Leiho berri batean UPV/EHUren hasierako orria zabalduko da

Euskara Institutua
Euskal Literatura Itzuliaren katalogoa
ELI
Katalogo osoa ikusi
testua:
eremua:
autorea:
hizkuntza:


      emaitza ordenatu

 

Euskal Literatura Itzuliaren katalogoa (ELI)

 

Katalogo honetan biltzen da literaturan euskaraz idatzitako liburuen itzulpenen inguruko informazioa. Hortik datorkio izena: Euskal Literatura Itzuliaren katalogoa (ELI). Itzulpen horiek hizkuntza kopuru zabalean eta hainbeste herrialdetan agertu dira.

 

ELI katalogoak euskal literaturaren hastapenetatik 2010 urtera arte argitaraturiko itzulpenak biltzen ditu lehen itzuli honetan. Datuak urtero eguneratuko dira, eta, hortaz, argitaratzen diren itzulpen berriak ere jasoko dira hemen.

 

Elizabete Manterolak 2012an Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU) aurkeztutako tesian oinarritzen da katalogo hau.

 

Hauexek dira ELI katalogoaren datu nagusiak:

  • 1.176 sarrera (berrargitalpenak kontuan izan gabe, 935 liburu dira guztira).
  • 480 jatorrizko izenburu.
  • 935 xede izenburu.
  • 161 idazleren lanak izan dira itzuliak.
  • 38 xede hizkuntza.
  • argitalpen data: 2012-05-02.

Oharra: Daturen bat falta bada edo datu okerren bat ikusiz gero, bidali zure oharra helbide honetara: elizabete.manterola@ehu.es

 


Egilea: Elizabete Manterola (Euskal Herriko Unibertsitatea UPV/EHU).

ISBN: 978-84-693-9891-3