Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

KLASIKOAK bilduma

1990eko hamarkadan jarri zen abian pentsamenduaren klasikoak euskaratzeko proiektua. Horretarako elkarte berezi bat bultzatu zuten BBV Fundazioak (gero BBVA), Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako Kutxek, Euskal Herriko Unibertsitateak eta Deustuko Unibertsitateak. Elkarteak 2010ean erabaki zuen helburuak beteak zirela eta, 130 liburu argitara eman ondoren, urte horretan erabaki zuen amaitutzat ematea proiektua.
Genetika eta espezieen jatorria
Theodosius Dobzhansky
Itzultzailea:
Aiora Odriozola
Berrikuslea:
Elhuyar Fundazioa
Argitaratze data:
2008-06-12
Orrialde kopurua:
388
ISBN:
84-96455-26-9
Genetika eta espezieen jatorria liburuak hiru argitalpen izan ditu (1937, 1941 eta 1951). Darwinen Espezieen jatorria lanaren bertsioetan bezalaxe, ezberdintasunak ez dira azalekoak edo estetikoak, enfasian dago aldaketarik handiena —aldaketa horrek finkatu zuen eboluzio-biologiaren 1960 eta 1970eko hamarkadetarako ikerketa-programa —. Sintesiari buruzko hasierako lanek —Dobzhanskyrenek eta beste batzuek— berehala aldarrikatu zuten maila guztietan ezagutzera emateko premia, laborategiko eta naturako populazioen azterketatik zuzenean ateratako genetika-printzipioetan oinarrituta. Funtsezko enfasia oso darwindarra zen, baina eboluzio-indar onargarrien garrantzi erlatiboa neurtzeko proposamena oso pluralista zen. Zehatzago esanda, hautespen naturalak eragindako adaptazioari ez zioten zeregin nagusia edo esklusiboa ematen.
Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus