Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

KLASIKOAK bilduma

1990eko hamarkadan jarri zen abian pentsamenduaren klasikoak euskaratzeko proiektua. Horretarako elkarte berezi bat bultzatu zuten BBV Fundazioak (gero BBVA), Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako Kutxek, Euskal Herriko Unibertsitateak eta Deustuko Unibertsitateak. Elkarteak 2010ean erabaki zuen helburuak beteak zirela eta, 130 liburu argitara eman ondoren, urte horretan erabaki zuen amaitutzat ematea proiektua.
Gauzen izaeraz
Lukrezio
Itzultzailea:
Xabier Amuriza Zarraonaindia
Berrikuslea:
Julen Kalzada
Testu zuzentzailea:
Lorea Arrieta Zubillaga
Hitzaurrea:
José Ramón Arana Marcos
Argitaratze data:
2001-01-08
Orrialde kopurua:
450
ISBN:
84-88303-27-0
Gauzen izaeraz liburuaren gaurko irakurleak bi inpresio jasaten ditu ezinbestean:zalantza, filosofiako tratatu bat bertsoz idatzita aurkitzearen aurrez, eta ezustea, atomismoa, hots, oraingo fisikaren ikuskera, dagoeneko antzinako munduan hain esplizituki eta biribilki formulatua izanaz. Batzuek filosofia eta poesia uztargaitzak direla ere usteko dute eta, lan honen balio poetikoaren ebidentzia ukatu ezin dutenez gero, ustezko uztartezin horrexekin esplikatzen dute bere barne dramatismoa.
Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus