|
EHULKU zerbitzua
LAGUNTZA |
||
|
Erregistratu gabeko erabiltzailea
Erregistratu
gabeko erabiltzailea zuzenean sartu ahal izango da aplikaziora. Horretarako,
nahikoa izango du
A.
GALDE ERANTZUNAK
Erantzun diren azken 10 galderen zerrenda erakutsiko dio EHULKUk.
Horietako edozeinetan sartu, galderaren testuan sakatuz, eta erantzuna ikusi ahal izango du.
Hona
hemen zer aukera dituen erabiltzaile mota honek: A.1 Galde-erantzunak kontsultatu
EHULKUk hasieran eskainitako zerrenda horretaz gain, erantzunda dauden galdera guztien artean egin ahal izango du bilaketa. Horretarako, hainbat bilaketa‑eremu eskainiko zaizkio eta galdera mota jakin bateko, gako‑hitz jakin bateko edota sailkapen edo langai jakin batekin lotutako galde‑erantzunak bilatu ahal izango ditu.
Sailaren nahiz langaiaren araberako bilaketak egiteko, eskaintzen den zerrendatik bat hautatu edota goiko laukian idatz daiteke nahi dena. Adibidez, Saila eremuan ‘hiztegi’ idazten bada, ‘Hiztegi orokorra’, ‘Hiztegi orokorrarekiko lotura…’, ‘Hiztegia’ eta ‘Espezialitate-hiztegia (Terminologia)’ sailetan sailkatutako galde-erantzunak bistaratuko ditu.
A.2 Galdera bat bidali
Lehendik erantzundako galderen artean bilatzen ari zena aurkitu ez badu, galdera berria bidaltzeko aukera izango du. Horretarako, honako formulario hau osatu beharko du (*duten eremuak nahitaez bete beharrekoak dira).
B. AZTERGAIAK
Ontzat
emandako azken 25 aztergaiak egongo dira ikusgai.
Aztergai guztiak (ontzat emandako guztiak) ikusteko edota aztergai jakin bat bilatzeko aukera ere izango du.
C. TESTU-ZUZENKETAK
Aurreko atalean bezalaxe ontzat emandako azken 25 testu-zuzenketak egongo dira ikusgai.
Ontzat
emandako testu-zuzenketa guztiak ikusteko edota baldintza jakinak betetzen
dituztenak bilatzeko aukera ere izango du.
D. BILAKETA NAGUSIA
Informazioa
hitu ataletan (galde-erantzunak, aztergaiak eta zuzenketak) batera egin nahi
izanez gero, bilaketa nagusia hautatu beharko da. Bertan hiru atalen arteko
lotura egiteko erabili diren gako-hitzak, saila eta/edo langaiaren araberako
bilaketak egin ahal izango dira.
OHARRA: aukera honen bidez hitu ataletako informazioa eskuratu ahal izango da, baina aipatu hiru eremu horiek soilik erabili ahal izango dira bilaketa zehazteko. Atal bakoitzaren barruan bilaketa zehatzagoak egin ahal izango dira, adibidez mota jakin bateko galderak edota testuan hitz jakin bat edo batzuk dituzten testu-zuzenketak, etab. Atal baten barruko bilaketetan atal horri dagokion informazioa soilik eskuratuko da lehen urratsean. Ondoren, emaitza-zerrendan bat hautatu ondoren INF. GEHIGARRIA aukeraren bidez ikusi ahal izango dira Saila eta Langaia berbera dituzten gainerako edukiak. Adibidez, espezialitateko erabilera orokorreko galde-erantzun guztiak ikusteko Galde-erantzunen atalean sartu eta bilaketa egingo dugu.
Bilaketa honen emaitza-zerrendan bat hautatu ondoren,
INF. GEHIGARRIA aukeraren bidez, ‘Hiztegia’ saila eta ‘terminoak’ langaia esleituta dituzten gainerako edukiak (beste galde-erantzunak, aztergaiak nahiz testu-zuzenketak) eskuratuko ditugu.
|