egoera? Eta orokorra (multiplete)?
|
 |
|
19/04/2005 12:47:23
|
euskararen erabilera orokorra
|
Araba
|
Euskal Filologia
|
"Licenciatura de (en) Ciencias Ambientales" adierazteko, zein da hobea?
- Ingurumen Zientzietako Lizenziatura edo
- Lizentziatura Ingurumen Zientzietan
|
 |
|
15/04/2005 11:39:26
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
Bizkaia
|
Ekonomia Aplikatua V
|
kaixo, bi aldagairen artean Y=a+bX eredu matematikoa definitzean, X aldagaiari aldagai askea deitzen diogu; erderaz "independiente edo explicativa", X baita Y-ren portaera azaltzen duena "explicativa" hitza euskeratzeko argitaratzaile erabiltzea egokia izango da?
|
 |
|
11/04/2005 19:08:04
|
euskararen erabilera orokorra
|
|
|
Ehulkun jasotako galdera:Maileguak 5: Azkenik, aurrizkiei buruzko gogoeta bat. Gaztelaniazko superficie gainazal ematen da euskaraz. Beraz, superficial, gainazaleko edo azaleko izango litzateke (sin fundamento, ganorabako nire euskalkian), esanahiarekin dagoenean, ez al da beste gehikeri bat? SUPER aurrizkia hedatua dago, oso zentzunarekin, baina zer egin superávit (exceso esanahiarekin)hitzarekin? (superabit dela dio Elhuyar Hiztegiak). Eta preeminencia zentzuarekin (superintendente adibidean) ematen da. Eta supergizon, supermerkatu, supersoniko hitzak ontzat hartu behar ditugu?Mila esker, eta hurrengo arte.
|
 |
|
11/04/2005 19:07:25
|
euskararen erabilera orokorra
|
|
|
Ehulkun jasotako galdera:
Maileguak 4: Hirugarren gogoeta latinezko hitzen gainean da. Corpus (corpora?),curriculum?, focus? (foko?, a priori?, a posteriori?, hitzak onartzen dira, haien jatorrizko ortografiari jarraituz. zergatik ez dugu aplikatzen euskal ortografia kasu hauetan? Ez al dira kultur-hitzak, ingelesezko eratorpenean gertatzen den bezala?
|
 |
|
11/04/2005 19:06:28
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
|
|
Ehulkun jasotako galdera:Maileguak 3: Gaztelaniazko akatsak ere hartu ditugu (-ing amaiera ez da forma zuzena ingelesez, eta parking kasuan, behintzat, zuzendu da aparkaleku erbailiz), baina, kultur-hitzak dira, eta fosilizatuak daude.
|
 |
|
11/04/2005 19:05:50
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
|
|
Ehulkun jasotako galdera:Maileguak 2: Bestaldetik, bainil hitza deskribatzen denean, ... nazioarteko hitz batek Iparraldean eta Hegoaldean aldaera bana duenean, bietatik nazioartekoa dena hartuko da batuan dio Sarasolak, eta arazo honekin lotuta, ez ditut shock,mobbing, holding eta honelako hitzak topatu, baina, badakit hiztegia etengabeko lana dela, eta, dudarik gabe, hurrengo lanetan agertuko dira (agian ortografia aplikatuz eta kitto...) Honekin lotuta, ez da gehikeria bat shock hitz ikaraldi hitzarekin euskaratzea?
|
 |
|
11/04/2005 19:04:24
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
|
|
Ehulkun jasotako galdera:
Maileguak 1: Hiztegi Batuaren zerrendan ez dut irizpiderik bilatu nire lanbidean egunero agertzen denarazotxoa, hau da, jatorriz ingelesetik etortzen zaizikigun hitzak. Honelako hitzei kulturizazio edo culturation fenomenoa aplikatzen diegu, esan nahi dut, herri anglofonoak asmatzen dituzte, eta, haien jatorrizko hitzak heltzen zaizikigu, Euskal Herrian tradiziorik ez baitago Beraz, adibide batzuk ikusi ditut (futbol, eskaut, errifle, waterpolo, esprint, errecord, whiski, test, klik, eskaner, sandwich, estres, errudgbi, espres, esprint, bit, txip, kanpin, etab.), eta euskal ortografiaren kontua solik dela ematen du.Edozein modutan ere, ez dut uste irizipide berdina jarraitzen denik voltio eta watio hitzak hobestean, eta, adibidez, Hiztegi Batuak volt eta watt aukeratzen ditu. Nire galdera honako hau d: Zergatik ez erabili voltio eta watio kultur-hitzak badira?
|
 |
|
11/04/2005 18:59:01
|
euskararen erabilera orokorra
|
|
|
Ehulkun jasotako galdera:
“Maximoa” eta “minimoa” adierazteko laburdura gisa “han” (handiena) eta “txik” (txikiena) azpiindize edo laburdurak erabili dira. Argitu beharko litzateke, ia
izendapen hauek nazioartekoak ez ote diren eta honen ondorioz “max” eta
“min” erabili behar diren.
|
 |
|
11/04/2005 12:25:27
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
Bizkaia
|
Fisika Aplikatua I
|
Nola itzuli: perpendicular a, paralelo a... -REKIKO ala -REN perpendikularra?
Galdera hau duela hilabete batzuk egin nizuen eta zuek (Juan Kruz Igerabidek) -rekiko hobetsi zenuten. Ez zait txarto iruditzen baina -REN -ek ere abantailak ditu:
badaude beste -REKIKO batzuk, batez ere gaztelerazko "...respecto a..." direnak, eta esaldi berean ager daitezkeenak:
"Velocidad de una partícula RESPECTO A un observador móvil": partikula baten abiadura behatzaile higikor bateKIKO.
"Momento de torsión de una fuerza RESPECTO A un punto": indar baten tortsio-momentua puntu bateKIKO .
"Momento angular de un sólido RESPECTO AL centro de masas": solidoaren momentu angeluarra masa-zentroareKIKO.
Eta abar.
Eta -REKIKO mota biak esaldi berean agertzen badira, eta sarri gerta daiteke, itzulpena trakets geratzen da. Saiatu honekin mesedez:
El momento angular del disco en rotación respecto a su centro de masas es pependicular al propio disco y por tanto paralelo al eje Z, sin embargo el momento angular del disco respecto al origen de coordenadas es perpendicular al vector de posición del centro de masas del disco respecto al origen.
Nik Fisikako bibliografian (J.R. Etxebarria) sarri ikusi dut -REN eta neuk ere nahiago dut, erosoagoa iruditzen zaidalako. Zer deritzozue?
|
 |
|
08/04/2005 16:14:16
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
Bizkaia
|
Fisika Aplikatua I
|
Nola itzuli "Espira (que se encuentra) en un campo magnetico variable con el tiempo".
Zehaztu nahi da eremua denborarekiko aldakorra dela, eta ez posizioarekiko adibidez.
Izenburu bat da, eta izen-sintagma bakarra osatu nahi dut. Gainera perpausa osatzean gero perpausaren aditza eta beste atal guztiak datoz eta asko luza daiteke, adibidez: "Una espira en un campo magnetico variable con el tiempo experimenta una fuerza electromotriz inducida, que produce una corriente eléctrica a lo largo de ella...etab". Beraz izen-sintagma hori labur itzuli nahi nuke, trinko, luzatu gabe.
"Variable con el tiempo" iragankor esan daiteke? "Espira bat eremu magnetiko iragankor batean.", ala "iragankor" desagertzen dela adierazi behar du?
"Espira bat eremu magnetiko denborarekiko aldakor batean" ez zait iruditzen.
|
 |
|
03/03/2005 13:01:46
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
Bizkaia
|
Ekonomia Aplikatua V
|
Ez dut oso ondo bereizten 'descritivo' itzultzerakoan noiz erabili behar ditudan deskribatzaile edo deskriptibo hitzak. Esaterako, Euskalterm-en honako hau ageri da:
'Estadística descritiva'-Estatistika deskribatzailea, edo ' análisis descritivo' analisi deskriptiboa. Non dago desberdintasunik?
|
 |
|
01/03/2005 9:51:34
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
Araba
|
Biokimika eta Biologia Molekularra
|
Euskarri baten barruan likido bat sartzea (gazteleraz "difundir"), nola esan beharko genuke?
|
 |
|
28/02/2005 11:00:55
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
Bizkaia
|
Kazetaritza II
|
Ikusentzuneko idazketaren inguruan gabiltzalarik, gaztelaniazko "texto sonoro" euskaratzerakoan, "testu ahoztuna" esatea egokia al da? "Soinudun testua"? Nola idatzi beharko litzateke?
|
 |
|
22/02/2005 16:13:24
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
|
|
Ehulkura etorri den galdera bat:
'FLUORA' ala 'FLUORRA' egin behar da?
|
 |
|
15/02/2005 16:42:52
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
|
Ingeniaritza Mekanikoa
|
Zein erabili behar da Fluido edo Jariakin?
Gasteizko Ingeniaritzako Unibertsitate Eskolan, itzulitako apunteen gainbegiraketa egiterakoan, zalantza hau sortu zaigu.
Kontsultak egin ditugu eta hurrengoa esan dezakegu:
* Euskalterm-en, bi aukerak azaltzen dira.
* EHU-ko izendegian "Jariakinen Mekanika" erabiltzen da "Mecánica de Fluidos" jakintza-arloarako.
* EHU-ko izendegian "Ingeniaritza Nuklearra eta Jariakinen Mekanika" erabiltzen da "Ingeniería Nuclear y Mecánica de Fluidos" saila izendatzeko.
* Bestalde, EHU-ko argitalpen zerbitzutik "Jariakin konprimaezinen mekanika eta turbomakina hidraulikoak" liburua argitaratu zen. Egilea: Agüera Soriano, Jose. ISBN 84-7585-585-7. Urtea 1994.
Jariakin edo Fluido erabili behar den, itzulpena egin duen Jose Ramon Etxebarria, irakasgaiaren ardura duen Iñigo Urra eta itzulpenaren gainbegiraketa egin duen Ugutz Garitaonaindiak aztertu dugu. Printzipioz Fluido erabili dugu baina zein hobetsi beharko litzatekeen jakin nahi dugu.
|
 |
|
10/02/2005 11:31:15
|
euskararen erabilera orokorra
|
Araba
|
Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak
|
zelan esan behar da
jolastu dugu edo jolastu gara?
|
 |
|
31/01/2005 19:19:14
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
|
|
Terminologia-zalantza batekin gatozkizu, zure (zuen) iritzia jakin nahian.
Ingeleseko 'chaperone' eta 'chaperonin' terminoak euskaraz nola eman, horixe
dugu zalantza.
Proteinei tolesten laguntzen dieten proteina batzuk dira chaperone horiek.
Websterren arabera, frantses jatorria du terminoak: chaperone.
Hona nola definitzen duen GDTk (Grand Dictionnaire Terminologique):
«chaperone, chaperon moléculaire
Molécule protéique qui, en se liant temporairement à une protéine
nouvellement formée au sein d'une cellule vivante, lui permet d'acquérir sa
forme caractéristique.»
Esanahiari begiratuta, "molekula laguntzaile" erabil genezakeen euskaraz;
baina, zehaztasunaren mesedetan, mailegua hartzeari deritzogu egokien,
"molekula laguntzaile" termino arras zehazgabea da eta.
Mailegua hartzean, xaperoi hartuko genuke, frantseseko "ch" horren soinua
"x" baita euskara (eta ez "tx"). Hor ditugu, besteak beste, xanpu, xanpain,
xantaia, xangrin, xarmant, xarmagarri (ikus Hiztegi Batua).
Hitz-amaierarekin ditugu, ordea, zalantzak: nola eman "-oi" ala "-on"?
Arazoa ez da berria. Ingelesetik mailegatu ditugun hainbat terminorekin ere
arazo bera izan dugu testuan zehar (transposon, regulon, modulon...), eta
behin-behineko irtenbide bat hartu dugu, erabakiren bat adostu bitartean.
Zuen iritzia jakin nahi genuke, beraz, gai honi buruz: xaperoi ala xaperon?
Estimatuko genizuke zuen lan-taldean kontsulta egitea.
Ingeleseko chaperonine terminoari dagokionez, ordea, "xaperonina" erabiliko genuke euskaraz.
Zer iruditzen zaizue?
Eskerrik asko aurrez
|
 |
|
26/01/2005 17:52:07
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
Bizkaia
|
|
nola idazten da 13:55 letraz
|
 |
|
11/01/2005 12:02:45
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
Gipuzkoa
|
Soziologia
|
Nola esaten da euskaraz "La lecto-escritura en las personas con discapacidad visual"
|
 |
|
20/12/2004 11:42:51
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
Bizkaia
|
Ingeniaritza Kimikoa
|
Prozesu bat kontroladore automatizatuen bidez kontrolatzen denean "control en lazo cerrado" terminoa erabiltzen da. Ondokoa adierazten du: neurgailuak harturio datua (tempertaura, emaria, presioa,...) berriz kontroladorera bidaltzen da eta honek, balio horren arabera, prozesuarengain eragiten du. kontrol-sistema "bucle" itxi bat bihurtuz.
Nola itzul daiteke "control en lazo cerrado" adierazpena?
|
 |
|
17/12/2004 14:14:54
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
Bizkaia
|
Fisika Aplikatua I
|
Nola itzuliko nuke "stalling" hitza? Hegazkinen abiadura txikiegia bada lur hartzen dutenean bultzada aerodinamikoak ez dio hegazkinari eusten eta "erortzen" da. Fenomeno honen ingelezko izena "stalling" da (erderaz, "desplome" edo "entrada en pérdida de velocidad"). Aldaroketa izan daiteke?
|
 |
|
14/12/2004 16:52:42
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
Bizkaia
|
Elektronika eta Telekomunikazioak
|
Aupa,
Jakin nahiko nuke nola esan euskaraz "pulsante" terminoa; hots, "corriente pulsante", "señal pulsante", eta abar.
Ez dakit inoiz-edo "pultsukari" irakurri dudan, baina orain bila ibili naiz Elhuyar online hiztegian, baita zientzia.net-en,... eta ez dut ezer aurkitu.
Eskerrik asko.
Unai.
|
 |
|
01/12/2004 10:45:53
|
euskararen erabilera orokorra
|
Araba
|
Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak
|
'orrialde', 'pezeta', 'eta abar' idatzi beharrean or., pta., etab. idazteak zer izen du: laburdura ala laburtzapen? Edo biak?
|
 |
|
30/11/2004 13:47:32
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
Araba
|
Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak
|
'Independente' hitzaren erabilera ekonomiaz ari garen testuinguru honetan egokia dea? Noiz erabili behar da, noiz saihestu? Soilik politikaz ari garelarik ote da haizu haren erabilera?
Testuingurua:
(aurrez zenbaki batzuk) "Epe ezberdinetako KFNak beraien artean independenteak dira.
Enpresa honek, KFNak ziurtasun baldintzetara bihurketaren koefizientea eta bere arriskuaren neurtzaile den aldakuntz koefizientearen (n (Qt) ) artean ondorengo erlazioa aurrikusi du: (...)"
|
 |
|
29/11/2004 11:58:21
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
Bizkaia
|
Elektronika eta Telekomunikazioak
|
LRU Least Recently Used algoritmoa (iaz egindako galderaren jarraipena, 75 kodea daukana)
“Azkenekoz erabili zenetik luzaroen erabili gabea” zuzena da, baina azkenean “aspaldi” erabilita idatzi neban nire proposamena:
“ALE Aspaldi Luzeen Erabilitakoa”.
Ez dakit norainoko zuzena den, zeren aspaldi hori milisegundo bat izan daiteke eta... ,ez dakit ere aspaldi-ri luze adjektiboa jartzea egokia den ala ez...
Zer deritzozue?
|
 |
|
26/11/2004 18:30:00
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
Araba
|
Farmazia, Elikadura, Teknologia eta Animalia Ekoizpena
|
Hiztegietan "almendrado" hitza almendra-itxurako bezela itzultzen da, baina ez dakit zenbateraino den egoki. Gaztelanieraz hitzak ez dio itxurari erreferentzi egiten, osakerari baizik. Ba al dago beste modu baten esaterik?
|
 |
|
26/11/2004 13:00:49
|
euskararen erabilera orokorra
|
Araba
|
Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika
|
galde egiok, galdeiok, galdegiok..ea nor duan
Anek esan zidak galdetzeko ea eramango duken boligrafoa
|
 |
|
26/11/2004 12:57:38
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
|
|
tramendu farmakologiko edo farmako tratamendua esan?
|
 |
|
26/11/2004 12:56:26
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
Araba
|
Farmazia, Elikadura, Teknologia eta Animalia Ekoizpena
|
Zergatik itzultzen da "Nutrición" "Elikadura" bezela? Gaztelanieraz "Alimentación" eta "Nutrición" gauza guztiz desberdinak dira. Egokiago litzateke "Alimentación" "Elikadura" bezela itzultzea (jatearen ekintza boluntarioa) eta "Nutrición" "Nutrizioa" (jan ostean mantenugaien erabilera metabolikoa) bezela, eta noski, guzti hau hiztegi desberdinetan isladatzea.
|
 |
|
26/11/2004 12:51:26
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
Araba
|
Ingeles eta Aleman Filologia
|
Filosofo alemanen ideiak edo jarraitzaileak nola izendatu? Orain arte "kantiar", "hegeliar" eta horrelakoak erabili ditut, nahiz eta berez "kantar", "hegeldar" beharko lukeen agian, ez dakit. Ez dut honi buruzko argibiderik aurkitu. "-i-" hori noski "kantiano", "kantien", "kantian", "hegeliano", hegelien", "hegelian" horien parekoa da, baina hortik "kantiar" eta "hegeliar" al dira benetan zuzenak? Alemanez ez dago "-i-" hori, "Kantsche", "Hegelsche" esaten da. Eta nola deitu Marx, Heidegger edo Carnap-en ideiei edo jarraitzaileei?
|
 |
|
26/11/2004 12:49:27
|
euskararen erabilera orokorra
|
Araba
|
Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika
|
Arrausi deiturak zerikusirik al du aharrausi egitearekin? Nondik dator?
|
 |
|
26/11/2004 12:46:09
|
euskararen erabilera orokorra
|
Araba
|
Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika
|
ezin nauk joan mendian nagokelako
|
 |
|
26/11/2004 12:39:40
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
|
|
Nola esaten da "forma farmacéutica"
|
 |
|
24/11/2004 12:43:41
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
Bizkaia
|
Kirurgia, Erradiologia eta Medikuntza Fisikoa
|
Odontologia arloan, eta konkretuki odontologoek erabiltzen dituzten aho barruko erradiografia-teknikak (erradiografia ahoaren barruan sartzen denean), erderaz esaten den "radiografía oclusal" edo "radiografía de oclusión", nola esan daiteke euskaraz?
|
 |
|
24/11/2004 12:41:53
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
Bizkaia
|
Ingeniaritza Kimikoa
|
prozesu kimikoen kontrol automatizatuan askotan "punto consigna" terminoa erabiltzen da. Ingelesetik "set point".
Nola itzul daiteke termino hori?
|
 |
|
24/11/2004 7:36:51
|
euskararen erabilera orokorra
|
|
|
Egokia da ekonomia arloan erabiltzen den 'finantzario' izenondoa? Ala aski da 'finantza-' ('finantza-merkatu'...)?
|
 |
|
23/11/2004 13:08:54
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
Gipuzkoa
|
Enpresa Zuzenbidea
|
Nola itzuli behar da "audiencia electoral"? IVAP-en erantzun didate "hauteskunde-oihartzuna-, baina ez nau asetzen
|
 |
|
15/11/2004 11:10:25
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
|
Hezkuntzako Ikerkuntza eta Diagnosi Metodoak
|
Zein da honako sail honi dagokion onartutako akronimoa?
"Hezkuntzako Ikerkuntza eta Diagnosi Metodoak"
|
 |
|
12/11/2004 9:02:30
|
euskararen erabilera orokorra
|
Bizkaia
|
Ekonomia Aplikatua V
|
azalera neurria adierazteko metro kuadro edo metro karratu?
|
 |
|
05/10/2004 16:03:14
|
euskararen erabilera orokorra
|
Bizkaia
|
Ekonomia Aplikatua I
|
Nola esango genituzke "Género y desarrollo en los países árabe-musulmanes" eta "Director de Movilidad y Cooperación al Desarrollo"
|
 |
|
29/09/2004 13:07:31
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
Bizkaia
|
Hezkuntzako Ikerkuntza eta Diagnosi Metodoak
|
Autokontzeptua edo Auto onespena
|
 |
|
22/09/2004 12:17:12
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
Bizkaia
|
Matematika Aplikatua
|
Matrize-aljebran "Diagonalización" edo "triangularización" hitzak gaztelaniaz erabiltzen dira nahiz eta zuzenak ez izan. Nola esan beharko genituzke euskaraz "Diagonalizar una matriz", "Diagonalización de una matriz", "Triangularizar una matriz" edo "Triangularización de una matriz" adierazpenak
|
 |
|
17/09/2004 9:13:40
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
Bizkaia
|
Ekonomia Aplikatua V
|
Desviacion típica itzultzeko liburu askotan desbiazio hitza erabiltzen da, baina beste batzuetan, ordea, desbiderapen edo desbideratzea (Euskalterm orrian), zein erabili behar da?
|
 |
|
07/09/2004 13:22:55
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
Araba
|
Meatze eta Metalurgia Ingeniaritza eta Materialen Zientzia
|
Nola itzuliko genuke "Comprobación y corrección de un aparato topográfico"? Erabili al genezake "Egiaztapena" edo "egiaztatzea" ? Mila esker.
|
 |
|
30/07/2004 10:18:08
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
Gipuzkoa
|
Ingeniaritza Mekanikoa
|
LABORATORIO DE MECÁNICA EXPERIMENTAL euskarara itzuli nahi dugu.
Eskerrik asko.
|
 |
|
19/07/2004 11:37:09
|
euskararen erabilera orokorra
|
Bizkaia
|
Fisika Aplikatua II
|
"Memoria presentada para optar al grado de Doctor en Ciencias Físicas por ..."
Zein da normalean erabiltzen den formula aurrekoa adierazteko.
Eskerrik asko.
|
 |
|
29/06/2004 17:52:10
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
Bizkaia
|
Matematika
|
Frantsesez "ondelette"ingelesez "wavelet" eta gazteleraz "ondícula"izeneko hitzaren itzulpena.
Wavelet uhinak uhin bereziak dira. Euskeraz zelan adiraz daiteke?
|
 |
|
29/06/2004 10:31:12
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
Araba
|
Soziologia
|
Nola esango zenukete:
"Trabajo Social en el espacio euorpeo de Eduación Superior"
Gizarte Langintza goi-mailako heziketa europar esparruan
|
 |
|
03/06/2004 10:16:24
|
euskararen erabilera orokorra
|
Gipuzkoa
|
Konputagailuen Arkitektura eta Teknologia
|
Zein da, azkenean, 'ala' eta 'edo'-ren erabilera? Noiz erabiltzen den bata eta bestea?
|
 |
|
25/05/2004 12:00:19
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
|
|
Nola esango genuke: "Las gestoras de fondos de inversión vinculadas a bancos y cajas de ahorro"? Mila esker
|
 |
|
20/05/2004 15:04:33
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
Bizkaia
|
Fisika Aplikatua I
|
Nola adierazi, "paralelo a un plano", tangente a una curva", "perpendicular a la velocidad".
Normalean bi aukera dira erabilienak: "-ren" eta "-rekiko":
"planoa-ren/rekiko paraleloa", "kurba-ren/rekiko tangentea", "abiadura-ren/rekiko perpendikularra".
Nire proposamena "-ren" hobestea da, "-rekiko" trakets suertatzen delako; sarritan esaldiak luzeagoak izaten direlako eta beste sintagmak ere txertatu behar izaten direlako. Adibide bat: "obtener la dirección del campo magnético que producen en los puntos P y P’, situados en la perpendicular al plano por el punto medio entre los elementos de corriente"
"Zer deritzozue?
|
 |
|
17/05/2004 16:39:11
|
euskararen erabilera orokorra
|
Gipuzkoa
|
|
Bi hizkuntzatan idazten ditugu ikasleei zuzendutako eskutitzak bai zentroetara bidaltzen diztugunak. Galdera da zein hizkuntza jarri daiteke ezkerreko zutabean eta zein eskuinekoan, edonola ere ba al dago honi buruzko araudirik,irizpiderik jarraitzen al da ?
|
 |
|
17/05/2004 9:33:11
|
euskararen erabilera orokorra
|
Gipuzkoa
|
Hezkuntzaren Teoria eta Historia
|
Nola esango genuke euskaraz "familia homoparental", alegia, sexu berekoak diren gurasoak dituena? Nik gazteleraz bezalexe ikusi dut euskaraz ere (Berrian). Ba al dago euskaraz beste proposamenik?
|
 |
|
13/05/2004 17:25:29
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
Gipuzkoa
|
Ekonomia Aplikatua I
|
Nola itzuliko genuke: "la empresa no establece un contrato laboral con el trabajador cuyo servicio va a utilizar"? Mila esker.
|
 |
|
11/05/2004 22:17:54
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
|
|
Ondo al dago 'molekula arteko energia potentziala'?
Testuingurua: 'Distantzia laburretan bortizki aldaratzen dute molekulek elkar indar hori, eta, aztertu ditugun erakarpen-indarrak batuz gero, molekula arteko energia potentzial totala lortzen da'.
|
 |
|
11/05/2004 11:35:17
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
Gipuzkoa
|
Hezkuntzaren Teoria eta Historia
|
Nola esan beharko genuke euskaraz "prohijamiento"? Izan ere, XIX eta XX. mendeetan haur abandonatuen arloan oso zabalduta egon zen praktika izan zen, eta funtsean abandonatutako haurrak familietan bizi zitezen egiten zen hitzarmen bat zen. Ez da adopzioa zeren gurasoek ez baitute haurraren gainean zaintza ardurarik baino.
|
 |
|
10/05/2004 19:01:39
|
euskararen erabilera orokorra
|
Bizkaia
|
Kazetaritza II
|
"desarrollo sostenible" asko erabiltzen den konzeptua da. Nik ikusi dut bi edo hiru eratara. Hazkunde iraunkorra / garapen iraunkorra / garapen jasangarria
Nola esan behar da?
|
 |
|
06/05/2004 13:29:41
|
euskararen erabilera orokorra
|
Bizkaia
|
Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Publizitatea
|
Testu idatziko lerroaren amaieran hitzak gidoiez eten behar direnean, onartzen al da ts, tz eta tx etetea? (adibidez "sendot-zen")
|
 |
|
05/05/2004 15:40:19
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
Araba
|
Gizarte Zientzien Didaktika
|
Kaixo lagunok:
Irizpide orokor bila natorkizue. Unibertsitateen izenen aurrean, nola jokatu behar genuke euskaraz? Ba al da horren inguruan irizpide finkorik edo onartuutatako izen zerrendarik? Euskarazko testuetan ez dut irizpide garbirik aurkitu, bai aldiz kontrakoa: iturri berean era batera aritzea batzuetan, eta bestera besteetan.
Esaterako, Madrileko hori nola adierazi beharko genuke: Universidad Complutense? Konplutentse Unibertsitatea? Beste nolabait? Era bietan (eta gehiagotan) ikusi izan dut.
Eta Universitat de les Illes Balears-en kasuan?
Adibide jakinen kasuak baino, horrelakoetan jokamoldea erakutsiko lidakeen irizpide bila nabil.
Eskerrik asko aldez aurretik.
|
 |
|
05/05/2004 12:19:12
|
euskararen erabilera orokorra
|
|
|
zer da INGERADA?
"Ingeradak: zirkulua, karratua, triangelua..."
"espazio bidimentsionala ingerada batez mugatzen denean..."
|
 |
|
03/05/2004 10:57:35
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
Bizkaia
|
Kazetaritza II
|
Salir a bolsa 'Burtsara irten' esaten al da?
|
 |
|
30/04/2004 15:15:47
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
|
|
Aspaldidanik hizkera teknikoan (e.b. bektore-kalkuluan), gaztelaniazko direccion (y) sentido, euskaraz ‘norabide’ eta ‘norantza’ zirelako ustea nuen.Baina ikusi dudanez, ‘norantza’ okerra da eta ‘noranzko’ esan beharko genuke.Hau hizkera teknikoari ere badagokio? Eta beraz ‘norantza’ delakoa ez da erabili beharrekoa bektoreetan ere?
|
 |
|
30/04/2004 15:11:16
|
euskararen erabilera orokorra
|
|
|
AHALIK: Ibon Sarasolak dio adizlagunekin, forma artikuludunak -ahalik maizena, sarriena..., eta ez ahalik maizen, sarrien...- hobesten dituela Hiztegi Batuak, tradizio hobea dutelako. Niri, hala ere, arraro egiten zait ahalik-ekin artikulua erabiltzea. Gustatuko litzaidake tradizioak dioena zehatzago jakitea...
|
 |
|
30/04/2004 15:06:49
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
|
|
Lan arriskuen prebentziorako idazki bat ari naiz itzultzen, eta bertan ‘riesgo’ eta ‘peligro’-ren artean bereizketa bat egiten du eta ez dut modurik aurkitzen euskeraz bereizketa hori egiteko zein izengo litzateke bidea?
Arriskuen analisian, peligro 'hazard' hitzak, gertatzeko probabilitatea adierazi ohi du riesgo 'risk' hitzak, izan daitezkeen kalteak kontuan izaten ditu.
|
 |
|
30/04/2004 14:58:04
|
euskararen erabilera orokorra
|
|
|
Ez dut argi ikusten zergaitik esan behar den 'banano' 'platano' ordez. Ez dira landare berdinak iragarkietan behin eta berriz argitzen digutenez.
|
 |
|
30/04/2004 14:48:20
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
|
|
Matematika arloan, "infinitu" erabil daiteke zenbatzaile gisa?. Alegia, ondo al dago 'infinitu lerro', 'lerro kopuru mugagabea' adierazteko?
|
 |
|
30/04/2004 14:31:04
|
euskararen erabilera orokorra
|
|
|
Zer alde semantiko dago ‘balioztatu’ eta ‘balioetsi’ aditzen artean?
|
 |
|
29/04/2004 23:50:14
|
euskararen erabilera orokorra
|
|
|
Nik uste nuen magisteritza eskola ondo zegoela, lagun batzuk ditut
hor beharrean eta beti horrela deitzen diote eskolari. Ez al da zuzena,
gaur egun?
|
 |
|
29/04/2004 23:44:01
|
euskararen erabilera orokorra
|
|
|
Printzipio moral eta etikoei buruz ari garenean, zein hitz erabili behar dugu: balio ala balore?
|
 |
|
29/04/2004 23:33:36
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
|
|
HBren argibideetan esaten da mailegu berrietan nazioartekotasunaren irizpidea erabili dela. Orduan nazioarteko unitate-sistema bat indarrean baldin badago zergatik aukeratu da mikroi hitza mikra ordezkatzeko eta ez mikrometro?
|
 |
|
29/04/2004 21:28:06
|
euskararen erabilera orokorra
|
|
|
Ez dut ulertzen zergatik 'derrigor' ez dagoen ondo, eta
bigarren testean "hitz berrien eta gaztelaniazkoak" direnen artean
sartu duzunean, zalantza horrekin geratu naiz.
|
 |
|
29/04/2004 21:17:16
|
euskararen erabilera orokorra
|
|
|
Gure jakintza arloan (biologia zelularra) asko
erabiltzen dugu 'zelulen isolamendua' esapidea, zelula mota bat besteetatik
bereiztu dugula adierazteko. Kasu honetan ere hobeto leudeke beste
aukera horiek (bakartu, bakandu…)?
|
 |
|
28/04/2004 18:45:00
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
Bizkaia
|
Matematika Aplikatua
|
Nola itzuliko litzateke " matriz estrictamente diagonal-dominante". Eskerrik asko.
|
 |
|
26/04/2004 15:43:47
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
Bizkaia
|
Fisika Aplikatua I
|
Nola itzuli behar da "embarrados"? (ingeniaritza elektriko arloan: azpiestazioen osagaiari dagokionean)
|
 |
|
19/04/2004 16:20:47
|
euskararen erabilera orokorra
|
|
Fisika Aplikatua II
|
Euskaraz, 'un gramo de agua' esateko, 'gramo bat ur' esapidea daukagu. Kontua da ea deklinatu daitekeen forma hori. Adibidez, nola esan 'la temperatura de un gramo de agua'?
|
 |
|
19/04/2004 14:09:17
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
|
Euskal Filologia
|
Nola esan daiteke euskaraz 'sociedad de destino'? Etorkinek helburu duten gizartea adierazi nahi da esapide horren bidez, eta honelako testuinguruetan erabiltzen da: "Euskadi es la sociedad de destino de mucho inmigrante".
|
 |
|
01/04/2004 15:50:52
|
euskararen erabilera orokorra
|
Araba
|
Gizarte Zientzien Didaktika
|
Nola emango genuke euskaraz gaztelerazko AJUAR terminoa, arkeologiaren testuinguruan, ehorzketarekin batera agertzen diren armek, bitxiek, zeramika piezek eta etxeko elementuek, eta abarrek osatzen duten multzoari. Zenbait hiztegitan begiratuta hainbat pareko aurkitu dut, baina bakar bat ere ez zait egoki iruditzen testuinguru jakin horretan.
|
 |
|
01/04/2004 11:13:05
|
euskararen erabilera orokorra
|
Gipuzkoa
|
Ekonomia Aplikatua I
|
Testu osoa honakoa litzateke: 'Menpekotasuna egonkor samar mantendu zen krisi garaian, ondoren nabarmen egingo du gora, 1985ean %50ean kokatuz eta 1997tik eta gaur arte %75en inguruan ibiltzera iristeraino' (nolabait adierazi nahi dugu gorantzako joera horretan azken urteetan %75eraino ere iritsi dela). Galdera zehatzagoa: IRISTERAINO hori zuzena al da? Mila esker
|
 |
|
31/03/2004 13:55:56
|
euskararen erabilera orokorra
|
Gipuzkoa
|
Ekonomia Aplikatua I
|
Honako hau adierazteko: " (va en aumento) y hasta llegar a andar en torno al 75% desde 1997 y hasta hoy", zuzena da: "(haundituz doa) eta 1997tik eta gaur arte %75aren inguruan ibiltzera iristeraino" esatea? Ondo egongo litzateke: "(haundituz doa) eta 1997tik eta gaur arte %75aren ingurura heldu arte" edo "(haundituz doa) eta 1997tik eta gaur arte %75aren inguruan ibiltzera heldu arte" esatea? Nik lehendabizikoaren alde egingo nuke baina zuen aholkua jaso nahi dut. Aldez aurretik, eskerrik asko.
|
 |
|
30/03/2004 15:05:06
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
Bizkaia
|
Enpresen Antolakuntza
|
Banku kontu batek bere titularrari dirua atoan -ikusi bezain laster- erretiratzeko eskubidea ematen dionean, "cuenta a la vista" edo "sight account" esaten zaio. Era berean, ordaintresna bat berehalakoa bada, "pagadero a la vista" edo "payable at sight" deitzen da (txeke bat, kasu). Ideia da, bankukoak ezin zaitula itxaronarazi, ez dagoela kobratzeko eperik, ikusi eta berehala ordaindu behar dizula. Nola esango zenukete hori euskaraz? Eskerrik asko.
|
 |
|
30/03/2004 13:47:56
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
Gipuzkoa
|
Erizaintza
|
Nola itzuli euskaraz:
MALNUTRICION
MALABSORCION
CUADRO MULTICARENCIAL
INGESTA
|
 |
|
30/03/2004 12:29:49
|
euskararen erabilera orokorra
|
Gipuzkoa
|
Ekonomia Aplikatua I
|
Nola esango genuke euskaraz "aprovechar los conocimientos adquiridos desde el exterior, para desarrollar una tecnología e innovación propia"? Arazoa PROPIA horrekin daukat batez ere. Aldez aurretik mila esker.
|
 |
|
28/03/2004 18:30:38
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
Araba
|
Historia Garaikidea
|
"Carta Otorgada" edo "Charte Donnée" nahi dut jakin nola esan. Edo "Contrato social" (Rousseau) eta "Pacto social" (Locke, Montesquieu,...) nola bereizi.
Mila esker.
Javier Ugarte
|
 |
|
26/03/2004 15:24:30
|
euskararen erabilera orokorra
|
Bizkaia
|
Biokimika eta Biologia Molekularra
|
Hainbat zalantza: nola esango zenukete ...
"inteligencia emocional, educacion emocional"
"estoy satisfecho con la forma en que organizo el estudio"
"acercamiento al alumnado"
"actividades que me implican personalmente"?
Eskerrik asko
|
 |
|
24/03/2004 17:01:03
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
Gipuzkoa
|
Didaktika eta Eskola Antolakuntza
|
Nola esan euskaraz honako hitzak: "enfoque genetista, enfoque ambientalista, enfoque interaccionista". Gure sailean hitz hauek, besteak beste, ikasleen aniztasunaren jatorriari buruzko ereduak azaltzeko oso erabiliak dira.
|
 |
|
22/03/2004 11:24:22
|
euskararen erabilera orokorra
|
Bizkaia
|
Medikuntza
|
'Cuestionario de frecuencia de consumo de alimentos' euskeraz itzultzeko nola da?
|
 |
|
18/03/2004 16:58:42
|
euskararen erabilera orokorra
|
Bizkaia
|
Adierazpen Grafikoa eta Ingeniaritzako Proiektuak
|
Nola esango litzateke "Presupuesto de ejecución material"? Kontzeptu hau ingeniaritza-proiektuetan erabili ohi da; Kontrataren aurrekontuaren zati bat da (industri etekina, gastu orokorrak eta BEZ aplikatu baino lehen).
|
 |
|
16/03/2004 16:11:09
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
Gipuzkoa
|
Ekonomia Aplikatua I
|
Nola esango genuke euskaraz: la renta ES ENTRE 2 Y 3,5 VECES MENOR que en los países de comparación? Mila esker
|
 |
|
11/03/2004 10:05:17
|
euskararen erabilera orokorra
|
Gipuzkoa
|
Zuzenbide Pribatua
|
"Contratos agroindustriales": nekazariek eta enpresek egiten dituztenak nekazal eremuan ekoiztutakoa bideratzeko merkatura. Esapide (edo termino) hori, nola eraiki eta eman euskaraz.
|
 |
|
08/03/2004 19:59:13
|
euskararen erabilera orokorra
|
Bizkaia
|
Didaktika eta Eskola Antolakuntza
|
Aurreko galderaren erantzuna es dakit Euskaltzaindiaren erantzunetan aurkitu dudan. "-lako" eta "-n" erabili behar direla eta ez "-aren". Baina hori ere mantentzen da zehar galderaren amaieran? Ez dakit zuen hitzak erabiltzen ("izen sintagma"...), baina adibidea zen:
"Zeintzuk metodoak, ...erabili behar ditugunaren hausnarketa".
Aruari ekinez:
"Zeintzuk metodoak,... erabili behar ditugulako (edo ditugun) hausnarketa"
"Zeintzuk..." dagoenez, ez da erabiltzen beste "juntagialu" bat?
Aldez aurretik, mila esker zuen pazientziagatik.
|
 |
|
08/03/2004 19:29:57
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
Bizkaia
|
Didaktika eta Eskola Antolakuntza
|
Zuzendu ahal didazue testu hau? Batez ere, bigarren esaldiko "erabili behar ditugunaren hausnarketa". Web orri honetan antzeko zalantza eta bere erantzuna irakurri nituen behin, baina ez naiz gai berriro aurkitzeko.
"Metodologia nola irakatsi galderari buruzko hausnarketa da; ikastetxe, ziklo, maila, irakasgai edo arlo... batean, zeintzuk printzipioak, metodoak, estrategiak, teknikak... erabili behar ditugunaren hausnarketa."
|
 |
|
04/03/2004 13:57:32
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
Bizkaia
|
Enpresen Kudeaketa eta Berrikuntzaren Balioespena
|
Hauetatik zein da egokiena?
"Termino konstante eta postordainkordun maileguen amortizazioa" edo "Termino konstante eta postordainkorreko maileguen amortizazioa"?
Ez badira egokiak, nola itzuli behar dira?
|
 |
|
03/03/2004 16:32:43
|
|
Gipuzkoa
|
Finantza Ekonomia II (Enpresa Ekonomia eta Merkaturatzea)
|
Nola esaten da euskeraz "deslocalización empresarial"?
|
 |
|
03/03/2004 13:01:00
|
euskararen erabilera orokorra
|
|
Enpresen Kudeaketa eta Berrikuntzaren Balioespena
|
Hona hemen ditudan zalantza batzuk:
1. Hamar arrautzako ala arrautzadun arrautzopila?
2. Basoetako ala basoen edertasuna?
3. Alkoholdun ala alkoholezko edariak?
4. Lauretan hasi da bilera. Dagoeneko ala honezkero amaituta izan behar du.
|
 |
|
02/03/2004 11:01:24
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
Bizkaia
|
Musika, Plastika eta Gorputz Adierazpidearen Didaktika
|
Nola adierazi behar da euskeraz "el arte como calificativo"eta "el arte como identificativo"?Mila esker!
Testuingurua: "El arte en sentido calificativo designa a la música, cine, literatura...
el arte en sentido identificativo designa prácticas conocidas como
bellas artes..."
|
 |
|
26/02/2004 19:19:23
|
euskararen erabilera orokorra
|
Bizkaia
|
Elektronika eta Telekomunikazioak
|
Zelan euskeratu LRU algoritmoa (The Least Recently Used).
Gazteleraz algoritmo MRU (El menos Recientemente Usado).
Adibidea: Imajinatu parke baten lau banku daudela. Bankuak denak batera pintatu beharrean, banan-banan pintatzen dira, bakoitza maiztasun desberdinaz.
Banku batean jartzerakoan azkenengoz pintatu zenetik denbora gehien iragan dena aukeratu nahi dugu. Berdin zaigu zenbat bider pintatuta dagoen bankua edo zein izan dan lauren artean lehenengoz pintatu zena.
|
 |
|
26/02/2004 12:39:45
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
Bizkaia
|
Ekonomia Aplikatua I
|
Nola esan euskaraz 'deslocalización', lantegi edo enpresa bati buruz ari garenean?
Testuinguru bat: "Adibide bat: 'Las mejores condiciones que ofrecen los países del este a los
inversores provoca la deslocalización de algunas multinacionales, es decir, el
cierre de sus plantas en Cataluña (por ejemplo) para instalarse (localizarse,
relocalizarse) en la República Checa'
|
 |
|
25/02/2004 16:30:41
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
Bizkaia
|
Estomatologia
|
Nola erabili euskaraz 'retro' aurrizkia duten hitzak? ('retromolar')
|
 |
|
25/02/2004 16:24:17
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
Bizkaia
|
Estomatologia
|
Nola bildu bi izenondo, bietako bat kultur erroa eta bestea ohiko erdal hitza direnean? (‘pterigo’ + ‘mandibular')
|
 |
|
25/02/2004 16:16:35
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
|
Estomatologia
|
Nola bildu bi izenondo hitz elkartu batean?
'Cresta cigomaticoalveolar'
|
 |
|
25/02/2004 16:08:51
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
Bizkaia
|
Estomatologia
|
Nola esan euskaraz 'Zygomandibularis muscle'?
|
 |
|
24/02/2004 12:20:06
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
Bizkaia
|
Matematika Aplikatua
|
Nola itzuli behar da honako esaldi hau?:
"Consideremos una función continua definida en el intervalo [a,b]"
"Continua" hitzaren itzulpena "jarrai" ala jarraia" da?
|
 |
|
23/02/2004 12:07:10
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
Araba
|
Fisika Aplikatua II
|
Magnitude fisikoen balioak emateko, ohituraz, honelako formak erabili ditugu: abiadura 12 m/s-koa da, masa 3 kg-koa da, eta abar. Azken bolada honetan, ordea, beste era hauek ikusi ditut: abiadura 12 m/s da, masa 3 kg da, etab. Zein erabili beharko genuke? Eta galderei dagokienez, "Zenbateko abiadura" ala "Zenbat abiadura"?
|
 |
|
20/02/2004 14:04:22
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
Bizkaia
|
Fisika Aplikatua I
|
Nola itzuliko genuke "fondo de escala"? Eskalaren maximoa?
|
 |
|
20/02/2004 0:18:40
|
euskararen erabilera orokorra
|
Bizkaia
|
Enpresen Antolakuntza
|
Nola esan "caja de cambios"? "Abiadura-aldagailua" edo?
|
 |
|
20/02/2004 0:15:02
|
euskararen erabilera orokorra
|
Bizkaia
|
Enpresen Antolakuntza
|
Nola esan "punto muerto" euskaraz, bai ibilgailuei dagokienez, bai enpresa baten errentagarritasun mugari dagokionez? Nik, "geldogune" proposatzen dut, baina ezbaian nago "geldigune"-rekin. Eskerrik asko.
|
 |
|
17/02/2004 8:08:40
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
Bizkaia
|
Medikuntza
|
Zalantzan gaude honako hauek emateko orduan:
* Almohadilla retromolar - retromolar pad
* Espacio pterigomandibular - pterygomandibular space
* Cresta cigomaticoalveolar
* Zygomandibularis muscle
Zuen laguntza eskertuko genuke. Eskerrik asko
|
 |
|
16/02/2004 16:11:46
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
Bizkaia
|
Matematika Aplikatua, Estatistika eta Ikerkuntza Operatiboa
|
Zein da itzulpen zuzenena ondoko esaldirako?
Esta función es continuamente diferenciable.
a) Funtzio hau etengabe diferentziagarria da,
edo
b) funtzio hau jarraituki diferentziagarria da.
|
 |
|
15/02/2004 16:09:55
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
Gipuzkoa
|
Erizaintza
|
Erizaintzan 'valoración' eta 'evaluación' bereizten ditugu; nola eman horiek euskaraz?
|
 |
|
13/02/2004 20:23:32
|
euskararen erabilera orokorra
|
Gipuzkoa
|
|
CORPUS ala KORPUS?
|
 |
|
13/02/2004 20:19:27
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
Gipuzkoa
|
|
Zergatik erabaki du Euskaltzaidiak
'diabetes' mailegatzea eta ez 'diabete', -s-z bukatutako gainontzeko
maileguekin gertatu bezala? (eta albo batera uzten ari naiz salbuespen
jakinak: -itis bukaeradunak, eta -sis bukaera ez duten silababakar eta
bisilabatakoak)
UZEIk eta Elhuyarrek 'diabete'aren alde egin dute, eta gainontzeko
hiztegi berezituek 'diabetes'aren alde.
|
 |
|
13/02/2004 13:32:53
|
euskararen erabilera orokorra
|
Bizkaia
|
Neurozientziak
|
Zer egin lepo eta samarekin? askotan euskalkietako hitzak (behatza/hatzamarra) ezberdinak dira gauza baterako, baina hitz bat, adibidez lepoa Bizkaian gorputz zati bat adierazten du (garondo azpikoa) eta Gipuzkoan erdarazko cuello (sama) esan nahi du.
Zer egin orduan? Euskalki baten esamoldea inposatu?
|
 |
|
13/02/2004 13:07:31
|
euskararen erabilera orokorra
|
Gipuzkoa
|
Ekonomia Aplikatua I
|
Nola itzuliko genuke "el proceso de industrialización e integración económica en el mercado español (de la economía vasca)"? Parentesi artean datorrena ez da itzuli behar, baina hala adierazi dut kontuan izateko euskal ekonomiari buruz ari garela, alegia, euskal ekonomia dela industrializatu eta Espainiako merkatuan integratzen dena.
|
 |
|
12/02/2004 18:56:13
|
euskararen erabilera orokorra
|
Araba
|
Erdi Aroaren, Aro Berriaren eta Amerikaren Historia
|
"Posta-elektronikoaren helbidea" era laburrean jartzeko tarjeta edo gutun batean, zein da formula euskaraz? Euskaraz badirudi "posta-e" eskatzen duela, baina informatikako ohiturari jarraiki "e-posta" beharko luke? Ala, besterik gabe, zenbait lekutan ikusi dudan moduan "e-mail" forma ingelesa edo nazioartekoa erabilita?
Eskerrik asko.
|
 |
|
12/02/2004 18:21:05
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
Bizkaia
|
Kirurgia, Erradiologia eta Medikuntza Fisikoa
|
Nire galdera hauxe da: Nola esan behar da euskaraz "Sindrome de aplastamiento" (ingelesez "Crush Syndrom").
Edozein Kirurgia-ri buruzko liburutan agertzen da sindrome hori, traumatismo ondoko sindromeen ataletan.
Euskalterm eta beste hiztegi batzuk erabili ondoren ezin izan dut aurkitu termino hori.
|
 |
|
12/02/2004 13:21:12
|
euskararen erabilera orokorra
|
Araba
|
Matematika
|
Nik honako hiru galdera hauek egin nahi nizkizueke:
a) Alde batetik :
Nosotros dos comemos carne: Gu biok okela jaten dugu ala Guk biok okela jaten dugu?
A nosotros dos nos lo han dado: Gu bioi eman digute ala Guri bioi eman digute?
b) Bestetik:
Salvo a mí, a los demás se lo dieron: Niri ez, besteei eman zieten ala Ni ez, besteei eman zieten
c) Bukatze aldera:
Zuzena al da esatea ''Nik bestek ez daki'' ? eta itzulpena?
Esker mila
|
 |
|
12/02/2004 10:25:21
|
|
Bizkaia
|
Elektronika eta Telekomunikazioak
|
Jakin nahi nuke, zuek dakizuela, ea Leonardo da Vinciren honako zita honek itzulpen "ofizialik" duen, eta ez izatekotan, nola itzuliko zenuketen.
(en) Poor is the pupil who does not surpass his master
(fr) Pauvre est l'élève qui ne surpasse pas son maître
Eskerrik asko.
|
 |
|
11/02/2004 14:09:33
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
Bizkaia
|
Neurozientziak
|
Hortzen erradiografia mota batek "bitewing" izena hartzen du ingelesez eta "en aleta de mordida " esaten zaio gazteleraz. Erradiografia filma aho barruan kokatzen da, hortzen artean estutuz eusten zaion gauzaki baten bitartez. Nola eman behar da hori euskaraz?
Eskerrik asko
|
 |
|
11/02/2004 12:27:26
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
Araba
|
Kimika Organikoa I
|
Farmakoak izendatzerakoan, gaztelaniazko grafia euskartu behar al da edo egokiago al da erdarazkoa (gaztelania zein ingelesa) mantenzea? Hau da, acetato de quingestanol esateko kingestanol azetato edo quingestanol azetato?
|
 |
|
09/02/2004 10:15:02
|
euskararen erabilera orokorra
|
Gipuzkoa
|
|
Nire galdera hauxe da: Nola esaten da euskaraz 'convergencia con Europa'?
|
 |
|
23/01/2004 9:57:11
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
Bizkaia
|
Euskal Filologia
|
Tandem elkarteetan marra ala barra?
|
 |
|
22/12/2003 11:53:41
|
euskararen erabilera orokorra
|
Bizkaia
|
Euskal Filologia
|
Nola idatzi behar da: "jardun" ala "ihardun"?
|
 |
|
19/12/2003 10:58:24
|
euskararen erabilera orokorra
|
Bizkaia
|
Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika
|
'Oposizioak planto egin zuelaren berriak jende asko harritu zuen atzo, ez baitzen halakorik espero". Hori ondo esana dago? Edo hobe da '...egin zuenaren berriak ...'?
|
 |
|
18/12/2003 13:29:02
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
Bizkaia
|
Euskal Filologia
|
Zelan esan behar da euskaraz: 'hertzio' ala 'hertz', 'vatio' ala 'watt'?
|
 |
|
18/12/2003 12:36:33
|
euskararen erabilera orokorra
|
Bizkaia
|
Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika
|
'Irakaslego' eta 'ikaslego' hitzak ez dira erabili behar?
|
 |
|
04/12/2003
|
euskararen erabilera orokorra
|
Araba
|
Adierazpen Grafikoa eta Ingeniaritzako Proiektuak
|
Zein da hobestekoa, 'konposatu organiko motak' ala 'konposatu organikoen motak'?
|
 |
|
04/12/2003
|
euskararen erabilera orokorra
|
Bizkaia
|
Euskal Filologia
|
Nola esan behar da: 'bi liburu oso interesgarriz' ala 'bi liburu oso interesgarriez'?
|
 |
|
03/12/2003
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
Bizkaia
|
Euskal Filologia
|
'Profesor interino' adierazteko EHUn 'behin-behineko irakasle' esapidea erabili izan da. Baina beste arlo batzuetan (lan-zuzenbidean) esapide horren bidez "eventual, temporal, provisional" adierazteko proposatu da (ik. Euskalterm). Zer deritzozue 'bitarteko irakasle' ordainari?
|
 |
|
19/11/2003
|
euskararen erabilera orokorra
|
Bizkaia
|
Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika
|
Irakurketa sustatzeko teknikak izeneko ikasgaia ematen duen irakasle batek galdetua: "Nola esan behar dut erdarazko "nivel medio de lectura", kontuan harturik irakurlearen gaitasunari buruz ari dela?
|
 |
|
27/10/2003
|
euskararen erabilera orokorra
|
Araba
|
Adierazpen Grafikoa eta Ingeniaritzako Proiektuak
|
Koru hitza erabil daiteke abesbatzaren sinonimotzat?
|
 |
|
27/10/2003
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
Araba
|
Adierazpen Grafikoa eta Ingeniaritzako Proiektuak
|
Nola behar du, ingurumen ala ingurugiro?
|
 |
|
27/10/2003
|
euskararen erabilera orokorra
|
Araba
|
Euskal Filologia
|
Zelan esan eta idatzi behar da: "sindikal informazioa" ala "informazio sindikala"?
|
 |
|
27/10/2003
|
euskararen erabilera orokorra
|
Gipuzkoa
|
Adierazpen Grafikoa eta Ingeniaritzako Proiektuak
|
nola behar du: zilegi izan edo zilegia izan?
|
 |
|
21/10/2003
|
euskararen erabilera orokorra
|
Bizkaia
|
Hizkuntza eta Sistema Informatikoak
|
"ala" erabili behar da hautatzekoetan, edo erabil daiteke "edo"?
|
 |
|
17/10/2003
|
espezialitateko erabilera orokorra
|
Bizkaia
|
Euskal Filologia
|
Gorde behar da "e" epentetikoa Fisikako sinboloen deklinatzean?
|
 |
|
17/10/2003
|
euskararen erabilera orokorra
|
Araba
|
Adierazpen Grafikoa eta Ingeniaritzako Proiektuak
|
Lagun asko etorri da ala lagun asko etorri dira?
|
 |
|
17/10/2003
|
euskararen erabilera orokorra
|
Araba
|
Adierazpen Grafikoa eta Ingeniaritzako Proiektuak
|
Nola behar du: Ordu biak eta hamarrean ala ordu biak eta hamarretan?
|
 |