Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

KLASIKOAK bilduma

1990eko hamarkadan jarri zen abian pentsamenduaren klasikoak euskaratzeko proiektua. Horretarako elkarte berezi bat bultzatu zuten BBV Fundazioak (gero BBVA), Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako Kutxek, Euskal Herriko Unibertsitateak eta Deustuko Unibertsitateak. Elkarteak 2010ean erabaki zuen helburuak beteak zirela eta, 130 liburu argitara eman ondoren, urte horretan erabaki zuen amaitutzat ematea proiektua.
Gizarte-Hitzarmena
Jean-Jacques Rousseau
Itzultzailea:
Bernard Oyharçabal
Berrikuslea:
Miren Azkarate Villar
Testu zuzentzailea:
Lorea Arrieta Zubillaga
Hitzaurrea:
Manuel Tuñon de Lara
Argitaratze data:
1993-10-25
Orrialde kopurua:
184
ISBN:
84-88303-63-7
Obra honen gai nagusia legitimitate demokratikoaren oinarriztapena da. Russoniar kontzepzioa gizarte modernoaren egitura dualista aitortzetik abiatzen da, zeinean erabaki-lehentasuna "gorputz subiranoa" eratzen duen herriari dagokion. Rousseau gizarte zibilaren eraikinak bermetzat izango duen gangadura-gakoaren bila dabil. Rousseuren arabera, gizakiek, gizarte-hitzarmenaren bidez nahi duten guztirako duten eskubide mugagabeari uko egiten diote. Aldiz, beren buruaren jabe bihurtu eta dependentzi personal ororen kontra bermatzen dituen askatasun zibila irabazten dute. Parisen eta Geneban erre zuten liburu hark oraindik ez du batere galdu bere indarra.
Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus