Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

KLASIKOAK bilduma

1990eko hamarkadan jarri zen abian pentsamenduaren klasikoak euskaratzeko proiektua. Horretarako elkarte berezi bat bultzatu zuten BBV Fundazioak (gero BBVA), Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako Kutxek, Euskal Herriko Unibertsitateak eta Deustuko Unibertsitateak. Elkarteak 2010ean erabaki zuen helburuak beteak zirela eta, 130 liburu argitara eman ondoren, urte horretan erabaki zuen amaitutzat ematea proiektua.
Arkitekturaz
Vitruvio
Itzultzailea:
Santiago Iruretagoiena
Berrikuslea:
Eduardo Artamendi
Testu zuzentzailea:
Lorea Arrieta Zubillaga
Hitzaurrea:
Juan Calatrava
Argitaratze data:
2000-10-21
Orrialde kopurua:
585
ISBN:
84-88303-30-0
Arkitekturako De Architectura hamar liburuei dagokienez, bizitza profesional oso baten gailurra osatzen dutela dirudi, ingeniari izandakoari aurrean arazorik gabeko zahardadearen ikusmira zabaltzen zitzaion unean. Ikerlari gehienek Augustoren lehen garaiko urteetan datatu nahiko lukete tratatua, K.a. 30.urte ingurutik oso hurbil, eta gerra zibilen azkeneko agerpenaren bukaeran, itxuraz bai baitirudi Vitruvioren karrera ia erabat amaituta egongo zela printzialdiaren hasieran, K.a. urtearen ondoren, Erroma berritzeko egin zen ahalegin handi hura martxan jarri zenean. Hamar "liburu" horietako bakoitza kapitulutan banatuta azaltzen da; kapituluek eduki nagusiki praktikoa izan nahi dute, erabilgarritasunaren mesedetan, baina aurretik sarrera bat izaten dute beti ondoren etorriko denari oinarri teorikoa emateko asmoarekin.
Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus