Egungo Euskararen Hiztegia
—M—
[bertsioa: 2024-01-10]

ma
1 jo eta ma

Jo eta ma geratu nintzen.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 60. orr.

Ahotsari so jarri dio Alexek izenburua eta Euskal Etxeko xahar guztiak jo ta ma geratu dira Brucen irudiekin eta Alexen musikatresnekin.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 32. orr.


macadam ik makadam.

madagaskartar izlag/iz Madagaskarkoa, Madagaskarri dagokiona; Madagaskarko herritarra.

Kukuma euskaldunak, Kilema madagaskartarrak, Sidy Samb senegaldarrak eta Nubeira galiziarrak.  Berria - Kultura   2004-08-26

Baina errekorra zortzi a-k osatzen dute, horretarako Afrikako lagun batengana jo behar badugu ere: madagaskartarragana.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 205. orr.


madalena ik magdalena.

madaleniense ik magdaleniar.

madari 1 iz udarea. ik txermen.

Fruta ekartzeko aginduko dut, bi madari eta bi sagar besterik ez.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 119. orr.

Madaria jan zuen eta eskua luzatu zuen gazteak eskaintzen zion beste madari bat hartzeko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 266. orr.

Madari bat ebatsi nion frutontziari, eta zuritu gabe kosk egin.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 128. orr.

Madari ihar baten antzeko atso zahar zimel batek.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 380. orr.

Ba ote dira piano itxurako tumoreak edo ogi bat bezala luxeak edo madari ustela bezalakoak ukitu eta lehertzen direnak, hatzak egun osorako itsaskor utziz?  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 154. orr.

Argizarizko madari ongi itxuraturiko bat sartu genuen benetako fruten artean.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 155. orr.

Zerbitzariaren aurpegiak madari gorrixka bat zirudien, kaobazko apal eroso baten gainean ezarria.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 210. orr.

Portugaleko erregeak ez dituela zertan nahastu madariak sagarrekin, gauza bat delako Jainkoari laguntzea eta beste gauza bat lur honetan zerbitzu horren truke, eta gainerakoen truke, ongi ordainduta izatea,  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 156. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Madari itxurako burua dauka: goitik zabala, biribila eta ilerik gabea; masailak eta kokotsa, berriz, estuagoak.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 30. orr.

Horietan denetan mamia potxonak, madari formako ipurdiak eta titiak dira beti.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 75. orr.


madarikarazi, madarikaraz, madarikarazten dio ad madarikatzera behartu.

Artxiboetan aukitu zizkidaten nire argazki guztiak argitara eman zituzten, eta horrekin unibertsitatean nengoela "Adonis" tankeran argazkia egin zidaten eguna madarikarazi zidaten, klubaren publizitaterako beso banatatik neska bat nuela atera baininduten.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 123. orr.

Comba jaunak burua jiratu du, eta ikusi dituen aurpegiek madarikarazi dizkiote plaka gutxigaz eta presaka etorri izana.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 122. orr.


madarikari izond madarikatzailea. (adizlagun gisa)

Anaia ahalketua sukalderatu zen, Jakesen lehen auzo xifritua itzaletik segika zekarrela, madarikari.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 332. orr.


madarikatu, madarika, madarikatzen (orobat maradikatu g.er.) 1 du ad Jainkoaren gaitzespena edo haserrea norbaitentzat (edo zerbaitentzat) eskatu; Jainkoak betiko zorigaitza eman (norbaiti edo zerbaiti). ant bedeinkatu.

Eliseok, itzulirik, begiratu eta madarikatu egin zituen Jaunaren izenean.  Elizen arteko biblia   2 Erg 2,24

Madarikatua, zu madarikatzen zaituena! bedeinkatua, zu bedeinkatzen zaituena!  Elizen arteko biblia   Has 27,29

Zeruko Jainkoa madarikatzen hasi ziren.  Elizen arteko biblia   Ap 16,11

Jainkoa eta erregea madarikatu ditu Nabotek!  Elizen arteko biblia   1 Erg 21,13

Aita nahiz ama madarikatzen duenak heriotza-zigorra izango du.  Elizen arteko biblia   Ir 21,17

Emagaldutzat madarikatu zuten eta herritik betiko irteteko agindu zioten.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 107. orr.

Madarikatua Jaunarentzat higuingarri eta artisauen eskulan hutsa den idoloa nahiz jainko-irudia egin eta ezkutuan gordetzen duena!  Elizen arteko biblia   Dt 27,15

Madarikatua izan bedi egunez eta madarikatua gauez, madarikatua izan bedi oheratzerakoan eta madarikatua jaikitzerakoan, madarikatua izan bedi sartzerakoan eta madarikatua ateratzerakoan; madarikatua izan bedi lokartzerakoan eta madarikatua esnatzerakoan.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 104. orr.

Madarikatua haren arima!  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 141. orr.

Madarikatua zu hil zaituen bihozgabea!  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 350. orr.

2 norbait edo zerbait, berari diogun gorrotoa edo ezinikusia adierazteko, gaitzetsi.

Zori etsaia madarikatu nuen une hartan zinerako dirua lapurtu izan balidate baino zakarrago.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 42. orr.

Jaiki eta atera jo nuen, desorduko tabernazale hura madarikatzen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 209. orr.

Zaintzailea madarikatu eta hanka egin nuen.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 183. orr.

Haxix trafikoa jazartzea leporatzen zion gobernuari eta madarikatu egiten zituen homosexualak begitan hartzen zituztenak.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 69. orr.

Borreroarengana eraman zutelarik, Dunan jakintsuak milatan eta milatan madarikatu zuen bere patua eta onginahia.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 33. orr.

Oraindik ere madarikatzen dut informazio zerbitzuko tenientea dendaren atzealdeko gelaxkara etorri zitzaidan eguna.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 34. orr.

Mila aldiz madarikatu duzu zure baldarkeria.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 78. orr.

Madarikatu zuen bere diru falta eta madarikatu zituen pagatu zituen erronda guztiak.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 139. orr.

Isilik ez egon izana madarikatu nuen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 74. orr.

Hasanek bere burua madarikatu zuen: "Ez nian mutikoaren atzetik etorri behar ".  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 51. orr.

Neure burua madarikatu nuen, nire lagunek hain airos erabiltzen zuten telefono mugikor horietariko baten jabe ez izateagatik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 39. orr.

Salmahai gainean eserita jada, madarikatu zuen bere ama, madarikatu zuen bere burua eta ezin konta ahala bider madarikatu zuen bizia, "putza balio zuen eta".  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 157. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Zorionez, ni ez nauk luzaro geratuko hiri madarikatu honetan.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 329. orr.

Paris madarikatu horrek iluntzen dizu begitartea.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 291. orr.

Zer eskubide dute kotxe madarikatu horiek halako ziztuan ibiltzeko, emakumeak eta haurrak harrapatzen?  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 48. orr.

Zorigaiztoko kondena ilun batek kalesa madarikatu hartan ezin hilez bizirik ibiltzera behartu zituenetik.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 37. orr.

Hautsontzi madarikatua plater madarikatu bat zela,-Sator putaseme bat dagoela gure artean, kabroi madarikatu bat.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 125. orr.

Boltxebike madarikatu batzuk dira, eskumikatu beharko lirateke.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 268. orr.

Neskak bere begi madarikatu eta ura bezain argi haiekin begiratu zidan.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 40. orr.

Dena galdu diat bederatziko madarikatu hau atera delako!  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 124. orr.

Zoazte eta emaiozue lur emakume madarikatu horri, errege-alaba denez gero.  Elizen arteko biblia   2 Erg 9,34

Abuztu madarikatu horretako igande madarikatu horretan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 219. orr.

Ez al dakite gezur hutsa dela, gezur madarikatu galanta dela?  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 82. orr.

Madarikatu hura otoizka hasi zitzaion Jaunari; baina Jauna ez zitzaion errukitu.  Elizen arteko biblia   2 M 9,13

Bota egin ninduten, madarikatu halakoek.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 97. orr.

Doazela infernura, madarikatu arraio horiek!  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 277. orr.

-Madarikatua! -hasi zitzaion erregina Badr-i.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 85. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

atso madarikatu (3); bere burua madarikatu (6); eguna madarikatu (4); emakume madarikatu (6); etxe madarikatu (7); etxe madarikatu hartan (3); gerra madarikatu (9); gerra madarikatu hau (3); hiri madarikatu (8); madarikatu bat (29); madarikatu batek (3); madarikatu baten (8); madarikatu horiek guztiak (4); milatan madarikatu (11); milatan madarikatu zuen (7); neure burua madarikatu (8); paris madarikatu (4); patua madarikatu (3); traste madarikatu (10); traste madarikatu hori (4); urte madarikatu (3); zakur madarikatu (3)

gerra madarikatua (4); hitz madarikatua (3); jainko madarikatua (12)

madarikatuak halakoak (3); madarikatuak izan bitez (3)

madarikatuta dago (3)

etsaiak madarikatzeko (3); madarikatzeko hitz (3)

ama madarikatzen (5); ama madarikatzen duenak (4); eguna madarikatzen (4); goseak madarikatzen (3); jainkoa madarikatzen (3); madarikatzen duenak heriotza (4)


madarikatzaile izond madarikatzen duena.

Madarikatua? ez, ezer izatekotan poeta madarikatzailea izango nauk ni, hi bezala.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 14. orr.

Errukitzen bazen, agian, madarikatu madarikatzailearekin, edo besarkatu nahi bazuen bien arteko harremanaren errespetuz, bere galbidea izango zen ere.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 165. orr.


madarikazio 1 iz Jainkoaren edo kideko baten gaitzespena norbaitentzat eskatzea; norbaitentzako gaitza eskatzeko hitz edo esaldia.

Baina Jaunak zuen Jainkoak ez zion aditu nahi izan Balaami, eta haren madarikazioa bedeinkazio bihurtu zuen, maite zaituztelako.  Elizen arteko biblia   Dt 23,6

Madarikazioa, baldin eta Jaunaren zeuen Jainkoaren aginduak onartzen ez badituzue eta, ezezagunak dituzuen jainko arrotzei jarraituz, gaur nik erakutsitako bidetik saihesten bazarete.  Elizen arteko biblia   Dt 11,28

Orduan, bedeinkazioaren lekuan madarikazioa erakarriko nuke neure gainera.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 72. orr.

Eror dadila madarikazioa zure eta zure jendearen gainean.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 59. orr.

Ez al du heriotza merezi Ximeik, Jaunaren gantzutuari bota zion madarikazioagatik?  Elizen arteko biblia   2 Sm 19,22

Entzuten ez badidazue, eta niri ohore emateko ardurarik ez baduzue, madarikazioa bidaliko dizuet, zuek emandako bedeinkazioak ere madarikazio bihurtuko ditut.  Elizen arteko biblia   Ml 2,2

2 Jainkoaren edo kidekoren baten zigortzat hartzen den hondamendia.

Kobazuloan edandako sagardoaren zapore zoragarria, berriz, ezin izan zuen ahantzi, eta geroztik, Mariren madarikazio bat balitz bezala, kupelaz kupela hasi zen haren parekorik aurkitu nahian.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 50. orr.

Haserre, umeari dohainaren ordez madarikazio bat eskaini baitzion: "Goru bateko ardatz batez ziztatuko du behatza eta hilik eroriko da".  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 19. orr.

Zaldun batek zezakeela bakarrik madarikazio hori altxa herensugeari muturrean muxu emanez.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 62. orr.

Elearrek madarikazioren batengatik ez zaiela mandorik sortzen esaten dute.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 322. orr.

Eta drogen ondotik hiesa etorri zen, sarraskia ekarri zuen madarikazioa.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 92. orr.

Newfoundlandekoentzat arrantzako kuoten sistema madarikazioa baita.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 136. orr.

3 haserre bizia adierazteko hitz edo esaldi gordina edo arrunta.

Norbaitek madarikazio bat bota zuen etxeko korridorean.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 153. orr.

Madarikazio bat ito nuen hortzartean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 33. orr.

Pare bat madarikazio marmarka esan eta gero.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 143. orr.

Tabakoa betiere falta eta, berriz ere ahapeko madarikazioetan, lehiatu nintzen pertsiana goititzera.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 350. orr.

Hans su eta gar aritu zen bere giltza eta ziri bildumarekin, izerditan blai eta ahapeko madarikazio ulertezinak botaz.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 118. orr.

Madarikazioa eztitzera saiatuko zen noski.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 87. orr.

Orduan ere madarikazioak egozten genituen De Gasperiren aurka egin behar genuen lana zela eta.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 111. orr.

Hartara, ez genuen gehiago hitz egiten, arrazoia eman eta gero nire anaiari pare bat madarikazio opa eta lokartu egiten nintzen.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 179. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Orduan, madarikazio-hitzok idatzi eta idazkia ur garratzetan garbituko du apaizak.  Elizen arteko biblia   Zen 5,23

Moab eta Madiango herri-arduradunak, madarikazio-zina ordaintzeko dirua harturik, Balaamengana joan ziren eta Balaken mezua adierazi zioten.  Elizen arteko biblia   Zen 22,7

Ibai bazterrean erre nituen madarikazio imintzioak egiten nizkielarik.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 152. orr.

Haren esanak, galegozko eta euskarazko enpatxuan jaurtiriko madarikazio andana, zubira behartu zuen kapitaina.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 273. orr.

Bien bitartean, guk, izerdi patsetan, madarikazio mordoa erabiltzen genuen.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 37. orr.

Madarikazio tankera zeukaten Alkimistaren hitzek.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 187. orr.

Zerbait esan zidan, neska turkiarrak madarikazio moduko bat zuela edo.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 139. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

isekagai eta madarikazio (3); madarikazio zina (3)

araraten madarikazioa (3); bedeinkazioa eta madarikazioa (4); madarikazioa bota (3); madarikazioa dakarren ur (3); madarikazioa egin (3)

madarikazioak bota (4)


madarikazioka adlag madarikazioak esaka.

Itzulipurdika ibili dira, jirabiran, elkarri ukabilka eta madarikazioka.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 25. orr.

Ahulegi zegoen madarikazioka hasteko.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 225. orr.

Hortzak estuturik, gizona madarikazioka eta biraoka erresumindu zitzaion.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 107. orr.

Norbaitek gatza bota zion haren teari, azukrearen ordez, eta madarikazioka esan omen zuen nahita izan zela.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 71. orr.

Trantzean jartzen zuan, zirimolaka mugitzen zitian begiak, hoska eta madarikazioka.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 37. orr.

Eszeptikoek eta gizakiaren izaeraren gainean beti madarikazioka aritzen direnek.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 404. orr.


madariondo iz udareondoa.

Andresek baratzea, madariondoak, albertxiko-arbolak eta granadondoak hostoz eta lorez beteta ikusi zituen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 143. orr.

Nik hemen aurkitu dut, madariondoaren azpian.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 147. orr.

Han beheraxeago, madariondo zaharraren azpian, mediku andrea ikusten nuen  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 29. orr.


madiandar izlag/iz Bibliako Madiangoa, Madiani dagokiona; Madiani dgaokiona.

Hartan, emakume madiandar bat berekin zekarrela etorri zen israeldar bat senideen artera.  Elizen arteko biblia   Zen 25,6

Bi buruzagi madiandar atzeman zituzten: Oreb eta Zeeb.  Elizen arteko biblia   Epa 7,25

Gerra egin zioten, bada, Madiani, Jaunak Moisesi agindu bezala, eta madiandar gizonezko guztiak hil zituzten.  Elizen arteko biblia   Zen 31,7

Egiptora iritsi ondoren, madiandarrek faraoiaren funtzionario eta guardaburu zen Potifarri saldu zioten Jose.  Elizen arteko biblia   Has 37,36

Madiandarren kanpalekua israeldarrena baino beherago zegoen, lautadan.  Elizen arteko biblia   Epa 7,8

Madiandarren errege Zebah eta Tzalmunaren atzetik gabiltza.  Elizen arteko biblia   Epa 8,5

Zoaz eta salba ezazu Israel zeure indarraz madiandarren menpetik.  Elizen arteko biblia   Epa 6,14


madrasa (orobat madrassa) iz goi ikasketetako eskola musulmana.

Musulman xiita eta suniten arteko adiskidantzaren lekuko bezala eraikiarazitako Sindh Madrassa eskolan atentatu bat gertatzeak agerian utzi du bi musulman komunitateen arteko gatazka odoltsua ez dela oraindik amaitzeko bidean.  Berria - Mundua   2004-05-08

Bere aita, Erzurumgo madrasan ikasi eta gero Istanbulera joan zela, han jauregian lan egin zuela, eta sultanari fideltasuna aginduta pasha bihurtuta itzuli zela.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 30. orr.


madre iz (mugagabean) ama.

-Utzi madre bakean, oso nekatuta dago eta.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 219. orr.

Egun gutxitan itxi zuten padrek eta madrek etxea saltzeko tratua.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1067. orr.

Lau egunetara edo, madrek dena prest zuen Vascongadetara joateko, dena, bihotza izan ezik.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 17. orr.

-Baina, nola jango ditugu guk txori horiek guztiak -madrek.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 11. orr.

Arreba zaharrena madreri soineko grisa, ezkondu zenekoa, atontzen ari zitzaion.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 97. orr.

2 adkor kontu handi eta nahasia.

Puta batek asko erakuts lezake bere gau-eskolan, edo zezakeen bederen, sexologia deritzan madrea azaldu baino lehen.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 127. orr.

3 putetxeko madre ik putetxe 3.

madrigal iz zenbait ahotsetarako musika lana, amodiozkoa eta gehienetan arina.

Biek ala biek ikusi zuten José Tudela jotzen, Requiema ez, goiza zenez madrigal bat, egunsenti kanta alai bat baizik.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 80. orr.

Villona, errespetu handiz, madrigal ingelesaren edertasunak azaltzen hasi zitzaion ingeles amultsuki harrituari, instrumentu zaharren galera deitoratzen zuela.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 67. orr.

Tabernako neskak eskutik eskura eman zion dena arrain saltzaile ederrari, tabernariaren madrigal bat arnasa batean errezitatzen ziola: [...].  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 336. orr.


madrildar izlag/iz Madrilgoa, Madrili dagokiona; Madrileko biztanlea.

Juan del Olmo madrildar jujeak.  Herria   2003-03-13

Gizarte-maila oneko madrildar señorito baten ideiak eta bizimodua.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 49. orr.

Aurreko balkoian ikusi nuen Condomeko neska, guatekeak antolatzen zituen madrildar udatiar baten besotan barrez.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 95. orr.

Jakin-mina piztu zuen ingeniari madrildarraren bisitak.  Berria - Gaiak   2004-07-08

Gamesa enpresa arabarrak Enertron enpresa madrildarraren akzioen %100 erosi du.  Berria - Ekonomia   2004-01-20

Udatiarrak hasiak omen dira nondinahi agertzen, oraingoz madrildarrak gehiago paristarrak baino, Hugori sinestekotan.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 23. orr.

Ostatu xoko batean bazkaltzen naiz bakarrik, baina katedrale izkina goiti nindoala kurutzatu bi Madrildarrek gomitaturik kafe on bat hartzen dut.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 112. orr.

Zuri-gorriek estu hartu zituzten madrildarrak; presio handia egin zuten Casillasen arean, eta baloia zutenean behin eta berriz ezker hegaletik sartu ziren arrisku handiz, erritmo biziarekin.  Berria - Kirola   2004-09-26

Tau madrildarren joko oldarkorrari aurre egiten saiatuko da.  Berria - Kirola   2004-02-27


madrileñismo iz madrildarra denaren nolakotasuna.

Beste gau batzuetan Chamberí-ko zinema aretoetan sartzen ziren, eta Andresek jostakor entzuten zituen Luluren komentarioak; bazuen, izan ere, Madrilgo grazia xalo eta erne hori, madrileñismoan espezialista direnen gisagabekeria ergel eta fazatiekin zerikusirik batere ez duena.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 298. orr.


mafia 1 iz gaizkileen isileko erakundea, zilegi ez diren bidez jarduera arlo jakin baten kontrola bereganatu duena.

Mafiak, hilketak, droga, prostituzioa, polizia ustelak, bortxaz edo azpijokoz egindako salerosketak, bahiketak...  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 8. orr.

Haiena ez da mafia: guk gutxienez legeak dauzkagu, errusiarrek ez ordea.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 14. orr.

Bortxakeria zabaltzea edo drogaren mafiak gero eta gehiago indartzea.Trafikatzaileen mafien inguruko ikerketak egiteagatik hil zituzten kazetariok.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 175. orr.

Onartezina da instituzio bat mafia baten esku egotea.  Berria - Euskal Herria   2006-03-14

Siziliako mafiako buruzagi nagusia Corleone herrian atxilotu dute.  Berria - Mundua   2006-04-12

Langraizen «kartzelarien mafiak» daudela ohartarazi du Salhaketak.  Berria - Euskal Herria   2006-03-14

Mafiak habia egina zuen sistemaren gune boteretsu guztietan.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 25. orr.

Film industria Indiako mafiari oso lotua dago.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 208. orr.

New Yorkeko mafiak polizien onginahia irabazi nahi zuen.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 16. orr.

Horrezkero mafiaren sareetako funtsezko korapilo bilakatu zen Habana.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 285. orr.

Mafiako Ganbino familiako hiru buruzagirekin amodiotan ibilia zen Kimberly Kennaugh.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 49. orr.

Hau baitzen azken aldian mafiaren buru nagusia.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 49. orr.

1947ko urtarrilean Mafiaren ugazaba nagusi Lucky Lucianok Habanara jo zuen.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 285. orr.

Mafiek pobreziak gogorren jotako herrietara jotzen dute eskulan merkearen bila.  Berria - Gaiak   2004-04-16

Ekonomiaren pribatizazioak bultzatuta, mafia eta interes talde boteretsuak sortu dira Txinan.  Berria - Gaiak   2004-10-17

Funeraria Bilbainako arduradunen «mafiaren pareko jarrera» salatu zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-04-14

2 (izenondoekin edo izenlagunekin)

Nekez sinetsaraz diezagukete kaleko saltzaileak mafia handi bateko kide direla.  Berria - Euskal Herria   2006-02-15

Mafia urbanistikoen babesarekin.  Berria - Euskal Herria   2006-02-02

Miamiko mafia anticastristak.  Berria - Kultura   2004-09-22

Industria farmazeutikoa eta mafia kimikoak.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 184. orr.

Mafia hutsa dira.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 32. orr.

Iragan astean 30 hildako inguru eragin dituzten istiluen jatorria mafia albaniarra izatea litekeena dela.  Berria - Mundua   2004-03-28

Hilketa errusiar mafiak antolatua izango ote zen pentsatu zuten.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 49. orr.

3 mafiako iz mafiako kidea. ik mafiakide.

Autoan zoaz eta batbatean, mafiakoek hiru auto jarri dituzte bidean trabes zure aurrean, zu tiroka hiltzeko agindua dutelako.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 163. orr.

Ez zitzaien mafiakoei gustatu ezkontza hori.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 49. orr.

Indian mafiakoek, ankerrak izateaz gainera, gizar-teko legerik gogorrenei eusten diete.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 186. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik mafioso 2.

Aurrekoei diru kontuetan, kontu ilunetan, mafia giroan sartuta zeudela igartzen zitzaien, baina honek itxura zakarragoa zeukan: sabel gantzatua ozta-ozta estaltzen zuen neurri txikiko jaka, gorbata lar ikusgarria, oinen formak deformatua zituen zapata distira gabeak, arropa merkea.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 214. orr.

Baita mafia istorioak eta lapurretak ere.  Berria - Kultura   2004-09-04

Diruketa horrek Txinako mafia erakundeen gosea piztu zuen.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 107. orr.

Hipotesi gehienak Errusiako zein Kubako komunisten edo mafia sareen ardatzetan biribilkatzen ziren.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 46. orr.

Bazen, ordea, mafia familia ezagun bat, Patham familia, Ibrahimen igoera gogo onez ikusten ez zuena.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 210. orr.

Mafia taldeen arteko konkurentzia ote?  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 265. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

txinako mafia (4)

mafiarekin lotuta (3)

mafiaren kontrako (3)


mafiaburu (orobat mafia-buru) iz mafiaren burua.

Mafiaburuak dirua itzuli ezean hil egingo dituela mehatxu egingo die.  Berria - Kultura   2004-08-25

Klasean atzeko aldeko tokiak hartu eta eskolako mafia-buruen bideak saihestu egiten nituen.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 44. orr.

Edo bera baino indartsuago den mafia-bururen bat ez bada sortzen.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 213. orr.


mafiakeria iz mafiaren jarduera gaitzesgarria.

Ondikozko egoera horrek ugaldu egin du lapurreta, prostituzioa, borrokak eta mafiakeria.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 209. orr.


mafiakide iz mafiako kidea. ik mafia 3; mafioso.

Mafiakide damutu batzuen deklarazioetatik eta argazki hartatik ordenagailuz eginiko moldaketa batetik halako irudi bat lortu zuen Poliziak, haren bilaketa zorrozteko.  Berria - Mundua   2006-04-12

Nino Giuffre mafiakide damutuaren esanetan oinarritu da Dell'Utriren kontrako akusazioa.  Berria - Mundua   2004-12-12

Lumetek Find Me Guilty aurkeztuko du, Jack DiNorscio mafiakidearen benetako istorioa.  Berria - Kultura   2006-02-08


mafiatar iz mafiakoa, mafiosoa.

Asaldatuak dira kontrakoak, ez dela batere zuzena lege hori eta fagora dezazkela ere mafiatarrak.  Herria   2002-08-08

Badirela Espainian mafia deitzen diren multxo horietarik, eta direla guziz indartsuak, marokano mafiatarrak baino biziki aberatsagoak.  Herria   2001-09-13


mafioso 1 iz mafiako kidea. ik mafia 3.

Bera ez baitzen heroia, ez baitzen pistola ezkutaturik dabilen pelikuletako detektibea; are gutxiago, nobela eta filmetako mafioso edota hiltzaile bat.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 124. orr.

Mafiosoek ere beren bidea egin behar! New Orleansko mafioso zuri baten andre are zuriagoa.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 361. orr.

Mafioso itxura du ordea pisua alokatzen duenak.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 23. orr.

• 2 izond mafiakoa, mafiari dagokiona. ik mafia 4.

Mafioso hitza Palermoko dialektotik dator eta jatorrizko esanahian ederra eta konfiantza handikoa esan nahi zuen.  Berria - Mundua   2004-12-12

Berlusconiri eta botere politiko mafiosoari onespena ematen diotenak.  Berria - Kultura   2004-01-27

Ekintza terrorista eta mafiosoa, enpresa, langile eta familien kontrakoa.  Herria   2005-12-22

Enpresaburuei «halako atentatu mafioso eta larderiazkoaren aurrean» elkartasuna agertu zien.  Berria - Euskal Herria   2006-02-18

Praktika mafioso eta anker hau jasaten duten biktima guztiei.  Berria - Euskal Herria   2006-02-23

Estortsio mafioso horien aurrean isilik gera ez daitezen.  Berria - Euskal Herria   2004-10-28

Italian dagoen erakunde mafiosorik arriskutsuena ez dela Cosa Nostra.  Berria - Mundua   2006-04-12

Pirateria sare mafiosoen aurkako polizia operazio gisa.  Berria - Euskal Herria   2006-02-15

Taldeko izarrak onenak emanda daudela, entrenatzaileek ez dutela batere agintzen eta txorimaloz janzten direla, presidentea mafioso hutsa dela...  Berria - Kirola   2006-02-16


mafrundi 1 iz hotzeria. ik marranta.

Bi astetan gaixo antzean egon nintzen, etxetik atera gabe, mafrundi handi batekin eta kalentura pixka batekin.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 137. orr.

Ez zirudien, ez, mafrundia edo sudur-jarioa harrapatzeko beldur zirenik.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 477. orr.

Mafrundia harrapatu nahi duzu ala...?  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 93. orr.

2 (adizlagun gisa)

Artean argiki lo eskasez eta mafrundi nengoen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 30. orr.


mafrunditu, mafrundi, mafrunditzen 1 da ad mafrundia harrapatu.

Zoaz janztera mafrunditu aurretik.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 116. orr.

Buruan haizea hartu, mafrunditu edo are kontu larriago baterako arriskua hartuta.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 55. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Abots mafrunditu batez, Mikel agurtu zuen.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 210. orr.

· izud/hed Gitarra mafrunditu batek atezuan jarri ninduen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 292. orr.


magal 1 iz altzoa.

Bere magalaren kontra estuturik nindukan amak.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 218. orr.

Minutu bat geroago, David aulki hartan eserita zegoen, magalean soinua.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 9. orr.

Bere poltsa beltz zimurra magalean estutuz.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 14. orr.

Hantxe geunden bazkaria magalean genuela.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 162. orr.

Ustekabeak ikaraturik, magaletik behera erori zitzaion liburua.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 86. orr.

Ama baten bihotza eman zidatela, baina emakume ziztrin baten magala.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 87. orr.

Lihozko txaketa magalean tolestua zeukan, eta bi eskuak haren gainean.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 52. orr.

Magalean bildu zituen eskuak eta zerura so jarri zen.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 49. orr.

Zer gertatu ote zitzaion larru horren gozo, horren lurrintsu hari, magal xamur hari, beso maitagarri haiei?  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 63. orr.

Lurra bezalakoa baitzen enetzat amaren magala.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 45. orr.

Emamina: nola esan bestela ametseko emakumeak sorrarazi dion sentimenduari: amets bakan batzuetan, oso noizbehinka, sentitzen duzun betetasuna, magal epel-gozo-leun batetik partitu nahi eza.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 182. orr.

· Kateme baten magalari gozo-gozo bilduak zeuden bospasei katakume jaio berri.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 79. orr.

2 irud/hed

Eskura zeukan Norak, guztiz eskura, ilargi onkotea, ahurraren magalean kabitzen zitzaizkion hiru gabiraiak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 209. orr.

Emakumea ohearen magal epelera itzuliko da gero, gizonak han utzi dituen azken aztarnen bila, eta gizona gauaren altzo hotzean galduko da, soinean emakumearen lurrina daramala.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 160. orr.

Baziren lau ordu etxeko guztiak loaren altzoan zeudela, eta, azkenean, loak bere magalera bildu zuen Txitxikov ere.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 469. orr.

Gu baino okerrago zeuden nika gaixoak, haiek ez baitzuten hegazkina hartu eta mendebaldera joaterik, sozialismoaren porrotaz nazkaturik zeudela esan eta kapitalismoaren magal goxora itzultzerik. Artificial Intelligence, Minority report eta, neurri batean, The war of the worlds filmek argi erakusten zuten zinemagilea ez zegoela arrakastaren magal gozoan lokartzeko prest.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 75. orr.

Arrazoimenak darama zuzenbide zibila Ancient Régime-ren magaletik Iraultzaren altzoraino.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 17. orr.

3 mantala edo kidekoak gorantz tolestean gertatzen den boltsa modukoa.

Nire kapak magala zabala du, biok tapa gintezke- egin dut gonbita lehendabiziko atean.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 11. orr.

· Magala egiten zitzaien belei haizearen eraginez.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 198. orr.

4 babesa.

Udaltzaina izaten zen bertoko gizonezko bakarra, eta gehienetan kaleko atearen magalean egoten zen kanpora begira.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 47. orr.

Farola baten magaletik inguruko etxe-aurrealde guztien goiko parteak leihoz leiho ikuskatzen zituen.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 78. orr.

5 mendiez mintzatuz, goialdearen eta behealdearen bitartea.

Herritik hiru kilometrora dago, horko mendi horren magalean.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 246. orr.

Hondarribiko Golfetik, Bidasoa suge bihurriari segika, mendi garaienen magalak topatu arte.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 89. orr.

Andeen magaleko ibar galduren batean.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 29. orr.

Sumendi baten magalari helduta eta kezkatuta bizitzea bezala da.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 155. orr.

Muinoaren magalari so.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 67. orr.

Ibili eta ibili, mendiaren iparraldera iritsi ziren, apur bat mendebaldera; hango magal gris eta luzeak, hautsita egon arren, ez ziren aldapatsuegiak.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 270. orr.

Iratiko ibaiertza, basoz eta harriz betetako magalek inguratuta.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 140. orr.

Padurarantz jaisten den magaleko olibondoak.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 143. orr.

Lurrikarek magal horren segurtasunari eragiten diote.  Berria - Euskal Herria   2004-11-21

Magalez magal ibili zen ero txiki hark, metraileten ahora begiratze hutsarekin gauza asko ikasi zituela, batik-bat isilik egoten.  Berria - Kultura   2004-06-02

6 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Muino magaleko etxeak.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 392. orr.

Norbaiten lorategian eseri eta harunzko txilardegiraino heltzen den muino magal purpura bati begira egotea.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 191. orr.

· Eskailera magaletik irribarre egin zion, edozertara ere, begirada goraturik.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 24. orr.

7 mendi magal

Behe aldera, mendi magalaren erdian, Katedrala dago, eta hortik aurrera etxeetako teilatuak, mailakatuak.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 46. orr.

Mendi magaleko pitzadura zabaletatik lerratu zen.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 77. orr.

Ezin zuen antzeman, mendi magal hartan, zein zen beren etxea.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 164. orr.

Mendi magal ezberdinetako urak eihera batean biltzen diren bezala.  Berria - Kultura   2004-12-22

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

mendi magal (4)

ezkerreko magalak (4); mendi magalak (3)

ezkerreko magalaren (3); mendi magalaren (4)

amaren magalean (4); bi eskuak magalean (4); eskuak magalean (10); ezkerreko magalean (5); hegoaldeko magalean (3); jaizkibelgo magalean (3); magalean bildu (3); magalean hartu (8); magalean jarri (13); magalean jarri zuen (3); magalean utzi (3); magalean zuela (4); mendi baten magalean (6); mendi magalean (8); mendiaren magalean (13); mendiaren magalean dagoen (3); mendien magalean (3)

mendi magaleko (6)

mendi magalen (3)

magalera iritsi (3); mendi magalera (3)

mendi magaletako (4)

mendi magaletan (4)

mendi magaletik (3)


magasin (orobat magazin g.er.) 1 iz ipar saltegia.

Metroko Marie-Curie ahoan sar eta Rivoli karrikako HM magasinetara erraz helduko gara.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 257. orr.

Rivoli karrikako magasin panpox batean aratxe larruzko zapata zuri-beltzak erosi zituen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 83. orr.

Wellington karrikan, 4422an Rage Underground magasinaren aitzinean.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 127. orr.

Zapata pare sinple baten aukeratzen izugarriko denbora hartzen eta magazineko emazte adindua bortxatzen zuelako lurretik lau metrotan zeuden ataletaraino igotzera.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 57. orr.

Erran behar da orain arte goizeko 6 orenetarik eta aratseko 8ak arte zirela bakarrik idekiak magasinak, eta larunbatetan halaber.  Herria   2004-04-29

2 ipar biltegia.

Lerro-lerro hona orain, non garen soinekoen magasinan... memen galtzak, urrunago atorra... eta hola emaiten dizkigute gure puskak.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 41. orr.


magasineria iz magasin multzoa.

Ortzirale 25ean behiak, tresneria bi egunen gainean, magasineria eta horien guzien erdian jendea usaia duena eta beste aunitz ere.  Herria   2005-11-17


magazin 1 iz albiste aldizkari argazkiduna.

1907. urteko urtarrilaren 6an, New Yorkeko World egunkariak Minik inuitaren eskaera-garrasiaren oihartzuna jaso zuen bere magazinean: "Emadazue nire aitaren gorputza!".  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 182. orr.

Erien Asurantza Kutxak plazaratzen duen 15-24 urteko gazteendako magazina X-tension deitzen da.  Herria   2004-10-14

2 irratsaio edo telebista emakizuna, aldizkari itxurakoa.

Irratiko magazin batetik egunkariko politika sailera pasa nintzen eta aldaketa, bene-benetan, gogorra izan zen, gogorregia.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 60. orr.

Programa hura ez zen ohiko Hitzetik Hortzera, zuzendaritzak hartara behartuta hilean behin egin behar izan nuen magazin moduko bat baizik.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 113. orr.

09:00etatik 10:0 arte, berriz, magazina, informazioarekin, elkarrizketekin...  Berria - Euskal Herria   2006-01-25

Hiru programa guziz berriak eskaintzen ditugu: goizeko 7.30etatik eta 9.00ak artean aktualitatea lantzen duen magazina bat pikoan eman dugu, Goiz berri izenarekin, Iñaki Etxeleku koordinatzaile.  Herria   2005-10-13

Goiza betetzeko magazine horietako bat.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 199. orr.

"El Madrugador", Radio Euskadiko magazinean abiatzen nintzen, bada.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 136. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Informazio sailez gain, 40 laguntzaile izanen dira eta magazin moldeko emankizunak ere egonen dira.  Berria - Euskal Herria   2006-01-10


magdalena (orobat madalena) 1 iz bizkotxo oreaz eginiko opil gozo biribila.

Gero, gosari legean, kafesnea prestatu zuen, eta jateko, magdalena batzuk geratzen zitzaizkion.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 132. orr.

Kafea egiten ari zen bitartean madalena lehor batzuk aurkitu zituen armairuan.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 14. orr.

Kafesnetan bustita jaten genituen madalenak.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 113. orr.

Esnetan bustitako madalena pusketa eztarrian trabatu zitzaidan.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 82. orr.

Madalena bat bestearen ostetik irensten zuen Txokolate beltz zati bat eskaintzen zidanean, oroitzapen samurrak ekartzen baitzizkidan gogora, Prousti magdalenaren dastak ekartzen zizkion oihartzunen antzera. Zer da, ordea, "proustianoa"?: norbaiti magdalena baten usainak gaztetako hondartzako kutixi-txosna bat gogora ekartzea noski.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 165. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Madalena poltsa itxi nuen.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 84. orr.


magdalenazale izond magdalenen zalea dena.

Denbora galduaren bila ote nabil, beste harako magdalenazale haren antzera?  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 78. orr.


magdaleniar izlag/iz Madeleine aldikoa; Madeleine aldia. Goi Paleolitoaren amaiera aldiari dagokiona. ik magdaleniense.

Geroago, ondoko baserri batean zerbitzatu zieten babarrun plater oparo baten aurrean, apaizak [...] azaldu zien Magdaleniar kulturaren arrastoak aurkitu nahian zebilela Jentil-sulon.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 128. orr.


magdaleniense (corpusean magdaleniense soilik) izlag/iz Madeleine aldikoa; Madeleine aldia.

Zaldi buruko haitza madaleniense garaian zizelkatua ikusiko ditu bisitariak.  Berria - Kultura   2006-02-17

Garai madalenienseko gizakiak.  Berria - Kultura   2004-11-27


magenta 1 izond koloreez mintzatuz, arrosa iluna.

Urrutian, lore-esparruak ageri dira, kolorezko multzo trinkoak magentak, gorrixkak, urdin errauts antzekoak.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 277. orr.

Gelako sabaiaren erdi-erdian lanpa parpailadun magenta bat zegoen zintzilik.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 229. orr.

2 (hitz elkartuetan)

-Eta ez dabe asmatu sorginkeriarik gure Hermionek be egin ezin dauenik -esan zuen Hagridek harro, Hermioneren aurpegiak magenta-itzal distiratsu bat hartu zuelarik.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 100. orr.


magia (orobat majia g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian magia agertzen da) 1 iz azti lana, isileko edo ezkutuko bidez gertakari itxuraz miragarriak sortzeko antzea; antze horri dagokion jakintza.

Hagridek ez zuen magia egiteko baimenik.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 102. orr.

Ez dugu magiarik egiten.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 15. orr.

Hamaika aldiz egon zen Harry magia erabiliz Hedwigen kaiola irekitzeko zorian.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 14. orr.

Magia ikasten zuela gauez.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 8. orr.

-Hortaz, honezkero magia asko jakingo duzu zuk.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 92. orr.

Hitzen magia liluragarria.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 59. orr.

Liburu haiek Alde Iluneko Magia ahaltsuaren sekretuak gordetzen zituzten.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 178. orr.

Azti batek magia beltza ez erabiltzeak ez du esan nahi ezin duenik erabili.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 130. orr.

Goi-mailako magia beltza behar da honetarako...  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 123. orr.

Iragarkizunak eta magia zuria.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 397. orr.

Iraganaren presentziak hiri batzuei ematen dien magia.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 153. orr.

Magia moduko batek dena bideratuko balu bezala.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 85. orr.

Igarpena da magiaren adarrik zehaztugabeena.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 92. orr.

Astrologiaren, iragarpenen eta magiaren lurralde zingiratsuetara.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 51. orr.

Hara iristean, armairuko atea kolpean zabaldu zen magiaz.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 30. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik magiko.

Magia-kutsu bat izaten du beti, haietan, biziak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 148. orr.

Eskatzen dizugu gogoratzeko magia-ekintzak.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 24. orr.

Kopistaren magia joko harrigarri batez.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 78. orr.

Bat-bateko bertsoak badu magia itxurarik baina ez da magia.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 80. orr.

Magia bidez elkar desarmatzen jardun zuten.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 283. orr.

Hasiberrientzako / magia-ikastaroa postaz.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 110. orr.

Makur konprenitu ez banion, magia istorio zirtzilen bat.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 162. orr.

«Magia ukitu bat zabaltzen» saiatzen da.  Berria - Kultura   2004-12-08

Magia Legea Betearazteko Patruilako hogei kidek eraman zuten Black, eta Pettigrewi Merlingo Ordena, lehen klasekoa, eman zitzaion.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 171. orr.

3 magiazko izlag ik magiko.

Harpa berriarekin edota magiazko trikimailuekin.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 95. orr.

Benetako magiazko enkantamendu batzuk.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 122. orr.

Mundua magiazko karpa bat da.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 186. orr.

Eroentzat ezinik ez dago, sinetsi ezinezkoa desagertu da, magiazko gauzak ohiko dira eta naturaz goitikoak etxeko.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 339. orr.

Ezin dut, beraz, esan magiazko indarrez erakarritako aingeru gaiztoak izan direla sugeen eta igelen sortzaileak.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 296. orr.

Nire gela ke eta erretxina usain magiazko hartaz hanpatzen zenean.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 68. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

magia beltza (11); magia beltzez (3); magia bidez (3); magia egiten (4); magia zuria (5)

magiako ministerioa (5); magiako ministerioak (7); magiako ministerioan (9); magiako ministerioko (5); magiako ministroa (8); magiako ministroak (3)

magiaren historia (8); magiaren historiako (4)

magiarik egin (5); magiarik egiten (4); magiarik gabe (3)

magiaz bezala (6)


magiadun izond magia duena.

Komunitate magiadunari lasai egoteko eskatzen diogu.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 36. orr.


magiagile iz magia egiten duen artista. ik magialari.

Mila eta bat gauetako magiagile haietako bat, gizonak amildegi ezezagunetan barrena eramateko ardura duten izakari arriskugarri, gaizto haietakoren bat, iruditzen zitzaidan ari nintzela ikusten.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 243. orr.


magialari iz magiagilea.

Gelatxo hark ziega baten itxura zuen; armairu bat uzteko eskatu zion Andresek Margaritari, eta liburuz eta paperez bete zuen, bere osaba Iturrioz doktoreak eman zion hezurdura horman eskegi zuen, eta halako magialari edo nekromante baten etxezulo baten itxura hartu zuen gelak.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 41. orr.


magiar ik magyar.

magiko (orobat majiko g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian magiko agertzen da) 1 izond magiari dagokiona, magiazkoa. ik magia 2.

Lapurren haitzuloan sartzeko hitz magiko sekretua.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 10. orr.

Inork ez dauka Azpimunduko izakiak menperatzeko bezainbeste ahalmen magiko.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 127. orr.

Beti ere badu [palindromoak] hitzekin egindako jolasetik kanpo aipatutako kutsu magiko hori.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 93. orr.

Garagardoaren eta doinu magikoaren eraginez.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 154. orr.

Jaio zenean, ezpata magiko bat jaso zuen, eta betiko bizitza.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 14. orr.

Makila magikoa atera eta osaba Vernoni begira jarri zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 30. orr.

Erromantizismoa eta errealismo magikoa.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 338. orr.

Izaki Magikoen Zaintzako irakasleak.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 79. orr.

Afrikako zeru urdinak eta alfonbra magikoak, bertzeak bertze.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 208. orr.

Irlandako sineskerien arabera, sorginen erratz magikoak ez dira lizarrez egiten.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 454. orr.

2 erakarmen berezia duena, liluragarria, miragarria.

Poesia idaztea eta errezitatzea: bi adiera ezberdin, bi une magiko.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 354. orr.

Haurtzaro eta gaztaroko denbora magikoa bukatu, eta bi pertsona heldu gelditu zituan, harreman korapilotsu eta misteriotsu baten lotailuez estekaturik, hizkera arruntean adiskidetasun deitzen zaion harremanaz lotuta.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 152. orr.

Gizonak neskaren ezpainen hunkidura magikoa nabaritu zuen, eta, hain egin zitzaion bizia, ezen iruditu baitzitzaion zuku guztia xurgatu nahi ziola.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 249. orr.

Iratzeen freskotasuna, haizearen fereka, pinudi hurbilaren xuxurla magikoa...  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 14. orr.

Garai zoragarria zuan, aro magiko bat.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 148. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Pentsaera magiko-sinboliko baten arabera.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 171. orr.

Sinbolismo magiko-matematiko bortitza.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 170. orr.

4 linterna magiko beiran margoturiko iduriak proiektatzeko tresna optikoa.

Maxwellek bere artean galdetzen zuen ea hori ote zen garunak koloreak bereganatzeko duen modua, bere linterna magikoaren erakustaldietan bezala.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 43. orr.

Eguzki kiskalgarri bat nire buruan irristatzen da zurrun, linterna magikoen xafla baten antzera.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 70. orr.

Artean Seigarren Etorbidean eta Hamalaugarren Kalean linterna magikoak zeuden, euli-kakaz beteak, eta han nickel baten truke antzeman zekiekeen atzo-herenegun horailei.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 397. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ahalmen magiko (3); errealismo magiko (5); ezpata magiko (3); hitz magiko (7); makila magiko (13); makila magiko zaharra (3); onddo magiko (3); une magiko (9)

ahalmen magikoa (3); errealismo magikoa (10); ezpata magikoa (3); gauza magikoa (3); harryren makila magikoa (5); hitz magikoa (5); indar magikoa (3); magikoa izan zen (5); magikoa zen (4); makila magikoa (127); makila magikoa altxatu (9); makila magikoa astindu (4); makila magikoa atera (33); makila magikoa hartu (3); makila magikoa hartzeko (3); makila magikoa zeukan (3); mendi magikoa (3); mundu magikoa (3); ronen makila magikoa (3); txirula magikoa (3)

hitz magikoak (9); izaki magikoak (3); makila magikoak (20)

mundu magikoan (3)

makila magikoaren (16); makila magikoaren muturretik (7)

makila magikoari (11)

makila magikoaz (22); makila magikoaz kolpetxoak (4)

formula magikorik (6); makila magikorik (4)

makila magikotik (4)


magikoki adlag magiaz, modu magikoan.

Uneon berehala zure sentierak, giza gauza guztiekiko zure sentiera magikoki seguruak, ezohiko zerbait usnarazi zizun, ezkutuko zerbait neska polit maitagarri haren baitan.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 35. orr.

Gero bere makila atera zuen magikoki giltzaz ixteko.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 337. orr.

Gizabanako anonimo, ikusezin eta neutro batek -magikoki nahasturikoa fikzioaren pertsonaiekin- ikusiko lituzkeen moduan.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 108. orr.


magikotasun iz magikoa denaren nolakotasuna.

Maiz, jolasa kausalitatearen magikotasunak dakar, eta elementu estrainio batek (mugikor batek, kasu) irauli egiten du errealitatearen ordena.  Berria - Kultura   2006-04-04

Batzuentzat eguneroko dena, halako magikotasunez janzten da besteentzat.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 25. orr.


magina 1 iz (ezpata) zorroa.

Nik ere erosi dut, beraz, sastakai bat, brontzezkoa, sendoa, larruzko magina eta guzti, gerrian loturik eramateko jantzien azpian.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 125. orr.

Bertzeei ezpaten gordetzeko eta maginan sartzeko keinua egin ziena.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 554. orr.

2 ematutua.

Magina mugimendu xurgakaritan uzkurtzen zitzaiola sentitu nuen eta bertan bota nuen nire esne beroa.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 73. orr.

Ikuslearentzat, zulotxoz beteriko planetak izan daitezke; egilearentzat, giza gorputzaren zuloak: uzkiak, maginak, glandeak.  Berria - Kultura   2004-05-12

· irud/hed Eta hitz zuzenak dira horiek, orekatuak, arrazoiaren maginatik erdituak.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 118. orr.


maginaratu, maginara, maginaratzen du ad (ezpata) zorroan sartu.

Eta, ezpata maginaratzen zuela eta haren betarte ilunak argirat egiten zuela, erran zidan: [...].  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 527. orr.


magisterio 1 iz maisutza.

Liburu honetan bildu diren orriok ez dira idatzi inori soluziorik "irakasteko": magisterio modu "platoniko" hori dela hain zuzen bukatua dena, ez dute ulertzen, krisian gaudela ulertzen ez dutenek.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 9. orr.

2 magisterio ikasketa (Euskaltzaindiaren Hiztegian irakasle ikasketa agertzen da) pl irakasle ikasketak.

Beste mezu askoren artean, magisterio ikasketak bertan behera uzteko agindu omen zion Ama Birjinak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 49. orr.


magisteritza (Euskaltzaindiaren Hiztegian irakasle ikasketa eta irakasle eskola agertzen dira) 1 iz irakasle ikasketak.

Han, bi poliziaren artean, magisteritzako lagun bat ikusi dut.  Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana», 2003 - 32. orr.

Magisteritza amaitu eta sei hilabetera.  Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana», 2003 - 95. orr.

2 irakasle eskola.

Orduko hura oso egun berezia zen Magisteritzako hiru bekadun haientzat.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 91. orr.

Magisteritzako eraikinean ere bazeukaten kafetegia.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 88. orr.

LOGSE legea egin arte, magisteritza titulua edukitzea ez zen beharrezkoa irakasle izateko.  Berria - Euskal Herria   2006-02-17

3 maisutza, magisterioa.

Seguru daki, barne magisteritzak hala irakatsita, beti erori ahal izanen dela bere nahimenaren joera okerrez, baina jaiki, ezingo dela jaiki bere Jaungoikoaren maitasun dohakoari esker baizik.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 332. orr.

4 magisteritza ikasi irakasle ikasketak egin.

Magisteritza ikasi eta irakasle lanetan aritu zen Trabudua bere jaioterriko ikastolan, Sondikan.  Berria - Euskal Herria   2004-04-06

5 magisteritza fakultate irakasle eskola.

Gasteizko Magisteritza fakultatean.  Berria - Harian   2005-10-13

6 magisteritzako ikasketa pl irakasle ikasketak.

Ezetz erabaki nuen, eta onena ikasketetan zentratzea zela iruditu zitzaidan, Magisteritzako ikasketetan.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 99. orr.

Handik bi urtera amaitu nituen magisteritzako ikasketak.  Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana», 2003 - 23. orr.

7 magisteritzako ikasle irakasle eskolako ikaslea.

Tamalez garai hartan oso arrunta zena egokitu zitzaidan bizi beharra: atxilotu egin ninduten magisteritzako ikaslea nintzela, 18 urteko, eta komisaria espainoletan orduan ematen zen tratua -gaur egungo bera, egia esan- eman zidaten.  Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana», 2003 - 23. orr.


magistral 1 izond maisuari dagokiona.

Maimonek ordenatzeko duen gaitasuna, arestian aipatu dugun moduan, Gidaria honetantxe ere agertzen da, bi "laburbilpen" magistralekin aurkezten digunean.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 8. orr.

· irud/hed Aimar Olaizolaren ikasgai magistrala Ogetan.  Berria - Kirola   2004-12-28

2 klase magistral maisu eskola.

Carlo Rizzo italiarra duela hilabete batzuk izan zen Euskal Herrian ikastaro bat ematen eta atzo ere, klase magistrala eman zuen .  Berria - Kultura   2004-11-28

Luze aritu zen Mario Zubiaga Joxemi Zumalabe Fundazioko kide eta EHUko irakaslea bi gaiei buruz, auzi saioak klase magistral itxura hartzeraino.  Berria - Euskal Herria   2006-03-30

3 irakaspen magistral maisu irakaspena.

Lan egiteko era aldatu beharko da; esaterako, behinolako irakaspen magistral hura ez baita gaur egun zentzuzkoa.  Berria - Euskal Herria   2004-03-25


magistratu 1 iz lege, administrazio edo politika agintea duen funtzionario zibila; bereziki, lege agintea duena.

Magistratu eta juriskontsultoei dagokie, legearen izpiritu orokorraz beterik, haren aplikazioa zuzentzea.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 46. orr.

Ordena publikoko ekintzetan, magistratuak zigortzen du, ez legeak; delituak epaitzerakoan, aldiz, legeak zigortzen du, ez magistratuak.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 176. orr.

Epaile eta magistratuaren aitzinean, delituaz; batzar eta herriaren aitzinean, lege-hausteaz; lagun eta adiskidearen aurrean, maltzurkeriaz.  Elizen arteko biblia   Si 41,18

Lau magistratu besterik ez ditu Auzitegi Nagusiak. dozenaka epaile, magistratu eta fiskalek elkartasuna adierazi zieten biktimei.  Berria - Harian   2005-10-27

Lehen ministroaren Fininvest enpresak bi magistratu erosi zituen bere onurarako.  Berria - Mundua   2004-12-04

Auzitegi Goreneko Administrazioarekiko Auzietarako Salako magistratu izendatu dute.  Berria - Euskal Herria   2004-07-22

Espainiako Botere Judizialeko Kontseilu Nagusiko magistratu izana.  Berria - Mundua   2004-04-01

EAEko Auzitegi Nagusiko magistratu Nekane Boladok.  Berria - Euskal Herria   2004-04-24

Bizkaiko Lurralde Auzitegiko magistratu Jose Maria Lidon oroitzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-11-06

2 (izenondoekin)

Enperadoreek -edota, haien izenean, magistratu erromatarrek- hitzarmenak egin zituzten haiekin herrialdearen banaketaz.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 271. orr.

Magistratu publikoei aurre egitea ez da sedizioa baizik erokeria.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 155. orr.

Parisko Fiskaltzak ikerketa judizial bat hasi zuen joan otsailaren 18an, eta horren ardura Jean-Louis Bruguiere eta Philippe Corre magistratu antiterroristen eskuetan jarri.  Berria - Mundua   2004-03-04

Zentsoreak eta magistratu arbitrarioak beharrezkoak badira gobernuren batean.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 47. orr.

Magistratu ustelezinak.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 52. orr.

Erresumako bi magistratu zuzenenek gizon bat akusatuko balute.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Jose Maria Lidon, Bizkaiko Auzitegiko magistratu lege gizona.  Herria   2001-11-15

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

salako sei magistratuek (3)

magistratuen elkarte (3); magistratuen galderei (3)


magistratura 1 iz magistratuaren jarduera; magistratuen multzoa.

Magistratura hain da errespetagarria, non hau ordainduta den herrialde bakarrean usadio honen aurka azaldu baita magistratura bera.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Nobleenetan, berriz, ohoreak eta magistraturak izateagatik herritarrekin obligazioak dituztenen etxeetan, sarrera zoragarri eta altuak, leku handiko atrio eta peristiloak, eta lorategi eta pasealeku lasaiagoak egin behar dira duintasunari dagokionaren arabera.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2910. orr.

Aginpide hori magistratura da eta horri eman behar zaio, Estatu askeetan, halako zabalera taxuzkoa.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 62. orr.

Tutoretza da, etxeko gobernuan, sorospidezko magistratura.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 80. orr.

Magistraturak salaketa ezarri du joan den urtarrilaren 8an 63 demori egindako epaiketan izandako gertakariengatik.  Berria - Euskal Herria   2004-02-06

Baionako magistraturak salaketa ezarri die urtarrilaren 8an izandako gertakariengatik.  Berria - Euskal Herria   2004-02-06

Magistraturaren Kontseilu Gorenak hartutako erabakien aurka.  Berria - Mundua   2004-12-17

Magistraturaren eta politikarien arteko harremanak.  Berria - Mundua   2004-01-15

Erregimen faxistaren hondakinen eskuetan zegoen italiar Poliziak eta magistraturak, inongo frogarik gabe, bi urteko atxiloaldia ezarri baitzion.  Berria - Kultura   2006-04-26

Magistraturako Elkarte Profesionaleko (APM) partaidea da.  Berria - Euskal Herria   2004-01-09

2 magistratuaren egoitza.

Hala, emakumeak Magistraturara jotzen duenean, kasu horiek, onenean, kalte-ordain barregarri bat ordainarazita ixten dituzte.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 282. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

magistraturako kontseilu gorenak (4)


maglia
1 maglia arrosa Italiako itzulian, sailkapen nagusian lehen doanak jantzita eramaten duen elastiko arrosa.

Maglia arrosa (liderraren maillota) lortu zuenean ere, trebea izan zen kazetariek egin zizkioten galdera gaiztoei erantzuten Bigarren etapa garaipena lortu zuen, eta gainsariei esker maglia arrosa jantzi berriro.  Berria - Kirola   2004-05-29

Maglia arrosa soinean darama dagoeneko.  Berria - Kirola   2006-05-07

Maglia arrosa berreskuratu zuen.  Berria - Kirola   2004-05-26


magma 1 iz lurrazalean edo lurpean izaten den harri masa urtua eta beroa.

Sumendian zartadurak gertatzen ari direla, eta, horregatik, magma gora egiten ari dela uste dute adituek.  Berria - Gaiak   2004-10-05

Burdina, magnesio eta silizioaren arteko konbinazio bat da olivina, magma ikutzean «kristaltzen» dena.  Berria - Gaiak   2004-01-22

2 irud/hed

Baina bizitza bera magma amaigabe bat da, ez mugarik ez formarik duena.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 78. orr.

Euskaldunen kosmogonia islatzen duen magma.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 219. orr.

Otsabide hiria burges eta laborari loak hartu magma mindulin bat zen.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 10. orr.

Grisa da gainera Eskolapioetako nire hasierako magma horren kolorea.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 21. orr.

Giza unibertsoaren magma edo haragiaren osagarri benazkoena den horrek.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 106. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Lur azpiko magma-korronte bat.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 84. orr.


magnate iz kapitalista boteretsua eta garrantzitsua.

Wall Street Andrew Carnegie altzairugintzako magnateetako bat zen.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 302. orr.

Collins P. Huntington (1821-1900) trenbideen lau magnateetako bat zen.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 291. orr.

Oro har, mundu garatuko magnateen aberastasunak oso behera egin du.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 282. orr.


magnesia iz magnesio oxidoa, labeetako estalki erregogorrak egiteko erabiltzen den hauts zuri arina.

Ez dira gimnasia eta magnesia nahastu behar.  Berria - Kultura   2004-08-22


magnesiar izlag/iz antzinako Asiako Magnesiakoa, Magnesiari dagokiona; Magnesiako herritarra.

Grekoek bere jatorri izenez magnetikoa deitzen dioten harria, Magnesiar laterrikoa omen baita.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 443. orr.

Bien bitartean dagoen burdinak brontzearen zenbait partikula hartzen duenean, berriz, orduan harri magnesiarrak bere korrontean sakatzen dio.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 453. orr.

Urrez eta ehunez, artilez eta arrosaz gainezka zegoen hiria, behin magnesiarrak, haien gerra-zakurrak eta haien esklabo azkon-jaurtitzaileak Meandro-aren urertzetan garaituak izan ondoren, behin Mileto bikaina pertsiarrek hondatu ondoren.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 33. orr.


magnesio 1 iz metal arina, zuri zilarkara, lantzeko erraza, 651 °C-tan urtzen dena eta su hartzean gar zuri distiratsuz erretzen dena (Mg; at. z. 12).

Lardats ere lardatsa izan beharra zegoen, edo astazakil burumotza, magnesitatik magnesio sulfatoa ateratzen ez asmatzeko, edo bromo potasiotik bromuroa.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 60. orr.

Beste substantzia batzuk ere baditu hezur-mineralak, hala nola gatzak, magnesioarenak, kaltzioarenak, eta garrantzi gutxiagoko beste elementu batzuenak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 19. orr.

Esneak kaltzioaren %2 galdu du, eta magnesioaren %21.  Berria - Gaiak   2006-02-03

Nire lanaz lehenbiziko egunetik maitemindu nintzen, nahiz eta, fase horretan, haitz-laginen analisi kuantitatiboak egiten baino ez jardun denbora guztian: azido fluorhidrikoz eraso, horra burdinarekin amoniakoa, horra nikelarekin [...] dimetilgloxima, horra magnesioarekin fosfatoa, beti berdin, egun santu guztietan.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 102. orr.

Morrisonen begiak magnesiozko argazki kameraz flasheatuak izanen ziren ordu hartan.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 86. orr.

Goiz hartan ez zuen magnesiorik hartu.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 190. orr.

Magnesioa oinarri zuèn dietak miragarria behar baitzuen, antza.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 108. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Magnesio-leherketa bat, eta bat-batean agertokia ilunetan geratzen da.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 250. orr.


magnetiko 1 izond imanari dagokiona, imanaren nolakotasunak dituena; magnetismoari dagokiona.

Nikel metalikoa, burdina bezala, magnetikoa da.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 108. orr.

Grekoek bere jatorri izenez magnetikoa deitzen dioten harria.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 443. orr.

Nikelaren bereizgarritasun magnetikoari buruzko nire teoriak zati funtsezko batean erraturik zegoela.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 112. orr.

Indar magnetiko haren eraginari eutsi ezinik.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 322. orr.

Lurraren eremu magnetikoa aldatu egiten da, aldian-aldian, bere ziklo partikularren arabera.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 282. orr.

Eneko eta gure artean zirkuitu magnetiko bat sortuko balitz bezala.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 232. orr.

V4 aldearen estimulazio magnetikoaren bidez sor daiteke esperimentalki kolorea, eta eraztun eta halo koloretakoak -kromatofen deritzetenak- "ikusaraz" daitezke hala.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 47. orr.

Sakelako telefonoek sortzen duten erradiazio magnetikoa kaltegarria da giza zeluletako geneentzat.  Berria - Gaiak   2004-12-22

1981ean, Sony etxeak argazkiak egiteko oinarri magnetikoa jarri zuen salgai.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 109. orr.

2 (gailuz eta tresnez mintzatuz)

Ez zela merkatuan ezein selektore magnetiko hauts finetan zegoen material bat bereizteko gauza zenik.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 112. orr.

Nire gelako sarraila magnetikoa hautsi eta egunean bi aldiz niregana etortzeko eskubidea irabazi zuen.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 76. orr.

Laplace itsasontzi meteorologikoa, Coruñan sartzen ari zela, mina magnetiko batekin tupust egin, eta [...] erabat hondoratu zen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 356. orr.

Inprimeria, kanoi-bolbora eta iparrorratz magnetikoa.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 15. orr.

Gure iparrorratz magnetikoa prezioen egonkortasuna baino ez da.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 15. orr.

Konputagailu baten memoria edo informazio-gordailua zinta magnetiko batean sar daiteke.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 235. orr.

Biraka zebilen grabagailuko zinta magnetikoa.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 68. orr.

Banda magnetikoaren klonazioa, bestalde, asko zabaldu da.  Berria - Ekonomia   2004-12-01

Txartel berriek betiko banda magnetikoa izango dute, baina baita txipa ere.  Berria - Harian   2005-03-03

Billete bat makina banatzaile batean sartu eta txartel magnetiko bat jaso nuen.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 74. orr.

3 irud/hed

Nigan zuen ahalmen magnetiko menperatzaileak segurtasuna eman zion jarraitzeko.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 205. orr.

«Gizon atsegina eta magnetikoa» deskubritu du.  Berria - Kultura   2004-09-19

Bere nobelek indar magnetiko antzeko bat daukate.  Berria - Kultura   2004-12-29

4 erresonantzia magnetiko

Izan ere, tumoreak garroak zituela irudi zuen, erresonantzia magnetikoetan.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 13. orr.

Atzo egin zieten erresonantzia magnetikoa.  Berria - Kirola   2004-02-17

Erresonantzia magnetikoak aztertu ditu Ibáñez doktoreak.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 21. orr.

Azken boladan, fisikarien eskutik, baditugu hainbat aparatu konplexu, armategi oso bat hortxe, ekografiaz eta erresonantzia magnetiko nuklearrez.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 132. orr.

5 polo magnetiko ik polo1 6.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

erresonantzia magnetiko bat (3); indar magnetiko (3)

banda magnetikoa (4); eremu magnetikoa (5); erresonantzia magnetikoa (11); erresonantzia magnetikoa egin (3); iparrorratz magnetikoa (3)

erresonantzia magnetikoak (6)

erresonantzia magnetikoak (6)

erresonantzia magnetikoaren (8)


magnetikoki adlag magnetismoaren bidez.

Magnetismoaren inguruko ikerketatik enpresek erabili ahal izango duten tresna bat patentatzeagatik eman diete saria.  Berria - Gaiak   2004-12-14

Harryk magnetismoz erakarriko balu bezala, bludgerra atzetik abiatu zitzaion berriro, eta Harryk ziztu bizian alde egin behar izan zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 144. orr.

Bertakoen ileak laztu eta Fionnen alderantz makurtu ziren, magnetikoki erakarriak bezala.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 156. orr.

Ez, joan ez: lerratu egin nintzen zangoak gogortuta, giltzadurak dardarka, magnetikoki erakarrita zure aterantz.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 23. orr.


magnetismo 1 iz fisikaren atala, imanen eta eremu magnetikoen tasunak aztergaitzat dituena; tasun eta gertakari horien multzoa.

Magnetismoa iruditzat erabiliz, bruxularen joerak "iparra non, orratza harantz" ez du gizakiarentzat balio.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 31. orr.

2 pertsona edo gauza baten gaitasuna besteak biziki erakartzeko.

Brandoren magnetismoa azpimarratu zuen: «Bere isiluneak erabat zirraragarriak dira.  Berria - Kultura   2004-07-03

Badira liburu batzuk, irakurtzeko zail gertatu arren, magnetismo moduko bat hedatzen dutenak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 31. orr.

3 hipnosia.

Magnetismoaren gaia atera zen, Donatoren trikimailuak eta Charcot doktorearen esperientziak.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 99. orr.

-Magnetismoak gordean dauden indarrak agerian uzten ditu, jakina denez- argitu zion doktoreak.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 140. orr.

Magnetismo, hipnosi, sugestio eta nik al dakit zer, deitu diote ahalmen horri.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 331. orr.

Alferrik ahalegintzen zen doktorea magnetismoaren eragina, edota gozokiena eta intxaurrena, saiatzen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 53. orr.

Baina horren ondoren magnetismoan sinesten ez baduzu, esker txarreko hutsa zara zu, adiskidea!  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 104. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Lurraren magnetismo-aldaketak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 282. orr.

Ez dakit nola esan zer den, baina badut niregan magnetismo eragin bat hain berezia non beldur bainaiz, neure buruaren beldur, esan dizudan bezala!  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 222. orr.

Magnetismo mota hori nuelako-edo, ez naiz behin ere ezkondu.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 128. orr.


magnetizatu, magnetiza, magnetizatzen 1 da/du ad magnetismoaren eragina jasan.

Iruditu zitzaidan buruz ikasitako zerbait errepikatzen ari zela, edota, bere jardunaren hitz batzuek magnetizaturik, orbita berean astiro bira eta bira zebilkiola gogoa.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 37. orr.

Gizonaren gogoa, bere jardunak berriz ere magnetizaturik, bira eta bira ari zela ematen zuen, astiro, oraingo beste erdigune horren inguruan.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 39. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Hitz magnetizatu batzuk.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 194. orr.


magneto iz elektrizitate sorgailua, batez ere eztanda motorretan erabiltzen dena.

Mekanika garai baten aztarren horiek guztiak, ordea! baina noiz arte funtzionatu behar dute pistoi, balbula, magneto, engranaje multzo horiek?  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 95. orr.


magnetoentzefalograma (corpusean magnetoentzelograma soilik, hutsegitez apika) iz eremu magnetikoak hautemanez burmuineko jarduera funtzionala erregistratzen duen teknika.

Horretarako, magnetoentzelograma bat eta 32 lamina erabili dituzte.  Berria - Gaiak   2004-04-14


magnetofoi ik magnetofono.

magnetofono (11 agerraldi 7 liburutan; orobat magnetofoi 13 agerraldi 9 liburutan; mañetofono g.er. eta magnetofon g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian magnetofono agertzen da) iz zinta magnetiko baten bidez hotsak grabatzen eta berriro ematen dituen tresna.

Nork demontre nahiko ote zituen banda biribileko magnetofono haiek, diapositibak ikusteko tresna haiek.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 85. orr.

Bi bobinako magnetofoi astun haietako batean.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 59. orr.

Jende gaztea gara herri-aldizkarietan gabiltzan gehienok, beti magnetofonoarekin eta argazki-makinarekin ibiltzearen poderioz bizkarra behar baino lehenago okertzen hasi bazaigu ere.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 12. orr.

Itzali ere egin izan dut magnetofoia. Ez du ikusten magnetofono hori martxan dagoela.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 162. orr.

Behar den bezalako mañetofono bat Alemanian erosirik, kantuen grabatzen hasi zen. Ideiak etorri ahala bota eta magnetofonoan grabatu, eta gero ideia interesgarrienen entresaka egin.  Herria   2004-03-11

Antonio Zavalak bere magnetofoian jasotako kasu horiek ez dira inondik ere bitxiak edo aldian behingoak.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 66. orr.

Gizona soinujolea, emazteak poltsa barruan eramaten zuen magnetofoia piezak grabatzeko.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 60. orr.


magnetosfera iz atmosferako kanpo eskualdea, gertakari magnetikoek gorabehera handia dutena.

Planeta gorriko atmosferaren dentsitatea txikia izateak eta magnetosferarik (lurra energia handiko partikuletatik babesten duen geruza) ez izateak «funtsezkoak» izan ziren Marten ura desagertzeko.  Berria - Gaiak   2004-07-10

Merkurioren lurrazala, atmosfera, magnetosfera eta nukleoa aztertzea da NASAren helburua.  Berria - Gaiak   2004-08-03


magnetoskopio iz (corpusean mañetoskopa eta mañetozkopa soilik) iz bideo grabagailua.

Beste sari ainitz hala nola DVD irakurgailu, mañetozkopa, ahuntx erdi bat eta abar... beste parte hartzaile andana batek bereganatu ditu, denak arras kontent zirelarik.  Herria   2004-12-02


magnetroi iz diodo motako hodia, eremu magnetiko ardazkide batean kokatua, oso maiztasun handiko korronteak anplifikatzeko erabiltzen dena.

Radar transmisore baten gunean dagoen magnetroi baten ondoan zegoela, txokolate zati bat urtu zitzaion.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 75. orr.


Magnificat 1 iz Ama Birjinaren kantika, Bezperetan abesten dena.

112. salmutik eta "Magnificat"-etik hartutako aipua.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 186. orr.

2 Magnificat-en testuaz onduriko musika lana.

Harik eta kantaten, Goldberg Bariazioen eta Magnificataren kasetak eraman nizkion arte.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 218. orr.

Pergolesiren Magnificat piezan.  Berria - Kultura   2004-12-15

J.S. Bachen Magnificat bikainarekin.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 86. orr.


magnifikatu, magnifika, magnifikatzen 1 du ad areagotu.

Gaur egungo historiako ikerketen arabera uste da gudaldi hori ez zela izan Frantziako historiak mito fundatzaile gisa magnifikatu duen borrokaldi izugarria.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 84. orr.

Itsas goran itsasontzi guztiak handiak ikusten ditugu eta, berehala, magnifikatzeko joera indarrean jartzen zaigu.  Berria - Kirola   2004-05-26

2 (era burutua izenondo gisa)

Merezi du Koonsen txakurtxo neutro magnifikatuak, "bizirik" urtean bitan aldatzen diren 50.000 lorez mantentzen dena, zer dioen entzutea: amets kontsumisten desira ez da itxuraren fetixea erosi beharra besterik.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 65. orr.


magnifikatze iz areagotzea.

Nobela honetan sumatu uste dudan gaia interesatzen zait: apaiz eta apaizkondo askoren artean, eta orohar heziera kristau extuak sortzen duen haragi magnifikatze, antsi eta ondorioz errepresio eskizofrenikoa.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 26. orr.


magnifiko izond bikaina.

Eramanarazten dizkioten arropez diharduen atala magnifikoa da.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 123. orr.

Tentu oneko artistak, jakin behar du hori derrigor; badirudi, gusto finekoa eta sentiera zorrotzekoa balitz bezala tratatzea komeni zaiola publikoa, apropos bere neurrira egindako obra magnifikoak eskainiz.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 293. orr.


magnifizientzia iz hotsandia, arrandia, ospea.

Obra hori bere magnifizientziagatik da ezaguna, ez herriko jendearen artean bakarrik, baizik eta baita adituen artean ere.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3170. orr.

Obra hori, benetan, marmolezkoa izan balitz, artearen fintasuna duen neurrian magnifizientziaren eta kostuaren itzala ere izan zezan alegia, obra lehenengoen eta gorenekoen artean aipatua izango litzateke.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3190. orr.


magnitude 1 iz neur daitekeen gorputzen tasun edo alderdia.

Hiru magnitude horiek, fluxua, intentsitatea eta luminantzia, argia emititzen duen objektuari dagozkio.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 25. orr.

2 eskala jakin baten araberako neurria.

Gai izango ginatekeela kopuru ezezagunaren magnitudea kalkulatzeko beste serieetan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 338. orr.

Aise neur daitezkeen magnitude batzuk.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 25. orr.

Bi graduko magnitudetik behetiko lurrikarak.  Berria - Harian   2006-03-11

Sortutako hiru lur astinaldietatik indartsuenak 6 graduko magnitudea zeukan Richterren eskalan eta hau da kaltegarriena izan.  Berria - Mundua   2006-04-01

Azkeneko hau zen indartsuena izan, 6ko magnitudea izan baitzuen Richterren eskalan.  Berria - Mundua   2006-04-01

3 (hitz elkartuetan)

2. koadroan azaltzen dira ohiko zenbait gauzaren luminantzien magnitude-ordenak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 24. orr.

· Kronologi magnitudeen azterketa mentalean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 71. orr.


magnizida iz magnizidio bat egiten duen pertsona.

Lan honetan Ravailac ekarri nahi izan dut gogora, historiako lehenengo magnizida garrantzitsua izan zelako.  Berria - Kultura   2004-10-17

Magnizida, parrizida, genozida, tirano, hiltzaile arrunt... denak dira borreroarentzat gizaki, eta denek merezi dute heriotza duin bat.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 74. orr.


magnizidio iz estatu buru edo kidekoren baten hilketa.

Magnizidioei buruzko tesi bat egiten ari zara?  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 71. orr.


magno izond handia.

Zerria hil, eta goitik behera irekita, odolkiak egiten direnean, bada bat berezia, besteak baino magnoagoa, handiagoa, heste lodiaren muturrarekin obratzen dena eta baloi tankera duena.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 146. orr.


magnolia (orobat magnolio; Euskaltzaindiaren Hiztegian magnolia agertzen da) 1 iz tamaina handiko zuhaitz apaingarria, hosto iraunkor distiratsuak eta lore zuri handiak eta oso usaintsuak dituena (Magnolia grandiflora etab.).

Lorategi hartan magnolia eta ezki handiak zeuden, sasizko hesi batek inguratuta. Hura urritu zenean gerezi-loreetara abiatu zen, gero magnolia, paradisuko melia, karia, intxaurrondo eta indipikondoetara.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 47. orr.

Lorategian parterre borobilak zeuden, kolore zuri eta horiko loreekin, eta magnolia aski handiak, inguruko basoko pago-lizarren aldean bigunak ematen zutenak.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 181. orr.

Han, magnolio baten azpian, erdi eserita erdi etzanda, musikariak zeuden. Baratzeko zoko batean, 'magnolia' eder batzuen aitzinean, goizeko aitatxi ikusi zuen.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 103. orr.

2 magnolia zuhaitz/arbola

Begiratu diezu lorea aspaldi galdutako sei magnolia arbola itzelei, eta irudikatu dituzu zein eder egongo diren datorren urtean, martxoko eguzkia epeltzen hasten denean.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 165. orr.

Gazteluaren harrien artean, 'magnolia' zuhaitzak eta 'bougainvilliers' landareak sortu eta handitu ziren.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 202. orr.

Nabariak egin zitzaizkion palmondoen eta magnolio arbolen itzalak beltzean.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 27. orr.


magnolio ik magnolia.

mago 1 iz sortalde hurbileko antzinateko herrietako jakintsua, izar kontuetan oso aditua.

Magoa ez zen jendeak [...] aparteko beldurra zion magiari Erdi Aroan.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 7. orr.

Ni poema luze bat ari nauk lantzen, Galesko printzeez eta magoez eta denez.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 95. orr.

2 iz pl ebanjelioen arabera, Jesus haurra gurtzera joan zirenak. ik beherago 6.

Azkenik urrea, magoen hirugarren eskuerakutsia.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 51. orr.

Guk ere magoekin batera bila dezagula Jainkoa eta merezi dezagula haren jaiotza aurkitzea.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 52. orr.

3 irud/hed

Diru politikaren magoa, kondaira, orakulua, jainkoa, zer epiteto ez dira erabili Greenspan deskribatzeko?  Berria - Ekonomia   2006-02-01

Di Stefano, beraz, futbolaren magoa zuan, Luis Regueiro bere garaian izan zen bezala  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 18. orr.

4 magia saioak egiten dituen artista.

Kale horietako edozein bazterretan ikus daitezke kaleko artistak: malabaristak, ekilibristak, magoak, musikariak...  Berria - Kirola   2006-04-18

Kapelatik usoa ateratzen duen magoaren gisan.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 9. orr.

Legelariak, ezkutuko mago ikusezin baten antzera, mekanismo guztia gobernatzen zuen; erabat lardaskatu zuen dena, inork ezer ikertzeko astirik izan baino lehen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 531. orr.

Txan magoaren erakustaldia.  Berria - Kultura   2004-07-21

Aratsaldean, "Bertsumagia" ikusgarria, Jon Martin bertsulariak eta Alain Martinez magoak eskainirik.  Herria   2005-05-05

5 (izenondo gisa)

Behi eroen erromeria, eta Baltasar epaile magoaren kontzientziako ikatza.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 36. orr.

6 errege magoak pl Ebanjelioen arabera, Jesus haurra gurtzera joan ziren magoak.

Carballiñoko geltokian musika banda zegoen, eta ume piloa Errege Magoen zain.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 23. orr.

Sadoniatik hamar egunetan da Kaxan, Hiru Errege Magoak Betlehemera elkarrekin joateko elkartu ziren hiria.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 67. orr.

Hiru errege magoak, izarrak gidaturik, Jesus gurtzera heldu ziren, esanez.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 151. orr.

Hik ba al dakik zenbat ziren errege magoak?  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 131. orr.


magrebdar ik magrebtar.

magrebiar (32 agerraldi, 12 liburu eta 6 artikulutan) izlag/iz magrebtarra.

Goncourt saria jasotzen lehen magrebiar idazlea izan zen Ben Jelloun nobelagilea.  Berria - Kultura   2004-04-18

Lau behargin magrebiar daude jo eta ke, arropa denda izango dena atontzen.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 106. orr.

Espainiaren eta Frantziaren aurkako borrokalari magrebiarrak zoriondu zituen eta, garaian garaikoa, XIX. eta XX. mendeen arteko antinperialista izan zela esan daiteke.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 319. orr.

Jatorri magrebiarra duten beste lau pertsona eta espainiar bat.  Berria - Mundua   2004-03-19

Txarteldegiko ilaran bikote bat eta lau magrebiar, aldean poltsa handi bana.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 261. orr.

Zertarako nahi du askatasuna magrebiarrak paperik izan ezean.  Berria - Euskal Herria   2004-02-03

Salatu zituen gizonak, "magrebiar itxurakoak ziren".  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 71. orr.


magrebtar (34 agerraldi, 6 liburu eta 21 artikulutan; orobat magrebdar 3 agerraldi, liburu 1ean) izlag/iz Magrebkoa, Magrebi dagokiona; Magrebko herritarra.

Gehienak magrebtar jatorrikoak dira eta [...] beren sorterrietara bidaliko dituzte.  Berria - Mundua   2004-08-26

Azokak exotikoago bihurtu direla begitandu zaio, buru-zapia daroaten emakume magrebtarrak eta begi zabaleko hegoamerikarrak ikusi dituenean.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 41. orr.

Gaztea magrebtarra zen.  Berria - Euskal Herria   2006-02-19

Etorkin magrebtarren aurkako erasoak.  Berria - Mundua   2004-09-25

Barazki-saltzaileak magrebtarrak ziren gehienak, itxuraz ere antzematen zitzaien.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 273. orr.

Magrebtarren aurkako berrogei bat eraso gertatu dira aurten uhartean, eta 14 lagun auzipetu dituzte.  Berria - Mundua   2004-12-18

Bertzalde, Giza Eskubideen Taldeak salatu zuen hiru magrebtarren saltegiei eraso zietela larunbat gauean.  Berria - Harian   2005-11-10

“Ez zaituzte ezagutzen, ala?", esan diot, poliziak magrebtar itxurako gizon adineko baten pasaportea behin eta berriro begiratzen zuen bitartean.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 59. orr.


magyar (orobat magiar; Euskaltzaindiaren Hiztegian magyar agertzen da) izlag/iz hungariarra.

Ostrogodoen ondotik, IX. mendean iritsi ziren sortaldetik magiar gerlariak, gero Hungaria izendatuko zen lurraldera.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 284. orr.

Eskandinaviar eta magiar erasotzaile barbaroen aurka.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 219. orr.

Hungariar edo magiarrak dira beste talde etniko handia.  Berria - Mundua   2004-04-28

Magyarren lurraldea.  Berria - Mundua   2004-04-29

Adam Bodor hungariarra da, baina ez da Hungariakoa, Errumaniako Trantsilvanian bizi den magiarren gutxiengokoa baino.  Berria - Kultura   2004-12-15

Hungariatik kanpo bizi diren magiarrei buruzko legea onartu zuten Hungarian 2001eko ekainean.  Berria - Harian   2006-03-02

Polita baitzen Circe, magiarren harikoa, aurpegi luze, begiak beltz, ezpainak mehe.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 136. orr.

Hungariar edo magyarrak IX. mendean kokatu ziren herrialdean.  Berria - Mundua   2004-04-29

Romania Mare alderdiak botoen %13 bereganatu ditu eta hungariar gutxiengokoaren Errumaniako Magyarren Batasun Demokratikoak %7.  Berria - Mundua   2004-12-01


mahai (orobat mahain g.er. eta mahi g.er.) 1 iz oin batek edo gehiagok eusten dioten ohol lau batek osaturiko altzaria, bertan jateko, idazteko edo lan egiteko balio duena.

Ez dago ia altzaririk; mahai handi bat, armairu bat, aulkiren bat.  Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana», 2003 - 49. orr.

Zamautxo batez jantziriko mahai bat zegoen dibanaren aurrean.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 87. orr.

Bakarrik zegoen mahai batean eserita.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 77. orr.

-Horiek astoak! -esaten zuen Izetak mahaia ukabilka joaz-.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 161. orr.

Telebista handi bat zegoen mahai txiki baten gainean.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 15. orr.

Ukalondoa mahai gainean zuen bermatuta, eta masaila esku barnean.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 136. orr.

Egunkaria mahai gainean zabalik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 87. orr.

Leihoak itxita, mahaia paperez betea, ispilu handia betiko txokoan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 99. orr.

Potoa airean astindu eta gero mahai gainean irauli du.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 70. orr.

Beso gurutzatuak mahai gainean jarri eta kokotsa bermatu zuen gero.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 252. orr.

Jamesek mahai gainean jarrita zeuden bingo kartoien sorta hartu zuen.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 82. orr.

ik beherago 11.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Aulkiek, errezelek, alfonbrak, sofa eta mahai gaineko estalkiek kolore gorrimina zuten.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 106. orr.

Ama eta gu senideok mahai inguruan, eta aita etxearen beste muturrean irakurtzen.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 11. orr.

Ellenek begiak beheratu zituen eta mahai ertzean bermatutako bere atzamarretan soa finkatu zuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 311. orr.

Mahai azpian kuzkurtu ziren biak.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 144. orr.

Inspektorea mahai baten atzean eserita dago.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 119. orr.

Tea hartzeko taberna bat zen, oso apala, aulki txiki batzuekin, eta, mahai gisa, bidoi mailatu batzuekin.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 22. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Beste aldean, aurrean, mahai apal bat eta sofa bat, Konpainia-buruarentzat.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 17. orr.

Bola miresgarri bat lurreraino jantzitako mahai biribilaren gainean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 99. orr.

Saloiaren erdian zegoen mahai biribil eskerga.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 93. orr.

Artur erregearen eta Mahai Biribileko zaldunen istorioak.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 10. orr.

Mrs. Merivale mahai obalatuaren buruan eserita zegoen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 385. orr.

Parez pare jarri ginen berriz, bere mahai handia tarteko.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 145. orr.

Mahai luzearen bazter batean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 268. orr.

Harry Gryffindorreko mahai jendetsuari begira egon zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 214. orr.

Alboetara soilik begiratzen zuten, gobernadorearen zerbitzariek whistean jokatzeko mahai berdea non jarriko.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 30. orr.

Wagnertarren jangelako mahai handia beti libre izaten da guretzat.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 21. orr.

Kafetegiko mahai batean eserita ikusi bainituen Brezo eta beste neska bat.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 58. orr.

Ikasteko mahai bat karpetaz eta apuntez betea.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 171. orr.

Hirusta, trinidadea, eta hiru hankako mahaia.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 246. orr.

Neska bat platerak atontzen ari zen pinuzko mahai batean.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 408. orr.

Kristalezko mahai borobilaren inguruan eseri gara.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 53. orr.

Zurezko mahai bat zegoen oso garbia, igurtzi asko hartutakoa.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 34. orr.

Istorioa kontatzen zidatenean, beti aipatzen zuten mahai marmolezkoa.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 409. orr.

Ohea, gaueko mahaia eta aulki bat. ik beherago 8.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 101. orr.

3 jateko mahaia.

Erregea baino mahai oparoagotik janaritzen da behartsua.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 308. orr.

Egun batez, mahaia prest eta jatordurako deia egina zelarik [...].  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 390. orr.

Amak mantala erantzi eta ohiko otoitzarekin bedeinkatu zuen mahaia.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 15. orr.

Eguneko menua hartzeko aukera eskaintzen zuten, nahiz eta denbora dexente itxoin behar zen eskaturiko platera mahai gainean eduki arte.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 16. orr.

Afaria hasi zenetik aurreneko aldiz, mahai ingurura begiratu zuen.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 90. orr.

Guztiok mahai inguruan bazkaltzen ari ginenean, hala erran nion don Frantziskori: [...].  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 57. orr.

Zizka-mizkaz beteriko mahai batera hurbildu ziren hirurak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 147. orr.

Mahaia ipini nuen, eta arroza, zopa eta berdela, neuk paderan frijituak.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 47. orr.

Mahaia prestatzeko agindu zuen, janari apal baina gozoz hornituriko mahaia.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 293. orr.

Mahaia prestatu eta kopa bete duzuenoi.  Elizen arteko biblia   Is 65,11

Itzuli zenean, gotzain jauna mahaian jarrita zegoen bazkaltzen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 605. orr.

Zeure mahaian jarri ninduzun, zeure zerbitzari hau.  Elizen arteko biblia   2 Sm 19,29

Gero, mahaian eseri eta hanburgerrak, atun-entsaladak eta griselan berotutako gaztazko sandwichak eskatu genituen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 185. orr.

Mahaian eseri zarenean, segundoz segundo ikusten duzu zenbat edan duzun, eta baso hustuen kopurutik igartzen diozu denboraren pasaerari.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 12. orr.

Afaltzerakoan ikusi genian elkar, mahaira esertzeko unean.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 162. orr.

-Mahaia ere jarri beharko dugu bazkari legea egiteko.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 243. orr.

Afarirako mahaia jartzen hasi ginen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 234. orr.

Mahaia jaso, ogi-puskak bildu eta azukrea eta gurina giltzapean gorderik geratu zirenean.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 93. orr.

Mahaia zerbitzatzen Bepo Fachin aritzen zen.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 273. orr.

Gordeta daukat zuentzako mahaia.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 83. orr.

· Barra gaineko pintxo eta kazuelatxo hondarrak [...] gehitu zitzaizkion gure mahai eskasari, pinta bana zerbeza lagun zutela.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 166. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Egongelako mahaia prestatu dute, gaineko oihal eta guzti: jai handietako mahai-oihala, jakina.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 107. orr.

Bere ogia puska txikitan zatitu, eta mahai tresnak musu zapiarekin igurtzi ditu.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 179. orr.

Mahai-tresnak eta platerak hartu eta mahai gainean beren lekuan jarriz.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 294. orr.

Ongi jantziak zeuden haren mahai-zerbitzariak eta edari-emaileak.  Elizen arteko biblia   1 Erg 10,5

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Harrera-mahairaino joan nintzen.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 211. orr.

Atzealdean, zerbitzu-mahaiaren ondoan.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 93. orr.

Mahai handi bat zagon gonbidatuen logelan, Txarlyren antzinako marrazki-mahaia.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 36. orr.

Han sofa-ohea; apain-mahaia; bionbo bat.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 48. orr.

Gela horretan hiru mahai zeudela: idazmahaia, dibanaren aurrean; joko-mahaia, leihoen artean hormaren ondoan; zoko-mahaia, logelako ateak eta [...] gela huts batera ematen zuen ateak osaturiko angeluan.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 395. orr.

Era bateko eta besteko mahaien, ohe-mahaien eta idatz-altzarien gainean zeuden gauza txiki guzti-guztiak.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 199. orr.

Txabik grabagailua eta soinu mahaia muntatu zituen.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 218. orr.

Epaiketa mahaia taula batzuen gainean dago, aski gora, eta mahaiaren gibelean jarririk daude zuzendari nausia, epaile nausi bezala, eta beste bi xefa, zuzendariaren eskuin eta ezkerrean.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 85. orr.

6 zerbait kudeatzeko, erabakitzeko edo eztabaidatzeko biltzen diren pertsonen multzoa. ik epaimahai.

Une horretatik aurrera, bi mahai eratzea aurreikusten du PSE-EEk: ETAren eta Gobernuaren artekoa lehenengoa, eta «ordezkaritza duten alderdi politikoen artekoa» bigarrena.  Berria - Euskal Herria   2006-02-15

Su-etenaren ondorengo bake prozesua gauza dadin “alderdien mahaia" espero da laster martxan jartzea.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 77. orr.

Batasunak alderdien mahaia zazpi lurraldeetakoa izan behar dela erran du manifestazioan.  Berria - Euskal Herria   2006-04-30

Mahaia osatzen dutenen artean erabakiko dute kudeaketa.  Berria - Euskal Herria   2004-03-17

Akordioak hitzartzeko mahaia biltzean berme guztiekin bil dadin.  Berria - Euskal Herria   2006-04-05

Beste azalpenik ematen ez den bitartean, mahaien metodologia dugu guztiok eskuartean.  Berria - Euskal Herria   2006-04-02

Eta konponbiderako mahai horretan ezker abertzaleak eta Batasunak ordezkatzen duten esparru sozial eta politikoak parte hartu behar duela.  Berria - Euskal Herria   2006-04-07

EAEko Irakaskuntza Publikoko Mahaia osatzen duten elkarteek.  Berria - Euskal Herria   2004-12-15

Mahai bat osatu behar da Euskal Herri osoari begira.  Berria - Euskal Herria   2006-04-16

Grebari eutsi diote sindikatuek Mahai Sektoriala bildu eta gero.  Berria - Euskal Herria   2006-05-05

Joan den apirilaren 29an, administrazio sektoreko mahaia batu zen Gasteizen.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 199. orr.

Bide Eginez prozesuaren ondorioz sortutako Mahai Nazional berriaren lehen agerraldi publikoa izan zen Iruñekoa.  Berria - Harian   2006-03-25

Lan zamaz hitz egiteko mahaia utzi dute Izar taldeko langileek.  Berria - Ekonomia   2004-03-24

Metalaren Mahaia osatzen zuten lau sindikatuak.  Berria - Ekonomia   2004-03-12

Gero, osatu dute legebiltzarreko bulegoa, mahaia deitzen dutena.  Herria   2001-06-14

Legebiltzarreko Mahaia osatzen duten bost legebiltzarkideek.  Berria - Harian   2005-06-08

7 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Epaileek kontratazio mahaia berriz osatzeko agindu dute.  Berria - Euskal Herria   2006-01-04

Irakaskuntza Mahaia maiatzaren 15ean lehendabizikoz bildu zenetik.  Berria - Euskal Herria   2004-07-06

Arazoari irtenbidea bilatzeko osatutako udal-mahaia tresna garrantzitsua dela berretsi zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-08-05

Elkarrizketa mahai bat sortzearen alde sinadura bilketa berezia eginen du Elkarri-k etzi.  Berria - Euskal Herria   2004-02-26

Elkarri-ri iradokitzen diogu Alde Anitzeko Gogoeta Mahaia egiten ari den lanarekin jarrai dezala.  Berria - Euskal Herria   2004-11-14

Negoziazio mahai horietan Iparraldearen boza entzunaraztea eta Iparraldeko beste partaideak inplikaraztea da gure erantzukizun politikoa.  Berria - Euskal Herria   2006-03-30

Erresoluzio mahaia abian jartzea da momentuaren lehentasuna.  Berria - Harian   2006-03-26

Duela bi urteko mobilizazio hari begira, krisi mahaia sortu zuen Herrizaingo Sailak.  Berria - Euskal Herria   2004-09-30

8 gau mahai (orobat gaumahai)

Bi kandela zeuden piztuta gau-mahaian.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 160. orr.

Gau mahaia eta lanpara txikia emaztearen aldean.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 15. orr.

Bi lanpara oparitu zizkiguten logelako gaumahaietarako.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 35. orr.

Arrosak askatu eta gau-mahai gainean ezarri zituen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 23. orr.

Gaumahaiaren gainean zeukan liburu batean.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 83. orr.

Betaurrekoak gau-mahaitik hartu nituen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 33. orr.

Gau mahaiko tiraderan gorde nuen.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 18. orr.

Gaumahaiko edalontzia.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 37. orr.

9 mahai futbol futbol zelai bat irudikatzen duen mahai batean jokatzen den jokoa, futbol partida bat imitatzen duena.

Gastonek egiten zizkidak eskaintzak ere, igandean mahai futbolean egiteko egiten zizkidan proposamenak,  Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 22. orr.

10 mahai gainean jarrisup_1 (kartak)

Heldu da kartak mahai gainean jartzeko unea. Beraz, jarri kartak mahai gainean eta hel diezaiogun arazoari, hasiera hasieratik bizkor ibil gaitezen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 15. orr.

Goi bileran denek kartak mahai gainean jarri eta hitzarmenak egiteko noraino gauden prest esateko tenorea da.  Berria - Mundua   2006-01-04

11 mahai gainean jarrisup_2 (gauza abstraktuak) ik mahairatu 3.

Gure arrazoiak mahai gainean jartzen genituen, indar osoz, baimenik eskatu gabe.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 142. orr.

Pisuzko argumentuak jarriko dituzte mahai gainean.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 25. orr.

Zure bizitzako aukerarik aparteena jarri dizut mahai gainean!  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 231. orr.

Petrolioaren garestitzeak mahai gainean jarri du berriz energiaren gaia.  Berria - Gaiak   2006-01-31

ETAren su-etenak mahai gainean jartzen duen galdera.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 73. orr.

Hamar batzordeek abenduaren 28an bukatu zituzten euren lanak eta presidentetzaren mahai gainean jarri zituzten lan taldeen ondorioak.  Berria - Mundua   2004-01-04

Herri galdeketari buruz hitz egiten denean inork ez du mahai gainean jartzen zer galdetu behar zaion herriari.  Berria - Euskal Herria   2004-07-03

12 mahai inguru (orobat mahainguru g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian mahai(-)inguru agertzen da) iz

Mahai-inguruko parte-hartzaileek eta entzuleek.  Berria - Euskal Herria   2004-11-12

Joan den asteburuan mahai-inguru batean parte hartu zuen, PBS kate publikoan.  Berria - Harian   2006-04-29

Mahai-inguru bat ere antolatu dute, maiatzaren 13an, Euskal Herriko gizarte, politika eta kultura aztertzeko.  Berria - Kultura   2004-04-30

Hala entzuten nion behin, mahainguru batean, literatur itzulpenak menosten dituen [...] hizkuntzaren teknokrata bati: [...].  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 186. orr.

Hogei ponentzia, bi mahai-inguru eta 20 komunikazio izango dira lau eguneko egitarauan.  Berria - Euskal Herria   2004-11-07

Unibertsitatean, bertsotan, mahai inguru, debate, tertulietan, etxean, kalean eta komunikabideetan.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 48. orr.

Noren lanak zein hizkuntzatara itzuliak diren, horrexen arabera hautatzen gaituzte mahai inguru, mintzaldi eta halakoetarako.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 232. orr.

Mahaingurua hooligan batekin.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 79. orr.

12:15-14:00: Mahai-ingurua: 'Langilea eta lanbidea'.  Berria - Euskal Herria   2004-09-30

19:30: 'Behin batean Donostian' mahai-ingurua, Udal Liburutegiko ekitaldi aretoan, Inazio Mujika Iraola, Iñaki Egaña eta Carlos Rilovarekin.  Berria - Kultura   2006-04-27

Torturari buruzko mahai-ingurua.  Berria - Harian   2005-08-25

Produkzioaren inguruko mahai-inguruak ikuspegi ekonomikotik heldu zion gaiari.  Berria - Kultura   2004-11-25

Adierazpen Askatasuna Euskal Herrian izango da mahai-inguruaren ardatza.  Berria - Euskal Herria   2004-01-14

Maiatzaren 13ko mahai-inguruaren gaia.  Berria - Euskal Herria   2004-04-29

13 mahai-lagun iz mahaikidea.

Bere sekretu guztia eman zuen jakitera, bere bizitza alferrik galduaren istorio gordin ergel guztia, bere barnea husten zuelarik, aldika barrez eta aldika negarrez, sinesten lanak zituen bere mahai-lagunaren aurrean.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 46. orr.

Aski izaten zen mahai on baten inguruan bildutako mahai-lagunetako batek keinu txiki bat [...] denak mugitzen hasteko eta bakoitzak bere etxetik mairu jantzi airosoa bihurtuko zen maindire bat eta behin-behineko durbantea bihurtuko zen toaila bat ekartzeko.  Askoren artean   «Rataplan» - 29. orr.

14 mahai oihal (28 agerraldi, 19 liburu eta 2 artikulutan; orobat mahaioihal g.er.) jatorduetan mahaia estaltzeko eta babesteko ipintzen den zapia. ik beherago 17

Emazteek orduak lisatzen eta bazkari apailatzen nahiz bastatzen, azpiltzen, josten, mahai oihal brodatzen edo trikotatzen pasatzen zituzten.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 185. orr.

Nik gogokoa nuen geltokiko buruaren emaztea; gauaz bulegoan esertzera etortzea atsegin zuen, eta gakorratzaz mahaioihal bat egiten zuen.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 26. orr.

Mahai-oihalera ardo-zipriztinak eta espagetien tomate-izpiak isuriak ziren.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 361. orr.

Paperezko mahai-oihalean eguzki-biribil bat dago.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 175. orr.

Jai handietako mahai-oihala.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 107. orr.

Mundua etorri zitzaidan gainera, lanparatxoak, basoak, mahai-oihala.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 167. orr.

15 mahai tenis ping-pong-a.

Kirol ekitaldiak: saski baloi, errugbi, pilota, ur-polo, mahai-tenisa, karrika-hokeia, kanoe-kaiaka, tenisa...  Herria   2004-09-30

Mahai-tenisean jokatzea da euren ogibide bakarra.  Berria - Kirola   2004-11-20

Mahai-tenis jokalari batek zein dohain izan behar dituen galdetuta, Wuk eta Rodriguezek ez dute zalantzarik.  Berria - Kirola   2004-11-20

Bada esaera bat dioena Txinak hiru botere dituela: Alderdi Komunista, Armada eta mahai-tenis selekzioa. leka enea mahai-tenis taldea.  Berria - Kirola   2004-11-20

16 mahai tolesgarri

Van Daan jaunak ez zekarren pixontzirik, baina bai tea hartzeko mahai tolesgarri bat besapean.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 42. orr.

17 mahai zapi1 (11 agerraldi, 10 liburutan; orobat mahaizapi g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian mahai(-)zapi agertzen da) mahai oihala.

Nik gogokoa nuen geltokiko buruaren emaztea; gauaz bulegoan esertzera etortzea atsegin zuen, eta gakorratzaz mahaioihal bat egiten zuen.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 26. orr.

Zerbitzaria mahai-zapiak kentzen hasia zelako.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 278. orr.

Mahai zapiari begiratzen zion, eta dudazko mugimenduak egiten zituen labana eta sardearekin.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 88. orr.

Hemen ez dago ez mahai-zapi, ez aizto, ez taiel, ez plater, ez etxe.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 966. orr.

Nire senideek edo nik mahai-zapiaren gainera baso bat irauli edo labana bat lurrera erortzen uzten bagenuen, aitaren trumoi-ahotsa aditzen zen.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 9. orr.

Zuloan egunero kartara jaten duk, mahai-zapi, ezpain-zapi eta guzti, eta funtzionarioek zerbitzatuta.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 36. orr.

18 mahai zapisup_2 (orobat mahaizapi) mahaian erabiltzen den eskuzapia.

Neskak berak luzatu zidan eskua garbitzeko mahaizapia.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 128. orr.

-Beno, zer moduz Mexikon, hire bakantzetan? -galdetu zion mahai zapia belaunen gainean ezartzen zuen bitartean.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 43. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 7 aldiz agertzen direnak)

alderdien mahai (20); antolatutako mahai (10); batasuneko mahai nazionalak (23); batasuneko mahai nazionaleko (11); bi mahai eratzea (7); bulegoko mahai (7); egongelako mahai (8); egurrezko mahai (11); elkarrizketa mahai (28); elkarrizketa mahai bat (11); eskuak mahai gainean (7); eztabaida mahai (7); hbko mahai (8); jangelako mahai (7)

mahai aldera (8); mahai apal (7); mahai atzean (8); mahai aurrean (27); mahai azpian (39); mahai azpiko (14); mahai azpira (13); mahai azpitik (17); mahai bakarra (8); mahai bat osatu (8); mahai bat osatzeko (7); mahai batean eseri (28); mahai batean eserita (15); mahai biribil (12); mahai biribileko (15); mahai gaina (13); mahai gainean ezarri (14); mahai gainean ipini (19); mahai gainean izan (9); mahai gainean jarri (117); mahai gainean jarriko (10); mahai gainean jarrita (9); mahai gainean jarritako (19); mahai gainean jarriz (8); mahai gainean jartzea (14); mahai gainean jartzeko (24); mahai gainean jartzen (27); mahai gainean utzi (92); mahai gainean utzitako (7); mahai gainean utziz (7); mahai gainean uzten (17); mahai gainean zabaldu (10); mahai handi (17); mahai handi bat (10); mahai handiaren (7); mahai inguru (76); mahai inguru bat (9); mahai inguru batean (15); mahai ingurua (93); mahai ingurua egingo (14); mahai ingurua izango (8); mahai inguruak (34); mahai inguruan (115); mahai inguruaren (8); mahai inguruetan (11); mahai inguruko (15); mahai luze (28); mahai luzearen (9); mahai nazional (17); mahai nazional berria (8); mahai nazionala (15); mahai nazionalak (38); mahai nazionalaren (18); mahai nazionaleko (25); mahai nazionaleko kide (11); mahai sektoriala (11); mahai tresnak (15); mahai txiki (30); mahai txiki bat (14); mahai txiki baten (8); mahai txikiaren (7); mahai zapi (9)

marmolezko mahai (7); negoziazio mahai (22); proposamena mahai gainean (15); proposamenak mahai gainean (18); sukaldeko mahai (42); sukaldeko mahai gainean (26); tabernako mahai (7); zurezko mahai (12)

alderdien arteko mahaia (17); alderdien mahaia (177); alderdien mahaia eratzea (10); alderdien mahaia eratzeko (19); alderdien mahaia osatzea (11); alderdien mahaia osatzeko (21); elkarrizketa mahaia (38); elkarrizketa mahaia eratzeko (10); gatazkaren konponbiderako mahaia (11); gau mahaia (7); konponbiderako mahaia (42); kontratazio mahaia (7); mahaia eratu (12); mahaia eratzea (25); mahaia eratzeko (48); mahaia inguratu (7); mahaia jarri (9); mahaia jaso (8); mahaia jasotzen (7); mahaia jo (9); mahaia osatu (18); mahaia osatzea (24); mahaia osatzeko (46); mahaia osatzen (16); mahaia osatzen duten (7); mahaia prestatzen (7); mahaia sortzea (16); mahaia sortzeko (8); mahaia sustatzeko (7); mahaia utzi (11); negoziazio mahaia (37); sektoreko mahaia (12)

alderdien mahaiak (19); epai mahaiak (14); eusko legebiltzarreko mahaiak (29); hitzarmenerako mahaiak (19); konponbiderako mahaiak (7); kontratazio mahaiak (15); legebiltzarreko mahaiak (64); mahaiak atzera bota (7); mahaiak eta aulkiak (8); mahaiak jarriko (11); negoziazio mahaiak (8); parlamentuko mahaiak (10)

alderdien mahaian (37); elkarrizketa mahaian (14); gau mahaian (12); legebiltzarreko mahaian (8); mahaian eseri (84); mahaian eseri zen (11); mahaian eseriko (7); mahaian eserita (48); mahaian esertzea (8); mahaian esertzeko (14); mahaian esertzen (8); mahaian jarri (31); mahaian jarrita (8); mahaian jartzen (7); mahaian utzi (29); mahaian utzi zuen (11); mahaian zehar (14); negoziazio mahaian (44); sukaldeko mahaian (30)

alderdien arteko mahaiaren (8); alderdien mahaiaren (43); elkarrizketa mahaiaren (9); epai mahaiaren (9); gau mahaiaren (14); gau mahaiaren gainean (10); konponbiderako mahaiaren (9); lan mahaiaren (10); legebiltzarreko mahaiaren (8); mahaiaren aurrean eseri (8); mahaiaren beste aldean (14); mahaiaren bueltan (8); mahaiaren erabakia (7); mahaiaren erdian (31); mahaiaren ertzean (13); mahaiaren gainean utzi (13); mahaiaren inguruan (50); mahaiaren kontra (19); mahaiaren mutur batean (7); sukaldeko mahaiaren (28); sukaldeko mahaiaren gainean (9)

alderdien mahaiari (18)

mahaien metodologia (10)

negoziazio mahaietan (8)

eusko legebiltzarreko mahaiko (13); gau mahaiko (19); hitzarmenerako mahaiko (9); kontratazio mahaiko (8); legebiltzarreko mahaiko (27); mahaiko kide (10); mahaiko kideek (8); mahaiko kideen (9)

epai mahaikoek (7)

mahain baten inguruan (9); mahain eder (7); mahain inguru (16); mahain inguru bat (7); mahain ingurua (10); mahain on (34); mahain on baten (31)

elkarrizketa mahaira (7); konponbide mahaira (7); lan mahaira (11); mahaira eraman (10); mahaira eseri (31); mahaira eserita (15); mahaira etorri (8); mahaira hurbildu (46); mahaira hurbiltzen (7); mahaira itzuli (24); mahaira joan (15); negoziazio mahaira (14)

gau mahaitik (11); mahaitik altxa (11); mahaitik altxatu (41); mahaitik altxatu zen (9); mahaitik jaiki (16)


mahaialdi iz mahaian igarotzen den denbora.

Non ote zeuden behialako mahaialdi luze oparo haiek, familiako guztiak argimutil handien argitasunean, portzelanazko zerbitzuz, zilarrezko tresneriaz eta almidoiztaturiko mahai-zapiez hartu ohi zirenak?  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 66. orr.

Beti utzi izan dut kafesnearen azken tragoxka katiluan, mahaialdia luzatzeko zilegitasun antzeko bat ematen didalako.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 61. orr.


mahaiburu (34 agerraldi, 19 liburu eta 6 artikulutan; orobat mahai buru 6 agerraldi, 4 liburu eta artikulu 1ean, eta mahiburu g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian mahaiburu agertzen da) 1 iz mahaiko toki nagusia.

Beste bost kiderekin mahaiburuan eserita.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 21. orr.

Ezteietara gonbidatzen zaituztenean, ez jarri mahaiburuan, zu baino gonbidatu ospetsuagoren bat izan daiteke eta.  Elizen arteko biblia   Lk 14,8

Oraindik mahai buruan esertzeko zegoela.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 35. orr.

Musika isildu zenean, mahai-buruan eseri zen Santxo.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 178. orr.

-Ikaragarria da... -esan zion diademadun emakumeak mahaiburuko gizon aurpegi luze tabako-kolorekoari-.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 56. orr.

Narros jauregiko markes jauna anfitrioi-lanak egiten ari zen mahaiburutik.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 205. orr.

2 mahaiburuan dagoen pertsona; epaimahaietan eta, buru gisa aritzen dena.

Eskutitz bat zuzendu zion mahaiburuari, esanez, informazio zuzena ez izateak ez ziola errealitatea behar bezala konprenitzen utzi.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 231. orr.

Beste bost kiderekin mahaiburuan eserita  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 21. orr.

3 (adizlagun gisa)

Bikila zegoen mahaiburu, baina ez zion entzun.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 230. orr.

Zurezko atetik gertuen zeudenek (haien artean mahaiburu zeudenek, eta hartan, erdian eseririk, neke handirik gabe Guebokinder zela identifikatu nuenak) ikusi ninduten.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 26. orr.

Mahaiburu aukeratu bazaituzte, ez harropuztu, jarri gainerakoen maila berean; arduratu besteez, eta eseri gero.  Elizen arteko biblia   Si 32,1

Berak ezetz esan arren, Don Kijote eserarazi zuten mahai-buruko.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 84. orr.

4 (hitz elkartuetan)

Haiek amaitzean, saioa hilaren 6ra arte etetea ebatzi zuen Angela Murillo epai-mahaiburuak.  Berria - Euskal Herria   2006-03-02


mahaiburugo iz mahaiburuaren kargua.

Aipatu ere gabe, bestalde, Dekano gisa graduak ematean, mahaiburugoan, aholkularitzan hunki nezakeena eta, azkenik, mundu osoan ezagutu dudan lurralderik goxoeneko eta osasuntsueneko erret jauregian urririk egoteko eskubidea.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 223. orr.


mahaigain (orobat mahai gain) iz mahaiaren gaina.

Eskuinean, karta jokoan ari dira artilezko mahai-gain batean.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 51. orr.

Hatzez ukitu zuen gertuen zuen mahai gaina.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 31. orr.

Mahai-gainak hala ere, hutsik ziren gehienak.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 112. orr.

· Linux sistema eragile askea eta Appleren betiko mahaigaina konbinatu dituzte Mac Os X-an.  Berria - Gaiak   2006-04-01

Erabiltzaileentzat mahaigain erraza, Windows baino gardenagoa.  Berria - Gaiak   2006-04-01


mahaigaineratu, mahaigainera(tu), mahaigaineratzen 1 du ad mahai gainean jarri. ik mahairatu 2.

Neure egitekoak abandonatu izanak artegatua sartu nintzen hara, baina zerbitzariak mahaigaineratutako gosariak hobera bidean ninduen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 42. orr.

2 (gauza abstratuak) mahairatu.

Urruneko lurralde horren kulturaren eta idazlearen kulturaren arteko elkarrizketa mahaigaineratuko dute.  Berria - Kultura   2004-10-24

Erran zitekeen nire galderak mahaigaineratzen zuen arazoa lehen aldiz ari zela aintzat hartzen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 223. orr.

Premia ere bai, aspalditik, hari gauzak garbi mahaigaineratzeko.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 41. orr.

Ez al da garaia, ordea, tabua hausteko eta galdera mahai-gaineratzeko?  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 48. orr.

Halaxe mahaigaineratzen du Txillardegik auzia: [...].  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 147. orr.

Espainiak, Austriak eta Suediak dudak mahaigaineratu zituzten.  Berria - Ekonomia   2004-05-12


mahaikide (orobat mahainkide g.er.) 1 iz mahai batean jatera biltzen den lagun bakoitza. ik mahai 14.

Afaltzen hasi aurretik, Anastasiok mahaikideei jakinarazi zien beren aitak agindu ziona.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 55. orr.

Sartu zen jantokian Herodiasen alaba eta dantzan egin zuen, eta atsegin izan zitzaien Herodesi eta honen mahaikideei.  Elizen arteko biblia   Mk 6,22

Omordiko jan gela zabalean, bete betea zen, mahainkide bazkaltier alaiez.  Herria   2001-02-22

Desozializazioa: janariak mahaikiderik gabe, bakardadean egingo ditu gizabanakoak.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 60. orr.

Mahaikiderik ezean, liburu bat lagun ona izan zitekeela otu zitzaidan.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 157. orr.

Ez naiz gezurtien mahaikide izan, ez eta itxuratiekin batera ibili.  Elizen arteko biblia   Sal 26,4

mahaikide dugun adiskideak.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 15. orr.

Izan itzazu mahaikide pertsona zintzoak.  Elizen arteko biblia   Si 9,16

Mahaikide nituen Clevelandeko estenotipista neskazahar Europa bisitatzeko premia hertsia sentitua omen zuten haiekin ere mintzatzen nintzen.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 108. orr.

2 mahai batean zerbait kudeatzeko, erabakitzeko edo eztabaidatzeko biltzen diren lagunetako bakoitza.

Juan Maria Atutxa, Gorka Knörr eta Kontxi Bilbao Eusko Legebiltzarreko mahaikideen defentsak.  Berria - Harian   2006-03-23

Ramon Zallok, tribunaleko mahaikide baitzen, ohartarazi zigun han bilduoi SKk aurkeztu zuen txostenean ez zela 1980az geroztiko aipu bibliografikorik egiten.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 131. orr.

Otegi eta Batasuneko beste sei mahaikideak aske utzi ditu Grande Marlaska epaileak.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 183. orr.

Batasuneko mahaikide Eusebio Lasak nahitaezko iritzi zion, «burujabetza ekonomikoa» lortzeari.  Berria - Ekonomia   2004-02-21

Juan Maria Atutxa, Gorka Knörr eta Kontxi Bilbao Eusko Legebiltzarreko mahaikideen defentsak.  Berria - Harian   2006-03-23

Joseba Permach mahaikideak adierazi zuenez, hauteskundeekin batera «salbuespen egoera ezarri dute Euskal Herrian».  Berria - Euskal Herria   2004-02-28

Lluis Maria de Puig Oliver, Miquel Caminal eta Xavier Arbos adituak izan zituen mahaikide.  Berria - Euskal Herria   2004-08-19

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

batasuneko mahaikide (58); hbko mahaikide (3); herri batasuneko mahaikide (4); mahaikide izan (7); mahaikide ohia (4); mahaikide ohiak (5)

batasuneko mahaikidea (29)

armendariz mahaikideak (4); arnaldo otegi mahaikideak (8); barrena batasuneko mahaikideak (19); barrena mahaikideak (11); batasuneko mahaikideak (105); esan zuen mahaikideak (3); goirizelaia batasuneko mahaikideak (3); legebiltzarreko mahaikideak (3); mahaikideak adierazi (3); mahaikideak adierazi zuenez (3); mahaikideak aske utzi (3); otegi mahaikideak (8); permach batasuneko mahaikideak (11); permach mahaikideak (9); pernando barrena mahaikideak (11); salatu zuen mahaikideak (4)

barrena batasuneko mahaikidearen (3); batasuneko mahaikidearen (14); batasuneko mahaikidearen arabera (4); batasuneko mahaikidearen ustez (5); mahaikidearen esanetan (3); mahaikidearen hitzetan (3); mahaikidearen ustez (10)

batasuneko mahaikideek (14)

eusko legebiltzarreko mahaikideen (3); hiru mahaikideen aurka (3); legebiltzarreko mahaikideen (7); legebiltzarreko mahaikideen aurkako (4)


mahain ik mahai.

mahainguru ik mahai 12.

mahaingurugai iz mahai inguru baten gaia.

Izan ere, mahainguru bat antolatu nahi nuen mahaingurugai eta mahaingurutsu izan zitekeen arazo bati buruz, hau da, aldi berean orokorra -txit orokorra- eta iheskorra -txit iheskorra- izango zen zerbaiti buruz.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 79. orr.


mahaingurutsu izond

Izan ere, mahainguru bat antolatu nahi nuen mahaingurugai eta mahaingurutsu izan zitekeen arazo bati buruz, hau da, aldi berean orokorra -txit orokorra- eta iheskorra -txit iheskorra- izango zen zerbaiti buruz  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 79. orr.


mahaininguru ik mahai 12.

mahainkide ik mahaikide.

mahaioihal ik mahai 14.

mahaiondoko izlag/iz bazkalondo edo afalondokoa.

Ezin da kantatu intentsitate berean mahaiondoko saio batean, berrogeita hamar bat entzuleren aurrean eta txapelketa bateko finalean, 10.000 lagunek leporaino bete duten esparru batean.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 224. orr.

Biziki azkartu da azken urteotan bertsolariek horren baldintzaturik ari behar ez duten saio moten aldeko joera (saio libreak, mahaiondokoak eta abar).  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 182. orr.


mahaipe 1 iz mahai azpia.

Mahaia eta trasteak altxatu dituzte, eta orduan ikusi du Gabinek mahaipe izandakoa dena txirbiltxoz josita, egindako lanaren aztarna, hondar.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 204. orr.

Oso txikia zen, eta bere borondatez ez zuen sukaldeko armairu edo mahaipearen babesik uzten.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 118. orr.

2 (leku atzizkiekin)

Mahaipetik atera eta gainean eseri naiz.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 141. orr.

Aurrean zuen gizonak eskuak mahaipera eraman zituela arin baino arinago.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 196. orr.

Adi jarri zirela horregatik, eskuek mahaipean pistola estaliz, gizona gobernu berriko zerbitzari izan zitekeelakoan.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 151. orr.

Hordi zerraldo erori zen mahaipean. Mahaipeko ostikoak EADSko buruzagitza eskuratzeko.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 25. orr.


mahairatu, mahaira, mahairatzen 1 da ad mahaian jarri.

Bilkuretarik etxerakoan mahairatzen naiz, Xiberoko Botza irratia piztu ondoan, hozkailutik gasna peza gottorra ilkirik desiraren ausiki ozenez gauaren hondarki ilunak irensten ditut.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 152. orr.

Kaliforniako baso bat ardo txuri eta egunkaria eskatu zizkion zerbitzariari mahairatzean.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 148. orr.

Ilunkeran, leihotik, Koloman ikusten dut, ohi bezala atzeko gelan mahairaturik.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 101. orr.

Sekula ez ahaztu hamahiru elkarrekin mahairatzen direnean, aurrena altxatzen dena hilko dela lehenengo!  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 187. orr.

2 du ad mahaian jarri. ik mahaigaineratu.

Afaria berehala mahairatuko zuela esan zidan.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 164. orr.

Ordu pare baten buruan, urin pankreatikoek gose atzeraezina iragartzen zioten, ordea, eta camember gazta puska usaintsu bat mahairatu zuen, errioxako ardo beltzaren laguntzaz jateko asmoz.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 63. orr.

Zerbitzariek berotegiko fruta mahairatzen dute.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 111. orr.

Jesar zaitez, mesedez, esan dio Lainezek Juanari, honek arrautzak eta patatak mahairatu dituenean.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 74. orr.

3 (gauza abstraktuak)

Ahal duen bezain eztiki mahairatuko du berriro bere galdera.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 147. orr.

Bi proposamen mahairatu ditu.  Berria - Euskal Herria   2004-04-29

Egoeraz baliatuta eta alkoholaren indarrak harrotuta, Lauaxetari buruz azken egunotan buruan bueltaka ibilitako ideia edo teoria batzuk mahairatu nituen.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 128. orr.

Klimatologiak mahairatuko dizkion datuak aztertu, hango eta hemengoak erkatu, [...].  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 177. orr.

Ez baitut aldartea hondatu nahi hain gai ezatsegina mahairatuz.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 225. orr.

Mende bukaera nahasiaren bezperan Euskal Herria kolpatzen zuten gaiak mahairatu genituen, deus ez bailitzan: euskararen biziraupena, ikastolen estatutua, [...].  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 198. orr.

Legegintzaldi berriaren hasieran auzia mahairatzea eta eztabaidatzea «positiboa» dela adierazi du.  Berria - Mundua   2004-05-22

Baina une honetan bi auzi mahairatzen zaizkigu: gertaldien artekoa al da erlazio kausala? zer da gertaldi bat?  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 180. orr.

Horiek horrela, filosofoek mahairatu dituzten politikari buruzko galderak ere asko eta askotarikoak izan dira.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 217. orr.

Azkenik, XX mendeko Estetikaren azken garapenak mahairatuko dira.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 9. orr.


mahaitar iz mahaikidea.

Hirugarren mahaitarra: ez du gauza askorik esaten.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 135. orr.


mahaitto iz mahaitxoa.

Ohe ondoko mahaittoan aitatxiren argazki bat badu, hiru urte horietan hor daukana, hots, aitatxi ehortzi zuten egunean ezarri zuena.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 9. orr.


mahaitxo 1 iz mahai txikia.

Mahaitxo bakoitzean kristalezko bola distiratsu bat zegoen, nakar-itxurako lainoz betea.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 240. orr.

Beste bi mahaitxo, bat handixeagoa, bestea txikixeagoa.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 17. orr.

Mahaitxo batean liburu-meta bat zegoen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 48. orr.

Mahaitxoaren beheko tiradera zabaldu eta gutunazal handi bat atera nuen elastikoen azpitik.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 125. orr.

Egongelako mahaitxoan gosari-ontziz beteriko erretilu bat uzten ikusi nuen logelako ate erdi zabaldutik.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 173. orr.

Biharamunean, utzitako tokian ikusi nituen loreak, harrerako mahaitxoan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 144. orr.

Telefonoa zegoen mahaitxo ondora.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 282. orr.

Kaobazko mahaitxoaren gainean.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 47. orr.

Marmolezko mahaitxo batean eseri zen trabeska.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 106. orr.

Mahaitxo biribil bat, kakorratz lanez estalia.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 90. orr.

2 (cf beherago 4)

Gaueko mahaitxoaren gainean biblia zeukan zabalik.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 77. orr.

Edurneren eskuak ohe ondoko mahaitxora bihurtu ziren.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 318. orr.

Orduari begiratu zion ohe ondoko mahaitxoan zegoen iratzargailu argidunean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 10. orr.

Nire ohe galantaz landa, besaulki batek, mahaitxoak, armairu beltz batek eta intentsitate erregulagarriko lanparak osatzen zuten altzaritegi urria.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 355. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Ordubete eta hogei minutuko emanaldian zehar guztiz jarrera estatiko eta hermetikoan azaldu zen artista, kanpin mahaitxo baten aurrean jesarrita.  Berria - Kultura   2004-07-03

Lizarrakoa du gogoan Mendoazak, Guardia Zibil bi ere hurbildu zirelako jarri zuten propaganda mahaitxora.  Berria - Euskal Herria   2004-03-09

4 gau mahaitxo (orobat gaumahaitxo) gau mahaia.

Telekomando bat dago ezkerreko gau-mahaitxoan.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 144. orr.

Gaumahaitxoetako rutinaren lekukotza ematen duten erretratu gogaikarriak.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 55. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

gau mahaitxoan (3); mahaitxoan utzi (6); mahaitxoan zegoen (3); ohe ondoko mahaitxoan (7)

ohe ondoko mahaitxoaren (4)


mahaitzar iz adkor mahai handia.

Bateko beladorea besteko mahaitzarra bezain handia zen, eta pufa Parrottinen sorbaldaren parean egonen zen.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 160. orr.

Bereziki erakartzen ninduen zerbait zegoen han barruan: eszenatokia osatzen zuten mahaitzarrak, alegia, haien azpian, zurezko hanka lodien artean, ehundaka abentura asma bainitzakeen.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 80. orr.


mahaizain iz jatetxe edo oturuntza batean mahaien edo mahai baten ardura duen pertsona.

beste janari-plater bat ekarriaz hurbildu zitzaion gero mahaizaina. Mahaizainak ardo bihurtutako ura dastatu zuen, nongoa zen jakin gabe.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 178. orr.

Mahaizainei agindua zien berak eta bazkaldar bakoitzak nahi zuena egiteko.  Elizen arteko biblia   EstGr 1,8

Ordu batean edo ordu bietan, Shevirev doktoreak ezagutzen zuen lagun talderen bat iristen zen [...]; iritsi berriak gela berezi batean esertzen ziren eta mahaizainak haiengana joatera gonbidatzen zuen Shevirev.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 201. orr.


mahaizapi ik mahai 15.

mahasbiltze ik mahats.

mahaska iz mahats biltzea.

Mendema eta mahaska egiteko, aro lehor egonkor siku eta eguzkiaren konpainiaduna hobe.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 383. orr.


mahasparra ik mahats.

mahaspasa (orobat mahats-pasa g.er. eta maspasa g.er.) 1 iz mahats ale idortua, guztiz gozoa.

Irina, piku-opilak, mahaspasa, ardoa, olioa, behi eta ardi ugari.  Elizen arteko biblia   1 Kro 12,41

Ez du inolako mahats-zukurik edango, ez eta mahatsik edo mahaspasarik jango.  Elizen arteko biblia   Zen 6,3

Gu bakarrik utzi aurretik, poltsikoak mahats-pasaz bete zizkigun.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 95. orr.

Mahaspasa maskalak, sagar makatzak, basaran garratzak...  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 207. orr.

Bi libra mahaspasa.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 92. orr.

Mahaspasazko ogi bat egiteko.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 335. orr.

Miepek mahats pasazko pastel bat bidali digu.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 318. orr.

Mahaspasazko plumcake zoragarria atera zenuen xorrotik.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 27. orr.

2 adkor mozkorraldia.

Mahaspasa galanta zeneraman aldean kabroi horrek!  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 14. orr.

-Hau da mahaspasa martitzen buruzuri batean!  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 230. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Piku-opil puska bat eta bi mahaspasa-mordo ere eman zizkioten.  Elizen arteko biblia   1 Sm 30,12

Ogia eta okela-zati bana eta mahaspasa-opil bana eman zizkien.  Elizen arteko biblia   1 Kro 16,3


mahaspasadun izond mahaspasak dituena.

Edozer zuen jaki kutun -ogi eta gurinez egindako budina, mahaspasaduna, patata-orezko pasteltxoak, gazta eta eskabetxea, eltzekariak eta erregosiak-, amak gertaturiko edozer.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 19. orr.


mahasti 1 iz mahatsondoak landaturik dauden saila.

Bazterrak mahasti eta arbola fruitudunez beteak daude.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 53. orr.

Mahasti asko landatu dira Nafarroan.  Berria - Ekonomia   2004-08-31

Hemen ezin daiteke esne behi bat edo mahasti bat jarri Europako Batasuneko agindurik gabe.  Berria - Euskal Herria   2004-06-05

Saldu iezadazu mahastia, edo, nahiago baduzu, beste mahasti bat emango dizut haren ordez.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 78. orr.

Bihar ezponda batean edo mahasti batean azalduko naiz tirokatua.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 260. orr.

Muino leunetan, mahasti beti berdinen artean.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 195. orr.

Uzta distiratsuak eta mahasti alaiak.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 161. orr.

Valdeorras inguruko mahasti okertuek harrizkoak dirudite, kuaternarioko piztitzarren saihetsak bailiran.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 42. orr.

Itsasoari begira, mahasti berdeen erdian.  Berria - Kultura   2004-08-15

Mahasti zaharraren landatzaile tristeak ere denboren gainbehera salatzen eta gizaldia madarikatzen du.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 161. orr.

Sodomako mahastietako mahatsondo dira.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 233. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Three Rivers inguruko mahasti sailen artean.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 14. orr.

Makaletara lotutako mahasti ilaraz.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 21. orr.

Bestetik, golf zelaiek ezingo lukete mahasti azalera nabarmen murriztu.  Berria - Euskal Herria   2006-04-05

Mahastien artatzetik gelditu ziren garaztar anitz eta hor daude orain lehengo mahasti lekuak, kasko pelatuak...  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 98. orr.

Gero heldu zen mahasti moxtea, mahats aixturrekin, behargabeko aldaxkak kenduz.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 97. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

mahasti eta zuhaitzak (3); mahasti jabeak (4); mahasti zainek (3); soro eta mahasti (3)

mahastia landatu (7); mahastia landatu zuen (5)

mahastiak hondatzen zizkieten (4); mahastiak landatu (5); soro eta mahastiak (4)

mahastiaren jabe (4)

mahastitik kanpora bota (3)


mahastidun izond mahastia duena.

Palestina aldeko Galilea iparrean dagoen Karm-el mendi mahastidun hartatik.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 280. orr.


mahastilari iz mahastizaina.

Mahastilari eta ardoegileek.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 38. orr.

Basamortuan ere eraiki zituen dorreak, putzu ugari zulatu zuen, abere-talde asko baitzuen Xefela lautadan eta goi-lautadan; bai eta nekazariak eta mahastilariak ere mendietan eta alorretan, lurlangintza gogoko baitzuen.  Elizen arteko biblia   2 Kro 26,10


mahastitxo iz mahasti txikia.

Gogor salatu zuen Akab erregea, Naboti bere mahastitxoa lapurtzearren egindako hoben odoltsuagatik.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 19. orr.

Baina menean daukat atzo bezalako mahastitxo bat.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 169. orr.


mahastizain (orobat mahasti-zain g.er.) 1 iz mahasti baten ardura duen pertsona.

Guztira, 1.252 mahastizainen babesa lortu du UAGAk.  Berria - Ekonomia   2004-08-31

Xavier Pierre Irulegiko mahastizainen kooperatibako zuzendariak.  Berria - Harian   2005-09-11

Berriz ere, Bordeleko alde hortan bereziki, mahastizain eta arno saltzaleak kopeta zimur dabiltza.  Herria   2005-04-21

Indar haundiak egiten baitituzte gure mahasti-zainek kalitatearen hobetzeko.  Herria   2004-12-09

Mahasti bat zuen Salomonek Baal-Hamonen; mahastizain batzuei utzi zien: zilarrezko mila txanpon dakarzkio bakoitzak fruituen ordain.  Elizen arteko biblia   Kt 8,11

Gizon batek mahastia landatu zuen eta harresiz inguratu; lurrean dolarea egin eta mahastizainaren dorrea eraiki zuen; gero, nekazari batzuei errentan utzirik, urrutira joan zen.  Elizen arteko biblia   Mk 12,1

2 (hitz elkartuetan)

Baigorriko sotoak eta inguruko mahastizain-etxalde guziek eman 10 arno jastatu dira eta aipatu osoki euskaraz.  Herria   2004-07-01

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

errioxako mahastizainen (3); irulegiko mahastizainen (4)


mahastizaintza 1 iz mahastizainaren jarduera.

Mahastizaintzaren krisia Frantzian.  Berria - Harian   2005-09-11

Aho batez oniritzia eman dio Eusko Legebiltzarrak Mahastizaintza arautzeko EAEko Legeari.  Berria - Ekonomia   2004-05-08

2 (hitz elkartuetan)

EVENAk, Nafarroako Enologia eta Mahastizaintza Erakundeak.  Berria - Harian   2005-09-11


mahastizale iz mahastizaina.

Kostaldeko mahastizaleek, Lekeitiokoek adibidez, txakolinaren zain, oidiumaren aurkako tratamendua noiz egin, auririk ba ote zetorren jakin nahi zutela eta...  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 42. orr.


mahasturi ik maiasturu.

mahasturu ik maiasturu.

mahats (orobat mats g.er.) 1 (multzokaria) mahatsondoaren fruitua, mordoetan biltzen diren ale zuri, gorri edo beltzen multzoa.

Oliteko ondoan lurralde ederrak bazituen, ogi, mahats, oliba, fruitu, emaiten zutenak.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 193. orr.

Garia, artoa, mahats ugari.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 21. orr.

Emakumeek mahatsa eta almendrak bota zizkioten.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 204. orr.

Mahatsa eta mizpirak jaten dituzte biek.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 111. orr.

Mahatsez beteriko saskietan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 318. orr.

Zenbat ordainduko da aurten kilo bat mahats?  Berria - Ekonomia   2004-08-31

Mahatsa 0,6 euro eta 1,5 euro bitartean ordaindu zen kiloa.  Berria - Ekonomia   2004-08-31

Larrua mahats beltza bezain beltz eta begiak almendra-kolore zituena.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 85. orr.

Zakurrek bazekitela mahats ona non zegoen.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 65. orr.

Mahatsondoak landatu eta mahatsa jan.  Elizen arteko biblia   2 Erg 19,29

Hazia erein orduko uzta biltzeko garaia izango da, mahatsa zapaldu orduko berriz biltzeko garaia izango da.  Elizen arteko biblia   Am 9,13

Mahatsa dolarean bezala zapaldu du Jaunak Juda neskatxa ederra.  Elizen arteko biblia   Nk 1,15

Sasoi hartan mahatsa helduta zegoen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 576. orr.

Hain zuzen ere, lehen mahatsaren garaia zen.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 203. orr.

Bide bazterrean jarririk bihiz bihi molko bat biluziz mahats jaten ari naiz.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 189. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Mahats kilo bakoitzeko ordaindutako kopuruak.  Berria - Ekonomia   2004-08-31

Mahats zuku fermentatua.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 31. orr.

Borrokara eragiteko, mahats- eta masusta-zukua erakutsi zizkieten elefanteei.  Elizen arteko biblia   1 M 6,34

Mahats zukuzko botila bat, ardo gustu pixka bat duena.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 14. orr.

Biak mahats lapa edaten ari zirelarik bordan.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 237. orr.

-Mahats patsa erretzen ari dira alkatararen batean- esan zuen idazkariak.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 199. orr.

Mahats- eta fruitu-uzta handia bildu zuten.  Elizen arteko biblia   Jr 40,12

3 (bildu aditzaren objektu gisa)

Hektarea bakoitzeko 6.500 kilo mahats beltz eta 9.000 kilo mahats zuri biltzea baimendu du.  Berria - Ekonomia   2004-08-31

Garia jaso eta mahatsa bildu dutenek jango dute ogia eta edango ardoa.  Elizen arteko biblia   Is 62,9

Mahatsa bildu baino lehen, loraldia igaro eta mahats-alea heltzen hastean, kimu berriak moztu egin ohi dira inauskaiaz, moztu eta bazterrera bota.  Elizen arteko biblia   Is 18,5

Aurreko urtean baino mahats gutxiago bilduko da.  Berria - Harian   2005-09-11

Elorritik biltzen ote da mahatsik edo gardutik pikurik?  Elizen arteko biblia   Mt 7,16

Mahats biltzeko garaian.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 714. orr.

341.000 kilo mahats bildu dituzte, iaz baino %21 gehiago.  Berria - Ekonomia   2004-12-02

4 mahats alea.

Mahats batzuk eguzkitan lehortzen dira, beste batzuk bildu eta zanpatu egiten dira.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 35. orr.

Aukeratu zuen jateko mahats helduak zituen mahatsondo bat.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 659. orr.

Ezti eta mahats bildu berriak ekarriz.  Berria - Ekonomia   2004-12-02

Arku elektrikoek mahats zimelak ziruditen, haizearen altzoan kulunkari.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 430. orr.

Mahatsak berdeegiak ziren dudarik gabe.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 118. orr.

Taldeak Gabon Zahar gaueko mahatsak lasai asko jango ditu orain arte egindako lanaren ondoren.  Berria - Kirola   2004-12-21

Txakolina egiteko mahatsak datorren hilean jasotzen hasiko dira.  Berria - Harian   2005-09-11

5 mahats landarea. ik mahatsondo.

Beheko baserriko lehen mahats ilaran zela guardiak azaldu ziren bidezidorrean.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 245. orr.

Belarretan utzitako mahats-adarrek suge beltzak ziruditen.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 108. orr.

Mahats aldaka zenbaitek, ondoen artetik edo berdin bidean berean luzaki hedaturik, beren hosto jori zabalak goizeko eguzki goxoan hain nagiki etzaten dituzte non [...].  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 57. orr.

Three Rivers aldera doan bidetik joan gara lehenbizi, haraneko mahats sailak begietan izan arte.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 394. orr.

6 andere mahats fruitutzat mahatsaren antzeko ale garratzak ematen dituen zuhaixka (Ribes sp.)

Andere mahatsa jaten ari zen, fruituaren zukuak ahoa zikintzen zion kokotseraino eta sudurreraino. Andere mahats gorria, andere mahats beltza, hurrak barrez ari ziren begitarte lotsagabez.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 317. orr.

Andere mahatsaren zainetan bere odol gorri pixka bat isurtzen uzten zuen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 319. orr.

Tarta bat masusta gorriz eta andere-mahatsez betea.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 259. orr.

Andere mahatsezko ardoa.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 174. orr.

Andere-mahats gorrizko errona.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 166. orr.

Andere mahatsezko likorea arratsean erosten zuen, goizean "makal" sentitzen zelako aitzakian.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 222. orr.

Dezente bota zion andere mahats likoretik eta pattarretik gutxixeago.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 166. orr.

7 mahats aihen (orobat mahatsaien g.er.)

Haren atzealdean, areto margotu berriak mahats aihen freskoak zituen hondo leun baten gainean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 413. orr.

Mahastia bezala larrutu zuten harrapariek, mahats-aihenak soilduz. Sar bedi etsaia mahastian eta hondatu, baina erabat deuseztu ez! erauz bitza mahats-aihenak, ez baitira nireak!  Elizen arteko biblia   Na 2,3

Ile kizkurrak kopetan behera erortzen zitzaizkion, mahats aihenen irudira.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 317. orr.

Eskortatxo horretan aihendegi bat zuten, mahatsaihen sortak eta mahatsondo zaharretako egur pilak lehortzen egoten zirena.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 217. orr.

8 mahats aiztur pl mahatsondoak mozteko aizturrak.

Makurtu eta mahats-aizturrez ebaki zuen zaku-ahoa ixten zuen burdinaria.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 318. orr.

9 mahats ale (orobat mahatsale g.er.) mahatsaren alea.

Loraldia igaro eta mahats-alea heltzen hastean.  Elizen arteko biblia   Is 18,5

Hostoen eta mahats-aleen gaineko hautsa. Mahats ale bat hartu eta jan du.  Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 27. orr.

Mahats-aleak jaten hasi zen, hura bakarrik jaten lotsa ez zedin.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 558. orr.

Mahats-aleak janez eta etxeko ardo lodia edanez.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 92. orr.

Michael Levinson kanadarrak ahoan sartu ahal dituen mahatsaleak.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 202. orr.

Amorrazioaren gaztainak, hiraren mahats-aleak eta pesadunbrearen mahats-mordoak.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 149. orr.

Txupa kenduta bular guriak nabari zaizkio, ez handiak ere, baina bai ongi biribilduak, dardara zaluxkoak, eta titiburuko mahats aleak gotor kamisetapean, bizirik baleuden.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 66. orr.

10 mahats bilketa iz mahatsa biltzea.

Zure gain ere oldartu da suntsitzailea, uzta eta mahats-bilketa hondatuz.  Elizen arteko biblia   Jr 48,32

Uda ere bukatu gabe zegoen, mahats bilketa bete-betean.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 212. orr.

Mahats bilketa oparoak.  Berria - Harian   2005-09-11

Atzo euriak mahats-bilketa zapuztu zuela.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 398. orr.

Mahats-bilketa egitean, ez itzuli atzean utzitako mahats-hondarrak biltzera.  Elizen arteko biblia   Dt 24,21

Mahats eta patata bilketan ezezik, neguko kanpainan ere ari dira langileak sorterrian kontratzen.  Berria - Ekonomia   2004-08-03

Aurten, mahats-bilketarako 250 sasoikako langile kontratatzea espero du UAGAk.  Berria - Ekonomia   2004-08-03

11 mahats biltze (orobat mahasbiltze g.er.) iz mahatsa biltzea.

Handik egun batzuetara mahats biltzea hasi zen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 221. orr.

Laster egin da mahats biltzea.  Herria   2001-10-18

Mahats-biltzea amaituko baita eta ez da gehiago uztarik izango.  Elizen arteko biblia   Is 32,10

Joanden larunbatean egin da mahats biltzea Urkodoian.  Herria   2005-10-06

Mahastietara joan zen mahats-biltze garaian.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 848. orr.

Irakaspena uholdeka dakar Nilok bezala, mahasbiltze-egunetan Gihonek bezala.  Elizen arteko biblia   Si 24,27

12 mahats-biltzaile mahatsa biltzen duen pertsona.

Beste mahats-biltzaileek bezala bete dut dolarea.  Elizen arteko biblia   Si 33,17

Mahats-biltzaileek, zuen mahastira datozelarik, gutxienez hondarrak uzten dituzte.  Elizen arteko biblia   Jr 49,9

Argiaren uzta alez ale biltzen duten mahats-biltzaileei.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 66. orr.

13 mahats hosto

Mahats-hosto handien artean ezkutaturik.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 51. orr.

Zeren dohakabeari ongi baliatu baitzitzaion mahats hostoa.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 77. orr.

Iratze eta mahats hostoak saltzen zituzten, libra laurdeneko sortetan kontu handiz bildurik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 44. orr.

Izar guztiak erori egingo dira, piku-hostoak eta mahats-hostoak zimeldu eta erortzen diren bezala.  Elizen arteko biblia   Is 34,4

14 mahats mordo

Apaizak mahats-mordo kaxkar haiek bildu, dolarera bota eta zapaldu zituen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 980. orr.

Hiru aihen zituen mahatsondoak; kimuberritu zen, loratu eta ondu egin ziren mahats-mordoak.  Elizen arteko biblia   Has 40,10

Maisua gela erdian dago, mahats mordo bana belarrietan eta masailak gorriz margotuta.  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 146. orr.

Amorrazioaren gaztainak, hiraren mahats-aleak eta pesadunbrearen mahats-mordoak. · Mahastia erabat hondaturik eta husturik geratu zen, mahats mordoxka batzuk besterik ez zegoela.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 149. orr.

15 mahats parra (orobat mahasparra g.er.) hazten uzten den mahatsondoa, euskarri batez eusten zaiona.

Etxaurrean erruz hedatua, berriz, etxeko mahasparra ageri da; mahats morko eder eta ugarien emale.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 42. orr.

Mahats-parra sendo baten azpitik pasa behar da Gelatxoren baserrira sartzeko.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 77. orr.

Apaizetxeko fatxadan hazten zen mahats-parraren adarren artean erdi-gordetako leihotxo batetik kirik egitera joan zen.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 235. orr.

Nor bere mahats-parrapean eseriko da, bere pikupean, inoren beldurrik gabe-.  Elizen arteko biblia   Mi 4,4

ik parrape.

Hantxe dauka, hormari hemendik eta handik itsatsita antza, Don Carlos María Isidrok (gure Erregeren aitonak) hain maite izan zuen mahats-parra famatua.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 207. orr.

16 mahats pasa ik mahaspasa.
17 mahats sorta mahats mordoa.

Hitz-bertze egin beharrez, mahats sorta bat bildu nuen, lagungarri.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 128. orr.

Mahats sorta bat aletzen ari nintzen, bazkariaren hondar.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 239. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

andere mahats (4); kilo mahats (7); mahats ale (8); mahats aleak (11); mahats aleen (3); mahats bilketa (9); mahats bilketarako (3); mahats biltzaileek (3); mahats biltze (9); mahats biltzea (11); mahats biltzearen (3); mahats biltzeko (3); mahats denboran (3); mahats gordina (3); mahats hostoak (3); mahats mordo (14); mahats mordo bat (3); mahats mordoak (12); mahats ondoen (4); mahats parra (3); mahats zuku (4)

dolarean mahatsa (3); mahatsa bildu (5); mahatsa biltzeko (3); mahatsa zapaldu (3); mahatsa zapaltzen (3)

mahatsaren begia (5)

andere mahatsezko (3)


mahatsaien ik mahats 7.

mahatsaldi iz

Neu ere trebea bainintzen italiar mahatsaldietan, eta ardoa gogotik erosten nuen aukera nuen guztietan.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 118. orr.


mahatsale ik mahats 9.

mahatsardo iz ardoa.

Eta mahatsardoa ere bazen, nahi izanez gero, armadaren sotoetatik ekarria.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 85. orr.


mahatsare iz mahats parra.

Mahatsare bat bazen; iluntasunari erabatekoa iritzi nion tenore hartan.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 89. orr.

Guk, begi kolpe batez, mahai batean hiru kopa atzematen ditugu; Funesek, berriz, mahatsare bat osatzen duten aldaska eta mordo eta ale guztiak.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 91. orr.


mahatsarno iz mahatsardoa, ardoa.

Garaipena ospatu beharrez, Arrosek zortzi zahagi aterarazi zituen, mahatsarnoz beteak.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 223. orr.


mahatsondo (orobat mahats ondo g.er. eta matsondo g.er.) 1 iz zuhaixka igokaria, aihentsua, lore oso txikiak eta fruituak mordoetan dituena, fruituagatik eta ardoa egiteko lantzen dena (Vitis vinifera vinifera)

Hiru aihen zituen mahatsondoak; kimuberritu zen, loratu eta ondu egin ziren mahats-mordoak.  Elizen arteko biblia   Has 40,10

Sodomako mahastietako mahatsondo dira. Mahatsondo baten azpian eseririk.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 233. orr.

Nor bere mahatsondo eta pikuondoaren azpian eseri ohi zen, ez baitzituen inork kezkarazten.  Elizen arteko biblia   1 M 14,12

Mahatsondoari jarraika dator huntza.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 379. orr.

Mahats ondo lodi, beltz eta bihurdikatuak, hostoila berdeak txapelaturik.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 46. orr.

Berantago mitriolatzea, punpa bizkarrean, ur urdin bat hedatuz mahats ondoen gainera, eritasunek ez zezaten andea fruitua.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 97. orr.

Zeren etxarte hori mahatsondo hostotsuz tapizaturik baitzegoen.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 76. orr.

Mahatsondo oparoak daude: mahats batzuk eguzkitan lehortzen dira, beste batzuk bildu eta zanpatu egiten dira.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 35. orr.

Mahatsondoak txarrak, molkoak berdin, baina bihiak pizgarri, hain dira gozagarriak.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 164. orr.

Urruntxago, ezker, Obanos herrirako patarra hasten zaidala, hona mahats ondoen zerrendak, geometrikoki lerrokatuak, beren adarrak hedatzen dituztela eskuin eta ezker, elkarri esku emanez bezala.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 46. orr.

Olibondo sailetan ibiltzen ginen txorien habia bila, eta mahatsondoetan ere bai.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 167. orr.

Mahatsondoaren adar, mordo eta hostoz egindako girlandak apaingarri ageri ziren, berde leun baten gainean margoturik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 157. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Lurra baino gehiago, mahatsondo mota da bilakatu garrantzitsua.  Berria - Harian   2005-09-11

Mahatsondo ilara bat ipurditik atera bagenio.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 24. orr.

Mahatsondo ilarak eskuin-ezker zabaltzen dira, ia bailararen mugetaraino.  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 148. orr.

Mahatsondo-ahienak edo pinu-adartxoak erreko dira.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3510. orr.

Handik igarotzean, begirada guztiak hari oraturik geratu ziren, mahatsondo-kiribil likatsuen antzera.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 336. orr.


mahaxtru ik maiasturu.

mahaxturu ik maiasturu.

mahexal ik marexal1.

mahi ik mahai.

mahiburu ik mahaiburu.

mahisturu ik maiasturu.

mahoi ik mahon.

mahomatar ik mahometar.

mahometano (44 agerraldi, liburu 1ean eta 28 artikuluan) izlag/iz mahometarra, musulmana.

Indonesia da munduan den mahometano herri haundiena.  Herria   2001-10-18

Hek dute alabainan herri hortan erraiten gobernuari zer dion mahometano legeak.  Herria   2001-09-27

Juduek eta Mahometanoek ez dutela gorputz erretzea onartzen.  Herria   2004-06-17

Fedegabeak dira, mahometanoen arabera, Koran heien liburu sainduari jarraikitzen ez direnak oro.  Herria   2001-09-27

Kristau zintzo bat mahometano bihurrarazten duen apaiz horietako bat da berori!  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 180. orr.

Antso Handiak mahometanoei aurre behar izan zien egin eta horien artean etsai bortitza izan zuen Al-Mundir Zaragozako musulman buruzagia.  Berria - Kultura   2004-02-10


mahometar (30 agerraldi, 2 liburu eta 3 artikulutan; orobat mahomatar 18 agerraldi, 8 liburutan) izlag/iz musulmana.

Mahometar herrialdeetan, debekua zenbat eta zorrotzagoa izan, hainbat handiagoa lukurreria.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 89. orr.

Mahometar erlijioak eta indiar erlijioak ezin konta ahala herri hartzen dituzte beren baitan.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 138. orr.

Mahometar emazteek ekartzen duten buruko oihalaren ikastetxeetan debekatzeko legea.  Herria   2004-09-09

Mahomatar urzaleak kristau edanzaleekin borrokatzen zirenean, belarra segaren aurrean bezala erortzen ziren.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 279. orr.

Mahomatar poligamoak emakumez betetzen du bere paradisua.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 136. orr.

Piratei agindu zien bizitza barkatuko ziela baldin eta kristau fedeaz ernegatu eta mahomatar bihurtzen baziren.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 33. orr.

Mahomatarren Paradisuan.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 41. orr.

Ekialdeko herri guztiek, mahometarrek salbu, uste dute erlijio guztiak berez berdinak direla.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 153. orr.

Mahometarrak ez lirateke hain musulman onak, batetik herri idolatrarik ez balitz [...], eta bestetik kristauak ez balira, hauek Jainkoaren begien aurrean lehenak direla pentsarazten baitiete haiei.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 142. orr.


mahometismo iz islama.

Handik oso hurbil, mahometismoak Sennarko erregearen seme-alabak atxilotzen dituela ikusten dugu; erregea hil eta gero, kontseiluak haiei lepoa mozteko agintzen du, tronura igo denaren mesedetan  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 125. orr.


mahon (orobat mahoi eta maoi) 1 iz kotoizko tela sendoa, batez ere lan-jantzietan erabiltzen dena.

Egizu kontu hil zutenean mahonez jantzia zegoela...  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 47. orr.

Lubis, mahonezko galtzekin eta alkandora urdin ilunarekin; ni neroni, neuzkan arropa zaharrenekin.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 130. orr.

Bere ohiko janzkera soinean: jertse gris lodi bat, lepotik gerrirainoko kremaileraz; mahoizko galtzak; eta gaztaina-koloreko zapatila zarpailak.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 96. orr.

Lanetik etorri berriak dira, mahoizko praka zikinduak eta kamiseta izerdituak.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 42. orr.

Andresek maoizko buzoaren azpiko atorratik paketea atera, zigarroa piztu, jaiki eta barrurantz uxatu ditu.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 21. orr.

Lepo-zuriak ofizinetako langileak dira (alkandora zuridunak, nolabait), eta lepo-urdinak berriz ekoizpen-langileak (mahonezko jantzidunak, alegia).  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 130. orr.

Irujok mahoizko alkandora erantzi zuen.  Berria - Kirola   2006-01-07

2 (izenondo gisa)

Nahiz kaleko jantziak izan, urdin mahonezkoa eta errauts kolorearen arteko tonuak ugari.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 106. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

mahoizko prakak (3)


mahonesa ik maionesa.

mahuka (orobat mauka; Euskaltzaindiaren Hiztegian mahuka agertzen da) 1 iz beso osoa edo goiko aldea estaltzen duen jantzi zatia.

Blusaren mahukak jaso zituen.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 106. orr.

Alkandoraren mahukak jasota zeuzkan gizon beltzaran luzanga bat.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 115. orr.

Alkandora zurien mahukak tolestatzen zenituzten bitartean.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 20. orr.

Jakako mahukak bilduak zituen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 273. orr.

Trajearen mahuken gainetik esku banarekin besondoak igurtziz edo neurtuz, bere giharrez harro.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 226. orr.

Gero, frakaren mahuken eskumuturrak apur bat atera zituen kanpoalderantz.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 51. orr.

Gero jakak elkarri lotu, mahukak ifrentzuz jarri, eta mahuketatik barrena pasatu zituzten bi adar haiek.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 112. orr.

Bi mahukak tarrataturik baitzeuzkan ukondoetan.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 213. orr.

Jakaren mahukaz ezpainetako hautsa kendu zuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 365. orr.

Mahukaz lehortu du eskopetaren kanoia umeltzen duen lurruna.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 139. orr.

Mahukaren muturraz kendu zion hautsa.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 31. orr.

Baina barra gaineko ezpain-zapiak hartzera joan zuan, muturreko nata arrastoak behin eta berriz alkandorako maukarekin garbitu ez hitzan, seguru asko.  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 125. orr.

Aurpegia mahukan lehortu eta Lupini begiratu zion.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 298. orr.

Labanaren alde biak berriro garbitu zituen, oraingoan jertsearen mahukaren kontra.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 10. orr.

Erizain edo jagole izan behar du, mahukatik heldu diot.  Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana», 2003 - 81. orr.

Hermione mahukatik tiraka ari zitzaion, erlojuari begira.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 336. orr.

Mahuka gabea zen soinekoa.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 205. orr.

Nafarroako Gobernuak ez, ordea, eta mahukatik atera zuen gordeta zeukan karta.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 151. orr.

2 (izenondoekin)

Mahuka motzeko alkandora.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 33. orr.

Mahuka luzeko jantzi bat eta hiru barruko elastiko besterik ez dudala negurako.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 50. orr.

Haizeak zerabiltzan mahuka luze, hutsak.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 23. orr.

Blusa beltz bat, oihal ziratuzko mahuka hori bizi-bizikoekin.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 45. orr.

Geroxeago azaldu da mahuka jasozko cowboy-alkandoradun tipoa.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 273. orr.

Mahuka zabalekiko jantzi berde argi bat soinean.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 54. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Mahuka-punta zahar batzuk- erosotasunagatik erantzi zituenak.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 157. orr.

Aldi berean Elosegik kafea isuri zuen mahukaren ertzarekin.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 139. orr.

Lepoko izerdia xukatu du mahuka barrenetik atera duen zapi zuriarekin.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 110. orr.

Egileak, ordea, beti gorde behar du kartaren bat mahuka-barrenean.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 11. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, elkarketak izenondo balioa duelarik)

Bada mutil bat galtza barren-zabalez eta alkandora mahuka-motzez jantzia.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 98. orr.

Eskumutur gorriak alkandora mahuka-motz saretu batetik ateratzen zitzaizkiona.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 100. orr.

Jertse mahuka motzaren azpian, bularrak beheraturik zeuzkan.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 21. orr.

Ohiko bata akoltxatuaren ordez kimono mahuka-zabala zuen jantzita.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 134. orr.

4a (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Matson jaunaren beroki-mahukako botoi-zuloetako bat Cook andrearen mintza-tutuan katigatu zen.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 246. orr.

Emakumea besokoa lotzen hasi zen, baldar eta urduri, falta zitzaion besoko brusa-mahuka laburrean.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 76. orr.

Erregistratu zuten zerbitzariek kalte egiteko armarik ba ote zeraman ikusteko eta abitu-mahukan ezten bat aurkitu zioten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1051. orr.

5 ureztatzeko, andel bat betetzeko edo suteak itzaltzeko erabiltzen den hodi malgua.

Urtarrilaren 16an, berriz, patiora jaisteari uko egiteagatik arrastaka atera, biluztu eta mahukarekin busti zuten.  Berria - Euskal Herria   2006-01-20

Borreroak, gasolindegira doanean, mahuka urka-soka bat eginda uzten du.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 72. orr.

Suhiltzaile-kamioi bat, mahuka-bagoi bat eta eskailera-furgoi bat zalapartaka igaro ziren haren aurretik, kalea hankaz gora jarriz.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 168. orr.

Suhiltzaileen kamioi bat orroka igaro zen handik; haren atzetik, mahuka-bagoi bat, kapusaiak janzten ari ziren aurpegi izerditsuko gizonez betea.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 367. orr.

Heldu ginenean, berehala jasan behar izan nuen nigana zuzendutako eta erruki gabe jarraitzen ninduen ur-mahuka antzeko baten ustekabeko txorrotada.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 178. orr.

6 mahuka-biki iz pl

Traje urdin marraduna darama jantzita, neurrira egindakoa, eta alkandora zuria, mahuka-bikiekin lehenengo aldiz.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 66. orr.

Mahuka-bikiak zituen alkandoran.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 63. orr.

Malba koloreko tiranteak fraka dotoreetatik dilindan zituen gizon bat alkandoraren diamantezko mahuka-bikiak lotzen ari zen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 415. orr.

6a mahuka hutsean adlag mahuka hutsik.

Hotz-beroen batez bestekoa atsegina da, mahuka hutsean lasai ibiltzeko modukoa. Familia adiskidetsu bat zain geratu zen, ez oso urruti: soinekoak azpiko galtzetan sartuta emakume ile-nahasiak, gizon oin-hutsak mahuka hutsean, galtzazpiez eta elastikoez jantzitako ume mordo bat.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 352. orr.

Bere pianoaren aurrean dago jesarririk mahuka hutsean.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 281. orr.

7 mahuka hutsetan adlag mahuka hutsik.

Mutilek, erreparoz eta jostagalez, erantzi zituzten jaka arinak, eta horrela, mahuka hutsetan, patiora irten eta lasterka joan ziren ukuilura.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 157. orr.

Mahuka hutsetan ibiltzen ziren beti Rouengo portuan.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 19. orr.

8 mahuka hutsik (orobat mahukutsik g.er.) adlag alkandoraren gainean jakarik edo kidekorik gabe.

Salmahaiaren beste aldean zegoen, mahuka hutsik, igandetako mantal zuri birjina soinean.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 83. orr.

Mahuka hutsik atera zen bizargilea.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 50. orr.

Seminarista haietako baten aurrean gure ama kasualitatez mahuka-hutsik agertzen bazen, gogorki egingo zion errieta osaba Xabierrek.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 96. orr.

Zerbitzariak bildu zituen zuen jaka eta maletatxo beltzak eta mahuka-hutsik, alkandora zurien mahukak tolestatzen zenituzten bitartean [...] eseri zineten, pozik, ingurumariari erreparatzeko astirik gabe oraindik.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 20. orr.

Gizasemeak eskuarki mahukutsik; batzuek leporainoko alkandora beltzak daramatzate.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 33. orr.

Kalearen erdian, iturrietatik hurbil, Gavard topatzen zuen, mahuka hutsik, besoak mantal urdinaren bularrekoaren gainean antxumaturik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 100. orr.

8 mahuka mutur ik mahukaburu.

-Testamentua erakutsi zizun, ezta ba, Hat? -galdegin zuen Bain andreak, mahuka-muturrak bere eri fin bezain sendoen artean txirikordatzen zituelarik.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 70. orr.

Anpulu bi erori zitzaizkion, mahuka muturrarekin lehortu zituen anpulu bi.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 251. orr.

Haren soineko beltza lisatu huen, lepoa eta mahuka-muturrak almidonatuz haren eskuak berri ageri zitezen, bular hilaren gainean gurutzaturik  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 107. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

alkandora mahuka (4); alkandoraren mahuka (4); mahuka gabeko (3); mahuka hutsean (4); mahuka hutsetan (5); mahuka hutsik (12); mahuka luzeko (3); soinekoaren mahuka (3)

alkandoraren mahukak (6); alkandoraren mahukak jasota (3); atorraren mahukak (4); mahukak goratu (4); mahukak goratzen (3); mahukak jaso (4); mahukak jasota (5); mahukak jasota zeuzkan (3)

mahukan lehortuz (4)

mahukarik gabea (4); mahukarik gabeko (4)

mahukatik heldu (5); mahukatik tiraka (7)

maukarekin garbitu (3)


mahukaburu iz mahuka muturra.

Agureak mahukaburu gorriekiko uniformea zeukan soinean, Pavel Petrovitx-en garaian erabiltzen zituztenen tankerakoa.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 75. orr.

Mahukaburuak eta mendelak moztu ukondoak adabatzeko.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 479. orr.

Oraingoan beste pieza bat ere aurreratu zuen, mahukaburuaz.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 129. orr.


mahukadun izond mahuka dituena.

Tabernariak, Lebigre jaunak, edariak ateratzen zizkien bezeroei, barneko mahukadun bat soinean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 40. orr.

Bakero ilupatu batzuk eta indiar buruzagi baten argazki zaharraz apainduriko kamiseta mahukaduna jantziak zituen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 102. orr.

· (izlag gisa) Klodiak gogatzen zituen ahizpak, so gartsuz, mahukadun tunika batez jantz zezaten mutila.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 57. orr.


mahukutsik ik mahuka 7.

mahunga iz ipar mahuka.

Atorra mahungak altxatu ondoren eta eskuetan tu egin, hasi da lur lanetan.  Herria   2001-11-01


mahutu, mahu, mahutzen du ad adkor hil.

Amildegian harrapatu izan banindute lagun hilen ondoan bizirik, mahutu eginen ninduketen.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 187. orr.

-Eta Longartek ez hinduen mahutu nahi izan gero? -Gardelek.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 128. orr.


mahutzaile izond adkor hiltzailea.

Harrika akabatu behar nautela, zokoren baten bila, zitzai mahutzaile hauengandik ihes egiteko atzaparka, malkotan izu, lotsa.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 142. orr.


maia iz Yukatan penintsulan eta inguruetan bizi den indiar herri batekoa.

Bigarren edo hirugarren goizean, betiko moduan gosaltzen ari ginela, inguruan guri begira ume maia mordoa genuelarik.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 57. orr.

Hamaikagarren edo hamahirugarren mendean, hiri oso bat izana ei zen harako hondakindegia, Herbertek esan zuenez, hiri maia bat.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 61. orr.

Gizarte Maia, Hitita, Babiloniko eta Indikoak, desegiten direnean, gizaki primitiboaren ethos-era itzultzen direla dirudi.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 415. orr.

Herrialde osoko milaka eta milaka maia bildu ziren hiriburuan.  Berria - Mundua   2004-03-31

Ez eta txinerazko testurik, ez maien erreprodukziorik?  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 190. orr.

2

Maia-herri hau bezala: gurpila ezagutu ez eta piramideak eraiki, tenpluak oihantzarraren erdian, dena lizundu eta hezetasunez birrintzen den lekuan... zertarako?  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 62. orr.


maiasturu (orobat maiesturi, mahasturu, mahasturi, mahisturu, mahaxtru eta mahaxturu) 1 iz ipar zurgina. ik maisturu.

Bi errejentek dute pastorala gidatzen: Pier Pol Berzaitz bera eta André Eppherre herritar maiasturua.  Herria   2003-07-24

Eroslea aldiz herriko maiesturi bat da, Olha etxea jadanik beretua duena ez hain aspaldi.  Herria   2004-09-02

Mahaxturia zen, biziki ofiziale fina eta lan onekoa, huts handia eginen du, hain zen ere gizon ixil eta maitagarria!  Herria   2004-12-02

Bere ofizioaz mahaxtria zen eta lanaren gustu haundia bazuen, bereziki muble egiten.  Herria   2005-12-08

Laborariak, momentu batez utz zuen ardiak eta etxaldea, mahasturiak, tindatzaileak, harginak, muntatzen dituzuen etxe berri horietaz, jali zaitezte, eta gure ganat hurbildu.  Herria   2001-03-01

Euskal mahisturiak eta Baskoniako etxeak.  Herria   2002-10-31

2 (hitz elkartuetan)

Mahasturu emaztea baitzen, lanean ere ainitz arizana zen.  Herria   2004-03-04

Eta han ziren zurginak-eta ikusten nituelarik, gustua hartu nuen hortan eta aitari galdetu nion ea ez zautan eginen mahain ttipi bat, mahasturi mahain bat; eta halako bat egin zautan, eta hartan ari nintzen...  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 86. orr.


maiatz 1 iz urteko bosgarren hila.

2001eko maiatza.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 55. orr.

68ko maiatza pasatua zen eta ordukotz sukarra ahazten hasia.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 117. orr.

1937ko maiatz hartan.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 68. orr.

68ko maiatz gazte eta berde hartan.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 11. orr.

Maiatza zen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 133. orr.

Amen ohoretan, maiatz loretsua lagun, iduri du bazter guzia ere goxo goxoa emanik dagoela.  Herria   2001-05-24

Obrak hiru urte geroago hasi ziren, 1993. urteko maiatzean.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 34. orr.

2002. urteko maiatzean, Bush juniorrek Nekazaritza Lege Berria sinatu zuen.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 302. orr.

Maiatzean, sei hilabete geroago, metrailadoreak eta aginte-kontrolak izoztu egiten dira oraindik.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 73. orr.

Iiragan maiatzeko bozetan eskuratutako kargua galdu zuen.  Berria - Mundua   2004-10-20

Maiatzeko urte arteko inflazioa %3,4koa zen Hego Euskal Herrian.  Berria - Ekonomia   2004-06-12

Batez ere maiatzetik uztaila arte egiten ditu eraso eta kalteak.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 114. orr.

Iazko maiatzetik hona aldaketak oso txikiak izan dira.  Berria - Ekonomia   2004-07-02

Martxoak maiazten badu, maiatzak martxotuko du.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 127. orr.

Maiatzak badaki neguaren buztana izaten...  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 175. orr.

Maiatz hotz, ez agotz ez bihotz.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 192. orr.

Maiatz luzea, maiatz gosea, hark hil zian nire alaba gaztea.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 221. orr.

Martxo haizetsu, apiril euritsu, maiatza gero eguzkitsu.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 128. orr.

Kukuak maiatzean kuku.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 109. orr.

Maiatzeko beroa, urteko balioa.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 191. orr.

Maiatzeko euria, urria baino hobia: urte guztiko ogia.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 192. orr.

Santa Gurutz maiatzeko, gure soroak laiatzeko; hazia falta baduk, bilazak ereiteko!  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 187. orr.

2 (-en atzizkiarekin, datetan)

-Maiatzaren bia zuan.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 106. orr.

Ostirala, 1937ko maiatzaren 30a.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 11. orr.

Maiatzaren 30a, asteazkena.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 47. orr.

Atenasen, maiatzaren 27an.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 189. orr.

Maiatzaren 29an Parisen behar nuen...  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 215. orr.

1044an hil zen, maiatzaren 9an.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 194. orr.

Han hil zen, 1945eko maiatzaren 5ean, esparrua askatzeko bost egun falta zirela.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 351. orr.

1230eko maiatzaren 25ean santua basilika berrira eraman baino lehen burutu zuela obra.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 177. orr.

1221eko Mendekoste eguna maiatzaren 30ean izan zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1122. orr.

Maiatzaren 13an abiatu eta ekainaren 9an burutzen da.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 199. orr.

Apirilaren 1etik maiatzaren 1era bitartean garbiketa bat egingo da Utrechteko probintzian.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 105. orr.

Maiatzaren 28ko gau sargorian.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 89. orr.

Maiatzaren leheneko jai-zubian, Elseren lagun baten gonbita onartu eta Mallorcara hegan egin zuten senar-emazteek.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 174. orr.

3 (-k atzizkiarekin, datetan)

1784an, maiatzak 24 zituenean, Salamanca aldean, elurte eta eurite itzelak gertatu ziren.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 190. orr.

1610eko maiatzak 18 egun dituen honetan.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 15. orr.

· (aposizioan) Maiatzak 14, san Isidro bezpera, eta San Matias apostoluaren eguna.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 200. orr.

1906, maiatzak 22.  Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 57. orr.

Fernando Poo, 1877ko maiatzak 21.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 47. orr.

Ortziralean, maiatzak 7, aratseko 8-etan.  Herria   2004-05-06

Helduden igandean, maiatzak 25, hauteskundeak dituzte Hego-Euskal-Herrian.  Herria   2003-05-22

Igandea, 1943ko maiatzak 2.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 110. orr.

Herria, Amilibia alkateak gidaturik, harresiak eraisten hasten da (maiatzak 4).  Askoren artean   «Rataplan» - 104. orr.

Elizondon (apirilak 29), Elgoibarren (maiatzak 5), Andoainen (maiatzak 6), Santurtzin (maiatzak 11) eta Gasteizen (maiatzak 21) joko dute, besteak beste  Berria - Kultura   2006-04-12

4 (-ko atzizkiarekin, egunak-edo markatzeko)

Maiatzeko Santa Kruzetan Saldiastik Oderitzera ekartzen zituzten behiak larratzera.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 67. orr.

Maiatzeko lehen egunetan.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 98. orr.

Horrela maiatzeko bigarren asteazkenean.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 182. orr.

Maiatzeko azken astea zen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 89. orr.

Maiatzeko lehen asteburuan airoski bururatuko da kulturaldia.  Herria   2003-04-24

5 (hitz elkartuetan)

1944ko maiatz azkenean ezagutu nituen bi preso, haiekin zinez adiskidetuko bainintzen.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 83. orr.

1569ko maiatz hasiera hartaraino.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 207. orr.

1720ko apiril bukaera edo maiatz hasierako gau batean.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 17. orr.

Maiatz ondarreko bozkatze horrek soka luzea dauka, ez da dudarik.  Herria   2005-06-23

Apirilak dakar maiatz aurreko lora-botoien margo eta xarma betea...!  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 49. orr.

-Martxo jorra, urguilu jorra; apiril jorra, behar jorra; maiatz jorra, lasto jorra.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 128. orr.

Maiatz eurite, urtea ogite.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 192. orr.

Maiatz lore, urrearen pare.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 72. orr.

6 maiatz lehen maiatzaren lehena.

Akaso ote da maiatz lehen haietako ospakizun eta sarnaren aurkako erremediotakoa?  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 187. orr.

Maiatz lehenaren mezperan, astelehen arratsean, [...].  Herria   2001-05-03

Maiatz lenari dagokiez Yakobo ta Felipe, luze bizi denak asko legike.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 182. orr.

· Maiatz lehen-eguna, esne eguna.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 182. orr.

7 maiatz lore maiatzeko lorea.

Egun hortan berean, maiatz-lorea salduko da, eta erosiko beraz, loreño xume horrek urte guzia airosten ahal duelako menturan.  Herria   2004-04-29

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

maiatz aldera (3); maiatz berri (3); maiatz bukaeran (3); maiatz ekain (3); maiatz eta ekainean (3); maiatz hartan (5); maiatz honen (4); maiatz honetan (4); maiatz hunen (7); maiatz lehen (5); maiatz lehena (4); maiatz leheneko (4); maiatz lore (5); maiatz lorea (3); maiatz luze (3); maiatz luzeak (6); maiatz ondar (4); maiatz ondarrean (7); maiatz ondarreko (3); maiatz pazko (3)

aurtengo maiatza (3); maiatza aldera (3); maiatza arte (19); maiatza arte itxaron (3); maiatza artean (4); maiatza baino lehen (3); maiatza ekaina (3); maiatza eta ekaina (3); maiatza hasieran (3); urtarrila eta maiatza (5)

aurtengo maiatzaren (11); heldu den maiatzaren (25); helduden maiatzaren (14); iazko maiatzaren (21); iragan maiatzaren (27); maiatzaren amaiera (3); maiatzaren amaieran (7); maiatzaren bata (3); maiatzaren batean (7); maiatzaren bateko (5); maiatzaren bian (3); maiatzaren bigarren (4); maiatzaren bukaeran (9); maiatzaren erdi aldetik (6); maiatzaren erdialdera (6); maiatzaren erdialdera arte (3); maiatzaren hasieran (10); maiatzaren lehen (10); maiatzaren lehena (46); maiatzaren lehena dela (3); maiatzaren lehenak (4); maiatzaren lehenaren (5); maiatzaren lehenari (3); maiatzaren lehenean (61); maiatzaren leheneko (15); maiatzaren lehenerako (4); maiatzaren lehenetik (7); maiatzaren seian (4); maiatzaren zazpian (6); maiatzaren zortzia (6); maiatzaren zortzian (3)

apirilean edo maiatzean (4); apirilean eta maiatzean (7); aurtengo maiatzean (16); datorren maiatzean (7); heldu den maiatzean (5); helduden maiatzean (11); hurrengo urteko maiatzean (3); iazko maiatzean (41); iazko maiatzean onartu (3); iragan maiatzean (31); joan den maiatzean (34); joan zen maiatzean (6); joanden maiatzean (7); maiatzean abiatu (5); maiatzean amaitu (3); maiatzean amaituko (3); maiatzean atxilotu (4); maiatzean aurkeztu (3); maiatzean edo ekainean (5); maiatzean eta ekainean (9); maiatzean gertatu (5); maiatzean hartuko (4); maiatzean hartutako (3); maiatzean hasi (13); maiatzean hasi zen (8); maiatzean hasiko (13); maiatzean hasiko da (7); maiatzean hasitako (5); maiatzean hil (4); maiatzean izango (3); maiatzean jarri (5); maiatzean jarri zuen (3); maiatzean jokatuko (3); maiatzean onartu (5); maiatzean onartutako (3); maiatzean sartu (5); maiatzean sartuak (3); maiatzean utzi (3); pasa den maiatzean (5); urte bereko maiatzean (4); urteko maiatzean (29)

helduden maiatzeko (3); iazko maiatzeko (4); iragan maiatzeko (4); maiatzeko bozetan (3); maiatzeko egun bat (3); maiatzeko egun batean (3); maiatzeko egun batez (3); maiatzeko euria (4); maiatzeko hauteskundeetan (3); maiatzeko lehenengo (3); maiatzeko plazako (16); maiatzeko plazako amek (3); maiatzeko plazako amen (6); maiatzeko plazako amonen (3)

martxotik maiatzera (3); otsailetik maiatzera (3)

iazko maiatzetik (5); maiatzetik aurrera (15); maiatzetik ekainera (4)


maiatzaldi iz maiatzean egiten den jaialdia.

Kultura usaiako antzokietatik aterako du hil honetan Baionako Maiatzaldiak.  Berria - Kultura   2006-05-06

Baionako Udalak eta hiriko antzoki nagusiak hainbat ekitaldi kultural eskaintzekoak dituzte maiatz osoan, Maiatzaldiaren karietara.  Berria - Kultura   2006-05-06


maiaztu, maiatz/maiaztu, maiazten du ad maiatzak bezala jokatu.

-Martxoak maiazten badu, maiatzak martxotuko du.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 127. orr.


maiestate (orobat majestate g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian maiestate agertzen da) 1 iz Jainkoaren, erregeen eta kidekoen handitasun gurgarri eta ohoragarria.

Maiestate gorenaren aurkako krimenak.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 58. orr.

Errebeldeei, traidoreei eta maiestate gorenaren aurkako bekatua egin duten guztiei.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 212. orr.

Ene maiestate erregina laztan horrek.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 82. orr.

Aditz hau Jainkoari buruz erabiltzen den guztietan, Haren maiestatearen iraunkortasuna adierazten du.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 72. orr.

Bere Maiestate Errege jaunak ere ezingo du.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 150. orr.

Atzo arratsaldean Bere Maiestate Enperadoreak sarrera publikoa egin zuen Tullerietan.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 85. orr.

Felipe II.a bere maiestate katolikoaren ordezkari nagusi Nafarroako Erresuman.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 147. orr.

Huraxe zen, dudarik gabe, izaki nahigabetuaren deiadarra Jainkoaren maiestatearen aurrean zehatz, xehetasunik txikienarekin adierazten zuen doinua.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 62. orr.

Bere Maiestate Tsarra bera zaintzen dut.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 108. orr.

-Eta duke handiak, berorren maiestatearen anaiak, Irkutsk probintzian isolaturik, ez du jada harreman zuzenik Moskurekin?  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 45. orr.

Maiestatearen gobernuko defentsa eta atzerri politikei.  Berria - Mundua   2004-02-27

Gero, ingelesak iritsi ziren, eta orduan hango Maiestate Graziosaren mendeko bihurtu zuten nire aitona.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 5. orr.

Giza irizpide hutsalari kasu egiteagatik Jaungoikoaren maiestate izugarriaren ardurapetik ateratzen ausartuko bagina.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 68. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Hasierako piezak [...] ezin hobeto murgiltzen gaitu ikuskizunak behar duen maiestate giroan.  Berria - Kultura   2004-03-30

· Damu zuen hain larriki bekatu egin izana eta Jainko maiestatearen begiak iraindu izana.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 185. orr.

3 (deikietan)

Musikaz mantsotuko dut, Maiestatea, Orfeok piztiekin egin zuen bezala.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 26. orr.

-Ene Maiestatea, ohore handitzat dut berorren proposamena eta jakin beza pozarren onartzen dudala.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 144. orr.

-Maiestate, plazer badu berorrek, geure kokalekura joango gara.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 110. orr.

-Maiestate, opari horiek berorren alabarentzat ezin egokiagoak dira -Maiestate, hiltzeko arriskuan dagoen gizon bat bistatu dut.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 219. orr.

-Arren, Maiestate, ez nazazue hil.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 33. orr.

-Barka nazala berorren maiestateak!... -erantzun zuen polizi buruak zezelka.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 46. orr.

Bere maiestateak plazer badu, kirol-ordua dut nik oraintxe.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 217. orr.

4 lesa maiestate

Lesa maiestateko kasuetan bakarrik erabiltzen zen konfiskazioa.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Ingalaterran, lesa maiestateko traizioa gertatzen zenean, egotzitakoari sabela ireki, bihotza atera eta berarekin ezpainak igurzten zitzaizkion; gero sutara botatzen zen.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Honela, lesa maiestateko krimenetan, erregea egiten zen ondasun guztien jabe, errudunaren seme-alaben kaltetan.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bere maiestate (5); maiestate gorenaren aurkako (12)

bere maiestatearen (3); berorren maiestatearen (4)

lesa maiestateko (7)


maiestatetasun iz maiestatea.

Haien antolaera maiestatetsua miresten dugu, Vinci-ren margolan batean edo Bach-en fuga batean.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 164. orr.

Errepublikak bere eraikin publikoen handitasunarekin Inperioaren maiestatetasuna erakustea nahi duzulako,  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 370. orr.


maiestatetsu izond maiestatez betea.

Makur ari gaituk, hain maiestatetsua izaki halako bortxa ageria erakutsiz, zeren zaurtezina baita bera airearen pare, eta gure ukaldi alferrok irribide gaizto.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 29. orr.

Emilioren aita agure maiestatetsu eta onbera bat zen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 244. orr.

Bihar baimena dut eskatuko, berorren begi maiestatetsuen aitzinera agertu eta, aurrena barkamendu erreguturik berorri, neure itzulera tupusteko bezain ezusteko honen berri emateko.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 184. orr.


maiestatiko 1 izond maiestateari dagokiona, maiestatearen ezaugarriak dituena.

Aipamen maiestatikoaren ohitura.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 51. orr.

Morrisonen ibilbide maiestatikoa kontuan izanik, azkeneko urteotan kaleratu dituen hamaika diskoek ia urtero-urtero argitaratzen du bat ez dute garai batekoen distira, eta ezta arrisku nahia ere.  Berria - Kultura   2006-03-05

2

Klaudio erregearen "gu" maiestatikoa ere gorde dugu, eta berorikako tratamenduaz ere baliatu gara hala zegokionean.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 13. orr.

3 plural maiestatiko

Oro har, ez da singularreko lehenbiziko pertsonan idazten (uste dut...), plural maiestatikoan (edo plural modestiae) baizik (uste dugu...).  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 361. orr.

Eta ez ginela diodanean, ez naiz ari Aita Santuaren plural maiestatikoan, anaia Juan eta bion izenean baizik.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 21. orr.


maiestuos (corpusean majestuos soilik) izond maiestatetsua.

Dorre gaineko talaia pribilegiatu hartarik, urruneko zeru urdinean, miru majestuos bat ikusten ahal genuen, hegaldi zirkularretan dantza eta dantza  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 260. orr.


maiesturi ik maiasturu.

maiku ik maingu.

maikuka ik mainguka.

mail ik maila.

maila (orobat mail g.er.) 1 iz eskala batean, edo hierarkia edo balio sistema batean, kokaguneetako bakoitza.

Halako eskalaren mailak urrunegi daude elkarrengandik.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 235. orr.

Aparrezko eraztuna askoz ere beherago dago itsasoaren maila baino.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 72. orr.

-Ibaiaren maila ez dun ikusten oraindik, arreba?  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 347. orr.

Beste bi gelak, egongela bezala, balkoiaren maila berean daude.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 120. orr.

Mojetan ibili nintzen bosgarren maila arte.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 338. orr.

Maila guztietan ematen zituen eskolak maisuak, seigarreneraino.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 30. orr.

-Eskolan, maila berean geundean.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 77. orr.

Unibertsitateak normaltzat hartu behar luke euskara maila guztietan erabiltzea.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 77. orr.

Funtzionario bakoitzak bere maila du.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 160. orr.

Kristinaren mintzoa maila batez goititu zen xamurtasunaren eskalan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 187. orr.

Hirurak ginela beldur, hirurak ere beldurraren maila eta gradu berean bageunde bezala.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 532. orr.

Edozein sentsaziok maila edo handitasun bat du.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 93. orr.

Ez dago ideia edo teoria guztiak maila berean jartzerik; alegia, denak besteak bezain on edo txar egiterik.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 20. orr.

Maila bereko titulazioak.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 109. orr.

Zeren (maila askotan; nerbio-sistemarenean, kulturarenean) sekula ez baitiete lehentasunik eman.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 205. orr.

Dena zekien, maila eta kargu guztietatik igaro balitz bezala.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 371. orr.

Maila bat gora egin dut.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 215. orr.

2 (izenondoekin)

Londresen lan egiten zuen ikertzaile bat, maila fisiologikotik ari zitzaion hurbiltzen problemari.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 45. orr.

Bai maila sozialean, bai maila psikologikoan.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 91. orr.

Maila instituzionalean, zientziaren eta teknologiaren aurrerakuntzak kontrolatzeko erabiltzen den estrategia erregulazioa da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 252. orr.

Kapitalismoaren nagusitasun unibertsal horrek gainditu egiten du maila geopolitikoa.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 13. orr.

Zelan bereiz, modu egokian, maila teorikoaren eta behaketazkoaren artean?  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 161. orr.

Multzo hau da formulazioaren maila enuntziatiboa ezaugarritzen duena.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 107. orr.

Ideia horiek maila landu batean adierazteko.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 173. orr.

Izan ere, poetika idatziaren ikuspegitik begiratuta, maila poetiko kaskarrekoak dira bat-bateko bertso gehienak.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 136. orr.

Landa inguruetatik hiri inguruetarako migraziora maila minimora jaistea.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 85. orr.

Droga saltzeko sarean maila altuagoan zeuden bi lagun horiek.  Berria - Euskal Herria   2004-12-03

Maila apalagoan bada ere, horixe bera gertatzen zitzaion Francori.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 174. orr.

Maila altuagoko jendea "urbanizazioetan" bizi da.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 15. orr.

Antolatzen dira sariketak eta maila bikaineko sortak aurkezten dira.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 56. orr.

Gizartea eta ekonomia maila globalean antolatzen diren modua aldatzeko.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 22. orr.

3 (izenlagunekin)

Itsasoaren gainetik 500 metroko mailan dago Agoitz.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 179. orr.

Zeren zerbitzu hau ongi betetzen dutenek ohorezko maila berenganatzen baitute.  Elizen arteko biblia   1 Tm 3,13

Azaleko maila batetik sakoneko maila baterako iragaitea bermatzen dute.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 62. orr.

Kontzeptu horiek nazio mailan osatuak dira, eta bestelako garrantzia hartzen dute nazioarteko mailan.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 107. orr.

Kontsistentzia logikoa ez da baldintza nahikoa behar dugun koherentziaren gutxieneko maila lortzeko.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 119. orr.

Goi eta erdiko mailako klase puritanoko eta moral hertsiko beste kide askok bezala.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 12. orr.

Batez bestekotik gorako maila erakutsiko zuela Garmendiak.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 160. orr.

Templek adierazten du goi-goiko maila ematen zuela haur-haurretatik test espazial eta ikusmenezkoetan.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 274. orr.

ik beherago 8. Gero, oraindik goragoko maila batean, Rain Manen errepikapena zegoen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 228. orr.

Aitortu behar da sekulako maila lortu genuela Shanti eta haren arratoi-zakurrarekin.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 29. orr.

· Bigarrena maila kosmikoa da, astroak kokaturik dauden esferena.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 19. orr.

Adimenaren goren maila deitzen zion horri.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 370. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

-Koronel maila zuen?  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 41. orr.

Bera arduratu baita ni betiko "auxiliar" maila kaxkarrean eduki nazaten.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 122. orr.

Soinuaren intentsitate mailak dezibeletan adierazten dira.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 121. orr.

Kultur maila altuko eta ekonomi maila ertaineko jendea bizi dela nabari da.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 105. orr.

EAEko eta Espainiako biztanle aktiboen hezkuntza maila.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 225. orr.

Euskal ikasketek unibertsitate maila iritsi dutenetik.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 128. orr.

Errenta maila garaia dutenek.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 36. orr.

Etengabe aldatzen den transmisioari esker, abiadura maila askotan indar guztia emateko gai da makina.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 10. orr.

Otordu baten ondoren, asko igotzen da odoleko glukosa maila. Abstrakzio maila jasoagoko diskurtsoetan.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 211. orr.

Enuntziazio maila hizkuntzaren mugan dago.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 130. orr.

Interpretazio honek badu ziurtasun maila bat.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 14. orr.

Aipatu diren bi sinapsi maila horiez gainera, badira beste zehar-lotura asko ere, zelula horiek sareetan biltzen dituztenak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 22. orr.

Kode maila desberdin horiek.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 234. orr.

Hortaz, hizkuntzen arteko ahaidetasun mailak neurtzeko, zorrotz bereizi behar dira aintzakotzat harturiko hizkuntza horiek elkarren ondoko lurraldeetan egotea eta bereiziriko lurraldeetan egotea.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 257. orr.

· Vitruvioren diskurtsoak, beraz, badu halako iluntasun estruktural maila bat.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 150. orr.

5 eskailera eta kidekoetan, oina jartzeko zeharkako ohol edo euskarri bakoitza.

Eskailera kiribil baten maila koipetsuekin trabatzen zelako.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 238. orr.

Florent eskaileran behera abiatu, eta hamar maila jaitsi aurretik, Clairek atea bortitz itxi eta eskailera begi osoak dar-dar egin zuen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 202. orr.

Horregatik ehun eskailera maila igoarazi?  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 152. orr.

Launaka jaitsi nituen eskailera mailak.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 171. orr.

Desagertuak ziren harrizko maila irristakorrak.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 174. orr.

Poz aurpegiaz igo zuen tranbiaren eskailera maila parea.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 41. orr.

Atexka ireki, lehenbiziko maila jaitsi eta gero pausoka pausoka gero eta beherago.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 40. orr.

Metalezko maila batzuk horman gora zihoazen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 120. orr.

Hamar mailak berriro igoarazi zizkion Jaunak itzalari Akazen mailadian.  Elizen arteko biblia   2 Erg 20,11

Bergarako kartzelan urkamendiko mailak harro igan zituen idealistaren eredua behar nuen.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 93. orr.

Sei maila zituen errege-aulkiak eta, berari atxikiak, oinaulkia eta jarlekuaren alde banatan, besoak. baina gaztetxo hark zilarrezko titareak zituen estimu handitan, portzelanazko maila batzuetan jarriak zeudenak.  Elizen arteko biblia   2 Kro 9,18

· Izan ere, profeta igo eta zurubiaren maila batzuk erdietsi ondoan, ikasi duenarekin jaitsi egiten baita lurreko bizilagunak gidatzeko eta irakasteko.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 60. orr.

Bertute guztietan mailaz maila igoz, gailurreraino iritsi zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 414. orr.

· Gela batera eraman eta alkandora eta maila biko litera batetik behekoa eman zizkidaten.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 178. orr.

6 kate bat osatzen duten eraztun moduko ataletako bakoitza. ik beherago 9.

Batzen gintuen katearen ertzeko maila osatzen zuen, bertze muturrean Charly zuela.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 241. orr.

Jatorria lehen zergatian duen kate eternoaren mailak une oroz nahastu eta bereiztu beharko balira bezala, gizonen gorabehera aldakorren erruz.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 56. orr.

Harro nengoen barregarriro, kate hartan maila eraginkorra gertatu nintzelako.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 55. orr.

7 (orobat malla) sare edo kideko bat osatzen duten begietako bakoitza.

Agiangorik gabe, baskoak dira sareko maila nagusiak, eta hura da mezularia, edo amua, ze, besteak beste, horixe esan nahi baitu "crook" hitzak, "amua".  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 150. orr.

Labana triparen erdian sartu ziela, malla-kotako hegala nekez iristen den tokitik.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 382. orr.

8 funtzio, polinomio eta ekuazioetan, berretzaile altuena duen aldagaiaren berretzailea.

Bigarren mailako ekuazio lineal bat ebaztea bezain erraza.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 222. orr.

Urrunago ere joan gaitezke: n. mailako ekuazio bat edo errefrakzio-legearen formula algebraikoak enuntziatutzat jo daitezke.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 97. orr.

9 kiroletan, elkarren artean lehiatzen diren taldeek osatzen duten multzoa. ik dibisio 5.

Espainiako Kopan geratzen diren Lehen Mailako taldeen artean.  Berria - Kirola   2004-12-14

Izan ere, Espainiako Ligako Lehen Mailaraino iristeko, maila guztietan aritu naiz, jo eta fuego.  Berria - Kirola   2006-03-16

Eguneroko lanari esker, Bigarren B Mailatik Lehen Mailara igo gara.  Berria - Kirola   2006-03-16

Bigarren Mailara! bigarren Mailara» oihukatu zieten Realeko jarraitzaile nahiz jokalariei.  Berria - Kirola   2006-05-10

Dena den, Zilarrezko Mailak argi utzi du aurrekontuek eta hasiera bateko helburuek zerikusi gutxi dutela Liga bukaeran sailkapenean izaten diren postuekin.  Berria - Kirola   2004-08-28

Brit Bigarren A Mailan ari da.  Berria - Kirola   2004-01-20

10 moztu den belar ilara.

Sega txikiarekin erosoago aritzen naiz, arinago, maila txikiagoa hartzen baita.  Berria - Kirola   2004-05-21

Sega kolpe baten maila malguak bezalakoxe atsegina ematen dit mugimendu horrek.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 150. orr.

11 goi maila

Ez zuelako lortu gizartearen goi-mailetaraino igotzea.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 386. orr.

Horretan, bi libertinoek, Valmontek eta Merteuil andreak, iristen dute goi maila.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 19. orr.

Gizartearen goi maila eta bizimodu.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 208. orr.

Goi mailan aritu gaitezkeela erakusteko urtea da.  Berria - Kirola   2004-07-27

Oso aberatsa den gizonak edo goi mailaraakuiladaz bultzatutakoak.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 66. orr.

Berehala hasi dira goi mailara eramaten txokokeriarik handienak.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 158. orr.

Unibertso horrek ospea ekarriko zion, eta tituluak, eta gizartearen goi mailara heltzeko bidea.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 7. orr.

12 kate maila (orobat katemaila)

Amaierarik gabeko katea zirudien; kate maila bakoitzak beste bat zekarren atzetik, egunak gaua bezala.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 58. orr.

Argitu gabe dago kate hori noraino hedatu behar litzatekeen, ea barne hartu beharko lituzkeen "ezaugarri autista" bakan batzuk [...] ala kate-maila bitxi, eszentriko, pedante edo barnekoitzat hartu beharko litzatekeen, gehienez ere, autistena.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 242. orr.

Trukerako txanpontzat dauzkatela uste dute, Espainiako Gobernuaren esku eurak direlako kate-mailarik ahulena.  Berria - Harian   2006-03-26

Orain konturatzen naiz katea baten katemaila bati oratu niola Ryokorekin ibili nintzenetik aurrera.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 153. orr.

Burezur hura besteak ez bezalakoa zen eta tximuen eta gizakiaren arteko kate-maila galdua izan zitekeela sinetsi zuten gehienek.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 80. orr.

13 maila goren

Herri xehearen hizkera bizia eta pentsalarien hizkera maila gorena.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 9. orr.

Hura maila gorenean bizi dela.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 333. orr.

Ametsa da maila gorenean jokatzea.  Berria - Kirola   2004-11-03

Eta azkernik, santutasunaren maila gorenera iritsirik, suzko gurdian zerura eramana!  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 738. orr.

Maila goreneko taxoiek ez dituztela klaseak adierazten, indibiduoak baizik. ez maila gorenekoei zor izaten zaien begiruneaz, ezpada besterik gabe, bere kabuz, bere borondatez nolabait esatearren, errespetatuko balu legez.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 290. orr.

Ez zuela segur gaiaren eskasik denen egiteko betegintzarre maila gorenetik apaleneraino.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 119. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 8 aldiz agertzen direnak)

a maila (17); antzeko maila (11); askatasun maila (9); autogobernu maila (9); autonomia maila (10); b maila (16); babes maila (12); benetako maila (24); bere benetako maila (8); bere maila eman (8); bere maila ematen (11); bere maila erakusteko (8); beste maila bat (12); beste maila batean (27); beste maila bateko (14); bi maila (30); bigarren a maila (10); bigarren maila (109); bigarren maila batean (31); bizi maila (43); bizitza maila (10); denboraldiko maila (8); dioxido maila (8); elur maila (13); eman duen maila (15); emandako maila (10); erakutsitako maila (14); eskailera maila (36); euskadiko maila nagusiko (18); euskal herriko maila (13); euskara maila (32); exijentzia maila (11); ez dute maila (9); ezagutza maila (21); frantziako maila nagusiko (15); garapen maila (15); giza maila (12); gizarte maila (51); goi maila (11); goragoko maila (9); gutxieneko maila (11); hezkuntza maila (14); hiru maila (28); hirugarren maila (19); hizkuntz maila (16); hizkuntza maila (11); iazko maila (10); ikasketa maila (15); itxurapen maila (9); jakintza maila (9); joko maila (45); kate maila (12); kirol maila (9); kolesterol maila (19); kultur maila (12); kultura maila (12); kutsadura maila (11); lau maila (10); lehen maila (124); lehenengo maila (13)

maila altu (8); maila altua (36); maila altuak (8); maila altuan (12); maila altuko (18); maila apala (8); maila apalagoan (12); maila apalagoko (18); maila apalean (14); maila apaleko (13); maila asko (11); maila askotan (13); maila bera (41); maila berean (154); maila berean jarri (11); maila berean jartzen (8); maila bereko (38); maila berekoa (14); maila berekoak (19); maila bikaina (72); maila bikaina eman (32); maila bikaina ematen (8); maila bikaina erakutsi (9); maila desberdinak (8); maila desberdineko (12); maila desberdinetan (11); maila du (13); maila egokia (17); maila ekonomiko (9); maila eman (68); maila emango (8); maila ematea (16); maila emateko (10); maila ematen (56); maila erakusteko (24); maila erakusten (14); maila erakutsi (39); maila ertaineko (16); maila eskasa (18); maila ezberdinak (18); maila ezberdinetako (8); maila ezberdinetan (16); maila gainditu (15); maila galdu (36); maila galduko (14); maila galtzea (9); maila galtzeko (17); maila goragoko (9); maila gorena (26); maila gorenean (49); maila goreneko (40); maila gorenera (21); maila guztiak (13); maila guztietako (18); maila guztietan (77); maila handi (9); maila handia (58); maila handiagoa (19); maila handiagoko (9); maila handiko (128); maila handiko jokalariak (18); maila handikoa (12); maila handikoak (8); maila hobea (26); maila igo (18); maila ikusita (19); maila izan (13); maila izango (9); maila izugarrian (10); maila jaitsi (20); maila jakin (22); maila jakin bat (11); maila lortu (12); maila nagusia (22); maila nagusian (87); maila nagusiko (120); maila nagusiko finala (14); maila nagusiko kanporaketa (8); maila nagusikoa (8); maila nagusira (50); maila nagusira igotzea (8); maila nagusira igotzeko (19); maila neurtzeko (14); maila ona (208); maila ona eman (64); maila ona ematen (17); maila ona erakusten (8); maila ona erakutsi (22); maila onean (57); maila onean aritu (11); maila oneko (25); maila onena (18); maila oso (63); maila oso altua (14); maila oso ona (14); maila pertsonalean (15); maila polita (22); maila politikoan (24); maila sozial (8); maila txikia (9); maila txikiagoko (8); maila txukuna (30); maila txukuna eman (18); maila zein den (9); mailaz maila (38)

nafarroako maila nagusiko (12); nahiko maila (10); oso maila ona (14); oso maila onean (10); podiumeko maila gorenera (10); prezioen maila (9); segurtasun maila (8); sekulako maila (14); sostengu maila (17); taldearen maila (12); ur maila (8)

bigarren mailak (9); eskailera mailak (25)

a mailako (46); a mailako estropada (9); afizionatu mailako (41); afizionatu mailako emaitzak (13); b mailako (84); behe mailako (54); bigarren b mailako (34); bigarren mailako (699); bigarren mailako aktore (16); bigarren mailako errepide (9); bigarren mailako herritarrak (19); bigarren mailako ikasketak (9); bigarren mailako talde (20); bigarren mailako txapelketa (14); bigarren mailako txapelketako (11); bigarren mailako txapelketan (11); bosgarren mailako (9); erdi mailako (52); eskualde mailako (11); espainiako ohorezko mailako (21); estatu mailako (10); europa mailako (23); gazte mailako (67); gazteen mailako (10); gizarte mailako (19); goi mailako (661); goi mailako eskola (11); goi mailako hezkuntza (12); goi mailako ikasketak (31); goi mailako jokalariak (17); goi mailako musika (16); goren mailako (28); herri mailako (9); herriko goi mailako (8); hirugarren mailako (86); junior mailako (14); kontinental mailako (14); laugarren mailako (24); lehen mailako (526); lehen mailako jokalaria (9); lehen mailako talde (23); lehen mailako taldea (19); lehen mailako taldeen (11); lehen mailako txapelketa (8); lehenengo mailako (10); ligako lehen mailako (20); nazio mailako (46); nazioarte mailako (15); ohorezko mailako (28); planeta mailako (8); politika mailako (9); profesional mailako (43); unibertsitate mailako (18)

bigarren mailakoak (30); goi mailakoak (25); lehen mailakoak (17)

lehen mailakoan (8)

bigarren mailakotzat (9)

a mailan (33); afizionatu mailan (19); b mailan (56); bere mailan (20); bigarren a mailan (14); bigarren b mailan (32); bigarren mailan (282); bigarren mailan geratu (11); bigarren mailan geratzen (16); bigarren mailan utzi (15); diru mailan (9); egitura mailan (8); elite mailan (9); espainiako lehen mailan (9); espainiako ohorezko mailan (23); estatu mailan (13); europa mailan (21); euskal herri mailan (9); gazte mailan (21); gazteen mailan (27); gaztetxoen mailan (11); gizarte mailan (14); goi mailan (47); goren mailan (12); gorengo mailan (10); helduen mailan (10); herri mailan (14); hezkuntza mailan (8); hirugarren mailan (43); junior mailan (17); kadete mailan (13); kirol mailan (14); kultura mailan (11); laugarren mailan (11); lehen mailan (518); lehen mailan ari (9); lehen mailan aritzeko (16); lehen mailan jarraituko (11); lehen mailan jarraitzea (16); lehen mailan jarraitzeko (21); lehen mailan jokatu (12); lehen mailan jokatzea (9); lehen mailan jokatzeko (14); lehenengo mailan (11); ligako lehen mailan (11); moto gp mailan (8); mundu mailan (51); nazio mailan (14); nazioarte mailan (21); nazioarteko mailan (14); ohorezko mailan (36); politika mailan (17); profesional mailan (8); senior mailan (8); zilarrezko mailan (8)

b mailara (12); bigarren b mailara (8); bigarren mailara (97); bigarren mailara jaitsi (25); goi mailara (18); hirugarren mailara (10); lehen mailara (153); lehen mailara igo (23); lehen mailara igotzea (10); lehen mailara igotzeko (33); lehen mailara itzuli (8); lehen mailara itzultzea (8); lehen mailara itzultzeko (13); mailara eraman (8)

bigarren mailarako (10); lehen mailarako (39); lehen mailarako txartela (10)

bizi mailaren (8); hirugarren ezagutza mailaren (8); mailaren arabera (34); mailaren azpitik (9)

bigarren mailari (12); lehen mailari (38); lehen mailari eustea (9); lehen mailari eusteko (12); mailari dagokionez (21); mailari eustea (151); mailari eustea lortu (9); mailari eusteko (222); mailari eusteko borrokan (16); mailari eusteko lehian (9); mailari eusten (17); mailari eutsi (83); mailari eutsi nahi (9); mailari eutsi zion (8); mailari eutsiko (34)

mailarik apalenean (9); mailarik baxuenean (9); mailarik gorenean (14); mailarik gorenera (10); mailarik onena (9)

b mailatik (13); bigarren mailatik (18); lehen mailatik (21); mailatik gora (14)

mailaz igotzea (8); mailaz maila (38)

bere mailean (11); bigarren mailean (71); ekonomia mailean (10); europa mailean (47); gazteen mailean (10); lehen mailean (102); politika mailean (10); sozial mailean (12)

bigarren maileko (76); bigarren maileko finala (25); europa maileko (30); goi maileko (23); lehen maileko (59); sozial maileko (47); sozial maileko bizitegi (15)

gure lehen mailekoak (9); lehen mailekoak (21); sozial mailekoak (15)

beheko mailetan (21); bi mailetan (14); eskailera mailetan (15); gazte mailetan (13); hiru mailetan (15); lehen mailetan (9); mailetan gora (8)


maila-maila egin ik mailatu1.

mailadi 1 iz hurrenez hurrengo mailen multzoa.

Harri landuzko kalostra batek mugaturiko mailadi zabal batetik iristen da apaiza aldare honetara.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 169. orr.

Harri grisezko mailadi batek etxera darama.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 65. orr.

Bizkor eraman zuen jauna zurezko mailadian gora, berarentzat bereizia zuten gela erakustera.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 20. orr.

Emakume bat zegoen eskaileren lehen mailadiaren ia goienean zutik.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 311. orr.

Lurretik sabairaino zurezko mailadi piko-piko bat zegoen jasota, erdian eskailera bat zuela; antzokiko galeria baten itxura ematen zion horrek ikasgelari.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 27. orr.

Eskailera hauek arrapaladan jaitsi eta hortxe eseri baitzen, mailadi batean.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 355. orr.

Bere pausoak egurrezko mailadian gora sumatu nituen lehendabizi eta atean bertan ondoren.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 133. orr.

Santaremen sartzeko eratu zen zurubi hartako mailadia.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 381. orr.

Dardara barik igan gura nuen urkamendiko mailadia.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 189. orr.

2 irud/hed

Eta hildakoen belaunaldi guztientzat, gureganaino jaitsi den gizadiaren mailadi osoarentzat, ia ezer ez, alor bat, ezer ez ia!  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 352. orr.

Hausnarrean hasirik, litekeena da pentsatzea ea Korobotxka benetan dagoen hain behean giza hobekuntzaren mailadi azkengabean.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 91. orr.


mailadun izlag mailako.

Inguru honetan nik dakidanez ez dago mila mailadun eskailerarik goitik behera erori arren horrenbeste ubeldura egiteko.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 273. orr.

Hiru mailadun eredu hauetako batean deskribatutako kate bat hartuta, [...].  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 88. orr.


mailaka (orobat mailka g.er.) 1 adlag mailaz maila.

Sei aska zituen, mailaka jarriak, eta ura batetik bestera isurtzen zen ertzetan gainezka eginez.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 310. orr.

Gailenduko dut nire izatearen gaitasun hau eta mailaka igoko naiz egin ninduenagana.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 243. orr.

Mailaka, gradualki, helduen ahoskeran gertatzen ez diren bilakabideak mugatuz joaten gara.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 115. orr.

Mailaka bezala, hizkuntzak bata bestearen gainean pausatzen bailiran.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 281. orr.

Horrela, kurtsoetara ezin joana duenak mailaka ikas dezake euskara batua.  Herria   2001-09-27

Subiranotasuna mailaka eskuratzearen eta independentzia lehenbailehen lortzearen aldekoen artean.  Berria - Mundua   2004-06-23

Voltaire-ren Jinko hotzetik abiatüz, mailka igaitien da Jinko handi bena bizidün batetarano  Herria   2002-09-26

2 mailaka-mailaka

Tomsk, hogeita bost mila lagunen bizilekua, modu ikusgarrian hedatzen da mailaka-mailaka hegal aldapatsu samarreko mendixka batean gora.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 303. orr.

Merkatarien hiriaren gainetik, goiko auzoaren etxeak agertzen ziren mailaka-mailaka.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 203. orr.


mailakaketa iz mailakatzea.

Zer harreman-mota finka daiteke elkarren artean (hierarkia, nagusitasuna, mailakaketa, determinazio unibokoa, kausaltasun zirkularra)?  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 10. orr.


mailakatu, mailaka(tu), mailakatzen 1 du ad mailaka ezarri, mailen arabera antolatu edo sailkatu.

Berehala mailakatu zituen batetik laura grisen eskalan.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 48. orr.

Ezin daiteke urdin mota guztiak hartzen dituen katalogo bat egin, baina mailaka daitezke obra jakin batean agertzen diren urdinaren ñabardurak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 247. orr.

Kristau Eliza, tokikoa eta unibertsala, bi erlijio-klasetan egituratu zenean, "laikotza" eta "kleroa" alegia, eta kleroa bere aldetik "ordena"-hierarkian mailakatu zenean [...].  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 130. orr.

Sorkarien ordena gorenetik beherenera hain zehazki mailakatuta dagoela non [...].  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 160. orr.

Ukoak honela mailakatzen dira beheranzko eskalan: erabateko ukoa, baldintzazko ukoa, badaezpadako ukoa eta emakumezkoaren ukoa.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 254. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Bi mila urte lehenagotik, nekazaritza, soro mailakatuak eta olibadi eta mahastiak izan ziren hangoen bizibide.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 161. orr.

Era mailakatu eta progresiboan.  Berria - Euskal Herria   2004-12-04

Godmanen eraikuntza teorikoan, sailkapen mailakatu baten barruan sartuta dago analogia.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 189. orr.

Musika-jaiste ilegalaren aurka zigor mailakatua hautatu dute Frantzian.  Berria - Kultura   2006-03-22

SEPIri «Navalen itxiera mailakatua» ekarriko duen bideragarritasun plana diseinatzea egotzi dio eta «Ezkerraldeko industria deuseztea» PSOEri.  Berria - Ekonomia   2004-10-16

Prezioen igoera modu mailakatuan egiteko.  Berria - Mundua   2006-01-04

Espezie batetik besterako igarobide mailakatuaren bitartez.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 233. orr.

Eraikin handikote argitsu mailakatu batzuk.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 161. orr.


mailakatze (orobat mailkatze g.er.) iz mailaka ezartzea, mailen arabera antolatu edo sailkatzea.

Hurbiltze eta hastantze honetan mailakatze handia dago.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 64. orr.

Har dezagun balada bat, irakur dezagun astiro: narrazio luzearen mailakatze bera dauka, nobela luze bat da, elipsian emana.  Berria - Kultura   2006-04-04

Zakar samarra zen, apika, haren sailkapena, baina kontrastea zorrotzegi pertzibitzeari lotua zen hori, eta, orobat, Jonathanen kexak eragiten zituen ñabardura-mailakatze eskasari.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 36. orr.


mailaketa 1 iz mailakatzea.

Kolorea, mailaketa jarraitu batean gertatzen dena hau ere (ostadarra da honen paradigma).  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 248. orr.

Gizarte harremanen mailaketa.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 16. orr.

Analogiaren mailaketa hori aise ikusaraz daiteke, erreferente berbera duten baina egoera sozio-historiko desberdinetan egin diren irudiak aurrez aurre jarriz.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 190. orr.

Persona Fisikoen Errenten Gaineko Zergaren mailaketa hirutara murrizteko.  Berria - Mundua   2004-03-09

Ikasleen mailaketa sozioprofesionala.  Berria - Euskal Herria   2004-05-09

Karrera judizialeko mailaketan Garzon baino mila postu beherago baitzegoen Gomez Bermudez.  Berria - Euskal Herria   2006-03-31

Frantziak berraztertu egin behar du zigorrei ezarri dien mailaketa.  Berria - Euskal Herria   2004-09-21

Mailaketa bat proposatu behar dugu, beraz, oinarrizko kontzeptuak zehaztearren: [...].  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 79. orr.

Hizkuntzaren kalitatea kategorizatzeko mailaketa bat egin dugu.  Berria - Euskal Herria   2004-10-06

2 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Norberaren gustuetan oinarritutako gizarte mailaketa berria agertuko da, esan zuen irakasleak.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 128. orr.

Indiako gizarte mailaketa aztergai.  Berria - Mundua   2004-01-16

Zuzendaritzak emakume eta gazteengan eragina izanen duen soldata mailaketa bikoitza eskaini die.  Berria - Ekonomia   2004-05-06


mailatsu iz (-en atzizkiaren eskuinean, leku atzizki batekin singularrean, “gutxi gorabehera” zentzuaz)

Hainbat lurralde dauzkagu, Afrika aldean eta Asiako zenbait parajetan, garapen bidean direnak: gure mailatsura ekarri nahi baditugu, basoak bota eta lurra landu behar dute, bizi beharrez.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 284. orr.


mailatu1 (orobat maillatu g.er.), maila(tu), mailatzen 1 du ad zerbaiti edo norbaiti, kolpeak emanaz, uspelak edo sakonguneak egin. ik makatu1.

–Melokotoi hauek mailatuta daude.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 24. orr.

Hegal hark, fuselajetik askatzean, torloju eta azkoin eskukada batzuk erauzi zituen, plazara erori eta emakume batzuei burua mailatu zietenak.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 15. orr.

Oin-eskuak mailatuak zeuzkan, ziztada gorriz handituak, odoletan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 139. orr.

Ezpain lehertuetatik odola zerion, eta masailak kolpeez mailatuta zeuzkan.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 34. orr.

Borrokak bata bestearen atzetik galtzen hasi nintzen, eta aurpegia eta gorputza mailatuta itzultzen nintzen etxera beti.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 99. orr.

Hezurrak ere mailatuak ditut.  Elizen arteko biblia   Sal 42,11

Bere barnean, organo nagusiren bat mailatu, bortxatu diotela sentitzen du- bihotza, agian.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 142. orr.

Madrek familiako erretratua marko eta guzti trapu batekin bildu zuen ez mailatzeko.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 141. orr.

Orgen triki-trakak mailaturiko barazkiak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 291. orr.

Emazteak ez zuen hurrengo goiza arte ikusi autoak albo bat mailaturik zeukala.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 27. orr.

Mahai gainean kortxo eta nikelezko gorputzadarra zetzan, ezpaldua eta mailatua.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 435. orr.

Lanceloti ekin zion, gogor, buruko estalkia mailatu arte.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 104. orr.

2 irud/hed

Sozialisten ustez, ERCren ezetzak mailatuta utzi du Generalitatea.  Berria - Mundua   2006-05-07

3 (era burutua izenondo gisa).

Hartu, musuka ezazu esku mailatua. Ez nintzen oso tripaki zalea, baina aseak ez bezala begiratzen baitio goseak sagar mailatu bati.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 142. orr.

Zenbat balio dezake zilarrezko koilara mailatu mordoxka batek?  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 12. orr.

Bi aldiz autoz aldatu eta landetara abiatzen dira Renault mailatu batean.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 177. orr.

Lurruna irteten zen kapot mailatuaren azpitik.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 66. orr.

Poto mailatu bat eskaini zidan.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 27. orr.

· Mailatu eta are odoldu asko San Giovanniko zaharren atzetik joaten ziren, Romans auzotik zehar, eta etxeetan sartzen ziren zauriak urez garbitzera.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 153. orr.

4 maila-maila egin guztiz mailatu.

Zaragozako tailer batean montaje bat egiten ari zela, holako batek hanka harrapatu zioan: hezurrak maila-maila eginda  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 18. orr.


mailatu2 iz mailatzearen ondorioa. ik makatu2.

Zauri arin batzuk eta mailatu ugari. -Aaaag! -oihu egin zuen Ronek, beste adar okertu batek atean mailatu handi bat egin zionean.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 143. orr.

[Gorputzek] ez zeukaten mailaturik, ez eta ubeldurik, hozkarik edo ziztadarik ere.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 165. orr.

Adar bakar batek ere ez zuela mailaturik.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 86. orr.


mailegaezin izond ezin mailegatuzkoa.

Itzulpenaren argitaldi honen arabera egingo dira aipamenak, hemen Donostian KMko1900eko "mailegaezina" baino eskuraerrazagoa baita; frantsesez, ez UPV-EHUko bibliotekan eta ez KM Kulturunean dago noski liburu hori.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 32. orr.


mailegagarri izond mailega daitekeena.

Efektu horren arabera, aurrekontu-defizitaren goratze orok, maileguz finantzatzen denean, eskari pribatuaren beste horrenbesteko murriztea eragiten du, ondoriozko interestasek gora egiten dutelako funts mailegagarrien merkatuan.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 152. orr.


mailegari 1 iz (zerbait) mailegatzen duen pertsona. ik mailegatzaile.

Cunningham jaunak, xuxurlaka, Harford jaunarengana, mailegariarengana, itzularazi zion arreta Kernan jaunari.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 256. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Diru-mailegari batek bi zordun zituen: batak bostehun denario zor zizkion eta besteak berrogeita hamar.  Elizen arteko biblia   Lk 7,41

Hauek merkatariak ziren, batez ere finantza-bitartekariak eta diru-mailegariak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 26. orr.


mailegatu, mailega, mailegatzen 1 du ad maileguz eman edo hartu. ik jesan.

Gastu horientzat, Sokoak hiru miliun mailegatu ditu, miliun baten heina eman berak baztertu dirutik.  Herria   2004-06-10

Dirua mailegatzea merkeagoa izanik inbertsioek gora egiten dutelako.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 54. orr.

Beste gauzak mailegatu edo erosi egin daitezkeela; dirua, berriz, gauzen prezioa denez, mailegatu bai baina ez da erosten.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 89. orr.

Aurrekuntu publikoen defizitaren areagotze oro maileguen bidez finantzatzen denean, mailegatzeko gai diren funtsen merkatuetan interes tasen areagotzea sortzen baita, eta funts horien eskari pribatua murriztu.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 59. orr.

Aitak Lewisi mailegaturiko dirua.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 71. orr.

Ez gehiago txirotu mailegaturiko dirua jaietan eralgiz. Bestea, Izarri mailegatutako 111 milioi euroko kreditua.  Elizen arteko biblia   Si 18,33

Herritarrek mailegatzen dituzten liburuen zerrendak jasotzeko.  Berria - Mundua   2006-03-09

Herriko Etxeak eremu bat prestatu edo mailegatu digu, eta eremu horren gainean Seaskako "Egoitzak" taldeak muntatu du prefabrikatu bat.  Herria   2003-01-09

Eusko Jaurlaritzak ikasliburuak mailegatzearen alde eginez gero ondorio larriak izango dira.  Berria - Harian   2006-01-15

Irakurleen %32k liburuak mailegatzea gurago dute erostea baino.  Berria - Kultura   2004-04-20

Iaz, Hegoaldean etxebizitza erosteko, batez beste, 146.872 euro mailegatu ziren.  Berria - Ekonomia   2006-02-02

2 (hizkuntzetan)

Mailegatutako alfabeto bat, -eta horrenbestez, zentzugabekeriez betetako alfabeto bat-.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 54. orr.

Herbesteko hizkuntza batetik mailegatu diren hitzen grafiak.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 64. orr.

3 irud/hed

Charliek maiz kontatu izan dit mailegatutako denboran bizi garela hemen kanpoan.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 106. orr.

4 (era burutua izenondo gisa)

Bostehun txartel enkargatu nituen nire izen mailegatuarekin.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 111. orr.

Honela, ecclesia hitz mailegatua hartzean, Elizak esanahi bikoitza eman zion, Erromatar Inperioaren ordena politikoaren isla zena.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 130. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

euro mailegatu (3)

liburuak mailegatzea (3)


mailegatzaile (orobat mailegatzale g.er. eta mailegutzaile g.er) 1 iz (zerbait) mailegatzen duen pertsona. ik mailegari.

Itsasontzia eta zamak jomugara heltzen baziren, mailegatzaileei dirua itzultzen zitzaien, eta irabaziak banatzen ziren.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 25. orr.

Guzti-guztiak bat zeuden, politika kargudun, ekonomia jardule, instituzioetako arduradun, diru mailegutzaile, Muskildi herrian atzo estreinatu zen Azkorria [...] gasnategi kooperatibaren bilakabidea goraipatzeko.  Berria - Ekonomia   2006-01-19

2 (hitz elkartuetan)

Errotikako erreformarik gabe, NDFk azken mailegatzaile-eginkizun benetakoa bete dezan [...] erantzukizun hori Nazioarteko Erregulazioen Bankuak (NEB) har dezake epe luzera.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 176. orr.

· Jorge Esparza, Luis Roldanen esku-mailegatzailea, eta Agustin Guardia Palau abokatua.  Berria - Euskal Herria   2004-10-19

· FMI nazioarteko diru mailegatzale erakundea griñatua zagon-, nola buru egin hoinbertze herri jotzen dituen gaitz horri.  Herria   2001-07-19


mailegatzale ik mailegatzaile.

mailegu 1 iz diru kopuru bat edo gauza bat norbaiti utzi edo norbaitengandik hartzea, epe batez erabili ondoren jabeak berriko eskuratzeko baldintzaz; horrelako diru kopuru edo gauza.

Mailegu horiei loturik herrialde hauen beste arazo larrienetakoa kanpo zorrarena da.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 300. orr.

Mailegu bat eskatu behar zuela koadro haietako bi erosteko.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 51. orr.

Guztira 4.000 milioi dolarreko kapitalarekin, 200.000 milioi dolarreko maileguak eskatu zituen, gero, 1.300.000 milioi dolarreko inbertsioak egiteko.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 236. orr.

120.000 euroko mailegua 20 urtetan itzuli behar dutenek.  Berria - Ekonomia   2004-09-01

Mailegu horiek ikasketak bukatu ondoren, eta lanean hasten badira, itzuliko dituzte.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 89. orr.

Interes sinboliko hutsa duten maileguak, oso epe luzekoak eta frankizia-aldi luzea izaten dutenak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 114. orr.

Garapen bidean dauden herrialdeei maileguak emateko.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 261. orr.

Lagun hurkoari mailegu egin dionak barkatu egingo dio maileguz emana; ez du lagun hurko herritarra zorra itzultzera behartuko.  Elizen arteko biblia   Dt 15,2

Ikasleek maileguak hartzen dituzte unibertsitatean dauden bitartean, ikasi ahal izateko.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 89. orr.

Ez dela lukurreriaz mailegurik hartu behar.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 351. orr.

Enpresei emandako kreditu, mailegu eta leasingak %12,5 handitu dira.  Berria - Ekonomia   2004-07-09

Datozen egunotan «nahikoa» mailegu izenpetuko direla aurreikusi dute. haren gurasoak prest baitzeuden zeukaten lokal bat saldu eta, gainera, behar zen mailegua bermatzeko.  Berria - Ekonomia   2006-02-04

Abenduan euren mailegua berrikusi behar dutenek.  Berria - Ekonomia   2004-01-18

Mailegua dibisetan itzultzeko ahalmena.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 112. orr.

Gastu horiek maileguaren bidez finantzatzea erabaki zuen, ez zerga bidez.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 189. orr.

Mailegu bidez nahi adina diru berenganatzen ari zirenei, ez zezatela % 20 baino korritu handiagorik kendu.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 299. orr.

Mailegu bidezko doakotasunak balio gabe utz ditzake neurri batean ikastetxeko curriculum proiektuak.  Berria - Harian   2006-01-15

2 (izenondoekin)

Dirua erabili aitzin, gizartearen negozio guztiak mailegu soil edo trukaketaren bidez egiten ziren.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 87. orr.

Diru kopuru baten erabilera dohainezkoa, mailegu hutsa da; korriturik eta itzultzeko asmorik gabeko eskuzabaltasuna, dohaintza da.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 85. orr.

Etxea Endreri esker konpondu genuen, oso mailegu moduzkoa lortu baitzigun.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 45. orr.

Ofiziale berrieri mailegu merkeak proposatzen dituzte bizian hobeki abiatzeko.  Herria   2001-01-11

Mailegu txiki-txiki bat eskatu nahi dizut, egun gutxi batzuetarako.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 227. orr.

Atzerritar kapitalak, mailegu publikoen harpidetzaz osaturik gehienbat, azpiegiturak egiteko erabili ziren kasurik onenetan.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 55. orr.

Mondragon taldeko aurrezki kutxak emandako mailegu hipotekarioen kopurua %22,5 handitu zen.  Berria - Ekonomia   2004-01-09

%45eko mailegu fiskala eta Elkarteen Zergaren oinarri ezargarriari eginiko kenkariak (opor fiskalak) legez kanpoko estatu laguntzak dira.  Berria - Ekonomia   2004-11-12

Mailegu federalek eskaintzen zituzten errenta handiek erakarririk.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 158. orr.

Eztabaida amaigabeak, mailegu korritudun, monopolio edo itsas kontratuetako baldintzen legezkotasuna eta antzeko gaien ingurukoak.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 85. orr.

3 (izenlagunekin)

Mahomet-en legeak nahastu egiten ditu lukurreria eta inerespeko mailegua.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 89. orr.

Familia unitate txiroenek interesik gabeko maileguak ordaindu ahal izan dituzte.  Berria - Ekonomia   2004-09-19

Gure Errege zorrez itoa da, kanpoko maileguek lehertu baitute atzoko eta egungo gerlengatik.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 185. orr.

Epe laburreko maileguak hartu zituzten, dibisetan, tokiko inbertsioak finantzatzeko, epe ertainekoak nahiz epe luzekoak, produktiboak edo espekulatiboak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 161. orr.

Epe laburreko mailegu eta inbertsioei.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 133. orr.

Gainera, orain bankuek ez dituzte ematen interes finkoko maileguak, ez dute arriskatu nahi, eta noski, interes aldakorreko mailegua guretzat da arriskutsua.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 103. orr.

Orduan, funtsak askoz ere dolar gutxiago beharko ditu herrialdeko dirutan hitzarturiko maileguak ordaindu ahal izateko.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 237. orr.

Garapenerako maileguak iragarri zituen eskuineko gobernuburuak.  Berria - Mundua   2004-04-21

Ekoizpenerako maileguak.  Berria - Kultura   2004-12-29

4 irud/hed

Erreferentzia literario ugari agertzen joanen dira testuan zehar, egileen obren, estiloen, tekniken maileguak erabiliz, pastitxeak eta parodiak egiteko gustua erakutsiz.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 15. orr.

Beste hitz batzuk, ordea, erromintxelatik hartu ditu egileak mailegu merkean.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 7. orr.

ik beherago 7.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Har ditzagun adibide gisa atzerriko hitzen maileguak.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 49. orr.

Mailegu literario eta kultural nahiz poetikoei irekia zegoen.  Berria - Harian   2005-04-13

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ez da egokitzat jo negozio zibil arruntetan [...] korrituen hainbatekoa diruzalekeriaren atzaparretan eta mailegu emaileen lizentziapean uztea.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 86. orr.

Mailegu-emaileen ikuspuntutik.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 112. orr.

FMIk galdu du [...] nazioarteko finantza sistemaren mailegu emaile izateko aukera.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 266. orr.

Mailegu ordainketak berandu itzultzen dituztenen eta kobraezinen ratioa oso maila apaletan dago.  Berria - Ekonomia   2004-02-11

Ikasliburuei mailegu sistema ezartzeak zer «arrisku» dakartzan ohartarazteko.  Berria - Harian   2006-01-15

Lulak Nazioarteko Diru Funtsarekin mailegu akordioa egin ondoren.  Berria - Mundua   2004-06-09

Victorio hori mailegu-etxeko Don Juan bat zen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 124. orr.

6 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Hipoteka-mailegu gehienak neurtzeko baliatzen den indizea %2,377ra iritsi zen.  Berria - Ekonomia   2004-10-20

Ageriko aurrezki, hipoteka mailegu eta inbertsio funtsen igoerek negozioaren bolumena %12,3 haztea eragin zuten.  Berria - Ekonomia   2004-07-24

Urteak jin eta urteak joan, gobernuak alde bat arizan baitira diru mailegu egiten, zorrak noiz nola pagatu diren biziki axolatu gabe.  Herria   2005-12-08

Etxebizitza mailegua kalkulatzeko adierazle erabiliena da euriborra  Berria - Ekonomia   2006-02-01

7 hizkuntza batek beste baten hitz edo osagai bat bereganatzea; horrela bereganatutako hitz edo osagaia.

Mailegu dira hizkuntza batek beste hizkuntza batetik hartzen dituen hitzak.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 109. orr.

Hizkuntzak maileguak egokitzen dituen ala maileguek egokitzen duten hizkuntza oso auzi interesgarria da ikerketa fonetiko-fonologiaren eremuan.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 109. orr.

Mailegu berri ez diren hitzetan.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 25. orr.

Mailegu zaharren aldaera sendoenek zalantzarik gabeko lekukotza eskaintzen dute: pentsatu (eta ez pensatu), unibertsitate (eta ez unibersitate).  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 24. orr.

Gaztelaniazko mailegu batzuk egokitzeko.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 97. orr.

Aintzat hartu behar da analisi sinkronikoetan mailegu irentsiak ez direla gehiago mailegu.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 110. orr.

Euskaraz "xede-taldea" erabiltzen dut nik, itzulpengintzatik hartutako mailegu egokia delakoan.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 119. orr.

Hanbat mailegu egiten ditugu euskaraz: latinetik [...], okzitanetik [...], espainioletik eta frantsesetik.  Herria   2003-07-10

8 maileguan (72 agerraldi, 29 liburu eta 17 artikulutan) adlag errentan.

Liburutegira itzuli beharko ditut maileguan hartutako liburuak ere.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 251. orr.

Maileguan harturiko armak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 147. orr.

Filmaren tesia zuzenean Grouchoren memorietatik hartu duela maileguan New Yorkeko zuzendariak.  Berria - Kultura   2006-04-18

Horrelako kaltzoiak maileguan eskuratzen zituzten jendaurreko borroketarako.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 54. orr.

Lukurreriazko interesekin maileguan hartu eta emateko tentazioa.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 78. orr.

Jaurlaritzak 15,3 milioi euro emango dizkio maileguan Unibertsitateari.  Berria - Harian   2005-02-25

Banketxeek 120.000 euro baino gehiago ez dietelako ematen maileguan 1.200 euro inguruko soldata dutenei.  Berria - Euskal Herria   2004-03-25

Aspaldiko usadioan, Erromako herritar batek baimena zuen bere emaztea beste bati maileguan emateko, seme-alaba hobeak izatekotan.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 66. orr.

Beste bi goizetan dirua maileguan emateko etorri zen nigana.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 66. orr.

1.000 euroak maileguan jaso dituenak dirua izango baitu.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 32. orr.

Dirua eskatu zuen maileguan etxearen eta lur-eremuaren jabe izateko.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 40. orr.

Gaur maileguan utzi eta bihar itzultzeko eskatu: higuingarria da horrelakoa!  Elizen arteko biblia   Si 20,15

9 mailegutan (26 agerraldi, 5 liburu eta 3 artikulutan) adlagmaileguan

Horren ondorioz, mailegutan emateko eta hartzeko bide zintzo guztiak desagertu egin ziren Erroman.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 90. orr.

Emakume behartsu eta gaixo horrengandik mailegutan hartu genuen, eta beharrezkoa dugu berari itzultzea.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 598. orr.

Bankariak dirua aldatzeko daude, ez mailegutan uzteko.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 86. orr.

-Eta hau hiretako -Ximurrari-, baina mailegutan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 19. orr.

10 maileguz (69 agerraldi, 15 liburu eta 2 artikulutan) adlag maileguan

Zeuen herritarrari zerbait -dirua, janaria nahiz beste edozer gauza- maileguz ematean, ez diozue eskatuko interesik.  Elizen arteko biblia   Dt 23,20

Emaileak maileguz eman duena berriro hartzea erabakiko balu, gorputza eta arima baino ez lirateke geldituko, eta hori fedegabeak ere badu.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 363. orr.

Guk maileguz hartu dugu, gu baino behartsuagoren bat aurkitu arte. arratsaldean, maileguz hartutako koroa erdi batekin, Fish-Guarden atzeko tabernara joan nintzen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 335. orr.

Mantua maileguz utzi zenion gizon behartsu hark eskerrak ematen dizkizu.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 337. orr.

Maileguz soilik utzi dizkigute.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 343. orr.

· Ez gara maileguz hartutako hitzei buruz ari.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 237. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

emandako mailegu (4); euroko mailegu (5); hipoteka mailegu (3); mailegu bat eskatu (4); mailegu bereziak (3); mailegu berri (3); mailegu berrietan (4); mailegu bidez (5); mailegu bidezko (3); mailegu emaile (7); mailegu emailearen (5); mailegu emaileen (3); mailegu fiskala (3); mailegu hartzaileak (4); mailegu mota (3); mailegu sekretuak (5); mailegu sistema (14); mailegu sistemak (10); mailegu sistemarekin (3); mailegu sistemaren (8); mailegu sistemaren ondorioak (3); mailegu txiki (3); milioi euroko mailegu (3)

dolarreko mailegua (3); etxebizitza mailegua (3); euroko mailegua (11); euroko mailegua eskatu (3); mailegua emango (3); mailegua ematea (3); mailegua eskatu (4); milioi euroko mailegua (5); zenbatekoa den mailegua (3)

diru maileguak (3); emandako maileguak (4); etxebizitza erosteko maileguak (4); hipoteka maileguak (11); interesik gabeko maileguak (4); liberako maileguak (3); maileguak eman (6); maileguak emango (3); maileguak emateko (7); maileguak ematen (3); maileguak eskaintzen (3); maileguak eskatu (3); maileguak hartzea (3); maileguak izan (3); maileguak jaso (5); maileguak jaso zituela (4); maileguak kalkulatzeko (3); urterako maileguak (3)

dirua maileguan (3); ikasliburuak maileguan (3); maileguan emateko (4); maileguan eskatu (3); maileguan eskatutako (3); maileguan hartu (8); maileguan hartutako (4); maileguan uzten (3)

maileguaren alde (3)

emandako maileguen (5); hipoteka maileguen (5); maileguen bidez (3); maileguen sistema (3)

hipoteka maileguetan (3)

dirua mailegutan (3); mailegutan hartu (3); mailegutan hartzeko (3)

maileguz eman (4); maileguz emana (3); maileguz ematen (5); maileguz hartu (4); maileguz hartutako (3); maileguz utzi zenion (3); mantua maileguz utzi (3)

maileguzko hitzak (3)


mailegutza 1 iz maileguan hartzea edo ematea.

Itxura batean gauza bera eman arren, ikasliburuen doakotasuna eta mailegutza ez dira gauza bera.  Berria - Harian   2006-05-09

Erabat debekaturik dago, Copyright-titularren idatzizko baimenik gabe, legeek ezarritako zigorraren pean, zatika edo osorik obra hau birsortzea edozein bitartekoz edo prozeduraz [...] baita beronen aleak alokapen edo mailegutza publikoaren bidez banatzea ere.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 6. orr.

Euskaldunok erdararen morrontza errazetik, etengabeko mailegutza itsutik, libratzeko tresna izan genezan.  Berria - Kultura   2006-04-16

2 (hitz elkartuetan)

EAEko Editoreen Elkarteak ez du begi onez ikusten mailegutza sistema.  Berria - Harian   2006-05-09


mailegutzaile ik mailegatzaile.

mailka ik mailaka.

mailkatze ik mailakatze.

maillatu ik mailatu1.

maillo ik mailo.

maillot (orobat mailot g.er.) 1 iz txirrindulariaren elastikoa.

Egiten zuen hotzarekin, maillot bat eta galtza gorriak, belaunetaraino jasoak, zeramatzan.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 25. orr.

Segituan Romanen soinera begiratu zuela, maillotaren koloreak zeintzuk zituen jakin nahian, nor ote zen ziklista hura, ze selekziotakoa, baina maillotaren partez alkandora zahar bat ikusi zuela.  Berria - Kultura   2004-03-14

Euskaltel-Euskadiren maillota du soinean.  Berria - Harian   2005-07-17

T-Mobile utzi eta Liberty-Wurth taldearen maillota jantziko du.  Berria - Kirola   2006-02-08

Goizero jaiki eta maillota janzteko garaian ezin nuen sinetsi ni nintzenik munduko txapelduna.  Berria - Kirola   2004-10-02

2 txirrindulari lasterketa batean sariren bat irabazten duenak jazten duen maillot berezia.

Erasoa jo dudanean mendiko maillota nuen buruan.  Berria - Kirola   2004-07-15

2002an erregulartasunaren maillota irabazi zuen Tourrean.  Berria - Kirola   2004-07-06

Iker Camañok, opari txikiagoa bada ere, gazte onenaren maillot zuria gertu du.  Berria - Kirola   2004-07-22

Euskaldun bi direlako munduko txapeldunaren maillota soinean daramatenak, bizkaitarrak biak: Joane Somarriba emakumetan eta Igor Astarloa gizonetan.  Berria - Kirola   2004-01-21

Berak jantzi beharko zukeen liderraren maillota.  Berria - Kirola   2004-06-19

Tropel erdia, ordea, 100 txirrindulari dira, eta garaipen aukerak eta mailloten bat soinean eramateko egunak, zortzi.  Berria - Kirola   2004-07-06

Cunego da probako txirrindulari indartsuena, eta norbaitek maglia (maillota) arrosa soinetik kendu nahi badio, majo sufritu eta izerdi franko bota beharko du.  Berria - Kirola   2004-05-26

3 maillot hori Frantziako Itzuliko sailkapen orokorrean lehen doanak janzten duen maillota.

Voeckler ihesaldi batean sartu zen eta, Armstrongen US Postal taldearen baimenarekin, maillot horia jantzi zuen.  Berria - Kirola   2006-04-08

2004ko Tourrean maillot horia 10 egunez eramateagatik egin zen ezaguna.  Berria - Kirola   2006-04-08

Alejandro Valverdek herenegun galdutako maillot horia berreskuratu zuen atzo.  Berria - Kirola   2004-04-08

Maillot horia irabazi baino lehenago hainbat proba irabazitakoa da Hushovd Maillot horia janzten duen lehen karrerista norvegiarra da.  Berria - Kirola   2004-07-06

Tourreko maillot horia soinean duela agertzen da.  Berria - Kirola   2004-02-18

Berrogei bat segundora Eddy Merckx dator bere maillot horiarekin.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 404. orr.

4 (hitz elkartuetan)

Jan Ullrichek ezin izan zion lider maillotari eutsi atzoko etapan.  Berria - Kirola   2004-06-19


maillu ik mailu.

mailo (orobat maillo) 1 iz aldapa handiko belar soroa.

Mailo 2: belasoro goi aldapa handikoak.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 230. orr.

Nafarroan, mendi inguruetan, batik bat, artzainak mailotik behera erretiratu beharrean aurkitu ohi ziren ordurako. Dena dela, Barranka aldean eta bestetan ere ezagunak dira malloa izeneko belasoak, baina, alde guzietakoek ezaugarri beratsuak dituzte: leku goi eta aldapakoak; belar urri baina ona; herri bakoitzak bere maillo itxia; eta barrenean etxe bakoitzak bere puska, itxi gabe, zotzez edo mugatua, goitik beherako zerrenda mehar luzetan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 416. orr.

Komeniko litzateke mailloen alderdi juridikoan erroraino jotzea.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 231. orr.

2

Mailo 1: haitz, harmail nabari eta pikoa.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 230. orr.

Baina Euskal Herrira, etxera, noiz itzuliko ote naiz? noiz ikusiko ditut berriz Ezkurrako mailoak?  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 141. orr.

Ordeka den tokietan batik bat, zeren malkar eta mailo, aldapa eta pendizak dituenak, hobe du artzaintzari toki ematea edo ikasi du eskarmentuz, pinuak ere baliorik baduela gure inguru hauetan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 264. orr.


mailot ik maillot.

mailu (orobat maillu g.er.) 1 iz kolpeak emateko lanabesa, metalezko atal begidun batez eta begi horretan finkatzen den gider batez osatua. ik gabi.

Amish komunitate hura bezala, mailu, iltze eta zerraz etxea altxatzen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 91. orr.

Egun batzuetan amona lanean sumatu zuten, mailu eta zerra, ohol eta iltze, etxeari beste zatiren bat erantsi nahian bezala.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 151. orr.

Ez zen mailu, pikatxoi edota burdinazko beste tresna-hotsik entzun tenplua eraikitzean.  Elizen arteko biblia   1 Erg 6,7

Mazo, burdin barra, mailu eta mota guzietako tresneria pasatzen zen eskuz esku.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 203. orr.

Altxatu du mailua eta ekin dio iltzea sartzeari, baina egurrak jaso du kolpea.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 115. orr.

Mailuaz zizelburuari kolpetxo bizkorrak etengabe ematearekin batera.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 108. orr.

Ingurua mailu eta zizel eta tornu-jiren zaratez bete zen.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 287. orr.

Nik trenbideetatik aditu nuen guardia postu batetik bestera zihoan seinale hotsa, mailu bat kanpai arraildu bati joka, eta berehala jakin nuen nire trena zela.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 87. orr.

Urre eta zilarrez apainduak eta iltzez eta mailuz josiak.  Elizen arteko biblia   Jr 10,4

Egin urre garbizko argimutila, mailuz landua.  Elizen arteko biblia   Ir 25,31

Solarovek mailuarekin hiru kolpe eman, eta hamar minutu eskasean erabaki zen enkantea.  Berria - Ekonomia   2004-12-21

Gazteluko portaleraino joan zen, mailua eskuan, suminaren egiazko irudi bihurtuta, oihuka eta garrasika.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 78. orr.

Nire hitza sua bezala da, harkaitza txikitzen duen mailua bezala.  Elizen arteko biblia   Jr 23,29

Pala mailu gisa erabiltzeko.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 123. orr.

Burmuinetan, izen bat joka ari zitzaion mailu baten gisan.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 283. orr.

Mailuaren eta ingudearen arteko burdina goria gara, kolpea kolpearen ondoren jasatearen poderioz amatatu egiten dena.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 35. orr.

Jainkoari erreguz, beharrari mailuz.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 69. orr.

· Mailuaren eta igitaiaren ikurra erliebean daukan arrautza.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 127. orr.

2 (izenondoekin)

Hark, badaezpada ere, mailu handi bat hartu zuen arma bezala.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 103. orr.

Ziriak sartu zizkidaten azazkalen eta haragiaren artean... mailu txiki batez barruratzen zizkidaten, kontu handiagaz.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 54. orr.

Ezkutu ikaragarri handi, biribil eta beltzak zituzten, eta esku koskotsuetan mailu astunak.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 209. orr.

Mailu erraldoi batez kolpatua iduri, itzulipurdika doa lurrera.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 18. orr.

Pianoak [...] nota hotsa aterako bazen barruan zeuzkan hariak jotzeko mailu buru-txuri haiek sorginak zirela.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 182. orr.

Kanpoan karrilak harrotzen ari ziren obretakoak mailu pneumatikoarekin.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 194. orr.

Orduan zertarako haien dikeak eta haien harresiak, eta haien zentral elektrikoak eta haien labe garaiak eta haien mailu elektrikoak?  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 256. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ez zen mailu kolperik ez eta langile karkazailik aditzen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 204. orr.

Mailu kolpeak huts egin zuen, nahiz bota erdi-erdira.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 275. orr.

Mailu hotsak entzun nituen arte.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 68. orr.

Bizitza osoan izan ez dodan ajea daukot [...], nire aktibitate zerebralak mailu hotsa baino ez dau joten... Ez dauka ba mailu itxura handirik!  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 131. orr.

Itsas haizeak, mailu eta mailuxka kanken hots histuak zekarzkieten belarrietara.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 108. orr.

• 4 (izenondo gisa, buru gogortasuna edo adieraziz)

Zer mailua zaren hotzaren eta beroaren kontu horrekin!  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 60. orr.

Eta gero esaten zion gure amari: "A zer mailua den Miranda hau!”.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 150. orr.

5 mailu ukaldi (orobat mailukaldi g.er.) ik mailukada.

San Laurendi ur-golkoko uhin apalen erritmo berak mailu ukaldien kasken artekak betetzen zituen. EDezkila dorreko mailu ukaldien azantza.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 109. orr.

Mailu ukaldiek burua bortizki jotzen balidate bezala, tanpa-tanpa, etengabe entzuten nuen: hire gain, hire gain, hire gain.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 38. orr.

Musika zen, antigoaleko marinba baten durundia, harmoniarik gabeko mailukaldi gisako musika-mota izugarri bat, erabat epileptikoa.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 64. orr.

6 mailu ukaldika adlag ik mailuka.

Egia da, baina ixo! Galanki afaldu eta mozkoltu ondolen jainko mutu eta ulun holien tailuak hautsi genituen aitzul eta mailu ukaldika.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 148. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

mailu astunak (3); mailu hotsa (4); mailu isila (3); mailu itxura (3); mailu txiki (5); mailu txiki batez (3)

mailuaren hotsa (31)


mailudun izond mailua duena.

Zela berri mailuduna ez, ordea.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 140. orr.


mailuka 1 adlag mailu ukaldika.

Errementariak burdin puska hartu eta, txingarretan goriturik, mailuka moldeatzen du.  Elizen arteko biblia   Is 44,12

Emaztea mailuka akabatu eta errekara bota du bere burua.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 114. orr.

Herritarrak oihuka, zomorroiak zer egin ez zekitela, fiskala moztuta, eta epailea mailuka, ordena eta isiltasuna eskatuz... anabasa zoragarria sortu zen.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 225. orr.

Garabi guztietara banan-banan igan eta koadro elektrikoak mailuka ezpalduko ditiat uste baldin baduk hori dela soluzioa.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 187. orr.

Uda aurreratzean parte gaiztoko hotsak heldu ziren, larru gainean moteldutako mailukada neurtuen antzera, behin eta berriro erasoz.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 132. orr.

2 irud/hed

Aurrerantz makurrarazi zuen salataria, eta orduan bigarren mailukada bat jaso zuen muturrean, belaunez.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 18. orr.

Honelako gauzak gertatzen dira han, herri xelebre hartan, non eguzkiak mailuka jotzen duen jendearen buruan.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 308. orr.

Ez dago bularrean mailukadak sentitzen nituela esan beharrik.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 183. orr.

Aitaren hitzak entzuten nituen gogoari mailuka.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 162. orr.

Bihotza mailuka hasi zait, bai, kutxa torazikoan, morse zoragarri batean. Bihotza taupaka sumatzen nuen, bularreko zauriaren kontra mailuka.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 52. orr.

Galdera bat ari zaizu buruan behin eta berriz mailuka.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 33. orr.


mailukada 1 iz mailu ukaldia, mailu kolpea.

Oholtza gainean, arotz bat ari da azken mailukadak jotzen turkoen ate gaineko gortina gorriaren euskarriari.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 198. orr.

Tona banako muturrekoak izaten ziren haiek, ingudean jotako mailukadak bailiran astiro eta gupidagabe emanak.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 264. orr.

Arka egiten ari zirenen mailukadek iratzarri zuten.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 196. orr.

Oraingoan bai, ate hotsa ozena izanen da, epailearen mailukaden modukoa.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 112. orr.

Entzuten dituzu mailukadak, Dolors?  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 152. orr.

Haren mailukaden hotsarekin, eszena-zuzendaria lasterka azalduko da kamerinoetako atetik.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 18. orr.

2 irud/hed

Nire bihotzaren mailukadak ziren.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 113. orr.

Itxaron-min geldigarri halako bat jabetu zen nitaz, eta beldur nintzen bihotzaren mailukadek ez ote ninduten bertan gelditzera behartuko... orduan nire ondoan paratu zinen.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 33. orr.

Nire zorionaren erdian dardarka hasi nintzen, belarrietan mailukaden antzean ari zitzaizkidala hitzok: kito, kito eta ahaztu!  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 54. orr.

Izuak buruan danba jotzen zuen, mailukada bortitzez, kolpe bakoitzean puntaparix bat ziztatuz, erle elegante batek pozoiaz hil nahiko balu bezala.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 137. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Bakotxak izentata geunkan geure mailukada kopurua.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 53. orr.


mailukadaka adlag mailu ukaldika, mailu kolpeka.

Bazirudien begiak mailukadaka ezarri zizkiotela buruan.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 178. orr.

Bero sapa egiten du, eta bidaia hasi zuenetik erabakia okerra zela mailukadaka gogorarazi nahi liokeen bizkarreko min orratzantzeko bat du lagun gaur ere.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 112. orr.


mailukaldi ik mailu 5.

mailukari1 izond mailukatzen duena.

Errepikapenak nonahi, lotura ezak... eta ez utzi, ez hustu, ez laga, irakurleari ardatza kili-kolo jartzen dion "bertan behera utzi” mailukari hori.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 133. orr.

Batek asmatzen du formula mailukari bat eta denak formularekin mailuka gure buruon gainean.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 195. orr.


mailukari2 iz mailuaz jotzen duen langilea.

Artisauak zilarginari ematen dio adore, mailukari leuntzaileak ingude-jotzaileari, esanez: "Ederra soldaketa!" Eta gero iltzez gogortzen dute irudia, ez dadin zartatu.  Elizen arteko biblia   Is 41,7


mailukatu, mailuka, mailukatzen 1 du ad mailu ukaldiz jo.

Koilararen kirtenaren alde bat mailukatuz labana gisa erabiltzeko tresna bihur genezakeela.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 141. orr.

2 irud/hed

Ezkerreko esku-asegurua mailukatu du erpuruaz, eta horrela konektatu egiten da gakoa.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 128. orr.

Haren zakilak zila mailukatzen zidan, gogorra eta beroa zegoen.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 94. orr.

Odolak nire lokiak mailukatzen zituen, eta nire traidoretxoa gero eta handiagoa ari zen bihurtzen. Delbardek mailukatzen zien lantegiaren geroa segurtatua zela.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 69. orr.

Andde jazarri zitzaion jaun eta jabe: ez hoa ongi motel mailukatzen zion kontzientziaren balizko eleak bailiran.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 117. orr.

Euskaraz hitz egin zuen, silabak mailukaturik hizkuntza bat arrotza zaion orok ohi duen moduan: [...].  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 158. orr.


mailukazoka adlag adkor mailukadaka.

Carlos atxilotu egin zutela bertako kanposantuan hilarri bat mailukazoka txikitu nahian aritzeagatik.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 10. orr.


mailuketa iz

Errementariak, esaterako, jarrita hauspoari eragin, jarrita galda atera, jarrita mailuketan egin.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 88. orr.


mailuki iz marrubia.

Kafea hartu, eta kafearekin batera kipurrak eta mailukiak, eta eseri egin naiz.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 237. orr.

Mailuki bat atera zuen alkondarako patrikatik orduan.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 136. orr.


mailutxo iz mailu txikia.

Bost indio mailutxo batzuekin instrumentu hura -egurrezko xilofoi antzeko bat, mahai baten tamainakoa- amorru bizian jo eta jo.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 65. orr.


mailutzar iz adkor mailu handia.

Ethelredek bere mailutzarra jaso zuen, dragoia buruan jo, eta parean erori zitzaion.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 51. orr.

Azkenean, itxaropenik bat ere ez zela ulertu nuenean, mailutzarra hartu eta jo eta txiki-txiki egin nuen komun-ontzia.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 78. orr.

Jaso zuen bere mailutzarra, eta, kolpeka, ateko oholak urratu zituen bere esku larruz babestuarentzat leku egiteko.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 50. orr.


maina 1 iz amarrua, antzea, artea.

Entzuleak xarmatzeko, zakutik atera nituen maina guztiak. Maina zahar bat entzulegoaren baietza sortzeko.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 220. orr.

Futbolean bazuen maina, batik bat portero lanak egiten jartzen zutenean.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 103. orr.

Merkatari arima-tratante baten mainak eta jukutriak.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 216. orr.

Behin eta berriro maradikatu nuen emazteki hura, eta haren arte eta maina gaixtoa.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 493. orr.

Hala ere, denboraren martxak berak erakutsiko dio kartzelarien mainek xede argia dutela, eta ezagutza horren ondorioz, bere burua indartzen ahalko du.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 14. orr.

2 txera.

Guzmud bufoia zen maiteen zuena, kapritxo guztiak betetzen zizkiona, maina gehien egiten ziona.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 35. orr.

Litekeena zen lehen semea izateagatik, mainak eta temak sobera dastatu eta gustatu izana.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 91. orr.

Maina bila dabilen katutxoaren trazak hartuz.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 62. orr.

Siloiaren besoan eseri nintzen eta nire bi besoez amuñaren lepoa inguratu; maina bila nenbilen nonbait, mainetarako adina pasea izan arren.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 68. orr.

Samurtasunak bestearen behar afektiboak kontuan hartzera garamatza; haren maitasun eta samurtasun beharra, eta baita mainen beharra ere.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 159. orr.

Litekeena zen lehen semea izateagatik, mainak eta temak sobera dastatu eta gustatu izana.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 91. orr.

Potzolo, berriz, mainarik gabe lotu zitzaion.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 330. orr.

Etxeko guziek kanpotarrei eta bereziki Joanttori, sekulako mainak egin zizkieten.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 109. orr.

"Eta zertarako umeak izan mainak emateko ez bada?", esaten zuen gure amak.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 227. orr.

Emakume sofistikatu eta eder haren keinuek eta mainek liluratu egin zuten, eta lerde-jario utzi.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 162. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Ama ez nuen ezagutu eta ikasteko adina harturik, artean ume mainak nituelarik, Salamancara bidali ninduen aitak, maisu handiak izan dituen hiria denez.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 68. orr.

4 negar zotina, batez ere itxurazkoa; laineza, muzinkeria.

Sun-hartza izuturik zegoen, eta maina egiten zuen.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 53. orr.

"Ez dakite umeak hezten", esaten zuen gure aitak, "gaizki ohituak daude, maina besterik ez dute".  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 227. orr.

Mainak edo egiten zituen, haurra bailitzan goiko ezpaina behekoan hartuz, eta aurpegia eskuekin estaltzeko lotsarik ere ez zuen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 440. orr.

Rosiek maina bat egin zuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 418. orr.

5 mainak eginsup_1

Maisie berriro mainak egiten ari zela eseri zen bere kapelaren begizta arrosaren azpian.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 420. orr.

Ostera hasi zaigu gure Arrue jauna kaltetuaren mainak egiten -burlaizea ezpainetatik kendu gabe jarraitzen zuen markesak-.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 207. orr.

Cassandra Wilkinsek bere hizkera aldrebesaz galdetu zuen mainak eginez: [...].  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 192. orr.

Horiek, haurrek alegia, logurak egoteko joera izaten zuten beranduko jatorduetan; gutxi jaten zuten, artega egoten ziren, edo mainak egiten zituzten.  Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 67. orr.

6 mainak eginsup_2 txerak egin.

Aita ere estu eta larri egonda haurraren zain, eta gero besarkatu du, mainak egin dizkio, bainatu du eta bere besoetan hartu eta lokartu da.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 75. orr.

Beti norbaiti mainak egiteko premia duzun horietakoa zara.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 56. orr.


mainada iz familia.

Eskuz paratu zuen lehenengo idazketa, txiki-txikitatik mainadaren albiste emateko guraria betetzeko.  Berria - Kultura   2004-10-30


mainaka adlag mainak eginez.

Ez nuen hirugarren mailako ume mukizu baten moduan mainaka hasi nahi.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 46. orr.

Zu ez hasi mainaka -esan zion gizonari-.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 215. orr.

Nesketako batek ume bat dauka besoetan, mainaka ari dena.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 134. orr.


mainaldi iz ipar bainua.

Eguberri biharamunean, Miarritzen eta Ziburun itsasoan egin dira urte ondarreko mainaldiak.  Herria   2004-12-30

Igande eguerditan, Miarritzeko portu zaharrean, Eguberriko mainaldia Hartz Zuriak izeneko elkartearekin.  Herria   2004-12-23

Iduriz osasun onean zen: Larrungo itzulia egin, etxean sartu eta mainaldi batek gozotasuna emanen ziola; han herioak bildu du Terexa Ordoki 53 urtetan.  Herria   2005-10-13


mainati 1 izond lainezaz beterikoa. ik mainatsu.

Amatxo, amatxo... -errepikatu zuen, haur mainatiarena eginez.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 123. orr.

Kasketaldi baten bitartez bere jostailua behingoan eskuratu nahi duen ume mainatia.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 296. orr.

Gaiztakeriatan harrapatutako haur bihurri eta mainatiak balira bezala.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 10. orr.

Atso kexu eta mainati harengandik sekula esperoko ez genuen zakarkeriaz erantzun zigun.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 18. orr.

Katua miauka etorri zitzaidan, etxekolagun mainatiek konpainia hutsez bereganatu ohi dituzten eskubideen eske.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 159. orr.

2 (adizlagun gisa)

Kotxean sartu, ohizko muxua eman eta mutturrak okertuz demanda egiten dio Mikeli, mainati.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 158. orr.

-Mugiarazi hori -esan zion mainati aitari.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 29. orr.


mainatsu (orobat mainutsu) 1 izond lainezaz beterikoa, mainatia.

Ez zuen ezustekorik nahi, oker ez bazegoen katuak bezalakoa izan baitziteken Teresa: mainatsu interesatzen zitzaionean; baina, baita ere, edozein unetan atzamar egiteko gai.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 283. orr.

2 (adizlagun gisa)

"Benga, Dodov, oso gauza interesgarriak esan dizkiguzu eta", bultzatu nion nik, mainutsu.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 165. orr.


mainatu1, maina, mainatzen 1 du ad lainezaz bete. ik mimatu.

Sendaketa garaian inoiz baino gehiago mainatu zuen Helenak senarra.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 17. orr.

Alaba txoratzeraino maite zuenez, mainatu besterik ez zuen egin.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 387. orr.

Gainera, banuen, sobera ere, inork mainaturik sentitzeko premia.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 176. orr.

Luisitok, osaba-izebek mainaturik, berehalaxe baztertu zuen Andresek gomendatzen zion bizimodua; ez zuen eguzkia hartzera joan nahi, eta kalean jolas egitera ere ez; geroz eta kontentagaitzagoa eta mizkinagoa ari zen bihurtzen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 151. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Eta mainatua zen, haur gazteenen moduan.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 65. orr.

Une batez edo, lasaitzea lortzen nuen, neure buruari esanez Adelak nahi zuena egin zezakeela bere bizitzarekin, ni ikasle mainatu bat baizik ez nintzela azken batean, eta ez zegoela besterik, onartu beharra neukala egoera.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 44. orr.

Zein dotorea ni bezalako alaba bakar -eta mainatu- batentzat pianoa jotzen ikastea!  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 58. orr.


mainatu2, maina, mainatzen (adiera honetarako, Euskaltzaindiaren Hiztegian bainatu agertzen da) da ad ipar bainatu.

Portu zaharrean mainatzen ziren, antzinako dorre suntsitu bik mendean duten badia ttipian.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 70. orr.

Jende asko mainatzen omen zen Iturriozko uretan.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 85. orr.

Itsaso handiaren uhain urdinen erritmo zabalean mainatzeko parada har dezakezu!  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 10. orr.

Mainatzeko urak ere garbi behar direla.  Herria   2001-05-03


mainatzaile iz ipar bainularia.

Itsas ondartzan (plaian) mainatzaileak ikusten ziren udan bezala.  Herria   2001-11-08

Azkenean egin zen Donibane Lohizuneko pizina edo mainutegia eta badu ikaragarriko arrakasta! ez du arras bi urte idekia dela eta joanden egunean errezibitu dute, bai eta saristatu, 250.000garren mainatzailea.  Herria   2005-05-05


maindire 1 iz ohean, bata lumatxa estaltzen eta bestea horren gainean eta berokien azpian jartzen diren oihal zurizko atal bakoitza. ik izara; mihise.

Argia itzali, eta maindire artean kiribiltzen naiz.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 78. orr.

Ohe gainean egongo zara biluzik zetazko maindire artean, izter barrenak sutan, ni, botila bat xanpain hotza eskuan, heltzen naizenean.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 175. orr.

Han zeuden biak, biluzik, maindireen gainean etzanda, elkarren besoetan lo sakonean.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 342. orr.

Maindireen azpian zurrungaka ari garenean.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 26. orr.

Aurpegi zurbilak ez du maindirepetik alde egiteko asmorik.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 78. orr.

Nik sukaldean aritu behar izaten nian, sukaldean, gaixoa zaintzen eta maindireak aldatzen. azpiko maindirea zabaldu, ertzak koltxoipean sartu, eta gero eskua pasatu genion, zimurrik gera ez zedin.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 168. orr.

Lucyren gelan, ohe bikoitza maindireak kenduta.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 145. orr.

Letizia maindirean bildurik altxatzen da komunerako asmoz.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 61. orr.

Leihopeko maindire sagarrez betea izerditan hasi da.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 69. orr.

Une horretan Monika, esku batarekin bere bularrak maindirearekin estaliz eta beste eskua ahoan zuela bere gelatik atera izan balitz.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 95. orr.

33 urteko preso gasteiztarra maindire batekin urkatuta aurkitu zuten atzo ziegan.  Berria - Euskal Herria   2004-12-31

Oheko maindireak eta zenbait jantzi elkarri lotu eta mutur bat berogailuari estekatuz --, bigarren solairutik behera alde egin zuen Lacallek.  Berria - Euskal Herria   2004-04-03

Kandelako suak maindire bat hartu zuen, eta handik logela osora zabaldu zen.  Berria - Mundua   2006-04-01

2 (izenondoekin)

Orduan ikusiko du maindire garbiak jarri dituela.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 305. orr.

Zopa beroa eta maindire zuriak.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 210. orr.

Gelan ohe zabala zegoen erdi erdian, maindire gorriz estalia.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 372. orr.

Armairuaren goiko apalean, maindire zuri pila baten gainean.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 49. orr.

Maindire zuri pasaratu batek beztitzen zuen harmoniuma.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 29. orr.

Marokon ehortzi zuten, maindire zuri batean bilduta, zuzenean lurrean eta Mekara begira, hilkutxarik gabe.  Berria - Harian   2005-02-23

Fusil baten punttan, maindire zuri bat zintzilikatu ditek kasernako leiho batetik.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 25. orr.

3 irud/hed

Tarteka haize-bolada batek inguratzen du, izotzezko maindire batek bezala, eraman nahian.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 18. orr.

Makinistak ez du agindua betetzen, eta txinatarra desagertzen da, eta odolezko eta hezur birrinduzko maindire bat bihurturik ateratzen da beste aldetik.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 251. orr.

Keak ezin zuen tximiniatik gora igo; teilatuen gainean sakabanatzen zen, maindire urratuak bezala.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 31. orr.

Eta ostera hondoratu zen bere maindireen hilobiaren erdian.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 148. orr.

4 (hitz elkartuetan)

Marta bakarrik, negar-zotin emean, maindire muturra hozkatuz, pentsamendu-txinparta bat begietan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 161. orr.

· 23 zentimetroko elur maindire lodia.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 26. orr.

5 (erkaketetan)

Bi mutikoak, maindireak bezain zuri, zorroak hartu eta di-da batean desagertu ziren.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 266. orr.

Gero haran maindirea bezain argi eta alde guztietatik gailur elurtuez inguratuari jarraitu zioten.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 276. orr.

6 maindire baten edukia.

Ganbarako bazterrean, maindire bat ahotz, maiatzaren azkenera arte, gorde zak!  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 196. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

maindire artean (11); maindire azpian (4); maindire azpira (3); maindire garbiak (3); maindire zuri (10); maindire zuriak (3)

maindireen artean (9); maindireen azpian (11)


maindiretxo iz maindire txikia.

Himalaian ateratako argazki bat, bi nepaldar "Euskal presoak Euskal Herrira" zioen maindiretxoari heltzen.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 65. orr.


maineldun izond leiho-gurutzea duena.

Dumbledorek alde egin ondoren, ordu arte ez bezala zabaldu zen izua, eta bazirudien gazteluko hormak epeltzen zituen eguzkia leiho maineldunetan geratzen zela, barrura sartu gabe.· (izenlagun gisa) -Lan ederra izango du Harry hemen aurkitzen -esan zion Ronek, maineldun leihoez bestaldean mara-mara ari zuen elur zurrunbilotsua buru-keinuz seinalatuz-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 223. orr.


maingu (orobat maiku) 1 izond herrena, hanka-motza.

Halako goiz batean beso-motz, begi-bakar eta maingu lantokiratuko banintz.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 122. orr.

Edo Rudolf maingua, 14ko gerran eskuarekin batera burua ere galduxea zuena.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 51. orr.

Maiku dena xuxendu beharrez maikuago ezartzen berdin!  Herria   2005-06-23

Luxuzko anteojo batzuk zeuzkan eskuineko eskuan, ezkerrez maingua baitzen.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 23. orr.

Hanka batetik maingu.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 22. orr.

2 irud/hed

Eta orain, mahaia maingu zegoen, herren.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 310. orr.

Sarri, arratsean, nota zenbait eskainiko dizkiot kaierari: hitz xume eta perpaus mainguak.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 66. orr.

Baina beribila maingu senditurik, neumatikoak kanbiarazi behar.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 162. orr.

Burutik maingu dukek erraiten zioten elkarri, gizon hura manera hartan ikustean.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 141. orr.

3 (adizlagun gisa)

Kanoikada batek betikoz maingu utzi zion eskuin zangoa.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 41. orr.

· OMC ekonomia biltzarra da munduko 149 herriena, 2003an erdi maingu gelditua zena gehiagoko akordiorik ezin eginez orduan.  Herria   2005-12-22

4 (izen gisa)

-Zer duk, maingu alu horrek?  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 124. orr.

5 besomotza. ik mantxu1.

Epifanio deunaren eliza [...] beterik egoten zen jende behartsuz, gizon-emakume gaixo eta ezinduz, neska-mutil gaixo eta ahulduz, itsuz eta gorrez, mainguz eta herrenez, legenardunez eta izurridunez.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 79. orr.

Gerra Handiak eragindako zoro, itsu, maingu eta herren ugari ikusten zen bazterretan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 114. orr.

· 'Ez da gaizki egina izan!' esango dizu esku maingua erakutsiz.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 365. orr.

6 maingu egin herren egin.

Maingu egiten omen du apur bat ezkerreko zangoaz.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 183. orr.

Bainan ez nauzue begiratu behar, kurri gaki naizelarik, zeren maingu egiten baitut.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 195. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

maingu gelditu (3)


maingueria (orobat mainkueria) 1 iz abereen eritasuna, azazkalen artean sortzen diren handitsu batzuk ezaugarri dituena.

Egun hautan, beti Ingeleterran, maingueriak ditu jo ardi tropak, eta izurriteari buru egiteko, milaka dituzte ardiak hil eta gero erre.  Herria   2001-03-08

Behi burtxoratuaren ixtorio hits horrekin aski ez balitz bezala --, horra nun egundainokotan mainkueria (edo aheria) berriz agertu den.  Herria   2001-03-08

Maingueriaren beldur horrekin, Nafarroako harakinek galdea egin diote gobernuari 12 ilabetez goragoko behieri bizkar-hezurra kentzeko legea eskatuz.  Herria   2001-05-31

Minik haundienak halere, laborarienak aurtengo huntan; merkatuak ez badira ere lehenago ziren hek, iduri gaitz guziak batean erori zaizkiela gainerat, behi burtxoroenetik maingueria edo aheria hortarat.  Herria   2001-04-26

Memento huntan feiria eta merkatu guziak zerraturik daude maingueria kausa.  Herria   2001-03-08

Kontsumitzaileak hazkurri naturalak nahiago dituela, behi haragiaren krisia, geroztik maingueriarena.  Herria   2001-09-20

2 herrentasuna.

Aitzin gaueko kolpearen ondoriozko maingueria herrestan neramala.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 349. orr.


mainguka (orobat maikuka) 1 adlag herrenka.

Mainguka joaten zen kaleetan eta xendetan barna.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 18. orr.

Mainguka ez ibiltzearren, arruntik oinustu eta zealdoka gurutzatu nuen ganbera, sarrerako ateraino.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 359. orr.

Haren ondotik oinezkoen larriena heldu zen, eta gero zaurituak, batzuk mainguka, bertze batzuk lagunen besoek lagundurik.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 135. orr.

Aldi berean mainguka eta lasterka.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 81. orr.

-Mainguka ere ibilki zara!  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 324. orr.

· Uda egiazki jin aitzin, aroa hezea, hotza, lanotsua izaiten da eta hori ez da ardien onetan: batzuk eztulka, mainguka, besteak mehatzen, esnea galtzen.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 78. orr.

2 irud/hed

Europa batua hinki-hanka doala, eta maikuka, parte segurik tratulari edo tratulanteen Europa delakotz oroz gainetik eta ez ainitzek amesten ginukeen gisakoa.  Herria   2005-06-23


maingutu, maingu(tu), maingutzen da/du ad herrendu, maingu bihurtu.

-Hi ere oraino ez haiz maingutu, hurbildik.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 204. orr.

Susmo goibel haiek, alabaina, maingutzen dizkiote segurtzat izan dituen hainbat sinesmen eta ideia ustez tinko.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 94. orr.

Partida hau, haatik, kondu bitxi hunekin, hortan utzia izan da hasi eta oren baten buruan, Rene Dermitek zangoan zartadura bat eginik, mainguturik ezarri duena, ez agian luzazko.  Herria   2004-07-22


mainkueria ik maingueria.

mainontzi (orobat mainuntzi g.er.) 1 izond adkor mainatia; negartia.

Neskameak, auverniar txiki mainontzi batek, erreboiloa ukitzen zuen, zakatzak begiratzen zizkion, nazka imintzioa beti aurpegian, isil-isilik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 178. orr.

Pineten andrea aldiz biziki mainuntzia zela eta senarrak haren nahikundeak oro kuxian onesten zituela.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 258. orr.

Orain ez duk mainontzi barregarri hura, txantxa eta ostia guztien biltzailea, nahiz eta oraindik ere gizen xamarra izan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 127. orr.

Zoritxarrekoa izaten errazagoa zegok zorionekoa izaten baino; eta nik, badakik, ez diat bide erraza aukeratzen duen jendea maite, ez ditiat mainontziak gogoko!  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 29. orr.

2 (adizlagun gisa)

Eta ez daukat etxera joateko gogorik... -hasperen egin zuen, mainontzi samar.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 26. orr.

-Ez dut janen -errepikatzen zidan tematsu, kasko-gogor eta une hartan zinez mainontzi.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 56. orr.


mainontzikeria (corpusean mainuntzikera soilik) iz mainotziaren egite gaitzesgarria.

Mundu huntako handi mandien mainuntzikeriak noraino doatzin! funtsean, delako inperadore horrek izena bera ez zuen nolanahikoa: errealki Octavio deitzen zen, bainan Augusto izena hartu zuen, erran nahi baita "Saindu", gutiz barka!  Herria   2004-02-26


mainoso (orobat mainosa) izond mainatia; amarrutsua; negartia.

'Mainosoekin ez dago jolasterik!' zioten beste batzuek.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 22. orr.

Bestek interesante egin zain dagoen mutikoxkor mainoso bat: horratx gure nortasun agiri nazionala.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 150. orr.

Negar egiten baduzu, ume mainosatzat joko zaituzte; eta ez baduzu malkorik isurtzen, berriz, zinezko sentimendurik gabeko zerri potroanditzat.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 191. orr.


mainu (Euskaltzaindiaren Hiztegian bainu agertzen da) 1 iz bainua.

Mainu bat behar zuela hartu askaltzerat jaitsi baino lehen.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 65. orr.

Hondartzaren gainean, eskuin aldean genuen berriro "Bains Napoléon" izeneko mainu-etxetzarra.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 322. orr.

Gero, Donostiako hondartza nagusiaren bazter hortan, hain xuxen La Perla deitu mainu-artategiko jatetxean ederki bazkaldurik.  Herria   2001-06-28

2 bainugela; bainuontzia.

Elizan egin beharrak diren obrak ere aipatu dituzte eta mainu publikoan egin behar diren bortxazko obrak eztabaidatuak izan dira.  Herria   2004-04-15

Elena mainutik atera zenean, egundainokotan musu batzuk emanik berriz hasi zitzaidan predikuan.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 66. orr.


mainugela (orobat mainu gela) iz bainugela.

Iduritzen zait 'hamman' mainu gela batean sartzen garela!  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 161. orr.

Iduritzen zait 'hamman' mainu gela batean sartzen garela!  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 161. orr.

Jaun erretorak berea ukanen du ere (sukalde, jateko sala, bi ganbara eta mainugelarekin) apezetxearen behereko partean.  Herria   2004-07-01


mainutegi iz ipar igerilekua.

Donibane Lohizunen, obran ari dira karraskan pizina edo mainutegi berriaren egiten, hori Chantaco auzogunean.  Herria   2002-11-21

Mainutegiak badu beraz arrakasta handia, ondartza hor izanikan ere bestalde.  Herria   2004-09-16

Mainutegi berri bat, estalia litakeena edozoin sasoinez baliatzeko gisan, uda ala negu, euri ala ateri.  Herria   2002-11-21

Eskoletako haurrek mainutegia aise baliatzeko errextasunentzat eta gauza bera kirol-elkarteetan dabiltzanentzat.  Herria   2004-09-16


mainutsu ik mainatsu.

mainuzain iz

Bigarren urtea segidan, Cyril Escoula donibandar mainuzaina deneri aintzindu.  Herria   2005-07-21


mainuzale iz bainularia.

Miarritzek zumarrak paratuko ditu bere muinoetan, ranpak dunetan, eskailerak amildegietan, kioskoak haitzetan, aulkiak leizeetan, galtzak mainuzaleetan.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 69. orr.

Lokatz beroa ezartzen dute mainuzaleek junturetan bizpahiru aldiz egunean.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 122. orr.


maiolika iz toska-mota.

Zeluloidezko bioletaz betetako maiolika ontzi bat.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 197. orr.

Hain bioleta usain fuertea zerion non iruditu zitzaidan zeluloidezko bioletak biziberritu zirela maiolikazko lorontzian.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 197. orr.


maionesa (orobat mahonesa g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian maionesa agertzen da) iz arrautzez, olioz, limoi edo ozpinez eta gatzez eginiko saltsa hotza, hainbat jakiren lagungarri zerbitzatzen dena.

Maritxuk bazekien [...] maionesa on bat nola egin behar den, arrautzak, olioa, ozpin pixka bat eta gatza pazientzia handiz irabiatuz.  Berria - Gaiak   2006-04-18

Katilu handi zuri batean maionesa egiten.  Berria - Gaiak   2006-04-18

Jantokian jarraituko zuten arrautzak maionesarekin eta muskuilu frijituak jaten, koipetan ezpainak.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 354. orr.

Ama-semeek eta alabak otarrainxkak zuritzen dituzte, eta hozkailutik ateratako maionesarekin jaten.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 108. orr.

Bi ogitarteko jan, maionesak estali eskuak milikatu eta hasi zen galderei erantzuten Frears jauna.  Berria - Kultura   2004-01-21

Gure orburuak hostokatzen, orriz orri mahonesan busti eta hortzen artean orriz orri irensten ari ginela.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 169. orr.


maior 1 iz zenbait armadetan, komandantearen kideko maila duen militarra.

Stede Bonnet maiorrak ez zekien ezer itsasoko kontuez.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 153. orr.

Robert Autumn armadako maior erretiratuak.  Berria - Kultura   2004-09-29

Maiorraren otseinek men egin zuten.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 154. orr.

• 2 izond musikan, akordeez eta tonuez mintzatuz, hirugarren nota lehenegotik bi tonutara dagoena.

Eviek eskatu ahala, eskalak jotzen eta akordeak kantatzen hasi zen, hiruko maiorretatik hasiz.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 232. orr.

Ondoren, polka tonu maiorrera igaro da.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 178. orr.

Txekiarrak Widorren Bigarren sinfonia re maiorrean eta Mendelsshon eta Bartholdyren Laugarren Sonata si maiorrean eskainiko ditu.  Berria - Kultura   2004-08-03

Johan Duijcken zuzendaritzapean, ikasleek Dvoraken 'Meza Do maiorren' eskainiko dute gaur Zarautzen.  Berria - Kultura   2004-08-10

Joseph Martin Krausen Do maiorreko sinfonia-rekin ekingo diote kontzertuari  Berria - Kultura   2004-01-13


maioral 1 iz zalgurdizaina.

Gizondutakoan ez nintzela nekazaria izango agindu nion neure buruari, diligentziako nagusia izango nintzela, maiorala alegia.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 158. orr.

Maioralak, apezpiku bat bezain zurrun eskuinean jarrita, espektro baten gisan astintzen zuen tiroaren muturreko zortzigarren mandoraino iristen zen zigor erraldoi bat, eta suzko ziztada zeukana.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 180. orr.

Maioralak, postamutilak eta mandamutilak mandoen atzetik ekin diote, biraoka eta gurdia utzita.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 189. orr.

Maioralei laguntzen zieten mutikoak inguruan ikusi, eta sufritu egiten nuen.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 158. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Hogeita hamar urte bete baino lehen eskuratu nuen maioral kargua.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 160. orr.

Maioral bizimodua hain maitea izan ez banu, ez nuen beharbada trenaren mundu berria hain gaizki hartuko.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 162. orr.


maiorazgo ik maiorazko.

maiorazko (orobat maiorazgo g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian maiorazko agertzen da) 1 iz lehen jaioa; oinordekoa, premua.

Graemetarren maiorazkoari bihotza azkartu zitzaion antzinako neska beltxarana emakume eder eginda ikusi zuenean.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 16. orr.

Bere emazteari erdiminak etorri eta maiorazkoa jaiotzear zela ikustean, [...].  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 203. orr.

Jexuxek apaiz sartzeko tentazioa ere izan zuen gaztetan [...] baina maiorazko izanik baserriaren jabe egitea ere ez zen txarra.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 75. orr.

Maiorazkoa, Luis, etxeko ondasun eta agintearekin geratu zen, eta, horrez gain, errejidorea izan zen.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 205. orr.

Tomas gelditu zen maiorazko; beste hiru-lau Donostia aldera joan ziren bizimodu bila eta hantxe gelditu.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 58. orr.

Bestalde, Durangoko foru zaharra garaitsu honetan idatzi zen, eta haren arabera maiorazkoaren eskubidea guztiz bideratuta geratu zen.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 203. orr.

Beraz, Jazinto semetzako hartua zuten, eta bere senideordekoen adinari erreparatzen badiogu premutzako, maiorazkotzako hartua izan zela pentsa genezake.  Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 48. orr.

2 aurren jaioaren lehentasuna; oinordekotza, premutasuna.

Alta, ipuinak ez du kontatzen maiorazkoak Mari-xor behar duela; semeak izan behar ditu, bestela ez du maiorazkorik ez ezer.  Berria - Kultura   2006-03-24


maiordomo 1 iz etxezaina.

Zu zeu, etxe-aldaketa bitartean ere, ez zintudan ikusi: lan haiek guztiak zure etxezainak ikuskatzen zituen, beti laguntzeko prest zegoen zure maiordomo txiki, ileurdin eta serioak.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 12. orr.

Haien janzkeragatik bata lorezaina izan zitekeen, gazteena, eta bestea maiordomoa.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 128. orr.

Gainera, estatus pertsonala eta ibilbide politikoa zirela medio susmo txar guztietatik libre zeuden denak; eta, jakina, maiordomorik ezean, txoferra hartuko zuten erruduntzat.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 452. orr.

2 (Erdi Aroko Europako gorte batzuetan)

Warnakario izan zen Brunekildaren kontrako konjurazioaren arima; Borgoniako maiordomo egin zuten, eta exijitu zion Klotariori bizi artean ez zezala ken kargu hartatik.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 308. orr.

Aldaketa honek beste ondorio bat izan zuen: ordura arte, maiordomoa erregearen maiordomo zen, eta handik aurrera erresumaren maiordomo bihurtu zen; aurrez erregeak hautatzen zuena, handik hara nazioak hautatu zuen.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 312. orr.

Beraz, ez dira nahastu behar, zenbait autorek bezala, jauregiko maiordomo horiek eta Brunekilda hil aurretik kargu hori zutenak; alegia, erregearen maiordomoak eta erresumaren maiordomoak.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 312. orr.

Jauregiko maiordomoen lehen betekizuna errege-etxearen ekonomia gobernatzea izan zen.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 315. orr.

Maiordomoak erresumako administratzaileak izan ziren erregeen esanetara; eta gerrako gidaritza haiek izan arren, erregeak ziren armaden buru, eta maiordomoa eta nazioa erregeen esanetara borrokatzen ziren.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 315. orr.

Gorteko morroi nagusiaren (maiordomoaren) "maitasun-semea" zen, hau da, Pepinek konkubina batekin izandako semea.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 85. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Burgundiarren legean ikusten denez, haien artean maiordomo kargua ez zen Estatuko lehenengoetako bat; lehen errege frankoen artean ere ez zen nagusietako bat.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 312. orr.

ik maiordomotza.

4 erlijio kofradia bateko kudeatzailea.

Babesaren Kristoaren Eskola Santuko Anaia Maiordomo Nagusiaren gonbidapenez, Aste Santuko Pregoia.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 73. orr.


maiordomotza iz maiordomoaren kargua (ik maiordomo 2).

Austrasiak bi aldiz garaitu zituen Neustria eta Borgonia; Austrasiako maiordomotza Pepindarren familiari atxikita zegoenez, maiordomotza hura beste maiordomotzen gainetik jarri zen, eta etxe hura beste etxeen gainetik.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 316. orr.

Erregetzaren eta maiordomotzaren nahastea.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 327. orr.

Estatua Karlos Martelek maiordomotzara iristean aurkitu zuen ezinean jarri zen atzera.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 334. orr.


maioria (orobat majoria) iz gehienak, gehiengoa.

Hordago horren irabazteko, behar du bere juduen ganbarako bozen maioria irabazi lehenik.  Herria   2004-10-28

Maioriarik ttipienean gelditua gatik Angela Merkel andereak [...] akordio bat bururatu du SPDrekin sinatuz gobernu akordioa.  Herria   2005-11-17

Erran nahi baitu majoria ukan duela 13 bozeri esker.  Herria   2001-03-22

Lehen hori bere minixtro batek, beste alderat pasa-ta, ukatuz geroz, horra maioria Temaruren alde joan dela.  Herria   2005-02-24


maiorista iz handizkaria, handizka saltzen duen pertsona.

Aitak maioristek jada banatzen ez zituzten merkantziak ekartzen zituen astero.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 34. orr.

Hiru eguneko epean arazoa konpontzen ez bada karramarroa desizoztu eta hemengo maioristei merkezurrean saldu beharko diegu, Euskal Herrian bertan.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 92. orr.


maioritario izond gehienena.

Herritarren ordezkaritza maioritarioak aurrez lortutako adostasuna berresteko baino ezin dira izan kontsultak; eta berrespena sistemaren arauen arabera egin behar da.  Berria - Euskal Herria   2004-04-04

Hainbat eskualdetako kulturak korapilatu behar dituzte, haietako bat bera ere ez izan arren besteen gainetik ezartzeko bezain maioritarioa.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 147. orr.


maioritate iz maioria, gehiengoa.

Bai maioritateko lagunak eta bai beste aldeko sozializtak.  Herria   2004-10-07


mairu 1 iz Ipar afrikako biztanlea, oso beltzarana. ik moro.

Ez baita konparatzerik mairu hauek daukaten aberastasuna turkoek daukatenarekin.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 167. orr.

Garai hartan, Araba mairu eta kristauen arteko borroka-leku odoltsua zen.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 146. orr.

Soldadu kristaua atzetik joan zitzaion, eta sorginak mairu bat berpiztu zuenean, berpiztu berria eta sorgina biak hil zituen bera ezpataz.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 147. orr.

Goseak hiriko mairuak estutzen zituelako lehen aztarnak garai honetan hasi ziren nabaritzen.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 377. orr.

Zabaltzak, almenak eta alkazarreko erronda-bideak, denak daude mairu ilun eta bizardunez beterik.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 237. orr.

Ondoren hil egin zituzten dolurik gabe, mairu fedegabeei dagokien bezala.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 225. orr.

Mairu putakume batek hor goitik harri bat bota eta burua zanpatu zion.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 335. orr.

Elgetan mairuak sartu zirela, handik heldutako lehendabiziko zaurituen bidez jakin zuen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 59. orr.

1480ko legeak Inkisizioaren Auzitegiak, bakartze-aginduak eta judutegi nahiz mairuen auzoetan bizitzeko obligazioa ezarri zituen.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 312. orr.

Mairuen aurkako borroketan gurutzea omen zen nafarren ikurra.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 38. orr.

2 izond Ipar afrikakoa; mairuena.

Medranotarrak beste mirakulu baten bidez kristau bihurtu zen printze mairu baten oinordekoak omen dira.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 39. orr.

Begi beltzeko emakume mairu bat ikusi zuen berari tinko begira.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 113. orr.

Leiho nasai horietakoren bat zabaldu eta bertan neskatila mairu bat azaltzea baizik ez da falta.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 89. orr.

Eta gertatu zen behin edo behin portu aldeko umeek mairu zelakoan harrika hartzea.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 92. orr.

Hau da Lisboa mairua.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 143. orr.

Nazio Askapenerako Fronte Mairua (MNLF).  Berria - Mundua   2004-05-12

· Zakur mairu hauei buruzko aipamenak, hau da, oraindik mairuekin bizi ziren zakurrei buruzkoak, [...].  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 331. orr.

Queda ontzi mairua atzeman zuenean.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 142. orr.

3 (izen baten eskuinean)

Mairu herriko miru beltza baino mairuago eta beltzago balitz bezala.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 434. orr.

Bakoitzak bere etxetik mairu jantzi airosoa bihurtuko zen maindire bat, eta behin-behineko durbantea bihurtuko zen toaila bat ekartzeko.  Askoren artean   «Rataplan» - 29. orr.

Mairu azal beltzarana, distiratsua.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 97. orr.

Mairu kutsuko erro zaharren bat.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 43. orr.

4 mairu baratze (orobat mairubaratze eta mairubaratza) iz harrespila.

Euskaldunok mairu-baratze, trikuharri edo jentil-baratzeari deitzen ditugun neolitiko-garaiko eraikuntzen harrespilera.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 133. orr.

Gure mendietako mairubaratzak.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 262. orr.

400 multzotan bildutako1104 mairubaratzen azterketa zehatza.  Berria - Kultura   2004-11-12

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

mairuak eta kristauak (3)

mairuen kontra (4); mairuen kontrako (3)


mairuarri iz

Eta, gero esanen dudanagatik, ederki dago, eskudo haiei euskaraz "mazmorro" edo "mairuarri" ere deitu izana.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 46. orr.


mairubaratza ik mairu 4.

mairubaratze ik mairu 4.

maiseagarri izond maiseatzailea.

Gainera, amerikarrak "beren kreatzaileak hornitu baditu ere" bizio eta erokeria ugariz, ez dago erabat zabaldua horiek maiseagarriak direnik, eta horregatik jendeak gizatxar ozpindutzat hartu ohi du satiragilea.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 232. orr.


maiseaketa 1 iz maiseatzea.

Maiseaketaren bizioa, jainkozaletasunaren eta graziaren sustrai-sustraiko etsaia, sugearen hozkada eta izurrite lazgarriena baino gehiago gorrotatzen zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 788. orr.

Bizio-mota guztien gainetik maiseaketa higuintzen eta gorrotatzen zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 392. orr.

Auzoen maiseaketa batzuen eraginez zintzilikatu zituzten errukarri haiek.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 45. orr.

Te-orduko maiseaketa jasan behar izan nuen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 48. orr.

-Lehengo batean Julio etorri zen -esan zuen Luluk- eta zutaz maiseaketan aritu ginen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 271. orr.

Maisu handiarekin maiseaketan ibiltzeko.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 11. orr.

Emakume ederra eta atsegina zen, maiseaketa bekaizti guztiak sinesgarri bihur ditzaketen horietakoa.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 107. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Jakintsu usteko edozein ergelen maiseaketa-xedea izateko arriskurik gabe.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 29. orr.


maiseaketari izond maiseatzailea, maiseaketan ibiltzen dena.

-Aitortu beharra dut arrazoi duela Margotek gezurtia naizela dioenean, zeren maiseaketari izan nahi ez dudala esaten badut ere, Dusseli buruz bada, izugarri gustatzen zait maiseaketan aritzea.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 215. orr.


maiseatu, maisea, maiseatzen (orobat maixeatu g.er. eta maxeatu g.er.) du ad zerbaiten alde txarrez edo ustez txarrez marmarka edo gaizki esaka aritu, maiseaketan ibili.

Jende guztia maiseatzen du, inorekin ez pozik!  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 143. orr.

Gobernu zitala maiseatu zuen, bere enplegatuei leher egin arte lan eginarazi eta heriotza duin bat izateko adina ere ez ziela ziurtatzen eta beste halakoak esanez.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 155. orr.

Haien azaluskeria eta jantziak direla-eta inongo gupidarik gabe eta oso hitz gordinez maiseatu dituenek gorroto diotelako.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 257. orr.

Ez esan hitzik inor laidoztatzeko edo maxiatzeko; izan ere, agerikoa ez den bekatu larria azaltzen badut, bekatu larria egiten dut.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 57. orr.

Florenten gehiegikeriazko bizimodua maiseatzeko.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 210. orr.

Duda-mudan jartzen dira zientziaren eta teknikaren abantailak, ekologia goraipatzen da, kapitalismoa maiseatzen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 14. orr.

Ez naute laudatu, ez maiseatu.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 9. orr.

Bai, emakume horiek ere maiseatu nahi ditut, mundu guztia maiseatu nahi dut.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 148. orr.


maiseatzaile 1 izond maiseatzen duena, maiseaketan ibiltzen dena.

Jende asko astindu dute mihi maiseatzaileek, eta herriz herri ihesi ibiltzera behartu. Herritarrak Estatuaren kontra bultzatzen dituzten meneko gogaikarri eta maiseatzaileen nahia.  Elizen arteko biblia   Si 28,14

Aitzitik, kalterik egin ez bazion, zein eskubide ote zuen etxekoandreak paraît-il maiseatzaile harekin sendagilea deabrutzeko?  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 194. orr.

Emakumeek ere agurgarri izan behar dute eta ez maiseatzaile; neurritsu eta gauza guztietan fidagarri.  Elizen arteko biblia   1 Tm 3,11

2 iz maiseatzen duen pertsona.

Horregatik, maiseatzaileei arkakuso ziztatzaileei bezala egiten zien ihes.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 392. orr.

Hiztegi honen maiseatzaileak.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 153. orr.

Idazlearen sormen-esparrua gorde eta maiseatzaile guztietatik libratzeko.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 185. orr.


maiseatze iz zerbaiten alde txarrez edo ustez txarrez marmarka edo gaizki esaka aritzea. ik maiseo.

Oihu petralak, maiseatze keinuak.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 8. orr.

Ez naiz maiseazale eta ez dut nire aurrean maiseatzerik onartzen.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 135. orr.


maiseazale izond maiseoaren zale dena.

Ez naiz maiseazale eta ez dut nire aurrean maiseatzerik onartzen.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 135. orr.


maiseo iz maiseatzea.

Jendearen jardunak dira, mingain arinen entretenigarriak, biderik egingo ez duten maiseoak.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 44. orr.

Baina Garibaik bizkarra erakutsi orduko, hor hasten dira bere atzean [...] ordu arte maiseoa baizik ez zena bazkatzen, hor ekiten diote Idiakezen kontrakoek Flandes aldetik datozen zurrumurruei osagai berriak eransteari ere.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 44. orr.

Kritika eta maiseoaren jomuga erraza den pertsona.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 282. orr.


maistra (orobat maixtra g.er.) 1 iz lehen irakaskuntzako irakasle emakumezkoa. ik errientsa; andereño.

John eta Ella, maistra Jones, Able Woodruff... edonor.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 311. orr.

Gure maistra Irene zen, eta batzuetan euskaraz egiten zigun.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 47. orr.

Herriko monumentu nazionala maistra zaharra zen, andretxo argal txiki bat.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 301. orr.

Maistra berriaren etorrerak azpikoz gora irauli zuen nire bizitza.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 18. orr.

Pupitrearen azpira jausten ginen, eta maistraren gonape ilunean ez dakit zer ikusi genuela esaten genuen.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 49. orr.

Noizean behin, maistraren etxera igotzen nintzen, zalantzak galdetzera, edo libururen baten bila.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 31. orr.

Halaxe gertatu zitzaion eskola txikiko maistrari.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 58. orr.

Halakoetan, denbora juxtua egiten nuen maistrarenean.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 70. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Hala, maistra-etxera joaten nintzaionean, eskumuturretik heltzen zidan, txukunago idazten erakusteko.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 31. orr.

-Adela: nolakoa zinen txikitan? -galdetu nion behin maistra-etxean.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 35. orr.

Maistra-ikasketak egiten hasi nintzen Rouengo unibertsitate-eskolan.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 61. orr.

Maistra-soldatak ez zidan-eta askorako ematen.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 112. orr.

Maistra itxura zuen emakume betaurrekodun bat.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 126. orr.

3 irud/hed

Carmen Cubillo maistrarekin hainbat urtez lanean aritu eta gero, egun bere dantza konpainia du Cortesek.  Berria - Kultura   2004-01-02

Maria euren alaba gailurrera iritsi dela, tenislarien artean maistra bihurtu dela, Masters Torneoaren irabazle, 17 urte eskasekin.  Berria - Kirola   2004-11-17

· Emakume bitxia dugu hau [...]: abangoardiako rock emozionala garatzen du-, ahotsean eta gitarran maistra.  Berria - Kultura   2004-04-17

4 maisu-maistra pl maisuak eta maistrak.

Egunero-egunero jende askok egiten zuen euskararen alde lan XIX. mendean: maisu-maistrak zeuden.  Berria - Kultura   2004-11-23

Sindikatuei «berdintasunaren alde» jokatzeko eskatuko diete, 1990ean LOGSE legeak maisu-maistren eta lizentziatuen arteko lan eremuaren banaketa arautu zuenetik, maisu-maistrak izan direlako lan hobekuntzak jaso dituzten bakarrak.  Berria - Euskal Herria   2006-04-04

Maisu-maistren rol zapaltzailea.  Berria - Kultura   2004-10-19

Lehen hezkuntzako 18 maisu-maistra gehiago beharko dira 2015ean.  Berria - Gaiak   2006-04-26

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eskola maistra (3); gure maistra (3); maistra berriaren (3); maistra ikasketak (3); maistra jones (10); maistra jonesek (16); maistra jonesen (4); maistra ohiak (3); maisu maistra (5); mari maistra (3)

maistrak esan (3); maisu maistrak (4); nire maistrak (4)

maistraren etxera (5); nire maistraren (6)

nire maistrari (3)

maisu maistren (10)


maistraki adlag cf maisuki.

Maiteren zulo guztiak ongi beteta egon zitezen, Mikelek ahoan sartu zion txilina, emakumeak mihiaz maistraki gogor ziezaion.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 135. orr.


maistraño iz adkor maistra.

Begoña, maistrañoa, haren ondotik heldu da, arrastaka kasik.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 68. orr.


maistru 1 iz ik maisu 6.

Kapitainari eta eskifaiburuari bina parte zegozkien; maistruari, sokadunari eta kanoizainari, bat eta erdi bakoitzari; beste ofizialei, bat eta laurden.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 141. orr.

Laurogeita hamabost gizon ontziratu ziren Algerreko Arrosan, haien artean lehen maistru bat, Adderley, Providencekoa.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 134. orr.

2 zurgina.

"Maistriainia" heldu da "maestro" español hitzetik, "maître-artisan" zena Frantzian; euskaraz “maistrua" eman du, erran nahi baita "zurgina".  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 20. orr.


maisturintza ik maisturugintza.

maisturu (orobat maixturu) iz ipar zurgina. ik maiasturu.

Duela bi urte, Koxe Mari Azconegui maixturuak eraiki zuen lan-eremu hortan bere zurgintza lantegia.  Herria   2005-06-30

Eta asmatu nuen, beharbada, egun batez, ni ere maisturu izanen nintzela, zurgintzan gostua hartuko nuela...  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 86. orr.

Musikariak gituk baina dantza ez zaukuk haizu, nahi dugun ofizioa ez dezakeguk, aitatik semera egundainotik gituk aizkolari, zurgin, maixturu, dupagin, batzuetan bat edo bertze izan zukek harrobi langile edo ehaile, bakan.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 177. orr.

Hirugarrenik, "osaba Claude" maisturu zaharra, orduan bere hirurogeietan.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 337. orr.


maisturugintza (corpusean maisturintza soilik) iz ipar zurgintza.

Huna ofizialeak nor diren: hargina, Gilentegi Oragarrekoa; zurgina: Duhalde Hazparnekoa; kanpoko maisturintza: SOMIR; barneko maisturintza, Betbeder Donamartirikoa.  Herria   2002-12-05


maisu (orobat maixu g.er.) 1 izond egiteko batean bere bikaintasunagatik nabarmentzen dena.

Kontalari maisua baitzen Ayape zaharra.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 105. orr.

Zenbat kostatuko zitzaien, bada, hari sinestaraztea faltsutzaile maisu baten kaligrafia ari zela ikusten?  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 243. orr.

Musikari trebe, musikari eder, musikari maisu.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 97. orr.

2 iz lehen irakaskuntzako edo kidekoetako irakasle gizonezkoa. ik maistra.

Maila guztietan ematen zituen eskolak maisuak, seigarreneraino.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 30. orr.

Herriko maisuetako bat.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 121. orr.

Ordu arte Herriko Etxean zeuden eskolak, alderdi batean mutikoenak, maisu edo errient batekin, eta bestean aldiz nexkatoenak, errientsarekin.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 206. orr.

Hauexek dira ikastola honetako maisu-andereñoen batez besteko adinak.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 71. orr.

La Salle ikastetxean ba omen zegoen maisu zahar bat, eta harengana jo nuen.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 8. orr.

Honako honek ingeniari, horrako horrek maisu eta harako hark mediku.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 42. orr.

Beste haurrek barre egiten zuten halakoetan, maisu ankerraren jokoari jarraiki.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 19. orr.

Maisu eta maistra askok pedagogia sobietikoaren [...] lan egin zutela esan zuen maisu berriak.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 96. orr.

Eskolako maisu falangista.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 8. orr.

Ikastolako zuzendaria da gaur orduan matematikako maisu zen hori.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 103. orr.

Harryk harantzago begiratu zuen, Dumbledore maisu zuzendaria eserita zegoen lekura.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 68. orr.

Irakasle argientzat ikastetxe egokia prestatu zen: maisu argiei esker, orotariko ikasketak eskaini ahal zituzten bertan.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 46. orr.

Maite nuen, aritmetikan eta geometrian maisu eta irakasle nuelako.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 61. orr.

Ikasleen esker ona da maisu batek jaso dezakeen saririk ederrena.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 197. orr.

Epaile hura Jonen bertso-eskolako maisu eta gidari zen.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 172. orr.

Astebetea emana zuen bere guruarekin, erlijio maisu-arekin.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 195. orr.

3 (bestelako erakusgaietan)

Horrela argudiatzen zuten, teologoen kontra, Parisko Arteen Fakultateko maisu erradikalenek.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 70. orr.

Artilleriako maisu handia eta emirraren zalditegiko burua.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 269. orr.

You Soo Lim maisu korearrak 21 urte daratzama Lizarran taekwondoa irakasten eta zabaltzen.  Berria - Kirola   2006-01-27

Noblea zen eta gorteetako kantarien maisu.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 573. orr.

Nekrologiko hunkigarria argitaratu zuen maisu musikagilearen omenez.  Askoren artean   «Rataplan» - 71. orr.

Ansorenak, txistularien maisu izan zenak.  Askoren artean   «Rataplan» - 94. orr.

Artean ume mainak nituelarik, Salamancara bidali ninduen aitak, maisu handiak izan dituen hiria denez.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 68. orr.

Zaldiz ibiltzen ikasi al nuen galdetu zidan osabak, eta eskola txikiko garaietan ahalegindu nintzela azaldu nion, hain zuzen ere Lubis izan zela nire maisua.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 87. orr.

4 arte, kirol edo kideko batean guztiz trebea den gizona.

Ez ditut mundu urrunak ezagutu nahi edota hizkuntzaren maisu handiak aztertu.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 32. orr.

Narrazio poetikoan maisu izan zen Schowb, labur zein luzeagoan.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 12. orr.

Gailurrean zegoela eraitsia izan zen maisu gaztearen azken margolan eta marrazkiak.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 54. orr.

Bikain jo baitzuten Haydn maisuaren halako doinu hura.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 157. orr.

Raimundo Sarriegi maisuak 'Donostiako Martxa' idatzi zuen, gaur egun Udal Bandak jotzen duena.  Askoren artean   «Rataplan» - 20. orr.

Estatu Batuetan zegoela, Chui maisuak ikaragarrizko marrazkiak egin zituen jendearen larruazaletan.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 149. orr.

Kantua soinuarekin jo eta kantariak duoa egiten dio [...]; Egañazpi izan da maisu horretan.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 42. orr.

Degas, koadratzean inor maisu izan bada egiaz maisu denak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 151. orr.

Baina trikitilariek ez zuten maisu zaharra ahantzi.  Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 19. orr.

Maisu handia izan behar duela batek soinu txikia horrela erabiltzeko.  Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 71. orr.

Liburuak argi eta garbi zekarren maisu alemanaren [xake] jokaldi harrigarria.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 20. orr.

Sei hilabete iraun zuen partidak, maisu zaharra jokalari gaztearen aurka.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 12. orr.

Xakeko titulorik garrantzitsuena da Maisu Handiarena.  Berria - Kirola   2004-08-26

Koreako borroka arte horren sekretu guztiak ederki ezagutzen ditu You Soo Lim maisuak.  Berria - Kirola   2006-01-27

Adinak eta urteek ematen duten jakinduriaren jabe ere badugu baigorriarra, biziraupenean maisu, duintasunean doktore.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 20. orr.

Zeinaren [ironiaren] erabileran, bestalde, Vila-Matas bera maisu handia baita.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 133. orr.

Ahotsaren eta lumaren maisu, ustelgabekeriaren txapeldun.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 107. orr.

· Lehergailua jarri eta eskua ezkutatu, naziak maisuak zirela horretan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 69. orr.

Hitchcock maisua zen ikuslea manipulatzen.  Berria - Kultura   2004-01-18

5 irakaspen bikainak ematen eta ikasleak eredu gisa hartzen duen gizona.

Irakasle asko izan ditut, maisu gutxi.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 127. orr.

Lehenengo elkarrizketetan badirudi Platon dela Sokrates maisuaren ahotsa.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 44. orr.

San Paulo maisu ospetsuak hitz hauek esaten ditu bere gutunetako batean: [...].  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 11. orr.

Senekak, maisu paganoak, honela dio: [...].  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 33. orr.

Bere maisu Rousseau bezalaxe.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 49. orr.

Wordsworth izan dut maisuetako bat.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 21. orr.

John Stuart Mill liberalismoaren maisuak, adibidez, idazten zuen honela: [...].  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 70. orr.

Schumpeter austriar ekonomilariak, esaterako, Marx ekonomilari, soziologo eta maisu ez ezik, profeta gisa ere aztertu zuen kritikoki.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 49. orr.

Lantegi horretan, dena den, bere maisu Antonio Zabalak ez bezala jokatu duela esanen nuke.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 13. orr.

Gure belaunaldiak ezagutu duen maisu miresgarri batek, Karlos Santamaria gure bidegile eta bakegile paregabeak.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 161. orr.

Sabatier-ek, bere maisu Renan-en iradokizunari jarraiki, [...].  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 33. orr.

Artaxerxes erregeen erregeak, Esdras apaizari, zeruetako Jainkoaren legean maisu denari, osasuna!  Elizen arteko biblia   Esd 7,12

Laclos izan zen hain zuzen genero horren baliabide guztiak maisu baten gisa erabiliz eta muturreraino eramanez maisu lan bat egitera iritsi zena.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 14. orr.

Maisu haien bidez ezagutu nituen maisuen maisu ziren Elizako jakintsu eta doktoreak.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 381. orr.

Wordsworth izan dut maisuetako bat Maisu guztien maisuaren lana.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 21. orr.

-Santxo anaia -esan zuen Karraskok- aulkidun maisu batek bezala hitz egiten duzu zuk.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 110. orr.

Baina maite den maisuari kontra egin behar zaio.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 73. orr.

· Denbora Maisu handi bat delakoan  Herria   2005-07-28

6 bere lanbidean maila gorena iritsi eta hasi berriei erakusten dien gizonezko eskulangile edo kidekoa. ik maistru; ofiziale.

Maisu industriala, langilea, telekomunikabideetako ingeniaria, ekonomiako ikaslea...; bakoitzak berea esan du.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 23. orr.

Tailerreko maisua.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 67. orr.

Ozenki esanez bai bera eta bai beste igeltsero maisu guztiak lapur batzuk zirela.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 215. orr.

Astronomo, azti eta maisu barberu, denetarik pasatu zen gaztelutik.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 77. orr.

7 (pertsona izen baten ezkerrean)

-Hara berriz -esan zuen bentariak- maisu Pedro jauna da-eta hemen dagoena.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 150. orr.

-Hala baitio esan ere, gure maisu Hipokratesek, medikuntzaren artizar eta argi denak: [...].  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 179. orr.

Apaizak batik bat eta maisu Nikolas bizarginak eta Sanson Karrasko batxilerrak.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 190. orr.

8 gizonezko irakasle eta gidaria; bereziki Jesu Kristo.

Baina ni Kristo naiz, zure maisua, eta inolako dudarik izan ez dezazun, ezaugarri hau ematen dizut: [...].  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1004. orr.

Zoazte hirira, halakoren etxera, eta esaiozue: "Maisuak dio hurbil dela bere ordua, eta zuenean ospatu nahi duela Pazkoa bere ikasleekin".  Elizen arteko biblia   Mt 26,18

Esan zioten Jesusi: -Maisu, emakume hau adulterioan ari zela harrapatu dute.  Elizen arteko biblia   Jn 8,4

Ikasleek, Jesusengana hurbildurik, esnarazi egin zuten, esanez: -Maisu, Maisu! galzorian gaude!  Elizen arteko biblia   Lk 8,24

Argi nazazu, maisu txit zuhur eta artzain txit errukitsu horrek, ni zure arditxoa bainaiz, merezi ez arren.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1038. orr.

Gogoko dute plazetan jendeak agur egitea eta guztiek "maisu" deitzea.  Elizen arteko biblia   Mt 23,7

Juan Austriako deabruen maisu eta ugazaba [bihurtua], Farnesio deabruen buruzagi, eta Spinola, deabruen hazilari.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 36. orr.

9 (adizlagun gisa)

Gerra atera zenean, bera maisu zegoen Obabako eskolan.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 160. orr.

Aholkuetan maisu agertzen zaigu espirituko bideak bereizten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 46. orr.

Falangearen opor-leku bateko maisu ipini zuen, soldatarik gabe, flecha gazteak hezi eta nazio-espiritua erakuts ziezaien, mehatxupean.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 39. orr.

Hasi, artean Franco bizi zela hasi nintzen, 1975ean, Arrasateko ikastolan, zortzi urteko neska-mutikoen maisu.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 13. orr.

10 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Julio, berriz, bere maisu-etxean sarturik egoten zen.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 75. orr.

Maisu lana atsegin zuen eta zekien guztia irakasten zidan.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 0. orr.

ik maisulan.

Maisu aurpegia jarri zaio.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 163. orr.

Erkiziak, maisu keinu batez jarduna ez hausteko eskaturik, guk miresten genituen protesta kantarien adibidea ekarri zuen.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 161. orr.

Niri maisu doinuz erran diezadazun hobe duela nork bere denbora asmoak betetzen ematea.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 247. orr.

Nazioarteko Maisu titulua duzu.  Berria - Kirola   2006-03-17

Maisu Torneoa abenduaren 11tik 17ra jokatu da.  Berria - Kirola   2004-12-22

11 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Probintzi maisu ona izango zen, zoriontsu biziko zen bere hiri txikiaren bakean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 195. orr.

Igeriketa maisu ziharduten gizaseme beltz handi haietako bat.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 52. orr.

Eliza-kaperetan jotzera igaro zen Damián itsua, katedraleko musika jotzaile izatera iritsi zen gero, eta errege-ordearen jauregian amaitu zuen azkenik, bere atsedenaldietako musika maisu izendatu baitzuten.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 71. orr.

Berehala izendatu zuten bere nagusiek koru maisu Veneziak agindupean zuen uharte bateko monasterioko elizan.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 77. orr.

Nire aita kapera maisua zen hango katedralean.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 61. orr.

Lehenengo euskal erretorika maisu handiak (Etxeberri Ziburukoa, Axular) ezagutuz eta integratuz.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 150. orr.

Liburu bat lapurtzen du, berak nahi bezala Homero edo Goetherena izan beharrean, xake maisuen partidak jasotzen dituena.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 170. orr.

· Klodoveo milizi maisu karguan bere aita Txilderikoren ondorengo izan zela dio.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 300. orr.

12 maisu lan ik maisulan.
13 maisu lehen (corpusean maisulehen soilik)

Sekulan ez nuen usteko neure ofizio perukurrilo honetan maisulehen izanak zintuztedanik.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 269. orr.

14 maisu-maistra pl maisuak eta maistrak

Egunero-egunero jende askok egiten zuen euskararen alde lan XIX. mendean: maisu-maistrak zeuden.  Berria - Kultura   2004-11-23

Sindikatuei «berdintasunaren alde» jokatzeko eskatuko diete, 1990ean LOGSE legeak maisu-maistren eta lizentziatuen arteko lan eremuaren banaketa arautu zuenetik, maisu-maistrak izan direlako lan hobekuntzak jaso dituzten bakarrak.  Berria - Euskal Herria   2006-04-04

Maisu-maistren rol zapaltzailea.  Berria - Kultura   2004-10-19

Lehen hezkuntzako 18 maisu-maistra gehiago beharko dira 2015ean.  Berria - Gaiak   2006-04-26

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

eskola maisu (8); eskolako maisu (6); gorteetako kantarien maisu (4); lege maisu (38); maisu eta fariseu (7); maisu eta irakasle (4); maisu handi (35); maisu handi titulua (6); maisu handia (12); maisu handiak (14); maisu handiaren (7); maisu handien (5); maisu hasi (4); maisu izan (24); maisu izan zen (6); maisu laguntzailea (4); maisu lan (14); maisu lana (9); maisu maistra (5); maisu maistrak (4); maisu maistrek (4); maisu maistren (10); maisu ona (6); maisu pedro (14); maisu peregrin (4); maisu titulua (4); maisu zaharra (6); maisu zaharrak (22); maisu zaharraren (4); musika maisu (4); nazioarteko maisu (10); zeremonia maisu (4)

dumbledore maisua (18); flitwick maisua (8); lege maisua (4); lupin maisua (38); maisua izan (19); maisua izan zen (9); nazioarteko maisua (6); snape maisua (13)

dumbledore maisuak (10); flitwick maisuak (18); geneveko maisuak (7); lege maisuak (27); lupin maisuak (52); maisuak esan (5); moises gure maisuak (4); snape maisuak (12); wu maisuak (9)

dumbledore maisuarekin (5)

dumbledore maisuaren (7); lupin maisuaren (11); maisuaren ahotsa (5); maisuaren hitzak (5); maisuaren lana (7)

lupin maisuari (8); snape maisuari (8)

lege maisuek (19); maisuek eta fariseuek (4)

lege maisuen (7)

maisurik onena (4)

maisutzat jo (4)


maisualdi iz jesuiten ikasketetan, maisu gisa ematen dituzten urteak.

Filosofia ikasketak amaituta, Kolonbiako Pasto herrian eman zituen hiru urte [...] jesuiten maisualdia han egiten.  Berria - Kultura   2006-04-16

1929an, 23 urte zituela eta jesuita egina ordurako, Kolonbian zegoen hiru urteko maisualdia egiten.  Berria - Kultura   2006-04-16


maisugo (corpusean maixugo soilik) iz maisutza.

-Maixugo horren laurdena be hartuko neunken nik...  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 101. orr.


maisukeria iz behar adina mailarik izan gabe maisu lanean ari denaren jarduna; maisutasun gaitzesgarria.

Handiuste eta maisukeria maiteegi, nonbait, euskaltzaleok.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 35. orr.

Gainera, bai frantsesa bai espainiera maisukeriaz beterik daude.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 180. orr.


maisuki (oroat maixuki g.er.) adlag maisutasunez.

Maisuki eta dotore idatzi zuela ezin uka.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 13. orr.

Veneziako giroa maisuki jaso zuen Tizianok bere koadroetan.  Berria - Kultura   2004-06-18

Errealitatea eta fikzioa maisuki nahasten zituelako.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 182. orr.

Barrabilak ferekatu zizkidan maisuki.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 50. orr.

Narrazio teknikarik landu eta bihurrienak maisuki erabiliz.  Berria - Kultura   2006-04-25

Elizako doktoreen aipu kontaezinak ere, guztiak ongi lotuak eta maisuki josiak.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 13. orr.

Jendea urrutitik ere joaten omen zen Irantzura Aita Jeronimok organoari maisuki ateratzen zizkion doinuak propio entzutera.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 61. orr.

Berak maisuki zuzentzen zituen jokaldi guztiak.  Berria - Kirola   2006-04-06

Maisua maisuki.  Berria - Kultura   2004-07-20

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

maisuki aritu (3); maisuki erabili (4); maisuki erabiliz (3); maisuki erabiltzen (3)


maisukiro adlag maisuki, maisutasunez.

Raphaelek hain maisukiro landutako gaia laidotzeko asmorik ez zeukan -biak bat zetozen honetan.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 174. orr.


maisulan (orobat maisu lan) iz

Bitxigintzako maisu lan horren inguruan Sèvreseko lantegietatik inoiz irten den mahai tresneriarik miresgarrieneko mila piezek distiratzen zuten lanparen argitan.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 37. orr.

Gizon-emakumeen arteko aginpidezko harremanetan sakondu duen maisu lan bikain eta zehatz idatzia. "Maisu lana", adierazi zuen Paolo Bresciakoak, "sekula ez dut halakorik ikusi Italiako lurretan".  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 13. orr.


maisulehen ik maisu 13.

maisutasun 1 iz maisuari dagokion trebetasuna. ik maisutza 2.

Ohi zenuen bezalako maisutasuna erakutsi zenuen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 27. orr.

Haren trebetasunaren maisutasuna.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 274. orr.

Maisutasun handiz egin zuen lana, "usatu gabeko" hizkuntza sarri eta luzaz erabilia izan balitz bezala.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 32. orr.

Tuzididesek hain maisutasun handiz kontatzen dituen gertakizun historikoetan.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 39. orr.

Behin eta berriz gauza bera egiteak maisutasun osoz egitera eramaten du.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 41. orr.

Zinematrografiako eta Arte Bisualetako Institutuak aho batez erabaki du Agirresaroberi 30.050 euroko saria ematea bere «maisutasun artistikoagatik.  Berria - Kultura   2004-09-09

Film berri honek ez du aurreko biek zuten maisutasun narratzailea.  Berria - Kultura   2004-05-13

2 maisutasunez ik maisuki.

Neskaren irudiak marfilean maisutasunez landuriko jostailu baten antza zuen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 248. orr.

Giltzurruna, berriz, ingeniaritza kimikoko sistema bat da, ingeniari batek ezin berdinduzko maisutasunez diseinatua eta kudeatua.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 12. orr.

Chomskyk maisutasunez frogatzen du hori, ingelesaren aditzaren morfologia aztertuz, horixe baita Syntactic Structuresen oinarri enpiriko nagusia.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 16. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

maisutasun handiz (8)


maisutza 1 iz maisu denaren lanbidea.

Nik ere maisutza ikasi nahi nuela.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 28. orr.

Ikasle haietatik, batzuen batzuk fraidetzara joko zuten bezala, beste askok beren herritan maisutzan, apaizgoan, organistatzan nahiz sekretaritzan jardungo zuten.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 46. orr.

Maisutza industrialeko ikasketak zituen, tornularitza arloan.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 70. orr.

2 maisua denaren nolakotasuna. ik maisutasun.

Frantziskogana hurbiltzen hasi zen, bizitza osoan haren gidaritza eta maisutzaren pean zerbitzuan jarduteko gogoz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 206. orr.

Ahotsaren eta lumaren maisutza opa zion bere buruari Jean-Baptistek.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 107. orr.

Alferrik haren maisutza agerikoa Eskolastikaren alorrean.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 14. orr.

Denek aitortzen zioten maisutza.  Berria - Kultura   2006-03-01


maita (hitz elkartuetan lehen osagai gisa; ik maite 4)

Bi dira maitamenaren maita-aurpegi horiek: ezagumenarena eta hautamenarena edo askatasunarena, maitamenagan dautzanak.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 26. orr.

Gure hasierako bertako eraikuntzatik daukagu maita indarra eta ahalmena.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 35. orr.

Areago oraindik, haren maita-goxozko nahiz desafiozko hizketak irakurtzen zituenean.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 15. orr.

Eta hau da honako honetan higuinik gehiena ematen didana, zera, Tobosoko Dulzineagana maita-hoztua jartzen duela Don Kijote.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 196. orr.

Alegia, haginaren pare dela guretzat maitea edo maita-laguna.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 201. orr.

Horrela, maita legeari makurturik naukazu.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 130. orr.

Denetarik abandonatua zen semearen maita-saria zena?  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 262. orr.

Erakargarriak ezagutu maita senak eraginda, gogoko -maitagarri- den ala ez miatu, aukera egin, eta hautatua maitatu, dena da bat, aurpegiera desberdinak erakutsi arren.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 27. orr.


maita-grina ik maite 5.

maitabehar iz maitatzeko beharra.

Egia da zure maitabeharrak Maitasuna eskatzen duela, eta Nik baiesten dizut banaizela, Aitarekin eta Semearekin batera.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 112. orr.

Maitabeharrak, maita senak, eginkizunak hautatu beharra ematen diola maitagogoari, askotan edo gehienetan.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 59. orr.

Erabateko aldea dago lege-betebeharraren eta maitabeharraren artean.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 42. orr.


maitabera iz maitemintzeko joera handia duena.

Alboan Justina zetorren, tabernariaren alaba maitabera.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 74. orr.


maitabide iz maitatzeko bidea.

Maitatzekotan ere, mendi (goi) zalearen maitabidea gixonkeriazko maitabide bat da: mendi-gailurra oinpean duela eta mendean harturik bezala izan behar du derrigor mendizalearen amodiozko egintzak, eta ez beste inolako moduz).  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 274. orr.


maitaezin izond ezin maitatuzkoa.

Maitamena maitaezin bihurtzea.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 63. orr.


maitagai iz maitatzeko gaia.

Amodioak bereizgarri huts duen jaidura hori azkenik, gizonen baitan ez da lehentasun bat baizik, balio duena, gehienez ere, bertze maitagai batek agian ahuldu baina suntsituko ez lukeen plazerra areagotzeko.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 427. orr.

Animaliek hizketan zekiten garaitik erabili izan baitugu engainua gizonok -baita emakumeek ere- maitagaia erakartzeko.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 293. orr.

Maitatzen ari naiz beti, maitamenak eraginda, maitagai bila, maitagai ezaguna argitzen, ontzen, edertzen.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 17. orr.


maitagarri (orobat maittagarri g.er.) 1 izond maitatua izatea merezi duena, bereganako maitasuna sortzen duena.

Emakume maitagarria zen, erromantikoa eta aho goxo bezain jostalaria zuena.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 25. orr.

Zer gertatu zaizu bada, Cécile maitagarria?  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 149. orr.

Han ikusi nuen emakume maitagarri hura belauniko, malkoz bustia, eta kartsuki otoitzean.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 93. orr.

Ez da ezer, andre maitagarri hori.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 76. orr.

Julian ez zen pelikuletako aitona maitagarri horietakoa.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 134. orr.

Adio bada, maite polit hori; adio, haur maitagarri hori.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 335. orr.

Aita Zapelena Iruritako gure irakasle maitagarriarekin.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 165. orr.

Ez zekien maiteminduta zegoen, baina mutil maitagarria zen egiaz, eta gustura egoten zen berarekin.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 75. orr.

Amandine, neska ezinago maitagarria zen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 85. orr.

Txuri [zakurra] adiskide maitagarria, esanekoa eta goxoa nuen.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 61. orr.

Jendearengan ikaragarria, barkaezina eta nazkagarria iruditzen zitzaion guztia maitagarri bilakatu zen bat-batean.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 88. orr.

Maite haut, maitagarria haiz eta.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 42. orr.

"Oso maitagarria zara", diotso.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 25. orr.

Biziki gisakoa da, biziki maitagarria, beti laguntzeko prest, baina nortasun ahula du.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 112. orr.

Bazekien atsegina eta maitagarria izaten.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 196. orr.

Jendeak maite ditu gure herriaz maitemintzen diren kanpotarrak, eta are maitagarriago dira oraindik herri hau inoiz zapaldu gabe maitemindu badira.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 181. orr.

2 (gauzei buruz)

Ba al da, izan ere, gizakiarentzat jakituria baino gauza maitagarriagorik?  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 48. orr.

Apaiz-eginkizun maitagarri hau betetzerakoan.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 115. orr.

Hizkera maitagarri eta gozokoa.  Elizen arteko biblia   Si 36,28

"Non duzu ama?" galdetzen ziotenean, keinu maitagarri bat egiten zuen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 235. orr.

Arima osoz besarkatzen zaitut eta goraintzi maitagarriak bidaltzen ditut Elsa eta haurrentzat.  Ramon Etxezarreta   «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 10. orr.

Etorri naiz aurten ere sortu nintzan xoko maitagarri huntara.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 189. orr.

Kosk maitagarri bat egin zion mokoaz.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 11. orr.

Begietako eztitasun ameslaria irri maitagarri batez apainduz.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 8. orr.

Neskatoaren lo-arnasa maitagarria zetorkion bero-bero.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 63. orr.

Garai maitagarriak baino ez nituzkeen gogoratu beharko.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 80. orr.

Geroz, ia laurogei herri eta auzotan izana naiz gure Euskal Herri maitagarrian.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 151. orr.

3 (adizlagun gisa)

Eskerrak Jainko ahalguztidunari, bere santuengan hain miragarri eta maitagarri agertzen delako beti!  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 181. orr.

Jendeak ere izaera berria hartu zuen Vernerrentzat, atsegin eta maitagarri ageri zen haren begirada distiratsuaren aurrean.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 88. orr.

Maitagarri jokatzen zuen nirekiko, beti jokatu izan ohi zuenez.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 54. orr.

Izan ere, azken egunotan noiznahi eta nonahi ikusitako irudiak datozkie gogora, maitagarri bezain irrigarri.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 138. orr.

Tobyk hunkitu egin ninduen, etxeko zakurrak, oso maitagarri igaro baitzuen gaua.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 14. orr.

• 4 iz alegiazko izakia, emakumezkoa, ahalmen miragarriak dituena.

Ohitura zenez, maitagarri bakoitzak dohain bat erantsi behar zion jaioberriari. Maitagarri hark loditzeko joera zeukan.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 19. orr.

Maitagarrien elezaharrak, intxixuenak, aireko zelatari atxikiezin eta gaizkileenak.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 303. orr.

Maitagarrien ipuinetan oinetakoak direla monotoniatik ihes egiteko arma.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 129. orr.

Kasualitatez, gauez maitagarri maltzurren batek aurkitzen bazaituzte, bihurrikeriaren bat egingo dizue, eta maltzurra ez bada ere, hotzez eta iluntasunaren beldurrez hil zaitezkete, Peter Pan heldu orduko.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 301. orr.

Maitagarrien Herriko jainko bizikoiren baten laguntzaile.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 125. orr.

Maitagarrien Herriko jainko bizikoiren baten laguntzaile Sinesten duzue maitagarrietan?  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 125. orr.

· Maitagarri ongiegile bat naiz zuretzat.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 269. orr.

Horiek baitira mugimendu hori hots bihurtzeko miraria egiten duten maitagarriak, metamorfosi horren bitartez izadiaren inarroste mutua kantari egiten duen musika sorrarazten dutenak...  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 307. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

andre maitagarri (3); emakume maitagarri (3); gizon maitagarri (3); herri maitagarri (3); maitagarri bihurtzen (3); miragarri eta maitagarri (3); neska maitagarri (3)

adiskide maitagarria (4); emakume maitagarria (5); gizon maitagarria (5); gizon maitagarria zen (3); guztiz maitagarria (4); lagun maitagarria (3); maitagarria baitzen (4); maitagarria izan (7); maitagarria izateko (3); maitagarria izaten (4); ona eta maitagarria (4); oso maitagarria (5)

emazte maitagarriak (3); senar emazte maitagarriak (3)

maitagarrien ipuin (4); maitagarrien ipuin bat (3); maitagarrien ipuinetako (3); maitagarrien ipuinetan (3)


maitagarriro adlag era maitagarrian.

Maitagarriro jokatu duzu, alajaina!  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 239. orr.

Maitagarriro eta zaldun adeiaz alboratu zitzaien, eta mintzaldi hau egin zien, [...].  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 240. orr.


maitagarritasun iz maitagarria denaren nolakotasuna.

Eta bitartean nik zera pentsatzen, Hannak oraindik ere lehengo lepotik eutsiko diola bere edertasunari, bere maitagarritasunari, esan nahi dut.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 117. orr.

Bakoitzak bere gogoko maitagarritasunaren hierarkiari begiratuz.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 64. orr.


maitagarritxo iz adkor maitagarria.

Ba, hori maitagarritxo hau, gutxien uste denean, Jainkoak ama gaixo horri kentzen dionean [...].  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 40. orr.

Millicent Bulstrode ere ez da maitagarritxo lirain bat.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 183. orr.


maitagogo (orobat maita(-)gogo) iz

Maitagogoa gogoaren maitagaienganako isuri bizia da.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 34. orr.

Beraz, ni gogo maitaria naiz, maitagogo naiz.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 17. orr.

Maitagogoa da adimenaren, nahimenaren, oroimenaren jaun, arduradun eta erantzule.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 22. orr.

Maitatzea maitagogoak bere gogoko den jardunari ematen dion izena da.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 25. orr.

Maita gogoak narama.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 17. orr.

Maitagogoak argitzen du zer den maitagarri eta zer ez.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 36. orr.


maitagogotasun iz maitagogoa izateko nolakotasuna.

Hautamena gogoaren maitagogotasunean bertan datza, izaeran bertan; berdintasuna eta elkartasuna, berriz, gogoaren berezko ezagueran dautza.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 81. orr.


maitagogotu, maitagogo(tu), maitagogotzen da/du ad maitagogo bihurtu.

Eta maitatzea denez maitagogotzea da, gure gogoa argiago eta kementsuago egitea.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 58. orr.

Eta maitatzen duen une orotan, maitagogotzen (maitaleagotzen) ari da, maitagogo beteago egiten.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 36. orr.


maitagune 1 iz

Eta Jaungoiko maisuak bi agindu nagusi erakusten dizkigunez, hots, Jaungoikoaren maitasuna eta lagun hurkoarena, hauetan aurkitzen baitu gizakiak hiru maitagune: Jaungoikoa, norbera eta hurkoa; Jaungoikoa maite duenak bere burua maitatuz hutsik egiten ez duen bezala, ondorioz, bakoitzak eraman behar du lagun hurkoa Jaungoikoa maitatzera, hurkoa norbera bailitzan maitatzea agintzen baitzaigu.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 375. orr.

2 maitasuna.

Joan ziren etxetik hiru seme zaharrenak... jaio zen Kuti ("ttikia"), azkeneko semea: arreba Irak maitagunez zaintzen zuena...  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 261. orr.


maitakeria (orobat maitekeria g.er.) 1 iz maitasun gaitzesgarria.

Garbi azaldu zuten hinduek ez dituztela sekula kalean agerian egiten diren maitakeriak onartuko, neska-mutilek elkarri musu ematea, adibidez, kaleko dantza lotua eta hauen antzeko lizunkeriak.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 41. orr.

Nolanahiko maitakeria lohietan narrasteko.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 57. orr.

Elkarri musuka, elkarri maitakeriazko hitzak esanez.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 155. orr.

Apurka-apurka, iruditu zitzaion Armanda, neska polita izateaz gain, bizikide ezin hobea ematen zuela, neurtua baitzen, beti etxean sartuta, jai eta maitekeriatarako batere jaidurarik gabekoa.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 95. orr.

Gautzen zuelarik, bakezkoak egiten ikusten zituen eta, hara non emaztea senarrari maitakeriatan hasten zitzaion. neskak ez dituk sekula ezkontzen maitakeriatan ibiltzen diren gizonekin.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 82. orr.

Jaso begiak muinoetara: zeinetan ez zara maitakeriatan ibilia? Bide-bazterretan egoten zinen, arabiar lapurrak basamortuan bezala, zer harrapatuko zain.  Elizen arteko biblia   Jr 3,2

2 (kristau maitasunaz mintzatuz)

Askotan penitentzia egitea bertan behera uzten baitugu geure buruen maitakeriaz.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 77. orr.

Argi hau hartzen dute gogoz behartsu direnek bakarrik, eta ongi biluzturik daudenek beren buruetatik, norberarekiko maitakerietatik, berekoikerietatik.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 63. orr.

Gatibutasun handiegia da norbere maitakeriaren gatibu izatea.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 70. orr.


maitaketa iz maitatzea.

Soinu ito batzuk entzun ditut: arnasestu bat... hasperen larri bat... abere bat maitaketan... jonkiren bat azken dosiaren eske.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 97. orr.

Urteak ziren, semeak hemezortzi urte orduan, maitaketan gozatuak ziren eta komunera altxatu zen, freskatu egin zen ilunpetan.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 249. orr.


maitakizun iz maitatzea.

Izen batek bakarrik segurta lezake maitakizunaren bat-beratasuna, eta ez dugu begiz jotako gizabazter horien izena jakin arteko onik izaten kasik aurreneko kolpetik eta hurbilguratik ("zein da?; nola izena ote du?").  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 96. orr.

· Maitariaren maitakizunak hauei buruzkoak dira: norberari buruzkoak, besteei buruzkoak, norbera eta besteei buruzkoak, eta maitagogoen gogozko direnei buruzkoak.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 108. orr.

Maitakizunak gizakiak gizaki denez ekintza sail eta modu guztietan burutu ditzakeen egiteak dira.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 105. orr.


maitakor ik maitekor.
mait iz maitatzeko aldia.

Milaka eta milaka biolin deabrutzarren orkestra batek alaitzen omen zituen haren maitaldiak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 36. orr.

Maitaldi ondorengo irribarre xume, inozo, tolesgabea.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 73. orr.

Maitale bien arteko musu, fereka, bihurrikeria eta maitaldiaren argia, haien haragi-giharren mugimendu eta dantzaldien gogortasuna, gelan geratuko zen agian, gelako objektuei eta gain-estalki gorridun ohe bakarrari itsatsita geratuko zen agian, bizitzaz haratago joan eta oroimen bihurtuta, denbora eta herio pareta urdinean garaitu ondoren.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 211. orr.


maitale 1 iz norbait edo zerbait maite duen pertsona. ik maitatzaile.

Argiaren maitale eta arratseko ilunaren etsai diren larretxoriak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 832. orr.

Egiaren maitale sutsua den zientzialaria.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 91. orr.

Naturaren eta Euskal Herriaren maitale suharra da urruñar argazkilaria.  Herria   2003-07-24

Lagun iezaguzue, arren, zuek bezalakoak gara, katolikoak, zibilizatuak, ordenaren maitaleak, europarrak...  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 49. orr.

Alabaina hirira etorriz geroztik zaratarik gabeko minutu apurren maitale bilakatua zen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 140. orr.

Maitale ziren: ezaguerarenak, jakituriarenak.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 37. orr.

Zu, emazte txit zintzo, maitale txit samur hori, ez zinen unetxo batez ere harengandik aldendu.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 917. orr.

Baldin Jainkorik bada, nik maitale handi gisa irudikatzen dut.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 11. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Liburu maitalea pazientziaduna da, librea.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 157. orr.

Karlmaier, ordea, garagardo maitale bezain Beethoven zale zen eta lehen ordutik erakutsi zion Klarari zergatik Beethoven zen musikari guztien artean errege.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 259. orr.

3 (sexu maitasunaz mintzatuz)

Seguruena, ez naiz maitale ona.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 204. orr.

Maitale onak badaki, behar bezalako hartu-emanean, aski dela zakila sartu eta mugimendu leun-leunez, mugimendu ia sumaezinez, atzera eta aurrera ibiltzea, kasik Rolls-Royce baten motelgailua bezala.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 175. orr.

Maitale eskasa naizenez, nire bikotekidea beste batekin joango den beldur naiz.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 281. orr.

Maitale grinatsuak baretu dira, eta, orain, maitasunezko elkartzearen azken plazerekin gozatzen dute.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 149. orr.

Maitale suharrek eta jakintsu zuhurrek, berdin helduaroan maite dituzte, etxeko harrotasun katu ahaltsu gozoak, hozbera baitira berak bezala, berak bezala egonzale.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 258. orr.

Bat-bateko maitaleek aprobetxatu egiten dute elkarrekin egoteko sortu zaien aukera.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 262. orr.

Maitale finkorik izateko gogorik ez duena.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 165. orr.

Lagunek harriturik begiratu zituzten maitale berrien dantza-pausoak.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 149. orr.

-Ez da oraindik sortu ilargia maite ez duen maitale gazterik.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 228. orr.

Tira, zer esango dut Joxemariz maitale gisa?  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 87. orr.

Arrosak eta krabelinak ziren, maitaleen mezulari ezkutuak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 115. orr.

Plutarkok miresmenez hitz egiten digu maitale eta maitatuen gudari-taldeez.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 252. orr.

Beti puta, sekula ere ez maitale, maitasunari ihes eginez, plazera adoratuz.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 197. orr.

Lizarrako maitaleak.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 189. orr.

3 (kristau maitasunez mintzatuz)

Izan zaitezte beti Jainkoaren maitale, eta zeuen arimen eta zeuen ahizpa guztien maitale, Jaunari agindu zeniotena betetzen arduratsu izan zaitezten beti.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1194. orr.

Maitatuko duenean izango da gizakia ondorioz zoriontsu eta, Jaungoikoa bere Maitalea maitatuz, bete-betean maiteko duenean, bete-betean izango da zoriontsu.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 114. orr.

Lurreko gauzen mespretxatzaile eta zerukoen maitale bezala nabarmentzen zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 202. orr.

Bekatarien maitale zaren aita txit santu horrek, lagun iezaiezu bekatariei.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 234. orr.

San Frantziskoren maitale sutsua zen eta azkenean honen eskuetatik hartu zuen Hirugarren Ordenako abitua.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1109. orr.

4 (izenondo gisa)

Bere bihotz maitalea askaturik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 91. orr.

Airea ukitzea gustatzen baitzitzaion, aire laguna, aire maitalea, aire anaia.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 95. orr.

Jainko maitalea niregana etorriko da eta etsaien porrotaz alaiaraziko nau.  Elizen arteko biblia   Sal 59,11

· Ava Gardner antzezle izarrak behin baino gehiagotan hartzen omen zituen bere ohean pilotari maitaleak.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 117. orr.

• 5 iz norbaitentzat, berarekin ezkontzatik at sexu harremanak dituen pertsona. ik amorante; ohaide.

Maitale bat ba omen zuela.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 102. orr.

Aspaldian maitaleak izan ginen.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 203. orr.

Maitaleak izan ginen bolada batean, eta nire senargaia utzi nuen, gainera.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 86. orr.

Gordon eta biok ezkutuko maitaleak gara.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 151. orr.

Bolo-bolo zebilen Alderdiko jauntxoren baten maitale zela ere.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 107. orr.

Ez du maitalearekin bakarrik senarra engainatzen.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 81. orr.

Nire maitalea izan ondoren, onar ezazu, arrenka diotsut, laztana, nirekin emaztearena egitea.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 71. orr.

Merteuil andrea, berriz, Dancenyren maitale izango da eta Valmonten maitale ohia da; horrez gainera, une jakin batean Prévanen maitale ere izango da, eta beste zenbaitetan Cécilekin duen harremanaren nolakotasuna anbiguoa gertatuko da.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 21. orr.

Emakume lizun eta trebeak, plazer hau ez sekula ukatu zuen maitaleei: betiko kateatuko dituzue horrela.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 137. orr.

-Alproja hori Lisa lodikotearen maitalea da!  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 121. orr.

Monika eta idazlea ez zirela beharbada maitale izatera iritsi pentsatu nuen.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 113. orr.

Dabidek maitalearekin hautsi duela.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 278. orr.

Bi urtez izan nuen maitale.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 104. orr.

Baina Egutxik ezkondu aurretik ere beste maitale bat izan zuen.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 36. orr.

Auzokoek ez dakite, noski, adiskide soilak ala maitaleak ziren.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 159. orr.

6 (izenondoekin)

Molda hadi aldi batez oraino heure Julie horren maitale zoriontsua izateko.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 329. orr.

Maitale arbuiatuak ere, bere desesperantzaren poderioz mundutik at sentitzen zenak, gosaria prestatu beharko du, bizarra moztu, bulegora joan, [...].  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 120. orr.

Ez duzue nitaz mendekatu behar, zuen maitale desleial horiez baizik.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 241. orr.

7 irud/hed

Eta nik ere maitale zaharra ahaztu eta heroina egin ninan maitale berri, paradisu artifizial hartan.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 125. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

egiaren maitale (4); herriaren maitale (3); maitale bat izan (3); maitale bat zuen (3); maitale berri (3); maitale gazte (5); maitale gaztea (4); maitale gisa (6); maitale izan (5); maitale izatea (3); maitale ohiaren (3); maitale ona (3); maitale sutsu (5)

maitaleak izan ginen (3)

maitalearen bihotza (4)

bi maitaleen arteko (3); maitaleen artean (7); maitaleen arteko (6)


maitaleku iz

Gizon kanpo-eder barne-huts baten bizitoki eta maitaleku, huts eta belzturik ageri zen barrenetik, kanpotik bere plantari eutsiz ordea.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 184. orr.


maitamen iz maitatzeko ahalmena.

Maitatzen ari naiz beti, maitamenak eraginda, maitagai bila, maitagai ezaguna argitzen, ontzen, edertzen; nire adimena, nahimena eta oroimena erabiliz.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 17. orr.

Askatasuna eta ezagumena maitamenarekin bat bera eginda aurkitzea eta aurkeztea, bere aurpegiera edo alderdi gisa.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 20. orr.

Maitamena baiestea, batera ezagumena eta hautamena baiestea da.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 27. orr.

Askatasuna, hautamena, maitamena ukatuz zientzialaria ukatzen du.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 91. orr.


maitamendun izond maitamena duena.

Hori da gizakiaren handitasuna, izen asko jaso izan duena, duintasuna adibidez: maitagogo (maitamendun, ezagumendun eta hautamendun) izan eta ondorioz beragan edukitzea onaren, egiaren, ederraren neurria.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 36. orr.

Ondorioz, maitari (maitamendun) garenez gogoeta, gogo, gogorapendun garela esan dugun bezala, berdin-berdin esango dugu hautari izanik gogoeta, gogo, gogorapendun garela.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 27. orr.


maitarazi, maitaraz, maitarazten du ad maitatzera behartu.

Jesus maitatzea eta maitaraztea.  Herria   2005-12-08

Bere nahietako bat musika klasikoa eta bereziki Euskal Herrikoa ezagutaraztea eta maitaraztea da.  Berria - Kultura   2004-03-19

Ekintza Katolikoa hemengo fededun askori ezagutarazi ta maitarazi digun gure apezpikuaz mintzo da X. kapitulua.  Herria   2005-04-21

Horregatik eskatu nahi diot Jainkoari, bihotz-bihotzez maitarazi diezagula pobretasun santuaren altxor txit bikaina.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 966. orr.

Marseauk badu, gainera, arrazoirik gabe eta ezustean gorritzeko modu erakargarri bat, neskatxa baten modura maitarazten duena.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 82. orr.

Gisa horretan erdiesten dute gazteriagana nolabait hurbiltzea, beren buruak maitarazirik.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 371. orr.

Mundua maitarazten du ekintzak.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 78. orr.


maitarazle iz maitarazten duen pertsona.

Bakotxak gure lekuan, behar ginduela izan, profeta haundi hori bezala, Jesus gure Salbatzaile maitearen ezagutarazle eta maitarazle.  Herria   2001-07-05


maitari 1 iz maitatzailea.

Maitari xalo, bakar, ixil...  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 112. orr.

Maitari sentsual horrek duen edertasunaz jabetzeko makina bat ahalegin egiten dira.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 14. orr.

Maitariak maitearen mundu aldakorrak kontrolatu nahi ditu, erabat bereganatu.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 164. orr.

Nortasun handiko maitaria da komunikazioa, bihurria, ez da erraz menderatzen den horietakoa.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 14. orr.

Hau da, gizakia maitari izanik, ezagutari eta hautari dela batera baietsiz.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 38. orr.

2 (izenondo gisa)

Gizakia gogo maitaria da, gizakia maitagogoa da.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 19. orr.


maitaritasun iz maitaria denaren nolakotsuna.

Esanahi honetan, giza kontzientzia gizakia maitagogo izatean datza, kontzientzia 'maitaritasuna' da.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 61. orr.


maitaro adlag maiteki.

Zer nuen nik halako min latza barnean, elkarrekin gozo eta maitaro bizitzeko ohitura eten berriaren zauria ez bazen?  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 239. orr.


maitasarre ik maitazarre.

maitasun 1 iz norbait norbaiti edo zerbaiti atxikitzen duen joera, haren ona bilatzera bultzatzen duena. ik amodio.

Beldurgarria maitasun gabeko bizitza.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 64. orr.

Kontrolagarria den sentimenduak ez baitu maitasun izena merezi.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 79. orr.

Ez zuen maitasun edo begirune handirik Juneren bigarren senarrarentzat.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 25. orr.

Zakurrak eskatzen duen gauza bakarra: maitasun pixka bat, adiskidetasun agiritxo batzuk eta jan hondarrak.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 10. orr.

Erleei eskaini zienat nik neure maitasun guztia, eta bai beraiek itzuli ere.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 71. orr.

On publikoaren maitasuna hainbestekoa izan daiteke han, non beste edozein maitasunen gainetik jartzen baita.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 99. orr.

Funtsean, maitasuna besterik ez baita: freskura bat nekearen ondoren, betetasun kiskalgarri bat bizitzaren hutsune hotzaren erdian.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 84. orr.

Jakinduriaz eta maitasunez idatzitako liburu bat.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 42. orr.

Tratu onak bakarrik, maitasunezko eta adiskidetasunezko tratuak aldatzen duela pertsona.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 22. orr.

Gure ahuleziaren ideiak lagun daraman Tristura Umiltasuna deitzen da; eta geure buruaren kontenplatzetik sortzen den Poztasuna Maitasun-propioa edo norberarekiko Kontentua.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 333. orr.

2 (iizenondoekin)

Negar-zotinka azaltzen zuten beren bihotzeko maitasun samurra.  Herria   2003-07-17

Historiak eta literaturak irakatsi digute adiskidetasuna eta maitasun fidagarria izan badirela...  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 135. orr.

Umezurtz-etxeko zuzendariak maitasun handia hartu zion eta maiz joaten zitzaion ikustera.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 129. orr.

Haragizko maitasuna batetik, eta, bueno, bestetik, maitasun sentimentala esango dioguna, egunero-egunero besteaz arduratze hori.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 154. orr.

Ongi al deritzozue printzeari honen berri emateari, maitasun zintzoz eta eginbide leialez dagokigunez?  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 31. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Maitasun-sagarrei usain eztia darie, milaka fruitu gozo dago gure atean zain.  Elizen arteko biblia   Kt 7,14

Maitasun premia larria du, eta egunetik egunera gehiago maite nau, garbi ikusten dut.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 344. orr.

Belaunikatu nintzen milaka maitasun-urteko lur zaharrean, milaka udaberriko lurrean.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 112. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Aurrerago, merkatu nagusia bete zuten beren txolarre maitasun axolagabeekin.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 248. orr.

Laburtuz, giza maitasuna utzi eta zakur maitasunera igaro nintzen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 135. orr.

5 familia bateko kideak elkarren artean lotzen dituen sentimena.

Aitari musu ematen ziola amets egin zuen eta hark samurtasun gosez eskatzen zuen maitasun guztia ematen ziola.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 73. orr.

Amarik gabe, ez dago maitasun indartsurik objektu pertsonal batera zuzenduta.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 348. orr.

Gurasoek seme-alabei dieten maitasunaz.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 360. orr.

Haurrak eta umeak maitasunean eta libertatean hazteko eta hezteko.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 35. orr.

Gurasoak jatorrak eta txit bihozberak omen ziren eta beti etsenplu ona eta maitasun handia eman omen zioten.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 32. orr.

Alabenganako aitaren maitasunaren ifrentzua suhia da.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 27. orr.

6 (hitz elkartuetan)

Aitak eta emazteak bazuten haur zapuztuak maitasun giroan biltzeko dohain berezia.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 36. orr.

-Baina, amonari bidaltzen zizkion maitasun gutunak?  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 92. orr.

· Algernon, mesedez, bila ezak Ingalaterrako historian gure aitaren izena, baldin seme-maitasunaren arrastorik gelditzen bazaik.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 166. orr.

7 (Jainkoaren eta lagun hurkoarenganakoa)

Melen ustez, benetako maitasuna maitasun espirituala baino ez zen.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 147. orr.

Fede zuzena, itxaropen ziurra eta maitasun betea.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 168. orr.

Maite ez duenak ez daki deus ere Jainkoaz, Jainkoa maitasuna baita.  Elizen arteko biblia   1 J 4,8

Jainkoarenganako maitasun zintzoa.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 303. orr.

Betor gurekin, Jauna, zure maitasun leiala, zuregan jarria baitugu esperantza!  Elizen arteko biblia   Sal 33,22

Behartsuenganako karitate eta maitasun gupidatsua.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 229. orr.

Bi hegoek lagun hurkoari zor zaion maitasun bikoitza adierazten dute.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 255. orr.

Jesu Kristoren maitasuna eta betiko bizia guri kentzea.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 148. orr.

Bere bihotza ere ez dagoela maitasun jainkozkoaz inguratua.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 30. orr.

Hain loturik doaz horiengan maitasun naturazkoa eta Jainkoaren maitasuna, non nahasi egiten baitituzte maitasun jainkozkoa eta berekoikeria.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 91. orr.

8 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Nahiz eta prelatuek gizakien eta aingeruen hizkuntzez hitz egin, maitasun etsenplurik ematen ez badute, ezer gutxi lagunduko didate niri.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 388. orr.

Ohorea da gurasoentzat, maitasun-seinale seme-alabentzat.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 296. orr.

Miragarri hauen maitasun-begirada garbiak gainezka eginarazten dio bihotzari.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 89. orr.

Fedezko itxaropenean gora egiten eta maitasun sugarretan isiotzen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 827. orr.

Lagun hurkoaganako maitasun sutan erabat pizturik geratu zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1021. orr.

Gizakia horrelako maitasun-ekaitzetan aurkitzen denean.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 123. orr.

Jainkoagana etengabe isurtzen zenituen esan ezineko maitasun-sentimendu haiek.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 420. orr.

Maitasun harreman berezia.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 242. orr.

Antzinako zeure maitasun-egintzez oroiturik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 377. orr.

Frantzisko dohatsuak ere, maitasun-ezaugarri bera azaldu nahi izan zien bere anaiei.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 699. orr.

Hau da maitasun-perfekzioa bere mailarik gorenean.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 98. orr.

9 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ikusi gutxienez haietan zuri eta zure alabei egun osoan dizuedan ama-maitasun kartsua.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1204. orr.

Beren bihotz-maitasun osoa elkarbizitzan iraultzen zuten eta bere buruak ere emateko prest zeuden anaiei beren premietan laguntzeko ordainetan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 207. orr.

10 norbaitenganako joera edo grina bizia, sexu senan oinarritzen dena baina hainbat jokaera ager ditzakeena. ik maitemin.

Haragizko maitasuna batetik, eta, bueno, bestetik, maitasun sentimentala esango dioguna, egunero-egunero besteaz arduratze hori.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 154. orr.

Sexua plazerari, maitasunari eta komunikazioari lotuta dago.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 83. orr.

Maitasunak sexura eramaten ditu pertsona batzuk, eta beste batzuei alderantziz gertatzen zaie, alegia, sexuak maitasunera eramaten ditu.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 261. orr.

Ezin ditudalako bereizi maitasuna eta desira.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 375. orr.

Edo maitasuna pasiotik lasaitasunera igarotzen ote da eta pasioari bakarrik deitzen diogu maitasun.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 28. orr.

11 (izenondoekin)

Maitasun fisikoaz ari naiz, pertsona jakin batengana bultzatzen zaituen bulkada horretaz.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 154. orr.

Bidean, Lancelot eta Ginebra maitemindu egin ziren, eta bien arteko maitasun ezkutuak tragediaren bidea hartuko zuen.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 12. orr.

Ez al dute ba esaten boladan dagoela maitasun librea zuen alderdian? Maitasun lesbikoen inguruko testigantzak hainbat dira.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 51. orr.

Maitasun safikoa: loditzeko aitzakia ona.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 115. orr.

Zerekin neur ote daiteke maitasun galduek uzten duten hutsunea? zenbat metro karratu ditu begirada baten tristurak?  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 37. orr.

Maitasun debekatu baten fruitua delako.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 77. orr.

12 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Onartuko didazue, noski, heldutasunera iristeko, heldutasun hitzaren zentzurik zabalenean, lehenik eta behin sexu eta maitasun heldutasuna lortu behar dela.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 134. orr.

Monikaren nobela maitasun historia baten bilakabidea da.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 82. orr.

Orduan hasiko dira hasperenak eta maitasun hitzak.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 182. orr.

Itxaso, ni naiz maitasun gutunak idazten dizkizun mutila.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 276. orr.

Giza primateen artean, musuak maitasun adierazpenak dira eta gure sentsualitatearen, jolas erotikoaren eta kitzikapen sexualaren oinarrizko osagaiak.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 175. orr.

Bere etxean idatzirik utzi nuen maitasun aitorpena desegiteko asmoarekin.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 115. orr.

Maitasun-aitortzak han ziren betiere, itzultzeko borondate errepikatuarekin batean, baina formula eta formalismo antza ikusten nien nik.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 129. orr.

Bularra ez da elikagai iturri bakarrik; maitasun, berotasun, babes eta segurtasun iturri ere bada.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 176. orr.

Denak du erremedioa; ez, ordea, maitasun-grina honek.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 65. orr.

Berriz maitasun-erauntsi batek astindu zion bihotza.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 46. orr.

Badira gau bateko maitasun eta sexu harreman eder askoak, pasioz eta samurtasunez beteak.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 261. orr.

Maitasun harreman korapilatsu eta sarri zoritxarrekoak ageri ziren nire kontakizun haietan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 74. orr.

Jolas sexuala albo batera uzten badugu, desioa ez da piztuko, kideen arteko kimika ez da sortuko, maitasun lurrinik ez da agertuko.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 125. orr.

Larruazal guztia ferekatzea eta bata besteari musuak eta maitasun laztanak oparitzea.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 135. orr.

Bertan lan egiten dute, eta bertan dute beren maitasun txokoa.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 61. orr.

13 pertsona maitatua.

Eta ondoren, maitasun berri bati gerritik helduta berriro mundura pozik ateratzen delarik ere.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 53. orr.

14 maitasuna egin

Maitasuna egingo dute eta biharamunean, ohean bakarrik esnatuko delarik, bere esku hutsei erreparatuko die.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 147. orr.

Gauez etortzen da Loredanarekin maitasuna egitera. Gauza ederra dela maitasuna egitea beste norbaitekin.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 163. orr.

Maitasuna egiten dugunean ez dut orgasmorik lortzen.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 212. orr.

Hemen maitasuna egitea gauza naturala da. ez dago gizon batentzat erronka handiagorik ezpada emakume batekin maitasuna egiten duen lehen eguna.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 169. orr.

Geroago, dena luzatu nuen; egoera berri bat gehitu nion lehendabizi, maitasuna (esan nahi baitut maitasuna egiteko ekintza).  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 240. orr.

15 maitasuna izan dio ad

Berak ikasleak maite zituen eta haurrek maitasuna ziotela uste zuen.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 142. orr.

Zinez zintzoa baitzen bai irakasleei eta bai klarionari nien maitasuna.  Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 20. orr.

Anak Kosmasi zion maitasunaz baino ez zuen onartu halako lan zikin eta azpikoa. gizakiei diedan maitasunaren sakonari, haiengana naraman bulkadaren indarrari gogoeta ematen diodanean, [...].  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 195. orr.

Andresi dagokionez, maitasun bizia zion anaia txikiari.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 36. orr.

Indioek behiei dieten maitasun eta begirunea ulertzeko, historian atzera jo behar da.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 149. orr.

Euskarari diogun maitasun izugarria erakutsi nahian.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 112. orr.

Neska hark maitasun handia zidan nonbait, eta zoragarria ikusten ninduen ni.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 105. orr.

Zer maitasun dizudan, ongi dizut milatan frogatua jadanik; hala, bada, maitasuna nolako, halako dut beldurra orain nik.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 128. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 5 aldiz agertzen direnak)

maitasun adierazpenak (8); maitasun berezia (12); maitasun bereziz (6); maitasun berri (5); maitasun betea (5); maitasun guztia (8); maitasun handi (8); maitasun handia (26); maitasun handia hartu (7); maitasun handiagoa (5); maitasun handiz (24); maitasun harreman (12); maitasun harremanak (6); maitasun historia (15); maitasun hitz (6); maitasun hitzak (10); maitasun istorio (35); maitasun istorio bat (18); maitasun istorioa (19); maitasun istorioa kontatzen (5); maitasun istorioak (5); maitasun kontu (5); maitasun kontuetan (9); maitasun librea (5); maitasun mota (5); maitasun osoa (6); maitasun osoz (5); maitasun platonikoa (6); maitasun premia (5); maitasun samurrez (6); maitasun sentimendu (6); maitasun sutsu (5); maitasun sutsua (6); maitasun sutsuz (5)

adimen maitasuna (8); ama baten maitasuna (6); benetako maitasuna (18); egiaren maitasuna (5); egiazko maitasuna (10); elkar maitasuna (5); emakumeen arteko maitasuna (7); gorrotoa eta maitasuna (5); jainkoa maitasuna da (6); jainkoaren maitasuna (31); jaunaren maitasuna (5); kristoren maitasuna (5); maitasuna agertu (5); maitasuna betikoa baita (40); maitasuna egin (26); maitasuna eginez (5); maitasuna egitea (12); maitasuna egiteko (7); maitasuna egiten (12); maitasuna eman (5); maitasuna ematen (5); maitasuna eskaintzen (9); maitasuna eta desira (5); maitasuna eta gorrotoa (10); maitasuna lortzeko (5); maitasuna piztu (7)

jainko jaunaren maitasunagatik (25); jainkoaren maitasunagatik (82); jainkoaren maitasunagatik eskatzen (7); jaunaren maitasunagatik (32); kristoren maitasunagatik (16); maitasunagatik egin (6); maitasunagatik eskatzen (9)

diodan maitasunak (5); maitasunak eraginda (15)

egiazko maitasunaren (5); elkar maitasunaren (5); jainko maitasunaren (12); maitasunaren indarra (6); maitasunaren inguruko (9); maitasunaren izenean (5); maitasunaren sua (6); maitasunaren suaz (5); maitasunaren sugarra (5)

maitasunari uko (5)

elkar maitasunean (5); familiako maitasunean (6); jainkoaren maitasunean (6)

maitasunik gabeko (6)


maitati izond maitekorra, maitasuna sentitzen edo adierazten duena. ik maitetsu.

-Zaldun hau oso egokia litzateke Ordenan gure lagun izateko, hain da esker eta aitor onekoa Jainkoarekin, eta hain da maitati eta adeitsua lagun hurkoarentzat eta Haren behartsuentzat.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1013. orr.


maitatu, maita, maitatzen 1 du ad maite izan.

Maitatu zuen, maitatua izan zen, eta hil zen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 191. orr.

Maitatu egin beharko litzateke, eroki maitatu, zer maitatzen den ikusi gabe.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 267. orr.

Maitatzea eta maitatua izatea, zer gauza zoragarria!  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 86. orr.

Inork ez du inoiz horrela maitatu ez maitatuko, eta horregatik daki baietz esango diola, trabarik ez diola jarriko.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 111. orr.

Bassa aldeko herrietan, aldiz, ohiko eskemen arabera jaio, bizi, maitatu, gorrotatu eta hiltzen dira.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 265. orr.

Bizi gaitezen, ene Lesbia, eta maitatu, eta pentsa dezagun zahar bihozkabeen zurrumurruek ez dutela ezertxo ere balio.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 19. orr.

Maita ezak gorrotatuz bezala; gorrota ezak maitatuz bezala.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 48. orr.

Nola sendatu maitatzeak utzi dituen zauriak ihes eginaz ez bada.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 168. orr.

2 (norbait)

Maite zaitut, beti maitatu zaitut, eta gure logelatik kanporatu zintudanetik, zure eskasia deitoratu dut.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 248. orr.

Lajos da nire bizitzan maitatu dudan gizon bakarra.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 13. orr.

Greta ezagutu nuenetik ez nian Greta maitatu beste ezer egin.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 246. orr.

Emakumezko pertsonaia nagusia, Anny, Sartrek maitatu zuen lehendabiziko neskarengan dago inspiratua.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 15. orr.

Inoiz inork ez din maitatu inor, hark hi bezainbat.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 56. orr.

Gizona zozo hutsa delako maita zezakek emakumeak.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 93. orr.

Alaba bat izan zuen harengandik, aitak maitatua.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 129. orr.

Harryk sarri maitatu izan zuen iraganean, baina oso bakan maitatu izan zuten bera ordainetan, eta Betteren maite grinak harriturik uzten zuen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 47. orr.

Gizakiok, baina, ordainez maita gaitzaten bilatzen ohi dugu.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 141. orr.

Bezperako gauean zoratu arte elkar maitatu ondoan.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 170. orr.

Maitatu izan genuen elkar aldi batez, eta gero den-dena okertu zen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 275. orr.

Labur esanik, bere burua maitatu behar omen du.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 202. orr.

Senarrok, maitatu emazteak eta ez izan horiekin zakar.  Elizen arteko biblia   Kol 3,19

Maitatu lagun hurkoa zeuen burua bezala.  Elizen arteko biblia   Lb 19,18

Eta maita ditzagun lagun hurkoak geure burua bezala.  Herria   2005-04-07

Jainkoa maitatu eta adoratu.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 100. orr.

Gotzainak ez ezik, apaiz pobretxoak ere maitatu eta beneratu nahi ditut, eta nire jauntzat hartu.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 566. orr.

Maitatu etsaiak eta egin otoitz pertsegitzen eta kalumniatzen zaituztenen alde.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 159. orr.

3 (zerbait)

Maita ezan belea, aterako din begia...  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 181. orr.

Senarrak Heine irakurtzen zion eta bioletak maitatzen erakutsi.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 93. orr.

Herria aldi berean maitatu eta madarikatu egiten zuela esan zidan.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 161. orr.

Aitzina segi, maita bizia.  Herria   2005-06-02

Euskara ez da maitatu behar, euskara erabili egin behar da.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 177. orr.

Euskaltzalea izateko ez dago euskara maitatu beharrik, eta kasik esan ere daiteke ez duela euskara maitatzearekin deus ikustekorik.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 273. orr.

Kultura benetan maitatu eta maitasun hori benetan zabaldu nahi dutenak.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 89. orr.

Maita ez daitekeen gauza hotza da Estatua; erailtzen du eta suntsitzen, ahal duen guztia.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 47. orr.

Gorrota ezazue gaizkia, maita ongia, egin zuzentasuna auzitegietan.  Elizen arteko biblia   Am 5,15

Maitatu zuzentasuna, mundua gobernatzen duzuenok.  Elizen arteko biblia   Jkd 1,1

Berri ezazu zeure bulkoa, sortu zeugan ekaitza, maita, desira, eska eta akuila maitasuna.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 122. orr.

Gaztetandik maitatu eta bilatu izan dut jakinduria.  Elizen arteko biblia   Jkd 8,2

Gizakiok ezin dugu silogismoa maitatu.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 76. orr.

Giza unibertso erlatibo txikia deskubritu eta maitatzea.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 204. orr.

Jaungoikoak ongia maitatzea eta gaizkia ez maitatzea gauzen ordena kaskarra dela deritzozu?  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 71. orr.

4 (adizlagunekin)

Haren garaipena murritzagoa zen orain, eta Florent gutxiago maitatu zuen zortzi egunez.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 338. orr.

Samurkiro maitatu ditugu gure hildako maiteak, baina akiturik, leher eginik, porru eginik utzi gaituzte aldi berean.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 24. orr.

Aileza biziki maitatua izatearen segurantzak zure arima doi bat kontsola!  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 200. orr.

Inork ez zaitu hain gatibatuta, hain leial, hain kartsuki maitatu.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 18. orr.

Perfekziorako lagungarri dena sutsu maitatu behar dela eta arretaz baztertu kaltegarri dena.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 361. orr.

Eta ez diat egundaino egiazki maitatu.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 58. orr.

Mailarik behekoenean maitatzea bihotzez maitatzea da.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 97. orr.

Maita dezagun guztiok bihotz-bihotzez...  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 103. orr.

Jauna zeuen Jainkoa bihotz-bihotzez eta gogo osoz maitatu ahal izan dezazuen eta bizirik iraun.  Elizen arteko biblia   Dt 30,6

Kristoren zerbitzaria amodio bereziz maitatu zuen beti.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 757. orr.

5 (era burutua izenondo gisa)

Hauxe da maitasunaren arazoa, pertsona maitatuaren ondoan zaudenean ernetzen dena.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 41. orr.

Emakume eder eta oso maitatuak ohi direnez.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 36. orr.

Zein zaila gertatu zaidan neskatxo maitatuaren bizimodu bigun hura utzi eta hona etortzea.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 250. orr.

Behinolako lorategi maitatu hura, bere labirinto bideekin.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 134. orr.

Ezetsia eta gaitzetsia zebilena ez zela gudari ausarta, baizik eta gure hizkuntza maitatu eta makilatua.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 99. orr.

Herri maitatu hori aldatzeko grina beroa odolean.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 16. orr.

Oreztaz jositako gazte alai eta oso maitatu bat, ile beltza tente moztuta daroana.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 52. orr.

Bi pertsona asetzen ditu bakarrik, maitalea eta maitatua, ezin du beste inor zoriontsu egin.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 243. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

asko maitatu (5); asko maitatu nuen (3); benetan maitatu (4); beti maitatu (15); beti maitatu baitzaitut (3); beti maitatu izan (6); bihotzez maitatu (4); elkar maitatu (14); ezagutu eta maitatu (10); hainbeste maitatu (5); herria maitatu (3); inoiz inor maitatu (3); inoiz maitatu (5); inor maitatu (4); izugarri maitatu (3); jainkoa maitatu (3); maitatu beharra (6); maitatu beharra dago (3); maitatu etsaiak (6); maitatu izan (26); maitatu izan ez (4); maitatu lagun hurkoa (11); sekula maitatu (5)

arras maitatua (5); biziki maitatua (9); biziki maitatua zen (3); estimatua eta maitatua (6); ezagutua eta maitatua (4); gizakiek maitatua (3); maitatua edo gorrotatua (3); maitatua izan (18); maitatua izan zen (5); maitatua izatea (6); maitatua izateko (12); maitatua sentitu (3); maitatua sentitzen (3); oso maitatua (5); zinez maitatua (3)

maitatuak garelako (3)

gauza maitatuaren (6)

elkar maitatuko (5); gehiago maitatuko (7)

maitaturiko gauza (9); maitaturiko gauzak (5); maitaturiko gauzarekin (4); maitaturiko gauzaren (8)

ezagutuz eta maitatuz (3); zeuen jainkoa maitatuz (3)

bete betean maitatzea (3); elkar maitatzea (9); gizakiari maitatzea dario (3); guztiz maitatzea (3); indar guztiz maitatzea (3); jainkoa maitatzea (5); maitatzea bihotz bihotzez (3); zer den maitatzea (3)

bere burua maitatzean (4)

maitatzeari uko egitea (3)

elkar maitatzeko (6); etsaiak maitatzeko (3); ezagutzeko eta maitatzeko (3); gehiago maitatzeko (4); maitatzeko ahalmena (4); maitatzeko gai (6); maitatzeko gauza (6)

bihotzez maitatzen (4); elkar maitatzen (13); ezagutzen eta maitatzen (10); jainkoa maitatzen (4); maitatzen eta beneratzen (3); maitatzen eta bilatzen (3); maitatzen ikas (4); maitatzen ikasi (8); maitatzen ikasi zuen (3); maitatzen irakatsi (3); maitatzen jakin (3); maitatzen jarraituko (3); maitatzen jarraitzen (4); maite bat maitatzen (3)

bihotzez jainkoa maitatzera (3); gehiago maitatzera (3); jainkoa maitatzera (7)


maitatzaile (orobat maitazale eta maitatzale g.er.) 1 izond maitatzen duena.

Diruz eros zitekeen luxu oro, bataioa barne, zuretzat xahutu zuten zure guraso maitagarri eta maitatzaileek.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 165. orr.

Bihotza lehen bezain maitatzaile eta ilargia lehen bezain distirant izanagatik.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 160. orr.

Gizaki helduak beste hau ere daki [...]: bere baitan, bere gogoaren gogoan, maitatzaile izanik, gezurra ari dela borrokan bere gogo egiaren kontra.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 70. orr.

Iratzeder, Jainkoaren goresle: beti dut Hartan bihotza gazte, eta ere Euskal Herriaren maitazale: euskara ukatzen duen euskalduna ez da gizona...  Herria   2003-10-23

• 2 iz maitatzen duen pertsona. ik maitale.

Maitatzailearen grinetako bat maitea harrapatzea izango da, bahitzea, bakartzea, harik eta berari arrotzak zaizkion mundu horietaz hustu arte, barnebiltzen dituen mundu guztiak idortu eta hil arte.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 164. orr.

Maitearen gorputza eta adierazpenak izkribu sekretuak dira maitatzailearentzat.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 163. orr.

Ni nintzen umearengan lehenengo aldiz emakumea, maitatzailea iratzarri zidan berbera.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 31. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Aste osoan, Theresen proposamen bitxia zela medio Zuberoa guztiko kabala maitatzaileak "bisitatu" nituelako ustea eduki izan nuen.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 10. orr.

Gipuzkoatik (Hernani eta Idiazabaletik) etorritako kantu maitazale gazteak.  Herria   2005-09-29

Urriaren 15 garrenean han hil zituzten (Santoñan): eskual-maitatzaileetarik, Azkue, Markiegi, Zabala, Otamendi, Markaide eta Ibarbia.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 78. orr.


maitatzale ik maitatzaile.

maitatzarre ik maitazarre.

maitatze 1 iz maite izatea.

Maitatze hutsa gizakia osatzea, indartzea, edertzea, handitzea, betea egitea da.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 113. orr.

Jakite, maitatze eta egite: hau guztia isurtzen du gizaki onaren baitan, eta gizaki onak bere izate, jakite, maitatze eta egite osoa Ontasunaren barrenetik hartzen du eta handik bakarrik.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 13. orr.

Ez da hain samurra nork bere burua maitatze hori.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 203. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Berriz gogoratu behar dugu maitatze jarduna hirukoitza dela, nolabait: maitalea (1) eta maitatuaren (2) arteko maitasunezko erlazioa (3) dela.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 103. orr.

Baliteke maitatze ariketa hori moztuta bezala geratzea aldi batzuetan, adibidez hautaketa egin ezinean.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 27. orr.


maitazale ik maitatzaile.

maitazarre (orobat maitasarre eta maitatzarre) iz maitasuna.

Errespetuz bezain maitazarrez begiratzen zion bere bidelagun eder bipilari.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 172. orr.

Gizon hura kontzentrazio-esparru batetik ateratzearren, komunistenganako behinolako bere maitazarrea gogoan, nonbait.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 217. orr.

Bigarren ezkontzaren bultzagarri agitzen diren burubideak interesari dagozkio, doilor; ez du parterik maitatzarreak.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 129. orr.


maite 1 izond maitasuna zaiona. (pertsonez)

Neskatila maite honen heziketak arduratu behar gaitu soilik!  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 93. orr.

Pertsona maite baten heriotzak oroitzapenak nahasten ditu.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 44. orr.

Hezurretan barrena beldurra irristatzen zitzaidala sentitzen nuen, egiazko beldurra, beldur lazgarria, gorpu maite haren aurrean.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 114. orr.

San Frantziskoren ikasle eta bizilagun maiteenetakoa.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1016. orr.

Literatur kritikan ez habil oso trebe, adiskide maitea.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 32. orr.

-Patricia maitea, Patricia politta, eraman nazazu ipurdi gainean bultzaka.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 61. orr.

Begira, Florent maitea, zuk aski sufritu duzu.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 142. orr.

Lagun maiteok, gauerdia da.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 91. orr.

Kaixo iloba maite hori: [...].  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 360. orr.

Paul anaia maitea hil zitzaion.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 13. orr.

Nire alaba, pentsatzen du; nire alaba maitea.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 205. orr.

Ene iloba maitea, ez dakit ez ote zaren arinki samar jokatzen ari.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 169. orr.

Jakin behar duzu, anaia txit maite horrek, adeitasuna Jainkoaren bikaintasunetako bat dela.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1013. orr.

Oso bakarrik bizi da berori, Chasuble doktore maitea.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 78. orr.

Ene Jainko maite kutuna.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 111. orr.

Jainko maitea!  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 285. orr.

Jainko maitea, ezin dut! -errepikatzen zuen.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 59. orr.

Anaia maite-maiteok -esan zien-, gogora dezagun geure bokazioa.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 513. orr.

· Schlomo sei anaietan zaharrena zen, aitaren maiteena gainera.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 252. orr.

2 (bestelakoez)

-Segi aurrera, usapal maiteak! Aurrealdean zeukan, azkenean, hiri handi maitea, hainbesteko herriminez oroitua, hainbesteko grinaz desiratua.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 146. orr.

Itsaso mediterraneoetan uharte maite baten bila dabilen ontzi galdu batena.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 195. orr.

Bere sekreturik maiteenak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 461. orr.

Huraxe zuen jolasik maiteena.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 348. orr.

Guztiok izaten dugu pieza maite-maite bat bihotzean.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 213. orr.

3 (izen gisa)

Maitemina maitearekin zerbait egitea da.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 111. orr.

Bere bi maiteei azken musua igortzen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 100. orr.

Harik eta mundua maitearen begiez ikusi arte, maitearen ahotsa beti eta nonahi entzun arte, maitearen keinuak guztiaz nagusi daitezen arte.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 80. orr.

Bestalde, irrika orok du hein batean ergeltzen: gogoaren zabala eta argia, jakin-mina, estutu eta moteldu egiten du, maiteak bereganatzen baitu arreta osoa.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 27. orr.

Maitasuna maitearen baieste goxoa izaki, maitearenean askatasuna behar da maite oroz lehen, jabetza eta jelosia ahantzi.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 45. orr.

Maitatu ahal izateko, maiteari alde txoroa antzeman behar zaio: gizakiok ezin dugu silogismoa maitatu.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 76. orr.

· Izan bihotz, maite-maiteok, eta poztu Jaunarengan.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 75. orr.

Eta zorte txar horretaz zure libratzeko ene maite-maiteena, eginen dut nik behar den guzia.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 62. orr.

4 (izen gisa, izenondo eta izenlagunekin)

Adio bada, maite polit hori; adio, haur maitagarri hori.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 335. orr.

Neure maite kuttun bihotzekoari.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 154. orr.

Ezin nuen jadanik "nire maite laztana" deitu; xalo-xalo, "Anny maitea" hitzekin hasi nintzen.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 114. orr.

Ene maite laztan ezti kuttun ttiki hori, ez dakit zer izan dezakezun Algernon izenaren aurka.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 116. orr.

Holly zen nire benetako maitea.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 37. orr.

5 (deikietan)

Zer moduz zaude, maitea? -Maitea, Jainkoarren!  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 24. orr.

-Bai maitea, zoritxarrez horrela da...  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 104. orr.

Deituko dizut telefonoz, maitea. -Ez egin kasurik, maitea.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 24. orr.

Mesedez, maitea, mesedez...  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 225. orr.

-O, ene maitea!  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 125. orr.

Kaixo, Harry, maitea.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 55. orr.

Sodak whiskya hondatzen du, maitea!  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 28. orr.

Orain ulertzen al duzu, maitea, zer-nolako miragarri, zer-nolako enigma tentagarri bihurtu zinen niretzat, ni nintzen haurrarentzat!  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 15. orr.

6 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa; ik maita)

Beraientzat [zakurrentzat] munduaren ardatza den nagusiak horrelako maite agiriak egitea, lau lorietan egoteko motiboa da. Urte horietan maite harremanak gero eta gehiago zipriztintzen ziren sexu kontuekin.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 30. orr.

Antonio bihotzaren maite indar bizienaz maite nuela ulertu eta estuago besarkatu nuen.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 100. orr.

Azken hau biziki polliki ari da kantuz, kantu ainitz ikasten ditu gogoz, bai xaharrak bai berriak eta maite lagunekin kantatzea.  Herria   2001-10-25

Zure maite-suak ez duela maitegai baten eta salgai baten artean bereizketarik egiten ikusi nuen.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 53. orr.

7 maite-grina (orobat maitegrina eta maita-grina)

Sekula ez nau erabat itsutu norbaitenganako maite-grina kontrolaezin batek.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 154. orr.

Haurtzaro osoak, nire maite-grina osoak, metro koadro urriotan egina zuen habia.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 36. orr.

Nire pisua, nire maita-grina; noranahi joan, hark naroa.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 265. orr.

Sinsky Duñabeitiaren aspaldiko maite-grina izana zen Suzie zerbitzariari.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 305. orr.

Dolu gisatsuz deitoratua zuen, aurreko urtean, bere andrearen heriotza ustekabekoa [...] baina dirua zuen benetako maitegrina.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 152. orr.

8 maite izansup_1 du ad norbaiti edo zerbaiti maitasuna izan. ik maitatu. (norbait)

Egia da, Peterrek maite nau, ez maitemindu batek bezala, lagunak bezala baizik.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 329. orr.

Ilsek ongi maite nau.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 16. orr.

Inoiz inor maitatu ez dudan bezala maite dut Peter.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 28. orr.

Maite zaitut, beti maitatu zaitut, eta gure logelatik kanporatu zintudanetik, zure eskasia deitoratu dut.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 248. orr.

-Ez nau sekula maite izango.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 232. orr.

-Maite zaitut, laztana...  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 329. orr.

"Maite zaitut, maite zaitut, puta zikina" esaten zuen behin eta berriz.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 147. orr.

Nik amona maite nuen.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 14. orr.

Gazteak ziren, eta elkar maite zuten.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 171. orr.

Maite dugun erretzaile horri, hautsontziaren ordez, erretzeari uzteko metodo bat oparitzea.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 148. orr.

Drogazalea eta larru-jolea, gezurtia eta gaizkile txiki bat, maite ninduten guztien traidore bat.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 294. orr.

-Norberaren etxea ez da arropak gordetzeko armairu bat [...] maite dugun gizakiaren presentzia baizik. Nola babestuko ditut maite ditudanak?  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 122. orr.

Nire bizitzak ez du aparteko interesik, ez bada niretzat eta maite nautenentzat.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 79. orr.

Maite zuen Salomonek Jauna eta betetzen zituen bere aita Daviden arauak.  Elizen arteko biblia   1 Erg 3,3

Jainkoak maite ditu bere zerbitzariak.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 39. orr.

Jainkoa maite duenak maita dezala bere senidea ere.  Elizen arteko biblia   1 J 4,21

9 maite izansup_2 (zerbait)

Artzainek bai maite dituztela ardi-zakurrak!  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 25. orr.

Gauza ona da animaliak maite izatea.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 74. orr.

-Maite dituzu loreak?  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 12. orr.

Maite du arranoak bere bakardadea, haizearen sostengu eta bulkada laguntzailea.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 7. orr.

Katuak maite du etxea, zakurrak etxeko jabea.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 158. orr.

Ganbararik gabeko etxeak maite ditugu.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 52. orr.

Bizitzaren alderdi guztiak maite ditut, gau-egunak, bozkario-nahigabeak, hasiera-akaberak.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 345. orr.

Haren gogoak iparraldeko lurralde hotz hezeak maite zituen.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 24. orr.

Egiazko andreek ez dituzte jakiten gauzen prezioak, erokeria politak maite dituzte.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 91. orr.

Maite nuen ahots laino eta proletario hura.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 322. orr.

Maite nuen Excelsior hoteleko ate birakarietan ageri ziren metalezko osagaien distira.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 118. orr.

Euriaren musika maite zuen, tantaz tanta sabai gainetan desegitean.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 62. orr.

Kirol hori maite dugu hemen, ez nau durduzak hartuko horretan.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 35. orr.

Maite zuen erizain lanbidea, biziki maite ere.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 139. orr.

Lana maite dugula diogunean, dirubidea maite dugula esan nahi ote dugun, hori da nire errezeloa.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 130. orr.

Progresoa eta erakundeak maite dituen pertsona.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 19. orr.

Azerikeriaz jokatzea maite zuen, amarruak asmatzea atsegin zitzaion.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 199. orr.

Eliza eta Frantzia maite genituen, fedez.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 79. orr.

Jaungoikoak ordena maite du; ordenaren atal bat gaitza bada, nolatan maite dezake Jaungoikoak gaitza?  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 15. orr.

Sorkari materialen artean, sua zuen bereziki maite haren edertasun eta baliagarritasunagatik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 724. orr.

10 maite izansup_3 (adizlagunekin)

Nik biziki maite dut irri egitea eta irri eginaraztea.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 18. orr.

Izugarri maite zuen autoan haren ondoan jesarri eta han geldirik egotea hitzik egin gabe, begira besterik gabe.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 102. orr.

Mundu guztia izigarri maite dute, ez ordea beren herria.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 88. orr.

Eman musu pare bat, gizona, ikaragarri maite haut eta!  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 102. orr.

Baina, horra, itsu-itsu maite izango liratekeenak, ez dira inoiz ezagutzen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 238. orr.

Hartara ozen esan ahal izango dut hain irrikatsu maite dudan plazeraren atsegin guztiak gozatu ditudala zure jainko-besoetan.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 71. orr.

Garai batean, kartsuki maite zuen bizitza.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 83. orr.

Elkar benetan eta gozoki maite duten pertsonei buruzkoak.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 82. orr.

Ez itsuki maite dituztelako, frakasatu ez dutela adierazten jarraitzeko baizik.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 109. orr.

Baziren hiru urte [...] Shevirev doktorea etsituki maite zuela, baina ez zen ausartzen bere maitasuna adieraztera.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 196. orr.

Ez nintzen koldarra eta, gainera, benetan maite genuen elkar.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 66. orr.

Anaia bihotzetik maite zuen, zinez.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 91. orr.

Bihotzez maite dut Profetaren familia.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 87. orr.

Estimua diot eta bihotz-bihotzez maite dut oraindik.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 116. orr.

Emaztea buru-bihotzez maite zuen.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 142. orr.

Arras maite zuen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 65. orr.

Mentxuk gero eta gehiago maite zuen mutikoa.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 10. orr.

Gehien maite duanarengatik, esaidak ezetz!  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 45. orr.

Hartzazu Isaak, hain maite duzun zeure seme bakarra, eta zoaz Moria lurraldera.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 57. orr.

Gizagaixoak uste zuen gutxi maite nuela, baina nik izugarri maite nuen, Jainkoak badaki zenbat maite nuen...  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 217. orr.

11 maite izan4 (adizlagunekin: asko 135 agerraldi, 50 liburu eta 40 artikulutan; oso 108 agerraldi, 43 liburu eta 2 artikulutan)

Oso ikasle zintzoa zen Joseba, asko maite zuen bere maistra.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 59. orr.

Asko maite zenuen zuk nire aita Dabid zure zerbitzaria.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 63. orr.

Aitak beti asko maite izan nau, kosta egiten zitzaion hura onartzea.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 62. orr.

Chavezek asko maite du Kuba, asko miresten du Fidel Castro.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 38. orr.

Asko maite nuen, baina...  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 128. orr.

Baina asko maite genuen elkar.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 29. orr.

Bekatu asko barkatzen zaizkio, asko maite izan duelako.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 163. orr.

Ama oso maite zuen.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 22. orr.

Eta oso maite nuen Urumea inguruko ibar geldi leuna ertzetik berrikustera abiatu nintzen.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 57. orr.

Badakit literatoek eta mistikoek oso maite dutela kontrakoa deklaratzea, baina ni, nere moduko guztiak bezalaxe, hemengoa naiz.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 246. orr.

Oso maite hau, bistan zagok hori.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 497. orr.

Oso maite dugu elkar.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 105. orr.

Goraintziak Jaunarengan oso maite dudan Anpliatori.  Elizen arteko biblia   Erm 16,8

12 maite jolas

Minduta dago Dusseli egiten dizkion maite-jolasei hark behar adina jaramon egiten ez dielako.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 332. orr.

Gero, hurrengo asteko egun batean, bere etxera gonbidatu ninduen afaltzera, eta halaxe hasi zen maite-jolasa.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 323. orr.

Bere ama azalekoegia da, maite-jolasak gustatzen zaizkio, eta Peterrek zer pentsatzen duen ez dio askorik ardura.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 210. orr.

Maite-jolasetan, musu batean, besarkada batean, txantxa gordin batean ezer txarrik ez ikustea.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 347. orr.

Eta Liuba ofizialekin maite-jolasetan ari zen jadanik.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 176. orr.

13 maite jolastxo adkor

Haien arteko baten bat maite-jolastxoren batean nahasirik ibiliz gero, guztiz ezkutuan gordetzen zuen kontua.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 233. orr.

14 maite kontu

Laster esango didazu maite-kontuak izan dituzula gizonekin.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 343. orr.

Maite-kontu bat daukate. xehetasun guztiekin kontatu zizkion bere maite-kontuak.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 68. orr.

Ignazia, arreba, maite-kontuetan zebilela Karlosekin.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 73. orr.

15 maite-maite egin ferekak egin.

Maite-maite egin diot ilean, eta begi zurtuak jaso ditu.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 99. orr.

Amak, besoetan hartu, eta musuka maite-maite egin dio, lehenbailehen isil dadin.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 110. orr.

Lurretik altxatu eta maite-maite egin ohi zion txakurkumeari.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 255. orr.

"Hemen duk astoa," esan eta, Txemiñe eta Tolo atera ziren eta [...] potx-potx eta maite-maite egin eta erraz aski menderatu zuten.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 76. orr.

Hala, maiz eteten genuen lanaldia haiei maite-maite egiteko, inor begira ez genuela ziurtatu eta gero.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 51. orr.

16 maite-maite izan du ad asko maite izan.

Maite-maite bainuen ama.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 43. orr.

Maite-maite baitzuen Sergio, eta Sergiok bera ere bai, itxuraz.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 52. orr.

Felipe Iruarrizagak agur-eskutitz bat idatzi zien maite-maite zituen emazteari eta bere seme-alabei.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 125. orr.

Esaterako, osaba Pacifico-k berak ere indioilo bat hazten zuen, eta maite-maite zuen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 21. orr.

Berak maite-maite zuen ilunsenti hego-haizetsu zoragarri haietako batean.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 136. orr.

17 maite min ik maitemin.
18 maitea izan du ad

Peter lagun maitea nuela.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 134. orr.

Jakinekoa baitzen zein maitea zuen Luis XVIenak halako musika hura.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 138. orr.

Maitea zuen Amanciok kantu hura, auskalo zergatik, eta frantsesez bi hitz esateko gauza zen edonori irakasten zion. Amak oso maitea izan zuen Leone, baina ez zuen gustukoa hildakoez hitz egitea.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 51. orr.

Urrea maitea baitzuen oso, eta lepokoak ere bai.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 48. orr.

Mutiko ondo hezi eta goibel hura beti oso maitea izan baitzuen.  Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 25. orr.

Maioral bizimodua hain maitea izan ez banu, ez nuen beharbada trenaren mundu berria hain gaizki hartuko.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 162. orr.

Gaurko baserritar gazteek motoa bezain maitea zuten ordukoek bizikleta.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 10. orr.

19 maiteago izan du ad

Urteak aurrera egin ahala haziz joan zen Ishmir gurea [...] eta gero eta maiteago zuten etxekoek eta herrikoek.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 35. orr.

Isaakek maiteago zuen Esau, gogoko baitzuen ehiza-jana; Rebekak, aldiz, Jakob zuen maiteago.  Elizen arteko biblia   Has 25,28

Izan zen garai bat nire lehen emaztea bizitza bera baino maiteago nuela pentsatzen nuena.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 154. orr.

Maita ezazue elkar bihotzez senide on bezala, elkar nork baino nork maiteago izaten saiatuz.  Elizen arteko biblia   Erm 12,10

Gizakiak maiteago izan behar du bere burua, hurkoa baino. Zakurrak maiteago zaitu, zeure suhiak baino.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 63. orr.

Maiteago ditu zaldiak pertsonak baino.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 113. orr.

Beharbada ikastaro amaierarako maiteago izango dut.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 21. orr.

Bihotzaren filosofia espirituarena baino maiteago zuen.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 21. orr.

Maiteago duzu gaizkia ongia baino, gezurra hizketa jatorra baino.  Elizen arteko biblia   Sal 52,5

17 maiteagoa izan du ad

Martinek alaba asko maite du, maiteagoa du, ordea, urrea. Rembrandtek, hala ere, kolorea maiteagoa zuen argia baino.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 80. orr.

Eta jakin ezazu zenbat eta tentatuagoa, orduan eta maiteagoa zaitudala.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 354. orr.

Eta halaxe ura baino maiteagoa zuen emakumearen begiek euri ziria ikusi zuten etxeko leiho handiaren atzetik.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 174. orr.

18 maiteen izan

Amak, aldiz, Jexux zuen maiteen, nahiz eta Mariak etxean gehiago lagundu.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 75. orr.

Zu, maitia: zu zaitut maiteen.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 60. orr.

Han zeuzkan maiteen zituen pertsonak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 28. orr.

Ostende hartutakoan lortu nuen izena, soldadu batek maiteen duena.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 49. orr.

Ostende hartutakoan lortu nuen izena, soldadu batek maiteen duena.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 49. orr.

Maiteen ditudan festak dira Zarauzko Euskal Jaiak.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 139. orr.

Dena den, ez ziren laguntza lan horiek nik maiteen nituenak.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 29. orr.

Azken urteetan desagertua zitzaion guztia berriz ikusten hasi zen Euler: izaki guztiak, maiteen zituenengandik hasita.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 420. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 8 aldiz agertzen direnak)

adiskide maite (23); aita maite (13); aitak maite (9); alaba maite (10); ama maite (11); anaia maite (42); anaia maite maitea (8); anaia maite maiteok (13); anitz maite (9); aski maite (13); asko maite (138); asko maite dut (14); asko maite izan (10); asko maite zuen (14); benetan maite (42); bere burua maite (22); bereziki maite (14); beti maite (33); beti maite izan (19); bihotz bihotzez maite (15); bihotzetik maite (8); bihotzez maite (39); bihotzez maite zuen (8); bizia maite (13); biziki maite (163); biziki maite dut (18); egiaz maite (8); elkar maite (69); elkar maite zuten (8); euskal herria maite (9); euskara maite (19); gehiago maite (58); gehiegi maite (21); gehien maite (65); gutxiago maite (14); hain maite (108); hain maite zuen (21); hainbeste maite (66); hainbeste maite zituen (10); hainbeste maite zuen (13); herria maite (24); horrenbeste maite (11); ibiltzea maite (9); ikaragarri maite (21); izigarri maite (16); izugarri maite (69); jainkoa maite (11); jainkoak maite (15); jaungoikoa maite (9); jendeak maite (9); kantua maite (11); lagun maite (8)

maite ditugun olerkariak (15); maite maite (39); maite maitea (35); maite maiteok (30); maite zaitut esan (11); maite zuten elkar (11)

musika maite (23); norbait maite (12); oso maite (104); oso maite nuen (9); oso maite zuen (9); pilota maite (17); seme maite (11); sobera maite (18); txit maite (12); zenbat maite (48); zenbat maite dudan (8); zerbait maite (10); zinez maite (23)

adiskide maitea (58); aitatxo maitea (13); alaba maitea (9); ama maitea (12); anaia maite maitea (8); anaia maitea (12); andre maitea (10); anne kitty maitea (10); bere maitea (11); ene maitea (83); gazte maitea (10); hain maitea (17); irakurle maitea (18); jainko maitea (161); jaun maitea (8); kitty maitea (175); lagun maitea (29); maite maitea (35); nire maitea (30); oso maitea (47); oso maitea zuen (10); patri maitea (13); seme maitea (23); sophie maitea (8); txit maitea (10)

maiteago izan (15); maiteago zuen (14)

adiskide maiteak (10); lagun maiteak (10); oso maiteak (10)

bere maitearen (14); seme maitearen (8)

anaia maite maiteok (13); ene maiteok (25); lagun maiteok (17); maite maiteok (30); senide maiteok (9)


maite izan ik maite 8; maite 9; maite 10; maite 11.

maiteagotu, maiteago(tu), maiteagotzen du ad ipar maiteago izan.

Gaineratekoan herri hau zinez maite, eta are maiteagotu dute Lafitte ezagutu eta segituz, gure "Arbaso" miresgarriaren ganik izan dituzten argitasun eta gidapena dela medio.  Herria   2001-11-15

Eta bakearekin, gure herriaren maiteagotzea: sainduen irria gatik.  Herria   2001-04-12


maitegai iz

Zure maite-suak ez duela maitegai baten eta salgai baten artean bereizketarik egiten ikusi nuen, zure gurariei lotzen zatzaizkiela zeure izatearen osotasun kaskarin eta xahutzaileaz.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 53. orr.


maitegrina ik maite 7.

maitekeria ik maitakeria.

maiteki (11 agerraldi, 7 liburu eta 2 artikulu) 1 adlag maitasunez. ik maitekiro.

Elur frexko leunak estali zuen gorpua maiteki.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 68. orr.

Edozein haurrek bezain sarri eta maiteki egiten zuen irribarre, are bi haurrek batera bezain.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 158. orr.

Hain maiteki maite ninduenak.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 327. orr.

2 maite-maiteki

Maite-maiteki besarkatu zuen Luszindak, esanez: [...].  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 84. orr.


maitekide iz elkar maite dutenetako bakoitza.

Edozein leku, garai eta egoeratan maitasuna oso gauza sinplea izan daiteke; baina ez du irauten, maitekideek bere abaroaren anparoan egia bat bederen konpartitzen ez badute.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 87. orr.


maitekiro (90 agerraldi, 41 liburu eta 3 artikulu) adlag maitasunez. ik maiteki.

Maitekiro begiratu zion Ruche jaunak Habibiri, hantxe bere kontuetan murgildua.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 276. orr.

Itxasok maitekiro inguratu du bere besoetan.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 275. orr.

Maitekiro besarkatu zuen Mentxuk.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 147. orr.

Senarraren eskuak hartu zituen maitekiro.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 168. orr.

Senarrak maitekiro pausatu zion besoa, eta "tira, tira!", xuxurlatu zion sailean.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 73. orr.

Eskua askatu zion, baina albotik bereizi gabe, eta maitekiro esan zion: [...].  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 238. orr.

Zakila maitekiro eta kontu handiz sartzen zidala ikusten nuen.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 103. orr.

Yolo taberna fregatzen ari da maitekiro, aulkiak mahai gainetara jasoz lekua egin ondoren.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 302. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

maitekiro begiratu (5)


maitekor (79 agerraldi, 49 liburu eta 8 artikulutan; orobat maitakor 29 agerraldi, 14 liburu eta 9 artikulutan; Euskaltzaindiaren Hiztegian maitekor agertzen da) 1 izond maitasuna adierazten duena. (norbait)

Aita biziki maitekor bat izango baitzuen haurrak, eta nik senar lasai, adeitsu, bihozbera bat nire ondoan...  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 47. orr.

Emazte maitekor batentzat ez du batere erraza izan behar bere senarraren bihotzean lehenengoa ez dela inoiz izango jakiteak.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 196. orr.

Batzuk harroak ziren, beldurgarriak, haserreari eusten ziotenak [...]; beste batzuk, aldiz, baketsuak ziren, maitekorrak, eta irribarre egiten zuten beren bilgarri garbiaren barrutik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 246. orr.

Horregatik idatzi nuen "nirekin maitekorragoa izatea nahi nuke" besterik gabe, "maitekor" hitzaren zentzu zehatza hartuko ote zuen duda egin nuen arren.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 373. orr.

2 (zerbait)

Hain zen bortitza nire ezpainak zure esku maitekorrean paratzeko gogoa.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 48. orr.

Musu bat eman zidan, musu leun, maitekor bat, masailean, ezpainaren ertzetik oso hurbil.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 171. orr.

Ramirok kolpe leun eta maitekor bat eman zidan ukabil itxiaz.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 99. orr.

Maitearen begirada maitekorra gehiago ez ikusteko arrisku egiazkoa.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 126. orr.

Gustuko zuen aitak keinu maitekor hori.  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 8. orr.

Zaila dirudien arren, zergatik ez hartu broma maitekor bat bezala.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 186. orr.

Urtero irabazten genuen dominatxoa, eta atxikimendu maitekorra genion gure kirol-garaipen xume eta herrikoi hari.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 21. orr.

3 maitasuna sentitzen duena.

Eta hori gertatu zen maitekorregia zelako eta besteen mirespena behar zuelako.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 48. orr.

Sexua ona eta osasungarria da; maitekorrago, atseginago eta zoriontsuago egiten gaitu.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 296. orr.

4 (adizlagun gisa)

Jonek eskutik heldu dio orain, maitekor.  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 144. orr.

Zuk ere, zutik jarrita, tinko begiratu baizenidan, harrituta eta oso maitekor.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 55. orr.


maitekortasun iz maitekorra denaren nolakotasuna.

Sha Jahanek, mogol guztien enperadoreak, bere emazte maiteenarentzat, Arjumand Banu Begum ezin ederragoarentzat, bere sotiltasun, maitekortasun eta txiroenganako errukiarengatik Muntaz Mahal [...] deituarentzat egindako hilobi ederra da Taj Mahal eraikuntza.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 92. orr.


maitemin (orobat maite(-)min g.er.) 1 iz sexu senan oinarritzen den maitasunak joa dagoenaren sentimen bizia.

Maitemina denborarekin osatzen den gaitza dela diote batzuek, pasioa amodio bihurtzen dela, eta amodioa txera.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 257. orr.

Behin denbora hori igarota, maitemina amaitu egiten da, itzali egiten da.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 270. orr.

Maitasuna ezagutzaren ondorioa da; maitemina, aldiz, ezagutzara bultzatzen zaituen indar bat.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 111. orr.

Potzolok noiznahi ematen zidan bere azken maitemin ezinezkoaren berri.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 382. orr.

Zuk sentitu zenuen hura maitemin hutsa izan zen, kolore mistikoz jantzia nahi baduzu.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 143. orr.

Baina maitemina itsua da.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 168. orr.

Eta jakirik gustagarrienak eta ardorik finenak dastatu bitartean, maiteminak jo zuen gonbidatua.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 91. orr.

Harik eta egun batean molde oneko aitoren seme batek, John Rolfek, maiteminak joa, emaztetzat hartu zuen arte.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 124. orr.

Izan ere, harainoxe, zirrikituetatik edo airetik sartzen baitzaie maite-minaren gaitza, ezinegon madarikatuaren kezketan.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 46. orr.

Maiteminik zirraragarrienak jotako bihotzak.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 72. orr.

Hura ere maiteminak eritua zela eta bihotza urratua zuela jakin zuelarik, [...].  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 136. orr.

Nire samina jakinarazi nahi dizuet; maiteminak narama mundu honetatik.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 53. orr.

Leku paregabea, dudarik ez, baina oso-oso garestia, maiteminetan ez dabilenarentzat...  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 86. orr.

Sinesten al duzu bat-bateko maiteminean?  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 169. orr.

Neskak maitasunez, maiteminez begiratzen zion Ahmeti.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 133. orr.

Azkenean, maiteminaren maiteminez, gaixotu egin zen.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 252. orr.

Hasperenka eta maite-minezko aienetan ari zela aurkitu zuen.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 125. orr.

2 pl

Berak ere bihurritu bat izan duela orkatilan, maite minak dituela gainera.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 147. orr.

3 irud/hed

Jainko ahalguztiduna, zureganako maiteminak erretzen nau.  Elizen arteko biblia   Sal 69,10

Jaun ahalguztidunaren maitemin sutsuak egingo du hori.  Elizen arteko biblia   2 Erg 19,31

Elias, legearentzat zuen maitemin sutsuarengatik, zerura jaso zuten betiko.  Elizen arteko biblia   1 M 2,58

Ulertu-behar eta jakin-behar horrek, fede-gose horrek hitzen maitemin gordina zapuzten du.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 54. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Sortako loreak jokalariek hartu dituzte eta elkarri botako dizkiote txantxa artean, maitemin keinuez eta.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 157. orr.

Zelai haietan egon ginen Pablo, Juan eta hirurok, hizketan, filosofiako gai batetik haurtzaroko pasadizoetara edo maitemin kontuetara pasatuz.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 170. orr.

Eta nahi gabe begiak portadako izenburu honetan iltzatu zaizkit: "maitemin gene ahitua".  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 329. orr.

· Borges maitemin-sentiberarentzat, munduaren zentzugabekeria eta ezbide guztiak baino nahigabe handiagoa zen, agi danean, amodioaren porrota.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 22. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

maitemin sutsuak (3)

maiteminak erretzen nau (3); maiteminak jo zuen (3); maiteminak joa (5); maiteminak jota (3); zure tenpluaren maiteminak (3)


maiteminarazi, maiteminaraz, maiteminarazten du ad maitemintzera behartu.

Nicole Coppequesneri atergabeko harrigarri zitzaion hain neska zuhurrak erromatar prefektu bat halako punturaino xarmatu izana, non, sukalde batean, haiengana maiteminarazia, kartsuki besarkatzen baitzituen tupinak eta pertzak.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 96. orr.


maitemindu, maitemin(du), maitemintzen 1 da ad maiteminak joa gertatu.

Denok maitemindu gara noizbait.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 256. orr.

Zergatik maitemintzen gara?  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 188. orr.

Aldi baten buruan, Sorek ibarrean bizi zen emakume batez maitemindu zen Sansom.  Elizen arteko biblia   Epa 16,4

Monikaz maitemindu berritan bere leihora begira egon eta euripean ibili nintzen egunak ekartzen nituen gogora.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 91. orr.

Emakume maratz prestu batez maitemindu zen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 32. orr.

Ikastaroko neska guztiak maitemindu ziren noski hartaz.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 80. orr.

Jakob Rakelez maitemindu zen, eta esan zion Labani: [...].  Elizen arteko biblia   Has 29,18

New Yorken bizi den gizon batekin maitemindu zen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 144. orr.

Gero, ostera, Kartarik Jagdish Noonia ezagutu zuen eta harekin maitemindu.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 93. orr.

Gero beste norbaitekin maitemindu zen neska, eta banandu egin ziren.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 273. orr.

Eta ni haren ipurdiaz maitemindua gelditu nintzen betiko.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 107. orr.

Zurekin maitemintzen hasia naiz" esan nahi dio... baina ez du egingo.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 66. orr.

Maitemindua nago nire neba Rodolforekin.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 173. orr.

Maitemindua nago nire neba Rodolforekin.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 173. orr.

2 (adizlagunekin)

Judu familia aberats bateko alabarekin oso maitemindu ondoren.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 75. orr.

Auzuneko mutil bat seko maitemindu zitzaion.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 248. orr.

Banekien, bada, nitaz hain sutsuki eta itsuki maitemindu zèn emakumea nor zen.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 215. orr.

Zoroki maitemindu ziren biak.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 18. orr.

Hitz batez erranda, arruntik maitemindua nintzen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 189. orr.

3 irud/hed

Zakurra guztiz maitemindu zen nirekin, eta bat-batean ia.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 135. orr.

Billy erregearen zaldiaz maitemindu zelako.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 309. orr.

Euskal Herria inoiz zapaldu gabe gure kulturaz eta euskaraz maitemindu zen alemaniar bidaiari baten bi nobela itzuli nituen.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 180. orr.

Eta Holandaz maitemindu zen, han haize-errota mordoa baitago.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 30. orr.

4 (du aditz gisa)

Maitemindu zaituen andreak ezezkoa ematen dizunean bihotza urratu egiten da.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 41. orr.

Berriz maitemindu zaitut.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 156. orr.

Nik nahi nuen neska maitemindu nezakeela, neuk hala nahi izanez gero.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 105. orr.

Kontrabaxuarekin maitemindu zuela aitortzen du Nick Valdibiak.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 27. orr.

Maitemindu duen mutil gaztea deskribatzen du, ezkon-hitza emateko jaia ere bai.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 181. orr.

· Ni kontaerak maitemindu ninduen, eta, oraindik ere, gertaerak kontatzen dituen jendeak harrapatu egiten nau.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 232. orr.

5 (era burutua izenondo gisa)

Heroi maitemindu baten abenturak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 38. orr.

Usapal maitemindu parea zen hura.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 64. orr.

Dena mutil maitemindu batek neska bat eraman zuelako. Ez genuen gaizkile itxurarik inondik ere, izatekotan ere bikote maitemindu berriaren trazak izango genituen.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 110. orr.

Gaixo ohi askok erizainenganako miresmen ia maitemindu baten oroitzapena azpimarratzen dute, erizainaren lana halako amatasun babesgarri baten argitan ederturik.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 144. orr.

6 (era burutua izen gisa)

Egia da, Peterrek maite nau, ez maitemindu batek bezala, lagunak bezala baizik.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 329. orr.

Baina zer da maitemindu etsitu bat?  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 59. orr.

Maitemindu goiztiar batzuk aulkietan sekretuak trukatzen.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 424. orr.

Mendekua hartzen duen maitemindu zapuztuarena.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 101. orr.

Maitemindu babalore aurpegi horrekin.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 11. orr.

Mariet treneko maitemindu-bikote erromantikoeneko osagarri izan zen.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 119. orr.

Maitemindu-arketipoaren portaera-kanonari estu lotzen nintzaiola.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 127. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

batekin maitemindu (11); batekin maitemindu zen (5); batez maitemindu (24); batez maitemindu zen (9); berarekin maitemindu (6); berarekin maitemindu zen (3); erabat maitemindu (4); gehiago maitemindu (3); harekin maitemindu (3); hartaz maitemindu (6); maitemindu berri (3); maitemindu bikoteak (3); mutil batekin maitemindu (3); neska batez maitemindu (4); nortaz maitemindu (3); seko maitemindu (4); zutaz maitemindu (7); zutaz maitemindu nintzen (3)

hartaz maitemindua (3); maitemindua egon (4); maitemindua gelditu (3); maitemindua nago (8); maitemindua zegoen (6); maitemindua zen (5)

batekin maiteminduko (5)

elkarrekin maitemindurik (3); erabat maitemindurik (3); harekin maitemindurik (3); maitemindurik egon (8); maitemindurik zegoen (7); nirekin maitemindurik (4); nitaz maitemindurik (4)

batekin maiteminduta (5); batez maiteminduta (3); beste batekin maiteminduta (3); guztiz maiteminduta (5); harekin maiteminduta (8); maiteminduta dago (12); maiteminduta egon (15); maiteminduta egon arren (5); maiteminduta egotea (5); maiteminduta nago (14); maiteminduta zegoen (16); nitaz maiteminduta (4); oso maiteminduta (7); zeharo maiteminduta (9); zurekin maiteminduta (4)


maiteminduxe adlag

Ni, berriz, usaiako bitxikerian: alde batetik bai, maiteminduxe edo, bestetik hasia jada loturarik gabekoa amesten.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 32. orr.


maitemintze iz maiteminak joa gertatzea.

Maitemintzea bizitzako esperientzia zoragarriena izango da, seguruenik.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 265. orr.

Erreklamazioak, negozioaren errentagarritasuna murritz dezaketen maitemintzeak, mozkortze eta diziplinaren arau-urraketak, Protagonisten maitemintzeek eta maitasunek.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 64. orr.

Maitemintzearen mekanismoa.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 264. orr.

Maitemintze fenomenoari buruzko liburu bat egin nahi nuen.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 204. orr.


maiteno ik maiteño.

maiteno ik maiteño.

maiterre iz jeloskortasuna.

Maiterreak harrokeria eta handinahiarekin diraki, baina Abasek ez zuen ez bata ez bestea.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 303. orr.

Orain, esango nuke maiterreak jota nengoela.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 185. orr.

Maiterrez lehertzen hasia zen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 303. orr.


maitetasun iz maitasuna.

Senar-emazteen arteko maitetasun eta intimitatezko harremana.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 28. orr.

Maitetasun hauskor eta galbera bat sentitzen nuen bakerik gabeko haitz harenganako: lotura bikoitzeko itun bat sinatua nintzen harekin; aurrena, Sandro eta bion ibileretan, eta gero han, kimikari gisa saiatuz altxorra ateratzen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 106. orr.


maitetsu izond maitasunez betea.

Leuntasun eta gozotasunez jasotzen zituen jainko-argitzapenak eta Jainkoaren bisitaldi maitetsuak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1020. orr.

Nahiago izan duzu, adore osoz eta bihotz maitetsuz, pobretasun txit santua eta gorputzeko gabezia hautatu.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1196. orr.


maitetsuki adlag maitasun osoz.

Gauerdi aldera, anaia batzuk lotan eta beste batzuk isilik maitetsuki otoitzean zeudela, distira izugarria zuen suzko gurdi bat sartu zen atetik Handik laster eliza batean sartu zen eta orotan barreiaturiko intsentsu usainak haurtzarora eroan zuen: negar gutizia piztu zitzaion; maitetsuki nehoiz ez artaturik, asun eta sasi arteko lore salbaia zela zirudion.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 212. orr.


maitetto izond maitetxoa.

Bilo horailekilako ene maitetto polita.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 147. orr.


maitetxe (orobat maite(-)etxe) iz putetxea.

Meskitak Baas-en Meskitak ziren, eta berdin kaleak, auzoak, muinoak; dena zen Baas-ena, maitetxeak ere bai.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 76. orr.

Portuko tabernak eta maite-etxeren bat edo beste, Bihotzak maitetxe batek baino gela gehiago ditu.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 132. orr.


maitetxo (orobat maitetxu g.er.) iz adkor maitea.

-Mutil guztiek izaten dute maitetxo bat -esan zuen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 37. orr.

Amaren maitetxoa!  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 194. orr.

Hiru maitetxo zituela aipatu zuen Mahonyk arinkeriaz.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 36. orr.

"Maitetxo", esaten zuen, "garbitu aurpegitxoa eta goazen lotara".  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 93. orr.

Maitetxo, kafetxoa prest daukazu.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 93. orr.

Itxaron, maitetxo, utzidazu harribitxi horiek biltzen; klitoria igurtziko dizut horiekin, arinago isur zaitezen.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 165. orr.


maitetxu ik maitetxo.

maitina iz pl orduen liturgian, lehen ordu kanonikoa, egunsentia baino lehen esaten dena. ik matuti.

Maitinak esan ondoren ipintzen zituen lekariak beratzen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 558. orr.

Nola San Frantziskok eta Leon anaiak brebiariorik gabe errezatu zituzten maitinak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 959. orr.

Gau batez, maitinen ondoren.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 994. orr.

Maitinetako ofizio guztian eta gaueko mezan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1011. orr.

Maitinetatik Primara arte.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 997. orr.

San Andres apostoluaren ofizioa, Maitinetako bosgarren antifona.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 916. orr.

Bai maitinetan eta bai gainerako orduetan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 76. orr.

Erreza bitzate liturgi orduak eta jaiki bitez maitinetarako.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 161. orr.

Gau osoan, maitinetako ordura arte.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 431. orr.

Horretan, maitinetako kanpaiak jo zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 431. orr.


maittagarri ik maitagarri.

maitte 1 iz adkor (deikietan) maitea.

Barkatuta hago, maittia!  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 87. orr.

Entera zaitez, maittie, gauzak aldatu egin dira, orain zure lako koldarra ez da nahikoa niretzat!  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 149. orr.

-Xu bai nini axkarra! maittea, erran aio berriz Joanesi, aio!  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 182. orr.

-Maittea, maittea...  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 249. orr.

2 maitte-maitte egin

-Arrazoi dik Luis Angelek -maitte-maitte egiten dio Xerealek kokotean-.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 34. orr.

· Eta sorbaldan maittea-maittea egin dit.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 266. orr.


maiuskula 1 izond letrez mintzatuz, larria.

Letra minuskulak ez, maiuskulak bakarrik.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 114. orr.

M maiuskula oso m airosoa zelako eta t minuskula oso t irrazionala zelako.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 214. orr.

Hasierako ezustekoaren ondotik mozolo-begiak jartzen nizkiola, baietz erantzun nion, eta neskak beste paper batean izenpetu zuen, letra maiuskulekin: MONTSERRAT.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 152. orr.

2 iz letra larria.

Lerroen antolaketak eta maiuskula ugariek nahastu egin naute.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 102. orr.

Beheraxago, eskuinetarik, sartze haundi gaina biribildu batean, hiru hizki ez irakur errexak, maiuskula loretuetan, elgarri lotuak eta nahasiak, J B R, eta data bat, 1827: Jean-Baptiste Ricqbour-en monograma.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 40. orr.

Legea, gainera, ez letra etzanaz, maiuskula handietan baizik.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 68. orr.

Egilearen abizenaren atzetik, komaren ondotik, egile horren izena dator (hori osorik edo soilik lehenengo hizkia maiuskulaz idatzita).  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 374. orr.

Maiuskulen erabilera.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 118. orr.

· Zorionez, horretarako dago literatura: maiuskulaz idazten den historiak eta hedabideek ezkutatu dituzten gertakariak berreskuratzeko.  Berria - Kultura   2004-05-29


maiuskuladun izond letra larria duena, letra larriak dituena.

Interesgarria da datua, Historia maiuskuladuna bezala literaturaren historia ere nola egiten eta kontatzen den gogoeta egiteko.  Berria - Kultura   2004-03-17


maiuskulo (orobat maiuskulu) izond sekulakoa, gaitzekoa.

Ez dago jenderik, ez lurrik, ezta hizkuntzarik ere, ez dago berez bizirik; dena da Herri maiuskulo bat, lurraldea, aparatua, kultura, plangintza, zentrua eta populazio txit autozentratu bat.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 250. orr.

Badirudi Arrazoi Maiuskuluaren ustezko jabe bakarrek osteguna dutela lan-egun gorri, eta atzo goizean, berriro ere, madarikatu egin nuen irrati-esnagailua erosi izana.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 67. orr.


maixeatu ik maiseatu.

maixtra ik maistra.

maixturu ik maisturu.

maixu ik maisu.

maixugo ik maisugo.

maixuki ik maisuki.

maiz 1 adlag asko aldiz, askotan. ik ardura2; sarri. (dagokion aditzaren ezker-ezkerrean)

Erdi Aroko filosofoek maiz eztabaidatzen zuten ea aipaturiko eragina kognitibo hutsa zen ala hortik gorakoa.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 19. orr.

Trena badoa aitzina, maiz geldituz.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 39. orr.

Maiz hitz egiten genuen gero bakoitzak zeuzkan asmoei buruz, grina bera baikeneukan biok: idaztea.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 35. orr.

Euskal baladetan eta orohar erromantze zaharretan maiz ageri da zubia, bi maitaleen arteko menturaren froga moduan.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 29. orr.

Mutikoa beti zurbil egoten zen, eta maiz aritzen zen eztulka.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 38. orr.

Berrikitan "mikro-ondes" bat erosia zuen, nik maiz baliatzen nuena.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 11. orr.

Sentipen honek maiz hartzen nau eta maiz pizten du nire egonezina.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 107. orr.

Horra maiz gogora etorri eta eskatu gabeko argigarria.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 61. orr.

2 (bestelakoetan)

Mollyren mintzagaia, maiz, beti ez esatearren, Charlie izan ohi zen.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 70. orr.

Gazteena ikustera jiten zitzaidan maiz.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 64. orr.

Arratsaldeko bostak aldera bere 2 CVan irteten zen auzotik, eta ordu txikietan itzultzen zen maiz, Donostiatik, edo Iruñetik, edo Bilbotik...  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 74. orr.

Asaldagarria izaten da maiz Poeren kontakizunen irakurketa.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 14. orr.

Jende behartsua izan ohi zen, ijito kastakoa maiz, baso lanetan eta ikazkin aritzen zena.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 58. orr.

Katuak, berriz, maiz bakarrik bizi dira.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 12. orr.

Ni izaten nintzen, maiz, festaburuetan Jerusalemera joaten zen neftalitar bakarra.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 104. orr.

Marrok, maiz, orduak eta orduak egiten zituen gauez etxeko leiho batean.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 192. orr.

Maiz, idazteko gogoa sortzen zaidanean, ez dut irakurlearengan pentsatzen.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 102. orr.

Maiz zakur ebatsiak dira.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 96. orr.

Erlojuak ere irudikatzen zuen maiz herioa.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 16. orr.

Antzeko gogoetak darabiltzate maiz biek.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 30. orr.

Ni ere joaten nintzaion maiz laguntzera.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 12. orr.

Maiz dirurik ez.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 9. orr.

Egia maiz mingarri, agerira azaltzen denean batez ere.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 108. orr.

Gau asko lorik egin gabe; gose eta egarri; maiz ezer jan gabe, hotzak eta jantzirik gabe.  Elizen arteko biblia   2 Ko 11,27

Bidaztia nekaraziz eta maiz arrisku larrian utziz.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 214. orr.

Ohituren usteltzea mesedegarria izaten baita gobernuentzat maiz.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 255. orr.

3 (beste adizlagun batekin)

Euskaltzale gaixoei maiz xamar zulatzen zaie beren kontzientzia sutsuaren kondoia.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 273. orr.

Maiz aski zuzenean aipatzen ez diren gauzen klasekoa baita dirua.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 184. orr.

Eta holako galderak egin izan direnean maiz aski esan izan da ezetz, hori ezin dela onartu.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 123. orr.

Euliaren kasuan bezala, gene horietariko batean mutazio bat gertatzeak berekin dakar bestela eratzea sorbidean den organismoa eta, maiz asko, goiztar hiltzea.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 125. orr.

Pertsonen artean gertutasun eroso bat sortzeko lagungarri onak izaten dira maiz askotan gustuko otorduak.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 56. orr.

Arrazoiz esan ohi da, maiz-sarri, giza izaera unean-unean agortu eta sortzen dela, belaunaldi batetik besterako loturarik gabe.· Neska oso maiz gelditzen zen, eta ostiko txikiak egiten zituen espaloian.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 57. orr.

Garai hartan, operazio handia zen dialisia, eta ezin zen oso maiz egin.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 249. orr.

Esan didatenez, oso maiz izan din azken aldion bakarkako batzarraldirik hirekin.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 50. orr.

Maiz, oso maiz, euskaraz zuzentzen natzaienean hemengo biztanleei, espainolez zaizkit oldartzen.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 89. orr.

4 maizago

Maizago joango nintzaizuke bisitatzera.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 46. orr.

Eguzkitan egoten denak ere, maizago egiten omen du doministiku.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 30. orr.

Maizago, ordea, zutik ikusten zuen, eskuak haztegien hondoan sartuta, arrainak ontzi batetik bestera aldatzen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 175. orr.

W.ra etorri aurretik, urteetan, lehen eta azken aldi hartatik, pentsatu izan zuen elkarrekin oheratuko zinetela berriro, gehiagotan, maizago.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 63. orr.

Baina astero-astero etortzen zen, maizago ere bai batzuetan.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 129. orr.

Dena dela, huskeriak diruditenek guk uste baino maizago izaten dute eragina buruan omen daukagun gai gris horretan.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 172. orr.

Askotan hilgarria da, baina sendagilearentzat maizago gaixoarentzat baino.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 194. orr.

Politikan, tratuak eta itunak etsaiekin egiten direlako maizago, adiskideekin baino.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 194. orr.

Bertsotan inoiz baino maizago erabiltzen dute gazteek ahozko hizkera.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 127. orr.

Gero eta maizago euskara da ikasleek proba hauek egiteko aukeratzen duten hizkuntza.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 191. orr.

Zaharrago, mainguago eta ozpinduago sentitzen da, eta urruti minak gero eta maizago jotzen du aspaldi honetan.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 48. orr.

5 maizen maizena.

Eduardo izan zen maizen etortzen hasi zena.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 53. orr.

Maizen darabilten hizkera erantzukia da.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 52. orr.

Asperientziaz baitakit hasierako orrialdeetan aurkitzen direla maizen xehetasun harrigarrienak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 10. orr.

6 maizena

Hego Amerikan, alabaina, maizena anti-USA eta hispanozalea izaten da.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 183. orr.

Bisitaturen zaitut ahalik maizena.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 74. orr.

7 maizenik gehienetan.

Maizenik nahasi egiten badira ere, bat edo beste gailentzen da zenbaitetan.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 197. orr.

Maizenik aipatu herrialdeak: Txetxenia, Israel, Libano, Aljeria.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 74. orr.

Emazteari zor zaion errespetua eta edariari buruzko mesfidantza zituen maizenik aipatzen.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 111. orr.

Neurotikoa ifernuan bizi da maizenik.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 187. orr.

Begitarte zuria zuen maizenik, eta oso gutxitan gorritzen zitzaion kolorea.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 54. orr.

Horretan amaitzen da maizenik elkarrizketa.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 141. orr.

Horregatik deitoratu egiten dute giza izaera, iseka egiten diote, mesprezatzen dute, edo, maizenik, arbuiatzen.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 235. orr.

Ardoa edaten, maizenik.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 54. orr.

Gaitza gertatzea, hala ere, beste gorabehera batzuen baitan dago; ingurumena da, maizenik, eragile.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 134. orr.

8 maizko izlag maiz gertatzen dena.

Halaxe agertu zitzaigun duela gutxi zoritxarrez maizko izaten ditugun zorioneko bilera horietako batera: zorionez gainezka. Arrangura maizkoa, bereziki lagunekin afariren bat egin ondotik.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 180. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

aski maiz (4); esaten zuen maiz (4); gertatzen da maiz (4); hain maiz (28); izan da maiz (6); izaten da maiz (8); izaten dira maiz (6)

maiz adierazi (6); maiz ageri (21); maiz ageri da (11); maiz agertu (4); maiz agertzen (25); maiz agertzen da (6); maiz agertzen dira (4); maiz aipatu (11); maiz aipatua (6); maiz aipatzen (24); maiz aldatzen (12); maiz aritzen (8); maiz aski (13); maiz askotan (7); maiz ateratzen (5); maiz aurkitzen (6); maiz azaltzen (9); maiz begiratzen (4); maiz egin (15); maiz egiten (45); maiz egiten zuen (9); maiz eman (5); maiz ematen (4); maiz entzun (19); maiz entzuten (13); maiz erabili (10); maiz erabilia (6); maiz erabiltzen (25); maiz erabiltzen da (5); maiz erabiltzen dute (4); maiz erabiltzen zuen (5); maiz eragiten (4); maiz eraso (4); maiz errepikatu (5); maiz errepikatzen (4); maiz esan (9); maiz esaten (19); maiz esaten zuen (5); maiz eskatu (4); maiz etorri (4); maiz etortzen (23); maiz etortzen zen (6); maiz galdetu (7); maiz galdetzen (9); maiz gelditzen (4); maiz gertatu (16); maiz gertatu izan (4); maiz gertatu ohi (4); maiz gertatuko (4); maiz gertatzen (89); maiz gertatzen da (18); maiz gertatzen den (14); maiz gertatzen denez (5); maiz gertatzen dira (10); maiz gogoan (4); maiz gogoratzen (4); maiz hartu (5); maiz hartzen (6); maiz hitz egiten (6); maiz ibili (4); maiz ibiltzen (7); maiz ikusi (17); maiz ikusten (35); maiz ikusten genuen (4); maiz irakurtzen (6); maiz itzuli (4); maiz izan (15); maiz izaten (36); maiz izaten zuen (4); maiz jasotzen (4); maiz joan (6); maiz joaten (36); maiz joaten ginen (5); maiz joaten zen (8); maiz jotzen (6); maiz kontatu (4); maiz kritikatu (4); maiz mintzatzen (8); maiz oroitzen (5); maiz oso (4); maiz pentsatu (8); maiz samar (11); maiz sarri (4); maiz sentitu (4)

ohi da maiz (5); oso maiz (39)

gero eta maizago (38); geroz eta maizago (4); maizago agertzen (5); maizago egiten (8); maizago gertatzen (10); maizago ikusten (4); nahi baino maizago (6)


maizkor izond

Nekez izango da, behintzat, bando bakarraren monopolioa dogmatismoa; eta Estatuaren egungo moldeari uko dagiotenen artean ez derrigor amen dasaiotenetan baino maizkorragoa.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 201. orr.


maiztasun 1 iz zerbaiten gertaldien edo agerraldien kopurua. ik frekuentzia.

Erregistratutako pertsona guztiek maiztasun jakinarekin jasotzen dute Basque Researchekoek zabaltzen duten informazioa.  Berria - Gaiak   2006-01-10

Garraio publikoak zerbitzu egokia, azkarra eta maiztasun handikoa eskaini behar du .  Berria - Euskal Herria   2004-09-23

Euskaraz maiztasun handikoak direla igurzkari /afrikatu txandakatzeak.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 25. orr.

Gorputzek maiztasun ezberdinetan dar-dar egiten dute gorputzaren neurri, forma eta gaiaren arabera.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 72. orr.

"... hauskor bat ikusi nuen" testuinguruan, "balea" eta "du" hitzek maiztasun bera izan lezakete (hots, zero) hiztun baten hizkuntz esperientzian.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 35. orr.

Mozkorkeria ez zitzaidan bihurtu maiztasun handiko ohitura, are gutxiago osasun-arazo, bizio edo menpekotasuna.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 105. orr.

Era guztietako testuak azaltzen dira, hilabeteroko maiztasun laxoan emanak.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 136. orr.

Mutazioen maiztasuna igoarazi, bakoitza atzeman eta, ahal izanez gero, hautetsi beharra dago.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 59. orr.

Gertagarria [...] eta gertagaitza [...] ez dira, berez, izatez, diferenteak; maiztasunean datza aldea, soilik.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 30. orr.

Baina zu han zeunden, nonbaiten, zehatz kokatzeko beharrik ez zuen lekuren batean, berearekin sintonizatua zegoen maiztasun batean.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 64. orr.

2 fisikan, aldizka jazotzen den gertakari baten gertaldien edo zikloen zenbatekoa denbora unitateko (maizenik segundoko).

Hots-uhinaren maiztasuna handitu ahala, hotsa garaiagoa irudituko zaigu eskala musikalean, maiztasuna jaitsi ahala, berriz, baxuagoa.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 91. orr.

Uhinaren maiztasuna uhin hori sortu duen mugimenduaren lastertasunaren araberako da.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 110. orr.

Maiztasun handiko soinu-uhin batek ura bezalako likido bat zeharkatzen duenean.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 45. orr.

Leiho obaletik hurbilen dagoen mintz basilarraren aldeak maiztasun altuei erantzuten diela, eta urruneneko aldeak, berriz, maiztasun baxuei.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 116. orr.

Uhinen maiztasun gero eta txikiagoa, gero eta urrunago iristen da, ehunka edo milaka kilometrora.  Berria - Gaiak   2004-11-03

Giza belarriak, nolanahi ere, 15 Hz eta 15.000 Hz bitarteko maiztasunei erantzuten die. Presente dauden maiztasun guztien zatitzaile komunetako handiena ateratzeak emango digu oinarrizko maiztasunaren zenbatekoa. Dardara horrek oso hots-uhin konplexua sortzen du, alegia maiztasun askok osatua.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 119. orr.

Gainerako maiztasunek hotsaren nolakotasuna baldintzatzen dute, baina ez garaiera.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 92. orr.

Maiztasuna 2.000 Hz (organo baten nota garaiena) baino apalagoa bada, buruaren diametroa baino (17 cm) handiagoa da soinuaren uhin-luzera.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 118. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Maiztasun-unitatea hertza da (Hz), ziklo bat segundoko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 114. orr.

Hotsaren osagaiak maiztasun eskalan (behetik gora) eta denboran zehar (ezker eskuin) erakusten dituen irudia da espektrograma.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 75. orr.

Aparatu irrati-hartzaile bat zen funtsean, maiztasun-alde txiki-txikiak atzematen zituena.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 82. orr.

Hotsa irristaritzat hartzen da, formanteen maiztasun-balioak eten gabe aldatzen direnean denboran zehar, eta bokaltzat, formanteak egonkor direnean.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 65. orr.

Gainera, badaude maiztasun harmonikoak, oinarrizkoaren anizkoitz osoak.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 149. orr.

Hots uhin konplexu bat osatzen duten osagai indartsuenak maiztasun multzoetan biltzen dira.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 90. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Zuntz bakoitzak bere erresonantzia-maiztasuna du eta soinu egokia iristen zaionean hasten da mugitzen.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 115. orr.

Usaimen-pigmentuaren molekula bateko elektroi batek jauzi egin dezakeela [...] bibrazio-maiztasun egokia duen beste molekula bat inguruan bada.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 140. orr.

Bihotz-maiztasuna asko igotzen da, minutuko 180 edo 200 taupadaraino.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 178. orr.

Argiaren agerpen-maiztasuna bizkortzen denean, azkenean desagertu egiten da efektu hori [...]; eta argi jarraitu bat pertzibitzen da orduan.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 36. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

maiztasun handiagoz (3); maiztasun handiko (6); maiztasun handikoa (6); maiztasun handiz (5); maiztasun jakin (4)

oinarrizko maiztasuna (3)


maizter 1 iz baserri, lur, etxe edo bizileku bat errentaren truke hartzen duen pertsona. ik errentari; etxetiar.

Bilintxen bertsoak maitasunezko elkarrizketa bat ziren, baserri baten jabearen eta maizterraren alabaren artekoa.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 107. orr.

Etxea alokatzen saiatu ei zen, altzariekin batera, baina presaren presaz maizterrik aurkitu ez.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 301. orr.

Maizterren egoeraz urrikaldurik, uko egin zion alokairua igotzeari.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 25. orr.

Maizter haiek utzitako etxera artista pintore bat etorri zen.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 50. orr.

Askotan gertatzen zen, maizter hispano edo beltzak bota edo botarazi eta, ondoren, luxury apartments for sale zioten iragarkiak jartzen zituzten The New York Times egunkarian.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 189. orr.

Mickevicius kondeak lur-sailak zituen hiritik kanpo, baso puska bat ederra ere bai, maizterrei utzia.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 120. orr.

Gelatxo ilun bat eta sukaldea, bigarren estaian; eta komuna eskaileran, gainerako maizterrekin amankomunean.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 302. orr.

Urtean behin etortzen zitzaizkion maizterrak zorrak ordaintzera.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 169. orr.

Horixe da funtsean Pedro Páramoko jende gehienaren egoera: jauntxoak maizter -edo morroi- izatera (edo alde egitera) kondenatzen duen herri oso batena.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 14. orr.

2 (hitz soila aditz baten ezkerrean)

Luisa, emaztea, bere lurretan gorderik zegoen, maizter zuen errotari baten etxe txiki politean.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 132. orr.

Maizter nengoen Josurenean, paretak biluz-biluzik zituen ganbera batean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 59. orr.

Alemanian, adibidez, besterik gertatzen da: herritarren erdiak maizter bizi dira; horietarik %56, babestuta.  Berria - Euskal Herria   2004-03-25

Diru-egoera penagarri hura behinik konpontzea nahi omen zuen batzordeak, eta [...] maizter bizi ziren langileei etxeen jabetza sikiera emateko eskatu zuten.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 86. orr.

Aberastasun gutxi eta amets asko zituen lorezainen familia batean maizter hartu zuten behin marinel bat.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 143. orr.

3 irud/hed

Giza marmaria urrundu arte egon nintzen hor, azpian nuen hilobiko maizterren zerrenda irakurtzen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 398. orr.

Bien bitartean, armairuko maizterrak hiru egun eta hiru gau pasa zituzten han berean, jatekorik eta edatekorik gabe.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 245. orr.

Komunikazio ezinaren herdoila sartu zela maizter geure ahoetan.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 158. orr.

Handik aurrera nire kemenen maizter izango nintzen: ez nion ezer zor izango inori, neure buruaren jabe izango nintzen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 169. orr.

Gero eta joago nengoen, trenpe txarraren maizter.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 205. orr.

4 (hitz elkartuetan)

Prest zegoela, esan zion, baita maizter-zorrak kitatzera ere, baldin neskak, lotara bertan gelditurik, konplitzen bazituen indianoaren gutiziak.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 99. orr.

· Esaterako, klimarena eta aztura batzuen aldea salbu, edonongo lur-maizterrena dela mundu eta hizkuntza berezi hori.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 14. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

maizter bizi (3); maizter izango (3)


maiztergo iz maitertza.

Hamaika urte aitaren etxea defenditzen, eta ez diote, bada, orain, maiztergoan zuela aitak etxea, aziendak, soroak eta pinudiak barne?  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 74. orr.


maiztertza iz baserri, etxe edo kideko bat errentan hartzea; horri dagokion eskubidea. ik maiztergo.

Morrontzatik maiztertzara.  Berria - Euskal Herria   2004-04-04

Maiztertza baino interesgarriago iruditu zait beti -are gehiago baserri eta landa-lurren errenta aspalditik izozturik dagoenez gero- beste fenomeno bat: etxekonekoarena.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 127. orr.


maiztu, maiz(tu), maizten 1 da/du ad maiz gertatu edo gertarazi.

Ibaien edo erreken mehegunetan ugaritzen eta maizten zen animalien pasabidea.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 171. orr.

Hortik aurrera, arrakasta maiztu zuen, hainbat gorabeherarekin, jakina.  Berria - Kultura   2006-01-17

2 zerbait, maiz erabiltzeagatik, hondatu edo higatu.

Aberdeen-en, 1714an, Pope-ren Iliadaren sei liburukien harpidedun egin nintzen; baita atsegin handiz maiztu ere liburuok.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 129. orr.

Jantzitzat, soin argal eta haurgintzak maiztua estaliz, burusi bat, izuaren asalduan atzemana...  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 103. orr.

Hitzek ez dute askorik balio, erabiliaren erabiliaz, maiztu egin dira, desaktibatu egin ditugu. hitzek ez dute askorik balio, erabiliaren erabiliaz, maiztu egin dira, desaktibatu egin ditugu.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 57. orr.

Euriak eta likenek ilundu eta maiztutako harriak, bihurrituak, zulatuak, zorroztuak.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 48. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Ezagunak egiten zitzaizkidan gizon haren ibilera urduria, haren betaurreko borobil distiratsuak, baita larruzko maletatxo maiztuari heltzen zioten esku luzeak ere.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 88. orr.

Lotsatu egiten baitzen bere soineko xahar maiztuekin.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 207. orr.

Gorbata maiztua askatuta zeukan.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 103. orr.

Lihozko maindireak, sekula erabili gabeak batzuk, eta bestetzuk, berriz, birjosiak eta leun-leun eginak, gardentasuneraino maiztuak.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 37. orr.

Kolore urdin maiztuko gutunazal bat atera zuen handik.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 150. orr.

Eta arropekin gertatzen den ez bezala, mintzatzeko gaiak maiztuegiak direnean, ez dira batere eroso.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 162. orr.

Nik ere badakit aparatu zaharkitu eta maiztuokin ez duzuela ezer baliozkorik lortuko.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 80. orr.

Ogi zati bat, labanatxo bat, batzuetan CAI (Italiako Mendizaleen Elkartea) delakoaren gida, erabat maiztua.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 69. orr.

Ispiluan gizon arrunt bat ikusi zuen, aurpegi maiztukoa eta bizar-zuria, ez gizena eta ez argala, bera baino zaharragoa itxuraz.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 273. orr.

Hainbat anekdota historikoren antologia maiztu bat zen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 261. orr.

Harritu egin ninduen haren begiradak: ez nion beldurrik ikusi, distira maiztu bat baizik, etengabeko mozkorraldiek itzalia.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 227. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

erabat maiztua (3)


maiztxo adlag adkor maiz aski.

Aspaldian maiztxo entzuten zuen kantua.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 229. orr.

Egiptoko pinturetan ere zakurra maiztxo ikusten dugu.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 12. orr.

Gurasoek maiztxo alaba eriak eta elbarriak hil egiten dituzte, bizimoduaren larria paira ez dezaten.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 74. orr.


maja iz ik majo.

Jo, maja, oso ondo nago/gaude; proiektu pila bat dauzkat/dauzkagu.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 267. orr.


majadero izond/iz kirtena, ergel-putza.

"Majaderoa galanta!  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 45. orr.

Kostako zaik gitarra-soinuz printzesa esnaraztea", esan zuen Joanesek bere artean. Hi majadero bat haz, majadero patetiko bat!  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 45. orr.

Nik ez diat majaderoongatik galduko baldintzapekoa, ez horixe!  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 91. orr.


majera iz manjatera.

Aska aurreko majera zuloetatik lepoa atera eta orroa egiten zioten behiek ukuiluko argiari.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 179. orr.


majestate ik maiestate.

majestuos ik maiestuos.

majia ik magia.

majiko ik magiko.

majina ik makina2.

majo 1 izond jatorra; potxoloa.

Hala eta guztiz ere, Miren oso majoa zen.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 71. orr.

Majoa zen Koro, oso.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 104. orr.

-Tipo majoa haiz, Asier, maitagarria...  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 329. orr.

Bai tipo majoa.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 111. orr.

-Ze majoak giriak, ezta? -esan du Aiorak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 70. orr.

Guapoa ez ezik majoa ere bazen Pantxo.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 62. orr.

Lau igel majo-majoak dira.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 88. orr.

2 adlag asko, ederki. ik bapo1.

Majo izerditu behar izan zen atzo Beotibarren tantoa irabazi ahal izateko.  Berria - Kirola   2004-02-22

Kamioia majo kargatuta ere, bazaukak zabor gehiagorako lekua oraindik.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 9. orr.

Etxeko taldeak majo sufrituta irabazi zuelako lehia.  Berria - Kirola   2006-03-05

Udan [...] eguzkiak majo berotzen duela.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 275. orr.

Majo bizi zara.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 38. orr.

Aldatu dira, bai, majo kontuak.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 149. orr.

Bidetik majo okertu zara.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 83. orr.

-Ba, oraingo honetan, majo eman digu popatik -esan zuen Begoñak, bere haserrea gorde ezinik-.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 128. orr.

Geroztik hona, majo xahartu, ihartu, exkaxtu da gajoa.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 97. orr.

Majo kargatuta irten naiz, aspaldian ez bezala eman diot ron botilari beharrean.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 131. orr.

Egun osoko lanean majo nekatuta.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 87. orr.

Lana franko bai, baina irabazi ere majo.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 116. orr.

Eta harritu dira majo.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 369. orr.


majoria ik maioria.

maka ik saka1 4.

makabear izlag/iz Bibliako judu herriko Makabearrena, Makabearrei dagokiena.

Judas Makabearrari eginiko gorazarrea.  Elizen arteko biblia   1 M 3,1 tit

Gure senitarte ugariaren buru izan eta egiazko Makabear gisa borrokara gidatuko gaituena.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 176. orr.

Makabearrak, aldiz, sendo eusten zion uste onari, Jaunarengandik laguntza izango zuenaren itxaropenez.  Elizen arteko biblia   2 M 15,7

K. a. VII. mendean idatzi zituzten Israelgo 'historiografoek' Josue, Epaileak, Samuel eta Erregeak liburuak -geroago etorriko ziren Kronikak, IV. mendean, eta Makabearrak, II. mendean.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 15. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

judas makabearra (7); makabearra deitua (3)

judas makabearrak (5)

judas makabearraren (5); makabearraren aldekoek (3)


makabeo izlag/iz makabearra.

Judu makabeoak nola matxinatu ziren siriar heleniarren kontra.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 222. orr.

Makabeoen erresuman sartu berria zen probintzia jentil bateko seme hura.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 265. orr.

Eta probokazio honek garaiko zelote-erreakzioa eragin zuen, Makabeoen bi liburuetan agertzen den bezala.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 266. orr.


makabro iz heriotzaren eta hilotzen alderdi desatsegin eta higuingarrienari dagokiona.

Atzo hildako hiru biztanle irakiar eta bost soldadu estatubatuarrekin batera, eta giza-krudelkeria infinitua dela frogatuz, aurkikuntza makabro bat egin dute Tigris ibaian.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 76. orr.

Koadroa Rossettiren hoberentzat aipatu ohi delarik ere, batzuentzat makabroa da, eta autorearen nekrofiliaren adierazgarri.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 130. orr.

Ez dute ordea alderdi makabroa galduko, xehetasun odoltsu higuingarrienak ere argi deskribaturik agertzen baitira.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 14. orr.

Heriotza zigorraren inguruan, halako erritu makabro bat sortzen da, eta ez dirudi gizartea hozmintzen denik horregatik.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 183. orr.

Marcel Martinen alargunak aukeratu omen zuen familiaren izenean kanposantura joateko, eta zeremonia makabroa ikusi beharra tokatu zitzaion; 1998ko otsailaren 13an, goizeko zortzietan, oraindik ilun zegoela zabaldu baitzuten, "lapurrak bailiran", esan zuen, Marcel Martinen hilobia.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 266. orr.

Profanazio makabroa bezain alferrikakoa.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 266. orr.

Borreroari zenbait zenduk mihia ateratzen dio azken trufa makabro gisa.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 68. orr.

Ehorzketaren inguruko xehetasun makabro-barregarrietan luzatu nintzen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 103. orr.

Danelek nire bidez ezagutu zuen Saint-Saënsen Dantza Makabroa.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 36. orr.


makabrokeria iz makabrotasun gaitzesgarria.

Iseka egiten digula dirudi, zorutik, makabrokeria gaiztoz, eta ezin dut jasan aurpegiera ezduin hori, hiltzen ere jakin egin behar da.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 129. orr.


makabrotasun izond makabroa denaren nolakotasuna.

Hasierako entzuketa informaziorik gabea datuz eta erreferentziez bete zitzaidaan, bada: makabroa zuan [Saint-Saënsen] pieza, eta banekian ordutik aurrera ez nuela makabrotasunik gabe entzun ahal izango.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 36. orr.

Orain ikusiko dugu, bada, [...] katazuri larruzko eta purpurazko duintasun bikain hori makabrotasunaren eta umorearen zentzura ongi egokitzen den.  Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 63. orr.


makadam (7 agerraldi 5 liburutan; orobat macadam 6 agerraldi 3 liburutan) iz harri birrinduz eta hareaz osaturiko eta zapalgailuz edo zilindroz sakaturiko zoladura.

Behin errepidean abiatuta, makadama izango dugu bazkatzeko.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 97. orr.

Hila nintzela asmatu nuen, gibeletik zetozkidan bi gizonen urratsak, makadamean astunki klaskaka entzun bitartean.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 162. orr.

Pneumatikoek txistu egiten zuten macadam koipetsuan zehar.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 276. orr.

Macadam hormatuaren gainean.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 208. orr.

Makadamez eginikoa zen, ez estrata edo bidetxoa, baina zuloak zituen ugari.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 269. orr.

"Baso-bideetan" sei zaldiko gurdiak ibili ordez, macadam eta porlaneztaturiko bideetan automobilak ibiltzen ziren.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 36. orr.


makadura iz makatua, mailatua.

«Hitzik erran gabe, bi zaplazteko eman zizkion ikaslearen aitak Leiuni; masailetan makadurak eta antsietate krisia eragin zizkion», jaso du epaileak bere ebazpenean.  Berria - Euskal Herria   2006-02-28


makahuldu, makahul, makahultzen da ad ahuldu.

Sartzen zuen eskua bere bihotzean, eta berba mordo gozo bat aterako zigun lezoietan makahulduak geunden guztiok zuzpertzeko.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 239. orr.


makailao ik bakailao.

makako 1 iz Asiako ziminoa, buztan-laburra eta mutur-irtena, mehaketan gogorgune zabalak dituena (Macaca sp.).

Inoiz beldurrik ez duen gizon bihurtzeko, karkaxa botatzen zuen, eta keinuak egiten saiatzen zen, makako zahar baten antzera. Oihu baten azpiko oihu baten gisa makako baten oihuan ibiliko naiz, kantari ari den nekazari txiro baten koplan ezkutaturiko kopla batean kantari ariko.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 92. orr.

2 pertsona hutsala.

Gorteko emakume guztiak bere zituen, halere, eta ez bufoiarena eginez, Voisenon izeneko makako hark bezala, ezpada bere konkista ederrak grinaren gehiegikeria makurrenetara bultzatzen zituen magnetismoren baten ondorioz.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 41. orr.


makakorro 1 iz abere larrien orroa; orroa.

Agian gaur egingo diat makakorro edo jango diat neure simaurra edo alde egingo diat.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 156. orr.

Haren makakorroak eta haren aztalkak, espaloian dendakoek ama laster etorriko dela agindu eta sinetsarazi dioten arte.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 125. orr.

Gainera, garbi-garbi ikusi nuen zaldiak zer eginik ez zeukala haren aurrean, alferrikakoak zirela diligentzia eta gurdizale guztien makakorroak.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 162. orr.

2 irud/hed

Marroren Sanglas-a tximistaren pare igaro zen nire albotik, makakorro batean.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 228. orr.


makakorroka 1 adlag makakorro eginez.

Beleak makakorroka.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 11. orr.

Urrunxeago ahardi beltz bat, eta indioilar bat, oinazturak izutu eta derrepente makakorroka hasi zena, eta harantzago antzara batzuk, indioilarrak asaldaturik, beraiek ere marraka.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 56. orr.

2 irud/hed

Auto baten motor-hotsa urrundu zen, makakorroka.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 146. orr.

Halako batean, Sanglas baten motorra entzun nuen, gure etxearen parean makakorroka,  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 224. orr.


makal1 1 iz zuhaitz luze eta hostotsua, leku hezeetan hazten dena, zura zuria eta arina duena (Populus sp.). ik lertxun1.

Makal bikainak ikusten dira errekaren bestaldean.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 247. orr.

Urki meheak eta makal zilarkarak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 423. orr.

Burdinbidearen bi aldeetako makal zilarreztatuetatik.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 410. orr.

Makal bertikalak horizontal okre eta idorraren erdian.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 143. orr.

Gogoan atxiki dudan irudian, aitatxi behor gorri baten gainean dabil, makala bezain zut.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 67. orr.

Eta haiek, gurdibide erdian makala bezain altu ikusi zutenean, erbien modura atera ziren ihesi.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 31. orr.

Rigosa errekastoa Tarorekin bat egiten duen tokitik gertu, makal eta lertxun artean.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 23. orr.

Etorbide dotore batean zegoen kokaturik txalet handia, alde batera zein bestera halako beste asko zituela, gehienbat platanondo, makal, magnolio eta palmondoz babesturik.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 127. orr.

Makal baten orpoan etzan naiz, adaska bat lurretik hartu eta ezpainetara eraman dut katilu bat balitz bezala bi eskuekin.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 173. orr.

Makal baten azpian ehortzi du, hantxe zuloa eginda.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 58. orr.

Inguruko makal batean aurkituko dituzu grabatuak nire erakundearen inizialak.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 184. orr.

Kardantxulo bikotea, makalaren lore kotoizkoa biltzen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 206. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Gorputza olioz igurtziz buruan makal hostoz egindako koroa jantzi zuen.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 870. orr.

Zumadi sarriek latz egiten dute itsasertza, zeinetan makal baso zabal naroak aurkitzen baitziren.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 22. orr.

3 makal beltz (Populus nigra).

Makal beltza, aldiz, aparte atxikitzen zuten, heriotzaren kutsua zeramalako, bere zurak ere orbaindua zirudielako.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 369. orr.

Zurzuria eta makal beltza, eta baita zumea, ezkia eta zalitzukia, suz eta airez egoten dira aseta, ura izaten dute neurri egokian eta lurra oso gutxi, eta beraz, oso osaera arina duten arren, badirudi oso sendotasun handia izaten dutela erabileran.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1330. orr.

4 makal zuri (Populus alba).

Makal zuria usadio erritual eta sakrifikal askotan erabiltzen zuten, hosto zurixkak dituelako, bere zur zuri-zuriarekin batera.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 369. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

makal baten orpoan (4)


makal2 1 izond indar, bizkortasun edo sendotasun urrikoa. ik ahul. (norbait)

Bizkorrak baino bizkorragoak dira, eta ni ere ez naiz makala.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 102. orr.

Zure osasun makal horrek salbatu zaitu gela itsuan hamabost egun egitetik.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 207. orr.

Bazeuden hamar urteko aristokratak, gogo makal, begi urdin eta begirada galdukoak.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 40. orr.

Jende makala zen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 436. orr.

Maila honetan ez dago kontrario makalik.  Berria - Kultura   2006-04-01

Bihur itzazue goldeak ezpata eta igitaiak lantza; makalak ere esan beza: "gudari ausarta naiz!  Elizen arteko biblia   Jl 4,10

Alkimiaren arragoan egiten den aldakuntzarik behinena da beruna urre bihurtzea, hots, zama arintasun, makala bizkor, itzala argitasun.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 217. orr.

2 (zerbait)

Goizeko eguzki makalaren printzetan, eguerdiko argi betean.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 17. orr.

Argudiaketak puntu makal anitz erakusten du.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 29. orr.

Lanek ezkontzari buruz dituen iritziak makal samarrak iruditzen zaizkidak.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 23. orr.

Hego Amerikan grabatutako foiletoi merke eta makal horietako bat ari ziren ematen.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 103. orr.

3 (adizlagun gisa) ik makalik.

Osasunaren erorialdirik arinena ere larria da lehendik makal dagoen gaixoarentzat.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 97. orr.

Komunera jaikitzen nintzen aldiro, giharrak makal eta indarrik gabe sentitzen nituen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 211. orr.

Orduan, makal sentitu eta aldapan behera jaitsi zen hankak leher eginak zituela.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 21. orr.

Frantzisko osasunez makal zebilen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1123. orr.

Agure zahar bat da Lucas, gorputzez makal egoteaz gain burua nahastuta daukana.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 8. orr.

Kaskotik makal dabilela da entzun duen azkena.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 16. orr.

Azkenean bere buruaren aurka hasi zen Pirouette kalearen akuafortea zela eta, makal jokatu zuelakoan zegoen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 46. orr.

Cassiek bere hankak dardarka sumatu zituen, gero eta makalago.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 231. orr.

Liga makal hasi zuten, eta aldatu egin behar izan zuten teknikaria.  Berria - Kirola   2004-02-01

Eibar makal ari da erasoan.  Berria - Kirola   2006-02-22

• 4 izond geldia, poliki dabilena.

Llanstephan-era eraman ninduen aitonak pony txiki makal batek tiratzen zuen orga batean.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 48. orr.

Leiho aldera itzuli zen, bere pauso makalean, besoa kanpo aldera luzatzeko.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 89. orr.

Atari bazter hura zeharkatu zuen atsoak, pauso makalez, eta atzetik joan gintzaizkion.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 21. orr.

Eta 'andante' jo beharreko pieza halako 'dolcissimo' makal batekin hartu nuen.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 79. orr.

5 (adizlagun gisa) poliki.

Eguraldia goibel eta euritsua izaki, zaldiek neketsuago eta makalago egiten zuten trostan, kalesaren gurpilak hondoratu egiten baitziren bideko putzu eta lokatzetan.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 74. orr.

Ni aberatsa naiz, autoa hartu eta autopistan makal-makal joan nintekeelako, orduko 180 kilometroko abiadan (euren negozioentzat ezinbestekoa den bilera batera iritsi behar dutelako edo) lepoa hausteko arriskuan doazen horiengan errukia sentitzen dudan bitartean.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 78. orr.

Eskaileretan gora, gizon zahar bizkar-makur baten atzean denbora itxaron beharra dauka, makal doa eta.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 141. orr.

Gurpil izpiak makal asko birarazten zituzten idien atzean.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 301. orr.

6 (ezezko esaldietan, apaitzen denaren gorabehera handia markatzeko)

Ez zuen, ez, aukera makala: Alexandroren hilobia!  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 146. orr.

Baina aldea ez da makala, alajaina!  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 41. orr.

Ez da lan makala, gero!  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 462. orr.

Ez duzue bikote makala osatzen.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 138. orr.

Ez daukat, ba, gogo makala Dursleytarrengandik urruntzeko!  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 307. orr.

Ez zituen irabazi makalak atera burtsatik.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 52. orr.

Ez duzu tripa makala, alajaina!  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 52. orr.

-Ez zaude makala! egun bat eta erdi egin duzu lo.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 237. orr.

Paradoxa ez da makala, Patri, ezer ikusten ez duena ikustea gidari.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 115. orr.

Ez daukat, ba, gogo makala Dursleytarrengandik urruntzeko!  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 307. orr.

Baina buruz ere ez zen makala.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 47. orr.

· Susto makala hartu behar duena.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 31. orr.

"Beldurra, hiri? makala!", hots egin zuen Opinek.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 69. orr.

-Makaleko zortea izan diagu, hi!  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 126. orr.

7 makalik ik makalik.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

makal antzean (3); makal aritu (12); makal aritu zen (3); makal aritu ziren (6); makal dabil (10); makal hasi (8); makal ibili (4); makal makal (7); makal samar (10); makal samar hasi (4); makal zegoen (3); nahiko makal (5); osasunez makal (5); oso makal (10); oso makal aritu (3)

ez da makala (44); ez zen makala (15); gauza makala (3); kontu makala (3); lan makala (25); lorpen makala (4); makala izan (22); makala izango (11); makala zen (5); marka makala (3); meritu makala (8); suerte makala (3)

gero eta makalago (3)

ez dira makalak (11); ez ziren makalak (3)

alderik makalena (3)


makalaldi iz makaltasunezko aldia. ik ahulaldi..

Eguzki-galda beroen azpian, egarriak itota, makalaldiak jo zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 870. orr.

Bikotea joan zenean gogogabetua gelditu zen, makalaldi handi batek eserlekuari erantsita eduki zuen. Istant batean arestiko makalaldiak sekulako indarberritzeari eman zion bide.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 203. orr.

Leherraldi honen ondoren makalaldi bat etorri zen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 341. orr.

Jaiak makalaldirik gabe jarraitu du auto barruan.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 125. orr.

Elektrizitateak batzuetan makalaldiak izaten zituen.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 119. orr.

Iraultzak bizkorraldiaren adierazpen dramatikoak badira, makalaldiaren fenomenoa gorputz nagusiaren mugimenduarekin batera ibiltzeari atzeratuak egiten dion uko gisa hartzen da.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 341. orr.

Begi-bistakoa da, adibidez, guk herodianismoa deitu duguna bizkorraldiarekin lotua dagoela eta zelotismoa deitu duguna makalaldiarekin.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 341. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

makalaldi bat (4); makalaldi txiki bat (3)


makalbide iz

Zergatik deuseztatu halako arte-efektu ederra makalbide tristean eramanez jaun horiek beren karreren azken bururaino, haien hutsaldiak eta haien porrotak agerian ipiniz?  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 166. orr.


makaldi iz makalak dauden eremua.

Makaldiko belardian etzanda.  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 153. orr.

Handik honainoko tartean makaldiak ibaia markatuz, galsoroak, eguzki lore saila... Mahatsondoek eta makaldiak bat egiten duten tokian dago, ibaiaren bihurgune baten arrimura jarria.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 84. orr.

Ezponda eta makaldi artean, sakantxo batean, baseliza zaharra zegoen.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 275. orr.


makaldu, makal, makaltzen 1 da/du ad indarra, bizkortasuna edo sendotasuna galdu edo kendu. ik ahuldu. (norbait)

Haien ahaide bat bizi zen han, atso zimel bat, zeina, urteek makaldurik egonagatik, goizero joaten baitzen azokara.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 327. orr.

Ama egunetik egunera makaltzen ikustea ez da broma gero!  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 126. orr.

Haurrak makaldurik zeuden, emakumeak eta gazteak egarriak hilda, eta hiriko plazetan eta ateetako igarolekuetan erortzen ziren indarrik gabe.  Elizen arteko biblia   Jdt 7,22

Makalduta hago zeharo, ez haiz ezertarako gauza!  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 111. orr.

Estutu barik baina makaldu barik jarraitzeko.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 85. orr.

Batzuetan makaldu bai, baina berehala bihurtzen naiz neure onera.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 138. orr.

2 (zerbait)

Haragiak amore eman baino lehen izpiritua makaltzen baita.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 37. orr.

Hainbeste ordutan elikagairik irentsi ez izanak neuronak makaldu zizkion.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 267. orr.

Nire buztana makalduz joan zen orgasmoaren ostean, lagunaren uzki abegikorretik berez ateratzeraino.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 44. orr.

Pentsatu zuten sukarrak kalte egin ziola oroimenean, mugimenduak makaldu zizkion bezalaxe.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 88. orr.

Laster, gizonaren erasoak makaldu egin dira.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 53. orr.

Iritsi zenean, berriz, poztu beharrean, adorea makaldu egin zitzaion.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 280. orr.

Izotz urtuak osoro makaldua zion lasto-zaporearen trinkotasuna.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 55. orr.

Fokuen argia makaldu zen.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 72. orr.

Abiada makaldu gabe.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 50. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Sendotu beso ahulduak, bizkortu belaun makalduak.  Elizen arteko biblia   Is 35,3

Aurpegi makaldu xurixka eta betazpi uheldua, dena hexur eta axal.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 63. orr.

Begi-azpi puztuak eta ezpain apur bat indarge eta kolore makaldukoak.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 164. orr.

Inexistentziaren eta oparotasun makaldu horren artean tartekorik ez zegoela ulertu nuen.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 211. orr.


makalik adlag indarrik, bizkortasunik edo sendotasunik gabe. ik makal1 3.

Asteak eman zituen Lucasek arreba makalik zegoela ohartu gabe.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 105. orr.

Zain-lotailuak urratuta, bi operazio egin arren ere, hanka makalik gelditu zitzaion.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 169. orr.

Hau dela eta, makalik ibili zen luzaroan.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Pare bat egunean makalik izan dugu Ibex-35 (%0,37) indizea.  Berria - Ekonomia   2006-03-30


makallau ik bakailao.

makalontzi izond adkor makala.

Ez izan horren makalontziak eta hasi kalimotxoa edaten, ikusiko duzue nola pasako zaizkizuen hotzak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 101. orr.


makaltasun 1 iz makal dagoenaren egoera, indarrik edo bizkortasunik eza.

Bayona nahiko nekagarria egin zait Mimi Allenderen rolean eta Casaresek bere betiko sendotasuna erakutsi du Daniel Veroneseren zuzendaritzaren makaltasuna gorabehera.  Berria - Kultura   2006-04-08

Indarrak makaltasunaren fagore.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 65. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Eta horrek ere neke, nagitasun eta makaltasun sentsazioa sortzen zidan.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 171. orr.

· Argi-ilun, kemen-makaltasun horrek eragozten digu argi ikustea maitagogo garela, gure gogoaren sen bizi bakarra maitatzea dela.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 72. orr.

3 poliki ibiltzeko tasuna.

Astiro jaitsi nintzen, berariaz, makaltasun ia penagarriz.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 72. orr.

Oroimenaren gurpila jira-biraka hasi zitzaion, aspaldian lanik egin gabeko errotak ohi duen baldarkeria eta makaltasunaz.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 116. orr.

Imajina ditzaket soro idor hauetan Erdi Aroko bidaiariak, pausoen makaltasunean edota zaldien trosta nekean batetik bestera.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 40. orr.


makaltsu izond makaltasunez betea.

Zerbeza ez da oso atsegina eguraldi hotz honetan, baina [...] ardoak sortzen duen antzeko eragina izaten du gorputzean, barneko patxada makaltsu antzekoa.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 159. orr.


makaltxo izond makal samarra.

Zahar makaltxo batekin egokitu naiz sarreran aurrez aurre.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 154. orr.

Ikasketa maisu makaltxo betaurrekodun baten itxura zuen, bere gorputz argala jantzi zabalegi haietara inon itsasten ez zitzaiona.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 385. orr.


makar1 1 iz betazal ertzetan pilatzen den jario lodi lehortua.

Joan komunera, kendu makarrak, hustu maskuria, garbitu muturra, orraztu kalparra. Begietako makarrak kentzen. Begiak klis-klas zabaldu eta itxi aritu zen une batez, lozorroan jositako makarrek erabat zabaltzea galaraziko baliote bezala.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 115. orr.

Atea erdizka ireki eta makarrek erdizka irekitzen besterik uzten ez zidaten begiez emakume gazte bat ikusi nuen neure aurrean, ezezaguna, gabardina batean bildua.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 209. orr.

Ez baitut zikinik eta makarrik ikusten nereak izandako zuen begi horietan; ez baitut amorrurik sumatzen.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 291. orr.

Pentsamendu Begibakarrak, bere lauso eta makarren artetik direnak oro ikusten baititu, gauza askotxo eraman ditu ezin ikusizko exerexaren pareraino.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 275. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Makar-ore hori batez estaliak zituen begiak, lerdea zerien ezpain-xoko biei.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 125. orr.

Begietako makar-orea kentzen hasi zitzaion txakurrari.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 125. orr.

· Urak eramaten hasi aurretik begiratu eta arretaz aztertuko dira iturri horien inguruan bizi diren gizakiek zer gorpuzkera duten; eta gorputzez sendoak, kolore ederrekoak, hanketan gaitzik gabekoak, begietan gaixo-makarrik gabeak badira, ondo probatuta egongo dira urak.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3930. orr.


makar2 1 izond argala, mami gutxikoa.

Argal ez, gure izeko Marik makar dagoela esango zukeen.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 272. orr.

Herioren itzala hantxe ageri zuela esan zitekeen, edo niri behintzat hala eman zidan, hain zegoen makar.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 42. orr.


makargabe izond makarrik ez duena.

Oso denbora gutxian beldurtzeko beheratu geologikoa hartu du zenbait mendik: geografiaren begi makargabe batek handitzat zeukana bertako begiz...  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 274. orr.


makarra 1 iz putazaina.

Edmont-era iritsi behar nuela, protagonistak prostituta eta makarrarekin liskarra izandako hotelera.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 130. orr.

Badakizu, Caulfieldek prostituta eta igogailu-mutil makarrarekin esperientzia txar...  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 127. orr.

2 adkor harroputza, oiesa, gustu txarrekoa den pertsona.

Salbuespena hirietako makarrak dira, begietakoak ez, besteak; harrigarria da, bestalde, mendi-giroko zenbait basakristauk eta kale-zuloko zenbait makarrak elkarrekin duten antza, normaltasun estatistikotik kanpora [...] egotetik heldu baitzaie.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 167. orr.

Neskekin gogorra izan behar da, makarra; horixe dute gogoko, mutilok begirada hutsaz menperatzea.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 21. orr.

Hainbat mutur apurtu nituen kolpeka institutuko sasoian, batez ere beste auzoetako makarren kontrako borroketan.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 98. orr.

Zertxobait aterako genion galdetu zigun, ahots lodiz, makarrenek izaten duten hizkera xelebrean.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 59. orr.

Makarra, txuloputa, nazkagarri alu hori?  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 178. orr.

-Joder, Idoia, neska, bagenekien makarra hutsa zinela, baina horrelakoak!  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 121. orr.

Pistan dantza egitera joaten ziren neska mamaletatik hasi eta txurrodun gazte kanuteroetara arte, tartean egon daitekeen fauna eta flora oro kontuan hartuta: paisanozko poliziak, EGIko burukideak, trapitxeroak, borrokak, nobodyak, makarrak, pijoak, iurretarrak eta despistaturen bat edo beste.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 160. orr.

Etxean bagenituen gaizkile eta makarrak kanpotik inor etorri aurretik ere; baina etorkinek labana badarabilte, kendu egin beharko zaie  Berria - Euskal Herria   2006-01-19

3 (hitz elkartuetan)

Makarra zantzuak baditu, eta unibertsitatera sartu ez denetik harroago dabil.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 106. orr.

4 (izenondo gisa)

Lehengusu makarrari kasete batean Aitormena hamabi aldiz grabatzeko eskatzen zion belaunaldikoak gara.  Berria - Kultura   2004-12-09

Hegazkina hartzera abiatu, eta egin nuen lehenengo gauza Guns n' Roses-en konpaktorik makarrena bolumen osoan jartzea izan zen.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 46. orr.

17:00: Kalejira makarra-festiboa.  Berria - Harian   2006-05-07


makarrada iz adkor makarra aldra.

Ez diskoteketara, diskotekak, ez dakit zergatik, kanpotarren gauza-edo iruditzen baitzitzaizkigun, John Travoltaren moduko horterada, edo heavyen makarrada.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 58. orr.


makarroi 1 iz jateko pasta gogorra, gari semolaz egina, hodi zati itxura duena.

Patatak, arroza, makarroiak, fruta eta haragi pixka bat...  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 168. orr.

Hain zituen gorroto italiarrak, non gerra ostean ez baitzuen inoiz gehiago makarroirik jan. konturatu zen ezin zituela makarroiak irentsi, haiek plateran ikusi hutsarekin sekulako goragalea etortzen zitzaiola.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 35. orr.

-Hire amak bai egiten zituela makarroi gozoak!  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 91. orr.

-Ia-ia egunero makarroiak tomaterekin jartzen zizkidak ba!  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 90. orr.

Puntu horretara iritsirik, hain juxtu, makarroi erreen usainak eten dizkio gogoeta goiargituok, eta ekarri du berriro errealitatera.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 31. orr.

Erretako makarroien ontzia beltz-beltz dago oraindik harraskan nork garbituko zain.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 34. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Kuia zopari makarroi tartaleta jarraitu zitzaion, eta hari kafea.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 125. orr.

Alboan makarroi paketea.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 172. orr.

3

Eta ez pentsa, ez ziren morroiak edo herritar arruntak, ez; laugarren edo bosgarren mailakoak ziren denak, koronelak, jeneralak; makarroi handi bat baino gehiago ikusten ziren sorbaldakoetan distiratsu.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 293. orr.


makarroni iz pl makarroiak.

35-45 urte, mehea, abila, une gozoak, irriak, bidaiak, makarroniak partekatzeko hots.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 113. orr.


makarroniko izond

Lehenengo makarra makarronikoa izan zen, gero boxeolari txoroa, gero brigadista iraultzailea, azkenean burges konbentzitua...  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 109. orr.


makartismo iz J. McCarthy senatariak Estatu Batuetan bultzaturiko esetsaldi antikomunista; pertsona talde aurrerakoi baten aurkako esetsaldia.

Lehenengo nazien ihesi, gero AEBetako inkisizio edo makartismoaren ihesi; zoritxarrez gureen oso antz handia duten garaietan bizi izan zen.  Berria - Kultura   2006-02-03

Makartismo itsusia batzordearen politikan.  Berria - Mundua   2006-02-03


makartsu (orobat makartzu g.er.) izond makarrez betea.

Roch hori mutiko ausart, txiki, ilehori, maskal, hortzik gabe, begi makartsuko bat zen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 146. orr.

Kafe-kikara baten aurrean eserita, alabak begiak makartsu zituen loaren ondorioz. Ezkutuko bilerez unaturik eta begiak makartsu, bankariek atoiontzien uluak entzuten zituzten.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 479. orr.

Txerramak begi makartsuak kiñatu zituen.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 104. orr.

Hango figura makartsua edertzea nire ahal kaskarretik kanpora zegoen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 61. orr.

Baziren makartzuak, erbi ezpainje erorikoak, hankaje bihurrikoak, eta beste zernahi alderdi maketseko eta itsusikoak.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 63. orr.


makartzu ik makartsu.

makasardar izond/iz Celebes uharteko Makasarrekoa, Makasarri dagokiona; Makasarreko hiritarra.

Ikus, halaber, Forbin-eko kondearen memoriak eta honek makasardarrez dioena.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 362. orr.


makatu1, maka, makatzen 1 du ad mailatu.

Baten batek, eta gero ere ez zen jakin zeinek, tiro egin zion lehoiari, eta ihesaldi zoro hartan zenbait emakume eta ume ubelduta eta makatuta atera ziren.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 62. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Espantu baizik ez baitzen, Peter amerikanoak nola ilkiko zuen bere mercedes handiegia, herritarren 4L eta R5 herdoildu eta makatuen artetik.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 307. orr.


makatu2 iz mailatua.

Bi emakume makatu handi samarrekin jaso zituzten.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 62. orr.

Bestea, Martinen ama, eta hark, ubelduez eta makatuez gainera, zauri bat zuen lepoan.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 62. orr.


makatz 1 izond fruitu arbolez mintzatuz, berez hazten dena, landugabea, txertatu ez dena.

Laranjondo, limoiondo eta mingranondo makatzez betetako zuhaizti hostotsu baten erdian geratu zen 404a.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 443. orr.

2 fruituez mintzatuz, horrelako arbolena dena.

Atseden hartu du soilik masusta bat, udare makatz bat edo basaranak biltzeko.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 136. orr.

Amama zaharrak laranja atalak, aza garak, banana azalak, patata kaskarrak, baba baltzak, mahaspasa maskalak, sagar makatzak, basaran garratzak... danak nahas-mahas, askara daramatza.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 207. orr.

Mahats makatza.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 17. orr.

3 eztiaz mintzatuz, basa erleak egiten dutena.

Ezti makatzaren urre-kolorea zuten Noraren begiek.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 131. orr.

Haren jarrera argi eta garbiak min ematen zidan, bai, baina ezti makatzaren antzekoa zitzaidan, errealitatea aurrez aurre erakutsiz, ez ankerkeriaz, baizik eta garbitasun basatiaz.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 200. orr.

4 irud/hed

Hotzikarak hartu du Lola, eta ikara antzean mugitu zaizkio bularño makatzak eskote bustiaren azpian.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 24. orr.

Egarria hezetzeko iturririk makatzena da.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 188. orr.

Neskatoaren berezko jenio makatz eta bihurria leuntzen joan omen zen.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 12. orr.

5 (izen gisa) fruitu arbola makatza.

Bide bazterreko makatzei begira.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 183. orr.

Ibai polit batek, Argak, elikatzen ditu bertan zenbait makatz.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 192. orr.


makear izlag/iz Makeakoa, Makeari dagokiona; Makeako biztanlea.

Baina ohore makear anaieri!  Herria   2003-07-10

Makearra sortzez.  Berria - Kultura   2004-06-27

Eta gure "zaharrak" ere bai makear gazteekin.  Herria   2001-06-14

1910ko irailaren 20an Lekornen sortua eta geroago makear egina, Xuberun bete zuen bere lehen apez kargua.  Herria   2004-02-26

Kontrarioa izanen du Jean-Pierre Idiart makear sutsua.  Herria   2001-04-12

Damurik ez baitzuten halere makear-lekondarrek finalerdiko partida hura atera hor.  Herria   2001-09-06

Finala jokatuko du Anddek berriz ere Panpi Idiart makearraren kontra.  Herria   2003-04-17

Makearra nausi sare egiten, segan, baina baigorriarra abila, defentsan edo pausatzeko.  Herria   2003-04-10

Gutarteko 11 makearrek ospatu dituzte 60 urteak handizki, iragan igandean, hemen berean, Ogibarnean, mahain on baten inguruan.  Herria   2001-08-02

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

makear lekondar (4); makear lekondarrek (6)

bonetbelche makearra (3); eztitxu oillarburu makearra (5); idiart makearra (6)

arrak (3); makearrak eta urruñ

idiart makearraren (3)


makeatu, makea, makeatzen da ad oso dotore jantzi.

Hi, eta zer egiten du hain ondo makeatutako beltz pila horrek?  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 329. orr.


maker izond gorputz-okerra.

Bere alabetako bat haur maker batez erditu zen ospitalean.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 45. orr.


makera 1 iz zerria, urdea.

Indioilarra aterpearen aurreko esparruan, eta haren kurrixkak, tximistak atsegin ez dituelako, eta orkatza, eta makera beltza bere itxituran, eta kotoizko ilargia, eta zaldia bazkan ari gauaren erdian.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 250. orr.

2 (irain hitz gisa)

"Puta tzarra, puta bargasta, puta makera!” berriro sakatu diote ziria, eta nola sakatu gainera.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 154. orr.

Amorratuenak oihuka ari dira lehiakidearen kontra: "puta, makera, erakutsi titiak", eta horrelakoak.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 63. orr.


makertasun iz makerra denaren nolakotasuna.

Esnatzean, agureak ezin izan zuen ongi gogoratu zein makertasun zen.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 45. orr.


makestu, makets/makestu, makesten da/du ad makets bihurtu, kamustu, sorgortu.

Nerabezaroa gainditzearekin makestuta, nire irudimenak ez zezakeen hainbertze.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 346. orr.


maketa 1 iz eskala txikian egiten den modeloa. ik modelo 7.

Errealitate bat gauzatzeko tresna gisa erabiltzen du arkitektoak maketa bat.  Berria - Kultura   2006-02-23

Etxeko planoak (eta haiekin batean, aurreko zirriborroak, eraikuntza lanen faktura xeheak, maketa, eta abar).  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 59. orr.

Argazki, plano, zirriborro eta maketak erabili dituzte horretarako.  Berria - Gaiak   2006-02-19

Bulegoan, hondeagailuen maketa zoragarriak zeuzkan eta haiekin jostatzen ginen pixka batez.  Berria - Kultura   2006-01-26

Sarrera gelan Hannover hiriaren lau maketa erraldoi dira: XVII. mendekoa, 1939an industria gune garrantzitsu zen hiriarena, 1945ean Hannover izaniko hondakin erraustuena eta, azkenik, egungo hiria.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 141. orr.

Erreplikaren eszenografia osagarriaren 1/10 neurriko maketa aurkezteko.  Berria - Kultura   2006-05-10

Carlos Casaresek trenen maketen bilduma egiten du.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 320. orr.

Arantzazuko basilikarako eginiko eskultura multzoaren zenbait maketa jarri dituzte hirugarren aretora iristeko pasabidean.  Berria - Kultura   2004-10-08

2 (hitz elkartuetan)

Marinel batek ontzi maketak eginen ditu vodka eta whisky botilen barruan.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 358. orr.

Argazkiak, etxe maketak eta bideoak jarriko dituzte, frantsesez eta euskaraz.  Berria - Kultura   2004-06-18

3 proba gisa egiten den musika grabazioa, eskuarki disko etxe bati aurkezteko.

Zuzeneko emanaldietan lortutako dirua maketa bat grabatzeko erabili zuten.  Berria - Kultura   2004-10-06

1994an kaleratu zuen Betagarrik lehen maketa.  Berria - Kultura   2004-11-19

Urte hartan bertan bost abestiz osatutako maketa bat grabatu zuen boskoteak.  Berria - Kultura   2004-11-14

Entzun nuen zure azken lanaren maketa eta biribila iruditu zitzaidan, benetan.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 36. orr.

Taldearen maketa eraman nion. The Pretenders taldearen garai guztietako kantuek, zuzeneko aldaerek, maketek eta bertsio interesgarriek osatzen dute bilduma honen amua.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 62. orr.

4 (hitz elkartuetan)

Aurten, gainera, folk taldeei zuzenduriko maketa lehiaketa antolatu dute lehendabizikoz.  Berria - Kultura   2004-06-18

Ondoren, Euskadi Gaztea maketa lehiaketara aurkeztu zen eta finalerako sailkatu.  Berria - Kultura   2006-03-08

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

euskadi gaztea maketa (3); maketa bat grabatu (3); maketa lehiaketa (7); maketa lehiaketa irabazi (3)


maketatu, maketa(tu), maketatzen 1 du ad aldizkari edo kideko baten maketa egitea.

Liburua maketatzen ari zirela, diskoaren aukera sortu zen.  Berria - Kultura   2004-11-09

Erdiko erreportajea maketatzea besterik ez zait falta gainera.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 23. orr.

Milaka ordu egin liburua tajutzen eta maketatzen... dena nere gustoz eta borondatez, dena nere poltsetik.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 20. orr.

Orriak dinamikoak dira, programa zerbitzarian dagoelako eta erabiltzaileak egiten duen bakarra, atzeko ate batetik sartuz, eta hor dituen formularioak betetzea da, maketatzen burua hausten ibili gabe.  Berria - Harian   2005-11-27

Aurten, maketatu ondorengo pantailan idatzi dugu zuzenean...  Berria - Kirola   2004-04-11

2 (era burutua izenondo gisa)

Orain arte ezagutu izan diren web orriak maketatuak ziren, CTP programa bidez Interneteko edozein helbidera igotakoak.  Berria - Harian   2005-11-27


maketatxo iz adkor maketa.

Lehenengo maketatxo bat egin beharko genuke...  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 217. orr.


maketatzaile iz maketatzen duen pertsona.

Bala batean maketatzaileak poetaren izena jarri du, eta bestean liburuaren definizioa, 'antologia' delakoa.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 90. orr.


maketazio iz aldizkari edo kideko baten maketa egitea.

Bere maketazio modernoarekin, gehien bat gazteeri itzulia den aldizkari bat da, 52 orrialde koloretsuekin.  Herria   2002-11-14

Esan dezadan dena, baina: maketazioak laguntzen zuen etena egiten.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 175. orr.

Elena Odriozolak, ilustrazioen eta maketazioaren egilea, aparteko lana egin du liburu guztian zehar.  Berria - Kultura   2004-10-16

Ikasmaterial paregabe horren maketazioa Xabier Elizondo gazteari zor diogu.  Herria   2001-11-15

Jorge Oteizak maketazioarekin izaten zituen borroken lekukotasuna.  Berria - Kultura   2004-04-20

Imanol Tapiaren ardura izan da maketazio berri hori.  Berria - Kultura   2004-11-30


maketero iz

Horretarako, honako hauek izango dira: talde maketeroen kontzertuak, kultur sorkuntzaren aldeko kanpaina, film laburren ikuskizunak, breack-dance erakustaldiak, komiki tailerrak... edozein gaztek sorkuntzan parte har dezan bultzatzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-04-04


maketo 1 iz espainolak izendatzeko irain hitza.

Bai maketoa, galtzak eta jaka ikustea besterik ez dago.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 127. orr.

Maketo, hezur-beltz eta marikoi bezalako hitzekin, memoriaren ganbarara zigortu dira.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 82. orr.

Zer gehiago ez zituen esan ordea, maketo ahozabal urde horrek!  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 289. orr.

Behin greba bat antolatu ziotenean langileak bota eta kanpoko eskirolak ekarri zituena Gaztela aldetik, nahiz eta aurretik sindikatuen kontra aritu beti "maketoz" beteta zeudelakoan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 94. orr.

Babes ofizialeko etxeak ziren [...] langile jendearentzat, gu bezalako maketoentzat-eta eginak baitziren, herriaren kanpoaldean.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 163. orr.

Nahiago zuela hemen euskotarrek norvegiera ikastea maketoek euskara ikastea baino.  Berria - Euskal Herria   2004-01-28

2 irud/hed

Denek frantses eta espainol maketoek erroz gora suntsitzen zuten Aberriaren bihar edo etziko esnatze biolentoa auhenkatzen, amesten, asmatzen eta iragartzen zuten.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 37. orr.

3 (izenondo gisa)

Bijoa zakurraren salara euskera gabeko Euskadi maketua.  Berria - Harian   2006-01-26


makets 1 izond kamutsa.

Estatua biluzi bat aldagelaren erdian, txatarra xafla batek jo zuen zorrotzez haragi hartan eta ez zuen maketsik egin ahal izan.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 188. orr.

2 irud/hed

Baziren makartzuak, erbi ezpainje erorikoak, hankaje bihurrikoak, eta beste zernahi alderdi maketseko eta itsusikoak.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 63. orr.

Neroni ere harrigarri zitzaizkidan buru betidanik makets horretan aldian-aldian distiratzen ziren adimen-txinpartak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 332. orr.

Erretorikarako maketsa, ni.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 36. orr.


maketu, make, maketzen da/du ad

Eskerrak gazte jendea gogor datorkiguna, bestela zarrakaitik zaharrengatik eta azinokoagatik Acción Nacionalista Vasca, kakazarra... zearo daude maketuta, eta ez dute besterik nai agintaritza baino, ez noski Euskadiren onerako, euren probetxurako baizik  Berria - Harian   2006-01-26


maki (orobat makis) 1 iz Espainiako gerra zibila bukatu ondoan Franco jeneralaren kontra sasian jarraitu zuen gerrillari erakundea.

Makiak bake orokorra onartzen ez zuten gazte buru-beroz betetzen ari zirela erraten zion Wernerrek.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 99. orr.

Makien «duintasuna eta memoria» berreskuratzeko eskatu dio IUN-NEBek Nafarroako Parlamentuari.  Berria - Euskal Herria   2004-01-21

Makien borroka.  Berria - Euskal Herria   2004-03-26

36ko gerraren ondoren faxismoaren aurka borrokatu ziren maki nafarren oroimena aintzat hartzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-03-26

7 edo 8 aleman hil ziren, beste hainbeste maki, eta zibilak orokorki bi aldeetako soldadoak bezainbat gütienez, orotara 34 hil ene jakinean.  Herria   2001-07-12

Nazien aurka Bigarren Mundu Gerran makis-eko kidea zena.  Berria - Kultura   2004-06-12

Paristik etorritakoek ehizaldi gogorrak antolatu dituzte mendietako makisean.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 55. orr.

Floren makian dabil Frantzian.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 67. orr.

Auvergne-ko makian preso hartua, Dachau-n zegoen.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 118. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Maki taldexka bat hogeita zonbait behirekin.  Herria   2001-05-31


makiabeliko ik makiaveliko.

makiabelismo ik makiavelismo.

makiaveliko (orobat makiabeliko) izond N. Maquiaveloren filosofia politikoari dagokiona; helburuak lortzeko maltzurkeria, zurikeria eta leialtasunik eza erabiltzen duena.

Abilezia makiavelikoa.  Berria - Mundua   2004-10-23

Hamida kolerak zurbildurik entzuten ari zen, eta hitzak hotz eta makiabelikoak ziren, eta ez zuten sentimenduen aztarrenik ttikiena ere agertzen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 327. orr.

Konplotaren arrazoi makiabelikoak azaldu gabe.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 36. orr.

Mahai Nazional "zaharraren" askapena Mayor Orejaren jokaldi makiavelikoa zatekeen, HBko buruzagitza "berriaren" irekiera-prozesua oztopatu nahian.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 179. orr.

ETA desbideratu egin dela, askapenaren etikatik etika makiavelikorantz igaro dela, herriaren batasunaren aurka.  Berria - Kultura   2004-09-23

Eta bakartasun sistema hain da makiabelikoa, non eguneroko bi ateraldi horiek, goizekoa eta arratsaldekoa, ez diren sekula ordu berean.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 59. orr.


makiavelismo (orobat makiabelismo) iz N. Maquiaveloren filosofia politikoa; helburuak lortzeko maltzurkeriam zurikeria eta leialtasunik eza erabiltzea.

Hasiak gara makiavelismotik sendatzen, eta egunez egun sendatuko gara.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 58. orr.

Hotzean kalkulatutako sarraskia makiabelismo politikoaren ondorioa izan zen.  Berria - Mundua   2004-09-02


makiavelotiar (corpusean maquiavelotiar soilik) izond N. Maquiaveloren filosofia politikoari dagokiona.

Horregatik, "maquiavelotiar" edo "hobbesiar" hitzak erabiltzen direnean ez zaio justiziarik egiten ez batari ez besteari (Diderotek berak eskaini zion Entziklopediaren sarrera oso bat hobbisme hitzari!) .  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 22. orr.


makila (orobat makil g.er.) 1 iz zurezko zati zuzena, biribila eta luzea, bereziki (ik beherago 10) ibiltzean lagungarri gisa. ik zotz.

Lockhart zutitzen ari zen, arnasestuka, Ronen makila eskuan zuela.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 254. orr.

Makila ez zuen makulutzat erabiltzen (ez zuen beharrik), baizik eta alaikiro jiraka erabiltzeko airean.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 28. orr.

Makila bat behar baitu lagungarri.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 36. orr.

Makila batez lagundurik, urrats motelez mugitzen da, kapela beste eskuan.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 69. orr.

Gus nekez altxatu zen eta herrenka hasi zen bulegoan zehar urrezko heldulekua zuen makila batean bermatuta.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 285. orr.

Lantza eskuan neukala ohartuta, haren makilan bermatu nintzen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 285. orr.

Kokotsa bere makilaren zilarrezko heldulekuan ezarri zuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 204. orr.

-Maiestate, berorrek makilari kirtenetik gogor eutsi, eta horrekin jo behar du pilota.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 29. orr.

Kartel handi bat, bi makila luzek eutsia.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 172. orr.

-Aizu, mutil -koronelak makila astindu zuen-, eskatu zalgurdi bat, mesedez...  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 62. orr.

Sugea makila bihurtu zen berriro haren eskuan.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 151. orr.

Makila bat zekarren bidelagun.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 201. orr.

Bigarren lehia makilarekin zen, ea nork botatzen zuen makila urrutiago.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 59. orr.

Salabardoaren makila fusila balitz bezala apuntatuz.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 126. orr.

Euskaldunok, bestalde, sarri erabili izan dugu gorostia makiletarako.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 273. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Zorutik makila luze bat hartu zuen, pordoi bat ere izan zitekeena.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 265. orr.

Herri guzia kurritu zuen garrote edo makila lodi bat airean.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 135. orr.

Hartu du makila sendo bat eta joan da gauean lagunaren etxe ondora.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 82. orr.

Gure makila mehekin sasiak ebakiz.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 33. orr.

Tatariar haietako batzuek makila zuri bana zeramaten.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 305. orr.

Tinko heltzen zion agureak makila landu baten bolizko eskutokiari.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 446. orr.

Harryk bere makila magikoa hartu zuen berriro.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 33. orr.

Jenialtasuna behin-betiko dohaina zen, ipuinetako amandreek makila miresgarriaren ukituarekin eransten zituztenak bezalakoa.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 154. orr.

Belarraren makila zaintsuak agerian utziz.Hiltzera kondenatzen duela legeak, [...] erregeak berak barkatzen ez badio, behintzat, urrezko makila haren gainera luzatuz.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 66. orr.

Emakumeak semea izan zuen, herri guztiak burdinazko makilaz gobernatuko zituena.  Elizen arteko biblia   Ap 12,5

Haurrak soldaduen alboan zihoazen, zinpi-zanpa; batzuek paperezko kapela eta guzti, besteak zurezko makilak sorbaldetan.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 95. orr.

Kanaberazko makila hori, zilarrezko eskutokiduna.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 37. orr.

-Ikusiko duzu kotoizko makila den ala zementuzko zutabea.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 31. orr.

Zumezko makilak gara gaztetan, eta oroimenez betetako otarrekin amets egiten duten arbolak zahartzaroan.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 55. orr.

Ez dutela zakutorik, ez poltsarik, ez ogirik, ez biderako makilarik eraman behar.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 195. orr.

3 (norbait edo zerbait jotzeko erabiltzen dena)

-Zakurra ote nauk ni, makila hartuta niregana etortzeko?  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 51. orr.

Makilarekin saihetsak berotu.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 77. orr.

Ondo esertzeko eta baxu hitz egiteko agindu zigun, bestela makila dantzan jartzeko prest zegoela eta.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 133. orr.

ik beherago 12.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Golfeko makila herdoilduak, makinaria industrial erabilezina.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 63. orr.

Egun beisboleko makilak bezalatsu.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 99. orr.

Eskularru-pare sendoa jantzi, makila adabegitsu handi bat hartu eta liburu izugarrien kaiolako aterantz abiatu zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 48. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Mespretxu eta irain guzien gainetik, eraso legal eta judizialen azpitik, makil puska bat ibili da eskuz esku, gibeletik mundu bat bilduz.  Herria   2001-04-12

Negar gasak, makil kolpeak eta ostikoak erabili zituzten jendea eskaileretan behera jaurtikiz.  Berria - Euskal Herria   2004-01-08

ik beherago 15. Ez batak ez besteak ez zeramaten armarik, baina makila-zartakoka animalia amorratu haietako hiru garbitu zituzten.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 65. orr.

Makila-soinuak hasi dira gero, zerbait puskatzen edo norbait jipoitzen ari balira bezala.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 169. orr.

Entzun du bat-batean makila-txikitze ederra sasi artean.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 37. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Uste dute hiltzaileak berdin erabil lezakeela beisbol-makila bat, edo labana.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 66. orr.

Maskaratuak eta base-ball makilak eskuetan zatxizkatela etorri ziren gauerdi aldera.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 276. orr.

Golf makilak eramateko poltsa eder bat.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 248. orr.

Irudiko jokalariek bola jotzeko prest zeuzkaten billar-makilak. Handik goiti, haren emazteak zuen alkate-makila.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 25. orr.

Ez da Judarengandik aldenduko, errege-makila, ez haren belaun artetik, aginte-makila.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 134. orr.

Eliz-soinekoak, apezpiku makila, eta apezpiku burukoa.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 131. orr.

Parisen eman zuen boladan ikaragarri gozatu zuen itsu-makila hartuta metroan, bagoiz bagoi, itsu eskalearena eginez.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 98. orr.

Erromes-makila bazter batera jaurti, eta esan zuela: "Aski duk!  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 464. orr.

Erromesak kantari zihoazen, bidai makila eskuan.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 390. orr.

Anbiguotasunaren eremuetan ibiltzeko bide-makila da literatura.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 99. orr.

Totem-makila bat zen masta, arranoak ziren hegazkina.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 268. orr.

Bere hanka-makila haragi-koskor batean amaitzen zen, bost azazkal koxkekin.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 55. orr.

Ehun leka-makila, perrexil txorta eta txerri txiki bat.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 30. orr.

Zelula berriak gehitu ahala, hezur-makilan ekoitzitako hezur berriak hartzen du zelula zaharren lekua.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 29. orr.

6 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa, zuhaitz izen baten eskuinean)

Gaztea zen, inor ez zuen ardurapean, gaztaina makila izan ezik.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 70. orr.

Antzinako lizar-makilak borrokalarien lantzak ziren.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 75. orr.

Hobe likek haritz makila bat hartu, eta, emazteak amore eman arte, ukaldika birrinduko balu.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 24. orr.

Urritz makil dotore bat.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 12. orr.

Eskuan agintezko gorosti-makila duela.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 180. orr.

Erromako kontsulak, kargua hartu behar zuenean, aurretik zihoazen liktore deitu 12 zaindari haietako bakoitzak urki-makila bana zeraman.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 496. orr.

Aitak sarritan uxatu ohi zituen orubetik bere elorri-makilarekin.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 53. orr.

Eta kanabera-makila haiek, nork esango, burdina bezain sendoak ziren.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 58. orr.

7 (erkaketetan)

Harry Blount, makila bezain xuxen, besteengandik pixka bat bakandurik zegoen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 166. orr.

Makila bezain zurruna, oihaletik jalgitzen zen, deabrua kutxatik bezala.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 159. orr.

Aurrealdeko hankak danbor-makilak bezain tente.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 30. orr.

8 begian, konoekin batera erretina osatzen duten luzakinetako bakoitza.

Makiletan -gau-ikusmenerako erretinak dituen zelula sentikorretan, alegia- [...].  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 102. orr.

Erretinan argiaren aurrean lehenik erreakzionatzen duten egiturak bi motatako zelula txiki batzuk dira: konoak, argi bizitan funtzionatzen dutenak, eta makilak, argi moteletan abian jartzen direnak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 95. orr.

Konoak gaiturik daude kolore-ikusmenerako, baina ez hala makilak; horregatik gertatzen da esaerak dioena: gauez, katu guztiak beltz.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 96. orr.

Makilek eta konoek pigmentu molekulak dituzte (4 milioi inguru makila bakoitzak); molekula horiek badute gai bat, errodopsina, argi-quantumak zurgatu eta erreakzio kimikoz beste bi substantziatan deskonposatzen dena.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 22. orr.

Ikusmen atalase minimoa lortzeko, gehienez ere 1/10 segundoren tartean kontzentratu behar du erretinara bidalitako argiak, eta gehienez ere 500 makilako eremu batean hedatu, ardatz optikotik -makilak ugarien diren lekutik- 20º ingurura.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 103. orr.

Makilek, berriz, ez dute funtzionatzen unitate bakun gisa, baizik eta sortaka elkarturik konektatzen zaizkio ikusmen-nerbioari.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 96. orr.

9 endreda-makila (orobat endredamakila) izond

Feminista erradikalen diskurtso topikoa, Helena endreda-makilak kutsatua.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 58. orr.

Endreda-makila hutsa haiz, beti habil bazterrak nahasten.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 170. orr.

Eta zu "endredamakila bat", bere aferetan sudurra sartzen segituz gero zeure neurriko zapata aurkituko zenuena.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 360. orr.

10 esku-makilasup_1 ibiltzean euskarri edo lagungarri gisa erabiltzen den makila.

Esku-makila polita zuen, marfilezko heldutokikoa.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 55. orr.

Egun hartan hara etorritako behartsu bati kapela eta esku-makila eskatu zizkion maileguz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 581. orr.

Urte horrexetan, itsuentzako eskola batera bidali zuten; han, braillez irakurtzen ikasi zuen, eta esku-makila erabiltzen ohitu zen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 122. orr.

Pentsatu nuen maleta hura esku-makila edo erlojuaren antzekoa izango zitzaiola, bere gorputzaren eranskin bat.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 163. orr.

11 esku makila2 ik eskumakila.
12 makila dantza (orobat makil dantza) makilekin egiten den dantza.

Plazan, goizean bezala dantza mota guziak emaiten dituzte, nexkatoek ere kontradantzak, eta makilariek makila dantza.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 31. orr.

18:30ean herriko plazan talde bakoitzak makila-dantza bana egingo du eta Pedro Santosi omenaldia egingo diote.  Berria - Kultura   2006-03-24

Hura gogoratu nahirik, makila-dantzen jaialdia antolatu dute Ablitasen.  Berria - Kultura   2006-03-24

Elizatik haste, zintzur bustitze eta beste, tronpeta, xixtu, makil dantza, kantu.  Herria   2002-10-24

13 makila dantzatu makilaz jipoitu.

Zakurra hezteko, dena den, makila dantzatzea bide erabat okerra dela esaten dute bai Gorkak eta bai zakur-.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 83. orr.

Etxeko norbaitekin haserretzen nintzenean, gazteluko neskame lapur edo soldadu gaizkile bihurtzen nuen, eta makila dantzatzen nuen haren bizkarrean.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 51. orr.

14 makila ferratu

Panticosa bortuko menditarren gerriko bat, zurezko makila ferratu bat, espartinak, eta Iruñeko bi mando-manta.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 204. orr.

Ez zuten armarik erabiltzen ahal (makil-ferraturik ere ez).  Herria   2003-10-30

Hire makila ferratuarekin emaiok igurikatzen duen zafraldia!  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 20. orr.

Aurten Jakes da saristatua, makila ferratu bat eman dako Baionako auzapezak, hoinbeste lan egin duelakotz, gure kulturaren alde.  Herria   2004-10-14

· irud/hed Xu-ka ari zitzaidanan: xauri puttil xure makila ferratua non ezar eakutsiko dautxut.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 53. orr.

15 makila salda (orobat makilasalda) adkor jipoia.

Makila-saldak gutxiri egiten dio mesede.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 166. orr.

Bestela, badakik zer daukadan hiretzat: makila-salda ederra!  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 185. orr.

Atzo goizean Zubi Esekian jarritako hitzordura joan ninduan, eta gero pisura... beraz, esaidak helbidea berandu baino lehen, bestela badakik... makila-salda berriro.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 162. orr.

Bitartean, esandakoa, makilasalda.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 123. orr.

16 makila ukaldi (corpusean makil ukaldi soilik) ik makilakada.

Presondegiko nagusiak erran zien bakoitzak ehun makil ukaldi ukanen zituela bizkarrean. Iziturik, gizona zeinatu zen eta eman zakon errebesetik makil ukaldi bat.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 54. orr.

Zakurrak ehausika aztaletan ekarriko dute, orduan bilduko baitu makil ukaldi ederrik.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 76. orr.

Dorai-ko bidetik sartu eta, Munoko lepoan eman bide zakon makil-ukaldi bat gaitza.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 165. orr.

17 makila ukaldika adlag

Kalean belauniko zeuden musulmanak makila-ukaldika garbitzen zituzten hinduek.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 184. orr.

Harkiek makila ukaldika kalituriko FLNko errebeldeak.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 244. orr.

Haurra base-ball makila ukaldika zitzikatuko zuten segur aski.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 290. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

esku makil (11); makil dantza (4); makil ukaldi (6)

aaronen makila (6); aginte makila (43); arraun antzeko makila (3); egurrezko makila (4); endreda makila (3); errege makila (12); esku makila (14); eskuan makila (10); euskal makila (5); gorosti makila (9); harryren makila (11); hartu makila (3); hurritz makila (6); hurrondo makila (4); itsu makila (4); jainkoaren makila (6); kanaberazko makila (3); kandela makila (8); kapela eta makila (4); kotoizko makila (3)

makila airean (4); makila altxatu (5); makila astindu (7); makila baten laguntzaz (3); makila baten puntan (4); makila beltza (3); makila besterik ez (4); makila dantza (3); makila dantzen (4); makila dantzen biltzarra (3); makila eder bat (3); makila eman (6); makila erabiltzen (3); makila eskuan (27); makila eskuan zuela (3); makila eskuetan (3); makila gisa (3); makila handia (3); makila hartu (26); makila hartu zuen (5); makila harturik (3); makila hartuta (7); makila jaso (4); makila kendu (3); makila luzatu (6); makila luze (10); makila luze bat (3); makila luzeari eragiten (3); makila magiko (13); makila magiko zaharra (3); makila magikoa (127); makila magikoa altxatu (9); makila magikoa astindu (4); makila magikoa atera (33); makila magikoa eta (5); makila magikoa hartu (3); makila magikoa hartzeko (3); makila magikoak (20); makila magikoaren (16); makila magikoaren muturretik (7); makila magikoari (11); makila magikoaz (22); makila magikoen (3); makila magikorik (4); makila magikotik (4); makila sorta (3); makila suge bihurtu (3); makila txiki (6); makila txiki bat (3); makila ukaldika (4); makila zeraman (5); makila zuri (5)

nork bere makila (3); ohorezko makila (8); ronen makila (6); snaperen makila (3); urrezko errege makila (4); urrezko makila (7)

lizar makilak (3); makilak eskuetan (4); makilak hartu (5); makilak hartuta (3)

makilan bermatua (4); makilan bermaturik (4)

makilaren gainean (3); makilaren puntan (3); makilaren puntaz (3)

aginte makilaz (3); burdinazko makilaz (5); burdinazko makilaz gobernatuko (3); ezpataz eta makilaz (3); makilaz etorri zarete (3); makilaz gobernatuko (3); makilaz jo (10); smeltingseko makilaz (3)

burdin makilez (3)


makilada iz makilakada.

Buruan eman zidaan lehen makilada.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 29. orr.

Makilada batzuk eta bertze anitz penitentzia manatu zizkion.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 287. orr.

Haien marmar ferekatiak oso ezberdinak dira etxean bakarrik uzten dituzteneko zaunken aldean, edo, gorputza tatarrez, makiladetatik ihesean daramatzaten auhenen aldean.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 367. orr.

Arimaren erdi-erdian emaniko makilada.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 38. orr.


makiladun izond makila duena.

Hori esanik, haren atzetik joan ziren errege makiladun guztiak.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 39. orr.

Agure makiladunak besteari eman zion bere kanaberazko makila.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 176. orr.

Ez du zurezko makilak hartzen zurezko ez den makiladuna!  Elizen arteko biblia   Is 10,15

Atsedenaldian, izozki makiladunez asebetetzen zirela.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 41. orr.


makilaia ik makillaje.

makilaje ik makillaje.

makilaka adlag makila ukaldika.

Makilaka emango ziotela.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 225. orr.

Oilo bati harrika egin ziotelako, edo zakur bat makilaka jo.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 261. orr.

Ikusi zuten mandazainek beren behorrei egiten zitzaien indar-jokoa eta makilak hartuta joan ziren eta makilaka eraso zioten.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 50. orr.

Ate joka eta oihuka hasi zen, eta emakume batek, jakaz eta kapelaz jantzita, makilaka bidali zuen korridoretik.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 238. orr.

Saihets-hezurrak makilaka hebainduko balizkizukete.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 124. orr.

Ez dakit zer den ohorea txinatarrentzat, gauza guztiak makilaka konpontzen baitituzte.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 117. orr.

Jende doilorra zen, izengabeko jendea, herrialdetik makilaka jaurtikia.  Elizen arteko biblia   Jb 30,8

Alderdi Popularreko kide ohia eta faxistek makilaka bizkarra hautsia.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 154. orr.


makilakada (orobat makilkada g.er.) iz makila ukaldia.

Makilakada bat lepoan, beste bat bularrean.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 169. orr.

Sekulako jipoia eman zidaten: makilakadak, ostikadak...  Berria - Euskal Herria   2006-03-07

Badirudi mila makilakada eman dizkidatela.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 53. orr.

Eman dio, jo ahalean, izugarrizko makilakada bular-bularrean indioiloari.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 82. orr.

Ostera barrutira sartzen zuten presoa, saihetsetan 40 makilakada emateko agindupean.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 44. orr.

Makilakada galanta eman zion.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 47. orr.

Bere gogoz zihoan makilakadak hartzera, Frisiarren legeak sos erdia besterik ez dio ematen kalte-ordainetan makilakadak jaso dituenari.  Elizen arteko biblia   2 M 6,19

Seina makilakada bakoitzari.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 25. orr.

Horrelako eskaerei makilakadaz erantzun behar zaiela uste duten txorimaloen harrokeriatik oso urrun nago ni.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 70. orr.

Behin odola garbituta, makilakaden ubelak besterik ez zituan geratzen.  Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 37. orr.


makilakadaka (orobat makilkadaka g.er.) adlag makilaka.

Ramon Rumaya, Urduñako abokatu kriminalista, makilakadaka hil zuten Larrinagako kartzelan.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 86. orr.

makilakadaka atera zituen demoak Baionako auzitegitik.  Berria - Euskal Herria   2004-04-18

Lazoan harrapatutako basurdea makilkadaka akabatzen ikusi genuen behin.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 118. orr.

Bera eta bere ahizpak makilakadaka erabiltzen dituen osaba Bihariri, burua harri handi batez leherrarazi egiten diola amets egiten du.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 242. orr.

· Liburuan barrena jo eta ke dabil makilakadaka, kritikatu dutenengandik defendituz.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 149. orr.


makilakatu, makilaka(tu), makilakatzen (orobat makilkatu) 1 du ad makilatu.

Jimmy Parsons makilakatu du lehenik, eta Jimmy oihuka aritu da aldi berean: [...].  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 25. orr.

Hiru aldiz makilkatua, behin harrikatua, hiru aldiz hondoratu zen ninderaman itsasontzia, eta gau-egun osoa eman nuen itsasoan galdurik.  Elizen arteko biblia   2 Ko 11,25

XVII eta XVIII. atalburuetan, berriro makilakatu eta jipoitua izan ondoren, "Fierabraseko baltsamoz" sendatu nahiko ditu Don Kijotek bere zauriak.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 57. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Zakur makilakatuek bezala!  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 103. orr.


makilakazo iz adkor makilazoa.

Makilakazo bat edozein makilarekin eman liteke, baina gorosti-makila denean [...] orduan kastigu beharraren seinale izanen da.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 273. orr.

Zé marsellarra, Maïs (Ttomatték buruan makilakazoa jotako kaskoina), René zuberotarra.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 145. orr.


makilari iz makilekin jolasean ari den dantzaria.

Aurten baziren hiru makilari ttipi eta hiru makilari haundi eta, denetara, ehun eta zortzi dantzari.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 31. orr.

Plazan, goizean bezala dantza mota guziak emaiten dituzte, nexkatoek ere kontradantzak, eta makilariek makila dantza. mutxikoak eta makilariak, elizako plazan 16etan, Karro ibilaldia karriketan 17 eta erdietan.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 31. orr.

Makilaria genuen François Lucu bitindarra.  Herria   2004-12-30


makilasalda ik makila 14.

makilatu, makila(tu), makilatzen (orobat makildu g.er.) 1 du ad makilaz jo, makila ukaldiak eman. ik makilakatu; makilaztatu.

Ziegak urez nola betetzen ziren itsasgoretan, gerran presoak nola makilatzen zituzten, nola ateratzen zituzten "paseoa" ematera...  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 192. orr.

Dena den, ez nuen berori makilatu Jaungoikoaren ministroa delako, aurkari politikoa izateagatik baizik.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 49. orr.

Agian urkatu egingo zaituzte, makilatu, laurdendu, erdibitu, bizirik erre.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 294. orr.

Makilatu ordez, mintza hakio gozo.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 21. orr.

Zakur zapuztuak noraezean dabiltzalako eta inoren babesik ez dutelako, makilatuak izaten dira maiz.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 59. orr.

Makila tresna iraingarria zela, makilatutako gizona bilauak bezala tratatua zelako.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 214. orr.

Behiek tiratako gurdietan abiatzen ziren herriko plazatik olibondoetarantz, eta makildutako olibondoari olibak nora erori zitzaizkion ikustea ezinezkoa zenean bukatzen zuten eguna.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 116. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Zakur makilatuaren etsimendua.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 183. orr.

Txakur makilatuaren ibilera abailduarekin desagertu zen gure bistatik.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 71. orr.

Argi dago, beraz, nire antzera norbaitek ez bazekien, ezetsia eta gaitzetsia zebilena ez zela gudari ausarta, baizik eta gure hizkuntza maitatu eta makilatua.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 99. orr.


makilatxo (orobat makiltxo g.er.) 1 iz makila txikia.

Ondoren, Ateneak bere makilatxoaz ukiturik, gorputza uzkurtu zion, larruazala zimurtu, adats horiak desagerrarazi, eta begi ederrak makarrez bete.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 96. orr.

Batzuetan, bi txanpon hartu, eta makilatxo edo burdin ziri bat sartzen nien zuloetatik.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 100. orr.

Marfilezko makilatxoak erabiltzen zituen Hori Chuik zizt egiteko.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 148. orr.

Zurezko makilatxoak mozten eta leuntzen ari zen lanabes-kirtenak egiteko asmoz.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 96. orr.

Makilatxo magikoaz ukitzen hasiko zitzaidala.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 67. orr.

Zaldiak zirikatzeko eta astintzeko makilatxoak ere lizar-adarretatik hartuak ohi ziren.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 73. orr.

Erdi Aroan oraindik, hurritzezko makiltxo batekin saiatzen baitziren lurpeko urbegiak eta urremeatzak bilatzen, horretan dohai bereziak zituzten aztiak.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 178. orr.

Hegaztien gorozkiak biltzeko makilatxoak, gorozkiarekin nahasteko substantzia bat, eta nahasketa egiteko ontzitxo bat.  Berria - Gaiak   2006-03-17

2 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Kale are estuago batera jiratu eta ezker-eskuin begiratu ondoren lasto makilatxoz osaturiko errezela zeharkatu zuen emakumeak.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 12. orr.

Hurritz-makilatxoa puskatuz gero.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 311. orr.

Asmaketa-makilatxoa erabiltzen duena metal baliotsuak ergelen patriketan bilatzeko.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 98. orr.

Laranjondozko gozoki-makilatxo bat.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 172. orr.

Intsentsu makilatxoak erretzen.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 138. orr.

Kartel baten azpian eseri ziren eta Ruthek Jimmyri ogi-makilatxo batez kartel hura seinalatu zion.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 195. orr.

3 erretinako makila. ik makila 8.

Barnekoak argiarekiko sentikorrak diren bi zelula-mota (konoak eta makilatxoak), odol basoak eta nerbio zelulak ditu.  Berria - Gaiak   2004-10-28

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

makilatxoaz ukitu (3)


makilatzar iz adkor makila handia.

Eta berehala, bere makilatzarraz bere esanak markatzen zituelarik, kantari eutsi dio: [...].  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 364. orr.


makilazale izond makilaren zalea dena.

Izan ere, zertarako jasan luzaroago aita kabroi eta makilazale horren tratu txarrak, ezta?  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 44. orr.


makilazo iz adkor makila ukaldia.

Uhurika urrutiratu nintzen handik, hanka zainetan makilazoa hartutako zakurra bezala.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 93. orr.


makilazoka adlag makila ukaldika.

Sei pobre ere garbitu zituzten, kale gorrian lo egiten duten horietakoak, makilazoka.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 11. orr.

Hilak, dudarik gabe, hilaraziak; ez berez hilak edo gaixo zeudelako, ez; makilazoka.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 11. orr.


makilaztatu, makilazta, makilaztatzen du ad makilatu.

Bittor eiheran egon zen eta egunero dorretxe aitzinean jartzen zen, tente-potente, Gehexan Jaureneak haren makilaztatzeko eta handik haizatzeko agindua eman zuen arte.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 23. orr.


makildu ik makilatu.

makilgoxo iz erregalizaren sustraia, goxoki gisa miazkatzen dena.

Plazan zen Zeferino barkilleroa, makilgoxoak, sagar eta azukre karameluak, erroskilak, almendra lehorrak, gerezi-konpota, limoi ura eta koñaka agerian saltzen, jai handietan bezala.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 37. orr.

Agerikoak ziren makilgoxoak, sagar eta azukre karameluak, erroskilak, almendra lehorrak, gerezi-konpota.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 152. orr.

Han ibili zen neska txakurrarekin, batzuetan txoko miatzen, makilgoxo eta perretxiko bila, eta besteetan harriekin txipli-txaplaka ibai bazterreko ur uherretan.  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 141. orr.


makilka ik makilaka.

makilkada ik makilakada.

makilkadaka ik makilakadaka.

makilkatu ik makilakatu.

makillaje (orobat makilaia g.er. eta makilaje g.er.) 1 iz makillatzeko erabiltzen den produktua.

Ez zuen inolako makillajerik behar, ezta apaindurarik ere.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 162. orr.

Ez zeraman makillajerik, ezpainetan margo gorriaren ukitu mehe-mehe bat izan ezik.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 88. orr.

Batzuetan, umore onez zegoenean, azaltzen zidan zer egin gizonei atsegin izateko, nola eman makillajea.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 41. orr.

Makillajea antzez eta zehaztasunez zeukan emanda.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 261. orr.

Ordua iritsi denean makillajerik jarri gabe irten da lantokitik.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 120. orr.

Goizero, kontu handiz ipintzen zuen makillajea.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 30. orr.

Ellen makillajea kentzen ari zen bitartean Harry ispiluan islaturik ikusi zuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 293. orr.

Makillajea kentzeko krema.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 65. orr.

Ordu horretan gauzatxo zimur bat baizik ez da: tximak zintzilik, makillajea deseginik, eta, begien inguruan, khol arrastoak bueltan-bueltan.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 22. orr.

Ilea apaindu, ukitu batzuk egin makillajean, nire itxura lasai-lasai txukundu.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 88. orr.

-Benetan ederra zaude jantzi horrekin eta makillaje horrekin!  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 112. orr.

Konparaziora, begi inguruko makillajea.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 68. orr.

Sorayak nezeser batean gordetzen du makillajea.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 12. orr.

Makillaje apurrak ezin dizkio zimurrak ezkutatu, ezta orrazkerak handik eta hemendik sakabanatutako ile urdinak ere.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 109. orr.

2 (izenondoekin)

Ez zitzaion gustatu makillaje itsaskor hura eta kentzeko eskatu zion.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 12. orr.

Leichner edergarrien erakustegi osoa, makillaje koipetsuak, arkatzak kolorez ordenatuak, zuk utzi zenituen bezalaxe.  Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 61. orr.

Aurpegia makillaje merkeaz koloreturik, lepoan azeri larru artifiziala daramala.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 69. orr.

Makillaje adin-estaliak ezin du miraririk egin haren antigoaleko trazarekin.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 168. orr.

3 makillatzea.

Haren masailetako gorria eta rimmela izan ziren, inolaz ere, nire lehen makillajerako erabili nituen tresnak.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 72. orr.

4 irud/hed

Egiazkotasuna islatu nahi izan dugu, makillajerik gabe, leialtasunez.  Berria - Kultura   2006-01-18

Ez zen erraza ulertzea zergatik jarri zen boladan Eguberrietan kaleetan zintzilikatzen zituzten argien kontra hitz egin behar setati hori: goizegi jartzen omen zituzten eta gogaikarri suertatzen omen zen azaroaren bukaeratik haiek jasan beharra; hipokrisiaren adierazleak omen ziren, makillaje hutsa, kontsumismoaren ikurra.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 212. orr.

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Xakuto batetik makillaje lapitzak eta hautsak atera zituen eta begiak margotzen, masailetan ilununeak ezartzen hasi zen.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 99. orr.

Ile-lehorgailuak eta tanpoiak, makillaje-potoak eta ezpain-margoen hoditxoak.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 330. orr.

Bere makillaje-kutxatik, brillantinak eta kakao-gurinak isuritako usaina hedatu zen gelan zehar.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 292. orr.

Aurpegian, makillaje geruza lodia.  Berria - Kultura   2004-09-10

Kemp zuzendari eta koreografoa da, baina baita jantzientzat arduradun eta makillaje arduraduna ere.  Berria - Kultura   2004-05-06

Batzordeak onartutako testua «asmo oneko adierazpena» dela uste du, eta, azken batean, «makillaje operazioa» besterik ez dela dio.  Berria - Euskal Herria   2004-12-23

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

makillaje hutsa (3)


makillatu, makilla, makillatzen (orobat makilatu g.er.) 1 da/du ad larruazalean, bereziki aurpegikoan, kosmetikoak ezarri, hura edertzeko, margotzeko edo akatsen bat estaltzeko.

Ez nintzen makillatzen, ez nuen rimmel ematen, ez eta begi-itzalik ere.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 40. orr.

Pixkanaka, hormonak hartzen hasi nintzen, emakumeak bezala janzten eta makillatzen hasi nintzen...  Berria - Euskal Herria   2006-02-16

Charly Koubesserian-ek makillatzen ditu jende haundiak, hala nola de Gaulle presidenta.  Herria   2001-10-11

Makillatu egin ninduen saltzaileak.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 56. orr.

Bodypainting gorputz biluziak makillatzeko arte lehiaketak zabalduko du.  Berria - Kultura   2004-07-01

Kamioiak etorri, kamerak ipini, aktoreak orraztu eta makillatu ostean, ordubetean filmaketa lanak hasteko prest izaten dira.  Berria - Kultura   2004-09-01

Zuriz makillatzeko ohitura zuen, Grimmen antzera.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 49. orr.

Ziztu bizian etorri da Ainhoa, galarako jantzia soinean eta goitik behera makilatuta.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 133. orr.

Soineko merkez jantzitako eta kolore biziz makillatutako emakume lodi batzuek.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 93. orr.

Bularretakoa kendu gabe oheratzen ziren, apain-apain makillatuak eta orraztuak, eta berdin-berdin jaikitzen ziren.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 47. orr.

2 irud/hed

Kontraesan horiek makillatu edo ezkutatu ordez bere konplexutasun guztian erakusten ditu oroitzapen hauetan.  Berria - Kultura   2004-07-14

Bere datuak «makillatzeko» Osakidetzak egiten duen ahalegina azpimarratu zuen Izaskun Garikano ELAko Osakidetzaren arduradunak.  Berria - Euskal Herria   2006-03-10

Debatea da ez al gauden aurrerakoitasun faltsuen izenean makilatu nahi den arrazakeria baten aurrean.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 65. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Ondoan zuen berrogeitaka urteko emakume makillatu bati galdetu zion: [...].  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 66. orr.

Mahaitxoen artetik pasatzen ziren emakume makillatu ederrek irribarre egiten zioten Shevirev doktoreari.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 200. orr.

Sekulako gaitasunak ezkutatzen baitziren planta makillatuegi eta apainduegi haren azpian eta senar tripontzi erdi-inpotente haren ondoan.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 121. orr.


makillatzaile iz makillatzen duen pertsona.

Erotu egin zuen atezaina, eta makillatzailea eta zuzendaria eta...  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 9. orr.

Honen [de Gaulle presidentaren] makillatzaile ofiziala da, hari atxikia, zinez atxikia aitortzen duen arabera.  Herria   2001-10-11


makillatze iz larruazalean, bereziki aurpegikoan, kosmetikoak ezartzea, hura edertzeko, margotzeko edo akatsen bat estaltzeko.

Esaterako, makillatzearen kontra.  Berria - Kultura   2004-06-25


makiltxo ik makilatxo.

makina1 (orobat maxina g.er.) 1 iz energia eraldatzen duen edo eraldatze horretaz baliatzen den tresna edo gailu multzo egituratua; hainbat tresna ez bakuni ematen zaion izena.

Makinak perfektoak eta leialak dira.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 51. orr.

Mota honetako makinari polipastoa esaten zaio, polea askoren biraketekin lan eginez erraz eta azkar egiten delako lana.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4710. orr.

Ingeniari batek, makina bat diseinatzen duenean, haren eraginkortasuna zenbaterainokoa den jakin nahi izaten du.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 177. orr.

Papiroan makinak marrazteari askietsi ez, eta eraiki egin zituen.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 116. orr.

Makina eraikitzen den bitartean, probak ere egin ahal izango ditu eraikuntzaren hainbat fasetan diseinuaren baliozkotasuna probatzeko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 266. orr.

Cirok makina abian jarri, palanka jiratu eta lurrikara gertatu zen.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 263. orr.

Makinari Camel pakete bat erosi eta etxera.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 116. orr.

Transparentzien makinaren motorra urrumaka hasi zen.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 435. orr.

Hor daude hainbat erretratu, denboraren makinako ispilu mutu.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 17. orr.

Makina piztu, platera jiraka hasi zen.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 30. orr.

Makina lanean hasi zen, kea botatzen eta intziri arraroak egiten.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 179. orr.

Azkenean, makinak ere gelditu ziren behingoz, eta itsasontzi gainaldera igo ginen.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 114. orr.

Liburutegiko kontrol-sarrerara iristen denean, makinak ez dio txartela onartzen.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 232. orr.

Niregana enfokatu zuen makina.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 35. orr.

Makina bateko palankak balira bezala.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 92. orr.

Makina bateko pieza doi bat bere zuloan sartzen den bezala.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 29. orr.

Itxuraren aldetik ez baitzirudien makina, eskultura minimalista bat baizik.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 81. orr.

Esan ohi da Turingen makina dela lehenengo ordenagailu modernoa.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 192. orr.

Makina askok kontrol-sistema automatikoak dituzte.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 265. orr.

Makina honek aldi berean jartzen ditu lanean 512 ordenagailu eta segundo bakoitzean gai da 12,3 milioi eragiketa egiteko.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 100. orr.

Non dago billeteak eman dizkidan makina?  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 112. orr.

Makina horien erlazio guztiak jaurti behar den geziaren luzeraren arabera kalkulatu behar dira.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4990. orr.

Makina bat da muskulua, baina ez motor termiko bat.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 51. orr.

Ordurako hurbiltzen ari zen tren lasterraren makina.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 54. orr.

ik beherago 13.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Ama Singer makinan ari zela, bere dendariekin josteko lanetan.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 130. orr.

Galdara presiorik gabe dago, makinako pistoiak geldirik daude.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 53. orr.

Makinako eskailerara igo behar izan nuen, eta trena abian jarri zen.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 36. orr.

Akerbeltzen sartu nintzen kafe bat hartzera eta makinako deskafeinatua aukeratu nuen.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 61. orr.

Makinaz idazten duen munduko zimino bakarra.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 63. orr.

Batzuk boligrafoz, beste batzuk makinaz.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 61. orr.

Atzeko Etxeko arauen makinazko kopia.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 77. orr.

2 (izenondoekin)

Makina sinple bat da palanka, oso ezaguna eguneroko bizitzan, puntu batean aplikaturiko indarrari beste puntu batean lan eginarazten diona.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 61. orr.

Makina berri bat ekarri zuten, kopiatzailea esaten zitzaiona.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 179. orr.

Ohetik altxatzen naiz, makina herdoildu baten gisa.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 70. orr.

Makina adimendunek hainbat eta hainbat eragiketetan ordezkatzen dute gizakia.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 130. orr.

Billete bat makina banatzaile batean sartu eta txartel magnetiko bat jaso nuen.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 74. orr.

Ilea mozteko makina elektrikoak.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 101. orr.

Makina elektroniko konplexu baten argiztatze-sistemak. billetea erostera hango makina automatiko batean.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 216. orr.

Machinatio deitua, hau da, mekanika aplikatua eta makina zibilen nahiz militarren eraikuntza.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 170. orr.

Makina hegalariak aingeru infernutarrak dira beraientzat.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 256. orr.

Erregaia barneratu eta energia hainbat modutan erabiltzen zuen makina termikotzat harturik gorputza.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 10. orr.

· Enbarkazioa makina geldian joango da pal pal.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 343. orr.

3 (izenlagunekin)

Diru trukeko makina automatikoren bat.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 259. orr.

Gerrako makina izugarriak dakartzate herrestan.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 268. orr.

Galerak konpontzeko, langileak, itsasontziak, gerrako makinak edukitzeko.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 49. orr.

Zerrategiko makinak itzalita zeuden.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 138. orr.

4 (-tzeko atzikiaren eskuinean)

Izkina batean zegoen josteko makina, Sigma zahar bat.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 35. orr.

Josteko makina martxan jarri du berriro.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 28. orr.

16 mm-ko filmatzeko makina bat.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 124. orr.

Arropa garbitzeko makina baten tamainakoa.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 249. orr.

Karpeta bat eta erretratatzeko makina atera zituen poltsa batetik.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 77. orr.

Uzta biltzeko makina batek moztu zion ezker besoa.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 18. orr.

Urtegirako zundaketak egiteko makinak sartzen saiatzen dira.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 190. orr.

Haragia xehatzeko makina mekaniko bat.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 126. orr.

Esterilizatzeko, biguntzeko eta zukutzeko makina bat da urdaila, besteak beste.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 207. orr.

Hizki kaxa pare bat eta 1870eko inprimatzeko makina txiki bat zeuzkan, eta denda gainean "Moldiztegia" ipini zuen.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 56. orr.

Txartelak ateratzeko makina.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 188. orr.

Txartelei data jartzeko makina.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 23. orr.

Egiak ekoizteko makina abian jarri ahal izateko.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 164. orr.

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Teknologia erosia, saltzen zuen herrialdeko ingeniariek eta teknikariek egin, ezarri eta kontrolaturiko makina-sistemetan txertatua.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 113. orr.

Eta berarekin makina-lan hori egingo zutenak bera bezalako gizakiak izateak halako itxura berri, ezohiko eta gaiztoa ematen zien: espektroak ziren, [...] panpina mekaniko malgukidunak.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 78. orr.

Ondoan, tinta-lata batzuk, eta makina-olio ontzi pare bat.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 146. orr.

Ni makina gelan nago, sentinako kiratsa baino lurrun betegarriagoan.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 195. orr.

Itsasontziko makina-aretoa bisitatu zuela.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 115. orr.

6 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Begia miniaturazko argazki-makina batekin konparatu izan da askotan.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 22. orr.

Bizar-makina elektrikoa hartu nuen karteratik.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 11. orr.

Kafe-makina itzaliaren ondoan, transistore txiki bat piztuta zegoen.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 17. orr.

Tabako-makinaraino joan eta tabakoa erosi nuen.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 134. orr.

Kalkulu-makina guztiz txikiak.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 83. orr.

Batuketa-makina berri zoragarri baten laudorioak kantatzen.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 67. orr.

Baleztak, eskorpioiak eta bestelako gerra-makinak eraikitzen eta konpontzen.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 390. orr.

Laura Whitmore andereñoa, Drop Forge and Tool Works Whitmore forja eta erreminta-makina lantegikoen senitartekoa.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 230. orr.

Diesel-makina eta lau bagoi, aire egokitu eta guzti.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 50. orr.

Espreso-makina baten ziztua.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 273. orr.

Giltzurrun-makina ahal den guztietan gaixoaren etxean jartzearen aldekoa da gaur egungo politika.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 249. orr.

Futbolin makina bat ere sumatzen zen han bazter batean ilunpean.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 152. orr.

Nire gorputza atsedenean dagoen doitasun-makina bat balitz bezala sentitzen dut.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 58. orr.

Ezker-eskuin geratzen diren dorreetatik etsaiari aurre egingo zaio eskorpioi-makina eta bestelako jaurtikiekin erasoz.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 710. orr.

Bihotz-birika makinak bi zati nagusi ditu: ponpa bat, odola mugimenduan mantentzeko, eta oxigenagailu bat.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 246. orr.

7 irud/hed

Ez bagenu, lehenengo, ondo begiratu eta behatu eguzkiaren, ilargiaren eta bost planeten funtsa, nola naturaren makinak eraginda mugitzen diren biraka [...].  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4630. orr.

Administrazioa makina bat da.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 73. orr.

Errusiar administrazio-makinak behar hainbat indar higiarazle ez zuelako.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 196. orr.

Gerra-makina nazional-sozialistaren suntsipen gogorrak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 361. orr.

Gizakien egitekoen aurrean soraio, unibertsoaren makina gaitzak berean jarraitzen du, xuxen-xuxen, geldigaitz.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 38. orr.

Hemen edariak ateratzeko makina bihurtzen zara.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 197. orr.

Kartzela presoa zoratzeko makina dela.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 89. orr.

Makina oinazetu, dardarati bat baizik ez nintzen, larrutu bat, zauri bizia ematen zuen nire arimak.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 207. orr.

Emakume suerte horiek plazer makinak baizik ez dira.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 349. orr.

Ohean makina nekaezina da.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 63. orr.

Maitia, atsegin-makina bat zara.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 16. orr.

Karraskan hasi ziren haragizko makina handi haren hezurrak.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 122. orr.

8 lurrun makina (orobat lurrin makina)

Lehenengo garaietako lurrun-makina, pistoia zilindro baten barruan mugitzen zena.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 47. orr.

Lurrun-makina baten eraginkortasuan ez da % 20 baino askoz handiagoa.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 177. orr.

Lurrun-makina ematen zuen arnaska.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 85. orr.

Burua jasotzean Hogwartseko tren espresa ikusi zuten; lurrun-makina gorri-gorria kea botatzen ari zen bafadaka, eta nasa sorginez eta aztiz betea zegoen, beren haurrak trenera nola igotzen ziren begira.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 62. orr.

Lurrin makina erraldoia.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 49. orr.

9 makina-erreminta (102 agerraldi, liburu 1 eta 38 artikulutan)

Bilboko Makina-Erremintaren Biurtekoan aurkeztu berri dute robota.  Berria - Gaiak   2006-03-26

Makina erremintaren erakustazokak BECeko pabiloi guztiak hartuko baititu.  Berria - Harian   2006-01-20

Makina erreminta sektoreak erronka indartsua du aurrean.  Berria - Gaiak   2006-03-21

%10,4 jaitsi da makina erreminten ekoizpena.  Berria - Ekonomia   2004-05-01

Iaztik hona nabarmen murriztu dira makina-erreminten eskariak.  Berria - Ekonomia   2004-03-04

Makina-erreminten Diseinu lehiaketa.  Berria - Ekonomia   2004-06-09

10 makina-izkribu (orobat makinaizkribu eta makinizkribu)

Badakik zer dioen makina izkribuko hamabigarren arrazoiak?  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 214. orr.

Eskuizkribua eta makina-izkribua elkarri alderatzen.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 205. orr.

Gutun bat eta pakete bat ditut, gutuna Andoniren makinaizkribu luze bat.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 305. orr.

-Ea, ea -esan zuen, nire makinizkribua orriztatzeaz batera- "Juanito Muñagorriren bizitza".  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 108. orr.

11 makina lanabes (agerraldi 1 liburu 1ean) makina erreminta.

Ordenagailuz lagundutako diseinua eta ekoizpena (CAD/CAM sistemak), makina-lanabes automatizatua, edota just in time produkzioa, besteak beste.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 158. orr.

12 makina txanponjale txanpon makina.

Jende asko aldatzen da makina txanponjalez, kasinoan zorteak bizkarra eman dionean.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 95. orr.

Emakumeak borroka bizian ari ziren makina txanponjale batekin, denbora egiten sexua salgai zegoen katakonbetara lanera joan aurretik.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 130. orr.

1980ko hamarkadan makina txanponjaleak zabaldu ziren tabernetan.  Berria - Gaiak   2006-02-28

13 tren makina (orobat trenmakina g.er.)

Tren-makina bat hurbiltzen ari da kanpoan; makinaren hotsa gero eta ozenagoa da.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 177. orr.

Nasetatik tren-makina baten txistua zetorren.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 148. orr.

Ufaka tren-makina bat bezala. Eta trenmakinak txistu egin zuen, ikusi nuen maniobraburuak makinistari linterna berdearekin aurrera egiteko seinaleak egiten zizkiola.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 102. orr.

Zatirik handiena tren makinen eta bagoien salmentari dagokio 431,8 milioi euroko fakturazioa.  Berria - Ekonomia   2004-02-25

· Churchillek altzairuzko oihala esamoldea sortu zuenerako, Stalinek martxan zeukan bere propagandako tren-makina eskerga.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 201. orr.

14 txanpon makina (24 agerraldi, 8 liburu eta 3 artikulutan)

Txanpon-makinan arituriko bi emakumeak barrara hurbildu ziren.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 133. orr.

Txanpon makinetan jendeak eulia zirudien, marmar gortzailez makina batetik bestera aldatzen zen.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 76. orr.

Zer izango itsasontzia eta, nola esango nuke, olgeta-areto flotagarri bat edo horrelako zerbait zen, txanpon-makinetan jokatu, pantaila erraldoian telebista ikusi edo dantzan ibiltzeko.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 149. orr.

Taberna handietan, mutur batean daudenek ez dute entzuten beste muturrekoen solasaldia, ezta mahaietara eseri direnek barran zutik daudenena ere, eta are gutxiago txanpon makinan dabilenak osterantzeko beste guztiena.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 55. orr.

Kasino baten jabea zen, eta txanpon-makina piloa zeukan barreiatuta Renoko hainbat supermerkatutan.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 110. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

afm makina (3); argazki makina (34); argazki makina bat (4); bizar makina (4); bizarra egiteko makina (4); denboraren makina (9); garbitzeko makina (3); gerra makina (4); hiriak setiatzeko makina (3); idazteko makina (11); idazteko makina bat (5); infernuko makina (3); josteko makina (15); josteko makina bat (3); josteko makina baten (3); kafe makina (4); lurrin makina (4); lurrun makina (7); makina abian jarri (3); makina aretoa (3); makina aritu (5); makina aritu ziren (5); makina asmatu (3); makina bati lotuta (10); makina berri (3); makina berriak (3); makina bidez (3); makina erraldoi (3); makina erraldoia (5); makina erreminta (37); makina erreminta ekoizleen (9); makina erremintak (4); makina erremintako (6); makina erremintan (4); makina erremintaren (37); makina erremintaren sektorea (3); makina erreminten (8); makina erreminten ekoizpena (3); makina gelan (5); makina guztia (5); makina guztia atzera (3); makina handi (4); makina handiak (3); makina martxan (10); makina martxan jarri (6); makina mota (3); makina txiki (4); mozteko makina (3); oxigeno makina bati (4); sortzeko makina (9); tinkatzeko makina (3); tren makina (17); tren makina baten (3); txanpon makina (3); zulatzeko makina (4)

argazki makinak (10); ari zen makinak (3); elurra kentzeko makinak (8); gerra makinak (4); idazteko makinak (8); kafe makinak (3); kafe makinak egiten (3); kentzeko makinak (8); makinak berritzeko (4); makinak egiten (13); makinak egiten ditu (6); makinak erabiltzen (7); makinak harrapatuta hil (4); makinak lanean (3); makinak martxan (5); makinak saltzen (3); makinak sartu (4); makinak sartzeko (3); tabako makinak (4); tren makinak (5); txanpon makinak (7)

makinan sartu (4)

tabako makinara (3)

argazki makinarekin (3)

argazki makinaren (4); idazteko makinaren (4); josteko makinaren (9); kafe makinaren (4); makinaren aurrean (8); makinaren hotsa (3)

makinari eragin (3)

makinaz idatzia (6); makinaz idatziak (3); makinaz idatzita (5); makinaz idatzitako (6); makinaz idazten (6); makinaz pasatu (3)

bota zuten makinek (3); elurra kentzeko makinek (3); makinek lanean jarraitzen (3)

makinen bidez (6); makinen euskal fabrikatzailerik (3); munduko elektrohigadurarako makinen (3); txanpon makinen (4)


makina2
1 makina bat (orobat majina bat g.er.) ik makinatxo2.

Makina bat litro ur bedeinkatu.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 194. orr.

Makina bat aldiz erregutu diot, arren, eser dadila.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 249. orr.

Goizetik hasita makina bat aldiz deitu zion telefonoz erantzunik jaso gabe.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 127. orr.

Makina bat jolas egindakoak gara etxe hartan!  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 14. orr.

Dendaria hasi zitzaion artea erakusten, ordura arte ezezagun zitzaion makina bat konturen berri emanez.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 55. orr.

Izan zen haren denboran guztiz oharkabean pasatu zen makina bat ateo eta libertino.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 55. orr.

Bere burua listotzat daukan makina bat inoxenteri ematen dio bazka.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 98. orr.

2 (aditz laguntzailea singularrean)

Makina bat jende salatu ditek gutxiagogatik.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 98. orr.

Makina bat barre egin genuen guk, eta bitartean lauzpabost indio haiek hantxe, zirkinik egin gabe.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 59. orr.

Makina bat gizon hurbildu zen barandara.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 37. orr.

Zuk, esaterako, makina bat gizajo zanpatzen duzu egunero.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 112. orr.

Makina bat milioi pertsona bada munduan alemaniera batuaz mintzo dena.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 116. orr.

Makina bat botila sagardo hustu genian han garai batean.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 82. orr.

Makina bat kirtenkeria sinetsarazi nahi digute giza-izaera horrelakoa dela esanez.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 171. orr.

Eroaldi hori ederki aprobetxatzen dute arrain eta hegaztiek eta makina bat efemeropterok amaitzen du animalia goseti horien eztarrietan.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 239. orr.

Makina bat gorabeherak abiaraz dezake gene azpiratzailea.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 128. orr.

3 (aditz laguntzailea pluralean)

Makina bat gauza irakatsi zizkigun.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 148. orr.

Makina bat esaera zahar badituelako bere bizkar gure baserritarrek garai batean erantsiak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 194. orr.

Eta gogoratzen hasita, makina bat pasadizo gogoratu nituen, gero eta errudunago sentiarazi nindutenak.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 85. orr.

Makina bat ordu pasatuak zituen haren dendan Léak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 228. orr.

Edonola ere, makina bat liburu idatzi dira Mozarten obraz eta bizitzaz.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 70. orr.

Esan behar da, makina bat proba egin genituela aurrez, ea nondik bidali ahalko zen seinalea Segura aldera.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 65. orr.

Errusia osoan barrena makina bat seme-alaba izango ditut segur aski, nork daki?  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 55. orr.

Horrelako baserriak makina bat badira Euskal Herrian, garai batean ostatu edo posta-leku izandakoak.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 42. orr.

Makina bat argazki errollok eta bideo kasetek frogatu zutenez.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 110. orr.

• 3 (izenorde gisa)

Gure artean ere, seguru aski, ohartu gabe, makina batek izango diagu antzeko déformation professionelle-ren bat.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 215. orr.

Makina batek jana eta edana franko egina du baserrian, trukean sosik laga gabe.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 193. orr.

-Ihes, aspaldion ekialdetik egiten du makina batek.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 149. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

makina bat (603); makina bat aldiz (56); makina bat arazo (12); makina bat argazki (3); makina bat barre (5); makina bat bider (17); makina bat buruhauste (3); makina bat ekitaldi (3); makina bat galdera (4); makina bat gauza (14); makina bat gizon (3); makina bat gol (7); makina bat istorio (5); makina bat izan (3); makina bat jende (9); makina bat kontu (5); makina bat lagun (6); makina bat lan (5); makina bat liburu (4); makina bat ordu (4); makina bat partida (3); makina bat saio (4); makina bat talde (3); makina bat urte (6)


makinadun izlag

Karelez kanpoko makinadun bateltxo batean datorrela.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 271. orr.

Denbora-makinadun salbatzailea  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 443. orr.


makinaizkribu ik makina1 10.

makinal izond automatikoa, pentsatu gabekoa.

Zubi batetik barrena airean gindoazenean eraman zian bere eskua nire kokotera, nirekin lehen zihoan emakumeak egingo zukeen bezalaxe, keinu makinal bat besterik ez zuan, nire ilearekin jolas egitea gustatzen zitzaioan.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 163. orr.


makinalki adlag automatikoki, pentsatu gabe.

Gogoz lan egiten zuen... beti ixilik, makinalki.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 41. orr.


makinaria ik makineria.

makinatu, makina(tu), makinatzen 1 du ad azpilanean ari izan, bilbatu.

Orain samur, orain erre, beti zerbait makinatzen.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 173. orr.

Putakumea, orain ere zer edo zer makinatzen arituko duk.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 14. orr.

Madrilgo Gobernuak makinatu zuen estrategia desinformatibo erraldoia.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 139. orr.

Elkarrekin antolatu zenuten plana eta makinatu zenituzten txikizioaren mugimenduak, eta, gainera, ondo atera zitzaizuen.  Berria - Kultura   2004-09-28

2 (zerbait) makinaz idatzi

CATeko testuak makinatzen ari naiz -esan, eta alde egin du Luis Angelek.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 182. orr.

Ondoan Serge zegoen, eta aurrez aurre Neues Tage-Buch-eko mekanografa bat, Rothek kontatzen zuena makinatzen.  Matías Mujika   «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 92. orr.


makinatxo1 iz makina txikia; adkor makina.

Denetik (garesti) erosteko aukera, berariazko makinatxoetan.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 124. orr.

Mutikoa makinatxoarekin ari zen beti, gutaz axolatu gabe.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 54. orr.

Sinbadek makinatxoa abiarazi zuen eta nik artean ontzitxoaren sokak askatu nituen.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 172. orr.


makinatxo2
1 makinatxo bat adkor makina bat.

Kanpotik etorri eta New Yorken bizi izaten garenok makinatxo bat aldiz esan izan dugu New Yorken aurki daitezkeela munduko gauzarik onenak eta txarrenak.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 7. orr.

Makinatxo bat puntutan ezberdina da.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 23. orr.

Bere bizitzako 51 urtetan makinatxo bat lan eta mesede egindakoa da apaiz iharra.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 28. orr.

2 (aditz laguntzailea singularrean)

Zergatia jakin aurretik makinatxo bat urte pasa zen.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 236. orr.

Makinatxo bat golfo bizi da... / ... Jaungoikoaren kontura.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 157. orr.

3 (aditz laguntzailea pluralean)

Gero makinatxo bat titare eman zizkion, eta ideia zoragarri bat bururatu zitzaion.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 295. orr.

Maimie aho zabalik zegoen, beste makinatxo bat zuhaitz luze gauza bera egiten ari zirela ikustean.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 277. orr.

4 (izenorde gisa)

Umeen Pasealekuan ere beste makinatxo bat daude; leku fin ospetsua da, hala deitzen baitzaie maitagarriak egoten diren lekuei.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 260. orr.

Hogeita hamarreko haietan artean gazte eta Euskal Herrian barna makinatxo bat ibilia, Chicagokoak ez zion frontoiaren deiari huts egingo.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 123. orr.


makinatzar iz makina handia.

Makinatzar handiekin egiten da lana, eta, horiek, oso erraz desegiten dute edozein megalito.  Berria - Euskal Herria   2004-01-04

Haize galanta zebilen eta makinatzar hura inor konturatu gabe iritsi ahal izan zen Filottiren etxetik berrogei metrora.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 263. orr.

Barre egin dit egongelaren erdia hartzen duen eskiatzeko makinatzarraz galdetu diodanean.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 98. orr.


makinazio iz makinatzea, azpilana.

Zalantza izpirik ere gabe jakin nuen, era berean, hura konplot, makinazio edo sabotaje bat zela, ondorio erremediaezinak zituena.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 28. orr.

Makinazioaren engranajearen beste zati txiki bat ziren, ala, neu bezala, inuxente dohakabe batzuk?  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 150. orr.

Haiek ere ez al ziren, akaso, makinazio beraren beste atal bat baino izango?  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 139. orr.


makineria (83 agerraldi, 30 liburu eta 30 artikulutan; orobat makinaria 27 agerraldi, 9 liburu eta 17 artikulutan; orobat maxineria g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian makineria agertzen da) 1 iz lan jakin baterako erabiltzen den makina multzoa.

Berak diseinatutako lantegi batean, makineria behin eta berriz matxuratzen omen zen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 253. orr.

Denbora-zuloak eratzeko makineria asmatu aurretik gizaki batzuek denbora-jauziak egiteko ahalmen ezkutua garatu zutela.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 167. orr.

Gaza inguruan eraikitako hesian zaintzarako eta ekintzaileak tirokatzeko robotak eta bestelako makineria ezartzea aztertzen ari da.  Berria - Mundua   2004-06-24

Aurrean duen errotaren makinerian jarri ditu begiak.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 114. orr.

Automobilen makinerian espezialista.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 33. orr.

Ikatza eta egurra hartzeko makineria onenaz hornituriko merkataritza-portua bihurtu dute Bouville.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 146. orr.

%35,8 makineria eta ekipoak erosteko erabili zen.  Berria - Ekonomia   2006-02-26

2 irud/hed

Erantzuten duenak bere gorputzeko makineriaren parte handia jartzen duela martxan galdera egiten duena asetzeko.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 45. orr.

Estatuko makineria guztia lanean jarri zen.  Berria - Euskal Herria   2004-05-28

Burokraziaren makinariak ezdeus bihurtzen gaituela.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 48. orr.

Halabeharrik ez da, halabehar deritzoguna kausalitatearen makineria konplexuaz dugun ezjakintasuna da.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 138. orr.

Xenofobiaren makinaria martxan da dagoeneko Frantziako presidentziarako hauteskundeei begira.  Berria - Euskal Herria   2006-04-27

Oso antolaturiko estatu baten makineriari eustea arimak suntsitzen zituen eginkizuna zen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 387. orr.

Hasieran, aldaketek arauen makineriari kirrinka eginarazten diote, eta erantzun atzerakoiak eta gogorrak eragiten dituzte.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 64. orr.

Nafarroa Bairen makineria olioztatzen hasteko ordua da.  Berria - Euskal Herria   2006-02-19

Ezinbestekoak direlako dohain horiek guztiak Bernharden pesimismoaren makineria martxan jartzeko.  Berria - Kultura   2004-10-19

3 (izenondoekin)

Piezak baino gehiago, makinaria oso bat.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 55. orr.

Makineria pisuaren laguntza behar duten zientziaren edo pentsamenduaren eremu handi-zabalak bezain maite zituen letra tiki-zirtzilen goldeaz lantzen diren alor apalak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 90. orr.

Etxea, sailak, traktorea eta gainerako makineria osagarria, ganadua, etc. Gaizki koipeztatutako makineria zahar herdoilduaren antzera.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 31. orr.

Altzairuak, kaxak, makineria hondatua...  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 112. orr.

Irailaren 11ko atentatu krudel horiek herrialde horren makineria belikoan izan dute batik bat isla.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 320. orr.

Kolpisten makinaria militar eta mediatiko osoak amore eman zuen fotokopia xume baten aurrean.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 41. orr.

Koadro batetik bestera igarobidea emateko jartzen dira beti operarako eta antzerkirako baliatzen diren makineria erraldoiak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 213. orr.

Azter dezagun orain zirkulazioaz arduratzen den makineria bikaina.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 165. orr.

Horrexegatik da hain amorragarria nola defendatzen duen jende horrek zer irabazirik ez duen makineria soziala, semea kendu eta gerrara eramatearen ordainez miseria eta zahartzarorako gosea baizik ematen ez diena.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 251. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa; orobat makineri)

Makineria piezak ekoitziko ditu Babcockek.  Berria - Ekonomia   2004-02-12

Industrian gertatzen ari ziren makineria berrikuntzek lanpostuen deuseztatzea zekartenez, makineria jo eta txiki-txiki egiten zuten luditek.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 128. orr.

Igogailuaren makineri zaratak berak ere ustekabean harrapatu nau bizpahiru aldiz gau minean, erdi lozorroan nentzalarik.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 27. orr.

Lanbidez makineria-saltzailea baitzen.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 37. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Defizit publikoaren bidez hainbat inbertsio publiko egitea, bereziki, gerora zanpatzailea gertatuko zen gerra-makineria handian.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 53. orr.

Eta horretarako munduko propaganda makineria zabalena jartzen da abian.  Berria - Mundua   2004-11-28

Hauteskunde makineriaren ordua da.  Berria - Euskal Herria   2004-02-07

PPren Gobernuak martxan jarritako gezur makineria horren lehen lerroan, [...].  Berria - Euskal Herria   2004-03-15

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

makinaria martxan (3)


makineto iz

Bilbainadak kantatzen dituen makinetoa.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 31. orr.

-Ez, jota ez, beste barik makineto putasemeak baino ez ditun.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 79. orr.


making off iz

Obraren emanaldi bat, 'making off'-a eta «irudi bitxiak» bildu ditu Gorringok.  Berria - Kultura   2004-12-02

Dani California singlearen bideoklipa eta haren making off-a, taldearen ordubeteko elkarrizketa eta estrak.  Berria - Kultura   2006-04-19

Lehenengoan Brigadistak Sound System diskotik hona eginiko hiru bideoklipak azaltzen dira; Urrun (Manolo Gil), Big Beñat (Asier Altuna eta Telmo Esnal) eta In-Komunikazioa (Iker Trebiño), eta baita haien making-off-ak ere.  Berria - Kultura   2004-12-02


makinila iz itsasontzietan, karga-deskargetarako eta aingura jasotzeko makina.

Itsasbehera zen eta makinilarekin lehorreratuko zutela gorpua, arrain-kaxen oholez eginiko etzangiren batean pentsatu zuten hara bilduak ziren guztiek, baina kapitainak, Romualdo Barrosok, apeza ikusi zueneko, lanean hasteko agindu zien kubertakoei.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 275. orr.


makinismo 1 iz giza lana ordezkatzeko makinen erabilpen orokorra.

Urte horietan probidentzia-estatuek erantzun lasaigarriak eman baitzizkien industria-iraultzak eragindako aldaketa beldurgarriei, makinismoaren zabalkundeari eta lanaren, lurraren eta diruaren merkatuaren mekanismoekiko mendekotasunari.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 99. orr.

2 makinen gorazarrea egiten zuen arte estiloa.

Haren obran espresionismoa, surrealismoa, makinismoa, futurismoa eta abstrakzioa baitaude.  Berria - Kultura   2004-03-31


makinista 1 iz tren makina baten gidaria.

Makinista zen eta hogei urtetan hasi zen trenmakinak gidatzen.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 16. orr.

Jose Emeterio zen, "Exkalu", treneko makinista.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 164. orr.

Burnibidea erauzia zegoela erreparatu dik makinistak.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 91. orr.

Makinistaren jarlekuaren aldamenean palanka bat zegoen.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 36. orr.

Makinistak bere eskuak garbitzeari utzi zion eta bera ere geltokiko buruari begira gelditu zen.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 49. orr.

Eta trenmakinak txistu egin zuen, ikusi nuen maniobraburuak makinistari linterna berdearekin aurrera egiteko seinaleak egiten zizkiola.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 89. orr.

2 itsasontzi bateko makinaren arduraduna.

Trasatlantiko batean nago makinista.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 183. orr.

Ohartu naiz neu naizela naraman ontzitxoaren makinista, neuk eragin behar diedala balbulei, neu naizela abiada erregulatzen duena hemen.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 197. orr.

Deskarga amaitutakoan baforean gelditzen nintzen makinistarekin kofradiara joan gabe gosaritara.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 60. orr.

Eta kezkatu, gauza batek kezkatu bide zuen: makinista haiek, denak ere hain jator iruditu zitzaiozkionak, beti izerditan ari beharrak eta, bizitza osoa itsasoz itsaso eman arren, itsasorik sekula ezin ikusiak.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 128. orr.

3 teatroko agertokiko makineriaz arduratzen den pertsona.

Makinistak oihala jaitsiko du.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 115. orr.

Aretoko argiak itzaltzen direnean, makinista ikusiko da agertokiko atetik sartzen, alkandora urdinez, eta poltsa gerrian lotua; atzeko bazter batetik eszena gaietako ohol batzuk hartu, aurrealdera etorri eta, belauniko jarririk, iltzez josten hasiko da.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 18. orr.

Kamerinoetatik, atetik eta baita aretotik ere, Antzezleak, Eszena-zuzendaria, Makinista, Gogorarazlea, Atrezzo-zaina agertokira itzuliko dira, eta, haiekin batera, Konpainia-burua Sei Pertsonaiekin batera haren kamerinotik.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 71. orr.


makinizkribu ik makina1 10.

makis ik maki.

mako1 1 adkor kakoa.

Politikoek gizona desfilearen lehen lerroan jarri zuten "ga'te muku'u deb'uak!" marmaratzen zuela, makoa altxatuz.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 59. orr.

• 2 izond makotua.

Holokaustoa, ez du ematen juduen sudur makoagatik izan denik, suposatu zaizkien euren kualitate (h. d., bizio sortzetiko) moralengatik baizik.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 211. orr.

Badira baita ez lisuak, ez guztiz kurbatuak, punta-makoak direla zuzen pentsa ez daitezkeenak, baizik angelutxo irtenak dauzkatenak, sentimenak mintzen baino gehiago kilikatzen dituztenak: honelakoxea da gatzunaren eta inularen zaporea.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 121. orr.

Zelari itsatsia zekarren zorrotik kanpora atera zuen bere ezpatatzar makoa zaldun harrigarri hark.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 152. orr.

3 kako-mako (orobat gako-mako) itzulinguru amarrutsua; inguru-mingurua.

Non dira orain haren kako-makoak, haren agudeziak, haren kasuak, haren tenentziak, haren trikimailuak?  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 197. orr.

Gizon ospetsuen kontaketak biltzen ditu, jakinduriazko esaeren gako-makoetan sartzen.  Elizen arteko biblia   Si 39,2


mako2 iz kartzela.

Estolda-sare baten berri biltzen du (krokis zehatza), eta makora eramaten duena bilatu behar da.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 88. orr.

Ez zeuden inolaz ere ados makoetara bidalitako gutunak zioenarekin.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 226. orr.


makodun izond makoa duena.

Gilen ikusi behar dut jendeketa baten barnean, betan indibiduo eta izaki kolektibo gisa, atomo baina atomo makodun.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 47. orr.


makodura iz okerdura.

Ez dago zientziarik foliolo baten tegumentuarenik, zelula baten filamentuenik, odol-zain baten makodurarenik, aztura baten maniarenik, aiurri baten gorabeherenik.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 16. orr.


makola 1 iz akuilu-makuiluak (?).

Makolatan ibiliko banintz bezala iruditzen zait, eta egiaz naizena baino askoz ere garaiagoa ematen dut.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 137. orr.

2 izond

Ez, ez, ikasleak sentitu behar du, gazte-gazterik, bera dela erantzule, ez dela makola edo.  Herria   2005-09-15

3 (hitz elkartuetan)

Izpi-makolak oro hautsi haren gurpilari, eta amilarazi abatza zeruko muinoan behera eta infernu zuloraino.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 102. orr.


makossa iz Kamerungo hiriguneetan oso aintzat hartua de musika mota.

Hiri zaratatsua zen Douala, etxe eta dendetatik irteniko makossa musika kaleko saltzaileen deiadarrekin nahasten zen.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 271. orr.

Makossaren erritmoan mugitzen ziren ipurdi oparoetan.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 273. orr.


makotu izond kakotua, kurbatua.

Hatz erakusle makotuez.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 112. orr.

Lerro zuzenak eta makotuak, parabolak eta elipseak.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 49. orr.

Sekula ez zuen ulertu zergatik zuen nahiago gizonak lerro zuzen nahiz makotuak begietsi, parean zuen figura xamurrari so egin baino.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 92. orr.

Altzairuzko arranpa makotu batek galeriako bi erakusketak batu eta banandu egiten ditu aldi berean.  Berria - Kultura   2006-03-05


makrame 1 iz eskuz hari lodiak txirikordatuz edo korapilatuz egiten den ehuna.

Anitz gauza balios ikertzen genituen hargatik: makrame ehuten, Zen egoten, G puntuaren lokalizatzen, tindatzen, tantrak pairatzen, estraterrestren keinu hiperbolikoen irakurtzen, trikotatzen eta josten, [...].  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 29. orr.

Freedom for Basque Country zioen afixa, eta ez da gogoratzen noren amak oparitutako makramez eta egurrez egindako apalategi horitua.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 105. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Makrame-erakusketa baten berri ematea.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 146. orr.


makro iz oso handia den gauza.

Mikrotik makrora, urteko bidaia.  Berria - Gaiak   2004-12-28


makroauzia (corpusean makro auzia soilik) iz auzipetu asko epaitzen diren auzia. ik makroprozesu.

18/98 makro auzia aintzina doa.  Herria   2005-12-08


makroaztarna iz tamaina handiko aztarna.

Makroaztarnen ikerketa burutuz, garai batean nolako landaretza zegoen jakin daiteke eta ondorioz, nekazaritzaren abiapuntua finkatu.  Berria - Euskal Herria   2004-07-07


makrobio iz urte asko-asko bizi den pertsona.

Jarraian doazen bertsoak makrobio batek idatziak dira.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 195. orr.

Makrobio "Old Parr" Thomas Parr zen, 1635an hil zena, 152 omen zituela.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 296. orr.


makrobiosi iz urte asko-asko bizitzea.

Luzaro bizi izanaren adibideak (makrobiosia) gure herrian ere baditugu.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 195. orr.


makrobiotiko izond makrobiotikari dagokiona. irud/hed

Bere izaera politiko-ideologikoa ezkutatzen ez duen eleberri bati ez dagokio iruzkin makrobiotiko bat.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 172. orr.


makrobotiltzar iz adkor biltzar erraldoia.

Gure erakundeek, baita alderdi politikoek eta beste goi mailako agenteek ere, urteak eman dituzte beste aldera begira eta oraintsu hasi dira kezkatzen: datorren ostiralerako Bilbon deituta dagoen makrobotiltzarrera zalditeria bidaliko duela esan du alkateak.  Berria - Euskal Herria   2006-03-29


makrodenda iz oso denda handia.

Lehendakari askok makrodenda horietan bezala egiten dute, merkealdiak diren egun hauetan, eguna noiz iritsiko zain.  Berria - Kirola   2004-01-09


makrodiskurtso iz barnean hainbat diskurtso hartzen dituen dikurtsoa.

Gaia entzun eta lehenengo bertsoa kantatzen hasi bitarteko segundo gutxi horiek baino ez ditu bertsolariak horrelako makrodiskurtsoak antolatzeko.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 196. orr.

Txapelketetako saioetan ere, bertsoaldia makrodiskurtso gisa antolatu duen bertsolariak beti izango du bere bertsoak kantukidearenekin behar bezala ez lotzeko arriskua, makrodiskurtsoaren egitura oso eskematikoa eta, beraz, lan bata bestearekin lotu ahal izateko behar bezain malgua denean izan ezik.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 197. orr.

Hala eta guztiz ere, bertso bi edo gehiago hartzen dituzten makrodiskurtsoak antolatzeko desafioa onartzen dute bertsolariek behin baino gehiagotan.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 196. orr.


makroeboluzio iz

Makroeboluzioa eta aldizkako orekak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 289. orr.

Aldizkako oreken teoriaren arabera, makroeboluzioaren mailan eboluzioak ez du pitinka aurrera egin organismoak hautespen naturalaren bidez euren ingurunetara moldatu heinean, alderantziz baizik; hots, urratsik nabarmenenak bat-batean egin dira.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 289. orr.


makroegitasmo iz tamaina handiko egitasmoa.

«Sasizko iraunkortasun horren mozorropean» eragin ekologiko eta sozial izugarria izango duten «makroegitasmo» asko sustatu nahi dituztela salatu zuten [AHTren aurkakoek] protestak iraun bitartean.  Berria - Euskal Herria   2004-11-20

Mundu mailako edo Espainia eta Frantziako makroegitasmo kultural uniformizatzaileen aurrean, dibertsifikatuagoak diren bertako egitasmo eskuhartzaile txikiek baitute arrakasta eta etorkizuna.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 33. orr.


makroekonomia 1 iz ekonomiaren adarra, ekonomia-magnitude kolektiboak edo globalak aztertzen dituena.

Ekonomia orokorra, berriz, mikroekonomian eta makroekonomian banatzen da.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 15. orr.

Makroekonomiak, esaterako, ekoizpenaren maila orokorra aztertzen du, langabezia, inflazioa edota estatu baten kanpo sektorea.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 17. orr.

Makroekonomiaren ikuspegitik teknikoki ere justifikatu izan da desberdintasuna: aberatsenek gehiago aurreztu eta inbertitzen dutenez, komenigarria litzateke, ildo honetatik, tartaren banaketa ez orekatua.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 277. orr.

Inflazioa izan zen berriro, Jaurlaritzak egindako azterketaren ildotik, makroekonomiaren itzalik handiena.  Berria - Ekonomia   2006-03-09

makroekonomia hozteko hartu ditugun neurriak oso eraginkorrak dira.  Berria - Ekonomia   2004-05-16

Compaore presidenteak, alta, «langabezia endemikoa» dela eta, ondorioz, ezin dela makroekonomiaren egonkortasuna bermatu erantzun zion Somaviari.  Berria - Mundua   2004-09-09

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik makroekonomiko.

Askoren ustez, liburu iraultzailetzat eta makroekonomia analisiaren hastapentzat jo izan da Teoria orokorra.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 53. orr.

Hala ere, mikroekonomia eta makroekonomia estuki erlazionaturik daude, eta horregatik, makroekonomia gaiak ulertzeko ezinbestekoa da mikroekonomiako arazoak ulertzea.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 17. orr.

Bai makroekonomia alorrean, finantza munduan bereziki, eta baita beste hainbatetan ere.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 218. orr.


makroekonomiko (orobat makro-ekonomiko g.er.) 1 izond makroekonomiarena, makroekonomiari dagokiona. ik makroekonomia 2.

Funtsezko ekarpenak egin dituzte alor horietan, ez bakarrik analisi makroekonomikorako, baita hainbat herrialdetako diru eta zerga politikaren praktikarako ere.  Berria - Ekonomia   2004-10-12

Barne Produktuari buruzko datu makroekonomikoez gain beste gizarte adierazle batzuk ere kontuan hartzen baitira.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 69. orr.

Maila makroekonomikoan, kanpoko finantzaketen eskuragarritasunak ez dio beti inbertsioen hazkundea ekarri herrialde mailegu-hartzaileari.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 114. orr.

Mundu ekonomia, termino makroekonomikoetan, nabarmen hazi da azken hiru hamarkadetan zehar.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 72. orr.

Langabeziaren kontrako politika makroekonomiko espezifikoak alde batera utzi dira.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 125. orr.

Estatuaren jarduera, sektore mailan birgaiturik, erabakigarria gertatzen da bestalde politika makroekonomiko globaletan eta politika horiek truke-tasen gainean duten eraginean.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 68. orr.

Inflazioa eta egonkortasun makroekonomikoa helburu hartuta.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 235. orr.

Ikuspegi orokorra, ordea oreka makro-ekonomikoa, ekonomilariek esango luketen bezala negatiboa da nagusiki.  Berria - Mundua   2004-10-06

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

berri makroekonomiko (6); datu makroekonomiko (7); politika makroekonomiko (4)

datu makroekonomikoak (5)


makroepaiketa iz auzipetu asko epaitzen diren epaiketa. ik makroprozesu.

Auzitegi Nazionalak makroepaiketak egiteko Madrilgo Casa de Campon prestatutako egoitzaren kanpoaldean, poliziak eta [...] kazetariak bakarrik izan zituzten zain auzipetuek, hauen senide eta lagunek eta 18/98 taldekoek.  Berria - Harian   2005-11-22

Martxoaren 11ko atentatuak epaitzeko makroepaiketan.  Berria - Euskal Herria   2006-01-22


makroerregional (corpusean makro-erregional soilik) izond eskualde erraldoiei dagokiena.

Jaurlaritzaren aburuz, Europak munduan zehar eraikitzen ari diren beste nazio eta errealitate makro-erregionalentzako erreferentzia elementu izaten jarraitu behar du.  Berria - Harian   2005-05-31


makroestadio iz tamaina handi-handiko estadioa.

Realak Anoeta estadioa, makroestadio bihurtzeko proiektua du: atletismoko pistak kendu, lau izkinatan dorre bana egin negozioa egiteko; hiru dorre 12 solairukoak eta bat 17koa, estadio ondoko dorre zaztarrak bezala.  Berria - Kirola   2004-02-03


makroestatu (corpusean makro estatu soilik) iz estatu erraldoia.

EAk defendatuko duen programaren erronka nagusia herritar guztien parte hartze politikoa areagotzea izango da, «hain zuzen, Europako makro estatuetatik behin eta berriro ukatzen dena».  Berria - Euskal Herria   2004-05-26

makr (corpusean makro ikuskizun soilik) iz artista eta baliabide asko biltzen dituen iksukizuna.

Bilboko kultur egitaraua osatu nahi dute antolatzaileek MEM 2004 jaialdiarekin, «makro ikuskizunen aurrean alternatiba bat» eskainiz.  Berria - Kultura   2004-11-25

makr iz kafetegi erraldoia.

Magisteritzako eraikinean ere bazeukaten kafetegia, baina oso txikia zen eta han ez zegoen, inola ere, Filologiako makrokafetegiko giroa.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 88. orr.


makrokartzela iz kartzela erraldoia.

Basaurikoa ez dela makrokartzela: «ez dago espetxe handietan egon ohi den giro zapaltzailea, eta hori eskertzekoa dute presoek beren egunerokoan».  Berria - Harian   2005-11-12


makrokosmos 1 iz unibertsoa, egitura konplexuko osotasuntzat hartua. ik mikrokosmos.

Makrokosmosaren eta mikrokosmosaren ideia, aldizka Talmud eta Midra-îm-etako alegorietan agertua, R. Natan-en 'Abôt tratatuan zehar garatzen da, bai eta S-fer Yesîrah-n ere ('Sorreraren liburua'), eta hala onartua zuten Erdi Aroko filosofo judu batzuek ere.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 252. orr.

2 hed

Gaiaren hondarreraino iristeko gure ikerketa makrokosmosetik mikrokosmosera eraman behar dugu, iragan historiako egitateetatik giza izaeraren ezaugarri iraunkorretara.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 97. orr.

Hemen azterturiko lau bizimoduetatik, antzaldaketa da bide bat aurkezten duen bakarra, eta hori ekintza-eremua makrokosmosetik mikrokosmosera aldatzen duelako.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 442. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

makrokosmosetik mikrokosmosera (3)


makrokultura iz kultura erraldoia.

Goiko artista sail hori, kanpoko makrokultura komertzial mediokrearen gure neurriko ispilurik petoena dela, eta horrez gainera, edo horregatik hobe, arlo desberdinetako (kirol, festa, feria, ibilaldi, omenaldi eta abarreko) diru publikoak monopolizaturik dauzkatela  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 33. orr.


makroliburudenda iz liburu denda erraldoia.

Ez zuten gure operazioaren susmo txarrik hartu ez milaka idazleren milaka obra zeuzkaten makroliburudendetan, ez eta liburuak txorizoak bezalaxe saltzen zituzten hipermerkatuetan ere.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 129. orr.


makromolekula iz tamaina handiko molekula, pisu molekular handikoa.

ADNaz indarturiko Gilda krema multzo bat, zelulak indarberritzeko eta makromolekulak birkonbinatzeko bizkortua.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 26. orr.

Izan ere, ADNaren bikoizketa hutsak ere proteina kopuru handi bat jartzen du jokoan, eta proteinon sintesiak, berriz, are makromolekula gehiago eskatzen ditu, eta mota gehiagotarikoak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 34. orr.


makromolekuladun izlag makromolekulak dituena.

Ez zen lan handirik izan terapia horrekin asmatzeko ere; aski zen kimika ez-organiko jatorrera itzultzea begiak, uharte kartesiano urrun, zikin-nahasle organikozulo eta makromolekuladunon paradisu galdu horretara.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 212. orr.


makronegozio iz negozio erraldoia.

Lubakietako kulturakoek beren minigerretan eta makronegozioetan ziharduten bitartean, Anderlecht auzoan jatorri arabiarrekoak, magrebiarrak nik uste, beste mundu batean ziren.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 107. orr.


makropoema iz poema erraldoia.

Makropoemaren munduan murgildu nintzen, kosmosaren interpretazio ikusgarriaren bidez.  Berria - Kultura   2004-02-28


makropolitika iz estatu erraldoien politika.

Baina gaur egungo munduaren eta makropolitikaren (politika bere benetako esanahiarekin ulertuta) gaineko irakurketa poetikoa ere bada Negutegia.  Berria - Kultura   2006-04-11

Makropolitikak arazoa noiz konpondu zain gelditu gabe, ordea, Arla Foods konponbide propioak bilatzen saiatuko da gaurtik aurrera.  Berria - Mundua   2006-02-19

makr (corpusean makro-politiko soilik) iz makropolitikari dagokiona.

LABeko Aizpuruaren aburuz, bistakoa da komunitate unibertsitarioa izan zela «joko makro-politikoen galtzaile eta biktima».  Berria - Euskal Herria   2004-01-22


makroproiektu iz proiektu erraldoia.

«Diseinua edozein delarik ere AHTren aurka» daudela adierazi du plataformak, «makroproiektuak ingurugiroan, gizartean, ekonomian, nekazaritzan eta lurraldearen orekan izugarrizko kalteak egingo bailituzke».  Berria - Euskal Herria   2004-11-03

Makroproiektu hori inoiz gauzatuko balitz Jaizkibelgo itsasertzek balio naturalak «interes ekonomiko eta garapenezko hutsen probetxurako galduko» lituzkeela nabarmendu zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-04-04


makroprozesu iz auzipetu asko epaitzen diren prozesua. ik makroepaiketa; makrosumario.

18/98 sumarioa orokorrean hartuta «ad hoc sortutako makroprozesu politikoa» dela.  Berria - Euskal Herria   2004-10-31

Makroprozesuek, berez, ez dute justizia egiteko balio.  Berria - Euskal Herria   2006-01-22


makroskopiko izond

Are gehiago, gure mundu makroskopikoak ere ez duela horren sinpleki funtzionatzen diote hainbat fisikarik. Zientzien historiaren eskala mikroskopikoen eta makroskopikoen arteko bereizketa.  Berria - Gaiak   2004-10-08


makrosozial izond

Horien ikerketak zentratuegi egongo lirateke teknologia zehatzen konstituzio lokalizatuetan, azterketa mikrosozialetan, kontuan hartu gabe izaera makrosoziala duten ezaugarri ekonomiko eta politiko orokorrak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 251. orr.


makrosumario iz auzipetu asko epaitzen diren epaiketako sumarioa. ik makroepaiketa; makroprozesu.

Estatutik makrosumario gisa datozen eraso orokorrei» hilaren 26an Bilbon erantzun zabala emateko deia egin du.  Berria - Harian   2005-02-08

Ezin dut ulertu nolatan erabaki zuten halako makrosumarioa egitea.  Berria - Euskal Herria   2006-01-22

Bada garaia 18/98 makrosumarioko auzi guztiak behin betiko artxibatzeko.  Berria - Harian   2006-02-19

18/98 auzian eta gainerako makrosumarioetan auzipetutako 220 lagunetatik gehienak izan ziren Kursaalen bildutakoen artean.  Berria - Harian   2005-02-20

Makrosumariootan epaitzen ari diren pertsonez eta erakundeez gainera, izaera oso bat epaitzen ari dira.  Berria - Euskal Herria   2006-03-30

Makrosumarioek ez dute justizia egiteko balio.  Berria - Euskal Herria   2006-02-18


makrotestu iz

Memoria kolektibo bat, makrotestu bat, izan errealitatearena edo irudimenezkoa, osatzen dute Mendez Ferrinen prosazko lanek.  Berria - Kultura   2006-03-07

Makrotestu poetikoaren asimetria beharrezkoa, transtestualitatea, kanpora begirada bat, garrantzizko osotasunari eginikoa deskubritu nituen.  Berria - Kultura   2004-02-28


makrounibertso (corpusean makro unibertso soilik) iz gauza guztiak kontuan hartzen dituen unibertsoa.

Hona hemen aurten mikro eta makro unibertsoetan aipagarrienak izan diren gertaeren zerrenda.  Berria - Gaiak   2004-12-28


makrourbanizazio iz urbanizazio erraldoia.

Txipion ezingo da eraiki kirol porturik, ezta 750 etxebizitzako makrourbanizaziorik ere.  Berria - Euskal Herria   2004-09-08


makrozefalia iz burua neurriz kanpo handia duenaren nolakotasuna. irud/hed

Euskal Y-ak EAEko hiru hiriburuak baino ez ditu lotuko, eta lurraldeen hiriburuekiko makrozefalia sustatuko du.  Berria - Euskal Herria   2004-02-22


makuilu
1 akuilu-makulu iz pl zurezko zangoak, oinetan finkatzen direnak.

-Nik akuilu-makuiluak erabiliko ditut.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 192. orr.

Emaztea bizkarrean hartu, eta hor izango ditu Miepek bere akuilu-makuiluak.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 192. orr.

Bere hanka baldarrekin, kaleetan behera irristaka joaten zela ematen zuen, akuilu-makuluetan balebil bezala.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 27. orr.


makula 1 iz orbana, zikingunea.

Borreroaren emazteak maitasun handiz lisatzen du lan-jantzi beltza, eta exekuzio bakoitzaren aurretik lustre makularik gabea ateratzen die senarraren laneko zapatei.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 70. orr.

ik makulagabe.

Makularik gabeko pasiloa.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 55. orr.

2 irud/hed

Ulermenaren oihal garbian makularik utziko ez duen sintaxi garbi baten bila.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 56. orr.

3 erretinaren gune horikara, ikusmena argiena den puntua.

Endekaturik eta zurbildurik zegoen makula, eta erretina osoko odol-hodiak mehetuta.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 125. orr.

Makularen endekapena edota retinitis pigmentarioaren gaitza zuten guztiek.  Berria - Gaiak   2004-10-31

Nabaria zen erretinaren erdialdeak, makula aldeak [...] ia ez zuela funtzionatzen, eta haren inguruko alde paramakularrari esker zuela halako ikusmena.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 125. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

makularen endekapena (3)


makulagabe 1 izond orbangabea, osoki garbia.

Apaldegi makulagabe, kanfor, argizari eta mendeetako kimika-nekez usaintsu haietan.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 238. orr.

2 orbangabea, akatsgabea.

Alabaina, bertute makulagaberik ere ez duk, edo baldin bada gorrotagarria duk.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 56. orr.

Zuritasun horren bidez han barruan lan egiten zutenen arima makulagabea irudikatu nahi izan balute bezala.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 208. orr.

Semeari Estatuaren zerbitzuan jartzeko garaia iritsi zitzaiola eta, etxetik bidali zuen maisu frantziarra; egotzi egin zuen alaben irakaslea ere, ez baitzen guztiz makulagabe gertatu Aleksandra Stepanovnaren bahiketaren aferan.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 177. orr.


makulu 1 iz makila modukoa, galtzarbean kokatzen den atal bat eta eskutoki bat dituena, zango-bakarrek eta herrenek ibiltzeko erabiltzen dutena.

Makila bat zekarren bidelagun, esku zahar haietan arma bat ez eta makulu bat baizik izan ez ziteken makila baldar bat.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 201. orr.

Aulki gurpilduna kendu eta bi makulu utzi zizkidaten.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 38. orr.

Bi makuluei ahal nuen bezain gogorren eutsiz, patioko atearen ondoan paretaren kontra geratu nintzela gogoratzen dut.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 38. orr.

Eguraldi eguzkitsuetan bere bi makuluen gainean atariko epelerat biltzen zelarik, [...].  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 20. orr.

Gaixoak ere, oroimenak bezalaxe, makuluak behar ditu, aurrera egiteko.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 92. orr.

Mugimendu espasmodikoak eginez zebiltzan, baina hori makuluak zeramatzatelako zen.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 278. orr.

Galtzarbea makuluan bermaturik, eskua luzatu zidan.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 279. orr.

Erreka bazterrera heltzean, makila pila topatu dugu eta nork berea hautatu du uretan makulu gisa erabiltzeko.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 238. orr.

Zutiturik, makulu bat lagun, leihoraino hurbildu nintzen.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 125. orr.

Zangobakarra zen, eta makulu baten gainean zebilen.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 8. orr.

Ebanozko makulu bat eramaten zuen beti eskuan.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 18. orr.

Gero, zauritua bizkarrean hartu eta, Mauserra makulu, ibiltzen hasi zen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 61. orr.

Norbait dabil aterki bat makulutzat, harekin belarra apartatzen.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 100. orr.

Segitzen du mutikoak makuluarekin larderiatzen, eta gurutzatzen zaizkion guztiekin "urdeka" eta "putakumeka"?  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 44. orr.

2 irud/hed

Cafik herren egiten zuen eta Mario zuen makulu, eta edonor sumintzeko moduko gelditasunaz egiten zuten aurrera.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 195. orr.

Mathilderen bakarraldi luzeen makulu isil bihurtu zen.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 175. orr.

Amarentzat une latzetako makulu bihurtu zen.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 12. orr.

Taldearen makulu sendoenak Simoni eta Cunego dira, baina taldeko beste zazpi lagunak ere ez dira makalak.  Berria - Kirola   2004-05-16

PSNri, berriz, eskuinaren «alternatiba izateari uko egitea eta haren makulu» izatea leporatu zion.  Berria - Euskal Herria   2004-10-09

Memoria izango du biderako makulu.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 102. orr.

Gure pentsamenduaren logika jarria dago makulu gramatikalaren menpekotasunera.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 62. orr.

Eta halaz guztiz ere, zientziaren makulu baldarren -baina txit operatiboen- heineraino etorririk ere, ez dakigu galdera horri erantzuten.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 45. orr.

Haren makulu lagunkoiarekin ere, herren handiegia ageri badu itzulpen honek, nirea da soilik errua.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 10. orr.

Gogor defenditzen dute, baina erasoa dute makulu.  Berria - Kirola   2006-02-11

Haste beretik izua, terrorea izan zuen makulu Espainia berriak eta Eliza ofizialaren bedeinkapena ere bai.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 87. orr.

Zin-zinez egiten diren koadroek ez ditek makulu lagungarri horien beharrik!  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 300. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Kokotsa jaso zuen makulu-kirtenetik.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 20. orr.

Eskuak makulu-buruan pausatu, eta haien gainean kokotsa zuela jarraitu zuen adiskideak nire jarduna.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 19. orr.

Esaldi eginek, makulu-hitzek, betegarriek, almanaketako atsotitzek, esaera zaharrek eta erranairuek.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 21. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Lizar-makulu baten laguntzaz.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 8. orr.

Alkohola eta eromena, mistizismoa eta ihesa izan zituen ordu arte bide-makulu.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 173. orr.

Egiazkotzat jotzen diren proposizio batzuetatik, inferentzi-arauak bide-makulu harturik, beste proposizio batera iristen den arrazoiketa-modua.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 117. orr.

Txorakeria hura, ezer ez esateko hizkera-makulu hura, topiko ezdeus hura.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 157. orr.

Gogoan dut, eskaileretan behera gindoazela, Rositak eguraldiaren zeraren bat izan zuela elkarrizketa-makulu.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 101. orr.

5 akuilu-makulu iz pl akuilu-makuiluak.

Bere hanka baldarrekin, kaleetan behera irristaka joaten zela ematen zuen, akuilu-makuluetan balebil bezala.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 27. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bi makulu (4); makulu baten gainean (3); makulu gisa (4)

makulua behar (3)

bi makuluak (3); makuluak behar (3)

makuluen gainean (4); makuluen laguntza behar (5)

taldeko makuluetako bat (3)

makulurik gabe (4)


makuludun izond makulua daramana.

Elbarri makuluduna berriz etorri da gaur.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 95. orr.

Edozer espero daiteke kaleko merkatuan zumezko hilkutxak salgai eta makuludunak bizikletan ikus daitezkeen hiri batean.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 136. orr.


makulutxo iz makulu txikia.

Makulutxo pare bat zegoen lurrean, eta zirrara eragin zidan.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 155. orr.


makur 1 izond lerro zuzena bezalakoa ez dena. ik oker.

Bi indio ikusi genituen landan barrena, eskuan aizto makur banarekin.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 77. orr.

Errekasto bat aurkitua omen zuen eta, bertan bainatzen ari zela, bi gizon ikusi, harantzaxeago, sable makur bana eskuan [...] arto-sailean barrena.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 58. orr.

Arbola makur eta zahar baten oso antzekoa da Anton Apezetxea.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 45. orr.

Azal zuri dirdiratsua, sudurra makur samarra, begiak ebano beltzezkoak, eta sutsuak gero!  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 74. orr.

Golde makurraren mutur astuna ez zen oraindik ausartu, gure lehendabiziko amaren errai maitekorretan, irekita, sartzen.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 46. orr.

2 irud/hed

Hura esatean egin zuen irri makurragatik, usaindu nuen esaldiak gaiztakeriaren bat ezkutatzen zuela, baina ez nuen harrapatu.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 12. orr.

Eta, nahi gabe ere, Voltaireren irri makur, haur batenaren parekoa, haren irri makur erlijioso, dagoeneko betirako eragina utzi duen alemaniar filosofo haren irri jasan ezinezkoarekin konparatu nuen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 158. orr.

Gureak egin du! -begi makurrez begiratu zion Ruche jaunak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 54. orr.

Gure aitak, berriz, begiratu makur eta errezeloz betea jaurtikitzen zion berri eta ezezagun zen orori.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 73. orr.

3 bi muturrak garaiera desberdinetan dituena. ik inklinatu 2.

Herri zaharrak, errepidetik ikusita, teilatu makur eta krakatsuko lerro hautsi bat marrazten du.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 22. orr.

Plano makur batean behera, eragozpenik gabe, inongo zailtasunik gabe doan esfera baten antzeko zerbait dira.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 83. orr.

4 pertsonez mintzatuz, zuzena ez dena.

Zori bera dute denek: zuzenek zein makurrek, garbiek zein likitsek.  Elizen arteko biblia   Koh 9,2

Jende makur eta bidegaldua da.  Elizen arteko biblia   Dt 32,5

Zerua gorri-gorri zegoen, gizon makur batek tiro egin eta odoletan utzi izan balu bezala.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 206. orr.

Hiri hau antzina inguru guztian fama gaiztoa zuten gizaki makur eta gaiztoen aterpe eta bizileku izan zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 538. orr.

Bihotz-gogorrak ziren, zakarrak, traketsak, moldakaitzak, ganoragabeak, ezdeusak, zarpailak, makurrak; haien buruan dena zen nahaste-borraste, zalantza, kontraesan eta lardaska.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 280. orr.

Gorde nazazu makurren azpilanetik, elkar hartu duten gaizkileengandik.  Elizen arteko biblia   Sal 64,3

· Gorroto ditu Jaunak bihotz makurrekoak; atsegin ditu, ordea, jokabide prestukoak.  Elizen arteko biblia   EsZ 11,20

5 gauza abstratuez mintzatuz, okerra, txarra.

Nire zorte makurra madarikatuz.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 25. orr.

Honen azpian interes makur ugari baitago.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 160. orr.

Arrazoirik gabeko jarrera makur bat.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 79. orr.

Zakur honek badu joera makur bat.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 62. orr.

Susmatzen hasia zen Txitxikovek asmo makurren bat zerabilela testamentuari zegokionez.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 499. orr.

Pozik ematen du bere zeregin makur hori betetzen.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 21. orr.

Lewinsky andereñoak amarru makur bat prestatu zuen gure presidentea harrapatzeko.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 213. orr.

Eskumuturreko ordulari ttikiok morrontza makurrenean lotu eta joputu gaituzte.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 8. orr.

Ez ote den izkribatzaile fede gaiztoren bat izan gure kondena makur hau asmatu zuena.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 75. orr.

Auziak akabera makurra izan zuen eta biak kartzelaratuak izan ziren.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 101. orr.

Argi genuen irudi makur hura juduen nazioarteko propagandak zabaldutakoa zela.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 215. orr.

Egun makurrari Anarekiko zitak ekarri zion zuzenbidea.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 124. orr.

Uko egin nahi duenak, lan makurrak hartu beharko ditu.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 36. orr.

Modurik makurrenean saldu nau Albak...  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 162. orr.

Nire bizitzan egin dudan gauzarik makurrena da.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 297. orr.

6 okerra, kaltegarria.

Bartzelonako portuan 5 itsasontzi handi hondatu zituen ekaitz makur batek.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 109. orr.

1993an, hotzaldi makur latza sartu zen Mediterraneo aldetik.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 63. orr.

Gaitz makur eta ezkuturen baten azpilana atzeman daiteke haren aurpegieran.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 152. orr.

Nikolas, Nikolas! -oihu egin du neska gazteak, bihozkada makur batek eraginda.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 379. orr.

Eztulaldi makur batek jo zuen, eta medikuarenera eraman behar izan zuten presaren presaz.  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 30. orr.

Orduan eztul egiten zuten, hitz laurdenik sinesten ez zigutela adierazteko egiten zuten eztul makur hura.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 149. orr.

Metanoa, gas hau ere hor dago, CO2a baino 20 bider makurragoa.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 283. orr.

Gure aitak gaixotasun makur bat zian, meatzetan hartua, eta birikak gaiztatzen dituena.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 451. orr.

Alderdi makurrak ere izan ziren, jakina.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 74. orr.

7 (-en atzizkiaren eskuinean izen gisa) ik makurtasun.

Oi, lehiaren makurra, hain agudo laster egitea intzestuzko maindire artera!  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 38. orr.

Ezen, nork lituzke jasango munduaren ukaldiak, zapaltzailearen makurra, harroaren destaina, maitasun gaitzetsiaren penak, legearen geldoa, kargudunen burgoikeria, eta baliozkoak etsi-etsian eskasarengandik jasotzen dituen purrustadak, berak lezakeelarik bertan kito egin kontuaz sastakai huts batez?  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 111. orr.

Adarjotzearen makurra eta amesgaiztoaren mikatza!  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 215. orr.

8 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa, elkarketak izenondo balioa duela)

Eskaileretan gora, gizon zahar bizkar-makur baten atzean denbora itxaron beharra dauka, makal doa eta.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 141. orr.

Haur potoloak eta haur ile-kizkurrak, burusoilak eta bizkar-makurrak.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 201. orr.

Judu sudur makur bat, fraide tripahandi bat eta apez jantzi zaharkitu bat, herrestan zihoazenak kanpalekura.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 73. orr.

Gizon gaixtoa ez zen zentinela hanka makur batek.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 25. orr.

Morroi barren-beltz eta bihotz-makur hura fanatikoa, bortizkeriazalea eta koldarra zen.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 150. orr.

9 (adizlagun gisa)

Falangekoak ez bezala, Italiako soldaduak atseginak ziren, eta ez zuten makur eta herraz jokatzeko ohiturarik.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 108. orr.

-Aberastasun makur bilduak, laburra irabazia!  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 176. orr.

Zaila da errublo milaka batzuk biltzea makur jokatu gabe, baina milioiak erraz irabazten dira.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 466. orr.

Makur argitutako egunari araberako segida emanez, deus zuzenik ez zitzaidan gertatu lantokira nintzenetik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 120. orr.

Makur konprenitu ez banion, magia istorio zirtzilen bat.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 162. orr.

Okerturik eta makur nabil, egun osoan kopetilun.  Elizen arteko biblia   Sal 38,7

Mikel Strogoffek hain makur begiratu zion, ezen merkatari logaletuak beste aldearen kontra jarri eta bidazti gaztea aske utzi zuen bere hurbiltasun gogaikarritik.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 78. orr.

Chagallen koadroetan bezala, herri txiki bat ageri zen gibelaldean dantzan: eliza, etxeak, leihoak makur.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 48. orr.

Gau hartan gauza zuzenik ez, dena makur.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 145. orr.

10 (adizlagun gisa izen baten eskuinean)

Jantziak zarpail, bizkarra makur, lumarik ez haren kapelu hega-zabal ilupatuan.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 23. orr.

Arrain saltzaileek, mahai hutsen atzean eserita, puntu egiten zuten, bizkarra makur.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 190. orr.

Burua apal eta sorbaldak makur egon zen denbora hartan guztian.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 42. orr.

Beren apez esku xuri potoloak txirikordan eta ezpainak makur, bekatorosen magma ahalkegarria hoztearren miserikordia deituz.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 44. orr.

Ardatzean ari zen, burua makur.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 104. orr.

Burua makur, kokotsa bularrean finkaturik, apal-apal aitortu zuen berak diru-txartel hura beste bati ostu ziola eta ez zuela polizia ikusteko gogo handirik.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 17. orr.

• 11 iz kaltea, gauza kaltegarria.

Zer egin dugu horrelako makurra merezi izateko?  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 131. orr.

Uda huntako beroteak makur frango egin du.  Herria   2003-09-04

Hilik eta kolpaturik ez da izan bainan makur handiak ba!  Herria   2003-11-20

Makur guti eta kolpaturik nehor ez.  Herria   2005-05-05

Virginian da makur gehienik izan, 17 hilekin.  Herria   2003-09-25

Herriko laborari etxe batean, makur handia ukana zuten bezperan.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 30. orr.

Makur haundiak egiten dituela [usoak] uztetan edo errekoltetan.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 88. orr.

Guretzat makur handia da Voskuijl biltegian ez egotea, han gertatzen den edo entzuten duen guztiaren berri emateko.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 116. orr.

Hoinbeste mintzairaren galtzea makur handia dela, mintzaira bakoitxa altxor paregabe bat izanki-eta.  Herria   2005-11-10

Makur izigarriak, gazteetan nagusiki, eta gero-eta gehiago gure inguru hurbilean.  Herria   2003-09-25

Garagardo pixka bat galtzen gainera, horra makur bakarra.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 17. orr.

Legeria sailkatu eta korapilatsu bati loturik egon daitezkeen makur handiak.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 91. orr.

Ahal guziak eginen direla kotsadurak ez sobera makur ekartzeko.  Herria   2003-01-09

12 (hitz elkartuetan)

Makur parrasta bat denen buru, hiru gela itsuski fundituak, auzoko bizitegietan ere kalte asko, keak eta urak eginik gehienik.  Herria   2003-06-26

Amets egiten zuen makur-ekarleak zitezkeelakoan haurrak urkatzen zituela sortu arau.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 269. orr.

13 hutsegitea.

Itxura nahasia ageri zuten, lehenbiziko makurra egin berri duten bi maiteminduren antzera.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 83. orr.

14 buru-makur ik burumakur.
15 jokaldi makur

Azalpen bakarra dago: norbaiti bururatu zitzaion zure autoari jokaldi makurren bat egitea.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 220. orr.

Ez zuen okerra aurkitzen, baina jokaldi makurren bat egin zuelako sentipena ez zen desagertzen.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 86. orr.

Lortuko ez bagenu, Kataluniari jokaldi makurra jokatzeaz gain, PPrentzat garaipena izango litzateke.  Berria - Mundua   2006-01-19

Eta asmatu zenuen, horixe asmatu zenuela, jokaldi makurra akatsik gabe atera baitzitzaizun.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 269. orr.

Ez du gogorik egin ziguten jokaldi makur higuingarriaren berri emateko.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 225. orr.

16 kukuak makur jo

Halatan, kukuak makur joz gero, nire alde erabili ahalko nuen eskuindarrak babestu izana. Parisen, baina, makur jo zien kukuak askatasun amets laino haiei.  Berria - Kultura   2004-01-06

Whistean aritu zen, baina kukuak makur jo zion horretan ere: kolorez okertu zen bi aldiz, eta, jokoaren arauak ahazturik, hainbat jokaldi ustel egin zituen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 254. orr.

Susmoa diat makur jo behar diala kukuak, Pedro Páramo.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 41. orr.

Baina, nonbait, kukuak makur jo zukeen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 31. orr.

17 makur-makur adlag

Lacaillek, garrazturik, ilea urdin jada, gauero bizkarra makur-makur Parisko kaleetan barrena betiereko bidaia eginda, [...].  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 165. orr.

Hagin zorrotzak erakusten zituen piztiak Branek urruma egiten zion bitartean, hankak bilduta eta burua makur-makur zeuzkala Zeunerrek.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 178. orr.

Harryk bira eman zion Sutximistari, makur-makur jarri, ia kirtenaren gainean etzanda, eta aurrera abiatu zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 253. orr.

Ahaleginak egiten zitian, hala ere, burua makur-makur ez egiteko.  Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 31. orr.

18 makur-makur egina/eginda/eginik

Gaur egun, makur-makur egina, itxuragabe, arrain hezeak ahotsa marrantatu eta azala urdindutako matrona baten irudira zeramatzan bere hirurogeita bost urteak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 169. orr.

Bere burua ikus dezake, ilea urdinduta, makur-makur eginda, oinak tarras kale-ertzeko dendara litro erdi esne eta barra erdi ogi erostera.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 229. orr.

Eskuburdinek presio egiten dizute, eta makur-makur eginda begiratu diozu behetik gora.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 162. orr.

Eskuaz txapelari buru gainean eusten ziola, gorputza makur-makur eginda, baietz, ulertu zuela.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 105. orr.

Bidetik aldendu da, makur-makur eginda ahalik eta ikuspegi tikiena utzi beharrez.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 6. orr.

Orain lasterka eta orain akrobata bat bezala, besoak zabalik, edo goputza alde baterat makur-makur eginik.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 328. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arras makur (4); arrunt makur (3); bide makur (3); bide makur bat (3); bizkarra makur (5); buru makur (50); burua makur (32); egitate makur (3); gizon makur (3); hoinbeste makur (4); jende makur (3); jokaldi makur (3); kukuak makur jo (3); makur ainitz (3); makur alde (3); makur asko (12); makur asko izan (3); makur bakarra (3); makur bide (8); makur dabilela (3); makur dabiltza (3); makur doatzi (3); makur egin (3); makur egina (3); makur eginda (14); makur gehiago (3); makur guti (4); makur handia (11); makur handiak (26); makur handiak egiten (3); makur handiak izan (3); makur handiena (5); makur handirik (7); makur haundia (5); makur haundiak (6); makur hori (9); makur horiek (9); makur horien (3); makur horren (4); makur hura (5); makur ibili (3); makur izan (3); makur izigarriak (3); makur jo (6); makur makur (22); makur makur eginda (13); makur zaitez (3); makur zerbait (3); sobera makur (3); uholde makur (3); zernahi makur (5)

bide makurra (4); bien arteko makurra (3); eguraldi makurra (4); jokaera makurra (4); jokaldi makurra (3); makurra frango (8); makurra izan (8); makurra izango (4); mila euroren makurra (3); oso makurra (3); tantoren makurra (3); xantza makurra (3)

aise makurrago (4); gero eta makurrago (10); makurrago joan (3)

are makurragoa da (3)

alderdi makurrak (3); alimaleko makurrak (4); bide makurrak (3); dituen makurrak (6); eguraldi makurrak (3); gauza makurrak (3); gizon makurrak (5); ikaragarriko makurrak (5); izigarriko makurrak (3); makurrak egin (6); makurrak eginez (3); makurrak izan (6); makurrak jasan (3); nolako makurrak (5); uholde makurrak (8)

modu makurrean (4)

makurren xuxentzeko (5)

zurrumurru makurrenak (3)

modurik makurrenean (3)

deus makurrik ez (4); deus makurrik gabe (3); ez da makurrik (7); gehiagoko makurrik ez (3); gizon makurrik (4)


makurbide (orobat makur-bide g.er.) iz makurtzeko bidea; bide makurra.

Makurbidean trabatzen ari nintzen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 365. orr.

Hartuko dut kuraia halabeharrak prestatu dizkigun makurbideak pairatzeko.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 107. orr.

Makur-bide bakarra ETA-koek ekartzen dutela bortizkeriari ez uko eginez.  Herria   2001-10-11

Guretzat denak haizu eta besteri dena debeku ari behar girela? ez da hor makurbiderik baizik!  Herria   2005-09-22

Maite zaituzke, apika, orain, eta orbanik eta makurbiderik gabea dateke, akasgabea, haren gogoa.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 46. orr.

Bekatuaren itzala-ren makurbidea, aldiz, aurrekari ilun hura oroitzetik aurrekari ilun hura errepikatzera doa.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 83. orr.


makurdura 1 iz bi muturren arteko garaiera-desberdintasuna. ik inklinazio.

Zein den lurrak aldi bakoitzean eguzkiaren inguruan biraka ari dela, eguzkira duen distantzia, eta zein den lurraren makurdura, egunak ere halakoxeak izango dira.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 26. orr.

Bi ordu luze izotz eta harkaitz zorrotzez osatutako terreno mistotik ibili eta gero, zenbait unetan %55-60 graduko makurduraz, hego-bizkarrera ailegatu nintzen, egia esan, aski nekaturik.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 83. orr.

-Trigonometria -ekin zion berriz Ruche jaunak -objektuen makurduraren zientzia da, orientazioarena eta norabidearena; angelu baten bidez neur daitezkeen gauzak baitira horiek guztiak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 72. orr.

Larruzko bere kapelaren makurdura.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 367. orr.

Plano bateko angelua bata bestearekiko makurduran dauden bi lerrok eratzen dute,  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 155. orr.

2 kurbatura. ik okerdura 2.

Orobat gertatzen zait, Cartagon, esate baterako, neuk ikusiriko ezin hobeto burututako arkuaren makurdura bikaina gogoratzen dudanean.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 309. orr.

Makurduraz betea da, S mordo batez, nolabait esateko.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 153. orr.

Harry Goldweiserren sudurraren makurdurak zuzen-zuzenean bat egiten zuen bere soilunearen makurdurarekin.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 255. orr.

Ene espirituaren makurdura edo eraikuntzaren beraren isuriren bat?  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 168. orr.


makurgabe izond makurrik gabea.

Pantxikaren alabatto makurgabearena.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 96. orr.


makurgaitz (orobat makurgatx g.er.) izond nekez makurtzen dena, oso nekez amore ematen duena,

Hori zen, beraz, Giuliak beste batzuetan gizon eskuzabal, makurgaitz, maitemindu eta seriotzat deskribatu zidana.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 167. orr.

Odolgabea izaeraz eta makurgaitza moldez, lagun gutxi egin zituen eskolan.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 199. orr.

Rufinoren izakera burdinazkoa edo urgulu makurgatxa.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 11. orr.

Zure adore makurgaitzaren indarrez etsai guztiak mendean hartu ondoren.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 370. orr.

· Bizar-laban makurgaitza lurrera irristatu zen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 78. orr.


makurgatx ik makurgaitz.

makurgune 1 iz makurdura bat dagoen gunea.

Komeni da sarrera zabalak eta ugariak egitea, eta goiko eserlekuetara joateko sarrerak egon daitezela behekoetara joatekoetatik bananduta, eta izan daitezela guztiak jarraituak eta zuzenak, batere makurgunerik gabeak; jendea, hain zuzen, ikuskizunetik ateratzerakoan ez dadin pilatuta eta trabatuta aurkitu.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2250. orr.

Mendi-lerroaren bizkarra biribilean biltzen da eta bere makurgunearen erdian itsaso Adriatikoaren urak ia ukitu ondoren, berriro bere zirkuituan okertu egiten da kontrako itsasartea ukitzeraino.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1390. orr.

Bainu beroetako sabai gangatuek ezin dute gainean iturririk izan, baina hala ere, sabaiak, galdaretatik sortzen den aire beroarekin berotuta, zoladuretatik ura jasotzen du, sabai gangatuaren makurguneetara erakartzen du eta bertan mantentzen du, lurrun beroa beti gora igotzen delako.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3690. orr.

2

Ez zuten, ordea, makurguneok etsi, eta, pixkana-pixkana, Martinek uzkurtasun-uneak eramaten ikasi zuen: irribarre bat behartzen zuen, esanez bezala beste erremediorik ez bazegoen, prest zegoela guztiz berria zitzaion hura ere onartzeko.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 174. orr.


makurka 1 adlag makurtuz.

Lurrera itzulia zela ikusi genuen zurtuta, eta makurka genuela aurrean, sari eske.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 61. orr.

Makurka hurreratu natzaie, etsaien lerroetan sabotaiak egitearren txarrantxapetik narrasten nintzen moduan.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 172. orr.

Pena gutxiago dela burgesak zerbitzatzea, zeureak ez dituzun soroetan makurka ibiltzea baino.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 249. orr.

Gizon handi bat gogoratzen dut, zahartu eta gero erdi makurka ibiltzen bazen ere.· Bigarrenik, hura erosten duenak, berak bildu behar du, oilategi-zuloetan lauhankan sartuz eta larrain-zokoak altxa-makurka miatuz.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 55. orr.

2 okerka.

Hori guztia ikusirik, kontu hauek hain oker eta triste baldin badaude, hain makurka baldin bagabiltza, [...].  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 193. orr.

3 (izen gisa)

Bostekoa emanda eskertu zigun, bizkar-makurkak eginez erretiratu zen barra aldera.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 225. orr.

4 buru-makurka adlag burua makurtuz.

Ohore artean eta buru makurka hartu zuten.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 81. orr.

Doi bat kikildua eta aztoratua, Ala Al-Din buru makurka joan zitzaion kalifari eta esan ahalak esan zizkion bere eskerrona agertzeko.Automobil urdin bakoitzak, bada, agurraldi-saio halako bi jasotzen zuen muinoaren gailurrera iristean, eta automobiletakoek, berriz, irribarrez eta buru-makurka eskertzen zuten harrera-oihu bakoitza.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 182. orr.

Bi gizon jertsedun zeuden haien parean zegoen bankuan, gustura edaten, buru makurka adieraziz emakumeen emozioarekiko adostasuna Annie atera joan zen, irribarre egin nahian, buru-makurka, ilea txukuntzen, eskuak mantalean garbitzen.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 191. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

buru makurka (7)


makurkeria iz egintza makur gaitzesgarria.

Gaiztakeria hazi eta makurkeria ugaldu den garai honetan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 248. orr.

Lapurreta, laido, liskar edo bertzelako makurkeriaren bat salatzera.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 121. orr.

Makurkeria txikiak bakarrik egiten dituzu: bulegoa ordu bete lehenago itxi, diru apur bat kendu merkatari bati edo besteri ezorduan joan delako gutun baten bila, bidali behar ez den pakete bat bidali; horrela edonor da santua!  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 287. orr.

Makurkeria bat iruditzen zitzaion Juliorena: familiaren miseria aprobetxatu Nini bere maitale egiteko eta gero, komeni zitzaionean, abandonatzeko asmoa izatea.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 90. orr.

Gizakiaren ahuleziak eta makurkeria.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 10. orr.

Nola ez naiz mendekatuko makurkeria horiez...  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 97. orr.

Zein da bada ustez ezjakinean egin dudan eta hainbertzeraino haserretu zaituen makurkeria hori?  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 423. orr.

Ez al dizkizut aitortu nire gaiztakeriak eta zuk barkatu nire bihotzaren makurkeria?  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 214. orr.

Poliziaren makurkeriak.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 203. orr.

Zoriontsua [...] bere barruan makurkeriarik ez duena!  Elizen arteko biblia   Sal 32,2

Gaiztakeriaren aurkako epaia berehala betetzen ez delako, makurkeria egiteko gogoz bete ohi da gizon-emakumeen bihotza.  Elizen arteko biblia   Koh 8,11

Zer makurkeria egin zituen, bada, Girolamo Cardanok erakunde makur horren haserreak merezi izateko?  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 290. orr.

Bere baitan makurkeriaz egin zuen: "Igandea ez zagok urrun".  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 357. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

makurkeriak asmatzen (3)


makurki adlag era makurrean.

Hik erran hori egia izanez gero, makurki jokatu ditek gure aitzindariek, dio Mazellak bere mustatxa haztatuz.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 100. orr.


makurño iz ipar makur txikia, akats txikia.

Bestalde ere izan dira makurño batzu han-hemenka, bainan ez gauza handirik.  Herria   2002-11-28

Hots, deputatu eta zenatur horientzat, minixtroen hilabete-sariak nunbait han % 70-ez goratzea, eta hori kolpez, ez bide ditake makurño baten xuxentzea baizik!  Herria   2002-08-08


makurragotu, makurrago(tu), makurragotzen da/du ad makurrago edo okerrago bihurtu.

Aitzineko egunetan uste izan zuen deusek ezin zuela bere egoera makurragotu.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 148. orr.

Monclarrek kontuak eginen zituen: arpilatzaileak 4.500 izan beharrean 5.000 izateak ez zuen hiriko biztanleen zorigaitza makurragotuko.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 274. orr.


makurraldi (orobat makur aldi) 1 iz makurtzea.

Irribarrez eta makurraldi ttipi bat eginez, esaten nien: "Hona gaurko posta, Shiranai jauna".  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 27. orr.

2 garai makurra.

-Gauza handia da, hain gazterik, makurraldien alderdi positiboei antzematen jakitea! Baina jolas eta gozo aldiak ez ezik, makur aldiak ere izaten zituzten.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 402. orr.

Ageri-ageriko egoera horixe zuten, ordea, elkarren arteko makurraldietarako bide: artean ere alabak ez zuen ulertzen ez onartzen kondena, urkatuek sortarazi zizkioten malkoek argi adierazten zutenez.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 37. orr.

3 buru-makurraldi burua makurtzea.

Hark eskuz agur keinua egin ondoren, paperezko agiri bat eman zion, ofiziala eta zigiluduna, eta amiladun gizonak agurtu egin zuen soldaduen buru egiten zuena, buru-makurraldi batez, eta, gero, hari bizkar emanda, zain zeuden gizon-emakumeengana jo zuen.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 16. orr.

Gabrielek dirua eman die ijitoei eta haiek buru-makurraldiaz agurtu dituzte bi gazteak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 176. orr.


makurrarazi (orobat makurtarazi g.er.), makurraraz, makurrarazten 1 du ad makurtzera behartu.

Makurraraziko dute agure ttenttea.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 30. orr.

Baina Mattinek, noiz eta ikusi baitzuen gertatu zitzaidana, harrapatu zuen Markos iletik, makurrarazi zuen, sarrarazi zion burua uretan behin eta birritan, eta ez zen jabaldu ez sosegatu harik eta Markos eztulka eta hatsangaka utzi zuen arte.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 306. orr.

Erromatarren arma nagusia, Sirakusa makurrarazi behar zuena, uretan suntsitu zen.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 474. orr.

Orain makurrarazi egingo ditut zure etsai guztiak.  Elizen arteko biblia   1 Kro 17,10

Honen bihotza jainko arrotzengana makurrarazi zuten zahartzaroan.  Elizen arteko biblia   1 Erg 11,4

Herrak kokotsa makurrarazi zidan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 247. orr.

Beren jainkoengana makurraraziko dizkizuete bihotzak.  Elizen arteko biblia   1 Erg 11,2

Honela makurrarazi zieten burua filistearrei.  Elizen arteko biblia   1 Sm 7,13

Ez al zuen laido larritzat jotzen pentsamenduaren jabe den gizon bat pentsatu gabe sinestera makurrarazi behar hura?  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 66. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Anjelek baso luze makurrarazian zerbeza zelan isurtzen duen ikusten du Joxanek.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 55. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

burua makurrarazi (4)


makurrarazle iz makurrarazten duen pertsona.

Lepoa panparroi gorantz begira duen nobleziako emakume adinean sartuaren indioilartasuna zaio bere morroiari mespretxuaren ikur, makurtu eta makurrarazleen arteko abezedario gestual bateko ikur.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 32. orr.


makurrezin izond ezin makurtuzkoa, ezin amore emanezkoa.

Beste Merkurio batek, Casellik, inoren famaren zaindari makurrezin hark: nire lizentziaturako "goren"ak zerbaitetarako balio izan zuen horratik.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 91. orr.

Andere Akatsgabe makurrezina zen ama.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 69. orr.

Bizinahi makurrezin hartan, maiz adierazi zidan amak beren alde ona duketela gaitz guztiek.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 31. orr.

Nola aipatu gure bihotz-mina eta [...] guraso bihurtu nahi gaituzten eta aldi berean gure gaineko esku makurrezinari irmo eusten saiatzen diren une horietako inkoherentziek eta bidegabekeriek gugan eragiten duten haserrea, higuina, ulertezina, oinazea?  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 16. orr.


makurtarazi ik makurrarazi.

makurtasun iz joera, jaidura.

Iraultzailetzat jotzen zuen bere burua hogei urtetan, baina makurtasun handia erakutsi zuen bizitza guztian jantzi eta apaindura ederren aldera.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 67. orr.

Apez zahar honen makurtasun antifrankista ezagututa.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 270. orr.

Errealitatea humanitas kontzeptua da, berriro baliorik positiboenaz (berba horrek Erdi Aroan giza ahultasuna -bekatu edo errorerako makurtasuna- adierazten zuen), eta funtsezko bilakatu da gogoeta berrian.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 276. orr.


makurtu, makur(tu), makurtzen 1 da/du ad norbait edo zerbait, bere kokaera horizontal edo bertikaletik aldaratu.

Ostertzari buruz berrogeita bost bat graduko angeluan makurtua.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 61. orr.

Gehien makurtzen ziren errainuak (errefrakzio handienekoak) more ikusten ziren; errefrakzio txikienekoak, gorri; espektroko gainerakoak, berriz, bien artean.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 39. orr.

Lurrerantz ere makurtzen da, beraz, eguzkiaren beroa.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 111. orr.

Eskuinaldera makurtu, eta berriz esan zuen: [...].  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 77. orr.

Bere kutxara makurtu zen berriro, baina ia berehala altxatu zen, eskuan makila tinko zuela.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 32. orr.

Ez da irmoa; aise makurtzen da alde onera, baina baita txarrera ere.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 291. orr.

Olgak bere Pompadour orrazkera gizona zegoen lekurantz makurtu zuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 53. orr.

Leitzen ari nintzen bitartean burua alde batera eta bestera makurtzen nuela.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 177. orr.

Gazteak aurreneko zartada gelditu zuen, eta segidan gorputza atzerantz makurtu zuen bigarrenari ixkin egiteko.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 11. orr.

Haizeak okertutako zuhaitz baten antzera makurtu.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 322. orr.

Ureztatu bezain laster lehortu egiten zen lurra, eta landareak triste makurtzen ziren beren zurtoinaren gainean.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 143. orr.

Ozta-ozta ikusten ziren etxeko hormak haien atzean, hosto ugariko adar beherantz makurtuek ezkutaturik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 489. orr.

Hainbesteraino luzatu zen bat-batean santua, non zuhaitzaren adaburua ukitzen baitzuen eta lurreraino erraz makurtzen.· Aitak, erantzun gisa, begirada makurtu zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 203. orr.

• 2 da ad gorputza edo burua aurreranz eta beherantz higitu.

Aurpegia jaso duzu eta Luis berriro makurtu da bere ezpainak zureetara iritsi arte.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 79. orr.

Ez zen makurtu bere arma lurretik jasotzeko.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 109. orr.

Makurtu eta pilotak biltzen jarri nintzen.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 73. orr.

Paper gainera makurtu zen idazten hasteko.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 111. orr.

Friedel nire gainera makurtu zen, gure belarriek elkar ukitzeko moduan.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 115. orr.

Makurtu, damari eskuan muin eman, eta lagundu zion aldameneko aretora.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 30. orr.

Biak begirune handiz makurtu ziren diamantezko botoia zeukanaren aurrean.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 58. orr.

Aurrerantz makurtu zen, bular sendoak ia agerian utziz.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 288. orr.

Harry aurrera makurtu zen Hagrid ikusteko.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 79. orr.

Etxe aitzinera helduta, oinetako lokarria lotzera makurtu nintzen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 157. orr.

Gerald makurtu egin zen eta Camilla musukatu zuen emeki, emeki-emeki-emeki.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 216. orr.

Txundituta, Harry makurtu egin zen maparantz.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 158. orr.

Osaba Jeff aurrerantz makurtu eta baxuago mintzatzen hasi zen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 173. orr.

Kaxaren atzean makurtu zen mutila.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 178. orr.

Gizona gutuna irakurtzeko makurtu zenean, neska gaztea sorbaldaz doi-doi ukitu zuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 118. orr.

Doktorea makurtu egin zen eskuak belaunetan pausatuz.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 289. orr.

Ghân-buri-Ghân lurra kopetaz ukitzeraino makurtu zen, agur moduan.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 130. orr.

Motorrera hurbildu, makurtu, eta galgak laxatu nizkion giltza batez.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 203. orr.

Atera zen David hegoaldetik eta lurreraino makurtu zen, hiru bider ahozpeztuz.  Elizen arteko biblia   1 Sm 20,41

Anaia berehalaxe makurtu zen bikarioaren oinetan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 301. orr.

Judako eta Jerusalemgo jende guztia ere makurtu egin zen Jauna gurtzeko.  Elizen arteko biblia   2 Kro 20,18

Askoz ere motelago dabil, makurtuta, ez zaizkio hitzak ateratzen...  Berria - Gaiak   2006-04-02

· Makur daitezela nazioak zure aitzinean.  Elizen arteko biblia   Has 27,29

• 3 (du aditza, objektua gurputzaren zatiak direlarik)

Gazteak burua makurtu zuen baietza adierazteko.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 80. orr.

Berriro ere burua makurtu eta alde egin zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 44. orr.

Burua atzerantz makurtu eta hatz erakuslea airerantz luzatu zuen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 31. orr.

Neke handiz makurtu du gorputz handikotea.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 16. orr.

Zangoak gurutzatu, soina aurrera makurtu, eta eskuineko ukondoa izterrean eta kokotsa esku-azpian bermatuak, begira geratu zitzaion.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 60. orr.

Neskak hesola bati heldu zion, eta burua niregana makurtu zuen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 46. orr.

Bizkarra makurtu zuen feltrozko txapinak hartzeko.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 235. orr.

Senak aginduta, buru-sorbaldak makurtu eta, zeharka, egongelako altzariak lehertzen ikusi nituen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 122. orr.

· irud Batzuetan nihaurk nituen probokatzen, ez bortizki baina keinu ttipiekin, erakusteko ez nuela burua makurtzen, ez eta makurtu nahi ere.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 76. orr.

Makurtu lepoa eta jarri Babiloniako erregearen menpe, eta zuen arbasoei eman nien lurraldean jarraituko duzue bizitzen.  Elizen arteko biblia   Ba 2,21

Baina Yhwh-k ez zizuen entzun, ez jaramonik egin (hitzez hitz 'belarria makurtu').  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 108. orr.

Ene Jainko, makur belarria nire otoitzari, ez egin entzungor nire erreguari.  Elizen arteko biblia   Sal 55,2

Zeruko Senarraren ezker besoa burupean baituzue, karitate arautu baten bidez espirituaren legepera makurtua duzuen zeuen gorputz ahulari eusteko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1207. orr.

Zure arauak betetzera makurtzen dut gogoa: nire sari dira betiko.  Elizen arteko biblia   Sal 119,112

• 4 da/du ad norabide zuzenetik aldaratu ik okertu.

Sustrai gaixotik zuhaitz gaixoa sortzen baita, eta behin okerrera makurtu dena nekez ekar baitaiteke bide zuzenera.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 182. orr.

Tira, erabaki zuen, afera alu hartan gauza gehiegi makurtu ziren zegoeneko.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 230. orr.

Ala dolorismoak jujamendua makurtu dit?  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 43. orr.

Halako moldez non ematen dituena ez dadin saihestu ez makurtu batera ez bestera.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 39. orr.

Gure arteko gerlak iraun bitartean sekula ez haiz ez alde batera ez bertzera makurtu.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 35. orr.

• 5 da ad besteren bide, molde, esan, iritzietara... egokitu edo etorri. ik lerratu.

Errukarriak, [...] aurkako ditudan anaiak, nahiz eta gogoz kontra haien nahira makurtzen naizen!  Berria - Gaiak   2004-09-22

Luze ari izan nintzen neure burua suizidioaren aukera ezberdinekin balakatzen, bakar batera makurtu gabe.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 260. orr.

Zuk ondo dakizu amodioaz mintzatzera makurtzen den emakumeak azkenean amorosturik bukatzen duela.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 223. orr.

Nik ez nuen Ramiroren arrazoibidera makurtu nahi.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 46. orr.

Noizbait onartu behar izan nuen iritzi zentzudun hark berak, umekerietara makurtu nahi ezak berak egiten ninduela koldar.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 201. orr.

Aitortzen dizut ezin naizela hori sinestera makurtu.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 108. orr.

Pedro semea ez zitzaion axola, eta Andresi gorrotoa zion ia, bere nahietara makurtzen ez zelako.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 36. orr.

Eta egiaz hala gertatu zen, Inozentzio jauna, munduko zuhaitzik goren eta altuena, Frantziskoren eskakizun eta nahira halako onberatasunez makurtu zenean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 203. orr.

Azkenik, santuaren irmotasunak garaituta, haren erreguetara makurtu zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 202. orr.

Preso gehienak arin amiltzen ziren: ordenak obeditu, agindutakoa jan, diziplinara makurtu...  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 251. orr.

Hain gaude gu horretara eginak, aginduak ematera eta onartzera makurtuak esan nahi dut, [...].  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 38. orr.

Eta makurtzen da diruaren eta boterearen eta gezurraren aurrean.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 73. orr.

· du ad Deusek ez zaitzake amore ematera makur.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 102. orr.

6 irud/hed

Japoniak 1863an onartu zuen, Turkiak eta Txinak baino urte batzuk geroago, hauek 1929an makurtu baitziren egutegi berrira.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 32. orr.

Mugimendu hura ezerezean geratu zela, eta partaide gehienak [...] agintarien legeetara makurtu eta ahal bezain eroso bizi zirela.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 166. orr.

Mugimendu-gerrazko erasoaldi zorrotzak jo bat-batean han-hemenka, kokapen-gerraren errutina nekagarrira makurtu ordez.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 61. orr.

Inork onartu nahi izan ez zituen lan-baldintzetara makurtu-izana aurpegiratzen ari zitzaizkidan.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 186. orr.

Eta geure buruari uko egin behar diogu eta zerbitzuaren eta obedientziaren uztarpera oso-osorik makurtu, bakoitzak Jaunari hitzeman zionez. zientziak erlijioaren lekua hartu du gaur egun, etorkizuna gure nahietara makurtu dezakegula agintzen digulako.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 101. orr.

Teresak ez du orduz ordu errepikatzen den bizimodu aspergarrira makurtu nahi.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 82. orr.

Bere meneko nahi izanen zaitu sistemak, bere beharretarat makurtua beti.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 15. orr.

7 ipar hondatu.

Gehiago dena, nehork ez du konprenitzen nolaz elizako ezkilak, nolaz nork beraren ordugailuak, irratiak, telebistak, hozgailuak, hoinbeste mekanikeria etxe batean orain elektrikaz direnak, berdin elektronikaz beteak direnak, nolaz geldituak diren edo makurtuak.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 202. orr.

8 (era burutua izenondo gisa)

Alde horretatik mimosaren adar makurtuek erabat inguratzen baitute. Gari helduen buru makurtuak ferekatzen nituen, bularra puzten zidan itsas airea edaten nuen.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 114. orr.

Esku korropilotsuak, makurtuak, sofritu zutela salatzen zuten.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 175. orr.

Azalera makurtuek estimuluan duten korrelatu bezala aurkezten dira.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 54. orr.

Figura makurtu bat agertu da Abelengandik metro pare batera.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 114. orr.

Akituta zegoen, basoko soilgune batean itzal makurtu bat ikusi dutenean. Eskaileren alde batera eta bestera, plano makurtu batek pasabidera igotzeko aukera ematen zuen.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 113. orr.

· Lepoa panparroi gorantz begira duen nobleziako emakume adinean sartuaren indioilartasuna zaio bere morroiari mespretxuaren ikur, makurtu eta makurrarazleen arteko abezedario gestual bateko ikur.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 32. orr.

9 buru-makurtu iz burua makurtzea. ik makurtze.

Gizalegezko buru-makurtua eginez hartu zituen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 32. orr.

-Mesedez -esan zuen Txitxikovek, buru-makurtua eginez-, eroste-agiriak hemen egiten dira?  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 211. orr.

Haren esku aldera buru makurtu bat egin, eta agurtu egin zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 127. orr.

Agur-hitz adeitsuei zein buru-makurtu atseginari esker, aise irabazi zuen emakumearen estimua.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 495. orr.

Bere erantzun labur eta zehatzetan agertzen zuen jendetasunak berak arriskutsua zirudien haren ezpainetan, haren buru-makurtu arinetan.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 26. orr.

10 makurtuxe makurtu samar.

Belak, makurtuxe, arretaz begiratzen zion Aneren gorputzari soslaian.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 22. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

aldera makurtu (13); atzerantz makurtu (4); aurrean makurtu (35); aurrean makurtu zen (6); aurrera makurtu (27); aurrera makurtu zen (13); aurrerantz makurtu (22); aurrerantz makurtu zen (9); berriro makurtu (5); berriz makurtu (5); bizkarra makurtu (8); bizkor makurtu (4); buru makurtu (23); buru makurtu bat (10); burua makurtu (179); burua makurtu zuen (70); gainean makurtu (18); gainera makurtu (36); gainera makurtu zen (17); haren aurrean makurtu (6); harengana makurtu (6); hartzeko makurtu (7); hartzera makurtu (5); jasotzera makurtu (4); lurrera makurtu (6); lurreraino makurtu (7); makurtu bat egin (8); makurtu belarria (4); makurtu zuen burua (8); nigana makurtu (5); niregana makurtu (8); ondoan makurtu (5); ondora makurtu (4); orduan makurtu (4); pixka bat makurtu (6)

buru makurtua (14); buru makurtua egin (6); buru makurtua eginez (4); gainean makurtua (5)

buru makurtuak (5)

burua makurtuko (8)

aldera makurturik (4); apur bat makurturik (5); aurrean makurturik (3); aurrerantz makurturik (6); beregana makurturik (3); bizkarra makurturik (5); burua makurturik (26); erdi makurturik (3); gainean makurturik (18); gainera makurturik (6); harengana makurturik (4); lurreraino makurturik (3); makurturik zegoen (7); ondoan makurturik (3); pitin bat makurturik (4); zerbait makurturik (3)

apur bat makurtuta (4); aurrean makurtuta (4); aurrera makurtuta (7); aurrerantz makurtuta (9); burua makurtuta (23); buruak makurtuta (5); erdi makurtuta (6); gainean makurtuta (13); gainera makurtuta (12); makurtuta egin (3); makurtuta ibili (4); makurtuta ikusi (4); makurtuta zegoen (18); ondoan makurtuta (3)

aurrean makurtuz (5); aurrerantz makurtuz (4); burua makurtuz (39); makurtuz agurtu (4); pixka bat makurtuz (3)

buru makurtze (9); buru makurtze bat (3)

aurrean makurtzea (6); burua makurtzea (4)

burua makurtzeko (7)

aise makurtzen (3); alde batera makurtzen (3); aldera makurtzen (7); aurrean makurtzen (9); aurrerantz makurtzen (3); berarengana makurtzen (4); burua makurtzen (25); gainean makurtzen (4); gainera makurtzen (6); makurtzen hasi (6); makurtzen ikusi (4); zergatik makurtzen (3)


makurtutxo iz buru-makurtu txikia.

Irribarre adore-emaile eta onginahizko batez goitik behera begiratu zidan, makurtutxo bat egin eta gelatik atera zen mutil gazte baten pauso arinaz.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 129. orr.


makurtzaile (corpusean makurtzale) izond makurtzen duena.

Hizkuntza itzultzaleak, hots, egiaren bihurtzale, makurtzale eta traidore direla, "traductor traditor" latinaren zuhurtziak dion bezala.  Herria   2001-09-27


makurtze
1 buru-makurtze iz burua makurtzea. ik makurtu 9.

Behin egia zuregana etorri, eta buru-makurtze handia egin beharko zenioke, eta ez esan: burutik zaude!  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 147. orr.

Buru-makurtze handiak eginez agurtzen zuen.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 192. orr.

Elkarri begiratu eta duintasun handiz agur egin zioten elkarri buru-makurtze txiki batez.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 150. orr.

Eskerrak eman eta buru-makurtze bat egin zion.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 149. orr.


makusi
1 ikusi-makusi

Oso ona zen "ikusi-makusi"n, eta "Ikusi-makusi, gauza bat, K letraz hasten dena" aditu orduko, zerrenda hau bota zuen berak: "Kandela, katua, kafetegia, kafea, kikara, kazeta".  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 213. orr.


makuto iz zakutoa.

Makutoan bilatu eta betaurreko ilunak ateratzen ditu.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 96. orr.

Makutotik orriak atera eta pasiloan zehar barreiatu ditu, zaratarik atera gabe, sistematikoki.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 33. orr.

Makutoan bilatu eta betaurreko ilunak ateratzen ditu.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 96. orr.

Makutoan zituen beste bi liburu handiak erakutsi zizkigun.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 95. orr.


malabar (orobat malabare) 1 iz eskujokoa.

Eta otartekoak hartu eta non hasten zaigun malabarrak egiten.  Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 43. orr.

Haiekin malabarretan aritzea.  Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 44. orr.

Kalean hiru pilotekin malabarak egiten zebilen gizon hark Nekeza behar duela hain gauza aparatosoekin malabarak egitea.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 14. orr.

Bilkura haietan mimoa eta malabareak egin nahi ditut bakearen alde.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 210. orr.

Antzerkia, malabareak, dantza, musika...  Berria - Kultura   2004-07-01

2 (izenondo gisa)

Bere arte malabareek zelaia pizten dute.  Berria - Kirola   2006-04-18

3 (hitz elkartuetan)

Antzerki taldea izango du, malabare talde bat, kontzertu bat...  Berria - Euskal Herria   2004-06-19

4 malabar joko eskujokoa.

Euskal Herriko artea aztertzen EAEkoa baizik, horrek dakarren malabar jokoen zailtasunarekin  Berria - Kultura   2004-07-18


malabare ik malabar.

malabarismo 1 iz eskujokoa, inkamika.

Poltsatik laranja batzuk hartu eta gora jaurti zituen, malabarismoak eginez, horixe besterik egiten ez zekien-eta.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 11. orr.

Bolak aireratu eta malabarismo batzuk egiten, hori besterik ez zioten irakatsi semeari.Martin ikusten nuen kafetegiko mostradore barruan botilekin malabarismoak egiten, eta Virginia ondoan barrez.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 10. orr.

2 irud/hed

Horiek malabarismo filologikoak dituzu, bertzerik ez, burugabekeriak!  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 146. orr.

Arafaten ordezkoak malabarismoak egin beharko ditu Israelekiko negoziazioetan, batetik, errefuxiatuen itzulera eskubidean amore emateko eta, bestetik, itzultzeko esperoan dauden hiru milioi palestinarren nahiak betetzeko.  Berria - Mundua   2004-11-18

3 (hitz elkartuetan)

Pilotak josten ikasteko tailerrak eta malabarismo ikastaroak, besteak beste.  Berria - Euskal Herria   2004-08-08

Malabarismo klase bat eman zuten Celtic Parken.  Berria - Kirola   2004-09-15

· Zaldi gaineko buru-malabarismoetan.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 107. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

malabarismoak egiten (6)


malabarista 1 iz eskujokari, inkamikari.

Malabaristen jokoa estaltzen duen isiltasun horretan zehar.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 128. orr.

Angelu aldakuntzarik ezean, geldi daudela iruditzen zaigu hasieran, baina malabaristen trebeziak jaurti ez baina askatu egiten dituen bolak bezala, geldiro hasten dira gorantz.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 128. orr.

Hitzen malabarista zen Guillermo Cabrera Infante idazlea da, ondorengo jolas honen egile.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 177. orr.

2 (izenondo gisa)

Fraide malabaristak, ordea, Ama Birjinari eta Jesus Haurrari bere barren-barreneko zerbait eskaintzeko premia itzela sentitzen zuen.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 11. orr.


malagar izlag/iz Malagakoa, Malagari dagokiona; Malagako biztanlea.

Sergio Santamaria 24 urteko aurrelari malagarra Alavesen arituko da. Malagarra da eta New Yorkera duela lau urte heldu zen, beste asko bezala lurra behean eta zerua goian.  Berria - Kirola   2004-07-31


malaiar izlag/iz Malakan eta inguruan bizi den etnia batekoa, eta etnia horri dagokiona; etnia horretako kidea.

Malaiar jatorrikoak diren herritar hauek [...].  Berria - Mundua   2004-04-29

Arerio malaiarren eskuetan.  Berria - Kultura   2004-07-29

Malaiarren artean, non adiskidetzea ez baitago ezarrita, inor hil duenak, hildakoaren ahaide edo lagunek bera ere hilko dutela etsita, sumina bere buruaz jabe dadin uzten du, eta aurrean aurkitzen dituen guztiak zauritu eta hil egiten ditu.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 135. orr.


malaisiar ik malaysiar.

malakita iz kobre karbonatozko harria, kolore-berdea, leun daitekeena eta bitxigintzan erabiltzen dena.

Malakita Mazedoniatik ekartzen da; kobrezko meatzeen inguruko parajeetatik ateratzen da.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3490. orr.

Horri malakita, purpura eta Armeniako urdina gehitu zaizkio.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3410. orr.

Malakita ezin dutenek erabili garestia delako, urdinarekin nahasten dute horika izeneko belarra eta berde oso bizia lortzen dute; horri, tindatzeko berdea deitzen diote.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3550. orr.

Urteberri egunean eskumuturreko esmaltatu bat eman zion opari, Ramadan amaierako jaiegunean malakitazko lertxun txiki bat, opari-denda batean begia jo ziona.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 12. orr.


malaletxe iz adkor letxe txarra.

Guri morroi horrek buruko mina, nekea eta malaletxea baino ez dizkigu ekartzen.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 126. orr.

Ajea bai baina ez malaletxea.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 173. orr.

Malaletxe handikoa izan naiz beti, eta hainbat mutur apurtu nituen kolpeka institutuko sasoian.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 98. orr.

Bi mutilek harriduraz hartu zuten neskaren txinpart eta malaletxeko erreakzioa.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 22. orr.


malandro iz Venezuelan, gaizkilea.

Venezuela da munduko leku bakarra poliziak gauaz semaforoak gorrian pasatzeko agintzen dizuna, malandroek (gaizkileek) semaforo gorriaren geldiunea aprobetxatzen baitute autoak lapurtzeko.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 14. orr.

"Malandrorik handienak gobernuan egon dira", diote, Venezuelak azken 25 urtetan petrolioaren salmentarekin jaso dituen 300 mila milioi dolar nora joan diren galdetuz.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 29. orr.


malaostia iz adkor

Gureak ziren beste hainbat tokitan saiatu nintzen, hondartzako txokoan, gurasoen etxeko logelan, autobuseko atzeko eserlekuetan, begiak itxita, begiak irekita, lokartu baino lehen, esnatu berritan, goibel, gorrotoz gainezka, barne ahots gozoenarekin, maitasunez eta malaostiaz, baina ez zinen inoiz gehiago azaldu.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 100. orr.


malapartatu izond madarikatua.

Requessens y Zuñiga gizon malapartatu eta odol-gose hura.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 35. orr.

Ez gintuen oso begiko, ez, itsu malapartatuak!  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 49. orr.

Frantziar malapartatu horiek ustelduta daude eta dueluetan aritzea edo/eta lagun hurkoaren emaztearekin oheratzea beste kezkarik ez dute.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 308. orr.

Hazi ahala etorriko ziren arazoak, bele, mika, torretxori eta beste hegazti malapartatu betigose horiekin.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 168. orr.

Ezingo nian utzi hiri malapartatu hori eta hantxe hilko ninduan, dudarik gabe!  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 126. orr.

Zerriak zaintzeko lanbide malapartatuan ere aritu izan zen inoiz.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 51. orr.

Haize malapartatua!  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 40. orr.

Izotz-puska malapartatu bat zegoen espaloian, ordea, eta eserarazi egin zintuen, brasta.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 126. orr.

Doilor malapartatu hori!  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 315. orr.

Malapartatu hori nire alabarekin oheratu bada eta zera egin badu, akabatu egingo dut.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 47. orr.

Zenbat malapartaturi ematen diogun jaten!  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 68. orr.


malaria iz Anofeles eltxoak transmititzen duen eritasuna, helgaitzak eragiten dituena. ik paludismo.

Gizon eta andreen artean erdiak heriotza dakarten eritasunak gainetik ezin kenduz bizi dira, malariak edo HIESak eramanik milioika hiltzen dira.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 137. orr.

Munduan 120 milioi pertsonak dute malaria, eta urtero 1,5 milioi lagun hiltzen dira haren eraginez.  Berria - Gaiak   2004-08-17

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

dute malaria (3); malaria kasu (5); malaria zabaltzen (3)

eta malariak (6); malariak jota (5)

eta malariak (6); malariak jota (5)

malariari aurre egiteko (3)


malasiar ik malaysiar.

malastasun iz malatsa denaren nolakotasuna.

Bazen neure onetik ateratzen ninduen zerbait, zera: arrabioak putzu bakoitzean gainezka, arrabioak istil xixtrin bakoitzean bor-bor... eta, oro har, atergabeko landare-narotasun hura, malastasun-usain hura, umotasun ustelduzko kirats hura.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 74. orr.


malats izond biguna; mardula.

Mami malguaren minean, haragi malats zuriak ihaurrika zerabilzkion janaria oparituz.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 157. orr.

Izaki berde argia inguratzen zuten har zuri malatsen dantza.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 223. orr.

Zizare gorri malats bat erdizkatu eta aitzur kolpeaz behereko zureko kutxaren tapakia hautsi zuen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 159. orr.

Etxekoandrea arras malatsa zen.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 112. orr.


malaysiar (orobat malaisiar g.er.) izlag/iz Malaysiakoa, Malaysiari dagokiona; Malaysiako herritarra.

Jarrera bera hartu zuten holandarrek Indonesiako malaysiar herriekiko harremanetan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 263. orr.

Hegoaldeko Filipinetako malaysiar biztanle fedegabeak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 194. orr.

Husin malaysiarra da, Asiako gizonik bilatuenetakoa.  Berria - Mundua   2004-09-10

Neska exotiko asko dituzu aukeran, malaisiarrak, tailandiarrak, txinatarrak, eskatu besterik ez duzu.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 16. orr.


malba 1 iz belar landarea, zurtoin iletsua, hosto gingildunak eta lore arrosa edo morantza handiak dituena (Malva sylvestris); landaren horren lorea, more zurbil kolorekoa.

Kakaz, zaineraino karraskatutako zorne-belarrez, aza-zuztarrez eta malba-hostoz egindako pila baten gainean eserita.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 30. orr.

Eta bat-batean gaua etorri zen (bioletarik, arrosarik eta malbarik gabe), gau ilun eta beltza,  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 9. orr.

2 iz kolore more zurbila.

Malba argi-argiko jantziak soinean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 98. orr.

Malba koloreko tiranteak fraka dotoreetatik dilindan zituen gizon bat.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 415. orr.

Malba-koloreko begizta handi bat.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 40. orr.

Hegal zabaleko kapelu bat, malba koloreko belusezkoa.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 143. orr.

Doneztebeko gurutzean, glizinia ezin ederragoa aurkitu du loraturik, malba kolorekoa.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 89. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

malba koloreko (7)


malda 1 iz aldapa.

Hasieran, izugarria da malda: 5.000 metroko koska goitik beheraino, lehenengo mila kilometroetan!  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 242. orr.

Ubidearen zoruak izan beza gutxienez ehun oin bakoitzeko oin-erdi bateko malda.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3950. orr.

Bizi-bizi igo zen Igorrekoa, plater handiarekin %8ko maldetan, %15eko maldak ditu eta txirrindulariak erabat makurrarazteko pendiza.  Berria - Kirola   2004-05-12

La Mongieko maldak euskaldunez lepo daudela.  Berria - Kirola   2004-07-16

Kanpoan, kalexka bat malda pixka batekin, erakusleihoko emakumeen kale nagusira eramaten zuena.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 191. orr.

Hala zihoazen, sabela lurrerantz, sasiak zulatuz, arrailak igaroz, maldak igoz.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 124. orr.

Ezar itzazu mugak mendi inguruan eta esaiozu herriari ez dadila igo mendira ez eta maldara hurbildu ere.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 184. orr.

Endaitzen arteko zaldia [...] trosta luze-luzean zihoan beti, zelaian nahiz maldan, eta ez zuen behin ere galtzen neurria.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 133. orr.

Erreka bazterrak zuri-zuri, kaleak ere elurrak hartuta, emakumeak katiuskak jantzita eta haurrak plastikoekin maldan...  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 54. orr.

Maldan beherari ekin ziotenean Bran agertu zen.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 21. orr.

ik beherago 10.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Malda baten gaineraino eramaten dut lera tiraka.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 76. orr.

Zurzurien dardara nabari da Mendi Harritsuetako azken maldetan.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 117. orr.

Teatroa mendi baten maldan baldin badago, zimenduak egitea errazagoa izango da.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2230. orr.

Hegaztiak sotoaren beste muturreraino eraman behar izan zituzten, sotoaren lurrean malda baitago.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 279. orr.

· Maldan jarritako gain haien ertzetik behera tanta lodiak erortzen ziren.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 155. orr.

2 (izenondoekin)

Mendiaren malda arinenetik.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 214. orr.

Malda leunak zituen ertz bietan.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 435. orr.

Indartsuenek goiko bidea hartzen dute, malda handiena duena, eta besteek behekoa.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 25. orr.

Indusketetatik txintxorrez eta buztinez beteriko bagonetak, malda gogorra gaindituta, nekez heltzen ziren kalera.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 47. orr.

Giro dago paseorako, eguzkiaren malda beherak ordu arteko errea arindu baitio beroari. Hor malda behera hasten da eta, txakurrek hanka jasotzen dutenean, txizerreka dendaraino etorriko da.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 10. orr.

Nire adiskideak bazuen mahasti bat malda jori batean.  Elizen arteko biblia   Is 5,1

Zintzur estu bat bi malda harkaiztsu, basoz bete, handiren artean.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 206. orr.

Leunki jaisten zen aldapan behera, nahiz eta auzo-bide hartan oso malda malkartsuak zeuden.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 423. orr.

Malda pikoan goiti estrapozo egin du.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 12. orr.

Autoak, haran zabaleko errepidetik irten eta eskuin jo du, malda pikoan barrena.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 120. orr.

Malda gaitzenetan ere ez zuen Begoñak Fernan izerditan ikusi.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 64. orr.

Malda arriskugarri batean behera irristatzen hasi.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 178. orr.

Nola errekastoaren urak inoiz, naturaren poderioz handiturik, legokiekeen ubideari desegokitu eta malda arrotzetan behera amiltzen diren.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 137. orr.

3 irud/hed

Zinkezko xafla zabalez egindako teilatuen maldetan zehar.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 58. orr.

Ezin esan daiteke hiriko damak ere doilortasunerako malda leun horretan behera irristatzen zirenik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 234. orr.

Maitasunaren malda ikusezinek gizona askatzen dute. garai zailak aipatu zituen; ekonomiaren malda behera; gestio zuhur baten premia; gu guztion etorkizuna ziurtatzeko bokazioa.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 170. orr.

Baina niretzat, berekoitasuna malda beherako kontua da, eta eskuzabaltasuna malda gorakoa.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 107. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Malda-gailurraren altueraraino igotzera behartzen da ura.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3990. orr.

Malkar erditik zeharka, deskargatokiaren malda-bizkar gris zarrastatuan barrena.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 105. orr.

Lasterkari ematen nion geratzen zen malda zati hartan gora, mendirantz, askatasunerantz...  Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana», 2003 - 54. orr.

Deabruak malda-barrenean geratu behar izan zuen.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 197. orr.

5 (izenondo gisa)

Etxe ilara batek errepidera ematen zuen eta gure etxeak berriz zelai malda batera.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 163. orr.

• 6 iz babesa.

Berandaren maldan bizpahiru abere-bazka poltsatto zeuden eta bizkar-zakuan sakatu zituen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 127. orr.

Nasatik aski urrun eraikia zuten kanpamendua, tola soilez, egur ahulez osatu horma eta aterik gabeko errota abandonatu baten maldan.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 24. orr.

Eskalea amerikanoaren maldan gerizatu zen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 318. orr.

7 malda beheiti maldan behera.

Malda beheiti jo du jarraian, iraleku bakanduan barrena.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 12. orr.

8 malda gora egin, jarri nekeza gertatu.

Malda gora egiten ari zitzaion hitz egitea; gero eta gehiago-, orduan, egun hartan, zera... Alexekin egon nintzen.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 245. orr.

Lizardiren euskara, izan ere, ene jakituriatik koska bat gorago geratzen zen -koska bat baino gehiago ere bai-, eta horregatik, beharbada, malda gora egin zitzaidan.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 239. orr.

Maldan gora jarri zitzaien kanporaketa Lemoakoei.· Eta joko hura egunez egun jokatzea, orduan, malda gorako ekintza bihur dakiguke.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 154. orr.

9 maldan beheiti maldan behera.

Maldan beheiti ziztu bizian goazi.  Herria   2003-05-08

Autoa oso mantso abiatu da maldan beheiti.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 63. orr.

Maldan beheiti heldu den harria nekez geldiaraz daiteke, berdin gurea abiarazi ondoan.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 45. orr.

· Urrats bakoitza mekanika ariketa zail bat da malda pikoan beheiti.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 63. orr.

10 maldan behera

20 tonaz gaindiko harritzar handiak joan ziren maldan behera.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 318. orr.

Maldan behera abiatzeko itxura egin zuen.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 48. orr.

Zaldia, izututa, atzeko hanken gainean jarri eta jauna maldan behera erori da.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 89. orr.

Eta behin maldan behera amiltzen hasten delarik, ez daukala hondoa jo arte geratzerik.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 132. orr.

Elur pilota txikia, maldan behera jirabiraka jaitsi ahalean, gero eta handiago bihurtzen da, ezin geldituzko abiadura hartuta.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 90. orr.

Korridorea maldan behera dago.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 82. orr.

· Han bideak ezkerretara jotzen zuen eta malda handian behera zihoan.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 216. orr.

· Ordurako Santo Andréko maldan behera gindoazen.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 246. orr.

· irud/hed Zenbait tokitan bizi itxaropena maldan behera doa: [...].  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 143. orr.

11 maldan goiti maldan gora.

Maldan goiti urrats luzean, ez da gelditu berriz oihanpean izan arte.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 6. orr.

Lehertzear diruditen errapeak dilindan, oso astiro egin dute maldan goiti.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 63. orr.

Maldan beheiti ziztu bizian goazi, maldan goiti joaitea horren zaila delarik!  Herria   2003-05-08

12 maldan gora

Gurdia geldo zebilen maldan gora.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 287. orr.

Maldan gora igo ginen lasterka, pinu artetik bidea moztuz.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 146. orr.

Orain maldan gora doa andrea, baina ez lehengo bide zuzenetik, oso pikoa baita, diagonalean baizik.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 111. orr.

Hiria ezezaguna zitzaion eta itsu lagunik gabe nekez ibiliko zen maldan gora jarrita dauden etxarteetatik barrena.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 87. orr.

Eta erotuta bezala pasa ziren mutilak nire ezkerretatik eta nire eskuinetatik, maldan gora arnasestuka, baionetak dirdaitsu.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 249. orr.

Bagoneta triki-traka eginez zihoan maldan gora, argi burrunbarietatik urrun.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 327. orr.

Zama astuna maldan gora garraiatu zuen S. Vicenteraino, eta zaldunaren hobiaren ondoan beste hobi bat hondeatu zuen.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 391. orr.

· Bideak sigi-saga egiten zuen Andia mendietako maldan gora.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 144. orr.

· Maldan gorako azken tartea luzea egin zitzaion.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 108. orr.

13 maldari goiti ipar maldan gora.

Erreka horretatik maldari goiti badoa bide bat sigi sagaka Bentartera ateratzeko.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 65. orr.

· Horrekin ez aski, harria atera ondoan, haste lan dorpeena: malda zutari goiti burdin harria karreatzea mandoz, sigi sagaka bidea eginik mendi gainera.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 72. orr.

· Burdin harria karreatzeko mandozain bakoitzak hiru mando ibiltzen zituen malda horri gora, gero Orbaizetako olara jausteko.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 65. orr.

14 mendi malda

Saul mendi-malda batetik zihoan.  Elizen arteko biblia   1 Sm 23,26

Bet-Peor, Pisga mendi-maldak eta Bet-Jeximot.  Elizen arteko biblia   Jos 13,20

Ikusi duk hotela, ezta? -esan zuen, hotela zegoen mendi maldarantz burua jiratuz-.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 87. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

malda batean (5); malda batetik (3); malda behera (5); malda beherak (3); malda gora (6); malda pikoan (5); mendi malda (6); mendiaren malda (3)

maldan beheiti (5); maldan behera (145); maldan behera abiatu (5); maldan behera doa (6); maldan behera erori (5); maldan behera hasi (4); maldan behera jaisten (3); maldan behera jo (3); maldan behera joan (9); maldan behera zihoan (3); maldan beherak (3); maldan beherako (9); maldan goiti (6); maldan gora (69); maldan gora eginiko (3); maldan gora igo (3); maldan gora jarri (6); maldan gora jarritako (3); maldan gorako (3); mendi maldan (4); mendiaren maldan (4)

hangarraren maldara (3)

maldaren erdian (4)

azken maldetan (3); lehen maldetan (3); pirinioetako maldetan (3)


maldakor izond maldatsua.

Aiherra ezagutzen dutenek, badakite untsa, zoin herri maldakorra den.  Herria   2003-05-29


maldatsu izond aldapatsua.

Portuari begira dagoen bizkar maldatsu batean eraikita dago hiria, ortuak-eta mailaz maila egon ohi diren antzera.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 58. orr.

Etxe zahar batzuk ere, bereziki Zitadelako karrika maldatsuan.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 174. orr.

Badaki Luzaideko errepide maldatsuen berri.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 207. orr.

Larri zauritua egon arren, gudarien artetik lasterka igaro eta harkaitz maldatsu baten gainera igo zen.  Elizen arteko biblia   2 M 14,45

Espektroen Mendia, izei ilunez beteriko aldapa maldatsuen artean gora egiten zuena.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 76. orr.


maldatu, malda(tu), maldatzen da/du ad ipar babestu.

Arbolpean maldatu ginen ahal bezala.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 73. orr.

Lampaul maldatzen zuen tontorreko egoitzaren hegatz batean.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 130. orr.

Ziburun, Zokoa auzoguneko ondartzan, norbaitek gauaz funditu ditu iguzkia azkar delarik maldatzeko ezartzen diren etxolattoen finkatzeko pazetak eta ondo hartako beste muntadura batzu.  Herria   2004-07-22


maldatxo iz malda txikia.

Elkarri helduta igo genuen maldatxoa.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 77. orr.

Aurrera egin din autoak, maldatxoan behera.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 37. orr.


malder izond dohakabea, gupidagarria.

Hain da aldi berean maitagarria Tom umezurtz malderra, hain apaina eta psikopata!  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 48. orr.

Ostikolari bikainak eta alfonbra-saltzaile malderrak hain desberdin hartzen ditugun herri honetan, Otamendik nabaritzen du minak guztiok berdintzen gaituela sakonean.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 100. orr.


maldertu, malder(tu), maldertzen da/du ad malder bihurtu.

Maldertuta gelditzen naiz, aitaren galderak eszena berritzera behartzen bainau.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 50. orr.


maldezino ik maldizio.

maldezinoka ik maldizioka.

malditismo iz

Artista izan nahi duenak, artista ustekoak, ez die kasurik egin behar halako zeregin domestikoei; artistari kaosa dagokio, malditismo ukitua emango dion kaosa, domestikoa bada ere.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 22. orr.


maldiziño ik maldizio.

maldizio (orobat maldezino g.er. eta maldiziño g.er.) 1 iz haserre bizia adierazteko hitz edo esaldi gordina edo arrunta. ik madarikazio 4.

Baina, bere hamar urte haiekin, maldizioak esaten zituen suma-ahala, zigarroak osten zizkigun, erantzun lotsagabeak ematen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 88. orr.

Nekizkien maldizio guztiak esanda, indarrak eskuratu nituen nondikbait.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 41. orr.

Gogoratzen naiz ukuiluetako azpiak ateratzen ari ginen goiz batean pazientzia galdu eta maldizio batean hasi zela.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 408. orr.

Ez zuen ez maldiziorik ez bedeinkaziorik bota.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 44. orr.

Halaxe aritu zen luzaz, biraoari irain eta irainari arao, eta maldizioen artean esaten zituenengatik atera nuen OVRA Mussoliniren polizia politikoa zela eta sekulako ankerkeria baliatzen zuela bere lanean.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 259. orr.

Swahilizko maldizio latzenak orro batean esanez, lastargia bota eta eskuak begira eraman zituen, eta nik Speedy Gonzálezenak egin nituen.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 103. orr.

Jainko ezezagun baten aurkako maldizio bat marmarreatuz, eta sukaldera itzuli zen.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 105. orr.

2 madarikazioa.

Galderen erantzuna izatea pertsonaren maldizioa da, galbidea, zoritxarra.  Berria - Kultura   2004-10-01

Baina Loebek maldizioa hautsi zuen herenegun, eta bere izena letra larriz idatzi zuen Suediako Rallyaren palmaresean.  Berria - Kirola   2004-02-10

Atzo, ordea, iskin egin zion maldizioari, eta bere urrezko lehen domina irabazi zuen, eslalomean.  Berria - Kirola   2006-02-23

San Joan gaua su eta besta egin arren, ez zuen balio gero siesta egiteak: maldizio berezia omen zuen egun dontsu horretako siestak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 255. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

maldizioa hautsi (3)


maldizioka (orobat maldezinoka g.er.) adlag maldizioak esanez.

Lotan ere maldizioka aritzen zela esaten zuten.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 35. orr.

Supituki -begiko minak sumindu egiten ninduen- maldizioka hasi nintzen bere aurka.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 122. orr.

Joan nintzenean maldizioka segitzen zuen nire kontra.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 89. orr.

Maldizioka jardun zuten magrebiarrek, Mikelek ulertzen ez zuen beste hizkuntza batean.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 264. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

maldizioka hasi (6)


maldiziotxo iz maldizio txikia.

Asteartearen edo ostiralaren maldiziotxoa berekin ekarriko ote zuen ilargi berri edo ilbeteak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 218. orr.


maleante iz gaiztagina, gaizkilea.

Bazkaria prestatu behar dut maleante horientzat eta...  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 61. orr.


maledizentzia iz gaitz esatea, gaitz esana.

Nahiz eta bikotea ez egon maledizentziaren jakinaren gainean, herriko jendeak azkar baino lehen eman zuen argitara bi amoros haien joan-etorrien berri, eta hurrengo goizean bertan atxilotu zituzten biak, bai Edith eta bai Freddy, eta denbora asko baino lehen epailearen aurrean ipini.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 165. orr.


malefiko izond kaltegarria, gaitz-egilea.

Zure liburuan, elurra batzuetan malefikoa da.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 182. orr.


malefizio iz sorginkeria.

13 zenbakia ez da malefizio edo agur-gaixto baten zenbakia.  Herria   2003-01-28

Musuak malefizioa hautsi zuen, ireki egin zizkidan Lehen Begiak.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 166. orr.

Ohartu naiz badirela ofizioz, eta batez ere benefizioz, inoiz ere ez malefizioz, filologiako ikasketak egin ondoren beste lan batzuetan sarturik dauden beste zenbaiten kasuaz ere.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 182. orr.


malefiziodun izond malefizioa duena.

Eta segidaren bukaera, Josu gazteena, familia guztietan hazten den ardi errebelatuaren karikatura: alproja; ikasketarik gabea; norat haize, han aise; zazpi ofizio eta hamalau malefizioduna.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 117. orr.


maleiko izond azido malikoa idorrean destilatuz lortzen den azidoa.

1940 aldera, kopal arkaikoak, garestiak eta gerra bitartean hornitzen zailak, erretxina fenoliko eta maleiko hartarako egokitu batzuez ordezkatu ziren.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 201. orr.


malekoi iz itsasbazterrean eraikiriko harresi sendoa.

Orduan beste aldetik malekoi edo dike bat egingo da hormak edo lubeta eginez, eta honela eratuko da portuaren ahoa edo bokalea.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2590. orr.

Habanako malekoian milaka manifestari bildu ziren atzo, atentatuetan hildakoak gogoratzeko eta Washingtonen politika salatzeko.  Berria - Mundua   2006-02-08

Malekoian eseri nintzen, itsasoari begira lehenengo, espainiar galeoien eta piraten elezaharrez betetako Karibe itsaso hari, eta Habanari begira gero.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 122. orr.

Beste egun batean, malekoitik paseoan zebilela, emakume bera ikusi zuen hango etxe batean sartzen.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 23. orr.

Miren eta biok bere zain gaude malekoiko kafetegi batean, udako igande eguerdi honetan.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 85. orr.

Torviscas izeneko hondartzan geunden -hondar beltz puska bat bi malekoi artifizialen artean- eta hantxe gelditu ginen ilunabarra arte.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 149. orr.


malenkonia (474 agerraldi, 126 liburu eta 63 artikulutan) 1 iz gogo egoera, goibeltasun biziak eta erabateko ezkortasunak ezaugarritzen dutena. ik melankolia.

Pietatearen keinua, haloa, zera hori daukazu... zurbiltasun hori, malenkonia begiradan, barne lasaitasuna adierazten duen zera hori... Han, estatua haren ondoan, banku bakartian Gisela neskarekin, [...] malenkonia jaitsi zen nigana.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 233. orr.

Hondakinek malenkonia eta nostalgia sor lezakete.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 100. orr.

Ospakizun haiek alderantzizko eragina zuten nigan: nahigabea eta malenkonia nagusitzen zitzaizkidan.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 179. orr.

Beti Schumann; ez dut ezagutzen hura bezalakorik melankolian bertan goxo egiteko.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 73. orr.

Malenkoniak jo zuen ezkondu eta segituan, eta gurasoengana itzuli zen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 146. orr.

Mundua gauza beti guztiz harrigarri zaio, ezinbestean, amodioaren malenkoniak jotakoari.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 18. orr.

Ardura handiz uxatzen zuen melankoliaren gaitz guztiz kaltegarria, eta hura bere barnera sartzen sentitu orduko, bizkor jotzen zuen otoitzera.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 359. orr.

Ez da ona malenkonian etsitzea.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 94. orr.

Alkoholak malenkoniaren harra ere akabatuko duelakoan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 101. orr.

Malenkoniaren atzaparretan horren erraz ez erortzeko babes gisa.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 143. orr.

Ez dugu deus galdu, baina malenkonia edo behazun beltza hor dago; ez: hemen dago; tristura, histura, hustura, gabea, eta gainera beltza, itzal lodi baten kolorekoa.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 113. orr.

Malenkonia satorra bezain itsu da, dagoeneko ez den denbora baten eraiki ezinak bazkatzen du.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 56. orr.

Malenkoniaz berrirakurri dut Germain Bergerren 1 ohar hori.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 42. orr.

Senarrarekin igarotako egun zoragarriak aipatu zituen malenkoniaz.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 30. orr.

2 (izenondoekin)

Malenkonia arin batek hartu zuen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 102. orr.

Malenkonia erranezin batek hartzen nau hartaz oroitzean.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 61. orr.

Gauaz [...] malenkonia iluna gordeka sartzen zitzaidan maindire azpira.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 32. orr.

Baina, hala ere, ezin eragotzi malenkonia gozo batek, goizaldeko lanbroaren antzera, bere gogoa bahitzea eta blaitzea.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 158. orr.

Zenbait aldiz malenkonia leunak betetzen zuen nire arima.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 178. orr.

Halako ebokaziorik gabe goibelegi gertatuko lirateke zirrimarraren tintak, eta irakurleak liburua itxi beste erremediorik ez luke, sendaezineko malenkonia beltzez zauritua barren-barrenetik arima.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 161. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Sorgorturik egon zen astetan, gero malenkonia-krisia izan zuen, eta leihotik begira geratzen zen.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 33. orr.

Gogaitarazi egiten zuten emaztearen malenkonia-bolada lausoek.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 151. orr.

Malenkonia jausaldi batek hartu zuen eta besteak, antzeman baitzion, galdegin zion: [...].  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 319. orr.

Zerbait errezitatzen ari zen, eta berak olerkia zela antzeman zuen, erritmoagatik eta ahotsaren asaldura eta malenkonia doinuagatik.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 109. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

malenkonia eragiten (3)

malenkoniak jota (3)

malenkoniaren besoetan (3)


malenkoniatsu 1 izond malenkoniaz betea.

Irribarre malenkoniatsua egin nuen treneko bakardadean.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 62. orr.

Malenkoniatsua naiz, iheskortasunaren edo ezintasunaren ideiek gozomina sortzen didate...  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 366. orr.

Kanpoaldeko bake hezeak blaitzen ninduen ni, eta soraiotzen, eta bake malenkoniatsu beraz kutsatzen.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 341. orr.

Bretainiako aire malenkoniatsu ezin ederragoak.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 92. orr.

Musika minimalista eta malenkoniatsua egiten du Marinek.  Berria - Kultura   2006-01-29

Ikusten zen paisaia, kantaren letra, doinua, dena oso malenkoniatsua zen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 37. orr.

2 (adizlagun gisa)

Haren hitzak ederrak ziren eta ni malenkoniatsu jartzen nintzen.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 57. orr.

-Gure kalezuloa atsegina duk -Abasek, malenkoniatsu, erantsi-.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 321. orr.

Zalantzakor, malenkoniatsu eragin zion buruari.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 353. orr.

Malenkoniatsu jartzen ditu aittittek bere ipuinekin, lotarako aldartean daude haren hitzak entzunda, eztitu egiten ditu beren etsipenean.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 147. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

itxura malenkoniatsua (3)

banitate malenkoniatsuz (3)


malenkoniatsuki adlag malenkoniaz.

Merryk, ordea, arratsaren itzaletan malenkoniatsuki goratzen ziren irudi haiei harrituta begiratzen zien, ia gupidaz.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 75. orr.

Erro zuriak malenkoniatsuki ikusgarriak ziren, disimulatzeko ez zen nahikoa izango ilea harrotzea, irtenbidea tindatzea zen.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 127. orr.


malenkoniatu, malenkonia(tu), malenkoniatzen 1 da ad malenkoniaz bete.

Eta zer zirrara eragin zidan berri ilun hark, eta nola malenkoniatu ninduen... eta zenbat nigar-purpuila isuri nituen haren tonbarat joan nintzenean!  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 289. orr.

2 (izenondo gisa)

Euskal Herri malenkoniatu eta esentzializatu baten edukiak ez dira falta: pertsonalismoa, igualitarismoa, demokrazia popularra, emakumearen papera ordena tradizionalean, eta abar.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 31. orr.


malenkoniko izond malenkoniak joa.

Bere bihotzminak konjuratzeko entretenitzen zen halako gogojolas malenkonikoetan.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 17. orr.

Desegin-behar malenkoniko hari ekiterakoan, laguntzaile (edo, zuzenago, aztoratzaile eta oztopatzaile).  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 250. orr.


malenkonismo iz malenkonia.

Hondakinen lezioak malenkonismo faltsuetatik gorde gaitzake eta, Benjaminek nahi zukeen eran, iluminazio profanoaren erradikaltasunera eraman ere.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 101. orr.


malenkonizatu izond malenkoniko bihurtua.

Gure Euskal Herri malenkonizatuak ere, antzinatea mila kobetan altxor gisa gordea, Ama Lur fetixizatu horren irakurketa psikoanalitikoa merezi du.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 70. orr.

Pentsa liteke gazte erreboltari haien iraganeko legeak, demokrazia malenkonizatua, euskara sakramentala, eta antzekoak pentsamendu premoderno baten gogorapen etnikoaz aparte zer besterik ote diren.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 119. orr.


malenkonizazio iz malenkoniko bihurtzea.

Malenkonizazio, desira, identifikazio, beldur, mespretxu, etsai, eta abar moduan geureganaturik bizi izan dugu sujektibitate hori.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 97. orr.

Horren ordez nahiago izaten dugu kultur malenkonizazioren bat, edo betetasun antropologiazkoren bat, edo Ama fetixizaturen bat.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 87. orr.


malerdi, malerdi, malertzen da ad adkor erditu.

Kontua da gure amak petate baten gainean malerdi zirela gutaz, Pedro Páramoren semeak izan arren.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 25. orr.


maleria iz

Zurekin ez nagoenean maleriaz gaisotzen naiz.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 87. orr.


malerus izond doakabea, zoritxarrekoa.

Munduko gizakirik malerusena sentitzen nintzen orduan.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 225. orr.

Nire lehen idatzia, Etxeberri malerusaren eskoletatik kanpora.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 125. orr.

Hiru haurretarik bat aita gabea zen, eta ez hargatik nahitaez bertzeak baino malerusago.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 98. orr.

Gaztea aise altxatzen dela bihotza astintzen duten gertaera malerusetatik.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 54. orr.


maleruskeria iz

Halako maleruskerietara emana bazara bederen.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 261. orr.


maleruski adlag zoritxarrez.

Maleruski suteak izan ziren duela hiru urte eta lau edo bost etxalde erreak izan ziren.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 65. orr.

Maleruski, ez dut aski irakurtzen eta ez ditut ezagutzen oraiko eskual idazle gazteak.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 18. orr.

Maleruski, ez omen ziren ohartu aurrean zeukaten lurra malda zela.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 369. orr.

Ixtripu frangoren berriak heldu zaizkigu maleruski sobera ardura, egun hotan oraino Txindoki, Balerdi eta Picos de Europatik.  Herria   2004-05-06

Bada maleruski adibide frango horren lekuko.  Herria   2005-02-10

Gure aita gazterik hil zen maleruski.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 174. orr.


malerustu, malerus(tu), malerusten du ad doakabe bihurtu.

Domingoren lanbideak semeordea liluratzen bezainbat zuen semea nardatzen eta malerusten.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 95. orr.


malestruk izond moldakaitza.

Guraso batzuek hauts kolorezko ume malestrukak ahal bezainbat zaintzen zituzten beren sabelen beroan.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 132. orr.

Eskaileretan eroriko malestruka bat egin huela  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 203. orr.


malestrukaki adlag moldakaizki.

Egunkaria malestrukaki plegatzeari ekin zion.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 95. orr.


malestrukeria iz moldakaizkeria.

Zoin da egin duzun malestrukeria haundiena?  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 36. orr.

Gertatzen dena da gomitatuaren malestrukeriekin, gomitatzaileak agertzen direla bertzea iduria, bati emaztea joaiten zaiola, bertzeari halaber eta, dirudianez, beharko duela pagatu zerga gehiago.  Herria   2001-06-07


maleta 1 iz bidaldietan eta, arropak eta gainerako bidaia gauzak gordetzeko edo garraiatzeko kutxa modukoa, eskuan eramaten dena.

Oskarren maleta bere konpartimentuko sarean zegoen, bertan zihoazen beste hiru bidaiarien ekipajearekin batean.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 81. orr.

Biharamunean oso goiz, maleta prestatu eta trenera.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 98. orr.

Maletak egiten eta haurrei arropa janzten lagundu zidan.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 218. orr.

Hesgailuak bizkor itxi eta eserlekuaren gaineko sarean jarri zuen berriro maleta.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 84. orr.

BA223 hegaldiko bidaiariek maletak fakturatuta zituztenean, [...].  Berria - Mundua   2004-01-03

Tripak atera nizkien maletei, baina arropa baizik ez zeukaten barruan.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 72. orr.

Gizona logelan zegoen, arropa maleta batean sartzen.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 135. orr.

Umeak maletetan zeuden gordeta.  Berria - Gaiak   2004-07-25

Nolakoa ekarriko du maleta, zerez beteta, zer utziko du atzean?  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 252. orr.

Eskutitzez beteriko maleta bat zeramaten.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 471. orr.

Harribitxi eta diruz betetako maleta bat zeramatek...  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 277. orr.

Hau dena, aita, maleta piltzarrez bete hau, zure irakasle-pailazoaren nabarmenkeriak, [...] nire ezkutuko armairuetan gordeta zegoen hori dena.  Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 62. orr.

Maleta zabaldu eta diskoak atera nituen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 72. orr.

Zutitu eta maletaren edukia aztertu nuen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 44. orr.

Maleta hustu nahi nuen, baina ez zegoen arropak non gorderik.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 200. orr.

Maleta burko gisa erabiltzeko ahalegina egin zuen gizonak.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 164. orr.

Beldur nintzen maleta begien bistatik galtzeko.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 65. orr.

Esku batean zorroa eta bestean maleta atera zen etxetik.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 124. orr.

Maleta eskuan hartuta, bulegoko atea zabaldu nuen emeki-emeki.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 162. orr.

Dolar-pilek bere maleta galkatzen zuten.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 310. orr.

Emakume bat hila maleta batean, gizon bat bilatzen ditek, ilehoria, urrezko hortz bat duena!  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 33. orr.

Inolako arazorik gabe zabaldu zuen maletaren sarraila mendrea.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 82. orr.

Poliki itxi zuen maletaren kremailera.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 38. orr.

Ez dut maletaren giltza aurkitzen  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 45. orr.

2 (izenondoekin eta izenlagunekin)

Gizona maleta gurpildunari tiraka, emakumea inguru ezezagunari begira.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 139. orr.

Grindylowen ontzi hutsaren ondoan, maleta zahar higatua zegoen, zabalik eta ia beteta.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 341. orr.

Maleta zurrun bat zeraman ezker eskuan.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 12. orr.

Larruzko maleta bana eskuetan.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 35. orr.

Jimmy eskuak igurtzitzen ari zen, maleta astunen heldulekuek minberaturik.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 379. orr.

Larru sintetikozko maleta zuri zahar bat zen, itxigailu bat hautsia zuena.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 167. orr.

Liburua eskuko maleta txiki batean sartu nuen aldean eraman ahal izateko.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 18. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Puskak maleta-sarean zeuden oihalean bildurik, bere amaren inizial brodatuekin.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 32. orr.

Ekipajea hartzera lagundu nion, maleta-karrotxoa hartuta. Zure ondoan, maleta-gurdia bultzatzen, zure senar intelijente garaia.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 141. orr.

Maleta-garraioan aritzen diren langile bakan batzuk.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 9. orr.

Irabazleak bi pertsonentzako itsas bidaia, lau maleta sorta, portzelanazko baxera eta mahai tresnak eramango ditu etxera.  Berria - Euskal Herria   2004-10-20

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Esku-maleta gelan laga ostean, afaltzeko ezer ba ote zegoen galdegin nion sukaldera sartu nintzenean.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 20. orr.

Hiru arropa-maleta, kutxatila bat apaintzeko tresnetarako, bi kapelu-ontzi, eta saski handi bat hornigaietarako.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 87. orr.

Han zegoen Lucyren bidai maleta handi hura.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 292. orr.

-Giltza, ahaztu baino lehen -eskatu zion Andonik, eskola-maleta bizkarrean hartzen zuela.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 282. orr.

Nire sendagile-maleta hartu nuen.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 14. orr.

5 maleta-eramaile maletak eramaten dituen pertsona.

Dunne-k, maleta-eramaileak, adierazi zuen ezen, [...]. Berehalaxe hurbildu zitzaizkigun maleta-eramaileak.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 165. orr.

6 maleta-mutil maletak eramaten dituen mutila.

-Maleta-mutiltzat hartu hau -Moretek hala esan zidan, Lisboatik hara iristean neskari maletekin laguntzen niola ikustean.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 47. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

beteriko maleta (3); betetako maleta (3); eskola maleta (4); larruzko maleta (11); maleta atera (4); maleta barruan (4); maleta beltz (9); maleta beltz bat (3); maleta beltza (5); maleta bizkarrean (4); maleta egin (4); maleta eskuan (9); maleta eskuetan (3); maleta handi (10); maleta handi bat (4); maleta hartu (19); maleta hartuta (6); maleta ireki (7); maleta itxi (3); maleta jaso (3); maleta lurrean utzi (6); maleta prestatu (3); maleta txiki (8); maleta txikia (4); maleta zabaldu (4); maleta zabaltzeko (3); maleta zaharra (5)

maletak desegin (3); maletak egin (15); maletak egiten (10); maletak eramaten (3); maletak eskuan (3); maletak garraiatzen (3); maletak hartu (6); maletak prestatzen (3)

eskola maletan (3); maletan sartu (10); maletan sartu zituen (3); maletan sartzen (3); maletan utzi (3)

maletatik atera (3)

maleten bila (3)


maletaleku iz maletategia.

Poliki noa autoa aparkatuta dagoen tokirantz, gauzak lurrean uzten ditut maletalekua ireki baino lehen.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 8. orr.

Furgonetaren maletalekuan ezkutatuta erbestera ihes egiteko.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 112. orr.

Maletalekua miatu behar zuela badaezpada ere.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 38. orr.


maletaño iz maletatxoa.

Bestalde, bidaietarako maletaño bat erosi, eta pezuaren emendatzeko harriz bete zuen bai eta gau hartan logela bat erreserbatu gobernuaren ikuskatzaileak egon ohi ziren Faures karrikako ostatuan.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 199. orr.


maletaratu, maletara(tu), maletaratzen du ad maletan sartu.

Lau hilabete lehenago, etxea uztean, pare bat liburu baizik ez nuen maletaratu.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 282. orr.

Lehertzear zegoen maleta berriro ireki eta hainbeste ahaleginen ondoren maletaratutako azken Cutty Shark botila maletatik atera eta trago bakar batez hustu zuen geratzen zena.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 38. orr.


maletategi (orobat maletegi g.er.) iz autoetan eta, maletak kokatzeko lekua.

Taxistak fardelak paratuak zituen maletegian eta kotxe gainean.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 95. orr.

Irekita zegoan, eta hutsik maletategia.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 27. orr.

Autotik irtendakoan maletategiko atea ireki du, zekarrena utzi eta bestea hartu du.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 110. orr.

Semeak berak lagundu naik, bere beso-motzekin, maletategira kargatzen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 24. orr.

Lagundu egiten digu zorroak eta maletak nire autoko maletategitik bere Volvo kamionetara aldatzen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 195. orr.

Kanpinean, dena hain agudo bildu baitugu, jan-edateko guztiak maletategian pilatu ditiat, bertze zerekin batean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 26. orr.

Maletategiko ate irekiak munstro baten ahoaren eitea zuen, gu betikoz irensteko prest.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 372. orr.

Leonidas Trujilloren gorpua Juan Tomas Diazen autoko maletategian sartu zuten.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 315. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

autoko maletategian (3); maletategian sartu (4)


maletatoki (corpusean maleta-toki soilik) iz maletategia.

Egun batzuetarako bakarrik behar zituen jantzi, zapata eta gainontzekoz betetako maletak ezin izan zituen gidariak atzeko aldean sartu; maleta-tokian kabitzen ez zirenak gainean lotu zituzten sokaz.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 90. orr.


maletatxo (84 agerraldi, 31 liburu eta 3 artikulutan; orobat maletaxo g.er.) 1 iz maleta txikia. ik maletin.

Bi kutxen artetik maletatxo bat hartu du eskaera koadernoak, katalogoak eta bisita txartelak barrenean daudela egiaztatzeko.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 28. orr.

Müller jauna ikara batean esnatu zen eta maletatxoa besarkatu zuen bi besoekin.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 326. orr.

Eserlekuan uzkurturik zegoen, bere larruzko maletatxoari naufrago batek oholari bezain gogor helduta.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 293. orr.

Italiako traje dotorea zuen soinean, eta larruzko maletatxoa eskuin eskuan.  Berria - Kirola   2004-06-20

Larruzko maletatxo maiztuari heltzen zioten esku luzeak.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 88. orr.

Trena iritsi eta gizontxo argal bat baino ez zen jaitsi, oihalezko maletatxo batekin.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 190. orr.

Halako batean, bere maleta koxkorra hartu, kodea sartu, maletatxoa ireki, bere paperen artean miatu, eta paper-zorro bat atera zuen handik.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 357. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Bidai maletatxo horretan.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 71. orr.

Hurrengo goizean, igandeko trajea jantzi, aurpegia sasi-bizar batekin mozorrotu, mediku-maletatxo bat hartu eta berriro lapurraren etxera jo zuen Mattinek.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 187. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

larruzko maletatxo (3)

maletatxoa eskuan (3); maletatxoa ireki (3)

maletatxoan sartu (3)


maletatzar iz adkor maleta handia.

Maletatzarra orain esku batean, orain bestean, gero bizkar gainean, halako gisaz egin nuen geltokirainoko bidea.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 295. orr.

Erabat ridikulua iruditu zitzaion pertsona bik maleta txiker hura eramatea eta berak maletatzar bi behar izatea.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 12. orr.

Maletatzarraren gainean eseri nintzen, atseden hartzeko eseri ere, eta ez maleta lapurrengandik babesteko.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 295. orr.


maletaxo ik maletatxo.

maletazain iz maletak eramaten dituen pertsona, maleta-mutila.

Maletazain bat etorri arte itxaron genezake -esan zuen Ellenek.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 378. orr.


maletegi ik maletategi.

maletero iz maletategia.

Sartu berri zen autoko gidariak motorra itzali eta maleteroa ireki zuen bere gidari postua abandonatu gabe.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 117. orr.

Maleterora eskuak sartu eta aurreko nahiz atzeko hankak zinta aislantez loturik zituzten bi zakur atera zituzten bertatik.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 117. orr.


maletin (14 agerraldi, 2 liburu eta artikulu 1ean) iz maletatxoa.

-Berri onak -esan zidan bere maletin hura erakutsiz-.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 175. orr.

Lainezek begiak maletinean jarri ditu, zerbaiten bila.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 59. orr.

Orri zuriak ez ezik boligrafoak ere eramango zituela erantzun zion «besteak esaten duenari buruz oharrak hartzeko», baita maletina ere, «gure proiektuak eramateko».  Berria - Euskal Herria   2004-01-22


malezia (129 agerraldi, 56 liburu eta 20 artikulutan; orobat malizia 35 agerraldi, 17 liburu eta 3 artikulutan; Euskaltzaindiaren Hiztegian malezia agertzen da) 1 iz gaiztotasuna; gaiztakeria; maltzurkeria.

Bere bekaizkeria malezia eta jelosia gabea zen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 54. orr.

Gure hondamendia bilatzen zuela malezia gaixo batez, ez gure ona.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 44. orr.

Mozkortzen zenean oso gaizki abesten zuen, batere afinaziorik gabe, baina hitzei malezia handia erantsiz.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 43. orr.

Maleziarik badute, baina ez da malezia gaiztoa.  Berria - Kultura   2006-01-15

Barre eragin zion lizentziadunari andrearen maleziarik ezak.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 29. orr.

Oraingoan, maleziarik gabe ari zen negarrez...  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 191. orr.

Erroak barna ditu jendeen maleziak.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 79. orr.

Diruzalekeriak gaztearen begitarte xarmangarria ilundurik, maleziaz galdegin zuen: [...].  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 75. orr.

Gaizkilearen maleziak gaiztoa egiten du beraren nahia.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 296. orr.

Faltsua da esatea grina gaiztoa dagoela bekatu ororen maleziaren funtsean.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 107. orr.

Kantxa barruan oso gutxik duten argitasuna eta malezia ditu.  Berria - Kirola   2004-11-20

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa; orobat malezi) ik maleziatsu.

Haren piura urrikalgarriak hunkiturik, malezia begirakunetik erauzia oraingoan, neska eztitasunez mintzatzen ahalegindu zen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 302. orr.

Juamanuelek malezia irribarrearekin eman zidan karameluen poltsa.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 122. orr.

Malezi aurpegi bizi bat.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 103. orr.

Badaki amak ironiaz eta malezi puntu batez esan dizkiola esatekoak.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 110. orr.

Malezia falta soilik egotz diezaioket Juanluisi.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 95. orr.

3 maleziazko ik maleziatsu.

Halako dirdai maleziazko bat islatu zen bere begi kasik lokartuetan.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 70. orr.

Gero, takoidun sandalia bat kendu eta hankarteraino eraman zion oina, maleziazko irriño batez.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 55. orr.

Irri batekin erantzuten dio, buruaz agur eginez, lotsatia baino gehiago maleziazkoa den irri batekin.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 19. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

batere maleziarik gabe (3); maleziarik gabe (9); maleziarik gabea (3); maleziarik gabeko (5)


maleziatsu (orobat maleziatsu eta maliziotsu) 1 izond maleziaz betea, maleziazkoa. ik malezia 2.

Begirakune maleziatsu batez.Ugazalabak, graziaz, irribarre maleziatsu batez, bizpahiru aldiz ezezko keinua egingo du eskuko hatzaz.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 90. orr.

Keinu maleziatsua egin zion Andreasek agureari.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 108. orr.

Ikusleek begirakune trufatsuak, maleziatsuak eta harropoztuak trukatu zituzten.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 137. orr.

Donaldek seinalatu egin nau, irribarre maleziatsu bat ezpainetan: [...].  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 426. orr.

2 (adizlagun gisa)

Ongi daki hori nire osabak! -maleziatsu begiratu zion, begiratu pikaroa areagotuta. -Barraren ezker aldean duk hire txoriñoa- esan dit maleziatsu.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 254. orr.

Hala bada, maleziatsu erantzun zuen: [...].  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 41. orr.


maleziatu, malezia(tu), maleziatzen da/du ad maleziatsu bihurtu.

Maleziatu, maltzurtu dela [zakurra] esan nahi du.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 155. orr.


malformatu izond malformazioak dituena.

Iragarkiak pasearazten zituen gizonak berak Roselliniren film batetik erauzitako figurantea ematen zuen, gorputz malformatu eta musu okerraz.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 72. orr.


malformazio iz gorputzeko makertasuna.

Malformazio hark betiko markatu zuen Michaël.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 176. orr.

Rebeka Martinezek zuena sortzetiko malformazioa zen, medikuntzan craniopagus parasiticus deitzen dutena.  Berria - Gaiak   2004-02-08

Umekiak malformazioren bat duenean.  Berria - Gaiak   2004-08-29

Plantek isurtzen dituzten substantziak teratogenikoak direnez, haurdunaldian umeari malformazioak eragin diezazkiokete.  Berria - Euskal Herria   2004-05-16

Umeak ezin zituen begiak ireki betazaletako malformazio baten ondorioz.  Berria - Gaiak   2004-08-03

Zer da bizkarrezur bifidoa gaitza? bizkarrezurraren malformazioa da, orno-arkuen bi erdiak ez direlako behar bezala lotzen.  Berria - Gaiak   2004-09-29


malgatxe izlag/iz madagaskartarra.

Burezur horren azpian, samoiedoak, nyam-nyamdarrak, malgatxeak, fueginoak ospakizun arraroenetan aritzen dira, beren asaba zaharrak jaten dituzte, beren haurrak, tam-tamaren soinuan jirabiran dantzatzen dira konortea galdu arte, [...]  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 74. orr.


malgatxiar izlag/iz madagaskartarra.

Sofa gainean etzanda irakurtzen jarraitu nuen: "Euliak, zebuaren kopetan zehar dabilela, uste osoa dauka berak baduela zerikusirik abere horrek egiten dituen burukadekin", zioen Malgatxiar esakune batek.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 104. orr.


malgobernu iz gobernatze txarra.

Esplikatu ziguten faxismoa ez zela bakarrik malgobernu bufoikara eta inprobisatu bat, baizik eta justiziaren ukatzailea.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 174. orr.

Malgobernuaren ordez nahasmendua ezartzeko traizio-saio hutsegina.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 63. orr.


malgor izond sorgortua.

Saldua!, malgorra!, txaranda!  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 166. orr.


malgortu, malgor(tu), malgortzen 1 da/du ad sorgortu; hozmindu.

Alkoholak eta kanpoko hotzak eriak malgortzen zizkiola.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 282. orr.

Paralesiak malgortu ama gaixoaren bisitatzeko.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 90. orr.

Beldur handiak malgortu giharrak laxatu zitzaizkidan, eta soa zela medio, samurtasunez eta urriki latzez urtu nintzen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 124. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Nakok orduan lehen aldikoz ukitzen zuen Teodororen burua ezkerreko titi malgortuaren gainean mantendu zuen, eztitasunik gabe.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 27. orr.


malgu 1 izond erraz toles edo molda daitekeena.

Feltrozko kapela malgua.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 88. orr.

Batzuetan, kale garbitzaile bat igarotzen zen haien atzetik, hodi malgu batez sotoa garbitzen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 253. orr.

Metalezko disko malgu bat, atzera eta aurrera mugitzen dena.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 176. orr.

Larru malguko sandaliek.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 446. orr.

Grafenoa erabilita gai sendo, malgu eta egonkorrak sortzea egongo dela gaineratu zuten atzo.  Berria - Gaiak   2004-10-23

Besaulki malgu batean eserita zegoen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 255. orr.

Ellenen ahotsa zerra txiki zorrotz malgu bat bailitzan barneratzen zitzaion haragian.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 316. orr.

Antena luze-malgua apaltzen eta harrotzen da aldika, ibilgailuaren mugimenduen arabera.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 75. orr.

Oso eskumutur malgua izango duzu zuk.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 251. orr.

Ahotsak Jimmyren belarrietan taupadaka ari ziren marruma malgu baten antzera, hurbil, urrun, hurbil, urrun...  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 320. orr.

Merkatu malgu batek ez du zergatik ezegonkorra izan.  Berria - Ekonomia   2004-09-05

Truke-tasa malguen bertute teorikoak eta bizio errealak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 94. orr.

Ameriketako Estatu Batuek lan-merkatu malgua dute, eta horren ondorioz langabezia-tasa apalak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 120. orr.

Egoera ideala?: lan-ordutegi murriztuak bultzatzea, ordutegi malguak izatea, etxetik lan egin ahal izatea.  Arantxa Iturbe   «Ai, ama», 1999 - 82. orr.

Gorputzaren mekanismoa ulertzeko, ikuspegi malgua behar da, heziketa tradizionala izan duten ingeniariek askotan izaten ez dutena.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 267. orr.

Espezializazio malguaren eredua.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 158. orr.

Errementariak ere sutan gozatzen du burdin puska, mailuari malguagoa gerta dakion.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 145. orr.

2 (adizlagun gisa)

Lantzerra, lantzurda, langarra zegien, malgu, ezti eta sarkor.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 52. orr.

Espainiak eta Frantziak malgu jokatuko dutenik ez dut uste.  Berria - Euskal Herria   2006-04-28

Gorputza laxatzen zitzaidala zirudien, eta edozeren aurrean amor ematen zuen malgu.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 30. orr.

Hemengo zaratak horma baten kontra jo ostean berriro gora jagiten dira, malgu, frontoian pilotak egiten duen legez.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 95. orr.

Bat-batean zabaldu zen, uhin urre-kolore baten gisan lurreraino erortzeko, lodi eta arin, malgu eta distiratsu, kometa baten suzko isatsa bailitzan.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 197. orr.

3 (erkaketetan)

Ez da zurruna ez malgua, ezkoaren moduko bigun baizik.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 86. orr.

Ihia bezain malgua baina altzairua bezain suberatua.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 141. orr.

Katua baino malguago.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 25. orr.

Gorputz-atalak haur txiki batenak bezain bigun eta malgu bihurtu ziren.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 253. orr.

Fereka egiten nion eta eskuetan nerabilen piztia bigun urduria, sedazko oihala bezain malgua, gozoa, beroa, eztia eta arriskutsua.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 255. orr.

Fin eta malgu-arin, seda bezala.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 44. orr.

Larritasun hartan ere, astia izan zuen belar laburra eta trinkoa, goroldioa bezain malgua, hazten zela han pentsatzeko.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 54. orr.

Hark gozatutako argizagia bezain malgua eta mela zen Salemdarren poza.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 32. orr.

4 harreman homosexualetan, jokaera pasiboa duena.

Hori ikusirik susmatzen hasi nintzen hartua izan nahi zuela eta, hortaz, malguarena egiteko prest zegoela.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 84. orr.

Imanolekin nengoenean, ordea, bai berak eta bai nik nahiago izaten genuen nik bugre eta berak malgu gisa jardutea, ohi bezala.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 53. orr.

Bugre bakoitza bere malguarekin geratu ginen horrela, edo malgu bakoitza bere bugrearekin, gauza bera bestela esateko.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 134. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

malgu jokatuko (3); malgu jokatzea (3)

bezain malgua (10); malgua izan (10); malgua izango (5); malgua izatea (4); oso malgua (4)

baino malguago (4)

askoz malguagoa (3); jarrera malguagoa (6)

baldintza malguagoak (3)

tasa malguen (3)


malguezin izond ezin malgutuzkoa. (adizlagun gisa)

Atezainak letreroa seinalatu zigun, malguezin, eskuan bere linterna alferrik piztuari eraginez: [...].  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 108. orr.


malgukari iz

Honek zerikusirik ez du hizkuntza bat eranskaria edo malgukaria izatearekin, baina Unamuno-k beti esplizitatzen duen arrazoia hau da.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 120. orr.


malguki1 adlag malgutasunez.

Ikusleen biribilkia handitu eta txikitu egiten zen, malguki.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 222. orr.

Luzeak ziren eta malguki higitzen ziren.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 62. orr.

Neskatoa beregana biratu zen malguki, eta eskuak estalkiaren azpira sartu eta luzatu egin zituen, Egutxi besarkatu nahi balu bezala.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 53. orr.

Askotan, interes ekonomikoek indar handia dute eta gehiegi erako hitzak, zehaztu ezean, oso malguki erabil daitezke.  Berria - Gaiak   2006-04-16


malguki2 1 iz indar batek okertu, tenkatu edo sakatu ondoren, bere jatorrizko formara bere kasa itzultzen den gauzakia, gehienetan espiral formakoa.

Belarra izugarri hazia zegoen, eta bazirudien malgukiak genituela oinetan.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 163. orr.

Malguki bati eraginez gero, ireki egiten da kamera segundo zatiki batez.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 89. orr.

Tarte erregularrez ziharduen malguki baten eraginez baizik.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 30. orr.

Fionnek besoa jaso zuenean, biak malguki baten gisa zutitu ziren.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 170. orr.

Erregela horiek burdinazko malguki batzuk izaten dituzte finkatuta eta teklekin lotuta.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4930. orr.

Ohearen malguki herdoilduek salatu egingo bainaute, ziur.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 227. orr.

Ohe zaharraren azpiko malgukien negar etena, gainean inor bulka-bulkaka aritzean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 116. orr.

Ohean bira egitean, malgukiek kirrinka egin zuten.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 376. orr.

Bi malguki eta hiru motelgailu darabiltza aurrean eta atzean, tortsio barra bertikalekin.  Berria - Kirola   2004-02-18

Ibilgailuetarako eta koltxoietarako malgukiak egiten dituen Zamudioko Industrias Subiñas lantegia.  Berria - Ekonomia   2006-03-05

Patrikako erlojuaren malgukiak adina jirabira egiten zituen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 113. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Ez zen logura, eta jauzika aritu zen bere indar guztiaz malguki-ohe gainean.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 75. orr.


malgukidun izond malgukiak dituena.

Bota malgukidunez jantzitatako gizon bat zetorren agian Union Street aldetik.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 15. orr.

Panpina mekaniko malgukidunak.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 78. orr.

· izlag Ez ote lukete malgukidun ohe eroso bat hilkutxa bezain baliagarri?  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 300. orr.


malgutasun 1 iz maldua denaren nolakotasuna.

Ezpain mamitsuek, mihiaren joan-etorriek eta soinaren malgutasun kitzikagarriak zoramenaren bidetik eraman zuten detektibea.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 75. orr.

Nire soinatal zurrunduak behinola izan zuten malgutasuna hartzen ari dira berriro.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 177. orr.

Katuaren malgutasunaz egin zuen mastako aparailuetan behera.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 43. orr.

Zetazko zapien malgutasuna zuen Jabiren gorputzak.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 98. orr.

Gerria mugitu zuen ezker-eskuin, gorputzaren malgutasuna norainokoa zuen ikusteko.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 139. orr.

Liana baten malgutasuna, lerro baten argaltasuna.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 20. orr.

Horregatik da hain tematia eta hain malgutasun eta moldakortasun eskasekoa.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 279. orr.

Ikasleei ahalik eta malgutasun handiena eskaintzea dute helburu gaur egun indarrean dauen ikasketa planek.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 96. orr.

Lopezek kritikatu zuen «malgutasun gutxi» ikusi zuela Ibarretxerengan.  Berria - Harian   2005-01-13

Euskaltzaindiaren ustezko itxikeria eta malgutasun eza.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 124. orr.

Zuzenbide Estatu horren defentsan, gainera, «irmotasuna» mantenduko duela helarazi zuen, «malgutasunari uko egin gabe», hala ere.  Berria - Euskal Herria   2004-05-15

PSOEri eskatu behar zaio Alderdien Legea malgutasunez ezartzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-05-20

Pentsa nolako ordena, malgutasun eta otzantasunez betetzen dituzten haien aginduak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 82. orr.

2 (lan munduan eta)

Tamalez, gazteentzat malgutasunak prekaritatea esan nahi du.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 122. orr.

Lanaldia antolatzeko malgutasun handia aitortu zien enpresaburuei.  Berria - Ekonomia   2006-05-10

Lehiarako komisarioari eskatuko diote «malgutasun handiagoz» jokatzeko eta epemuga luzatzeko.  Berria - Ekonomia   2004-10-02

Malgutasunari dagokionez, 11 eguneko lan poltsa eskaini du.  Berria - Euskal Herria   2006-01-03

Confebask, malgutasunaren eta kostuak apaltzearen defentsan.  Berria - Ekonomia   2004-02-20

Espainian behin-behineko kontratuak egiteko malgutasuna Ameriketako Estatu Batuetakoa baino handiagoa da.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 124. orr.

Soldatetan eta malgutasunean egindako eskaintzak lantegia arriskuan jarri gabe onar daitezkeenak dira.  Berria - Ekonomia   2006-03-30

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Hasierako malgutasun-ideia hori galduz joan da, eta beste zentzu bat joan da hartuz hitz hori. abenduan sinatu genuen malgutasun akordioa.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 244. orr.

Adierazi du «malgutasun neurriokin etorkizunean neurri gogorragoak finkatzea ekidin» nahi dutela.  Berria - Ekonomia   2004-03-16

Nafarroako Volkswagenek urtean 21 egunez 4.500 langileri kontratua eteteko eskubidea edukiko luke, nahiz eta oraindik zazpi eguneko malgutasun poltsa baduten.  Berria - Ekonomia   2004-03-16

Malgutasun falta hori oso etsigarria egiten zait.  Berria - Euskal Herria   2006-05-02

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ahots-malgutasun gutxiko kantari bat.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 41. orr.

Ordu-malgutasun oparoa nuela konturatu bainintzen: mugan arazoren bat gertatuz gero ere, banuen nahikoa denbora autoa bazterren batean utzi eta trenera heltzeko.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 194. orr.

Patronalak hiru urterako hitzarmen kolektiboa, gutxieneko soldata, urteko %2,25eko soldata hazkuntza eta lanaldi malgutasuna proposatu ditu  Berria - Ekonomia   2004-03-06

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

malgutasun akordioa (5); malgutasun handia (7); malgutasun handiagoa (11); malgutasun handiagoz (5); malgutasun neurriak (3); malgutasun osoz (3)

malgutasuna areagotu (4); malgutasuna behar (3); malgutasuna eskaini (3); malgutasuna eskatu (7); malgutasuna ezartzea (3); ordutegien malgutasuna (3)

malgutasunez jokatu (8); malgutasunez jokatuko (4); malgutasunez jokatzeko (5)


malgutu, malgu(tu), malgutzen 1 da/du ad malgu edo malguago bihurtu.

Nahikoa diagu! esanez bezala malgutu zituen ezpain mintzak.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 14. orr.

Krema berezi bat eskaini zidan katearen zuzendariak, alde sentikorrenak gozatzeko eta gorputza malgutzeko.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 30. orr.

Nire zakilak ez du malgutzeko betarik izan.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 35. orr.

Frantxuaren iledia malgutzen eta desegiten zuen euriak.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 158. orr.

Zalu eta modernotzeko, bihurritu eta desartikulatu beharra dago, airostu, zehaztu, lexikoa berritu, sintaxia malgutu.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 136. orr.

Txekhovek errealismo zurruna malgutzen du bere estilo delikatu eta poetikoaren bidez.  Berria - Kultura   2004-07-15

Gobernuak ez ditu protestak geldiarazi, erreformak malgutu arren.  Berria - Mundua   2004-08-18

Giza eskubideak errespetatzeko, espetxe politika malgu dadila eskatu du EAJk. badakit benetan saiatuko zarela arauak malgutzen neska gaztetxo bati laguntzearren.  Berria - Euskal Herria   2006-01-07

Laguntzak jasotzeko irizpideak malgutuz.  Berria - Euskal Herria   2004-11-04

Batzordeak onartu lege hori dela sobera garratza eta sobera gogorra, behar dela beraz poxi bat malgutu eta guritu.  Herria   2002-10-24

2 (lan munduan eta)

Ekonomiaren globalizazioak eragindako elkarrekiko mendekotasun berriak eta eragile berrien botere-goraldia zirela-eta, nazio-ekonomiek malgutu beharra zuten.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 152. orr.

2002ko abenduan lana malgutzeko lortutako akordioak baliatzea eta langileak aldez aurretik erretiratzea proposatu dituzte.  Berria - Ekonomia   2004-03-25

Azken horien lanaldi osoaren %77ko muga apurtu da, eta ordutegiak malgutu dira.  Berria - Harian   2006-03-28

Filialekiko sozietateen sorrerari esker, malgutu egin zen enpresen egitura. lan merkatua malgutu, bertan agertzen diren oztopoak ezabatuz (gutxieneko soldatak, kaleratze ordainketak, kontratu malguak, eta abar).  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 29. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

epeak malgutzearen alde (3)

egoera malgutzeko (3); egonkortasun ituna malgutzeko (8); ituna malgutzeko proposamena (3); malgutzeko eskatu (4)


malgutze iz malgu edo malguago bihurtzea.

Aldaketa hori, ortodoxiaren malgutze hori, bistakoagoa izan da Ameriketako Estatu Batuetan Europan baino.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 324. orr.

Izan ere, printzipio hauetan malgutzerik gertatzen den bezain laster, gure estatuko jazarkunde aparatuak presioak areagotzen ditu gure aurka.  Berria - Mundua   2004-12-15

Jardunaldiek, eta aipatutako sistemaren malgutze prozesuak erakutsi dute emaitza onak lortzeko modukoa dela sistema hori.  Berria - Kirola   2004-11-14


malgutzeke adlag malgutu gabe.

Orra, gipuzkoarrak, oraindik agindu aditzetara malgutzeke, beti ere beren zorigaiztoko det erabilki agertzen zaizkigu.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 99. orr.


maliar (orobat malitar g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian maliar agertzen da) izlag/iz Malikoa, Mari dagokiona; Maliko herritarra.

Xutik ezarri gogo dutena [...] auzoko Senegal eta Maliar podoreen gisako podore bat, berria.  Herria   2005-12-01

Mare Sanogo maliarra eta Guem aljeriarra.  Berria - Kultura   2004-11-11

Atleta bikaina da, Diarra maliar handia bezala.  Berria - Kirola   2004-02-20

Poliziak atxilotutako pertsona bat, 22 urteko maliar bat.  Berria - Mundua   2006-02-04

Keita abokatu maliarrak etorkinekin egiten du lan.  Berria - Harian   2006-04-04

Saharaz hegoaldekoak dira denak: senegaldarrak, maliarrak, nigeriarrak eta angolarrak.  Berria - Mundua   2006-03-08


malin izond ahula.

Artetan garbots malindu batzuen ohean zango malinak trabatzen zaizkit, goroldioak bereganatu nahi balitu bezala.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 27. orr.

Hirian zehar nabil, gogoa lasai, gorputza hastapenean malin, eta gero berriz erne.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 121. orr.

Barda, telebistari so nengoela, zangoak malin sendi nituen.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 51. orr.

Hunen ofizioa eta jo xuxen ta indartsuak lagun, berriz gaina hartu dute eta baliatu ere Aramburu bezperan arizana baitzen eta ondarrean malinxago.  Herria   2001-10-25


malindu, malin(du), malintzen 1 du ad ahuldu.

Akidurak eta afariaren goxoak izpiritua malindu aitzin. Apirileko bero samin bapateko honek malintzen ari nauela.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 55. orr.

Ixtudiant batek [...] edo langile erretiratuak, biziak ez baldin badu sobera higatu edo malindu, kolpez egin dezake ibilbide hori, astero egun bat geldituz.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 16. orr.

Bilgorrak poxelatzen ninduen, malintzen, eta indar handia egiterakoan, hatsa bera laburtua neukan.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 183. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Artetan garbots malindu batzuen ohean zango malinak trabatzen zaizkit, goroldioak bereganatu nahi balitu bezala.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 27. orr.


malinkeria iz ahuleria.

Buruan sartu nahi nituen ideiak eskapatu zaizkit eta baretasunaren malinkerian jarri naiz.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 8. orr.

Atzo halere, pixka bat bortxatu dudanez, neguko malinkeriak inarrosi nahiz...  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 205. orr.


malinki adlag ahulki.

Marisantz auzo lehenak bikotearen irudia ozkan jarri zuen: eskuilaz mutikoaren jantzia xahatu zuen, usain onez perdukatu eta neskatxaren matelan malinki haztuak ziren ile marrak zuzendu zituen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 306. orr.

Aulki batean malinki estekaturiko alzheimer eritasunak aspaldian ezabatu Maddi Jessicaren amatxia.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 302. orr.


maliobra ik maniobra.

maliobratu ik maniobratu.

malitar ik maliar.

malizia ik malezia.

maliziatsu ik maleziatsu.

malizios 1 izond maleziatsua.

Luis, ordea, irri malizios batekin inguratu zait dantza eskatzera.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 319. orr.

Harik eta aitak, irri malizios bat ezpainetan, bere ihardespen hura eman zidan arte: [...].  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 152. orr.

2 (adizlagun gisa)

Eta, goiz erdian, hura itzarririk sumatu nuenean, zirikatu egin nuen, malizios: [...].  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 313. orr.


malizioski adlag maleziaz.

Madonnaren gainera etorri zen eta malizioski egin zuen irribarre txekea egiterakoan.  Ramon Etxezarreta   «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 16. orr.


maliziotsu ik maleziatsu.

malkar (120 agerraldi, 60 liburu eta 28 artikulutan; orobat malkor 28 agerraldi 12 liburutan; Euskaltzaindiaren Hiztegian malkar agertzen da) 1 izond malkartsua, latza.

Leku zelaietan oso ona, baina desegoki samarra bide malkar haietan.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 93. orr.

Mesfidati dituzue aitzindariak, bide malkar eta hertsi hauen ahalke.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 17. orr.

Kaletxo estu malkorra igarorik.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 310. orr.

Mendi malkar gaitzetan gora igotzeko.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 215. orr.

Bihur bitez zelai eta lautada paraje latz eta malkarrak.  Elizen arteko biblia   Is 40,4

Lur malkar eta lehorrerako hizkuntza berezkoa.  Berria - Kultura   2006-03-28

Ibilbidea oso malkarra da.  Berria - Mundua   2004-05-02

Mea-hobia arras ezlekuan zen, aldaparo malkor batean.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 121. orr.

Egiptotik atera nituen eta basamortuan zehar gidatu, lur lehor eta malkar horretan, arriskuz beteriko lur ilunean, inor igarotzen ez den eta itzulbiderik ez duen lurrean.  Elizen arteko biblia   Jr 2,6

Egiaren hegi malkarretan ez da beste lorerik hazten.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 24. orr.

2 irud/hed

Ahots malkar eta gogor batek hitz egin zidan.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 166. orr.

Galtzaileen zapore malkarra zeukan.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 9. orr.

• 3 iz aldapa pikoa eta latza.

Beste bizpahiru malkar igo eta pagadi bateraino iristen da.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 50. orr.

Eszena horretan, bere jaioterriko mendi baten malkarrean dago aitarekin.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 47. orr.

Malkar sasitsuen artetik salto eginez, ihesari eman eta tiroka hasi ziren.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 219. orr.

Malkar aldapatsuetan gora eta behera.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 176. orr.

Aiherra eta Oragarreko malkarretako elurretan.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 84. orr.

Arnabarretako malkorrean, hiru larrebehi amildu eta lepazurra hautsi zutela.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 88. orr.

-Denontzat dauzka bizitzak malkar arriskutsuak, amairik gabeko sakonera bat bezalako malkarrrak!  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 249. orr.

Pertsonen arteko harremanak ere, hasieran, malkar baten antzeko dira, edo malkar baten ertzera hurbiltzearen antzeko; hor dago izua, ikara, baina baita ere izua eta ikara guztiak ezabatzen dizkizun itxaropen gozo bat.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 249. orr.

Malkarrean gora eginik, elorri-arbola batek eskugaina zaurtu zidan.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 129. orr.

Motorrak zuhaitz bat jo, bera malkarrean behera ibaira erori, eta, adar bati heldu izan ez balio, urak eramango zuela, uhanditua baitzetorren ibaia.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 204. orr.

4 (hitz elkartuetan)

Bakar-bakarrik daude Erniok buelta guztian dituen malkar-zulo eta amildegi bortitzen ertzean.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 85. orr.

Kilarri bat ikustea, hantxe, mendiaren goi malkar batean: harri ilun bat harri txurien artean.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 53. orr.

5 malkar egin aldapa egin.

Malkar egingo zaigula dirudi.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 136. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bide malkar (5)

malkarrean behera (5); malkarrean gora (3)

malkarretan gora (4)


malkardura iz malkarra.

Malkardura eskalatuz inguratu dut arroka.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 149. orr.


malkartegi (corpusean malkortegi soilik) iz toki malkartsua.

Malkortegi arriskutsu batera amiltzen ari zirela.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 85. orr.

Biok elur eta horma pilo haren zurrunbiloan harrapaturik geunden eta amilduz gindoazen -elkarri lotuak, nolabait esatearren- hego aldeko malkortegira, zuzen-zuzenean.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 84. orr.

Gero, legoa batez malkortegi ketsu biren artean ibili eta ekialdeko amildegi maldatsura iristen zen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 271. orr.


malkartsu (orobat malkortsu g.er.) 1 izond aldapatsua, latza.

Bideak erreka bati segitzen zion, aldapa malkartsu batean behera.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 343. orr.

Ezponda malkartsuan behera jaitsi ziren.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 328. orr.

Inguratzen duten haitz gorriak malkartsuak eta distiratsuak dira, labana baten ahoaren pare.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 15. orr.

Harkaitz garai eta malkartsuak.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 100. orr.

Berrehun metro gehiago errepidean gora eginda aurrez aurre zabaldu zitzaion meategi harana, zulatze lanen poderioz gorriztutako paraje malkartsuak.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 85. orr.

Harkaitzaren alderdirik malkartsuenak errepidearen aldera ematen zuen.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 76. orr.

Kanariak dira mundu osoan maniobra militarrek zetazeo gehien hildako lekua, bertako itsaspe malkartsua egokia delako militarrek saioak egiteko.  Berria - Gaiak   2004-11-03

Eskailerak malkartsuak eta labainak ziren.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 85. orr.

Beste uharte bat ikusten zen, tamainaz txikiagoa, oso malkartsua eta idorra, tarteka harkaitz ilunez inguratua.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 59. orr.

Orografia oso malkartsua da, labarra da dena.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 173. orr.

Lurzoru gogorra eta berdin samarra behar dute gurpilek; Lurreko eremu handi batean dagoen lurzoru aldapatsu eta malkartsuan ibiltzeko, hobeak dira oinak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 49. orr.

Laborariek lur horiek bitan zatitzea proposatzen dute: zati malkartsua laborantzarako lur gisa erabiltzeko, eta zati laua Herriko Etxeak eros dezan, herriko gazteek bertan etxeak eraiki ditzaten.  Berria - Euskal Herria   2004-08-25

Bizitzaren ibilbide malkartsu honetan.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 240. orr.

Ezkontzara heltzeko bide malkartsuan.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 163. orr.

Haren zuzeneko eraginak itxuraldatu zuen Kode Zibilaren bide malkartsua.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 15. orr.

Teknika eta korronte literario berrienen bidezidor malkartsutik.  Berria - Kultura   2004-10-27

2 irud/hed

Hona hemen testuak izan duen prozesu malkartsuaren bidezidor batzuk.  Berria - Euskal Herria   2004-09-22

Botoa biltzeko eginkizuna malkartsu bihurtzen da.  Berria - Euskal Herria   2004-03-10

Orain, bi urte igaro ondoren, eta penitentziaren lurrin malkartsuenarekin, bigarren aukera zeukan.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 19. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bide malkartsua (5)

bide malkartsuan (5)


malkartu, malkar(tu), malkartzen (orobat malkortu) 1 da ad amildu.

Altuera jakin batean, uharra amildegi zen, eta ur distiratsua behe-behean malkortzen zen, sasiartean.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 216. orr.

2 irud/hed

Lanbideari kateaturik bizkarra malkartu zaien galerianoen artean ere inor guti ohitzen da irakurlearen ezin aseak beharturiko lanaldi latz asteburukora.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 194. orr.


malkartxo (corpusean malkortxo soilik) iz malkar txikia.

Behinola errota izana, bere antepara eta guzti, hantxe neukan neure aurrean, Egaren ertzean bertan; Onzinedako malkortxora so, eskuinaldean harri bizi eta zuriskaz oratua.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 183. orr.


malko 1 iz negar tanta.

Negar egiten zuelako, ume batek bezalaxe, intziri, malko, marru eta guzti, nigandik bereizi behar zuen bakoitzean.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 100. orr.

Negar eta negar hasi zen, begietako malko guztiak bota beharrean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 75. orr.

Eta negar egin nuen, negar, malkoak ezin atxiki.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 70. orr.

Etengabe egiten zuen otoitz, malko ugari isuriz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 188. orr.

Besarkada batzuk, elkarrekin isuritako malko batzuk, baina hori zen guztia.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 26. orr.

Bihotza asaldaturik eta begietatik malko ugari zeriola, mutila telefonora joan zen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 129. orr.

Malkoak begietaratzen bazitzaizkion, bertan behera jausten uzten zituen.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 150. orr.

Begiak jaso zituen, malkoz lausoturik.  Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 52. orr.

Dagoeneko malkoak hasi zaizkio begietan behera.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 231. orr.

Malko bat lerratu zitzaion masailean behera euri-tanta distiratsu baten antzera.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 296. orr.

Hori entzunik, malko bat erori zitzaion Telemakori lurrera.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 18. orr.

Orain ere nekez irakur baititzaket malko bi lehertu gabe.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 114. orr.

Begietako malko guztiak xukatuko dizkie Jainkoak.  Elizen arteko biblia   Ap 7,17

Geroan ere malkoak xukatuko dira munduko edozein bazterretan...  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 205. orr.

Malko guztiak xukatu nizkion, ferekaz fereka.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 327. orr.

Nik, berriz, nahikoa lan banuen malkoei eusten.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 81. orr.

Malko zazpi bider gaziak, erre ezazue ene begion sen eta ahala! begitarte xarmant hura, malkoen lilura ahaltsuaz are ederragotua.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 176. orr.

Han ginen bilduak bildutasun haundienean, malkoak begietan.  Herria   2004-10-14

Han zen hura mahaian nire aurrez aurre eserita, begiak malkotan, bere ezkontza porrot egitekotan zela esanez.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 272. orr.

Begiak malkoz beterik genituela.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 427. orr.

Urtu bitez gure begiak malkoz, bitez blai betazalak negarrez!  Elizen arteko biblia   Jr 9,17

Lepoan behera bere malkoen beroa labaintzen sentituz.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 77. orr.

Bere begietan malkoa zegoen berriro.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 154. orr.

2 (izenondoekin)

Malko bero eta lasaigarriez bete zitzaizkion begiak.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 74. orr.

Malko freskoak kliskatuz hurbildu zitzaion Denver.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 151. orr.

Begiak malko mingotsez bete zitzaizkion.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 447. orr.

-Nire lagun maiteak! -xuxurlatu zuen, malko saminak isuriz-.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 89. orr.

Bi malko lodi isuri zitzaizkion ile zuriko haur batena zirudien aurpegi beldurtuan behera.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 411. orr.

Carmichael jaunak hitz egin izan balu malko txiki batek urratuko zuela putzuaren mintza.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 176. orr.

Bihotza arintzen ez zuten bakardadezko malko hotzekin negar egiten zuten biek.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 59. orr.

Ez baitira tristurazko malko goibelak, malko alaiak baizik, ospakizunezkoak.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 187. orr.

Ez da amesgaiztorik izango, malko gazi-gozo batzuek baino ez.  Berria - Kirola   2004-05-26

Neskatxa gaixo hark etxetik joan beharrak, [...] etxera eroturik itzultzeak Lisari begi ederrak busti eta malko isilak sorrarazi zizkioten, muki zapiarekin ukitu txikiak eginez lehortu zituenak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 374. orr.

Malko oparoz bete zitzaizkion Gabrieli begiak.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 331. orr.

Arin-arin lehortu behar izan zituen begiak, ikus ez zitezen gizon baten malko eskerdunak.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 184. orr.

Bere bular ederrek malko erraldoien forma zuten.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 211. orr.

3 irud/hed

Argizari isuriaren malko zurbil gatzatuak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 300. orr.

Udazkenaren etorrerari urtez urte malko itxurako hosto gehiago isuriz agur egiten dion zuhaitz zaharra.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 129. orr.

Ezin ditiat ahaztu uda amaierako azken egun beroak, ez eta basoen malko esperantzagabeak euripean.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 108. orr.

· Malko forma, genioen, eta guztiok ulertzen genuen malko horrek zuen forma, komikietakoa zela esan nahi genuela.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 211. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ez dira guti beren aurpegietan malko arrastoak dituztenak.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 16. orr.

Manuel berriz hasi zen negarrez eta murtxikatzen zuen ogiak malko zaporea hartu zuen.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 95. orr.

Bere erregu ugariak malko-isuri ugariaren opariaz bustiz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 428. orr.

Malko-jario hauen artean halako zerutiar poztasun batez azaltzen zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 887. orr.

Malko jarioan hasi zen orduan, eta auhenka, Zaita hunkitu nahian.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 85. orr.

Bisaia hamaika malko-errekastok zeharkatzen zioten.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 365. orr.

Beste Elizako prelatuek ere malko-errekak isuri zituzten, beren jantzi oparoak bustitzeraino.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 263. orr.

Nork bihurtuko nire burua ur, nire begiak malko-iturri, gau eta egun negar egiteko nire herriko hilengatik?  Elizen arteko biblia   Jr 8,23

Gaitzeko malko-uholdean lehertu zen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 14. orr.

Aurpegi eta matrailak malko ihintzez blaituko dituzte.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 151. orr.

Mokanesa hartu eta begi-izkinan loratu malko-muskila idortu zuen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 259. orr.

Merryren begiak neke eta malko hodei batek lainotu zituen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 163. orr.

Ez luke horregatik literaturaren ozeanoak malko pare bat baino galduko: nireak.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 196. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Haurtxo gosetien garrasi errukarrien eta andre-malkoen artean lizundutako ogi bat sekula banatu ez dutenak.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 81. orr.

Izerdi malko batzuek zain hezeak marraztu zizkidaten kopetan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 299. orr.

Mokanes bat atera zuen sakelatik ogroak, barre-malkoak lehortu eta, nire harridura handienerako, zintz egin zuen.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 166. orr.

"Odol-malkoak" darizkio Donatieni galera honengatik.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 28. orr.

Uste zuen larrazkeneko zein udaberriko lantzerra hasten zela, euri malko xehe eta finez bazterrak astinduz.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 145. orr.

Sortzailea buztinarekin nola, halaxe ari zen Kurt kandela-malkoaz jolasean.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 196. orr.

Errugabe bakar baten eskerron eta poz-malkoak nahikoa izango lirateke ni gizonen mespreziotik kontsolatzeko.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 47. orr.

Lurretik ateratzen denean, burdinezko erreminten kolpez zilarbizi-malko ugariak ateratzen zaizkio, eta meatzariek berehala jasotzen dituzte.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3450. orr.

Argi-malkoak iruditu zitzaizkion; urperatze etiliko baten hondarrak balira bezala.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 16. orr.

Urre malko bat aurkitu du sarean.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 54. orr.

Horregatik, elurra gorputz hartuta datorrenean, elur-malko deitu izan zaio, elur-malo ere bai.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 29. orr.

6 krokodilo malko tipula negarra.

"Krokodilo malko" batzuk ere isuriko zituzten, entzuleen bihotzak ukitzeko.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 173. orr.

Krokodilo malkoekin aurkeztu zen Ameriketako Estatu Batuetako presidente George Bush astearte gauean Washingtongo prentsaren aurreko agerrraldirik nagusian.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 93. orr.

7 malko bide

Zortzi haietako hiruren malko bideetan pneumonia atipikoaren birusa atzeman zuten ikertzaileek.  Berria - Gaiak   2004-06-22

Ikertzaileek zehaztu dute gaitzaren hasierako fasean baino ez dela egoten birusa malko bideetan.  Berria - Gaiak   2004-06-22

8 malko gas malkoak isurarazten dituen gasa.

Malko gasak jaurtitzeari eta borrak astintzeari ekin zieten poliziek.  Berria - Ekonomia   2006-01-17

Norbaitek botilak jaurti zituen Poliziaren kontra eta haiek malko gasarekin erantzun zuten.  Berria - Ekonomia   2006-03-15

9 negar malko

Damuzko negar-malkoak isuri?  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 69. orr.

Negar-malko gartsuz gorputza bustiz, zotin eta intziri artean behin eta berriz laztantzen eta besarkatzen du.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 435. orr.

Negar-malko eta intziri artean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 517. orr.

Negar-malkoetan lehertu nintzen.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 70. orr.

Nahigabetua daukagu bihotza, negar-malkoz lausoturik begiak.  Elizen arteko biblia   Nk 5,17

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

begietako malko (3); bi malko (13); bi malko lodi (3); malko artean (22); malko bakar (7); malko bakar bat (6); malko bat erori (4); malko bat ikusi (3); malko bat isuri (8); malko bat jaitsi (3); malko bat xukatu (4); malko batzuk isuri (3); malko bi (7); malko errekak (5); malko handi (4); malko handiak (3); malko isilak (3); malko isuri (8); malko iturri (4); malko jario (4); malko jarioa (3); malko lodi (4); malko lodiak (4); malko ugari (17); malko ugari isuri (6); malko ugari isuriz (8); malko ugariz (13); negar malko (23)

malkoa isuri ezinik (3); malkoa zeriola (9)

begietako malkoak (6); begietan malkoak zituela (4); begietatik malkoak zerizkiola (3); isuri zituen malkoak (4); malkoak ageri (3); malkoak atera (7); malkoak ateratzen (4); malkoak ateratzen zitzaizkion (3); malkoak aurpegian behera (3); malkoak begietan (9); malkoak bota (3); malkoak darizkiola (3); malkoak ditut (3); malkoak egin (3); malkoak etorri (5); malkoak ezkutatzeko (3); malkoak hasi (3); malkoak idortu (3); malkoak ikusi (3); malkoak isurarazi (3); malkoak isuri (18); malkoak isuriz (6); malkoak isurtzen (13); malkoak isurtzeraino (6); malkoak lehortu (7); malkoak lehortuz (3); malkoak masailetan behera (5); malkoak xukatu (14); malkoak xukatu zituen (4); malkoak xukatuko (3); malkoak xukaturik (3); malkoak xukatuz (5); malkoak xukatzen (4); malkoak zerizkiela (5); malkoak zerizkiola (8); malkoak zituela (4); negar malkoak (33); xivaren malkoak (4); xukatzen zituen malkoak (3)

malkoei eusteko (5); malkoei eusten (5); malkoei eutsi (24); malkoei eutsi ezinik (13); malkoei ezin eutsi (5); negar malkoei (5); negar malkoei eutsi (3)

negar malkoen (3)

negar malkoetan (3)

malkorik isuri gabe (5)


malkoarazi, malkoaraz, malkoarazen du ad malkoak isurarazi.

Ez uste begiak gozatzeko gai diren kolore ederrak eta haiek ziztatzen eta malkoarazten dituztenak, edo euren itxura itsusian zakar eta higuingarri diruditenak, gauzen hazi berdinez osatuak dagozenik.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 121. orr.


malkobera izond negarrerako joera duena.

Emakume horren historia erromantikoak eta maitasun fatalak makina bat malko isurarazi zuten Britania Handian, baita milaka egunkari eta aldizkari salarazi ere betidanik halako izaera malkobera eta prentsa horirako joera izan duen ingeles jendearen artean.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 161. orr.

Don Galaor, Gaulako Amadisen anaia, beroegia baino areago ere ote zen marmarrak badira; eta bere anaia, malkobera ote zen.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 107. orr.


malkodun izond malkoak dituena.

Malkoekin eta malkodunak irten zaizkio hitzak: [...].  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 19. orr.


malkogai iz malkoen gaia.

Antoniaren ile beltzarana buruaren atzealdean biltzen zuen mototsaren kontra estutu zuen Mentxuk ahoa, begiak itxita, malkogai zitezkeen azkura batzuen iturburua moztuz.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 162. orr.


malkogile izond negarrerako joera duena.

Eta izkribatzailearen estilo malkogilearen erdian, datu tekniko hotza: [...].  Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 58. orr.


malkoka adlag negarrez.

Berri hauen bultzadaz, bertan behera lehertu ziren, begietatik malkoka eta barren-barrendik zotin-hasperenka. etxekoandrea eta iloba negarrez ikusi zituenean, zotin-potxoloka hasi eta malkoka ekin zion gero.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 204. orr.


malkor ik malkar.

malkortegi ik malkartegi.

malkortsu ik malkartsu.

malkortu ik malkartu.

malkortxo ik malkartxo.

malkotsu izond malkoz betea.

Umeak aipatze hutsarekin negarrez hasten zen pertsona bat, jendaurrean lotsagarri ez geratze aldera noranahi larrialdietarako muki-zapi kutxatxo batekin joan beharra zeukan txotxolo malkotsu bat.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 330. orr.


malkotu, malko(tu), malkotzen da ad malkoz bete. ik malkoztatu.

Besarkatu egin nau, masailak musukatzen dizkidala begiak malkotuta.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 27. orr.

Autobusa abiatzean, begiak malkoturik zeuzkala igarri zion Karmenek lagunari.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 195. orr.


malkoztatu, malkozta, malkoztatzen da ad malkoz bete. ik malkotu.

Begiak eta burua jausirik, ez abotsik entzun, ez bizira deituz inguratzen duen aurpegirik ezagutzeke, matrailak eta begitartea malkoztaturik.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 191. orr.


malla ik maila 7.

mallabiar (orobat mallabitar) izlag/iz Mallabiakoa, Mallabiari dagokiona; Mallabiako biztanlea.

Elkarrizketa bat izan nuen mallabitar batekin 1999ko udaberrian.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 10. orr.

Mallabiarrak eta Ordiziako Txapagain taldeek hartuko dute parte, hain zuzen.  Berria - Kirola   2004-02-14

Hernani finalerdietan zen, mallabiarrek beste emaitzen zain egon beharko zuten.  Berria - Kirola   2004-03-24

Santi Artetxe mallabitarrak (Peuoget 307 WRC) irabazi zuen atzo Azpeitiko Ikasberri Rallysprinta.  Berria - Kirola   2006-04-02


mallabitar ik mallabiar.

mallo 1 iz maluta.

Horregatik, elurra gorputz hartuta datorrenean, elur-malko deitu izan zaio, elur-malo ere bai, malo-malo edo mara-mara ari duela adieraziz; hortik elur-maluta eta elur-mallo edo elur-mulleta ere; beste batzuetan, elur-bela, elur-kana, eta elur-gixixa.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 29. orr.

2 mallo-mallo adlag

Orain pauso txiki batzuk, orain pausagune bat, orain mallo-mallo segi...  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 93. orr.

Prenda isilegiak dira, elurra bezala erortzen direlako lurrera, mara-mara edo mallo-mallo.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 12. orr.


mallorcar (orobat mallorkar eta mallorkiar g.er.) izlag/iz Mallorkakoa, Mallorkari dagokiona; Mallorkako biztanlea.

Valentziar batzuek eurena hizkuntza berezia dela diote, eta gauza bera uste dute mallorcar, menorcar eta eivissar zenbaitek.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 222. orr.

Gaur egungo mallorkar gehienek, aldiz, ez dizute inondik inora ere onartuko katalanez mintzo direnik; mallorquíz hitz egiten dutela esango dizute.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 105. orr.

Raimon Lull, XIII. mendeko filosofo eta teologo mallorkarrak.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 104. orr.

125 cc-ko kategorian, Jorge Lorenzo mallorcarrak Dovizioso italiarraren aurretik lortu zuen garaipena.  Berria - Kirola   2004-10-03

Toni Colom mallorcarrak irabazi du Valentziako Itzuliko lehen etapa.  Berria - Kirola   2004-02-25

Iazko txapeldun Andy Roddickek Rafael Nadal mallorkiar gaztearen ametsarekin amaitu zuen, atzo, AEBetako Irekian.  Berria - Kirola   2004-09-05


mallorkar ik mallorcar.

mallorkera iz katalanaren dialektoa, Mallorcan mintzatzen dena.

Gainerako lekuetan, katalana esaten zaio, nahiz eta mallorkera eta gisako izen herrikoiak ere erabili.  Berria - Mundua   2004-11-27

Jendeak badaki katalana, mallorkera eta valentziera oinarri beretik datozela eta anai-arreben artean gaizki konpontzea nahi dute  Berria - Kultura   2004-01-31


mallorkiar ik mallorcar.

malmetitu, malmeti, malmetitzen da ad estutu, larritu.

Haren abegikortasunaz abusatu zuten, haren ontasunaz, ez zituela-eta iraindu nahi ez eta inorekin malmetitu ere.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 52. orr.


malmutz izond maltzurra, amarrutsua.

Alkate malmutzaren jokutria bat.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 187. orr.

Ezagutu zuen, bada, gladiadore barbarorik eta bidegurutzeetako hitzontzirik, [...] otsein lizunik eta neskato malmutzik, fruta-saltzailerik eta ostatu-nagusirik, poeta tamalgarririk eta neskame malmutzik, apaizandre badaezpadakorik eta soldadu alderrairik.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 65. orr.

Irribarre malmutzez begiratzen zien Mentxuk tituluei, Espainiaz kanpoko mundua izugarri txarto zebilela ematen baitzuen.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 146. orr.

Oliba-koloreko larrua eta begirada oker eta malmutza zuten.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 356. orr.


malnutrizio 1 iz elikatura okerra edo eskasa.

Munduan 111.000 emakume hiltzen dira malnutrizioak haurdunaldian eragindako arazoen ondorioz.  Berria - Gaiak   2004-03-24

Azken hilabeteotako defizitek malnutrizio zorrotza eta kronikoa eragin dute errefuxiatuen artean. Osasunerako Mundu Erakundeak kanpalekuetan dauden pertsonen %38,8k malnutrizioa dutela helarazi du malnutrizioa larria da kasuen %6an.  Berria - Mundua   2004-01-23

Malnutrizioak miloi bat haurri eragin diezaieke datozen sei edo zortzi asteetan.  Berria - Mundua   2004-09-21

2 (hitz elkartuetan)

FAOren arabera, ordea, arroz mota bakoitzak mantenugai desberdinak ditu, beraz, arroz mota desberdinak nahastuz gero, malnutrizio arazoak murriztuko lirateke.  Berria - Gaiak   2004-02-13


malo1 1 izond maluta.

Horregatik, elurra gorputz hartuta datorrenean, elur-malko deitu izan zaio, elur-malo ere bai [...] hortik elur-maluta eta elur-mallo edo elur-mulleta ere; beste batzuetan, elur-bela, elur-kana, eta elur-gixixa.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 29. orr.

2 malo-malo adlag mara-mara.

"Elurra malo-malo ari du", zioen papertxoak.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 13. orr.

2000. urtean, Aizkorrin behera elurra bota zuen malo-malo, ekainaren 9an.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 233. orr.


malo2 interj kontu txarra.

Sumatu duzue kukurik? etorria behar du honezkero, bestela, malo!  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 125. orr.

Etxetik hurbil, astoa garagarrak ateratzen bazebilen, malo: Garagarrak egiten astua, laster da busti lastua.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 338. orr.

Juduarekin dabilena, malo!  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 271. orr.

Horrekin altxatzen ez bazaizu, malo, amigo!  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 214. orr.

Baina dagoeneko jarri ez badiote, malo; edo bueno, Rokeri hala gustatzen bazaio.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 195. orr.


malobra ik maniobra.

malso ik maltso.

malta 1 iz garagar aleak berotuz lortzen den gaia, garagardoa eta whiskia egiteko erabili ohi dena.

Hamabi urteko Macallan whiskia, hutsa, nahastu gabeko maltaz egina.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 115. orr.

Ate birakarian zehar, ahots bareen marmarra eta maltaren freskura lerratu ziren kalera.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 290. orr.

O'Halloranek maltazko edari beroak atera zituen denentzat.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 136. orr.

Tira, garçon, ateraizkiguk bi maltazko whisky erdi, txintxoa haiz eta...  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 107. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Biomalt malta pote bat.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 326. orr.

Nondik dator malta-usain izugarri hau?  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 208. orr.

Garagardo-lantegi bat egon behar din inguruan, kale guztian zegon-eta malta-kirats desatsegina, jasanezina.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 94. orr.

Malta-whisky onak ez omen du ajerik uzten.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 70. orr.


maltar izlag/iz Maltakoa, Maltari dagokiona; Maltako herritarra.

Maltar telebistan, berriz, ghana-ren gaineko galderak egiten dituzte saio batean.  Berria - Kultura   2004-10-13

Garaiak aldatu dira, baina ezin dut ulertu zergatik maltarrak euren kultura eta tradizioa hiltzen uzten duten.  Berria - Kultura   2004-10-13


maltera iz Maltan mintzatzen den hizkuntza.

Maltera ofiziala izango da EBn.  Berria - Mundua   2004-10-12

Maltak bere nortasun propioa dauka, eta nortasun horren zati da maltera.  Berria - Mundua   2004-10-12

Gogoratu zuen maltera eta gaelikoa ofizialak direla, hiztun gutxi dituzten arren.  Berria - Euskal Herria   2006-02-10


malthusiar (orobat maltusiar) izond

Nekazarien arimetan erlijiozko iraultzarik gertatu gabe, zail ikusten zen munduaren malthusiar arazoa konpontzea.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 395. orr.

Mahatma Gandhik, indiar independentziaren bilaketa setatian, malthusiar bukaera bera nahi izan zuen Indiarentzat, baina beharrezko bitarteko barbaroak gura izan gabe.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 192. orr.


maltso (orobat malso g.er.) izond otzana, barea.

Gizon serios eta maltsoa.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 45. orr.

Otsoa bezain indartsua izanagatik, berez, biziki maltsoa zen, gozoa, zarmanta, eta munduko bihotzik hoberena zeukan.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 56. orr.

Otso basak ardi maltso bilakarazi nahiz.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 119. orr.

Bere artaldeko ardi maltso ala bihurri edo errebelatu guztien artzaina zela.  Herria   2005-04-21

Australiako oiloak, arras maltsoak.  Herria   2001-06-28

· Etsai-gudaroste buru-itsu eta maltso baina kopuruz eta pisuz ikaragarri baten aurkako gerra azkengabe batean borrokatzen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 267. orr.

Zeure behako maltsoak ezinago bikain baliatu zaizkizula.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 480. orr.


maltsoki adlag maltsotasunez.

Eta gure aurrean ikusten genituen Larrun eta "Les Trois Couronnes" mendi ospetsuak, maltsoki guri begira, alegia deus ez gure zaindari.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 160. orr.


maltsotasun iz maltsoa denaren nolakotasuna.

Trebezia handia behar da harekin, edo, trebeziarik ezean, maltsotasun handia.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 345. orr.


maltsotu, maltso(tu), maltzotzen da/du ad maltso edo maltsoago bihurtu.

Clinton-ek nahi zituen poxi bat maltsotu xinatarrak, haatik gauza beharrezkoetan amor eman gabe.  Herria   2001-05-31

Zeren bakartasunaren helburu nagusia presoa arrunt kontrolatzea baita, arrunt iniziatibarik gabe uztea, bere nortasunaz arrunt desjabetzea, arrunt maltsotzea.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 77. orr.


maltusiar ik malthusiar.
malt iz eskukada.

Gero zaborketariek maltzotan biltzen ditek eta dena txukun paratutakoan Muñoz etortzen duk, ustiaketako komisarioa, hiri hainbertze, hiri hainbertze, paga banatzen dik eta moila gaineko txatarra guztia beretako.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 186. orr.


maltzur 1 izond engainuz edo azpikeriaz zerbait lortzeko trebea dena, edo engainatua ez izateko trebetasuna agertzen duena. ik malmutz, amarrutsu, asmotsu. (pertsonez)

Anker eta maltzurra zen, baina ez koldarra.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 191. orr.

Poker jokalari maltzur eta ping-pong jokalari aparta.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 195. orr.

Milatan engainatu gaituen zaldun maltzur horren hitzekin fidatuta?  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 144. orr.

Printze hori azeria bezain maltzurra da eta erbia bezain izutia!  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 45. orr.

Mezulari maltzurrak zoritxarra ekartzen du, mandatari leialak sendabidea.  Elizen arteko biblia   EsZ 13,17

Baina nork utziko zion Henne bezalako izaki maltzur bati etxean sartzen?  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 35. orr.

Isabel gajoak, berriz, ez zuen jakin ezagutzen ehiztari maltzur hark jarritako segada.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 230. orr.

-Harrapatu haugu azkenean lapur maltzur hori!  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 249. orr.

Ama sudurmotz lodi bat zen, maltzur hutsa, basurde begiradakoa.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 51. orr.

Gorroto dio Jaunak maltzurrari, baina bere konfiantza ematen zuzenari.  Elizen arteko biblia   EsZ 3,32

Aman da, gaizto maltzur hori!  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 140. orr.

Alproja maltzurra zen.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 136. orr.

Mornyk bai egiten zien iseka errepublikazale maltzur horiei!  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 354. orr.

Faltsukeriaz hitz egiten diote elkarri, ezpainez lausengari, bihotzez maltzur.  Elizen arteko biblia   Sal 12,3

Bihotz maltzurrekoak ez du zorionik aurkituko, mihi bihurrikoa zoritxarrean jausiko.  Elizen arteko biblia   EsZ 17,20

2 (bestelakoez)

Zaldi hura troikaren eskuineko aldean zebilen, eta ikaragarri maltzurra zen: tiraka ari zelakoa egiten zuen, baina itxura hutsa zen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 65. orr.

Sugea zen Jainko Jaunak egindako piztietan maltzurrena.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 19. orr.

Irri maltzur bat egin zuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 494. orr.

Irri karkaila maltzurra egin zuen Luigik.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 140. orr.

-Nor da kaskagorri anorexiko hori, kolega? -bat-bateko jakingura agertu du Koiotek, eguzki betaurrekoen atzean barre maltzurra eginez.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 9. orr.

Malfoy harro hurbildu zen, irribarre maltzurrarekin.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 162. orr.

Begirada maltzur haserre bat bota zigun.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 151. orr.

Gauzak ezkutuan eta gordean edukitzea dela haren eginkizuna, hots, hizkera maltzur bat osatzea.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 23. orr.

Hitzen erabilera maltzurrarekin nahasi izan gaituztenez, [...].  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 73. orr.

Ahotsa apaldu eta itxura maltzurra hartu du.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 76. orr.

Fernandok esaten dik argazkiak maltzurrak direla, ez direna agertu gura dutela.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 74. orr.

Veneziarrek ironia maltzurrez, ahanzturaren zubia beharrean hasperenen zubia deitzen dutena igaro ondoren, [...].  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 82. orr.

Jokaldi maltzur batek ordaina merezi du.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 151. orr.

Bene-benetan diot ez dudala horrelako asmo maltzurrik.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 233. orr.

-Sekula entzun dudan planik maltzurrena da, ederrena!  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 92. orr.

Nabigaziorako heriotza tranpa maltzurrak osatzen dituzten hondar pila menditsuak.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 24. orr.

Ez zaitzala sentiberatasun maltzur horrek menpera.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 272. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Maltzur-punttu bat sumatzen zitzaion Perettereri begietan.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 102. orr.

Familiartasun amultsuz hartu ninduen, eta isilka ia dena esaten zuen irri maltzur-aire batekin.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 153. orr.

Ezpainak atzeraka tolesten zitzaizkion, hortz ilun, hautsien gainetik, eta horrek maltzur itxura ematen zion.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 102. orr.

Karten gainera bere sudurtto okerra makurtu, maltzur-aurpegi alaia jarri eta begiak dizdizka hasten zitzaizkion.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 149. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, elkarketak izenondo balioa duela)

Hitz galgarri oro duzu maite, mihi-maltzur horrek!  Elizen arteko biblia   Sal 52,6

Tellagorrik marru egiten zuen, hain marru irri-maltzurra, non jende guztia barrez hasten baitzen.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 43. orr.

Jende alfer eta maltzur-gaiztoa elkartu zitzaion, eta menpean hartu zuten Salomonen seme Roboam.  Elizen arteko biblia   2 Kro 13,7

5 (adizlagun gisa) ik maltzurki.

Maltzur jokatu nuen.  Berria - Euskal Herria   2006-03-28

Baina egun osoan egin zion ihes diruak, maltzur eta amarrutsu.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 198. orr.

Malfoyk ere irri egin zuen maltzur.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 164. orr.

-Irakurri hau! -esan zion isilka eta maltzur.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 24. orr.

-O, bai -esan zion Fredek, maltzur irribarre eginez-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 158. orr.

-Neskaren batek, ezta? -ahotsa maltzur emetuz esan zidan.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 39. orr.

-Emakumeak ere tarteko diren ipuintxo batekin? - maltzur galdetu nion, aldez aurretik bainekien ezetz, emakumerik ez zidala proposatuko azeri hark.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 13. orr.

Harritzekoa da -Maizak berehala, maltzur samar.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 104. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

begirada maltzur (6); gizon maltzur (7); irri maltzur (25); irri maltzur bat (7); irribarre maltzur (20); irribarre maltzur bat (8); maltzur bat bezala (3); maltzur gaizto (13); maltzur gaiztoa (3); maltzur irribarre egin (3); maltzur jokatu (3); maltzur samar (3); maltzur samarrez (4)

barre maltzurra (4); bezain maltzurra (5); irri maltzurra (16); irribarre maltzurra (23); irribarre maltzurra egin (7); jenio maltzurra (4); maltzurra izan (4)

irribarre maltzurrarekin (3)

azti maltzurraren (4); jenio maltzurraren (4)

irribarre maltzurraz (4)

asmo maltzurrez (3); irri maltzurrez (8); irribarre maltzurrez (18)


maltzurkeria 1 iz maltzurrari dagokion egitea; maltzurtasun gaitzesgarria.

Haren aurka halako maltzurkeria egin izan banu, erregeak jakingo zukeen.  Elizen arteko biblia   2 Sm 18,13

Horri ere buelta eman nahi izan diogu, otsoak maltzurkeriak egiteko bere arrazoia izan dezakeela azalduz.  Berria - Kultura   2006-03-17

Berehala sumatu zuen etxekoandrearen malezia eta maltzurkeria.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 13. orr.

Ez zuen susmo txarrik batere hartu, ez zuen maltzurkeriarik ikusten Ariannaren jokabidean, maitemindurik baitzegoen.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 121. orr.

Blancok Trujilloren maltzurkeria eta joko zikin guztiak ongi ezagutzen zituen.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 79. orr.

Erabili duzun maltzurkeria irreala gertatzen zaizu ia.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 105. orr.

Ikasia baitzuen ordurako norberaren inozotasunak errukira bainoago maltzurkeriara bultzatzen dituela besteak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 50. orr.

Luluk grazia, maltzurkeria eta gatza nahikoa eta sobera zituela erakutsi zion Hurtadori.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 89. orr.

Kontu nahasiak zeuzkan jende guztiarekin, diligentziak kudeatzen zituen, maltzurkerian eta ijitokerian ibiltzen zen beti.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 41. orr.

Trebetasun handiz jokatzen zuen bere rola eta maltzurkeriaz ari zen gezurretan.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 215. orr.

Herriak -betiko zinismo eta maltzurkeriarekin- esan zuen deabru saldo bat etorri berri zela Whitehalleko zaharraren bila. jakin minez behatzen zion, maltzurkeria pitin bat begietan.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 222. orr.

Aurpegia alai eta begi zurbilak maltzurkeriaz dir-dir zituela.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 75. orr.

Gizakien maltzurkeriaren ikuskizun handia.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 63. orr.

Merkatariaren ezpainetan irribarrea marraztu zuen maltzurkeriak.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 10. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Nolanahi ere, Oskar -Ibarrak bere ustezko maltzurkeria-aurpegia jarri zuen atzera ere-, balitekek hire aizkora behin betiko ahaztu ahal izatea...  Berria - Kultura   2004-05-08

Euren aurpegietan maltzurkeria-keinua agertu zen, helduen mundutik datozen soinuak entzutean umeei gertatu ohi zaien moduan.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 62. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

maltzurkeria besterik ez (3)

maltzurkeriaz betea (4); maltzurkeriaz jokatzen (3)


maltzurki adlag maltzurkeriaz; maltzurtasunez.

Indarkeriak huts egiten zuenean maltzurki jokatzeko.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 92. orr.

Frantses gobernua abilkiago -edo hobeki erran, maltzurkiago- jokatzen ari da.  Herria   2003-05-08

Maltzurki eta irmo gobernatzen zuen Mooney andreak etxea.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 90. orr.

Batzuetan lasaitasun eta duintasun handiz jokatzeko eta aldi berean maltzurki hitz egiteko gai zen.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 139. orr.

Adrianek maltzurki okertu zituen ezpainak: "Victoriari ere ez zaio gustatzen alemaniarrek galtzea".  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 80. orr.

Eta irribarre egin zuen, maltzurki.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 111. orr.

Autodidaktak txalo egin du, maltzurki hasi da barrez.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 190. orr.

-Iruzurrak ala emakumea iruzurraren parte izateak? -galdetu zion, maltzurki.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 192. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

maltzurki ari (3)


maltzurrondo izond adkor maltzurra.

Bazuen lana nahikoa Santxo maltzurrondoak bere barreari eusten; hain poliki engainatu zuen bere nagusia eta halako zorakeriak entzuten zizkion.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 128. orr.


maltzurtasun 1 iz maltzurra denaren nolakotasuna.

Maltzurtasunak guregan buruarinkeriak edo zuhurtzigabekeriak baino erro sendoagoak egiten ditu.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 257. orr.

Alberto sinbiosikide ideal bat zen, bere maltzurtasuna nire kaltean erabiltzeari uko egiten baitzion.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 192. orr.

Lehoien enda bortitza eta espezie ankerra bipiltasunak gorde du, azeria maltzurtasunak eta oreina ihesak.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 355. orr.

Maltzurtasunik eta pazientziarik ez dute inoiz falta izan euli-genetistek.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 59. orr.

Asmoz eta jakitez baino ez omen dezake txikiak handia bentzi: burubidez, maltzurtasunez.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 37. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Gizon egokia dirudi, argia, eta ez zaio begirasunean zorroztasunik falta; ez eta maltzurtasun izpi bat ere, beharbada.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 405. orr.


maltzurtu, maltzur, maltzurtzen da/du ad maltzur edo maltzurrago bihurtu.

Maleziatu, maltzurtu dela [zakurra] esan nahi du.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 155. orr.

Aurpegia gazteagotu eta maltzurtu zitzaion, biak batera.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 115. orr.


maltzurtxo izond maltzur samarra.

Teresak irribarre maltzurtxo bat eskaini zidan: "Nola zen, ba, David, niri hainbeste gustatzen zitzaidan Hesseren esaldi hura, egun hartan euliak ere aspertzeraino errepikatu nizuna?".  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 354. orr.

Irribarre maltzurtxo bat egin zenuen barrurantz, zeure baitan.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 149. orr.


malur (orobat malura; Euskaltzaindiaren Hiztegian malur agertzen da; eta, mugatuan, malurra) iz zorigaitza.

Orduan behar izan dut, lehen aldiz, zu nahigabetu izanaren malura deitoratu.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 231. orr.

Batera hartu gintuzten bozkarioak eta malurak.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 49. orr.

Gehienik malurrak jo gaituenean gira hain segur urrats horri lotzen.  Herria   2001-05-10

Baina honek zorigaitzak eta malurak ekarriko ditik.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 154. orr.

Katearen zuzendariak esana zuen malur handia izan arren langile hoberenak ere abiatzen zirela bide gaiztotik, ez zegoela inorekin fidatzerik.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 33. orr.

Haizatu dut ene malur zaharra.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 62. orr.

Baina zure malurek hunkitu naute, haiek ematzearren zernahi egitera prest egoteko heineraino.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 268. orr.

Beren malurra inguruari, ingurukoei, gizarteari egozten dietenak.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 79. orr.

Uruski sobera malur egin gabe bere lekurat itzuli da.  Herria   2004-01-29

Gauean, barandillan pausatuta dago Gabin, badiari begira, gogoetan, edo bere malurraren zama eraman ezinez.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 208. orr.

Bere joera alternatibo hori maluraz eta amorruz beteriko poemetan gauzatzen du.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 81. orr.


maluratu ik malurtu.

maluros ik malurus.

maluroski ik maluruski.

malurraldi (corpusean maluraldi soilik) iz zorigaitzezko aldia.

Nork kontsolatuko nau maluraldi honetan?  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 309. orr.


malurtu, malur(tu), malurtzen (orobat maluratu; Euskaltzaindiaren Hiztegian malurtu agertzen da) 1 du ad ezbehartu.

Zeinen lazgarria zaidan zu malurtzea!  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 216. orr.

Plazer duzu ni malurtzen!  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 206. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Rochefortek arrazoia zeukan menturaz, munduko maluratuek zientzia barri bat ikasi behar zuten, baina gerezien sasoia ez zen jakite hutsaz helduko.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 67. orr.


malurus (19 agerraldi, 5 liburu eta 13 artikulutan [+maluruski]; orobat maluros 19 agerraldi, 3 liburu eta artikulu 1ean [+maluroski]; Euskaltzaindiaren Hiztegian malurus agertzen da) izond zorigabea, dohakabea.

Hala ere, ez zidan esan nahi non eta nork egin zizkion tatuaje malurus haiek, bere bizitzari zoritxarra ekartzen ziotenak.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 129. orr.

Malurus izan naiz eguzki izpiek lehenengoz lardaskatu nindutenetik.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 25. orr.

Beharrik ez didan galdetu zergatik nintzen horren maluros, zeren ez bainekikeen zer erran.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 312. orr.

Mundu zabalean, gosez hiltzen diren malurusak.  Herria   2005-08-04

Horregatik, agian, poeta goren hark hitz hauek ipini zituen maitale malurusaren ahotan: ikusi zintudanean, ai nolatan nahigabetu nintzen!  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 343. orr.


maluruski adlag zorigaitzez, ondikoz.

Poliki, metodikoki, maluruski jan zuen.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 41. orr.

Eta maluruski -jokoak ekartzen du bere hizkuntza-, hasi ginen frantsesez mintzatzen.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 66. orr.

Maluruski gaurko egunean ere zonbait lekutan diren gerletako hil guzientzat.  Herria   2002-11-14


maluta 1 iz elurrak, erortzean, osatzen dituen zatikietako bakoitza. ik luma 10, malo1.

Behin, elurra bota zuen, maluta zuri handiekin, alfonbra zuri puskatu baten antzera estali zuen belar jadanik berdea, eta berehala urtu zen.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 205. orr.

Elur handia zen, malutak mara-mara erortzen ziren.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 51. orr.

Lehenengo aldian elurra goizean goizik heldu zen, eta malutak poliki-poliki ezarri ziren lur gainean, tximeletak balira bezala.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 174. orr.

Elur bustia deitzen diogu inguru hauetan: euriarekin nahasian eta artean ere maluta egin gabe, trinkotu gabe datorrenean.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 28. orr.

Malutak haizearekin erdi jolasean etortzen dira, dantza bereziak sortuz, eta batzuetan elkarri esku emanda, 5 edo 6 zentimetroko malutatzarrak osatuz.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 257. orr.

-Elur jausiko dira malutak, aireak zeropeko graduak ukanik, hodeietan sortutako malutak urtzen ez direnean.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 257. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Autoaren gaina eta kristalak maluta-tontorrez beterik zeuden.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 175. orr.

Maluta jario itxiak itsutu egiten ninduen.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 40. orr.

Urrutitik ikusten ziren iparretik hodei lodiak nola zetozen, eta maluta erortze zuria hasi zen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 141. orr.

3 irud/hed

Armairu handiko apaletan betiko gauzak zeuden, hauts maluta bakar bat gabe.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 203. orr.

Bi piper pote daude hozkailu gainean: hutsik bat, kotoi maluta bat gordetzen du besteak.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 35. orr.

Lehenbiziko notek ke malutak bezain iheskor jarraitzen dute izaten.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 185. orr.

Semearen aurrean eseri zen, megaroiko zutabe baten kontra, eskuetan artile-malutak jiraka zerabiltzala.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 125. orr.

Hodei-maluta dirdaitsuak Battery gainera erortzen ari ziren, zeru more baten ezkaten gisan.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 393. orr.

Edalontzi baten zaporeak arrastoren bat, jakinduria malutaren bat, zerbait berezia adieraziko didan esperantzan.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 211. orr.

Iraganaren tranpan erori naiz, xalotasunaren amaierarekin zorionaren malutak esku artean urtu izan balitzaizkit bezalaxe.  Berria - Kultura   2004-09-22

Lehenengo hamabost egunetarako egoskaritarako eskubidea ematen dute bakarrik, olo edo garagar maluten ordez.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 278. orr.

Bi pitxer masusta gorri eta larramahats, hogei pitxer tomate, bost kilo olo maluta eta lau kilo arroz.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 193. orr.

Bi koilarakada olo maluta.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 300. orr.

5 arto malutasup_1 arto txigortuzko alea.

Harryk kartazala irekitzen zuen bitartean, Hedwigek Nevilleren cornflake edo arto-maluta batzuk hartu zituen. Katilukada bat arto-maluta prestatu zion.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 222. orr.

Bev Shaw-k gosaria zerbitzatzen dio, arto-malutak eta tea.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 138. orr.

6 arto malutasup_2 artaburuko ostoa.

Elkarri itsatsita etzaten dira belar iharrez edo arto malutaz egindako lastairen gainean.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 86. orr.

Paul D-ren bizkarrari begira, gogoratu zitzaion zurtoin batzuk hautsi egin zirela, tolestu egin zirela Halleren bizkar gainean, eta berak hatzekin heldu zituen gauzen artean zeudela arto-malutak eta bixarrak.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 51. orr.

7 elur (orobat edur g.er.) maluta

Lehen elur malutak emeki-emeki hasi ziren lurraren kontra lehertzen.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 215. orr.

Udako gauetan ehunka tximeleta ibiltzen dira bueltaka, elur malutekin antz handia dutenak. Elur-malutak fereka hotzak eta isilak ziren bere masaila berotsuetan.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 183. orr.

Elur-malutak dantzan, aiko-maiko, jira eta bira leiho handien beste aldean.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 446. orr.

Kaioak elur malutak irudituko zaizkizu, islen forma ilunen kontra.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 181. orr.

Harik eta matazak ziruditèn elur maluta mardulak erortzen hasi ziren arte.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 62. orr.

Antzar lumak elur malutak.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 42. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

elur maluta (19)

arto malutak (3); elur malutak (27)

elur malutek (3)

elur malutekin (3)

elur maluten (4)


malutaka adlg

Martxoko elurrari beste zenbait bailaratan ere malutaka hasi orduko, San Jose floreek ari ittuk eransten omen zioten.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 66. orr.


malutatxo iz maluta txikia.

Irun beharrean, emeki-emeki txirtxilatzen zuen artilea beraren inguruan hegan ibiltzen ziren malutatxotan.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 52. orr.

Afrikarraren hatzek aretoetan barreiatzen zituzten artilezko malutatxoen antzekoa iruditu zitzaion unibertsoa.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 53. orr.

Hartu -eta hauts malutatxoak ahoan sartu zizkion-, jan ezazu.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 204. orr.


malutatzar iz adklor maluta handia.

Malutak haizearekin erdi jolasean etortzen dira, dantza bereziak sortuz, eta batzuetan elkarri esku emanda, 5 edo 6 zentimetroko malutatzarrak osatuz.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 257. orr.


mama 1 iz adkor edaria.

-Nondik atera duzue mama? -galdetu zuen gizon gazteak-.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 190. orr.

2 mama goxosup_1 ardoa; sagardoa.

Botilatxo berdeen mama goxoa ere neure eztarritik doa zurrustan.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 24. orr.

3 mama goxosup_2 irud/hed

Fatima, orduan, bularra atera, eta haur gaixoari bere mama goxoa eskaini bitartean, sehaska kantu bat abesten hasi zen.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 63. orr.

· Aitak ere umetatik edan zuen errealzaletasunaren mama gozo-garratza.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 102. orr.

· Ingurumarietara begiratu eta, inortxo ere ez zebilela oharturik, zu gogoan, martxoaren zazpiko hura gorputzean, begiak itxi, eta, zuri pentsatuz, mama xuri goxoa isuri dut.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 170. orr.

4 mama gorri edari bizia.

Mama gorriak arindu zidan mihia. Sos hauekin ez diat hik irentsitako mama-gorriaren laurdena ere ordaintzeko adina.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 128. orr.


mamala izond/iz emakumeez mintzatuz, ganorarik ez duena. ik memelo.

zer ostia ikusi ote zuen neska mamala hark mutil harengan horrela maitemintzeko.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 82. orr.

Asteburuan euren neska-lagun mamalekin paseatzea.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 95. orr.

Feminista, ez mamala horratik.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 115. orr.

Kubatarrei gustatu egiten zaie larrutan egitea, ez hemengo mamala estuei bezala.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 24. orr.

Pistan dantza egitera joaten ziren neska mamaletatik hasi eta txurrodun gazte kanuteroetara arte, tartean egon daitekeen fauna eta flora oro kontuan hartuta: paisanozko poliziak, EGIko burukideak, trapitxeroak, borrokak, nobodyak, makarrak, pijoak, iurretarrak eta despistaturen bat edo beste.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 160. orr.


mamanton izond adkor baboa, tentela.

Natxok keinu zantarra eginez erantzun dio kamioi gidariari: "txupadak zinbel punta, mamanton horrek!"  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 15. orr.


mamarro ik mamorro.

mamarru ik mamorro.

mamax iz mauka, pagotxa, aukera ona.

Produktu naturalen industria garbi-ustekoari ahoko zuloan jarri zaio mamaxa.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 197. orr.


mambo (orobat manbo) 1 iz kubatar dantza, erritmo oso bizikoa, 1950 hamarraldian oso boladan egon zena; dantza horren musika.

Taberna zuloetako piano aurrean eserita egiten omen zituen bere inprobisazioak: mambo, chotis, foxtrot eta pasadobleak. Denborarekin beste estilo batzuek indar handiagoa hartu dute, eta diskoa horren erakusle da, swinga eta jazzaz gain, bossanova edota manboa ere jotzen dugulako.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 135. orr.

· Eta garabi teleskopikoa tentetzen zitzaionean mamboaren erregea sentitzen zen, sexuaren nanberguana.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 104. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Dagoeneko 86 urte ditu kontrabaxu jotzaileak, baina oraindik ere indarra du bere orkestrarekin mambo eta salsa doinuak zuzenean jotzeko.  Berria - Kultura   2004-05-01


mameluko iz Napoleonek Egipton batez ere egiptoarrez osatu zuen zaldizko milizia baten kidea.

Joseph Fourier inperioko baroia [...] Bonaparterekin Egipton ibilia, bizirik atera zen mamelukoen erasoetatik, eta ohean hil zen, Parisen.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 327. orr.

Egiptoar mamelukoen esklabo-nagusigoan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 360. orr.

Antzeko inperio nomaden beste adibide batzuk ere aipatzen dira, mamelukoena, adibidez.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 427. orr.


mami 1 iz ogiaren, fruituen, aleen eta kidekoen barrualdea osatzen duen gai biguna, azalak estaltzen duena.

Esaerak bai mamia, gaztainarik ederrenak hainbesteko mami gozoa.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 419. orr.

Luisak ezkurrak mamiz hustu eta hatzetan sartzen zituen, hotzak bere jostun hatzak arraildu ez zitzan.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 116. orr.

Datil bat jaten duzuelarik, mamiak janaritu egiten du zuen gorputza; haren gozagarriak, haren lurrinak eta koloreak, ostera, zuen izpiritua elikatzen dute.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 80. orr.

Intxaurraren jateko desiros den, baina, azalaren hausteko nekeagatik, barrengo mamia dastatu gabe uzten duen ximinoa ez bezala.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 474. orr.

Beren [pikoen] usain, itxura eta mami gozo zurigorri erotikoagatik.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 17. orr.

Azaloreen mami zuri guriak ernamuintzen ziren, arrosa itzel batzuen antzera.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 38. orr.

Azalak ez baitu mamia egiten.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 18. orr.

2 animalia eta pertsonetan, azala edo hezurra ez dena, haragia.

Neska eta mutilazalak gustatzen zitzaizkion, gazteak, mami-guri eta hezur egin gabeen jabeak.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 14. orr.

Gizakiaren hezur guztiak, mami zoragarriz jantziak.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 15. orr.

Idazlea hezur eta mamizko irudikatzeko balio zuten.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 10. orr.

ik beherago 15.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Bere galtza estuen atzeko poltsikoan eskua sarturik ibiltzea gustatzen zitzaidan, mami urrien azpitik braille sekretu eta epel baten bidez bere hezurduraren mugikera nahasia irakurriz.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 126. orr.

Berdelaren mamiarekin hanburgerrak ekoizteari ekin dio Bermeko kofradiak.  Berria - Harian   2005-08-21

Azala eta hezurrak kentzen dizkiote, eta mamia K-Onari enpresara bidaltzen.  Berria - Harian   2005-08-21

Bere isatsari segika hasten den zakur eroaren moduan, jira eta buelta, ezer mamizkorik harrapatzeko segurantzarik gabe.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 9. orr.

3 zerbaiten barneko zatia, zerbaiten muina edo funtsa.

Mamia jan baino lehen, odolosteari hestea erretiratzen diot nik beti.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 101. orr.

Mami biguneko gaztak batean, gurinez eta perrexilez beteriko barraskiloak gainezka bestean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 63. orr.

Mami likatsua gatzatzen ari zitzaidan izterrondoan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 379. orr.

4 irud/hed

Mami gehiagoko aldaketaren bat edo beste egingo nuke halere.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 173. orr.

Isiltasunak mami astun bat hartu zuen bapatean, eta etxeetako teilatuak erortzen diren bezala erori zen gure gainera.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 101. orr.

Ez hitzordu finkatu eta zehaztua, baina bai halakoetan ohi den "egongo gara" lauso hori baino mami gehiagokoa.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 25. orr.

Gatazkaren mami eta funtsa Herrien autodeterminazio eskubidea dela.  Berria - Euskal Herria   2006-02-26

Fedearen mami eta muina den konfidantza honek.  Herria   2001-03-08

Hitz batek arrakasta duenean gertatu ohi denez, zenbat eta gehiago erabili, orduan eta mami gehiago galtzen du.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 49. orr.

Haien bizitza, nolabait, azalekoegia da, mami gutxikoa eta sustrai sendorik gabea.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 31. orr.

Amak dioenez, badu artistaren mamia.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 335. orr.

Mami gehiago, eta apaingarri gutxiago.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 81. orr.

5 esaten edo idazten denak adierazten duen ideia multzoa.

Hitzon azalaren azpian beste mami bat baitago.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 168. orr.

Idazleak berari kontatu legez adieraziko du egiaren mamia, baina mami horren azala aldaturik.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 147. orr.

Gutun honetan, eta bere laburrean, mamia bezain garrantzitsua da forma.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 117. orr.

Gaiak mami asko du abokatuaren ustez.  Berria - Euskal Herria   2004-08-20

Xabierrek ulertu du mezuaren mamia: egoera larria da oso, Casablanca Frantziaren mende baitago, Petainen esku!  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 28. orr.

Eztabaidaren mamia: bi lan zergen artean hautatu beharko dutela.  Herria   2002-12-05

Gertaeren osagarri ez baina liburuaren egiazko mami gisa, Saint-Exupéryren bizitzako bizipenek eragindako gogoetak kontatzen dira.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 10. orr.

Luzeak bezain mami gutxikoak egiten baitzituen predikuak.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 21. orr.

Liburu honetako istorio irrigarriek badute mami serioagoa.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 15. orr.

Mami existentzial eta espiritual handiko salmo hauek.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 74. orr.

Orain arte agertu ditudanen mami zientifikoa trinkoa baldin bazen, [...].  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 116. orr.

Mami bera baitago Maupassanten obra guztietan: gizonak gainetik kendu ezin duen eta beti zori txarrera eramango duen patu gaiztoaren etsimen geroz eta argiagoa.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 14. orr.

Bai, liburu bat dena mami eta dena ginarri.  Herria   2004-03-18

6 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Beste mami mota bat babesteko azala besterik ez zen hura.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 189. orr.

Emakume nafarrak, amorruz kosk egin eta goiko ezpainari mami puska txikia kendu zion.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 169. orr.

Txof egin du mami-ore melatuak kopetaren erdian jotzean.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 145. orr.

7 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Biharamun goizean jaso nuen erantzuna enbor bereko zokogunetik, ogi-mami batean bildurik.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 96. orr.

Gazur berdexka bat besterik ez zen, marmol zuriaren antzeko esne-mami puxka batzuk zituena.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 45. orr.

Eskua luzatu eta eri-mamiz ferekatu nuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 367. orr.

Nolanahi ere, samurragoa zen kotoi saretuaren ukitua, haragi-mami lehor eta ildaskatuarena baino.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 217. orr.

Izan ere, haragi-mamiak higatuta, ez zen azal eta hezur besterik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 250. orr.

Orkatilaren borobiltasuna lehenik eta izter-mamiak gero miretsiz.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 69. orr.

Hatza mihi-mamiaz bustirik, mahai gaineko kandela erdi ahituak itzali.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 210. orr.

Goantea erantzi eta atzamar mamiak erretratu makinaren parte metalikoan itsatsiko zaizkizu.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 262. orr.

Gatozen egun naturalaren xarma ahogozatzera eta bihotz-mamian ezartzera.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 410. orr.

Zure hitzek, alkate laguna, bihotz-mamia ukitzen didate, negarrez jartzen nire arima urrikalgarria.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 113. orr.

«Itzulketek gizarte mami handia dute», ziurtatu du Juan Maria Iruarrizaga Bizkaiko Ogasun diputatuak.  Berria - Ekonomia   2006-05-03

Herri-mami sendoa eraikitzen ari direlako garai hartan bere buruari emandako tresna juridikoaren bitartez.  Berria - Euskal Herria   2004-12-30

Baina pertsonaia berriok "heroi" izaten segitzen zuten, Garibaldi eta Nazario Sauro bezala, ez zuten giza mami eta sustantziarik.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 174. orr.

Bai uda-mamian eta baita neguaren muinean ere.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 450. orr.

8 esne gatzatua.

Egin bezate ume horretatik germaniar handi eta gorri bat, nola ardi-esnetik mamia.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 96. orr.

Aurrena pikatxa-tortilla eta tripotxak, ondoren arkume errea entsalada ugariarekin eta, menu beti-berdina bukatzeko, mamia.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 39. orr.

Eguneko menua ona duk, eta mamia etxekoa egiten ditek.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 58. orr.

Gasna egite xahar modura, gasna jastatze eta saltze, artilegintza erakusketa, mami xapelketa...  Herria   2004-05-06

Zaborreria inguratzaile haren esne-mamia azkar hauteman nuen: hogeiren bat urteko gazte bat, lepo luzekoa, [...].  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 141. orr.

• 9 izond mamitsua.

Baliteke urtaro honetan euriak ibaiburuan mamiagoak izatea ere, akiloien putz etesioek hodei guztiak alde haietarantz batzen dituztelako.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 435. orr.

Bazkoak iragan dire oso ederki, sekulako jende beren eginbideri dire jarraiki, agertuz beren sentimendu mamiak.  Herria   2005-04-07

10 adiskideez eta mintzatuz, berarekin lotura estua duguna, barru barrukoa. ik min2 4.

Osaba Joanikoten lagun mamia izan zena eta jauregirat noizik behin etortzen zena.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 102. orr.

Han, adiskide mami izan zuen Jean Bruillot, kalonje eta txantrea, zeinarekin letania ederrik salmodiatzen baitzuen Mariaren ohorez.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 95. orr.

Emazteak bere lagunari, lagun mamiari eskaini dio aukera hori.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 32. orr.

Diruaren indarrak asko gauza ditu ordaintzen, eta dudarik ez da, zer ez ginuke eginen, adixkide mami bat berpizteko?  Herria   2003-10-02

Han kausitu nuen Émilie adiskide mamia, anitz lagunez inguratua.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 151. orr.

Solaskidearen jendetasuna eta adeitasuna mirestearen zale, arrotz batek adiskide mamienetakotzat hartuko zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 93. orr.

11 adiskide mamiko adiskide mamia. ik mamikotasun.

Etxe aldera abiatu zen, loaren saria hartzera, eta bidean Inozentziorekin egin zuen topo, Joanesen aita zenaren adiskide mamiko izanarekin.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 201. orr.

12 azal eta mami adlag

Lyssenkoren adierazpenak irakurtzean, garbi ageri da, azal eta mami, haren ezgaitasun erabatekoa, haren ezjakintasuna.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 43. orr.

Baina azal eta mami aldatuko da aurrerantzean aldizkaria.  Berria - Euskal Herria   2004-01-14

· Baina azal eta mami hartuta etortzea bere mundura, dena hankaz goratzea zen hori.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 345. orr.

13 azal-mami pl azala eta mamia.

Azal-mamiak jan dizkit, hezurrak hautsi.  Elizen arteko biblia   Nk 3,4

Bakerren hitzen azal-mamiak interpretatuz.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 148. orr.

· Milaka tona plastiko, beiraki, mami-azal ustel Gernikan.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 55. orr.

14 hatz-mami

Bere ezpainen hezetasuna sentitu nuen hatz mamietan. Ikustekoa zen zein bizkor pasatzen zuen haria hatz-mami zailduen artetik.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 363. orr.

Hatz-mami zartatuetan igar zitekeen urte askotako klarionaren arrastoa.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 114. orr.

Hatz-mamiez igurtzi zuen azala.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 218. orr.

Hatz-mamiez ferekatzen ari zen azaleko letra erliebetsuak, begiratu gabe ere bertako izenburua behin eta berriro irakurririk.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 136. orr.

· Marialuisak hatza ziztatu du eta odol tanta beltz batek busti dio mamia.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 114. orr.

Eskua eman zidan, potoloa; hatz-koskorrak mamian sartuta zituen, eta azala oso zuen zuria.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 347. orr.

15 hezur eta mami adlag

Atea ireki egin zen, eta han agertu zen Minor bera hezur eta mami, gizon garai eta itxura ederreko bat, berrogei bat urtekoa.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 44. orr.

Ez bera hezur eta mami, baizik eta haren soneto ospetsua, "Le Tombeau d'Edgar Poe".  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 175. orr.

Horra neure aurrean, beraz, hezur eta mami, astrofisikari bat!  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 82. orr.

Galdetzen diogunean nola litekeen, orduan, bera hantxe egotea, bizirik, hezur eta mami, apal-apal erantzuten du Ipar Aldera doan hurrengo trenaren zain dagoela.  Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 7. orr.

16 hezur-mamisup_1 pl hezurrak eta mamiak.

Pozaren pozez izango duzue bihotza, belar berria bezain heze hezur-mamiak.  Elizen arteko biblia   Is 66,14

Nire gorputzeko hezur-mami guztiek.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 292. orr.

Balea izugarri haietarik bat zela, gorputzaren hezur-mamiak zurezkoak zituena eta arimaren bela hedatuak haizezko.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 462. orr.

Migeli hezetasunak hezur-mamiak ustelduko zizkion.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 38. orr.

Baina detektibeok hezur-mamizkoak gara, suhiltzaileak edo bulegariak bezalaxe.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 240. orr.

17 hezur-mamisup_2 hezur-muina.

Zelula horiek odolarekin zerikusirik duten gaixotasun batzuk tratatzeko erabiltzen dira hezur-mamiaren transplantearen ordez.  Berria - Gaiak   2006-03-14

Umekiaren hezur-mamiko zelula amak.  Berria - Gaiak   2004-09-10

Hezur-mamietaraino sartuta daukagu Cervantesen hizkuntza.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 78. orr.

18 mami-mami

-Mami-mamia kontatuko diat: ingurumaria heuk jarri.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 269. orr.

Mami-mamiari baizik ez heltzearren, bada, hiru ezaugarri nagusi ditu espresionismoak: [...].  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 273. orr.

Aurreikusezin izatea zientziagintzaren mami-mamian dago.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 158. orr.

Inork egiten ez duen moduan egiten zuen hitz, gauzen mami-mamia bakarrik emanez.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 69. orr.

Espresionismoan oraindik ere txunditzen gaituen hori zer den, mami-mamiko gune hori zer den.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 276. orr.

· Nik mami-mamitik maite dudan adiskidea da Vezin.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 36. orr.

19 mamia eman ik mamitu.

Leial izan zaitez, azkenekoz, zure bizitzari zentzua eta mamia ematen dion eginbeharrarekin.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 126. orr.

Idatziz ulertzen dut bizi iragana, erreala izan ez den biziari mamia emanez.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 24. orr.

Agian mamia eman geniezaieke termino abstraktu horiei, berriro ere itzultzen bagara kristau-aroko lehen mendera eta Erromatar Inperioko izkina ilun hartara.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 273. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

adixkide mami (3); azal eta mami (3); gatazkaren mami (3); hatz mami (3); hezur eta mami (11); mami mamia (3); mami mamian (3); mami sendoa (3); ogi mami (3)

adiskide mamia (5); akordioaren mamia (4); arazoaren mamia (3); azala eta mamia (6); lanaren mamia (3); legearen mamia (4); liburuaren mamia (6); mami mamia (3); mezuaren mamia (3); ogi mamia (10); proposamenaren mamia (3)

haragi mamiak (3); haragi mamiak higatuta (3); hatz mamiak (10); hezur mamiak (7); mamiak higatuta (3)

mami mamian (3)

mamiaren aldetik (4)

mamiari buruz (9); mamiari dagokionez (4)

hatz mamiekin (13)

hatz mamien (4)

hezur mamietaraino (4)

hatz mamiez (6)

mamirik gabeko (12)

esne mamitan (28); esne mamitan bizi (10); ezti mamitan (3)

hatz mamiz (6)

hezur mamizko (8)


mamidun izlag mamiko.

Orduan hezur eta mamidun gizakumeek egin al dezakete musika hori?  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 291. orr.


mamifero iz ugaztuna.

Mamifero humano urrixaren destinoak ez duela nehongo gutiziarik sortzen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 123. orr.

Frankotan azpi-jende edo ahalkez ekiditekoa zitekeen mamifero hutsala nintzelako itxura neukan.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 192. orr.


mamigabe izond mamirik ez duena.

Ederra zen, inor ederrik bazen herrian: azal-larrua beltx, sudur zuzena eta mehea, ezpain mamigabeak, eta bi begi, suziriak ziruditenak.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 18. orr.

Begi generiko bati, begirada bati (denik eta anonimoen eta mamigabeena bada ere), loturik dauden irudikapenezko irudi mota guztietan.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 146. orr.

Berehala utzi zuen eztabaida mamigabe hura.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 229. orr.

Zale duzu guztiz eldarnioa halako agerkari mamigabeak irudikarazten.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 154. orr.


mamigabetu, mamigabe(tu), mamigabetzen da/du ad mamia galdu; mamia kendu.

Hitz animuzkoak, eupadak, kemenak xahutu egiten dira ordea, mamigabetu, eta orduan kontseiluak edo jokamoldeak ematen hasteko tenorea iristen da.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 106. orr.


mamikotasun iz mamitasuna. ik mami 10.

Adiskidetasun hori, zeinaren mamikotasun maila kezkagarria baitzen jada unibertsitateko urteetan, ez zen eten Lajos niganako interesa erakusten hasi zenean, baina modu bitxian eraldatu zen.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 34. orr.


mamitasun iz adiskideez mintzatuz, mamia denaren nolakotasuna.

Emakumeek haatik, premiak elkartzen baitzituen, elkarren artean mamitasun berberaren itxura gordea zuten: gizonek ordea, beren urratsetan libroago ibilki, berriz kausitu zuten burutu beharreko zereginik edo jarraitu beharreko aferarik.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 237. orr.

Lagunartearen begiradek norbera zelatan zuten gizarte hartan, gutuna mamitasunaren, isilmandatuaren eta sekretuaren eremua izan zitekeen.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 13. orr.


mamitsu (orobat mamitxu g.er.) 1 izond mami asko duena. ik haragitsu.

Arbi mamitsu bat bezain lerden eta mardula zen neskagazte odol-bizi bat.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 345. orr.

Hosto mamitsu eta berde argiko bi landarek apaintzen zuten.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 33. orr.

Janari gozo mamitsuz elikatuko zarete.  Elizen arteko biblia   Is 55,2

Laffitte, Beraza eta Parador Isabelek prestatzen zituzten afari gozo mamitsuen amaieran.  Askoren artean   «Rataplan» - 29. orr.

Zabaltzen direnean, barruan bada konkortxo mamitsu bat, behatzaren punta baino gehiago ez dena.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 249. orr.

Begi handiak eta gorri biziz margotutako ezpain mamitsuak zituen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 22. orr.

Haien aurpegiak mamitsuak eta biribilak ziren.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 30. orr.

Hire bular mamitsu horietako bakardadea betetzeko, Sue?  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 181. orr.

Hanka politak zituen, ez oso mamitsuak, zuzenak.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 181. orr.

Sekulako estutua eman zion konorterik gabe zegoen emakumeari, haren haragi mamitsuan arrastoak uzteraino.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 177. orr.

Gogoko dituan beltzaran mamitsu horietako batekin esan nahi duk?  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 78. orr.

Larruazalaren parterik handiena dermisa da, geruza mamitsuago bat, 1,5-2 mm-ko lodierakoa.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 71. orr.

2 irud/hed

Eztarri oneko ahots mamitsu batez.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 91. orr.

Txinan bisitan, kontratu mamitsuak lortu ditu Schroederrek.  Berria - Ekonomia   2004-12-07

Kalte-ordain mamitsuak jasoko baititugu.  Berria - Ekonomia   2006-03-30

Ligak etekin ekonomiko mamitsuak emango dizkiola UCIri.  Berria - Kirola   2004-04-23

Uda hondarreko [hegaluze] harrapaketa mamitsuei begira dago sektorea.  Berria - Harian   2005-08-21

3 (esaten edo idazten denaz)

Hitz gutxi esan zituen, baina mamitsuak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 396. orr.

Txosten mamitsua eta gaurkotasun betekoa.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 169. orr.

Sakoneko azterketa eta eztabaida mamitsuei erabat uko eginez.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 103. orr.

Bilkura mamitsua oro har.  Herria   2004-02-19

Ekarpen teoriko mamitsuak.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 15. orr.

Skinner-en Verbal Behaviori buruz idatzi zuen iruzkin mamitsu eta luzea.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 9. orr.

Liburu entretenigarriak bai, baita «mamitsuak» ere.  Berria - Kultura   2004-12-01

Bi liburuxka mamitsuren idazlea.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 164. orr.

Ikerketak egin nahi zituen, aspalditik buruan jira-biraka zebilkion obra mamitsu bat idazteko.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 367. orr.

Aste bat gabe, jakingarri mamitsuak eskuratu nituen, nire usterik beltzenen baieztapen.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 89. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

artikulu mamitsu (8); hitzaldi mamitsu (4); liburu mamitsu (4); mintzaldi mamitsu (5)

egitarau mamitsua (4); eztabaida mamitsua (6); guziz mamitsua (3); liburu mamitsua (7); mamitsua egin (5); mamitsua izan (11); mamitsua izan zen (3); mamitsua izango (3)


mamitu, mami(tu), mamitzen 1 da/du ad gauzatu. ik hezurmamitu; gatzatu1 3.

Borroka hori Itoizko Koordinakundearen inguruan mamitu zen ia hasieratik.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 32. orr.

Eskola espresionista, zehatz hitz egiteko, alor batean baizik ez da egiaz mamitu ikusmenezko arteei dagokienez: pinturan.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 273. orr.

Biharamunean, egunsentia ozta-ozta mamitzen hasten zelarik esnatu nintzen.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 31. orr.

Autoritatezko argumentuz ("Halakok dioenez") mozorrotutako umekeria pedantez mamitua dago, tesi guztiak bezalaxe.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 102. orr.

Eta urte honetan gauzatu zen lehenagotik ere mamitzen egona zen euskal kulturaren aldeko mugimendu bat [...] 1966ko urtarrilaren 23an eman zuen Donostian bere lehenbiziko emanaldia "Ez dok amairu" taldeak.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 82. orr.

Horretara, 1876ko uztailean gertatutako euskal foruen ezeztapena, legezkoa, 1839koaren bidetik mamitutakoa, askoz ere beranduago ikasi nuen.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 289. orr.

-Bada, erakusten dik hilketa ez zela bat-bateko haserrealdi edo muturraldi baten emaitza ustela izan, aldez aurretik mamitua eta prestatua baizik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 225. orr.

Oraindik zeharo mamitu gabeko ideia baterako apunteak.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 150. orr.

2 du ad mamia eman, gauzatu.

Horrela sorrarazi edo mamitu zuen haiengan hilketaren eldarnioa.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 45. orr.

Egia, bizitzaren legeak mamitzen dituen gehienak bezalaxe, askozaz ere arruntagoa da.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 61. orr.

Gero jakin dut nire deiaren esperoak mamitu zuela ordudanik bere bizi-poza.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 342. orr.

Elurra hasi zuenetik igarotako hogeita lau ordu pasatsu haietan gertatutakoak hausnartu, mamitu, bere egin eta gozatzeko.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 152. orr.

Ez zien utzi astirik beren asmoak mami zitzaten, eta berak zituenei jarrai zekizkien arduratu zituen buru-belarri.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 330. orr.

Ameriketatik itzuliz geroztik mamituz joandako proiektuaren berri eman nion Mary Anni: liburu bat egin nahi nuen Soinujolearen semea aintzat harturik.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 21. orr.

Euskararen eta euskal gizartearen inguruan egin dituen irakurketen gainean mamitu dituen hausnarketak.  Berria - Kultura   2004-11-23

3 esneaz mintzatuz, gatzatu.

Baina ez daukagu gatzagirik, eta esnea mamitu ezean alferrik gabiltza.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 119. orr.

Esnea mamituta ez badago eguerdirako, bihar ez dago gaztanberarik.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 120. orr.

4 (era burutua izenondo gisa)

Aitorpen honek marka guztiak hausten ditu, eta ezin gordinkiago erakusten alaitasun mamituaren barrengo harra.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 134. orr.

Isuritako odol mamituarekin joan zitzaion bizia, paradisuko huriak ezagutzeko ametsa zuela azken pentsamendu, agian.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 84. orr.

Hurra jakituria mamitua da, barruan sendotua, gordean ondua, jakituria umo trinkotua, baina aldi berean, oskol ttiki gogor baten barruan gordea.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 177. orr.

5 mamituxe mamitu xamar.

Aspaldi ase baitzituen gaixoak, amodio jolasak eta bizi grinak, eta hauts enamoratuaren muintegi gordean, amodio hazia mamituxe zaio gaurgero  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 183. orr.


mamitxu ik mamitsu.

mamitze 1 iz gauzatzea, mamia ematea.

Ezinbestekoa da aipagai dugun prozesuaren mamitze, garapen eta onespenean herritar guztiok parte hartze aktiborako aukera izatea.  Berria - Euskal Herria   2004-10-28

Halatan, ahanztura da bere obra osoan heriotzaren mamitze funtsezkoena.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 125. orr.

Demokratikoki aukeratutako legebiltzarrean adierazten den borondate orokorrarren mamitzea izan behar du legeak.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 13. orr.

Nadin halaber guraso sakratu, iragan dohatsuaren mamitze.  Berria - Kultura   2006-01-24

2

Esplikatu zidan nola haiek eragin zituen fenomenoari ingelesez halaxe zeritzola, "livering", hots, "gibelerraitze", eta italieraz impolmonimento ("birika-mamitze").  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 205. orr.

Beharbada kromatoa basikoegia zen edo erretxina azidoegia: horiexek dira, hain zuzen, birika-mamitze bat gerta daitekeeneko baldintzak.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 205. orr.


mamografia iz ugatzeko erradiografia.

Mamografia eta biopsia bat egingo dizkiote geroxeago.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 66. orr.

Larriena, Del Rioren arabera, ekografia, zitologia eta mamografia egiten zioten bitartean hiru polizia aurrean izatea izan zen.  Berria - Euskal Herria   2004-12-14

Dena den, emakume gazteengan mamografiaren bitartez minbizia atzematea zailagoa dela dio.  Berria - Harian   2005-10-19

Mamografiak egiteko kanpainek 32.000 heriotza saihets ditzakete urtean EBn.  Berria - Gaiak   2006-04-08


mamograma iz mamografia.

Mamograma bati gainbegirada bota zioten une batez X izpien pantailan.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 107. orr.


mamorro (orobat mamarro, mamurro g.er. eta mamarru g.er.) 1 iz zomorroa.

Gelan jatekorik baldin baduzu, ogi papurrak edo, berehala ondoratuko zaizkizu txindurriak eta mamorro ugari.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 32. orr.

Arratoiak eta mamorroak sartzen zizkidaten gelan, ni izuarazteko.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 100. orr.

Izaki guztiak gizentzen ditugu gizen gaitzaten, eta geure burua dugu gizentzen mamorroentzat.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 163. orr.

· Ez duzu Karlos dagoen lekurantz begiratzen, ezikusiarena egiteak ikusia izatetik salbatuko balu bezala, nolabait ekidingo balu bezala, Mamorroaren beldur izarapean ezkutatzen den haurraren antzera.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 63. orr.

2 irud/hed

Mamarro bibotedun bat zeukan aurrean, izugarri, tente, zaldi-buztan bat buruan, hede bat sorbalda batean, beste hede bat bestean eta sable ikaragarri bat gerriaren alde batean zintzilik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 519. orr.

Zer esango duzu zerorrek eztarriko mamorroa berriro agertuko zaizunean?  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 180. orr.

Euskal mamurro letratu tipikoa hiperespainol gisa figuratu nahian euskalduna dela dioen subespainol xaborra da.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 190. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Behin mamorro-pozoia jan zuen, bestean pozadera batean behera bota zuen bere burua.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 110. orr.

Orduan, mamorro-piloa bezala pilatuko ditugu harrapakinak, matxinsaltoek bezala egingo diegu gainera jauzi.  Elizen arteko biblia   Is 33,4


mamozorro iz zomorroa.

Ausardia larregiz hasi nazela uste dabe, hipogrifoak geroagorako laga behar nebazala... eta mamorrozo edo beste zerbaitegaz hasi...  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 101. orr.

-Zergatik arduratu behar du inork hauek zaintzeaz? -esan zuen Ronek, beste ordubete eman ondoren mamorrozoen zintzur likatsuetan letxuga-zatitxoak bultzaka sartuz.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 118. orr.

Ikasgelara ontzikada bat mamorrozo eraman zuen, eta esan zien, azterketa gainditzeko, ordubete igaro ondoren artean bizirik egon behar zutela.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 257. orr.


mamu 1 iz pertsona hil baten agerraldi naturaz gaindikoa; itxura beldurgarriko izakia, askotan maindire batean bildurik edo kateak herrestatuz agertzen dena. ik iratxo.

Uki nazazue eta begira: mamuak ez du hezur-haragirik, eta nik bai, ikusten duzuenez.  Elizen arteko biblia   Lk 24,39

Mamuak besoak zabaltzen ditu.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 28. orr.

Haien parean jarri zen, mamu bat bezala hegoak zabalduta.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 30. orr.

Mamuak keinu egiten dio Hamleti.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 54. orr.

-Ia -erantzun zion mamuak goibel.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 115. orr.

Bazuen ideia finko bat, mamu batek jarraitzen ziola uste zuen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 28. orr.

Biziek hilen mamuak ikusten eta, bereziki, entzuten dituzte [...] eta hilek ere berdin bizien mamuak.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 17. orr.

Nire ahizparen mamua uxatu baitzuen.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 280. orr.

Gryffindor Dorreko mamua.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 114. orr.

Duela denbora asko, basoan entzuten ziren hotsen erantzule bila hasi, eta mamu bat sortu zuten greziarrek, Pan izeneko jainkoa.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 67. orr.

Iruditzen zait mamu batek idatzi zuela kanta hori.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 57. orr.

Hainbat mamu izaretan bilduta azaltzearen arrazoia, hildakoak krubitxetan bildurik lurperatzeko ohituran kokatu behar da dudarik gabe.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 68. orr.

Zuhaitz-enbor mamu modukoak, eta leiho begi-huts itxurakoak.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 32. orr.

2 irud/hed

Mamu rimeldunak baietz egiten zion buruarekin, lorian iduri.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 113. orr.

Elkarketa horri Espiritu Santua deitzen dion beste mamu bat gehituko dio, eta, berak esaten duenez, hiru pertsona horiek bakarra osatzen dute! Bartzelona da Osasunaren mamu beltz nagusia azken lau denboraldietan.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 102. orr.

'Exxon Valdez'-en mamua berriro Alaskako kostan.  Berria - Gaiak   2004-12-14

Irailaren 11ko mamuari eraginez gero.  Berria - Mundua   2004-01-25

Mercedes-Benz, lekualdaketaren mamuak jotako azken enpresa.  Berria - Ekonomia   2004-06-27

Memoriaren mamu guztiei deika.  Berria - Kultura   2006-02-19

Buru barneko mamurik beltzenak oldarka, negar-megar isil batean egin nuen puska luzea.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 274. orr.

Egun ere badabil beste mamu handi bat munduan zehar: mugarik gabeko kontsumoaren mamua.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 87. orr.

Finantza merkatuko mamu erraldoi hauen indarrari aurre egiteko ezintasuna.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 239. orr.

Hainbat izan dira azken urteetan mamu berri hauen agerpenek sortu dituzten ekonomia krisiak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 237. orr.

Kasino-Ekonomiako mamuei erasoka: Tobin-Zerga.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 235. orr.

Mamu bakarra: erditzea.  Arantxa Iturbe   «Ai, ama», 1999 - 30. orr.

Komunismoa mamu beltz bat izan zen gure hezitzaileen ahotan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 35. orr.

3 (izenondoekin)

Mamu gaiztoren bat azaldu izan balitzaio bezala jo zuen atzera hura ikusita.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 86. orr.

Mamu beltza diruditen onddo bitxiak.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 88. orr.

Hala Yeti izeneko mamu ospetsua, elurretako gizon deitoragarria.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 65. orr.

Bi emakumeak Graemetarren jauregira itzuli zirenean, mamu ibiltariak ziruditen, barneko suak erretako bi fantasma kiskali.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 14. orr.

Mamu herrari bat ikusi behar dela, hildako baten besarkada jasan behar dela.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 213. orr.

Gaur egungo zirkuan gorteko bufoiaren mamu malenkoniatsuak garai batekoak baino entzule umilagoak goibeltzen ditu.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 65. orr.

Gure mamu zaharren aurrean jartzen gaituen lana da hau.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 19. orr.

Mamu nuklearra alternatiba ekologiko bilakatu da.  Berria - Gaiak   2006-04-20

Idazlearen mamu kuttunak eta obsesio zaharrak.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 31. orr.

Klima-aldaketaren mamu aztoragarria.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 186. orr.

4 (beste izen baten eskuinean)

Aitona ez zuten eraman auto mamuan, gauez ibiltzen zen hartan, hil behar zituztenak bat edo bi bakarrik zirenean erabiltzen omen zutena.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 112. orr.

'Istriborrera!' aginduko du nostromoak, izotzezko tren mamu hori martxan hasiko delakoan.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 283. orr.

«Prozedura mamua» izatea egotzi die Eusko Jaurlaritza babesten duten talde politikoei.  Berria - Euskal Herria   2004-11-24

Kontuz interpretazio mamuekin!  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 333. orr.

Urte berean, Estandaren akzioen balioarekin enpresa mamu taldea sortu zuen, Padpank deiturikoa.  Berria - Ekonomia   2006-02-19

Nik burua jiratu eta bertan zen, benetan diotsuet, kapitain mamua.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 203. orr.

"Itsasoko uhinek darabilten" andre-mamuaren inguruan osatua dirudien kontaera.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 72. orr.

Neskaren ukitua haur mamuarena bezalakoa zeneko susmoa guztiz desegin zen.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 143. orr.

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Baina gaztelera ari zait, berriro ere, barru-barrutik, mamu-irudi hori andrazko bihurtzen.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 98. orr.

Gerlara doakeenak areriorengan izua eragitearren zelan jantzi nahi izaten duen aurpegiaren gainean mamu-mozorroa.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 75. orr.

Jaka hutsa besarkatu nahi dut, mamu besarkada huts hura oroitu, Mamu-istorioen idazle porrokatua zen.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 29. orr.

Mende honetan idatzi den mamu-liburu boteretsuenetakoa.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 78. orr.

Desertu erdian eraikitako mamu hiria.  Berria - Kultura   2006-04-18

Hilerriak sorgintzen dituen mamu-txakur erraldoia da!  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 90. orr.

Gela itogarri hartan, eraikin zaharraren mamu-hots zehaztugabeek erasota.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 75. orr.

Erantzun gisa barre-karkara lazgarri bat irten zen han goitik, zenduak zut jartzeko moduko mamu-oihu bat.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 140. orr.

Gortarik bere buruan gordetzen zituen mamu-itzalak plazaratu ditu oraingo honetan.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 180. orr.

Kandelen mamu-garrek itzal sakonez josi zioten aurpegia.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 275. orr.

Kandela luze, mehe, beltz-beltzak ziren, [...] bizien aurpegietan mamu-argi ilun beldurgarria botatzen zutenak.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 113. orr.

Ziegako horman zehar dozenaren bat mamu-zaldi sartu ziren, bakoitzak gainean bururik gabeko zaldizko bat zuela.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 117. orr.

6 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, elkarketak izenondo balioa duela)

Kale-argien distira mamu-sortzailea.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 10. orr.

Giro mamu-aire haren erdian, aulki txiki batean eserita, edadeko emakume bat, burua jiratu eta, hitzik esan gabe, begira geratu zitzaiguna.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 31. orr.

7 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ozeanoa edo Itsas Mamua ote naiz zaintzailea jar diezadazun?  Elizen arteko biblia   Jb 7,12

Sexu mamu sadikoak ere azaltzen ziren kontzientziaren mugetan.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 63. orr.

Gaztea desagertu zen, iraganetik atera zen bezalaxe, gau-mamu baten antzera.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 71. orr.

Esan bezala, oroitzapen baino oroi-mamu dira Legazpiko nire eskolaldikoak.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 19. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

mamu bat bezala (4); mamu bat ikusten (3); mamu baten antzera (3); mamu beldurgarri (3); mamu beltz (3); mamu beltza (6); mamu beltzak (3); mamu bihurtu (3); mamu handi (4); mamu herri (3)

badoa mamua (3); haur mamua (3); jaitsierako mamua (3); jaitsieraren mamua (5); mamua astindu (3); mamua ikusi (3); mamua sartzen da (4); mamua uxatu (6); mamua uxatzeko (3)

bere mamuak (5); betiko mamuak (4); euskal literaturaren mamuak (5); gaueko mamuak (3); gero mamuak (3); mamuak bizilagun dituen (3); mamuak harrapatzeko (7); mamuak harrapatzeko sarea (6); mamuak ikusi (3); mamuak ikusten (5); mamuak uxatu (8); mamuak uxatu ditut (3)

mamuen antzera (3); mamuen moduan (3)

mamuz betetzen (3)


mamukeria iz mamuari dagokion ekintza gaitzesgarria.

Gaiztotzen ari zen giroa guztiz, eta kontzientzia osoa nuen neure burua ez zela mamukeria txatxuetan ari.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 150. orr.

Aitortu behar dut jakin-mina sortu zidala zer mamukeria topatuko ote nuen kontakizun horietan.  Berria - Kultura   2004-06-19

· Egundoko izu-mamukeriak jaulkiz ene biziaz.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 210. orr.


mamurketa iz mamurtzea.

Hiru ordutik behin edo, ogi bat eta pitxer bat garagardo ekarri behar zion otseinak adore-suspergarri; halatan, bada, han ziharduen lanean, zurrutean eta ogi-mamurketan, egun guztian horretan buru-belarri.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 20. orr.


mamurro ik mamorro.

mamurtu, mamur, mamurtzen 1 da ad (ahoan) txikitu, murtxikatu.

Zerbait marraskatzen ari zen, gero mamurtzeko eta kikara kafez bultzatzeko.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 360. orr.

Bizkor jaten zuten, ondo mamurtu gabe, dena irentsiz.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 166. orr.

Abasek gosaria amaitu, tea hartu, eta pipa erretzen zuenerako, bestea artean tipulak mamurtzen zebilen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 49. orr.

Pintxoa mamurtzen jarraitu zuen, ardo bereziari emango zion trago bikainean pentsatzen.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 112. orr.

Zorabiatzen hasi orduko, zati bat ahoan sartu, eta mamur ezazu, guztiz xehatu arte, gazitasuna oso ona baita goragaleari eusteko.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 136. orr.

Gutxienez, oloa zen, ez lasto hutsa, eta berak gustura mamurtzen zuen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 136. orr.

2 irud/hed

Bestetik, hitzak banan-bana mamurtuz eta elkarri etenik edo pausaldirik gabe hitz egiten zuen.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 139. orr.

Esan behar zituen berbak lehenik eta behin berak mamurtu, eta gero, bigundurik, errazago mamitzeko eta ahaleginik egin behar barik irensteko, halaxe itzuli nahi zizkidala begitandu zitzaidan; txorikumeari jaten ahora ematen dion amak legez.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 22. orr.

3 hausnartu.

Zalantzan egon nintzen apur baten, zer komeni ote zitzaidan mamurtuz.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 86. orr.

Jakin berri nituenak mamurtu ezinik nengoen ni.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 311. orr.

Barruan genituen amorrazioa eta abaildura nork bere modura mamurtuz.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 334. orr.


mamut iz Laugarren Aroko elefante fosila, oso handia (Elephas primigenius).

Duela 18.000 urte bizi izan zen mamut baten arrastoak aurkitu dituzte Siberian.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 21. orr.

Mamuta ez zegoen fosilizatuta, eta, horri esker, haren ehun bigunak ere aztertu ahal izango dituzte.  Berria - Gaiak   2004-03-26

Egun osoa mamut eta errinozero iletsuen atzetik.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 132. orr.

Zientziak, unibertsoa deitzen dugun mamut horren behatz-hezurtxo baten deskribapena ematen digu; filosofiak mamut hori nolakoa izan daitekeen arrazoizko hipotesi bat nahi digu eman.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 170. orr.

Edo mamut hezur kolpe bat bilduko duzu...  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 50. orr.


mamuto iz

Puntualak izan ziren hiru mamutoak apirilak 30 zituen ostiral hartan.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 94. orr.


mamutu, mamu, mamutzen da ad mamu bihurtu.

Ospitalean mamuturik dagoen aita.  Berria - Kultura   2004-12-01


mamutxa (orobat mamutza) iz zomorroa.

Ainarak ez direla bakarrik pollit, baliosak ere direla, zernahi mamutxa jaten dutela ez idurika. Émileren etxeak bi ate bazituen, bat euli, eltxo eta mamutxa guziei sartzearen debekatzeko, bahearen iduriko burdin xehezko sarez egina eta bigarren bat zurezkoa.  Herria   2001-06-14

Ez zen eneatu ere, segur baita denbora pasa, orori so egon zela lurreko mamutza ttipi, ardi, ahuntz, pottoka, bele, buzoka...  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 16. orr.

Jakin behar da, gisua aipatzen dugunaz geroz, lurreko mamutzak kasatzen dituela eta, oroz gainetik, belarrari eta beste bazka guzieri gustu ona emaiten diela.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 70. orr.

Eta hala zaudete, haitzen gibelean kukuturik, eta eulien eta mamutxen haizatzeko ez bada, arras geldirik eguzkipean.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 92. orr.

Etxetako zureriak funditzen dituen termita deitu har edo mamutxaren inguruan.  Herria   2001-07-26

Basamortuak beren landare eta mamutzekin.  Herria   2004-01-29


mamutxar ik mamutzar.

mamutxarro ik mamutzar.

mamutza ik mamutxa.

mamutzar (orobat mamutxar g.er. eta mamutxarro g.er.) iz adkor mamua.

-Zein-eta mamutzarrak diren -esan zion Don Kijotek- ez dute lanik izango zu ukitzen. Begiak hegan joan zitzaizkidan, ibaiko uretatik armadako ontzietara, eta ontzietako brankako mamutzarren irudietan galdu.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 59. orr.

Corellan ostera, Juanberinga deitzen diote lastozko mamutxar folkloriko bati, eta hedaduraz, baita belezomorro edo kokojende zarpail orori ere.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 70. orr.

Otsailaren 7tik harat, Lantzeko ihauteriak, bai-eta Altsasu eta Unanukoak, beren mamutxarro beldurgarriekin.  Herria   2005-02-27


mana 1 iz Jainkoak israeldarrei basamortuan igorri omen zien janari miragarria.

Berrogei urtez jan zuten mana israeldarrek, jendedun lurraldeetara, Kanaango lurmugetara, iritsi arte alegia.  Elizen arteko biblia   Ir 16,35

Mana isuri zien janari, zeruko garia eman.  Elizen arteko biblia   Sal 78,24

Mana eta galeperrak.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 178. orr.

Lurraldeko fruituak jan zituzten egunetik aurrera bukatu egin zen mana.  Elizen arteko biblia   Jos 5,12

2 irud/hed

Artirinez egindako ogi handi eta borobil batzuk botako zizkiola sabaitik, eta mana hartaz gain zezina edo urdaiazpikoa ere ekarriko ziola.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 268. orr.

Latino Amerikako herrialde gehienek, Asiako herrialde batzuek [...] eta Afrikako zenbait herrialdek, petrolio-ekoizleek bereziki, baliat u ahal izan zuten finantzazko mana hori, onerako eta txarrerako.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 89. orr.

1970eko hamarraldiko petrodolarren zeruko manak eta petrodolarrak nazioarteko banku-sisteman birziklatzeak [...] bidea eman zieten garapen-bideko herrialde askori industria-ekoizpeneko unitateak, burututa eta bertan jarrita, erosteko.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 113. orr.


mañadera ik manjatera.

manaerraz izond esanekoa.

Aldi horretan, neskaren ahizpa manaerrazek aitaren aberastasunaz gozatu ahal izan zuten arduragabeturik.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 150. orr.

Txori kaiolatuak eta katu fereka zaleak dituzte gogoko zaharrek, eta txakur manaerrazak, eta arrainak.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 39. orr.


managaitz 1 izond esanekoa ez dena, desobedientea.

Bihurria haur bat izan liteke; hezigaitza eta managaitza kontzeptu negatiboak dira; mutiriak lotsagabezia adierazten du; errebeldea, aldiz, sistema baten kontrako jarrera aktiboa duena da, haren aurrean errebelatzen dena.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 39. orr.

Bere borondate gor eta managaitzean.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 28. orr.

2 (adizlagun gisa)

Nire barrenak, bizi-seinaleak eginez, protestaka eta managaitz hasi baitziren, nire arreta osoa eta batez ere indar guztiak erabili behar izan nituen eman berri nuen hitza inolaz ere ez gezurtatzeko ahaleginean.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 195. orr.


management iz enpresak zuzentzeko eta kudeatzeko teknika.

Hirugarren argudioak, berriz, enpresaren barne dimentsioarekin du zerikusia; enpresaren management edo zuzendaritza sistemarekin, hain zuzen ere.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 177. orr.

Espainiako Estatuko banaketaren ardura bere gain hartu zuten, eta management-a ere bai.  Berria - Harian   2006-01-27

Enpresaren managementaren teorian errotu da azken urteetan enpresaren erantzukizun soziala areagotu beharra, bai guru eta sofista berri handien obran, eta baita egungo managementak gurtzen dituen eredu ospetsuetan.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 178. orr.

Euskal Herriko disketxeek alde batetik, eta management enpresek bestetik, indarrak batu berri dituzte musika esparruaren interesak hobeto defenditzeko asmotan.  Berria - Kultura   2004-09-15


manager 1 iz kirolari edo artista baten, edo kirolari edo artista talde baten, diru eta profesio alderdiak kudeatzen dituen pertsona.

Manolo Saiz, Liberty Taldeko manager eta zuzendaria.  Berria - Kirola   2004-02-24

Orduan konprenitu nuen manager amerikano bat zer izan zitekeen boxeolari beltz batekiko: nekez gizon onest bat, inoiz ez laguna...  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 225. orr.

Bere managerra gizon diruzalea da, mila dolarreko saria irabazi nahi duena munduko errekorra hausteagatik.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 174. orr.

Euskalteleko managerrari taldeko oilarra oldartu egin zaio, baina Madariaga ez dago txirrindulariak oilartuta ikusteko prest.  Berria - Kirola   2004-07-28

Diru publikoaren erabileran erakundeen eta idazleen arteko bitartekari bihurtu da, ia-ia manager.  Berria - Harian   2005-11-05

2 enpresetan eta, kudeatzailea.

Nik baneukan txartelik non Stoneham Rancheko manager bezala azaltzen nintzen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 47. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Komisiorik gabeko manager lana egitea suertatu zitzaion aldi hartan.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 70. orr.

Manager profesionala nauk. Hanna manager-lanetan.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 46. orr.

Baga-Bigak talde batzuen manager lana egiten zuen, baina euskal musikak bizi duen egoera ikusita [...] gure taldeei diskoak kaleratzeko aukera eman behar geniela iruditu zitzaigun.  Berria - Kultura   2006-02-22

Bouisset kendu egin dute manager postutik.  Berria - Kirola   2004-05-22

Toronton hasi zen, manager jardunean.  Berria - Kirola   2004-01-02

Walter Goodefrot T-mobileko manager-zuzendaria bezperatik zegoen isilik.  Berria - Kirola   2004-07-18

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

manager lana (4)

migel madariaga managerra (4)


managertza iz managerraren jarduera.

Trullik Renault uztearekin batera, Briatoreren managertza ere utzi du, eta horrek eragina du, seguru.  Berria - Kirola   2004-08-29


manaiatu ik maneiatu1.

manaiukor ik maneiukor.

manakor ik manukor.

manakortu ik manukortu.

manamendu (orobat mandamendu eta mandamentu) 1 iz agindua; bereziki, Jainkoaren edo elizaren agintea.

Hausnar itzazu Jaunaren aginduak, erabili gogoan beti haren manamenduak.  Elizen arteko biblia   Si 6,37

Kristauen Jainkoaren laugarren manamendua aipatu zion esaten ari zenaren frogagarri.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 58. orr.

Dekalogoko bosgarren manamenduaz.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 101. orr.

Errak zazpigarren manamendua.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 130. orr.

Hebrearren Ez duzu hilen manamenduaren erakaspenaz.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 124. orr.

Igandetan ez baitzen haizu lanean aritzea, Elizako manamenduek debekaturik, ez zen belarrik pikatzen egun horretan.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 184. orr.

Malama sufismoaren manamenduetako bat da.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 132. orr.

Beharrik hor dira legeak edo manamenduak, erraiten ginuen lehen.  Herria   2004-09-16

Eta artetan, paradoxalki eta aldiz, manamenduzko eskakizuna egiten digute zenbaitek, beren exigentzia gure aurrean ezarriz, honelaxe formulatzen duguna guk: [...].  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 41. orr.

2 ipar agintea.

Amerikanoek Amerikaren manamendu pean nahi lituzkete ONUko tropa hek baina ohore osoa ez utzi nahi heieri Frantzia eta beste batzuek, ez baitzuten ONU koek nahi ukan gerla hori baina Amerikarrek berek.  Herria   2003-09-04

3 (pilotan)

Baigorriarrak, beren aldeko gazte ta zahar mundu batek akulaturik, manamenduan jarri dira, pilota indar gaitzean zirurikatuz Kurutcharryk, taulaz ala indarrean, gainez edo eskuin apal Etcheverryk: 7-2, 14-8, 18-13 eta 28-22. Hartuko ere du orduan manamendua biriatuarrak eta gaina ere bai, 39-35.  Herria   2004-01-08

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

hamar manamenduak (3); jainkoaren manamenduak (3)


mañariar izlag/iz Mañarikoa, Mañariari dagokiona; Mañariko biztanlea.

Mañariarra zen, Urkiolapekoa.  Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 11. orr.

Bi harrobi handi dituzte mañariarrek herri ondoan, Eskuagatx mendi mazelan.  Herria   2003-07-17


manatari iz agintaria.

Euskal Herriaren ukapena errepikatu du, orain arte hemendik pasa diren manatari guziek bezala.  Berria - Euskal Herria   2004-02-10


manatu, mana, manatzen 1 du ad agindu.

Hala egiteko utzi omen zuen manaturik, oraino bizi zela, bere testamentuan.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 16. orr.

Atea irekirik uzteko manatu zuen.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 80. orr.

Donibaneko gazteluan bidaiariaren bidea ez trabatzeko manatua omen zuten.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 72. orr.

Jaureneak haurra emaginari utzi omen zion, eliza atarian pausa zezan manatuz...  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 25. orr.

Alkateari hertsiki manatzen dio herrian zehar diren arma guziak ekar ditzan.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 156. orr.

Franco-k manatu zuen kazetalari guziak hil zitzaten, ez baitzuen nahi egia jakin zedin, nola bonbardakatu zuten Gernika.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 146. orr.

Kubilai Khan Handiak Kogatra etor zedila manatu zuen.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 37. orr.

Afera hortaz arduratzen den jujeak noiz nahi manatzen ahal du José Bové-ren preso altxatzea.  Herria   2003-03-06

Hori guztia, bertzerik manatzen ez zioten bitartean, jakina.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 83. orr.

Hortarako bideak hartu ditugu, zuhurtziak manaturik, 1943-ko 9 edo 10 hilabete horietan.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 159. orr.

Euskal herrietako noble erreformazaleek galdatuta eta erregina Joanak manatuta ari omen dituk lanean.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 104. orr.

Egizue zuen andre Joanak manatua eta lotu ahoak!  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 114. orr.

-Mañot, arta ezak zaldia -manatu zion etxe-mutilari.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 160. orr.

Aspaldiko ohidurak ere ez duela besterik manatzen.  Herria   2004-04-15

Jendetasunak berak ez ote du hori manatzen?  Herria   2003-06-12

-Horiei ene bistatik desagertzeko mana iezaiezu -agindu zion.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 269. orr.

Karrikak ez du manatzen, bainan hor dago jendea karriketan hordagoa botatuz.  Herria   2003-05-29

Boterea manatzeko egina da.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 88. orr.

Diruak manatzen, dirua errege.  Herria   2005-06-23

2 eskatu, agindu.

Edariak manatu ondoren, Mikel eta Ninak beren azken aholkuak eman zizkioten Amatxiri.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 32. orr.

Maiek, kontuarrean zutik, zerbitzariari bi whisky manatu zizkion.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 106. orr.

Ekainaren 15-az geroz arizan da Piarres [...] harri gotor baten zizelkatzen, kultur zentroak manaturikako obra baten egiteko.  Herria   2001-08-09

-Zuk manatu lana egina dut.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 167. orr.

Horretarako BAM-ek ikerketa bat manatu berria du.  Herria   2003-07-10

Lan berezi bat manatzen diote: Marokako mintzairak eta geografia ikertzea.  Herria   2005-07-21

3 (era burutua izenondo gisa)

Hala ere, txintik atera gabe bete zuen manatua.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 73. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

egiteko manatu (3); ikerketa bat manatu (5); isiltzeko manatu (3); manatu bezala (8)

manatuaren arabera (4)

hala manaturik (4)

aintzinetik manatzen (3); izenak berak manatzen (3); legeak manatzen (8); manatzen duen bezala (13); usaiak manatzen duen (3)


manatzaile izond/iz manatzen duena, agintzailea.

Emakume baten ahotsa da, azkarra, manatzailea.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 13. orr.

Nor izan zen manatzailea? egile nagusia, Pariseko poliza-prefeta.  Herria   2001-10-25

Ben Laden zela ikaragarrikeriaren manatzailea.  Herria   2004-09-16

Alabainan Julie Lescaut izan da lehen aldikotz telefilmetan emazte batek komisario kargua ukan duena, erran nahi baita manatzaile zela eta bere menpean zituela gizonak.  Herria   2003-08-14

Dirua nagusi, dirua manatzaile.  Herria   2003-02-27


manatze iz eskaera.

Euskal-Herriko parropietako koralen elizkizunaren kazeta eskuratu nahi baduzue, bildu zuen koraletan manatze guziak eta igor txekez 60 libera kazeta bakotx zuen galdera helbide huntara: [...].  Herria   2001-04-05


manbo ik mambo.

manda ik banda.

mandabide iz mandoentzako bidea.

Haranzkoan herri hartako mutil bat aurkitu zuten, Etxarri-Aranatzera zihoana, eta harekin batera Aralarko mendiak inguratzen zituen mandabide bat hartu zuten.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 142. orr.


mandaeuli ik mandeuli.

mandagurdi ik mando1 7.

mandako ik mandoko.

mandamas izond

Beste biak, txolarre mandamasak, azpian kapataz.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 116. orr.


mandamendu ik manamendu.

mandamentu ik manamendu.

mandamutil iz mando mutila.

Maioralak, postamutilak eta mandamutilak mandoen atzetik ekin diote, biraoka eta gurdia utzita. Tolosatik Iruñerainoko bidean mandamutil nafar baten lasterka ikusi ez duenak ez daki ongi zer den harako euskaldun batek bezala lasterka egitea.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 189. orr.


mandar iz mantala.

Mandar brodatuak eta kanpai-formako gonak.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 187. orr.

Emakumeek zetazko mandar brodatuak zeramatzaten.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 98. orr.

Eta sotoan Otto izanen nuen zain, laneko bere mandar odoldua soinean, harakin labana zabal itsugarria eskuan.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 117. orr.

Atzapar itzelak mandar zurian garbitzen ari zen.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 124. orr.


mandarin 1 iz antzinako txinatar inperioko goi funtzionarioa.

Txinako enperadoreek eta mandarinek.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 261. orr.

Nahikoa zaiola hari arrunt bat bere etxean moztea Txina urrutian bizi den Mandarin baten heriotza gertarazteko.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 72. orr.

Frankoen ikuspegitik, bizantziarrak mandarinak ziren, haien gurari barregarriak ez zeudelarik ez merituz justifikatuak, ez indarrez babestuak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 224. orr.

2 txineraren dialekto nagusia.

Daniel Txinara bidaltzea erabaki zuen bere amak, hamar urterekin mandarin txinera ahazten ari zitzaiolako.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 157. orr.

Tarantinok mandarin txineraz filmatuko du bere hurrengo filma.  Berria - Kultura   2004-11-02

Txinatarren mandarin hizkuntza da mintzatuena.  Herria   2003-03-20

Txinako "mandarin" hizkuntzari lehentasuna emaiten eta [Taiwaneko] uharteko bereko hizkuntza baztertzen zuen hizkuntz politika.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 183. orr.

"Mandarin" eta "kantoniar" hizkuntzen melodia likidoak bere baitan isuri ziren.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 54. orr.

Jaun merak eginarazia zuen Lauburu kurutze bat, idazki hunekin "Ezpelatarren Omenaldia 2000-ko azaroan" hiru itzulpenekin mandarinez, frantsesez eta inglesez,  Herria   2001-02-22


mandarina 1 iz

Mandarina zuritu eta zati bitan banatu zuen; atal batzuk alde batera, besteak bestera.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 138. orr.

Mandarinaren azala beheko markoan geratu zen zintzilik.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 139. orr.

Arbolatik hartutako mandarina bat.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 149. orr.

Amonak platanoa edo mandarina ateratzen du mantal azpitik.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 87. orr.

Lau mandarinarekin zukua egin, ezti apur bat bota eta ura gehitzen diot.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 122. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Tantaka hasi zen mandarina-atala.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 139. orr.

Mandarina usaina neukan atzamarretan.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 139. orr.

3 mandarina arbola.

Ahal balu, esku baten notak bakarrik ez, hatz bakar baten doinua ere erauziko luke melodiatik, mandarina bati aleak erauzten zaizkion bezala.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 61. orr.


mandatari (orobat mandatario) 1 iz mandatu bat daraman pertsona. ik mezulari.

Banketxe bateko mandatari bati den-dena ebatsi diote Wall Streeten, puntako orduan.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 430. orr.

Kutxako mandatari bat dirutza handi samar batekin zihoala-eta hari bidean laguntzeko agindu zioten.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 72. orr.

Mandatari gazte bati propina ematen diote eta badoa bere vespan, arin, eta arinago hasten da Letizia paketetxoa askatzen bere gelarako bidean.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 63. orr.

-Jauna, tsarraren mandatari bat!  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 425. orr.

Juduen mandatari diren Numenio, Antiokoren semea, eta Antipatro, Jasonen semea, etorri zaizkigu, gurekin duzuen hitzarmena berritzera.  Elizen arteko biblia   1 M 14,22

Horregatik eman zizkion agindu zorrotz-zorrotzak mandatari gazteari, inbadituriko lurraldean barrena inork ere ezagutu gabe igarotzeko.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 200. orr.

Edo ez, hobe mandatari bat bidaltzen badiot.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 62. orr.

Handik egun gutxira Hayderango tribuko beyaren mandatari bat ailegatu zen.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 36. orr.

Mikel Strogoff tsarraren mandatarien gorputz bereziko kidea zen, eta ofizial maila zeukan gizon hautatu horien artean.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 56. orr.

Girolamo Cardanok mandatari gisa hartu zuen, eta matematikari handi bihurtu zen!  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 421. orr.

Gure herriari egoki iruditu zaio mandatari hauek ohorez hartzea eta horien mezua hiriko agirien artean sartzea.  Elizen arteko biblia   1 M 14,23

-Moskutik mandatari bat irten omen duk Irkutskera joateko!  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 115. orr.

Ezkon zedin mandatari bitartez gure Errege Feliperekin.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 221. orr.

De Lancreren mandatarien beldur, orenak egiten zituen Sarako elizako kanpandorretik barrandan.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 299. orr.

Kondearen kontra erregeren mandatariaren -alegia, missus dominicus delakoaren- aurrean apelatzen zela, ez du funtsik.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 226. orr.

Irudipena izan nuen, tximista bezala, gizon hura infernuaren mandataria zela.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 40. orr.

Sugea ikusi bezain sarri, Herioren mandataritzat-edo zuena, eten zitzaion irria.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 174. orr.

Kondearen kontra erregeren mandatariaren -alegia, missus dominicus delakoaren- aurrean apelatzen zela, ez du funtsik.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 226. orr.

2 (ordezkaria)

Lehendabiziko lan bilera hori Kosovorentzako Nazio Batuen Erakundeko Misioaren (UNMIK) egoitzan egin zen, Joly Dixon Europako Batzordeak izendatutako mandatari bereziaren bitartekaritzapean.  Berria - Mundua   2004-03-05

[...] adierazi zuen Richard Holbrookek, Ameriketako Estatu Batuek Balkanetako herrialdeetara bidali zuten mandatari bereziak.  Berria - Harian   2005-07-12

Mandatari hauek Frantziako musulmanen joera ezberdinak ordezkatzen dituzte, baina hiruak CFCMko kide dira.  Berria - Mundua   2004-09-02

Giza eskubideen auzia aztertzeko Irakera Londresek bidalitako mandatari berezi Ann Clwyd.  Berria - Mundua   2004-05-01

Komertsio auzitegiak mandatario berezi bat izendatua du SAFAM lantegiaren egoera aztertzeko.  Herria   2004-02-19

3 zerbaiten berri ematen duen zera.

Zuk badakizu zer den heriotza, behin baino gehiagotan izan zarelako lekuko eta mandatari.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 191. orr.

Oso mandatari zehatzak direla mugimendu horiek, han barrengo bihotzondoan dabilenaren berriak ekartzeko.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 122. orr.

Izotz zuria, eurien mandataria.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 435. orr.

4 agintaria.

1996 eta 2000. urteen bitartean agintean egon zen mandataria, beraz, agintera itzuliko da lau urteren buruan.  Berria - Mundua   2004-05-18

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Gizagaixoari inork ez zion jaramonik egiten, ez onerako ez txarrerako, Auxilio Social-en mandatari lana hartu zuelako.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 42. orr.

Barbarossaren ustez, bere mandatari jantzi zaharrak janzteko eskubidea baino ez genuen.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 198. orr.

Mandatari faltak eta bideetako arrisku begi-bistakoek eragotzi didate zuri idaztea.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1203. orr.

6 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Erebok nai lituzke hileta-mandatari, beren harrotasuna morrontzan makurtzeko gai balira.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 258. orr.

Zoritxar-mandatari taldea.  Elizen arteko biblia   Sal 78,49

7 goi mandatari

Trajano enperadoreak eta haren goi-mandatari zen Pliniok.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 175. orr.

8 isil-mandatari ik isilmandatari.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

mandatari bat bidali (4); mandatari berezi (5); tsarraren mandatari (10); tsarraren mandatari bat (6)

mandataria bidali (4); tsarraren mandataria (21)

bidalitako mandatariak (3); daviden mandatariak (5); mandatariak bidali (22); mandatariak bidali zituen (8); mandatariak bidaltzen (3); mandatariak hartu (3); mandatariak igorri (10); mandatariak igorri zizkion (4); tsarraren mandatariak (10)

tsarraren mandatariaren (4)

erregearen mandatariek (3)


mandatarigo iz mandataritza.

Erabakia hartu zen Mikel Strogoff Errusiako enperadorearen zerbitzuan jarriko zela hogei urte betetzean, tsarraren mandatarigoan.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 59. orr.

Ivan Ogareffek ongi baitzekien Marfa Strogoff Mikel Strogoffen ama zela eta Mikel Strogoff tsarraren mandatarigoaren kapitaina.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 295. orr.


mandatario ik mandatari.

mandataritza iz mandatariaren lanbidea edo egitekoa. ik mandatarigo.

Berenaz apezpikuen auziak aita sainduari zuzenean doazkion auzi nagusiak dira, baina Espainiako Inkisizioak erdietsi zuen Aita Sainduaren mandataritza Carranzaren preso hartzeko eta auzitan ezartzeko.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 22. orr.

Han gorde zen Don Kijote, harik-eta Santxo, Dulzinearekin hitz egin ondoren kaletik etorri arte; eta, fede arreta pixka bat merezi dute noski mandataritza horretan gertatu zitzaizkionak.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 121. orr.

Halaber aingeruek eta Andre Mariak dagitena, esate baterako, aingeruak bere mandataritza bete eta Andre Mariak umildu eta Jainko handiari eskerrak eman.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 87. orr.


mandatu 1 iz norbaiti igortzen zaion idazkia edo gauza. ik mezu.

Orduan, mandatu hau bidali zion Davidek Joabi: - bidal iezadazu Urias hitita.  Elizen arteko biblia   2 Sm 11,6

Mandatu hau bidali zion Moisesi: "Neu, zure aitaginarreba Jetro, nator zu ikustera, zeure emazte eta semeekin".  Elizen arteko biblia   Ir 18,6

Beraz, mandatu hau helarazi zioten: "Gure aitak hil aurretik agindu digu, [...]".  Elizen arteko biblia   Has 50,16

Honatx mandatua; irakur ezak patxada osoz.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 211. orr.

2 (norbaiti) agindu edo eskaturiko egitekoa.

Mandatu bat dakart haren partetik berorrentzat, hau: berorren bihotz handiak honenbeste mesede egin nahi balio, bere nahigabea agertzera berorrengana etortzeko baimena eskatzen dio.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 168. orr.

Mezulariak bidali zituen mandatu honekin: "zoazte eta galdetu Ekrongo jainko Baal-Zebubi ea onik aterako naizen zauri hauetatik".  Elizen arteko biblia   2 Erg 1,2

Ondoren, mandatu hau bidali zion erregeak emakumeari: bidal zitzala gortera beragandik jaiotako guztiak, han hazi zitezen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 290. orr.

Joan daitezela, bada, pozik, eta gogo biziz bete dezatela jaso duten mandatua.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 862. orr.

Biltzar nagusiaren mandatu argi bat genuen.  Berria - Euskal Herria   2004-01-10

Guztiok aho batez hotsandiro egin genion mandatu lau emakumeok bila zitzan.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 139. orr.

Joanes Leizarragak 1564an Pauen bilduriko Sinodo Kalbindarraren mandatua hartu zuen eta Arroxelan 1571n hiru liburuki kaleratu zituen.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 323. orr.

Artisau bati santa Klararen iduria egiteko mandatua emaiten ziotela...?  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 32. orr.

-Mandatu batzuk egin behar dituela eta irten omen da.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 237. orr.

-Mandatu txiki batekin natorkizu.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 168. orr.

Atzerritar dotore hark egunkaria erosi baino mandatu zirraragarriagorik eginen ziola espero zuen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 207. orr.

Gizonak mandatua beteko zuela agindu zidan.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 195. orr.

Hura mandatu zikina, adiskideak!  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 110. orr.

Mandatu batengatik jasotako zentabo bateko eskupekoa sakelaratzen ari zela.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 242. orr.

Doktoreak isileko mandatu misteriotsuak eginarazten baitzizkion.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 198. orr.

Ezinbesteko mandatu bat egitera joan behar zuela-eta.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 24. orr.

Suhiltzaileok gure gain hartzen dugu bizitzak salbatzeko mandatua, eta lan horretan arriskuan jartzen dugu geurea.  Berria - Ekonomia   2004-01-28

-Pakete bat ekartzeko mandatua daukat.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 87. orr.

Elkarkidetzako presidente Jon Zabaliak gogoz hartu du mandatu berria.  Berria - Ekonomia   2004-03-20

Ilearentzako apaingarriak eta orraziak egiten zituen enpresa bat zen hura, baina nire eginkizuna hara eta hona ibiltzea zen, mandatuetan.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 174. orr.

Hemen obedientzia hitzak mandatua (misioa) adierazten du.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1123. orr.

3 agindu edo eskaturiko gauzakia.

Orduz geroztik, umeak mandatu bat eramaten zion egunero.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 186. orr.

Goma arabiarra baizik ez da, lagunen mandatu bat.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 76. orr.

-Gizon batek deitu eta mandatu bat utzi berri dit zuretako.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 379. orr.

4 pl etxeko erosketak.

Amak, orduan, mandatuak egitera bidaltzen ninduen, eta gustura joaten nintzen ni, mertzeriara izan ezik.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 42. orr.

Herriko enparantzara iritsi nintzen orduan, pozik ia, eta lehen polizia ikusi nuen, kaleko jantziekin, mandatuak egitera zihoazen atsoen erdian.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 41. orr.

Ohandoko andreak eta Katalinak askotan egiten zizkioten mandatuak, eta Frantziatik oihalak, farfailak eta batzuetan bitxiak ekartzeko eskatzen zioten.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 65. orr.

Zamaketari bat aukeratu zuen, Ménilmontanteko mutil bat, haren izebaren mandatuak egiten zituena.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 102. orr.

Nahiago berak egin mandatuak, zioenez, horrela gutxiago lapurtuko zioten.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 267. orr.

Errekardaria izan behar zuen, mandatuakaz.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 102. orr.

5 agintaldia.

Errusian Vladimir Putin ez bide da hirugarren mandatu baten ondotik abiatuko 2008ko bozetan.  Herria   2005-10-06

6 (hitz elkartuetan)

Azken mailako langilea zen, mandatu-gizon gisa jarria, baina benetan gaueko guardia aritzen zen lantokian.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 20. orr.

Mandatu-mutila nintzen udako hoteletan.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 323. orr.

Agian, gazte euskalduna mezulari bat besterik ez zen izanen: Frantziako edo Bretainia Handiko isilpeko zerbitzuei mezuren bat eramanen zien mandatu-mutil ziztrin bat besterik ez.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 79. orr.

Kontsolatu dugu, eta esan diogu, aldian behin astirik ez duela esango balu, berehalaxe bukatuko liratekeela mandatu zerrendak.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 147. orr.

7 (hitz elkartuetan)

Ausardiaren Domina Golkoko Lehen Gerran [...], Bihotz Purpura Afganistanen, 27 borroka-mandatu 12 urtetan...  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 40. orr.

Txinako erregimenek, Tsin erregimenetik Kuomintang-eraino, torlojuari bira bat gehiegi ematen ausartu zirenek, behin eta berriro ordaindu zuten gehiegikeria arin hori gobernu-mandatua galduz; eta errusiar historian gauza bera gertatu zen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 372. orr.

8 bide batez bi mandatu egin

Puntarossako erretorea hil da eta zuk bide batez bi mandatu egingo zenituzke: hango eliza berriro ondo antolatu eta osasuntsu jarri. Ez zen betebehar txarrik izango, ez horixe, bide batez bi mandatu egingo baitzituen.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 134. orr.

9 ezkontzeko mandatu egin

Ama gorteatzeari ekin zion aurrena, eta, berarekin maitasunezko harreman ezkutuak izan ondoren, alabarekin ezkontzeko mandatu egin zion, baina amak [...] ezezko biribila eman zion, eta horregatik erabaki zuen Txitxikovek neska bahitzea. baina ezin nagoken aditzera eman gabe, ezkontzeko mandatu egin zinanez geroztik Fidelek argi eta garbi aldatu duela bere iritzia.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 279. orr.

Adelinek ez zituen onartu mutilak egin zizkion ezkontzeko mandatuak, bera Geinen amaren mailara iritsiko ez zela beldur zelako.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 53. orr.

· Orain, izeba Augusta ondotik kentzen badiat hamar minutuz, hik Gwendoleni ezkon-mandatua egiteko aukera izan dezaan, gaur gauean hirekin Willis's-en afaltzerik izango al dut?  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 35. orr.

10 mandatu mutil

Mandatu-mutila nintzen udako hoteletan.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 323. orr.

Hoteletako mandatu-mutilei eskupekorik ez emateagatik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 242. orr.

Mandatu-mutilak gosariarekin batera ekarritako bi pilula zuriak irentsi zituen, ur zurrut luze batez lagundurik.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 204. orr.

Mandatu-mutilak atean jotzeaz batera, hotzikara batek zeharkatu zuen Rosieren soina.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 417. orr.

Trocaderon denek ezagutzen zuten Smithers andrea: mandatu-mutilak, atezainak, jantzitegiko neskak, maîtreakøøø, jende guztiak.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 79. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

mandatu bat egitera (5); mandatu batzuk egitera (3); mandatu egin (3); mandatu hau bidali (11); mandatu mutil (4); mandatu mutila (5); mandatu mutilak (3)

egiteko mandatua (4); mandatua bete (3); mandatua bidali (5); mandatua eman (8)

mandatuak egiten (10); mandatuak egitera (7)


mandatuketa adlag mandatu bila.

Orai arte karrikan bakarrik bizi ziren jendeak joaiten ziren oinez mandatuketa.  Herria   2003-01-28


mandatutxo iz adkor mandatua.

-Nahiz eta herrira joan aurretik mandatutxo bat egin behar didaten.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 38. orr.


mandauli ik mandeuli.

mandazai ik mandazain.

mandazain (orobat mandazai g.er. eta mandozain g.er.) 1 iz herriz herri mandoak eramatea lanbidetzat duena.

Astazainak, mandazainak, edo behialako zaldunak.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 24. orr.

Bospasei olio-upel hartzen zituen mandagurdi bakoitzak, eta, kargatu ahala, mandazainak, zigorra airean astindurik, tokia uzten zion ondoren zetorren mandagurdi hutsari.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 81. orr.

Mandazainak, eguzkiak errerik, aurpegiak izerditan distiraz zituztela, kantari joaten ziren, olio edo ardo-zahagien gainean etzanda, eta mandoak ilaran joaten ziren, erdi lotan.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 144. orr.

Romagnara zihoazen mandazain batzuk jaiki egin ziren, eguzkia irten zelakoan, atondu eta kargatu zituzten zamariak, eta bidez zihoazelarik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1090. orr.

Mandazaina zen, baina baita, noizean behin bederen, bidelapurra ere. Mandazain batek, ordea, erretiratu egiten ditu, bere mandoek edan zezaten.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 185. orr.

Burdin harria karreatzeko mandozain bakoitzak hiru mando ibiltzen zituen malda horri gora, gero Orbaizetako olara jausteko.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 65. orr.

Ikusi zuten mandazainek beren behorrei egiten zitzaien indar-jokoa eta makilak hartuta joan ziren eta makilaka eraso zioten.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 50. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Parador de la Cruz deitzen zen mandazain-ostatu batetik gertu.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 234. orr.


mandazkada iz itsasontzi baten zabua.

Hartan ontziak mandazkada bat jo zuen, ura barrura gero eta jario lodiagoan ekartzen zuelako, antza.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 373. orr.

Biok elkarri besoa emanez eta elkarren lepoan zapalduz, hala egin genuen gora elkarri eutsiz,egundokoak baitziren haizeak karrakari eragiten zizkion mandazkadak.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 173. orr.


mandeuli (orobat mandaeuli g.er.) 1 iz euliaren antzeko intsektua, aho xurgatzailearen ordez eztena duena, euli-mandoa (Hippobosca equina).

Euliak, mandeuliak eta bertze intsektu guztiak.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 383. orr.

Eltxo, mandeuli eta ezparen kontra.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 216. orr.

Ez da mandeulia inon pausatu.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 147. orr.

Mikroak mandaeuliaren hegal-hotsaren antzekoa hedarazten du.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 177. orr.

2 (erkaketetan)

Llorente mandeulia baino astunagoa da, kontrarioa xaxatzen du etengabe, defentsei baloia lasai ateratzeko aukeraik eman gabe.  Berria - Kirola   2004-12-30

3 irud/hed

Han ziren gorteko kideak, baina baita mantenu errazera hurbildutako ezpara eta mandeuli arruntagoak ere.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 106. orr.

Pelikulen argumentuak kontatzen dituzten mandeuliak.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 146. orr.

Joanes mandeulia belarritik uxatu ahal izan nuen,azkenen ere.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 263. orr.

Neskaren bat lantzen ere ari zitekean, eta mandeulirik ez nahi inguruan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 17. orr.

-Zuen arreben inguruan mandeuliren bat sumatuz gero, etor niregana ziztuan salatzera!  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 92. orr.


mandil izond alproja, frikuna.

Bere morroiei eta laborariei baldres, frikun, mandil, malmutz deitzen zien, Kixoteren gisako hitz horiek erabiltzeagatik besterik gabe.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 225. orr.

Arrunt mandila ez den jendea, iluneko etxerat! batzueri, hori etzaioten oraino aski: "ez iluneko etxerat, bainan lehentxago, Anjeluseko! bereziki neska gazteak!” .  Herria   2004-07-22


mandilderia iz alprojakeria.

Ostatuetan ez da beti mandilkeria, egiten ahal ere da filosofia.  Herria   2005-08-04


mandio 1 iz baserrietan, ukuilu gaineko gela zabala.

Udazkenean mandio eta ganbarak alez eta igaliz beteko.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 193. orr.

Urriak, hainbat baba-leka, hainbat artaburu beren txurikinez jantzita, mandio eta ganbara betetzeraino ekarri dituenean, [...].  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 419. orr.

Lan latza, gogorregia aukeran, igitaiarekin hasitakoak bide luzetxoa baitzuen garia edo garagarra askan edo mandioan, bere onean ikusi artekoan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 265. orr.

Handik barrurago sarrarazi, eta, ukuilutik barrena, mandiorako eskailerak seinalatu zizkigun.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 81. orr.

Ukuilu eta ezkaratze, mandio eta ganbara, armiarma-sare franko bazen bazterretan garai batean.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 150. orr.

Oila-lokak beren lanean ziharduten mandioko bazterren batean, ilunxko zegoen txokoan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 102. orr.

Ea gure mandioan lo egiteko modurik izango zuten.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 157. orr.

Erromeria antolatzen zuten mandio eta arboldegi guztiak ezagutzen zituen Andoni Olabek.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 72. orr.

Baina oso maite nuen nik atzealdeko sorotik gora igotzen zen egurrezko mandio-zubia.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 43. orr.

2 aletegia.

Eskuan du sardea garia garbitu eta alea bere mandioan jasotzeko.  Elizen arteko biblia   Lk 3,17

Mandioak egin zituen, gari, ardo eta olio-uztak gordetzeko, bai eta ikuiluak ere era guztietako abereentzat, eta eskortak artaldeentzat.  Elizen arteko biblia   2 Kro 32,28

Begira beleei: ez dute ereiten, ez uztarik biltzen; ez dute bihitegirik, ez mandiorik; hala ere, Jainkoak janaritzen ditu.  Elizen arteko biblia   Lk 12,24

3 abereentzako etxola.

Hem, lepoko giharrak askatzeko ahalegina egin eta mandiora sartu da, bere azalari darion barberiako lurrin eta kloroformo usain loarazlea behi eta oiloen konpainia noblean uxatuko duelakoan.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 110. orr.

Astebete egon nintzen kanpaleku nagusian, hogei oheko oihal-dendan, medikurik finena bufalo mandio bateko albaitaria zen hartan, alta eman zidaten arte.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 122. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

mandio eta ganbara (3); mandio ganbarak (3)


mandioetaratu, mandioetara(tu), mandioetaratzen du ad mandioetara eraman. ik mandioratu.

Urriak, udazken girotan, soro-barrutietako uztak gehienbat bildu eta mandioetaratu ostean, beste meza bat, bi otoitz egoki eder dotoreak aukeran dituena ipini digu: uzta bildu ondoren ospatzekoa.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 394. orr.


mandioka iz manioka.

Produzituko (produzitzen segituko) dira anakardoa, arabarba, babakoa, banbua, bergamota, feijoa, getozka, gonboa, guaiaba, karanbola, kardamomoa, kiwanoa, krosnea, kumkuata, lima, litxia, lotusa, mandioka, mangustana, [...], Txinako patata gozoa, txirimoia, zidra eta beste hamaikatxo ere Euskal Herriko klima desberdinetan.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 33. orr.

Hemengo indigenek mandiokaren grasa gomendatzen dute erreumarentzat.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 110. orr.


mandioratu, mandiora(tu), mandioratzen du ad mandiora eraman. ik mandioetaratu.

Baserritarrak erein, zaindu, itxaron, garia bota eta bildu, aletu, mandioratu eta gainerako guztiak, eta, gero, bestek merke erosi eta garesti saldu.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 460. orr.


mando1 1 iz astarraren eta behorraren edo zaldiaren eta astemearen umea.

Mando hark ama zuela astoa, eta horregatik zituela astoaren belarriak, eta indarra, berriz, aitarena zuela, eta bizkor eta gogorragoak izaten zirela mando haiek, amaren aldetik astoak zirenak.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 69. orr.

Badakit ere mandoak ez duela umerik egiten.  Herria   2004-10-28

Gamelu, asto eta mando ugari hartu zuen tresneria eramateko.  Elizen arteko biblia   Jdt 2,17

Burdin harria karreatzeko mandozain bakoitzak hiru mando ibiltzen zituen malda horri gora, gero Orbaizetako olara jausteko.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 65. orr.

Langile-jendea bildu zuen, eta, mando gainean, Carquerera abiatu zen.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 33. orr.

Nire mando gainean jarririk.  Elizen arteko biblia   1 Erg 1,33

Igo zen fraidea mando gainera, aurpegia zuri-zuri, erabat izutu eta beldurtua.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 38. orr.

Nik mando baten indarra neukanan, Jenny.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 274. orr.

Lehen tranbia, mandoek tiratua.  Askoren artean   «Rataplan» - 105. orr.

Ez izan zaldi eta mando adimengabeen antzeko: galgaz eta ahokoz eutsi behar zaio haien indarrari.  Elizen arteko biblia   Sal 32,9

Errak to, Feliziano, hire mando hori behar nikek, egun pare batentzat; zaldia maingu diat.  Herria   2004-09-02

Mandoaren gibelaldea baino arriskutsuagoa omen da, bai, alargunaren bularraldea.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 133. orr.

Istantean mandoa dardarizoka hasi zen eta berehala erregina bihurtu.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 84. orr.

Beldurrak zaldi grinatsu eta biziena mando bihurtu dezake, eta adoreak, gizabanako arrunta heroi.  Berria - Kirola   2006-04-18

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Gurdi batzuk baditugu, eta mando mordo bat, haraino iristeko.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 285. orr.

Mando aldrei eta gurdiei uko egiten genien.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 332. orr.

Baina harresietara inguratu zelarik, mando, asto eta zaldi sail handi bat agertu zitzaion, eta ezin bada handik hirira heldu. zurezko makila ferratu bat, espartinak, eta Iruñeko bi mando-manta, artile bikainekoak.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 80. orr.

Mando-sokak eta idi-uztarriak.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 39. orr.

Ur hori ezin da inon jaso eta eduki, mando-apoarekin egindako ontzietan izan ezik.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3830. orr.

Zarauzko ostatu bakarreko ukuilutik geletara heltzen zitzaien mando-pixen kiratsa.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 189. orr.

Mando, zaldi eta ardien gorotzak jasotzen.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 94. orr.

Horretaz ohartu orduko, mando-obramenduen kiratsa hartzen hasi naiz burusiari.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 140. orr.

Ukuilutik zetorren mando-usainarekin oratutako kiratsarena.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 192. orr.

Zaldi-tranbia duk (kristauak eraman behar direnean); eta mando-tranbia, jeneroa besterik eraman behar ez denean.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 349. orr.

Mando-gorpu kirats eta eulitsuen artetik.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 252. orr.

3 (erkaketetan)

Baina mandoa bezain kaskagogorra zenez ez zuen erantzi gabardina.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 328. orr.

Zaldietan deus edo guti ezagutzen badut ere, badakit mandoa bezain langilea zirela.  Herria   2004-10-28

Eguraldi ona edo txarra egin, sano edo gaixorik egon, mandoen moduan lanean aritzen zela gogoratu nian.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 60. orr.

Mandoak baino lan gehiago egiten omen zuen, baina hala ere barre egiten zioten bere lankideek.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 18. orr.

4 (izenondo gisa) handia.

Eta esateko non arraio gorde duten faxista mando hori, eta ez engainatzeko.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 91. orr.

Frantziako Iraultzan, aldiz, arrazoiaren izenean, lepoa ebaki eta astakeria mandoak egiten dituzte freskuraren aurka.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 153. orr.

• 5 iz trafikatzaileen mendean droga gorputzaren barruan eramaten duen pertsona.

Mando deitzen dituzten pertsona horiek 50 eta 100 bolatxo irensten dituzte filmean Kolonbiatik AEBetara eramateko asmoarekin, eta han daudenean, kaka egitean botatzen dituzte.  Berria - Kultura   2004-09-24

Oso jende gutxik dakielako mandoek kokaina nola garraiatzen duten.  Berria - Kultura   2004-09-24

Gizon bat ezagutuko du, eta hark mando lana egin eta New Yorkera joateko eskaintza egingo dio.  Berria - Kultura   2004-09-24

Ez du droga trafikoaren gaia deabrutzen, eta ez du mando gisa lan egiten duten pertsonen gaineko iritzirik ematen.  Berria - Kultura   2004-09-24

6 euli-mando mandeulia.

Eltxo nahiz euli-mandoak, tximeletak eta matxinsaltoak...  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 177. orr.

Ezparak, euli-mandoak, ehunzangoak.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 60. orr.

7 mando-gurdi (orobat mandagurgi) mandoentzako gurdia.

Hala nola bidaiariak, erdi lotan bada ere, ongi asko dakien, treneko leihotik begira, orain daukala begiratu beharra, ez baitu inoiz berriro ikusiko herri hori, edo mando-gurdi hori, edo emakume hori soroan lanean.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 190. orr.

Bospasei olio-upel hartzen zituen mandagurdi bakoitzak, eta, kargatu ahala, mandazainak, zigorra airean astindurik, tokia uzten zion ondoren zetorren mandagurdi hutsari.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 81. orr.

Balea-koipeaz betetako upelak deskargatzen ari ziren marinel zalapartari batzuk, biraoa hark eta zimikoa horrek, ontzitik moila ertzean zeuden mandagurdi handi batzuetara.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 81. orr.

8 mando-mula ipar mando emea.

Azkenik, erran nezake, Euskal Herriko laborariek ez dutela mando mula baten beharra, ezen mando mulak ez du emaitzarik...  Herria   2005-01-20

Bainan debaldetan, mando mula idurikoak baitira gure Hegoaldeko anaiak, kasko gogorrak.  Herria   2004-07-15

9 mando-zamari mandoa.

Egunsentia baino lehen, herriko gazte talde bat elkartu zen basoko bidean, mando zamari bat lagun.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 76. orr.

Mando zamaria ezin zen azkar ibili pisu harekin guztiarekin eta egunsentiak bidean harrapatu zituen.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 81. orr.

10 zaldi-mando proba

Lau egunez jokatuko dira Aulestiko (Bizkaia) zaldi-mando probak.  Berria - Kirola   2004-03-19

Garai batean zaldi-mando probetan aritzen zen.  Berria - Kirola   2004-12-08

Mendexako Goiko Urkiagaren zaldiak izan ziren jaun eta jabe larunbatean Nabarnizen, Euskal Herriko Zaldi-Mando probetako Txapelketako finalean.  Berria - Kirola   2004-02-17

Nabarnizko probalekuak hartuko du aurtengo Euskadiko Zaldi-mando Proben finala, gaur.  Berria - Kirola   2004-02-14

Igandean amaitu ziren Aulestiko zaldi-mando probak, eta Berangoko (Bizkaia) Ekaitz Elorduiren abereak egin zuen marka onena: 73 untze.  Berria - Kirola   2004-03-30

11 mandoak aldatu kontuak aldatu.

Orduan dira mandoak aldatu eta bote falta batekin galdu ondarra Aranburuk.  Herria   2005-01-06

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

asto eta mando (3); mando gainean (12); mando gaineko (3); mando gainera (3); mando gainetik (3); mando gorri (3); mando hori (4); mando manta (3); zaldi eta mando (4); zaldi mando (23); zaldi mando probak (17)

mandoa bezain (3)

mandoaren burua (3); mandoaren gainean (3)

astotik mandora (4)


mando2 1 iz aldagailua.

Sarritan, baina, alferrik izaten da, orriak, udazkeneko hostoak legez, magalean pausatzen zaizkizu, eta orduan telebistako mandoa amorruz eskuratu eta soma irensteari ekiten diozu.  Berria - Kultura   2004-09-28

Telebistako mandoa egunkariko orrialde nahastuen gainera bota, eta arin altxatu da, lasaitu itxurak eginez.  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 47. orr.

2 kontrolgailua.

Bilbo eta Donostia arteko ibilbidean 15 trenbide pasaguneren mandoa manipulatu zuten eta, beraz, bertan behera gelditu ziren pasabideok.  Berria - Ekonomia   2004-07-17

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

telebistako mandoa (3)


mandodun izond mandoa duena.

Etxetik abiatzen lau ziren, bosgarrena Erretan juntatu beharra zituen, hura mandoduna.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 33. orr.

· izlag Hor baskalduko gitxu -erran zuen mandodun gidariak-.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 34. orr.


mandoko (orobat mandako) iz mando gaztea.

Sartu ditun mandakoak kriskitin-kraskatan, eraman diten piztia adarduna harean arrastaka, isildu ditun plazako denak.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 11. orr.

Astoa, mandoa, mandokoa, behorra, zaldia edo beste edozein abere lurrean iraulka hasten zenean.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 24. orr.

Petrineko mando gorri ostikolaria, Aldaiko mandoko uhela...  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 141. orr.


mandolina 1 iz lautearen antzeko musika tresna, hura baino txikiagoa.

Baita mandolina jotzen zuten eskaleak ere. bere hegaldi lirikoetan laguntzen dion mandolina besoen artean kulunkatzen duela.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 161. orr.

2000 urtean, Xabier Itzaina (gitarra, mandolina, xirula eta ttunttuna) eta Mathias Lopez (kontrabaxua) sartu ziren taldean.  Herria   2005-11-24

Batzuek dutara jotzen zuten, masustondozko gider luzeko mandolina.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 315. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa; orobat mandolin)

Mandolina-itxurako neska judu ilebeltz bati agindutako perlazko belarritakoen bi kuotak ordainduak zituen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 475. orr.

Barandiaranek eta Mikel Romero mandolina eta gitarra jotzaileak egin dituzte abestiak.  Berria - Kultura   2006-03-30

Jexux Aranburu piano eta soinujoilea bai-eta Arkaitz Miner biolin eta mandolin joilearekin batera.  Herria   2002-11-28


mandozain ik mandazain.

mandragora 1 iz oso zurtoin laburreko belar landare pozoitsua, antzina tasun afrodisiakoak egozten zitzaizkion sustrai handi eta zaintsua duena (Mandragora officinarum). ik urrilo.

Debekatutako sendabelarren artean daude, mihura, mandragora edo urriloa, basa erromeroa, heliotropoa, eta Estatu Batuetaik ekarritako erregaliza. Mandragora antidoto gehienen funtsezko osagaia da.  Berria - Gaiak   2004-02-07

Azkenean mandragorak prest daude mozteko.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 239. orr.

-Mandragoraren garrasia hilgarria da entzuten duenarentzat -esan zuen berehala.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 81. orr.

Mandragorazko edabe suspergarria lotan ere irabiatuko nuke...  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 124. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Pomprefy andrea oraindik esna aurkituko duzu, mandragora-zukua banatzen ari da eta.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 275. orr.

Ordu batzuk barru, mandragora-edabea prest izango da eta harri bihurturiko guztiak oneratu egingo dira berriro.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 261. orr.


mandril iz mendebaleko Afrikako tximinoa, ile sarri marroia, mutur luzarana eta sudur gorri hegal-urdina dituena.

Beraz, mandrilak Sonja kendu nahi zidan orain.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 93. orr.

Mandril honen ibiltzeko moduak badik aire humano bat.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 92. orr.


mandrinadora iz

Lepotik heldu eta burua mandrinadoran sartuko zioat, adan-seme horri.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 30. orr.


mandrino iz tresna mekanikoa, objektuei eusteko erabiltzen dena

Joxemari: mandrinoak preparatu behar dituk.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 15. orr.

Joxemarik Manuri mandrinoak taka utzi eta, isil-isilik atera ziren.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 17. orr.


mandrunatu izond galipota-geruza batez estalia.

Itsumandoka segitzen genuen bidea gudronatu edo mandrunatua, kliska batean lohiz mukuru zen xenda baten gora abiatzeko.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 76. orr.


maneagarri iz

Herrialde horietan, beraz, eugenesia negatiboak errazago dirudi irensten, maneagarriago; oztopo gutxiagorekin egiten du topo, eugenesia positiboak baino.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 154. orr.


maneamendu iz maneatzea.

Maneamendu horiei "ingeniaritza genetikoa" esaten zaie.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 56. orr.


maneatu1, manea, maneatzen (orobat maneiatu g.er.) 1 ad ad janariez mintzatuz, prestatu edo ondu.

Gatz-ozpin-olioarekikoak maneatzen hasten da gero.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 53. orr.

Etxean ez zen eta gantzik edo oliorik izaten, eta esnegain edo segoarekin moldatu behar izaten zuten etxekoandreek janaria maneatzeko.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 109. orr.

Xehaturiko haragiaz eta patata-pureaz maneaturiko jakia.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 103. orr.

Papaia-entsalada baldar ikuzia eta chile soberaz maneiaturiko zerriki puska.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 158. orr.

Okela beti, eta bizigarri minez maneatua.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 202. orr.

Oreinki errea, jirafa xerrak, kabiar pote osoak, astigarraren siroparen kutsuan maneaturiko pastelak.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 90. orr.

Harrituta zeuden, kezkati, patatak era hartan maneaturik ikustean.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 109. orr.

Berak jatekoa maneatzen du eta nik ardoa eramaten dut.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 21. orr.

Behar zenean sukaldera sartu eta zerbait maneatzeko prest dagoen horietako bat zen.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 134. orr.

Nik ez nekien garai hartan porrusalda eta arrautza prejituak maneatzen besterik.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 302. orr.

Oso traketsa baitzen arrautzopilak egiten eta serio-serio jartzen baitzen okela salda maneatzean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 70. orr.

· Ez zuen gogoko errai errukitsuz jantzi gabeko eta neurritasunaren gatzaz maneatu gabeko laztasuna.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 768. orr.

2 irud/hed

Guztia oso ongi maneatua; esan nahi baita bai erritmoa, bai intriga, bai bigarren mailako hariak, bai pertsonaien psikologia profesional handi baten eskuak ohi duen trebeziaz daudela gobernatuak.  Berria - Kultura   2004-08-04

Zapateroren alderdiak kontraesan askorekin maneatzen du ezkerreko base soziala.  Berria - Mundua   2004-03-10

Apurka-apurka, ikasi zen azkenean bakterioen ADNa maneatzen.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 55. orr.

3 lurrez mintzatuz, landu.

Nire ardura izango duk haiek zaintzea, lan egitea, maneatzea, ereitea, ongarritzea, dena, eta uzta erdi bana banatuko diagu.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 137. orr.


maneatu2 ik maneiatu1.

maneatzaile iz aipatzen dena maneazen duen pertsona.

Egun batean, gantxigorrak erosi zituen Honorék jaki maneatzaile dotore baten dendan.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 43. orr.


maneiagarri izond maneia daitekeena.

Israelek uste du jende maneiagarria proposa dezakeela.  Berria - Mundua   2004-11-10

Irak maneiagarriagoak izango diren estatu txikiagotan zatitzeko plana bururatzeko saioa.  Berria - Mundua   2006-02-25


maneiatu1, maneia, maneiatzen (orobat manaiatu g.er., maneatu g.er. eta manejatu g.er.) 1 du ad erabili; manipulatu.

Ontziak (botilak, latak, flaskoak...) irekitzeko sistemak soildu egingo dira, berariazko irekigailu edo tresnarik maneiatu beharrik ez izateko.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 109. orr.

Ezin gidaliburua irakurri eta, aldi berean, tresneria maneiatu.  Berria - Ekonomia   2004-06-12

101,2ko 3 pieza eta 47,6ko 2 zituen, 86 lagunek osaturiko eskifaiak maneiatuak.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 239. orr.

Ganibet luzea trebe maneiatzen zuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 298. orr.

Egoteko keinua egin eta, xagua maneiatuz, kurtsorea pantailaren goialdeko laugarren leihatilaraino gidatu nuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 286. orr.

Robot batek maneiatzen ditu, eta edozein objektu irudikatu dezake.  Berria - Ekonomia   2004-06-12

Hik nola manejatuko duk ordenadorea, telefonoa ibiltzen ez dakik-eta!  Berria - Kirola   2004-04-11

Kultura zein gizarte hori ulertzeko ez dira nahikoa guk maneiatzen ditugun ohiko kategoriak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 32. orr.

Betiko eredu narratiboak erabili zituztelako, ohiko kode zaharkituegiak maneiatu zituztelako eta ex catedra jarrerak nagusitu zirelako.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 87. orr.

Zientzialariek sagu emeen ADNa maneiatu dute, haien bi genek arren moduan joka zezaten.  Berria - Gaiak   2004-04-22

Izan ere, ADNa maneiatu daiteke, zelulak maneia daitezke, gizakiak maneia daitezke eta baita herriak ere.  Berria - Gaiak   2004-01-21

Informazioak maneiatzeko, manipulatzeko, errealitateak sortzeko aukerak.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 70. orr.

• 2 da/du ad gobernatu.

-Ondo manejatzen duk -esan nion.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 214. orr.

Bere gizona ez zen hitzen bidez maneiatu zitekeena.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 184. orr.

Erretxin hutsa da baina nik badakit nola manejatu.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 195. orr.

Baina poliziak bazekien gu maneiatzen, eta gutako bakoitzaren baitan zalantza sortzen.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 89. orr.

“Haiek manejatzen zuten nonbait negozio guztia”; “nire aita ere tartean al zen?”, esan nuen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 219. orr.

Zure bihotza ongi ezagutzen baduzu, ordea, ez zaizu horrelakorik inoiz gertatuko, ondo jakingo baituzu bere ametsen eta desiren berri, eta asmatuko duzu horiek nola maneiatu.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 178. orr.

Apurka-apurka, ikasi zen azkenean bakterioen ADNa maneatzen.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 55. orr.

Ezin maneiatuzko konplexutasuna.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 44. orr.


maneiatu2 ik maneatu1.

maneiatzaile iz aipatzen dena maneiatzen duena.

Bide batez, abadeak gerratean metrailadore maneiatzaile jardun zuela ere badio biografoak.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 148. orr.


maneiu iz maneiatzea, erabilera.

Jostailuen maneiua.  Berria - Kultura   2004-07-02

Sinpletasun eta magikotasun horren bidetik, panpinen maneiu bikaina eta eszenografia eskematiko baina guztiz arin eta aldagarria aipatu behar ditugu.  Berria - Kultura   2004-03-04

Diskurtsoak paratu, txostenak taxutu, prentsa oharrak idatzi, legeen arloko aholku zuhurrak xuxurlatu, aberriaren ontziaren lemaren maneiuaz zentzuzkoak zirenak une eta modu egokian esan, zer ez zekien egiten ba Galindezek.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 254. orr.


maneiukor (corpusean manaiukor) izond esanekoa; eskurakoia.

Eta hargatik zen [jaun Marcel], jendearekin zuen tratuaz denaz bezainbatean, atsegin eta etorkor, malgu eta manaiukor.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 105. orr.


manejable izond erabilerraz, eskurakoi.

Esan nahi da hilda dauden intsektuak askozaz manejableagoak direla.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 181. orr.


manejatu ik maneiatu1.

manera 1 iz moldea, modua, era.

Ez nuen sobera iraun manera hartan.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 193. orr.

Garai hartako manerak eta ohiturak.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 81. orr.

Hark klimaz, lurraz, bertakoen ohitura eta manerez dioen guztia bat dator gaur egun Afrikako kosta honetan ikusten denarekin.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 46. orr.

Baina bada beste manerarik Gauekorekin jokatzeko.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 19. orr.

Ene ama frango manera bitxian sartu zen mugimendu hartan...  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 35. orr.

Herriaz mintzo naiz, baina nire maneran.  Berria - Kultura   2004-12-29

Ttipi ttipitik bertsularien manerak hartu zituen, mahai baten gainera hupatzen zuten eta bazkaltiarrak xoratzen zituen bere haur gogoan atxikitzen zituen kopla eta zirtoekin.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 102. orr.

Ez dela manera hola joatea, toki arrotz batzuetarat.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 51. orr.

Hori ez dela manera, hori ez dela xuxen, idatzizko kasetaritzak ere zerbait laguntza merexi duela gaurko egunean.  Herria   2001-04-05

Batzu arrangura emazteak urerat sartzen zirela biziki zaia arinak soinean eta gizonak, batzu segurik, biluz-gorri, hori etzela manera!  Herria   2001-03-22

Manera baldin badugu, dudarik ez izan eginen dugula.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 68. orr.

Oro har, erraiteko manera batean, ondareak ez du kasik mugarik!  Herria   2005-09-15

2 (-tzeko-ren eskuinean)

Gauzak egiteko manera baten ate izan da kirol kazetaritza.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 123. orr.

Prentsa ulertzeko manera bi.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 125. orr.

-Orduan ni laguntzeko maneran egonen zara.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 103. orr.

Ozen-ozen mintzo zen, segizioko guztiek garbi aditzeko maneran.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 71. orr.

Irudimena da egunero ikusten ez ditugun gauzetara heltzeko manera egokiena.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 163. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ongi etorri egitea gatik herriak du gazte manera hartzen.  Herria   2003-03-20

19etan su-hiltzaileek erakutsiko daukute beren lan manera.  Herria   2002-12-05

Bizi maneraz aspaldi ziburutar egina zen.  Herria   2002-11-14

4 pl norbaiten heziera ona, txarra edo berezia ezagutarazten duten keinuak eta jokaerak.

Uztazu oharrarazten haren manerak ez direla bandido batenak, alderantziz, guztiz samurra da gauza guztietan.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 146. orr.

Niri gogaikarri gertatzen zitzaizkidan haien guztien manerak.  Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 22. orr.

Manerak zaindu behar larri horrek, intentzio oneko inozentzia eder guzia hondatzen du.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 308. orr.

Hainbat urrats isilean eginik, gizonak, manerak zainduz, galdegin zion: [...].  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 240. orr.

-Beste manerarik badik to, orain!  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 144. orr.

Ongi beztituak ziren, maneretan ikasiak.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 95. orr.

Zakar samarrak ziren beren maneretan.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 389. orr.

Adiskidetasun gizabidetsuegia erakusten zuen bere maneretan.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 44. orr.

Emakume baten manera guztiak zituen Burek-ek, arra izan arren.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 135. orr.

5 (izenondoekin)

Manera onak izaten zituen nirekin, bulego hauetan lan egiten duten bertze batzuek ez bezala.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 267. orr.

Peterrek ere bazekien gizalegez portatzen, manera onak ikasi baitzituen maitagarrien zeremonietan: lurretik altxatu eta erreberentzia dotorea egin zion.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 51. orr.

Printze harrigarri hura guztiz neurrikoa zen; izaera leunekoa, manera soilak zituen; bere gortekoekin bizitzea zuen gogoko.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 330. orr.

Haiek atea itxi orduko, Borgin jaunak bertan behera utzi zituen bere manera koipetsuak.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 50. orr.

Baina manera atseginak zituen.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 51. orr.

Laster ikusi dut margolanak begiratzeko zure manera pausatuak ez duela deus kazetariek ohi duten arinkeriatik.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 215. orr.

Zelan izan litekeen nireak lako manera landuak dituen gazte bat halako gizon gurgarriaren hiltzaile.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 109. orr.

Ttipiren izaera patxadatsu eta lasaiak, haren manera eztiek, gure orduko zakarkeriatik hain urrun beti, bide zabala uzten zieten konfidentziei. nabarmenegiak eta ozarregiak iruditzen hasi zitzaizkion haien manera bizi eta arinak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 91. orr.

6 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ba, umeak -esan zuen maistrak aurkezle manerak hartuz-, holaxe bukatuko dugu gure lehen eguneko klasea, musikarekin. Mutikoen artean bazen "emazte manerak" zituen bat, Iparraldeko baserrietan esaten duten bezala.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 10. orr.

Bere manera txarrak alda zitzan (hau da, baserritar edo langile manerak).  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 30. orr.

Gure herrira bazatoz zure jaunxkila manerekin eta, guri goratik so eginez, iduritzen zaizu gure gizonak teteleak direla eta gure emazteek ez dutela zure ohearen egiteko baizik balio.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 102. orr.

· Teilatuak zahar manerak harturik gapeluaren pare, han hemenka pipi xiloak omen ditik.  Herria   2003-09-18

7 manerako gisakoa, egokia.

Bizitegi manerako bat ezin ukana da eta batto gertatzen denean, zernahi pagatu behar duzu!  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 95. orr.

Alde batetik, zernahi jende karriketan, eta hori ainitz hiritan, erretreta manerakoak hunki diten bihar ere, eta lanean artzeko urteak luzatu gabe.  Herria   2003-04-10

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aritzeko manera (3); bizitzeko manera (12); bozkatzeko manera (3); egiteko manera (10); erraiteko manera (3); ez dela manera (5); idazteko manera (3); ikusteko manera (3); jateko manera (6); kantatzeko manera (3)

manera bakarra (3); manera berean (5); manera berezi (39); manera berezi batez (36); manera berezia (3); manera bitxian (5); manera ederrak (3); manera hartan (3); manera hitsak (3); manera hitsean (4); manera hoberena (4); manera hortan (5); manera izanen (7); manera izanen da (4); manera onak (15); manera onen (4); manera txarrak (3)

mintzatzeko manera (7); modu eta manera (3); pasatzeko manera (3); ulertzeko manera (3)

bizitzeko manerak (4); lardaskatzeko manerak (3); manerak erakusten (3); manerak hartu (3); moduak eta manerak (3)

aditzeko maneran (4); ber maneran (4); entzuteko maneran (3); erraiteko maneran (17); errateko maneran (4); ikusteko maneran (3); ulertzeko maneran (3)

bere maneretan (5)


maneragabe izond manerarik ez duena.

1930 aldera aguretxo herabe bat zen osaba Barbaricô, eskastu eta maiztua, izugarri begilaburra; gôià lodi maneragabe batekin bizi zen  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 30. orr.


manerakeria iz manera gaitzesgarriak.

Gogoan diat batek nola esan zuen ez zela bertsoetan gatz-piperrik gaia bixitzekorik, ez eta jardunean ere deusik egilea manerakeriaz salatzekorik; baizik eta jokabide zintzoa zeritzola.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 100. orr.


maneratsu adlag manera nabarmenekin.

Zerbait ahoskatzen ari zen, maneratsu, nahiz eta ez nion lehendabizikoan ulertu: imintzioka ari zitzaidan, espantuka, eta eskuaz errekaz behealdea erakusten zidan.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 67. orr.

Maneratsu berritu zidan orduan agindua.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 162. orr.


maneratu izond manera nabarmenak dituena.

Osrik, gorte-gizon maneratua.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 17. orr.


mañetofono ik magnetofono.

mañetoskopa ik magnetoskopio.

mañetozkopa ik magnetoskopio.

manex iz zuberotarrentzat, behenafartarra edo lapurtarra.

Artzaintzari dagokionez, manexak arazoak ukanen ditu baldintza berrietara egokitzeko.  Berria - Euskal Herria   2006-01-05

Hunen ondotik Herriko salan eskainia izan da deneri hurrupaldi bat zoinen inguruan solastatu baitira manexak xuberotarrekin.  Herria   2003-09-11

Baina bestaldetik ezin burutik kendu bi herrien teoria, benetako üskaldunena eta manexena, elkarren haurride eta bedera bere hizkuntzarekin.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 64. orr.


manexina iz zuberotarrentzat, behenafartar edo lapurtar emakumea.

Aita biarnesa züan, ama mehaindarra, "manexina", Inchauspe ariakoa.  Herria   2001-11-08

Arbailan eta Pettarrean gaintitürik dügü, heben etxekandereak üsü“ manexinak” dütügü.  Herria   2005-12-08


manga1 1 iz mahuka.

Jertsearen manga ukitu zion mutilak emeki.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 96. orr.

Komiki baten orrialdeetatik sortutako arketipo adoleszente ideializatu horietakoa dirudi orain, damatxoen mangarako eginiko silueta delikatua.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 13. orr.

Arkondara zuri eta txaleko gorriz (edo jertse manga bakoz) joaten ziranez, [...].  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 67. orr.

2 manga hutsetan (corpusean manko hutsetan eta mankutsetan)

Otsaillean gizona manko hutsetan baino, hobe da otsoa arditan ikustea.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 78. orr.

Gabonak arte mankutsetan ibiliko gara.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 361. orr.

3 manga-motza (corpusean mangamotz soilik) izond

Lehengo kamiseta mangamotzaren ordez tiranteduna da hau, eta bizkar osoa agerian uzten duena, X bat egiten duten bi uhal mehe izan ezik.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 77. orr.

4 manga-motzean

Bakar batzuk, berriz, manga motzean dabiltza.  Berria - Mundua   2004-11-09

Biluzik ibili nahi dut, minigonarekin, manga-motzean, sexia-afroia, hortera soineko luzearekin, txandalean, beldurrik gabe.  Berria - Harian   2006-03-09


manga2 iz japoniar komiki mota.

Manga da Japonian komikiari ematen zaion izendapen generikoa.  Berria - Kultura   2004-02-04

Arazoa da manga komiki molde jakin batzuekin lotzen dugula hemen, azkeneko urte hauetan gure liburu dendak bete dituzten album japoniarren gai eta grafismo jakin batzuekin, alegia.  Berria - Kultura   2004-02-04


manganeso 1 iz altzairu koloreko metala, gogorra, astuna eta hauskorra, 1240 °C-tan urtzen dena (Mn; at. z. 25).

A, B, C edo D bitaminak, burdina, selenioa, manganesoa edo ginsenga dira osagarri horietako batzuk.  Berria - Gaiak   2004-04-15

2 (hitz elkartuetan)

Bihar gauerako azken manganeso-koilarakada ere lehorreraturik ez badago, komisio erdia baino ez dizut ordainduko...  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 142. orr.


mangatu, manga, mangatzen 1 du ad adkor lapurtu.

Bueltako ferryan pare bat botila mangatzen saiatu gintuan, baina duty free puto hartan ez zegoan zer eginik, ia-ia harrapatu ziaten Roman...  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 39. orr.

2 adkor eskatu.

Egaxí honek inolaz ere jakin behar ez duen leku bateko telefonoa mangatu dut.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 179. orr.

Familia edo jarabí apur bat genuenok ere ezin genuen kanpoko janaririk mangatu, ez zuten onartzen.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 127. orr.


mangera 1 iz tutu luze eta malgua, askotan gomazkoa, isurkari bat eramateko erabiltzen dena. ik tutu 9.

Eta, esan zuen Yagok, mangera zertarako behar duzue?  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 137. orr.

Mangera? eman ezak buelta, erakutsiko diat nola funtzionatzen duen.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 137. orr.

Tutu injektore edo mangera baten moduan.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 44. orr.

Dutxak ere aparte zeudean, bat denontzat, metro bateko leku bat, eta mangera.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 72. orr.

Tapa altxatu eta mangera ur-hartunean konektatu zuten.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 134. orr.

Piztiak mangeraz garbitzen ari ziren.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 154. orr.

Elisa nahita nahasten zen, Gillesek burla egin ziezaion eta mangerako urarekin busti zezan.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 69. orr.

Gordailua mukuru betetzen denean mangera atera.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 111. orr.

Langilea mangera deposituan sartu eta gasolina botatzen hasi da.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 19. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Gero, arkupeko mangera-mutur malgua hartu, eta kristalak zipriztintzekoa egin du.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 160. orr.

· Suhiltzaileek, foruzainen jokabidea ikusirik, ur mangerak erabili zituzten, eta berrogeita hamar bat lagun teilatura igo ziren.  Berria - Ekonomia   2004-06-01

Espazio Estazioko leihatilak lurruntzea saihesten du aldatu berri duten drenatze mangera horrek.  Berria - Gaiak   2004-01-13


mangeratzar iz adkor mangera handia.

Nork pentsatu behar zuen! bere mangeratzar maitea motz geratzen zitzaion, ez zuen hondoa jotzen.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 104. orr.


mangladi iz tropikoetako itsasertzetako landaredia, itsasgorak estaliriko lurretakoa, manglez-eta osatua.

Koral arrezifeak eta mangladiak ezinbestekoak direla ekosistemen biziraupenerako.  Berria - Gaiak   2006-01-25


mangle iz tropikoetako zuhaitza edo zuhaixka, urez estaliriko lurretakoa, uretaraino iristen diren abarrak dituena.

Tropikoetan banengo bezala sentitzen naiz, jujubonbo-baso batean eserita, mangle zuhaitzez inguratutako ibai melodramatiko irrigarri batean barrena eramango gaituen untzi baten zain.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 252. orr.

Ahal bezain isilik jalgi nintzen mangle azpi hartatik.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 54. orr.

Lehorreko izkinada bistan dela goaz, mangle zerrenda luzea dugula istriborreko bandan.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 44. orr.


mangleondo iz mangle zuhaitza.

Baina ezin nuen mangleondo azpi hura utzi; duintasunak agintzen.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 52. orr.

Ahal bezala gorde nintzen ni, binilo arrosaz itxuraturiko mangleondo baten azpian.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 51. orr.


mango 1 iz mango arbolaren fruitua, obalatua eta mami-urrintsua dena.

Mango eta banana eta beste hamaika fruiturenak, hamaika espezia motarenak eta beste hainbesterenak ere ekarri zizkion haize beroak nahasian.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 135. orr.

Patatak, aguakateak, guaiabak, mangoak, bananak, eta bertze mila tuberkulu eta fruitu.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 546. orr.

Eta mangoak, eta aguakateak, eta kaimitoak, eta zapoteak, eta laranjak, eta limoiak ere ekartzen dizkiogu.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 19. orr.

Aperitifa gisan, 'mango' jusa azukreztatuak edan zituzten.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 230. orr.

2 mango arbola tropikoetako zuhaitza, enbor beltz zutekoa eta adaburu handi eta sarrikoa.

Muskerrek burua altxatzen zuten mango-arbolen enborretan.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 91. orr.

Lokatzean erdi-lurperatutako harriak, muskerrak mango-arbolen enborretan gora.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 22. orr.

3 mango zuhaitz mango arbola.

Sokan gora igotzen hasi da, soka hori mango-zuhaitz bat balitz bezala.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 39. orr.


mangolino iz itsas marraskilo mota, jateko ona.

Jan mangolinoren batzuk gure osasunean.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 13. orr.

Itsasoko belarrez, auka txikiz, zuretako mangolino janezinez, txirlatxo ezgauzez eta halakoez estalita eta uretako mamarruek plagatuta.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 55. orr.


mania 1 iz

Beste krisialdi baten erdi-erdian zegoen Flora, hirugarrenez erietxera eramango zuen maniarantz ziztu batean abiatzen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 60. orr.

2 apeta edo ohitura obsesiboa.

Nik neure maniak ditut: kartoizko kaxekiko obsesio gaixobera, goizeko hiruretan autoa hartu eta arrantzara joatea, horrelako gauzak.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 183. orr.

Hura dela nere apeta, mania, gaitz edo deformazio nabarmenetako bat.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 289. orr.

Ederki asko eusten zion bere betiko izaerari, xehetasunetan ere zehatz-mehatz izan beharraren maniari, alegia.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 201. orr.

Txerrikia jateko zaletasuna mania ari zen bihurtzen.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 214. orr.

Gorroto dut elkarri mahukatik heltzeko mania hori.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 23. orr.

Denok ditugu geure maniak.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 110. orr.

Mania ugari nituen idazteko orduan; gauez, halako koadernoa, halako sofa, halako musika...  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 192. orr.

Kaskasoilak mania hura zuen, nahi zuen guk ikastea zer esan nahi zuen ulertzerik ez zegoen poesia hark.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 64. orr.

Horrela joan zen uda gehiena: goizean anatomia ikasten eta arratsaldean agure kaskailu haren maniak aguantatzen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 142. orr.

Berriketarako mania areagotu zitzaion.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 172. orr.

Mania nagusitu egiten zaiola zentzu onari.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 270. orr.

· Aspaldiko mania moduko bati amore emanez, betaurrekoak kendu eta zapi batez garbitu zituen kristalak, etxerako bidean zirela.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 89. orr.

3 ezinikusia, tirria.

Paulinari mania ziola iruditzen zitzaidan.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 333. orr.

4 jazarpen mania

Jazarpen mania nozitzen zuen kondenatu hura, ikaraz beterik borreroari aulki elektrikoaren atzean ea norbait ezkutatzen zen begira zezala behin eta berriz erregutu ziona.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 81. orr.

Berak, berean zorrotz eta gogor, "suisar zehaztasun" delakotzat saldu nahi izan zizkidan, laboratorioaren eta lantegi osoaren arimatzat, baina niri traba zozo mordo bat iruditu zitzaidan, jazarpen-maniaren muga-mugan.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 151. orr.


maniako 1 iz mania bat, buru nahasmendu bat duena.

-Sadiko edo maniako batek ez zekinat, putakume batek seguru. Maniako baten moduan astindu zuen labana, gainera zetorkion hamar arroako txerriaren kontra.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 161. orr.

Garbiketaren maniatikoak diren etxekoandreen ohitura nazkagarria.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 304. orr.

Maniakoa biluzik joaten zen gabardinapean.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 221. orr.

Pentsatu zuten beren obligazioa maniakoa atxilotzea zela.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 223. orr.

Norbait pixa egitera sartzen zenean, maniakoak adeitsu egiten zion proposamena bi pixatokiak banatzen zituen hesiaren gainetik.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 222. orr.

Maniako sexualak, psikopatak eta gisakoak ez baitabiltza sarraskiak elkarlanean antolatzen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 37. orr.

Beste maniako degeneratu batzuek emakume bat ikusi eta grinak jotzen zituen, eta haiei eraso egitera joaten ziren galtzak kenduta.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 217. orr.

Maniako, depresibo, neurasteniko, paranoiko, eskizofreniko eta egoista batekin ezin dut iraun: banoa.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 157. orr.

2 izond maniakoen ezaugarriak dituena.

Oso maniakoa baitzen idazteko osagarriei zegokienez.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 35. orr.

3 (gauzei buruz)

Hori baino gutxiago ez da nahikoa orria baliogabetzeko eta hori baino gehiago prekauzio maniakoa da.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 149. orr.

Zekenkeria maniako batez gobernatzen zituela Kimika Ikastegia eta bere laboratorio pertsonala: erabilitako pospolo-kaxak gordetzen omen zituen sotoan, ehundaka, [...].  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 49. orr.

Woodek bere kemen maniako hura berreskuratu zuen, eta ohi bezain gogor lan egin zuen bere taldearekin.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 156. orr.

[Sodioa] ez da distiratzailea, edo, hobeki esan, arta maniakoz kontserbatzen denean baino ez da, zeren bestela berehalaxe erreakzionatzen baitu airearekin.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 86. orr.

4 maniatukoa.

Doi bat maniako, beharbada, baina, zalantzarik ez, haren berriketa korapilatsu eta erudituak lagundu egiten zuen bidaiaren astuna arintzen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 175. orr.

5 maniako-depresibo izond fase maniakoak eta depresiboak aldizkatzen dituena.

Izadiak edo Jainkoak zertarako sortu ote dituen autismoa, psikosi maniako-depresiboa, eskizofrenia eta halako gaixotasun lazgarriak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 281. orr.

Ibarretxek «gaitz bipolar maniako depresiboa» duela.  Berria - Euskal Herria   2004-11-03

Problema maniako-depresiboak dituzten psikiatrak.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 140. orr.

· iz Hanna oso sentibera zen, suminkorra oso, tenperamentu antzemanezin horietako bat; Joachimek zioen bezala: maniako-depresiboa.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 67. orr.

Maniako-depresibo bihurtzeko unean, zainak korapilatzen nabaritzen ditut.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 213. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

maniako degeneratu (3); maniako depresiboa (5)


maniatiko izond/iz maniaduna.

Oro har, beste idazle denak nire moduko maniatikoak direla ohartuz nindoan.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 120. orr.


manibela iz biradera.

Madeleinek fonografoaren manibelari eragiten dio.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 54. orr.

Manibelari eragin, martxan jarri.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 138. orr.

Manibela jarri, jiratu, eta astiro, astiro burdinazko pertsiana karraskilaka igo zen.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 193. orr.

Tornuari ezarri dion galgak eragotzi egiten du lepoaren presioak manibela atzeraka eroan dezan, arin ekartzen du heriotza.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 166. orr.


manierismo 1 iz bakuntasuna eta berezkotasuna falta zaion estiloa.

Andre gaixoak gorputzik gabeko ahots arnaslarritu batean abestu zuen Killarney, beraren kantaerari dotoretasuna ematen ziotela uste zuen entonazio eta ahoskeraren manierismo modaz pasatu guzti haiekin.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 216. orr.

2 Berpizkundearen eta Barrokoaren arteko estiloa, ezaugarritzat naturaltasun falta zuena.

Espainiako pintura Manierismotik Barrokora Sevilla hirian nola pasatu zen erakutsi nahi digu erakusketak.  Berria - Kultura   2006-04-30

Manierismoaren eredu artifizialetik Barrokoko naturalismora doan bidea.  Berria - Kultura   2006-04-30

XVI. mendearen bukaerako manierismoaren kontra XVII. mendearen hasierak eman zuen erantzun naturalistaren barruan sailkatu beharko genuke.  Berria - Kultura   2006-02-05

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

manierismotik naturalismorako (4)


manierista izond manierismoan erortzen dena; manierismoari dagokiona.

Dena den, Ortega-k bere duda-mudak izan ditu, batez ere bere prekauzioak beti hartu ohi ditu, gauzak esan bai, baina Zakilixuten "gehiegiegi" ez esateko, anbiguitate tarte bat atxikiz badaezpada bere estilo manieristaren kiribilen artean.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 186. orr.

Pintura flandestarraren eragin manierista baztertu zuten poliki-poliki eta Caravaggioren eta haren jarraitzaileen pinturak sortutako naturalismora gerturatu ziren.  Berria - Kultura   2006-03-23

Flandesko pintura manieristak.  Berria - Kultura   2006-04-30

XVI. mendeko bigarren zatiko ikuspegi manieristan.  Berria - Kultura   2006-01-11


manifa (44 agerraldi, 14 liburu eta 9 artikulutan) iz adkor manifestazioa.

"Manifa batekin ez goazak inora, motel", Asierrek, "greba egin behar diagu, eta egunkarietara deitu manifestu bat irakurtzeko".  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 295. orr.

Kanutoak egin, birrak edan eta manifa guztietara joatea zituen hiru betebehar nagusiak.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 19. orr.

Protestak eta manifak izan zirela.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 31. orr.

Manifa eta mobida guztietan sartuta ibiltzen den irakasle enrrollatu horri.  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 107. orr.

Memento batez pentsatu dugu -ez dakit nik-, Roissy inguruko ELBko laborariek manifa bat antolatu zutela!  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 68. orr.

Goizeko klaseak amaitu ondoren manifa egin nahi dutenak: 61.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 295. orr.

Manifa bat eginda nahikoa dela.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 295. orr.

Abendoaren 10an, larunbat aratsaldean, manifa Baionan, bat gehiago, Filiperen sustenguz.  Herria   2005-12-08

Manifa nazionala deitu dutela astebururako.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 293. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

joango naiz manifarat (8)


manifestalari (18 agerraldi, liburu 1 eta 2 artikulutan) iz manifestaria.

Manifestalarien aintzinean, bertzeak bertze, izpuratar andana ederra, Frantxua Maitia-ren inguruan.  Herria   2003-09-18

Manifestalariak iristen hasi ziren, eta ordu laurden batean herri osoa hartua zuten.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 110. orr.

Manifestalariak oihuka eta txistuka ari ziren kaletik.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 146. orr.


manifestaldi (670 agerraldi, 24 liburu eta 407 artikulutan) 1 iz manifestazioa.

Udaletxe aurrean manifestaldiak antolatu eta jende ezagunak bere atxikimendua adierazi die manifestariei.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 36. orr.

Euskal-presoen aldeko manifestaldi bat eginen da Baionan berean.  Herria   2001-08-02

Manifestaldia egingo dute Iruñean, 11:00etan, San Frantzisko enparantzatik abiatuta.  Berria - Ekonomia   2004-04-30

Hirizainen arabera, 35.000 lagunek parte hartu dute manifestaldi hortan.  Herria   2003-06-05

Dong gogoratu zen "Skyroom" izeneko altxor arkitekturalaren suntsitzearen kontrako manifestaldi batean parte hartu zuela.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 207. orr.

Auto-bonbak izan dira, hauteskundeak, manifestaldiak, presoen gose-grebak, baraualdiak, bide-mozketak, ekitaldiak, oihuak, haserreak, deskalifikazioak, dimisio-eskaerak, lantuak, negarrak, malkoak, amorruak...  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 240. orr.

Manifestaldirik jendetsuena Parisen izan zen.  Berria - Harian   2006-03-29

Haiti hortan, huna azken ordu huntan manifestaldi gaitza izan dela berriki ezarri gobernuaren kontra.  Herria   2004-10-21

Txomin behin baino gehiagotan ikusi du besta edo manifestaldi abertzale batean edo bertzean.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 89. orr.

-Orroitzen zara duela zenbait hilabete Baionan iragan zen manifestaldiaz.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 88. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Presoak ez dira ahantziak izan, karrika nagusian gaindi manifestaldi-ibilaldi bat eginez, heiek gogoan.  Herria   2004-04-29

· Protesta manifestaldi bat egon zen, gero batzorde bat eratu eta ultimatum bat prestatu zuen prefektuari bidaltzeko.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 233. orr.

Gertaera bitxi bat besterik ez den honetatik haratago, antzinako greba eta protesta erak zaharkituta geratzen ari zaizkigunean, proposamen originala dateke hau botere establezituen eta justizia ezaren aurka protesta egiteko: komun-manifestaldia.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 161. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aldeko manifestaldi (8); kontrako manifestaldi (5); manifestaldi bat egin (19); manifestaldi bat eginen (11); manifestaldi bat gaitza (3); manifestaldi bat izan (8); manifestaldi bat muntatu (3); manifestaldi bat muntatua (4); manifestaldi gaitza (4); manifestaldi handi (22); manifestaldi handi bat (17); manifestaldi haundi (10); manifestaldi haundi bat (7); manifestaldi haundiak (4); manifestaldi ixila (3); manifestaldi jendetsu (7); manifestaldi jendetsu bat (4); manifestaldi jendetsua (10); manifestaldi jendetsua egin (3); manifestaldi jendetsuak (5)

aldeko manifestaldia (5); alimaleko manifestaldia (3); gaitzeko manifestaldia (5); kontrako manifestaldia (7); larunbateko manifestaldia (4); manifestaldia bururatzean (3); manifestaldia egin (8); manifestaldia eginen (3); manifestaldia izan (6); manifestaldia izan da (3); presoen aldeko manifestaldia (3)

aldeko manifestaldiak (4); gaitzeko manifestaldiak (4); kontrako manifestaldiak (3); manifestaldiak egin (6); manifestaldiak izan (15); manifestaldiak izan dira (13)

manifestaldiaren ondotik (4)

manifestaldietan parte hartu (3)

manifestalditik landa (3)


manifestapen (4 agerraldi, 4 liburutan) iz manifestazioa.

Bilboko manifestapenean begia galdu zuen gizona jo zuen tiroaren arduraduna.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 94. orr.

Eta hala segituko genuke manifestapenekin, manifestaketekin eta manifestakuntzekin baldin eta Antton Olariagak ez balu Zakilixuten ahotan Diputapenarena umorearen bidez hain ezagun, hain katarkiko egin.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 56. orr.


manifestari (501 agerraldi, 10 liburu eta 289 artikulutan) 1 iz manifestazio batean parte hartzen duena.

New Yorkeko parade edo desfile guztietan manifestari adina polizia izaten da beti.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 172. orr.

PKK-ko gudukarien ehorzketen ostean, borrokak hasi ziren Turkiako Poliziaren eta manifestari kurduen artean.  Berria - Mundua   2006-04-04

Eredu federalari dagokionean, buruzagi eta manifestari xiitek gogor errefusatu dute aukera hori.  Berria - Mundua   2004-01-23

80.000 manifestari Parisen.  Berria - Ekonomia   2004-05-28

3.000 manifestari baino gehiago bildu ziren Istanbulen.  Berria - Mundua   2006-03-19

New Yorken, berriz, milaka manifestarik giza-katea egin zuten.  Berria - Mundua   2006-05-02

Ilunabarrean milaka manifestari zeuden PPko egoitza guztien aurrean.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 137. orr.

Sucren izaniko istiluetan, manifestari bat hil da Poliziarekin izaniko enfrentamenduetan.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 60. orr.

Poliziak gutxienez hiru manifestari hil, eta beste 40 bat zauritu zituen, dozena bat larri. ahoren 15.000 manifestari inguru atera ziren atzo kalera Mahomaren karikaturen aurka protestatzera.  Berria - Mundua   2006-04-21

Ertzaintzaren hiru furgoneten zaintzapean egin zuten ibilbidea manifestariek.  Berria - Euskal Herria   2004-11-07

Manifestariek eskaria helarazi zioten Max Brisson Hautetsien Kontseiluko Hizkuntza gaietarako arduradunari.  Berria - Euskal Herria   2004-09-07

2 (izenondo gisa)

Bestalde, Amaran, Irakeko Poliziak gutxienez sei langabe manifestari hil zituen tiroz.  Berria - Mundua   2004-01-11

3 (hitz elkartuetan)

Etxalde baten desjabetzea eskatzen zuen manifestari talde baten kontra tiro eginda.  Berria - Mundua   2006-04-19

Manifestari andana bat ez zen sortua Bidart atxilotu zutenean.  Berria - Euskal Herria   2004-10-31

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bi manifestari hil (4); ehunka manifestari (9); lau manifestari hil (5); manifestari atxilotu (5); manifestari bat hil (5); manifestari bildu (14); manifestari bildu ziren (11); manifestari hil (17); manifestari inguru bildu (3); manifestari kurduen artean (3); mila manifestari (4); milaka manifestari (9); milaka manifestari bildu (3)

bildu ziren manifestariak (3)

oihukatu zuten manifestariek (4)

aldeko manifestarien (3); manifestarien aurka oldartu (5); manifestarien eta poliziaren (4); manifestarien kontra (12); manifestarien kontra tiro (6); poliziaren eta manifestarien (4)

ehunka manifestarik (6); milaka manifestarik (5)


manifestatu, manifesta, manifestatzen 1 da ad talde batek era antolatuan eta leku agerian iritzi edo nahi bat agertu.

ELA, LAB, EILAS eta EHNE batera manifestatuko dira Bilbon.  Berria - Ekonomia   2004-04-21

Bergaran ere, goizean 100 lagun manifestatu ziren, eta iluntzean 250.  Berria - Euskal Herria   2006-03-04

Milaka erretiratu manifestatu dira Frantzian.  Berria - Ekonomia   2004-10-22

Gasteizen, berriz, 400 pertsona inguru manifestatu ziren, jai giroan egindako mobilizazioan.  Berria - Euskal Herria   2004-06-29

350.000 herritar inguru Parisko kaleetan zehar manifestatu ziren, CGTk amaieran emandako datuen arabera.  Berria - Ekonomia   2006-03-19

Milaka pertsona bortxa polizialaren kontra manifestatu dira. «Modu baketsuan manifestatzen zirenen aurkako erasotzat» jo dute sindikatuok jarrera hori.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 36. orr.

Ermuko Foroaren deialdiaren aurka manifestatzera deitu dute.  Berria - Euskal Herria   2006-01-14

Manifestatzeko eskubidea bermatzea eta preso politikoak askatzea.  Berria - Mundua   2004-02-07

• 2 du ad (nor osagairik gabe) ipar

Erregaien prezioak azkar emendatu direla salatzeko espainiar estatu guzian laborariek manifestatu dute ainitz lekutan, hala nola Euskal Herrian, bideak trabatuz beren kexuaren agertzeko.  Herria   2005-12-08

Gero denek elgarrekin manifestatu dugu eguerdiren gainean Bretainiaren batasun administratiboaren alde.  Herria   2002-10-24

Igandean segurik indarrean manifestatu dute erreformaren kontrakoek, erranez aseak direla greba horietaz.  Herria   2003-06-19

Bostehun bat manifestatzaile ibili dira karriketan holakoen eta sobietar denborako errepresioen kontra manifestatuz.Turkian, emazteen zuzenen alde manifestatzen zuten 63 lagun zafratu ditu poliziak."Ogia, ez bonbak"oihukatzen zutela bildu dira manifestatzeko berrehun bat mila jende Edimbourg Eskoziako hirian.  Herria   2005-11-03

• 3 du ad agertu.

Susmoa diat azazkal honetan ezkutaturik zegoen zerbait manifestatzen hasi dela...  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 20. orr.

Manifestatzen zidan adiskidantzak laguntzen zuela.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 139. orr.

Hori manifestatu, historian, jardunean egiten zaigu, forma kultural jakin batzuetan.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 216. orr.

4 (era burutua izenondo gisa)

Dago izpiritu (kultura) manifestatu sozial historiko bat -herri bakoitzak berea-, izpiritu (nortasun) baten obra bezala interpretatzen dena.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 128. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

milaka lagun manifestatu (3)

manifestatzeko eskubidea (3)

manifestatzera deitu (5); manifestatzera deitzen (4)


manifestatzaile (19 agerraldi, liburu 1 eta 17 artikulutan; orobat manifestatzale 11 agerraldi, 10 artikulutan, eta manifestazale g.er.) iz manifestalaria.

Sakabanaketaren aurkako eta Solagurenen omenezko oihuak etengabe egin zituzten manifestatzaileek.  Berria - Euskal Herria   2004-12-12

Bakearen aldeko manifestatzaile bati.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 113. orr.

Bortz ehun manifestatzale dira bildu delako plaza hartan, guti batere dudarik gabe.  Herria   2001-07-12

Ez dituzte alabainan aski ontsa eskolatu peko zituzten polizia gizonak, behar zela bakarrik nahasle multxoari buru egin eta ez manifestatzale baketsueri.  Herria   2001-08-09

Gure lankidea Nation plaza erdiko lautadan jarria zegoen poliziek bortizki zangopilatu dutelarik, manifestazaleak matraka ukaldika jo eta gas negargarriz estali aitzin  Berria - Ekonomia   2006-03-21


manifestatzale ik manifestatzaile.

manifestatze iz manifestazio.

Hong Kong ugartea [...] manifestatze haundi batek (ehun mila jende) inarrosi nahi ukan du, demokrazia egiazko baten deiak eginez, eta bozak galdeginez herriaren berebertasun garbiago nahiz.  Herria   2005-12-08


manifestazale ik manifestatzaile.

manifestazio (3787 agerraldi, 75 liburu eta 1487 artikulutan; orobat manifestazione g.er.) 1 iz talde batek era antolatuan eta leku agerian iritzi edo nahi bat agertzea. ik manifestaldi.

Elkarretaratze eta manifestazio ugari egin zituzten atzo Euskal Herriko herrietan eta hirietan.  Berria - Euskal Herria   2006-01-21

Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko sindikatu guztiek manifestazio bateratuak egin zituzten hiriburuetan.  Berria - Ekonomia   2004-06-26

14 urteko gaztearen omenez Hondarribian egindako manifestazio isilean.  Berria - Euskal Herria   2004-10-31

Seminarioak nazionalista fama zuenez faxistek manifestazio bat antolatu zuten haren kontra.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 128. orr.

Gogoa izaten dut batzuetan manifestazio bat egiteko.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 42. orr.

Manifestazio bat egin behar zenean ere, haiek biltzen zuten jende gehiena.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 57. orr.

Herriko plazatik bi manifestazio abiatzen ziren egunero, bat goizean eta bestea arratsaldean.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 189. orr.

Garai hartan, jakina, manifestazio guztiak ziren baimenik gabeak, eta adorea behar zen kalean ibiltzeko, poliziak modu basatian jokatzen baitzuen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 301. orr.

Hainbat manifestazio, elkarretaratze, gose-greba, giza kate e.a. izan dira aldarri horren alde.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 70. orr.

2 (izenondoekin)

Su-etenetik astebetera, apirilaren batean, manifestazio erraldoia egin zen Bilbon gatazkaren konponbidearen alde.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 52. orr.

Hurrengo egunerako manifestazio handia antolatu zen herrian.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 121. orr.

Zenbat manifestazio nazionaletara joan haiz aspaldian?  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 14. orr.

Hego Euskal Herrian, aldiz, elkartasun agerraldiak nagusitu ziren: hautetsien itxialdiak, gose grebak... eta manifestazio odoltsuak.  Berria - Euskal Herria   2004-09-01

Ohartu ginen urtean bitan manifestazio jendetsua egitea ez zela nahikoa.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 49. orr.

Gay eta lesbianen aldeko manifestazio koloretsuan parte hartzeko asmotan.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 253. orr.

Faxistek bonbaz eraso zioten manifestazio antifaxista bati: zortzi hil eta 94 zauritu eragin zituzten.  Berria - Mundua   2004-10-13

3 agerpena.

Iritzi horiek, noski, gizarteko alderdi behartsuenei buruzko klasismoaren manifestazio huts dira, eta ez lukete ardura handirik mereziko baldin eta hain zabalduak ez baleude.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 77. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Manifestazio deialdiarekin bat egin du Batasunak.  Berria - Euskal Herria   2004-11-04

Manifestazio eskubidea, adierazpen askatasuna.  Berria - Euskal Herria   2004-02-14

Etxebizitza Guztiontzat! plataformak manifestazio deialdia egin zuen atzoko.  Berria - Euskal Herria   2006-04-09

Alderdi eta sindikatuek babesa eman diote manifestazio deiari.  Berria - Euskal Herria   2004-10-01

Espainiako Konstituzioak jasotzen dituen eskubideak aldarrikatzen ari zela azaldu zuen, hots, adierazpen eta manifestazio askatasuna.  Berria - Euskal Herria   2004-04-01

Manifestazioak eta alardeak oinarri bera dute: manifestazio eskubidea.  Berria - Harian   2005-09-07

Lehenik eskolak, etorkin talde bat antolatzea lortu huelako poza, gero asanbladak, katedraleko gose greba, manifestazio andana...  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 179. orr.

Jende saldoa manifestazio egunean bezala.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 57. orr.

Manifestazio amaiera heldu arte lau mezu irakurri zituzten.  Berria - Euskal Herria   2004-10-31

Manifestazio amaierako komunikatuan .  Berria - Harian   2006-03-09

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

aldeko manifestazio (22); antolatutako manifestazio (5); aurkako manifestazio (12); egin zen manifestazio (9); egindako manifestazio (11); egindako manifestazio batean (4); eginiko manifestazio (8); kontrako manifestazio (8); manifestazio baketsua (5); manifestazio bat antolatu (12); manifestazio bat egin (9); manifestazio bat egingo (11); manifestazio bat egiteko (5); manifestazio batean (35); manifestazio baten kontra (4); manifestazio batera deitu (5); manifestazio buruan (7); manifestazio erraldoia (10); manifestazio erraldoiaren (4); manifestazio erraldoien (4); manifestazio eskubidea (5); manifestazio eta elkarretaratze (4); manifestazio eta protesta (6); manifestazio handi (8); manifestazio handi bat (5); manifestazio handia (6); manifestazio jendetsu (10); manifestazio jendetsu bat (4); manifestazio jendetsua (29); manifestazio jendetsua egin (13); manifestazio jendetsuak (12); manifestazio jendetsuena (4); manifestazio koloretsua (5); manifestazio nazionala (15); manifestazio ugari (8); manifestazio ugari egin (4)

abiatu zen manifestazioa (10); abiatuko da manifestazioa (5); aldeko manifestazioa (29); aldeko manifestazioa egin (8); amaitu zen manifestazioa (5); antolatu zuten manifestazioa (4); antolatutako manifestazioa (10); atzoko manifestazioa (8); aurkako manifestazioa (11); aurkako manifestazioa egingo (4); bihar manifestazioa egingo (4); biharko manifestazioa (7); bukatu zen manifestazioa (5); deitutako manifestazioa (12); egin zuten manifestazioa (19); egindako manifestazioa (5); egingo den manifestazioa (6); egingo dute manifestazioa (13); eginiko manifestazioa (4); gaurko manifestazioa (6); hasi zen manifestazioa (5); hasiko da manifestazioa (4); herritarrek manifestazioa egin (4); kontrako manifestazioa (13); kontrako manifestazioa egingo (5); larunbateko manifestazioa (6)

manifestazioa abiatu (9); manifestazioa abiatuko (11); manifestazioa abiatuko da (10); manifestazioa amaitu (10); manifestazioa amaitu ostean (4); manifestazioa antolatu (52); manifestazioa antolatu du (25); manifestazioa antolatzeko (4); manifestazioa debekatu (6); manifestazioa deitu (8); manifestazioa deitu dute (6); manifestazioa egin (215); manifestazioa egin zuten (169); manifestazioa eginen (25); manifestazioa egingo (159); manifestazioa egingo dute (111); manifestazioa egitea (8); manifestazioa egiteko (10); manifestazioa egiten (8); manifestazioa eta ekitaldi (4); manifestazioa hasi (7); manifestazioa iraganen (4); manifestazioa iragartzeko (4); manifestazioa izan (11); manifestazioa izan zen (5); manifestazioa izango (20); manifestazioa izango da (19); manifestazioa jendetsua (6); manifestazioa legez kanpokoa (5)

nazio manifestazioa (8); nazio manifestazioa egingo (4); presoen aldeko manifestazioa (4); salatzeko manifestazioa egin (9); salatzeko manifestazioa egingo (5)

aldeko manifestazioak (7); aurkako manifestazioak (13); kontrako manifestazioak (11); larunbateko manifestazioak (4); manifestazioak antolatu (6); manifestazioak antolatzen (4); manifestazioak egin (38); manifestazioak egin zituzten (11); manifestazioak egingo (12); manifestazioak egingo dituzte (7); manifestazioak egiten (17); manifestazioak eta protestak (4); manifestazioak iraun (4); manifestazioak izan (11); manifestazioak izan ziren (8)

abiatuko den manifestazioan (4); aldeko manifestazioan (14); antolatutako manifestazioan (9); atzoko manifestazioan (10); aurkako manifestazioan (9); biharko manifestazioan (5); deituriko manifestazioan (5); deitutako manifestazioan (23); egin zen manifestazioan (8); egindako manifestazioan (32); egingo den manifestazioan (21); eginiko manifestazioan (16); gaurko manifestazioan (8); izango den manifestazioan (5); kontrako manifestazioan (11); larunbateko manifestazioan (7); manifestazioan egon (4); manifestazioan egongo (4); manifestazioan izan (19); manifestazioan izan zen (7); manifestazioan izan ziren (8); manifestazioan izandako (4); manifestazioan izango (13); manifestazioan izango dela (4); manifestazioan izango dira (4); manifestazioan parte hartu (25); manifestazioan parte hartuko (10); manifestazioan parte hartzeko (46); manifestazioan parte hartzera (18); manifestazioan zehar (5)

aldeko manifestazioarekin (4); antolatu duen manifestazioarekin (4); antolatutako manifestazioarekin (6); deitu duen manifestazioarekin (4); deitutako manifestazioarekin (6); egingo den manifestazioarekin (14); egingo duten manifestazioarekin (5); gaurko manifestazioarekin (4); larunbateko manifestazioarekin (5); manifestazioarekin bat egin (27); manifestazioarekin bat egiten (5)

atzoko manifestazioaren (4); deitutako manifestazioaren (6); egindako manifestazioaren (8); egingo den manifestazioaren (4); larunbateko manifestazioaren (4); manifestazioaren amaieran (19); manifestazioaren antolatzaileek (7); manifestazioaren atarian (5); manifestazioaren aurka (7); manifestazioaren aurretik (7); manifestazioaren bukaeran (9); manifestazioaren burua (5); manifestazioaren buruan (23); manifestazioaren harira (4); manifestazioaren helburua (7); manifestazioaren ibilbidean (5); manifestazioaren inguruan (5); manifestazioaren leloa (8); manifestazioaren ondoren (19); manifestazioaren ondorengo (5); manifestazioaren ondotik (4); manifestazioaren ostean (11)

deitutako manifestazioari (5); manifestazioari begira (4)

aldeko manifestazioetan (4); eginiko manifestazioetan (5); izan ziren manifestazioetan (4); manifestazioetan parte hartzeko (6)

manifestazioetara deitu (4); manifestazioetara joateko (6)

aldeko manifestaziora (8); aldeko manifestaziora deitu (8); antolatutako manifestaziora (6); antolatutako manifestaziora joateko (4); aurkako manifestaziora (6); deitutako manifestaziora (4); eginen den manifestaziora (4); egingo den manifestaziora (9); gaurko manifestaziora (6); larunbateko manifestaziora (4); manifestaziora deitu (113); manifestaziora deitu du (47); manifestaziora deitu dute (41); manifestaziora deituko (4); manifestaziora deitzeko (6); manifestaziora ez joateko (5); manifestaziora joan (5); manifestaziora joateko (49); manifestaziora joateko asmoa (4); manifestaziora joateko deia (30); manifestaziora joatera (4)

egingo den manifestaziorako (4); gaurko manifestaziorako (5); larunbateko manifestaziorako (4); manifestaziorako deia (40); manifestaziorako deia egin (20); manifestaziorako deialdia (12); manifestaziorako deialdia egin (7)

manifestaziorik handiena (6); manifestaziorik jendetsuena (7); manifestaziorik jendetsuena egin (4)


manifestazioburu iz manifestazio baten burua.

Txalo artean abiatu zen manifestazioburua Bulebarretik, 17: 45ean, Ertzaintzaren sei ibilgailu aurretik zituela.  Berria - Euskal Herria   2006-02-12


manifestazione ik manifestazio.

manifestaziozale izond manifestazioen zalea dena.

Eta nik ere ez nuen jakin mereziko zukeen bezala erantzuten, esan bainiezaiokeen, adibidez, bere gizona ere ez zela izan oso manifestaziozalea; baina errespetu handiegia nion.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 115. orr.


manifesto ik manifestu.

manifestu (orobat manifesto g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian manifestu agertzen da) 1 iz

Euskalgintzak eta euskal gizarteak une honetan duten etsairik handiena ETA dela dio manifestuak.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 17. orr.

Bi manifestu izenpetu ditut, eskurik esku eta e-mailez e-mail dabiltzanak.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 19. orr.

Frantziako Ekonomia fakultateetako ikasleek, 2000. urtean, manifestu bat atera zuten.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 22. orr.

Musikariek manifestua plazaratu zuten Artozkiren alde.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 130. orr.

Aberri egunean zabaltzeko manifestua.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 123. orr.

Narratzaile guztiei zuzenduriko kontakizun aske baten aldeko manifestu bat idatzi dut.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 127. orr.

Alderdi Komunistaren Manifestua izeneko aldarri famatuan.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 47. orr.

Adiskidetasunezko gutunak edo manifestu publikoak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 40. orr.

Gipuzkoako Langile Frontearen Manifestua.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 214. orr.

Manifestu moduko bat idatzi zuen: "Le souci des pauvres".  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 54. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Manifestu zirriborroak prestatzea.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 177. orr.

Batzu-batzuek, komunikatu edo manifestu-eitea eman diote hitz egiteko beren gogoari.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 17. orr.


manikear izlag manikeoa.

Manikear jakintsunak badakizki bereizten onak eta tzarrak.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 145. orr.

Manikear moldaeran kristauek nahiz zoroastroarrek berdin gorrotatzen zuten heresiarka.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 64. orr.

Dioenez, heretikoa manikearra zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1159. orr.


manikeismo 1 iz Manes pertsiarraren erlijioa, Ongia eta Gaizkia hatsapen oinarrizko, berdin eta elkarren kontrako, onartzen dituena.

Kristo o. III. mendean Manesek fundatutako sekta dugu manikeismoa.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 10. orr.

Zerk erakarri zuen Agustin manikeismora imanari bezala hain luzaro berari itsatsita egoteko?  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 10. orr.

Manikeismoa deitua kondenatua izana zen Bakateko I. kontzilioaren 5. kapituluan hitz hauekin: Nehork erran baleza, Manik eta Pszilianok erran zuten bezala, giza arimak eta aingeruak Jainkoaren substantziatik datozela, hura bera anatema izan dadila!  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 58. orr.

2 ongi hutsaren eta gaizki hutsaren artean banatzen den mundu ikuskera.

Manikeismoz beteriko ongiaren eta gaizkiaren arteko bereizketan.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 31. orr.

Nola saihestu duzu manikeismoa?  Berria - Kultura   2006-01-08

Ez du manikeismoan erori nahi izan, Drake pertsonaiaren rola erabat positiboa bada ere.  Berria - Kultura   2004-09-07

Cortazarrengan ez dago manikeismorik: bere munduak lotuta daude denak, eta hori deserosoa da.  Berria - Kultura   2004-02-11


manikeista 1 iz manikeoa.

Eta halaz, euskararen biziraunarazteko bide berriak zulatzera behartua izanen zara, gerla goraipatzen duen borrokaren ideologia manikeistatik hara.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 138. orr.

Hori arrazoitzerakoan, emendakinaren egileak «manikeistatzat» jotzen ditu kapituluok eta «ezker eta abertzaletasunaren parametroetatik politika egiteko beste zenbait ekimen gutxietsi» egiten direla uste du.  Berria - Ekonomia   2004-05-14


manikeo 1 iz manikeismoaren jarraitzailea.

Era guztietako doktrina ugarirekin egin zuen topo [Agustinek] Cartagon, aztiengandik hasi eta manikeoenganaino, denak nork beretzat Egia monopolizatu nahian.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 9. orr.

Fausto, manikeoen buruetariko bat, Cartagon izan zen sasoi hartan sektakideen atxikimendua sendotu nahian.- Arrazoiz diote manikeoek gaitza naturaren kontrakoa dela.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 11. orr.

Bekatuak ez du Jaungoikoarengan eraginik, manikeoek uste dutenaren kontra.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 23. orr.

2 izond manikeismoari dagokiona, manikeismoan oinarritzen dena.

Adiskide manikeo ugarirekin elkartzen zen [Agustin], baina bere espiritua haiengandik urrun zebilen.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 12. orr.

Sekta manikeoaren doktrina materialistari.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 11. orr.

3 irud/hed

Mentalitate alternatibista edo manikeoaren propioa izaten da, errealitate osoa bi poloren arteko oposizio eta borroka bezala ikustea (Jainkoa/Deabrua, Ongia/Gaizkia).  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 129. orr.

Liburua manikeoa da: Ongia, Renan, Frantzia, Ilustrazioa, Arrazoia, Unibertsaltasuna versus Gaizkia, Herder, Alemania, Erromantizismoa, Bihotza, Nazionalismoa.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 20. orr.

Ikuspuntu manikeo merkea baztertu eta paradoxazko enigman sartzera.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 39. orr.

Mundua manikeo bihurtu zen, eta Bigarren Mundu Gerratik ateratako herri indartsuen agintariek onen eta txarren artean bereizten zituzten gizarte osoak, geopolitikaren ikuspuntutik non kokatzen den bakoitza.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 137. orr.


maniki iz giza itxurako irudia, jantziak erakusteko erabiltzen dena.

Gure amak manikiak zituen bere jostundegian, baina ez horrelakoak, baizik bustoa eta bularra baino ez zituztenak.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 183. orr.

Eskaparateetako plastikozko maniki horietako bat.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 25. orr.

Hasiera batean gizonak manipulatu egiten ditu neska bien gorputzak, manikiak balira bezala.  Berria - Kultura   2006-05-03

Maniki bizidunak: horixe besterik ez gara eurentzat.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 58. orr.

Senar eta senargaiok irudi apaingarriak baizik ez ginen han, eskaparateko manikiak baino gehiago ez, behinik behin.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 122. orr.

Kubertan, bere uniforme zuriarekin marinerito manikia dirudiela.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 160. orr.


manikura 1 iz eskuen eta azazkalen arta.

Akabo manikura, UVA izpiak eta prestaturiko diskurtsoak oro.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 127. orr.

Manikura egiten zuen neska ilehoriak betileak errimel apur batez apaindurik zituen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 372. orr.

-Zaindu esku horiek, egizu manikura -esan zion-.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 328. orr.

Nik manikurako kutxatilarik ez nuela erabili erantzun nion.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 196. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Hau da, manikura ikastaroa egina nintzen gau-eskolan, baina eskuko marrak irakurtzen jakitea zen gehiena hartan guztian.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 66. orr.


manilar ik manillar.

manilla iz bi bikoteren artean jokatzen den karta-jokoa, sail bakoitzean gehien balio duen karta bederatzikoa dena.

Hemen nago, manillako jokalari hauen segundo berberean bizi naiz, kantaz ari den beltz bati entzuten, kanpoan gau ahula harat-honat dabilen bitartean.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 58. orr.


manillar (orobat manilar) iz eskulekua, gidoina.

Atzeraka jarrita ere egiten zituen esperimentuak: ipurdia manillarrean jarri, sillan ispilua, eta aldapan gora.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 16. orr.

Guardabarroak kendu eta manilarra aurrerantz ipintzen egon zen atarian.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 34. orr.

Espaloian, Fonsecak oparitutako motozikleta zegoen, fardelarenaren antzeko txibista batez edertuta manillarra.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 132. orr.


maniobra (orobat maliobra g.er. eta malobra g.er.) 1 iz helburu bat lortzeko, eta bereziki makina edo ibilgailu bat gidatzeko, gauzatzen diren ekintzak.

Orbela biltzen ari zen furgoneta batek maniobra bat egiteko atzera egin, eta [...] oinezko bat harrapatu zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-11-24

Atrakatzeko maniobrak iraun zuen tartean ontziburuak ez zion aldarri egiteari utzi.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 56. orr.

Queen Maryk nasatik askatzeko maniobrari ekin dio.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 104. orr.

Moilara hurreratzeko maniobra.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 223. orr.

Han baitzebilen Joanes, maniobrak aldarrika agintzen.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 128. orr.

Hala da ze, ibaiko zokondo batean maniobra txarra egin eta non iraultzen den bateltxoa.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 271. orr.

Izotzausleak maniobrak egin beharko ditu beste bide bat zabaltzeko.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 379. orr.

Orbitan sartzeko maniobrak.  Berria - Gaiak   2006-04-11

Artizarreko orbitan jartzeko maniobrak ondo egin ditu 'Venus Express' zundak.  Berria - Gaiak   2006-04-12

Smart-1' zundak goizaldean abiatu ditu maniobrak, satelitetik 300 kilometrora hurbiltzeko.  Berria - Gaiak   2004-11-16

Discovery ontzia Alfa modulura hurbiltzeko maniobra egiten ari zela, [...].  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 107. orr.

Sindikatuen batasuna apurtzeko eta Adegiren tesira hurbiltzeko maniobra.  Berria - Ekonomia   2004-06-15

Huts bat izan zen, ala nahasteko maniobra bat?  Berria - Harian   2006-04-26

2 (izenondoekin)

Errepideetan egiten den maniobrarik arriskutsuena da aurreratzea.  Berria - Gaiak   2006-03-31

Sekula ez zuen atzerako martxa ibiltzen ikasi eta guztiz maniobra arriskutsua zela zioen.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 85. orr.

Hondarribia segundo eta erdiko tartearekin nagusitu zen, bigarren ziabogan Urdaibaik egin zuen maniobra txarra medio.  Berria - Kirola   2004-08-15

Onartezina da XXI. mendean armadak maniobra militarrak herrietan egitea. ik beherago 5.  Berria - Euskal Herria   2004-09-24

Ipar Atlantikoko maniobra militarrak bertan behera uzteko eskatu zuten.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 90. orr.

Udalak, halaber, maniobra militarrak bertan behera gera daitezen bere esku dagoena egiteko asmoa agertu du.  Berria - Euskal Herria   2004-03-10

Maniobra politiko berbera ikaragarri arrakastatsua izan zen beste barbaro batzuek zertu zutenean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 15. orr.

Temaruk eta bere jarraitzaileek Frantziari «maniobra ilunen bidez» hura agintetik kentzea leporatu zion.  Berria - Mundua   2004-10-19

EAEko Lehendakaritzako iturriek «nahasmena eragiteko maniobra patetikotzat» jo zuten CNIren agirien filtrazioa.  Berria - Euskal Herria   2004-07-15

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Kutuzov luzaroan ahalegindua zen irudikatzen zer maniobra-aukera zituen Napoleonek. hiritik kanpora baina maniobra-zelaietan.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 21. orr.

Barbaroak, bere erretiradan, maniobra-eremu mugagabea ireki duenean, [...].  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 141. orr.

Enpresek azaldu dute beraien aurrekontu-saila oso mugatua dela eta ez dutela maniobra-marjinik.  Berria - Ekonomia   2004-11-24

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Aurreratze maniobraren zinematika.  Berria - Gaiak   2006-03-31

Zenbait ataletan sakabanatzen, hesi-maniobra bati ekiteko.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 22. orr.

Hainbat luzamendu maniobra.  Berria - Euskal Herria   2004-01-29

Palestinarrek eta zenbait israeldarrek «hauteskunde maniobra» iritzi diote Olmertek Jerikoko kartzelari eraso izanari...  Berria - Mundua   2006-03-28

5 pl maniobra militarrak. ik beherago 6.

Herriko alkate Alberto Erdozain, hala ere, «haserre» agertu da Espainiako Armadak erakutsitako jarrerarekin, eta iragarritako maniobrak «okupazio militartzat» jo ditu.  Berria - Euskal Herria   2004-03-06

Espainiako armada atzo ailegatu zen Orbaitzetara maniobrak egitera.  Berria - Euskal Herria   2004-03-10

Militarrek maniobrak egiteko asmoarekin aurrera jarraitzen omen dute.  Berria - Euskal Herria   2004-03-06

Espainiako Armadako paraxutistek maniobrak egingo dituzte Euskal Herrian datorren astean.  Berria - Euskal Herria   2004-09-18

NATOk udan maniobrak egin ondoren, zifioak agertu ziren hilik Kanarietan irailean.  Berria - Gaiak   2004-11-03

Espainiako Armadako hegazkinek maniobrak egin zituzten Bardean duela hilabete inguru.  Berria - Euskal Herria   2004-01-11

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

maniobra egin (5); maniobra egiten (8); maniobra militarrak (21); maniobra politikoa (3); maniobra zakar (3)

maniobrak egin (6); maniobrak egiteko (4); maniobrak egiten (14); orbitan jartzeko maniobrak (3)


maniobraburu iz tren geltoki batean egiten diren maniobren buru den pertsona.

Hubi?cka maniobraburuak hankak telegrafoaren mahai gainean zituen, besoak antxumaturik, kokotsa bularraren kontra, lotan. Geltokiko burua altxatu eta leihotik [...] nasa aldera begiratu zuen, maniobraburua han baitzen.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 47. orr.

Hubi?cka maniobraburuak trenen ordutegiaren grafikoak atera zituen.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 67. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

maniobraburu jauna (4)


maniobrari iz tren geltoki batean, maniobrak egiten duen pertsona.

Gorputza lozorroan dago, baina bada zerbait maniobrariaren buruan esna dagoena.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 48. orr.

Maniobrari on batek sarrerako semaforoa jarri eta lokartu egiten da.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 48. orr.

Telegrafoak jo eta maniobrari on bat segituan altxatzen da, aparatuaren palankatxoa askatu, bere geltokiaren adierazgarria emandakoan berriz eseri eta lozorroan gelditzen da, baina telegrafoaren zinta zurian mezua bukatzen denean, maniobraria esnatu egiten da, hartu izanaren seinalea eman eta telegrafoaren giltzarekin geltokiaren adierazgarria ematen du, eta aparatua gelditu egiten da eta maniobraria berriz eseri eta lotan segitzen du.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 48. orr.

Maniobraria esnatu eta seinalea aldatzen du.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 48. orr.


maniobrarigai iz maniobrari izateko prestatzen ari den pertsona.

-Milo?s Hrma maniobrarigaia berriz zuen agindura! -esan nuen.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 48. orr.


maniobratu (orobat maliobratu g.er.) du ad zerbaiterako maniobra edo maniobrak egin.

Zeren eta haizea hirugarren eta laugarren koadranteetakoa izanez gero gaitz egiten baita belak maniobratzea.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 11. orr.

Roulotte bat, zakar maniobratuz gure furgoneta aurreratzen ikusi dugu, eta haren gidariak gelditzeko imintzioa egiten zigula leihatilatik besoa atereaz.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 237. orr.

Arando Aundiko puntan zeuden, abaor maliobratu zuen pilotuak eta apur bateko alditxoan kanoa trebes geratu zen.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 233. orr.

Zailagoa da maniobratzea ahula zarenean, aurreko urteetan arma franko eskuratu ondoren. atzo, 14:30ean, lau garabiren bidez 270 tonako pieza metaliko bat maniobratzen ari zirenean, garabietako batek ezin izan zion pisuari eutsi, eta altzairuzko egitura lurrera erori zen.  Berria - Mundua   2004-09-01


manipulagarri izond manipula daitekeena.

Gauza horiek oso delikatuak eta manipulagarriak dira, eta egin baino lehen, aurretik atera behar dira kontuak.  Berria - Euskal Herria   2004-03-07

Irudiak manipulagarriak izan daitezke.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 167. orr.

Begi-bistakoak eta manipulagarriak diren zeinu horiek.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 100. orr.


manipulagarritasun iz manipulagarria denaren nolakotasuna.

Manipulagarritasunari dagokion irizpideak eusten dio irudi ukiezinaren aldean, irudi proiektatuaren sailean: bideo-irudia manipulatu ahal izateko haren produkzioaren aurreko aldietan behar da esku hartu.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 168. orr.


manipularazi, manipularaz, manipularazten du ad manipulatzera behartu.

Stalinek manipularazi egiten zituen argazkiak etsai politikoak aldamenetik ere ezabatzeko.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 96. orr.


manipulatu, manipula, manipulatzen 1 du ad eskuekin edo lanabes baten bidez aritu. ik eskuztatu.

Hildakoaren ordenagailua norbaitek manipulatu zuela.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 217. orr.

Nanoteknologiak erakusten digu atomoak manipulatu daitezkeela, baina ez gara gai manipulatze horren ondorioak ikusteko.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 73. orr.

2 irud/hed

Gauza beldurgarriak gertatu izan direla aztiek denbora manipulatu dutenean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 322. orr.

Bideo-irudia manipulatu ahal izateko.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 168. orr.

Halaxe gertatuko litzateke, nolanahi ere, dirupolitika berariaz hedakor batek truke-tasa manipulatuko ez balu.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 182. orr.

Genetikoki manipulatutako produktuek.  Berria - Gaiak   2004-05-18

3 zerbaiten gainean aritu hura desitxuratzeko.

Nafarroako Gobernuak eta bere aldeko komunikabideek erabat manipulatu zuten gertatutako guztia.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 181. orr.

Informazioa ebatsi dute, iritzia manipulatu dute.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 38. orr.

Bere curriculuma manipulatu duela leporatzen diote.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 63. orr.

Ekintzaileek islama manipulatu zutela salatu zuen atzo.  Berria - Harian   2005-03-12

4 (pertsonak)

Berriz ere bere gogara manipulatua zukeen horrenbestez Grosrouvrek Ruche jauna.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 448. orr.

Otegik manipulatu egin gaituela diote.  Berria - Euskal Herria   2006-03-08

3 (era burutua izenondo gisa)

Fikzio autonomoa bistan dena, zure abileziak ez bailuke fikzio manipulaturik onartuko.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 138. orr.

Ez dakigu, halaber, baliatzen duen informazioa iturri manipulatuetatik edo iturri egokietatik jasotzen duen erakunde horrek.  Berria - Euskal Herria   2004-02-18

Gertatutakoaren inguruko bertsio manipulatuak zabaldu dituzte bai EBk bai Errusiak.  Berria - Mundua   2004-12-26

Informazio gutxi daukagu, eta, gainera, informazio interesatua eta manipulatua da.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 120. orr.

Sentimendu naturalaren eta antzezpen manipulatuaren arteko tenka eta nahitaezko lotura.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 71. orr.

Delako Abrégé haren laburpen eroso eta, aldi berean, manipulatuaren itzulpena argitaratu zuen.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 110. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

datuak manipulatu (3); frogak manipulatu (4)

manipulatua dagoela (3); manipulatua izan (5)

iturri manipulatuetatik (3)

manipulatuta dagoela (3)

manipulatzea egotzi (5)

errealitatea manipulatzen (3)


manipulatzaile 1 izond manipulatzen duena.

Politiko manipulatzaileek eta hedabideetako demagogo profesionalek.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 26. orr.

Idazle merkea eta manipulatzaile nazkagarria iruditzen zitzaiolako txekiar frantziartua.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 45. orr.

Oso pertsona manipulatzailea eta xantaiagilea da; hain da manipulatzaile fina ezen kanpotik ezin daitekeen sumatu ere egin.  Berria - Mundua   2004-02-27

Erredakzioko Kontseiluak kritikatu egin du ildo editoriala, manipulatzailetzat joz.  Berria - Mundua   2004-05-14

Kanpaina zikina, demagogikoa eta manipulatzailea izan da.  Berria - Euskal Herria   2004-02-22

Lanbide honetan strip-tease dantzariaren pose ustel eta manipulatzaileak ez dira aski.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 40. orr.

2 zerbait manipulatzen duen pertsona.

Angel Arbe «estereotipoen manipulatzailea» da, topikoa ironiaz aldarazteko gai.  Berria - Kultura   2004-04-21

Egitura horretan, kapitalaren jabetzak garrantzi gutxiago du, proiektu konplexuak bideratzeko, sinboloen manipulatzaileen [...] ezagutzak baliatzeko eta konbinatzeko ahalmenak baino.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 81. orr.

Manipulatzaile zikin bat haiz, esan zidan, txerazko barrezuria doi.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 14. orr.


manipulatze 1 iz eskuekin edo lanabes baten bidez aritzea.

Nanoteknologiak erakusten digu atomoak manipulatu daitezkeela, baina ez gara gai manipulatze horren ondorioak ikusteko.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 73. orr.

Manipulatze laster bat, hezur baten klika.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 76. orr.

2 zerbaiten gainean aritu hura desitxuratzeko.

Hauek akusatzen dute podorea ainitz jukutria eta manipulatzeren bidez dituela bere parrak pasatzen gobernuak bozetan eta beste.  Herria   2005-07-21


manipulazio (orobat manipulazione g.er.) 1 iz manipulatzea.

Landareen manipulazio genetikoa, giza-ugaltze teknika berriak. Ezinbesteko tresna bihurtu da iritzi publikoa sortu eta bideratzeko hedabideen kontrola eta berrien manipulazioa.  Berria - Gaiak   2004-01-21

Irakeko gerran kazetari iparamerikarrek sortutako manipulazioa eta desinformazioa.  Berria - Kultura   2006-03-10

Zintzotasunetik manipulaziora, galdera handi batean barrena.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 95. orr.

Fotogramak duen izaera fisiko ukigarriak beste manipulazio batzuetarako ematen du aukera.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 163. orr.

Ordenagailuaren manipulazioa.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 222. orr.

Diruaren manipulazioa oso bide praktikoa zela zorrak murrizteko eta ordainketa-bitartekoen urritasuna arintzeko.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 33. orr.

Konfiantzari buruzko inkesten manipulazioa.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 110. orr.

Manipulazio ortografikoa, esan gabe doa, artearen mailara irits daiteke.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 46. orr.

Kulturaren manipulazio folklorikoaren kontrako jarrera.  Berria - Kultura   2004-11-03

Egia-erdiz eta gezur t'erdiz egindako manipulazio zakarra, Euskal Unibertsitatea ez ezik Euskal Unibertso osoa kakazteko propio asmatua.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 160. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Beste manipulazio mota garrantzitsu bat zentsura da. Apaiz eta fraideen artean hainbeste urte pasa dituenak oso ongi garatuak eta zorroztuak izaten ditu manipulazio-saio bati antzemateko antenak.  Berria - Kultura   2006-02-12

Esan behar da gisa horretako "irakurketa" edo manipulazio jardueretan tradizio itzela duten zenbait herrialde latino nabarmendu zela bereziki.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 41. orr.

190 hil, 1500eko bat zauritu, eta ezin sinetsizko manipulazio jukutria bat, Alderdi Popularraren ganik, lau egunen buruan gobernuko alkitik erortzeraino.  Herria   2004-09-30

Horrek askoz zailagoa egiten dio PPri bere manipulazio kanpaina.  Berria - Harian   2006-01-24

Lekukoen testigantzak ohi bezala interpretatuta eta ohiko manipulazio teknikekin.  Berria - Mundua   2004-03-06

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Eskafandra-manipulazioan harrapatu zutela pentsatu zuen.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 132. orr.

Moneta manipulazioa eta bere ondorioak.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 199. orr.

Gezurraren gerizpeko aburu-manipulazioa.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 212. orr.

Noiztenka, populazio zati baten aburu manipulazioak salatzeko, kritikak aditzen dira.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 94. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

egindako manipulazio (3); manipulazio informatiboa (3); manipulazio politikoa (3); manipulazio politikoak (3); manipulazio saio (4); ppren manipulazio (4)


manipulazione ik manipulazio.

manito iz (deiki gisa)

Berak beti izan zaituela nahiago berresteko balio zuten aurrekari bila hasi nintzen, manito, hirurok elkarrekin igaro ditugun uneak patetikoki distortsionatuz eta, nire kalterako, gu bion arteko konparazio morbosoak eginez.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 81. orr.

Adiorik ez, manito.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 85. orr.


maniura iz musika tresna zaharra, zitararen antzekoa.

Eta Nafarroako harpa edo maniura? Iruñeko kortean entzuten zena jadanik 1407-an, orduko paper zahar batzu lekuko...  Herria   2004-04-29


manjatera (corpusean mañatera soilik) iz aska.

Zuberoako azken hartza arditegi batera hurbildu zen; han mañaderan ardieri emana zen gatza dastatu nahiz zebilen.  Herria   2004-12-09


manka iz

Kolore arrosa eta laranja fluoreszenteko besaulkiak, 60 ko urteetakoak, manka hankadunak, copie Knoll garantie, diseinu eskandinaviarreko platerak, plater hegalarien itxurako hautsontziak.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 82. orr.


mankatu, manda, mankatzen da/du ad ahuldu, nekatu.

Balda-balda eginda, birikak itota neuzkan; giharrik ezkutuenak ere, mankatuta.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 348. orr.

Ezin nuen gerriaren tentsioa sentitu, mankatuta neuzkan gorputz-atal guztiak.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 355. orr.

Gorputza hotzez mankatua balu bezala mugitzen zituen besoak, eskuak, hatzak.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 146. orr.


mankazio iz mankatzea.

Esnatu nintzenean, ilun zen eta askoz ere hobeto nengoen, burua arinago nuela eta gorputz-ataletako mankaziorik gabe.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 212. orr.


manko ik manga1 2.

mankomun iz komuna.

Eta kanpainan hasi dira, bakearen truke Nafarroa salduko dutela haizatuz, prezioa EAE-Nafarroa organo mankomuna izango dela ohartaraziz.  Berria - Harian   2006-04-23


mankomunitate 1 iz herri elkargoa; hiri elkargoa. ik herri 13; hiri 9.

Madril eta Bilboko Auzitegi Gorenek UEMA Udal Euskaldunen Mankomunitatearen kontrako erabakiak argitaratu dituzte.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 28. orr.

Administrazioaren bitartekaritza eskatu zuten ere Iruñerriko Mankomunitateko independenteek.  Berria - Ekonomia   2004-04-24

Sakanako Mankomunitatearen eskutik Sakanako helduen bertso eskola sortu zen.  Berria - Kultura   2006-03-25

Deba Goienako Mankomunitateari «hamar mila herritarrek eta Legebiltzarreko alderdi politikoen gehiengoak esandakoari so egin eta eztabaida publikoa bultzatzeko» eskatu zion EHNEk.  Berria - Ekonomia   2004-07-02

San Markos Mankomunitateko presidenteak.  Berria - Harian   2005-08-23

Gipuzkoako zortzi mankomunitatetako ordezkariek.  Berria - Euskal Herria   2004-02-04

2004ko uztailaren 19an erabaki zuten Gipuzkoako zazpi mankomunitateek eta Foru Aldundiak Gipuzkoako zaborrak tratatzeko bigarren errauste planta Donostiako Aritzetan egitea.  Berria - Harian   2005-08-23

Frantziako Albertville herriko alkateari eta mankomunitateko jerenteari espetxe zigorra ezarri diete, herrian zegoen errauste plantan isuri arazoak izan zirelako.  Berria - Euskal Herria   2004-06-17

Euskal Udal Intsumisoen Mankomunitatea (Eudima) osatzen duten udalerriek gogor salatu dituzte Espainiako Armadaren soldaduek egunotan egin dituzten maniobrak.  Berria - Euskal Herria   2004-09-25

2 elkargoa.

Aspaldiko partez gure hiriko Uren Mankomunitateko langilea bainaiz.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 79. orr.

Bortzirietako Euskara Mankomunitateak bere herrietako karriketan egin duen euskararen neurketaren emaitzak jakinaraziak izan dira.  Herria   2003-06-12

3 mankomunitatean adlag

Lurralde horren jabe ziren, mankomunitatean, Baigorri, Luzaide, Erro eta Baztango baleak, haiek zituzten lekuko mozkinen baliatzeko arauak finkatzen, nolako baldintzetan ziren herri horietako behiak, ardiak eta zerriak bazketara joaiten, norainoko egur egiteko dretxoa zuten.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 178. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

mankomunitatea osatzen duten (3); san markos mankomunitatea (6); udalerri euskaldunen mankomunitatea (5)

erriko mankomunitateak (15); euskara mankomunitateak (3); iruñ san markos mankomunitateak (14); san markoseko mankomunitateak (4); txingudiko mankomunitateak (20)

txingudiko mankomunitatean (4)

san markos mankomunitatearen (6); txingudiko mankomunitatearen (3)

erriko mankomunitateari (3); iruñ san markos mankomunitateari (4)

erriko mankomunitateko (7); erriko mankomunitateko presidente (3); iruñ iruñ mankomunitateko lehendakari (4); mankomunitateko lehendakariorde (4); mankomunitateko presidente (13); mankomunitateko presidenteak (5); sakanako mankomunitateko (7); san markos mankomunitateko (14); san markoseko mankomunitateko (4); txingudiko mankomunitateko (4)


mankuts ik manga1 2.

manomanista 1 iz esku huskako txapelketa.

Ilusio handia egiten dit manomanista nagusia jokatzeak.  Berria - Kirola   2004-03-17

Aritz Berraondok eta Enrike Galarzak Bigarren Mailako Manomanistaren finala jokatuko dute bihar.  Berria - Kirola   2004-05-14

Hasieran urduri samar ibili nintzen, lehenengoz aritu naizelako aurten manomanistan.  Berria - Kirola   2004-06-02

2004ko manomanistaren antolatzaileek izan dituzten irizpideak direla medio.  Berria - Kirola   2004-03-21

Ekainaren 6an, Manomanistako finala jokatuko du.  Berria - Kirola   2004-05-11

Manomanistako partida klasikoa izan zen.  Berria - Kirola   2004-05-14

Agoizko aurrelariak hiru aldiz manomanistako txapeldun bihurtu zuten bertuteak aireratu zituen Tolosan.  Berria - Kirola   2004-04-11

Duela urtebete manomanistako txapela jotzen zenuen sari nagusitzat; sari hori eskura duzu.  Berria - Kirola   2004-06-02

Aurtengo Manomanistan aritzeko ia aukerarik gabe gelditu dela Ruben Beloki.  Berria - Kirola   2004-03-09

Zer moduz ikusten duzu zure burua Manomanistan?  Berria - Kirola   2006-04-29

Bai manomanistan bai kaiolan Iberoko pilotariak ortodoxiarekin apurtuz lortu du arrakasta.  Berria - Kirola   2004-07-07

2 iz esku huskakoa jokatzen duen piloaria, esku huskaria.

Iñigo Leiza manomanista petoa baita.  Berria - Kirola   2006-04-08

Katalanak manomanista bizkorrak direla ezin uka.  Berria - Kirola   2004-03-31

Bitartean, hemen gaude planta ederreko manomanistak.  Berria - Kirola   2004-03-31

Zalaparta bai kantxan, mugitu bai, atzera eta aurrera, baina manomanista baldarren moduan, beti deskolokatuta.  Berria - Kirola   2004-03-31

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

manomanista petoa (3)

aurtengo manomanistako (3); manomanistako finalerdiak (3); manomanistako txapela (4)


manometro iz isurkari edo gas baten presioa neurtzeko erabiltzen den tresna.

Termometro eta manometroen koadranteak ez zeuden graduaturik: kolorezko zeinu konbentzional batzuk besterik ez zeramaten.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 155. orr.


manopla iz eskuzorroa.

Nork janzten ditu gaur egun manoplak, eskuetako lo-zaku zurrun horiek?  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 9. orr.

Eskuak itsas-zakurren hegalen gisan antzaldatzen zizkiguten manopla gogaikarriak.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 10. orr.

Enterradoreek, etxera bila etorri zirenek, lanazko manopla lodiak zituzten eta hala ere bi eskuekin gorputzean txapaka egin behar zuten pixka bat berotzeko.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 25. orr.


manpara iz trenkada, pantaila.

Manpara batek bereizten zuen egongela sukalde txiki batetik.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 30. orr.

Aita bere behinolako bulegoan bainatzen da, ama sukaldean, manpara batean atzean.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 59. orr.

Bainugelako zorua, dutxako manparak, bideta eta, baita ispilua bera ere.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 96. orr.

Elkarrekin dutxatu ziren, estu-estu manpara gardenek uzten zuten txokotxoan.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 46. orr.

Bilboko taxietan manparak jartzeko 500 euroko diru laguntza emango dio Udalak langile bakoitzari.  Berria - Euskal Herria   2006-02-23

Manparena baino burdin-sarearen antz handiagoa zuten sarezko manpara batzuek konpartimendu bitxiak marrazten zituzten sala honetan.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 212. orr.

Harresietako gerrikoa egunez eta gauez zelatatzeko, eta ez bakarrik ateak, baizik eta zokorik ezkutuenak, manpararena egin zezaketen angelu irisgaitzak, baita itsasoaren aurrean ere.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 378. orr.


manparadun izond manparaz hornitua.

London taxirik ez da egongo gure hiriburuetako kaleetan, baina bai taxi manparadunak.  Berria - Euskal Herria   2006-02-23


mansio (orobat mantsino) iz etxandia.

Mansio aristokratiko handiak, arranditsuak batzuk, umilagoak beste batzuk, baina hotzak denak.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 277. orr.

Fraga Iribarneren amak gaztetan Ibarra familiak Bizkaian zuen mansioan lan egin zuela eta bere jabeak haurdun utzi zuela.  Berria - Harian   2005-06-29

Miamin, ostera, inferioridade kokoa sartzen ei jakon: transatlantikoak, hotel itzelak, egundoko mantsinoak, hotelerako joan-etorriak yate itzelean.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 46. orr.


manso ik mantso.

manta iz 1 tapakia, burusia.

Manta baten gainean etzanda, pasilloan zaude berriro.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 37. orr.

Izara, manta eta edredoiaren pisua itogarria da.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 127. orr.

Ziegan hotza sentitzen nuenez, manta batekin estaltzen nintzen tanga eta sujetadore hutsean nengoelako.  Berria - Euskal Herria   2004-12-29

Ez zen jakiterik izan, gizona manta batez estalita eraman zutelako.  Berria - Euskal Herria   2006-03-28

Madrilera iritsi eta galdeketarik egin gabe manta batean bildu eta biraka ibili zutela, eta ostikoak eta kolpeak eman zizkiotela buruan, gorputzean eta barrabiletan.  Berria - Euskal Herria   2006-03-24

Halaber, 106 tona botika, 48 tona arropa, 18.760 kanpadenda eta 168.870 manta banatu dituzte.  Berria - Mundua   2004-03-05

Ohe gaineko burusi grisak soldaduek mando gainean jartzen dituzten manten antz handia du.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 140. orr.

ik beherago 5.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Manta baten azpian gorderik zituen bi gazta eder atera zituen behizainak.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 169. orr.

-Bota iezaiozue manta bat gainetik, arren.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 125. orr.

Burdiko bat, manta erdi bat, nabarra.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 15. orr.

-Badugu nahiko manta eta egur -esan nion.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 178. orr.

Bitartean aldirietatik etorritako jende zarpailak apartamentuen, manten eta soinekoen jabe egiten ari dira.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 13. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Loreen artean hiru gorpu manta nabarren azpian, aurpegia has, gizonezkoak.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 244. orr.

Koltxoi modura manta zahar batzuk jarri zituen azpian.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 178. orr.

Zementuzko ohearen gaineko koltxoi gogorrean etzanda zaude manta zikin baten azpian.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 104. orr.

Sofan etzanik, ur beroaren poltsarekin manta eskoziar batean bilduta.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 148. orr.

Koadrozko manta belaunen gainean pausatzen duenean.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 59. orr.

Manta koadrodun batean bil-bil eginda zegoen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 114. orr.

Koadro eskoziarrekiko manta ere prest zeukan.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 154. orr.

Gizajo bat, horixe, zimitzek hartutako manta zahar latz batean bilduta.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 180. orr.

Ohean sartu naiz manta lakarren artera.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 97. orr.

Belaun-ondoak, laukidun manta gorribeltz batez estaliak.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 115. orr.

Artilezko manta bat, kotoizko oihala.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 133. orr.

Pentsatu zuen gainean zuen elur-kapa manta epel bat zela.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 286. orr.

Valentinak latexezko goanteak jantzi, goiko manta apartatu zuen usain gogorrari kasurik egin gabe.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 101. orr.

3 irud/hed

Elurrarena normal samarra da azaroaren 23aren inguruan, behin baino gehiagotan tokatu izan baita manta txuriarena gertuan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 452. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Emeki-emeki entseatzen nintzen ene bi auzoen manta mutur bat ene gana tiratzera.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 58. orr.

Hainbesteraino ari zen oihuka eta deika manta-jostailu gizajoa, [...].  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 55. orr.

Bere nagusiaren gauzak esan zizkien gero; baina, benta hartan, berak inolaz ere sartu nahi ez zuen benta hartan, gertaturiko manta-jolasa, ez zuen aitatu ere.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 64. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Zurezko makila ferratu bat, espartinak, eta Iruñeko bi mando-manta, artile bikainekoak.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 204. orr.

6 manta-joko (orobat mantajoko)

Zakurren manta jokoa ihauterietako dibertsioa zen.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 55. orr.

-Dena sinistuko nuke nik- erantzun zuen Santxok niri emandako manta-jokoa ere, era horretakoa izan balitz; baina ez zen halakoa, egi-egiazkoa baizik; eta neronek ikusi nuen, nola bentariak[...] mantari mutur batetik heldu eta, zerurantz bulkatzen ninduen barrez-barrez.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 78. orr.

Mantajokoan behin erabili bahinduten hi, ehun bider hebainduta nagok ni, eta hau zeramakiat nire alde.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 105. orr.

7 manta-jolas manta-jokoa.

Bere nagusiaren gauzak esan zizkien gero; baina, benta hartan, berak inolaz ere sartu nahi ez zuen benta hartan, gertaturiko manta-jolasa, ez zuen aitatu ere.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 64. orr.

8 top manta

Aurten, lehen egunean bederen, top manta-ren azokak egin du huts.  Berria - Kultura   2004-12-05

· Lehiaketan aurkeztutako Top manta izeneko lanean ikusi genuen bezala.  Berria - Kultura   2006-03-12

9 manta-arrain (corpusean mantarrai soilik) iz arraiaren antzeko arrain handia (Mobula mobular).

Azkenerako geldirik geratu da, ahotik kotoiaren moduko adur lehorra dariola eta ahuspez etzanik, mantarraiaren moduan.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 224. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

artilezko manta (3); mando manta (3); manta azpian (4); manta baten azpian (3); manta gainetik (3); manta hartu (4); manta jokoa (3); manta zahar (3); manta zikin (5)

mantaren azpian (4)

mantaz estali (3)

mantekin estali (3)


mantajoko ik manta 6.

mantal (orobat amantal g.er.) 1 iz jantziak ez zikintzeko, horien gainean jartzen den soinekoa, atzealdean edo aurrealdean lotzen dena. ik txabusina.

Pisarazi du gaixoa eta kalkulagailua atera du mantalaren sakelatik.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 97. orr.

Kolore argiko mantal bat zeukan soinean, sedazkoa.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 48. orr.

Bere ezkontzako soinekoa guretzako jaunartzeko soineko egin zuen; jaunartzekoa, jaiegunetako; jaiegunetakoa, astegunetako; astegunetakoa, amantal; amantala, trapu zahar eta trapu zaharra tomate-parrak lotzeko zinta.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 423. orr.

Kotoizko soineko bat eta perkalezko mantala jantzita.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 194. orr.

· Arropa-gaineko mantal gris zikin-estali horietako bat baitzeraman soinean eta bisera moduko kapela zapal bat buruan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 227. orr.

Arropa gaineko mantal gris bat zeraman soinean, higatua baina garbia.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 256. orr.

2 (izenondoekin)

Oso arropa gutxi darama mantal zuriaren azpian.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 263. orr.

Mantal zuriz jantzitako erizain bat.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 78. orr.

Egia da laneko jantzia, klinika estetikoetan ohi diren moduko mantal zuri serioa, arras ongi zegokidala.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 14. orr.

Gero, bere mantal zuria jantzita eta estetoskopioa lepotik zintzilik zuela, ondoko gelara joaten zen.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 148. orr.

Jauregiko damen gisan ageri ziren lerrokada hartan, beren mantal zuri handiek sorbalda itzelak, bularrak, sabelak biribiltzen zizkietela.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 152. orr.

Laborategian gure aitak mantal gris bat janzten zuen, Contirena bezalakoa.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 47. orr.

Satenezko mantal gorrimin bat zeukan jantzirik une horretan.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 407. orr.

Galdetu mantal zuridunei.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 254. orr.

3 aurreko mantala.

Maila bat jaitsi zuen lepotik zintzilik zeukan mantal batekin esku bustiak lehortzen zituen bitartean.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 131. orr.

Harakinek, mantal zuri handiak jantzirik, [...].  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 56. orr.

Mahuka hutsik, besoak mantal urdinaren bularrekoaren gainean antxumaturik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 100. orr.

Egizu kontu -hasi zen berriro Honorine bere mantal ertzaz negar malkoak xukatuz.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 74. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Emaztea zalu-zalua joan zen etxerantz, herabeturik, negarrak mantal hegiaz xukatzen zituela.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 37. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Lurrean botata, erizain-mantal zuri bat.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 263. orr.

Nortasun eta jokabide osoa -batzuetan urduri eta lotsatia- aldatu egiten zaizkio kirurgialari-mantala janztean, Soinean, ume mantal handi eskotatu bat zeukan,  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 110. orr.

6 aurreko mantal sukaldean-eta, gorputzaren aurreko aldea babesteko, gainerako jantzien gainean ezartzen den jantzia, belaunetaraino heltzen den eta lepoan edo gerrian lotzen den ehunezko zati batez osatua.

Eskuak aurreko mantalean lehortu zituen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 362. orr.

Ama sukaldean ari zen, aurreko mantal zuri bat jantzita, arrautzak jotzen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 12. orr.

Sukalderaino joan, aurreko mantal txiki bat bere gerri oparoan lotu eta nik garbitu berri nuen harraskako ontziteria garbitzen hasi zen berriro.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 201. orr.

Aurreko mantalaren ertzaz, berak bakarrik ikusten dituen hauts-arrastoak kentzen ditu markotik eta kristaletik. eskua aurreko mantaleraino jaitsi eta hasiera eman zion emaro-emaro dena estaltzen joan zen isiltasunari.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 66. orr.

Sukalde-komunetatik zetorrek kiratsak atzera eragin bazion ere, aurreko mantala jantzi, eta ontzi, harraska, zoru, komunak garbitzen hasi zen...  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 219. orr.

-Libertariotik izena honek ere! -esan zuen Karmenek harenganako lilura galdurik bezala, lan-jantziaren goialdeko aurreko mantala lotuz-.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 30. orr.

7 eskolako mantal

Irailean itzultzen ziren, eta gure amak Tersillari deitzen zion haurrei galtzak, eskolako mantalak, pijamak eta soingainekoak egin ziezaizkien.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 268. orr.

Nire jantziak garbitu eta josten nituen soilik zure aurrean txukun eta apain agertzeko, eta jasangaitza zitzaidan eskolako mantal zaharrean (nire amaren txabusina berjositako bat zen) ezker aldean lau ertzeko adabaki bat izatea.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 19. orr.

8 etxeko mantal

Ez zen inoiz ateratzen, etxeko mantalaz jantzirik egoten zen beti.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 385. orr.

Bizkor-bizkor, etxeko mantala kendu eta soinekoa sartzen dut burutik behera.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 32. orr.

Itxuraz, Liubak deitu zienean ohean zeuden jadanik, guztiak etxeko mantal arina baitzeramaten soinean.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 160. orr.

Horrela igarotzen zuen denbora, bakar-bakarrik mundu osoan, hogeita hamabi urteko gizon gazte hark, egonean, etxeko mantala jantzirik, gorbatarik gabe.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 368. orr.

Azkenean, ohetik jaiki, garbitu, etxeko mantala jantzi, eta egongelara joaten zen tea, kafea, kakaoa eta esne jetzi berria edatera.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 366. orr.

9 galtza-mantal ik galtzamantal.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

mantal gris (4); mantal gris bat (3); mantal zuri (13); mantal zuri bat (4); mantal zuria (8); mantal zuriak (3)

aurreko mantala (5); etxeko mantala (9); mantala erantzi (4); mantala jantzi (8); mantala jantzita (5); mantala janzten (3); mantala soinean (3)

galtza mantalak (4)

mantalaren azpian (4)

eskuak mantalean (7); eskuak mantalean igurtziz (3)


mantalet (orobat mantelet) iz mantelina.

Haurrean beldurra eragiten zioten amamaren mantalet eta kapeletak zein armairutan zeuden bazekien, hil mihise amironatuak, ezko-argiak eta izai merkezko kutxa distiratsuaren gainean pausatzen ziren hornigailu sainduak.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 328. orr.

Manteletak ere eduki ditzakete ahizpek, beren zerbitzu eta zereginak erosoago eta txukunago egiteko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1177. orr.


mantalgorri ik mantalgorri.

mantalin ik mantelina.

mantalinadun ik mantelinadun.

mantangorri (corpusean mantalgorri soilik) iz amona mantangorria.

Inurritegiak dozenaka azaltzen ziren, zomorro errukarriak aztoraturik; larre-saguak korrika bizian nire ondotxotik, ziraunak, armiarma erraldoiak, zizareak, satorrak, bareak, matxinsaltoak, erletzarrak, ezparak, euli-mandoak, ehunzangoak, kakalardoak, barraskiloak, mantalgorriak, kilkerrak, txirritak.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 60. orr.

1 amona mantangorri (orobat a. mantalgorri g.er.) hegoak tolesturik dituenean bola erdi baten tankera duen intsektua, gaina gorri bizia zazpi puntu beltzekin duena (Coccinella septempunctata). ik marigorringo.

Avigdor amona mantangorri bati so geratu zitzaion, nola mugitzen zen bere eskuaren ahurrean.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 192. orr.

Belar artean bere bidea egiten duen amona mantangorri baten gorputzean ipini du arreta. Amona mantangorriari ere galdetu nahi izan zaio, bada, ea ba ote dakien zeruko berririk.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 14. orr.

Gure historiako sinesmenetan marigorringoari (matxingorri, mariñela gorri, amona mantangorri kattalingorri ere deitua eskualdeen arabera) egiten zitzaizkion galderak eguraldiari buruz, hura baitzen, azken batean, ilargiaren sinbolo bizia.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 36. orr.

Trajea zeraman, eta txaleko zuria, zeinean botoitxo gorri batzuek dir-dir egiten zioten, amona mantalgorriak iduri.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 92. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

amona mantangorri (4)

amona mantangorriari (3)


mantape 1 iz manten azpiko tokia.

Haien barkamena jasorik, mantapeetan bildu ginen, elkarren ondoan baina elkar ukitu gabe.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 158. orr.

Esan bezala, mantape gozo batean bilduta sentitzen nintzen haren alboan, ezerk eta inork kaltetu ezingo banindu bezala.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 39. orr.

· Ezin didate erantzun, barre egiten baitute itokarrean, mantape ezkutatuta, Xauenek Gardelek Txamakok.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 132. orr.

2 (singularreko leku atzikiez)

Garajeetako atehots metalikoa entzuten nuen mantapean kukututa, neure arnasarekin ohea berotzen nuen bitartean.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 10. orr.

Blujinak mantapean jantziak zituen, eta sakelatik ezin aterarik zeukan esku bat.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 119. orr.

Esku bat sentitu dut mantapetik labaintzen, aurrena izterretan gora, hurrena ipurmasailetan laketua eta, azkena, nire plazarraren artekaren bila.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 328. orr.

Mantapean zuen babes.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 42. orr.


mantar1 iz emakumeen atorra.

Bain andreak mantar zuri zimur bat zuen jantzita, eta "sukaldean jarduteko" erabili ohi zuen gona zahar urdina.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 62. orr.

Emakume turkomanak ageri ziren, ileetatik dilindan ahuntz ile txirikordatuak zeramatzatela adats luzagarri, soinean mantarra zabalik, urdinez, purpuraz edo berdez marraturiko djuba baten azpian.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 306. orr.

Gerruntze gainean pirahn izeneko mantarra, oihal berekoa.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 308. orr.

Pabiloi horretako birsaltzaileak, txano zuria buruan, lepoko zapi bat mantar beltzaren gainean lotua, eta gona altxatua eta orratzez eutsia zikindu ez zedin, eguneko hornidura egiten ari ziren.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 33. orr.

Gonazpikoa utzi zuen, gizonei aurka egin nahi izan zien, mantar hutsean, ernegazioz gorri-gorria, lotsaz baino gehiago.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 387. orr.

Ilea askatu zitzaion, mantarrak ez zizkion belaunak estaltzen, agenteek zeharka begiratzen zioten.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 387. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

mantar zuri (3)


mantar2 iz txaplata, enplastoa.

Jaun Migeli barnean gelditu zaiok, eta Herio inoren barnean gelditzen denean, debalde dituk mantarrak.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 137. orr.

Estefaniak belar-mantarra ezarri zidan toki odolduan.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 137. orr.


mantar3 iz marranta.

Horregatik erabat debekatu diogu Margoti gauez eztul egitea, nahiz eta berebiziko mantarra izan, eta kodeina mordoa ematen diogu.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 39. orr.


mantarrai ik manta 9.

mantartu, mantar(tu), mantartzen da ad marrantatu.

Orduan zapatak erantzi (mantartuta bazegoen ere), eta oinetakoak eskuan zituela, aurreko etxeko ganbarako ateraino joan [...] kaletik baletor bezala sartu zen bulegoan.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 146. orr.


mantatxo 1 iz manta txikia.

Egongelako sofan jesarri zen, mantatxo batekin estali zuen sabela, loak hartu zuen domekaro legez.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 171. orr.

Jakanarrua bota zuen gainetik, eta ondoren tren konpainiaren beste begirune keinu bat zen mantatxoa.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 263. orr.

2 irud/hed

Errekondo eta ibarretan, aldiz, behelainoaren mantatxoa eskertzen da, zerogainetik mantentzen dituelako tenperatura goizekoak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 465. orr.

Hurrengo goizerako, dena zuri-zuri, mantatxo hotz batez, pausoa eman orduko krisk-krask egiten duela azaldu ohi da.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 435. orr.


mantatzaile iz manta-jokoan aritzen den pertsona.

Zaldi gainetik gaizki esaka hasi zitzaien Santxoren mantatzaileei, hitzik zikin lotsagarrienak esanez.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 55. orr.

Etxetik at ikusi zuenean bentariak, ongi itxi nahi izan zuen atea, baina ez zioten utzi mantatzaileek.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 56. orr.


mantekadu ik mantekatu.

mantekatu (orobat mantekadu) 1 iz esnearekin, azukrearekin, arrautza edo gorringo irabiatuekin eginiko izozkia.

Gaueko mantekadutik zeozer sobratu dela uste dut.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 132. orr.

Xerra patatekin, ardoa gaseosarekin, flana mantekaduarekin.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 74. orr.

2 (izenondo gisa)

la ttantta batez lurrindutako izozki mantekatua.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 38. orr.


mantel iz mahai oihala. ik zamau.

Mantela mahai gainean zabaltzen.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 52. orr.

Mantela belarretan zabaldu orduko koska mugikor batzuk sumatu genituen belar umelean.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 36. orr.

Gero, hulezko mantela harturik, zirti-zarta, airean eragiten dio kementsu.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 52. orr.

Emakumeak paperezko mantelean gelditu den ogi papur bat jan du.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 94. orr.

Gatzontzia hartu eta manteleko lore-irudi baten gainean ipini zuen.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 85. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

mantelaren gainean (3)


mantelet ik mantalet.

mantelina (orobat mantalina g.er. eta mantalin g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian mantelina agertzen da) 1 iz emakumezkoen buruzapia, bereziki erlijiozko arrazoiengatik erabiltzen dena. ik mantalet.

Nahiz behialako mantalina buruzapi baten kontra trukatu zuen, argi zen haren soinekoak serora jantziak zirela.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 134. orr.

Han ez dago mantalinarik, debekatua baita.  Herria   2004-01-15

Martinek irudi hori gordeko zuen betiko: ama, mantelina iluna burugainean, eta paisaia zuritzen hasia.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 28. orr.

Ezkonberriaren mantelina bezala.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 64. orr.

Bazter batean, berriz, ama egoiten zen, adatsa maiz sare edo mantelina batez bildua.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 139. orr.

Alargun baten apaingarri guzti-guztiez jantzirik, soineko beltz estu batekin, hiru hazbeteko takoidun oinetako beltzekin, kasket beltz batekin eta hartatik zintzilik mantelina fin beltz batekin, emetasun erabatekoaren haragiztapen bat bihurtu zuen bere burua.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 261. orr.

Legez debekatu nahi dituztelakotz, eskola publikoetan segurik, erlisione-seinale batzu eta, besteak beste, musulmano neska gaztek ezartzen duten mantalina edo zapia.  Herria   2004-01-22

Atzealdeko jargietako emazteei halaber, amironatu berri zituzten mantelina brodatu beltzen gerizan.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 67. orr.

Pariseko azken boneta buruan dutela, burutik oinetaraino txal handi batean bilduta, farfailezko mantelina aurpegian, begiak apal, sartzen dira emakumeak hondartza betetzen duten oihalezko etxola horietarik batean.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 67. orr.

Madrildarrek hain koketeria handiz eta graziaz begietaraino daramaten mantelina hori, buruaren atze alderaino jasotzen dute gipuzkoarrek.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 89. orr.

2 irud/hed

Mendi hurbil eta xorrotxak ikusiz, Aconcagua famatua ere begistatu dugu bere mantalin xuriarekin.  Herria   2005-06-02

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

mantelina beltza (3)


mantelinadun (orobat mantalinadun g.er.) izond mantelina daramana.

Burrunbak segitzen du karriketan mantalinaren aldeko jendeekin, erranez eskola denena zela mantalinaduneena ere, hala nahi balin badute jauntzi.  Herria   2004-02-19

· izlag "Ite misa est" entzun baino lehen irten dira eskaileretan behera plazarantz, karrika zaharretan barrena sakabanatzeko taldetxotan, bikotetan, senar-emazte apainetarik eta mantelinadun atsoetarik urrundu beharrez.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 96. orr.


mantelinatxo iz adkor mantelina.

Bere mantelinatxoarekin zegoen, hain fin, hain lirain, hain graziaz betea.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 263. orr.


mantenamendu ik mantenimendu.

mantendu, manten, mantentzen 1 du ad beharrezko janariaz hornitu.

Gerra zela-eta, profesional bihurturiko gudarosteak mantendu eta hornitu beharrak izugarri handitu zituen gastuak, Geure buruak geuk mantenduko ditugu, geuretik jantziko gara.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 33. orr.

Eurek mantendu zuten mutila hilabete luzeetan, eurek ordaindu zizkioten kostuak eta soldatak.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 255. orr.

Ezin zaitut mantendu, ozta-ozta irabazten dut neuretzako ogia.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 291. orr.

· Baina gizakia ez du jateak bakarrik mantentzen.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 109. orr.

• 2 da ad beharrezko janaria hartu.

Beroaren eraginez pipia, sitsa eta harrak eta bestelako zomorro kaltegarriak sortuko dira, egurra janez mantentzen direnak.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2610. orr.

Janari sendoaren ordez, esnez mantendu beharrean aurkitzen zarete.  Elizen arteko biblia   Heb 5,12

Zati horietako emaitzez, hirian lan egiten dutenak mantenduko dira.  Elizen arteko biblia   Ez 48,18

• 3 da/du ad zerbaitek, bere izateari edo egoerari eutsi; irauten utzi edo iraunarazi. ik atxiki.

Libelula lodi batzuk hurbildu ziren terrazara, hain makalak non airean doi manten zitezkeela ematen zuen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 301. orr.

Ulertzeko beharretik aldenduta mantendu nintzelako.  Berria - Kultura   2006-04-11

Hor mantendu ginen, eta hori seinale ona da.  Berria - Kirola   2004-07-23

Nire arropa, garbia nahiz garbitzekoa, beti ongi ordenatua eta konpondua mantenduko dela.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 59. orr.

Garai hartako horma batzuk bere horretan mantendu dira.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 79. orr.

Isilunea mantentzen zela ohartzean, berak apurtu behar zuela konturatu zen.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 222. orr.

Besoak gorputzaren bi alboetara zintzilik mantenduz, ahalik eta naturaltasun handienaz inguratu nintzaion.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 205. orr.

Atleta batek 2 zp inguruko potentzia manten dezake 100 metroko lasterketan.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 52. orr.

Hartara, mantendu egiten da gorputzeko ur kantitatea.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 196. orr.

Askotan, makinaren alboko piezen mugimenduaren bidez mantentzen da behar bezala olio-geruza.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 40. orr.

Kosmosak bere oreka manten dezan.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 133. orr.

"Zerk mantentzen zaitu?" galdetu, eta "ezak" erantzun zuen.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 84. orr.

Estatu unibertsalek mantenduriko erakundeen onuradun nagusiak eliza unibertsalak izan direla.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 93. orr.

Isilpean mantendu genuen gertakaria, noski.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 112. orr.

Edalontzia eskuan hartuta, ahorako erdi bidean mantendu zuen, eta lepoa mugitu barik saiatu zen batera eta bestera begiratzen  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 88. orr.

4 (era burutua izenondo gisa)

Horrela egiten dute emakume "mantenduek". Hazkunde mantendua" terminoaren erabilerak ez du inolako kontraesanik barnean, eta erabiltzen dutenek adierazi nahi duten horixe esan nahi du: hazten jarraitzea, hazkundea kosta ahala kosta mantentzea.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 160. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

amaierara arte mantendu (3); atea hutsean mantendu (3); bere hartan mantendu (6); bere horretan mantendu (17); bizirik mantendu (9); burua hotz mantendu (15); egonkor mantendu (5); ezaugarriak mantendu (3); ezkutuan mantendu (4); garbi mantendu (3); hotz mantendu (15); hotz mantendu zuen (4); hutsean mantendu (3); irekita mantendu (3); jarrera mantendu (7); maila mantendu (4); mantendu beharra (6); mantendu beharreko (3); mantendu da (15); mantendu du (19); ohiturak mantendu (3); ondo mantendu (3); oreka mantendu (3); postuetan mantendu (3); tentsioa mantendu (3); tinko mantendu (5); urtez mantendu (4); zabalik mantendu (3)

bere horretan mantenduko (8); ezkutuan mantenduko (3)

identitatea mantenduz (3); jarrera mantenduz (5); oreka mantenduz (4)

atea hutsean mantentzea (6); baldintzak mantentzea (3); bere hartan mantentzea (3); bere horretan mantentzea (12); bizirik mantentzea (5); espetxean mantentzea (3); ezkutuan mantentzea (3); kopurua mantentzea (4); legez kanpo mantentzea (3); mantentzea deliberatu (3); mantentzea erabaki (16); mantentzea espero (4); mantentzea lortu (13); mantentzea lortuko (3); mantentzea lortzen (3); oreka mantentzea (3); taldean mantentzea (3); urrun mantentzea (3); zabalik mantentzea (3)

arreta mantentzeko (6); bere burua mantentzeko (3); bere horretan mantentzeko (5); bizirik mantentzeko (9); egonkor mantentzeko (3); egonkortasuna mantentzeko (4); familia mantentzeko (3); jarrera mantentzeko (4); lanpostuak mantentzeko (3); lurralde osotasuna mantentzeko (3); mantentzeko ahalegina (3); mantentzeko asmoa (9); mantentzeko aukera (7); mantentzeko baizik (3); mantentzeko beharra (5); mantentzeko borondatea (4); mantentzeko deia (3); mantentzeko deia egin (3); mantentzeko eskatu (8); mantentzeko eta hobetzeko (3); mantentzeko gaitasuna (4); mantentzeko konpromisoa (7); mantentzeko konpromisoa hartu (4); mantentzeko lan (4); mantentzeko lanean (4); mantentzeko moduan (3); ordena mantentzeko (4); oreka mantentzeko (4); osotasuna mantentzeko (4); pizturik mantentzeko (3); preso mantentzeko (4); prezioen egonkortasuna mantentzeko (3); urrun mantentzeko (8); urrun mantentzeko agindua (4)

bere hartan mantentzen (6); bere horretan mantentzen (12); bizirik mantentzen (18); bizirik mantentzen duen (3); burua hotz mantentzen (6); erritmoa mantentzen (3); espetxean mantentzen (3); fresko mantentzen (4); gertu mantentzen (3); hotz mantentzen (7); indarrean mantentzen (6); itxaropena mantentzen (3); itxita mantentzen (3); mantentzen ahalegindu (4); mantentzen asmatu (3); mantentzen jarraitu (3); mantentzen saiatu (5); mantentzen saiatuko (7); mantentzen saiatzen (4); oinarria mantentzen (3); ondo mantentzen (3); ordena mantentzen (3); oreka mantentzen (5); su etena mantentzen (3); urrun mantentzen (3)

sexu harremanak mantentzera (3)


mantenimendu (orobat mantenamendu g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian mantentze eta mantentze-lan agertzen dira) iz mantentze lana, bereziki makina, instalazio edo kideko batena.

Poliziaren egoitzaren aparkalekuaren eta ibilgailuen mantenimenduarentzat baliatzen den eraikin baten artean.  Berria - Mundua   2004-07-20

Euskal telebistako (ETB) emanaldien errepikagailuen mantenimendua.  Herria   2004-07-15

Horren abantaila da mantenimendua merkea dela.  Herria   2002-09-12

Zentral nuklearren eta hauen mantenamenduaren egoera.  Berria - Gaiak   2004-10-26


mantentze 1 iz zerbaitek, bere izateari edo egoerari eustea; irauten uztea edo iraunaraztea.

Mantentze horren nondik norakoak ez ziren xehetasunez aipatzen.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 131. orr.

Kanpokoek eskertu egiten dute guk ekar dezakegun testigantza; eskertu, gu bizirik mantentze hutsa.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 222. orr.

Kloro isuri gehiago saihesteko enpresak garatu beharko duen mantentze planaren jarraipen zorrotza egingo du Industria Sailak.  Berria - Euskal Herria   2004-01-09

Etxebizitzaren ustiatze, mantentze eta eraiste zikloetan sortutako hondakinen kudeaketa.  Berria - Euskal Herria   2006-02-28

Eraikinaren mantentze kostuak gutxitu beharko dituzte.  Berria - Ekonomia   2004-03-16

Mantentze zerbitzuko grebak VW gelditu du.  Berria - Ekonomia   2006-03-18

2 mantentze lan

Lasterrean hasi zen, bada, Erakundearen Nafarroako egoitza anitzetan mantentze-lanak egiten: sukaldaritzan, txofertzan, komun-garbikuntzan eta beste hainbatetan.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 26. orr.

Lagundu egiten nuen zaldi pabiloiaren mantentze-lanetan, basora joaten nintzen Lubisekin, edo errekan amuarrainak harrapatzera Pantxorekin.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 96. orr.

Berez lubrikatzen direnak izan behar dute hezurren arteko giltzadurek, eta urte askoan funtzionatuko dutenak [...] mantentze-lanik gabe.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 18. orr.

Avarozoko labeetako mantentze-lanetako langileak.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 191. orr.

Trenbideko mantentze lanetan ari zen langile bat hil da, elektrokutatuta  Berria - Ekonomia   2006-02-22

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

erratzen mantentze lanetarako (4); mantentze lana (3); mantentze lanak (8); mantentze lanak egiteko (3); mantentze lanetako (4); mantentze lanetan (20); mantentze lanetarako (6); mantentze lanetarako tresnak (3)


mantenu 1 iz elikagaiz hornitzea; jatekoa.

Munduak arduragabe izendatu baitzuen, bere burua jagoteko ez gauza, jasan zitzala orain ondorioak, har zezala orain beraren ardura osoa bere gain, mantenu eta guzti. Azkenean beneditarren esku gelditu zen zakurren mantenua.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 101. orr.

Nadiak harentzat gorde zuen mantenu urri hartatik gehiena.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 331. orr.

Zurrumurruek zioten prezeptibako irakasleak mantenua eta soldata urri bat ematen zizkiola, emazte plantak egitearen ordainetan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 65. orr.

Han ziren gorteko kideak, baina baita mantenu errazera hurbildutako ezpara eta mandeuli arruntagoak ere.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 106. orr.

Aitaren, senideen eta familia guztiaren mantenuaz arduratu zen.  Elizen arteko biblia   Has 47,12

Ala Bernabe eta biok ote gara geure mantenua irabazteko lan egin behar dugun bakarrak?  Elizen arteko biblia   1 Ko 9,6

Beren eskulanaz ateratzen dute mantenua.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1149. orr.

Quenutarrek ostatua eta mantenua ematen zioten.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 198. orr.

Mantenurako diru gutxi bidaltzen zioten.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 186. orr.

Txirrindulari askok hartzen omen dute ostatua bertan, mantenu osoagatik 20 euro bakarrik kobratzen dituztelako.  Berria - Kirola   2006-01-17

Muzin egin nien mantenuko gizonaren hanburgesei, eta gaizto begiratzen zidan berak entsalada baizik ez nuelako hartzen.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 77. orr.

Halako batean, jendarmeak hotelean azaldu eta atxilo eraman zuten mantenuko gizona.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 77. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Gure erresuma zaharreko erregeen mantenu kontuetan ere, maiz ageri da baba zaharra.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 56. orr.

Mantenu-kostua igo arren, gustura bilatuko nuke beste norbait zuri laguntzeko...  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 57. orr.

Gorotz harrotzailea, herriko xelebre gixajoren bat izaten zen jeneralean, mantenu eta xurrut truke aste beterako edo etortzen zena.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 300. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Hara, Jainko Jaun ahalguztidunak kendu egingo die Jerusalemi eta Judari euskarri eta mantenu oro: ogi-mantenua eta ur-mantenua.  Elizen arteko biblia   Is 3,1

4 mantenimendua.

A-8 autobidearen mantenu gastuak.  Berria - Euskal Herria   2006-04-28

Trenbide arloko edozein erabaki hartzeko berdin dio mantenu lanak izan, bikoizketak izan edo besterik, ahalegina egin beharko da guztietan kalte sozialak, ekonomikoak eta ingurumenarekikoak ahalik eta txikienak izan daitezen.  Berria - Euskal Herria   2004-11-04

Eurofighter hegazkinaren mantenu sistemak garatu eta hornitzeko  Berria - Ekonomia   2004-01-16

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ostatua eta mantenua (3)

mantenuko gizona (4); mantenuko gizonaren (3)


mantenualdi iz zerbait edo norbait mantentzen den aldia.

Alter Vishkowerrek behin-behineko kontratu bat idatzarazi zuen ezkon hitzarmenerako, Ansheli dote handiagoa, opari gehiago, eta Avigdorri eskaini ziona baino mantenualdi luzeagoa aginduz.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 200. orr.


mantenubide iz mantentzeko bidea.

Ez al dakizue eginkizun sakratuetan jarduten dutenek tenplua izaten dutela mantenubide, eta aldarean zerbitzatzen dutenek aldarean eskaintzen diren oparietatik hartzen dutela beren partea?  Elizen arteko biblia   1 Ko 9,13


mantenuburu iz mante zenbitzuaren burua.

Versinok, mantenuburu egiten zuenak, esan zuen horiek guztiak kontuak zirela, ardoa eta arraina onak izanez gero: bera ziur zegoen ortodoxiaren aldeko gehienek ez zutela bereiziko, begiak itxirik probatzera emanez gero, zuria beltzetik.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 198. orr.


mantenugai (orobat mantenu-gai) 1 iz zerbait edo norbait mantzentzeko gaia.

Urtero, Pazkoaz, Burtonen baleontzia pasatzen zen munduaren berri eta mantenugaiak ekartzera, eta guk ontzen genuen urdai ketu apurra kargatzera.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 136. orr.

Haren etxe amaraunez bete, mantenu-gaiz huts hartaz pleinuka.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 91. orr.

2 irud/hed

Tumoreak hazteko behar duen beste mantenugai lortzeari deitzen zaio angiogenesia.  Berria - Gaiak   2004-06-04

3 elikagaia.

FAOren arabera, ordea, arroz mota bakoitzak mantenugai desberdinak ditu, beraz, arroz mota desberdinak nahastuz gero, malnutrizio arazoak murriztuko lirateke.  Berria - Gaiak   2004-02-13


mantila ik mantilla.

mantilla (orobat mantila) 1 iz mantelina.

Jantzi dotore, mantu, lepoko zapi eta poltsak, gona fin, durbante eta mantilak.  Elizen arteko biblia   Is 3,22-23

2 irud/hed

Uztaila da, eta irri egiten hasi dira dagoeneko hurrak eta sehaska gorrixtaren gaina apaintzeko, mantilla horixta puntilladun bana erregalatu die Abuztu amautxiak.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 183. orr.


mantis 1 iz marisorgina.

Maitasunez burua galtzea eskatzen dute mantis emeek.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 160. orr.

Larrutan ari diren bitartean, mantis emeak sendo eta trinko heltzen dio arraren gorputzari besarkada gogorrean.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 160. orr.

2 mantis religiosa marisorgina.

Bere intsektu eta tximeleta bilduma erakusten ari zitzaiola, begi guztiak mantis religiosa bati so, iruzkin bat egin zuen R. jaunak.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 181. orr.

-Emakume guztiek mantis religiosa bat omen dute inkontzientean.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 181. orr.

· irud/hed Jauna, mantis religiosa bat naiz, mokaduz mokadu irentsi nahi zaituena, inkontzienteki ez ezik kontzienteki ere bai...  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 186. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

mantis religiosa (7); mantis religiosa bat (3)


manto ik mantu.

mantoi iz xala.

Horiek, hiri handian bezala jantzita etortzen dira hondartzara, Pariseko azken modako sonbrailuekin buruan eta oinetatik leporaino estaltzen dituen mantoi handiekin.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 23. orr.

Atorra bat, xingola bat, mantelina bat, bi gerruntze, txano bat, mantoi bat, musuzapi erdi bat: horixe zeraman umeak soinean 1906ko otsailaren 24an Donostiako tornuan abandonatu zutenean.  Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 55. orr.

Eta baita Corbaran Letekoa ere, bere zaldi gorrantz dotore apainduan, mantoiez ongi baino hobeki estalia.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 134. orr.


mantra iz hinduismoan, esaldi edo formula mistikoa.

Ondoren, kantu sakratuak (mantrak) kantatu bitartean, ingurua atxurtu eta sugeak zakuan sarrarazi.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 160. orr.

Konbertsio ondoko lehenbiziko aste horietan, East Villagen ibili zen batera eta bestera, jantzi azafrai-koloreak soinean, Hare Krishnaren mantrak kantatzen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 60. orr.

Eta segituan laguna Else kontsolatzen saiatu zen, "ahaztu etxearena, maitea, ahaztu etxearena" errepikatuz mantra ilun eta monokorde gisa.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 179. orr.

Arratsalde zientifikoetarik landako gaualdiak, ez dakit nongo mahabarrataren mantrak errepikatuz higatzen genituen, zangoak, besoak eta gaineratikoak zintzilik, iturriak eta indar ezezkorrak agortu arte.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 26. orr.

Ahotsa altxatzen dut,... /... bertsoa mantra egiten dut,... /... hementxe deklaratzeko: amaitu da.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 149. orr.

2 irud/hed

Zorion artifizialen hagun zilarrak begietarik isurtzen zaizkion aingeru aurpegia agertuz, Zein Ongi Naizen mantra lanzinanteak ahots monotonoz errepikatu bitartean.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 186. orr.


mantsino ik mantsio.

mantsio (corpusean mantsino soilik) iz etxandia.

Miamin, ostera, inferioridade kokoa sartzen ei jakon: transatlantikoak, hotel itzelak, egundoko mantsinoak, hotelerako joan-etorriak yate itzelean.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 46. orr.


mantso (orobat manso g.er. eta mantxo g.er.) 1 izond otzana.

-Behiak ere ez direla denak mantsoak.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 207. orr.

Jende gutxi agertu da klasera; ikasle mantsoak agertu dira bakarrik, pasiboak, otzanak.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 51. orr.

2 poliki doana edo egiten dena.

Etxeruntzean, nere suzuki mantsoan, [...].  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 92. orr.

Mantsoa eta triki-traketsua izan zen bidaia.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 125. orr.

Udaletxeko erlojuaren orratz mantsoek gurea ez den denbora bat neurtzen dutela ematen du.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 105. orr.

Eskaileretan behera nekez moldatu zen, oinetako handi haiek jantzita, baina ezari-ezarian zoragarria egin zitzaion jaitsiera mantso hura.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 269. orr.

Paseoko abiadura mantsoan zihoazen.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 138. orr.

Ondo baino hobeto ezagutzen nuen nire biktima izango zenaren ibilera mantso eta mesfidatia; alde guztietara miatzen zuten begi urduri ilunak zituen.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 150. orr.

Egunak aurrera doaz loreen erritmo mantso baina etengabean.  Berria - Kultura   2004-08-11

3 (adizlagun gisa) poliki. ik mantsoki.

Etxera itzuli naiz, mantso, paseatuz.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 70. orr.

Mantso ibili, aditu?!  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 43. orr.

Mantso, pausoari pauso.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 234. orr.

Karakolak poliki eta mantso egiten du bere bidea.  Berria - Mundua   2004-08-12

Polikiegi, mantsoegi, astiroegi ibili baita denbora bere xedera iritsi arte.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 44. orr.

Halako batean, bueltaka hasi dira haizegailuen hegalak, hasieran mantso eta gero bizi-bizi, atzeraka dabiltzalako irudipena sortuz.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 76. orr.

Horrela, bada, pazientziaz beterik, mantso eta garbi, hitzez hitz ahoskatu diozu esan beharreko guztia.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 103. orr.

Martinek mantsoago hitz egin zuen, ordu arteko bizitasunik gabe.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 175. orr.

Mantso obeditu zuen, erremediorik gabeko gauza bati men eginez bezala.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 44. orr.

Mutil gazteak betazalak mantso goratu zituen eta neska gazteari begiratu zion.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 103. orr.

Joxe, jauzi egin eta mantso hurreratu zaio.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 21. orr.

Autoa oso mantso abiatu da maldan beheiti.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 63. orr.

Gauzak mantso doaz, dortoka baldarrak bezala.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 144. orr.

4 (hitz elkartuetan)

Halako batean emakumea, zumezko aulkitik mantso-baldar jaikirik, neska-koskorrarengana hurbildu da.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 133. orr.

5 mantso-mantso adlag poliki-poliki.

Orduan, neskak atzera egin zuen mantso-mantso.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 116. orr.

Handik gutxira, automobila agertu zitzaigun maldan behera mantso-mantso.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 35. orr.

Mantso-mantso eta banan-banan kontatuko dut, behar den bezala.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 83. orr.

Hasia zen, mantso-mantso, txinatar subiranotasunaren zatikatzea, administratiboa aurrena eta geografikoa gero, Ingalaterraren eta Frantziaren eskutik lehenbizi, Japonia, Errusia, Alemania eta Italiaren eskutik ondoren.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 53. orr.

Jendea mantso-mantso iragaten da, mantsoegi eta nabarmenegi, eta beti bada hurrengo norbait, huraxe izan litekeena...  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 249. orr.

6 (izenondo gisa)

Enpresa-mailan han segitzen zuen, pendulu mantso-mantso eskerga baten balantza bezala-.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 284. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

mantso abiatu (4); mantso ari (5); mantso bota (3); mantso doa (7); mantso egiten (4); mantso erortzen (3); mantso hitz egin (3); mantso hurreratu (3); mantso ibili (7); mantso ibiltzen (4); mantso idazten (3); mantso joan (4); mantso mantso (97); mantso mugitzen (5); mantso zihoan (3); oso mantso (23); poliki eta mantso (3)

oso mantsoa (3)

askoz mantsoago (3)


mantsoagotu, mantsoago(tu), mantsoagotzen 1 du ad mantsoago bihurtu, otzandu.

Beraren urratsera egokitzeko ahaleginean joan nintzaion atzetik, harik eta, antza, jarraitzen niola konturatu, eta lasterketa presatia mantsoagotu zuen arte. Jantzirik batere ez, ez eta beste puskarik ere; ibilaldia mantsoagotzen ahal zuen deusik ez, salbuespen bakar bat ezik: Mathieu apezak beti berekin zeramatzan gurutzea eta otoitz liburua.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 23. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Edonola ere, alkoholarena ez da bigarren bertsioaren aldaera mantsoagotu bat baino.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 173. orr.


mantsoarazi, mantsoaraz, mantsoarazten du ad mantsotzera behartu.

Bergaran euriteek ur putzuak sortu zituzten Gi-627 errepidean eta abiadura mantsoarazi zuten bertan.  Berria - Euskal Herria   2004-01-25

Orduan neuk mantsoarazi nahi izan nuen Ryokoren eskua, bizkarra zalu eraldatzen ari baitzitzaidan.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 131. orr.


mantsogarri izond mantsotzen duena.

Txilar xuria, berriz, maitasun grinaren mantsogarri omen da.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 248. orr.


mantsoki adlag poliki, mantso. ik mantsokiro.

Mantsoki baina urrats irmoz ari naiz mugitzen.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 113. orr.

Otsoa belaunikatu zen, burua makurtu, eta gorputza, isatsa eta belarriak mantsoki mugituz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 984. orr.

Karriketan mantsoki edo presaka zebiltzanak berinetan behari plantatu ziren.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 46. orr.


mantsokiro izond poliki, mantso, mantsoki.

Ordu hartan, Abenidaren alde bietara barreiaturiko etxetzar ilararen babesean, autoren batzuek mantsokiro korritzen zuten erdigunetik, eta, ertzetan merkatariek betaro hartzen zituzten bezero bakanak, ilunabarrak erakarriko zuen giza oldearen aiduru.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 8. orr.


mantsotasun 1 iz gelditasuna.

Ez zihoazen azkar, baina ederra zen, mantsotasun hura.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 155. orr.

Baina enbarkazioan pausatu eta edozein hondakinen bila hasiko dira, animalia antarktikoen mantsotasunarekin, biologikoki uste baitute inork ez diela minik egingo.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 341. orr.

Besteak, diru irabazteaz itsuturik batetik eta diru irabazte haren mantsotasunaz etsirik bestetik, gero eta diru multzo gehiago jokatzeko eskatzen zioten begibakarrari, presaka zebiltzala argudiatuz.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 50. orr.

Baina hiztegigileak badaki mantsotasuna eta bizkortasuna ere kontzeptu subjektiboak direla, eta, ez baitu presarik, aski bizkor doala deritzo.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 73. orr.

Arkeologoen gisa dihardu iragana arakatzen, lurrazpiko aztarna ezkutuak agerian jartzen, mantsotasuna zamari, pazientzia zamaltzain.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 195. orr.

2 otzantasuna.

Goseak nengoen, eta garaituaren mantsotasunez jokatzen hasi nintzen.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 73. orr.

Behin-behinekotasunean oinarritutako kontratazio sistema daukala, eta jendea hartzen eta bidaltzen duela, «mantsotasun mailaren edota afiliazioaren arabera».  Berria - Ekonomia   2006-02-02


mantsotu, mantso(tu), mantsotzen da/du ad 1 otzandu, bezatu.

Zaldi basatienak mantsotu eta gobernatu nahi bazuten, basa-lizar makila erabiliko zuten.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 36. orr.

Nola San Frantziskok Jainkoaren indarrez mantsotu zuen otso izugarri bat.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 982. orr.

Beste norbaitek har dezala ardura eta piztia amorratu hori mantsotzeko lana.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 158. orr.

Sabeleko harra mantsotu nahian [...] garagardo bat eta olibak eskatu zituen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 37. orr.

2 irud/hed

Sasoi honetarako, berorik erreenak mantsotu dira, ekaitzak gutxitu paraje hauetan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 350. orr.

Kaleratu eta zuzenean joan zen Alde Zaharrera sabela mantsotzera.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 227. orr.

• 3 du ad zerbaiten lastertasuna gutxiarazi.

Mantsotu egin zuen autoa.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 320. orr.

Eta Ronek hori esan orduko, trena abiada mantsotzen hasi zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 70. orr.

Oihantxora hurbiltzerakoan, zaldien ibilera mantsotzen hasi zen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 229. orr.

Ate nagusiko zubira hurbildu ahala, ibilera mantsotu egin genuen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 291. orr.

Mitxelenak bere ibilera bizkorra mantsotu gabe hitz egin zidan: [...].  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 31. orr.

Dummyk urratsa mantsotu zuen; eskua behin eta berriz jaso eta kapela aurrera eta atzera mugitzen zuen buruan.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 108. orr.

Pistola neukan besoa atzerantz eraman eta, abiada mantsotu gabe, matraileko latz bat erantsi nion.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 162. orr.

Itoizko urtegia betetzeko lanen erritmoa mantsotzeaz gain, sismografo gehiago jarriko ditu inguruan lurrikarak neurtzeko.  Berria - Euskal Herria   2006-03-02

Kontrolen ondorioz trafikoa asko mantsotu da bide erabilienetan eta joan-etorri handiko orduetan.  Berria - Euskal Herria   2004-05-18

4 irud/hed

Erresistentzia honek normalean ezin du prozesua mantsotzea baino gehiago lortu.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 257. orr.

Miren Azkaratek onartu du plana ezartzeak hainbat zailtasun izan dituela eta horrek mantsotu egin duela euskara Administrazioan sartzea.  Berria - Euskal Herria   2004-09-12

Garai geldietan, dena mantsotu egiten da, eta errazagoa da lehengoari eustea, ohitura hutsez.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 107. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

abiada mantsotu (6); abiada mantsotu zuen (3); abiadura mantsotu (7); asko mantsotu (4); ibilera mantsotu (5); urratsa mantsotu (3); urratsa mantsotu zuen (3)

erritmoa mantsotzeko (3)

ibilera mantsotzen (3); mantsotzen hasi zen (3)


mantsotze iz mantsoagoa, geldiagoa bihurtzea.

Txinako analistek %7ko hazkundea duen lehen mantsotze bat aurreikusten dute 2004. urterako.  Berria - Ekonomia   2004-01-21


mantu (orobat manto g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian mantu agertzen da) 1 iz gainjantzia, kapa.

Mantu ilun grisak janzten zituzten eta txanoek buruak eta kasketa estaltzen zizkieten. urrezko mantu handiak estaltzen zion Théodeni gorputza bularreraino, eta haren gainean ezpata zeukan, eta oinetan ezkutua.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 54. orr.

Baina itxura zoragarriko dama hark mantu zarpail batez estaltzen zuen gorputza.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 331. orr.

Han berean, gizon bat, jiten entzuna ez nuena: ez handia ez ttipia, xapela buruan, manto beltza, traka seriosekoa, lege-gizon edo hil zain horietarik, iduriz.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 11. orr.

Bake-espedizioa zirudien, baina armak zeramatzaten ezkutaturik mantu zurien azpian.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 156. orr.

Orduan mantua hedatu eta Tabiraren sorbalden gainean jarri zuen.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 166. orr.

Mantua askatu eta sorbaldetara erori zen, bera tupustean zutik jarri zenean.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 115. orr.

Gotzainak, Frantziskoren barne-jarreraz oharturik [...] beso artean hartu eta bere mantuaz bildu zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 191. orr.

Arantzazko koroa eta purpurazko mantua zeramatzala.  Elizen arteko biblia   Jn 19,5

Errege ezaugarrietako nabarmen jakinetakoa, mantu-koroak bezalaxe.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 416. orr.

2 irud/hed

Iluntasun madarikatu hau guretzat mantu babesgarria izan daiteke.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 129. orr.

Gauak bere mantu iluna zabaldurik zeukan jadanik.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 249. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Uzias erregea hil zen urtean, tronu altu eta garai batean eseria ikusi nuen Jauna; haren mantu-hegalak tenplua betetzen zuen.  Elizen arteko biblia   Is 6,1

· Konfiantza-mantua lagun, emakumeak ez du hitzen beharrik orain, isiltasunak ez baitu ezinegonik piztu bere baitan, maiz ohi duenez.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 103. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

hartzazu mantu hau (3); mantu beltz (3)

mantua eman zion (5); mantua maileguz utzi (3); purpurazko mantua (3)


mantxa1 1 iz orbana, narrioa.

Ez garatxo bat, ez mantxa bat, ez ubeldu bat.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 166. orr.

Mantxa gorri bat sumatu nuen nire nikian, odolarena ematen zuena.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 342. orr.

Alabaren mantxa gorriak ez zirela mantxa gorri hutsak, pikor zuri batzuk ere bazituela alabak mantxa gorrien gainean.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 151. orr.

Balkoitik begiratuta, mantxa zuri bat ikusten zen mendiaren maldan, Obabako herri-gunea baino harantzago, Alaska hotela.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 82. orr.

Leopardo baten larruko mantxak baino misteriotsuagoak iruditu zitzaizkidan hango karakter pintzel trebez marraztuak.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 213. orr.

-Erakutsi elastikoa...! nola egin dituk mantxa horiek?  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 160. orr.

Ekintza eta sarraski erabatekoa behar nuen nik nahi nuen lekura iristeko, eztanda guztiz mantxarik gabea.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 148. orr.

2 irud/hed

Mexikoko eguzkiak ezin izan zion lehortu erbesteak ariman utzitako mantxa.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 103. orr.

Umearena, familia batu batean heziketa ona jasotzeko eskubidea, mantxarik gabeko izen eta negozio oparo baten oinorde izateko eskubidea.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 148. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Libreta, elastikoan agertutako olio-mantxak eta Elkanon aurkitutako pistola, eta gainera, aurreko astean, hilaren lauan eta bostean, Agirrerekin eta Txorekin izandako bi hitzordu.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 110. orr.

Alkandora zuria askatuta zeukan, ardo mantxa handi batekin.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 110. orr.

Zer dira tunikaren odol-mantxa horiek?  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 364. orr.

Klarion-mantxa islarik gabeak ziren Bostongo kale, plaza eta etxadiak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 79. orr.

Kakalardo berde bat ikusten dut urre mantxaz betea ene zangoaren ondoan.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 146. orr.

Baserritarren behitegietatik medikuen kontsultazioetara, zikin mantxarik gabeko arto landetatik unibertsitateko arlo landuetara.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 24. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

mantxa gorri (6); mantxa gorriak (4); mantxa handi (3); mantxa zuri (5); mantxa zuri gorrixka (3); olio mantxa (3)


mantxa2 1 iz ipar kirol norgehiagoka edo lasterketa batzuk banatzen diren zati berdinetako bakoitza. ik txanda.

Hiru mantxa edo txanda bat bestearen ondotik..  Herria   2005-07-14

Hirugarren jokaldi edo mantxan izan da bitxikeria bat.12 tantorako hiru mantxetan.  Herria   2002-10-17

Lehenbiziko bi mantxak irabazirik airoski bazoan frantsesa, baina nehork ezagutzen ez zuen errusoak atxiki eta bertze hiruak ereman.  Herria   2002-12-05

Tau Baskonia gasteiztar saskibaloi taldea Europako lau hoberenetan sailkatu da, Bennetton Treviso italiano taldea garaituz bi mantxetan.  Herria   2005-04-14

Hau ez zen azken partida baina aitzinekoa: Baigorrin azken hauk irabazia lehen mantxa, hau bigarrena zen, kittara, Donapaleun jokatua eta, geroztik hirugarren bat behar zuten egin, nor-nausi.  Herria   2005-05-12

Oihuak eta esku zartak adituko dire norbaitek mantxa bat irabaztean eta ainitz gehiago, bixtan da, partida bururatzean, jakinen delarik nor den xapeldun berria.  Herria   2001-04-12

Aste huntan berean neurtuko da, finalalaurdenetan, Italiako Benetton Treviso talde gotorrari, joan-jineko partidetan, beharrez hirugarren mantxa batekin.  Herria   2005-04-07

Lehen mantxan lapurtarrak nagusi, ondotik haatik ahuldu dira.  Herria   2004-09-23

· Euskadi nagusitu 4 mantxa irabazirik [musean], Frantziak 2.  Herria   2002-10-17


mantxar izond poliki doana.

Ez zen mantxarra, ezta geldi egotekoa ere, eta matematikak, mekanika eta meteorologia ikasi zituen bere kabuz.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 29. orr.


mantxatar izlag/iz Mantxakoa, Mantxari dagokiona; Mantxako biztanlea.

Baina ez fida Santxo, mantxatar jendea zintzoa bezain haserre-beroa baita, eta kilimakur eramanik ez duena.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 124. orr.

Don Juan mantxatar apatiko, triste bat zen, oso serioa, oso neurritsua, oso zezenzalea.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 206. orr.

Etxeko beste tipo bat, oso ezaguna, Maisu Txikia zen, mantxatar pedante eta orojakin bat.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 122. orr.

Bagoi hartan nekazari sendo bat baizik ez zihoan, mantxatarraren itxura kementsu eta gogorrekoa.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 138. orr.


mantxatu izond

Elikadura hobea da, fruta ugari ukaiten dugu, ona, mantxatua den arren.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 120. orr.


mantxeta iz aldizkari eta liburuetan, titulua eta argibide administratiboak datozen gunea.

San Andres plazara joaten den orok ikus dezake Berriaren mantxeta, kirol jantzien saltegi baten ondoan eta Pyrenees ostatu ezagunaren parean: Berria egunkariaren Baionako ordezkaritzaren egoitza berria atzo goizean estreinatu zen, modu xumean, baina giro onean.  Berria - Euskal Herria   2004-01-11

Antton Mendizabalek Berriaren mantxetarekin egindako eskultura oparitu zioten EKTko ordezkariek Ernest Benachi.  Berria - Euskal Herria   2004-01-27


mantxo ik mantso.

mantxu1 izond besomotza.

Bere bukaera pentsatu du laguna kantuan ari den bitartean: mantxua naiz baina ona.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 118. orr.


mantxu2 izlag/iz mantxuriarra.

Arraza mongoliar garbia, aldiz, mongoliarrek, mantxuek eta tibetarrek osatzen dute.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 49. orr.

Mantxu Inperioaren ipar-ekialdeko markekin.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 195. orr.

Mantxuen Inperioa.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 414. orr.

Hamazazpigarren mendean Ming dinastia mantxu erdibarbaro kementsuek ordeztu ondoren, [...].  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 209. orr.

Ekialde Urruneko estatu unibertsaleko enperadore mantxuek.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 18. orr.

K.o. 1599an mantxueraren adierazpide izateko onartu zen, mantxuek Txina konkistatu bezperan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 64. orr.


mantxuera iz mantxuriera.

K.o. 1599an mantxueraren adierazpide izateko onartu zen, mautxuek Txina konkistatu bezperan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 64. orr.


mantxurriano izond

Nik konplexuak eduki ditut nire familiaren jatorriagatik, bertsotan ari nintzela behin tipo bat mikrofono aurrean «extremeño puta», eta «mantxurriano» eginez hasi zitzaidan... eta hori adin batekin ez da erraza.  Berria - Kultura   2006-01-08

Eta maketoak, mantxurrianoak ere esaten ziguten.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 153. orr.

Egunkari honetan, arrazoi horrexegatik, ezinezkoa da, konparazio batera, maketo, mantxurriano, hezurbeltz, belarrimotz edo kaskoin hitzak irakurtzea.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 101. orr.


mantxut ipar badantzut?

-Mantxut?  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 221. orr.

Mantxut? zure zerk? mihiak? barkatu, ez dut entzun.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 152. orr.


mantzaliña ik mantzanila.

mantzanila (orobat mantzaliña) iz kamamila.

Traktore itsuak mantzanila biltzen.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 120. orr.

-Mantzaliña bat prestauko deuat.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 172. orr.


manu 1 iz agindua.

Eta manu bera eman zieten probintziaren herrietako biztanleei.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 344. orr.

Jujeak manua eman dio Prefetari hiru familia horiek kanporatzeko lehen bai lehen.  Herria   2003-07-24

Beste anitz euskaldun bezala, ez zen nehondik ere ados Paristik heldu ziren manu garratzekin.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 116. orr.

Hiru oren luzeren buruan manua heldu zaigu gure block-etara itzultzeko.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 133. orr.

Baina horra non egun batez, Paristik manua ukanik, poliza etortzen den Itsasura, elizako aberastasun horiek bildu nahiz.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 116. orr.

Hortik dator honako manu hauek lege zibilak izatea: gurasoei ez diezu ukatuko legeek definituriko ohorea; ez duzu legeak hiltzea debekatzen duena hilko; [...].  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 195. orr.

Batzarra guk zer eginen dugun beha dago, manu zehatzak ukanak ditut Espainiara pasatzeko mugaren zeharkatzera entseatuko direnen gelditzeko.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 63. orr.

Kanpaleku ttipiko goardiek manu garratzak ukan dituzte, eta ez niz ene lagunaren ikustera joaiten ahal.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 91. orr.

2 erretira-manu etxeratze agindua.

Lekuka, erran bezala martxan ezarri ere dute aratsetako erretira-manua,“couvre-feu” delakoa, denentzat edo bakarrik 18 urtez azpikoentzat, nun nola gerta.  Herria   2005-11-17

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

alde egiteko manua (3); cartierren manua (3); egiteko manua (8); egiteko manua eman (5); egoteko manua (3); erretiratzeko manua (3); gelditzeko manua (4); manua bete (4); manua eman (19); manua eman zuen (4); manua ematen (3); manua izan (5); manua ukan (3)

manuak emaiten (3); manuak eman (3)


manual 1 iz eskuliburua.

Katastrofeen abantaila: zertaz negar egiten zuten jakin gabe negar egiten zutenek badute orain negar egiteko arrazoi estandar, ulergarri, psikiatria manualetako bat.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 210. orr.

-Bizitzeko manuala beharko genuke, tresna elektrikoak erabiltzeko bezalakoak- horrela, burua ia mugitu gabe esan zenuen.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 65. orr.

2 irud/hed

Manomanistaren manualak ordea, besteak beste, zera dio: esku bakar batekin ezinezkoa dela aurrera egitea.  Berria - Kirola   2004-04-08


manufaktura 1 iz eskuez edo makinen laguntzaz egiten den produktu baten fabrikazio prozesua

Emaitzen arabera, iritzi ezkorrena eta konfiantza gutxien duten sektore ekonomikoak manufaktura eta handizkako merkataritza dira. Gene bakoitza ADNaren zatiki txiki bat da eta zelularen funtzio berezi bat kontrolatzen du, eta proteinen sintesia edo manufaktura bultzatu.  Berria - Ekonomia   2004-02-25

Estatu Batuetan, mendearen hasieran, % 39 ari zen lanean nekazaritza eta meatzaritzan, % 39 zerbitzuetan eta % 29 manufakturan.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 151. orr.

2 lehengaietatik abiatuz eskuez edo makinen laguntzaz lantzen den produktua.

Ekialde Urrunak ez du bere kideen manufaktura askorik inportatzen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 66. orr.

Lehengairik gabe, herrialde horiek manufakturak esportatu beste biderik ez zuten beren ordainketa-balantza orekatzeko.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 118. orr.

Hirietan, gremioen monopolioak oztopatzen zuen oraindik ere manufakturen ekoizpena.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 33. orr.

Estatu Batuetan, manufakturei ezarritako batez besteko muga-saria %44ra iritsi zen 1913an.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 43. orr.

Merkataritzaren eta manufakturen babes-sistema  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 199. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Manufaktura-lanaren, merkataritzaren eta kolonia-hedapenaren apologia ziren doktrina honen gai nagusiak, estatuaren indarra sendotzeari baitzegoen osorik emana.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 36. orr.

Munduko ekonomia nekazaritza eta manufaktura industrian oinarritzen zen lehen.  Berria - Gaiak   2004-03-10

Irrigarria baita oraindik ere eskualde horretan manufaktura-industriak ekoizpen osoan betetzen duen lekua.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 112. orr.

Lehengaiak esportatzera eta bertako merkatua metropoliko manufaktura-ekoizpenetara zabaltzera.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 123. orr.

Manufaktura-sektoreko soldata errealak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 181. orr.

AEBetako manufaktura indizea martxoan uste baino gutxiago hazi arren, enpresen mozkin aurreikuspenak ez dira jaitsi.  Berria - Ekonomia   2006-04-04

Bestalde, ISM manufaktura indizea ere sendo hazi da eta horrek Atlantikoaz bi aldeetako burtsak bultzatu zituen.  Berria - Ekonomia   2004-05-04

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Zerga-salbuespenak, aldi baterako fabrikazio-monopolioak, maileguak, estatuaren eskariak eta ohorezko abantailak (errege-manufakturaren titulua adibidez).  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 37. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ism manufaktura indizeak (3)


manufakturagintza iz manufakturak egitea.

Manufakturagintzaren jardueraren adar batzuek, siderurgiak adibidez, gaindi ditzakete nazio aurreratuenei buruzko produktibitate-atzerapenak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 182. orr.

Fenomeno horrek mende batez iraun zuen, eta manufakturagintzaren eragile indartsua gertatu zen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 33. orr.


manufakturatu, manufaktura(tu), manufakturatzen 1 du ad lehengaietatik abiatuz eskuez edo makinen laguntzaz produktu bat landu.

Bakailaoa manufakturatzeko eraikina zen Ziriza.  Berria - Kultura   2004-05-23

Ehunak eta lanjantziak manufakturatzen zituen fabrika zaharkitu bat. aztertu beharreko lagina ez zen gehiago manufakturaturiko hautsño anonimo bat, quid materializatu bat; haitz zati bat zen, lurraren errai puska, mina indartsuek lurrari bortxaz kendua.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 28. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Europar beltz-tratulariek gai manufakturatuen truke hartzen zituzten esklaboak Afrikako kostaldeetan (armen, ehunen, edari bizien truke).  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 50. orr.

1840ko hamarraldian, Ingalaterrak, bere aldetik, produktu manufakturatuen gaineko muga-sariak murriztea erabaki zuen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 40. orr.

Nazioarteko merkataritzaren dinamismoa, batez ere, gai manufakturatuen salerosketatik dator.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 63. orr.

Zentroak ondasun manufakturatuak ekoizten ditu, eta periferiak, batik bat, sistema kapitalistan sartutako munduaren lehengai eta nekazaritza ondasunen hornitzaile funtzioa betetzen du.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 210. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

produktu manufakturatuak (3)

gai manufakturatuen (7); produktu manufakturatuen (7)


manugaitz izond ez-esanekoa, desobeditzailea.

Behortegiko linternapean ikusia neukan mutiko manugaitz honek Henrike II.aren gisako kapelu, bufoi bruxa eta larruzko azpantarrak zeramatzan.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 179. orr.

Lehen-lehenik [...] inguruko jaun manugaitzak zelatatu eta barrandatzea.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 64. orr.

Grinatsu mintzo zen, boz sendoaz, bere arrazoien indarraz entzule manugaitzen bat makurrarazi nahi antzean, ilunbetan argi, agorrean ur.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 395. orr.

Noski Henrikeri gehiago axola zitzaion manugaitzak erakartzea, manukorrak saritzea baino.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 59. orr.


manugaixtoko izlag manugaitza.

Manugaixtokoa izatera ailegatu gabe, lan hau politikoki ez-zuzena da, beldur naiz.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 13. orr.


manukor (orobat manakor g.er.) izond esanekoa, obeditzailea.

Maitale amoltsu eta manukor bat.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 181. orr.

AEBko diplomaziak "lagun" manukorren beharra zeukan, bertako goi mailako filipindar gizarteaz baliatu nahi baitzuen.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 189. orr.

Noski Henrikeri gehiago axola zitzaion manugaitzak erakartzea, manukorrak saritzea baino.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 59. orr.

Haur bat bezain manukor izan nintzaion.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 320. orr.


manukortu, manukor(tu), manukortzen (orobat manakortu g.er.) du ad manukor bihurtu.

Nik hartu dizkiot eskuak orain, hiltzaileak biktima liluratzeko, baretzeko, manukortzeko. Inork ez ziguk agintzen, eta aginduko baligute baino makurragoa duk, manukortuak gauzkatek makinista guztiok.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 183. orr.

Infernuaren ideia, egunez egun eta mendez mende manakortu gaituen infernuaren ideia, torturaren eta errepresioaren zuritzeko asmatua dela.  Berria - Kultura   2006-01-29


manumisio iz esklaboez mintzatuz, askatasuna lortzea.

Akabo ziren eztabaidak, istilutsuak nahiz lasaiak: Esklabo Iheslarien Legea, Kokapen-Kuota, Jainkoaren Bideak eta beltzentzako elizaulkiak; antiesklabotza, manumisioa, kolorearen araberako bozketa, [...].  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 236. orr.


manumitu 1 izond esklaboez mintzatuz, askatasuna lortu duena. irud/hed

Izan ere, kazetari onen besteko beharra dago kazetari manumituena.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 128. orr.

2 manumitugabeko izlag

Lautik hiru ez ziren ez Wayne, ez Mitchum, ez Martin, manumitugabeko afroamerikarrak baizik.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 168. orr.


manupe 1 adlag manupean, mendean.

Hala segituz gero, errege baten manupe amaituko zutela bazekien-eta.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 76. orr.

2 manupeansup_2 mendean.

Zure egoera kontrolatzen ez duzunez, etorkizun hurbilenak ere ihes egiten dizu barne antolamendutik; bertzeen manupean baitzaude aldi oro.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 13. orr.

Bi urte geroago Heinrich Himmler SS indarren buruzagiak bere manupean hartu zuen erakunde hori.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 9. orr.

Sauronen erresumaren bihotzaren barnean zegoen Sam, bere antzinako boterearen sutegian, Erdialdeko Lurraldeko botereen arteko ahaltsuena, gainerako botere guztiak manupean hartu zituena.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 275. orr.

Eta Mordorren manupean luzaroen egondakoek, morrontza haren menpe denbora gehiena iraundakoek, [...] bat egin zuten azken borroka etsia luzatu nahian.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 281. orr.

3 manupeansup_1 agintearen pean.

Soldadu mordo bat azaldu duk aurretik, mila bat omen, Agirre bertako koronelaren manupean.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 107. orr.

Gerla piztuz gero, jende gehiago altxarazi behar zuen eta Donibaneko gazteluzainaren manupean jarri, hura baita erregeren ordezkoa Nafarroa Beherean.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 64. orr.


manuskrito iz eskuizkribua.

Etxekoek sura bota zizkioten manuskrito edo eskuizkribu frango, poliziaren beldurrez.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 187. orr.


maoi ik mahoi.

maoismo iz Mao-Tze-Dong-en doktrina marxista-leninista; Maoren dotrinan oinarrituriko mugimendu politikoa.

Baina ez da ahaztu behar ETAren formazio ideologikoan Europako pentsamendu joera berriak nagusitu zirela, ateismotik existentzialismora, marxismotik maoismora, antikolonialismotik nihilismora.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 53. orr.

Ezkerreko talde eta joera guztietatik pasatua zen: stalinismoz zipriztindutako marxismo-leninismotik trotskismora eta (berehala) maoismora; anarkosindikalismotik sozialismo kristaura eta askapenaren teologiara; [...].  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 101. orr.

"Maoismo" hitz horrekin, gauza hau dut adierazi nahi soil-soilik: Maok bezala, Mañexek bat egiten zituela bere baitan aberriaren aldeko borroka eta jende xehearen aldekoa.  Herria   2001-09-13


maoista (orobat maoizta g.er.) 1 izond Mao-Tze-Dong-en dotrinaren edo politikaren aldekoa.

ORTko ekintzaileak ugaritu ziren batik bat; erakunde maoista hark denbora gutxian irabazi zuen bailarako gazte "mugituen" gogoa.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 57. orr.

Zapadoreen konpainiak zalantzarik gabe ikusi zituen gerrillari maoistek ipinitako dinamita-kargen aztarnak.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 22. orr.

Herria gerrilla maoistaren eskuetan zegoela aitzakia harturik.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 21. orr.

70eko hamarkadaren hasieran ezkutuko lan politikoan ari ziren alderdi komunista ugariek -Hirugarren internazionalekoek, laugarrenekoek, maoistek- ez zuten planteamendua onartzen, eta beren kritiketan "burgesiaren alde" ari ginela aurpegiratzen ziguten.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 397. orr.

• 2 iz Mao-Tze-Dong-en dotrinaren edo politikaren aldekoa.

Lekutan dago maoista zen garaia.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 82. orr.

1970ean [...] La Cause du Peuple izeneko aldizkariaren zuzendaritza hartu zuen bere gain, maoistek eskatuta.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 11. orr.

Guk pentsamendu eta mugimendu ezkertiarraren loratzea bizi izan genuen Parisen: gautxistak, maoistak, troskistak...  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 86. orr.

Hipermaioritarioak minoritarioen kontra, hipertroskistak maoisten kontra, hiperabertzaleak espainolisten kontra...  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 138. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

gerrillari maoista (6)

gerrilla maoistak (17); talde maoistak (3)

gerrilla maoistaren (5)

gerrillari maoistek (18); maoistek deituta (5); maoistek egindako (3); talde maoistek (3)

gerrillari maoisten (11); maoisten kontra (4)


maokrazia iz (cf kristau 11)

Gainditua balin bada ere 1970 urte haietako kristau maokrazia sinple hura, sekula bezain beharra da Euskal Herriaren eta justizia sozialaren aldeko borroka  Herria   2001-09-13


maozale izond Mao-Tze-Dong-en doktrinaren zalea dena. ik maoista.

Mañexen "maoismoa" ere kakotxen artean ezartzen düt, ez baitzen maozalea, zentzu hertsian, bistan dena.  Herria   2001-09-13


mapa 1 iz Lurbiraren edo Lurraren zati baten irudikapena, eskala jakin batean egina.

Ezagutzen nuen, bai, 1:500.000 eskalako mapa hura, lupaz begiratuta ere ezer argitzen ez zuena.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 74. orr.

400 orri, 40.000 datu eta 300 taula, grafiko eta mapa.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 126. orr.

Eta hatz punta mapa gainean jarri du Imanolek, Euskal Herria tapatuz.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 412. orr.

Horra zergatik, Giuseppe Mazzinik, 1857an, erakutsi zuelarik bere Europako Nazioen mapa, hamar-hamabi estatu-nazio baizik ez zituen markatzen.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 69. orr.

Euskal Herria Europako mapan kokatzearren.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 73. orr.

Afaltzen zuten bitartean eskualdeko mapa bat aztertzen jardun zuten.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 201. orr.

Herrialdeak ergelkeria hutsa dira, ez dira mapetan baizik existitzen.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 132. orr.

Mapa tolestatu zuen.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 19. orr.

Bi geografi izen heleniko tradizionalei, "Europa" eta "Asia"ri, marinelaren mapatik publizistaren mapa politikora eta soziologoaren kultur habitaten diagramara aldatuz.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 274. orr.

2 (izenondoekin)

Arbeletik zintzilik Europako mapa handi bat zegoen.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 106. orr.

Munduko mapa erraldoia babesten zuen beiran bere hazpegien isla aztertu zuen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 304. orr.

Amazoniako mapa ezin handiagoa zabaldu zuen Jonathanek.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 242. orr.

Marteko mapa interaktiboa eratu du Googlek.  Berria - Gaiak   2006-03-15

Pablok uhartearen mapa militarra zabaldu zuen dendan.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 168. orr.

Zabalkunde horixe dago munduko mapa ekonomikoaren berrantolaketa sakonaren jatorrian.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 123. orr.

EEBBetatik bidalitako Mapa Meteorologikoak aurkeztu ziren, Parisen, telegrafoz bidaliak noski.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 447. orr.

3 (hiriena; ik planu)

Ostatuko karrikan bertan liburu-denda bat ikusi eta hiriko mapa on bat erosi nuen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 145. orr.

Orain arte izan garen hirietako mapak gorde egin ditut.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 140. orr.

Millek Donostiako mapa aztertu zuen, lekuaren izena aurkitzeko.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 152. orr.

Londresko mapa handi bat zeukaten zabaldurik.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 197. orr.

Pantailan Parisko mapa agerrarazi du Fernandezek.  Berria - Gaiak   2006-02-12

Hiri handiko kanposantuetan mapak banatzen dituzte sarreran, hildako ilustreak bisitatu eta libururik ekarri ez dutenak ere esku hutsik ez uzteko.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 56. orr.

· Altxorraren maparik ez nuen, eta ez nekien zein geltoki izango nituen bidean zain  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 59. orr.

4 (bestelakoena)

Landare baten genoma osoaren mapa.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 94. orr.

Mutazio hori ez zen, guztira, drosofilaren mapa genetikoan, kromosoma bateko puntu bat baino.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 57. orr.

Berrogeitik gora gunetako tenperaturaren mapa.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 132. orr.

Matematikaren unibertsoaren mapa egin beharko zuen.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 70. orr.

Pentsalariek landu dituzten gaien araberako Filosofia Politikoaren mapa bat moldatu du.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 218. orr.

Jarduera akademikoan, unibertsitate mailako prestakuntza atalean, titulazio mapa garatu nahi dute, hitzarmen politikarekin jarraituz.  Berria - Euskal Herria   2006-02-19

Bazela garuneko neurona-mailan, entzumenezko espazioaren "mapa" gisako bat, zentzumen bidezko informazioaren puntuz puntuko proiekzio ororen guztiz desberdina.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 57. orr.

5 irud/hed

Ahula baita oroimena, gaitza iraganaren mapa osatzea.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 58. orr.

Gure mapa erotikoarekin bat datorren pertsona baten aurrean.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 265. orr.

Mapa poetikoaren aurkikuntza.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 138. orr.

Euren begiradetan ostentzen den malkoen mapa latza da sakabanaketa.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 147. orr.

Agundezen esanetan, zerbitzuak ematen ari dira, baina baliabideen mapa planifikatu gabe dago oraindik.  Berria - Euskal Herria   2004-01-30

6 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Mapa sorta bat atera zuen Jonathanek [...] maletatxo batetik. Ibaien izen kartografikoak leku-izenak dira berez, ibaia pasatzen deneko leku baten izenak, gero ibai osoaren mapa-izen bihurtu direnak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 242. orr.

Gombrichen hitzak erabiliz, analogia ispilu-alderdiari dagokiola esan daiteke, eta errealismoa mapa-alderdiari.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 194. orr.

7 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Gauez topografia-mapa bat irakurri baina ilunetarako egokitzapena galdu nahi ez bada, aski da irakurtzeko betaurreko gorriak erabiltzea.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 33. orr.

Ahuñemendi inguruetako erliebe-mapa zabala.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 216. orr.

Telebistako eguraldi mapak.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 32. orr.

Isobara-mapa baten antzera.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 98. orr.

Lege horren bidez Nafarroako udal mapa aldatu nahi dute.  Berria - Euskal Herria   2004-09-12

Nik uste dut horren antza izango lukeela emaitzak, dialekto mapa batena.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 267. orr.

Eskola mapa ez dela zuzena eta zaharkituta dagoela.  Berria - Euskal Herria   2006-05-04

Bere izar-mapa osatu beharra zeukan oraindik.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 120. orr.

Geneak atzeman eta kromosoma-mapa batean kokatzeko.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 146. orr.

Nola azalduko litzateke balio-mapa batean?  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 48. orr.

· Ia-ia epaiketa militarra egin zidaten itsas mapa sorta baten izen-etiketak nahasteagatik.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 146. orr.

8 errepide mapasup_1

Errepide mapa bat, esaterako, errealitatea adierazten saiatzen den eredu bat da, eredu baliagarria gainera [...] bere helbururako erabilgarria baita, nahiz eta ez dituen jasotzen errealitateari buruzko hainbat eta hainbat datu.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 21. orr.

Binilozko disko zaharrak, merkatuan dagoeneko lehiabide direnak, errepide mapa zaharkituak, noizbaiteko bidai gidak.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 82. orr.

Metalezko hautsontzian zanpatu zuen zigarrokina eta zortzi tolesturatan bildu zuen errepide-mapa.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 81. orr.

9 errepide mapasup_2 irud/hed

Iazko ekainean onartutako Errepide Mapa izeneko bake egitasmoa sustatzeko xedearekin.  Berria - Mundua   2004-11-19

Sharonen plana ez da errepide maparen ordezko zerbait.  Berria - Mundua   2004-04-14

Gazatik erretiratzea Errepide Maparen zatitzat jotzen zutenek ulertu behar dute beren asmo onak gauza bat direla eta beste bat Sharonen asmo onak.  Berria - Mundua   2004-09-16

Abertzaleek euren errepide mapa beharko dutela esan du Elorrietak.  Berria - Euskal Herria   2006-03-28

Errepide mapa politikoa egitea ez dagokio Zapaterori, Euskal Herriko indar politiko eta sozialei baizik.  Berria - Harian   2006-04-02

Errepide-mapa taxutu behar dugu, horrek epe jakin batean Garoñako zentral nuklearraren itxialdira eraman gaitzan.  Berria - Euskal Herria   2004-01-15

Errepide Mapan zehazturiko urratsak ez dira egin, edota eginikoek ez dute inora eraman.  Berria - Harian   2005-11-26

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arriskuen mapa (3); bonaparte printzearen mapa (3); bonaparteren mapa (4); buruaren mapa (3); erliebe mapa (3); errepide mapa (137); errepide mapa bat (5); errepide mapa bultzatzeko (3); errepide mapa plana (3); eskola mapa (4); eskolen mapa (3); espainiako mapa (4); europako mapa (9); euskal herriaren mapa (5); euskal herriko mapa (13); euskalkien mapa (8); genomaren mapa (6); giza genomaren mapa (4); hiriko mapa (4); inguruko mapa (4); kultur mapa (3); kuxkuxeroaren mapa (9); londresko mapa (3)

mapa atera (6); mapa aztertu (3); mapa bat hartu (3); mapa bat zabaldu (3); mapa berria (5); mapa bultzatzeko (3); mapa digitala (3); mapa edo karta (3); mapa egitea (4); mapa egiteko (12); mapa egiten (3); mapa erakutsi (5); mapa gainean (6); mapa gauzatzeko (3); mapa genetikoa (3); mapa handi (8); mapa handi bat (5); mapa hartu (3); mapa ikusi (3); mapa osatu (6); mapa osatzen (3); mapa osoa (3); mapa politikoa (12); mapa politikoak (3); mapa politikoan (4); mapa seinalatuz (3); mapa zabaldu (4); mapa zabaldu zuen (3)

munduaren mapa (4); munduko mapa (7); nafarroako mapa (4); nafarroako mapa politikoa (3); titulazio mapa (4); titulazioen mapa (4); zuazoren euskalkien mapa (4)

errepide mapak (6)

errepide mapan (13); munduko mapan (4)

errepide maparekin (5)

errepide maparen (19); maparen arabera (8)

errepide mapari (10); mapari begira (8); mapari begiratu (3)

azaleko mapetan (3)


mapagile 1 iz mapak egiten dituen pertsona.

Ez alferrik ditugu gurekin mapagilerik onenak.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 126. orr.

Gorteko mapagilerik ospetsuenari, Abraham Souza juduari deitu eta ametsean ikusitakoa adierazi zion.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 222. orr.

Gaur egungo mapagileak satelitez egindako 39 milioi pixel izango ditu kontuan, baina gero informazio hori bere gisara moldatuko du.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 284. orr.

2 (izenondo gisa)

Dena dezakeen goiko begi mapagilearen eskuz.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 217. orr.


mapamania iz mapen zaletasun gehiegizkoa.

Militarren gaitz fundazionala den lurraldemina edo mapamania.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 249. orr.


mapamin iz

Hemengoa bai... baina nongoa? -galde lezake mapamina hezurretaraino sartua daukan edozeinek.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 246. orr.


mapamundi (orobat mapa mundi) iz lurrazal osoa, bi hemisferioetan banatua, irudikatzen duen mapa.

Martellus Henricusen mapamundiak eta Saint-Omerreko Lamberten Liber Floridus. Antarktika, kobentzionalki, kolore zuriz pintatzen da mapamundien beheko parte horretan.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 56. orr.

Erdi Aroan marrazturiko hainbat mapa mundiri begirada bat ematen diona azkar ohartzen da Belen, Nazaret, Jerusalem eta horrelako lekuei eskaintzen zaien arduraz.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 47. orr.

Mapamundi bat, erregelak eta angelu-neurtzaile bat.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 86. orr.


mapatxe iz Ameriketako ugaztun haragijale txikia, ile-grisa, buztanean eraztun beltzak dituena (Procyon rotor)

Mapatxe baten kontra esku hutsekin borrokatu eta irabazi.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 177. orr.

Mapatxe-larruz josiriko jantzi handi batez estalia.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 121. orr.

Jadanik 558 mapatxe eta 10 azkonar hil dituzte.  Berria - Gaiak   2004-01-15


mapatxo iz adkor mapa txikia.

Gaur egun, gure telebixta geurean bertan ere, ikustekoa da nola saiatzen diren, goizerako mapatxo bat eta arratsalderako beste bat eta... nola zehazten den… [...].  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 419. orr.


mapatzar iz adkor mapa handia.

Eta ordu pare batez gogoz lan eginda, beste hamabost toki-izen kokatu ditut pareta nagusiko mapatzarrean.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 79. orr.


maputxe 1 izond Txile hegoaldeko Araucoko indiar herrikoa.

Eskualdeko maputxeen buruetako batek.  Berria - Mundua   2004-06-02

Azkintuwe egunkari maputxeak salatu duenez, [...].  Berria - Mundua   2004-05-20

Lur Guztien Kontseilua erakunde maputxeko buruzagi Aucan Huilcamanen arabera, hautagaiek ez dute esandakoa betearazteko inolako asmorik.  Berria - Mundua   2006-01-15

Kolpe bat jaso du herri maputxeak.  Berria - Mundua   2004-06-02

2 iz herri horretako kidea.

Maputxeei herri izaera onartzea aztertuko du Senatuak, Lagosek eskatuta.  Berria - Mundua   2006-01-13

Lurrak kentzeak maputxeak hirietara emigratzea eragin du.  Berria - Mundua   2004-06-02

Indigenen lurretan aurrera egiten ari dira multinazionalak eta liskar gogorrak daude maputxeen, enpresen eta estatuaren artean.  Berria - Gaiak   2004-12-14

Lurrak ematen die nortasuna maputxeei.  Berria - Mundua   2004-06-02

Maputxeek Benetton enpresaren azken eskaintza errefusatu dute.  Berria - Mundua   2004-11-14

· Lurralde horien jabea Maputxe herria zen.  Berria - Kultura   2006-05-03


maquiavelotiar ik makiavelotiar.

mar-mar-mar adlag marmarka, marmarrean.

Kantuz ari ziren zenbait, bertze batzu mar-mar-mar otoitzean, arrosorio bat eskuan.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 179. orr.

Josinazio dala ta Pepita dala, Miriam, Manu eta Ramona, txor-txor-txor ta mar-mar-mar.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 97. orr.

Bazterrak mar-mar-mar hasiak, ikusiz gobernuburua eta minixtroa etzirela beraz arras hitz beretan...  Herria   2003-11-06

Beti ari dira mar mar mar eta mar mar mar "dezentralizasio" delako hortaz.  Herria   2002-12-26

Ederki, marmarti; mar-mar-mar, mar-mar-mar, mar-mar-mar, mar-mar-mar; marmarrean baino ez zekien emazteak.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 154. orr.


mar-mar1 (orobat marmar g.er.) adlag marmarka, marmarrean. ik mar-mar-mar.

Kalean hotza, zerua oskarbi, izarrek ñir-ñir, eta mutxurdinek mar-mar.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 229. orr.

Txutxu-mutxu eta marmar ibili dira pixka batean.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 89. orr.

-Eskumuturra hautsita -entzun zion Harryk maistrari marmar esaten-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 134. orr.


mar-mar2 ik marmar1.

mara-mara 1 adlag elurraz, eta izerdiaren, malkoen eta kidekoen jarioaz mintzatuz, emeki baina ugari.

Elur handia zen, malutak mara-mara erortzen ziren.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 51. orr.

Elurra ari zuen mara-mara, eta ezin jakin genuen non geunden.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 293. orr.

Mara-mara ari du kanpoan.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 67. orr.

Elur mardula hasi zuen bat-batean, mara-mara eta oparo, erauntsi etengabean.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 144. orr.

Ikustekoa zen Patxik nola egiten zuen negar, malkoak mara-mara!  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 26. orr.

Tania Kovaltxukek, mara-mara negarrez, mahukaren gainetik besoa laztandu eta larruzko txano soilduaren belarri eroriak atondu zizkion.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 104. orr.

Atea zabaldu dik eta, orduantxe Saxo jaikitzen ari zuan eta, besteak atearekin buruan jo ziok; odola mara-mara...  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 47. orr.

Lokatza mara-mara ari zen sartzen buru gaineko sabaiaren ohol artetik.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 157. orr.

Azkenean gorputz osoa erreta geratzen zitzaien, mara-mara erortzen ziren errautsetan.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 170. orr.

Euskaraz bi modu dauzkagu erortzen ari den elurraren abiadura deskribatzeko: mara-mara elurra azkar erortzen denean, malo-malo poliki erortzen denean.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 184. orr.

Mara-mara esaten da, baina han zarra-zarra ari zuen elurra, atertu gabe, aspertu gabe, eta botatakoa ez zen urtzen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 181. orr.

2 irud/hed

Mara-mara ari zen argia itsasgaina zilarreztatuz.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 127. orr.

Hargatik mara-mara jarraitu zuen: lagun harekiko solasetik lekora, lau hilabete eskasaren epean, egunkarian irakurri zuen bere burua ibaira bota zuela, loak hartzeko erremedioak alkoholarekin nahas irentsi ondoan.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 335. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

elurra mara mara (15); mara mara ari (16)


marabedi iz Espainiako diru zaharra, hainbat balio zituena; batez ere, erreal kuartoaren hogeita hamalaurena balio zuen kobrezko dirua.

Zortzi marabedi irabazten ditu eguneko garbi-garbi eta eltzetxo batean gordetzen ditu ezkontzen denerako.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 193. orr.

Erreal bana dago ogia eta hogeita hamar marabeditan haragi libra.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 190. orr.


marabila ik marabilla.

marabilioso ik marabilloso.

marabilla (orobat marabila g.er.) iz gauza harrigarria edo zoragarria, miraria.

Damaskoko Kalifak bere emazteen harema gordeko zukeen mesfidantza eta maltzurkeria berberaz begiratzen zuen bere altxor preziatua, nahiz eta bere buruari eskaini ez marabilla hura une oroz ikusi, dastatu eta miresteko egokierarik.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 48. orr.

Hilabete oso bat eman zuen sekulako marabillak iragartzen.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 43. orr.

Engainatuko ni, ba, hango marabillekin!  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 124. orr.


marabilloso (corpusean marabilioso soilik) izond miragarria, zoragarria.

Neskatoak betexeak zituen bere lehen hemezortzi urte marabiliosoak.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 98. orr.


marabut 1 iz harrizko toki itxia, lau albokoa, gaina biribila eta barrena hutsa duena, Islam-eko santu baten hilobi edo dena.

Marabut bat, hemengoen kapera bat, nolabait.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 137. orr.

Marabuteko zulotik mundua ikusten den moldeko argazkia eginen zenuke.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 138. orr.

2 musulmanen artean, gizon santua.

Zorionez, marabut afrikar oso aberats bat etorri zen gurera, eta urrea truke alokatu zituen nire zerbitzuak aste batez.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 34. orr.

Gainera, garai hartan jakin genuen, prentsan irakurrita, marabuta hil zela.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 106. orr.


maraca ik maraka.

maradikatu ik madarikatu.

maradizino iz madarikazioa.

Orduan tribuko mediku edo azti zenak mila maradizino jaurtikitzen zizkion tigre kolpatuari.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 562. orr.


maradizinoka adlag madarikazioka.

Egun osoan maradizinoka eta biraoka ibiltzen zitzaigun.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 564. orr.


maragato izond Espainiako Leongo Maragateriakoa.

Murias de Rechivaldo, egiazko hiri "maragatoa".  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 173. orr.

Ikustekoa delarik bizkitartean, herri maragato tipikoa delakotz.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 173. orr.


maraka (orobat maraca) iz pl Antilletako perkusio musika tresna, kirten batek eta hartxintxarrez beteriko esfera moduko batek osatua.

Marakak joz arrakasta lortu nahi duen labezomorro karibearra.  Berria - Kultura   2004-11-05

Jaime Vallsen Maraca jotzailea eta Beltzaren burua koadroak, 1927. urtekoak biak.  Berria - Kultura   2004-03-31


marantu iz adkor hildakoa.

-Hi, Iñaki, zenbat marantu dituk?  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 73. orr.

Nirea ez zen marantu bat tejal egin behar izan nuen.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 58. orr.


marapilo iz korapiloa.

Sabelean marapilo batek urdaileko pareten kontra indarra egiten du askatu nahian.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 90. orr.

Azken bazterrean, azken txokotxoan dago, marapiloa eginda, bere barruan altxor zikin eta hotza gordeta.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 68. orr.


marasma iz armiarma.

Marasma handi bat eta txiki bat ikusiaz gero, euria laster.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 150. orr.

Zu bezalako gizon handia esaldi bakarraren marasma-sarean harrapaturik: izadiaren handitasuna gauza txikiei begira aurkitzen da.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 33. orr.


marathoi ik maratoi.

maratila 1 iz zurezko pieza, biratuz ateak eta leihoak ixteko erabiltzen dena. ik kisketa.

Etorri zenean, atea giltzaz eta maratilaz itxi nuen.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 84. orr.

Bat-batean gazte bat autora hurbildu zen, maratilari eragin, atea zabaldu eta autoaren aurre aldeko eserlekuan eseri zen, Angelaren ondoan.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 160. orr.

Maratilari eragin nion, denda irekita aurkitzeko esperantza gutxirekin.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 221. orr.

Maratilari eragin zion eta kirrinka mehe batek adierazi zion sarbidea giltzatu barik zegoela.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 104. orr.

Maratilari jira eginda, esku batean erretilua zeraman emakume argaltxo bat sartu zen barrura.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 193. orr.

Goiko gelako ateak itxi eta maratila eman ondoren.  Elizen arteko biblia   Epa 3,23

Maratilari ematera zihoanean, ordea, atzera egin zuen.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 138. orr.

Maratila bat aurkitu eta gogor estutu zuen, baina eskuan geratu zitzaion. bat-batean atea itxi eta maratilari buelta eman zion.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 235. orr.

Burdinazko maratila kendu, atea ireki eta aurrez aurre Holgerrekin egin zuen topo.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 93. orr.

Atearen kanpoaldean, maratilatik esekia, txartel hau zegoen: DO NOT DISTURB.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 310. orr.

Begiak maratilako botoitik apartatu gabe.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 93. orr.

Etxe atzeko sarrerako ateari, berriz, kristal bat falta zaio, maratilaren parekoa hain zuzen.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 214. orr.

2 irud/hed

Inoiz ez zuen ikuspuntu hura aztertu, artearena, baina une hartan, Rosari so zegoela, edertasuna eta hondamena ate bereko bi maratilak direla otu zitzaion.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 95. orr.

Hori duk dena, ez zegok beste maratilarik.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 43. orr.

Arraza da beti arazoaren maratila.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 229. orr.

Bere lagunak aurkezteaz gain, lagun horiek hobeto ezagutzeko maratilak ere ematen dizkigu Sastrek  Berria - Kultura   2004-01-03

3 (hitz elkartuetan)

Halako batean, maratila-hotsa sarrerako atean.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 152. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

maratilari eragin (7)


maratilatxo (orobat maratiltxo) 1 iz

Gure aita zenak, larunbatean kentzen zuen asteko bizarra, ispilutxoa leihoko maratiltxoaren ertzean esekita...  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 402. orr.

2 irud/hed

Eguraldiak ez zuela sekreturik nahi nuen adierazi, antzeman lekiokeela hartara saiatuaz gero, erreparatzean zegoela maratilatxoa.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 103. orr.


maratiltxo ik maratilatxo.

maratoi (orobat marathoi g.er.) 1 iz 42 kilometro eta eta 195 metro oinez korritzean datzan atletismo proba.

2000. urtean, New York-eko maratoia kurritu zuen, 45 urtez goitikoen artean bigarren bururatuz.  Herria   2004-06-10

Maratoia korritu? ikusita soilik nekatu egiten naiz.  Berria - Kirola   2006-04-01

Atenasen maratoia egin zuenetik ez du inongo probatan parte hartu.  Berria - Kirola   2004-11-14

Maiatzaren 23an Zegama-Aizkorri maratoian parte hartzeko egun batean 300 pertsonek eman dute izena.  Berria - Kirola   2004-04-21

Ez da eliteko atletarik izango igandean Donostian jokatuko den maratoian.  Berria - Kirola   2004-11-24

500 lagun ariko dira Martin Fiz Maratoian, apirilaren 4ean.  Berria - Kirola   2004-03-02

Norbaitek bizkarrean kolpetxoak eman zizkion maratoia irabazi izan balu bezalaxe.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 74. orr.

Neure burua maratoia amaitu duen lasterkari batekin alderatuz.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 71. orr.

2 irud/hed

Lan eskerga izango da, pilotari bakoitzak zazpi aldiz kantxaratu beharko duelako gutxienez, eta sailkatze faseko maratoiak 28 partida izango dituelako.  Berria - Kirola   2004-10-07

Gurea ez da lasterketa motza, gure borroka maratoi luzea da.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 161. orr.

Lau urtetik behin euskararen maratoia antolatzen da, esaterako.  Berria - Euskal Herria   2006-02-17

Munduko musiken maratoia.  Berria - Kultura   2004-06-11

Gatazka konpontzeko bidean «maratoiaren erdia» egina dagoela uste du eta, gainera, beste erdia egiteko ez direla horrenbeste urte beharko.  Berria - Euskal Herria   2004-10-03

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Maratoi-korrikalariak bezain abailduta.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 111. orr.

Baina dozenaka ibiltzetik ehunka ibiltzera alde handia dago, batik bat kontatzen dena zenduak badira, ez manifestariak edo ikusleak edo maratoi lasterkariak, edo beste zer edo zer.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 136. orr.

· Munduko Mendi Maratoi Zirkuituaren barruan egongo da proba lehen aldiz.  Berria - Kirola   2004-04-23

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Martin Fiz Maratoia eta Bilboko Herri Maratoia jokatuko dira igandean.  Berria - Kirola   2006-03-29

Munduko onenak ariko dira Zegama-Aizkorri mendi maratoian.  Berria - Kirola   2004-04-23

Mendi-maratoiek gero-eta arrakasta handiagoa daukate urtetik urtera.  Herria   2003-06-19

Musika-maratoi horren helburua zen musika klasikoa, konpositoreak eta obrak ezagutaraztea.  Herria   2003-03-20

Parlamenturako hauteskunde maratoia abiatuko da gaur.  Berria - Mundua   2004-04-20

Goizeko hamaiketan hasita, rock maratoiak egin zituzten Durango herriko hiru gunetan.  Berria - Kultura   2006-03-05

5 maratoi-erdi

20 kilometra luzeko lasterraldia da, maratoi erdi baten heinekoa nunbait han, biderditan patar koxkor batekin.  Herria   2004-11-18

Komen eta Semotwo kenyarrak dira faborito etziko, Bilboko Maratoi Erdian.  Berria - Kirola   2006-04-28

Aurtengo Azkoitia-Azpeitia maratoi erdiak bi berrikuntza izango ditu.  Berria - Kirola   2004-03-03

Nazioarteko Maratoi Erdian faboritoek lasterketako marka izango dute helburu.  Berria - Kirola   2004-03-27

-Maratoi-erdi bat egiteko moduan ikusten zaitut -esan zion Mariak nebari.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 18. orr.

· Berako mendi maratoi erdian, apirilaren 17an, Fernando Etxegarai beratarra da nagusitu, Joxe Mendiola eta Arkaitz Zamakona-ren aitzinean.  Herria   2005-04-28

1.200 atleta ariko dira igandean, Donostiako Herri Maratoi Erdian.  Berria - Kirola   2004-05-11

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bilboko maratoi erdia (3); maratoi erdi (5); maratoi erdia (27); maratoi erdia irabazi (3); maratoi erdia irabazteko (3); maratoi erdia jokatuko (5); maratoi erdian (12); maratoi erdiko (4); mendi maratoi (4); nazioarteko maratoi erdia (3)

aizkorri mendi maratoia (4); donostiako maratoia (5); euskararen maratoia (3); londresko maratoia (3); maratoia irabazi (5); maratoia prestatzen (4); martin fiz maratoia (6); mendi maratoia (5); saharako maratoia (3)

londresko maratoian (6); martin fiz maratoian (4); pekingo maratoian (3)


maratoigile iz maratoilaria.

Helmuga begien bistan dutenean etortzen dira behera txirrindulari, maratoigile asko, orduantxe egiten baita presente nekea, harkaitz izugarri bat izango balitz bezala.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 166. orr.


maratoilari 1 iz maratoi lasterkaria.

Hiru maratoilari afrikar izan dira azkenak izena ematen: Fred Chumba eta Festus Kiono kenyarrak eta Abel Chimukoko zimbawetarra.  Berria - Kirola   2004-03-17

Aizkorriko maratoia kurritu da igandean, 330 maratoilariren artean.  Herria   2004-05-27

Gaueko hamarrak zirela konturatu zen Zorayda Arraras, oso aspaldiko egun hits eta zapal batetan Okotz Cormenzana psikoanalista lacantiar eta maratoilari ezagunak bortxatu zuen emakumea.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 229. orr.

2 irud/hed

Maratoilariek, pilotariek alegia, gaur egingo dituzte lehenengo urratsak, Bilboko Deportivo pilotalekuan (17: 00), iazko txapeldun Ziskar II.a, Buenos Airesko seme Pablo Hernan Fustoren aurka arituko da.  Berria - Kirola   2004-10-07

3 (hitz elkartuetan)

Hori gutxi balitz ere, fisikoki ere ondo prestatutako mutila da, nekaezina, borrokalaria, maratoilari hauspoa duen horietakoa.  Berria - Kirola   2004-11-17

· Mendi-maratoilari ona ere da, Zegamako maratoian zazpigarren bururatzen zuela 2003an.  Herria   2004-07-22

Errauli bat -ingelesek spanish fly deitzen diote, baina ez da ez eulia [...] ezta bereziki espainola ere, eta maitasun-maratoilarientzako errezeta guztietan agertzen da (Lytta vesicatoria).  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 22. orr.


maratoniano izond akigarria eta oso luzea.

Izan ere, Matiasen madarikazioak ez ziren iraupen handikoak; ez ziren, esate baterako, madarikazio maratonianoak.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 67. orr.


maratz 1 izond pertsonez mintzatuz, gogoz eta ganoraz lan egiten duena.

Susanna izeneko [...] emakume maratz prestu batez maitemindu zen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 32. orr.

Ama goiko solairura igotzen da lasterka, hango etxekoandre maratzari laguntzera.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 133. orr.

Ukendua erabiltzen baldin badut eta Jainkoaren laguntzaz sendatzen banaiz, neskame maratz bat bidaliko dizut, eta haren azpilanari esker, handik gutxira hilko zara.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 186. orr.

Sukaldari maratz haietako batengana hurbildu zen eta, goseak eta heziera onak zemaion eran mintzatuz, eltze haietakoren batean ogi kozkor bat bustitzeko baimena eskatu zion.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 142. orr.

Ikaragarri fina da etxeko lanetan, eta maratza, eta alaia gainera.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 89. orr.

Maratza eta saiatua izanagatik ere, gizonak ez duela ezer balio ordenatua eta diziplinatua ezpada.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 30. orr.

Estimazio handiko enplegatua zen ordurako, Administrazioarentzat behar-beharrezkoa, burdinazko oroimen baten jabea eta maratzetan maratza.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 101. orr.

2 irud/hed

Abarasketan sakabanaturiko erle maratzen antza zuten funtzionario haiek.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 215. orr.

Hegazti askoren neguko elikagaia prestatzen ari da dagoeneko gure natura ama maratza.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 379. orr.

Leku bitxiro aparta zuen indioilarrak familia-mundu sotil, bare eta maratz hartan.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 21. orr.

Garai guztietan eta lurralde guztietan, zibilizatu gabeetan salbu, ez da horrenbesteko asmaketa lan handi eta maratzik egin, nola egin den uraren ordezko edariak bilatzen.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 79. orr.

Nola lankide haren esku-hartze maratzari esker, errebolber bat aurkitua zuten arestian Luteziaren maletan.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 114. orr.

3 (adizlagun gisa)

Petrus da salgaiak mahai gainean zalu eta maratz hedatzen dituena, prezioak dakizkiena, dirua hartu eta kanbioak ematen dituena.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 154. orr.

Lanaz den bezainbatean beti benatsu, Tom ohe gainean eseri zen maratz, eta aldizkarietan orri pasa hasi zen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 80. orr.

4 maratz-maratz adlag ik marazki.

Analista horrek maratz-maratz zerrendatu zituen emaitza hain nabarmenkiro susmagarri baina formalki aitzakiagabe haiek.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 209. orr.

Boloniako nire lankideak badu berdekeriazko pasadizo-sorta etengabe eguneratu bat, eta maratz-maratz errepasatzen du, buletin teknikoekin batera, hirian eta eskualdean barrena bisita-jiran ekin aurretik.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 254. orr.

Bentzenoaren matrazean "ilar erdi baten lodierako" potasio xorta bat bota (hala zioen eskuliburuak) eta maratz-maratz destilatu nuen guztia.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 87. orr.


marazki adlag maratz-maratz.

Anforak zigilatzen zituen igeltsua marazki urreztatzen zen.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 63. orr.


maraztasun iz maratza denaren nolakotasuna.

Agureak eta bere umeek sugeei eusten eta beren lana egiten laguntzen erakusten duten trebetasun eta maraztasuna, gizakiak inertzia itsua menderatzeko duen ahalmenaren irudikapen artistikorik nobleenetakotzat hartua izan da.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 180. orr.


maraztu, maratz/maraztu, marazten da/du ad arropez-eta mintzatuz, maiztu.

Bertan jantzita zeraman pijama erantzi eta, zeremonia handiz, jantzi zituen fardeletik ateratako zamarra eta praka marradun zuri-beltz batzuk, nahikoa marazturik zeudenak.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 126. orr.


marddo ik mardo2.

mardo1 1 izond mardula.

Aukeran emakume proteikoagoak gustatzen zaizkio, gorpuzkeraz mardo eta mamitsuak, playmate titiak eta biolontxelo ipurdiak dituzten horietakoak.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 10. orr.

Saint-Ange Anderea: tira, lan itzazu ongi-ongi ipurmasaila mardo horiek!  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 303. orr.

Zein mardo eta freskoa, zein dotore eta distiratsua! egoera horretan garatu duten biziraupenezko mekanismo psikologiko mardoak.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 90. orr.

Giza Gorputzaren alde isurkor bat kanpoko gorputz batek determinatzen duelarik beste alde mardo baten maiz jotzera, alde honen azala aldatzen da eta honek hartzen ditu jotzen duen kanpoko gorputzaren hatzak.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 161. orr.

2 mardo-mardo adlag

Belauniko jarri naiz, prakak jaitsi dizkiot, eta bere zakila dakust mardo-mardo, nire ezpain artean hartu dut leunkiro, eta burutxoa ferekatu diot, ez du arazorik jartzen xurgatzeko, primeran konpontzen gara biok.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 83. orr.


mardo2 (orobat marddo) izond ipar biguna.

EguPeryko opariak usu, gure gero gosearen baketzeko, mardoak, hirotuak eta jan-egun epetik haratekoak ziren.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 89. orr.

Bena lehenik hunk nio, ikusteko plastiko gogorra ala marddoa den edo zer...  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 115. orr.


mardotasun iz mardultasuna.

Jakina, ez zuen laguntzen Tom gizendurik egoteak, behialako mardotasun hura ia erabateko potolotasun ahalkegarri bihurtu izanak,  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 35. orr.


mardul 1 izond gizena, betea, lodia, baina sendoa, indartsua eta osasuntsua. ik mardo1, malats; guri 3. (pertsonez mintzatuz)

Neska mardul beltzaran bat zen, hogeita hamar urtekoa.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 151. orr.

Ia Lisa bezain mardula zen, baina haren begirada lotsagabeagoa zen eta biziagoa bularra.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 115. orr.

Etxeko jaunak, gizon osasuntsu eta mardula izaki, gela edertzen ziotenak ere gizaki mardul eta osasuntsuak izatea nahi izan zuen, antza. bibote eta belarrondoko bizar iletsuekiko gelazain mardul bat ikusi zuen, zilarrezko konketa eta pitxerra eskuetan.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 144. orr.

Ikuspegi gogor eta hautsizalea zuten, eta bibotedun mardul bat agertzen zen haien buru, Ixko deitzen zioten bat.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 58. orr.

2 (gorputz atalez eta kidekoez)

Belarri txikiak, begi ilunak, ezpain mardulak.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 296. orr.

Bere mingain mardul eta itsaskorra nire aho barnean...  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 134. orr.

Beren ahots marrantarekin eta beren borrokalari beso mardul biluziekin.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 175. orr.

Aurpegi mardul beteak erakusten zuenez, oso bizimodu lasaia zeraman.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 56. orr.

Haren masaila osasuntsu eta mardul haiek.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 109. orr.

Bular mardul bati esku bakar batekin heltzen diolarik.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 47. orr.

Ipurmasail mardul haiek imajinatu nituen.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 108. orr.

Dolmancé, izugarri maite dut zure zakil mardula ukitzea, isurtzen naizelarik!  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 96. orr.

· Une horretantxe neskari malko mardul bat irristatu zitzaion masailetik behera.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 23. orr.

-Ez dakit ondo ari garen, Mathilde... -esan zion nederlanderaz, ahots mardul batez.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 166. orr.

Hamazortzi urte txuri, mardul eta alai.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 29. orr.

Afixetan agertzen ziren ezkerreko zein eskuineko hautetsien irri mardul eta faltsuak.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 159. orr.

3 (animaliez)

Zaldi mardula zen, bizkarralde ederrekoa.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 20. orr.

Ardi eta ahuntz mardulak hiltzen hasi ziren; halaber, zerri gizenak eta behi bat ere.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 154. orr.

Beste argazki batean, bi hegazti-ale mardul ageri ziren, udal-langile batek zare batean zeramatzanak.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 151. orr.

Ni seguruena argalegia, baina turkiarra armairu erdia zen, zezen mardula.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 62. orr.

4 (landareez, alorrez eta kidekoez)

Zuhaitz mardul eta hostotsuz jantziriko lorategia ezarri digute hiriaren edergarri.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 25. orr.

Erne zen hazia eta mahatsondo mardul egin, altuera txikikoa izan arren.  Elizen arteko biblia   Ez 17,6

Gari mardul eta oparoa emango du lurrak.  Elizen arteko biblia   Is 30,23

Gerri beretik, zazpi galburu aletsu eta mardul sortu ziren.  Elizen arteko biblia   Has 41,5

Barazki mardulen erdian.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 32. orr.

Baratze mardulean sartu nituen, hango fruitu zoragarriak jan zitzaten.  Elizen arteko biblia   Jr 2,7

Bai aurkitu ere larre eder eta mardulak, lurralde zabal eta nare hartan.  Elizen arteko biblia   1 Kro 4,40

Larra bedi Baxan eta Galaadeko lur marduletan, antzina bezala.  Elizen arteko biblia   Mi 7,14

· Zenbat uzta mardul bete, gero harri erauntsi batek, orduerdi batean dena triskatuta galduta utzitakoak!  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 186. orr.

5 (atmosfera gertakariez)

Elur maluta mardulak hasi ziren errepidera erortzen.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 85. orr.

Biharamunean elurte mardula hiriburuan bertan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 26. orr.

Minutu gutxitan 97 litro metro koadroko eman zituen eurijasa mardulak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 434. orr.

Kazkabar erauntsi mardul batek.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 386. orr.

Gailurreko elurraren gainean elur gehiago baizik ez zegoen, elur mardul, aratz eta orbangabea bazter orotan.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 173. orr.

Ez zebilen haizerik, euria mardul, erorian, dena lausoan bilduz.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 99. orr.

6 (bestelakoez)

Irudi mitologiko lizunez hornituriko liburu mardul bat hartu, eta ikuskatzen hasi zen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 452. orr.

Duela gutxi BBVA fundazioak Espainiarako argitaratu duen txosten mardul batean.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 276. orr.

Espainian, ordea, ez dago hain lan mardula argitara dezakeen moldiztegirik.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 42. orr.

Bi tomo mardul datoz honen ondotik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 357. orr.

Bazen eleberri mardul haren hasiera aldean esaldi bat, berari betiko gogoan atxikia geratu zitzaiona.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 24. orr.

Koreako enpresa handi batek kontratu mardul bat izenpetu duenez fabrikako zuzendaritzarekin.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 90. orr.

Euskara Batua bezalako egitasmo zail eta mardul batez dihardugunean.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 164. orr.

Animalien salmentak ematen du irabazpiderik mardulena.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 64. orr.

• 7 (predikatu eta adizlagun gisa)

Zaharturik ere fruitu emango du, mardul eta heze iraungo beti.  Elizen arteko biblia   Sal 92,15

Gero eta mardulago ari zuen elurrak.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 108. orr.

Mardul, heze eta bete zegoen basoa, udazkenaren kolore guztiak oparo eskaintzen.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 73. orr.

Hilabete gutxi egin zuen kopurua bikoiztu zedin, eta luzaroan jarraitu zuten mardul gatibutzaren zerrendek.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 94. orr.

8 (erkaketetan)

Gizaseme gazte eta haritza bezain mardula bera.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 104. orr.

Zelaietako belarra bezain mardul hazarazi zintudan.  Elizen arteko biblia   Ez 16,7

Gutun-azala argiz betez, zigilu bat, patata bat bezain mardula.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 11. orr.

· Ala Al-Din aingeru baten parekoa zen, fruitu mardul bat bezain erakargarria.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 171. orr.

9 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa, elkarketak izenondo balioa duela)

Williams andrea emakume handia eta sendoa zen, bular-harroa eta zango-mardula.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 30. orr.

10 mardul-mardul

Hiru arrosak luzaroan egon ziren mardul-mardulak Zalakainen hilobiaren gainean. Hiru koilarakada gurin mardul-mardulak bota zituen Ruche jaunak.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 226. orr.

Euri-zarama, gero eta lodiagoa, sare mardul-mardula.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 22. orr.

Ahariak mardul-mardul zeuden, eta artile ugari eta luzea zuten.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 56. orr.

Martxoak 28 zituenean, elurrak mardul-mardul hartu zuen gure paraje hau guztia.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 129. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ale mardul (3); aurpegi mardul (3); emakume mardul (3); erauntsi mardul (3); liburu mardul (9); liburu mardul bat (5); mardul askoak (3); mardul mardul (3); mutil mardul (3); obra mardul (4); obra mardul bat (3)

elurte mardula (10); euri mardula (4); gizon mardula (3); hain lan mardula (4); lan mardula (17); lan mardula egin (5); liburu mardula (12); mardula izan (3); zuhaitz mardula (3)

eduki mardulak (3); jokalari mardulak (3); lan mardulak (4)


marduldu, mardul(du). mardultzen da/du ad mardul edo mardulago bihurtu.

Etxe berriak jaso dituztela, trafikoa marduldu dela...  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 67. orr.

Atzerrian bederatzi urte eman ondoren, euskara mardultzera joan nintzen [Odriozolatxo baserrira].  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 80. orr.

Litroxka batzuk, xuabe, marduldu gabe utzi zituen opari.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 376. orr.


mardulezia iz mardultasuna.

Oparotasuna, abaroa, ugaritasuna, emankortasuna, mardulezia eta frankia adierazi nahi izan dira erretratu horretan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 183. orr.


mardulguritu, mardulguri(tu), mardulguritzen da ad marduldu eta guritu.

Leun, ilargiz marruskatua; hire aho izarrez mardulguritu, hezetu, ostadarreztatua; hire gorputza gauaren urean gardenduz.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 163. orr.


mardultasun 1 iz mardula denaren nolakotasuna.

Emakume bat bizitzako loraldian, erakargarria, mardultasuna eta jantzi xarmagabeak gorabehera.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 102. orr.

Txerazko zapladatxo batzuk eman zizkion haurrari masailetan, haren mardultasuna miretsiz.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 327. orr.

Ongi ikusten ari naiz gaurko egunean pisu hartze hura eta nire haragiaren mardultasun paregabe hura lehenengo sintomak izan zirela.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 9. orr.

Oso bertso-jartzaile ugaria izan zela argi uzten du Zabalak atondu duen liburuaren mardultasunak: 3.500 bertso idaztea ez dago edonoren esku.  Berria - Kultura   2004-04-14

Ingeles hizkuntzaren urrezko eguerdi distiratsuan [...] Shakespeare bat eta Bacon bat posible zirenean eta hizkuntza une batean mutur batean azkar itzaltzen zen bitartean bestean hazkunde bizkor eta mardultasun sendoa lortzen zuenean -eztia baino gozoago, lehoia baino indartsuago-, ez zen lexikograforik.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 185. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Denek izan zuten gertakariaren berri, beren begiz egiaztatu ahal izan baitzuten, eta harri eta zur geratu ziren, zahar zimeldua gazte-mardultasunaz berritzen zela ikusiz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 456. orr.


mardultxo izond adkor mardul samarra.

Elurte mardultxoak ere izan ditugu noizbehinka: 1992an, Arantzazun, 32 zentimetro elur.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 107. orr.

Gauerdian zaparrada mardultxo laburra eman zuen, buxti-buxti uzteko tamainakoa.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 376. orr.


marea 1 iz itsasaldia.

Baina alferrik da, marea jaisten ari da, azken oldarrak dira, azkenerako ez dago ezer, ur-hari batzuen jario barea baizik ez.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 267. orr.

Marea behean ote dago.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 97. orr.

Bera ere zorabiatzeko puntuan zegoenean, konturatu zen marea goraka zihoala.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 129. orr.

Marea goraka zetorren.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 126. orr.

Marea erdia zegoen, olatu ederrekin.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 47. orr.

Indiako Andaman eta Nicobar uhartediko Port Blair hiriburuan, bestalde, marea bortizki igo zen atzo.  Berria - Harian   2005-01-12

Orain ikusiko duzue ea Baionak arrazoi duen marea honaino iristen dela esaten duenean.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 100. orr.

Esku batek ere hala utzi behar dio besteari protagonismoa, marea batek besteari bezalaxe.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 9. orr.

2 irud/hed

Berehala, Itzalen Armada, ordura arte erretagoardian egon zena, marea grisaren antzera amildu zen, aurrean topatzen zuen guztia suntsituz.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 186. orr.

Marea gorria osatu zuten Osasunako zaleek ekainaren 12an Madrilen.  Berria - Kirola   2006-03-18

Behin eta berriro errauts-konoaren leizearen hondoko labeak gori-gori jartzen ziren, gero mendia puztu eta orro egiten zuen marea ekaiztsua balitz bezala, alboetako zirrikituetatik arroka urtuen ibaiak isuriz.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 216. orr.

Eta antikomunismoaren marea gero eta gorago, iraganekoak ahaztuago nahi izango ditu Duranek.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 205. orr.

Irudi horiek islatzeko, Annyk marea ilun txikiak sorraraziko lituzke gure bihotzetan.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 126. orr.

Kristautasunaren marea, Gizarte Helenikoaren azken aldian hain indartsu goratu zena, beheratzen hasia zela azken egunetan, eta goratu zen Mendebaldeko kristautasun-osteko gizartea kristautasun-aurreko helenikoaren ordena berekoa zela.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 99. orr.

3 arrantzaldiak irauten duen denbora. ik mareaje.

Geroztik ez zion inori hitzik egin, ilea eta bizarra moztu gabe eman zuen marea osoa.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 274. orr.

Lehen mailako Burdinazko Gurutzea, Zaldunen Gurutzea Haritz Hostoekin, berrehun eguneko marea itsaspean basera itzuli barik, aliatuei milioi erdi tona hondoratua...  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 88. orr.

Oheak oraino senarraren epeltasuna zeukala hartu omen zuen amorantea, marea guztietako portaera zuela huraxe, eta ez beti berarekin.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 254. orr.

· Eta zure erizain soldataren marea erdia ordainduko dizu.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 392. orr.

4 (hitz elkartuetan)

Baina, igandero bezala, hots arrandios batek betetzen du, marea hots batek.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 84. orr.

5 marea beltz

Prestige petroliontziaren erruz itsasoan zabaldutako marea beltzak, 300.000 itsas hegaztitik gora hil zituela nabarmendu du Naturarako Mundu Funtsak.  Berria - Gaiak   2004-03-25

1.600 kilometroko kostaldean zehar eragin zuen marea beltza.  Berria - Gaiak   2006-03-12

56 kilometroko marea beltzak triskantza handia eragin zuen munduko koral eta arrezife gunerik aberatsenetakoan.  Berria - Gaiak   2006-03-12

Ultra liberalismo eta kapitalismo basati baten ondorio diren marea beltz eta hondamendi ekologiko jasanezinen arduradunak eta hobendunak nor diren jakin arte.  Herria   2003-02-06

Lampauleko ostatu keztatuan adiskideak 1976ko Olympic Bravery petrolio kargo erraldoiaren suntsipena kontatu zidan, Portsall luzerako zikinduko eta kutsatuko zuen 1978ko Amoco Cadixen marea beltza iragarriz.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 72. orr.

· irud/hed Nola obra jendalde desesperatuaren ahotsa marea beltz politiko bihurtu ez dadin?  Berria - Kultura   2004-02-03

6 marea behera (orobat marea behere g.er. eta mareabehera g.er.) ik itsasbehera.

Beti kostatu zait asmatzea noiz den marea gora, noiz behera.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 142. orr.

Marea behera zegoela eta, argi ikus zitekeen ubidea sigi-sagaka, hareatza zabalak eta uharte arrokatsuak saihesten, eta han-hemenka ur-hegazti saldo handiak.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 79. orr.

Barru aldea eremu zingiratsua zen, marea beherean lokatz arriskutsua bihurtzen zena.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 123. orr.

Bidea laburtzeko, estuarioa Praça dos Restauradores pareko uberatik zeharkatzen du, marea behera dagoela aprobetxatuz.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 342. orr.

Hego haizearekin eta marea behera dagoenean itsas belarraren lurrina iristen baita etxeko patiotik.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 449. orr.

Galduta nengoan; marea beherakoan haitzetako lirdingetan trabatutako aingira-kume bat baino galduago.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 245. orr.

7 marea behere ik gorago 6.
8 marea bizi

Horrela, euriteren batean, edo marea biziak daudenean, errekak gainezka egiteko arriskua legoke.  Berria - Harian   2006-02-28

· irud/hed Arras ezberdinak dira lehorreko tabernen marea legeak: beti ordu berean dator jendearen gain hartzea, oraintsu izan behar duten ordu bata inguru honetan, eta marea biziak ere izaten dira astean bitan, ostiralean lotsatiagoak, larunbatetan bete-beteak.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 226. orr.

9 marea gora (orobat mareagora g.er.)

Beti kostatu zait asmatzea noiz den marea gora, noiz behera.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 142. orr.

-Marea gora arratsaldean izanen da. Marea gora zegoen eta itsasoko olatuak entzun genituen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 218. orr.

-Ikusi zelan datorren marea gora.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 130. orr.

Marea goretan kresalaren ukitua kanposantuaren oinarrietan izaten da.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 10. orr.

· irud/hed Gorputz izerditsuen marea gora gainditzeko esku-hatzak arraunak balira bezala erabili behar izan zituen marinelak, aurrera egiteko.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 214. orr.

Fundazioko norbaiti, ordea, ez zitzaion gustatu marea gorak Madrilera eraman zuen zaborra: arrano beltzak, ikurrinak, Euskal presoak Euskal Herrira banderolak, [...].  Berria - Kirola   2006-03-18

Antikomunismoaren marea gora hasia da.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 200. orr.


mareabehera ik marea 6.

mareagarri izond zorabiagarria.

Aldareko intsentsu mareagarri horrek.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 227. orr.

Lorez beterik daude bazter guztiak, eta haien usain sarkorrak, ia mareagarriak, hartua du airea.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 14. orr.


mareagora ik marea 9.

mareaje 1 iz arrantzaldiak irauten duen denbora. ik marea 3.

Zuek mareajera irten eta hilabetera, orduko kontuak.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 63. orr.

Mareaje luze baten ondoren lehorreratu banintz bezala, itsasketa, egia esan, luze samarra izan baita.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 280. orr.

Mareajerako trepeta guztiak prestatzen ari gintuan moila berrian ontzi holandarrak hondoa jo zuenean bokalean.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 20. orr.

Kostak arribada agindu zuelako portutik hogei miliatara baino ez zeudela, ez zuen mareajea egin nahi izan irratia matxuraturik.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 253. orr.

Nasa hutsik egoteak antxoa garaia esan nahi du, edo sardinarena, edo atunarena, hau da, lanerako garaia eta lanerako itsasoa, partila ona mareajea amaitutakoan.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 171. orr.

2 itsasaldia.

Boluntario bat eskatu zuten karabineroen kasernaraino joateko, urrun zegoen, mareajea beheratutakoan baino ez zitekeen iritsi labar-muturraz haratago zeuden leize zuloetaraino.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 147. orr.

Egiten ahal zuen, mareajea asko jaitsia zen, baretzen hasia nabarmen eta laguntzaile ona zeukan, eman beharra zegoen.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 245. orr.


mareante iz itsasturia.

Hondarribiako mareanteen kofradiako artxiboaren zerrendan.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 176. orr.


mareatsu izond

Elkarren ondo-ondoan zebiltzan eta populu mareatsu koloreztatuaren minean, erraz segi nitzakeen.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 22. orr.


mareatu, marea(tu), mareatzen da/du ad zorabiatu.

Behin Gelatxok purua erre zuen, eta mareatu egin zen.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 63. orr.

Vodkaren ondorioz mareatzen hasia naiz, ordea, eta joan behar dudala esan diot.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 138. orr.

Nekatu egin ginen; mareatu egin gintuzten.  Berria - Harian   2006-04-06

Asko mareatu zaituzte? -galdetu zidan aitak, hitzei tonu jostaria emanez.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 142. orr.

Erdi mareatuta baitzegoen gizaixoa, nik zeruan ehun buelta eginarazi ondoren.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 136. orr.


maremagnum iz nahaspila, nahas-mahasa, anabasa.

Hala ere, auskalo fideltasunaren zein barne-mekanismok eraginda, gauza batek tinko zirauen maremagnum horren erdian.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 49. orr.

Maremagnum eroa eta galgarria.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 101. orr.


marengo1 iz
1 gris marengo oso gris iluna.

Trajearen gris marengoa bat zetorkion ezpain gaineko bibote bikainarekin. soinean zeraman traje gris marengo hura.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 77. orr.


marengo2 iz urrezko dirua, Torinon XIX. mendearen hasieran irarri zena.

Marengoz betetako eltzea.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 192. orr.

Kondairak dio aitonak dirua eltze batean sartu zuela; marengo eta ezkutu asko zeuden eta azkenean galdu egin ziren.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 189. orr.


mareo iz zorabioa.

Bareak aurkitzen zituen beti baratzean, ez zitzaion gustatzen, baina hala ere hantxe ematen zuen eguna, hantxe eman zion mareoa ere...  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 327. orr.

Mareoari eusten lanak zituzten.  Berria - Kultura   2004-05-30

Itsasoko txorabio eta mareoen aurkako sendagaitzat.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 73. orr.


marexal1 (orobat mahexal g.er.) iz ipar albaitaria.

Basoilar hori ez zela, artatu zuen marexalaren arabera, edozein ihizi bezalakoa.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 22. orr.

Marexalak errana hobe zutela segidan hilik.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 30. orr.

Natorp marexala zaiku lehenik mintzatu, hazkurrien inguruko irrixku eta kutsaduretaz.  Herria   2001-04-12

François Madin (Berdeak): marexala da.  Berria - Euskal Herria   2004-03-18


marexal2 iz mariskala.

Erregek Frantziako marexal izendatu zuen Gilles.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 64. orr.

Henri Philippe Petain marexalaren gobernuan ministro izan zen.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 24. orr.

Alabaina arbasoak, Otsabideko anitzen gisa, Harispe marexalaren armadetan sartu ziren, Napoleon enperadorearen amets europarrak egiaztatzearren.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 258. orr.

Eta ez zutela haiek nehoiz beren hitza jan, lekukotasun asko emanen dute bai gure Erregek berak bai honen aita Enperadoreak, zeren delako Marexala ezarri baitzuten lehenik Toledoko, gero Sevillako eta Frantziatik hurbil den Galiziako gobernadore.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 211. orr.

1795ean, Marguerite Etxauzkoa ezkontzen da Jean-Isidore Harizpe, herriko semearekin, Frantziako marexala beharra.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 29. orr.

Hor izan ziren Napoleon-en denborako guduak, ez dea hala Harizpe, Jaun marexala?  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 121. orr.


marfil (58 agerraldi, 25 liburu eta 3 artikulutan; cf boli1 371 agerraldi, 38 liburu eta 118 artikulutan) 1 iz bolia.

Elefanteak hiltzea, marfila eskuratzeko...  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 16. orr.

Neskaren irudiak marfilean maisutasunez landuriko jostailu baten antza zuen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 248. orr.

Marfilez jantzitako etxeak desagertuko dira, eta jauregi bikainak ezereztuko. orrazi bat, marfilez bikain moldatutakoa.  Elizen arteko biblia   Am 3,15

Horregatik hautatu ditu jeans ilunak eta marfilaren koloreko kotoizko jertse zuri bat  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 64. orr.

2 (erkaketetan)

Marfil landua baino zuriagoa.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 137. orr.

3 marfilezko

Marfilezko orrazi bat harturik, presaka orrazteari lotu zitzaion.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 275. orr.

Haren eskuak urretan biribilduak, topazioz tarteka apainduak; haren bularra marfilez landua, zafiroz estalia.  Elizen arteko biblia   Kt 5,14

Zure lepoa marfilezko dorrea; zure begiak Hexbongo bi uraxka, hiri jendetsu horren sarreran.  Elizen arteko biblia   Kt 7,5

Oso gogoan dute faxismo garaiko jardun estetikoen hutsala, faxismoari aurpegia erakutsi ordez marfilezko dorre batean aritzen zirenen lana.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 35. orr.

Marfilezko errege-aulki bikain bat ere eginarazi zuen Salomonek eta urre garbiz jantzi.  Elizen arteko biblia   1 Erg 10,18

Horien itzalak harien gisara erortzen dira aintziraren urdin marfilezkora.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 16. orr.


marga iz tuparria, merla.

Gure landroverra marga edo dena delako buztin labainkor hartan zegoen ardatzeraino sartua, eta Herbert ur-depositua hornitzen ari...  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 75. orr.


margarina 1 iz guriaren antzeko gai hazkurritsua, landare eta abere etorkizko gai koipetsuez osatua.

Bihartik aurrera ez da ez koiperik, ez gurinik, ez margarinarik izango.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 228. orr.

Orduan platera eta koilara itzuli eta trukean ogi-xerra lodia jaso dut, gainean ore zuri bat zeukala, [...]: gurina -ez, margarina- esan dutenez.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 110. orr.

Ezinbestean entzun behar dut txinpartaka irakiten dabilen margarina, tipula frijituen usaina aditu, gero gaineratzen zaizkion patata puskena, baita tarteka-marteka Zulage-aren Wurst zatiena ere.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 217. orr.

Moyresak ekoiztutako soja-lezitina edo soja-olio transgenikoa asko erabiltzen da margarinak, txokolateak, jogurtak eta antzekoak egiteko.  Berria - Euskal Herria   2004-06-25

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ohi baino ogi puska handiagoa, margarina zati bikoitza eta beste gauza bat, Wurst zeritzon zerbaiten zati bat, kanpotik gure saltxitxen antz apur bat zeukana.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 124. orr.

Gure eguneko ogi puska 350 edo 400 grama, baratzekari xehatuz, garagarrez edo oloz egin nahasketa bat margarina puxka bat astean hiru lau aldiz.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 51. orr.

Noizean behin konfitura puxka bat edo margarina mutur bat.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 77. orr.

Nire amak oso gogoan izango zuen hori guztia soka-lantegian ezagutu zuenean margarina-fabrika batean lan egin ostean.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 25. orr.


margarita iz bitxilorea.

Etxean berean, bagenuen lore, bai ezkaratzeko mahaiaren erdian, bai sukaldeko tximiniaren gainean, eta ahal zuelarik, logeletan ezartzen zituen tulipa, edo margarita, edo jasmin batzuk, beti, airostasun eta usain ona ematen zutenak.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 72. orr.

Belar berdeko alfonbra zoragarri batek, larruzko beroki bat bezain ugaria, milioi bat margarita edo kamamila lorek apaindua, betetzen ditu puskailak azken zokoetaraino.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 151. orr.

Han jardun zuen margarita ureztatzen.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 79. orr.


margen1 1 iz ertza.

Ertzean, margenean garatzen den errealitate eta bizitzaren irudikatze poetikoa.  Berria - Kultura   2006-03-14

Alabaina hori baita toberari eman diogun definizioa gure orain artinoko ibilbidean: jendartearen harat-honaten irudikatzea margeneko ikuspegitik, bazter-sotik, lupa efektuaz sentsu-akatsak lodituz begi bistako egiteko.  Berria - Kultura   2004-04-23

2 tartea.

Bueno, hala ere margen pittin bat badiagu: hau egin zezakeagu, bestea...  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 166. orr.

Azken horiei zuzentzen natzaie, margen bat ematen didatelarik, gutxieneko konplizitate bat badagoela sinistuta.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 354. orr.


margen2 ik margina.
marg (orobat margen, marjin eta marjina) 1 iz (mozkin) tartea.

Merkatua itota dago, margenak gero eta txikiagoak dira.  Berria - Harian   2006-01-27

Azken konpainia horrek onartu berri du Ipar Amerikako merkatuan irabazien margina nabarmen jaitsi zaiola: 4,59 dolar urteko hirugarren hiruhilekoan eta 3,4 dolar upeleko azken hiruhilekoan.  Berria - Ekonomia   2004-01-11

Hori dela-eta, etekin-marjina gero eta txikiagoa da.  Berria - Ekonomia   2004-05-01

Urtxegiren arabera [...] «salmenten prezioak jaitsi egin dira», eta beraz, «enpresen marjina estutu egin da».  Berria - Ekonomia   2004-02-27

Burtsa merkatuen bilakaerak ahalbidetutako sarrerekin marjina arruntak %1,7 egin du gora sei hilabetean.  Berria - Ekonomia   2004-07-09

«Lehiakortasuna areagotu eta erabakiak hartzeko margina handiagoak emango dituzten neurri guztien alde» dagoela ohartarazi zuen Solbesek.  Berria - Ekonomia   2004-06-01

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ustiapen margina %25,3 hazi da, eta, komisioak, %15,2.  Berria - Ekonomia   2004-04-25

Caixaren negozio marjina 2.483 milioi eurora iritsi zen, esplotazio marjina 2.242 milioikoa izan zen eta 180.352 milioi kudeatu zituen.  Berria - Ekonomia   2006-01-28

Bitartekaritza margina 218,35 eurokoa izan zen.  Berria - Ekonomia   2004-03-13

Merkataritza-proposamenetan arrisku-marjina egoten da beti.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 517. orr.

3 margena, tartea.

Lanaldia murriztuz enplegua sortzeko marjina badagoela ondorioztatu du sindikatuak txosten batean.  Berria - Ekonomia   2004-10-03

Sektoreko erakunde ofizialek (IEA, LPEE, BP konpainia) diote kontsumoari eusteko oraindik 25 urteko marjin zabala eta lasaia duela munduak.  Berria - Harian   2006-04-19

Ez du legea hautsiko, baina presazko erabakiak ekiditeko malgutasun marjina bat izango dela atzeman dugu bileran.  Berria - Ekonomia   2004-07-14


marginal (22 agerraldi, 8 liburu eta 6 artikuluekin –eratorriak ere zenbatuz-; orobat marjinal 34 agerraldi, 14 liburu eta 15 artikuluekin –eratorriak ere zenbatuz-) 1 izond bazterrekoa.

EAJ «talde marginala» zela eta berezko talderik ez zuela osatzen.  Berria - Euskal Herria   2004-03-06

Alphabetville oso auzo marjinal eta merkea izan da oraintsu arte, drogak eta prostituzioak nahiz gaizkile arruntek betetako arrabalak, baina Harlemen gertatu bezala, hona ere, alokairuaren igoerak klase ertaineko hainbat jende bultzatu du.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 169. orr.

Transgresiorako grina faltsu eta erasokor bilakatzen da kultura marginal batek ematen duen giro anaikor-itogarrian.  Berria - Kultura   2004-06-27

Luzaz elementu marginala izan gara.  Berria - Euskal Herria   2004-03-26

Irrati libreena ez zen fenomeno marjinal bat, 70eko hamarkadan indar handia lortu zuen esperientzia baizik.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 62. orr.

Huskeria marginalak direla, gainera, hauek guztiok, jakituria beste nonbait bilatu behar baita.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 80. orr.

El Cielito lanean hogei urteko gazte marginalaren rolean aritzeagatik.  Berria - Kultura   2004-10-03

Baina mundu paristarra da, hori bai, ez Euskadiko hiriburuxka monotono marginaletakoa, gutxiago mendikoa.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 124. orr.

2 bigarren mailakoa.

Kontakizun hau ere marginaltzat jo dezakegu.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 100. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

irabazi marjinak (3)


marginalismo iz (ekonomian) balioaren teoria subjetiboan oinarritzen den doktrina ekonomikoa.

Doktrina ultraliberal edo neoliberalaren aitzindaritzat hartzen da, XIX. mendeko marginalismoan oinarritzen den doktrinaren hastapentzat, alegia.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 47. orr.


marginalista 1 izond marginalismoarena, marginalismoari dagokiona.

Argi utzi behar da, ordea, doktrina hori eskola marginalista, neoklasiko eta monetaristetako autoreengan agertzen dela, eta ez klasikoengan.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 47. orr.

• 2 iz marginalismoaren aldeko pertsona.

Hots, librekanbismoaren eta merkantilismoaren auziarekin du zerikusia esku ikusezinaren pasarteak, eta ez indibidualtasunarekin, geroago marginalistek, egungo neoliberalek, eta baita hauen kritiko latzenek ere, oso bestela ulertu nahi izan duten arren.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 75. orr.


marginalitate (orobat marjinalitate) iz marginaltasuna.

Ahanzturaz, pobreziaz eta marginalitatez jazarritako auzune baten argazki zuri beltzekoak, Sebastiao Salgado harenak bezalakoak.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 188. orr.

Hainbat espetxe ezagutu zituen Genetek, espetxeak eta bestelako marjinalitate guztiak.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 70. orr.


marginalizatu, marginaliza, marginalizatzen da/du ad marginal bihurtu.

Globalizazioak sortu ditu iritsi den lekuetan bai pobrezia eta bai desberdintasuna; eta gaitz berberak sortzen ditu iristen ez den lekuetan eta marginalizatuta uzten dituen zonaldeetan.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 209. orr.


marginaltasun (orobat marjinaltasun) iz marginala denaren nolakotasuna.

Mundu txiki, urrun baten barnean soilik sentitzen zen babestua, marginaltasuna eta delitua iradokitzen zuen atmosfera hartan, hain zuzen ere.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 77. orr.

Marginaltasunetik atera gara, mugimendu sozialetan oinarriak edukiz.  Berria - Euskal Herria   2004-06-01


marginatu, margina, marginatzen (orobat marjinatu) 1 du ad baztertu, bazterreratu.

P-k protestatu egin zuen, eta M-k ez marginatzeko eskatu zuen, baina dena alferrik.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 88. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Jolas-parkeak ipiniko ziren berrehun metroz behin, batik bat auzo marjinatuetan, baina jolas-parke ongi hornituak, denetarik zuten horietakoak.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 20. orr.

Sufreak deabrua bezala, pixak -urearen usain sarkorrak- hirietako gune marjinatu eta arriskutsuen hurbiltasuna adierazten du.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 207. orr.

Leku libre gutxi uzten ditu hiriak, edozelako marjinatuen meneko zaborraren erreinuak ez badira.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 183. orr.


marginazio (orobat marjinazio) 1 iz bazterreratzea; bazterreratuaren egoera.

McCoy-ren idazlanetan indarkeria gogorra agertzen da, eta marginazio eta zapalketaren salaketa ere maiz.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 3. orr.

Mozioak argi uzten du «aniztasunaren aurkako jarrerarik gaitzesgarrienak presioa, marginazioa eta artistek jasaten dituzten eraso zuzenak» direla.  Berria - Kultura   2004-01-24

Kontsumitzeko gai direnen eta ez direnen artean banaturik geratu gara, eta biko banaketak oso arriskutsuak dira, batek, ahalguztidunak, gizartearen gunea hartzen baitu, ertzera bultzatuz bestea, marjinaziora.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 35. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Gizarte honek euskaldunak heretikoen marjinazio-egoeran jarri baditu, aski da heretikoetatik heretikotara jostatzea, marjinatuetatik automarjinatzea.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 215. orr.


margine
1 in margine orri inprimatuez mintzatuz, ertzean.

Gehienetan marra bat zen, paragrafo baten goiti-beheitikoa hartzen zuena, eta orrialdearen ezkerreko bazterrean -in margine- trazatua; ezkerretarago, berriz, marratik harat, hitz bakar bat, maiuskulaz.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 105. orr.

Liburua azpimarratuta zegoen, in margine egindako apuntetxoak eta guzti.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 9. orr.

Nik idatzitako in margineko oharrak.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 206. orr.


margo 1 iz kolorea.

Han daude oro sailka eta bereiz gorderik, bakoitza bere atetik sartuta: argi, margo eta gorputz itxurak begien bidez; soinu mota oro belarriz; [...].  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 244. orr.

Guneka, bidea arre-gorria, ez baldin badu gorringoaren margoa.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 115. orr.

Berdamena baita maiatzak zabaltzen duen margo atsegina.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 203. orr.

Badakizue iparrari margo asko erantsi izan zaizkiola, ezta?  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 456. orr.

Apirilak dakar maiatz aurreko lora-botoien margo eta xarma betea.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 49. orr.

Bi lurraldeotan, gorria heriotzaren margoa baitzen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 36. orr.

Ez hizkien margoek, ez formak, ez haien arteko tarteak salatzen zuten han gertatutakoa.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 403. orr.

Akuarelaren margoak irudiaren ertzetatik ihesi zihoazen, zirrararen zirrarak eskua dardarati bilakatu izan balio bezala artistari.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 53. orr.

2 pintura, margotzeko erabiltzen den gaia.

Oihal zuria margo zuriago batez pintatua.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 159. orr.

Ez zeraman makillajerik, ezpainetan margo gorriaren ukitu mehe-mehe bat izan ezik. ik beherago 7 eta 8.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 88. orr.

Disolbatzaileak, ur zikinak, margoak, pigmentuak eta taladrinak.  Berria - Ekonomia   2004-03-20

Donostiako Gros auzoan EAJk duen egoitzari zein Arrasaten PSE-EEk duenari margo gorria jaurti zioten.  Berria - Euskal Herria   2006-02-24

Margo akrilikoak azaldu zirenean.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 169. orr.

Margo fluoreszentez estalitako erliebeak  Berria - Kultura   2006-04-02

3 margolana.

Kawai Gyokudôren margo bat zegoen eskegita tokonoman, kopia bat zalantzarik gabe.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 23. orr.

Guash teknikaz eginiko tamaina txikiko hamar margo ipini ditu.  Berria - Kultura   2004-08-08

Zerbait esan dute telebistan Gernikari buruz, ez dakit bonbardaketaz al zen, Picassoren margo batez edota astelehenetako azokaz.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 45. orr.

Eskulturak, argazkiak eta margoak izango dira ikusgai Zarauzko eta Orioko hiru erakusketatan.  Berria - Kultura   2004-09-04

Egun apenas aipatzen den Sanz, baina orduan nahiko ezagunak ziren haren margo eta collageak.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 109. orr.

Horman, berriz, bi margo, bi bodegoi: pitxer bat ezkerrekoan; eta fruta-mordoxka bat eskuinekoan; erdi ilunean ozta-ozta ikusgarri.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 69. orr.

4 margolaritza.

Kubako margoaren arorik esanguratsu eta adierazgarriena osatu zuten artisten lanak ekarri ditugu gurekin batera Bilbora.  Berria - Kultura   2004-03-31

Baionan letra irakasle izan eta iaztik denbora osoa margoari eskaintzen dio.  Berria - Kultura   2004-12-19

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Haurrek margo-arkatzez zirriborraturiko marrazkiak.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 258. orr.

Oroitzen al duzu oparitu zenidan margo kaxa handia?  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 57. orr.

Irudiak zurrunbilotan higitzen ziren margo pintzelkada bortitz eta txundigarrien artean.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 51. orr.

Hartu zurdakia, poto barruan ongi-ongi busti, eta San ezabatu zuen bi margo-ukaldiz.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 55. orr.

Margo oihalen azken itsasoratzea atzeratu egin zen dibisen aldaketako zailtasunengatik, baina sobera denboraz iritsiko zaie zure Berlingo bazkideei.  Ramon Etxezarreta   «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 59. orr.

Margo-oposaketak edo doinu harmonikoak edo hitz-konbinazioak saiatzea.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 184. orr.

Zizelan, margo eta argazki erakusketa izanen da.  Herria   2004-01-29

Ortziraletik iganderat, Beskoitzen,euskal margo erakusketa.  Herria   2001-05-24

Mattin Megadendan, apiril osoan, Maialen Van Loey-ren margo erakusketa.  Herria   2005-04-07

6 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, elkarketak izenondo balioa duela)

Pailarda baten musua [...] ez zaio estaltzen duenari itsusiago, ene egintza ene hitz guztiz margo-mozorrotuokin baino.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 111. orr.

Borondatea margo-askoduna da, kolore mundutiarrez hornitua, lakarra, erabat kanpora emana.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 97. orr.

Nire gizonaren errezetan margo-emaile disolbagarri bat zetorren.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 234. orr.

7 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

helenismoaren garaiko horma-margo edo mosaiko askok badute halako marko margotu bat, batzuetan, hala ere, eskulpitua.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 139. orr.

Begiak ikatz-margoz belzturik, masailak berun-zuriztaturik.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 105. orr.

Erretxina arazorik gabe idortzen zen, baina ke-margo mota jakin (ordezkaezin) batekin ehoz gero, desagertzeraino gutxitzen zen idortzeko gaitasuna.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 279. orr.

Bere eite beltz ikaragarri hori du orain jantzi armarri-margo itzalagoz.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 101. orr.

8 ezpain margo (14 agerraldi, 5 liburu eta artikulu 1ean)

Hazpegi zehaztugabeak zituen, begien zuri-beltzak oso nabarmenak, eta kohl, ezpain margo gorriz eta hautsez makillatua zegoen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 278. orr.

"Rouge" deitzen zion ezpain-margoari.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 232. orr.

Ile-lehorgailuak eta tanpoiak, makillaje-potoak eta ezpain-margoen hoditxoak.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 330. orr.

9 ezpainetako margo (5 agerraldi, 2 liburu eta artikulu 1ean) ezpain margoa.

Ezpainetako margoaren zapore karmina utzi zidan ahoan musu ematerakoan.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 163. orr.

Lehenago jaurti zuen musuzapia berreskuratu eta ezpainetako margoa garbitu zion.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 109. orr.

Komunera joanda «milicos asesinos, viva los montoneros» (militarrak hiltzaileak, gora montoneroak) idatzi zuen ispiluan ezpainetako margoarekin.  Berria - Kirola   2004-05-08

10 margo-askodun izond

Borondatea margo-askoduna da, kolore mundutiarrez hornitua, lakarra, erabat kanpora emana.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 97. orr.

11 margo-irudi ik margoirudi.
12 margo lan ik margolan.
13 ur margosup_1 akuarela.

Ur margoekin, akrilikoekin eta arkatzarekin eginiko formato txikiko lanek zabaltzen dute erakusketa.  Berria - Kultura   2004-07-06

Urrearekin eginiko bitxiak, zeramikazko piezak, litografiak eta arkatz zein ur margoekin sortutako koadroak ikus daitezke Bilboko Kale Nagusiko erakustaretoan, urriaren 3ra bitarte.  Berria - Kultura   2004-08-15

14 ur margosup_2 akuarelaz eginiko margolana.

Urteak daramatza margotzen, nagusiki, marrazkiak eta ur margoak egiten.  Berria - Kultura   2004-07-06

Ur margoak, litografiak eta arkatzezko marrazkiak egin zituen.  Berria - Kultura   2004-08-15

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

euskal margo erakusketa (3); ezagutuaren margo (3); ezpain margo (6); margo akrilikoak (4); margo eder (8); margo eder bat (3); margo eder batzu (4); margo erakusketa (20); margo erakusketa bat (4); margo erakusketaren (4); margo eta beste (3); margo gorri (5); margo gorria (4); margo lanak (7); margo lehiaketa (4); margo mota (3); margo zuri (3)

ezpain margoa (3); ezpainetako margoa (3)

ur margoak (3)

ur margoekin (3)

margoen bidez (3)


margoanitz izond koloreaniztuna, margo askokoa. ik margo 10.

Zenbat loretxo baxati panpin margoanitz, txinxilikario berde, balkoitxo koxkadun bakoitzetik exkegita...  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 206. orr.


margoarazi, margoaraz, margoarazten du ad margotzera behartu. ik pintarazi.

Etxabean limoi eta laranja biltegi bat zegoen, eta haren jabeak paretak urdinez margoarazi zituen bigarren solairuraino.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 328. orr.


margoberritu, margoberri(tu), margoberritzen du ad berriro margotu.

Denek zekiten margoberritu nahi zuela bere 404 metalizatua.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 196. orr.


margodun izond margoak dituena.

Betances jaunak erakutsi eta oparitu ez eta nire katanarruak ezin ordain zezakeen Germinalen azken edizio margodunak erakarri zizun begirakunea.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 66. orr.

Estima dezagun apirileko izadia bere janzkera berri umel margodun horiekin jantzita datorkigunean.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 157. orr.

Eta hau bide luke bere xedea: baketze sendimendu eta jestu batzu erakustea herri hortan Erromaren ganik erdi-berex dauden Ortodoxiako girixtinoeri: ereman eta itzuli nahia omen dio hango Elizari Kazango Ikono taula margodun famatua, aspaldian Vaticanoan zagoena.  Herria   2003-05-01


margogai iz 1 margoak egiteko gaia.

Lan-prozedura sinplea zen: neska batek zenbait ezko eta gantz urtarazten zituen lapiko esmaltatu batean, perfume pixka bat eta margogai pixka bat gehitzen zion, eta gero molde ñimiño batera irazten zuen nahastea.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 232. orr.

2 margolan bat egiteko gaia.

Berpizkundeko margolarien, Da Vinciren Italia, Palestinako afari bat hartuta margogai.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 180. orr.


margogintza iz margolanak egitea.

Hainbertze alor ezagutu eta gero idazketa, margogintza, zinema eta bideogintza..., musika da bere ezinegona gehien asetzen duen alorra.  Berria - Kultura   2006-04-06

Bere margogintza errealitate poetiko bati lotzen den margolaritza geometrikoa dela dio.  Berria - Kultura   2004-09-14

Margogintzaren arau eta printzipioetatik urruntzen.  Berria - Kultura   2006-03-14


margoirudi (orobat margo-irudi) iz margolana, irudi margoduna.

Margoirudi bat, eleberri bat, artelanak dira. Seinale, eta ni horretan nago, berak ezagutu izan zuela, edota haren margo-irudiren bat ikusia zela behinik.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 176. orr.

Ala penaren margo-irudia baino ez zara, aurpegi bihotz gabe bat?  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 187. orr.


margoketa 1 iz margotzea.

Izan ere, motorra eta txapa lantzeaz gain, margoketa, makina-erreminta montajea eta elektrizitatea ere ikasten dituzte.  Berria - Euskal Herria   2004-03-28

2 pintaldia.

Margoketak ere egin zituen Segik atzo.  Berria - Euskal Herria   2006-02-24

Gure egoera salatzeko margoketa gorriak egitea biolentzia omen da; aldiz, gaztetxeak bortizki desalojatu edota gazteak torturatzea, biolentzia ikustezina bilakatzen da.  Berria - Euskal Herria   2006-02-24

Gazteek, euren aldetik, ukatu egin zuten margoketak egin zituztenik, epailearen aurrean euren abokatuekin eginiko deklarazioetan.  Berria - Euskal Herria   2004-07-08


margolan (678 agerraldi, 57 liburu eta 184 artikulutan; orobat margo(-)lan g.er.) 1 iz ehun edo ohol baten gainean margotzen den irudia; euskarri gogor baten gainean egiten dena, horma batean zintzilikatzen dena. ik pintura 5; pintura 10.

Margolan gehienak emakumeenak ziren; batzuk osorik biluzik ageri ziren, besteak erdizka.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 161. orr.

Nire margolanak direnak dira: oihal zati batzuk kolorez estaliak.  Berria - Kultura   2006-02-18

Margolanak, harrilanak eta argazkiak, azken bi mende hauetako biluzia gai hartuta.  Berria - Kultura   2004-03-07

Abraham Bosse-k, ezkerrean, froga gisa erakusten du piramide hori bere Perspectiveurs margolanean; XIX. mendearen hasieran, haren mugikortasuna islatzen da Delacroix-en margolan "dokumental" honetan.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 152. orr.

Margolan horietako askotan, forma abstraktuak ageri ziren.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 35. orr.

Tarte horretan, hogei margolan saldu ziren, eta ia bi milioi dolarreko irabaziak egin.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 56. orr.

Zirriborroen tankerako margolanak soilik egiten zituen, arrasto gutxi eta azkarrekin, eta ez zituen askorik margotzen.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 132. orr.

Margolan gutxik ageri dute, analisi sakon bat eginez gero, egitura geometriko konplexu eta erregularrik.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 250. orr.

Gela guztietako horma guztietan margolanak zeuden eskegita, eta margolanez goraino beterik, halaber, tiradera eta armairu guztiak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 160. orr.

Modiglianiren margolan batetik aterea zirudien, margolan haietako emakumeak orraztuta dauden bezala orraztua.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 193. orr.

Artista ezagunen Erakusketan Mutriku eta Ondarroako paisaietan oinarritutako 13 margolan batu ditu Tytgatek, olioz eginak.  Berria - Kultura   2004-08-29

Nafarroako Volkswagenek margolanerako habearte berria eraikiko du .  Berria - Ekonomia   2004-09-04

Margolanak margolanez elikatzen dira.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 243. orr.

2 (izenlagun eta izenondoekin)

Margolan txiki bat zen, ganga edo tunel luze-luze eta lauki-zuzen baten barrenaldea erakusten zuena.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 41. orr.

4.000 margolan faltsu atzeman dituzte Italian.  Berria - Kultura   2004-08-24

Bere ospearen oinarri ziren margolan abstraktu koloredunak, gris edo zuri-beltz agertzen zitzaizkion orain.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 28. orr.

Gogoa pizten zaidak maina horiei margolan urratzaileak eginez erantzuteko.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 287. orr.

Bi dimentsioko margolana izatetik hiru dimentsioko instalazioa izatera igarotzen den obra.  Berria - Kultura   2004-12-23

Dominique Duplantieren marrazkiak, Patrick Larcebalen akuarelazko eta oliozko margolanak eta Gabrielle Duplantieren argazkiak.  Herria   2005-08-11

Harpeetako margolanak egin zituztenek arteari buruzko kontzepturik gabe egin zituzten.  Berria - Kultura   2006-03-14

Hantxe, erreka-zulo batean, haltz luze batzuen artean, hiru figura ikusi genituen, beste garai batekoak ematen zutenak, antzinako margolan baten konposizio landutik irten izan balira bezala.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 109. orr.

3 irud/hed

Garai baten eta bizimodu batzuen margolan itzela eskaini zuen Zolak obra erraldoi horretan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 11. orr.

A priori-zko logika hau, ordea, gezurtatu egiten dute, ez bakarrik poesia heroikoan aurkezturiko margolan idealizatuak, baita historiako gertaerek ere.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 166. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Margolan erakusketa eder bat Artzamendi gela berrian.  Herria   2001-07-12

Egor Timofeievitx bere margolan-bildumaren katalogoa egiten aritu zen, eta berak marraztu zuen azala.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 206. orr.

Begiralea nahastu eta irudiaren margolan-izaera ahazturik errealitatea balitz bezala har dezakeelako.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 96. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Itsas margolan baten aurrean.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 113. orr.

Pop eta op arteak, minimalismoa eta abstrakzioa, diseinu-margolanak eta argazkiak, bideo-artea eta Espresionismo Berria...  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 50. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

itsas margolan baten (3); margolan egin zituen (3); margolan erakusketa (4); margolan faltsu (6); margolan handi (4)

egindako margolanak (3); margolanak egiten (3)

margolanari begira (4)


margolari (752 agerraldi, 72 liburu eta 316 artikulutan; cf pintore 447 agerraldi, 69 liburu eta 103 artikulutan) 1 iz margolanak egiten dituen artista. ik pintore; pintatzaile 2.

Hildakoa aztertzeari ekin zion, margolari batek bere margolana aztertzen duen bezala.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 216. orr.

Urteak eman zituen Vicente Ameztoi margolari donostiarrak inguruan, Santa Sabinako ermita txikiko paretak santuez eta naturaz apaintzen.  Berria - Kultura   2004-12-22

Margolari klasikoek sentiberatasun handia izan dute beti bitartekaritza-eginkizun horretarako.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 139. orr.

Garai hartan margolari erromantikoek paisaiak estudioan margotzen zituzten, zirriborro batzuetatik abiatuta.  Berria - Kultura   2004-03-11

Margolari inpresionisten posterrak aurki desagertu ziren.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 101. orr.

Maynuleten irudiko, korronte horrek «itzala utzi zuen margolari abangoardista gehienen obran».  Berria - Kultura   2004-03-31

Pertsonen pintorea izan zen Kitaj, gazte zela AEBetatik Londresera joandako margolari figuratiboa.  Berria - Kultura   2004-06-01

Nolanahi ere, margolari astigmatiko batek, betaurreko gabe pintatzean, garbi fokaturik ikusiko lituzke marra bertikalak, eta lausotuxeak marra horizontalak (edo alderantziz).  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 100. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ate bat jo zuten, neska bat azaldu zen, eta margolari-estudio batera sarrarazi zituen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 100. orr.

La Torren, ordea, enpresa bateko bulegoan egin zuen lan hainbat urtez, gauerako utzirik margolari lana.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 76. orr.

Mila txikikeria marraztu nahiz, arrasto urduriekin, margolari-kaierean.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 235. orr.

3 paretak eta kidekoak pintatzen dituen langilea. margotzaile; pintatzaile.

Margolari zebilen eta aldamio batetik erori zen, eta eraikuntzan dagoen «segurtasun falta» salatu dute sindikatuek.  Berria - Ekonomia   2006-01-14

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

euskal herriko margolari (4); margolari alemaniar (3); margolari eta zizelkarien (3); margolari ezagun (3); margolari ezagutua (3)

sistiaga margolaria (3)

juan mieg margolariak (3)

dali margolariaren (5); margolariaren begia (3); margolariaren erakusketa (4); margolariaren lanak (3); margolariaren margo (3); margolariaren obra (4); margolariaren obrak (10)

margolarien eta igeltseroen (3); margolarien lanak (3)


margolarisa (Euskaltzaindiak desegokitzat jotzen du -(t)sa atzizkidun formak ugaltzea) iz emakumezko margolaria.

Lydie Avrikz margolarisa baionesaren obren erakusketa uda guzian Iruinean egon da.  Herria   2003-10-02


margolaritza 1 iz margolariaren antzea edo ogibidea; margotzeko artea, margoen bidezko irudikatzea, gainalde batean egiten dena. ik pintura.

Varsoviara joan zen margolaritza ikastera.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 146. orr.

Margolaritzako hainbat liburutan.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 83. orr.

Margolaritzan estilo minimalista eta kontzeptuala nagusi zirenean agertu ziren Schnabel eta haren plater hautsien margoak arte munduan.  Berria - Kultura   2004-03-14

Margolaritzak gero eta arrakasta handiagoa dauka dela ttipi dela helduetan.  Herria   2001-09-20

Inglaterran dü jarraiki margolaritzan, bere pintürak hanitxetan agertü direla han gainti.  Herria   2005-08-04

2 nolabait mugaturiko margolanen multzoa.

Italiar margolaritza klasikoan marko biribila erabiltzeko izan zen bolada handi bat kenduta, gainerako marko gehien-gehienak laukizuzenak izan dira.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 138. orr.

Jean-François Larralde kritikaria artistak 70eko hamarkadan euskal margolaritzan izan lekuaz mintzatuko da.  Berria - Kultura   2006-04-28

Bere margogintza errealitate poetiko bati lotzen den margolaritza geometrikoa dela dio.  Berria - Kultura   2004-09-14

3 (hitz elkartuetan)

Hala, Martiarenaren estudioan hasi zen margolaritza eskolak hartzen. Margolaritza-higikunde batzuek, pop-art-ak edo hiperrealismoak, adibidez, desberdin "ikusarazi" dizkigute eguneroko mundua eta mundu horretako objektuak.  Berria - Kultura   2004-08-22

Laurehun artista inguruk parte hartuko dute aurten Aitor Urdangarin margolaritza lehiaketan.  Berria - Kultura   2004-06-08

Horren guztiaren gibelean 30 bat urteko margolaritza lana dago.  Berria - Kultura   2006-02-18


margostatze ik margoztatze.

margotsu izond koloretsua.

Alimaleko eliza moderno itsusi bat agertzen da, ezker eta eskuinean landatu etxe ederrek bideari pareta margotsua egiten diotelarik.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 29. orr.

Shakespearek batasunaz ez du ulertzen, metafisikoaren antzera, diferentzien inausketa eta ezabaketa [...] diferentzia aberasgarrien harmonia eta dantza margotsua bezala baino.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 161. orr.


margotu, margo(tu), margotzen (1013 agerraldi, 156 liburu eta 210 artikulutan; cf pintatu 676 agerraldi, 123 liburu eta 83 artikulutan) 1 du ad pintura geruza batez estali. ik pintatu.

Bideo pornoak eskaintzen zituen taberna, izokin-kolorez margotu eta dastaleku bihurtu dute.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 69. orr.

Hormaren zati hura beltzez margotu bitartean.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 88. orr.

Bide bazterreko etxe eder izokin-kolore batean, leihatilak ubelez margotzen ikusi ditu pintore batzuk.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 90. orr.

Kristalak zuriz margotuak zeuden, lauki txikiz egindako marrazki baten bidez.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 159. orr.

Garai berrien ikur dira jendeak bere etxeko hormak margotzeko aukeratzen dituen koloreak.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 163. orr.

Tailerren inguru guztiko hesi hura margotu genuenean.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 68. orr.

Aspaldian margotu gabeko horma gris zikinduak.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 95. orr.

Berak ere alanbre hura margotu zuen.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 42. orr.

Ñir-ñir egiten zuen karrozeria margotu berriko gris metalizatuak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 342. orr.

Karearen zuritasun hura, leihoetako pertsiana berdez margotu berri haiek.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 215. orr.

Ikusi duzu tender-a ere margotu dudala?  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 103. orr.

Beste batzuek paretak espraiz margotu ziztuzten, eta gainontzekoek Gazte!!! goiburuaz hasten ziren panfletoz estali zuten bulegoa.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 24. orr.

Eta odol gorriaren tintaz, hormak alderik alde margotu zituen: Rebeka, maite zaitut!  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 9. orr.

Bi telebista handi, eta txiki bat, pantaila arrasto baldar eta lodiekin margotu diotena.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 184. orr.

Ahoz aho zabaldu zen kasernan "Gora Euzkadi" zegoela margotua, arkatzez, moldiztegiko letretan margotua ez baina idatzia.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 92. orr.

2 (ezpainak eta)

-Ez dituzu margotu ezpainak.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 109. orr.

Haren hortzen sastada sentitu nahi zuen lepoan, hilezkortasuna eskuratu, eta jendearen odol gorriaz ezpainak margotu.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 92. orr.

Gau hartan, Fermin logelan sartu aurretik, ahoa margotzeko purpuraz mozorrotutako pozoia erabili baitzuen Rebekak.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 138. orr.

Zigarroari tira egitean ohartu da aspaldi margotu barik dauzkala azkazalak.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 42. orr.

Mesanotxean, azazkalak margotzeko esmalte-poteak zeuden ilaran.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 9. orr.

Jezabel leihora atera zen, begiak margotu eta burua apaindurik.  Elizen arteko biblia   2 Erg 9,30

Begi beltzak, itzal ilunez margotuak zituen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 52. orr.

Norak ez zuen masailak hautseztatzeko, edo ezpainak eta ezpainen ondoko orinak margotzeko ohiturarik.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 179. orr.

Aurpegiak elkarri margotu dizkiote gero.  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 150. orr.

Neska ile-hori bat, lorategikoa bezain ederra ia, eta beste bat zaharxeagoa, gazteagoa emateko jantzia eta margotua.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 214. orr.

3 margolan bat ondu; irudi edo kideko bat oihal edo kideko batean margoz egin.

Koloretan margotzerik ez bazeukan, zuri-beltzez margotuko zuen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 34. orr.

Emazte eta modelo zuena hil, eta urtebete edo bira margotu zuen Rossetti-k.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 130. orr.

Koadro horretan margotua izan zen garaian hogeita bi urte zituela.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 125. orr.

Egun seinalatu hartan Leon Karrikak erreka zuloaren irudia margotu nahi zuen oihalaren gainean.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 17. orr.

Inpresionismoak, "ikusten dena" margotu behar zelako ideia aldeztu nahi izan zuen (edo "ikusten den bezalaxe" margotu).  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 85. orr.

Luis Boccia artistak santuaren irudi berri bat margotu zuen 1821ean.Sabaia irudi handiz margotua zuen, Jordaensen estilora.  Askoren artean   «Rataplan» - 24. orr.

Ertzainek hartxintxarraren gainean margotu duten silueta zuriari begira.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 38. orr.

Margotu nahi genuen irudia aukeratua genuen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 173. orr.

Klausek Dabiden izar handi bat margotu zuen betun marroiaz, eta, azpian, Juduak akabatu! idatzi zuen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 51. orr.

Han ageri zen gure amona Pina pintzelarekin eta margotzeko astoarekin  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 28. orr.

4 irud/hed

Itxura transzendental jakin batek errealitate bat margotu diela halakorik ezin aurki daitekeen lekuan.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 192. orr.

Lagun izoztua-k ederto baten margotu du egia horretaz jabetzeko bidaia.Urte asko pasatu dira hartatik, eta, bizitzak garai hartako irudi gardena arrasto beltzez margotu badit ere, funtsean maistraren hasierako irudi hark bizirik dirau nigan.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 173. orr.

Bien artean gustagarriena niretzat xuri ta beltzean lau zatitan landu etxe barnea, Anne-k hor ixiltasuna margotu baitu.  Herria   2003-10-23

5 margoz hornitu.

Irlandar bandera erraldoi bana ari ginen margotzen, beraz, ontziaren saihetsetan.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 75. orr.

Lore artifizialki margotuak erortzen utziz.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 64. orr.

Errealitateko irudiak filmatu beharrean, fotogramaz fotograma kolore orbanak margotu zituen.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 187. orr.

Argazkizko erretratu baten modeloa (edo erretratu margotu batena, kode naturalisten arabera-edo egina bada) [...].  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 80. orr.

Urgaineko errota horietako bat (koadro zuri-beltzetan margotuak egoten dira eta "Jainkoak salbatuko al nau" idatzita izaten dute bi txalupa alboraturen gainean eraikita dagoen egurrezko etxolaren aurrealdean) hondoratu egin zen.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 276. orr.

Hiriko karriken argiek ganbararen plafoina margotzen zuten.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 71. orr.

6 (era burutua izenondo gisa)

Oihal margotua zahartu egiten da, hobeto ala gaizkiago, eta pigmentuak aldatuz joaten dira.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 152. orr.

Dena zurbiltzen duk, hilak edo erretratu margotuak denborak higatzen dituenean bezala.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 219. orr.

Dekorazio margotu handi batean.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 153. orr.

Letra margotuak eta herskailu irtenak zituen poltsa ilun bat.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 122. orr.

Kamiseta margotuak eta apurtuak, larruzko txupa, txakur kate bat lepoan eta militar botak. · Mahai margotu gabe bat, bi aulki kaxkar, burdin sarez itxitako leiho bat  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 99. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

beltzez margotu (5); berdez margotu (4); espainiako bandera margotu (3); ezpainak margotu (4); gorriz margotu (5); irudia margotu (4); kolorez margotu (6); margotu berria (4); urdinez margotu (3)

gorriz margotua (3)

margoturik ageri (3)

berdez margoturiko (3); horiz margoturiko (3)

urdinez margotutako (3)

gorriz margotzen (3); hasi zen margotzen (4); margotzen ari (16); margotzen ariko (4); margotzen hasi (9); margotzen hasteko (3); margotzen hasten (3); margotzen ikusi (3); margotzen jarraitu (3); margotzen ziren (3); margotzen zuten (4); marrazten eta margotzen (3)


margotzaile 1 iz ogibidez paretak eta kidekoak margotzen dituen pertsona. ik pintatzaile.

Eskuak koipez eta grasaz zikinduta zituzten mekanikariak eta brotxa eskuetan zuten margotzaileak.  Berria - Kirola   2006-04-05

«Hitzik gabe» daude bosgarren solairutik erorita hildako margotzailearen lankideak, ezbeharra «edonori gerta zekiokeelako».  Berria - Ekonomia   2006-01-17

Hildako idazleak ote ziren etxe barru haietan horma-margotzaile?  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 169. orr.

Bere lan ofizialetako batzuk aipatu dizkigu: dekoratu egile, eskaparate jartzaile, obretako langile, horma margotzaile...  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 123. orr.

2 izond margotzen duena.

Duthuit bezalako kritikari baten iritzian, berriz, formen adierazgarritasuna ezin banatuzkoa da subjektu margotzailearen desiratik, eta errealitatearekiko topaldi arrakastatsu baten testigantza ematen du beti.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 259. orr.


margotze iz margo geruza batez estaltzea.

Galde batzu eginak izan dira informatika tresneria entretenitzeko eta margotze batzuk egiteko.  Herria   2005-02-27

Margotze-lana esan dizut lehen ere ze nekagarria zen, jarrera egokia aurkitu ezinik.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 180. orr.

· Gauzak ez ziren horren errazak ordea: sabaian margotze hori benetan nekagarria zen; ez zutika eta ez etzanda, ezin gustuko jarrera aurkitu.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 173. orr.


margotzeke adlag margotu gabe.

Ezkerrera, zabalduz geroztik berriz margotzeke zeuden horma biluziak, keak eta zikinak horituak.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 54. orr.


margozale izond margoen zalea dena.

Sens, Senlis, Reims, Le Mans, Amiens..., jatorrizko beiratilak XVII-XVIII. mendeetako kalonje ilustratuek eraitsi zituztela, adierazten zaio turistari, eta haien lekuan, barrubehea hobeto argiztatzeko, grisaila ipini zela leihoetan, paretak zuritu, etab., gustu argizale (ez margozale!) berriaren arabera.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 196. orr.


margoztatu, margozta, margoztatzen 1 du ad margotu.

Eusten zioten zutabe astunak minioz margoztaturik zeuden.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 34. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Emakumezko artzain bat, gizon bat eskoziar gonaz jantzia, eta Annieren argazki margoztatu bat, ile-harrotua eta bular-irtena azaltzen zena.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 29. orr.


margoztatze (corpusean margostatze soilik) iz margotzea.

Ortzia elkarteak eskaintzen du aratsaldeko 2etarik goiti margostatze atelier bat.  Herria   2001-02-22


margul 1 izond kolorea galdu duena, kolore apalekoa. ik koloregabe; zurbil.

Eta tarantas bat, Siberiako zaldi margulek tiraturik, beti joango duk buhame gurdi baten aurretik!  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 121. orr.

Ilargi margularen kolorekoak.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 116. orr.

Iturrien inguruan, Cadine eta Marjolin harakinen pikaderetara hurbiltzen ziren, goi leihoetako argi margularen pean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 253. orr.

Hodeien urratuetatik esne itxurako eguzki distira margulak iragazten dira.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 44. orr.

Argitasun margul bat ailegatu zaio eskuinetik.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 68. orr.

Urrezko ilunabar-argiaz blaiturik zegoen gela, argitasun hartan su-lama mehe margulak ziruditela kandelak.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 21. orr.

Heydrichen begi urdin kolorgeek arrain batenak ziruditen: urtsuak, margulak, inolako zirrararik islatzen ez zutenak.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 196. orr.

Udako blusa urdin margula zuen Anniek soinean.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 120. orr.

2 irud/hed

Hobe kimika ez-organikoaren eskema margul baina ziurren artera itzultzea.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 242. orr.

3 margul-margul

Margul-margula, masailak hezur huts, belaunak oker, arropak estuegi, Antoine gaixoak, lehen begiratutik, errukia ematen zuen.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 48. orr.


marguldu, margul(du), margultzen 1 da/du ad kolorea galdu; kolorea kendu.

Kanpoko argitasun biziegiak ehunaren kolore urdin leuna margul ez zezan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 89. orr.

Marguldurik ageri zen bere argimutilaren distira horiaren pean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 96. orr.

Nekazari gazte ile-horail bat zen; haren masaila esne-koloreak eta ile zurbilak izotz artean egindako egonaldi luzeek margulduak ziruditen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 276. orr.

Haragia maskaltzen eta margultzen hasten delarik, sabela mintzen, ileak eta hortzak erortzen, oiak gris bilakatzen, orduan hobe da bakarrik egotea.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 116. orr.

Bere jaka maiztua, bere kapelu euriak marguldua.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 85. orr.

2 irud/hed

Denboraren iragaiteak dena margultzen du.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 184. orr.

Gerrak berekin ekarri zuen harremanen etenaldiak haien oroitzapena marguldu eta beste haurrenganako halako beldur lauso bat landatu zuen nire baitan.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 18. orr.

Ur beroaren azpian kolorea galtzen duen janzkiaren antzera, liburuetako jakinduria arrotz guztia histen eta margultzen ari zen.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 161. orr.

Pena, samina, askoz ere geroago etorriko ziren nire bizitza goibeltzera, eta urte luzetan geldituko ziren nirekin, zaindari beltzen antzera, zorionari nire ariman sartzea debekatzen, mundua histen, margultzen, belzten.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 95. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Gure amaren mesanotxearen gainean haren argazki marguldu bat zegoen, lastozko kapeluarekin eta goranzko bibote txikiekin.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 55. orr.

Soineko marguldu batez jantzirik zegoen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 106. orr.

Haien arteko hormak marra txuri, gorri eta urdinezko paper alai baina marguldu batez zeuden jantzita.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 30. orr.

Amets koloregaldu eta margulduak izaten zituen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 32. orr.


margultze iz kolorea galtzea edo kentzea.

Emeki-emeki zimurtzen baitzen, heriotzarantz eraldatuz zelulen margultze luzearen bidez,  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 253. orr.


mari cf martin.
1 mari-agintzaile izond adkor

Mari-agintzaile bat haiz eta mari-zirtzil bat.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 182. orr.

2 mari-apain izond adkor

Nire ondotik, arreba Jonek lehen jaunartzea egin orduko irabazia zuen mari-apain eta ilupa fama, eta geroan ere tema berari atxiki zaio, mari-apain eta ilupa beti.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 117. orr.

Bettina izan zen salatu ninduena: mari-apain hark ostatuko nire gela miatu eta lastairaren azpian ezkutaturiko pistola aurkitu omen zuen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 181. orr.

3 mari-bandera (corpusean maribandera soilik) izond adkor

Baina ez dakit, beste maribandera horrekin!  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 39. orr.

'Ama, hau da maribandera deitzen dizuna, esan nion nik amari.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 56. orr.

· Ni zutaz aprobetxatzen naiz, zu nitaz, gaur gaurkoak eta bihar biharkoak, eta beste lore batera, maribandera!  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 195. orr.

4 mari-bekaizti izond adkor

-Eta hi mari-txoro bat eta mari-bekaizti bat.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 182. orr.

5 mari-belendrin (corpusean maribelendrin soilik) izond adkor

Emaidazu zure mihia maribelendrin horrek!... zure ipurmasailak nire eskumako eskuan pausa daitezela, ezkerraz klitorian kilimak egiten dizkizudan bitartean.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 136. orr.

Hara nola isurtzen den maribelendrina!  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 92. orr.

6 mari-bero (orobat maribero) izond adkor

Nahikoa kezka nituen buruan bueltaka, neska maribero batez arduratzeko.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 153. orr.

Tira, kontatuko didak bertako neskak esaten den bezain mariberoak diren!  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 61. orr.

O, mariberoak halakoak! nolako plazera izango duzuen orain, larrua jotzerakoan!  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 190. orr.

-Itxoin apur batean, mari-bero horrek -petraldu zitzaion laguna-, oraindik ez zekinagu-eta haien orientazio sexuala.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 96. orr.

Sentitzen al duzu maribero horrek? esaidazu, esan, sentitzen al duzu nola hondoratzen zaizun?  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 179. orr.

7 mari-berritsu izond adkor

Gaixotasuna argi zegoenean, baztanga edo alborengoa esate baterako, berak antzematen zion, eta auzoko mari-berritsuek ere bai, eta edonork.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 211. orr.

8 mari-bideetako (corpusean maribideetako eta maria-bideetako soilik) izond adkor prostituta.

Orain dela urte batzuk, bai Euskaldunon Egunkaria-n eta bai Berria-ren aurreneko hilabeteetan, sarriago irakur zitekeen, lepazuri, maribideetako, neska txiki eta antzeko samur-xanoak baztertuta, puta eta prostituta maileguen aldean euskaldun zitzaigun emagaldu.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 101. orr.

Mari, erabilera gaiztoetarako bide da ia beti: mari-zikin, mari-mutil, mari-maistra, mari-ttarttala, maria-bideetako... eta baita mari-matraka ere.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 68. orr.

9 mari-bihurritxo (corpusean maribihurritxo soilik) izond adkor

Saint-Ange Anderea, berak ere neska musukatuz: zer uste zenuen maribihurritxo horrek, txanda-pasa egingo nuela?  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 85. orr.

10 mari-burruntzi (corpusean mariburruntzi eta mariburduntzi soilik) izond adkor

-Ezagutzen al duk mariburruntzi hau?  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 214. orr.

Gortina txiki-txiki bat zeukan gela hori eta umeen etxea banatzeko, eta Txilintxok, mariburduntzi samarra zenez, gortina korritzen zuen janzteko edo arropak eranzteko.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 109. orr.

11 mari-fandanga (corpusean marifandanga soilik) izond adkor

Marifandanga halakoa! nola aztoratzen duzun nire izor-zukua, nola azkartzen duzun isurketa zure berbekin eta zure ipurdiaren berotasun neurrigabearekin.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 180. orr.

Nolako biraoak botatzen dituen marifandangak!... Dolmancé, isur zaitez, isuri, ene maitea... baserritar kankailu honek blai egin behar nau.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 207. orr.

12 mari-gaxte izond adkor

Mutilak abuztuan puta mari-gaxte horrekin plana duela erran dio igotzean.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 70. orr.

13 mari-gizon (orobat marigizon) izond adkor

Eta zapuztu egiten dute, eta berak xomorroekin jarraitzen du, eta neskek marigizon esaten diote, haserretu egiten da eta beltza esaten diote eta berak zerriak. eta ez da harritzekoa, aro heroiko postminoikoaren ondare epikoan, genre kutunetako bat "emakumeen katalogoak" izatea, non mari-gizon ospetsu baten krimen eta atsekabeak kontatzeak beste baten kondaira sortzen baitzuen, ia amaierarik gabeko oroitzapen poetikoen katea osatuz.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 84. orr.

14 mari-harro izond adkor

Ninik mari-harro bat ematen zuen; senarrak, bitxiz betetako agure putzontzi bat.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 307. orr.

15 mari-jakintsu izond (corpusean marijakintsu soilik) izond adkor

Lehen ere esan dizudan bezala, esaten dudana ez da sentitzen dudana, eta horregatik dut mutil zale fama, maite jolasen zalea naizela, marijakintsu bat naizela eta eleberri arrosa kolorekoak gustatzen zaizkidala.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 348. orr.

16 mari-kutzu izond adkor

Azen ontzeko, batto arrunt mari-kutzu, besteak berriz iduri ahate mutua  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 70. orr.

17 mari-lizun (corpusean marilizun soilik) izond adkor

Zeure buruaz arduratzen zara bakarrik: ongi egiten duzu, marilizun horrek; baina zeure atseginen mesedetan, kitzika ezazu zalduna, bera izango baita zure lehen fruituaren biltzailea. Begira, madame, ikusi zure marilizun txikia dena haziz beterik; bere aluaren sarrera busti-busti eginda dago; masturba ezazu, igurtzi haziz blai duen klitoria: egin daitekeen gauzarik gozoenetakoa da.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 203. orr.

18 mari-lotsagabe izond adkor

Teilatupeko maizter bat, beti lan asko ematen zuena, andre Beltza zen, mari-lotsagabe zahar bat.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 120. orr.

19 mari-madama izond adkor

Mari-madama galanta eginda zaude zu! -esan zion txantxetan Ceciliak.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 53. orr.

20 mari-maistra (orobat marimaistra; Euskaltzaindiaren Hiztegian, mari sarreran, mari-maistra agertzen da) izond adkor

"Marimaistrak", gure amaren mintzamoldean, hauxe esan nahi zuen: neskato jakintsua, pinpirina eta farfailez jantzia.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 172. orr.

Marimaistra haietako bi ahizpak ziren eta bakarrik bizi ziren, aita xaharrarekin.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 173. orr.

Bi neskatxek beren mari-maistra aurpegia jartzen segitzen zuten, solasaldia sosaren gaira eramaten saiatzen nintzen bakoitzean.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 209. orr.

· Mari, erabilera gaiztoetarako bide da ia beti: mari-zikin, mari-mutil, mari-maistra, mari-ttarttala, maria-bideetako... eta baita mari-matraka ere.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 68. orr.

21 mari-maisu (orobat marimaisu; Euskaltzaindiaren Hiztegian, mari sarreran, mari-maisu agertzen da) izond adkor

Eta zuk zer, marimaisu horrek?  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 68. orr.

Hermionek orain uko egiten zion Harry eta Ronekin hitz egiteari, baina bera hain agintzaile eta mari-maisua izanik, besteek saritzat hartu zuten jarrera hura.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 149. orr.

Zirikarroltze, Esgot, Uzkipitxer Arnega eta Doilor Tutuluti profesurrak eta eulixka ikasleria, eta Errient Errieta marimaisuen leinua.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 45. orr.

22 mari-matraka (orobat marimatraka; Euskaltzaindiaren Hiztegian, mari sarreran, mari-matraka agertzen da) izond adkor

Oihuka ezazu nahi beste, marimatraka horrek, sartuko dizudala diotsut, mila aldiz lehertu behar baduzu ere!.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 204. orr.

Marimatraka da eta gizalegerik gabea, oinak etxean eduki ezin dituzten horietakoa.  Elizen arteko biblia   EsZ 7,11

· Mari, erabilera gaiztoetarako bide da ia beti: mari-zikin, mari-mutil, mari-maistra, mari-ttarttala, maria-bideetako... eta baita mari-matraka ere.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 68. orr.

23 mari-matxarda izond adkor

Horrelako mari-matxarda bat izanik, nik sekula eman ezin izan niona eman zion.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 143. orr.

24 mari-motrailu izond adkor

Handik aurrera, errosarioa: mari-tuntuna, mari-fandangoa, mari-matraka, mari-motrailua... Harik eta amona Dolores agertzen zen arte.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 182. orr.

25 mari-mutiko (corpusean marimutiko soilik; Euskaltzaindiaren Hiztegian, mari sarreran, mari-mutiko agertzen da) izond adkor

Marimutiko esaten genion.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 107. orr.

26 mari-mutil (orobat marimutil; Euskaltzaindiaren Hiztegian, mari sarreran, mari-mutil agertzen da) izond adkor

Joango zen ez titi ez ipurdi ez duten marimutil horietako batekin eta badakizu...  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 177. orr.

Minta marimutil hau, galtzerdian zuloarekin?  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 60. orr.

Peggy potzola, pentsatu nuen, gehiegia niretzat, bere hockey jokalarien zangoak eta mari-mutil ile horrekin, Dan-entzako moduko neska zen.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 107. orr.

· Mari, erabilera gaiztoetarako bide da ia beti: mari-zikin, mari-mutil, mari-maistra, mari-ttarttala, maria-bideetako... eta baita mari-matraka ere.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 68. orr.

27 mari-ozpin izond adkor

Nire izena jakinarazi eta itxarongelarako bidea erakutsi zidan, larderiaz, erakusmahai baten gibelean harresitutako bulegari mari-ozpinak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 93. orr.

Zigarroa oraino ahitu gabe neukala jakinarazi zidan bulegari mari-ozpinak "Urtxipia jauna" nire zain zegoela.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 93. orr.

Lehenbiziko egunean ezagutu nuen mari-ozpinak egin zidan orain bekoz beko.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 252. orr.

28 mari-pertxenta (orobat maripertxenta) izond adkor

Mari pertxenta, marmarti, desatsegin hutsa da; nagusikeriatan aritzen da; azpikeria zalea, gezurti amorratua.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 15. orr.

Gure haurretan mutiko gazteak gorrotatzen bazituen, gorrotatzenago neska maripertxentak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 126. orr.

Zeren... dena esan behar baldin badago, hi, maripertxenta hori, hi oso berezia haiz gero!  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 112. orr.

29 mari-petarda izond adkor

Programako aurkezle mari-petardak ere bide horretatik gidatu nahi du ikusleen artaldea, Vanessari egindako galdera zital eta juzgu pozoitsuen bidez.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 63. orr.

30 mari-potxorra izond adkor

-Etorri hona, mari-potxorra -esan zion Nano Zuriari larderiatsu, txandal prakak txorkatiletaraino jaitsita.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 104. orr.

31 mari-potxotxa izond adkor

-Gabon, ondo lo egin, mari-potxotxa.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 66. orr.

32 mari-purtzil (orobat maripurtzil) izond adkor

Ez nintzen bihurtu kaleko emakume deritzana, mari-purtzil bat, baina neure larrua saldu dut.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 46. orr.

Baina zer axola dio maripurtzil lotsagabe horri bere soinekoan seinale ziztrin bat eraman beharrak?  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 78. orr.

Marcel Martin ezin makurtu zitzaion azterketa biologiko bat egin beharrari, edozein urdangak, mari-purtzilek edo auskalo zerk, esan zuen, ume bat egin izana leporatzen ziolako.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 240. orr.

-Maripurtzila halakoa.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 36. orr.

33 mari-salsera (corpusean marisalsera soilik) izond adkor

Gaizki dagoela? okerrago egon beharko luke, urdanga marisaltsera halakoa...!  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 224. orr.

34 mari-sorgin (orobat marisorgin) izond adkor

Kuxkuxera mari-sorgin galanta da nik uste.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 178. orr.

Auskalo zerk bultzatu zuen marisorgin hura ni salatzera, baina halaxe behar zuen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 167. orr.

Baldin eta zeure burua altzairuzko bihurtuko bazenu, hala-moduzko zure ezagun-talde horretako marisorgin maltzur eta mihi-luzeengandik babesteko, ene arkumetxoa.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 102. orr.

35 mari-sorgintxo (corpusean marisorgintxo soilik) izond adkor

Egia esan, marisorgintxoak gizonezko batek bezala ematen dit ipurditik!  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 166. orr.

Eta nola isuri den marisorgintxoa!  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 157. orr.

36 mari-txoro izond adkor

-Eta hi mari-txoro bat eta mari-bekaizti bat.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 182. orr.

37 mari-zilipitrin (corpusean marizilipitrin soilik) izond adkor

-Emilianirekin ez, eta marizilipitrin horrekin bai...?  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 355. orr.

38 mari-zirri (corpusean marizirri soilik) izond adkor

-Demagun marizirri hori epaitzen uzten digutela hemen bildurik gauden bostoi: iruditzen al zaizue epaile ohoretsuek ezarri dioten zigorrarekin libratuko litzatekeela?  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 78. orr.

39 mari-zirtzil izond adkor

Mari-zirtzil alaena! -oihu egin zuen ahots batek leihotik.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 271. orr.

Mari-agintzaile bat haiz eta mari-zirtzil bat.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 182. orr.

40 mari-zorotxo (corpusean marizorotxo soilik) izond adkor

Zuk, marizorotxo horrek, ipin ezazu burua zure lagunaren izterrartean, eta itzul egizkiozu zure mihi ederraz lehen zeureganatu dituzun arreta berberak.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 96. orr.


marianista iz aita Chaminadek sorturiko Mariaren konpainiko kidea.

Karmeldarrak ziren hamaika, pasionista bat, marianista beste bat, eta gainerakoak elizbarrutietakoak.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 84. orr.

Donostian, marianisten ikastetxean, nekazari tresnen irudiak ageri diren liburu bat lantzen ari dira ikasleak.37an Marianistekin hasi nintzenean ikasten, aipamenik ez zegoen euskararen gainean.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 173. orr.

Gurasoek Marianistetara bidali ninditean ni.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 61. orr.


marianistakume iz

Adin militarretik gertu zegoenez gero, debekatuta zeukan pasaportea, horregatik bere lagunen bidez marianistakume gisa lortu zuten Suitzara bidaltzea.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 100. orr.


maribandera ik mari 3.

maribelendrin ik mari 5.

maribero ik mari 6.

maribideetako ik mari 8.

maribihurritxo ik mari 9.

mariburduntzi ik mari 10.

mariburruntzi ik mari 10.

marifandanga ik mari 11.

marifatu iz

Are gehiago: ongi iruditzen bazaizu, urdanga lotsagabe horren kontura primeran igaroko dugu gaurko gaua... -eta Amgadi kopeta argitu zitzaiolarik eta buruaz baiezkoa egin ziolarik, jauregiko nagusiak honelatsu jarraitu zuen-: orain itzul zaitez marifatu horrengana eta jostatu, libertitu beldurrik gabe.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 159. orr.


marigizon ik mari 13.

marigorringo iz hegoak tolesturik dituenean bola erdi baten tankera duen intsektua, gaina gorri bizia zazpi puntu beltzekin duena (Coccinella septempunctata). ik mantangorri.

Eta ezagutzeko moduko horiek, lehentxeago, txakur amorratuak edo marigorringoak izan badira, eurekin doazen handiak banku baten ertzean jarrarazten dituzte, eta penaz betetzen dira. Marigorringo, Marigorringo, bihar ta etzi eguzkia egingo! eta itxaron... hegan egin ez badizu, abestu beste hau: Marigorringo, Marigorringo, bihar eguzki etzi euri egingo!  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 227. orr.


marihuana 1 iz Indiako kalamuaren lore eta hosto ihartuen nahasketa, tabako gisa erreaz droga bezala erabiltzen dena.

Ez zait kostoa gustatzen, marihuana erretzen dut.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 174. orr.

Marihuana goxoa daukat eta zaldi ederra.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 79. orr.

Estasiak eta marihuanak oroimen arazoak eragiten dituztela esan dute adituek.  Berria - Gaiak   2004-01-16

Marihuanak esklerosi anizkoitzaren sintomak murrizten dituela esan dute.  Berria - Gaiak   2004-09-11

Ospitaletan eta botiketan marihuana banatzeko egitasmoa jarriko dute abian aurki Katalunian.  Berria - Harian   2005-04-17

Haxixa, marihuana eta kokaina kontsumitzen dira.  Berria - Euskal Herria   2006-01-11

Botilaren bat eskuan edo inori erakusten ez zion tokian landatutako poltsa bete marihuana zekarrela agertzen zen gurera.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 13. orr.

Ongizatearen iturri den aldetik, marihuana, kokaina eta antzeko klasiko ohikoak aurki (diru-bide dela ikusi bezain laster) legeztatuko dira herrialde hauetan, piperbeltza, tabakoa eta alkohola legeztatuak dauden bezala.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 101. orr.

Telebista jasanezina da alkohol eta marihuana barik, etxea batzea ezinezkoa speed lerro pare bat barik.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 20. orr.

Emaztea, semea... marihuanak ereindako lanbro eztiaren artetik gogora ekarri ditu haien figurak, baina lausoak eta urrunak iruditu zaizkio, abokatu-bulegoa bezain urrunak.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 73. orr.

John Capelek bigarren aldiz eman du positibo marihuanarekin.  Berria - Kirola   2006-04-26

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Hori, berde eta beltza zen elastikoa, eta aurreko aldean, marihuana hosto baten gainean, Bob Marley-ren aurpegia ageri zen, bere ile txima luzeekin.  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 76. orr.

EZLNren lurretatik gertu marihuana sailak aurkitu eta suntsitu zituela jakinarazi zuen herenegun Mexikoko Armadak.  Berria - Harian   2005-06-22

Atxilotuei kokaina eta marihuana trafikoa leporatzen zaie.  Berria - Euskal Herria   2004-07-15

Katxi bat garagardo eskuman eta marihuana porro bat ezkerrean.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 136. orr.

Inguruetako xelebre guztiak hurbildu zitzaizkidan, hala marihuana-erretzaileak nola burutik nahastutakoak edo salgai zeuden aldizkarietan orripasa bat egiten uzteko eskatzen zidaten eskale edo eskaleondoak.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 237. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

marihuana erretzen (4); marihuana hartzen (3)


marijakintsu ik mari 15.

marikoi 1 iz adkor (iraingarria) homosexuala. ik maritxu.

Ezagutzen ditudan marikoi eta lesbiana askok ez zuten seme-alabarik izan, baina arrazoia ez zen izan ezinikusia, zabarkeria baizik.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 180. orr.

Fraidekideek poesia marikoien gauza dela esan ziotelako.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 107. orr.

Horrelako plazer handia ez dut sekula sentitu inorekin, ez gizaseme batekin, ez emakume batekin, ez marikoi batekin, gainera ez dut oso gustuko marikoiekin oheratzea.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 108. orr.

Ez marikoia eta ez pottorzalea!  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 201. orr.

Denok dakigu, jakintza zahar batek erakutsita, liburu artean ibiltzen diren gehienak, denak ez esateagatik, marikoiak direla.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 52. orr.

-Nola ibili liteke euskalduna gerriko more horrekin? ez haiz, ba, marikoia izango...?  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 73. orr.

A zer marikoia Salinas!  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 60. orr.

"Marikoi" talde bat harrapatu omen zuen poliziak sarekada batean.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 73. orr.

2 (izenondoekin)

Sar diezazula zure amamak makuluaren punta tripetaraino, marikoi puta hori!  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 30. orr.

Marikoi nazkagarria Sokrates hura, hori besterik ez zen, marikoi astakirten nazkagarria. Ez zen marikoi erabatekoa, kontu bakarra zen aluek nazka ematen ziotela.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 160. orr.

-Oraino ez zakiat zer haizen -xuxurlatu zidan, bere aurpegia nirera hurbilduz-, marikoi zaharkilo bat edo, bertzerik gabe, memelo hutsa.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 195. orr.

3 (izenondo gisa)

Lagun marikoi asko izan ditut, ondo moldatzen naiz haiekin.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 108. orr.

Nik uste nian peso pesado hintzela, baina kolpe marikoi hori hartu eta peso pluma haizela iruditzen zaidak.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 339. orr.

4 (hitzaren erabileraz)

'Marikoi' hitza ez nuen erabili behar izan, iraingarria omen da eta.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 130. orr.

'Marikoiak' bere gain darama irainaren zama, bazterketaren mehatxua, eskubideen ukapena.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 131. orr.

Zera otu zitzaidan halako batean, andregaia senargai egitea, alegia, futbolariaren laguna marikoia izatea, barka esamoldea, hots, biak homosexualak izatea.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 172. orr.

Ia egunero egiten ziren manifestazioetan marikoi eta txakur zirela poliziei irain egiteko gehien entzuten zirenak.  Berria - Euskal Herria   2004-05-22

Poliziak ez zuen "homosexuala" erran, "marikoia" baizik, eta hori, inguruabar ideologikoez aparte, ez da inoiz adiskide batez erabiltzeko hitza.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 244. orr.


marikoikeria 1 iz adkor marikoiari dagokion egintza, gaitzesgarritzat markatua. ik maritxukeria.

Notablea nuen matematikan, berari benetan inporta zitzaiona, zeren gainerako ikasgaiak jesuiten marikoikeriak omen ziren, espedientea betetzekoak.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 138. orr.

Utz marikoikeriak eta goazemak ohatzera! -Klarak aspaldi atzendurik zuen bulegari prestuari dagokion hizkera gisakoa.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 255. orr.

Ea zer ziren marikoikeria frantses horiek.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 51. orr.

Gero tabernaz taberna doaz, poteatzera eta marikoikeriatan ibiltzera, maritxuak dira baina gizon-gizonak.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 45. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Bi gizon larrua jotzen ari badira emakume batekin biak batera, marikoikeria punttu bat badago horretan.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 130. orr.


marikoitu (orobat marikondu) marikoi(tu), marikoitzen 1 da/du ad marikoi bihurtu.

Marikoitzen hasia ote zen?  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 104. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Perurena batentzat, berriz, lurra, hemengoa edo gurea, zakarra eta arra da, eta ez jakin lixardikume marikonduei kontra egite hutsagatik esana izango duen  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 210. orr.


marikonada iz marikoikeria.

Zenbat marikonada!  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 94. orr.


marikondu ik marikoitu.

marilizun ik mari 17.

marimaistra ik mari 20.

marimaisu ik mari 21.

marimatraka ik mari 22.

marimutiko ik mari 25.

marimutil ik mari 26.

marinatu, marina, marinatzen du ad jaki bat, ontzeko edo iraunarazteko saltsa batean eduki.

Ahateak lotu eta gibela hipertrofia dakien elikatzen diren bezala, emakumeak marinatzen edukiko genituzke, samurragoak egon zitezen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 183. orr.


marinba iz xilofono modukoa, zurezko ohol bakoitzaren azpian erresonagailu bat duena.

Esaterako, marinba eta orkestrarako edo gitarra eta talderako obrak eskatu dizkidate, eta oso mugatua egon naiz, tresna horiek asko definitzen baitute kontzertu mota.  Berria - Kultura   2004-10-05

Orduantxe jabetu nintzen zer zen goiznabarrero esnatzen ninduen zarata bitxi hura: musika zen, antigoaleko marinba baten durundia, harmoniarik gabeko mailukaldi gisako musika-mota izugarri bat, erabat epileptikoa.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 64. orr.


marine 1 iz Estatu Batuetako itsas armadako oinezko soldadua.

Ama bortxatu zuen eta gero marineetan sartu zen 1945ean. Uholdeen aitzakiarekin ere 500 marine ekarri nahi izan zituzten, eta, noski, behin sartuz gero haiek gelditu egiten dira, ea nork ateratzen dituen, Nikaraguan eta El Salvadorren gertatu zen bezala.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 35. orr.

AEBetako Armadako lau marine hil zituzten, berriz, zenbait ordu lehenago Al-Anbar eskualdean.  Berria - Mundua   2004-07-08

AEBetako zazpi marine eta Irakeko hiru guardia nazional.  Berria - Mundua   2004-09-10

Falujaren kontrola atxikiko dutela ziurtatu du marine-en buruzagitzak.  Berria - Mundua   2004-05-02

George Bushen marine-en eraso-ideologia bera izatera behartzen gaituztelako.  Berria - Kultura   2006-04-25

Marinea -ke hari lerdena ezpain artetik- Donostian zen atzo zortzi.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 107. orr.

2 irud/hed

Literatura ofizialaren marine berrien liburuak ere halakoak dira, denek estilo amerikar hori dute.  Berria - Kultura   2006-04-25

3 (hitz elkartuetan)

Txarangaren atzetik pailazo gehiago doaz, saltoka, taliban koadrilla bat, hiru poxpolin bizardun eta marine talde batekin batera.  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 150. orr.

AEBetako Armadako marine indarren eledun Carrie Batsonek.  Berria - Mundua   2004-08-07

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aebetako armadako marine (4); aebetako marine (6); aebetako zazpi marine (3)


marinel (orobat mariñel g.er.) 1 iz itsasontzian, eskuzko lana egiten duen langilea; lanbidez itsasoan ibiltzen den pertsona.

Arraunlari guztiek bertan behera utziko dute ontzia, marinel eta itsasgizonak lehorrean geldituko dira.  Elizen arteko biblia   Ez 27,29

Nuevo Pilin itsasontzia hondoratu zen atzo goizean, barruan bost marinel zituela.  Berria - Ekonomia   2004-11-20

17 marinel galdu dira, eguraldi txarra dela medio 'Keri' zamaontzia hondoratuta.  Berria - Mundua   2004-01-24

Ontziko 20 marinel onik erreskatatu zituzten.  Berria - Gaiak   2004-12-14

Baikaleko marinel zahar batek hartu zuen almadiaren agintea.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 388. orr.

Badakit Thuleko marinel alproja horrek ipuin bat esan dizula.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 49. orr.

Marinel gihartsu batengana hurbildu, eta berarekin jardun zuen hizketan.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 142. orr.

Labana da marinelak behar duen lehenengo gauza.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 7. orr.

Portuges mariñelek zuten hiria sortu XVI. mendearen hastapenean.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 106. orr.

Halako alarau bat aditu zen, erdiragarria, gain-bizkarrean bilduak ginenoi, lehortar nahiz marinel, deabrua agertzekotan zitzaigula pentsarazi ziguna.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 190. orr.

Ea zergatik ez nion esaten lehorreko marinel hari aparatua itzaltzeko.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 273. orr.

Marinel izan zen hainbat urtez.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 99. orr.

2 (izenondo gisa)

Lekeitioko adiskide marinela, eskuaz aharia seinalatzen.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 49. orr.

1902ko uztailean Jack London, idazle marinela, abenturazale sozialistak itsasontzia hartu zuen, New Yorketik Londresera, hiri horretako East Endeko auzoetan murgildu eta liburu bat egiteko asmoz.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 50. orr.

3 (adizlagun gisa)

Agian marinel has naiteke ontziren batean, baina inork ez du aprendizik nahi.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 102. orr.

Ezin ahaztu nezakeen karrakan marinel zetozenak hartara beharturiko itsasoko jende xumeak zirela, baleatan edo bakailaotan hartan baino gurago zuketenak.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 150. orr.

Bera marinel dabilen Aintzatasuna arrantzontzia beste baporeekin batera Bilborako da-eta.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 70. orr.

Zirkuan marinel jantzita agertzen zelako.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 64. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, bigarren osagaia gauza bat dela)

Marinel-txapela zeukan gizon beltzaran bat.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 145. orr.

Galtza bakeroak, marinel-jertsea eta kirol-zapatilak janzten zituen emakume gazteak.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 174. orr.

Bizardun erraldoi bat zen, marinel txano hegalduna begietaraino sartuta zuena.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 273. orr.

Marinel elastiko marraduna eramaten nuen.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 204. orr.

Marinel jantzia zeraman eta, aitortu zidanez, Giralda itsasontziko kapitaina zen.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 271. orr.

Má?saren txikitako argazkia zen, bera ere marinel jaka batekin.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 68. orr.

Marinel korapilo baten antzera tolesten zitzaizkidan hatzak jotzen saiatzen nintzenero.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 126. orr.

Ez zegoen han nire sabelaren arrokari azpiak jango zizkion marinel ronik.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 190. orr.

Musika atsegin tristea, marinel tabernetako soinu txikiak sortua bezalakoxea.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 54. orr.

Atzerrian sartzeko biderik erabiliena, emigratzaileei gezurrezko marinel-agiriak eskuratzea da.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 29. orr.

Ezagutzen ez zituen marinel kantuak xaramelatu zituen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 228. orr.

-Hori Harabic-a da -karraka egin zuen marinel-ahots batek haien ondoan.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 99. orr.

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, bigarren osagaia gauza abstraktu bat dela)

Halaxe jakin nuen, hark agerikoetan marinel lanak egiten zituela, eta zirujau lanak ere bai noizean behin.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 132. orr.

Marinel ibileraz abiatu zen ate aldera.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 234. orr.

Bere marinel bizitzako gertaera batzuk kontatzeko eskatu nion.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 91. orr.

Ez badakizue, marinel-lurraldea da Eskozia, itsasoa eta gizakia inon baino lotuago dauden herria.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 51. orr.

Izen guztiz arrotzak egiten zitzaizkidan marinel-herri txiki batzuetatik igaro ginen.Andrew Millerrek itsasoa izan zuen begien aurrean 1738. urtean Portsmouthen marinel familia batean jaio zenetik.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 350. orr.

Egin zaitez marinel-bilatzaileen ofiziala, eman ezazu izena marinel-erreklutatze bulegoan.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 134. orr.

Britainia Handi osoko marinel-erreklutatzaile ospetsuena bihurtu zen.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 135. orr.

6 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa elkarketan izenondo balio duela)

Andrew Miller ofizial marinel-erreklutatzailea.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 135. orr.

7 marinel jende

-Ezagutzen dut nik marinel-jende hori -esan zion.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 57. orr.

Tabernan zeuden bezeroak, marinel jendea gehien bat, gizaki zaildu eta grinatsuak denak, itsasoaren astinaldi gogorretara emanak, zalapartaka hasi ziren esku-hankak aireratuz. Erreginaren Zerbitzura lanean ari ziren militar eta marinel jendea.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 213. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

marinel eta zirujau (7); marinel hordituen (3); marinel izan (4); marinel jantzita (4); marinel zahar (6); marinel zahar batek (3); marinel zaharrak (13); marinel zaharraren (3)

moja eta marinela (6); sinbad marinela (5)

euskal marinelak (10); kapitaina eta marinelak (3)

sinbad marinelaren (3)

marinelek bizia galdu (3); ontziko marinelek (3)

euskal marinelen (8)

marinelen movistar ontzia (3)


marinel (orobat mariñel g.er.) 1 iz itsasontzian, eskuzko lana egiten duen langilea; lanbidez itsasoan ibiltzen den pertsona.

Arraunlari guztiek bertan behera utziko dute ontzia, marinel eta itsasgizonak lehorrean geldituko dira.  Elizen arteko biblia   Ez 27,29

Nuevo Pilin itsasontzia hondoratu zen atzo goizean, barruan bost marinel zituela.  Berria - Ekonomia   2004-11-20

17 marinel galdu dira, eguraldi txarra dela medio 'Keri' zamaontzia hondoratuta.  Berria - Mundua   2004-01-24

Ontziko 20 marinel onik erreskatatu zituzten.  Berria - Gaiak   2004-12-14

Baikaleko marinel zahar batek hartu zuen almadiaren agintea.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 388. orr.

Badakit Thuleko marinel alproja horrek ipuin bat esan dizula.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 49. orr.

Marinel gihartsu batengana hurbildu, eta berarekin jardun zuen hizketan.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 142. orr.

Labana da marinelak behar duen lehenengo gauza.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 7. orr.

Portuges mariñelek zuten hiria sortu XVI. mendearen hastapenean.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 106. orr.

Halako alarau bat aditu zen, erdiragarria, gain-bizkarrean bilduak ginenoi, lehortar nahiz marinel, deabrua agertzekotan zitzaigula pentsarazi ziguna.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 190. orr.

Ea zergatik ez nion esaten lehorreko marinel hari aparatua itzaltzeko.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 273. orr.

Marinel izan zen hainbat urtez.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 99. orr.

2 (izenondo gisa)

Lekeitioko adiskide marinela, eskuaz aharia seinalatzen.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 49. orr.

1902ko uztailean Jack London, idazle marinela, abenturazale sozialistak itsasontzia hartu zuen, New Yorketik Londresera, hiri horretako East Endeko auzoetan murgildu eta liburu bat egiteko asmoz.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 50. orr.

3 (adizlagun gisa)

Agian marinel has naiteke ontziren batean, baina inork ez du aprendizik nahi.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 102. orr.

Ezin ahaztu nezakeen karrakan marinel zetozenak hartara beharturiko itsasoko jende xumeak zirela, baleatan edo bakailaotan hartan baino gurago zuketenak.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 150. orr.

Bera marinel dabilen Aintzatasuna arrantzontzia beste baporeekin batera Bilborako da-eta.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 70. orr.

Zirkuan marinel jantzita agertzen zelako.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 64. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, bigarren osagaia gauza bat dela)

Marinel-txapela zeukan gizon beltzaran bat.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 145. orr.

Galtza bakeroak, marinel-jertsea eta kirol-zapatilak janzten zituen emakume gazteak.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 174. orr.

Bizardun erraldoi bat zen, marinel txano hegalduna begietaraino sartuta zuena.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 273. orr.

Marinel elastiko marraduna eramaten nuen.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 204. orr.

Marinel jantzia zeraman eta, aitortu zidanez, Giralda itsasontziko kapitaina zen.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 271. orr.

Má?saren txikitako argazkia zen, bera ere marinel jaka batekin.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 68. orr.

Marinel korapilo baten antzera tolesten zitzaizkidan hatzak jotzen saiatzen nintzenero.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 126. orr.

Ez zegoen han nire sabelaren arrokari azpiak jango zizkion marinel ronik.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 190. orr.

Musika atsegin tristea, marinel tabernetako soinu txikiak sortua bezalakoxea.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 54. orr.

Atzerrian sartzeko biderik erabiliena, emigratzaileei gezurrezko marinel-agiriak eskuratzea da.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 29. orr.

Ezagutzen ez zituen marinel kantuak xaramelatu zituen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 228. orr.

-Hori Harabic-a da -karraka egin zuen marinel-ahots batek haien ondoan.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 99. orr.

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, bigarren osagaia gauza abstraktu bat dela)

Halaxe jakin nuen, hark agerikoetan marinel lanak egiten zituela, eta zirujau lanak ere bai noizean behin.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 132. orr.

Marinel ibileraz abiatu zen ate aldera.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 234. orr.

Bere marinel bizitzako gertaera batzuk kontatzeko eskatu nion.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 91. orr.

Ez badakizue, marinel-lurraldea da Eskozia, itsasoa eta gizakia inon baino lotuago dauden herria.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 51. orr.

Izen guztiz arrotzak egiten zitzaizkidan marinel-herri txiki batzuetatik igaro ginen.Andrew Millerrek itsasoa izan zuen begien aurrean 1738. urtean Portsmouthen marinel familia batean jaio zenetik.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 350. orr.

Egin zaitez marinel-bilatzaileen ofiziala, eman ezazu izena marinel-erreklutatze bulegoan.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 134. orr.

Britainia Handi osoko marinel-erreklutatzaile ospetsuena bihurtu zen.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 135. orr.

6 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa elkarketan izenondo balio duela)

Andrew Miller ofizial marinel-erreklutatzailea.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 135. orr.

7 marinel jende

-Ezagutzen dut nik marinel-jende hori -esan zion.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 57. orr.

Tabernan zeuden bezeroak, marinel jendea gehien bat, gizaki zaildu eta grinatsuak denak, itsasoaren astinaldi gogorretara emanak, zalapartaka hasi ziren esku-hankak aireratuz. Erreginaren Zerbitzura lanean ari ziren militar eta marinel jendea.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 213. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

marinel eta zirujau (7); marinel hordituen (3); marinel izan (4); marinel jantzita (4); marinel zahar (6); marinel zahar batek (3); marinel zaharrak (13); marinel zaharraren (3)

moja eta marinela (6); sinbad marinela (5)

euskal marinelak (10); kapitaina eta marinelak (3)

sinbad marinelaren (3)

marinelek bizia galdu (3); ontziko marinelek (3)

euskal marinelen (8)

marinelen movistar ontzia (3)


marioneta 1 iz txotxongiloa.

Marioneta edo txotxongiloez osatua den obra hori presentatuko dute Izpuran heldu den ostiral arratsean.  Herria   2001-11-15

Eta hala ibili ginen guztiok jauregian aldi batez zirimonia-maisuaren erranetarat, marionetak edo ximinoak bagina bezala.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 48. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Marioneta ikuskizun bat.  Herria   2001-11-15

Kukubiltxo marioneta elkarteko Beñat Lefeverek formaturik lau lagunek prestatzen ari dute ikusgarri poetiko bat, marrak, kurbak, loreak erabiliz.  Herria   2001-11-15


mariorratz iz burruntzia, intsektu hegalaria.

Aran ibaiaren lehen urratsen eremu xoragarrian hegaldi fantasiatsuetan zebiltzan mariorratzak gogoratu nahiz.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 9. orr.


maripertxenta ik mari 28.

maripolis ik maripulis.

mariposa 1 iz tximeleta.

Zinez sorkari xarmagarria gure mariposa; mundua mundu denetik hunkitu izan baitu jendakion irudimena, bere ibilera pinpirin, soineko apain eta pausaera xaloagatik.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 306. orr.

Grezia eta Erroma zaharreko sineskeran: hildakoen gorputik ateratako arima zen mariposa.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 307. orr.

2 irud/hed

Egin ziotean nolabait konpondu eta kaderaren alde bakoitzean mariposa bana jarri.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 19. orr.

3 mariposa estilo

Eta hondoa jo baino lehen, igerian ikasi nahi dizu euskarak, eta ur axaleko mariposa estilo xurian ez ezik, urpeko zoko ilunetan ere ekin dio murgilean  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 87. orr.


maripulis iz gizonezkoentzako jaka.

Semea ikusi nuen [...] maripulis barrubiguna esne koloreko sorbaldetan behera eroria, bazihoan bidexkan zehar.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 62. orr.

"Kosmasek txano gorria zeraman buruan eta kolore bereko maripulisa, borla zuriekikoa, soinean.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 196. orr.

Goriot zaharrak, alaba Delphinek Rastignacen maripolisaren gainean zenbait malko isuri duela ikasi duelarik, etsirik baina fermuki maripolisa du galdatzen, bertan alaba usaindu, xurgatu, bereganatzearren.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 27. orr.

Belarriak Txileko hegoaldeko indiarren erara urrezko belarritakoez zulatuta zituen, eta janzkera ere bertakoa zen: kapela hegal zabala, artilezko maripulisa eta galtzak, larruzko bota luzeak.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 59. orr.


maripurtzil ik mari 32.

marisaltsera ik mari 33.

mariskal 1 iz hainbat harmadatako jeneral edo gudalburu goren batzuei ematen zaien izena.

Jeneral horietako bat Ney Mariskal famatua zela.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 96. orr.

Orain Gotorlekura joango naiz eta bertan, lotara sartu aurretik, mariskal eta kapitainekin bilduko naiz.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 74. orr.

2727 dekretua sinatuz, Petain mariskalak bost departamentu bretoien lurralde batasunari amaiera eman zion.  Berria - Mundua   2004-05-16

Frantziako Akademiako jaunei egindako gutuna, Vaubango Mariskalaren goraipamenaz.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 12. orr.

Aisialdia luzatzeko, mariskalaren emaztea neure etxera gonbidatu nuen.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 271. orr.

2 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

D'Artagnan mosketaria, landa-mariskal izendatua, gudu hartan hil zen.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 188. orr.

Kanpo-mariskalaren makila.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 242. orr.

Haig gudu-mariskala da kanpoalde honetako Jainkoa, eta Haigek sinatu egin du.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 174. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

mariskalaren emazteak (6); mariskalaren emaztearen (8)


mariskeria iz itsaski denda.

Pertsona batzuk, esate baterako, ohera sartzen dira mariskeria batera sartzen diren bezala.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 89. orr.


marisko 1 iz itsaskia.

Fianbrera batetik ateratzen duen mariskoa ari da jaten grisetako bat, ageriko atseginez.  Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana», 2003 - 38. orr.

Baldok marisko txiki batzuk atera zizkigun, eta gero entsalada eta kostilla jan genuen; ederra kostilla.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 83. orr.

Hildako txinatarrek 1,5 euro kobratzen zuten orduko, bederatzi orduz badian mariskoa biltzeagatik.  Berria - Mundua   2004-02-10

Anboto tabernako Javik barra osoa pintxoekin beteta dauka, eta mariskoa ere saltzen du.  Berria - Euskal Herria   2004-03-20

2 (hitz elkartuetan)

Hasteko, urdaiazpikorik onena, txistorra eta marisko entsalada.  Berria - Kirola   2004-01-13

Vigoko itsasadarrean, marisko haztegiak dira nagusi.  Berria - Kirola   2004-08-08


marisorgin 1 iz intsektu gorputz-luzea eta kolore-berdea, beste intsektu batzuez elikatzen dena.

Bereziki erakargarria iruditu zitzaion marisorgina, Mantis religiosa.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 134. orr.

Marisorgin emea espezieko arra baino askoz handiagoa dela, eme horrek arra inguratzen duenean kopulatu egiten dutela [...] eta, kopula horrek irauten duen bitartean, emeak jan egiten duela arra.  Berria - Kultura   2004-08-11

Naturaren baitan ez daukat halako beste gauza ederren berririk, marisorginaren estaldura miresgarria izan ezean.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 25. orr.

· Aiztoa sabel barrura irristatzen sentitu, eta ez zuen txintik atera, bere halabeharra onartuko balu bezala, marisorginaren jaki gertatzearen halabeharra.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 133. orr.

2 ik mari 34.

marisorgintxo ik mari 35.

marista iz M. Campagnat-ek sortu zuen eta batez ere gazteria hezteko ardura hartzen duen erlijiozko ordenako kidea.

Hantxe egon nintzen ni "gatibu" sei urtez Maristen eskuetan.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 126. orr.

Bainan jabeak (Tolosako Maristak) etxaldea salgai ezarri du.  Herria   2005-06-02

Maristen Ikastetxea mendipean bertan, bere frontoia eta guzti, nirea izana; eta ezker alderago, trenaren geltokia eta Azoka zaharra.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 129. orr.


maritimo izond itsasaldekoa.

2004ko abuztuaren 28an, A Coruña (Galizia) Paseo Maritimoan lehergailuz egindako ekintza.  Berria - Euskal Herria   2004-09-09


maritxu 1 iz adkor homosexuala. ik marikoi.

Hau zorigaitza, maritxu guztiak niri fortunatu behar!  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 48. orr.

Nire bigarren senargaia maritxu porrokatua zen eta erdi inpotentea, baina harekin ezkontzeko zorian egon nintzen.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 34. orr.

Hari begiratuz gero, uste izango zenuen New Yorkeko beste maritxu bat besterik ez zela, zahartzen ari zen maritxu bat.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 37. orr.

Manterolak ere, algara hartan, maritxu guztien juntadizoa zela esan zidan portua, gure mutilaren lilura.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 192. orr.

Lehengusuekin konparatzen hasi eta maritxu eskutxuri bat naiz ni haien aldean, beti paper artean dabilena.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 91. orr.

A ze aurpegia jarri behar duten alderdiko handi-mandiek maritxu alu bat bidaltzen diedala ikusita!  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 25. orr.

Maritxu mardulak dira, mozkoteak, eta zezen plazetan lan egiten dute forcado gisa.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 44. orr.

Emakumezaina Cotorrita deitzen dioten maritxu bat da, estalgileari emakumeak bahitzen laguntzen diona.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 275. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Hortik Hermannen gogor planta, arretan arrena zela frogatu beharra, maritxu-zirkin bakar bat ere ez barkatzea bere buruari.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 110. orr.

Bigarren batxilerreko mukizu bat izan zen, patioko garaian beti kromoak trukatzen ibiltzen zen txaparro kaskagorri maritxu ospeko bat.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 116. orr.

Baina lehendik ere nahikoa hedatua zegoen komisaldegian bere maritxu ospea.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 62. orr.

3 (izenondo gisa)

Nire lagun frantses maritxu horrek arte-galeria bat zuen Salvadorren.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 80. orr.

Hilarri zizelkatu bat, egiazko diskurtsoa duena, jatorrizkoa, nolabait esateko, agian ez bertsio maritxu hau bezain dotorea dialektikaren arteari dagokionez.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 62. orr.

Beste haurrek barre egiten zuten halakoetan, maisu ankerraren jokoari jarraiki, baina nirekin sartu zen hartan inoiz baino grazia handiagoa egin zien besteei ni poesia-kontu "arraro" eta "erdi maritxu" haiekin barregarri uzteak.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 19. orr.


maritxukeria iz adkor maritxuari dagokion egintza, gaitzesgarritzat markatua. ik marikoikeria.

marizikin (orobat mari-zikin; Euskaltzaindiaren Hiztegian, mari sarreran, marizikin agertzen da) iz adkor

Edo zer uste duzu, axola zaidala non egiten dituzun erosketak, non mozten dizuten bizarra edo zein marizikinekin duzun tratua?  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 140. orr.

Eragin zure ipudiei, urdanga horrek! erakutsi zer egiten dakizun, marizikin horrek!  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 36. orr.

-Gustatzen al zaizu, urdanga hori? gustatzen al zaizu, marizikin hori? hartu buztana! hartu! hartu!  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 37. orr.

Zerria, puta zikina eta marizikin esaten zioten.  Berria - Euskal Herria   2006-01-18

· Mari, erabilera gaiztoetarako bide da ia beti: mari-zikin, mari-mutil, mari-maistra, mari-ttarttala, maria-bideetako... eta baita mari-matraka ere.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 68. orr.


marizilipitrin ik mari 37.

marizirri ik mari 38.

marizorotxo ik mari 40.

marjina ik margina.

marjinal ik marginal.

marjinalitate ik marginalitate.

marjinaltasun ik marginaltasun.

marjinatu ik marginatu.

marjinazio ik marginazio.

marka 1 iz zerbaitetan egiten den seinalea.

Lapurrak atean marka bat egin zuen klarionaz.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 104. orr.

Eta seinale zuria zuten ateekin ez nahastearren, marka gorria egin zuen atearen toki ezkutu samar batean.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 105. orr.

Zirkulu baten marka geratu da kristalean.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 30. orr.

Ehunka karta zituen, eta sorta bat osatzeko adina aukeratu behar zituen haien artean, eta marka bana egin.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 302. orr.

Berdin iparraldeko aldean ere, konpasaren muturra zirkunferentzian jarri behar da iparraldeko lerroan, F letra dagoen puntuan, eta ondoren bi marka egin ezker-eskuin, K eta I letrekin markatuz.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 830. orr.

Bi aldeetan marka bat egingo da, eta marka horietatik paretak egingo dira diagonalean.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3050. orr.

Estalkia lokarri urdin batez lotua eta kolore bereko zigilu baten marka zuen koaderno hura.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 74. orr.

Egidazu niri ere marka hori.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 95. orr.

Nork bere marka uzteko premiarena, alegia: hemen egon nintzen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 16. orr.

Marka txiki batzuek [...] adierazten zieten mugako gure lagunei paper horiek zituena susmagarri bat zela.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 177. orr.

Suz egindako marka bat egin izan balute sikiera Hester Prynne horren kopetan!  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 78. orr.

2 kolpe, sakadura edo eragin batek uzten duen seinalea.

Bularrean marka beltz-urdin bat zuela esnatu zen goiz hura ere gogorarazi zion.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 21. orr.

Garbi ikusi zuten alabak lepoan marka handia zuela, burdin hari batek egina.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 87. orr.

Eztarri aldean ubelduak zituen, eta hatzen markak.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 136. orr.

Ziur zegoen goizeko berbera zela, marka berberak baitzituen begi inguruan.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 11. orr.

Anshelek jaiotzetiko marka ezin ikusizkoren bat behar zuela izan esaten zen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 208. orr.

Mendebaldeko pentsamenduaren espirituan, baita forman ere, marka iraunkor hori utzi zuen Aristotelesen arimak haren substantzian ere utzi zuen efektu iragankorra.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 286. orr.

Kirola egiten duten edadetu guztiek bezala, abailduraren marka darama aurpegian.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 29. orr.

Izuak bere marka utzi zuen denen bisaietan.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 196. orr.

Biolentziaren markarekin bizi baikara ordudanik euskaldunok, eta marka hori, ia berrogei urte geroago, bat egin baitzaigu haragiarekin, estigma makurra bihurtzeraino.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 92. orr.

3 seinalea, aztarna, ezaugarria.

Monotonia nagusi, Kastilla sakonari hurbiltzen ari naizelako marka.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 86. orr.

Aingeru aurpegi horretan ez zen, alabaina, trufa-aierurik, sufrimendu neurtezin eta isilaren marka baizik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 171. orr.

Galtzen hastea duk adin batera ailegatu haizelako marka.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 221. orr.

Diferentziazioa hazkundearen marka den bezala, estandarizazioa desintegrazioaren marka da. horrexek ekarri gaitu, hain zuzen, banako bakoitzaren marka genetikoak zehaztera, hatz-markak baino adierazgarriagoak baitira.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 443. orr.

Eta marka hori -hau da, piztiaren izena edo izenaren zenbakia- zeramanak bakarrik eros edo sal zezakeen zerbait.  Elizen arteko biblia   Ap 13,17

Elizen marka bereizgaria zera da, guztiek dutela beren kide egiazko Jainko bakarra.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 448. orr.

Marka ororen gainetik, haur eta gazte literatura, literatura da.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 427. orr.

Etxeko marka.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 65. orr.

Jende buruduna behar zen [...], libertarioen doktrinaren marka sakon errotua izango zuena.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 15. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Esaldi baten (edo hitz baten) adiera indartzeko erabili ohi diren puntuazio-markak (harridura-marka, galdera-marka...) eta bestelako baliabideak (etzanak, belztuak...) ahalik eta gutxien erabili.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 360. orr.

Eskua sabelean zeukan, odol-marka lehor baten gainean.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 96. orr.

Andoni Murelaga tortura marka nabarmenekin agertu zen epailearen aurrera. Patu hori zen hirietako langile-klase industrial berriaren jaiotza-marka.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 144. orr.

Nire begiez ikusi nuen eskutitz hura; paper ofizialean zegoen idatzita, zigilua eta ur-marka zituen.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 59. orr.

Posta marka zaharrena zuen gutuna kutxa haren barne-barnean zegoen.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 58. orr.

Berriz ere eskertzen ditu ohore eta maitasun marka bat emaiten dutela horrela deneri.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 83. orr.

Mugimenduaren pertzepzioa erlazioen araberakoa da neurri batean, eta erreferentzia-marka finkoak izateak asko errazten du.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 49. orr.

Nire mina, ordea, nire egarria, bizi markak ziren, zer-nolako purgatoriotan nintzen batere garbi ez izan arren.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 354. orr.

Prudenen etxetxoak utzikeriaren higadura-marka goiztiarrak ageri zituen.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 84. orr.

5 merkataritza izena.

Ordua galdetu diat, ez erlojuaren marka...  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 139. orr.

Kasinoko bezeroen izen, autoen marka eta matrikulekin osaturiko zerrenda.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 281. orr.

Datu teknikoak, mesedez: marka, modeloa, serie edo identifikazio zenbakia...  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 132. orr.

Eremu txikiko supermerkatua: apaletan klase, marka, tamaina eta formatu guztietako jenero ugari-ugaria.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 120. orr.

Soinean, marka oneko zamarra, marka oneko galtzak, marka oneko zapatak eta marka txarreko irribarre harroa.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 88. orr.

Hala ikusi dugu garai bateko gramofonoetan, arbelezko nola binilozko disko zaharretan, etxearen marka ondoan daramala, His Master's Voice, Nagusiaren Ahotsa.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 160. orr.

Ezagunak dira hainbat enpresak eta marka ospetsuk jasan izan dituzte. n salatze eta boikot kanpainak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 250. orr.

Marka multinazionalek frankiziak ezartzen dituzte munduko zeinahi bazterretan.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 88. orr.

Hauek autentikoak dira, inolako zalantzarik gabe, Cohibas marka banatzen duen saltzaile ofizialak ekarriak.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 60. orr.

FAL hori militarren metraileta marka bat da.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 106. orr.

Marka ere nabarmen ikusten zitzaion zilar koloreko hizki handietan: EUROVAN TDI.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 20. orr.

6 (hitz elkartuetan)

Larruzko zoru fin eta malgua zuten, eta marka-izena zeharretara estanpaturik ageri zuten: "Kumfy-Toes", behatzak gozo, oinak eroso.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 235. orr.

· Esaldia ez da nirea, noski, erloju-marka ezagun baten eslogan berria baizik.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 50. orr.

Hor nonbait edukiko zuten ezkutaturik kontsumitzaile horiek txokolate marka jakin hori erosteko beharra.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 84. orr.

7 norgehiagoketan, lehiaketetan, kiroletan eta kidekoetan, lortu den emaitza hoberena. ik errekor.

1,95 da zure marka onena.  Berria - Kirola   2004-03-05

Naroa Agirre pertika jauziko finalean ariko da gaur, Espainiako marka hobetu ondoren (4,50).  Berria - Kirola   2006-03-11

Munduko bi marka AEBetako sailkapen probetan.  Berria - Kirola   2004-07-14

Finalean egin zuen marka ona izan zen, 22.21, joan den hilean lortutako marka bera, Nafarroako junior eta jubenilen artean, betiko marka onena.  Berria - Kirola   2006-02-28

Eskura ikusten dut marka hori gainditzea.  Berria - Kirola   2006-03-01

Beardek bular estiloko 200 metroko marka ondu zuen 2: 22.44ko denbora eginda.  Berria - Kirola   2004-07-14

Marka ontzeko asmoa du 21 urte bete aurretik.  Berria - Euskal Herria   2004-04-13

Marka hauetan zentimetro bat gehiago saltatzea jauzi nahiko handia da, eta asko kostatzen da.  Berria - Kirola   2004-03-05

Eraso sistematikoaren ondorioz jarraitzaile nerabeen artean sortu zen enpatiak fama hiperbolikoa ekarri zion taldeari: urte hartan aise gainditu zuten hogeita hamar milioi kopiako marka.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 33. orr.

8 irud/hed

Gero eta zailagoa jartzen ari haiz hire festen galga; ederki kostatu behar zaik hurrengoan gaurkoaren marka berdintzea!  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 67. orr.

-Zure marka guztiak onduko dituzu gaur, Mentxu...  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 13. orr.

1977ko irailak marka guztiak hautsi zituen, 5 litro eskas bakarrik utzi baitzizkigun.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 353. orr.

Avila da, hain zuzen, marka hautsi izan duena: -3.0 gradu zeropetik.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 352. orr.

9 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Urteko lehen marka ahalegina egin zuen, apirilaren 28an, Lekunberrin (Nafarroa), eta 23 segundoan egin zuen jasoaldia.  Berria - Kirola   2004-04-06

Marka ahalegina egiteko prestatu nintzenean banuen motibazioa, baina hirutan jaso ezinda geratu ondoren zaildu egin zen dena.  Berria - Kirola   2004-04-15

Irigoienek ere marka saioa egingo du apirilaren 2an.  Berria - Kirola   2006-01-20

Eta unerik gozoena marka saiakera egin ondoren?  Berria - Kirola   2004-04-15

10 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Urteko lehen harri-jasotze marka ahalegina izango da ikusgai bihar Erandioko (Bizkaia) Altzaga kiroldegian (17: 00).  Berria - Kirola   2006-01-20

11 inperio bateko mugako lurraldea, herrialde etsaien aurrez aurrekoa.

Marketako zaintzaileek eta aurkako gerra-talde barbaroek.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 43. orr.

Estatu unibertsal egipziakoko nubiar marketako jainko ilun bat.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 19. orr.

Duela hamahiru egun entzun nuen, ahul, iparraldeko marketan.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 23. orr.

Mendebaldeko munduaren Ekialdeko Europako marketan zertutako hondamena ez zen nazionalismoaren birus berak otomandar gorputz politikoan izandako ondorioa bezain tragikoa.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 256. orr.

Moskuk, Erromak bezala, barbaroen aurkako marka-estatu baten hiriburu gisa hasi zuen bere ibilaldia.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 56. orr.

12 aipu marka pl idazten dena besteren baten aipua dela adierazteko erabiltzen diren markak, “ eta ”. ik komatxo 2.

Politikan, ezinbestekoa egiten da aipu markek ezartzen duten distantzia.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 177. orr.

Kazetariak entrenatzaileak esandakoa jaso nahi baldin badu, aipu marka artean eman beharrekoa zuen.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 113. orr.

Esan, zinez da posible, Lopez Aguilar espainiar ministroak egunkari honetan proposatzen duen bezala, gatibu baten kontrako frogak aipu markarik gabe "eraikitzea"?  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 178. orr.

13 deklinazio marka

Hitz bat behin eta berriro azaltzen da esaldi bakar batean deklinabide marka ezberdinekin.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 76. orr.

Letraz letra ibili beharrean, aurrizkien, artizkien eta atzizkien bidez luzatzen (laburtzen) dira hitzak, baita deklinabide marken bidez ere.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 68. orr.

Ekialdeko hitz bat (sosa) mendebaleko deklinabide marka batekin (- gaz) loturik.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 156. orr.

14 galdera-marka esaldi jakin bat galdera dela adierazteko jartzen den ? marka, edo ¿ ? markak.

Esaldi baten (edo hitz baten) adiera indartzeko erabili ohi diren puntuazio-markak (harridura-marka, galdera-marka...) eta bestelako baliabideak (etzanak, belztuak...  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 360. orr.

.) ahalik eta gutxien erabili. lanok bildu, irakurri eta oharrak idazten dizkie, puntuazio-, ortografia- eta erabilera-akatsak zuzentzen, argudio ahulen ondoan galdera-markak ezartzen, idazlan bakoitzari kritika labur eta adeitsu bat eransten.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 11. orr.

Baina eguzki haiek, bestalde, galdera-marka bat zuten oztopo eta galdera-marka bat zuten laino, zeru berri batera jaio eta handik dir-dir egin zezaten.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 242. orr.

Baina eguzki haiek, bestalde, galdera-marka bat zuten oztopo eta galdera-marka bat zuten laino, zeru berri batera jaio eta handik dir-dir egin zezaten.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 242. orr.

15 harridura-marka esaldi jakin batekin harridurazkoa dela adierazteko jartzen den ! marka, edo ¡! markak.

Ala harridura-marka erantsi behar diot ondotik?  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 111. orr.

Esaldi baten (edo hitz baten) adiera indartzeko erabili ohi diren puntuazio-markak (harridura-marka, galdera-marka...).  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 360. orr.

Harridura-markek argudioari ez diote ezer gehitzen.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 360. orr.

Bizimodu erabat berri baten hasiera da niretzat, eta harridura-marka handienak erantsi beharko zaizkio ondotik.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 111. orr.

Orduak eta orduak ematen zituen [...] "Jaun agurgarri hori!" behin eta berriro idazten, letra guztiekin eta amaieran harridura-marka ipiniz.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 391. orr.

16 hatz marka hatz mamiak gauzakietan uzten duen arrastoa.

Arman dauden hatz-markak.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 63. orr.

Hatz-markak eta bertzelako aztarnak bilatzen ari gaituk.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 224. orr.

Bi gizon bidali zituzten Elsari hatz-markak hartzera.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 68. orr.

Izan ere, berea dik eta haren hatz-markaz betea zagok.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 384. orr.

Hatz marken bidez identifikatua.  Berria - Euskal Herria   2004-10-22

Pioletak, biktimen buruan aurkitzen denean ere, ez du sekula hatz-markarik.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 65. orr.

«Garunaren hatz markak jasotzen dituen makina» deritzoten sistema erabiliko dute AEB Ameriketako Estatu Batuetan Jimmy Ray Slaughter erruduna edo errugabea den jakiteko.  Berria - Gaiak   2004-02-18

Biki berdinek ere, hatz-marka desberdinak dituzte.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 71. orr.

· irud/hed Ziur asko denok kanporatuko dugu geure usain-nahasketa ezaugarria, eta, beste pertsonek ezagutzeko bezain indartsua ez bada ere, "hatz-marka" kimiko bat utziko du.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 145. orr.

17 marka-gizon marka batean (ik gorago 11) bizi den gizona.

Batzuetan, sarri benetan, marka-gizonak dira, kanpoko barbaroen aurka mugak babestuz zibilizazio bateko kide izateko eskubidea errebindikatu dutenak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 51. orr.

Baliteke ez atzerritarrak, ez barbaroak, ez marka-gizonak izatea, "metropolitarrak" baizik.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 52. orr.

Tsin She Huang-ti estatu unibertsalen ezarpenen historietan ezagun den figuraren -marka-gizon konkistatzailearen- ordezkari baitzen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 47. orr.

18 marka guztiak hautsi

Baina epaimahaiaren erabakiek marka guztiak hautsi dituzte.  Berria - Harian   2005-10-27

Gonzalez: «BBVAk aurten marka guztiak hautsiko ditu».  Berria - Ekonomia   2004-02-29

Brent upelak marka guztiak hautsi eta goia jo duela.  Berria - Ekonomia   2006-04-22

Marka guztiak hautsiko hituen oraingo honetan! Alabak amaren marka guztiak hautsi ditu.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 17. orr.

Marka guztiak hautsi zituen montzoi enbata 1861ean gertatu zen: Cherrapungin, Indian, udako euriteen aldian, 22.000 litro bota zituen euritan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 359. orr.

Emile Ajar izenarekin hasi zen idazten eta izen berriarekin estilo berri bat, gai, egoera eta pertsonaia erabat desberdinak landu zituen, eta, marka guztiak hautsiz, beste Goncourt bat irabazi.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 72. orr.

1990ean, Mendebaldeko Alemaniako hazkundea marka guztiak hausteraino lasterragotu zen: %5,7.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 190. orr.

19 marka hautsi

Esan liteke marka haustea oso zaila daukadala.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 92. orr.

Moldaketen ondoren, Kataluniako zirkuituko entrenamendu ofizialetan lehenengoa izan zen, eta Xerezen zirkuituko marka hautsi zuen.  Berria - Kirola   2004-04-14

Hark munduko marka hautsi zinan bere bular eta izter silikonatuekin!  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 205. orr.

Avila da, hain zuzen, marka hautsi izan duena: -3.0 gradu zeropetik [Irailak 26koa].  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 352. orr.

· Gaurko partidan ikusle marka hautsiko dute, Bizkaia Arenan batuko diren 12.400 zaleak inoiz Euskal herrian saskibaloi partida bat ikusteko elkartu den jende kopururik handiena izango baita.  Berria - Kirola   2006-01-22

Marka bat hautsi behar duen kirolariak bezala, indar guztiak neuretzat behar nituen, behingoagatik sikiera: gau hartan Ritarekin neukan afaltzeko hitzordua.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 79. orr.

Hurrengo bi jardunaldietan hiru marka hautsi dituzte astillerotarrek.  Berria - Kirola   2004-09-14

20 marka izan da ad

Marka da, haatik, bazkari guztia lantokiaz, bezeroez eta hurrengo komenioaz aritzea ere.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 304. orr.

-Marka da gero!  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 204. orr.

Marka da gero, zure auzoan galtzea.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 94. orr.

-Bihurria zer zara, baina -nik berari-, ordu-laurden bat ere ezin geldirik egon, marka da, gero...  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 171. orr.

-Marka duk gero, hirea! -esan zidan.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 47. orr.

Hau da marka, hau!  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 138. orr.

· Hau duk marka, hau!  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 42. orr.

"Hau marka" pentsatu zuen Léak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 265. orr.

Hau marka! zer gertatzen ari da?  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 207. orr.

21 sor-markasup_1 produktu jakin bat non ekoitzia izan den adierazten duen etiketa.

Badira sor markak edo IGP-ak ardi gasna, arnoa edo xingarrarentzat.  Herria   2001-07-05

450 sor-marka eta 127 izendatze ezberdin existitzen dira Frantziako arnoarentzat.  Berria - Harian   2005-09-11

Orok ezagutzen dugun "gâteau basque" etxe pastizarentzat sor-marka bat ezartzen ahal ote zen?  Herria   2001-07-05

Ardi gasnaren sor-markan pentsua ez onartzeko eskatu du ELBk.  Berria - Ekonomia   2006-03-22

Alabaina, sor-markaren sindikatua lantzen ari den betekizun itunean pentsua sartzekotan daude.  Berria - Ekonomia   2006-03-22

Abenduan, esnetegien okupazioekin batera, justuki Ossau-Iraty sor-markaren erreklama ikus genezakeen telebistan  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 53. orr.

22 sor-markasup_2 jaiotzetiko marka.

Txanpon baten antzeko sor-marka zeukana masailean.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 170. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

arteko marka (6); aurreko marka (18); azken marka (7); egin zuen marka (10); egindako marka (4); espainiako marka (19); espainiako marka ondu (5); euskadiko marka (6); ezarritako marka (7); galdera marka (7); garaipen marka (4); gutxieneko marka (13); handiaren marka (4); harridura marka (5); hatz marka (10); hau da marka (5); hau marka (9); hirugarren marka (5); hori marka (5); hura marka (4); iazko marka (5); idoki marka (5); ikusle marka (7); jarritako marka (4); lehen marka (6); lortu zuen marka (9); lortutako marka (7)

marka ahalegin (6); marka ahalegina (39); marka ahalegina egin (5); marka ahalegina egingo (16); marka ahaleginak (7); marka bat egin (7); marka bat hautsi (11); marka berdindu (24); marka berdindu zuen (9); marka berdinduko (5); marka berdintzea (5); marka berdintzeko (5); marka berri (8); marka berri bat (7); marka berria (38); marka berria ezarri (12); marka berriak (7); marka bikaina (9); marka da (50); marka da gero (12); marka egin (28); marka egin zuen (18); marka egitea (4); marka egiteko (4); marka egiten (4); marka ezarri (18); marka ezarri zuen (7); marka ezartzen (4); marka gainditu (14); marka genetikoak (7); marka gizonek (4); marka guztiak apurtu (6); marka guztiak apurtzen (4); marka guztiak hausten (6); marka guztiak hautsi (41); marka guztiak hautsiko (9); marka handia (12) marka haustea (5); marka hausten (4); marka hautsi (30); marka hautsi du (7); marka historiko (6); marka historiko bat (5); marka historikoa (14); marka historikoak (5); marka hobetu (23); marka hobetu zuen (5); marka hobetzea (5); marka hobetzen (7); marka hobetzen saiatuko (5); marka ikusgarria (7); marka jarri (6); marka lortu (11); marka lortu du (5); marka lortzeko (4); marka on (4); marka ona (12); marka ondu (48); marka ondu du (9); marka ondu nahi (9); marka ondu zuen (16); marka onduta (5); marka oneko (6); marka onena (39); marka onena egin (7); marka onena lortu (4); marka onenak (5); marka onenaren (6); marka ontzea (6); marka ontzeko (9); marka polita (4); marka saioa (14); marka saioa egingo (7); marka txarra (5); marka utzi (7); marka uzten (4)

metroko marka (7); metroko munduko marka (7); metrokoan munduko marka (5); munduko bi marka (4); munduko marka (84); munduko marka berria (7); munduko marka egin (6); munduko marka ere (4); munduko marka hobetu (9); munduko marka ondu (14); orain arteko marka (5); probako marka (8); sor marka (16); urteko marka (4)

arteko markak (4); gaueko markak (6); gutxieneko markak (4); hatz markak (54); hatz markak hartu (5); markak egiten (4); markak haustea (4); markak hausteko (5); markak hausten (10); markak hautsi (20); markak hautsi zituen (4); markak hautsiz (4); markak izango (4); markak kontuan hartu (4)

anconako markako (7); idoki markako (4); markako auto (7); markako erregea (4); suzuki markako (7)

anconako markan (4)

munduko markaren (7); sor markaren (5)

markarik onena (33)

markaz kanpoko (4)


markadun 1 izond marka duena.

Luzaro geratu zen bere boten punta markadunei so.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 265. orr.

Euskal usarioan ointzat hartzekoa eta marka bariko izena liztor da, gaztelerazko avispón markadunari dagokiona hain zuzen; eta gaztelerazko avispa marka gabeari, euskal usarioan liztame edo liztafin izen markaduna dagokio.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 250. orr.

Esaterako, esan dezakegu ingelesezko plural markagabeak (singularrarekiko inolako bereizgarri formalik gabeak) markatuak direla (adib., sg. sheep / pl. sheep) eta, ez-markatu edo oinarrizkoak, markadunak (- s marka dutenak, adib.: sg. table / pl. tables).  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 111. orr.

2 izlag markako.

Hirugarren Munduko herrialdeek Lehen Mundukoaren kontsumo estiloak imitatzen dituzte (coca-cola, satelite bidezko telebista edota markadun jantziak: estatusa ematen duten ondasunak, alegia), eta horrek berak handitu egiten du kontsumorako joera.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 298. orr.

Markadun pilotekin ez zegoen askorik pentsatu beharrik.  Berria - Kirola   2006-02-24


markagabe izond markarik ez duena.

Esaterako, esan dezakegu ingelesezko plural markagabeak (singularrarekiko inolako bereizgarri formalik gabeak) markatuak direla (adib., sg. sheep / pl. sheep) eta, ez-markatu edo oinarrizkoak, markadunak (- s marka dutenak, adib.: sg. table / pl. tables).  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 111. orr.


markagailu 1 iz zerbaiten egoera zenbaki bidez markatzen duen gailua.

Heldu da arraindegira, eta zenbakia hartu du, 45a; markagailu gorriak 28 adierazten du.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 169. orr.

Giro sargoritsua, hogeita hamabi gradu kaleko markagailu batean.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 24. orr.

Baina botoak zenbatzerakoan, Parlamentuko markagailuak ezezko bat jaso zuen.  Berria - Euskal Herria   2006-02-07

2 norgehiagoketetan eta txapelkeketan alderdi bakoitzaren puntuak adierazten dituen markagailua.

Kantxa gaineko tresneria, saskiak eta markagailuak, Casillatik eraman dituzte, Bilboko Udalak utzita.  Berria - Harian   2006-01-20

1/0 markagailuan eta sailkapenean lehen tokia.  Herria   2001-11-01

Errugbian, Aviron-ek ekitaldi emankorra burutu du joan den larunbatean, Lyon-en kontra irabazi du bere zelaian, 33/28 markagailuan.  Herria   2003-10-30

Segidan 13 tanto ezarri dituzte markagailuan, pariazaleak suntsituak utziz.  Herria   2001-10-11

19/6 markagailuan bururatu baitzuten partida.  Herria   2003-10-23

Markagailua: 5-0, 5-2, 8-2, 8-4, 9-4, 9-5, 17-5, 17-6 eta 22-6.  Berria - Kirola   2004-10-17

Markagailua 19-24 zegoenean penalti bat bota zuen Ciudad Realek.Nafarrak aurretik izan ziren ia partida osoan markagailuan.  Berria - Kirola   2006-04-23

Beltzak nagusi markagailuan eta jokatzeko moldean.  Herria   2001-10-25

Arbela izaten zen markagailua, dotore askoa: bi marra lodi, klariona urdinez egina bata, gorriz bestea.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 20. orr.

· irud/hed Lehendakari gisa egingo nukeen lehenengo gauza, markagailua hutsean jarri eta alderdi demokratiko guztiei dei egitea izango litzateke, Estatutuaren erreformaren inguruan elkarrizketa prozesua abiarazteko  Berria - Euskal Herria   2004-07-11

3 adierazten dena markatzen duen gailua.

Bihotz-taupaden markagailua da piezarik erabiliena: gailu elektroniko sinple bat, dagoeneko milaka eta milaka pertsona heriotzatik edo betiko elbarri geratzetik salbatu dituena.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 243. orr.

Ekimen horrekin loturik, liburu saltzaileek egutegi txikiak, afixak eta orri markagailuak banatuko dituzte.  Berria - Kultura   2004-12-29

4 taupada-markagailu

Taupada-markagailu elektronikoak pultsu-sorgailu bat dauka.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 244. orr.

Bihotz osasuntsu batean, berezko taupada-markagailua osatzen duten muskulu-zelula multzo txiki batetik hedatzen da uzkurtze-mugimenduaren uhina.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 244. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

taupada markagailu (6)

jarri zuen markagailua (3); markagailua alde (6); markagailua estutu (7); markagailua hutsean (3); markagailua irauli (3); markagailua laurdenka (4); markagailua murriztea (3); taupada markagailua (3)

markagailuak adierazten (3)

aitzineratu zen markagailuan (3); aurreratu zen markagailuan (9); aurreratu ziren markagailuan (3); jokoan eta markagailuan (8); markagailuan aurrea hartu (10); markagailuan aurrea hartzea (4); markagailuan aurrea hartzeko (5); markagailuan aurreratzea (3); markagailuan aurreratzeko (5); markagailuan aurretik jarri (9); markagailuan aurretik jartzeko (5); markagailuan ihes egitea (4); nagusi markagailuan (4)

markagailuaren gorabeherak (6)

markagailuari buelta eman (14); markagailuari buelta ematea (6); markagailuari buelta emateko (10); markagailuari buelta ematen (4)

markagailuko aldea (5); markagailuko gorabeherak (30)


markaje iz markaketa.

Ez al diok markaje gogorregia egiten?  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 124. orr.

· irud/hed Hortxe gaude eta hor jarraituko dugun itxura dugu: PPk PSOE kontrolatzen du; artikulugile konstituzionalista gehienak PSOEkoak dira, PPren logikapean daude eta PSOEri markajea egiten diote.  Berria - Euskal Herria   2004-11-04


markaketa 1 iz futbolean eta kideko jokoetan, jokalari batek aurkako taldeko beste jokalari bat hurbildik jarraitzea, haren jokoa oztopatzeko.

Hori lortzeko Bordasek markaketa berezia egin zion Guti Real Madrileko jokalariari.  Berria - Kirola   2006-01-13

Luis Prietoren markaketa onenen bideo bat ikustea.  Berria - Kirola   2004-10-31

Askok oraindik gogoan izango dute Hasselbainki egin zenion markaketa, eta hark eman zizun kolpea.  Berria - Kirola   2004-04-21

2 markatzea.

Sektoreka, berriz, AFMko zuzendari nagusiak adierazi zuen deformazioaren eta laser markaketaren alorreko makinek eduki dutela arrakastarik gehien.  Berria - Ekonomia   2004-06-13


markarazi, markaraz, markarazten du ad markatzera behartu.

Han pasatzen zirenek beren salgaiak liburu haundi batean markarazten zituzten, deklaratu arau, eta, bukatzean, sinatu behar zuten.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 124. orr.


markatu, marka, markatzen 1 du ad marka ezarri edo egin; marka batez ezaugarritu.

Alboko ateak seinale gorriz markatu zituen.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 105. orr.

Haren etxetxoko atea gurutze gorri batez markatu baitzuten.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 127. orr.

Markatu gauza baliotsuak, lapurtzen badizkizute ezagutu ahal izateko.  Berria - Harian   2005-07-21

Kabalen markatzea ere egiten da hor, Urepelen bezala.  Herria   2001-05-10

Aduanan bobina guztiak bata-bestearekin nahastuta itzuli zizkidatelako, baina, gehienbat, azken boladakoak (itsas bidaiaz geroztikakoak) non zer zegoen markatu gabe neuzkalako.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 283. orr.

Markatutako lehenengo ebakigune-puntuan.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4850. orr.

Paper batzuk zigiluaz markatzen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 211. orr.

Gurutze batez eta biribil batez markatzeko eskuratu zioten pergaminoa.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 98. orr.

Atzeman dut xoko batean, ene haurren izenak kanibetaz markatzeko tokia, "Xabina-Peio".  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 179. orr.

Harakinek, mantal zuri handiak jantzirik, zigilu batez okela markatu, garraiatu, pisatu eta barra batzuetatik zintzilik uzten zuten.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 56. orr.

Bera joan zen, zenbait itsasontzirekin, itsasoa arakatzera, eta portuak, senaiak eta armategitarako erabili nahi zituen lekuak markatu zituen.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 38. orr.

Nacht und Nebel (Gaua eta lainoa) hitzekin markatzen zituzten naziek berehala hil eta arrastorik utzi barik desagerrarazi behar ziren preso politikoak.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 14. orr.

Bere ezaugarriaz markatu gaitu eta Espiritua ipini du gure baitan.  Elizen arteko biblia   2 Ko 1,22

Ea bada, andrea, erruki zakizkigu, eta marka gaitzazu zeure graziaren zigiluaz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 918. orr.

· Hainbat auto markatu eta gurpilak zulatu dizkietela.  Berria - Kirola   2006-01-19

2 marka edo eragina utzi.

Zen tokikoa izateak zehaztu, markatu ziola bizimodua, are bizitza bera ere.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 88. orr.

Erakasle horietan izan ote da bat edo beste markatu zaituena?  Herria   2004-10-21

Munduko zer gertakarik zaitu azkarrenik edo gehienik markatu azken urte hauetan?  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 26. orr.

Liburu hark asko markatu ninduen.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 24. orr.

Ideia horrek biziki markatu ninduen.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 95. orr.

Espainiako eskualde guztietatik 40.000 pertsonatik gora etorri izanak markatu egin du hiriaren fisonomia.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 26. orr.

Euskal Berpizkundea, Europa osoan bezala, erlijio-gerrek markatu zuten.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 316. orr.

Jaiotzak eta haurtzaroak markatzen dutela gizakia, alegia.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 56. orr.

3 marka batez seinalatu edo adierazi.

X-ak markatzen du lekua.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 355. orr.

Plazaren erdigune geometrikoa markatzen zuen lauza altxatu eta zuloa agertuko zen.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 108. orr.

Hegoaldea eta iparraldea markatzen duten puntuetan.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 770. orr.

Matiasek apropos markatzen zituen orrialde horiek, neurririk gabe gustatzen zitzaiolako horretaz idaztea.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 83. orr.

Ajendan markatzen zenuen lehenengo eguna behintzat.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 72. orr.

Txiza eginez markatzen dituzte beren lurraldearen mugak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 145. orr.

Pilota igortzen dute multzo batetik bestera, marra batek markatzen duela bakoitzaren partea.  Herria   2002-11-28

Ez ahantz beraz, oraindanik zuen egutegian goiz hori markatzea.  Herria   2005-02-03

Sekzioen borroka lekua markatu zuen eskuan zeukan libreta batean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 381. orr.

Gero, gurdiaren atzeko ohola altxaturik, zenbait eskutada lastorekin espaloian bere lau metroak markatu, eta barazkiak sortaz sorta emateko eskatu zion Florenti mesedez.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 23. orr.

4 adierazi, seinalatu.

Lehenbiziko zutabeak markatzen du zenbat irakasle dauden unibertsitateetan bestelako langile bakoitzeko.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 147. orr.

Jarraitu beharreko ildoa markatu behar zen.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 204. orr.

Baina tribuak markatzen duen bideari jarraitu beharrean, bide propioa egitea erabakitzen baduzu, susmagarri bilakatzen zara.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 398. orr.

Euskal kulturaren oinarrien nondik norakoa markatu, hizkuntza onaren iturriak seinalatu, euskal nortasunaren ezaugarriak zehaztu, gure paisaiaren argi-distirak nolakoak diren definitu.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 143. orr.

Lan horrek haustura garbia markatu zuen aitzineko filosofia guztiarekin.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 49. orr.

Begiradatik begiradara bidezidor ondo markatu eta mugatua dago koloretako argien pean.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 119. orr.

Horra lehenengo poxpoloa, fiat lux, jokoaren hastapena markatzen duen seinalea.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 89. orr.

Bihotzaren iparrorratzak markatzen zidan norabidean.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 140. orr.

Europan, 1879ko alemaniar muga-sarien legeak protekzionismoaren aro berri bat markatu zuen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 43. orr.

-Maitasunaren eta errutinaren arteko muga markatu duk oharkabean.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 85. orr.

Aspalditxoan beraiek markatu dute erritmoa onerako zein txarrerako.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 17. orr.

Mendearen erlojuan t'erdiak markatu behar dituen 1950.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 250. orr.

Mikelek baxu lerro bat markatzeari ekin zion, baxu lerro sendoa, obsesiboa.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 50. orr.

Oteizarenganako begiramena dago Arestiren aldetik, baina baita distantziak markatzeko premia ere.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 137. orr.

Detaileak markatzen du diferentzia, ez maite dugunarengandik espero dezakegunak.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 50. orr.

Zapaltzaileak markatzen du beti jasanezinaren neurria.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 158. orr.

Gipuzkoan ere bi puntu markatu dituzte Greenpeacekoerk: Mutrikuko eta Pasaiako portuak.  Berria - Euskal Herria   2004-07-16

Lehentasunak markatu behar ditugu.  Berria - Euskal Herria   2004-04-16

Irujok markatu zuen partidaren erritmoa.  Berria - Kirola   2004-02-08

Musikenek markatu du bidea.  Berria - Kultura   2006-04-14

Estatuaren indarrak beste ezerk ez dizkiola markatzen mugak.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 132. orr.

5 azpimarratu, nabarmendu.

Argi behar dugu utzi alde batetik dagoela Serbiako herria eta, bestetik, kriminalak daudela; alde hau markatzeak baldintzatzen du Serbiaren etorkizuna.  Berria - Harian   2005-07-12

Telesforo Monzon zenaren hiltzearen 20 urteak markatu ditu Donostiako Herria Kultur Elkarteak erakusketa batekin Parte Zaharreko Ikatz Auzo Biltokian.  Herria   2001-06-14

Euskal Kultur Erakundeak bere hamabost urteak markatzen ditu mahai gainera ekarriz mega inkesta baten emaitzak.  Herria   2005-09-22

Armenian, Erevan kapitalean, hamar milaka armeniar bildu dira igandean urteburu deitoragarri baten markatzeko; 1915 ean izan zen erresuma hartan turkoek egin zuten izigarrikeria.  Herria   2005-04-28

Niri begira esan zuen "batzuek", hitza markatu nahiz bezala.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 9. orr.

"Eta ez probokazioei erantzun", markatu zuen ahots larriz, Fructuosori begira.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 58. orr.

Irribarre ttiki bat markatu zitzaion masailetan.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 42. orr.

Kamiseta zuri zabal bat jantzi dut eta, ispiluari begira, kreion beltzez markatu ditut begi ertzak. praka bakero estuak paketea markatzeko, kamiseta are estuagoa gimnasioan landutako bizeps eta pektoralak nabaritzeko.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 411. orr.

Berokia kendu zuen; azpian xigor-koloreko soineko soil bat zeraman gorputza markatzen ziona.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 43. orr.

Soineko azpiko tanga ñimiñoak markatzen dizkion ipurmasailtxo irtenak doi dantzatuz.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 20. orr.

6 neurgailu batek, kopuru bat, neurri bat seinale bat adierazi.

1971ko izotzilaren 4an, termometroak -20.8 markatu zuen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 24. orr.

Jarri ninduan... eman dik orratzak esferari buelta, hiru kilo markatu ditik.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 141. orr.

Londresko erlojuek 8:17 markatzen zutenean.  Berria - Harian   2005-07-08

Hamaikak laurden gutxi markatzen zuen San Bizenteko erlojuak.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 82. orr.

Orratzak 1994. urtea markatzen zuen.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 46. orr.

Lan erdiak bukatuta, 13: 20ko denbora markatzen zien kronometroak.  Berria - Kirola   2004-07-13

· Aipatzekoa da Getariak 10:02ko denbora markatu zuela ziabogan, Pasai Donibanek baino segundo bat hobea.  Berria - Kirola   2004-08-12

7 teklak edo kidekoak sakatu.

Telefonoa kakotik hartu eta zenbaki bat markatu nuen.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 86. orr.

Atea itxi eta Monaren telefono zenbakia markatu nuen.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 151. orr.

Sei digitoak markatzea baino gauza errazagorik ez dago.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 271. orr.

Klabea markatu, eta saldoa eskatu nuen.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 94. orr.

· Galdera horixe zebilkidan gogoan, abuztuko larunbat horretan, erredakziotik bere etxeko telefonoa markatu nuenean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 185. orr.

8 futbolean eta kideko jokoetan, jokalari batek aurkako taldeko beste jokalari bat hurbildik jarraitu, haren jokoa oztopatzeko.

Ortiz markatzea ez zen erraza, izkin askorik ez zuen egiten, baina indar ikaragarria zuen orduan, orain bezalaxe, eta bere abiadura baliatuz bat-biko jokaldiak egitea asko atsegin zuen.  Berria - Kirola   2004-10-02

Neskak erabakita zuen Harry markatzea, snitcharen bila ibiltzea baino gehiago.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 214. orr.

9 futbolean eta kideko jokoetan, tanto bat lortu.

82 garren minutan Dassiek markatu golak ekarri du garaipen hori.  Herria   2001-04-05

Atzelariek ezinezko egin zieten Bordeleko Girondins taldekoei golak markatzea.  Berria - Kirola   2004-01-24

Baliatu dituzte Galestarren hutsak (bost gaztigu-ostiko) eta entsegu bat bakarra markatu dute.  Herria   2003-11-13

Orotara Imanol Hariñordoki-k bi entsegu markatu ditu eta Pepito Elhorga-k bat.  Herria   2004-02-26

Azken mementoan kanadarrek gaztigu-ostiko bat markatu dute.  Herria   2002-11-28

· irud/hed OKE Angelun jartzearekin okzitandarrek tanto bat markatzen dute.  Herria   2003-11-06

10 (era burutua izenondo gisa)

Kopuru markatu haiek batuketa-makinan kalkulatu nahi nituen, baina ez nuen hori egin.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 25. orr.

Sekula karikaturaren gehiegikerian erori gabe halako estilizazio markatu bat nabari da, laburrean kontzentraturiko gertakari ez-arrunten pilaketak eragina.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 16. orr.

Arrasto horrek adierazten du gorpuztasun markatu eta kanpotasun markatzailearen arteko aldea.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 12. orr.

11 ez-markatu izond

Sabaikarien sailean, beraz, afrikatua da ez-markatu edo oinarrizkoena.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 27. orr.

Esaterako, esan dezakegu ingelesezko plural markagabeak (singularrarekiko inolako bereizgarri formalik gabeak) markatuak direla (adib., sg. sheep / pl. sheep) eta, ez-markatu edo oinarrizkoak, markadunak (- s marka dutenak, adib.: sg. table / pl. tables).  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 111. orr.

12 markatu gabe (orobat markatugabe) izond

Baina hitz hori markatu gabea da, zabala.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 26. orr.

Izan ere, Orentzero baita, nere ustez, misterio honen izen markatu gabea edo jatorrizkoa.· Laztandu egingo du haren gorputz beltzaran ezti kolorekoa, eguzkiak markatugabea; luze-luze jarriko du, bularrak musukatuko dizkio; amodioa egingo dute. hitz erabilgarrienak, edozein unetan sartzeko modukoak, gehiegi markatu gabeak eta aisa mihiratzen diren horietakoak.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 71. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

asko markatu (9); bi entsegu markatu (5); bidea markatu (3); bizitza markatu (3); entsegua markatu (3); hiru entsegu markatu (3); historia markatu (3); lehentasunak markatu (3); markatu ninduen (6); markatu nuen (13); muga markatu (3); ondo markatu (3); ongi markatu (6); osoa markatu (5); osorako markatu (3); telefono zenbakia markatu (4); telefonoa markatu (4); zenbaki bat markatu (9); zenbakia markatu (27); zenbakia markatu nuen (7)

gizon markatua (3); markatua da (6); markatua dago (6); markatua izan (5); markatua izanen (4); markatua izanen da (4); markatua zegoen (6); markatua zuen (4); ongi markatua (3); oso markatua (6)

markatuak daude (4); markatuak dira (4); markatuak izan (5); markatuak izanen (3); markatuak izanen dira (3)

betiko markatuko (4); bi puntu markatuko (3); letrarekin markatuko (4)

markaturik daude (4); markaturik zegoen (4)

markatuta daude (4); ondo markatuta (4); oso markatuta (4)

lau entsegu markatuz (3); ongi markatuz (4)

markatzeko ardura (3); zenbakia markatzeko (3)

asko markatzen (6); asko markatzen du (4); bere eskuz markatzen (3); bidea markatzen (5); distantzia markatzen (3); erritmoa markatzen (7); eskuz markatzen (3); gradu markatzen (5); norabidea markatzen (3); tribuak markatzen (3); urtea markatzen (4); urtea markatzen zuen (3); zenbaki bat markatzen (4); zenbakia markatzen (4); zigiluaz markatzen (3)


markatugabe ik markatu 12.

markatxo iz marka txikia.

Zuek ez diozue inori gauza txarrik esaten, gehien-gehienez ipur-mazeletan edo izter ederrean markatxoren bat.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 156. orr.

Puntta batean, sutako gantxoa goritu eta bi markatxo gurutzatu hantxe erreta seinalatzen zitzaizkiola.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 185. orr.


markatzaile 1 izond/iz markatzen duena.

Arrasto horrek adierazten du gorpuztasun markatu eta kanpotasun markatzailearen arteko aldea.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 12. orr.

Ikertzailearen arabera, baina, markatzaile genetiko gehiago erabili beharko lirateke hutsak saihestu ahal izateko.  Berria - Gaiak   2004-09-10

ik beherago 4.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Horregatik, genomikan eta proteomikan depresioaren markatzaileen bila ari dira; bereizgarri fisiologikoak aurkitu nahi dira, depresioarekin lotuak.  Berria - Gaiak   2006-04-02

2 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Zentroko ikertzaileen helburua birusaren kontrako botiken eraginkortasun probak erraztea da eta, horretarako, gene markatzaile bat txertatu nahi diote birusari. aurtengo azokarako bi orrialde-markatzaile diseinatu ditu Mattinek.  Berria - Gaiak   2004-12-02

Bi brotxe, liburuetarako orri-markatzaile bat eta bi liburu oparitu zizkidaten.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 15. orr.

Horri "osagai-markatzailea" deritzo nire The logical structure of linguistic theory eta "Three models for the description of language" lanetan.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 166. orr.

3 (arkatzez mintzatuz)

Erreferentziarik garrantzizkoenen gainean arkatz markatzaile fluoreszente horia pasatuaz.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 83. orr.

Arkatz markatzailez egindako marra batez inguratuta zeuden Max eta Nofutur.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 278. orr.

Ez dakit zerk bultzatu ninduen markatzaile beltza hartzera, baina ez dut orban beltzaren azpiko letrak irakur-asmatzen hasi beharrik, oso gogoan dut eta esaldia: [...].  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 178. orr.

Aurpegirako kolorea, ezpainetarako kolorea, bekainetarako markatzailea.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 65. orr.

• 4 iz futbolean eta, markaketa egiten duen jokalaria.

Korner batean markatzaileari aurrea hartu eta buruz sareetaratu zuen azpeitiarrak.  Berria - Kirola   2004-12-23

Baloi luze batean atzean utzi nuen, lasterka, markatzailea .  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 143. orr.

Baina, gola deskribatu aitzin, esan dezadan, jokaldia bere osotasunean ulertzeko, Obelix ezizeneko mutila zuela Enekok markatzaile, gazte indartsu bat, Enekori burua ateratzen ziona. jokalari beroa da, indartsua, markatzaile zorrotza, liderra.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 75. orr.

5 futbolean eta kideko jokoetan, tanto edo gol bat egiten duen jokalaria.

Buruan buru aitzinean ibili dira Angeluarrak, Bruno Darrigade izan delarik tanto guztien markatzaile.  Herria   2001-06-28

Nafartarrak errexki nagusitu dira afrikanoeri 4 eta 0, markatzaileak izan direlarik Txiki, Palacio eta Gorka Lopez.  Herria   2004-01-01

Eskosiarren kontra irabazi du 51 eta 9, bost entsegu markatuz (Betsen, Hariñordoki, Michalak, Galthié eta Brusque zirela markatzaileak).  Herria   2003-10-30

Auch-eko hiru entseguen markatzailea Dalgalarrondo deitzen dela.  Herria   2001-03-08


markatze 1 iz marka ezartzea.

Helduden maiatzaren 21-ean, ibiakoitzarekin, iraganen da Baleako behien markatzea, Urepelen.  Herria   2005-05-19

2 markatzea, seinalatzea.

Horrela aztertzen du Alain Bergalak (1977), argazki-sekuentzietan, espazioaren narraziozko markatze hori eremu-sakontasunaren, koadratzearen eta koadratze-angeluaren erabilera kodetuetan azaltzen den gauza bezala.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 230. orr.


markes (orobat markis g.er.) 1 iz aitonen semeen artean, dukearen eta kondearen arteko maila.

Tour-Samuel-eko markes zaharra, laurogeita bi urteko agurea.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 163. orr.

Narros jauregiko markes jauna anfitrioi-lanak egiten ari zen mahaiburutik.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 205. orr.

Eta bereziki **ko jaun markesa, zeinari zor baitiot zurea izateko esperantza.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 366. orr.

Urbiaingo markes jaunaren eta Urbiaingo apezpikuaren eskutik.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 339. orr.

Satan bera ere ageri da, ipuinik ironikoenean: Sadeko Markesa zigortzen du, haren ametsak eta nahiak benetan gauzatuz.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 153. orr.

Liluraturik itzuli zen konde, markes eta gainerako handikien modarekin.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 44. orr.

Zeren markesaren seme denak markesaren tratua merezi baitu.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 180. orr.

Maritxu lehengusinari markesen etxean neskame zegoela gertatutakoak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 68. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Hire amak kontatu zidaan nola prometatu zion dukeak zuen aitari ezen markes titulua emanen ziola eta Urbiaingo herria markeserri izendatuko zuela.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 616. orr.

Hantxe egon ziren, era berean, Valdespina markes-jenerala, Lizarraga, Iparragirre, Egaña eta Berriz jeneralak; baita beste militar buru goren mordo bat.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 277. orr.


markesa iz markesaren emaztea; berez markes titulua duen andrea.

Protagonistak, Merteuileko markesa alarguntsak, tentu handiz ezkutatzen dizkio bere bilaukeriak gizarteari, emazteek ez baitute beste irtenbiderik gustuz bizitzekotan.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 72. orr.

Gure amandre Dominika zenak, Madrilen markesa baten etxean zerbitzen ari zela, tu-ka egin zien behin ate-joka etorritako handiki usteko batzuei.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 172. orr.

Beraz, markesa, zer moduz zaude bart gaueko plazerren ondoren?  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 496. orr.

-Hortaz, andre kondesa edo andre markesa izango haiz hemendik gutxira?  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 193. orr.


markeserri iz markesaren jaurgoaren mendeko lurraldea.

Handik aitzina, hire amak kontatu zidaan nola prometatu zion dukeak zuen aitari ezen markes titulua emanen ziola eta Urbiaingo herria markeserri izendatuko zuela.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 616. orr.


markesina 1 iz zenbait atari eta geltoki babesten dituen estalkia, askotan kristalezkoa.

Euripean eskailerak igo eta markesinan hartu du babes.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 35. orr.

Markesina azpian hartu nuen aterpe.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 102. orr.

Solfeoko eskolara doan neskatoak ere markesinako aterpea bilatu du.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 96. orr.

Bilborako tranbia heldu bitartekoa markesinako aulkian eman zuen Mentxuk.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 41. orr.

Donostian, autobus geltokietako markesinetan euskarak duen presentzia apurra salatu zuten.  Berria - Euskal Herria   2004-11-28

2 (hitz elkartuetan)

Bus-markesina baten ondoan beste talde bat zegoela konturatu ginen, gure kartelen gainean ber enak pegatzen.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 88. orr.


markestu, markets/markestu, markesten da/du ad akastu, koskatu.

Behatzak okerturik eta markesturik zeuzkan oinetakoen eraginez.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 174. orr.

Etxe hustuak ikusmiratu nituen; ate markestuak, belarrak hartuak.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 26. orr.


marketeria 1 iz zurean egiten den inkrustazio lan artistikoa; zur xafla bat zulo lanak edo irudiak eginez ebakitzea.

Alsaziatik ekarritako teila bernizatuak; Carraratik inportatutako marmolak; Frantziako marketeria; Ingalaterrako burdina forjatuko eskulanak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 352. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Marketeria-zerra bat, zorrozkailu sail bat, ogi xigorgailu bat,  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 89. orr.


marketin ik marketing.

marketing (30 agerraldi, 13 liburu eta 14 artikulutan; orobat marketin 56 agerraldi, liburu 1 eta 34 artikulutan) 1 iz merkataritzako urrats guztiak aztertzeko teknika- eta ikerketa-multzoa.

Sinboloen manipulatzaileen (nazio guztietako antolaketa aholkulari, finantza-aholkulari, ikerlari, ingeniari, informatikako aditu, marketing eta publizitateko aditu, eta abarren) ezagutzak baliatzeko.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 81. orr.

Marketing garbia zen.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 76. orr.

Marketina edota publizitatea hartzen dira ekonomian usteltzaile handientzat.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 85. orr.

Marketinak ederki asko sartu digun zerbait da kontsumoaren bidez lortuko dugula bakoitzak gure estatusa ez ezik, baita identitatea ere.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 86. orr.

Publizitatea eta marketingaren teknikak eremu guztietara zabaltzen ari dira; politikagintzara, kasu.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 30. orr.

Ironiaz eta irudimenaz baliatzen dira beren kritikak egiteko; marketingaren legeak erabiliz eta hizkera irauliz.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 45. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Enpresak 14 langile ditu eta publizitatea eta marketing alorreko lanak egiten ditu.  Berria - Ekonomia   2006-02-28

Eusko Jaurlaritzako marketing adituak.  Berria - Kultura   2004-10-02

Fernando, berez, ekonomista da, marketing enpresa batekoa. -Lagunon marketing lanaren truke irabaziak partitu beharko zenituzke.  Berria - Kultura   2006-04-28

Diskoetxearen marketing eta banaketa lan eredugarriari esker.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 35. orr.

Horixe bai marketing eslogan erresultoia.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 376. orr.

Bisita «marketing operazio hutsa» da Batasunaren iritziz.  Berria - Euskal Herria   2004-12-08

Beste batzuk, berriz, marketin tresna gisa baliagarria delako; alegia, ziurtagiria izateak "saldu egiten duelako".  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 175. orr.

Agi denez, enpresen marketin estrategiek eta estrategia militarrek antz handia dute.  Berria - Ekonomia   2004-11-16

Politika profesionalaren desprestigioak punturik gorena erdietsi du azken urteotan mundu osoan, inoizko jardun publikorik nobleena izan zitekeena arimarik gabeko marketing-ariketa huts-hutsa bihurtu da.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 113. orr.

Komunikabideetan amatasuna goraipatzeko «marketing kanpaina bat» abiatu dutela ere salatu dute hainbat erakundek.  Berria - Gaiak   2004-04-28

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Komunikazio-marketinaren urrezko araua: txiste bat bera ez dago edozein entzuleriaren aurrean kontatzerik.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 176. orr.

Sexu-marketing hutsa!  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 34. orr.

· Labelak, zertifikatuak, cause marketing kanpainak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 179. orr.


markets izond akatsak dituena, akastuna.

Baina orratz marketsak disko zaharraren ildo beltzari eutsi eta nota bizkorrek segitu zuten baserriko sabaiko egurats ilunaz jabetzen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 19. orr.

Gainurreztaturiko eraztun markets bat ezartzen ziola hatzean.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 117. orr.

Harritzekoa al da, bada, gaixotasun batek, [..] odol kolpe batek, gure bizi-makina markets eta hauskor honetan matxuraren bat gertatzeak gizonik alaiena ere malenkoniatsu, bipilena koldar bihurtzea?  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 308. orr.

Haren urrats marketsek lurrera igorriko zuten noski, bi morrosko bibotedunen beso sendoek ezker eta eskuin kontu ezean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 198. orr.


markex iz adkor markesa.

Zer da bera, azken batean, behera etorritako markexa bat baino?  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 28. orr.

Jainkoaren markexa.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 225. orr.


markinar izlag/iz Markinakoa, Makinari dagokiona; Markinako biztanlea.

Mogel bezala, markinarra zen Frai Bartolome Madariaga eta, Mogelek bezala, Markinako hizkeran idatzi zuen hark ere.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 60. orr.

Jaime Rementeria markinarra aske, 20 urte preso egon ostean.  Berria - Euskal Herria   2004-01-09

Egongo ez den beste izen handi bat Alex Rekalderena izango da, markinarrak ez baitu beste hilabete batez atzeratu nahi izan AEBetarako itzulera.  Berria - Kirola   2004-09-24


markis ik markes.

marko1 (orobat marku g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian marko agertzen da) 1 iz ispilu, margolan edo kideko bat bat inguratzen duen armazoia edo egitura finkoa.

Markoa objektu horren ertza da, lehenik eta behin, haren muga materiala, ukigarria.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 137. orr.

Markoaren ezkerreko aldera.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 85. orr.

Marko konkretua, marko abstraktua.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 137. orr.

Argazkiari automatikoki egiten zaion marko zuriak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 160. orr.

Nahi gisako markoak daude, gutxien uste izaterainokoak, baina italiar margolaritza klasikoan marko biribila erabiltzeko izan zen bolada handi bat kenduta, gainerako marko gehien-gehienak laukizuzenak izan dira.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 138. orr.

Walter Faber, ogia papurtzen ari, urreztaturiko marko baten barruan.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 147. orr.

Kontuan hartzekoa da [...] zenbat erabiltzen diren filmetan gainkoadratze-teknikak (marko batean beste bat sartzeak: ispilua edo leihoa, adibidez).  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 148. orr.

Tximiniaren alde banatan, Quenu eta Lisaren erretratuak zeuden zintzilik, olioz eginak, apaingarriz josiriko marko obalatuak inguru zituztela.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 90. orr.

Ispilu bikaina zen, sabairainokoa, urre-koloreko marko apainduarekin.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 187. orr.

Argazkiak zilarrezko markoetan.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 93. orr.

· Goioren aurpegia markoan ipinia bezala ikusten dut orain hegazkineko leihoan.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 425. orr.

2 ate bat edo leiho bat ahokatzen den armazoi finkoa.

Salako atearen markoaren kontra bermatu zuen sorbalda.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 31. orr.

Makurtu, atea hartu eta erraz ipini zuen berriro markoan.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 47. orr.

Tenpluetan kanpoko ateak eta beren markoak egiteko jarraituko diren arauak.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1990. orr.

3 irud/hed

Bizar eta ile luzeak, marko beltzezko antiparra galantak.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 100. orr.

Sukalde honetako leihoa izango dela beti nire begien marko naturala.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 146. orr.

Kuhnek zientzia-jardueraren azterketarako marko berri bat ezarri zuen.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 247. orr.

Horixe da Miranderen ideien marko orokorra.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 222. orr.

Proposatzen dugun marko teorikoa ez da, inola ere, halako batean sortu zaigun burubide apetatsua.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 29. orr.

Marko teorikoa eta aplikazio didaktikoa.  Berria - Euskal Herria   2006-04-08

Marko deszentralizatu batean oso ohikoa da horrelako akordioak egitea.  Berria - Euskal Herria   2004-11-18

Nazio ekonomiak munduko ekonomiaren markoan integratzeko prozesua da globalizazioa.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 202. orr.

Elkarrekin hitz egin behar dugu marko politikoa aldatzeko; euskal herritarren borondatea izan dadila muga bakarra.  Berria - Euskal Herria   2004-09-12

Autodeterminazio eskubidea gauzatzeko marko juridiko-politiko berria.  Berria - Euskal Herria   2004-01-31

Horietarik bat, eta ez txarrena, da herria hiru marko instituzionalen artean banatua dela.  Berria - Kultura   2004-05-05

Marko konparaezina lehorretik edo airetik begiratuta ageri dela beti postaletan.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 170. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ertz hori [...] beste gauza baten bidez indartzen da; marko-objektua deituko diogu horri.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 137. orr.

Marko aldaketaren eztabaidan Nafarroako Foru Hobekuntzak ez duela aldaketarik behar esan zuen Salanuevak.  Berria - Euskal Herria   2004-05-08

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Irudiaren ertza da; beste zentzu ukiezinezko batean haren zentzumenezko muga da; muga-marko bat da.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 138. orr.

Kolore eta forma ugaritako argazki-markoak bihurtu zituen diapositiba-marko, erakusketarekin halako antzekotasuna izan zezan.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 269. orr.

Leiho markoak paratzen ari zen.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 109. orr.

Egongelako ate-markoa mila puska egin zen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 121. orr.

Elementu bati ez baina, erreferentzi marko orokor osoari dagokion aldaketa, egitura osoaren aldaketa, historiaren aldi osoa markatzen duena.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 16. orr.

Tesi horiek ahaztuxe eta baztertu samar daude gaur egun, beren kontzeptu-markoa (marxismoa, Althusserren eskola) arras (eta arrazoi gabe) ahazturik dagoelako batez ere.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 175. orr.

Pinu eta zedro erraldoiek, multzo zoragarrietan baturik, berdetasun marko xarmantean biltzen zuten ikuskizun hura guztia.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 304. orr.

Gobernu markoari eta joko arauei buruzko itun zabalak egiteko garaia da.  Berria - Euskal Herria   2004-05-14

Bitartekaritza honen xedea estatu espainiar zein frantziarrarekin elkarrizketa eta negoziazio marko bat zabaltzea litzateke.  Berria - Euskal Herria   2004-05-12

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bizikidetza marko (6); egungo marko (10); egungo marko juridiko (3); gaur egungo marko (3); marko baten barruan (3); marko berri (16); marko berri bat (8); marko berria (6); marko demokratikoa (5); marko eta kosmasen (3); marko juridiko (17); marko juridiko politiko (9); marko juridiko politikoa (3); marko juridikoa (3); marko objektua (6); marko orokorra (3); marko politiko (16); marko politiko berria (3); marko politikoa (11); marko politikoa aldatzeko (3); marko politikoaren (8); marko politikoen (3); marko teoriko (12); marko teoriko berri (4); marko teorikoa (4); marko teorikoak (3); negoziazio marko (3); proposatzen dugun marko (3)

egungo markoa (3); muga markoa (6)

atearen markoan (3)

markoaren kontra (6)


marko2 1 iz urrezko edo zilarrezko zenbait diruren izena.

Enrike III.ak hamalau mila marko zilarrezko atera zizkion Aaron-i, York-eko judu bati.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 57. orr.

Saldo gisa hamar mila marko zor balizkio, Frantziak bi eratan ordaindu ahalko lioke Espainiari: edota Espainiako hartzekodunei hamar mila markoko letrak emanez Holandako zordunen gainean, edota hamar mila markoko dirutza jenerotan bidaliz Espainiara.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 76. orr.

2 Alemaniako diru banakoa euroa ezarri zen arte.

Jakin dugu Alemanian diru kopuru polita kobratzen zela zakurren batek kalean eraso eginez gero (800 marko uste dut zirela).  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 84. orr.

Jo dezagun mila marko galdu dituzula.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 23. orr.

Dolarrak %30eko balioa galdu zuen markoari buruz, eta %36ra yenari buruz.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 168. orr.

Truke-tasak dolar bateko 150 yen eta 1,80 marko ziren.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 169. orr.

Markoetan egiten ziren inbertsioen zenbatekoa.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 95. orr.

Markoaren balioaren gehitzeak, bestalde, Bundesbank-en politikaren inflazioaren kontrako joera indartzen zuen, inportazioek nazio-dirutan zuten prezioa murriztuz.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 95. orr.

Ez bazioten uko egiten beren diruen markoarekiko parekotasuna defendatzeari.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 190. orr.

Utziko dizkidak hogei marko?  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 62. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Zilar-markoa 49 libratan dagoela emanez gero, eta kobre-libra 20 sosetan.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 357. orr.


markodun 1 izond markoa duena.

Komoda gaineko argazki markodunei.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 82. orr.

Golfeko galtzak zeramatzan gizon baten erretratu markoduna aurkitu genuen latorrizko eranskinak zeuzkan kutxa baten barruan.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 88. orr.

Oroimenaren ohol markodunetan zintzilikatzeko.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 153. orr.

2 izlag markoko.

Urrezko markodun ispilu obaloaren aurrean eserita.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 94. orr.

Nire aurreko ispilua, urreztaturiko markoduna.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 147. orr.


markoviar izond A. Markovi dagokiona.

Beraz, (29i) erregela [...] osagai-egiturazko gramatiken izaera markoviar soilaz harantzago doa, eta ezin da S, F gramatikan bildu.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 64. orr.


markoztatu, markozta, markoztatzen 1 du ad markoz hornitu.

Burgoseraino bakarrik heldu nintzen arren, ofizialki bide osoa burutu nuen; koadrilakoek, nola ez, bueltan ekarri zidaten erromes-karta, eta oraindik gordetzen dut, markoztatuta, nire estudioko horma batean zintzilik.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 119. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Betiko iratzargailua, farias kutxa, Senencitoren soldaduskako argazki markoztatua, ondoan aitarena.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 203. orr.

Sigmund Freud-en argazki markoztatua kontsultako mahaiaren gainean.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 154. orr.

Dena berdina zen: izarak, hormetako pintura horia, Corto Malteseren poster markoztatua.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 115. orr.


marku ik marko1.

marmar1 (orobat mar-mar; Euskaltzaindiaren Hiztegian marmar agertzen da) 1 iz hots jarraitua, arina eta ozentasun txikikoa. ik marmario; murmur.

Palmondoak, uraren marmarra edo txorien kantua.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 218. orr.

Herriaren marmar eta gaitz-esanetatik libratuko gara.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 116. orr.

Marmarra sortu zen greko-hizkuntzakoen artean hebreera-hizkuntzakoen aurka, haien andre alargunak eguneroko janari-banaketan bazterrera gelditzen zirelako.  Elizen arteko biblia   Eg 6,1

Aditu dut israeldarren marmarra.  Elizen arteko biblia   Ir 16,12

Soilik kazetariak egiten ari ziren elkarrizketen mar-marra entzuten zen.  Berria - Kirola   2004-09-21

Marmarra isildu egin zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 274. orr.

Eta orduan bai, orduan marmarra baino, harrabotsa erne zen han bilduta zeudenen artean.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 16. orr.

Gure pobretasun santua hautsiz eta hurkoari marmarrerako bide eta etsenplu txarra emanez.  Berria - Kultura   2004-03-31

· Apaldu egiten du telebistaren soinua, marmar antzeko bat uzteraino.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 101. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Inauterietan txolindutako jendearen marmar alaia ere entzuten zen.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 60. orr.

Marmar handiak entzun ziren orduan.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 168. orr.

Bat-batean marmar bizi-bizia entzun zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 204. orr.

Marmar apal bat irteten zen itxitako aitorlekuetatik. Batzuetan halako marmar sor batzuk aditzen zirelako haitzuloan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 299. orr.

Amonen otoitzen marmar jarraitua.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 10. orr.

Malda beheiti jo du jarraian, iraleku bakanduan barrena, uraren marmar hurbilaren bila.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 12. orr.

Begirada suminduak, marmar haserreak.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 251. orr.

Marmar etengabean ari zen bere buruarekin.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 179. orr.

Gauean marmar gozoan sumatzen dut lau emakumeek kantari lo harrarazten diotelarik.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 123. orr.

Hirigunera itzuli zenean berriz ere urdaileko harra marmar bizian zeukan.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 173. orr.

Berrehun edo hirurehun kaputxadun bazeuden, denak marmar betean.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 28. orr.

Zehar-begiratu ilunekin eta amorraziozko marmarrekin.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 141. orr.

Orain Dylan izan da bere hitzen asmoak Nemesiori irakurri dizkiona, baina ez ditu osatu ahopeko marmarrera jausi diren esaldiak.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 208. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Besoak gurutzaturik eta kopeta gogoetatsu, Jauregi Berritik Moskuko hiri zaharrera barreiatzen zen marmar hots urruna entzuten ari baitzen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 38. orr.

Hementxe... kaleko marmar hotsarekin entretenituta."Hortaz, iruditzen zitzaidan halako sentimenduaren jasaile izatea eta erantzun onik ez lortzea badela aski zigor, horrez gainera inoren marmar-iturri bihurtzeko.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 20. orr.

Baina orain geriatriko marmar-muino honetan dut, inon izatekotan, zoriona.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 84. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Eskailera kiribil estu hartan gora igo ziren, gero eta zorabiatuago, azkenean beren gainean ahots-marmarra entzun zuten arte.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 85. orr.

Ez zaizkidak hontzak gustatzen, begiak ateratzen ditiztek! -esan zuen Danek, dendatik zetozen ahots marmarrak ez entzuteko ahaleginetan.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 111. orr.

Gaitzespen-marmarra entzuten da begira daudenengandik.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 174. orr.

Ez daki tutik ere zer esaten ari ote den, baina lantzean behin etenak egiten ditu eta entzuleen adostasun-marmarrak entzuten dira.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 177. orr.

Dolu-gelan bildutako jendearen errezo-marmarrek kaleko ardaila estaltzea lortzen badute ere, [...].  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 223. orr.

Haren heriotzaz ez da haizatuko erru-marmarrrik, baizik are beraren amak du kargugabetuko egintza.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 185. orr.

Gu hantxe, faroak piztuta, egonean egon arren, atergabeko uholde haren jario-marmarraren pean.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 101. orr.

4 marmar batean

Lurrera begira eta marmar batean aritu zitzaionez, ozenago hitz egiteko galdatu zion Ewing andreak.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 267. orr.

Arraina hartzera zihoala ordea, Dummy marmar batean hasi zen, amorratuta, buruari eraginez, besoak astinduz.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 111. orr.

Zapuzturik, ohetik jaiki eta marmar batean alde egin zuen gelatik.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 283. orr.

Ikaztegi barrura sartu zen marmar batean.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 227. orr.

Hirurogei bat urteko gizon bat mar-mar batean hasi da.  Berria - Harian   2006-05-02

5 marmar egin

-Ai ene! -marmar egin zuen Harryk.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 158. orr.

-Faktore horiek, madarikatuak guzti-guztiak -marmar egin zuen Logrek.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 349. orr.

Zer demontre da hau guztia? -egin zuen marmar, hurbiltzen zen bitartean.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 349. orr.

-Orain, lanera -egin zuen marmar Jonathanek, Girolamo Cardanoren liburua harturik.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 303. orr.

Osaba Vernonek marmar egin zuen entzuten ari zela adierazteko.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 84. orr.

Marmar egiten nuen matraila ireki ezin duen piztia hausnarkari baten moduan.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 153. orr.

Aaronek eta nik ez dugu zerikusirik, gure aurka marmar egiteko.  Elizen arteko biblia   Ir 16,7

Marmar egin zuen katuak, galdutako babesa eskuratu nahirik.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 72. orr.

Ez bezate marmar egin, ez besterengatik gaizki esan, idatzia baitago: marmartiak eta gaizki esaleak Jainkoaren etsai dira.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 141. orr.

· Aditu du beraren aurka egin duzuen marmarra.  Elizen arteko biblia   Ir 16,7

6 marmarrean (130 agerraldi 63 liburutan eta 2 artikulutan) marmar egiten. ik marmarka.

-Zer ari zara marmarrean? -galdetu zidan.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 376. orr.

Hor ari da marmarrean oilategia garbitzen -esan zigun Adelak.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 220. orr.

Ez, bera ez zen [...] emakume buruarinekin marmarrean aritzeko eta harakinaren ilaran bultzaka ibiltzeko sortu.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 186. orr.

Lisa eta Augustine marmarrean hasi ziren nazkaren nazkaz.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 135. orr.

Israeldarrak marmarrean hasi ziren Moisesen eta Aaronen aurka, esanaz: [...].  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 204. orr.

Ez zuen bertzerik erran, baina bere mar-marrean sendi zen nolako herrarekin mintzo zen.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 174. orr.

Gu geldi-geldirik egoten ginen, lo itxurak eginez, baina begiak zabal-zabalik, eta amona marmarrean entzuten genuen, biraoka.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 6. orr.

-Ahopeka otoitzean edo bere buruarekin marmarrean ari den amona xahar bat dirudi batzuetan.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 117. orr.

Eta marmarrean ikusten al gaituzu bada gu?  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 116. orr.

· Beharbada Ivy kantu-marmarrean ari zelako soilik, ezer gertatu ez balitz bezalakoxe itxuran.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 87. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

egin zuen marmar (16); jendearen marmar (3); marmar apal (3); marmar batean (8); marmar egin (59); marmar egin zion (4); marmar egin zuen (45); marmar eginez (4); marmar egiten (12); marmar egiten du (3); marmar egiten zuen (4)

egin duzuen marmarra (3); jendearen marmarra (5); marmarra entzun (9); marmarra entzuten (4); marmarra sortu (3); marmarra sortu zen (3)

esan zuen marmarrean (3); marmarrean ari (18); marmarrean ari zen (3); marmarrean aritzen (3); marmarrean esan (3); marmarrean hasi (23); marmarrean hasi zen (14); marmarrean hasi ziren (4); marmarrean jarduteko (3); nire aurka marmarrean (3)

marmarrerako bide (3)


marmar2 ik mar-mar1.

marmaraka ik marmarka.

marmaratu ik marmartu.

marmari ik marmario.

marmariatu, marmaria, marmariatzen (3 agerraldi 3 liburutan) 1 du ad marmartu, marmarikatu. ik murmuriatu.

-Ezin dudala olibondoetara joan txorietara... -marmariatu zuen-. -Ederki!  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 118. orr.

-marmariatu zuen eliztar multzo osoak, eskuindarrak barne.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 139. orr.

2 kanta-mamariatu

Doinu bat ahots apal sakonez kanta-marmariatzen zetorren kilometrotan.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 63. orr.


marmarika ik marmarka.

marmarikatu, marmarika, marmarikatzen (26 agerraldi 11 liburutan) 1 da ad marmarka esan, marmarrean aritu. ik marmartu; murmurikatu.

Goian bego marmarikatu zuen, Mikek gurutzearen seinalea zegien artean.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 39. orr.

-Benetan harrigarria da! -marmarikatu zuen, ausarkeriaz eta irribarretsu.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 178. orr.

Hari zeharrez begiratu eta, haserre, marmarikatu zuen: [...].  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 21. orr.

Onarpen aire bat begien dirdaian, esperantzaz marmarikatu zuen: [...].  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 163. orr.

Esker hitzen bat marmarikatu eta ganberatik alde egitekoa egin nuen.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 119. orr.

Madarikazio otoitzak marmarikatuz, zorte gaiztoak Estatuari lot daitezen.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 205. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Orain arrats epelaren iluna argi eztiek goxoki sistatzen dute eta gauaren bakeari etxe barneetatik ateratu den jendetzaren hizketa marmarikatuak harmonia bat emaiten dio  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 159. orr.


marmario (orobat marmari; Euskaltzaindiaren Hiztegian marmario agertzen da) 1 iz marmarra.

Emakume batzuen marmarioa entzutea iruditu zitzaidan, hizketan, urrunera.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 17. orr.

Marmario handi batek erantzun zion, eta segizioaren atzetik joateko ideiak baretu zuen jendea.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 72. orr.

Marmario batzuk gelan.  Berria - Euskal Herria   2006-04-09

Bere begiz ikusi ez balu ere, gazteluko armagizonen so eta marmari likitsetan sumatuko zuen.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 75. orr.

Neskaren ahotsa entzuten zuen mutilak, eta datilondoen hostoetan haizeak eragiten zuen marmarioa baino ederragoa iruditzen zitzaion.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 137. orr.

Uraren marmario atergabe, ia isilak lasaitzen zuen lekua.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 85. orr.

"Mundu osasuntsuago baten alde", egin zuen Edgarrek marmario ni ikustean.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 88. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Kalearen goiko aldetik, zurrumurru bat zetorren plazarantz, marmario erreka bat kalean behera, eta bere pasaeran atariz atari aterarazten zuen jendea, berbaroa ozenduz.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 58. orr.

· Villonaren kanta-marmarioa ere, berriz, edozein nahasteko modukoa zen; eta automobilaren zarata, gainera.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 64. orr.


marmarizo iz marmario.

Mehatxuzko marmarizo bat altxatu zen kamioiko gizonen aldetik.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 191. orr.


marmarka (274 agerraldi 96 liburutan eta 8 artikulutan; orobat marmaraka g.er. eta marmarika g.er.) 1 adlag marmar eginez, marmarrean. ik marmar1; mar-mar-mar.

Horrela, beren egitekoa atseginez bete ahal izango dute eta ez marmarka.  Elizen arteko biblia   Heb 13,17

Hantxe eserita egon ohi zen, edaten eta bere artean marmarka.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 46. orr.

Hori ikusirik, denak marmarka hasi ziren: "Bekatari baten etxera joan duk ostatuz".  Elizen arteko biblia   Lk 19,7

Marmarka nioen: "Den-dena gerta daiteke, den-dena agi daiteke".  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 136. orr.

-Alproja ederrak! -esan zuen Martinek marmarka, hura entzunez.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 90. orr.

-Mundu osoak idoloak adoratzen ditu -esan zuen errabinoak marmarka-.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 183. orr.

Aztia zizpuruka eta marmarka entzun zuen: "Noiz itzuliko da Faramir?".  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 46. orr.

Baina segituan gure erabakien aurka hasiko da marmarka herria, bere betiko gaitzaren defentsan.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 257. orr.

Akiles, dordoka eskuetan, marmarka, errealitateak huts egin diola-eta.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 138. orr.

Marmarka hasi zen, katakumeak kendu dizkioten katama baten egonezinez.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 31. orr.

Marmarka obeditzen zuten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 929. orr.

Aharrausika eta marmarka, Weasley anaiak burumakur irten ziren, eta atzetik Harry.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 36. orr.

Furfuriatsu irten zen, marmarka, mundu guztiaren, auzunearen eta Raduan Husainiren kontra gaizki esaka.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 133. orr.

-Kaka! -esan zuen marmarka amorruz-. Ederki, segi hortxe jarrita eta muzinduta, zeure buruarekin marmarka.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 109. orr.

Orain, berriz, etxea eta autoa galtzekotan nagok eta, kontuz ibili ezean, familia ere bai, ekin zion Letuk ia marmaraka, mihia busti ondoren.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 261. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Haurtzarotik, handien jeloskor izan zen Cecco; mesprezatu egiten zituen, eta otoitz-marmarka jarduten.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 81. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ari zen marmarka (4); bere artean marmarka (11); esan zuen marmarka (13); jendea marmarka hasi (4); marmarka ari (20); marmarka ari da (5); marmarka ari zen (6); marmarka aritu (3); marmarka aritzen (11); marmarka aritzen zen (6); marmarka esaten (3); marmarka hasi (24); marmarka hasi zen (12); marmarka hasi ziren (5); marmarka hasiko (4); marmarka hasten (3)


marmarkatu, marmarka(tu), marmarkatzen (9 agerraldi 6 liburutan) du ad marmartu, marmarikatu.

Maelek pauso bat egin zuen ur ertzera, ezbaian geratu, hortz artean zerbait marmarkatu eta azkenean txalupara igo zen.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 62. orr.

Ospitalean, bizpahiru hitzen marmarkatzeko doia indar ukan din.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 37. orr.

Apaizek txondorrari itzulinguru batzuk egiten diz-kiote, veda otoitzak marmarkatuz.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 189. orr.


marmarraldi iz marmarra.

Ez nuen men egiteko ezein asmorik, igerriko zenionez, eta gisa berean aihertu nintzaion ehizaren eta ehiztarien kontrako marmarraldi ttipi bati.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 84. orr.


marmarreatu, marmarrea, marmarreatzen du ad marmartu, marmarikatu.

Senarrak zerbait marmarreatu zuen, ez oso konforme itxuraz, agian herritik gertuko mendian alkilatutako postuan botatzen zituen usoak inork ez zituelako jan nahi izaten.Jainko ezezagun baten aurkako maldizio bat marmarreatuz.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 106. orr.


marmarti 1 izond marmar egiten duena; marmarrean aritzeko joera duena.

Ordura artekoan gizonak marmarrean izanak baitziren, eta marmartienak nire arerio biak.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 127. orr.

Eztizko opilak eta ahate lepo beteak egiten dituzten amona marmartien mundu hau.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 28. orr.

Paretetako zuloetatik ateraraziko zituen lotan edo erdi esna zeuden familiak, irudi marmartiak, gaua egun bihurtzen duten itsu harrituak.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 235. orr.

Ohandoko etxeko neskame zahar bat, marmartia eta mihi-gaiztoa.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 73. orr.

Jende marmartia lanpetuta zebilela esamesak zabaltzen, nik uste.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 189. orr.

Gerente marmarti bat baizik ez nintzen.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 166. orr.

· Congok berriro ekin zion kantari, bere baritono-ahots marmartiaz.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 314. orr.

Hainbat bekaizti maltzurren ezpain marmartiek kalifaren belarri minberatuetan zurikeriekin nahastutako faltsukeriak xuxurlatu zituzten Abd al-Azizen aurka.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 82. orr.

2 (izen gisa)

Marmarti erretxin hutsa izan naiz.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 155. orr.

Marmartiak eta gaizki esaleak Jainkoaren etsai dira.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 141. orr.

Aitak esaten zuenez, marmartien kontuak ziren horiek, Lowe eta Wait eta Slade eta horrelakoenak.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 103. orr.

3 irud/hed

Emakume bat zegoen zakur marmarti batekin Lyndhursteko eskaileretan.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 82. orr.

Haizearen erauntsipean zapelatz marmarti baten atzetik zebiltzan beleei so.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 53. orr.

Evans jaunak atea zabaldu eta eskuargia bidexka estuaren aldera distirarazi zuenean, garajea eta oilategia argituz baina zuhaixka marmartia ilunpetan utzirik, [...].  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 127. orr.

Lurralde agindu ezezagunerantz bide marmartia entzunez.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 160. orr.

Kale marmarti distiratsuan kanpai baten hotsa entzuten zen, gero eta hurbilago, gero eta azkarrago.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 110. orr.

Aseezintasun ziztrin eta marmarti bat balego bezala.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 49. orr.

Beste lagun bien estilo marmartian hasi zen Mentxu.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 122. orr.


marmartsu izond marmartia.

Jatetxe italiarrean pizza jangaitzarekin deman ari nintzen bitartean, azkenik, aterabiderik zuzenena xelebrekeriaren baten laguntzaz egoera kargaz arintzea begitandu zitzaidan, anarterainoko "Edu" zirtolari, punttazale eta marmartsuarena antzeztuz.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 195. orr.


marmartu, marmar(tu), marmartzen (24 agerraldi 6 liburutan eta artikulu 1ean; orobat marmaratu g.er.) 1 du ad marmarka esan, marmarrean aritu. ik marmarikatu.

-Zer nahi du nik jakitea? -marmartu zuen.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 83. orr.

"Putakumea!" marmaratu zuen.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 8. orr.

Bi "Agur Maria" edo, marmartu nituen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 66. orr.

-Osagileak esan duenez -marmartu zuen Onorinok-, denbora luzean iraun omen dezake horrela.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 220. orr.

Galdetu gabe hitz egiten zizun horietakoa zen, bakarrizketan ere somatu nuen behin baino gehiagotan, poema berri bat marmartzen bezala.  Berria - Kultura   2004-09-23

On Camillo, ordea, ohera joan zen, gauzak herri kulturako ministerioa zegoenean baino okerrago zeudela marmartuz.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 118. orr.

Hark itzuli zuen burua ia kolpetik Niniren aldera, eta ulertu ezinezko zerbait marmartu zion lasterka, begiak itxita arnasarik gabe utzi zuen ahalegin batean.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 223. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Fonema horiek -kontsonante ahoskabeei legozkiekeenak-, existitzen dira, baina ezin dira bokal marmaratuekin -glotisa laxotua artikulaturikoekin- nahasi.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 78. orr.


marmartxo iz marmar txikia.

Agur Maria hitzak entzuten nituen aurrena, abiapuntua; gero marmartxo bat; geroxeago amen: buelta bat.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 443. orr.

Agian tribialak ziren nekazariaren hitz haiek, baina, traktoretxo gorriaren ondoan, artasoroari begira, amonaren otoitzaren marmartxoa lagun, zentzu handia aurkitu nien.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 444. orr.


marmazikatu, marmazika, marmazikatzen du ad marmarikatu.

Bihotza beratu zitzaion bikotea ikustean eta aitatxiren aitak astokatzen omen zuena marmazikatu zuen: hara kuraios bat ihardets diezazuten, aski duzue Austerlitzen nintzen erratea...  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 258. orr.


marmelada (orobat mermelada g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian marmelada agertzen da eta konfitura ematen da sinonimotzat) 1 iz fruituak zatitu eta azukretan egosiz egiten den janaria. ik konfitura.

Aspaldiko partez gosari oparoa prestatu du: zukua, gurina, marmelada, ogi xigortua...  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 159. orr.

Sukaldeko bizigarririk bereziena astero hartzen dugun gibelezko odolkia eta ogi lehorra marmeladarekin izaten dira.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 261. orr.

Ea ezagutzen ote zuen marmelada egiteko errezetarik.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 161. orr.

Laranjazko marmeladaren eta azukre-ontziaren artean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 124. orr.

Okaranezko marmelada titiburuetan zabaltzen hasi zen orduan.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 65. orr.

Alderdi estetikoak: izarak zikintzea, marmelada marrubiduna denean batez ere.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 180. orr.

Txokolatezko tximistak eta marmeladazko doughnutsak.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 115. orr.

Budin zuri zatiz eta marmelada gorriz beteriko plater zapal bat.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 293. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Marmelada flasko bat besterik ez diogu oparitu.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 146. orr.

Gero marmelada potoa ireki eta atzamarrak barruraino sartu ondoren ahora eraman zituen.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 64. orr.

Bi jogurt, marmelada pote bat, ezti pastelak (txikietakoak).  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 326. orr.

Marmeladaren ontzia, azukrea, galletak, kafearen termoa...  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 173. orr.

Marmelada ontzitxo bat erostea erabaki zuten, oso prezio altuan.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 65. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Zigarretak erreaz eta ardoa, likorrak, tea limoiarekin edo masusta marmeladarekin hartuz.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 204. orr.

Adelak jogurt bana atera zuen, berak egina, aran eta sagar zati txikiekin, eta masusta-marmeladarekin.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 84. orr.

Itsuki maite zuela piku-mermelada.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 86. orr.

Bi ogi-xerra handi irensten ditu indipiko-marmeladarekin bustita, hura ere etxean egina.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 81. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

marmelada pote (3); okaranezko marmelada (3)


marmeladagintza iz marmeladak egitea.

Opekta izeneko marmeladagintzako holandar konpainia bateko zuzendari izendatu zuten.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 19. orr.


marmita 1 iz tupina.

Langile haiek herrietatik bizikletaz etortzen ziren egunero marmita hartuta pasta eta kafea eramateko.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 28. orr.

Lau marmita ziren guztira, hiru handi eta txiki bat, besteak baino zabalagoa: lehenengoak ura zeukan; bigarrenak sagarra; hirugarrenak azenarioa.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 266. orr.

Marmitan zopa eta okel puxka bana.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 152. orr.

Atelier mekanikokoei zinkezko pegar berezia, marmita mokodun antzekoa eginarazi zien, karga gutikoa.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 181. orr.

Eskulekuen kontra festagiroko soinua egiten zuten marmitekin.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 159. orr.

2 esne marmita

Anaia txikienak kargatzen zituzten esne marmitak bizikletaren eskulekuan, eta pozik eta txistuka abiatzen ziren herriko plazarantz.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 95. orr.

Han azaldu zen Cecilia, herriko azkeneko horma eta etxeen artean, bide zuritik aurrera zetorrela, esne marmitak eskulekuaren kontra joka ari zitzaizkiola  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 187. orr.


marmitako 1 iz atuna bitarteko nagusi dela egiten den lapikokoa, berez arrantzaleen janaria dena.

Orio eta Zarauzko elkarteek prestatutako marmitakoa eta piperrak.  Berria - Euskal Herria   2004-05-26

Haren gidaritzapean, gainera, hiru plater prestatu zituzten: marmitakoa, hegaluze zerrak piperradarekin eta mendreska errea.  Berria - Euskal Herria   2004-07-21

Gero, maite diat ere holako marmitakoa egitea... atunarekin eta patatak saltsan-eta... piperrarekin.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 64. orr.

Gure etxeko sukaldean ginen, eta marmitakoa edo porrusalda ari zen prestatzen, ez naiz oroitzen.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 161. orr.

Telebistako albistegia ikusi, eta marmitakoa irentsiko diagu ondoren.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 33. orr.

Kontua da, adibidez, marmitakoa "desegin" eta osagai horiekin beste plater bat osatzea.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 68. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Larunbat aratsean, Ziburun, Zokoko itsas hegian, marmitako-besta.  Herria   2001-07-12

Igandean, Angelun, zaharki feria eta marmitako lehiaketa.  Herria   2004-09-09

Igande goizean, Azkainen, marmitako prestatzaileen lehiaketa.  Herria   2005-09-01

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

marmitako lehiaketa (3)


marmitatxo iz marmita txikia.

Ordu erdiren buruan edo agertu zen berriro emakumea tunel sarrerako iratzeen atean, marmitatxoa eskuan.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 159. orr.


marmitatzar iz adkor marmita handia.

Marmitatzar hori bizkarrean duala, lasai, hi geldi hadi hor behean.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 182. orr.


marmo iz mozorroa.

Eta burua punta zorrotzean bukatzen zen kapirote batez estaltzen zuten, aste santuko marmo edo mozorroen moduan.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 22. orr.

Egunero, ezer esaten ez zidan marmo batek ekartzen zidan jatekoa eta edatekoa; urria, eskasa, txarra.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 23. orr.


marmoka iz medusa, itsas animalia.

Badira marmokak gizakiaren tamainakoak, eta horiek ere ederki moldatzen dira batere hezurrik gabe.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 15. orr.

Marmoka, ordea, ezin da zutik egon, eta ez dirudi muskuluak bakarrik gai direnik era askotako lanak taxuz egiteko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 49. orr.

Marmoken ziztadak epidermisaren narritadura eragin dezake.  Berria - Gaiak   2004-09-05

Marmoken geneak txertatu zizkieten txerri enbrioiei.  Berria - Gaiak   2006-01-13


marmol (orobat marmore g.er.) 1 iz kaltzita kristalez osaturiko kare haitz trinkoa, askotan nabarra, leunduz gero itxura bikaina hartzen dena.

Paretak marmol zuriz estalirik zeuden guztiak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 86. orr.

Zizelkatuta, hura ere, nola "beste" izenak monumentu berriaren marmol beltzean.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 157. orr.

Erakustokiaren marmola gorria zen, zain grisez tartekatua.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 323. orr.

Atari urdinetatik, marmol zaintsuz apainduriko halletan sartu zen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 43. orr.

Jauregiko marmol hori-koloreko paretak zeharkatu.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 84. orr.

Marmol pitzatuzko ezkaratz zabala zeharkatu eta [...] eskaileretatik igo nintzen laugarren solairuraino.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 92. orr.

Hala itsasoa, haize bortitzek bere lautadei eragiten dietenean, marmol distiratsuzko olatu zuri bihurtzen da.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 139. orr.

Marmola ez da munduko gauzarik beroena.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 104. orr.

Hain gaizki ikusi ninduten, non hildakotzat hartu eta marmolezko mahai baten gainean utzi baininduten.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 409. orr.

Marmolezko iturri oso garai eta oso landu batetik ur hari bat isurtzen zen etengabe konketa batean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 157. orr.

Petronio ez zen delikatuki kordegabetu marmolezko bainuontzi batean, bertsoño lizunak murmurikatuz.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 66. orr.

Ondoren, eskailerak, marmolezkoak edo antzeko materialen batez egindakoak.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 122. orr.

Marmol arrosazko zutabeak.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 158. orr.

2 marmolezko pieza.

Bazen han, marmolaren gainean, izokin bikain bat.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 173. orr.

Trapu bustia pasatu du marmol gainetik.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 112. orr.

Ehundaka polboroi ikusi zituen, mahaiaren marmola estaltzeraino ia.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 129. orr.

2 (erkaketan)

Aurpegia marmola bezain zuri eta hotz zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 257. orr.

Zango batzuk luzeak, biribilduak eta marmola bezain garbiak.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 56. orr.

· Bere azalaren zuritasuna bizia zen, areago marmolarena esnearena baino.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 187. orr.

Ileko suak areagotu egiten zuen Adaren aurpegiko zurbildura ia marmorezkoa.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 10. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Bere marmol-lanen dotoretasun eta fintasunagatik.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1830. orr.

Eguzki argiak jauregi eta eliz atariak jotakoan marmol harriei ateratzen zien urre-kolorea.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 74. orr.

Gero harearekin berdinduko da, eta ondoren kreta edo marmol-hautsarekin luzituko da.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3270. orr.

Marmol-pikorrarekin egin behar da berdindua, mortero hori bere puntuan nahastuz.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3290. orr.

Noiz erretiratu behar dituzte marmol puska horiek?  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 362. orr.

Bide hau oso gogorra da tarteka, zati batzuk hare-lauzaz eta marmol-lauzaz daude zorutuak.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 161. orr.

Erabili ohi ziren marmol-blokeak [...] ez zirela behar bezain sendoak 8 oin (2,5 m inguru) baino gehiagoko zabalera hartzeko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 21. orr.

Abrikotek marmol tonuak hartzen zituzten goroldioaren gainean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 317. orr.

Prestatua zeukan marmol-kopuru handia tenplu bat egiteko estilo doriarrean.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1890. orr.

Barra bernizatu eta distiratsuak, marmol-imitaziozko mahaiek.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 40. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

marmol arrosazko (3); marmol zuriaren (3)

marmolaren gainean (5)

marmolezko eskailera (3); marmolezko eskailerak (4); marmolezko eskaileran (3); marmolezko eskaileretan (21); marmolezko eskaileretan gora (17); marmolezko estatua (4); marmolezko estatuen (3); marmolezko gurutze (3); marmolezko hall (3); marmolezko lauza (4); marmolezko mahai (7); marmolezko mahaian (3); marmolezko mahaiaren (4); marmolezko mahaiaren gainean (3)


marmolari iz marmola lantzen duen pertsona. ik marmolgile.

Hori dela-eta, zaindari izendatu dute eta babesa eskatu diote marmolariek, txalupazain, ontzizain eta marinelek.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 452. orr.


marmoldegi iz marmola lantzen den lantegia.

Orduan ohartu nintzen inguru haietan ez nuela marmoldegi edo hargindegirik ikusi.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 193. orr.


marmolgile iz marmola lantzen duen pertsona. ik marmolari.

Hori ugaria ez den lekuetan, marmol-puskak, printzak ere deitzen direnak, alegia marmolgileek lanerakoan ateratzen dituztenak, birrindu eta eho egiten dira, eta bahetu ondoren obretan erabiltzen dira.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3430. orr.


marmolgune iz marmolezko gunea.

Erdiko marmolgune oktogonalean etzanda zegoen, ahoz gora.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 49. orr.


marmore ik marmol.

marmota 1 iz ugaztun karraskaria, ile-sarri, buru-lodi eta belarri-txikia, Europako mendi garaietan bizi dena eta negua lotan igarotzen duena (Marmota). ik muxar 2.

Odol beroko hainbatek ere gauza bera egiten du eta negu partea gorputzaren egoera berezi horretan pasatzen dute: hartzek, marmotek, katamusarrek...  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 104. orr.

Urtero 300.000 bale, izurde eta marmota hiltzen dira horrela.  Berria - Gaiak   2004-07-17

Txistu hots batek, marmota batenak edo, lau hanketara itzularazi zuen plantigradoa.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 65. orr.

2 irud/hed

-Hara, lotan geratu da gure marmota antiojoduna -barre egin zidan Begoñak-.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 138. orr.


marmutx iz dantza baten izena.

Tttipienek (7 eta 10 urte artekoek) desfilea, esku dantza, zazpi jauziak, marmutx, San Petrike eta txulalai dantzak emanen dituzte.  Herria   2005-05-26


marokano izlag/iz ipar marokoarra.

Pariseko egunkari batean, marokano gizon batek ager arazi du bere aitormena, bazakiela xuxen zer gertatu zen, han baitzen Ben Barka preso altxatu zutelarik.  Herria   2001-07-12

Batto Marokanoa, bestea ere Marokanoa motaz bainan paperez frantsestua.  Herria   2003-01-14

Marokano bat, Baionarat segitu dutena eta preso altxatua izan dena.  Herria   2002-12-05

Mahommed VI-na tronuan jarriz geroz lehen aldia zen bozkatzerat deituak zirela Marokanoak.  Herria   2002-10-03


marokar ik marokoar.

marokiar ik marokoar.

marokoar (orobat marokar g.er., marrokoar g.er. eta marokiar g.er.) izlag/iz Marokokoa, Marokoari dagokiona; Marokoko herritarra.

Le Bousquet aldean marokoar etorkinak dira gehiengoa.  Berria - Harian   2005-11-06

Frantsesez idazten duen marokoar idazlea naiz.  Berria - Kultura   2004-04-18

Hixam El Gerruj marokoarrak lasterketa irabazi zuelako.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 110. orr.

Kolono marokoarrak eraman zituen, Saharako kulturan eragiteko.  Berria - Harian   2005-04-21

Marokoarra da izatez eta duela 27 urte etorri zen Euskal Herrira.  Berria - Harian   2005-02-23

Frantziako hiritar bat marokoar bat baino 20 bider hobeki [bizi da].  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 79. orr.

Kontu handiz ateratzen zituen bere zetazko pijama, bere xaboi-pastillak eta bere txapin marokoarrak.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 108. orr.

Emakume gazte bat ezagutu nuen, marokoarra jaiotzez, espainol hiztuna eta judua.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 96. orr.

Bi marokoar jipoitu zituztela Valentzian dantzaldi batetik ateratzean.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 226. orr.

Zin egingo nuke marokoar tapiz-saltzaileren bat izan zela beste bizitzaren batean.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 135. orr.

Gizarte-elkartasun gehiago sumatzen da marokoarren artean.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 107. orr.

Poliziak eta jujeek segitzen dute beren lana Marokoar andana bat arrastatuz.  Herria   2004-03-25


maronita izlag/iz Libanoako kristau erromatarren komunitate berezi bateko kide dena.

Sister Marie Keyrouz maronitar lekaimeak hunkitu zituen eliza gainezka bete zuten ikusleak.  Berria - Kultura   2004-04-07

Maroniten kristautasun monotelita eta drusoen xiismoa, Hakim gurtzen duena, Erdialdeko Sirian jaio ziren biak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 169. orr.

Ortodox erlisionekoak dira horgo % 78, musulmanak % 18 eta gaineratekoak maronita eta apostolikoak.  Herria   2004-04-29


marotista izond/iz lehen karlistaldian, F. Matoro jeneral karlistaren aldekoa.

Berak ere, Puiko jeneralek bezalaxe, ez baitzuen atzerrialdiko 34 urte luzeetan amore eman; ez baitzuen marotisten saldukeria inoiz barkatu.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 173. orr.


marra 1 iz seinale edo marka mehar eta estua, berez zuzena. ik arraia; arrasto; lerro.

Arkatz markatzaileaz hiru marra eginez, loro moduko bat marraztu zuen.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 48. orr.

Bi hiriak lotuz marra bat trazatu zuen errotuladore gorriaz.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 81. orr.

Bostetako argiaren hauts hegalaria tarte guztietatik, pertsianen marra guztietatik sartzen zen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 192. orr.

Gorputza eta bisaia marra horiz pintatuak.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 541. orr.

Marra baten luzera edo angelu baten zabalera bereizteko gaitasuna dutenak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 30. orr.

Reagan ingelesa ere heldu zen entsegu lerrora, baina entsegua egin aitzin, alboko marra ukitu zuen.  Berria - Kirola   2004-03-07

Etxe berdin-berdinez osatutako lau lerroko auzoa, trenbidearen marra ibaiaren paralelo eta ibaiaren ezkerreko eremua fabrika pabiloiez betea.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 131. orr.

Gazteluko goarnizioak eta han bizi zirenek Biarnoko marra zeharkatzeko deus guti falta zutelarik.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 215. orr.

Irakurtzen dudan bigarren aldia da, eta arkatzarekin egindako marraz eta oharrez beteta daude orriak.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 171. orr.

Sofan jarrita, egunkaria magalean, soa telebistaren 634 marra horietakoren batean galduta.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 169. orr.

Zein zirraragarria azkeneko errezelaren azpian sumatzen den gorputzaren marra!  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 242. orr.

Esku ahurrean ditugun marra horiek guztiak.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 29. orr.

Joneren begietako marrari erreparatu diot kliskatu dituenean.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 139. orr.

Errepikatzen diren marraz osaturiko marrazki bat.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 99. orr.

2 (izenondoekin)

Bi punturen arteko biderik laburrena marra zuzena dela.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 176. orr.

Koadro bat marraztu du, lerro bertikalez erdibitu du koadroa eta, bi marra horizontal eginez, sei espazio utzi ditu koadro barruan.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 56. orr.

Bere inguruan oinaz geldiro eta ia sentsualki zapaltzen zuen lurra, marra biribil bat markatzeko.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 97. orr.

Koskarik gabeko gainalde bat, marra paralelo gurutzatuz betea.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 130. orr.

Puntuak marra jarraitu baten ordez.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 67. orr.

Bizarra ezin hobeto egin zion, azal-azaleraino, marra geometrikoak markatuz.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 55. orr.

Glosema terminoak "mintzo ezaugarria" esanahia duela onartzen badugu, zuzenago hitz egin ahalko dugu marra isoglosematikoez.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 246. orr.

Zuhaitz-landareen artean banoa aitzina, urratsen hatzek utzi marra birtual etengabea luzatuz.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 103. orr.

Marra zuri-urdineko korbata eta lastozko kapela.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 20. orr.

Traje iluna, marra argiz ildaskatua.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 204. orr.

Marra txuri-urdineko jertse bat eta galtza bakeroak janzten ditu.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 167. orr.

Senarra marra lodiko pana zakarrez jantzita zegoen.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 20. orr.

Françoisek pintzelik finena hartu eta marra bat pintatu zuen oihalean, marra zuri bat goiko aldean, marra estu luzea.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 153. orr.

Denak erakartzen zaitu, denak xoratzen, odaiertzaren marra leunak, zuhaitzen antolamenduak, hondarraren koloreak!  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 231. orr.

3 (zerbaiten muga adierazten duena.)

Biak ongi berezirik eta marra batek banaturik, gaua eta eguna bezala.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 46. orr.

Hogei urteen marra zeharkatu ez duten gaztetxo aterpegabeak bagina bezala.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 255. orr.

Aspaldi iragana dut mende erdiaren marra.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 28. orr.

Judua nintzela jakin nuenetik, ordea, ezinezkoa zitzaidan ongiaren eta gaizkiaren arteko marra argi bakar bat trazatzea.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 272. orr.

86 bidaiari gehiago askiko ziren Miarritzeko aireportua 800 000 ko marrara heltzeko jaz.  Herria   2004-01-22

Ibex-35ek 8.000 puntuen marra gainditu zuen, eta, egia esatera, erdi miraria ere badirudi.  Berria - Ekonomia   2004-01-20

Legaltasunaren eta ilegaltasunaren arteko marra gorria.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 90. orr.

Osaba, erdi jostetan bezala, eta apeza, berriz, bere atzaparrak zorrozturik, sagua noiz larrutuko, osabak dogmaren eta ortodoxiaren marra iragan bezain fite...  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 226. orr.

Baina Isabel ezkondurik zegoen eta hura marra iraganezina zen enetzat.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 586. orr.

Ditxa hura marra eta muga orotarik haratago zegoela.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 462. orr.

Milheresek lurretik jaso eta baloia marraz bestalde pausatu zuen.  Berria - Kirola   2004-09-05

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Lepoaren atzealdea igurtzi duzu, nazien kontzentrazio esparruan egin ez dizuten marra-kode tatuaia ezabatu nahian bezala.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 64. orr.

Zehaztasuna txundigarria zen, eta orobat marrazketa-abaila, marra-ekonomia eta marrazkien xarma eta estiloa.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 202. orr.

Marra multzoak ziren, irudi figuratiborik gabeak, lehen begiratuan behintzat.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 107. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Distira marra bat gau beltza ezabatzen.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 130. orr.

Hegazkinen bat goi samarretik igarotzen fortunatzea da ona honelakoetan: atzetik gelditzen zaion lurrun marra xuriari erreparatu.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 213. orr.

Ke marra meharra.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 14. orr.

Non dago bata eta bestearen arteko bereizketa-marra?  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 41. orr.

Dialekto ezaugarriei "isoglosa marrak" edo "isoglosak" izena eman zaie.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 246. orr.

Oliba-olioa, ardoa, kafea, gure europar historiaren mugarri eta barneko muga-marra dira.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 81. orr.

Jardinari begirada bat botatzeko gelditu zen, elurturik eta ilargiaren argi zuriak argiturik baitzegoen, gainerako gauzen muga-marra beltzen barrenean marrazturik balego bezala.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 63. orr.

Zein dira, kritika horietatik, filosofia moralaren flotazio-marrari erasotzen dioten eztabaida nagusiak?  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 211. orr.

Berehalaxe jakinarazi zion Harryri berak inoiz ikusitako bizi-marrarik laburrenak zituela.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 192. orr.

Haimar Zubeldiak ere lasaitu ederra hartu zuen helmuga marra pasata.  Berria - Kirola   2004-07-10

Pilotalekuetan bezala, falta- eta pasa-marrak margo zuri nabarmenez marraztea.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 15. orr.

Haga-marrari hain hurbil izanik, zinez pena nuen entseiua ez markaturik!  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 51. orr.

Entsegu-marra iragana zuen, aski zuen lurrera joaitea entseguaren markatzeko eta lurreratu gabe eskapatu zaio baloia.  Herria   2004-02-26

6 (morse kodean)

p = puntu / marra / marra / puntu.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 81. orr.

Telegrafoetan, puntu eta marra, puntu eta marra jasotzen ziren berriak gero eta kezkagarriagoak ziren errepublikar gudarosteentzat.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 88. orr.

Noizbait, ordea, kolpetxo batzuk identifikatu nituen, puntu-puntu-puntu-marra-puntu-marra, transmisio baten bukaerakoak, eta ordutik aurrera ez nuen morse-hotsik entzun.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 213. orr.

Eta bihar beste apurtxo bat marra eta puntuekin.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 78. orr.

7 (kokainaz-eta mintzatuz) ik lerro 5.

Dozena erdi marra eta kubata litro bi irentsi ostean.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 147. orr.

Hauts-marra bi egin ditut, berea nabarmen lodiagoa, eta aurpegira hurbildu diot.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 140. orr.

8 marratxoa.

Atzizkia hitzari zuzenean lotzea, apostroforik eta marrarik erabili gabe (Bizkaiko, eta ez Bizkai'ko edo Bizkai-ko).  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 117. orr.

Beste [hitz] batzuk, berriz, banatuta, baina marrarekin idaztea: apurka-apurka, gorri-gorri, plista-plasta, seme-alabak, Ezkio-Itsaso...  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 189. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arteko marra (8); begietako marra (3); entsegu marra (3); erdiko marra (6); helmuga marra (8); helmuga marra igaro (3); helmugako marra (10); marra bat egin (5); marra beltz (7); marra beltza (3); marra bertikal (3); marra estu (3); marra eta muga (3); marra fin (3); marra gainditu (5); marra gainean (4); marra gorri (11); marra gorria (3); marra gorriz (3); marra gorriz jositako (3); marra horizontal (4); marra horizontalak (3); marra igaro (3); marra ilun (3); marra iragan (4); marra lodi (4); marra lodia (4); marra marra (3); marra paralelo (3); marra pasatu (4); marra pasatua (3); marra puntu (9); marra puntu marra (3); marra puntu puntu (3); marra urdin (5); marra zabal (3); marra zeharkatu (5); marra zuri (11); marra zuzen (3); muga marra (21); puntu eta marra (4); puntu marra (9); puntu marra puntu (3); puntu puntu marra (3); tonako marra (3); urdin eta marra (3); zapaldu marra (6)

helmuga marran (3)

itsas marraren (3); marraren gainean (6)

flotazio marrari (3)

marrarik gabe (3); marrarik gabeko (3)

marraz bestalde (29); marraz bestalde pausatu (6); marraz bestalde pausatzeko (3)


marradun 1 izond marrak dituena.

Egun berean bereizi zituen Labanek aker marradun edo pintoak, ahuntz nabar edo pintoak eta ardi beltzak.  Elizen arteko biblia   Has 30,35

Maiz begietsi zituzten lurra induskatzen zuten urde basatien bizkar marradunak.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 51. orr.

Berak ere presoen jantzi marraduna zeraman.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 97. orr.

Praka marradun zuri-beltz batzuk, nahikoa marazturik zeudenak.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 126. orr.

Ni nire elastiko marraduna jantzita abiatu nintzen.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 232. orr.

Zurezko ferry txiki baten bizkarrean daude, toldo marradun baten azpian.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 77. orr.

Kartoi mehezko karpetatan behar bezala gordetako paper lodi marradunetan.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 125. orr.

2 izlag marrazko.

Beti txukun-txukun lisatutako marradun jantziarekin.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 155. orr.

Fudgek eztarria ozen garbitu eta bere marradun kapa hartu zuen. gona plixatu motzegia eta marinel marradun jertsea.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 43. orr.

Eta jantziak erantzi dizkiozu, zulotxodun kuleroak, marradun galtzerdiak.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 84. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

marradun kapa (3)

elastiko marraduna (3)


marraka 1 iz ardien eta ahuntzen oihua. ik marru.

Animalien marruak, marrakak eta arrantzak zetozkidan nahasian.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 91. orr.

Sinesgogorren iritzian itsasoko hegaztiak omen dira, batzuetan ahuntzen marrakak baitirudite, bestetan gizakiaren kexuak.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 311. orr.

Artalde baten marraka antzeman zuten.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 238. orr.

Txabola aldetik marraka ahul eta aseak sumatu zituen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 30. orr.

Akerra dardaraz jartzen da, marraka egiten du: soinu itsusi bat, lodia eta zakarra.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 110. orr.

2 irud/hed

Sei gizon azkar plantatu ziren mercedesaren sudur aurrean, eta a-ha, eta a-hi, bultzatu zuten, beribil gaixoaren motorra marraka antzutan akitzen zela.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 307. orr.

Sarraila baten marraka marrantatuak pentsarazten dizu kartzela batean zaudela.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 122. orr.

Haizearen marraka itsuek gaua urratzen dutenean.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 122. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Zer dira, bada, belarrietara datozkidan ardi-marraka eta behi-marru horiek?  Elizen arteko biblia   1 Sm 15,14

Elge biluzietarik datozkidan ardi marraka elkor bezain txukunak.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 59. orr.

Ama halaz, kotxua besapean arditegira bazihoan, hango aire tepoak eta azienda marraka motelek nolabait mundua nahasmenduen zurrunbiloetarik salbatzera helduko balira bezala.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 125. orr.

Hori ikusita katuak ere ahoa ireki eta bufada bat botatzen badu, haserre-marraka bat, zakurra aztoratzen hasiko da, noski.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 75. orr.

4 (adizlagun gisa) ik marrakaka.

Gero bi ahuntz entzuten omen dira marraka, bata ozen, bestea apal.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 311. orr.

Marraka dakarte ahuntza, burua ezker-eskuin higitzen duelarik.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 128. orr.

Lotuta jarraitzen dute ardiek, oraindik ere negar-marraka.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 163. orr.

Marraka dihardugu hartzek bezala, urrumaka usoek bezala.  Elizen arteko biblia   Is 59,11

Emakume bat maiteminduta, maiteminean iraulka; kateme bat teilatuan marraka; proteina konplexuak odolean zurrunbiloka, organo sexualak hanpatzen.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 241. orr.

Harantzago antzara batzuk, indioilarrak asaldaturik, beraiek ere marraka: [...].  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 56. orr.

5 marraka egin

Bee, bee -egin zuen marraka Stanek, biak oldarrean kafetegian sartu zirenean.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 250. orr.

Sakonduretan karranka egiten duten idi gurdiak, mendian marraka egiten duten ahuntzak.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 118. orr.

Mintzatu beharrean, marraka egiten dik, bildots baten gisara.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 266. orr.

Marraka egiten nuen eta karranpa ugari nuen han ilunpean lotuta egoteagatik.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 102. orr.

Akerra dardaraz jartzen da, marraka egiten du: soinu itsusi bat, lodia eta zakarra.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 110. orr.

· Asteazken goizean sortu zen bildots zuritabeltz pottoloa hiruzpalau punpe eta marraka eginez hurbildu zitzaidan eta buruarekin aztala hunki zidan, musu eman balit bezala.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 126. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ardi marraka (4); ardien marraka (3); marraka egiten (4)


marrakaka adlag marraka eginez. ik marraka 4.

Katu bat marrakaka entzun da.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 26. orr.


marrakari 1 iz marraka egiten duena.

Axuri haragi zurpailaren produzitzen hastea gomendatzen zien gizonak artzainei, merkatuaren eskaerara makurtzea, bospasei asteren buruan kabala marrakarien saltzea, hots.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 104. orr.

Aski badakit ez dituztela beren ama marrakariak berriz ikusiko, joan diten haragi-hoztegietarat kostelet eta xerraka ala, doi-doiko epe luzeagoan, gizentegien betetzerat toki zerratuetan.  Herria   2002-12-26

Fededun bakoitza marrakari bakun gisa kontsideratzen zen, artaldeak fedea bermatzen zuela, artzain onaren zuzendaritzapean, gure borroka guztien egituren piramideak irudikatuz.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 17. orr.

2 (adizlagun gisa)

Prezio urriegiarengatik salgai ez zitezkeen axuriak etxera ekartzen genituela, marrakari eta usaintsu.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 175. orr.


marrakatu, marraka, marrakatzen du ad marraka jardun.

-Non da Boz? -marrakatu zuen bigarrenak larrupeko organoak oro zartarazi zizkion tunakoa igortzen ziola.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 70. orr.

Kantika berri melengak marrakatzen zituztela, mantelina eta kapelet beltzen gerizan ene leinuko partaideak ezagutzen nituen, bai galerietan eta bai behereko jargietan.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 139. orr.


marranta 1 iz ahotsaren laztea edo zakartzea, eztarriko ondoez baten ondoriozkoa.

Van Daanek marranta du, edo, hobeto esanda, azkura pixka bat du eztarrian.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 104. orr.

Karkaxa bildu eta jaurti egin nuen, marranta kentze aldera.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 12. orr.

Eztarriko marranta garbitzen saiatu zen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 139. orr.

Eztarriko marranta arintzeko.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 135. orr.

2 eztarriko edo arnasbideetako hotzeria.

Hilzorian dagoen norbaiten marranta iruditu zitzaidan.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 313. orr.

Eztula egiten du, marrantak jota dago.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 98. orr.

Ez zaitut sekula ikusi -erantzun zion berriro marrantak jotako ahotsak.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 149. orr.

Ez duk ahaztu behar hirekin oso harreman estua duen pertsona bat hiltzeko zorian egon dela aste honetan bertan, Parisen, marranta handi batek hartuta.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 136. orr.

Marranta tzar batek hartu dit ahotsa.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 199. orr.

Ahulduta eta dardaratsu zegoen, marranta txar batetik suspertzen ari balitz bezala.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 74. orr.

Eta jarraitzen dute hasperenek, marranta batean, orgasmoaren bila.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 97. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Eztarriaren marranta-hots batez kargu hartuta, leihoa ixteko agindu zion Mentxuk.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 90. orr.

Mikrofono-oina zapaldu, zutitu, mikrofonoa altueran egokitu, marranta-hotsak, gorputz-zalantzaren bat agian... eta ezer gutxi gehiago.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 226. orr.

· Baina Wu maisua ez zebilen eztul-marranta edota urdaileko mina aztertzen.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 139. orr.

• 4 izond

Beren ahots marrantarekin eta beren borrokalari beso mardul biluziekin.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 175. orr.

Marraka marranta bat aditu zen, Nakoren senarra zirudien Martizena agian.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 13. orr.

5 (adizlagun gisa)

Isiltasuna eskatu zuen, azken egunetan botatako oihuek marranta utzi dutelako.  Berria - Euskal Herria   2004-08-20

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

marrantak jota (3)


marrantadun izond/iz marratak jo duena.

Marrantaduna sendatu, eta goxo-goxo mainatu zuen.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 86. orr.


marrantatsu izond marranta adierazten duena.

-Hik amaren titia ere ez duk jasotzen -bota zion Marrok bere bazterretik, ahots marrantatsuz.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 103. orr.

Isilik geratzen ziren, isilik eta umil, isilik eta duin, edaria eskuan, oso ondo ez zekitela nola jokatu, eta gero elkar begiz aztertu eta bakoitzak hasperen marrantatsu bana aireratu ondoren, oinak pixka bat mugituz, orain bat aurrera orain bestea albora, deseroso samar hala ere, adi-adi segitzen zuten denek emanaldia.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 284. orr.

Une hartan, motor-hotsa gelditu egin zen, eta harri eta zur utzi gintuzten oihu marrantatsu batzuk entzun genituen frontoi aldetik.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 150. orr.


marrantatu, marranta(tu), marrantatzen 1 da ad marrantak joa gertatu.

Peter hoztuta marrantatzen bazen, ezingo genuen medikurik ekarri.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 48. orr.

Bat-batean ahotsa marrantatu zitzaiola ematen zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 170. orr.

Marrantatu arte kantatu dugu elkarrekin.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 87. orr.

Sermoi luzeak egiten zituen arren, ez zen aise marrantatzen eta erlasten zen predikaria.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 217. orr.

Ahotsa marrantatu zaio eta eztarria garbitu du bitan, urduri.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 176. orr.

Marrantatzeraino egiten zuten oihu.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 127. orr.

• 2 du ad marrantak jo.

-Zer egin behar duzue gauza horrekin? -galdetu nien, ahotsa edari azkarrak marrantaturik.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 299. orr.

Boz mehea zuen beti, gauak marrantatu gabea.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 28. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Ahots erlastu edo marrantatu samar bat nahiago izaten da blues kantari izateko.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 257. orr.

Une hartan, oilar baten kantu marrantatua altxatu zen ilunpeetatik luze.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 281. orr.

Haren deiadar marrantatu apurtuekin merkatuko teilatuak dardaraz jartzen zituena.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 152. orr.

Sarraila baten marraka marrantatuak pentsarazten dizu kartzela batean zaudela.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 122. orr.

Marrantatuarena ere egin dut.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 240. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ahotsa marrantatu (3)


marrantatxo iz marranta arina.

-Lehorrean eta siku -izan zen jasotako erantzuna, Santosena ematen zuen ahots zirtzilatu batez-, ondo-ondoan aditzen ditut haren marrantatxo alaiak.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 157. orr.


marraska1 1 iz orroa, marrua, oihu ozena.

Beste gaindegi batean indioilar bat ageri zen, teilatuan jareginda zebilela, marraska zoli, gogaikarri batzuk eginez.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 154. orr.

Agian animalia larrutzen ariko ziren, botatzen zituen marraskengatik.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 64. orr.

Hala gertatzen da gehienetan: marraskan gehien dabilena, gogorrena.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 101. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Bi-biek halako poz marraska bat bota zuten.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 124. orr.

Une batean, dena dela, aretoko partaide gehienak negar-marraska egin zuten zergatik jakin gabe.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 20. orr.


marraska2 1 adlag marraskatzen.

Musikarik gabeko segundo bakan haietan, txakurra marraska hasi eta mugitu ere egin zen, baina Hermione soinua jotzen hasi zenean, lozorroan geratu zen berriro.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 249. orr.

Ihartuta zeuzkaten goseak eta miseriak, marraska ibiltzen ziren eremuan, lur ilun idorretan.  Elizen arteko biblia   Jb 30,3

Denak heiagoraka, marraska, ukondoka, zer esan zuen eta zer esan ez zuen.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 87. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Enborraren zuraren eta azalaren artean egin du bere zulobidea, bere arrazari berezko zaion suntsi-gose temati eta itsu horrekin; marraska-zulaketa etengabean hazi da, eta zulohabia bera ere berdin joan da haziz.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 303. orr.


marraskari izond marraskatzen, hortzikatzen duena.

Gero eta maizago ageri zen marraskari handiaren burua komuneko zuloan.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 93. orr.

Ni torturak entzundako haietariko bat gehiago izango nintzen, jendea putzu baltzera eroaten duen marraskaria ikusitako bat gehiago.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 11. orr.


marraskatu, marraska(tu), marraskatzen 1 du ad hozkada txikiz, zati txikiak kenduz, poliki-poliki jan edo higatu.

Konpainia egiten zidan, baina gauez ogia marraskatzen zidan.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 181. orr.

Gure ogia arratoiek marraskatzen dute, gure logalea gerrak eta aberriak.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 75. orr.

[Untxiek] lasai-lasai lastoa marraskatzeari ekiten zioten ostera, eta hurrengo aldian ez zuten inolako beldurrik erakusten.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 165. orr.

Ahari-saiheski baten erdia platerera bota, oso-osorik jan, hezurra marraskatu, eta hezurrik txikienak ere miazkatu zituen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 149. orr.

Txahal-hezur bat marraskatzeari ekin zion, masailak koipez distiratsu.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 54. orr.

Kirxa kafezalea kutxaren atzealdean eseria zegoen, bere ohiko lozorroan, eta zerbait marraskatzen ari zen, gero mamurtzeko eta kikara kafez bultzatzeko.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 360. orr.

Mikel Strogoffen lokarria, hark berak marraskatua ordurako, hautsi egin zen zaldiak ezustean tenk egin zuelarik.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 370. orr.

Armiarmak eulien zelatan, txoriak armiarmak harrapatzen, katuak txoriak marraskatzen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 72. orr.

2 irud/hed

Lurra ez da berdina, gorabeherak ditu, burdina-pala eta eskuarea behar dira, lurra marraskatu eta sendo berdinduko dutenak.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 83. orr.

Behean, suak harresia marraskatzen du, azpiko zulotik ke-zorrotadak ateratzen dira, hilzorian dagoen herensuge batengandik bezala.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 408. orr.

Albertori semea hil egin zaio, itxura guztien arabera bere buruaz beste eginik, eta zalantzak eta damuak erraiak marraskatzen dizkiote gupidarik gabe.  Berria - Kultura   2004-06-12

Baina ikerketak ez ziren inoiz bukatzen; idazluma marraskatua izaten zen, marrazkiak agertzen ziren paperean.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 368. orr.

Eraztunak, ordurako, tentazioa eskaintzen zion, borondatea eta arrazoia marraskatuz.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 218. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Haragi marraskatua sobran egonen zen hura jasoko zuen lurrean.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 212. orr.


marraskilo ik barraskilo.

marratu, marra(tu), marratzen 1 du ad lerro edo marren bidez markatu edo marraztu. ik marraztu 2.

Aldeetako grisune guztiak ezabatu zituen Ruche jaunak, eta bertikal bat marratu erpinetik oinarriaren erdiraino.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 51. orr.

Aitzinean eta aitzinetik ja marratua zaigun bidea segitzea aski delakotz.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 42. orr.

Bide zabal bat, beheiti doana, harri lauzek bi aldetarik marratua.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 52. orr.

Gidaliburuan marratua den gaurko ibilbidea berrikusten dut.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 129. orr.

Ekialdetik, Hatzar-Enanetik Xefameraino marratuko duzue muga.  Elizen arteko biblia   Zen 34,10

Sudurra bekokiarekin lerrokatua, luze eta sendoa lepoa eta ezpain lodiak ongi marratuak.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 124. orr.

2 marraz hornitu.

Zoko batzuetan, alde laiotz hezeetan, narrasti beltzak, horiak, moreak, zebra edo tigrearen erara marratuak pilatzen ziren.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 138. orr.

· Bat edo beste estalkitik atera eta, nire harridurarako, biniloa marratu gabe dagoela ziurtatu dut.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 100. orr.

Ez sukaldeko lanik, ez talanterik, ez erraki goxorik, disko marratua baizik ez dugu entzun Euskal Herriko politikan.  Berria - Euskal Herria   2004-06-12

3 marraztu.

Errepidea utzi dut, bidexka bat hartzekotan ezker zedarri bat, bere maskorrarekin eta gezi ñimiño bat, harrian marratua.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 204. orr.

4 (era burutua izenondo gisa)

Halako orrialdetik tigre marratuak begiratzen zigun, beste orrialde batean familia eskimalak igluaren ataritik so egiten.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 148. orr.

Soineko marratuekin.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 49. orr.

Nerabe bihurtu aitzineko neskato garai bat, jean gorri urratuekin, Keds zuri marratuekin, eta Kansas City Royals-en elastiko batekin jantzia.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 154. orr.


marratxo 1 iz ortografian, hitzak lotzeko erabilten den marra laburra.

Marratxoa ere erruz erabili zuen, ba aurrizkiaren eta adizkiaren artean, esate baterako: ba-daki.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 84. orr.

Marratxoa erabiltzea murriztu eta arautu zen.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 170. orr.

Marratxoa nahiz "eta" juntagailua ez dira hitz guztietan beharrezko.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 32. orr.

Hitzak osorik eta marratxorik gabe.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 198. orr.

· 1937 eta 1958 arteko marratxo txikia zen, beraz, bizitza.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 34. orr.

2 marra laburra.

Bi marratxo paralelo berdin-berdin, hutsarte mehe batez bereiziak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 297. orr.

Idazpen faltsu bakoitzaren aldamenean lapitzez marratxo bat egiten zuen.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 50. orr.

Uso lako hegazti zuri zuriak helduko dira, bi azabatxe puntu bakarrik begitxoak eta bi grafito marratxo zangoak.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 341. orr.

Testean bi marratxo agertzen badira, positibo; marratxo bakar bat agertzen bada, negatibo.  Berria - Gaiak   2006-03-17

Bere betiko hobbya Ogam (marratxoz egindako idazkera famatua) dezifratzea zenez, horrixe ekin zion.  Berria - Kultura   2004-07-02

Marratxo luze bat zen, eta marratxoaren ondoren, tarte bat eta betun puntu bat gero, betunezko harridura ikur bat zapataren gainean. estresatu aditza esatean, eskuarekin airean marratxoak marrazten zituela.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 147. orr.


marraza iz ganibet handia.

Ganibetak ikusten nituen, eta marrazak.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 22. orr.

Laborariak beren igitai eta sardeekin; ofizialeak, mailuz, marrazaz eta lanerako bertze lanabesez hornituak.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 121. orr.

Gau batean marrazarekin eraso zion emazteari eta emazteak auzoko etxe batean lo egin behar izan zuen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 89. orr.

Nire lurraren amodioagatik -entzun zuen erraten zuela, altzairuzko marraza haren lepo gainera erori eta borreroak behariei burua erakutsi aitzin.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 203. orr.


marrazain iz futbolean eta kideko jokoetan, joko-zelaiaren muga adierazten duen marrako epailea.

Zelaia alderik alde zeharkatu, eta bidera irten zitzaizkiòn aurkari guztiak hankaz gora utzi ondoren, atezaina bera ere bai... baita arbitroa eta marrazainak ere.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 19. orr.

Urtero legez, epaileak eta marrazainak protagonista nagusi bilakatzen dira Espainiako Ligako jardunaldi askotan.  Berria - Kirola   2004-09-12

Barruan zela zirudien, baina marrazainak ez zuen hala adierazi.  Berria - Kirola   2004-10-28

Pablori txartel gorri zuzena atera zion epaileak, marrazaina iraintzeagatik.  Berria - Kirola   2004-05-30


marrazkatu, marrazka, marrazkatzen du ad marraztu.

Pablori txartel gorri zuzena atera zion epaileak, marrazaina iraintzeagatik.  Berria - Kirola   2004-05-30


marrazkera iz marrazteko era.

Gero auto bat marraztu zuen [...]; hegazkin bat gero [...]; eta, azkenik, etxe bat (soil eta zakarra, hiru urteko ume baten marrazkerakoa hortxe-hortxe).  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 139. orr.


marrazketa 1 iz marraztea.

Marrazketaren emaitza baino gehiago jarduna bera gustatzen zitzaidala niri.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 63. orr.

Zenbaketarako edo marrazketarako ahalmen aipagarriak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 244. orr.

Atzoko egin behar du marrazketako ariketa eta beldurrez askatu du konpasa kartapaziotik.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 152. orr.

Marrazketako eskola partikularrak emanez ateratzen zuen bizimodua.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 144. orr.

Marrazketa geometrikoan egindako aurrerapenaz.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 167. orr.

Euren marrazketaren zirriborroa bukatu ahala desagertzen dira euren egileekin.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 233. orr.

Goitik behera berrantolatu eta berrikus daitekeela gorputz-irudiaren "marrazketa" zerebrala.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 58. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Finkako atezainaren laguntzarekin marrazketa-mahai bat muntatu zuen hustutako etxean.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 168. orr.

Marrazketa-mahaian eseri eta Gortarik diseinatutako horma kurbatuari so geratu zitzaion.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 178. orr.

Marrazketa-gelan nengoen afariaz gozatzen.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 166. orr.

Trotter jaunaren marrazketa eskolan neska biluziak marraztu genituen.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 77. orr.

Umeei zuzenduriko marrazketa tailerra gidatuko du Valverdek berak.  Berria - Kultura   2004-02-03

Eskolatik irtetean ez nuen marrazketa-klaserik, ez ingelesik, ez kirolik, ez ezer.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 85. orr.

Amak behin eta berriz egiten zidan ileko marra, marrazketa-lumaz eginda bezala gelditzen zen arte.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 21. orr.

Marrazketa teknika klasikoak ederki menderatzen zituela erakusten dute ilustrazio horiek.  Berria - Kultura   2004-10-05

Zehaztasuna txundigarria zen, eta orobat marrazketa-abaila, marra-ekonomia eta marrazkien xarma eta estiloa.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 202. orr.

1988an ezagutu nuen nik, Stephenekin marrazketa-txango batean Londresen batetik bestera genbiltzala.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 206. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

marrazketa mahaian eseri (3)


marrazki 1 iz objektu edo gauza baten irudikapena, gainalde lau batean marra bidez egiten dena; marren bidez irudikatzeko antzea.

Lau marrazki ziren, nik kontatutako ipuinaren sekuentzia osatzen zutenak.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 241. orr.

Bi boxeolari irudikatzen zituen marrazki baten aurrean.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 16. orr.

Bertso bat bota edo marrazki bat zirriborra zenezake.  Berria - Harian   2005-10-16

Margolan edo marrazki bat ikustean, zeharo harritu eta nahasten zen errealitatearen bi dimentsioko irudiztapenarekin.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 121. orr.

Aurreko horman marrazki bat dago markoan sartuta.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 77. orr.

Margolariaren 40 marrazki salgai jarri ditu Bilboko Michel Mejuto galeriak.  Berria - Kultura   2004-06-16

Lotan zegoela marrazki bat egin geniolako irten zen haren arima, eta ez du itzultzerik izan.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 106. orr.

Kristalak zuriz margotuak zeuden, lauki txikiz egindako marrazki baten bidez.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 159. orr.

Ingelesez aspen deitzen diren zuhaitz horien azalean labanaz egindako marrazkiak.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 16. orr.

Hormetariko batean erreprodukzio kaskar bat zegoen, emakume gazte baten marrazkia ageri zuena.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 53. orr.

Hiri birtual bat bezala zegoen antolatuta: albisteak eskaintzen zituzten kioskoaren marrazkian klik eginda, e-maila posta bulegoan, erosketak dendan klikatuta...  Berria - Gaiak   2006-04-01

Zorioneko koaderno haren orrialdeak marrazkiz, eskemaz, zentzugabeko planoz betetzen nituen.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 43. orr.

Esku-hutsezko zenbait marrazki bat-bateko.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 206. orr.

2 (izenondoekin)

Marrazki argigarrien bidez.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 246. orr.

'Star Wars'-en itzalpean jaio zen marrazki digitalen aitzindaria.  Berria - Ekonomia   2006-01-26

Grabatu haien marrazki inestrikable haietan zetzan inskribatuta Klararen misterioa.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 116. orr.

Zerk marrazten zituen marrazki tristeak amaren aurpegian?  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 7. orr.

Marrazki bizigabe baten pare ikusten duela bere burua.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 33. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Picassoren marrazkiei, haren bizitzako azkeneko urteetako marrazki sail bizkor etengabe haiei darien bizipoza.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 289. orr.

Bere liburuak eta margolanak kendu egin dituzte, eta hormak hutsik utzi, komiki bateko marrazki-atal bat poster baten neurriraino handiagotua izan ezik.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 231. orr.

Leihoak pintatutako marrazki-liburu baten tamainakoak ziren eta atea are txikiagoa, baina Maimie aise irten zitekeen teilatua altxatuz.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 288. orr.

Ez zuen denborarik izan marrazki-oharrak egin edo pentsatzeko.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 184. orr.

Bere marrazki-koadernoa poliki-poliki itxi, eta hara non...  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 54. orr.

Eta hori erabat aplika dakioke Vitruvioren obrak sortu duen marrazki-lorratz zabalaren kasu partikularrari ere.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5370. orr.

Iritzi eta marrazki bilketa tortura salatzeko asmoz.  Berria - Euskal Herria   2004-08-11

15:45: marrazki lehiaketa eta karaokea, haurren txokoan.  Berria - Kultura   2004-06-23

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Paisaia-marrazki batzuetan marren artean pertsonaia ezkutuak aurkitu behar izaten diren bezala, agian oinezko haien artean 1963ko ikaskideren bat egon zitekeen.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 46. orr.

Z uriz estalitako kristalen landare-marrazki gardenetatik.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 49. orr.

Kiribil bat, marmol horian marraskilo harriztatu bat baitzegoen, eta horregatik nire kiribil-marrazki hura.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 293. orr.

Xardearen hortzez haur-marrazki batetik sortutakoa zirudien eguzki antzeko zerbaiti izpiak luzatzen zizkion platerean.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 36. orr.

Sintesi-marrazkiak pantailan lasterregi lerratzen zirelako.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 190. orr.

Lau edo bost sketch-marrazkiz osatutako kartel bat diseinatuko dut.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 56. orr.

· Urtero, ihaute irian "Marrazkirri" umore-marrazki erakusketa egiten da Haize Berri kulturetxean.  Herria   2004-02-12

4 marrazki bizi marrazki biziduna.

Uste zuen marrazki bizietako Toto hura benetakoa zela, espazioan hara eta hona ibiltzen zela.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 14. orr.

Lucy egongelan telebistaren aurrean jarrarazi eta marrazki bizietako hogeita lau orduko kanal bat aukeratu nuen harentzat.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 158. orr.

Egongelan zen Dionisos, National Geograficen dokumental bati beha, umeek marrazki-bizi japoniarrei behatzen dieten bezala.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 133. orr.

5 marrazki bizidun

Marrazki bizidunekin hazi eta hezi banintzen.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 189. orr.

Benitok berak kutsatu zidala marrazki bizidunak ikusteko ohitura.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 289. orr.

Marrazki bizidunetako kontuak dira horiek.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 57. orr.

Katalanezko eskaintza TV3 kateak doan emandako marrazki bizidun, telesail eta dokumentalek osatuko dute.  Berria - Mundua   2004-08-07

Marrazki bizidunetako Super Saguaren parekoa.  Berria - Gaiak   2004-08-25

Marrazki bizidun digitalen etorrerak baina, inperioaren zutabeak gogor astindu ditu.  Berria - Ekonomia   2006-01-26

Animazioa gustuko dut, baina ez marrazki bizidun hutsak egiteko.  Berria - Kultura   2004-04-02

Pelikula hark, gainera, gehiago zirudien marrazki bizidunetakoa beste ezertakoa baino.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 189. orr.

Borrokari plantan hasi zitzaidan, telebistako marrazki bizidun japoniar pairaezinetako pertsonaien gisara.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 282. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

argazki eta marrazki (6); egindako marrazki (5); eginiko marrazki (3)

marrazki andana (3); marrazki bat egin (6); marrazki bat egiten (4); marrazki bizidun (9); marrazki bizidunak (24); marrazki bizidunak ikusteko (5); marrazki bizidunak ikusten (4); marrazki bizidunen (7); marrazki bizidunetako (22); marrazki bizidunetakoa (3); marrazki bizidunetan (3); marrazki bizidunetatik (4); marrazki eder (6); marrazki eder bat (3); marrazki egin (3); marrazki egiten (3); marrazki erakusketa (5); marrazki erakusketak (3); marrazki eta argazki (3); marrazki eta collage (3); marrazki koloretsu (3); marrazki lehiaketa (10); marrazki lehiaketa bat (4); marrazki pollitenak (5); marrazki xapelketa (3)

umore marrazki (9); umore marrazki erakusketak (3)

azken marrazkia (3); egindako marrazkia (4); marrazkia ageri (3); marrazkia egin (4); marrazkia erakutsi (4); marrazkia osatu (3)

egindako marrazkiak (11); eginiko marrazkiak (8); marrazkiak agertzen ziren (3); marrazkiak argitaratu (7); marrazkiak bildu (4); marrazkiak egin (10); marrazkiak eginez (3); marrazkiak egiteko (8); marrazkiak egiten (24); marrazkiak egiten nituen (4); marrazkiak egiten zituen (3); marrazkiak erakutsi (4); marrazkiak eta argazkiak (3); marrazkiak ikusi (3); marrazkiak ikusten (3); marrazkien bidez (5); marrazkien erakusketa (7); stephenen marrazkiak (5)

marrazkiz osatutako (3)


marrazkidun 1 izond marrazkia duena; marrazkiak dituena.

Harro geundean horregatik, elkar besarkatzen genian, ahots goran irakurtzen genian, oraindik ere irakurtzeko moduan zegoen orri bat, marrazkiduna.  Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 43. orr.

2 izlag marrazkiko.

Ospitalean gau batez eserita geundela eta haurrak lo zirela marrazkidun liburu bati begira nengoelarik, atea ireki eta zentraleko Nagusia sartu zen.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 146. orr.


marrazkiera iz marrrazkiak egiteko era.

Edipo eta Esfingea, lurrontzi puskatu batean ume-marrazkieran pintatuak, Atenea, Erineak edo Eumenideak, edo dena dela derizten zer horiek guztiak, Hannarentzat, egiazko dira, ez alegiazko; inolako eragozpenik ez hark, elkarrizketarik serioenaren erdian, haiek aipatzen hasteko ere.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 214. orr.


marrazkigile (4 agerraldi 4 artikulutan) iz marrazkiak egiten dituen artista. ik marrazkilari.

Marrazkigileak hauxe marraztu omen zuen: Krixto gurutzean, iragarki hau behereko partean: [...].  Herria   2005-01-20

Musikariaz gain, eskultorea, marrazkigilea eta margolaria da.  Berria - Kultura   2004-10-02

Oraingoan bezala, kateko lana egingo dute Pello Gutierrez gidoigileak, Daniel Redondo marrazkigileak eta Igor Astondo koloristak.  Berria - Kultura   2004-01-30


marrazkigintza iz marrazkiak egitea.

Ikasketa horiek baino marrazkigintzakoek gehiago markatu zuten haren ibilbidea, Juan Battlerekin orri zuria lantzen ikasi baitzuen, marrazkiekin nola hitzekin.  Berria - Kultura   2004-01-04

Komunitatea hogei bat lagunek osatu zuten hasiera batean, gehienak artisau-lanetara emanak: zeramika, oihalgintza, marrazkigintza, pintura...  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 87. orr.

Le Corbusier arkitektoak pinturarekin, marrazkigintzarekin, eskulturarekin eta beste arlo batzuetako adierazpen artistikoekin izandako harreman estuaren berri ematen du erakusketak.  Berria - Kultura   2006-03-09

Sekula ez dut ahantziko, ikasle garaian, marrazkigintzarako atorra zuriak jantzita, haren inguruan bildu eta nolako barreak egiten genituen haren adierazpen xaloak entzunez.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 155. orr.

· Marrazkigintzak pisu handia du maitasun istorio horretan.  Berria - Kultura   2006-05-03


marrazkilari (109 agerraldi, 23 liburu eta 62 artikulutan) 1 iz marrazkiak egiten dituen artista. ik marrazkigile.

Marraztu eta marraztu aritzen zen taigabe Stephen; eskolan "marrazkilaria" esaten zioten, eta marrazkiak ez ziren haurrenen tankerakoak izaten, inola ere.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 198. orr.

Dryer-ek, bere lanaren intelektualismo hotza gorabehera, berezko dohain ikaragarriak zeuzkan marrazkilari eta margolari kolorista gisa.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 54. orr.

Paisaia beti-berdin horietan, marrazkilari baten arkatzak, ikuspegi berezi baten bila, ez zuen aurkituko zer marraztu.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 109. orr.

Herge belgiar marrazkilariaren "Tintin eta Lotus urdina".  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 117. orr.

Kukuxumuxuko marrazkilaria da.  Berria - Euskal Herria   2004-05-06

Liderraren eta bufoiaren artekoa, egunkariko zutabegilearen eta marrazkilari satirikoaren artekoa.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 61. orr.

Angeliki Varela greziarrak idatzi du aurtengo mezua eta Nicholas Andrikopoulus marrazkilariak ilustratu du.  Berria - Kultura   2004-04-02

Asisko Urmeneta nafartar marrazkilariak apaindua.  Herria   2005-03-31

2 (hitz elkartuetan)

Hilabete hasieran idekia, "Lana" eta "Joanden urteko gertakariak" gaiekin lan egin dute 8 umore-marrazkilarik.  Herria   2003-03-20

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

marrazkilari ona (3)

mattin marrazkilariak (4)


marrazkilaritza iz marrazkilariaren jarduera.

Orduan, gonbertsazioan trabatu nuen [...] turbinei buruz: marrazkilaritza ei zuen lanbide, artista, alegia, baina lanbidea ez ezik bizibidea ere hartatik omen, nonbait.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 121. orr.


marrazkitu, marrazki(tu), marrazkitzen 1 du ad ipar marraztu.

Irabazi-eta bihotz handi bat marrazkitu du lurrean eta han etzan erakusteko zenbat maite duen Parise.  Herria   2001-06-14

Erakusketa hau izanen da herriko artixta guzien ekintzeri idekia izanen dena nork xixelkatua, margotua ala marrazkitua edo brodatua daukan obraren erakusketa.  Herria   2005-02-24

Eliza aitzinean, harriz moldatuzko mosaiko andana batek katedrala, zubia eta monumentuak marrazkitzen ditu.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 73. orr.

Pergamu baliosak eskuz izkiriatuak eta aberaski marrazkituak.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 189. orr.

2 marratu.

40 bat proiektu badira aspaldian marrazkituak, baina jende xehea uzkur... Ez du nehork ere nahi bere herritik pasa dadin!  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 123. orr.

3 zirriborratu.

Zenbait urtez, argitaratuak nituen liburuxkak berrikustea eta, marrazkiturik neuzkan beste zenbait lan orraztatzea, argitaratzea eta, azken eskuztatze baten ondotik uztea  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 207. orr.


marrazkitxo iz marrazki txikia.

Deskribatzeko eraikinik ezean, nahi duzu bertako ohituren marrazkitxo bat?  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 86. orr.

marrazkitxo zenbaiten laguntzaz off-eko ahots orojakileak azaldu zigun gure guruinek (zer ote zen hori) substantzia berezi batzuk jariatzen zituztela, gure hazkundea eta aldaketak eragiten zituztenak; guruin sexualak diferenteak omen ziren neskentzat eta mutilentzat.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 213. orr.

Marrazkitxo zenbaiten laguntzaz off-eko ahots orojakileak azaldu zigun gure guruinek [...] substantzia berezi batzuk jariatzen zituztela, gure hazkundea eta aldaketak eragiten zituztenak; guruin sexualak diferenteak omen ziren neskentzat eta mutilentzat.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 213. orr.


marrazkizale iz ipar marrazkitzen duena.

Hauien marrazkizale edo margolari Antonio Urmeneta.  Herria   2005-12-29


marrazo 1 iz itsas arrain handi eta indartsua, ahoa buruaren azpiko aldean eta arku itxurakoa duena, guztiz jatuna (Lamnidae).

Marrazo eta lanproietan, kartilagozkoa da eskeletoa.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 29. orr.

Sabela zabaldu, hain zuzen ere haren gorpua hondora joan zedin eta marrazoek jan zezaten.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 277. orr.

Marrazoak ere etorri ziren odolaren usainak erakarrita.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 128. orr.

Seiehun liberako arrain horrenaren hurrengo egunetan ontzikoek hor ikusiko dituzte marrazo itzelak.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 186. orr.

Lehenean marrazo zuri handiaren egoera azalduko dute.  Berria - Kultura   2006-04-12

Argiaren eraginez, atezainak akuarioko paretaren aurka oldartzen den marrazoa irudi zuen.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 104. orr.

Nabarmentzekoak dira, bestalde, Maria Lagarde mexikarraren Brothers Islands, Brothers uharteetako marrazoei buruzkoa, eta Leandro Blanco espaniarraren Ongi etorri Tiger Beachera, marrazo tigreari buruzkoa.  Berria - Kultura   2006-04-12

Herrialde batean debaluazio bat gertu ikusten badute, marrazo harrapariak bailiran, horra egin dezakete funts horiek, eta, beren indarra dela medio, bere aurreikuspenak bete.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 237. orr.

2 irud/hed

Arrain txiki babesgabeen artean dabilen marrazo bat?  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 70. orr.

Halere, ia beti bezala, tropeleko marrazoek iheslarien itxaropenekin bukatu zuten, Rebollo helmugatik bost kilometrora harrapatu zuten.  Berria - Kirola   2004-06-16

Berdin egingo dute, fanatismo kristau edo kapitalistaren izenean, Londres eta Karachiko negozio guneetako lankideek: Canary Wharfeko eta Chundrigar Roadeko marrazoek.  Berria - Harian   2005-07-08

Ezaguna nuen, eraikuntzako marrazo bat, ez hain aspaldiko sindikalista.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 139. orr.

-Merezia zaukak marrazo horrek -esan zuen Ninik.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 149. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Marrazo arrantzaren gehiegikeria salatuko dute film askok Donostiako Itsaspeko Zinemaldian.  Berria - Kultura   2006-04-12

Txibia erraldoiak jaten dituen marrazo mota bat aurkitu dute.  Berria - Gaiak   2004-01-09

Marrazo parrasta bat hartu du eta gero denak berriz urerat utzi dituzte bainan bakoitxari erreztun bat ezarririk.  Herria   2001-07-05


marraztatu, marrazta, marraztatzen du ad marraztu; marratu.

Ternuara joan aspaldiko euskaldunen aztarnak segituz [...] ziostan Aurelia Arkotxak, bere baitako gogo-bidea marraztatuko zuen.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 12. orr.

Krokodilak dira suge handi batzuk horiz marraztatuak direnak, zangomotzak eta haztapar luzeak badituztenak.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 91. orr.


marraztu, marraz(tu), marrazten 1 du ad marrazki bidez irudikatu.

Trotter jaunaren marrazketa eskolan neska biluziak marraztu genituen, zehaztasun handirik gabe.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 77. orr.

Klaseak aurpegiak marrazten ematen zituen Goiok.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 250. orr.

Eskuak ongi marraztea ze zaila den, eta nola artista gehienek egiten dituzten saioak eta ariketak eskuak eta hatzak behar bezala marrazteko. Erregeak karramarro bat marrazteko eskatu ziola.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 11. orr.

Gero auto bat marraztu zuen (oso altua eta modaz pasatua); hegazkin bat gero.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 139. orr.

Marrazten hasi nintzen arkatzaren atxikitzen jakin nuenetik.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 135. orr.

Marraztea gustatzen zaio.  Berria - Euskal Herria   2006-02-05

Zuzenean tintaz marraztuz eta hutsak eginez baizik ez daiteke ikas zer den lerro baten balioa.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 206. orr.

San Basilio Eliza buruz marraztuko al zuen galdetu nion.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 211. orr.

Eredutik marraztu zuen, azkar eta zalantzarik gabe.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 209. orr.

Zutabeak idazten, irrati-kolaborazioak egiten, komikiak marrazten...  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 109. orr.

2 lerro eta irudi geometrikoz irudikatu. ik marratu.

Ez dira falta gure artean erregela eta kartaboia hartu eta mapak marrazten dizkigutenak.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 117. orr.

Espazioa eta argia kontsideratu behar omen zituen eta distribuzio-planoak marraztu, mobiliarioa egokitu ahal izateko.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 173. orr.

Milioi bat pasa euroren truk marraztuko dituzte bastiza berriak, beste zortzi milioi gostako baita haien eraikitzea bera.  Herria   2004-04-29

Makurturik, elkarren artean hiruzpalau metroko tartea zuten bi arrasto paralelo marraztu zituen labanaren puntaz ziegako lur hilean.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 354. orr.

Gogoan marrazten ditu instalaziorik sofistikatuenak, eta sistemaren osagai bakoitzaren irudia ikusten.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 273. orr.

Zurginak, berriz, erreglaz neurtu, arkatzez eta konpasez marraztu eta gubiaz lantzen du eta, giza gorpuzkera eta edertasuna emanik, tenpluan kokatzen.  Elizen arteko biblia   Is 44,13

Joan ziren, bada, gizon haiek, lurraldea zeharkatu eta marraztu zuten planoa.  Elizen arteko biblia   Jos 18,9

Bere tresnak atera kutxatilatik, eta irudiaren inguruan lauki bat marraztu zuen gero.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 37. orr.

3 irud/hed

Prentsa idatziak etorkizunean jarraitu beharreko ildo berriak marraztu ditu Martxelo Otamendik.  Berria - Euskal Herria   2004-11-11

Ez da erraza ideien historiaren moduko diziplina bat ezaugarritzea: segurua ez den objektua, gaizki marraztutako mugak, alde batetik eta bestetik mailegatutako metodoak, zuzenik eta finkotasunik gabeko bidea.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 156. orr.

Andreievek zoroetxeko biztanleen eta eguneroko bizitzako gorabeheren freskoa marrazten du.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 11. orr.

Berarentzat, ez da aski bizitza marraztea: bizitzaren misterioetan barneratzen saiatzen da. Thomas Morek marraztu utopia hedatzen ari zitzaigun lurrean.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 6. orr.

Emakumeak elipse moduko bat marraztu du airean.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 96. orr.

Airean marraztutako zirriborro ero horietan egia ezkutu bat balego bezala.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 97. orr.

Irristada bortitzean, motor batek 90 graduko angelua marraztu zuen, eta trabeska gelditu zen Volvoaren aurrean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 18. orr.

Zeharka jarria, haren bi zango oinutsek arku bat marrazten zuten besaulkiaren gainean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 363. orr.

Bekainek bi arku marrazten zizkioten, haiek ere neurriz gain perfektuak.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 132. orr.

Ihardespenik ezean, irriño zozo bat marraztu nuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 341. orr.

Begitarte beldurgarria ageri zuen, gorrotoak marraztua.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 162. orr.

Irribarre xaloa marraztu zen neskaren ezpainetan.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 144. orr.

Irribarre malenkoniatsu bat marraztu zut en Lucasen ezpainek.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 85. orr.

Eta eztularekin mina marraztuko zaio begitartean.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 137. orr.

Sobera mintzatzen ari denaren keinu damutua marraztu zitzaion.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 389. orr.

Behin jatorrizko lehen adigaiak edukiz gero, eratorritakoak eta menpekoak erraz erants daitezke, eta adimen hutsaren jatorri-zuhaitza osorik marraz daiteke.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 64. orr.

4 (hitz elkartuetan)

Beste kronikari batek dio Tamesi ibaiko lainoa (hangoxe uretan bustitzen baitzuen etxeak oina) gorriminez izpi-marraztu zela, eta hots egiteko ezkilaren aho-muturretik zinozefaloen ahotsa itzuri zela.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 127. orr.

Bigarren gauza harrigarria, beharbada bere -eta gure- patua gehien, ondoen aurre-marraztu ziona, berriz, aitak esango zion.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 50. orr.

5 (era burutua izenondo gisa)

Gizaseme, ikusten al duzu Israel herriko arduradunek ilunpetan egiten dutena, bakoitza bere irudi marraztuen gelatxoan dagoenean?  Elizen arteko biblia   Ez 8,12

Aspalditik zauzkaat haien buru marraztuak paper zorro batean gorderik, nire lantegian.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 294. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

marraztea gustatzen (3)

marrazteari ekin (4)

marrazteko eskatu (3); marrazteko leku (3)

aurpegiak marrazten (3); isla marrazten (3); lerroak marrazten (3); marrazten eta margotzen (3); zirkuluak marrazten (3)

biribila marraztu (3); burua marraztu (3); gizonak marraztu (3); irria marraztu (3); keinua marraztu (3); komatxoak marraztu ditu (3); lauki bat marraztu (6); marraztu zitzaion (11); marraztu zuen (80); marraztu zuen airean (3); zirkulu bat marraztu (8)

ongi marraztua (4)


marrega iz ehun latza.

Burkoa, berriz, marrega bat zen, barruan pochotea zeukana, edo hain artile gogorra edo hain izerditua non egur gisa gogortu baitzen.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 81. orr.

Jakaren bizkarraldea, marrega zahar baten tankera hartzeraino higatua.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 213. orr.

Egongelan, esaterako, altzari ederrak zeuden, sedazko oihal dotore inondik ere garesti samar erositako batez tapizatuak, baina, nonbait, ez zen oihal nahikorik izan besaulki guztiak janzteko, eta haietako bi marrega hutsean geratu ziren.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 45. orr.

Oso ozenki jotzen zuen bere kukurrukua eta bizkor eragiten zien bere hego marrega zaharren antzera listuei.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 43. orr.

Marregazko zaku zarpail batzuk jarri zenituen zuren eta bizilagun berrien artean.  Berria - Kultura   2006-02-14


marro1 1 iz aharia. ik zikiro.

Gaur ere arras kasu egiten dute ardi arrazari, marro bat ikusi dugu, juan den urtean, 2004 ean, 16 kilo ile finetik eman dituena.  Herria   2005-08-11

Negurik hotzenean berotasuna oparitzen zien marro eta ahari ahulen koraletan.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 158. orr.

Kasu, bi hortzetarik goitiko marroak.  Herria   2005-02-24

Ardi daldararen kontrako planoan, erresistentzia sar-arazi düe artaldeetan, edo inseminazio edo marroen bidez.  Herria   2003-05-01

2 (hitz elkartuetan)

Hitz hunen bidez nahi dauzuegu jakinarazi marro feria zortzi egunez gibelatua izanen dela eta hori Heletako feiraren gatik.  Herria   2004-03-18

Horrek ez ote dakar marro-burruka bat gobernamenduarekin, hunek merkatu horri leku handia emaiten dion heinean?  Herria   2005-09-22

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

marro feria (7); marro salketak (3)


marro2
1 marro egin engainatu, atzipetu.

Horretan ere, goiz hasierako zorte txarrari marro egina niola iduri zuen, Gomez de Seguraren hozkailuak ez baitzuen ostatu-hartzailerik falta.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 125. orr.


marroi (orobat marroin g. er.) 1 izond/iz gaztainaren azalaren kolorekoa.

Puntu marroi bat zegoen badiaren erdian.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 179. orr.

Tadeuszek hartz bat zeukan, hartz marroi bat.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 23. orr.

Gaineko paper marroia kendu eta opari bat aurkitu zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 12. orr.

"Brotxea galdu dut -amonaren brotxea", esan zuen Mintak lanturu doinu batekin eta begi marroi handiak malkoz gainezka.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 97. orr.

Begi marroi distiratsuak zituen, beti ñir-ñirka, eta azazkalen inguruko hatz-bizarrak amorru biziz koska egiteko ohitura.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 148. orr.

Bere begi marroi bizi haiekin begiratzen zidan moduagatik.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 112. orr.

Zotal ezkoaren marroi ilun-biziaren gisa mugitzen dira dirdaitsu neskaren begi marroiak begi katiluen umeltasunean.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 63. orr.

Ellen bere aitaren ondoan eserita zegoen, Battery-ko banku batean, bere bota marroi berriei begira.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 98. orr.

Azeituna, olio eta salda usain goxoa altxatu zen erratilu marroi handitik.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 99. orr.

Artilezkoak zituen galtza lodi marroiak eta jertsea.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 253. orr.

Lerro marroi luze urduriekin zeharkatu zuen oihala.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 157. orr.

2 (izenondo batekin)

Bere zamar marroi argia bil-bil eginda zeraman, eta mahuka-erdien artetik bezala ageri zitzaizkion eskuak.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 12. orr.

Zelula horiek melanina izeneko pigmentu marroi ilun bat dute.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 103. orr.

Ilearen kolorea, berriz, aitaren Billyboy zaldi zaharrak bezalakoa du -gaztaina-kolore marroi bizi-bizia.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 13. orr.

Frak marroi gorrixka, laranja-koloreko praka lasaiak eta lastozko kapela laua.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 34. orr.

-Amak beste jertse bat bidali dit... marroi gorrixka berriro ere...  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 182. orr.

Galtzerdi marroi gorrizta iletsu hura puntuz egiten.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 35. orr.

Liburuz estalitako gela hartako giro marroi grisaxkan.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 67. orr.

Ezpainetan marroi-txokolate kolorea jarri zuen.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 99. orr.

3 (predikatu gisa)

Eta gustatu egin zitzaion Migueli pentsioa, Malanda deitzen zelako eta marroia zelako.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 217. orr.

Begiak ilunak, marroiak, sakonak eta lañoak ziren, eta haragitsua eta ahula ahoa.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 113. orr.

Karibeko irla batekoa, bera, [...] begiak eta larrua marroiak zituena.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 148. orr.

Plataforma hitsa da, erdi grisa, erdi marroia, nolabait esateko.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 153. orr.

Ea bere jantziak urdinak edo marroiak diren.  Berria - Mundua   2006-02-08

4 (kolore hitzarekin)

Lehen, begira ezazu edozein etxetan, kolore marroia zen nagusi, egurraren kolorea, bernizarena. kaxmirrezko jertse zuri bat, eta kolore marroi arrunteko oinetako orpo luzekoak.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 323. orr.

Urak, egun batzuetan, kolore marroi-marroia omen zekarrean.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 275. orr.

· Ez begiratzeko harriari ematen dion kaka bezalako marroi koloreari.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 77. orr.

Dena marroi kolorekoa ikusten nuen inguruan, txaplaka.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 16. orr.

Marroi kolorekoa da hegaztia eta, mokoa eta hankak laranja kolorekoak ditu.  Berria - Gaiak   2004-08-18

Sagartxo hauek, berdeak hasieran eta marroi kolorekoak gero, nahiko biribilak eta azal gogorrekoak izaten dira.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 142. orr.

Hantxe aparkaturik zegoen autoa, txofer eta guzti, Rolls Royce bat zen, marroi kolorekoa, dotorea eta ongi zaindua. kapela biribil bat eta bufanda luze bat, biak marroi kolorekoak.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 15. orr.

· Marroi argi koloreko trajea.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 292. orr.

Marroi ilun koloreko berokia eta galtza marroiak zituen soinean.  Berria - Euskal Herria   2004-11-16

Uniforme garbiaren ordez, berde-marroi koloreko soldaduena ukan zuten, barda eta fusila arautuekin.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 242. orr.

5 (hitz elkartuetan)

Jertse berde-marroia zuen soinean gertukoek azken aldiz ikusi zutenean. Marra kiribil hori-laranjen itxura hartuta ur-korronte berde-marroiaren gainean atsedena hartu.  Berria - Euskal Herria   2004-12-26

Pijamaren galtzak zapata zuri-marroien gainetik aski goratuta.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 45. orr.

• 6 iz kolore marroia.

Orain marroia desagertu egin da ia etxe guztietatik.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 323. orr.

7 kolore marroiko pertsona.

Maite dut zurien eta marroien eta beltzen arteko hango nahaspila aldakor hori.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 211. orr.

8 fardela, gauza gogaikarria.

Ez zaitut berriz honelako marroi batean sartuko, egon seguru.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 114. orr.

Elkarri pasatzen diote marroia, inolako soluziorik bilatu gabe.  Berria - Ekonomia   2004-04-09

Baina ez egidazue marroi dena neuri laga!  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 52. orr.

Gerorako utzi zituen Dionisos, ama, lagunak, marroiak eta bezperako kezkak.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 269. orr.

9 marroi-kolore izond

Erabat zuria zen ia, marroi-kolorea baitzuen zango bat, eta inon ziren begirik zoragarrienak zituen.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 51. orr.

Izan ere, beren umeak hazten ari diren behor, behi edo zakur-emearen begi marroi koloreetan ere antzeman daiteke Ama Birjinaren zantzu zoragarria.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 52. orr.

Une hartan, ahizparen ile-orrazkerari begira zegoen Bain andrea, kizkur-kizkurra eta artatsuki marroi-kolorea.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 62. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

begi marroi (9); beroki marroi (3); galtzerdi marroi (5); galtzerdi marroi gorrizta (3); ile marroi (3); kapa marroi (5); kolore marroi (4); marroi argi (3); marroi argia (4); marroi argiak (5); marroi argiaren (3); marroi gorrixka (5); marroi gorrizta (4); marroi ilun (6); marroi iluna (3); marroi kolorekoa (5); zorro marroi (3)

begi marroiak (4); galtza marroiak (3); zapata marroiak (6)

paper marroian (3)

onddo kapela marroiko (3)


marroidun izlag marroiko.

Nolatan iruditu zitzaien nire gurasoei [...] beira lodiko botila txiki gomazko titi zahar marroidun haiek gordetzea bidezkoa -edo jostakina, edo burutsua, edo txantxatarakoa, edo...- izan zitekeenik?  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 45. orr.

Ez zegoen jada nahikoa denbora otordu luzeetan patxada ederrean egonaldiak egiteko, hori zen arrazoi bakarra, eta, hortaz, poltsa-marroidunak bihurtu ginen, eta liburu-dendako mugarte itoan jaten genituen gure sandwichak eta edaten gure kafe izoztuak, jakiak minutu bakan batzuetan irentsiz.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 266. orr.


marroikara izond marroiaren antzeko kolorekoa.

Soinean gabardina zeraman bakarra zen, gabardina marroikara bat, kontu handiz zaintzen zuena.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 177. orr.


marroin ik marroi.

marroiska ik marroixka.

marroixka (orobat marroiska g.er.) 1 izond marroiaren antzekoa.

Gaixotasun bitxi eta inoiz kantzeroso horrek handitu marroixka eskergak eta azal zati puztuak eragin ditzake.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 105. orr.

Neure txakur marroixka gris ilun bihurtu zait.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 25. orr.

Itsasadarrak zurrunbilo marroixka nahastuetan korapiloak lotu eta deslotuko ditu itsasorantz.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 66. orr.

Larruazal zurbila, begi marroixka argiak.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 81. orr.

Ile beltz motzarekin eta amarenak bezalako begi biribil marroixkekin.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 154. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Basoa zegoen gure atzean, eta txori berde-marroixka bat handik atera eta gure gainetik pasatu zen adierazpenari errubrika erantsi nahiz bezala.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 85. orr.

Irribarre egin eta gozoki horixka-marroixka bat bota zuen ahora.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 271. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

berde marroixka (3)


marroka adlag ezkutaketan.

Marroka eta... denean...  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 182. orr.

Pertsonaia, berriz, patu tragiko eta guzti, marroka jolasten ari ote den pentsa liteke; beste pertsonaiekin, eta gurekin ere bai.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 10. orr.


marrokeria iz iruzurra.

Pertsonaia, berriz, patu tragiko eta guzti, marroka jolasten ari ote den pentsa liteke; beste pertsonaiekin, eta gurekin ere bai.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 10. orr.


marrokoar ik marokoar.

marrotegi iz aharitegia.

Bi urte barne emaitza honak ardietsi dütüe bena Urdiñarbeko marrotegiak aholkatzen dü planoaren segitzea ardi tropa osoki arraberritü arte.  Herria   2003-05-01


marru (160 agerraldi, 71 liburu eta 7 artikulutan) 1 iz behiaren eta beste animalia batzuen oihua. ik marruma.

Gaztaroan kortatik gora zetorkigun simaur-sunda bera eta abereen marruak aditzen hasia nintzela iruditu zitzaidan.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 44. orr.

Animalien marruak, marrakak eta arrantzak zetozkidan nahasian; baita inguruetan barreiatzen zuten usain berezi hura ere, lasto bustiak, bekorotzak eta zaldi-gernuak batera osatua.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 91. orr.

Herria esnatzen denean, goizaldean, idien marruak aditzen dira.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 24. orr.

Bereizitako behi-txahalen marruetatik urrundurik, [...].  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 261. orr.

Ama hilaren odola usaintzen duen txahalaren marrua.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 164. orr.

Patricia nire lepoan aritu da ahuntz bat bezala marru eta negar.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 59. orr.

Ilunpe hartan nahikoa izaten zen katu baten marrua, ontz baten uhuria entzutea, koskorrok halako zer beldurgarriren bat bazebilela pentsatzeko.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 179. orr.

Kaioen marruak entzuteko.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 78. orr.

Arrantza eta marru ozenak hemendik, irrintziak eta balakak handik, usain azkarra edonon, eta trikiti bizkor bat bozgorailuetatik inguruak blaitzen ari.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 200. orr.

2 orroa, oihua.

Emakumeek marru ozenagoak egin zituzten entzuleria berriaren aurrean.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 192. orr.

Orduan, bat-batean, deabru sutsu bat sartzen zitzaion gorputzean, garrasika hasten zen, intzirika, gizonaren izena oihukatzen zuen marru handiz, segi, segi, segi, horrela bai, eta antzeko kontu gehiago.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 131. orr.

Marru etsi eta haserrez erantzuten zien halakoei.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 197. orr.

Baina ahoan zerbait edukiagatik, marru erdiragarriak botaz jarraitzen zuen ume demonioak.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 167. orr.

3 irud/hed

Urrutitik baporeen marru luze eta samurra aditzen zen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 539. orr.

Orduan konprenituko duzu gau horretan baforeen tutuen marrua ez dela datorrenari eginiko diosala, galdu denari zor zaion dolua baizik.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 262. orr.

Bonbardaketa iragartzen zuten sirenen marru luze tristeaz.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 9. orr.

Ez ninduten bultzatu, ordea, kirol zelaia eraikitzen ari ziren kamioi eta gruen marruek [...] baizik eta beste iragan batetik, iragan hurbiletik, etorritako hots batzuek.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 79. orr.

Hona hemen, menturaz, zergatik egiten duen horren marru tristea erreka honek.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 187. orr.

Lurraren erraietatik zetorrela zirudien marru sorgor hura...  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 90. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Fakturategiko pasarte ugari erakutsi zizkion Unaji jaunak marru-algaren artean.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 56. orr.

Behitegiak, handiak badira ere, leku lasaia izan ohi dira, baina marru zalaparta nabarmena entzuten zen gu iritsi ginenean.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 259. orr.

Orduan marru-dardarizotan hasten zaizkizu, arraza zuriaren likidazio-salgai horiek, izter artean deus ez dutenak.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 266. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Eta zer dira, bada, belarrietara datozkidan ardi-marraka eta behi-marru horiek?  Elizen arteko biblia   1 Sm 15,14

Altxatzen ari naizela don Bernardino zerraldo erortzen ikusten dut herio-marru izugarri bat emanez.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 462. orr.

· Abere marru kontzertu kakofonikoa.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 210. orr.

6 marru egin

Behien marruma entzuten ez zuenez gero, ikaratu egin zen pentsatuz abereak azkenetan egongo zirela eta ez zutela indarrik ezta marru egiteko ere.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 179. orr.

Gorbeialdean oreinek marru egiten duten garaian.  Berria - Euskal Herria   2006-01-14

Marru egiten zuten animalia adardunak zebiltzan leku batera.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 119. orr.

Tabernaren aurretik neska politen bat igarotzen zenean, Tellagorrik marru egiten zuen, hain marru irri-maltzurra, non jende guztia barrez hasten baitzen.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 43. orr.

Aldizka barre egiten nuen eta aldizka marru, ideia bat zein bestea nagusitu.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 109. orr.

Kosk egin zion lepoan, marru egin zuen, eutsi ezinda.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 134. orr.

· Umeak marru txiki bat egin du.  Berria - Euskal Herria   2004-09-21


marrubi 1 iz marrubiondoaren fruitu gorri mamitsua, ale txiki askoren elkartzeaz eraturikoa, jateko oso ona.

Basoan biltzen diren marrubi txikiei. Marrubi ustelezko konpotarekin jan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 318. orr.

Geratu diren marrubiekin kontserbak egiten ditugu.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 339. orr.

"Begira hemen zenbat dauden", esan zuen, eta marrubiak sartzeko belar ziri bat atera zuen errotik.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 169. orr.

Hitz egin beharrez, marrubiak bezalako ezpainak zituela esan nion.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 78. orr.

Marrubizko pasteltxo bat erpuruaren eta hatz erakuslearen artean kulunka erabiliz.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 201. orr.

-Egun on, Loti Eder, ene marrubizko izozki goxoa.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 124. orr.

Txokobola potolo handiak, marrubizko moussez eta esnegainez beteak.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 67. orr.

Marrubizko xanpuaren usainaz osoki jabetzeko, zabal-zabal ireki ditu birikak.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 145. orr.

Marrubizko lepokoak, belar ziri batean sartutako perla arrosak.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 32. orr.

Baina nola imajina John Lennon marrubizko zelaietan, mututurik, for ever?  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 117. orr.

2 (edukiera neurrkien)

Lau pote haragi, bi pitxer marrubi, bi pitxer masusta gorri eta larramahats.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 193. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Amak egindako marrubi tarta bat.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 14. orr.

Marrubi flan bat, otu zaio goizean eskuan ipini duenean.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 142. orr.

Marrubi-purez betetako tinak.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 335. orr.

Esperlin saskiak, saskitxo garbiak, marrubi saskiak bezain politak, bioleta usain handia hedatzen zutenak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 147. orr.

Zubiaren petrilerantz egin zuen, eta marrubi ziria hartu.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 172. orr.

Marrubi urrina zuen haren zapi txarki lotuak. beren Masailetako marrubi kolorea, beren begi alaien argi tanta.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 317. orr.

Aranjuezen marrubi kolorez ikusten zirela gauzak.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 79. orr.

4 basa-marrubi

Fruta osten zuen eta masustak eta basa-marrubiak hartzen zituen.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 31. orr.

5 marrubi ale

Orain marrubi aleak bereizten ari da. ezpainak busti-bustiak zeuzkan, marrubi-ale freskoak baino goxoagoak.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 51. orr.

6 marrubi landare

Arbolaxka txukun inausiak, igali zuhaitzak lorez betetzear, marrubi landareak, mahastiak...  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 69. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

marrubizko izozki (5)


marrubidun izond marrubiak dituena.

Izarak zikintzea, marmelada marrubiduna denean batez ere.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 180. orr.


marrubiondo iz arrosaren familiako landarea, zurtoin herrestaria, hiru zatitan bereizitako hosto horzdunak, lore zuriak eta fruitu gorri mamitsuak dituena (Fragaria vesca). ik marrubi 6.

Aihen meheak bota aurretik marrubiondoak egiten duen gauza bera egiten zuten emakumeek: berdetasuna aldatu.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 98. orr.


marrubitsu izond

Ezin, beraz, neure koldarkeriari leporatu, ezpain marrubitsu horien zaporea neure hartan dastatzeko urratsa egin ez izana.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 123. orr.


marruka 1 adlag marru eginez.

Behi bat ikusi genuen hesitik kanpo, batera eta bestera, bere txahalaren bila eta marruka.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 259. orr.

Ateari uxarka zezena, neskak irazkian ehotzen, mendi urruna ketan, eta marruka idi gorria...  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 251. orr.

Umea marruka ari dela aterako zara parketik.  Arantxa Iturbe   «Ai, ama», 1999 - 68. orr.

Bob Dylan ari da marruka, "Visions of Johanna" kantatzen.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 277. orr.

Nire argia berdetuta abiatu zen Audia, marruka, karrikan barrena.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 88. orr.

Ferekatzen utzi nion, ukitzen, zabaltzen, lauoinka jartzen, marruka nenbilela eta zezen nirea deitzen niola, musukatzen utzi nion, mingaina pixka bat sartzen, [...].  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 94. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Jendea zirika eta barreka zebilen, oihuka emakumeak, zaunka eta larrujoka txakurrak, negar marruka bularreko haurrak.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 179. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

marruka ari (5); marruka hasi (6)


marruma (108 agerraldi, 41 liburu eta 10 artikulutan) 1 iz behiaren eta beste animalia batzuen oihua. ik marru.

Egiten al du basastoak arrantza belarraren aurrean, edo idiak marruma zer janik baldin badu?  Elizen arteko biblia   Jb 6,5

Ukuilutik behien deabruzko marruma iristen zen.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 174. orr.

Txahala egin behar zuen behiak ozen entzunarazi zuen bere marruma.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 176. orr.

Mendi eta basoetako isiltasun berezian, txorien kanta eta azienden marruma besterik ez denean, edo ardi, behi eta behorren arranena, oso goiko antzar eta kurrilloen garramixtoetaz ere jabetuko zen gure aitona.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 337. orr.

2 irud/hed

Kanpoan haizearen marrumak nagusitzen zirela, [...].  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 76. orr.

Gora eta behera egiten duten uhinen marruma gorgarrian.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 66. orr.

Itsasoaren marruma eta antxeten oihu xorrotxak ziren haien konpainia bakarra.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 216. orr.

Turutaren marruma ja urrunago zen.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 131. orr.

Tarteka, ibaitik, sirenaren marruma erlatsa entzuten da.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 56. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ez zen hain gizon handia ere, baina haren altzairuzko begiek barne-muineraino zulatzen gintuzten, eta haren ahots-marruma kolpekariak ikaratu egiten gintuen.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 115. orr.

Ihizi denbora hasia dugu, xakur marruma eta tiro.  Herria   2001-09-13

Bihar laneguna da eta izotz fabrikaren motor marruma apala baino ez da entzuten.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 280. orr.

4 marrumaz marrumaka.

Aratxe eta behiak entzun nituen marrumaz, ardiak aldiz marrakaz. Etxeetako ateak xehekatu zituzten, oheak hautsi, haurrak iratzarri, zaharra inarrosi, behi esnedunak marrumaz eta ardi kankailak marrakaz agorrarazi.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 133. orr.

Aziendak bordatik marrakaz entzuten ziren, saihetsean urdeak kurrinkaz eta haizea marrumaz mendi muinoetan behera lerratzen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 225. orr.

5 marruma egin

-Mmmmm! -marruma egin zuen On Camillok, ukabilak bestearen sudurpean ipiniz.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 154. orr.

-Curtis! -marruma egin zuen Matson jaunak.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 247. orr.

Lehoikumeak gordelekutik marruma egiten ote du, ezer harrapatu ez badu?  Elizen arteko biblia   Am 3,4

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

marruma egin (5); marruma egin zuen (3)


marrumaka adlag marruma eginez. ik marruma 4.

Leihoa itxi zuen zezenen marruma entzutean.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 142. orr.

Behi bat entzuten du, marrumaka ari, beti idekia atxikitzen duen ganberako leihotik.  Herria   2003-03-20

Behiek Bet-Xemexerako bidetik jo zuten zuzen-zuzen; aurrera zihoazen bidez bide, marrumaka, ez ezkerrera, ez eskuinera saihestu gabe.  Elizen arteko biblia   1 Sm 6,12

Lehoikumeak gordelekutik marruma egiten ote du, ezer harrapatu ez badu?  Elizen arteko biblia   Am 3,4

Gau eta egun hilobi artean eta mendirik mendi ibili ohi zen etengabe, marrumaka eta bere burua harriz joka.  Elizen arteko biblia   Mk 5,5

Minez eta errabiaz marrumaka, lurrunezko laino baten erdian urtuz zihoan munstroa, sufrezko sunda inguruetara hedatuz.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 113. orr.

Atera zitzakon Boloki-ko iturrian gatu itsusi bat marrumaka.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 165. orr.

Anartean, ezkerraldean marrumaka dabiltza, eta zer hixtuan, gobernuak, alegia-eta deusez, aldaketa hori, dena jukutria, aberatsenen alde egiten duela eta ez batere jende xehearen onetan  Herria   2005-09-22

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

marrumaka ari (5)


marrumalari izond marruma egiten duena.

Ohean gabe txalupa batean zegoela begitandu zitzaion, Ellen bertan bakarrik utzia baitzuten, beti bakarrik, itsaso marrumalarian barrena.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 238. orr.


marrumatsu izond marrumaz betea.

Nazioen marruma, ur handi marrumatsuena bezalako marruma!  Elizen arteko biblia   Is 17,12


marrus-marruska adlag marruskatuz.

Katilua hustu, bertze galleta bat zorroratu eta, marrus-marruska, leku egin nion putzutik atera nintekeelako sentipen lagungarriagoari.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 208. orr.


marruskadura 1 iz indarrez igurztea; igurzte horren ondorioa.

Eta kasu emateko oihan eta larreetan, zango-aztalak marruskaduraz beterik ekarri baitzituen lehengo asteburuan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 163. orr.

Autoari marruskadurarik txikiena egin gabe.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 71. orr.

Oinen azpian bada halako lur hutsaren bertigo bat, hartxintxar askeen marruskadura belarri ertzean, gaizki zigilatutako zementuaren sentipena, halako anklaje falta bat zutikakoaren bertikaltasunean.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 59. orr.

Mendigune harritsuan haitz blokeen artean ura sartuz gero, bultza egiten du, haitzen arteko marruskadura eragotziz.  Berria - Harian   2005-12-21

2 (fisikan)

Marruskadura handiagoa da hodi mehar batean zabal batean baino.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 166. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Egoera horretan, globuluak pareten kontra igurzten dira, eta, horrenbestez, marruskadura-erresistentzia areagotzen.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 166. orr.

Giza giltzadura askoren marruskadura-koefizientea 0,005 eta 0,02 bitartekoa da: ingeniaritzako teknika aurreratuenek nekez hobe dezaketen emaitza.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 41. orr.


marruskari iz marraskaria.

Marruskari batek beldurra sartzen dizu; ez da lan zaila!  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 167. orr.


marruskatu, marruska(tu), marruskatzen 1 du ad gogor igurtzi.

Astiro eta nekez, erratza eta pertza hartuta, fregatzen, marruskatzen, hondamena eta ustela geldiarazi zuten.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 138. orr.

Palaz jotzen zituen lehentxeago zurezko taulan salboinez marruskatu zituen jantziak.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 241. orr.

Eskuak marruskatzen zituela ematen zuen bere iritzia agertu zuen aldietan.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 184. orr.

Horren ordez, Del Valleren harridurarako, ezpain ertzetik zintzilik zeraman zigarreta hartu eta Wagnerren diskoaren azalean marruskatuz itzali zuen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 84. orr.

2 gogor igurtziz higatu.

Egurra marruskatzeko makinen eta zerren artean, etzanda egon behar izan genuen txirbilaren gainean.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 55. orr.

Begiak ikusteko, haginak marruskatzeko.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 107. orr.

Harriak lurraren kontra marruskatzean egiten duen urratu-hotsa ateraraziz.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 121. orr.

Gero hartzen ditu hitz horiek eskuetan, eta irakurri egiten ditu edo, (euskaraz) gauza bera dena, aletu [...] eta zukutu egiten ditu, elkarren kontra igurtzi-igurtzi egin, estutu eta marruskatu.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 56. orr.

5 irud/hed

Marruskatu egingo dut Jerusalem, garbitzeko alde batetik eta bestetik platera marruskatu ohi den bezala.  Elizen arteko biblia   2 Erg 21,13

Bere gogoetak suntsituta ikusten zen gizon hura, harrak fruitua jaten duen bezala, pentsamendu batek, bere Pentsamenduak, marruskatua.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 193. orr.

3 esku artean gogor erabiliz, zimurtu edo desitxuratu. ik lauskitu.

Malkoak lehortu eta musuzapia marruskatzen hasi nintzen, kabitu ezinez.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 27. orr.

Tarteka, painelua hartu eta zintz egiten du, eta berriro jasotzen du berehala, hots, marruskatzen du bere esku urdurian.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 189. orr.

Nire izarak marruskatzen ari da.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 119. orr.

Hartu zuen, kri-kra papera marruskatu zuen, aitonari begiratu zion... eta bota.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 128. orr.

Zerbeza lata hatz artean marruskatu, eta HIESaren kontrako txosnara abiatu da.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 7. orr.

Mami sendoa eta zaporea barnean gordetzen zituen oskol zakarra marruskatzera.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 29. orr.

4 marraskatu, hortzikatu.

Jaiki, komunera joan, bi galleta marruskatu -igandekoak bezain zahar eta jangaitz- eta baso bat ur edan ondotik egunkarira deitu nuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 232. orr.

Sagu tripa-hutsak iduri, soin gaineko arropen larru higatua marruskatzera abiatzeko puntuan ginen.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 269. orr.

Hurrena, hortzez marruskatu ditu bere familiak xerretan utzitako arrasto hori gozoak.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 31. orr.

5 irud/hed

Indarra erakutsi beharko du gaurkoan Lleidaren kontra (18: 30, ETB1), hain zuzen, Eibarren zelaian, Ipuruan, puntu bat marruskatu duen talde bakarra.  Berria - Kirola   2004-12-04

Umeak, libre duen eskua zerurantz altxatu, eta atzamarra luze, inoiz erabili gabeko hitza marruskatu du ezpain artean: [...].  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 63. orr.

Tapaxek hitzerdi batzuk marruskatu zituen; bere painueloa atera zuen urduri, harekin buruko zauria buxatu zion lagunari; laster gorritu zen hura.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 45. orr.

Nik oihu egin behar nukeela; nire eskuek txiki-txiki egin behar zuketela elkarren kontra euren etsipen larria marruskatuz.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 106. orr.

6 (era burutua izenondo gisa)

Baina orain eraikin triste bat iruditzen zait, latorrizko pote marruskatu bat erreka-bazter zikinera jaurtikia.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 44. orr.

Hagrid mahuka-hutsik zegoen zurezko mahai marruskatuan eserita.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 100. orr.

Sabai marruskatuen gainera jausten ziren harriak, haurrek hondartzan egindako uhinak legez.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 113. orr.


marruskatzaile izond marruskatzen duena.

Bazuen zerbait arratoiarenik, ipurtatsarenik eta zakur lasaiarenik, bilatzaileen, marruskatzaileen, ehiztarien eta nekaezinen familiakoa zela, alegia.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 32. orr.

-Marruskatzailea, salbagarria, zaurigarria, sortzailea.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 112. orr.


marruskatze iz gogor igurztea.

Konkorra beti hor dago, telaren marruskatzearekin gozatuz, itsasoan sartzean uzkurtzen denean sentitzen duten hotzikararekin  Berria - Kultura   2006-01-10


marrusketa iz zurginaren lanabesa, barneko zuloan zeharka burdinazko xafla ahodun bat duen zurezko prisma batek osatua, zura marruskatzeko eta leuntzeko erabiltzen dena.

Ni arozgintza ikasten hasi nintzen, eta maisuak zerra edo marrusketa ukitzen ere ez zidan utzi sekula.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 176. orr.


marseilatar ik marseillar.

marseillar (orobat marseilatar eta marsellar) izlag/iz Marseillakoa, Marseillari dagokiona; Marseillako biztanlea.

Egoitza berrian ezagutuko ditugu Anatole karrika-kantaria, Marius berritsua, Zé marsellarra, [...].  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 145. orr.

Liverpool eta Baionako portuen artean kamioiak karreatzeko proiektua azkenean bertan behera utzi behar izan dute, finantzamendu nagusia beregain hartzekoa zuen armadore marseillarrak gibelera egin duelako.  Berria - Ekonomia   2006-02-23

Marseillarrek baleztekin goritutako burdin barrak jaurtiz fortifikazio hura dena suntsitzea lortu zuten.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5290. orr.


marseillesa iz frantziar ereserkiaren izena.

Ez zuten, Irlandan bezala, eskua bihotzaren gainean Marsellesa jo delarik.  Herria   2005-10-13

Hizkuntza, frantsesa noski; bandera, zuri-gorri-urdina, eta ereserkia, Marsellesa odoltsua.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 55. orr.


marsellar ik marseillar.

marsupial ik martsupialio.

marta iz lepahoriaren larrua.

Azkenean atea zabaldu, eta emakume gazte bat ikusi nuen, hanka-hutsik, gau-atorraren gainean martazko beroki bat jantzita.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 55. orr.


marteilu (orobat martelu) iz ipar mailua.

Ferreiros herrian baziren ferratzaileak, zaldien aztaparrak eta erromesen oinetakoak itzatzen zituztenak aita zenaren marteiluaren ukaldi adretak, belaunen artean zituen eskalapoietan joak, oraino entzuten ditut.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 215. orr.

Harri pikor eta errauts airaraziz, Piarres-en aratsalderoko martelu eta zizel ukaldiek eman diote emeki-emeki forma eder bat harri lauzari.  Herria   2001-08-09


martelu ik marteilu.

martera iz Marten mintzatzen omen den hizkuntza.

Eta hori aski zuzena da, Marteko kontuek bai baitute, ez pentsa, pisu handia guretako, zuk ez bezala nerabetasuna aspaldian gibelean utzi genuenendako, zeren zure adinean zalantzak baikenituen guk planeta hartan marteraz egiten zuen jenderik bizi ote zen menturaz.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 154. orr.


martetar 1 iz Marteko biztanlea. ik martziano.

Martetarrak Lurra inbaditzen ari ziren.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 73. orr.

Martetar-koxkor berderen batek?  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 19. orr.

Baina gaur laguntza eske natorkizu, zeren, oraindik denbora luzeegi ez dela, B-12 izeneko martetar bat etorri baitzaigu Arantzazura, martetar euskaldun bat, zeren, inoiz susmatu bezala, azkenean frogatu baita hiperespazioan euskaraz baizik ez dela mintzatzen.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 136. orr.

2 martera.

Bat-batean martetarrez hitz egingo banio bezala begiratu zidan.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 36. orr.


marti 1 iz martxoa.

Eguzkixe ta eurixe, martiko egualdixe.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 106. orr.

Andra Mari Martiko, beiak mendira jaurtiko.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 124. orr.

2 marti-zozo

Marti-zozoak berak ere, urte batez, ez omen zeukan kantatzeko gogo handirik, eta dena, Martxoak ekaizte zakar baten ondotik, bere habiako umetxoak galdu zizkiolako.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 163. orr.

Andra Mari Martiko: orri karga lepoan, eta marti-zozoa kolkoan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 125. orr.


martimuilo iz arrabola.

Oso usain ona zuen eta erraz asko biraraziko nuen lurrean, pirrilaka, martimuilo koxkor baten antzera. Etxera itzuli nintzen martimuiloan gau osoa lotan egin ondoren, eta igo nintzen apur bat gehiago lo egiteko.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 71. orr.

Hilerriko atean, martimuiloa aurrera eta atzera zebilen, zarataka, bide asfaltatu berrian zehar.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 165. orr.

Hala ere, industriaren kapitainek honela, aldi batez, beraiek egindako martimuiloak zanpatuta geratzeko patuari ihes egiten zioten bitartean, [...].  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 384. orr.


martin cf mari.
1 martin arrantzale iz hegazti igokaria, moko-luzea, luma distiratsuak dituena, ibaien eta aintziren inguruan bizi dena.

Batzuetan, ibai-bazterrean behera egiten genuen, eta martin arrantzaleen ñir-ñir distiratsuei begira egoten ginen han. kanabera artean ezkutaturik, martin-arrantzale ñabarra, lezka-txoria, uroiloa eta kopetazuri maltzurra egon ohi dira.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 44. orr.

2 martin-saltsero izond

Kazetari martin-saltsero bat, koilara zopatan harrapatua.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 272. orr.


martinete 1 iz mailu handi bat duen tresna, mekanikoki higitzen dena.

Barru horretan ezer ez badago, irakurle hori hustutako piano bat bezalakoa baldin bada, alferrik ibiliko dira martineteak joka: hutsa joko dute, eta ez da han soinurik izango.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 33. orr.

2 kanta flamenkoko mota.

Enrique Morenteri asko gustatzen zaio flamenkoaren dramaturgia: eskuak mugitzea, aurpegiaren keinuak ateratzea, begiak ixtea -umorea ere badu gizon honek: agurreko martinete kantuan ahotsarekin jolastu zen, Bobby McFerrin izango balitz bezala- konpasa galdu gabe.  Berria - Kultura   2006-04-09


martingala iz trikimailua, amarrua.

Toskanako dukeak telefonorik edo horrelako martingalarik izan balu, [...].  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 446. orr.

Edozein langintzatan, puntako egile batek bere lan-prozedurak, kezkak eta martingalak agertzea beti da ikuslearentzako plazer eta opari.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 7. orr.

Honek asmatu du eta atera nonbaitetik bere trikimailu eta martingala!  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 440. orr.

Geure egiatxoa kosta ahala kosta gainerakoenen gainetik ipintzeko, logikari, zentzun onari eta gizalegeari egiten dizkiogun amarruen, martingalen, tranpen zerrendatxoa.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 46. orr.

Amarru edo martingala horietako bat da entimema.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 47. orr.

Erreparatu bereziki haizeari: hori baita hemengo eguraldiaren martingalak erabakitzen dituena.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 98. orr.

Gauero egiten dit martingala bera.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 117. orr.

Arrazoia izatearen artea, 38 martingalatan azaldua.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 46. orr.


martingalatxo iz martingala txikia.

Zenbat gozatu dudan, eskola txikietan, eguraldiaren martingalatxoak esplikatzen: magia deritze txikiei hurrengo eguneko eguraldiaz jakin ahal izatea.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 150. orr.


martinikar izlag/iz Martinikakoa, Martinikari dagokiona; Martinikako herritarra.

Parisen urteak eman ostean, Aime Cesaire martinikar idazleak sorterriaren berora itzultzea erabaki du.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 73. orr.

Lehen aldikoz hitz egiten aditzen zen Jean martinikarrak huxtukatu zuen, Beinati Liburua eskutik ebatsiz  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 253. orr.


martir ik martiri.

martiri (orobat martir g.er.) 1 iz fede bati uko ez egiteagatik heriotza pairatu duen pertsona.

Doneztebe lehen martiriaren eguna.  Berria - Mundua   2004-08-21

Santa Ines birjina eta martiriaren Liturgi ofiziotik hartutako esaldiak dira.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1201. orr.

Martiri honen jaia urtarrilaren 21ean ospatzen da.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1196. orr.

Martiri izateko irrika sutsuz, Siriara joatea erabaki zuen, musulmanei eta beste fedegabeei kristau fedea eta penitentzia hots egitera.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 216. orr.

Aitortza laburrari ezpata-kolpeak jarraitu zion, eta horrela, martiri bezala bukatu zuen bizia.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 410. orr.

Elizako martiriak.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 117. orr.

Begiratzen dit, burua atzera eramanik, begiak erdi itxirik dituela, ahoa ia zabalik, martiri baten piura du.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 193. orr.

2 bere iritziengatik hiltzen den edo gogor sufritzen duen pertsona.

Sokrates ez zen martiri filosofiko bat, paganismo jazarleak heriotzara emana.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 115. orr.

Martiri bat egin dugu eta ezin zaitezke atera orain herriak miresten eta maite duen izaki hori asmakizun bat dela esanez, golem bat, klon bat edo nik al dakit zer.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 178. orr.

Erreformaren martiri baten iloba.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 175. orr.

Iraultza guztiek dituzte beren martiriak, eta Soroetako Permin izan zen, hain zuzen ere, iraultza zuriak izan zuen lehena.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 130. orr.

Aitzindari haietako bat hil egin zen, eta idazleak martiri deitzen zuen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 162. orr.

-Oso gogoz kontrako martiria nauzu -zehaztu zion Oppenheimerrek.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 92. orr.

Ez ginen ez heroi, ezta martiri ere.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 80. orr.

Hamaseko hiru kide eta Martirien Brigadako beste bat hil ditu Israelek.  Berria - Mundua   2004-03-04

Al Aksako Martirien Brigadak hartu du bere gain eraso suizida.  Berria - Mundua   2004-09-23

So dagoenaren begiradan baitago ñabardura; ni neu intsumiso izateagatik kartzelaratu nindutenean ez nuen nire burua martiritzat.  Berria - Euskal Herria   2004-08-04

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Martiri-seinale haiek ez zuten ikusleen barnean beldur-ikara sortzen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 254. orr.

Bizia etsaiaren ezpatapean galdu ez zuen arren, martiri koroa ez zuen galdu!  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 801. orr.

Apez, apostolu, martir bokazioneak...  Herria   2003-05-29

Isaaken, Lauaxetaren eta Etxebarrietaren martiri tradizioa gaurko egoera politikora nola egokitu?  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 44. orr.

Dusselek martiri aurpegia jarri zuen.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 121. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Garaipenaren orduan kristau-martirien amorerik ez ematea kristau-jazarleen tolerantziarik eza bilakatu zen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 110. orr.

5 (izenondo gisa)

Haur martiri errugabeak.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 80. orr.

Santu martiri bat bertakoa izatea edozein herrik ohore handitzat daukanez, [...]. Lehen bost frantziskotar martiriak, Marokon hilak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 124. orr.

Halladj poeta martiria.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 89. orr.

6 (adizlagun gisa)

Ez nuen dardararik egiten; neure burua martiri ikusten nuen.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 91. orr.

Aldarearen gainean Pankrazio nerabea agertzen da, basaki bere 14 urteetan martiri hila.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 48. orr.

Ohore handitzat jotzen baitzuen, martiri hildako anaiei buruz hau esan ahal izatea: "Nik ezagutu nuen hori edo beste hura".  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1123. orr.

Martir hiltzeko indarrik aski izanen ote duk?  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 206. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

erreformaren martiri (3); martiri izan (5); martiri izateko (13); martiri izateko irrika (3)

lehen martiria (6)

martiriaren bidea (3); martiriaren eguna (3)

al aksako martirien (90); janingo martirien (4); janingo martirien brigadek (3); martirien brigadak (19); martirien brigadak hartu (3); martirien brigadako (5); martirien brigadek (32); martirien brigaden (3); martirien brigadetako (39); martirien brigadetako ekintzaile (10); martirien brigadetako kide (3); martirien eguna (4); martirien odola (3)


martirio (51 agerraldi, 24 liburu eta 10 artikulutan) 1 iz bere fedeari uko ez egiteagatik, martiriak pairatzen dituen estirak edo heriotza. ik martiritza.

Apaizok bi aukera izango dugu: edo gure fedeari uko egin, edo martirioa.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 120. orr.

Roman hasi zitzaion obispoari labur-zurrean kontatzen zer gertatzen ari zen eta nola hurrengo baterako utzi beharko zuen martirioaren loria.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 78. orr.

Adiskide ditugu, beraz, larrialdi eta estuasunak, lotsa eta irainak, oinaze eta tormentuak, martirio eta heriotza bidegabez eragiten dizkigutenak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 147. orr.

Mahoma profetaren bilobaren martirioa itxuratzearren.  Berria - Mundua   2006-02-10

Jesusen martirioa bere gordintasun osoan filmatu nahi izan du.  Berria - Kultura   2004-03-09

2 irud/hed

Etxebarrietaren martirioan aurkitu zuen ETAk bere izatasuna.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 83. orr.

3 estira handia, oinaze gogorra.

Gorputza menderatu lezakeela zigorrez eta martirioz, edozein jainkotze amesturen alde, lurra gaitzetsiz zeruratze bidean.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 185. orr.

Martitzeneko ezkontza martirioa! dio beste atsotitz batek.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 219. orr.

Martirio txikiak (estiratzea eta erpuruak zanpatzea) abolituta zeuden, baina torturarik garratzena, kartzela, bizirik zeukanagu.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 109. orr.

4 (hitz elkartuetan)

Ohartu ziren gay eta lesbianek askoz gehiago erabiltzen dituztela "martirio teknikak", hau da, estimulazioa moteltzea edo gelditzea kidea orgasmoa lortzetik gertu dagoenean, jolasa luzatu eta eszitazioa handitzearren.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 80. orr.

Bizkar aldetik Jesukristo gurutziltzatuak begiratzen zigun, martirio unerik latzenean beti, gure axolagabekeriari begira, Nik bai sinesten dudala zuengan esanez bezala.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 207. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 0 aldiz agertzen direnak)

martirioa jasan (3)


martiriotzaile izond martirizatzen duena.

Garai batean paganoak izan ohi ziren eta juduak santuen martiriotzaile.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 105. orr.


martiritza (50 agerraldi, 7 liburu eta 3 artikulutan) 1 iz martirioa.

Heldu da azkenik irabazia zenuen martiritza, jendaurrean eta eguzkitan bezain bakar eta urrun.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 166. orr.

Erregeak ongi iritzi zion proposamenari, portugaldarren artean amorraziozko marmarrak entzun baziren ere, hilik ere martiritzaren loriak ukatzen zizkietelako.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 264. orr.

Martiritzaren palma-adarra lortu dutela.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 425. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Espainiara igaro ziren anaietatik bostek martiritza-koroa lortu zuten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1118. orr.

Eta martiritza-irrikaz suturik, laurogeita hamar anaia inguru altxa ziren, beren buruak heriotzara emateko prest.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1123. orr.


martirizatu, martiriza(tu), martizatzen 1 du ad martirioa jasanarazi.

Irailaren 19an, saindua martirizatu zuten egunean.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 266. orr.

Martirizatu (torturatu) zutenean, parrilla batean erretzen, zera esan zioan borreroari: alde horretatik kixkalita nago dagoeneko; buelta emaidak mesedez.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 57. orr.

2 irud/hed

Turkiak ehunka mila armeniar martirizatu ditu eta hori da oraingoz orbaindu ez den zauri bat. Hona mendebaldeko gizartea martirizatu duten lau tabu nagusiak: [...].  Berria - Mundua   2004-12-15

Gero areago martirizatu zuten piztia errukarria.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 59. orr.

-Eta prostituzio etxeetako ugazaba horiek guztiek -jarraitu zuen Andresek esanez- beren emakumeak martirizatzeko ohitura dute.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 275. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Buruzagi abertzalea «Galizia martirizatuaren ikurtzat» jo du Blokeak.  Berria - Mundua   2006-01-07

Eskua zezen martirizatuaren zaurietan sartu eta, nik zuri, zuk niri, aurpegiak eta betarteak zikindu eta pintatu zizkioten elkarri, odolez, mota guztietako txantxa trauskilen artean.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 162. orr.


martirologio iz martirien zerrenda.

Santa mordoxka dago Luzia izenarekin Elizaren martirologio deritzan martirien zerrenda santuekiko horretan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 479. orr.


martitzen iz asteartea.

Izan ere astero egiten zuten bisita, martitzenetan gehienetan.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 76. orr.

-Ez nizun esan, baina pasa den martitzenean Fonsecarekin egon nintzen, eta maileguan utzi zidan egun batzuetarako.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 115. orr.

Martitzeneko ezkontza martirioa! dio beste atsotitz batek.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 219. orr.

Martitzena ta barikua egun txarrak dira lan barri bat hasteko, gomendio hau ez zizuten berehalakoan ahaztuko gure aurrekoek.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 218. orr.


martiztar iz martetarra.

Martiztarrek eta lurtarrek elkarrekin topo egingo balute.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 311. orr.

Urtebete lehenago, aiseago sinetsiko nuen egiazko martiztar batekin partekatuko nuela bizitegia, gure anaia gazteenaren apopilo izanen nintzela baino.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 118. orr.


martsupialio (orobat marsupial) iz

Marsupial baten kode genetikoa argitu dute lehen aldiz, zarigueiarena.  Berria - Gaiak   2006-02-01

Ugaztun eme eboluzionatuagoek -martsupialioek, lehenengo, eta plazentalioek, geroago- bereizi zituzten bi funtzio horiek hodi banatan, eta, horretarako, bagina garatu zuten.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 43. orr.

Hego Amerikako marsupialak Australiakoetatik berezi ziren duela 70 milioi urte, eta berezko eboluzioa izan dute geroztik.  Berria - Gaiak   2006-02-01

Stephen Wroek taldeko arduradunaren arabera, ordea, martsupialio harrapari ugari bizi ziren duela milioika urte Australian.  Berria - Gaiak   2004-05-11


martxa 1 iz urratsa, ibilera.

Berlinak bere martxa astirotu zuen.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 158. orr.

Beste hainbat atzeratuta, besteen martxari jarraitu ezinda, edo txangoaz baino bide bazterreko loreez axolatuago.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 39. orr.

Bide luzetik joan beharra zegoen, bidezidorrak erabili gabe, eta astuna gertatzen zen martxa.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 88. orr.

Eguneroko martxa horretan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 364. orr.

Hala ere, denboraren martxak berak erakutsiko dio kartzelarien mainek xede argia dutela.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 14. orr.

Hara egun bateko martxa nolatsu zen...  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 69. orr.

Gure martxa ere gero eta motelagoa; semaforoak, betiko butxadurak, eta gure kamioia, bere hodi luze haiek dindilizka, beste ibilgailu guztiak baino gangarrago.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 195. orr.

Hanka batetik herren nabarmena du eta ibilian zeharo nekatzen da, baina hori ez da traba Hondarribian duten jatetxearen martxa eramateko.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 182. orr.

Programak, ordea, bere martxa jarraitu zuen.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 159. orr.

Gero prozesuak bere martxa hartuko zuen.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 160. orr.

Kartzela berri batera iristen zaren bakoitzean, zure martxa ezerezetik hasi behar duzu.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 47. orr.

-Etxea hustuko zidak martxa honetan... zer nahi du oraingoan?  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 53. orr.

Bere martxan jarraitu zuen, automobilaren ondoan gelditu gabe.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 125. orr.

Hala ere, zenbait gauzak betiko martxan iraun behar zuten ezinbestean, eta horien arteko bat gure gosea zen noski.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 190. orr.

2 (izenondoekin)

Ikerketak martxa onean zihoazela zioten.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 106. orr.

Merkatu beltzak martxa bizian dihardu.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 96. orr.

Gau osoan ibili ziren horrela, eta martxa nekosoa zen oso, bi pausora ere ez baitzen ikusten, bidezidorra harriz beteta zegoen, eta zuhaitzen adarrek aurpegian jotzen zuten.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 45. orr.

Eta, urrats bati hurrengoak jarraiki, ezarian, eguneroko martxa betikoan, hau dena bizi izan dugu.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 189. orr.

3 ibilaldia.

Aljerian bildua nuen martxaren gustua, Bordeleko karriketan gozatzen nuena igande arratsaldetan, orenak eta orenak ibiliz.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 105. orr.

Villabonan hasi eta Ibarran amaituko da martxa, eta bidean Zizurkil, Anoeta eta Tolosa zeharkatuko ditu.  Berria - Euskal Herria   2006-01-13

Ederrak ordea hara egin genituen martxak.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 199. orr.

Ordu baten buruko, martxak gorputza fleitean ezarri dit, kasik gazte espantu batek beroturik, eta naturak eskaini didan adiskidantzari eman naiz.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 67. orr.

Oraindino zereginean segitzen duen beteranoa, jai alai jokalari gihartsuaren prototipoa den horrexek zabaldu zuen martxa.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 225. orr.

Lider beltzek martxak antolatu dituzte Brooklyngo zubian gaindi.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 36. orr.

1984an hasi ziren Herrerako Martxa ezagunak.  Berria - Euskal Herria   2004-04-23

Orain 20 urte, 1984an, Herrerako Martxa egin zuten lehen aldiz, eta ordutik ia urtero antolatu dute halako ekimen bat.  Berria - Euskal Herria   2004-04-23

Indigenen Quitora martxa debekatua.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 136. orr.

Presoen aldeko martxa.  Berria - Euskal Herria   2004-09-15

4 erritmo aski bizia duen musika lana, soldadu edo lagun talde baten urratsa zuzen dezakeena.

Udal Banda zihoan aurretik, Gounoden "Garaipen Martxa" joz.  Askoren artean   «Rataplan» - 79. orr.

Unión Artesanan Donostiako Martxa jotzen hasi behar zutenean, martxa isilik entzuteko eskatu omen zien Etxauz alkateak mahaikideei.  Askoren artean   «Rataplan» - 65. orr.

Sarriegik Martxa ondu eta bi hamarraldi igarota [...].  Askoren artean   «Rataplan» - 87. orr.

Armadako goi-buruek antolatutako jaialdietan orkestrak dantzarako musika jotzen zuen [...] zenbait martxa militarrekin batera, gerra-egileek bakearen fruituak, dantza eta martxa tarteko, ahantz ez zitzaten.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 190. orr.

Martxa militarrak alaiak ziren.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 101. orr.

5 autoetan, abiaduretako bakoitza. ik beherago 11.

Eskuina 2 CV-aren martxa aldatzeko palankara eraman eta abiadura murriztu du.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 87. orr.

Autoan sartu, motorra piztu eta gasolindegia atzean gelditzen da, lehen martxa sartzen dut, bigarrena, hirugarrena, laugarrena, baina bosgarrena ez, Irungo ordaintokira berehala iristen naizelako.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 21. orr.

Zerbitzugunea bertan dago, abiadura jaitsi, enbragea zapaldu eta laugarren martxa sartzen dut, bostehun metroko seinalea, enbragea berriro, hirugarrena, eskuinetara bihurgunea.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 111. orr.

Aldapan gora azeleratzen dut martxak hurrenez hurren sartuz.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 26. orr.

Pepponek martxa sartu eta ziztu bizian abiatu ziren.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 192. orr.

Gero eta martxa txikiagoak sartuz, motorea galga gisa erabiliz.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 25. orr.

Atzeko martxa jarri eta mugitzen hasten da autoa.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 89. orr.

6 adkor kemen, jarduera bizia.

Nik nahi diat martxa gustatzen zaion neska bat.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 28. orr.

Gorputzak edaria eta martxa eskatzen zizkion.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 126. orr.

Txikitxoa da baina martxa handikoa.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 174. orr.

7 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Martxa-lerroan igaro zitzaizkidan albotik, besoak batera-batera zabukatzen zituztela.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 94. orr.

Gure herriak beti izan du fama izugarria gau-giro eta martxa-kontu horietan  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 85. orr.

8 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Parisen poloniarren bat hildakoan, Chopinen Hileta-Martxa jo zezaten.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 273. orr.

Sigfridoren heriotza-martxa magikoaren notak hedatu ziren gure etxeko isiltasunean.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 63. orr.

Poz-pozik egongo liratekeela musika banda ere egongo balitz, delako errege-martxa jotzeko. Algernonek, ondoko gelan, eztei-martxa jotzen du.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 306. orr.

Argazkiko eguzkia goi-goian zen, dirdaitsu: soldadu-martxa parabola itxurako marko ohoretsuz edertzeko zegoela zirudien.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 279. orr.

Herri martxa hori hiriaren himno bihurtu ahal izateko, bai erritmoari dagokionez, bai letrari dagokionez, konposizioa birmoldatu egin beharko litzateke.  Askoren artean   «Rataplan» - 93. orr.

Zikloturismo Martxa hilaren 27an jokatuko da.  Berria - Kirola   2004-06-05

Hiri erdian zirkulazioa moztuta izango da hainbat tokitan, eta bizikleta martxa bat egingo da.  Berria - Euskal Herria   2004-09-22

Asteazkenean auto martxa egingo dute Donostian.  Berria - Ekonomia   2004-08-07

Orain urte batzuk, Itziarko gau-martxa egiten ari zela.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 16. orr.

9 martxan adlag

Beti ere pozgarria dela makinak martxan ikustea.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 128. orr.

Orduan, trena martxan hastean itxitako leihoa berriro zabaltzen ahalegindu zen.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 15. orr.

1850etik aurrera, behatoki meteorologikoak martxan dira hainbat naziotan.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 27. orr.

Pasteur Institutuko gure laborategian martxan zeuden bi ikerlan motak [...] ez zirela, izatez, fenomeno beraren bi aurpegi baino.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 187. orr.

Portugaleterako enbarkaziora igo zen, ordurako motorrak martxan zituela.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 404. orr.

Hi, Rudolf, gelditu autoan eta eduki motorra martxan.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 116. orr.

Une hartan martxan zituen neurona eskasak, oztopoak oztopo, lanean hasi zitzaizkion.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 149. orr.

Gure burumuina martxan atxikiz.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 298. orr.

Ziur Julio Iglesiasen azken konpaktoa ari dela martxan, inozoen burmuin eta garunak urtzen.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 291. orr.

-Erabat ziur eta nire gaitasun psikiko guztiak martxan, eder hori.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 19. orr.

10 atzera-martxa (6 agerraldi, 4 liburu eta artikulu 1ean) atzerako martxa.

Atzera-martxa sartu, eta egin genituen atzera ehun metroak.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 107. orr.

Autoa atzera martxan itzuli zen senide eta lagunengana, eta hilerrira abiatu ziren.  Berria - Harian   2006-03-05

11 atzerako martxa (13 agerraldi, 4 liburutan)

Autora igo, motorra piztu eta atzerako martxan jarri zuen.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 125. orr.

Atzerako martxa eta hanka enbragean dardarati, kezkati hau ere (hanka eta ni bat gara).  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 77. orr.

· (sexu harremanetan) Berez nahi gabeko haurdunaldia eragozten ez duten sasi-metodoak erabiltzeagatik, batez ere atzerako martxa eta egunen metodoa. Atzerako martxarekin egiten dutela dio, eta mutila ez dela barruan husten, eta horrela ezinezkoa dela haurdun geratzea.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 107. orr.

Bai Oginoren metodoarekin, bai atzerako martxarekin beti dago nahi gabe haurdun geratzeko beldurra.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 87. orr.

11 martxa-aldagailu abiadura-aldagailua.

Gurpilei negar, enbrageari irrintzi eta martxa-aldagailuari karrank eginarazten zien.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 9. orr.

Lagunaren eskuin eskua jostetan ibili zen pixka batean martxa-aldagailu laxoan, eta bidea hartu zuen gero bere buru gain kalpartsura.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 13. orr.

12 martxa aldatzeko iz martxa aldagailua.

Martxa aldatzekoaren alboan zegoen, bere belaunburuetatik hamar zentimetrora.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 52. orr.

13 martxa egin joan, alde egin.

-Nitaz galdetzen badu, martxa egin dudala eta astelehena arte ez nauela ikusiko -irribarrea moldatu nuen, bekatu-lagun eske.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 49. orr.

Marielexako bideaz galdetu ondoren neskak martxa egin du.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 66. orr.

Nik ikusi nuen etxe dotore batetik Mercedes bat ateratzen, denda aurrera joaten, autoa esne eta ur botilaz betetzen eta martxa egiten.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 106. orr.

Denek hilotzarekin batean egin diten martxa.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 399. orr.

14 martxa eginarazi joanarazi.

Gero gauez martxa eginarazi zidaten, euripean, bizkarrean tona bat gauza eramanez, erasora joanarazi ninduten balak kazkabarra bezala erortzen zirela, zaurituta geratu nintzenean neure kasa konpontzeko esan zidaten.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 323. orr.

15 martxan ipini (24 agerraldi, 10 liburu eta 9 artikulutan) martxan jarri, abian jarri.

Jarraian, bere lekura itzulita, martxan ipini du autoa.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 12. orr.

Motorrera igo, martxan ipini eta alde egiten du.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 20. orr.

Zelan martxan ipini behintzat erakutsi behar didazu.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 132. orr.

Hondakinok batu eta berrerabiltzeko planta berezia iaz ipini zuten martxan, eta horrek eragin du aldaketa.  Berria - Euskal Herria   2004-03-04

16 martxan jarri (822 agerraldi, 97 liburu eta 512 artikulutan; cf abian 984 agerraldi, 82 liburu eta 651 artikulutan) abian jarri.

Tailerrean sartzen naiz; martxan jartzen dut makina; inoiz ibili ez den bezala dabil.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 64. orr.

Autoa martxan jarri eta handik abiatu zen bizkor, berriro urmael biribilari bira erdia eginez.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 129. orr.

Geratzen zitzaizkion indar apurrez yatearen motorra martxan jarri eta gasolina bukatu zitzaion arte utzi zuen joaten, ozeanoan barrena.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 52. orr.

Funtsezko puntuari buruz, berriz, zegozkion kontrolak martxan jarriak zirela besterik ez zioen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 279. orr.

Ez nintzen berogailua martxan jartzeko gai izan.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 67. orr.

Ordenagailua ezin piztu, labea ezin martxan jarri, Coca-cola beroa, zerbeza, telefonoa ezin kargatu...  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 91. orr.

Estatu Batuetan martxan jarri zen egitamu baten barruan, hainbat milaka pertsonak esterilizatu zituzten, "buru-motel"tzat jota.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 155. orr.

Energia politika oso aurrerakoiak jarri zituzten martxan herrialde horretan.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 159. orr.

Orduan, dena martxan jartzen da, eta badirudi gauzak ondo doazela.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 258. orr.

· Giltzak hartu, barrura sartu, eta martxan jarri ginen Amara aldera.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 63. orr.

Nagoen lekutik mugitzeko ikara daukat, norbait utziko zuten guardian eta xagutxo bat bezala harrapatuko naute, bertan gelditzea erabaki dut, jarriko naiz martxan eguna argitzen duenean.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 463. orr.

17 mendi martxa (orobat mendimartxa g.er.)

Bihar hasiko da AHTren aurkako mendi martxa.  Berria - Euskal Herria   2004-04-07

Bihar eta etzi mendi martxa egingo da Irunen hasi eta Astigarragara Abiadura Handiko Trenaren aurka.  Berria - Euskal Herria   2004-10-22

Urtero gazte topagunea edo mendi martxa bat antolatu izan ditu gazte mugimenduak.  Berria - Euskal Herria   2004-09-24

Parke eoliko handien aurkako mendi martxa eratzeko asmoa zutela azaldu ziguten.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 108. orr.

Urtero gazte topagunea edo mendi martxa bat antolatu izan ditu gazte mugimenduak.  Berria - Euskal Herria   2004-09-24

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

abiatuko da martxa (4); aldeko martxa (14); aldeko martxa hartu (3); arteko martxa (3); atzerako martxa (4); bizikleta martxa (13); bizikleta martxa egin (3); donostiako martxa (19); eguneroko martxa (7); emakumeen mundu martxa (18); emakumeen munduko martxa (4); etxeko martxa (3); gure martxa (3); haizearen martxa (3); hileta martxa (6); hirugarren martxa (4); lehen martxa (5)

martxa abiatuko da (3); martxa aldatzeko (3); martxa antolatu (5); martxa astirotu (3); martxa bat egingo (5); martxa bizian (3); martxa egin (24); martxa egin zuten (7); martxa egingo (11); martxa egitea (3); martxa egiten (5); martxa eskasa (3); martxa eten (3); martxa geldiarazi (3); martxa hartu (6); martxa hartuko (4); martxa hartzen (6); martxa hasi (3); martxa hungariarraren (4); martxa ikusita (3); martxa jaitsi (3); martxa jo (4); martxa jo zuen (3); martxa jotzen (5); martxa lerroan (9); martxa militar (3); martxa militarrak (3); martxa ona (3); martxa onean (13); martxa orangisten (3); martxa orangisten sasoia (3); martxa sartu (4); martxa sartzen (4); martxa sartzen dut (3)

mendi martxa (33); mendi martxa egingo (4); mundu martxa (26); munduaren martxa (3); munduko martxa (6); negozioaren martxa (3); pariserako martxa (3); protesta martxa (3); sarriegiren martxa (3); taldearen martxa (4); urtearen martxa (4)

aldeko martxak (4); atzerako martxak (3); egindako martxak (4); eguneroko martxak (3); emakumeen mundu martxak (12); martxak antolatu (4); martxak egin (4); martxak jotzen (3); martxak utzi (3); mendi martxak (4); mundu martxak (18)

emakumeen mundu martxako (7); mundu martxako (18); mundu martxako plataformak (8)

atzera martxan (5); autoa martxan jarri (12); berria martxan jarri (5); berriro martxan jarri (6); berriro martxan jarriko (3); berriro martxan jartzeko (8); betiko martxan (7); eguneroko martxan (3); gaurko martxan (3); herri bat martxan (4); ikerketa martxan jarri (3); jarri da martxan (6); jarri dituzte martxan (8); jarri du martxan (33); jarri dute martxan (23); jarri zen martxan (14); jarri ziren martxan (3); jarri zituen martxan (6); jarri zituzten martxan (4); jarri zuen martxan (40); jarri zuten martxan (25); jarriko da martxan (11); jarriko dira martxan (8); jarriko ditu martxan (8); jarriko du martxan (12); jarriko dute martxan (22); jartzen da martxan (6); kanpaina martxan jarri (3); lehen martxan (3); makina martxan jarri (6); makinak martxan (5); makinaria martxan (3)

martxan ari (5); martxan da (38); martxan da dagoeneko (4); martxan dago (23); martxan dagoela (18); martxan dagoen (15); martxan daude (8); martxan dauden (19); martxan den (9); martxan dira (12); martxan egon (4); martxan egongo (4); martxan egotea (7); martxan ezarri (14); martxan ezarriko (5); martxan ezartzea (3); martxan ezartzeko (3); martxan ezartzen (3); martxan hasi (5); martxan hasteko (8); martxan ikusten (4); martxan ipini (12); martxan ipintzea (3); martxan izango (7); martxan izatea (5); martxan izatea espero (3); martxan jar (14); martxan jarraitu (3); martxan jarraitzen (7); martxan jarri (367); martxan jarri aurretik (8); martxan jarrita (9); martxan jarritako (27); martxan jarriz (9); martxan jarriz gero (4); martxan jartzea (89); martxan jartzea erabaki (5); martxan jartzea lortu (3); martxan jartzeak (3); martxan jartzean (3); martxan jartzearen (5); martxan jartzeari (6); martxan jartzeko (159); martxan jartzeko asmoa (3); martxan jartzeko baldintzak (3); martxan jartzeko eskatu (5); martxan jartzeko gaitasuna (3); martxan jartzeko proposamena (3); martxan jartzen (60); martxan jartzen ari (5); martxan jartzera (6); martxan parte hartu (3); martxan parte hartzeko (6); martxan parte hartzera (5); martxan segitu (3); martxan segitzen (6); martxan segitzen du (5); martxan zegoela (6); martxan zegoen (10); martxan zen (6); martxan zeuden (4)

motorra martxan jarri (6); neurriak martxan jarri (3); neurriak martxan jartzeko (3); plana martxan jarri (3); plana martxan jartzeko (3); politika martxan jarri (3); proiektua martxan dagoela (3); proiektua martxan jarri (4); prozesua martxan dagoela (4); prozesua martxan jarri (4); prozesua martxan jartzea (3); prozesua martxan jartzeko (13); prozesua martxan jartzen (4); trena martxan jarri (3)

emakume martxarako (4); emakumeen martxarako (3); emakumeen mundu martxarako (6); mundu martxarako plataformako (3)

atzerako martxarekin (4)

donostiako martxaren (7); emakumeen mundu martxaren (7); martxaren amaiera (3); martxaren antolatzaileek (3); martxaren bukaeran (4); martxaren helburua (4); mundu martxaren (9); munduko martxaren (3)

eguneroko martxari (5); mundu martxari (4)


martxandiza iz ipar salgaia.

Ezpainez keinu aspertuak marraztuz, martxandiza eskuaz haztatzen zuten.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 78. orr.

Eta aberriak ez direla ere martxandiza bat, are gutiago jabe bakar batzuen merkatu hetsi bat.  Herria   2003-04-24

Kolpatuak eta hilak atzera aurtiki zituzten, martxandiza arruntak bailiran.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 254. orr.

· Alemaniatik Xinara, ilabetean hiru aldiz harat hunata eginen duen treina, martxandizaketakoa, ezarri dute Francfort hiritik Mongoliarat.  Herria   2005-03-10


martxant ik martxante.

martxante (orobat martxant) 1 iz artelanen salerosketan aritzen den pertsona.

Diruari ez zion batere baliorik ematen, ez zuen martxanterik eduki inoiz, eta artearen komertzioa gaitzetsi zuen beti.  Berria - Kultura   2004-01-08

-Gerra amaitutakoan, martxante bat jarri zen gure etxean bizitzen, Martin izeneko bat, gure amaren auzoa.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 50. orr.

2 saleroslea, trafikatzailea.

Lan egiteko urteak laburtu direnez gero, madamak eta neskatxa-martxantak haur berriak bilatzen areago saiatu behar.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 220. orr.


martxarazi, martxaraz, martxarazten du ad ibiliarazi.

Eta sosa behar dena beste balore horien martxarazteko.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 201. orr.


martxatu, martxatu, martxatzen da ad joan, alde egin.

Hegaztien bidaiak ere orain antolatu ohi dira: enarak sailka azaltzen dira, martxatu eta etorri, halako batean ospa egin arte.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 354. orr.


martxo (orobat marxo g.er.) 1 iz urteko hirugarren hilabetea.

Martxoa zen eta Amerikako unibertsitateetatik milaka ikasle jaitsiak ziren urtero bezala Floridara, negu gorriko hotz makurretik ihesi.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 252. orr.

Jakin behar da muga bera ez zutela kendu 1943ko martxoa arte.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 144. orr.

Buruaga, 2000ko uztaila - 2002ko martxoa.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 207. orr.

1956ko martxoa / Karibe itsasoa.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 276. orr.

Otsail edo martxo aldera errunaldia gertatzen da, eta uztailaren bukaeran habia uzten dute amiamokoek, neguan itzultzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-01-17

Iazko martxoan Austriak Reicharekin bat egin zuenean.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 255. orr.

Handik urte betera, ordea, 1947ko martxoan, hantxe bertan urkatu zuten irandarrek Qazi Mohamed lehendakari kurdua.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 64. orr.

1943ko martxoan, 17 urte eta erdi zituela, bere ahizparekin atxilotu zuen Gestapoak Gracieuse, Izpurako sortetxean.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 70. orr.

Hori hogeita hamaikako martxoan egin genuen greba gogorraren ondoren izan zen.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 47. orr.

1971ko martxo hartan Salbuespen Egoera zegoen indarrean.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 9. orr.

Espainiako martxoko hauteskundeetan ordezkari bat lortuko dutela uste du Felix Tabernak.  Berria - Euskal Herria   2004-02-03

Martxoko ekinozioa iristean, udaberri itxaropenezkoan sartzen gara iparraldean.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 359. orr.

Martxo gezurti, gaur euri, bihar eguzki.  Berria - Harian   2005-01-25

Martxo erdirako, enara etorri eta zozoa akabo.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 115. orr.

-Martxoa eurite, urtea ogite.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 128. orr.

-Martxo haizetsu, apiril euritsu, maiatza gero eguzkitsu.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 128. orr.

Martxoko eguraldia, erdia euria eta erdia eguzkia.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 106. orr.

Cadizen emana, 1740ko martxoan.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 351. orr.

2 (-en atzizkiarekin, datetan)

Obra hau, ziur asko, 1240. urteko martxoaren 4aren eta 1241. urteko abuztuaren 22aren artean idatzi zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 462. orr.

Urte berean, martxoaren 18an, anai Zesareok laugarren apaiz bat eginarazi zuen Ordenan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1129. orr.

Martxoaren 16 an aratseko 9 etan Minhotz Xilbendea ostatuan.  Herria   2004-03-11

Berria-k zioen, martxoaren 8ko gehigarrian: [...].  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 61. orr.

Joan den martxoaren 14an bazetorrean Madril-Irun "expresoa" Irun aldera.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 91. orr.

Benetako irabazlea gizarte zibila izan zen, martxoaren 13ko arrats hartan egiaren alde eta gerraren kontra mobilizatu zen jendetza hura.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 139. orr.

Asteazkena, 1939ko martxoaren 15ª.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 193. orr.

Ulm (Alemania) hirian jaio zen 1879ko martxoaren 14an eta Princetonen hil, 1955eko 18an.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 59. orr.

Baionan egina, 2003ko martxoaren 1ean.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 15. orr.

3 (-k atzizkiarekin, datetan aposizioan)

Ondoko ortziralean, martxoak 7, Uztaritzen, afaria Latsa elkartea antolatzaile.  Herria   2003-02-27

Eta larunbatean zortzi, martxoak 15, oinezko ibilaldia, Donibanetik edo Biriatutik partituz, Hendaiako Santiago zubi xaharreraino.  Herria   2003-03-06

Igandean, martxoak 28, goizeko 10etan, biltze bat Donibaneko hilerrietan.  Herria   2004-03-25

Su-etenaren eguna, martxoak 22, Arestiren ziklo profetikoan egun seinalatua izan da.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 16. orr.

Victoria Eugenia de Battenberg katoliko egiten da Miramar jauregian (martxoak 9, goizeko 8ak).  Askoren artean   «Rataplan» - 106. orr.

Osteguna, 1943ko martxoak 4.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 96. orr.

Martxoak 11: "Tigrea Gap aldean agertu da".  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 85. orr.

4 (-k atzizkiarekin, datetan)

Jesus Galindez bizirik eta libre azkenekoz ikusi zutenean, 1956ko martxoak 12 egun zituen.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 278. orr.

2000. urte honetako martxoak 25 zitueneko, 12 hilabeteren barruan hirugarrenez, berriro loretan zen, temoso.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 126. orr.

5 (-ko atzizkiarekin egunak-edo markatzeko)

Barkoxen diotenez, martxoko lehen ostiralëan da gomendio hori.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 220. orr.

Martxoko lehen igandearekin ospatzen da San Leon, Baiona hiriaren patroin saindua.  Herria   2001-03-08

Bilera hori martxoko lehen astean iraganen da.  Berria - Ekonomia   2004-02-21

Obren eskaintzak martxoko bigarren hamabostaldian egingo lirateke.  Berria - Euskal Herria   2004-02-28

· -Ama Birjiña Martxoko, neguari eman diok ostiko.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 125. orr.

6 (hitz elkartuetan)

Martxo gauetako eztitasunak gatibatzen ninduen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 91. orr.

Eta, ikusi zenuen-eta, gain-garia al zen, ala martxo-garia?  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 71. orr.

Paris-Niza, ordea, martxo hasieran korritu zen.  Berria - Kirola   2004-05-01

· Martxo azkena, Bazko eta ondoko asteak izan ziren Buchenwald-eko ene denborarik jasangaitzena.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 54. orr.

Bou Bizkaiako kapitainarekin berbetan ari zen Jose martxo azkeneko sarraskia jazo zenean.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 35. orr.

Otsail azkenean 15 bat hil egunean, martxo erditan, 50 bat, martxo azkenean 100 eta 200 artean, eta apirilean 300 hurran.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 128. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

martxo aldera (3); martxo apiril (3); martxo bukaeran (12); martxo bukaerarako (4); martxo erditsutan (4); martxo hasieran (5); martxo hastapenean (8)

iazko martxoa (4); martxoa arte (13); martxoa artean (4); martxoa bitartean (23); martxoa edo apirila (3); otsaila eta martxoa (5); urtarrila eta martxoa (11); urteko martxoa (3)

aurtengo martxoan (9); datorren martxoan (19); datorren martxoan egingo (3); datorren urteko martxoan (5); heldu den martxoan (11); helduden martxoan (11); iazko martxoan (47); iragan martxoan (31); joan den martxoan (46); joan zen martxoan (10); joanden martxoan (5); martxoan amaituko da (4); martxoan atxilotu (9); martxoan atxilotu zuten (4); martxoan aurkeztu (5); martxoan aurkeztu zuten (4); martxoan aurkeztuko (4); martxoan edo apirilean (5); martxoan egin (17); martxoan egin zuen (4); martxoan egindako (7); martxoan eginen (5); martxoan egingo (14); martxoan egingo diren (4); martxoan eman (3); martxoan eta apirilean (9); martxoan hartu (3); martxoan hasi (17); martxoan hasi zen (7); martxoan hasiko (4); martxoan hil (3); martxoan izan (3); martxoan izango (4); martxoan kaleratuko du (3); martxoan moskun jokatuko (3); martxoan onartutako (3); martxoan sartu (3); martxoan zabaldu (3); otsailean eta martxoan (5); pasa den martxoan (3); urteko martxoan (23)

aurtengo martxoaren (15); datorren martxoaren (38); heldu den martxoaren (22); helduden martxoaren (17); iazko martxoaren (21); iragan martxoaren (61); joan den martxoaren (60); joan zen martxoaren (5); joanden martxoaren (3)

martxoaren amaiera (5); martxoaren amaieran (12); martxoaren bukaera (4); martxoaren bukaeran (9); martxoaren bukaerarako (5); martxoaren erdialdean (4); martxoaren erdian (4); martxoaren hasieran (22); martxoaren hiruan (3); martxoaren hogeita (3); martxoaren lehen (4); martxoaren lehena (6); martxoaren lehenean (14); martxoaren leheneko (5); martxoaren zazpiko (3); martxoaren zortzian (3)

urteko martxoaren (30)

martxoaz geroztik (15)

datorren martxoko (3); datozen martxoko (6); datozen martxoko hauteskundeetarako (3); heldu den martxoko (4); helduden martxoko (3); iragan martxoko (3); joan den martxoko (5); martxoko bozak (9); martxoko bozak hurbiltzen (3); martxoko bozen (8); martxoko bozen ondotik (5); martxoko bozetan (22); martxoko bozetarako (3); martxoko egun (6); martxoko hauteskunde (5); martxoko hauteskundeak (9); martxoko hauteskundeei (7); martxoko hauteskundeei begira (6); martxoko hauteskundeen (8); martxoko hauteskundeen ostean (4); martxoko hauteskundeetan (33); martxoko hauteskundeetarako (8); martxoko hirugarren (3); martxoko lehen (5)

martxora arte (16); martxora bitartean (15); urtarriletik martxora (27); urtarriletik martxora bitartean (8)

iazko martxotik (9); joan den martxotik (3); martxotik aurrera (21); martxotik harat (3); martxotik hona (9); martxotik landa (3); martxotik maiatzera (3)


martxoso izond adkor martxaz, kemenez betea.

Martinen altxor preziatua gurasoak dira, aita intelektuala eta ama "progresista martxosoa", esatea gustuko duen bezala. Luisa datorkit, Kuku-Arin agertu duena baino ibilera martxosoagoarekin.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 134. orr.

Izan ere, oro har, jendaurrean, itxura nolabait martxosoa eman nahi izaten dugu, ganoraz eta tente agertu; hori da ohikoena.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 117. orr.


martxotu, martxo(tu), martxotzen du ad maiatzak bezala jokatu.

-Martxoak maiazten badu, maiatzak martxotuko du.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 127. orr.


martxutar izlag/iz Martxutakoa, Martxutari dagokiona; Martxutako biztanlea.

Xapelgo haundian, Martxutar Louis eta Vincent Lamarque anaiak nagusitu bordeles Nicibar Marie Agnes, Gerard Etchecopar kupleari.  Herria   2003-04-24

1990 eta 2003tik lekura, hirugarren xapela martxutarrentzat.  Herria   2005-03-31

Hirugarren egin dute, aldiz, gure martxutarrek, Lamarque anaiek.  Herria   2003-11-06


martzal izond sendoa, indartsua.

Emakume zorrotza zen oso, betekizun zuen zeregin martzalaz erabat jakitun.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 264. orr.

Lea-Artibain, Urolaldean, Baigorrin, Sakanan... beste hainbat herritan legez, martzalenetik animaliarik bitxienera, eskatologikoenetik santurik gaiztoenera, administrazioak kontrolatu ezin duen errolda paralelo bat dago sortua Euskal Herriaren sustraietan barrena.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 80. orr.

Germaniar martzalari Ortega-k "mediterranismoa" kontrajartzen dio, bulgaritate absolutua  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 205. orr.


martzial 1 izond gerrari, borrokari dagokiona.

Herri menderatu baina bertute martzialak galdu ez dituztenengandik.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 43. orr.

Ibilgailuaren ate ondoko zomorroi metrailetadunak agur martziala egin zion, barnera sartzean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 46. orr.

Ortega-ren tonu epiko inperial eta erretorika martzialak aztertzaile literario baten gozamena egin lezake.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 235. orr.

Erresuma Batuko lau soldaduri epaiketa martziala egingo diete, torturak direla eta.  Berria - Mundua   2004-06-15

Orduan lege martziala jarri zuen indarrean Gobernuak.  Berria - Mundua   2004-09-28

2 arte martzial borroka-artea.

Arte martzialetan gerriko beltza duena.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 93. orr.

'Tai xi xuan' izeneko arte martziala hain zuzen ere, europan "txinatar gimnastika goxoa" izendatua izan dena.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 128. orr.

-Arte martzialen lehiaketako finalaurrekoak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 282. orr.

Arte martzial mota hau ez dago sobera garatua oraindik Espainian.  Berria - Kirola   2004-05-27

Arte martzialen besta.  Herria   2003-04-03

Euskal Herriko Arte Martzialen elkartea.  Herria   2004-05-27


martziano (orobat marziano) izlag/iz martetarra, pertsona arrotza edo xelebrea.

Larunbatean, zure martziano arrabotsak entzutera joan behar zinelarik...  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 93. orr.

-"Mazakrator" taldekoak ez dira martzianoak!  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 93. orr.

Euskal mundua ez da existitzen, ez dugu lekurik gizarte ofizialean, martziano hutsak gara erdarazko Euskal Herri honetan.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 121. orr.

Itxura horixe, itxura martziano garbia hartzen diot, nik neuk, gure arteko askok erabiltzen duen hizkerari.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 138. orr.

Fededün güziek badakigü ez zela ustekabean zelütik erori Jesüs haurra, planetaz tronpatü liztekean "marziano" bat bezala.  Herria   2003-12-11


martzilika iz

Une batez, Pierrak, hortzen martzilika, zintzurren irenste hotsa eta euriaren kolpeka baino ez zituen entzun.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 15. orr.

Hargatik, haginen martzilika mendratuz eta leihotik kanpora so, denboraren buruan erantsi zuen: [...].  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 69. orr.


martzilikatu, martzilika, martzilikatzen du ad

Mintzo zela, lursagar bat martzilikatzen ari zela zirudien berriketariaren ahots gordinak.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 216. orr.

Bazkaldu gabe zegoen Graxi eta gozokiak martzilikatzen zituen, paperak, batzuk harri zuri koxkorrak bailiran, lurrean barreiatuz.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 18. orr.

Orkatz haragi xingola idorrak martzilikatuz.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 209. orr.

Hitzak martzilikatu zituen, borobil erraldoi ireki ahoaren zokora, eskuetan zatxizkan pilula ugariak aurtikiz.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 129. orr.


marxismo 1 iz K. Marx, F. Engels eta haien jarraitzaileek eraturiko filosofia-, gizarte- eta ekonomia- doktrina, gaurko sozialismo eta komunismoaren teoria-oinarria dena.

ETAren formazio ideologikoan Europako pentsamendu joera berriak nagusitu zirela, ateismotik existentzialismora, marxismotik maoismora, antikolonialismotik nihilismora.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 53. orr.

Garai jakin bateko mentalitate burgesaren produktu da marxismoa, milioika eta milioika jenderengan eragin handia izan duena.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 48. orr.

Marxismo ortodoxotik eta kapitalismotik harago.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 99. orr.

Marxismotik urrundu zen, eta sozialismo libertarioaren alde agertu zen.  Berria - Harian   2005-06-21

Marxismoaren eta materialismo historikoaren bideetan barrena.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 116. orr.

Marxismoa edo existentzialismoa bezalako ideologia unibertsalisten ildotik.  Berria - Kultura   2004-10-27

Ordura arte nire lanak marxismoari buruzkoak ziren.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 111. orr.

Hauserren The Social History of Art lana, mendebaldeko artearen historiaren gainbegiratu gisako bat izan nahi duena, marxismoaren ikuspegitik ikusita.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 176. orr.

2 marxismo-leninismo

Vladimir, 68ko maiatzaren garaiaz gero, ezkerreko talde eta joera guztietatik pasatua zen: stalinismoz zipriztindutako marxismo-leninismotik trotskismora eta (berehala) maoismora; anarkosindikalismotik sozialismo kristaura eta askapenaren teologiara.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 101. orr.

Neure buruaren definizio ideologikoa hainbat aldiz aldatu dut tarte horretan, liberalismotik marxismo-leninismora sozial-demokrazian barrena, gauzak ez baititut batere garbi ikusten.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 38. orr.

Ez euskarari buruz, ez Euskal Herriari buruz... fronte abertzalearen aldekoa izan naiz beti, Marxismo Leninismoan ez dut inoiz sinestu, Stalinismoaren kontrakoa izan naiz beti... eta orain ere hala naiz.  Berria - Kultura   2004-09-05


marxista 1 izond marxismoari dagokiona; marxismoaren aldekoa.

Izan ere, "marxista" hitzak ere zerikusi gutxi du Marxek izan zituen iritzi eta jarrerekin.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 22. orr.

Joera liberala, joera marxista eta joera keynesiarra.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 45. orr.

Doktrina marxistaren azken helburua da klase banaketarik gabeko gizartea iristea.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 47. orr.

Mundu modernoan kristautasunari egindako kritika marxistaren muina.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 113. orr.

Autokritika egin, euren berbaera marxista zaharkitua erabiltzearren.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 304. orr.

Guk, batzuetan, terminologia marxista erabiliz, "aparatua" deitzen diogu.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 132. orr.

Unibertsaltasunaren izpiritutik egungo aldebakarkeriara (bereziki alderdikeria marxistara) zubia egiten ei duelako.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 161. orr.

• 2 iz marxismoaren aldeko pertsona.

Marxistentzat merkatu-ekonomia desberdintasun sozial eta desoreka iturri da.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 48. orr.

Marxismoaren ezaugarri erlijiosoak azaltzen ditu Schumpeter-ek marxista ortodoxoen jarrerari aurka egiteko.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 49. orr.

Antonio Gramsci marxista italiarrak.  Berria - Gaiak   2004-06-09

Simone Weil sindikalista iraultzailea eta marxista kritikoa zen.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 180. orr.

Izan ere, behinola mistiko oinazetu, gero etakide sutsu, hurrena marxista porrokatu, ondoren posmoderno sumindu izanikoak ilustratu haserretu bilakatu zaizkigu orain.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 20. orr.

3 marxista-leninista

Ideologia marxista-leninistak agintzen omen zuen erakundean, eta horregatik egin zuten alde.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 218. orr.

Beraren abertzaletasun sutsua, eta, batez ere, beraren ezkerkeria marxista-leninista.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 174. orr.

Judu eta errusiar izanik ere, marxista-leninista zen.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 74. orr.

Horrek, ordea, ez du esan nahi zu marxista-leninista arriskutsua ez zarenik.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 110. orr.

· Aurkarietan ezar ditzagun ere bospasei marxista-leninistak, gu bezalatsu teologo nostalgikoak.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 45. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

alderdi komunista marxista (3); alderdi marxista (3); marxista leninista (8); marxista leninistako (3)


marxo ik martxo.

marziano ik martziano.

masa 1 iz osotasun bat, bereziki tamaina handikoa, eratzen duten gauzen edo zatikien multzoa; gai gotor baten edo isurkari baten kopuru aski handia, bere hartan (ez bere forman edo nolakotasunean) hartua.

Gazteluaren masa beltza eskuinaldean genuela.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 291. orr.

Etxe baten tamainako masa handi batek.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 260. orr.

Merkatu nagusi garbi berriak bere masa itzela hedatzen zuen haren azpian.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 376. orr.

Tente dago Sainte-Cécile elizaren masa zuri ikaragarria.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 89. orr.

Atzealdean Tuilerietako lorategiaren masa handi berdea.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 285. orr.

Lurraren masa kontinente bakar batean kontzentratzen zen antzina.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 281. orr.

Pioleta masa jelatuan indarka tinkatuz.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 84. orr.

Poliedroak zabalduz, espazioak masan parte-hartze handiagoa izan zezan nahi zuen.· Euskal kultura masa konpaktua eta uniformizatua dela sentitzen dut eta kudeatzaileek hori sustatzen dute.  Berria - Kultura   2004-10-08

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ez da ederra, desorekatuak ditu masa-multzoak.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 58. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Presondegia urrutiratu egin zaizu, hormigoi masa hila.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 77. orr.

Itsasontzi puskak ageri ziren gure gainetik nahiz azpitik, egur masa handiak eta zuhaitz enborrak.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 75. orr.

Gihar masa gorri astun haietako batek sorbaldatik heldu eta gogaikarriro astindu ninduen.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 48. orr.

Itsasoa bera etengabeko mugimendu sortzailean dago, baina ur-masa handi horren eragina bere ertzetara baino askoz harantzago hedatzen da.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 25. orr.

Izotz masa handiak askatuko dira kontinentearen banda zuritik.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 283. orr.

Aire-masa desegonkorren borrokak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 227. orr.

Eskuineko espaloian, suzko arrastoak dituen gas masa gris batek maskor batena bezalako hotsa egiten du.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 59. orr.

Eguzki esaten diogun su-masa hori.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 28. orr.

Hodei masa umel bustiak, euri erraza oparitzen dutela.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 456. orr.

Berdintsu gertatzen da, ipar-mendebaletik datozen laino-masa umel askorekin.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 288. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa, irud/hed)

Diru-masa izugarri murrizten da, beraz, debaluazioaren aurretik, eta berehala puzten da ostera debaluazioaren ondoren.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 95. orr.

Kontua zera da: txukun antolatzea hilabetetan eta urtetan bilduriko datu-masa bat.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 165. orr.

Ea zientzia gai denetz ezaguera-masa jakin bat gainditzeko.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 192. orr.

Itzal masa baten arnasa umelak eta taupada ospelak larrua bustitzen diotela sumatzen du Abelek.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 64. orr.

5 pertsona multzo handia, jendea.

Alemanian Volksgeista ustiatua, kritikatua, higatua eta aspaldi abandonatua zegoen filosofian eta zientzian, edo herrien (masen) psikologietan antzaldatua.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 21. orr.

Honelako gizakiak, dena dela, gutxi dira; eta masa beti da Freuden iritziz ezjakin, alfer eta ezgai irrikak arrazoia baliatuz bideratzeko.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 42. orr.

Gizaki guztiengandik, are masa ezjakinetako kideengandik, espero da erlijio-irakaskuntzak entzun ditzaten.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 21. orr.

Maimon pentsamenduzko aristokrata bat da, elite intelektualak masekiko duen erantzukizunean sinesten duena.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 11. orr.

Masen kultura goiburutzat hartuta.  Berria - Kultura   2004-02-06

Jende espainola da masa malapartatu bat, egonda ere elite gidaririk onartzen ez duena.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 234. orr.

Zeren ezin onartuzkoa baita, egia, gizon bakarrak Masa bat tiranizatzea.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 182. orr.

Nahiz eta gure hitzak David txikiaren harriak izan (nire 2.000 irakurle horiek osatua) Goliat erraldoiaren aurka (aldizkariak dituen bi milioi irakurleren masa).  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 58. orr.

6 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Badugu masa literatura bat, kalitatezko hizkuntza erregistroan mundu zibil eta moderno bat islatzen duena.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 95. orr.

Bertsolaritzak baditu hainbat ezaugarri gaur egungo masa-kulturaren norabide nagusiekin guztiz bat ez datozenak.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 51. orr.

Gauza bera gertatzen da berez masa doktrina den marxismoan.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 20. orr.

Egunkaria irakurtzea eguneroko masa zeremonia da.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 17. orr.

Zanpatzaileen aurkako masa-mugimendua bildu ez ezik, abangoardia iraultzailearen gidaritzapera ekarri beharra dago.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 215. orr.

Masa garaiak masa gizona sortu du.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 133. orr.

Kontsumo-gizarteari eta masa gizarteari lotutako kontzeptua da; zoriontasuna ondasun jakin batzuei lotzen zitzaien gizarteari lotutakoa.  Berria - Gaiak   2004-03-24

7 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik masibo.

Masa-konbertsioak lortzeko helenismoaren gaitasuna proban jarri zuen Antioko Epifanes seleukotar helenizatzaileak [...] Jerusalem Antiokia bezain heleniko bihurtu nahi izan zuenean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 320. orr.

Horretarako ikus-entzunezko hedabideen eta masa mobilizazio erraldoienen laguntzaz baliatuz.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 14. orr.

8 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

2005-2012 garaiko Afrikako etorkin-masa handia.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 72. orr.

Gizartean jarraitu zuela zergak ordaintzen zituen laborari-masa bat agintari-klase pribilegiatu txiki bati eusten.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 91. orr.

Hizkuntza, gizarte masaren bizitzarekin dago gorputz egina, eta gizarte masa, izaeraz bizigabea izanik, batez ere iraunarazteko faktore gisa agertzen da.  Berria - Kultura   2004-10-15

9 orea.

Botako zituen ehun gramo gurin, beste hainbeste azukre eta bi arrautza sopera handi batean, eta haiek ondo-ondo irabiatu ondoren limoi arrailatua nahastuko zion, eta irina, masa pixka bat loditu arte.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 223. orr.

Zabaltzen zuen masa mahai gainean, eta anisa hartzeko kopa txikiak ipurdiz gora ahotik masatan sartu eta pasta biribil eta pottolo batzuen forma ematen zion masari.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 223. orr.

Masa egin, adreiluak garraiatu eta halako lanetan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 163. orr.

10 irud/hed

Bi masa formagabeen artean.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4130. orr.

Haren azpian, gai zuria dago, nerbio-zuntzezko masa trinko bat.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 219. orr.

Lurrean, argizuloaren azpian, masa itxuragabe bat zetzan, bere baitara bildua, hain lohi eta higuingarri non, hezur-haragizko gorputz adarrak eta gizatasun aire bat ematen zioten beste hainbat ezaugarri nabarmendu ezean, ez baitzen lurretik bereiziko.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 80. orr.

Jada okina dozena pikotxek zati-zati egina irudikatzen zuen, halako masa odoltsua bilakaturik.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 82. orr.

11 (hitz elkartuetan)

Mandik masa palekada batez hornitu zuen llana, bankuaren gainaldea raseatu zuen.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 162. orr.

· Odolbildu masa gorri ilun bat agertuko da, globuluz osatua gehiena.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 155. orr.

12 (fisikan) gorputz batek daukan materia kopurua; gorputz bati ezartzen zaion indarraren eta horri dagokion abiadura aldaketaren arteko erlazioa, beti bat irauten duena.

Behatutako gertakariok bilbatu eta gertakari berriak aurresatea da euren helburua, horretarako (fisikan adibidez) "masa", edo "elektroi" bezalako izaki hipotetikoen araberako arau orokorrak sortuaz.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 101. orr.

Zelako ezagutza lortzen dugu, esaterako, masa eta energia kontzeptuak erlazioan jartzen ditugunean e=mc2 ekuazioan?  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 160. orr.

Kilo bateko masa izango dute nanosatelite horiek eta bi urte egingo dituzte orbitan.  Berria - Gaiak   2004-10-07

Izar baten inguruan aurkitutako planetarik txikienak dira eta Lur planetak baino 15 aldiz masa handiagoa dute.  Berria - Gaiak   2004-09-02

Globulu gorrien masaren heren bat-edo hemoglobina da.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 156. orr.

Izan ere, radioak erradiaktibitatea eman eta masa galtzean, materia sortu edo desegin zitekeelako tesia zalantzan jartzen zuen.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 300. orr.

Berdin zion klasea masa atomikoaz edo Avogradoren zenbakiaz edo elementu kimikoen sailkapenaz izan.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 100. orr.

Atomoen artean, Hidrogenoak du masarik txikiena; ez da, ordea, dauzkagun politikoen masa entzefalikoa baino txikiagoa.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 100. orr.

Masa txiki batek mastodonterik astunena altxa zezakek, bere zamaz, palanka bati esker.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 478. orr.

Nire gorputz masaren indizeak honezkero oso behean egon behar du.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 218. orr.

13 masa hedabide (18 agerraldi, 3 liburu eta artikulu 1ean)

Lurrikarak eta haiek sorturiko egoerak aski errazak dira ulertu eta azaltzeko masa hedabideetan.  Berria - Harian   2006-01-14

Ohiko masa-hedabideen nagusitasuna krisian dago.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 42. orr.

Gustatuko litzaidake eliteak masa-hedabideak nola kontrolatzen dituen jakitea.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 19. orr.

Eta funtsezkoa da, halaber, masa-hedabideek saihestea giza ingurumenaren hondatzea ekar dezakeen oro eta, aitzitik, informazio hezitzailea zabaltzea ingurumen hori babestu eta hobetu beharrari buruz.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 114. orr.

14 masa komunikabide (4 agerraldi, 2 artikulutan)

Gizakien arteko komunikabidea da, telefonoa bezain iraultzailea izango ez dena, eta masa-komunikabidea da, bere garaian idatziriko prentsa, irratia eta telebista bezain iraultzailea, akaso gehiago, bilakatu daitekeena.  Berria - Gaiak   2004-09-03

Presoen aldeko elkarteak salatu zuen Euskal Herriko instituzio, alderdi politiko eta masa komunikabideek lotsagabeki ezkutatzen dutela indarkeria hori.  Berria - Euskal Herria   2004-12-11

15 masa kritiko1 kate erreakzio nuklear bat eragiteko behar den gutxieneko erregai kopurua.

Horretarako, Uranio 235aren masa kritikoa ezagutu behar zen.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 199. orr.

16 masa kritiko2 irud/hed

Euskararen kultur unibertsoak, izan ere, bere bizi-baldintza bereziak ditu; [...] bere merkatu-parametro eta masa kritiko bereziak ditu.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 35. orr.

Euskal Herrian bada masa kritiko nahikoa Bestelako Komunikazioa garatzeko, alternatiba kritikoak praktikan ipintzeko, komunikazioaren eredu ofizialari astindu eder bat emateko.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 64. orr.

EHUn «masa kritikoa» handitu gura duela dio, ikertzaileen bokazioak sustatu.  Berria - Euskal Herria   2004-03-17

Ez da masa kritiko nahikorik aurre egiteko zanpatzen gaituen estatuari.  Berria - Euskal Herria   2004-01-11

LABeko Rafa Diezek zehaztu zuen «aldaketa politiko eta sozial baterako masa kritiko indartsu bat» osatzen ari dela.  Berria - Ekonomia   2004-02-21

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aire masa (13); diru masa (3); gazteluaren masa (4); gizarte masa (5); gorputzaren masa (4); izotz masa (3); jende masa (3); masa beltz (4); masa beltza (3); masa egin (3); masa handi (8); masa handi bat (3); masa handiagoa (5); masa hedabideak (4); masa hedabideek (4); masa hedabideen (5); masa ilun (5); masa iluna (3); masa itzela (3); masa kritiko (12); masa kritiko bat (3); masa kritikoa (12); masa kulturaren (5); masa umel (4); ur masa (6); zilar masa (3)

aire masak (3)

gizarte masan (3)

gorputz masaren (8); gorputz masaren indizea (6)

masatik jendetzara (4)


masadora iz

Bidea hutsik dagoela frogatu ondoren langile gazteak bide breaztatua gurutzatu du; kostata baina zuzen-zuzen iritsi da hamar bat metrora duen behin-behineko etxolaraino eta lurrean utzi du zakua, masadoraren ondoan.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 39. orr.

Hori masadora batean...  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 162. orr.


masaia ik masaje.

masaiatu ik masajeatu.

masail (1168 agerraldi, 181 liburu eta 56 artikulutan –hitza eta eratorriak barne-; orobat masaila g.er.) 1 iz aurpegiaren alboko aldea, sudurraren eta belarriaren artean, begi azpitik kokotseraino hedatzen dena. ik matrail; matela.

Masaila batean jotzen zaituenari eskaini bestea ere.  Elizen arteko biblia   Lk 6,29

Masail bietatik tanta lodi gaziak erori zitzaizkion eta, azkenez, zirkin eza hautsi nahian, estutasunezko arnasestu luze bat isuri zuen.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 156. orr.

Ahoa eta masailak odolez zikindurik zeuzkan.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 270. orr.

Eta koleratu zen orduan osaba, mudatu zen kolorez haren begitartea, odola masailetan bor-bor jarri arteraino.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 377. orr.

Malkoak irristaka hasi zitzaizkion masailetan behera.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 124. orr.

Berehala itzuli zitzaion, ordea, kolorea masailetara.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 13. orr.

Ukalondoa mahai gainean zuen bermatuta, eta masaila esku barnean.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 136. orr.

Zure ezpainek ez diote masaila ukitzen Luisi. eskuinaldeko masaila ardo koloreko angioma batez estalia.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 23. orr.

Jimmyk baldarki jo zuen Maisierengana eta masail batez aurpegia estutu zion.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 147. orr.

Begiak zabal--zabal, masail biak puztuta, eta ezpainak elkarren kontra indarka bilduta ageri da emakumea.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 118. orr.

Masaila eta ilea ferekatzen dio, gona jasotzen du, ustez grazia duten gauzak esaten ditu, eta horrela Pimen arreta erakartzen ahalegintzen da.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 60. orr.

Lasai, Harryren masail ondora hurbildu zuen bere gorputz epela, Riddleri begira-begira.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 263. orr.

Klausen ezker masaileko orbainari erreparatu nion.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 48. orr.

ik masaileko.

Masail-aurpegietako kirurgia.  Berria - Euskal Herria   2006-03-10

2 (izenondoekin)

Haren masail handiei begira nengoen, belarrietarantz lerratzen amaitzen ez zirenak.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 51. orr.

Berrogei urteko ilehori mardula da, masail gorri eta leunekoa.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 92. orr.

Masail gorria hurbildu eta nire belarrian, sudurrean, ahoan maite egin dit, dena azal.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 43. orr.

Hurbiltzeko gonbita ikusi uste izan nuen masail bete haien gorrituan.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 154. orr.

Bizarrik gabeko aurpegi zabala zuen, eta masail irtenak.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 117. orr.

Kolore zurbila zuten biek, masaila hezurtsua, begirada galdua.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 13. orr.

Gero masail leun gozagarri bat sentitzen nuen nirea doi-doi igurzten.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 173. orr.

Liubak garrasi basatia egin eta belarrondoko gogorra eman zion masail bizargabean.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 131. orr.

Haren aurpegi zabal eta masail mamitsuak aztertzeko.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 67. orr.

Beltz-beltza zuen ilea, argala zen, orban horixkak zituen tatariar masail zorrotzetan.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 44. orr.

Haren masaila esne-koloreak eta ile zurbilak izotz artean egindako egonaldi luzeek margulduak ziruditen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 276. orr.

Malkoak bizi-bizi lerratzen zitzaizkion masail biribiletan behera.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 151. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Haren aurpegi zabal eta masail mamitsuak aztertzeko.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 67. orr.

Iluntasun argituan bere azeri aurpegi luze, gorri, mozkor hura erakutsi zidan, bere masail-bizar laztuak eta sudur heze sentikorra.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 17. orr.

Masail-zati eta belarriaz osatutako aurpegiren baten eskuin-aldea erakusten zuen.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 22. orr.

Badu masail gorritasun eta begirada urrun bat, gutako edozein hankazgoratzeko modukoa.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 35. orr.

Macijauskas, masail-alboan zortzi puntu dituela, eta Betts, bizkarreko minak gainditzeko bidean, Manresan daude.  Berria - Kirola   2004-10-10

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, elkarketak izenondo balioa duela; ik beherago 9)

Aldamenean, agure argal, burusoil eta zurbil bat zuen, masail-zimela.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 14. orr.

Melanto masail-ederrak errieta egin zion.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 139. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Izter masail barrualdeak odol-jarioan hasi zitzaizkidan, ez nituen gorputz giltzadurak sentitu ere egiten.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 75. orr.

Sagar masailak gorrituta zeuzkan, baina bestalde ondo eramaten zuen hirurogei urteen bidea.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 218. orr.

Hezur-masailak nabarmentzen zitzaizkion, etxetik faltatu izan nintzen ordu laburretan aurpegiko larrua hezurrei josi balitzaie bezala.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 138. orr.

Bistan denez, txakurraren jabea da, eta beso batekin txakurraren buruari geldi eusten dio, haren aho-masailak irekita edukitzeko ahaleginetan.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 108. orr.

6 ipurdi masail ipurmasaila

Sustraiek zango-sagarrak, izterrak, ipurdi-masailak urratu dizkiote.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 53. orr.

Ipurdi-masaila bat estutu nion nire izterren artean.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 152. orr.

Ipurdia altxatzen nuen zakila sartzekotan zegoela eta txoratu egiten nintzen ipurdi-masailetan jotzen zizkidan pintzel-kolpe moduko haiekin.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 108. orr.

Beisboleko bate bat hartu eta kristoren ostiakoak eman zizkioan ipurdi masailean.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 75. orr.

Ipurdimasail gizen, zuri eta bigun batzuk agerian.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 59. orr.

7 masail albo (orobat masailalbo)

Masailen zuloetan, masailalboen azpian, arrosa koloreko bi mantxa zeuden, isolatuak, haragi pobre horren gainean aspertzen ari zirela ziruditenak.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 51. orr.

Macijauskas, masail-alboan zortzi puntu dituela, eta Betts, bizkarreko minak gainditzeko bidean, Manresan daude.  Berria - Kirola   2004-10-10

Bikotekideak behin masailalbo-hezurra hautsi ziola azpimarratu zuen emakumeak Foruzaingoaren egoitzan, eta jasotako azken jipoian sabelaldean hainbat muturreko eman zizkiola.  Berria - Euskal Herria   2004-03-09

8 masail bizar (orobat masailbizar)

Idazkariak bezalako masailbizarra baitzuen.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 155. orr.

Batzuek bibotearen marra ageri zuten, baziren masail-bizarrak eta ile kizkurtua zituztenak, beste batzuek pipa makurrak erretzen zituzten.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 179. orr.

Iluntasun argituan bere azeri aurpegi luze, gorri, mozkor hura erakutsi zidan, bere masail-bizar laztuak eta sudur heze sentikorra.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 17. orr.

9 masail-gorri (orobat masailgorri) izond masailak gorriak dituena.

Neska masail-gorri, lotsatia izan zena K-ko ekintza alemaniar guztien arima bihurtu da orain.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 12. orr.

Neskameak, neska masail-gorri handia bera, ezin dio barreari eutsi gizonezko bati mintzatzen zaion bakoitzean.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 114. orr.

Auzoko baserritik, Gorostietatik, Arantxa Iturzaeta zetorren, hamahiru urteko aingeru eder, masailgorri bat.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 81. orr.

Gizon lodikotea da, masailgorria, eta afalondo luze batetik datorrenaren itxura dauka berbetaren traketsean, alai ageri den arren.-Akabo hire pozaren poza, masail-gorri amorragarri hori, nik kontatu beharrekoa aditu orduko..  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 149. orr.

10 masail hezur ik masailezur.
11 masail koskor (corpusean masailkoskor soilik)

Aurpegia argaldurik zeukan, masailkoskorrak luze, eta begi handi eztiak.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 125. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

masail aurpegietako kirurgia (4); masail bat (4); masail gorri (8); masail gorria (3); masail gorriak (4); masail hezurrak (4); masail irtenak (4); masail zati (3); masail zurbil (3); masail zuri (3)

eskuineko masaila (4); masaila batean (5); masaila eskaini (4); masaila jarri (3); masaila ukitzen (4)

bi masailak (3); ipur masailak (3); ipurdi masailak (3); masailak estutu (3); masailak gorri gorri (10); masailak gorritu (8); masailak gorritu zitzaizkion (3); masailak gorrituta (7); masailak gorritzen (3); masailak puztu (7); masailak sutan (9)

masailan jotzen (3)

eman zidan masailean (5); eman zion masailean (9); eskua masailean (4); eskuin masailean (3); eskuineko masailean (3); ezker masailean (3); ezkerreko masailean (6); ipur masailean (5); masailean behera (21); masailean eman (3); masailean jarri (5); masailean musu eman (3); masailean musu emanez (3)

ezker masaileko (3)

masailen gorria (3)

masailera eraman (3)

bi masailetan (4); malkoak masailetan (6); malkoak masailetan behera (5); masailetan beheiti (3); masailetan behera (37); masailetan bor bor (3); odola masailetan (3)

odola masailetara igotzen (3)

masailetik behera (4)


masailagabe ik masailgabe.

masailako ik masaileko.

masailalbo ik masail 7.

masailbizar ik masail 8.

masailburu iz masailaren burua

Txikia da eta mehea, ile beltz eta motz-motza du eta masailburu zabalak, ia txinatarren irudikoak.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 19. orr.

Melanieren begiak ditu, haren masailburu zabalak, haren ile beltza.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 215. orr.


masaileko 1 iz masailean ematen edo hartzen den kolpea.

Beti izuturik egoten baikinen ea nork jasoko hurrengo kaskarrekoa edo masailekoa.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 20. orr.

Egiazko amodioa eskainia zion gizonaren besoetan, haren ukaldi eta masailekoen bestaldean, amodioaren aztarnak bilatzen zituen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 325. orr.

Masaileko ezti batzuk eman dizkit alde egin baino lehen.  Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana», 2003 - 85. orr.

Une hartan ozta-ozta eutsi nion garrasi egin eta zuri masaileko bat jotzeko gogoari...  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 55. orr.

-Eta masaileko batzuk jotzen zizkigun -gaineratu zuen aitak.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 53. orr.

Zuri, ordea, zenbat masaileko eman behar dizkizut nekazari-mutur zatar horretan zerbait uler dezazun?  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 142. orr.

Bazterrean besoak jasota ipini edo eskuetan jo ordez, masaileko bat ematen nion.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 84. orr.

Eskua altxatu zuen, masaileko bat emateko asmoz, baina ez zuen jo.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 144. orr.

Iletik heldu eta atzera tiratu dit burua norbaitek, aurrean daukadanak masaileko batzuk ematen dizkidan bitartean, eman ahalean.  Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana», 2003 - 33. orr.

Altxa, bi masaileko eman eta fuera.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 74. orr.

-Masailekoa eman zidanan.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 95. orr.

Gazteak ezin izan zuen masailekoa saihestu, eta amorrazioz hartu zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 155. orr.

2 (izenondoekin)

Masaileko handi bat eman zion.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 111. orr.

-Eta nire emaztea noiz izango haizen irrikitan nagon ni, masaileko eder batzuk emateko! -mutilak erantzun.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 269. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

masaileko bat eman (10); masaileko eman (4)

masailekoa eman (3)

masailekoak ematen (3)


masaileratu, masailera(tu), masaileratzen da ad masailera etorri.

Ahalkea masaileratu eta lokietan barna hedatu zen Buck-en belarri lau gorabeheratsuetaraino.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 507. orr.


masailezur (70 agerraldi, 27 liburu eta 8 artikulutan; orobat masail-hezur 13 agerraldi, 11 liburu eta artikulu 1 ean; Euskaltzaindiaren Hiztegian masailezur agertzen da) 1 iz hortz-haginak kokaturik dauden hezurra. ik baraila1.

Dyer gizon altu mehea da, masailezur irten eta begi zorrotzekoa.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 88. orr.

Pertsona batek masailezurra galtzen duenean, zirujauek gorputzeko beste hezur bat jarri ohi diote, jatorrizkoaren lekuan.  Berria - Gaiak   2004-08-28

Masail-hezurraren azpi-azpian bigarren kokots bat zeukan aterata.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 27. orr.

Eman nion tiraldiarekin, hagina ezik, uste nuen masailezurra ere atera niola.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 48. orr.

Odoletan ikusi nituen batzuk, masailezurra hautsirik, burezurra leherturik, bularra bala batez zulaturik, agonia geldian, hotel bateko gela batean bakar-bakarrik, beren zauriaz gogoratu gabe, beren zorigaitza baizik ez gogoan.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 371. orr.

2 pl

Itxura higuingarria zuen, sudurra motza, zeharkako begirada, masailezurrak irtenak.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 150. orr.

Zakur gihartsuak eta buru, aho eta masailezur handiak dituztenak.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 71. orr.

Irribarre egiten zion amonak, begiak gozo eta jostakin, ileak mototsean bilduak, masail hezurrak gora markatuak, oso eslaviarrak.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 43. orr.

Erditzalean, leizezulo zabal batean bezala, kideen aurpegi loak eta ametsek itxuraldatuak bereizten ziren: heriotzaz tindaturik, masailezurrei eragiten zieten, jaten ari zirela amets eginez.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 195. orr.


masailgabe (corpusean masailagabe soilik) izond masailik ez duena.

Bai horixe, eta hona orain Andre Harretako, masailagabe, eta zulogilearen aitzurrak kankarra joa.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 196. orr.


masailgorri ik masail 9.

masailgorritu, masailgorri(tu), masailgorritzen da ad masailak gorritu.

Hitz bihotz-altxagarri haiekin, Afifi anderea doi bat masailgorritu zen makillaje gorriztaren azpian.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 39. orr.

Atzera ere masailgorritu dela ohartu da, baina ez lehen bezala, estutasunak eraginik; ez, oraingoan labeak berotu du sukaldea, labeak gorritu dizkio masailak.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 123. orr.

Odolak su gabe baitiraki, masailgorritzen sentitu zen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 281. orr.


masailkoskor ik masail 11.

masaje (orobat masaia g.er.) 1 iz gorputzaren zati jakinak helburu terapeutikoz igurztea, sakatzea edo kolpekatzea.

Bainuak eta masajeak hartzera eraman zitean Ama Donostiara.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 208. orr.

Egunero etorri zen ordudanik masajea hartzera, goizetan.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 17. orr.

Ondoko egunetan, ukenduak jarri eta masajeak eman zizkidan marabutak gorputz alde guztietan.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 96. orr.

-Masaje bat ematea nahi? -proposatu zidan Cristinak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 173. orr.

Oliba-olioz masajeak ematea da onena.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 35. orr.

Mediku batek lepoan eginiko masaje oker baten ondorioz, zerbikalak nahiko minduta ditut.  Berria - Kirola   2004-02-05

Masaje terapeutikoan trebatu zen, eta laster lortu zuen lana YMCAn.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 122. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Gerrietan izan dut zartakoren bat edo beste, baina masaje-igurtzialdi pare bat hartu eta segi lanean.  Berria - Kirola   2004-04-15

Masaje saioren bat izango zen dendaren atzealdean, urre koloreko sofaz, sexu ahala indartzeko luxuzko tresnaz eta intsentsu afrodisiakoaren hedagailuz hornituriko areto ederrean.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 66. orr.

Txantxak egin dizkidate masaje gelan taldekideek.  Berria - Kirola   2004-07-07

Masaje ikastaro bat egin.  Berria - Kirola   2004-07-01

Masaje-emaile izateko ikastaro bat egina nintzen ordurako.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 13. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

-Aurpegi-masaje txiki bat, jauna, zaldar horiek kentzeko, jauna?  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 372. orr.

Yerling lurrina emanik izerditan zegoen emakume baten usaina aditu nuen berehala, egun jendetsuetan ohi ziren lurrin, olio-masaje eta esperma hotzaren usainekin batean.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 65. orr.

Adrianok ez zien batere federik medikuei, eta ziatika izan zuen batean bulgariar batengana joan zen aire-masajeen bidez senda zezan.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 106. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

masajea eman (3); masajea ematen (6); masajea hartu (4); masajea hartzen (4); masajea hartzen ari (3)

masajeak ematen (8)


masajeatu (orobat masaiatu ) du ad masajea eman.

Pazientzia handiz, luzaro masajeatu zidan txuloa, neurez hatzen bat sartzeko eskatu nion arte.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 123. orr.

-Zein Pernando, Müller andrea? -galdetu zuen Xveikek, hankak masaiatzeari utzi gabe-, ze nik bi Pernando ezagutzen ditut.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 303. orr.

Lainezek bizkarra eta lepoa uzkurtu ditu, esku bat buru atzera eraman eta garondoa masajeatu du. haiek "panpintxo" eta "polit hori" esaten zidaten, eta astiro-astiro hasi ziren nire larru guztia zeharkatzen, igurzten, masaiatzen.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 39. orr.


masajetxo iz adkor masajea.

Noizean behin haren ego zapuztuak masajetxo bat behar izaten du terapia moduan, hori da dena.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 61. orr.


masajista iz masajeak ematen dituena.

Bankeroa iruditzen zitzaiguna bigarren mailako futbol taldeko masajista da, eta ijitoen elkarteko ordezkari itxurako hura rock kantari bat.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 126. orr.

Masajistek erabiltzen duten olio berezia.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 232. orr.

25 txirrindulari, masajistak, mekanikariak, marketinekoak, idazkariak...  Berria - Kirola   2004-04-16

Emakumezko masajista gutxi tropelean.  Berria - Kirola   2004-07-01

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

taldeko masajista (3)


masakratu, masakra, masakratzen 1 du ad sarraskitu.

Mundu Gerran judu eta serbiarrak masakratu zituzten hirira.  Berria - Kultura   2006-01-24

Masakratzen ez zituztenean belarriak ebakitzen zizkieten, beste barik, «buhame izateagatik».  Berria - Kultura   2006-02-28

Oihanak beteak direla mila gaiztaginez zeinek hiltzen eta masakratzen eta ebasten baitute kausitzen duten guzia.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 97. orr.

Hiri hau hiru egunean masakratu zuten, Berlinera nor lehenago iritsiko lehian sarturik baitzetozen sobietarrak.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 172. orr.

Egia baita haurrek ez dutela errepidean masakratuak izan behar.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 106. orr.

2 irud/hed

Hain zuzen, egun guziz gaizki tratatua, batzutan masakratua den hizkuntza maitagarri honen babesa hemen dago, Mediatekan.  Berria - Kultura   2004-12-11

3 (era burutua izenondo gisa)

Gerrako batailoi masakratuenen artean izan zen.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 158. orr.

ETAren aroak ere ondo ezagutu ditu bizitzako poemaren bihotz masakratuak.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 149. orr.


masakre 1 iz sarraskia, hilkintza.

Ez da gure asmoa borroka bat baino gehiago masakrea izan zen hura deskribatzea. Konspirazio horiei erantzunez, herriak, amorratuta, iraileko masakreak bultzatu zituen.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 158. orr.

Sabra eta Chatilako masakreak.  Herria   2001-07-12

Haren gain ezarria zen Srbrenica Bosniako hiritik populuaren parte bat desherritu zuela eta lurralde hartan haren peko ziren serbiar tropek izigarriko masakreak egin zituztela, zazpi mila presuna bederen garbitu.  Herria   2001-08-09

Bainan nork egin du holako sarraski edo masakrea?  Herria   2004-03-18

Zer egiten dute gure buruzagiek masakre horien geldiarazteko? ez ote du Palestindar baten biziak frantses batena balio?  Herria   2004-10-14

Anaia bat bezala maite izan dudan gizona, bihotzak beti sinpatia eta adiskidetasuna zabaldu dituena, jende errugabearen masakrean partaide izatea, ezta pasiboki ere, ez da posible.  Ramon Etxezarreta   «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 31. orr.

-Nork salbatuko nau masakre honetarik?  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 42. orr.

Oraingo judumasoikeria aberekoi honek ari duen masakre humanista politagoa balitz bezala!  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 299. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Horgo gerla zibilaz kezkatua joan deneko aspaldixkoan, nahi luke jakin zer pasatzen den xuxen eta zer diren hango genozidio edo jendetzaren masakre ta suntsitze famak.  Herria   2004-11-18

· Berria kurritu da ere gertakari batzu deitoragarriak izan direla, jende masakre ainitz, eta horietan hobendun direla denak  Herria   2002-12-26


masatxo iz masa txikia.

Bien bitartean, sorbidean den izakitxo horren baitan, horra agertu zenbait zelula poliki-poliki nerbio-zelula masatxo bat osatuz doazenak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 151. orr.

Zelula-masatxo horrexen barruan daude algebra eta musika, sintaxia eta semantika, geometria eta kontrapuntua.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 151. orr.


maseatu, masea, maseatzen du ad

Alai, dantzan, baloia urrea bailitzan maseatzen, maitekiro ukitzen.  Berria - Kirola   2004-02-26

Real Madril bultza eta bultza, eta ezin, eta Arsenal, elegante, baloia maseatu, ukitu, ukitu eta arriskua sortu.  Berria - Kirola   2006-03-09


masia iz Kataluniako etxaldea.

Ni ez naiz L'Ampurdan masia bat erosten duen horietakoa.  Berria - Kultura   2006-03-12

Inguruetako masiaren batetik ihes egina izango zen.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 44. orr.


masibizazio iz masibo bihurtzea.

Hirigunetik kanpora, bere aparkaleku eta guzti, laurehun gatzontzi, laurehun zotzontzi, haserreak harturiko ehun zerbitzari hara-hona korrika, karta luze samarra baina iruzurrez josia (onddoak txanpinoi, idia txahal, txangurroa zapo, etxekoa industrial), masibizazioa.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 127. orr.


masibo 1 iz kopuru handiak hartzen dituena, kopuru handiei dagokiena. (pertsonei dagokiena) ik masa 6.

Iaz «atxiloketa prebentiboak» eta sarekada masiboak gertatu zirela komentatu zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-04-03

Hezkuntza masibo eta ez elitista horrek eragin positiboa du errenten banaketan.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 121. orr.

Modernizazio besterendu batek dakartzan biztanleen lekualdatze masiboen emaitza.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 138. orr.

Herritarren asanblada masibo batean.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 136. orr.

Konkurrentzia berriaren ondorioz, baztertze-fenomeno masiboak gerta daitezke aspaldi industrializaturiko eta nekez birmolda daitezkeen eskualdeetan.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 107. orr.

«Ez dut ijitoen exodo masiboa espero», zehaztu zuen Makisek.  Berria - Mundua   2004-05-26

Erlijioan, kulturan, ideologian, politikan, deskonbertsio masiboak egitera behartuak izan gara.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 98. orr.

Balkanetako garbiketa etniko, hilketa masibo eta bortxaketak.  Berria - Kultura   2006-01-26

Bakarra sortzen dugu eta berau modu masiboan ekoizteko akordioak egiten.  Berria - Ekonomia   2006-03-10

Hizkuntza masiboetan egiten den literaturarekin.  Berria - Kultura   2006-02-09

2 (gauzei dagokiena)

Interesen ordainketa bermatzeko, artilearen, mearen eta bestelako lehengaien esportazio masiboari ekin behar izan zioten, herrialdearen kanpo-mendekotasuna areagotzeraino.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 20. orr.

Horren ordainetan, estatuak inbertsio masiboak egin zituen industria astunetan eta oinarrizko azpiegituretan.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 44. orr.

Boeing 7E7 hegazkinari laguntza masiboak emateko bidea prestatzen aritzea egotzi die AEBei.  Berria - Ekonomia   2004-10-10

Suntsipen masiboko birusik asmatu ezean ez litzatekeela antibirusik, kondoirik eta gerra prebentiborik salduko.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 79. orr.

Suspertze ekonomikoa etengo du eta azpienplegu jadanik masiboa handituko.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 188. orr.

Ezin da gehiago esan aurkikuntza batek, hastapen orokor baten formulazioak, edo egitasmo baten definizioak hasiera ematen dionik, era masibo batean gainera, diskurtsoaren historiaren aro berri bati.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 167. orr.

Bizi izan dugun beste fenomenoa kalera ateratzearena izan da, hau da, era masiboan eremu publikora atera izana.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 202. orr.

3 (hedabideei buruz) ik masa 12; masa 13.

Oztopoak gainditzen goaz eta ororen buru irrati masiboa lortzea da xedea.  Berria - Euskal Herria   2006-01-10

Gure erantzukizuna komunikazio masiboan dagoela uste dugu, eta euskaraz egiten dugun lana, behintzat, ondo egitea.  Berria - Harian   2006-02-04

Gaur egun mendebaldeko hiritarrak hedabide masiboetatik berebiziko informazio kopurua irensten du, eta gizaki (post) modernoaren ezaugarrietako bat informazio interesatu hori guztia digeritzeko ezintasuna da.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 60. orr.

Aldizkari tontoa izango da, baina mundu tonto honetan eredu bihurtzen ari dira hedabide masiboetan oinarritutako argitalpen hauek.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 58. orr.

4 masa askokoa, trinkoa.

Redecillan sartzean, turismo bulegoaren etxolan liburuxka bat eta mapak harturik, monolito masibo baten aitzinean jarri naiz.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 93. orr.

Hospital de Condesa hemengo eliza, O Cebreirokoaren idurikoa dorre masibo bat.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 205. orr.


masiboki adlag era masiboan.

Filipinetan bizi ziren frantsesak masiboki eskuinarentzat bozkatu zuten azken hauteskundeetan.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 211. orr.

Gobernuek, 1929ko hutsegiteen oroitzapenarekin beldurtuta, masiboki sustatu zuten likidotasuna, arazoak zituzten eragileen birfinantzaketa errazteko.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 170. orr.

Baina toki askotan askoz lehenago ere utzi zioten jendea masiboki txertatzeari.  Berria - Gaiak   2004-12-02

Halaxe gertatzen da erauzketa-industrian, eta orobat plantazioetan, horixe baita garapen-bideko herrialdeetan eskaintza masiboki kontzentratua dagoen sektore bakarra.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 125. orr.

Herriak masiboki ikusten duena telezaborra da.  Berria - Gaiak   2004-09-03

Literatura masiboki kontsumitzen duten ergelak diren bitartean, eta haien gogo sinple eta nahikeria merkeak asetzeko prest dauden zu bezalako mertzenarioak diren bitartean.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 111. orr.


masifikatu, masifika, masifikatzen 1 du ad zerbait erabiltzen duten pertsonen kopurua gehiegi handitu.

Hogei urtean turismoa zeharo masifikatu da, gure gurasoek ez zuten ia batere bidaiatzen. Ikasketak masifikatu gabe zeudelako.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 137. orr.

Egun mendebaldeko zientzia enpirikoak aintzat hartua du "urdea lau hankako olibondoa" dela, masifikatu gabe hazi, hil eta kontsumituz gero.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 86. orr.

2 (era burutua izenondo gisa) izond

Azalera txiki-txikian hazitako txerri masifikatuak bihotzeko infartua nozi dezake noiznahi.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 85. orr.


masifikazio 1 iz zerbait erabiltzen duten pertsonen kopurua gehiegi handitzea.

Jakintzaren demokratizazioak eliteen masifikazioa bideratu du.  Berria - Kultura   2004-02-26

Delicatessen motako produktuen masifikazioaren lekuko izango gara: egungo elite-jakiak "arrunt" bilakatuko dira Pekoizpen biderkatzaileari esker.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 89. orr.

Publizitatearen manipulazio gordina, mugimenduen masifikazioa, harremanen tribializazioa...  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 81. orr.

Epe ertain edo laburrean, dudarik gabe, pintxoen kulturaren industrializazioa (masifikazioa) jazoko denez [...].  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 53. orr.

Ugaritasun horrek, masifikazio horrek ez al dakar, nahitaez, aura galtzea, eta horrenbestez artearen mami-mamiaren osagarri den zerbait desagertzea?  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 280. orr.

Ni barruan egon naizen urte guztietan, hamaika kartzela eraiki dituzte, masifikazioa arintzeko zirela esanez, baina kartzela berri guztiak lepo bete dituzte eta masifikazioak jarraitu egiten du.  Berria - Euskal Herria   2004-08-11

2 (hitz elkartuetan)

Tokian tokiko berezitasunak [...] etengabe suntsitzen dituen masifikazio prozesutik atera behar da elikadura lehenbailehen, bertako protagonistok pixkanaka ezabatu, asimilatu desagertu aurretik.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 91. orr.

· Espainiako hiriburuan dagoen hedabide masifikazioaren sarean harrapatuta, sekulako ikusmina sortzen zuten fitxaketa eta harrobiko jokalari asko hutsean gelditzen ziren: Hawkins, Victoriano, Digbeu, Mumbru, Hernandez-Sonseca, Kambala, Alfonso Reyes...  Berria - Kirola   2004-10-27


masiliar izlag

Helenismoaren masiliar aitzindarienetik kanpo.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 240. orr.


masilla (orobat masila) iz mastika.

Poltsaren barruan plastiko horian bilduta plastilina edo leihoetan kristalaren ertzean jartzen den masilla modukoa ere bazegoen, eta koaderno bat eskuz izkiriatua.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 294. orr.

Momentu horretantxe eguzkiak argi-parrastada gorri bat masila-koloreko uretara isuri zuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 105. orr.


maska 1 iz ipar mozorroa, maskara.

Elgarrekin prestatzeko ihauterietako jantzi eta maskak.  Herria   2004-02-12

Begitarteak maska batekin gorderik eta ahoa marra gorri batez tapaturik.  Herria   2001-06-14

Maskak ezartzen zituzten, aurpegiak itxuraz aldatuz, zein itsusiagoka.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 32. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Alaitasunean ospatu dira hemen ere ihauteriak, maska-mozorro, dantzaldi eta, guziz, mahai-joko gozamenduekin, horietan odolgi-jate, xerri xango eta kausera ongi harrotuak ere ez baitziren txarrenak.  Herria   2003-02-13

Bada ere, ihauteria gogoan, maska erakusketa bat, maska horiek Afrikan ikusten direnetarik.  Herria   2004-02-05

“Elgar" zentroko liburutegian maska erakusketa bat bada ihauterietako gaiaz.  Herria   2005-02-03

3 paperezko edo ehunezko zatia, ahoa eta sudurra estaltzen dituena eta agente kutsatzaileetatik babesteko erabiltzen dena. ik maskara 4.

Besoetako haurrei bularra eman behar dieten amei maska erabiltzea aholkatzen diete, haurra babesteko.  Berria - Euskal Herria   2006-01-05

Zilan-en aurpegian maska bat ipintzen ikusi nuen; burua pixka bat mugitzen hasi zen, eta, handik minutu pare batera, medikuak maska kendu zion.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 107. orr.

4 (hitz elkartuetan)

Euren ezadostasuna aldarrikatzeko oxigeno maskak aurpegian, eta zabor poltsak soinean zituztela, ehunka lagunek euren aldarria entzunarazi zuten.  Berria - Euskal Herria   2006-02-19


maskadun izlag maska duena.

Lehengo usaiari jarraikiz ari bagine, aste huntan litake ihauteria handien-handienean, bainan helduden asteartean azken dantza pikoak eta azken maskadun ibiladiak, handik goiti Garizuma berrogoi egunez!  Herria   2001-02-22


maskal (orobat mazkal g.er.) 1 izond ahula, indargabea, biguna. ik maxkal.

Medikua, gorputz maskal hartan espirituaren halako indar izugarria ikustean, zeharo txunditurik geratu zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 770. orr.

Ederki erakutsi duzu badakizula lagun bihotzez maskalak adoretzen...  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 230. orr.

Haragia maskaltzen eta margultzen hasten delarik, sabela mintzen, ileak eta hortzak erortzen, oiak gris bilakatzen, orduan hobe da bakarrik egotea.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 116. orr.

Mahaspasa maskalak, sagar makatzak, basaran garratzak...  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 207. orr.

Maisuaren gorpuzkera maskalak eta hizketa-modu leunak iradokitzen ez zuten oso bestelako irmotasuna erakusten zuten, ordea, haren hitzek.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 206. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Ardi galdu baten maskal-itxura.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 95. orr.


maskaldu, maskal(du), maskaltzen 1 da/du ad ahuldu.

Semetxoa egunean baino egunean argaltzen, maskaltzen eta ahultzen zihoala.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 82. orr.

Lehengo portaeratik hain aldatua ikusten zuten eta gorputzeko penitentziagatik hain maskaldua, non egiten zuen guztia ahuleriari eta burua galdu izanari egozten baitzioten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 188. orr.

Begiraleek jaramon gehiago egiten diete korridoreetako landare hotzez maskalduei guri baino.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 109. orr.

Arrazoi eta diskurtso politen biguntasunak ez du inperioa maskaldu besterik egiten.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 261. orr.

-Horrela da bizimodua -erantzun zuen amak ispiluaren aurrean eserita zegoen lekutik, maskalduz zihoakion edertasunari erreparatuz-.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 46. orr.

Egunsentiaren hatz larrosak maskaltzen hasten diren orduan.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 107. orr.

2 (era burutuam izenondo gisa)

Eskorta-hesi zartatuak han-hemen, euren pezo maskalduak erakutsiz.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 66. orr.

-Errol! -esan zuen Ronek, Percyren eskutik hontz maskaldu hura hartu eta hegalpetik eskutitz bat ateraz-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 43. orr.


maskara 1 iz mozorroa.

Annyk ez du espresioa aldatu; aurpegia aldatu du; antzinako aktoreek maskara aldatzen zuten bezala: kolpean.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 235. orr.

Aurrenekoz ikusten dut haren aurpegia begirik gabe: kartoizko maskara bat dirudi, gaurko egunean dendetan saltzen dituztenen gisakoa.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 125. orr.

Deabru-itxurako maskara batzuek lotsagabe begiratzen zuten paretetatik.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 47. orr.

Une hartan bertan poema bat etorri zitzaidan gogora, itsasoari desertuaren maskara deitzen ziona.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 114. orr.

Amak, aldiz, bere marmolezko maskara hartan gorde zituen, ohi bezala, bere sentimenduak.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 370. orr.

2 irud/hed

Betaurreko ilunen maskararik gabe diz-diz egiten zioten begiek, kolorez tronpatutako auto zelular bati bezala.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 382. orr.

Nekagarria da bizitza osoan maskara batekin ibili behar izatea.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 194. orr.

Batek beti jakiten du egia, beste egia, itxuren atzean, maskaren atzean, bizitzako gertaeren atzean ezkutatzen den egia.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 61. orr.

Gerora beste maskara batzuk jantziko zituen eta, kasik adinkideak ere baziren lagun biek mozorro-dantzan bizi osoan segituko zutela esan liteke.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 26. orr.

Maskara barregarri baino ez direla poeta-aurpegi hori eta arima egoera hori, irakurleak ez badu aurpegi horrek eta arima egoera horrek adierazten duten poesia-egarria testuan asetzeko modurik.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 29. orr.

Norbera hustea ere bada hustea: estalkia altxatzea, nork bere burua abandonuan uztea, maskara kentzea.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 24. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Haren aurpegiak maskara-itxura hartu zuen bat-batean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 280. orr.

Aurpegien maskara itxurako begirada distiratsuek.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 97. orr.

· Ezin omen zirela hieroglifiko eta jainko-maskara haiek argazkitan atera, bestela derrepente hiltzen omen zinela-eta.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 60. orr.

4 arnasa hartzeko gailua, ahoa eta sudurra estaltzen dituena.

Arnasa, maskara honetan hartzen dut nik.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 35. orr.

Operazio gelara eraman ninduten eta han medikuak maskara bat jarri zidan aurpegian, naturaltasunez arnasa hartzeko esanez, eta hori da gogoan dudan guztia.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 112. orr.

Gasaren kontrako maskara bat aurkitu genuen, eta barruraxeago kasko bat, garaiko komikietan soldadu alemanek eramaten zituztenak bezalakoa.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 16. orr.

· ik maska 3.

Sudurra eta ahoa maskarekin babestu behar dira.  Berria - Ekonomia   2004-09-12

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

-Finkatu baionetak! -garrasi egin digu Hanleyk, artean erotuta gabiltzalarik gure gas maskarak janzten.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 158. orr.

Erne nago zelatan, nire gas maskara burutik behera sartuta.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 142. orr.

Ospitaleko kirofano ondoko gelan da, sendagile eta erizainez inguraturik, oxigeno-maskara musuan.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 43. orr.

Kontua da hegaldia altitude handira igo zela, radarrak ekiditeko, eta ondorioz oxigeno-maskara erabili behar zutela.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 195. orr.

6 (bestelakoak)

Erradioterapia sailera lehenengoz joan zirenean, maskara egiten hasi aurretik, Bilbao doktoreak hartu zituen, tratamenduaren berri azaltzeko.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 50. orr.

Enpresak ez zielako langileei babes maskararik eskaini eta ez zuelako bete azterketa medikuak egiteko betebeharra.  Berria - Ekonomia   2004-10-23

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

gas maskara (5); maskara kendu (6)

gas maskarak (4); maskarak jantzi (3)


maskarada (orobat maxkarada g.er.) 1 iz Zuberoako dantza eta kanta multzoa, kalez kale joanez jokatzen dena.

Ez da pastorala izan behar, aski duzue maskarada.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 347. orr.

Pastoralak maskaradak eta inauterietako beste errepresentazioak.  Berria - Kultura   2004-05-19

Ihauteriaren burrunba handiena ixildua da, Xuberoko maskarada badoa haatik aintzina herriz-herri.  Herria   2003-03-27

Larunbatean, Xuberoko maskarada Idauze-Mendin, Zalgize eta Iruriko gazteriaren eskutik.  Herria   2004-05-06

Igandean, Mendikotan, Xuberoko maskarada, aurtengo azken ateraldia, Ixil-gune luze baten ondotik, maskarada bat da muntatu 1999an Idauze-Mendin.  Herria   2004-06-03

Hurrengo egunean Urdiñarben maskaradak jokatzekoak ziren eta harako asmoa genuen asko eta asko, bezperan, Donibane Garazin zegoen jaialdira bildu ginen.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 169. orr.

Aurten, Sohütar gazteak dira maskaraden emaitera abiatzen.  Herria   2003-01-09

Lehen baziren Pasqua eta Marcchiani (azken hau preso orain) bahituen askatzeko, oraikoak, aldiz Didier Julia eta Philippe Brett Sirian gaindi dabiltzanak maskaradako beltzen idurikoak dira.  Herria   2004-10-07

2 fartsa.

Oposizioak, berriz, «diktadurak antolatutako maskarada» izan zela salatu zuen.  Berria - Mundua   2004-10-26

Benetako maskarada da, beste zerbait dagoelako jokoan.  Berria - Euskal Herria   2004-06-01

Taldeak ez du maskarada horrekin bat egingo.  Berria - Ekonomia   2006-02-10

Baionako tribunalean, alegia maskaradan, Lafont epailearen 'votre profession?' galderari euskara garbian ihardetsi zion: 'Ni naiz Olasoeneko Monzondar Telesforo, franbuesak eta marrubiak artatzen eta saltzen ditut'.  Berria - Kultura   2004-11-17

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

xuberoko maskarada (45)

arbeko maskaraden (3); maskaraden lehen agerraldia (3); urdiñ


maskaradun izond maskara jantzia duena.

Orobat, titi-aire joaki ziren diploma, kartazal itxia eta bi musu eman ondoan nire bi aldeetara kokatu ziren azafata maskaradunak.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 38. orr.


maskaratu, maskara(tu), maskaratzen 1 da/du ad zerbait beste itxura baten atzean ezkutatu. ik maskatu1.

Doktrinak eta teoriak astindu ziren, benazko eskrupuluak agertu ziren, baita arrazoi sasikoak estaltzeko ideologiaz maskaraturiko beste batzuk ere.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 16. orr.

Apaltasunez maskaraturiko harrokeria pittin batez.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 9. orr.

Uste zuen aduana zergak kobratzea maskaratutako estortsioa baino ez zela, hau da, Estatuak gutako bakoitzaren poltsikoan sartzen zuela eskua, ordainetan onurazko ezer eman gabe.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 88. orr.

2 du ad maskara jarri. ik mozorrotu; maskatu1.

Handik maskaraturik ateratzen bada eta azkar ihes egitea lortzen badu, inork ez du pentsatuko bera izan denik.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 80. orr.

Ez diot beste inori aurkitu dohain hori, begirada maskaratzeko beste batzuek aurpegia maskaratzen duten bezala.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 138. orr.

Erreparatuak ditut legearen teatroko aktoreok maskaratzeko dituzuen toga beltz eta zilarrezko puinetak.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 273. orr.

Aurpegia oinazez maskaratua zuen, eta kriseiluak argitzen zizkion begiek dirdiratzen zuten, leinuru beldurgarriz.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 191. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Horrela, zenbait saio maskaratu egin zituen, eskaera formalik ez, apenas zeharkako hitzen bat bazkide zenbaiti, esaterako.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 150. orr.

Pozoi maskaratuen bidez bere biziaren aurkako jutrukiak asmatzen zituzten.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 319. orr.

Aurpegi maskaratua daramaten aktoreak dira: gaur egungo finantza merkatuen garapenarekin nekez bereiz daitezke epe motzerako eragiketak eta epe luzerakoak, produktu eratorrien merkatua tarteko.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 239. orr.

Maskaratuak eta base-ball makilak eskuetan zatxizkatela etorri ziren gauerdi aldera.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 276. orr.

Ondoren, maskaratu batzuk agertu eta inguruan zegoen emakume bat eta beste zenbait pertsona zauritu zituzten.  Berria - Mundua   2006-02-11


maskaratxo iz ahoa eta sudurra estaltzen dituen maska. ik maskarilla.

Ez darama ezer soinean, ezpada maskaratxo zuri bat musuan eta fumigatzeko tresnak eskuetan.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 102. orr.


maskaratzar iz itsasontzien brankan jartzen den irudi handi apaingarria. ik maskaroi.

Eraitsirik zituen hiru mastak, husturik gain-bizkarra, erauzirik lema eta, hara, brankako maskaratzarra ere falta zuela ohartu nintzen. -Aditu duk, ezta?  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 365. orr.

-Perok hitz egin zuen, ontziko maskaratzarra baino zurrunago aurpegia-.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 216. orr.

Mamu airekorik ere bazen-eta masprezaren azpiko irudietan, maskara edo maskaratzarretan.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 75. orr.


maskarazi, maskaraz, maskarazten du ad maskaratzera behartu.

Horregatik, praka motzez, txarolezko zapatez eta adurretako batez jantzirik, arrimatzen da inudez maskarazi duen Rebekarengana.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 47. orr.


maskarilla 1 iz ahoa eta sudurra estaltzen dituen maska. ik maskaratxo.

Hotza latza, eta aire konprimituzko pistolarekin ari zirelarik, hatsaldi bakoitzean (gabe gehiago produzitzen zela eta, ez zieten maskarillarik eskaintzen) coke hauts pila irensten zuten.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 167. orr.

2 aurpegia estaltzen duen geruza kosmetikoa.

Maskarilla lisatzailea.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 31. orr.


maskaroi iz aurpegitzar baten itxura duen apaingarri arkitektonikoa.

kale estuen sarreretan, balkoi eta arkuetan, zoruan, etxe arte estutik apenas ikusten den zeruan, zubipeko ur uherretan, kanal-ondoan lotuta dagoen ontzi txikian, frutaz kargaturiko txalupan, poste baten puntan pausatu den kaioan, nonahiko hormetan ikusten diren kimera, grifo, maskaroi, gurutzeetan...  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 67. orr.


maskatu1, maska(tu), maskatzen 1 du ad ipar zerbait, beste itxura baten atzean ezkutatu. ik maskaratu.

Legez kanpoko edo legearen kontrako ekintzak antolatzen zirela gain hartan eta baseliza estakuru eder bat zela horien guzien maskatzeko...  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 82. orr.

Ber denboran, denetan sartu zaigu kapitalismoa, maskaturik bezala, itxura ezberdinak hartuz.  Herria   2001-09-13

2 maska jarri. ik maskaratu 2.

Herritar saldo handi bat igurikatua da mozorroturik edo maskaturik.  Herria   2005-03-17

Ohidurari jarraikitzeko, ahalez mozorroturik edo maskaturik jitea nahi lukete, denak ihauteri giroan sartzeko gisan.  Herria   2005-02-03

Beltzez jantzirik, maskatuak, soldado andana batek jauzi egiten du tresna bakoitzetik.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 203. orr.

Nola 1984 eko abendoaren 20 an mediku eta buruzagi abertzalearen bulegoan sartu ziren aurpegiak maskaturik, bera eta Luis Morcillo.  Herria   2005-12-15

3 (era burutua izenondo gisa)

Eskualgintza hasarretzen da, aldaketa hori eraso maskatu batendako hartzen baitu.  Herria   2004-07-22

Makilari, zirtzil, eta bertze haur eta heldu maskatu frango baziren ibilaldi koloretsu eta alegera horretan.  Herria   2004-02-19


maskatu2, maska(tu), maskatzen du ad mastekatu, mamurtu.

Asper ez daitezen, denbora-pasa, gomazko pilotak eta maskatzeko jostailuak eskuratzen dizkiete.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 21. orr.


maskatze iz ipar mozorrotzea.

-Goizeko 9etan Lapurdiko plazan " Ihauteria Merkatuan " Turismo Bulegoak antolaturik Mozorro edo Maskatze lehiaketa.  Herria   2003-02-27


maskor (orobat maxkor g.er.) 1 iz soinberen eta beste ornogabe batzuen gorputza estaltzen duen karezko azala. ik kusku.

Maskor batez eginiko hautsontzi bat, zigarrokinez eta gerezi-hezurrez betea.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 258. orr.

Arreta handiz ikusi zuen nola ateratzen zituen txirlak maskorretatik bere atzamar arrosa eta finez.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 304. orr.

Maskor horiek kaltzio karbonatoz daude eginak.  Berria - Gaiak   2004-07-17

Beilari baten jantziak ditu, lenazko kapa luze marroi, txapel, maskor eta makila.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 92. orr.

Itsasoko maskor batetik ateratzen da, eta horrekin egiten da purpura kolorea.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3530. orr.

-Maskor honen barruan jarraitzen du itsasoak.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 187. orr.

Hodi biribilkatu bat da koklea, barraskilo baten maskorraren itxurakoa.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 114. orr.

Santiagoren maskor horiarekin.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 53. orr.

Goian Santiagoko maskorra, erdian bidekaria eta azpian gezi bat, Bidea ezker hartu behar dudala erakusteko.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 26. orr.

Hor ikusten ahal dira batetik zernahi arrain mota, marrazo, gatuarrain eta holako, eta bertzetik fosilak, maskorrak eta hezurdurak.  Herria   2003-04-17

Dortokak bere maskorraren azpian bezala.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 229. orr.

Poliki, dortoka baten maskorra balitz bezala.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 63. orr.

2 irud/hed

Zeren garuna, hezurrezko bere maskor gogorraren barruan, ondo babesturik baitago normalki kalteetatik.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 221. orr.

Bere baitako maskorrean ezkutaturik, ematen zuen damu zela nirekin jardun izanaz.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 186. orr.

Gizon-emakumeak zirikatu nahi nituen, tentatu, indarberritu, lasaitu, ea ausartzen diren behingoz beren barraskilo-maskorretatik kanpora ateratzen.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 162. orr.

3 maskorren gaia.

Ile lisoaren eta maskorrezko betaurreko sendoen atzean erdi ezkutatua.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 116. orr.

4 (M larriz) Donostiako Zinemaldiko saria, besterik adierazten ez bada, Urrezko Maskorra. ik beherago 8

Akatsak akats, Maskorra irabazteko argudio sendoak ditu Roma-k.  Berria - Kultura   2004-09-21

Filmak zuzendari hasiberri onenaren Maskorra irabazi zuen Donostiako Zinemaldian.  Berria - Kultura   2006-03-22

5 balbula.

Haizagailuaren maskorra irekirik xurgauspoa martxan jarri, huts-etetekoa itxi, eta ponpa gelditu zuen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 218. orr.

"Lehor gustatzen zaio", arrazoitu zuen Bortolassok: eta euri egiten zuen bakoitzean hantxe joaten zen aparatuaren hondoko maskorra irekitzera.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 102. orr.

6 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Eskualdeko maskor biltzaile hoberena zarela erran digute... Baziren zapata-saltzaile poloniarrak, maskor-saltzaile turkiarrak eta perla-saltzaile errumaniarrak. Nikomedesek [...] maskor itxurako kurba bat asmatu zuen, konkoidea, harrigarriro ebazten zituena, aldi berean, hala kuboaren bikoizketa nola angeluaren trisekzioa.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 218. orr.

Jauregiak atzean itsasoa zuen, maskor itxurako badia txiki biribil erdia.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 111. orr.

7 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Egunak eta egunak igaro behar izan zituzten ontzi-maskorra olatuetan zintzilik, olatuen jostailu.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 53. orr.

Txapin izpiliku-koloreak ziren, erromes-maskor eta lore-irudi soilez apainduak.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 235. orr.

Euskal Herriko harpe batzuetako barraskilo-maskor azal lodiak.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 63. orr.

Zetazko galtzerdiak, harizko zapiak, txirla-maskorrezko botoiak.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 266. orr.

Lehengo zalaparta urritu egin zen, itsas maskor baten soinua bezalako marmar isila bilakatzeraino.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 141. orr.

Konoaren hondoan metatu zen amiantoa, ate-maskor irekiaren gainean, isilpean tapoi trinko bat osatuz.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 96. orr.

8 Urrezko Maskor Donostiako Zinemaldiko sari nagusia.

200 bat filma ikusteko parada, horietan 19 filma lehian izanen direlarik, urrezko maxkorra eskuratu nahian, tartean Montxo Armendariz nafartarraren “Obaba” filma.  Herria   2005-09-22

Turtles can fly-k Urrezko Maskorra eskuratu du aurten Donostiako Zinemaldian.  Berria - Kultura   2004-12-31

Urrezko Maskorrarengatik lehiatuko direnen artean François Dupeyronen Inguélézi lanak bilduko ditu begirada asko.  Berria - Kultura   2004-08-07

Michael Winterbottom ingelesa, Robert Guediguian eta François Dupeyron frantziarrak, John Sayles estatubatuarra, Victor Gaviria kolonbiarra eta Alfonso Aristarain argentinarra, besteak beste, Urrezko Maskorraren lehian izango dira.  Berria - Kultura   2004-09-17

9 Zilarrezko Maskor Donostiako Zinemaldiko bigarren saria.

Sari garrantzitsuagoa irabazi zuen 1999an Zhang Yang zuzendari txinatarrak Xizao (Shower) filmarekin: zuzendari onenaren Zilarrezko Maskorra.  Berria - Harian   2005-09-15

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

maskor itxurako (3)

urrezko maskorra (5)

urrezko maskorraren (3)


maskordun 1 izond maskorrez hornitua.

Saget andereñoak fatxadaren hondoko kolore urdin leuna, zutabe horiak, zutarri maskorduna atsegin zituen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 314. orr.

2 izlag maskorra duena.

Itsasoko azidotasunak koralei eta maskordun espeziei erasaten die, nagusiki, adituen arabera.  Berria - Gaiak   2004-08-18

3 (izen gisa)

Koralak, maskordunek eta zenbait plankton motak itsasoko ioi karbonatuen beharra dute, euren maskorrak garatu ahal izateko.  Berria - Gaiak   2004-07-17


maskortxo izond maskor txikia.

Ordu batzuen buruan, ontzigaina mukuru bete zen zaku gogor, harri egin, karez pikortatu eta maskortxoz josiz.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 135. orr.


maskota iz zorte-emailetzat hartzen den pertsona, animalia edo gauza.

Erbinude hura, Morito izenekoa, hondoratutako arrantzontziko maskota omen zen.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 160. orr.

Baina munstroak ez dira maskota onak.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 208. orr.

Top 16ko partidetan debekatu egin dute berdegunearen inguruan maskotak eta antzekoak ibiltzea.  Berria - Kirola   2004-09-18

Maskota exotikoen merkatua oso handia da EBn.  Berria - Harian   2005-10-25

Zeremonia hasi berria zelarik, Txapelketako maskota ofizialaz -giraldillaz- mozorroturik zeuden bi pertsona taula gainera igo ziren inolako eragozpenik gabe.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 69. orr.

Europan eta Ameriketako Estatu Batuetan 13.200 milioi euro erabiltzen dira maskotentzako janaria erosteko.  Berria - Gaiak   2004-01-10


maskotatxo iz adkor maskota.

Nolabait, kate motzean lotuta zeuzkaten jabeek beren maskotatxoak.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 42. orr.


maskulinitate 1 iz maskulinotasuna.

Mutilek beren maskulinitateari eusteko duten gizarte presioa oso gogorra da.  Berria - Euskal Herria   2006-03-02

Ahotsa pittin bat latza zuen, baina sendoa, oin indartsuak, xamurrak, gozoak, bortitzak, haren eskuak ezin sexyagoak, egundoko ipurdia zeukan, ez dago hitzik maskulinitate eta feminitate nahaste hura deskribatzeko.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 103. orr.

Nola nobelatu duten emakume batzuek maskulinitatea. Lehenengo nobelan landutako gaia intzestua izan zen, bigarrenean tortura, hirugarrenean absentzia baten presentzia, hurrengoan maitemintzea eta azkeneko eleberrian, maskulinitatea eta politika.  Berria - Kultura   2004-02-11

2 adkor zakila.

Gure gizon handi eta inportantea zeinen txiki eta bihurri bilakatzen zen bere "maskulinitatea" nire mingainarekin inguratzen nuenean!  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 59. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

politikaz eta maskulinitateaz (3)


maskulinizante izond maskulino bihurtzen duena.

Emakume irakurleak ere literatura maskulinizante edo maskulinizatua eskatzen dio emakume idazleari.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 327. orr.


maskulinizatu izond maskulino bihurtua.

Bere mezua maskulino soila duen aukera politikoa edo hauteskunde ekimenak guztiz maskulinizatuak egiten dituen aukera politikoak ezin du Euskal Herriko emakumeon babesa izan, emakumea alboratzen baitu.  Berria - Euskal Herria   2004-02-14

Emakume irakurleak ere literatura maskulinizante edo maskulinizatua eskatzen dio emakume idazleari.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 327. orr.


maskulinizazio iz maskulino bihurtzea.

Anna Bofillek uste du hiria maskulinizazio ereduaren isla dela.  Berria - Euskal Herria   2004-01-27


maskulino 1 izond gizonari dagokiona, gizonezkoa. ik femenino.

Andoniren esku maskulinoak, katiluak bailiran, zure titi gazteak babesten eta Andoniren bularraren beroa zure bizkarrean itsatsirik.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 55. orr.

Hatz zarpail eta maskulinoekin.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 68. orr.

Sexualitatea bakoitzak bere erara bizi du, modu subjektiboan, bere izate femenino edo maskulinotik eta bere desioen arabera.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 19. orr.

Gidak espero bezala, trekeko partaide maskulino gehienen artean bazterrak harrotu ditu neskaren irribarre zabalak.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 79. orr.

Pertsonaia maskulinoen eta femeninoen arteko disimetria (haiei begiratzeko ahalmena ematen baitzaie, eta hauek begiratuak izateko jartzen baitira).  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 120. orr.

Anatomia maskulinoa izanda emakume sentitzen direnen artean.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 68. orr.

Zientziak huts egiten zionean, emakume intuizioaz baliatzen zen Marga nire inteligentzia maskulinoak eragotzia zuen lekuraino iristeko.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 239. orr.

Ene bizi-modelo gehienak maskulinoak ziren liburuetako heroi gehienak maskulinoak baitziren.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 140. orr.

Baina gayek oso harreman gutxi dute emakumeekin eta oso giro maskulinoak sortu dituzte.  Berria - Euskal Herria   2006-04-22

Eternitatea maskulinoa da; betikotasuna eta geroa ere bai.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 320. orr.

Gizartea da, oro har, maskulinoa, eta izango da, oraindik, mendeetan.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 61. orr.

2 (gramatikan) bi genero dituzten hizkuntzetan, genero ez-markatuari dagokiona.

Garbi dago txandakatze hori ez dela fonologikoa, morfologikoa baizik, hotsa aldatzeaz bat hitzaren balio morfologikoa aldatzen baita maskulinotik femeninora edo alderantziz.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 147. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

irakurketa maskulinoa (4); maskulinoa da (5); maskulinoa izan (3); modu maskulinoa (3)

maskulinoak dira (3); protagonista maskulinoak (3)


maskulinoide izond

Esaten zuten klitoriko orgasmoak zituztenak infantilak, berekoiak eta heldugabeak zirela, eta orgasmo maskulinoideak zirela.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 216. orr.


maskulinotasun iz maskulinoa denaren nolakotasuna.

Hiria maskulinotasun ereduaren isla al da? 'emakumea, etxean' leloari eusteko egina al dago?  Berria - Euskal Herria   2004-01-27


maskur iz azala loditzeagatik eskuetan egiten den gogorgunea.

Atxilotuak maskur bat zeukan ezkerreko behatz txikian, eta nazkagarria eta ikaragarria zen koskor horixka txiki horri begiratzea.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 175. orr.

Maskurretan min egiten zioten zapata zuri eta beltz pare bat. Luzaz egon nintzaion begira maskurrez betetako esku horixkari.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 200. orr.


maskuri 1 iz giltzurrinei darien pixa biltzen duen mintzezko zorroa. ik bixika.

Gasolina-tankea hutsik zegoen ia; gure urdailak ere hutsik zeuden ia; gure maskuriak bete-beteak.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 184. orr.

Portuk tripia irentsi bitartean, Gorkak maskuria hustu zuen sasi artera.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 99. orr.

Joan komunera, kendu makarrak, hustu maskuria, garbitu muturra, orraztu kalparra.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 115. orr.

Maskuria libratu ondoren, zurrutada ur edan, eta sukaldera bideratu zen, dutxatu gabe.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 263. orr.

Lur jotako baserrian maskuria lasaitu zuen puskailetan.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 245. orr.

Komunetik pasa ez nintzenez, maskuria lehertu beharrean egon nintzen hortik aurrera arratsalde osoan.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 195. orr.

Behin baino gehiagotan galdetu zioten [...] zer zuen horren triste egoteko, hagineko minez al zegoen, digestio motelak, familiako nahigabeak edo maskuriko gorabeheraren bat ote zuen.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 108. orr.

2 (testuinguru teknikoetan)

Litro erdi bat gernu eduki dezake maskuriak, baina erdi betea dagoenean hasten da larritasuna sentitzen.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 194. orr.

Giltzurdinak gure gorputzean jiraka dabilen odola garbitzeko xedea du, eta odolak baztertzen dituen hondakinok, ur bihurturik maskurira bildu ahalean, gernutan kanporatzen ditugu, pizagaleak agintzen digun bakoitzean.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 69. orr.

Behar ez diren substantzia kimikoak eta ur kantitate txikitxo bat, berriz, ureterretatik maskurira bidaltzen dira.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 194. orr.

Maskuriko minbizia, inkontinentzia eta beste gaitz batzuk tratatzeko.  Berria - Gaiak   2006-04-05

3 (bestelakoak)

Gizasemeak, emakumeak, haurrak, zaharrak, animalien larruez jantzirik, aurpegia bikez igurtzitako maskuriekin estalirik, artalde argal batzuk zaintzen zituzten.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 218. orr.

Maskuri horia sabel gainean lotuta, heriotza puxikaz joka helduko balitz bezala, baserrietako umeen moduan jolasean.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 140. orr.

Arrainei tripa irekitzen diet, hustu eta maskuriak oinazpian leherrarazten ditut.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 68. orr.

4 (hitz elkartuetan)

Orduan, ebakuntza baten bidez, gernu-maskuriari lotu zituzten giltzurrunak.  Berria - Gaiak   2004-07-02

5 behazun maskuri behazuna biltzen duen mintzezko zorroa.

Une horretan, guztiz emana egoten da gibela beste eginkizun batzuetara, baina hutsarteetan ekoizten da behazuna, eta behazun-maskurian gordetzen, kontzentraturik, gero, behar denean, handik jariatzeko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 210. orr.

Egun batzuk lehenago egindako ekografiaren emaitza ere negatiboa izan zen, esan nahi baitzuen ongi zituela gaixoak gibela, behazun-maskuria eta pankreasa.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 188. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

maskuria hustu (4); maskuria lehertu beharrean (3)

maskuriko minbizia (7)


maskurtsu izond maskurrez betea.

Areto handia arakatzen zuen begiekin, eta sudurrean sartzen zituen hatz zakar, maskurtsu, kakoak.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 33. orr.

Baina esku maskurtsua -aurrez ezagutzen nuen bere maskur bakoitza eta bere mugimendu bakoitza- ontzitik ahora zebilen atzera eta aurrera, bide hori baino ez zuen egiten.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 166. orr.

Hego erraldoiek hatz maskurtsuen arteko larruzko mintzak ziruditen; kiratsa zerien.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 138. orr.


maskurtu, maskur(tu), maskurtzen da ad maskurrak eratu.

Hasieran, ospitalera iritsi berritan, zarakarrez eta harramazkaz josirik zeuzkan hatz samur zurbilen giltzadura guztiak, baina, apurka-apurka, hatzak maskurtu zitzaizkion eta tolesturetan geruza lodi eta gogor bat eratu zitzaion.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 187. orr.

Eskuak eta oinazpiak maskurturik eta ikorzirinez josirik...  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 573. orr.


masoi 1 iz masoneriako kide den pertsona. ik framazon.

-Bai, masoia naiz -esan nion-, masoia naiz.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 122. orr.

Sendagilea zen, eta diputatua errepublika garaian, askok masoia zela zioten, bere eskuzabaltasunagatik beharbada.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 112. orr.

Agure bat zuten elkartearen buruzagi goren; alproja hutsa zen, masoia, kartazale amorratua, mozkortia eta ele-ederra.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 392. orr.

Masoiak izan dira demokraziaren bultzatzaile nagusiak ere.  Berria - Gaiak   2004-05-12

2 (izenondo gisa)

Maiestate Masoien Logietako karguak aipatzen dira hemen.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 296. orr.

Nazioarteko Logia masoien elkartea.  Berria - Gaiak   2004-05-12

Hargin masoi batek egina zela irudia, arteaz zertxobait zekien batek.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 148. orr.

Ildo beretik bestalde, 1918an, Versaillesen, Austriako inperio katolikoa desegin zuten, holetan, Woodrow Wilson presidenteak eta Europako haren adiskide masoiek.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 84. orr.

Xaho gnostiko masoia eta errepublikazale laikoa zen.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 318. orr.


masoka izond adkor masokista.

-Hori militantismorik masokena dok, nik ezingo najuan jo batuan, esate baterako.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 43. orr.

Masoka demasa ala umore beltza?  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 57. orr.


masokismo 1 iz oinazea pairatzean atsegina -bereziki sexu-atsegina-, hartzen duenaren jokaera.

Bizitza espiritualak egunerokotasunarena ez den beste tempus bat eskatzen baldin badigu, utikan masokismoak! esaten ari zaigu modernitatea.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 78. orr.

Ez da ulertzen, masokismoa ez bada, zer arrazoi dagoen kultura espainol horretan integratu gura izateko.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 250. orr.

Unibertsoa [...] malenkoniazko gogoetagai zaio Borgesi, eta espazioaren eta denboraren masokismo ludiko halako bat lantzen du, tximeleta disekatuen gisa ezarriz tarteka paperean bere bizipen arruntak, bere bizipen bakarrak.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 17. orr.

Politikoa denak eta sexuala denak, sadismoak eta masokismoak, bat egiten dute gizon-emakumeen subkontzientean, banaezinak dira  Berria - Kultura   2006-02-28

2 sado-masokismo sadismoa eta masokismoa pertsona berean bilduak.

Burduntzien aritze "arraro" hori ez da, beraz, sado-masokismoaren saio natural bat, ezta sado-masokismoaren naturaltasunaren adierazgarri bat ere.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 35. orr.

Zuk diozuna, Jauna, gaitz bat da, nion ihardetsi, eta badu izen bat gaitz horrek, sado-masokismoa deitzen da.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 147. orr.


masokista izond/iz oinazea pairatzean atsegina -bereziki sexu-atsegina-, hartzen duena; maskokismoari atxikia.

Mugimendu nagi batean dabil maiz ibiltaria, non ez den kirolari ments eta masokista horietarik.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 59. orr.

Baina ni ez naiz masokista horietakoa, aizu!  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 33. orr.

Baina nik besotik heldu, eta berriro belaunikarazi nuen, hain gara gizakumeok batzuetan masokistak!  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 186. orr.

Idazleok eta psikoanalistak espezie berekoak omen ginen: analistek joera sadikoa zuten, eta guk, berriz, idazleok, masokista tankerakoa.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 113. orr.

Haatik, Milletena ez da pertsonaia sadikoa, ezta masokista ere (ez baitago sumisiorik bere jarreran, gehienetan pasiboa izan arren).  Berria - Kultura   2004-01-28

Sexua eta mina lotzea masokisten kontua da, nire ustez.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 170. orr.

2 masokismoari dagokiona.

Xu Jinglei zinemagilearen filmak maitasun harreman masokista bat kontatzen digu.  Berria - Kultura   2004-09-22


masoneria 1 iz isilpeko elkartea, harginengandik harturiko ikur batzuk erabiltzen dituena, kideen arteko elkartasuna helburutzat duena eta giza anaitasuna aldarrikatzen duena. ik framazoneria.

Masoneriako kide direnen esanetan, ordea, eurena eskola bat besterik ez da, banakoei beraien kabuz pentsatzen irakasten dien eskola bat, alegia.  Berria - Gaiak   2004-05-12

Askatasunaren, berdintasunaren eta anaitasunaren printzipioak masoneriarenak dira.  Berria - Gaiak   2004-05-12

Sekta bat al da masoneria?  Berria - Gaiak   2004-05-12

2 irud/hed

Benetako masoneria zen hura, emakume ezkonduek erosten zuten, lagun ezkongabeei ezkutuan emateko, pakete ñimiñoak eskutik eskura aldatzen ziren axkar-axkar, txutxu-mutxuka beti, erreferentzia guztiak kodetuak, azpikultura oso bat zen.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 80. orr.


masoniar izlag masonikoa.

Mozart-en Masoniar hileta baterako musika laburra jo zuten musikariek zapalketaren sentipena adieraziz lan kilikagarrian.  Berria - Kultura   2004-05-22


masoniko izond masoneriari dagokiona.

Lepo-paparrak gantzuz lustratuak zituela, eta poltsikoan ikur masoniko bat.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 37. orr.

Irrikaz begiratu eta begi kliskak egiten zizkion, ahopean mintzatzen zitzaion munduko gauzarik hutsalenak esateko, isilmandatu masonikoak itsasten zizkion elkarri emandako bostekoei.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 99. orr.

Oroz gain "konspirazio judu-masoniko" famatua.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 191. orr.

Arkitektura masonikoaren arauak aintzat hartuz osatu zitueztenen lanak batu dituzte erakusketaren azken aurreko sailean.  Berria - Kultura   2004-02-24

Hubert Robert margolari masonikoarentzat, arkitekturaren arteak irudi mentalak ahalbidetzen zituen  Berria - Kultura   2004-02-24


maspasa ik mahaspasa.

maspil 1 izond mailatua, maspildua.

Hau bezalako herri txiki-maspiletan natura ez da gizakiaren eguneroko bizitzatik bereizten.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 147. orr.

2 irud/hed

Izaerarik gabeko kolore maspila ekarri dute ordenagailuek etxeetara, lehengo marroi indartsu hura bazterturik.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 323. orr.


maspil-maspil egin ik maspildu 4.

maspildu, maspil(du), maspiltzen (orobat mazpildu; Euskaltzaindiaren Hiztegian maspildu agertzen da) 1 da/du ad mailatu, akastu; zapaldu.

Eta bere porrak behin eta berriz maspiltzen zuen, sagar handi bat balitz bezala, nire ofizialaren gorputza.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 205. orr.

Porrukina hautsontzian maspildu nuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 160. orr.

Tronpan ongi biribildu eta lurraren kontra maspildu zuen.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 169. orr.

Bi zaldi ikusi genituen kalean zerraldo eta mazpilduta [...]; eta, nonahi, soldaduak, eta artilleria, eta anbulantziak hara-hona bizian, lasterka eta presaka.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 141. orr.

Zorabiaturik eta mazpilduta, kedarrez estalita, zutitu egin zen kontuz, betaurreko apurtuak begietara eramanez.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 46. orr.

Xehatuko zaitut, erlamando bat bezala! mazpilduko zaitut, iltze bat bezala.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 239. orr.

2 irud/hed

Nire ahotsa oihartzunik gabe joan zen hegan, ahul, gauak, gau barrenduezin hark, itoa, mazpildua.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 362. orr.

Galduko ez balira, ez nuke halako ardurarik izango, hizlari datozen emakumezkoak ere, maspiltzen doakien gaztetasunaz goizero ispiluaren salaketarik ez balute makilajeaz arduratuko ez liratekeen bezala.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 18. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Aurpegi osoa handitua, maspildua, eskuineko begia hutsik, "Hidalgo izan duk" esan ahal izan zion osabak ahapetik, "Hidalgok saltarazi ziok begia, nire aurrean, hiru gintuan, izutzeko...".  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 63. orr.

Ez aurkeztu inola ere barrabil mazpildu, lehertu, erauzi nahiz ebakiak dituen abererik.  Elizen arteko biblia   Lb 22,24

Etxalde bat zeharkatu eta etxe maspildu batean sartu da.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 94. orr.

4 maspil-maspil egin erabat maspildu.

Maila hartako heroiaren leinuko bat irin-orea egiteko arrabolaz jo eta jipoitu egin zuelako, zauritu egin zuelako, mazpil-mazpil eginda utzi zuelako, lehiaketan parte ez hartzeko moduan utzi zuelako.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 98. orr.


maspreza iz brankan makurtua kokatzen den haga edo masta modukoa, ontziaren aurreko mastaren abenkak finkatzeko balio duena.

Masta nagusiaz gainera, Ánimas karrakak, karraka denen legean, bazituen han beste masta bi; mesanako edo gibel-masta deritzona, [...] eta trinket edo aitzin-masta esaten zaiona, izenak berak dioen legez, branka aldean, eta hari loturik, brankaz harago luze irtenda, maspreza.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 29. orr.

Hernando zen, niri dei egin eta batera masprezean aurrera katuarena eginez zapietan lan egitera joaten.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 402. orr.

Nire lekuan geldi lotu nintzen eta, halaxe, laguna trinketaren eta masprezaren arteko aparailuetan sartzen zela ikusi nuen, urrundik.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 183. orr.

Mamu airekorik ere bazen-eta masprezaren azpiko irudietan, maskara edo maskaratzarretan.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 75. orr.


mass
1 mass media masa komunikabidea.

Mass media eta lobby politikoek eragindako presioen ondorioz.  Berria - Kultura   2004-05-20

Mass media hauetako askoren atzean New Cultural Standard horietarantz eta pentsamendua homogenotzerantz jotzen duten kultur operadore indartsuak daude.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 97. orr.

Beharbada, hor legoke euskal komikigintzaren bidea, gurean inoiz mass media izatera iritsiko ez bada ere, gutxienez herri-media bilaka dadin.  Berria - Kultura   2006-03-14

Teatroa ez baita inoiz helduko mass media zabaletara, baina beste edozein komunikabidek baino hobeto transmitituko ditu sentimentuak, emozioak, ametsak eta itxaropenak, ikuslea eta aktorea aurrez aurre daudelako, une eta toki batean.  Berria - Kultura   2006-03-26

Erreportajea egiteko aginduko zioten delako futbolariarekin, ez kirolaz baizik eta modari buruz, elkarrengandik urrun egon arren mass medietako presentziak hurbiltzen dituen bi mundu horien topagune gisa edo.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 149. orr.

· Txostenak, egia esan, ez zuen Alderdia zuzenean nahasten, baina ongi erabiliz gero (hartarako zeuden mass mediakoak), garrantzitsua izan zitekeen euren interesetarako.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 271. orr.


massaitar iz Kenia aldeko massai tribuko kidea.

Antropologo edo antropofagoren batek ikertu beharko lituzke massaitarren eta euskaldunen arteko lotura begi-bistakoak.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 99. orr.


masta 1 iz ontzietan, belei eusteko zutik kokatzen den haga.

Hiru masta, eta mastotan, latina deritzegun horietako hiruki-taxuko bela bi bakoitzean! lau mastako brasildar ontzi handi bat.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 30. orr.

Atoian eramanik, hiru mastako goleta bat jaisten ari zen North River-en zehar.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 393. orr.

Hiru mastako belaontzi bat eta bapore bi daude atrakatuta.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 246. orr.

Hamar mila tonako zamako zahar bat, masta bikoa.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 88. orr.

Katuaren malgutasunaz egin zuen mastako aparailuetan behera.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 43. orr.

Gaztelako erregearen bandera zeraman mastaren goian.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 15. orr.

Mastetan bildurik ziren zapiei begiratu nien.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 83. orr.

Ontzien sokak lasaituak daude, ezin diote mastari eutsi, eta belarik zabaldu ezin.  Elizen arteko biblia   Is 33,22-23

Tenpesta izugarri hark inarrosi baitzituen galeoi-flotako galeoi guztiak, gurea bereziki, halako moldez, non bi masta hautsi eta hiruzpalu bela hondatu baitzizkigun.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 520. orr.

Ekaitzak bi zati egin zuen masta, lemazaina buruan jo, eta buruko hezur guztiak kraskatu zizkion.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 88. orr.

Gilaz gora, mastak erroetatik erauzirik eta haize oihalak urraturik, halaxe ageri ziren biharamunean, driban, txalupa haiek.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 47. orr.

Masta eraitsi beharko litzateke ziria haren azpitik kendu ahal izateko.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 17. orr.

Batek, bereziki, atentzioa eman zion, belaontzi bateko mastari besarkatuta zegoena, bikini ñimiño bat jantzita albora begira.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 102. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Masta luzeak apurtuak, oihalak zarrastatuak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 172. orr.

Ohartu nintzen arte ezen mesanako mastak krak egin zuela eta gainerat zetorkidala.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 464. orr.

Bazen beste ontzi bat, falua deritzen horietakoa, txopako mastan harro eskegita oihal brodatua ageri zuena.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 259. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Masta-ziriak sartzea ez zen lan gaitza.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 189. orr.

Belek haizea ez dutelako hartzen berez zentroaren lekua den masta-oinaren ondoan, baizik eta masta-muturraren parean.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4790. orr.

Itsasontziei zeharka bultzatzen zien haizeak, masta-oihalak eteteraino.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 48. orr.

Haren [biolinaren] arkua mantso ibiltzen zen, masta-oihaletan haizerik hartzen ez duen itsasontzia bezala.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 117. orr.

Kaira heltzen ari zen kalesa [...] ilunpeetan erdi ikusten ziren ontzietako masta-punta, gabia eta belazurrunen arabera. higanota, txiripaz berriro ere, bizirik atera zen, arrantzale batzuek itsasoan, masta zati bati helduta noraezean zebilela, aurkitu zutelako.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 81. orr.

Argitasun hartan, armadako masta-basoak neguko pagadi biluzia zirudien.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 115. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Masta nagusiaz gainera, Ánimas karrakak, karraka denen legean, bazituen han beste masta bi; mesanako edo gibel-masta deritzona, txopako gaztelauaren aurrean, eta trinket edo aitzin-masta esaten zaiona, izenak berak dioen legez, branka aldean,eta hari loturik, brankaz harago luze irtenda, maspreza.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 29. orr.

Lotinantak agindu zuen burua moztu eta trinket-mastaren puntan lotu zezatela.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 157. orr.

Gibel-mastan atondu berria zen garabiaren beso luzea karelaren parera agertu zen.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 57. orr.

Senir-eko zipresez egin zizuten zurajea, Libanoko zedroz goi-masta.  Elizen arteko biblia   Ez 27,5

4 bandera eta kidekoak jartzen diren haga.

Hego epelak masta erdian zeuden ikurrinak astintzen zituen eraikin ofizialetako balkoietan dolu-egunari nota koloretsuak jarriz.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 171. orr.

Munduko Rally Txapelketako masta luzeenean Citroenen bandera gorria mugitzen du haizeak.  Berria - Kirola   2004-10-29

Bandera mastan gora igotzen ari da, beste bandera biren artean, eta himno bakar bat entzuten da, martxa militarren kutsukoa.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 215. orr.

Udaletxean masta luzean Espainiako bandera gorri eta horia ikusi zuen eskegita.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 105. orr.

· Zaindarien talaitxoaren gainean inor ez dago; eta bi bandera mastak hutsik daude.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 33. orr.

5 hiru-mastako iz hiru mastako ontzia.

Lehorreratu ginenean, beste aldetik ikusi genuen hiru-mastako dotorea nola deskargatzen zuten begira egon ginen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 33. orr.

6 masta nagusisup_1

Masta nagusiaren aparailuetan gora egin zuten Mattinek.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 173. orr.

Bi txirrika handi ikusi zituen masta nagusitik brankako trinketera lotutako soketatik zintzilik.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 156. orr.

Ni neu joan nendin ontziko gabizain, alegia, masta nagusiko goian zelatari, gabia deritzon habia modukoan.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 12. orr.

7 masta nagusisup_2 (erkaketetan)

Eskribaua, berriz, gure masta nagusia baino tenteago zihoan.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 55. orr.

Ni, egiatan, masta nagusia baino zurrunago lotu nintzen.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 136. orr.

Ontziko masta nagusia bezain zut eta lehor, ardo-zahagia bezain baldan eta mozkor.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 133. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

masta gainean (4); masta nagusia (10); masta nagusian (10); masta nagusiaren (8); masta nagusiari (3); masta nagusira (4); masta nagusitik (5); ontziko masta (4)

hiru mastadun (3)

mastak eta aparailuak (3)

hiru mastako (14)

mastan gora (7)

mastaren puntan (3)

ontziko masten artean (3)


mastaberritu, mastaberri, mastaberritzen du ad masta berria jarri.

Hamabost egun iragan ondoren itsasoratu ziren mastaberriturik.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 65. orr.


mastadun izlag mastako.

Itasontzia hiru mastadun eta berrogei kanoiko fragata bat zen, txopako gazteluaren ederragatik itsasalde guztietan ezaguna.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 111. orr.

Aurrera segitu dut eta hiru mastadun itsasontzi bati begia emanda, harantz abiatu naiz.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 238. orr.


mastagabetu izond mastak galdu dituena edo kendu zaizkiona.

Lemari ero batek gidatu belaontzi mastagabetuko txo, eskifaia hordi batek etengabe ipurzulatua.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 263. orr.


mastakatu ik mastekatu.

mastaratu, mastara(tu), mastaratzen da/du ad mastara joan; mastara eraman.

Frantses untzi haren menerat geunden, zeina hurbildu baitzitzaigun gure kapitainak bandera zuria mastaratu bezain fite, harik eta parean jarri zitzaigun arte.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 521. orr.

Ez baikenuen zer eginik, berehala nagusitu zitzaizkigun, gure galeoiko kapitainak bandera zuria mastaratzen zuela, itsas lapurren lehen kanoi hotsa entzun bezain fite.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 520. orr.


mastatxo iz masta txikia.

Beste argazki batean Mundakako beste arrantzontzi batzuk ageri dira, txopako mastatxoan bandera lutoz jantziekin.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 45. orr.


mastekatu, masteka, mastekatzen (orobat mastakatu g.er.) 1 du ad ahoan ibili, ahoan txikitu. ik murtxikatu; mamurtu.

Plazan, sekula ez nuen astirik izaten lasai jateko, ongi mastekatzeko, ahoa zuku betean, hortz-haginen artean kraska eta kraska.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 17. orr.

Aitonari kosta egiten zitzaion mastekatzea eta irenstea.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 103. orr.

Urrebotoiak topatzen nituen beti plazan, udaberria zen berriro, eta astiro mastekatzen nituen gordeka.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 42. orr.

Pizza-zati bat ahoratu eta mastekatzen hasten da.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 79. orr.

Arrastiria goxo goxoa luzatzen ahalko da talo ta xingar batzu mastakatuz.  Herria   2001-06-14

Mokadu bakoitza 25 aldiz mastekatzen zuen, okela izan, arraina izan edo beste edozer izan.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 139. orr.

Mastekatzeko belar zatitxoak saltzen.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 34. orr.

Koka mastekatzen.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 63. orr.

Neskak, bien bitartean, kexu-zirkinik gabe eusten zion araketari, xingoma mastekatuz.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 233. orr.

Txiklea mastekatzen nuen, etengabe.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 194. orr.

Paper puskak mastekatu eta gela sabaira jaurtitzea.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 386. orr.

Tootles, kontramaisua, euren artean zebilelako, soka baten muturra eskuan hartuta eta tabakoa mastekatzen.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 197. orr.

2 irud/hed

Begirada gurutzatuak, aldaka kulunkariak, masaila gorriak puruak mastekatzen, oliba-koloreko aurpegi iharrak.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 175. orr.

Ezer ez da ongi-ongi ezagutzen eztabaidaren haginekin mastekatua izan ez bada.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 286. orr.

Amorrazioa mastekatuz aldegin zuten denek.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 34. orr.

Paranoiko bat naiz, paranoiko bat naiz, paranoiko bat naiz hitzak mastekatuz behin eta berriz ahopean.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 74. orr.

Zeregin berezirik gabe zain eta euriari begira egoteak bazuen denbora mastekatzearen antza.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 18. orr.

Lehengo batean, lagunarte on batean nengoela, gure aberriaren gaia ekarri zuen solasak, gai mila aldiz aztertua, xehatua eta mastekatua, baina ez haatik amaitua, finitua edo flakatua.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 127. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Janari mastekatuan bat-batean aurkitzen den harriak adierazten duenez.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 205. orr.

4 mastekatzeko goma gomaren antzeko gaia, azukreduna eta aromaduna, mastekatzen dena.

Ehun eta berrogeita hamazazpi dolar eskudirutan, hiru barra mastekatzeko goma, hogeita bost zentimoko lau txanpon, hamar zentimoko bi txanpon, zentimoko lau txanpon eta paper zati bat.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 156. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

denbora mastekatzearen (3)

mastekatzen eta tragatzen (3); txiklea mastekatzen (3)


mastekatzaile iz aipatzen dena mastekatzen duen pertsona.

Denbora mastekatzaile, hauek ere.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 18. orr.


mastekatze iz ahoan txikitzea.

Mastekatze biziaren soinuak baizik ez ziren haren aho betetik ateratzen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 81. orr.

Mastekatzeak ahogozoa hartzen laguntzen du.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 207. orr.

Hortzak ere palanka-sistema baten parte dira; 3,5eko desabantaila mekanikoa dago ebakortzetan, eta 1,7koa haginetan, hau da, mastekatze-lan gogorrena egiten den lekuan.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 63. orr.

Bidean, argi eskas hartan, usain beroak eta mastekatze-hotsak...  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 12. orr.

Mastekatze mugimendua barailetan.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 137. orr.


mastektomia iz bular bat osoki edo partez erauztea.

Ebakuntza-eguna du Bennettek ostirala, eta mastektomia bat zeukan programatuta.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 107. orr.


master1 1 iz graduondoko espezializazio ikastaroa, unibertsitatean edo kideko zentro batean egiten dena.

Graduko ikasketek indarra galduko dute, eta graduondokoek edo masterrek garrantzia handia hartuko dute.  Berria - Harian   2005-05-25

Filologia Frantsesa ikasi du, baina itzultzaile jarduteko beste bi urteko master bat egin beharko luke Vilniusen.  Berria - Mundua   2004-04-23

Horretarako, master bat, espezialista titulu bi eta doktorego programa bi eskainiko ditu UEUk hirugarren zikloan, guztiak EHUk balioztatuak.  Berria - Euskal Herria   2004-07-01

Eliz Ikasketetan Madrilgo Comillas Unibertsitatean lizentziatua da (1998), eta Erlijio Zientzietan Masterra du (1999).  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 11. orr.

Rosa master bat egitera joan zen Madrilera.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 88. orr.

Psikologiako master bat.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 51. orr.

Ingurumen-hezkuntzako masterra egiten aritua zen hiru urte lehenago.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 187. orr.

Ingurumen-hezkuntzako masterreko ikasle izan nintzen duela hiru urte, hainbat hilabetez.Animazio digitalari buruzko master bateko ikaslea da Bartzelonako Pompeu Fabra unibertsitatean.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 187. orr.

Euskal Herriko artearen master edo gradu-ondoko kurtsoa Deustuko Unibertsitatean ematen da, inork ondo jakin gabe zergatik ez dagoen horrelako eskaintzarik unibertsitate publikoan.  Berria - Kultura   2004-07-18

Gerora itzulpengintzaz Masterra egin zuen Gasteizen.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 12. orr.

Masterreko jarduera praktikoen barruan, film labur bat egin zuen Carmen Gonzalez sevillarrarekin batera.  Berria - Kultura   2004-06-11

2 (hitz elkartuetan)

Bestetik, master titulazioak ere izango ditugu, eta zentroen arteko elkarlana ere beharko dugu horiek antolatzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-03-19

· Berdintasun masterrak bultzatu ditugu unibertsitateetan, hutsune horri aurre egiteko.  Berria - Euskal Herria   2006-02-17

Enpresa gidaritza masterrak egiteko beka sistema bat.  Berria - Euskal Herria   2004-06-16

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

masterra egin (3); masterra egiten (3)


master2 iz kopiak egiteko erabiltzen den audio edo bideo zinta.

Hutsa diskoa iazko irailean grabatu zuten, Galarko Sonido XXI estudioan, eta ondoren, Oihuka disketxera jo zuten masterrarekin.  Berria - Kultura   2004-06-05

Hamabost bat egun barru itzuliko da diskoaren masterra besapean duela.  Berria - Kultura   2006-02-01


masterizatu, masteriza, masterizatzen du ad kopiak egiteko masterra ekoiztu.

Diskorako 23 kantu grabatu eta masterizatu ditu Chaok.  Berria - Kultura   2004-09-10


masterizatze iz kopiak egiteko masterra ekozitea.

Kudeaketa artistikoa Galder Izagirrek egin du eta masterizatzea Mikel Kazalisek.  Herria   2005-06-30


masterizazio 1 iz masterizatzea.

Grabatu ostean, nahasketak eta masterizazioa atzerrian egiteko asmoa zuten, Finlandian, hain zuzen. 'Itzalitako argi bakoitzeko' izenburua du, eta Babelmusik zigilu berriak atera du; New Yorkeko West West Side Musicen egin dute masterizazioa.  Berria - Kultura   2004-06-12

Masterizazioa Aitor Ariñok egin du, Lorentzo Records estudioan.  Berria - Kultura   2006-04-27

Masterizazioa, ordea, Bartzelonako Reverse Mastering enpresako Jean Dob teknikariak egin du.  Berria - Kultura   2004-11-23

Ez zuten diskoaren masterizazioa teknikari ezezagun baten esku utzi nahi.  Berria - Kultura   2004-06-12

2 (hitz elkartuetan)

Grabazio estudioaz gain, denda, entsegu lokala, masterizazio estudioa eta biniloak egiteko fabrika ditu.  Berria - Kultura   2006-04-29


masterraldi iz masterra.

Bestalde, «masterraldi berri bati» ekingo diote, Tere Irastortzak esan bezala.  Berria - Kultura   2004-09-15


Masters 1 iz tenisean eta golfean, munduko jokalari hoberenak baino jokatzen ez duten txapelketa.

Mastersean Amarika izango lehen aurkari.  Berria - Kirola   2006-04-28

Aurtengo Mastersean hutsune garrantzitsua izango da: Severiano Ballesteros espainiarra (bi aldiz txapeldun Augustan).  Berria - Kirola   2004-04-08

Masterseko finala jokatuko dutenak Wimbledongo finalean aritu ziren aurrez aurre.  Berria - Kirola   2004-11-16

Mastersa opari mamitsua da harentzat.  Berria - Kirola   2004-11-16

Mastersari ekiteko jaialdi erakargarria antolatu dute Seguran.  Berria - Kirola   2006-04-28

Pilota munduko txapelketa berritzaileenetako bat aurkeztu zuen atzo Galarretan: Insalus Erremonte Masters-a.  Berria - Kirola   2006-03-24

Houstongo Mastersa irabazi zuen eta ginga bikaina jarri denboraldiari.  Berria - Kirola   2004-11-23

Roger Federerrek 11 torneo irabazi ditu aurten: Indian Wells, AEBetako Irekia, Bangkok, Torontoko Mastersa, Halle, Australiako Irekia, Hanbugoko Mastersa, Wimbledon, Dubai eta Gstaad.  Berria - Kirola   2004-11-23

2 (hitz elkartuetan)

Tenis jokalari onenak ariko dira gaurtik igandera Indian Wells torneoan, denboraldiko lehen masters seriea.  Berria - Kirola   2006-03-09

Nafarroako enpresako zortzi pilotari hoberenek Masters txapelketari ekingo diote bihar Seguran.  Berria - Kirola   2006-04-28

Masters torneoak hasiera erakargarria izango du gaur, Galarretan.  Berria - Kirola   2006-03-25


mastika iz leihoetako beirak finkatzeko, zuloak betetzeko edo tutuak lotzeko erabiltzen den orea.

Leihoan lehen eguzki-printzak ikusten ziren; edo kristalen ertz izoztuak, mastika zikinaren kontra; edo argi apala, euriak eta lanbroak gandutua.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 18. orr.


mastin 1 iz artzakurra, artzanora.

Tiberio, 80 kilo den Napolesko mastin batek, haginkada latza eman zion bere nagusiari Sopelan.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 87. orr.

Osaba aulkitik altxatu, eta txakurra, mastin zuri handi bat bihurturik orduko, marmarka hasi zitzaidan.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 413. orr.

Beste bat agertu da mastin batekin.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 92. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Artaldeak zaintzeko mastin zakurrak ipintzea omen da biderik onena, otsoei jazartzeko gauza direlako.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 114. orr.

Kortako xoko batean zegoen mastin zakurra balakatzera hurbildu zen Eneko.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 83. orr.

Arraza nahasikoak ziren, mastin itxurakoak.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 121. orr.

Mastin arrazakoa zen eta zuri-zuria.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 319. orr.

Otso kopuru haundia baziteken, ardien zaintzeko bazirelakotz 5 zakur mastin arrazakoak, eta etzirelakotz oldartu otsoeri.  Herria   2005-12-22


mastitis iz ugatzaren hantura.

-Mastitisa, orduan.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 137. orr.


mastodonte iz Hirugarren eta Laugarren Aroetako ugaztun fosil guztiz handia, elefantearen ahaidea.

Mastodonte baten fosilak aurkitu dituzte Java uhartean.  Berria - Gaiak   2004-07-30

Mastodonte bat akatzeko adina pilula lo-eragile emanda egin zituen harekikoak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 385. orr.

Masa txiki batek mastodonterik astunena altxa zezakek, bere zamaz, palanka bati esker.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 478. orr.


mastoiditis iz loki hezurreko apofisiaren infekzio birala.

Otitis bat izan nuen, eta gero mastoiditisa harrapatu.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 98. orr.


mastrakatu, mastraka(tu), mastrakatzen (4 agerraldi 2 liburutan; orobat mastrikatu 6 agerraldi 2 liburutan) 1 da/du ad lauskitu, gogor erabiliz zimurtu edo desitxuratu. ik marruskatu 3.

Nire gurasoei aitortzea agerian jartzea bezala izango litzateke une berean mundu guztiak nire muturrean kaka egin dezan, munduko mediokre guztiek muturrean kaka egingo balidate bezala, bere kaka likitsak nire muturra mastraka dezan uztea bezalaxe.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 23. orr.

Eman dezagun bada haur denboran [...] gurdi bat ikusi zuela norbaiten oina jakin gabe eta inozentki mastrakatzen.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 182. orr.

Beso bat erauzi zion eta bestea mastrikatu.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 76. orr.

Makina batek eskua mastrikatu zion.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 106. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Eman dezagun oina ikusi zuela lehenik, belarretan, leuna eta osoa; gero gurpila; eta ondoren oin bera, ubela, mastrakatua.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 182. orr.


mastrikatu ik mastrakatu.

masturbaketa iz masturbatzea.

Antonio belauniko zegoen gure ondoan eta zakurra ni hartzen ikusteko gogoa zuela esan beharrik ez zeukan, bere buztan tenteari helduta masturbaketan hasi baitzen bizi-bizi.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 105. orr.


masturbaldi iz masturbatzea.

Ikusten duzunez, Eugeni, masturbaldi baten ondoren, hazi-guruinak handitu egiten dira eta azkenean likido bat isurtzen dute; isurketa honek zoramenik eztienera eramaten du emakumea. Esan beharra dago masturbaldiek jarraitu egiten dutela solas denboran.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 93. orr.


masturbatu, masturba, masturbatzen da/du ad sexu plazerra bakarka hartu; besteren bati, koitorik gabe, sexu gozamena eman. ik idi 18; kanpai 16.

Eta Mesalina masturbatu egiten zen, zenbait gizon, bere begien aurrean, kanpaia jotzearen jotzez, guztiz ahituta hiltzen ziren bitartean.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 155. orr.

Hau irakurtzen duenari desira piztu nahi diot, masturba dadila gutxienez.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 146. orr.

Eskuaz, tente zegoen neure buztanari heldu eta masturbatzen hasi nintzen, emeki-emeki.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 39. orr.

Masturba ezazu neskatila, eta zu lasai, hel dadila bera.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 92. orr.

Masturba nazazu, zaldun, lanean ari naizen bitartean.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 302. orr.

Sodomizatzen zaituztenean, ez utzi inoiz klitoria masturbatu gabe: ez da bi atsegin horiek batera baino plazer handiagorik.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 145. orr.

Larrutan jardun duen bitartean, Dolmancék barrabilak eta ipurdia masturbatu dizkio, eta Saint-Ange Andereak Eugeniren klitoria igurtzi du.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 205. orr.

Haurrak, begiak telebistatik kendu gabe elkar masturbatuz; telebista amaitzearekin orgasmora iritsiko dira laurak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 104. orr.

Ohe-estalkia kendu gabe, luze etzan ninduen eta ni masturbatzen jarraitu zuen.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 15. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

masturbatu egiten dira (3)

elkar masturbatzea (4); elkarrekin masturbatzea (5)

bere burua masturbatzen (3); beren burua masturbatzen (5); masturbatzen dira (14); masturbatzen hasi (4); masturbatzen jarraitu (3); masturbatzen jarraitu zuen (3); masturbatzen zen (3); nola masturbatzen dira (3)


masturbatzaile izond /iz masturbatzen duena.

Behar fisiologiko hura askotan errepikatzen zen nonbait, egoerarik edo lekurik ezinezkoenetan batzuetan, eta Brown jaunak laster batean eginiko kalkuluen arabera, zazpikoitu egin zitzaion ahalmen masturbatzailea, edo zortzikoitu.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 68. orr.

Urrutiaren pertsonaiek "ez dut zerbitzatuko!" garrasi egiten dute, Satanen oinordeko dira, babesgabeak, lekuz kanpo beti, kili-kolo: heretikoa, aztia, iraultzailea, bortxatzailea, sakrilegoa, Sade, Nostradamus, poeta erromantikoa, sugekumea, dandya, masturbatzailea, bidaiaria, hiltzailea...  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 153. orr.


masturbatze iz sexu plazerra bakarka hartzea; besteren bati, koitorik gabe, sexu gozamena ematea.

Ai, zerbaiteagatik esaten zaio leku askotan "lehorrean egin" masturbatzeari!  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 73. orr.

Egia da zenbaitetan kaltea eta gozamena nahastuta datozela: zigarreta, masturbatze zoroa...  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 86. orr.

Masturbatze lanetan sarri-sarri jarraitu nuen, baina egia da ia gauez baizik ez nuela egiten, egunez beti bainenbilen Imanolen bizkar gainean.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 45. orr.


masturbazio iz masturbatzea.

Horregatik, masturbazioa, uzki-koitoa, lesbianismoa edo homosexualitatea -ugalketarik gabeko jarduerak guztiak- gogor jazarri eta kondenatuko dira.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 12. orr.

Atzera-aurrera hauei masturbazioa esaten zaie, eta libertinoen hizkeran kanpaia jotzea. gogoratze hutsak beti masturbaziorik bortitzenera eramaten ninduen.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 88. orr.

Voyeurismoaz, aho sexuaz, masturbazioaz, sadomasokismoaz, lesbianismoaz eta orgiez idatzi du, poetikoki baina hotz.  Berria - Kultura   2004-06-10

Francisek masturbazioarena egiten, emakumezko laguntzaile batekin.  Berria - Kultura   2004-05-09

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

masturbazioaren inguruan (5)


masusta 1 iz laharraren edo sasiaren (Rubus fruticosus) fruitua, jateko ona, lehenik berde, gero gorri eta umotzean beltz diren pikor hazidun askoren multzoak osatua.

Pikuak, mertxikak, masustak...!  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 48. orr.

-Ekarriko al dizkizut masustak esnearekin?  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 30. orr.

Masustaren ehundura leuna eta usain freskoa zeuzkan zapiak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 155. orr.

Zorro honetan bi masusta sartuko ditut, bata gorria eta bestea beltza.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 144. orr.

Lau pote haragi, bi pitxer marrubi, bi pitxer masusta gorri eta larramahats, hogei pitxer tomate, bost kilo olo maluta eta lau kilo arroz.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 193. orr.

Bi pertz bete masusta hartu eta hamar, agian hamabi tarta egitea.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 192. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ironia bilatu nuen masusta koloreko begi horietan, baina ez nuen halakorik aurkitu.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 392. orr.

Borrokara eragiteko, mahats- eta masusta-zukua erakutsi zizkieten elefanteei.  Elizen arteko biblia   1 M 6,34

Tea limoiarekin edo masusta marmeladarekin hartuz.Eta sorberri diren masusta-kimuek / nire oroitzapenen ardo mikatzarekin / elikatzen dute / etorkizuneko fruituaren kolorea.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 204. orr.

Gero, biribilean eseri ginen hilobiaren inguruan eta hileta-oturuntza izan genuen, masusta-jana.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 36. orr.

Masusta usaina edo sasietan sortzen diren fruitu bitxi eta baliogabeen usaina.  Berria - Kultura   2006-03-02

Bi masusta-pazien pisuarekin makurtua.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 190. orr.

Masusta formako botoi biribilez.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 277. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, elkarketak izenondo balioa duela)

Udako tximista sigi-sagatsuek urratzen zuten aldian-aldian zerua argi masusta-zukutsu batez.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 216. orr.

3 masusta arbola ik masustondo.

Toki honetan, masusta arbolak eta basa mahastiak erauzi eta Medalliongo golf munizipala egin duten honetan, lehenago, auzo bat zegoen.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 272. orr.

4 masusta ardo (corpusean masustardo soilik)

Masustardotarako erabiltzen dira bakarrik han, Britainia alde haietan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 349. orr.

5 masusta-gorri mugurdia.

Tarta bat masusta gorriz eta andere-mahatsez betea.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 259. orr.

6 masusta-kolore izond masustaren kolorea duena.

Eguerdiko belaontzi bera ikusi zuen Norak, bela zuriak zeru masusta-kolorearen kontra haizez puzturik.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 217. orr.

7 masusta landare

Labore kulunkariz estalitako alorrek erakusten dute lurraren emankortasuna, makaletara lotutako mahasti ilaraz eta masusta landare hostotsuz inguratuta...  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 21. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

masusta gorri (4)


masustadun izond

Soilik aurpegi masustaduneko gazteak esan dio: [...].  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 66. orr.


masustardo ik masusta 4.

masustondo 1 iz masusta arbola, lore arrak eta emeak txorten berean dituen zuhaitza, etorkiz sortaldekoa (Morus alba eta Morus nigra). ik masusta 3.

Han, geltokiko auzoan, harrizko etxetxoak, beren patio eta ukuiluekin, masustondoak, mahastiak, eta soro bazterrak Ligugnana edo San Giovannikoen berdin-berdinak ziren.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 74. orr.

Erokeria amaitu genuenean, muinotik azkar-azkar jaitsi ginen, eta zortziok masustondo zuri handi batera igo ginen.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 3. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Haren argi galdu oraindik gozo-gozoak, ukitu ere ozta egiten zituen masustondo ilarak  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 208. orr.

3 masustondoaren zura.

Batzuek dutara jotzen zuten, masustondozko gider luzeko mandolina, zeta bihurrituzko bi hari besterik ez duena eta tonu laurdenetan gozatua dagoena  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 315. orr.


mataderi iz hiltegia.

Aspirina irentsi eta gero ere lehengo aurpegiera desanparatuarekin jarraitzen du neskatxak, lasai baina tristerik, mataderiko hil-epaia onartu duen aberearen antzera.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 32. orr.

Ez al dik penarik ematen halako txekor polita mataderira eramateak?  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 188. orr.


matadero iz hiltegia.

Eskailerak matadero batekoak dirudite.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 61. orr.

Indalexio txiki agertzen da, matadero zaharraren aurrean, lehenengo planoan itsasontzi handi-handi bat daukan irudian.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 10. orr.

Maiatzean hasiko da kontzertuak ematen: 5ean Tolosako Bonberenean (UEKrekin), 19an Azkoitiko Mataderoan (Neü-rekin) eta 26an, Anoetako gaztetxean.  Berria - Kultura   2006-04-13


matadore iz zezen-hiltzailea.

Hareatzan matadorea, honezkero zazpi banderilla iltzaturik dituen zezenaren bizkarrezurrean ezpata sartzen.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 36. orr.


matahame ik matahami.

matahami (orobat matahame) 1 iz ipar

Bestalde matahami eta taloak, bai eta edari goxoak hartzen ahalko dira, tokian berean. Lampauleko jatetxe batean matahamez ase ginen.  Herria   2005-11-24

9etan askaria: matahami, kauserak, kafe, xokoletesne… 11etan jauntzi erakustaldia, 12tan dantza jauziak.  Herria   2005-12-01

Antolakuntza mailan ez zen deusen eskasik, usaiako edarietaz bestalde, matahami beroak preziatuak izan baitira arratsalde erditan.  Herria   2003-12-04

Zakua pausatu orduko, Bretainiako matahamiak ziren jastatu behar herria bisitatu aintzin.  Herria   2003-05-22

2 (hitz elkartuetan)

Aratsaldeko 5-etarik goiti, ezker paretan, loto jokoa eta talo ta xingar, ogitarteko, bixkotx eta matahami saltze.  Herria   2005-12-01


matalaz (orobat matalaza eta matelasa g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian matalaz agertzen da) iz ipar

Mahai ttipi bat, murruaren kontra altxatzen zena (nik uste), alki bat, lastozko matalaza, Beloken utzia nuen hura bezain tinkia edo gehiago.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 15. orr.

Goizaldera, greba ez egitea erabaki zuten langileek bidea zulatu zuten sarrerako giza-zutoinen eta fabrikan berean loak hartzeko hedatu ziren zaku eta matalaza arinen artetik.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 208. orr.

Matelasa zikin horretan pasa dut gaua nigarrez.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 221. orr.

Bigarren aldian, aldiz, lehenik zangoak lurrean pausatzen ditu eta ukabilak matalazan ahal bezainbat sartu ondoan xutitzen da, ez ordea berriz ere beso eta zangoak urratzeraino tiratu gabe.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 114. orr.


matapax iz

Gero, inork matapaxarekin jo izan bailuen, eta kolpeak bere onera ekarri izan bailuen, mukiak, zapi batez, hots handitan kendu eta lehengo tonu logiko eta hotzean segitu zuen.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 86. orr.


matatxerri iz txerria hiltzea.

Gero, azkon nagusiei lotu dizkieten zuziek estalkiak sutan jarri dituztenean, harresietatik behera bota dituzte portugaldarren buruen gainean, eta hauek izan dira atzera egin behar izan dutenak, matatxerriaren ondoren txokarraturiko zerriak bailiran.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 329. orr.


mataza 1 iz euskarririk gabe bira handietan bildurik dagoen haria.

Alboan neukan emakumeak eten zidan gogoeta, mataza hariltzen lagunduko ote nion galdeginez, ausardia handiegia ez bazen.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 37. orr.

Neure burua ikusten dut Ritaren ondoan, mataza harilkatzen.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 41. orr.

Gurutzean harilkatutako mataza. emakumeak irribarre egin eta mataza desegiten zuen, besterik ez, eta behin belarrian sartu zuen orratz luzearen punta kamutsa.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 94. orr.

Artilezko matazekin jolasean aritu zen, eta orratz bat hartuta esku ahurrean tapatekoka jardun zuen.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 94. orr.

2 irud/hed (gauza fisikoak)

Hari luze horren matazak korapilatu egiten dira, behin eta berriro, xix. eta xx. mendeetan, lekukotza nabarmenak baititugu aurretiaz esandako horien inguruan.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 28. orr.

Ile gorrixkaren mataza izurtu batek kiribil lisoez zedarritzen zion kopeta luze eta estua.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 84. orr.

ik beherago 8.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Hasieran ilea ziruditen, haurraren ilea, gero loratzen eta korapilatzen zena mataza beltzetan kapelaren azpian.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 83. orr.

Patiora irten nintzen, ez baitago euria bezalakorik buruko matazak hariltzeko.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 96. orr.

Orduoro entzun nituen ezkila-joaldiak, Sabethek lo zirauela: adats eta arnasa berozko mataza beltz bat nire ondoan.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 186. orr.

Bere nerbio guztiek haragia ebakitzen ziotela zirudien, altzairuzko alanbre mehearen mataza bailiran.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 501. orr.

Mataza batean bildu ginen hirurok eta, azkenerako, Fernando berotzen hasi eta ikaragarri tente jarri zitzaion, bioi jo zigun larrua eta Marinaren ahoan hustu zen.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 153. orr.

Nire koltxoiaren gainean erantzi gabe, dardarka eta izerditan nengoen bil-bil egina mataza baten pare mantarekin tapatuta.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 183. orr.

Ni Simon Azkue nintzen, erdia gizon eta erdia sagu, bi besoak luzatu eta matazatik harilkoa egiteko bakarrik balio zuena.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 82. orr.

Baina has nadin mataza biltzen, tenorea ere bada-eta.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 86. orr.

3 irud/hed (gauza abstraktuak)

Badiaren beste aldetik gindoazen, parkea zeharkatuz, eta nire pentsamenduen mataza gero eta gehiago katramilatzen zen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 51. orr.

Mataza korapilatsuko istorioak harilkatzen jarduten zuten.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 261. orr.

Susmoa badut horrako bideak geroz eta azterketa-prozedura konplexuagoen mataza korapilatsu batera garamatzala, hizkuntz egiturari buruzko hainbat galdera garrantzitsuri erantzunik emateke. Bata zein bestea hartu, kontua da entzulea hunkitzeko moduko mataza osatzea.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 79. orr.

Aitari buruz ditudan irudiak eta oroitzapenak ugariak dira, baina ezin dute mataza osorik osatu, album bateko argazki solteetan bezala ikusten baitut, eta ez hasiera eta bukaera duen film batean.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 147. orr.

Guztiaren laburpena egiteko agindu zioten funtzionario guztiz buruargi eta erne bati, eta zoratzeko puntuan egon zen, mataza haren hariari jarraitu ezinik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 532. orr.

Berehala askatu zuten mataza, azalpen egokiak aurkitu zituzten, arazoak oso forma zehatz eta garbiak hartu zituen, dena argitu zen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 278. orr.

Berehala askatu zuten mataza, azalpen egokiak aurkitu zituzten, arazoak oso forma zehatz eta garbiak hartu zituen, dena argitu zen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 278. orr.

Zoritxarrez, kronika honek ez du korapiloa askatuko, aitzitik, mataza nahasiagotuko du.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 153. orr.

Adio egitura hexagonalari: lipar gutxiren jiran, mataza desarildu, eta glukosa bilakatu zen atzera.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 301. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Orso Nero handia eta lodia zen, ero begiak zituen mataza itxurako bekainen azpian.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 24. orr.

Elkarren begiramenduan genbiltzala arretaz eta mataza-harilkatzeak baino haruntzagoko eremu badaezpadakoetara abiatuak ginela, jakin gabetan ziur nora.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 80. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Askatzeko ahalegin bakoitzak gero eta gehiago korapilatzen duen artile-mataza bezala.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 449. orr.

Listari-mataza bat eman zion Ariadnari, eta nola erabili behar zuen esan.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 91. orr.

Betikoa? galdetu eta bere kirru mataza beltzarana orrazten saiatu da bi eskuez,Infernuko klabija-mataza hartan hautsi zaion azkazal bat arta ezin handiagoaz konpontzeko.  Berria - Kultura   2004-08-12

Ke mataza batzuek, gora zurrunbiloka hegoaldeko zerumugan, abangoardia tatariarra hurbil zegoela frogatzen zuten.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 189. orr.

Lehertzeko zorian zegoen odol mataza bat ematen zuela esan nuen.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 124. orr.

Lurrun mataza eskergek zeru ganga behera zekartela irudi zuen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 142. orr.

Hor hasten da lurrintzen, bistara azaltzen den laino-mataza formatzen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 242. orr.

Eguraldia okerrera zihoan nabarmen, mendebaldetik hodei-mataza lodiak zetozen, abiada bizian eta urez beteta.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 264. orr.

Kontakizun-mataza txiki bezain bizia ehundua zuen.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 135. orr.

Amsterdameko karrika-matazan.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 218. orr.

6 elurraz mintzatuz, maluta.

Gero eta mardulago ari zuen elurrak, matazak lodi eta, haizerik ez baitzen batere, bide zuzen-zuzena eginez goitik behera.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 108. orr.

Ez zekiten argitik argira erortzen ari zirela, elur matazak bezala.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 179. orr.

Etorri ahal izan zitzaidan irudi gordin bat ametsaren barruan, eta erakutsi grua eta kamioien gurpilak elur matazak bezalako hitzak zapaltzen, lokatzetan barruratzen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 78. orr.

7 hari mataza

Hari-matazak bi mutur behar zituen, baina lauzpabost ikusten zizkion azken aldian.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 242. orr.

Hala eta guztiz, ez zekien zer pentsatu benetan, katramilatua zuen hari mataza. Zeren beren egitateetako batzuk kolorezko hari mataza batean bezala nahasturik baitauzkat nire buruan.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 186. orr.

Bizitza hari-matazarekin nahasturik itzulipurdika ibiltzen den katu bihurria da batzuetan.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 121. orr.

Eta jarraian, hari-mataza beretik ari bailitzan: [...].  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 73. orr.

Bart gauean, loak hartu ezinik, honi haria eta hari mataza nenbilela, hor non burutik pasatu zaidan Bilintxek ez zuela Juana Bixenta Olaberi buruz zekien guztia kontatu.· Beti burdin hari mataza bat, konponketaren bat ber-bertan egin beharra suertatzen zenerako.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 98. orr.

8 ile mataza

Begi argiak, aurpegi alaia, bizarra egin berria eta ongi orrazturiko ile-mataza gaztainkara ugaria.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 11. orr.

Zigarroa ezpainetan duela atzerantz orraztu du ile mataza.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 15. orr.

Neskak masailean behera zeukan berriro ile-mataza.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 117. orr.

Aulkian esertzen zen, eta ahizpak ile mataza askatzen zion, eta zilar koloreko erreka hori gerriraino iristen zitzaion. haren lepoa, urrezko distiraz inguraturik, kobre-koloreko ile-matazaren eta jantzi urdin argiaren artean.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 93. orr.

· Ile zikina eta mataza pare bat gomatik aske uzten dituen mototsa, zurbil eta betazpiekin.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 79. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

hari mataza (10); ile mataza (15); mataza askatzeko (3); mataza askatzen (4); mataza hariltzen (3)

elur matazak (3); ile matazak (6)


matazatu, mataza(tu), matazatzen 1 du ad mataza eginez haria bildu.

Korapiloa askatuko zuen hari-muturrak bertze nonbait matazaturik behar zuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 121. orr.

· irud/hed Bi damek hain trebetasun handiz matazatu zioten burua jendeari, ezen denak -eta bereziki funtzionarioak- durduzaturik geratu baitziren puska batean.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 275. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Honela dio, bada, kondairak, bere hari txarrantxatu, bihurritu eta matazatuari jarraituaz: [...].  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 66. orr.


matazatxo iz mataza txikia.

Okindegiko mutilak pasaratzeko seda lortu digu, matazatxo txiki-txiki bat 90 zentimotan, errazionamenduko kupoiak esneketariak lortzen dizkigu, gaztaz ehorztetxe bateko jabeak hornitzen gaitu.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 296. orr.

Noski, ez da hodeia artean ere, ez eta gutxiagorik ere; laino matazatxo merke desguaze modukoa, lainokume ttiki xarpail tximatsua.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 171. orr.


mate1 edo xake mate 1 iz xakeko jokaldia, erregeari, ezin defenda daitekeenean, eraso jotzean datzana eta partidaren amaiera dakarrena.

Hiru mugimendu, eta mate.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 440. orr.

-Mate -esan zuen pipadun gizonak-.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 138. orr.

Nola erran behar nion nik halako gizon bati "mate" hitz izugarria, orduraino amaren kontrako partida xaloetan baizik erran ez nuena?  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 36. orr.

Hala ere, badakit xake matetik urruti dagoela, eta horrek indarra ematen dit.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 63. orr.

Nik pauso bat emango dut aurrera eta horrek harrapatu egingo nau; horrela, zuek libre geratuko zarete erregeari xake mate egiteko, Harry!  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 255. orr.

2 irud/hed

Honela hasi eta denbora aurrera doan heinean, entrenatzaileak piezak mugituz joaten dira, aldaketak egiten dituzte, sistema moldatu eta, azkenean, gol gehien egin dituenak «xake mate» lortzen du.  Berria - Kirola   2004-04-30


mate2 iz Hego Amerikako zuhaitza (Ilex paraguayensis); zuhaitz horren hosto idor eta xigortuekin prestatzen den egoskina.

Xanpain gutxi, mate asko.  Berria - Kirola   2004-06-05

Distantzia eta kultura aintzat hartuz gero, Rio de Janeiro eta Sao Paulo apur bat urruti daude hain gustuko duen mate belarretik eta diziplina zorrotza oinarri duen pentsamoldetik.  Berria - Kirola   2004-07-02


mate3 izond koloreez eta mintzatuz, distiragabea.

Irudia oinarri zuri baten gainean zetzan eta harri zuri, bigun, mate eta bikortsu berdinez zizelatua zegoen, nire ustez zarpail burututako lana zen, hala-moduzkoa.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 126. orr.

Trazeria eta arabesko nabarren urrearen mateak egiten zuen distira.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 22. orr.


mate4 iz matematika.

Bera zen onena maten, frantsesean, ingelesean, historian... denean!  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 25. orr.

Ikusten duzuen bezala, matetan baba-lorea naiz; baina filosofian dotore moldatzen naiz.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 43. orr.

Matetako problema.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 42. orr.


matela (119 agerraldi, 23 liburu eta 7 artikulutan –hitza eta eratorriak barne-) 1 iz masaila.

Matelak gorri zituen eta begiak dirdiratsu, sukarra balu bezala.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 280. orr.

Matela guztia hanpaturik sumatzen nuen, eta orobat mindurik eskuak, ezker belauna eta gerruntzea.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 318. orr.

Osabak pot eman zion matelan.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 241. orr.

Haren eskuak nire matela mindua inguratu zuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 321. orr.

Irrika tanpez desagertu zitzaion, eta haren ordez, matelak sutan sentitu zituen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 117. orr.

Hor daude bata besteari lotuak, gorputzak batetaratuak, elgar besarkatuz, mutikoek usaia ez duten bezala, matela matelaren kontra, eriak biloetan nahasiak, eskuak elgarren gosea ezin asez bizkarra gain beheiti perekatuz, matsukatuz.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 150. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Matela kuskuak laster gorritzen zitzaizkigun.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 64. orr.

Bi eguneko bizarra zuen, matela ziloak hortzak baino barnago sartuak.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 106. orr.

Begiak urdin eta handi, ezpain-matelak gorri.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 59. orr.


matelasa ik matalaz.

matelezur iz masailezurra.

Bekainak zimur, sudur hegalak zabal, matelezurra nabarmen, behakoa nire gorputzaren leku indefinitu batean tinkatua. Ibilia eten eta begietara beha geratu zitzaidan, hortzak estuturik matelezurra nabarmenduz.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 215. orr.

Zakurrak matelezurrean haginka egin zion.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 79. orr.


matelondo iz masailaren aldea.

Oinazea inoiz baino biziagoa zen matelondo hanpatutik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 333. orr.

Josu nire matelondoari so ari zitzaion.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 340. orr.

Eta zer ilun bat zuen matelondoan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 303. orr.

Matelondoko orizta iluna ere hanpatua zitzaiola iduri zuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 141. orr.


matema iz J. Lacanen arabera, zenbait kontzeptu psikoanalitiko aljebraren notazioaren bidez adierazteko balio duen formulazio mota.

Esakune apodiktiko guztiak (frogagarriak zein zuzenki ziurrak direnak) dogmetan eta matemetan sailkatzen ditut.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 254. orr.


matematika 1 iz helburutzat kopurua eta ordena dituzten jakintzen multzoa.

Korapilatsua da matematika, eta are korapilatsuagoa da hura aplikatzea.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 59. orr.

Matematikaren oinarrizkotasuna definizio, axioma eta demostrazioetan funtsatzen da.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 252. orr.

Ez zien fede handirik ez hitzari ez poesiari, bai ordea numeroari eta matematikari.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 112. orr.

Urte mordoa zeraman matematika irakasten.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 26. orr.

Halako batean, ordea, hasi da eskolan matematika apur bat ikasten.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 166. orr.

Hik matematika jakingo duk baina, egunen batean esku bat errerik lagako duk hor...  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 15. orr.

Matematikan eta arlo zientifikoetan baldarra nintzen.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 339. orr.

Sailkapen hori egitea ez al zen, horrenbestez, matematikaren arkitektura osoa berregitea!  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 70. orr.

Matematikan, matrikula, David! Ikusten duzuen bezala, bidean aurrera egin zuen greziar matematikak, Euklidesen ondoren.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 163. orr.

Mundu arabiarreko matematika.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 70. orr.

Mendebaldeko matematika.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 70. orr.

Matematikan lizentziatua, filosofian doktorea, eta irakaslea EHUn.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 12. orr.

Matematikak ez ditu egia absolutuak aldarrikatzen, zein bere lekuan zehatz-mehatz kokatutako egiak baizik.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 251. orr.

Filosofian ezin da imitatu Matematikak definitzean erabiltzen duen metodoa.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 253. orr.

Hemen, arkitektura geometriko modernoak, matematikaren perfekzioa harriz eta betoinez haragiztatzen du.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 163. orr.

2 pl

Anitz hiri bada han, anitz jakintzari eskainiak direnak: astronomia, filosofia, musika, matematikak bertzean, geometria, arkitektura, pintura, kimika...  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 70. orr.

Eta zientzien esparru hutsa kontuan hartuz, zergatik utzi ditut isilpean matematikak, fisika edo kimika?  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 202. orr.

Matematikak Biologian erabiltzeko bidea miragarria iruditu zitzaion.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 61. orr.

Neureganatuak ditut belarren bertuteak, arauzko astrologia, matematikak eta zuzenbide kanonikoa.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 227. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik matematiko.

Bikiak matematika-demostrazio baten grinak hartuak!  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 140. orr.

Hiria matematika modelo batean marratua da.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 217. orr.

Hiria matematika modelo batean marratua da.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 217. orr.

Matematika-notazioko "arabiar" sistema delakoarekin batera.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 222. orr.

Aipatu dudan adierazpen ofizioso horrek lege eta matematika alorreko hainbat eztabaida eragin zuen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 52. orr.

Landutako matematika-adar guztien zerrenda osatu gero: azpisailak, alegia.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 70. orr.

Gaurdaino aurkitu den matematika-trataturik zaharrena da.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 190. orr.

Neure liburu guztiak: ehunka kilo matematika-liburu.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 12. orr.

Gainera, zer aurkituko, eta, kutxa bete matematika-aldizkari, azken urteetan argitaratutakoak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 89. orr.

Mahaira ekarrarazitako matematika-hiztegi erraldoiek eta zientziaren historiako tratatuek [...] harresi bat egina zioten, eta harexen atzean babestu zen.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 79. orr.

Behin, matematika orduan, zuzendariak deitu zidan.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 90. orr.

Nola sailkatu matematika-lanak, tutik ere ez badakizu matematikaz?  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 69. orr.

Matematika-saio bat espero zuten neska-mutilek.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 265. orr.

Santiago Fernandez Bilboko Abando berritzeguneko kide eta matematika adituarentzat horixe da hobetu beharreko arlo bakarra.  Berria - Harian   2005-01-02

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

greziako matematika (4); matematika alor (3); matematika eta fisika (3); matematika eta natur (4); matematika hutsa (9); matematika irakasle (6); matematika irakaslea (5); matematika irakasten (3); matematika katedraduna (3); matematika kontu (3); matematika modernoa (4); mendebaldeko matematika (3)

matematikak lantzen (3)

matematikako eskolan (3); matematikako irakasle (8); matematikako irakaslea (8); matematikako irakasleak (5); matematikako problema (3)

arabiar matematikaren (3); greziako matematikaren (3); greziar matematikaren (5); matematikaren historiako (6); matematikaren historian (4)


matematikagile iz matematikaria.

Garrantzi gutxiko aldaketak alde batera uztea, matematikagileek ere, hainbat eragiketatan -logaritmoen kalkuluan, esaterako- kopuru infinitesimalak baztertzen dituzten bezala.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 136. orr.


matematikalari (Euskaltzaindiaren Hiztegian matematikari agertzen da) iz matematikaria.

Ivan ez da matematikalaria, bere buztanaren izariak jakin arazten dizkit, top-modelek beraienak hiru zenbakitan plegarazten dituzten eran; honek bi dauzka: luzera eta ingurera  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 74. orr.


matematikari 1 iz matematikan aditua den pertsona.

Matematikariek, aldiz, beste aldetik begiratuz, esan zuten zenbaki perfektua seia zela.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1510. orr.

Lerro horri matematikariek horizontea deitzen diote.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4450. orr.

Eratostenes, matematikaria, astronomoa, geografoa, Alexandriako liburutegiaren zuzendaria; hark neurtu zuen aurrenekoz zehaztasunez Lurra.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 81. orr.

Pierre Gassendi filosofo, astronomo eta matematikari jakintsua.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 115. orr.

Aleman batek eman zuen, azkenik, teoria horren lehenengo demostrazio osoa: Karl Friedrich Gaussek, "matematikarien printzeak".  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 316. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Aieru bati ekingo zioten geroztikako matematikari-belaunaldiek mailaz maila helduko zioten auziari.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 425. orr.

Herrialde bakar batek Historian izan duen matematikari-elkartzerik handiena XVIII. mendearen bukaeran izan zen.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 322. orr.

Ez dira, ez esklaboak, eta ez estatuaren funtzionarioak, babiloniar edo egiptoar matematikari-kalkulatzaileak bezala.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 183. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Greziar pentsalari-matematikariak gizon askeak zirela.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 193. orr.

XVII. mendeko filosofo-matematikari jansenistei buruz.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 357. orr.

Mediku-matematikaria.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 287. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arabiar matematikari (6); emakume matematikari (3); greziar matematikari (5); matematikari bakarra (3); matematikari handi (4); matematikari ona (3)

matematikaria izan (3)

arabiar matematikariek (4); greziar matematikariek (4)


matematikarijale iz

Apaizjale esaten zaie batzuei, baina, garai hartan, apaizak izan ziren matematikarijale porrokatuenak!  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 302. orr.


matematikazale izond matematikaren zalea dena.

Garai hartan, sekulako aukera zen arabiera jakitea, matematikazalea izanez gero.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 276. orr.

Mediku matematikazalea, zahar hilko zela erregeari iragartzeko gauza izan zena.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 298. orr.

Euskal idazle, itsas irakasle, matematikazale eta olerkaria.  Herria   2001-05-03


matematiko 1 izond matematikarena, matematikari dagokiona. ik matematika 3.

Froga matematiko huts-hutsez.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 241. orr.

Logikari horien arabera, kontzeptu matematiko oro oinarrizko kontzeptu logikoen bidez defini daiteke eta, beraz, posible litzateke teorema matematiko oro axioma logikoetatik frogatzea.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 140. orr.

Benetako esakune matematikoak beti apriorizko judizioak direla, eta ez enpirikoak, esperientziatik lortzen ez den beharrezkotasuna baitakarte aldean.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 35. orr.

Ikur eta notazio matematikoen historia.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 299. orr.

Metodo matematiko berriak garatzen ari dira argazkietan egindako aldaketak detektatzeko.  Berria - Gaiak   2006-01-31

Kalkulu matematikoak eta metodo geometrikoak erabiliz.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 790. orr.

Edozein prozesaketa matematiko, den konplexuena ere, urratsik sinpleenetan zati daitekeela jakitea faktore garrantzitsua izan zen konputagailu elektronikoen garapenean.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 228. orr.

Ezagutza filosofikoa adigaietatik abiatzen den arrazoimen-ezagutza da, ezagutza matematikoa adigaien eraikuntzatik abiatzen dena.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 248. orr.

Bitxia da analisi matematiko batek medikuntzarako ere balio dezakeela ikustea.  Berria - Gaiak   2004-11-10

Alor matematiko berriak zabaldu ziren; tresna berriak asmatu (taldeak, matrizeak...).  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 88. orr.

Izaki matematiko berri-berria da ekuazioa, ez da ekuaziorik aurkitzen [...] ez Grezian, Diofanteren lanetan; ez eta Indian ere, Aryabhatarenetan.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 234. orr.

Probabilitatean, ezinaren adierazpen matematikoa da 0; 1, berriz, ziurtasunarena.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 369. orr.

Formazio matematikoa dutenentzat.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 153. orr.

Spinozak, "bere baitan den eta bere baitatik ulertzen den zerbaiten" ideiatik soilik abiatuta, era matematikoan ondorioaraz dezake proposizioz proposizio metafisika osoa ("De Deo") eta, metafisikaren laguntzaz, "gizonen bizio eta zentzugabekeriak Geometren modura tratatu".  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 80. orr.

Hots, bi hizkuntza horiek maite nituen halako plazer matematiko eta betan kreatzaile batekin.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 94. orr.

Alan Turing zen, jenio matematikoa.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 191. orr.

Giza ordenadore moduko batzuk direla esan liteke, inork ez bezalako kalkuluak egiteko gai baitira, eta erabili ere holako pare bat idiota matematiko erabili omen zituen Britainia Handiko gobernuak II. Gerra Mundialean.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 191. orr.

2 (izenondo elkarketaren bigarren osagai gisa)

Garaiko zientzia fisiko-matematiko berria ez zen ez Kantena ez Newtonena, fisika kuantikoarena eta Einstein-en erlatibitatearen fisika baizik.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 90. orr.

10 zenbakia ez dela inola ere arbitrarioa eta baduela, benetan, sinbolismo magiko-matematiko bortitza.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 170. orr.

Errealitatea ez da ikusmenaren bidez ikasten, ikasketaren bitartez ikusten baizik, aurretiaz diseinaturiko eskema razional-matematiko baten betaurrekoekin behatuz.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 77. orr.

• 3 iz matematikalaria.

Osaba Joanikot oso jakintsua omen zen, astronomoa, matematikoa eta ez dakit zenbat gauza gehiago.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 84. orr.

Bertan hilda utzi zuen granada batek; matematiko ona izango zen.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 191. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

analisi matematiko (4); formula matematiko (4); funtzio matematiko (3); izaki matematiko (3)

ezagutza matematikoa (5); sailkapen matematikoa (3)

esakune matematikoak (3); ezagutza matematikoak (3)

ezagutza matematikoaren (5)


matematikoki 1 adlag matematikaren metodoen arabera; era matematikoan.

Ni erraiten ari natzaizuena matematikoki frogatua dago, eta nik ere froga diezazueket.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 226. orr.

Matematikoki, beraz, presente dauden maiztasun guztien zatitzaile komunetako handiena ateratzeak emango digu oinarrizko maiztasunaren zenbatekoa.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 111. orr.

Matematikoki mintzatuz, beraz: [...].  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 30. orr.

Funtsean metodo modernoei ez nintzen gogotik lotzen: iduritzen zitzaidan aski zela teknika batzuk eskuratzea, testuaren egitura aztertuz, kasik matematikoki.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 52. orr.

Beraz 1671 irian sortua; "irian" idazten dugu ez baitira adinak matematikoki hartu behar garai haietan.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 12. orr.

Realak matematikoki eutsiko dio Lehen Mailari igandean, jardunaldi horretan Alavesek baino puntu bat gehiago irabazten badu.  Berria - Kirola   2006-05-05

Murtzia aste honetan jaits daiteke matematikoki.  Berria - Kirola   2004-04-13

2 (hitz elkartuetan)

Beraz, lerro edo sare batean logiko-matematikoki bata besteari lotuta dago egia edo ezagutza posible oro, eta orok zientzia bakarra osatzen du mathesis universalis batean.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 79. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ia matematikoki (3); matematikoki lortu (3); matematikoki mailari (9); matematikoki mailari eustea (3); matematikoki mailari eusteko (3); matematikoki ziurtatu (3)


matematizagarri izond matematiza ditekeena.

Proiektua, beraz, haizezko hiztegi hori ("mina", "gorri sentsazioa", "beldurra", "helburua"...) hiztegi publiko eta neurgarri -matematizagarri- batekin ordezkatzea da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 189. orr.

Arrazoimena matematikarekin berdinduz, eta mundua errealtzat hartuz matematizagarria den neurrian bakarrik.  Berria - Kultura   2004-05-08


matematizatu, matematiza, matematizatzen du ad matematikaren bidez formulatu.

Hori da existitzen dena, matematizatu ahal dena soilki.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 78. orr.

Ongi ulertu badut, "probablea matematizatu" nahi dute, hala esaten dute, behinik behin.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 369. orr.


materia 1 iz gauza guztiak eginak dauden gaia.

Zerez egina da materia?  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 169. orr.

Materia garaitzea hura ulertzea dela, eta materia ulertzea beharrezkoa dela unibertsoa eta geure burua ulertzeko.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 65. orr.

Gauza duk unibertsoa materia kopuru jakin batez osatua dagoela, hasiera bat izan zuela big-bangean eta amaiera bat izanen duela noizbait.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 75. orr.

Hainbat bilioi konbinazio posible zeudek, baina azkenean dena materia duk.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 76. orr.

Materia berez da aldakorra, eta animaliak edo lumak bere izateari uzten dionean, gorputz osoa lur bihurtzen da eta kolorea ere galdu egiten du.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 299. orr.

Adibidez, higidura, materiaren akzidentea den heinean.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 106. orr.

Materia materia da, ez noble eta ez doilor, infinituki eraldagarria, eta ez du batere axola haren etorki hurbilak.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 238. orr.

Materia kondentsatua.  Berria - Harian   2005-09-06

Azken 100 urteko fisikak horixe erakutsi digu: materia energia dela.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 163. orr.

Materiaren bihotza hutsune bat omen da, non energiaz betetako izpiak etengabe mugitzen diren batera eta bestera, ulertzen ez dugun mugagabetasun sentipen batek isiotuta.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 112. orr.

2 gai mota jakin bat.

Berebat esan diot ezen, nire ustez, beste guztietarik berezia den materia dela beruna, nekatu itxura duen metal bat, alegia eraldatzez nekatu eta gehiago eraldatzerik nahi ez.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 123. orr.

Arlo batzuetan materia berriak sortu baldin badira ere, horrek ez du esan nahi gustatuko litzaizkigukeen materia berri guztiak sortzeko gai garenik.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 71. orr.

Baina guztia zegoen, baita materia opakoa ere, substantzia hark hartua.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 259. orr.

Bizidunak milioika urtetako prozesu historikoaren ondorioak dira, eta prozesu horiek guztiz materialak izan arren, desberdintasun handia dakarte materia bizigabearen eta bizidunaren artean.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 286. orr.

Bizia materia organikoaren antolaketa konplexu batetik sortu edo azaleratzen da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 284. orr.

Materia kosmikoa erakartzen eta bereganatzen duen zuloa.  Berria - Gaiak   2004-07-23

3 (forma-ri kontrajarria)

Materia inongo formarik gabea, formarik ezean ordenarik ere ez zeukana, onartu nuelako ote?  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 263. orr.

Homonimiarengatik erabiltzen dira halaber, "materia" eta "forma" hitzak bai hemengo behealdean dagoenari eta zeruko esferei buruz.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 233. orr.

Izakiak materia eta formaz osaturik daudela aldarrikatzen dituen teoria filosofikoa.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 253. orr.

Formak hartzeko gaitasuna dauka materia horrek; zeren artistak ematen dion forma bereganatu ezin izango balu ez genioke materia deituko.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 277. orr.

Honelakorik ez denez gero, gauzadiari batetik eta bestetik eusten dion muga jakin bat dagoela baizik, aitortu beharra dago materia forma mugatuen barruan aldatzen dela.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 127. orr.

Gure lurtar bizitzan ikusten dugun guztia materia eta formaz osaturiko gauzak direla nabarmentzea.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 20. orr.

Aitzitik, egiazko frogabidea da, materia eta formaren teorian oinarritua eta bi ideia horien kontzepzioan.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 231. orr.

· Matematikaria eta fisikaria ez dira sekulan samurtzen, baten materiak bestearen formaren beharra baitu  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 87. orr.

4 (espiritu-ri eta kidekoei kontrajarria)

Materia gure aliatua zen, hain zuzen, Espiritua -faxismoaren kuttun- gure etsaia zelakoxe.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 79. orr.

Espirituak du materia bezatzen, ezta?  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 207. orr.

Egoera bakoitzean espiritua materia jakin batean gauzatzen da, materia horri bizia emanez.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 117. orr.

Eta denborak heriotza ondoren gure materia bildu eta berriro oraintxe dagoen bezala bateratuko balu ere, eta biziaren argia berriro ikusaraziko balitzaigu ere, gertaera horrexek ere ez liguke ardurarik, gure kontzientziaren jarraipena etenda bailegoke.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 213. orr.

Badirudi "gogoa" edo "gogamena" kontzeptuak (ingelesez, mind; gaztelaniaz, mente; frantsesez, esprit) mundu berezi eta aparteko bat seinalatzeko erabiltzen direla filosofian, materiazkoa ez den mundu bat, alegia.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 185. orr.

5 (hitz elkartuertan)

Gorputz guztiek daukaten materia-kopuruaren araberako indarrez elkarrengana hurbiltzeko duten joera.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 132. orr.

6 materiazko ik materiadun.

Hitzen materiazko gaiaren gainean soilik izan ohi baitute eragina.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 45. orr.

Jainkoaren existentzia gure izatetik eta materiazko eta materiagabeko kosmos osoaren izatetik erabat ezberdina da.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 20. orr.

Materiazko gauzak, hots, sentigarriak, adimenak uler ditzakeela uste duzu?  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 87. orr.

Argi materiazkoak, hala nola eguzkia, ilargia, izarrak, gizakiaren gorputzeko zentzuak.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 61. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

gauzen materia (3); materia eta forma (7); materia eternala (3); materia kopuru (4); materia mota (4); materia organiko (6); materia organikoa (25); materia organikoaren (4); materia puska (5); materia puska bat (3)


materiadun izond materia duena, materiaz osatua. ik material; materia 6.

Hiliko 'materiazko, material, materiadun' grezierazko -hyle 'materia'-tik.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 253. orr.


materiagabe (orobat materia-gabe) 1 izond materiarik ez duena. ik immaterial.

Adierazpen hautemangai horrek, lur honetako itxura huts bezala hartzen zelarik, ez zuen inolako baliorik irudi horrek gogorarazten zituen izaki materiagabeekin, zerutiarrekin alderatuta.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 291. orr.

Lehengai asko kontsumitzen duten industria astunen pisua murriztea eta balio erantsi materiagabea duten informazioaren industriak ugaltzea.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 126. orr.

Hil osteko egoera materia-gabe honetan alderrai nenbilela.  Berria - Kultura   2004-01-06

Nahiago ditugu bizidunak bizigabeak baino, sentiberak sentitzen ez dutenak baino, [...] ikusezinak agerikoak baino, materiagabeak gorputzezkoak baino, zorionekoak zorigaitzekoak baino.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 333. orr.

Beldur garelako ez ote diren sintagma horietan abstrakzio materiagabeak atzematen, perpausaren terminoen gainetik zelatan.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 175. orr.

2 materiagabeko izlag materiagabea.

Jainkoaren existentzia gure izatetik eta materiazko eta materiagabeko kosmos osoaren izatetik erabat ezberdina da.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 20. orr.


materiagabetasun iz materiagabea denaren nolakotasuna.

Substantzia honek barneko sentsuaren objektu soila den aldetik materiagabetasunaren adigaia eskuratzen du.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 154. orr.


material 1 izond materiazkoa; materiari dagokiona; materian edo materiaren bidez agertzen edo adierazten dena; espirituzkoa ez dena. ik materiadun; materia 6.

Irudi orok du euskarri material bat; irudi oro da -lehen ere esan dugu- objektu bat.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 137. orr.

Ez zaitu, inondik ere, argituko eguzki material honen argiak, mundu honetara datorren gizaki oro argitzen duen egiazko argiak baizik.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 205. orr.

Espazio material, "konkretu" bat, irudiaren balio plastikoarekin zuzeneko erlazioa duena.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 131. orr.

Horiek horrela, objektu materialak existitzen direla ustea sentimen-datu batzuen esperientzia dugula ustea besterik ez da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 116. orr.

Fisikak azal ditzake bizidunak izaki materialak diren heinean; baina ez, bizidunak diren heinean.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 285. orr.

Auzia honetan datza, hortaz: mundu materiala ala Jainkoa?  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 115. orr.

Azken buruan, a priori justifika daitezkeen proposizioak definizioaren mende daude, nabariak eta tautologikoak dira, eta ez dute mundu materialari buruz ezer adierazten.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 110. orr.

Errealitate materialetatik espiritualetara, sentigarritik materiagabekora jauzi egiteko.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 19. orr.

Burmuina, ordea, organo materiala da, "ukigarria" nolabait esateko.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 185. orr.

Lehia biziz eta elkar joka eskuratu nahi dituzte denek ondasun materialak, beste munduko bizitzan pentsatu gabe.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 539. orr.

Kontzeptu materialak (fisikoak) termino fenomenikoen arabera definitzeak porrot egiten du.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 121. orr.

Kausa materiala (kobrea), formala (zizelkariaren espirituan den irudia), efizientea (zizelkaria bera) eta finala (zertarako den egin tailua).  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 54. orr.

Kalte material handiak izan ziren.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 62. orr.

86 hildako, haur bat desagerturik, 200 zauritutako, 750 milioitako kalte materialak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 318. orr.

Egileari zein argitaletxeari kalte morala eta materiala eragin dizkiezu, ez duzu barkamen-hitz bakar bat ere esan.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 107. orr.

Gorabehera organiko horiek haren izaera espiritual eta materialean ere islatzen ziren.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 108. orr.

Gure mundua, berriz, ideien munduaren kopia material kaskarra besterik ez da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 186. orr.

Ez dago zertan pentsaturik, Lockek egin zuen legez, gogotik kanpoko esparru material independentea dagoenik.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 115. orr.

Arkitekturaren alderdi materialak eta konstruktiboak.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 200. orr.

Abantaila intelektual hori abantaila material nola bihurtu.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 215. orr.

· 2 (orobat materiale g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian material agertzen da) iz ekaia.

Zenbait material -harria, esate baterako- gogorrak dira konpresioari aurre egiteko, baina ahulak tentsioari eusteko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 17. orr.

Altzairua, beira, baldosak eta hormigoia izango dira etxe-orratzen materialak.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 92. orr.

Materialari eskuetan jariatzen utzi zion, zeta baino suabeagoa, haizea bezain arina.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 184. orr.

Material hauek konposite deitzen dira.  Berria - Gaiak   2004-09-30

Kalitate kaxkarreko materialez egina dago.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 152. orr.

Ez da material bat hamabost egunetan fabrikatzen.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 78. orr.

Ingeniariak badaki edozein material urratzen duela frikzioak edo hark nahitaez eragiten duen beroak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 40. orr.

Eginkizun askotara egokitzen den prozesagune kimikoa da giltzurruna, konposizioan eta kantitatean gorabehera handiak dituen material bat hutsik gabe tratatzea lortzen duena.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 199. orr.

Oso gai berezia da hezurra; materialen zientziak esplikatu bai baina imitatu ezin dituen ezaugarriak ditu.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 39. orr.

· Analisia aintzat hartzeko modukoa izan zedin, gutxienez gramo erdi material behar zen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 110. orr.

Aliasek beti lortu du, horietan, hegazkinak, kamioiak eta hamar tona material salbatzea.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 20. orr.

3 (izenondo eta izenlagunekin)

Material trinkoa da hezurraren pareta.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 20. orr.

Kanpotik marmolez edo harlanduz eta barrutik trinkotutako materialekin eginda daude.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1150. orr.

Teatroak material sendoagoekin egiten direnean, hala nola hormagintzako material, harri edo marmolarekin.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2350. orr.

Snowboardeko taulen kasuan sandwich motako material oso arinak erabiltzen dira, baina beti ere poliuretanoa oinarri hartuta.  Berria - Gaiak   2004-12-23

Gorputzaren barruan urte askoan hondatu gabe iraungo duen material sintetiko bat.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 45. orr.

Material polimerikoek sekulako eragina dute kiroletarako tresneria berri honetan.  Berria - Gaiak   2004-12-23

Material solidoa izatetik material likidoa izatera pasatuta.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 95. orr.

Giza gorputzak ondo onartzen zituen material plastiko eroso eta malguak.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 96. orr.

Material konposatu sofistikatuagoak dira, besteak beste, lastoz egindako adreiluak, animalien ilez sendotutako igeltsua eta papier maché delakoa.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 22. orr.

Zero absolututik hurbileko tenperaturan funtzionatzen duten material supereroale berriak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 222. orr.

Lan-talde honetan eraikuntzarako material berriak ikertzen ari dira.  Berria - Gaiak   2004-10-28

Eraikuntzarako material egokienak.  Berria - Gaiak   2004-07-28

Geroago, ingeniaritza genetikoak gaitu gintuenean edozein organismoren material genetikora iristeko, [...].  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 14. orr.

Horien hipotesiaren arabera, bizia material bizigabetik sortu da, eta horrek bideratzen du egingo den ikerketa.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 286. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Material klase asko erabili ziren: urrea, zilarra, nikela, kobrea...  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 96. orr.

Material fabrikarik eta ekoizpenik ez zegoen garaian, zuhaitz zarbak zirela edozertarako behar ziren langaiak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 417. orr.

Azken urteotan, izadia hobeto imitatzen duten plastikozko materialak garatzeko gai izan dira material-ikertzaileak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 45. orr.

Azaldu ditut hemen eraikinak altxatzeko beharrezkoak diren material-hornidurei buruzkoak. bigarren liburuan egokiagoa iruditu baitzait lehendabizi eraikinetan prestatu behar diren material-zuzkidurari buruz hitz egitea.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1410. orr.

Bigarren liburuan material-hornizioaren inguruan saiatu nintzen.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1770. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Eta zuhaitza, zur-materialetako nahi zuenak, zainduko zuen, bai, noiz botako.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 486. orr.

Ikusi zuten naturan erruz sortzen zirela materialak; orduan, bertatik eraikuntza-material ugari atera, eta ondoren, material hori ardurarik handienarekin zaindu zuten.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 970. orr.

Arrautza horretan daude eraikuntza-materialak: proteinak, koipeak, azukreak, mitokondrioak, eta gunea, hantxe baitaude irarrita eulia sorrarazteko behar diren aginduak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 63. orr.

Muga-lubrikazioa darabilten ingeniaritza-materialetan inoiz neurtu den frikzio-indar txikiena baino bost edo hamar aldiz txikiagoak dira giza giltzaduretan neurtutako frikzio-indarrak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 42. orr.

6 gaia.

Material asko du biografoak Auzia deitzen duenaz.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 47. orr.

XX. mendeko psikoanalisiak, esan gabe doa, berebiziko materiala aurkitu du Poerengan, Material grafikoa (argazkiak, koadroak, estatistikak, diagramak, etab) lortzen laguntzen dizu.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 12. orr.

Kazetariei, gainera, material grafikoa kendu eta kameraren bat apurtu zieten.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 55. orr.

Material narratiboa antolatzeko.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 34. orr.

Poeta batek esperimentatzen duena ez baita Poesia, material poetikoa baizik.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 123. orr.

Bizantziar Inperioa berreraikitzeari ekin ziotenean, material egokiagoak aurkitu zituzten Moisesen Legean Justinianoren Corpus Iuris-ean baino.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 67. orr.

Dena dela, arlo batzuetan, batez ere idazki honen azken atalean erakusten diren gaietan, ikerketarako material interesgarria aurki dezake irakurleak egungo galderei buruz bere kabuz aritzeko.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 217. orr.

Ikasketa fase honetan, artxiboak ez dira oso erabilgarriak, normalean interesatzen zaizun material gehiena dokumentu gisa eskura baitaukazu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 338. orr.

Luzaro izan baitzen [eulia] genetisten material hauta.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 78. orr.

7 adkor droga.

Eta gainera ez izan inozo-itxura handiegia, adituarena baizik, bestela igual edozer gauza emango ziguten-eta benetako haxixaren ordez; ondoren, materiala lortuta, kontsumoaren une goren hori zetorren, bere liturgia zehatza zeukana: gauez, toki bakartiren batean, biribilean bilduta...  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 106. orr.

Dirurik ez zegoenean ezer erosteko, norbait topatu behar ea gonbidatzen gintuen, berdin zertara materiala bazeukan.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 211. orr.

Gustu baduk, hilak berpizteko moduko materiala zeukaat...  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 215. orr.

Orain materiala soberan, dirua soberan.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 211. orr.

8 (hitz elkartuertan lehen osagai gisa)

Lekukotasunek hornituriko material-bilduma baldarrean.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 16. orr.

9 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Agosti Xaho bera baliatu zen Baiona eta Lapurdiren arteko gatazka hartaz literatur material gisa.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 207. orr.

Ikas-materiala prestatzen ari dira.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 102. orr.

MITeko mintegi batean erabili zuen irakaskuntza-materialaren bilduma.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 8. orr.

Beste mahai baten gainean, berriz, Talesi buruzko emanaldian dagoeneko erabilitako proiekzio-materiala, abian jartzeko prest.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 120. orr.

10 ez-material izond

Mundu ez-material horretakoak lirateke, besteak beste, hizkuntzak, pentsakizunak, hautemateak, emozioak, balioak, sinesmenak, irudimenak asmatutakoak, instituzioak, mitoak eta jarrerak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 185. orr.

Arimazkoa, propiokien, ez-materiala eta suntsiezina da, gorputz hilkor batean preso dagoena mundu honetako bizialdian.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 274. orr.

Zoriontasun material eta ez materialari buruzko eztabaida transzendentala.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 292. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aurkeztutako material (3); baliabide material (4); beste material batzuk (4); eraikuntza material (3); euskarri material (4); gauza material (7); ikas material (4); kalte material (38); kalte material handiak (20); kalte material ugari (7); material andana (3); material asko (16); material aukeraketa (6); material aukeraketan (3); material bakarra (3); material berri (3); material berria (7); material berriak (8); material berrien (3); material bihurtu (3); material didaktiko (5); material didaktikoa (13); material didaktikoaren (3); material egokia (8); material erradioaktiboa (6); material ezberdinak (5); material gehiago (10); material gehiena (4); material genetikoa (11); material genetikoarekin (3); material gutxi (4); material guztia (18); material guztiak (4); material nuklearra (4); material ona (10); material pixka bat (3); material polita (3); material pornografikoa (4); material sintetikoak (4); objektu material (4); oso material gutxi (3)

atzemandako materiala (3); aurkitutako materiala (3); babestutako materiala (4); babestutako materiala trukatzen (3); beharrezko materiala (4); bestelako materiala (4); egiteko materiala (11); erabiltzen den materiala (5); eraikuntzarako materiala (3); euskarazko materiala (3); euskarri materiala (3); finalerako materiala (3); gerra materiala (3); gustuko materiala (9); gustuko materiala aurkitu (6); hazkunde materiala (3); ikas materiala (6); kirol materiala (3); laguntza materiala (5); lantzeko materiala (3)

materiala antolatzeko (3); materiala aukeratu (4); materiala aukeratzeko (3); materiala aurkeztu (4); materiala aurkeztu zuen (3); materiala aurkitu (9); materiala banatu (3); materiala bildu (3); materiala biltzen (4); materiala erabili (5); materiala erosteko (3); materiala eskura (4); materiala hautatu (4); materiala izan (4); materiala izango (3); materiala lapurtu (5); materiala lortzea (4); materiala prestatzen (5); materiala probatzen (3); materiala sortu (3); materiala trukatzen (4)

mundu materiala (4); objektu materiala (3); partidarako materiala (3)

baldintza materialak (4); baliabide materialak (6); bestelako materialak (4); dauden materialak (4); eraikuntza materialak (4); eraikuntzako materialak (3); gauza materialak (4); kalte materialak (69); kalte materialak eragin (20); kalte materialak eraginez (14); kalte materialak handiak (5); materialak prestatzen (3); objektu materialak (3); ondasun materialak (5)

materialaren bila (3); mundu materialaren (4)

mundu materialari (3)

materialaz gain (5)

materialei dagokienez (3)

erabiltzen diren materialek (3); gauza materialek (3); pilatutako materialek (3)

erabilitako materialen (3); gauza materialen (3); materialen kontsumoa (4); objektu materialen (8); ondasun materialen (4)

gauza materialetan (4)

kalte materialik (5)


materiale ik material.

materialgintza 1 iz materialak egitea edo prestatzea.

John Deere markako materialgintzan berezitua da.  Herria   2004-12-30

Unibertsitate alorreko materialgintzan ere lan handia egiten ari gara.  Berria - Euskal Herria   2004-07-24

Urtea amaitu aurretik, bestalde, 11 liburu, Uztaro aldizkariaren lau ale eta hiru sustapen-poltsa martxan jarri nahi ditu UEUk materialgintza esparruan.  Berria - Euskal Herria   2006-02-19

Euskarazko materialgintzaren alorrean dagoen gabezia nabarmena da.  Berria - Harian   2006-01-15

2 ikas-materialgintza

Elkarteko Hizkuntz Proiektuaren eta Euskaraz Bizi egitasmoaren arduradun Erramun Osa, Elkarteko hizkuntz aditu eta ikas-materialgintzaren hizkuntz arduradun Itziar Elorza eta Eleanitz egitasmoaren teknikari Inma Muñoa aritu ziren.  Berria - Euskal Herria   2004-03-11


materialismo (orobat matrialismo) 1 iz materia beste gairik ez dagoela baieztatzen duen doktrina metafisikoa.

Kontzepzio hau puntu batean bat dator estoikoenarekin: bere materialismoan, errealitate oro materiaren forma bat besterik ez baita.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 10. orr.

Kritika da eskuarki kaltegarriak izan daitezkeen materialismoari, fatalismoari, ateismoari, librepentsalarien sinesgogortasunari, gogoberotasunari eta sineskeriari erroak ebaki diezazkiokeen bakarra, baita azkenik idealismoari eta eszeptizismoari ere.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 28. orr.

Beraz, materialismoa alferrikakoa baldin bada nire izatearen argipen-era gisa, orduan espiritualismoa ere horretarako askieza da.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 157. orr.

Alde batetik, arimarik gabeko materialismoaren altzoan ez erortzeko, bestalde, guretzat bizitzan oinarrigabekoa den espiritualismo gogoberoan ez galtzeko.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 157. orr.

2 (izenondoekin)

Beste bereizketa bat egin dezakegu hemen materialismo mekanizistaren eta organizistaren artean.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 284. orr.

Davidsonen materialismoa ere ez-murriztailea da, ez baitago gogo-egoerak egoera fisikoetara murriztuko dituen legerik.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 193. orr.

Beti aitzakia bera ipintzen zion genetikari: materialismo dialektikoarekin bateraezina izatea.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 45. orr.

Gogoratzen al haiz materialismo historikoari buruzko batzokiko gau eskolez?  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 96. orr.

2 ondasun eta atsegin materialen bila dabilenaren jokaera edo arima egoera.

Eta gizona zorionaren bila eta materialismo ankerraren kontrako borrokan.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 14. orr.

Materialismoa mehatxua da egungo gazteentzat.  Berria - Gaiak   2004-05-12

Hedonismoa atsegina helburu duen filosofia eta drogazaletasuna horiek dira materialismoak bultzatzen dituen ideiak.  Berria - Gaiak   2004-05-12

Errealitate "handiaren" aurrean, hau da, gerren, torturen, indarkeriaren, multinazionalen, arrazismoaren, industrialismoaren, gorputzaren hipersakralizazioaren, materialismoaren, antiekologismoaren eta horien guztien aurrean, idazlearen ahotsak ezer gutxi lor dezake.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 370. orr.

Pragmatismo eta materialismo iparramerikarrari izpiritualtasun latinoa [...] hobetsiz.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 183. orr.

Oraiko mündüan ere, Islam hori akülü bat da kiristientzat, bai eta paganotürik, süstut matrialismoari emanik den Europan.  Herria   2005-01-06

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

materialismo dialektikoaren (3); materialismo historikoaren (3); materialismo historikoari buruzko (3)


materialista 1 iz/izond materialismoaren aldekoa.

Positibistek eta materialistek bilakabide historikoaren interpretazioa antropologia biologista hutsarekin egin nahi dute (historiaren filosofiarik gabe).  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 219. orr.

Funtzionalismoa ontologia materialistaren garapen bat da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 193. orr.

Historiaren kontzepzio materialista.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 226. orr.

Gizakiak bere lan indarraren ustiapenaren emaitza jasotzen duen eguna, egun handia da materialista dialektiko batentzat.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 108. orr.

Eta bada filosofo materialista premarxista gisa ikusten duenik ere.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 57. orr.

• 2 izond ondasun eta atsegin materialen bila dabilena.

Kontua da baliotasunaren logikak -utilitarismoarenak- oso gizarte materialista batera eraman gaituela.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 65. orr.

Gure gizarte materialistan gure seme-alabei ondo datorkie udan horrelako anaia edo arreba bat edukitzea, pixka bat pentsarazteko.  Berria - Harian   2005-07-17

Bistan da jende eskuzabala zaretela, bizitza, etorkizuna, dena ideia batzuengatik emateko prest, benetan gauza harrigarria gaurko mundu materialista eta egoista honetan.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 88. orr.

Zorionez edo zoritxarrez horixe baita eskerrik beroena gizarte materialista honetan.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 73. orr.

Arima espainolaren bikoiztasunaren gai hori Maeztuk bi Espainien maneran garatuko du: Don Quixote-rena, izpirituzalea, Santxorena, materialista, elkarrekin borrokan historian zehar.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 71. orr.

XX. mendea materialistegia zen, arimarik gabea.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 146. orr.


materializatu, materializa, materializatzen 1 du ad gauzatu.

Gizontto potolo horri artearen bidea zabaltzea, lanaren izpiritu sotila eta iradokizuna zakarki materializatzeko.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 177. orr.

Laborariei zerbitzuak eskainiko zaizkie, eta hariek materializatuko dute ganbera bere ekintzetan.  Berria - Harian   2005-01-15

Denbora galduaren bilan erabiltzen dituen esaldietan materializatzen den denbora.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 146. orr.

Bere filmetan argazki-irudiaren madarikazio bezala sentitzen duen dokumental izan behar horretatik ihes egiteko, bere irudia "materializatzeko" taktikak erabiltzen ditu.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 262. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Kilikagarri eta berria zen, ordea, beste sentsazio bat: aztertu beharreko lagina ez zen gehiago manufakturaturiko hautsño anonimo bat, quid materializatu bat.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 103. orr.


materializazio iz materializatzea, gauzatzea.

Argazki-makinak jarri zuen agerian [...] irudi baten markoa nolabait ikusmenezko piramide jakin baten materializazioa baizik ez delako ideia hori, margolaritzan mendeetan era batean edo bestean beti egon izan dena.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 145. orr.

Hortaz, ez dago pentsamenduen materializaziorik, ezta hotsen espiritualizaziorik ere.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 147. orr.


materialki adlag alderdi materialean. ik fisikoki.

Bainan langabezia eta eguneroko arranguretaz gero-eta gehiago joa, bai materialki bai moralki.  Herria   2005-05-05

Egoera hori gogorra da materialki, bere modura intelektualki pribilegiatua izan badaiteke ere.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 214. orr.

Birjinen Birjina loriatsuak gorputzean materialki bezala, zuk ere [...] beti eraman dezakezu hura espiritualki zeure birjina-gorputz garbian.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1202. orr.

Allik adierazi zuen aipatu proposamenak formalki bai baina materialki ez duela Nafarroa errespetatzen.  Berria - Euskal Herria   2004-01-21

Produktibitatearen hazkundearen ahalmen handiari zor zaio, besteak beste, gizakia -materialki behintzat- hobeto bizi ahal izatea.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 91. orr.

Materialki instalatu behar dugu, eta segidan lanean hasiko gara.  Berria - Harian   2005-01-15

Hortik landa, laugarren lanari ekinen diote, hala nola Laborantza Ganbera materialki sortzeari.  Berria - Ekonomia   2004-05-13

Katalina hori zen aitaren izenean zihoan gutuna materialki idatzi zuena.  Berria - Kultura   2004-04-08

Bihotza urtu egiten zitzaion behartsuen aurrean, eta materialki lagundu ezin zienean, maitasuna eskaintzen zien.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 332. orr.

Mendebaldeko teknika modernoaren asmakuntza askoren bidez materialki elkarturiko mundu batean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 39. orr.

· Lau borrokaldi horietako bakoitza estentsiboagoa, bortitzagoa, suntsigarriagoa izan zen, material eta moralki, bere aurrekoa baino.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 315. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

materialki lagundu ezin (3)


materialtasun 1 iz materiala denaren nolakotasuna.

Liburuak inprimatzeko berunezko karaktereak -ezin da ukatu euren materialtasuna, espazioa eta bolumena duena-.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 100. orr.

Horrela deskribatua, margolana ez da ikusmen hutsa, ondoren espazioaren materialtasunean transkribatu beharko litzatekeena.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 220. orr.

Hitzaren banakoa ez dago osatua bere fonemen multzoaz soil-soilik, eta beste ezaugarri batzuk ditu materialtasunaz gain.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 127. orr.

Lehen adibide honekin ikusten da enuntziatuaren materialtasuna ez dela definitzen betetzen duen espazioarekin edo bera formulatu den datarekin, baizik eta gauza edo objektu estatusagatik.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 119. orr.

Materialtasun likido zabal hori estrainioa zaigulako, bitxia, osin beltza delako egiazki itsasoa.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 155. orr.

Jorge Oteizaren lanean materialtasuna ez da hain garrantzitsua: garrantzitsuagoa da esperimentatu nahia.  Berria - Kultura   2004-04-11

Guk ez dugu inori eskerrik bihurtu beharrik materialtasunetik espiritualtasunera altxaraztegatik edo gauza gorak ulertarazteagatik.  Berria - Kultura   2004-07-11

2 ez-materialtasun iz

Parte-hartze afektibozko fenomenoak, paradoxa badirudi ere, irudi filmikoaren irrealtasun nolabaitekoak (edo ez-materialtasunak, hobeto esanda) lagunduak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 107. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

materialtasun errepikagarri (3)


matiz iz ñabardura.

Ez dut sekulan erudiziorik aski bilduko, matiz antzuetan galtzeko.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 298. orr.

Bada erudizio eta matiz klase moderno ugalkor bat, buruz ezin ikasi dudana; senak ez uzten nonbait.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 298. orr.

Sasiletratuak horixe du: gauzak bizi eta sentitu arren, ezin dituela adierazi bere burua matizetan galduz; eta amorrarazi egiten da, eta isildu.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 299. orr.


matizatu, matiza, matizatzen du ad argitu, zehaztu, ñabardura egin.

Zenbat eta nola matizatu, zehaztu eta leundu behar izan nuen esaldi hori!  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 39. orr.

Kontsumoa, baita oinarrizkoena ere, beti da konparatiboa, beti dago sozialki matizatua.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 83. orr.


mato 1 iz ipar makila lodia.

Halere bortz minuturen buruan, gaitzeko "kapo" andana bat, gu bezala deserrituak, oldar haundian sartzen dira, matoak eskuetan.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 126. orr.

Aita zaldien aitzinean zebilen urratsean eta bera ondotik, trinkili-trankala, eskuan matoa zatxikala.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 17. orr.

Ixtanpatez buluzten nute, bi alki zabalen gainean etzaten, sahetsean bi gizon azkar plantatzen dira eta mato ukaldika zanpatzen nute.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 118. orr.

Jantziak soinean heltzen zirenei burdinezko muturrarekilako matoarekin joz eta ileetatik tiraka kenarazten zizkieten nortasun agiri eta argazkiak.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 96. orr.

2 makulua.

Matoekin zebilen, zango-sagarra ez oraino erabat sendatua.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 31. orr.


matoi iz erasolaria.

-Zure matoiei beren tokietara itzul daitezen manatuko diezu berehala.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 265. orr.

Bi matoiak beti han zeuden, zain, noiz nahi ekintza baten burutzeko prest; emaztea aldiz, gelaren barnekaldera desagertua zen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 265. orr.

Enartean, matoiak gorpuen eta gurdiaren desagerrarazteaz arduratu ziren, Errobira uzkailiz.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 270. orr.

Ez zuten matoi itxura, beraz Ostolazari ateratako dirua ez zegoen kolokan, baina itxura guztien arabera bisitak Ostolazaren emaztearen hilketarekin zerikusia zuen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 139. orr.


matradura iz

Egin kontu ez zela Clicquot arrunta, ezpada matradura esaten dioten Clicquot bat, zera, Clicquot bi aldiz ona.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 101. orr.


matrail (206 agerraldi, 71 liburu eta 9 artikulutan –hitza eta eratorriak barne-; orobat matraila g.er) 1 iz masaila. ik matela.

Matrailak oraindik gorri-gorri ditu.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 36. orr.

-Zer duzu matrailean?  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 201. orr.

Asaldatu egin zen Leireren hatsa matrailean sentitzean.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 163. orr.

Matrailean muxu bat eman eta besotik helduta eraman zuen kanporantz.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 164. orr.

Animozko atximur bat ferekatu zion matrailean.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 110. orr.

Wood Gryffindorreko zutoinen aurrean zegoen hegaldaka, matraila estu-estu eginda.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 249. orr.

Une batez estatuaren aurrean gelditu da, matrailak mugitzen.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 65. orr.

Matrailaren alde batean Venezuelako bandera eta bestean ikurriña margotuta.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 81. orr.

Orrialde osoa neska baten aurpegiak hartzen du, eta ezkerreko matrailean dator erreportaje nagusiaren iragarkia, edertasunari buruzko aholkuak.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 107. orr.

Matraileko giharrak uzkur zituen, ezin artikulaturik.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 164. orr.

Gertatuko da ezen barre algaraka dardaratuko direla eta aurpegia eta matrailak malko gaziz beratuko dituztela.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 83. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Altua zen, gizena, matrail-bizar beltz-urdindu luzekoa, eta erantzi ez zuen beroki lodi argi bat zeraman. Tomate azala bezain gorri zeukan matrail buelta.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 128. orr.

-Ez haiz jeloskor jarriko?- esan, eta matraila-xulo maliziotsuek ahoaren albo banatan iraun zuten galdera egin eta gero ere.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 89. orr.

Suess Aja Cawaren mongoliar-begiak eta matrail-kosko hezurtsuak.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 69. orr.

Egin behar dena da matrail hauspoetan haize apur bat hartu, eta bota ahala berriz bete.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 20. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, elkarketak izenondo balioa duela)

Mutiko gaxte matrail-mehar bat.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 279. orr.

Beste buru bat, hazia eta matrail-okerra, azaldu zen bere bizkarraren atzetik.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 209. orr.

Gizon lodi matrail gorri baina era berean abegikor batek.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 150. orr.

Pello: matrail-gorri, bizarbeltz, musean egiteko lagun bila zebilen.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 63. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Arnasa pixka bat estuturik, bere asto-matrail handia zuzentzen du nigana.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 74. orr.

5 ipurdi matrail ipurdi masaila.

Ipurdi matrailean nozitu lehenbiziko zigorrek agudo irakatsi zioten zeinen amaigabe eta samurra den gurasoen amodioa.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 9. orr.


matrailalde iz masailaren aldea.

"Ama...!" begi zabalik egon zen zenbait segundoz, pentsamendu bat izoztu, trabatu zitzaion -pelikula bateko azken eszena bezala-, matrailaldea eta ezpain hegia lurraren kontra zeuden, "Zergatik niri? zer egiten dut nik hemen, arrotzen artean, nire herritik galdua?", porlanaren freskotasuna gozagarria zitzaion.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 169. orr.


matrailaundi izond masail handiak dituena.

Matrailaundi hori?!  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 70. orr.


matraileko 1 iz masailekoa.

Matraileko latza erantsi nion erdizka besterik ikusten ez nuen aurpegi hartan. ez zuela harrapatuko konturatuta, neskarekin mendekatu zen, eta alimaleko matraileko bat eman zion.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 284. orr.

Naturaz, esan liteke, errebeldea izanik, jotzen dioten matraileko bakoitza itzuli egiten du, ez du barkatzen, bere barrenak justizia eskatzen dio.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 242. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Lurrera bota zuen behin, zeharkako matraileko-andana batetik babestu guran ari zelarik gantxoz sartutako kolpe siku baten ostean.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 160. orr.

Eliak bertatik zuen hori ezagutu eta frogatu ahal izan, eta dena zartako eta ipurdi-matrailekoei esker.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 9. orr.

3 irud/hed

Hortaz, Alonsori kritika egin bai, baina Udal Gobernua kanporatzeko benetako matraileko bat izan gabe gainditu du alkateak egoera.  Berria - Ekonomia   2004-05-13


matrailezur (orobat matrail hezur g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian matrailezur agertzen da) 1 iz masailezurra.

Asto baten matrailezurra aurkitu zuen, artean gogor zegoena.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 37. orr.

Matrailezur izugarri handia, haitz bat bezain handia buruari erantsia.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 183. orr.

Matrailezurra hautsi nahi nion.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 141. orr.

Eskuak inguratzen ditut matrailezurrera edo begiak igurzten ditut eskuekin edo kopetari duda-muda urduriz mozorroturiko laztan edo zimiko konplaziente bat egiten diot, nahi gabe balitz bezala.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 10. orr.

Mihia beheko matrailezurrari itsatsita zuen, txikia zen eta uzkurtuta zegoen, ahoan hondoratuta balego bezala.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 82. orr.

2 pl

Ez zuen ezer esan: matrail hezurrak estutu eta, besoak antxumatuz, begira geratu zen.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 298. orr.

Bere begitartea, lehenago betea eta horikara, zimeldua ageri zen, matrailezur irtenekin, larruazal zurixkarekin, eta, kopeta bete kezkaren azpian, bere begi orain dirdaigabeek halako aurpegiera etsitu, noragabetu eta akitua nabarmentzen zuten.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 224. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Sansom eta asto-matrailezurra.  Elizen arteko biblia   Epa 15,9 tit


matrailgorritu izond masailak gorrituak dituena.

Literatura tallerreko irakasleak ikasle matrailgorrituei: [...].  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 47. orr.


matrailtsu izond masail nabarmena duena.

Dena dela, eta esanak esan, irudimenaren leihatilatik han irudikatu nahi izan zaitut: argal, luze, matrailtsu eta, zenbait ile urdin gorabehera, sobera aldatu gabe.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 168. orr.

Eta zeharkatu du hiriaren harresia eta gizon argal bat ikusi du, matrailtsua eta bizar luzekoa, oso nabarmen jantzirik zihoana.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 157. orr.


matraka1 1 iz istilua, iskanbila.

Matrakak ohikoak dira, ongi zorroztutako burdin-ziriz, plastikozko labana zorroztuz...  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 120. orr.

Euren artean liskarren bat izaten zutenak, edo matrakaren bat kartzeleroekin, isolamendu modulura eramaten zituzten, hogeita lau orduren buruan ekartzeko ostera.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 201. orr.

Bistan zenez, ez zidan matrakaren tormentua barkatu nahi izan.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 27. orr.

Sexismoa eta militarismoa sustatzen duten jostailuen kontrakoak «betiko matrakak» zirela pentsatuz.  Berria - Euskal Herria   2004-12-31

Literaturazaleen matraka jasango dute haien bizimoduan sartzen ez den bitartean.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 121. orr.

Aski dinagu, e! ez gaitun atzera matrakan hasiko.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 16. orr.

Une batez uste izan dut betiko matrakarekin hasiko zaidala, aitak ez diola diru nahikorik pasatzen, baina ez.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 46. orr.

2 kalaka.

-Non bizi haiz? -jarraitu dio bere matrakari-.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 33. orr.

• 3 izond

Andre matraka horregatik utzi diat...  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 46. orr.

4 mari-matraka ik mari 22.
5 matraka eman kalaka eman.

Ez pentsa -azaldu dizu- matraka emateko gogoa daukadanik, baina badakik, galdeketari buruzko txostena aurkeztu behar diat goikoen aurrean.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 121. orr.

Gaia aldatzera behartu gintuen, edo, hobeto esan, Gide-ren ahozkotasunari buruz matraka ematen ari zitzaigun argentinarra isilarazi zuen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 106. orr.

Urte amaiera arte ekintza gehiago antolatuko ditugu eta matraka ematen jarraituko dugu ardatz nagusi horien inguruan.  Berria - Harian   2005-05-18


matraka2 iz ipar borra.

Iduritzen zaie jujeak lehen aldikotz konprenitu duela batetik SNCF-aren imobilismoa ez doala nehora, eta bestetik demoek ez dutela gibelera eginen matraka edo kondenuen gatik.  Herria   2003-05-22

Matraka kolpeka errendarazi zituzten odola kopetan zeriela, garrasika barreiatzen ziren hainbat militante ezagun.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 16. orr.

Gure lankidea Nation plaza erdiko lautadan jarria zegoen poliziek bortizki zangopilatu dutelarik, manifestazaleak matraka ukaldika jo eta gas negargarriz estali aitzin  Berria - Ekonomia   2006-03-21


matrakadun iz ipar borraduna.

Bizpahiru S.S. matrakadunek lo-egileak harrotzen dituzte, ostikoka eta sakreka.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 39. orr.


matrakatu, matraka(tu), matrakatzen du ad

O, arraioa! egia galanta! uste dut sekula ez dudala hain gorputz matrakaturik ikusi... baina errekristo! aurretik eta atzetik, bietatik dago eta!... hala ere, hara hemen ipurdi eder askoa.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 167. orr.


matrakoso izond matraka ematen duena.

Uraren hots matrakoso hori ez da isildu pixa egin duenetik.  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 40. orr.


matraz (orobat matraze) iz beirazko ontzi biribil lepaluzea, kimika laboratorioetan erabiltzen dena.

Matraz ordurako hutsa hartu, txorrotaren azpian ipini, eta uraren giltza ireki nuen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 87. orr.

Matrazaren lepotik sugar bizi bat irten zen, harraskatik hurbil zegoen leihorantz zuzen, eta hango errezelek su hartu zuten.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 87. orr.

Bentzenoaren matrazean "ilar erdi baten lodierako" potasio xorta bat bota [...] eta maratz-maratz destilatu nuen guztia: operazioa burutzeko puntuan, gisa den moduan sugarra iraungi, aparatua desmuntatu, matrazean geratzen zen likido apurra doi bat hozten utzi, eta gero, burdin ziri luze puntadun batekin, potasio "ilar erdia" sastatu eta atera egin nuen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 87. orr.


matraze ik matraz.

matrialismo ik materialismo.

matriarkado ik matriarkatu.

matriarkal izond matriarkatuarena, matriarkatuari dagokiona.

Gaur egun feminismo matriarkala deiturikoa aurki dezakegu, baina baita beste feminismo erradikalagoak ere.  Berria - Euskal Herria   2004-10-22

Aldi hartan, bazen "euskal zibilizazio" bat antzinako Europan eta haruntzago ere hedatua zegoena, gizarte baino gehiago emarte edo ema-gizartea zena, matriarkala, ekologista, auzolangilea, berdinzalea, ekialdetikako izurri hondatzaile, menderatzaile, gerrazale, patriarkal, zakil-harroak desegin zuena, baina ez zeharo.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 67. orr.

Espiritu matriarkala gordetzen du hurreiztiak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 311. orr.


matriarkatu (orobat matriarkado g.er.) iz agintea emakumeena den gizarte antolamendua.

Alde batera utzita inoiz erabateko matriarkatua egon den edo ez, ukaezina da emakumeek errespetuzko eta mirespenezko estatusa zutela nekazaritza garaiaren aurretik.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 273. orr.

Euskal matriarkatuaren ikuspegiek hementxe dute iturburua.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 70. orr.

Euskal matriarkadoaren eraginik bazen oraindik urte haietan.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 81. orr.

Euskal matriarkatuaren eredua kolokan jarri dut benetan existitu al zen jakiteko.  Berria - Kultura   2004-12-03


matrikula 1 iz zerrenda edo erregistro ofizial batean izena ematea; talde jakin batean sartzen diren banako guztien izenak jasotzen dituen lista zenbakiduna.

-Matrikula askoz merkeagoa da han.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 71. orr.

Matrikulan beherakadatxo bat nabaritu dugu aurten, aurreko urteekin alderatuta.  Berria - Euskal Herria   2004-07-20

Klaseetara etortzerik ez banuen ere, matrikula bertan behera ez uzteko gutxienez.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 38. orr.

7710101SAM zenbakidun Melanie Isaacs ikasleak ezeztatu egin du COM 312 ikasgaiaren matrikula.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 49. orr.

Baliabide ekonomikoak ez dituztenen seme-alaben matrikulak ordaintzea unibertsitate horretara joateko.  Berria - Mundua   2006-01-29

Sare pribatuari dagokionez, Eusko Jaurlaritzarekin hitzarmena duten haur eskolek umeen matrikula gehienak jasotzen dituzte (9.965).  Berria - Euskal Herria   2006-03-19

Herriko Etxean ematen didaten zerrendan autoari dagozkion xehetasun guztiak agertzen dira -matrikula, marka, kolorea...-, baina bakarrik ere ez jabearen gainean.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 27. orr.

Trafikoa izugarria da, hau da auto mordoa: berriak, zaharrak, [...] intermitenterik gabe, askok matrikula kartoi batean idatzia...  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 15. orr.

Gure biltegiko "kapo"-ak gure matrikulak oihukatzen ditu: 200 matrikula lerrokatzen dira, Langensalza-ko komandorat igorriak dira, Erfürt eta Cassel-en artean.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 123. orr.

Zazpi oren berantago matrikula bat niz, 41 255a, bertzerik ez.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 114. orr.

UEUko bazkide, ikasle eta langabeentzat matrikularen prezioa merkeagoa da.  Berria - Euskal Herria   2004-06-25

2 ibilgailuetan eta kidekoetan, matrikula zenbaki hori jasotzen duen plaka.

Autoaren matrikula SS-4947 zen.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 154. orr.

Garaia duk, ilehoria, eta "seiscientos" berde bat erabiltzen dik, gorriz tapizatua, Bilboko matrikula daukana...  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 103. orr.

Polloeko hilerrira iristean, matrikula portugaldarra duen kamioi bat begiz jo du.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 83. orr.

Beste estatu bateko matrikula duten bi auto daude bulegoaren aurrean aparkatuta.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 35. orr.

Bilboko matrikula duten ontzi denetako ofizialak eta marinelak Ingalaterraren erabat alde direla.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 119. orr.

Ontziari argazkian matrikula ondo irakurtzen zaio: M-1512 L3a.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 45. orr.

Orduan ohartu ziren autoa lapurtutakoa zela eta autoko matrikula faltsua zela.  Berria - Euskal Herria   2004-04-01

Espainiako gidabaimen bat, nortasun agiri faltsuak, trokelatu gabeko Frantziako matrikulak.  Berria - Euskal Herria   2004-06-18

Gaizkile elkarteko kide izan, agiriak eta matrikulak faltsutu eta auto bat lapurtzeagatik auzipetu zituen.  Berria - Euskal Herria   2006-02-18

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Antton Karrera, Larenaren galdeketan ateratako matrikula-zenbakia bitarteko, automobilean bakarrik zihoala harrapatu zuten.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 203. orr.

Auto bati kendu eta besteari ipini, hainbat matrikula-plaka edukitzen dituzte horretarako.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 203. orr.

Matrikula sistema aldatu baitute.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 10. orr.

Parte hartzeko matrikula epea maiatzaren 1etik 26ra arte egongo da zabalik.  Berria - Euskal Herria   2006-04-28

Matrikula kopuruaren errekuperazioa gertatu da udal euskaltegietan, egoerari aurre egiten saiatu garelako, batez ere eskaintza malgutuz.  Berria - Euskal Herria   2004-01-23

Gobernu Federalak, esaterako, ikasketetako matrikula tasen gainean zeresana izaten jarraitu nahi zuen.  Berria - Mundua   2004-12-21

Ikasturte horretan hartu nahi zituen irakasgaiez hitz egiten hasi ginen, zikloez eta kredituez, eta matrikula baldintzez.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 23. orr.

Hona hemen matrikula-tokiak: [...].  Herria   2001-05-24

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Frantziako auto matrikulak dira nagusi bideetan.  Berria - Euskal Herria   2004-08-01

Blairren unibertsitate matrikulen legea onartu dute.  Berria - Mundua   2004-01-28

6. zutabea: hezkuntza matrikuletan dagoen tasa gordina (%etan).  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 205. orr.

5 ohorezko matrikula.

Matematikan, matrikula, David!  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 163. orr.

Uste baino jatorrago jokatu zuen, ordea, irakasleak, eta matrikula jarri zidan.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 40. orr.

6 aurre-matrikula

Auskalo nola jakin zuten fraideek bi karrera horietan aurre-matrikula eginda nengoela.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 36. orr.

Hala, bada, zalantzak aztoratuta, bi aurre-matrikula egin nituen, badaezpada ere.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 36. orr.

7 matrikula egin ik matrikulatu.

Euskaltegian edo autoikaskuntza zentroan matrikula egin dutenak bakarrik aurkeztu ahal izango dira azterketara.  Berria - Euskal Herria   2004-03-31

Han matrikula egin ahal izateko 19.000 euro ordaindu beharko dira, eta 60 lagunek soilik ikasi ahal izango dute.  Berria - Gaiak   2004-08-22

Ez dut uste matrikula egin eta eskoletara ez joatea egokia denik.  Berria - Kirola   2004-01-22

Madrilera matrikula egitera iritsi zen egunean.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 145. orr.

Zenbat eta kalifikazio hobea, lehentasuna ere handiagoa izango du aukeratutako ikasketetan matrikula egiteko.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 74. orr.

Azkenean, Unibertsitate Irekian egin nuen matrikula, filologia-ikasketetan.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 96. orr.

NUPen matrikula aurten lehen aldiz egin dutenen artean, hirutik batek euskaraz ikasiko luke.  Berria - Euskal Herria   2004-10-21

· Bi mailetara aurkezteko, baldintzak betez gero, bi matrikula egin beharko dira.  Berria - Euskal Herria   2004-03-31

8 ohorezko matrikula bikain” baino kalifikazio garaiagoa, hurrengo ikastaroko matrikula ez ordaindu beharra dakarrena.

Latineko suspentsoa zela eta, ordea, beldur nintzen ez ote ninduten Bartzelonan onartuko, eta ohorezko matrikulaz lehiatzeko azterketa berezira aurkeztu nintzen, bikain ateratako beste lauzpabost ikaskiderekin batera.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 39. orr.

Jokini ohorezko matrikula ipiniko diot.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 67. orr.

Hiru urterekin solfeoa ikasten hasi zen Silguero, eta hamahirurekin musikako goi ikasketak amaitu zituen, ohorezko matrikulekin eta bikainekin.  Berria - Kultura   2004-05-23

· irud/hed Ordea, ohorezko matrikularekin gainditu zuen dema.  Berria - Kirola   2004-10-10

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

autoaren matrikula (7); donostiako matrikula (4); ikastaro hartarako matrikula (3); matrikula egin (11); matrikula egiteko (4); matrikula epea (4); matrikula faltsuak (6); matrikula irakurri (3); matrikula plaka (5); matrikula zenbakia (4); ohorezko matrikula (6)

autoen matrikulak (3); frantziako matrikulak (3)

matrikularen prezioa (3)


matrikuladun 1 izond matrikula duena.

Gero hobeki ezagutu behar nuen... horra azkenean matrikuladuna naizela 44.145 zenbakia.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 42. orr.

• 2 izlag matrikulako.

A-8 autobidean, Nafarroako matrikuladun Renault Megane bat bidetik irten zen atzo goizean Muskizen (Bizkaia).  Berria - Euskal Herria   2006-04-18


matrikulaketa iz matrikulatzea.

Azpimarratzekoa den emendioa da, dela Akitanian, dela Estatu osoan matrikulaketak apaldu baitira keinka berean.  Herria   2003-03-20


matrikulatu, matrikula(tu), matrikulatzen 1 da/du ad zerrenda edo erregistro ofizial batean izena eman, matrikula egin.

Horrexegatik matrikulatzen dituzte euskal eskoletan.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 92. orr.

Jendea oldeka hasi zen seme-alabak ikastolan matrikulatzeko eskaera egiten.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 64. orr.

Gero ingeniaritzan matrikulatu zen.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 13. orr.

Gurasoen ustez oraindik doktorego ikastaroetan matrikulatuta nago.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 49. orr.

Familiek gero eta gehiago matrikulatzen dituztela beren seme-alabak D ereduko hezkuntzan.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 190. orr.

Unibertsitatera etortzen zirenean %25 bakarrik matrikulatzen zen ikasketak euskaraz egiteko.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 165. orr.

Jesuitekin heziketa ona izango nuela eta gurasoek Kalaportuko ikastetxean matrikulatu ninduten.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 124. orr.

Alemaniara iritsi nintzenean jakin nuen ez nindutela matrikulatu.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 77. orr.

Gehienez ere zenbat kreditutan matrikula daitekeen ikasle bat aldez aurretik zehaztea.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 109. orr.

Juan Ignacio Perez Iglesias errektoreari 2004-2005eko ikasturtean euskal presoei matrikulatzeko eskubidea eman diezaien galdegin zion.  Berria - Euskal Herria   2004-07-23

2 (ibilgailuak)

71.645 turismo berri matrikulatu ziren 2005ean Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan.  Berria - Ekonomia   2006-01-03

Baionako Suprefeturan, 186 auto matrikulatu dira egun bakoitz iragan udan.  Herria   2003-03-20

Autoa Marsellan matrikulatua baina autozaina, bakarrik zihoana, Urepelen sortua eta Angelun bizi: Maria M., 24 urte.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 176. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

a ereduan matrikulatu (4); auto matrikulatu (3); matrikulatu nintzen (5); matrikulatu ziren (9)

d ereduan matrikulatzeko (3); ereduan matrikulatzeko (3); matrikulatzeko epea (3)

d ereduetan matrikulatzera (5)


matrikulatze iz zerrenda edo erregistro ofizial batean izena ematea, matrikula egitea.

Presoen matrikulatze eskubidea bermatzeko eskatu diote EHUri.  Berria - Euskal Herria   2004-07-23


matrikulazio 1 iz zerrenda edo erregistro ofizial batean izena ematea, matrikula egitea.

Urriko matrikulazioek gora egin dute aspaldiko partez.  Berria - Euskal Herria   2004-01-23

Eskola publikoko matrikulazioak hazi egingo direla dio Camposek.  Berria - Euskal Herria   2006-01-27

Matrikulazioen beherakada eten egin da euskaltegietan.  Berria - Euskal Herria   2004-01-23

«Gardentasuna» nahi dute eskola publikoek haurren matrikulazioan.  Berria - Euskal Herria   2004-11-23

EHUn ikasketak egiteko matrikulazioa irailean egiten da eta legebiltzarrak, berriz, udan geldialdia egiten du.  Berria - Euskal Herria   2004-06-29

2 (hitz elkartuetan)

Matrikulazio epea otsailaren 9an hasi eta 27an bukatuko da.  Berria - Kultura   2004-02-05

Euskaltegietako matrikulazio kopuruaren beherakada eten egin da ikasturte honetan.  Berria - Euskal Herria   2004-01-23

Diferentzia handiak daude Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako matrikulazio datuetan.  Berria - Euskal Herria   2006-03-19

Sei edo zazpi kontzertazio lerro gehiago beharko lituzkete, bukatu berri den matrikulazio kanpainan jaso dituzten eskaerei erantzuteko.  Berria - Euskal Herria   2004-03-24

Artxibategitik, Melanie Isaacs-en matrikulazio-txartela ateratzen du eta haren datu pertsonalak kopiatzen ditu: etxeko helbidea, Lurmutur Hirikoa, telefono-zenbakia.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 27. orr.

Matrikulazio sistema berriaren eragina.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 233. orr.

Ondotik, frantses enbaxadako "matrikulazio karta" (Manila Filipinetako hiriburuko frantses enbaxadan egina).  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 72. orr.

Ulertzen dut orain zergatik Aitatxik dituen matrikulazio paperak bere egonaldiaren azken egunetan egin.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 299. orr.

3 (ibilgailuak)

Autobusen matrikulazioak %49,3ko igoera izan zuen Euskal Autonomi Erkidegoan 2003ko lehenengo sei hilabetetan, 2002ko epe berarekin alderatuta.  Berria - Ekonomia   2004-01-10

Hong-Kong hiriko zerbitzuek beribilen matrikulazio zenbakiak ez dituztela eskaintzen baizik eta saltzen.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 90. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

matrikulazio datuak (6); matrikulazio kanpaina (6); matrikulazio kanpainan (3); matrikulazio kanpainaren (3); matrikulazio kopurua (3); urriko matrikulazio (4)


matrimonialista izond ezkontzari dagokiona.

Eskerrak abuztuko igande arratsaldeetan abokatu matrimonialistak ez ohi diren etxeetan izaten, bezeroen deien esperoan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 228. orr.


matrimonio 1 iz ezkontza.

Nik matrimonioa ez dut itsu-itsuan ororen gainetik laudatzen.  Herria   2005-02-10

Bere matrimonioa baino hauskorragoa.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 63. orr.

2 senar-emazteak, ezkontideak.

Horrek matrimonioa biziki inpresionatu zuen.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 231. orr.

Gero eta itxura eskasagoa zuela 3.Dko matrimonioak, eta gizona gaitzen batek jo zuela lepoan.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 153. orr.

3 irud/hed

Eta izeba ezkontzeak familiari ekarri zion poza, "inork ez baitzuen ordurako halakorik espero", eta senarraren lagun min bat etxetik apartatzeko izebak egin zituen ahaleginak "ez alferrik!, hiruko matrimonioa bihurtu ziren" bere hasierarekin batera etorriko dira.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 14. orr.

Euskal kritika ez da horretaz ohartu, baina ez dut uste kasualitatea denik Basarteko Peru eta Marixe eredugarriak herri-usadioko Peru eta Marixe arbuiagarriei kontrajartzea: herri-ipuinetako bikoteak ez duen sendotasun ideologikoa du Basarteko matrimonioak.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 147. orr.

4 (hitz elkartuetan)

Areago, matrimonio ohea banandu ezin zuenez, zerra bat hartzera joan zen eta erdibitu egin zuen.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 130. orr.


matriuska iz errusiar etorkiko jostailua, gerritik banaturiko eta tamaina gero eta txikiagoko panpina berdin eta barne-hutsen multzo batean datzana.

Hango kaleetan galdu naizela hemengo matriuskek euren barruan dituzten panpinak bezala.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 227. orr.

Alabaina, funtsean duzu Mendiguren zimino hori ez bezalakoa, zentzu batean bederen, ziplo kokatzen baita, ezinbestean bezala, ispiluan, jolasean eta matriuskan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 8. orr.


matrize 1 iz gauzaki jakinak urtzeko, grabatzeko edo ebakitzeko moldea.

Sartu zirenetik, gizonarengan neukan arreta, eta ez ordu arte juntatzen aritu nintzen linotipiako matrizetan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 324. orr.

Autogintza industriarako matrize edo trokelak egiten ditu.  Berria - Ekonomia   2004-01-04

2 irud/hed

Bestalde, testua sortzeko mekanika ere idazlearen etorrerari baino, aurretik ezarritako matrize bati egokitu ahal zaio, ondorioz mezua formula arrotzek zeharo baldintzatua sortzen delarik.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 16. orr.

Sakon-sakonean, ezintasun horrek eragina da ingurukoekiko oharmen-falta, jendeari buruzko jakingurarik eza eta balio-kontuen duen muga; erro berekoa da bera inguratzen duen matrize soziokultural eta gizakiartekoaren ezertaz jabetu ezina ere...  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 223. orr.

3 (matematikan) lerro eta zutabeetan ordenaturiko eta lauzizuzen modura antolaturiko zenbakien edo ikur aljebraikoen multzoa.

Alor matematiko berriak zabaldu ziren; tresna berriak asmatu (taldeak, matrizeak...) Irudizko aldagai baten funtzioen teoria nagusitu zen mende hasieran: Cauchy, Riemann, Weierstrass.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 88. orr.

Matrize kalkulua: Cayley.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 88. orr.

• 4 izond enpresa eta kidekoez mintzatuz, jatorrizkoa.

Lehen enpresa matrizeek filialak ezartzen zituzten hainbat herrialdetan.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 242. orr.


matroi izond ik matrona 2.

Eta gela txiki batean, militar jantzitako emakume matroi handi bat egun osoan gu zaintzen.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 99. orr.


matrona 1 iz antzinatean familiako ama noble eta bertutetsua.

Hiribildua hartu zutenean eta gizonezko guztiak hil ondoren, bertako matronak esklabotzan eraman zituzten, beren estola eta beren matrona-bereizgarriak kentzen utzi gabe eta soinean eramatera behartuz, hain zuzen ere, garaileen segizioan eramanak izanik, eta beren buruak betiko esklabo ikusirik, larrutik ordain zitzaten beren hiriaren alde atereaz egindako delituak.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 430. orr.

Orduko garai hartan arkitekto zeudenek matrona haien irudiak jarri zituzten eraikin publikoetan.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 430. orr.

2 irud/hed

Beraz, ipintzen dituzuen legeak zuzenak badira, edozein emakumez edo neskaz gozatu nahi duen gizonak hitzordua jarri ahalko dio lehen aipatu etxe horietako batean; eta han, Venusen tenplu hartako matronen babespean, gizonaren esku ipiniko da, honek gura dituen gutizia guztiak ase ditzan.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 243. orr.

3 emakume heldua eta gorputz handikoa.

Nik ez daukat zure trebetasun fina matrona zahar juduei edozer gauza saltzeko.  Ramon Etxezarreta   «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 9. orr.

Gaur egun, makur-makur egina, itxuragabe, arrain hezeak ahotsa marrantatu eta azala urdindutako matrona baten irudira zeramatzan bere hirurogeita bost urteak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 169. orr.


mats ik mahats.

matsondo ik mahatsondo.

matsukatu, matsuka, matsukatzen du ad ik matxukatu.

Hor daude bata besteari lotuak, gorputzak batetaratuak, elgar besarkatuz, mutikoek usaia ez duten bezala, matela matelaren kontra, eriak biloetan nahasiak, eskuak elgarren gosea ezin asez bizkarra gain beheiti perekatuz, matsukatuz.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 150. orr.


mattia (mug) izond adkor maitea.

Gustuko nuen "osaba mattia" deitzea larrua jotzean, baina hark ez zekien.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 98. orr.

2 (deiki gisa)

Garbittu al dittuzu hortzak, mattia?  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 132. orr.

Ez dago zaila jokaldia irudikatzen: geltoki bat, neska zanpan bat osoki maitemindua, gerrara doan mutil tonto bat, eta partitzeko tenorean, begiak malko-iturri, neskak bere mutil-gauzari: "xaindu xaite, mattia!".  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 80. orr.


matuti iz pl lehen otoitz ordua, egunsentia baino lehen esaten dena. ik maitina.

Loaldi luzetik esnatzean, matutietara joateko, lekaideak askatasuna eman behar dio zentzuei eta gainerako ahalmenei.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 103. orr.

Halaxe ibili bainintzen egun hartan, atsedenik gabeko kanpai-errezitaldi hartan murgildurik, matutietarik bezperetarat... konpletak noiz iritsiko zain.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 475. orr.

Argia urratu baino lehen, neguaren bihotzeko desordu hozpera hartan, naturak matutien otoitzerako deika ari diren kanpai hots isilpetuak jasoko lituzkeen kalostra izuti eta alargundua zirudien, izarren zilar hutsez osaturiko estalpe karroindua bakardadearentzat.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 168. orr.


matxarda1 (orobat matxarde) 1 iz giltzadura batez loturiko bi piezak osaturiko lanabes atzitzailea.

Emaitza entzun ondoren, ederki damutu zitzaion Ruche jaunari Maxi ez eskatu izana, edontzi horien ordez, erabil zezala soka bat bi ziriren artean tenkatua eta leku jakin batzuetan matxardez heldua.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 118. orr.

Gerrikoaren zilarrezko belarri handiak gorputzaren erdigunea estutzen ziola ematen zuen, blusa zuriaren tela arina matxarde batek bezala estekaturik.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 80. orr.

Beste batzuek ere bereak atera zituzten; batzuek, Harryk adibidez, gerrikoaz lotuta zeukaten liburua; beste batzuek estu-estu poltsan sartuta, edo matxarda handiez helduta.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 94. orr.

2 zenbait oskoldun, armiarma eta kidekoren organo atzitzailea, matxarda modukoa.

Burduntzi-arrak matxarda antzeko batzuk edukitzen ditu azken segmentuan.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 34. orr.

Eta [burduntzi-arraren] matxarda horiek ez dira janariak kraskatzeko eginak.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 35. orr.

Armiarma erraldoi bat, bi metro altu eta ilez estalia, Ronengana zihoan, matxardak mehatxuz klaskatzen zituela.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 115. orr.

Harry zeramana malda pikoan behera joan zen, sakonunearen erdian zegoen kupula-formako amaraun lainotsura, eta lagunak ingurura bildu zitzaizkion, haren zamaren aurrean matxardak sutsuki klaskatuz.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 231. orr.

Klask, klask, klask egin zuten armiarmen matxardek zuloaren inguru guztian.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 232. orr.

Zintzilika zegoela, Harryk ikusi zuen bera zeraman piztiak sei hanka luze-luze eta iletsu zituela, eta aurreko biek berari gogor eusten ziotela, pare bat matxarda beltz eta distiratsuren azpian.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 231. orr.

3 bi hortzeko sardea.

Ordutik aurrera, Lebigrerenean, matxardez baizik ez zuten hartu Saget andereñoa; simaurtegi bizia bihurtu zen, txakurrek ere jango ez zuketen usteltasunez elikaturiko piztia satsua.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 344. orr.


matxarda2 1 izond emakumeez mintzatuz, bihurria eta gizonzalea dena.

Urteak igarotzen dira, orain Pedro da, laster Filomena matxardaren alabarekin ezkonduta ikusiko dugu.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 237. orr.

Nik uste Josune matxarda hoi izan dala, edo Amaia bestela.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 76. orr.

2 ik mari 23.

matxarde ik matxarda1.

matxete 1 iz ganibeta modukoa, astuna, xafla-zabala eta aho bakarrekoa.

Nik belarri gainean matxetea ikusten nion, sagardotegirako txuletoiak mozteko erabiltzen diren ikaragarri horietako bat.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 70. orr.

Gizon bat matxetearekin hiltzeaz gain ez du ezer berezirik egin bizitzan.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 95. orr.

Itsasoan zegoela zerarekin, matxetearekin taka! moztu zian eskua.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 57. orr.

Antropofagoak guregana zetozen matxeteak euren zorrotik aterata.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 106. orr.

Beren txalupek inguratuko gintuzten, ausartenek abordatuko zuten gurea, matxetea eskuan.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 106. orr.

2 irud/hed

Oroimenaren matxetea.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 35. orr.


matxetedun izond matxetea duena.

Pito luzeak estaltzen zizkien oihal txikiez jantziriko indio matxetedunak.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 16. orr.


matxetetzar iz adkor matxete handia.

Nire ustez Joxe Marik harategiko matxetetzarrak zeuzkan gogoan.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 90. orr.


matxinada 1 iz agintaritzaren aurkako herri nahasmendua edo talde jakin baten jazarraldia. ik matxinaldi.

1916ko Dublingo Matxinada Pazkokoa eredu bihurtu zen aberrianoentzat.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 136. orr.

Nire ustez, garbi dago Clichykoa matxinada dela, orain dela 20 urtetik gidoia ezagutzen dugun matxinada.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 86. orr.

Dena den, protesta ekintzak dira eta ez matxinada bat.  Berria - Mundua   2004-02-17

Gizarteko dogmen kontrako errebeldiatxo bat sumatzen zaio hor, matxinadarako deirik gabe, jatortasun galdu baten mina sentituko balu bezala.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 27. orr.

Dohok eskualdera joan nintzen lan bila; han, kurduen matxinadaren aurretik, ez zen turistarik.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 77. orr.

Matxinadak huts egin, eta jenerala iparraldera bidali zuten deserrira.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 210. orr.

Sibak David erregeari gaztigatu zion Mefiboset bere aurkako matxinada prestatzen ari zela.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Gerrilla maoistak duela zortzi urte abiatu zuen monarkiaren kontrako matxinada.  Berria - Mundua   2004-11-19

Teheranek sustatu duela Al Sadren jarraitzaileen matxinada.  Berria - Mundua   2004-08-29

Bere dirua, bere dirua hain garbi irabazia, matxinada antolatzeko eta ordaintzeko erabiltzen ari ziren!  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 369. orr.

Kurduen 28 matxinada zapaldu dituzte, baina beti altxatu gara berriz.  Berria - Mundua   2004-07-14

Demokraziaren aldeko matxinada bat eragozteko.  Berria - Harian   2005-01-29

Parisko Komuna delakoaren matxinadak zirrara nabarmena eragin zion.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 158. orr.

Matxinadan parte hartu zuten 19 presok funtzionarioen torturak jaso zituztela dio Generalitateak.  Berria - Mundua   2004-07-01

Obedientzia ukatzea matxinadatzat har zitekeela gerra-garaian, eta matxinada heriotzarekin zigortzen zela, fusilatze-pelotoia bitarteko.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 119. orr.

2 (izenondoekin)

Argudiatzen dutenez, Irakekoa matxinada nazionalista bilakatu da, eta, beraz, ezingo da bide militarretik zanpatu.  Berria - Mundua   2004-05-23

Uztailaren 18ko matxinada faxista.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 24. orr.

Hauteskunde hauek «matxinada demokratiko baten hasiera» izan behar luketela.  Berria - Mundua   2006-01-24

Matxinada zapatistaren hamargarren urtemuga-ekitaldiak zirela eta.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 105. orr.

EZLN Askapen Nazionaleko Armada Zapatistak 1994. urteko urtarrilaren 1ean Chiapasen egin zuten matxinada indigenen historiaren pasarte garrantzitsuena.  Berria - Mundua   2004-01-02

Harreman arriskutsuak, 1986. urtetik bederatzi matxinada militar pairatu dituen herrialdean.  Berria - Mundua   2004-05-12

Plataforma demokratikoak argi esan du Haitin azken asteotan sorturiko matxinada armatuekin ez daukala zerikusirik.  Berria - Mundua   2004-02-15

3 irud/hed

Boterearen gezurraren kontrako herritarren matxinada demokratiko eta baketsua.  Berria - Euskal Herria   2004-03-28

Emakumearen matxinada gisako hura baliaturik, amodio berri bat bilatu zuen, ezkon bizitza berri bat.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 178. orr.

Bihotz Bakartien Klubak, Larrabetzuko talde literaturazaleak, irakurlearen matxinada aldarrikatu zuen duela urtebete.  Berria - Kultura   2004-11-26

Bizardunak eta ilean txirikordak zituzten bi neskak matxinada bat antolatu zuten.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 150. orr.

Inoiz ez da berandu irudimenaren matxinada abiatzeko.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 145. orr.

Gure artean ere izan da matxinada poetikoaren beharraz mintzatu denik (Bernardo Atxaga eta Fermin Muguruza).  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 108. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Dorre asko zen Erdi Aroko Erroman, eta haietan babesten ziren alde batekoak eta bestekoak maiz gertatzen ziren matxinada-aldietan. bi alderdiek kontrolatutako matxinada prozesu bat.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 683. orr.

Kroazia estatu baten aurkako matxinada eredu klasikoa da...  Berria - Harian   2006-03-12

Gaur egun, inoiz baino gehiago, Bestelako Komunikazioa matxinada-ekintza bat da: asperdura, hipokrisia, manipulazioa, merkatuaren diktadura, infantilismo eta gorrotoaren aurka altxatzen den errebolta horizontala eta demokratikoa.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 144. orr.

Matxinada-giroko marmarra bizia zegoen gelan osoan, eta are bekozko ilunagoaz begiratu zien McGonagall andereñoak.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 238. orr.

Baina hala ere matxinada-egoera etengabean egon behar du errepublikak.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 237. orr.

Matxinada-garai haietan, izpiritu kontserbatzaile eta hego-laburra erakutsi zuen.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 58. orr.

Inoiz ez da egin, aldiz, matxinada ahaleginen kronika.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 61. orr.

Matxinada-konturik, batere ez!  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 79. orr.

Beste egun eta erdi bat behar izan nuen Herberti han matxinada-arrastorik ez zegoela sinestarazteko.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 80. orr.

Ez da hor subertsio eta matxinada-gogo berezirik aurkitu behar.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 45. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Herri-matxinada batek bota zituen Erromatik Honorio III.a eta kuria.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 244. orr.

Eskutitz faltsuen banaketa bultzatu zen Aturriko hiriburutik, azpitik sustatutako sasi-matxinadak eta sasi-bakezalekeriak prestatu ziren goitik behera.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 199. orr.

6 matxinada egin

Taldearen sortzaile Nur Misuari autonomiaren gobernadore jarri zuten, baina 2001ean matxinada egiten saiatu zen eta kartzelan dute geroztik.  Berria - Mundua   2004-05-12

Juduek lehenik seleukotarren eta gero erromatarren gobernuaren aurka [...] hirurehun urteetan egindako hainbat matxinadarekin kontraste bizian, kristauak sekula ez ziren armaz matxinatu erromatar jazarleen aurka gutxi gorabehera luzera bertsuko denboraldi batean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 81. orr.

· irud/hed Monakok, Chelseak, Deportivok eta Portok matxinada egin dute final-laurdenetan, eta faboritoak kanporatu.  Berria - Kirola   2004-04-09

7 matxinada piztu da/du ad

1956: matxinada nazionala piztu zen tropa sobietarren aurka.  Berria - Mundua   2004-04-29

Eta, halako batean, hartzekodunen aholkuei jarraituz, goruen suntsipenak eragindako zuzeneko eta zeharkako kaltetuei ematen zitzaizkien diru-sariak bertan behera utzi ziren; biharamunean matxinada piztu zen hiriburuko eskulangileen auzoan, hurrengo urteetan ohiko bihurtu zirenen aitzindari. -Matxinada piztu duk!  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 20. orr.

Matxinada piztu zen kartzelan ere izan ziren.  Berria - Harian   2005-05-19

Hauek argi utzi diete okupazio indarrak xiitentzat leku sakratua den Najafen sartzeak herritar gehienen matxinada piztuko lukeela.  Berria - Mundua   2004-05-07

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aurkako matxinada (6); herri matxinada (3); jarraitzaileen matxinada (3); kontrako matxinada (6); matxinada abiatu (3); matxinada egin (4); matxinada izan (3); matxinada piztu (8); matxinada piztu zen (3); matxinada zapaltzeko (3)

matxinadan parte hartu (5)

matxinadarako deia (3)

matxinadari aurre egiteko (3)


matxinadaburu iz matxinada baten burua.

Baina horretaz matxinadaburuak arduratuko ziren.  Berria - Mundua   2004-05-15


matxinaldi 1 iz matxinada.

Adibide klasiko bat Mitileneko matxinaldikoa da, hori dela eta Kleo Kleenetokoak erabiltzen duen arrazoiketa modu "morala" alegia.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 261. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Amnistia lege honen lehen moldaeran, okupazio indarren eta Irakeko gobernuaren aurkako matxinaldi ekintza gehienak barkatzea aurreikusia zen, baina Iad Alauiren gobernuak murriztu behar izan du, AEBek euren ezadostasuna agertu eta gero.  Berria - Mundua   2004-08-08


matxinarazi, matxinaraz, matxinarazten du ad matxinatzera behartu. ik matxinatu 3.

Golkoko Gerraren ondoren, xiitak eta kurduak suniten aurka matxinarazi zituzten, eta bakarrik utzi.  Berria - Harian   2006-02-26


matxinatu, matxina, matxinatzen 1 da ad aginpidea duenaren aurka altxatu, matxinada egin.

Maximo generala, Bretainiako tropen buruzagia, matxinatu egin zen eta Graziano enperadorea garaitu zuen.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 117. orr.

Uztaila bukaeran, Loiolako kuartelak matxinatu zirelarik, [...].  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 73. orr.

Hiria matxinatu da, denak dira errudunak hiri matxinatuan, denak behar dira zigortu.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 261. orr.

Hiriko biztanleak ez ziren matxinatu okupatzailearen kontra.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 36. orr.

Juduek lehenik seleukotarren eta gero erromatarren gobernuaren aurka [...] hirurehun urteetan egindako hainbat matxinadarekin kontraste bizian, kristauak sekula ez ziren armaz matxinatu erromatar jazarleen aurka gutxi gorabehera luzera bertsuko denboraldi batean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 81. orr.

Urik ez zen han herriarentzat, eta, hori dela eta, matxinatu egin ziren isareldarrak Moises eta Aaronen aurka.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 210. orr.

Kedorlaomerren mende hamabi urtez egon ondoren, hamahirugarrenean haren kontra matxinatu ziren.  Elizen arteko biblia   Has 14,4

Berak berariaz sortarazitako autokrata mendebaldartzaileen aurka arrakastaz matxinatu zelako iritsi zen agintera.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 214. orr.

2 irud/hed

-Ez zenigun hori eskatu -matxinatu zen Jonathan.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 210. orr.

Ezkerrekoa matxinatu zitzaion, ordea, ez baitzuen logika zorrotzari irain egiten zion kontraesanik onartu nahi.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 317. orr.

Matxinatu egin zaizkizue zangoak eta muzin egiten diete garunak igorri manuei.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 153. orr.

Florentzian matxinatu ere egin nintzaion, esanez bere Fra Angelico hura, egia esan, apur bat pinpirina iruditzen zitzaidala.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 161. orr.

Goizean goiz amak esan zizkion hitzak matxinatzen zitzaizkion, antsiaren antsiaz, trumilka bizian: "Juanita nirea, diotenez, galdu da zure bihotzeko Antonio Maria".  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 161. orr.

• 3 du ad ik matxinarazi.

-Thainak landa osoa matxinatu du -esan zuen-, eta albistea lau haizetara zabaltzen ari da suaren abiadan.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 370. orr.

Gizabanakoa eramankorra bada, ordea, nekez matxinatuko du inork.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 514. orr.

Hiria matxinatzera joan ziren zein bere aldetik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 275. orr.

· Zalantza horrek animoak matxinatu egiten ditu, doilortu baino gehiago.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 47. orr.

4 (era burutua izenondo gisa)

Tito jeneral erromatarrak gainditu egin zituen judu matxinatuak.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 143. orr.

Katoliko matxinatuen burua.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 311. orr.

Askoz amiltze handiagoa izan baitzen aingeru matxinatu horiek, gero deabruak, erori zirenekoa, matxinadarena gertatu zenean.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 34. orr.

Garai batean, borroka gogor eta latza egin behar izan zuen bere gorputz matxinatuaren kontra, baina, arian-arian, abstinentzia ohitura bilakatu zitzaion eta emakumeekiko jokaera bare eta erabat gogogabea garatu zuen.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 114. orr.

Auschwitzeko lanpara zanpatuak, haizezko instrumentu akastun eta herdoilduak, erlojuen orratzen kontrako norabidean zihoazen erloju matxinatu eta matxuratuak.  Berria - Kultura   2004-10-26

5 (era burutua izen gisa) ik matxino1.

Komunako matxinatu batek egina da, Bouvillen bizi izan zen amnistia eman zuten arte, ganbara batean ezkutaturik.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 182. orr.

Maria Cristina hotelean izan ziren matxinatuen kontrako gudu gogorrenak.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 73. orr.

Hoberena gudu-lerrotik barrena matxinatuen lerroetara pasatzea izango zela esan zidan.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 119. orr.

Don Karlosen armadak hogeita hamar mila gerlari erregular zeuzkan, eta berrehun eta berrogeita hamar mila matxinatu laguntzaile, ordokian, basoan eta mendian zabalduak.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 99. orr.

-Horrela hitz egiten ditek matxinatu madarikatuek, eta isiltzen ez bahaiz alderik alde zeharkatuko haut.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 249. orr.

Matxinatu faxisten aldeko frankotiradorea.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 105. orr.

Bizi ziren gizartea ukatzen zuten matxinatuak izan zirela eremutarrak.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 161. orr.

Matxinatuaren sugarrez lotu nintzaion neure testu preziatua zuzentzeari: adjektibo desegoki bat hemen, komunztadura okerra hor, esaldiaren barne antolamendu traketsa han.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 36. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aurka matxinatu (16); aurka matxinatu ziren (4); kontra matxinatu (7); kontra matxinatu ziren (4); matxinatu dira (4); matxinatu ziren (19)

indar matxinatuak (3)

matxinatzeko gogoa (3)

aurka matxinatzen (3)


matxinatze iz aginpidea duenaren aurka altxatzea, matxinada egitea.

Justizia gaitzituaren etenik gabeko matxinatze kartsua.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 145. orr.

Matxinatu ere egin ginen, tarte batez, aspaldi dela, matxinatzeak ez zuela ezertarako balio ikasi arte.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 119. orr.

Ez surrealismoa interesatzen zitzaidalako, baizik eta bat-bateko adierazpenaren eta matxinatzearen garrantzia interesatzen zitzaizkidalako.  Berria - Kultura   2004-08-05

Edo fedezko egintza bat edo matxinatze-egintza bat.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 304. orr.


matxino1 1 iz aginpidea duenaren aurka altxatzen den pertsona. ik matxinatu 5.

Luis XVI.ak rien! idatzi zuen bere egunkarian matxinoek Bastille hartu zuten egun berean.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 56. orr.

1778an Frantziak hitzarmen bat sinatu zuen Ameriketako matxinoekin Ingalaterraren aurka borrokatzeko.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 9. orr.

Bangkokeko Gobernuaren indar armatuek 107 ustezko matxino musulman hil zituen atzo.  Berria - Mundua   2004-04-29

Gero Northpointek 300 dolar jaso zituen Paul D-ren zerbitzuen truke Alabaman, non matxinoentzat aritu zen lanean, hildakoak sailkatzen lehenbizi eta burdina urtzen gero.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 359. orr.

Joanesek ez zekien nola moldatuko ote zen matxinoak askatzeko.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 246. orr.

Batu itzak hirurehun mutil heure konfiantzakoak eta enrola hadi matxino horiekin.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 133. orr.

Armak saldu omen dizkie poloniar matxinoei. Orduan anai Elias, munduko gizon jakintsuena bezala zeukaten hura, Frederiko erregeak eskatuta, beronen alde jarri zen eta Elizaren aurrean matxino bihurtu zen eta Ordenaren aurrean apostata.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 22. orr.

Matxino dirudunak.  Berria - Kultura   2004-10-29

2 (hitz elkartuetan)

Paperak, azken finean, historia-kontalari dira, eta paperetan azeri-begiz arakatu ondoren, aitak matxino bizitza hartzeko arrazoiak zein izan ziren ikasi zuen.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 210. orr.

Matxino lokarriak.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 113. orr.

• 3 izond aginpidea duenaren aurka altxatzen dena.

Matalas apaiz matxinoaren jarraitzaileak.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 164. orr.

Saiatu ziren gazte matxinoen buruzagiren batekin mintzatzen.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 14. orr.

Flecher Christian Erresuma Batuko Itsas Armadaren HMS Bounty itsasontziko lehen ofizial matxinoaren oinordekoei.  Berria - Gaiak   2004-10-14

Extremadurako frontea antolatzen ari ziren, hegoaldetik iparrerantz zetozen Franco jeneralaren gudaroste matxinoei aurre egiteko.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 78. orr.

Baina ez da samurra agure matxino hau mendean hartzea.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 53. orr.

Alabaina, Amerikako Ahotsak zioen kurduak matxinoak eta gaizkileak zirela.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 22. orr.

Sade ez zen "sadikoa" izan, libertinoa eta matxinoa baizik.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 54. orr.

Sobiet Batasuneko arte matxinoa maite zuen.  Berria - Kultura   2006-04-19

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ehunka matxino hil (3); matxino hutuen (3); matxino ohiek (3); matxino talde (7); mendebaldeko matxino (3); talde matxino (8)

matxinoak sostengatzea (3); talde matxinoak (6)

lehen ofizial matxinoaren (3)

matxinoei aurre egiteko (4)

darfurko matxinoek (4); gobernuak eta matxinoek (3); militar matxinoek (4); talde matxinoek (8)

armadaren eta matxinoen (3); matxinoen aurkako (4); matxinoen buru (4); matxinoen erasoak (3); matxinoen esku (4); matxinoen eskuetan (3); matxinoen kontra (3); talde matxinoen (5)


matxino2 iz tamaina handiko mailu mekanikoa, forjatze lantegi handietan erabiltzen dena.

Eta ba al dakizu matxino batean lan egiten?  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 127. orr.

Farias-a itzali eta matxinoa piztu zuen.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 175. orr.

Labetzar haiek kea zeriela, matxino zeritzoten makina zaratatsuak, salda goriak, galdara haiek eta hango hots, harrabots, danbateko ikaragarriek gorputzaldia gaiztotu zioten.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 128. orr.

Pintza hauekin hartu behar dituk eta matxinoan ezarri.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 129. orr.


matxinoburu (orobat matxino-buru) 1 iz matxinoen burua.

Hedabideok, harrigarriro, ez dira orain arte hasi Haitiko «matxinoburuen» biografia odoltsu samarraren berri zabaltzen. Horregatik, beranduegi baino lehen, deitu zituzten, ez matxino-buruak, izan ere bururik ez zelako, baizik eta besteak baino ozenago mintzatzeagatik gainerakoen aurrean nolabaiteko burutza lortu zuten soldaduak.  Berria - Mundua   2004-03-02

«Matxinoburu» Lois Shamblan, Jean Pierre Batiste eta Guy Phillipe Washingtonen 1990eko hamarkadako adiskide zaharrak dira, Kurzbanen aburuz.  Berria - Mundua   2004-03-02


matxinsalto 1 iz intsektu jauzikaria, berde horixka, otiaren antzekoa baina alorretan kalterik egiten ez duena (Stauronotus maroccanus).

Zelaian loreak mozten nituen, belarrak mozten nituen, edo kilkerrak eta matxinsaltoak harrapatzen nituen, gero etxera ekartzeko.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 42. orr.

Loreak nonahi, eta mila koloreko matxinsaltoak, eta munduko tximeletarik apainenak.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 148. orr.

Tximeletak ez du ihes egiten; matxinsaltoa harrapa zenezake; muskerrak, txoria hostoetara bezala bere harrietara, zulotik jalgi eta behatu egiten dizu ondotik zoazenean.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 140. orr.

2 irud/hed

Tartean badira matxinsaltoak, batetik bestera bazterrak nahasten dabiltzan endreda-makilak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 65. orr.

Ezin diat ulertu nola hi bezalako gizon eder bat gustura egon daitekeen horrelako neska ziztrin batekin, horrelako matxinsalto batekin...  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 104. orr.

Sei metroen hamargarren matxinsaltoa.  Berria - Kirola   2004-09-19

3 larrapotea, otia.

Beraz, mota guztietako larrapoteak, kirkirak eta matxinsaltoak jan ditzakezue.  Elizen arteko biblia   Lb 11,22

Joanek gamelu-ilezko jantzia zuen soineko eta larruzko uhala gerriko, eta matxinsaltoak eta basa eztia zituen janari.  Elizen arteko biblia   Mt 3,4

Haize erreaz eta gorrinaz jo ditut zuen baratzea eta mahastiak; pikuondo eta olibondoak matxinsaltoak jan ditu.  Elizen arteko biblia   Am 4,9

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

-1340an, Alacanten, langosta eta matxinsalto izurrite gorritzailea.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 432. orr.

Edo oti eta matxinsalto izurritea Kalagurri aldean, laino beltz baten gisa, ortu eta soro, mahasti eta belardi, dena gorri utzi omen zuen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 232. orr.

Matxinsaltoek lurraldeko belar guztia garbitu zutenean, esan nuen: [...].  Elizen arteko biblia   Am 7,2

Ordaina emango dizuet: nik bidalitako matxinsalto-gudaroste handiak dena jan zizuen urteetako ordaina.  Elizen arteko biblia   Jl 2,25

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

matxinsalto izurritea (3)

matxinsaltoak bezala (3)


matxismo 1 iz gizona berez emakumea baino gehiago dela uste duenaren jarrera eta pentsaera.

-Ez duzue erdibiderik: beti negarka matxismoa dela eta ez dela, baina gero, gizonkerietan aritzen ez zaizuena, to, homosexuala! Matxismoa dago indarkeriaren atzean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 245. orr.

Matxismoa jarrera bat da, emakumea gizonarekiko gutxisten duena; emakumeen aurkako indarkeria jarrera bat baino gehiago da, guztiz lotuta egonik ere.  Berria - Euskal Herria   2004-08-03

Nik uste dut homofobiak matxismoarekin zerikusi handia duela.  Berria - Harian   2005-04-22

Matxismoa bera machoen kontra itzuli zen, matxismoak berak gizona preso sartu zuen bere baitan, ezin dute negarrik egin, ezin zaie bigundu, ezin dira kikildu, ezin dute laguntzarik eskatu.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 72. orr.

Matxismotik apur bat eta arrazismo txorrotadatxoa.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 95. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Matxismo puntu bat ere bazuen galderaren tonu harridurazkoak: gizon bat espero zuen hariaren beste aldean.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 132. orr.


matxista izond matxismoari dagokiona; matxismoaren aldekoa.

Garai hartan feminismoak berebiziko indarra hartu zuen, eta ez zen batere arraroa emakume zenbaitek bikotea antzarak ferratzera bidaltzea, beste emakume batekin bizitzen jartzeko, beren jarrerarekin koherenteagoak izateko eta gizarte matxistatik beren burua hobeto babesteko.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 199. orr.

Emakumea baztertzen duen gizarte matxista dago indarkeriaren atzean.  Berria - Euskal Herria   2004-05-29

Irizpide matxistak barru-barruan sartuta dauzkagu eta zaila izaten da horiek guztiak azalaraztea.  Berria - Euskal Herria   2004-07-16

Emakume askok jasaten dituzte zuzeneko erasoak, baina gehiago dira jokaera matxistak jasan behar izaten dituztenak...  Berria - Harian   2006-03-09

Alde batera utziko balu bere harrokeria matxista, arazoa berez konpontzen joango litzateke.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 214. orr.

Ez nuen beren gustu txarreko umore matxista aintzat hartu.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 19. orr.

Gizon arrunta da, garai bateko venezuelarren izateko era gordetzen duena: matxista handia, etxe-maitea, auzoan errespetua lortzeko borrokalaria, mendeku zalea...  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 95. orr.

Oso matxista baita futbol-mundua.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 194. orr.

Txiste hori %100 matxista edo %100 feminista izan daiteke.  Berria - Euskal Herria   2004-08-26

Matxista baitut nik andrea.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 73. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

gizarte matxista (3)


matxo (orobat macho) 1 iz ar matxista.

Emakume txintxoaren rola hartzen zuen, baina matxoa izateari utzi gabe.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 108. orr.

Matxismoa bera machoen kontra itzuli zen, matxismoak berak gizona preso sartu zuen bere baitan, ezin dute negarrik egin, ezin zaie bigundu, ezin dira kikildu, ezin dute laguntzarik eskatu.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 72. orr.

Matxoa Kubara bere har-gaitasuna erakutsi gabe joanez gero, [...].  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 233. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Ernesten matxo-plantak, birao egiteko moduak, zerbitzariekikoan erakusten duen portaera feudala.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 194. orr.

3 (izenondo gisa)

Bolada baten ia gauero ekartzen nuen bat etxera, ze kalean ikusita denek ematen zuten oso matxoak, oso larrujole onak.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 64. orr.

4 (adizlagun gisa)

Gauza bera gertatzen zaio emakumeari, baina emakumeak askoz errazago onartzen du joera hori, beharbada ez duelako beti matxo agertu behar gizonen antzera eta ez dagoelako denbora guztian beldurrak airean.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 129. orr.


matxoi iz hargin-lanezko zutarria, horma bati, sendotzeko, eransten zaiona.

Lehen "basoa", "hariztia", "sasia", "mazela" edo "terrala" bezalako hitzak esaten bagenituen, orain "harria", "zimendua", "pilarea", "matxoia", "horma" edo "eraikuntza" bezalako hitzak erabiltzen hasi garela ohartu naiz.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 129. orr.


matxukatu, matxuka, matxukatzen du ad ik matsukatu.

Emaztearekin eztabaidatu dezakezu, xextran ibili, baina gordinkeriarik gabe, orain, emakumea beste batekin jolasean hasten bada... ez du gusturik ematen beste tipo bat zure emaztea matxukatzen ari dela jakiteak, gauza horietan venezuelarrak oso jeloskorrak gara, carajo.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 98. orr.


matxura 1 iz ibilgailu, makina, sistema edo kidekoren baten akatsa, bereziki ibiltzetik geldiarazten diona.

Mekaniko on batek, auto baten hotsa entzun orduko, bazakik non dagoen matxura.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 26. orr.

Matxura batek Bilboko metroa geldiarazi du erabat.  Berria - Euskal Herria   2004-01-21

Azken hutsa ekipo elektrogenoarena izan omen da, baina oraindik ez dakite noiz eta nola konpondu ahal izango duten ustekabeko matxura.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 72. orr.

Ontziko matxura haiek luze gabe konpondu ziren.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 190. orr.

Lehenengo solairuan pasabidean pilatuta daude ohe zaharrak, eta apopiloek bertan etzanda hartzen dute atseden; bigarrenean jenderik ez dago baina ura bai, gainezka, komuneko matxura dela eta.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 42. orr.

Tximista batek matxura bat eragin zuen tren makinan.  Berria - Kirola   2006-04-22

Matxura batek eraginda kamioi batek su hartu zuen.  Berria - Euskal Herria   2006-04-26

Herrialde aurreratuenetako zentral nuklearretan ere matxurak izan direla gogorarazten dute.  Berria - Gaiak   2004-08-10

Joan den ostegunetik matxura bat du SNCFk barneko sistema eragilean.  Berria - Euskal Herria   2004-07-17

Ur-horniketan matxura gertatu zen Zapatagileen kaleko egoitzan eta Udalak ez dio konponbiderik eskaini.  Berria - Euskal Herria   2004-03-19

Nazioarteko Espazio Estazioko astronautek irteera bat egiteko asmoa zuten asteburuan, matxura bat konpotzeko.  Berria - Gaiak   2004-06-26

Matxurak konpontzeko tartean hilak baitziren beste lau gizon, denak artilleroak.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 190. orr.

Matxuretan konponduak egin, ontzia gudarako berriz gotortu eta azkenean kanoiak beren lekuetan berriz jartzeko, aste bi bai  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 267. orr.

2 irud/hed akatsa.

Ikusi dugu, gaingiroki, nola antolatzen duen garunak bere lana eta nola aurre egiten dien matxurei.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 235. orr.

Eritasun horietan guztietan, gene baten edo batzuen matxura aski da egoera patologiko bat abiarazteko.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 133. orr.

Zakurrek, zahartzaroan, gizakiok izaten ditugun matxura eta gaitz ber-berak izaten dituzte.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 18. orr.

Zain geratu zen, bezeroak bueltan zekarren aulkiak zer matxura edo zer tatxa izango ote zuen igarri ezinik.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 102. orr.

Mende batez edo gehiagoz nerbio-sistemaren funtzioen akats eta matxuretara (lesioetara) mugatuagatik.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 195. orr.

3 (izenondoekin)

Emakumeak ez zian zauri larririk izan, autoak bai ordea matxura polita; gero semeak pagatu behar.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 103. orr.

Jiri Pospisil faboritoak matxura mekanikoa izan zuen laugarren itzulian.  Berria - Kirola   2004-12-14

Erregai-hornigailuaren edozein akats [...] edota motorraren edozein matxura ziztrin aski da.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 89. orr.

Ez dakigu oraindik zer eragin zehatz duen matxura genetikoak, eta ez dugu, orain-oraingoz, inolako modurik halako akatsak zuzentzeko.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 133. orr.

4 (hitz elkartuetan)

Gure gorputzak ez daude hainbesteko perfekzioz diseinaturik, eta, beraz, sendagile eta ingeniariek neke handiak hartu behar izaten dituzte matxura-seinaleak agertzen dituzten piezak konpontzeko edo ordezkatzeko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 241. orr.

5 matxura izan du ad

Hegazkinak matxura zuela, eta hurrengo egunean irten behar izan nintzen.  Berria - Harian   2005-01-06

Bi ertzain kamioi batek izandako matxura seinalizatzen ari ziren.  Berria - Euskal Herria   2004-12-18

Ezkerreko motorra zen matxura zuena; helize bat, gurutze geldi bat irudi, zeru oskarbian: horixe zen dena.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 21. orr.

· Iban Mayok matxura izan zuenean Iker Flores berehala geratu zen, taldekidea tropelera eramateko.  Berria - Kirola   2004-07-15

· Matxura izan dut autobidean, Serrières eta Areuse artean.  Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 39. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

izandako matxura (4); matxura izan (10); matxura konpontzeko (4); matxura mekanikoa (3)

matxurak izan (3)

matxuraren bat izan (3); matxuraren onurak (3)


matxuratu, matxura(tu), matxuratzen 1 da/du ad ibilgailu, makina, sistema edo kidekoren batek matxura izan.

Garbigailua matxuratu dela esaten dio senar etsiak emazteari. Hustu dituzte hortzore tuboak, matxuratu dituzte idazmakinak.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 63. orr.

Daukazuen irtenbide bakarra garabi guztiak matxuratzea duk.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 187. orr.

Behin motorra matxuratu eta, itsaso zakarra zegoenez, gorriak eta beltzak ikusi zituzten.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 238. orr.

Motorra matxuratu zaion Super-Constellation bat.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 34. orr.

Hegazkinak matxuraturik lurrerantz mur egiten duenean.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 118. orr.

Kanila-giltza matxuratu zaion iturria bezala hasiko zitzaidala hitz borborka.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 292. orr.

Behin batean, matxuratu egin zuan sistema; ni han nengoan.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 487. orr.

Deklarazioa hasi eta bi ordura ohartu ziren grabaketa sistema matxuratuta zegoela.  Berria - Euskal Herria   2004-04-16

2 irud/hed

Bihotz bat infartu batez matxuratuta gelditu denean.  Berria - Gaiak   2006-01-31

Gorputzeko zelulek energia-banku bat behar dute, molekula konplexuak matxuratu direnean energia gordetzeko eta geroxeago berreraikuntza-prozesurako atera ahal izateko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 202. orr.

Kolibaziloaren mutanteak bakartu eta aztertzeari ekin genion; erdibitzea edo/eta erreplikazioa matxuraturik zeuzkatenak, alegia.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 72. orr.

Psikismoa hondatua eta matxuratua dutenak, maiz ume-umetatik daude jota.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 98. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Gonbidatuek erloju matxuratuen gelditasunari errepara ez ziezaioten.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 114. orr.

Bere ahotsa irrati matxuratu batetik aterea bezala belarriratu zitzaion. Bide ertzeko zangetan auto matxuratuak abandonatuta.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 196. orr.

Gorbata maiztua askatuta zeukan eta atorra ez oso garbiak agerian utzitako triangelu mehar hartatik gizonaren zintzur sagarra ikus zitekeen, gora eta behera, ur-ponpa matxuratu baten antzera.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 103. orr.

Beste edozein makinatan osagai matxuratuak aldatzen diren bezala.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 242. orr.

Gure neurona matxuratu eta zulatuei gelditzen zitzaien kemen guztia.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 12. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

motorra matxuratu (4)


matxuratze iz ibilgailu, makina, sistema edo kidekoren batek matxura izatea.

Lekukoek eta aireportuko kontrolerako ekipamendu guztien datuek pentsarazten digute matxuratzeren bat gertatu dela hegazkinean; honen ondorioz, pilotuak eta laguntzaileek ezin izan dute hegazkina bere onean mantendu eta azkenean airekoa isatsora jausi da.  Berria - Mundua   2004-01-04


mau
1 mau-mau

Badakit etxe inguruan ibiliko dela, mau-mau katuari deika, harik eta, nekatuta, etxera itzuli eta ni lurrean eratzanez, harramazka egiten didan arte.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 104. orr.


mauka1 iz aukera bikaina, erraz lortzen den gauza benetan onuragarria.

Baldin eta, esaterako, neska horrek bi mila errubloko ezkontsaria izango balu, mauka ederra lukek berarekin ezkontzea.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 141. orr.

Ikusi bezalaxe ihesari ematen ez zion gizon plantako bat [...] bakar-bakarrik beretako; gisako maukarik ez dute, gero, egunero harrapatzen "Lisboako" bezero femenino bakanek.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 113. orr.

Mahai itzel handi bat jatekoz beterik, beste bat edatekoz gainezka, mauka ederra geneukan han, Lituaniako Errepublikako Presidentaren jauregian.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 195. orr.

Bukatua zela jada musu truk jateko mauka, bera besteentzat lanean eta gu ezkutuan zigarroak erretzen.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 167. orr.

Askatu eta zaindu nahi gaituzten guztientzat gara mauka bikaina populua osatzen dugunok.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 71. orr.

Ohi denez, gizon hura ez zitzaion mauka bat eskaintzen ari, inork ez du maukarik eskaintzen mundu honetan, ezta ergelek ere.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 16. orr.

Buruari eragin zion: gehiegizkoa zen, ez zitzaion horrelako maukarik egokituko, bai zera!  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 259. orr.

Hemen egotea, alde horretatik mauka galanta duk!  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 114. orr.

Egundoko mauka duk, Lar.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 43. orr.

Horixe bageneuka, aze mauka!  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 305. orr.

Hura mauka gurea, alerik ederrenak tarteka beren hezur eta guzi irentsiz!  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 218. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

mauka ederra (5); mauka izango da (3); mauka mauka (11); sekulako mauka (3)


mauka2
1 mauka-mauka adlag jateari buruz mintzatuz, gogoz, jan eta jan.

Ongi heziak legez, aurrera ekartzen dizutena jan; ez jan mauka-mauka, nazka emateko moduan.  Elizen arteko biblia   Si 31,16

Bufalo-gizon deitu eta poliki hitz egin zieten gatibuei, ahia mauka-mauka jaten eta kateak astintzen ari zirenei.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 160. orr.

Bürgeren baladaren egokipena irakurtzen hasi nintzen ni, mauka-mauka jateari ekiten niola.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 24. orr.

Gizonen antzera jan zuten, mauka-mauka eta buru-belarri.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 249. orr.

Mauka-mauka bere hirugiharra jaten hasi zen ahalik eta bizkorren, Dudleyri mahaia iraultzea bururatzen bazitzaion ere.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 24. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

mauka mauka (11)


mauka3 ik mahuka.

maukera
1 aukeraren maukera

Moralista gehienek esan ohi dute, bizio deitzen den oro, erabilgaiaren aukeraren maukerak ekarri ohi duela.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 259. orr.

Aukeraren maukera, atzenean okerra, horra!  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 307. orr.


maula 1 iz iruzurra.

60.000 euroko maula.  Berria - Euskal Herria   2006-01-26

Maularen biktimak berrehunetik gora izan daitezkeela, Bizkaian bakarrik.  Berria - Euskal Herria   2006-01-26

Khodorkovski atxilotu zuten, maula egitea eta iruzur fiskala egin izana leporatuta.  Berria - Ekonomia   2004-07-11

Fiskalak maula eta iruzur fiskala egitea leporatzen dio.  Berria - Ekonomia   2004-07-11

2 maula-egile

Espainiako Atzerritartasun Legearen arabera, baimena lortzeko eskubidea badute 60 atzerritarrok maula egileak salatu eta agintariei iruzurrak indargabetzen lagundu dituztelako.  Berria - Euskal Herria   2006-05-05


Mauleratu, Maulera(tu), Mauleratzen da/du ad Maulera joan, Maulera eraman.

Ez dakit xuxen nola Mauleratu zen, segurrenik ere Argentinako euskaldun batek bere adiskide bati buruz igorririk.  Herria   2005-04-14


mauletar izlag/iz Maulekoa, Mauleri dagokiona; Mauleko biztanlea.

Ety Bière Mauletar xixtera haundian arizana eta argazkilari ezaguna Hazparnen.  Herria   2001-10-11

Lau diska egin ondoan Peio Serbielle mauletar kantariak urte bat emankorra heldu ikusten du 2004-ean.  Herria   2003-11-20

Tankotx mauletar komunista zaharrak.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 10. orr.

Lehenik Junior gazteak, Couillet-Arbeletche irisartarrak eta Elissiry-Jaureguy mauletarrak.  Herria   2004-01-08

Aurtenko pastorala mauletarrek emanen düe.  Herria   2004-01-15

Jean Espilondo BABko depütatüa, sortzez mauletarra.  Herria   2001-05-03


mauritaniar izlag/iz Mauritaniakoa, Mauritaniari dagokiona; Mauritaniako biztanlea.

Borreroak galdekaturik, mauritaniar gatibu batzuk bidaztiaren kondaerarekin bat etorri ziren.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 115. orr.

Ihes eginda dabilen mauritaniar bat zen bonbak erosteko arduraduna.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 99. orr.

Mauritaniarrak garaituak izan ziren.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 114. orr.


mauritar izlag

-Nire don Blas, mauritar adiskide min honek, Euterperen seme begikotzat aurkeztu zauzkit zure mesede hori.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 223. orr.


mauser (orobat Mauser) iz G. Mauser alemaniarrak asmaturiko errepika-fusila.

Bi ziren, mauserrak bizkarrean.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 245. orr.

Mauserrak sorbaldatik zintzilika zeramatzaten, arduragabeki.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 12. orr.

Nik pistolaz egiten nuen tiro, eta Karmenek bere mauserraz.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 106. orr.

Hura, dena utzi, mauserra hartu, eta obispoaren atzean jarri zen, fusilaren muturra bizkarrean sartzen ziola.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 75. orr.

Oskarrek beste bala bat sartu zuen Mauserraren errekamaran, musika-tresna gozatzen duen jolearen keinu leun dotoreaz.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 14. orr.

Hark ere, mauserra kargatu, eta, Amancio aurrez aurre tirabidean zuela, burlaizez esan zion: [...].  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 36. orr.

Baionako etxea aurkitu, goiko pisuan Mauser 66a muntatu eta itxaron zure ehizakia agertu arte.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 214. orr.


mausoleo 1 iz hilobi monumentua.

Adibidez, badakigu Atenasko Partenoia K.a. bosgarren mendean eraiki zela, Hadrianoren mausoleoa K.o. bigarren mendean, eta Konstantinoplako Santa Sofia eliza K.o. seigarren mendean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 339. orr.

Ali imamaren mausoleoa xiitentzako leku sakratua dela-eta, [...].  Berria - Mundua   2004-08-25

Libra bana eskatu zigun Marx-en mausoleoa ikusi ahal izateko.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 154. orr.

Mausoleo arranditsuak altxatzen zituztenak.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 292. orr.

Susto-aurpegia zuen mausoleoko aingeruak.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 65. orr.

· Kale bat eraiki zuen oso zabalera handikoa, eta haren erdian Mausoleoa egin zuen, eta hain trebeki egin ere, non munduko zazpi mirarien artean izendatzen baita.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1210. orr.

2 irud/hed

Kasinoko jende ergel, asmo txarreko harekin lagunartean ibiltzeko, nahiago zuen bere gelan, mausoleo zuritu eta isil hartan igarotzea denbora.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 229. orr.

Etxe guztietan ohi diren iraganaren gordailuak ere, gure nitasunaren mausoleo xume gisa antolatzen ditugun zoko-mokoak, zapuzturik zeuden.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 151. orr.

Berben mausoleo horiek!  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 102. orr.

Mintzo dotoreko gizona, oratoriaren mausoleo bizia.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 124. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

imamaren mausoleoa (4)

ali imamaren mausoleoaren (5)

ali imamaren mausoleoko (3); mausoleoko giltzak (4)

imamaren mausoleora (4)


maxal iz marexal (?).

Hor ikusten ahalko dire maxal albaitari eta tratulari, begi xorrotxez ikertuko baidituzte, gure mendiek, hazten dituzten pottoka pollitenetarik, zeren izanen da pottoken feria.  Herria   2003-07-24


maxela ik mazela.

maxeleko ik mazelako.

maxiatu ik maiseatu.

maxima 1 iz esakunea.

"Ausart hadi heuk jakitera", hots, heure buruaz pentsatzera, izango da Ilustrazioaren maxima.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 97. orr.

Maxima, adiera honetan, ekintza gidatuko duen azkeneko arrazoia edo printzipio orokorra da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 202. orr.

Ekintza bat zuzena izateko, atzean dagoen maximak unibertsalizagarri izan behar du Kanten ustez.Tesiaren baieztapenek agerpenen ilararen barneko argipen-era enpirikoaz gain hastapen intelektualak ezartzen dituzte oinarrian, eta hainbestez, maxima ez da bakuna.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 202. orr.

Momentu honetan ez dut maximetan sinisten  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 410. orr.

2 joka-araua.

Nire maxima, adibidez, denborarekin bat egitea da.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 432. orr.

Halako suertez, non harako maxima hura baitzuten hartua arau gisa: ezer esan baino lehen pentsa ezazu bi aldiz esan beharrekoa.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 52. orr.

Bere maxima literarioa zela hori esaten zuen Anderrek.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 60. orr.

Behin hartutako norabidean edo posturan tinko eta sendo jarraitzeko maxima izango da razionalena.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 113. orr.


maximalismo iz ideia edo doktrina bat bere hartan osorik eta amore ematerik gabe onartu behar dela uste dutenen jarrera.

«Desberdinkerian» eta «maximalismoetan» erortzeko tentazioez ohartarazi zuen. Bestetik, "edo dena aldatu edo ezin da ezer aldatu" lemapean, garbikeriaz, maximalismoaz eta topikoz blai dirauen balizko progresismo anjelikal ezaguna.  Berria - Ekonomia   2004-06-01

Gu ezkerrekoak garelako, ez zuek bezala, maximalismora jolasten duzuen burges txikiak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 132. orr.


maximalista izond maximalismoari dagokiona, maximalismoaren aldekoa.

Ez dugu zuzenketa guztietan jarrera maximalista defendatuko: malgutasun handiz jokatuko dugu planaren eztabaidan.  Berria - Euskal Herria   2004-07-18

Gehiegi abusatu da politika egiteko era maximalistaz ezkertiar eta abertzaleen esparruan.  Berria - Euskal Herria   2006-01-03

Planteamentu maximalistak alde batera utzi behar direla.  Berria - Euskal Herria   2004-12-31

Negoziazio mahaian eseri beharko luketen alderdiek maximalistatzat jo lezaketen baldintzarik ez da ageri.  Berria - Euskal Herria   2004-10-30

Beren jarrera ez dela maximalista azpimarratu zuen, Hezkuntza Sailak sindikatuei leporatu dienari erantzunez.  Berria - Euskal Herria   2006-04-29


maximizatu, maximiza, maximizatzen du ad magnitude bati balio maximoa iritsarazi. ik maximotu.

Munduko ekoizpenaren bolumena maximizatu ez ezik, herrialde bakoitzean kontsumorako eskura dauden ondasunen kopurua handiagoa izango da autarkiako egoeran baino.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 40. orr.

Errentagarritasuna mundu osoan maximizatze aldera.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 81. orr.


maximo 1 izond handiena, altuena.

Pertsona normal batek aortan, bihotzaren ondoan, duen arteria-presio maximoa 120-150 mm Hg da.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 173. orr.

Indarrak alferrik galtzea litzateke gorputzaren muskulu-motorrak beti indar maximoan lan egiteko moduan antolatzea.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 55. orr.

Zorpetzear dagoenarentzat mailegua garestitzen du eta diru iturri finkoa duenarentzat, ordain dezakeen diru kopuru maximoa murrizten.  Berria - Harian   2005-12-02

Ibex-35 indizea azken hiru urteotako maila maximoen inguruan dabilela.  Berria - Ekonomia   2004-11-27

Minimoak beharko luketen derrigortasun-indizeak maximotzat hartzen dira.  Berria - Euskal Herria   2004-07-31

Horrelako mahai batean esertzen denak helburu maximoetan amore eman beharko du.  Berria - Euskal Herria   2004-10-10

• 2 iz balio edo zenbateko maximoa.

Irudi baten grabitate-zentroa kokatu, kurba baten maximoa eta minimoa aurkitu, ukitzaileak zehaztu.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 367. orr.

Maximo eta minimoaren batezbestekoa kalkulatu eta apuntatu.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 72. orr.

2000ko ekainerako akzioaren prezioa 41,9 eurotakoa zen, otsaileko maximo historikoa baino %70 gutxiago.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 233. orr.

CIE Automotive (%6,47) urteko maximoan da.  Berria - Ekonomia   2006-01-24

Akzioa, ordea, 5,66 eurotan dago, bere maximotik urrun.  Berria - Ekonomia   2004-11-20

Ibex-35 (%0,15) indizeak gora egin zuen pittin bat; azken urteotako maximo berri bat finkatuz, gainera.  Berria - Ekonomia   2006-03-23

Soinuak aztertzen hasi ginen orduan: bolumena maximora igo, eta hura zer izan zitekeen asmatzen saiatu ginen.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 16. orr.

3 tenperatura maximoa.

Hotz-beroaren maximoak eta minimoak garbi jasotzeko gauza da gaur egun termometro ezagun hori.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 444. orr.

Tenperaturaz, gero eta apalago, bai maximoak eta baita minimoak ere.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 391. orr.

Horrek esan nahi du maximoak altuak dituela normalean: maximoen batez besteko 27.1 ateratzen du, izan ere.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 317. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

maximo berri (6); maximo berria (7); urteko maximo (3)

maximoak eta minimoak (3)


maximotu, maximo(tu), maximotzen du ad magnitude bati balio maximoa iritsarazi. ik maximizatu.

Garai bakoitzean agintean den indar politikoaren aukera elektoralak maximotzeko helburuaz.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 59. orr.

Gizakiak bere utilitatea maximotuz hartzen dituela kontsumo erabakiak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 81. orr.

Enpresaburuak langileen ezegonkortasunaz baliatzen dira haien aldarrikapenak isiltzeko, haiek esplotatzeko eta euren mozkinak maximotzeko.  Berria - Ekonomia   2006-04-01


maxina ik makina1.

maxinamendu iz

Maxinamendu gaitza izan behar duela halako tutuak Ternuako uretan.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 274. orr.

Maxinamendu gaitza duzu itsasontzien lantua gauaren erdian.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 262. orr.


maxineria ik makineria.

maxkal 1 izond adkor maskala, ahula, biguna.

Amonari egin nion etxera bisita, eta ez nuen ezusteko makala hartu, ikusi nuenean: lehen baino ere ahulago eta maxkalago zirudien; mantal urdinean galdutako sagutxoa ematen zuen. goizeko lehen argi maxkal eta grisa sartzen zen kristalean gaindi.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 68. orr.

Feli lepasendoak, haragi maxkalak kokospean, ezpain ertzak oker, begi hezeak eta urduri.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 88. orr.

Gau osoa igaro zuen emakumearen ondoan "Arianna, kanta ezazu; Arianna, goza nire belarri maxkalak" xuxurlaka eta ahots larriz.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 120. orr.

Neke izango baikenuke [...] zehatz-mehatz adierazten keinu hura alaitasun xumekoa izan zen edota etsipen maxkalekoa.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 54. orr.

Bero maxkala egiten bazuen ere, Noraren eskuetako hotzak eta dardarak larritu zuten Andreas.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 132. orr.

Maxkal, argal eta ahulik bai!  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 149. orr.

2 maxkal-maxkal adlag

Larruzko gauza guztiak maxkal-maxkal geratzen dira.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 26. orr.

Antoniok Joxemarik bera-bera, maxkal-maxkal utzitako uzki tentagarrian barneratu zion ziri gorri eta lodia.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 135. orr.


maxkaldu, maskal(du), maskaltzen 1 da/du ad maskaldu.

Bien bitartean, Asadek atxilotua jarraitzen zuen, egunetik egunera maxkalago eta argalago.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 161. orr.

Baina printzea egunetik egunera maxkalduago eta eroriago zegoen, eta erregea gau eta egun egoten zen ohe buruan semea zaintzen.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 132. orr.

Marsauanek ongitxo baitzekien printzesa unetik unera maxkalago eta ahulago egongo zela.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 137. orr.

2 (era burututa izenondo gisa)

haren aurpegi zurbila, aurpegi zabala baina maxkaldua.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 151. orr.


maxkarada ik maskarada.

maxkor ik maskor.

maya 1 iz Yukatanen eta inguruetan bizi den herri indigena bateko kidea.

Alde ederra, mayen artirin tristea edo Toledo aldeko mazapan gozoa.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 77. orr.

• 2 izond herri horri dagokiona.

Bere agiriak memoria mayaren zati dira.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 105. orr.


mazal1 1 izond adeitsua, xaloa.

Sari horren berri adiskide mazal dudan Antton Aranburuk eman zidan.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 111. orr.

Irule mazala, beti irun beharrez, beti irun eta amets, eta gero zera hura deus ez...  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 252. orr.

2 adeitasuna adierazten duena.

Egia zela baieztatzen zuen, bere begitarte mazal alaiarekin, herria aspertua zegoela.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 215. orr.

Euren begitartean irribarre goxoa azaltzen zen, irribarre nasai eta mazala.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 101. orr.

3 (adizlagun gisa)

Udalekuko jolastokiak ikusi dituztenean, izarpean horren bare eta mazal, ohe egin berriko maindireen antzera, futbolean aritzeko gogoa piztu zaie.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 73. orr.


mazal2 ik mazela.

mazapan 1 iz almendra gordin birrinduekin eta azukrearekin egiten den orea.

Alde ederra, mayen artirin tristea edo Toledo aldeko mazapan gozoa.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 77. orr.

Izan ere, gose zarenean, ez duzu mazapanaren eta kabiarraren beharrik izaten.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 52. orr.

Ez du lehendabiziko egunean aireportutik Torinora eraman ninduen gizon mazapan-ogitartekoa baino lehorrago haren antzik.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 39. orr.

2 mazapanezko gozokia, eskuarki iruditxo forma duena.

Bigarren mazapana ahoan zuenean. Aita kapaz zen zazpi-zortzi mazapan eserialdi batean irensteko.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 84. orr.

Jaikitzeko ordu gutxi falta arren, gaua urik gabe eta mazapan pilo batekin zeharkatu beharreko basamortua egin zait: dena ilun ikusi dut, ilun eta ezkor, ezkor eta etsipenez betea.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 49. orr.


mazedoniar izlag/iz Mazedoniakoa, Mazedoniari dagokiona; Mazedoniako herritarra.

Filiporen seme Alexandro mazedoniarra Mazedonia lurraldetik abiatu zen.  Elizen arteko biblia   1 M 1,1

Greziak ez du inoiz Greziako mazedoniar gutxiengoa aitortu.  Berria - Mundua   2004-02-01

Mazedoniar dinastiaren fundatzaileak, Basilio I.ak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 281. orr.

Jakin behar da jeneralari bere konkistetan laguntzen zioten mazedoniar zaldunen kapa purpura astuna zela klamidea.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 144. orr.

Mazedoniar eta erromatar erasotzaile militarren lehen helburua biktimen ustiatze ekonomikoa zen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 232. orr.

Mazedoniar arpilatzaileek Pertsepolisen eta espainiar arpilatzaileek Cuzcon egindako bekatuak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 57. orr.

Mazedoniako Gobernuak, bestalde, hiru bahitu mazedoniar hil zituztela berretsi zuen atzo.  Berria - Mundua   2004-10-23

323an Alexandro zendu zen eta Grezian mazedoniarren aurkako giroak Aristoteles ihes egitera behartu zuen, Lizeoaren buruan 13 urte eman eta gero.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 50. orr.

Alemaniako Ecolog enpresarako lan egiten zuten bi mazedoniar bahitu zituztela Basora hirian (Irakeko hegoaldea).  Berria - Mundua   2006-02-19


mazedoniera iz Mazedonian hitz egiten den eslaviar hizkuntza.

Izan ere, ezin dira mazedonieraz mintzatu, ezta kantatu ere; Grezia barruko herritar horien hizkuntza ez da existitzen; Atenasek ez du mazedoniera errekonozitzen.  Berria - Euskal Herria   2004-10-12


mazela (orobat mazel g.er., maxel g.er. maxela g.er. eta mazala g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian maxela agertzen da) 1 iz masaila.

Emakumearen aurpegi izerditsuari herabetasun bozkariotsua zerion, mazela latzen gogortasunaren leungarri.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 381. orr.

Gorputz gizena zuen, aurpegi-mazela beteak eta hainbat egunetako bizarra.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 233. orr.

Hats-handitua, mazelak are hanpatzenago eta gorritzenago zitzaizkion.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 137. orr.

Enpresari itxurako bat, orizta ilun baten jabe mazelan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 251. orr.

2 mendiez mintzatuz, alboa, aldatsa.

Mazela freskoetan alhan utziak izan ziren ardien marraka ahulak.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 91. orr.

Karrandiko mazela arrokatsuetan.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 216. orr.

Aitxuriko gotorlekuko kanoiak ari izan dira berriro ere; mendebal aldeko mazela harritsua latz astinduz.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 139. orr.

Loitzate mendiaren hego-mendebaldeko mazela batean, Zumarresta errekaren ondoan.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 109. orr.

Snowdon mendiaren mazeletan, arteak eta izenik ez dakidan beste landare batzuk hazten dira.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 135. orr.

Bertze bat, Larrun maxelean den azken etxea, erre dute.  Herria   2002-09-12

Azken bi asteotako euriteek luizi txikiak eragin zituzten zonaldean eta atzo goizean mendi baten mazela erori zen herriaren gainean.  Berria - Mundua   2006-02-18

Mazela honek baditu egongaiztasun zantzu nabariak, eta haiek zuzendu beharko lirateke.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 168. orr.

Gaitzeko sua hedatu da Biriatun, mugari dauden mazela horietan gaindi.  Herria   2001-02-15

Urak behera eta trena gora, nonahi ikusten dira mahasti txikiak mazal-mailetan landatuta.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 18. orr.

3 irud/hed

Kontaezinak dira oihartzunak, infinituak ia, oroimenaren zurubiko mailetan eta denboraren mazaletan gora eta behera ibili dabiltzanak.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 33. orr.

Andreasek olatu-mazelen kontra zuzentzen zuen branka belaontzia zeruarekin ia bertikal jartzeraino.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 143. orr.

4 ipur mazela ik ipurmazela.
5 ipurdi mazela (16 agerraldi, 7 liburutan) ipar ipurmasaila.

Joanesi ipurdi mazelak ontsa minberatu zitzaizkion, zurezko jarleku gogor haien kontra segundu oro kaska eta kaska.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 10. orr.

Bere borondatez ipurdi mazela presentatu zion, pikura egin ziezaion.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 117. orr.

Gustatzen zitzaidan ipurdi-mazela oparo haiek ene sabelpe gosetiaren jo-mugatzat sentitzea.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 40. orr.

Kapitain galtzak kitatzen zituenean Janinaren begiak ez ziren haren ipurdi mazela zainart eta ilezuetarik kantitzen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 91. orr.

6 mendi mazela

Mendi mazela baten puntan, urrunetik lau argi gorri zenbatu nituen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 220. orr.

Badakizu zubi hori leku hertsi batean dagoela, zilo batean bezala, dena etxe bazter guzietatik, mendi mazela zut baten azpian.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 172. orr.

Betidanik xoratu izandu nau, urrungo mendi mazeletik eperraren ttor-ttor-ttor hirutar hori aditzeak, eta zer esanik ez, haren belar tarteko ibilera isilgordeak.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 153. orr.

Uda beteenean da, baina bide bazterreko belar erre horitzen hasiak beste ezerk ez du erakusten eguzkiaren lana, zelai eta mendi-mazeletako belarra berde baitago artean, kolorerik galdu gabe.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 197. orr.

Ez da neke holako leku batean: zeru eder bat teilatu, mahain aldare ttipi bat mendi mazelan altxatua, ez, ez da neke Jainkoari hurbiltzea eta salmoaren kantatzea "Zelü Lürrak zoin diren ederrak, Jinko Jauna gük züri eskerrak".  Herria   2005-06-09

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

mazel biribilak (3)

ipurdi mazela (4); mendi mazela (19); mendi mazela batean (3)

ipurdi mazelak (7); mazelak eta (3); mendi mazelak (3); sudur mazelak (3)

mendi mazelan (10)

mendi mazelaren (4)

mendi mazeletako (4)

iparlako mazeletan (3); mazeletan gaindi (4); mendi mazeletan (12); mendiaren mazeletan (3)


mazelako (orobat maxelako) 1 iz masailekoa.

Ez zion behin ere mazelakorik eman; beraz, ez zen nehoiz haren beldur izan.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 14. orr.

-Gertatu zautzu, gero, mazelako batzu biltzea?  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 75. orr.

To mazelakoa!  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 88. orr.

2 irud/hed

Azken egunetan, espainiar gudarosteak etengabe erasotzen zituen mugako postuak, eta haien eskapatzeak sekulako mazelakoa ematen zion frantses gudarien moralari.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 245. orr.

Baziren Chirac-en kontra ari zirenak, galdeginez utz zezan bere kargua holako mazelako bat bildurik.  Herria   2005-06-02

Hasi da igande aratsean gobernuburuak eta dotzena bat ministrok hartu dutelarik mazelako eder bat.  Herria   2004-04-08

Hasi da igande aratsean gobernuburuak eta dotzena bat ministrok hartu dutelarik mazelako eder bat.  Herria   2004-04-08


mazi iz

Espezia anitz bada han: kanela, gingenbra, hitze, eltzaurra muskada, han "mazia" daritzaten eltzaurraren kuskua, eta zedoarra; beti itsasoz itsaso ibiliz Panteira heltzen zara.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 89. orr.


mazitu, mazi, mazitzen 1 da ad ipar birrindu.

Ganden ortzegun aratsaldean, Placidako patarra beheiti zoan beribil bat zuhaitz baten kontra mazitu da, Ihartzebeheretik hurbil.  Herria   2004-04-15

2 (era burutua izanondo gisa)

Behingoan, ttipiez dugu pena hartzen, baina, preseski, hortik da ezperantza bat sortzen, bederen zenbait bihotzetan, eta ez ditu falta mundu hunek jende ta herrialde xehe urrikalgarriak, nola baita Jesus zafratu, zanpatu eta mazitu hori.  Herria   2004-04-15


mazizo iz mendigunea.

Abortatzeko behar-beharrezkoa nuen diruaren parte bat Mazizo Zentralera joateko eta P. ikusteko gastatzea, jakinda zalantza izpirik gabe ez ninduela gehiago ikusi nahi, ez zen batere zentzuzkoa.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 47. orr.


mazkal ik maskal.

mazkarotu, mazkaro, mazkarotzen du ad ipar ñabartu.

Ostoak mazkarotzen eta urtxoak pasatzen diren sasoin hunek nostalgiarat ekartzen gaitu.  Herria   2005-10-20


mazkleta iz

Kenduko dizkiote hiriko bestaren zenbait seinale, hala nola gakoen hedapenaren ondotikako "mazkleta" su ziri ozenen tiraldia.  Herria   2002-11-28


mazmorra iz leotza.

Bizi baldin bada, honezkero izan du mazmorretara zigortu zuen soldadu napolitano haren barri.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 157. orr.

Planoetan ere ez dira mazmorrak ageri.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 31. orr.


mazo1 1 iz zurezko mailu modukoa, handia.

Mazo, burdin barra, mailu eta mota guzietako tresneria pasatzen zen eskuz esku.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 203. orr.

Ondoren, hartxintxarra zabalduko da eta egurrezko mazoekin, koadriletan banatuta, estu-estu zanpatuz trinkotuko da, erabat zanpatua dagoenean gutxienez zoladurak lodian izango duenaren hiru laurdenekoa izan arte.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3230. orr.

Borreroetako batek buruan kolpe izugarri bat eman zion Giacomori mazo batekin.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 42. orr.

Eskuen eta zangoen indar harrigarriaz fidaturik, basapizti aldren atzetik jotzen zuten, harrika eta mazo astunez joka.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 361. orr.

Harrobi batean erail zuten mazo-kolpeka, eta urpean kaperatxo batean hobiratu.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 452. orr.

Mazo moduko ukabila kokotseraino jaso zuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 77. orr.

2 arma zaharra, burdinazkoa edo zurezkoa, gider luze-mehar batez eta honek muturrean duen buru batez osatua.

Harresiak erortzen ari dira dagoeneko: gorgûnek lurrezko trumoiekin eta burdin beltzezko mazoekin eraisten dituzte.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 129. orr.

Mazoa lasto iruditzen zaio, gezien ziztu-hotsari barre egiten dio.  Elizen arteko biblia   Jb 41,21

3 zokor-mazo zokorrak birrintzeko mazoa; adimen laburreko pertsona.

Ulertu ez dakit zenbat ulertuko nuen nik orduan obra hartatik, baina gogoan dut zokor-mazo batez buruan jo izan banindute bezala geratu nintzela: txundituta, erabat liluratuta. Zokor-mazo bat baino gor eta gogorragoa da entzun eta jaso nahi ez dituenak aintzat hartzeko.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 35. orr.

Izu klase horren eraginez erori ziren aita eta bere lagunak zokor-mazo haien amarruan.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 125. orr.

Kleo Kleenetoko hau, haatik, Tuzididesek beti sokor-mazo zakarroa bezala erabiltzen baitu, kirten baten antzera, haren kontrairudia bere arrazoiketan ikustea, Diodoto Eukratekoa, gizon burutsu zuhurra, interesgarria gertatzen da guretzat.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 262. orr.

Zokor-mazoren bat izanen zen noski hori!  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 73. orr.


mazo2 adlag adkor oso.

Ez litzaizuke, gazte sentimental horri, gauza ederra idurituko hori, zerbait benetan mazo guapoa?  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 27. orr.


mazokada iz mazo ukaldia.

Hondoratu nintzenean, bere ipurditxoa itxi egin zen eta estutu egin ninduen, inoizko plazerrik handiena ematen zidalarik; [...] hazi-txorroari jarein nionean bere barnemuinetan, zerua buru gainera erori zitzaidala uste izan nuen, mazokada bat izan zen lehendabizi, eta suzkoerruberen eztanda gero.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 69. orr.


mazopa iz izurdearen familiako itsas ugaztuna, hura baino txikiagoa, mutur-hantua, bizkar hegala laburra duena, itsaso hotz eta epeletan bizi dena (Phocaena phocaena).

Mazopak itsas ugaztunak dira, baleak, katxaloteak, zereak edo orkak bezala.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 116. orr.

Izurde eta mazopa batzuek, gizakia baino handiagoak ez izanagatik, garun handiagoak dituzte; badira, hala ere, izaki horiek nahiko adimentsuak direlako zantzuak eta komunikazio-sistema sofistikatuak dituztelako nolabaiteko frogak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 216. orr.

Hasieran lehorrean garatu eta eboluzioan zehar atzera uretara itzulitako itsas ugaztun askok, hala nola izurdeak eta mazopak, oso usaimen eskasa dute, edo batere ez.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 141. orr.

Erresuma Batuan, urtero, 10.000 izurde eta mazopatik gora hiltzen dira arraste-arrantzaren ondorioz,  Berria - Euskal Herria   2004-10-06


mazpil iz hurritzaren antzeko zuhaixka (Sorbus torminalis); landare horren fuitua.

Oraindik martxan zegoen Iraileko feria Pradon, Jardin Botanikoaren aurrean, eta jostailu-barrakekin, zaldiko-maldikoekin, tiro-jokoekin eta intxaur, almendra eta mazpil pilekin batera, baziren liburu-saltokiak ere, bibliofiloak liburu zahar, hautsez beteak nahastera eta gainbegiratzera biltzen zirenak.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 54. orr.


mazpildu ik maspildu.

maztika iz

Hara heltzen den bezain laster Khiorako uhartetik iragatea merezi du, han maztika atxematen baita arbola ttipi batzuen gainean.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 58. orr.


mazurka iz poloniar jatorriko dantza, hiru aldiko konpasekoa eta erritmo lasaikoa.

Mazurka bat jotzen ari ziren, eta ezproi-hotsa entzuten zen.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 133. orr.

Bestetik, modan zeuden piezak moldatzen zituen, hala nola pasodobleak, tangoak, mazurkak, polkak, fox-trotak...  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 15. orr.

Lau bikote mazurka dantzatzen ari ziren harengandik oso hurbil.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 247. orr.

Mister Lewinek ez zeraman soinean, jakina, inolako etiketa-jantzi ilunik, eta dantzatu ere mazurka modura egiten zuen dena, Polonian jaioa izaki  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 133. orr.


mazusta ik masusta.

mcdonaldsizazio iz

Jendartearen McDonaldsizazioa bultzatzen du.  Berria - Euskal Herria   2004-06-05


mea 1 iz lurraren azala osatzen duen gai ez organikoa, bereziki ustiatzeko onuragarri dena. ik mineral.

Gorria ez baina grisa da arbela, eta mea beltz horrez beterik zeuden Itsasondoko bazterrak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 43. orr.

Meategiak zulatu, mendiak induskatu, eta ura ateratzeko, mea hausteko eta bereizteko makinak asmatu zituzten.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 63. orr.

Mea lantzen zuen fabrikako beharginentzako.  Berria - Kultura   2004-03-12

Bi metalok mea eta mineral beretik ekoizten zituzten.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 491. orr.

Metal arruntezko mea artean urre-zain bat bezala.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 158. orr.

Eta berak ere, haitzean burdinaren mea arrosakolorea hautematen zuenean, zera, lagun zahar batekin topo egiten zuela begitantzen zitzaion.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 67. orr.

Gobernuak [...] hari edo honi egiten zion mea erauzteko kontzesioa, mearen gaineko lurraren jabeari eskuarki.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 43. orr.

Meatzari izandako herri bat zen Arralde berri hau, mea aspaldi agortu bazen ere.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 147. orr.

2 irud/hed

Ttipiren txostenaren lehen zatian ustiatu gabeko zainei mea guztia agor-agorrik uzteraino erauzteari lotu nintzaion.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 182. orr.

Ortega mea bat da, herri arimaren gaian berak etengabe egiten dituen behaketetan, guk haren gainean mila modutako behaketak egiteko.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 181. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Mea-hobia arras ezlekuan zen, aldaparo malkor batean.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 121. orr.

Lurraren barrunbeetan bizi dena eta mea-altxorren zaintzaz arduratzen dena.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 129. orr.

Azkenean, morfina bihurtzen duk miseriak ahazteko eta mea-ustiaketari ez uzteko bide bakarra.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 108. orr.

Mea-zamatokia ageri da oraindik, handik zekarten minerala...  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 27. orr.

"Mea-zaborra" ugaria zen; hala ere, agian zer edo zer atera zitekeen handik.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 240. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Gaur egun, mearen berrogeita hamar kintal urre-meak lau, bost eta sei ontza urre ematen ditu; eta bi besterik ematen ez dituenean, meatzariak gastutarako baizik ez du ateratzen.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 63. orr.

Itsasontziaren sotoa berriro betetzen zieten bitartean, postako gauzez gainera, gariz eta kobre meaz bete ere, astebeteko atsedenaldia hartu zuten.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 58. orr.

Han dira merkatal-ontzi erraldoiak, ardoa eta garia, burdina-mea, eta garai honetan, garai anker odoltsu honetan, armak garraio ibiltzen direnak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 173. orr.

5 meatzea.

Azkenean, auskalo nola, mea ingeniari baten Renault zaharra eskuratu zuten.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 125. orr.

Krakovian-edo, gatz meategi batzuk bazirela jakitea ez zen agian osa baliagarria izango, baina gatz mean bertan induskatuz eliza edo katedrala egin zutela jakitea oso garrantzitsua zen.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 15. orr.

6 mea-zulo ik meazulo.
7 mea-zain ik meazain.

meagile iz meatzaria.

Osagarria galdua zuen lur peko lanetan ariz, meagile bezala.  Herria   2004-10-14


meagin iz meatzaria.

Behargin eta meaginak [...] auzo-herrietatik zetozen, bi orduko txangoa eginez kasu askotan mendiko bidezidorretatik: enplegatuak bertan bizi ziren.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 97. orr.


meagintza iz meatzaritza.

Txinan omen du jatorria Arcelor eta meagintzarekin zerikusia duten gainontzeko akzioen atzoko igoera handiak.  Berria - Ekonomia   2004-05-20


meakulpaka adlag “mea culpa” esanez.

Kulpante garenok, ordea, ez daukagu gure erru handi delako hori, meakulpaka aitortzeko gogorik.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 283. orr.


meandro iz ibai batek bere bidean egiten duen bihurgune handia.

Amazonasen ibilbidean han-hemen ageri ziren meandro zabala  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 504. orr.


meandroka adlag

Meandroka ibili, [...]: bihurka eta xederik gabe ibili.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 198. orr.


meategi (192 agerraldi, 39 liburu eta 47 artikulutan; orobat mehategi g.er.) 1 iz mineral jakin bat ustiatzen den lur eremua; minerala ustiatzeko zuloen eta instalazioen multzoa. ik meatze.

Erromatarrak, kobrezko meategiak eta zilarrezko meategi gutxi batzuk besterik ez zituztenez, [...].  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 47. orr.

Ez zuten ezagutzen meategi guztietatik metalak ateratzeko sekretua.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 62. orr.

Itsasondon meategi bat egon zen eta jendeak baserriko lanak zeregin horrekin uztartzen zituen.  Berria - Kultura   2004-02-14

Meategiak zulatu, mendiak induskatu, eta ura ateratzeko, mea hausteko eta bereizteko makinak asmatu zituzten.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 63. orr.

Meategia ustiatzen duen enpresak.  Berria - Mundua   2006-01-05

Gero, ordea, Hegoafrikako meategietan diamante ugari ateratzen hasi zirenean, gauzak asko aldatu ziren harribitxien lantegietan.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 74. orr.

Asturiasko meategi batetik lehergaiak lapurtzeko antolatutako konplotari.  Berria - Harian   2005-03-09

"Integrazio" hitzak, hemen, Europak eta europar kolonoek bortxaz eta sistematikoki beretu zituztela kontinenteko meategi eta nekazaritza-aberastasunak esan nahi du.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 50. orr.

Gogoratu zuen, judu izatea oroimendun eta oroimenaren esklabo izatea baita, ibaia meategi dela, harri bitxiak, urre-zilarrak ateratzen dituztenak baino aberatsagoa.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 17. orr.

2 irud/hed

Vernek eta Hetzelek urrezko zaina aurkitu dute letretako meategian.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 12. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Meategi zilotik biltzen zuten ikatza eta burdin bide xume batean kargatu eta pusaka heltzen zuten behar lekurat.  Herria   2004-02-05

Meategi-sarreran zaindari dagoen gizona. berrehun metro gehiago errepidean gora eginda aurrez aurre zabaldu zitzaion meategi harana, zulatze lanen poderioz gorriztutako paraje malkartsuak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 117. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Nire ahuntzak egunero pasatzen dituk urre-meategi baten gainetik.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 19. orr.

Zilar meategia aurkitu zi-an Alaskan, eta aberastu.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 87. orr.

Lanpostu gehiago sortzea, eta Mutungo burdin meategia esleitzeko exijitu dute.  Berria - Mundua   2006-04-22

Txinako ikatz meategi batean izandako leherketan, gutxienez 60 meatzari hil eta 88 desagertu ziren atzo.  Berria - Mundua   2004-10-22

Uranio, berun eta zink meategiak.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 25. orr.

Sufre meategi batean ere lan gehiago egiten dela erantsi zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-09-04

Salzburgon gatz-meategi baten jabe zena.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 253. orr.

-Zer duzu, postariaren seme, gerrian esmeralda-meategia duzun mutil horrek?  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 79. orr.


meatoki (23 agerraldi, 4 liburu eta 3 artikulutan; orobat mehatoki g.er.) 1 iz meategia.

Baina meatoki gaizto hartan ez zegoen zilar edo urrerik.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 271. orr.

Txikizioek eta europarrek eramandako birusek suntsiturik, amerikar herritar gehientsuenak lanera behartu zituzten, zilarrezko, merkuriozko, urrezko meatokietan, kobrezkoetan geroago.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 50. orr.

Meatokietako ustiakuntzaren ondoren, [...].  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 50. orr.

2 (hitz elkartuetan)

1867an, 1806an ingelesen mende erori ondoren, munduko diamante-meatokirik handienak aurkitu ziren holandarren antzinako kolonia horretan.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 51. orr.

Trein hori kobre mehatokiko langileen ibiltzeko egina zen.  Herria   2005-05-26


meatu iz gorputzeko hodia edo hodiko zuloa.

Kanpo-belarria (guk ikusten duguna) belarri-hegala da, larruazal eta kartilagozko hegal izurtsu bat, meatura doana (tinpanoan bukatzen den tunel estu itsu bat da meatua).  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 109. orr.


meatxu ik mehatxu.

meatz ik meatze.

meatzari (orobat mehatzari g.er.) 1 iz meategian mea ateratzen lan egiten duen pertsona.

Meatzari batek egun osoa ematen du lur azpian pikatxoiarekin eta hiru dolar irabazten ditu egunean.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 172. orr.

Beherago metala bilatzen ari ziren meatzariak luizien pean geratzeko arriskua handia zen orduan.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 18. orr.

Lurretik ateratzen denean, burdinezko erreminten kolpez zilarbizi-malko ugariak ateratzen zaizkio, eta meatzariek berehala jasotzen dituzte.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3450. orr.

Asturiasko meatzari batzuk ekarri zituzten, leherkarietan espezialistak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 26. orr.

Asturiasko meatzariek hasitako grebaren ondorioz.  Berria - Kultura   2004-09-28

Gutxienez 31 meatzari hil dira gas eztanda batean.  Berria - Mundua   2004-07-21

Susana San Juan, La Andrómedako meatzetan hildako meatzari baten alaba.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 115. orr.

Meatzari kaleratu haien egoera, esan bezala, oso txarra zen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 84. orr.

Lurraren sabel zulatuetatik meatzari esklabizatuek lanaren izerdiaz erauzitako ikatzarena zirudien belztasuna.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 51. orr.

Nire eskuek oraintxe ematen dute meatzari batenak.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 34. orr.

Meatzariak ez du meatokia abandonatu behar, Bernardino.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 243. orr.

1993n Boliviako Meatzari Langileen Sindikatuan sartu zen eta geroztik BLZko buruzagi garrantzitsuenetariko bat izan da.  Berria - Mundua   2004-07-17

2 irud/hed

Meatzari izandako herri bat zen Arralde berri hau, mea aspaldi agortu bazen ere.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 147. orr.

3 (izen soila aditzaren ezkerrean)

Alaskako muga ondora [...] meatzari joanda, eta nagusiak ordaindu ezin zienez, meategia erosi ahal izan zioten, oso merke.  Berria - Kultura   2004-02-01

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Gero harro sentitu da bere meatzari eskuez.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 34. orr.

1803an meatzari talde bat atera zutela Silesiako meategi batetik.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 129. orr.

Asturias aldean esaterako, meatzari-familia gehienek izaten zuten baratze koxkor bat, etxeko irabazien osagarri.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 86. orr.

Harri-xafla haiek meatzari-jendearen izerdiaren emaitza zirenik sumatu gabe.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 89. orr.

Meatzari kanpamentua al da?  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 165. orr.

Izan dira meatzari-herriak ingurune guztiz euskaldun batean.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 148. orr.

Hango edo hemengo meatzari-kontuak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 75. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Polizia eta ikatz meatzari ondoren kazetari izatea da Asiako erraldoian dagoen lan aukerarik arriskutsuena.  Berria - Gaiak   2004-10-17

Eta urre-meatzari batek bezala sukaldean aztarrikatutako burdina forjatuzko labirintoa ez zen, berez, orbain mordoska nazkagarri bat besterik.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 43. orr.

6 meatzari kide ik meatzarikide.

meatzarikide (corpusean meatzari kide soilik) iz meatze bereko meatzaria.

Eta meatzari egin gintuan, mutur-beltz, ezagutu ezinezko, meatze zuloan denbora guztian, edo erresistentziako meatzari kideen etxeetan...  Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 58. orr.


meatzaritza (orobat mehatzaritza g.er.) 1 iz meategian mea ateratzeko lanbidea.

Ondoren, antolamendu modu kapitalistak beste sektore batzuk eskuratzen hasi ziren: meatzaritza, ontzigintza eta burdingintza.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 26. orr.

Bilbo hiri aberats-itsusia da, meatzaritzan diharduena.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 29. orr.

Estatu Batuetan, mendearen hasieran, % 39 ari zen lanean nekazaritza eta meatzaritzan, % 39 zerbitzuetan eta % 29 manufakturan.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 151. orr.

Halaxe gertatu zen nekazaritza eta meatzaritzako lehengaietan ere.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 60. orr.

Meatzaritzak «balio ekologiko handiko» lurretako ekosistemei egiten dien kalteaz ohartarazi du WRI World Resources Institute erakundeak txosten batean.  Berria - Gaiak   2004-02-29

ICMM Metalen eta Meatzaritzaren Nazioarteko Kontseiluak.  Berria - Gaiak   2004-02-29

Beste proiektu bat Gallartako Meatzaritzaren Museoa izango da.  Berria - Ekonomia   2004-07-27

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Prezio konstanteetan, lehengaien beheraldia, eta nekazaritza eta meatzaritza-gaiena bereziki, etengabea izan zen aldi horretan guztian.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 60. orr.

Ekoizpen-harreman kapitalisten sarbidea nekazaritza- eta meatzaritza-sektoreetara baizik ez zen iristen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 109. orr.

Inbertsioak Mendebaldeko "meatzaritza-gerrikoan" kontzentratzen dira (Kanada, Australia, Latino Amerika, Hego Afrika).  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 126. orr.

Lege hutsuneez baliatzen direlako meatzaritza enpresak, beste leku batzuetan egin ezin dutena han bertan egiteko.  Berria - Gaiak   2004-02-29

Survival International erakundeak, esaterako, 35 urtez borrokatu behar izan du Rio Tinto meatzaritza enpresa multinazionalak Australiako herriei beren lurren jabetza eskubide kolektiboak onartzen hasteko.  Berria - Gaiak   2004-11-26

Argi eta garbi dago ibaiaren goiko aldean meatzaritza lanak egiten badituzte, horren eragina ibaiaren beheko aldean bizi direnek ere igarriko dutela.  Berria - Gaiak   2004-08-26

Espainiako Geologia eta Meatzaritza Institutuak argitaratutako plano geologikoan.  Berria - Euskal Herria   2004-11-05

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Benetako bero astun eta zink-meatzaritzakoaren modukoak ardura ez badizu, eta zezen ederrak eta bikain haziak ikusi nahi izanez gero, Bilboko abuztuko feria duzu aukerako lekua.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 40. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

meatzaritza enpresa (3)


meatze (166 agerraldi, 44 liburu eta 23 artikulutan; orobat meatz g.er. eta mehatze g.er.) 1 iz mineral jakin bat ustiatzen den lur eremua; minerala ustiatzeko zuloen eta instalazioen multzoa. ik meategi.

Trenbiderik ez dago harribitxizko meatzeetara iristeko, nahiz meatze horiengatik Siberiako alderdi handien lur azpia aberatsagoa izan lur gaina baino.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 40. orr.

Nolanahi ere, meatze errentagarria da oso Yanacocha.  Berria - Gaiak   2004-08-26

Meatze bat zulatzeko?  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 43. orr.

Johnnyk urrezko meatze bat aurkitu du.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 228. orr.

Aitak meatzeetan aurkitu zian lana, iparraldean.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 451. orr.

Landak eta meatzeak ustiatzeko bertako eskulana bazegoenez, landako biztanleek ia erabat indiar izaten jarraitu zuten.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 42. orr.

Naturgune babestuetan daude meatzeen %75. hantxe biltzen da meatzeen zuzendaritza nagusia.  Berria - Gaiak   2004-02-29

Elkarren besoetan erori ziren, elkarrekin arituak baitziren Quebecque-n, biak meatze berean.  Matías Mujika   «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 72. orr.

Potosíko meatzeetako zilarra huskeria da honen aldean.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 228. orr.

Baina meatzeko zuloak lurrarekin berdintzea baino hobea duk hau, Olivier.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 20. orr.

Urek zubiak irentsi, ezpondak apurtu eta meatzeak bete egingo dituzte.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 20. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Espainiako meatze herri batean girotutako Tierra negra (Lur beltza) lanarekin hasi zen.  Berria - Kultura   2006-02-18

Aspaldian lurperatutako meatze-tren baten burdinbide morturen batean?  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 32. orr.

Horra hor, adibidez, meatze ingeniaritzen ikasketen kasua.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 205. orr.

Rafael Ramirez Venezuelako Energia eta Meatze ministroaren esanetan.  Berria - Ekonomia   2004-04-01

Eusko Jaurlaritzako Meatze Sailak leherketak egiteko baimena eman dio San Josepe Biri.  Berria - Euskal Herria   2004-07-11

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

1373an aipu dira Borddeleko, Irauzketako, Granadako eta Kurriagako lurretan diren burdin meatze batzuk.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 60. orr.

Ez da harritzekoa, beraz, Yanacocha munduko urre meatze handiena bihurtzeko bidean izatea.  Berria - Gaiak   2004-08-26

Arbel meatzean aritu zen lanean, harik eta, 50 bat urte zituela, medikuak silikosia diagnostikatu eta lanerako ezgauza izendatu zuten arte.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 18. orr.

Harrikatz meatzeko tren batera bota zian bere burua, emazteak bere berri gehiago nahi ez zuelako.  Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 56. orr.

Burdin eta kobre meatzeek eta harribitxien ustiategiek langile ugari biltzen dute alderdi hartara.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 143. orr.

Marmol harrobiak, gatzagak, platino eta urre erauztokiak, ikatz meatzeak ustiatzen dira bertan handizka.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 129. orr.

Argentinan, berriz, San Antonio ibaia kutsatzen ari zen uranio mehatze bat ixtea lortu zuen,urteetako kanpaina baten ondotik.  Berria - Gaiak   2004-09-23

4 meatze zulo (22 agerraldi, 4 liburutan)

Haitz baten atzean erdi ezkutaturik (berariaz ezarria baitzen han noski), meatze-zulo baten ahoa ageri zen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 121. orr.

Eta meatzari egin gintuan, mutur-beltz, ezagutu ezinezko, meatze zuloan denbora guztian, edo erresistentziako meatzari kideen etxeetan...  Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 58. orr.

Bahitutako enpresaria Itsasondoko meatze-zulo batean eduki zutela ezkutatuta.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 113. orr.

Esku ahurra zabaltzen du Katek orduan, eta hutsune horretan ezer ez egon arren, hutsune hori Askatasun Anderearen buruko koroa ez izan arren, hutsune hori minerala atera berri duten meatze zuloa ez izan arren, zakurrak muturra sartzen du Katen esku ahurrean.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 100. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

burdin meatze (3); meatze zulo (6); meatze zuloan (3)

yanacocha meatzea (3)

munduko meatzeen (3)


meazain (corpusean mea-zain soilik) iz mea baten zaina.

Lur haren azpian mea-zain mataza ikusgarri batek egon behar zuen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 131. orr.

Norbaitek, nork daki noiz, nork daki nondik etorririk, [...] mea-zain bat aurkitzen duela, ez diola inori deus esaten, harria berak bakarrik induskatzen saiatzen dela, hezurrak uzten dituela hantxe. Eta eguneroko analisien datuen gainean poliki--poliki mapa sortuz zihoan, lurpeko mea-zainen erretratua.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 121. orr.


meazilo ik meazulo.

meazulo (14 agerraldi, 3 liburu eta 2 artikulutan; orobat mea-zulo 3 agerraldi, 2 liburutan, eta meazilo g.er.) 1 iz meatze zuloa.

Bada meazulorik zilarra ateratzeko, arragorik ere bai urrea garbitzeko.  Elizen arteko biblia   Jb 28,1

Harkaitzetan meazuloak eginez, mineral baliotsuak aurkitzen.  Elizen arteko biblia   Jb 28,10

Senarraren bizimodua: mea zuloan otordu txikia jateko betarik ez diete uzten eta, gosea atzenarazteko, koka hosto mingotsak eta lejia (quinaren zuztarren hautsa, arroza eta anisarekin nahastuta) mastekatzen dituzte.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 62. orr.

Izan ere, ez zen han putzurik ez mea-zulorik ez harri-zabortegirik.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 131. orr.

2 irud/hed

Diferentzia, gertaera jakin baten inguruan putzuak eta meazuloak induskatzen dituen pentsamendu eragilearen eta pentsamendu inorendu, bizigabearen artean dagoena da.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 119. orr.


medaila (183 agerraldi, 15 liburu eta 106 artikulutan; cf domina 805 agerraldi, 88 liburu eta 285 artikulutan; orobat medela g.er. eta midaila g.er.) 1 iz domina.

Berehala ezagun da armada gizona dela, lehenik bere soinekoen gatik, baina gehiago oraino papoaren bete dituen medaila, xingola eta gurutzeen gatik.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 87. orr.

Artetan gerlaz oroituz, medaila hemen, xingola han, Aljeriako soldado ohiak frantses patriota berri bihurtu ziren gehienak.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 91. orr.

Goiok kutxatila eskuratu zion eta amamak, medaila eta sos zaharkituen artetik, erretratu txiki bat atera zuen.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 258. orr.

Bonet beltza buruan eta ez dakit zer sainduren medailak paparrean.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 203. orr.

Nire gaitzaren makurrenean, sukarrak deusetaz ohartzera uzten ez zidalakoan, abemariaka abiatzen zen nire ondoan, Jainkoaren amaren medaila eskuan zerabilela.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 183. orr.

13-etan Bazkaria BERRIA trinketeko jatetxean eta medailen eskaintza.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 11. orr.

Irabazdunek kopa ttipi bat eta galtzaileek medela bedera.  Herria   2005-04-28

Aitatxik medaila bat eskuratu zuen, gerla bururatu eta hamar bat urteren buruan.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 119. orr.

Medailarik igurikatzen zuenez? ez baitezpada.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 39. orr.

2 (izenlagunekin)

Munduko txapelketetan lau aldiz irabazle agertu da, urrezko medaila edo domiña eskuratuz Donibane Lohizunen 1994an, zilarrezkoa Gasteizen I986an, brontzezkoa Kuban 1990ean eta Mexikon I998an.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 48. orr.

Urrezko hameka medaila Frantziarentzat.  Herria   2004-09-02

Pariseko erakusketa nagusian urrezko medaila ukan dutenak: Itsasuko GAEC Haranea eta Laurence Lastiri, Larresoroko Jean Michel Noblia.  Herria   2005-03-03

Etxe hortako sei langileeri eman die laneko medaila.  Herria   2001-04-05

Urte berri on bat desiratu ondoan Kanboar guzieri, Jaun Auzapezak ohoratu ditu Kanboar batzu Herriko medaila eskainiz.  Herria   2003-01-14

Merezimendu zibileko medela.  Herria   2002-09-12

Departamenduko kirol zerbitzuen izenean, Michel Hiriartziburutarrak eman dio kirolen ohorezko medaila.  Herria   2003-07-10

Bazkaria bururatzean eskainiko dira ohorezko medailak.  Herria   2005-09-15

3 (hitz elkartuetan)

Medaila-sailak papoan daldar zeramazkiten adineko soldadu-ohi batzuek banderak inarrosten zituzketen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 241. orr.

· Batek gerlariei eskaintzen zitzaien identifikazio medaila zekarren, Pierraren izen eta zenbakiekin.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 191. orr.


medailadun (orobat medaildun g.er.) izond/iz medaila duena; medailak dituena.

1918an, beraz, bururatu zelarik gure burasoen "Azken Gerla" hura, 5.000 seme bederen, adin ederrean, Iparralde xume honi hartu zizkiona, bazirudien gure kristau fede zaharrari eratxiki zitzaiola erlijio berri bat; Joana Arkekoa iduriko bere saindu propioekin, bere gerlari ohi medailadunen prozesioekin, bere gerlako martirien xingola, bandera eta oroitarriekin, bere Jondoni Martinetako meza nagusi, frantses prediku, soinu, kantu, espantu eta apairu handi guztiekin.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 117. orr.

Asma daiteke jende ainitz bilduko dela egun hortan medailadunen inguruan.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 161. orr.


medailatu, medaila(tu), medailatzen 1 du ad ipar medaila ezarri. ik kondekoratu.

Lau ama familiako medailatuak izan dira amen bestakari: Léonie Doyhenart, Léonie Harriague, Lucienne Fily eta Annie Saint-Esteben.  Herria   2001-06-21

Irene Biscay Eiheraberrikoa 5 haurren ama, Aña Mari Bonetbelche Harrietakoa 4 haurren ama, jaun merak medailatu ditu eta merezitu loreak eskaini.  Herria   2003-07-03

2 (era burutua izenondo gisa)

Hauxe da medailatuen zerrenda: [...].  Herria   2005-01-13

Huna hemen medailatu horien izenak: Henri Carette, Martin Darmendrail, [...].  Herria   2005-05-12


medailatze iz medaila ezartzea.

Hazparnen jokatuko da aurten biltzar hori urriaren 7 an betiko egitarau edo programarekin: meza, biltzar nagusia, gazteen partida eta bazkaria, BERRIA trinketean, eta betiko medailatzeak bixtan dena.  Herria   2001-06-21


medaildun ik medailadun.

medailoi 1 iz medaila modukoa, biribila edo obala, eta eskuarki irudiduna.

Bere amonaren medailoi xarmagarri batez apaintzen zuen amak soineko hura eta egunen batean nik ere eramango nuen ametsa egina nintzen frankotan.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 70. orr.

Eta bitxi bat, anaia zaharrenak berari gerra ondoan emateko gorde zuena, esmalte urdinean landutako medailoi bat.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 43. orr.

Apal guztietan, bizpahiru mailatan, belarritakoen, gurutzeen, medailoien ilarek tabernakulu zerrenda aberatsak ipintzen zituzten kristal ertzean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 260. orr.

Eta hildako horrek heltzen zion katea kendu nion tiraka; ilargiaren argitan ikusi nuen medailoi ttiki bat zela, alde batean lau hostoko hirusta berde bat zuela eta bestean inskripzio bat alemanez: Bringe Glück.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 94. orr.

2 oihaletan eta erabiltzen den apaingarri biribila edo obala, eskuarki irudiduna.

K.o. 26an Pontzio Pilato erromatar prokuradoreak, isilean eta gauaren babespean, medailoietan enperadorearen irudia zeukaten erromatar zutoihal militarrak Jerusalemera sartu zituenean, juduen erreakzioa sutsua izan zen, ikur iraingarri haiek kentzera Pilato behartzeko adinakoa.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 79. orr.

3 arkitekturan erabiltzen den apaingarri biribila edo obala, eskuarki erliebeduna.

Goi-goian, berriz, teilatuaren azpialdean, zortzi medailoi.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 381. orr.


medela ik medaila.

medellindar izlag/iz Medellingoa, Medellini dagokiona; Medellingo biztanlea.

Hango adierazteko moduak, hango negar egiteko gonbitak, hango hunkitzeko erak medellindar bilakatu zuten santurtziarra.  Berria - Kultura   2004-04-17


media1 1 iz masa komunikabidea. ik medio2.

Joanes Paulo II Aita Sainduaren ehortzetak Erroman, mundu osoan zabaldurik gaurko media guzieri esker, kaseta guziek ere erakutsi dizkigute irrati telebixten ondotik.  Herria   2005-04-14

Batetik, erlatibismoa gaur moda bat da (aspaldi); baina antirrelatibismoak orobat, edo erlatibismoaren beldurrak, beti moda hutsa ez bada ere, badu arriskua moda bihurtzeko edo halakoxe tratamendua aurkitzeko media gehienetan.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 175. orr.

Media horiek komunikazio tresna batzu dira, beraz... jendeak elgar gurutzatzeko eta elgar ezagutzeko, gero eta gehiago, bainan... ez dut uste helburu hori duten telebista ofizial horiek, naski hori galdua dute.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 166. orr.

Bideo-zaintzaileek, teknologiak, Estatu poliziarrak, "gaztetasun" eternalezko mundu publizitarioak, mediek zaintzen eta zabaltzen diguten "normaltasunak" ikaratzen nau.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 153. orr.

Neska anitz oso gazterik horretara hezten dira, bereziki eskola, hezkuntza eta medien bidez.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 139. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Beharbada, hor legoke euskal komikigintzaren bidea, gurean inoiz mass media izatera iritsiko ez bada ere, gutxienez herri-media bilaka dadin.  Berria - Kultura   2006-03-14

3 mass media masa komunikabidea.

Mass media eta lobby politikoek eragindako presioen ondorioz.  Berria - Kultura   2004-05-20

Mass media hauetako askoren atzean New Cultural Standard horietarantz eta pentsamendua homogenotzerantz jotzen duten kultur operadore indartsuak daude.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 97. orr.

Beharbada, hor legoke euskal komikigintzaren bidea, gurean inoiz mass media izatera iritsiko ez bada ere, gutxienez herri-media bilaka dadin.  Berria - Kultura   2006-03-14

Teatroa ez baita inoiz helduko mass media zabaletara, baina beste edozein komunikabidek baino hobeto transmitituko ditu sentimentuak, emozioak, ametsak eta itxaropenak, ikuslea eta aktorea aurrez aurre daudelako, une eta toki batean.  Berria - Kultura   2006-03-26

Erreportajea egiteko aginduko zioten delako futbolariarekin, ez kirolaz baizik eta modari buruz, elkarrengandik urrun egon arren mass medietako presentziak hurbiltzen dituen bi mundu horien topagune gisa edo.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 149. orr.

· Txostenak, egia esan, ez zuen Alderdia zuzenean nahasten, baina ongi erabiliz gero (hartarako zeuden mass mediakoak), garrantzitsua izan zitekeen euren interesetarako.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 271. orr.


media2 iz batezbestekoa.

-Zer pentsetan duzu, begiratu ingurura, edade media geuk igotzen dugu, geuk eta zerbitzariak.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 82. orr.


media3 izond erdikoa, ertaina.

Klase mediako bikotentzat bizitegi merkeak falta gorrian direla.  Herria   2005-10-13

Klase mediako jende eta gazteriak duela egoitza eskasia jasaiten  Herria   2004-07-08


media4 iz galtzerdia.

Media apurtuak, kamiseta margotuak eta apurtuak, larruzko txupa, txakur kate bat lepoan eta militar botak.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 99. orr.

Metroko pasadizoak horrelako hiri batek soilik erdi ditzakeen freaky eta kutreez ereinda daude, eta alkandora gona zapata media arrosak dituen emakumeak dirudi guztiaren epizentroa.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 109. orr.

Adina ezkutatu barik ere dotore ibiltzen da oinak leherrarazi behar dizkioten takoien gainean, eta lotsarik gabe nabarmentzen zaio haragi biguna saredun media horietatik.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 126. orr.

Barize batzuek kirurgia eskatzen dute; beste batzuk media bat jarrita senda daitezke, eta beste batzuek, berriz, ez dute tratamendurik behar.  Berria - Gaiak   2004-06-22


mediana iz (estatistikan) distribuzio estatistiko baten erdiko balioa, aldagaiaren balioak erdiak alde batera eta erdiak bestera uzten dituena.

Aktibitate elektriko horiek guztiak independenteak dira, eta, horregatik, posible da seinale horien ezaugarriak neurtzea: batez bestekoa, mediana...  Berria - Gaiak   2004-11-10


mediar izlag/iz antzinako Asiako eskualde zen Mediari dagokiona; Mediako herritarra.

Ziro Handiak mediar erregea eraitsi baino ehun urte baino lehenagotik.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 55. orr.

Mediar herria, zilarrak axolarik eta urreak ardurarik ez dion jendea, zirikatuko dut Babiloniaren aurka.  Elizen arteko biblia   Is 13,17

Baditugu gurekin partiar, mediar nahiz elamdarrak; bai eta Mesopotamian, Judean nahiz Kapadozian, Ponton nahiz Asian bizi direnak ere.  Elizen arteko biblia   Eg 2,9

Ikusi duzun ahariaren bi adarrak mediarren eta pertsiarren erreinuak dira.  Elizen arteko biblia   Dn 8,20

Deitu nazioak gerra santura: mediarren errege, buruzagi eta gobernariak, eta menpeko herri guztiak.  Elizen arteko biblia   Jr 51,28

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

mediarren errege (3); mediarren eta pertsiarren (8)


mediateka 1 iz hainbat komunikabide euskarriri dagokion dokumentu bilduma; bilduma hori kokatzen den lekua.

Orotara 60.000 bat liburu, DVD eta diskok osatzen dute mediateka.  Berria - Kultura   2004-12-11

Mediatekaren artxibo funtsa.  Berria - Kultura   2004-02-14

Mediatekan aurki ditzazkegu liburuak baita ere bideokazeta, CD-ROM, DVD, musika konpakto, ordenagailu, internet eta bertze, informazioa eta jakitatea deramaten gaurko tresna berriak.  Herria   2002-11-21

Mediatekan bilduko dituzten 80.000 dokumentuen artean, euskarazkoek ere ukanen dute beren tokia.  Berria - Kultura   2004-02-14

Irailaren 21a arte, Kanboko Mediatekan, Xabier Hernandorenaren obrak ikusten ahal dira.  Herria   2004-09-16

Miarritzeren erdian eraiki duten Mediateka estreinatu zuten atzo.  Berria - Kultura   2004-12-11

2 (hitz elkartuetan)

Hiriaren Europako Institutua, Kultur Balioen Promoziorako Institutua, Egitasmo Kulturalen Faktoria, mediateka-liburutegia...  Berria - Kultura   2004-06-17

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

donapaleuko mediatekan (12); erakusketa mediatekan (3); hazparneko mediatekan (12); herriko mediatekan (12); kanboko mediatekan (15); miarritzeko mediatekan (5)


mediatiko izond komunikabideena, komunikabideei dagokiena.

Telebistak, prentsak, mundu mediatikoak tiratzen nau.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 52. orr.

Gure artean, iritzi mediatikoa eta iritzi publikoa sarritan ez datoz bat.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 35. orr.

Zalaparta politiko eta mediatiko nabarmena piztu zuen gertaera hark.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 72. orr.

Aginte politikoa hirugarren boterea da, bere aurretik, botere ekonomikoa eta mediatikoa daude.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 126. orr.

Literaturaren negozioa, zentsura, bazterketa eta manipulazio mediatikoa izan ziren, besteak beste, denon ahotan.  Berria - Kultura   2004-02-08

Zalaparta mediatiko honetan, gainera, jendeak ez daki zuk benetan zertaz dakizun.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 251. orr.

José Bové-ren gisako lider mediatiko ospetsuekin.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 328. orr.

Martxa horrek figura bitxi bihurtzen du bertsolaria, alde batetik izar mediatikoa da eta bestetik nonahi ia lagunartekoa.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 57. orr.

ELAri, CCOOri eta UGTri «sindikalismo mediatikoa» egitea ere leporatu zien Urrutikoetxeak.  Berria - Ekonomia   2004-12-22

Egun, lintxamendu fisikotik harago, "lintxamendu mediatikoa" deitzen diogu hedabideek, gizabanakoa dagoen tokian dagoela atxilotu, epaitu gabe biluzik paseatu, eta iritzi publikoaren aurrean gatibu hartuta, errukigabe larrutzen dutenean.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 168. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

egitura mediatiko (3); oihartzun mediatiko (6); talde mediatiko (5)

kanpaina mediatikoa (3); mediatikoa izan (5); oso mediatikoa (3); politiko eta mediatikoa (3); soziala eta mediatikoa (3)

presio mediatikoaren (3)


mediatikoki adlag komunikabideei dagokienez.

Hitz batez, pertsona mediatikoki alfabetatuak sortzea.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 124. orr.

Horrek erakutsi du nahiz eta kanpaina hotza izan eta mediatikoki ezezkoaren jarrera baztertua egon Euskal Herrian lortu dela ezezkoak diferentzia markatzea Estatuarekiko.  Berria - Harian   2005-02-22

Mediatikoki ere sekulako oihartzuna eduki zuten.  Berria - Kultura   2004-05-28


mediatizatu, mediatiza(tu), mediatizatzen 1 du ad pertsona edo erakunde baten portaeran eragin, haren askatasuna mugatuz edo murriztuz.

Kontuan hartu behar da aurrekanpaina eta kanpaina mediatizatu egin dela gure aulkia Aralarren alde gal zitekeela zioen inkesta batekin.  Berria - Euskal Herria   2004-03-21

Inguratzen ninduen mundua gero eta hierarkizatu eta mediatizatuagoa zegoela argudia nezake aitzakia gisa, baina Lauaxeta ez litzateke ados izango.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 157. orr.

2 komunikabideen eraginpean jarri.

Publikotasuna idazleak ere eskatzen duen onura da ala gehiegi mediatizatutako gizartearen eskabidea?  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 408. orr.

Aurreneko epaiketa erabat isilarazia izan zen, eta hori bitxia da auzi juridikoak guztiz mediatizatzen dituen herrialde batean.  Berria - Mundua   2006-04-02


mediatizazio iz mediatizatzea.

Gauza bitxia, hedabideok idazlea aipatzen zuten bakoitzean zera azpimarratu ohi zuten, bere estiloa, eta ez baitezpada idazkerarena baizik eta gizonarena: ahots itzalia, herabetasun ia patologikoa (hiper-mediatizazio horrekin kontraesanean), eta beste ezaugarri guztien gainetik, hasitako esaldiak amaitu gabe uzteko joera hori.  Berria - Kultura   2004-06-09


medikal izond ipar medikoa.

Harat helduz geroz dena segidan doa: nor garen, zergatik deportatuak, zein kanpalekutan, eta holako... Paper guziak emaiten dizkigute, deportatu izanak garelakoak barne; gero dutxa, eta medikuak: fitxa medikala.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 152. orr.

Jakin behar da ere, ikerketa medikalek erakutsi dutela, agoteek ez eta beren ondokoek, ez zutela legenaren araztorik, ez eta beste eritasun kutxagarririk.  Herria   2003-11-13


medikalizatu, medikaliza, medikalizatzen 1 du ad mediku zerbitzuz hornitu.

Heriotza ere medikalizatu egin da erabat, eta nola edo hala urte asko irautearen aldeko lehian sartu da medikuntza ofiziala.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 42. orr.

Tratu txarren auzia medikalizatu eta psikologizatu nahi dute.  Berria - Euskal Herria   2004-03-20

Zientziak, berriz, medikalizatu egin du gizartea eta elikadura ohiturak aldatu egin dira.  Berria - Gaiak   2004-02-26

Hala nola, badira manera naturalez galdatzen dutenak amatze hori Bilbon eta ez osoki medikalizatu moldez.  Herria   2001-05-24

2 (era burutua izenondo gisa)

Gizonezkoa anbulantzia medikalizatu batean erietxe batera eraman zuten.  Berria - Euskal Herria   2004-08-06

Kirolarien pare, kabalak guretzat ereduak izan daitezke; nago zenbaitetan, abereak ez direnez gure adineko zaharrak baino medikalizatuagoak.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 187. orr.


medikalizazio iz medikalizatzea.

Eguneroko elikaduraren medikalizazioa  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 74. orr.


medikamentu iz sendagaia.

Asma zezala norbaitek hiesaren aurkako medikamenturen bat.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 240. orr.

Medikamentu baten bidez haurdunaldia etxean eteteko ebazpena.  Berria - Euskal Herria   2004-07-25

Gero jakin nuen boulevard de l'Ysereko sendagileak agindu zidana abortu naturalak ekiditeko medikamentu bat zela.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 33. orr.

Beste antikontzeptiboren bat erabili beharko duzu medikamentua hartzen ari zaren bitartean.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 93. orr.

Medikamentuak hartzen dituztenek ez dituzte utzi behar hipnosia egiten dutelako.  Berria - Euskal Herria   2004-07-27

Orgasmoa ansiolitiko eraginkorrena eta naturalena dela esan daiteke; pertsona osasuntsuen medikamentua.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 149. orr.


medikatu, medika, medikatzen da/du ad sendagaiak hartu; sendagaiak eman.

Kasuistika erlijiosoan, sendagileen diagnostikoan, deskribapen patologikoetan agertzen diren objektuak, medikatzeko, tratamenduetarako, zainketarako kode edo errezetek zedarritzen duten objektuak.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 41. orr.

Volksgeist espainola gaixo dago [...]; okerrago, gaitz bat ukan baino, gaitz bat da bera, esango du Ortega-k; medikatu eta sendatu -erregeneratu- egin behar da.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 66. orr.


medikatze iz sendagaiak hartzea edo ematea.

Izan ere, «nahi gabeko medikatze masiboa» egon daiteke Erresuma Batuko herritarren artean.  Berria - Gaiak   2004-08-13


medikazio 1 iz medikatzea; norbait medikatzen den sendagaien multzoa.

"Berriro ere ahaztu zaizu medikazioa hartzea" bota dit, zakar.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 90. orr.

Medikazio bidez abortatzea.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 115. orr.

Ondoren, 48 ordura, beste medikazio bat hartu behar da: beste bi pilula.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 116. orr.

Psikologoak ematen dituen medikazioen inguruan ez dagoela inolako kontrolik.  Berria - Harian   2005-11-12

Litekeena da gaurtik aurrera medikazioa gutxitzea karreristari koma egoeratik irteten laguntzeko.  Berria - Kirola   2004-03-23

Pazienteek ordutegi zehatzak dituzte jaikitzeko, jateko edo medikaziorako, eta burbuila baten barruan bezala dabiltza alde batetik bestera, burbuila hautsi nahi ez duenaren geldotasunarekin.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 62. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Etxeko elkarbizitza jasanezina izan da; batetik, Jexuxen berezko izaeragatik, eta, bestetik, medikazio aldaketaren ondorenagatik.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 176. orr.

Azkaratek gose, egarri eta medikazio greba hasi zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-02-03

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

medikazio greba (9); medikazio greba hasi (3); medikazio greba utzi (3)


mediko (orobat mediku) izond medikuari dagokiona; medikuntzari dagokiona. ik mediku 4; medikuntza 3.

Azterketa mediko zehatzak egiteko agindu du.  Berria - Euskal Herria   2006-03-18

Hilaren 22an Arrasateko ospitalean azterketa medikoa egin behar diote Cabori.  Berria - Euskal Herria   2004-12-15

Pozoitu ote zuten argitzeko analisi medikoak egingo dizkiote han.  Berria - Mundua   2004-12-11

Txostenean, bestalde, Sararen historia medikoa azaltzen zen.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 78. orr.

Fiskalak txosten mediko bat eskatu zuen, bere eskaera egin aurretik.  Berria - Euskal Herria   2004-04-21

La Sante kartzelako administrazioak zaintza mediko berezia agindu zuen Solerentzat.  Berria - Mundua   2004-07-31

Zerbitzu medikoek atseden hartzea gomendatu diote, lesioak okerrera egin ez dezan.  Berria - Kirola   2004-09-16

Otegiren jarraipen medikoa egiten ari diren auzi-medikuen lan eta profesionaltasunean «konfiantza osoa» duela adierazi zuen Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailak.  Berria - Euskal Herria   2006-03-21

Huts egite mediko baten erruz zendua.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 125. orr.

Hirurogeiko hamarkadako kontsultategi mediko gehienek bezala, boulevard de l'Ysereko medikuntza orokorreko sendagilearenak [...] saloi burges bat zirudien.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 30. orr.

Talde mediko bat bertaratu zen, eta zauritua Gurutzetako ospitalera eraman zuten.  Berria - Euskal Herria   2004-08-19

-Aldizkari mediko batean lehengo batean irakurri nuen zerk sortzen duen.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 60. orr.

Nire kasuan, espektatiba mediko guztiak gaindituta, behar zen epean hil ez naizelako.  Berria - Euskal Herria   2004-02-08

Mugaz bi aldetako kooperazio mediko-zientifikoa  Herria   2005-04-07

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

azterketa mediko (4); txosten mediko (3)

azterketa medikoa (10); azterketa medikoa egin (4); azterketa medikoa egitera (3); historia medikoa (3); jarraipen medikoa (5); jarraipen medikoa egiten (3); laguntza medikoa (4); tratamendu medikoa (4)

azterketa medikoak (7); txosten medikoak (3)

iturri medikoek (4); zerbitzu medikoek (5)

azterketa medikoetan (4)


medikoki adlag ikuspuntu medikotik.

Ezin diogu, beraz, tratamendua deitu eta medikoki kontrolatzea ere oso zaila da.  Berria - Harian   2005-04-17


mediku (4180 agerraldi, 206 liburu eta 1274 artikulutan; orobat midiku g.er. eta miriku g.er.) 1 iz lanbidetzat medikuntza duen pertsona, horretarako gai egiten duten ikasketak bururatu dituena. ik sendagile.

Mediku eta petrikilo guztiek beren sendagaiak eskaini arren, erregea ez zen osatzen.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 118. orr.

Zauri txiki bat, herriko mediku Erramun Ibargoienek hiru punturekin itxi behar izan ziona.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 179. orr.

Bayer etxeak Altzako anbulatorioko mediku guztiok gonbidatu gintuen.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 187. orr.

Barne-medikuntzako medikua zela Columbia-Presbyterian Hospital erietxean.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 16. orr.

Etorri zitzaion medikua ikustera eta kauterizazioa egin nahi ziola esan zion.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 595. orr.

Medikuak dio bihotzeko beste ebakuntza bat beharko duela.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 377. orr.

Medikua etorri, injekzioa ipini eta halaxe pasatu zen.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 262. orr.

Medikua hautatzeko askatasuna: jendea zuzenean joan zitekeen nahi zuen medikuarengana edo espezialistarengana.  Berria - Harian   2006-01-04

ik beherago 10.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Zalantzan egon nintzen etxeko medikua izan edo pediatra.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 48. orr.

Nik, berriz, familiako medikua izan nahi nuen.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 107. orr.

Ongintzako mediku izan zen Manuel Val y Vera ere, Barojaren zahartzaroko lagunik leialenetakoa eta barojazaleenetakoa.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 16. orr.

-Mediku jauna, ekarri bizkor litro bete eter eskatzeko errezeta!  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 109. orr.

Lagundu behar zidan medikua emakumea zela ikusi nuenean, askoz erosoago sentitu nintzen.  Arantxa Iturbe   «Ai, ama», 1999 - 56. orr.

Heietan guzietan, badute zer egin "Munduko Medikuen" Elkartekoek.  Herria   2003-04-03

2 (izenondoekin)

Mediku aparta da.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 48. orr.

Baina bagenuen gure artean preso bat, Longarte, oso mediku ona.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 128. orr.

Harriduraz ikusi zuen munduak mediku gazte batek, Christian Barnard-ek, arras gaixorik zegoen gizon bati hondaturik zuen bihotza kendu eta istripuz hil berria zen 25 urteko neska gazte batena jarri ziola.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 83. orr.

Ospetsua, gainera, hainbesteraino, non Eduardo VI.a errege gaztearen mediku pribatua izan baitzen.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 298. orr.

Mediku adituen aholkuari jarraituz.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 144. orr.

Urteetan normal bizi naitekeela esan zidan mediku espezialistak lehengoan.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 244. orr.

Mediku militar bat hiltzea izan zuan organizaziora itzuli eta gero agindu zidaten lehen ekintza.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 57. orr.

Errehabilitazio programa bateko mediku psikiatrak sinatua.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 78. orr.

Hala nola izaten baita gozoegia mediku antzetsuak, gaixoari alaigarri izango zaiolakoan, neurririk gabe eztitzen duen edabea.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 51. orr.

Masturbazioa, horixe izan da apaiz, fraide eta mediku jainkojaleen obsesioa.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 22. orr.

3 (izen soila aditzekin)

Luzaz eta luzaz mediku egona Donibane Lohizunen, arrunt horkoturik, sortzez Gers eskualdekoa zelarik.  Herria   2004-07-01

Joachim Errusian baitzegoen mediku eta, beraz, harengandik diru-laguntzarik batere ez.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 217. orr.

Zergatik ez diote uzten mediku jarduten?  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 132. orr.

Armada honetan mediku jarduteko odol garbitasunaren froga behar delako.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 250. orr.

Han ikasi nian nik mediku.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 211. orr.

Alboan, gero mediku agertu zen pertsonaia bat jarri zitzaion zutik eta hexur-ziri bat eskuan zuela.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 178. orr.

· Aita, aitona eta birraitona mediku izan nituen.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 15. orr.

Erregeren Etxeko mediku izendatu zuten arte.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 237. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik mediko.

Zutaz inkesta egin dut mediku zerbitzuetan, ardura eri egona zira, eta ez duzu lan bortitzik egiten ahal.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 89. orr.

Lehenago mediku azterketa pasa behar genuen.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 89. orr.

Mediku-galdeketek, azterketa klinikoek, aurrekarien ikerketek eta bibliografia-erreferentziek.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 53. orr.

Batetik, nahitaezko agiriak, salmenta-agiriak eta mediku-agiriak behar ziren.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 390. orr.

Oraindik «oso larri» daude, mediku partearen arabera.  Berria - Ekonomia   2004-07-15

Hemen ez dizute emango, mediku-errezetarik ez baduzu.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 171. orr.

Apur bat gogoz kontra izanik ere, bigarren mediku-iritziaren bila doanaren antzera.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 58. orr.

Mundu zabalean jakingo zela, mediku-sekretu guztien gainetik ere.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 277. orr.

Donaldsonen hilketari dagokionez, mediku iturriek jakinarazi dute orotara lau tiro jaso zituela.  Berria - Mundua   2006-04-07

Mediku-laguntza hartzeko 1226ko udaberrian hara [Sienara] eraman zutenean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 45. orr.

Ez baitu ezer aurreratuta mediku-gastuak ordaintzeko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 337. orr.

Mediku-zuhurtziaz, edo are zuhurtzia arruntez, aztertu izan balitz haren egoera.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 61. orr.

Eta gaitza hain larria zenez, mediku-sendabideez etsita zegoen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 271. orr.

Mediku-hizkeran hasi zenean ez zioten lehendabizikoan ulertu.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 64. orr.

Neure mediku-poltsatik tentsioa hartzeko tresna atera nuenean.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 137. orr.

Oposizioz ospitalean mediku lanpostua lortu berria baitzuen hark.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 56. orr.

Mediku-ikasketak egina zen eta sendagile ona izatera iritsia.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 29. orr.

Mediku taxua har ziezaiokeenik ere bazen.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 315. orr.

Gizon serio bat zegoen nire aurrean mediku-jantziekin.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 440. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

-Aurki hutsik geratzekoa den higiene-mediku lanpostu bat baizik ezin dizugu eman.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 263. orr.

Harreman erotiko baten deskripzioan, Hurtadok landa-mediku diharduen Alcolea herrian bere etxekoandrearekin daukana azaltzerakoan.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 14. orr.

Bere baserri mediku jarduera mingotsa, berezi eta etsigarria Zestoan.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 15. orr.

Ba ote da -galdegiten zien ero-medikuei- osasunaren, gaztetasunaren neurosirik?  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 134. orr.

Lau asteren buruan, ordea, hobera egiten ez zuela ikusirik, familia-medikuak psikiatrarengana bidali zuen ama  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 129. orr.

• 6 izond ik mediko.
7 auzi-mediku (133 agerraldi 57 artikulutan) auzitegiko medikua.

Nazio Batuen Erakundeak tortura atzemateko auzi medikuei jarraitzeko esaten dien protokoloa. Auzi-medikuaren txostenak bat datoz Otamendiren salaketarekin.  Berria - Euskal Herria   2004-04-15

Auzi-medikuaren bisita jaso ondoren, galdeketari ekin zioten guardia zibilek.  Berria - Euskal Herria   2006-02-28

Eutanasia egiten ostean, medikuak ohar bat bidali behar dio herriko auzi-medikuari eta zergatik egin duen azaldu behar dio, idatziz.  Berria - Gaiak   2004-12-17

8 auzitegi-mediku (28 agerraldi, 5 liburu eta 4 artikulutan) auzitegiko medikua.

Auzitegi-medikuaren arabera egia jakiteko ehun-lagin bat aztertzea beste modurik ez zegoelako.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 235. orr.

Defentsako abokatuaren arabera, auzitegi-medikuen ondorioek haien alde jarri dute kasua.  Berria - Harian   2005-08-12

Altxatzeko esan eta begiak estali zizkidaten, auzitegi medikuarengana eramateko.  Berria - Euskal Herria   2004-12-29

Borreroak ez du gogoko auzitegi medikuaren gorpuekiko hoztasuna, ez eta epailearen itxurazko axolagabekeria ere.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 83. orr.

9 auzitegiko medikua (28 agerraldi, 5 liburu eta 4 artikulutan)

Auzitegiko medikuaren txostenak ez zuen zalantza-biderik uzten: seiak era berberean izan ziren asasinatuak, erritual ongi taxutu bati jarraikiz.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 11. orr.

Hilketa, ordea, gauerdia baino lehenago kokatzen zuen auzitegiko medikuak, eta ordurako ilehoriarekin zebilen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 204. orr.

Auzitegiko medikuen eskuetan dago dagoeneko, tiro batek jugularra zulatuta.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 285. orr.

Auzitegiko medikuek ez dute zehaztu, ordea, zerk eragin zituen odoluriak.  Berria - Harian   2005-04-24

10 mediku andre

Eta han beheraxeago, madariondo zaharraren azpian, mediku andrea ikusten nuen, ez naiz haren izenaz gogoratzen, behin izan nintzen haren etxean begiak sendatzera joanda.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 29. orr.

"Mediku andrea", dio hark, "andrea, ez jauna".  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 139. orr.

11 medikuarene- (leku atzizkiekin singularrean, medikuaren etxea adierazteko)

Andres egun horretantxe eztulaldi makur batek jo zuen, eta medikuarenera eraman behar izan zuten presaren presaz.  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 30. orr.

-Noizbait medikuarenera edo eramango zaituzte...  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 67. orr.

Medikuarenera joan naiz, probak egin ditut, zentzuz jokatuta egin daitekeen guztia egin dut.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 165. orr.

Ezta hagin ustel bat ateratzera ere ez naiz joan ni medikuarenera neure garaian.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 67. orr.

Asier Olaizolak, aldiz, min hartu zuen belaunean Errioxako Torneoko finalean, eta medikuarenera doa gaur.  Berria - Kirola   2004-06-12

Azkenekoz medikuarenean izan zinenean, kezkatzeko arrazoirik ez zuela ikusten esan zizun.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 130. orr.

Txunditu egin baininduen haren adierazpenaren segurantziak, besterik ez; eta horrexegatik galdetu nion: izan al zara medikuarenean?  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 69. orr.

Ezetz, ez zela medikuarenean izana.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 69. orr.

Medikuarenean egindako saioan ez zuen minik sentitu, baina frontoian batera eta bestera aritzea ezberdina dela badaki pilotariak.  Berria - Kirola   2004-04-07

Unicefek lehengo urtearen amaieran publiko egin zuen txostenean argi utzi zuen helburua ez dela ablazioak medikuarenean egitea.  Berria - Gaiak   2006-02-04

Baraurik hartzen da ura, eta beti medikuarenetik pasata.  Berria - Euskal Herria   2004-04-01

Urduritasunak eragindako arazo bat izan zuen atzo, baina medikuarenetik pasatu zen, eta hasieran ez zuela jokatuko zabaldu bazen ere, Unanue eta Peñagarikanoren kontra jokatuko du Oier Zearrarekin.  Berria - Kirola   2004-01-09

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

armadako mediku (6); aspeko mediku (4); auzi mediku (7); azterketa mediku (5); herriko mediku (4); kirol mediku (4); konfiantzazko mediku (4); mediku agiriak (4); mediku azterketa (25); mediku azterketa egingo (5); mediku azterketak (15); mediku azterketak egin (4); mediku eta erizain (4); mediku frantses (5); mediku gazte (8); mediku gazte bat (4); mediku izan (7); mediku izateko (4); mediku jaun (4); mediku jauna (11); mediku jaunak (6); mediku jose (4); mediku laguntza (5); mediku ona (7); mediku orokorrak (4); mediku pertsonala (4); mediku pribatuen (5); mediku psikiatra (8); mediku psikiatrak (7); mediku talde (13); mediku talde bat (6); mediku talde batek (6); mediku taldeak (8); mediku taldeko (5); mediku txosten (5); mediku txostenak (7); mediku zerbitzuek (4); ospitaleko mediku (8); taldeko mediku (5)

auzi medikua (6); azterketa medikua (11); etxeko medikua (4); familiako medikua (5); jaun medikua (7); medikua etorri (6); medikua ikustera (4); medikua izan (8); medikua izango (4); medikua izateko (4); medikua naiz (4); medikua zen (18); ospitaleko medikua (6)

asegarceko medikuak (6); aspeko medikuak (4); auzi medikuak (43); auzitegiko medikuak (8); azterketa medikuak (6); esan zuen medikuak (10); jaun medikuak (4); medikuak agindutako (4); medikuak egindako (4); medikuak egiten (4); medikuak eman (6); medikuak erran (7); medikuak esan (16); medikuak esan dit (4); medikuak esaten (5); medikuak eta erizainak (4); medikuak ikusi (4); mugarik gabeko medikuak (18); munduko medikuak (22); taldeko medikuak (5); txosten medikuak (9)

medikuarekin hitz egin (5)

auzi medikuaren (24); auzi medikuaren bisita (4); medikuaren aginduz (4); medikuaren agiria (9); medikuaren alaba (10); medikuaren arabera (17); medikuaren aurrean (7); medikuaren bisita (5); medikuaren esanetan (9); medikuaren etxera (4); medikuaren kontsultan (6); medikuaren kontsultan izan (4); medikuaren txostena (5); medikuaren txostenak (5)

medikuarenean izan (10); medikuarenean izan zen (8)

medikuarenera joan (10); medikuarenera joan behar (5)

familiako medikuarengana (4); medikuarengana eraman (6); medikuarengana joan (9); medikuarengana joateko (6); medikuarengana joaten (5)

auzi medikuari (14); medikuari deitu (6)

auzi medikuei (6)

auzi medikuek (7); auzitegiko medikuek (8); erabaki zuten medikuek (5); erietxeko medikuek (4); esan zuten medikuek (7); medikuek artatu (4); medikuek azaldu (4); medikuek egin (7); medikuek egindako (8); medikuek egiten (4); medikuek esan (14); medikuek esan zioten (4); medikuek jakinarazi (4); mugarik gabeko medikuek (21); munduko medikuek (5); nafarroako medikuek (4); ospitaleetako medikuek (4); ospitaleko medikuek (6); taldeko medikuek (6); zerbitzu medikuek (8)

auzi medikuen (18); auzitegi medikuen (5); medikuen arabera (33); medikuen baimena (4); medikuen batzordeak (6); medikuen esanetan (8); medikuen esku (4); medikuen lana (4); medikuen sindikatuak (8); medikuen txostenak (6); mugarik gabeko medikuen (8); nafarroako medikuen sindikatuak (7)


medikugai iz medikuntza ikasketan egiten ari den pertsona.

Emazte hura katixima erakaslea zen, eta bazuen semea medikugaia.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 118. orr.


medikukide iz lantoki bereko medikua.

Hargatik, aise erabiltzen nuen umorearen ezten maiz korrosiboa, anbulatorioko beste medikukideen aurrean, esate baterako, sarkasmoaren mugetaraino.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 112. orr.

Eta okerrena, itxura egiten ibili behar izan nuela, honi irri eta hari ere irri, Bayerko ordezkarien eta medikukideen artean.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 190. orr.

Pentsatu nuen, lehenik, beste medikukide batzuekin kontsultatzea.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 221. orr.


medikuntza 1 iz eriari osasuna atxikitzea edo bihurtzea helburu duen jakintza; gisa eritasunak sendatzeko edo haiei aurrea hartzeko antzea. ik sendagintza.

Ikertzaile horiek hainbat zientzia-esparrutatik zetozen: biologia, fisika, medikuntza, mikrobiologia, kimika, kristalografia, eta abar.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 28. orr.

Eta gure medikuntza, hein handi batez, genetikan oinarritzen da dagoeneko.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 158. orr.

Orain arte, medikuntzak, gaixo baten aurrean, diagnostiko bat egiten zuen eta handik pronostiko bat ateratzen.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 134. orr.

Aurrerakuntza handiak egiten dira medikuntzan denbora gutxian.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 145. orr.

Hortik dator gorputza lanerako tresna modura balioestea, medikuntza beste zientzien ereduen arabera arrazionalizatzeko kezka.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 186. orr.

Medikuntza ikastea erabaki zuen, inori galdetu gabe.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 38. orr.

Medikuntza teknologia bat izango da, baina ingeniariak enplegatzen dituzten beste teknologia edo industrien antzik ez du.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 267. orr.

Mediku batentzat, dena da medikuntza; eta legegizon batentzat, dena lege.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 139. orr.

2 (izenondoekin)

Medikuntza prebentiboko zerbitzuko harrera-bulegoan nire zenbakia entregatu nuen.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 9. orr.

Claude Bernarden medikuntza esperimentalak, eta Pasteuren microbiologiak ondoren, aldatu egin dute anatomiak eta fisiologia patologikoak behar duten zientifikotasuna, jokotik kanpo geratu gabe medikuntza klinikoaren eraketa diskurtsiboa, bera bere garaian ezarria izan zen moduan kontuan hartuta.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 213. orr.

Horrela esaten zien nire medikuntza legaleko irakasleak.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 17. orr.

Londresko Medikuntza Tropikalerako zientzialari batzuek argitaratutako ikerketa bat dela eta.  Berria - Gaiak   2004-02-28

Medikuntza orokorrean aritzen da Londresko ipar-mendebaldean.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 196. orr.

Osakidetzak medikuntza pribaturako bidea hartu duen edo ez da gakoa.  Berria - Euskal Herria   2004-05-26

Bazirela, beharbada, beste aukera batzuk, sendagai kimikoetatik kanpo, medikuntza alternatiboan.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 210. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik mediko.

Itzulpenak, bideo-hitzaldiak, lege aholkularitza, edota zenbait medikuntza zerbitzu, besteak beste.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 207. orr.

Gaur egungo medikuntza-behaketek corpus bat osatzen dute.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 144. orr.

Ez naiz ahalegindu medikuntza-pentsamoldearen genesi enpirikoa eta osagai ezberdinak deskribatzen Iruditu zitzaidan, esaterako, medikuntza-zientzia XIX. mendetik aurrera gehienbat ezaugarritzen zela nolabaiteko estilo bategatik, enuntziatuaren nolabaiteko izaera iraunkor bategatik, eta ez hainbeste bere objektu edo kontzeptuengatik.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 64. orr.

Ez dit uste hortan dela elki bidea, 60 edo 65 urtetan haur ükeitea, izigarriko medikuntza lan baten ondorioz.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 105. orr.

Medikuntza-frogei jarraiki eman zuen epaimahaiak epaia eta kargu guztietatik libre utzi zuen Lennon.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 167. orr.

XXI. mendeko medikuntza-aurrerapenek haren sendaketa teknikoki posible egiten bazuten ere.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 83. orr.

Enuntziazio deskriptiboa izango litzatekeela medikuntza-diskurtsoan agertzen diren formulazioetako bat, besterik ez.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 42. orr.

Aurkitu nituen erreferentzia bakarrak medikuntza-aldizkarienak ziren.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 28. orr.

Medikuntza ikasketak amaitu zituenean.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 35. orr.

Medikuntza karrera bukatzen ari zen.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 70. orr.

Zientzia eta medikuntza munduan aurrerapauso handiak egin direla dio.  Berria - Gaiak   2004-05-19

Erresuma Batuko Medikuntza Batzorde Orokorra.  Berria - Gaiak   2004-09-01

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Prebentzio-medikuntzari ez zaio jada aski gure herritarren, gaur egun gure inguruan bizi diren eta kalean aurki ditzakegun gizon, emakume eta haurren osasuna aurreikusteko ahalegin hori.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 131. orr.

Ugaltze-medikuntzaren historiak erakusten du medikuek proposatutako teknika gehienak pixkana onartzeko joera izan duela gizarteak.  Berria - Gaiak   2004-05-20

Nire ustez, birsorkuntza-medikuntzan aurrera egiteko bidea helduen zelula amak ikertzean datza, seguruenak direlako.  Berria - Euskal Herria   2004-08-03

Erraza da, modu intuitiboan gutxienez, loturak suposatzea gertaera hauen eta erietxe-medikuntzaren antolakuntzaren artean.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 185. orr.

Borroka latza dago Barne Medikuntza eta Psikiatria sailen artean.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 18. orr.

Guillermo Portero Bilboko Auzitegi-Medikuntza Institutuaren zuzendaria.  Berria - Euskal Herria   2004-12-14

Erasotzaileen ezaugarriak hobeto ezagutzea; justiziari eta auzi-medikuntzari lotutako gaiak sakontzea.  Berria - Euskal Herria   2004-12-14

· Lisboa eta Portoko Kirol medikuntza zentroek UCI elkarteak egindako analisien emaitzak berretsi zituzten.  Berria - Kirola   2004-05-21

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

medikuntza aldetik (3); medikuntza arloko (5); medikuntza eskola (3); medikuntza eskolako (6); medikuntza fakultatea (3); medikuntza fakultatean (5); medikuntza fakultateko (19); medikuntza ikasi (8); medikuntza ikasi zuen (3); medikuntza ikasiko (4); medikuntza ikasketak (10); medikuntza ikasketak egin (3); medikuntza ikasle (6); medikuntza ikasteko (4); medikuntza ikasten (10); medikuntza ikastera (4); medikuntza ikerketarako (5); medikuntza institutuko (3); medikuntza institutura (3); medikuntza karrera (3); medikuntza klinikoa (4); medikuntza klinikoaren (8); medikuntza konbentzionalak (3); medikuntza legaleko (5); medikuntza naturalaren (4); medikuntza orokorrean (4); medikuntza orokorreko (5); medikuntza tropikaleko (9); medikuntza tropikaleko eskolako (4); medikuntza tropikalerako (4); unibertsitateko medikuntza fakultateko (3)

auzitegi medikuntzako (4); medikuntzako eta psikologiako (3)

medikuntzaren historian (3)


medikuordeko iz medikuaren ordekoa.

Minduarena egin du medikuordeko honek, erizainari behatu ondoren.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 131. orr.


medikutza iz medikuntza.

Satelite bidezko irakaskuntza eta medikutza.  Berria - Gaiak   2004-07-23


medio1
1 dela medio

Eta, katolikoekin izan ezik, espainiarren egonaldiaren oroitzapen txarra dela medio, gainerako erlijiokoekin ezaguera onak agintzen duen erara bizi nahi dute.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 21. orr.

Gura genuen gauza bat gozatzen dugunean, Gorputzak, gozatze hori dela medio, egoera berri bat izaten duela.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 347. orr.

Hain zuzen ere, oso bizirik dut estropada haien oroitzapena, gertaera tragiko bat dela medio.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 11. orr.

Legeak bakarrik ezarri ahal diola zigorra delituari, eta ahalmen hau legegilearen baitan baino ezin daitekeela egon, honek gizarte osoa ordezkatzen duelako gizarte-itun bat dela medio.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 67. orr.

Mari, bestalde, ez da betidanikoa eta Mari izatera etortzen da betiere emazte eta ama gaizto baten gaiztakeria dela medio.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 62. orr.

Emankorrago zarelako beharbada, eta etorraldi handiagoa duzulako ere bai, hots, zeure sormenerako ahaltasunean duzun konfiantza erabatekoa dela medio, badakizulako ideia on bat galduz gero inongo arazorik gabe beste mila hobeak asmatuko dituzula  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 71. orr.

2 direla medio

Arrazoi biologiko hutsak direla medio, euskal plater jatorrenek ez dute etorkizunik.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 162. orr.

Batzuetan tratamenduak, hainbat arazo direla medio, ez duela aurreikusiriko efektua sortzen.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 34. orr.

Kontsumitzailea prest dago produktuek eskaintzen duten kalitate, irudi edo marka ezaugarriak direla medio gainprezio bat ordaintzeko.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 69. orr.

Europako zenbait lurraldetan sarri hobe da enplegurik ez izatea, bertako laguntza sozialak direla medio.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 123. orr.

Arrazoi historiko asko direla medio, erlijioa eta kultura elkarren artean haserre eta etenda baileuden bizi ditugu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 269. orr.

3 zela medio

Bestalde, gaixotasun kroniko bat zela medio, nahitaezko erretiroa hartu berria zuen, duela ez asko.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 6. orr.

Gertakari hura zela medio, ekialdeko erlijioetan, metafora bihurtu omen zen, zorigaitzeko pikondo ihartua.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 17. orr.

Bi lagun eramateko egina zegoen, iemstxika kontatu gabe, zeinak, oreka mirarizko bat zela medio, bere eserleku meharrean irauten zuen erortzeke.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 132. orr.

Nahiz ez nituen ikusten -laino zikin hura zela medio dupan bezain beltz baitzen-, ontsa baino hobeki banekien etxeak eta baserriak bazeudela hor gaindi..  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 14. orr.

4 zirela medio

Gerra zibileko gorabeherak zirela medio, hire amonaren aita, hire birraitona, nazionalekin borrokatu zuan.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 87. orr.

Gerlako egun ilunak eta nahasketak zirela medio, aleman lehertzaileen zapalketak lehertuak eta apalduak ginituen.  Herria   2001-10-11

Iruditu zitzaidan barre egin nahian zebilkidala gizagaixo suharra, bi arrazoi zirela medio: bat, neure iragana ezkutatu nahi.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 156. orr.

Ez zen gertatu, Kohl kantzilerraren hauteskunde-konpromisoak zirela medio, eta kantzilerraren kideek uko egin ziotelako parekotasunen birmoldaketa orokorra egiteari  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 191. orr.

5 (dela/direla/zela/zirela ezabatuz)

Gaitz honen beste izena baztanga dugu ordea, eta nafarreria bezalaxe, badirudi arrazakeria medio sortua dela.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 57. orr.

Iluntasun hura medio ez dakit zehazki zer esan nahi zuen.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 148. orr.

Lan finkoa edo ezkontza medio, taldeko gainerako partaideok arrastoan sartu ahalean, Charlyren noragabeak halako kutsu deserosoa ere hartu zuen noizbait.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 157. orr.

Min hartzen zuen, zenbaitek, bere lehenengo jokabidea utziz, aurkikuntza berriak medio hasierako xalotasuna ahaztua zuelako.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 248. orr.

Lan bikaina urte haietan egin zuena: auskalo zenbat galera eta zenbaten bizitzak libratu zituen bere iragarpenak medio!  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 31. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aldaketa dela medio (4); aldaketak direla medio (3); arazo direla medio (3); arazoak direla medio (17); arazoak medio (11); arazoak zirela medio (13); arrazoi dela medio (3); arrazoi direla medio (5); arrazoi medio (3); arrazoiak direla medio (11); arrazoiak medio (4); arrazoiak zirela medio (5); dela medio (248); direla medio (173); erasoak direla medio (3); ezberdinak direla medio (3); falta dela medio (3); gorabeherak zirela medio (3); hau dela medio (3); hori dela medio (24); hori medio (3); hori zela medio (5); hura zela medio (9); indarra dela medio (3); interesak direla medio (5); legea medio (3); lesioak direla medio (3); osasun arazoak medio (3); pertsonalak zirela medio (3); politikoak direla medio (5); presioa dela medio (3); zela medio (134); zirela medio (112)


medio2 1 iz pl komunikabidea. ik media1.

Azaltzearena soilik balitzateke, telebistan gehiago agertuko litzateke, eta idatzizko medioetan gutxiago...  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 107. orr.

Euskal Herriko gazteek ikus-entzunezko medioekin duten harremanaz.  Berria - Harian   2005-12-04

Liburu maitalea pazientziaduna da, librea, bere iritzia berak egiten dakiena, medioek eta kritika akademikoek luzaroko influentziatuko ez dutena.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 157. orr.

Ipar Euskal Herrian ekoitzitako euskarazko medioen egoera aztertu zituen atzo Hur Gorostiagak.  Berria - Euskal Herria   2004-11-12

Behin eta berriz gogorarazten zaio euskal herritarrari Espainiako medioetatik Pepe Rei kazetaria gallego etarra dela...  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 72. orr.

Elkarrizketatu ditugun lau medioetako ordezkariak topaketa hauek Euskal Herria eta euskal prentsa sakonago ezagutzeko profitatu nahi dutela esan dute.  Berria - Euskal Herria   2004-06-04

Balioak erlatiboak izatea, balioak ezer ez izatea bihurtzen da; eta ez Hiriaren barruan diskurtso leiala dena izatea [...], baizik, diskurtsoa ere ezer ez izatea, eta medioak eta medioen kontrola edukitzea izatea dena.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 19. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Bizirik ezagutu dugun artistaren akatsak eta bertuteak ulertzea zaila da, batez ere, Dalik ondo eta oso goiz sumatu zuelako masa medioen erabilpena. ik media1 3.  Berria - Kultura   2004-05-11


medio3 1 iz bidea; bitartekoa.

Sutea itzali: soilik txikia bada, eta itzaltzeko medioak izanez gero.  Berria - Euskal Herria   2004-07-03

Inork esan dezake zinegile neorrealistek hala filmatzen bazuten, amerikarrek zeuzkaten medioak falta zitzaizkielako zela.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 35. orr.

Euskarazko irakaskuntzari behar dituen medioak ez zaizkiola ematen erran du Dominika Agerrek.  Berria - Ekonomia   2006-02-03

Hiriak informazio medioekin dituen harremanak, aztergai Bilbon.  Berria - Kultura   2004-11-07

2 (hitz elkartuetan)

Baina ez da hori gertatzen, liburua autorearen promozio medioa bilakatu baita; liburuak gaurko gizartean produktu merkantilistaren estatutua baitu, bere "feria" edo merkatu handi eta txikiekin.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 152. orr.


medio4 1 iz ingurunea; ingurumena.

Landare, animalia, onddo eta mikroorganismoen populazioen arteko harremanak eta medioarekin duten erlazioa.  Berria - Gaiak   2006-04-16

Medioak egiten al du kazetaria?  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 32. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Laborategira bueltatu zirenean hazkuntza medioan bakterioak zeudela ikusi zuten;  Berria - Gaiak   2006-01-03


mediokre 1 izond erdipurdikoa.

Hitzak soberan edo faltan dituzten liburuak besterik idatziko ez dituen eskribau mediokrea besterik ez naun.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 186. orr.

Gaztetan egiten baita literaturarik mimetikoena, mediokreena, inpostatuena.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 80. orr.

Denon bizitza aski mediokrea dun.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 64. orr.

Soinulariak, -mediokre samarra ei zan bera-, ikasi guran edo bera be zeozer bazala erakutsi guran, isildu beharrean, Rufinogaz batera jarraitu eban.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 82. orr.

2 (izen gisa)

Munduko mediokre guztiek muturrean kaka egingo balidate bezala.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 23. orr.


mediokridade ik mediokritate.

mediokritate (orobat mediokridade g.e.) iz erdipurdikotasuna; erdipurdikokeria.

Mediokritatea gorroto duen emakume ausart eta urguiluz betea.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 18. orr.

Liburua mediokritatetik salbatuko duen sendagai magiko antzekoa.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 285. orr.

Beltzak ez du arrazoimenik, horiak "arrazoimen praktikoa" bakarrik (pragmatikoa), abstrakzio eta zientziarako ahalmenik gabe, bere ahal propioz ezin da gora igo mediokritatetik.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 195. orr.


meditante bitarteko.

Kontu guztia zera duk: Jainkoa mediante, norberak nahi duenean hiltzea, eta ez Hark nahi duenean.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 30. orr.

Bi atsoak, atea mediante, euren etxeetan sartu ziren.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 150. orr.

Ez zitzaiola gaizki irudituko pistola mediante bidaia-buru eztabaidaezin genuenari.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 87. orr.


meditatu, medita, meditatzen 1 du ad gogoeta egin, sakon hausnartu.

1927an Hendaian dago, Primo de Rivera-ren ihesi "desterruan", Espainiara begira, hispanitateaz meditatzen (hispanitate hau Espainitatea soil da, Latinoamerika gabe).  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 139. orr.

Hurrengo gauean, gizon santua Jainkoagan meditatzen ernai zegoela, [...].  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 360. orr.

Jaunari otoitzean eta Jaunagan meditatzen.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 190. orr.

2 (zer osagairik gabe) meditazioa egin.

-Etenik gabe meditatu beharra duzu, zeren meditazionea baita kontenplaziorako bide eta bizitza spiritualaren harroin -esortatzen ninduen aita Bartolomek.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 346. orr.

Urtean bitan, bera bezala maisu ziren batzurekin biltzen zen eta egun osoa ematen zuten elkarrekin: meditatzen, otoitz eta musikan, gogoetak egiten eta, ziotenez, jendartea antolatzen.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 81. orr.

Ganbarara ere ezin nintzen ezkutatzera joan, han nire anaia egoten baitzen meditatzen.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 219. orr.

Lao-tse ekialdeko pentsalariak gogoko zuen sahatsen hosto jostalari eta urdurien itzal xarean meditatzea.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 159. orr.

Espaloian, emakume larruz jantziek beren zakurtxo pedanteak paseatzen zituzten, Deustuko jesuitek pauso lasterrean meditatzen zuten.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 100. orr.

3 (zer osagairekin)

Etengabe meditatzen zituen Jaunaren hitzak eta haren egiteak sakon hausnartzen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 234. orr.

Jaunaren hitzak, hark bihotzean meditatu eta egiteetan betetzen zituenak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 332. orr.


meditatzaile izond

Baina nire bizitzako aldi meditatzailean nago, eta nahiago dut ez mugitzea.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 85. orr.


meditazale izond

Aitzitik, Heidegger-en "pentsamendu meditazalea" bindikatzen du postmoderniaren lekuan.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 168. orr.

"Pentsamendu meditazalea" [...] Parmenide eta Platonez geroztiko metafisika mendebaldar guztiaren gaitzespen erabatekoena zen.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 169. orr.


meditazio (orobat meditazione g.er.) 1 iz hausnarketa sakona, gogartea.

Hispanitatearen meditazioan, eta Hendaian, eta Euskal Herriak inon ez dio lekurik eskaintzen bere hispanitatean.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 141. orr.

Ortega-ren meditazioa sigi-sagan doa, behin arrazaren alderdi biologiko edo bitalista nabarmendu, bestean kontzientzia edo izpiritu/karakterea azpimarratu.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 217. orr.

Horrela, pentsamolde kalkulatzailea erabat nagusitu da gure aroaz; meditazioak alde egin digu.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 23. orr.

2 erlijio gaiez hausnartzea.

Meditazioa. Jaunaren probidentzia bizi-emailea.  Elizen arteko biblia   Sal 36,1 tit

Meditazioa. Jaunak dena ikusi eta jakin.  Elizen arteko biblia   Sal 139,1 tit

Jainkoak bere aita-onginahian beti agertu dit, otoitz eta meditazioa egitean, zerk ematen dion atsegin eta zerk atsekabe.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 355. orr.

Jainkoaren meditazioan murgildua baitzegoen etengabe.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 545. orr.

Mezak, meditazioak, Izkribu Sainduen irakurketak, mendian egin ibilaldiak, eztabaida plantakoak, afalondoko kantu sentimental eta etsenpluzko jostetak: onestasunezko espiritualtasun batean murgilduak ginen.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 97. orr.

Pentsamenduarekin deus ikustekorik ez duen zerbait baldin badago munduan, hori meditazioa da, orientalago eta areago: orduan meditazioa ez pentsatzea da!: gorraize oso-osoa eta ikuste bete-betea.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 55. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

meditazio metafisikoak (6)


meditazione ik meditazio.

mediterranear (orobat mediterraneoar g.er. eta mediterraniar g.er.) izond Mediterraneo itsasoari eta inguruari dagokiona.

Mediterranear itsasoko beroaz kezkatuta.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 178. orr.

Mendebaldeko Kristandadean mediterranear kostan zubi-buruak ezartzeko, Rodanotik Gariglianoraino.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 245. orr.

Mediterranear mundura aldatu zuen bere interesgunea eta hiriburu nagusia Siriako Antiokian ezarri zuen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 54. orr.

Trantsizioko bi mota daude, atlantikoa (Bilbo-Lasartetik Urkiola aldera) eta mediterraneoarra (Gasteizen hasten da).  Berria - Euskal Herria   2004-09-18

Ez dakit hegoaren erruz den edo mediterranear kutsuarengatik den.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 279. orr.

Europako leku askotan, baina klima mediterranearra dutenetan batik bat.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 18. orr.

Arraza "mediterranearra" kaskarrena, zeinen kategoriarik beherenak napolitarra eta andaluza baitira.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 195. orr.

Badagoela kultura mediterranear bat, eta zerikusirik ez daukala Greziarekin.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 231. orr.

Nafarroa ardatz atlantikoaren eta mediterraneoarraren arteko zubi izan dadin.  Berria - Euskal Herria   2004-01-31

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arraza mediterranear (5)


mediterraneo (orobat mediterranio g.er.) 1 izond mediterranearra.

Han zegoen, esan zion, beste erremediorik ez zuelako: ezin zuen jasan paisaia mediterraneo hura.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 144. orr.

'Aspertu egiten naiz -jarraitu zuen Txekhovek-. Afrika tropikalean, Australian, Pazifiko mendebaldean, Asia hego-ekialdean eta Europako mediterraneo kostaldeko leku batzutan agertu da orain arte.  Berria - Gaiak   2004-09-14

Klabe-hitzak: naturala, egiazkoa, gure izaeraren araberakoa, jatorrizkoa, betidanikoa, etxekoa, herrikoa, euskalduna (edo "dieta mediterraneoa"), zeure modura, etc.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 72. orr.

2 izlag

Mediterraneo arroaz nagusitzeko hiru antagonisten arteko gatazka sortu zen, Alexandro-aurreko Gizarte Helenikoaren lehiakideak Gizarte Siriakoa eta Gizarte Hititaren gerakin fosilizatua, etruskoak, izan ziren.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 455. orr.

Familia hori, Grimalditarrak, 13. menderaz gerozkoa da Mediterraneo hegi hortan.  Herria   2005-04-14


mediterraneoar ik mediterranear.

mediterraniar ik mediterranear.

mediterranio ik mediterraneo.

mediterranismo iz

Gaiarekin jarraituz, germaniar martzalari Ortega-k "mediterranismoa" kontrajartzen dio, bulgaritate absolutua: [...].  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 205. orr.


medium iz espirituekin komunikatzeko bitartekari lana egiteko gaitzat hartzen den pertsona.

Medium bat bezala ikusten dut ene burua, pasaiako txori bat banintz bezala, migratzailea.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 151. orr.

Galtzen atzeko sakelatik Simakha jaunaren txartela atera, eta imintzio handiz irakurri zuen Leák: Medium Handia.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 372. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Harri zerutiar zenbaiten ezaugarri miresgarrienak ikertzen ari zela, inoiz ezagutu den medium-tresna eraginkorrena topatu zuen: aingeruen hizkuntza deszifratzen eta ulertzen zuen kristalezko bola.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 55. orr.

Bere medium talentuak saltzen bazituen ere, aurre-aurretik igaro zitzaidan marabuta neu ikusi gabe.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 68. orr.


medizina 1 iz sendagaia.

Ez al ditu jendeak medizinen prospektuak bi aldiz edo gehiagotan irakurtzen?  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 32. orr.

Benetan, nik bazekiat zein den behar dudan medizina!  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 304. orr.

Ez zituen maite botikako medizinak, esaten zuen gaztetan nahiko hartuta zegoela.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 170. orr.

2 irud/hed

Baina bakardadearen kontrako bat-bateko eta behin-behineko medizina zen hura.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 502. orr.

Jakinik aldi batez Terrence ahantzaraztea zela berarentzat medizinarik onena, asteetan gogoa menderatu zion arazo hartan pentsatzetik geraraztea.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 276. orr.

3 medikuntza.

Mediku jauna, nik deus guti dakit medizinaz, baina astronomiaz bai, zerbait badakit.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 510. orr.

Hala bada, aitak merkatari eskolan sartzeko konbentzitu nahi izan zituelarik, haiek, ikaraturik, nahiago izan zuten medizina eta zuzenbidea ikasi.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 90. orr.

Elixabet Mendibil, iaz medizina karrera burutu zuena.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 103. orr.


medizinal izond sendagarria.

Ordu pila egin nituen baloi medizinalarekin eta pisuekin lanean.  Berria - Kirola   2004-04-15


medusa iz marmoka.

Halako batean begitartean agerrarazten du hain maitea nuen bere medusa aurpegi aparta, herraz betea, bihurritua, gorrotozkoa.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 235. orr.

· Mito horren arabera, medusa hiru ahizparen artean gazteena da, hilkorra den bakarra.  Berria - Kultura   2006-04-05

Aurrerantzean, etsaien aurka borrokatzeko erabili zuen medusaren burua Perseok.  Berria - Kultura   2006-04-05


meeting iz bilera. ik mitin.

Gérard Onesta, José Bové eta Gorka Torre joan den ostegunean, Montpellier-eko Berdeen meeting nagusia aitzin.  Herria   2004-06-10

15.30: meeting ekitaldia.  Herria   2004-03-11


mega 1 (tamaina ikaragarria adierazteko)

Auzoko denda txikira joaz hasiko gara berriro, hiper, mega eta horrelakoek maiz eta larriki engainatu gaituztela frogatu eta sinetsitakoan.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 116. orr.

Tokian tokiko arazoa bere gain hartu ordez, prefetak inposatu lur eremua hartzen duen egitura onartu dute, hondakin guztien kudeaketarako mega-sindikatu bat sortzea onartuz.  Berria - Euskal Herria   2006-04-06

Azkenean Billabong markako itsas kirol salgaien mega saltegi bat idekiko dute Angelun, Busquet deitu gunean, Macdo eta Kanter ostatuen artean.  Herria   2003-05-29

Gero esan zuen, “mega-hauteskunde batzuk antolatuko ditut nire kargua relejitimatzeko", eta mundu guztiak barre egiten zuen “mega-hauteskundeak" entzunda, baina antolatu ditu.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 55. orr.

Ene irudi soileko, gisa horretako kultura ekoizpenak, garapen estrategia ekonomikoaz hazi lau lantegi mega guayek baino gehiago ekarriko lioke euskarari.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 115. orr.

Gogoan pasatzea aski edonork ezagut dezakeen super-hiper-mega abertzale hori, gogoz, barnez eta muinez (eta hizkuntzaz, haurtzaroz, biografiaz...) español huts garbia izan ohi dena lautik hirutan.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 250. orr.

2 megabytea.

Ez dakit zenbat mega, giga eta istorio gehiagoko memoriadun, kafea zerbitzatzeko izan ezik zernahi egiteko gauza zirudien.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 269. orr.

· Tempranillo edo Cabernet-Sauvignon? 40 edo 60 mega?  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 84. orr.


megabit iz informazio banakoa, milioi bat biten baliokidea.

Informazioa garraiatzeko zuntz optikoaren ahalmena 70eko hamarkadaren amaiera aldean ezarri ziren lehen sareetan 30 Megabit segundokoa bazen, gaur egun, milioi bat Megabit baino gehiagokoa dela (15 telefono-linea edo milioi erdi telebista kate garraiatzeko adina)  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 159. orr.


megabyt iz 1.048.576 byten kide den banakoa. ik mega 2.

80 megabyte hartzen ditu programak.  Berria - Gaiak   2004-04-23

Hileko 39 euroren truke, megabyte bateko lotura eskaintzen die enpresei.  Berria - Ekonomia   2004-03-10


megadenda 1 iz adkor denda erraldoia.

Han behean zegoen metropoli modernoaren bihotz nekagabea, neonezko arteria argitsuek zeharkatua: bankuak, museoak, pizzeriak, megadendak...  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 98. orr.

Megadenda tzar batean sartu nintzen halako batez, bidaiarako behar nituen bizarra kentzeko trepetak eta hortzorea erostera.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 187. orr.

Burtsa hau Mattin Megadendak, Euskalgintza Elkarlanean Fundazioaren eta Euskal Kultur Erakundearen laguntzarekin 2000. urtean sortua izan da, iparraldeko gazteak euskaraz idaztera lehiatzeko asmoz.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 3. orr.

Donostiako Elkar megadendan.  Berria - Euskal Herria   2006-02-22

2 (hitz elkartuetan)

Joan nintzen, bada, eta irten ere egin nintzen, goiz, Parisko kultura-megadendak artean ateak zabaldu gabe zirela.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 83. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

mattin megadenda (16)

mattin megadendak (8)

mattin megadendako (3)

baionako mattin megadendan (38); bilintx megadendan (4); donostiako bilintx megadendan (3); elkar megadendan (6); mattin megadendan (108); mattin megadendan baionan (5)

mattin megadendara (5); mattin megadendara igorri (4)


megafonia 1 iz hotsaren edo soinuaren bolumena handitzeko teknika; hotsaren edo soinuaren bolumen handitze hori lortzeko instalazioa.

Puxika urdin eta granate kolorekoak arku bat egiten, argiztapen bikaina, megafonia ona... areto txukuna, megafonia egokia, gai onak, aurkezle zaildua, bertso txarra ere txalotzen duen publikoa...  Berria - Kirola   2006-02-21

Manifestazioaren bukaeran megafonia erabiltzea debekatu du.  Berria - Euskal Herria   2004-05-29

Gero, isilik geratu ginen deserosoa eta luzea gertatu zitzaidan une batez, megafoniak ontziratzeko deia egin zuen arte.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 217. orr.

Hilabeteak ziren New Yorkeko kaleetan instalatutako megafonian Wagnerren musika besterik entzuten ez zela.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 59. orr.

Halako batean, megafoniako kontsignak itzali dira, eta trikitixa jarri dute.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 235. orr.

Megafoniatik zerbait esaten hasi dira.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 235. orr.

Megafoniatik jakinarazi zuten atzeneko borroka hura bost asaltotara izango zela.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 157. orr.

Totelka atera zitzaizkion hitzak, eta megafoniaren eskasak ez zion diskurtsoa sendotzen lagundu.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 118. orr.

Olano adierazpen horiek egiten ari zela, herritar batek megafonia hartu, eta debekuaz gain Portugaleterainoko bidea manifestazioan egiteko deia egin zuen; milaka lagun, txaloka, ibiltzen hasi ziren.  Berria - Harian   2006-03-05

2 (hitz elkartuetan)

Teknologia berriagorik ezin, megafonia-zerbitzua ere antigualekoko kamioietan jarrita.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 297. orr.


megafono iz bozgorailua, eskuarki mikrofonoduna.

Gero, megafonoa beheratu eta keinu egin zion Harryri berarengana joan zedin.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 216. orr.


megakataklismo iz adkor hondamendi ikaragarria.

Megakataklismoa!  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 177. orr.


megakonprometitu, megakonprometi, megakonprometitzen da ad adkor guztiz konprometitu.

Nik suposatzen dut horrela funtzionatzen duela ikusle estatubatuarren eskemak, baina beharbada egileak megamodernoa izan nahi zuen, eta megakonprometitua bide batez esanda, nazien garaiaz idaztera ausartu delako, eta horregatik sortu du ez buru ez hankarik ez duen labirinto-egitura hori, non denboran aurrera eta atzera goazen inolako norabiderik gabe eta non pertsonaiek esandako ezerk ez gaituen inora ere eramaten.  Berria - Kultura   2004-01-27


megakorporazio iz korporazio erraldoia.

Munduko ehun megakorporazio handienetako edozeinek gehiago esportatzen du planetako hainbat estatu txirok baino.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 20. orr.

Megakorporazioak eta finantza talde erraldoiak komunikazioaren munduaz jabetu diren garai hauetan, horrelako hedabide-sareak bizirik eta osasuntsu irautea miragarria da.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 65. orr.


megalitika iz megalitoen multzoa.

Ana Mendietarekin Hego Amerikako megalitika datorkigu gogora, Jorge Oteizak aztertu zuen hura.  Berria - Kultura   2004-04-13


megalitiko izond harri handi landugabeez egina.

Esan dute inoiz, hilobi megalitikoetan ageri diren sukarri eta tximistarri handien forma, intsusaren hosto luzearena dela.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 454. orr.

Bazko Uharteko estatua megalitikoak dira beren egileen iraganaldi handiaren lekuko.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 415. orr.

Harritzarra, totem bat bezala, ikur megalitiko baten antzera, zut.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 97. orr.

Monumentu megalitikoak aztertzen dabiltzan taldeen artean.  Berria - Kultura   2004-02-13

Herrixkak Leitzaran ibaitik mendebalderaka agertzen dira; ibai handien bide inguruan daude eta ez dute kultura megalitikorik.  Berria - Kultura   2004-11-12

Arte megalitikoan benetako adituak bertan aztertu zuten.  Berria - Kultura   2004-02-13

Menhirra azken urteotako aurkikuntza megalitiko handienetakoa da.  Berria - Kultura   2004-04-15


megalitismo iz kultura megalitikoa.

Denbora berean Blot ikerlariak, Euskal Herriko megalitismoaz egin lan didaktiko bat erakutsia izan zitzaikun.  Herria   2005-09-01


megalito iz monumentu megalitikoa.

Hurrengo egunean, ostirala, leize-zuloak, megalitoak eta erromatarren garaiko dorreak izango dira ibiltarien gozagarri nagusiak.  Berria - Euskal Herria   2004-07-07

Lehendabiziko karta hori, kobazuloak eta megalitoak jasotzen zituena, 1982an argitaratu genuen.  Berria - Euskal Herria   2004-01-04

Gero Harpeako leizuloa ikusiko dute, eta Azpegiko megalitoak ere bisitatuko dituzte.  Berria - Euskal Herria   2004-07-16


megalomania iz handikeriazko mania.

Heldu ondoren, megalomania hura pixka batean alboratzea erabaki nuen, eta interprete hasi nintzen enpresa japoniar batean.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 120. orr.

Txartelean dioenak ez dik lehendik ondo ezagutzen dugun Mannen megalomania baieztatzeko beste ezertarako balio.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 261. orr.

Alferrikakoak dira Erdi Aroko tratatuetan ageri ziren deabruaren kontrako aholku eta antidoto haiek guztiak, ez dute-eta aintzat hartzen, deabruak isuria izan ala ez, tentatuaren baitan lur gozoa aurkitzen duen megalomaniaren pozoia.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 32. orr.


megalomano 1 izond megalomania duena.

Megalomano hutsak dira!  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 238. orr.

2 pertsona megalomanoari dagokiona.

Obra megalomano bat iruditzen zait.  Berria - Kultura   2006-01-22

Ikusi, adibidez, Philippe Druillet-en obra, harrigarriro megalomanoa dena.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 274. orr.

Aita ezagututa, ziurta dezaket proiektua ez dela megalomanoa. 1772az aurretiko mugak berrezartzeko poloniarren gurari megalomanoak lituaniar eta ukrainiarren aurkakotasun sutsua eragin zuen.  Berria - Kultura   2006-01-14


megalopoli ik megalopolis.

megalopolis iz hiri erraldoia. ik megapoli.

Hiria nahi nuen berriz, megalopolis erraldoia, gaueko kale huts eta argiztatuak, etorkin bakartiz bete Oasiz erako ostatuak, hondar metroak, pitbullak estekan eramaten zituzten gizon oskien burdinazko aztalen klaska-klaska metalikoen herots beldurgarriak, barrandako polizi-kotxeen sirena oihuak, hezurtu eskaleen dei ugariak, igande goizetako kai hegietako predikari apokaliptikoen iragarpenak [...].  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 209. orr.

Ez nuela Baionara itzultzeko gogorik, arrotz eta baztertua izatekotan, ezaren megalopoliak egokiagoak zitzaizkidala horretarako.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 190. orr.


megamakrosaltoki iz adkor saltoki erraldoia.

Jantoki azpiko bebarruan, berriki ireki duten kanpuseko liburudenda dago: leku txikia da, sabai baxukoa, baina hala ere atsegina; liburudenda itxura du, bederen, megamakrosaltokiak nagusitzen ari diren garai honetan: ez da gutxi.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 157. orr.


megamerkatu iz merkatu erraldoia.

Eroskin izan zen: jateko zerbait eskuratzera joan, eta esnekien sekzioaren beste muturretik norbait ni tirokatzera zihoala konturatu nintzen (egia esan, megamerkatura sartu bezain laster itzal bat atzetik zebilkidan susmoa hartu nuen, eta erne nebilen).  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 148. orr.


megamix iz

Aukeratzeko kantu ugari zuen albokari bilbotarrak eta horrexegatik megamix berezi bat gauzatu zuen ekitaldiaren erdian: pieza bakar batean Leonen jota (grabatu gabeko airea), Dringilin dango eta Hamaika kolore zaharrak eta Txilibrinen moduko Txili sauce berria elkartu zituen.  Berria - Kultura   2004-09-03


megamoderno iz adkor ikaragarri modernoa.

Nik suposatzen dut horrela funtzionatzen duela ikusle estatubatuarren eskemak, baina beharbada egileak megamodernoa izan nahi zuen, eta megakonprometitua bide batez esanda.  Berria - Kultura   2004-01-27


megapoli iz megalopolisa.

Hori da abiadura handiko trenen erronka nagusia: elkarren artetik ehunka kilometrora dauden hiriak eta lurraldeak megapoli bihurtzea.  Berria - Euskal Herria   2004-05-13


megaproiektu iz proiektu erraldoia.

«Megaproiektu» ugari daudela dio, hala nola errepideak, AHT, Pasaiako kanpoko portua eta aireportua handitzea.  Berria - Euskal Herria   2004-05-27

Administrazio bakoitza bere megaproiektua bultzatzen ari da, beste administrazioekin inolako koordinaziorik gabe eta inolako planteamendu integralik gabe.  Berria - Euskal Herria   2004-05-27


megarama iz ipar

Ohartzen gara beraz Lemoinek bi megarama proiektu pusatzen zituela kasik betan, Angelurekin lehenik eta Baionarekin geroxeagotik.  Herria   2002-10-31

Lemoinek ez duela Megaramarik eraikiko Baionan.  Herria   2002-10-31


megaratar izlag/iz Megarakoa, Megarari dagokiona; Megarako herritarra.

Sofistak, eleatarrak, megaratarrak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 151. orr.


megaroi (orobat megaron g.er.) iz antzinako Greziako jauregi batzuetako sala laukizuzena, erdian beheko sua zuena.

Orduan, megaroia deituriko areto nagusian dauden arma guztiak hartu eta goiko solairura igo behar dituk.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 119. orr.

Hori esanik, gosea eta egarria ase ondoren, bere bidea hartu zuen zerrizainak, jauregia eta megaroia bazkaltiarrez beterik utzita.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 132. orr.

Ama ere agertu zen; semearen aurrean eseri zen, megaroiko zutabe baten kontra, eskuetan artile-malutak jiraka zerabiltzala.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 125. orr.

Eurikleak megaroiko ateak itxi zituen, Filetiok atarikoak; gero, Filetio bere lekura itzuli zen.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 161. orr.


megaron ik megaroi.

megasaltoki iz saltoki erraldoia.

Ni neu -ez dut honako hau aitortzeko inolako lotsarik- maiteminduta nago megasaltokiekin.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 143. orr.


megavatio ik megawat.

megawat (orobat Megawat eta megavatio g.er.) iz potentzia elektrikoko banakoa, milioi bat watten baliokidea.

Parke horiek 200 megawatteko potentzia dute, eta hiru urteko epean erosiko ditu Endesak.  Berria - Ekonomia   2004-11-04

Egungo erreaktoreek 1.000 megawatteko indarra sortzen dute.  Berria - Gaiak   2004-09-05

400 megawatteko indarra du bakoitzak eta, haien artean, urtean 1,8 milioi tona CO2 igortzen dituzte atmosferara.  Berria - Harian   2006-02-12

469 megawatt ekoizten dituzten Espainia eta Portugalgo hainbat parke eoliko.  Berria - Ekonomia   2004-11-19

Ezarritako megawatt bakoitzeko 1,3 milioi euro ordaindu ditu.  Berria - Ekonomia   2004-11-03

Zentrala 800 megawattekoa izango da.  Berria - Ekonomia   2004-03-04

Xinan, ur erresalba baten egitera doatzi munduko handiena izanen dena: 18.200 mega watt-eko eletrika indarra eman beharra du urtegi ikaragarri horrek, herri horrentzat.  Herria   2003-04-17

· Bahia de Bizkaia Electricidadek 800 megawatt energia sortzeko planta dauka Bilboko Portuaren inguruan, Santurtzin.  Berria - Harian   2005-12-28

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

megawatt saldu zituen (3)

megawatteko indarra (5); megawatteko potentzia (7)


megretista izond Frantzian, Le Pen-en alderdiko B. Megret-en aldekoa.

Beste gataska bat agertu da eskuin muturrekoen artean, Angelun Miarritzen bezala: Henri Rupert FN-koa agertu da hautagai, jada ba delarik Megretista bat, Cecile Greslin andere gaztea.  Herria   2001-03-01


mehaindar izlag/iz Mehainekoa, Mehaini dagokiona; Mehianeko biztanlea.

Lau lagun horiek dira Maite Gastambide aihertarra, Nadege Goity mehaindarra, Katia Launay eta Fabien Lannelongue baionesak.  Herria   2004-01-08

Genevieve Uhart Iguzkilarrekoak hartu du biziko laguntzat David Barnetche mehaindarra.  Herria   2003-10-02

Aita biarnesa züan, ama mehaindarra, "manexina", Inchauspe ariakoa.  Herria   2001-11-08

Jan Battitt BASCANS jaun erretor ohia urrundu zaukula eta armendarriztarren zerbitzuko ere egon dela Mehaindarrentzat bezala, funtsean armendariztar multxo pollit bat ere bazen bere ehorzketa egunean Jatsun.  Herria   2004-06-10


mehaka1
1 zango-mehaka iz ipar orkatila.

Sartzen naiz azkenean, jadanik ortutsik, eta ene zango mehaka hantua erakusten diot preso den bati.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 52. orr.

Artean, mediku frantses batzuen ezagutza egin nuen, ahal bezain ontsa laguntzen baininduten, eta gero ene eritasunek -batzuk besteak baino larriagoak- eta ene ezontsek egin zuten gainerakoa zeren zango mehakaz besterik ere bainuen, zorigaitzez.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 53. orr.


mehaka2 iz bide estua.

Nadiak talde hura ikusi zuen lehenengoz, Mikel Strogoff, neskatxa besoetan, mendien arteko mehakatik irten zelarik.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 386. orr.

Mehakaren muturrean kokatua, Bailarako ostatu-denda bakarra.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 28. orr.

Tarantasak ez zuen topatu oinezkorik, ez zaldizkorik, ez beste ibilgailurik Uraletako mehaka estuetan, eguraldi mehatxagarriko gau hartan.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 144. orr.


mehakezur (orobat mehaka hezur) iz aldakako hezurra.

Bigarren mehakezur-ebakuntza egin behar izan zidatean.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 168. orr.

Galtza bakeroak daramatza, zabalak, mehaka hezurretan estu tinkatuak, eta jertse marradun bat, zuri-urdina.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 13. orr.


mehakil ik mehakoil.

mehakoil (orobat mehakil g.er.) iz argala, liraina.

Ahotsen harramantzak eta zakur mehakoilaren zaunka erlastuek buhameen hurbiltzea iragartzen zuten.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 10. orr.

Zer duzue errepettitta mehakoil hori?  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 99. orr.

Inguruan dena belarbas eta sasi, arbol mehakoila, jauregia gainditu nahi balute bezala.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 30. orr.

Ximurrarekin ezkondu, etxekoandretu eta amatu zenez geroztik biribiltzera emandako gorputz eta begitarte horietan deus guti gelditzen zen hogei urte bete gabean ezagutu nuen neska mehakil eta bisai-hezurtsutik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 327. orr.


mehar 1 izond estua. (bide eta kidekoak)

Beste haran luze mehar eta desertu batean, non ez baitzen bazkalekurik ez oihanik.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 120. orr.

Sakan mehar bat zeharkaturik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 379. orr.

Zurezko zutoin txiki bat eta lubaki mehar bat.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 114. orr.

Izan ere, urak hartuta zegoen sakonune mehar hura Ubinsk eta Kamakova artean, isurbiderik gabeko aska eskerga batean bezala.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 223. orr.

Zeren Jainkoaren bideak hertsiak eta meharrak izan baitaitezke.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 557. orr.

Meharra da bidea, anaiok, eta estua bizitzara daraman atea, eta gutxi dira aurkitzen dutenak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 914. orr.

Dena ilunpe, nekez hauteman zitekeen barrunbe beltz hartan bidezidor mehar bat, baranda erori batzuk, pergola okertu bat.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 169. orr.

Gaizki breaztatutako bidean barrena egin du bi karrika mehar eta hutsetara atera den arte.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 91. orr.

Nanterrera iristean, gurdiak ezkerretara jo zuen, kale txiki mehar batean sartu, murru batzuen ondotik igaro eta kale itsu baten amaieran gelditu zen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 289. orr.

Kalexka mehar piko batean neskaz beteriko taberna bat aurkitu zuen.  Matías Mujika   «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 22. orr.

Moncalvo-ko hiriko galtzada mehar baten alde banatan.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 22. orr.

Eskailera maila batzuk beheiti eta ibilbide mehar batean sartzen naiz, bi bazterretan eta gaineko aldean sarez inguraturik, bospasei metrotan, zaintzaleak ene ondotik.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 39. orr.

Eskailera mehar batzuk zeuden, teilatu maila batetik bestera pasatu eta goi guztian zehar ibiltzen uzten zutenak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 47. orr.

Ni tximinia ilun eta mehar batean sartu nintzen.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 159. orr.

Oina finkatzeko, lur lehorreko dike mehar batzuk besterik ez daude.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 139. orr.

2 (bestelakoak)

Zerurat nahi duenak ate meharra baitu ireki beharra, ez zabala.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 228. orr.

Goialdean, argi bat zebilen hara-hona fatxadaren erpineko leiho meharreko errezelen atzean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 39. orr.

Begiak berehala ohitu zitzaizkidan oholezko hormaren zirrikitu meharretatik sartzen zen argi urrira.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 82. orr.

Ferronnerie eta Aiguillerie kaleak, behinolako kale ederrak, denda mehar ilunez beteak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 256. orr.

Goizero-goizero harritzen zen bulego mehar hartako besaulki hartan bere burua topatzen zuenean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 188. orr.

Ohe txiker bi, estu eta lar bigunak, eta haiek bezain meharra komuna, horra eman ziguten gela.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 57. orr.

Anna nikelezko xingolaz inguratutako aulki mehar batean eseri zen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 448. orr.

Airea ez da eteten, baina bai estutzen, ahots-bidea meharragoa egiten baita organo artikulatzaileak elkarrengana hurbiltzen direlarik.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 99. orr.

Ahoa, ezkerrerantz apur bat okerturik destain-imintzio moduko batean, ebaki bat bezalako mehar-zorrotza zen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 148. orr.

3 (hitz elkartuen bigarren osagai gisa, lehen osagaia izena delarik eta elkarketak izenondo balioa duela)

Kale kantoietako etxe leiho-meharrak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 52. orr.

Irudia agertu zen ur azalean: mutiko gaxte matrail-mehar bat, munduan milaka diren bezala.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 279. orr.

4 mehea.

Edo aitarena behar zuen liburu mehar hura, emakume biluzi potzolo andana erakusten zuena.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 17. orr.

Otorduan bospasei gasna xerra mehe, hain mehar non zirudien alde bat bakarrik ez zutela.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 12. orr.

Zer duzu eskuan daramazun nabala zorrotz eta mehar hori Nizias?  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 150. orr.

Tipula txiki eta mehar bakar baten truke ogi zati bi eskatzen zituzten. irazki batean hedatu oihal mehar baten bidez.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 165. orr.

Buruko zapiarekin lehortzen zituen malkoak, baina ezpainen artetik lerde hari mehar bat zerion lotsagarriro.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 63. orr.

Ondoren, beste zazpi galburu sortu ziren, zimelak, meharrak eta haizerreak ihartuak.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 114. orr.

5 (pertsonez eta animaliez mintzatuz)

Gizon luze eta meharra zen, kapusai horia zeraman.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 58. orr.

Gizon bizardun mehar bat hurbildu zitzaion eta zerbait erran zion beharrirat.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 103. orr.

Hara iritsi ginenean, gizon txiki, mehar bat azaldu zitzaigun atean.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 65. orr.

Burdina haien artean tarte zabala zegoenez (ni bezalako mutiko mehar batentzat bai behintzat).  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 68. orr.

Gazte mehar eta zurbila zen, eta ilea zeukan oraindik, ile sarri, hori eta kirrua.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 208. orr.

Txabi zelako tipo mehar hark irribarre handi batekin begiratzen zion Aneri.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 216. orr.

Idazkari mehar plaxentak proposatu zigun: [...].  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 62. orr.

-Behi gizen eta meharrei buruz faraoiak izan zuen amets hari esker lortu zuen gizon hark Egipto gosetetik salbatzea.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 149. orr.

Gosez hamikatu kabala meharrek emaitza nasaia ñaka-ñaka irentsi zuten.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 189. orr.

· Baina hatz azpian halako beso mehar eta arina sentitu zuen, non hotzikara bat eduki, eskua ireki eta erortzen utzi baitzuen jasorik zuen besoa.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 220. orr.

Gona txiki estua zango polit meharretan gora bildu zitzaion neskari, eskailera-koska gainditzerakoan.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 40. orr.

Leiho-ate bat erdi ireki eta esku mehar batek gazta bat eta ogi borobil handi bat utzi zituen erortzera.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 191. orr.

Sugea, bere gorputz meharreko ezpalak kraskaraziz, begietara so zegokion.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 30. orr.

Espero ez nuen indarrez besarkatu ninduen bere beso labur-meharrekin.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 93. orr.

6 irud/hed

Ezpainetan irri mehar bat jauki zitzaion.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 324. orr.

Orduan hasi zen ahots mehar eta hunkigarri batekin idazleari buruz hizketan.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 115. orr.

Argi mehar batek doi-doi argitzen duen logelan sartu, poliki-poliki erantzi da, zaratarik egin nahi gabe.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 409. orr.

Haren alboan Mandi moko-meharrak, gorro beltza buruan, hormigoneraren azpitik pale hautsi bat atera eta egur pilara botaz, zigarroa eskuan, samin antza, begi bizi: [...].  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 9. orr.

• 7 (-en atzizkiaren eskuinean izen gisa) mehartasuna.

Azkar zihoan urrats laburrak eginez, bere gonaren meharra zela eta.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 196. orr.

Zeren, bere meharrean, gogotik saiatuta erdietsitako mehartasuna, aldaka zabalak eta hezurdura sendo eta indartsua izaten segitzen baitzuen.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 174. orr.

8 heste mehar (16 agerraldi, 2 liburu eta 2 artikulutan) hesteen lehen zatia, luzea eta mehea.

Zortzi organo gibela, urdaila, pankrea, heste meharra eta lodia, bi giltzurrun, barea transplantatu dizkiote Miamin (AEB) Italiako sei hilabeteko haur bati.  Berria - Gaiak   2004-03-20

Aho-sabaia sikatu, zangoak dar-dar hasi eta heste meharraren jarioak uzki aldera etorri zitzaizkidan esfinterreko atea jotzera.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 21. orr.

Digestio- eta xurgatze-prozesu gehienak heste meharrean gertatzen dira.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 209. orr.

Elikagaietan datorren proteina kantitateaz gainera [...], beste 150 gramo ematen dituzte urdail-paretatik eta heste meharretik bazterturiko zelulek (heste meharrak ere berritu egiten baitu bere barne-estaldura bi edo hiru egunetik behin) eta pankrea-urinean dauden entzimetatik bazterturikoek.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 210. orr.

Heste meharretik xurgaturiko glukosa hartu, eta gorputz osora banatzen du berriro.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 211. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 0 aldiz agertzen direnak)

eskailera mehar (5); galburu mehar (5); gela mehar (3); gizon mehar (4); kale mehar (3); karrika mehar (5); laino mehar (3); luze mehar (3); zazpi galburu mehar (5)

bide meharra (4); gorputz meharra (5); heste meharra (4); kale meharra (3)

heste meharrean (4)

kale meharretan (4)


mehardura iz mehartzea; mehartzearen ondorioa.

Kolomak mehardura bat izango du ordena joniarrari buruz hitz egiterakoan, hirugarren liburuan, esan zen bezala.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1910. orr.

Hogei oinetik hogeita hamarrera bitartekoetan, imoskapoa banatu zazpi partetan eta horietatik sei parterekin egingo da goiko aldearen mehardura  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1610. orr.


mehargin iz

Behargin eta meaginak (bertako hizkeramoduz, "meharginak") auzo-herrietatik zetozen, bi orduko txangoa eginez kasu askotan mendiko bidezidorretatik: enplegatuak bertan bizi ziren.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 97. orr.


mehargune iz gune meharra. ik estugune; mehegune.

Azalpen erraza zuen, bestalde, gertatu zenak: izotz puskak Angarako meharguneren batean metatu eta jelazko hesia eratuko zuten.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 442. orr.

Barazki pilak metatzen ziren, elkarren jarrai-jarraian datozen olatuen irudira, eta ibai berde hura galtzadaren meharguneetan aurrera isurtzen ari zela zirudien.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 49. orr.

Hodei mendiak, gogortuak eta txingorrez nahastuak, haizeak gogor jotzean, meharguneetan apurtzen baitira.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 403. orr.

Josu R ikusmiratuz zihoan, eguzkiaren aztarnek zer-nolako mutazioa eragiten zuten, kalearen soseguan urraturiko meharguneetan barrena.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 9. orr.


mehartasun iz meharra denaren nolakotasuna. ik mehetasun.

Zeren, bere meharrean, gogotik saiatuta erdietsitako mehartasuna, aldaka zabalak eta hezurdura sendo eta indartsua izaten segitzen baitzuen.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 174. orr.

Orain mehartasuna dago modan.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 223. orr.


mehartu, mehar(tu), mehartzen 1 da/du ad mehar edo meharrago bihurtu. ik estutu.

Pesciatik aurrera, mehartu egiten da errepidea, eta aldapatsu bihurtzen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 185. orr.

Paraje hartan, Angara mehartu egiten zen eta haren ibilgu zabala erdira murrizten.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 409. orr.

Ero moduan aulkia biratzen ahalegindu nintzen, baina korridorea mehartu egin zela zirudien, horma haietako harlandu zaharrak puztu egin balira bezala, ni harrizko besarkada itogarri batean zanpatuz.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 82. orr.

Mendien eta Morgairen arteko sakonunea igo ahala astiro-astiro mehartuz joan zen, eta barruko ertza Ephel Dúathen alde harritsuetako erlaitza besterik ez zen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 252. orr.

Kolomaren goiko aldea, sumoskapoa, laurden bat mehartuko da beheko aldearekiko.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2050. orr.

Bularrak nola hanpatzen edo gerria nola mehartzen zaien.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 56. orr.

2 mehetu.

Atearen argizko marra mehartu egin zen ama irtetean, ezari-ezarian mehartu zen hari baten modukoa izan arte.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 74. orr.

Ahotsa mehartu eta eten egingo zitzaiola ematen zuen.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 197. orr.

Zeren bizidunen izaerak, jana kenduta, mehartu eta gorputza galtzen duenez, halaxe behar du denak disolbatu, zerbaitegatik bide okerretik jo duen materiak elikatzeari uzten badio.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 89. orr.

Manuel Sarasa Gonzalez, izengoitiz "Kalpar-latz", izengoitiz "Sagarroi", izengoitiz "Manolo Potzolo", nahiz eta orain aski mehartua izan, zubiaren erdian zen, gizon batekin solasean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 46. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Tarteka, zilindrotxoa eredu-zulotik pasatzen ote zen egiaztatzen genuen: pasatzen ez bazen, karrakatzen segitzen genuen; pasatzen bazen, berriz, enbortxo mehartua hautsi, eta kontu handiz gordetzen genuen pilan.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 196. orr.


mehartxo izond mehar samarra. ik meharxka.

Pareta batean bermatua zen, ni aurkez aurke nintzela, espaloi mehartxo hartako erdi-erdian.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 42. orr.


meharxka izond mehartxoa.

Bebarru zabalean gizon zahar meharxka batek makila jasota gogor protesta egiten zuen.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 91. orr.


mehastu ik mehaztu.

mehategi ik meategi.

mehatoki ik meatoki.

mehats1 ik mehatz.

mehats2 (orobat mehatx) 1 izond ipar mehea.

Gizon mehatsa zen; sudurra aski krakoa zuen eta kokotsa luzea.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 87. orr.

Badu taldeak bere "leadera": mutil mehats, handi, irri-eginarazlea, begitartea beti serios haatik.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 142. orr.

Zintzur zolatik arkuma mehatx eta ahul bat ateratzen zaio.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 17. orr.

Zuhaitz mehats biluziak dauzkat bidelagun gisa.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 197. orr.

Zerua zilarrezko oihal mehatx eta arin bat, zilarrezko zeta, gain hartan hedatua.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 15. orr.

2 irud/hed

Aipatzen eta esplikatzen duen edertasunak desaragitzen bezala dio gizonari aurpegia, bere begitarte mehats mistikoa.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 126. orr.


mehatsatu ik mehatxatu.

mehatsu ik mehatxu.

mehatu, meha, mehatzen da/du ad mehetu.

Apetitua galdu eta mehatu baitzen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 171. orr.

Hegazkinetik jalgi delarik, mehatua, argaldua (berak aitortu du 12 kilo galdi zituela) berehala agertu du bere irriñoa.  Herria   2005-06-23

Mehatuta ere, pisu izugarria zuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 374. orr.

Hendaiako ondartzaren eskualde bat mehatzen ari da, uhainek legarra harrotuaren bortxaz.  Herria   2003-07-03

Hori ez da ardien onetan: batzuk eztulka, mainguka, besteak mehatzen, esnea galtzen.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 78. orr.

Jargian erdi irekirik Femmes Actuelles ikus nezakeen, mehatzeko bost erregimen proposatzen zituela.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 92. orr.

Lurra berotzearekin, Ipar-Burutik hurbilxko diren hormagune batzu ttipituko dira, urtuko baitira, jadanik lekuka mehatuak eta kraskatuak dira, urtzen hasiak beraz.  Herria   2003-11-13

Gilen gure artetik lekutuz geroztik hasi zen soka mehatzen.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 213. orr.

· Lerro labur bat lehenbizi, eta gero bigarrena, luzexeagoa, kreditu-txartelaren laguntzaz luze-mehatuak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 12. orr.


mehatx ik mehats1.

mehatxagarri (57 agerraldi, 30 liburu eta 4 artikulutan; orobat mehatxugarri 12 agerraldi, 9 liburu eta 2 artikulutan; Euskaltzaindiaren Hiztegian mehatxagarri agertzen da) 1 izond mehatxatzen duena. ik mehatxari; mehatxu 3; mehatxu 5.

Horra Tavio txikia gizon mehatxagarri, errespetatu eta larderiatsu bihurturik: gaizkile-talde baten buruzagi.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 448. orr.

Telefonoa han dago, geldirik, beltza, beti bezala, baina jada ez zen animalia mehatxagarria, jada ez zen eztenez eta arantzez korazaturiko intsektua.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 286. orr.

Porta de Ferrotik ateratzen dira arrapaladan, dorre mehatxagarriari sua emateko asmoz.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 408. orr.

Erorialdian norbaitek enbarazu egiten dienen begirada mehatxagarri eta lauso samarra zuen Albertek.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 498. orr.

Ahots elkor eta mehatxagarria.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 109. orr.

Dei mehatxagarri batzuk egin eta kito, denak kaka praketan edukiko nituzke, eskatzen zaien guztia emateko prest.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 49. orr.

Etsaiari zaunka mehatxagarriak.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 28. orr.

Inork ezin zuen haren presentzia mehatxagarria, inkisitoriala, harroputza eta lotsagabea jasan.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 161. orr.

Denbora guztian daukat arrisku mehatxagarri baten sentipen erasangarri hori, zoritxarren bat ote datorren edo heriotza hurbil ote den irudipen hori.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 307. orr.

Berriemaile objektibo batek esango zuen heldu berrien buruan ez zebilela inongo asmo mehatxagarririk.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 95. orr.

-Nor da gatibu hori? -galdetu du emirrak ahots lasai bezain mehatxagarriz.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 314. orr.

Poliziaburuen Elkartearen neurriak pertsona ustez «mehatxagarriei» tiro egitea baimentzen die poliziei.  Berria - Mundua   2006-03-09

Farol bat hartu eta, kakoa modu mehatxagarrian altxatuz, esan zuen: [...].  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 188. orr.

2 (predikatu edo adizlagun gisa)

Goiko plataforma hiri aldera luzeagotzen zen, mehatxagarri.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 369. orr.

Zakurrak bere burua mehatxagarri azaldu nahi duenean, ez du zaunkarik egiten.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 76. orr.


mehatxagarriro (corpusean mehatxugarriro soilik) adlag era mehatxagarrian.

Suaren gorria garaitzen hasi zen, Birgharen bioletari atzera eraginez, pixkanaka-pixkanaka, ezpataren ahora mehatxugarriro hurbilduz.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 198. orr.


mehatxakor (orobat mehatxukor) 1 izond mehatxagarria, mehatxaria.

Joanttok ezagutu zuen Monduteguyk bera baino apalagotzat hartzen zuen norbaitekin erabiltzen ohi zuen doinu mehatxakorra, eta ukabilak tinkatu zituen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 219. orr.

Handik laster klaska mehatxukorra aditu zuen, are hurbilago aldi honetan.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 29. orr.

2 (predikatu edo adizlagun gisa)

Harentzat egiten da dantza, harentzat barre, harentzat pizten dira suak, harentzat jotzen dira balsak, harentzat, alde guztietan garai bateko apaiz barbaroek konjuratzen zuten antzinako mamu haietako bat bezala ikusezin, mehatxakor, sumatzen den Izpiritu hiltzailearentzat.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 219. orr.

Haren eskuak mehatxukor eragin zion pistolari.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 370. orr.


mehatxari (46 agerraldi, 22 liburutan) 1 izond mehatxatzen duena. ik mehatxagarri.

Hildakoak ez ziren gehiago nire inguruan ibiliko, mamu mehatxarien moduan.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 62. orr.

Munduaren gainera zabaldu zen, erraldoi, eta haiengana esku mehatxaria luzatu zuen, ikaragarria, baina ahula.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 281. orr.

Bakuometroaren orratza, hatz mehatxari baten gisa, zerorantz igoz zihoan ostera, eta, hara, gradurik gradu, eskuinetarantz makurtzen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 217. orr.

Zaldiek uko egiten zioten harri mehatxariaren ondotik pasatzeari.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 65. orr.

Laino artean bilduriko amildegi mehatxariak.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 72. orr.

Harrapaturik gaudek -harresi mehatxariari begiratu zion etsita.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 255. orr.

Kanpaiak jo eta jo segitzen zuen bere mezu mehatxaria.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 143. orr.

Areto zabaletan barrena eramaten zuten, non den-dena bere lekuan zegoen, eta berak ordena horri kezkagarri eta mehatxari irizten zion.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 33. orr.

Guardia bere postuan zegoen, geldi-geldirik, bere bibote tente mehatxariarekin.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 88. orr.

Haren ondoan, eserlekuan atzerantz bermatuta, eskuak poltsikoetan, mehatxari-itxuraz, beltzez jantzitako mutila dago, haren mutil-laguna.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 43. orr.

2 (predikatu edo adizlagun gisa)

Batzuetan, ordea, nonbait, burmuineko zokorik ilunenean, errezeloren bat sortzen zitzaion, harra bezala luzatuz eta uzkurtuz ideia kontsolagarri haren bila mehatxari zetorrena.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 43. orr.

Cristina andreak zutitu eta makila luze bati heldu zion, mehatxari.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 71. orr.

Peppone mehatxari jarri zen On Camilloren aurrean.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 195. orr.

Jaka erantzi, alkandora-besoak jaso eta mehatxari hasi zen hurbiltzen.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 54. orr.

Batzuetan olatuak, mehatxari, aurrera egiten zuen, harroturik; beste batzuetan, apaldu eta baretu ondoren, ertzak aparrez betetzen zituen.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 98. orr.

Alde guztietan ikusten da, mehatxari eta gris, itsaso hori, piztia amorratuak bailiran bitsa dariela dauden uharriz betea.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 217. orr.

Kantoiaz bestaldetik norbait azalduko zaiola pentsatzen du, eskularru beltzak, zoro baten begirada iluna, berarengana hurbilduko da poliki-poliki, mehatxari, ukabilak estu berari lepotik heltzeko irrikaz, erasorako prest, hautatu duen biktima atzematera, gau hartako hildako zerrendari beste bat eransteko.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 146. orr.


mehatxati iz mehatxagarria, mehatxaria.

Ez zuen geldiarazi ez jainkoen ospeak, ez oinaztuek, ez ortziak bere urruma mehatxatiz.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 37. orr.

Ez zuen geldiarazi ez jainkoen ospeak, ez oinaztuek, ez ortziak bere urruma mehatxatiz.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 37. orr.


mehatxatu, mehatxa, mehatxatzen (orobat mehatsatu g.er.) 1 du ad norbaiti, hitzez edo keinuz, eta beldurtzeko asmoz, kalte egin nahi zaiogula adierazi, bereziki baldintza jakin bat gertatzen bada.

Denok gaude mehatxatuak, ez europarrak bakarrik.  Berria - Kultura   2004-04-18

Horra zergatik [...] III. Errepublikak bere prefetak xaxatu zituen apezak mehatxatzera Flandrian eta Bretainian, ez baldin bazuten beren katiximetan eta predikuetan frantses soila erabiltzen.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 115. orr.

Poliziak mehatxatu egiten ditu herritarrak euren alaben heriotzaren inguruan ikertzeko ahaleginak geldiarazteko.  Berria - Gaiak   2004-02-15

Alabaina, herrian hori gehiago zabal ez dadin, mehatxatu egingo ditugu, gaurdanik Jesusen izena inori aipa ez diezaioten.  Elizen arteko biblia   Eg 4,17

Segurtamen hori gabe, ez direla berriz lanean hasiko mehatxatu zuten.  Berria - Ekonomia   2004-02-14

Poliziak mehatxatu egiten ditu herritarrak euren alaben heriotzaren inguruan ikertzeko ahaleginak geldiarazteko.  Berria - Gaiak   2004-02-15

Kalean labanarekin mehatxatzen gaituen edozein gaizkilerena baino egiazkoa den heriotz promesa.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 127. orr.

Biziki haserretu zen Balak Balaamekin eta, ukabilez mehatxatuz, esan zion: -etsaiak madarikatzeko deitu, eta hiru bider bedeinkatu dituzu!  Elizen arteko biblia   Zen 24,10

-Ni mehatxatu nahian?  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 108. orr.

-Ni mehatxatu nahian?  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 108. orr.

2 (objektua esaldi bat delarik)

-Kasu zer ari haizen -mehatxatu zuen Monduteguyk-.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 191. orr.

-Jan oraintxe bertan, bestela...! -mehatxatu ninduen, aulkitik altxatuta.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 15. orr.

-Onean bota ezazu, bestela nik bortxaz botako dut -mehatxatu zuen erregeak.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 244. orr.

3 (objektua perpaus konpletibo bat dela)

Senarrak etxetik bota egingo zuela mehatxatu zuen.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 77. orr.

Uili esaten nion gelditzeko, isiltzeko, jo egingo nuela mehatxatzen nuen, baina hark jarraitu egiten zuen.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 111. orr.

Isildu behar ukan zuen, hura ere preso altxatuko zutela mehatxatu baitzuten.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 277. orr.

Berak orduan sardearekin mehatxatu ninduen: halakorik ostera esanez gero independentziaren aldeko mugimenduaren simaur fronteak lehen martiria izango zuela.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 408. orr.

Dorrera deitu zuten bietan, eta mehatxatu urkatuko zutela berriz hasten bazen.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 94. orr.

Sindikatuek mehatxatu zuten ez zutela espedienterik negoziatuko, aurretik ez bazen lan hitzarmena adosten.  Berria - Ekonomia   2004-05-13

4 arriskugarria gertatu zerbaitentzat edo norbaitentzat.

Zein da bada mehatxatzen zaituen arrisku hertsagarri hori?  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 293. orr.

Lucy garailea, mehatxatzen zuen esklabotzatik aske orain, soineko zuri-gorri koadroduna, oinetako beltz bernizatuak eta galtzerdi zuri parpailadunak jantzita agertu da mahaira.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 203. orr.

Gerra ministerioan arrazoi franko zuten Omsk ordurako arras mehatxatuta egongo zela uste izateko.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 48. orr.

Gure mundua eritasunek mehatxatua da, eta mehatxu horren pean osasuna negozio bihurtu da egun.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 139. orr.

Eztanda bakoitzak, mehatxatu ez baina gogortu egiten gaituela iruditzen zait, hemendik aurrera.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 137. orr.

Trichetek onartu zuen erregaiaren garestitzeak BPGren hazkuntza mehatxatu dezakeela.  Berria - Ekonomia   2004-09-03

Aintzira bateko bizi-aniztasuna mehatxatuta dago bertan eraikiko den urbanizazio baten ondorioz.  Berria - Kultura   2006-02-04

Desertuak, lakuak eta itsasoak dira gehien mehatxatutako eremuak.  Berria - Gaiak   2004-02-10

5 (era burutua izenondo gisa)

Adiskide mehatxatuen askatasuna defendatzeko. Ibar mehatxatu batean bizi izan dira.  Berria - Kultura   2004-02-12

Askatasun mehatxatuaren ideia. Balizko gero mehatxatuaren iragarleak.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 23. orr.

007 agentea edo estralurtarrak ez dira inoiz hain bakartia, intimoa eta larrutua daukadan bihotz antzeko galaxia mehatxatu honen salbatzera etorriko.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 217. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

iraindu eta mehatxatu (5); labana batekin mehatxatu (3); mehatxatu eta iraindu (6); pistolarekin mehatxatu (3)

mehatxatuak babesteko (3)

mehatxatuen segurtasuna (3)

etak mehatxatutako pertsonen (4); mehatxatutako pertsona (4); mehatxatutako pertsonei (4); mehatxatutako pertsonen (9)

mehatxatzea leporatuta (3)

emaztea mehatxatzeagatik (5); jo eta mehatxatzeagatik (3); laban batekin mehatxatzeagatik (3); labanarekin mehatxatzeagatik (4)

egonkortasuna mehatxatzen (4)


mehatxatzaile (14 agerraldi, 8 liburu eta artikulu 1ean) 1 izond mehatxatzen duena. ik mehatxagarri; mehatxari.

Nola jokatuko zuen horrela, beraz, hain zintzoa izanik, emaztea mehatxatzailea eta zitala ez balitz?  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 35. orr.

Eskutitz mehatxatzaile eta isilpekoak bidaltzen dizkiguten horiek.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 186. orr.

Zerua garbi zegoen, baina lainoak ikusi zituen urrunean; laino beltz eta mehatxatzaileak.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 55. orr.

Kostaldea ozta-ozta suma zitekeen, tarteka, olatu mehatxatzaileez haruntzago.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 319. orr.

Begitartea ilundu egin zitzaion eta hizketa molde mehatxatzailez esan zuen: [...].  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 170. orr.

2 iz mehatxatzen duen pertsona.

Lubisek nazka izango lieke Cesarren mehatxatzaileei.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 454. orr.

Oraiko defentsako ministroa Rumsfeld da "Europa zaharraren" mehatxatzailea.  Herria   2003-03-20


mehatxo ik mehatxu.

mehatxu (orobat mehatsu g.er., mehatxo g.er. eta meatxu g.er.) 1 iz

Galderetatik biraoetara egin baitzuten jauzi, biraoetatik mehatxuetara.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 267. orr.

Hiru argudio aipatu ohi dira mehatxu horren garrantzia gutxiesteko.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 181. orr.

Sukar-beltzaren mehatxua hor da.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 135. orr.

Batzuek ETAren mehatxua eta erasoak sufritzen dituzte.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 24. orr.

Zolak hiltzeko mehatxuak jaso zituen, traidoretzat hartu zuten, eta Ingalaterrara ihes egin behar izan zuen, kartzelara ez joateko.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 8. orr.

Aberatsak bere ondasunez zaindu behar bizia, ezer ez duenak mehatxuen beldurrik ez.Senipartea kentzeko mehatxua, aldika eman ohi zizkion diru-kopuruak berriro ez emateko mehatxua.  Elizen arteko biblia   EsZ 13,8

Baina zuk, eta hau ez da mehatxu bat, errealitate gordina baizik, aurre egin beharko diozu hiru hilketetako nahaspilari.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 288. orr.

1970ean, munduko gizartearentzako mehatxu diren faktoreei buruzko azterketa bat egiteko agindu zuen Erromako Klubak -jakintsuen guneak-.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 18. orr.

Ez zen sekulan atsedenik eta beti oihuak eta mehatxuak entzuten zituzten gibeletik, zanpaldiak hartzen ez zituztelarik.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 122. orr.

Lekutu aitzin, beren mehatxua entzunarazi ziguten: [...].  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 136. orr.

Danimarkako erregearen mehatxuei aurre egiteko, itun bat osatu zuten (Hansako Liga).  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 24. orr.

Eta bete egin zuen bere mehatxua.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 26. orr.

Aldiz bigarren hau mehatxu bat baizik ez zen izan, ez zen gauzatua izan, ez zen beraz lehen hura.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 95. orr.

Ohi ez bezala, ez du mehatxua edo mendekua aldarrikatzen, errukia baizik.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 88. orr.

2 (izenondoekin)

Mehatxu militarrak eta presio diplomatikoa, beraz, izan ziren Europako industriaren sarreraren laguntzaileak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 52. orr.

Araba desagertzeko arriskua dago, mehatxu nuklearra etengabea baita.  Berria - Euskal Herria   2004-12-19

Mehatxu terroristarentzako informazio egitura.  Berria - Mundua   2004-04-03

Mehatxu zuzena, besterik ez zuten merezi kabernikola haiek.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 47. orr.

Baiezko zurbila egin nien bi emakumeei, mehatxu ilun hark bihotza uzkurtuta.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 150. orr.

Mehatxu lauso haren oihartzuna euriaren hots jarraituaren baitan ito zen.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 75. orr.

Mehatxu larria helarazia baitzion: bere kontra armada otomandarra bidaliko zuela.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 108. orr.

Beste eskua bularraren kontra estuturik zeukan, izenik gabeko mehatxu boteretsu eta suntsigarriren bat ezkutatuz.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 222. orr.

Edari kiskalgarriak sabelean utzitako epelaren ordez, goragalearen mehatxu garratza sentitzen nuen.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 82. orr.

Asteroideak mehatxu naturala dira planeta osoarentzat.  Berria - Gaiak   2004-05-06

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik mehatxagarri.

Mehatxu-hitz bat aski dut, itsasoa lehortu eta ibaiak basamortu bihurtzeko.  Elizen arteko biblia   Is 50,2

-Beheko aldera joan dituk, Pitottiren txalet aldera -erantzun zion beltzeranak, mehatxu keinu bat eginez-.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 112. orr.

Olatuak ausart, mehatxu itxuran, gorago eta gorago altxatzen ziren lehertzerakoan.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 33. orr.

-Hori da, hori da! -esan zuen espetxezainak, halako mehatxu-doinu batez, eta alde egin zuen, ingurura begiratuz.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 36. orr.

Zuk badakizu non dagoen, eta nahitaez eman behar didazu, argi? -mehatxu puntu batekin bukatu zuen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 285. orr.

Mehatxu airea zuen, begi finko eta kolore gabeetan suturik.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 115. orr.

Pozik gabeko irribarretxo batek lagundu zion mehatxu kutsuko esaldi hari.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 107. orr.

Tentetu zen, eta mutilen aldera itzuliz, mehatxu marmarrean esan zien: [...].  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 37. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Frantzisko ez zen ikaratu, ordea: ez tortura-mehatxuengatik, ez eta heriotza-arriskuagatik ere.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 218. orr.

Bi aste horietan zehar, ACGk, berrogeita zazpi urteko igeltseroak, ulertzen ez duen hizkuntza batean egindako zenbait telefono-mehatxu jasan behar izango ditu.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 36. orr.

Zalantzaldi baten ostean, euri mehatxu eta guzti, motozikleta hartzea erabaki zuen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 264. orr.

Udako promesa lapurtu eta negu-mehatxu bat ematen digute gero opari.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 33. orr.

Faxistek deportazio mehatxu zuzenak egiten zizkieten Euzko Gudarostean borrokan ari zirenen senideei.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 26. orr.

Dena den, ez zirudien gameluzaina askorik izutzen zuenik gerra-mehatxu hark Azpeitiko jesuita batek herio-mehatxuak ere izan ditu, jauntxoek eginak.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 120. orr.

Jaunaren ikasleen aurka heriotza-mehatxua zeriola.  Elizen arteko biblia   Eg 9,1

5 mehatxuzko izlag ik mehatxagarri.

SSetako bospaseik eskuak jaitsi eta niganantz egin zuten, mehatxuzko jarreran.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 284. orr.

Bandera kontaezinak, harrizko arranoaren mehatxuzko keinua, lerro beltz haien doitasun izugarria...  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 136. orr.

Kotxeko gizonari ukabilaz mehatxuzko keinuak eginez.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 48. orr.

-Oraintxe bertan etxera joan, eta gordeta dauzkaan bertso ziztrin guztiekin itzuliko haiz -esan zidan ahotsa jaso gabe, mehatxuzko doinuz-.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 22. orr.

Mehatxuzko eskutitzak ziren.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 155. orr.

Elkarri mehatxuzko begiratuak egin eta behar baino gehiago eskuak estutuz.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 143. orr.

Nahitaez behar zuen haserretu nire zigarroaren eta nire kapelaren angelua eta garagardo edontziari heltzeko modu mehatxuzkoa ikusita.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 186. orr.

Gizonak, begiak ezustean altxaturik, neskak luzatzen zion begirakune hozmindu, setatsu eta mehatxuzkoari erreparatu zion.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 247. orr.

6 dena mehatxu adlag ipar

Dena den, AZF dena mehatxu arizan da gobernuari, gaitzeko dirualdea eskatuz, bestenaz hamar bunba leher-araziko dituela burdin-bide batzuen gainean... Eta bestetik Ipar-Korea dena mehatxu plantatua, Amerikanoak dena mehatxu ari zaizkiola eta ez duela hori onesten.  Herria   2004-03-11

Jendetza gaitz baten erdian pasatzen gira, kexu eta dena mehatxu, haurrak guri ziztuka eta harrika.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 114. orr.

Duela hogeita hamar urte, ezkertiar kutsuko ebanjelioa plazaratzen baldin bazuen, orain ez buru ez buztanik duen euskal fedearen integrismo nahasia ematen digu kasik bi hilabeteetarik behin, dena mehatxu, dena urguilu, herio usaina dariola.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 98. orr.

Zonbait egun barne, bi mezu zabaldu ditu dena mehatxu Amerikanoen kontra.  Herria   2003-02-20

7 mehatxu egin

Guardia zibil batek mehatxu egin zigun, fusila guri begira ipinita.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 72. orr.

Pistola batez Anari mehatxu egiten harrapatu izan banu Panizo, bi tiro joko nizkioan, eskuak batere dardararik egin gabe.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 166. orr.

Mehatxu ere egin diete: eskatu zaiena ematen ez badute, Frantziara itzularaziko dituzte.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 29. orr.

Legeak babesten nau -mehatxu egin nahi izan zion, baina uste handirik gabe.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 103. orr.

-Eta nahi ez banu? -mehatxu egin zuen, baina planta hutsa zen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 214. orr.

Arma Santua askatu eta pistolaz egin nion mehatxu SS talde isilari.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 290. orr.

Etsai bakar batek mehatxu egin, eta zuetako milaka ihesi.  Elizen arteko biblia   Is 30,17

Eta orain, hain zuzen, sasoi guztietako arriskuez gain, inbasioak eta matxinadak mehatxu egiten dutenean!  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 80. orr.

-Eta nahi ez banu? -mehatxu egin zuen, baina planta hutsa zen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 214. orr.

Etxea kenduko zigutela egin zidaten mehatxu.· Beteko ditut herrialde horretan, egin nizkion mehatxu guztiak.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 279. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

bonba mehatxu (7); bonba mehatxu bat (4); dena mehatxu (28); egin zion mehatxu (4); egingo zuela mehatxu (6); egiten zion mehatxu (4); larderia eta mehatxu (4)

mehatxu artean (4); mehatxu berriak (5); mehatxu egin (127); mehatxu egin du (11); mehatxu egin ostean (4); mehatxu egin zien (5); mehatxu egin zion (25); mehatxu egin zioten (8); mehatxu eginda (5); mehatxu eginez (18); mehatxu egitea (8); mehatxu egiteagatik (19); mehatxu egiteko (5); mehatxu egiten (50); mehatxu eta irainak (4); mehatxu gisa (8); mehatxu handia (6); mehatxu jaso (4); mehatxu kutsua (4); mehatxu larria (6); mehatxu larriak (4); mehatxu moduan (4); mehatxu nagusia (5); mehatxu pean (6); mehatxu terrorista (13); mehatxu terroristak (12); mehatxu terroristak egitea (4); mehatxu terroristaren (4)

auzitara jotzeko mehatxua (4); egindako mehatxua (9); egiteko mehatxua (5); eramateko mehatxua (6); erasotzeko mehatxua (4); etaren mehatxua (5); heriotza mehatxua (4); hiltzeko mehatxua (26); hiltzeko mehatxua egin (18); hiltzeko mehatxua egiteagatik (4); jartzeko mehatxua (9); jartzeko mehatxua egin (6); jotzeko mehatxua (5); kaleratzeko mehatxua (4); kaleratzeko mehatxua egin (4); mehatxua bete (5); mehatxua bota (7); mehatxua egin (101); mehatxua egin du (14); mehatxua egin zion (9); mehatxua egin zuen (16); mehatxua egiteagatik (6); mehatxua egiten (17); mehatxua egiten zuen (5); mehatxua izan (4); mehatxua zela (6); sartzeko mehatxua (4); suntsitzeko mehatxua (4); uzteko mehatxua (5); uzteko mehatxua egin (4); xantaia eta mehatxua (5)

aurkako mehatxuak (9); egindako mehatxuak (9); eraso eta mehatxuak (6); erasoak eta mehatxuak (6); heriotz mehatxuak (4); heriotza mehatxuak (17); heriotza mehatxuak jaso (8); hiltzeko mehatxuak (6); irain eta mehatxuak (4); irainak eta mehatxuak (11); mehatxuak egin (14); mehatxuak egitea (6); mehatxuak egiteagatik (6); mehatxuak egiten (10); mehatxuak eta erasoak (6); mehatxuak eta irainak (11); mehatxuak eta presioak (5); mehatxuak jasan (11); mehatxuak jaso (26); mehatxuak jaso zituen (7); mehatxuak jasotzen (5); mehatxuak mehatxu (4); mehatxuak salatu (14); mehatxuak salatu zituen (6)

mehatxuaren aurrean (7); mehatxuaren berri (4)

al kaedaren mehatxuari (4); mehatxuari aurre egiteko (5)

mehatxuei aurre egiteko (4)

mehatxuen aurrean (8); mehatxuen ondorioz (8)

mehatxupean bizi (16); mehatxupean daudela (5); mehatxupean izan (4); mehatxupean jarri (4); mehatxupean zeuden (4); zigorraren mehatxupean (4)

mehatxurik gabe (14); mehatxurik gabeko (5)

mehatxutzat jo (6)

mehatxuzko keinuak (4)


mehatxudun izond mehatxua dakarrena.

Eta ekialdeko mintza aieru zakarra zuena isildu zen, klik mehatxuduna entzuten nuela.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 166. orr.


mehatxugarri ik mehatxagarri.

mehatxugarriro ik mehatxagarriro.

mehatxuka adlag mehatxu eginez.

Pistolaren katuan behatza, mehatxuka ari zaizkizue oraindik.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 19. orr.

Sumin ikaragarri batez gogortua aurpegia, mehatxuka ari zen Ruche jauna.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 446. orr.

Korrika abiatu da turistengana, besotzarrekin mehatxuka.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 113. orr.

Sarjentua fusilaz mehatxuka ari zaio orain Charlieri, baioneta-muturra haren sudurraren hazbete gutxira duela.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 178. orr.

Fusilak jaso zituzten, leihoetan ageri zirenei mehatxuka, eta ostikoka jarraitu zuten.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 165. orr.

Esku batez paparretik heldu, eta beste ukabila erakutsi zion, mehatxuka.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 103. orr.

Gero, eskua mehatxuka luzatu zuen igarotzen ari ziren zaldizkoen troparantz.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 383. orr.

Zuregatik gaizki esaka eta nire kontra mehatxuka.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 204. orr.

Soldaduak duda-mudatan egon ziren hasieran, baina Erregek, bere senetik aterata, agindua oihuka eta mehatxuka berretsi zuenean, urkatu egin zituzten.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 183. orr.

Oraingoan Auritzetik Zumalakarregi mehatxuka, erranez kalonjeak bahituko zituela.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 160. orr.

Anatoteko jendea niri bizia kendu nahian dabil, Jaunaren izenean hitz egiten jarraitzen badut, beren eskuz hilko nautela mehatxuka.  Elizen arteko biblia   Jr 11,21

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

mehatxuka ari (22); mehatxuka ari da (4); mehatxuka ari zen (3); mehatxuka aritu (3); mehatxuka hasi (10); oihuka eta mehatxuka (3)


mehatxukor ik mehatxakor.

mehatz (orobat mehats) izond bakana.

Han zeuden Théoden eta Éomer, eta haien aurrean kokoriko eserita, gizon arraro bat zegoen, harri zaharra bezain zimurtua, eta goroldio lehorra bezalako bizar mehatsa kokotsean.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 125. orr.

Hain ehundura mehatzez eginda, ezen edozein gorputzetan aisa sar eta, nolabait esateko, aire bitartetik lerra baitaitezke  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 243. orr.


mehatzari ik mehatzari.

mehatzaritza ik meatzaritza.

mehatze ik meatze.

mehaxka (orobat mehexka) izond mehetxoa.

Ez dira mehaxka horietarik beltzez jauntziak diren Zeelanda Berritarrak aitzinekoen pare direla gibelekoak, haien artean Lomu 115 kiloko pottoka.  Herria   2002-11-21

Piers mutiko mehexka bat zen, arratoi-aurpegiarekin.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 26. orr.


mehazte iz

-Mehazteak nagitzea eta sortzea ez jok ekarriko?  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 30. orr.


mehaztu, mehatz/mehaztu, mehazten (orobat mehastu) da/du ad bakandu.

Gainera hodeiak haizeekin mehazten edo eguzkiaren beroaren kolpeagatik ezabatzen direnean, euria tantaka bidaltzen dute, argizari koskoa su biziaren gainean likidotzen eta urtzen den bezala.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 423. orr.

Ilberriz ebakitako ilea hazi eta mehastu egiten da.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 210. orr.

1944an jaio zan Kepa oraindino indartsu dago, baina, urteak bajoakozala eta, ibilerea apur bat zelan mehaztu pentsetan hasita dago.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 29. orr.


mehe 1 izond lodiera txikia duena, edo ohi dena edo behar lukeena baino txikiagoa duena. ik mehats2; mehar 4. ant lodi.

Zurezko pareta mehe batzuez bereizitako bulego antzeko baterako bidea.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 136. orr.

Gelako horma meheetan durundi egiten zuen hotsak.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 123. orr.

Irudiak Marteko uda amaieran egin zituen Mars Expressek, kasko polarra meheen denean.  Berria - Gaiak   2004-03-19

Estalkitarako manta mehe bat baizik ez zuen gauaren iragaiteko.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 106. orr.

Auzoko haurrak alkandora mehe batez jantzita.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 91. orr.

Mantal mehe bat zeraman, kamisoi are meheagoaren estalki.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 29. orr.

Azal mehe baten antzera biltzen baitzion gorputz osoa.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 343. orr.

Itsasaldeko harresia [...] goroldio geruza mehe batez ilunduta dago.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 31. orr.

Matalaz mehe eta guriegia.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 190. orr.

Ogi xerra mehe bana.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 46. orr.

Gizen-xerra mehe bat moztu, eta Alberti eman zion.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 132. orr.

Eskuan larruzko liburu mehe bat zeukala.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 145. orr.

Lisa ganibet mehe bat hartu eta saltxitxoi xerrak ebakitzen ari zen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 113. orr.

Haizearen hats leunak alpapa-hosto meheak jiraka darabiltza.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 41. orr.

Badugu belarrian mintz mehe bat airearen dardara horiek jasotzen dituena.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 224. orr.

Tarteka uharrien biribilketa, leuna hau ere, ia ezkila mehe baten soinuaren gisa.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 237. orr.

Buruko odol-kolpe bat, bihotzekoa, aorta mehe zozoren bat behingoan lehertzea.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 21. orr.

Fruta edota haragia meheago ebakitzeko.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 51. orr.

· Bestea garai eta indartsua zen, bibote beltz mehe batekin.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 259. orr.

2 (makila, soka eta kidekoetan)

Kolore horiko barra mehe haiek argizko eskailerak osatzen zituzten.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 25. orr.

Kandela luze, mehe, beltz-beltzak ziren, guztiak su urdinetan dir-dir.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 113. orr.

Makila mehea eskuan berriz etxera zihoazen funtzionario argaltxo ugariei.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 195. orr.

Bitxi bikain eta fina zen, topaziozko, granatezko eta kristal landuzko zatitxoak urrezko kate mehe batez loturik egina.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 106. orr.

Eskuak soka mehe batez lotuta.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 249. orr.

Piru mehe bat, heriotzeak bakarrik, azken finean, mozten duena.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 83. orr.

Ke arrasto mehe bat utziz airean.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 247. orr.

Ur jario mehe baina etengabe hartaz.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 64. orr.

Minutu bat geroago, sudurpean odol negar mehe bat zuela itzuli zen, hats-goitika.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 27. orr.

Ezerk gelditzen ez dituen suge mehe horiek.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 343. orr.

3 pertsonez, animaliez, edo haien zatiez mintzatuz, gantza edo haragi gutxi duena.

Aitak azkenean Franz eta tipo mehe hura deitu zituela nire bila etor zitezen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 234. orr.

Zeren Ray altua eta mehea baitzen, eta ni txikia.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 155. orr.

Klaseko beste neska bat da Amanda, ilehori mehe bat.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 41. orr.

Mutil koskor mehe bat zen, itxura gozokoa.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 95. orr.

Martxela izeneko biolontxelo-jotzaile mehe izuti bati.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 129. orr.

Bizkitartean, gorputza, soin mehe hori, aurreraka eta atzeraka darama suaren aldera, kulunkaulkiarekin bat eginda.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 133. orr.

Aurpegitxoaren obalo biribila, gerri mehea.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 248. orr.

Oihal latzak lepo mehe zuria minberatu eta narritatzen zion.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 63. orr.

Kristoren beso mehe eta luzeek.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 48. orr.

Bere hanka mehe ogi luzeen antzeko haiekin jaio zenean.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 103. orr.

Lisetta bere zirarekin, botoiak askatuta, eta bere neskatxa-oin mehe biluzietan sandaliak jantzita.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 251. orr.

Hatz luzeak eta meheak, eraztunez beteak.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 16. orr.

Txakurraren zakilak mehea ematen du, baina izugarri loditzen da barrenean duzula eta korapilo bikain bat du erdian.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 143. orr.

Mutil handi hezurtsua zen, bizarra arretaz kendua, sudurra eta ezpainak mehe.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 162. orr.

Zaindu egik hire ipurdi mehe hori.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 30. orr.

4 trinkotasun gutxikoa.

Baina ni edan nahi ezean tematzen nintzenez, Natalinak azkenean zopa mehe bat prestatzen zidan.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 60. orr.

Tupusteko indarrez baitu mintzen eta gatzatzen, esnetan gatzagi tantek nola, odol mehe osasuntsua.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 60. orr.

Hiru aste daramatza esnea eta ahi mehea besterik hartu gabe.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 158. orr.

5 irud/hed (gauza fisikoak)

Euri mehe batek bustitzen zituen beirak.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 176. orr.

Guztia ihintz mehe batez bustitzen zuen.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 80. orr.

Haren adimena itsutzen zuten hodei gorri-beltzen aldean, laino zuri mehe batek ñabartzen baizik ez zuen nirea.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 254. orr.

Eguna eguzkitsua eta beroa zen, eta haize mehe bat sartzen zen auto barruan.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 72. orr.

Airea dardarka hasten da, eta geroxeago haizeño mehe bat hasten zait aurpegian jotzen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 200. orr.

Baditugu hareazko erloju handiak, diren eta ez diren basamortu, desertu eta eremuak pasarazten dituztenak kristalezko galbahe mehe estu batetik.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 7. orr.

Nola gorritzen den, nola estutzen, azkenean, ahots-hari mehe batez, "behin bakarrik" erantzuteko.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 90. orr.

Maratilari eragin zion eta kirrinka mehe batek adierazi zion sarbidea giltzatu barik zegoela.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 104. orr.

Musika esaldi kementsu horren erdian, parmesanoak txirula txistu mehe bat jaurtitzen zuen noizik behinka.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 328. orr.

Giro lainotsuaren eragina, gelako argi mehe dardartia.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 25. orr.

Hots mehe itoa zen, ikarak arima hartu duenean sakonenetik irteten dena.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 89. orr.

-Oso sorginkeria zaila da -erantzun zion ahots meheaz-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 168. orr.

Hasperena ere oso mehea izan zen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 26. orr.

Arrain usain mehea zerion.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 115. orr.

6 irud/hed (bestelakoak)

Bekoz beko begiratu zion, harriturik eta ironia mehe batez aldi berean.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 247. orr.

-Zertan ari haiz? -Martin Mihurubikoak harridurazko irri mehe batez itaundu zidan.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 22. orr.

7 (erkaketetan)

Berrogei bat urte, erratz-kirtena bezain mehea eta tentea.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 221. orr.

Taloa bezain zapal eta mehea.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 22. orr.

Makila bat bezain mehea zuen gorputza  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 22. orr.

8 (hitz elkartuetan, izen baten eskuinean, elkarketak izenondo balioa duela)

Beste parte bat, berriz, odol-hodien itxurakoak diren baina izatez beste sare batekoak diren hodi pareta-mehe batzuetara sartzen da.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 161. orr.

Neska pollit aztal-mehe bat hurbildu zitzaidan galdatuz zer tenore zitekeen.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 80. orr.

Damen atzetik, intzirika sartu ziren Adela iletsua eta Pot-pourri garai hanka-mehea.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 263. orr.

Erreka zabala baina ur mehea zen.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 54. orr.

9 (beste izenondo baten eskuinean)

Puru luze-mehearen muturrari su ematen hasi zitzaion, berotzeko, artean eskuan zuela.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 202. orr.

Beti letra etzan luze-mehe berak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 7. orr.

Paperak [...] letra txiki meheaz txinaurrituak.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 25. orr.

Eta orri loditxo beltzon arteetan, babeski, paper garden mehe bana.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 159. orr.

Oharkabean Ellenek eskua luzatu eta esku ihar mehe bat topatu zuen, berea indarrez estutuz.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 202. orr.

Patzikuren ohetik negar zotin ahul mehe bat itzuri dela sumatu dut.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 257. orr.

Jertsearen lepo gainetik aurpegi zuri mehe batek begiratzen zion.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 135. orr.

Errezel berde mehe batek bereizten ninduen harrera-mahai nagusitik.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 347. orr.

Etzirako irrikatan egongo naiz emakume handi, beltzaran, mehe bat edukitzeko.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 173. orr.

Nire baitan ziztada luze mehe sendaezinak balira bezala sartu zaizkidanak.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 130. orr.

10 (beste izenondo baten ezkerrean)

Elur piloa aurkitu dugu, haizeak gure aurka jaurtiki duen elur mehe-zorrotza. guztien arreta berehala bereganatu zuen fardel mehe luze batek.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 159. orr.

Bizikletaz zakukada handi bat zekarren batean, gizon mehe luzexka bat atera zitzaion bidera.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 104. orr.

Orri erdi inguruko kartoi mehe zuri bat erabili nuelako.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 93. orr.

Odola eltzera bota zuen emeki-emeki, hainbat xirripa mehe gorritan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 135. orr.

11 heste mehe (3 agerraldi, liburu 1 eta 2 artikulutan) heste meharra.

Heste lodia kendu eta heste meheari poltsa bat lotu zioten.  Berria - Euskal Herria   2004-07-30

Apaizak geroa jakiteko asmoz sakrifizioko biktimaren heste mehea zatitu eta jainkoentzat haren haragia maneatzeko erabiltzen zuen mahaia.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 27. orr.

12 mehe-mehe

Zumezko pareta mehe-mehe batzuek baizik ez zituzten merkatuko jendetzarengandik bereizten.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 250. orr.

Portua nahiko garbi ageri zen, baina ez itsasoa, gandu mehe-mehe batek hartua baitzuen haren gaina.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 204. orr.

Emaizkidazu hamar xerra, baina mehe-meheak, e?  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 110. orr.

Trelawney andereñoa suaren argitara etorri zen, eta mehe-mehea zela ikusi zuten ikasleek.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 86. orr.

Herrikoek "Zankamehe" deitzen ziotena orkatilak mehe-meheak zituelako.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 205. orr.

Begi eta aho inguruetan, denborak ximur mehe-mehe batzuk zituen marraztuak. portua nahiko garbi ageri zen, baina ez itsasoa, gandu mehe-mehe batek hartua baitzuen haren gaina.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 18. orr.

Ez zeraman makillajerik, ezpainetan margo gorriaren ukitu mehe-mehe bat izan ezik.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 88. orr.

-Gurina lodi-lodi eta erreximenta mehe-mehe, gustatzen zainan bezala.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 64. orr.

13 mehe egin haragirik, bereziki erlijio arrazoiengatik, ez jan.

Eta denbora hartan, ortziraletan mehe egiten ginuen.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 140. orr.

Gisa guziz, Elizak azkaki arindua ere du barur eta mehe egiteaz ezarria zuen legea.  Herria   2004-03-04

Berrogoi egunez mehe egiteko denbora.  Herria   2003-03-13

14 saltsa mehe egin etekin txikia atera.

Orain bai hasi garela saltsa mehe egiten.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 77. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ahots hari mehe (6); ahots mehe (10); argi mehe (6); arrasto mehe (3); bere ahots mehe (3); beso mehe (3); bezain mehe (4); bibote mehe (6); euri mehe (3); ezpain mehe (6); geruza mehe (7); geruza mehe batez (4); gizon mehe (6); gorputz mehe (4); haize mehe (5); hanka mehe (4); hari mehe (15); hari mehe bat (3); hari mehe batez (3); intziri mehe (3); ironia mehe (6); irribarre mehe (4); irribarre mehe bat (3); izpi mehe (4); laino mehe (6); laino mehe batek (4); lepo mehe (6); luze eta mehe (4); luze mehe (5)

mehe luze (4); mehe mehe (18); mehe mehe bat (4); mehe mehea (7); mehe meheak (4); mehe zuri (3)

mintz mehe (3); neska mehe (3); oso mehe (4); pareta mehe (3); soinu mehe (3); soka mehe (7); soka mehe batez (4); tipo mehe (5); tipo mehe bat (3); txistu mehe (3); txistu mehe bat (3); xehe mehe (4); xerra mehe (5)

ahots mehea (4); atorra mehea (3); bezain mehea (9); gizon mehea (5); gorputz mehea (3); hanka mehea (3); mehe mehea (7); mehea izan (3); mehea zen (19); mehea zuen (5); oso mehea (11); oso mehea da (3); ur mehea (3)

beso meheak (3); bezain meheak (4); ezpain meheak (7); mehe meheak (4); meheak ziren (4); meheak zituen (5); pareta meheak (3)

ahots meheaz (8); bere ahots meheaz (4)

xerra mehetan (4)


mehegune iz gune mehea.

Ibaien edo erreken mehegunetan ugaritzen eta maizten zen animalien pasabidea.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 171. orr.


mehelin 1 iz arteko horma.

Hamarkada mordoxka zen mehelina botarazi zuela, etxearen alde hartara aldatu zenean, eta bi gelez bat egin zuen, handiagoa, ilunxeagoa.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 11. orr.

Harrizko pilare, adreilu errezko horma eta harlangaitzezko mehelinen laguntzarekin altuera handiak altxa daitezke.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1250. orr.

2 (izenondo gisa)

Arbitroak jartzen direnean horma mehelinak tasatzeko, haiek ez dituzte paretak beren garaian izandako kostuaren arabera baloratzen.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1190. orr.


meheño iz adkor mehea.

Eta berdin urrun udaberrian ezpainak eta oro pikatu nahi lituzkeen haize meheño hartarik, hau ere urte guzitakoa baitugu guti edo aski.  Herria   2001-04-26


mehetasun iz mehea denaren nolakotasuna. ik mehartasun.

Uste dute unibertso osoa, hau da, bere baitan dauzkan gorputz guztiak, ataltxo txiki-txikiez osaturik dagoela, beren mehetasunagatik gehiago ezin zatituzkoez.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 200. orr.

Bere harrigarrizko mehetasuna zuen batez ere gauza bereziena; haren lagun dekanoak esan ohi zuen [...] in-folio baten orrien artean mende batzuetan ahazturik utzia izan behar zuela, nonbait, arrosa baten eta bioleta baten ondoan, oso pinpirin eta urrindu ibiltzen baitzen beti.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 32. orr.

Eskuak goratu eta haien mehetasunari begiratu zion. Arraunak, uraren azala ukitzen duten punturaino, zuzen ikusten dira, benetan diren bezala, baina ur azpian sartzen diren puskak, uraren mehetasun garden hori dela-eta, gorputzetatik sortzen diren irudiak bidaltzen dituzte igerian ur-azalera, eta azaleratu eta nahasten direnean, begiari iruditzen zaio hautsita azaltzen direla arraunak.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 164. orr.


mehetu, mehe, mehetzen 1 da/du ad mehe edo meheago bihurtu. ik mehatu; mehartu.

Etxe hau arras handia eta arras luzea zen; zutabe batzuek bakarrik eusten zioten, eta suak meheturiko zenbait habek.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 164. orr.

Izan ere, zarpeatua ematen zaienean, hezetasuna hartzen dute eta puztu egiten dira; ondoren, berriz, lehortzen direnean, uzkurtu egiten dira, eta mehetu ondoren, ahuldu egiten dute sendo zegoen zarpeatua.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1270. orr.

Elurra mehetu eta gesaltzen denean.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 29. orr.

Urezko bideak poliki-poliki mehetu egin ziren eta lehortu azkenik.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 110. orr.

Mehetzeko erregimena egitea.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 230. orr.

Apetitua eskastu eta urritu, eta mehetzen eta mehetzen hasi zen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 214. orr.

Gimnasia saioak egiten nituen gordeka, ipurmamiak mehetzeko.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 31. orr.

Endekaturik eta zurbildurik zegoen makula, eta erretina osoko odol-hodiak mehetuta.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 125. orr.

Ilberriz ebakitako ilea hazi ta mehetu egiten baita.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 114. orr.

Haurdunaldiko lehen asteek izugarri nekatu ninduten eta mehetu zitzaizkidan masailak.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 77. orr.

Oso mehetua aurkitu nuen eta ez zuen gauza handirik esaten.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 0. orr.

Gure zaharrek botikarioak dirudite eta drogazale zimurtuak dira, bihotza pixkortzeko, odola mehetzeko, lo lasai egiteko edo tristura menderatzeko aitzakian.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 26. orr.

Klarinete-solo batek erantzuten du, mehetuz doa, isiltasuna egiten da.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 238. orr.

2 irud/hed

Hainbeste luzatuz gero mehetu ere egingo da itxaropen hori.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 18. orr.

Izan ere, bizi-iturriaren jarioa mehetzen hasten delarik, eta gogoa urritzen, orduan hasten baita bat bizitzeko arrazoien bila.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 266. orr.

Roryren nerabezaroko bihurrikeria gatazkatsuek arras meheturik utzi izan zuten etxeko ondarea urteetarako.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 84. orr.

Aitatxik bere zaintza-saria hutsaren hurrengoraino mehetu zuen bere agindupeko armagizonen kopurua gizendu ahal izateko.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 115. orr.

Nire itzala ikaragarri mehetu zen, Rogerrek nire gibelaldean egin bisitaren albistea barreiatu zenez geroztik.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 284. orr.

Euskararen arnasa mehetzearekin, aho-mihietarik lurruntzearekin, eta, beste alde batetik, Euskalgintza izeneko industriaren garapenarekin, euskara eta Euskalgintza bat eta bera izatera etorri dira esateko moduan, Euskalgintzatik kanpora euskararik batere ez balego bezala.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 159. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Bere masail mehetuei erreparatzen nien, begi tristeei...  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 173. orr.


mehetxo izond

Haren lepoan jarrita emakumea berriro berea izatearen plazer mingarriarekin gozatu zen eta biluzik eta eder ikusi zuen, zango mehetxoak etxetik saltoka dantza pausoak eginez.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 113. orr.


mehetze iz mehe edo meheago bihurtzea.

Eskarmentu puxka bat pilatu duen pertsona adinekoak, horrek bai, begiratuko dio ilargiari nondik nora dabilen, mehetze bidean edo gizentzen doan, eta ez da berehalakoan deskuidatuko.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 486. orr.


meheximendu ik merezimendu.

mehexka ik mehaxka.

mehexko izond mehetxoa.

Mehexko gertatzen!  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 157. orr.


mei iz liga, hondarra.

Edozein lanetan eta edonon, ordea, arimaren erdian hauspeatzen zitzaion ardo mikatz baten meia.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 122. orr.


meiosi iz ugaltze zelulen zatitze prozesua, kromosomen zenbatekoa erdira ekartzean datzana.

Lau antzutasun kasutik bat meiosian gertatzen den aldaketa batek eragiten du.  Berria - Gaiak   2004-05-13

Horrexegatik aukeratuko nuen natur zientzien ikasgaia, urte hartan guretzat erabat berria zen zerbaitekin hasten zena: zelularen ugalketa, meiosia, mitosia eta biologiaren beste hainbat bitxikeria.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 25. orr.


mejora iz hobera egitea.

Ez diot esango entsaioetan egindako mejorak Euskal Jaietan soinua ateratzera bultzatuko nauenik ere.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 131. orr.


mejoratu, mejora(tu), mejoratzen 1 da/du ad hobera egin.

Gero etortzekotan gelditu zen, mejoratzen nuenean.  Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 25. orr.

Hil eta gero mejoratuko da.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 49. orr.

2 hobetu.

Suak itzaltzera jotzen zueneko, hurreneko baserrira joko zuten, hango uzta mejoratzeko lehian saltatzeko.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 251. orr.


mekaben interj ik mekaguen.

-Mekaben! -gizonak hura aditu zuenean, jo dik semeen koartora, hartu dizkik ohetik hiru semeak arrastan, eta amorru gorrian emaztearen aurrera!  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 129. orr.


mekabendios interj

-Mekabendios! -esan nien Bikilari eta Agirreri biraoka-.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 242. orr.


mekaguen interj ik mekaben.

Maixanek, orroen neurriko jauziak balitu, mekaguen la fuxkro...  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 100. orr.

Eskaileretan gelditzen ginen, eta handik entzuten genuen jostai halako ahotsa, mekaguen rusiaka, infernuko gaizto guztiak dantzan.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 101. orr.


mekaguendio interj ik mekabendios; mekaguendios.

-Giiildaaaaaak, mekaguendio!  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 96. orr.


mekaguendios (orobat mekaguen dios g.er.) interj ik mekabendios; mekaguendio.

Korridorea esaten da, mekaguendios, esan duzu zure baitan, eta xerra bukatu duzu.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 88. orr.

-Mekaguendios!!! -baina garren hotsak ito zuen sarjentuaren biraoa.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 135. orr.

"Mekaguendios ijitoa!" entzunda patxada galdu zuen mutilak.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 44. orr.


mekaguendioska adlag “mekaguendios” esaka.

Apaiz jauna ere mekaguendioska jartzeko zori-zorian, hor nonbait!  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 87. orr.


mekaguenka interj “mekaguen” esaka.

Negua mekaguenka joan zitzaidan.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 89. orr.


mekaguenlaputa interj

-Mekaguenlaputa, Mikel.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 130. orr.


mekaguensandios interj

Posible ote zen, mekaguensandios, zera haiek guztiak oharkabean pasatzea?  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 70. orr.

Baina -orain galdetuko du norbaitek, mekaguensandios-, plantak eginagatik, nahikoa al da hori horrenbeste aldaketaz inor ez ohartzeko?  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 69. orr.


mekanika 1 iz fisikaren atala, higiduraz eta orekaz, eta horien sortzaile diren indarrez diharduena; fisikaren atal horrek aztertzen dituen gertakariei buruzko teoria.

Geometriak irudiak aztertzen ditu; aritmetikak, zenbakiak; trigonometriak, angeluak; mekanikak, berriz, irudien mugimendua eta oreka.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 70. orr.

Tresna materialen ikerketari geometriako oinarri matematiko pila bat aplikatuz, mekanikaren artea sortu zuen.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 116. orr.

Matematikariek mekanika esaten diotena jakintza teoriko bat dela, eta ez eskulana.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 72. orr.

Hamazazpigarren mendean, Galileo eta Newtonen mekanikak edozein arazo konpon zezakeela zirudienean, boladan zegoen palankaz, sokaz, txirrikaz eta hauspoz egindako antolamendutzat hartzea gorputza.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 8. orr.

Fisiologia, fluido eta materialen mekanika edo biologia ikertzen dutenak izango dira, besteak beste, grabitate ezaz balitu ahal izango direnak.  Berria - Gaiak   2004-07-08

Ezin dira alde batera utzi fisikaren eta mekanikaren legeak, eta horixe kritikatu zion hain zuzen Vernek Poeri.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 12. orr.

2 (izenondoekin)

Zein da, adibidez, partikulen mekanika klasikoaren eta erlatibitatearen arteko erlazioa?  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 161. orr.

Mekanika kuantikoaren ikuspegi zabal baten arabera, aldiz, ez da hain sinplea: katuaren egoera bizitzaren eta heriotzaren arteko zerbait da.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 69. orr.

Mekanika orokorrak aurkakotasun honen baldintza enpirikoa a priori erregela baten bidez adieraz dezake, noranzkoen kontrajartzea aintzat hartzen duen heinean.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 132. orr.

Joseph Louis Lagrange (1749-1827), matematikari frantsesa, mekanika teorikoan eta analitikoan aitzinamendu handiak ekarri zituena.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 144. orr.

3 makinen eraikuntzaren eta aritzearen teknika.

Kamioiaren ondotik igarotzean, ez nintzen makurtu besteetan bezala, aita zer lanetan ari zen begiratzeko, izugarri gustukoa bainuen mekanika.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 24. orr.

Batxilergoa amaitzear dagoen gazteak mekanika ikasi nahian dabilenez.  Berria - Euskal Herria   2004-03-28

Izan ere, «aurreiritzitan oinarritutako aitzakia asko» dagoela uste du mekanikako irakasle horrek.  Berria - Euskal Herria   2004-03-28

Mekanikari elektronika gailendua zitzaiola.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 80. orr.

3 motor bat funtzionarazten duten atalen multzoa

F3.000 Nippon autoak mekanika berria izango du denboraldi honetan.  Berria - Kirola   2006-04-29

V10 motorrak oso mekanika orekatuak dira.  Berria - Kirola   2006-03-09

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik mekaniko.

Karreran Gibernauk hirugarren itzulian utzi zuen karrera, mekanika arazo bategatik.  Berria - Kirola   2006-03-28

Mekanika eta elektronika arazoak izan zituen, eta hori erabakigarria izan zen neurri batean elektronikak gidatzen duen motoan.  Berria - Kirola   2004-04-17

Hamalau urte bete nituelarik, mekanika-tailer batean hartu ninduten aprendiz, goizetan; arratsaldetan, berriz, ikasten jarraitu nuen, betiere neure kontura, eta etxean, auzoko eskola amaitua nuen eta.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 62. orr.

Horrekin batera mekanika ezagutzak ere eskatzen dituzte orain: argien funtzionamendua, gurpilen aldaketa eta bertze.  Berria - Euskal Herria   2004-03-02

Begoñarentzat (57 urte) urrats bakoitza mekanika ariketa zail bat da malda pikoan beheiti.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 63. orr.

Mekanika modulu bat egiten ari naiz, Hernanin.  Berria - Kirola   2006-01-27

Kairoko Unibertsitateko mekanika irakaslea da Betuali.  Berria - Mundua   2006-02-04

Biek argazkiak atera zizkioten Clemensi, Armadaren Mekanika Eskolan (ESMA) agente aritu zen garaian.  Berria - Mundua   2004-04-22

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Asteko lan mekanikak aldaketarik ez izatea funtsezkoa da, baina kontu gehiago ere badaude; gol gehiago egiten hasi gara, gutxiago jasotzen... boladak ere badira.  Berria - Kirola   2004-02-05

Helburu tekniko orokorrak finkatuak dira bio-energetika, bio-mekanika, oharmena eta harreman mailen gainean.  Herria   2005-01-20

6 hed aritzeko modua.

Penduluaren mekanika bakarrik: tak-tok, tak-tok.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 124. orr.

Zer mekanikaren bitartez eratzen den oilo-arrautza batetik oilasko bat.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 49. orr.

"Garapenaren mekanika" esaten zitzaiona, hots, arrautza bat den bezain gutxi antolaturiko egitura bati animalia batena den bezain antolaera konplexu bilakatzea ahalbidetzen dioten indarrak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 49. orr.

Blogen mekanika bestelakoa dela azaldu du Zabalak: «Orriak dinamikoak dira, programa zerbitzarian dagoelako eta erabiltzaileak egiten duen bakarra, atzeko ate batetik sartuz, eta hor dituen formularioak betetzea da, maketatzen burua hausten ibili gabe».  Berria - Harian   2005-11-27

Egoera batzuetan bertsolariak ezin du jokatu arauaren arabera, ariketaren mekanikak horretarako betarik ematen ez diolako.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 194. orr.

Mekanika-lan handia egin beharra dago plazaratu aurretik eta plazaratu ondorengo lehen urteetan.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 124. orr.

Testua sortzeko mekanika.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 16. orr.

Berarengandik kanpoko mekanika baten ondorioa zen eta da, mekanika horren funtzionamenduaz ideia lauso bat baizik ez duela, eta mekanika horretan parte hartzen badu, parte hartzen du zoriz erabiltzen dituen palanka eta botoien bidez.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 300. orr.

Terroristek ordainaren mekanika martxan emana zuten, eta ez ziren gelditzekotan.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 245. orr.

7 ipar makina.

Ni naizen tokian 80 josteko mekanika, barnearen erdian animaleko mahai bat, zernahi soineko gainean, horietatik puskak kendu eta petatxutan josteko beste jauntzi batzuetan.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 67. orr.

Hek [laborariek] ere badituzte tresnak eta mekanikak lan gogor hori egiteko eztitasun poxi batekin.  Herria   2001-05-24

Hots, ahal zen bezala, ez baitzen orduan oraingo lur berdintzeko mekanikarik.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 106. orr.

Zilatzeko mekanika moderno batekin zilo egiten ari izan dira altxorra non zegoen miatzeko.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 31. orr.

Untzi horretan, kapitain eta mekanika langile greziarrekin badira 18 langile Filipindarrak.  Herria   2003-01-28

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

mekanika horretan (3); mekanika kuantikoa (18); mekanika kuantikoak (3); mekanika kuantikoan (4); mekanika kuantikoaren (6)


mekanikari 1 iz makinak muntatzen edo konpontzen dituen pertsona, mekanika ikasketak dituena.

Gero mekanikari ikasten hasi tailerren batean, hori zen-eta orduan gehien erakartzen ninduen lanbidea.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 26. orr.

Hamazortzi urtegaz hasi zan beharlekutik kanpora bidaiak egiten, mekanikari.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 43. orr.

Yamaha taldeko ingeniari eta mekanikariak jo eta su ari dira motoak dituen arazoak konpontzen saiatzen. Gure amaren anaia zapatari batek eta zerrategian mekanikaria zen beste batek.  Berria - Kirola   2004-08-05

Mekanikarien esku utziko dut hegazkina.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 153. orr.

Fritz-eneko mekanikari madarikatu horiek alfer hutsak ditun!  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 131. orr.

Garajean, mekanikaria, fakturarekin batera, egindako lanen azalpenak ematen hasi zitzaionean.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 209. orr.

Bihotzeko kirurgialaria naiz, egia, baina azken finean mekanikari bat besterik ez naiz.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 159. orr.

Mekanikari batek belarri ona behar duela batez ere, eguneroko bizitzaren gorabehera guztietan doinuak eta erritmoak entzuten dituen musikari batek bezain fina.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 34. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Mekanikari-lana arratsaldetan egiten utziko balidate, goizetan Ingeniaritza Elektronikoa ikastera joango nintzateke.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 83. orr.

Ondoko urteak klase eta jite ugaritako lanbideen probaleku izan zituen, zein baino zein bereiziago: tailer bateko mekanikari-lagun, obretako peoi edo pintore-ikastun, batetik bertzera opor aldiak tartekatzen zituela.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 155. orr.

3 (izenondo gisa)

Nik kalibreak saltzen nizkion tailer mekanikari batean egiten zuen lan.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 24. orr.


mekanikazale izond mekanikaren zalea dena.

Ez zuen gure Mendizabal maitagarriak inoiz kalkulagailurik erabili: arrotza egiten zitzaion guztiz, beste gailuetan hain mekanikazale zenari.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 61. orr.


mekanikeria iz ipar makineria, tresneria.

Ondarkin batzuk dira -hemen langileak dira behar- animaleko mekanikeria honek trabarik gabe itzulikatu behar du.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 80. orr.

Gehiago dena, nehork ez du konprenitzen nolaz elizako ezkilak, nolaz nork beraren ordugailuak, irratiak, telebistak, hozgailuak, hoinbeste mekanikeria etxe batean orain elektrikaz direnak, berdin elektronikaz beteak direnak, nolaz geldituak diren edo makurtuak.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 202. orr.


mekaniko 1 izond mekanikarena, mekanikari dagokiona. ik mekanika 4.

Istripua ipar-ekialdeko Sakarya eskualdean gertatu zen, ekainean inauguratu zuten abiadura handiko trenak arazo mekaniko bat izan zuenean.  Berria - Mundua   2004-07-23

Eredu mekaniko edo optikoetatik baino eredu informatiko edo zibernetikoetatik hurbilago dagoen informazioaren tratamendu baten bitartez.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 23. orr.

Lurrak, tailer mekaniko batekoa dirudi, zati ugari falta zaizkio eta koskaz beteta dago.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 61. orr.

Matxura mekaniko bat besterik ez da.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 35. orr.

Piezoelektrizitate-propietatea du hezurrak: presio mekanikoaren ondorioz korronte elektrikoa sortzeko gaitasuna, alegia.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 36. orr.

Tentsio mekaniko handiak jasan behar ditu larruazalak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 71. orr.

Ekintza mekaniko soil baten bidez egiten dute muskuluek beren lana: zuntzak uzkurtuz.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 50. orr.

Erretxina, gogorra bada ere, nahiko erresistentzia mekaniko gutxikoa da.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 23. orr.

Industria sektore askotarako aproposak diren ezaugarri kimiko, mekaniko eta isolatzaile ugari ditu amiatoaren egiturak.  Berria - Ekonomia   2004-09-12

Askoz ere magikoagoa iruditzen hasi zitzaidan telebistak egitea, motor mekaniko zikinak askatu eta osatzea baino.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 50. orr.

2 makinarena, makinari dagokiona.

Gailu mekaniko batzuk gehituta -birabarkia edo bolantea, esate baterako- errotazio bihurtzen da atzera-aurrerako mugimendua.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 48. orr.

Gai gara eredu mekaniko nahiko onak egiteko, bai eta bihotzaren, biriken eta giltzurrunen ordeko mekanikoak sortzeko ere.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 240. orr.

Usaina ezagutzen dut lehenik: olio mekanikoarena.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 129. orr.

3 makina edo mekanismo batek ibilarazten duena.

Halako latorrizko jostailu mekaniko bat izan naiz, barnea guztiz hutsa duena.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 505. orr.

Identifikatu ezin zituen gailu mekaniko eta elektrikoak ikusi zituen Josebak. elurra kentzeko 62 makina, 20 traktore eta pala mekaniko, gatza botatzeko 23 ibilgailu eta 70 ibilgailu laguntzaile aritu dira lanean errepideetan.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 160. orr.

Hormaren atzean eskailera biribil bat zegoen, pixkanaka gorantz zihoana, eskailera mekaniko bat bezala.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 173. orr.

Erloju mekaniko batekin edo beste edozein makina konplikatuago batekin gertatzen den gauza bera.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 45. orr.

Bentrikulu artifizial horietan jarritako balbula mekanikoek kontrolatzen dute odol-fluxuaren norabidea.  Berria - Gaiak   2004-10-20

Baina kri-kri-kri hozki horrek ez al du salatzen sagu liburu-jalea trepeta mekaniko bat izan daitekeela?  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 95. orr.

Eta zu, amestutako printzea, ezinezko gudak garaitu ondoan Bosgarren Hiribidean behera zatoz zaldi mekaniko baten gainean.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 44. orr.

Hestekiak betetzeko ponpa bat, zapalgailu bat, haragia xehatzeko makina mekaniko bat.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 126. orr.

Asmakari mekaniko horiek guztiak -telefonoa, elektrizatea, altzairuzko zubiak, zaldigabeko ibilgailuak- ez dira alferrikakoak izango.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 35. orr.

Espektroak ziren, alegiazko izakiak, nahita soilik agertzen ziren mamuak, panpina mekaniko malgukidunak.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 78. orr.

4 era automatikoan, ohartu edo pentsatu gabe egiten dena.

Keinu mekaniko batez, pistola bere lekuan gorde, eta sorbaldak goratu zituen berriro.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 74. orr.

Beste pixka batean egon zen aditzen, burua altxatuta, itxoiten bezala ohizko soinuren bati, soinu mekaniko erregularren bati.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 22. orr.

Haren marrazkiek ez ziruditen inondik ere kopia edo argazki, ez ziren mekaniko eta nortasun gabeak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 204. orr.

Aglutinazioa prozesu mekaniko soil bat da, non uztardura berez gertatu ohi baita.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 220. orr.

Ez dago esan beharrik ez ziola sekula jatorrizkoaren transkribapen mekaniko bati ekin.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 38. orr.

Birtuosismoa, partituraren irakurketa pertsonala egiteko ahaleginik gabe, errepikapen mekaniko eta hotza baino ez da.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 60. orr.

Literaturaz hutsaren hurrengoaren itzala ere sumatzen ez duen batek nahas ditzake ulermenezko irakurketa mekanikoa eta literatur gozamena, baterako jarri behar den hizkuntza ezagutza eta besterako behar den literatur estiloa.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 186. orr.

Mimoa batuta mugitzen hasi zen, modu mekanikoan, eta zakurrak, sekulako ezusteko izuak harturik, ihes egin zuen.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 213. orr.

Errealitatea aztertzeko modu horrek kanpoan uzten zuela -edo modu mekaniko eta txit xinplean ulertzen zuela- "kultura", "ideologia" edo "bizimodua" deitzen den alderdi ez hain fisiko hori.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 20. orr.

5 (izenondo elkarketan)

Halabeharra delako zer hori kasualitate mekaniko-fisiologiko hutsetatik ondorioztatzea, hori ez da gizaki moderno baten jokabide duina.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 160. orr.

Bizitza politikoaren kontsiderazio mekaniko-razionalistari, organiko-tradizionalista oposatzen dio.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 219. orr.

Zabortegiak albo batera utziz, bi tratamendu edo kudeaketa mota daude: erraustea eta aurretratamendu mekaniko-biologikoa.  Berria - Euskal Herria   2004-03-30

Elkarlotura fisiko-mekanikoari.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 240. orr.

• 6 iz mekanikaria.

Ikasi eta lanbide ona edukitzea nahi dut, mekaniko edo... esan zion Karmenek.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 183. orr.

Mekaniko on batek, auto baten hotsa entzun orduko, bazakik non dagoen matxura.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 26. orr.

Mekanikoen jefeak, Pedrok, Ingeniari esaten zidan eta beste mekaniko guztiek ere Ingeniari esaten zidaten.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 121. orr.

Negozioak hondoa jo zuenean, mekaniko lanak egiten hasi zen Ondarroan, 'Mercedes' kamioiak konpontzen.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 104. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arazo mekaniko (3); aurretratamendu mekaniko (9); aurretratamendu mekaniko biologikorako (6); erresistentzia mekaniko (4); keinu mekaniko (3); mekaniko biologikoa (6); mekaniko biologikoaren (3); mekaniko biologikorako (6); panpina mekaniko (5); praktiko eta mekaniko (3); tailer mekaniko (3); tratamendu mekaniko (4); tratamendu mekaniko biologikoa (3); zaldi mekaniko (3)

fabrikazio mekanikoa (4); laranja mekanikoa (13); matxura mekanikoa (3)

arazo mekanikoak (3); arazo mekanikoak izan (3); beso mekanikoak (3); eta mekanikoak (3); laranja mekanikoak (8); mekanikoak egiten (3); mekanikoak izan (3); propietate mekanikoak (3)

modu mekanikoan (3)

laranja mekanikoari (6)

mekanikoen jefeak (3)

eskailera mekanikoetan (6); eskailera mekanikoetan gora (3)


mekanikoki adlag era mekanikoan.

Ruche jaunak marrazki hau egin zuen, mekanikoki, paperezko musuzapian.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 502. orr.

Gezurrezkoa da... gezurrezkoa -errepikatu zuen doinu lauz, mekanikoki.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 28. orr.

-Jose Ramon Goikoetxea -erantzun diozu, mekanikoki, ondoriorik kontuan hartu gabe.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 24. orr.

Beatrizek mekanikoki bota du azken esaldia, formula bat bailitzan, inongo ironia aztarnik gabeko tonuan.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 176. orr.

Erabateko isiltasuna dago beti Zaron, elizako erlojuaren ahots erlastuak baizik ia eteten ez duena, intziri-hots batekin mekanikoki emanez orduak.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 225. orr.

Kakahuete bat mekanikoki zuritu eta ahoan sartu zuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 97. orr.

Txakur bat zaunka eta zaunka ari da, mekanikoki, etengabe.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 89. orr.

Naturak bere lana egiten jarraitzen zuen mekanikoki, haurrik ez bazegoen ere.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 73. orr.

Ez dago prozedurarik mekanikoki erabakitzeko formula oro logikoki baliozkoa den ala ez.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 152. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

errepikatu zuen mekanikoki (3); ia mekanikoki (3); mekanikoki errepikatzen (3)


mekanikotasun iz mekanikoa denaren nolakotasuna.

Mekanikotasuna sumatzen du gogamenean, eta maiz alderatzen du bere gogamena paraleloan osagai asko lituzkeen ordenagailu batekin [...] eta "ordenagailu-lan"tzat hartzen du, hain zuzen, bere pentsakera, ordenagailu-artxibo sail bat begitantzen baitzaio bere oroimena.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 278. orr.

Buruzagiak kutsatuta gerta daitezke jarraitzaileen mekanikotasunaz, eta emaitza zibilizazio gerarazia izango da.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 432. orr.

Nahi bezalako gurak, joerak eta abar onartuko baditu ere, ez dago mekanikotasun dinamiko bat besterik: materiaren mekanismoa, molekulen mekanismoa, zelulen mekanismoa, organoen mekanismoa, psikologiazko mekanismoa, pentsamenduen mekanismoa, kulturaren mekanismoa.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 89. orr.


mekanismo 1 iz higidura bat eragiteko edo eraldatzeko antolaturiko elementuen multzo egituratua.

Gero atearen mekanismo elektrikoaren durundioa.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 99. orr.

Mekanismoa koipeztatzeko eskatu beharko zion Alberti.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 129. orr.

Erlojua eta antzeko mekanismo konplexuak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 193. orr.

Asaldatzen zenean, mekanismo baten indar eta zehaztasunarekin hasten zen lanean, prentsa hidrauliko baten antza hartzen zuen.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 140. orr.

Jauregia, korda emandako mekanismo bat bailitzan, berpizten hasia zen azken orduetan.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 79. orr.

Mailadian gora abiatu zen, mekanismo ikusezin batek haren mugimenduak bideratuko balitu bezala. Metal klaskada bortitz batek adierazi zigun metrailetaren mekanismo hilgarria prest zegoela berriro.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 23. orr.

2 ondorio bat eragiten duten organoen aritze egituratua.

Beroa kontrolatzeko mekanismoa oso ondo diseinaturik dago gizakietan.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 80. orr.

Mekanismo optiko horrek, bi irudi bateraraziz, objektuaren distantzia adierazten du eskala batean.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 89. orr.

Sudurrak askoz mekanismo hobea du ura lurrunarazi eta airera bidaltzeko, eta, hala, gorputzetik beroa galtzeko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 79. orr.

Karbono-dioxidoa biriketan pilatu ahala, mekanismo automatiko bat abiarazten baita, arnasarik ez hartzeko nahi kontzientea baino indartsuagoa.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 51. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Estatu Batuetan, lantegi nuklear bat lehertzeko zorian gelditu zela, segurtasun mekanismo guztiek huts egin ondoren.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 107. orr.

Konplikatua da gatzatze-mekanismoa, baina irtenbide eraginkor bat ematen dio arazo zail bati.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 185. orr.

Pixka batean eguzkitan egoteak babes-mekanismo bat jartzen du abian: lehenik melaninak [...] epidermisera migratzen du, eta, gero, berriz, melanina gehiago ekoizten da.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 74. orr.

Gorputzeko atal bat mugitzea erabakitzearen ahalegin kontzienteak egonkortze-mekanismo landu bat jartzen du abian.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 64. orr.

Orobat eskaintzen du odolak kontrol-mekanismo bikain bat gorputzaren tenperatura egonkor mantentzeko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 185. orr.

Giltzurrunak, bada, ez dira iragazki edo kontzentrazio-mekanismo huts bat.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 190. orr.

Arbuiatze-mekanismo hori ez da hutsezina (bestela, ez genuke eritasun infekziosorik izango).  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 242. orr.

4 gertakari edo prozedu bat gertatzeko era.

Ideologia banakoaren identitate eraketan funtzionatzen duen mekanismo bat da.  Berria - Kultura   2004-06-09

Legelariak, ezkutuko mago ikusezin baten antzera, mekanismo guztia gobernatzen zuen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 531. orr.

Freuden iritzian, "ezaguna berraurkitzea" eta "ezagutzen ez dena ezagutzen denarekin lotzea" dira, oro har, plazerra lortzeko mekanismo nagusietako batzuk.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 80. orr.

Ironia autodefentsarako mekanismo bat da, errealitatearengandik distantzia markatzeko.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 93. orr.

Tesi liberalen kontra, merkatuaren mekanismo autoerregulatzaileak huts egiten duenean, estatuaren esku-hartzea beharrezkotzat jotzen du.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 51. orr.

Maitemintzen al dira oraindik gazteak, ala, mekanismo hori dagoeneko obsoleto bihurtu ote da, alferreko, atzeratua, lurrunezko lokomozioaren moduan?  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 21. orr.

Beldur dio gaizki ulertuen mekanismoa aktibatu izanari.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 22. orr.

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Zein mekanismo-klase aktibatzen dira pertsonaia historiko bat pertsonaia mitiko bihurtzen denean, zer gertatu zen Garibai ez zerurako ez infernurako gera zedin?  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 41. orr.

6 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Zein defentsa mekanismo jarriko ditu martxan nartzisismo zaurituak iraganari aurpegi ez emateko, ezer gertatu ez balitz bezala jarraitzeko, agian ETArekin identifikaturik aurrerantzean ere jarraitzeko?  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 103. orr.

Imitazioa dago eraldatze mekanismo askoren oinarrian.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 198. orr.

Bere idatzietan azpimarragarria da merkatuaren balizko erregulazio mekanismo autonomoari egiten dion kritika.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 56. orr.

Kreditu mekanismo hauen bidez merkatu ekonomien minbizia sortu da.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 235. orr.

Konkurrentzia-mekanismoaren aplikazio sistematikoegi batetik babesteko.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 109. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

babes mekanismo (6); defentsa mekanismo (3); lortzeko mekanismo (3); mekanismo bat ezartzea (3); mekanismo konplikatu (3); mekanismo landu (3); segurtasun mekanismo (3)

hizkuntza mekanismoa (4); hizkuntzaren mekanismoa (5); mekanismoa martxan (4); zelulen mekanismoa (3)

aire etorri mekanismoak (3); garapen garbirako mekanismoak (3); kontrol mekanismoak (6); mekanismoak abian (3); mekanismoak martxan (5); mekanismoak sortu (3)


mekanizatu1, mekaniza, mekanizatzen 1 du ad makinez hornitu.

Zentroaren jarduera gustiz mekanizatua egoteaz gain, 1996tik errepografia zerbitzua eskaintzen du, informazio dena CD-Rometan edo mikrofilmetan digitalizatzeko.  Berria - Harian   2006-04-01

2 mekaniko, automatiko bihurtu.

Haren [hizkuntzaren] hazkundea geldiarazi, malgutasuna zurrundu eta erabilera mekanizatzeko.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 184. orr.

Kontu handiz hasi da hodi txiki estua eratzen, jadanik mekanizatutako antzinako erritual magiko batean bezala.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 84. orr.

Bestalde, gaur egungo politikoen lana nahiko mekanizatua dagoela uste du Aulestiak.  Berria - Euskal Herria   2004-02-29

Ez nuen sekula mekanizatuko Schumannen piezaren azken partean jokatzen den bi eskuen arteko elkarrizketa.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 8. orr.

3 pieza bat makinen bidez ekoitzi edo tratatu.

Kooperatiban pieza estrategikoen mekanizazio lanak egingo dituzte: konplexutasun tekniko handia, balio ekonomiko handia eta goi mailako doitasuna duten piezak mekanizatuko dituzte.  Berria - Ekonomia   2004-02-25

4 (era burutua izenondo gisa)

Industria mekanizatuak ezarritako arauketaren eta arautua izatearen aurkako giza erresistentzia setatiaren arteko borroka.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 383. orr.

Teknologia mekanizatuak bazter utzia zuen orain gizarte- eta ekonomi testuinguru hura, non famili ugalkortasunaren gurtzak zentzu ekonomiko eta soziala izan baitzuen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 395. orr.

Pentsa genezake gizadiaren hurrengo arazoa gizarte mekanizatuaren bizitzan aisiaren papera izango litzatekeela.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 396. orr.


mekanizatu2 iz makinen bidez ekoizteko prozesua; prozesu horren ondorioa.

Baina badaude enpresa txikiak piezak eta mekanizatuak egin dituztenak.  Berria - Harian   2005-01-19


mekanizazio 1 iz mekanizatzea, makinez hornitzea.

Mediterranear isurian laborantzaren mekanizazio handiak eraldaketa sakonak gauzatu ditu ingurumenean.  Berria - Euskal Herria   2004-07-08

Mekanizazioak industri langilearen buruan tirabira sortu zuen bere lanarekiko sentimenduen eta bere aisiarekiko sentimenduen artean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 396. orr.

Mekanizazioak arauketa esan nahi bazuen, eta arauketa horrek langile-klase industrialari eta ondoren klase ertainari espiritua kentzen bazien, posible ote zen giza eskuek makina ahalguztiduna kalterik gabe erabiltzea?  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 388. orr.

2 irud/hed

Bizitzak energia aurrezteko duen bidea mekanizazioa da.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 399. orr.

Teknologia modernoak mekanizazioa edo arauketa ekarri zuen, eskulangileena ez ezik, baita hauen ugazabena (nazionalizazioa, etab.), herri-administrazioarena ("burokratizazioa") eta politikariena (alderdi-diziplina).  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 462. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Brasilgo General Motors eta Volkswagenerako garatutako fundizio eta mekanizazio proiektu berriak.  Berria - Ekonomia   2004-04-07

Galdategia [...] mekanizazio plantaren alboan egoteak gainera, ekoizpen jarraia egitea ahalbidetuko dio.  Berria - Ekonomia   2006-01-19

Kooperatiban pieza estrategikoen mekanizazio lanak egingo dituzte: konplexutasun tekniko handia, balio ekonomiko handia eta goi mailako doitasuna duten piezak mekanizatuko dituzte.  Berria - Ekonomia   2004-02-25

Himach-en helburua errendimendu handiko mekanizazio prozesu berrien ikerketan sakontzea izango da.  Berria - Ekonomia   2006-01-25

Eraikin berriak mekanizazio zentroa, metrologiako eta eskala submikrometrikoan egiaztatzeko laborategia eta bulegoak ere izango ditu.  Berria - Ekonomia   2006-01-25


mekanizier iz ipar mekanikaria.

Isabelle Aguerre 43 urte lanik gabe, Batita Arotcarena 51 urte laborari, Florence Barneto 27 urte dentista laguntzaile, Jean-Claude Bidart 29 urte mekanizier, Ana Costa 41 urte erizain etxetan, [...].  Herria   2001-03-01


mekanizismo iz teoria filosofiko edo biologikoa, zernahi gertaera lege mekanikoen bidez azaltzen ahal dela dioena.

Mekanizismoa bai historiaren eta bai arimaren ezeztapena da.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 168. orr.

Zezenketa eta autofedeek erakutsi zioten [Kant-i] Espainia nazio «ankerra» zela eta ildo berean baieztatu zuen alemanek «mekanizismoa» maitatzen zutela, bai gobernuan bai armadan.  Berria - Kultura   2004-02-20


mekanizista izond mekanizismoarena, mekanizismoari dagokiona.

Lanaren ikuspuntu mekanizista eta ekonomizista du oinarri eredu honek: lana, materialen kostuen antzera, beste kostu aldakor bat da.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 169. orr.

Sarritan langileen motibazioa, parte-hartzea, polibalentzia eta abarren atzetik benetako ikuspegi antropozentrikoaren ordez ikusmolde mekanizista itxura berritua azaldu ohi da mamian.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 172. orr.

Arraza eta ingurumenaren kausalitate mekanizista Volksgeist edo herri izpirituaren gainean.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 219. orr.

Golema edo Gizon ikusezina bezalako literatur asmazioen osaketan beti dago zientzia mekanizistaren edo alkimiaren kontrako jarrera.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 34. orr.

Datu horien gainean eraiki zen teoria mekanizista ez zen teoria zientifikoa, metazientifikoa baino.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 95. orr.


mekano 1 iz makinak, garabiak eta kidekoak muntatzeko jostailua, eskuarki metalezko piezez osatua.

"Ez dik meritu handirik, ez", pentsatu du, "arratsaldero mekanoa hartu eta garabi berbera egiteak".  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 28. orr.

Baina amak ez daki mekanoa montatzen.  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 18. orr.

Mundu bizia elementu kopuru finitu baten konbinazio modukoa da, eta mekano erraldoi baten itxura du, eboluzioak atergabe darabilen brikolajetik sortua.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 13. orr.

Espezieak konbinatoria batek, "Lego" joko edo mekano moduko batek sortu balitu bezala.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 120. orr.

Gazteluan sartu zen, sartzen den bakoitzean hain txikia izateak harritzen du, jostailuzkoa dirudi, lego edo mekano bat bezalakoa da.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 162. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Sapaia altua da, lau metro bai, eta horma bat, sapairaino iristen diren mekano-itxurako apalategi batez dago beteta.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 61. orr.

Gure gelako mekano-apalategi handian kokatu ditut diskoak, han eta hemen.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 101. orr.

Pabilioia erabat hutsik zegoen, hormen kontra jarritako mekano-apalak salbu.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 117. orr.

3 irud/hed

Udalak festetarako ekartzen ohi zuen zezen plaza aldakorretik mekano ketu bat baino ez zen gelditu, burdinazko hondakin erromatarra.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 164. orr.

4 mekano-errezeptore (orobat mekanoerrezeptore) iz

Horretarako, ukipen errezeptoreak garatu zituzten -mekanoerrezeptoreak; guk haiengandik jaso genituen gero-, eta horien nerbio bukaerek bulkada elektriko bihurtzen dituzte estimulu mekanikoak; ondoren, bulkada horiek ziztu bizian burmuineko plazeraren gunera joango dira.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 177. orr.

Larruazaleko geruza guztietan daude, eta mekano-errezeptore esaten zaie; izan ere, kanpotik datozen estimulu mekanikoak hartzen espezializatutako korpuskuluak dira.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 236. orr.


mekanoerrezeptore ik mekano 4.

mekanografa iz andre mekanografoa.

Ondoan Serge zegoen, eta aurrez aurre Neues Tage-Buch-eko mekanografa bat, Rothek kontatzen zuena makinatzen, eta Rothek, berriz, Sergek esaten ziona kontatzen zuen.  Matías Mujika   «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 92. orr.


mekanografia 1 iz makinaz idazteko teknika. ik daktilografia.

Ikastetxetik ateratzen zen Montse eguerdian, bazkalondoan zehatzago esanda, mekanografia ikastera, handik ehun metro eskasera zegoen beste moja-eskola batean, Jesuitinetan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 111. orr.

2 (hitz elkartuetan) ik mekanografiko.

Ez zen oso erraza ekoizpen merkea sortzea, bolaluma bakoitza hamabi dolar inguruan saltzen baitzen, eta hori mekanografia lanetan aritzen zen norbaiten astebeteko soldata baitzen.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 30. orr.


mekanografiatu, mekanografia(tu), mekanografiatzen 1 du ad idazmakinaz idatzi.

Hark, idazmakina aurrean duela, itzulita eta zuzenduta dauden testuak mekanografiatzen dihardu.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 119. orr.

Sekula argituko ez ziren salaketak mekanografiatzen.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 44. orr.

Martxa hartan ez zituela sekula eskutitzak postaren garairako mekanografiatuko.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 131. orr.

Gutunen batzuk idazmakinaz mekanografiatu nahi bazituen, [...].  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 41. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Bulegoaren oroitzapen etsigarria, haren usaina, idazmakinen hotsa, hamaika aldiz errepikatutako esaldiak, aurpegiak, orri mekanografiatuak.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 501. orr.

Geroago, gauez irtetean, Elseren ohar mekanografiatua aurkitu zuen tapizaren gainean, eta amorrua sentitu zuen lotsarekin batera.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 172. orr.

Letra mekanografiatuak garunera amiltzen zaizkizun balak dira.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 111. orr.

Alegiazko toki mekanografiatu batean.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 121. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

letra mekanografiatuak (5)


mekanografiko izond mekanografiari dagokiona. ik mekanografia 2.

Kopuruari dagokionez, helegiteak nabarmentzen du soilik zenbaki bidez dagoela adierazita, eta ea ez ote den «akats mekanografiko bat» izango.  Berria - Euskal Herria   2004-05-02


mekanografikoki adlag mekanografiaren bidez.

Horretarako, Bernat Etxeparerengandik 1970era bitarteko euskal literaturako 300 obra euskalki eta genero guztietakoak hautatu eta digitalizatu zituzten, ordenagailuan mekanografikoki kopiatuz, artean ez baitzen lan horretarako eskaner egokirik.  Berria - Harian   2005-05-04


mekanografo iz ogibidez testuak makinaz idazten dituen pertsona. ik daktilografo.

Inor ez zen mekanografoa, makal genbiltzan eta akats ugari eginez, baina hutsak eginda ere hala beharko zuen, ez baikenuen klixe gehiagotarako dirurik, ezta testuak ondo biribiltzeko astirik.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 123. orr.

Hasieran mekanografo bidali zuen Mooney andreak alaba ale-merkatari baten bulegora.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 91. orr.


mekanotubo iz egiturak eratzeko tutu metalikoa, elkarri lotzen diren zatiez osatua.

Nobela ona izanez gero, mekanotuboa kendu ostean, ez da nabarituko egituraren astuntasuna.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 182. orr.


mekatroniko izond

Aparailu mekatronikoak sortzen dituzte.  Berria - Ekonomia   2006-03-10


mekatxis interj

Mekatxis, laino zikin hauek!  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 139. orr.

Haize zar honek ez al du aldatzeko asmorik...? -Mekatxis la...!  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 139. orr.


mekauen interj

Bakean utz ezazu atzerritar hitz larri itsusi hori... zer duzu, "mekauen"?  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 49. orr.

"Mekauen!" zer errango zuten auzoek?  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 62. orr.

Mekauen Satanas, atera zaio hortz estutuen artetik.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 13. orr.


mekauendio interj

Aitari ere noiznahi entzuten nion mekauenlaostia edo mekauendioren bat-,  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 54. orr.


mekauendios (corpusean mekauen dios soilik) interj

"Mekauen dios, ez duzue pixa egiteko ere balio!", oihukatu du Korreok haserre, eta han doa.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 201. orr.


mekauendioska adlag “mekauendios” esaka.

Joxe Mari mekauendioska azaldu zen, baina bueno, ohitua gizona, lanbidez, errai, tripa, odol, gorputz-isurietara,  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 89. orr.


mekauenka aldag mekauen esaka.

Tarrapataka haren etxerat abiatu nintzen, mekauenka eta zikina; eta izitua.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 60. orr.


mekauenlaostia adlag “mekauenlaostia” esaka.

Entzun ezak ondo, mutiko: berriz ere halako alukeria batekin izorratzen banauk, bankilloari brilloa eta guzti atera beharko diok ipurdiarekin, mekauenlaostia!, berdin zaidak direktibak zer esaten duen, kabroi halakoa...  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 162. orr.


mekzikano ik mexikano.

mekzikar ik mexikar.

mekzikotar ik mexikar.

mela1 1 izond biguna.

Hark gozatutako argizagia bezain malgua eta mela zen Salemdarren poza, baina haien bihotzak eguzki hark berak lakartu eta gogortutako buztin-zokorren antzekoak izan behar zutela otu zitzaion Norari.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 32. orr.

2 irud/hed

Gero eta hosto gehiago zegoen zimiterioko lurrean, gero eta lore gehiago; ereinotzaren usain mela zabaldu zen airean.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 69. orr.

Sentiberatasun handiko pieza bati ekin zion ahots ezti mela batez.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 76. orr.


mela2 ik melatu1 5; melatu1 6; melatu1 7; melatu1 8.

melanina 1 iz ugaztunen zelula batzuetan aurkitzen den pigmentu iluna.

Pixka batean eguzkitan egoteak babes-mekanismo bat jartzen du abian: lehenik melaninak (larruazalean dagoen pigmentu arre batek) epidermisera migratzen du, eta, gero, berriz, melanina gehiago ekoizten da.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 74. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Melanina-geruzak, hala, kono eta makiletan zehar pasatzean behar bezala xurgatu ez den argi guztia desagerrarazten du.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 104. orr.


melankolia (36 agerraldi, 21 liburu eta 4 artikulutan; orobat melankonia 6 agerraldi, 4 liburu eta artikulu 1ean; Euskaltzaindiaren Hiztegian melankolia agertzen da, ‘malenkonia’ argibidearekin) iz malenkonia.

Iheserako premiak eta ihes egin beharrak eta, aldi berean, urruntzeak sortzen zion melankolia alkoholaz arintzen saiatu zen.  Matías Mujika   «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 92. orr.

Lisboako fadisten melankolia.  Herria   2005-11-24

Beti Schumann; ez dut ezagutzen hura bezalakorik melankolian bertan goxo egiteko.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 73. orr.

Ardura handiz uxatzen zuen melankoliaren gaitz guztiz kaltegarria.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 359. orr.

Egia da, bai, irudimena eta melankolia eragiten dituzten hiriak direla ederrenak...  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 15. orr.

Gizonezko askok haustura-garaietan bizitzen dutena melankolia dela eta ez bakardadea; melankoliak, iraungo badu, galdu den zerbaiti buruzko bazka etengabea behar duela.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 40. orr.

Zer da bestela bizitza, melankoliari ihes egitearen artea ez bada?  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 115. orr.


melankoliatsu (orobat melankoniatsu) izond malenkoniatsua.

Ez dakit alemanez, eta Schumann-en lied melankoliatsuenen bertsio frantsesak kantatzen nituen.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 73. orr.

Motibo kuttunena ardiak ziren: ardi melankoliatsuak, bisitariei ganbarako paretetaik aurpegikera galdetzailez, begi hustu eta urtsuz begiratzen zietenak.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 71. orr.

Denbora guztian egiten du berba berak dakien moduan, melankoliatsuaren itxurak eginez, esanez niri zein bizimodu samina duen, beti kanpoan gauez, edanean, putekin eta bizimodu galduko beste batzuekin tratuetan, eta zein gogaiturik dagoen beti kabaretera joaten  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 126. orr.


melankoliko izond malenkoniatsua.

Etxe oneko seme melankolikoek bazuten zertaz hitz egin, zertaz eztabaidatu eta zertaz larritu eguneroko diru-saria urritu zitzaienean.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 22. orr.

Handikien begietan jende xumeak halako xarma melankolikoa izaten duela eta printzeek ikaragarri maite dutela pobrezia erredimituaren ipuina.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 131. orr.

Zinea asmakizun melankolikoa / iruditzen zait / Candilejas ikusi nuenetik.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 102. orr.


melankonia ik melankolia.

melankoniatsu ik melankoliatsu.

melanoma iz melanina daukan tumorea.

Melanoma bat diagnostikatu zioten.  Berria - Gaiak   2004-09-28

Bost urtera hil zen, medikuek ez ziotelako garaiz atzeman melanoma.  Berria - Euskal Herria   2006-04-07

Ipurmasailean melanoma bat zeukan emakume astun bat zen hurrengo gaixoa. Bennettek, eskua irmo, arrautza gisako ebaki sakon bat egin, melanomaren inguruan hazbeteko tartea utziz, eta berrogei segundoan kendua zuen, gantz eta azal puska batekin batera.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 103. orr.

Melanomaren zelulei proteina hori murriztu diotenean, «askoz motelago» hazi dira.  Berria - Gaiak   2004-03-18


melar izond estua, mehea.

Otsailekoa ahul eta melar bazetorren ere, martxokoa harripetik zelatari, gihar sobrantez noiz irtengo, eta udaberriaren bihotzeko apirilak, berriz, larreak gizen-gizen ipini ohi dituela.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 77. orr.


melartu, melar(tu), melartzen da/du ad melar bihurtu.

Han gelditu ziren, ximurtu ez ximurtu, flakiak jota, kolore malgu melartu makalddu horietakoei eutsi ezinean.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 456. orr.


melaska (orobat melaxka) izond belaska.

Eguna argitzen ari zuen, eta horrek irrealtasun kutsu handiagoa eman zion Bixkiturriko geltokian, oraingoan autoaren argiak hara zuzendu beharrik gabe, bi gizonek gurutzatu zituzten egur melaska eta burdin barrak albora irristan botata argia pizturik pasa zen lokomotorari.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 166. orr.

Esku ttiki melaxka haiek ez zioten hilean partida bat baino gehiago jokatzen uzten.  Berria - Kirola   2004-02-21


melaskatu, melaska(tu), melaskatzen da ad belaskatu.

Ikusten denean udan gauza guztiak beroarekin melaskatu egiten direla, ez bakarrik leku kirasdunetan, baizik eta baita osasuntsuetan ere; eta, aldiz, berez kirasdunak diren lekuak neguan osasungarri bihurtzen direla, zeren eta hotzarekin sendotu eta irmotu egiten baitira.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 630. orr.


melatonina iz guruin pinealak jariatzen duen hormona.

Melatoninak atzeratzen du pubertaroaren hasiera.  Berria - Gaiak   2006-02-08

Roberto Salti ikertzailearen arabera, telebistaren pantailak isuritako argia eta erradiazioak melatonina hormona sortzeko prozesua zapuzten du.  Berria - Gaiak   2006-02-08

Adituen ustez, guruin pituitarioak isurtzen duen melatonina izeneko hormonak zerikusia izan dezake aldaketa horiekin.  Berria - Gaiak   2004-06-11


melatu1, mela(tu), melatzen 1 du ad fruitu batzuez mintzatuz, eguzkitan idortu.

Piko melatua baino ximurragoa duk atso zar zeken hori.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 84. orr.

2 blaitu.

Media Lunako ate nagusiak kirrinka egin zuen irekitzean, haize kirriak melatua.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 90. orr.

Isilaldi laburrak tartekatuz isurki berdexkaz melatutako atzamar meheak banan-banan zurrupatzeko-.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 64. orr.

Kanpaia jo eta nire haziaz egongelako besaulki osoa melatzea?  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 38. orr.

-Titiburuak ferekatzen nabil, tente-tente jartzen ari dira, nire potxotxa melatuta dago eta taupadaka hasi da.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 100. orr.

3 irud/hed

La Lunera izerdiak adina bustitzen zuen malenkonia antzeko batez melatuta heldu ginen.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 281. orr.

Maiteminaren ekaitzetatik / melatuta atera ondoren / maitasunaren egutera epelagoetara / eramango nauten bideak.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 159. orr.

Ulu bakoitzean ultimatum mehatxagarria entzuten zuen, eta eguna jaio bezain laster jaikitzen zen, kezkaz melatua.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 98. orr.

Krisialdi existentzial izugarrian murgilduta zegoen une hartan eta ondo etorri zitzaion gure guztiz bestelako filosofiaz pixka bat melatzea.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 34. orr.

4 (era burutua izenondo gisa)

Betazalak bustita eta itsaskorrak zituen ostera, eta erpuru batekin eusten zien begi-ordeei, musuzapi melatuarekin igurzten zituelarik. Agure errukitsu baten dendatxoan kendu ditut arropa lohi eta melatuak.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 62. orr.

Amak labadora ireki zuen etxeko arropa pilda hura atera eta oilategian esekitzeko, eta han erori zen "Elur"en gorpu melatua arropa artetik.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 119. orr.

Txof egin du mami-ore melatuak kopetaren erdian jotzean.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 145. orr.

Trufan aritzen ziren, ikusita nolako apainkeria zaharkituarekin adierazten zituen esaldiak, eta zein intonazio handitsu eta eztiz melatua erabiltzen zuen ideiarik txikiena adierazteko ere.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 106. orr.

5 mela egin blai egin.

Mela eginda gaude Portura iritsi garenerako, baina irribarrea ezpainetan.  Berria - Harian   2005-09-09

6 mela-mela egin blai-blai egin.

Mela-mela egina etxeratzen zuen, eskuak urdin, zapata barruak, bai eta sakelak ere, urez beterik zituela.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 183. orr.

Briviesca aldean euri-jasa izugarriak hasi zituen, eta mela-mela eginda iritsi nintzen Burgosera.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 39. orr.

Euriaren zirri-zarra etengabeak baso lehendik ere guztiz hezea nola mela-mela eginda uzten zuen begira.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 109. orr.

Sarritan sudur gaineko begi-ordeak kentzen zituen begiak xukatzeko, musuzapi zimur, gris eta mela-mela egindakoaz xukatu ere.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 61. orr.

Izerditan blai zaudete biak, pistolari indarrez eusten dion eskua ere mela-mela eginda daukazu eta momentu batez eskuz aldatu behar duzu, praka bakeroen kontra lehortzeko.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 73. orr.

Mela-mela eginda nengoen eta baita izerditan ere, bertan egosterainokoa baitzen eskailera haietako bahituran pilatuta zegoen bero hezea.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 189. orr.

7 mela-mela egin mozkortu.

Aise igaro zezakeen, gau osoa, mela-mela egiteraino edaten zuten zurrutero kartsuak biltzen zituen mahaiaren inguruan.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 154. orr.

8 mela-melatu mela-mela egin.

Ortega tenoreko literatura arrazialistaz mela-melatua dago.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 195. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

mela mela (27); mela mela eginda (13)


melatu2 iz blaitzea, blai-blai egitea.

Kaguenlaputa, zelako melatu nazkagarria!  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 120. orr.


melaxka ik melaska.

melaza 1 iz azukrea egitean geldikin gisa geratzen den gai ilun, ezti eta lodia.

Sethek dio txarrokada bete melaza edo kanaberazko siropa lortuko duela.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 301. orr.

Bukatzeko melazazko budina, ahogozoa egiteko modukoa.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 59. orr.

Hagridek ontzi handi bat bidali zion, melazazko gozokiz betea.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 179. orr.

Haren atzean bor-bor entzuten zuten edabea, melaza bezain sendoa.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 182. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Hagriden melaza-gozokiak matrailezurrak itsatsita utzi zizkion.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 101. orr.

Imajina daitezkeen zapore guztietako izozkiak, sagar-tartak, melaza-tartak.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 115. orr.


melekeria iz ipar milikeria.

Janariak: kir, salda, legatza koskera, ahatekume fartzitu sahetsa jusarekin, kuiattoa esne opil gisa, lursagar xigortuekin, ardi gasna, gerezi erreximetarekin, melekeria, Irulegiko arno xuri eta gorria, kafe ondokoarekin.  Herria   2003-04-03

Mistiko egiazkoa ez da melekerietan barreiatzen, pasio batek beretzen du.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 220. orr.

Dakidana haatik, bihotza bakean ez dudano eta osasun morala hein batean segurtatua, ez naizela itzuliko melekeria hutsez asmatuak izan diren bide kontsolagarri batzuetara.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 43. orr.


meleloki adlag memeloki (?).

Roswellgo estraterrestraren ondorengoak urrats bat egin zuen nigana, galdera berdina meleloki errepikatuz.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 223. orr.


melena iz ile luzea, adatsa.

Arkatz batekin heldurik zeukan melena luze eta korapilotsua, ikusi nuen lehenengo aldian bezala.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 132. orr.


melenadun izond melena duena.

Zigarroa lepo pareraino jaitsi eta melenadun iritsi berriari irribarre urduria zuzendu zion.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 35. orr.


melenga 1 izond gozoegia izanik gogaikarria gertatzen dena; belaxka.

Hilabete haietan, begitan hartu nuen morroi hura; likatsua iruditzen zitzaidan, melenga, ia-ia lizuna, ez sexuari zegokionez zuzen-zuzenean, baina bai halako sexualitate "sublimatu"tik zetorkion zerbaiten kariaz.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 108. orr.

Kristaukeria melengaren argazki ezin doiagoa baitzen apaiz gazte hura nire iduriko.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 108. orr.

Adeitasun handiz jokatzen zuten denek, hala ofizialek, nola damek, nola frakez jantziriko gizonek; gogaikarri ere gertatzen ziren melengaren melengaz.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 255. orr.

Azken finean, ez baitzuten nahi hiltzear zegoen mundu baten pastel koloreko argazkiei -baserri maitea, baxurako ontzi liraina, ezkila-dorre baketsua, legatza koxkera eran buztinezko kazolan- egokitu lekizkiekeen oin-testu melengak idaztea baino.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 163. orr.

Leonardo di Caprio bonboi melengaren portreta, "Titanic" filmearen pasarte batean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 381. orr.

"Nire bihotzaren hondora" esan nezakeen, baina hain melenga ere ez nintzen.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 43. orr.

Xeratsua izan nahi zuen ahots melenga batek.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 79. orr.

Lau salmo oraino eta apezak boz melengaz zerua zerua saritzat abestiaren lehen notak hegaldarazi zituen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 164. orr.

Bagoi barruko bozgorailuetatik entzuten zen musika melengak ez zuen ezinegona larritu baino egiten.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 24. orr.

Sargori dago, eta mimosaren usain melengak itolarria areagotzen dio.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 110. orr.

Marraka melengaz ardiak ulertzen nauela sentiarazten dit eta auhen luze batez, pentzean hedailo erortzen da.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 123. orr.

Amerikarrei leitu diedan guzia [...] melenga eta giharrik gabea da.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 206. orr.

Harrigarria da, berez maitagarritik ezertxo ere ez duten animaliei diegun kariño txepel, melenga, belaxka hori.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 121. orr.

2 mihi-melenga izond

Nor zen beraien arteko aingira-maingira mihi melenga?  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 88. orr.


melengakeria iz gauza melenga, gaitzesgarritzat hartua.

Hori esan zuen, eta ez zuela uste izango melengakeriak gustatzen zitzaizkidanik, eta ahaleginak egingo zituela handik aurrera txeratsuago izaten, berak nahikoa bazela uste zuen arren.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 375. orr.


melengaki adlag melengakeriaz.

Atzeko jarlekuan, zigarroa melengaki erretzen, Kerguelen mandoa ezagutu zuen.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 8. orr.


melisma iz silaba bakar baten gainean abesten den silaba saila.

Sister Mariek oso trebea dela adierazi zigun modu atenperatuan gurguilu eta melismetan.  Berria - Kultura   2004-04-07


melismatiko izond melismarena, melismari dagokiona.

Egitarauean barrena, V. mendetik eta XIV. mendea arte doazen ereserki eta antifonak entzun genituen estilo melismatikoan, hots, silaba batekin nota asko egiten den horietakoa.  Berria - Kultura   2004-04-08

Alelluia Surrexit Dominus melismatikoan ere ondo.  Berria - Kultura   2004-08-24


melodia 1 iz kanta daitekeen musika nota segida. ik doinu.

Sarriegiren melodia laster bihurtu zen festaren erreferentea.  Askoren artean   «Rataplan» - 84. orr.

Gitarra-joleak berak aitortu zuenez, Napoliko melodia bat zen hondarreko hura.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 265. orr.

Jai horietan garbi dago molde militarreko melodiak joko zirela.  Askoren artean   «Rataplan» - 42. orr.

Klimaxik gabeko melodia.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 161. orr.

Atsekabea adierazten zuten hitzez argitzen zuen, ahulki, melodiaren kadentzia: [...].  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 313. orr.

Gogoko zuen musika, baina Mary Jane jotzen ari zen piezak ez zuen melodiarik berarentzat.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 276. orr.

Jazz doinua ari da jotzen; ez dago melodiarik, notak baizik ez, ezin konta ahala bulkada txiki.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 55. orr.

Soinu txikiak eskuineko aldearekin melodia jotzen du eta ezkerreko aldearekin erritmoa markatzen du.  Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 69. orr.

Arta berezirik eskatzen ez duen tresna izatea; ikasteko eta jotzeko ere erraz samarra eta konpletoa nolabait, melodia eta laguntza batera jotzeko aukera ematen duenez.  Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 10. orr.

Gitarra xumeki, pianoa duda-mudatan, melodia jario bigunean, bertso zehatza, ahots biluzia... ez dago beste autoritaterik.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 146. orr.

Gitarraren eta baxuaren arteko lehia dago egiten duten musikan, baina ahotsaren bitartez, bidea ematen diote melodiari.  Berria - Kultura   2006-03-16

Harentzako egindako hitzak abestuz edo haren melodia hortz artean kantatuz.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 239. orr.

Eszitazioa in crescendo doan melodia dela, gero eta gehiagora.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 155. orr.

Jendea olatuen melodia bezalakoa zen: errepikakorra, batzuetan; txundigarria, bestetan.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 185. orr.

2 (izenondoekin)

Bretainiar melodia tradizionalak.  Berria - Kultura   2004-09-23

Belle Époque melodia gozoz jantzitako garaia izan zen. haren proposamena mainstream kutsuko pop melodia itsaskorretara mugatzen zen.  Askoren artean   «Rataplan» - 60. orr.

Gero, izango da denbora maisuen lanen artean [...] melodia bihotz-altxagarriak bilatzeko.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 239. orr.

Ordubeteak eta erdiak jotzerakoan, oso melodia zeremoniatsua entzunarazten zuen: mi-do-re-sol... sol-re-mi-do.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 124. orr.

Mailukada eta soldagailu soinuek melodia zaratatsu bat osatzen dute.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 106. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Melodia zikloak egiten ditu, beti errepikatzen da oinarri bera, kiribil baten antzera, eta hortik abiatuta berak inprobisatzen du.  Berria - Kultura   2004-07-16

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Resurreccion Maria Azkueren herri melodiak Mila eta bat melodia izenburuko lanean jasota daude.  Berria - Kultura   2006-02-19

Aspektu sozialak eta zuzeneko loturak jendearekin xekatzen ditugu hor, musika melodiari hartze duen parada emanez.  Herria   2005-10-13

Biolin baten aiene-melodia.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 11. orr.

· Astrid taldearen pop melodiak Oñatin.  Berria - Kultura   2004-06-12

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

melodia berriak (3); melodia ederrak (3)

pop melodiak (4)


melodiatsu izond belarriarentzat atsegina dena. ik melodiko 2.

Freddy Malinsek erritmoa eramaten zuen bere pudding-sardexkarekin eta abeslariak elkarrengana itzultzen ziren hizketa melodiatsuan, indartsu kantari.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 306. orr.

Gandalf irten zenean, kanpai baten doinu argi eta melodiatsua entzun zen, gotorlekuko dorre batean errepika.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 30. orr.

Baina jendeekin zein bihotz xamur, melodiatsu doinua.  Herria   2001-06-07


melodika iz haizezko musika tresna, txirula tekladun baten eitekoa.

Melodikan, tonu naturalean afinaturik baitzegoen, re bilatu, eta harriak burdinan ateratako nota bera jotzen zuela baieztatu nuen, harriturik.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 35. orr.

Erregeek ekarria zidaten haizezko melodika baten bila.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 34. orr.


melodiko 1 izond melodiarena, melodiari dagokiona.

Gaur ezagutzen ez den tristura sakon bat daramate Gelatxoren piezek euren ibilbide melodikoan.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 37. orr.

2 melodia duena, belarriarentzat atsegina dena. ik melodiatsu.

Ekoizpen melodikoa da, eta ahotsa emoziorako tresna gisa erabiltzen du.  Berria - Kultura   2004-05-04

Punk-rock melodikoaren bidean.  Berria - Kultura   2006-04-12

Metal oso melodikoaren barruan kokatzen den diskoa.  Berria - Kultura   2004-10-16

Hard-rocka eta stoner melodikoa uztartzen ditu Ehiztarik.  Berria - Kultura   2006-03-16

Haren piezak oso melodikoak dira, aberatsak.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 37. orr.

Nire kantuak melodikoak, zuzenak eta freskoak dira, besterik gabe.  Berria - Kultura   2006-01-19

Jende adindua helduta dantzan jartzen duen musika melodikoak badu halako zahar kirats bat gaurko gazteentzat.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 52. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

hardcore melodikoa (3); rock melodikoa (3); stoner melodikoa (3)


melodikoki adlag melodiaren aldetik.

I guess that's why they call it the blues kantuarekin kontzertuko une onenetakoa lortu zuen, melodikoki perfektua, baina Carla Etude instrumentalak eta Tonight balada sinfonikoak musikariaren alderik arriskutsuena erakutsi zuten, birtuosismo hutsalari lekua egiten diona.  Berria - Kultura   2004-05-30


melodrama iz herri xehearentzako drama, egoeren eta sentipenen gehiegikeriaz ikuslea hunkitzen ahalegintzen dena.

Babiloniako Puskailak jokatzen zuten, aldi hartan Frantzia osoan arrakasta gaitza zeukan melodrama sonatua.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 46. orr.

Melodrama txar baten bukaera ematen zuen.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 205. orr.

Melodramak gustatzen zitzaizkion Nerinari.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 285. orr.

Dena loturik eta zoriontsu amaitzen den suspentsezko melodrama.  Berria - Kultura   2004-09-23

-Badakizu herra diedala melodrama merkeei -bota ziezaiokeen neskak, bera ere aurki zotinka hasteko beldurrez.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 92. orr.

Melodramak kate guztietan.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 97. orr.

Lurpeko intimitate hartan, non beren gaztetxo txantxazaleen amodioek melodramazko dardarak izaten baitzituzten.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 251. orr.


melodramatiko izond melodramarena, melodramari dagokiona.

Villasúsen gorpura hurreratu eta ahots melodramatiko batez oihu egin zuen: [...].  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 282. orr.

Ez dut ikusten inola ere Rollebon jauna paper melodramatiko horretan. Mangle zuhaitzez inguratutako ibai melodramatiko irrigarri batean barrena eramango gaituen untzi baten zain.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 46. orr.

Diru-arazo horiek ere beren alderdi melodramatikoa izaten dute.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 71. orr.

Abscent friends du azkeneko lana, pop melodramatikoz beteriko lana.  Berria - Kultura   2004-11-10

Akabera tragikoetarako joera hori maiz agertzen zen Lulurengan; amaitzeko ideia horrek erakarri egiten zuen, nonbait, modu melodramatikoan amaitzekoak bereziki.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 109. orr.


melodramatikoki adlag era melodramatikoan.

Kafetegitik melodramatikoki atera eta euripean "Alaitz!" oihukatzea otu zait.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 118. orr.

-Lana nahi al duzu? -esan zuen Martinek melodramatikoki-.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 485. orr.


meloi (orobat meloin g.er.) 1 iz landare etzana, hosto gingildunak eta lore handiak dituena, eta fruitu handiak, biribilak edo arrautz itxurakoak ematen dituena (Cucumis melo).

Urrez eta zilarrez estaliriko zurezko idoloak meloi-soroko txorimaloak bezala dira: ez dira ezer zaintzeko gauza.  Elizen arteko biblia   JrGt 1,69

Hor gelditu da Sion hiri ederra mahastian txabola eta meloi-sailean txosna bezain bakarti.  Elizen arteko biblia   Is 1,8

Conques-etik Moissac-eraino, bertze aste batez behar da ibili, arto, ogi eta meloin landak zeiharkatuz.  Herria   2004-10-07

2 landare horren fruitua, handia eta arrautza formakoa, haziak ilaretan dituena, eta mamia urtsua, gozoa eta jateko ona duena.

Gainera, zu ni bezalakoa zara, ez zaizu meloia gustatzen.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 30. orr.

Gainera, zu ni bezalakoa zara, ez zaizu meloia gustatzen.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 30. orr.

Mertxika bat 50 zentimo, meloia, 1,50 kiloa.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 124. orr.

· Espainiako estatu ereduaren erreformaren meloia ireki-ez ireki eztabaida dakar horrek gogora.  Berria - Euskal Herria   2004-08-22

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Bazen meloi saltzaile bat grazia handikoa, Jaengoa.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 163. orr.

-Zoaz meloi-xerra horiek untxiei ematera.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 30. orr.

Axenariok aurrena meloi-haziak eman dizkie, eta zukua berak edan du: ardo goxoa bezain goxoa da.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 30. orr.

Pepinilo, piper, meloi-azal eta piperminez beteriko ontziek piperbeltz-usain hezea gorantz hedatzen zuten kiribilka.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 187. orr.

4 pl adkor titiak.

Neska au Mari Carmen deitzen da, ez dezu ezautuko; amalau urte dauzke ta kriston meloiak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 35. orr.


meloin ik meloi.

melokotoi 1 iz mertxika.

-Martin, jango diagu melokotoi bat?  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 24. orr.

-Melokotoi hauek mailatuta daude.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 24. orr.

-Almibarretako melokotoiak, besteak ez -zehaztu zuen-.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 139. orr.

Ohi baino bi kutxa melokotoi gehiago enkargatzen zuten Tuteran.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 31. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Agian zuzendariaren melokotoi-aurpegiko ile barbanak izango zuen eraginik.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 161. orr.

Urdaiazpiko muturrak, gazta pusketak, melokotoi xerrak.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 137. orr.

Nik melokotoi-zukuari trago bat egin nion, ezer erantzun gabe. Beatrizek melokotoi likorea pasatu zion, eta, bitan pentsatu gabe, barrura bultzatu zuen fruituz eta alkoholez eginiko edabe miragarri hura.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 83. orr.

Bi katxi kalimotxo, bat melokotoi likorrarekin!  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 237. orr.

3 adkor mozkorraldia.

Tabernaz taberna, edan eta txor-txor, txor-txor eta edan, azkenean sekulako melokotoiarekin bukatu arte.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 15. orr.

Egia da baita ere ehundoko melokotoia arrapatu gendula, ta ia ez ginela ezertaz konturatzen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 105. orr.


melomano izond/iz muzikazalea.

"Voilà le sommet!", esan ohi omen du Baroi melomano handi-gurakoak.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 315. orr.

Gure ustez, entzuleria zabalagoarentzako gehiago pentsatuta izan zen melomanoentzat baino.  Berria - Kultura   2004-02-20


melopea (orobat melopeia) iz poesia lana, musikaz lagundurik beti-bateko doinuan esaten dena.

Eta orduan Pastoralaren aurkezpena egin du kantari nagusiak, "lehen pheredikia" delakoa, launa ahapaldi oholtzaren kantoietan emanez; eta beti ere makilakadak ibil-pausoen gidari, tonu biko melopea berean ari: [...].  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 364. orr.

Elizetako melopeien gainean asmatutako erritmo errepikakorrak.  Berria - Kultura   2004-06-08


melostar (orobat melostar) iz Melosekoa, Melosi dagokiona; Meloseko hirritarra.

Athenaik Melos hartu nahi du mendean bere inperioa sendotze aldera eta, melostarrek zuzenbidezko argudioak eskatzen dizkietenean [...], athenaitarrek oinarri orokorren erlatibotasuna gogorarazten diete melostarrei: [...].  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 39. orr.

Errenditzen bagara, ihardesten dute melotarrek, egin du gureak; borrokan dihardugun artean, gutxienez itxaropena geratzen zaigu, laguntzaren bat edo eror dakigukeela nondibait, Espartatik ez bada zeruetako jainkoengandik apika... Melostarrek salatzen dutenez, probetxuaren eta komenientziaren legearen bidez neurtzen du Athenaik zuzenbidea.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 264. orr.


melotar ik melostar.

melotroi iz orkestra soinuak antzeratzen dituen musika tresna elektronikoa.

TSOOLek kantu bihurriak egiten ditu, [...] garai bateko melotroiak errege dira une askotan.  Berria - Kultura   2006-01-26


memela izond andreez mintzatuz, memeloa.

-Ez izan memela, Garbiñe! -esan zion Anak errieta egiteko moduan-.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 70. orr.


memeldu ik memelotu.

memelo 1 izond ergela, tentela.

Argazki bakan eta engainagarriak, betaurrekodun memelo handi ile-nahasi hori eta besarkatzen daukan tuntun potzoloa, biak arrosa multzo baten aurrean.  Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 23. orr.

Nik aberats memelo bat harrapatuko dut egunen baten bere bizkarretik bizi izateko, baina sexurako, sexurako... zu bezalakorik ez!  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 71. orr.

Asteburuetan memelo mozkorti horiek nahi dutena jarri beharko diat.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 40. orr.

-Oraino ez zakiat zer haizen -xuxurlatu zidan, bere aurpegia nirera hurbilduz-, marikoi zaharkilo bat edo, bertzerik gabe, memelo hutsa.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 195. orr.

Gure nagusia memelo hutsa duk!  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 24. orr.

-Aukera galdu duzu, memelo horrek!  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 48. orr.

Orain ez dugu memeloarena egingo, eta hanka sartu besterik egin ez dutenen estrategia ez dugu jarraituko  Berria - Euskal Herria   2006-04-18

2 irud/hed

Amaren jarduna bukatu orduko, aitak niri begiratzen dit, irribarre memelo batez, hitzik esateko ahalmenik gabe.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 49. orr.

Hermionek barretxo memelo bat egin zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 132. orr.

Eta andereñoa -Harry txundituta geratu zen- irritxo memeloak egin eta gorritu egin zela, kapela alde batera okertuta.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 183. orr.

Kemen handikoa da gaiaren planteamendua, umeei askotan eskaintzen zaizkien argumentu koldar eta memeloetatik antipodetan dagoena.  Berria - Kultura   2004-11-16

3 (hitz elkartuetan)

Memelo aurpegi guztiz ezezagun bat irribarrez ikusi zuen Goiok erretratuko preterito inperfektuan.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 390. orr.

Beti memelo-bidaiak egin ditut, aitor dut.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 73. orr.

Eta horrela balitz, memelo koadrila bat izango ginateke!  Berria - Euskal Herria   2004-05-06


memelokeria iz ergelkeria, tentelkeria.

Memelokeriak esaten elkarri sakelako telefono ñimiño eta koloretsua zela medio.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 106. orr.

Hainbeste memelokeria entzunda kokoteraino.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 21. orr.

Memelokeriak pentsatzen hasia nintzen.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 131. orr.

Telesailetako esaldi estereotipatuak erabiltzen zituztela iruditu zitzaion Porturi, Hasiberriak-en eta entzun ohi diren memelokeria galantak alegia.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 101. orr.

Espirituen liburua irakurri dut, memelokeria pila bat izango zela uste nuen, baina ez horixe, ederra iruditu zait.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 183. orr.


memeloputz iz adkor ergela, tentela.

Alegia, Ilustrazioa, Europan beste historia askoren eran, historia memeloputz horretantxe dago kokaturik, enparauak baino hobe usteko, [...] Afrika eta Amerikako "primitiboak" edo literatura nordiko ez-grekolatino "barbaroak" ere goitik behera destainatuz bere gehiagotasun klasizista burgoitik.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 197. orr.


memelotu, memelo(tu), memelotzen (orobat memeldu) da/du ad ergeldu, tenteldu.

Gaur memelotuta nabilen...  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 213. orr.

Mekaguendios bat bera ere jaurti gabe besarkatu zintuen, laztan zenezan, memeloturik.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 74. orr.

Labur-labur, guretzat: oraingo gizon hau (elizak, demokraziak, etab., arras kaskartu, memeldu, zirtzildua) gainditu egin behar da.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 272. orr.


memento1 (1039 agerraldi, 43 liburu eta 665 artikulutan; orobat mementu 298 agerraldi, 10 liburu eta 107 artikulutan; Euskaltzaindiaren Hiztegian memento agertzen da) 1 iz oso denbora bitarte txikia, unea. ik momentu.

Esan genezake Joseph Asscher jauna bizitzako memento bakar batengatik gogoratzen den pertsona horietako bat izan zela, eta, nahiz eta ondo jakin inoren bizitza ezin dela memento batean laburbildu.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 73. orr.

Beste aro alai bat etorri zitzaidan atzera, umorez beteriko memento askorekin.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 117. orr.

Sekula ahantziko ez ditudan data eta mementoa.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 10. orr.

Orai da mementoa orduko hitza ez ukatzeko.  Herria   2003-02-20

Konprendiarazi nahi nion, ikusiak ikusirik, ez zela orain mementoa errekan sartzeko.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 147. orr.

Memento horretan, Txomin eta bertze hiru lagun sartzen dira, bata bertzearen ondotik.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 34. orr.

Orduan, eta memento horretan soilik, oroitzen zara ordularia eskumuturrean daukazula.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 45. orr.

Memento hartan, inspektoreak Mikel Strogoffen sorbalda ukitu zuen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 102. orr.

Memento berean gazteek muntatuko dute ostatu bat edateko eta jatekoarekin, bereziki taloak.  Herria   2004-06-17

Nahiz erabaki edo ekintza bera ez den izaten ahal [...] ona eta gaitza aldi berean, hura bera gerta daitekeela bizkitartean memento batez ona eta beste batez gaitza.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 92. orr.

Zer bakea bihotzean holako mementoetan!  Herria   2001-06-07

Urteak joan zaizkigu geroztik eta, kontuak ateratzeko mementoan, ene herriari buruz aspaldian darabiltzadan zalantza, hausnarketa edo gogoeta batzuen biltzeko eta argitzeko unea etorri zaidala iduritu zait... ik beherago 4.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 21. orr.

Bagoiko bidaiariek, lehen mementoan begira geratu bazitzaizkion ere, berdin jarraitu zuten, isilik, kasurik egin gabe.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 57. orr.

Ez dugu memento bat ere galtzekorik.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 167. orr.

Büchenwald-en, beren azken mementoetan lagundu dituen preso batzuen familiak ikusi nahi ditu Tolosan.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 154. orr.

Baina azken mementoan tira-birak izan ziren.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 147. orr.

Azken mementoan kanadarrek gaztigu-ostiko bat markatu dute.  Herria   2002-11-28

2 (izenondoekin)

Memento onean etorri ziren. Bazirudien orduan memento ona zela, [...] beste itxura baten emaiteko, elizaren eta estatuen ohiko harreman hertsiegiei, Jainkoaren Herriaren eta Herrien beren onetan.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 77. orr.

Pasatu ditu memento txarrak, pasatu dituzke onak .  Herria   2001-06-14

Oso memento txarrean jarri nintzen gaixo.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 155. orr.

Parada ona dute beraz, familiako, lagun ala edozoin ikusleek, memento goxo baten pasatzeko.  Herria   2003-12-18

Memento goxoak eta latzak, esperantzaz beteak eta etsigarriak.  Herria   2004-08-12

Ainitz memento xoragarri iragan ditugu bi astez Quebec-en.  Herria   2003-03-20

Memento zailak ziren, gerla zibila bururatu berria baitzen.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 28. orr.

Memento azkar, fedez, euskal nortasunez betea.  Herria   2001-02-08

Egia erran memento ilunak ere izan dira etxean, ba.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 83. orr.

Une honetan bake prozesuan aurrera egiteko memento erabakigarrian gaudela uste du sailburuak.  Berria - Euskal Herria   2006-02-10

Bizi izan dudan memento miresgarrienetarik izan da, bakartasunak oraino miresgarriagotzen zidana.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 66. orr.

Zer memento lazgarriak, bihotz erdiragarriak!  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 105. orr.

Zinez memento bihotz altxagarria.  Herria   2004-04-15

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Azpimarratu behar da 9tan ttanko hasirik, 12:30tan bururatu dela, artetik atseden memento bat segurtaturik.  Herria   2004-11-25

Debekatze mementoan, jadanik hil zorian zen.  Herria   2004-05-20

Batzutan kantu eta mahainak utzirik, hartu ditugu beste xoratze memento batzu ere.  Herria   2003-03-20

4 mementoan ipar memento honetan; oraingoz.

Eta beste harrabots mota frango, mementoan ezin bereiziak, ezezagunak baina urrunak, biziki urrunak, denborarekin ezagutuko ditudanak.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 42. orr.

Trenpu gaitzean dugu mementoan Argaineko semea.  Herria   2001-07-05

Beren multxoan 14 talde badira eta mementoan seigarrenak dira.  Herria   2003-11-06

Mementoan ditugun salmenten arabera arrakasta handia izan behar luke aurtengo EHZ festibalak.  Herria   2003-07-03

Mementoan ordezkariak ez dira izendatuak izan.  Herria   2002-11-28

Mementoan, Annie-ren lanaren gatik Baionan bizi dira; gero agian gutarterat etorriko!  Herria   2001-05-10

Baina mementoan deusik ez da etorri.  Herria   2005-06-30

5 mementoko (orobat mementuko) oraingoz.

Mementoko, kantu bakarreko diskatxo bat dugu eskuratua.  Herria   2005-03-24

Mementoko horren esperantxarik ez düt Aita Saintü berriarekin.  Herria   2005-07-14

Barneko orrialdeak ere, ez baditugu mementoko koloreztatu, doi bat arramoldatu ditugu.  Herria   2004-12-02

Bazekien, neronek azalduta, mementoko behintzat, ez nuela uste hura akademikoki burutzea merezi zuenik.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 116. orr.

Ez da deliberorik hartu mementoko.  Herria   2005-11-03

Jujeak libro utzi du mementoko.  Herria   2004-07-22

Ez da ene kasüa, mementoko bederen, bena postaz eta faxez ari gei düt harremanetan sartzeko, baita kazeta honen arartez, egün ja.  Herria   2001-03-08

6 azken memento arte

Hiru egunez jokatu da Davis kopa Parisen, hiru egun luze, azken memento arte ez ginakiela nork irabaziko zuen.  Herria   2002-12-05

Baina azken memento arte presoek lanean segitu zuten.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 197. orr.

7 memento batez

Memento batez dudan egonik, berriz konfiantxa hartzen du mutikoak Basoiren boza entzun ondoan.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 149. orr.

Isilik egon ginen memento batez.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 321. orr.

Memento batez erreakziorik gabe geratu zen igogailuaren ondoan.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 118. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

azken memento (3); biziko memento (3); memento bakoitzean (3); memento bat (16); memento batean (11); memento baten (3); memento batez (33); memento berean (26); memento egokia (5); memento egokian (3); memento goxo (40); memento goxo bat (15); memento goxo baten (21); memento goxoak (7); memento hunkigarria (7); memento jakin (3); memento on (5); memento ona (4); memento onak (4); memento onean (4); memento onik (3); memento txarrak (4); memento zailak (3)

azken mementoa (4); egiteko mementoa (3); mementoa da (8); mementoa izan (3)

azken mementoan (38); ber mementoan (14); hilen mementoan (3); lehen mementoan (5); mementoan bertan (5); mementoan hil zen (4)

azken mementoko (7)

azken mementoraino (3)

edozein mementotan (14

mementoz ez dago (3)


memento2
1 hilen memento mezaren kanoneko zatia, bizien eta hilen alde otoitz egiten dena.

Hilen mementoan Camino horrek berak irakurtu du Afrikako egunetarik eta orai arte hil izan zaizkoten lagunen zerrenda luzea.  Herria   2005-04-28

Meza denboran hilen mementoan otoitz egina izan da Jaun Zerukoak bereganatuak dituen talde hortako lagunentzat.  Herria   2003-12-11


mementoero (corpusean mementuero soilik) adlag memento guztietan.

Zelaian mementuero zekien nola jokatu, nagusi zen partida guztietan, borondate itzela eta taldekideak bultza egiten zituen une latzetan.  Berria - Kirola   2004-01-23


mementoka adlag memento batzuetan. ik uneka.

58 minutako joko bizi eta zintzoa, ikusgarria mementoka.  Herria   2001-05-31

Aroa ezin hobea zen, askok ondartzaz ere baliatu baitute, hain zen mementoka bero handia.  Herria   2003-05-29

Horien inguruan gehien bat mintzatu direnak dira Frantxix Carricart, Jean François Aramburu eta Thierry Etcheto, bertze zenbaitzuk ere hitza hartzen zutela mementoka.  Herria   2004-02-26


mementoño iz adkor mementoa.

Ongi etorrietarik landa orai berriki itzalia den Albert Chabagno-ren aipamena egin izan da ixiltasun mementoño batekin, hunek elkarte hortan lan egiten zuen administrazio kontseiluan eta bazuen Euskal Herriko familia ainitzen ezagutza "Genealogia" hortan izanez ber gostu handia.  Herria   2005-02-27


mementotxo iz adkor mementoa.

Argia ikusten zuen mementotxoak ziren.  Berria - Kultura   2006-03-07

Eta mementotxo horiek baliatu behar dira.  Berria - Kultura   2006-03-07


mementu ik memento1.

mementuero ik mementoero.

mementuko ik memento1 5.

memorandum 1 iz txosten diplomatikoa, negoziazio baterako gaiak biltzen dituena.

Espainiako Gobernuak berak, joan den 2004ko abenduaren 13an, Memoranduma aurkeztu zuen Europako Batzordean.  Berria - Harian   2005-02-24

Memorandum honetan Europar Batasunak Espainiako hizkuntza ofizial guztiak onar zitzala eskatzen zen.  Berria - Harian   2005-02-24

· Hurrengo goizean, harrigarriro laster, memorandum bat iristen zaio errektoreordearen bulegotik (ikasle-arloa), eta bertan jakinarazten diote erreklamazio bat aurkeztu dutela beraren aurka unibertsitatearen jokabide-araubideko 3.1 artikuluan oinarrituta.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 52. orr.

2 datuak biltzen diten txostena.

Gerran-eta izandako esperientzien memorandum izugarri bat osatzen ari direla esan digu Prenz-ek.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 51. orr.

Memorandumean iragan 1942ko gertaerak laburbiltzen ditu.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 196. orr.


memoria 1 iz oroimena, oroitzeko ahalmena.

Ezer ez da benetan gertatzen memoriak gordetzen ez duen bitartean.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 367. orr.

Memoria eta denbora dira Aureliaren gai nagusiak: memoria zaintzeari garrantzi handia ematen dio; memoria bere hizkuntzan dagoela aitor du eta horregatik aritzen dela hitz galduen bila.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 122. orr.

Bere memoria ohitua dago aldez aurretik pentsatua buruan ongi gordetzen.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 107. orr.

Hitz egiten hasi dela, memoria ere errekuperatzen ari dela.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 213. orr.

Memoriak huts egiten duenean.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 110. orr.

Zabal dezadan tabernako atea, eta sar bedi haize harroa istorio zahar batekiko ene memoria loratzera.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 13. orr.

Memoria galdu banu bezala.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 184. orr.

Nekea, depresioa, mugimenduak koordinatzeko zailtasunak, memoria galtzea, [...].  Berria - Gaiak   2004-09-22

Memoria lantzea ona izan daiteke Alzheimerra ahalik eta gehien atzeratzeko.  Berria - Gaiak   2006-03-16

Ez zezakeen deus segurta, denborak memoria higatzen baitzion.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 329. orr.

Gure memoriak batez ere gauza onak gogoan izateko duen jarrerari esker.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 58. orr.

Bitxia da nola funtzionatzen duen memoriak.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 226. orr.

Eta horra hurbiltzeko memorian arakatzea beste biderik ez du.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 22. orr.

Zerbait gogoratzeko duenarentzat da memoria plater hautsi bat.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 93. orr.

Memoriaren ur uherretan murgildu naiz, zeren memoriaren urak kasik beti baitira uherrak, nahiz eta ezin gardenagotzat ditugun maiz.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 12. orr.

Izan ere, ongi oroitzen zituen Tristanek paraje haiek guztiak, eta, aurrera joan ahala, memoriaren ur geldi baldarreko irudi urrunak joan zitzaizkion pixkanaka aktibatuz · Sufrimenduak memoria du eta ama bere oroitzapenetako leku ezkuturen batean bilduta egongo zen Ingorekin.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 104. orr.

2 (izenondoekin)

Memoria ona duenak asko sofritzen dik, dena gogoratzen baitu!  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 334. orr.

Horretaz gogoratzen naiz, memoria txarra badut ere.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 229. orr.

Gezurti guztiek bezala, memoria laburra zuen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 29. orr.

Zikoina ez bezala, gaur egungo gizartea oso memoria kaxkarrekoa da eta aise ahantzi du kulturen arteko elkarbizitzaren aldi gogoangarri hura.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 87. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Miren aztoratuta dago bere memoria faltaren kariaz, eta nekez entzuten ditu mutilaren hurrengo hitzak.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 185. orr.

Aurkikuntza honi esker, memoria arazoak tratatzeko modu berriak landu ahalko direla uste dute adituek.  Berria - Gaiak   2004-05-08

Antz izugarria izanik ere, ordea, memoria ariketa soil baino gehiago nostalgia ariketa zirela esan zitekeen, sorkuntza lana alegia, haurtzaroa berpizten eta ederresten saiatzen baitzen.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 51. orr.

Batzuetan, memoria-hutsarte bat edo amets bat eragiten du estimulazio elektrikoak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 221. orr.

Memoria tailer antzekoak ziren, baina ondo zuzenduta egin behar dira, emaitza batzuk bilatu nahian.  Berria - Harian   2006-02-05

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Informazioa giza-memorian metatu eta informazio hori handik berreskuratzeko bideak asmatu.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 221. orr.

Perfumearena etorri zitzaion bat-batean, usaimen-memoria ona izan behar zuen lehengusuak.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 91. orr.

Leinuaren herio memoria zen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 328. orr.

5 oroitzapena, oroitzapen saila.

Memoria ez da argazki segida bat besterik.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 172. orr.

Esandako hitzak afektoaren memorian irauten du; irakurritako hitzak, aldiz, gogoetaren gordelekuan.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 77. orr.

Oroimena dela eta, aipagarri egin zait Hannoverko memorian bizirik gorde dutela 1924ko hiltzaile ospetsu baten izena: Fritz Hartmann.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 141. orr.

Hilezkor izateak txunditzen al zaitu? hara bada, maitea, larrua jotzen baduzu, gizonen memorian geratuko zara.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 113. orr.

Frantziskoren hasierako lagunak [...] saiatu ziren Frantziskoren memoria bizirik mantentzen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 47. orr.

Beti oroitu eta maitatutako dugun hildakoaren memoria gordetzeko.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 124. orr.

Ikastolan jasotakoaren memoriak huts egiten ez bazidan, garai hartakoa zen hain zuzen ere idazle lapurtarra.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 175. orr.

Al-Gafiqiriren ospea eta memoria ahaztua dago ia, eta gogoratzen denean ere frankoek menperatu eta hil zutela gogoratzeko izaten da.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 84. orr.

Ez nuen ene anaiaren memoria zikindu eta saldu nahi.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 59. orr.

Momentu berezi batzuen memoria atxikitzeko.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 299. orr.

Eta bizitzan zehar ikusitako arbolen memoria dugulako dakigu orain lehendabizikoz ikusitako hori arbola bat dela eta ez beste zernahi, errealitateak oroimenaren baitan hartzen baitu ostatu.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 121. orr.

Memoria, oroitzea, hori da bizitza, biziera bakarra, batak bestearengan izan dezakeen lekua.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 84. orr.

Gerra hartan fusilatutako eta desagertarazitako askoren hezurrak bolada honetan ari dira agertzen, memoria eske.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 20. orr.

Erdi Aroan garatutako barne-sentimenen (memoria, imajinazioa, etab.) teoriarekin analogia eginez.herri bat badagoelako kontzientziari eutsi, erraustu ziguten memoria berpiztu, galtzailearen arrazoia errebindikatu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 238. orr.

Bere agiriak memoria mayaren zati dira.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 105. orr.

6 (izenondoekin)

Gure baitan dagoen materia horrek gordetzen duen memoria ñimiño hori ari zaiguk hizketan, guk garunaren akats jotzen dugun horretan.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 76. orr.

Memoria lanbrotsua da.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 173. orr.

7 informatikan eta, gero erabiliko diren datuak eta jarraibideak biltzen diren gailu eskuarki elektronikoa.

Izena markatuta, trastearen memoriak zenbaki bat egotzi zuen pantaila argiztatu estura.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 15. orr.

Konputagailu baten memoria edo informazio-gordailua zinta magnetiko batean sar daiteke.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 235. orr.

Konputagailuaren diseinatzaileak, bada, lastertasun handiko memoria horietariko bat jarriko du maiz beharko den informazio eta instrukzioetara iristeko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 235. orr.

Edukiera handiko memoria.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 235. orr.

Bere aldi bereko memoria sei tetrabytekoa (sei bilioi bytekoa alegia) da, eta disko zurrunean 160 bilioi byte sartzen dira.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 100. orr.

Oinarrizko bertsioak 320X24ko pantaila du, 32 ram megako memoria, Intel strong-arm prozesatzailea eta Linuxa du sistema eragiletzat.  Berria - Gaiak   2004-04-18

Memoria, disko gogorrean.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 190. orr.

Teknologikoki, hobeto hornitutako formatua da Sonyrena, eta memoria handiagoko diskoak dira Blu-Ray formatukoak.  Berria - Gaiak   2006-04-01

Bi aplikaziok, esaterako, kalkulagailu bana erabiltzen badute, zergatik ez kendu horietako bat memoria aurrezteko?  Berria - Gaiak   2006-04-01

Barne memoriak, informazio pantailak, telekomandoari erantzuteko prestutasuna, bateriak betetzeko funtzioa...  Berria - Gaiak   2006-02-01

8 txostena.

Kontseilu Ekonomiko eta Sozialak Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko familiek duten zorpetze maila inoiz izan gabeko mailan dagoela jakinarazi zuen atzo 2003ko memoria sozioekonomikoaren aurkezpenean.  Berria - Ekonomia   2004-07-28

Osalanen 2005eko memoria onartu da, baina desadostasunak handiak dira alde guztien artean.  Berria - Ekonomia   2006-03-31

Isabelle Duguine Agur-ekoak, euskal ikasketen sailean Toponimiaz [...] aurkeztu duen tesia edo memoria aipamen bereziarekin onartua izan zaio.  Herria   2005-10-13

Liburutegira itzuli nintzen abenduaren erdialdetik abandonatuta neukan memorian lan egitera.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 76. orr.

Chrétien de Troyesi buruzko bere memoria maiatzean entregatu behar zuen eta harrituta geratu zen nirea hasi berria nuela jakitean.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 78. orr.

J. Etcheberri delako baten ikasketa-memoria bat zirudiena, baina itsutasunari buruzko eskuizkribu laburra dena... lapurteraz idatzia!  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 175. orr.

9 pl oroitzapenak biltzen dituen idazkia. ik beherago 12.

Beste modu batera esanda: Davidek idatzitako memoriak berridatzi eta zabaldu nahi nituen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 21. orr.

Simone de Beauvoir-en memoriak gehiago laketu zitzaizkidan bere Bigarren sexua baino.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 294. orr.

Chateubriand-ek kontatzen du Hil ondoko memoriak liburuan: [...].  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 104. orr.

Hori liburu batean kontatua du, gerraondoko memorietan, hantxe aipatzen nau...Sasi-erreferentziak emateko garaian maisu, memoria apokrifoak idatzi zituen.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 18. orr.

Bertan Ignacio Hidalgo de Cisneros errepublikar gasteiztarraren (1894-1966) memoria ezin interesgarriagoak jasotzen ziren.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 126. orr.

Nik uste gure familiaren menturazko memoriak idazten zituela, baina hainbeste emanalditan, ze ez ziren inoiz bukatzen.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 200. orr.

Kroniketan, memorietan, gutun-trukaketetan eta eskolioetan aurkitzen da haien obra.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 23. orr.

10 memoria historiko

Elkarteak urteak daramatza gerra garaiko memoria historikoa berreskuratu nahian.  Berria - Harian   2005-07-24

Memoria historikoa berreskuratzeko irudiak. Badira memoria historikoari eutsi nahi izaten dioten gasteiztarrak, eta martxoaren 3ko gertakari latzak gogora ekarri zituzten atzo berriro.  Berria - Kultura   2004-08-01

Nazioak haiei lotuta dauden gizakiek egiten dituzte eta lotura horretan dago memoria historikoa.  Berria - Harian   2005-10-21

Memoria historikoa iraganarekiko errespetua dela, eta biktimekiko sentiberatasuna. Memoria historiko bat, esango genuke gaur apika; imajinario bat, mitologia bat.  Berria - Harian   2006-04-14

Europan parerik ez duen memoria historiko tragikoa heredatu dugu etxeetan.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 10. orr.

Espainiako Gobernuak onartuko duen Memoria Historikoaren Legearen barruan sartuko dira Gasteizko martxoaren 3ko gertaeren biktimak.  Berria - Euskal Herria   2006-02-24

11 memoria kolektibo

Egitura dramatiko soilak dira [...] memoria kolektiboan gordeak eta ahoz zabalduak, sorketa literario etengabe berriei bidea egiten dietenak.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 74. orr.

Memoria kolektiboari lekua egingo dion museo baterantz.  Berria - Kultura   2004-11-10

Sarriegi da, dudarik gabe, Donostiako hiriaren irudikapenik biziena herri memorian sustatu duen musikagilea, eta era berean da memoria kolektiboan finkatuena dagoen erreferente emozional eta sentimenduzkoaren eraikitzailea.  Askoren artean   «Rataplan» - 82. orr.

Oraindik 36ko gerraren inguruko memoria kolektiboa osatu gabe dago; eta hori gertatzen ez den bitartean, gertatu zena ezagutarazteko ekimenak beharrezkoak dira.  Berria - Euskal Herria   2004-06-11

Indarkeria «premiaz» desager dadin, «gertatutakoaren memoria kolektiboa» manten dadin eta biktimen ezagutza gerta dadin.  Berria - Euskal Herria   2006-01-17

Memoria kolektibo bat, makrotestu bat, izan errealitatearena edo irudimenezkoa, osatzen dute Mendez Ferrinen prosazko lanek.  Berria - Kultura   2006-03-07

12 memoria-liburu oroitzapen liburua.

La Risiera di S. Sabba erdi nobela erdi memoria liburuan.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 43. orr.

Bere memoria-liburuak irentsi egin nituen.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 95. orr.

Canok hitzaurrean dioenez, pertsona baten memoria liburua baino areago, pertsonaia baten memoria liburua da Groucho eta ni.  Berria - Kultura   2006-04-18

"1942ko urte ikaragarrian -dio emazteak Travels With Another and Myself bere memoria liburuan-, ni neu eguzkitan bizi nintzen, salbu, eroso eta hura dena gorrotatzen".  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 151. orr.

Memoria liburu bat izan nahi du honek, balantze sinple eta delikatua, biografia baten antzekoa, baina ez tamainan agidanez, 189 orri baino ez dakartza-eta.  Berria - Kultura   2006-02-07

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

biktimen memoria (3); euskal bidaiarien memoria (3); harrien memoria (3); herriaren memoria (7); memoria bat (4); memoria berreskuratu (6); memoria berreskuratzea (4); memoria berreskuratzeko (7); memoria galtzea (3); memoria galtzeko (3); memoria galtzen (7); memoria historiko (8); memoria historiko bat (3); memoria historikoa (51); memoria historikoa berreskuratzea (5); memoria historikoa berreskuratzeko (17); memoria historikoaren (9); memoria historikoari (3); memoria kolektiboa (4); memoria kolektiboan (4); memoria kolektiboaren (5); memoria lantzeko (4); memoria liburu (4); memoria liburua (11); memoria liburuak (3); memoria liburuan (7); memoria ona (19); memoria ona dut (3); memoria ona izan (3); memoria onekoa (4); memoria pixka bat (3); memoria txarra (5); urteko memoria (3)

begiradak eta memoriak (7); bere memoriak (6); euskaldun baten memoriak (12); idatzitako memoriak (4); memoriak huts egiten (4); memoriak idatzi (3); memoriak idazten (3); tristeen memoriak (3)

bere memorian (3); memorian iltzatuta (3); nire memorian (9)

bere memoriaren (7); memoriaren bideak elkarteak (4); memoriaren olatuak (3); nire memoriaren (7); sartagudako memoriaren parkerako (4)

haren memoriari (3)

memoriarik gabe (3)

bere memorietan (7)


memoriadun izond memoria duena.

Lotzen dira gauza memoriadunak sorpen artistikoarekin, gizaldi berriak tarteko.  Herria   2003-07-17

Ez dakit zenbat mega, giga eta istorio gehiagoko memoriadun, kafea zerbitzatzeko izan ezik zernahi egiteko gauza zirudien.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 269. orr.


memoriagabe izond memoriarik gabea.

Mathilderen eskabideak ez zuen, itxura batean, deus txarrik, baina bere emazteak ez zuen edozein neska-lagun bat nahi, alboko gelan zegoen neska misteriotsu memoriagabe hura baizik.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 170. orr.


memoriakeria iz oroimenaren erabilera gaitzesgarria.

Gure ikasle denborako memoriakeria txarra zela noski, baina oraingoa ere, zerbait buruz ikastea bekatu larria balitz bezala jardute hori, ez zela askoz hobea.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 102. orr.


memorial 1 eskari bat egiten den idazkia, eskuarki goi-agintari bati zuzendua, eskariaren aldeko argudioak azaltzen direna.

Boiseko alkatetzan bost aste egin berri dituen Dave Bieter euskal-amerikarrak autodeterminazioaren aldeko Idahoko Memorialari jarraipena emango diola iragarri zuen herenegun, Udalean bertan.  Berria - Euskal Herria   2004-02-12

Idahoko politikariek Memorialaren helburua ulertu zutela dio, eta baita Gobernu Federalak ere.  Berria - Euskal Herria   2004-02-12

Memorialak autodeterminazio eskubidea aldarrikatzen du Euskal Herriarentzat.  Berria - Euskal Herria   2004-02-12

2 iz gertaera sail baten berri ematen duen idazkia.

Liburua memoriala izango zela garbi eduki zuen hasieratik.  Berria - Kultura   2004-04-04

Heriotza hurbil du Davidek Soinujolearen semea memoriala idazten diharduela.  Berria - Kultura   2004-01-24

Liburua ontzia da, memorial bat, kutxa bat.  Berria - Kultura   2004-04-04

3 oroitzapenezko monumentua.

Kennedyren hilobia ikusiz hasi gara, Etxe Zuria geroxeago [...] eta batez ere, Lincoln memoriala, presidente haren omenez eraikitako eskultura erraldoia.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 43. orr.

Horien oroiz betiereko izan nahiko luketen sua pizturik dago Memorial honetako beste zokondo batean.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 172. orr.

Memorialeko aldare zibilean emakumezko batek harpa jokatzen du, biolina jotzen du gizonezko batek, eta horien aurrean badira beste hemeretzi lagun, hain zuzen ere, bederatzi gizon bosna emakumek osaturiko beste bi multzoren erdian.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 171. orr.

Michael Araden diseinua izango du Dorre Bikiak zeuden lekuan jarriko den memorialak.  Berria - Kultura   2004-01-08

Gero jendea joanen da Orhoit Harri edo "Memorial"-aren aintzinerat eta hor izanen dira mintzaldiak eta xehetasunak.  Herria   2005-05-05

4 norbaiten oroitzapenez antolaruriko kirol proba.

Ohi bezala, Otsolo Memoriala izango du aurten ere Euskal Herriko Asto Proba Txapelketak izena, eta Etxebarriko (Bizkaia) probalekuan jokatuko da hiru egunez.  Berria - Kirola   2004-12-10


memorialista iz memoriak idazen dituen pertsona.

Izenburu eder horrek sujeritzen digun moduan, azken aldi honetan Auspoa bilduman ugaldu den memorialisten generoan sar dezakegu.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 9. orr.


memorialistiko izond memorialistaren jarduerari dagokiona.

Isherwooden benetako distira haren literatura autobiografiko eta memorialistikoan dago, nire ustez; aurpegirik ederrenarekin agertzeko gutxi-asko apailatuta eskaintzen diren oroitzapen soiletatik haratago.  Berria - Kultura   2004-08-26

Gerra-gerra osteak, 60-70ak eta geroztikakoak ere maisuki kontatu dizkigu, memorialistikoak izan litezkeen jakiekin, baina aldi berean denontzat ere nahiko komunak diren alegiekin  Berria - Kultura   2004-02-04


memorio 1 iz ipar memoria, oroimena.

Elkarrizketa denboran, ez zituen bakarrik ustez memorioan nonbait zokoratuak zeuzkan oroitzapenak berritu: protagonisten irudiek ere gogoa zeharkatu zioten.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 26. orr.

Neska beltzaran harekin iragan gau hura ere memorioan geldituko da betikoz!  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 168. orr.

Hirugarren atala memorioaren teknika eta estrategietaz ari zaiku, bertsularitza eraikuntza kolektibo bat delarik eta ez bakartiar bat.  Herria   2005-12-15

2 oroitzapena.

Erramun-en memorioa gogoan daukagula eskaintzen ditugu gure doluminak familiari.  Herria   2001-04-12

Besta giroan abiatua zen alta denen memorioan geldituko den ortzegun aratsalde hori.  Herria   2004-01-15


memorizatu, memoriza, memorizatzen du ad buruz ikasi, oroimenean finkatu.

Matematikan eta arlo zientifikoetan baldarra nintzen, eta aldiz, memorizatzeko, idazteko eta imajinatzeko erraztasuna banuen.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 339. orr.

Berak begirada bakar batean memorizatzen zituen aurpegi haiek guztiak eta haien aldaki posible oro: ilea moztuta, kolorez aldatuta, bizarrarekin, mustaxarekin, betaurrekoekin edo gabe.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 46. orr.

Gauza horiek dituzu, beraz, lehenik memorizatuko.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 224. orr.

Memorizatutako gramatikaz, irakurtzen dituzun hitzekin, esaldiak asmatzen ari zara.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 24. orr.


memorizatze iz buruz ikastea, oroimenean finkatzea.

Beraz zahartzeak memorizatzea ttikitzen duela.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 224. orr.


memorizazio iz memorizatzea.

Goragoko mailako memorizazio hori alderdi anitzeko prozesua da, eta pertzepzioak edo oharmen-sintesiak epe laburreko oroimenetik epe luzekora bultzatzea eskatzen du.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 69. orr.


men1
1 men egin obeditu, onartu. (pertsonei)

Buruzagi guztiek, gudari adoretsuek eta David erregearen beste semeek ere men egin zioten Salomon erregeari.  Elizen arteko biblia   1 Kro 29,24

"Erregeri egin diot men", errepikatu omen du hiru aldiz gotorlekutik; "erregeri ez besteri". aitasainduaren benedikazioa omen ditek eta aitasainduari men egin behar zaiok beti.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 132. orr.

Preso abertzaleek epaileari men ez egiteak aztoratzen ditu su-eten eskale horiek.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 12. orr.

Harekin bakarrik uzteko agindu nien kosakoei eta berehala men egin zuten haiek, esanekoak baitira oso.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 123. orr.

Militarrei men egin behar zieten: mezatara joan, desfilatu, Franco eta Espainia berriaren aintzak abestu...  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 39. orr.

Harrapatzen zuen guztia arpilatzen zuen, errausten zuen, men egiten zutenak armadan sartzen zituen, men egin nahi ez zutenak preso hartzen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 51. orr.

Ez ziok inori men egiten.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 26. orr.

2 (gauzei)

Haatik, aurreko lege guztiei men egin eta lekukoen froga onartu dugu, aurretiazko eta idatzizko froga zantzurik badago.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 84. orr.

Legegileek ezinbestean egin behar izan baitiote men naturak berek baino lehen ezarritakoari.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 139. orr.

Erlijiotik ateratako perfekziozko legeek men egiten dien gizakiaren ontasuna dute xedetzat, ez men egiten zaieneko gizartearena.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 162. orr.

Naturaren legeei men egitea, hark gugan sorturiko desirei amore ematea da; aurka egiten diogunean bakarrik iraintzen dugu natura.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 115. orr.

Tiranoaren aginduei men egiten dieten senideak.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 339. orr.

Seme-alabak aitaren meneko dira; horrek, aldiz, ez dio besteri men egin behar izadiaren ahotsari baino, horixe baita mintzorik gozoen eta samurrena.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 79. orr.

Eta berehala ulertu nuen, berriz ere, borroka bizian ari zela oinazeari men ez egiteko.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 15. orr.

Esaten zuen ezinezkoa dela beharrak asetzea plazerrari men egin gabe.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 215. orr.

Jatorragoa al da, zuhurragoa, komenigarriagoa, norberekeriari men egitea pasioari baino lehenago?  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 97. orr.

Arrazoi osoz egin diezu men arrazoi amoltsu eta zintzoei, berebat mezutzen didazunez zure zoriona gibelatzen dutenei.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 393. orr.

Edozein dibisari egiten ei dio men Piper delakoak, bere filmak egin ahal izatearren.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 217. orr.

Edan lasai ardoa, eta men egin jaidurei.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 211. orr.

Tentazioari men eginez, eskuan hartu eta amultsuki errepasatu nituen: Vivaldiren "Lau Sasoiak", [...].  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 44. orr.

Baina, neure senari men eginez, ez nion kasurik egin.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 83. orr.

Bere harrokeriari men eta bere txantxa inozo eta gustu txarrekoei barre egingo nien egunaren zain baldin bazegoen, egotea asko zuen.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 28. orr.

Ebidentziari men egin nahi ez zioten matxino batzuek.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 322. orr.

Nire logikak men egiten dio Gurpil Handiaren logikari, baina biak -nire logika eta Gurpil Handiarena, alegia-, ez dira bat eta bera.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 119. orr.

3 (men izenondoekin doala)

Eta zintzotasunari egin nion men bakarra izan zen landa hartara berera itzultzea, bai bainituen han oharpen batzuk oraino egiteke. noizbehinka zure ariman irakur dezakeenak, laster egiten dio men gogobero nobleago bati, eta jaidura zein amodioa barneraturik, bertute guztien irudia jauresten du zugan.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 254. orr.

4 (egin ezabaturik)

- Maiestate Horri men -esan zuen Bird-ek-, zer antzeztea dagokigu?  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 118. orr.

5 (izen gisa hitz elkartuetan)

Zirrara eragin zien haren ahots sakon ozenak, fede -eta men-hitzak esan zituenean.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 252. orr.

6 men-men egin

Mussoliniren gobernua Alemaniakoari men-men egiten ari duk orain ere, eta juduon kontrako lege bat ateratzekotan duk.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 290. orr.

7 men egite iz

Baina men egite hori oso bakanetan baizik ez da oraino zentzumenetaraino heldu.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 320. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aginduari men (3); aginduei men (11); aginduei men eginez (4); aholkuari men (4); borondateari men (3); esanei men (3); eskaerari men (4); eskaerei men (6); eskariei men (3); legeari men (3); men egin (134); men egin behar (9); men egin gabe (5); men egin nahi (3); men ez egiteagatik (3); men ez egiteko (4); nahiari men (5); nahiei men (3); nahiei men egitea (3); ohiturei men (3); osoki men (3); presioei men (7); presioei men egin (4); senari men (3)


men2 1 adlag mendean.

Trenputxartu zen sufrikario ikaragarrien men.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 94. orr.

Zintzurra are indartsuago karrakatuz, country ahaire baten lauhazka-joaldien men segitzen zuen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 153. orr.

2 menean mendean.

Alemaniarrek Frantzia menean hartu zuten udaberri harez geroztik.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 200. orr.

Pixkana-pixkana lasaitzen joan zen, zorroan ezpata sartu eta hondarrean handik urrundu zen, baina zaldiaren ondora itzultzean suminak berriz menean harrapatu zuen.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 74. orr.

Geroztik Moubarak presidentak esku gogorrez dauzka menean alderdi hortako bortitzenak.  Herria   2003-09-11

Senperen zen partida hau eta Senpertarrak du irabazi, hendaiar pilotari zintzoa menean ezarriz.  Herria   2005-02-24

Bolikostan (Côte d'Ivoire) lau mila soldado frantses badabiltza beti herri hortako nahasmenduak menean atxiki beharrez.  Herria   2003-11-06

Albertok ez zuen deus estudiatzen, eta aita, bere gainerako semeek oso gaizki ohitua baitzuten, sumin beldurgarriak hartzen zuen menean Albertok etxera nota txarrak eramaten zituenean.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 84. orr.

3 –en menean

Ate atzean adi egotea, sarraila zulotik kirika egitea, gurasoen gelako soinuen zelatan egotea, bidezkoa izanik ere, betidanik debekuaren menean egon den jakin-mina asetzea.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 49. orr.

Ez dio kolerari gida-hedea utzi behar, ez eta grinen menean erabilia izan behar ere, grina oro txarra delako.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 135. orr.

Gure aitetamek onartzen zuten holako larderia, elizaren menean izaiteko heziak baitziren.  Herria   2003-07-24

Transzendentearen menean dagoenak ez du adiskidantzaren bidez bere idurikoei sobera hurbildu behar, asimilatua izanen baita ondarrean, apez langileak langile bilakatu ziren bezala.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 44. orr.

Nor ez da alabaina aro eta sasoien menean bizi?  Herria   2001-04-26

Eskual txoriak daduzkatenak beren menean esklabo!  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 104. orr.

4 -en meneko izlag ik meneko.

Herritar orori,meneko pertsona zibil orori bezalaxe, botere gorena duenaren meneko esaten zaio.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 107. orr.

Estatu lurralde batean bizitzea horren subiranotasunaren menekoa izatea da.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 55. orr.

Seme-alabak aitaren meneko dira.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 79. orr.

Antonio Borboikoak bere meneko lurraldeetako noble, infantzoi eta armagizon guztiak bildu zituen.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 81. orr.

Horiek herri hilaren meneko jartzen dituzte herri biziaren interesak.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 212. orr.

Etxalde hau egiazko gizon baten meneko utzi behar dinagu.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 51. orr.

-Eta haur sortu berri hura han utzi zuen, hotzaren meneko.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 30. orr.

Neskaren argumentu melengek mutikoa hormatzen baldin bazuten, haren bular alde opulantak suaren menera aurtikitzen zuen.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 9. orr.

· Arrats guziz mintzaldi labur bat egiten zigun latinez, latin goxo bat, errexa, denen menekoa.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 122. orr.

5 -en menera

Arrakasta gaur eta porrota bihar boladako haizearen menera, jatetxeak hainbat nagusi eta bertze horrenbertze izen ikusiak zituen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 345. orr.

Ordura arte pentsamendu soila izan zena martxan zen, eta zorabio ernagarri baten menera geratu nintzen kulunkan, haizetan dabilen kalatxoriaren antzera.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 118. orr.

Orain, Gretta hain erraz menera etorri zitzaiolarik, ez zekien zergatik ibili zen bera hain lotsakor.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 323. orr.

Horra hor, berba magiko horren menera, hainbat belaunaldiren oihua.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 10. orr.

· -Bakarrik eskertu nahi hindudan -erran zion haren menera heltzean, hura ere toka zuzentzen zitzaiola.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 150. orr.

6 menetik

Pilota bat ez zen sekulan menetik kanpo harentzat.  Herria   2005-04-21

Ainitz pariok azken horien alde oihukatzen zuten luzaz eta izan dira berdintzekotan 34-35 baina beti eskapatu zaizkote menetik.  Herria   2002-12-19

7 –en menetik

Bi lagun, suari oharturik, erne ibili dira eta etxe berean bizi zen emazte elbarritu bat salbatu dute suaren menetik.  Herria   2004-07-05

Arabiako petrolio lur horiek behar direla, berek diotenaz, musulman ez diren "fedegabeen" menetik zaindu.  Herria   2004-06-03

Alaba aldiz aski goiz urrundu da treinaren menetik.  Herria   2005-01-06

Emozio handiegien menetik salbu ikusi nahi zuela esaten zuen aitak.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 42. orr.


men3 iz gaitasuna, ahalmena.

Ase ezinik, maitagai bete-betea edo beteagoa aurkitzeko irrikaz, nire men guztiak jardun horretara bideratuz.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 17. orr.


menaje iz sukaldeko ontziteria.

Nehork ez nindukeen nehoiz ikusi menajearen atakeaz horrela joa.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 137. orr.


menbrillo 1 iz irasagarra.

Josemari eta biok, menbrillo bana jaten gindoazen, ogirik gabe, menbrilloa zatarpaperean harturik, ogirik ez zegoelako arratsalde hartan gure etxean.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 135. orr.

2 irasagar orea.

Nahi gabe joan zaio gogoa amak prestatzen dizkion meriendetara: menbrillo eta margarina, nozilla-kremaz ondo igurtzitako ogia, gazta eta urdaiazpiko egosi xerra lodiak ogi artean, esne kondentsatu gozoa galleten gainean...  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 34. orr.


menbro 1 iz ipar kidea.

Egun hunkigarria izan da Housset familiarentzat, hoinbertze pilotari, adixkide eta familiako menbroen artean.  Herria   2001-05-10

Bukatzeko bulegoaren berritzea izan da eta menbro berri bat sartu da elkartean.  Herria   2004-02-12

Lur jabe eta ihiztari guziak gomit dira, emanak izanen baitira urteko konduak eta berrituak bulegoko menbroak.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 26. orr.

Eliza Kontseiluko menbroak ere elgarretaratuko dira astearte aratsean 8 ak eta erditan Kanboko apezetxean.  Herria   2001-09-06

Laguntza katoliko horren zerbitzuan bermatzen diren menbroek nahi dituzte hemen eskertu ikusle guziak, parte emanez 5000 euro inguru ekarri dituztela sartze eta besteek, heldu baita 32.500 franko, hots hiru miliun eta erdi, diru zahar.  Herria   2005-03-10

2 soin atala.

Erran dizut, halaber, nola, ene silogismo ausart hartan, neure menbro korporalak aipatuz joan nintzen, zangoetarik hasi eta begietaraino. eskuak, Oinak, burua eta gainerako menbroak.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 142. orr.


menda (orobat menta g.er.) 1 iz ezpaindunen familiako belar landarea, oso usaintsua, leku hezeetan hazten dena (Mentha sativa). ik mendafin.

Badakizu, ohiko guztiak, txokolatea, menda eta laranja, baina espinaka, gibel eta tripakien gustua ere suerta dakiguke.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 96. orr.

Menda eta mendafinarekin nahaste.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 121. orr.

Horrela mintzatzen hasi nintzen menda eta intsentsuzko gauetan, gau amaiezinetan.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 114. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Menta gustua duten goxokiak jarriko dizkiot, hain gogoko dituen horiek.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 192. orr.

Menda usaina zegoen, Maialenek beti mendazko txikleak jaten zituelako.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 123. orr.

Ustez ahoan menda-txotx bat eramateak arnasa aldatzen zuelakoan, eta baita usaina ere.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 47. orr.

Gaindegiko landareetatik, sandalo eta menda loreontzietatik, urrin gozozko bafadak iristen ziren.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 187. orr.

Petalo zuriak hil eta menda-koloreko alea agertzen zenerako, urre argizarizkoa zen hostoaren distira.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 98. orr.

Krepe-paperezko otzarak, menda-zaporeko gozoki trinkoz mukuru beteak.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 237. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Tabernan diabolo-menta edo granadina bat erosten die, gero oiloak lapurtzera joango dira.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 258. orr.

4 menda-belar (orobat mendabelar)

Milaka usain zebiltzan airean enara kirri-kirrien modura: azafraiaren leun goxagarria; piper hauts gorriaren sarkorra; menda belarraren fin betegarria.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 141. orr.

Makilatxoak oin hautsiaren inguruan jarri nituen, menda belarrez estekaturik. Menda-belar sortatxoak jarri zizkioten burukoaren azpian eta ahuntz koipez igurtzi zuten goitik behera.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 125. orr.

Autobus mendabelar batera igo nintzen, non mugitzen baitziren bezeroak gazta onduegi batean harrak bezala.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 229. orr.

5 menda beltz ik mendabeltz
6 menda-te

Café batera jaitsi ginen Abdellahrekin azken menda-tea hartzera.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 218. orr.

"Ez horregatik kezkatu", erantzun zidan saltzaileak menda-tea, adiskidetasunaren sinboloa, zerbitzatuz batera.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 220. orr.


mendabale ik mendebale.

mendabelar ik menda 4.

mendabeltz (orobat menda-beltz; Euskaltzaindiaren Hiztegian mendabeltz agertzen da) iz menda mota, kolore beltz ilunekoa (Mentha rubra).

Nork ez du miresten menda beltzaren lurrina, lurruntz morearen txilin dilindaria edo eguzkiari jarraitzen dion lorearen portaera ikusgarria?  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 145. orr.

Trajearen ezkerreko poltsikoan Mariak sartutako mendabeltza eta eskumakoan Lucasek emandako bastoiaren ezpala.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 103. orr.


mendabiar izlag/iz Mendabiakoa, Mendabiari dagokiona; Mendabiako biztanlea.

Maria Arroniz Gonez 81 urteko mendabiarra oso larri eraman zuten.  Berria - Euskal Herria   2004-06-08

Tartean, emakume mendabiarra.  Berria - Euskal Herria   2004-06-19


mendafin 1 iz menda mota fina, baratzeetan hasten dena (Mentha piperita).

Sofia etxe ondoko estalgunearen gerizpean dabil usain-belarrak muselinazko poltsatxoetan sartzen, mendafina eta erromeroa batez ere, gogokoen dituenak.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 109. orr.

Etxera iritsi direnean, igogailuan, birramonak Aramara bidean hartutako mendafina ipini du, igogailu itxian usain fresko eta goxoa zabal dadin.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 141. orr.

Eta gero aitak, Alik, tea prestatu du mendafin horrexekin, te gozo-gozoa.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 141. orr.

Bidaia luzeetako ginebraz eta mendafinez perfumatutako itsas haize goxoko gau izarratuak.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 167. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Behin ahuntz baten ezkilak asaldatu gintuen, baina segidan berriro isiltasuna mendafin-usainezko muino haien gainean, isiltasuna.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 228. orr.


mendaitz iz haitza.

Eta han atzean mendaitz erraldoien bizkar ilun eta gailur zuriak ostertza eginez.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 199. orr.


mendarotar izlag/iz Mendarokoa, Mendarori dagokiona; Mendaroko biztanlea.

Iban Zubiaurre: 22 urteko mendarotarra.  Berria - Kirola   2006-01-18

Betisen kontrako partidaren ondoren, mendarotarraren lana goraipatu zuen entrenatzaileak.  Berria - Kirola   2004-12-09


mendarte ik mendiarte.

mendatar izlag/iz Mendatakoa, Mendatari dagokiona; Mendatako biztanlea.

Boisen jaioa, aita mendatarra du, eta amak, Boisekoa bada ere, Gernikan du jatorria.  Berria - Kirola   2004-04-02


mendate iz mendien arteko igarobidea; igarobide horretako puntu garaiena. ik lepo 10.

Mendaterik erosoena non zen galdetzen nuen bazterretan.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 116. orr.

Aldapa diogu, horixe delako, 600 metro eskaseko aldapa laburra, ez mendatea.  Berria - Kirola   2004-04-04

Bidean gora egin zuten mendate estu bateraino.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 151. orr.

Otsondoko mendatearen hegaletaraino ez genuen arazorik izan, baina gero eta elur gehiago ari zuen.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 197. orr.

Beratik Ibardin mendatearen gailurrerantz abiatu ziren.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 86. orr.

Heldu ginen mendateko gainera, eta beherakoan, nik ez dakit zer gertatu zitzaigun, automobilak zibarena egin zuen.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 37. orr.

Gutxiagok lortzen dute mendatearen tontorrera heltzea.  Berria - Kultura   2004-03-14

Bihurgunez beteriko errepidea da, zazpi kilometroko mendate pikoa gehigarri duena.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 164. orr.

Mendatean bertan geunden.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 198. orr.

Ezkurrako mendatetik Goizuetarantz gindoazelarik.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 109. orr.

Belkoain mendia igo nuen aurrena, eta Andazarrateko mendaterantz jo nuen gero handik.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 47. orr.

Mezkiritz mendatea, bere oroitarri xinplearekin, Orreagako Birjinaren ohoretan eraikia.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 30. orr.

Mendateko tabernan haragi egosi pixka bat jan eta baxoerdi bat hartu nuen.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 48. orr.

Mendatera abiatu ziren ostera ere behorrak.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 95. orr.

Hemen goian Uraletako mendaterik garaienean gaude.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 158. orr.

Bestalde, mendatera iritsiak ziren, eta Ural mendietako aldapetan behera jaistea besterik ez zeukaten Jekaterinburgera sartzeko.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 152. orr.

Mendate zabal bat gainditu dut halako batean.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 117. orr.

Atzera Tringo mendate hura iragan eta beste aldeko herri kozkorrera jaitsi naiz.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 122. orr.

Niri, ostera, ez zait gehiegi kostatu mendatearen aldapak gainditzea.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 41. orr.

Bizikleta hartu eta mendatean beherantz abiatu naiz, kementsu.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 124. orr.

Filistearren gudari-tokira igotzeko Jonatanek ibili behar zuen mendatearen alde banatan bi haitz-zorrotz zeuden.  Elizen arteko biblia   1 Sm 14,4

Gauean Barazarko mendatea itxi egin zuten kamioientzat eta autoek kateak behar zituzten.  Berria - Harian   2005-01-26

237 kilometroko etapa da, lau mendate ditu eta atsedenik gabeko ibilbide gogaikarria.  Berria - Kirola   2004-07-01

Bederatzi mendate gainditu beharko dituzte txirrindulariek, horietatik lau, azken 80 kilometroetan.  Berria - Kirola   2004-07-14

Helmugako mendateak 12.8 kilometro ditu, eta batez besteko pendiza %6.1ekoa da.  Berria - Kirola   2004-05-11

Ur azpian dagoen mendatea da Lomonosov eta 1.500 kilometro inguruko luzera du.  Berria - Gaiak   2004-09-08

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

hirugarren mailako mendate (3); lehen mailako mendate (7); mendate gogorra (5); mendate gogorrena (4); mendate igo (4); mendate igo beharko (4); mendate igoko (10); mendate igoko dituzte (3); mendate itxi (3); mendate luze (3); mendate mitiko (3); mendate piko (4)

lehen mailako mendatea (5); lehen mendatea (4); mendatea igoko (5); mendatea igoko dute (3); mendatea itxita (4)

mendateak igo (4); mendateak igoko (3); mendateak itxi (3); mendateak itxita (3)

azken mendatean (17); herrera mendatean (5); herrerako mendatean (12); lehen mailako mendatean (5); mendatean gora (10); urkiolako mendatean (6)

mendateetan gora (3)

uitziko mendatetik (3)


mendatetxo iz mendate txikia.

Luzatu eta norabide guztietatik aleak ekarriz mendatetxo bat egin arte.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 48. orr.


mendatetzar iz mendate handia.

Roselendek izen txikia, historia gutxi du ondoan dituen beste mendatetzar batzuen aldean.  Berria - Kirola   2004-10-29


mende1 (orobat mente g.er.) 1 iz ehun urteko denbora bitartea; bereziki, une jakin bat (gure artean Kristoren jaiotza) abiaburutzat hartuta osatzen dena. ik gizaldi.

Mende bakoitzak baditu ordea bere idoloak eta, gure mende honek Estatua du bere idoloa.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 166. orr.

Mende hau izan baita, ez dezagun ahaztu, genozidioen mendea, gerren eta liskarren mendea, gosearen mendea.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 19. orr.

Argibide horrek erakusten du, hala ere, ahalegina azkenean arrakastatsua gertatuta ere, hainbat mende edo milurtekotako denboraldia igaro daitekeela emaitza ziurtatu arte.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 32. orr.

Hala ere, horra iristeko zenbait urrats zehatz egin beharra dago, eta, egia esan, beharrezko mugimendu-konbinazioa ez zen lortu K.a. zazpigarren mende arte.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 76. orr.

Berez, aurreko mendea arte, utilitarismo hitza erabili da ondorioetan oinarritutako teoria oro izendatzeko.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 205. orr.

Lan handi hori egin baino lehen ezin konta ahala mende igarotzen utzi zenituela.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 257. orr.

Mende bat baino ez da modu sistematikoan lantzen hasi dela.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 195. orr.

Errepublikanoa zen, mende arteko Donostiako ideia liberalen aldeztailea.  Askoren artean   «Rataplan» - 26. orr.

Horien inguruetatik ibili ziren orain mende asko zure Herritik etorritako baleazaleak ere...  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 86. orr.

Orain dela ez dakit zenbat mende desagertutako guantxeei.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 153. orr.

Duela hogeitalau mende, tximeleta zela amets egin zuen Txang Tzuk, eta, esnatzean, ez zekien tximeleta zela amets egin zuen gizona zen, ala gizon zela amets egiten ari zen tximeleta.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 183. orr.

Duela mende bete, idatzizkoaren eta ahozkoaren arteko mugak argiagoak ziren.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 107. orr.

XX. mendea bukatzear zela, Europan 730 milioi lagun bizi ziren.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 128. orr.

-XIX. mendean bizi garela ematen du -esan zuen behin Oriolek.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 185. orr.

Hemezortzigarren mendean -1792an, zehazki-, Condorcet jakintsu ilustratuak Instrukzio Publikoari buruzko txosten bat aurkeztu zuen Frantziako Batzar Nazionalaren aurrean.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 48. orr.

Kristo aurreko lehen mendeko liburu batean.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 24. orr.

Europako XVIII. mendeko merkatu-ekonomiaren ezaugarriak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 18. orr.

Haietariko zenbait, bost mendeko antzinatasunekoak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 90. orr.

2 (izenondoekin)

Haien etxean ikusi nituela mende zaharraren azkeneko ilargiaren dirdira eta gizaldi berriaren lehenbiziko eguzki izpien distirak.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 13. orr.

Mendebaldeko nazio guziek ez zuten ordea, urrats berean egin mende berrietako bidea.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 59. orr.

Mundu eta mende aberatseko haurrak ziren, ikasiak gehienak, lan bila joatearen premiarik ez zutenak.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 26. orr.

Bazirudien inork ez zuela mende oso batean hitz egin.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 199. orr.

Fatiha maite nuen eta exodoaren mende latzetan gorputz edo irri bakoitzean, emaztearen itzala xerkatzen nuela ziruditan: adiskide baten premia gorria nuen.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 190. orr.

Nahiz lagun anitzek mende luzeetan eta toki askotan onartua izan, ez du sekula fedeak izanen jakintzaren zehaztasunik ez ziurtasunik.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 174. orr.

Lege hauek, mende barbaroenetako zaborrak, aztertuko ditugu liburu honetan.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 23. orr.

Estrategia sinple baina unibertsal horrek primeran funtzionatzen du: XIX. mende beltzak Pazko Igande baten airea hartzen dizu, Espainiaren modernizazioarena.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 10. orr.

"Kultura klasikoa" eta bertze izendatzeko moldeak, azken finean, oso artifizialak dira, anitzetan irakaskuntzarako XIX. mende positibistak asmatuak muga harri bezala.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 148. orr.

3 (denbora bitarte jakinak seinalatuz)

Gizateria hirukoiztu egin da mende batean.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 157. orr.

Nikomedesek, berriz, handik mende batera, maskor itxurako kurba bat asmatu zuen, konkoidea.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 203. orr.

Orain dela mende batetik hona geroz eta gehiago erabiltzen direlako.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 256. orr.

Bi mende baino gutxiagotan.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 371. orr.

Lau mende lehenago Behenafarroa Nafarroa zen, baina gizonen lege idorrek aspaldian ahantzirik zeukaten.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 168. orr.

Hiru mende iraun zuen bidaia hark.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 320. orr.

Erdi Aroa esan zaiona baino zenbait mende lehenago.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 59. orr.

Garai batean zuzena den notazio bat, zentzurik gabekoa izango da mende bat geroago.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 55. orr.

Hortik dator mende bat baino gehiagoz garatu den prozesu baten geldotasuna.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 199. orr.

XVII. mende osoan eta XVIII. mendearen lehenengo zatian.  Askoren artean   «Rataplan» - 42. orr.

Handik hiru mendera, haren ereduari jarraiki, zisoidea asmatu zuen Dioklesek.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 203. orr.

Arabiarrek, bestalde, XVI. mendetik aurrera, Afrikako ekialdeko kostaldean jarraitu ahal izan zuten salerosketan.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 51. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Nahiz eta egutegi honek gurearekin antza izan, mendeak 52 urte besterik ez zituen, eta mende aldaketa zeremonia handiekin ospatzen zen, hiriburu ondoan zegoen menditik ekarriz su sakratua.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 30. orr.

Human Personality mende-mugako liburu bikainean saiatu zen kalkulugile miragarriek beren emaitzak lortzeko zer prozedura erabiltzen zituzten aztertzen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 194. orr.

Mende-hasierako antropologoen lanean oinarriturik.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 18. orr.

Badakigu engoitik zer gertatu zen Frantziako erreinuan, XVIII. mende hondarrean.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 54. orr.

XIX. mende amaieran eta XX.ean zehar.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 223. orr.

XVII. mendeko ikaslearen espiritu berberarekin etortzen ziren XIX. mende bukaera aldeko ikasleak gortera.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 30. orr.

Maule inguruetarik jinak ziren Ameriketara mende-zirrintan, eta ez zuten sekula aski diru sakeleratu etxera harro itzultzeko.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 43. orr.

5 argien mende

"Argien mende" famatuaren umeek, ordea, Frantziako Estatu-Nazioaren eraikitzeko xede eder horiekin abiaturik, ez zuten izan orduan beren helburuen betetzeko astirik, beharrik!  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 66. orr.

Horrela jokatuz, "Argien mende" hunek sortarazi uholdea pozoindaturik dago edo bere bidean trabaturik.  Herria   2002-12-26

6 mende erdi (orobat menderdi g.er.)

Mende-erdi hartan Txina militarki Japoniaren mende egon zen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 210. orr.

Aspaldi iragana dut mende erdiaren marra.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 28. orr.

Aurangzeb enperadorea K.o. 1707an hil eta mende-erdi baino lehen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 16. orr.

Handik mende erdira.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 11. orr.

Bilbon jaio zen ETA orain mende erdi.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 12. orr.

Hona bada zer idazten zuen, duela mende erdia, "Politikaz": [...].  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 30. orr.

Mende erdia joana da dagoeneko.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 76. orr.

Urte bat falta zela mende erdira iristeko, NATO sortu zen.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 76. orr.

Psametikoren mertzenario helenikoek asiriarrak Egiptotik bota baino mende-erdi bat lehenago.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 236. orr.

Beste mende-erdi bat geroago Delhiko Red Fort-eko harresien zirkuitura murriztuta geratu zen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 16. orr.

Bigarren Gerra Punikoaren ondorengo mende-erdian.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 73. orr.

XX. mende erdiraino indarrean iraun duen Espainiako XIX. mende amaierako kode penalean.  Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 61. orr.

Lehen mende erdiko arte modernoaren bidegurutzea ezagutzea.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 139. orr.

Hemezortzigarren mende erdikoa.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 201. orr.

Menderdi bat kasik Europa abiatua dela bere tratatu, elkar hurbilketa, muga apaltze eta azkenik euro berdinarekin ere!...  Herria   2005-05-26

Mende erdi batez zer aldaketak!· Fede kristaua bidean galdu genuenontzat, gaurkotasun ikaragarria du joan den mende erditsuan idatzitako lan honek.  Herria   2003-01-21

XX. mende erditsuraino iraun du feria berezi horrek.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 91. orr.

7 mende laurden

Mende-laurden batean, bi nazio horiek munduko herrialde boteretsuenak bihurtu ziren.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 43. orr.

Ez al dut, bada, mende laurdena igaro kalezuloan bizitzen?  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 59. orr.

Ez zen hala izaten Lauaxetak lehen mende laurdenean ezagutu zuen garraio publikoan. Baina bada mende laurden bat gerra amaitu zela.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 23. orr.

Bi mende laurdenen buruan ordea, estatu horien kopurua, bi aldiz biderkaturik, 200etara heltzen ari zitzaigun.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 74. orr.

Ez zegoen Hirugarren Errepublika burges baten estalki bustiaren azpian mende laurden batez itzalita egondako gerra pizteko beldur nabarmenik.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 356. orr.

8 mendez mende

Han egon da mendez mende gurutzea. zirimola moduko bat baita iragana, urtez urte eta mendez mende bere baitara arrastatzen gaituena.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 40. orr.

Kalesa batean ibili naiz mendez mende eta ezin hilez bizirik.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 199. orr.

Oso gutxik, irizpide orokorretan oinarrituta, desegin dituzte mendez mende pilatutako hutsegiteak.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 28. orr.

Gizakirik ez da han sekula biziko, bizilagunik gabe geldituko da mendez mende.  Elizen arteko biblia   Jr 50,39

Munduz mundu eta mendez mende zebilen judu herratuak, irudika daitekeen bekaturik larriena zeraman zakuto itxurako konkorrean: jainkoa hil izana, eta, jainkoa hilda, munduari zentzu guztia lapurtu izana.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 289. orr.

Itsas hondarra, euri-tantak, mendez mendeko egunak, nork zenbatu?  Elizen arteko biblia   Si 1,2

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

azken mende erdian (6); azken mende erdiko (4); azken mende honetan (7); azken mende laurdenean (4); beste mende bateko (5); bi mende geroago (4); bi mende lehenago (5); duela bi mende (13); duela lau mende (7); duela mende asko (4); duela mende bat (25); duela mende bateko (4); duela mende batzuk (4); duela mende erdi (19); duela mende erdiñ duela mende erdia (5); duela mende laurden (18); duela zenbait mende (6); hainbat mende geroago (5); hemeretzigarren mende (14); hemeretzigarren mende erditsutan (4); hemezortzigarren mende (6); hogeigarren mende (4); iragan mende (34); iragan mende hortan (20); lehen mende (7); o (7)

mende aldaketa (5); mende amaiera (4); mende amaierako (18); mende amaieran (21); mende arte (4); mende asko (15); mende askotako (7); mende askotan (13); mende bat geroago (11); mende bat lehenago (14); mende batean (19); mende bateko (18); mende baten buruan (7); mende batzuk geroago (5); mende batzuk lehenago (7); mende berri (18); mende berria (10); mende berriak (5); mende berrian (4); mende berriarekin (4); mende berriari (6); mende berriko (5); mende bete (5); mende bitartean (5); mende bitarteko (5); mende bukaera (12); mende bukaerako (24); mende bukaeran (35); mende erdi (127); mende erdi bat (50); mende erdi baten (5); mende erdi batez (14); mende erdi geroago (6); mende erdi hortan (4); mende erdiñ mende erdiñ mende erdia (34); mende erdia bete (5); mende erdian (18); mende erdiaren (7); mende erdiko (21); mende erdira (6); mende erditik (4); mende erditsu (4); mende erditsutan (11); mende erdiz (6); mende eta erdi (24); mende eta erdian (7); mende eta erdiko (4); mende hasiera (15); mende hasiera hartan (4); mende hasiera honetan (6); mende hasierako (84); mende hasierako artista (4); mende hasierakoa (4); mende hasieran (70); mende hasieratik (8); mende hastapenean (21); mende hastapeneko (7); mende haste (5); mende hastean (7); mende hondarrean (10); mende honen hasieran (7); mende laurden (63); mende laurden bat (24); mende laurden batez (5); mende laurden honetan (4); mende laurdena (37); mende laurdenean (9); mende laurdeneko (4); mende lehenago (23); mende lehenagoko (4); mende luze (6); mende luzeetan (14); mende ondarrean (10); mende ondarrerat (4); mende oso bat (7); mende oso batean (6); mende oso batez (4); mende osoa (10); mende osoan (14); mende osoko (5); mende pare (4); mende undarrean (4); o (13); o bat (10)

menderen mende (4); menderik mende (20); mendez mende (88); orain bi mende (4); orain mende erdi (8)

eskubideen mendea (7); giza eskubideen mendea (6); hogoigarren mendea (8); mendea arte (29); mendea bukatu (21); mendea bukatu aurretik (4); mendea bukatzear zela (9); mendea bukatzen ari (5); mendea hasi (9)

mendeak eta mendeak (9); mendeak jin (5); mendeak joan (9)

aurreko mendean (7); azken mendean (21); gaurko mendean (7); hamabigarren mendean (5); hamabosgarren mendean (13); hamahirugarren mendean (9); hamaikagarren mendean (9); hamalaugarren mendean (7); hamaseigarren mendean (19); hamazazpigarren mendean (19); hemeretzigarren mendean (29); hemezortzigarren mendean (18); hirugarren mendean (8); hogeigarren mendean (35); hurrengo mendean (5); iragan mendean (13); joan den mendean (18); laugarren mendean (4); lehen mendean (5); mendean eraiki (4); mendean eraikia (7); mendean idatzi (5); mendean idatzitako (5); mendean iritsi (4); mendean sartu (4); mendean sortu (20); mendean sortu zen (6); mendean zehar (34); mendean zeuden (5); ondoko mendean (7)

bigarren mendearen (6); hamabosgarren mendearen (10); hamazazpigarren mendearen (5); hemeretzigarren mendearen (16); hemeretzigarren mendearen hasieran (4); hemezortzigarren mendearen (5); hogeigarren mendearen (25); hogeigarren mendearen bigarren (4); hogeigarren mendearen erdialdean (4); hogeigarren mendearen hasieran (4); iragan mendearen (11); joan den mendearen (11); laugarren mendearen (4)

; mendearen amaiera (17); mendearen amaiera aldera (8); mendearen amaiera arte (4); mendearen amaierako (5); mendearen amaieran (26); mendearen argi itzalak (4); mendearen azken (40); mendearen azken aldera (8); mendearen azken laurdenean (5); mendearen azken urteetan (9); mendearen azkeneko (7); mendearen bigarren (41); mendearen bigarren erdian (13); mendearen bigarren erdiko (6); mendearen bukaera (29); mendearen bukaera aldera (16); mendearen bukaera arte (6); mendearen bukaerako (7); mendearen bukaeran (54); mendearen bukaeran eta (5); mendearen bukaerarako (4); mendearen bukaeratik (4); mendearen erdi aldera (18); mendearen erdia (4); mendearen erdialdean (19); mendearen erdialdeko (6); mendearen erdialdera (16); mendearen erdialdetik (6); mendearen erdialdetik aurrera (4); mendearen erdian (13); mendearen erditik (9); mendearen erditik aurrera (6); mendearen hasiera (19); mendearen hasiera aldera (4); mendearen hasiera arte (4); mendearen hasierako (22); mendearen hasierakoa (4); mendearen hasieran (136); mendearen hasieratik (13); mendearen hastapenean (10); mendearen hondarrean (4); mendearen hondarretan (4); mendearen lehen (21); mendearen lehen erdian (6); mendearen lehenbiziko (4); mendearen lehenengo (12)

mendeaz gero (13); mendeaz geroz (7); mendeaz geroztik (20)

aurreko mendeko (7); azken mendeko (4); bederatzigarren mendeko (3); bigarren mendeko (4); bosgarren mendeko (4); hamabosgarren mendeko (13); hamaikagarren mendeko (3); hamargarren mendeko (7); hamaseigarren mendeko (15); hamazazpigarren mendeko (13); haren mendeko (11); hemeretzigarren mendeko (26); hemezortzigarren mendeko (15); hogeigarren mendeko (45); hogeita batgarren mendeko (3); hogoigarren mendeko (4); iragan mendeko (18); joan den mendeko (36); laugarren mendeko (3); mendeko bigarren erdiko (4); mendeko bigarren zatian (6); mendeko eliza (3); mendeko eraikin (3); mendeko eraikuntza (3); mendeko errealismo (3); mendeko errealismo kritikoa (3); mendeko erronka (4); mendeko eskuizkribu (4); mendeko europako (3); mendeko europan (3); mendeko euskal herri (3); mendeko euskal herria (5); mendeko euskal herriaren (3); mendeko euskal hezkuntzarako (3); mendeko euskaldun (3); mendeko euskarazko (4); mendeko filosofia (4); mendeko filosofiaren (7); mendeko filosofo (5); mendeko frantzia (3); mendeko galizierazko (3); mendeko gizarte (4); mendeko gizartea (3); mendeko gizarteak (3); mendeko gizon (4); mendeko historia (8); mendeko historian (4); mendeko historiari (4); mendeko idazle (15); mendeko idazleak (3); mendeko idazlearen (3); mendeko idazlerik (3); mendeko italiar (3); mendeko izan (8); mendeko izandakoen (3); mendeko jauregi (3); mendeko jazza (5); mendeko kantu (3); mendeko kronikalari (18); mendeko kronikalari batek (18); mendeko lan (3); mendeko lehen erdian (3); mendeko lehen hamarkadetan (4); mendeko liburu (4); mendeko liburu batean (3); mendeko literatura (3); mendeko lurrak (3); mendeko lurraldean (6); mendeko medikuntza (3); mendeko mito (3); mendeko mundu (6); mendeko musika (10); mendeko nobela (3); mendeko obra (3); mendeko olerkari (3); mendeko orkestra (3); mendeko piratak (3); mendeko poema (3); mendeko poesia (9); mendeko poesia kaierak (6); mendeko poeta (3); mendeko proiektu (3); menderen mendeko (3); mendez mendeko (8); pasa den mendeko (5); seigarren mendeko (4); urre mendeko (3); xixgarren mendeko (3)


mende2 1 adlag mendean. ik menpe; men2.

Zakurrek badakite haurrak ahul direla eta mende har ditzaketela.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 83. orr.

Norberaren nagusien mende egotea da 'bigarren aukera onena'.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 17. orr.

Platonen ustez, jakite politikoa jakite filosofikoaren mende dago.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 57. orr.

Inferentzia biak ezagutzen ez ditugun erlazio kausalen mende daude.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 116. orr.

Estatu unibertsal baten mende sortzen den gizarte-egoeran.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 23. orr.

Legerik ankerrenak maite dituzte bere sentimendu azalekoenen mende bizi diren gizonek.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 98. orr.

Erromatar Legearen mende bizitzea erromatar herritartasunaren pribilegio ospetsuetako bat zen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 66. orr.

Baina maitasunak haien mende uzten ditu eta mendean daudelarik ezin iritzirik eman.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 243. orr.

Atzo itsaso ardoa bezain gorriari ihes egin nion, ekaitzen mende ibili eta gero.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 30. orr.

Greziar italiotak oskoen eta etruskoak zelten kontraeraso barbaroaren mende erori ondoren, [...].  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 241. orr.

Pixkanaka-pixkanaka, objektu erreala balitz bezala hasi zen lantzen, alegia, perspektibaren legeen mende jarri zen.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 83. orr.

Muga-gerraren crescendo-ak, [...] poliki-poliki ahuldu egiten du horretan sartutako zibilizazioa, bere diru-ekonomia zerga-karga gero eta handiagoaren mende jartzen baitu.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 150. orr.

Tatariarren mende geratzeko beldurrez.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 169. orr.

Oharkabean, nekeak bere mende hartu ninduen.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 52. orr.

Hala bada, akaberan ustelkeria bere baitan nagusitu zelarik, zakartu egin zen, pasioen mende gertatu.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 196. orr.

-Baina, nolatan ez duk hil, heure mende heukan eta?  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 107. orr.

Kamioiko sarjentua gai da bere mende dituen hamabi gizonengana iristeko.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 109. orr.

Hark, sututa eta erabat haserrearen mende, izugarriak bota zizkion anai Juniperori.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1049. orr.

Gero eta aldarte gaiztoago baten mende, begiak gorritzen ari zitzaizkion.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 234. orr.

Ingurura begiratu zuten: Tsiganok zen, hil aurreko larriminaren mende-.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 108. orr.

2 -en mendean -en agindupean, -en eraginaren pean.

Paralelismoa ortogonalitatearen mendean dagoenez gero, ez da, inondik inora, lehen ezaugarri bat.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 256. orr.

Tomsk alde batera utzi nahi zuen batez ere, tatariarren tropen mendean egonik.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 239. orr.

Jaidura handiz nabil horretan, oinazerik krudelenaren mende geratzeko arriskuan bainaiz; ergelen barreen mendean, alegia.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 337. orr.

Aita medikua zuen Kummerek; gaixo asko salbatu zituen, baina, azkenean, izurriaren mendean erori zen hura ere.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 427. orr.

Depresio latz baten mendean erori zen.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 47. orr.

Halako moldez izan dira ordenatuak non ahulagoak indartsuagoen mendean jartzen diren, bigunagoak gogorragoen mendean, makalagoak ahaltsuagoen mendean.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 274. orr.

Etorkizuna eta segurantzia bezalako fantasma bizi-galgarrien mendean ez errenditzea.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 91. orr.

Jaun frantziarrek beste ezein dinastiatako inor ez hautatzeko hitza eman zuten, galarazpen- eta eskomikatze-zigorraren mendean .  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 328. orr.

3 -en mendeko -en agindupeko. ik mendeko.

Erregeren mendeko erresuma eta printzerrietan.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 166. orr.

Nola galdu zen zuzenbide erromatarra frankoen mendeko lurraldean.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 195. orr.

Haiexek ziren komunisten mendeko gobernu baten ondorio penagarriak.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 141. orr.

Prozesu horren ondorioz ekonomiaren bilakaera geroz eta gehiago izango omen da nazioarteko merkatuen mendekoa, eta gero eta gutxiago lekuan lekuko nazio-estatuen jarduera politikoaren araberakoa.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 202. orr.

Eliza hau ere Subasio mendiko abadia beneditarraren mendekoa zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 195. orr.

Tratatu behar dela ez beste zerbaiten emaitza edo arrasto bezala, baizik eta eremu praktiko bezala, autonomoa dena (mendekoa den arren).  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 141. orr.

Elkarrekin negoziatzen duten bi nazio elkarren mendeko bihurtzen dira.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 10. orr.

Giza eskubideak, ekologikoki osasungarria den ingurunea, garapen iraunkorra eta bakea elkarren mendekoak eta bereiztezinak dira.  Berria - Kultura   2004-02-05

Erantzunaren mendeko disposizioak, disposizio guztiak bezalaxe, ahalmenak dira eta, gainera, subjektu baten erantzunaren mendekoak dira.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 179. orr.

· Esaldi osoa mendeko perpausa da jatorrizkoan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 888. orr.

4 -en mendera -en agindupera.

Boliviako legea ez dela atzerriko inbertsioen mendera jarriko dio Moralesek.  Berria - Ekonomia   2006-03-17

Zoaz, bada, eta esaiozu anaiari makur dezala berehala lepoa obedientzia santuaren mendera; esan hori eskatzen diola bere etengabeko otoitzez deabruak lotsaturik alde egitea lortu duenak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 892. orr.

Baldin eta, gehienetan gertatzen den bezala, txakurra ez bada haren xarmaren mendera erortzen, bera han dagoelako da: usain ezegokia dario (usnatu egin ditzakete zure pentsamenduak), lotsaren usaina.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 187. orr.

Jaungoiko errukior eta santuen Jaungoikoa da bera; atseginago baitzaie Jaungoiko baten mendera etortzea euren mende beste asko hartzea baino, eta nahiago dute Jaungoikoa gurtu, eurak Jaungoikotzat inork gurtzea baino.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 355. orr.

· Neska hau ezin duzu mendera ekarri, eta zu baino gehiago dela pentsatzen duzu horregatik?  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 97. orr.

5 -en mendetik -en agindupetik, -en eraginpetik.

Marroren mendetik libre sentitzen zelako.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 211. orr.

Atera gara haren logikaren mendetik.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 135. orr.

-Urrundik, oso urrundik tiro egiteko gai dituk, ezta? Gure kanoien tiroen mendetik baino askoz urrunagotik.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 199. orr.

6 mendean eduki

Garai hartan, historialariek esaten digutenez, maiordomoek mendean zeuzkaten erregeak.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 316. orr.

Mendean zeukan egoera, beraz.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 433. orr.

Ez, ordea, sindromea deuseztu edo mendean eduki zuelako -kontrol edo menderatze seinalerik ez zen izan bat ere-, baizik eta, besterik gabe, tiketarako inolako barne-bulkadarik izan ez zuelako.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 108. orr.

Hiri merkatarien alde egin zuten, nahiz eta haiek mendean ez eduki.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 51. orr.

Lanak nituen ahotsa mendean edukitzeko.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 254. orr.

7 mendean hartu

Erloju-fabrika eraikin eskerga bat da, eta bailara osoa hartzen du mendean.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 43. orr.

Gizakiaren parterik nobleena mendean beste guztiak hartzen dituen arimaren atala dela, nork jar lezake zalantzan?  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 35. orr.

Une horretantxe hartzen du sindromeak mendean.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 108. orr.

· Gertatzen da halako mendean-hartzerik, posesio edo desposesiorik, lobulu tenporaleko epilepsia duten batzuengan.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 171. orr.

8 mendean izan du ad

Hortaz, arrazoimenak arimaren konkupiszentzia hauek guztiak mendean dituenean, orduan esaten da gizakia perfektuki ordenatuta dagoela.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 115. orr.

Baina fedetik bizi den eta oraindik hiri zerutiarretik urruti erromes dabilen zintzoaren etxean agintzen dutenek ere itxuraz mendean dutenei zerbitzu egiten diete.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 375. orr.

Zergak ordaintzen zizkioten denek, eta mendean izan zituen bere denbora guztian.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 66. orr.

Lehenbizi Obi gurutzatu, gero Kolivanera, handik Tomsk inguratu Irkutskeko bidea utziz, eta, Jeniseisk probintziara iristean, bide nagusia hartu berriz ere, inbaditzaileek ez baitzuten eskualde hori mendean.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 226. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

bere mende (37); bere mende hartu (5); beren mende (8); beste baten mende (4); frantziaren mende (4); gizonaren mende (4); gure mende (16); haizearen mende (8); inperioaren mende (5); izuaren mende (5); lege zibilen mende (5); legearen mende (8); legeen mende (10); mende baitago (9); mende baitaude (6); mende baitzegoen (4); mende bizi (47); mende dago (49); mende dagoela (16); mende dagoen (15); mende dagoena (6); mende daude (16); mende dauden (10); mende daudenak (4); mende eduki (5); mende egon (22); mende egongo (12); mende egotea (7); mende egoten (4); mende erori (9) mende geratu (14); mende geratu zen (7); mende geratzen (11); mende hartu (11); mende hartzen (7); mende izan (4); mende jarri (18); mende jarria (4); mende jarriko (4); mende jartzea (7); mende jartzeko (11); mende jartzen (14); mende utzi (9); mende uzten (12); mende uzten du (4); mende zaude (4); mende zegoela (8); mende zegoen (29); mende zeudela (4); mende zeuden (18); nire mende (6); subjektuaren mende (4); zibilen mende (6); zibilen mende bizi (4)

aurkaria mendean (4); bartzelona mendean (14); bartzelona mendean hartu (6); bartzelona mendean hartzeko (4); baten mendean (18); bere mendean (14); guztiak mendean hartu (5); hartu ditu mendean (10); hartu dituzte mendean (10); hartu du mendean (22); hartu dute mendean (4); hartu zituen mendean (22); hartu zituzten mendean (30); hartu zuen mendean (122); hartu zuten mendean (11); madril mendean (14); madril mendean hartu (5); mendean bizi (25); mendean bizi izan (12); mendean dago (8); mendean daude (4); mendean dauden (6); mendean eduki (4); mendean edukitzeko (7); mendean egon (10); mendean erori (4); mendean har (10); mendean hartu (258); mendean hartu ahal (4); mendean hartu behar (6); mendean hartu dituzte (4); mendean hartu du (13); mendean hartu nahi (7); mendean hartu ondoren (28); mendean hartu ostean (10); mendean hartu zituen (13); mendean hartu zituzten (6); mendean hartu zuen (44); mendean hartu zuten (20); mendean hartua (17); mendean hartuko (14); mendean harturik (9); mendean hartuta (90); mendean hartutako (5); mendean hartuz (15); mendean hartuz gero (13); mendean hartzea (45); mendean hartzea lortu (4); mendean hartzeko (113); mendean hartzeko gai (10); mendean hartzen (48); mendean hartzen badu (6); mendean hartzen dituen (5); mendean hartzera (4); mendean jartzen (5); mendean utzi (4); mendean zegoen (4); mendean zeuden (5); osasuna mendean (4); real madril mendean (10); real mendean (4); taldea mendean (14); taldea mendean hartzeko (8); taldeak mendean (5); valladolid mendean (4); zaragoza mendean (7); zaragoza mendean hartzeko (4)

erantzunaren mendeko (5); mendeko lurraldean (6)

elkarren mendekoak (4)


mendeal ik mendebal.

mendebal (orobat mendeal g.er. mendabale g.er. eta mendebale g.er.) 1 iz mendebal haizea.

Mendebal hezea zen orain nagusi azken asteetako hego jasangaitzaren lekuan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 395. orr.

Euri-jasak izan ziren, uholdeak etorri, mendebalak jo, eta etxeari eraso zioten; baina ez zen erori, oinarriak harkaitzean zituelako.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 13. orr.

Mendebalak jotzen zuenean, kresalaren gazia usain nezakeen.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 331. orr.

Haizeak gurean Iparra eta Hegoa ditugunez, nahiz-eta horien ondoan mendebala eta beste dabilen, horietaz jardun gara hainbat aldiz.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 366. orr.

Ordu gutxi barru, hemen diagu mendebala!  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 39. orr.

2 mendebaldea, sartaldea.

Milizianoak eta gudariak mendebalerantz abiatu ziren kamioietan, autoetan, motorretan, bizikletan edo oinez.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 78. orr.

Mendebaletik ekialdera joaten diren tren guztiak, trenen ordutegian, zenbaki bakoitiekin seinalatuak egonen dira, eta ekialdetik mendebalera joaten direnak, aldiz, zenbaki bikoitiekin.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 21. orr.

Mea-hobi bat aurkitu dut eskualdearen mendebaleko ertzean.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 131. orr.

Eginahal guztiak egiten zituzten erruso petoak irauten ez ezik, erruso petoak antzezten ere bai, Europako Mendebalak errusoez egina duen irudira moldatzen.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 7. orr.

Iparrameriketako mendebale zabalera.  Herria   2003-01-09

3 (orobat M larriarekin) jatorria Europako mendebaldean duen kultura partekatzen duten herrialdeen multzoa. ik Okzidente.

Hola da asmatua izana, Irakaren eta Mendebalaren artean egin behar litakeen tratua: guk baiginuke ur garbia eta jatekoa, heiek aldiz, petrolioa.  Herria   2003-04-03

Mendebalaren nagusitasun etiko eta kulturala aldarrikatzen dugu, eta Ekialdea umiliatzen saiatu, berriz ere.  Berria - Euskal Herria   2004-12-29

Ideia horiek eragin handia izan dute XIX. mendeko Errusian: Soloviov, Tolstoi etab., eta mugimendu eslabofiloa, "mendebal materialistaren" etsaia, Espainian Unamonoren antzera.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 230. orr.

Mendebal akitu "konformista" honetan.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 280. orr.

Eguraldi nahasia izango zela, halaxe tokatzen zela mendebal eta ipar-mendebalaren artean ibiliko zen haizeari esker.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 376. orr.

Mendebala sekularizatu arau gogortuko da Eliza katolikoa.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 147. orr.

Giza Eskubide naturalen filosofia, esate baterako, mendebaleko filosofia bat izan da, eta momentu batzuetakoa.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 134. orr.

• 4 (izenlagun gisa)

Ibai Elurtua mendebal hormatik gertu zihoan.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 73. orr.

Han mendebal isurian dauden harkaitz-mendiak joz.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 66. orr.

Herri xume eta beharduna da Timor-Ekaldea, berrikitan mendebal parteko indonesiarrek piztu nahasmendu batzuk bortizki joa.  Herria   2001-09-06

Atzo Mendebal Pomeranian ere hegazti kutsatuak agertu direla jakinarazi zuten.  Berria - Gaiak   2006-02-21

Japoniak Filipinei Herbehereetako Mendebal Indiei edo Britainiar Malaysiari eraso egin diotelako.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 120. orr.

· 5 (leku izen baten eskuinean) ipar ik mendebalde 2.

Hala nola, Portugalek Mozambike, Ginea, Angola eta Timor; Espainiak Maroko Iparra eta Sahara Mendebala; Belgikak Kongo, Burundi eta Ruanda; Herbehereek Indonesia; Italiak Libia, Etiopia, Eritrea eta Somalia. Nazione Batuen hiru ehun soldado hedatu dituztela, Timor Iguzkialde hortakoak, Timor mendebalarekilako muga heietan: baziren alabaina bi hil izanak orduko jazargo batean.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 76. orr.

Amerika mendebaleko Arizonan.  Herria   2004-09-02

6 mendebaldeko euskalkia.

Esate baterako, neska -> neskea bilakaera mendebal oso-osoan gauzatu da (eta baita Urolaldeko hizkera batzuetan, Goierrin eta Nafarroako Burundan ere).  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 194. orr.

Dena dela eta aldeak alde, mendebal barruan eremu edo azpieuskalki bi badirela esan dezakegu: sartaldea eta sortaldea deituko ditudanak.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 69. orr.

Horrela egin zen, mendebal barruan sartaldeko eremua sortaldeko eremutik aldentzeko beste urrats bat, eta, horrela egin zen, mendebaleko euskara gainerako euskalkietatik bereizteko beste urrats bat.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 97. orr.

7 hego-mendebal (orobat hegomendebal g.er.)

Edo (izen gehien dituen) hego mendebal, zehar haize, aldaize eta gorbeianoa deitzen diogun bihurriago horri, edo beste baserritar batek zioenez hego mendebal, tormento jeneral delako berorri berari ere.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 278. orr.

Hego-mendebalak iraungo zuen edo mendebalari txanda emango zion jakiteko.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 39. orr.

Hego-mendebal edo aldaize traketsa dabilenean.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 278. orr.

· Lapurdiko hegomendebalean, Nafarroako iparmendebalean eta Gipuzkoako iparrekialdean Laino xoxtor batzuk ageri direla hego mendebal aldetik  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 200. orr.

8 ipar-mendebal (orobat iparmendebal g.er.) ipar-mendebaldeko haizea.

Mendebala eta ipar-mendebala ohi baitira nagusi neguaren bihotzean.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 17. orr.

Ipar mendebala ez denean, hodei busti umelez bazterrak zirtatzen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 169. orr.

Ez da ipar beltz horietakoa iritsi zaiguna, udazkena sendo kastigatzen duen horietakoa; hau, itsasoko ipar-mendebal umela da.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 456. orr.

Iparmendebalaren enbata sartzen baita zapa-zapa, euri merke eta umela noiznahi botatzen duela.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 383. orr.

9 ipar-mendebalsup_2 (orobat iparmendebal g.er.) ipar-mendebaldea.

Zorigaiztoz, goi ipar-mendebalaren aldetik sartzen zitzaigun haizearen mende.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 156. orr.

Haize bolada iparmendebaletiko horiek tentetzen badira.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 65. orr.

San Petersburg Ipar-Mendebaldeko koroa, muga eta atea da.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 240. orr.

10 hego-mendebalsup_1 (orobat hegomendebal g.er.)

Edo (izen gehien dituen) hego mendebal, zehar haize, aldaize eta gorbeianoa deitzen diogun bihurriago horri, edo beste baserritar batek zioenez hego mendebal, tormento jeneral delako berorri berari ere.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 278. orr.

Hego-mendebalak iraungo zuen edo mendebalari txanda emango zion jakiteko.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 39. orr.

Hego-mendebal edo aldaize traketsa dabilenean.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 278. orr.

11 hego-mendebalsup_2 (orobat hegomendebal g.er.)

Lapurdiko hegomendebalean, Nafarroako iparmendebalean eta Gipuzkoako iparrekialdean Laino xoxtor batzuk ageri direla hego mendebal aldetik.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 200. orr.

12 mendebal alde (13 agerraldi, 5 liburutan eta 6 artikulutan) ik mendebalde.

Afrika mendebal aldetik bi alderdien baketzerat jin jaunek hautsi mautsi bat muntatu dute, bainan hura baztertu du Gbagbo presidentak, sobera abantail emaiten ziotela jazarleri.  Herria   2002-10-17

Kasernaren aurrez aurre, eta mendebal aldeko kaxko baten gainean, dorretxo borobil zahar-zahar bat zegok, aspaldixko honetan zaharrakatzen hasia.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 23. orr.

Ondoko astezkenean, irailaren 1an, egundainokotan berriz Ibañeta pean ziren beilari hetarik zenbait, eta, guziz, mendebal aldeko baxenabartarrak.  Herria   2004-09-09

13 mendebal-ekialde

Post-scriptum-ean dio Kisek Mendebal-ekialdeko dibana azpititulua izan zezakeela bere lanak.  Berria - Kultura   2006-04-25

14 mendebal-haize

Astearte osoan ariko du euria, mendebal haizeak hiri gainera igorritako hodei lodietatik.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 29. orr.

Eta mendebal haizea non sortzen den, han ibiltzen da amorratuen, errabiatuen eta ankerren.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 13. orr.

Zigortu ditu, bai, eta kanpora bota; mendebal-haizearen antzeko arnasaldi gogorrez eraman ditu urrutira.  Elizen arteko biblia   Is 27,8

15 Mendebal Urrun Mendebalde Urruna.

Baina ez, jakina, Amerika oparo eder hori, zinemakoa (zinema batekoa), denen inbidia den Amerika hori, Askatasunaren estatuaren Amerika, Mendebal Urruneko heroiena, Kaliforniako hondartza argitsuena.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 9. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

baiona mendealean (4); hego mendealeko (4)

hego mendebal (7); mendebal barruan (3); mendebal haizea (3); mendebal osoan (6)

hego mendebala (4); ipar mendebala (3)

ipar mendebalean (4); mendebalean eta erdialdean (3)

afrika mendebaleko (4); amerika mendebaleko (3); hego mendebaleko (7); ipar mendebaleko (3); mendebaleko eta erdialdeko (3); mendebaleko europan (3); mendebaleko euskalkiaren (3); mendebaleko euskara (14); mendebaleko euskara egiten (3); mendebaleko euskaran (5); mendebaleko euskararen (9); mendebaleko haize (3); mendebaleko hizkera (3); mendebaleko hiztunek (3); mendebaleko konferentziako (3)

eguzkia mendebaletik aterako (4); mendebaletik ekialdera (3)


mendebaldar (159 agerraldi, 14 liburu eta 7 artikulutan –eratorriak barne-) 1 izlag/iz mendebalekoa, mendebaleari dagokiona; mendebaleko herritarra. ik mendebaldetar.

Hegazkina eta irratia bezalako mendebaldar asmakuntzak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 38. orr.

Mendebaldar bihurtzen ari zen munduaren etorkizunaz.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 36. orr.

Denda eta jatetxe dotoreak, mendebaldar kutsuko fast-food-ak, txadorra barik buruko fular hutsa janzten duten emakume gazteak...  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 145. orr.

Mendebaldar estiloko pubak dira, Mendebaldeko musika ipintzen dute eta mendebaldarrak egoten dira bertako mahai-aulkietan garagardoa edaten eta ingelesez berriketan, ozenki.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 18. orr.

Ondoko mahaian bi gizon mendebaldar eta lau emakume japoniar zeuden.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 78. orr.

Parmenide eta Platonez geroztiko metafisika mendebaldar guztiaren gaitzespen erabatekoena.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 169. orr.

Hamabosgarren mendean Italian lehenengoz sortu zen eskola arrazional eta toleranteko mendebaldar neopaganoen azken belaunaldia.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 96. orr.

Julio Cortazarren Rayuela nobelan bada Oliveira izeneko pertsonaia bat, oso mendebaldarra, intelektuala, unibertsitarioa, oso argia.  Berria - Kultura   2006-03-22

Guk: guk mendebaldarrok esatekotan egon da.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 260. orr.

Mendebaldean Japoniak asiar izaten jarraitzen du, hala ere, exotizismoak gidatzen duelako mendebaldarren begirada.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 11. orr.

Jakingo ote dute bereizten horko herri galduetan zer den yankia, zer den britainiarra, zer mendebaldarra, europarra, kristaua...?  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 19. orr.

2 ez-mendebaldar izond

Ikuspuntu ez-mendebaldar honen zuzentasunean duen sinesmena berretsi egin dute, bere ustez, historiaren mapa ikuspuntu ez-mendebaldarretik irakurtzeko ahaleginetan igarotako bi hamarkadetako emaitzek.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 350. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

mendebaldar bihurtzeko (5)


mendebaldartu, mendebaldar(tu), mendebaldartzen 1 da/du ad mendebaldar bihurtu.

hogeigarren mendean mendebaldartzen ari zen munduko jendea.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 109. orr.

Errusia komunistak, mendebaldartzen ari zen Indiak bezala, bere kultur iraganetik nekazari ahulduen arazoa heredatu baitzuen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 193. orr.

Hutsala da pentsatzea gizarte batek mendebaldartu dezakeela bere armada eta beste alderdi batzuetan lehen bezala jarraitu.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 260. orr.

Txinatarrak, laguntzarik gabe, inoiz ez zirela gai izango japoniarren eskuetatik berreskuratzeko haiek kendutako portu, industri eremu eta burdinbideak, Txina mendebaldartzeko erabakigarri zirenak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 210. orr.

Danimarkako lehen ministroari «mendebaldartutako» musulmanekin soilik biltzea egotzi diote.  Berria - Mundua   2006-02-14

Mendebaldarturiko mundu modernoan, Jainkoaren eta Zesarren arteko gerra berriro piztuko zela ematen zuen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 110. orr.

Mustafa Kemalen mendebaldarturiko nazio-estatu turkiarrak [...] lorpen arrakastatsua ematen zuen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 197. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Hindu-munduko buruzagi politiko mendebaldartuek gorazarre egin zioten Mendebaldeko ideal politikoetan izandako aldaketari.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 187. orr.

Enpresa pribatuan oinarrituriko negozio-mundu mendebaldartuan aukerarik onuragarrienak ezin ziren Europako britainiar mendekoen monopolio izan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 186. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

mendebaldarturiko munduan (3); mendebaldarturiko munduaren (3)

mendebaldartzen ari zen (13)


mendebaldartzaile 1 izond mendebaltartzen duena.

Autokrata mendebaldartzaileen aurka. Txinan ancien régime ez zen eraitsi 1911 arte, eta orduan ez zuen ordeztu ordena berri mendebaldartzaile eraginkor batek, Kuomintang-ak gainditu ezin izan zuen anarkiak baizik,  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 210. orr.

• 2 iz mendebaltartzen duen pertsona.

Japonia eta Txinako mendebaldartze-mugimenduak biak aurkitu ziren bertako erregimen ekumeniko ongi ezarria bukatu eta ordezteko zeregin ikaragarriaren aurrean, baina japoniar mendebaldartzaileak erneago, bizkorrago eta eraginkorragoak ziren txinatarrak baino.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 210. orr.

Azkenaldiko judu-mendebaldartzaileak, eskola liberal nahiz sionistakoak izan, iragan historiko horrekin eteten ari ziren; eta sionismoaren etena izan zen bietatik gogorrena.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 206. orr.


mendebaldartze iz mendebaldar bihurtzea.

Mendebaldartzearen arrisku nabariak, hindu-munduak ulertu beharrekoak, bi ziren. Honela, hindu-munduaren mendebaldartzea bere etapa kritikoan sartu zen, India Mendebaldearen gobernupean zegoen garaian.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 188. orr.

Mendebaldartzearen aurkako borrokari honela berrekitean [...] errusiarrak ezartzen ari ziren jarraibidea 31 urte geroago jada txinatarrak jarraitzen ari zirela.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 173. orr.

Pedro Handiak, jeinuaren zolitasunaz, mendebaldartze-politikak "dena ala ezer ez" izan behar zuela igarri zuen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 196. orr.

Politikaren mailan, hala ere, kristau ortodoxoen bi mendebaldartze-mugimendu banatu horiek bide ezberdinak egin zituzten.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 179. orr.

Burujabetze politikozko egintza bat -estatu burujabeak Mendebaldeko nazioen elkartera ekarriz mendebaldartze-prozesuan gaingiroki seilua jarria zuena-.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 33. orr.


mendebalde (3757 agerraldi, 155 liburu eta 894 artikulutan; cf sartalde 149 agerraldi, 44 liburu eta 5 artikulutan) 1 iz ostertzeko lau puntu nagusietako bat, eguzkia sartzen den aldeari dagokiona; mendebaldeko lurraldea. ik sartalde; mendebal 2.

Zure ondorengoak lurreko hautsa bezain ugari izango dira: mendebalde eta ekialdera, iparralde eta hegoaldera hedatuko zara.  Elizen arteko biblia   Has 28,14

Atezainak tenpluaren lau aldeetan egon ohi ziren: ekialdean, mendebaldean, iparraldean eta hegoaldean.  Elizen arteko biblia   1 Kro 9,24

Mapa handi bat marrazten zigun, iparraldean Turkia, hegoaldean Irak, ekialdean Iran, eta mendebaldean Siria.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 56. orr.

Mendebalde urrunean, Eguzki biribila sartzen da.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 290. orr.

Mendebaldeko Kristandadean helenismoaren literatur berpizkundea.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 290. orr.

Denver atzealdean utzi, eta Mendebalde menditsuan barneratzen hasi garenean, Aspen inguruan ekaitza lehertu da.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 126. orr.

Izan ere, Salomonen agintea Eufratesen mendebalde osoan hedatua zegoen, eta bakean bizi zen inguruko guztiekin.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 66. orr.

Half Moon Street-en, Londres, Mendebaldea.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 21. orr.

2 (leku izen baten eskuinean) ik mendebal 5.

Aitzinetik jakina zen alta larrepoteak uholdeka zetorrela, eta Afrika mendebalde guzia izurrite baten bezperan zagola.  Herria   2004-11-04

III. taulan, eskualdekako ardatz handien arabera sailkatu dira gai manufakturatuen mundu mailako trukeak: Ipar Amerika (Estatu Batuak, Kanada eta Mexiko), Europa Mendebaldea, eta Japonia, Ozeania eta garapen-bidean dagoen Asia.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 65. orr.

Aretxabaletan sartzeko Aretxabaleta mendebaldea eta Aretxabaleta ekialdea artean aukeratu behar duzuela.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 86. orr.

3 (-ko eta -en atzizkien eskuinaldean)

Europako mendebaldean administrazio politikoa ministroen esku uzten du, eta bera nolabait bere buruaren egoerari buruzko.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 204. orr.

Kumas-en, Italiako mendebaldeko kostan, Napoles baino mendebalderaxeago.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 239. orr.

Donostiako mendebaldean elkarren pareko bizki agertzen diren bi tontor txorrotxetan.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 278. orr.

Knud Rasmussen 1879. urtean jaio zen Ilullissaten [...] Kalaallit Nunaateko mendebaldean.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 175. orr.

Central Park gurutzatu eta Manhattango Mendebaldean sartu ziren Broadway-ko thailandiar ostaturantz.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 52. orr.

Unibertsitateko ikasketak amaitu eta musika irakasten duela bigarren hezkuntzako eskolaren batean, Erdialdeko Mendebaldean nonbait.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 336. orr.

Erromatar Inperioaren mendebaldeko probintzietan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 202. orr.

Jan Klasenstraat kalean bizi da, hiriaren mendebaldean.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 15. orr.

Tenpluaren mendebaldean, eraikin bat zegoen hutsartearen azkenean.  Elizen arteko biblia   Ez 41,12

Uhartearen mendebaldean, fiordoetan gora eginda, [...].  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 173. orr.

4 jatorria Europako mendebaldean duen kultura partekatzen duten herrialdeen multzoa. ik mendebal 3.

Ekialde-Mendebalde bereizketa berria.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 181. orr.

Alabaina, kapitalismoaren sorrerarekin batera, Mendebaldea mundu osora eta etengabe zabaldu zen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 15. orr.

Mendebalde esaten zaion honetan, emakumea libre al da?  Berria - Kultura   2004-06-25

Azken bi mendeotan, gurean, kulturaren aldetik mendebalde deritzogun honetan esan nahi dut, trenak ekarri duen bilakaera ikustean gizartearen beraren bilakaerari antzematen zaio.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 16. orr.

Mendebaldean ontologia eta teologia metafisika bakarraren bi aldeak izan dira.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 71. orr.

Txinako itsas ateak Mendebaldeko merkataritzari indarrez irekitzeak Mendebaldearen aurkako "Boxer" altxamenduaren erantzuna eragin zuen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 21. orr.

Komunismoa jatorriz, liberalismoa eta faxismoa bezala, Mendebalde modernoan kristautasunaren ordezko gisa sorturiko ideologia sekularretako bat zen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 173. orr.

Hindu-munduak Mendebalde modernoarekin topo egin zueneko egoera.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 185. orr.

Iberiako monarkien bultzadapean Mendebalde kristauak XV. mendean abiarazi zuen integrazio-higikunde handia, planeta osorainokoa, txinatarrek egindako esploraziozko bidaia handiekin bateratsu gertatu zen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 15. orr.

Mendebalde aurreratuko kontsumismo nazkagarri hori: kanila ireki eta ura izatea, hotz ala beroa aukeran, jateko nahi adina, etxetresna elektrikoak nonahi, gasolina nahiz gasa zenbatnahi...  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 79. orr.

5 (hitz elkartuetan)

Harro begiratzen diogu mendebalde-kumeok historiari.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 115. orr.

Gaur egun, alokatzeko apartamendurik kaxkarrenak ere badu mendebalde erako sukalde bat, eta bainugela bat ur beroarekin. Bera, humanista, gogoa desberdintasunei zabalik zeukan gizona, horra bete-betean harrapatua etnozentrismozko, mendebalde-zilborkeriazko... eta auskalo zer besteko delituan.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 29. orr.

6 hego-mendebalde (orobat hegomendebalde g.er.)

Goiz osoan [...] hego-mendebaldeko haize gozo leuna izan zen.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 66. orr.

Frantziako hego-mendebaldean, Pauen.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 8. orr.

Irtish ibaiaren hego-mendebaldetik Turkestango mugetaraino hedatzen den eskualde zabal hori utzirik.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 169. orr.

Ukrainako hego-mendebaldean.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 61. orr.

Broad Peak-eko hegomendebaldeko aristatik jausi zela.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 105. orr.

Hego-mendebaldeko Asian.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 56. orr.

7 ipar-mendebalde (orobat iparmendebalde g.er.) ostertzeko zortzi puntu nagusietako bat, iparraldearen eta mendebaldearen erdian dagoena.

Hego-mendebalde eta ipar-mendebaldera begira dagoen Kretako portu horretan.  Elizen arteko biblia   Eg 27,12

Ipar-mendebaldea izan da Justxenkoren garaipen eremua.  Berria - Mundua   2004-11-30

Irango ipar-mendebaldean ez baitute egiten farsiz, hizkuntza ofizialaz alegia.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 125. orr.

Afrikako ipar-mendebaldeko kostaldera.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 27. orr.

Hudson ibaian jotzen zuen iparmendebaldeko haize indartsuan gaindi hegaz zebilen kearen pare.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 141. orr.

Indiako Britainiar Inperioaren ipar-mendebaldeko mugan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 146. orr.

8 mende bete (orobat mendebete)

Duela mende bete, idatzizkoaren eta ahozkoaren arteko mugak argiagoak ziren. Aurten mende bete hirurak jaio zirela.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 107. orr.

Jiuzhang Suanshuren txinatar tratatu handia [...] gure aroa baino mende bete lehenago idatzia eta erro kuboen kalkulua azaltzen zuena.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 192. orr.

Sid-dhantha, astronomia-tratatu bat, taula eta guzti, mendebete lehenagokoa.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 224. orr.

Handik mende batera, Euklides eta haren "planoaren geometria" baino mendebete geroago, esferaren geometria jarri zuten abian Teodosiok, lehenik, eta Menelaok Sphaerica-n, ondoren.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 250. orr.

Mende beteko kronika nobelatua: mende hasiera, gerra kontuak eta gerra osteko isiltasun urteak.  Berria - Kultura   2006-03-07

9 mendebalde hurbil

1991ko urriaren hasieran, telefono-dei bat jaso nuen Mendebalde Hurbiletik.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 119. orr.

10 Mendebalde Urrun

Mendebalde Urruneko Kristaua, Ekialde Urruneko Kristaua eta Eskandinaviarra.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 413. orr.

Mendebalde Urruneko Kristau Zibilizazioa "Zerrenda Zeltikoan" sortu zen, Irlandan batez ere.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 413. orr.

Azken finean, zer ardura dio Mendebalde Urrunean gertatzen denak?  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 63. orr.

Amerikako Mendebalde Urruneko doinuen txandan, ez zen John Braun-ez margotutako aurpegirik falta izan.  Berria - Kultura   2004-08-22

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

afrika mendebalde (3); ekialde mendebalde (3); hego mendebalde (8); mendebalde honetan (4); mendebalde moderno (7); mendebalde modernoa (14); mendebalde modernoak (7); mendebalde modernoan (4); mendebalde modernoarekin (5); mendebalde modernoaren (39); mendebalde modernoaren historian (4); mendebalde modernoaren kultura (6); mendebalde modernoko (49); mendebalde osoan (5); mendebalde urruneko (6)

ekialdea eta mendebaldea (6); erdi aroko mendebaldea (4); europa mendebaldea (3); hego mendebaldea (6); ipar mendebaldea (7)

afrika mendebaldean (3); bagdad mendebaldean (7); baiona mendebaldean (10); belfast mendebaldean (3); europa mendebaldean (9); europako mendebaldean (8); hego mendebaldean (27); hegoaldean eta mendebaldean (4); herrialdearen hego mendebaldean (3); herrialdearen mendebaldean (5); hiriaren mendebaldean (5); hiriburuaren mendebaldean (3); ipar mendebaldean (37); ipar mendebaldean dagoen (9); mendebaldean bizi (5); mendebaldean dago (8); mendebaldean gertatzen (3); mendebaldean izandako (5); mendebaldean kokatua (5); mendebaldean kokatua den (5); miarritze mendebaldean (3); sudan mendebaldean (5); sudango mendebaldean (6)

ekialdearen eta mendebaldearen (18); mendebaldearen aldeko (6); mendebaldearen aldekoa (3); mendebaldearen arazoa (3); mendebaldearen aurkako (6); mendebaldearen eta ekialdearen (5); mendebaldearen kontra (5)

leporatu diote mendebaldeari (3)

afrika mendebaldeko (10); afrikako mendebaldeko (5); alemania mendebaldeko (6); baiona mendebaldeko (5); donostia mendebaldeko (3); ekialdeko eta mendebaldeko (15); erdi aroko mendebaldeko (22); eufrates ibaiaren mendebaldeko (16); europa mendebaldeko (12); europako mendebaldeko (3); hego mendebaldeko (27); hego mendebaldeko asian (3); hego mendebaldeko haize (3); ibaiaren mendebaldeko (16); ibaiaren mendebaldeko gobernari (3); ibaiaz mendebaldeko (3); indiako ipar mendebaldeko (3); inperioaren mendebaldeko (5); ipar mendebaldeko (41)

mendebaldeko afrikako (4); mendebaldeko afrikan (6); mendebaldeko alemania (5); mendebaldeko alemaniak (7); mendebaldeko alemaniak eta (4); mendebaldeko alemaniako (7); mendebaldeko alemanian (5); mendebaldeko artean (6); mendebaldeko artearen (5); mendebaldeko asian (3); mendebaldeko barbaroen (3); mendebaldeko botere (3); mendebaldeko botereek (3); mendebaldeko demokrazia (3); mendebaldeko dibisioko (3); mendebaldeko ekonomi (3); mendebaldeko ekonomia (3); mendebaldeko ekonomietan (4); mendebaldeko erlijio (4); mendebaldeko erromatar (7); mendebaldeko erromatar inperioaren (3); mendebaldeko eskualdeetan (6); mendebaldeko esperientziak (4); mendebaldeko estatuen (8); mendebaldeko eta ekialdeko (8); mendebaldeko europa (12); mendebaldeko europako (18); mendebaldeko europan (18); mendebaldeko europar (8); mendebaldeko europaren (5); mendebaldeko euskal baladak (3); mendebaldeko euskal kantuak (5); mendebaldeko filosofia (4); mendebaldeko gizakia (4); mendebaldeko gizakiak (13); mendebaldeko gizakiaren (5); mendebaldeko gizarte (14); mendebaldeko gizartea (15); mendebaldeko gizarteak (12); mendebaldeko gizartean (5); mendebaldeko gizartearen (23); mendebaldeko gizarteari (4); mendebaldeko gizarteetan (6); mendebaldeko gizon (4); mendebaldeko gobernari (3); mendebaldeko haize (7); mendebaldeko haizea (4); mendebaldeko hemisferioko (3); mendebaldeko herri (9); mendebaldeko herrialde (12); mendebaldeko herrialdeek (7); mendebaldeko herrialdeen (5); mendebaldeko herrialdeetan (14); mendebaldeko herrien (5); mendebaldeko herrietako (4); mendebaldeko herrietan (6); mendebaldeko hiri (5); mendebaldeko historia (3); mendebaldeko historian (5); mendebaldeko historiaren (12); mendebaldeko hizkuntza (5); mendebaldeko ideal (3); mendebaldeko ideologia (3); mendebaldeko indietan (3); mendebaldeko industri (6); mendebaldeko izotz plaka (3); mendebaldeko jendea (4); mendebaldeko jentilen (5); mendebaldeko kantonamenduan (4); mendebaldeko kapitainak (6); mendebaldeko kapitainek (5); mendebaldeko kapitainen (3); mendebaldeko klase ertainaren (9); mendebaldeko konferentziako (17); mendebaldeko konferentzian (3); mendebaldeko kostaldean (7); mendebaldeko kostan (8); mendebaldeko kristandadea (17); mendebaldeko kristandadeak (11); mendebaldeko kristandadean (25); mendebaldeko kristandadearekin (6); mendebaldeko kristandadearen (16); mendebaldeko kristandadeko (3); mendebaldeko kristau (44); mendebaldeko kristauek (4); mendebaldeko kultura (11); mendebaldeko kulturak (5); mendebaldeko kulturan (7); mendebaldeko kulturaren (12); mendebaldeko lurmuturrean (3); mendebaldeko lurralde (6); mendebaldeko lurraldeetan (6); mendebaldeko matematika (3); mendebaldeko matxino (3); mendebaldeko mendi (3); mendebaldeko muga (4); mendebaldeko mundu (11); mendebaldeko munduan (14); mendebaldeko munduaren (18); mendebaldeko munduko (3); mendebaldeko nazioen (3); mendebaldeko pentsamenduan (3); mendebaldeko pentsamenduaren (4); mendebaldeko probintzietan (4); mendebaldeko sahara (62); mendebaldeko sahara okupatu (4); mendebaldeko saharak (7); mendebaldeko saharako (74); mendebaldeko saharako egoera (3); mendebaldeko saharako erreferendumerako (6); mendebaldeko saharako gatazka (6); mendebaldeko saharako gatazkaren (4); mendebaldeko saharako haurrak (3); mendebaldeko saharako herriaren (3); mendebaldeko saharako uretan (3); mendebaldeko saharan (32); mendebaldeko saharara (6); mendebaldeko sahararako (12); mendebaldeko sahararako erreferendumerako (4); mendebaldeko sahararen (38); mendebaldeko sahararen autodeterminazioaren (3); mendebaldeko sahararen deskolonizazio (3); mendebaldeko saharari (4); mendebaldeko saharatik (4); mendebaldeko siberiaren (4); mendebaldeko teknika (3); mendebaldeko teknologiaren (4); mendebaldeko tindua (4); mendebaldeko tradizio (3); mendebaldeko zibilizazio (9); mendebaldeko zibilizazio moderno (4); mendebaldeko zibilizazioa (11); mendebaldeko zibilizazioak (8); mendebaldeko zibilizazioaren (20); mendebaldeko zibilizazioaren etorkizuna (5); mendebaldeko zibilizazioari (3); mendebaldeko zientzia (7)

mendeko mendebaldeko (10); miarritze mendebaldeko (5); ukraina mendebaldeko (4)

europa mendebaldekoak (3)

ekialdera eta mendebaldera (3); ekialdetik mendebaldera (19); hego mendebaldera (4); ipar mendebaldera (14); jordanez mendebaldera (4); kilometro ipar mendebaldera (4); kilometro mendebaldera (9); mendebaldera begira (8); mendebaldera bidean (3); mendebaldera egin (5); mendebaldera egin zuten (3); mendebaldera jo (5); mendebaldera joan (4)

ipar mendebalderantz (4); mendebalderantz jo (3)

ekialdetik eta mendebaldetik (3); hego mendebaldetik (3); ipar mendebaldetik (4); mendebaldetik ekialdera (13); mendebaldetik jotzen zuen (3)


mendebaldekotze iz mendebaldeko bihurtzea.

Xah-aren modernizazio eta Mendebaldekotze prozesuarekin kontent ez ziren oposizioko kideek eta herritarrek Iraultza Islamikoa gauzatzen joan ziren.  Berria - Mundua   2004-02-12


mendebalderaka adlag mendebaldera.

Herrixkak Leitzaran ibaitik mendebalderaka agertzen dira; ibai handien bide inguruan daude eta ez dute kultura megalitikorik.  Berria - Kultura   2004-11-12


mendebaldetar (10 agerraldi, 3 liburu eta 5 artikulutan –eratorriak barne-; orobat mendebaldetiar g.er.) izlag/iz mendebaldarra.

Irakurtzen duen mundu mendebaldetar guztiak behintzat.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 73. orr.

Petrolio enpresa bati erasoa jo eta saudi-arabiar bat eta bost mendebaldetar hil dituzte Janbun.  Berria - Mundua   2004-05-02

Emazteak, mendebaldetiarrak bezala ziren jantziak.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 165. orr.

Gu munduan nagusi izatea -gu, mendebaldetarrok, gizonok, kristauok, zuriok- gauzen ordena berezkoa dela.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 97. orr.

Nire lagun kroaziarrek esaten dutenez, eurak mendebaldetarragoak dira turkiarrak baino, baina jakina, Turkia NATOren barruan dago, eta Balkanak Ekialdea bailiran ikusteko ohitura dugu.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 98. orr.


mendebaldetartu, mendebaldetar(tu), mendebaldetartzen da/du ad mendebaldetar bihurtu.

Mendebaldetartu sortaldetarrak  Berria - Kirola   2004-03-15


mendebaldezale iz mendebaldearen zalea dena.

Ekialdeko mendebaldezalea  Berria - Mundua   2004-12-28


mendebale ik mendebal.

mendebete ik mende1 8.

mendeburu iz ipar mendeurrena.

Aurten, eta beti Iparraldeari dagokionez, ospatuko da beste mendeburu bat, Maurice Harriet haltsuar apezarena.  Herria   2004-05-20

Denbora berean, ospatuko da Joan Perez Lazarraga hil zelako laugarren mendeburua.  Herria   2005-02-27

1975-ean, Ravel-en sortzeko mendeburua ospatu zen urtean.  Herria   2003-07-17

Funtsean herritarrek haundizki ospatu zuten zazpigarren mendeburua, 1963an, eta pilota leku aitzinean ezarri Teobaldo II-ren itxura pollit bat.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 151. orr.

Helduden urtean, Ziburuk ospatuko ditu bere 400 urteak eta jadanik apailu batzueri plantatuak dira mendeburu horri buruz.  Herria   2002-10-17

Juan Antonio Mogel-en heriotzearen bigarren mendeburua bete da joanden astean.  Herria   2004-05-20

Bere sortzearen mendeburuan (1903-2003), huna bi liburu dituela Etienne Salaberry heletar haundiak bere oroitzapenaren lagungarri.  Herria   2003-10-30

Hor estreinatuko mendeburuaren oroitgarri nolazpait denboran Ziburu eta Urruñaren juntako muga-harri xahar bat.  Herria   2003-11-06

Larunbatean, Aiherran, Piarres Haristoy apez idazle zenaren ohoretan, haren hiltzearen mendeburuko biltzarra.  Herria   2001-11-01

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bosgarren mendeburu (3); mendeburu horren karietarat (3)

elkartearen mendeburua (3); laugarren mendeburua (4); mendeburua ospatuz (3); sortzearen mendeburua (3); zenaren mendeburua (4)

laugarren mendeburuaren (3); mendeburuaren karietarat (3)


mendeburukari (orobat mendeburu-kari) adlag mendeburuaren karietara.

Bartzelonako Orkestra Sinfonikoarekin batean bazituzten elgarrekin emaitekoak Giusepe Verdiren obra famatuen batzu, hala-nola [...] musiko italiarraren mendeburukari.  Herria   2001-03-08

Mendeburukari, omenaldi batzu eskainiak izan zaizkio eta lehena Donibane Lohizunen,bera luzaz eta luzaz bizi izan zen herrian.  Herria   2004-11-25

Nola ez aipa ere bat eta bestearen mendeburu-kari, Janpierra Arbelbide eta Frantxixko Lapitz apez idazleen oroitzapenetan moldatu omenaldiak?  Herria   2005-12-29

Bilbon egin dira, hiri horren zazpigarren mendeburukari, Bilboaldeko hiritarren Ekimen Sozialak joan den martxoaren 27, 28 eta 29 etan.  Herria   2001-04-12

Hori baitzen San Frantses, San Inazio eta zazpi lagunek Parisen eta Erroman sortu zuten 500 urte huntako Erakundea, 2006an hain zuzen mendeburukari ospatu nahiko duguna.  Herria   2005-03-03


mendekari (19 agerraldi, 14 liburu eta artikulu 1ean) 1 izond/iz mendekatzen dena. ik mendekatzaile.

Bazirudien ezen, garaile ateratzea espero zuen une hartan, izaki ukiezin eta mendekari bat zetorkiola kontra egitera, bere mundu lausoan beraren kontrako indarrak bildurik.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 327. orr.

Gordon mendekari amarrutsu bat izan zitekeelako susmoaz pentsatzea zen beraren heriotzaz pentsatzea.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 250. orr.

Ez dago oso garbi zer egin zuen Joseph Roth-ek Hitler, mendekaririk arruntena, Parisen sartu zen egunean.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 172. orr.

Elkarteak libratu egingo du hiltzailea mendekariaren eskuetatik, eta ihesleku izan duen babes-hirira itzularaziko berriro.  Elizen arteko biblia   Zen 35,25

• 2 izond mendekatzen denari dagokiona.

Xarlesek irri mendekaria libratu zuen eta Manexunek besondoa tinkatu zion.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 76. orr.

Marguerite Durasen nobela batean noizbait kausitu nuen, deus ez zuenaren alegrantzia umil eta mendekariaren musika.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 110. orr.

3 (adizlagun gisa)

Itzalak bere babesean hartu zuen Madama Glynnen soineko margula, baina lepo-hezurraren atzeko sakongunetxoan jausi zitzaion mendekari.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 210. orr.


mendekati izond mendekatzeko joera duena.

Benetako jainkoak (Zeus eta Hera) haserretu egin ziren, haserrekorrak eta mendekatiak baitziren Greziako jainko nagusi miserable haiek.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 226. orr.

Puritanoek erlijioaren izenean gotorlekuak eraitsi, soldaduak akabatu, umeak hil eta emakumeak bortxatu zituzten, Jainko mendekati baten mendekua suz eta burdinaz idatziz betiko lurralde haietan.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 220. orr.

Gazteluko sukaldean ohartarazi zidaten: kondea mendekatia zen.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 265. orr.

Libertinoa izateari utzi eta jasan dituen sufrimenduen ordaina hartu nahi duen Sade mendekatia bihurtzen da.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 46. orr.


mendekatu, mendeka, mendeketzen 1 da ad irain edo kalte bat ordaindu, kalte edo irain egilea zigortuz. (norbaitez)

Eta eguzkia gelditu egin zen, eta ilargia toki berean tinko egon, herria bere etsaiez mendekatu zen arte.  Elizen arteko biblia   Jos 10,13

Erregeak ez du ezkon-saririk nahi, filistearren ehun zakil-mutur baizik, erregearen etsaiez mendekatuz.  Elizen arteko biblia   1 Sm 18,25

Zin egin zuen mendekatu egingo zela Comalaz.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 155. orr.

Neure sumina azkeneraino hustuko dut beraien aurka eta mendekatu egingo naiz.  Elizen arteko biblia   Ez 5,13

Ikusten duzu nola mendekatu zaizkidan, zenbat asmo txar duten nire kontra.  Elizen arteko biblia   Nk 3,60

Mendekatuko naiz, hitz ematen dizut.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 171. orr.

Martini oldartzeko asmoa zuen, dudarik gabe, baina ez zuela harrapatuko konturatuta, neskarekin mendekatu zen, eta alimaleko matraileko bat eman zion.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 60. orr.

Filistearrek mendekuz jokatu dute, gogor eta mesprezio biziz mendekatu dira, beren betidaniko etsaiak suntsitzeraino.  Elizen arteko biblia   Ez 25,15

Aspaldidaniko berririk onena zen hura; mendekaturik sentitu zen Ruche jauna.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 402. orr.

2 (norbaiti) ipar

Eta horra nun jaz agertu abertzale sasi-talde berri bat hasi den dena mehatxu, molde hoberik ez bada mendekatuko dela azkarki gobernuak ugartean duen ordezkari bati, erran gabe haatik norbait baduenetz bereziki begietan...  Herria   2005-01-13

Maurice Papon minixtro ohia, lau urte huntan preso dena, gerla denboran judu batzueri itsuski mendekatu zela-eta.  Herria   2002-08-01

3 (zerbaitez)

Zure kontra bideratu dudan portaeraz mendekatzeko, zalantza izpirik gabe saiatu zara Yumimoto konpainiaren kontaduria zapuzten, jakinik aldez aurretik zure okerren ondorioak nire gain hartu beharko ditudala!  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 61. orr.

Nola ez naiz mendekatuko makurkeria horiez...  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 97. orr.

Ordea, emakumezko jukutria horrez mendekatzeko xedea hartu aitzin, saia gaitezen hura geure fabore ekartzen.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 73. orr.

• 4 du ad norbaitez edo zerbaitez mintzatuz, hari kalte edo irain egin diona zigortu. (norbaitez)

Mendekatuko nintzela egin nuen zin, mendekatuko nituela nire lagun hilduratuak.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 11. orr.

Zuk mendekatuko duzu gure Catherine.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 211. orr.

-Zuk mendekatuko gaituzu.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 211. orr.

Bil itzazue zeuengana legea betetzen duten guztiak, mendekatu zeuen herria.  Elizen arteko biblia   1 M 2,67

Ohoratu egin behar da Jainkoa eta ez mendekatu.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Mendekatuko zaitut, ene laztana; beste hainbeste egingo diot berari.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 190. orr.

5 (zerbaitez)

-Lagunok, oraintxe mendekatuko dugu guri egindako kaltea.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 105. orr.

Baina zuen heriotza mendekatuko dut.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 110. orr.

Hil egin zituen, guduan isuritako odola bakealdian mendekatuz.  Elizen arteko biblia   1 Erg 2,5

Indotxinako hondamendia ere mendekatu nahi dute.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 83. orr.

Oharturik badela anitz jende, Erregeri biziki atxikiak direnetan ere, gutiesten duenik gure Jauna, honen izena eta ohorea mendekatu nahi izan dut, [...] hizkuntza arruntean idatzirik gure Errege Jaunari eskainia nion Elizako Errenten liburuxka, latinez itzulirik, Gure Jaun Txit Saindu Pio V. Aita Santuari aurkeztu nahi izan diodanean.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 223. orr.

Humboldt prusiarra ohartua baitzen, duela bi mende, Hegoaldeko euskaldunek bazekitela ordukotzat beren euskal naziotasuna mendekatzen, ez gara harrituko gaur egun oraino, Pariseko kazetariak mintzo baldin bazaizkigu Hegoaldeko euskaldunen nazio kontzientziaz.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 123. orr.

6 (norbaiti) ipar

Orduan, anaiak norbaiti mendekatu behar zuela eta, nor zen gehienetan petzero?  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 25. orr.

Anaia hil zitzaidala eta, norbaiti mendekatu beharrez, rugby taldekoei niela ene umore txarra sendiarazi nahi.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 83. orr.

7 (era burutua izenondo gisa)

Gero ikasiko genion Miranderi mendekuak alferrikako direla mendekatuaren jakinaren gainean gauzatu ezean.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 29. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aita mendekatu (4); itsuski mendekatu (7); itsuski mendekatu zela (3); mendekatu da (3); mendekatu dira (4); mendekatu zela (4); mendekatu zen (6); norbaiti mendekatu (5); odola mendekatu (3)

gogor mendekatuko (3); mendekatuko du (3); mendekatuko dutela (3); mendekatuko naiz (4)

hildakoa mendekatzeko eskubidea (5); mendekatzeko eskubidea (7); mendekatzeko eskubidea duenak (3)

aise mendekatzen (8); nor nahiri mendekatzen (3)


mendekatzaile (43 agerraldi, 21 liburu eta artikulu 1ean) 1 izond/iz mendekatzen dena. ik mendekari.

-Jauna, ni izan nadila haren mendekatzailea!  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 280. orr.

Jauna, Jainko espatsu eta mendekatzailea da.  Elizen arteko biblia   Na 1,2

Kalte bat ez da ordaintzen ordainak mendekatzailea bera ere harrapatzen badu, eta orobat geratzen da kaltea ordaindu gabe baldin mendekatzaileak kalte egilearen aurrean mendekatzaile gisa agertzerik lortzen ez badu. zeruetako sua dakarren aingeru mendekatzailearen gisan.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 117. orr.

Orain biktima izango zara une batez, nire aingeru ederra, eta gero, berehala, mendekatzaile sutsua.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 201. orr.

• 2 izond mendekatzen denari dagokiona.

Bere izate mendekatzaileak eta dirua irabazteko aukerak hartaratua jokatzen zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 357. orr.

Erdi itota baina bizirik zegoen, eta begi mendekatzaileak Maelen bizkarrean jarrita zeuzkan.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 182. orr.

Bat-batean urdanga gaizkilea gaixo jarri zen, eta bere zorra ordaintzeko hiru egunean gorriak ikusi ondoren, heriotza mendekatzailea jasan zuen.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 23. orr.

Bere amorru mendekatzailea hartuko du armatzat eta izadiaz baliatuko da etsaia zigortzeko.  Elizen arteko biblia   Jkd 5,17

Fedegabeen hondatzaile den ezpata mendekatzailea.  Elizen arteko biblia   Si 39,30

Batzuek uste dute pertsona ustez errugabeei erasaten dieten tragediak zuzenbide mendekatzailearen seinale direla, gizakiontzat ulertezina den jakituria baten seinale, alegia.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 347. orr.

3 (adizlagun gisa)

Erregea bere oinekin zanpatzen ari da, mendekatzaile, mairuen odolaz gain, musulmanen ilgora, eta hau da bigarren okerra.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 57. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

jainko mendekatzaile (3)


mendekio 1 iz mendekua.

Beharko du ere ordaindu mendekioz ixuri gasoilkia, baditu beraz 2379 euro pagatzeko.  Herria   2004-02-05

Bere aldetik Mitterrand semea hasarre gorrian dago, juje batek nahi ukan duela zikindu eta lurra baino apalago ezarri, deus frogarik gabe, arrunt zuzenkontran, mendekio hutsez nolazpait.  Herria   2001-01-18

Ondorioz, gazte multxo batzu arrunt asaldatu dira, gauaz dena mendekio!  Herria   2005-11-10

2 (hitz elkartuetan)

Eta horra lehen urratsak: alde batetik Israelek utziko ditu bere mendekio-atakadak, zenbait aldiz egiten zituenak palestinar lurretan.  Herria   2003-07-03

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

dena mendekio (4); mendekio hutsez (10)


mendeko iz mendean dagoen pertsona. ik mende2 3; menpeko.

Jaunak mendekoari hartutako fedeagatik zor zion onginahiaren kariaz.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 224. orr.

Nagusiek mendekoen artean banatu ohi dituzten sariak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 280. orr.

Betiko jaunskilak nagusi eta mendekoak beti bezain kontent beren hartan.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 81. orr.

Pobreetan pobreena izan nahi zuen, denen mendeko eta zerbitzari.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 22. orr.

Lege islamikoaren erreinua pixkanaka zabaldu zen kaliferrian musulman ez ziren mendekoak inperiogileen erlijiora konbertitzearen bidez.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 66. orr.

Ezen ez du mendekoak goikoaren legea kentzen ahal.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 111. orr.

Britainiar mendekoak Erresuma Batuaren kolonia eta dependentzia gehienetan ez zirela autogobernuaz gozatzen ari.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 355. orr.

Ereduzko mendekoaren ahotsa zen nirea, sumisoa eta lotsatia.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 152. orr.

Gobernu baten lehen ardura bere aginpidea ezartzea eta agindutakoa betetzen ez duten egintza guztiak [...] zapaltzea baita, mendekoa gobernuaren nahia betetzeko uzkur agertzen denean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 65. orr.

Nagusitzan, erorketa arriskua dago; gorespenean, amildegia; mendekoaren apaltasunean, berriz, arimarentzat irabazia.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 309. orr.


Mendekoste (orobat Mentekoste g.er., Pentekoste g.er. eta Pentekostes g.er.) 1 iz

Erran ditake gisa guziz lehenbiziko Mendekoste hartan zela finkatu Eliza, mundu guzirat hedatzeko xedearekin.  Herria   2001-05-31

Mendekoste hurbildua da segur baina zendako diozu hori?  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 115. orr.

Urtero Mendekosteko kapitulua egitera biltzen ziren.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 562. orr.

Ortziraletik iganderat, Donibane Garazin, Mendekosteko musika-besta bereziak.  Herria   2004-05-27

Mendekosteko asteburuan, GARAZIQUE 2004 musika ekitaldiak Ipar Euskal Herriko musikari ainitz biltzen ditu Donibane Garaziko karriketan eta ostatuetan.  Herria   2004-05-27

Mendekostez, igande guziz bezala, joanen zara dudarik gabe zure amarenganat.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 115. orr.

Mendekostez, finalak.  Herria   2003-05-29

Mendekostez, kermeza ongi iragan da, jendalde ederra bildu da, bai tripa saldarentzat, eta bai bazkariarentzat.  Herria   2001-06-07

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Monasterioa eraiki zuen Klararen alabentzat, eta 1234ko Mendekoste jaian bera ere monasterioan sartu zen. Gure Mendekoste festaburuan -hau da, Asteen jai santuan- bazkari berezia antolatu zidaten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1173. orr.

Mendekoste bestetan.  Herria   2004-02-19

Mendekoste zortziurrenetik Abendua arte eta Epifania zortziurrenetik Piztuera igandea arte.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 81. orr.

Mendekoste bezpera.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 146. orr.

Mendekoste egunean eta Mikel santuaren jaian, irailean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 480. orr.

Denbora hartan, Mendekoste asteleheneko beila osoa oinez egiten zen, elizatik elizara.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 15. orr.

Itoitzera Mendekoste astelehenez.  Herria   2003-05-15

Hau ekainaren leheneko, Mendekoste asteartez.  Herria   2004-05-27

Fedearen aitormena ekainaren 8an Mendekoste egunarekin.  Herria   2003-01-28

Mendekoste biharamuna jaieguna da Herbeheretan.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 318. orr.

Mendekoste aldian anaia guztiak biltzen ziren Santa Marian, eta Erregela nola zintzoago bete ari izaten ziren.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 524. orr.

Itotzen ari garen paria batzuk besterik ez gara, gainerakoak Mendekoste oporretan dauden bitartean.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 320. orr.

3 Mendekoste-kari (orobat Mendekostekari) ipar Mendekosteren karietara.

Ez baita batere hala! ez zait haatik iduritzen Mendekostekari egiten ahalko dugun gauza dela.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 116. orr.

Mendekoste-kari, horra beste asteburu luze bat, astelehena ere besta-buru ekarria izanez.  Herria   2004-05-27

Mendekoste-kari aldiz, eliza-langile eta bereziki katixima erakasleen eguna, bai eta hogoita-hamar lagun gazte eta helduen konfirmatzea.  Herria   2001-01-11

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

mendekoste astelehen (7); mendekoste astelehena (3); mendekoste astelehenarekin (4); mendekoste astelehenean (7); mendekoste asteleheneko (6); mendekoste astelehenez (8); mendekoste bezperan (3); mendekoste biharamuna (11); mendekoste biharamunean (8); mendekoste eguna (4); mendekoste egunarekin (4); mendekoste egunean (17); mendekoste egunez (4); mendekoste kari (5); mendekoste ondoko (5); mendekoste zortziurrenetik (3)

mendekosteko kapitulua (3); mendekosteko kapituluan (3)


mendekotasun (233 agerraldi, 46 liburu eta 33 artikulutan) 1 iz mendeko denaren nolakotasuna. ik mendetasun; menpekotasun.

Erabateko pobrezia, otoitza, xumetasuna eta mendekotasuna.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 28. orr.

Hamidaren amodioak ez zekarren esklabotzarik edo mendekotasunik, borroka pindartsu bat zen eta haren garrak kiskalgarriak ziren.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 257. orr.

Pentsa dezakegu gogamenari buruzko mendekotasuna edo lokabetasuna errealitateari berari dagozkion propietateak direla.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 162. orr.

Natura ez gizatiarraren legeekiko gizakiak duen mendekotasuna gutxitu egiten dela gizakiak teknologian aurrera egin ahala.eskualde hau arrotzen aztaparren mendekotasunetik ahalik lasterren libratzea.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 459. orr.

Mundu-ekonomia zirkulu zentrokideetan zegoen egituratua; zentroarekiko mendekotasuna hazi ahala, behera egiten zuen pisu ekonomikoak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 30. orr.

Mendekotasunezko erlazioak eta elkartruke asimetrikoak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 210. orr.

2 (izenondoekin)

Izan ere, mendekotasun ekonomikoak mendekotasun soziala, politikoa, kulturala, afektiboa eta sexuala dakar.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 276. orr.

Herrialde industrialekiko mendekotasun teknologikoa lehenbailehen apurtzea.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 119. orr.

Gauzarik pertsonalena besteen esku utzi dugu, eskumen pribatu bati mendekotasun publikoa ezarri diogu.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 90. orr.

Gizakiaren mendekotasun ekologikoa.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 67. orr.

Emakumea, ezkontzako legeak haustean, irten egiten delako bere mendekotasun naturaleko egoeratik.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 162. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

12.000 urte izan dira [...] mendekotasun urteak.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 91. orr.

Oroimen-eremua eta testu baten enuntziatuak arautzen dituzten hierarkia eta mendekotasun moduak uztartzeko era.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 70. orr.

Mendekotasun egoeran dauden pertsonek zainduak izateko eskubidea dute.  Berria - Euskal Herria   2006-03-03

Horren guztiaren aurrean, fundazionistak dio besteekiko usteen mendekotasun erlaziorik ez duten uste justifikatuak badaudela.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 118. orr.

Edonor ohartzeko modukoa zen Lacik mendekotasun-harremana zuela Lajosekin, guk genuen bera hain zuzen, hau da, amak, Vilmak eta nik neuk gero.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 37. orr.

Teoria honen arabera, mendekotasun harremanak daude periferiaren eta zentroaren artean.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 295. orr.

Niganako mendekotasun erakusgarri gisa jokatu zuela hala.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 30. orr.

Espainiako Mendekotasun Legearen aurreproiektuan ez dago osasun zerbitzuek, pentsio sistemek eta, oro har, gizarte ongizateko ordezkariek mendekotasunari ematen dizkioten erantzunen inguruko aipamenik.  Berria - Euskal Herria   2006-03-16

· ELA sindikatuak gogor kritikatu du Espainiako Gobernuak aurkeztu berri duen Mendekotasun Lege Egitasmoa.  Berria - Euskal Herria   2006-05-03

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

interesen ordainketa bermatzeko, artilearen, mearen eta bestelako lehengaien esportazio masiboari ekin behar izan zioten, herrialdearen kanpo-mendekotasuna areagotzeraino.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 20. orr.

Eta estatu oraindik burujabeak finantza-mendekotasunean ipini ziren, politika-mendekotasunean beraz.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 53. orr.

Zenbat eta indartsuago barneratu hazkunde [...] are gehiago murriztuko da finantza- eta teknologia-mendekotasuna.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 145. orr.

5 droga-mendekotasun (6 agerraldi 4 artikulutan) ik droga 6.

Askagintza taldeak bihar eta etzi egingo du Bizirik Eguna, droga mendekotasunen prebentzioaren aldeko hamaseigarren eguna.  Berria - Euskal Herria   2004-11-18

Bereizteko arrazoi nagusiak maitasunik eza, monotonia, elkarrekin bizitzen hasitakoan sortutako arazoak, alkoholarekin izandako arazoak, droga mendekotasuna, eta emakumearen aurkako indarkeria dira.  Berria - Euskal Herria   2006-02-15

Soziologoa eta Droga-mendekotasunen Deustuko Institutuko kidea da.  Berria - Euskal Herria   2006-01-14

· Buruko gaitza du, %67ko elbarritasuna aitortu diote eta, gainera, droga-mendekotasun arazo larriak ditu.  Berria - Euskal Herria   2006-04-04

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

elkarrekiko mendekotasun (6); emakumearen mendekotasun (4); emakumearen mendekotasun ekonomikoa (3); espainiako mendekotasun (8); espainiako mendekotasun legea (3); espainiako mendekotasun legearen (3); mendekotasun ekonomikoa (6); mendekotasun ekonomikoak (3); mendekotasun harremana (3); mendekotasun lege (3); mendekotasun legea (5); mendekotasun legearen (5); mendekotasun politikoa (3)

gehiegizko mendekotasuna (3)

elkarrekiko mendekotasunaren (4)

droga mendekotasunen (3)


mendekotu, mendeko(tu), mendekotzen da/du ad mendeko bihurtu.

Erraza da gizarte baten ordena denak arau finkoetara mendekotzean oinarritzea.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 170. orr.

Berpizkundeko pinturak izan zituen arazo berak ikusten dira hemen ere (nola mendekotu irudikapena zentro bati, eta nola ihes egin zentro horren tiraniatik).  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 214. orr.

Munierren iritzian, irudia mendekotu beharko litzaiokeen "hizkuntza" horri dagokionez, badira dagoeneko horren egiazko gauzatzeak; zinema, adibidez!  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 233. orr.


mendeku 1 iz irain edo kalte bat ordaintzea, kalte edo irain egilea zigortuz.

Nire sumina suspertu du; mendeku gabe gera ez dadin, haitz soilean, estali gabe, utzi dut isuri duen odola.  Elizen arteko biblia   Ez 24,8

Neuri dagokit mendekua, neuk emango diot bakoitzari berak merezia.  Elizen arteko biblia   Erm 12,19

Mendeku gisa, maitale ohiak pozoitutako lore-sorta egin zion opari.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 169. orr.

Baina zu hilez gero, odolaren legeak mendeku eskatuko dit, anaia zaitudalako, ni bezala ama eta aita beraren hazi.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 197. orr.

Azkenean aseko nuen mendekua.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 117. orr.

Emaztearen iruzurra eta Sansonen mendekua.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 33. orr.

Mendekua agindu zion.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 47. orr.

Ez al da hori nahikoa mendeku?  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 99. orr.

Gainera, mendekuak ez du barkamenak baino banitate eta irribidekeria gutxiago erakusten.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 202. orr.

Mendekuan pentsatzen dudanean, nire gaitz guztiak ezkutatu egiten dira.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 24. orr.

Ertzainek hiltzailea harrapatu nahi zuten; mutil xargalak, berriz, babestu egin nahi zuen, bere anaia izorratu zutenen kontrako mendekuaren egiletzat baitzuen, nolabait ere, hiltzailea.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 131. orr.

Norberak egin beharrean, mendekua beste esku batzuetan uzten da: herriak hartzen du mendekua egiteko betekizuna, eta herriak borreroaren eskuetan jartzen du eginkizun hori.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 172. orr.

Mendekuz, Armendaritzen, hango jaunaren ondasunak oro desegin edo arpilatu genituen.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 286. orr.

Nazkagarrikeria horren mendekuz, Peterrek eta biok bi eskuila gogor sartu genizkion ohean.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 266. orr.

2 (izenondoekin)

Estatua ezin da egoeraz balia bere mendeku pribatuaren obratzeko, lege publikoaren bizkar.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 99. orr.

Baina moral burgesa ez zegoen prest mendeku literario hau irensteko.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 51. orr.

Mendeku polita zitalen eta fanatikoen gainean.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 425. orr.

Beharbada bila zetorkion atzetik, bidean birao isilak jaurti edo mendeku izugarriak aginduz.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 16. orr.

Sikhek Indira Gandhi hil zutenean, hinduen mendekua izugarria izan zen.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 120. orr.

Mendeku izugarriren bat ari dituk antolatzen.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 159. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Mendeku-gogoak bultzaturik, ozen aldarrikatu zuen: [...].  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 28. orr.

Jaun ahalguztidunak espero zuen mendeku-eguna da, etsaien lepotik mendekatzeko eguna.  Elizen arteko biblia   Jr 46,10

Atxilotu eta ekartzeko aginduko dute beraren hiriko arduradunek eta mendeku-eskubidea duenaren esku utziko, hil dezan.  Elizen arteko biblia   Dt 19,12

Bere mendeku bidea izango zen, eta, gertatuak gertatu, bera nahigabean babestuko zen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 339. orr.

Berehala hasi nintzen mendeku planak modutzen.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 76. orr.

Mendeku saioa XVI. mende hasieran gertatu zen.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 59. orr.

Izua eta mendeku gosea.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 74. orr.

Orduan aseko nuen mendeku desira.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 345. orr.

Gorrotoa giza arimaz erabat jabetzen denean, mendeku-irrika ere piztuta egoten duk su horren ondoan...  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 146. orr.

Neska mairuak bere maitalea lurpeko pasabide batera arrastaka eraman eta, momentuz behintzat, erasotzaileen mendeku grinatik babestu zuen.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 130. orr.

Israel suntsitu nahi duten etsaientzat mendeku-eskea.  Elizen arteko biblia   Sal 83,1 tit

Haatik, mendeku-minak itsua izaten daki, ausardiak bezainbestean.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 280. orr.

· Eta Justizia absolutuaren bila dabilena mendeku-gosetzen da.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 72. orr.

4 mendekuzko

Eta azkenik, mendekuzko suteak herrixka osoa kiskali zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 302. orr.

Orain denbora kontua da mendekuzko erasoetan judu gehiago hiltzea. Mendekuzko hilketak eta kontu-konpontze politikoak eguneroko gauza ziren. aurrez aurre esaten zizkion esan beharrekoak; ez zegoen prest gauzak barruan usteltzen uzteko, gorrotozko, mendekuzko... sentipenen artean.  Berria - Mundua   2004-03-23

Sakabanaketa, urruntzea eta mendekuzko espetxe politika barne.  Berria - Euskal Herria   2004-07-11

Maitasunezko eta mendekuzko istorio maltzurra.  Berria - Kultura   2004-10-16

Itxaron al daiteke ezer onik suntsipen sistematiko eta mendekuzko horretatik?  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 182. orr.

5 mendeku(a) egin (mendeku egin 16 agerraldi, 4 liburu eta 3 artikulutan; mendekua egin 7 agerraldi, 2 liburu eta 3 artikulutan)

Brianek bere aitari mendeku egitea erabaki zuen eta polizia egin zen.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 18. orr.

Ez dut, ba, etsiko zuei mendeku egin arte.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 36. orr.

Prest egon behar zuten juduek egun horretan, etsaiei mendeku egiteko.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 142. orr.

Geetak mendeku egiteko asmoa hartu zuen.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 222. orr.

Aurkitu zuen mendeku egiteko era, mendekurik txarrena.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 94. orr.

Norberak egin beharrean, mendekua beste esku batzuetan uzten da: herriak hartzen du mendekua egiteko betekizuna, eta herriak borreroaren eskuetan jartzen du eginkizun hori.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 172. orr.

Defentsa ministro Cheta Thanajarok «matxino musulmanak mendekua egiteko une egokiaren zain» daudela esan zuen.· Gutxienez 33 lagun hil baitziren Hangu hirian gertatutako bi erasoetan eta beste dozenaka zauritu baitziren oldar egite hauen ostean izan ziren mendeku egiteetan.  Berria - Mundua   2004-04-30

6 mendeku(a) hartu (mendeku hartu 108 agerraldi, 50 liburu eta 4 artikulutan; mendekua hartu 95 agerraldi, 36 liburu eta 42 artikulutan)

Eta, jakina, justizia egitea... edo mendeku hartzea, berdin dio. Baina mendeku hartu beharra neukan, David.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 108. orr.

Lehen bertsoen arabera, aitaren kontrako mendeku hartu nahi duela iduri luke.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 276. orr.

Iraintzera ausartu zitzaidanean ordea, mendeku hartuko niola zin egin nuen.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 117. orr.

Handik jaiki zenean ez zuen irain hartaz mendeku hartzeko indarrik izan.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 69. orr.

Bigarren mutil horrek lehenengoari mendeku hartu nahi dio.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 56. orr.

Jelosiak sutu egingo baitu senarra eta erruki gabe jokatuko du mendeku hartzean.  Elizen arteko biblia   EsZ 6,34

· Niri dagokit mendekua hartzea, niri ordaina ematea.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 234. orr.

Mendekua hartu nahiko zuela, denen aurrean barregarri utzi nuelako.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 154. orr.

Eta horren mendekua hartzen dut; ba al da gauza xumeagorik?  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 116. orr.

Barra amerikar hartan sartu nintzen unean erabakita neukan Danielak egindako zauriaren mendekua hartu behar nuela.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 123. orr.

Mendekua hartzen duen maitemindu zapuztuarena.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 101. orr.

· Ez naiz hain mendeku gaiztoa hartzera ausartu.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 10. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aurkako mendeku (7); baina mendeku (7); bere mendeku (6); dut mendeku (3); edo mendeku (7); eta mendeku (50); eta mendeku eske (3); eta mendeku eskubidea (4); eta mendeku hartzeko (4); ez mendeku (3); gorroto eta mendeku (3); hain mendeku (3); kontra mendeku (3); kontrako mendeku (9); mendeku bat (6); mendeku bila (15); mendeku edo (7); mendeku egarria (6); mendeku egin (3); mendeku egitea (3); mendeku egiteko (7); mendeku eguna (3); mendeku ekintza (3); mendeku eske (8); mendeku eskubidea (6); mendeku eta (20); mendeku eta gorroto (13); mendeku gaiztoa (3); mendeku gisa (20); mendeku gogoak (3); mendeku gose (8); mendeku gosea (21); mendeku goseak (7); mendeku gosearen (3); mendeku goserik (4); mendeku gosez (13); mendeku hartu (29); mendeku hartu nahi (6); mendeku hartuko (15); mendeku hartuko dut (3); mendeku hartzea (16); mendeku hartzea erabaki (5); mendeku hartzearren (3); mendeku hartzeko (31); mendeku hartzen (6); mendeku hitza (3); mendeku hutsagatik (4); mendeku izugarriren (4); mendeku izugarriren bat (4); mendeku nahia (8); mendeku politika (10); mendeku politikoa (3); mendeku txiki (5); nire mendeku (5)


mendekugai iz mendekuaren gaia.

Denbora zuen, ordea, mendekugai.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 112. orr.


mendekuka adlag mendeku eginez.

Horratx: denak, bazterretik parrez daudenak barne, elkarri mendekuka ari gara oharkabean.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 118. orr.


mendekutxo iz gorabehera txikiko mendekua.

Bere mendekutxoa ekarri zuen, ordea, ilberriak: 30 zentimetro bete bota zuen Arantzazu inguruotan, eta 8 egunez zuri eta hotz iraun.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 65. orr.

Hurrengo igandean, ordea, neure mendekutxoa hartu nuen.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 58. orr.

Nire mendekutxoak, lanpara askatzea, ateari maratila ematea edo jantziak ezkutatzea, adibidez, alde batera utzi behar ditut, tamalez, bakea izateko.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 90. orr.


mendekuzale (orobat mendeku-zale g.er.)izond mendekuaren zale dena.

Sendo oinarritu duzu zeure gaztelua etsaien aurka, etsai mendekuzaleak isilarazteko. Acebes edo Zaplana bezalako tipo mendekuzaleak gobernuburu izan daitezkeela pentsatuta izutu egiten naiz.  Elizen arteko biblia   Sal 8,3

Saint-Justen logika mendekuzale eta iraultzaileak ez zion gogoa berotzen dagoeneko, gauza artifiziala eta naturaz kanpokoa iruditzen zitzaion.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 76. orr.

Hirugarren txandan berak topatu zuen: mendeku zalea ez bazen ere polito eman zion ordaina Albertori.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 43. orr.


mendel 1 iz ehunaren edo oihalaren ertza.

Hitz batean, antza zenez, Trishkinen berokiaren sistemaren arabera gobernatzen zuten etxalde hura: mahukaburuak eta mendelak moztu ukondoak adabatzeko.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 479. orr.

2

Baso Negartiaren hego-sartaldeko mendela lurperaturik zetzan, eta aldameneko zerrenda, berrehun bat oineko zabalean, ihartu eta suak harturik;  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 140. orr.


mendeliar izond G. Mendelena, G. Mendeli dagokiona.

Horrenbesterekin, genetika sortu zuen, hots, ondoretasun mendeliarra teoria kromosomikoaren arabera interpretatzen duen zientzia.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 52. orr.

Genomari buruzko datuek, matxura monogeniko mendeliarrei dagokienez behinik behin, gertakizun dena zinezko gertakari bilakatuko dute.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 136. orr.

Alde batera utzirik karaktere sinple, bereizte mendeliarrezkoak gobernatzen dituzten eragileak, zer gene jo absolutuan hoberentzat?  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 154. orr.


mendema iz mahatsa biltzea.

Jakina, lan hauetako bakoitzak giro ezberdina nahi luke, eta ezin etorri biak bat: mendema eta mahaska egiteko, aro lehor egonkor siku eta eguzkiaren konpainiaduna hobe; ereiteko, aldiz, lurra euriz xaretu eta gozatua hobe aukeran, gehiegi hoztu eta zopatu gabea, bere tamainan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 383. orr.


mendemuga iz mendeurrena.

Bere jaiotzeko mendemugan 1886-1986.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 271. orr.

2 mendearen muga.

Mendemugan oso zabaldurik zegoen Dublingo intelektualen artean esoterismoaren azterketa.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 15. orr.


mendeño iz adkor mendea.

Azken hogoi urtetako hein berean segituz, mendeño bat edo hola iraun dezakete oraino, ez biziki gehiago.  Herria   2005-09-22


mendeoro adlag mende oro.

Beste batek, dorre baten gainetik txori bat jaregin dadila; beste batek, mendeoro hondartzako ezin konta ahal hondar aleetako bat ken dadila (edo gehitu).  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 54. orr.


mendera ik mende1 4.

menderaerraz (corpusean mendera erraz soilik) izond menderatzen erraza dena.

Ez zuen ile mendera erraz horietakoa, betileak eta ezpainak zurbilegiak zituen, eta ez zen batere dotore ageri soin gainerako aukeratu ohi zituen arropa merke haiek jantzita.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 42. orr.


menderaezin (55 agerraldi, 29 liburu eta 11 artikulutan) 1 izond ezin menderatuzkoa. ik menperaezin.

Makina haiek, gainera, ez zuten jaurtigairik alferrik galtzen harresi menderaezinaren kontra.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 113. orr.

Katarsiaren zinemagile menderaezina.  Berria - Harian   2005-09-15

Gure bi jotzaileak menderaezinak dira.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 119. orr.

Lehoi menderaezinak mendekua hartzeko gauza dira.  Berria - Kirola   2006-01-19

Oldezko maitasun sakon menderaezin batez.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 357. orr.

Lo egiteko gogo menderaezin bat.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 147. orr.

Halako egoeretan, joera menderaezin bat izaten da hitz-joko eta jolasetarako.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 71. orr.

Gauero eta goizero berritzen den tortura hori, eta logale menderaezin hori, eta esnatze oraindik ere beldurgarriago horiek, ongi ulertarazi behar nizkizuen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 297. orr.

Burdina ere ez da menderaezina, altzairua ere hauts daiteke.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 171. orr.

Eginiko bideak ikertzera bultzatzen gaituzte, gaizki seinaleztaturiko pistak berriz irekitzera, menderaezin ziruditen oztopoak gainditzen ausartzera.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 93. orr.

2 menderaezinezko (corpusean mendera ezinezko soilik) izlag menderaezina.

Izakari goragoko bat bilakatua nintzen, mendera ezinezko adimen batez armatua, eta zoramenezko gozamena sentitzen nuen neure ahalmena frogatuta...  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 109. orr.


menderaezintasun iz menderaezina denaren nolakotasuna.

Eurek ez dute definitzen bere barne eraketa, baizik eta agertzea baimentzen diona, beste objektu batzuen ondoan ipintzea baimentzen diona, euren arabera lekua hartzea, bere diferentzia, bere menderaezintasuna, eta behin edo behin bere heterogeneotasuna definitzea baimentzen diona.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 55. orr.

Azken polizi operazioarekin ETAren menderaezintasunaren mitoa erori dela esan zenuenean, bide honetan ETA erabat desagerrarazi daitekeela uste duzula esan nahi zenuen?  Berria - Euskal Herria   2004-10-10


menderagailu iz gramatikan, mendeko esaldiak osatzeko atzizkia.

Axular eta bere garaiko idazleak konturatu ziren, kasu, esaldi kausalak arazo izan zitezkeela, euskarak -lako menderagailua esaldiaren bukaeran jartzea eskatzen zuelako, eta... Izagirrek menderagailuak kendu eta alborakuntzaren eta koordinazioaren alde egiten du.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 63. orr.


menderagaitz ik menderakaitz.

menderagarri izond mendera daitekeena.

Askotan demostratu dute armada mediatikoa ez dela guztiahalduna, baizik eta menderagarria.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 39. orr.

Handia eta ikaragarria da bere eragina, baina han-hemenka menderagarria da, oihanaren baitan, zorionez, argiuneak ere badirelako.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 35. orr.

Kontua da, ordea, Athletic menderagarria dela; batzuetan, menderatzeko erraza.  Berria - Kirola   2006-02-12


menderakaitz (26 agerraldi, 18 liburu eta 2 artikulutan; orobat menderagaitz 7 agerraldi, 4 liburu eta 2 artikulutan; Euskaltzaindiaren Hiztegian menderakaitz agertzen da) 1 izond menderatzen zaila dena, ia ezin menderatuzkoa.

Galiar menderakaitzen egunkarietan, tradizio laikoa nagusitu zaio usadio katolikoari.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 145. orr.

Eta Zein piztia menderakaitza!  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 14. orr.

Aurrera oldartu zen, su biziak harturik, izerdi patsetan, gotorleku menderakaitz bati eraso beharko balio bezala.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 131. orr.

Bere etsenpluaz argi utziz haragi menderakaitz eta alferra etengabeko diziplinaz eta probetxuzko ekintzaz hezi behar dela.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 768. orr.

2 (adizlagun gisa)

Jaun Ilunaren esklabo guztien artean, Nazgûlak beste inor ez zen arrisku hura sumatzeko gai, arrastaka, txiki baina menderakaitz, ongi defendaturiko lurraldearen bihotzerantz zihoan arrisku haren aurkako abisua emateko gauza.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 266. orr.

Arnasestua, sudur ziztua eta ostikoen hotsa besterik ez zen entzuten, bortitz, gupidagabe, menderakaitz.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 165. orr.


menderakuntza 1 iz menderatzea, azpiratzea.

Menderakuntza turkiar musulmanaren ordez greziar fanariota onartuta.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 182. orr.

1940ko maiatzetik aurrera garai onak bukatu ziren: lehendabizi gerra, gero menderakuntza, Alemaniaren inbasioa, eta hala hasi ziren juduon atsekabeak.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 20. orr.

Ohartzekoa da erlijioaren munduan sineskeriak eurrez aurkitzen direla eta, fedearen aitzakian, Jainkoaren ordez sasijainkoak gurtzea, eta menderakuntza eta agintekeria onartzea askotan gertatu izan dela, izaki razionalaren erantzukizun propioaz ahazturik.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 70. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Gure artekoak sexutik ez zuen deus, alde bateko desira eta sublimazioa izatekotan, baina egia da bazela menderakuntza-joko bat.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 38. orr.

Koordinazio eta menderakuntza-arlo bat da, non enuntziatuak edo kontzeptuak agertzen diren, definitzen diren, erabiltzen diren eta transformatzen diren.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 207. orr.


menderatu, mendera, menderatzen (1427 agerraldi, 175 liburu eta 522 artikulutan) 1 du ad mendera ekarri, mendean jarri. ik menperatu; eskuperatu; azpiratu; nagusitu. (pertsonak, herriak eta kidekoak)

Espainiar konkistatzaileek armen indarraz berehala menderatu zituzten gaizki ekipaturiko eta susmo txarrik gabeko biktimak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 207. orr.

Ezin nion eutsi, eta are gutxiago menderatu.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 246. orr.

Eta horra nola menderatu zuen San Migelek, normandiarren zaindariak, deabrua.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 140. orr.

Hire gainera noiz eroriko zagok hura, baina hik mendera dezakek.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 22. orr.

Bi etsai batera menderatu ezinik, batekin elkartu zen besteari aurre egiteko unean.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 84. orr.

Besterik izan zen haizete gaizto batek Finisterre aldean menderatu gintuenean.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 12. orr.

Gero, nekeak menderaturik loak hartzen zuenean, ahotsa entzuten zuen berriro.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 289. orr.

Ezin bere burua menderatu, horixe da dena.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 8. orr.

Bere burua osoki menderaturik, begiak itxi zituen bere ama maiteari begitartea uzkurtzen zion larritasun ikaragarria ez ikusteko, eskuak ezkutatu zituen bere bila ari ziren esku dardarati haiek ez estutzeko.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 208. orr.

Ivan Ogareff lurretik jaiki, eta, itsua aise menderatu ustean, eraso egin dio.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 449. orr.

Bi inperio handi eta beste estatu handi batzuk menderatu zituen. egunen batean kateak etengo zituela eta mundu osoa menderatuko zuela.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 59. orr.

Garaituei barkatu eta harroak menderatu.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 347. orr.

2 (gauzak)

Natur ingurunea menderatzeko gizakiek duten ahalmena.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 298. orr.

Mendebaldeko Kristau Zibilizazioak itsasketa ozeanikoaren teknika menderatu zuen arte.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 172. orr.

Mendebaldeko teknologiaren azken gailuak menderatuz, baina, aldi berean, Mendebaldean nagusi zen ideologia ortodoxoa saihestuz.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 216. orr.

Judu ortodoxoen artean sentsualitatea, sexualitatea, guztiz menderatu eta ezabatu beharreko gauza dira.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 11. orr.

Idazleok ere, sintaxia eta hiztegia zertxobait menderatu orduko orriak eta orriak idazteari ekiten genion, inor kilikatzen ez zuten emaitza lehorrak lortuz.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 10. orr.

Ez duk hire sentimenduak menderatzen jakin, eta sentimendua, horrela, bakarka, lagun eskasa duk.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 444. orr.

Gure zaharrek botikarioak dirudite eta drogazale zimurtuak dira, bihotza pixkortzeko, odola mehetzeko, lo lasai egiteko edo tristura menderatzeko aitzakian.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 26. orr.

Ondoren, itxiturak hasieran emandako larritasuna menderatu zuenean, Juanek sabaitik sartutako marmiten edukia aztertu zuen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 266. orr.

Ikara menderatu ezinik.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 18. orr.

Zor publikoaren hazkundea menderatu nahian.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 152. orr.

Diruak, ordea, ez asmo onek eta ez intentzio hobeek menderatu ezin ditzaketen hainbat eranskin izaten ditu.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 106. orr.

"Noiz menderatuko ote nik saltsa hori?", neure artean.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 78. orr.

3 (hizkuntzak)

Eta ingelesa hitz egiten den herrialde batean, nola iritsi liteke aiton-amona izatera ingelesa menderatu gabe?  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 325. orr.

4 (era burutua izenondo gisa)

Etsai barbaro menderatuen ondorengoak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 42. orr.

Burgesiako kasta prestatzen ari zen behartsuen kasta menderatu eta esklabo egiteko.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 270. orr.

Lehen baliabidea herri menderatu baina bertute martzialak galdu ez dituztenengandik erreklutak atera eta beren armadak indartzea izaten da.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 43. orr.

Berri onak izan behar lukete hauek nazionalismo menderatuentzat.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 61. orr.

Menderatuek isildu egin behar dute.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 188. orr.

5 ezin menderatuzko izlag ik menderaezin.

Karxi, oasi batean, dortoka eta muskerrez jositako zingiren erdian, hiru murruz babestua, ezin menderatuzkoa dela esan liteke.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 49. orr.

6 menderatu ezinezko izlag ik menderaezin.

-Buru argia oso, baina menderatu ezinezkoa, eta haren handinahia itsua zen, atzera behin ere egiten ez zuena.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 41. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aise menderatu (17); aise menderatu zuen (7); australia menderatu (4); bere burua menderatu (5); castres menderatu (3); erabat menderatu (5); erraz menderatu (9); eskozia menderatu (8); eskozia menderatu zuen (5); goitik behera menderatu (3); guztiz menderatu (4); hasieratik menderatu (3); ingalaterra menderatu (3); jokoa menderatu (3); leinster menderatu (3); menderatu ezin (7); menderatu ezinik (9); menderatu izan (4); menderatu ondoan (6); menderatu ondoren (13); menderatu ostean (5); menderatu zituen aurkariak (3); miarritze menderatu (4); mindegia menderatu (3); olasagasti menderatu (3); ongi menderatu (9); teknika menderatu (3); tolosa menderatu (3)

erabat menderaturik (5)

menderatzea lortu (8); menderatzea lortu zuen (3); ongi menderatzea (4)

edozein menderatzeko (3); menderatzeko aukera (3); menderatzeko gai (7); mundua menderatzeko (3); tolosa menderatzeko (4); txapelduna menderatzeko (3)

ederki menderatzen (4); egoera menderatzen (3); errepertorio zabala menderatzen (3); hizkuntza menderatzen (11); hobeki menderatzen (3); ondo menderatzen (12); ongi menderatzen (8); oso ondo menderatzen (6)


menderatzaile 1 izond (norbait edo zerbait) menderatzen duena. ik menperatzaile.

Gutxiengo menderatzaileek filosofiak sortzen zituztela agertu zen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 11. orr.

Heziketa menderatzaile baten ondorio den errudun konplexua.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 99. orr.

"Maitemintze" hitzaz pentsatu nuen; izan ere, sentipen menderatzaile edo adimen-irenslea iradokitzen duenez, gerta zitekeen hitzik egokiena ez izatea.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 276. orr.

Menderatzaile samarra, baina zer espero daiteke laugarren mailako eskola-maistra batengandik?  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 202. orr.

Genetikoki, heterogeneoa da autismoa: batzuetan menderatzailea, beste batzuetan errezesiboa.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 242. orr.

Horrek metropolien aurkako XX. mendeko deskolonizatzaileen teorikoak ezagutu zituen (Memmi, Sengor, Lumumba, Guevara) eta kultura menderatzailearen eta menderatuaren arteko dialektika modu berri batean aurkeztu zion euskal pentsamenduari.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 321. orr.

2 iz (norbait edo zerbait) menderatzen duen pertsona.

San Migel, aingeru distiratsu gailena, ezpataduna, zeruetako heroia, garailea, Satanen menderatzailea.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 136. orr.

Sarri ikusten da nazio batzuek haien menderatzaileen hizkuntza hartu dutela.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 271. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

gutxiengo menderatzaile (7)

gutxiengo menderatzailea (8)

gutxiengo menderatzaileak (8)

gutxiengo menderatzailearen (7)

gutxiengo menderatzaileek (5)

gutxiengo menderatzaileen (5)

gutxiengo menderatzaileetako (3)


menderatze iz mendera ekartzea, mendean jartzea.

Bereziki, Journal laneko hainbat pasartetan gordinki islatu zituen amaganako desira eta menderatze nahia.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 9. orr.

Hizkuntzaren menderatze mailak baimentzen zuenean.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 207. orr.

Bertsolari onaren ofizioaren adierazlea da, hain zuzen ere, erritmoaren menderatze erretorikoa. harrigarria izaten da beti haren ahotsaren menderatze malabaristikoa islatzen duen teknika.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 225. orr.

Zer sistema bertikal era dezaketen eurek; zer korrelazio eta menderatze-joko dagoen euren artean.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 17. orr.


menderatzeke adlag menderatu gabe.

Jeneroa ezagutzen zuen espezialista, etxekoandre hura, suntsitzear baitago: sukaldaritzako oinarriak ezagutu gabe, nekez molda ditzake neofitoak errezeta gehientsuenak, teknikarik menderatzeke, tresneria aproposik eta jeneroak eskura baditu ere.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 40. orr.


menderdi ik mende1 5.

mendestar izlag/iz

Mendestarrek ahuntz oro gurtzen dute eta arra gehiago emea baino, eta ahuntzainek begiramen handiagoa diote arrei, eta hauetatik bati bereziki, zeinak hiltzen denean samin handia uzten duen mendestar nomo osoan.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 318. orr.


mendetarra izond mendekoa.

Espainia gaixoa sendatzeko, hortaz, ez da konkistari eta santuen Espainia Urre Mendetarrera itzuli behar [...] baizik behin betiko handik eskapatu.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 153. orr.


mendetasun (51 agerraldi, 9 liburu eta 7 artikulutan) 1 iz mende dagoenaren nolakotasuna. ik mendekotasun.

Amodio garbi eta egiazkoa, sekula gezurtatua izan ez den begirunea, guztizko mendetasuna; horiek dira eragin dizkidazun sentimenduak.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 124. orr.

Zuri obeditzeko delibero finkoan, zure hautuaren zain egon naiz begirunez etsia; nehoiz ez naiz urrundu zuri zor nizun mendetasunetik, eta haatik egungo egunean neure baitan daramat alaba mutiriek baizik merezi ez duten atsekabea.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 339. orr.

Igo zen Jose Galileatik Belenera, Zesarri mendetasuna aitortzera, bere emazte haurdun Mariarekin.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 151. orr.

Errege onbera bat, Jainko gure Jaunak bere eskuz hautatua, printze guztiek eta gizon kristau guztiek begirunea eta mendetasuna diotena.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 81. orr.

Egiazko eta irudizkoaren arteko poliexistentzia, amets eta esna-aldiaren artekoa, mendetasun eta hausturaren artekoa.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 303. orr.

Frantziskoren jarrera Elizarekiko, mendetasunean eta leialtasunean finkatua egon zen beti.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 24. orr.

Lehenago ere utzia zion ileak tindatzeari, bizitzak emandako jakinduriaren isla ziruditen ile zuri haiek ezkutatzen ibili beharrak sortutako mendetasunari ihes eginda, horrek zahar itxura ematen ote zion kezkatu gabe.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 54. orr.

Zibilizazio baten gizarte-anatomian Akilesen orpoa, ikusi dugun bezala, mimesiarekiko (imitazioarekiko) mendetasuna da, gizadiko jende xeheak gidariei jarraituko diela ziurtatzeko "gizarte-trebakuntza" gisa.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 128. orr.

2 (izenondoekin)

Eskuduntzen banaketa, mendetasun hierarkikoa, osagarritasun funtzionala, informazio eskaera, transmisioa eta elkartrukea.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 60. orr.

Mundu aberatsean zoriontasunaren sinonimo bezala saltzen baita itxura, garesti saldu ere, mendetasun latza sortzen den droga dela ohartarazi gabe.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 178. orr.

Neure mendetasun oso-osoa frogatu dizudan ondoren, [...].  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 231. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Enuntziatuen mendetasun-mota ezberdinak.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 66. orr.

Ahalezko ordena ezberdin hauek atribuzioaren, artikulazioaren, izendapenaren eta deribazioaren teorietan beha daitezkeen mendetasun harremanek mugarritzen dituzte.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 71. orr.

Euskal estatu burujabea lortzeak, egungo Euskal Herriaren eta Espainia eta Frantziaren arteko mendetasun harreman ekonomikoetan aldaketa nabaria ekarriko luke.  Berria - Ekonomia   2004-01-18

Eurak ez daude, izan ere, mendetasun egoera batean zientzien ortogenesiarekiko.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 205. orr.

Era honetara, bada mendetasun-sistema bertikal bat: subjektuaren posizio guztiak, enuntziatuen arteko koexistentzia-mota guztiak, estrategia diskurtsibo guztiak ez dira modu berean ahalezkoak, bakarrik aurreko mailetakoek baimendutakoak izango dira.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 85. orr.

4 toxiko-mendetasun

1996an musika idazteari uztea erabaki nuen, eta gaixotasun bat bailitzan hortik irteteko toxiko-mendetasun batetik ateratzea bezalako zer edo zer izan zen.  Berria - Kultura   2006-04-06


mendetik ik mende2 5.

mendetsu izond mende asko dituena.

Gazteak "aupa Rufinoka" batzen jakozanean, bizitu eta harrotu egingo zan, harexti mendetsu hareetan, aparizino mitologiko bat lakoa.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 37. orr.

Tradizio jadanik mendetsuaren aurka borrokatu behar izan zuen.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 13. orr.


mendeurren 1 iz gertaera gogoangarri baten mendea edo zenbait mende betetzen diren eguna edo urtea. ik mendeburu.

Haren sortzearen mendeurrena ospatuko da irailaren 29 an, igande huntan.  Herria   2002-09-26

Heldu den urtean euskaltzale, kulturgile eta artistaren jaiotzaren mendeurrena betetzen dela-eta.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 187. orr.

Gregor Mendel-ek idatziriko lehenbiziko txostenaren mendeurrena.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 41. orr.

Euskaltzaleen Biltzarraren Mendeurrenean.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 224. orr.

1983ko abenduaren 17an Movimiento Bolivariano Revolucionario 200 sortu zuten, Simon Bolivarren jaiotzaren bigarren mendeurrenarekin bat eginez.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 86. orr.

Hire heriotzarenaren 60. urteurrenekoa baino hamalau hilabete lehenago, 1996ko apirilean, Lizardiren jaiotzaren lehen mendeurrenari buruzko erreportajea argitaratu genian.Haren heriotzako IV.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 113. orr.

mendeurrenaren ospatzeko eta estreina mintzaldien ohitura zahar hura biziberritzeko, asmatu izan da (1986an) gure herritarraren historia aberatsa oroitaraztea.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 12. orr.

1506. urtea dela-eta, gogoratu zait, Frantzes Xabierkoaren eta Joanes Leizarragakoaren V. mendeurrenaren ohoretan.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 43. orr.

1944an, Errepublika Dominikarraren mendeurrena zela-eta antolaturiko literatur lehiaketan.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 209. orr.

mendeurreneko ospakizunak abuztuaren 15 ean hasi eta datorren urteko irailean bururatuko dira.  Herria   2001-08-02

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Iñaki Hidalgoren laguntzarekin Ordiziarako -nire jaioterrirako- sortu zen, 2004an burutu ziren euskal jaien mendeurren ospakizunen artean.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 184. orr.

Azaroaren 27 an, Eibarren, Mogelen mendeurren-ospakizuna.  Herria   2002-11-21

Titin III.a eta Barriola aise gailendu ziren Astelenaren mendeurren jaialdialdiko partida nagusian.  Berria - Kirola   2004-06-25

Txekhov omendu nahi zuen Vaiven ekoiztetxeak haren heriotzaren mendeurrenean, baina ez ohiko mendeurren-ekitaldi ponposo-apartsuekin, antzezlan batekin baizik.  Berria - Kultura   2006-03-15


mendeurrentar iz

Horren erakusgarri ezin fidelagoa da Agirre nire mendeurrentarra, Garoa-ko XI. atal "Eguberri txarrak" izenekoan irakur daitekeenez.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 37. orr.


mendi 1 iz inguruko eremutik nabarmen goratzen den lur zatia. ik muino.

Hura Aralar mendia, eta, harako tontor hura, Txindoki.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 136. orr.

Aizkorri mendiari loturik hor dago Arantzazu-ko Andre Maria eliza.  Herria   2001-06-21

Kaukaso mendiaren gailurrean bizi zela. Ni hamabostekin zaldiak hartuta ibiltzen ninduan mendi horietan gora eta behera.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 236. orr.

Herritik hiru kilometrora dago, horko mendi horren magalean.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 246. orr.

Mendi gehiena laiatu gabe zegoenean.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 69. orr.

Bailararen baten hutsunean edo mendi basoz beztuen maldetan.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 45. orr.

"Zer da, laku bat eta mendi batzuk, edo hiri bat bere zeru urdinarekin, edo zer?", galdetu nion.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 49. orr.

Mantxa zuri bat ikusten zen mendiaren maldan.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 82. orr.

Horra non aurkitzen garen mendiaren gailurrean.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 228. orr.

Badago posta kotxe zerbitzu bat Ural mendien lerroa arin samar zeharkatzen duena.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 129. orr.

Ikaratu zen lurra eta dardaratu, mendien oinarriak mugitu.  Elizen arteko biblia   Sal 18,8

Mendien gailurrak mundu ezezagunak zaizkigu.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 140. orr.

Karakorum mendien gainak distirarazten zituen eguzki goiztiarrak.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 171. orr.

Laino gris batek hartuak zituen mendien erpinak.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 105. orr.

Bi mendien artean gordea zegoen baratze miresgarrira.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 28. orr.

Pirinio mendietako gailurretan.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 210. orr.

Mendietako arranoen izen ohoretsua.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 138. orr.

Teilatu gainetik harkaitzean eskailera batzuk ikusten ahal ditut, berdetasun multzotan barrena, eliza zuri zaharreraino igaten dutenak; mendiko lepoari lotutako behia ematen du elizak, joarea inarrosten.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 119. orr.

Oraingoz osteak San Franciscoko mendiko gain eta maldetan barreiaturik daude.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 259. orr.

Mendiko gailurretik bistatu dugun ibai sigi-sagatsuaren ibilbideari jarraitzea oso atsegina izan da.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 239. orr.

Ararat mendiko tontorretik hurbil, hego-mendebaleko mendi-hegian, Küp deritzan aintzira bat dago.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 62. orr.

Ez da zilegi hondakinak mendiko zuloetara botatzea.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 69. orr.

2 (izenondoekin)

Hondarribiko Golfetik, Bidasoa suge bihurriari segika, mendi garaienen magalak topatu arte.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 89. orr.

Mendi garaietako gailurrak hartu zituzten, hango herrixkak gotortu. Eguzkialderago, frango urrun, mendi gorak ziren; han gidariak behar.  Elizen arteko biblia   Jdt 4,5

Zedro-oihan bat mendi gora batean.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 55. orr.

Trapobaniako uhartean xinaurriek zaintzen dituzten urrezko mendi handi batzuk badira.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 79. orr.

Inguruko herrietako mendietara ere joaten hasi nintzen gero, baina mendi txiki eta ez oso urrunetara beti.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 21. orr.

Erroma inguruko mendi apal, haizetsu eta jendez beteak.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 263. orr.

Eraman ezinezko tristura ematen zioten hango herri zuriek eta mendi ilunek.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 79. orr.

Badia erraldoi horren erdian, urrezko zeru argitasunez betearen azpian, mendi ilun zorrotz bat zutik, hondar artean.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 310. orr.

Paisaia negukoa zen: mendi elurtuak eta baso ilunak.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 252. orr.

Mendi sakratua eta indar sinboliko handikoa.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 123. orr.

Ia ametsezko leku batean dago kokatua Branford, Mendi Harritsuen ospelalde batean habia eginik bezala, British Columbiako hego-ekialdean.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 93. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Mendi-tontor bat, harkaitz huts zirudiena, zeruari ausika.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 149. orr.

Mont Ventoux ari dira igotzen, meta mendi buruan dagoela.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 403. orr.

Ezar itzazu mugak mendi inguruan eta esaiozu herriari ez dadila igo mendira ez eta maldara hurbildu ere.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 184. orr.

Hiriko auzo batzuk, azken etorkinentzat eraikitakoak, mendi malkarretan daude kokatuta.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 232. orr.

Eguzkiak gorritzen zituen mendi arteka gordeetan.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 250. orr.

Gaztaroko oporretan gure mendi xolako pentzean belar edo soro metak moldatzen genituen.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 28. orr.

Bandidu hotsa zabaltzen zenean, berriz, hartu zaldia eta mendi zuloak eta baso ilunak miatzera aurreratzen nintzen.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 160. orr.

Igandetan egin ohi zuten asteko mendi-irteera, astelehenetan inoiz ez.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 83. orr.

Goizean goiz abiatzen zen, mendi-igoeretarako bezala jantzita, baina soka, kranpoi eta pioletik gabe.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 13. orr.

Munduko onenak ariko dira Zegama-Aizkorri mendi maratoian.  Berria - Kirola   2004-04-23

Mendi-taldean ibilitakoak gara biok.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 99. orr.

Inolako bizitzarik ez zen ageri mendi itsaso hartan.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 276. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Bi lagun galdu egin dira Irurtzun inguruko baso-mendietan. Han mendebal isurian dauden harkaitz-mendiak joz, oihartzun gisara, iristen zen Aizelekura.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 13. orr.

Beste elur-mendi bat bisutsa sortzen hasi zen, amiltzeko zorian zegoelako seinale.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 172. orr.

Arbel-mendiaren beheko aldean geratu da bera, eta jaistea baino zailago iruditzen zaio orain igotzea.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 116. orr.

Bat-batean sabai osoa erori zen hormen barrura, eta zeruraino altxatu zen gar mendi bat.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 337. orr.

Harkaitzetatik amilduko zaitut eta errauts-mendi bihurtuko.  Elizen arteko biblia   Jr 51,25

Nolanahi ere, hura ez zen, urrundik ere, gihar mendi erraldoi hari buruz zebilen zurrumurrurik okerrena: gerra garaian, Bavariako gure sukaldaria aski ospetsu egin omen zen Polonia aldean.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 51. orr.

5 goi mendi (orobat goimendi g.er. ik goimendizale)

Errealitateak berak eta esperientziak erakusten baitigute goialdeak zer haizetsuak diren, goi mendietara igoten garenean. Goi mendietatik heldu den haizea entzutean berantetsi du Abelek.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 421. orr.

Gutxi izango dira goi mendietan urretxuarrak adina gailur egindakoak.  Berria - Kirola   2004-10-19

Udaminean egonagatik, goimendietan elurra ikusi ahal izan genuen.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 133. orr.

6 mendi alde ik mendialde.
6b mendi arro (corpusean mendiarro soilik) iz

Mendiarro maldatsuak belarrez tapizaturik zeuden; baina ordu hartan dena grisa zen, eguzkia ezkutatu egin baitzen, eta behean, urruntasunean, gizakien bizilekuetako argien zohardura ikusten zen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 68. orr.

7 mendi behi (corpusean mendibehi soilik) mendiko behia.

Behiala Orreagatik Ainarbe aldera ekartzen omen zituzten mendibehiak negutzera.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 126. orr.

Hantxe hil zen Fermina Iribarren Arratetakoa, mendibehi batek izterretik adarra sartuta, bertan odolusturik 1974ko uztailaren 15ean.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 127. orr.

8 mendi bide ik mendibide.
9 mendi bizkar (orobat mendibizkar g.er.)

Sofiak ez die begirik kendu, harik eta mendi-bizkar berdearen bestaldean desagertu diren arte.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 115. orr.

Aldapan gora igo, eta mendi-bizkar lauetatik joan zen gero bidea, galsoro, garagardi eta zekale-alor igitatu gabeak alde batean, eta bestean, berriz, Tentetnikovek hainbestetan ibilitako lekuak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 379. orr.

Mendi-bizkar lauetan ibiltzen zen, eta bere zabaltasun osoan ikusten zuen handik beheko harana.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 397. orr.

Mendi bizkarrean behera datoz.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 76. orr.

Judasek hizketaldia bukatu zueneko, gudari-talde bat ikusi zuten mendibizkarrean zelatan.  Elizen arteko biblia   1 M 4,19

10 mendi gailur (orobat mendigailur g.er.)

Lehenengo elurrek zurituak zituzten ordurako Baikal ondoko mendi gailurrak, udara arte horrela iraungo zutenak.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 385. orr.

Han eta hemen badira mendi gailur batzuk, hala nola Gunnbjorn Fjeld izenekoa, 3.700 metroraino igotzen dena.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 25. orr.

Gu gauden mendi gailur hau Helseggen da, Mendi Lainotsua.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 58. orr.

Jotamek, hori jakitean, Garizim mendi-gailurrera igo eta esan zuen garrasika: [...].  Elizen arteko biblia   Epa 9,7

Euskal Herriko mendi gailur garrantzitsuenetan izan ginen elkarrekin.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 20. orr.

Harrigarria zen: ez zuen gizon garijale baten antzik, mendi-gailur bakarti basoz estali batena baizik.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 51. orr.

Urek jaitsi eta jaitsi jarraitu zuten hamargarren hila arte; hilaren lehen egunean mendigailurrak agertu ziren.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 28. orr.

Mendi gailurreko elurrak urtzen direnean bezala.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 146. orr.

Heriotza bera, mendi gailurraren erpinera -jaungoikotasunera- iristeko eman behar dugun azkeneko pauso ilun neketsua izanik ere, pozgarria ere da, bai.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 118. orr.

Mendi-gailurra oinpean duela eta mendean harturik bezala izan behar du derrigor mendizalearen amodiozko egintzak.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 274. orr.

10 mendi gain (orobat mendigain g.er.) iz

Zer ikusten da mendi-gain batetik begira jarri ezkero?  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 210. orr.

Gu mendigain lau bateko harkaitz-ertzetan ginen.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 52. orr.

Eta huna berriz orain apirileko elurra mendi gain horietan.  Herria   2001-04-26

Kaleak ez ditu oraingoz hartu, baina bai mendi gainak, eta haiei begira nago.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 6. orr.

Urruneneko mendigainak garden ageri ziren, hego haizearen lana.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 245. orr.

Sei etapa mendi gainetan bukatuko dira.  Berria - Kirola   2004-12-16

Mendi gainetara zeuzkan begiak, urrutira zuzenduta, baina ez zirudien bere barrura baino begiratzen zuenik.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 96. orr.

Herrialdeko mendigainetan ezarriko zaitut eta zeure arbaso Jakobi agindu nion ondarea gozaraziko dizut.  Elizen arteko biblia   Is 58,14

11 (leku-atzikiekin singularrean)

Hirugarren eguna argitzean, trumoiak eta tximistak izan ziren mendi gainean.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 184. orr.

Mendi gainean, tenplua inguratzen duen esparru osoa guztiz sakratua da.  Elizen arteko biblia   Ez 43,12

Bere burua hilko zuen eguzkia mendi gainean azaltzearekin batera.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 263. orr.

Behin hartz bat jaitsi nian mendi gainetik bizkarrean, gutxienez berrehun eta berrogeita hamar kilokoa.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 178. orr.

Mendi gainetik kostalderaino aspaldiko bideetan.  Herria   2001-06-21

Hutsaren eraginez, ura igo egiten da mendi gainera eta beste ondorio harrigarri asko ere egin ohi ditu, guk hemen aipatuko ez ditugunak.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 20. orr.

12 mendi ganadu (corpusean mendiganadu soilik) mendiko ganadua.

Baina oraindik gelditzen diren baserritar mendiganadu bakanentzat, jendejera betizu temoxo paranoidetxo horrentzat, zer gara gu?, nor gara gu?  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 169. orr.

13 mendi goi (orobat mendigoi g.er.) mendi garaia.

Aldi hori dela eta, igoera zaileko mendi goi batera erretiratu zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 913. orr.

Mendi goietako eguraldi aldakorra: gauez hotz, egunez bero, bat-batean lanbroa.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 116. orr.

Eta mendi goietan bake gehiago izango zuela pentsatu, eta bertan ere laguntza falta sentitu.  Berria - Euskal Herria   2004-08-15

Eta, euri ugarian handiturik, mendi goietatik urjauzi handian oldartzen denean, [...].  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 47. orr.

14 mendi gune ik mendigune.
15 mendi kasko (orobat mendikasko g.er.)

Mendi kasko garaienetako elurrak urtu eta errekak ongi hornituak joan ohi dira.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 227. orr.

Mendi-kasko soiletan errekak sortuko ditut, ibarretan iturriak.  Elizen arteko biblia   Is 41,18

Ur bazterreko mendi kasko batean pinudia zegoen eta hark hornitu zien ur gainean irauteko materiala.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 387. orr.

Etsaien armadak hor berean dira, gure mendi kaskotan, Urepeletik hasirik.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 88. orr.

Bai, zaldiak eraman du gizona burrukara; zaldiak amodiotara; zaldiak leizezulora eta mendikaskora; zaldiak itzalpera eta zaldiak eguzkitara.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 113. orr.

-Ezin da mendi kaskora igan, gailurreraino daraman bidea ezagutu gabe.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 88. orr.

Haietariko batean, Migel Mailuk Iruñeko katedraleko dorreak ikusi uste izan zituen Saioa mendi kaskotik.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 69. orr.

Oihanez oihan lehenik eta mendi kaskoetatik gero, Amaiurreraino heldu zen.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 65. orr.

15a mendi kate ik mendikate.
16 mendi lepo (orobat mendilepo)

Biriatu-tik Urepelen gaindi Arnegirainoko mendi lepo gehienak zer pasabideak ez dira izanak, bi eskualdetarik berdin.  Herria   2005-02-03

Mendi lepo ttipi batean dago, Erredoraira heldu gabe.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 111. orr.

Mendiko zabalgune batean zegoen berau; mendilepo baten itxura hartu zioten ama-alabek, bi mendi elkartzen zituen lur puska bat balitz bezala.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 27. orr.

Hortako ez zuten frontoi beharrik, aski baitzen toki edo soropil luze eta legun bat, bereziki mendi lepoetan.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 104. orr.

Baina onetsi behar izan zuten guarda nazional konpainia batek oihal etxolak beren funtsetan finka zitzan, mendi lepotik landa haien baserria lehena baitzen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 273. orr.

Igan beharko den mendi lepo gorena 5760 metretan izanen da.  Herria   2003-10-23

16a mendi lerro ik mendilerro.
17 mendi martxa (orobat mendimartxa g.er.)

Bihar hasiko da AHTren aurkako mendi martxa.  Berria - Euskal Herria   2004-04-07

Bihar eta etzi mendi martxa egingo da Irunen hasi eta Astigarragara Abiadura Handiko Trenaren aurka.  Berria - Euskal Herria   2004-10-22

Urtero gazte topagunea edo mendi martxa bat antolatu izan ditu gazte mugimenduak.  Berria - Euskal Herria   2004-09-24

Parke eoliko handien aurkako mendi martxa eratzeko asmoa zutela azaldu ziguten.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 108. orr.

Urtero gazte topagunea edo mendi martxa bat antolatu izan ditu gazte mugimenduak.  Berria - Euskal Herria   2004-09-24

18 mendi-mendi

Bidea mendi-mendian sartzen zen, trokarte sakonen ertzetik eta gailur antzu, zorrotz, basatien azpitik.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 259. orr.

Mendi-mendiko etxe baten bizi omen zen bere arreba maitearengana joan omen zen.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 81. orr.

Mendi-mendira iritsi ginen eta zuhaixken bestaldean gelditu ginen kamionetarekin.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 205. orr.

19 mendi muino muinoa.

Mendi-muino gehienak ilun zeuden; kanposantukoa, berriz, eguzki betean.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 38. orr.

Paola Florentzian bizi zen, Fiesoleko mendi-muinoetan.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 219. orr.

Mendi muinoaren bizkarrean.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 67. orr.

Zenbat aldiz ikusia ote nago, mendi muino soilean edo zuhaitzondo bakartu baten inguruan, tximistak erretako larregune beztua.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 170. orr.

Haizeak inarrositako mendi-muino txiki biluzi batzuen aldera ematen zuen hotelak atzealdean.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 204. orr.

Negu eguzkiaren azpian mendi muinoak zuri-zuri, haritz baso txikiaren ondoan... etxea.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 95. orr.

Mendi muinoetan errauts gaizto batek jotzen zituen, alabaina, gure ameztoiak, gaztaindegiak ala mahastiak, eta ibar-zelaietan hesten ziren ilagindegiak, oihalgindegiak eta larru-apaindegiak.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 111. orr.

20 mendi tontor (orobat menditontor g.er.)

Mendi-tontor bat, harkaitz huts zirudiena, zeruari ausika.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 149. orr.

Hura ere harrigarria izan zen niretzat, inefablea: hilerria non eta mendi tontorrean, mila metrotik gora.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 19. orr.

Herriaren gainean, mendi-tontorrek, zuri eta euriak leundurik, lehen eguzki-izpiekin distiratzen zuten.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 216. orr.

San Francisco-Reno hegaldia oso laburra da, eta apenas dagoen astirik Sierra Nevadako mendi tontorrei goxo-goxo antzemateko.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 116. orr.

Igo zen buruzagia Eliasen bila eta mendi tontorrean eseria aurkitzean, esan zion: -Jainkoaren gizon, jaisteko agintzen dizu erregeak.  Elizen arteko biblia   2 Erg 1,9

Bidez bide eta mendi tontorrez tontor zaldi gainean ibiltzeak, rugbyan aritzeak bezainbat sentsazio eskainiko didala, ez dut dudatzen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 192. orr.

Santu Guztien Eguna, mendi tontorretan elurra.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 425. orr.

Alabaina, desafio berezi eta bitxi bat bete nahi izan du Iñazio Arregi azpeitiarrak [...]: 104 kiloko burdin pieza bat, 2,25 m. luzetasunekoa, bizkarka 793ko mendi tontor kaskora eraman.  Herria   2002-12-19

21 mendi zerri (corpusean mendizerri soilik) mendiko zerria. irud/hed

Hori ez zekiten ni atxilotzera heldu ziren mendizerriek, eta senperrak entzun behar izan zituzten lekuko gisa sinarazi nahi ziotelako paper bat, nire etxeko miaketan ikusle egon gabetanik.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 134. orr.

Belaun-joko bizian urrundu ginen pendizean gora, mendizerri haiek sua pizten zutela ardi izterra jateko asmoz.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 148. orr.

22 mendi zulo (orobat mendizulo) mendiko zuloa.

Bandidu hotsa zabaltzen zenean, berriz, hartu zaldia eta mendi zuloak eta baso ilunak miatzera aurreratzen nintzen.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 160. orr.

Jaitsi zaitez Libanotik, jaitsi Amanako gailurretik, Senir eta Hermon tontorretatik; utzi lehoien eta panteren mendizuloak.  Elizen arteko biblia   Kt 4,8

23 mendiko bide

Ia ordu bete egin dugu mendiko bide bihurgunetsu batean gora.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 187. orr.

Ordu erdi luzeko ibilaldia, mendiko bide aldapatsuan gora, pagadi ederra zeharkatuz.  Berria - Euskal Herria   2006-04-14

Horretaz gain, diruaren parte bat mendiko bideak zaintzeko erabiliko da, bertzeak bertze, GR10 eta GR8 bideak.  Berria - Euskal Herria   2004-06-09

Hilerrietatik aparte ere, mendiko bide baten bazterrean hilarri bat agertuz gero, pausoak gelditu eta errespetu handiz begira geratuko nintzaion.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 22. orr.

24 mendiz mendi

Igandean, Baztango itzulia, oinez, mendiz-mendi, Erratzutik Erratzurat.  Herria   2001-05-31

Orotarat 80 bat kilometro mendiz mendi.  Herria   2003-06-12

Bidez bide, mendiz mendi eta presarik gabe.  Herria   2001-02-01

Hoinbeste urrats, mendiz mendi, zelaiez zelai, hoinbeste zubi, eta hiri handietan ezin finituzko karrikak.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 226. orr.

Txikitan, gu behin batean Ataundik Altsasuraino joan ginen, mendiz mendi, autoak ikustera.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 151. orr.

25 su-mendi ik sumendi.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

aizkorri mendi (9); aizkorri mendi maratoia (4); amozko mendi (4); ararateko mendi (9); cho oyu mendi (4); europako mendi (16); europako mendi txapelketa (6); euskal herriko mendi (8); euskal mendi (4); frantziako mendi (4); idauze mendi (11); inguruko mendi (21); izeneko mendi (4); la verna mendi (6); larrun mendi (8)

mendi alde (10); mendi aldean (12); mendi aldeko (13); mendi aldera (43); mendi aldera jo (9); mendi aldetik (5); mendi arte (5); mendi artean (10); mendi arteko (8); mendi barrenean (6); mendi bat bezain (4); mendi baten magalean (6); mendi bide (9); mendi bidea (5); mendi bixta (5); mendi bizikleta (4); mendi bizkar (6); mendi bizkarrean (4); mendi buelta (11); mendi buelta bat (4); mendi elkarteak (10); mendi elkarteak antolatzen (5); mendi erraldoi (4); mendi eta muinoek (4); mendi eta oihanetan (5); mendi eta zelaietan (4); mendi gailur (15); mendi gailurra (4); mendi gailurrak (6); mendi gailurrean (13); mendi gailurreko (4); mendi gailurrera (4); mendi gailurretan (9); mendi gain (13); mendi gaina (5); mendi gainak (5); mendi gainean (17); mendi gainera (5); mendi gainetan (14); mendi gainetik (4); mendi garai (13); mendi garai batera (4); mendi garaiak (8); mendi garaietako (4); mendi garaietatik (4); mendi giroko (5); mendi gora (9); mendi gorena (4); mendi gorenetan (4); mendi gune (8); mendi handi (21); mendi handiak (5); mendi harritsuen (5); mendi harritsuetako (4); mendi hegaletan (7); mendi hegi (4); mendi hegian (5); mendi honen (6); mendi honetan (8); mendi honi (6); mendi honi aldatu (4); mendi hori (14); mendi horiek (8); mendi horien (7); mendi horietan (20); mendi ibilaldi (12); mendi ibilaldia (18); mendi ilun (6); mendi inguru (4); mendi inguruan (5); mendi inguruetan (6); mendi irteerak (4); mendi kasko (30); mendi kaskoak (6); mendi kaskoan (12); mendi kaskoetan (11); mendi kaskorat (8); mendi kate (6); mendi kaxko (5); mendi lasterkaldi (6); mendi lasterkari (4); mendi lepo (10); mendi lepoetan (4); mendi lerro (9); mendi lerroaren (4); mendi magal (4); mendi magalaren (4); mendi magalean (8); mendi magaleko (6); mendi magaletako (4); mendi magaletan (4); mendi malda (6); mendi maldan (4); mendi maratoi (4); mendi maratoia (5); mendi martxa (33); mendi martxa egingo (4); mendi martxak (4); mendi martxan (6); mendi mazela (19); mendi mazelan (10); mendi mazelaren (4); mendi mazeletako (4); mendi mazeletan (12); mendi mendian (4); mendi muino (8); mendi muinoak (7); mendi osoa (11); mendi punta (4); mendi sakratua (4); mendi sakratuan (4); mendi santu (8); mendi santuan (20); mendi santuaren (4); mendi santura (4); mendi ta (7); mendi taldea (4); mendi taldeko (4); mendi tontor (12); mendi tontorrak (4); mendi tontorrean (10); mendi tontorretan (4); mendi txapelketa (7); mendi txapelketako (4); mendi txapelketako lehen (4); mendi xoko (6); mendi xola (16); mendi zintzur (4); mendi zoko (10); mendirik mendi (8); mendiz mendi (53); mendiz mendi ibili (4)

munduko mendi (6); ursu mendi (13); ursu mendi elkarteak (5); urtsu mendi (5); zortzimilako mendi (5)

ararat mendia (5); cho oyu mendia (5); everest mendia (4); itsasoa eta mendia (4); la verna mendia (7); libano mendia (5); mendia bezain (10); mendia igo (6); mendia maite (6); mendia utzi (6); metroko mendia (4); patuaren mendia (4); sion mendia (6); urgull mendia (4)

euskal herriko mendiak (5); inguruko mendiak (14); mendiak baino (8); mendiak bezain (7); mendiak eta haranak (4); mendiak ikusi (4); mendiak ikusten (4); mendiak mugitzen (4); mendiak zeharkatu (5); ural mendiak (11); zortzimilako mendiak (4)

ararat mendian (7); gargano mendian (4); garizim mendian (4); gauaz mendian (4); gilboa mendian (5); horeb mendian (11); jaizkibel mendian (4); karmel mendian (6); la verna mendian (20); mendi mendian (4); mendian baino (5); mendian barna (5); mendian barrena (12); mendian behera (45); mendian behera erori (4); mendian bizi (13); mendian egon (5); mendian erakutsi (5); mendian gaindi (8); mendian galdu (4); mendian galduta (5); mendian galdutako (6); mendian goiti (5); mendian gora (118); mendian hil (9); mendian ibili (11); mendian ibiltzea (4); mendian ibiltzeko (15); mendian ibiltzen (16); mendian zebilen (4); mendian zegoen (4); mendian zehar (4); moria mendian (4); sinai mendian (15); sion mendian (13)

ararat mendiaren (13); ararat mendiaren sumina (6); fuji mendiaren (5); fuji mendiaren tankera (4); jaizkibel mendiaren (4); larrun mendiaren (10); mendiaren azpian (5); mendiaren gailurrean (6); mendiaren gailurrera (11); mendiaren gainean (6); mendiaren gainera (5); mendiaren inguruan (7); mendiaren kaskoan (4); mendiaren kaskorat (4); mendiaren magalean (13); mendiaren maldan (4); mendiaren oinetan (6); pisga mendiaren (4); sinai mendiaren (4); sion mendiaren (6)

mendiari begira (7); mendiari buruz (10); mendiari buruzko (6)

mendien artean (15); mendien arteko (12); mendien gainean (5); mendien gainetik (6); mendien inguruan (4); mendien kontra (4); ural mendien (8)

inguruko mendietako (4); ural mendietako (4)

europako mendietan (5); euskal herriko mendietan (5); inguruko mendietan (16); israelgo mendietan (7); mendietan barna (6); mendietan barrena (8); mendietan bizi (9); mendietan gaindi (16); mendietan gora (5); pirineo mendietan (5)

ural mendietara (4)

ekialdeko mendietatik (5); mendietatik jaisten (4); ural mendietatik hara (4)

mendiez bestaldeko (4); mendiez bestaldera (4)

errege mendiko (6); espainiako mendiko (5); espainiako mendiko duatloi (4); europako mendiko (7); ezkaba mendiko (4); idauze mendiko (11); la verna mendiko (7); larrun mendiko (4); mendiko artzaintza (4); mendiko bide (4); mendiko bideak (4); mendiko bizikleta (5); mendiko borda (4); mendiko botak (7); mendiko duatloi txapelketa (4); mendiko errepide (4); mendiko etapa (7); mendiko etapak (4); mendiko etapetan (14); mendiko europako (4); mendiko landan (9); mendiko sailkapena (11); mendiko sailkapena irabazi (6); saint michel mendiko (4); subasio mendiko (6)

jaunaren mendira (5); mendira atera (6); mendira begira (4); mendira begiratu (4); mendira eraman (8); mendira eramaten (4); mendira igo (43); mendira igo zen (24); mendira igo ziren (5); mendira igotzeko (5); mendira igotzen (6); mendira jo (13); mendira jo zuen (4); mendira jo zuten (5); mendira joan (33); mendira joan zen (7); mendira joatea (5); mendira joateko (11); mendira joaten (17); moises mendira igo (4); sinai mendira (6); sion mendira (11)

hermon mendiraino (4)

mendirik mendi (8)

menditik behera (5); menditik jaisten (4); menditik jaitsi (23); menditik jaitsi zen (6); menditik jaitsi zenean (5); sinai menditik (5); sion menditik (4)

mendiz inguratuta (4); mendiz inguratutako (4); mendiz mendi (53); mendiz mendi ibili (4)


mendialde (250 agerraldi, 40 liburu eta 74 artikulutan; orobat mendi alde 97 agerraldi, 40 liburu eta 29 artikulutan; Euskaltzaindiaren Hiztegian mendialde agertzen da) 1 iz

Iritsi zen Laban Jakobengana; honek mendialde batean jarria zuen oihal-etxola.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 88. orr.

Zoazte Negeb-etik barrena, mendialdera iritsi arte.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 203. orr.

Gero, liburu bat hartu eta ibilalditxo bat egitera atera da mendi aldera, txakurrarekin.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 28. orr.

Egunsentian mendialdera jotzen du eta ibilaldi luze bat egitera abiatzen da.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 232. orr.

Mendialdetik mendebalderantz jarraituz, Bet-Aben basamortura heltzen zen.  Elizen arteko biblia   Jos 18,12

Lagun iezaguzu, gure kontra elkartuak baitira mendialdeko errege amortarrak.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 28. orr.

Gau hartan bertan, Donner mendialdea iragan zuten San Franciscora bidean.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 87. orr.

Jelkaldi honetan aipatzen diren artzainak Aralar mendialdekoak direla.  Berria - Kultura   2004-07-27

Nafarroako mendialde honetarako 1742an atera zuen ediktu batek.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 179. orr.

Ivreako mendialdean jaioa zen, lur eder elkor horretan.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 64. orr.

Bestalde badaude Gasteitzen euskaltegiak, Lautadan, Zuian, Mendialdean, Prian eta Trebiñon.  Herria   2001-02-08

Toskanako mendialdeko herrixka guztiak bezala, antzinakoa da eta hilobi etrusko ugari ditu.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 161. orr.

Biarnoko mendialde hortan, bere umearekin zabilan hartz bat, eskualde hotako motatik oraino bizi zen azken emea omen, ihiztari batek hil baitu...  Herria   2004-11-11

Askotan esan izan da baserriak markatu duela euskaldunaren izaera (edo mendi aldeko euskaldunaren psikologia bederen).  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 128. orr.

Hartzak sartzeko planarekin batera, mendialdeko ekonomia bultzatzeko neurriak onartu ziren.  Berria - Harian   2005-04-10

Ondarrola Kaixtulenean sortua duela 80 urte, bizia eraman du laborantxan, ez baita lan erretxa mendi alde hotan.  Herria   2004-07-22

Mendialde guztia ibili dut goitik behera don Bartolomé San Juan ezkutatzen den txokoaren bila.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 114. orr.

Denetara, bi mila grabazio baino gehiago daude sailkatuta, mendialde osokoak.  Berria - Kultura   2004-05-15

2 (M larriz) nafarroako mendialdea; Arabako mendialdea.

Lainoa eta euria Mendialdean eta ateri Iruñerrian eta Erriberan.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 75. orr.

Bestalde badaude Gasteitzen euskaltegiak, Lautadan, Zuian, Mendialdean, Prian eta Trebiñon.  Herria   2001-02-08


mendialdi iz mendian igarotzen den aldia.

Manuel Arbiza amasarra mendialdi bat egitera jalgi zen Txiki zakurrarekin.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 50. orr.

Emakumeak ziren, batez ere, bainuetxean astotxoak alogeran hartzen zizkietenak inguruetako baserritarrei, mendialdiak egiteko ermitetara eta iturburuetara.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 96. orr.

Anai Jaxinto, beraz, ez zen nik gaztetan uste nuèn ogroa, umorez ondutako zentzu ezin finagoa baitzuen, mendialdi hartan ongitxo erakutsi zidanez.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 231. orr.


mendiarro ik mendi 6b.

mendiarte (11 agerraldi, 8 liburutan; orobat mendi(-)arte 17 agerraldi, 11 liburu eta 2 artikulutan, mendarte 8 agerraldi 3 liburutan, eta menditarte 4 agerraldi 3 liburutan; Euskaltzaindiaren Hiztegian mendiarte agertzen da) iz

Azpilkueta izan zen beraz Orreagako kalonje eta, atseginekin entzun zuen bere izen hori, baina ez zen luzaz bizi izan mendiarte horretan.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 17. orr.

Goiak erabat oskarbi, mendiarte altuago hauetan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 56. orr.

Mendi-arte estu samarrean luzatzen den harana hartzen du Caracasek. Alpe Garaietan, izoztegien oinetan, mendien gailur zuriak ebakitzen dituzten harkaitzezko mendiarte gorrietan dauden ostatu etxe guztiek bezala, Schwarenbacheko bentak Gemmiko mendiartean dabiltzan bidaiariei babeslekua ematen die.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 15. orr.

Ekaitzak sarri izan ohi dira Alpeetako mendarte handi haietan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 209. orr.

Arbasoen itzal gisa, mendi artean kantuan eta dantzan bizitzeko.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 107. orr.

Edo mendiarteetan sartzen zen, non zuhaitzak, txorien habiek zamaturik, hostoz janzten hasi berriak baitziren.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 397. orr.

Iparraldekoa beti leku beretik sartzen da, Arizbakar eta Larraingane mendiartetik Zianzuloko basoan behera.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 67. orr.

Bonba hegazkin berri bat, Heinkel 111, agertu zen mendi artetik, eta bonbak bota ondoren, itzuli eta beste bi gehiagorekin agertu zen berriz ere, amets gaizto gisa.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 67. orr.


mendibehezale iz

Lehen mendigoizale nintzena mendibehezale bihurtu nintzen, neure arima barruko isuri ilunari men eginik.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 21. orr.


mendibehi ik mendi 7.

mendibide (15 agerraldi, 5 liburu eta 2 artikulutan; orobat mendi(-)bide 25 agerraldi, 13 liburu eta 9 artikulutan) iz mendiko bidea; mendiko errepidea.

Errepidea utzi eta mendibide berdeetan barrena abiatu nintzen. eta pista bukatu zenean mendi-bide lokaztu batean gora egin genuela.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 97. orr.

Mendi bidea adierazten baitu GRak.  Berria - Kultura   2004-07-06

Dena ongi jaso ondoren, beraz, mendibidean behera abiatu ginen.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 60. orr.

Senar-emazteak hil ziren atzo Elexabeitian, beren noranahiko ibilgailua Bikotzgane eta Pagomakurre gainak lotzen dituen mendi bide batetik atera eta mendi magaletik erori ostean.  Berria - Euskal Herria   2004-11-12

Autoak zabu-zabuka zebiltzan bidean, euritan, harrien gainean jauzika balebiltza bezala, mendibideetan gehiegizko abiaduran zihoazela.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 72. orr.

Mendibide horiek ingurumena funditzen dutela eta ez direla batere beharrezkoak.  Herria   2005-10-13

Egia zen motel aitzinatzen genituela kamioiak Markinatik Ondarroako mendi bidean.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 13. orr.

Ortziraletik iganderat, "Rallye des Cimes" mendi bidetako lehiaketa Ligitik abiatuz.  Herria   2004-09-02


mendibizkar ik mendi 9.

mendigailur ik mendi 10.

mendigain ik mendi 11.

mendiganadu ik mendi 12.

mendigoi ik mendi 13.

mendigoizale 1 iz mendizalea, bereziki mendi goietara igotzen dena. ik alpinista.

Egun hotan, bi mendigoizale euskaldun hupatu dira Lhotse mendiaren kasko-kaskoraino.  Herria   2003-05-29

Uztailaren 15ean, asteartez, Jon Beloki mendigoizaleak moldatutako "Jainkosen altzoan" diaporama.  Herria   2003-07-10

Egunkariak zioenez, Rahn mendigoizale porrokatua zen eta azken egun haietan txango bat egiten ari zen mendialde hartan.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 235. orr.

Mendigoizale suharra zen Manex, euskaltzale, abertzale eta historialari suharra zen bezala.  Berria - Kultura   2004-05-05

Lehen mendigoizale nintzena mendibehezale bihurtu nintzen, neure arima barruko isuri ilunari men eginik.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 21. orr.

Bezperan iritsi zen Cho Oyun zendutako mendigoizale gaztearen gorpua jaioterrira.  Berria - Kirola   2004-11-10

Mendizale elkartea antolatu; herri arteko mendigoizaleen topaketak bultzatu...  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 94. orr.

Baztango mendi ibilaldia iraganen da ere igandean, Baztango Mendigoizaleen Elkarteak antolaturik.  Herria   2005-05-26

2 (hitz elkartuetan)

Larunbat aratsean, Posta biltokian, mendigoizale filma.  Herria   2003-05-01


mendigune (orobat mendi gune; Euskaltzaindiaren Hiztegian mendigune agertzen da) 1 iz gune menditsua.

Hindu Kush mendiguneko igarobideetan zehar.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 169. orr.

Gaurkoa Dolomitak mendiguneko etapa bakarra da, baina jakina da, Dolomitetan, handik edo hemendik, alde batetik edo bestetik, mendate asko gogorrak direla, hormak, munduko gogorrenetakoak..  Berria - Kirola   2004-05-25

Belaze eta mendigune ospelak zuri-zuri zeudela genioen atzo, Paris-Nizako hirugarren etapan.  Berria - Kirola   2004-03-11

2 Erdialdeko Mendigune Frantziako erdialdeko mendigunea.

Aitaren lan horregatik, etengabean joan behar izaten genuen alde batera eta bestera, Pirinio aldera aurrena (Nougen, Vergne...), eta Erdialdeko Mendigunera gero (Marsillac, La Croixille...).  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 67. orr.

Asteazken eta ostegunekoak [etapak] Erdialdeko Mendigunean barrena egingo dira.  Berria - Kirola   2004-03-05


mendikante izond eskekoa.

Garrantzi handikoa da idazki hau Ordena mendikanteek klero sekularrarekin pobretasunaren inguruan izan zituzten tirabirak ulertzeko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 907. orr.

Fraide mendikanteek Elizan beren bizimolde propio eta bereziaren arabera bizitzeko zuten eskubidea legitimatzeko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 908. orr.

Mendikanteen biziera, eta bereziki haien pobretasunaren aldeko aukera, kritikatu zuen Saint Amour-eko Gilen Maisuak, aukera horren zilegitasuna zalantzan jarriz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 908. orr.

Pariseko unibertsitatean, maisu sekularren eta mendikanteen arteko polemika pizten da.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1213. orr.


mendikari iz mendikoa den pertsona.

Eskerrik asko Jaun Goikoa, ditutzu baketzen mendia eta gizona, mendikaria eta artzaina, su emailea eta zauritua.  Herria   2005-06-09

Han, lautadatxoan, mendikari txanodunak geldi eta isilik zeuden, zain.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 59. orr.

Eta mendikarien zaldiek benetan hain maiteak zituzten haien zaldizkoak non Atearen izu ikaragarriari ere aurre egiteko prest baitzeuden, beti ere brida zeramaten mendikarien bihotza ziur baldin bazihoan aurrera.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 65. orr.

Huirlin Ederra ez zen sekula Pinnath Gelinera itzuliko, ezta Grimbold Oihan Ilunera ere, ezta Halbarad, esku zurruneko mendikaria, Mendebaldeko Lurraldeetara ere.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 150. orr.


mendikasko ik mendi 15.

mendikate (orobat mendi kate; Euskaltzaindiaren Hiztegian mendikate agertzen da) iz elkarri lotuak dauden mendien multzo handia. ik mendilerro.

Laster burdinbidea egingo dute Permekin lotzeko, Ural mendikatea gurutzatuz.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 302. orr.

Jekaterinburg, ikuspuntu geografikotik, Asiako hiria da, Ural mendietatik hara kokaturik baitago, mendikatearen ekialdeko azken hegaletan.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 169. orr.

3.500-4.400 metroko garaieran ari dira lanean, Ande mendikatean.  Berria - Gaiak   2006-04-19

Argi pixka bat bazegoen oraindik, eta gure mahaitik Atlas Handiko mendikate elurtua ikusten genuen.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 222. orr.

Eskuinera, iparraldean, Kantabriako mendikatearen masa ederretsiz, Picos de Europa famatuak urrunera asmatzen nituen.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 150. orr.

Kaspiar itsasoaren hegoaldean zut, hantxe Elbruz; mendikate luze bat, gailurrik garaienak 6.000 metrorainokoak dituena.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 262. orr.

Hegazkinak itzuli bat egin zuen Sierra Nevada mendikatetik hara, Washoe Valleyko goi-ordokiak zeharkatzeko.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 151. orr.

Aldez alde, ezkerrean Larrun eta eskuinean Atxuria mendiak agertu zitzaizkigun mendikate batek lotuta.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 34. orr.

1.500 kilometroko itsaspeko mendikatea.  Berria - Gaiak   2004-09-08


mendikide iz mendi berean dabilena.

Gure goresmenak Everest Challenge 2003 lehiaketa gogorrean arizan diren Xiril Alvarez eta bere mendikide Marko Etxezarreta-ri.  Herria   2003-12-04


mendikleta iz mendi bizikleta.

Lurra zilatzen duten xenda lohitsuetarik ibilirik, mendikletaz, Creac'h itsasargiaren maldan, neure bi begiz lehentze ikusi nuen ontzi kraskatu baten burdinazko hezurdegia.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 70. orr.

Mendikleta lurrean hedailo, Angela Duval hegaldatu eta kuxkur itsasoari begira egon nintzen unearen zabalaz ez nintzen jada oroitzen.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 90. orr.


mendikoi izond mendirako joera duena.

Begira lehen-lehenik animaliei; horrelaxe sortuak direla ikusiko duzu basapiztia mendikoiak, horrelaxe gizateria eta horrelaxe, azkenik, ezkatadun isilak eta hegalari mota guztiak.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 157. orr.


mendikotar izlag/iz Mendikotakoa, Mendikotari dagokiona; Mendikotako biztanlea.

Mintzatu naiz bereziki bi kantari xaharrekin, bat "manexa" Balerdi Arrangoiztarra eta bertzea Xiberotarra, Arabarco Mendikotarra.  Herria   2001-07-26


mendilepo ik mendi 16.

mendilerro (orobat mendi lerro; Euskaltzaindiaren Hiztegian mendilerro agertzen da) iz elkarri lotuak dauden mendien saila. ik mendikate.

Nik, berriz, Gorgomendi, Botreaitz, Akaitz, Artzanburu, Aizkorri eta Aratzerainoko mendilerro luzea nerabilen buruan...  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 90. orr.

Baso hertsieneko bideetan sartu ziren, mendilerroko maldetan.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 76. orr.

Atzealdeko mendi lerroak eta erdiko haitz zuriak.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 105. orr.

Ehizarako jantziak eta trepetak hartu eta mendira egin zuen ihes, bere lotsa gordetzearren: Tormantos mendilerroko Peña Negra haitz beltzaren eta Burguillos aizkorriaren magaletan ezkutatu zen.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 230. orr.

Eolicas de Euskadik ez du parke eolikorik egingo Ordunteko mendilerroan.  Berria - Euskal Herria   2006-03-31


mendimartxa ik martxa 17.

mendipe 1 iz mendiaren azpiko edo beheko aldea.

Ez zituen gero indioilarrok saltzen: [...] bere maitaleei ematen zien opari, bai baitzituen ugari, itsusiak, zaharrak, Piamonteko Alpe-mendipe guztietan sakabanatuak.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 99. orr.

Unaldietan, bere gogortasun sideral, etsai, arrotzean hautematen nuen inguratzen ninduen haitzaldea, Alpe-mendipeen berde sigi-sagatsua.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 107. orr.

2 (leku atzizkia singularreran)

Dwimorbergen itzalean zabaltzen den Atearen beste aldean, mendipean ezkutaturik, irteera ahantzirantz doan ezkutuko bidea zagok.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 79. orr.


mendiratu, mendira(tu), mendiratzen da ad mendira joan.

Ikusia zegoen alferrik etorria zela, balnearioko bezeroak ez ziren bazkalostean mendiratzen.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 96. orr.

Orroit gira gure denboran ere, mendiratu artzainak berriz jautsirik beherago elurraren gatik  Herria   2001-05-10


mendiratze iz mendira joatea.

Gaurkoa du azken mendiratzea.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 171. orr.


mendiska ik mendixka.

menditar 1 izlag mendikoa, mendian bizi dena.

Denbora hartako beren menditar latinarekin.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 16. orr.

-Ume menditarrak dira -jakinarazi zion maisuak inspektoreari bisita egitera etorri zitzaigunean.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 37. orr.

Eta ez bakarrik euskaldun menditarrei buruzko mespretxu hori, guk gaztaroan nozitutakoa, oso aspaldikoa delako [...] baizik eta, batez ere, oraindik bizirik dagoelako, eta inoiz baino gaiztoago agian.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 74. orr.

Oso ondo jabetzen zen zein zen esku artean zuen tresnaren herrena, tonalitate guztietara bajuekin ez iristea, alegia, eta hala ere, duintasuna eman nahi soinu menditar, sasiko, egurtuari.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 79. orr.

Kargurik gabeko azpiadiakono hutsa naiz, menditarra, nire herriko monastegian egin ditudanak bertze ikasketarik gabea -arrazoitu zuen.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 296. orr.

• 2 iz mendiko biztanlea.

Iruñean juduek badute beren auzoa, Juderia, eskual menditarrek berena, Nabarreria.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 193. orr.

Tour de force horren bidez, Marokoko espainiar eta frantziar eskualdeen arteko muga teorikoan hankalatraba zeuden Rifeko menditarrek K.o. 1921ean Annualeko hondamendia eragin zieten espainiarrei.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 148. orr.

Menditarrak jende zaila ziren, gogorra.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 58. orr.

Menditar hauek gordetzen direnean, deabruak ere ez ditu aurkitzen.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 29. orr.

Nolakoa ote zen, bada, menditar hura, karrika estu batean ikaratu gintuena, Berdaine meskitatik masustondo baten gerizpean zegoen plaza xarmagarri hartara bidean?  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 70. orr.

Panticosa bortuko menditarren gerriko bat, zurezko makila ferratu bat, espartinak.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 204. orr.

Menditarren arropa zarpailez jantzirik heldu ziren.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 43. orr.

Pashak ez zuela jakin berreskuratzen menditar xume batek lapurtu zion zaldia.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 38. orr.

Bi eredu ziren, Zalakain eta Katxo hura, guztiz diferenteak; batak, menditarraren baretasuna eta buruargitasuna zuen; besteak, Erriberakoaren amorrua eta bizitasuna.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 70. orr.

3 (Frantziako Iraultzan) Convention izeneko legebiltzarrean, aulki garaienetan esertzen zen talde fanatikoko kidea.

Orduz geroztik, Iraultzari eratxiki zaizkion frantses jatorriko "terrore", "terrorismo", "terrorista" eta beste izen guztiek adierazpen berezia daramate: ezen, Menditarrak deitu iraultzaileak ohartu zirelarik ez zituztela haien ideiak onartzen ez herritarrek, ez auzo herriek, ideien bataila gal beldurrez, izitu ziren eta etsaiak bilatzen eta ehizatzen hasi, bazter guztietan.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 64. orr.


menditarte ik mendiarte.

menditartu, menditar(tu), menditartzen da/du ad menditar bihurtu.

-Bat-batean menditartutako bulegariarena.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 69. orr.


menditontor ik mendi 19.

menditsu 1 izond lurraldeez mintzatuz, mendi asko dagoena.

Nafarroakoa zela, lurralde basati eta menditsukoa.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 167. orr.

Yusteko monasteriora erretiratu zen, Isabel ibilitako lurralde menditsuetatik ez oso urruti.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 233. orr.

Lurralde hark mendialdea, Xefela lautada, Araba harana, alderdi menditsuak eta Negev basamortua hartzen zituen.  Elizen arteko biblia   Jos 12,7-8

Llurraldeko alderdi menditsura igoarazi zuen eta hura hartu zuten ondorengoek herentzian.  Elizen arteko biblia   Si 46,9

Toki menditsua eta karst asko dituena.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 20. orr.

Darfour deitu eskualde menditsuan.  Herria   2005-06-16

Yemengo iparraldeko eremu menditsu batean.  Berria - Mundua   2004-07-06

Lur azal menditsu eta koskaduna baita ekaitzak gehien estimatzen duena.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 239. orr.

Bi urte lehenago, taliban ezkutu baten tiro trebeak orkatila txikitu zion Afganistango Tora Bora menditsuko labarretan.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 40. orr.

Denver atzealdean utzi, eta Mendebalde menditsuan barneratzen hasi garenean, Aspen inguruan ekaitza lehertu da.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 126. orr.

Orografia menditsua delako.  Berria - Kirola   2006-03-03

Vueltako etapa menditsu denak bigarren astean daude.  Berria - Kirola   2004-12-16

2 irud/hed

Soineko zuria zeraman jantzia, bular gainetan estu itxia, bular menditsuak nabarmenaraziz, besaburu esne-kolorekoak agerian utziz,  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 153. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eremu menditsu (4); eremu menditsu batean (3); eskualde menditsu (3); etapa menditsu (5); lurralde menditsu (6)

eskualde menditsuan (3); etapa menditsuan (5); lehen etapa menditsuan (3)


menditxo iz mendi txikia.

Eguzki galdaren azpian itzalik ez zuen menditxo harrizu baten maldan galtzen zen.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 73. orr.

Menditxo idor batzuk ikusten ahal ditugu aurrez, harresien gainetik.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 135. orr.


menditzar 1 iz adkor mendi handia.

Liebanako gure komentuan, Potes aldean, menditzar handien itzalean.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 105. orr.

Zertarako igo nahi dituk menditzar horiek? galdetu zidan behin Okarizek.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 173. orr.

8.463 metro ditu Makalu menditzarrak eta Lafaille bakar-bakarrik ari zen mendia igotzeko ahaleginean.  Berria - Kirola   2006-01-31

2 irud/hed

Biek sinesten zuten Amerikan, eta biek sinesten zuten Amerika pikutara joanik zela, makinaz eta diruz etengabe hazten zen menditzar batek zanpaturik hiltzen ari zela.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 24. orr.


mendixka (orobat mendiska g.er.) 1 iz mendi txikia edo garaiera txikikoa. ik muino.

Usaian bezala, mendia edo edozein mendixka aski zait, beste norbait bilakatzeko.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 44. orr.

Mendixka baten tontorrean zegoen, eta Naches ibaia ikusten zen bertatik.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 71. orr.

Hemen mendixka eztiak daude.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 204. orr.

Belokeko mendixkaren zolan.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 14. orr.

Muskildiko mendixka baten kaskoan. hantxet, Akoka mendixka inguratu orduko, Atxuria mendi pollitaren lepo batean.  Herria   2004-08-12

Tomsk, hogeita bost mila lagunen bizilekua, modu ikusgarrian hedatzen da mailaka-mailaka hegal aldapatsu samarreko mendixka batean gora.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 303. orr.

Lertxunez, haltzez eta haritz bakan batzuez estalitako mendixkek zeru ertzaren lerro patxadazkoa marrazten zuten.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 125. orr.

Mendixketako herriak ikusten genituen pasaeran bi aldeetako maldetan, han-hemenka sakabanaturik.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 185. orr.

Herri ttipi batzuk mendixka artean barreiatuak.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 72. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Hantxe, mendixka mazeletan, gatzak lur grisari moldatzen dizkion mihise xuriak eguzkitan daude.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 115. orr.

Aurrean daukaten mendixka-muinoen gainetik altxatzen den bizkarrak Oskitx duela izena esaten ari zaio.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 197. orr.

· Ez zen han zuhaitzik babesteko, baina baziren errepiderako zehatutako harri-mendixka batzuk, eta haietako batean Martin jarri zen eta bestean atzerritarra.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 120. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

hakila mendixkan (3)

mendixkaren gainean (3)


mendizain iz mendiak zaintzeko lanbidea duen pertsona.

Gizona mendizaina zen eta diru faltsua egiteagatik giltzapean egona.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 78. orr.

Hainbat mendizainen etxetako [behatoki] postuak.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 53. orr.


mendizale 1 iz mendira joatea, mendian gora ibiltzea gogoko duen pertsona. ik mendigoizale; alpinista.

Joan da mendira eta han hamaiketakoa beste mendizale batekin banatuko du.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 123. orr.

Mendizale batek mila arrazoi izan ditzake energia eolikoa sortzen duten zutabe horien aurka egoteko.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 129. orr.

Bi mendizale zendu dira Pirineotan Pourtaleteko lepo ondoan.  Herria   2005-12-22

Mendia, bere magalean gauzkan zerbait izatetik ideien munduraino irristatu eta eroria dago gaur mendizale amorratuenen gogoan.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 274. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Hala eta guztiz ere, hilean behin edo, beheko auzoko mendizale talde batekin joaten nintzen ibilaldiak egitera. Juanitok berak mendizale-talde bat sortu zuen, herriko gazteei mendia maitatzen irakatsi eta, bide batez, aberriaren ederra ere dastarazteko.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 101. orr.

Mendizale saldo handi batek dio dei horri ihardetsi.  Herria   2003-06-05

Tolosako Oargi mendizale elkarteko bazkide ginen.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 20. orr.

Bizkar-zorro bana soinean eta mendiko botak jantzita, mendizale itxura zuten.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 145. orr.

Urkizurako bidean bizi da Antxon Bandres, Euskal Mendizale Federazioko lehendakaria.  Berria - Euskal Herria   2004-02-01

• 3 (izenlagun gisa)

Kaletar mendizale horietako batek.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 131. orr.

Nafartar mendizale bat, Raul Monasterio Ongai, 29 urte, hil da Peruko mendietan.  Herria   2003-09-18

4 mendigoizalea, alpinista.

8.000 metroko mendiak igotzen saiatzen dira mendizale batzuk, eta guk hori aski naturaltzat hartzen dugu.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 24. orr.

Alberto Iñurrategi mendizale ezaguna haurrekin solasean ari da eskola batean, irakasleek propio horretara gonbidaturik. urretxuarrak nahi izan du Cho Oyu mendia igo, italiano mendizale batzurekin.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 190. orr.

Arrisku handiko kiroletan, mendizale eta espeleologoen artean, kasu, erreskate taldeak egoteak eta zerbitzu horiek debalde izateak, zenbait kirolzale arrisku handiak hartzera eraman omen ditzake.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 148. orr.

5 goi mendizale

Euskal-Herrira itzulidira Jon Beloki eta Alberto Iñurrategi goi-mendizaleak, Himalaiako Cho Oyura mendia (8.201 m.) igo ondoan.  Herria   2002-12-19

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bi mendizale hil (3); euskal herriko mendizale (4); euskal mendizale (8); euskal mendizale federazioko (4); mendizale amorratua (4); mendizale bat erreskatatu (4); mendizale bat hil (6); mendizale bat salbatu (6); mendizale elkarteko (3); mendizale federazioko (4); mendizale gazte (3); mendizale hil dira (3); mendizale nafar bat (3); mendizale talde (3)

galdutako mendizalea (3)

edurne pasaban mendizaleak (3)

italiako mendizaleen elkartea (3); mendizaleen elkarteko (3)

mendizalek parte hartu (3)


mendizaletasun iz mendira joateko zaletasuna.

Mendizaletasuna eta sufrimendua eskutik doazela deritzo, berarentzat mendia borroka baita.  Berria - Kirola   2004-08-21

Arlo askotara jo baitzuen San Martinek lanera, jakin-minak eta kulturaren inguruko kezka biziak gidatuta: poesia, hizkuntzalaritza, mendizaletasuna, etnografia, arkeologia, alpinismoa, euskal kultura, kultura oro har.  Berria - Kultura   2006-02-08

Margotzea, irakurtzea, argazkigintza eta mendizaletasuna izan ditu Urretak zaletasun, bere garaian emakumeek bide horiek jorratzea ohikoa ez bazen ere.  Berria - Kultura   2006-03-16

Erreportaia zoragarriak ere ikusten ahal dira, bereziki mendizaletasunari buruz.  Herria   2003-01-14

Gure aitak onartzen zuen kirol bakarra mendizaletasuna zen.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 84. orr.


mendizerra iz mendia; mendilerroa.

Tarahumara mendizerrako «herri zuri» batean emakume zuri batek istripuan Maria Elenaren semea harrapatu eta hil zuen.  Berria - Kultura   2004-03-23

Guardian eta Bastidan Toloño mendiaren eta Kantauriko mendizerraren inguruan eraiki nahi dituztela golf zelaiak.  Berria - Euskal Herria   2006-04-05

Harik eta mendizerra handi, tontor zorrotz eta harkaitzez beteriko batekin topo egin zuten arte.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 187. orr.


mendizerri ik mendi 20.

mendizulo ik mendi 21.

mendragarri (orobat mendregarri) izond gutxiesgarria.

Jo dezagun orain bizia galtzea besteren baten egitez gertatzen dela; gu hil egiten gaituzte (akabatu ere esan ohi da, baina zentzu mendragarri, gutxiesle edo indargarri batean).  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 109. orr.

Euskal jendea -abertzale azaltzen dena, batez ere -estereotipo mendregarri baten barruan josita uzteko asmoz berpiztu da azkenaldi honetan vizcaíno delakoa, figura hori bere horretan hartuz, edo lehen figura horri bigarren bat gehituz, politikoki susmagarria.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 78. orr.


mendratu, mendra, mendratzen 1 da/du ad gutxitu; ahuldu.

Jakingabekeria honek begien plazerra mendratzen dit.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 219. orr.

Autoaren lasterra mendratu nuen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 49. orr.

Arazorik gabe iragan zen kontrol-makinen artetik, zaku astunek ibilera mendratzen zioten arren.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 261. orr.

Norbait mendratu edo flakatu nahi dutenean, delako horren obrari antzematen zaizkion eraginak aipatzen dituzte.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 156. orr.

Azken denboretan osagarria heinbat mendraturik zabilan.  Herria   2004-10-07

Ez nuke haatik nahi pentsa dezazuen alkoholismoa mendratuz joan dela gure tokietan.  Herria   2004-12-09

2 gutxietsi.

-Ahotik hitza ateratzen zuen aldiro, zuek mendratzeko zen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 360. orr.

Nafarroan Erlijio egiazkoa mendratzen duten ordenantza eta agindu guztiak indarrik gabe uzteko.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 124. orr.

Azantzako semea nik ez dut mendratzen.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 119. orr.

Ez da gure usaia pilotarien mendratzea.  Herria   2005-04-28

3 (era burutua izenondo gisa)

Jende ahul, urri edo mendratuari, mendeku edo kontsolamendu gisa, gorrotozko edo, hobeki, erdeinuzko sentimendu kosmiko bat gelditzen zaio itsatsia.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 139. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

osagarria mendratia (3)

osagarria mendratua zuela (3)


mendratze iz gutxitzea, ahultzea.

Bururatzeko karboneko monoxidoako emaitzek ere mendratze bat ezagutu dute.  Herria   2005-04-28

Libelo horren egilea euskararen mendeetako mendratzeari buruz asma ahal zitekeen esaldi itsusiena idaztera iritsi zen, unamuno guztiak ahantzarazten eta are maitagarri bihurtzen dizkiguna; eta da honako hauxe: "historiak minimizatze tekla jo zuen".  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 85. orr.


mendre 1 iz ahula, txikia.

Txabusina zarpail baten barnean, emakumea txikia, mendrea eta iharra zen, eta ni baino are urduriago ematen zuen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 93. orr.

Ez dakizu ttipia naizen ala handia, azkarra ala mendrea, lodixkoa ala meharra.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 18. orr.

Adimenez urri eta bizioz luze, ahul, mengel, mendrea eta, finean, ezertarako ere arriskurik sortzen ez zuen zomorroidea.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 46. orr.

Haren beso-zangoak txori batenak bezain mendreak ziren.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 26. orr.

Haren esku mendrea urduri mugitu zen nire hatzen artean. denbora luzea eman nuen leihotik palmondo ahul mendreari begira, ilargiaren argitan, pentsakor.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 95. orr.

Bota ezazu zure burua hemendik behera, aingeruak laguntzera etorriko zaizkizunez, ez duzu den perilik mendrena ere.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 186. orr.

Labana mehe bat aterata, inolako arazorik gabe zabaldu zuen maletaren sarraila mendrea.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 82. orr.

Aldiz Lapurdi iparralde hortan gorakada mendreagoa da, gauzak emeki doatzi oraino.  Herria   2002-09-05

Horiek dira, besteak beste, sinbolo kaltegarriak, eta ez mendreak gainera, hizkuntzaren erabilerako.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 132. orr.

2 den mendren izlag den gutxien.

Marik erran zien bezalaxe, Berara heltzeko gainbeherak ez zuen den mendren zailtasunik.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 103. orr.

Hartaz gauza bakar bat atxiki zuen oroimenean: den mendren sentipenik islatzen ez zuen so iluna botatzen zuten begi haiek, urdail gainean pistola pausatzen zion gizonarenak bezalakoak.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 265. orr.

Hunek den mendren arazorik gabe bizitzaileak kanpora lezazkela.  Herria   2005-06-02

3 den mendrena (orobat den mendreena g.er.) adlag den gutxiena.

Hilabete sariak den mendrena goititzean, ez zen usu gertatzen ordea, familien jateko erosketak beti maila berean geratzen ziren, etxeko apaingarri eta tresnetan baliatzen zela diru gehigarria.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 105. orr.

Gutienez, gau oso batez lo egitea ardietsi zuen, den mendrena ere hartzeko on baita.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 204. orr.

Ez nikek nahi hi horietarik edo horien den-mendrena alde izaitea.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 58. orr.

Inoiz ez nion sumatu dardaririk den mendrena, ezta duda txikiena ere, bere eskutan utzitako malerusekin.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 96. orr.

Eta harengandik ez genuen erdietsi ahal izan ez elerik, ez imintziorik den mendrena ere.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 506. orr.

Zuhurtasunik den mendrenak gehixeago egotea gomendatzen zidan, ordea.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 351. orr.

4 den mendreneko (orobat den mendreeneko g.er.) izlag den gutxieneko.

Handik goiti den mendreneko ur xorta errefusatzen daukute. Denak xeheki kondatzen ditu, den mendreneko gezurrik sakatu gabe.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 133. orr.

Bizia horrela zela eta ez zuela den-mendreneko errurik.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 337. orr.

Inoiz ez nuen baserriko lanetarako den mendreneko interesik agertu, eta bai ordea liburu eta fantasietarako.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 74. orr.

Iragana ahalik oneskien duplika dezagun, tradizioari den mendreneko ñabardura erorik ekarri gabe.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 38. orr.

Gisa horretan ez zuen den mendreneko poxelurik senditzen artzainak.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 186. orr.

Bainan zer indarrak, zer kemena, den mendreneko zerbaiten ardiesteko, ez direlarik alta bertze munduko neurri batzu galdetzen!  Herria   2002-11-21

5 den mendrenik (orobat den mendreenik g.er.) adlag den gutxienik.

Ez ninduan den-mendrenik ere kezkatu, badakik, osaba Manezek urteko zingar-azpiak ganerrean zatxizkalako idortzen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 115. orr.

Nire kezkak, ordezka-ezinezko piezaren bat norbaitek ostu ote lezakeen edo, ez du Herbert den mendrenik ere ikaratzen.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 253. orr.

Baina ez zuen den mendreenik ere pentsatu Ildo komandokoak hirian zebiltzala.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 52. orr.

Ez elur-erauntsi gero eta bortitzagoak, ez andre Madalenen ahaide eta lagunen azken esperantzek ez omen dute suaren indarra den mendrenik ere apaltzea lortu.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 157. orr.

Sintomatikoa irudi zaigu nola ipar euskal herriko diskurtso politikoa ez den hiru hamarkada hauetan den-mendrenik ere kantitu.  Berria - Kultura   2004-03-02

Eta adi, jendeak, jende arruntak arrazoia ematen dit, egunero ogia erosten duen jende arruntak bizkarra eman dizue, eta jada ez dizue kasurik egiten, den mendrenik ere.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 37. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

den mendreeneko (3)

den mendreenik (3)

den mendren (4)

den mendrena (18); den mendrena ere (5)

den mendreneko (27)

den mendrenik (15); den mendrenik ere (12)


mendregarri ik mendragarri.

mendreska ik mendrezka.

mendretasun iz ahultasuna.

Alkateak ez zuen sinesten Gullon jaunaren mendretasun edo utzikeria.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 110. orr.


mendrexko izond adkor mendrea.

Batto handixkoa, ipurdi zabal batekin, dena haro eta jestu, bestea ttipittoa eta mendrexkoa, beti ixil-ixila zegoena.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 70. orr.


mendrezka (corpusean mendreska soilik; ETCn 7 adibide daude, denak mendrezkarenak) iz atunaren aurreko eta azpiko zatia.

Haren gidaritzapean, gainera, hiru plater prestatu zituzten: marmitakoa, hegaluze zerrak piperradarekin eta mendreska errea.  Berria - Euskal Herria   2004-07-21


mendu1 iz aiurria, joera.

Samarcandako printzeak Brigida atera zuen dantzara, eta emakumeak, mendu onekoa izanik eta printzea ez lotsatzearren, ezker hankatik egin zuen herrenka, dotorezia handiz eta are finezia handiagoz, eta horrela batak eskuin hankatik eta besteak ezkerretik herren eta herren, berehala ondo lotu zitzaizkion elkarri soinez soin eta hankaz hanka.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 155. orr.


mendu2 ik mentu.

mendu3, men, mentzen du ad menderatu.

Loaz mendurik, ohera sartu zen; alabaina, kalesa beltzeko neska gogoan, begirik bildu ezinik eta buruko astuna zara-zara zuela egon zen luzaz.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 65. orr.


meneko iz mendekoa.

Sediziozko iritzia da menekoek bekatu egiten dutela beren printzeei obeditzen dietenean.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 139. orr.

Zein diren gobernu mota bakoitzean herritarren eta menekoen betebeharrak.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 161. orr.

Motoak pentsatzen laguntzen dit; gorputzari itsasten dio bere indar basatia, eta meneko baten eskuzabaltasunaz eskaintzen bere mehatxuzko orroa, bere oreka kilikagarria, eserlekuaren leuntasuna.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 121. orr.

Bere meneko nahi izanen zaitu sistemak, bere beharretarat makurtua beti.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 15. orr.


menekotasun iz menekoa denaren nolakotasuna.

Berak ere egiten zuen barre eta jolas, baina etxean egon arren, bazuen halako apartekotasun bat, urruntasun bat, Ilderi eta beste mutikoei halako menekotasun bat, eta aldi berean txeratasun bat eragiten ziena.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 213. orr.

Sutan jarri ninduen menekotasun hark, mengelkeria bigun hark, baina ez nien erasorik egin.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 135. orr.

Haren paparoan gurutzea dilindatzen zen eta horrek salatzen Erromako Elizarekiko menekotasuna.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 252. orr.

Nehoren menekotasun politikorik gabe ahalaz, idekiagoa eta libroagoa beharko zuela izan gure kasetak, hori agertu zen berehala.  Herria   2001-10-11

Giza eskubideen konkista bikaina erdietsi da horrela: norbanako modernoaren konkista, ordena kosmikoak [...] ezartzen zion menekotasunetik libre eta berjabe.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 107. orr.


meneo iz

Meneoa dantza mota bat izan daiteke...  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 27. orr.


menera ik men1 4.

meneraezin izond menderaezina.

Gogor bezain gotor ekin nion lanari, sukar meneraezin batek hartua bezala  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 9. orr.


meneragaitz izond menderagaitza.

Berak zera uste izan zuen, ni pertsona hain meneragaitza ere ez nintzela eta, elkarrekin astebete eman ondoren, berriro dena leheneratuko zela; halaxe uste berak... eta nik orduan barre.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 88. orr.


menerakuntza iz menderakuntza.

Jakiteko duzu gure nazioak gai hauetan sakontzeko zeuzkan zientzia ugariak denboraren joan-etorrian eta herri barbaroek gure gainean izandako menerakuntzaren poderioz galduz joan direla.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 182. orr.


meneratu, menera(tu), meneratzen 1 du ad menderatu.

Badu zortzi egun orai amerikar eta irakiar jarriak zirela nolazpait eskuz-esku Faludja inguruetan altxatuak ziren jazarleen meneratzeko.  Herria   2004-11-18

Eta horregatik meneratu zituen, hain zuzen ere, Lutherok herritarrak, hauek hura aise menera zezaketenean, guztiek bat egin izan balute oraren aurka.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 420. orr.

Nola meneratuko dut neure urguilua, neure hutsak ordaintzetik ez bada...?  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 273. orr.

Gibelean Goñi IIIak Imaz meneratu du eta aintzinean Mikel Goñi Titineri nausitu oronoztarra.  Herria   2001-07-26

Egon beharko dute plazako azken bi hauk, garaztarrek meneratu baitituzte trinketean finala laurden hauetan.  Herria   2004-12-09

Produktuak hartzen du indarra eta erabiltzaileak bere apetaren arabera meneratzen du.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 407. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Era berean, giza gorputzean, alde batetik, atal meneratzaileak eta, bestetik, atal meneratuak diren bezala- [...].  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 192. orr.

Bihotza daukaten animalia guztiengan, hura erdian aurkitzen da, eta atal meneratu guztiek bera inguratzen dute.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 197. orr.


meneratzaile izond menderatzailea.

Badira, halaber, unibertsoaren osotasunean zati meneratzaileak ere, oro inguratzen duen "bosgarren gorputza" bezala, eta gidari baten premia duten beste zati meneratu batzuk, hots, elementuak eta hauez osaturikoak.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 192. orr.

Era berean, unibertsoan bada zerbait osotasuna gobernatzen eta atal meneratzailea mugiarazten duena.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 197. orr.


menestra 1 iz hainbat barazki nahasten diren janari saldarik gabea, askotan urdaiazpiko edo haragi zatiak dauzkana.

Aitortu behar izan nion lehen aldiz ikusten nituela menestran baino ezagutzen ez nituen landare asko.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 85. orr.

Bazen non zer hauta: menestra edo arroza lehenbizikoz, albondigak edo xerra errusiarrak bigarrenez.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 330. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Gogoratzen dut zelako arkume menestra pasa genion Gabonetan! Barazki menestra ekarriz hurbildu zitzaienean, [...].  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 198. orr.


mengel 1 izond ahula, erkina, sendotasunik gabea.

Sarri ikusi izan ditut, eta ondo ezagutzen ditut bistaz: emakume txiki eta mengela, hazpegi finekoa, eta gizon meharra, betaurrekoduna eta zenbait hagin falta duena.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 77. orr.

Euren gorputz mengelak adar artean babesten zituzten, haize eta euri erauntsiek ezkutatzera behartzen zituztenean.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 361. orr.

Begi itxiak zituen animalia mengel hura ikustean larritu egin nintzen eta berehala astinduka hasi nintzaion, laster indarrak berreskuratu, eta begiak zabalduko zituelakoan.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 176. orr.

12etan zegoela esan ohi zidan, erlojuaren orratzak irudikatuz, zakila tente eta alegera zuela alegia; eta noizbait 6.30etan zegoela esanez gero, nik beheraka eta mengel zegoela ulertzen nuen.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 254. orr.

Haren higiezintasuna gauza ederra da larritasunak ihi mengelaren gisa astintzen duen gure existentziaren aldean.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 114. orr.

2 irud/hed

Espetxeko nire gelan bazen bonbila mengel bakar bat, zeinak pizturik irauten baitzuen gauez ere; ozta-ozta zen aski irakurtzeko.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 180. orr.

Kandela horixken argi mengelaren azpian.  Berria - Kultura   2006-04-20

Eguraldi epel-mengel ahul eta ustela.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 52. orr.

Lauriek, indar mengel eta ikaratu guztiak bildu, eta goitik behera harramazkatu zion aurpegia, zenbait orbain lizun utziz.  Berria - Kultura   2004-05-23

Astiro-astiro hitz egiten du, hitz bakoitza eta tonua eta keinuak ondo neurtuz: ez dit minik egin nahi, baina ez da konturatzen hizketarako modu mengel horixe egiten zaidala eramangaitzena.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 95. orr.

Ez dezagun ahaztu erlijio mengel hori zela gure tiranoek eskuetan zuten armarik onena.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 212. orr.

Bidailagunen ustetan, hura josteta mengelegia zen.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 102. orr.

Nik ez diot ezer sinesten, holakoetan hitz aspertua oherako bidea zabaldu arteko denbora pasa mengela izaten baita askotan.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 35. orr.

Erreforma mengel bat baino ez da.  Berria - Harian   2006-01-24

Has gaitezen lotsa aztertzen, sentimenen eta joera lizunen aurkako mugimendu mengel hori.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 238. orr.

Eta beldurra diodanean, bere muinean ikararen sustantzia daraman horri buruz ari naiz, eta ez inguruan dabiltzan antzeko sentimendu mengelagoei buruz, alegia, azterketa egiteko kezka, maitasuna agertzeko lotsa, puenting egiteko errespetua, seme nerabearen desobedientziaren nahigabea etab.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 127. orr.

Parlamentuan koipekerietan urtzen ziren bere jarraitzaile mengeletatik kanpo denak zituen aurka Oliver Cromwelek.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 222. orr.

3 (adizlagun gisa)

Handik pixka batera entzun nuen iristen, eta neure buruarekin haserretu nintzen, horren mengel eta belaxka jokatzeagatik.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 193. orr.


mengeldu, mengel(du), mengeltzen du/ad ad ahuldu, erkindu, sendotasuna galdu edo kendu.

Larritu nintzen, puskatu nintzen, mengeldu nintzen.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 155. orr.


mengelkeria iz mengelari dagokion egintza gaitzesgarria.

Sutan jarri ninduen menekotasun hark, mengelkeria bigun hark, baina ez nien erasorik egin.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 135. orr.


mengoa iz beharra; gabezia.

Zer behar eta zer mengoa nuen nik, joko haren jokatzeko eta joko hartan sartzeko?  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 58. orr.

Batarzünaren mengoa.  Herria   2001-08-02


menhir iz oroitarri megalitikoa, lurrean finkaturik dagoen harri handi luze batek osatua.

Adituen interpretazioaren arabera, menhirra altxatu eta berehala eroriko zen.  Berria - Kultura   2004-02-13

Bost mila urtetik gorako menhir estatua antropomorfo bat aurkitu dute Canovelles herrian (Bartzelona), indusketa arkeologiko batzuen ondorioz.  Berria - Kultura   2004-10-14

Xavier Peñalverrek 1982an egin zuen Euskal Herriko menhirren katalogoan, zerrendatuta dago.  Berria - Kultura   2004-02-13

Goren-gorenean, aurrez aurre, bi harritzar erraldoi, bata zutik, bestea belarretan etzana, menhir bat eta dolmen bat, senar-emazte harrigarriak bailiran.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 232. orr.


menia 1 iz su-etena; borroka-etena.

Hamaseko politburoko buru Khaled Mashaalek «su-eten luzea» eskaini dio Israelgo Gobernuari, eta menia horren baldintzak Tel Avivekin negoziatzeko prest dago.  Berria - Mundua   2006-02-04

De Tregua et Pace, Meniaz eta bakeaz, Frantziako Xarles IX.ak, hitzartu zuen hitzarmenaz, Doktor Nafarrak eman iritzia dugu hautatu.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 45. orr.

Zaldunen arteko meniak sakratuak dira.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 127. orr.

Azken hiru urteotan ez da biktimarik izan, eta hori menia faktikoa da berez, baina behin betiko su-etena behar da bake prozesu bat ireki dadin.  Berria - Euskal Herria   2006-02-14

Kurdistango askapen mugimenduak ia sei urtez eutsi dio alde bakarreko meniari.  Berria - Mundua   2004-07-14

2 irud/hed

Aldi batez, paseoan eta solasean ibili ziren, eta bakeak eta atsedenak ekarritako meniaz gozatu zuten, eguzkiaren argitan, hiriaren goiko ibilbide haizetsuetan.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 183. orr.

Plazer hartu nuen ez ustezko menia edo tregua unea eskaintzen zidan lagunaren ahotsaren doinu eztia hautematean.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 166. orr.

Handik edo hemendik azal zekizkiokeen arerio posible eta etsai ikusezinen aurkako borroka meniarik gabean.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 47. orr.

Bukatu da denboragabetasunaren menia eta aurki beteko dira pisu guztiak auzotarrez.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 140. orr.

3 (aditzekin)

Turkiarekiko menia hautsi izana ez da gerra deklarazioa; erreakzioa da.  Berria - Mundua   2004-07-14

Menia eteteko eta borroka armatuari berriz ekiteko.  Berria - Mundua   2004-07-14

Leher eginak, gose hamikatuak, hor jakin ginuen menia izenpetu zutela Frantziak eta Alemaniak.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 113. orr.

Aspaldi daukat menia izenpetua portugaldarren erregearekin.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 379. orr.

Martxoaren 12ko bozak direla-eta, behin-behineko menia eskaini du ELNk.  Berria - Mundua   2006-03-03

Talde armatuari menia emateko eskatu dio.  Berria - Euskal Herria   2006-02-23

ETAren su-etena baino garrantzitsuagoa da menia lortzeko alderdi politikoek nola egiten duten lan.  Berria - Euskal Herria   2006-02-23

Kurdistango Langileen Alderdiak 1998. urtean iragarri zuen menia.  Berria - Mundua   2004-05-30

Apiriletik irailera arteko menia ezarri dute beraz indarrean.  Berria - Kirola   2004-04-20

Hamas eta Jihad erakundeek ez dute menia onartzen presoak askatzen ez dituzten bitartean.  Berria - Harian   2005-02-09

Menia hark iraun zuen aldian.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 142. orr.

Enpresari emandako menia bertan behera utzi eta mobilizazioei berriro ekitea erabaki dute sindikatuek.  Berria - Ekonomia   2004-09-17

Azken lau urteotan egiaztatu ahal izan dugu menia errespetatu izan denean herritarren bizi-baldintzak hobera egin duela.  Berria - Mundua   2006-02-23

Aitaren grinak egoera gaiztotu baino ez zuen egin eta, denboraren poderioz, elkarren etsai bilakatu ziren, noiz gerran, noiz menian zeudenak.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 102. orr.

4 pl

Gure Afonso Henriquesekin itunduta zeuzkan meniak ez haustearen amoreagatik [...].  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 379. orr.

5 (hitz elkartuetan)

Menia iragarpenaren ondoren.  Berria - Harian   2006-03-23

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

menia aldarrikatu (4); menia eman (6); menia emateko (3); menia haustea (4); menia hautsi (5); menia iragarri (4); menia izenpetua (3); menia sinatu (3)


meninge iz garuna eta bizkar muina biltzen dituen mintza.

Nerbio sistemako, garuneko eta bizkarrezur muineko egiturak meninge izeneko zuntz batzuekin daude estalita.  Berria - Euskal Herria   2004-10-12

Arrailadura horretatik orno-muina eta meningeak irten daitezke eta larruazalaren azpian tumorea sortu, normalean bizkarraren behealdean.  Berria - Gaiak   2004-09-29


meningioma iz garuneko tumorea, eskuarki onbera.

Kirurgian, tumorra onairea gertatu zen, meningioma bat...  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 61. orr.


meningita ik meningitis.

meningitis (orobat meningita g.er.) 1 iz

Meningitisa, funtsean, nerbio sisteman dauden defentsen galera da.  Berria - Euskal Herria   2004-10-12

Meningitisa omen, hala esan zioten amari ospitalean.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 20. orr.

Meningitisak jota ospitalera eraman zuten, koma egoeran.  Berria - Kirola   2004-04-01

Meningitis tuberkulosoa izan zuen, bizpahiru eguneko prodromo aldiarekin, eta gero sukar handi bat, haurrari konortea galarazi ziona.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 158. orr.

Meningitis kriptokozikoa milioi bat pertsonako bostek izan ohi dute Sendabide berriren bat aurkitu omen dute han, bizkarrezurreko meningitisaren aurka.  Berria - Euskal Herria   2004-10-12

Txertorik ohikoenak meningitisaren kontrakoa eta sukar horiaren aurkakoa izaten dira.  Berria - Harian   2005-08-06

Birusak eta bakterioak dira meningitisaren eragileak.C meningitisaren txertoa jarriko die Jaurlaritzak 180.000 gazteri.  Berria - Euskal Herria   2004-12-18

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Hiru meningitis kasu atzeman dituzte Abanto Zierbenako ikastolan.  Berria - Euskal Herria   2004-11-27

C motako meningitis kasuek gora egin dute.  Berria - Euskal Herria   2004-12-18

Dela birusek sortua, dela bakterioek sortua, meningitis motak askotarikoak dira.  Berria - Euskal Herria   2004-10-12

Osakidetzako arduradunen arabera, ustezko meningitis agerraldia «kontrolpean» dute.  Berria - Euskal Herria   2004-11-27

3 meningokoziko meningitis

Kasurik gehienetan horrelakorik gertatzen ez bada ere, konortea galtzea, ezinegona, lepoa mugitzeko zailtasunak, jateko gogorik eza eta suminkortasuna ere izan ohi dituzte meningokoziko meningitisarekin gaixotuta daudenek.  Berria - Euskal Herria   2004-10-12

Nafarroako bost urteko haurrari erasan dion B motako meningokoziko meningitisari aurre egiteko txertorik ez da asmatu oraingoz.  Berria - Euskal Herria   2004-10-12

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

c motako meningitis (3); eragindako meningitis (4); meningitis kasu (3); meningitis kasuek (4); meningitis kasurik (3); meningitis mota (4)

meningitisak jota (6

c motako meningitisaren (4); meningitisaren aurkako txertoa (3)

meningitisari aurre egiteko (3)


meningoentzefalitis iz

Hiru urte zituela, hiru gaixotasun larrik jo zuten batera: meninigitis edo meningoentzefalitisa (garunaren eta garun-mintzen handitzea); polioa, eta katu-harramazka batek eragindako sukarra.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 121. orr.


meningokoko iz

Helduen artean ez bezala, normalean haurrengan izaten den meningitisa meningokoko bakterioak eragiten du.  Berria - Euskal Herria   2004-11-27


meningokoziko 1 iz meningokoziko meningitisa.

B motako meningokozikoak eragin zuen 5 urteko haurraren heriotza.  Berria - Euskal Herria   2004-10-12

2 meningokoziko meningitis bakteria-jatorriko meningitisa.

Kasurik gehienetan horrelakorik gertatzen ez bada ere, konortea galtzea, ezinegona, lepoa mugitzeko zailtasunak, jateko gogorik eza eta suminkortasuna ere izan ohi dituzte meningokoziko meningitisarekin gaixotuta daudenek.  Berria - Euskal Herria   2004-10-12

Nafarroako bost urteko haurrari erasan dion B motako meningokoziko meningitisari aurre egiteko txertorik ez da asmatu oraingoz.  Berria - Euskal Herria   2004-10-12

Tafallako haurra erasan duen meningokoziko meningitisaren kasuan, gainera, orbain gorrixkak, sukar handia, hotzikarak, fotofobia eta buruko mina ohikoak izaten dira.  Berria - Euskal Herria   2004-10-12


menisko 1 iz hezur giltzadurako kartilagoa.

Txerpolariarenak eta bi egin beharra dago ohearen eta hormaren arteko pasillo txikitik pasatzeko [...] belaunak behartu beharraren behartu beharrez meniskoak txikitu gabe komunean esertzeko...  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 66. orr.

Meniskoa, bernahezurra eta peronea hautsita neuzkan, eta aldakan ere ebakuntza bat egin zidaten.  Berria - Kirola   2006-02-18

Ezker belauneko meniskoa minduta duela.  Berria - Kirola   2004-02-14

Meniskoan pitzadura bat du.  Berria - Kirola   2006-02-18

Meniskoan haustura izateaz gain, aurrealdeko lotailu gurutzatuan beste haustura bat du.  Berria - Kirola   2006-02-21

Vladica Stojanovic Bidasoako erdiko serbiarrari ebakuntza egingo diote bihar ezker belauneko meniskoan,  Berria - Kirola   2006-04-04

2 (hitz elkartuetan)

Talde zuri-gorriko medikuek jakinarazi zuten, Miguel Escalona atezainari artroskopia egingo diotela, hilaren 10ean, eskuin belauneko kanpo-meniskoan.  Berria - Kirola   2006-01-05

Ezker belaunaren aurreko aldeko lotailu gurutzatua eta barne meniskoa ditu apurtuta triada famatua.  Berria - Kirola   2004-11-17


menopausia 1 iz menstruazioa berez amaitzea.

-Menopausia, hau ikaragarria da- nagusiaren andrea dardarka hasi eta eltzea erori zitzaion.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 73. orr.

Pubertarotik menopausia izan arte.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 45. orr.

Menopausia iristen denean, kanpoko aldaketek eragin handiagoa dute obarioen funtzionamenduan.  Berria - Gaiak   2004-06-11

Menopausiak emakumearen obulaziorako gaitasuna murrizten du.  Berria - Gaiak   2004-06-11

Antisorgailuak lagata, ia-ia menopausiaren kontrako partxeak bilatzen hasteko bidean zegoen emakumea nintzen.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 31. orr.

Menopausia goiztiarra dutenek ugalkortasuna berreskuratzeko teknika.  Berria - Gaiak   2004-03-10

Menopausian den emakumeak hormona bidezko edo bestelako tratamenduak jasotzeko eskubidea daukala aldarrikatuko dute.  Berria - Euskal Herria   2004-05-26

2 (hitz elkartuetan)

Menopausia garaiko hormona tratamenduaren iraupena mugatzea gomendatu dute.  Berria - Gaiak   2004-05-13


menor ik minor.

menorcar izlag/iz Menorcakoa, Menorcari dagokiona; Menorcako biztanlea.

Valentziar batzuek eurena hizkuntza berezia dela diote, eta gauza bera uste dute mallorcar, menorcar eta eivissar zenbaitek.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 222. orr.


menostu, menos, menosten 1 du ad gutxietsi.

Garaipena lortu arterainoko greba urrun dago oraindik baina ez ditugu hargatik menostuko garaipen partzialak.  Berria - Kultura   2006-04-06

Kanpokoak, demokrazia edertzen duten herritar goratsu horiek, menostuko omen genituzke horrela jokatuz.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 201. orr.

Maiz, metropoliaren hizkuntzan ez mintzatzea izan da periferikoa menostearen arrazoi nagusia.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 40. orr.

Literatur itzulpenak menosten dituen baina euskara itzulpen tekniko eta burokratikoen pean itotzeko senperrak eta bi egiten ari den hizkuntzaren teknokrata bati.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 186. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Menostu baten inbidiarekin, alegia.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 54. orr.


menpe 1 adlag mende.

Gauza bera gertatzen da belarriarekin: zarata batek menpe hartzen badu, eragotzirik dago beste soinu bat entzuteko.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 39. orr.

Aberria menpe zutenen hizkuntza berean.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 309. orr.

Esaten duenean kontsideratzen duela menpe dagoela, uler bedi gurutzatuen menpe.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 156. orr.

Abxazeko errege ez da Khan Handiaren menpe, Georgiakoa den bezala.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 71. orr.

Estatu batek bere menpe dauzkan herri xumeen artean diskriminaziorik edo bereizkuntzarik egin baleza [...] orduan sor litezke arazoak.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 87. orr.

Frantziako Eliza, Estatu-Nazioaren menpe ezartzen zuen legeria berriak.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 63. orr.

Zutik jartzera eragin zion berriro, baina bera gaitzaren menpe sentituz, ez zen altxatzen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 267. orr.

Orduan hiritarra ez dago jende askoren tirania txikien menpe.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 34. orr.

Lau lagun atera ziren, bi bikote algara bizian, afalosteko euforiaren menpe.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 88. orr.

Berriro pinudiak mistralaren menpe.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 288. orr.

Denak kanpora erori zituan, olatuen menpe.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 103. orr.

2 mendean

Hor baietsi dudala Errege Katolikoek zuzenki atxikitzen dutela menpean Nafarroa.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 203. orr.

3 -en menpean -en mendean.

Ez da harritzekoa hori gertatzea Euskal Herriko unibertsitateak bi estatu diferentetan banatzen direnez, eta hiru administrazio diferenteren menpean direnez.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 185. orr.

Guztiak moral beraren menpean daude.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 92. orr.

Laster konturatu zen lotia bere menpean zegoela.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 167. orr.

Izan ere, gauza guztiak haren menpean jarri ditu Jainkoak.  Elizen arteko biblia   1 Ko 15,27

Baina ni ez naiz berriro gizon baten menpean jarriko...  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 135. orr.

Kako-okerrek nahikoa eta sobera zekien eta, orain, azkenean, ziur zegoen Peter bere menpean hartuko zuela. jendea natura gogorraren eta tradizio historiko beltzen menpean biziz, ilun, naturaltasun argiaren alaitasun gabe eta modernitate salbagarri gabe orobat.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 163. orr.

Ikasketez psikologoa nauk eta bazakiat zer den zirrara baten menpean lan egin beharra.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 218. orr.

Faxismo kontrajarrien menpean bihurritzen den herri honetan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 92. orr.

Duela gutxi hain adoretsu hautsi duen uztarriaren menpean.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 212. orr.

4 -en menpeko -en mendeko. ik menpeko.

Ibaiaz mendebaldeko errege guztiak haren menpeko ziren, eta bakean bizi zen inguruetako lurralde guztietakoekin.  Elizen arteko biblia   1 Erg 5,4

Bere menpeko jende guzia bildu, gaztelauak ez erasotzeko agindua eman, eta ihes egin omen zuen berak, ordura arte bere alde aritua zen herria iduritu gaiztoak hartua utzirik.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 125. orr.

Hirira itzuli zen urtebete lehenago, Estatu mailako kate handi baten menpeko irrati batera.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 110. orr.

Drogaren menpeko balitz bezala sentitzen zen, eta, xehetasunak xehetasun, horixe zen.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 215. orr.

Elizgizonak erregearen menpeko direla, besteak bezala.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Alemania zuzen batez, inguruko herrien menpeko izanen ez zen Alemania indartsu batez...  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 216. orr.

"Gure arbaso baserritarren frantsestea" eta Nazio Handiaren menpeko zerbitzari isil eta umil egitea.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 114. orr.

Gure zoritxarra ez dela hainbeste inoren menpeko izan beharra, baizik eta frantsesen eta espainiarren kastakoak izatea gure menperatzaile horiek.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 157. orr.

Unibertsitate baten menpekoak dira institutu gehienak.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 133. orr.

· Maiz menpeko klasekoen lepotik bizi dira.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 57. orr.

Testua arina izateko, ez da komeni menpeko esaldi luzeak egitea.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 125. orr.

Ondasunak feudalak eta ez feudalak, menpekoak eta askeak ziren.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 83. orr.

"Beste sorgin horrek menpeko edukiko ez balu", damu doinuz adierazi zuen koadrilako batek.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 89. orr.

5 -en menpera -en mendera.

Logurak baditu bere legeak, grabitateak bezala, eta luze gabe bere menpera ekarriko ditu egoskorrenak ere.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 123. orr.

Ez zaitez kikildu zentzugabearen aurrean, ez makurtu ahaltsuaren menpera.  Elizen arteko biblia   Si 4,27

Gero ere Jesu Kristok ez zuen neholako botere laiko hutsik ezarri, jende guztiak zuzenean haren menpera biltzeko.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 144. orr.

Sufrantza hori baliatzen duten askatzaileen teoria eta ideologiaren sareen menpera lerratu gabe.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 143. orr.

6 -en menpetik -en mendetik.

1776ko uztailaren 4an Britainia Handiaren menpetik askatu eta hasierako 13 estatuek Konstituzioa sinatu zuten.  Berria - Mundua   2004-10-27

Zuen alde borrokatu zen gure aita, bere bizia arriskatuz, eta madiandarren menpetik libratu zintuzten.  Elizen arteko biblia   Epa 9,17

Bere haragizko aitaren menpetik askapena lortu ondoren, Frantzisko dohatsuak lehenik hasi zuen lana Jainkoari etxea eraikitzea izan zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 193. orr.

Peterrek gerriondoa ukabilaz jo zion, bere zoritxarraren zurunbiloaren menpetik erauz zedila erregutzeko.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 42. orr.

7 menpean eduki mendean eduki.

Hizketan hutsik egiten ez duena bete-beteko pertsona da, bere izate osoa menpean edukitzeko gauza dena.  Elizen arteko biblia   St 3,2

Ez naiz horren beldur, ez; aita limurtu dut..., menpean daukat.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 74. orr.

Lehendik ere menpean nindukan moteltasun horixe.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 45. orr.

Geu eta geure abereak menpean gauzkate beren gogara.  Elizen arteko biblia   Ne 9,37

8 menpean hartu mendean hartu.

Ez dago Iraketik ateratzerik matxinada saboteatzailea menpean hartu arte.  Berria - Mundua   2004-05-23

Moabdarrak eraso eta bere menpean hartu zituen, zergapeko eginez.  Elizen arteko biblia   1 Kro 18,2

Haien emazte eta haurrak gatibu eraman zituzten, ondasunak ostu eta herrialdea menpean hartu zuten.  Elizen arteko biblia   1 M 8,10

Neuk inor menpean hartzerik bilatu ez banuen ere, zeuk ematen zenidan zeure burua opari, piztia otzandu baten gisan, nahieran joka nezan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 38. orr.

Olympiakos menpean hartuz gero Lauko Finalerako borroka CSKA eta Tauren artekoa litzateke.  Berria - Kirola   2004-03-10

Ez zen gai gorbata bat menpean hartzeko.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 41. orr.

Izuak menpean hartua zuen.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 61. orr.

9 menpean jarri mendean jarri.

Indarrez jantzi ninduzun gudurako, menpean jarri zenizkidan arerioak.  Elizen arteko biblia   2 Sm 22,40

Jainkoak gauza guztiak menpean jarriko dizkionean, Semea bera menpean jarriko zaio gauza guztiak menpean jarri zizkionari, eta Jainkoa guztietan guztia izango da.  Elizen arteko biblia   1 Ko 15,28

Nork eskuratzen dizkio nazioak eta menpean jartzen erregeak?  Elizen arteko biblia   Is 41,2

Halaz guztiz ere, ez poztu espirituak menpean jartzen zaizkizuelako.  Elizen arteko biblia   Lk 10,20

10 menpean izan du ad mendean izan.

Jainkoaren eskuinaldean dago eta menpean ditu aingeru, aginte eta indarrak.  Elizen arteko biblia   1 P 3,22

Nabarrenkoxeren jabe izan gabe inork ez zuen erraten ahalko Nafarroako erresuma menpean zuenik.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 208. orr.

Neuk ere, menpekoa izanagatik, soldaduak ditut menpean.  Elizen arteko biblia   Lk 7,8

Gaitza menpean duela esan du Vietnamek, baina FAOk ez du sinetsi.  Berria - Gaiak   2004-03-31

Leiho hark, hain garaia, ondoko etxeak menpean zituenak, gozamen mugagabeak ematen zizkion.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 363. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

adimenaren menpe sar (4); agintarien menpe (3); aurkariaren menpe (3); babiloniako erregearen menpe (5); belgraden menpe (3); beraien menpe (3); bere menpe (40); bere menpe dagoen (4); bere menpe dauden (3); beren menpe (3); besteen menpe (5); borondatearen menpe (10); britainiarren menpe (3); deabruaren menpe (7); drogaren menpe (4); drogen menpe (3); emaitzen menpe (8); emakumea gizonaren menpe (3); erabaki politikoen menpe (3); erabakien menpe (8); erregearen menpe (6); erresuma batuaren menpe (10); errusiako inperioaren menpe (3); errusiarren menpe (3); espainiaren menpe (13); espainiaren menpe dagoen (3); estatu batuen menpe (3); estatuaren menpe (6); etaren menpe (9); etsaien menpe (7); federazioen menpe (3); frantziaren menpe (6); gizonaren menpe (4); gobernuaren menpe (7); gure menpe (3); guztien menpe (5); haien menpe (8); haizearen menpe (3); indiaren menpe (5); inoren menpe (8); inperioaren menpe (5); inperioaren menpe geratu (3); interesen menpe (8); israelen menpe (4); laguntzen menpe (3); lasaigarrien menpe (3); legearen menpe (7); legeen menpe (7); londresen menpe (3); madrilen menpe (3); marokoren menpe (7)

menpe baitago (6); menpe bizi (29); menpe bizi den (3); menpe bizi dira (3); menpe bizi izan (3); menpe dago (44); menpe dagoela (21); menpe dagoelako (6); menpe dagoen (40); menpe dagoena (3); menpe daude (23); menpe daudela (11); menpe dauden (18); menpe diren (4); menpe eduki (3); menpe egin (4); menpe egon (46); menpe egona (3); menpe egondakoa (3); menpe egongo (19); menpe egongo da (10); menpe egotea (14); menpe egoteari (3); menpe egoteari utzi (3); menpe egoteko (3); menpe egotera (3); menpe eroriko (4); menpe gaude (6); menpe geldituko (6); menpe gelditzen (3); menpe geratu (13); menpe geratzen (4); menpe hartu (3); menpe hartzen (4); menpe izan (4); menpe izanen (4); menpe izatea (4); menpe jarraitzea (6); menpe jarri (21); menpe jarriko (5); menpe jartzea (5); menpe jartzeko (3); menpe jartzen (12); menpe nago (3); menpe sar (4); menpe utzi (21); menpe uzten (7); menpe zegoela (6); menpe zegoen (23); menpe zeuden (13)

ministerioaren menpe (4); ministerioaren menpe dagoen (4); mistralaren menpe (4); mugagabeko adimenaren menpe (3); multinazionalen menpe (3); neure menpe (4); norbaiten menpe (3); okupazioaren menpe (3); olatuen menpe (5); petrolioaren menpe (5); pinudiak mistralaren menpe (4); politikoen menpe (8); politikoen menpe egon (3); sare baten menpe (3); serbiaren menpe (4); taldearen menpe (3); zakarraren menpe (4); zeure menpe (3); zuen menpe (4); zure menpe (3)

alaves menpean (4); arrazoimenaren menpean (3); baldintza formalen menpean (3); baldintzaren menpean (5); baldintzen menpean (4); batasunaren menpean (3); bekatuaren menpean (3); bere menpean (26); bere menpean dagoen (3); beren menpean (3); beste baten menpean (3); buruzagiek menpean hartzen (3); enpirikoen menpean (3); erregelen menpean (4); frantziaren menpean (3); gauza guztiak menpean (3); grinen menpean (3); guztiak menpean (4); hartu zuen menpean (9); herriak menpean (5); herriak menpean jarri (3); herrietako buruzagiek menpean (3); kategorien menpean (5); lege moralen menpean (3); legearen menpean (3); legeen menpean (4)

menpean bizi (11); menpean dago (19); menpean dagoela (7); menpean dagoen (23); menpean dagoenaren (3); menpean dagoenez (5); menpean daude (5); menpean daudela (6); menpean dauden (7); menpean eduki (3); menpean egon (19); menpean egon behar (9); menpean egotea (4); menpean har (5); menpean hartu (55); menpean hartu ondoren (7); menpean hartu zuten (3); menpean hartuko (4); menpean hartuta (6); menpean hartutako (3); menpean hartuz (11); menpean hartuz gero (3); menpean hartzea (10); menpean hartzeko (24); menpean hartzen (22); menpean hartzen dituzte (5); menpean izan (5); menpean jarri (19); menpean jarriko (7); menpean jartzen (10); menpean zeuden (3); menpean zituen (4)

moralen menpean (3); taldea menpean (3)

aeben menpeko (7); agintarien menpeko (5); alkoholaren menpeko (4); ankararen menpeko (3); asuero erregearen menpeko (3); babiloniako erregearen menpeko (4); barne ministerioaren menpeko (4); beraren menpeko (3); bere menpeko (23); bere menpeko lurralde (3); beren menpeko (4); beren senarren menpeko (3); daude israelen menpeko (3); daviden menpeko (4); elkarren menpeko (5); erakundearen menpeko (6); erregearen menpeko (15); erresuma batuaren menpeko (5); espainiaren menpeko (11); espainiaren menpeko zati (3); estatu batuen menpeko (3); estatuaren menpeko (3); estatuen menpeko (3); etaren menpeko (3); francoren menpeko (3); frantziaren menpeko (5); gobernuaren menpeko (3); grinen menpeko (3); guztien menpeko (4); haren menpeko hiriak (3); indiaren menpeko (10); iraken menpeko (24); iraken menpeko kurdistanen (16); iraken menpeko kurdistango (4); israelen menpeko (5); jaurlaritzaren menpeko (4); kongresuaren menpeko (3); kontseiluaren menpeko (3); legearen menpeko (5); marokoren menpeko (3)

menpeko bihurtu (3); menpeko bihurtzen (4); menpeko da (4); menpeko dela (4); menpeko direla (4); menpeko diren (4); menpeko egin (6); menpeko egiten (3); menpeko erakunde (3); menpeko erakundea (4); menpeko eremuan (3); menpeko esaldi (3); menpeko espetxeetan (3); menpeko eta zergapeko (3); menpeko finantza (6); menpeko finantza ekarpenak (4); menpeko herrialdeetan (3); menpeko hiriak (4); menpeko irlandako (3); menpeko izan (15); menpeko izanen (3); menpeko izatea (6); menpeko izatera (3); menpeko kartzeletan (3); menpeko kurdistanen (40); menpeko kurdistango (9); menpeko lurralde (4); menpeko lurraldean (3); menpeko lurraldeetan (4); menpeko zati bat (3)

ministerioaren menpeko (6); moskuren menpeko (5); nagusien menpeko (3); senarren menpeko (6); siriaren menpeko (6); siriaren menpeko kurdistanen (3); turkiaren menpeko (27); turkiaren menpeko kurdistanen (18); turkiaren menpeko kurdistango (4); turkiarren menpeko (3); zure menpeko (4)

etsaien menpetik (7); filistearren menpetik (3); madiandarren menpetik (3); menpetik askatu (6); menpetik libratu (3)


menpegabe izond askea, lokabea, mendekotasunik gabea.

Berriro ekin beharra dago borrokari, aske eta berjabe, menpegabe izateko.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 243. orr.

Zientziaren askatasun akademikoak eskatzen du balioespen etiko edo erlijiosoetatik menpegabea izatea.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 78. orr.

Platonen aurka, arrazoimena historiarekiko menpegabea suposatzen zuen razionalismo modernoaren aurka orobat.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 56. orr.


menpegabeki adlag mendekotasunik gabe.

Volksgeistaren presentzia letra espainoletan ez da [...] inork artaz arakatu izan duen gaia, baina "jeinu", "izpiritu" edo "arima espainola" kontzeptuak, eta berdin arraza, Menéndez Pidal baino lehenagotik, eta "erromantiko" alemanen influentziatik erabat menpegabeki (zuzenekoa bederen), irakurleak maizegi topatu behar izaten dituenak dira.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 24. orr.


menpegabetasun iz askatasuna, lokabetasuna.

Ohargarriki, lehenbiziko arrazoia herri arimaren inguru geografikotik menpegabetasunaren alde, itxaropenaren arrazoia da hemen ere: herriaren arima inguruaren produktua baldin bada, espainolei ez zaie toki handirik gelditzen itxaropenerako.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 165. orr.


menpegabetu, menpegabe(tu), menpegabetzen da/du ad askatu, lokabe bihurtu.

Gainbehera horretatik buelta hartu nahi badu, menpegabetu eta askatu egin nahi badu Euskal Herriak eta berjabetu, printzipioak eta otoitzak baino, ekintzak beharko ditu.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 232. orr.


menpeko iz mendekoa. ik menpe 4.

Lantokietan, esaterako, nagusiak eta menpekoak daude.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 141. orr.

Horrela da eta horrela izanen da ahaltsuak eta ahulak, agintariak eta menpekoak, dirudunak eta dirugabeak, gizonak eta emakumeak diren artean.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 28. orr.

Eta halaxe bihurtzen dira nagusia jauntxo, eta menpekoa esklabo.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 141. orr.

Zergatik, bada, morroia aukeratu nagusia utziz, eta menpekoa printzea utziz?  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 85. orr.

Neuk ere, menpekoa izanagatik, soldaduak ditut menpean.  Elizen arteko biblia   Lk 7,8

Ausaz gin-tonik sailaren eraginez, neure burua zehatzeari ekin nion: menpeko nuen haur babesgabe horrekin fitexko joan nahi eta horra ondorioa!  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 169. orr.

Bere menpeko lodienetakoen artetik ehun izendatu zituen parlamentario, zerga-bilketarako legeak egiteko.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 213. orr.

Musharrafen gobernua Ameriketako Estatu Batuen menpekotzat duten Pakistango islamistek, ordea, Washingtonen agentea izatea leporatzen diote Azizi.  Berria - Mundua   2004-07-31

Haiek menpekotzat neuzkan.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 183. orr.

Autoan «legez kanpoko elkartea» ETAren menpekotzat jotzen duenez, ETAko kide izatea egotziko diela ondoriozta daiteke, baina epaileak ez du hitzez hitz zehazten.  Berria - Euskal Herria   2004-11-05

Sultan otomandarraren menpeko guztiak begira daudela.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 77. orr.

Menpeko guztiei jakinarazi zien Mordreti obeditu behar ziotela.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 90. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bere menpekoak (4)

bere menpekoei (3)

bere menpekoek (3)


menpekotasun (448 agerraldi, 42 liburu eta 202 artikulutan; Euskaltzaindiaren Hiztegian mendekotasun agertzen da) 1 iz mendekotasuna.

Emazteak aukeratu behar zizkion, eta jasangaitz bihurtu zitzaion I. jaunari menpekotasun hori.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 29. orr.

Aitaren menpekotasunari ihes egin ahal izango zion azkenean.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 27. orr.

François Lhermitte neurologo frantsesak "ingurunearen menpekotasunaren sindromea" aipatzen du halako gaixoen ezaugarritzat.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 72. orr.

Beraz, elkarren menpekotasuna dago hizkuntzaren eta hizketaren artean.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 46. orr.

Dabidek ispiluekiko menpekotasuna nuela adierazten zidan halakoetan.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 248. orr.

Baina elkarrekiko menpekotasun hori ez da [...] oztopoa hizkuntzak eta hizketak bi gauza erabat desberdin izaten jarrai dezaten.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 46. orr.

Menpekotasun hori hausteko beharra zegoela eta horretarako teknologia garatu behar dela.  Berria - Mundua   2006-02-02

Drogarik gabeko menpekotasunak asko areagotzen ari dira urteotan.  Berria - Gaiak   2006-02-28

Mozkorkeria ez zitzaidan bihurtu maiztasun handiko ohitura, are gutxiago osasun-arazo, bizio edo menpekotasuna.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 105. orr.

2 (izenondoekin)

Emakumeak isilik eta menpekotasun osoz entzun behar du irakaspena.  Elizen arteko biblia   1 Tm 2,11

Menpekotasun handiegia du taldeak zure golekiko?  Berria - Kirola   2004-10-09

Menpekotasun ekonomikoaz eta ideologikoaz ari naiz, eta ez herrialdeen arteko menpekotasunaz soilik.  Berria - Mundua   2004-07-28

Emakumeak dira bederatziak, eta oso egoera gogorrean bizi dira, lanaren menpekotasun gehiegizkoan.  Berria - Kultura   2006-03-26

Menpekotasun sexual antolatuaren oinarri ekonomikoak.  Berria - Kultura   2004-09-22

Askatasun politiko mugagabean eta menpekotasun mugagabean desagertu egiten dira ohorearen ideiak, edo guztiz nahasten dira beste batzuekin.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 44. orr.

Eta egun batez, menpekotasun kontrolaezin haren mirabe, neskari deitzera deliberatu nintzen.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 29. orr.

Lehenengo gauza fama txarra kentzea izango litzateke, legeen ekimenez, epaileen boterea lagun hartuta, baina ez haren menpekotasun zuzenean, eta erakunde militar baten neurriko loria eta arrandia erabili beharko litzateke.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 85. orr.

Izan ere, honela subjektu ekilea, causa phaenomenon gisa, izadiarekin kateatua legoke bere ekintza ororen menpekotasun bereizezinean.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 203. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Agerpen ororen beharbadakotasun eta menpekotasun legeei menperatua izatea saihesteko era bakarra.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 207. orr.

Alkoholizatuta zegoela esatea errukigabeegia zen, igual, baina alkoholarekiko menpekotasun-gradu bat zeukala, errukiorregia.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 20. orr.

Azpiegitura falta izugarria dago herrialdean, menpekotasun egoeran mantentzen dituena haitiarrak.  Berria - Mundua   2004-09-23

Afrikako herrialde ustez burujabeekin finkatu eta garatu dituen menpekotasun harremanez.  Berria - Mundua   2004-11-25

Nortasun desorekak eta menpekotasun gaitzak dira ugaritzen ari direnak.  Berria - Gaiak   2004-02-11

Hala ere lanean gogor ikasitakoa zen, garaiko emakume gehienak bezala, eta ezkontza ez zen izan onartutako menpekotasun lotura bat besterik.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 60. orr.

Halabeharrak nahitaez atsegin eta erosotasun gehiegi eskaintzen dizkiolako aberatsari, herriarengan menpekotasun-sentimena handituko luketen nabarmenkeriek lekua har dezaten.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 95. orr.

Elizgizon guziei leialtasun eta menpekotasun ageriaren izenpetzeko agindua eman zitzaien.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 57. orr.

· Menpekotasun lege-egitasmoa  Berria - Harian   2005-12-24

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Izan ere, giza hizkuntzan, elkarren aldamenean ez dauden hitzen arteko egitura-menpekotasunak daude -Kognitiboak deritzen zientziak aztertzen ditu perpausan zientziak eta kognitiboak hitzen artean dagoena, esaterako-.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 16. orr.

5 droga-menpekotasun (38 agerraldi 22 artikulutan) droga mendekotasuna. ik droga 6.

Ordurako, de la Iglesiak berak aitortu zuenez, droga menpekotasunak harrapatua zuen, eta horrek 17 urteko etenaldia eragin zion bere ekoizpenean.  Berria - Kultura   2006-03-25

Badira kartzelan droga-menpekotasunari aurre egitea eragozten duten baldintzak: [...].  Berria - Euskal Herria   2004-03-27

C hepatitisa «isileko izurria» dela dio Europako Droga-menpekotasunaren Behatokiak.  Berria - Gaiak   2004-02-06

Eusko Jaurlaritzako Droga-menpekotasuneko zuzendaria.  Berria - Euskal Herria   2004-04-18

· Martutenen preso dauden pertsona askok buruko gaixotasunak dituzte edota droga menpekotasun arazoak.  Berria - Harian   2005-11-12

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

droga menpekotasun (8); droga menpekotasun arazoak (4); menpekotasun arazoak (5); menpekotasun egoera (3); menpekotasun egoeran (6); menpekotasun ekonomikoa (4); menpekotasun handia (3); menpekotasun osoz (3)

droga menpekotasuna (9); drogen menpekotasuna (3); duen menpekotasuna (9); duten menpekotasuna (4); energia menpekotasuna (3); internetekiko menpekotasuna (3); menpekotasuna duten (3); menpekotasuna gainditzeko (3); menpekotasuna murrizteko (4); menpekotasuna salatu (4); petrolioarekiko menpekotasuna (8)

droga menpekotasunaren (4)

droga menpekotasunei (3)

droga menpekotasunen (7); jaurlaritzako droga menpekotasunen (3)

menpekotasunik gabe (4); menpekotasunik gabeko (4); menpekotasunik sortzen (3); teknologia berrien menpekotasunik (4)


menpekotu, menpeko(tu), menpekotzen du ad menpeko bihurtu.

Herriaren arima inguru geografikotik menpekotzen duten Herrien Psikologiazaleak -doktrina hori Spencer, Taine, etc. baitan irakurri ahal izan dute-, konturatu barik, desesperantzara kondenatzen ari dira herri espainola (itxaropenaren argumentua).  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 166. orr.


menpekotza iz menpekotasuna.

Aske da menpekotza horretatik ere.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 85. orr.


menpekotze iz menpeko bihurtzea.

Floristan Imizkoz jaunak dioenez terminologia modernoan identifika genezake, alde aldera, estilo periodikoa "menpekotze"arekin eta elkarbigiztatua lotze edo "koordinatze"arekin.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 312. orr.


menpera iz hizkuntzaz mintzatuz, ongi jakitea.

Euskararen menpera osoa, espainolaren ezagupena.  Herria   2003-01-14


menperaezin (10 agerraldi, 6 liburutan) iz menderaezina.

Toki hura menperaezina eta harrapaezina zen, hain ziren estuak lurralde hartako igarobide guztiak.  Elizen arteko biblia   2 M 12,21

Aragornen borondate menperaezina.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 70. orr.

Harri eta altzairuzko izakia balitz bezala sentitu zen, etsipenak edo nekeak menperaezina, basamortuko milia ugarien beldurrik gabea.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 261. orr.

Bere santutasun menperaezina ezkututzat.  Elizen arteko biblia   Jkd 5,19

Iragana eta etorkizuna orainaldi menperaezin eta geldiezin honetan nahastu dira orain.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 409. orr.

Felipe II.aren Armada Menperaezinaren mehatxupean.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 130. orr.


menperagaitz ik menperakaitz.

menperakaitz (agerraldi 1, liburu 1ean; orobat menperagaitz 13 agerraldi, 5 liburutan) izond menderakaitza.

Zaldi hezigabea menperagaitza izaten da, bere gisara utzitako semea jasangaitz bihurtzen.  Elizen arteko biblia   Si 30,8

Soan su menperagaitzaren garra sumatzen zion.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 101. orr.

Menperagaitza zaigun hizkuntza arrotz batean bezala irakurtzen dugu euskaraz.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 187. orr.

Jakin beza erregeak, Mesopotamiatik Jerusalemera etorritako juduak hiri menperagaitz eta gaizto hau berriro eraikitzen ari direla.  Elizen arteko biblia   Esd 4,12

Dorre trinkoak eta harresi menperakaitzak.  Elizen arteko biblia   Is 2,15

2 (adizlagun gisa)

Baina, materiaren gorputz guztiz solidoak mendeetan zehar jarraiki eta menperagaitz hegatzen direla erakutsi dizudanez gero, segi orain eta azter dezagun haien baturak mugarik baduenez  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 85. orr.


menperaketa iz menderatzea.

Beste judizio ahalgarri baten baldintzaren erregelaren baldintzapeko menperaketa esakune txikia da (minor).  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 149. orr.

Hemendik ikusten da menperaketaren maila soilak (berezia dena orokorra denaren menpean) zientzia baten ezein muga ezin duela determinatu, baizik gure kasuan jatorriaren homogeneotasun eza eta ezberdintasuna.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 281. orr.


menperakuntza iz menderakuntza.

Ximurrak berdintsu jokatzen omen zuen bere atzaparretara biltzen zituen menpekoekin, baina lagun taldeko bere aurkariaren pare jarri nahirik afalondoetan kontatzen zizkigun larru-istorioak iragarterrazagoak eta menperakuntzaren orbainak histuak ageri ziren Charlyrenen aldean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 158. orr.


menperatasun iz hizkuntzaz minzatuz, ongi jakitea.

Euskara eta frantsesaren menperatasun osoa.  Herria   2005-02-17

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

frantsesaren menperatasun osoa (3)


menperatu, menpera(tu), menperatzen (802 agerraldi, 90 liburu eta 235 artikulutan) 1 du ad menderatu. (pertsonak, herriak eta kidekoak)

1798. urtean, frantsesek Erroma menperatu eta hirian sartu zirenean.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 43. orr.

Napoleonen armadek Filosofoen Argien izenean nahi omen zuten Espainia menperatu.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 135. orr.

Geroztik beste hamaika errege eta ahaltsu hil izan duk, laterri handiak menperatu ondoren.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 223. orr.

Sistemak eta bakartasunak bere egin nahi zaituzte; betiko menperatu eta betiko bakartu.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 15. orr.

Zure aita lizunak nahi izatera, bejondeiola: zutaz goza dadila, baina ez zaitzala kateatu; hauts ezazu uztarria menperatu nahi bazaitu.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 111. orr.

Arrotza hasieran psikikoki menperatu, ondoren fisikoki menperatzearren.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 41. orr.

Lehen esan diguzu ez dagoela gizasemerik demonioak menperatzeko ahalmena duenik.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 140. orr.

Kako-okerren txakurrak menperatu zituzten, baina bazirudien gizon hark, berak bakarrik, denen kontra ahal izango zuela.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 192. orr.

Bere burua menperatu ez balu, ezpata-kolpe batez abere horri lepoa mozteko gauza izanen zen.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 73. orr.

2 (gauzak)

Espaloiz aldatzeko tentazioa menperatu eta agurtzera joan nintzaion.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 198. orr.

Menperatu zituenean santuak tentaldiak, gure Jauna bera agertu zitzaion, guztizko atseginez.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 28. orr.

Ez zaitzala gaitzak menpera, baizik eta menperatu gaitza ongiaz.  Elizen arteko biblia   Erm 12,21

Krisia, guk hura menperatu ordez, berak gu menperatzen bagaitu bakarrik da txarra.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 74. orr.

Urduri sentitzen banintzen ere, bere ahoak gorputz osoan sakabanatzen zidan plazerak menperatu zuen nire borondate ahula.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 35. orr.

Beldurra menperatzen ahalegintzen zen bitartean.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 114. orr.

Grafismoan trebatzeko eta idazkera menperatzeko, bi liburu berri badauzkagu ere ikasle ttipientzat.  Herria   2001-11-15

Mila urte zeukan kaligrafiaren artea menperatzen zuten maisu zaharrak publikoki umiliatuak izan ziren.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 89. orr.

Teknika menperatzean, gauza horiek pentsatu barik egiten dituzu.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 107. orr.

Gizadiaren historia unibertsal ugaria bere sustraietaraino ongi barrendu gabe, eta jakintza unibertsalik zaharrenen erroak ongi ezagutu eta menperatu gabe, oso argitasun eskasak atera bailitzake euskal filologoak.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 109. orr.

3 (hizkuntzak)

Baldintzak: euskara eta frantsesa menperatzea, esperientzia disko salmentan edo komertzioan.  Herria   2002-12-05

Euskara ongi menperatzen zuela ez da dudarik. Hizkuntza menperatu ez duen haurraren ahoskerako ordezkatze horiek ez dira nolanahikoak izaten.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 193. orr.

Hizkera eta irudien erabilera ongi menperatzen dituen idazle on baten lana da.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 277. orr.

4 (era burutua izenondo gisa)

Gaztea zen oraino etxe handi hartan ehortzirik gelditzeko, agure agintari baten, emazte menperatu baten eta, bere aita izan zitekeen donado baten konpainian.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 176. orr.

Bi emakume menperatu, izutu eta zorigaiztoko: Francescoren bigarren emaztea, Lucrezia Petroni, zeinarekin ezkondu baitzen 1593 urtean, eta Beatrice, Francescoren alaba propioa. behialako mundu menperatu, kutsatu, gosaiotu eta baztertua irudikatzen nuen.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 34. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bere burua menperatu (3); borrokatu eta menperatu (3); espainia menperatu (3); euskara menperatu (9); frantsesa menperatu (3); hizkuntza menperatu (3); israeldarrek menperatu (4); lurraldea menperatu (3); menperatu eta hil (3)

euskara menperatzea (3); frantsesa menperatzea (6); hizkuntza menperatzea (3); idatziz menperatzea (4); menperatzea lortu (4)

jendea menperatzeko (3); menperatzeko ahalmena (7)

erregela bati menperatzen (3); euskara menperatzen (8); hizkuntza menperatzen (5); idazkera nozioak menperatzen (3); ondo menperatzen (6); ongi menperatzen (12)


menperatzaile 1 izond menderatzailea.

Francesco gizon harroa, oldarkorra, sexuzalea eta menperatzailea zen.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 33. orr.

Izaera menperatzailea.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 180. orr.

Boterea lortu nahi duen herriaren eta hori eragotzi nahi duen klase menperatzailearen arteko gatazka beti egon da.  Berria - Kultura   2004-03-17

Microsoftek informatikaren merkatua kontrolatzen duelako, «nagusitasun jarrera» edo «jarrera menperatzailea» izateagatik eta konpetentzia ezeztatzeagatik abiatu zuen ikerketa Europako Batzordeak.  Berria - Ekonomia   2004-02-01

Bera Goi-goikoaren Semea da, Aita bezala guztiz gorena, eta Espiritu Santuaren batasunean bizi da, errege garaile eta menperatzaile, eta Jainko aintzatsu da gizaldi eta gizaldi guztietan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 256. orr.

Nigan zuen ahalmen magnetiko menperatzaileak segurtasuna eman zion jarraitzeko.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 205. orr.

2 iz menderatzailea den pertsona.

Menperatzaileen armarik eraginkorrena sotiltasuna da, zehaztasuna, eta neurria. zuregana itzuli eta menperatzaileen lurraldean otoitz egingo dizute, esanez: [...].  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 90. orr.

Horien emazteak arrotzei emango dizkiet, horien soro-landak menperatzaileei.  Elizen arteko biblia   Jr 8,10

Nire herria hutsaren truke eraman dute gatibu, eta menperatzaileek ulu dagite harro, nire izena egun osoan etengabe gaitzetsiz.  Elizen arteko biblia   Is 52,5

Geure errege edo menperatzaile izan behar ote zaitugu?  Elizen arteko biblia   Has 37,8

Horra lurrera amildua, herrien menperatzaile hori!  Elizen arteko biblia   Is 14,12


menperatze iz menderatzea.

Horregatik du Nereak guztia menperatzeko zera hori, menperatzearen bidez boterea eta boterearen bidez mirespena lortzeko.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 88. orr.

Kolonizazioak, menperatze modu bat baizik ez denak, [...].  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 48. orr.

Irailaren 11ko gertaerek «AEBren menperatze kapitalista eta inperialista azkartu» baino ez dute egin.  Berria - Euskal Herria   2004-06-19


menperatzeke adlag menperatu gabe. ik menderatzeke.

Sanz del Río, krausismo espainolaren aitagoiak izpiritu espainola izpiritu frantsesaren menpetasun galgarritik askatu eta izpiritu alemanera hurbildu nahi du, honi ere menperatzeke ordea.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 59. orr.


menpetasun 1 iz mendetasuna.

Emakumeak menpetasunaren ezaugarria eraman behar du buruan.  Elizen arteko biblia   1 Ko 11,10

Izpiritu espainola izpiritu frantsesaren menpetasun galgarritik askatu eta izpiritu alemanera hurbildu nahi du.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 59. orr.

Errepresioa, autorrepresioa, kontrola, autokontrola, lana, kastitatea, menpetasuna, diziplina, dira oinarrizko irizpideak.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 12. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Deskribatzearen, trazu bereizgarrietan eratzearen, ezaugarritzearen eta sailkatzearen artean dagoen harremana eta menpetasun-jokoa.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 67. orr.

Menpetasun-sistema ikasitakoaren, ikusitakoaren, deduzitutakoaren, gertakortzat jotzen denaren eta aldarrikatzen denaren artean.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 67. orr.


menpetza iz menpetasuna.

Morala zer den egoera sozialak erabakitzen du: jaunena lehen esandako moral "naturala" izango da [...]; apal edo menpekoena, xumeena, "ohitura" izango da, egitea baimenduta dagoena, hots, bere menpetzaren onarpen etsia.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 249. orr.


menskeria (orobat mentskeria g.er. eta meskeria g.er.) iz ipar ergelkeria.

Libratu du izpiritua, askatasun osoan, nahi zuen eremu edo denboretara aira zedin, jakinez berdin ameskeria dela edo menskeria eta berdin batere ez.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 9. orr.

Euskal presoak, inkestaren arrazoiengatik, ez daitezkeela Euskal Herrian egon erratea menskeria hutsa da.  Berria - Euskal Herria   2006-02-07

Badira beste batzuk, fededun kartsuak, maiz kanpotik etorritakoak eta espiritualtasun soilaz arduratzen galdegiten digutenak, politiko arazoetan sartu gabe eta abertzaleen meskeria atzerakoiei kasu ez emanez.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 42. orr.

Frantziako batasuna lanjerrean ezarriko dugula eta holako mentskeria batzu.  Herria   2004-04-15

Baina menskeria bat erran dut, espres, jostatzeko!  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 134. orr.

Telebistako menskeriak.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 114. orr.


menskila ipar ergela, zozoa.

Zer menskila egiten duen tipula buru honek.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 118. orr.


menstruazio iz hilekoa, emekumearen hileroko odolaldia.

Odol hori botatzeari esaten zaio hilekoa edo menstruazioa.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 46. orr.

Lurra, dena gorri eta zuri, odol eta elur, menstruazio eta esperma; eta urrunago mendien anila, argi-koilare batez inguratua.  Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 12. orr.


menstu, ments, mensten da ad ipar ergeldu, zozotu.

Mutikoa, mensten ari haiz ala?  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 64. orr.

Hastapenean, sukarrak setiatu aditzak mahairatzean, pentsatu nuen hondarra mensten ari zinela, gontzetarik ateratzen, eki soberak erre borta kixkailaren antzera.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 85. orr.


menta1 iz arrakasta, harrera ona.

Menta handiko hitza dugu garaiotan, usuki ahotua.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 156. orr.


menta2 ik menda.

mental izond burukoa, buruzkoa, buruari dagokiona.

Bere singulartasun zerebral, mental, psikologiko, afektibo, intelektual eta subjektiboa.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 302. orr.

Nola liteke materiak (kasu honetan, burmuinak) propietate mentalak izatea -beldurtzeko gaitasuna, adibidez-?  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 185. orr.

Ni sendagile izatea eta zu gaixo mental bat.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 59. orr.

Osasun mentaleko zentro batean zegoen sartua.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 224. orr.

Horrek esan nahi du ez dagoela esparru fisikoa eta mentala lotzen dituen lege psikofisiko zurrunik.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 193. orr.

Eskarmentu handiko jokalaria da eta indar mental handikoa.  Berria - Kirola   2004-08-31

Osasun mental egokia.  Berria - Euskal Herria   2004-12-23

Normalean irudi mental deitu ohi dena nahi dugu aipatu.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 113. orr.

Denbora pasatzeko aitzakia besterik ez da izan hasieran, baina ahalegin mental ikaragarria eskatu dizu azkenean.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 71. orr.

Bertsolariak bere-berea du eta peto-peto darabil gogobide hau, estilo mental hau.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 24. orr.

Diziplina mental gisa.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 82. orr.

Garuna, makinaren kontrolgunea jatorriz, pentsamendu abstraktua, sormen artistikoa eta, oro har, jarduera mental sofistikatu erregular edo jarraitua ahalbidetzeraino garatu da.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 11. orr.

Edozein eduki mental, izan daitekeen berriena edo bihurriena izanik ere, eskema metriko erabilien barruan [...] egokitzeko gaitasuna.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 166. orr.

Ordenak inoiz ez baitira izango eraikuntza mental arbitrarioa, Naturaren beraren funtzionatzeko eretatik sortutako zerbait baizik.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 260. orr.

Nire hizkuntza mentala euskara bilakatu da.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 283. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

osasun mental (3)

irudi mentala (3); osasun mentala (5)

ordezkatze mentalak (4)


mentalidade ik mentalitate.

mentalismo iz psikologia doktrina, introspekzioari garrantzia handia emateko joera duena.

Mentalismo hori eta nazionalismo etniko hau lotuz, Volksgeist hitza sortu zen, hots, herri bakoitza bereizten duen espiritu egonkor eta ezberdina.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 301. orr.


mentalitate (orobat mentalidade g.er.) 1 iz pentsaera, pentsamoldea.

Italiarrak oso diferenteak dira, gehiago maite dute bizitza, bitalistagoak dira, ez dituzte legeak sakralizatzen, mentalitate praktikoagoa dute bizitzaren aurrean. guk esaera lasa-lasa hauek ulertzeko ez ote daukagun jada mentalitate estuegia, baserriko eta naturarekiko zabalditik begira, kaletarregia, alegia.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 63. orr.

Garai jakin bateko mentalitate burgesaren produktu da marxismoa, milioika eta milioika jenderengan eragin handia izan duena.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 48. orr.

Bainan, horiek hola, uste dut, halere, mentalitateak oraino nahiko desberdinak direla Iparraldean eta Hegoaldean.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 45. orr.

Baina gaztea izateaz gainera neska nintzenez, "bizitza freskoa" irudikatzen nuen gizonezko baten mentalitatearentzat.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 87. orr.

Ea turkoek zer funtzio betetzen duten pastoraletan, eta ea zer pertsonifikatzen duen turko batek euskal mentalitatean...  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 199. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Genero bati edo beste bati ematen zaion gora, premien ondorioa izaten da, literatur corpusean dauden hutsuneen isla, eta mentalitate-kontua.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 367. orr.

· Pertsonaiak ez dituk oso sinesgarriak errealismo-mentalitatez irakurriz gero, baina ez duk hori liburu honen helburua.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 82. orr.


mentalizatu, mentaliza, mentalizatzen da/du ad gogoa prestatu.

Guztiz mentalizatu nintzen, unea iristen bazen prest egoteko.  Berria - Kirola   2006-01-27

Egun horretarako mentalizatuta bainengoen, larunbaterako neukan dena prestatu eta programatuta.  Berria - Kirola   2004-09-02

Osasunak oso mentalizatuta jokatzen ditu partida hauek, eta gu gehiago mentalizatu behar garela uste dut.  Berria - Kirola   2004-01-04

Ba hori, gazte hiltzeko zeharo mentalizatuta geundela.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 55. orr.


mentalizazio iz kontzientzia hartzea.

Estiloa eta mentalizazioa.  Berria - Kirola   2004-01-02

Zaila da horrelako egunetarako mentalizazioa, eta, lehen minutuetan bederen, atzokoak ez zirudien lehen mailako partida.  Berria - Kirola   2004-11-07


mentalki 1 adlag buruz, pentsamentuaz.

Fokker eta Heinkel hegazkinen ezaugarriak errepasatuko nituen mentalki, kontzentratuta iritsiko nintzen Adlerhausera. hainbat hiriren izen durunditsuak esaten hasi nintzen mentalki: Marseilla, Lisboa, Porto Alegre, Valparaiso...  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 126. orr.

Mentalki bere karriotaren gastu orokorrak kalkulatzen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 173. orr.

Begiak hersten nituen eta ziuntaz ur handiaren ezpondetara itzultzen nintzen mentalki.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 215. orr.

Jose Saramagoren Todos los nombres irakurri dut liburua oparitu zidan lagunaren osasunean, tarteka liburua itxi eta Saramagoren erretratuarekin nahiz liburua oparitu zidanarekin mentalki mintzatuz.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 11. orr.

Esaldiak, mentalki, gaztelaniaren arau sintaktikoen arabera ordenatzen nituen; horren ondoren ekiten nion, askotan, euskarazko itzulpenari.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 179. orr.

Hizkuntza batek lurraldetasuna finkatzen du, mapak sortzen ditu mentalki bada ere, identitate propio bat.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 249. orr.

Bi pertsonaien aldi bereko ekintzak deskribatzea ezinezkoa baita, fisikoki eta mentalki, batez ere elkarrengandik urrun daudenean.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 283. orr.

2 buruaren aldetik.

Mentalki egoera egokian egoteak asko laguntzen dio gorputzari.  Berria - Kirola   2004-08-31

Beraz, iaz baino hobeto gaude mentalki eta fisikoki.  Berria - Kirola   2004-04-17

Taldea prest dago mentalki halako partida bati aurre egiteko.  Berria - Kirola   2004-05-15

Oso gaztea naiz eta ez nintzen final hartara mentalki prestatuta iritsi.  Berria - Kirola   2006-03-19

Ismael Urzaiz Athleticeko aurrelariaren ustez, taldea mentalki egin gabe dago oraindik.  Berria - Kirola   2004-05-04


mentatsu izond arrakastatsua.

Garbiketa etnikoa prentsak mentatsu izaten lagundu duen kontzeptua izan da Bosniako gerraz geroztik, baita hemen ere.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 119. orr.


mentatu, menta, mentatzen du ad txertatu.

Geuk, abertzale askok mentatu zuten zuhaitz zaharren adarrari txortenak zitalkeriaren guraizeekin moztu dizkiogu, gure adurrezko lanbroarekin baratza erneak antzutu ditugu.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 56. orr.


mente ik mende1.

mentekoste ik mendekoste.

mentolatu izond mentolduna, mentol usainekoa.

Erretzeari ere ekin zion berriz, usain jasangaitzeko tabako mentolatua.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 193. orr.

Kleenexa mentolatua zen.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 205. orr.


mentoldun izond mentola duena.

Kamamilazko gargarak egiten ditu, mirra tinduz igurzten du ahosabaia, aringarri mentoldunaz igurzten du bularraldea, sudurra, hortzak eta mingaina, eta umore txarrez dago hala ere.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 104. orr.

Nire gurasoei izugarri gustatuko zaie hortzak garbitzeko Honeydukeseko mentoldun gozokia!  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 156. orr.


mentore iz hezitzailea; aholkularia.

Nola Zalakain gaztea barru-barruan mutil prestua eta esker onekoa zen, zoratzen egoten zen bere mentore zaharrarekin, eta errespetu handia sentitzen zuen harengana.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 38. orr.

Gomá-k Maeztu aipatzen du behin eta berriro mentore legez, eta hari jarraitzen zaio bere argibide ilunago ezinotan.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 183. orr.


ments 1 adlag faltan.

Agindutako gizonetatik zenbat ziren faltan, edo ments, edo huts eginak.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 27. orr.

Zapi handi asko ziren Armadan, inork gure karrakaren trapu txikiak ments senti zitzan.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 382. orr.

Garai horretantsu haren artikulu publikatuetan ere jada tindu arrazialistako pasarteak ez dira ments: [...].  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 260. orr.

Zergatik karrikan bazebilen bera aterpe, lan eta sos ments?  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 290. orr.

Ez nazazula erantzun ments abandona [...]: mintza zakizkit oraino.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 331. orr.

Eta Gara-koan ere, ments informazioa: ez herririk, ez hizlarien izenik.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 166. orr.

2 (hitz elkartuetan, izen baten eskuinean)

Galdera hauek arrapostu-ments gelditzen ahal dira, euskaldunok ez baldin badugu gure borroka zaharraren inguruko pentsamendurik biribilkatzen.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 81. orr.

• 3 iz gabezia, falta; defizita.

Ortega-k, leunago, altruismoaren mentsa dio; geroago, España invertebrada-n, masa espainolen aristofobia eta eliteen muzina bilakatuko da.Datorren urteko aurrekontuetan Frantziak sortzen du 55 miliar euroren mentsa.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 158. orr.

Denek badakigu % 3-ren mentsa ez dela pasatu behar, bainan nork sortu du elgarrekilako lege hori?  Herria   2003-03-10

• 4 izond ergela, zozoa.

-Mutiko mentsa, baduka burutik?  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 14. orr.

Eman niri bihurri amarrutsu bat santujale ments baten ordez, nahi duzunean.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 65. orr.

Horiek hola, ideia ments batzuk daramatzat, bidelagun gisa, bidenabar.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 87. orr.

Jadanik ero erditzat naukate, eta ez nuke nahi ments oso gisa kontsidera nazaten.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 152. orr.

Istorio ments eta gazi gozo kontatzen.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 114. orr.

Badakit arras ontsa ene ametsak mentsak zirela, amodioari buruz, eta emakumea idealizatu dudala, eta obsesioz desiratu.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 145. orr.

Estekan dela ez haiz ohartzen, mentsa!  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 27. orr.

· (izen igsa) Rieuxek eroei eta mentsei eskaintzen zaien begirada oparitu zidan.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 188. orr.

5 buru-ments izond adimen urrikoa.

Atarramentu onik ez zeukan, ergela edo buru-ments hutsa zen; halako irainak botatzen nizkion behintzat.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 84. orr.

Kaleetan ikusten diren zoro, buru-ments eta begirada galduko pertsonen ugaritasuna.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 11. orr.

Buru-ments hura bridarik gabe zihoan, baina zenbat eta sakrifizio gehiago eskatzen zion kongregazioari, orduan eta areago gustatzen zitzaiela ematen zuen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 309. orr.

6 mens izan du ad eskas izan, falta izan.

Bertze batek burua du ments, eta bihotza atera diote hirugarrenari.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 170. orr.

Ontzi handi askotan ura zuten ments, upeletako asko presaka eta egur berdez eginak baitziren.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 167. orr.

Batzuei harroago izatea eragiten die, gangartu egiten ditu, bestela ments duten zerbait lortuz bezala.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 108. orr.

Zer edo zer ments dute.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 179. orr.

Ezen ez da ontasun horietarik bihi bat, zerbait ments ez duenik, erraten den bezala: ondu batentzat beti bi gordin.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 82. orr.

7 ments-izate

Gizakia da bere ments-izate (eskas izate) esentziala era biologikoan konpentsatu beharra daukan aberea, horregatik da bere izatea kultura duena.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 280. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

buru ments (6)

mentsa bezala (3); mentsa haiz (3); mentsa hiza (3)


mentskeria ik menskeria.

mentsula iz horma edo kideko batetik ateratzen den elementua, zerbaiti eusteko balio duena.

Mentsulak [...] ezker-eskuin zizelkatuko dira, eta zintzilik jaitsiko dira paramentaren beheko aldearen pareraino, hostoak kanpoan utzita.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2030. orr.

Aurreko aldetik dintelaren hiruren bateko zabalera izango dute mentsula horiek, eta goiko aldetik baino laurden bat meharragoak izango dira beheko aldetik.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2030. orr.


mentu (orobat mendu g.er.) iz landare batean txertatzen den beste landare baten zatia. ik txerto.

Horrelatsu dira zuen bihotza hartzen duten jaiotza arrotz eta kanpokoak, berauek, txertu bezala, mentu txarrak ematen dietelarik zuen fruitu guztiei.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 112. orr.

Aipatu berri ditudan gauzok zure ariman egiaz txertatzen dira, hala nola mentua jartzen den zuhaitz-gerrian: ondoko fruituek txertuaren ezaugarriak izango ditu eta ez zuhaitz-gerriarenak.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 112. orr.


mentura 1 iz aukera, egokiera.

Itxuren arabera, Noel Mamère berriketari ohiak duke mentura gehiena.  Herria   2001-02-22

Hemen erretreta 60 urtetan izaiteko menturak ere lotsatzen ditu ainitz, ikusiz, Ameriketan lanean segitzeko xantxa badutela adinaren mugarik gabe.  Herria   2003-12-11

Ekonomia doi bat azkartuz doala, eta badela mentura oraino azkar ditakeela ondoko hilabete horietan.  Herria   2004-09-02

Argi eta garbi errana da hor ez dela, ez droga, ez alkol menturarik eta jestu bortitzak ez direla haizu.  Herria   2004-07-01

2 (-en atzizkiaren eskuinean)

Heldu den udako badut haatik zerbaiten mentura.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 20. orr.

Errana izan da hitzarmen berezi horri esker, eta berezia delakotz preseski, bazela eta badela aintzinamendu balios batzuen mentura.  Herria   2001-04-05

Legeak duen abantaila aldiz, alderdi ttipiek ere badutela hola zonbait alkiren mentura.  Herria   2003-01-14

Garapen xuhurreko lurraldeak behar litazke lagundu hango jendeak han berean ukaiteko gisan lan baten mentura eta hein batean bizitzeko moldea.  Herria   2002-10-10

Egun ederraren mentura bazen.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 26. orr.

Partida eder batzuen mentura dudarik gabe, balioko baitu tenoreko hor izaitea.  Herria   2002-08-08

Aloimendurik gabe, laneko segida baten menturarik ere gabe.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 80. orr.

Kanpotar horien parte handi bat familiak dira, lanaren menturarekin datozenak, aski maiz goi mailako lan bideak izaten dire, lan ona aurkiturik etorriak dira.  Herria   2002-09-26

Europa batuan daukagu segur bakearen mentura hoberena.  Herria   2005-05-26

Ez bakarrik Luzaidetik, baina Ondarrolatik ere eramaiten zuten burdin harria Orbaizetara, hor ere bidaia luze eta neke baten mentura...  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 72. orr.

Topaketa gaizto baten menturak sortzen dion beldurra.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 6. orr.

Etorkizun beltz horren menturak ote ditu gazteak ihesbide zenbaitetara joanarazten?  Herria   2004-04-22

3 (-tzeko atzizkiaren eskuinean)

Ez zuela naski sendatzeko mentura handirik.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 74. orr.

Horrela ukanen zuen Marirengana heltzeko mentura zerbait.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 289. orr.

Asteburuan delako Togasekin lan egiteko mentura atsegingarri gerta zitekeela egin nuen neure baitan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 180. orr.

Noiz nahi aditzen dena da orai sortzen diren haurren erdiek baduketela ehun urtetarat heltzeko mentura pollita.  Herria   2005-11-17

Hots, lehen aldikotz, ezkerrekoek badute orai Pariseko auzapez beretarik norbait ezartzeko mentura!  Herria   2001-03-08

Ainitzen gostuko Chevenement-ek baduke araberan hirugarren izaiteko mentura hobea.  Herria   2001-09-13

Gero argiago baten mentura gaitza badugula lege-nagusi hori onartuz gero...  Herria   2005-01-06

Denen buru, sindikaten gostuko, balitake oraino mentura ttipi zerbait lantegia berriz pizteko.  Herria   2005-01-20

4 (esperantza-edo: ik beherago 9)

Hauteskundeek garbitasun zerbait ekarriko dutela? gauden mentura hortan bainan gerta ditake ere zoritxarrez hauteskundeen ondotik giroa oraino gehiago nahastea eta gaixtatzea...  Herria   2001-04-12

Gauden mentura hortan, bainan erne...  Herria   2002-10-24

4a arriskua-edo.

Goizetik jadanik izana zen nahiko mugimendu Baionako karriketan, sindikaten manifestaldiarekin, 3000ko bat jendek erretreten xuhurtze mentura salatzen zuela.  Herria   2003-02-06

5 abentura.

Agian, mentura berri eta zirraragarrien iturri.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 76. orr.

Irudimenean dena berriro agertu zitzaiolarik, mentura sinestezin eta arriskutsuak etorri zitzaizkion gogora.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 255. orr.

Zaldunak abiatzen baitziren mentura eta topaketa berrien bila.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 283. orr.

Sentipen horrek Coimbrara itzultzeko irrika bortitza ekarri zion bihotzera, Sebastioarekin mentura bila abiatutakoan hantxe utzi baitzituen, gurasoak ez ezik, baita neskatxa eder bat ere, Ines izeneko lehengusina.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 230. orr.

-Gure imaginarioan, zinean adibidez, Antillak izu-lekuak dira, menturarako egokiak, indioz edo beltzez beteak, eta abar.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 64. orr.

-Menturaren menturaz dabilenak geroa ez du hain segur!  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 144. orr.

6 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Eta gradu horretako buruzagi eta handiki jendeak arrisku horietan eta mentura giro horretan ibiltzeko prest zeudela ikusteak, bada, egia aitortuko dut: erakarri egiten ninduen.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 377. orr.

Eugenio Abiraneta liberalaren aginduetara pasatako mentura-egun harrigarri eta ausarditsu haiekiko urrutiminak jota. aspalditik ezaguna den judutarren bidai, mentura eta merkatu zaletasun fanatikoa.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 40. orr.

7 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Konponbide mentura trabatzea egotzi dio Batasunak Frantziari .  Berria - Euskal Herria   2004-10-09

Bazkaltiar bakoitza, inoren konpainian badago ere, bere izaeraren araberako barne-mentura berezia egosten imajinatzen dut, jakiak ere irensten dituen moduan.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 186. orr.

Bortizkeriarik baizik ez da, eta bortizkeria iraultzailea hobetsi behar da, humanismo mentura badaukalakotz.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 158. orr.

8 zoria, patua.

Gauez egin nuen Grenobletik etxerako bidea, menturari eskertuz Zuazo-eneatik hurbil bizitzearen txiripak Madame Beylerengana eraman izana.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 117. orr.

Sentitu berri zuen eta aditzera ematerik izan ez zuen nahigabea berdintze aldera, menturara arriskatzeko gogo bizi batek hartu zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 241. orr.

Mundua pentsatuz munduak eraikitzen dakien tresna; menturaz baliaturik, menturari aurre egiten dion arma.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 12. orr.

9 menturan adlag esperantzan.

Langileen artean luzaidarrak ere baziren, diru puxka baten irabazteko menturan zernahitarako prest zeudenak.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 71. orr.

Gero eta indar gehiagoren biltzeko menturan.  Herria   2005-12-29

Ez dakigu zer dagoen gure beha, eta eskuko xoria ez utzi behar airekoaren menturan.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 40. orr.

Ikusten da nola, historian zehar, euskaldunek ere jakin dugun lanbide mota berri bati lotzen, diru gehixagoren menturan.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 158. orr.

Dena ere freskotasun giro batean joan da, gero sano eta aberats baten menturan.  Herria   2001-10-25

Beharrik ez nuen horren menturan kaskoa sobera berotzen, inoiz ez baitzen halakorik gertatu.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 156. orr.

Euriak urkabeko odol arrastoak garbitu zituen, beste biktima batzuen menturan.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 206. orr.

Dena den, negua hor berean bada ere, gauden beti udaberri goxo baten menturan!  Herria   2005-12-08

Parkea zerratzen da beraz negu huntako, udaberriari buruz beste norbaitek segida hartuko duelako menturan.  Herria   2005-11-03

Udabiltzak bide hori hartuz ez du oraino lehen urrats bat baizik egiten, lehen urrats horrek beste ainitz eta ainitz ekarriko dituelako menturan.  Herria   2004-03-04

10 menturazsup_1 adlag beharbada, agian.

-Menturaz beste nonbait zendu zen... -pentsatu zuen erretoreak, goraki.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 40. orr.

-Menturaz herri hau ttipia duk -erran zion, irriz, zenbait hilabete lehentxeago, azken topaketan- baina gurea duk.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 204. orr.

Haren ele bakar bat aski izanen zen menturaz, bilobaren berreskuratzeko: "barkatu".  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 53. orr.

-Barkatu, menturaz istorio horiek ez zaizkizu batere interesatzen.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 57. orr.

Hobeko genuen menturaz, hausnarketa gehiago egin bagenu, munduaren bilakaeraz eta aberriaren funtsezko arazoez.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 138. orr.

Denen indarrak bilduz geroz, iharduki dezakete menturaz tipiek eta gutiek boteretsuen oldarrari.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 45. orr.

Katolikoak dira menturaz beren katolikotasunaren barnean hertsiegiak, beren Elizaren unibertsaltasunean osoki arrotz egonak.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 9. orr.

Hori zen arrazoietako bat, nahiz ez bakarra, eta ez menturaz garrantzizkoena.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 26. orr.

Epel, 28 edo 30 grado menturaz.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 10. orr.

Tadjikengana joanak menturaz?  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 87. orr.

11 menturazsup_2 adlag ausaz.

Baina menturaz Ingalaterratik deitzen badu, beharbada esan ahal diozu gutun bat duela etxean itzultzen denerako.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 134. orr.

Dohakabearen garrasiek jada egindako ekintzak eskatzen al dizkiote, menturaz, itzultzen ez den denborari?  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 48. orr.

Ez al darama menturaz Luthienen seme-alaben odola?  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 187. orr.

Baina, ez al naiz menturaz Eorlen Etxekoa, birjina gerlaria, eta ez inude hutsa?  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 62. orr.

12 menturazko izlag

Uste hori, menturazko uste hori, lasaigarria gertatzen zait. Nik uste gure familiaren menturazko memoriak idazten zituela, baina hainbeste emanalditan, ze ez ziren inoiz bukatzen.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 25. orr.

Xori batek hegal kolpe batez atzeman lezake bide xuxena, xori buruak aldiz oinez egin beharko menturazko bidexka.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 163. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aro hobearen mentura (3); gauden mentura hortan (3); gehiagoren mentura (5); heltzeko mentura (4); ikusteko mentura (3); izaiteko mentura (3); mentura dugun artean (3); mentura ederra (3); mentura gehiago (4); mentura handirik (6); mentura hoberena (4); mentura hortan (6); mentura izanen (6); mentura on (3); mentura ona (3); mentura ttipia (3); mentura zerbait (3); pasatzeko mentura (3); zerbaiten mentura (11)

biltzeko menturan (6); gehiagoren menturan (3); irabazteko menturan (3); menturan daude (4); menturan gaude (5); menturan utzi (3); zenbaiten menturan (4); zerbaiten menturan (9)

zerbaiten menturarik (3)

menturaz bai (3); menturaz ez (19); menturaz hobe ()


menturaldi iz mentura, abentura.

Adiskideak jasan menturaldiaren lerrootara ekartzera atrebituko naiz hondarrean.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 173. orr.


menturatsu izond zoriontsua.

Maine-ko herrixka txiro batean, aurreneko aldiz, fortuna menturatsu bat amestu zuen, itsas oholen lanketaren irudiz.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 133. orr.


menturatu, mentura(tu), menturatzen 1 da ad ausartu, arriskatu.

Ez naiz menturatu, libertatearen beldurrez naski. -Hihaurk kasu emak, eta ez hadila mentura ene kontra deusen egitera, zeren eta ez huke besteei kontatzeko denborarik ere iraunen.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 17. orr.

Ez ninduan menturatzen aipatzera ere.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 149. orr.

Zonbait hitz menturatzen naiz aintzinatzera: [...].  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 11. orr.

Menturatu natzaio orduan eskatzera fotografiatzen ahal dudanez.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 141. orr.

-Karrikara ateratzera menturatu zara?  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 283. orr.

ALNko arratoiak ez dituk beren zuloetatik ilkitzera menturatuko, erran dizuete irriz, partitzeko tenorean.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 17. orr.

Kogatrari kondatzen ahalko lioke, beharbada, nehoiz, nehori kontatzera menturatu ez zena?  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 34. orr.

Ez nintzen ni goxotasun estetiko horietan menturatzen.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 81. orr.

-Hemendik menturatzen denak bide neketsua du.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 230. orr.

Berrogei urteak bete arteraino, euskaraz idaztera ezin menturatuz egona zela, arrunt frantximentua zeukalakotz bere burua, oharkabean bere izate guzia euskalduna zuela.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 7. orr.

"Dauden aseguru motak?", menturatu nintzen, ikusten bainuen bere paperen artean aseguru etxearen propaganda intsektuaren marrazkiarekin.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 59. orr.

Nor ere menturatzen baita, dena espantu eta furfuria, ustez eta gauaz denak libro dituela, hori nekez da Gauekoren aztaparretarik eskapatzen eta sano sanoa etxera itzultzen.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 19. orr.

• 2 du ad

Beldur nintzen menturatu nuen oharra gaitzitu zitzaionez, baina irri egin zuen.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 137. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ezin menturatuz (3)


menturazale izond/iz abenturazalea.

Atlantikoa berrogeitalau aldiz gurutzatu omen zuen tolosar menturazale, pilotazale eta poeta hura, antiklerikal samartzat omen zeukaten bere garaikoek.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 35. orr.

Zaldun menturazaleak bitza ezpata eta babeskia erabil; maitaleak ez beza doan egin hasperen.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 94. orr.

Gaztaro menturazalea, unibertsitateko txantxak eta disziplina, aurreneko bihotz pilpirak emakume baten aurrean, lehen sexu jarduna ikasle gela itxi batean.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 222. orr.

Akaberan, bere begi eder menturazaleekin begira, galdegin zion: [...]. Garai haietan, menturazale, txerpolari, errekaitu-saltzaile, buhame, ijito eta mota guztietako petral saldoek mukuru betetzen zutela Amazonian sartzeko atari zen San Oximoron herria.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 250. orr.


mentzio iz frantses unibertsitate sisteman, lehen hiru urteen ondoan egiten den espezialitate urtea.

Lizentziaturak bost urtekoak izatetik lau urtera moztuko omen dituzte eta lau urte hauetatik lehenengo hiruretan, orain arte bezalaxe, ikasketa orokorrak egingo dira [...] eta laugarrenean orain espezialitate izenarekin ezagutzen duguna, baina etorkizunean Izendapena edo Mentzioa izango dena, frantsesez dagoeneko deitzen dioten bezala. Nolabait esateko, lehen aipatu dugun Gradua ikasketa-zentroan garatzen da, eta Mentzioa, enpresan bertan.  Berria - Gaiak   2006-03-21


menu 1 iz jatordu bat edo jatetxe baten eskaintza osatzen duten jakien zerrenda.

Mahai bat hartu eta menua arretaz irakurri zuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 82. orr.

Menu bera hartzen du beti: patea hasteko, confit bigarrenerako eta gazta bukatzeko.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 257. orr.

Menua hanburgerrek, patatek eta kola freskagarriek osatzen dute, neurri handi batean.  Berria - Kultura   2004-09-25

Aratsean, 20 eta erdietarik landa, afaria, eguerdiko menu berarekin.  Herria   2005-06-30

Sagardotegiko menua ere badute, baina guk karta eskatu dugu.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 203. orr.

-Zure menua aukeratu nahi duzu?  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 178. orr.

Deituko dizut sukaldetik zein menu dagoen esateko.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 187. orr.

Goizeko bederatziak aldera tabernako sukaldera sartu eta eguerdian ematen dituzten menuak gertatzen ditu.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 36. orr.

Eskoletako jangeletan menuak hobetu dituzte eta elikagai desegokiak kendu eskoletako makinetatik.  Berria - Gaiak   2006-05-04

Eguneko menua hartzen dut, merkeena izaten baita.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 45. orr.

Menua bizkor-bizkor irentsi, eta nire printzerri bakartira abiatzen nintzen.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 79. orr.

Errainaren jatetxea txikia zelako, menu merkekoa.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 186. orr.

Etxeko menua da.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 246. orr.

Jatetxe berria ireki ditek Arrantzale kalean: menua zortzi euro eta erdian.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 53. orr.

Kanpoan, bi gazte gelditu dira menuaren aurrean, zeina kartoizko sukaldari batek ezkerreko eskuaz erakusgai duen.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 180. orr.

-Manuel!, menuetarako ardoa lehenbailehen!  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 83. orr.

2 irud/hed

Ordenagailuak bere programen menuaren eskaintza koloretsua egin zidan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 271. orr.

Ostegunerako Zapaterok prestatu duen menua argia da, estatuaren kohesioa landu eta Espainiako erregeak eskainitako bazkariaz apaindu.  Berria - Euskal Herria   2004-10-24

Telebistako menuko ikuskizunaren antzeko zerbait.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 213. orr.

Andy klub horietako menuan ageri ziren emakumeetako bat zen.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 121. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Jatetxe txinatarraren menu-orriaren ondoan.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 36. orr.

Menu karta luzatu zidan eta berehalaxe aukeratu nuen afaria.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 71. orr.

· Andrések ez ditu begiak eskuan zeukan edari-menutik jaso.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 119. orr.

Imajina dezakezun sexu menu oparoena dastagarri.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 42. orr.


menuet ik minuet.

menuetto ik minuet.

menuzer ik benuzer.

mera iz ipar auzapeza. ik alkate.

Beti miretsi izan dut Andrein Hazparneko meraren jauntasuna, bere isilean.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 19. orr.

Sigala apeza, Périgueux-ko meraren axuanta.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 130. orr.

Hor zen ere Kontseilu Nagusiko president Jean Jacques Lasserre, hemengo herrien elkarte horretako president André Darraidou Ezpeletako meraren inguruan.  Herria   2004-09-23

Ohore Loustaudaudine gure jaun merari.  Herria   2004-09-16

Buztintzeko edo Lexantzüren kasuan adibidez, jaun mera bera laboraria da.  Berria - Harian   2005-07-27

Gero jaun merak egin du bere hitzaldia.  Herria   2001-02-01

Anai Arteak Jean Grenet deputatu eta Baionako mera denari galdatu du presoen hurbilketarako doziera gain haietarat helaraz dezan.  Herria   2002-11-07


meragai (corpusean meragei soilik) iz ipar mera izateko hautagaia.

C.tiarrak, ezkerreko haütagei lista bakoitxaren egiteko: 15 sozialiste, 8 komüniste, Perez meragei, hiruna auzapez ordezko, haietan Labadot, bena lehena DALIER botikaria.  Herria   2001-03-22


merago iz ipar auzapezgoa.

Erran behar da meragoa üzten düala Jean LOUGAROTezagünak, lüzaz edükirik, eta partitze horrek xorroxten dütü prefosta baten eta besteen letagiñak  Herria   2001-01-25


merendatu ik meriendatu.

merendero iz askaltegia.

Ez oso urruti, merendero bat zegoen.  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 19. orr.

Eskolako lagunei askotan kontatu die, harro-harro, merenderora joaten direnean aitak patata tortilla oso bat jaten duela.  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 23. orr.


merenge 1 iz arrautza zuringo irabiatuz eta azukrez egiten den gozokia.

Merengea egiteko erabili ziren arrautzak ere kutsatuta zeudela adierazi du Osakidetzak.  Berria - Euskal Herria   2004-10-21

Gustuko ditut ahabia-pastel ederrak, edo limoi-merengezko pastel gozoak.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 143. orr.

Limoizko merenge-pastela jan bitartean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 27. orr.

-Utziko al didazu merenge glacé bat hartzen, amatxo?  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 124. orr.

2 jatorriz Karibekoa den dantza, oso bizia.

Rocka badago sektore batzuetan, baina cumbiak, rumbak, merengeak dira nagusi.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 81. orr.

A zer-nolako geldotzarrak!, goazen biok merenge dantzatzera.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 149. orr.

Geroxeago, Imuntzo eta Beloki Gipuzkoar trikitrilariek zenbait fandango eta merenge eskainiko dituzte, inork ez baitu lekuaren gainean geldirik egoiteko ideiarik ere izanen.  Herria   2003-05-22

• 3 izond Real Madrid futbol taldeari dagokiona.

Gaur egun, batez ere ikus-entzuneko komunikabideak aditu eta Eibarreko jokalariak armeroak dira, Real Madrilekoak merengeak edo zuriak, Athleticekoak lehoiak, Atletico Madrilekoak koltxoneroak, Osasunakoak gorritxoak eta horrela etengabe.  Berria - Kirola   2004-01-20


meretriz iz prostituta.

Apollinaireren ama meretriz ezaguna da, azken urteak zinbelarena egiten eman baditu ere putetxe atarietan.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 76. orr.


merexi ik merezi.

mereximendu ik merezimendu.

merexitu ik merezitu.

merezi (orobat merexi g.er.) 1 izond/iz merezi dena.

Zigor gogor eta merezia zela medio, inor ere ez zen hurbildu haren hiltamura begiak ixtera.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 145. orr.

Jokamolde hau ez zetorren bat, inola ere ez, bere ospe onarekin, ospe merezia hala ere.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 370. orr.

Horrexegatik ematen zaio [lurrari] ama izen merezia.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 153. orr.

Mingainik lotzen ez eta asma ahala idazten duelako sona merezia bereganatu baitu gure poetak.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 9. orr.

Mendekatu eta merezia emango diedan arte, Israelen etsaiek lur jo dezaten arte.  Elizen arteko biblia   Dt 32,35

Bertzeak neronek aurkitu eta beren merezia eman bertze asmorik ez nuela karrikaratu ninduan etxeratu bezain agudo.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 77. orr.

Eta orduan, nork bere merezia jasoko du Jainkoarengandik.  Elizen arteko biblia   1 Ko 4,5

Bere merezia hartu dik: beraren eskuek ondua duk pozoia.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 227. orr.

Gizakien jokabide guztiak begi-bistan dituzu, nori bere jokaeraren ordaina, bere egiteen merezia, emateko.  Elizen arteko biblia   Jr 32,19

2 (adizlagun baten eskuinan)

Hori guztiagatik behar nizkizuke egin liskar hain bizi nola zuzen eta egoki mereziak.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 133. orr.

Espezialistak opor ongi merezietan zeuzkatela.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 269. orr.

3 iz merezimendua.

Zure jainkotasuna jainkoarazten duten izarretako zeru-goiek eta zure duintasunak merezi duen mereziaren mereziak.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 16. orr.

4 merezi izan du ad (norbaitek edo zerbaitek)

Mila eta mila aldiz merezi izan dut heriotza.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 20. orr.

-Nik ez dut honelako irainik merezi.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 60. orr.

Ez ote dugu salda xorta bat merezi?  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 21. orr.

Merezi du gertatu zaiona.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 85. orr.

Gizonen esker ona merezi du bere gela ilun eta mesprezatutik egia onuragarrien hazia, luzaz fruiturik gabea, erein duen filosofoak.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 28. orr.

Bere aberriagatik hiltzen den gizonak gure laudorio guztiak merezi dituela.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Arreta ez ezik, nolabaiteko begirunea ere merezi du ekimenak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 151. orr.

Horrek guztiak, ordea, espantu guti merezi du, zeren eta, alde batetik, argi guti ekartzen baitu eta bestetik orobat gauza berarekin gauza bera adierazten baitu.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 122. orr.

Nire egun on adeitsuak ez zuen erantzunik merezi izan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 151. orr.

Zu bezalako gizonek zigorra besterik ez duzue merezi!  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 107. orr.

Esaldia -merezi du aitorpen publiko bat- Joxe Landarena da.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 293. orr.

Inork ez zuen uste ahaleginak merezi zuenik.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 63. orr.

Redinek eskuak astinduz adierazi zuen iritzi hark merezi zion fedea.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 104. orr.

Ez nauzue merezi, baina, hala ere, nik zuek salbatzeko lan astuna hartuko dut...  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 32. orr.

· Beren bekatuek merezia ordaindu beharko dute, nire erabakiak mesprezatu eta legeak baztertu dituztelako.  Elizen arteko biblia   Lb 26,43

· Nire eta anaien heriotzaz, bare bedi gure herriaren kontra, ongi merezirik, Ahalguztidunak izan duen haserrea!  Elizen arteko biblia   2 M 7,38

ik merezita.

5 (-tzea osagaiaz)

Hiltzea merezi dut.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 40. orr.

Eta zer egin, morroiak ahalegintzea merezi badu?  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 176. orr.

Kabroiak kabroi gisa tratatua izatea merezi dik frankotan.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 89. orr.

Badakit hutsegite mortala dela, eta jo-ta-bertan hiltzea besterik ez dudala merezi.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 182. orr.

Festa bat da, gozamena, eta merezi du disfrutatzea, partekatzea eta behin eta berriz egitea.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 181. orr.

Adelarekin hitz egitera joatea ere pentsatu nuen [...] baina ez zuela merezi iruditu zitzaidan.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 93. orr.

6 (subjunktibozko osagaiaz)

Harrika eman diezaguten merezi dugu.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 31. orr.

Merezi al du Ahaltsuak zerbitza dezagun?  Elizen arteko biblia   Jb 21,15

Jakin ezazu, Elpides, deusek ez duela defenda dezagun merezi, salbu bizitzak.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 151. orr.

7 (objekturik gabe)

Zurekin bat natorrenean baino ez banauzu maite, amodio horrek ez du merezi.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 75. orr.

Gizonek ez dute merezi.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 292. orr.

Horrenbeste denbora elkar ikusi gabe eta merezi ez duten pertsonez ari gara.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 180. orr.

Merezi duenaren gainean oinarritzen ikasi behar duzu, eta gainerakoa alde batera uzten, gaitzetsi gabe gainera.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 37. orr.

8 (erabilera inpertsonala)

Ez du merezi borroka egitea, David.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 141. orr.

Orduan bakarrik merezi du idaztea.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 42. orr.

Merezi al du horretan gastatzea dirua?  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 90. orr.

Merezi du arazo hauek zehaztasun geometrikoz aztertzea.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 47. orr.

Merezi zuen halakoren batean, bateren batek gogora ekartzea.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 56. orr.

Harrobi horiek Erromako hiritik hurbil baleude, merezi luke eraikuntza guztiak harri horrekin egitea.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1130. orr.

Deus ez denagatik eta inon ez dagoenagatik penatzerik ez dik merezi.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 98. orr.

-Ez, ez du merezi baldintzarik jartzerik, jasoko duena betetzeko prest ez badago!  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 117. orr.

-Ez du merezi, mila esker.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 297. orr.

9 (laguntzailerik gabe)

Uste dut, gainera, baten batek ez duela izan merezi adina aitortza eta fama.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 18. orr.

Zapuztu egin dut eta munduko erregerik ahaltsuenaren esku utzi, beraren gaiztakeriak merezi bezala erabil dezan.  Elizen arteko biblia   Ez 31,11

Semea kaskamotx etxeratu delarik, merezi bezalako zigorra ezarri dio, errebeldiaren izenean.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 140. orr.

Hainbeste gauza eman dizkit, nik merezi gabe, eta hainbeste gauza egiten ditut oraindik gaizki...  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 167. orr.

Eta ezagutza hori merezi gabeko sufrikarioa izango bailitzateke halakoarentzat.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 43. orr.

10 merezi onez

Zeren, nahiz eta gogojardunetatik kanpo, bidez eta merezi onez bultza ditzakegun, segur aski, pertsona zentzudun guztiak kontinentzia, birjinitatea, erlijioa eta ebanjelioko edozein bide bikain hautatzera, halaz ere [...].  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 37. orr.

11 merezia izan du ad ik merezitu.

Juduen adiskide denak juduen patua merezia dik.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 216. orr.

Lizun gaixto batzuk ginela eta merezia genuela hura guztia.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 491. orr.

Funts-funtsean, merezia nuen: horra zer gertatzen zaien profanoei, tenpluaren ateen aurrean jostatzen geratzen direnei, tenplura sartu ordez.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 88. orr.

Ez zaitzala kezka ere jakiteak mereziak zenituen edo ez sofrikarioak.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 50. orr.

Saia zaitez zoriontsu izaten, merezia duzu.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 70. orr.

Ongi merezia zuen hori, besteen erraiak zigor ugari eta ankerrez oinaztatu baitzituen berak.  Elizen arteko biblia   2 M 9,6

Ondo merezia genuen zu galtzea, gurekin izan zaitugun bitartean, ez baikinen arduratu zu ezagutzeaz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 216. orr.

Baina ongi merezia izango zenuen, hil izan bazintu!  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 292. orr.

Berbera dator zuek salbatzera eta merezia duten zigorra etsaiei ematera.  Elizen arteko biblia   Is 35,4

Edo beharbada ez du domina zintzotasunez merezia duenik sinesten.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 240. orr.

Goza itzazu hain mereziak dituzun ondasun hauek eta zoriontsu izan zaitezela.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 202. orr.

12 mereziago izan du ad

Batzuen ustez, erlijio kristauak mereziago du burla atxikimendua baino.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 267. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

ahaleginak merezi (9); ahaleginak merezi izan (5); aipamen berezia merezi (23); aipamena merezi (5); aipamena merezi du (4); aipatzea merezi (9); arreta merezi (12); askoz gehiago merezi (6); aztertzea merezi (4); benetan merezi (14); bizitzea merezi (14); egitea merezi (9); egiteak merezi (6); egotea merezi (21); entzutea merezi (6); errespetu osoa merezi (6); errespetua merezi (17); errespetua merezi du (4); errespetua merezi dute (5); etortzea merezi (4); euskal herriak merezi (4); ezagutzea merezi (4); galtzea merezi (7); garaipena merezi (6); gehiago merezi (62); gehiago merezi du (6); gehiago merezi izan (10); gehiago merezi zuen (6); gogoeta merezi (4); goresmenak merezi (6); goresmenak merezi dituzte (4); hartzea merezi (5); heriotza merezi (23); heriotza merezi du (6); heriotza zigorra merezi (9); herriak merezi (8); herriak merezi du (4); hiltzea merezi (9); hobea merezi (13); hobea merezi dute (4); ikertzea merezi (4); ikustea merezi (13); ikustea merezi izan (5); infernua merezi (6); irabaztea merezi (15); irabaztea merezi genuen (4); irabaztea merezi izan (5); irakurtzea merezi (7); izatea merezi (33); izatea merezi izan (6); izen hori merezi (5); izena merezi (21); jakitea merezi (4); jarraitzea merezi (6); kentzea merezi (5); kontatzea merezi (7)

merezi adina (4); merezi ahal izateko (8); merezi bezala (19); merezi bezalako (7); merezi dik (20); merezi ditu (16); merezi dituzte (18); merezi du (390); merezi du aipamenik (4); merezi du aipatzea (5); merezi du hainbeste (4); merezi duela (111); merezi duela esan (5); merezi duela uste (5); merezi duelako (19); merezi duen (267); merezi duen bakarra (4); merezi duen beste (6); merezi duen bezala (13); merezi duen garrantzia (6); merezi duen gauza (4); merezi duen lekua (9); merezi duen saria (4); merezi duen zerbait (13); merezi duen zigorra (7); merezi duena (50); merezi duena jasotzen (5); merezi duenik (16); merezi dugu (18); merezi dut (15); merezi dute (108); merezi dutela (25); merezi dutelako (11); merezi duten (76); merezi duten bezala (9); merezi duten ordaina (4); merezi dutena (10); merezi dutenak (14); merezi duzu (22); merezi ez arren (6); merezi gabe (23); merezi gabeko (9); merezi izan (215); merezi izan du (32); merezi izan zuen (50); merezi izan zuten (12); merezi izango (7); merezi izatea (7); merezi izateko (22); merezi izatekotan (4); merezi luke (18); merezi nuen (12); merezi omen (7); merezi ote (31); merezi ote zuen (15); merezi zuela (90); merezi zuela uste (5); merezi zuen (177); merezi zuen bezala (8); merezi zuen saria (5); merezi zuen zigorra (4); merezi zuena (17); merezi zutela (20); merezi zutela uste (4); merezi zuten (34); merezi zuten bezala (4); merezi zutenak (7)

ordaina merezi (4); saria merezi (15); sartzea merezi (8); ustez merezi (5); zerbait hobea merezi (6); zigorra merezi (35); zigorra merezi du (7); zinez merezi (8)

bere merezia (9); merezia baitu (4); merezia du (6); merezia eman (5); merezia emango (4); merezia zuen (17); ondo merezia (24); ondo merezia zuen (5); ongi merezia (31); ongi merezia du (4)

mereziko du (8); mereziko ez (7); mereziko luke (26); mereziko lukeen (6); mereziko zuen (14); mereziko zuten (6)

merezita gainera (6); merezita galdu (4); merezita irabazi (21); merezita irabazi du (4); merezita irabazi zion (4); merezita lortu (9); merezita lortu zuen (4); ondo merezita (19); ondo merezita gainera (4)

merezitako atsedena (4); merezitako garaipena (14); merezitako garaipena lortu (9); merezitako omenaldia (6); merezitako ordaina (6); merezitako saria (20); merezitako saria jaso (10); merezitako zigorra (14); ondo merezitako (14); ongi merezitako (10)


mereziarazi, mereziaraz, mereziarazten dio ad

Horrek nahitaez heriotza mereziarazten zien.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 97. orr.

Apaltasunaren harribitxiak egiten du distira haietako bakoitzarengan; eta honek, zerutik hartutako dohainak eta ondasunak gordetzeko ahalmena duenez, gainerako bertute guztiak mereziarazten dizkie.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 194. orr.

Ez zen mantentzen bihitegi beteekin, ez mandio oparoekin, ezta lur sail zabalekin ere, pobretasunarekin baizik, pobretasun berak zerua mereziarazten baitzion eta miragarriro elikatzen baitzuen munduan  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 425. orr.


merezidun 1 izond merezi duena.

Gainerat Hemen elkarteak eskaintzen zuen makila enpresa edo elkarte merezidun bati.  Herria   2001-04-26

2 (-en atzizkiaren eskuinean) ik merezient.

Jainkoaren etxerantz herriminik ttikienarekin joaten dena ez da bidaia sainduaren graziaren mereziduna, haren eskariak ez dira entzunak izateko duin eta merezi ere ez du merezi bila dabilen zoriontasuna.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 343. orr.

Orduan martirien argi-koroaren mereziduna zen.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 64. orr.


merezient izond merezi duena. (-en atzizkiaren eskuinean) ik merezidun 2.

Ez zegoen guztiz argi nor zen lore horren merezient, epailea edo Javierito koitadua.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 333. orr.

Saint-Justek zioen aski dela tronuan iraute hutsa, berehala dimititu eta monarkia bera desegin gabe, edonor izan dadin gillotinaren merezient.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 115. orr.

Tentabidean egon nintzen atari inguruan barrandan gelditzeko, zer gizaseme klase ote zen jakitearren Kristinaren itxoinaldi amultsuaren merezient.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 194. orr.


merezigabe (orobat merezi gabe) izond merezi ez dena.

Haren nerbioetako ondoeza Cayenneko ameskeria luzeen esnaera besterik ez zen; hango sufrimendu merezigabeen aurrean izandako mindura iratzartzen zitzaion.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 195. orr.

Handik goiti hiru-lau aldiz baizik ez nintzen etxe horretara itzuli, eta denetan garai bateko adeitasun merezi gabeaz hartu ninduen emakumeak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 133. orr.


merezigarri izond merezi duena. (-en atzizkiaren eskuinean) ik merezient.

Hemen Straussen ohartxo historiko bat izan liteke arta pixka baten merezigarria guretzat.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 191. orr.


merezimendu (orobat mereximendu g.er. eta meheximendu g.er.) 1 iz sarirako edo ezagutzarako eskubidea; norbait merezidun egiten duen zera. ik meritu.

Eta zer egon liteke ordenaz kanpo, Jaungoikoaren justiziak merezimenduen arabera tratatzen baditu zintzoak eta gaiztoak?  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 72. orr.

Diruak ez dakar, besterik gabe, merezimendurik.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 180. orr.

Gurean, delako eginbeharra Anjel Urtxipiari zegokion merezimendu osoz.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 90. orr.

Orain hain distiratsua ez den baina merezimendu gabekoa ere ez den lanaz jardungo dugu.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 146. orr.

Lau irabazle izan dira: [...], bainan 6ak ere saristatuak izan dira, merezimenduak orok baizituzten.  Herria   2003-08-14

Merezimendu aski egina nuen damaren bihotzaren jabe izateko.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 263. orr.

Orduko maisuek bazuten merezimendu haundia, ezen gobernuak ez zituen behar zenik ere pagatzen.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 205. orr.

Teologiatik eta artzain bideetatik zuzen legearen hurrantzea izan da haren merezimendu handiena.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 30. orr.

Inork ez zituen Migel Mailuren merezimendu begi-bistakoak ukatuko.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 59. orr.

Badakigu serioski entrenatzen direla eta horra orai beren merezimenduen saria hor dutela.  Herria   2001-09-06

Jesu Kristo gure Jaunaren merezimenduetan parte hartu dutenak graziazko legearen pean heltzen dira zuzentasunera.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 61. orr.

-Halako ohore baten merezimendua ez da guretzat, ene jauna.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 180. orr.

Orain hain distiratsua ez den baina merezimendu gabekoa ere ez den lanaz jardungo dugu.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 146. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Mozkorti izena eransten digute, eta zerrien pare gaituzte jartzen; eta, hain zuzen, horrek die kentzen gure lorpenei, nahiz gorenak izan berez, merezimendu-sonaren muin eta mamia.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 234. orr.

Ez digute inolako merezimendu-dominarik emango handiusteak, geurekoiak, burusoilak eta lodikoteak garela onartzen ikasi dugulako, ez.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 147. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Badu orai 5 urte Greziako eskualderat joana dela eta han ere dudarik gabe lan handiak egin dituzke, zeren horgo buruzagiek eman baitiote Nazio merezimenduko medaila.  Herria   2004-03-25

Giza merezimenduen mailadian.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 193. orr.

4 merezimenduz

Merezimenduz iritsi da Xala finalera, behe-behetik hasita gainera, are gehiago.  Berria - Kirola   2004-05-26

Coriak berak onartu zuen merezimenduz irabazi ziola tenislari frantziarrak.  Berria - Kirola   2004-01-21

Merezimenduz iritsi da Xala finalera, behe-behetik hasita gainera, are gehiago.  Berria - Kirola   2004-05-26

5 merezimenduzko

Merezimenduzko saria, duela 10 urte sortu eta urte hauetan Euskal Herriko irakaskuntzan «erreferente» izatera iritsi den Hikhasi elkarteari eman diote.  Berria - Euskal Herria   2006-01-28

Merezimenduzko saria Berria egunkariarentzat izan zen eta oroigarria[...] Joxean Lizarribarrek jaso zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-01-24

Andoaingo Udalak merezimenduzko domina ematea erabaki zuen PSE-EE, PP eta EB-IUren botoekin. Merezimenduzko eskerrak hartze dituzte oraino bizi atxikitzen dituzten herriek, agian luzaz.  Berria - Euskal Herria   2004-02-11

Halere ez dio barkatu makearrak, merezimenduz berdinduz eta eramanez ondarrean.  Herria   2005-03-24

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

badute merezimendu (3); merezimendu bakarra (4); merezimendu handiagoa (3); merezimendu handiak (5); merezimendu handiak badituzte (3); merezimendu handiko (9); merezimendu handirik (3); merezimendu osoz (41); merezimendu osoz irabazi (6); merezimendu osoz sailkatu (3)

santuaren merezimenduak (3)

erregu eta merezimenduei (3); frantziskoren merezimenduei (4); merezimenduei egotzi (3); merezimenduei esker (15); santuaren merezimenduei esker (3)

merezimenduz irabazi (7); merezimenduz lortu (3)

merezimenduzko saria (3)


merezimendugabe izond merezimendurik ez duena.

Literatura hizkuntzak areagotu egiten du idazkeraren garrantzi merezimendugabea.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 53. orr.


merezita 1 adlag merezirik.

Denbora gutxian bildua zuen, merezita bildu ere, izengoiti gaiztoa.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 9. orr.

Merezita irabazi zuen atzo Alavesek.  Berria - Kirola   2006-03-23

Merezita edo merezi gabe, bakoitza dagoen lekuan dago orain.  Berria - Kirola   2004-04-27

A Santxo! ez uste hik merezita jaso duala jasotako mesedea.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 172. orr.

Neskazahar geratu ditun, eta ondo merezita gainera.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 76. orr.

Ongi merezita sufritu zuten beren gaiztakeriagatik, atzerritarrak ankerki gorrotatu baitzituzten.  Elizen arteko biblia   Jkd 19,13

Eta jende on-onen gizarte onak malko epel gezurrezko bat ixurtzen du mendizale zintzoaren heriotzan, eta nazka hotz egiazko bat sentitzen jonki zikin pozoitua, ongi merezita, nirbana ttipitik nirbana handi betikora irristatu eta hiltzera etzaten denean, metro pasatxoko hegaldi motz itsusian.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 281. orr.

2 merezita eduki.

Merezita daukat horrelako oilo batekin bazkidetzeagatik...  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 526. orr.

Teresak, 3. pisuko bizilagunak esaten zidan amorante bat bilatu behar nuela, merezita neukala; eta senarrak ere merezita zeukala.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 30. orr.

Horren bila etorri zara, eta ondo merezita daukazu.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 254. orr.

Beraz, berriz diot, lurrak merezita dauka eman zaion ama izena, berak sortu baitzuen giza enda eta mendi zabaletan jauzika barreiatzen diren ia animali mota guztiak.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 353. orr.

Ondo-ondo ez da egongo, baina merezita dauka.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 33. orr.


merezitu, merezi, merezitzen (orobat merexitu g.er.) 1 du ad merezi izan.

Kreatua izan zelarik ukan saindutasuna eta justizia galdu zituela Adamek bere lehen bekatuarengatik eta merezitu zuela haren gorputza eta arima mehatxatzen zituen heriotzaren gaztigua.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 95. orr.

Eman didaten konfiantza hori merezitu behar dut eta, beraz, borrokan jarraitu.  Berria - Euskal Herria   2004-04-11

Mauleko hogeitamar bat andere dendarik [...] 200 jantzi inguru moldatu dituzte eta agerraldiaren amaieran ikusleen txalo zaparrada handia merezituko dute.  Berria - Kultura   2004-07-24

Konstituzioek diote lana eskubide bat dela, gaur egungo errealitateak merezitu behar dela dio.  Berria - Harian   2006-01-08

Jainkoak bere ganat deitu baitu, eman diezola merezitu betiereko pausua.  Herria   2004-01-15

Merezitu betiereko gozamena eman daiola jaun zerukoak.  Herria   2003-06-26

Titulu hori merezitzeko lanean dihardut azken hamabi urteotan.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 97. orr.

Txalo gehiago merezitzen da zenbait aldiz galduz, ezenetz irabaziz.  Herria   2004-12-02

2 (era burutua izenondo gisa)

Orduan, halaber, gaur egun bezala, Bozek abiadura eraginkorra txalotu zuen mutikoaren adiskidantza itsu bezain merezitua segurtatuz.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 24. orr.

Ekain undar huntan, bere eskolako puskak uzten ditu, erretreta merezitu baten baliatzeko.  Herria   2005-06-23

Laudorioka arizan baitira, laudorio merezituak dudarik gabe.  Herria   2003-03-20

3 merezitua izan du ad merezia izan.

Biderdi izanki eta merezitua dut baitezpadako ogitarteko alimalea, nagusiak berehala prestatu didana.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 140. orr.

Zeremonia ederra eta hunkigarria, berak merezitua zuen bezala.  Herria   2002-12-05

Jainkoa bortitza izanen da enetzat, eta merezitua dut.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 248. orr.

Merezituak dituzte laudorioak dudarik gabe.  Herria   2002-11-14

Bai, merezituak dituzte bakantzak.  Herria   2005-06-23

Makila bat eskaini diote ongi merezitua zuena.  Herria   2005-06-23


merezitzaile izond merezi duena.

Ibilera arin eta zalantzatiz joan zen basoko bidexka harritsuetan, zuhaitzen artean, ezein iraganbide mundutar [...] bere oinen merezitzaile ez bailitzan.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 71. orr.

Zein Jainko nazkagarria! zein munstro handia! zein izaki zitala, gure gorroto eta mendeku gupidagabearen merezitzailea!  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 101. orr.

Hator, maitea, hator, Sodomako sugarren merezitzaile izan nadila hire ipurdi bikainean.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 276. orr.


meridiano iz zeruko nahiz Lurreko esferan, bi poloetatik igarotzen den zernahi zirkulu edo zirkulu erdi.

Geografoek asmaturiko meridianoek eta paraleloek sare bat zabaltzen dute lurraren inguruan.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 291. orr.

Bukharako khanerria hogeita hamazazpigarren eta berrogeita batgarren paraleloen artean hedatzen da iparretik hegora, eta hirurogeita batgarren eta hirurogeita seigarren meridianoen artean ekialdetik mendebaldera.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 49. orr.

Ia-ia meridiano berean daude Alexandria eta Rodas.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 147. orr.

Washingtongo meridianoa.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 245. orr.

Izan ere, Greenwichekoa ez baita meridiano bakarra.  Berria - Kultura   2004-06-26

Sen Georgeko uhartetik hurbil, berrogeita zortzi eta erdiko alturarekin iparreko meridianoaren aldetik.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 151. orr.

Tomsk dago meridiano horretan, hain zuzen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 260. orr.

Zehazki lurreko meridianoaren laurdenaren hamar milioirena neurtzen duela.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 226. orr.


merienda 1 iz askaria.

Nork nahi du meriendak prestatzen lagundu?  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 83. orr.

Esker onez, bilketan parte hartzen zutenei sagastian bertan merienda eskaini ohi zieten.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 95. orr.

Bazkaldu gabe, orduan merienda egiten du.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 142. orr.

Bostetan bere merienda egiten zuen, arrautzak, errefauak eta sagar erreak, eta gauean salda batekin nahikoa izaten zuen.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 48. orr.

Bertan jaten dute merienda, eta loreak berdin-berdin erortzen dira euren katiluetara.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 230. orr.

Meriendaren garaia du orain, itxura lañoaz jaten ditu ogia eta Gala Peter tableta bat.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 68. orr.

Meriendako ordua atseden-unea da mutiko potoloarentzat [...] horixe delako lasai eta bere kasa egon litekeen momentu bakarrenetakoa.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 33. orr.

2 afari-merienda

Liburu-denda seietan itxi ostean, Tom, Lucy eta hirurok afari-merienda egitera joan ginen Second Street Cafe-ra.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 270. orr.

Afari-merienda eder bat egitea elkarrekin.  Berria - Harian   2005-04-01

Gutun bat idatzi nion Zuzendari txit agurgarriari nire lagun minenei afari-merienda bat eskaintzeko baimena eskatuz.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 188. orr.

Gero etxejabeak afari-merienda ematen die langileei.  Berria - Kultura   2006-04-06

Arbelez egindako mahai biribil ederrean ematen omen zieten hamaiketakoa, afari-merienda edo dena delakoa.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 45. orr.

Nik horrelako bat egunero afari-meriendan jaten dut.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 189. orr.


meriendatu, merienta(tu) meriendatzen (orobat merendatu) du ad

Hantxe merendatu zuten. Etorriko al zara meriendatzera?  Arantxa Iturbe   «Ai, ama», 1999 - 70. orr.

Etxera, nire maitearekin meriendatzera.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 83. orr.

Bertan arratsaldea sagarrak biltzen pasatu ondoren, meriendatzeko unea iritsi zen.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 96. orr.

Arratsaldero, amaitutakoan, etxera gonbidatzen ninduen merendatzera.  Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana», 2003 - 24. orr.

Arratsaldero elkarrekin merendatu eta solas egiten genuen.  Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana», 2003 - 96. orr.


merinake (orobat miriñake) iz gona harrotzeko, haren azpitik gerrian loturik, jartzen zen armazoia edo egitura.

Bestela bezala, azaletik ukitu zuen ilehoria bere soinekoaren azpiko merinake zabalaz.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 250. orr.

Gona, berriz, gerriaren inguru guztian estu bildurik eramaten da, antzinako merinakeak bezala, eta kotoi pixka bat sartzen da atzeko aldean, oihala puztu-puztu eginik gera dadin.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 265. orr.

Dama batek hain merinake zabala eraman zuen mezatara soinekoaren azpian, ezen soinekoak eliza erdia betetzen baitzuen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 235. orr.

Emakumeen dantza arropa desberdinekin miriñake, tula edo tutu.  Berria - Kultura   2004-01-20


merinalde (Euskaltzaindiaren Hiztegian merindade agertzen da) iz merindadea.

Maria Angeles Larrauri Durangaldeko Merinaldeko presidentea.  Berria - Kultura   2004-07-24

Seigarren merinaldetik Haraindiko Bortu gainetik, "Ultra Puertos"-etik zetorren Baigorriarrari.  Herria   2005-06-16


merindade iz Hego Euskal Herrian eta Espainiako beste lurralde batzuetan, merioaren mendean zegoen herrialde edo bailara. ik merinerri.

1966an sortu genuen Gerediaga Durango Merindadeko Adiskideen Elkartea.  Berria - Kultura   2004-07-24

Nafarroako merindade zaharren arabera sailkatuko dute proiektua, Nafarroa Beherea barne.  Berria - Harian   2005-09-20

Olague, Anue Udalerriko hiriburua da, Iruñeko Merindadean.  Berria - Kirola   2004-04-17

Tuterako Merindadean erroldatu gabe bizi ziren ijitoen aurkako agindua atera zuten.  Berria - Harian   2005-11-17

Ultra-Puertoseko eta Lizarrako merindadeek izendatze hori ohore bat bezala hartu behar dutela.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 195. orr.

Asturiarra, Trasmiera merindadeko Isla herrikoa.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 39. orr.

Merindadeen plazarako bidean, Carlos III.a etorbide osoa bete zuten elkarretaratzean ziren lagunek.  Berria - Euskal Herria   2004-11-21


merinerri iz merindadea.

Nafarroako merinerriak, euskararen historia, antropologia, etnografia eta folklorea.  Berria - Kultura   2006-01-11

Erriberriko Merinerriari buruz liburuak izango dira ugarienak: hamar denera.  Berria - Kultura   2006-01-11


merino1 ik merio.

merino2 1 izond ardiez eta kidekoez mintzatuz, ile fin, kizkur eta oso leuneko arrazakoa.

Adibidez, Los Remedios deitu campoan ardi merinoak (Rambouillet arrazakoak) Frantziatik ekararaziak zituzten.  Herria   2005-05-05

2 iz ardi merinoa.

Kolpe bakoitzean, haren merino artile beltzezko soinekoa gora zetorkion pixka bat bizkar aldean, eta kortsearen balea bizarrak markatzen zitzaizkion gerruntzearen ehun tinkatuan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 104. orr.

Gero, dibanean eroso eseri, merino-ilezko sorbalda-oihalean bildu, eta handik aurrera ez zuen gehiago begirik kliskatu ez bekainik higitu.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 145. orr.


merio (2 agerraldi 2 liburutan; orobat merino 24 agerraldi 6 liburutan; Euskaltzaindiaren Hiztegian merio agertzen da) 1 iz Espainiako lurraldeetan, erregeren izenean herrialde batean epaitze lana egiten zuena.

Denbora hartan merinoa zen erregearen ordezkaria. Berbetan, kalakan aritzeko tokia izango zen ate ingurua, merioak egurrean katigaturiko eskribauaren agiriaz gaizki esaka jarduteko, gezurrei gezurrak eransteko besterik ez bazen ere.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 154. orr.

Lizarrako merino izendatu zuen 1451n Nafarroako errege zen Jean II.a Aragoikoak.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 154. orr.

Nafarroako mendialde guziko merino izandua.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 128. orr.

2 udal enplegatua, alkatearen aginduak betearazten dituena.

Azkoitian merixuak dira, merinoak alegia, Erdi Aroko atea kukuka zabaldu eta herrien antolaketa zibilaren zaindariaren ondorengoak kaleetan gora eta behera dabiltzanak oraindik ere.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 36. orr.


merito ik meritu.

meritu (orobat merito g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian meritu agertzen da) 1 iz merezimendua.

Haiena izan zen konparaketaren emaitza guztiak ikuspegi historiko batetik aztertzeko, eta horrenbestez, gertaerak beren ordena naturalean kateatzeako meritua.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 32. orr.

Maitatzea ez da aski izango koroa bururatu ahal izateko, maitatua izateko merituak ere egin beharko dira.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 219. orr.

Legearen arabera, euskara jakitea meritua baino ez da.  Berria - Euskal Herria   2004-02-15

Meritua eta epikotasuna ez dira gauza bera.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 81. orr.

Niri dagokidanez, istorio ile-lazgarri baten inguruko esanak ondo jasotzea eta ordenatzea izan dut meritu guztia.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 190. orr.

Gu duin egiten gaituena ez dator inola ere giza egintzetatik, ez geure meritutik. Eta hura ontziaren meritua ez bazen, jabearena izango zen.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 109. orr.

Hor ezagutuko dituzu nire ametsak eta lainezak, nire damuak eta mamuak, nire merituak eta delituak.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 16. orr.

Horixe du meritu nagusi, pazientzia.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 289. orr.

Alaia izatean bazuen meriturik, herrena baitzen.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 131. orr.

Haiena bai meritua!  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 200. orr.

Meritua ez zen berea, baina.  Berria - Harian   2005-06-24

Bueltan hainbat domina ezarri zizkioten, tartean, Legioaren Meritua eta Brontzezko Izarra.  Berria - Mundua   2004-11-16

Joseba Pagazaurtunduari [...] Merituaren domina ematea erabaki zuen atzo Andoaingo Udalak.  Berria - Euskal Herria   2004-02-06

2 (izenondoekin)

Horretan datza bertso honen meriturik handiena.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 119. orr.

Meritu handiko gizon horiek ikuskeraren sakontasuna aurkezpen argi baten trebetasunari lotzen diote.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 29. orr.

Lan harrigarria eta meritu handikoa.  Berria - Kultura   2006-01-28

Aldizkari honen meritu nagusietako bat 34 idazle berriren lanak biltzea da.  Berria - Kultura   2004-07-17

Bizkaitarrak beti aitortuko dizu, giputz hori, pianoa behatzekin jotzeak meritu ikaragarria duela.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 19. orr.

Ez da meritu moralik ez intelektualik.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 127. orr.

Lehengo astean Moncloan meritu konstituzionalaren domina jaso zenuen.  Berria - Euskal Herria   2004-02-18

Bideetako, Ubideetako eta Portuetako Ingeniarien Elkargoak Espainiako Meritu Profesionalaren sari nagusia eman dio Rebollori.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 26. orr.

Eta ez da horixe meritu eskasa ikusi ziren gordinkeriak ikusi eta gero.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 145. orr.

Ez du meritu makala lehiaketa hori irabazteak, epaimahaiak 5.201 lanen artean egin behar izan baitu aukera.  Berria - Kultura   2004-01-08

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Meritu-lehiaketa batean parte hartu behar izan nuen.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 159. orr.

Goitik beherako meritu-hurrenkeran.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 161. orr.

Munduak maizago saritzen du meritu iduria, meritua bera baino.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 52. orr.

Itun Zaharra -gero eta argiago erlijio eta historiaren aldetik meritu-maila desberdineko giza konposizioen bildumatzat [...] ikusten zena- [...].  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 299. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Herriak ez ditu literatura merituak aintzat hartzen, festaren alderdi nabarmen batzuk azpimarratzen diren suhartasuna, tonua eta erraztasuna baizik.  Askoren artean   «Rataplan» - 90. orr.

Kirol merituen arabera erabakitzen al dute nor gonbidatu?  Berria - Kirola   2006-02-03

Polizia Merituaren Zilarrezko Saria eman zion PPren Gobernuak.  Berria - Harian   2005-10-29

Itsas Merituaren Domina eman diezazueten eskatuko diat.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 188. orr.

5 merituz

Frantzisko santuaren merituz berpizturiko hildakoak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 436. orr.

Oihanera joan nahi baina ezin izan zuela: ez indioen erruz baizik eltxoen merituz, ia akabatu baitzuten beren koskada eta helduz.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 133. orr.

Frankoen ikuspegitik, bizantziarrak mandarinak ziren, haien gurari barregarriak ez zeudelarik ez merituz justifikatuak, ez indarrez babestuak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 224. orr.

Idazle handiak beti izango dira handi, ez beren famaren indarrez, ezpada beren lanaren merituz.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 8. orr.

6 merituzko

Egon daitezke Lautréamont bezalako idazleak eta baita Musset bezalakoak ere, eta biek egin ditzakete, txit leku desberdinetatik abiatuz, merituzko nobela edo poemak.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 162. orr.

Estatuari eta demokraziari eginiko merituzko zerbitzuak. lan honetaz jabetu diren merituzko gizonengandik itxaron beharko dut hasieran ia nahitaezkoak ziren iluntasunak argi ditzaten, baita egitasmo osoaren aldeztaile bihur daitezen ere.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 30. orr.

Irabaztea lehen eta orain zaila, gogorra eta merituzkoa da, baina datuak ongi irakurri behar dira ondorioak atera aurretik.  Berria - Kirola   2004-08-31

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

beste meritu askorengatik (4); beste meritu bat (3); meritu bakarra (3); meritu egin (12); meritu gisa (3); meritu guztia (5); meritu guztiak (4); meritu handia (18); meritu handia du (5); meritu handiagoa (11); meritu handiagoa izango (3); meritu handiko (31); meritu handiko garaipena (5); meritu handiko lana (3); meritu handikoa (9); meritu ikaragarria (4); meritu itzela (3); meritu makala (8); meritu nagusia (4); meritu nagusietako bat (3)

badu meritua (11); badute meritua (3); meritua aitortu (4); meritua aitortu behar (3); meritua da (8); meritua du (7); meritua izan (3); meritua izango

(4); zer meritua (4)

egoteko merituak egin (3); irabazteko merituak (3); izateko merituak (3); jarraitzeko merituak (3); kirol merituak (5); lortzeko merituak (3); lortzeko merituak egin (3); merituak egin (14); merituak egiten (10); merituak egiten ari (6)

merituaren domina (5)

dohatsuaren merituei esker (3); frantziskoren merituei esker (4); haren merituei esker (6); merituei esker (18)

kirol merituen (5); merituen arabera (7); merituen araberakoa (3)

bere merituengatik (4); frantzisko dohatsuaren merituengatik (4); kirol merituengatik (3); santuaren merituengatik (4)

santuaren merituz (3)


meritudun izond meritua duena.

Gauza bat ez da txarra edo ona izango, merituduna edo meritugabea baino.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 14. orr.

Horiek egiten dutena merituduna da, neurri guztiak baino areago.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 104. orr.


meritugabe izond meriturik ez duena.

Gauza bat ez da txarra edo ona izango, merituduna edo meritugabea baino.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 14. orr.


merkadeo iz salerosketan aritzea.

Onartuko ez dugun bezala inor gure eskubideekin merkadeoan ibiltzerik.  Berria - Euskal Herria   2004-06-30


merkadoteknia iz marketinga.

Merkadotekniak esaten digu nori zuzendu idatzitakoa (adina, sexua, kultura maila...) eta publizitateak nola ezagutarazi.  Berria - Kultura   2004-05-22

Dimitri Piterman presidenteak zuzendaritzako hiru kide kaleratzea erabaki du Radio Vitoriak atzo jakinarazi zuenez: Alfonso Arriola Fundazioko presidentea, Francisco Liberal finantza zuzendaria eta Roberto Ortiz Urbina komunikazio eta merkadoteknia arduraduna.  Berria - Kirola   2004-10-30


merkaduria iz salgaia, salerosgaia.

Hara orduko, merkaduriak abere gainean paratu eta Kulzum aldera.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 155. orr.

Supermoderno eta postmoderno eta progre bezala saltzen zaigun azken-garrasi merkaduria asko eta asko, tradizio kontserbakor hobereneko zapi zaharrak baino ez direla.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 218. orr.


merkagune ik merkatugune.

merkaldi ik merkealdi.

merkante 1 izond merkataritza-.

Garabi handien besoak ontzi merkanteen gainean makurturik zirkinka ari dira, zamak deskargatzen edo kargatzen.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 44. orr.

2 merkataritza ontzikoa.

Denok egiten diogu zuka Manterolari, kapitain merkantea da eta gu analfabeto hutsak.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 183. orr.

• 3 iz merkataritza ontzia.

1937ko martxoan Baionatik Bilbora merkante batekin zetorrela, Ferrol destruktore frankistak eraso zien.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 192. orr.

Eta ondo ikusi genuen itsasoaren bandatik ontzi merkante hura heltzen, portuaren ahotik presaka eta ozta-ozta sartzen, bere branka burdinazko animalia handi baten burua balitz bezala nasaren kontra jotzen.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 67. orr.

Alai hasi zitzaion bat-batean Antonia ostatuko bezeroen berri ematen, goiz hartan bertan bete baitzituzten gela guztiak, merkanteko tripulazio ia oso baten kontura.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 162. orr.


merkantil 1 izond merkataritzari dagokiona.

Gai horiei balio merkantil bat eman beharko zaie eta merkatuan sartu, bai zergen bidez bai saleros daitezkeen kutsadura baimenen bidez.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 309. orr.

Gutizia bat zena objektu merkantil gisa ikusten dugu.  Berria - Kultura   2004-12-04

• 2 iz

Merkantilek zein haiek ordezkatzen dituzten pertsonek euren uste osoa agertu dute, eurek zein prozesuan inputaturik diren gainerakoek ez dutela inoiz zerikusirik izan ETAren delitu jarduerarekin.  Berria - Euskal Herria   2004-10-20

Egunkaria SA eta Egunkaria Sortzen SL merkantilen eta Euskaldunon Egunkaria kazetaren itxiera beste lau hilabetez luzatzea erabaki zuen atzo Espainiako Auzitegi Nazionalak.  Berria - Euskal Herria   2004-10-20


merkantilismo 1 iz estatuen oinarrizko aberastasuna metal preziatuen pilaketarekin lotzen duen sistema ekonomikoa.

Estatuak bizitza ekonomikoan modu sistematiko eta koherentean aurrenekoz parte hartu zuen alditzat har daiteke merkantilismoa.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 35. orr.

Merkantilismoak printzearen zerbitzura zegoen merkataritza-klasearen interesak aldezten zituen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 40. orr.

Merkatarien eta estatuen arteko ituna merkantilismoaren garaian osatu zen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 100. orr.

Doktrina liberala, ez da harritzekoa, nazio hegemonikoetan [...] gorpuztu zen, merkantilismoaren kontrako erreakzio moduan.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 31. orr.

2 irabaziak lortzea beste balioen gainetik jartzea.

Baina hori ordezkatzeko erabilitako irizpidea ez da askoz hobea, lan politikei buruzko ikuspegiak merkantilismoa baitu jomuga bakarra, elkartasuna bazter utzita.  Berria - Euskal Herria   2004-09-15

Ez dago merkantilismo hutsala, artearen inguruan?  Berria - Kultura   2006-01-25

Hori da nire erronkarik handiena: sortzeko gaitasuna ez galtzea eta merkantilismoan ez erortzea.  Berria - Kultura   2006-02-21

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

merkantilismoaren garaian (4); merkantilismoaren garaiko (3)


merkantilista 1 izond merkantilismoari dagokiona.

Eskola merkantilistak baino askoz modu finagoan, Ricardoren ekonomia politikoak interes jakinak lortzeko helburuaz bakarrik begiratzen dio nazioarteko ekonomiari.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 40. orr.

Iraultza merkantilistak bateratu zituen barneko merkatuetan.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 23. orr.

2 irabaziak lortzea beste balioen gainetik jartzen duena.

Sena batetik, eta ikuspegi merkantilista ere izan zuela bestetik esango nuke: erromeria zuen bere lantoki, han irabazi behar zuen hurrengo urterako deia, eta erromeria esatea, garai hartan, dantza esatea zen.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 18. orr.

· Baina ez da hori gertatzen, liburua autorearen promozio medioa bilakatu baita; liburuak gaurko gizartean produktu merkantilistaren estatutua baitu, bere "feria" edo merkatu handi eta txikiekin.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 152. orr.

• 3 iz merkantilismoaren aldekoa den pertsona.

Merkantilista gehien-gehienek bazekiten biztanleria ugaria eta langilea, lur emankorra eta klima egokia, manufaktura eta itsas armada aktiboak zirela aberastasunaren benetako sorburua eta bermea.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 36. orr.

Merkantilisten estrategia barne-ekoizpena sustatzea zen, inportazioen kontra hura babestuz eta esportazioak indartuz.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 36. orr.


merkantilizatu, merkantiliza, merkantilizatzen du ad irabaziak lortzea beste balioen gainetik jarri.

Polanyik The Great Transformation liburu handian maisuki azaltzen duen legez, kredo honek gizakia eta bere ingurunea merkantilizatu zuen.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 330. orr.


merkantilizazio iz merkantilizatzea.

Jaia egoera kritikoan dago; merkantilizazioaren menpe erortzeko arriskua du.  Berria - Euskal Herria   2004-05-13

Bestetik, zaintzaren merkantilizazioa gertatzen ari da, geure beharrak merkatuen bidez asetzen baititugu, eta horrek arazoak sortzen ditu; horiez gain, zaintza moduak aldatzen ari dira.  Berria - Euskal Herria   2006-02-18

Aurreneko zatiak etxebizitza «urratutako eskubidea» dela dio, «merkantilizazioak» nahiz «espekulazioak» menperatua, sektore pribatua «aberastearren».  Berria - Euskal Herria   2004-05-29

Besteak beste, unibertsitateen «merkantilizazioa» eta «pribatizazioa» aipatzen dituzte IAko ikasleek.  Berria - Harian   2005-05-25


merkantzi ik merkantzia 2.

merkantzia (304 agerraldi, 49 liburu eta 88 artikulutan; cf salgai 993 agerraldi, 110 liburu eta 540 artikulutan –salgai egon-en 132 agerraldiak barne-) 1 iz salgaia, salerosgaia.

Merkantzia hori ez dago salgai!  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 175. orr.

Bien bitartean, François andreak bere merkantzia ia guztiak saldu zituen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 35. orr.

Zamaketariak, zaldiak, gameluak, astoak, ibai eta itsas ontziak, gurdiak, merkantziak garraiatzeko balio duen guztia merkatu hartan pilaturik zegoen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 89. orr.

33,2 milioi tona merkantzia eta 500.000tik gora edukiontzi kudeatu zituen iaz [Bilboko Portuan].  Berria - Ekonomia   2006-02-14

Bistan da ezen, estuarioko ertzetik hain gertu egonik, Porta de Ferrok balio behar zuela, batez ere, pertsona eta merkantzien ibai-garraiorako.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 261. orr.

Lana eta lurra, gizakia eta ingurugiroa, nekez izan daitezke ekoizpen faktoreak edo merkantziak, azken batean bizitza bera baitira.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 330. orr.

Han trenak etengabe pasatzen dira herriaren erditik, batzuek jendea eramaten dute, beste batzuek berriz merkantziak.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 138. orr.

Portuaren irabaziei %50eko ekarpena egiten dieten merkantzien tasak %18 jaitsi dira.  Berria - Ekonomia   2004-07-21

Zure merkantziak lehorreratzean, herri asko hornitzen zenuen; zeure ondasun eta merkantzia ugariz munduko erregeak aberasten zenituen.  Elizen arteko biblia   Ez 27,33

Merkantzia ustela hornitzaileari itzultzeko.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 254. orr.

Zilarrak, metal gisa, balio bat du beste merkantzia guztiek bezala; eta balio bat du, halaber, beste merkantzien zeinu izan daitekeen aldetik.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 74. orr.

Ura, eskubide unibertsala ala merkantzia pribatua?  Berria - Gaiak   2006-03-21

Masa-kulturaren ikuspegi kritikoak adierazten digu ikuskizun-merkatu erraldoiak abiadura handian mugitzeko gai diren merkantziak bakarrik onartzen dituela, zentzurik edo edukirik ez badute ere.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 62. orr.

Eros-a sexu hutsera mugatu da eta merkantzia bihurtu da, erosi eta saldu daitekeen objektua.  Berria - Gaiak   2006-01-26

Informazioa, talde mediatiko handien kasuan, merkantzia bihurtzen da.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 98. orr.

Merkatua da askatasun oso bakarra: gizakiak saldu eta erosteko eskubidea, merkantzia bihurtzeko askatasuna.  Berria - Mundua   2006-01-29

Pertsonak balio absolutua du, ez da merkantzia bat: ez du preziorik, duintasuna baizik.  Berria - Kultura   2004-02-15

Merkantzia hutsa zarete.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 190. orr.

2 (hitz elkartuen lehen osagai gisa; orobat merkantzi)

Champagne zen Ekialde eta Mendebalde arteko merkataritza-trukerako erdigune nagusia, eta italiar merkatariak merkantzia-trafikoaren eragile nagusiak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 189. orr.

Bilboko portuko merkantzia trafikoa %23 hazi da azken seihilekoan.  Berria - Ekonomia   2004-07-21

Behiala merkantzia sartu-irten eta jarduera handia izan zuten lokal orain hautseztatu eta leihorik gabeak.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 15. orr.

Soilik merkantzia kamioiei uzten diete pasatzen.  Berria - Gaiak   2006-01-08

Gero, jada zutik, merkantzi bagoian bermatu zen arnasestuka.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 119. orr.

Abu Muslimeko merkantzia geltokian zegoen konboi bateko 51 bagoiak lokomotoretik askatu ziren.  Berria - Mundua   2004-02-19

Mutrikun, kirol eta merkantzia portu baten eraikitzeaz eztabadak zabaltzen ari dira.  Herria   2003-01-14

Enplegatuak iristen ziren beren kontu liburuekin, eta merkantzi igorleen agenteak, larruzko zorroa lepotik zintzilik, dirua noiz jasoko zain zeuden.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 145. orr.

Ez da juzgatu behar Europa estatu partikular bat bailitzan, merkantzi ontziteria berak bakarrik egingo lukeen estatua.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 116. orr.

3 (hitz elkartuen bigarren osagai gisa)

Ematen du ibaiaren beroa senti daitekeela, banana eta kafe merkantziak gordetzen dituzten biltegietatik harago.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 15. orr.

· Greziako Itsas Merkantzia Ministerioak.  Berria - Mundua   2004-01-24

4 droga.

Jonkiek erositako merkantzia probatzen duten lekuan.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 201. orr.

5 merkantzia-ontzi (orobat merkantzi ontzi eta merkantziontzi; 18 agerraldi, 4 liburu eta 4 artikulutan) merkataritza ontzia.

Merkantzia ontzi handi batek hondoratu zuen Bugaled Breizh arrantzontzia.  Berria - Mundua   2004-01-24

Dublin eta Holanda artean jarduten zuen merkantzia-ontzi bateko kapitaina zuen senarra.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 159. orr.

Urertzean garabiek, roboten antzera baldar, euren atzapar erraldoiak sartzen zituzten merkantzi ontzietan.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 152. orr.

Hiru gizonek ezkutuko bidaiari gisa hartu zuten Casablancan (Maroko) Panamako bandera zeraman merkantzia-ontzia.  Berria - Euskal Herria   2006-04-29

6 merkantzia-tren (orobat merkantzi tren)

Merkantzia tren asko dago geldirik geltokian.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 38. orr.

Merkantzi trena zen, bagoiak adreiluen gorri bizikoak eta goitik eta alboetatik itxita.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 78. orr.

New York Central-eko trenbidean atzeraka zetorren merkantzi tren batek harrapatuta.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 83. orr.

Beste hamaika merkantzia tren, beste milaka auto-stop kilometro zain zituen New Yorkera itzuli aurretik.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 161. orr.

Merkantzia-trenetan ezkutatzen nintzen; kamioi-gidariekin bidaiatzen nuen.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 37. orr.

Beste merkantzia-tren bat pasatzen da, aurrekoa baino luzeagoa, arratsaldearen hilzoria luzatu nahi balu bezala.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 154. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

merkantzi tren (5)

merkantzia asko (3); merkantzia bat (3); merkantzia bihurtu (3); merkantzia gehiago (3); merkantzia hutsa (4); merkantzia kopurua (3); merkantzia ontzi (4); merkantzia tren (10); merkantzia tren bat (4)

bidaiariak eta merkantziak (3); merkantziak ateratzeko (8); merkantziak garraiatzeko (10); portuko merkantziak (3); portutik merkantziak ateratzeko (3)

merkantzien garraioa (6); merkantzien garraiorako (6)


merkantziontzi ik merkantzia 5.

merkarazi (orobat merke arazi) merkaraz, merkarazten du ad

Katearen zuzendariak prezioak merkarazi zizkidan eta, enpresa ez kaltetzearren, murriztu ere egin behar izan nuen neure portzentajea.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 40. orr.

Morala sarraskitua izan dela, herri erkidego batek prezioak putinka hupatzen lagundu baititu, merke arazteko tresnak baliatzeko ordez.  Herria   2005-12-29


merkatal (hitz elkartuetan lehen osagai gisa; forma hau ez da agertzen Euskaltzaindiaren Hiztegian) 1 iz merkataritza-.

Holandarren merkatal konpainiak mundu osoan zabalduak baitziren.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 26. orr.

75 milioi kontsumitzaile gehiago edukiko ditu EBk; merkatal hartu-emanak sano handituko dira.  Berria - Ekonomia   2004-03-23

Hiriak [Veneziak] Ekialdeko bidean portu asko baitzituen eta merkatal harreman zuzenak Txina urrutikoraino.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 79. orr.

Bera zen Merkatal Marinako Pertsonen eta Transmisioen Arduraduna.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 23. orr.

2 merkatal ganbera (orobat merkatal ganbara) merkataritza ganbera.

Berckmans Merkatal Ganbarako buruak solasaldi bat ukan zuen Henri Emanuelli, Landesetako departamendu buruarekin.  Herria   2003-04-17

Bestalde, Baionako merkatal-ganbera ere ari da Itsas-Begiarentzat toki bat berexi beharrez.  Herria   2001-09-13

Muntadura berri horiek gosta dira 150.000 euro, gastua merkatal-ganberaren kondu, laguntza berezi batzu ukanik haatik hortarako.  Herria   2003-11-20

Euskal Herriko merkatal Ganbararen biltzar nagusiak 80 presuna bildu ditu joan den egunean.  Herria   2004-07-15

Gure Merkatal Ganbarak hamabost enpresa erakarri ditu Iparraldera joan den urtean.  Herria   2003-03-20

3 merkatal gune ik merkatalgune.
4 merkatal ontzi ik merkatalontzi.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

baionako merkatal ganbaran (6); baionako merkatal ganberan (3); merkatal ganbara (9); merkatal ganbarak (29); merkatal ganbarako (17); merkatal ganbaran (25); merkatal ganbararen (6); merkatal ganbaren (3); merkatal ganberak (3); merkatal ganberan (7); merkatal itsasontzi batean (3)


merkatalgintza iz merkataritza.

Merkatalgintza marinel sartu zela entzun dut beti!  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 118. orr.


merkatalgo iz merkataritza.

Inork bere burua handi eta aberats ikusi nahi badu, bihoa Elizara, edo merkatalgoan aritzera itsasora, edo erregeengana beren etxeetan zerbitzera.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 117. orr.

Euskal Herrian garai haietan hiri nagusiak ziren guneetan egiten zen literatura, merkatalgoa zegoen lekuetan eta ez baserri giroan.  Berria - Kultura   2004-02-19


merkatalgune (6 agerraldi, 2 liburu eta 3 artikulutan; cf merkataritza 77 166 agerraldi, 10 liburu eta 94 artikulutan; merkataritzagune 7 agerraldi, 3 liburu eta 2 artikulutan) iz merkataritza gunea.

Hiritik ehun bat kilometrora, merkatalgune handi batean erosketak egiteko eta bazkaltzeko geratu garenean, [...].  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 286. orr.

Gasteizko Boulevard merkatalgunea Herbehereetako ING taldeari saltzeko asmoa.  Berria - Ekonomia   2004-02-11


merkatalontzi (5 agerraldi, 2 liburutan; orobat merkatal-ontzi g.er. eta merkataluntzi 2 agerraldi, 2 artikulutan) iz merkataritza-ontzia. ik merkantzia 5.

Industria-oletarako ikatza zekarten merkatalontzien sotoetan beti geratzen zen fabrikek nahi ez zuten, baina etxeetarako nahikoa ona zen, ikatz-kondar xehatua.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 219. orr.

Moila, soto handiak, garabiak, merkataluntzien tximini eta bizkarrak, kamioi tzarrak portura sartzen eta portutik irteten.  Berria - Kultura   2004-08-05

Zipreko bandera duen merkatalontzi batera poliziak sartu eta zazpi etorkin atxilotu dituzte.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 52. orr.

Han dira merkatal-ontzi erraldoiak, ardoa eta garia, burdina-mea, eta garai honetan, garai anker odoltsu honetan, armak garraio ibiltzen direnak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 173. orr.


merkataluntzi ik merkatalontzi.

merkatari 1 iz ondasunak edo salgaiak erosiz eta salduz ogibidea irabazten duen pertsona; denda baten jabe den pertsona. ik salerosle.

Antzina, Kairo hirian, izan omen zen Sams Al-Din izeneko merkatari aberats bat.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 168. orr.

Aita Akreko merkatari handia zuen.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 9. orr.

Sortuko diren lanpostuak, ordea, galduko direnak baino gutxiago izanen direla salatu dute merkatari txikiek.  Berria - Harian   2005-10-26

Gaueko ordu ttikietan, merkatari kristau bat agertu zen ingurumari hartan.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 64. orr.

Merkataria, itzalgarria bada, ez da merkatari hutsa, negozio-gizona ere bada nola edo hala.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 507. orr.

Azaldu zion merkatari veneziarraren laguntzaileak nafarrari zein zen bere lana.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 176. orr.

Moskutik Irkutskera zihoan merkatari soil bat zen, Nikolas Korpanoff izenekoa.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 64. orr.

Hala, handizkako merkatariak BEZa aurrezten du.  Berria - Ekonomia   2006-01-29

Tamalez, merke-merke saldu diet eztia merkatari batzuei.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 80. orr.

Hain zuzen ere berorrengana ekarri nauen merkatariak erosi ninduen.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 73. orr.

Merkatarien eta ostalarien elkarteek bat egin dute greba egunarekin.  Berria - Euskal Herria   2006-03-04

Merkatariak arroz guztia berenganatu eta espekulatzen hasi ziren.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 26. orr.

Nafarroako metaleko merkatariek greba mugagabea hasiko dute bihar.  Berria - Ekonomia   2004-06-13

Zerbaitek merkatariari traba egiteak ez du esan nahi baitezpada merkataritzari traba egiten dionik.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 17. orr.

Merkatariak ziren merkataritzako kredituaren agenteak, baina bankuak ere laster sortu ziren, nazioarteko tratuetatik haiek ere.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 25. orr.

Hirietan, nazioarteko merkatariek ezin zuten xehekako salerosketan parte hartu.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 20. orr.

Merkatariak eta finantzariak estatuko aparatuen maila guztietan sartu ziren.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 34. orr.

Ia ez da, beraz, jenderik hirugarren estatua osatzeko, hots, eskulangileak eta merkatariak.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 85. orr.

2 irud/hed

Minaren merkatariek era askotako etekinak atera dituzte.  Berria - Harian   2005-03-11

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Hark antolatzen zuen merkatari-konboien babes militarra.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 24. orr.

Hara iritsitakoan, merkatari-karabana batean, Bakurainoko bidea egin zuten.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 176. orr.

Hogeita bi urte bete berritan Juan Duñabeitia merkatari-ontzietako kapitaina zelarik, [...].  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 26. orr.

Ikasketa laburren ondoren, irabazi oneko merkatari-negozioetara eman zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 741. orr.

Sarriegi merkatari lanetan aritu zen Donostian, horixe zuen lanbidea.  Askoren artean   «Rataplan» - 67. orr.

Bizkaian bezala merkatari lanbidean sartu ziren, Hego Afrikatik ekarritako diamanteak taiutu egiten zituzten, gero Europako errege-erreginei saltzeko.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 97. orr.

Merkatari jarduera bihurtzen ditu zerbitzu publikoak.  Berria - Euskal Herria   2004-11-23

Britainiar Indiako funtzionarioak ere merkatari-klasetik erreklutatzen ziren.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 88. orr.

Iparraldeko antzinako hiri guztiak ikustera eraman ninduen, garai batean merkatari-ligak osatzen zituzten eta mundua menpean zuten hiriak.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 85. orr.

Kontrabando hitzak laztu egin ditu pasearien begitarteak, bekatu larria baita merkatari hirian, bakanetakoa.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 22. orr.

Mikel Strogoff eta mujik-a berehala iritsi ziren beheko hiriaren merkatari auzora.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 202. orr.

Gaztaroan aitaren merkatari-etxean inguruan izan zuen erlijio-itxurako guztitik hondar higuingarri, garratz eta sumingarri bat besterik ez zitzaion gelditu.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 80. orr.

Ugazabandre gazte bat irudikatu ohi zuen, lerdena, azalmintz zurikoa eta bizia, merkatari-familia batekoa beharbada.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 398. orr.

Argi zegoela merkatari odola zebilela haren zainetan.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 12. orr.

Itsas negozioetan zebilen merkatari jendearekin ontziratu nintzen.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 188. orr.

Bere merkatari bizitzako hanka-sartzerik handiena egin eta handik gutxira.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 20. orr.

Urte hartako maiatzaren hasieran merkatari talde batek jo zuen beragana.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 44. orr.

Merkatari Elkarteko zuzendaritza osoa zegoen bertan  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 27. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Mocco ontzi merkatari aberatsa abordatzean, ez zuten aurkitu zerez neurtu kapitainaren urre-hauts parteak.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 142. orr.

Irule-gremioen, ehuleen eta oihal-merkatarien protestak alferrikakoak izan ziren.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 19. orr.

Ale-merkatari baten bulegora.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 91. orr.

Olio merkatari jantzian, nola ezagutu lapurren burua?  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 106. orr.

1944ko udan zeharkatu zuen Alois Miedl arte-merkatari germaniarrak Hendaiako muga.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 52. orr.

Eguna argitzen ikusi zuen Beiraki Merkatariak, eta goizeroko itolarria sentitu zuen.· Simeon eta Lebi anaiak, indarkeri merkatariak.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 70. orr.

5 (izenondo gisa)

Burgesia merkatariaren lehentasunik eta ilusiorik gabe.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 82. orr.

Aluan ez zen gerraren aberats berri haietarikoa, ezpada "merkatari baten seme merkataria", berak esatea atsegin zuen bezala.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 90. orr.

-Heure dirua sakelan daukak, gogoak ematen dian bezala xahutu ahal izan duk, ardo, haxix eta emakume merkatariak aberastuz.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 154. orr.

Betiere nazio txikiak merkatari onak izan direlako.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 187. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

irkutskeko merkatari (3); merkatari aberats (5); merkatari aberatsa (4); merkatari baten alabarekin (4); merkatari gisa (4); merkatari soil (4); merkatari txiki (3); merkatari txikiek (3); merkatari xume (3); nazio merkatari (3)

gasteizko merkatariak (3); handizkako merkatariak (3); hiriko merkatariak (4)

merkatariaren alaba (7); samarkandako merkatariaren (3)

beiraki merkatariaz (3)

hiriko merkatariek (7)

hiriko merkatarien (3); merkatarien buru (3); merkatarien buruak (3); merkatarien elkarteko (11); merkatarien enborrekoa (7); merkatarien europaren (3)


merkataritza 1 iz merkatariaren lanbidea; ondasunak edo salgaiak erosiz, trukatuz edo salduz irabazia lortzeko jarduna. ik salerosketa; tratu.

Merkataritzak galbidean jartzen ditu ohitura garbiak: horra Platonen kexen gaia.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 10. orr.

Haren lanbideak, merkataritzak hain zuzen, aberatsen artean aberatsena egin zuen.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 105. orr.

Merkataritza den lekuetan, aduanak dira.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 18. orr.

Horrelaxe jardun dute merkataritzan Tiro, Kartago, Atenas, Marseilla, Florentzia, Venezia eta Holandako errepublikek.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 12. orr.

Monarkiaren espirituaren kontra doa nobleak merkataritzan aritzea.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 22. orr.

Kartagotarrek, urre-zilarren merkataritzan nagusi, berunaren eta eztainuaren merkataritzan ere nagusi izan nahi zuten.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 48. orr.

Iparrorratzak unibertsoa ireki zuen; merkataritzak, aldiz, berori gizarteratu du.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 82. orr.

Hasieran barbaroek lapurretagai baizik ez zuten ikusten merkataritza.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 55. orr.

Indiek, bada, berrogeita hamar milioiko merkataritza egiten dute, eta Espainiak bi milioi eta erdikoa.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 65. orr.

Kokatze horren helburua merkataritza hedatzea izan baitzen, ez hiri bat edo inperio berri bat sortzea.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 60. orr.

Eta inportazioak gutxitu ahala (%4,8), merkataritzak lortutako superabita ere murriztu da: %50.  Berria - Ekonomia   2004-01-21

Bada merkataritzan korritu arrunta, lege finko eta zehatz baten objektua ere ezin izan daitekeena.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 86. orr.

Merkataritzaren sektoreak Bizkaian, bakartzat jo arren, sei azpi sektore hartzen ditu bere baitan.  Berria - Ekonomia   2006-02-23

ELAk eta Cebekek Bizkaiko metalaren merkataritzaren gaineko lan ituna itxi zuten atzo.  Berria - Ekonomia   2004-07-02

Nazio Batuen Merkataritza eta Garapenerako Konferentziaren (UNCTAD) arabera, [...].  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 240. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Tokiko merkataritza nekazarien bigarren mailako jarduera zen, eta xehekako salerosketa baino ez zen haietan egiten.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 19. orr.

Nazio barneko merkataritzak, izan ere, trukea eragozten zuten oztopo ugari zituen, feudalismoaren garaitik heredatuak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 34. orr.

Urrutiko merkataritza ondasunen kokaleku geografikoen emaitza zen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 19. orr.

Tokiko merkataritza bezala, kanpoko merkataritza ere osagarritasunaren printzipioan oinarritzen zen, ez konkurrentzian.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 20. orr.

Ferietako merkataritzaren parterik handiena, beraz, kreditu bidez egiten zen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 25. orr.

Europako Batasunak munduko merkataritzan duen pisuagatik.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 196. orr.

Nazioarteko merkataritza hori, hasieran, ez zegoen barne-egitura ekonomikoekin lotua.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 20. orr.

Elgoibarko merkataritzan euskararen erabilera indartzeko konpromisua hartu dute 133 saltegik.  Herria   2002-12-26

Eraikuntzako eta handizkako merkataritzak, aldiz, hazkuntza ahula izan dute.  Berria - Ekonomia   2004-03-27

Bidezko merkataritzak zinezko lekua izanen du jaialdian, adibidez, tokiko mozkinek bezala.  Berria - Kultura   2004-06-23

Asiako inperioetan luxuzko merkataritza zegoen bitartean, tiriarrek ekonomiazko merkataritza egiten zuten lehorretik.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 31. orr.

Gaur egun Europako merkataritza iparraldetik hegoaldera egiten da gehienbat.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 29. orr.

Indiekiko merkataritza egiten jarraitu zuen.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 56. orr.

Zenbait ikuspegi kritikorentzat, berriz, merkataritza askea da beti -edota liberalizazioa edo globalizazioa, denak sinonimoak omen dira eta- egoera txar ororen sortzailea.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 214. orr.

Interneten inguruan sortutako negozio esparrua, merkataritza elektronikoa, eta, batik bat, 90eko hamarraldiaren azken urteetan horren ospetsu egin ziren puntocom enpresak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 163. orr.

Haien esanetan, Bizkaiko merkataritza xehekakoak «eskaerari erantzun ezin hobea» eman diezaioke.  Berria - Ekonomia   2004-07-13

Espezien merkataritzak milaka milioi euro mugitzen ditu urtero munduan.  Berria - Gaiak   2004-10-03

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Merkataritza-mota batek beste motara darama: txikiak ertainera, ertainak handira.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 12. orr.

Martxa egon den herrialde guztietan ideia horien aldeko ekimenak izan dira: indigenen ahotsa entzun da, baserritarrena, egungo merkataritza moldeen kontrakoena...  Berria - Harian   2005-05-26

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Van Daan jaunak hestebete, haragi eta espezia merkataritzan lan egin du bere bizitza guztian.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 85. orr.

Afrika mendebaldean,esate baterako, urtean, 200.000 adingabe mugitzen ditu esklabo-merkataritzak.  Berria - Gaiak   2004-04-16

Siriako inperioak lehorretiko merkataritza hainbeste hedatzen zuen bitartean, Egiptok ez zuen asko aitzinarazi itsas merkataritza.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 54. orr.

Mundu-merkataritzaren hazkunde-indizea.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 73. orr.

Salerosgai berriek handitu egiten zutela barne-merkataritza, aurrerarazi egiten zituztela antzeak, industriari eusten ziotela.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 53. orr.

Baliteke, baldin eta gure kanpo-merkataritzak barnekoa handiagotuko ez balu.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 61. orr.

5 merkataritza-adar

Ezinezkoa da hainbeste merkataritza-adarretan sofrituko duen baten bat ez izatea, eta ondorioz bertako langileak uneren batean beharrean ez izatea.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 119. orr.

6 merkataritza-agente

Merkataritza-agente gisa lan egiten zuen enpresa sendoa zenez, [...].  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 44. orr.

Lanbidez merkataritza agentea.  Berria - Euskal Herria   2004-01-13

De Leonek Iraken egin duen «merkataritza agentearen lana» ez datorrela bat bere postuaren araberako zereginekin.  Berria - Euskal Herria   2004-03-24

Ekialdeko Indietako Britainiar Konpainiako merkataritza-agente.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 387. orr.

7 merkataritza-agentzia

Arrisku moral hori [...] handiagoa da gaur egun, bankuek gero eta gehiago beren kontura esku hartzen baitute finantza-merkatuetan; izan ere, badute orain langile talde murritz batekin merkataritza-agentzien sare astunek ematen ez dizkieten irabaziak eskuratzeko aukera.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 186. orr.

8 merkataritza-agintari

Orain, Boeingek Airbusek jasotzen dituen laguntzak auzitan jarri dituenean, laguntza zuzenak baino zeharkakoak dira eztabaidagai, bi konpainien artean, eta Europako Batasuneko eta AEBetako merkataritza agintarien artean ere.  Berria - Ekonomia   2004-09-19

9 merkataritza-ahaldun

Nolabaiteko bikariotzan diharduten oro bezala, giza ale interesgarria zen: alegia, Autoritatearen jabe xuxen izan gabe haren ordezkari diren aldetik, hala nola sakristauak, museoetako zizeroneak, bedelak, erizainak, abokatuen eta notarioen "hurrengo" direlakoak, merkataritza-ahaldunak.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 52. orr.

10 merkataritza-aholkulari

Webgune bat abian jartzeaz gainera, noizean behin bidaiak egingo dituzte kutxako merkataritza aholkulariek.  Berria - Ekonomia   2006-03-18

11 merkataritza-akordio

Merkataritza akordio guztiak berriz aztertu nahi ditu, herrialde esportatzaileek lan eta ingurumen estandar guztiak betetzen dituztela ziurtatzeko.  Berria - Mundua   2004-10-31

Vietnamek eta Europako Batasunak merkataritza akordioa lortu berri dutela jakinarazi zuen atzo Europako Batzordeak.  Berria - Ekonomia   2004-10-10

Europako Batasunak estatu kideei Israelekiko merkataritza akordioak eteteko eskatu zien, baina ez da halakorik gertatu.  Berria - Harian   2005-11-26

ALBA Ameriketarako Alternatiba Bolivarianoa bultzatuko duen merkataritza akordioa sinatu zuten atzo Habanan Kubako, Venezuelako eta Boliviako presidenteek Fidel Castro, Hugo Chavez eta Evo Morales, hurrenez hurren.  Berria - Mundua   2006-04-30

12 merkataritza-aldaketa

Nahiz eta merkataritza aldaketa handietara lotua egon, gerta daiteke zenbait kausa fisikok, lurraren edo klimaren zer-nolakoek, betiko finkatzea haren izaera.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 27. orr.

13 merkataritza-alor ik beherago 18.

Aurrerantzean bi estatuak hezkuntza, defentsa eta merkataritza alorretan ariko dira elkarlanean.  Berria - Mundua   2004-03-26

Arantxa Gonzalez EBko Merkataritza alorreko eledunak.  Berria - Ekonomia   2004-10-10

LAB eta ELA sindikatuetako merkataritza alorreko delegatuek manifestazioa egin zuten atzo Gasteizen, saltokiak jaiegunetan zabal ez daitezela eskatzeko.  Berria - Ekonomia   2004-12-15

14 merkataritza-arau

Globalizazio hori ez da gerra ondoren ezarri ziren diru-, finantza- eta merkataritza-arauen emaitza.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 57. orr.

15 merkataritza-arazo

Haren adar nagusia Erromako herritarrei jaten emateko ekartzen zen garia zen; hiri-arazoa zen, bada, merkataritza-arazoa baino gehiago.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 55. orr.

Munduko zarata eta merkataritza-arazoetatik apur bat aldendurik, bere bihotz barnean Jesu Kristo gordetzen saiatzen zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 185. orr.

16 merkataritza-arduradun

Espainiako Ekonomia eta Merkataritza Bulegoko merkataritza arduraduna.  Berria - Ekonomia   2004-06-13

LABeko Merkataritza arduradun Angel Miragaiaren hitzetan.  Berria - Ekonomia   2006-01-06

17 merkataritza-aritmetika

Ikurrak merkataritza-aritmetikako tratatu batean jaio zirela kontatu zion Jonathanek Léari.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 300. orr.

18 merkataritza-arlo ik gorago 13.

O'Carroll gizajoa, Kernan jaunaren aspaldiko laguna, garai batean merkataritza-arloan garrantzi handiko gizona izana.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 256. orr.

Industrian dezente apalagoa izan bazen ere, deialdiak oihartzun handia izan zuen merkataritza arloan.  Berria - Harian   2006-03-10

Osasun, industria eta merkataritza arloan desoreka itzela dago herri batetik bestera, Nafarroako Gobernuak ez duelako inbertsio handirik egiten.  Berria - Euskal Herria   2004-03-05

Estatutuaren arabera merkataritza arloan eskuduntza osoak ditugu.  Berria - Ekonomia   2004-07-25

19 merkataritza-arrantza

Balearen merkataritza arrantza galarazi dute.  Berria - Gaiak   2004-07-20

Balearen merkataritza arrantzaren debekua mantentzea erabaki zuten atzo.  Berria - Gaiak   2004-07-20

20 merkataritza-arrazoi

Merkataritza arrazoiak zirela medio [...] gremioari buruzko koaderno lodi bat utzi zuen Napumoceno jaunak larruzko karpetaren barruan.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 148. orr.

21 merkataritza-artekari

Sarriegiri buruz ezagutzen dena, batez ere, bere alderdi konposatzailea da, baina inor gutxik daki merkataritza artekari izan zela.  Berria - Kultura   2004-01-17

22 merkataritza-askatasun

Merkataritza-askatasuna ez da tratulariei nahi dutena egiteko ematen zaien gaitasuna; hori haien esklabotza litzateke.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 17. orr.

Gure zibilizazio osoak zutabetzat duen merkataritza-askatasun horren oinarri sakratuak.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 392. orr.

Beraz, Estatuak neutral izan behar du bere aduanen eta bere merkataritzaren artean, eta bi gauza horiek elkar ez oztopatzeko moduan jardun behar du; eta orduan merkataritza-askatasunaz gozatuko dira.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 18. orr.

23 merkataritza-asmo

Merkataritza-asmo handiak ez dira monarkientzat eginak, baizik eta zenbait lagunen bidezko gobernu-erarentzat.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 12. orr.

24 merkataritza-auzi

Merkataritza-auziek oso formalitate gutxi eskatzen dituzte.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 20. orr.

Merkataritza auziak hizpide kanpainan.  Berria - Ekonomia   2004-09-19

25 merkataritza-auzitegi

Baionako Safam enpresak ordainketa etendura aurkeztuko du bihar arratsaldean, Merkataritza Auzitegian.  Berria - Ekonomia   2004-02-22

Maiatzaren 3an hitzordua daukate merkataritza auzitegian, bide erdiko balorapen baterako.  Berria - Ekonomia   2004-02-28

Konkurtso honekin enpresak bere hartzekodunak zeintzuk diren azaldu behar dio auzitegiari, kasu honetan Bilboko Merkataritza Auzitegiari.  Berria - Kirola   2006-04-05

Paueko Merkataritza Auzitegiak sei hilabeteko epea eman dio enpresako zuzendaritzari finantza egoera berrorekatzeko, jarduera suspertzeko eta orain geratzen diren 34 lanpostuak salbatzeko.  Berria - Harian   2005-03-25

26 merkataritza-auzo

Inork ez zekien zergatik etorri zen bikote hura merkataritza auzo baten zalapartaren erdira bizitzera.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 161. orr.

Nabari zen merkataritza auzotik urruntzen zirela.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 85. orr.

27 merkataritza-azoka

Azoka guztiak merkataritza azokak dira neurri batean, artea sortzeko beharrezkoa delako merkatuaren bultzada.  Berria - Kultura   2004-02-28

28 merkataritza-baimen

Etxera itzultzeko bidaia-txartela eta merkataritza baimen bat (bere sorterriaren eta orain zegoen herriaren artean) erosteko.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 89. orr.

29 merkataritza-balantza

Politika horrek, merkataritza-balantzaren gainean zuen eragin positiboaz gainera, zerga-oinarria zabalduz, estatuaren sarrerak handitzen zituen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 36. orr.

Merkataritza balantza orekatzeko, dolar ahulago baten alde egin du Erreserba Federalak.  Berria - Ekonomia   2004-10-26

Ekainean izaniko emaitza kaskarretik aldendu eta murriztu egin da uztailean AEBetako merkataritza balantzaren defizita.  Berria - Ekonomia   2004-09-11

Euroguneko merkataritza balantzak 8.700 milioi euroko irabazia izan du ekainean, iazko hilean baino 900 milioi gehiago.  Berria - Ekonomia   2004-08-21

Lehen bederatzi hilabeteetako merkataritza balantzak 496.508 milioi dolarreko zuloa utzi du.  Berria - Ekonomia   2004-11-11

Inportazioak %23 handitu dira, baina merkataritza balantza esportazioen aldekoa da: 505 milioi euroko superabita.  Berria - Ekonomia   2004-09-30

30 merkataritza-balio

Jorge Oteizak berak emaniko fakturek, idatziek edo testigantzek segurtatzen dute lana egiaz harena dela eta merkataritza balioa duela.  Berria - Kultura   2004-04-11

Oteizaren lanen egiazko corpusa ezartzen duen katalogo arrazoitu batek bakarrik emango dio bermea etorkizuneko merkataritza balioari.  Berria - Kultura   2004-04-11

31 merkataritza-banku

Merkataritza-bankuak, berriz, zuhur jokatuz, ez ziren gehiegi arduratzen maileguz emandako diruaren azken erabileraz.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 89. orr.

Finantzak berrindartzea, estrategia berriaren giltzarria zena, merkataritza-bankuen liberalizazio-politikari kontrajartzen zitzaion.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 154. orr.

Merkataritza-bankuen nazioarteko jardueren ikuskaritza egin eta arau zuhurrak finkatzerakoan.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 176. orr.

Merkataritza-bankuen zor metatuaren arazoari heltzeko gero eta finantza-egitasmo burutsuagoak proposatuz, nazioarteko finantza-erakundeek [...] argi adierazten zuten ondo zekitela munduko finantza-ordenaren egonkortasuna mehatxatzen zuen arazoaren berri.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 156. orr.

32 merkataritza-base

Itsasoz gaindi Indiara iritsi eta bertakoak gobernatzea amets egin baino askoz ere lehenago merkataritzan hasi zirelarik, ingelesek merkataritza-baseak ezarri zituzten Bonbay, Madras eta Kalkutan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 52. orr.

33 merkataritza-batzorde

Kongresuko Energia eta Merkataritza Batzordeak.  Berria - Gaiak   2006-01-31

1990ean zabaldu zuen AEBetako Merkataritza Batzorde Federalak Microsoften aurkako lehen ikerketa, IBM konputagailu egilearekin legez kanpoko tratuetan ari zelakoan.  Berria - Ekonomia   2004-03-25

34 merkataritza-bazkide

Europako Batasunaren bigarren merkataritza bazkide bilakatu da Txina.  Berria - Ekonomia   2004-12-09

Euroaz gain, yuan diru txinarraren balioak gora egitea ere komeni zaie AEBei, merkataritza bazkide handia baita.  Berria - Ekonomia   2004-11-25

1990eko hamarkadaren hasieran, Kuba inoiz ezagutu izan duen krisirik sakonenean murgildu zen, bere merkataritza bazkiderik sendoena, Sobiet Batasuna, desagertu ondotik.  Berria - Mundua   2004-12-15

Egiptoar bitartekarien merkataritza-bazkide veneziarrak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 194. orr.

35 merkataritza-bidaia

Portugalen ere apenas ezagutzen zuen Lisboa eta barnealdeko herriren bat edo beste, denak ere merkataritza bidaien zioz bisitaturikoak.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 46. orr.

36 merkataritza-bide

Une hartan zabaldu ziren orobat Indiarako eta Txinarako lehorreko merkataritza-bideak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 24. orr.

Kazan hiria "Asiako atea" deitu izan dute zuzentasunez; Siberiako eta Bukharako merkataritza bide guztien erdigunetzat jo izan dute.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 121. orr.

Nazioarteko merkataritza-bideen bat-bateko butxadura.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 324. orr.

Merkataritza bidez sartzea esatea eta kapitalismoa zabaltzea ez dira, ordea, gauza bera nahitaez.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 115. orr.

37 merkataritza-bisita

Tolosan azoka berezia egin zuten ekainaren 16an Sanjoanetakoa urtero egiten dutena bere artisau lanen erakusketekin, eta Australiako oiloak, arras maltsoak, eta taberna-jatetxeetako ongi-etorriak, merkataritza bisitetarik lekora.  Herria   2001-06-28

38 merkataritza-borroka

Nazioarteko espezializazioa deritzana, oro har, merkataritza-borroka horien a posteriori egindako berrespena da, konkurrentziaren jokoak etengabe auzitan jartzen duen berrespena.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 60. orr.

39 merkataritza-bulego

Espainiako Ekonomia eta Merkataritza Bulegoko merkataritza arduraduna.  Berria - Ekonomia   2004-06-13

40 merkataritza-burgesia

Merkataritza-burgesiak mendeetan zehar baliaturiko familia-kate horiexek dira kapitalismoaren sorreraren eragile nagusietako bat.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 22. orr.

Helburu horrexekin, baina orobat inbertsioak egiteko helburuaz, merkataritza-burgesiak prezio onean erosi zituen jaun feudal kiebra jotakoen lurrak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 33. orr.

41 merkataritza-debeku

Kuba, Iran, Libia eta Sudanen gainean AEBek duten merkataritza debekuak ez duela han egindako ikerketa lanik argitaratzea baimentzen diote agintariek.  Berria - Gaiak   2004-02-27

42 merkataritza-defizit

Halako apreziazio batek estatubatuar enpresen lehiakortasun/prezioari eraso egiten zion, eta areagotu egiten zuen merkataritza-defizita.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 158. orr.

Ameriketako Estatu Batuek bizi izan zuten inflazio garaiarengatik eta Vietnamgo Gerraren ondorioz merkataritza defizitak izan zuen hazkundearengatik.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 40. orr.

725.800 milioi dolarreko merkataritza defizita izan zuten AEBek iaz.  Berria - Ekonomia   2006-02-11

Europako Batasuneko merkataritza defizita 15.000 milioi eurora iritsi da otsailean.  Berria - Ekonomia   2006-04-26

Nahiz eta AEBetako merkataritza defizita gutxitu, euroak goia jo du.  Berria - Ekonomia   2004-11-11

Merkataritza defizita %4,5 murriztu da AEBetan maiatzean.  Berria - Ekonomia   2004-07-14

Atzo jakin zen merkataritza defizita %3,7 jaitsi dela irailean, 51.600 dolarreraino.  Berria - Ekonomia   2004-11-11

AEBen merkataritza defizita %17 igo zen iaz.  Berria - Ekonomia   2006-02-11

Dolar ahula, gainera, merkataritza defizita arintzeko bide gisa ikusten da.  Berria - Ekonomia   2004-11-17

43 merkataritza-departamentu

AEBetako Merkataritza Departamenduko beste txosten batek erakusten du salmentek %1,3 egin dutela gora apiriletik maiatzera bitartean.  Berria - Ekonomia   2004-06-15

Merkataritza Departamenduaren arabera, Txinarekiko merkataritza harremanak zeinu negatiboa izan arren, Europako Batasunarekiko ondasunen merkataritza defizita %0,8 murriztu zen.  Berria - Ekonomia   2004-09-11

44 merkataritza-desoreka

Merkataritza-desorekak ordea ez ziren oraindik murrizten hasi.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 169. orr.

45 merkataritza-disortsio

Esportazioei emandako kredituek «merkataritza distortsioak» eragiten dituztela.  Berria - Ekonomia   2004-07-18

46 merkataritza-egitasmo

Bankuok esperantzak sortzen dituzte, eta berez merkataritza egitasmoa dena mozorrotu egiten dute, umeak erabiliz.  Berria - Gaiak   2006-03-07

47 merkataritza-egutegi

Rodrigo Rato Espainiako Ekonomia ministro zenak 2000an arautu zituen merkataritza egutegia eta ordutegiak.  Berria - Ekonomia   2004-08-28

48 merkataritza-ekimen

Nazioarteko mailan, erregearen babesaz gozatzen zuten, eta, hala, haien merkataritza-ekimenek kolonia-hedapenaren tankera hartzen zuten.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 100. orr.

49 merkataritza-ekinbide

Beraren zainetan aitaren odola zebilen, urruneko pirata-hartzigarritan, merkataritza-ekinbidetan eta berri-grina egonezintsutan aberats.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 249. orr.

50 merkataritza-ekonomia

Frantziaren eta Ingalaterraren arteko gerra piztu eta krisia zabaldu aurretik ere, pairatzen zuen ekonomia feudalak hirietako merkataritza-ekonomiaren eragina.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 32. orr.

Inperio horietako eskala zabaleko talde-lanaren antolamenduak erakusten duenez, zorrotz banatua zuten lana; baina horrek ez du merkataritza-ekonomiaren sorrerarekin batere loturarik.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 19. orr.

51 merkataritza-elkarte

Atenas, aro klasikoan, finantzagune indartsua zen, eta bertatik egiten zituzten eragiketak bankuek eta merkataritza-elkarteek, Mediterraneo guztian eta Itsaso Beltzean.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 21. orr.

Oraingoz merkataritza elkarte bizkaitarrek bakarrik sinatu dute, baina honen hurrengo agirietan sinatzaileen kopurua gehitu egingo dela adierazi dute agiriaren egileek.  Berria - Ekonomia   2004-07-13

AEBetako dumping-aren aurkako legea dela eta, MME Munduko Merkataritza Elkarteak baimena eman dio Europako Batasunari AEBen aurkako zigorrak ezartzeko.  Berria - Ekonomia   2004-02-25

Merkataritza Elkarteko zuzendaritzaren erabateko adostasunez.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 34. orr.

52 merkataritza-elkartruke

Truke-tasa, interes-tasa eta atzerriko inbertsio zuzenen liberalizazioa; zerga diziplina; nazioarteko merkataritza elkartrukeak ahalik eta gehien areagotzea.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 306. orr.

«Bi herrien arteko merkataritza elkartrukeen desorekagatik, Washington Txinarekin samindu» daitekeela esan dute adituek.  Berria - Ekonomia   2004-03-11

53 merkataritza-enpresa

Eraikina erabat hutsik zegoen ustez eta hilketa burutu zen tenorean, oroz gain profesionalen bulegoak eta merkataritza-enpresen egoitzak aterpetzen baititu.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 201. orr.

27 kooperatibaren sorkuntzaren bultzatzailea izan zen sozietatea eta beste hiru merkataritza enpresa kooperatiben egiturara moldatzea lortu zuen.  Berria - Ekonomia   2004-03-24

Hiru-k kritikatu du «botere gehiago lortu guran» antolatu dutela greba merkataritza enpresek.  Berria - Ekonomia   2004-02-28

Herrialde osoko merkataritza enpresarik handienetakoa.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 17. orr.

54 merkataritza-epaitegi ik gorago 25.

Madrilko 3. merkataritza epaitegiak agindu bezala, azkenean 1.000ko bermea aurkeztea erabaki du Endesaren Administrazio Kontseiluak.  Berria - Ekonomia   2006-04-01

55 merkataritza-eragiketa

Urtarrila eta uztaila bitartean EBko merkataritza eragiketen superabita 62.648 milioi eurokoa izan zen.  Berria - Ekonomia   2004-09-11

Gipuzkoan badira lehendik ere kooperatiba eta elkarte txikiak: aseguru zerbitzuak, merkataritza eragiketak eta bestelakoak egiten dituztenak.  Berria - Ekonomia   2004-03-05

56 merkataritza-erakunde

Orain arte, industria eta merkataritza erakunde publikoak ziren.  Berria - Ekonomia   2004-06-27

Ez diat gorde buruan [...] gutun hura igorri zuen merkataritza-erakundearen sigla bihurria.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 272. orr.

Zortziak ziren kalera atera nintzenean, 2001eko irailaren 11ko goizeko zortziak, doi-doia lehenbiziko hegazkinak Munduko Merkataritza Erakundearen iparraldeko dorrea jo baino berrogeita sei minutu lehenago.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 356. orr.

Izan ere, Kyoto sinatzearen truke, Errusia Munduko Merkataritza Erakundean sartzea sostengatuko duela agindu dio Bruselak Putini.  Berria - Gaiak   2004-10-01

EB Europako Batasunak sustatu egingo duela Iran Munduko Merkataritza Erakundean kidetzea.  Berria - Mundua   2004-11-16

Nazioarteko Diru Funtsa, Munduko Bankua, Munduko Merkataritza Erakundea eta Europako Batzordea, besteak beste.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 95. orr.

57 merkataritza-eredu

«Periferian oinarritutako merkataritza eredu» horien ugaritzearen beldurrez, merkatariak Merkataritza non, bizia han lelopean arituko dira.  Berria - Ekonomia   2004-07-13

58 merkataritza-eremu

Une horretatik aurrera, gero eta handiagoa da lanaren banaketa, eta merkataritza-eremua zabaldu ahala zabaltzen da banaketa ere.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 18. orr.

Lan-banaketa horren ondorioz sortzen ziren soberakinak ez ziren merkataritza-eremuak zabaltzeko erabiltzen, azpiegiturazko lan handiak (ureztatze-sistemak, adibidez) eta sarritan xede erlijiosoa zuten arkitekturazko monumentu ikusgarriak eraikitzeko baizik.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 19. orr.

ALCA Ameriketako Merkataritza Eremu Librea Latinoamerikarentzat arriskua zela ohartarazi zen munduko aurreneko gizarte foroan, eta, horri esker, itun hori ezartzea eragotzi duten mugimenduak sortu ziren.  Berria - Mundua   2004-07-28

Horren adibidea da ALCAren «alternatiba» gisa aurkezturiko Mercosur merkataritza eremua bizkortzea.  Berria - Mundua   2004-01-02

59 merkataritza-erregistro

Estatutu berriak UPN-CDNko gobernuak eta Ekonomia Ministerioak hitzartu zituzten iragan otsailean, eta merkataritza erregistroan martxoaren 12an erregistratu zituzten.  Berria - Ekonomia   2004-03-26

Immigrazio zuzendari ohia beste bi enpresen kide dela jasotzen du Merkataritza Erregistroak.  Berria - Euskal Herria   2006-01-22

60 merkataritza-eskola

Entzun dudanez merkataritza eskolan ikasten du.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 53. orr.

Mutil altuak ere badaude, institutura eta merkataritza eskolara doazenak, eta agure apainduak.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 205. orr.

Gero ere neska gazteak, merkataritza eskolako ikasleak, atetik ezarian irristatzen zirenak.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 16. orr.

61 merkataritza-espazio

Kontrapisua izan zen nazioarteko merkataritza-espazioaren hausturaren arriskua dakarten eskualde-akordioen ugaltzearen aurrean.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 177. orr.

62 merkataritza-esperientzia

Lehen etapan, Mendebaldeko Kristandadera judu-diaspora sartu zen, Mendebaldean bizibidea egiteko aukera aurkitu baitzuen gizarte landatarrari gutxieneko merkataritza-esperientzia eta antolaketa emanez.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 202. orr.

63 merkataritza-espiritu

Gure ohituren kontra doa, merkataritza-espirituaren kontra eta zigorren proportzioan egon behar duen egokitasunaren kontra.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 18. orr.

64 merkataritza-estatu

Ondo asko dakit zenbaitek, bi ideiaz guztiz sinetsita -bata, merkataritza estatu batentzat munduan den gauzarik baliagarriena dela, eta bestea, erromatarrek munduko legeriarik onena zutela-, haiek merkataritza asko sustatu eta ohoratu zutela pentsatu dutela; baina, egia esan, oso gutxitan pentsatu zuten hartan.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 51. orr.

65 merkataritza-etxe

Merkataritza etxeetara jotzea mesederako izango zukeela esaten zion Lisak gozoro; gutunak idatz zitzakeen, kontabilitateaz arduratu.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 97. orr.

Tratu fineko gizona izateaz gain irlako merkataritza etxerik handienaren eta herriko txalupa ia guztien jabea baitzen.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 61. orr.

66 merkataritza-federazio

Merkataritza Federazioak Barañainen merkataritza gune bat ez eraikitzeko eskatu zion atzo Nafarroako Gobernuari.  Berria - Ekonomia   2004-08-06

SEAk eta Arabako Merkataritza Federazioak lau batzarkide proposatzeko eskubidea dute, eta beste 24 batzarkideek hiru aukeratu behar dituzte.  Berria - Ekonomia   2006-03-26

ELA eta LABeko merkataritzako 30 ordezkarik elkarretaratzea egin zuten atzo Donostian, Merkataritza Federazioaren egoitzaren aurrean, Gipuzkoako metalaren, ehunaren eta larruaren sektoreetako negoziazio kolektiboen desblokeoa exijitzeko.  Berria - Ekonomia   2004-04-08

67 merkataritza-filial

Atzo inauguratu zuten arren, 2000. urtean jaio zen Fagor Gastro Polska, Fagor Industrialen merkataritza filial gisa.  Berria - Ekonomia   2006-03-30

68 merkataritza-firma

Merkataritza-firma handiek darabilten estetika bera darabilte Adbuster-koek, enpresa horien hipokrisia eta eskrupulu falta salatzeko, hain zuzen ere.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 45. orr.

69 merkataritza-fluxu

1995 eta 2003 urteen artean, bi norabideetarako merkataritza fluxua handitu zen.  Berria - Ekonomia   2004-04-18

Gordailuak; Maileguak; Finantza-fluxuak; Merkataritza-fluxuak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 88. orr.

Nazioarteko merkataritza- eta finantza-fluxuek.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 31. orr.

70 merkataritza-forma

Egoeraren gordinak [...] ondorio positiboak ere ekarri ditu: benetako solidaritatea (ez telemaratoietakoa) errealitate bihurtu da, eta bidezko merkataritza-formak errekuperatu egin dira (trukea, kasu).  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 42. orr.

71 merkataritza-gai

Hauek izango dira epaitegi berriak: lehen instantziako epaitegia Donostian; gizarte gaietarako epaitegi bat eta merkataritza gaietarako beste bat Bilbon.  Berria - Euskal Herria   2004-11-17

Merkataritza-gaien salerosketetarako gunea, sekulako ontziak, errusiarrak eta amerikarrak eta suediarrak, baita txinatarrak ere.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 173. orr.

· Espainiarrek konkista-gai gisa hartu zituzten aurkitutako lurraldeak; haiek baino finagoak ziren herriak ohartu ziren lurralde haiek merkataritza-gai zirela.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 60. orr.

72 merkataritza-ganbera (117 agerraldi, liburu 1 eta 74 artikulutan; orobat merkataritza-ganbara g.er.)

Nazioarteko Merkataritza Ganberak 2001ean onartutako hitzarmenaren arabera, bestalde, osasun arazo larriak dituzten herriek ez dituzte zertan generikoen patenteak errespetatu.  Berria - Gaiak   2004-07-15

EAEko merkataritza ganberak, enpresaburuen elkarteak eta unibertsitateak.  Berria - Euskal Herria   2004-06-24

Gipuzkoako Merkataritza Ganberak 1970ean egindako enkargu baten ondorioz.  Berria - Kultura   2004-11-30

Lan munduan, esaterako, euskararen erabilera areagotzeko saio sistematizatuak bultzatuko ditu, enpresaburu elkarteekin, sindikatuekin eta merkataritza ganberekin elkarlanean.  Berria - Euskal Herria   2006-01-04

Logroñoko Merkataritza Ganberak jarri zuen salaketa.  Berria - Ekonomia   2004-12-03

Estatu musulmanetako merkataritza ganberei Danimarkako produktuen kontrako «boikot koordinatua» egiteko eskatu zien.  Berria - Mundua   2006-02-09

Zuzendaritzak Baionako Herriko Etxeko eta Merkataritza Ganberako arduradunekin bilera egin du.  Berria - Euskal Herria   2004-09-28

Hona Coffier jauna, merkataritza ganberako burua; beldurra eragiten du, bai horixe, hain da hotza, dirudienez.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 88. orr.

Aspaldian Jean-Marie Berckmans da Baionako Merkataritza ganberaren lehendakaria.  Herria   2002-08-08

Felix Iraola Gipuzkoako Merkataritza Ganberako zuzendariak.  Berria - Mundua   2004-01-08

73 merkataritza-gatazka

1980ko hamarralditik aurrera, hain zuzen ere, etengabe izan dira finantza-tentsioak; 1994ko Uruguay Round negoziazioak onez burutu izanak ezin izan zuen ezkutatu zenbateraino ugaldu diren merkataritza-gatazkak eta gatazkak alde biren artean konpontzeko joera gero eta argiagoa.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 165. orr.

Bestalde, MMEren sorrerak (1995) kalte egin diezaioke alde bikotasunak merkataritza-gatazkak kudeatzeko modu gisa izan duen igoerari.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 177. orr.

74 merkataritza-gida

Oso erantzun ona izan du Arrasaten merkataritza gida egiteko asmoak, eta 155 dendak eta zenbait eragilek bat egin dute proiektuarekin.  Berria - Euskal Herria   2006-03-22

EHNAren erabilera sustatzeko, Euskal Herriko zenbait herritako merkataritza gidak egiten ari da Bai Euskal Herriari herri ekimena.  Berria - Euskal Herria   2006-03-22

75 merkataritza-greba

Sindikatuek «historikotzat» jo dute Bizkaiko merkataritza greba.  Berria - Ekonomia   2006-01-06

76 merkataritza-gudu

Horren adibide klasiko bat eskaintzen du Boeing eta Airbus enpresen arteko merkataritza-guduan diru-laguntzek izan zuten garrantziak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 68. orr.

77 merkataritza-gunesup_1 (orobat merkataritzagune g.er.)

Veneziaren koloniak merkataritzagune soilak ziren, eta, haietan, zerga orotatik libre sal zitzakeen bere produktuak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 24. orr.

77b merkataritza-gunesup_2 (dendez osaturikoa)

Orain gerentearen laguntzailea naiz True Value Hardware Store burdindegian, Camelback merkataritza-gunean.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 294. orr.

Boulevard merkataritza gunean jatetxe bat, bolatoki bat eta beste hainbat gauza dugu.  Berria - Harian   2006-04-27

Hiriburuko merkataritza-gunerik garrantzitsuenean.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 13. orr.

Irungo merkataritzagune batean argazkiak errebelatu zituen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 52. orr.

Joan den otsailean, merkataritza gunea zabaldu eta hiru hilabetera, jakinarazi zuten Boulevardeko hiru akziodunek (Eroski, ING eta Inalco) saltzeko asmoa zutela.  Berria - Ekonomia   2004-05-18

Mahai handiago bat ere bai [...] merkataritza-gune handietan erosi eta norberak muntatu behar izaten dituen horietakoa.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 92. orr.

Artea merkataritza guneko aparkalekuak erabili ahal izango dira.  Berria - Euskal Herria   2004-05-22

Lekukoen esanetan, merkataritza guneko segurtasun arduradunek sutea hasi zenean ateak itxi zituzten, jendeak ezer lapur ez zezan.  Berria - Mundua   2004-08-03

Merkataritza guneen «diru gose asegaitzari» leporatu diote ordutegiak aldatzeko ekimena.  Berria - Ekonomia   2004-11-09

78 merkataritza-harreman

Estatistikek diote mendebaldeko herrialde industrializatuek, oraindik ere, merkataritza harreman handienak beren artean dituztela.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 126. orr.

Merkantilismoaren garaiko bi indar horien loturari esker zabaldu ahal izan ziren nazio-ekonomiak merkataritza-harremanen dinamikara, eta bateratu ahal izan ziren barne-merkatuak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 105. orr.

Hirugarren Munduko herrialdeei laguntzeko, askoren ustez, GKE eta bestelako erakundeei loturiko laguntza baino ekarpen handiagoa eta egokiagoa da merkataritza harremanetarako oztopoak kentzea.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 302. orr.

Errusia eta Txina, ordea, Teheran zigortzearen kontra daude, merkataritza harreman estuak dituztelako herrialde islamikoarekin.  Berria - Mundua   2006-04-16

ETNek bertikalki integraturik izaten dituzte hornitzaile eta bezero sareak, ohiko merkataritza harremana baino sendoagoa eta egonkorragoa den loturetan oinarriturik.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 243. orr.

Gogoratu behar da aspaldi honetan merkataritza harreman garrantzitsuak ezarri direla multinazionalen eta garatzeko bidean dauden herrialde askoren artean.  Berria - Gaiak   2006-03-30

Txinaren eta ASEANen arteko merkataritza harremana asko handitu da: 2004ean 100.000 milioi dolarrekoa izango da.  Berria - Ekonomia   2004-11-30

Merkataritza harremanak indartzea hitzartu dute Txinak eta Estatu Batuek.  Berria - Mundua   2006-04-21

Israelek, zer esanik ez, Europako Batasuna bahitua du, Bruselak ez baititu Tel Avivekin dituen merkataritza harremanak hausten.  Berria - Mundua   2004-07-25

79 merkataritza-helburu

Herrialde hori da, gaur egun, merkataritza helburuekin baleak arrantzatzen dituen bakarra.  Berria - Gaiak   2004-05-09

80 merkataritza-hiri

lege horren azken helburua amairik gabeko metaketa da, eta duela ia mila urte asmatu zuten Mediterraneoko merkataritza-hiriek.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 14. orr.

Merkataritza-hiriak Europa barneko eta kanpoko trukeen mende zeuden.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 38. orr.

Kasu batean zein bestean, espazio politikoaren irazkortasunak eta pluraltasunak [...] zabaldu zuten merkataritza hiri beregainetan; hiri horiexek bihurtuko ziren geroago nazioarteko merkataritza izango zenaren sorburu.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 22. orr.

81 merkataritza-idazkari

Lan hori egiteko «borondate politikoa» eskatu zuen Robert Portman AEBetako Merkataritza idazkariak.  Berria - Ekonomia   2006-01-29

Justizia idazkari eta fiskal nagusi John Ashcroftek eta Merkataritza idazkari Don Evansek, berriz, iragan astean eman zuten dimisioa.  Berria - Mundua   2004-11-16

Negoziazio mahaien harira, bestetik, «eseri orduko bukatzen direla» azaldu zuen UGTko Merkataritza idazkari Paula Garciak.  Berria - Ekonomia   2006-02-23

82 merkataritza-ideia

Jone eta Maikar estetika zentroak zerbitzu enpresaren saria jaso zuen; Loreak Mendian arropa dendak merkataritza ideia onenarena.  Berria - Ekonomia   2004-11-27

83 merkataritza-ikuspegi

Gizon serio eta zintzoa izan arren, bazekien merkataritza ikuspegi murritzekoa zela.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 111. orr.

84 merkataritza-ikuspuntu

Zehaztuko diren jaiegunak «merkataritza ikuspuntutik erakargarriak» izan beharko dutela ohartarazi du lege aurreproiektuak.  Berria - Ekonomia   2004-08-28

85 merkataritza-indar

Gure ingurumen kultural eta fisikoa kutsatzen duten merkataritza-indarren aurka borrokatzea dugu xede.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 45. orr.

86 merkataritza-inperio

Hamarraldi batzuetan Brasildik Makaoraino iristen zen merkataritza-inperio baten ardatz bihurtu zen [Portugal], Afrikako bi isurialdeak, eta, horren ondorioz, Indietarako itsasbidea bereturik.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 27. orr.

87 merkataritza-interes

Kanbisesek Egipto konkistatzeak grekoei kolpe bikoitza eman zien; "gizon lotsagabeen" ospe militarrari balioa kendu zion eta grekoen merkataritza-interesak Egipton pertsiarren borondate onaren mende utzi zituen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 237. orr.

Beste nazio batzuek interes politikoen atzetik jarri dituzte merkataritza-interesak.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 14. orr.

Interesak -FMIren kasuan, finantza merkatuenak; eta MMEren kasuan, berriz, merkataritza interesak-ideien eta teorien gainetik daudela, alegia,  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 265. orr.

88 merkataritza-iraultza

Txinaren kasu oraindik ere deigarriak agerian jartzen du, [...] Europak izan zuen bilakaeraren berezitasuna, Erdi Aroko merkataritza-iraultzara aurrena eta kapitalismo modernora gero eraman zuena.Bi bide zabaltzen zaizkio beraz merkataritza-iraultzaren aldera, X. mendea pasatuta, azkenean inbasioen mehatxutik libre dagoen Europa kristauari.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 15. orr.

89 merkataritza-irizpide

Ondasun eta zerbitzuen ekoizpen eta banaketarako merkataritza irizpideak ezarriz.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 62. orr.

90 merkataritza-itsasontzi ik beherago 112.

Veneziaraino joan ziren hirurak, eta han merkataritza itsasontzia hartu zuten Trebizondaraino.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 176. orr.

91 merkataritza-itun

1894az geroztik, Korean esku hartu eta Txina militarki garaitu zuelarik, Japoniak bere asmo espansionistak berretsi zituen; 1850eko urteetan izenpeturiko merkataritza-itunak berrikustea lortu zuen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 44. orr.

92 merkataritza-izen

Beste Soraya batekin igarotzen du arrats bat -merkataritza-izen ezaguna bihurtu da Soraya, antza-, Long Street-eko hotel bateko logela batean.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 16. orr.

93 merkataritza-jarduera

VIII-XI. mendeetako mundu musulmanean handia izan zen merkataritza-jarduera. globalizazio prozesua neurtzeko, atzerriko merkataritza jarduera (esportazioak gehi inportazioak) eta ekonomiaren output osoaren arteko zatikia erabiltzen bada, [...].  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 21. orr.

Euskadiko Kutxaren ibilbidea «positiboa» izan da 2005ean, «merkataritza jarduera handiari eta horrek ohiko negozioan izandako eraginari esker».  Berria - Ekonomia   2006-01-06

94 merkataritza-joko

Esaterako, Munduko Merkataritza Erakundeak (MME) ezartzen ditu nazioartean merkataritza-jokoaren arau asko.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 215. orr.

95 merkataritza-kapital

lehen globalizazioa, merkataritza kapitalaren hedapenari dagokio.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 204. orr.

96 merkataritza-kapitalismo

Merkataritza-kapitalismoaren lehen goraldi hau bat-batean eten zen XIV. mendearen erdian.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 26. orr.

Gremioen beheraldi motel hori merkataritza-kapitalismoak fabrikatzaileen gainean zuen nagusitasun gero eta handiagoaren adierazgarri da.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 35. orr.

97 merkataritza-kasu

Lege hori oso ona da arazo zibil arruntetarako; baina arrazoi dugu merkataritza-kasuetarako ez erabiltzean.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 19. orr.

98 merkataritza-kide

Apreziazioa ez zen hain handia izan yenari buruz [...] baina %50era iritsi zen hala ere, termino errealetan, Estatu Batuetako merkataritza-kide nagusien diruei buruz.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 158. orr.

99 merkataritza-klase

Merkantilismoak printzearen zerbitzura zegoen merkataritza-klasearen interesak aldezten zituen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 40. orr.

XVI. mendeko prezioen gorakadak [...] azkenduko zuen errentadunen hondamena, merkataritza-klasearen onurarako.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 33. orr.

100 merkataritza-komisario

«Hau ez da krisia oraindik», esan zuen atzo Europako Batzordeko Merkataritza komisarioak, Peter Mandelsonek.  Berria - Gaiak   2006-02-26

Pascal Lamy Europako Merkataritza komisarioak azaldu zuenez, «hitzarmena positiboa da EBrentzat eta baita garapen bideko herrialdeentzat ere».  Berria - Ekonomia   2004-08-03

101 merkataritza-konpania

Han eratutako koloniak antzinako kolonietan adibide gutxi dituen mendekotasun-mota batekoak dira, dela gaur egunekoak Estatuaren beraren mende daudelako, dela estatu horretan ezarritako merkataritza-konpainia baten mende.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 60. orr.

Merkataritza-konpainia baten enplegatu gisa sortu ziren, diru-irabazia izanik haren helburua.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 88. orr.

102 merkataritza-kreditu

Finantzaketa ofizial eta nagusi horri, kapital pribatuen fluxuak, artean apalak, gehitu zitzaizkion: zuzeneko inbertsioak eta merkataritza-kredituak, sarritan herrialde esportatzaileen estatuek bermatuak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 86. orr.

Estatuei dagokien zorra Pariseko Klubaren baitan birnegozia daiteke, bertan biltzen baitira, kasuz kasu, zordunak estatu hartzekodunekin edo merkataritza-kredituen estatu bermatzaileekin.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 156. orr.

103 merkataritza-lan

Durangoko Sabecon dauden langileei Bizkaiko Elikadura Merkataritza lan hitzarmena dagokie, beraz, ez Sabeco Supermerkatuak SAko hitzarmena.  Berria - Ekonomia   2004-02-19

Merkataritza lanetan ari ziren itsasontzi metalikoen ilarei eta gasolinaz zikinduriko ur belztuei beha.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 44. orr.

104 merkataritza-lankidetza

EBk merkataritza lankidetza sare bat sortu nahi du Magrebeko herrialdeekin eta horretarako oztopotzat jotzen du Saharako gatazka.  Berria - Mundua   2006-04-23

105 merkataritza-lege

Salerosgaien konfiskazioa berekin daramaten merkataritza-legeak.Espainiako Auzitegi Konstituzioanalak bertan behera utzi ditu Nafarroako Merkataritza Legearen lau artikulu.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 18. orr.

Botikak egiteko erabiltzen diren hainbat landareren inguruko merkataritza legeak gogortu dituzte.  Berria - Gaiak   2004-10-15

106 merkataritza-lehia

Mitoak dioenaren kontra, herrialde industrializatuen langabeziaren parte txiki bat baino ez zaiola zor nazioarteko merkataritza lehiari.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 127. orr.

Hego Amerikako hainbat herrialdek eta baita Kanadak ere [...] Estatu Batuek merkataritza lehian bidegabeko abantailak dituztela salatu zuten.  Berria - Mundua   2004-01-14

107 merkataritza-lotura

Estatu Batuekin merkataritza lotura formalak ezarri aurretik, Latinoamerikako ekonomiak bateratu nahiko lukeela azaldu zuen.  Berria - Mundua   2004-01-14

108 merkataritza-maila

Akemenestar Inperioak merkataritza-mailako fait accompli komertzial bat onartu zuen aramerari berandu bada ere estatus ofiziala emanez.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 63. orr.

109 merkataritza-ministerio

Postako goi ofizial ohia zuen aita, eta amaren osaba bat, egun, Merkataritza Ministerioko atalburu.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 29. orr.

Espainiako Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioak.  Berria - Mundua   2006-01-05

Espainiako Merkataritza ministerioaren arabera, oliba olioa %27 garestitu da azken 12 hilabeteetan.  Berria - Ekonomia   2006-02-24

110 merkataritza-ministro

Bo Xilai gobernadorea, Txinako Merkataritza ministroa da egun.  Berria - Gaiak   2006-01-05

Erregaien garestitzeak eragin dezakeen inflazioa dela eta, Espainiako Industria, Turismo eta Merkataritza ministro Jose Montillak «ahalik eta arduratsuen» jokatzeko eskatu die Espainiako petrolio enpresei.  Berria - Harian   2006-04-19

Christian Jacob Merkataritza ministroak eta Herve Gaymard Ekonomia ministroak antolatu dute bilera.  Berria - Ekonomia   2004-12-26

101 merkataritza-nabigazio

Merkataritza nabigazioko kapitain izana den 53 urteko gizonezko batek hartu du Errumaniako lema.  Berria - Mundua   2004-12-14

112 merkataritza-ontzi (8 agerraldi, 3 liburu eta 3 artikulutan) ik merkantzia 5.

Igandean heldu zen Sirakusako portura Poloniako Zuiderdiep merkataritza ontzia, Maltako uretan erreskatatutako 71 etorkinekin.  Berria - Mundua   2004-08-10

Merkataritza ontzietako kapitaina, Deustuko Itsasketa Eskolako irakaslea, Goizeko Izarra ontziko eskifaiakoa.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 235. orr.

Sasoi hartan, elkarrekin egiten genuen lan merkataritza-ontzi berean.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 156. orr.

Merkataritza-ontziak bezalaxe, urrutitik ekartzen ditu hornigaiak.  Elizen arteko biblia   EsZ 31,14

Hiru urtetik behin ur handietako merkataritza-ontzi haiek urrez, zilarrez, marfilez, tximinoz eta indioilarrez beterik itzuli ohi ziren.  Elizen arteko biblia   1 Erg 10,22

Erresuma Batuko Itsas Armadako Estatu Goreneko buruak, Alan West almiranteak, ohartarazi du Al Kaeda eta beste talde batzuk merkataritza ontzien kontrako erasoak antolatzen ari direla.  Berria - Mundua   2004-08-06

Ingurumena defendatzeko garaian petrolio eta merkataritza ontzien konpainien lobbyak nagusitzen dira.  Berria - Euskal Herria   2004-06-12

113 merkataritza-operazio

«Merkataritza operazioa izan da, eta ez finantza operazioa», azaldu du Fernandez de Astobizak.  Berria - Ekonomia   2004-03-28

114 merkataritza-ordezkari

Robert Zoellick AEBetako Merkataritza ordezkaria eta Pascal Lamy Europako Batasuneko Merkataritza komisarioa «negoziatzaile leialak» direla gaineratu zuen.  Berria - Ekonomia   2004-08-01

115 merkataritza-ordu

Merkataritza orduak.  Berria - Ekonomia   2004-12-11

116 merkataritza-ordutegi

Azalera handiko saltokien eta merkataritza-ordutegiaren liberalizazioaren aurka.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 143. orr.

Merkataritza ordutegien araudiak haserre bizian jarri ditu sindikatuak.  Berria - Ekonomia   2004-11-27

Jaurlaritzak ez duela Merkataritza Ordutegien Legeari aurkeztutako alegaziorik onartu.  Berria - Ekonomia   2004-12-30

Merkataritza ordutegien dekretuaren zirriborroaren arabera.  Berria - Ekonomia   2004-11-27

Atzo goizean izenpetu zuen akordioa Nafarroako Merkataritza Ordutegien Mahaiak.  Berria - Ekonomia   2004-10-30

117 merkataritza-oreka

Zuon, abokatuon artean, baten batek merkataritza-oreka berriro ezartzea lortuko balu, ni edozer egiteko prest egongo nintzateke...  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 442. orr.

118 merkataritza-politika

Berrikuntzak eta merkataritza-politika estrategikoa.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 68. orr.

Merkatu-egitura ez perfektuen existentziak, alabaina, merkataritza-politika oldarkorrak bultzatzen ditu, enpresarentzat ez ezik, herrialdearentzat ere onuragarriak izan daitezkeenak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 68. orr.

Europako Batasunaren eta Mendebaldeko Afrikako estatuen arteko merkataritza politika salatzea.  Berria - Harian   2006-01-21

Erakundeei dei egin diete «merkataritza-politiken plangintzan duten erantzukizuna» beren gain har dezaten.  Berria - Ekonomia   2004-07-13

119 merkataritza-portu

Ikatza eta egurra hartzeko makineria onenaz hornituriko merkataritza-portua bihurtu dute Bouville.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 146. orr.

Mutrikun ere Eusko Jaurlaritzak, Mutrikuko Udalaren babesarekin, kirol eta merkataritza portu berria eraiki nahi du.  Berria - Euskal Herria   2004-04-04

120 merkataritza-postu

Aurreko lau mendeetan zehar, europarrek merkataritza-postuak ezarri zituzten Afrikako mendebaldeko eta ekialdeko kostaldeetan, barrurago sartzeko ahaleginik egin gabe hala ere.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 51. orr.

121 merkataritza-prefektu

Xenofonte, Errentak liburuan, prozesuak bizkorren erabakitzen zituzten merkataritza-prefektuei sariak ematearen alde ageri da.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 20. orr.

122 merkataritza-produktu

Izan ere, merkataritza produktuen etiketen inguruko erakusketa abian du Gasullen taldeak.  Berria - Mundua   2004-07-17

123 merkataritza-proposamen

Merkataritza-proposamenetan arrisku-marjina egoten da beti.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 517. orr.

124 merkataritza-publizitate

Garaiko Mendebaldeko merkataritza-publizitatearen praktika, bere inbertsiogintzaren ugaritasunean eta "merkatu-ikerketaren" arduratasunean, propaganda komunistak nekez gainditu bazezakeen ere, desberdinak eta garrantzitsuagoak ziren emaitzetara jo zuen, eta bai lortu ere.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 247. orr.

125 merkataritza-sail

AEBetako Merkataritza Sailak jakinarazi du egungo joera bere hartan mantenduz gero, egunero 1.500 milioi dolar erakarri beharko dituztela defizit horri aurre egiteko.  Berria - Ekonomia   2004-03-13

Nafarroako Gobernuko Merkataritza Sailari eta patronalari «ehungintzaren aldeko ituna hitzartu dezaten» exijitzeko konpromisoa hartu dute.  Berria - Harian   2005-03-25

Nafarroako Gobernuko Merkataritza Sailari eta patronalari «ehungintzaren aldeko ituna hitzartu dezaten» exijitzeko konpromisoa hartu dute.  Berria - Harian   2005-03-25

Merkataritza Sailak azaldu du 2004ko urtarrilean %0,4 igo zirela enpresen salmentak.  Berria - Ekonomia   2004-03-13

Eskuduntzak urratzen dituela uste du Industria eta Merkataritza Sailak.  Berria - Ekonomia   2004-08-27

126 merkataritza-sailburu

Gobernuburuak gezurtatu zituen Ehud Olmert lehen ministrorde eta Industria eta Merkataritza sailburuak Jerusalem Post egunkariaren hereneguneko edizioan egin zituen adierazpenak.  Berria - Mundua   2004-12-31

127 merkataritza-sailburuorde

Hala ere, sektorearekin hitzartuko dutela aurreratu zuen Rodrigo Garcia Merkataritza sailburuordeak uztailean Berriak argitaratutako elkarrizketan.  Berria - Ekonomia   2004-08-28

128 merkataritza-saltoki

Eraikuntza (etxegintza) merkataritza saltoki haundietan.  Herria   2001-01-18

129 merkataritza-sare

Venezia hasi zen, XI. mendean, merkataritza-sare bat aurrenekoz ehuntzen, eta sare horrexek ziurtatuko zizkion zenbait mendez oparotasuna eta Europan zuen lehentasuna.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 23. orr.

Txinako Itsasoaren inguruan Txinako diasporak sorturiko merkataritza-sare harrigarria.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 121. orr.

130 merkataritza-sektore

Eusko Jaurlaritzako Arrantza Sailarekin eta merkataritza sektorearekin lanean ari dira, arrandegietan saltzen den hegaluzea «benetako Bonito del Norte» dela ziurtatzeko.  Berria - Ekonomia   2004-08-12

Bizkaiko merkataritza sektoreko 30.000 langileren baldintzak arautzen dituen hitzarmen kolektiboa Azoka hartuko du Bilbao Exhibition Centerrek, merkataritza sektore honen eta inbertsiogile potentzialen arteko harremanak bultzatzeko asmoz.  Berria - Ekonomia   2006-02-23

131 merkataritza-sindikatu

Ez zen inongo elkarteko bazkide, eta merkataritza-sindikatuko kuota ordaintzen zuen bakarrik, ezertan parte hartu gabe.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 15. orr.

132 merkataritza-sistema

«Merkataritza sistema libre eta zuzen» batek pobreziaren kausak desagerrarazten lagunduko lukeela.  Berria - Gaiak   2004-09-21

133 merkataritza-soberakin

Merkantilisten arabera, metaketa hori eraginkorragoa izan zitekeen merkataritza-soberakinei irteera emango zieten politika-bideak erabiliz.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 36. orr.

Ekialde Urrunak ez du bere kideen manufaktura askorik inportatzen, eta horren ondorioz merkataritza-soberakin aski handia sortzen da,  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 66. orr.

134 merkataritza-talde

Europako txikizkako lehen merkataritza taldea da Karstadt Quelle.  Berria - Ekonomia   2004-05-18

135 merkataritza-tentsio

Nazio-politikak aldi berean geratu dira elkarrekin lehiatu beharraren eta finantzen alorrean sinesgarri izateko premiaren mende, eta mendekotasun bikoitz hori, izatez, finantza- eta merkataritza-tentsio handiak ekartzeko modukoa da.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 165. orr.

136 merkataritza-tradizio

Batzuen merkataritza tradizioa jabetzan oinarritzen da, eta baldintza horietan ez sartzea erabaki zuten.  Berria - Ekonomia   2004-03-17

137 merkataritza-tratu

Kontua da gorrotatu egiten duela ordaintzen dion inperioa; eta bi aldeen artean irekitako arrakala morala ezin dela etengabe konpondu merkataritza-tratu baten bidez, tratu hori ez badu bermatzen, barbaroaren aldetik, zaintzeko ardura hartu duen zibilizazioan parte hartzeko inolako desirak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 152. orr.

138 merkataritza-truke

XII. mende bukaeraz gero, Champagne zen Ekialde eta Mendebalde arteko merkataritza-trukerako erdigune nagusia.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 189. orr.

Bien arteko merkataritza trukeek 202.000 milioi dolarreko defizita eragin zioten Washingtoni iaz.  Berria - Mundua   2006-04-21

Merkataritza trukeek ezein garapenerako diru-laguntzek baino gehiago egin dute herrialde txiroen alde.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 259. orr.

Nazioartean den indar erlazio desorekatua dela eta, nekez esan daiteke merkataritza trukeak askeak direnik.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 215. orr.

Hego aldeko itsasoko konpainiari espainiar inperioarekin merkataritza trukea izateko monopolioa eman zitzaion.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 231. orr.

139 merkataritza-ustiaketa

Merkatu-ekonomian, gizakia ez du soilik lanak ustiatzen eta alienatzen, produktoreen eta saltzaileen aldetik ere, nolabaiteko merkataritza-ustiaketa jasotzen baitu.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 85. orr.

140 merkataritza-ustiapena

Bakuko petrolio-alorraren merkataritza-ustiapenak berresteko.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 198. orr.

141 merkataritza-zentro

Eguberri bezperan, andreak eta biok presako espedizioa antolatu genuen merkataritza zentro erraldoi ireki berrira.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 88. orr.

Bilbondo merkataritza zentroa handitzeko planak 18.000 metro karratuko hedatzea aurreikusten zuen, 80 denda berri irekitzeko.  Berria - Ekonomia   2004-07-29

Errenteria auzoan 10.000 metro koadro hartuko dituen merkataritza zentroaren aurka daude ELA, LAB eta EHNE.  Berria - Ekonomia   2006-03-22

Nahikoa da edozein merkataritza zentro, hipermerkatu edo dendatara joatea [...] han saltzen diren produktuak nongoak diren ikusteko eta, azken buruan, lehia nondik datorren frogatzeko.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 126. orr.

142 merkataritza-zerbitzu

Merkataritza-zerbitzuen trukeen ehunekoa, munduko BPGaren %2,1 izatetik 1970ean, %4,2 izatera igaro zen 1996an GATT.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 63. orr.

143 merkataritza-zerga

Baina bidesaritik eta merkataritza zergetatik ateratzen den dirua ez da herria militarki armaz defendatzeko nahikoa.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 169. orr.

144 merkataritza-zigor

Japoniak bi herrialdeen arteko akordioak urratu zituela-eta, Estatu Batuek merkataritza-zigorrak eta yenaren balioa igotzeko presioak aldizkatu zituzten.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 170. orr.

Garapen bidean diren herrialdeek betidanik salatu izan dute merkataritza zigorrak ezartzeko mehatxuekin beren garapen mailari buruz ez-egokiak diren baldintzak ezartzea merkataritzari oztopoak jartzea dela.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 247. orr.

145 merkataritza-ziklo

Ekonomialariak gai dira merkataritza-zikloen uhin-luzerak kalkulatzeko.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 459. orr.

Mendebaldeko jarduera ekonomikoaren txandakako goraldi eta beheraldi horiek -merkataritza-ziklo deitu direnak- aztertzen ditugunean, faktore kontrolagarri eta kontrolaezinen artean bereizketa egiten aurkitzen ditugu aztertzaile profesionalak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 333. orr.

146 merkataritza-zinegotzi

Fernando Arangiz, Gasteizko Merkataritza zinegotzia Alfonso Alonso alkatearen korporazioan.  Berria - Ekonomia   2006-03-26

147 merkataritza-zuzendari

Galdera horiek bota zizkion ostegunean Peter Carl Europako Batasuneko Merkataritza zuzendari nagusiak Robert Zoellick AEBetako Merkataritza ordezkariari.  Berria - Ekonomia   2004-09-19

Ostegunean, Ryanairreko merkataritza zuzendariak diru hori bueltatuko zutela ohartarazi zuen.  Berria - Ekonomia   2004-09-11

148 merkataritza-zuzendaritza

1967an zen, Tom Simpson Ventoux mendiko pattarretan lehertu zen egunean, Eussako notario baten manuz, Bresteko Itsas Merkataritza Zuzendaritzan izan nintzen, Denez zein ontzitan zebilen jakiteko asmoz.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 122. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aebetako merkataritza defizita (6); ameriketako merkataritza eremu (5); arabako merkataritza (12); bidezko merkataritza (10); boulevard merkataritza gunearen (7); boulevard merkataritza guneko (4); ekonomiazko merkataritza egiten (5); gipuzkoako merkataritza ganberak (13); gipuzkoako merkataritza ganberako (8); gipuzkoako merkataritza ganberaren (8); hiriko merkataritza (4); indietako merkataritza (5); industria eta merkataritza (12); kanpoko merkataritza (4); kontrolpeko merkataritza (4)

merkataritza akordioa (5); merkataritza arloan (4); merkataritza askea (7); merkataritza askeak (4); merkataritza askearen (18); merkataritza askerako (16); merkataritza askerako ituna (4); merkataritza askerako itunaren (5); merkataritza balantza (5); merkataritza balantzak (4); merkataritza defizita (21); merkataritza defizitak (8); merkataritza egin (4); merkataritza egiten (10); merkataritza erakundea (7); merkataritza erakundeak (19); merkataritza erakundean (13); merkataritza erakundearen (12); merkataritza erakundeko (8); merkataritza eremu (6); merkataritza eremu librea (4); merkataritza eta industria (23); merkataritza eta turismo (34); merkataritza ganbera (7); merkataritza ganberak (34); merkataritza ganberako (31); merkataritza ganberako presidente (4); merkataritza ganberako presidenteak (6); merkataritza ganberako zuzendaria (4); merkataritza ganberan (8); merkataritza ganberaren (18); merkataritza ganberek (8); merkataritza ganberen (4); merkataritza gune (56); merkataritza gune bat (10); merkataritza gune batean (7); merkataritza gunea (19); merkataritza guneak (10); merkataritza gunean (19); merkataritza gunearen (15); merkataritza gunearen salmenta (5); merkataritza guneen (6); merkataritza guneetan (8); merkataritza guneko (17); merkataritza handia (4); merkataritza harreman (7); merkataritza harremanak (19); merkataritza komisarioa (4); merkataritza komisarioak (7); merkataritza librerako (8); merkataritza ministro (6); merkataritza ministroak (10); merkataritza mota (5); merkataritza ordutegien (4); merkataritza politika (5); merkataritza sailak (4); merkataritza trukea (4); merkataritza trukeak (5); merkataritza zentro (9)

munduko merkataritza erakundea (7); munduko merkataritza erakundeak (18); munduko merkataritza erakundean (13); munduko merkataritza erakundearen (11); munduko merkataritza erakundeko (8); nazioarteko merkataritza (32); tokiko merkataritza (4); turismo eta merkataritza (7); urbil merkataritza gunean (4)

merkataritzan aritzeko (5); munduko merkataritzan (4); nazioarteko merkataritzan (10)

merkataritzaren bidez (4); merkataritzaren dinamismoa (4); munduko merkataritzaren (9); nazioarteko merkataritzaren (24)

merkataritzari esker (7)


merkataritzagune ik merkataritza 77.

merkatontzi iz mekataritza-ontzia.

Leihotik begira, Pasaiako portuan ainguraturiko merkatontzi hori ikaragarri bati so. aste luzeetan portuan ainguraturik egon zen merkatontzi egiptoar nabarmena.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 17. orr.


merkatu1 1 iz erosteko eta saltzeko toki jakin eta ageri batean (eta eskuarki egun jakin batzuetan) gertatzen den jende bilera; salerosketa horiek egiten diren tokia bera.

Bestalde merkatu haundiagoak baziren Bazko eta Mendekoste asteartez, feriak deituak.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 92. orr.

Ni merkatu nagusi aldera noa; hantxe utziko zaitut neure barazkiekin.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 19. orr.

Hantxe hil baitzitekeen gosez, Aurten ere, Uztaritzen, Eguberriko merkatu berezia hor izanen dugu.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 59. orr.

Paris asebete haren erdian, merkatu nagusiaren iratzartze distiratsu hartan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 59. orr.

Merkatu handia da oso, baina neguan hotza egiten du gogotik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 26. orr.

1966an, merkatu estalia estrenatu zuen Georges Pompidou, orduko lehen minixtroak.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 93. orr.

Ezpeletako merkatu estalian.  Herria   2004-03-11

Merkatuaren estalpeko kaleetako batean barrena.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 122. orr.

Kanpalekuan merkatu zenbait baziren, denak isilkakoak.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 96. orr.

Era horretara bildutako jakiekin otordu galantak antolatzen genituen, eta arropak merkatu txikian saldu.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 37. orr.

Aalaraziz Sarako labore edo bihiak Chauvin-Dragon herriari, belarra eta lastoa berriz, Errepublikaren armadetako funtzionarioei, eta abereak inguruko ferietan eta merkatuetan...  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 243. orr.

Inoiz baino bizitasun handiagoa Bastiako San Nikolas plazan paraturiko merkatu txikian.  Berria - Mundua   2004-03-28

Italiako merkatu ibiltari tipiko horietako bat dago zentrora bidean.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 32. orr.

Merkatu eta besta haundi batzuetan, hala nola Euskal Herria Zuzenean festibalean.  Herria   2003-05-08

2 (hitz elkartuetan)

Merkatu eta feira gune guzietan hedatuko dugu "EGUZKIA" etxe pastiza marka esplikatzen duen ageria.  Herria   2001-07-05

Orduan gobernuak Donazaharreri kendu zion merkatu eskubidea, eta eman Donibaneri astelehen guziz merkatua egiteko ahala.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 91. orr.

· Portuan eta fruta-merkatuan aritu zen, gora eta behera paseatzen eta.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 137. orr.

Bestalde, ortziraletik iganderat, Santa Eugenia plazan, zaharki-merkatu berezia, salgai itsasoari johan zaizkion edozoin gauza...  Herria   2005-06-23

3 ekonomian, ondasunen edo zerbitzuen salerosketari dagokion jarduera; zerbitzu edo produkutu baten eskaera edo salmenta aukeren edo erosle potentzialen multzoa.

Baina, aldi berean, kapital pribatuen nazioarteko merkatu bat osatzea eragingo zuten Estatu Batuen finantza-politikaren kontraesanek.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 85. orr.

Kontsumoaren merkatu modernoan sarbidea duen erdi mailako klase zabal bat sortzea.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 121. orr.

Salgai batzuen merkatuetan erabateko desarautzea aldarrikatzen da, hau da, merkatuetatik oztopoak kentzen dira -lan merkatuan esaterako-, eta beste merkatu batzuetan, berriz, enpresen arteko akordioei, monopolioetarako joerari eta arauketari eraso egin ez eta indartu ere indartzen baitira.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 96. orr.

Euromerkatuek 1973 ondoren zuten likidotasun izugarriak halabeharrezko eragina izan zuen merkatu horietan esku hartzen zutenen finantza-jokamoldeetan.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 89. orr.

Merkatuak ez ditu, esaterako, geroko belaunaldien baliabide premiak balioesten.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 310. orr.

Merkatuak teknologia berrietan adituak diren langileak behar omen ditu.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 129. orr.

Merkatuaren mekanismo autoerregulatzaileak huts egiten duenean.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 51. orr.

Merkatuen mundializazioa.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 105. orr.

Iaz, 132.264 bidaiarik hartu zuten hegazkina Ryanair konpainiarekin eta egun Miarritzeko aireportuko merkatu osoaren %16 Irlandako konpainia horri dagokio.  Berria - Ekonomia   2004-02-04

Urte batzuk geroago merkatuan ziren salgai nylonezko galtzerdiak.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 66. orr.

Lanaren banaketaren muga merkatuen hedaduran dago.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 17. orr.

4 (izenondoekin)

Merkatu irekiko eragiketak eginez (open-market eragiketak, alegia, zor publikoa erosiz edo salduz).  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 32. orr.

Merkatu sekundarioa ere esaten zaio burtsari.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 221. orr.

Estatuak kontrolatzen duen merkatu nazional baten baitan baino ez omen da Keynesen errezeta-liburua erabilgarri.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 59. orr.

Merkatu lehiakorrak ez duela errenta banatzeko mekanismorik.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 98. orr.

Merkatu autoerregulatuaren garaia.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 39. orr.

Ez batak ez besteak ez zuen zuzenean sortuko merkatu autoarautuaren konkurrentziazko sistema.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 20. orr.

Merkatu askearen filosofiaren menpe uzten ditu gizarte premiak.  Berria - Euskal Herria   2004-11-23

Beharrezkoa da, efikaziaren mesederako, lan-merkatuan diren betebehar guztiak ezabatzea, merkatu dinamikoagoa egiteko.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 96. orr.

Globalizazioak merkatu bakarra sortu ordez, munduko ekonomiaren erregionalizazioa ekarri du.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 202. orr.

Europako merkatu batuaren erronkari aurre egitea.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 182. orr.

1987an Europako Merkatu Bakarra sortzeko Europako Agiri Bakuna izenpetu zenetik.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 192. orr.

XIX. mendeko merkatu globalaren oinarri teknologikoak izan ziren kontinenteen arteko hari telegrafikoa batetik, eta baporezko itsasontziak bestetik.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 205. orr.

Mundu mailako merkatu globalizatuetako lehian bete-betean murgildurik daude egun kooperatiba-enpresak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 182. orr.

Urrearen pool delakoaren sorrera 1961ean, urte berean izenpetutako mailegu-itun orokorrak, urrearen merkatu bikoitzaren sorrera 1968an.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 94. orr.

Horrez gainera, higiezinen merkatu hankazgoratua zegoen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 162. orr.

Merkatu kapitalistaren bertsio erlijiosoa da 'New Age'.  Berria - Gaiak   2004-03-31

5 irud/hed

Eta asea eta gosea hain bidegabe -eta desberdinkiro banatzen dituen merkatu sexualeko arrakastak ere badu, bistan denez, bekatuaren eta atentatuaren kutsu bat... jendeen jende-artearentzat.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 93. orr.

Zergatik da hain garrantzizkoa horrelako argazkien merkatua, zergatik da merkatu gay arrunta baino askoz ere handiagoa?  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 179. orr.

Luze gabe, eta Erroman merkatu literario bat osatuz joan zen heinean, zabaldu egin zen hitzaren esanahia, eta ekintza berbera liburuekin burutzen zuenari plagiarius izena ematen hasi zitzaion.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 147. orr.

Autore baten kanonizazio prozeduran unibertsitateak ematen duen goi mailako erramu boneta oso garrantzitsua da, zinezko kontsakrazioa ikonoen beharretan den liburuaren merkatuan.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 158. orr.

6 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Barne Produktu Gordina herrialde jakin batean bertako nahiz atzerriko produkzio faktoreek ekoitziriko ondasun eta zerbitzuen merkatu balioa da. bestela esanda, merkatu-prezioa zero dute.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 43. orr.

Sistema kapitalistan merkatu mekanismoek duten garrantzia.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 45. orr.

Errealitatean beste merkatu-egitura batzuk dira nagusi: monopolioak, oligopolioak [...] eta lehia ez perfektua edo konpetentzia monopolistikoa.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 70. orr.

Ekoizpen baliabideen jabego pribatua, merkatu askatasuna eta enpresa askatasuna. errenta eta aberastasun desberdintasun onartezinak sor daitezkeela merkatu jokoaren bidez.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 60. orr.

Argi dago merkatu logikatik atera behar dugula [lurzorua].  Berria - Euskal Herria   2004-07-07

Zeren enpresek edo herrialdeek beren merkatu kuota handitzen duten heinean, beren inbertsioak ere handituko baitituzte.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 93. orr.

Badirudi, merkatu mugak hautsi ondoren, nazioartekotasunean ondasun gehiago hartzen dutela nazio txikiek nazio handiek baino, Liburua gaika dago antolatuta: ekonomilarien helburuak eta tresnak, ekonomilarien ideologia, merkatu pentsamoldea, kontsumo-gizartea, [...].  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 187. orr.

Espainiako Balioen Merkatu Batzordeak (CNMV) bakoitzari hamar akzio erosteko aukera bermatzea eskatzen digu.  Berria - Kirola   2004-12-23

Lehenik Seattle-n, Munduko Merkatu Elkartea bildu zenean.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 168. orr.

7 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ameriketako Estatu Batuek lan-merkatu malgua dute, eta horren ondorioz langabezia-tasa apalak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 120. orr.

Lan-merkatuaren arautze zurrunegia, finantza-merkatu itxiak, prezioen kontrola, ekonomian sektore publikoak nagusitasuna izatea.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 152. orr.

Gerta zitekeen diru-merkatuan interes-tasek behera egitea.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 54. orr.

Munduko bigarren balio merkatu indartsuenak, Estatu Batuetako Nasdaqek alegia, Londresko Burtsa Erosteko Eskaintza Publikoa egin du.  Berria - Ekonomia   2006-03-11

Alabaina, ez zizkioten afrikar edo asiar koloniek eman esportazio-merkatu garrantzitsuenak europar industriari.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 55. orr.

Gainera, truke-tasa finkoek, badituzte, ikusiko denez, hainbat eta hainbat kontraindikazio, bereziki finantza merkatu globalizatuaren garai hauetan.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 38. orr.

Kirol merkatu mugarik gabea.  Berria - Harian   2005-12-14

Barne-merkatu benetakoaren faltak hazkundea eta industria-kapitalismorako igarobidea eragotzi zituen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 23. orr.

Laugarrena da munduan Xinako auto-merkatu hori.  Herria   2004-06-24

8 arkakuso merkatu kukuso merkatua.

Arkakuso Merkatura egiten zituen joan-etorrietatik, aldiro itzultzen zen gauza bakan eta baliotsuren batekin.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 15. orr.

Arkakuso Merkatuan sarri ibiliz eta traste-saleroslearen berezko senaz tankeratua zuen Maxek bere gustua.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 220. orr.

9 kukuso merkatu bigarren eskuko gauzak, eskuarki arropak, saltzen diren merkatua.

Kantari kaliforniarraren kamisetak hamar urte baino gehiago ditu, Guadalajarako kukuso-merkatuan erositik.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 56. orr.

Usaia den bezala ilabeteko 3. igandean egiten da Ahetzen kukuso merkatua.  Herria   2003-02-20

Larunbatean, Angelun, kukuso-merkatua Quintaou plazan.  Herria   2005-11-24

10 merkatu beltz zerga-legeak hausen dituen merkataritza ezkutuko edo isilpekoa.

Jende guztiak merkatu beltzean erosten eta saltzen ditu gauzak; edonork eskaintzen dizu zerbait erosteko.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 296. orr.

Merkatu beltzean trukean ibiltzea leporatu zioten.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 69. orr.

Oinetako zola batek 7,50 florin balio ditu merkatu beltzean.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 258. orr.

Aitaordeak dio merkatu beltzean aritzen dela, eta jendea hil duela.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 64. orr.

Bidasoaz bi aldetako zoko ilunotan errotutako euskaldunon gizaerak, kulturak, odolak, asko zor diola, besteak beste, Santiobide inguruko merkatu beltz hari.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 77. orr.

11 merkatu egun

Hogoi bat lagun izaten ginen ardurenik, gehixago merkatu egunetan. Tolosako Beotibarren jokatu da partida hau astelehen huntako merkatu egunean.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 70. orr.

Beraz Donazaharreko merkatu egun batez sortu zen jendeen artean gaitzeko kalapita.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 91. orr.

Eta hilabete baten buruan, apirilaren 26an, merkatu egunean, arratsaldeko bostak hogei gutxitan, munduak ezagutu duen biztanle arruntei egindako lehenbiziko eraso sistematikoa gertatu zen.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 67. orr.

12 merkatu ekonomia

Joera liberalak merkatu-ekonomian edo sistema kapitalistan merkatu mekanismoek duten garrantzia azpimarratzen du.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 45. orr.

Kapitalismoak -edo batzuentzat haren eufemismoa ere baden merkatu-ekonomiak- krisi handiak bizi izan ditu.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 62. orr.

Hala, bada, merkatu-ekonomiak gizarte mota berri bat sortu zuen.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 78. orr.

Merkatarien klasearen eta estatuen arteko itun horretatik sortuko zen merkatu-ekonomiaren ezaugarria den konkurrentziazko sistema.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 20. orr.

Ekialdeko Europa merkatu-ekonomiara igarotzeko zailtasunak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 148. orr.

Mugatu egin daiteke zorpetzea, baina jakina, hori merkatu ekonomiaren aurka joango litzateke.  Berria - Ekonomia   2004-02-10

· Merkatu ekonomia neurri batzuk ezarri ziren Hungariako sozialismoan.  Berria - Mundua   2004-04-29

13 merkatu plaza

Denda-mutil hasi zen Zabalguneko merkatu-plazako postu batean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 155. orr.

Bi ordu zeramatzan aurrera eta atzera hiriko karriketan barrena, eta merkatu plazara itzultzen zen beti ere.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 92. orr.

Merkatu plazaren aldean, toki ederra dago autoen uzteko, Postaren aitzinean.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 169. orr.

Ortzegunean, Donibane Garazin, merkatu plazan, feria eguna, jateko, edateko, ederlan eta beste.  Herria   2001-08-09

Ondotik, dantzaldia merkatu plazan.  Herria   2003-10-23

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

auzuneko merkatu (4); balio merkatu (4); barne merkatu (7); eguberriko merkatu (8); eguberriko merkatu bat (4); ezpeletako merkatu (8); ezpeletako merkatu estalian (5); finantza merkatu (4); lan merkatu (16); lan merkatu berrietan (4); merkatu aldera (4); merkatu aske (4); merkatu askea (4); merkatu askearen (8); merkatu azterketa (7); merkatu bakarra (10); merkatu balioa (4); merkatu bateratu (5); merkatu beltza (5); merkatu beltzean (30); merkatu berezi (8); merkatu berezi bat (6); merkatu berezia (5); merkatu berri (5); merkatu berriak (11); merkatu berrien (4); merkatu berrietan (11); merkatu berrietara (4); merkatu eguna (12); merkatu egunean (6); merkatu egunetan (5); merkatu ekonomia (12); merkatu ekonomiak (6); merkatu ekonomian (5); merkatu ekonomiaren (9); merkatu estalian (15); merkatu estaliaren (4); merkatu estalitik (4); merkatu global (4); merkatu globalaren (4); merkatu handi (6); merkatu handia (4); merkatu kuota (24); merkatu kuotak (4); merkatu kuotaren (4); merkatu librea (12); merkatu librean (11); merkatu librearen (13); merkatu libreko (5); merkatu nagusi (10); merkatu nagusi aldera (4); merkatu nagusia (13); merkatu nagusiak (4); merkatu nagusian (8); merkatu nagusiaren (21); merkatu nagusiko (10); merkatu nagusira (5); merkatu nagusitik (4); merkatu osoaren (8); merkatu plaza (10); merkatu plazan (19); merkatu plazaren (7); merkatu txikian (4); mundu mailako merkatu (4); munduko merkatu (7); nazioarteko merkatu (5); nijni novgorodeko merkatu (4)

ahetze kukuso merkatua (6); artearen merkatua (4); barne merkatua (10); eguberriko merkatua (34); higiezinen merkatua (4); kukuso merkatua (33); lan merkatua (36); merkatua galdu (4); merkatua hankaz gora (7); merkatua itxi (4); merkatua quintaou plazan (15); merkatua zabaldu (6); mozkin merkatua (4); nazioarteko merkatua (5); neguko merkatua (8); zaharki merkatua (16)

balio merkatuak (4); barne merkatuak (5); beldur dira merkatuak (4); europako merkatuak (5); finantza merkatuak (11); lan merkatuak (14); merkatuak eskatzen (4); merkatuak liberalizatzeko (7); munduko merkatuak (4)

arkakuso merkatuan (14); baionako merkatuan (4); barne merkatuan (5); bigarren mailako merkatuan (4); dibisen merkatuan (4); frantziako merkatuan (4); ihauteria merkatuan (4); lan merkatuan (58); lan merkatuan sartzeko (6); lan merkatuan txertatzeko (4); londresko merkatuan (26); merkatuan egotea (4); merkatuan eragin (4); merkatuan gertatzen (4); merkatuan izango (4); merkatuan jarri (4); merkatuan lehiatu (6); merkatuan sartu (8); merkatuan sartzea (4); merkatuan sartzeko (13); merkatuan sartzen (5); merkatuan txertatzeko (4); munduko merkatuan (6); nazioarteko merkatuan (15); neguko merkatuan (17); new yorkeko merkatuan (6); nymex merkatuan (5); ohiko merkatuan (9); petrolio merkatuan (5)

barne merkatuaren (7); etxebizitza merkatuaren (4); lan merkatuaren (46); merkatuaren beharretara (4); merkatuaren egoera (8); merkatuaren legea (6); merkatuaren legeak (4); merkatuaren legeen (5); petrolio merkatuaren (4)

lan merkatuari (8); merkatuari begira (4)

finantza merkatuek (8)

balio merkatuen (9); barne merkatuen (8); burtsa merkatuen (4); espainiako balio merkatuen (5); finantza merkatuen (18); nazioarteko merkatuen (5)

dibisa merkatuetan (8); diru merkatuetan (8); finantza merkatuetan (10); munduko merkatuetan (4); nazioarteko merkatuetan (15)

arkakuso merkatuko (8); barne merkatuko (8); lan merkatuko (14); merkatuko galerian (8); merkatuko plazan (8); merkatuko prezio (4)

arkakuso merkatura (5); lan merkatura (14); merkatura atera (9); merkatura ateratzeko (4); merkatura joaten (5)

merkaturik handiena (5)

merkatutik kanpo (7); merkatutik kendu (4)


merkatu2, merka, merkatzen (orobat merketu; Euskaltzaindiaren Hiztegian merkatu agertzen da) du ad (zerbaiten) prezioa beheratu, merkeago bihurtu.

Botikak merkatu, eta herri pobreetan teknologia berriak eta komunikaziorako tresnak zabaltzea.  Berria - Gaiak   2004-09-21

Gaur egun han egiten denaz guztiz bestelako merkataritza egingo zuketen; izan ere, badirudi Amerikak beste herrialde guztietako aberastasunak merketu dituela.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 47. orr.

Gasolina 2,6 zentimo inguru merkatu da, eta gasolioa, 2,2.  Berria - Ekonomia   2004-11-14

Zocor %70 merkatu da, eta Prozac, berriz, %50.  Berria - Euskal Herria   2004-01-06

Prezioak %36 merkatu dituela salatu dute.  Berria - Harian   2005-03-25

Tearen prezioa ez da merketuko, ez izan beldurrik -erantzun zuen betondo iluneko judu zahar batek-.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 67. orr.

Sarrerak merkatu beharrean, klubaren eguna izendatu.  Berria - Kirola   2004-04-17

Lurretik atmosfera kanpoan jarri nahi duten espazio estazio batera arteko bidea egingo lukeen igogailua sortu nahi du AEBetako zientzialari batek, espazio bidezko garraioa merkatu eta seguruago egiteko.  Berria - Gaiak   2004-08-19

Saio horien kostuak sistema berriaren bidez merkatzen badira, horrek ere ekarpena egingo dio gizarteari.  Berria - Gaiak   2004-10-24

Argi horiek merkatu direnetik gero eta dantzaleku gehiagotan erabiltzen dituzte.  Berria - Gaiak   2004-09-11

20 urterako 120.000 euroko hipoteka dutenei kuota bost euro merkatu zaie hilean, eta urtebetean 60 euro aurreztu ahal izango dute.  Berria - Ekonomia   2004-12-17

Halako faboreak kitatzeko gutieneko prezioa iturrien aipamena izaten ohi da gure lanbidean, baina hori ere merkatu zitzaidan, Ttipik berak erregutu baitzidan bere izena inon ere ez agertzeko.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 180. orr.

Merkatzen saiatu zen, eta bi sosean lortu zuen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 334. orr.


merkatugai iz merkaturako gaia, salgaia.

Higigarriak, ostera, hala dirua, nola balioko, kanbio letrak, banku zein konpainien akzioak, ontziak, merkatugaiak oro, mundu osoari dagozkio, mundua baita horretan Estatu bakarra eta horren kide gizarte guztiak dira.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 82. orr.

Praktikari buruz, berriz, hiru dira ekonomiaren antolakuntzari buruzko funtsezko galderak: zer merkatugai eta zenbat ekoitzi; nola ekoitzi ondasunak; eta norentzat ekoitzi ondasun horiek.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 60. orr.

Salneurri horrek euskarri du erkaketa, hain zuzen ere, bateko diruaren ugari eta urritasun erlatiboaren eta besteko, salerosian diren objektu edo merkatugaien urritasun edo ugaritasun erlatiboaren artekoa.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 87. orr.


merkatugune (orobat merkatu-gune eta merkagune g.er.) iz merkatua egiten den gunea. ik merkatuleku.

Betidanik izan da merkatu gunea Donibane.  Berria - Euskal Herria   2006-04-21

Sei bonba-autok eztanda egin baitzuten, lau merkatugunetan.  Berria - Mundua   2006-03-14

Agintariek adierazi zutenez, mortero batek merkatu-gune bat jotzen hil zen jende gehien.  Berria - Mundua   2004-09-05

Herriko etxearen plaza, lehen abereen merkatu gunea zena, orain, zerbitzuen zentroa bilakatua da.  Berria - Euskal Herria   2006-04-21

Larunbatean, Miarritzen, merkatugunean, goizeko 11etan, Kantalasai.  Herria   2004-11-18

Miarritzen, merkatuguneko saltegiek indar berezi bat egin dute aurten bazterren alegeratzeko San Ferminen ohoretan, Iruñako bestak zireno.  Herria   2005-07-14


merkatukeria iz merkatuaren gehiegizko eragina.

Egungo aro eta sistema «ez da egokiena jaia eta kultura gorde eta garatzeko», ekimenaren sustatzaileen aburuz, «mehatxuak» etengabeak direlako: «Zentsura politikoa musikari, idazle, artista, antolakuntza herritarrei, baita merkatukeria eta ikuskizuna parte-hartzearen kaltetan».  Berria - Euskal Herria   2004-05-13


merkatuleku (orobat merkatu leku) iz merkatugunea.

Haatik, iguzkia -berak ez duke ikusi gain hartarik- bainan euria zenean ere Garruzeko merkatuleku barnean zen, hain zen beroa hango besta giroa.  Herria   2001-06-28

Mica Garen kazetaria eta haren itzultzaile Amir Dushi irakiarra Nasiriako merkatu leku batean bahitu zituztela zehaztu zuen.  Berria - Mundua   2004-08-17


merkaturatu, merkatura(tu), merkaturatzen da/du ad salgai bat merkatuan jarri.

Mendebaldean, burdina, egurra eta esklaboak erosten zituen, eta Ekialdean saltzen zituen gero, bizigarrien, boliaren eta zetaren truke; eta, horrez gainera, bere aintziretako gatza eta beiraren industriako produktuak merkaturatzen zituen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 24. orr.

Merkuriorik gabeko pilak merkaturatuko ditu Sony etxeak urtarriletik aurrera LPEEk batez beste bi milioi upel gehiago merkaturatu ditu.  Berria - Gaiak   2004-09-30

Asiaren erdialdeko merkatariak, kasu, ordoki luzeak zeharkatu zituztenak bere salgaiak merkaturatzeko, eta beren herrietako dendak eta salmahaiak beste urtebete igaro arte ikusiko ez zituztenak.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 90. orr.

Baliabideak merkaturatu egiten dira, salgai bihurtzen dira finean. Enpresa proiektuak (esaterako produktu berri bat merkaturatzea edo beste ekoizpen planta bat irekitzea).  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 310. orr.

Izan ere, amiantoa merkaturatzea debekatua dagoen arren, enpresa askok erabiltzen jarraitzen dute.  Berria - Ekonomia   2004-09-12

Egun, produktu asko "ia erabat prestaturik" merkaturatzen dira.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 103. orr.

Inori ez zaio leporatzen gaur egun beste norbaitek idatzitako liburua bere sinadurarekin merkaturatzea.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 148. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

litro merkaturatu ziren (3); upel gehiago merkaturatu (4)

merkaturatzeko baimena (3)

milioi upel merkaturatzen (4); upel merkaturatzen ditu (5)


merkaturatzaile izond merkaturatzen duena.

Elektrizitate merkaturatzaileen artean, berriz, bigarren postuan jartzea lortu du.  Berria - Ekonomia   2006-03-04

Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko gas banatzaile nagusia da, eta merkatu liberalizatuan merkaturatzaile nagusia.  Berria - Ekonomia   2006-03-04


merkaturatze 1 iz salgai bat merkatuan jartzea.

Departamentalizazio klasikoa duten antolaketak, maizenik finantza, merkaturatze, giza baliabide eta ekoizpen zuzendaritza sailetan banatuta.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 169. orr.

Hidrokarburoen produkzioa, merkaturatzea eta garraioa nazionalizatzea.  Berria - Mundua   2004-10-21

Izan ere, hornigaiguneen eta merkaturatzearen kontrolak eta zentroaren periferiako ekoizpenen gainekoak badute eraginik banaketan.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 49. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Gainera, ekoizpen eta merkaturatze fase guztietan kalitatea bermatzeko kontrol neurriak aurreikusten ditu legeak.  Berria - Ekonomia   2004-05-08

Gehienak merkaturatze bideen bilaketari buruzkoak izan dira; autogintza, makina-erreminta eta etxetresna elektrikoen alorrean, esaterako.  Berria - Ekonomia   2004-06-01

Hark bere lanen sortze eta merkaturatze prozesuak kontrolatu nahi zituen, beti.  Berria - Kultura   2004-04-11

3 lan-merkaturatze lan merkatura iristea.

Gazteen lan merkaturatzea errazteko sortu zen, duela zortzi urte, BBK Gazte Fundazioa.  Berria - Ekonomia   2006-01-20


merkatutxo 1 iz merkatu txikia.

Arropa merkatutxo baten aurretik pasatzean, gelditu egin zen une batez jaka postuan, iruditu baitzitzaion ongi zetorkiokeen larruzko jaka marroi ilun bat ikusi zuela.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 238. orr.

2 adkor merkatua.

«Barne ministroak bere merkatutxoa antolatu du, etorkinen merkatua», erran du Alain Bocquet talde komunistako presidenteak.  Berria - Euskal Herria   2006-05-03


merkatzale izond ipar merkataria.

Lehengo merkatzalea ez zena, Xubero hortan naski, Atarratzeko merkatura joan "herrestan balitz ere", alta bezperan mezarat joaiteko xankü egona zelarik.  Herria   2004-05-27


merkatze (orobat merketze) iz prezioa beheratzea, merkeago bihurtzea.

Garraio-bideen aurrerakadak eta merkatzeak, eta informazio eta komunikazio teknologien aurrerakadak denbora eta espazio mugak gainditzen lagundu dute.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 157. orr.

Istripuaren atzean materialen merkatzea dagoela salatu dute.  Berria - Euskal Herria   2004-07-20

Prezioen garestitze edo merkatzea.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 20. orr.

Jantzi eta oinetakoen alorrean izan ziren merketze handienak.  Berria - Ekonomia   2004-03-12

Gasolinaren batez besteko merkatzea 2,6-2,7 zentimokoa izan da litroko.  Berria - Ekonomia   2004-11-14

Herrialde zordunak banku-kredituen bigarren mailako merkatuan gertaturiko kredituen merketzeaz balia zitezen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 155. orr.

Bizkaiak ez dituen kanona eta merkatzeak aplikatzen ditugu.  Berria - Euskal Herria   2006-04-28

Merkatzeak, dena den, inor gutxi lasaitu du, eta upela laster 100 dolarrera irits daitekeela dioenik ere badago.  Berria - Ekonomia   2006-04-21


merke 1 izond prezio apalekoa. ant garesti.

Liburu-denda batera sartu eta boligrafo bat erosi du, boligrafo merke bat.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 38. orr.

Baina ez gara joango ginebra merke nazkagarri hau bukatu arte.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 158. orr.

Perfume merkeen usaina oso sarkorra da.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 140. orr.

Biharamunean esnatutakoan, kolonia merkearen gustua neukan eztarrian.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 137. orr.

Horrelako elikagaiak merkeagoak, ekologikoagoak eta osasuntsuagoak izango dira.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 86. orr.

Merkeena da baguette-a, jauna.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 95. orr.

Garesti itxurako zapata merke batzuk erosi nituen ahizpentzat.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 64. orr.

Atari zabalaren aurrean auto gorri eta merke bat zegoen aparkaturik.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 30. orr.

Txaketaren poltsikotik zigarro paketea atera zuen, rubio merke bat, filtrorik gabea.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 102. orr.

Etxe merke samar bat hartu genuen Saint-Jacques d'Ajas deritzan herriko auzo batean.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 19. orr.

Antxoaren ordez, berdel kilo merke batzuk baizik ez ziren agertu gau guztian.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 13. orr.

Lurrak erosteko ere, bankuen kreditu merkeak lortuko genituzke.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 71. orr.

2 prezio apaleko zerbitzuak eskaintzen dituena.

Bazter batean jatetxe merke bat zegoen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 25. orr.

Txuletak prestatzen zituzten jatetxeetara eta kabaret merke samarretara.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 153. orr.

Aldirietako zenbait putetxe merkeetan sudurra sartzera.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 64. orr.

Laugarren egunez, aurrekoetan bezala, ostatu hartu zuten hotel itxuraz apal eta merke batean.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 149. orr.

Gau hartan puta merke baten moduan erabili zuen senarrak.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 177. orr.

Telefonoa merkea da hemen, eta sute-eskailera funtzioa betetzen du: jendeak orduak eta orduak ematen ditu -neguan batez ere- telefonoz hitz egiten.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 107. orr.

3 irud/hed

Gaitz horren erremedioak prezio merkeagotan ezartzeko.  Herria   2003-11-27

Izan ere, burgesiak eskulan merke eta ugaria behar zuen, gero eta teknifikatuagoa zegoen ekonomian jarduteko.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 12. orr.

Literatoen, semiotikoen edo psikotikoen solas merkeak.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 46. orr.

Zientzia garestiena eta mistika merkeena elkar harturik.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 264. orr.

Ergelkeria irudituko zaizu, sineskeria merkea, nahi baduzu, baina horrela pentsatu eta sentitzen dugu hemen.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 96. orr.

"Merkea da hitz egitea", esan diot.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 208. orr.

Dena porlan, dena aluminio, dena antzinako estilo arkitektonikoen imitazio merke eta nahasia.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 32. orr.

Tautologia merke bat besterik ez.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 216. orr.

Tragedia merkeen kate batean, hura bat gehiago zela esaten zuen Maxinek.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 165. orr.

Nire gaixtakeria merke hura azpimarratzeko bezala.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 23. orr.

Izenen eta leku komunen xarma merke-erosoaren lilurapean.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 162. orr.

4 (adizlagun gisa)

-Merke salduko nizkizuke.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 161. orr.

Badun jendea merke ordaindu nahi duena; bada, merke ematen zaion...  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 322. orr.

Proteinak merke ekoizteko modua.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 88. orr.

Unibertsitateetan beti egoten duk jantokiren bat, merke jateko modukoa.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 267. orr.

Horregatik eta fabrikatzaileari merkeago gertatzen zaiolako, irina ez baita inondik ere okela bezain asegarria.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 87. orr.

-Hiru kartoi eskuratu ditiat, merke.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 130. orr.

Haize bolada berdozkak ekarriz, ura merke eskainiz eta tarteka elurra mendietan pilatuz, marteka lurra zopatuz...  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 470. orr.

Merke, ez diru gutxi gastatzen duelako, baizik gastatzen duen diru hori, proportzioz, herri garatuetan erabiltzen dena baino apalagoa delako.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 13. orr.

Astelehenean: merke saltze Kanboko saltegietan, tokiko ekoizpenen merkatu, eskulan erakusketa, egun guzian karriketan.  Herria   2001-08-02

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Gurea jatetxe arrunt bat da, merke antxa ematen dute. zakarrontzi batean pilatutako ardo merke botilez.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 111. orr.

· Herriko apeza filosofo merke lanetan zinpurtzen zen, ahoa plegatuz, hobiaren zakarretik bizi berri baten ildoak zabaltzen zirela uste zuelako.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 26. orr.

Ez diat gogoko merke-lehian aritzea.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 444. orr.

6 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Edo izan liteke betipox, muxu-merke eta hagitz besarkante eta beldurgarri afektiboa, uste hutsezko senidetasun edo gozotasun bat noiznahi antzeztera txit emana.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 30. orr.

Izpiritu xano sineskorren, ideien eraikitzaile gezur-merkeen eta "bizitzen laguntzen duten" gezur polit kontsolagarrien etsai txarrena.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 54. orr.

Betiko ergelkerien motela txalotu behar duzu, algara-merke ikusi behar zaituzte.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 17. orr.

7 merke antzean

Kalezuloan denek ala denek zekiten Buxi doktoreak oso prezio neurritsuak zituela, eta merke antzean erosten zituen hortzeriak prezio onean saltzen zituela berriz.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 221. orr.

Gasolindegiko ugazabak saldu zion merke antzean, hark Ford berri bat erosi behar zuela eta.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 190. orr.

Hala ere biolina erosi zuen, musikari zion zaletasunagatik batez ere, merke antzean gainera.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 251. orr.

Familian papertegia zeukan Aristegi izeneko ikaskide batek ekarri zigun papera, merke antzean.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 124. orr.

Akzioko 1,8 euroko mozkina du ordea eta, 19,33 eurotan, merke antzean dago.  Berria - Ekonomia   2004-02-04

8 merke izan du ad

AB-k dauka "hautetsi handiek" ele ederra merke dutela bainan gero deusik ez egiten.  Herria   2004-11-11

· (aditz laguntzailea ezabaturik) Hasi zen, espantuak merke, ez zuela iraunen Saddam Hussein-en kontrako gerlak.  Herria   2003-04-03

Espantua merke, norentzat kario?  Herria   2005-02-03

9 merke-merkesup_1 izond

Osteguna ikasle eguna izaten ei da Bilbon: katxi merke-merkeak, [...].  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 97. orr.

Pentsio merke-merke batean hartu nuen ostatu. Egun, bitaminak erdiestea merke-merkea denez, aurrez prestaturiko janari gehienei [...] era askotako bitaminak gaineratuko zaizkie etorkizunean.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 220. orr.

10 merke-merkesup_2 adlag

Tamalez, merke-merke saldu diet eztia merkatari batzuei, eta zuk, seguraski, erosiko zenidakeen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 80. orr.

Munduko edozein bazterretatik heltzen dira era guztietako produktuak merke-merke, eta zaila da konkurrentzia horri aurre egitea.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 70. orr.

Hartara, erraza da haien protestak isilaraztea, eta, gainera, merke-merkea ateratzen zaie Estatuari eta enpresaburuei.  Berria - Euskal Herria   2004-12-01

11 merke-zurrean (orobat merkezurrean; Euskaltzaindiaren Hiztegian merke-zurrean agertzen da) adlag ahalik eta merkeena erosten saiatuz.

Gauzek balio dutena balio dute, eta ez gara merke-zurrean ibiliko.  Berria - Kultura   2004-07-30

Interesatzen zitzaizkigun liburuen orri-pasa egoten ginen; merke-zurrean jarduten genuen saltzaileekin, ezer erosi aurretik.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 316. orr.

Merke-zurrean erositako gerriko estuegi batek atximurkatutako tripa.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 67. orr.

Ohikoa da bederatzigarren abenidan jendea beren hildako senitartekoen telebista aparailuak eta janzkiak merkezurrean saltzen ikustea.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 106. orr.

Hartan, buhame itxurako saltzaile batek merke zurrean eskaintzen zuen olioaren kolorea gustaturik, txinta bat erosi du hartatik, laurden erdi bat besterik ez.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 153. orr.

Hiru eguneko epean arazoa konpontzen ez bada karramarroa desizoztu eta hemengo maioristei merkezurrean saldu beharko diegu, Euskal Herrian bertan.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 92. orr.

Gaur egun politikoki zuzenak diren eta merke-zurrean eros daitezkeen kontzeptuak tolerantzia, bakea, elkartasuna sarraskitu egiten ditu.  Berria - Kultura   2006-04-26

12 merke-zurreko

Tratu labur baten ondoren, nire merke-zurreko erlojua prezio onean saldu nion.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 102. orr.

Merkezurreko azokan eta jantoki ongintzazkoetan emandako haragi erdi-ustela Hipotesi xinpleak, eredu esplikatzaileak, funtzionalak, ekonomikoak edo merkezurrekoak...  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 33. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aitzakia merke (3); arras merke (11); azkar eta merke (3); biziki merke (7); erraz eta merke (4); eskulan merke (5); etxe merke (5); ez hain merke (3); hotel merke (3); merke antzean (8); merke asko (4); merke atera (3); merke aterako (5); merke ateratzen (8); merke ateratzen dela (3); merke ateratzen zaio (3); merke dago (4); merke daude (4); merke ematen (4); merke erosi (5); merke erosten (4); merke merke (11); merke merkea (4); merke merkeak (3); merke saldu (6); merke salduko (5); merke saltze (3); merke saltzea (3); merke saltzeko (6); merke saltzen (9); merke samar (6); merke zuhurrean (3); merke zurrean (9); modu merke (3); nahiko merke (5); oso merke (23); ostatu merke (3); pentsio merke (3)

aitzakia merkea (4); dolar merkea (3); eskaintza merkea (3); eskulan merkea (12); merke merkea (4); merkea da (20); merkea dela (7); merkea izan (6); merkea izango (4); merkea zela (4); merkea zelako (5); merkea zen (6); oportunismo merkea (3); oso merkea (7)

aise merkeago (10); askoz ere merkeago (5); askoz merkeago (6); biziki merkeago (3); inoiz baino merkeago (3); merkeago aterako (7); merkeago ateratzen (8); merkeago da (3); merkeago dago (4); merkeago dira (3); merkeago direla (3); merkeago eros (3); merkeago erosi (5); merkeago erosteko (4); merkeago erosten (3); merkeago saldu (7); merkeago salduko (4); merkeago saltzen (9)

askoz ere merkeagoa (4); askoz merkeagoa (8); merkeagoa ateratzen (3); merkeagoa bada (3); merkeagoa bada ere (3); merkeagoa baita (4); merkeagoa da (32); merkeagoa dela (3); merkeagoa delako (7); merkeagoa den (3); merkeagoa izan (3); merkeagoa izango (7)

askoz merkeagoak (3); merkeagoak dira (11); merkeagoak direla (3); merkeagoak izango (7); prezio merkeagoak (3)

prezio merkeagoan (3)

alokairu merkean (4); prezio merkean (5)

eskulan merkearekin (3)

erraz eta merkearen (3); merkearen bila (4); merkearen usaina (5); tabako merkearen (4)

hegaldi merkeek (3)

merkeena delako (3); preziorik merkeena (3)

alokairu merkeko etxea (4)


merkeagotu, merkeago(tu), merkeagotzen du ad merkeago bihurtu.

Kraus jaunak ez zuen eroslerik aurkitu, ez salneurri horretan, ezta merkeagotzen joan zenean ere.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 47. orr.

Puta merkeenak baino merkeagotuta dabiltza intelektualak.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 36. orr.


merkealdi (orobat merke-aldi eta merkaldi g.er.) 1 iz prezioen beheraldia, bereziki dendetan aldian behin egiten dena.

Ekainaren 28an, 10etatik 16ak arte, Merkealdi erraldoia muntatzen dute Kanboko Xalbador kolegioan.  Herria   2003-06-26

Epaiak dioenez, «erkidegoetako legeek» ezin dute arautu merkealdiaren iraupena, eta ezin dute erabaki zer den merkealdia.  Berria - Ekonomia   2004-10-21

Merkealdian salneurria da behera egiten duen bakarra, ez produktuaren kalitatea.  Berria - Euskal Herria   2006-01-07

Udako merkealdia dela eta, ordea, merkatu ziren jantzi eta oinetakoen prezioak.  Berria - Ekonomia   2004-09-11

Prezioak %0,6 jaitsi ziren urtarrilean, merkealdiarengatik.  Berria - Ekonomia   2004-02-14

Karrotxo zuri batekin ibiltzen zen saltzailea, bata zuriarekin, eta izozkiak merkealdian zituen, udatiarrak desagertu zirenetik ia sobran zituelako.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 21. orr.

Merkealdiko liburu-denda.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 188. orr.

· Azokez eta egun bateko merkealdiez gain, liburuarekin lotutako hainbat ekitaldi ere antolatu dira Hego Euskal Herriko hiriburuetan, Liburuaren Nazioarteko Eguna gogoratu eta ospatzeko.  Berria - Kultura   2006-04-19

2 pl

Astelehenean, komertsanteen merkealdiak eta feriak karriketan.  Herria   2004-07-05

-Larunbatean, Donapaleun, merkaldien eguna.  Herria   2005-08-11

Merkealdien eragina nabaritu, eta prezioak %0,1 jaitsi ziren otsailean.  Berria - Ekonomia   2006-03-15

Merkealdien bukaerak eta petrolioaren etengabeko igoerak dute, batez ere, inflazioaren gorakadaren errua.  Berria - Ekonomia   2004-11-13

Merkealdietan ere, erosleek beren eskubideak dituztela gogorarazi dute.  Berria - Euskal Herria   2004-01-06

Merkealdiak direla eta, denda irekia zen.  Berria - Ekonomia   2004-01-13

Altzariak ez ziren merkealdietan erositakoak.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 13. orr.

Merkealdiak tokatu, eta espaloi guztiak jendez gainezka.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 176. orr.

Eibarrek fitxaketak egiteko dituen mugak ikusita, merkealdietan erosketak egin beharrean izango dira eibartarrak.  Berria - Kirola   2004-07-25

3 (hitz elkartuetan)

Bere sindikatuaren garaipenak ekarri ditu gogora, besteak beste merkealdi egunetan dendak gauez ixtearen kontrako garaipena.  Berria - Harian   2006-05-02

Azkenean, norbaitek harrotu ditu bazterrak eta merkaldi-egun hori helduden larunbatean izanen da.  Herria   2005-09-22

Ia arratsaldeko zazpiak dira, merkealdi-garaia da.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 155. orr.

Hala ere iduritzen zaie udako merkealdi denbora sobera luze ezartzen duela administrazioak.  Herria   2004-09-23

· -Egingo nuke sute baten ondorengo arropa-merkealdietan eskuratu duela.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 152. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

merkealdiek eragin (3)


merkealditxo iz adkor merkealdia.

Hala ere, petrolioaren eta erregaien prezioen azkenaldiko joera ikusita, eskertuko lituzkete merkealditxoa.  Berria - Ekonomia   2006-04-22


merkearazi ik merkarazi.

merkekeria iz merketasun gaitzesgarria.

Merkekeria, aukeran, baina beharrezko guztia eskaintzeko adinakoa ere bai.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 92. orr.

Globalizazioaren ipuinarekin-eta has gintezke hemen, baina ez dut merkekerietarako gogorik.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 104. orr.


merketasun iz merkea denaren nolakotasuna.

Merketasuna gehitzen die gainera bere laidozko hitzei, eta, haren arabera, "puta merkea" laidogarriagoa litzateke "puta garestia" baino, eta horrek adierazten diguna da autoreak diru zikina hartzen duela lotsagarriro pertsonaren balio garbien neurri gisa, eta beraz, "diru asko eskatzen duena" hobea dela beretzat "erraz ematen duena" [...]  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 142. orr.


merketto izond merketxoa.

Nizias, arratsalde honetan, trufa merketto duzu.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 124. orr.


merketu ik merkatu2.

merketxo (corpusean merketxu soilik) izond adkor merkea. adlag

Gura badozu merketxuago kobrauko deutsut errenta.  Berria - Kultura   2004-10-26


merketxu ik merketxo.

merketze ik merkatze.

merkexe izond

Hala ere, diru laguntza horiek zerbaitetan baliagarri dira, hala nola ekoizpenak pixka bat merkexeago saltzeko.  Berria - Ekonomia   2004-08-14

Distantzia zenbat eta handiagoa izan, garraio publikoa orduan eta merkexeagoa da, eta autobusaren aldean autoarekin aurrezten den denbora txikiagoa  Berria - Euskal Herria   2006-02-08


merkezale izond merkea denaren zalea dena.

Zentauro [...] lanaren banaketa gehiegi espezializatu baino lehenagoko giza arraza bat, antzinako atsotitz merkezalearen jarraitzailea zena: "Gizon bakoitza bere zaldi".  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 270. orr.


merkezurrean ik merke 11.

merkromina iz merkurio eta alkoholez osaturiko likido gorria, zauriak desinfektatzeko erabiltzen dena. ik merkurokromo.

Ni merkrominarekin, baso baten ertz hautsiarekin egindako zauritxo bat sendatzen.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 96. orr.

Guraizeak eta bizarra kentzeko atxurra eta bitsa hartuta bueltatu zen, hamabost egunetan kotoizko ametsek eta merkrominazko amesgaiztoek babestu zuten kartzelara.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 10. orr.


merkurial iz merkurioaren tasunak dituena.

Batek fantasiatsu irudikatzen zituen nire arbaso urrun baten ibilerak, berun -eta orobat nikel-ehiztaria bera; bestea, anbiguo eta merkuriala, bolada hartan begien parean egokitu zitzaidan Tristan da Cunha-ren uhartearen aipu-laburpentxo batean zuen sorburu.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 106. orr.


merkurial iz merkurioaren tasunak dituena.

Batek fantasiatsu irudikatzen zituen nire arbaso urrun baten ibilerak, berun -eta orobat nikel-ehiztaria bera; bestea, anbiguo eta merkuriala, bolada hartan begien parean egokitu zitzaidan Tristan da Cunha-ren uhartearen aipu-laburpentxo batean zuen sorburu.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 106. orr.


merkurio 1 iz zilarbizia.

Arrain horietako asko merkurioarekin oso kutsatuta daudelako.  Berria - Gaiak   2006-03-28

Merkurioaren bidez metal bitxiak lortzea.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 232. orr.

Maiz jaisten baita termometroaren hodia merkurioaren izozte punturaino.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 356. orr.

Merkurioz edo alkoholez, hotz-beroaren maximoak eta minimoak garbi jasotzeko gauza da gaur egun termometro ezagun hori.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 444. orr.

Taupada-markagailu elektronikoak pultsu-sorgailu bat dauka [...] iraupen luzeko merkuriozko pilaz funtzionatzen duena.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 244. orr.

Merkuriorik gabeko pilak merkaturatuko ditu Sony etxeak urtarriletik aurrera.  Berria - Gaiak   2004-09-30

Amerikar herritar gehientsuenak lanera behartu zituzten, zilarrezko, merkuriozko, urrezko meatokietan, kobrezkoetan geroago.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 50. orr.

Merkuriozko itsasoko olatu pisuen antzera mugitzen hasten ziren sentimendu batzuk.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 254. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Imajinatu merkurio tanta bat marmolezko mahai baten gainean. beste itsasontzi batzuek nekez nabigatzen dute, astun, merkurio-korronte baten aurka borrokan ariko bailiran.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 79. orr.

Barometroa, berak asmaturiko mikrobarometroa (sentikorra demasean), termometro joko bat eta merkurio-aneroideak...  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 30. orr.

Badira kimika gaiak gorpua usteltzetik betiko gordeko dutenak; merkurio bikloruroa da horietako bat.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 152. orr.

3 (termometroa irudikatzen)

1985 bereko 12an, Iruñean, -16.2 graduraino jaitsi zen merkurio xerrenda zerotik behera.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 24. orr.

· Bete al du Lulak agindutako aldaketaren herena? non dago lilurometroaren merkurioa?  Berria - Mundua   2004-01-02


merkurokromo iz merkromina.

Hanka puztuan merkurokromoa ikusi zuenean, etxekoandreak oihu egin zuen.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 61. orr.

· Merkurokromo eta ukendu bat ipini zioten eskolako erizaindegian, baina ez zen aski izan.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 61. orr.


merlenka iz legazkumea.

Orain arte ipini didan erregimena hurrengoa da: barazkiak; azenarioak, porruak eta ilarrak, arrain garbia (legatza edo merlenka, egosita) eta fruta.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 263. orr.

Xerra edo merlenka usaindu egiten zituen zartaginean jarri aurretik.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 60. orr.

Merlenka kaxak, opalo ñirñirez beteak.merlenka kaxak, opalo ñirñirez beteak;  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 147. orr.


merloi iz gotorleku batean, bi kanoi zuloren arteko parapetoa.

Hemendik ibaia ikusten da, Katedralaren merloien gainetik, eta merloiek, lurraren maldak ikusezin egiten dituen kanpandorrearen gainean, haur-jostailuak dirudite.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 87. orr.

Haizeak Raimundo Silva bultzatzen du, behin eta berriz, merloiei heltzera behartzen du oreka ez galtzeko.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 163. orr.


merlot iz mahats beltzaren aldaera, Frantziako hegoaldekoa jatorriz.

Tempranillo mahatsa 0,33 eurotan ordaindu zen; garnacha 0,3 eurotan; cabernet eta merlot 0,42 eurotan; eta chardonnay 0,54 eurotan.  Berria - Ekonomia   2004-08-31

Asteon ere merlot mahats beltzaren txanda iritsi da.  Berria - Harian   2005-09-11


merma iz murriztea, urritzea.

Horrek ez luke bere autokonfidantzan mermarik egin behar.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 72. orr.


mermatu, merma(tu), mermatzen du ad murriztu, urritu.

Lehen hiru urteak ikaragarriak izan ziren; fusilamenduek, erruz mermatzen zuten presoen kopurua.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 93. orr.


mermelada ik marmelada.

mero iz itsas arrain aski handia, kolore arrekoa, atzealdeko hegalak arantzadunak dituena, sukaldaritzan oso aintzat hartua (Epinephelus guaza eta Polyprion americanus).

Goizero Bruselan irudien enkante moduko bat izaten da: nazioarteko agentziek eta TB kateek berton jartzen dituzte ikusgai euren produkturik freskoenak, meroak eta hegaluzeak goizero arrain-alondegian erakusten diren bezala.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 22. orr.


merobinjio ik merovingiar.

merodeatu, merodea, merodeatzen du ad inguruan ibili.

Une hartan, sukalde-egongelatik merodeatzen zebilen bederatzi urteko umea eseri zen Matiasen aurrean.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 30. orr.


merovingiar (orobat merobinjio g.er.) 1 iz Galian Erdi Aro goiztiarrean erreinatu zuen dinastiako pertsona.

Eudonen dukatuak sekulako lurralde-sailak zituen [...] eta musulmanak zituen hego eta mendebaldean eta merovingiarrak ipar eta ekialdean.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 83. orr.

Nolanahi ere den, egia da Pepin dukearen garaitzaren unetik haren familiarena izan zela erregetza, eta ez merovingiarrena.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 328. orr.

2 izlag merovingiarrena, merovingiarrei dagokiena.

Erromatar Inperioaren ondorengo merovingiar estatuari.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 166. orr.

Eudonek lortu zuen, borroka gogorren ondoren, Pirinioetako bi aldeetako lurrek nolabaiteko independentzia izan zezaten Erresuma bisigotikotik eta Frankoen erresuma merovingiarretik.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 83. orr.

Chilperico errege merobinjioa.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 55. orr.

Eudon Handiak laguntza eskatu behar izan zion franko merovingiarren buruzagiari, Charles Marteli.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 83. orr.


mertxero iz litxarreroa, lapurra.

Aita libre irten eta latorriarekin lanean hasi zenean, familiak Salamanca utzi eta herriz herri ibiltzen hasi zen: kinkalleroak bihurtu ziren, mertxeroak beraien hitza erabiliz, kinkiak poliziaren eta kazetarien esanetara.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 65. orr.

Asto gainean mertxero tresna-kutxa, hiru manta eta arropa puska batzuekin, poltsikoan berrogei duro zituztela, ekin zioten beren bide propioari: orain ontzi batzuk erreberrituz, orain ezkur zakukada bat ostuz, orain Portugalgo mugan kontrabando pixka bat eginez.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 66. orr.


mertxika (orobat murtxika g.er.) 1 iz mertxikondoaren fruitua, horia edo gorria dena, biribila, hezurra gogorra eta gorria, eta mamia gozoa dituena. ik muxika.

Horien artean, mertxikak nabarmentzen ziren, Montreuileko mertxika gorriak, iparraldeko nesken azal fin argikoak, eta hegoaldeko mertxikak, kolore hori txigortukoak, Provenceko neska azal-ilunen gisakoak.-Primerako mertxikak dira -esan zuen Anniek.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 317. orr.

Tea, eta poto handi bat mertxika.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 28. orr.

La Sarriette oroitu zen aurreko astean saski bat mertxika lapurtu ziotela.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 327. orr.

Udan elkarrekin aritzen ziren lanean: mertxika beratzen, gerezi biltzen, lupulu askatzen, egin zezaketen edozertan, zerbait ordaintzen bazieten.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 69. orr.

Biziki gogoko dut mertxikazko erreximenta.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 63. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Itsasoaren erdian bakartutako uharte batean galdutako emakume baten abenturak ditu kontagai mertxika usain sarkorrez abiatzen den Marikita Tambourinen kontaketa honek.  Berria - Kultura   2006-01-17

Oroitzen naiz berak, un grain de beauté zuela bere murtxika azalean, bihotzaren azpian.  Berria - Kultura   2006-01-31

Mertxika puska bat ahoratu nuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 128. orr.

Geroago, ordoki soil zabalak, oraindik ere negukoa den berde hotz eta arin batekoak, han-hemenka mertxika adar arrosek koloreztatuak, jende inurritegi bihurtzen dira.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 17. orr.

Mertxika mediak ukituko dizkio lehenik, ezer baino lehen, krema koloreko mediak.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 110. orr.

3 mertxika kolore iz

Atzazalak mertxika kolorez margotuta zituen, eta ezpainak kolore gorri bizi-biziz.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 53. orr.

4 mertxika koloreko

Bular zabaleko titiburu txiki eta mertxika kolorekoei begiratu zien.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 98. orr.

Neskameak kontu handiz zetazko papera jaso eta gau-jantzi berde eta mertxika-kolorekoa atera zuen barrutik  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 489. orr.


mertxikondo iz arrosaren familiako zuhaitza, atzerritik ekarria, fruitutzat mertxika ematen duena (Prunus persica). ik muxikondo.

Martxoa edo apirila iristean baratzetako udareondo eta mertxikondo ederren aurrerabideari begira egoten dira.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 22. orr.

Gero, lehen ura zegoen tokietan fruitu arbolak sartu zituzten, lehortutako ubide bakoitzean klase bana, sagarrondoak, madariondoak, mertxikondoak, abrikotondoak, gereziondoak, limoiondoak eta laranjondoak, nekazarien pozerako, lur emankorra eta osasungarria baitzen oso.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 110. orr.

Mingrana-arbolak, pikondoak, olibondoak, gereziondoak, mertxikondoak, mahatsondoak...; haien enborrak besterik ez ziren geratzen.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 31. orr.


mertzedario (orobat mertzedari g.er.) iz Ama Maria Mesedetakoaren ordenako kidea.

XIII. mende hartan [...] Montserraten ikasketak egin, eta Bartzelonan bizi zela, berak fundatu zuen Ama Maria Mesedeetakoen Ordena (Katalunian duen jaiera airosoarekin Mertzedarioena justu).  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 43. orr.

Behin, ni Irungo La Sallen nenbilen garaitsuan, orduko alkatearen bisita izan zuten Arrasateko mertzedarietan ikasle zebiltzan hamabost-hamasei urteko neskek.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 33. orr.

Espainiatiko eta Maroko aldetiko gatibuak libratzeko sortu zuen Mertzedarioen Ordena.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 43. orr.


mertzenario 1 iz diruaren truke baino borrokatzen ez den gudaria.

Europa osoan bildutako mertzenarioak, Ptolomeo erregearen armadetan soldadu sartzera etorriak: eszitak; traziarrak; eta, batez ere, galiar beldurgarriak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 145. orr.

Ongi trebaturiko mertzenario haiek.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 151. orr.

Psametikoren mertzenario helenikoek asiriarrak Egiptotik bota baino mende-erdi bat lehenago.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 236. orr.

Mertzenarioak profesionalagoak bilakatu dira «enpresa militar pribatuak» sortzearekin batera; talde sortu berri horietaz baliatzen dira potentziak.  Berria - Mundua   2006-03-08

Mertzenarioak kontratatzea merkeagoa ateratzen zaie AEBei zuzenean Armadako soldaduak trebatzea baino.  Berria - Mundua   2004-04-17

27 mertzenario epaituko dituzte, Komoreetako estatu kolpe saioaz akusatuta.  Berria - Mundua   2006-02-21

Espainiako baseetako batzuek Estatu Batuei utzi zizkion, 226 milioi dolarren trukean, eta horren ondorioz gu mertzenario hutsak besterik ez ginelako uste sendoa sortu zitzaigun.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 275. orr.

2 diruaren truke baino aritzen ez den pertsona.

Garamendira bidean, une batez, GALeko mertzenarioak etorri zitzaizkion gogora.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 124. orr.

Nork daki ni CIAko mertzenarioren bat ez ote naizen?  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 134. orr.

Edo CIAk mertzenario bilakatu duen kazetari saldua?  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 134. orr.

Ni haiek bezain mertzenario izan nintekeen, edo gehiago.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 37. orr.

Futbolariak edozein taldetakoak izanda ere «mertzenarioak» direla iritzi dio.  Berria - Kirola   2006-02-17

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ikerketan agertutako zantzu bakanek diote Naparra bahitu eta hil zuena Perret anaien mertzenario taldea izan zela.  Berria - Euskal Herria   2004-04-07

Bestalde, atxilotu batzuek jakinarazi dutenez, mertzenario buruek 18 paramilitar hil zituzten, «desertatzera zihoazelako».  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 78. orr.

Horrek mertzenario fama eman zion, eta horregatik esan ditu Kahnek beragatik esan dituenak.  Berria - Kirola   2004-08-04

4 (izenondo gisa) mertzenarioena, mertzenarioei dagokiena.

gudariok Legutioko ofentsiba loriatsua hasi genuelako zeuen tropa mertzenarioen aurka.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 217. orr.

Mendebaldeko barbaroen hizketaren aldakortasuna, izaera mertzenarioa eta hutsalkeria ezagunak dira, noski, izaera nazionalak aztertzen dituzten guztientzat.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 229. orr.

Itzulpenekin hasiz geroztik, egin ditudan lan mertzenarioenak izango dira seguru asko, baina ondo ordainduta zeuden.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 115. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

frantziako mertzenario (3); mertzenario gisa (4); mertzenario talde (7)

mertzenarioak direla (3); mertzenarioak hil (3)

ustezko mertzenarioen (4)


mertzeria iz joste lanak egiteko gaiak saltzen diren denda.

Amak, orduan, mandatuak egitera bidaltzen ninduen, eta gustura joaten nintzen ni, mertzeriara izan ezik, ez bainintzen batere eroso sentitzen han, emakumez inguratuta, denak niri zeharka begira, kuxkuxean, garai hartan ohikoa ez zen-eta mertzeria batean gizonezkorik sartzea.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 42. orr.

Beraien bizitza koloretako hariz betetako mertzeria bat balitz bezala.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 13. orr.

Hurrengorako eros iezazkidazu kulero batzuk Lopezen mertzerian.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 26. orr.

Gure amonak mertzeria bat izan zuen: izarak, pijamak eta barruko arropa saltzen zituen.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 23. orr.


mertzero iz mertzeria batean lan egiten duen pertsona.

Mertzeroak, Juanentzat, leku guztietan dira antzekoak, Markinan zein Villarrobledon, Parisen zein Istanbulen; ermandade berezi bateko kidetzat dauzka.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 73. orr.

Hoteleko sukaldean edo terrazan esertzen ziren batzuetan, eta beste batzuetan Ciancagliniren dendan, hau da, mertzeroaren dendan.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 205. orr.


mesana iz gibel masta; gibel mastako bela.

Masta nagusiaz gainera, Ánimas karrakak, karraka denen legean, bazituen han beste masta bi; mesanako edo gibel-masta deritzona, txopako gaztelauaren aurrean, eta trinket edo aitzin-masta esaten zaiona.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 29. orr.

Baupresaren muturretik trinketa nagusiaren eta mesanaren barrena txoparaino zetorren argizko xingola bat, masten jartziek beste ilara bana zuten, eta karelaren perimetro osoa ere gar txipitan zen.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 11. orr.

Mesanako belaren jaisterat [...] joan nintzen, harik eta haizeak kolpe izugarri bat jo, eta ohartu nintzen arte ezen mesanako mastak krak egin zuela eta gainerat zetorkidala.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 464. orr.

Paul, Beñat, mesanakoa jaits!  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 464. orr.


mesanotxe iz adkor gau mahaia.

Ohe ondoan mesanotxea eta haren gainean lanpara.  Matías Mujika   «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 59. orr.

Pistola kendu nion eskutik eta mesanotxean utzi nuen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 195. orr.

Koadernoa mesanotxearen kaxoitik atera eta flexoaren argi azpian kokatu nuen. hiria sutan zela kalera jaitsi zinetenean deitu zian hiri emakume batek bere gelako mesanotxea jaisteko laguntza eske, han paper eta balio handiko gauzak zeuzkala-eta.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 173. orr.

Kalefakzio gainean artilezko galtzerdiak, mesanotxean baso bat eta botika kajatxo batzuk.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 142. orr.

Burua koltxoitik altxatu gabe, mesanotxe gainetik irristatu du eskua, baso bat ur topatzen saiatuz.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 31. orr.

Mesanotxeko erlojuak eguerdiko hamabi eta erdiak zirela adierazten zuen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 184. orr.

Zigarro bat piztu du eskaileretan behera, Eñautek goiz batean mesanotxe gainean ahaztuta utzi zuen txiskeroaz.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 96. orr.


mesede 1 iz norbaiten aldeko egite onuragarria.

-Mesede bat eskatu nahi nizuke, errege -esan zion emakumeak. Mesede bat eskatu nahi dizut, ez ukatu.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 41. orr.

-Mesede bat eska diezazuket?  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 169. orr.

-Nahiago hil putakume horri mesede bat eskatu baino.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 75. orr.

-Ea mesede honen ordaina bihurtzen dizugun, jauna.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 159. orr.

Beraz, hainbeste mesede zor diogunez gero, ez zaigu bidezkoa iruditzen erregeari egiten zaion iraina.  Elizen arteko biblia   Esd 4,14

Mesede hori ez zitzaion ahaztu eta haren alde jarri zen gorputz eta arima, Siberian erbesteratua eman zuen garaitik.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 268. orr.

Baina egiaren mesede esan behar da biltegia salgaiz garbi egoten zela gehienetan.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 67. orr.

Gogora ditzadan Jaunaren mesedeak, gorets dezadan Jauna.  Elizen arteko biblia   Is 63,7

Nolanahi ere, etenaldiak mesede baino gehiago, kalte egin diela uste du.  Berria - Kirola   2004-01-07

-Azken mesede bat, Joantxo.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 192. orr.

Kalte, mesede eta barkakizunen -zor-hartzekoen- etengabeko kontadurian.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 171. orr.

Horrela Jaunaren mesedea lortzeko asmoz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 611. orr.

Espiritu sakratu bat, jainko bat, bizi da gutako bakoitzaren baitan, kalteetatik babestuz eta mesedeak eskuratuz.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 41. orr.

Bedeinkapenez eta mesedez bete duzu, urre garbizko koroa ezarri.  Elizen arteko biblia   Sal 21,4

Ez uste izan neuretzako mesede bila nabilenik.  Elizen arteko biblia   Flp 4,17

Baina ez neukan eztabaidarako gogorik, are gutxiago mesede eske joan behar nintzaionez gero.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 81. orr.

Eztabaidan ziharduten ea kalterako ala mesederako izango ziren Uralez beste aldera jazotzen ari ziren gertaera latzak.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 66. orr.

ik beherago 7.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

2 (izenondoekin)

Mesede txiki bat eskatu behar dizut; ez ahal didazu ukatuko!  Elizen arteko biblia   1 Erg 2,20

Baina mesede handia ere bai, gure honetan.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 374. orr.

Erresuminik gabe, apaltasunez, eskatzen ziguna mesede zaila bailitzan.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 320. orr.

Mesfidantza burtzoragarri samarra sentitzen hasia zen alkoholarekiko: mesede xume bat ukatu zion aspaldiko lagun batekiko bezalatsu.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 169. orr.

Mesede politikoa esan nahi dut.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 111. orr.

3 (esapideetan)

Lohia botako dut aukeratuen gainera, eta horrela handikien mesedea irabaziko dut.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 393. orr.

Urtero karga bat ale emango diet zure anaiei eta lan egingo dut haientzat, baldin eta orain zeure mesedea erakusten badidazu, beste askori erakutsi diozun bezala.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 458. orr.

Ur-txinta baten mesedea eskertuko genizuke, hori bai.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 13. orr.

Eta hori du itxaropena: minak umetuko direla, bizi-pozaren mesede.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 44. orr.

4 (hitz elkartuetan)

Honi nola jaten emango eta nola mesede-aukera hobeak opako.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 139. orr.

Baina badiat nik hirekin diruz ordaintzen ez den mesede-zorrik.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 139. orr.

5 (handikiekiko trataera gisa).

-Berorren mesedearen oin eta eskuak musukatzen ditut.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 46. orr.

6 –en mesedean (7 agerraldi, 2 liburu eta 5 artikulutan) ik beherago 8.

Gurasoei ez diegu ezer zor... ezertxo ere ez, Eugeni, eta gure mesedean baino gehiago eurenean jardun dutenez, gorrotatzeko eskubidea dugu, eta baita euretaz libratzekoa ere, beren jokabideak gaitz egiten badigu.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 195. orr.

Taldearen mesedean aritzen zen txirrindularia izan nintzen, baina aukera ondo baliatzen zuena.  Berria - Kirola   2006-03-01

Estradizioaren aldeko epaia «Zuzenbide Estatuaren mesedean baino gehiago kanpoko interesei erantzuteko» egina dagoela uste du.  Berria - Euskal Herria   2004-09-02

Aurten bosgarren postuan bukatu du Paris-Niza eta Tourra korrituko du, Bassoren mesedean berriro.  Berria - Kirola   2006-04-18

7 –en mesederako (212 agerraldi, 39 liburu eta 138 artikulutan)

Frantzian, bestela ere, ekitate naturalari egin zaio so, seme-alaben mesederako.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 76. orr.

Denon mesederako dela gehiengoarentzat onak diren hitzarmenak errespetatzea.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 32. orr.

Solasaldian eguraldia ekarri zuten hizpidera, guztien mesederako.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 237. orr.

Lehen korrupzioa boterean zegoen, boteretsuak legeak bere mesederako erabiltzen zituen.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 141. orr.

Aranbururen aholkularitza ekonomiko eta sindikala garrantzia handikoa izan da hainbat enpresatan, langile ugariren etorkizunaren mesederako.  Berria - Ekonomia   2004-10-27

Besteengandik laguntza edo gutxienez tolerantzia lortu nahian, beren buruen mesederako.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 198. orr.

Dena den, orain baliatzen ditugun espezietako askok eragin psikotropikoak dituztenez, espero dezagun zerrenda hori zabaltzea [...], gure arima nekatuen mesederako.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 80. orr.

8 –en mesedetan (299 agerraldi, 58 liburu eta 155 artikulutan)

Zure mesedetan ez ezik, euskal kulturaren mesedetan ere izango da hori.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 141. orr.

Eta bizia emango du orduan hurkoarenaren mesedetan.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 59. orr.

Baina elkarren mesedetan ere jarduten dugu: nik emakumeak bilatzen dizkiot, eta haren bitartez gizonak ezagutzen ditut.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 130. orr.

Nire hobe beharrezko digestioaren mesedetan galarazten didate siesta.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 50. orr.

Industriaren mesedetan aritu izana ukatu zuen atzo Osasunerako Mundu Erakundeko eledun Gregory Hartlek.  Berria - Gaiak   2006-04-19

Horrek erakusten du zer puntutaraino dauden bikoiztuak mekanismo eta konexio garrantzizkoak, fidagarritasunaren mesedetan.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 262. orr.

Halaxe egin dugu guk ere, ulergarritasunaren mesedetan.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 150. orr.

9 –en mesedetarako (12 agerraldi, 7 liburu eta artikulu 1ean) ik gorago 8.

Ea mojaz ez ote naizen errukitu, ea ez ote den tramaren mesedetarako moja bizirik mantentzea hobe.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 84. orr.

Ez da komeni indarra erabiltzea: horrek ez luke inolako onurarik ekarriko, gaizkileen mesedetarako litzateke.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 514. orr.

Eskaeragile horren probetxurako eta mesedetarako izango direla pentsatuko du, noski.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2690. orr.

10 mesedez interj ik otoi; arren.

-Mesedez, andreak, lasai... ez bultza... kontuz liburuekin...  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 54. orr.

Mesedez, ez egin horrelakorik, Kit.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 118. orr.

-Isildu, mesedez -esan zuen Thomas jaunak.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 142. orr.

Ekarridak, mesedez, ni baino arinago hago eta!  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 84. orr.

-Ogi bat, mesedez! -esan zuen.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 12. orr.

Joana, deitu taxi bati, mesedez.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 156. orr.

"Nahikoa da, Teresa! mesedez!", eten nuen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 152. orr.

Zabaldu atea, mesedez.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 51. orr.

Atea irekiko didazu, mesedez?  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 76. orr.

-Sar zaitez, mesedez -laster itzuli zen emakumea-, Iturbide jauna zain duzu.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 13. orr.

-Bai, mesedez.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 48. orr.

Ez, mesedez, orain ez!  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 22. orr.

Zer egin ote diot nik honi? baina, baina mesedez!  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 170. orr.

Deskriba iezadazu zure Dolmancé hori, mesedez eta faborez, haren irudia buruan izan dezadan hona heldu aurretik.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 68. orr.

Gurea ekintza sekretua zela, eta, mesedez, ez ezer esateko egoitzan.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 32. orr.

Leku erosoren bat bilatzeko, mesedez, eta ez gehiegi kezkatzeko diruagatik, Andrések NBErekin zeukan kontratuak soldata ona emango ziola.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 19. orr.

· Ene bada, ez, ez! mesedez eskatzen dizut.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 85. orr.

Baina, mesedez eskatzen dizut, ez jarri zeure burua arrisku horretan: seguruena da.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 47. orr.

Mesedez utziko bazenizkidate une batez zuen kapelatxoak.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 85. orr.

Mesedez janzteko, nik erregu.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 91. orr.

11 mesede eginsup_1 ik mesedetu.

Bidaiatxo batek mesede egingo dit, zalantzarik gabe, indarberritzeko.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 310. orr.

Agian mesede egingo zion Davidi hizkuntza aldaketak.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 19. orr.

Neurrian hartuta bihotzari mesede egiten omen dio.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 215. orr.

Nori egiten dio mesede horrek guztiak?  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 137. orr.

Lege txarrek besteei gaitz egitera daramate sarri gizon gizarteratua, bere buruari mesede egin gabe.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 107. orr.

Niri mesede egina zidaten zorabioaren aurkako tableta haiek eraman nizkionean, [...].  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 122. orr.

Mesede egingo al zenidake esatea ea zeharoko idiota naizen edo ez?  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 192. orr.

-Entzun, egidazu mesede: ordaindu egingo dizut soroa; hartzazu balio duena, eta han ehortziko dut neure hila.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 60. orr.

10.000 lagunen babesa izateak mesede eta kalte egin dezake.  Berria - Kirola   2006-04-28

Legeak, gutxi batzuei mesede eta gehienei kalte egin ohi dion legeak, beti begi onez ikusi ohi du miseria.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 76. orr.

12 mesede eginsup_2 (mugatzaileekin)

Mesede handia egin zioten gizakiari, honen ezjakintasun otzana harritzea eta altaretara eramatea lortu zutelako.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 111. orr.

Gaizki ibiliko gara, eta mesede gutxi egingo diogu denek, nonbait, hain gustukoa dugun hizkuntza honi.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 116. orr.

Mesede galanta egin diguzu, eta oso atsegina izan da bidaia zurekin batera egitea.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 181. orr.

Zer mesede egin diguzu Egiptotik aterata?  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 171. orr.

-Astirik baldin baduzu -esan nion nik-, niri mesede bat egiteko...  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 152. orr.

Mesede hori egingo niola agindu nion.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 165. orr.

Zerga asko kenduko dizuegu eta mesede ugari egingo.  Elizen arteko biblia   1 M 10,28

Ez zuten esnatu, loak mesede gehiago egingo ziola eta, janak baino.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 75. orr.

Ardo beltzak eta te berdeak osasunari egiten dioten mesede bera egiten du garagardoak, ikertzaileon arabera.  Berria - Gaiak   2006-03-03

-Bedeinkatua izan dadila, honenbeste mesede egin didan Jaungoiko ahaltsua.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 201. orr.

Eta arren eta arren eskatu ez baliote, faborez mesede horixe egiteko, [...].  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 42. orr.

Zuzendari txit agurgarriak dutxa bero baten mesede egin digu.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 170. orr.

13 mesede izan da ad

Argi erakusten digu adibide honek, morrontza mesede dela askorentzat eta Jaungoikoari zerbitzatzea denontzat dela onuragarri.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 379. orr.

Alde horretatik, itzultzailearentzat arazo bezain irakurlearentzat mesede izan liteke beste hizkuntza batean emana aurkitzea testua.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 14. orr.

14 mesedea egin

Beraz, aurpegian begiondoko bat ematen badiok, mesedea egingo diok.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 206. orr.

Putaseme batek mesedea egiten dio munduari bere buruaz beste eginez, eta zu negarrez.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 70. orr.

Eta, jabea bilatzeko asmoz liburua apaizen eskuetan jartzen banuen, mesedea egin ordez agian estuasun batean jarriko nuen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 33. orr.

Berak ikusia zuela baina, esan zidan, berriro ere joango zela niri mesedea egitearren.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 107. orr.

Gizon jatorra zara, egidazu mesedea, nik ezin ditut hauek erre.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 27. orr.

Gehiago ere ordainduko nuke, benetan, sekulako mesedea egin didazu eta.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 73. orr.

-Egidazu neska-lagun baten mesedea, Willem!  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 169. orr.

Egidazu gau honetarako aterpearen mesedea.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 191. orr.

-Justina, egidan mesedea beste norabaitera joateko negar egitera!  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 153. orr.

Baina bandera etxean uzteko mesedea egin beharko duzue.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 182. orr.

-Pasarte zehatza aipatzeko mesedea eginen zenidake? -dio, arkatzaren punta milikatuz.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 185. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

azken mesede bat (3); beste mesede bat (3); egiaren mesede (5); egiaren mesede esan (4); egidak mesede (4); egidazu mesede (11); egidazu mesede hori (5); egidazue mesede (3); egingo die mesede (6); egiten die mesede (6); egiten dio mesede (12); hainbeste mesede egin (4); horrek mesede egin (8); horrek mesede egiten (5)

mesede asko (4); mesede bat egin (13); mesede bat eska (3); mesede bat eskatu (24); mesede bat eskatzera (4); mesede berezi (4); mesede ederra (6); mesede ederra egin (3); mesede edo kalte (4); mesede egin (99); mesede egin dio (12); mesede egin diola (9); mesede egin zion (11); mesede eginen (5); mesede eginez (3); mesede egingo (79); mesede egingo die (6); mesede egingo dio (8); mesede egitea (16); mesede egiteagatik (4); mesede egitearren (3); mesede egiteko (17); mesede egiten (78); mesede egiten die (4); mesede egiten diela (6); mesede egiten dien (3); mesede egiten dio (6); mesede egiten diola (8); mesede egiten diote (6); mesede egitera (3); mesede ere egin (4); mesede esan (4); mesede eske (6); mesede galanta (9); mesede galanta egin (3); mesede galanta egingo (3); mesede gutxi (4); mesede gutxi egingo (3); mesede handi (9); mesede handi bat (6); mesede handia (56); mesede handia egin (19); mesede handia egingo (21); mesede handia egiten (9); mesede handiagoa (6); mesede handiagoa egingo (3); mesede handiak (8); mesede handiak egiten (3); mesede handirik (10); mesede handirik egiten (7); mesede hori egin (4); mesede hori egingo (3); mesede txikia (3)

izugarrizko mesedea (3); mesedea egin (17); mesedea egin genien (3); mesedea eginen (3); mesedea egingo (5); mesedea egitearren (3); mesedea egiten (8); mesedea eskatu (6); uzteko mesedea (4)

mesedearen truke (3)

bere mesederako (11); bere mesederako erabiltzen (3); beren mesederako (5); euren mesederako (5); gizartearen mesederako (3); guztion mesederako (3); handien mesederako (3); herritarren mesederako (6); inoren mesederako (3); interesen mesederako (3); irakurlearen mesederako (3); mesederako da (6); mesederako dela (3); mesederako diren (3); mesederako erabili (5); mesederako erabiltzea (3); mesederako erabiltzen (7); mesederako izan (8); mesederako izanen (3); mesederako izango (27); mesederako izango da (6); mesederako izango dela (4); ppren mesederako (5); realaren mesederako (4); taldearen mesederako (6)

mesederik ez (13); mesederik handiena (4)

bere mesedetan (9); elkarren mesedetan (3); erosotasunaren mesedetan (3); estatuaren mesedetan (3); haren mesedetan (5); interesen mesedetan (10); mesedetan ari (6); mesedetan aritu (5); mesedetan egin (9); mesedetan erabili (9); mesedetan erabiltzeko (4); mesedetan erabiltzen (4); mesedetan izango (3); mesedetan lan egiten (4); multinazionalen mesedetan (3); noren mesedetan (3); politikoen mesedetan (3); ppren mesedetan (4); serbiarren mesedetan (3); taldearen mesedetan (3)

mesedez esan (4); mesedez esaten (3); mesedez eskatu (11); mesedez eskatu zion (4); mesedez eskatzen (27); mesedez eskatzen dizut (17); mesedez eta faborez (9)


mesedegarri 1 izond onura dakarrena. ik onuragarri.

Edabe mesedegarri bat eman zidan.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 67. orr.

Elikagai kaltegarri eta mesedegarriez.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 81. orr.

Konkurrentziak prezioei buruzko lehiaketa mesedegarria sortzen du, eta zerbitzuen kalitatea hobetzen.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 96. orr.

Ekintzarik nardagarrienak ere ez al du, bada, alderdi mesedegarriren bat izaten?  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 192. orr.

Erromatar bakea gizarte-giro mesedegarria gertatu zen Pauloren ondorengoentzat.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 36. orr.

Venezuela pairatzen ari den egoera ere ez da batere mesedegarria petrolioaren prezioa apaldu dadin.  Berria - Ekonomia   2004-03-15

Ordena honetan, sinpleek ere berentzat mesedegarri bihurtzen dituzte jakintsuen balioak, ikusten baitute nola gizon argiak, munduan edonon goraipatuak izango liratekeenak, beraien mailara apaltzen diren.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 400. orr.

Ez kezkatu, zuretzat mesedegarria dena pozgarria da niretzat.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 30. orr.

Oso mesedegarria izan da hura inguruan hegaldaka ibiltzea saguzar handi bat bezala.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 260. orr.

Zerga, «errenta txikientzat mesedegarri».  Berria - Ekonomia   2004-04-02

2 (adizlagun gisa)

Ez dago esaterik zein mesedegarri gertatu zitzaidan mututasuna.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 59. orr.

Zertaz ari garen behar bezala ulertzeko, mesedegarri gerta dakiguke gogoan hartzea ahoskera zertan datzan.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 40. orr.

3 mesedegarri izan da ad

Horrelako silaba egituratze sendoari eusteko, mesedegarri da azentu ahula.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 46. orr.

Ez da profetarik bere herriari mesedegarri zaionik.  Elizen arteko biblia   Lk 4,24

Hori mesedegarria baita bi alderdientzat.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 65. orr.

Antzerkian ez naiz horrelakoen zalea, baina politika kontu hauetan guztion mesedegarri izango litzatekeela iruditzen zait.  Berria - Harian   2005-04-01

Inguruabar bortitz horretan gertatzen da bizibidea ateratzeko eguneroko borroka, batzuen mesedegarri eta besteen galgarri dena.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 11. orr.

Ondoko sei urteetan ere, Miarritzerentzat mesedegarri izan nahi du, karguan jarraitzen badu.  Berria - Euskal Herria   2004-02-19

4 mesedegarri izan du ad

Salatzailea bera ere erruduna bada, ez du lekurik iritzi publikoaren aurrean; ez bada, delitua mesedegarri du, A-ren abstentzioak B-ren botoari pisu handiagoa ematen baitio.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 244. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

mesedegarri izan (9); mesedegarri izango (6); mesedegarri izaten (3)

mesedegarria da (17); mesedegarria izan (10); mesedegarria izango (8); oso mesedegarria (5)


mesedegile izond/iz mesede egiten duena.

Larrialdian askatzaile eta mesedegile den Jauna goresteko deia.  Elizen arteko biblia   Sal 107,1 tit

Hori al da adiskide zintzoei zor zaien ordaina, mesedea gogo onez hartu, baina mesedegilea beharrean denean bertan behera uztea?  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 412. orr.

Mesedegileak, berriz, bi arrazoi izango ditu pozik egoteko: batetik, esker ona jaso du, eta, bestetik, aukera izan du argi eta garbi uzteko mesedea ez duela esker ona jasotzearren egin.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 146. orr.

Zakurrak mesedegile.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 47. orr.


mesedekeria iz mesede gaitzesgarri edo kaltegarria.

Batzuek esparruetako bizi-baldintzak gogoratzen zituzten, alderaketak egiten zituzten, beste batzuek jaso beharreko laguntzaren zenbatekoak eta kopuruak eztabaidatzen zituzten, azken batzuek oztopoak salatzen zituzten, mesedekeria onartezinak, beste zenbaiten alde egitea euren kaltetan, bidegabekeriak aurkitzen zituzten, baina gauza bat denek zuten argi: itxaron egin behar zen, luze itxaron ere.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 245. orr.


mesedekor iz

Menpekoek zein aliatuek, lagunak eta nagusiak ez dituzte hartutako tratu mesedekorraren arabera errespetatzen.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 261. orr.


mesedetu, mesede(tu), mesedetzen 1 du ad mesede egin.

Lehertzen diren puxikek beti kaltetzen eta mesedetzen dute norbait.  Berria - Ekonomia   2004-05-04

Beharrezkoa da behingoz batzen gaituena mesedetzea banatzen gaituena mesedetu beharrean.  Berria - Mundua   2004-08-10

Lehertzen diren puxikek beti kaltetzen eta mesedetzen dute norbait.  Berria - Ekonomia   2004-05-04

Erregaiaren garestitzeak mesedetutako Repsol-YPF (%2,04) izan zen blue chip distiratsu bakarra, Santander (--=--) itsuaren eta Edurnezuri (%0,96) begibakarraren begiradapean.  Berria - Ekonomia   2006-01-04

2 (era burutua izenondo gisa)

Boeing, Microsoft, Motorola edo General Electric dira, besteak beste, mesedetuak.  Berria - Ekonomia   2004-10-26

Hara bada, une horretatik aurrera utzi egiten dio krimen izateari; zeren eta bati mesede eta besteari kalte egiten dion ekintza bat krimena izan dadin, frogatu beharko litzateke kaltetua mesedetua baino kutunago duela naturak.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 193. orr.


mesedetxo iz adkor mesedea.

Soil-soilik, mesedetxo bat, ez ezazu zeure burua horrela asaldarazi, mesedez.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 186. orr.

New Yorken baditut polizia batzuk lagun, mesedetxoak egin nizkielako.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 64. orr.

Eta, uste dut, adar hauek, zeharbidez bada ere, zuri zor dizkizudanez, mesedetxo bat eskatzeko moduan nagoela, adiskide, errespetu guztiarekin.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 115. orr.


meseta 1 iz goi ordokia.

Bidaia guztian barrena ikusitako harri gogor eta meseta idor horiei bukaerakoan muino berde multzoa nagusitzen hasia zitzaielarik, baserriek pilkortu dituzte zuriz mazeletako belaze leunak.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 22. orr.

Meseta bitan erdibituta zegoen, iluntasunean kizkurtu eta zuhaitz artean galtzen ziren harri tente eta formagabeek osaturiko ilara bikoitzari esker.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 76. orr.

2 Espainiako Meseta.

Barne-ordoki edo meseta aldetik datorren haize lehorra izan arren, nahiz penintsula aldetik nahiz Nafarroaldetik etorri, [...].  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 40. orr.

Labur: periferiako lurrak zentzumenen pekoak dira (Mediterraneo argitsua, iparralde sentimendutsu gozoa, hegoalde sorgina), izpirituaren eta arrazoiaren parajea meseta da.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 270. orr.


mesfiatu ik mesfidatu.

mesfida
1 mesfida izan da ad

Gure arteko harremanak errexak ziren, baina mesfida nintzen, erizainak komunistak baitziren gutiz gehienak.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 88. orr.

Beharbada gurekin gozoak izanen ziren, batzuk besteetaz mesfida izan ez baziren.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 109. orr.


mesfidakor 1 izond mesfidatia.

Inguruko guztiek txalotu zuten azken madarikazioa, denek almuedanoak izan ezik, eta ez ados ez zegoelako, baizik eta lehenago bete zuelako zegokion zaindari-lana, mesfidakor ausartaren zigorra eskatu zuenean, hain justu.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 212. orr.

2 (adizlagun gisa)

Zeren honelako liburuak, eta bertan kontatzen diren fikzioak, batzuk zein besteak, denak egiten baitira zalantza etengabe baten gainean, gauzak mesfidakor baieztaturik.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 74. orr.


mesfidantxa ik mesfidantza.

mesfidantza (orobat mesfidantxa g.er.) 1 iz uste txarra.

Nahastuta gelditu zen gizona, sinestezin, mesfidantza eta jakin-mina begietan.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 90. orr.

Ez da mesfidantza, ahalkea baizik.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 296. orr.

Aurkitu egin dugu, denok ere, mesfidantza eta antipatia gaizto guztien azpian, batzen eta senidetzen gaituen hitza.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 121. orr.

Nire mesfidantzak mindu balu bezala, tratua haustekoa egin zuen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 332. orr.

Hura baitzen, bere irudikoz, emakumearengandik mesfidantza ezabatzeko modurik egokiena.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 101. orr.

Harry Blount, aldiz, gutxi esan eta asko entzun, ez zuen mesfidantzarik piztu bere bidelagunengan Alcide Jolivetek bezala.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 71. orr.

Inkomunikazio horrek susmo eta mesfidantza etengabekoa eragiten zuen.  Berria - Harian   2006-01-07

Florentek, hasieran halako mesfidantza bat sentitu bazuen ere, mugimendu iraultzaile bat posible zela sinetsi zuen azkenerako.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 220. orr.

Baina, batez ere, haren niganako mesfidantzak, edo dena delakoak, ernegarazten ninduen, "it's okay" etengabe esaka.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 145. orr.

Mesfidantzak eta ustekeriak ehundutako sareak egia ezkuta zezan, berak bere jokoa lasaitasun osoz egin ahal izan zezan.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 64. orr.

Auzoen behakoak mesfidantzaz beteak ziren eta zenbaitek beren agurra ere ukatzen zioten orain.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 80. orr.

Bertako jendeak, hasieran, mesfidantza pixka batekin begiratzen zigun.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 189. orr.

Inezek mesfidantzaz begiratzen zidala iruditu zitzaidan.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 188. orr.

Mesfidantzaz hartu zuen albistea langileen batzordeko presidente Josu Sanchez Brunak.  Berria - Ekonomia   2006-04-26

Mesfidantzazko keinua egin zidan, harekin esan nahi balit bezala alferrik nenbilela  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 167. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ohiko irribarre gorrotagarriaren ordez, mesfidantza keinua erakutsi zuen.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 39. orr.

Oisinek berak ere bere indiferentzia galdu eta mesfidantza puntu batez begiratu zion Goli.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 173. orr.

Mutilak, berriz, kikiltasun eta mesfidantza zantzuak ikusi uste ditu neskak esandako horretan.  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 133. orr.

Lehen mesfidantza bulta ezabatu ondoan, Dan ezin isildua zen.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 120. orr.

Alcoleako politikak ezin egokiago erantzuten zion herriaren inertzia- eta mesfidantza-egoera horri.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 215. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Finantza-mesfidantzazko krisiei aurre egiteko helburuaz.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 175. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

erabateko mesfidantza (3); halako mesfidantza (7); halako mesfidantza bat (4); mesfidantza agertu (8); mesfidantza agertu dute (3); mesfidantza azaldu (3); mesfidantza eragin (3); mesfidantza eragiten (3); mesfidantza gainditu (3); mesfidantza handia (12); mesfidantza sortzen (3)

mesfidantzarik gabe (5)

mesfidantzaz begiratu (9); mesfidantzaz begiratzen (20); mesfidantzaz begiratzen diote (4); mesfidantzaz hartu (7); mesfidantzaz ikusten (3)


mesfidarazi, mesfidaraz, mesfidarazten du ad mesfidatzera behartu.

Antzezlanak ikusleak «kolore iluneko edariez, 2007a baino lehen iraungitzen ez diren elikagaiez, lana eskaintzen diguten jendez eta guhaurez mesfidaraziko» ditu.  Berria - Kultura   2004-10-12


mesfidati 1 izond mesfidatzeko joera duena.

Nik badakit berezia naizela, ez dut ezetz esango, mesfidati samarra izan naiz betidanik.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 187. orr.

Gure aita mesfidatia izaten zen ezezagunekin, ez zen fidatzen jendeaz.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 19. orr.

Etorkinekin mesfidatiak gara, baina askotan gure begietan dago arazoa.  Berria - Harian   2005-10-02

Tipo metodiko, minbera, mesfidati xamar bat.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 203. orr.

Elkarri zeharka begiratzen zioten hitzik egin gabe, animalia mesfidatien pare.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 46. orr.

Bi begi gris, bizi eta mesfidati finkatu zitzaizkion aurpegian.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 84. orr.

Pentsamendu horixe iradoki baitzion hain zuzen ere bere buru mesfidati kezkatuak.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 46. orr.

Emakume potoloak begirune mesfidatiaz begiratzen du ariketa ulertezina.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 84. orr.

Senecaren esaera haren onurak ere balia ditzala, esaera mesfidatia, gaurko egunari egoki zaion moduan  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 42. orr.

2 (adizlagun gisa)

Mesfidati atera zuen eskua, erdizka, kaparen azpitik.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 154. orr.

Hargatik, mesfidati begiratu zion egun hartan Gerardo ezagutzen zuela esan zion lehen eta bakarrari.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 121. orr.

Gero eta mesfidatiago entzuten dituzun aitzindarien azalpenak.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 52. orr.

Dionisosek Ducados bat iziotu zuen mesfidati.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 173. orr.

Betaurrekoekin ingurua miatu du mesfidati.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 61. orr.

Florentek, mesfidati artean, Normandiar ederrari begiratu zion.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 403. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

begirada mesfidati (3); mesfidati agertu (4); mesfidati begiratu (10); mesfidati begiratu zion (4); mesfidati begiratzen (4)


mesfidatu, mesfida, mesfidatzen (orobat mesfiatu g.er.) 1 da ad uste onik ez izan, mesfidantza agertu.

Zergatik ez nintzen mesfidatu?  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 146. orr.

Etxeko haurrak bata besteaz mesfidatzen hasi ziren.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 14. orr.

Gainera, haren senarra, zerbaitetaz mesfidatzen hasia.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 56. orr.

Bera aurkitzen uzten baitie tentatzen ez dutenei, eta bere burua agertzen, mesfidatzen ez direnei.  Elizen arteko biblia   Jkd 1,2

Mesfidatu handikiez.  Elizen arteko biblia   Si 13,9 tit

Hain atsegin zaio arimari beste arimak menderatzea, on dena maite dutenek hainbeste maite dituzte beren buruak, non ez baita haien asmo onez mesfidatzeko bezain zorigaitzeko den inor.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 243. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Zakur zaharra mesfidatuago da, petraldu egiten da, pozoitu.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 17. orr.


mesial izond erdialdekoa.

Esklerosis mesialak eragindako epilepsia fokal tenporal sintomatikoa dutenei asko lagundu ahalko diegu, adibidez.  Berria - Gaiak   2004-11-10


mesianiko 1 izond Mesiasi dagokiona.

Jesusen egitekoa; krisi mesianikoa.  Elizen arteko biblia   Mt 16,21 tit

2 mesianismoari dagokiona.

ETAren su-etenak ez al digu eskaintzen Benjaminen "geldialdi mesianikoa" eta honen "aukera iraultzailea"?  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 105. orr.

Behin eta berriro berpizten den intelektualaren tipo mesianiko hori.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 67. orr.

Marxismoaren pareko paradisu lurtarraren ukitu mesianikoaz.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 80. orr.

Nago Ibarretxek halako rol mesianiko bat hartu duela eta Euskal Herriaren liberazioa lortzea dagokiola uste duela.  Berria - Euskal Herria   2004-03-06

3 (adizlagun gisa)

Mesianiko samar agertzen zaigu Keynes tunelaren metaforarekin.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 80. orr.


mesianismo 1 iz Mesiasen etorreran sinestea.

Izan ere, Hirutasunaren misterioa eta Jesusen Mesianismoa dira, hain zuen, juduen eta kristauen sineskeren arteko harresi gogor eta gaindiezinena.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 246. orr.

2 egoera gaizto bat konponduko duen mesias baten etorreran sinestea.

Langileria bere kondiziotik mesianismoz jaso gura ei dituzten doktrina barriek martiriak behar dituzte.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 80. orr.

Badituzte euren zalantzak; ez dute mesianismo itsuan sinesten.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 25. orr.

Marxen mesianismo zientifikoa burges jatorrikoa da.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 48. orr.

Sistema legegile propioa daukate eta mesianismo puntu bat.  Berria - Euskal Herria   2004-07-07


mesias 1 iz Jainkoak judu herria askatzeko bidaliriko gizona; Jainkoak gizadia askatzeko bidaliriko gizona.

Jesus Jerusalemen Mesias bezala sartu. Izan ere, gezurrezko mesiasak eta sasiprofetak agertuko dira eta aukeratuak berak ere, ahal balitz, engainatzeko moduko mirari handiak eta egintza harrigarriak egingo dituzte.  Elizen arteko biblia   Mt 24,24

Ez naiz profeta, hain gutxi Mesias bat, baina Haren ahotsa naiz, Joben liburuko teofanian bezala.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 182. orr.

2 Jainkoak herri edo lurralde bat askatzeko edo salbatzeko bidaliriko omen duen gizona.

Gure munduak jada segurtasun ezekoak bilakatuak dira eta salbatuko gaituena, mesias bortitzena izan arren, goresten dugu.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 86. orr.

Hitler mesiasa izanen zen eta bera, Himmler, apaiz gorena, mugimendu berriaren profeta!  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 101. orr.

Harik eta zure egiek mendetasuna sortu eta eredu, guru, mesias bihurtuko zaren arte.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 84. orr.

Mesias iraultzaile, abertzale edo kristauen denbora-molde eskatologikoa, inoiz gauzatuko ez den bigarren itzulera, independentzia edo iraultza perfektuetan sustraitua, ez da ikuspuntu zuzena ez historiaz ez bizitzaz, eta gainera ez du ongi pasatzen laguntzen.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 39. orr.


meskeria ik menskeria.

meskhetiar izlag

Turkiar meskhetiarren eta beste gutxiengo batzuen kontrako eraso bortitzak izan ziren Fargona haranean.  Berria - Harian   2005-05-19

1944: Josif Stalinek 160.000 turkiar meskhetiar deportatu zituen Georgiatik Uzbekistanera.  Berria - Harian   2005-05-19


meskita ik mezkita.

mesmerismo iz F. Mesmer austriar medikuaren hipnosis metodoa eta horri dagokion doktrina.

Mesmerismo: hipnosi modu bat, Friedrich Anton Mesmerrek (1733-1815) bultzatua.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 297. orr.

Irakurria nintzen nesmerismoari buruzko liburuak eta panfletoak, animalien magnetismoari buruzkoak-eta, baina sekula ez zitzaidan burutik pasa nik ere halako ahalmenak, eta hainbesterainokoak, izan nitzakeenik.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 131. orr.


mesokratiko izond burgesiari edo erdiko klaseei dagokiena.

Hiriko mundu mesokratiko eta aseptikotik nentorren ni, eta Costa de Morte-ko herri "basati" batetik bera.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 117. orr.


mesolabio iz Eratostenesek kalkulu matematikoak egiteko asmatu zuen tresna, hiru paralelogramo mugikorrez eta lerrabide batez osatua.

Arkitasek zilindroen irudiak erabiliz, eta Eratostenesek mesolabioa izeneko tresna erabiliz.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4150. orr.


meson iz Espainiako ostatu mota.

Ostatuak non nahi, meson delakoak, eta ere etxe ederrak, beren armarriekin.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 182. orr.


mesopotamiar izlag/iz Mesopotamiakoa, Mesopotamiari dagokiona; Mesopotamiako hirritarra.

Funtsezkoa da horretan antzinako hiriekiko (greziar nahiz mesopotamiar hiriekiko) aldea, azken horiek erakunde militar gisa antolatzen baitziren, edota, Weberren hitzak erabiliz, gerrari-korporazio gisa.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 23. orr.

Funtsezkoa da horretan antzinako hiriekiko (greziar nahiz mesopotamiar hiriekiko) aldea, azken horiek erakunde militar gisa antolatzen baitziren, edota, Weberren hitzak erabiliz, gerrari-korporazio gisa.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 23. orr.


mesotelioma iz gainalde serosoetan sortzen den tumore gaiztoa.

Amiantoa denbora askoan arnasteak asbestosia, mesotelioma eta biriketako minbizia eragiten ditu, besteak beste.  Berria - Ekonomia   2004-09-12

Frantzian, esaterako, mesoteliomak eraginda urtero 1.100 lagun hiltzen direla aitortzen dute.  Berria - Ekonomia   2004-09-12


mesperetxatu ik mespretxatu.

mespresatu ik mesprezatu.

mespretxagarri (54 agerraldi, 10 liburu eta 9 artikulutan; orobat mespretxugarri g.er. eta mezpretxagarri g.er.) 1 izond gutxiesgarria. ik mesprezagarri.

Gizakia gezurtia, mespretxagarria eta heriotzaren beldur bizi den animalia baino ez delako.  Berria - Kultura   2004-07-07

Gizona izaki zital eta mespretxagarria baita.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 56. orr.

Gérard-ek, [...] zeiharkako irri zozo, ezaxol eta mespretxagarriarekin erantzuten dio.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 173. orr.

Ez zuen edertasunik, itxura mespretxagarria baizik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 175. orr.

Bere begietarako buztinezko ontzi mespretxagarri baino ez zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 887. orr.

Munduak zorotzat eta mespretxagarritzat duena aukeratu duelako.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 260. orr.

Eudelek erantzun zion akusazioa «mespretxagarria» zela.  Berria - Euskal Herria   2006-02-21

Mespretxagarria iruditu zitzaion entzuten egotea, han egotea.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 89. orr.

2 baztergarria.

Airbusek garai hartan ez zuen gaitasunik Boeing taldeari itzal egiteko, hegazkin «kopuru mespretxagarria» fabrikatzen baitzuen, AEBetako enpresaren arabera.  Berria - Ekonomia   2004-01-18

3 (adizlagun gisa)

Guztiz mespretxagarri agertzeko eta besteei benetako aitortzaren etsenplua erakusteko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 216. orr.

Nola ez mespretxagarri sentitu hildakoarekiko haserrea, aiherkundea eta herra bera gutaz jabetzen direnean?  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 14. orr.


mespretxatu, mespretxa, mespretxatzen (204 agerraldi, 52 liburu eta 53 artikulutan; orobat mesperetxatu g.er.) 1 du ad gutxietsi. ik mesprezatu.

Alde batetik irrikan nengoen, baina bestetik lotsa, ahalkea eta barre egingo edo mespretxatuko ninduzulako beldur ikaragarria nagusitzen zitzaizkidan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 25. orr.

Zaharrak mespretxatu egiten zituen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 88. orr.

Sistematikoki mespretxatu egin baititu [Udalak] azpikontratatutako langileak.  Berria - Ekonomia   2004-10-20

"Ez ditugu mespretxatu behar literaturarik ez omen duten hizkuntza horiek” -idatzi zuen Wilhelm Humboldt erromantikoak.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 49. orr.

Baina jokabide horiek ezarritako normetatik kanpo daudenez [...] kultura dominatzaileak mespretxatu egiten ditu.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 167. orr.

Italiar mafiak, baina, mespretxatu egiten du errusiarrena: "haiena ez da mafia: guk gutxienez legeak dauzkagu, errusiarrek ez ordea".  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 14. orr.

Fisikaren legeak mespretxatzen zituzten Junker 52 erraldoiak.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 51. orr.

Batzu lausengatuz eta besteak mespretxatuz...  Herria   2003-02-13

Xalotasun eta pobretasun santuaren bidea mespretxatuz eta ezereztzat joz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 686. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Eta poz hartu behar dute, jende baxu eta mespretxatuarekin, behartsu, ahul, gaixo, legendun eta bide-bazterretako eskaleekin batera bizi izateaz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 139. orr.

Setati mespretxatuak sentiaraziko gaituen antzerki ankerra.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 87. orr.

Jendeak entzun, konprenitu eta zerbait muntatu, partikulazki mespretxatuen alde.  Herria   2004-02-19


mespretxatzaile izond mespretxatzen duena, gutxieslea.

Kardinal hau Erromako kuriako beste printze eta handikien artean lurreko gauzen mespretxatzaile eta zerukoen maitale bezala nabarmentzen zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 202. orr.

Maitasunez hildako gazte umila askoz ere biziago dago bere emaztearen bihotzean bera eta bere kosmopolitismo mespretxatzailea baino.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 71. orr.

Kastitate grinati eta xahutasun mespretxatzaileko birjin baten antzera.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 131. orr.

Bere buruaren benetako mespretxatzaile, besteei ere gauza bera egiteko aholkua ematen zien hitzez eta etsenpluz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 215. orr.


mespretxio ik mespretxu.

mespretxu (430 agerraldi, 98 liburu eta 123 artikulutan; orobat mespretxio g.er. eta mezprexu g.er.) 1 iz gutxiespena. ik mesprezu.

Mutilak hotz eta motz begiratzen dio neskari, mespretxu eta tristeziaren arteko keinu bat duela ahoan.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 9. orr.

Bere buruaren mespretxua eta apaltasun egiazkoa.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 214. orr.

Mespretxuak, nahigabeak, sufrimenduak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 159. orr.

Pariseren mementoko ihardespen bakarra mespretxua da.  Herria   2003-01-21

Mehatxu eta mespretxu.  Herria   2004-02-26

Mespretxu hori maitasun bilakatuko delako nobelan zehar, ezkontzarekin amaitzeko noski.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 147. orr.

Hiritarren mespretxuak gorabehera, nire kolegio hura, Donostiako La Salle, toki ona izan baitzen niretzat.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 18. orr.

Gure jarrerarekin arabarrei mespretxu egiten geniela.  Berria - Harian   2006-02-22

Bere odoleko bastartarenganako mespretxua zeriola.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 47. orr.

Italiaganako mespretxu horrek aita-amak eta gu guztiok ere hartzen bide gintuen, gure ohiturak eta gure bizitza osoa.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 143. orr.

Mespretxua zion Alejandrori eta ia gorrotoa aitari.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 36. orr.

Gero nolako mespretxua nion erakusteko ttu egin nuen lurrera bere aurrean.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 168. orr.

Irain, mespretxu eta jauntxokeria merkea barra-barra darabilen irrati-uhinetako izar itzaltsuak.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 86. orr.

Juduak, niretzat, mespretxua besterik merezi ez duten izaki miserableak direla.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 84. orr.

"Bizkorragoa hintzela uste nian", esan zuen Ubanbek mespretxuz.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 227. orr.

Izetak eta Haussonvillek mespretxuz begiratzen zioten eliz aldera zihoan jendetza hari.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 160. orr.

-Zeure buruaz arituko zara, Peaceful andrea- ihardetsi zion Mollyren amak, mespretxuzko irribarreaz muzin eginez.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 74. orr.

Kortsario izen estimatu hura izan beharrean pirata edo itsaslapur deitura mespretxuzkoa eraman behar izaten zuten.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 100. orr.

2 (izenondoekin)

Bere lagunarenganako mespretxu handia sentitzen hasi zen Julio Aracil.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 87. orr.

Beren aurrekoen mespretxu bizi horrekin, mazedoniar enperadoreak Justinianoren Kodea berpizteko zereginean saiatu ziren. holako erranak salatzen du gure hizkuntzen kontrako mespretxu ikaragarria.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 282. orr.

Prokuradoreak ere mespretxu izigarria agertu du, fermuki bainan baketsuki jokatzen diren gazte horier buruz.  Herria   2004-01-15

Mespretxu berezi batez beztitzen da hor "poeta" hitza.  Herria   2003-10-23

Gorroto sakon bat zen, sentitzen duenari baretasuna ematen dioten horietakoa, mespretxu epiko, harro bat.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 232. orr.

Esperientziak iluminatuaren jakinduriazko mespretxu errukitsuz goitik behera begiratzen.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 156. orr.

Euskal Herriko sozialistak mespretxu totalaren tradizio horren heredero eta jarraitzaile suharrenak berak paratu dira.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 13. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Bitartean irain eta mespretxu hitzak esanez.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 946. orr.

Urduri egongo da denbora guztian, eta samintasun, mespretxu, larritasun, laztura keinuz jarraituko ditu haien arteko hitza.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 96. orr.

Lisa ederrarekin topo egin eta haren mespretxu begirada itzuli zion.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 187. orr.

Kristinaren mespretxu hotsa hiztegiko edozein hitz baino adierazgarriagoa izan zen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 370. orr.

-Hauek dira eztabaida ergelak! -esaten zuen Margaritak mespretxu-muzin batez.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 39. orr.

Badirudi mespretxu ardatz bi daudela gure munduan: bata iparraldetik hegoalderantz doana, eta bestea mendebaldetik ekialderanzkoa.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 107. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

mespretxu egitea (3); mespretxu handia (5); mespretxu handiz (3); mespretxu hitzak (3); mespretxu ikaragarria (3); mespretxu keinu (4)

mespretxua adierazten (6); mespretxua besterik ez (3); mespretxua erakutsi (4); munduaren mespretxua (3)

irainak eta mespretxuak (3)

munduaren mespretxuaz (4)

mespretxuz begiratu (6); mespretxuz begiratzen (6)

mespretxuzko keinu (3)


mespretxugarri ik mespretxagarri.

mespretxuka adlag mespretxu eginez.

Marmarra zabaldu zen, xuxurlaka hasi ziren neska guztiak eta mespretxuka mutiko guztiak.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 138. orr.


mesprezagarri (28 agerraldi, 4 liburu eta 2 artikulutan; ; orobat mespreziagarri g.er., mezprezagarri g.er. eta mesprezugarri g.er.) izond gutxiesgarria. ik mespretxagarri.

Piztiarik higuingarri eta mesprezagarrienak jainkotzat hartuz.  Elizen arteko biblia   Jkd 12,24

Gorago ikusi dugu zein sentimendu huts eta mesprezagarria den lotsa.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 243. orr.

Gero, gorpu mesprezagarri bihurtuko dira, iraingarri betiko, hildakoen artean.  Elizen arteko biblia   Jkd 4,19

Sabel asearentzat mesprezagarri ezti-abaraska, sabel gosearentzat mingotsa ere gozo.  Elizen arteko biblia   EsZ 27,7

Iseka da, gorroto dugun gauza batean zerbait mespreziagarri badela irudikatzetik sorturiko Poztasuna.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 357. orr.


mesprezati (corpusean mespreziati soilik) izond mespreziatzailea.

"Zerriek ere gauza bera egiten diate ibaiak hazi edo ateratzen direnean", dio hirugarrenak lehenengoaren hariari beste zati mikatzago eta mespreziatiago bat erantsiz.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 54. orr.


mesprezatu (173 agerraldi, 31 liburu eta 4 artikulutan; orobat mespresatu g.er. mezprezatu g.er., mexpreziatu g.er. eta mespreziatu g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian mespretxatu agertzen da) 1 du ad gutxietsi.

Bihotzez maite nuela aita ere, luzaroan mesprezatu eta arbuiatu izan nuen arren.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 373. orr.

Zuk jokatu duzun bezalaxe jokatuko dut nik ere zurekin, zina mesprezatu eta ituna hautsi baituzu.  Elizen arteko biblia   Ez 16,59

Entzun sortarazi zintuen aitari, ez mesprezatu ama, zahartu egin dela eta.  Elizen arteko biblia   EsZ 23,22

-Ez ezazu errukia mesprezatu, bihotz eskuzabalaren dohaina baita.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 302. orr.

ELAk, berriz, patronalak sindikatuak «mesprezatu» dituela azpimarratu zuen.  Berria - Ekonomia   2004-07-15

2 (era burutua izenondo gisa)

Herri mesprezatuaren erruki-eskea.  Elizen arteko biblia   Sal 123,1 tit

Zeren Utopia, leku bat baino gehiago, arimaren behako hori izan baitaiteke, benturaz, munduko mesprezatuenekin bat egiterat bulkatzen gaituena.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 545. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

hitza mesprezatu (3); mesprezatu eta ituna (3); nire erabakiak mesprezatu (3); zina mesprezatu (4)


mesprezatzaile izond mespretxatzailea, gutxieslea.

Husaini begirakune mesprezatzailea eta trufazkoa josirik, galdegin zion: [...].  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 270. orr.

Ate ilun hauetako batek gordea, ni nago, italiarra, euskaldun zabarren kontzientzia harrotzera etorria, mendekatzaile eskuzabala, heriotzaren mesprezatzailea.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 146. orr.

Gizon horrek askoz ere aukera gehiago duelako, batenaz beste, lege errespetatzaile izateko, mesprezatzaile baino.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 55. orr.


mespreziagarri ik mesprezagarri.

mespreziati ik mesprezati.

mespreziatu ik mesprezatu.

mesprezio ik mesprezu.

mesprezu (130 agerraldi, 40 liburu eta 5 artikulutan; orobat mesprezio 55 agerraldi, 12 liburu eta artikulu 1ean, eta mezprezu g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian mespretxu agertzen da) 1 iz gutxiespena.

Mirespenari kontrajartzen zaio Mesprezua, haren kausa hau baita gehienetan.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 329. orr.

Erantzuna iraina eta mesprezua, errepresioa eta jipoia izan dira.Gure produkzioarekiko interesa berpiztu egin behar dugu, azken urteotan interes falta eta mesprezu ezkutu bat azaleratu direlako.  Berria - Harian   2005-04-02

Etengabe borrokatu baitziren [agoteak] XVI. mendetik hasita, jasaiten zuten mesprezioa eta bazterketa geldiarazteko.  Herria   2003-10-30

Nekeak gogoa galtzera eramaten ditu, eta gogoa galtzeak, laster, mesprezura.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 140. orr.

Erruki izango nauzu, mesprezu izango didazu, halakoxe miserian baitago nire gogoa.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 174. orr.

Eta damudun nintzen; zeren, barru-barruan, mesprezu pixka bat izan bainion beti.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 41. orr.

Aginteari mesprezuz gogor eginez.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 284. orr.

Gazteak mesprezuz erantzun zion: [...].  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 150. orr.

Mesprezuzko begirakunea josi zion langileak ezarri berria zuen irratiari.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 26. orr.

Mesprezuzko ezpain okertze bat eginez behatu die bekoz beko.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 36. orr.

Bere herrialde maitatuari buruz egiten dituen komentario isekari eta mesprezuzkoengatik.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 253. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

-Eta hori esan bitartean mesprezu-keinua egin du amak-.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 50. orr.

Eta aitak, aitona Nikolasi mesprezu puntu batez behatzen ziola, honela ihardetsi zion: [...].  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 133. orr.

Mesprezu-aurpegikeraz ibiltzen hintzen ehizan.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 133. orr.

"Betiko hemengoak gara" zioten, beren buruak sinetsirik edo sinetsarazi nahirik-, joan egiten ziren, azken etorkinentzako mesprezu eta narda-aztarnak atzean utzita.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 14. orr.


mesprezugarri ik mesprezagarri.

mesprezuka adlag mespretxuka.

Nire lagunek ahotan mesprezuka zerabilten huraxe.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 111. orr.


messenger iz

Messengerra, chat-a edo ordaindutako foroak erabiltzen dituzte euren arteko harremanak izateko.  Berria - Harian   2005-07-13

Messengerretik sarritan elkar berotu izan dugu, inori esango ez genizkion gordinkeriak bota dizkiogu, eta ezagutzen ditu nire fantasia eta perbertsio ezkutuenak.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 133. orr.


mestizaia ik mestizaje.

mestizaje (35 agerraldi, 10 liburu eta 11 artikulutan; orobat mestizaia 10 agerraldi, 2 liburu eta 2 artikulutan) 1 iz arraza desberdinen gurutzaketa.

Giménez Caballero Espainiako enbaxadorea izan zen Paraguay-n, eta mestizajea eta "raceamiento"a -jeinu espainolaren esentzia hori- mila zertzeladatan deskubritu dizu han ere.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 265. orr.

Estatu Batuetan edo Europan ez dago mestizajerik, eta harreman zuzena dago auzo batekoa izatearen, azalaren kolorearen eta pobrezia ekonomikoaren artean.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 103. orr.

Arrazismoa ukatu ere, mestizaje arrazialaren izenean egiten baita.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 266. orr.

Multikulturalismoa, mestizajea, hibridazioa, gai horiek zuzeneko lotura dute Erdialdeko Amerika, Karibe eta Hego Amerikarekin, eta horrek derrigortzen gaitu pentsatzera akaso ez dela egongo nazioez gaindiko nortasun delako hori, baina bai nazioen, herrialdeen, herrien, taldeen eta norbanakoen araberako nortasun mugagabeak.  Berria - Kultura   2004-04-13

Zer egin daiteke mestizajea berdintasunezkoa izateko?  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 103. orr.

Integrazioaz baino, ez al litzateke egokiago mestizajeaz berba egitea?  Berria - Euskal Herria   2004-01-17

2 hainbat etorkiko kulturen nahastea.

Gizarte horiek jasaten dituzten aldaketa-prozesu bizkortuek kultur identitate ereduaren halako ahultze bat eragiten dute; horren emaitza mestizajea izaten da.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 85. orr.

Kontuz, gero: generoek oro har, eta nobelak bereziki, mestizaje bezalako orotariko haizeei beren ateak zabaldu dizkieten orduko (ederra da gero!), otsoak sartu baitira eskortan, azeriak ere bai oilategian.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 128. orr.

Mestizaje kulturalak aurkikuntza handiak ekarri ditu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 303. orr.

"Yopará" espainolaren eta guaraniaren mestizajea linguistikoa da, arrunta nonbait solasean, teatro eta literaturan ere.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 265. orr.

Janariak gu elikatzea helburu bakarra ez duenez, kultura desberdinetako elikagaiak nahasiko dituzte eta elikabide berriek, ezagun ez ditugun zaporeak eskainiz: mestizaiaren sukaldaritza sinkretikoa osatuko da.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 89. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Fenomeno horrek hiru adarreko mugimendua sortaraziko du: tokian tokiko bereizgarritasun batzuen suntsiketa, elikadura-plegu berrien agerpena (mestizaia prozesuen ondorioz) eta hainbat elikagai eta elikadura-praktikaren hedapen transkulturala.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 105. orr.


mestizatu izond mestizo bihurtua.

Egospenez (tenperatura, denbora, aurre-prestatze, etab.), aurkezpenez [...] eta gainerakoez osaturiko sukaldaritza mestizatua sortuko da. Ni ere bastart mestizatua!?  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 67. orr.


mestizo (orobat mestizu g.er.) 1 izond/iz arraza ezberdinetako gurasoengadik datorrena.

Rowling, Harry Potterren sortzailea, seigarren hori idazten ari da egun, eta iragarri du jadanik izenburua: Harry Potter and the half blood prince (Harry Potter eta printze mestizoa).  Berria - Kultura   2004-12-01

Gondorko gizakiak zirela esaten zuten, baina egia esateko, mestizoak ziren.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 18. orr.

Baina coloureds edo mestizoak kexatu egin dira haiek baztertuta segitzen dutela.  Berria - Mundua   2004-04-14

Neska gazte bat errepiderantz zihoan; mestizo eder-eder bat, hogei bat urtekoa, garaia, liraina, lianaren tankerakoa gorputza.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 507. orr.

2 guraso indiar eta espainoletik Amerikan jaioa.

Mestizoa da Humala, herrikide gehienak bezala, eta Ayacuchon jaio zen eskualde behartsuenetako bat da.  Berria - Mundua   2006-01-18

Erdian: mestizoak, mulatoak, kuarteroiak eta kinteroiak.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 20. orr.

Blufildarrak kalean: beltzak, mestizoak, zuriak, txinoak, arabiarrak, indioak; Indiakoak zein bertakoak.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 23. orr.

· Bahiako tabakoaz, kafe ugaritasunaz, Rio de Jaineiroko milioi eta erdi biztanleez, Pernambucoz eta Sao Pauloz irakurtzen aritu naiz, Amazonas ibaia ahaztu gabe: beltzak, mulatoak, mestizoak, %50etik gora analfabeto, eta malaria.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 286. orr.

3 irud/hed

Ez dute inoiz ikusi iturriei darien ur hezia baizik, etengailuari emanik bonbillei darien argia baizik, urkilen bidez eutsitako zuhaitz mestizo, bastartak baizik.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 255. orr.

Arlo teorikoan, era berean, ganberak euskal nortasuna «plurala eta mestizoa» dela kontuan izatea eskatu zuen.  Berria - Kultura   2004-11-04

Jeinu espainola mestizoa- munduko hiru jeinuen sintesi eta harmonia da: orientala (arabiar eta juduek egin dutenagatik), mendebaldarra (bisigodoei eskerrak), eta erromatar-kristaua.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 265. orr.

Oso hiri mestizoa.  Berria - Kultura   2004-04-18

Denborarekin sorkuntza mestizoaren aktore garrantzitsu bilakatu da musikaria, hain zuzen ere.  Berria - Kultura   2004-11-11

Klararen etxea alderdi argi-ilun mestizoan zegoen, non Alde Zaharreko mendeetako herdoil goibela Zabalguneko zabor plastifikatu distirantera isurtzen den.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 254. orr.


mestizozale izond mestizoen zalea dena.

Jeinu espainola -mestizoa- munduko hiru jeinuen sintesi eta harmonia da: orientala (arabiar eta juduek egin dutenagatik), mendebaldarra (bisigodoei eskerrak), eta erromatar-kristaua.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 265. orr.


mestizu ik mestizo.

mesur ik mesuragabe.

mesuragabe (orobat mesur gabe) izond

Progreso zerri mesuragabea, eta gizatasun xuhur eskeptikoa.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 207. orr.

Gurean esaten zen moduan, Itsasoko legeak, onak on, eta gaiztoak mesur gabeak.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 143. orr.


meta1 1 iz zelaietan-eta garoz edo belarrez egiten den pila, haga baten ingurura biltzen dena.

"Edozein belar pila ez baita meta", gogoratzen digu Lertxundik, Mitxelena aipu.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 19. orr.

Belar pila galanta egin dugu, bai, baina non dago meta?  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 21. orr.

Eta Gandalfek eragozteko aukerarik izan aurretik, zuzia metaren gainera bota zuen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 159. orr.

Metak eta azaoak nagiki edo bizkor egin, axola gutxi berari.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 384. orr.

Baserri giroko auzo-liskarretan, metari meta, munta gutxiko lapurretek sortu ohi dituzten elkar hiltzerainoko sestrak.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 114. orr.

2 lurrean gauzak elkarren gainean jarriaz egiten den pila.

Meta erraldoi haiei, sua pizten zuten ijito eta diamante-lapurrei, eta zeruari.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 214. orr.

Liburuak lurrean egon ohi ziren, meta txikitan pilatuta.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 117. orr.

Hozkailuaren gainean gaueko postrea zegoen: esnegain irabiatuzko meta handi bat eta azukrezko bioletak.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 16. orr.

Zabor-poltsaz osaturiko meta batera igota.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 70. orr.

Lurrean, meta nahasi bat osatuz, Malfoy, Crabbe, Goyle eta Marcus Flint -Slytherin taldeko kapitaina- zeuden, eta beren jantzi beltz, luze eta txanodunak erantzi nahian ari ziren ahaleginean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 215. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Bada ere laborari etxe baten maketa, etxea bera iratze meta batzu ondoan. Felix gari-metako txolarrea baino aiseago hazi zuten Yusupovtarren jauregian.  Herria   2003-07-17

Su-metaren erdiko makilari katez lotua.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 439. orr.

Bide bazterrean harri meta bat ageri da.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 108. orr.

Urkabearen aitzinean, egur-meta bat, gurutze batez koroatua.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 432. orr.

Migel Mailuk Urdazubiko monasterioan ikusia zuen liburu meta, sei-zazpi bat.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 71. orr.

Kanpamentuaren eskuma aldera zegoen lur meta.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 136. orr.

Ongarri metaren gainean goseak hilik dagoen txori erregepittittaren pare.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 132. orr.

Ohe bakarra lorezko edredoiduna, arropa meta galanta gainean zuena. Gure bagoia geltokitik urrun, bazter batean utzi zuten, ikatz meta baten ondoan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 171. orr.

Itsasbeherak agerian utzi duen harkaitz meta baten kontra jotzen du zakar itsasoak.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 147. orr.

Adreilu metaren ondoan Jabi, makurtuta.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 9. orr.

Zer zegoen txatarra meta haietan?  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 29. orr.

Gero, sare-meta berdeen artean ezkutatu zen.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 217. orr.

Bi errealekoen kopuru txipiak biltzetik datorren diru meta handia.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 186. orr.

Lantokira ailegatuz geroztik sei aldiz irakurria nuen Isabel Sanjoseren kaka-meta.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 218. orr.

-Mila kaka meta, non haiz, haur satan hori!  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 165. orr.

Sufrikario meta dorpe erraldoia, hutsune ñimiño iheskor bilakaturik.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 13. orr.

Urrunago ikusten dituzte hilotz metak eta metak, gure lagunak, erretzekoak zirenak oraino.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 112. orr.

Mendiaren azken bizkarrek sator meta alimale batzuk dirudite, lerroz lerro eraikiak.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 59. orr.

4 metan meta bat osatuz.

Kexu errea nintzen; sukaldeko mahaiaren izkinan, hozkatu azal gurintsuak metan zeudela ikusi nuen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 154. orr.

San Bernateko zelaian metan utziak diren puskek min biziaren arriskua hedatzen dutela auzo gunean.  Herria   2004-09-23

Etxez etxe amoinatu oihal beilegiak kantoi batean zeuden, metan.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 24. orr.

Jendea metan bizi da hiri handi horietan eta hiri horien inguruetan.  Herria   2003-11-06

5 belar meta

Lasterka batean zeharkatu genuen ibaialdea, ihesi, eta belar-meta baten hondoan aurkitu genuen ezkutalekua. Belar-meta haren aterpean babesturik. petrolio ponpak eta belar metak eta gizon bat orga batean geldi-geldi, euliez inguratuta.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 69. orr.

Belar iharra eta laboreak usteldu egiten ziren; gari-azaoak eta belar-metak simaur bihurtzen ziren.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 178. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

belar meta (7); diru meta (10); diru meta gaitza (3); errauts meta (3); harri meta (5); kaka meta (3); lasto meta (3); liburu meta (8); lur meta (3); meta baten gainean (4); meta handi bat (3); meta handiak (3); meta txiki (3); paper meta (4); txatarra meta (15)

liburu metak (6)

metaren gainean (6); metaren gainera (3); metaren ondoan (4)


meta2 iz helmuga.

Atleta kanpeoiak harrokeriaz goratu ditu besoak, uztai olinpikoen azpian, eta bularra aurreranzka iristen da metara.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 215. orr.


metaanfetamina (orobat metanfetamina) iz nerbio sistema zentralari eragiten dion psiko-bizkorgarri ahaltsua.

Ritalin, Rubifen eta Concerta izenekin merkaturatzen dute metaanfetamina, eta, harrigarria badirudi ere, haur hiperaktiboak lasaitzeko erabiltzen da.  Berria - Gaiak   2006-04-20

Metanfetaminen ekoizpena ere diru iturri ohikoa da jende askorentzat.  Berria - Gaiak   2006-03-01

Japonia, Korea eta Thailandian, esaterako, metanfetaminen kontsumoak gora egin zuen iaz.  Berria - Gaiak   2004-03-04

Metanfetamina soilik kasu larrienetan ematea eta inoiz ez tratamendu psikologikorik jarri gabe.  Berria - Gaiak   2006-04-20


metabasi iz hitz baten gramatika kategoria aldaketa.

Azterketa aztergaiari ez dagozkion parametroetan egiten denean gertatzen da metabasia.  Berria - Kultura   2006-02-24

Javier Muguerza filosofoaren hitzak ekarri zituen Etxenikek, gertaera absurdu hori azaltzeko ez justifikatzeko: metabasia.  Berria - Kultura   2006-02-24


metabelar iz

Behiak ere, aukeran, belarmeta nahiago metabelarra baino.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 23. orr.


metaboliko izond metabolismoarena, metabolismoari dagokiona.

Gerta zitekeen soil-soilik metabolikoa izatea jasandako lesioa, ez egiturakoa.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 49. orr.

Forma kimikoan lortzen da behar den energia: inguruko jariakineko sodio ioien kontzentrazioa mantentzen duten prozesu metabolikoetatik, azken batean.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 224. orr.

Bakterioen ziklo metabolikoan zehar polimeroa osatzen da.  Berria - Gaiak   2006-04-06

Arazo metabolikoek (fenilzetonuriak, esate baterako) edo mekanikoek (hidrozefaliak) sortua izan daiteke autismoa.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 243. orr.

Gaitza eragiten duten akats metabolikoak ezagutzen ari gara, eta botikak lantzen ari dira ildo horretan.  Berria - Gaiak   2006-01-22

Diabetes 2a eta gaixotasun metabolikoak ulertzeko «urrats handia» eman dela.  Berria - Gaiak   2004-10-15

Gorputzean gantz gehiegi izatearen ondorioz sortzen den gaixotasun kronikoa da loditasuna, gizarte aurreratuetako gorabehera metaboliko arruntena.  Berria - Euskal Herria   2004-02-29


metabolismo iz izaki bizidunengan gauzatzen diren erreakzio kimiko, fisiko eta biologikoen multzoa.

Glukosaren metabolismoa.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 161. orr.

Iradoki izan da denbora luzeagoan biziko ginatekeela gorputzeko tenperatura baxuagoa bagenu eta, horren ondorioz, metabolismo geldiagoa.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 266. orr.

Gure gorputzak egunero ematen dizkiogun kalorien %70 metabolismo basalari eusteko erabiltzen ditu.  Berria - Euskal Herria   2004-08-24

Gaitz hori metabolismoaren nahasmendu bat da, sorbidean den haurraren galgarri izan daitekeen buru-atzerapen baten arriskua dakarrena.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 134. orr.

Hemokromatosi idiopatikoa, burdinaren metabolismoaren gaitz larri samarra.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 134. orr.

· Ibaien metabolismoa neurtzeko tresna bat.  Berria - Gaiak   2004-01-23


metabolizatu, metaboliza, metabolizatzen du ad metabolismo bidez eraldatu.

Intsulinarik gabe ez dago odoleko glukosa metabolizatzerik.  Berria - Gaiak   2004-05-13

Glizerina irensten eta liseritzen ere ahalegindu nintzen, arrazoibide sinplista batean oinarriturik: alegia, gantzen hausturatik sortua izanik glizerina, metabolizatzeko eta kaloriak hornitzeko modukoa izan behar zuela, aldez edo moldez, hark ere.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 190. orr.


metaburtsa iz

Literaturaren gaineko hausnarketari metaliteratura deitzen bazaio, burtsa kudeatu ohi duten enpresen arteko negoziazio keinuei metaburtsa deitu ahal zaie.  Berria - Ekonomia   2004-12-21


metadona 1 iz morfinaren tasun analgesiko eta sorgarriak dituen konposatu kimiko sintetikoa.

Bertan zabaldu zen, 90eko hamarkadan, metadona banatzeko lehen zentroa.  Berria - Kultura   2006-02-15

Bergizarteratzeko proiektuekin batera, behar dutenei metadona ematen diete.  Berria - Euskal Herria   2004-01-03

Joan den astean metadona positiboa emateagatik Tourretik kanporatua izan ostean, bere taldeak Christophe Brandt egotzi du.  Berria - Kirola   2004-07-18

2 (hitz elkartuetan)

Mila pertsona inguru direla Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan metadona-programetan ibilita ere ondo erreakzionatu ez dutenak.  Berria - Euskal Herria   2004-04-24

Kontrola asteartean egin zuen, eta metadona arrastoak aurkitu zizkioten.  Berria - Kirola   2004-07-11


metaerrealitate iz

Eta guk, jakina, geureaz kezkatu behar ginen, esku artean geneukan arazoaz, eta ez beste metaerrealitateez.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 153. orr.


metaetika iz etikaren adarra, moralaren hizkuntzaren azterketaz aritzen dena.

Filosofia morala hiru esparru nagusitan bana daiteke: teoria etikoak (edo etika arauemailea edo normatiboa), etika aplikatua (edo etika praktikoa) eta metaetika.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 199. orr.

Metaetika, gure printzipio etikoen jatorriaz, hizkuntza moralaren esanahiaz eta etikaren funtsatzeaz arduratzen den filosofia moralaren esparrua da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 209. orr.

Teoria etikoak lehen ordenako galderei erantzuten dien bitartean, metaetikak bigarren ordenakoei erantzuten die, jarduera errekurtsibo gisa filosofiari berezkoa zaion zentzuan.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 209. orr.

Teoria normatibo guztietan sustrai metaetikoak aurki ditzakegun bezala, metaetikak ere bere teorien baliotasuna errealitatean erakutsi beharko du.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 199. orr.


metaetiko izond metaetikarena, metaetikari dagokiona.

Nola funtsa dezakegu, ondorioz, etika? hau da [...] hausnarketa etikoek eta metaetikoek gaur egun aztergai duten arazo nagusia.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 213. orr.

Subjetibismoari dagokionez, teoria metaetiko ezagunena emotibista edo ez-kognitibista deritzana da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 210. orr.

Errealismo morala, nolabaiteko errealitate moral objektibo bat existitzen dela defendatzen duen ikuspuntu metaetikoa da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 210. orr.

Orain arte ikusi ditugun kontzepzio metaetikoetan, Erlatibismoak auzi moraletan egia unibertsalik ez dela existitzen aldarrikatzen du.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 212. orr.


metafikzio iz kontakizun edo literatura forma, fikzioari buruzko fizkioan datzana.

Hala, telefono elkarrizketa baten itxuran eman du lehen ipuina, antzerki-gisa egituratu du komisariako galdeketa [...], eta batez ere, metafikziorako duen joerarekin beste dimentsio bat eman die idazleak ipuinei.  Berria - Kultura   2004-09-11

Hori baieztatzeko argudio askirik ezean, metafikzio historiografikoa izateko puntu gehiago dituela esango nuke.  Berria - Kultura   2004-12-18


metafilosofiko izond metafilosofiari dagokiona.

"Zer da zientzia?" zientziaren filosofiako funtsezko galdera da, lehen ordenako galdera; "zer da zientziaren filosofia?" galdera metafilosofikoa da, bigarren ordenakoa.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 209. orr.


metafisika 1 iz filosofiaren atala, errealitate osoaren izatasunaz, ezagutzaren lehen oinarriez diharduena, eta biziaren eta unibertsoaren ikusgune osoa dakarrena.

Orduan, izakiak izate diren teoria, edo metafisika, besterik gabe, teologia bihurtu da, hau da, izate gorenaren ikerketa.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 71. orr.

Hala, metafisika zientzien erregina da: metafisikaren mendean fisika bat dago (metafisikoa bera), eta zientzia espezializatuen oinarrizko hipotesi eta premisak goragoko metafisikatik dedukzioz bihurtzen dira nabari eta zilegizko.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 78. orr.

Aprioriko ezagutzaren edo metafisika razionalistaren posibilitatea, ideien sortzetiko izaeren mende dago.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 80. orr.

Optimismo unibertsalaren metafisika razionalista -"teologia mozorrotua", esango du berak- handietatik [...] pesimismo totalaren metafisikara gakartza Schopenhauerrek.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 87. orr.

Baina hau -esango dizute aro berriaren harrotasunez- metafisika positibista da, hots, "zientifikoa".  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 80. orr.

Metafisika platoniko pixka bat, gehi Marx pixka bat, cocktail Molotov aproposago ezina da sabotaia-gerra ideologiko baterako.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 153. orr.

Gaur ere, izpiritu argitu eta positiboentzat, metafisika "ilargi zahar bat" [...] baizik ez da.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 127. orr.

Haren fisika eguneroko bizitza balitz bezala, eta haren metafisika, ipuina.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 233. orr.

Jesusen Lagundiko kidea zen, apaiza, teologoa, logika eta metafisikako irakaslea Vienako Unibertsitatean.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 259. orr.

2 gai bati buruzko gogoeta sakon espekulatiboa.

Oteizaren euskal arimari buruzko metafisikak ez du euskara ikasteko nekeak hartu dituena asetzen.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 137. orr.

Hala, politikako bi Espainiek, arimaren metafisikan jarraitu dute beren borroka bata bestearekin.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 57. orr.

Gaiztakeriaren garbiketa bilatzen duen metafisika ulergaitzen batengatik.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 54. orr.

Izurria eta Arrotza-ko arabiarrak Camusek azterkatutako europar metafisika miragarri horretako izaki anonimoak baino ez dira, atzeko oihal legez erabiltzen direnak.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 92. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Filosofia grekoaren hastapenean Parmenides eta Heraklito bezala, modernitatearen hastapenean Spinoza eta Leibniz unibertsoaren pentsatze (metafisika) molde alternatiboak bezala irakur genitzake, estatikoa eta dinamikoa.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 88. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

izadiaren metafisika (5); ohituren metafisika (3)

metafisikako diskurtsoa (3)

metafisikaren oinarritzapen (3)


metafisikari izond/iz pertsonez mintzatuz, metafisikaz arduratzen dena.

Halere, gai frogagarria da hori, filosofo metafisikariek erakutsi dutenez, eta nik azaldu egingo dizut haiek frogekin baietsi dutena.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 170. orr.

Hori dela eta, jakintsu metafisikari eta teologo handi guztiak, egia maite zutenak, era horretako zerbait irakatsi nahi zutenean, betiere alegoria eta igarkizunen bidez mintzo ziren.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 31. orr.

Nahiz bereizten dituzten "eskastasunezko helburua" eta "asimilaziozko helburua", Teologoek eta Metafisikariek aitortzen dute, halere, Jainkoak bere buruaren gatik egin dituela gauza guztiak eta ez kreatu dituen gauzen berengatik. Metafisikariaren analisiak bi osagai oso ez-uniformeetan banatzen zuen apriorizko ezagutza hutsa, hots, gauzen osagaiak agerpenak diren aldetik eta gauzen osagaiak berbaitan diren aldetik.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 111. orr.

Metafisikariari, ordea, diren heinean interesatzen zaizkio bai aulkia bai zakurra, besterik gabe.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 170. orr.

Ez irakurri alemaniar metafisikari horiek; horien filosofia mozkortu bai baina elikatzen ez duen alkohol bat bezala da.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 165. orr.


metafisiko 1 izond metafisikarena, metafisikari dagokiona.

Jainko hau printzipio logiko eta metafisiko bat da, munduaren azalpen razionalerako ezinbestekoa.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 79. orr.

Jainko metafisikoak alboraturik, esan dezagun, giza arrazoia jainkotzeko.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 32. orr.

Kontzeptu metafisiko gehienak mahai gainean jartzen ditu Aristotelesek: substantzia, subjektua, izatea, materia, forma, nolakotasuna, kategoria, jainkoa, kausa lehena, potentzia, oinarria,...  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 181. orr.

Ez ezazu pentsa zientzia metafisikoa izan denik jende arruntagandik urrundu den bakarra.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 61. orr.

Platonen kutsuko espekulazio metafisiko eta teologikoa.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 61. orr.

Beharrezkotasuna kategoria metafisikoa da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 171. orr.

Razionalismoak ikusmolde metafisiko bat ezkutatzen al du?  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 112. orr.

Oiloari ematen dio filosofoak lehentasun metafisikoa.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 46. orr.

2 irud/hed

Abertzaletasunaren inguruan, filosofo metafisiko txar batzuek eta haien ikasle txarrago batzuek, diferentziaren eraikuntza "erlatiboa" bigarren esanahi horretan garatu digute.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 152. orr.

Hemezortzigarren mendeko kartografo metafisikoek zatitu egin zuten unibertsoa.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 306. orr.

Hori, argi eta garbi, espekulazio metafisikoa da, eta espekulazio metafisiko gehienek bezala, ikusteko gutxi du bizitza errealeko benetako gertakariekin.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 42. orr.

Uste zuen hizkuntzak sustatzea Espainiako historiaren aurka joatea zela, Espainiaren batasun hori naturala zelako, metafisikoa.  Berria - Kultura   2004-05-23

Politikan osagarri metafisikoa sartzeak oinazea baino ez dakar.  Berria - Harian   2005-08-25

Filosofo madrildarra holakoxe samintasun metafisikoetan txirtxirtzen bizi den bitartean, [...].  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 197. orr.

Hizkuntzaren aberriak oinarri metafisikoak dauzka halako proiektuetan.  Berria - Euskal Herria   2004-11-04

Ikara ere metafisikoa bilaka daiteke.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 155. orr.

Oteizaren kubo metafisiko bat baino zurrunago geratu zen, espazio-denboratik at.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 220. orr.

Historiaurre eta hitz-aurreko paradisuan, estetikaren tenpluan, euskal arimaren baratze metafisikoan.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 136. orr.

Edozer esplikatuko zenuke zuk, argazki zatiren batek ere edukiko luke zuretzat hausnarketa metafisikorako gairik.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 22. orr.

3 iz metafisikaria.

Gizadia dena bat da, dio metafisikoak.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 151. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

metafisiko edo arrazionalean (3)

gai metafisikoak (3); hastapen metafisikoak (4); kutxa metafisikoak (3); meditazio metafisikoak (6)


metafisikoki adlag era metafisikoan.

Horrek apriorikoa izan beharra dauka, hori izanen baita (1) metafisikoki ezagutza ororen oinarri absolutua, eta (2) metodologikoki axioma unibertsal gisa baliozkoa. ETA dagoen bitartean, politikoki eta metafisikoki ezinezkoa da Batasunak hari aurre egitea.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 78. orr.

Metafisikoki ezkongabea naiz.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 56. orr.


metafisikotu, metafisiko(tu), metafisikotzen du ad metafisiko bihurtu.

Historizismo enpirikoak, positibistak, historia desmetafisikotu guraz (Izpiritu unibertsal hegeldarra baztertuz), herrien izpirituak metafisikotu ditu, horiek -Espainia, Frantzia- esentzia eternal (denboragabeko) legez kontsideratuz.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 162. orr.


metafora 1 iz erkaketaren bidez hitz baten berezko adiera irudizko adiera batera igaroaraztean datzan hizkuntza baliabidea.

Markoa "mundura zabalik dagoen leihoa" delako metafora ezaguna.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 140. orr.

Distantzia psikikoaren metafora hori hitzez hitz hartu izan da zenbaitetan.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 105. orr.

Leihotik begiratzen du presoak, eta ez da metafora, bizitza bera metafora ez bada.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 11. orr.

Ez dago suaren metafora hoberik, urteak pasatuta ere memoria erretzen duen metafora baino.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 24. orr.

Metafora batekin esan badezaket, Mexikoko eguzkiak ezin izan zion lehortu erbesteak ariman utzitako mantxa.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 103. orr.

Ez litzateke zaila frogatzen ia edozer izan daitekeela edozeren metafora, halako giza eraikuntzak -beste metafora bat berau: saihesteko, metafora hitza errepikatu behar nukeen- giza adimenaren jokoetara etorkor baitira.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 10. orr.

-Zazpi karrera hasi nitian, eta zazpiak bat: ezer ez, alegia -Euskal Herriaren historiaren metafora egiten ari zela zirudien.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 228. orr.

Eta, azkenean bihurtzen dugu bizitza bera ere bizitzaren metafora, edo, hobeki, bizitzaren metaforaren metaforaren metafora.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 148. orr.

Zeru berundua, ahoan dastatzen dut metafora.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 18. orr.

Horien hitzez hitzeko eta metaforazko adiera.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 51. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Baina metafora sistema zertan burutzen da, ez bada hain justu, hitzean edo sintaxian?  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 107. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bizitzaren metafora (6); borrokaren metafora (3); gizartearen metafora (3); metafora berri (4); metafora edo ipuin (4); metafora erabiliz (3); metafora ezaguna (3); metafora gisa (16); metafora izan (4); metafora sistema (3); metafora zahar (3)

metaforarik gabe (3); metaforarik gabeko (3)

berezko eta metaforazko (3); metaforazko adiera (4)


metaforiko izond metaforari dagokiona, metaforazkoa.

Tratatu honetan ukitzen ditugun hitzen balioaniztasuna eta adiera metaforikoa azpimarratuko zaizkie.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 95. orr.

Adiera metaforiko horrexetan erabili izan da Lurraren mugak eta lekutako eskualdeak adierazteko, gure herrialdeetatik urrunak, esate baterako: [...].  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 106. orr.

Ez da ez metaforikoa ez alegorikoa.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 29. orr.

Nork uka, "hezurren guzizko hezur" honen edertasun metaforikoa?  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 262. orr.

Detektibeak "hiriaren simaurtegietan gerriraino sartu eta usain txar guztiak bereizten jakin behar duela" zioen modu erabat metaforikoan, noski.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 46. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

adiera metaforiko (7)

zentzu metaforikoan (3)


metaforikoki adlag era metaforikoan.

Kontsumituko duen hori aurki bere burua izango dela aintzat hartuta (eta ez metaforikoki bakarrik: gaur hartu ditugun proteina horietako batzuek, adibidez, eskuturreko hezur txiki baten partea osatuko dute), kontsumitzaileak biziki zaindu beharko du zikinkeriarik ez hartzea.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 108. orr.

Esan zezakeen, orobat, berak ez dituela poesia eta prosa bata bestetik bereizten, eta "metaforismo" hitzaren bidez hartu nahi izan diela mendeku, metaforikoki esanda, muga-ezarle eta mugazain guztiei.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 9. orr.


metaforismo iz

Irakurlea gauza bakoitzari bere izena ezarri gabe etsitzen ez dakiten horietakoa baldin bada, berriz, har beza, beldurrik gabe, honako palinpsestook izendatzeko egileak asmatu duen izena: "metaforismoak".  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 8. orr.

Esan zezakeen, orobat, berak ez dituela poesia eta prosa bata bestetik bereizten, eta "metaforismo" hitzaren bidez hartu nahi izan diela mendeku, metaforikoki esanda, muga-ezarle eta mugazain guztiei.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 9. orr.


metaforizatu, metaforiza, metaforizatzen du ad metafora bidez irudikatu.

Unamuno-k ideiak handik eta hemendik bildu, eta bere pentsamenduaren modura eraldatu egiten ditu, edo soil metaforizatu, literarioki baliatzeko, baliagarritasun hori baita berari oroz gain interesatzen zaiona, ez doitasun kontzeptuala.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 91. orr.

Dena da laua hemen, dena behar da idatzi, metaforizatu, letren iragazitik igaroarazi.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 89. orr.

Amurizak bertsogintza irauli zuela bere kantaerarengatik, bere metaforizatzeko gaitasunarengatik, bere sententzien eder-betearengatik.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 125. orr.


metaforizatze iz metafora bidez irudikatzea.

Irakurleak etengabeko metaforizatze esplizitu bat aurkituko du, zeinean kimika bera nahiz haren auzo-jakintzak (fisika, geologia, biologia...) berez direna eta zerbait gehiago bilakatzen baitira, metaforaren etimologiak eta definizioak nahi duenez.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 10. orr.


metaforizazio iz metaforizatzea.

Hitz konkretuak dira oso, asko behartu gabe metaforizazioan erabiltzeko zailak.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 133. orr.

Nik metaforizazioaren hanka kendu, eta irakurri eta ulertzeko poesia egin nuen, gero irakurleak bere gogoeta egiteko.  Berria - Kultura   2004-10-30


metagarri izond meta daitekeena.

Baina liparraren bizi-nahiak -carpe diem, carpe diem!- diruaren metaketa bezalako esperientzia metagarriak behar ditu bizi arlo guztietan.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 78. orr.


metagrama iz

Metagramak, berez, hizki bakar bat aldatzen du: zirt-zart genuke adibide ereduzkoa.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 34. orr.

Lau silabako metagrametara ere irits gaitezke: tiribili-tarabala, tirripiti-tarrapata.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 34. orr.

Lelo errepikakorrak eragingarriak izaten dira, eta metagrama mailakatuek errepikapenaren onurei progresioarenak gehitzen dizkiete.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 73. orr.


metagramatiko izond metagramarena, metagramari dagokiona.

Oihartzun metagramatikoa: hitza hizki bat aldatuta errepikatzen da.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 49. orr.

Pailazoen izenei erreparatzea besterik ez dugu egin behar, umeak eta errepikapen metagramatikoa estekatzen dituen loturaz ohartzeko.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 62. orr.


metagramatu, metagrama(tu), metagramatzen da/du ad metagrama bihurtu.

Mikel Taberna Irazokiren bi adibide ekartzen ditugu hona, kasu batean hitzak eta bestean silabak letania batean metagramatzen dituztenak.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 73. orr.

Joxerra Garziak, berriz, hiru mailako eskailera nahikoa du poesiatik ironiara igarotzeko, non hurrenkera alfabetikoan ematen baita metagramatzen den letra:  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 73. orr.


metahiri iz

Goilautada argazkiko arkitekturatan, berriz, kartoizko metahiri bilakatu zaigu hirian txoriak baino ez dira bizi.  Berria - Kultura   2004-11-20


metahistoriko (orobat meta-historiko) izond historiaren historiari dagokiona.

Hortik dator, azkenik, ezen gainerako zientziei dagokienez, euren sorrera historikoaren deskribapena, euren haztamuka ibiltzeena, euren porrotena, euren beranduko azaleratzeena lotzen dela geometriaren eredu metahistorikoarekin, bat-batean eta betiko agertzen dena lur-neurketaren lan arruntetatik.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 214. orr.

Enuntziatuen askotarikotasuna ez zaio menderatzen kontzeptuen koherentziari, ezta koherentzia hau ere idealtasun meta-historiko baten barnera biltze isilari.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 72. orr.


metahizkuntza (orobat meta-hizkuntza g.er.) iz hizkuntza batez mintzatzeko erabiltzen den hizkuntza.

Metahizkuntza hizkuntzari buruz hitz egiteko erabiltzen den hizkuntza bat da eta normalean aurrenekoa baino aberatsagoa izaten da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 141. orr.

Hizkuntz teoria, beraz, gramatika idazteko hizkuntzarentzat metahizkuntza den batean adierazita egongo da (gramatika bat eraiki dakiokeen edozein hizkuntzarentzat metahizkuntza dena).  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 162. orr.

Metahizkuntzaren eremuan oso erraza da "egia" "asegarritasun" bezalako kontzeptu semantikoetara laburtzea.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 133. orr.

Tarskiren egiaren kontzepzio semantikoak, hain zuzen, hizkuntza-objektu bat eta horri buruzko metahizkuntza inplikatzen ditu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 133. orr.

Nahiz eta azterketa formal baterako honen moduko enuntziatu batek inplikatzen duen meta-hizkuntzari dagokion desberdintzea.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 111. orr.


metairizpide iz irizpidei buruzko hirizpidea.

Ikus, halaber, Hockett-en eztabaida, hizkuntzalaritzarako "metairizpideei" dagokienez.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 162. orr.


metaka adlag piloka, kopuru handietan.

Zaldizkoen oldarra, ezpaten distira, lantzen tximistak! zaurituak pilaka, hilak metaka, hilotzak ezin konta ahala!  Elizen arteko biblia   Na 3,3

Telethon-ek jende multxo bat bildu du Herriko Etxeko gelan, joanden ostiralean, giro goxoenean, herritarrak ez badira ere metaka jin, beti buru bertsuak direlarik ageri.  Herria   2003-12-11

Jateko eta edateko, bazen denetarik metaka!  Herria   2004-10-28

Honela laburbildu du ikustaldia: "medioak xortaka eta mespretxua metaka".  Herria   2005-06-16


metakarpiano iz metakarpoari osatzen duten bost hezurreako bakoitza.

Hatz txikiaren metakarpiano hezurrean min du, odolbildu txiki bat medio, baina iragan bi egun hauetan dezente egin duela onera adierazi zuen burlatako atzelariak  Berria - Kirola   2004-02-27


metakarpo iz eskuaren hezurduran, ahurrari dagokion zatia, bost hezurrez osatua.

Metakarpo-hezurra hautsi nuen, kokotsean zauri handi samarra eta lepauztaia guztiz ubelduta.  Berria - Kirola   2006-03-03


metakarpofalangiko izond metakarpoarena eta falangeena.

Giltzadura txikiei erasaten die; behatz hezurren artekoei, metakarpofalangikoei eta metatartsofalangikoei, esate baterako.  Berria - Gaiak   2004-10-02


metaketa 1 iz metatzea.

Gaixotasunok proteina toxikoen metaketak sortzen ditu.  Berria - Gaiak   2006-05-09

Beraz, usteek erlazionatu egin behar dute elkarrekin, sistema edo taldea ez dadin izan soilik metaketa.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 119. orr.

Gainazaletik hurbilen zegoen geruzak subkontzientzia pertsonala zirudien, pertsonak bere bizitzan zehar izandako banako esperientzien metaketa.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 328. orr.

Batak banako "atomikoen" metaketa huts gisa irudikatzen du gizartea, eta besteak gizartea organismo bezala.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 428. orr.

Ezagupenei dagokienez euren metaketa amaigabea alde batera uzten dute.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 10. orr.

Zientzian egien metaketa lineala onartzen bada bakarrik [...] zatiketa historiko bakarra baino ezingo da deskribatu.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 213. orr.

2 (ekonomian)

Metal bitxien metaketa, aurrenik, estatuaren kreditua ziurtatzeko eta gerra finantzatzeko bidea zen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 36. orr.

Kapitalismoak gaitasun harrigarria du aberastasunen metaketa sustatzeko.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 138. orr.

Aberastasunen metaketa merkatariaren berezko helburua bihurtzen da.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 23. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Japonia zen, une hartan, europarra edo europar biztanleek jendeztatua ez zen metaketa-leku beregain bakarra.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 57. orr.

Sistemaren zentroa metaketa-ardatz batetik beste batera igarotzen da: Amsterdam, Londres, New York.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 47. orr.

Fordismo deitu ohi zaio konbinazio horri, hots, intentsibo bihurturiko eta barne-merkatuen hazkundean oinarrituriko [...] metaketa-dinamikaren eta gizarte-konpromisoen estatu-erregulazioaren konbinazioari; izan ere, konpromiso horiei esker bideratu ahal izan zen metaketa-dinamika hori.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 105. orr.

Desberdintasun horrek [...] metaketa-prozesu ororen bi osagai nagusirekin du zerikusia: kapitalarekin eta lanarekin.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 141. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Atzo, ordea, Miarritzeko [...] ordaintokietako leihatiletan ez zen auto metaketarik.  Berria - Harian   2005-08-30

Elbarri eta itsu: halako zigor-metaketa izango zen.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 209. orr.

Indar metaketak konfrontazio demokratikora eraman behar duela.  Berria - Euskal Herria   2006-05-06

Talde abertzaleen indar metaketaren alde.  Berria - Euskal Herria   2004-07-16

-Guk, emanaldien eraginez, sarri izaten ditugu tentsio metaketak.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 35. orr.

Gizarte-posizioa eta finantza-metaketa nahastera jotzen duen gizarte-egituraren lehen adibidea.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 23. orr.

Kapital metaketaren erritmoa oso geldoa izan zen.  Berria - Kirola   2006-01-21

Abadearen eta konbentuaren artean agerturiko leizea aberastasun-metaketak eragin zuen neurri handi batean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 137. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aberastasunen metaketa (3); indar metaketa (45); indar metaketa bat (3); indar metaketa lortzeko (3); jende metaketa (3)

abertzaleen indar metaketaren (3); indar metaketaren (8); indar metaketaren alde (4); kapitalaren metaketaren (3)


metakontraste iz

Oso kasu ikusgarria, eta sarri nabarmendu izan dena, metakontrastearena da: argizko bi estimulu elkarren segidan oso denbora laburrean datoz, eta bigarrena lehenengoaren "osagarria" da espazioari dagokionez.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 36. orr.


metakor izond metatzeko joera duena.

Adimen-lan metakorraren bidez giza ikerketak pixkanaka ezagutu zezakeela.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 306. orr.

Egungo bertsolaritza ez da dagoeneko "metakorra, analitikoa baino areago".  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 165. orr.

Ongen aburuz, formula bidezko jardunbidean oinarritzen da ahozko testuen produkzioa, eta horregatik dugu ahozko mintzamoldea metakor ez analitikoa.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 165. orr.

Kultur eragin siriako eta helenikoek Arabiarantz izandako irradiazio luze eta iraunkorrak gizarte-ondorio metakorra sortu zuen, Mahoma profetaren ibilketa pertsonalean dramatikoki agertua zena.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 68. orr.


metakrilato 1 iz plastiko garden, zurrun eta arina, askotan kristalaren ordez erabiltzen dena.

Zezen-plazaren ondoan azken alkateak eraikiarazi zuen metakrilatozko Eiffel dorrearen erreplika ikusten dut.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 10. orr.

Apokaliptiko, dekonstruktibo, identitario eta horien tankerako berba zantar metakrilatozkoak.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 168. orr.

2 metakrilatozko zatia.

Gero zezenketen erdi fikzio-erdi errealitate krudelean sartuko gaitu, eskultura mehe eta borobilen bidez, aurrerago dauden koloretako metakrilatoetan PPren gobernuaren kontrako mezu politikoak fikziotik atera arte.  Berria - Kultura   2006-04-02


metakritika iz

Hiru ataletan banatzen da: (i) estetikaren filosofia (edertasunaren filosofiaren ordezkoa egun), (ii) artearen filosofia, eta (iii) kritikaren filosofia (metakritika).  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 229. orr.


metal (orobat metale g.er.) 1 iz gai bakuna, beroaren eta elektrizitatearen eroale ona, distira berezia duena.

Metala, zura edo oihala ditu bere ekaiak; pigmento naturalekin, akrilikoekin edo oliodunekin du margotzen.  Herria   2004-05-06

Jendeak dio berrehun urte badituela, eta edozein metal urre bihurtzeko gai dela.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 97. orr.

Zilarrak, metal gisa, balio bat du beste merkantzia guztiek bezala.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 74. orr.

Metal horretako denarioak egin zituzten, hamar as balio zutenak, edo kobrezko hamar libera.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 83. orr.

Metalaren freskotasuna senti nezakean azalean.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 59. orr.

Urteak eta urteak ematen zituzten alkimistek laborategietan, metalak arazten zituen suari begira.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 115. orr.

Harlauza bat lur arrasean, burdinazko sei zutabe gainean, metal bereko kate beltz lodi bati eusten diotenak.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 456. orr.

Ahoa eta eskutokia metal berekoak zituen sastagai bat.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 111. orr.

Alanbikea, su txikiak, metalezko eta beirazko ontzi eta lanabesak edonon.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 22. orr.

Metalezko harraskan erretako erretratua.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 149. orr.

Ate hermetiko bat besterik ez, metalezkoa, judas batekin.  Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana», 2003 - 49. orr.

Argiaren intentsitatea eta maiztasuna nolakoak diren, metalak elektroi gehiago edo gutxiago askatuko ditu.  Berria - Harian   2005-02-11

Penduluak metala ukitu du orduantxe.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 91. orr.

2 (izenondoekin)

Beruna metal iluna, astuna eta biguna da.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 100. orr.

Lepoa biratu zuenean, metal hotzaren kontaktua sumatu zuen kolkoan.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 162. orr.

Metal goriaren distira zuen, eta suaren antzeko zerbaiten erdian zegoen.  Elizen arteko biblia   Ez 1,27

Neure uste ona ez dut inoiz urrean jarri, ez diot metal finari esan: "zuregan dut konfiantza".  Elizen arteko biblia   Jb 31,24

Metal leuna distira itsugarri batez bete zen.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 46. orr.

Metal landuzko turutak joz.  Elizen arteko biblia   Si 50,16

Izokina, zilar landua iduri, ezkatak metal leunduan gubilez joka eginda dauzkana.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 147. orr.

Aza zuri ikaragarriak, trinkoak eta gogorrak, metal hitsezko bolak bezalakoak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 50. orr.

Sodioa metal dejeneratua da: izan, hitzaren zentzu kimikoan baino ez da metala, ez noski eguneroko hizkuntzarenean.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 86. orr.

Errausketatik sortutako metal astunek (merkurioak, kadmioak...) nerbio sistema zentralean kalte konponezinak ere eragiten dituztela gaineratu zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-04-20

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Metal pieza bat grabatzen ari zen, esku batean zizela eta bestean mailua hartuta.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 107. orr.

Duisburgeko Thyssen metal fabrikan.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 167. orr.

Aireportuetako metal-detektoreetan. Jainkoek dituzte lurpean metal-meen zainak hazarazten, baina isilpean dauzkate, ezkutaturik.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 115. orr.

Zerratxoarekin metal-zatitxo bat ebaki nuen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 262. orr.

Ez da ulertzekoa. Aski da harri-puska txiki bat metal-kopuru handiak urre bihurtzeko.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 116. orr.

Argi zetorren azterketetan, neurriz gainezko metal kontzentrazioa zeukala Senperenak zainetan barrena.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 121. orr.

Metal-hots ozen bat entzun zen, gero txinparta-hotsa.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 65. orr.

· Beren zina bide zen, metal-eraldatzaileena, alegia.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 144. orr.

4 musika estiloa, rock gogorraren alorrekoa. ik beherago 7.

25 urte metala eta popa uztartzen.  Berria - Kultura   2006-03-30

Metal alemaniarren ahotsa.  Berria - Kultura   2006-02-02

Metal progresiboa egiten du boskote honek.  Berria - Kultura   2004-06-11

Metal melodikoa egin dute, indartsua, baina zaindua.  Berria - Kultura   2004-06-12

Euskal Herriko metal musikaren berri zabala izan nahi duenak Interneteko Herriko Burdina (www.herrikoburdina.net) web atarian dauka informazio iturri nagusienetako bat.  Berria - Kultura   2006-03-08

Bilbo Hiria lehiaketako metal sailean euskal talde onenaren saria eskuratu du aurten Materia taldeak.  Berria - Kultura   2004-10-28

Bazuten garaia betiko ametsari heltzeko, metal talde indartsua sortzeko, eta ingelesez abesteko.  Berria - Kultura   2004-06-12

Rock, hardcore, metal eta pop erritmoak.  Berria - Kultura   2004-11-14

Kudai taldeak metal doinuak eta giro industrialak uztartu ditu 'Hutsa' lehendabiziko diskoan.  Berria - Kultura   2004-06-05

Los Angelesen sortu zen taldea, eta harekin batera soinu berri bat ere bai: cyber metala.  Berria - Kultura   2006-04-20

Lehenengoak, Altzairu goria-k, 15 talde biltzen ditu, heavy metal, death metal, trash metal eta black metal estiloak jorratzen dituztenak.  Berria - Kultura   2006-03-08

Rock-metal melodikoaren ildotik.  Berria - Kultura   2004-08-12

5 metalgintzako enpresen sektorea. ik metalgintza 2.

Metalaren negoziazioari «ahal den esparruetan» ekin nahi dio ELAk.  Berria - Ekonomia   2004-07-28

Metalaren hitzarmena sinatzeko negoziazioen etena salatzeko.  Berria - Ekonomia   2004-06-19

Bizkaiko metaleko lan hitzarmena negoziatzeko.  Berria - Ekonomia   2004-07-09

Arabako metaleko 450 ordezkari SEAren atarian.  Berria - Ekonomia   2004-04-03

Lau sindikatu nagusiek (ELA, CCOO, LAB eta UGT) manifestaziora deitu dituzte Arabako metal sektoreko langileak.  Berria - Ekonomia   2004-05-21

Ehunaren eta metalaren sektorean izan diren [itun] azkenekoak, berriz, 2001-2002rako hitzartu ziren.  Berria - Ekonomia   2004-04-08

CCOOk Nafarroako metalean grebara deitzea proposatu du.  Berria - Ekonomia   2004-05-20

Nafarroako Metalaren greba bertan behera utzi dute sindikatu guztiek.  Berria - Ekonomia   2004-03-27

Urtarril hartan, metalaren arloko milaka langilek greba egin zuten Bilbon.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 202. orr.

Alemaniako metal arloan greba eta lanuzteekin jarraituko dute.  Berria - Ekonomia   2006-04-20

Ramon Gorriz Espainiako CCOOko Metaleko buruak.  Berria - Ekonomia   2006-04-11

ELA-Metaleko idazkari nagusi Adolfo Muñozek.  Berria - Ekonomia   2004-10-09

Muñozenak ildo beretik jo du LABeko Metaleko arduradun Angel Mateok.  Berria - Ekonomia   2004-04-17

ELAko Metaleko Federazioko idazkari nagusi Adolfo Muñozen irudiko, [...].  Berria - Ekonomia   2004-04-17

Bizkaiko Metaleko Enpresen Federazioak.  Berria - Ekonomia   2006-05-05

Arabako Metalerako hitzarmen «duina» eskatu dute sindikatuek.  Berria - Ekonomia   2004-02-14

6 ez-metal gai bakuna, beroaren eta elektrizitatearen eroale txarra, distirarik ez duena.

D. irakasle jaunak [...] hauts mirrin jakin batetik gramo doi bat eskuratzen zigun: hurrengo egunerako analisi kualitatiboa burutu behar zen, hots, zein metal eta ez-metalez osatua zen adierazi.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 61. orr.

7 heavy metal heavyaren muturreko aldaera.

Heavy metal klasikoa bukatzeko.  Berria - Kultura   2004-01-02

Heavy metalaren atalean zuzeneko emanaldirik onenaren saria Metallicak eraman zuen.  Berria - Kultura   2004-02-10

· Trikitixa zen garaiko rockanrola; emakume horiek dantzan ikusita, konturatuko ginateke Elvis Presleyren gerri-mugimenduak txorakeria hutsa zirela, eta heavy metalkideen kontorsioak mugimendu basatiak, ez arte eta ez grazi.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 72. orr.

8 metal bitxi (11 agerraldi, 2 liburutan)

Metal bitxiak metatzea zela haien [merkantilisten] iritziz nazio-aberastasunaren irizpiderik seguruena. Europak inportaturiko metal bitxien eta bizigarrien balioak, garai hartan, bost aldiz biderkatzen zuen Europa barneko gariaren salerosketaren balioa.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 35. orr.

Kontinentea pobrea zen metal bitxietan.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 27. orr.

Merkurioaren bidez metal bitxiak lortzea.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 232. orr.

9 metal preziatu (11 agerraldi, 5 liburu eta 2 artikulutan) metal bitxia.

Ez dute industriarik eta arterik; ugari dituzte metal preziatuak, eta besterik gabe eskuratzen dituzte izaditik.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 28. orr.

Metal preziaturik ez dutenez, ez eta lurrinezko prentsa, laminagailu eta sufre-azidorik, altxor-dirurik txanpontzeko, [...].  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 162. orr.

Banekien Lajosek ukitutako orok galdu egiten zuela jatorrizko izaera; eraldatu egiten zen, metal preziatuak antzinako aztien arragoetan bezala...  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 26. orr.

Urrea, zilarra edo platinoa ez da, baina Lakhsi Miwal Mittalen [...] pentsamenduan metal preziatu bakarra litzateke altzairua.  Berria - Ekonomia   2006-01-28

· Urrea metal preziatua da oso.  Berria - Gaiak   2004-08-26

10 metal ur (7 agerraldi, 4 liburu eta artikulu 1ean) ur minerala.

Azelga batzuk jaten ziharduen, eta metal-ura edaten.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 68. orr.

Erreumatismoa: ur erradioaktiboak, bikarbonatuak (bikarbonatu kloruratuak), sulfuratuak, karbogaseosoak eta metal urak.  Berria - Euskal Herria   2004-04-01

11 metal urtu

Idolo bat eta metal urtuzko irudi bat daudela.  Elizen arteko biblia   Epa 18,14

Ez jo sasijainkoengana eta ez egin metal urtuzko idolorik.  Elizen arteko biblia   Lb 19,4

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

heavy metal (4); metal arloko (4); metal astun (3); metal astunak (6); metal astunen (3); metal bat (5); metal beltzezko (3); metal bitxien (7); metal hots (6); metal hotsa (4); metal hotza (3); metal preziatu (3); metal preziatuak (3); metal puska (6); metal urre (3); metal urtuzko (8); metal zati (4)

ccooko metaleko federazioko (3); gipuzkoako metaleko hitzarmena (5); metaleko arduradun (3); metaleko arduradunak (3); metaleko federazioko (5); metaleko hitzarmena (6); metaleko idazkari (5)

metalezko ate (5); metalezko disko (3); metalezko eskaileretan (3); metalezko esku (3); metalezko hesi (3); metalezko hodi (3); metalezko idoloak (3); metalezko kutxa (3); metalezko objektu (3); metalezko pieza (5); metalezko pieza bat (3); metalezko pistola (3); metalezko sare (3); zurezko nahiz metalezko (3)


metaldun izond metala duena.

Chinook izokinak ur hotzagoak behar ditu, Alaska aldekoak, eta, gainera, aztertu ditudan ale guztiak, izan metaldun edo metal gabeko, denak ziren bertako espeziekoak.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 123. orr.


metale ik metal.

metalengoaia iz metahizkuntza.

Mariren ezak dio ez dagoela metalengoaiarik (ezin dira mitoak distantzia objektibotik ikusi, norbera mitotik libre egon), ez dagoela egiarik norberak eza, ezina, errakuntza ezagutu gabe.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 87. orr.


metaleztatu izond metalezko babesak dituena.

Gutako gehienok ez genuen tapa metaleztatua zuen bibliatxorik bertan, jakina.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 136. orr.

Maleta beltz bat dakar berekin, ertz metaleztatuak dituena, argazkilariek erabiltzen duten horietakoa.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 14. orr.

Herrerako geltokian trena geratu zeneko, Veronica bezala ezaguna zen emakumeak ertz metaleztatuak zituen maleta hartu eta berriro abiatzear zegoen trenetik irten zen.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 207. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ertz metaleztatuak (4)


metalgin iz metalezko gauzakiak egiten dituen langilea.

Gure herrian egon zen biharamunean Hernaniko Orbegozo lantegiko metalginek hirurogei metro luze zen tximinia jasotzen amaitu zuten, laurogeita hamar egunetan izerditu ondoren eta milioi erdi adreilu erabilita.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 265. orr.


metalgintza 1 iz metalezko gauzakiak ekoizteko tekniken multzoa. ik metalurgia.

Metalgintzako enpresa batean garraiolari ibiltzen zen goizetan.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 24. orr.

Hiri hura izan zen errusiarrek Siberian sorturiko lehen industrigunea, eta kanpaien galdategia eta metalgintzako fabrika ederrak nabarmentzen ziren inguruetan.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 177. orr.

Brasilek behar zituen aldaketak lau urtean egingo zituela agindu zuen metalgintzako langile ohi Luis Inazio Lula da Silvak.  Berria - Mundua   2004-01-02

Bizkaiko Metalgintzan 5.000 bat lanpostu galdu ziren iaz, eta ekoizpena %2 jaitsi zen ia.  Berria - Ekonomia   2004-04-28

Metalgintzako sektorearen egoera jarri zuen SEAko eledunak egoeraren erakusle.  Berria - Ekonomia   2004-05-08

2 metalgintzako enpresen sektorea. ik metal 5.

«Udazken beroa» iragarri dute metalgintzan, negoziatu ezean.  Berria - Ekonomia   2004-06-29

Itun «duinen» alde batu egin dira metalgintzako sindikatuak.  Berria - Ekonomia   2004-06-26

Metalgintzan eta irakaskuntzan egin nahi dute, bereziki, aurten eskubideen aldarrikapena.  Berria - Euskal Herria   2006-03-07

Zurgintza eta Metalgintzako negoziazioak, amaituta.  Berria - Ekonomia   2004-06-22

Metalgintzako ituna duten langileei.  Berria - Harian   2006-01-11

Dani Gomez ELA-Metalgintzako idazkariak langileei babesa agertu die.  Berria - Euskal Herria   2006-02-23

«Euren jarrera malgutzeko» eskatu zien LABeko Metalgintzako idazkari Igor Urrutikoetxeak patronalei.  Berria - Ekonomia   2004-06-29

Metalgintzan akordiorik ez duela espero adierazi zuen.  Berria - Ekonomia   2004-05-08

Jarrerak urrun Alemaniako metalgintzan.  Berria - Ekonomia   2006-04-22

ELAko Metalgintzako arduradun Mari Cruz Elkorok.  Berria - Ekonomia   2004-06-26

Enpresaburuen iritziak laburbildu ditu Bizkaiko Metalgintzako Enpresen Federazioko presidente Jaime Fernandezek: [...].  Berria - Ekonomia   2004-04-17

3 (hitz elkartuetan)

Haren aita, Albert Weber, metalgintza arloko enpresa-gizona zen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 133. orr.

Tolosaldeko metalgintza alorreko arduradun izan zen gero, eta CCOOren sorreran ere hartu zuen parte.  Berria - Euskal Herria   2006-04-26

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bizkaiko metalgintza (4); bizkaiko metalgintza enpresen (3); gipuzkoako metalgintza (3); metalgintza enpresen (4)

gipuzkoako metalgintzan (7)

metalgintzaren negoziazioan (3); nafarroako metalgintzaren (3)


metaliko 1 izond metalezkoa.

Ate metalikoaren hotsa entzun duzu berriro.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 131. orr.

Harraska metalikoa argitzen du sugar bat-bateko batek.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 189. orr.

Botiken kristalezko ontzi koxkorrak eta goma korapilatu batez itxitako kutxatxo metalikoak.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 104. orr.

Estalki metalikoa hortzekin kendu eta trago luzea eman zion.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 86. orr.

Estilo modernoko lanpara metaliko beltzak.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 133. orr.

Goiko solairuetako komun batekoa izan behar zuen ur-parrastada hodi metalikoetan behera.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 121. orr.

Apalak, artxibategiak, janztegi eta trenkada metalikoak.  Herria   2001-08-02

270 tonako pieza metaliko bat maniobratzen ari zirenean.  Berria - Ekonomia   2006-02-15

Gerra hotsek bor-bor jarri dituzte lehengai metalikoen eta petrolioaren prezioak.  Berria - Ekonomia   2006-04-12

Nikel metalikoa, burdina bezala, magnetikoa da.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 108. orr.

Pentsa daiteke lohi horiek garraiatzen dutela onkailu kimikoek baino aise elementu metaliko pozoitsu gehiago?  Herria   2003-11-06

Espektrometroaren arabera nukleo metalikorik gabeko kondrita karbonatuzko arroka puska bat izan zitekeena.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 91. orr.

2 irud/hed

Aitaren gorputz handiaren usain metaliko eta hotza.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 11. orr.

Zapore metaliko batek betetzen zidan ahozuloa.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 123. orr.

Gillotinaren hots metalikoak lehendabizi Anneren burua bere gorputz zuriz jantzitakotik eta gero Maríarena bere gorputz urdin laruz jantzitakotik bereizi zituenean, orduantxe bakarrik isildu omen zen orkestra.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 172. orr.

Ahots metaliko batek eten zien bat-batean jarduna.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 47. orr.

Antonio de Truebaren irudiaren begirada metalikoak argitu digu dendarako bidea.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 63. orr.

Ñirñir metaliko bat aterarazi dio goizeko eguzkiak ezkutaleku batean aparkatutako Toyota zuriari.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 114. orr.

Noizbait, behakoa lurrerantz jaitsi nuelarik, dar-dar metalikoaren antzeko zerbait atzeman nuen ilunpean, dirdirazko lerro argitsu bat, eta ohartu nintzen ur-xirripa batek iragaten zuela borda alderik alde.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 215. orr.

Berez, zingirak baino areago, aintzirak ziren haiek, eta eguzkiak non jo, handik sortzen zuen distira, urrezkoa edo, zehazkiago, eztainuzkoa, metalikoa nolanahi ere.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 23. orr.

Ez al ziren hitz horiek nire ezpainetatik osorik atera, sumatu nuen [...] zarata baten isla argi, huts, metaliko eta durunditsua, itxuraz hala ere itoa.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 53. orr.

Bere soineko berde-metalikoaren barruan, Ellen zurrun sentitzen zen, burdinazko estatua baten gisan.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 359. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ahots metaliko (3); egitura metaliko (4); hots metaliko (3)

ate metalikoa (3); hots metalikoa (6); soinu metalikoa (4); zarata metalikoa (3)

ate metalikoak (3); bola metalikoak (3); hots metalikoak (5)

lehengai metalikoen (4)


metalikodun izlag metalikoko.

Ohartu nintzen bidea bere atzean hasten zen lautada zabaletik bereizten zuela berdin tolestutako habe lerro batek, distira metalikodun txarrantxaz loturik.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 89. orr.

Nire begien aurrean beste gela bat zabaldu zen, gris kolore ia metalikoduna, dirdira ñimiño moduko bat isurtzen zuena etengabe.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 67. orr.


metalinguistiko iz metahizkuntzari dagokiona.

Esaldien arteko harreman gramatikalak, proposizioen arteko harreman logikoak, hizkuntza objektu baten eta bere arauak definitzen duen hizkuntzaren arteko harreman metalinguistikoak, esaldien multzoen (edo osagaien) harreman erretorikoak.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 116. orr.


metalistiko izond metalezko musika tresnez gauzatua.

Indiako eta Marokoko errito metalistiko eta exotikoak pop-arekin nahasten dituzte.  Berria - Kultura   2004-06-11


metaliterario izond metaliteraturari dagokiona.

Eta testu metaliterarioak gustuko zutenek hemen ere topatuko dute zer irakurria, beste egileak aipatzeko joerari muzin egin ezinean.  Berria - Kultura   2004-12-02

Pertsonaia batzuk oso metaliterarioak dira akaso, baina ez dut bilatu hori.  Berria - Kultura   2006-04-06

Borges metafisiko-teologikoa (metaliterarioa?).  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 12. orr.


metaliteratura iz literaturari buruzko literatura.

Inoiz baino arrazoizkoagoa da hemen metaliteratura hitz potoloa erabiltzea, hain zuzen ere literatur baliabideen eta literatur hizkuntzaren gaineko literatura baita hau.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 10. orr.

Besteetan baino metaliteratura gehixeago dago hemen: protagonista idazle bat da, Sidney Orr, gaixoaldi baten ondoren nobela bat idazten hasten dena, non protagonista editore bat den; istorio baten barruan beste bat, modu errekurtsiboan gainera, [...].  Berria - Kultura   2004-12-29

Batzuek [...] intelektualki jokatu eta metaliteraturaren babesa bilatzen dute; beste batzuek, berriz, mamuak eta gainerakoak tonu umoretsu edo nabarmenarekin nahastuz, ironiaren ezkutua eskuratzen dute; gainerakoek, Ende eta Tutuolaren ildokoek, ukatu egiten diote bere buruari babes oro, eta lotsarik gabe kontatzen dituzte beraien mamu istorioak. Aztergai konplexua da parodiarena, hitz jolasetatik metaliteraturara igarotzen dena.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 77. orr.

Baina askoz zabalagoa da imitazioaren aginpidea, metaliteraturaren eremuetan barrena parodiara, pastixera, plagiora eramaten gaituena.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 198. orr.


metalizatu 1 izond metal geruza batez estali dena.

Nazien hegazkin bat erori zen Armentia aldean, eta gogoan dut hondarrekin amak zetazko alkondara bat egin zidala, zeta metalizatua estalki modura erabiltzen baitzen hegazkinetan.  Berria - Euskal Herria   2004-07-04

2 distira metalikoa duena.

Eguzkia dirdaika ibilgailuetako kristaletan eta karrozeria metalizatuetan.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 12. orr.

Denek zekiten margoberritu nahi zuela bere 404 metalizatua.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 196. orr.

Ñir-ñir egiten zuen karrozeria margotu berriko gris metalizatuak; distiraka, orobat, autoaren edergarriak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 342. orr.


metalki iz gai metalikoa.

Lohiek onkailu kimikoek baino metalki kutsadura gutiago ekartzen badute, [...].  Herria   2003-11-06

Kasik kontroletako emaitza guziak norma baino biziki gorago dira, gainerat asko metalki pizuen emaitzak falta dira txosten hortan.  Herria   2002-11-07

Auto eta hegazkinetan gero-ta usuago metalkien ordez ekai konpositoak baliatuak dira.  Herria   2004-12-09


metalkide
1 heavy metalkide iz heavy metaleko talde bateko kidea.

Trikitixa zen garaiko rockanrola; emakume horiek dantzan ikusita, konturatuko ginateke Elvis Presleyren gerri-mugimenduak txorakeria hutsa zirela, eta heavy metalkideen kontorsioak mugimendu basatiak, ez arte eta ez grazi.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 72. orr.


metalofono iz metalezko xaflak dituen xilofonoa.

Nire ustez, momentu batzuetan bateria, Gilmore, gehiegi entzuten zen (ez horrela metalofonoa, bongoa eta bestelakoak, Currie).  Berria - Kultura   2004-08-27


metalogika iz sistema logikoen osagaien edo nolakotasunen azterketa.

Hori egitean metalogikaren arloan sartzen gara.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 142. orr.


metalogiko izond metalogikari dagokiona.

Logika, adibidez, hizkuntza irekia da, onartzen baitu hizkuntza metalogikoa.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 133. orr.

Logika bati eska diezazkiokegun propietate metalogiko garrantzitsuenen artean bi aipatuko ditugu hemen: zuzentasuna eta osotasun semantikoa.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 142. orr.

Proposizioen logika honek propietate metalogiko interesgarriak ditu; besteak beste, honako hauek azpimarratu nahiko genituzke: logika honentzako ohiko sistema formal bat finkatu ondoren, zuzena eta osoa dela gertatzen da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 146. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

propietate metalogiko (3)


metaltxo iz metal zatitxoa.

Denetarik dago, botika oso bat: kosto harria, tabako pakete baten zelofanean; hiru mikropuntu, poltsatxo batean; farlopa gramo erdia -gutxi gorabehera-, Bimbo ogia ixteko erabiltzen den metaltxo gorriaz zarratutako plastikotxo batean.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 107. orr.


metalurgia 1 iz mehetatik metalak ateratzeko eta eraldatzeko tekniken multzoa. ik metalgintza.

Industriari dagokienez, urte osoan 1.214 enpresa ikertuko dituzte, istripu gehien izan zituzten jarduerak aintzat hartuta: metalurgia, metalezko produktuen fabrikatzea, eta makineria eta ekipo metalikoen ekoizpena.  Berria - Ekonomia   2006-03-24

Ez Burdinazko Metalurgiako sektorean.  Berria - Euskal Herria   2004-10-07

2 (hitz elkartuetan) ik metalurgiko.

Inazio langileburu putakumeari egin zizkioten putakumekeriak, bigarren metalurgia-tailerra zabaldu zutenekoak, sindikatuko lehenengo zelula antolatu zutenekoak, 1977ko greba basatia.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 168. orr.

Gaur egun, Metalurgia alorreko enpresak ez dauka dirurik lanbide zerga ordaintzeko.  Berria - Ekonomia   2004-02-14

Baionako metalurgia sektorearen krisiaren atal berri bat.  Berria - Ekonomia   2004-02-22

Felipe Lopez CCOOeko Mehatzaritza eta Metalurgia Federazioko idazkariak.  Berria - Ekonomia   2004-02-20

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

metalurgia federazioko (3)


metalurgiko 1 izond metalurgiari dagokiona. ik metalurgia 2.

Beharginak 35 urte zituen, Bilbokoa zen eta Iurretako lantegi metalurgiko batean egiten zuen lan.  Berria - Ekonomia   2004-08-31

Hiri hori, hortaz, industrigune garrantzitsua da, eta haren inguruko lurraldean ugariak dira fabrika metalurgikoak eta platinoa eta urrea garbitzeko ustiategiak.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 169. orr.

2 iz metalurgia alorreko langilea.

Isil-isilik gelditu nintzen armairu barruan [...] hiru metalurgikoak elkarri besarkaturik lo gelditu ziren arte.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 90. orr.


metalzale iz metal musikaren zalea dena.

Udo txikiak ereserki batzuk eskaini zizkion metal azkar eta pisutsuari (Fast as a shark, Balls to the wall, Metal heart) eta oraindik ere metalzaleen ikono handia izaten jarraitzen du, ordudanik bere ibilbidea gorabeheratsua izan den arren.  Berria - Kultura   2006-02-02


metamadarikatu, metamadarika, metamadarikatzen du ad adkor guztiz madarikatu.

Parisen Finkielkrautek, Absolutuaren amorez, diferentziarekin operatzen duten zientzia moderno guztiak metamadarikatzen dituen antzera, historialariak eta antropologo eta soziologoak alegia, berdin-berdin egingo da hemen Batasun Hori-gorri Haustezinaren amodioz, hori sekula aipatu gabe noski.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 155. orr.


metamero iz harren eta artropodoen gorputza banatzen den eraztunetako bakoitza.

Metamero errepikatuz eraikitzen da, segmentu edo zelula anitzeko modulu modukoz.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 62. orr.


metamorfatu, metamorfa, metamorfatzen da ad formaldatu.

Eguerdietan Proteo bazterrera etortzen zen atseden hartzera, eta itxura desberdinetan metamorfatzen zen, basurdez, zuhaitzez, harkaitzez, etsaien tronpatzeko.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 142. orr.


metamorfiko izond eraldatzen dena, metamorfosia jasaten duena.

Ez dago egia bakarrik, ez egia absoluturik, egiak metamorfikoak dira; egia ez da inoiz bene-benetan egia, parte bat hitzekin apaindu edo ezkutatu edo makillatu, manipulatu egiten dugulako, geure neurrira ekartzen.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 368. orr.


metamorfosi 1 iz gauza batek izaera aldatu eta beste bat bilakatzea. ik itxuraldatze.

Orduan metamorfosi txiki mordo bat pilatzen da nigan, nik erreparatu gabe, eta gero, egun batean, benetako iraultza bat gertatzen da.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 30. orr.

Zintzurretik helduko genion Proteori, bertatik etengo haren metamorfosi ezertaragabeak, Platonetik Agustinera, Agustinetik Tomasera, Tomasetik Hegelera, Hegeletik Crocera.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 42. orr.

Tinpanoak egiten du mugimendua hots bihurtzeko metamorfosi harrigarri hori.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 224. orr.

Weberren gai bati buruzko metamorfosi sinfonikoa.  Berria - Kultura   2006-04-26

Metamorfosi semantikoei esker.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 99. orr.

Itxura batean adimenaren mugak gainditzen zituen metamorfosi sekulako hori nolabait azaltzeko, zenbait enbriologok halako bizi-indar edo bat aipatzen zuten, "garapen-printzipio" bat, fisikaren legeekin zerikusirik ez zuena.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 49. orr.

2 animalia batzuen anatomia-aldaketen multzoa.

Orain arte San Mamesen beldurra zabaltzen zuten lehoiak uso bilakatu dira, metamorfosi ikaragarria nozitu balute bezala.  Berria - Kirola   2006-01-10

3 (hitz elkartuetan)

Kontrol kabina presurizatuan bi kreatura adimentsu zihoazen, bi afrodita nerabe eta sustantzibako, metamorfosi garai arriskutsuan gainera, paralaxia akats ñimiño batengatik [...] Lurraren eremu grabitatorioan sartuak zirenak. · Barne metamorfosi luze bat eskatzen du, egonarria eskatzen duen lan bat, etengabe berritzen den froga gainditu beharra.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 95. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bere koadroen metamorfosia (3); kafkaren metamorfosia (3); koadroen metamorfosia egiten (3)


metamusika iz doinu harmoniatsu eta hotz sinkronikoen konbinaketa, entzulea erlaxatzea helburu duena.

Metamusika eta kontrola.  Berria - Kultura   2006-04-06


metanfenamina ik metaanfetamina.

metanizatu, metaniza, metanizatzen du ad metano bihurtu.

69.000 tona hondakin metanizatzeko gunea eta urtero 87.000 tona hondakin metatzeko leku egokia sortu beharko dira xedea osatzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-11-09


metanizazio 1 iz metanizatzea.

Nuetek azaldu zuenez, erraustearen alternatiba metanizazioa da.  Berria - Euskal Herria   2004-05-21

Gune horietan zaborraren tratamendu ezberdinak egiten dira, metanizazioa eta konpostajea kasu.  Berria - Euskal Herria   2004-05-21

Hondakin grisei dagokienez, bio-hondakinak biltzeko egiturarik ez dagoen tokian mekanikoki eginen da hondakinen prestaketa eta bereizketa, azkenik metanizazioa lortzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-11-09

2 (hitz elkartuetan)

Bereizketa mekanikorako gunea eta metanizazio gunea.  Berria - Euskal Herria   2004-07-30

Papera eta hondakin berdeak bereizi ondoren, gelditzen diren hondakinak mekanikoki bereiziko dira metanizazio prozesuari ekin aitzin.  Berria - Euskal Herria   2004-07-30


metano 1 iz gas usaingabe eta koloregabea, erraz gartzen dena (CH4), hidrokarburo aseen saileko lehena.

Lur planetan metanoa bakterioek sortzen dute hein handi batean.  Berria - Gaiak   2004-08-28

Biogasa metanoz eta karbono dioxidoz osatuta dago batez ere, baina nitrogenoaren, oxigenoaren eta hidrogeno sulfuroaren arrastoak ere baditu.  Berria - Euskal Herria   2004-02-25

Titanen hego poloan metanozko lainoa atzeman du Cassinik, ustez.  Berria - Gaiak   2004-07-06

Hidrogeno, helio eta metanozko atmosfera du [Uranok].  Berria - Gaiak   2006-04-08

Getxoko Udalak 772.000 kilo metano isurtzen ditu, eta Donostialdeko San Markoseko Mankomunitateak 2.241.322,65.  Berria - Euskal Herria   2004-05-04

Metanoa, gas hau ere hor dago, CO2a baino 20 bider makurragoa.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 283. orr.

2 (gas hitzarekin)

Metano gasa, berriz, erre egiten da elektrizitatea lortzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-09-22

Mars Express zundak metano gasa atzeman du Marten.  Berria - Gaiak   2004-03-30

· Lur planetan, bakterioek hidrogenoaren gas metanoa eta karbono dioxidoa sortzen dute, eta ondorioz bakterioek ez dute oxigenorik behar garatzeko.  Berria - Gaiak   2004-03-30

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Titanen metano eta etano itsasoak ote dauden aspaldiko eztabaida izan da astronomoen artean.  Berria - Gaiak   2004-10-30

Zaramaren pilaketarekin sortzen den gasen metano edukia oso handia da.  Berria - Euskal Herria   2004-02-25

Gutxienez 31 meatzari hil ziren herenegun gauean Krasnolimaskaya ikatz meategian izandako metano leherketaren ondorioz.  Berria - Mundua   2004-07-21

Iturri ofizialen arabera, metano kontzentrazio baten ondorioz gertatu zen leherketa.  Berria - Mundua   2004-10-29

Ostiralean bertan behera utzi zituzten salbamendu lanak, metano pilaketa zela eta.  Berria - Mundua   2006-02-28

Bildu ondoren, oxigeno zein metano kopurua aztertzen dute, teknologia erabiliz.  Berria - Euskal Herria   2004-02-25

Lurrazpiko izotzean eta urazpiko sedimentuetan metano klatrato gas kopuru handia dago harrapaturik.  Berria - Gaiak   2004-10-19

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

metano gasa (10); metano gasa atzeman (3)


metanoia iz bihotz berritzea.

Baina penitentzia hitzak badu bestelako esanahirik ere, inola ere gorputz-mortifikaziora mugatzen ez dena: Ebanjelioko "metanoia" edo bihotz-berritzearekin loturik dago, eta hala itzuli da askotan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 64. orr.

Lehenbizikorik, penitentzia hitza propio latinezkoa dela eta ez arrotza, batzuek dioten bezala, erranez gaizki, bestalde, latindarrek horren orde grekozko Metanoia erran behar zutela, latinezko hizkuntzak beste hitz bat baduelakotz, hori baita Poenitudo.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 98. orr.


metanol iz zuraren destilatzetik ateratzen den alkohola (CH3OH), alkoholen saileko lehena, alkohol metiliko ere esaten zaiona.

Berez, landare olioak eta olio hondakinak erabiltzen dira lehengai gisa, eta horri metanola (alkohol mota bat) eta beste katalizatzaile likido bat gehitzen zaizkio.  Berria - Gaiak   2004-12-31

Metanol gai toxikoa zeraman tren batek su hartu du Baionako portuan.  Berria - Euskal Herria   2004-08-13

Metanol/etanol nahastean oinarritutako sistemak.  Berria - Gaiak   2004-06-03

Trenak LBC enpresarenak ziren 80.000 litro metanol garraiatzen zituen.  Berria - Euskal Herria   2004-08-13


metaplasmo iz hitz baten aldaketa, ahots baten gehitze, ezabatze edo kokatze aldaketaren ondoriozkoa.

Honor, honos-en aldaketa gisa hartu ohi da, "metaplasmo" gisa; bere substantzia gehiena honos-tik aterako zuen.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 203. orr.


metapsikiko izond parapsikologikoa.

Telekinesia fenomeno metapsikiko bat da, zeinaren bidez objetuak leku batetik bestera eraman ahal baitaitezke...  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 162. orr.

Alderdi metapsikologikoari dagokionez [...] errealitate-inpresioaz eta haren sustraiez dihardu Baudryren azterketak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 178. orr.


metapsikologia iz parapsikologia.

2. kapituluan aipatu dugun joera kognitibista osoa, aurrera egin ahala nahitaez topatuko baitu zinematografiako apailuak ikuslearengan duen eragina, dagoeneko Freuden metapsikologiarenak izango ez diren bestelako termino batzuetan.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 179. orr.


metarazi, metaraz, metarazten du ad metatzera behartu.

Urrialdirik bada (benetakoa nahiz aurrez ikusia), prezioen gorakadak ez du eskaria murriztuko, alderantziz, erreserbak metaraziko ditu, urritasunari aurrea hartzeko nahiz espekulatzeko.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 124. orr.


metarrabino iz

Biak despedituko ditu rabinoaren rabino edo metarrabinoak, pazientzia galdurik.  Berria - Kultura   2004-12-08


metastasi 1 iz eritasun edo tumore bat birsortzea edo gorputzaren beste alderdi batera hedatzea.

Kontzeptu zehatza bide da sendagilearentzat metastasia: ehun lesiodun edo gaixoa (bereziki zelula edo tumore gaiztoak) gorputzeko toki batetik bestera linfan edo odolean barrena garraiatzea; ondorioz sortzen den ehun-lesio berria.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 99. orr.

Metastasirik ez da ageri bazterretan.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 39. orr.

Sortu al lezake metastasirik buruko tumore batek?  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 100. orr.

Ordurako, gibelean minbizia eta metastasia zituen.  Berria - Euskal Herria   2004-10-01

2 (hitz elkartuetan) ik metastasiko.

Metastasi prozesu ezin lasterrago baten bidez.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 124. orr.


metastasiko izond metastasiarena, metastasiari dagokiona. ik metastasi 2.

Gibeleko minbizia, metastasikoa, laugarren fasean.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 116. orr.

Eta kantzer ezin metastasikoagotzat daukat Bushen politika, derradan bide batez.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 12. orr.


metasubjektibo iz adkor guztiz subjektiboa, subjetibotasunetik haratago doana.

Epilogo kritiko edo metasubjektiboa.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 232. orr.


metatartsofalangiko izond metatartsoarena eta falangeena.

Giltzadura txikiei erasaten die; behatz hezurren artekoei, metakarpofalangikoei eta metatartsofalangikoei, esate baterako.  Berria - Gaiak   2004-10-02


metateoria iz teoriei buruzko teoria.

Garrantzitsua da ohartzea 8. kapituluan egin ditugun hausnarketa horiek gramatika, semantika eta bien arteko loturak langai dituen metateorian biltzean ez dugula gramatika-egituraren teoriak duen izaera formala kutsatu.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 139. orr.


metatesi iz hitz batean ahots bat tokiz aldatzea.

Sebero Altuberen ustez, Olen- hori Noel ezagunaren metatesia besterik ez genuke, eta Manuel Lekuona ere, arrazoipide horren aldeko zen.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 71. orr.

Garbi dago ekoizpen horietan, r urkaria silaba-azkenera leku-aldatuz (metatesiz), silaba-egitura errazagoak moldatzen zituela haurrak.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 120. orr.

Ez dugu [anagrama] metatesiarekin nahastu behar: hitz baten barneko letrak lekuz aldatzen dira bai anagrametan baita metatesiaren kasuan ere, baina, mekanismoa berdina izanik, ondorioa oso bestelakoa da: anagramak hitz ezberdinak lotzen ditu, metatesiak hitz bateko aldaerak [...]; metatesiak dira, esate baterako, honako hauek: alkandora / alkondara; euskara / eskuara; gabe / bage; garbatu / bargatu; hodei / hedoi; irudi / iduri; lerde / elder; tximeleta / mitxeleta; ukitu / ikutu...  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 109. orr.

Seguru al zaude ez duzula metatesi teoriko bat gauzatzen?  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 232. orr.


metatoki iz aipatzen dena metatzeko tokia.

Luze gabe, industrialde batean kausitu nintzen, enpresa tiki eta ertainen metatoki.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 348. orr.

Etxe elkarri atxikien urbanizazio berrien artean segitu nien, hiriko azken garaile usteen farfailkeriaren metatoki.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 348. orr.


metatu, meta(tu), metatzen 1 du ad pilatu.

Belarra metatu, azaoak egin.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 462. orr.

Liburuak hirunaka zeuden metatuta tximiniaren apalean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 34. orr.

Bidea zelaitu egiten den paraje batean, enborrak daude metatuta eta kamioien zain.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 48. orr.

Bederatzi mila pertsona metatu ziren Sarako plazan.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 158. orr.

Gorpuak barrukian metatu zituzten.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 180. orr.

Autobus batean metatuak gira, polizia gizonek beren mitralletekin inguratzen gituzte.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 120. orr.

Ontzi piloa zegoen sukaldeko harraskan metatuta.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 18. orr.

Zilar eta urre ugari metatu nuen.  Elizen arteko biblia   Koh 2,8

Odola buruan metatuta zeukan.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 87. orr.

Hormak lehertzen direnean, eustormatik gora metaturiko ur-masa osoa maldan behera itsasora joaten da bortizki.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 152. orr.

Organismoan hondakinak metatzen ari zitzaizkion, eta erabat oxidatu gabeko produktuak sorrarazi behar zituen horrek, azido urikoa batez ere.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 231. orr.

2 (gauza abstraktuak)

Han diru pila irabaziz hasi omen zen dirutza metatzen.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 203. orr.

Euskal Herriko eragile sozial eta politikoei dei berezia egin die indarrak meta ditzaten euska presoen sakabanaketa amai dadin.  Berria - Euskal Herria   2004-05-04

Bekatua bekatuaren gain metatzen du bekatariak.  Elizen arteko biblia   Si 3,27

Zeren trantsizio batean kontraesan gehiegi meta daitezke, eta, ondorioz, aldakortasun sozial handia sortzeaz gain, iraultzak ere indarra har dezake.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 106. orr.

Ez baduzu jakinduria metatu gaztaroan, nola aurkituko duzu zahartzaroan?  Elizen arteko biblia   Si 25,3

Eta hala, pixkanaka, hiru egun haietan metatutako irudipenak bere tokia hartzen joan ziren, ordenatzen, elkarri uztartzen.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 133. orr.

Horren azpian, guztien artean funtsezkoena, amorrazioa dago, ia hasieratik beraren baitan piztua eta ezarian-ezarian metatua.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 157. orr.

3 (ekonomian)

Muga horiek kapitala mundu osoan metatzea eragozten baitute.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 13. orr.

Metal bitxiak metatzea zela haien [merkantilisten] iritziz nazio-aberastasunaren irizpiderik seguruena.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 35. orr.

Handinahia eta botere gosea aberastasunak metatuz ase zitezkeen gizarte bat osatu zela gertatu zen. Garapen-bideko herrialdeetan metaturiko kredituen balioa.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 79. orr.

2003ko lehen 11 hiletan %1,5eko hazkuntza metatu du [industri] jarduerak.  Berria - Ekonomia   2004-01-13

4 (era burutua izenondo gisa)

Graxik soinean zekarren herio metatu haien zama. Zor metatuek, azkenean, NDFren eta Munduko Bankuaren esku-hartzea ekarri zuten.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 19. orr.

Txinatar enpresa, autoritarioa baina deszentralizatua aldi berean, familia-jakintza metatuan oinarritzen da, eta betebeharraren sen guztiz indartsu batean.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 122. orr.

Munduko 225 pertsona aberatsenen ondarea 2.500 milioi pertsonen urteko errenta metatuaren parekoa da.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 269. orr.

Ondare Sindikal Metatuaren banaketan sindikatuen ordezkaritza da irizpidea.  Berria - Ekonomia   2004-03-30

5 (era burutua izen gisa)

Truke-tasak herrialde petrolio-ekoizleen alde aldatu izanak, truke korronteen 360.000 milioi dolar inguruko gainetiko metatua eragin zuen zortzi urtetan (1974-1981), HPEE eremuan, Persiar Golkoko herrialdeetan batez ere.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 87. orr.


metatxo 1 iz meta txikia.

Moztu ilea eta bizarra, pisatu eta banatu hiru metatxotan.  Elizen arteko biblia   Ez 5,1

Apurrak arin-arin elkartu ditu metatxo bat eginez.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 84. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Bazterretan bildu belar metatxo baten gainean, bi egur idor bermatu zituen Martizek eta gizonetarik batek sua eman zion.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 15. orr.

Egunkari zahar baten orriekin pilotatxoak egin eta ezpal-metatxoaren ondoan jarri zituen.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 108. orr.

Ilunantz hartan begiak erdi itxita ohe-barrenera begiratu zuen, eta han fardel-metatxo bat ikusi zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 182. orr.

Maria Sarak eskua paratu zuen orri-metatxoaren gainean.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 313. orr.

Bi leihoetan ere pipatik hustutako errauts-metatxoak ikus zitezkeen, ardura handiz antolatuak oso ilara txukunak osatuz.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 55. orr.


metatzaile 1 izond metatzen duena.

Probabilitateak ez ziren proportzio aritmetikoan ugalduko, proportzio geometriko edo metatzailean ugalduko ziren.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 157. orr.

XIX. mendetik aurrera biologiak berea egin zuen oroimen-eremu hain luze, hain metatzaile eta hain ondo zehaztutakoarekin.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 68. orr.

Gure aita metatzaile hutsa da, ezer botatzen ez duen horietakoa, eta ganbara gainezka dauka.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 51. orr.

2 iz metatzen duen pertsona.

Elikatze-jokamoldeen desegituratze honen eraginez eta agerpen gisa, alde batetik, irinezkoen eta oilaskoaren presentzia jeneralizatu egingo da, abantaila asko eskaintzen dizkiotelako transformatzaile, garraiolari, metatzaile, ekoizle eta kontsumitzaileari.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 88. orr.

Produktoreak, eta, hein handiago batez, metatzaile-banatzaile handiak agintzen du kontsumitzaileak zer hartu behar duen.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 114. orr.

3 ez-metatzaile izond metatzailea ez dena.

Azkena infinitu ez-metatzailea da.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 15. orr.


metatze iz pilatzea.

Baina metatze eta neurririk gabeko ugaritze hori aldi berean suhartasun baten emaitza da.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 4. orr.

Honek bihurtzen du enuntziatua beste gauza bat, zeinuen metatze hutsa [...] baino zerbait gehiago.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 112. orr.

Azalpen horren arabera, une honetan indarren metatze prozesu baten barruan egongo ginateke. Biltze- eta metatze-lana.  Berria - Euskal Herria   2004-12-23

1987an, Brasilek banku-zorrak ordaintzeko epea luzatzen zuela adierazi zuenean, banku anglosaxoi handien metatze-ahaleginak areagotu egin ziren.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 154. orr.

Metatze-emaitza horiek neur ditzakegu, natur ingurunea menderatzeko gizakiek duten ahalmena neurri eta irizpidetzat hartuz.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 298. orr.

Garraio eskasaren ondorioz, Frantzian hiri nagusietan auto metatze handiak izan dira.  Berria - Harian   2006-03-29


metazientifiko (orobat meta-zientifiko) izond

Datuak zientifikoak dira, baina hauen gainean jasotako teoriak metazientifikoak dira, orokorrean -geuk ere bai- teoria zientifiko deitu arren.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 95. orr.

Baina datu horien gainean eraiki zen teoria mekanizista ez zen teoria zientifikoa, metazientifikoa baino.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 95. orr.

Ikerketaren lasterraldi honetan hausnarketa meta-zientifikoek (hots, etikak) zer esan gutxi dute.  Berria - Gaiak   2006-01-26


metazientzia iz

Zentzu berri horretan, politikaren metazientzia (hau da, politikaren bigarren mailako analisia) besterik ez da izango filosofia arlo hau.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 220. orr.


metaziri iz

Hasperen txipi bat egin du kantinaren zokoan bakailaoa jaten daukagun metaziri honek.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 190. orr.


meteko iz arrotza, erbestekoa.

Nor da metoikos, zein da metekoa, paperik gabeko etorkina?  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 96. orr.

Ezinbestean homosexual, zismatiko, desheredatu, agot, judu-masoniko, ijito buhame eta "munduko madarikatu guztiekin" batera anateman erortzeko: "bestelakoaren", "metekoaren" patu gaitzean.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 214. orr.


metempsikosi ik metenpsikosi.

metenpsikosi (orobat metempsikosi g.er.) iz

Indio askorentzat mundu honetako konturik larriena arimen transmigrazioa, metenpsikosia da. -Sinesten al duzu metenpsikosian?  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 15. orr.

Nire metenpsikosien kontaeran ikusiko da nola izan nuen bizialdietako bakoitzean oroitzapenak berriro aurkitzeko zoria.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 43. orr.

Heriotza, irizpide errefusagaitz hauen ondotik, forma aldaketa besterik ez da, izaera batetik besterako pasabide igarriezina, Pitagorasek metenpsikosia deitzen zuena.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 257. orr.


metenpsikosista 1 izond metenpsikosiarena, metenpsikosiari dagokiona.

Biharamun goizean egoitza hartako patiora jaitsi zen, eta nor izango han ikusi zuen lehendabiziko pertsona, eskuizkribu metenpsikosistaren egilea. Eta orduak eta orduak konbinaketa metenpsikosista jakintza handikoak egiten lehiatu ondoren, gizon hark bere garaikidea izan behar zuela konbentzitu zen, eta, bestela, arrazoizko bizialdira berriro jaiotzeko une-unean behar zuela egon gutxienez.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 88. orr.

Metenpsikosistago Pitagoras bera baino.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 47. orr.

2 (izen gisa)

Héracliusek, izan ere, metenpsikosista handi haren heriotza data zehatza ezagutzeko dokumentu ziurrik ezean, ezin baitzuen ziur-ziur finkatu haren itzulerako data ere.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 59. orr.

Aurki ziren beste dozena bat mutiko bihurri lehengoekin elkarturik, metenpsikosista ohiari segizio zaratatsu bezain ezatsegin bat antolatuz.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 85. orr.


meteo iz meteorologia. (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Lan horren obratzeko, laurogoi meteo-gune eraikiak izango dira.  Herria   2002-11-14

Zaila zen asmatzea batzuetan zeru zolan zebiltzan hedoiek zer ekarriko zuten: meteo-agiriek euria hitz ematen zuten eta bat-batean haizea jaukitzen zen iparretik edo hego-beltzetik.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 137. orr.

Meteo zerbitzu baten sortzeko xedetan da, 2003-rako, Euskal Gobernua, osoki bere esku liratekena.  Herria   2002-11-14

Cap Canaveraldelako tirotegian, amerikanoek bere Discorvery espazioko eremailearen airatzea gibelatu zuten duela 2 aste meteo aro txarraren gatik.  Herria   2005-07-28

Zerbitzu hunek eman lezazke meteo-argitasun zehatzago eta xuxenagoak bai jendeeri bai lantegieri.  Herria   2002-11-14


meteoriko izond oso lasterra.

Nire futbolari karrera meteorikoa izan zen, handik aurrera.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 73. orr.

Etxebizitzen prezioaren biderketa meteorikoa.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 99. orr.


meteoritiko izond meteorikoa.

Eta minutu meteoritikoetan pasatuko da dena.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 377. orr.


meteorito iz ezpaziotik datorren gorputz baten zatia, atmosferan abiadura handian sartu eta Lurrera erortzen dena. ik meteoro.

Ilargiko beste mineral bat aurkitu dute Tennesseeko Unibertsitateko Estatu Batuak ikertzaileek 2000. urtean Lurrera iritsi zen meteorito zati batean.  Berria - Gaiak   2004-04-28

Duela 250 milioi urte eroritako meteorito baten aztarnak aurkitu dituzte.  Berria - Gaiak   2004-05-14

Futuro hitzaren beharrik gabe, planetek, meteoritoek eta beste asteroideek betetzen dituzten orbita eliptiko nekaezin eta ia zehatzez axolatu gabe.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 419. orr.

Gizakiak meteorito baten etorbidea aldatzen ikusiko bagenitu.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 94. orr.

Zerbitzuburua meteorito bat bezain laster heldu zen.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 33. orr.

Kristautasunaren barruko Mistika ez zela alemaniar Mistikarekin jaio, zerutik eroritako meteorito bat bailitzan.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 3. orr.

Errezagoa izanen zela meteorito bat nire gainera erortzea, etxea behera erortzea baino.  Berria - Euskal Herria   2004-08-25

"Itxoin dezala meteorito aluak behingoagatik", pentsatu zuen zientzia gizonak.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 91. orr.

Bolidoen eta Meteoritoen Ikerketarako Sareko kide Jordi Llorcak.  Berria - Gaiak   2004-01-06


meteoro iz ezpaziotik datorren gorputza, atmosferan abiadura handian sartu eta Lurrera erortzen dena. ik meteorito.

Atmosferan deuseztuko da, eta meteoro eraztuna sortuko du atmosfera inguratzen.  Berria - Gaiak   2004-12-16

Meteoro lazgarri bat ibili zen ilargiaren pean.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 131. orr.

Baina gertatu zen bi jeinuak eta Hasan hegaka zihoazela, aingeruek suzko meteoro bat jaurti zietela, eta ifrita kiskalirik geratu zela.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 45. orr.


meteorologi ik meteorologia 2.

meteorologia (orobat metereologia g.er.) 1 iz eguratseko gertakariez aritzen den den zientzia.

Tanke bat gidatzeko ez zagok fisika, mekanika eta meteorologia ikasi beharrik, eta eskerrak.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 111. orr.

Era berean, Saturnoko meteorologia ere aztertuko du Cassinik.  Berria - Gaiak   2004-06-30

Hau izaten da lehenbiziko kontuetakoa, ni neu meteorologiako jende adituekin egokitzen naizenean.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 487. orr.

Beste atal nagusi bat metereologiaren ingurukoa izan zen.  Berria - Gaiak   2004-11-18

2 (hitz elkartuetan, orobat metereologi g.er.) ik meteorologiko.

-Aristotelesek (350 K.a.) meteorologia tratatua idatzi zuen, zientifikoen iturri izan dena 2.000 urtean barna.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 443. orr.

Meteorologia satelite arruntek duten radarrak baino mila aldiz zehatzagoa da ClodSat-ek duena.  Berria - Gaiak   2006-04-29

Hiriburutik deitu zuten bertako meteorologia iragarpen zerbitzuak antolatzeko.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 32. orr.

Meteorologia datuak biltzeko.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 52. orr.

Inoiz meteorologia-gizonekin topatu izan naizenean, [...].  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 307. orr.

Meteorologia tailertxo bat eratu du Zarautzen.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 29. orr.

Munduko Meteorologia eguna.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 123. orr.

OMM (Munduko Meteorologia Erakundea) martxan jarri zuen hitzarmena.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 123. orr.

Bizkaiko Golkoko Meteorologi Zentrora.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 180. orr.

Arantzazuko meteorologia behatokia.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 46. orr.

Igeldoko meteorologia zerbitzutik.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 44. orr.

Biak EHKME Euskal Herriko Klimatologia eta Meteorologia Fundazioko kide dira.  Berria - Euskal Herria   2004-07-21

Euskalmet EAEko meteorologia agentziak eta INM Espainiako Meteorologia Institutuak iragarri dutenez.  Berria - Euskal Herria   2006-01-27

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

klimatologia eta meteorologia (4); meteorologia hiztegian (4); meteorologia zentroko (3); meteorologia zentrora (4)


meteorologiko (orobat metereologiko g.er.) izond meteorologiarena, meteorologiari dagokiona. ik meteorologia 2.

Zerbitzu meteorologikoak joan den mendearen erdibidean sortu ziren.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 446. orr.

Estazio meteorologiko horiek etxola antzeko batzuk dira.  Berria - Gaiak   2004-01-23

Isabel II. Erreginak behatoki meteorologikoak agudo eta bertatik eraikitzea erabaki zuen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 447. orr.

Radar meteorologikoa, 10 minutuoro, 200 km alde orotara aztertzen dituena.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 448. orr.

Sare Meteorologikoari bultzada bat ematera.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 33. orr.

Iragarpen Meteorologikoen lehen hedapena.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 41. orr.

Datu meteorologikoak igortzeko eta transmititzeko bidea.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 52. orr.

Egun Meteorologiko Mundiala, mundu osoan ospatzen dena.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 123. orr.


meteorologo iz (orobat metereologo g.er.) meteorologian adigtua den pertsona.

Bero handia iragarri dute meteorologoek gaurko Erriberan.  Berria - Euskal Herria   2004-07-23

Meteorologoen arabera, gaur okerrera egingo du.  Berria - Euskal Herria   2004-12-26

Gero eta lagungarriagoak zaizkie meteorologoen aurreikuspenak.  Berria - Harian   2005-12-07

Jose Ignazio Álvarez Usabiaga zen orduan meteorologorik ezagunena.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 78. orr.

Apalak baitira, oso, meteorologoak, ekonomista eta batez ere politikoen aldean.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 152. orr.


meteorotropismo (orobat metereotropismo) iz eguraldiarekiko sentiberatasuna.

Zetorkigun eguraldiaz galdetu nion, urduritasun nabarmenez; hura, erantzun baino lehen, metereotropismoaren teoriaz mintzatu zitzaidan, argudio inondik ere taxuzkorik eskaini gabe baina, nire iritzirako.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 21. orr.

Glosolalia, meteorotropismoa, basakeria, aldarrikapen ekologista, oieskeria hutsa... bi txoropito, diplomatikoak, gurekin justu-justuan mintzatzeko gai zirenak, zer konpondu behar ziguten haiek?  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 12. orr.

Metereotropismo kontuak aipatu zizkidan, auskalo noizkoak eta nongoak, eta geurera bazetorrela halakorik zerbait.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 10. orr.


meteosat iz meteorologia satelitea.

Demagun [...] hor goiko sabaietan, perpendikularki begira, meteosata dabilen bezala, gure parean, txapatxo beltx karratu bat ipini dugula, zentimetro koadroa duena.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 151. orr.

Eta guztien gainean, han goian 36 mila kilometrora Meteosat satelite adiskidea, Andoni Aizpuru lagunak hala bataiatua.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 448. orr.


metereologia ik meteorologia.

metereologo ik meteorologo.

metereotropismo ik meteorotropismo.

metileno iz metanotik, bi hidrogeno atomo ezabaturik, eratorririko erredikala.

Iodo-tintura urratu eta harramazketarako, metileno-urdina eztarriko minerako, eta "bir" delakoa hazpizarretarako.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 98. orr.


metilfenidato iz metaanfetamina, nerbio sistema zentralari eragiten dion psiko-bizkorgarri ahaltsua.

Metilfenidatoak bizkortzen dituen neurotransmisoreak era naturalean piztea lortzen dugu.  Berria - Gaiak   2006-04-20

Ameriketako Estatu Batuetako lau milioi haurrek hartzen dute dagoeneko metilfenidatoa.  Berria - Gaiak   2006-04-20

Duela hiru aste metilfenidatoaren arriskuez ohartarazi zuen AEBetan botikak eta elikagaiak behatzen dituen FDA agentziak.  Berria - Gaiak   2006-04-20


metiliko
1 alkohol metiliko metanola.

Faltsuturiko edariek alkohol metiliko kopuru handia zuten.  Berria - Gaiak   2004-12-30


metilo iz metanotik, hidrogeno atomo bat ezabaturik, eratorririko erredikala.

Hylo delakoa, zeina, gauza bitxia, baltsamaturik aurkitzen baita alkali-erroen desinentzietan: metilo, butilo, eta abar.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 54. orr.

Bromobentzenoa edo metilo-bioletoa prestatzea dibertigarria zen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 79. orr.


metizilina iz penizilinen multzoko antibiotikoa.

[“Ospitaleko bakterioa”] metizilinarekiko erresistentea da, esate baterako .  Berria - Gaiak   2004-12-16


metoda ik metodo.

metodiko izond metodo bati jarritzen diona.

Benetan itsumustuka eta nahikoa kontrol metodikorik gabe.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 76. orr.

Azterketa "metodikoak" eta azterketa "sistematikoak" kontrajartzen dituen kontrakotasuna.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 175. orr.

Latinaren ikasketa metodikoan abiatua nintzen ni garaitsu hartan.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 87. orr.

Descartesekin eta bere eszeptizismo metodikoarekin hasitako eredu razionalista Humeren eszeptizismo zinezkoan amaitzen da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 81. orr.

Badirudi senez-edo zalantza metodikoa aukeratua duela, mesfidantza orokorra Fakultatean eskaintzen dizkioten autore, teoria, eskola, joeren aurrean.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 50. orr.

Bere deskribapena ez da metodikoa, zeren ez baita egiten norabide jakin batean.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 232. orr.

Oso zorrotza zen bere denbora antolatzerakoan, espiritu metodikoa zuen, eta horrek maniatiko izateraino bultzatzen zuen batzuetan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 194. orr.

Jendeak madarikatzen duen funtzionario horietako bat zen, metodikoa eta zuzena.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 153. orr.

Pertsona metodikoa zen gazte-gaztetatik eta bizitza moldatu zioten eragin osasuntsuak eduki izanaz harrotzen zen.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 90. orr.

Apur bat metodikoagoak izan behar dugula uste dut.  Berria - Kultura   2004-12-09

Modu metodikoan, Adak gauza guztiak egiten zituen bezala.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 163. orr.


metodikoki adlag era metodikoan.

Lurrean paratu zituen metodikoki, merkantzia apainduz, hostoak kanpoaldean ipini eta barazki pilak ertz berdez inguratzen zituela.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 24. orr.

Erdiko apalean, hamar bat mila libera zeuden urrezko txanponetan, pila txikietan metodikoki lerrokaturik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 400. orr.

Irakasleek gazteria ikasizalea metodikoki astotzeko baizik ez dute balio.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 164. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

metodikoki aritzeko (7); metodikoki aritzeko gaitasuna (3)


metodikotasun iz metodikoa denaren nolakotasuna.

Borreroaren hoztasun eta metodikotasun osoarekin.  Berria - Kultura   2004-07-06


metodista 1 izond J. Wesley sortu zuen sekta protestanteari dagokiona.

Gertakari horrek eragin zion beldurrak ikusiarazi zion zer den garrantzitsua bizitzan eta gaur egun Eliza Metodistan sartuta dago.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 57. orr.

Harold Good, Irlandako Eliza Metodistako presidente ohia, eta Alec Reid, apaiz erredentorista.  Berria - Harian   2005-09-27

Ameriketako Estatu batuetako Eliza Metodista Batuak apaiz lesbiana bat onartu du lehen aldiz.  Berria - Gaiak   2004-03-23

2 iz Eliza metodistako kide den pertsona.

Neguan eta udazkenean bihotz hori eramaten zien Metodista eta Baptistei, Santuei eta Santutuei, Erosleei eta Erosiei.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 127. orr.

Solomon jauna albisteen editorea zen, eta metodista.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 177. orr.


metodo (orobat metoda g.er.) 1 iz emaitza edo helburu jakin batera heltzeko, adibidez zientzian egia aurkitzeko eta frogatzeko, egin behar diren gogo urratsen multzoa.

Proposamenak metodo bat dakar, eta metodo horrek ez du behin ere huts egin.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 131. orr.

Inspirazioa eta horrelakoak ere ez baitira deus metodorik gabe.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 108. orr.

Metodo bera erabil daiteke itsasoz egindako bidea neurtzeko ere.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4970. orr.

Bakoitzak, izan ere, bere metodoaz baliatuz erantzuna eman zion Apolok Delori buruz egindako galderari.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4150. orr.

Metodo berbera ahabiari aplikatuz eta esnearekin nahastuz purpura dotorea egiten dute.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3550. orr.

Bai Oginoren metodoarekin, bai atzerako martxarekin beti dago nahi gabe haurdun geratzeko beldurra.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 87. orr.

Dela agiri mordoa modu sakonean jorratzeko, dela datu-biltze estatistikoko metodoen araberako laginak ateratzeko.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 17. orr.

Ultrasoinuen bidezko metodo bat aztertzen ari gara, enpresa batek eskaini digu...  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 130. orr.

Nik niotsen ez nintzela anarkista, ez nituela metodo horiek onartzen.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 55. orr.

Metodo hori erabilgarria gertatu da beste logika batzuetara aplikatzeko ere.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 152. orr.

Harentzat, aljebra ez zen zientzia, metodoa baizik: metodo unibertsala.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 351. orr.

Arazoa etikoa zenez, ipuina plajiatzeko metodo baten kasu praktikoa bailitzan argitaratu nuen, hartara aitortua geratzen baitzen gaiztakeria.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 147. orr.

Ekonomiako iragarpenetan asmatzeko metodo baten bila ari zela, baina oraindik ez zuela emaitza positiborik lortu.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 96. orr.

2 (izenondoekin)

Metodo okerrak, ehuneko 29,5 dontsua ematen zuen etengabe; metodo zuzenarekin, berriz, zabal barreiatzen ziren emaitzak.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 211. orr.

Metodo kaltegarri batek instituzio onuragarri bat usteldu du.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Ez dut uste neskatxak limurtzeko oso metodo gomendagarria denik.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 31. orr.

Garunak metodo eraginkorrak baititu estimulu indartsu bat agertzen denean sentikortasuna gutxitzeko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 144. orr.

Badago metodo farmakologikoa erabiltzea, kirurgikoaren ordez.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 115. orr.

Poliziak "metodo" propioa dauka bere datuak zehatz eta ziur egiaztatzeko.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 71. orr.

Metodo matematiko berriak garatzen ari dira argazkietan egindako aldaketak detektatzeko.  Berria - Gaiak   2006-01-31

Metodo zientifikoaren jarraitzaileei dagokienez, hauek metodo dogmatikoaren edo eszeptikoaren arteko aukera dute.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 283. orr.

Metodo axiomatikoaren defendatzaile sutsua Hilbert logikaria izan zen.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 142. orr.

Horrela ulerturik, gramatika egiteko metodo taxonomikoak lekuz kanpo gelditzen dira. zeren eta arrazoiketaren metodo induktiboa tresna osagabea baita nabarmenki proposamen negatibo bat frogatzeko.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 12. orr.

Metodo deduktiboari jarraituz.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 80. orr.

Filosofoek infinituraino deskribatzen dute metodo hipotetiko-deduktiboa.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 163. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Galtzea metodo kontua da.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 117. orr.

Erregistratzeko eta oharrak hartzeko metodo-multzo oso bat erabili ahal izan dela.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 191. orr.

Hasteko, metodo arazo bat dago, positibismoaren eta metafisikaren artean ezbaiti.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 76. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ikerketa-metodo bat da nobela, gogoetarako fikzioa.  Berria - Kultura   2006-02-19

Heroi bihurtu nahi nuen, nire herriaren aldeko borroka-metodo berriak sortu. On-line analisia (hala deritzo une bereko lan-metodo horri).  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 92. orr.

Hurrengo kapituluak ekintza-metodoak aztertzen ditu, bai komunista eta bai JOCeko taldeen ekintza estrategiak.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 30. orr.

Mendebaldeko ekoizpen-metodoak eta kontsumo-arauak eraman zituzten herrialdeotara.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 117. orr.

Mendebaldeko nekazaritza-metodo zientifikoak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 383. orr.

Errusiarrak Mendebaldeko administrazio-metodo berrietara bultzatzeko.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 87. orr.

Eurostat estatistika erakundeak «datuak egiaztatzeko ikuskaritza metodo zientifiko bat» ezartzeko eskatu dio Europako Batzordeari.  Berria - Ekonomia   2004-09-24

"Eskolastikoa" deritzan beren gogoeta-metodoaren ezaugarriak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 61. orr.

Jarraitzen nuen analisi-metodoa ez zen gehiago liburu-dogma bat.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 103. orr.

Bide hori nabariagoa da hermeneutika-metodoaz baliatzen direnengan.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 267. orr.

Kontrazepzio metodoak -kondoia, espermizida, pilula, DIUa, basektomia- koitoa egin baino lehen edo koitoa egin bitartean erabiltzen dira.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 108. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ikasteko metodo (5); kontrazepzio metodo (13); lan metodo (7); metodo berri (7); metodo berri bat (5); metodo berriak (6); metodo berriek (3); metodo eszeptikoa (3); metodo farmakologikoa (3); metodo gisa (7); metodo historiko (3); metodo jakin (3); metodo kontua da (7); metodo ona (4); metodo paranoiko (3); metodo propioa (3); metodo zuzena (4); tortura metodo (3); zein metodo erabiliz (3); zer metodo erabiltzen (3)

bigarren metodoa (3); egunen metodoa (3); erabiltzen duen metodoa (4); exauzioaren metodoa (3); hirugarren metodoa (4); ikasteko metodoa (6); lan metodoa (3); lehen metodoa (3); metodoa erabiltzen (3)

antzeko metodoak (3); egiteko metodoak (4); erabilitako metodoak (4); erabiltzen dituzten metodoak (3); kontrazepzio metodoak (10); lan metodoak (3); metodoak erabiliz (4); tortura metodoak (5)

metodoaren irakaspen (8); metodoaren irakaspen transzendentalaren (4)

metodoari buruzko diskurtsoa (3)

kontrazepzio metodoei (4)

kontrazepzio metodoen (4)


metodologi ik metodologia.

metodologia 1 iz zientzia-ikerketa batean edo kidekoetan erabiltzen diren metodoen multzoa.

Zientziaren Filosofiaren esparruari dagozkion helburuak, kontzeptuak eta metodologia.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 8. orr.

Baina metodologia horrek ez du balio helendarren lehendabiziko testuekin.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 28. orr.

Razionaltasun modernoaren metodologia fisiko-matematikoa.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 90. orr.

Azterketaren egileek beren lanaren metodologia etengabe zalantzan jartzeko duten kemenagatik.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 176. orr.

Dena dela, metodologia zuzena da gauza errazak lehenbailehen konpontzea, eta zailak geroko uztea.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 195. orr.

Horretarako, jakina, estatistika horiek egiteko metodologia erabat aldatu zen, bestela prezioek %0,7 gora egin zutela kalkulatu baita.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 41. orr.

Erabilitako metodologiak ez zuen utzi bi joeren azpian zegoen liskar politikoa azaleratzen.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 232. orr.

Ondorio zuzena atera du, metodologia halamoduzkoaz.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 167. orr.

Metodologian ados jarri beharra.  Berria - Harian   2005-06-25

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa; orobat metodologi g.er.) ik metodologiko.

Bai, metodologia kontua jakina.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 41. orr.

Metodologia mailako bereizketa baizik ez baita.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 186. orr.

Desberdintasuna ez datza metodologian soilik, gaian baizik eta metodologi desberdintasuna gai desberdintasunaren ondorio da.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 155. orr.

Genomaren zatiak gordetzeko erabilitako metodologia-arazoengatik.  Berria - Gaiak   2004-10-22

Tresnak eta metodologia proposamenak ez dira falta.  Berria - Euskal Herria   2004-04-18

Metodologia aldaketa bat izan da.  Berria - Kirola   2004-09-08

EHUko Gizarte Psikologia eta Portaera Zientzien Metodologia sailak.  Berria - Euskal Herria   2004-03-31

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Zortzi elkarte euskaltzaleok bildu gira eta hainbat denbora gogoetatu eta eztabaidatu ondoren akordio honen edukia eta garapen-metodologia zein izanen den adostu dugu.  Herria   2004-01-01

Estrukturalistek lan handia egin dute analisi metodologiaz.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 81. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

erabili den metodologia (4); mahaiaren metodologia (6); mahaien metodologia (10); mahaien metodologia gaindituta (3); metodologia bakarra (3); metodologia berri (3); metodologia eta agenda (3); metodologia hitzartzeko (3)


metodologiko izond metodologiarena, metodologiari dagokiona. ik metodologia 2.

Arazo metodologikoak, epistemologikoak edota ontologikoak tipikoak izan dira zientziaren ikasketa estandarrean.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 163. orr.

Berrogeita hamarreko urteetako hizkuntzalaritzan, auzi metodologikoa argitzea ez zen arazo hutsala.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 12. orr.

Ordura arte adostutako bide metodologikoa erabat apurtu zuen Azkaratek azaldutako asmoak.  Berria - Harian   2005-06-09

Egokitze horretarako eredu metodologiko zein sistematikoa Aristotelesek eskaintzen zion.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 64. orr.

Printzipio metodologiko unibertsaletan oinarrituz.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 164. orr.

Zientziaren alde metodologikoak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 165. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

gida metodologiko (3)

aholku metodologikoak (3)


metodologikoki adlag metodologiaren aldetik.

Bertsoa osatzerakoan, metodologikoki abantaila handia da niretzat modu honetako antolamendu baten jabe izatea.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 133. orr.

Metodologikoki, bederen, onartzen dugu fonetikaren eta fonologiaren arteko bereizkuntza.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 85. orr.

Herri galdeketak bakarrik ez, badaude beste mekanismo eta prozedurak batzuk, metodologikoki konplexuagoak izanda ere, parte-hartze zabalagoa bermatzen dutenak.  Berria - Euskal Herria   2004-11-06

Gida bibliografiko eta metodologikoa.  Berria - Kultura   2004-12-15


metonimia iz gauzaki edo kontzeptu bat adierazteko bere izena erabili ordez gauzaki horrekin zerikusia duen beste izen bat erabiltzea.

Bere-bereak ditu kazetariak sinekdokea eta metonimia.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 114. orr.

Liburuaren tituluari dagokionez, izatearen metonimia da azala, garena adierazteko parte bat.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 365. orr.

Literaturgileak zilegi ez ezik berezkoa du era horretako metonimiak egitea (talde jakin baten joera jendarte oso baten ordezkotzat hartzea), baina Houellebecqek idazle mugatuaren trazak hartzen ditu, behin eta berriz jotzen baitu antzeko klixeetara edo errazkeri itxurako soluzioetara.  Berria - Kultura   2004-11-03

Kamera zinemaren metonimia bezala: aparatu zinematografiko guztietan kamera da ikus daitekeenarekin lotura estuena duena. A bout de soufle (J.L.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 172. orr.

Godard, 1959) filmeko elkarren segidako bi fotogramaren artean, ikusmenezko jauzi bat, metonimiazko loturak (errebolberra daukan eskutik errebolberrera) eta metaforazko loturak (eskua errebolber bezala) ezabatzen ez dutena.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 227. orr.


metonimiko izond metonimiarena, metonimiari dagokiona.

Literaturgileak zilegi ez ezik berezkoa du era horretako metonimiak egitea (talde jakin baten joera jendarte oso baten ordezkotzat hartzea), baina Houellebecqek idazle mugatuaren trazak hartzen ditu, behin eta berriz jotzen baitu antzeko klixeetara edo errazkeri itxurako soluzioetara.  Berria - Kultura   2004-11-03

Eremuz kanpoko efektu berezi bat, "dokumentatu gabea, materiagabea, proiekziozkoa eta horrenbestez erakargarriagoa" eragitea, Barthesek dioen punctum-ak bezalaxe, harexen "hedapen metonimikoa" baita argazkiaren eremuz kanpoa.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 123. orr.


metonimizatu, metonimiza, metonimizatzen da/du ad metonimia bihurtu.

Kamera bera ere metonimizatzen da bere zati batean, objektiboan.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 172. orr.

Ekoizpenaren eta teknologiaren ikus daitekeen partea metonimizatzen du (vs. ikusi ezin daitekeen partea, kimika, laborategia).  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 172. orr.


metopa iz friso dorikoan, bi triglifoen arteko tarte karratua.

Bai dentikuluen eta bai triglifoen artean geratzen diren tarteei metopak esaten zaie.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1870. orr.

Ondoren, arkitrabe bakoitzaren gainean bi triglifo eta bi metopa jarri beharko dira.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1950. orr.

Angeluetako triglifoen ondoan egiten diren metopak ez dira karratuak izaten baizik eta luzangatuak, eta triglifoaren erdia bakarrik hartzen dute zabaleran.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1910. orr.

Frontoiaren aurrean geratzen den erdikoak hiru triglifo eta hiru metopako luzera izango du.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1950. orr.


metra ik metro1.

metraila (orobat metralla g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian metraila agertzen da) 1 iz tirogai gisa erabiltzen diren metal edo burdin zatiak; jaurtigaia, eztanda egitean, zatitzen den puska bakoitza.

Inguruan zartarazi zuten mortero baten metrailak bete-betean harrapatu zidan, ordea, eskuin eskua.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 122. orr.

Kristalak hautsi eta metraila erori zen bertara.  Berria - Mundua   2004-09-23

Metrailak segatuta hiltzen ari zelarik oraindik betetzeko zeukan lagunak eskatu mesedea.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 98. orr.

Itsuenarentzat ere nabarmenegia jada abioien presentzia ostertzean, alferrik jotzen zuena, ez bazen metrailaren hotsari kontrapuntua emanez haren ikaragarritasuna azpimarratzeko.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 48. orr.

Lehergailuak trenak iritsi eta orduerdira lehertzekoak zirela, eta metrailarik ez zutela.  Berria - Harian   2005-03-10

Metrailatik eskapo baitzetorren eta, menturaz, metrailan sartzekoa baitzen berriro.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 48. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Berrehunetik gora metraila zauri ei zituen, eta azken olioak ekarri zizkioten.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 27. orr.

Metraila zati haiexek gorputzetik ateratzen zizkidaten artean.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 184. orr.

Harry Blount, Daily Telegrapheko berriemailea, nire ondoan erori da, metraila puska batek jota.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 250. orr.

Metraila zatiek eragindako lesio bat zuen lobulu frontaletan.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 277. orr.

Eraikinetan ez dago bala edo metraila arrastorik.  Berria - Harian   2005-05-19

3 irud/hed

Herri txiki batean jaioak ginen, nekazari giroan heziak, beraz gure ikaskide hiritarrek kutxan gordetako irainak harrotzen zituzten edo, zehatzago, hizkuntza klasistak eskura jarritako metraila guztia erabiltzen zuten gure aurka.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 73. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

metraila zati (4)


metrailadora ik metrailadore.

metrailadore (orobat metrailadora g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian metrailadore agertzen da) 1 iz gerra arma automatikoa, fusil handi baten eitekoa, tiroak sortaka jaurtitzen dituena, eta askotan tripode batean ezartzen dena.

Metrailadorea erabili ote duen, hori ere ez dago argi. Metrailadore baten tiro zaparradak bertan hiltzen du, eta auto gidaria zauritzen.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 95. orr.

Lewis etxeko hamabi metrailadore portableekin.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 34. orr.

Batzuk uatxepeko milizianoak ziren, beste batzuk euskal gudariak, motxila puztuekin, fusil mailatuekin, munizio kutxekin, mapa apurtuekin, metrailadore astunekin pasatzen ziren etengabe.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 59. orr.

50 kalibreko metrailadore batez.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 154. orr.

105 milimetroko kanoi bana, 37 milimetroko beste kanoitxo bana eta 20 milimetroko metrailadore bina dute ontzi gainean.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 155. orr.

Beretta 38 A metrailadore baten herskailua.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 250. orr.

Asmoa han metrailadore bat ezartzea omen zen.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 86. orr.

Kale gehienetan ikusten dira militarrak; gazteak guzti-guztiak, metrailadorea bizkarrean dutela.  Berria - Mundua   2004-11-10

Metrailadore bat hasi da kalakan, tiro-totelka, eta beherantz makurtu dut burua tupustean.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 127. orr.

Metrailadoreak tiroka hasi dira berriro.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 135. orr.

Tardienta aldean metrailadore batek zaunka segitzen zuen.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 258. orr.

-Metrailadoretako sarjentua izan nintzen ni Itxarkundia batalloian.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 181. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Metrailadore-deskarga batez akabatu zuen harakin-haur bidutzi batek.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 75. orr.

Saseta metrailadore-batailoiko kaperau ibili zen.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 10. orr.

Horren ostean metrailadore-tiratzaile sartu zen armada errepublikazalean.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 66. orr.

Abadeak gerratean metrailadore maneiatzaile jardun zuela ere badio biografoak.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 148. orr.

Palmondoaren oinean metrailadore postua zegoen.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 48. orr.

Metrailadore bala batek bihotza erdibitu zion.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 295. orr.

Ongi destatutako metrailadore mordoa.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 43. orr.

· Han ziren milioi batzuk metrailadore kartutxo zintetan, hantxe 500 hegazkin bonba.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 179. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Pistola-metrailadore bat zuen eskuan.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 162. orr.

4 irud/hed

Alde egin nuelarik, ez nekien korridorean lubakiak eta metrailadore-hobiak ez ote nituen aurkituko itzultzean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 340. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

metrailadore kartutxo zintetan (4)


metrailagailu iz metrailadorea.

Aleman airekoak ziren aldiz Junker-52 motakoak: bira metrailagailu eta 500 kilo bonba.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 145. orr.

Aldiz, Heinkel-51 motakoek bi metrailagailu zituzten, bonba aurtikitzeko tresnak bestalde, hegalen pean emanik kiloko bonba ttipi batzu.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 145. orr.

Metrailagailuz ere tirokatzen zituzten defentsarik gabe zihoazen jende gaixoak.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 147. orr.


metrailaketa iz metrailatzea.

Espainiako Gobernuaren esanetan, ariketak egiten direnean, egunero garbitzen dira metrailaketa guneak eta lurrean geratzen diren jaurtigaiak kendu egiten dira.  Berria - Euskal Herria   2004-12-15


metrailatu, metraila(tu), metrailatzen (orobat mitrailatu g.er.) 1 du ad norbaiti edo zerbaiti metrailadorez tiro egin.

Kordobako frontetik zetorren heriotza-treneko dozenaka prisionero metrailatu zituzten Pozo del Tio Raimundon.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 13. orr.

Soldata igoera eta sindikatzeko eskubidea aldarrikatzeagatik metrailatu eta hil zituzten langile batzuei buruz ari gara.  Berria - Harian   2006-02-22

Bonbardaketariek herria txikitu ondoren, ihesari eman ziotenak metrailatzeari ekin zioten ehiza-hegazkinek.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 52. orr.

Trafikoko bi guardia zibil hil zituzten atzo Castejonen tiroz, metrailatuta.  Berria - Euskal Herria   2004-06-10

Tren osoa metrailatu zuten.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 46. orr.

Herenegun etsaien ehizahegazkin batek alemanen beste ehizahegazkin bat metrailatu zuen gure hiriaren gainean, eta hegal bat kendu zion.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 15. orr.

Polikarpov zaharrean egiten dute hegan gure herria suntsitu nahi duen etsaiaren posizioak metrailatzen.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 148. orr.

2 (era buturua izenondo gisa)

Eta gero zorrotz begiratutako treneko makina bosgarren bideko tren metrailatuaren ondotik pasatu zen.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 37. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

tren metrailatuaren ondotik (3)


metrailatzaile iz metrailatzen duen pertsona.

-Metrailatzailea, entzuten diozu zuk Dutertre tenienteari?  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 38. orr.

T.k, hegazkineko metrailatzaileak, etsaiaren ehiza hegazkin baten erasoa izan zuen.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 30. orr.

-Metrailatzailea, airearen presioa normala, botiletan?  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 38. orr.


metraileta (orobat mitraileta g.er. eta mitralleta g.er.) 1 iz esku metrailadorea, kanoi laburrekoa.

Eskatu bezala, bi metraileta hartu nituen; C.Z.25, txekoak biak ere, eta lau kargadore munizioz beteta.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 196. orr.

Thompson metraileta bat zen, kargadore zirkularrekoa.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 120. orr.

Metal klaskada bortitz batek adierazi zigun metrailetaren mekanismo hilgarria prest zegoela berriro.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 123. orr.

-Altxa eskuak! -esan zuen, metraileta aterata.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 111. orr.

Metraileta hartuta joan da!  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 65. orr.

Metrailetari ezkerrarekin eutsiz, eskuinarekin [...] hamar zigorkada eman zizkion ipurdian.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 111. orr.

Bi gizon sartu ziren, metraileta bana eskuetan.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 40. orr.

Metraileta gabardinaren azpian gordeta, Bar Otamendin sartu nintzen eta kafea eskatu nuen.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 219. orr.

Aurreko astean ETAko kide batzuek zibilen jeep bati eraso egin zioten metraileta eta granadekin.  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 68. orr.

Baina nik segitzen nuen alemanen parabellum, errebolber eta metraileten irispidean.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 41. orr.

Joanesek lan errexagoa ukan zuen zenbait hilabete lehenago, metraileten kanoien egiten.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 197. orr.

Eguna urratu zuenean, metrailetak aztertu zituzten, eta soldadu batek, zaharrena bera, nahi gabe katua sakatu eta bala-sorta sartu zitzaion sabelean.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 43. orr.

Metraileta baten tarrateko labur bat entzun zen, urrun.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 345. orr.

Pistola baten tiroa eta metraileta baten tiroketa ez bereizteko bezain aguretuta ere ez nago!  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 347. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Kontzientzian kezka izpirik gabe, basa ihizi bat bezala garbituko zuen, metraileta ukaldi batez.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 157. orr.

Baina mitralleta ukaldika S.S.ek emaitza horiek laster geldiarazten dituzte.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 130. orr.

Haren herkideak edo borroka lagunak hiltzeko baliatuko ziren metraileta zatiek ez zioten nihundik ere sabela kilikatzen.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 197. orr.

Nik ere joan behar nuela, baxera lerrokatzen ari nintzelarik, mitralleta zarrasta bat entzun nuen hor berean... uniforma ezezagun bateko soldadoak tiroka ari ziren mirador-era.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 135. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

metrailetak eskuan (3)


metrailetadun (orobat mitralletadun) izond/iz metraileta duena.

Ibilgailuaren ate ondoko zomorroi metrailetadunak agur martziala egin zion, barnera sartzean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 46. orr.

Bidaiariek, begiak luze, so egiten digute, S.S. mitralletadunez inguratuak baigara.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 28. orr.

Haren ondoren, tankeak atera zituzten kalera, kamioi metrailetadunak, bazookak, eta desfile izuzkoa antolatu zuten, pauso irmoz, sorbaldak zut, begiradak aurrera.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 14. orr.

Pistola ezkerretara mugitu nuen metrailetadunari tiro egiteko.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 121. orr.


metraje iz film baten luzera.

Filmaren metrajearen arabera.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 99. orr.

Artelanak lasai ikusteko eta disfrutatzeko aukera ematen dute, nahiz eta bideo batzuek logikatik kanpoko metrajeak izan.  Berria - Kultura   2004-06-12


metralla ik metraila.

metre ik metro1.

metrika iz bertso lerroen neurriaren eta egituraren azterketa.

Euskal poetika baten sustrai, eredu eta zer-nola argien falta, metrikari-eta dagozkien kontuetan.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 126. orr.

Antzina-antzinako kantuak albora utzita, metrika aldetik oso gorabeheratsuak baitira horiek, [...].  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 83. orr.

Doinuaren metrikak eta oinak, eta hitzen eta esamoldeen banaketa txukun eta dotoreak.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2130. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Silaba esplosioen eta inplosioen jokoaren arabera ulertarazteak garamatza, metrika gertaera bat baizik ez den oharpen garrantzitsu bateraino.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 89. orr.


metriko1 1 izond metrikari dagokiona.

Edozein eduki mental, izan daitekeen berriena edo bihurriena izanik ere, eskema metriko erabilien barruan -5-5/8 eta 7/6 silabako egiturak dira une honetan horiek- egokitzeko gaitasuna. Sarasuak beste doinu batzuk hauta zitzakeen molde metriko berean (hamarreko handia).  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 166. orr.


metriko2 1 izond neurri sistemaz mintzatuz, oinarritzat metroa duena.

Sistema metrikoan egiten dugun gisa, hamar egun pasatzen direnean, adibidez, sor genezake unitate bat, eta ehun pasatzen direnean beste bat, eta 1000 pasatzen direnean beste bat, eta abar.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 26. orr.

2 kintal metriko sistema metrikoko kintala.

Denen artean, begira botata, 1.205.000 kintal metriko belar jo zuten, eta seina pezeta kintaleko: 7.230.000 pezeta... orduko pezetak, noski.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 42. orr.

3 zinta metriko metroak eta metroaren zatiketak markatuak dituen zerrenda, luzerak edo distantziak neurtzeko erabiltzen dena.

Teknikariak paper bat atera zuen besapean zeraman karpetatik, zinta metriko bat soineko poltsikotik, eta argazki kamera digital txiki bat.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 124. orr.

Pentsamendu lohiak baztertzeko zinta metrikoz neurtutako larruazal azalgarria, erakuts daitekeenaren neurri zuzen eta egokia.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 191. orr.


metrisa iz unibertsitate diploma edo lizentziatura.

Harrietxeko Christine GARAYek etnologiako metrisa ardietsi du.  Herria   2004-07-29

Zuzenbide metrisa: Nathalie DURRUTY Gure Ametsakoak.  Herria   2003-08-14


metrizazio iz metriko bihurtzea.

Gaur egun, ohiko kontzeptuen tipologiak hertsiki lotuta daude kontzeptuon metrizazio-prozedurei, eta are zehatzago prozedura horietarako erabilitako eskalen tipoei.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 159. orr.


metro1 (orobat metra g.er. eta metre g.er.) 1 iz luzera-banako nagusia, neurri sistema hamartarraren oinarria, Paristik igarotzen den meridianoaren arabera (meridiano laurdenaren hamar-milioiena) neurtzen dena (m). (distantzietan)

Sarreraren kanpoaldetik atalondoaren barnealderaino, guztira, hogeita bost metro zeuden.  Elizen arteko biblia   Ez 40,15

Beste ehun metro eta Iruaingo atarian egongo zen. Azken 3.000 kilometroetan 65 metro jaisten da ibaia.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 99. orr.

Bere hoteleko sarrera baino hogei metro lehenago aparkatu nuen autoa.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 51. orr.

Beste guztiak zerrategiko beste sarreran zeuden ordurako, berrogei bat metro beherago.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 142. orr.

Auto bat gelditu da metro batzuk haratago.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 62. orr.

Kaleetan elkarri hitz egiten dioten lagunek ere, metro pare bateko distantzia uzten dute tartean.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 144. orr.

Telefonoa belarritik ia metro-erdira jarri baitzuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 9. orr.

-Harresien pean, itsasotik metro gutxira, etzanda dago Arkimedes, eskua zoruan jarria.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 478. orr.

Itxura bitxiko harkaitz bat seinalatu zuen itsasertzetik metro batzuetara.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 497. orr.

Berrogeita hamar metro egin zituenean, [...].  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 84. orr.

Berrehun bat metro egin orduko, keinu egin zidan, gelditzeko!  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 108. orr.

Flash batean, doi-doi ikusi zituen kutxak ozeanoaren hondoan boteak, ehun metro uraren azpian.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 67. orr.

Zenbat metro egin du gora urak?  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 22. orr.

· Lasterka jo zituen kaiko metro gutxiak itsasontziaren bila, baina ez zuen aurkitu.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 93. orr.

2 (dimentsioetan izan (da) aditzarekin)

Gero, harresia neurtu zuen, eta hirurogeita hamar metro zen.  Elizen arteko biblia   Ap 21,17

Metro erdikoa zen, eta izugarri polita [hartz ttiki fosildua].  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 61. orr.

Beste hegadun izakia ere bost metro zen.  Elizen arteko biblia   1 Erg 6,25

Luzeran, berriz, zazpi metro da heste meharra.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 209. orr.

Bere gerria inguruz lau metro ta irurogei zentimetro omen zan.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 144. orr.

-Joantxo -banintzen metro bat eta laurogei, baina Joantxo izaten jarraitzen nuen harentzat-.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 38. orr.

4 (dimentsioetan izan (da) aditzarekin luze, zabal eta kidekoekin)

Salomonek Jaunari eraiki zion etxe hura hogeita hamar metro zen luze, hamar metro zabal eta hamabost metro gora.  Elizen arteko biblia   1 Erg 6,2

Hiramek brontzezko hamar orga egin zituen; bi metro luze ziren, bi metro zabal eta metro eta erdi sakon.  Elizen arteko biblia   1 Erg 7,27

Horma nagusia 135 metro garai da.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 31. orr.

Beheko solairua bi metro eta erdi zabal zen, erdikoa hiru metro eta hirugarrena hiru metro erdi.  Elizen arteko biblia   1 Erg 6,6

Paper batzuk atera zituen bere larruzko karteratik, eta metro erdiren bat luze izango zen listari bat.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 57. orr.

21 urte ditu, 1,85 metro da luze eta 78 kilo pisatzen ditu.  Berria - Harian   2005-07-10

Tximino horiek bi metro dira altu, eta lurrean egiten dituzte euren gordelekuak.  Berria - Gaiak   2004-10-12

4 (aditza ezabaturik)

Neurri hauetako ontzia egingo duzu: ehun eta berrogeita hamar metro luze, hogeita bost metro eta erdi zabal, eta hamabost metro eta erdi gora.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 26. orr.

Zazpi bat metro zabal eta hamabost bat luze.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 131. orr.

Mahaia ez da biziki handia, metro bat zabal eta berrogoita hamar zentimetro barna, baina bederen aski azkarra da.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 33. orr.

-21 metro 60 luze eta 34 metro 40 zabal.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 56. orr.

Behean, dorre karratu bat, hirurogeita hamar metro garai, bloke itzelez egina.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 148. orr.

Kukufraka-korola bat, lau metro zabal.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 95. orr.

Hiru metro gorako sare tzar bat zuen hotel berriko harresi.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 10. orr.

Hiru metro luzeko letretan idatzita, Jesus hitza ageri zen.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 129. orr.

5 (dimentsioetan izan (du) aditzarekin luze, zabal eta kidekoekin)

Bost metro luze ditu; 14 papiro-hostoz egina dago bilkaria.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 190. orr.

Bi zutabeak berdinak ziren: bederatzina metro zuten gora eta seina metro zirkunferentzia.  Elizen arteko biblia   Jr 52,21

Sarreraren hegal batek zazpi metro eta erdi oihal izango ditu, hiru zutabe eta hiru oinekin.  Elizen arteko biblia   Ir 27,14

6 (dimentsioei buruzko bestelakoetan)

Lau metroko sakonera zuen, eta kanpoko hormek metro bateko lodiera.  Elizen arteko biblia   Ez 40,9

Ertz batetik bestera bost metroko diametroa zuen, bi metro eta erdiko sakona eta hamabost metroko ingurua.  Elizen arteko biblia   1 Erg 7,23

Berak hil zuen bi metro eta erdiko egiptoar erraldoi bat ere.  Elizen arteko biblia   1 Kro 11,23

Metro beteko horma, harriz eta zementuz egina.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 34. orr.

Zutabe-buruetan ezartzeko, brontzezko bi kapitel egin zituen, bina metro eta erdikoak.  Elizen arteko biblia   1 Erg 7,16

Estu xamarra, hamar bat metro.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 41. orr.

Sapaia altua da, lau metro bai.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 61. orr.

Metro eskaseko ur gelditan itoa.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 13. orr.

Verstak 1.067 metro ditu, hau da, kilometro bat baino gehixeago.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 40. orr.

7 (kopurua aipatuz)

Guztira, kalkulatu dugunez, seiehun metro soka paratu dugu kanpamendu nagusitik bigarrenera.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 153. orr.

8 (hitz elkartuetan)

Konbentzio nazionalak Estatu Batuetako Kongresuari 1794an bidalitako lehenengo metro-eredu hura bezala, Karibe itsasoan hondoratu baitzen, hantxe ozeanoaren hondoan zetzan munduko matematika-lanen liburutegirik ederrena.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 67. orr.

Pelikula-metroak puskaka belatuak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 175. orr.

9 irud/hed

Maitatzea da giza egite ororen metroa.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 103. orr.

10 (atletismo probetan)

100 metroak 9,77 segundoan.  Berria - Kirola   2006-03-19

Gail Devers estatubatuarrak ere asmo handiko helburua zuen Budapesten: 60 metroak eta 60 metro hesidunak irabaztea.  Berria - Kirola   2004-03-09

60 metro hesidunak eta 4x400 metro txandakakoa.  Berria - Kirola   2006-03-10

Beste urre bat ere lortu zuen, talde lanean, 4x200 metroan.  Berria - Kirola   2004-12-23

Kelly Holmesek arazorik gabe irabazi zuen 1.500 metroetan. egungo 100 metroetako olinpiar txapelduna.  Berria - Kirola   2004-09-19

Kenenisa Bekele etiopiarraren 5.000 metroetako munduko marka ondu, 5.000 metroetan munduko txapeldun izan eta 10.000 metroetan aritzeko buru-belarri prestatu.  Berria - Kirola   2004-10-28

2003ko Munduko Txapelketan urrea 200 eta 400 metro estiloetan, eta 200 metro tximeleta estiloan.  Berria - Kirola   2004-08-10

Joan den astean estatuko marka berria ezarri zuen 100 metro bularkako proban.  Berria - Kirola   2004-12-23

200 metro bular estiloko proban.  Berria - Kirola   2004-07-11

15 urterekin hautsi zuen, hain justu, tximeleta estiloko 200 metroetako munduko errekorra.  Berria - Kirola   2004-08-10

Igeri egingo du 200 metro libreetan, tximeleta estiloko 200 metroetan, 4x200 metro errelebotan, eta 100, 200 eta 400 metroko estiloetan.  Berria - Kirola   2004-10-07

Gizonezkoen 200 metro libreetako probak eman zion hasiera egunari.  Berria - Kirola   2004-10-08

Gizonezkoen 200 metro libreko txandak.  Berria - Kirola   2004-10-08

Pertika jauzian sei metroak gainditzen dituen hamargarren jauzilaria da Mack.  Berria - Kirola   2004-09-19

11 metro karratu (110 agerraldi, 18 liburu eta 69 artikulutan) metro koadroa.

Ez zen zernahi: 200 metro karratu, Zabalgunearen erdi-erdian.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 132. orr.

Café de Franceko azoteara jo genuen lehenbailehen, "munduko ehun metro karratu onenetara", beste turistaren batek esan zuenez.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 222. orr.

Metro karratua bederatzi ehun eurotan saldu zen Angeluko lur andana bat.  Herria   2005-12-08

Donostiako kanposantuan metro karratuak balio duenarekin Torreviejan apartamentu bat eros dezakezu.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 294. orr.

Lurra, 6.300 metro karratuko eremua, Ziburuko herriak saldua.  Herria   2005-12-01

Ameriketan, New Yorken berean 350 metro karratuko salgune bat idekia du Quiksilver enpresak.  Herria   2003-05-29

Lantokian bertan lo egiten zuten, bi metro karratuko xoko batean.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 131. orr.

Hogeita hamar metro karratu inguruko txoko bat zen, argi gutxikoa baina atsegina.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 374. orr.

Zenbat metro karratu ditu begirada baten tristurak?  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 37. orr.

12 metro koadro (312 agerraldi, 25 liburu eta 187 artikulutan; orobat kuadro 18 agerraldi 13 artikulutan) lau aldeak metro batekoak dituen laukiaren azalera.

Erradak, zer neurri dik hire aberri horrek, zenbat metro koadro dizkik hire Euskadi bedeinkatu horrek?  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 169. orr.

Eraikuntzaren luze-zabala izugarria bada ere (10.000 metro koadro ditu erabilgarri), lau bat pisuko altuera doiak liburu erraldoi etzan baten itxura ematen dio.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 26. orr.

Tabako Fabrikaren 30.000 metro koadroak hiru solairutan banatzen ditu proiektuak.  Berria - Kultura   2006-01-13

Hogeita bost metro koadroko etxebizitza bat, behinola babes ofizialekoa izandakoa.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 66. orr.

1,2 metro koadroko nire idazmahaiaren gainean, paketetxo bat aurkitu nuen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 260. orr.

Hamabost metro koadro inguruko gela bat zen, ohea eta freskatzeko konketa besterik ez zituena.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 74. orr.

1935eko erroldak Argentinak 1.100.000 metro koadro oihan zituela zioen.  Berria - Gaiak   2004-05-01

60 litro metro koadroko bota zituen ordu betean.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 319. orr.

Azokaren 3.500 metro koadrotan 50 herrialdetako 670 enpresa elkartzen dira.  Berria - Kultura   2004-06-03

"Guk metro koadroetan neurtu diagu eta," begi ñika Gastonek.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 141. orr.

13 metro kubiko (58 agerraldi, 7 liburu eta 30 artikulutan) metro kuboa.

Metro kubiko batean espazioa beti berbera da, nahi dudan lekuan eta nahi dudan bezainbat aldiz pentsatu arren.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 134. orr.

40.000 eta 50.000 metro kubiko arteko bolumena nahikoa izanen litzateke presaz honatago dauden eremuak uraren pean gelditzeko.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 173. orr.

Bolumena neurtzen badugu, 100 metro kubiko zaborretik 9 metro kubiko zepa aterako litzateke eta metro kubiko bat errauts.  Berria - Euskal Herria   2004-09-15

5,5 mila milioi metro kubiko gas erosiko ditu guztira.  Berria - Ekonomia   2004-04-13

Urteko 27.200 milioi metro kubiko ur espero da eramango dituela hegoalderuntz.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 286. orr.

Konoak inbutuarena egin zuen, tapoiaren gainean hogei mila metro kubiko urezko aintzira bat formatu zen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 96. orr.

Eusko Jaurlaritzaren Uraren Lege egitasmoak zerga ekologikoa dakar; ur metro kubikoko 0,06 euro kobratzea, alegia.  Berria - Euskal Herria   2004-10-07

14 metro kubo (58 agerraldi, 2 liburu eta 31 artikulutan) alde guztiak metro batekoak dituen kuboaren bolumena.

Cementos Rezolak 1.220.000 tona zementu saldu zituen, eta 1.807.000 tona agregatu eta 327.000 metro kubo betoi Hormigones y Minasek.  Berria - Ekonomia   2006-03-31

Zerri horiek orok emanen dute urtean 3500 metro kubo ongarri.  Herria   2004-01-29

Egunean 650 metro kubo ur higatu ba doa hortik zuzenean Aturri ibaira.  Herria   2004-01-29

Orohar Angeluarrek ura pagatzen dute hiru eurotan metro kuboa.  Herria   2005-08-11

Orain arte, Ukrainak 50 dolar ordaintzen zuen 1.000 metro kuboko, errepublika sobietar ohia zelako.  Berria - Mundua   2006-01-04

Etxe bateko airea osasuntsutzat jotzeko, halako gaien kontzentrazioak ez du 200 mikrogramo metro kuboko (ug/m3) muga gainditu behar.  Berria - Gaiak   2004-11-23

Biltegi haien edukiera milioika metro kubokoa zen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 444. orr.

Metro kuboetan neurtu behar baita, betelana egiteko.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 141. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 5 aldiz agertzen direnak)

metra gora (8); metra gorako (5); metra karratu (5)

bi metro luze (9); bi metro zabal (7); bost metro luze (7); bost metro zen (7); ehun bat metro (25); ehunka metro (5); hamar bat metro (13); hamar metro egin (6); hamar metro haratago (5); hamar metro luze (11); hamar metro zabal (7); hamar metro zen (8); hamarren bat metro (5); handik metro batzuetara (9); handik metro gutxira (5); handik metro gutxitara (6); hiru bat metro (6); hogei bat metro (8); hogei metro luze (6); lerrotik metro batera (5); litro metro koadroko (6)

metro baino gehiago (5); metro baino gehiagoko (5); metro baino gutxiagora (7); metro baino hurbilago (5); metro bakar bat (5); metro bat zabal (6); metro batera geratu (7); metro batzuk atzerago (6); metro batzuk aurrerago (5); metro batzuk egin (6); metro batzuk gorago (5); metro batzuk haratago (5); metro bete (6); metro beteko (7); metro da luze (41); metro ditu (21); metro egin (38); metro egin zituen (7); metro eginda (10); metro egingo (6); metro erdi (31); metro erdi bat (8); metro erdia (7); metro erdiko (20); metro erdira (17); metro eskas (11); metro eskaseko (10); metro eskasera (8); metro eta autobus (5); metro eta erdi (51); metro eta erdiko (25); metro eta erdikoa (5); metro eta erdira (5); metro eta laurogei (5); metro falta (14); metro falta zirela (8); metro garai (14); metro gehiago (9); metro gora (46); metro gorago (16); metro gorako (5); metro gutxi (10); metro gutxira (43); metro gutxira zegoen (6); metro gutxitara (13); metro harantzago (7); metro haratago (17); metro hesidunak (12); metro hesidunetan (13); metro inguru (11); metro inguruan (5); metro inguruko (24); metro ingurura (23); metro izan (5); metro izango (12); metro izango ditu (6); metro karratu (39); metro karratuko (54); metro karratuko bastiza (6); metro karratuko eremua (11); metro koadro (140); metro koadro baino (13); metro koadro ditu (10); metro koadro izango (12); metro koadroa (8); metro koadroak (13); metro koadroko (129); metro koadroko azalera (10); metro koadroko eremu (5); metro koadroko saila (5); metro koadrotan (6); metro koadrotik (11); metro kuadro (6); metro kuadroko (9); metro kubiko (50); metro kubiko bakoitzeko (6); metro kubiko ur (12); metro kubo (33); metro kubo gas (7); metro kubo ur (5); metro kuboko (12); metro lehenago (11); metro libreetan (12); metro luzatu (5); metro luze (80); metro luze da (7); metro luze zen (8); metro luzeko (18); metro pare (19); metro pare bat (7); metro pare batera (10); metro txandakakoa (8); metro txandakakoan (5); metro urrunago (8); metro zabal (31); metro zabaleko (5); metro zen luze (13); metro zeuden (5); metro ziren (7)

mila metro gora (6); mila metro karratuko (7); mila milioi metro (6); milioi metro koadro (13); milioi metro kubiko (9); milioi metro kubo (14); pare bat metro (5)

ehun metroak (10)

azken metroetako (5)

azken metroetan (49)

bost metroko altueratik (5); metroko altuera (22); metroko altuerako (5); metroko altueran (16); metroko altueran dago (5); metroko altuerara (5); metroko altueratik (11); metroko altueratik erori (5); metroko altura (5); metroko amildegi (13); metroko amildegi batetik (7); metroko desnibela (8); metroko diametroa (9); metroko diametroa duen (5); metroko garaia (8); metroko garaiera (41); metroko garaiera du (9); metroko ibilbidea (9); metroko ibilbidea osatu (5); metroko jauzia (13); metroko lasterketan (5); metroko luzera (38); metroko luzera du (6); metroko luzera zuen (5); metroko mailan (12); metroko mailan dago (7); metroko mailara (11); metroko mailatik (6); metroko marka (7); metroko munduko marka (7); metroko proban (14); metroko sakonera (6); metroko sakoneran (19); metroko tartea (7); metroko zabalera (22); metroko zuloa (8)

metrokoan munduko marka (5)

ehun bat metrora (21); ehunen bat metrora (12); hamar bat metrora (20); hamarren bat metrora (7); hiru bat metrora (9); hogei bat metrora (6); lerrotik bost metrora (7); metrora dago (10); metrora dagoen (12); metrora egon (12); metrora gelditu (5); metrora geratu (6); metrora igo (7); metrora igoko (7); metrora igoko da (6); metrora iritsi (5); metrora jaitsiko (5); metrora jaitsiko da (5); metrora zegoela (6); metrora zegoen (29); metrora zeuden (10)

metrotik behera erori (6); metrotik gora (57); metrotik gora egingo (9); metrotik gora elurra (9); metrotik gorako (18); mila metrotik gora (6)


metro2 1 iz hirietako garraio publikoko tren elektrikoa, gehienbat lur azpitik dabilena; garraio mota horren instalazioen multzoa.

Gero, metroa ez da jada metroa, lur azpitik ateratzen delako, eta benetan aintzira ez den aintzira hartako ur-bazterretan barna ibiltzen delako.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 11. orr.

Bi geltoki pasata, metroa tranbia bihurtzen dela dirudi.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 104. orr.

Eta New Yorkekoa, metro zikin, zaharkitu eta zaratatsua da.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 145. orr.

Bertan metro eta autobusen ibilbideak zetozen gorriz eta urdinez markaturik.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 158. orr.

"Fucky subway", metro alua, haserreturik zegoen norbaitek idatzia.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 101. orr.

Hoteletik irten eta metroan sartu naiz.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 236. orr.

Harlemera zihoan metroa hartu zuen, 6. zenbakia.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 13. orr.

Erraza da Manhattango irla barruan metroa erabiltzea: uptown edo downtown, gora edo behera, ez dago besterik.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 22. orr.

-Hara beraz, gutik egin du, baina zuk ere, ene gisa, metroa huts egin duzu.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 87. orr.

Times Square-n metroa utzi eta oinez joan zen 42. kalean zehar Port Authority-ko autobusetara.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 71. orr.

Mukuru doa metroa.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 24. orr.

Azken metroa etxera itzultzeko.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 122. orr.

CAFek Erromako Metrorako beste sei tren egiteko kontratua lortu du  Berria - Ekonomia   2004-07-30

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Gazta batena edo metro-geltoki batena bezalakoa.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 32. orr.

Barbès metro-geltokitik irtetean, tunikaz jantzitako beltz mardul batek esku-paper bat eman zion Léari.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 369. orr.

Hotz egiten du jada, baina hala ere metro sarrera batean geratu gara aurrekontratua sinatzeko.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 24. orr.

Lucyk Camden Towneko metro irteeraraino jo zuen eta berriro gelditu zen alde hartako mapa zuen panelaren aurrean.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 213. orr.

Ederki moldatu zen Albert 5. lerroko metro-ahoaren aurretik pasatu zirenean abiada moteltzeko.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 51. orr.

Metro zulotik atera eta hotelerantz abiatu ziren oinez.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 181. orr.

Metro txartelak erabiliz egindako tutuak.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 29. orr.

Mingaina ateratzen diezu metro-bagoietako bidaiariei.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 127. orr.

Hiri txikia da hau, laburrak dira metro bidaiak.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 24. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

metro geltoki (9); metro geltokian (8); metro geltokitik (5); metro sarrera (3)

azken metroa (4); bilboko metroa (5); metroa etorri (3); metroa hartu (27); metroa hartu nuen (4); metroa hartuko (3); metroa hartzen (4)

azken metroak (10); bilboko metroak (14)

azken metroan (4); bilboko metroan (3); metroan edo autobusean (3); metroan sartu (9); moskuko metroan (4); zazie metroan (6)

bilboko metroaren (7); metroaren geltokirantz (3); metroaren hirugarren linea (3)

bilboko metroko (5); metroko bagoietan (3); metroko geltoki (4)

erromako metrorako (3); madrilgo metrorako (3)

metrotik atera (3)


metrointelektual izond

Hizketa modu gatzatu, sustantibo, metrointelektual eta metrokontzeptual hori ustelagoa, pedanteagoa, gauzaezagoa eta engainagarriagoa da beste mintzamolde higikor aditzekikoa baino, baina merkatuan saldu-errexagoa da askozaz ere, eta hortik heldu da haren arrakasta.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 168. orr.

Feeling, cool eta holakoak esatea ikaragarri gustatzen zaie, eta, okerrago dena, apokaliptiko, dekonstruktibo, identitario eta horien tankerako berba zantar metakrilatozkoak [...], eta horrela osatzen dute beren jardun metrointelektuala.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 168. orr.


metroka adlag metroa neurri hartuta.

Horretan pentsatzen dut apartamentu batean neurriak hartu aldiro edo oihala metroka saltzen didatelarik.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 226. orr.


metrokonzeptual izond

Hizketa modu gatzatu, sustantibo, metrointelektual eta metrokontzeptual hori ustelagoa, pedanteagoa, gauzaezagoa eta engainagarriagoa da beste mintzamolde higikor aditzekikoa baino, baina merkatuan saldu-errexagoa da askozaz ere, eta hortik heldu da haren arrakasta.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 168. orr.


metrologia iz pisu eta neurrien sistemak aztertzen dituen zientzia.

Eraikin berriak mekanizazio zentroa, metrologiako eta eskala submikrometrikoan egiaztatzeko laborategia eta bulegoak ere izango ditu.  Berria - Ekonomia   2006-01-25

Erakusketaren gainerako guneak tresneria elektriko eta elektronikoari, manipulazio bidezko eta robotikoari, tresneria hidrauliko eta pneumatikoari eta metrologia eta kalitate kontrolari eskainiko dizkiete.  Berria - Ekonomia   2006-03-04


metronomo iz musika lan baten konpasaren modua zehatz neurtzeko tresna.

Metronomoa martxan jartzen dut Bonheur parfait jotzen hasteko.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 170. orr.

Hirugarren aldiz ekiten diot piezari, metronomorik gabe oraingoan.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 64. orr.

Planaren helburuak betetzen ari ziren, metronomo baten zehaztasunaz. Metronomoaren tiki-takak bere horretan jarraitzen zuen.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 102. orr.


metropoli (orobat metropolis g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian metropoli agertzen da) 1 iz hiri handia, estatu edo eskualde bateko hiri nagusia.

New York munduko bigarren metropoli bihurtuko duen dekretua onartu du.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 32. orr.

Hegazkinetik jaistear ginela, andereak leihotik metropoliko bide nagusiak autoz hanpatuak susmatzen zituela erran zidan.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 180. orr.

Bilbo eta inguruko herriek osatzen duten metropoliaren barruan.  Berria - Euskal Herria   2004-07-02

Familiak Bilboko Plaza Eliptikoan zuen bizilekua, metropoliaren bihotzean, Guggenheim museotik nahiko gertu.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 165. orr.

Mendebalde globalizatuaren erretratu kritikoa egiten du Rozasek: lan baldintza kaxkarrak, etorkinen egoera prekarioa, metropoli garaikideko bakardadea.  Berria - Kultura   2006-04-11

2 estatu kolonizatzailea bere koloniei buruz.

Kolonia horiek herri barbaroekin salerosketan aritu ziren, metropoliarekin harremanak izan zituzten.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 36. orr.

Elkarrekin zerikusi zuzenik ez duen lurralde multzo hori da periferia, metropoliarekiko baino ez diren eremuak, deszibilizazioa.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 40. orr.

Berriz ere, periferizazio-prozesuak metropoliaren premien arabera berregituratu zuen tokiko ekoizpena, eta prozesu horretan bertako ekonomia eta gizarte-orekak ere suntsitu zituen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 53. orr.

Ameriketan -edo dena delako kolonietan- finkatutako europarren ondorengoak, metropoliaren kontra beren herrien independentzia lortu dutenak, maiz, ondoren beren herrialdeetako aginteari eusteko eta indioa baztertzen duen elitea osatzeko.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 129. orr.

Neurri zehatzen bidez galarazi zuten metropoliek hainbat koloniaren industrializazioa, lehiakide arriskutsuak zirelako.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 297. orr.

Metropoli kolonialistako intelektualen "kontzientzia txarra".  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 125. orr.

Ez dago probintziarik metropolirik gabe, ez legerik fundatzailerik gabe, ez kanturik musarik gabe.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 56. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik metropolitano.

Tokio hiriaren metropoli-aldean Afrika osoan baino telefono linea gehiago daude.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 292. orr.

Lurralde oso baten eremua metropoli ikuspegi batera murriztuko dela gaineratu zuen..  Berria - Euskal Herria   2004-05-13

Bartzelonako Metropoli Eremuko Hiri Hondakinak Kudeatzeko Planak.  Berria - Euskal Herria   2004-05-21

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bartzelonako metropoli eremuko (3)

metropoliaren barruan (4)

bilboko metropoliko (4)


metropolis ik metropoli.

metropolitano 1 izond metropoliari dagokiona. ik metropoli 3.

Hirigune metropolitanoen hedapen beldurgarriak eta lurralde desorekak saihesteko.  Berria - Euskal Herria   2004-11-07

Errusiako agintariek garraio metropolitanoko segurtasun neurriak bikoiztu zituztela jakinarazi zuten.  Berria - Harian   2005-07-08

Tarifa dei metropolitanoei dagokiena izaten da.  Berria - Euskal Herria   2004-05-29

Defentsa Ministeritzan ez zuten Andy Warhol ezagutzen, baina polizia metropolitanoan badago Kafka irakurri duen norbait.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 102. orr.

Mexikoko Unibertsitate Autonomo Metropolitanoko irakaslea da.  Berria - Mundua   2004-05-12

2 iz eliz probintzia baten hiriburuko aztzapezpikua.

Metropolitano edo artzapezpiku horiek, [...] probintzi multzo horietako baten administrazio-erdigune zen aulkiko apezpikua onartu zuten beren primatu gisa.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 50. orr.

Apezpikuek, metropolitanoek eta primatuek leialtasuna zieten eskualdeko patriarkei.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 50. orr.


metropolitar 1 izond metropolitanoa.

«50 hil baino gehiago» izan zirela baieztatu zuten agintariek atzo goizean, Londresko Polizia Metropolitarreko buru Ian Blairren ahotik.  Berria - Harian   2005-07-09

Helburua Gobernuaren kontrako eraso bat galaraztea bazen, nahikoa zuen larrialdi egoera Manila metropolitarrean soilik jartzea.  Berria - Mundua   2006-02-26

2 iz metropoliko biztanlea.

Baliteke ez atzerritarrak, ez barbaroak, ez marka-gizonak izatea, "metropolitarrak" baizik, delako gizarte horren barrukoak, alegia.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 52. orr.

"Metropolitarrek" sorturiko estatu unibertsaletan, hiriburua berez erdian izango da hasieran, nahiz eta erretira daitekeen mugara alde jakin batetiko eraso-mehatxua gobernuaren ardura kezkagarriena bihurtzen bada.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 52. orr.


metropolizazio iz metropoli bihurtzea.

Metropolizazio xedeak eragin nabarmena du ingurugiroan.  Berria - Euskal Herria   2004-07-08


metrosexual izond gizonezkoez mintzatuz, itxura fisikoaz nabarmen arduratzen dena.

Gaur egun, gizon metrosexuala pil-pilean dagoen honetan, ez al zaio errazago egingo gizonari pilula hartzeko ohitura onartzea?  Berria - Euskal Herria   2004-10-27

Foxen arabera, metrosexuala zela esan zuen Kerryk eta emakume guztiak berarekin txoratuta zeudela.  Berria - Mundua   2004-10-05


metrosexualitate iz metrosexuala izateko nolakotasuna.

Baietz uste dut, hori ere metrosexualitatearen barruan sartzen delako.  Berria - Euskal Herria   2004-10-27


metrosozialista izond

Butakatxoak blaitu egiten baitituzte oraindik ere metrosozialistek Alexander Kordaren argazki mitikoa oroitze soilarekin.  Berria - Kultura   2004-09-19


metxa (orobat mitxa; Euskaltzaindiaren Hiztegian metxa agertzen da) 1 iz erraz su hartzen duen gai batez eginiko soka.

Gasolinaz betetako ontzi batez, metxa batez eta bolbora biltegitxo batez osatuta zegoen lehergailua.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 210. orr.

Antzokiko zaintzaile batek aurkitu zuen lehergailua metxa piztuta zuela.  Berria - Kultura   2006-03-03

Metxa izekia hurbildu zuen barreneko ertzera.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 37. orr.

Erran behar da mitxa ez balitz hil, zartatze handia izaiten ahal zela, su lotuko ere orobat gaineko estaian emazte xaharño bat bakarrik bizi den etxe hortan...  Herria   2002-12-19

Eskuartean zuen txiskeroko metxa txirikordatu horixkarekin gora eta behera ari zen eta.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 158. orr.

Metxa borobileko petrolio lanpara piztu nuen, pantaila berdearekiko lanpara.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 65. orr.

Sablea, metxako fusila eta txakana, gider laburreko aizkora txikia, zauri hilgarriak baino egiten ez dituena.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 255. orr.

Bolborategi hau eraiki dut, eta bai metxari su eman ere.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 150. orr.

2 irud/hed

Mikel ere atera da, eta futbolaria ikusi orduko are sutuago da metxa handirik behar ez zuen Txetxu.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 175. orr.

Sanjoanetan hemen ere festa izaki, sobratutako suzko baloiak hegan egin zuten asteazkenetik ostegunerako gauean, herri baten pozaren metxari su emanez bezala.  Berria - Kirola   2004-07-02

Martxoko Iraultzaren metxa, Nikolas II.ari dimitiarazi zion matxinada...  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 139. orr.

Haatik, xede orokorrak aspaldiskoan mitxa galdua zuen.  Herria   2005-01-13

Baina hor du mitxa erakutsi lekuindarrak: 7 tanto lerroan eta 12-14, hiru bote kasik segidan sartuz ere eskuineko paretatik.  Herria   2003-08-07

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Olio eta metxa-kondarrekin eta kriseilua bera hezetuta.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3650. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Kanabera printzatua ez du hautsiko, ahulduriko argi-metxa ez du itzaliko.  Elizen arteko biblia   Is 42,3

Kandela-metxa bezala itzali ziren eta galdu.  Elizen arteko biblia   Is 43,17

Haizeak inarrositako erretxin metxa lodiak aldi oro egiten zion argi eta itzal begitarte honi.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 212. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kandela metxa (3); metxa piztuta (4)


metxadun (orobat mitxadun) izond metxa duena.

Su eman zidan pizgailu metxadun baten punta sutua nire zigarrora hurbilduz.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 183. orr.


metxatu, metxa(tu), metxatzen du ad sukaldatu behar den okela urdai edo urdaiazpiko zerrendez prestatu.

Egon lasai, laster idi-izter baten moduan metxatuko dut eta.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 303. orr.


metxero iz sakelako pizgailu txikia.

Zerbitzariak luzatu dion metxerorantz makurtu da Lola zigarroa piztera.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 20. orr.

Metxeroa piztuta luzatu nion.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 24. orr.

Jendea dago hor, eta metxeroarekin agurka ari zaizkigu.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 46. orr.

-Hark gaitu igortzen... - xanpatu zuen Txokok emaztearen atorra urratuz eta titi puntak metxeroaren suaz amainatuz.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 49. orr.


metxikar ik mexikar.

metzikano ik mexikano.

metzikar ik mexikar.

meundar iz Itun Zaharrean aipatzen den herri bateko kidea.

Jainkoak lagundu zion filistearrak, Gur-Baalen bizi ziren arabiarrak eta meundarrak garaitzen.  Elizen arteko biblia   2 Kro 26,7

Meundarrok zerga ordaindu zioten Uziasi.  Elizen arteko biblia   2 Kro 26,8

Aldi baten buruan, moabdar eta amondarrak, zenbait meundar lagun zituztela, Josafaten kontra borrokatzera etorri ziren.  Elizen arteko biblia   2 Kro 20,1


mexikano (orobat mekzikano g.er. metzikano eta mezikano g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian mexikar agertzen da) izlag/iz ipar mexikarra.

Paperik gabe, EB-tan sartzerat lehiatzen direlarik, Mexikano polizak urte guziez arrastatzen eta kasatzen ditu Salvadorretik, Guatemalatik eta Hondurasetik heldu diren 160.000 presuna.  Herria   2004-11-25

Vicente Fox mexikano presidentak.  Herria   2001-09-13

Legearen kontra bizi den jendearen erdia mexikanoa da herri hortan.  Herria   2001-09-13

Munduko xapeldun ateratu ziren Sergio Beltran eta Pedro Santamaria mexikanoen kontra.  Herria   2003-04-03


mexikar (orobat mekzikar g.er., metxikar g.er. eta mekzikotar g.er.) 1 izlag/iz Mexikokoa, Mexikori dagokiona; Mexikoko herritarra.

1821eko Mexikar Iraultzaren ondoren.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 33. orr.

Egunotako egunkari batek mexikar indigena batzuen ahotik jasotakoa.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 15. orr.

Hegoaldeko ordezkariek dute xapela beretu, hurbil-hurbila zauzkatela haatik mexikar muslariak.  Herria   2003-11-06

Mexikar sindromea edo nazioarteko finantzaren arriskuak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 152. orr.

Langile mexikarren etxeak zeuden lehenik; hurrena, osaba Juanena izandakoa, nire egoitza Stonehamera iritsi nintzenetik.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 12. orr.

Jatetxe mexikar batean lan egiten duen lagun bat da Paola.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 68. orr.

Horra Rivera mexikarraren erretratu erraldoia.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 263. orr.

Mexikarrek bitartean futbola ikusten dute telebistan.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 209. orr.

Bigarren Mundu Gerran parte hartu duten mexikarren ohorez egindako ongi etorriaren desfileko argazkiak dira.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 224. orr.

Aita mexikar zuria nuen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 35. orr.

2 Mexikoko espainiera.

Mexiko gorrieneko pertsonaia bertan-beherakoek, nola ez, mexikarrez hitz egiten dute, mero mexicano, [...] eta horregatik erabaki du Ripsteinek filma azpititulatzea... gaztelera batuan!  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 64. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

emakume mexikarra (7); entrenatzaile mexikarra (8)

entrenatzaile mexikarraren (3)

entrenatzaile mexikarrari (3)


mexpreziatu ik mesprezatu.

meza 1 iz erlijio katolikoan, ogiaren eta ardoaren bidez Jesu Kristoren heriotza ospatzen den elizkizuna.

Meza hura ere biziki ederra izan zen.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 138. orr.

Latinez zen orduko meza, eta sermoia bai euskaraz.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 64. orr.

Orduen liturgia eta meza.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1161. orr.

Halarik ere, operarik ezean, datorren igandean haren meza kantatu bat duzue katedralean.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 268. orr.

Larzabaleko eliza kalostra peradino betea zen eta lekuko koralak lagundurik biziki meza ederra izan da.  Herria   2003-09-11

2 (leku-denborazko atzizkiekin)

Igandeetako mezan lehenbiziko ilaran esertzen zen.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 75. orr.

Adierazpenok Donostian egin zituen, Koruko Amaren aldeko mezan.  Berria - Euskal Herria   2004-09-09

Milako bat jende bada mezan.  Herria   2002-09-12

Iragan igandean Hazparneko elizan 10,30eko mezan ospatu dugu gertakaria.  Herria   2004-06-03

Mezako ardo goxo hark goragoko sentsazioetara eraman zuen.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 38. orr.

Otoitz-liburuko egun guzietako zatiak, emaiten ez nuen mezako otoitzak, sainduen litaniak.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 18. orr.

Zergatik ez zara igande goizeko mezara etortzen?  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 74. orr.

Egia da ere gero eta jende gutiago joaiten dela mezara igandetan eta beheiti doala erlisionea.  Herria   2003-04-24

Doi-doia igandetako mezara joaten zen, baina sekulan ez zen egoten nehorekin hizketan.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 50. orr.

Mezatik ateratzean, denak egon gira hurrupa fresko baten hartzen.  Herria   2003-09-04

Egun osoa daramat toki batetik bestera -aitortu zuen, mezatik landa-.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 75. orr.

Ebanjelioaren pasarte hura igandeko mezatan entzuten nuelarik, ederki asko nekien zertaz ari zen.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 31. orr.

Lantokira edo mezatara zihoazen gizonak, burumakur eta isilik.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 106. orr.

Mezatara etorritako asko, etxera bidea hartuta eguerdia baino lehenago.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 130. orr.

Katolikoa zela erantzun zidan, mezatara joaten ez bazen ere.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 87. orr.

Sakristian geunden biok, bera mezatarako janzten eta ni banku batean eserita.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 95. orr.

Eguerdiko ordubatean mezatatik bueltan etxeko sukaldean salda hartzen ari zen.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 163. orr.

Kandelatxo hori Kandelario goizeko mezetan bedeinkatua zela.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 185. orr.

Ez bide zen gogoratzen mezetan aditutako gauzekin.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 186. orr.

Mezetara joan aurretik lisatu behar omen zuen alkandorarekin eta pasaratu behar omen zituen galtzerdi maiztuekin atera zen gelatik.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 23. orr.

Ez ziren kalean ibiltzen, ez mezetara joaten.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 114. orr.

Ez zenuke nahiko zure neba mozkor-mozkor eginda agertzea mezetara, ezta ba, Allie?  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 68. orr.

Apaiz bat agertzen da, mezetarako jantzian.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 174. orr.

3 (aditzaren objektu gisa)

Zurrumurrua kurritu zen meza ukanen genuela igandetan, lanetik landa.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 95. orr.

Aita abadeak kantatu zuen meza, Bazkoz, predikuarekin, latin klasikoenean.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 123. orr.

Eta gaur adixkidek beren atxikimendua erakutsi diote, meza eder bat kantatuz eskaini baitakote beren azken agurra.  Herria   2005-07-28

Meza bukatu zenean, denak jarri ziren ilaran umeen atzetik.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 325. orr.

Mezak goiz-goizean hasten dira, egunsentian.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 182. orr.

Gero hitzaldia egiten zien eta meza ospatzen; eta Frantzisko dohatsuak mezako ebanjelioa kantatzen zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 484. orr.

Filotti meza huts egin baino lehen familia osoa hiltzen utziko zuen elizkoi horietako bat zen.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 261. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Albak ez ziren denak izarikoak, meza-soineko zenbait deskoloratuak ziren.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 137. orr.

Gaur pope batek elizkizunak egin ditu han, meza-jantzia soinean.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 485. orr.

Eta kaliza, korporal, aldare-oihal eta meza-oparitarako erabiltzen den oro ederra izan dadila.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 113. orr.

Lehen jarduna gauerdian egingo da; bigarrena, egunsentian; hirugarrena, meza orduan. lagun eta ezagunek emandako meza-diruak ez zituen bidaiaren gastuak inolaz ere ordainduko.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 93. orr.

Apostoluen meza hitzak San Bonabenturak erantsiak dira, ez daude iturri zaharragoetan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 751. orr.

Meza-bezperak egun guziez kantatuko zituena.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 76. orr.

· Aita meza-laguntzailea zen eta apaizari elizakoak ematen laguntzea gustatzen zitzaion.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 20. orr.

ik beherago 16.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Erizaina isildu egin da, apaizak hasiera eman baitio eztei-mezari, eta ez dizkit xehetasun gehiago eman. Gaur goizean izan da herri-meza, eta gero, urtero bezala, aurreskua.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 189. orr.

Esker-mezak atera.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 486. orr.

6 mezako zati batzuetako (eskuarki Kyrie, Gloria, Credo, Sanctus, Benedictus, Agnus dei zatietako) hitzen gainean moldatzen den musika lana.

Baina musika ona eta handiosa aditu nahi baduzu, musika solemnea, ez zenuke datorren igandean katedralean emaitekotan diren Monteverdiren meza galdu behar...  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 272. orr.

Johan Duijck zuzenduko ditu eta Dvoraken Meza Do maiorren eskainiko dute ikasleek.  Berria - Kultura   2004-08-10

Verdiren Requiem meza interpretatu dute La Hayan eta Utrecheko emanaldietan.  Berria - Kultura   2004-11-21

Juanjo Menak, zuzendariak, interpretazio ederra atera zion Bachek asmatutako meza zail eta erraldoiari.  Berria - Kultura   2004-12-18

7 hil-meza

Han, On Camillok hil-meza eman eta zerraldoa bedeinkatu zuen.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 336. orr.

Ehorzketa egunean ukan du biziki jenderen otoitzen laguntza: hil-meza, bi apezek emana, hunkigarria izan da.  Herria   2003-09-04

Luis Elejabeitia gure osaba Deustu auzoan hil zen eta hil-meza San Pedro elizan izan genuen.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 136. orr.

8 hileta-meza

Mutiko koxkorrak ginela hil zen, eta gogoan dauzkat negar-saio luzeak, hileta-meza are luzeagoak, maisuen hitzaldiak, herrira etorri ziren jaun handi haien auto beltz are handiagoak...  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 138. orr.

Dies Irae Azken Juizioko eguna deskribatzen duen erdi aroko eresi bat da, hileta-meza batzuetan kantatzen dena.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 294. orr.

· Hartara, eskari hura jaso zuenean, beltzez jantzitako mezularia beste mundutik etorria zela begitandu zitzaion [Mozarti], hileta-meza beretzatt eta ez besterentzat idazteko eskatzen ziola.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 34. orr.

9 meza atera

Baina, badakizue, marinelak herriko seme jatorrak dira, eta bihar San Sebastian eguna denez, San Bizenten meza bat ateratzeko eskatu didate.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 178. orr.

10 meza-emaile (orobat mezemaile)

Ez ziren meza-emaileak falta, baizik eliz-soinekoak, apezpiku makila, eta apezpiku burukoa.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 131. orr.

Besterik nehor ez zen eta meza emailearen hitzek oihartzun hutsala zuten, eraikuntzaren paretetan.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 75. orr.

Frantxua Garat meza emaile beste hiru apezek laguntzen zutela.  Herria   2003-09-18

Baigorriar andana bat baginen, Mixu Otonos ere han zen mezemaile.  Herria   2003-05-29

Meza emaile, Michel Oronos, deneri ongi etorria eginik kartsuki oroitarazi daukuna nor ginuen Xan Hiriart.  Herria   2005-09-15

· Meza emaile hiru ministro, Sarkozy apez nagusia eta haren laguntzaileak Devedjian eta Delevoye, bakoitzak egin duela bere predikua Estaduaren deszentratzeari buruz  Herria   2002-11-21

11 meza eman

Emeki-emeki meza emateko puskak bildu zituen.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 100. orr.

Anaiak bizi diren lekuetan egunean meza bat bakarrik eman dadila, Eliza santuaren moldearen arabera.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 110. orr.

-Lapurdi osoan ez da aurkituko meza gordeka ematen duen apez ukoegile bakar bat, ez eta mugaz haraindian frantses herritarrik bataiatuko edo ehortziko duenik ere!  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 62. orr.

Leon Marty bostetako meza ematera baitzihoan.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 165. orr.

Eta bertze jesuitak, aita Bartolomek lagundurik, meza eman zuen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 364. orr.

Meza Berria emateko bezperetan!  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 12. orr.

Mendiz joaten omen zen Leitzatik abere gainean, egunero meza ematera.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 52. orr.

Zenbait penitentzia salbagarriren egiteko eta agindu dizkioten aukerako meza batzuen emateko gisan.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 177. orr.

12 meza entzun

Goizean 10,30eko meza entzun ondoan, Nafarroako ostatuan egin dute zintzur bustitzea.  Herria   2004-12-09

Meza entzutera joateko ohitura zuen Jexuxek, fraileetara, urteak betetzen zituen bakoitzean.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 145. orr.

Gero konfesatu, meza nagusia entzun eta komulga ezazu.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 70. orr.

Meza ermitan entzun ondoren, Jentilsoloko belazean eseri, eta bertan bazkaldu ohi genuen.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 133. orr.

Goizean 11 orenetan herriko elizan esker onezko meza bat entzun dute beren familiaz-jendakiaz eta adixkideez inguratuak.  Herria   2002-11-28

12b meza-entzule

300 bat meza entzule ere baziren.  Herria   2003-07-03

· Etorri niz bilkura huntarat bainan hemen nago fedegabe bat meza batean entzule bezala...  Herria   2002-11-21

13 meza erdi ik mezerdi.
14 meza esan

Apaiz bakoitzak esan bitza hiru meza. osabaren betiereko atsedenaren aldeko meza esan zezaten enkargatzea.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 176. orr.

Ondoren, eskopeta berriz kargatu, berriro ezkilatxoa jo eta apaizak, bere onera itzulita, lasai jarraitu zuen meza esaten.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 262. orr.

15 meza isil

Azaroaren 11ko omenezko meza isiletan batez ere, orduan zuelako egiazki sentitzen zinez laxoa eta herabetia izan zela.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 86. orr.

Lehen meza, isila zen.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 123. orr.

Egun horretan, penitentzian, Probidentziak naraman lekuan, meza isil bat entzunen dut,  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 272. orr.

16 meza lagundu

Horretarako -esan zuen Santxok-, ezkondu gabea izan beharko du ezkutariak, eta meza laguntzen jakin beharko da gutxienez.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 65. orr.

Meza laguntzen ari zen, eta apaizak ostia sagaratua altxatzean, ostia hori bizirik zegoen haur txit polit bihurtu eta aldatua ikusi zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1042. orr.

· Helduden igande 17an Arin Donibane Lohizuneko koralak gure elizan 11 orenetako meza lagunduko du.  Herria   2002-11-14

17 meza nagusi

Ez zen nehor menturatu Marexalaren izena sartzen meza nagusiko otoitzetan.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 18. orr.

Gero meza nagusia predikuarekin.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 123. orr.

Meza nagusi abestua antolatu zuen lagun biak auzotik lekutu zirela hilabete konplitu zen igandean.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 137. orr.

10ak eta erdietako meza nagusian parte hartuko dute eta alegeratuko beren musikarekin.  Herria   2004-11-18

Erlisione faltsu baten kide zela, meza nagusi beltzak bere etxolan emaiten zituela pagano jainkosa batzuen ohoretan.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 205. orr.

18 meza liburu

Meza-liburua poltsikoan zenuen.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 244. orr.

Kunderrak eta igandeetako meza liburua gau mahaiaren gainean.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 55. orr.

Meza-liburua hirugarrenez zabaltzean, Kristok esandako beste hura azaldu zen:[...].  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 944. orr.

Azkueren hiztegiaren bi tomoak, azpian, eta neurriz neurri gainerakoak, harik eta gain-gainean Orixeren meza liburua jarri dudan arte.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 229. orr.

19 meza ondo (orobat mezondo g.er.)

Baionako "Eskualduna" astekaria, komuzki meza ondoan erosten zena eliza bortan.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 94. orr.

Meza ondoan zeremonia eta loreak eskaintzea hil hobiaren aitzinean.  Herria   2004-05-06

Meza ondoren eman zioten azkenean lurra, jakina denez, Sukarrietako hilobian.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 438. orr.

Gu iritsi ginen azkenekoak, meza ondoren taxistarekin Tolosara jaitsi ginelako fotografiak ateratzera.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 173. orr.

Otu zaio Leon Marty likits horrek agindu ote dion loreena umeari, eta meza ondoren itxaron dio eliz atarian.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 78. orr.

Behin bixiatu eta gero, hura poza gurea, mezondoren batean, osabaren batek edo, esaten bazigun: [...].  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 201. orr.

Meza ondoan, ehunka lagunek, artzain, laborari eta beste herriaren zerbitzari, erakutsi dute ere beren moldez nola zituzten baieztatzen goizeko erranak.  Herria   2003-06-05

Lubineko pilotaplaza estalian, igandero mezondoan zapatak kenduta hankutsik hamaiketakoak jokatzen zituzten mutil baserritar zimel haiek.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 137. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 5 aldiz agertzen direnak)

aratseko meza (13); azken meza (6); egun hortako meza (5); eguneko meza (7); ehortz meza (7); ehorzketa meza (11); ehorzketa meza iragan (7); ehorzketako meza (8); eman zuen meza (7); esker onezko meza (15); espos meza (11); euskal meza (14); gauerdiko meza (14); gerlari ohien meza (5); goizeko meza (6); haurren meza (7); hil meza (5); hilen meza (7); hileta meza (10); igandeko meza (32); igandeko meza nagusia (6); igandeko meza nagusian (8); igandetako meza (5); izan da meza (6); izanen da meza (10); jondonaneko meza (5); larunbat aratseko meza (6); lehen meza (16)

meza aintzin (9); meza bat ederra (5); meza bezperak (5); meza bukatu (5); meza bururatu (6); meza bururatzean (16); meza denboran (36); meza eder (46); meza eder bat (14); meza eder batekin (6); meza eder baten (7); meza ederra (25); meza egingo (5); meza egiten (6); meza emaile (39); meza emaiten (9); meza eman (43); meza eman zuen (7); meza emana izan (7); meza emana izanen (12); meza emateko (9); meza ematen (29); meza ematen ari (9); meza ematera (6); meza entzun (22); meza entzuten (8); meza entzutera (11); meza eta zeremonia (5); meza garaian (6); meza hasi (9); meza hastean (10); meza hunkigarri (7); meza hunkigarri batean (6); meza hunkigarria (9); meza iragan (7); meza iragan da (6); meza itsasun (6); meza izan (5); meza izanen (14); meza izanen da (10); meza kantatu (9); meza kantatua (8); meza kartsu (13); meza kartsu batean (7); meza lagunak (5); meza lagunak klikarekin (5); meza liburua (16); meza nagusi (34); meza nagusi bat (7); meza nagusi eder (8); meza nagusi ederra (5); meza nagusia (206); meza nagusia eta (12); meza nagusia klikarekin (5); meza nagusiak (6); meza nagusian (47); meza nagusiarekin (8); meza nagusiaren (11); meza nagusiaren ondotik (5); meza nagusira (5); meza nagusitik (12); meza nagusitik landa (7); meza nausi (7); meza nausia (19); meza nausian (5); meza ondoan (32); meza ondoren (14); meza saindua (9); meza sainduan (5)

omenezko meza (5); sainduaren ohoretan meza (6)

mezak eman (5)

aratseko mezan (8); ehortz mezan (5); ehorzketako mezan (18); gauerdiko mezan (6); mezan aurkitu (5)

hasiko da mezarekin (5); mezarekin hasi (6); mezarekin hasiko (10); mezarekin hasiko da (8)

mezaren emaile (6); mezaren ondotik (25); mezaren ostean (5)

mezatara joan (10); mezatara joateko (8); mezatara joaten (13)

mezatik haste (6); mezatik landa (86); mezatik lekora (7)

igandeko mezetako tenoreak (5); mezetako tenoreak (10); mezetako tenoreak aldatuak (5)

mezetara joateko (5); mezetara joaten (8)


mezajale iz adkor santujalea.

Zeren nihaur ere izana bainaiz nehoiz, mezazale ez ezik, mezajale ere, eta zeren baitakit, halatan, zertaz ari natzaizun.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 29. orr.

Txukun, orbangabe eta mezajale behar zuen herriak, ordea, Kirikiñok nahi baino maizago bisitatzen zituen "txarritokiak", Txirritaren bertso ezagunak frogatzen duenez: [...].  Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 12. orr.


mezamutil (orobat meza-mutil) iz meza ematen laguntzen duen pertsona.

Edo orduko hartan bezala, ni meza-mutil eta Don Manuelen sermoiarekin sutu zenean.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 102. orr.

Azkenak Domingo eta haren anaiak izan ziren, aitak haiexek jarri baitzituen, damurik, meza-mutil.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 144. orr.


mezaño iz adkor meza.

Mezaño bat ere aski hunkigarria.  Herria   2003-06-19


mezaratu, mezara(tu), mezaratzen da ad mezara joan.

Zonbait medaila papoetan ixkilimaturik, Lagunak klika aintzinean, segitua 84 ikurrinez, oro mezaratu dira.  Herria   2005-04-14


mezatar (orobat mezatiar) iz meza-entzulea.

Gero elizari biraka ekin zion hegazti gaixoak, eta haren atzetik zihoazen mezatarron begiradak.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 37. orr.

Camino bikari nagusia zen meza emaile burua apezpikua falta izanez eta Beñat Fourgs Hiriburu erretora predikuaren egilea, kantu ederrak euskaraz eta frantsesez zituztelarik xaramelatzen tokiko koralak eta mezatiar guziek harekin.  Herria   2001-06-21


mezatiar ik mezatar.

mezazale izond mezaren zalea dena.

Noizez geroz zara zu mezazalea? ezin dut apaizekin burutu eta are gutxiago apaiz artean ibiltzen den jendearekin.  Matías Mujika   «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 73. orr.

Zeren nihaur ere izana bainaiz nehoiz, mezazale ez ezik, mezajale ere,  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 29. orr.


mezemaile ik meza 10.

mezenas 1 iz artistei eta intelektualei laguntzen dien pertsona aberats eta ahaltsua.

1532an, bere mezenasek bultzaturik, bere tituluak baliozkatu zituen, erdietsiz bat bestearen ondotik Eliza legeetan batxilergoa, lizentzia eta doktoretza mailak, bai eta Aulkietarako lehiatu "Prima" deitu ospetsuena beretu arte.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 18. orr.

Hasieratik bertatik, berlindar mezenas batek, Dan Kniaster-ek, orain laurogei urtetik gora zituenak, babestu zuen entziklopedia.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 93. orr.

Buenos Aireseko enbaxadorearen gutuna gobernadorearen esku utzi zuten, gizon literaturzalea bera, idazleen babesle eta mezenas.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 64. orr.

Basauriko Udalak eta mezenas pribatu batek sustatzen dute beka.  Berria - Kultura   2004-06-23

2 (hitz elkartuetan)

Mezenas formulak eta beste batzuk ere aztertu behar dira, enpresa pribatua sar dadin, hain zuzen ere, eszenako arteen obra edo proiektuen produkzioan.  Berria - Kultura   2004-10-30

3 (izenondo gisa)

bitxikerietako bat Enrique Ordoñezek horrelako ekimenak bultzatzen dituzten enpresari mezenasen alde esandako laudorioak izan ziren,  Berria - Kultura   2006-02-26


mezenasgo iz mezenasari dagokion jarduera.

Mezenasgoa aztertzeko jardunaldiak hasiko dira gaur, Donostian.  Berria - Kultura   2004-02-06


mezerdi (orobat meza erdi; Euskaltzaindiaren Hiztegian mezerdi agertzen da) iz sagara, mezaren erdiko zatia.

Nola Axularrek eskatu zion sakristauari, ipuinaren azken aldean, hil zezala mezerdian, ogia eta arnoa sagaratzeko mementuan, zeren Sarako erretoreak baitzekien orduko, halatan baizik ezin beregana zezakeela bere itzala,Hemen ez zen deus holakorik, ez beretterik, ez edergailurik, ez soinurik, gaizki erraiten dut, hain xuxen; meza erditan animaleko behi tropa bat, beren joarekin kantua estali eta nahasaraz artino.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 638. orr.


mezikano ik mexikano.

mezkita (129 agerraldi, 8 liburu eta 46 artikulutan; orobat meskita 309 agerraldi, 17 liburu eta 119 artikulutan, moskita g.er. eta moskeo g.er.) 1 iz musulmanen kultu edo gurtzara xedaturiko eraikina.

Ahal duenean, arropak garbitu, bainua hartu eta mezkitara joaten da.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 131. orr.

Zoko batean ibili da lehendabizi, meskita batean sartu da gero.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 28. orr.

Jean Grenet Baionako auzapez eta diputatuak mezkita egiteko egoitza utziko zigula erran digu behin eta berriz.  Herria   2003-03-20

Hindu buruberoek, 1992ko abenduan, Ayodhyako Babri mezkita desegin zuten.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 185. orr.

VII. mendean eraikia da mezkita; zutabeetarako islam-aurreko erlijioetako tenpluetakoak baliatu dira.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 174. orr.

Urre koloreko kupula ederra zuen mezkita iragan asteazkenean suntsitu zuten.  Berria - Harian   2006-02-26

Bokarako mezkitan sartzean, Korana jaso eta bere zaldien oinpera jaurti zuen.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 363. orr.

Meskiten zabaldia itsasbazterrarekin lotzen duen auzo horretan maila guztietako hotelak eta pub bat edo beste daude.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 18. orr.

Mezkita edo santutegietan berdin, jaunaren lurra denez, ortutsik sartu beharra dauka.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 96. orr.

Uzbekistan-en gaindi joanik jin zaizkit burura herri hartan ikusi nituen edertasunak, bereziki Bukhara eta Smarkand hirietan: jauregiak, mezkitak, harresiak erdi aroan eta geroxago eraikiak, zibilizazio eder baten lekuko.  Herria   2004-01-22

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Xiiten mezkita nagusietako bat zen (Urrezko Mezkita ere deitua).  Berria - Harian   2006-02-26

Hirurehun metrora, meskita txuri txiki bat aurkitu genuen, ate ondoan kuxkurtuta bi eskale zituela, eta bidea aldapatsuagoa egin zen.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 215. orr.

Alde batean Meskita Urdinaren liraintasun argia, beste aldean Santa Sofiaren sendotasun iluna, tartean lorategi oparoak, jendea paseoan...  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 17. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Goiz eta arratsalde neure gelatik entzuten nituen musulmanek inguruko mezkita-dorretik otoitz-ordua dela oroitarazteko egiten zituzten oihuak.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 182. orr.

Handik meskita alboko sohornetara joan zen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 84. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

al askari mezkita (3); bagdadeko mezkita (6); mezkita sunita (7); mezkita sunitak (4); mezkita sunitari eraso (3); mezkita suniten (3); mezkita xiita (5); mezkita xiitaren (5); samarrako mezkita (5)

al askari mezkitaren (3)


mezondo ik meza 19.

mezpera ik bezpera.

mezpretxagarri ik mespretxagarri.

mezpretxu ik mespretxu.

mezprezagarri ik mesprezagarri.

mezprezatu ik mesprezatu.

mezprezu ik mesprezu.

mezu 1 iz pertsona batek beste bati, ahoz nahiz izkribuz bidaltzen dion ohar, berri edo adierazpena. ik mandatu.

Jauna, mezu bat tsarraren partetik! Polizi burua plazaren erdira iritsi zen, eta den-denek ikusi zuten eskuan mezu bat zeramala.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 222. orr.

Mezuak Morse alfabetoz izkiriaturik jasoko ditugula guk Nor naiz ni patuaren mezuei kontra egiteko?  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 77. orr.

Beheko aldean, boligrafoz zirriborratuta, mezu bat: "Amaitu zaik pagotxa, Casanova".  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 57. orr.

Kanpalekua Jamnian ezarri eta mezu hau igorri zion Jonatan apaiz nagusiari: [...].  Elizen arteko biblia   1 M 10,69

Ondoren, mezu hau bidali zion Judako errege Josafati: [...].  Elizen arteko biblia   2 Erg 3,7

Alde egin baino lehen, beste mezu bat bidali zion: [...].  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 174. orr.

Espirituak hartu ninduen eta Jaunaren mezu hau adierazteko agindu zidan: [...].  Elizen arteko biblia   Ez 11,5

Akaz erregea hil zen urtean, mezu hau iragarri zuen Isaiasek: [...].  Elizen arteko biblia   Is 14,28

Mezu hau eman zion Jaunak Jeremiasi, Egipton [...] bizitzen jarri ziren judatarrentzat: [...].  Elizen arteko biblia   Jr 44,1

Eta, lur bira guztiko odol hotzik handienaz, mezu hau telegrafiatzeari ekin zion: [...].  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 245. orr.

Posta, erantzungailuko mezuak, argia, telefonoa...  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 130. orr.

Bi mezu zituen erantzungailuan.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 49. orr.

Orduantxe entzun nuen Rachelen mezua erantzungailuan.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 270. orr.

Hamar mezu eta dei bat.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 216. orr.

Pantailan mezu bat agertu...  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 47. orr.

E-mailez, kasu, 300 laguni bidaltzen ahal diegu mezu bera segundo-hamarrenetan.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 95. orr.

Zergatik ezabatu ote zituen jasotako mezu guztiak?  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 97. orr.

Bazirudien deien eta sms mezuen prezioa merkatzen ari zela, erabilera hedatu ahala.  Berria - Harian   2005-08-20

Eguberriko mezu, bakezko mezu.  Herria   2004-12-23

2 (izenondoekin)

Lagun bakar bat zegoen mezu telegrafikoak bidaltzeko aretoan.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 243. orr.

Bezeroen mezu elektronikoak hartzeko. Hiru mezu berri: kinieletan irabazteko metodo bat, birus informatiko berri baten aipamena eta... Mireiaren mezu bat.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 78. orr.

Sakelako telefonoen bidezko mezu laburrek nerabeen gizarte harremanetan zer eragin duten aztertzen ari dira adituak.  Berria - Gaiak   2006-01-29

Josebak PRANA artxiboa zabaldu zuen, oparitxoren bat-edo ekarriko zuelakoan: argazkiren bat, mezu pertsonalagoren bat...  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 60. orr.

Mezu argia zabaldu zuten: «David Latxaga alkateak uste du udaletxea berea bakarrik dela».  Berria - Euskal Herria   2004-02-01

Amu gisa mezu kilikagarri eta ausarta sartu zuten sarean: [...].  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 92. orr.

Bat-bateko jakin-minak jota, Josebari mezu labur bat idaztea erabaki zuen: [...].  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 47. orr.

Telebistan euskalkia erabili behar bada, erabili behar da hiztun jakin eta zehatz batzuen kasuan eta mezu jakin eta zehatz bat zabaltzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-04-11

UPNren mezu baztertzaile eta zaharkituaren aldean, Nafarroa Bai da benetako alternatiba.  Berria - Euskal Herria   2004-02-17

Segidan MTVren boikota helduko zen, promozio bideokliparen mezu arrazista zela medio.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 33. orr.

Zorionekoak mezu profetiko hau irakurri eta entzuten dutenak.  Elizen arteko biblia   Ap 1,3

Zeure profetek ez dizute agertu mezu gezurrezko eta hutsala besterik.  Elizen arteko biblia   Nk 2,14

Mezu sekretu bat nonbait gordeta.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 127. orr.

Mezu ezkutua igortzen digute irakurleoi karramarro hitzek.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 117. orr.

Mezu nagusia bertsoaren amaieran (pozoia buztanean).  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 24. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ez du komunikazioa ixten, desbideratu baizik; entzun ezinik, begirada bilakatzen da mezu igorle eta gorputzak igorritako mezu hartzaile.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 62. orr.

Bere eredu komunikatiboaren giltza mezu-hartzaileekin duen harreman berezian datza.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 55. orr.

Ondoren, mezu-eramaileak bidali zituzten Artaxerxesen erresuma osora.  Elizen arteko biblia   EstGr 3,13

Mezu-eramaileen bidez bidali zizkieten gutunak, erregearen izenean idatziak eta beraren eraztunaz zigilatuak.  Elizen arteko biblia   EstGr 8,10

Nekearen mezu-ekarle tristea baita azido hori.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 301. orr.

Carlos da mezu grabagailu bat dudala dakien pertsona bakarra.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 134. orr.

Bestalde, garai hartan, mezu paketeen trukatzeko balizko sarearen inguruko teoriari buruzko lehen idatzia argitaratu zuen Leonard Kleinrockek.  Berria - Gaiak   2004-09-03

Berehalako mezu zerbitzuak eta Interneteko foroak.  Berria - Gaiak   2006-02-12

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Gizonen leizetik, aitak etengabe morse mezuak bidaltzen zituen.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 61. orr.

Telefono-mezuekin gauza bertsua gertatzen da...  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 108. orr.

Zigor-mezua zuzendu die Jaunak Jakoben ondorengoei.  Elizen arteko biblia   Is 9,7

Gerraren irrati-babel koxkorra zen, heriotza-mezu askotarikoak, itsasontzi zein hegazkinetatik igorriak, nork daki nork nork daki nori.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 83. orr.

Ekintza txiki sinbolikoak, hala nola hil-mezua idaztea, hitzak eta izenak aukeratzea, [...].  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 28. orr.

Teologoa arrazoiaren izenean ari baita, kristau-mezuaren balio orokorraren zaindari gisa.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 64. orr.

Mahomak gizadiari ekarri zion erlijio-mezuaren balio espiritualaz.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 44. orr.

Senideok, Abrahamen odoleko zaretenok eta zuek, Israelen Jainkoa gurtzen duzuenok, guri bidali zaigu salbamen-mezu hau.  Elizen arteko biblia   Eg 13,26

Maitasun-mezuak, eskatologikoak, kirol mundukoak, ulertzen ez nituenak...  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 30. orr.

Hiri haietakoek mezulariak igorri zizkioten Holofernesi bake-mezu honekin: [...].  Elizen arteko biblia   Jdt 3,1

Don Carlosek goizean Zugarramurdiko elizaren aurrean irakurrarazitako Erret Mezu berbera irakurrarazi du bigarren aldiz; baina batailoien aurrean oraingoan: [...].  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 140. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 5 aldiz agertzen direnak)

bidalitako mezu (8); elkartasun mezu (5); honako mezu hau (9); mezu argi (19); mezu argi bat (12); mezu argia (31); mezu argia bidali (6); mezu argia zabaldu (6); mezu baikorra (6); mezu bakarra (12); mezu bat aurkitu (5); mezu bat bidali (31); mezu bat etorri (5); mezu bat helarazi (10); mezu bat igorri (11); mezu bat izan (6); mezu bat jaso (8); mezu bat zabaldu (5); mezu baten bidez (9); mezu bera (29); mezu berezi (5); mezu berezi bat (5); mezu berri (5); mezu berriak (6); mezu bidali (6); mezu elektroniko (19); mezu elektroniko bat (6); mezu elektronikoak (9); mezu garbia (6); mezu hau bidali (12); mezu hau eman (8); mezu nagusi (12); mezu nagusi bat (5); mezu nagusia (33); mezu positiboa (6); mezu sekretu (5); mezu zehatza (8); mezu zehatza bidali (6); mezu zuzena (13); zabaldutako mezu (8)

bake mezua (7); bestelako mezua (7); eguneko mezua (5); elkartasun mezua (8); jainkoaren mezua (22); jaunaren mezua (25); kontrako mezua (11); lasaitasun mezua (42); lasaitasun mezua helarazi (5); lasaitasun mezua igorri (12); lasaitasun mezua zabaldu (17); lehendakariaren mezua (6); mezua adierazi (12); mezua argia (10); mezua argia da (7); mezua bidali (17); mezua bidali zion (5); mezua eman (17); mezua entzun (22); mezua entzutean (6); mezua entzuten (7); mezua hartu (8); mezua helarazi (37); mezua helarazi zien (8); mezua helarazi zuen (8); mezua helaraziko (5); mezua igorri (26); mezua igorri zion (6); mezua igorri zuen (8); mezua irakurri (10); mezua izan (5); mezua jaso (16); mezua onartu (5); mezua utzi (11); mezua zabaldu (47); mezua zabaldu zuen (5); mezua zabaldu zuten (6); mezua zabaltzeko (17); mezua zabaltzen (12); mezua zuzendu (10); zabaldu duen mezua (5); zuzendu zion mezua (5)

aldeko mezuak (9); aurkako mezuak (5); elkartasun mezuak (9); erantzungailuko mezuak (5); gaitzespen mezuak (5); kontrako mezuak (9); lasaitasun mezuak (5); mezuak bidaltzeko (8); mezuak bidaltzen (18); mezuak entzun (6); mezuak helarazi (6); mezuak helarazten (5); mezuak jaso (5); mezuak zabaltzeko (5)

helarazitako mezuan (5)

mezuaren arabera (5)

sms mezuen (5)


mezubide iz mezu komunikabidea.

Zuk ezin eragotz ditzakezun mezubideak dauzkagu.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 266. orr.

Hagako prozesuan palestinarrak «garaile» atera direla adierazi zuen «bai mezubideetan eta bai iritzi publikoan».  Berria - Mundua   2004-02-25

Mezubideen presentzia baliatzen dute orduan, berriz ere, lehertzen ez diren arma nuklearrek hil egiten dutela salatzeko.  Berria - Mundua   2004-03-07


mezudun izlag mezua duena.

Nire zalantza, halere, artearen eragin politikoaren ingurukoa da, batez ere jakinda gaur egun artearen sistemak edozer gauza asimilatzeko gaitasun izugarria duela, puskatzailea edo iraultzaileena izan arren; horregatik, mezudun kamisetak hain zabalduak dauden garaian ea eraginik ote duen galdetu behar artistari.  Berria - Kultura   2006-03-12


mezugailu iz mezuak hartzeko edo bidaltzeko gailua.

Gehiago zena, apezak herrietarik kanpo bizi ziren eta, norbait hiltzen zenean, familiakoek gizon sainduaren mugikorreko mezugailuan SMS moldeko abisua uzteaz beste erremediorik ez zuten.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 163. orr.


mezuka adlag mezuak bidaliz.

«Komunikatzeko arazo ugari dituzten gazteak» direla dio: «adibidez, esaten digute askotan ezin dutela egon ezer egin gabe eta, beraz, sakelakoa atera eta deika edo mezuka hasi beharra dutela».  Berria - Harian   2005-01-23


mezulari 1 iz mezu bat dakarrena edo daramana. ik mandatari.

Badator mezulari bat eta Pariseko maisu guztiak Ordenan sartu direla esaten du.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 129. orr.

Profeta nauzu ni ere zu bezala, eta mezulari bat mintzatu zait Jaunaren izenean, esanez: "itzularazi hori zeure etxera; jan dezala ogia eta edan ura".  Elizen arteko biblia   1 Erg 13,18

Saulen seme Ix-Boxeti ere bidali zizkion Davidek mezulariak, esatera: "Itzul iezadazu ene emazte Mikal, ehun filistear zakil-mutur eman bainituen berori emazte hartzeko".  Elizen arteko biblia   2 Sm 3,14

Antiokok, mezularien bidez, gutunak helarazi zituen Jerusalemera eta Judeako hirietara, ohitura arrotzak onartzeko aginduz.  Elizen arteko biblia   1 M 1,44

Mezulari bat bidali zioten Peneloperi, semearen berri ematera.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 120. orr.

Gosariaren ostean mezulari bat iritsi zen,Took lurraldetik zaldiz etorria.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 369. orr.

Zaldunak ehizara irten zirenean, Ginebra erreginak mezulari bat bidali zion Lanceloti, bere gelara joateko lehenbailehen.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 65. orr.

Errege txit ahaltsu batek bi mezulari, bata bestearen ondoren, bidali zizkion erreginari.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 351. orr.

New Delhik Katmandura bidalitako Karan Singh mezulari bereziak Manmohan Singh lehen ministroaren ohartarazte mezu bat ekarri zion joan den asteazkenean Gyanendra erregeari.  Berria - Mundua   2006-04-22

Gosariaren ostean mezulari bat iritsi zen,Took lurraldetik zaldiz etorria.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 369. orr.

Jainkoaren mezulari Frantziskok kontatu ezineko neke eta gaixotasun astunen bidez jarraitu zien Kristoren oinatzei.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 411. orr.

Musika horrek adoreberritu egin zuen mezulari gaztea.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 150. orr.

Bakearen mezulari paregabea, baitzakien gerla gauza hitsa dela, biziki hitsa.  Herria   2003-10-30

Mezulari maltzurrak zoritxarra ekartzen du, mandatari leialak sendabidea.  Elizen arteko biblia   EsZ 13,17

2 (izen hutsa aditz baten ezkerrean)

Gay askapenaren mezulari dabiltza Bilbon autobusak.  Berria - Euskal Herria   2004-06-27

Mezulari jarduteak Madrilgo giroa ekartzen dio agian gogora Ernesti.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 146. orr.

Bere istiluak konpontzeko arratoi txikia mezulari hartu omen zuen, bera baino azkarragoa zelako.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 23. orr.

3 irud/hed

Argia, goizaren mezulari, sartzen ari zaio ostatuko ganberako leihotik.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 295. orr.

Zirtzilak aldiz Zanpantzarren adixkideak dira, neguaren mezulariak.  Herria   2003-02-27

Arrosak eta krabelinak ziren, maitaleen mezulari ezkutuak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 115. orr.

Ahotsa izan zen errainuaren mezulari.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 236. orr.

Musika nire maitasun-nahiaren mezularia bilakatu zen.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 80. orr.

Bietan baliatzen da adimena gorputzaren bizitzarako ezinbestekoa duen mezulari bikoitzaz: begiak eta belarriak.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 77. orr.

Beste era bateko garraio-lana ere egiten du odolak: [...] hormona edo mezulari kimikoak eramaten ditu, sortzen diren organoetatik beren lana egiten duten ehunetara.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 155. orr.

Odolaren kontzentrazioa eta bolumena kontrolatzeko, hormona antidiuretikoa edo ADHa da mezularia.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 195. orr.

4 (izenondo gisa)

Funtzionario mezularia, borreroari hil-aginduak ekartzen zizkiona.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 71. orr.

Herrira sartu aurretik, Peppone une batez gelditu zen Meharrarekin hitz egiteko, motorzale mezulariarekin alegia.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 192. orr.

Hitz hauek mal'-k 'aingeru mezularia' berbaren balioaniztasunaz mintzatzean azalduko ditut. Euskaldunon Egunkaria xori mezulariaren gisa bazabilan zazpi euskal herrietan, Euskal Herriko eta munduko berrien zabaltzen, euskara hutsez.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 164. orr.

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

«ETAri laguntza eman eta mezulari lana egitea» egotzi dio epaileak.  Berria - Euskal Herria   2004-04-20

6 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Islamaren aurkako gurutzadak gori-gori zeudenean, adiskide eta bake-mezulari aurkeztu zitzaion Egiptoko sultanari.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 55. orr.

Gure larruazal guztian daude sentimen errezeptoreak -plazeraren mezulariak-.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 228. orr.

Hona baitatoz berriekin gorputz-mezulari guztiak, zeru-lurren eta bertan dauden guztien erantzunen buru eta epaile bailitzan, ene barneari esanez: "ez gara Jaungoiko" eta "berak egin gaitu".  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 242. orr.

Proteina fabrikatzeko makinak, xehetasun eta guzti, ez du jada sekreturik guretzat, bere bi urratsekin: genea ARN mezulari gisa transkribatzea, mezularia peptido-kate gisa itzultzea.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 104. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bakearen mezulari (10); esperantzaren mezulari (7); jainkoaren mezulari (4); kristoren mezulari (3); mezulari bat bidali (6); mezulari bat etorri (3); mezulari bat iritsi (4); mezulari gaztea (6); mezulari gazteak (7); mezulari gisa (6); mezulari kimikoak (3)

irratiko mezularia (3); kristoren mezularia (3); mezularia bidali (3); mezularia bidaltzen (3); mezularia bidaltzen dut (3)

abiatu ziren mezulariak (3); erregearen mezulariak (3); mezulariak bidali (35); mezulariak bidali zizkion (18); mezulariak bidali zizkioten (5); mezulariak bidaliko (4); mezulariak esan (3); mezulariak esan zion (3); mezulariak igorri (10); mezulariak igorri zizkion (6); plazeraren mezulariak (3)

agindu zion mezulariari (3)

mezularien bidez (6)

plazeraren mezulariz (4)


mezularitza iz mezu zerbitzua.

Messenger mezularitza programak ICQri nagusitasuna kendu dio, Windows Mediak Real Player-i, orain Google-ren bertsioa egin nahi dute...  Berria - Ekonomia   2004-02-01


mezuño iz adkor mezu laburra.

Lionel Jospin gobernuburuak biziki usaia ona hartua du: minixtro bakoitxak behar duela aski goiz jakin zeri buruz ari den eta hautu batzu ez direla azken puntan egin behar, uda betean minixtro bakoitxari beraz igortzen dio mezuño bat erranez ondoko urtean zonbat sos ukanen duen bere sailarentzat...  Herria   2001-07-26


mezutegi iz mezu gordailua.

Jakizu beraz galde horretarik hasten dela jakiteko gisan miniteleko mezutegian solasean ari zaren gizonki norbaitekin ala emazteki zenbaitekin.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 11. orr.

Bere mezutegian agertu zitzaion bere anaiaren mezua.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 184. orr.


mezutu, mezu(tu), mezutzen du ad mezuz abisatu edo adierazi.

Bertzalde nahi luzkete bisita horiek egin aintzinetik mezutu gabe jitekoak direla.  Herria   2002-11-21

Beraz mezutu diote Palestindarreri eta Izraeldarreri ezti zitzaten beren oharrak, gerlaren irriskua hurbil zutela.  Herria   2001-05-31

Onez onean kausitzen ahal dela oraino atera-bide bat, denek borondate ona agertuz, hori dio mezutu Saddam Hussein-i ere, Etchegaray kardinalearen bitartez.  Herria   2003-02-20

Gainera, hori zen gobernutik ere mezutzen zitzaiguna: plan berriak egitekotan, zero izan behar da haien kostua.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 234. orr.

Bainan gogoetak egiteko parada izanen dugu: geroari buruz, nola euskara sendotu Elizan gure Herriari Berri Ona mezutzeko.  Herria   2005-07-07


mezutxo iz mezu laburra.

Baina kontua duk nik mezutxo autografo hori aurkitu nuela, eta idazki laburrak liburuak baino mila bider gehiago balio duela, horra.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 261. orr.


mezzo iz mezzosopranoa.

Meier sopranoak mezzoaren ahotsa baino erregistro zabalagoa du, eta teknika handiko abeslari wagneriar espezializatua da.  Berria - Kultura   2004-06-06

Goeldener mezzoak, bestalde, abestaldi ziurra eta ona egin zuen zabalera handirik ez daukan ahotsarekin.  Berria - Kultura   2006-05-09

Elsa-ren rolean Prokina sopranoak dotore aireratu zuen ahots gozoa, piano eta mezzo kantuetan.  Berria - Kultura   2004-10-20


mezzorado iz

Mezzoradoa esne mindua zen, Sardinian artzain batzuei ikasi ziena egiten.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 44. orr.

Jaiki ondoko lehenbiziko kezka "mezzorado" delakoa ongi egina ote zegoen begiratzea zuen.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 44. orr.

Mezzoradoa hagitz delikatua zen, eta huskeria bat aski izaten zen ongi ez egiteko; aski zen biltzen zuen xala pixka bat mugitu eta aire pittin bat sartzen utzi izana.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 45. orr.


mezzosoprano (orobat mezzo-soprano g.er.) iz emakume ahotsa, sopranoaren eta kontraaltoaren artekoa.

Mezzosoprano italiarrak kontzertu barroko gogoangarria eskaini zuen larunbatean Iruñeko Baluarten.  Berria - Kultura   2006-02-28

Cecilia Bartoli Italiako mezzosoprano prestigiotsuak Haendel eta Scarlattiren ariak abestuko ditu.  Berria - Kultura   2006-02-25

Musikaren poesia eta poesiaren musika azaldu zituzten atzo Ana Maria Otxoa sopranoak, Marife Nogales mezzosopranoak eta Ainhoa Urkijo piano jotzaileak, Astearteak Txillida Lekun zikloaren barruan.  Berria - Kultura   2004-08-25

Bihar Ainhoa Zubillaga mezzo-sopranoarekin kantatuko du 20:00etan, Pedro Jose Rodriguez pianista lagun dutela.  Berria - Kultura   2004-06-15

Plamen Beykov baxuak Zaccaria apaiz hebrearrarenak, eta Boika Vasileva mezzosopranoak Fenena Nabuccoren alabaren papera interpretatuko du.  Berria - Kultura   2004-03-06


mg miligramoaren simboloa.

Lehenengo bi egunetan 40 mg hartu behar dira, dosi bakarrean edo dosi gehiagotan.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 136. orr.

TCH-ren 20 mg-ko dosiak kodeinaren 120 mg-koaren eragin berak ditu.  Berria - Harian   2005-04-17

300 mg taxol natural lortzeko zuhaitz oso bat behar zen.  Berria - Gaiak   2006-05-05

Nik bost ale (324 mg) baino ez ditut hartzen; pastillatan baitatoz.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 171. orr.

Famvir 750 mg, pilula bat egunean, eta, zaurian emateko, botika miragarri bat, kobre-sulfatoa, ‰1ean, intsusa loretan.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 182. orr.


mi iz musika-eskalako hirugarren nota, germaniar eskalako E letraren kidea.

Ordubeteak eta erdiak jotzerakoan, oso melodia zeremoniatsua entzunarazten zuen: mi-do-re-sol... sol-re-mi-do.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 124. orr.

Orobat, do, re, mi musika multzoa denboran kokaturiko sail jakin bat den aldetik azter daiteke soil-soilik.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 69. orr.

Berriz tonuerdi okerreko hori, mi bemol bat pentagramatik behera eroria, eta isilune txoriburu labur bat gelditu zen.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 202. orr.

Mendelssohn-en Biolin eta orkestrarako kontzertua Mi minorrean.  Berria - Kultura   2004-06-02

Fantasia eta Fuga, Allegro mi bemol maior-ean, Duo sol minor-ean eta beste Allegro fa minor-ean  Berria - Kultura   2004-03-31


miaka 1 adlag miatzen.

Miaka hasi nintzen panelpean.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 214. orr.

Lurrean bilaka eta miaka, hanka susmagarri bat topatu nuen, itxuraz emakume-hanka, zilar-koloreko zapatatxoa.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 165. orr.

Eta Harryren begiek, korridore ezagunetan gora eta behera miaka zebiltzala, beste zerbait ikusi zuten.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 159. orr.

Erosketak egitera doazen amari eta izebari agur esan eta aldizkari artean hasi naiz miaka.  Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana», 2003 - 19. orr.

Mokoa kontu handiz higituz, Nofutur ezti-eztiki miaka ari zen Ruche jaunaren ile zurietan.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 348. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Fusilak eskuan, batera eta bestera zoko-miaka oteak kanoiekin baztertuz.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 146. orr.

Isilik gelditu zen, begirakunea makurtu zuen eta kartera baltz handi hartan sartu zituen eskuak paper miaka.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 86. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

miaka ari (4)


miaketa 1 iz miatzea.

Beste miaketa batzuk ere egin zituen Poliziak atzo.  Berria - Euskal Herria   2004-11-03

Israelgo Armadak miaketa eta galdeketa ugari egin zituen Zisjordaniako Tulkarem hirian.  Berria - Mundua   2004-01-13

Agirre eta Etxandi artxibozain beneditarrak atxilotuta eduki zituzten miaketek iraun zuten bitartean.  Berria - Harian   2005-02-12

Aranzadi Zientzia Elkarteko arkeologoek miaketak egin dituzte harpe horren sabelean eta Goi Paleolito garaiko aztarna ederrak aurkitu.  Herria   2005-10-13

Miaketa haietan hainbat eta hainbat altxor kausitu nituen.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 17. orr.

Miaketa orokor bat hagindu dut, Agirre jauna, miaketa sakon bat, ulertzen?  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 66. orr.

Miaketa xehea egin zen gaztelu abandonatuan.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 172. orr.

Agente espainiarraren esku adituak miaketa zorrotz baina azkar bati lotu zitzaizkion.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 82. orr.

Harrigarria litzateke nik proposatzen dizudan moduko egunkarien miaketa zabal batek bilaketaren norabidea zehaztuko diguten puntu txiki batzuk ez eskaintzea.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 165. orr.

Idazmahaiko miaketa bukatutzat emanda, bulegoko bi fitxategi metalikoetara jo nuen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 161. orr.

Dena ikusi behar zen, miaketaren arrastorik utzi gabe.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 82. orr.

Salaketaren ondorioz abiatutako miaketan hainbat agiri atzeman zituela ziurtatu zuen Poliziak.  Berria - Euskal Herria   2004-12-12

Miaketa hasi aurretik baino nahasiago nengoen: gauez entzuten nituen hotsak nire irudipenak izan zitezkeen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 218. orr.

Bitartean ekintzailea miaketetarako aretoan sartu eta aldean zeraman bonba lehertarazi zuen.  Berria - Mundua   2004-01-15

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

horrek guztiak osatzen du arkeologiaren miaketa-eremurik nagusienetakoa.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 212. orr.

Gaur ere tea bakarrik, eta berriro miaketa-azterketa guztiak, ezin akigarriagoak, alajaina.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 299. orr.

Miaketa lanetan SNCFko langileak ari dira soilik.  Berria - Euskal Herria   2004-03-05

Hala ere, miaketa-elektrodoen puntak ukitzen duen ehuna deseginagatik, ez da galtzen gertaeren oroitzapena.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 236. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Goiz erditan hasia, etxe-miaketa horrek luze iraun du, aratsaldeko 3ak arte!  Herria   2004-12-09

Eta prefetak, bere eliza miaketekin, komentu eta seminario bahiketekin aski lan baitzuen, katiximak bakean utzi zituen, une batez.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 116. orr.

Urre miaketak Errobi haranaldean.  Herria   2005-06-23

Haren hatz erakuslea Martin Ugalde parkeko polizia-miaketaren argazki baten gainean pausatu zen.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 55. orr.

4 miaketan adlag miatzen.

Aduanako hesia zen, mugazainek gurdien miaketan ziharduten.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 23. orr.

Poliziak miaketan hasi ziren zeren bila zebiltzan jakin gabe.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 178. orr.

Ez zen beste mutilekin eskolara joaten eta toki guztietan miaketan ibiltzen zen.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 30. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

egin zuten miaketa (4); etxe miaketa (6); etxearen miaketa (3); miaketa bat egin (4); miaketa batean (5); miaketa egin (14); miaketa egiten (5); miaketa egitera (4); miaketa gehiago (5); miaketa hasi (3); miaketa lanetan (5)

etxe miaketak (4); miaketak egin (9); miaketak egin zituzten (3); miaketak egiten (5); miaketak eta atxiloketak (3)

egindako miaketan (6); etxearen miaketan (4)

miaketatan atzemandako (3)

miaketetan aurkitutako (5)


mialgia iz giharretako oinazea.

Sukarra, buruko mina eta mialgia dira gaixotasun horren sintometako batzuk.  Berria - Gaiak   2004-09-15


miarazi, miaraz, miarazten du ad miatzera behartu.

Dena den, español gobernuak jakin-arazi du berriz miarazia duela itsasoaren zolan bi pusketan dagon "Prestige" untzi zaharra.  Herria   2003-09-04

Ama hil ondoko orduetan, dokumentuak eskatu zizkidaten eta bazter guztiak miaraztera derrigortu ninduten, amaren intimitatea haustera behartuz.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 27. orr.

Bera harat joanez eta zernahi etxe xeheki miaraziz, arma, drogaki eta holakoak azkarki xekatuz.  Herria   2005-06-30

Horren kontrako lehen urratsa, bere buruaren ikertaraztea edo miaraztea da, gero sendagailu zorrotzetara joaiteko.  Herria   2004-12-09


miarma iz armiarma.

'Zailena sintaxia da' dio berak, miarma batek egingo lukeen moduan, bere amaraun gramatikaletik zintzilik.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 98. orr.


miarritzar ik miarriztar.

miarritztar ik miarriztar.

miarriztar (orobat miarritztar g.er. eta miarritzar g.er.) izlag/iz Miarritzekoa, Miarritzeri dagokiona; Miarritzeko biztanlea.

Max Brisson miarriztar hautetsiak.  Herria   2003-01-09

Ezker paretan, Eneko Bessonartek bere miarriztar lagunarekin gazteen lehiaketaren finala irabazi du.  Herria   2004-04-01

Jean Crouzet miarriztara Luzaiden atxilotu zuten 1943an.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 70. orr.

Lehen zatia ereman dute airez aire Miarriztarrek 20 eta 3 zirela.  Herria   2004-11-04

Ez nintzen bakarra telebixtaren aitzinean larunbat aratsaldean ikusteko errugbi partida Miarriztarrak Paristarren kontra.  Herria   2005-04-28

Eguerditan, Agileran plantatu aterbe zabalean, zikiro jatea, miarriztarren bazkari herrikoia.  Herria   2005-11-10


miasma iz usteltasunari darion jario kaltegarria.

Pirata batzuek, karelaren kontra jarrita, gauaren miasmak edaten zituzten.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 173. orr.

Baina mundu-oparotasunaren miasmak, masa lelotzen duenak, ongi eragin lezake mundu honetako xarmei buruzko mesfidantza arima espiritualki sentibera eta kementsuetan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 139. orr.


miatu, mia, miatzen 1 du ad arakatu. ik aztertu.

-Eskualdeko baserri guziak miatu ditiagu eta segurtatzen ahal diat han gorderik ez dela iheslaririk bat ere.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 106. orr.

Egongelako tiradera guztiak, han-hemen pilatutako kartoizko kaxak, ezer gordetzeko balio zezakeen oro miatu nuen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 215. orr.

Etxeko zoko-mokoak miatuak zituztela...  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 113. orr.

SNCF Frantziako Tren Konpainia Nazionaleko 10.000 langilek 32.000 kilometro trenbide miatu zituzten atzo AZF taldeak iragarritako hamar lehergailuen bila.  Berria - Euskal Herria   2004-03-05

Bi urpekari agertu, eta gabarroia miatzen hasi dira.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 120. orr.

Emaztea bizkarrez zegoen, gizon batekin solasean, eta bere sakela miatu ondoan, zerbait eman zion, dirua naski, paket baten truk.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 140. orr.

Une batean gelditu naiz, zain nago, bihotza taupaka sumatzen dut; plaza hutsa miatu dut begiekin.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 104. orr.

Madinak dio kanpaina asko egin direla, emakumeek euren sexu organoak eta bularrak miatzen ikas dezaten, baina ezer gutxi egin dela gizonei eurenak miatzen erakusteko.  Berria - Gaiak   2004-11-21

Gure espezialistek haren ordenagailua miatuko ditek.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 225. orr.

Liburua hamaika aldiz miatu, arakatu, aztertu eta berraztertu ondoren, [...].  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 202. orr.

Azken hogei urte hauetako orrialde guziak beharko ditugu miatu.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 39. orr.

Auritze herriko fiskalak dio ongi aztertu edo miatu duela kasu hau legearen arabera.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 163. orr.

Segundo isil batez Joek ez zuen mugimendurik egin; Josebaren begiak miatu zituen.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 95. orr.

2 (poliziak eta kidekoek)

Urriaren 3ko Polizia operazioan hainbat etxe miatu eta 18 lagun atxilotu zituzten.  Berria - Euskal Herria   2004-10-19

-Ireki atea oraintxe bertan, etxea miatzeko agindua daukagu!  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 29. orr.

Ziegetan miatuko dugu lehenik, eta gero zuek miatuko zaituztegu banan-banan.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 67. orr.

Berehalakoan, soldaduek gatibuen taldeak miatu zituzten zakarkeriaz.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 295. orr.

Gero ni miatu naute, eskularru profilaktikoak dakartzate eta eztul eginarazi didate herriko medikuak prostata aztertzen zidanean bezala.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 67. orr.

Pistola ere kezka-iturri larria nuen: mugazainek nire ekipajea miatuz gero, atxilotua izateko arrisku handia nuen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 139. orr.

Oraindik ez sartzeko agindu zigun, maletalekua miatu behar zuela badaezpada ere.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 38. orr.

Talde batek pasabidea miatu zuen eta labana jaso zuten hatz arrastoak aztertzeko.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 176. orr.

3 (adizlagunekin)

Presoak biluz gorrian ezarrarazten zituen eta hurbiletik ongi miatzen.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 154. orr.

Guardia zibilen autoa ere goitik behera miatzen ari dira, tiro egin zuena non zegoen, zenbat aldiz tiro egin zuen eta zenbat arma baliatu zituzten jakin ahal izateko.  Berria - Euskal Herria   2004-06-12

Goitik behera eta behetik gora miatu ditut Morse-ikur ilara haiek.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 79. orr.

Horma arretaz miatu dudan arren, ez dut haren izenik topatu igeltsu harramazkatuan.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 80. orr.

Uniformeko eta uniformerik gabeko polizia ugari zebiltzan, zakurrekin bazter guztiak sakon miatzen.  Berria - Mundua   2004-08-26

Agente espainiarra banan-banan miatzen hasi zen, kartoizko karpetak zabalduz.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 83. orr.

Denok jaitsarazi, eta zeharo-zeharo miatu zituzten kamioiaren barruak.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 48. orr.

Xehe xeheki miatzen gituzte, orduan galtzen ditut ene estilo urrestatua, lepoko gatea bere medailekin, muntra eta moltsa.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 114. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

autoa miatu (3); baserri bat miatu (3); bazter guztiak miatu (6); bulegoak miatu (7); bulegoak miatu zituzten (4); dena miatu (10); egoitza miatu (5); egoitzak miatu (4); etxe bat miatu (3); etxea miatu (29); etxea miatu zuten (7); etxeak miatu (11); etxeak miatu zituen (4); etxebizitza miatu (11); gela miatu (4); gelak miatu (3); goitik behera miatu (14); gurasoen etxea miatu (4); hainbat etxebizitza miatu (4); ingurua miatu (3); inguruak miatu (4); kilometro trenbide miatu (3); miatu ondoan (5); miatu ondoren (23); miatu ostean (7); miatu zituen poliziak (5); ondo miatu (3); osoa miatu (9); poltsikoak miatu (3); sakelak miatu (3); ziegak miatu (3)

etxe miatze (7)

miatzeari ekin (10)

etxea miatzeko (3); miatzeko agindu (3); ongi miatzeko (3)

banan banan miatzen (3); bazter guztiak miatzen (6); bazterrak miatzen (19); etxea miatzen (5); etxeak miatzen (3); gauzak miatzen (3); goitik behera miatzen (3); ingurua miatzen (3); inguruak miatzen (3); lakuko bazterrak miatzen (3); miatzen ari (32); miatzen aritu (9); miatzen hasi (32); miatzen hasten (3); miatzen ibili (5); miatzen jarraitu (4); patrikak miatzen (3)

etxea miatzera (7); miatzera joan (3)


miatzaile 1 izond miatzen duena.

Taniaren izebak ere begiratu egin zidan, begi miatzailez, inolako adiskidetasunik gabe.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 217. orr.

Gero [...] agure txiki bat nire aurrean itzulinguruka eta bultzaka hasi da, jende oldeak zeramala, begirada miatzailez eta behin eta berriz oihuka: "Ilonka!  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 88. orr.

Nire Ilonka!". Gizonak kasik ez zuen hitz egiten, aditzen zuen eta silaba bakarreko hitzez erantzuten zuen, baina haren behako miatzaileari deus ez zitzaion eskapatzen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 157. orr.

Jakingura atzartu zitzaizun, eta zure galderak egiteko modu miatzaile eta itzulinguruz beteak pentsarazi zidan nire ezkutukoa haztatu nahi zenuela.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 35. orr.

2 iz miatzen duen pertsona.

Ikusmiran dabilen miatzailearen antzera, arreta biziz abiatu zen herriko kale eta plazetan zehar bere bihotzeko kuttunaren bila.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 911. orr.

Hortarako den jende berezi hark sakelak aire husten dizkit, otoitz-liburua lurrera botatzen didate, eta arrosarioak miatzaile batek luzaz zangopilatzen dizkit, bihiak xehatu beharrez. Pettan zen besteak baino aitzinago joana, zaldi bat kordatik estekan, miatzaile edo espiun gisa.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 40. orr.

Ibilgailuko zoko-moko guztien miatzaile erotua bilakatzen naiz.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 41. orr.

Gauzen pentsatzaile eta munduaren miatzaile bezala, hau da, kulturalki, euskaldunok baditugu desabantaila askoren artean abantailatxo batzuk.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 213. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Biluzi gintuzten, eta SSei berdin zitzaiela, preso miatzaileek ikaragarriak egin zizkiguten otoitz liburuak urratuak eta zangopilatuak, arrosarioak eta medailak berdin laidoztatuak...  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 94. orr.

Ez pentsa batere erraza denik ezkutatu saltsa-miatzaile batzuen erdigune lotsagabea izatea.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 83. orr.


miatze 1 iz arakatzea.

Miatze orokor bat aipatu du lehen norbaitek; zergatik ez ditugu armairu guztiak banan-banan arakatzen, ea norbaiten gauzen artean aurkitzen ditugun lapurtutakoak?  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 139. orr.

Miatze horien ondotik, Berlusconi jaunak kargutik kendu ditu poliziaren hiru arduradun.  Herria   2001-08-09

Miatze bortitz eta zehatz baten ondotik.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 117. orr.

Nahi baino denbora gehiago egin nuen batetik bertzera, premiak akuilatutako miatze urdurian.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 256. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Auto eta etxe miatze horien gainetik badira haatik eztabada saminak.  Herria   2001-11-08

Beste etxe-miatze batzu egin dira Hiriburun, Beskoitzen (Salinetan) eta Aiherran.  Herria   2004-10-07

Zonaldearen hondo-miatze sakon zehatza egin ostean, sorospen zerbitzukoek txostena idatzi zuten, inor bizirik ez zela atera zioena.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 144. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Egun hartan, hizpide bakarra zuen mundu guztiak, Big Joe bilatzeko miatze-lanak eta haien emaitza zoriontsua.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 88. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

etxe miatze (7)

etxe miatzeak (4)


miau 1 iz katuaren ahotsa.

Katu baten miaua sumatu da urruntasunean, auto bat ziztu bizian igaro da.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 146. orr.

Gonzalezek entzuten ez dituen katakumeen miauak entzuten ditu Ginnyk.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 107. orr.

Gauez, baina, katu zaintzailearen miauek esnatu zuten.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 78. orr.

Harryren esaldiaren gainerakoa ezin izan zuen inork entzun, haren orkatila ingurutik etorri zen miau zoli eta zorrotz batek ito baitzuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 108. orr.

Herkules bera bedi lehia bere lanen egitera; katuak miau eginagatik, txakurrak egokiera.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 209. orr.

2 irud/hed

Izan ere, emaztea sekula ez da ondo moldatu amaginarrebarekin, eta garai hartan ere auzoko katuak bezala ibiltzen ziren biak, miau eta marramiau.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 128. orr.


miauka 1 adlag miau eginez.

Arrantzaka noizean behin astoren bat, eta kurrinka txerriak, eta miauka katuak.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 118. orr.

Maindireen azpian izoztuta ni, eta katua miauka eta miauka eme eske, edo goseak besterik ez agian.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 53. orr.

Katua eta katakumeak miauka.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 216. orr.

Hontzak uluka ari ziren, katuak miauka, eta Nevilleren apoa ozen korroka bere kapela azpian.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 74. orr.

Haren ondoren barrabas olde hura lasterka, jauzika, zilipurdika, oihuka, marruka, miauka, irrintzika, orroka, kukurrukuka, eta beste mila gauza barregarri asmatzen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 85. orr.

Plater zikin eta janari hondarrez beteriko mahaiaren gainera katu zuri bat buztana tente eta miauka igo zen.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 316. orr.

2 miauka egin

Miauka egiten zuen hitz egin ordez, eta mahatsa bezain berdeak zituen begiak.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 24. orr.

Katutxoek miauka egiten zuten zaku barrutik, irteten saiatuz.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 90. orr.

Lau katutxo jaioberriak goitik behera, hankatxoak astinduz, hegan egin nahi balute bezala, eta miauka, larri.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 90. orr.


miaukari izond miauka egiten duena.

Gizon zahar miaukariaren besoetan bihurritzen zen haurra eska zezakeen, baina nork zainduko zuen.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 208. orr.


miazka adlag miazkatuz.

Goizean Teacher's isurtzen dit sabelean eta miazka kentzen dit.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 33. orr.

Franklin andreak ahoan jarri zion eskua, eta mozkorra miazka hasi zitzaion.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 231. orr.

Nahi baduzue elkarri ipurdia miazka aritu, niri bost axola, baina utz nazazue behingoz bakean.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 170. orr.

Oinen ondoan Bixkor txakurra, putzuan miazka.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 23. orr.

Zertarako jardungo dinagu miazka atzera biderik ez duten gertakizunen zauri zornatuetan?".  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 48. orr.


miazkatu (280 agerraldi, 83 liburu eta 10 artikulutan; orobat mizkatu g.er.), miazka(tu), miazkatzen 1 du ad mihia igaro zerbaiten zehar. ik miaztu; milikatu.

-Mmm! -esan zuen Flitwick maisuak, ezpainak miazkatuz.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 166. orr.

Goxo-goxo miazkatzen zizkidan ezpainak, eta ni gero eta joanago nengoen.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 15. orr.

Hatz erakuslea miazkatu pare bat aldiz eta orri batzuk pasatu zitinan.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 263. orr.

Mihi-punta atera zuen gero, eta Andreasen hatz-mamiak miazkatu zituen.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 149. orr.

Ez zen piztia gaizto bat eta miazkatu egin zien eskua.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 318. orr.

Txakurra Lucyri aurpegia miazkatzen ikusten dudan bitartean.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 197. orr.

Emakumeek beti miazkatzen dute alua gizonek baino hobeto.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 153. orr.

Triangelu bat osatu genuen geure gorputzez batak besteari katean zakil-barrabilak miazkatzeko asmoz.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 117. orr.

Zauriak miazkatzen dituen txakurraren adurra bezala.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 130. orr.

Gozokia miazkatu berri duen umeak bezala.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 230. orr.

Maiz gelditzen ginen, elkar musukatzeko; gozoki bat ezpainetan hartu, eta bion artean miazkatzen genuen.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 79. orr.

Atzeratu nuen kapelua garondo aldera, miazkatu nuen neure ezpainetako garagardo-aparra.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 94. orr.

Artean garagardoa zeriola musutik, tantak miazkatzen zituen erori ahala.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 141. orr.

Miazkatu egin dizkiogu elkarri malkoak, aurpegian behera gehiegi irristatu baino lehen.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 210. orr.

Hautsa miazkatuko dute, sugeek eta narrastiek bezala.  Elizen arteko biblia   Mi 7,17

Txakurretako bat antoisin bat miazkatzen ari zunan atarian.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 264. orr.

2 irud/hed

Egunsentiaren lehen printzek lorea miazkatzen dutelarik [...].  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 50. orr.

Itsasoak miazkatzen zituen harkaitzetara abiatu zen.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 88. orr.

Suzko mihiek miazkatuta zegoen dena.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 39. orr.

Kontuak kontu, atzerriko garratza miazkatuta etorritako erretore zahar-berriak ahaztuak zituen antzinako su-garrak.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 192. orr.

Pare bat orduz egon nintzen Kurtekin, gehiago ez, eta eragin zidan inpresioagatik, sator-lanen batean ari zelakoan nengoen ni, eta ez agintariei ipurdia miazkatzen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 200. orr.

Brent upelak 69 dolarreko maila miazkatu arren, Wall Street irribarretsu esnatu zen, aspalditxoan bezala.  Berria - Ekonomia   2006-04-11

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aurpegia miazkatu (3); eskua miazkatu (4); ezpainak miazkatu (5)

genitalak miazkatzea (3)

aurpegia miazkatzen (4); elkar miazkatzen (3); zakila miazkatzen (3); zauriak miazkatzen (4)


miazkatzaile 1 iz miazkatzen duen pertsona.

Baina nola aixkidea, nola eskain diezaioke mediku batek -izango zen hura italiar titien miazkatzaileren bat- nola eskaini rasta bati kimioterapia?  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 167. orr.

2 irud/hed

Gaztetxo aberats handiki haren jiran berehala bildu ziren zuriak eta miazkatzaileak, bizkarroiak eta zeremonia-egileak, sakela-bilatzaile eta diru-xahutzaile prestuenak.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 106. orr.

Preso asko eta asko kartzelarien laguntzaile, ipurdi-miazkatzaile, salatari dira.  Berria - Euskal Herria   2004-08-11

Edo lehendabiziko ipur-miazkatzaileak saritzeagatik, azkenekoekin kalte-ordainen gerra hasi beste biderik ez dutenak.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 76. orr.


miazkatze iz mihia igarotzea zerbaiten zehar.

Masturbazioa, musuak, zirriak, miazkatzeak, laztanak...  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 29. orr.

Musu atseginez, laztan eztiz, miazkatze grinatsuz.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 137. orr.

Miazkatzeekin tartekatzen zuten batzuek esku-dantza.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 150. orr.

Utzi balidate, sikeran, euren sartze, ateratze, miazkatze eta zurrupatze saioei begira egoten, hartan inspiratuta kanpaia jo nezan gustura!  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 36. orr.


miazketa iz miazkatzea.

Donatienen atsegin eta fantasia nagusiak miazketa, uzki-koitoa, alu-koitoa eta masturbazioa dira, hau guztia taldean, eta exhibizionismoz eta zokomiraz ongi apailatuta.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 17. orr.


miaztaldi iz miaztatzea, miaztatzen den aldia.

Ukialdiari miaztaldiak jarraitu zion, eta tarte horretan mihi heze luzeek atzamarrak ordezkatu zituzten gorputz azalak goitik behera, kanpo eta barru, ferekatze lanean.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 106. orr.


miaztatu, miazta, miaztatzen (3 agerraldi, liburu 1ean) du ad miazkatu.

Zakurrek Naboten odola miaztatu duten toki berean miaztatuko dute zure odola ere.  Elizen arteko biblia   1 Erg 21,19

Zakurrek miaztatu zuten Akaben odola eta emagalduak uraska hartan garbitu ziren, Jaunak esan bezala.  Elizen arteko biblia   1 Erg 22,38


miazte iz miazkatzea.

Larru-jotzeak eta zakil-miazteak hainbestean ziren baliagarri, oharturik zen horretaz, baina Harryrentzat benetan ezinbesteko izatea lortzen bazuen, salbaturik zen bere artista-karrera.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 54. orr.


miaztu, miaz, miazten (43 agerraldi, 17 liburu eta artikulu 1ean) du ad miazkatu. ik milikatu.

-Aaa! -esan zuen izeba Margek, ezpainak miaztuz eta brandy-edalontzia, hutsik, mahaian utziz-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 28. orr.

Isatsa ezker-eskuma jolasti zuela halere, aurpegia miaztu zion Zuriñeri.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 164. orr.

Bitartean mihia izterretatik eta hankartetik pasatzen dit, gutiziaz, guztiz irekia nago, orain izterbarruak miazten ari zait, uste dut ezingo dudala jasan, eta intzirika hasi naiz lotsagabe.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 83. orr.

Sartu gehiago mihia, andere, ez miaztu klitoria bakarrik.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 93. orr.

Ipurdia miaztu behar diot kanpaia jotzen diodan bitartean.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 177. orr.


midaila ik medaila.

midiku ik mediku.

mielga iz itsas arrain aski handia, kolore arrekoa, bizkar hegal bakoitzaren aurreko ertzean ezten pozoidun bana duena (Squalus acanthias).

Mielga beldurgarria, buru biribilekoa, arraildura zabala idolo txinatar batena dirudien ahoan, saguzar haragitsuen hegal laburrak saihetsetan, itsaspeko haitzuloetako altxorrak zaunkaka gordetzeko ardura duen munstroa.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 146. orr.

Arraien eta mielgen bizkarraren gainean, harri handi ilunak, moreak, berdexkak, metal belztu batean txertatzen ziren.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 148. orr.


mielina iz nerbio zuntzak estaltzen dituen gai gantzatsua.

Mielina garuneko nerbioak estaltzen dituen geruza zenbat eta ahulagoa izan gaitza garatzeko arriskua are handiagoa dela jakina da.  Berria - Gaiak   2006-01-04

Adinarekin mielina eskastu egiten da, prozesu naturala da hori.  Berria - Gaiak   2006-01-04


mielitis iz

Mielitis –esan zuen bat-batean Redinek, silaba bakoitza markatuz.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 140. orr.


miga ik biga1.

migatu, miga, migatzen da ad

Romanez-ek habe zehargia lurrean itsasi du eta habe gainean lotu du, ur, haize eta izadiarekiko harreman guzier, migatu zur berezia.  Herria   2005-07-28


migraina iz buruko min bortitza, maizenik buruaren alderdi bati erasaten diona, eta goragale eta okak eragiten dituena.

Bere migrainak ere "motelak" iruditzen zitzaizkion orain: lehenagokoekin batera, haluzinazio geometriko koloretakoak izaten zituen, baina koloregabeak ziren orain haiek ere.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 32. orr.

Migrainen zergatiak ikertzen ari dira zientzialariak.  Berria - Gaiak   2004-04-11

Kalamuak emaitza onak eman ditu migrainak tratatzeko, baina azterketa sistematikoak egiteko daude.  Berria - Harian   2005-04-17

Heste-zizareen inbasioa zeukala diagnostikatu zioten medikuek; haurtzarotik jasaten omen zuen parasitosi horren ondorioen artean migrainak, arreta falta eta lan luzeei aurre egiteko ezintasuna egon zitezkeela jakin zuen.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 136. orr.


migrante iz migratzen duen pertsona.

Gaia mundializazioak eta bere alterrak, hego-iparrak bereizten dituzten aberatsak eta migranteak.  Berria - Kultura   2004-04-23


migrari izond migratzailea.

Apo migrariak janez bizi zen.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 124. orr.


migratorio 1 izond migrazioari dagokiona.

Portugaldarra baldin bazen, Coimbrakoa, gure jaidura migratorioaren aitzindari bezala ikus dezagun, diaspora itzelaren aitzindari, bere gaztaro guztia Frantzian pasatu baitzuen, ikasten.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 236. orr.

2 migratzailea.

Eper asko zeudela Gasteiz inguruan, galeperrak ere, migratorioak izan arren.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 100. orr.


migratu, migra, migratzen 1 du ad beste lurralde edo herrialde batera joan. ik emigratu.

Hirugarren mendean Indiako ipar-mendebaldeko hainbat tribuk Pertsiara (Iran) migratu zuen.  Berria - Kultura   2006-02-28

Eslabiarrak ez germanoak ez dira mugitu gabe egon; migratu dute, eta batzuek besteen lurraldeak konkistatuz ibili dira.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 249. orr.

Odol beroko beste hainbatek, hegazti askok, esaterako, migratu egiten dute eguraldi hotzak hasten direnean, leku beroagoen bila.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 104. orr.

Antzinako grekoak, zibilizazio europarraren asmatzaileak, jatorri ariarreko dolikozefaloak eta ile-horai-lak zirela, iparraldetik Heladera migratuak.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 229. orr.

2 irud/hed

Pixka batean eguzkitan egoteak babes-mekanismo bat jartzen du abian: lehenik melaninak (larruazalean dagoen pigmentu arre batek) epidermisera migratzen du, eta, gero, berriz, melanina gehiago ekoizten da.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 74. orr.


migratzaile izond migratzen duena.

Txori migratzaileak ehizatzea debekatu dute Filipinetan eta Palestinan.  Berria - Harian   2005-10-25

Hegazti migratzaileei eraztunak jartzen.  Berria - Harian   2005-10-22

Hegaluzea Mexikoko Golkotik etortzen den espezie migratzaile bat da, eta Kantauri itsasora uda oro iristen da.  Berria - Ekonomia   2004-08-12

Mundu garatuak harresi barneraezinak eraiki ditu, eta gizaki migratzailea gizaki ilegal bilakatu da.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 208. orr.

Lehenengo globalizazio garaian, 1870 eta 1914 urte bitartean, 60 milioi pertsona inguru joan ziren Europatik mugimendu migratzaile handietan.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 208. orr.

Haiei begira, guztiok hegazti migratzaileak garela pentsatu izan zuen gizonak, beti bizileku hobearen bila, janari bila, zein bere zeru partikularrean, elkarri mokoka askotan.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 55. orr.

Medium bat bezala ikusten dut ene burua, pasaiako txori bat banintz bezala, migratzailea.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 151. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

hegazti migratzaileak (6)

hegazti migratzaileek (7)

hegazti migratzaileen (10); hegazti migratzaileen bidez (5)


migratze iz beste lurralde edo herrialde batera joatea.

Antzinako ingelesa migratze baten ondorioz bereizi zen enbor germanikotik.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 255. orr.

Herriak beti ibili dira irabiaka, eta mendeen poderioz, migratze horiek guztiz nahastu dira, puntu askotan transizio linguistikoen oroimena erabat desargertzeraino iritsiz.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 248. orr.

Dena dela, oraingoz badirudi ez dela etorriko, migratze garaiak omen baitira arriskutsuenak.  Berria - Ekonomia   2006-04-09


migrazio 1 iz migratzea. ik emigrazio.

Migrazioak kultura eta gizarte arloko trukeak ahalbidetzen ditu, baita aldaketak eragin ere.  Berria - Harian   2006-04-20

Orain hogeita hamar urte heldu zen gurera, familiaren migrazio baten ondorioz, leinu guztietan kontagai izaten diren migrazio horietako bat.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 21. orr.

Ez zela beraren errua izango bidean hiltzen baziren migrazioaren nekeen eraginez, hori Jainkoaren esku zegoela.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 285. orr.

Baina zerk eragin zuen bufaloen migrazio hau, gerora hainbat arrazoirengatik herioa ekarriko zien lehen aldaketa?  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 142. orr.

Baina migrazioa, erditzeko dauden emeek bakarrik egiten dute, eta bertan geratzen dira, etxean, arrak, aurreko urtean jaiotako umeak eta antzu dauden emeak.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 95. orr.

Arimen migrazioari buruzko bertso ezezagun batzuk.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 30. orr.

Migraziorako Nazioarteko Erakundearen arabera.  Berria - Mundua   2004-10-09

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Iberiako Penintsulako hegazti-paserako migrazio lekurik garrantzitsuenetako bat Bizkaiko Golkoa denez [...].  Berria - Kultura   2004-05-27

Nazioz gaindiko migrazio-eremuak, integrazioa eta herritartasun berria.  Berria - Euskal Herria   2004-01-17

Diruak, salgaiak eta gizakiak aske zuten batetik bestera egiteko bidea: migrazio mugimendu handien aldia izan zen.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 205. orr.

Biztanleriaren zaharkitze prozesua eta migrazio fluxuak dira, azterketa horren arabera, pentsio sisteman eragingo duten arazo nagusiak.  Berria - Ekonomia   2004-03-31

Aurkikuntza horiek eta haien ondorengoek (urrezko meatokiak bereziki), hornitze-lan handiak, migrazio-olde berriak eta lehen industrializazio-saioak bultzatuko zituzten.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 52. orr.

Migrazio-uhin batek menderatua c. K.a. 1200-1190ean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 414. orr.

Demografia-leherketa aurrenik, eta horren ondoriozko migrazio-presioa gero.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 195. orr.

Kontrola arindu dute hegaztien migrazio garaia amaitu eta gero.  Berria - Gaiak   2006-05-02

Gripea ez da hedatu migrazio bideetatik, trenbideetatik baizik.  Berria - Euskal Herria   2006-02-17

Frogatuta dago, esaterako, argi kutsadurak animalia askoren ugalketa funtzioei eta migrazio-jokaerei eragiten diela.  Berria - Gaiak   2004-12-08

Mexikoko Migrazio Institutura dei dezakezu informazio eske.  Berria - Euskal Herria   2004-06-03

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Euskal Herrian ez dago beltxarga migraziorik.  Berria - Euskal Herria   2006-02-17

Zerbitzuak ere liberalizatzen ari dira, Estatu Batuetako eta Europako Batasuneko enpresak irabazian aterako diren arloetan [...] eta, Munduko Merkataritza Erakundeko eskulan migrazioak, aldiz, bazter uzten dituzte, propio.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 215. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

hegaztien migrazio (3); migrazio garaia (3); migrazio handia (3); migrazio mugimenduak (4)


mihi (1288 agerraldi, 183 liburu eta 67 artikulutan; orobat mihin g.er.) 1 iz ahoan kokaturiko organo haragitsu eta gihartsua, luzarana eta higikorra. ik mingain.

Hatzak mihi gainean edo mihiaren azpian ipinita.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 70. orr.

Bere ezpain bigunak sentitu ditut, eta bere mihi umela, eta hortzen arteko ahogozoa.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 418. orr.

Ohi zuenez, musu eman zidan ahoan bere mihi handiaz.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 120. orr.

Pilulek baldartutako mihi lodiaren sisibasa soila entzuten zitzaion.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 81. orr.

Vanessak sarritan egiten zizkidan mimoak, bai, baina beti ere helburu zehatza bilatuz: nire mihi luzeak eman ziezaiokeen plazerra.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 67. orr.

Bere mihi txit trebeak zakilburua lantzen zidan beste inork inoiz ez bezala.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 68. orr.

Esaidazu zer sentitzen duzun gure mihi biak zure zulo bietan batera sartzen direnean.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 93. orr.

Ostiak mihi gainean desegiten ziren zaporerik gabe, listua lehortuz.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 107. orr.

Sugearen mihi zatibituak Harry alde batean jo zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 267. orr.

Ondoren, Nikanor zitalari mihia moztu zion eta, puskak eginik, txoriei emateko agindu.  Elizen arteko biblia   2 M 15,33

Bi eskuak moztu, mihia zainetik erauzi.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 129. orr.

Ingeniariari oso eraginkortasun eskaseko hozte-sistema iruditzen zaio hori; izan ere, era horretan, oso aire gutxi jartzen da kontaktuan ahoko eta mihiko gainalde bustiarekin.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 79. orr.

Mihiaren aurrealdeak oso labur jotzen du hortz-hobietan eta berehala urrutiratzen da.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 146. orr.

Mihia pasatuz busti zuen goiko ezpaina.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 76. orr.

-Lehen baino hobeki bai... -ihardetsi zidan, hitzak, artean, mihian toteltzen zitzaizkiola.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 642. orr.

2 (mintzoaren adierazpidetzat hartua)

Mihi orok aitor dezan Jesu Kristo dela Jauna, Jainko Aitaren aintzarako.  Elizen arteko biblia   Flp 2,11

-Zaindu mihi hori -egin zion haserre Minor-ek-.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 301. orr.

Haien mihian azpikeria, haien ezpainetan sugegorri-pozoia.  Elizen arteko biblia   Erm 3,13

Mihia trabatu zitzaidan behin berriz abuztuko goizalde horretan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 26. orr.

Jakin-minak mihia erretzen bazidan ere, ez nintzen xehetasun gehiago galdatzera menturatu.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 178. orr.

Berriz ere zerbait erran nahi izan nuen, eta berriz ere hura biziagoa izan mihia dantzatzen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 266. orr.

Gure hizkuntza biziaraztekotan, ez da mihiaren lana bezalakorik.  Herria   2003-06-19

Haragiaren bultzadak menperatzeko eta mihiari eusteko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 194. orr.

So gelditu gatzaizkio, mihiak loturik, ez harriduraz edo beldurrez.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 130. orr.

Erretorika ere ikasten genuen eta nire frantses motza mihira ekartzeko ahaleginak txalotzen zizkidaten irakasleek.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 186. orr.

Ahoz ari garelarik ez baitzaizkigu mihira etortzen horrelako baliabideak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 31. orr.

Eta, horrela, egunetan egon nintzen anaiarekin hitzik egin gabe, haserre, zeren ez baitzegoen haserre hura gozatzerik ez ematzerik... eta zeren senda baitaitezke zauri ezpatazkoak, baina nekez mihizkoak, nola izan baitziren anaiak neuri eraginak.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 325. orr.

3 (mintzoaren adierazpidetzat hartua, izenondoekin)

Ez duzu inguruotan ur freskoagorik aurkituko -esan nion mihi leunez.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 15. orr.

-Billy, a ze mihi pozoitsua zurea!  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 199. orr.

Izebaren mihi gaiztoari entzungor egiten.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 60. orr.

ik beherago 15.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Aldendu zeuregandik mihi gaiztoa, urrundu ezpain gaizki-esaleak. denon ezaguna da itsasoko jendearen mihi arina eta berriketa lotsagaberako joera.  Elizen arteko biblia   EsZ 4,24

ik beherago 12.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Begi harroak, mihi gezurtia, errugabearen odola isurtzen duten eskuak.  Elizen arteko biblia   EsZ 6,17

Hire mihi luzea amarrukeriaz dantzatu ostean, jai duk uste baldin baduk ene kafetegian jotzen utziko diadala.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 22. orr.

ik beherago 16.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Mihi maltzurrekoak gorrotoa estaltzen du.  Elizen arteko biblia   EsZ 10,18

Jende asko astindu dute mihi maiseatzaileek, eta herriz herri ihesi ibiltzera behartu.  Elizen arteko biblia   Si 28,14

Eta batzuetan untsa mihi zikina zuela! orai, ez da batere holakoa!  Herria   2002-12-26

ik beherago 20.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Sugeak bezain mihi zorrotza dute, sugegorriaren pozoia ezpainetan.  Elizen arteko biblia   Sal 140,4

4 kanpaien barnean dilindan dagoen atala.

Kanpaia -mihia zein ontzia- beti eskura izanik, zertarako bizi beste zerbait jotzeko ametsetan, esate baterako, larrua?  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 52. orr.

Urrats batean honat, hurrengoan harat, neure galtzoin zabalen kontra, kanpai-mihi bat iduri...  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 475. orr.

-Horrela ikasiko du kanpai-mihira petardoak lotzen!  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 65. orr.

5 haize instrumento batzuetan, dardaratzean hotsa sortzen duen xafla txikia.

Soinua mugimendu forma bat da; aire-zutabe, hari, larru tenkatu edo mihien bibrazioek egiten dute musika.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 107. orr.

6 itsasoan barneratzen den lur zerrenda; lehorrean barneratzen den itsas zerrenda. ik mutur 12.

Donostia lotua da Espainiari, Espainia Europari lotua den gisan, lur-mihi batetik.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 89. orr.

Long Pointen lekuan bururatzen zen legar xehe zurizko mihi luze-luzea.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 152. orr.

Cook Kapitainaren 1766ko kartan, baia erditik mozten duen mihi motzari Middle Point deitzen zaio.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 154. orr.

Eta han gelditu da, itsas mihiaren bestaldean, angina gaiztotu bat bezala.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 139. orr.

7 (bestelakoetan)

Danbor txikiak orratz edo mihi bat izango du kanpoko zirkunferentzian ezarrita, muturra puntuen aldera begira jarrita.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4550. orr.

Emaztearen oihu eta negarren oihartzuna biderkatzen zuen labanaren mihian hara-hona zebilen xorroxtarriaren xirrixarra metalikoak.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 25. orr.

Labanaren mihiaren distira miretsi zuen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 175. orr.

Orduan, suzko mihiak bezalako batzuk ikusi zituzten, bakoitzaren gainean bana kokatzen.  Elizen arteko biblia   Eg 2,3

ik beherago 23.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Sua, intsentsua ukitzerakoan, mihi antzeko bihurtzen da.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 51. orr.

8 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Mihi gainak ahosabaian egiten duen hersketa.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 27. orr.

Andreak mihi klaska bat egin zuen eta supazter xokoko aulki apalean jarri zen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 21. orr.

Mihi-kliska eta kexa-hasperen bat.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 51. orr.

Era horretara, eta mihi-artikulazioa kontuan harturik, esaterik izango genuke kasu bakoitzean zein punturen parean aurkitzen den hertsiera nagusia.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 73. orr.

Nahi gabeko mihi-trabatze horren ostean, Rachelek ontzat emango zukeen ideia bat otu zitzaidan.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 12. orr.

Liluratu lagunak eta nahastu etsaiak mendeku asmatu berriekin: ile-erortze, zango-biguntze, mihi-lotze eta beste askorekin.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 76. orr.

Hurtado txunditurik zeukan Luluren mihi-garraztasunak.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 104. orr.

9 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, elkartetak izenondo balioa duela)

Hitz galgarri oro duzu maite, mihi-maltzur horrek!  Elizen arteko biblia   Sal 52,6

Futbolari guztiak geunden gonbidaturik, eta gehienak azaldu ginen, baita mihi-pozoiduna ere.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 149. orr.

Ume mihi-lasterrak eta ahots-kantariak, txirlak bezain zapalak bularrak, txotxongiloen eta trizikloen inguruan zeuden bilduta.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 204. orr.

Ordurako banekien matematikako irakasle mihi-herrenaren berri.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 161. orr.

· Galdegite izugarri bat -zergatik permiti zezakeen Jainko guztiahaldunak hura?-, mihi-mutu uzten ninduena.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 571. orr.

10 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Giza mihiak ezin du esan zenbat eta nolako gorespenak kantatzen zizkion. haren hitza entzun dezagun, ez giza mihiz, ez aingeru mintzoz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 403. orr.

Ahoa zabalik, beren intsektu-mihia hegoak astintzen doala.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 257. orr.

Botereek hanpuroski hitzeman gauza horien gainean bermatzen ditugu gure ildo politikoak eta mugiarazten bai jendaldeak, bai pistola-mihietan behatzak eta bai bihotzak.  Berria - Kultura   2004-02-03

11 aho-mihi ahoa eta mihia.

Umetan ikasi nuen huraxe da barrengo koskorretatik aho-mihietara datorkidan mintzoa.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 238. orr.

Orduko, denen aho-mihietan zebiltzan nire pistola eta nire ezpata, Akademian sartzean kendu zizkidatenak.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 175. orr.

Gainera amoranteak bazuen herrian askoren aho-mihietan oso erabilia izan zen gorabehera.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 19. orr.

Denen aho mihitan zebilen solasa: [...].  Herria   2005-06-16

Emaztea eta bien artean berealdiko iskanbilak pizten ziren eta denen aho mihitan zebilen, eskandalagarri, batik bat Buxi doktorearen eta Um Hamidaren ahotan.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 79. orr.

Kasik denen aho mihitan baitabil erran hau: gizakia gizakiarentzat Jainko.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 441. orr.

Hotsik gabeko hitza, esanahiaren sasiak jana, aho-mihiz ebaki baino lehen noraino iritsiko den ikusia dagoena.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 54. orr.

Eüskaldünek ez dügü hainbat irakurten eüskaraz, eta hüts berriak burrustan hedatzen ari zaigü aho-mihiz.  Herria   2005-03-03

Xedea aho-mihizko bertsülarigoaren piztea beita Xiberoan.  Herria   2004-05-06

Nehork ez zituen holako hipotesiak bere gain hartu nahi, egiazko aho-mihi-zintzurreko plazerra denek gozatzen bazuten ere holakoen salatzean.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 156. orr.

12 mihi-arin (orobat mihiarin) izond

Etengabeko aro ederra oparituko zion laino mihi arinetan zaldizka.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 133. orr.

Urkamendietan herriaren aurrean egin beharreko urkaketetan ez zen itxura onekoa bizitza zuzen eta oneko kristauak sokari tiraka aritzea, urkatzen ari ziren basapizti mihiarina biraoka eta aireari ostikoka akabatu ezinik ari zen bitartean.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 98. orr.

12a (izen gisa)

Herriko mihi-arinek ziotenez, zaldiak nekatuta bizi ziren eta ez zuten putza balio  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 102. orr.

13 mihi-arrain iz itsas arrain zapala eta luzarana, gorputza ezkata mehez estalia eta bi begiak alde batean dituena, janari gisa oso aintzat hartua (Solea vulgaris).

Bizkaiko Zubitik gora sarri ikusten dira muxarrak, mihi-arrainak, izkirak, aingirak, zenbait lupia eta mubleak.  Berria - Euskal Herria   2004-02-26

Carbayo mihi-arrain bat jaten ari zen, lasai, hezurrak poliki-poliki bereiziz, ardo zuri eta hotzaren laguntzaz. etxeko androideak prestatu eta zerbitzaturiko Meunière mihi-arraina afaltzen ari direla, amak bota dio aitari: [...].  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 69. orr.

Joan den astean, mihi arrain pare hura saldu hidanean, hiregana joan al nintzen ustelak zeudela jendearen aurrean esatera?  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 117. orr.

Mihi-arrain kontserbazko pote bat hondatu egin da.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 99. orr.

14 mihi-gaixto (orobat mihigaixto g.er.) izond mihi-gaiztoa.

Ez nuke mihi gaixto izan nahi, bainan nago emankizuna egina den besteen erakusteko ala bere buruaren aitzinatzeko.  Herria   2005-06-09

Diote batzuk elkortzen ari dela gure Jakes Haundia, mihi gaixtoek derasatelarik beharri ziloetan ezarri dituzkeela "beharritxoak", erran nahi baita hobeki entzuteko eginak diren tresnañoak.  Herria   2003-11-27

Ixil ditela beraz mihi gaixtoak.  Herria   2004-07-01

15 mihi-gaizto (orobat mihigaizto g.er.) izond

Egun batean, Ohandoko etxeko neskame zahar bat, marmartia eta mihi-gaiztoa, bila joan eta Ignazia, arreba, maite-kontuetan zebilela Karlosekin, Ohandoko jauntxoarekin kontatu zion.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 73. orr.

Meatzeetako giro mihi-gaizto laxoan, nire gizakaltetasun zehazkabearen eta nire bizimoduaren otzantasun nabariaren arteko desfasea bista-bistakoa zen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 105. orr.

15a (izen gisa)

Mihi-gaizto batzuen erranetan, horixe zuen xede bakar Nafarroa Behereko errebelen kontra nabarmentzean.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 239. orr.

Kanoi-bala potolo batek Austerlitzeko hartan eztanda egin baitzion eta paralisiak jota geratu baitzen ezkerreko hankatik betiko, tabernazuloko mihi-gaiztoek ziotenez.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 8. orr.

Aldendu zeuregandik mihi gaiztoa, urrundu ezpain gaizki-esaleak.  Elizen arteko biblia   EsZ 4,24

Julioren eskua ikusten zuten denek auzoan; mihi gaiztoenek ziotenez, orain libre zuen bidea, maistrarekin txortan berak bakarrik egiteko.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 72. orr.

Etxeko lanak egiteaz gain emazte-plantak egitea ordaintzen nion, halaxe adostua genuen tratua, ez baitago bikote arrunt baten itxurak egitea baino modu egokiagorik mihigaiztoengandik libratzeko.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 312. orr.

16 mihi-luze (orobat mihiluze) izond

Badira Herriko Etxean laguntto mihi-luzeak dituztenak ere.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 26. orr.

Hester Prynne kritikatzen zuten Bostongo emakume mihi-luze haiek bezain gaizto eta gupidagabe sentitzen zuen bere burua.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 89. orr.

Boldireva kondesa eta Juziakina printzesa, alarguna bata eta neskazaharra bestea, gorteko ohorezko damak biak garai batean, berritsuak biak, mihi-luzeak biak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 389. orr.

Menturaz mihi luzeegia agertu zen; bi gizon haiek agente sekretuak ziren, berdin.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 259. orr.

Lehenago ere ez al zitzaizkion mihiluzeak gaitzesaka aritu? ik mihiluzekeria.· Mutikoen zale omen zen eta baita poliziaren mihiluze ere.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 182. orr.

17 mihi-motz (orobat mihimotz) izond

Belarrimotz, mihi-motz dituk!  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 150. orr.

Beharrik ez baitzen mihi motza gertatu!  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 221. orr.

· -Putzu bat bezain ilun dago gela -esan zuen Ceccok, mihimotz-, baina zerbait ikaragarria dago barruan: kukurrukuka entzun duzuen hori.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 186. orr.

18 mihi punta

Ezpainak busti zituen mihi puntaz.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 106. orr.

Irribarre egin eta mihi puntaz hura miazkatzen jarraitu zuen.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 205. orr.

Bizpahiru galdera mihi puntara etorri zitzaizkidan baina ez nezakeen ahoa ireki.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 15. orr.

Mihi-puntaraino etorri, baina, ahalegin guztiak eginda ere gogoratu ezin den hitz horietako bat.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 17. orr.

Substantzia gozoei erantzuten dieten dastamen-papilak mihi puntaren inguruan daude.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 147. orr.

· Lizarra-Garazi prozesura itzultzea aipatzen da gaur egun, baina bere garaian treguaren haustea mihi punta doiaz salatu zen.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 93. orr.

19 mihi-trabatu da ad

Hitzak mihi-trabatzen zaizkio eta berriro errepikatu behar izaten ditu.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 286. orr.

20 mihi-zikin izond

Ostalertsa, emazte nahasi, mihi-zikin, kurios pinterdi bat zen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 85. orr.

Herio Leizearen errai sakonetatik, mihi zikinaren hitz gezurtietatik.  Elizen arteko biblia   Si 51,5

21 mihi-zuri (corpusean mihizuri soilik) izond

Elederrak, mihizuriak, azken muturrera eramanak, leku eskasa uzten dio arrazoiari eta hausnarketari; alderantziz, fantasiara edo irritsera irristatzen da bete-betean, entzuleen borondatea harrapatu eta adimena loxorrotuz  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 302. orr.

22 mihiaz bertze egin isildu.

Hatz erakusleaz ezpainetan gurutze eginez, mihiaz bertze egiteko agindu zigun.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 72. orr.

23 su mihi suzko mihia.

Kurtek mahaiaren erdian utzi zuen kandela, eta su-mihiaren dardara baretu egin zen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 193. orr.

Joantto isilik gelditu zen, begiak mahai gaineko kandelaren su mihian galdurik.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 56. orr.

Girixtinoen erlisionean, Jainkoa su-mihi itxuran agertu da Mendekoste egunean dizipuluen gainean.  Herria   2005-11-17

Azkenean, bizitzeko ahalmena doia zeukan su-mihi bat hegaldatu zen.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 80. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

herriko mihi gaiztoek (3); mihi arrain (4); mihi arraina (3); mihi arrainak (3); mihi gainean (5); mihi gaixtoek (4); mihi gaizto (5); mihi gaiztoa (3); mihi gaiztoak (3); mihi gaiztoek (20); mihi gaiztoek diotenez (5); mihi gaiztoen (4); mihi gaiztoz (3); mihi heze (4); mihi kolpe (3); mihi luze (4); mihi luzea (12); mihi luzeak (5); mihi luzearen (3); mihi pozoiduna (3); mihi pozoidunak (4); mihi pozoidunaren (3); mihi punta (9); mihi puntan (12); mihi puntaren (3); mihi puntaz (9); mihi puntta (3); su mihi (4); tabernazuloko mihi (4)

ahoa eta mihia (3); mihia aho barruan (3); mihia ahoan (3); mihia ahosabaiari (3); mihia ahotik (6); mihia askatu (8); mihia atera (6); mihia aterata (5); mihia ateratzen (4); mihia bridatu (3); mihia erretzen (4); mihia kanpoan (4); mihia moztu (6); mihia sartu (6); mihia sartu zidan (3); mihia trabatu (4); mihia zintzilik (3)

suzko mihiak (3)

mihiaren aurrealdeak (3); mihiaren punta (3); mihiaren puntan (5); mihiaren puntaz (3)

mihiari eusten (3)

mihiaz busti (4)

aho mihietako (3)

aho mihietan (6)

kanpai mihira (3)

aho mihitan (26); denen aho mihitan (9)

mihitik tiratu (3)

aho mihiz (6)


mihiarin ik mihi 12.

mihibiko izond mihi-gaiztoa.

Madarikatua gaizki-esalea eta mihibikoa, bakean bizi zen jende asko galdu baitu.  Elizen arteko biblia   Si 28,13

Lapurrari lotsa etortzen zaion bezala, gaitzespen zorrotza mihibikoari.  Elizen arteko biblia   Si 5,14

Ez haizeratu laborea edozein haizetara, ez abiatu edozein bidexkatatik: horixe egiten du mihibiko bekatariak.  Elizen arteko biblia   Si 5,9


mihigaixto ik mihi 14.

mihigaizto ik mihi 15.

mihikada iz mihi ukaldia.

Azken mihikadak ematen zizkion.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 43. orr.


mihiki iz mihiko haragia.

Ondotik idi mihikiaren aldi.  Herria   2004-07-15


mihilu iz ginbaildunen familiako landarea, anisaren antzeko dasta duena, eltzekari gisa edo gozagarritzat erabiltzen dena (Foeniculum vulgare).

Kus-kusaren zaporea berraurkitzen nuen, Burgosko karrikak eguerdian betetzen dituen olio usaina, Tetuangoetan airean dabilen mihilu urrina, artzain greziarren txistuak, hunkiturik nengoen.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 70. orr.


mihiluze ik mihi 16.

mihiluzekeria iz mihi-luzearen egintza gaitzesgarria.

Xuberotarrei ez zaizkie gure mihiluzekeriak gustatzen hango gauzaz jakintsun agertu nahiz gabiltzanean, bai haatik berekin ikastera joan gaiten.  Herria   2004-07-29


mihimen (orobat mimen g.e.) 1 iz zumea.

Zubietako erriberan aurkitu zuten mutil bat, ibai bazterreko mihimenen artean buruaren albo batetik bestera tiro zuloa eta biluzik, gorpua gogortu, puztu eta usteltzen hasia ordurako.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 112. orr.

Han egoten zen besotxoak gora eta beheraka higitzen mihimen txirikordatuzko sehaskan.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 57. orr.

Ene gizonak mihimenak zamatu ditu.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 12. orr.

Martizek lurrean kukubilkaturik, mihimen gotorrenak gurutzean jarri zituen, zare zolaren oinarria osatzeko.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 15. orr.

Mihimenezko zareak biltzeko prest.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 10. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Martiz buhameak sakelatik ganibeta jalgi eta saihetsean metatuak ziren mihimen ezpaletarik bat hartu zuenean, [...].  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 15. orr.

Mihimen puntak erretzen akitzen zenean, etzaten zen, burdina herdoilduzko baserriko lanabes baliogabeetan bizkarra emanez.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 17. orr.

Urez estali sutea oraino ketan zegoen, mihimen zatiak lurrean, arropak eta tupina hutsaren tapakiak sasietan.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 21. orr.


mihimotz ik mihi 17.

mihin ik mihi.

mihipeko 1 iz mihipeko mintza.

Badakizu, Claude jauna, mihipekoa ebaki zizun andreak ondo irabazi zituela bere bost sosak?  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 286. orr.

2 mihipeko gabe mintzatu ahoan bilorik gabe mintzatu.

Baina, beste berriz ere, Donatien mihipekorik gabe mintzatzen da eta aurrea hartzen dio bere garaiari.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 43. orr.

Gogoz eta mihipekorik gabe mintzatu zen hainbat gairen inguruan.  Berria - Kultura   2004-02-17


mihiperatu, mihipera(tu), mihiperatzen da ad

Orduan, gatuak segurkiro mihiperatzen zitzaizkion: jatekoa, garbitasuna, sega zahia, ura, artak eta milaka balakak.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 11. orr.


mihiratu, mihira(tu), mihiratzen da/du ad mihira etorri; mihira eraman.

Arriskua hautatu duelako, labain egiteko punttuan ibili delako, sinonimoen almazena bapo dantzatu behar izan duelako, galdu-gordean zeukan hitzen bat mihiratu zaiolako berak ere uste ez zuela, eta premiarik handiena zeukan orduan.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 68. orr.

Hitz erabilgarrienak, edozein unetan sartzeko modukoak, gehiegi markatu gabeak eta aisa mihiratzen diren horietakoak.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 132. orr.

Mutu hartu zuten, eta mutu jarraitu zuen Azkaratek hondoko azukrea zaliaren giderraz mihiratzen.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 103. orr.


mihise 1 iz maindirea.

Berriro etzaten zen, mihise eta estalkien gerizpearen segurtasunean.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 9. orr.

Denbora ematen zuen etzaten, SNCFko ohe hertsien mihise bereziak desplegatzen eta kotoi arruntezko estalia ez hozteko moduan hedatzen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 257. orr.

Hiru urte bazuen ez zituela etxekoak besarkatu, ez zela etxeko mihiseen artean etzan, ez zituela Itsasuko landareak usaindu.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 14. orr.

Bokata horrela egin ondoan, mihiseak hedategietan ezartzen ziren, berdin hamabost edo hogei bat, alanbre batzuetarik dilindan.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 185. orr.

Nork zekien noizkoak ziren mihise horiek, oraingoak baino zailagoak, segur, baina ere azkarragoak...  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 185. orr.

Txitxikov mihisea baino zuriago jarri zen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 520. orr.

2 hil mihisea, hil oihala.

Erregearen gorpua, ordea, urrezko mihise handi batean bildu, eta zuziek inguratuta eraman zuten.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 163. orr.

Heriok hotzak ditu hatzak, mihiak eta mihiseak bezain luzeak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 85. orr.

Beste batzuek gorputzari mihise hutsa lotzen diote.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 33. orr.

Mihise bat ederrik emaiten dü hiler.  Herria   2001-11-15

3 idur/hed

Aldare bat beztitu mihise xuritan.  Herria   2005-04-28

Maslacqera orduko, arratsa bere mihise iluna ezartzen hasia zen gure gainean eta goseak errabiaturik geunden.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 190. orr.

Dena du arrotz bakardadearen mihiseak estaltzen duen eremu hotz horretan.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 12. orr.

4 margolaritzan, oihala. ik oihal 8.

Bere mihiseak, bere ospearen oinarri ziren margolan abstraktu koloredunak, gris edo zuri-beltz agertzen zitzaizkion orain.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 28. orr.

Migelen anaia erdiaren hazpegiak artoski eramanak ziren mihisera.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 86. orr.

Nik, gutxienez, ez diat poemarik idazten, mihiserik margotzen edo eskulturarik egiten.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 116. orr.

4,50 x 2,60 metroko obra da, mihise gainean eginiko olioa.  Berria - Kultura   2004-06-08

5 hil mihise (orobat hilmihise) hila biltzeko erabiltzen den oihala.

Amamaren mantalet eta kapeletak zein armairutan zeuden bazekien, hil mihise amironatuak, ezko-argiak eta izai merkezko kutxa distiratsuaren gainean pausatzen ziren hornigailu sainduak.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 328. orr.

Ehizatzea eta paperera ekartzea lortzen ez badu ez diola bizirik eutsiko, paper hori bera hilmihisea bilakatuko baitzaio, besteren begiak gozatzera letorkeen hegaztirik ederrenaren hegalaren ordez.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 53. orr.


mihiseratu, mihisera(tu), mihiseratzen du ad pinturan, oihalera eraman.

1970etik hona egin dituen milatik gora margolan horiek ez baitute erakusten mihiseratu nahi duen errealitate osoa.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 188. orr.


mihitxo iz mihi txikia.

Laster, musika arnasotsaren antzekoa zen, ezpainak ireki zituen, mihitxo zorrotz eta gorri bat atera, eta goxo-goxo pasatu zuen inguru guztian; haren beste ezpainekin oroitu nintzen.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 66. orr.

· Metalezko mihitxo txikiak ahalegin bizian eta izuturik jotzen zuen ezkila durunditsuaren ertza; une batez isildu, eta joka hasi zen berriro, izu eta hots etengabean.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 22. orr.


mihizka adlag

Udazkeneko zuhaitzek ilargiaren argi horitan distiratzen dute, iraileko ilargibetearen argitan, lanerako kemena ontzen duen argia, eta sastraka goxatzen, eta olatu urdindua lehorrera mihizka ekartzen.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 127. orr.

Suak irabazi egin baitzuen eta bazterrak mihizka erre baitzituen, eguzkiaren zaldien indar sutsuak Faetonta desbidatu eta eter osoan eta lur guztietan zehar arrastatu zuenean  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 331. orr.


mihizkatu, mihizka(tu), mihizkatzen du ad miazkatu.

Mihi bigunez umeak mihizkatu nahi dituztenean.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 367. orr.

Baina suak etxe sapaietaraino jauzi egiten eta gar bizkorrez zurak eta zutabeak mihizkatzen dituenean, ez da pentsatu behar bere kabuz eta beste indar baten eragin gabe diharduenik.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 109. orr.

Gustatu zaiolako imintzioa egin du, ezpainak mihizkatuz.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 166. orr.

Behin, bere zigarroari zurrupada bat hartzen utzi zigun Josemariri eta bioi, bera erretzen hasi orduko, eta gero kafe garau bana eman zigun, ahoan mihizkatzeko, etxean ohar ez zitezen.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 94. orr.


mihiztadura 1 iz

Oreka galtzear, dorreak goitik behera karranka egiten zuen, zureria guztia aurreikusi ez ziren tentsioen menpe, luze gabe mihiztadura batzuk hautsi egin ziren.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 370. orr.

Oso egokiak izaten dira mihiztadurak egiteko, bai junturetan eta bai zoladuretan.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1350. orr.

Brooklyn-go zubiaren pilare handiak, kable okertuak eta aireko mihiztadurak ikustatu zituzten.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 384. orr.

Mirubuztan formako mihiztaduraz lotuta joaten den buccula-ren lodiera. horra agerian hainbat generen barne-arkitektura, ADN zati aukeran labur samarren mihiztaduraz osatuak baitira eta zati bakoitzak kodetzen baitu proteina-eredu bat.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5010. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Mihiztadura-ziri eta miru-buztan bitartez geratuko dira lotuta.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2050. orr.

Kakoaren estalkia mirubuztan-mihiztaduraz dago eskaileraren zangoan lotuta, eta zabalean 1/6 zulo ditu, eta lodieran 1/12 zulo.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5070. orr.

· Ingeniaritza militarraren ale ederra zen, gurpil trinkoen gainean mugitzen zen, egitura bertikala itxuratzen zuten lau plataformak elkarren artean lotzen zituzten kanpo eta barne-mihiztaduren sistema konplexua zen bere funtsa.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 369. orr.


mihiztatu, mihizta, mihiztatzen du ad

Tutu horiek alde batetik mihiztatuta egongo dira, bata bestearen barruan sartu eta doi-doi egokitu ahal izateko moduan.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3990. orr.

Zorua ohol latz mihiztatu gabezkoa.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 226. orr.

Elementu kakotuagoetan mihiztatuak daude.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 139. orr.

Errregelaren azpian eta besotik besora zeharkako egurrak ziriekin mihiztatuta.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3930. orr.

Pieza hauek elkarren artean mirubuztan-loturaz mihiztatuta zeuden, eta hotzean landutako burdin xaflaz gogortuta.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5170. orr.

Erdian danbor bat jartzen zaio inguruan, elkarren artean mihiztatutako oholez egindakoa.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4810. orr.

Horixe baita Europa, puzzlea, norberak eskura dituen datuen arabera osatu edo mihiztatu ahal duen buruhaustekoa.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 14. orr.


mihizto ik mizto.

mihiztodun ik miztodun.

mihiztotu ik miztotu1.

mihiztu ik miztu.

mihizuri ik mihi 21.

mihura 1 iz Sagarrondoaren, udareondoaren eta beste zenbait zuhaitzen enbor-adarretan hazten den landare bizkarroia, fruitutzat ur likatsu batez beteriko aleak ematen dituena (Viscum album).

Landare arraro guztien artean arraroenetakoa zuhaitzetan errotzen den mihura da.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 148. orr.

Sagarrondoko mihura izan ohi da gure hauetan estimatua.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 490. orr.

Ederrenean egondako arbola orbeldua eta mihurak hartua bezalaxe zegoen [Nora].  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 121. orr.

Mihura kendu ezean, ihartu eginen da hurritza.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 180. orr.

Haritza sinbologia primitiboan erregetzari atxeki zaion landare noblea baita, eta mihura, lurrean sustrairik gabe, haren gainean sortzen den jainkozko izpirituaren landare sakratua.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 134. orr.

Mihura, haritzean jaio eta hazia, eguzki biziaren zeinu da, eta suaren, eta oinaztu edo tximistaren seinale.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 502. orr.

Umea egiten atzeratzen zen behi ernariari ere, ematen zitzaion askotan mihuraren ura, sabeleko umeari lehenbailen kanpora eragiteko.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 50. orr.

Gorosti eta mihurazko girlandak zeuden paretetan zintzilika.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 177. orr.

Horregatik ez du mihurak inoiz lurra ukitzen, eta zuhaitzen adarretan sustraitzen da: debekaturik dauka lurra betiko.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 150. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Artean haur nintzela, ikusia dut aita, negu sarreran sagar adarrei mihura mordoak kentzen, bestenaz, barrengo izerdia xurgatuz sagarrondoak ihartu egiten omen zituela eta.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 50. orr.

Begira mihura xorta lotsati enigmatiko horiei, ixil ixila, heriotz itxura guziak gezur direla salatzen.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 54. orr.

Mihura-zarbatxoren bat oparitzen badizute, hartu.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 502. orr.


mihuradun izlag mihura duena.

Hamabigarren egun goizean, prozesioan joaten zen dotore erregea, koroa eta longain urdina jantzita, eta aginte makila zeramala; haren aurrean txepetxa eramaten zuten, haga baten puntan loturik, mihuradun haritz arbazta batez apaindua.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 66. orr.


mihuri iz mihuraren fruitua.

Mihuraren mihuriz, perla ttiki distiratsuz beterik egon ohi da mihura negutik udaberrira, zenbait txoriren hazkurri.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 502. orr.

Zerutiarra da [mihura], lurreko indar zikinetan kutsatu gabea, zainak garbi, zuhaitzaren zuku eta sapatik bizi izan dena: mihuri horixkak ere halaxe dira garbi, ia zeharrargi...  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 502. orr.


mika1 1 iz belearen familiako hegaztia, buztan-luzea, hegoak eta gainaldea beltz distiratsuak eta sabelaldea zuria dituena (Pica pica etab.). ik pika2.

Usapala, bere eztarri margotuaz urrumaka, eta mika gogaikarria, frak-isats eta guzti.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 153. orr.

Begiak itxi eta, oraindik ere, ikusi egiten ditut habia haiek: karnabaren goroldiozkoa, kaskabeltzaren borobil-borobila, mikaren handi eta baldarra.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 92. orr.

Mikak bere lanarekin jarraitu eta txotxak bildu zituen buztinez hasitako habiaren ertzetan jartzeko.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 70. orr.

Mika batek Axularren bihotza darama mokoan.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 59. orr.

Lau mika zuri-beltz inguratzen zaizkie eskuarea erabiltzen duten bakoitzean, ea zizare edo bareren bat harrotzen duten ikustera.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 47. orr.

Mika bezain solasturia, aise ematen zien kontesta nire txantxei.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 161. orr.

Alorretan, sagarrondoak eta bestelako fruta-arbolak ikusten ziren hor-hemenka, sarez estalirik mika eta txolarreen erasoetatik babesteko.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 77. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Mika habien bila.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 164. orr.


mika2 iz

Zaldi-tratulariek mika esaten dieten zalditxo zuri-horixka horietako batek tiratzen zuen gurditik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 326. orr.

Bi eguneko bidaia egin zuten, mikak eramanik; bidean bertan igaro zuten gaua, ibai bat zeharkatu zuten, ahari-errea eta opil hotzak jan zituzten, eta hirugarren eguneko goizean iritsi ziren hirira.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 327. orr.


mika3 iz kristal itxurako mea, xafla garden eta malguetan zatitzen den silikato naturala.

Ikusten nituen kimuak udaberrian hazten, granitoaren barnean mika distiratzen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 41. orr.

Arbel eta mikazko portuari begira geratu zen, ibilgailuek, ahotsek eta eraikuntza-lanek sortutako zarata burrunbatsuak gortuta.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 141. orr.


mika4 izond milika, mizkina.

Mutil gazteak, mutil zaharrak, mutil mikak, mutil mardulak.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 29. orr.

Jende mika eta mixkina, barru gozorik.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 203. orr.

Maiz gertatzen zen hori, nahiz eta andereñoa ez zen batere mika; aitzitik, plazer antzeko batez hartzen zituen pikardia ukitu zuhur bat zuten solasak.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 30. orr.


mikado 1 iz Japoniako enperadorea.

"Ekarraraz ezak nire aurrera," esan zion Mikadoak zerbitzari bati, eta handik ordu erdira erruduna bere aurrean zeukan.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 274. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Bigarrenean ere lehengo berak ageri ziren; pilatuta oraingoan, elurrez estaliak, eskiak eta eskumakilak mikado-jokaldi nahaspilatu batean trabeskatuak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 216. orr.


mikakeria iz milikakeria, mizkinkeria.

Kontu hauek denak, jakina, gartxutasun eta mikakeria alternatibo edo terapeutikoak sartu baino lehenagokoak dira.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 204. orr.


mikakume iz mikaren kumea.

Habia eta bi mikakumeak begiztatu nituen nik ere.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 97. orr.


mikatz 1 izond mingotsa.

Min egiten zioten piku mikatzak.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 141. orr.

Mundua belar mikatzak baino mingotsagoa da zorioneko ezti hartatik behin bederen gozaldia izan dutenentzat.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 54. orr.

Te mikatza zen.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 58. orr.

Kakao-ale hutsez egindako hautsa oso mikatza da.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 37. orr.

Aza-zopa mikatzaren usaina.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 39. orr.

Gaiztoari lore mikatzaz erantzun behar zaiok.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 84. orr.

Arimaren erdian hauspeatzen zitzaion ardo mikatz baten meia.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 122. orr.

Izerdiaren zapore mikatza aurki da Inaxioren ezpain-ertzean.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 84. orr.

Eta leuna zakartzen edota mikatza eztitzen ote dian.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 122. orr.

Aviron-eko jokolariek gustu mikatza zuketen ahoan errugbiako partidatik etxera sartzean.  Herria   2001-05-03

Zapore mikatz eta iraunkorra.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 53. orr.

Txapelketak zenbait kontutan bertsolariengan utzi zuen aho-zapore mikatzak eragin zituen bertsolarien arteko lehen bilerak.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 169. orr.

Pazientzia sustrai mikatza duen arbola dela, baina fruitu ezinago goxoak ematen dituena.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 196. orr.

Porrotaren zapore mikatza ahosabaiari itsatsita gelditu zait betiko.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 123. orr.

Loaldi laburraren ostean geratu ohi den ahogozo mikatz hori kentzearren.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 114. orr.

Basaran heldu gabearen usain gero eta mikatzagoa zuen aireak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 139. orr.

2 irud/hed

Askoz mikatzagoa zen Martin, Martin Gonzalez Saragueta.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 118. orr.

Gazia zen, ordea, gazi eta mikatza, neure irabazpiderik ez izatea, gurasoen etxean eta haien karitateari esker bizi beharra.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 79. orr.

Orduan ez zen ardo goxorik izan ordea, hitz mikatz eta eztabaida garratza baizik. Zorion mikatz batek betetzen ninduela sentitu nuen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 48. orr.

Atsegin makur eta aldi berean mikatz batez ohartu nintzen nola zurruntzen zitzaion gorputza lagunaren izena ene ahotik aditzean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 284. orr.

Maitasuna deitzen zioten eta berak inoiz dastatu ez zuen eromen mikatz hura.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 14. orr.

Ni harritu egiten nintzen haren umorearekin, ez baitzen (nirea zen bezala) batere garratza, ez mikatza.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 118. orr.

Geroztik halako zinismo mikatz bat geratu zitzaion gaiari zegokion guztian.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 43. orr.

Nahiz eta gertaera asko oso mikatzak izan, samurtasun handiko nobela da.  Berria - Kultura   2006-03-15

Oso gogoan zuen, eta biziagotu baino ez zitzaion egin oroitzapen mikatz hura erresonantzia magnetikoan tumore bat ageri zela esan ziotenean.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 57. orr.

Non bilatzen diozu irtenbidea egoera mikatz honi?  Berria - Kirola   2004-05-04

Banituen adiskide minagoak, hobeto ezagutzen nindutenak, nirekin hainbat une gozo eta mikatz igarotakoak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 39. orr.

Malkoak ezkutatzeko denborarik gabe, ihes egin zuen jauregiko babes mikatzera.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 16. orr.

Eritasun hauek oso mikatzak dira.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 66. orr.

3 (izenondo elkarketan)

Halako sentsazio gozo-mikatz bat, Andreasen maitasunak eta Hesterrenganako errukiak aldi berean irabiaka sortua. maitearekin zorionaren eta etsipenaren zorabio gozo-mikatzak bizitzeko txoko bat.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 157. orr.

Izerdi usain sarkor-mikatzaz eta urduritasunaz gainezka.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 160. orr.

Atariko pasabidean barna galdu nituen begitik, zapore mikatz-eztia gelditzen zitzaidala ezpainetan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 345. orr.

4 (adizlagun edo predikatu gisa)

Esku-atzea daukat zuretzat! -esan zion Kernan andreak, mikatz.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 239. orr.

Angelek barre egin zuen, mikatz, burlaka.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 283. orr.

Garratz eta mikatz agertzen direnak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 139. orr.

Etorkizun hurbila beltzenago begitantzen zaio, mikatz du gogoa, ehiztarien jostailu dakusa oraina.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 55. orr.

Hurbiletik ikusita gauzak erabat aldatzen ditun, morboak duen zapore gazi-gozo hori mikatz bihurtzen dun.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 160. orr.

5 (izen gisa) mikaztasuna.

Ezin aurkituz orduko mikatzaren eta oraingo gozoaren arteko lotunea neskaren begitartearen ortzadarrean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 233. orr.

Etsipenak uzten duen mikatzaz. Gizonak patxadaz hitz egiteari ekin zion, lasai, mikatz izpirik gabe.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 341. orr.

· Zer esan, inoren gozo-mikatzak zelatatzea lanbide duen gizon bati?  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 113. orr.

6 (izen gisa, -en atzizkiaren eskuinean)

Kafearen mikatzak tonu indartsuagoan berba egiteko adorea eman zion.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 35. orr.

Orduko hartan poliki-poliki edan zuen, garagardoaren mikatza zintzurretik behera lerratu bitartean su eta gar emana gogoetei.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 38. orr.

Umeek asko leundu zioten gerraostearen mikatza.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 128. orr.

Adarjotzearen makurra eta amesgaiztoaren mikatza!  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 215. orr.

Goitikaren mikatza nabari duzu aho-sabaian.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 149. orr.

Zin horrek ederki gozotu zituen despedidaren mikatzak.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 109. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

gozo mikatza (3); mikatza da (5); porrotaren mikatza (3); zapore mikatza (6)

gozo mikatzak (3); zapore mikatzak (3)


mikaztasun 1 iz mikatza denaren nolakotasuna.

Zeren eta beren barruan daukaten ur hori zaporez mikatza izaten denez, bere mikaztasun horrekin ez baitu pipirik sartzen uzten eta ezta bestelako zomorro kaltegarririk ere.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1350. orr.

Izerdizko mikaztasuna amorruz bilatu duzu.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 53. orr.

Aireak ezti-usaina du, galdu du mikaztasuna.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 145. orr.

Ardo horrek gozotasun guztia galduko luke eriaren ahoko mikaztasunarekin gorputzaren barruan sartu aurretik.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 30. orr.

Zukuaren mikaztasun garratzarengatik.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1350. orr.

Ilundurak hartzen gintuen gero eta sarriago zergatik jakin gabe, gure ibili zoroenek ere sortzen ziguten mikaztasuna, odol gustu antzekoa hortzetan, adinaren tristura zela jakin gabe.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 157. orr.

Ate zartakoak; adeitasunez egindako eskariei isekaz eta mikaztasunez emandako erantzunak.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 332. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Aurreneko aldiz Stonehamera iritsi nintzenetik, mikaztasun izpi bat antzeman nuen bere hitzetan.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 18. orr.


mikaztu, mikatz/mikaztu, mikazten 1 da/du ad mingostu.

Mikaztu zaio zigarroa ahoan.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 264. orr.

Ardo gozoz barrena mikaztu ondoren.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 65. orr.

Klararenean hartutako kafea mikazten hasia zitzaidan urdail barnean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 393. orr.

2 irud/hed

Kontsumo Prezioen Indizeak (KPI) gosaria mikaztu dio Ekonomia Ministerioari.  Berria - Ekonomia   2004-11-13

Tira, ez zaitez mikaztu! -esan genion-. Saiatu zaitez.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 217. orr.

Ez du merezi horregatik mikaztea.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 171. orr.

-Ez daukak eskubiderik zakartasun hori erakusteko! -mikaztu zitzaidan-.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 145. orr.

Askotan, entzuten diezu politikari profesionalei, eta horren falta sumatzen duzu, beti zakartuta ikusten dituzu, beti mikaztuta, beti haserre.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 105. orr.

Auzi honek BBC eta Blair-en Gobernuaren arteko harremanak erabat mikaztu bazituen ere, [...].  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 29. orr.

Umorea mikazteko hutsa behar izaten du Mariok batzuetan.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 114. orr.

Giroa mikaztu egin da: biharamunean JMAren aldeko kontzentrazio baterako deia zabaldu da, eta ordu eta leku berberean, euskal presoen aldeko beste bat.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 35. orr.


mikelete 1 iz Gipuzkoako Foru Aldundiaren mendeko zen miliziako kidea.

Amorrazio etsiaren unean, txapelgorriak eta mikeleteak madarikatu nituen: [...].  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 41. orr.

Aita, Sebastian, mikelete artean eraman zuten kartzelara emakume bati laguntzeagatik.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 8. orr.

Gurasoen aginduz mikeleteek atxilotu eta etxera eraman baitzuten bueltan.  Berria - Kultura   2004-12-31

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Mikelete talde bat azaldu zen errepidean, lasterka eta tiro joka, eta Apaizaren jendea erretiratzen hasi zen. Urteeran, mikelete piketeak armak aurkeztu zituen errege-martxa jotzen zen bitartean eta sei zaldik tiraturiko kotxe girotuan sartu zuten katabuta.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 121. orr.

Omendutakoek bidezain, mikelete edo telefonista lanak egiten zituzten.  Berria - Euskal Herria   2004-05-06


miko 1 iz oso zati txikia.

Ogi miko triste baten jabetzak sastagaia aterarazten zien soldaduei.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 269. orr.

Gelditzen zitzaien indar miko hura zanpaldi ikaragarria arriskatzen zuen presoaren altxarazten gastatzen zuten.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 139. orr.

Beti bezala, usoak parean pausatu dira eguzki mikoaren bila.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 125. orr.

• 2 (izenlagun gisa) oso txikia.

Ahalak galtzen ditudalarik, ene baitako konfiantza mikoena bera suntsitzen zait eta orduan alkoholaren beharra senditzen dut.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 192. orr.

Bigarrena ere ez zen mikoa, baina aurrekoaren aldean argala.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 189. orr.

3 miko bat pixka bat.

Mutiko bat biziki gisakoa zen, Malaga edo nonbait hangoa, frantses miko bat ere ez zekiena.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 59. orr.

Haserre miko bat sumatu uste nuen atzarri berriaren boz marrantatuan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 33. orr.

Gezur miko bat ere bazuen nire ukapenak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 103. orr.

Hipi-hapa badabiltza argi miko baten bila, buruan hazka.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 125. orr.

Laborantzako ganbera bat, Euskal-Herriarentzat berezia, aspaldian ainitz laborarik galdetzen dutena eta untsalaz frango aise ardiesten ahal litakeena, Parisen eta hor nunbait borondate on miko bat agertu nahi balute!  Herria   2003-01-14

4 mikorik

Ez dut mikorik edan... -erantzun zion.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 67. orr.

· Parisen erdi hartarat joateko ez nuen gehiago gogo mikorik.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 159. orr.

Baietz eta baietz, ez zuela horretaz duda mikorik.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 38. orr.

Ez zuen emozio mikorik sentitzen, baina nahiko ziokeen galdegin halabeharraren esku bakar-bakarrik utzi zuen haurño gerizagabe hari pentsatu ote zuen sekulan.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 28. orr.

Ez dela arrazoin mikorik hemezortzi urte huntan preso den baigorriar gazteari ukatzeko baldintzapeko askatasuna, eta hori legez-lege jokatuz.  Herria   2005-12-15

Berak dio alde bat jorratzen dutenen erranez ez duela axola mikorik, bere bidea lañoki segitzen duela bai eta aintzina segituko.  Herria   2002-11-14

Emaztea hedailo geratu zen, atsegin intziri mikorik gabe.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 83. orr.

Ostatu batez jabetzen ahal dea zapata pare bat erosten den bezala? ez du horrek kolore mikorik!  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 140. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

miko bat (13); miko bat ere (4)

arrazoin mikorik (3); axola mikorik (8); duda mikorik (8); froga mikorik (3); indar mikorik (3)


mikologia 1 iz botanikaren adarra, perretxikoez diharduena.

Txikitan aitarekin joaten zen perretxikoak biltzera eta ordutik datorkio mikologiarako jakin-mina Pedro Arrillagari.  Berria - Euskal Herria   2004-07-16

Batez ere entomologiaren eta mikologiaren alorretan, Aranzadiren funtsak erreferentzia garrantzitsu bihurtu dira mundu osoan.  Berria - Kultura   2004-05-27

2 (hitz elkartuetan)

Arrillaga Aranzadi elkarteko mikologia saileko zuzendaria ere bada.  Berria - Euskal Herria   2004-07-16


mikologiko izond mikologiarena, mikologiari dagokiona.

Presio handia egiten ari gara ingurune mikologikoari.  Berria - Euskal Herria   2004-07-16

Aurkitutako espezie berria dokumentu mikologikoetan publikatu zuten, 2000. ean.  Berria - Euskal Herria   2004-07-16


mikologo iz mikologian aditua.

Liburu bat egin behar zela pentsatu genuen, ez soilik mikologo edo perretxikozaleei begira, baizik eta erietxeetan-eta lan egiten dutenei laguntzeko, pozoitzeak tratatu behar dituztenerako.  Berria - Gaiak   2006-05-05

Mundializazioak Euskal Herriko mendietara zein azoketara ekarritako perretxiko mota berrien arriskuaz ohartarazi du Aranzadiko mikologoak.  Berria - Gaiak   2006-05-05

Ez naiz mikologoa, baina horrela dibertitzen naiz.  Berria - Kultura   2004-10-01


mikosi iz onddoak eragindako eritasuna.

Esate baterako, mikosia, hau da, azaleko onddoak.  Berria - Harian   2005-08-06


mikot iz ipar txikia.

Ez da naski hortarik ari, urrats mikota batzu eginik ere artetan han edo hemen.  Herria   2005-09-08


mikra iz mikroia.

Kutsatutako aireak duen eragina jakiteko, esaterako, 10 mikra baino txikiagoak diren partikulen kontzentrazioa aztertu dugu.  Berria - Gaiak   2004-06-19

Joan zen irailean zabaldu zutenez, kometaren gainazala kraterrez josita dagoela, eta krater horiek bat eta ehun mikra arteko partikula finez osatuta daudela.  Berria - Gaiak   2006-02-04

Normalean, gehigarri moduan erabilitako partikulen tamaina 10-300 mikren inguruan ibiltzen da .  Berria - Gaiak   2004-09-30


mikro 1 iz oso txikia den gauza.

Mikrotik makrora, urteko bidaia.  Berria - Gaiak   2004-12-28

2 mikrofonoa.

Gelaren erdian, mikro bat zintzilik.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 493. orr.

Bi Technish disko-jogailu, kablerik gabeko bost mikro eta zenbait binilo; besterik ez du behar Torrejon de Ardozko taldeak hip-hop kontzertu beroa egiteko.  Berria - Kultura   2004-03-07

Hargailu honek, gainera, 60 mikro erabil ditzake.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 146. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

mikroa hartu (3)

mikroaren aurrean (3)


mikroaktore (corpusean mikro-aktore soilik) iz

Mikro-aktore ona izateko prestatu behar du bestetik bertsolariak.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 164. orr.


mikroaldaketa iz adkor oso aldaketa txikia.

Zenbait genek eta haien proteinek, izan ere, ia-ia beren horretan iraun dute; denboraren joanean ezinbesteko diren mikroaldaketak baino ez dituzte ageri.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 111. orr.


mikroanalitiko iz oso lagin txikiekin egiten diren analisiei dagokiena.

Hala gertatzen da, maila mikroanalitiko batean, irudietan gertatzen diren "oinarrizko" ilusio guztietan (lehenengo kapituluan eman zaion zentzuan).  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 96. orr.


mikroarkitektura iz

Gaineko solairuan Action Futur taldekoek bereziki mikroarkitektura landu dute.  Berria - Kultura   2004-03-19

Espazioaz, hutsuneaz, desordenaz eta mikroarkitekturaz gogoeta egitea proposatzen diete bisitariei bi euskal artista kolektibok Bonnat museoaren Carre aretoan apirilaren 23a arte.  Berria - Kultura   2004-03-19


mikroasiatikoa izond

1922an Greziak, Turkiako mendebaldeko kostaldean, hondamendi mikroasiatikoa deitu izan dutena pairatu zuen, Espainiarrentzat 98ko porrotaren antzekoa, eta gerra horren ondorioz, milioi bat greziar Turkiatik Greziara aberriratu zituzten.  Berria - Kultura   2006-03-14


mikrobarometro iz

Ez zuen gauza askorik: barometroa, berak asmaturiko mikrobarometroa (sentikorra demasean), termometro joko bat eta merkurio-aneroideak...  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 30. orr.


mikrobidaia iz oso bidaia txikia.

Halaber, ikuskizunak Jose Ramon Andaren eta Jose Zugastiren eskulturen gaineko mikrobidaia bat ere proposatzen du.  Berria - Kultura   2004-11-09


mikrobio 1 iz izaki zelulabakarra, bereziki eritasunak sortzen dituena.

Eritasuna, batzuentzat, aztikeriaren batek sorrarazia da; beste batzuentzat, berriz, mikrobio batek edo birus batek eragindako infekzioari zor zaio.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 168. orr.

Dagoeneko 78 pertsona hil ditu mikrobioaren aldaerarik arriskutsuenak, H5N1 birusak.  Berria - Gaiak   2006-01-18

Hegaztiak gaixotzen dituen birusak giza gripearen mikrobioarekin nahastu daiteke eta aldaera berria sor dezake.  Berria - Gaiak   2006-03-03

Giza gorputza prestatuta dago hainbat mikrobio, birus, bakterio, onddo eta parasitok kalterik egin ez diezaioten, eta haiekin normal bizi ahal da.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 119. orr.

Mikrobioek itsasoko biomasa osoaren %90 osatzen dute.  Berria - Gaiak   2004-11-25

Ni ez nintzen joaten eskolara, joateko adina izanagatik, gure aitak esaten zuelako eskolan mikrobioak harrapatzen zirela.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 61. orr.

Kasualitatez agertu nintzen, harri bat, landare bat, mikrobio bat bezala existitzen nintzen.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 147. orr.

2 (izenondoekin)

-Eta mikrobio patogenorik izango balute, zer?  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 97. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Kontua da gure gorputzak beti daudela infektaturik, mikrobio pila izaten baitute barruan.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 159. orr.

Sua emango diot, sua, mikrobio zulo honi!  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 229. orr.


mikrobiologia 1 iz biologiaren adarra, mikroorganismoak aztertzen dituena.

Mikrobiologiaren eta immunologiaren inguruko eskolak ere eman ditu.  Berria - Gaiak   2004-10-05

Cesar Nombela mikrobiologian katedraduna da horietako bat.  Berria - Euskal Herria   2004-08-03

2 (hitz elkartuetan)

Psikologia eta mikrobiologia ikasketak egin zituen Buckek Washington Unibertsitatean.  Berria - Gaiak   2004-10-05

Edonola ere, H5N1 birusak eragin dituela egiaztatu behar da oraindik, mikrobiologia ikerketen bidez.  Berria - Gaiak   2006-01-11

Madrilgo Doce de Octubre ospitaleko Mikrobiologia Zerbitzuko buru Joaquin Oterok.  Berria - Euskal Herria   2004-05-28


mikrobiologo 1 iz mikrobiologian aditua.

Luzaroan, bakterioen eta birusen atzetik ibiliak dira mikrobiologoak eta medikuak, haiek jorik eritasun kutsakorren erantzuletzat.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 130. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Antibiotikoei aurre egiteko gai diren bakterioak zabaldu egin direla esan du Sevillako (Espainia) mikrobiologo talde batek.  Berria - Gaiak   2004-06-16


mikrobizida iz mikrobioak hiltzen dituena.

Rosenbergek gaineratu zuen bost edo hamar urtetako epean mikrobizida eraginkorra merkaturatu ahalko dela.  Berria - Gaiak   2004-07-16

Mikrobizidak eta txertoak hiesaren kontra egiteko esperantza berriak direla esan dute Bangkokeko bileran  Berria - Gaiak   2004-07-16


mikrobonba iz oso tamaina txikiko bonba.

Alde egin aurretik, ordea, argazkiak atera zituen, 200 bonba atomiko, neutroi lehergailuak eta soilik lau kilo plutonio behar zuten mikrobonbak agertu zituen irudiotan, alegia.  Berria - Mundua   2004-04-21


mikrobus iz ohiko autobusak baino tamaina txikiagoa eta eserleku gutxiago dituen autobusa.

Kamioi batek autobus baten kontra jo zuen eta ondoren beste mikrobus baten kontra. guregana zetorren Polizia belgikarraren mikrobusari begira.  Berria - Mundua   2004-02-13

Guregana zetorren Polizia belgikarraren mikrobusari begira.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 176. orr.


mikroegitura iz beste egitura handiago baten zati den egitura.

Hauts horretan sekretu askoren giltza dagoela esan du egitasmoan parte hartzen duen ikertzaileetako batek, Peter Tsouk: «Mikroegitura horretan sekretu asko daude ezkutatuta, askotan maila atomikoan».  Berria - Gaiak   2006-01-08


mikroekonomia iz ekonomiaren alorra, faktore ekonomikoen banakako aritzea aztertzen duena.

Ekonomia orokorra, berriz, mikroekonomian eta makroekonomian banatzen da.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 15. orr.

Mikroekonomiak ekonomia agente bakoitzaren jokabidea eta agente horiek parte hartzen duten merkatuen funtzionamendua aztertzen du.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 15. orr.

Mikroekonomia eta makroekonomia estuki erlazionaturik daude, eta horregatik, makroekonomia gaiak ulertzeko ezinbestekoa da mikroekonomiako arazoak ulertzea.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 17. orr.


mikroekonomiko izond mikroekonomiarena, mikroekonomiari dagokiona.

Horren ondorioz hobeto esleituko lirateke baliabideak Erkidegoaren barruan, eta horrek, maila mikroekonomikoan, eragile pribatuen gaineko finantza-betekizunak lasaitzea ekarriko zukeen, eta, maila makroekonomikoan, europar ekonomiaren hazkunde globalaren ahalmena gehitzea.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 187. orr.


mikroeleberri iz oso eleberri laburra.

Idazle askoren oihartzunak ekartzen dizkigu Goragaleak: Proust, Gide, Giraudoux, Balzac, Zola, surrealistak... bata besteari erantsiriko pasarteen edo mikroeleberri amaigabeen multzo edo katalogo bat balitz bezala.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 15. orr.


mikroelektrodo iz oso tamaina txikiko elektrodoa.

Tximino anestesiatuei ikusmen-kortexean mikroelektrodoak sartu, eta estimulu koloretakoak ematean sortzen ziren potentzial neuronalak neurtzen zituen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 45. orr.


mikroelektronika iz zirkuitu integratuei dagokien elektronika.

Mikroelektronikaren iraultzatik datozen teknologia berriak esparru sozioekonomikoan aplikatzearen ondorioz herri industrializatu guztietan nagusituz doan joera bat ekarri behar dugu gogora.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 130. orr.

Mikroelektronika merkearen bultzadari esker.  Berria - Ekonomia   2006-05-05

Egitasmo hori garatzeko Bartzelonako Mikroelektronikarako Zentro Nazionalarekin elkarlanean ari da Ikerlan.  Berria - Gaiak   2004-03-11


mikroelektroniko izond mikroelektronikarena, mikroelektronikari dagokiona.

Iraultza mikroelektronikoak -hots, informatizazioak, automatizazioak edota errobotizazioak- produkzio modu berriak ahalbidetu ditu: ordenagailuz lagundutako diseinua eta ekoizpena (CAD/CAM sistemak), makina-lanabes automatizatua, edota just in time produkzioa, besteak beste.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 158. orr.


mikroenpresa (orobat mikro-enpresa) iz oso kide gutxi dituen enpresa.

Baina lau edo bost [enplegatu] dituzten mikroenpresetan gauzak berdin jarraitzen dute.  Berria - Ekonomia   2004-07-25

Hain zuzen ere, orain arte Hobeki Digitala, Konekta Zaitez Lankidetza eta Konekta Zaitez Mikroenpresak programen baitan lanean aritu diren enpresek jaso dezakete laguntza hori.  Berria - Euskal Herria   2004-01-31


mikroeremu (orobat mikro-eremu) iz oso eremu txikia.

Gainera boterea mikro-eremu askotan banatua dago.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 115. orr.


mikroeuskaldun iz

Itxaroren bigarren kezka nagusia, "gure gizarte mikroeuskaldun honek" euskaldungoa hiru edo lau lema ideologikoren mendean kateatuta duela ikustea da.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 278. orr.


mikrofilm iz orrialdeak eta kidekoak filmatzeko oso tamaina txikiko pelikula.

Orduak eta orduak eman nituen han, aldizkariak eta egunkariak aztertzen, paperak eta mikrofilmak arakatzen, txostenak eta gutunak miatzen...  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 93. orr.

Komeni da jakitea, liburu tradizionalaz aparte, gaur egun euskarri gehiago ere badela: mikrofilmak, mikrofitxak, audio -edo bideo-zintak, euskarri magnetikoak eta, jakina, telematika.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 337. orr.

Bospasei mikrofilmetan kokatu literatura unibertsalaren erakusketa sakona.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 213. orr.

Doilorkeriaren historia unibertsala geneetan itsatsirik daukagu, mikrofilm batean bezala.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 223. orr.


mikrofilmatu, mikrofilma, mikrofilmatzen 1 du ad mikrofilmetan gorde.

Agiriak mikrofilmatzeko eta kopiak katalogatzeko.  Berria - Harian   2006-04-01

2 (era burutua izenondo gisa)

Nik esaten diot erantzun guztiak hemerotekan topatuko dituela eta han galtzen da gajoa ale mikrofilmatuetan barrena, loak hartu arte.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 131. orr.


mikrofitxa iz ohiko tamainako fitxapelikula, testuak-eta argazki oso txikietan filmatuak dauzkana.

Ez duzu ahaztu behar beste bide automatizatu batzuk ere badituzula: CD-Roma, mikrofilmak, mikrofitxak, etab.; horiek guztiak eskura dituzu egun edozein dokumentaziogunetan.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 343. orr.


mikrofono 1 iz hots uhinak energia elektriko bihurtzen dituen tresna.

Jo dezagun lau pertsona ari direla berbetan eta guk lau mikrofono jartzen ditugula inguruan.  Berria - Gaiak   2004-11-10

Mikrofonoa hartu eta ingelesez hitz egiten digu.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 164. orr.

Mikrofonoa hartuta, bertan zeudenei bere erabakiaren berri eman zien.  Berria - Kirola   2004-09-01

Mikrofonoek ez dituzte beti hartzen platoan sortzen diren soinuak.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 108. orr.

Mikrofono baten bidez ahotsak grabatu ostean.  Berria - Euskal Herria   2004-07-23

Ondoan tipo bat ari zen mikrofonotik hitz egiten.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 226. orr.

Mikrofonoa itxita zuela eman zuen erabakiaren berri epaimahaiburuak.  Berria - Harian   2005-04-28

Bi entzungailuko aparatuak bi entzungailu eta bi mikrofono ditu, bakoitza pertsona batentzat.  Berria - Gaiak   2004-05-21

Puntako mikrofonoa. Mikrofonoak egon daitezke -esan zidan.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 120. orr.

Azken bolada honetan mikrofonoak zigarro filtroetan jartzen dituztela entzun dut.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 148. orr.

Espioitzarako mikrofonoak aurkitu dituzte Genevan.  Berria - Mundua   2004-12-18

Polimili izandako bezero batekin etorri zitzaidan, etxea mikrofono ezkutuen bila miatzeko.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 190. orr.

Mikrofono bat hurbildu zidan morroi batek.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 80. orr.

Mikrofono aurrean geldirik kantatzeko moduko gaia.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 34. orr.

Begi, argazki kamera, eta mikrofono guztiak Eibarrera begira daude.  Berria - Kirola   2004-11-16

Elektroentzefalograma egiteko jartzen diren elektrodoek betetzen dute mikrofonoen funtzioa.  Berria - Gaiak   2004-11-10

2 (hitz elkartuetan)

Bertsolaria mikrofono oinaren atzean egoten zen, geldi, gaia entzun arte.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 33. orr.

50 kazetari, argazkilari eta kameralari inguru bildu ziren, eta Mayoren aurpegia ikustea ere ez zen erraza mikrofono basoan.  Berria - Kirola   2004-06-16

· Ramírez kapitainak hainbat mini-mikrofonoz josi zituen Mireiaren etxea, autoa eta lantokia.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 43. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

mikrofono aurrean (14)

mikrofonoa hartu (5)

mikrofonoaren aurrean (6)

mikrofonoen aurrean (6)


mikrofonodun izond mikrofonoz hornitua.

Haren alboan, hitzaldi potoloak botatzeko podium mikrofonoduna.  Berria - Kultura   2004-07-07

· izlag Gerora, guk ezagutu izan dugun mikrofonodun bertsogintzan, bertsolaria mikrofono oinaren atzean egoten zen, geldi, gaia entzun arte.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 33. orr.


mikrogeografia iz

Aurretik, baina, ezinbestekoa izango da mikrogeografiazko lezio txiki bat eskaintzea.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 63. orr.


mikrogizarte iz oso tamaina txikiko gizartea.

Gisa horretan, Ugartek gure gizartearen eta mikrogizarte ere baden familiaren, bikotearen itxurakeria utziko du agerian.  Berria - Kultura   2004-12-01


mikrognatia iz masailezur txikia.

Sintoma nagusiak ondorengoak dira: jaiotza pisu eskasa, dolikozefalia, betazal-arrail txikiak, belarri deformatuak, mikrognatia, aho txikia, garrasi edo oihu berezia, eta giltzaduretako zurruntasunak.  Berria - Gaiak   2004-11-13


mikrograbitate iz oso grabitate apala.

Mikrograbitateak giza gorputzean duen eragina ikertu nahi dute horretan.  Berria - Gaiak   2006-05-03


mikrogramo iz gramoaren milioirena.

Martxoaren 15ean Jaurlaritzaren neurgailuak 227 eta 228 mikrogramo sufre dioxido neurtu zituen metro kuboko.  Berria - Euskal Herria   2006-03-30

Etxe bateko airea osasuntsutzat jotzeko, halako gaien kontzentrazioak ez du 200 mikrogramo metro kuboko (ug/m3) muga gainditu behar.  Berria - Gaiak   2004-11-23

Dastamen-papilei eragiteko behar den [estriknina hidrokloruro] kantitate minimoa mikrogramo baten ehunena da gutxi gorabehera.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 130. orr.

Etanolari dagokiola -usaina eta zaporea desberdinak dituen substantzia bakanetariko bat da etanola-, zazpiehun mikrogramo inguruan dago dastamen-atalasea eta hamabi mikrogramo inguruan usaimen-atalasea.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 146. orr.

20 mikrogramo Levonorgestrel hormona askatzen da 24 orduan.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 98. orr.


mikrohaustura (corpusean mikro-haustura soilik) iz oso haustura txikia.

Azaro hasieran izan zuen lesiotik sendatu ondoren, Bartzelonaren kontra eskuin hankako kuadrizepsean mikro-haustura bat egin baitzuen.  Berria - Kirola   2004-11-24

Ezker hankako bikian zuntz mikro-haustura izan baitu.  Berria - Kirola   2004-10-10


mikrohistoria iz

Zera da, edo izan nahi zukeen, mikrohistoria bat, lanbide baten eta haren porrot, garaipen eta miseriena.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 295. orr.

Jendeak, mikrohistoriaz arduratzen direnez landa, ahaztu egin zuen.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 33. orr.

Hortarako oraindik eta berriz ere Euskal Herriko historia orokorra egitekotan, ez ote dugu itzuli behar lurralde desberdinetako, sare desberdinetako mikrohistoriara?  Berria - Kultura   2004-05-05


mikroi iz luzera banakoa, metroaren milioirenaren baliokidea.

Gizakian, ikusmen-zolitasunaren behe-muga 200 bat mikroitakoa da gutxi gorabehera.  Berria - Gaiak   2004-10-31

5 eta 100 mikroiren arteko uhin-luzerakoa.  Berria - Gaiak   2004-10-21


mikroinarrosaldi iz oso inarrosaldi txikia.

Mugimendu geldi samarrak izaten dira, eta ez oso zabaltasun handikoak, begiak begirada finko edukitzeko egiten dituen mikroinarrosaldiz etengabe "zuzenduak".  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 34. orr.


mikroingeniaritza iz oso gauza txikien ingeniaritza.

Azkeneko urte horietan etorri zaizkigu [...] asmakizunak bata bestearen ondotik: satelite bidezko telefonoa, ahotsa mekanikoki ezagutzea, txartel "inteligentziadunak", giza genomaren mapa, supereroaletasuna, auto ez kutsagarriak, mikroingeniaritza, animalia eta landareen genetika, eta abar, mendeak bere 100 urteak jasan zituen arte.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 112. orr.


mikroipuin (orobat mikro-ipuin) iz oso ipuin laburra. ik mikronarrazio.

Gizakian, ikusmen-zolitasunaren behe-muga 200 bat mikroitakoa da gutxi gorabehera.  Berria - Gaiak   2004-10-31

Mikroipuinak sinadura zeraman: Fitzwilliam Darcy.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 149. orr.


mikroirratsaio (corpusean mikro-irratsaio soilik) iz oso iraupen laburreko irratsaioa.

Loiolatik osatzen genituen mikro-irratsaio haien xedea Euskal Herriko zenbait puntutatik eguraldiari buruzko datuak ematea zen: Donostia, Zarautz, Arribe-Atallo, Itxumendi...  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 77. orr.


mikroizaki iz oso tamaina txikiko izakia.

Baina, bereziki, bakterio, birus eta bestelako mikroizakiak: miliunka eta miliunka.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 28. orr.


mikrojendarte (corpusean mikro jendarte soilik) iz mikrogizartea.

Nire farmaziak auzo guneko bizian parte hartzen du, auzo gunea mikro jendarte bat da.  Herria   2002-08-15


mikrokamera iz oso tamaina txikiko kamera.

Mikrokamerek eskulturen gaineko irudiak erakutsiko dizkigute.  Berria - Kultura   2004-11-09


mikrokartografia iz

KM kulturuneko ganbara txikia geratu zaio azkenean Golvanori, eta leherketa haren «mikrokartografia» baino ezin izan du osatu.  Berria - Kultura   2004-10-28


mikrokirurgia 1 iz mikroskopioaren bidez egiten den kirurgia.

Hori oso itxaropentsua da, eta seguru mikrokirurgia ari dela datu hori hobetzeko ahaleginak egiten.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 104. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Beraz, orbainduriko azala kendu eta mikrokirurgia teknika erabili zuen, aurpegiko arteria nagusiak azal zerrendaren azpiko zainetara josteko.  Berria - Gaiak   2004-10-14


mikroklima (orobat mikro-klima) iz eremu txiki batean gertatzen den klima berezia.

Nolabaiteko mikroklima bat sortzen da.  Berria - Kultura   2006-04-08


mikroklimatxo iz adkor mikroklima.

Tokian tokikoak ez digute balio, mikroklimatxo baten berri emango bailiguke horrela.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 21. orr.


mikrokosmo ik mikrokosmos.

mikrokosmos (orobat mikrokosmo g.er.) iz munduaren edo unibertsoaren irudi gisa hartzen den izakia edo entitatea.

Sendi bereko pertsonen arteko harremanek jakin-mina piztu didate, mikrokosmos interesgarria da.  Berria - Kultura   2004-09-23

Gaiaren hondarreraino iristeko gure ikerketa makrokosmosetik mikrokosmosera eraman behar dugu, iragan historiako egitateetatik giza izaeraren ezaugarri iraunkorretara.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 97. orr.

Espazioa ere berezia duk, hotel bat Bartzelonatik kanpo, mikrokosmos bat.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 82. orr.

Ospitaleak mikrokosmoak dira, "kanpoko" bizitzarekin zerikusi gutxi duten espazioak.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 17. orr.

Houellebecqek eleberrian islatu zuen «mikrokosmosa» zinemara eramatea «ezinezkoa» da Roehlerren iritziz, eta, ondorioz, liburuaren «espirituaren zati bat» besterik ez du jaso filmean.  Berria - Kultura   2006-02-12

Hiria, nekazari girotik urrun, kultur gunea eta hizkuntza kosmopolita, moderno eta eklektikoa eskatzen duen mikrokosmoa dela azalduko dute.  Berria - Kultura   2004-10-24

Bidaia estratosferikoetan soilik ezagutzen den mikrokosmos toxikoa.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 20. orr.

Gizakia mikrokosmos bat baldin bada (Maimonek ez dio hori), mundua makroanthropos bat da.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 10. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

makrokosmosetik mikrokosmosera (3)


mikrokreditu (orobat mikro-kreditu g.er.) iz oso diru kopuru txikiko kreditua. ik mikromailegu.

BBK Gazte Lanbidean eta BBK Solidarioa fundazioek 18 milioi eurotik gorako mikrokredituak eman dituzte jada, eta 4.700 lagunen baino gehiagoren eskaerei jaramon egin diete.  Berria - Ekonomia   2006-01-20

Ordutik 1.367 enpresa ekimenetan esku hartu dute, eta 16 milioi eurotik gorako mikrokredituak eman dituzte.  Berria - Ekonomia   2006-01-20

Mikrokredituak funtsezko tresna direla gizarte bazterketa apaltzeko.  Berria - Ekonomia   2004-11-25

Managuako auzo txiro eta baztertuetan bizi diren biztanleentzat Mikrokredituen Programa bultzatzea.  Berria - Kultura   2004-04-23


mikrokukuxu (corpusean mikro-kukuxu soilik) iz

Plastika eta mikro-kukuxuz osatu 'zfenkz' bat balitz bezala!  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 69. orr.


mikrolabe (corpusean mikro labe soilik) iz oso tamaina txikiko labea.

3garrena DVD irakurgailu bat, gero mikro labe bat, irensgailu bat (errauts biltzeko tresneri), [...].  Herria   2003-11-27


mikrolaztasun iz

Adreiluzko horma batek bi ehundura mota izango ditu: ehundura latz bat, adreiluen tarteetan, eta ehundura xehe bat, adreiluaren beraren mikrolaztasunena.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 40. orr.


mikrolitro iz litroaren milioirena.

Gailu horietako bilioi bat sar daitezke mikrolitro batean.  Berria - Gaiak   2004-04-30


mikrolo (corpusean mikro lo soilik) iz oso iraupen laburreko loa.

Une psikologiko neketsu hauen jabalgarri, medikuek asmatzen ahalko zituzketen, eta agudo, papoan pausatzeko patx eratxikorrak, horrela mikro lo ugarien iturriak nornahiri zabalduz.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 112. orr.


mikromailegu (corpusean mikro mailegu soilik) iz oso diru kopuru txikiko mailegua. ik mikrokreditu.

BBK Solidarioa gordailu horretatik 1,6 milioi baliatu ditu aurrezki kutxak baztertuta bizi diren pertsonei eta atzerritarrei 70 mikro mailegu emateko.  Berria - Ekonomia   2004-01-02


mikromantenugai iz

Labore horrek, baina, ez ditu nahikoa mikromantenugai.  Berria - Gaiak   2004-02-13


mikromekanizazio iz

Danobat Taldeak jakintza berriak sortu nahi ditu automobilgintzaren, aeronautikaren, mikromekanizazioaren eta ultradoitasunaren inguruan.  Berria - Ekonomia   2006-01-25


mikrometrai iz oso iraupen laburreko filma.

5 mikrometrai 5.  Berria - Kultura   2004-09-25


mikrometro iz metroaren milioirena.

Hiru mikrometro inguruko bola gardenak sortzen dira.  Berria - Gaiak   2004-10-20


mikromilesima (corpusean mikro milesima soilik) iz

Bakoitzak daukan originaltasun mikro milesima hori kontserbatu behar du idazleak.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 90. orr.


mikromultinazional iz

Horrez gain, gaur egun, geroz eta gehiago dira metodo desberdinen bidez beren jarduera sarea atzerrian zabaltzen ari diren tamaina txiki eta erdi mailako enpresak: mikromultinazionalen agerpena azpimarratzen dute adituek.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 242. orr.


mikromundu iz oso mundu txikia.

Bertsoaren mikromunduan euskaraz bizi dira.  Berria - Kultura   2004-02-28


mikronarrazio iz oso narrazio laburra. ik mikroipuin.

Mikronarrazioak, edo patata soroak .  Berria - Kultura   2004-04-23


mikronobela (corpusean mikro-nobela soilik) iz oso nobela laburra.

Ipuin edo, Ismail Kadarek lerrakeen maneran, mikro-nobela hauen irakurtzea bururaino jasan baldin baduzu, irakurle, idazle gisa nik argibide zenbait zor dizkizut.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 157. orr.


mikronutriente (corpusean mikro-nutriente soilik) iz

Jangaien makro- eta mikro-nutrienteak (proteinak, erradikal askeak, karbohidratoak, mineralak, aminoazidoak etc.).  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 15. orr.


mikroorganismo (orobat mikro(-)organismo g.er. eta mikrorganismo g.er.) iz mikroskopioaz baino ikusten ez den organismoa.

Bizitza-forma orok (mikroorganismo espezializatu batzuk salbu) bi gauza behar ditu: elikagaia eta oxigenoa.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 153. orr.

Harkaitz, itsaso eta atmosferaren masaren milioiren bat baino gutxiago da, guztira, gauza bizien masa, landare eta mikroorganismoak barne.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 7. orr.

Humuseko mikroorganismoak.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 303. orr.

Mikroorganismoak aurkitu dituzte 115 milioi urteko anbar zati batean.  Berria - Gaiak   2004-06-04

Itsasoetan petrolioarekin, esaterako, gertatzen diren hondamen ekologikoak konponduko lituzkeen mikroorganismo berriak sortzeko, horretarako gauza izango bagina.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 123. orr.

Mikroorganismoek, onddoek, legamiek, bakterioek eta birusek, hartu zuten haren lekua, eta harrezkero nagusi izan dira hogeita hamar urtez edo.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 54. orr.

Jangaien parasito diren mikroorganismo berrien aurrean jatunak ez du beti izango antigorputzak prest.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 105. orr.

Mikroorganismoen garapen eta hazkundea in vitro inhibitzeko gai den substantzia bat da septrim.  Berria - Gaiak   2004-11-23


mikropaisaia iz oso tamaina txikiko paisaia.

Mikropaisaiak direla esango nuke.  Berria - Kultura   2004-08-28


mikropartikula iz oso partikula txikia.

Argindar elektromagnetikoa ez da jarraikian gertatzen den zerbait, baizik berak "quanta" bataiatu zituen mikropartikulek eragiten dutenaren emaitza.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 54. orr.


mikroplanta (corpusean mikro-planta soilik) iz oso tamaina txikiko planta.

Gaikako bilketa eta tratamendua mikro-plantetan: papera, kristala, olioa, elektrogailuak... material horiek bereiztuta tratatzen dira, bakoitza bere plantan, material horiek birziklatu eta gero beren berrerabilpena bultzatzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-05-21


mikropopulu (corpusean mikro populu soilik) iz oso tamaina txikiko polulua.

Munduko edozein mikro populuren egitekoekin abilki erkatzen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 131. orr.


mikroporo iz

Likido biologiko batean, odolean esaterako, dauden ezpurutasunak mikroporozko mintz batetik iragazarazteko teknika da dialisia.  Berria - Gaiak   2004-07-02


mikroprozesadore iz

Intel 4004 mikroprozesatzaileak 2.300 transistore behar zituen.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 72. orr.

Eta mikroprozesadoreek, besteak beste, egin dute azken lana, laugarren belaunaldiko ordenagailu txikiak garatzeko orduan.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 100. orr.


mikroprozesatzaile iz

Azkeneko hamarkadetan ordenagailuen prozesatze kostua, urtero, batez besteko eta termino errealetan, %30ean murriztu omen da: azken bi hamarkadetan autoek mikroprozesatzaileek adinako bilakaera izan balute, auto baten prezioa, batez besteko, 6 bat euro baino txikiagoa izango litzateke.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 160. orr.


mikropuntu iz

Eduki guztia bota du alfonbra gainean, denetarik dago, botika oso bat: kosto harria, tabako pakete baten zelofanean; hiru mikropuntu, poltsatxo batean; farlopa gramo erdia -gutxi gorabehera-, [...].  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 107. orr.


mikrorganismo ik mikroorganismo.

mikrosatelite iz

Ikerketan, herrialde ezberdinetako kakalardoen aldakuntza genetikoa aztertu dute, DNAren mikrosateliteak lanabes moduan hartuz.  Berria - Gaiak   2006-01-28


mikrosegundo iz segundoaren milioirena.

Tximista batek 30 mikrosegundo irauten du eta 10 trilioi watt sortzen ditu.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 57. orr.

Konputagailu moderno batzuetan, mikrosegundo zatiki batean atera daitezke memoriako datuak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 235. orr.

Entzumen-sistemak, esate baterako, mikrosegundo batzuetako denbora-bereizmena du.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 33. orr.


mikroskopia iz mikroskopiaren bidezko azterketa.

Bazegoen, mikroskopiaren laguntzarekin, kromosomak begiztatzerik.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 53. orr.


mikroskopiko 1 izond mikroskopioaz baino ikusten ez dena.

Berdin espazioan bizi den izarra eta ur tanta batean bizi den piztia mikroskopikoa.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 246. orr.

Zorigaiztoko alderdia hura, non gizonak lehia gogorrean aritu behar duen eltxo, mandeuli eta ezparen kontra, bai eta milaka intsektu mikroskopikoren kontra ere.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 216. orr.

Wild 2 kometako hauts mikroskopikoez osatutako lainoek Stardust ontzia jo zuten urtarrilean.  Berria - Gaiak   2004-06-18

Ez dakigu zerk eragozten dien fosfato, oxalato eta azido urikoaren kristal mikroskopikoei elkarri eranstea eta harriak eratzea giltzurrun normalean.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 200. orr.

Industriara egokitutako makina mikroskopikoak diseinatzen dabil Tekniker.  Berria - Ekonomia   2004-06-12

Atomoaren mundu mikroskopikoan grabitatea neurtezina da.  Berria - Gaiak   2006-04-27

2 oso txikia.

Kartzela-zainek aurkitu eta ken ez diezaioten, 12 cm-ko paperak elkarri itsatsiz egitea lortu duen 12 metro luze eta 10 zabaleko paper-erroilu batean idatzi du, alde bietatik eta letra mikroskopikoz.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 27. orr.

3 mikroskopioaren bidezkoa.

Ezaguera mikroskopikoari esker, ezaguera global baterako bidea zabaltzen zuen orain.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 362. orr.

Zientzien historiaren eskala mikroskopikoen eta makroskopikoen arteko bereizketa.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 11. orr.

Emakumeok zikinkeriarako begirada mikroskopikoa dugula esaten zuen.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 279. orr.


mikroskopio 1 iz tresna optikoa, begi hutsez ezin ikusi diren gauzakiak ikusteko erabiltzen dena.

Infusorioak mikroskopio xafla baten gainean.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 83. orr.

Mikroskopio baten ahalmena ez datza haren handitze-gaitasunean.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 192. orr.

XIX. mendearen erdi aldera, mikroskopio optikoa hain ondu zen, non zelularen hainbat egituraren berri eman baitzigun, nahiz eta ez gai izan, horratik, xehetasunak jasotzeko.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 192. orr.

Mikroskopio elektronikoaren bitartez baino bereiz ez dezakegun hainbat birus.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 192. orr.

Anbar zatiak mikroskopio elektroniko baten bidez ikertzea erabaki zutenean aurkitu zituzten mikroorganismoak.  Berria - Gaiak   2004-06-04

Binnig IBM enpresako bi zientzialarik tunel efektuko mikroskopikoa asmatu zuten.  Berria - Gaiak   2004-03-11

Mikroskopioz egindako hainbat azterketak garbi utzi zuten eskuizkribu haiek antigoaleko idazkien antzeratze hutsak zirela.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 78. orr.


mikrosozial izond

Ikerketak zentratuegi egongo lirateke teknologia zehatzen konstituzio lokalizatuetan, azterketa mikrosozialetan, kontuan hartu gabe izaera makrosoziala duten ezaugarri ekonomiko eta politiko orokorrak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 251. orr.


mikrosumario iz

18/98 sumarioan mikrosumarioak egin dituzte.  Berria - Euskal Herria   2004-05-18


mikrosurko iz oso ildo meharra eta sarria duen gramofono diskoa.

Gerra aurrean, baziren Etxezakortari eta Manuel Gelatxori arbelezko diskoetan Regal etxeak gramolarako eginiko grabazioak, baina Zumarragako eta Zaldibarko trikitixaz gain, ez zegoen mikrosurkoan erreproduzitutako doinurik.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 64. orr.


mikrotxip iz txipa.

Eta %80 zakurrek mikrotxipa dute.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 15. orr.

Mikrotxip bat, nerbio sistemaren puntu jakin batzuei loturik, gai izan zen aspalditik hilak ziren giharrak abian jartzeko berriz ere.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 119. orr.


mikrouhain ik mikrouhin.

mikrouhin (orobat mikrouhain g.er.) 1 iz metro baten eta milimetro baten arteko luzerako uhin elektromagnetikoa.

Kosmoseko mikrouhinek.  Berria - Gaiak   2006-03-30

Espazioko hainbat guneetatik datorren mikrouhinen distira neurtu dute, eta tokiaren arabera alde handia dagoela ikusi dute.  Berria - Gaiak   2006-03-18

Iruñean mikrouhinek eragindako «kutsadura iturri berria» dagoela.  Berria - Euskal Herria   2004-05-25

Frekuentzi handiagokoak dira mikrouhinak, infragorria eta ikusten den argia, eta gehiago absorbitzen ditugu (mikrouhinek gure ur molekulak berotzen dituzte).  Berria - Gaiak   2004-11-25

Pentsatu zuen hodiak sorrarazten zituen mikrouhinek urtu zutela txokolate zati hura.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 75. orr.

2 mikrouhin labea.

Sukaldean Txemak esnea mikrouhinean sartu du, eta txinpartak entzun ditugu.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 47. orr.

Kafesnea mikrouhinean berotzen jarri, eta eguneko lehenengo zigarroa piztu du patxadaz.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 145. orr.

3 mikrouin labe

New Yorkeko amona batek bere katua garbitu eta, hura lehortzearren, mikrouhin labean sartzea bururatu zitzaion.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 24. orr.

Zartaginean edo mikrouhin labean egin daitezke hanburgerrak.  Berria - Harian   2005-08-21

Mikrouhin labean berotu eta hura jaten zuen gose zenean, denbora gutxien galtzeko era zelakoan.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 86. orr.

Florenek bi baso esne atera ditu mikrouhin labetik.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 23. orr.

Mikrouhin labeek, esaterako, kontsumitzen duten argindarraren %40 erloju digitalean joaten da.  Berria - Gaiak   2006-02-01

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

mikrouhin labe (4); mikrouhin labean (7)


mikrouhindu (corpusean mikro-uhindu soilik) izond

Nintendoarekin utzi nuen pantaila aurrean, eta lasagna mikro-uhindu berriarekin azaldu nintzenerako, lo seko zegoen besaulkian.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 69. orr.


mikrouhingailu iz mikrouhin labea.

Eta ez funtzionatzeaz gain, orain, ekilibriotan, hankapuntetan aritu behar dut mikrouhingailura inguratzen naizen bakoitzean, tranpak neronek ez zapaltzeko.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 65. orr.


mikrounibertso (corpusean mikro unibertso soilik) iz oso tamaina txikiko unibertsoa.

Hona hemen aurten mikro eta makro unibertsoetan aipagarrienak izan diren gertaeren zerrenda.  Berria - Gaiak   2004-12-28


mikrozelula iz oso tamaina txikiko zelula.

Santolallak salatu zuen Iruñeko hainbat karrikatan sakelako telefonoei seinalea helarazteko mikrozelulak jarri dituztela.  Berria - Euskal Herria   2004-05-25


mikrozelular iz

Leher eginik eta gogoa nahasirik egoten nintzen beti, eta Yerling etxearen larruazal sentiberetako laranja-azal itsusiaren kontrako gel mikrozelular bereziak bazirudien ez zuela nigan sartu nahi.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 38. orr.


mikroziri (corpusean mikro ziri soilik) iz

Nago, horrelakoetan, mikro-ziriaren aurrean kieto egotearen ohiturak ez diola onik egiten bertsolariari.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 34. orr.


mila zenbtz 1 hamar aldiz ehun, 1000. (izen baten ezkerrean)

Estatu horretan bi milioi eta bostehun mila lagun bizi dira, eta hango armadan hirurogei mila oinezko daude bakealdian, halako hiru gerratean, eta hogeita hamar mila zaldizko.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 49. orr.

Bi mila ardirekin mendian artzain ibiltzea ez da bizimodua!  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 28. orr.

Hamabi urte daramat ezkondurik, eta hamar edo hamabi mila lagunek jo didate larrua.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 121. orr.

Eguneko eta gaueko ordu bakoitzean, 70 mila milioi litro ur isurtzen ditu Amazonasek!  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 243. orr.

Sei mila urte, zenbakiak biribilduz!  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 262. orr.

Txardjou hogei bat mila arimak defendatzen dute.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 49. orr.

Nozdriovek zin egin zuen hamar mila errublo ordaindu zituela harengatik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 112. orr.

Hamar mila errubloan erosi nian, eta lau mila bakarrik eskatuko dizkiat.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 122. orr.

Trasimeno aintziratik hurbil dago, hirurehun metrotik gorako altueran eta mila metrotik gorako mendiez inguratua.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 766. orr.

Euskal Herritik bederatzi mila kilometrora.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 427. orr.

Mila verstako bidea ibili behar, hortaz, lur librea zanpatu aurretik.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 96. orr.

Borondate on hori bakarrik erakutsiz eman zitzaizkien hainbeste mila laguni beren pasaportea eta nortasun agiriaren paperak.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 69. orr.

Gorka Juanarena iruindarrari eta Berriozarko Sergio Iribarreni, berriz, hiruna mila euroko bermea ezarri zien.  Berria - Euskal Herria   2004-11-20

2 (bestelakoetan)

Gure unibertsoaren jaiotza, duela hamabitik hamabostera mila milioi urteko kontua, hasierako hutsaren baitako energia-fluktuazio batzuen ondoriotzat hartzen da.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 32. orr.

Txinatarrek ehuneko mila irabazten dute azukrearekin, eta batzuetan beste hainbeste itzulerakoan.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 15. orr.

Eta gero jakin diagu han hil zituzten mila eta bostehunak, nire familiakoak tartean, probaketa batean hil zituztela.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 362. orr.

Bilakaera hori orain dela mila bat urte hasi zen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 99. orr.

Jaiotzean ez ezik, ordea, urtero mila bat emazte hiltzen dituzte senarrek, dotea aurrez esandako epeetan ekarri ez dutelako.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 82. orr.

Seiehun milaren bat gizon oinezko ziren.  Elizen arteko biblia   Ir 12,37

Hona hemen milako eta ehuneko gudari-taldeen buruzagi eta ofizialen zerrenda.  Elizen arteko biblia   1 Kro 27,1

ik milako.

Bost milako billete bat atera eta Pepponeri luzatu zion.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 295. orr.

Asko ez direla salduko iruditzen bazaizu, mila aleko tirada egiten duzu; gehiago salduko direla pentsatzen baduzu, hiru milakoa.  Berria - Kultura   2006-04-14

Gizon bakarra aurkitu dut milaren artean.  Elizen arteko biblia   Koh 7,28

Baikal aintzira mila eta zazpiehun oineko garaieran dago itsas mailatik gora.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 385. orr.

Lehenengo mila eta laurehun verstetan [...] ez zuen batere trabarik aurkituko.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 65. orr.

Hiru bat mila ikusle bil ditzaketen kontzertuak antolatzeko aukera ukanen dute.  Berria - Kultura   2004-02-14

3 (inguru-ren ezkerrean)

Garai haietan mila inguru harpidedun ba omen zituzten, hilean liburu bat erosteko prest.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 94. orr.

Hiriaz jabetu eta barruan zeudenetarik hogeita bost mila inguru hil zituzten. Ekin zioten guduari, eta bost mila gizon inguru galdu zituen borrokan Lisiasen gudarosteak.  Elizen arteko biblia   2 M 12,28

Urtean mila ordu inguru ematen ditut lan militantean. "Munduko izaki bizidun zaharrena" ikustera joan gara gero, hiru mila urte inguru omen dituen sekuoia.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 102. orr.

Dantza klasikoko mila ikasle inguruk arketa saioak egin zituzten Kontxako hondartzaren alboan.  Berria - Kultura   2006-04-07

1901ean hamaika mila lagun inguruk aukeratu zutela Donostia udaleku gisa.  Askoren artean   «Rataplan» - 60. orr.

Auzolan programak mila langile ingururi ematen die lana une honetan.  Berria - Ekonomia   2004-01-13

Rotterdameko Erasmok, Collectione Adagiorum idatzi eta, lau mila inguru atsotitzez hornitua, 1517an argitaratu zuenean, [...].  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 194. orr.

Urte oroz Salomon erregeari hogeita bi mila inguru kilo urre etorri ohi zitzaion.  Elizen arteko biblia   1 Erg 10,14

Herri handi samarra zen, zortzi-hamar mila biztanle ingurukoa.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 191. orr.

4 asko.

Honezkero mila aldiz esan dizut.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 298. orr.

Horrela bizitzea ez dea mila aldiz hiltzea?  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 332. orr.

Ez nuen inola ere ulertzen, mila bider saiatuta ere: [...].  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 43. orr.

Mila bider hobea da zaldiak heztea eta bakoitza hamar mila dolarretan saltzea!  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 28. orr.

Maiatzean mila euri, mila ogi.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 192. orr.

Mila izarrek itsutu ninduten.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 25. orr.

Mila errekasto lasterrek zeharkaturiko lurralde batean.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 152. orr.

Halatsuko zerbait izandu da neretzako toponimia, eta esan dezaket, ume-umetatik mila akorde sekretuz osaturiko sinfonia lurrezko hori adituz hazia dela nere bihotz koxkorra.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 98. orr.

Ispiluetan dirdizka mila islatan ugaltzen zen ehun lanpararen argipean.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 26. orr.

Goizuetari eta Larrauni buruzko beste mila kontu jakingarri ere azaltzen da auzian.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 45. orr.

Geroztik, mila arrazoik, hamaika gertakarik eszeptizismoaren ildoa zilatu eta barnatu didate.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 16. orr.

• 5 iz milakoa.

Errublo mila batzuk kostako zitzaizkion beharbada bere egunkariari.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 246. orr.

Gainera, beste mila batzuk gehiago daude udal zerrendetan.  Berria - Euskal Herria   2004-05-14

Eta, azkenean, mila asko gehitu ondorenean, [...].  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 19. orr.

6 milatan miletan, mila aldiz.

Berak dagoeneko ahaztua eta milatan ahaztua zuen ama bat esanez: "hire aita hil ditek!".  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 95. orr.

Tarteka, jatetxe etniko degradatu/amerikanizatuak edo kafetegi korrienteak, salami, arrautza, kafe eta milatan erabilitako olio usainekoak.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 33. orr.

Baina ai, eta milatan ai!  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 115. orr.

Milatan eta milatan madarikatu zuen bere burua, eta, horrekin batera, baita ezkontza ere.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 122. orr.

7 miletan mila aldiz.

-Zure atzazal batek miletan balio du ene lepoa.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 171. orr.

Miletan nahiagoko zukeen goiz dohakabe hartan ez jaiki.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 33. orr.

Baina, ai, oi, ai, eta miletan ai!  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 119. orr.

Bixtan da, ez gitazke egon hemen aipatu gabe Madrilen gertatu den izigarrikeria hori, izigarria baino miletan izigarriagoa izan dena!  Herria   2004-03-18

Bakezko esperantza ahulenak gure indar guziak merezi ditu, bakearen hats arinenak ez baitu preziorik, gerla baino miletan eta miletan hobe baita gizonarentzat, gizartearentzat, bake eperik laburrena.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 101. orr.

8 esker mila (54 agerraldi, 17 liburu eta 19 artikulutan) ik beherago 10.

-Esker mila, bihotzez!  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 51. orr.

Beno, zera, esker mila guztiagatik, arroz-esnea, elkarrizketa eta hori dena.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 119. orr.

Esker mila, halaber, Gorka Elordieta lankide fonologialariari bere iruzkinengatik, bere eztabaida gogoagatik.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 21. orr.

Horra beraz zergatik kasu horretan egin duzunarentzat esker mila bihurtzen dizkizudan.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 196. orr.

9 mila deabru

Esnatu nauk eta, mila deabru!, zer eta hozka ari zitzaidaan zerbait, arkakusoak seguraski!  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 126. orr.

Aita naiz, mila deabru, aita!  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 356. orr.

-Mila deabru, Bea, mutikoa ez da hain umea!  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 114. orr.

Itxi ate hori, mila deabru!, esan zuen gero Umbertok.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 185. orr.

Zer mila deabru erran nahi duk?  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 180. orr.

Nola mila deabru ez dira ere hartzak desagertu garai hortan Alpes-etan bezala (1937an azkena), jakinez heien ihizia 1969 urte arte onartua zela Frantzian?  Herria   2005-11-17

10 mila esker (223 agerraldi, 85 liburu eta 17 artikulutan) ik gorago 8.

-Mila esker, osaba, nitaz kezkatzeagatik.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 301. orr.

-Ez, mila esker -erantzun zuen neskak-.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 31. orr.

Bihotzez, mila esker!  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 30. orr.

Eta, mila esker, milaka eta milaka bider.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 216. orr.

-Mila esker, mila esker -egin zion oihu Ninik, esker onez eta galai.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 64. orr.

Oso ongi etorri zait, Potter, mila esker...  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 290. orr.

Atea klaskatu zuen "mila esker" zurruna ahoskatuz.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 8. orr.

11 mila eta mila

Mila eta mila aldiz merezi izan dut heriotza.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 20. orr.

Haga bera mila eta mila harriek eratu alimaleko meta batean tente potente zutik dago.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 179. orr.

Mila eta mila esker, dena konponduta dago.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 130. orr.

Zeru gainean zartatzen dira, lore buketak bezala idekitzen, zabaltzen eta barreiatzen dira mila eta mila izar kolore guzietakoak.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 47. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 8 aldiz agertzen direnak)

bederatzi mila (24); berrehun mila (44); berrogei mila (30); berrogeita hamar mila (48); berrogeita lau mila (8); bertze mila (43); beste bi mila (8); beste mila (82); beste mila gauza (10); bi mila (377); bi mila gizon (14); bi mila lagun (29); bi mila urte (47); bi mila urteko (9); bost ehun mila (13); bost mila (170); bost mila gizon (9); bost mila libera (9); bostehun mila (14); dozenaka mila (69); duela mila urte (14); ehun mila (221); ehun mila aldiz (8); ehun mila euro (11); ehun mila jende (14); ehunka mila (56); ehunka mila pertsona (8); esker mila (47); hamabi mila (62); hamabost mila (42); hamahiru mila (9); hamaika mila (11); hamalau mila (24); hamar bat mila (13); hamar mila (343); hamar mila dolar (11); hamar mila errublo (8); hamar mila gizon (13); hamar mila lagun (9); hamar mila libera (10); hamazazpi mila (9); hemezortzi mila (9); hiru bat mila (11); hiru ehun mila (21); hiru mila (212); hiru mila gizon (13); hiru mila lagun (11); hiru mila urte (11); hirurehun mila (9); hirurogei mila (11); hirurogeita hamar mila (10); hogei mila (93); hogeita bi mila (11); hogeita bost mila (18); hogeita hamar mila (38); hogoi mila (22); lau ehun mila (12); lau mila (115); laurehun mila (9); laurogei mila (15); laurogeita bost mila (9)

mila aldiz (179); mila aldiz esan (10); mila ale (15); mila ardi (12); mila arrazoi (13); mila aukera (8); mila baino gehiago (15); mila bat (69); mila bederatziehun (15); mila bederatziehun eta (15); mila berrehun (11); mila berrehun eta (9); mila bider (110); mila boto (9); mila buelta (9); mila deabru (35); mila dinar (12); mila dolar (56); mila dolarreko (13); mila duda (11); mila duda mudetan (8); mila duro (15)

mila egun (20); mila errublo (30); mila esker (219); mila eta bat (53); mila eta berrehun (15); mila eta bi (9); mila eta bostehun (45); mila eta ehun (13); mila eta laurehun (8); mila eta mila (9); mila eta milaka (10); mila eta seiehun (12); mila eta zazpiehun (14); mila euro (57); mila euroko (22); mila euroren (8); mila familia (9); mila galdera (11); mila gau (25); mila gauza (43); mila gehiago (10); mila gizon (113); mila gizon inguru (8); mila gizonen (12); mila gudari (32); mila haur (12); mila herritar (11); mila hil (22); mila hirurehun (8); mila hitzek (9); mila hitzek baino (8); mila hurbil (8)

mila ikasle (11); mila inguru (27); mila jende (44); mila jendez (10); mila kilo (18); mila kilo zilar (9); mila kilometro (22); mila kilometroko (11); mila kilometrora (10); mila kontu (10); mila lagun (182); mila lagun bildu (12); mila lagun hil (13); mila lagun inguru (30); mila lagun inguruk (11); mila lagunek (25); mila lagunetik (10); mila lagunetik gora (8); mila langile (22); mila lanpostu (9); mila libera (63); mila liberako (13); mila lira (8); mila litro (11); mila metro (40); mila metroko (10); mila metrora (10); mila metrotik (11); mila milioi (130); mila milioi dolar (16); mila milioi dolarreko (11); mila milioi euro (19); mila modu (9); mila modutan (8); mila musu (8)

mila oinezko (12); mila pertsona (74); mila pertsona inguru (13); mila pertsonak (8); mila pezeta (30); mila pezetako (11); mila presuna (8); mila puska (17); mila puskatan (23); mila segurik (9); mila soldado (9); mila soldadu (18); mila sorgin (10); mila tona (19); mila txanpon (14)

mila urte (175); mila urte igaro (8); mila urte lehenago (9); mila urteko (29); mila urtetik (8); mila urtez (14); mila zaldizko (12); mila zati (10); mila zatitan (27); mila zortziehun (11); mila zortziehun eta (10)

sei ehun mila (8); sei mila (83); seiehun mila (11); zazpi mila (67); zenbait mila (12); zonbait mila (10); zortzi mila (71)

milatan eta milatan (12); milatan madarikatu (11)

bi milatik gora (9); milatik gora (64)

ehun milaz goiti (9); milaz goiti (40)

miletan eta miletan (4); miletan hobe (3)


milafrangar (orobat milafrankar g.er.) izlag/iz Milafrangakoa, Milafrangari dagokiona; Milafrangako biztanlea.

Jean Saint-Pierre milafrangar apezpikuaren agurra.  Herria   2004-04-08

Huna beste liburu bat biziki ederra, Severine Berger milafrangar gazteak egina: margolariek nola ikusten zuten gure Euskal-Herria hogoigarren mendeko lehen partean.  Herria   2001-05-31

Ondotik sailkatu dira Lopez senpertarra, Duhalde milafrangarra, Daguerre jatsuarra, Iribarren senpertarra eta Habans larresoroarra.  Herria   2004-07-05

Milafrangar guztientzat berri ona baitzen, eta guretzat ere bai.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 335. orr.

Dena den, bere su guzia erakutsi du milafrangarrak halere, eta bere joko negurtu hura itsasuarrak.  Herria   2005-02-03


milafrankar ik milafrangar.

milagarren 1 ord zerrenda batean aurretik bederatziehun eta laurogeita hemeretzi dituena (1000.).

Miraria gauzatutakoan herritarrak erabat liluraturik geratu ziren milagarren aldiz.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 10. orr.

Jakin nuenez aspaldi eman zuten laurogeita hamar milagarren zenbakia Lager honetan.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 229. orr.

Agian dotoreegia da niretzat Mianeh-ko hotel hau, baina sari moduan eman diot neure buruari, adorea berreskuraturik bizikleta ostera ere hartu eta, atzo baino gutxixeago sufrituz, bidaiako bi milagarren kilometroa betetzeagatik.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 126. orr.

Antso III.a Nagusiaren milagarren urteurrena dela eta.  Berria - Kultura   2004-08-21

Hirulaugarren aldia badut tartar berarekin natorrela, eta milagarrena banu ere, lepoa parako nuke, ardit baten kasorik egin ezetz inork.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 264. orr.

Harrondoko gertakariak milagarrenekoz alabatxiari kontatzeko aitzakia bila.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 191. orr.

Zainduko ditugu detaileak, eta malbak, etorkizunean, Hiru edo Lau milagarren urtean.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 78. orr.

2 milarena.

Kosmoseko objektuen berotasuna erradiazio infragorrian hedatzen da: hau da, 5 eta 100 mikroiren arteko uhin-luzerakoa (mikroia milimetroaren milagarrena da).  Berria - Gaiak   2004-10-21

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bi milagarren (5); milagarren aldiz (7); milagarren liskarra (5); milagarren urteurrena (3)


milagrero izond

San Blas, esate bateko, XII. mendeaz geroztik erromes milagrero eta behartsu eskazaleen zaindari izan zen.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 81. orr.

Izan ere, horrenbesteko tradizioa izan baitu gure santu milagreroak! nork ez du jo harengana?  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 238. orr.


milagro iz miraria.

Zer milagro, beraz, jendeak, itxuraz eta axalean ez, baina bihotzaren barnean, Adimantok Platonen testuan dioen gisara, jokatzen badu: [...].  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 253. orr.

Zuk ekin; ondo egiteko, lehenengo txarto egitea ez da milagro.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 347. orr.

Milagroa espero zuten hartan [...], Madrilgo andre bat hurbildu zitzaiela, eta esan ziela: [...].  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 95. orr.


milagroso iz mirarizkoa.

Nora jo behar dugu, orduan, airearen hezedura erlatiboa baxua eta lehorra, birikak garbitu eta sendatzeko tamainako aire milagroso hori topatzeko?  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 332. orr.


milaka 1 adlag hainbat milako dituen kopuruetan, kopuru oso handietan. ik ehunka.

Hain gutxi izanik, milaka ugalduko dira; hain kaxkar izanik, nazio handi bihurtuko.  Elizen arteko biblia   Is 60,22

Bakuko portuan, Persiako mugaren ondoan, Abtxerongo penintsulan, itsaso kaspiarraren kostaldean, Asia Txikian, Txinan, Yug-Hianen, Birmanian, olio mineralen iturriak milaka sortzen dira lurraren gainazalean.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 404. orr.

Iheslariak milaka ari omen ziren pilatzen mugako errepideetan.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 27. orr.

Ez litzaioke burura etorriko bera haizearen eraginez altxatua izan dela, haizeak beste milaka altxatu dituela bera baino lehenago, haren atzetik ere beste milaka altxatuko dituen bezala.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 39. orr.

Emigratuak milaka Ameriketara.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 10. orr.

2 (artikulurik gabeko izen sintagma baten ezkerrean).

Milaka gizon eta milaka emakume ziren heriotzaren zorroztasunaren lekuko.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 137. orr.

Baina, etsaiari milaka gudari hilagatik, ez du luzaroan iraungo agintean.  Elizen arteko biblia   Dn 11,12

Milaka botak lurraren kontra bortizki jotzean ateratako hots izugarria.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 137. orr.

Gero, milaka lagunek beren botoarekin aukera horren alde egin zutenean, [...].  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 94. orr.

Milaka etsaik inguratzen banau ere, nik beldurrik ez.  Elizen arteko biblia   Sal 3,7

Bertara iritsita, ordea, berehala ohartu gara milaka kilometrotara egindako gure hausnarketetan ez dugula bat ere asmatu.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 79. orr.

Ezpata tximistaka hasi zen eta hegan egin zuen, milaka zatitan hautsita.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 141. orr.

Milaka obusetarik lehendabizikoa izan da.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 171. orr.

Ezin dugu jo milaka piano-jolek milaka aldiz jo izan duten bezala.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 60. orr.

Korrontea segundoko ehunka edo milaka zikloko maiztasunean txandakatzen da, soinuaren maiztasun aldakorrera egokitzeko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 113. orr.

Hamar milaka zigarroren muturrek erreduraz bete dituzte ertzak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 36. orr.

Ehunka milaka hazi zituzten euliak Morganek eta haren taldeak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 52. orr.

Milaka garrasi isil mutu aditu dut.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 146. orr.

Zenbat milaka milioi espermatozoide joaten ote dira bainuontziko hodian zehar!  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 296. orr.

Milaka tona zabor gure egunerokotasun txepelean, informazioaren garai modernoon erakusle.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 55. orr.

Milaka kilo patata zuritzen ari zen.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 55. orr.

Erdi ilunpetan antzemandako upel ikaragarrietan, hantxe atsedenean milaka hektolitro ardo beltz arrunt.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 209. orr.

Milaka bider pasatu zara taberna horren aurretik baina sartu inoiz ez.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 61. orr.

3 (formalki mugaturiko izen sintagma baten ezkerrean).

Handik milaka kilometrora, Parisen, neguko arrats berandu hartan, [...].  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 146. orr.

Jainkoak gaitzets nazala, esan nion neure buruari, bota nazala infernura eta erre nadila han milaka urtean.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 140. orr.

· Milaka kiloka botatzen den harritza alferrari atxikiriko metal zilarkara noblezko bi kiloen xarma, ez da oraindik iraungi.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 112. orr.

4 (nolabait mugaturiko izen sintagma baten ezkerrean)

Milaka urte batzuk lehenago, K. a. 5000 urtean.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 98. orr.

Batzuen ustez, Jainkoak egin zuen orain dela milaka urte batzuk gizakia gaur ezagutzen dugun gisa.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 171. orr.

Orain dela milaka urteak.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 65. orr.

Milaka ugarte hauek, historioaren itzuli-mitzuli zaratatsuen arabera, Malaysia, Indonesia eta Filipinen artean zatikatuak izan ziren.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 167. orr.

Hiria okupatzen duten milaka poliziekin ibili behar dute kontuz newyorkdarrek.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 27. orr.

Egunen batean, milaka datilondo haien ikuspegia oroitzapena baino ez zen izango.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 122. orr.

Munduak emandako milaka gogoetagaien gain nahiz azpitik.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 22. orr.

Gizakietan milaka askok ez baitute egokierarik horretarako.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 23. orr.

5 (izen gisa)

Zaila da errublo milaka batzuk biltzea makur jokatu gabe, baina milioiak erraz irabazten dira.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 466. orr.

Feofar Khan eta Ivan Ogareff, zaldizko milaka batzuen buru jarririk, hiri aldera abiatuak zirela jakin zuen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 278. orr.

Gizon milaka batzuk atzetik zituela.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 266. orr.

Aurrerago, karaoi izeneko denda turkoman milaka batzuk hedatzen ziren ordokian.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 255. orr.

Milaka batzuk besterik ez ziren bizi han orduan.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 106. orr.

Milaka batzuk saldu ditut zenbait titulutatik, irakaskuntzan erabiltzeko aproposak zirenean.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 70. orr.

Gu lehenengoetakoak izan ginen iristen baina trenak milaka batzuk gehiago ekarri zituen atzetik.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 148. orr.

6 ehun milaka ipar

Juduekin batean heriotzerako ber bideetatik igorriak izan ziren, ehun milaka, Hitler-en gustukoak ez ziren guziak, hori aski baitzen, gustukoa ez izaitea, haren ideiekin ez ados izaitea.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 111. orr.

Ikusiz ehun milaka direla oraino Euskal Herritik kanporatu euskal jende hoiek eta hoien ondokoak, [...].  Herria   2003-02-13

Ehun milaka bildu dira manfestatzaleak erakusteko ez dutela batere onartu gogo Xinak heien gainerat luzatzen duen aztaparra.  Herria   2005-03-31

7 (artikulurik gabeko izen sintagma baten ezkerrean).

Hitler-ek eta haren lagunek ehun milaka jende hil dituzte iduriz bederen arrangurarik batere gabe, juduak edo gitanoak edo homosexualak, elbarrituak eta kontrakoak zirenaz geroz!  Herria   2005-03-03

Ustegabekoa izan zuten tropen lurreratze hori alemanek, uste ez zuten lekuan, noiz-eta ehun milaka soldado sartu baitziren Europarat Amerikatik, mila eta milaka aireko, itsasuntzi eta parekaida baliatuz.  Herria   2004-06-10

Dachau-ko kontzentrazio zelaian sartzen dira, Alemaniako bortitzenetarik bat, hor, ehun milaka deserrituk zernahi pairatu behar izan dute.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 111. orr.

8 mila eta milaka (9 agerraldi, 5 liburu eta 3 artikulutan) milaka eta milaka.

Orduan arbolen erroak libratzen dira, hostoak hasten dira xafla-xafla, xori hegal ttipi batzu bezala, mila eta milaka, zurrumurru ezti batean.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 150. orr.

Kale bete-betean mila eta milaka bizikleta dabiltza, motor asko eta automobil gutxi.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 43. orr.

Eta ez da horkoan geldi: artzain xakurren bestak nork ez ditu ikusiak, mila eta milaka ikusleren aintzinean, Euskal Herri hunen alde batean ala bestean!  Herria   2001-07-05

Mila eta milaka urtetan halaxe izan dira.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 69. orr.

9 milaka eta milaka (174 agerraldi, 60 liburu eta 77 artikulutan)

Jendetza izugarria zuen zerbitzari, milaka eta milaka zeuden haren aurrean zutik.  Elizen arteko biblia   Dn 7,10

Milaka eta milaka bildu dira laborariak hiri askotan eta milaz goiti Pauen.  Herria   2001-04-26

-Gutako milaka eta milaka hil zituzten gure herrietan, gutako milaka eta milaka erbestera eraman, gutako milaka eta milaka Alepon eta Der-es-Zer bezalako esparruetan itxi, hil zitezen.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 187. orr.

Milaka eta milaka ibili da jendea Ondarretatik Donostiako udaletxeraino Egunkariaren alde eta euskararen alde zela erakutsiz Madrilgo gobernuari.  Herria   2003-02-27

Milaka eta milaka ibili da hemen Europako jendea.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 43. orr.

10 (artikulurik gabeko izen sintagma baten ezkerrean).

Guri begira daude une honetan milaka eta milaka arma nuklear, une batean lurra desegin dezaketenak.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 19. orr.

Milaka eta milaka arratoi daude tenplu horretan.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 24. orr.

Iparraldeko mendietatik zetozen asiriarrak, milaka eta milaka gudarirekin.  Elizen arteko biblia   Jdt 16,3

Han zeuden, milaka eta milaka urtetan dir-dir eginez, gizakiari munduaren iraunkortasunaz mintzo.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 98. orr.

Tira, ez gara milaka eta milaka urtez ariko horren inguruan jirabiraka.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 191. orr.

Orduan milaka eta milaka gizon-emakume itsasoz abiatu baitziren oso ontzi hauskorretan, batzuetan elkarri lotutako pneumatiko soiletan, Floridako hondartzetatik bereizten zituen tarte txikia egin eta Estatu Batuetara, Lur Agindura, iristeko.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 117. orr.

11 milaka milioi

Milaka milioi gastatzen ditugu armetan eta armadak eta politikari ustel eta ezgauzak mantentzen.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 86. orr.

· Ustelkeriak milaka milioi dolar xahutzen zizkion herriari.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 85. orr.

Ahalegindu nintzen gogora ekartzen, haietakoren bat identifikatzen milaka milioi izarren artean, baina huts egin nuen.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 148. orr.

ADN da, hain zuzen ere, geneak biltzen dituen molekula luze bat eta barruan ditu milaka milioi (3.000 batzuen ustez, 7.000 beste batzuen ustez) letra kimiko.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 91. orr.

· Tentela behar du izan gizonak [...] uste izateko milaka milioi unibertso horiek gizona, zomorro burugabe hori, josta dadin eta harriturik gera dadin baizik ez dihardutela jiraka eta dizdizka.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 387. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

duela milaka urte (5); ehun milaka (18); ehunka edo milaka (7); ehunka eta milaka (9); ehunka milaka (6); hamar milaka (11); mila eta milaka (10)

milaka agiri (6); milaka aldiz (13); milaka ale (5); milaka animalia (5); milaka aurpegi (6); milaka batzuk (24); milaka begi (5); milaka bider (6); milaka bildu (7); milaka boto (7); milaka dira (26)

milaka emakume (18); milaka eta milaka (212); milaka etxe (5); milaka etxebizitza (5); milaka euro (5); milaka euskal herritar (14); milaka euskal herritarrek (7); milaka euskal herritarren (7); milaka euskaldun (5); milaka galdera (5); milaka gauza (7); milaka gazte (14); milaka gaztek (9); milaka gizon (21); milaka haur (11); milaka haurrek (5); milaka hegazti (11); milaka hegazti hil (7); milaka herritar (69); milaka herritar atera (6); milaka herritar bildu (6); milaka herritarrek (56); milaka herritarren (31); milaka herritarren eskubide (5); milaka hil (11); milaka hildako (11)

milaka ikasle (5); milaka izan (9); milaka izpi (5); milaka jarraitzaile (8); milaka jende (22); milaka jendek (5); milaka kilometro (17); milaka kilometrora (21); milaka kilometrotara (13); milaka lagun (143); milaka lagun atera (6); milaka lagun bildu (29); milaka lagun elkartu (6); milaka lagun hil (9); milaka lagunei (8); milaka lagunek (93); milaka lagunek egin (6); milaka lagunek parte (10); milaka lagunen (20); milaka langile (16); milaka langilek (7); milaka lanpostu (10); milaka liburu (6); milaka litro (6); milaka manifestari (9); milaka manifestarik (5); milaka milioi (42); milaka milioi dolar (12); milaka milioi euro (6); milaka musulman (5); milaka nafarren (5)

milaka orratz (5); milaka palestinar (15); milaka palestinarrek (9); milaka pertsona (98); milaka pertsona atera (5); milaka pertsona bildu (14); milaka pertsona hil (13); milaka pertsonak (25); milaka pertsonaren (12); milaka pertsonen (5); milaka soldadu (16); milaka tona (9)

milaka ume (5); milaka urte (45); milaka urtean (8); milaka urteetan (6); milaka urteko (10); milaka urtetan (10); milaka urtez (5); milaka xiita (6); milaka zale (5); milaka zauritu (7); milaka ziren (9)

zenbat milaka (5)


milakagarren iz ik milaren.

Gai honi zabal eta sakon begiratu behar zaio eta alde guztiak ondo aztertu; gogoratu behar duzu gauzadia amaigabea dela eta konturatu ortzia izadi osoaren zatitxo bat, guztiaren milakagarrena besterik ez dela, gizaki bakarra lur osoarentzat baino gutxiago.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 429. orr.


milako 1 iz milak osaturiko zera; mila bateko edo banako dituen multzoa.

Izialdurarekin, zangopilatuak, urera joan direnak, orotara milako bat hil.  Herria   2005-09-08

Oroit gisa hortako manifestaldi batek, duela ez hain aspaldi, egin zituela sei hil eta milako bat kolpatu.  Herria   2001-10-11

Milako baten beharrean nengoen! oso mugaz heldu zara!  Matías Mujika   «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 48. orr.

Hor hasi zirenak milako bat izan ziren; 1944an 35 bakarrik ziren oraino bizi.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 71. orr.

Tenore batez ez zirena milako bat eta erdi gazte gure mendialdeko herrietatik eskapatu Iparraldera?  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 159. orr.

2 (zenbatzaile baten eskuinean)

Bi milako bat izan dira bozkatu dutenak.  Herria   2005-03-03

Hamar mila lagunez goiti Bordelen, hiru milako bat Pauen, mila edo gehixago, bi andanetan, Baionan, bost ehun bat Donibane Lohizunen...  Herria   2003-02-20

Adin eta egoera guzietako lau milako bat jende deportatu zituzten, nehork ez zekien nora.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 254. orr.

Euskal Herritik 5 milako bat kilometrotarat, xutik dago Kebek eta Kanadako pilota leku bakarra.  Herria   2002-07-25

3 milurtekoa.

Hirugarren milakoa hasia da, eta nik eta zuek, ez dugu errota hau geldiaraziko; beraz, egon gaiten lasai eta zintzo, herriko bakeari hausturarik eman gabe  Herria   2001-02-08

4 mila pezeta, euro edo liberakoa.

Beheko kaxoian aurkitu zituen hogeita bost mila pezeta, bost milakotan. azuen, izan, zigarroak pagatzeko aski diru xehe; ordea ez zekien ongi nola moldatu hain modu miragarrian karteran aurkitutako milakoa kanbiatzeko.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 238. orr.


milandar izlag/iz Milangoa, Milani dagokiona; Milango biztanlea.

Bitxi begitandu zitzaidan, are barregarri xelebre, halako milandar azentu bortitzez adieraziriko helvetiartasun hura.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 149. orr.

Milandar kapelu beltza buruan; zuri-zuria bizarra, gerritik behera.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 144. orr.

Egoeraz mintzatzeari lotu zitzaizkion berriro, eta berriro irakurri eta iruzkindu zituzten egunkari milandarreko artikuluak.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 331. orr.

Cesare Beccaria milandarraren Dei delitti e delle pene 1764an argitaratu zen Livorno-n.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 21. orr.

Milandarren gaua.  Berria - Kirola   2004-10-21


milanotar izlag/iz milandarra.

Agur esan eta alde egin zuen, Peppone eta alderdikideak arrautza milanotarraren berri kontatzen zuen ebakina horma-egunkarian jostera zihoazen bitartean.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 128. orr.


milanzale izond Milan futbol taldearen zalea.

Ni Milanzalea naiz eta gustura ikusiko nuke partidua -azaldu zuen M-k.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 85. orr.


milaren 1 iz kopuru bat banatzen den mila zati berdinetako bakoitza.

Demagun munduan artikulu edo salerosgai bakar bat besterik ez dela, edo bakar bat erosten dela, eta dirua bezala zatitzen dela; salerosgai horren parte hori diru-masaren parte bati egokituko zaio; bataren totalaren erdia, bestearen totalaren erdiari; bataren hamarrena, ehunena, milarena, bestearen hamarren, ehunen, milarenari.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 72. orr.

Hazbete baten milarena baino diametro txikiagoa dute beira-zuntz finek.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 22. orr.

Lubrikazioak emaitza oso onak ematen baititu, baita olio-geruza milimetro baten milarena baino ez denean ere.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 40. orr.

Bulkada bakoitzaren ondoren, nerbioa desaktibaturik geratzen da segundo baten milaren batean, eta denbora horretan ez dio beste ezein estimuluri erantzuten.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 114. orr.

Schumacher eta Barrichello parez pare ziren helmugan, baina milaren batzuen aldeaz denbora monitoreek Schumacher jarri zuten buru.  Berria - Kirola   2004-06-22

Milarenetan aukeratu nahi baduzue, 56 milaren.  Berria - Kirola   2006-04-04

2 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Milisegundo batzuen muga onargarriaren barruan gertatzen bada erantzun hori, milimetro milaren batzuetara izango da eraginkorra difusioa, baina ez harago.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 58. orr.

Eskerrak, tiroa jaurti eta segundo milaren bat lehenago lurrera bota nuen neure burua.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 149. orr.

Lurraren ardatzaren inklinazioa segundo-milaren bat aldatu eta, hartara, hiru mikrosegundo azkarrago mugitzen da orain planeta.  Berria - Harian   2005-01-12

"Galtzen" den denbora horretatik gehiena erretinan galtzen dela frogatu ahal izan da (150 segungo milaren horietatik 100, segundo hamarren bat; nabarmentzeko denbora, zinez).  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 32. orr.

3 ehun-milaren kopuru bat banatzen den ehun mila zati berdinetako bakoitza.

Ikusten al dugu existitzen diren gauzen ehun milarena ere?  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 312. orr.

4 hamar-milaren kopuru bat banatzen den hamar mila zati berdinetako bakoitza.

Normalean, gehigarri moduan erabilitako partikulen tamaina 10-300 mikren inguruan ibiltzen da (metroaren hamar milarena gutxi gorabehera).  Berria - Gaiak   2004-09-30


milaurte ik milurte.

milaurtealdi ik milurtealdi.

milaurteko ik milurteko.

milenario 1 izond mila urte dituena.

Tradizio milenario baten arabera, eta Erromanoen garaia aitzin, harri bat botatzen zuen hemen ibiltariak eta erromesek jestu berei darraizkie gaur.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 179. orr.

2 iz milurtekoa.

Horrela elgarrekin zabaltzen dugu Kristorekin milenario berria.  Herria   2001-04-12


milenio iz milurtekoa.

Aurreko milenioan idatzia.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 26. orr.

K.a.ko zortzigarren mileniotik laugarrenera bitarteko aldian.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 247. orr.

Milenioaren hasiera hau arrakastatsua, oparoa eta zoriontsua izan da guretzat.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 264. orr.


milesima 1 iz milarena.

Rossi baino 392 milesima geroago iritsi zen Max Biaggi, bigarren postuan.  Berria - Kirola   2004-04-17

2 (hitz elkartuetan)

Eternalak egin zaizkidan segundo milesimetan begiak ireki ditu, zabal-zabalik uzteraino, ikusten dutena guztiz harrigarria balitz bezala.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 119. orr.


milesker (423 agerraldi, 30 liburu eta 253 artikulutan –denak Herriakoak-) 1 mila esker.

Milesker erraiten diot bai, zinez, goxatuko naizela ni... eta jadanik goxatua, jakinik basajauna iduri zuen horrek bihotz ona zuela.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 45. orr.

-Biziki ontsa, milesker.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 7. orr.

-Ez, milesker.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 150. orr.

Milesker honarat etorririk eta ikus arte.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 59. orr.

-Milesker zuri, eta milesker Irulegiko Irratiari ni gonbitaturik.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 23. orr.

-Milesker, Magali, horiek denak hola erranik.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 112. orr.

-Milesker, Agatha, zure laguntzarengatik -agurtu zuen Michel apezak, bere lagunaren jokamolde zakarraz doi bat ahalketurik.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 31. orr.

-Bihotz bihotzetik milesker! -eskertu zuen Mikelek.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 112. orr.

-Milesker, baina laster ilunduko du eta, badakizu, gau eskolan klaseak emaiten ditut.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 31. orr.

2 iz ipar

Milesker bat zor dautzut Emile adixkide.  Herria   2003-05-29

Milesker bero bat guzieri Herriaren eta Denek Bat batasunaren izenean.  Herria   2004-05-06

Adixkideak, milesker beroenak egiten duzuen lan miresgarriarentzat.  Herria   2004-12-30

Milesker bero bero bat utzi dauzkiguzun harri xurientzat eta ez ahantz agurtzea, gain horietan, zonbeit egun lehenago pausatu den zure osaba Mixel.  Herria   2004-10-14

Milesker handi bat egun goxo horren antolatzen lagundu gaituzten guzieri.  Herria   2001-06-28

Milesker handi bat Elhuyar kolegioari.  Herria   2001-03-08

Milesker haundi bat, ohidurak segitzen du aintzina  Herria   2004-11-25

3 milesker anitz

-Milesker anitz, Gaueko, milesker.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 46. orr.

Baina ikusten nuen zaintzaleek begiak sutan zituztela, eta ene baitan izorra zizte! pentsatzen nuelarik, milesker anitz! erraiten nien ene irri faltsuenarekin, ongi erakutsiz zerbitzari onak zirela.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 77. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aintzinetik milesker (20); aintzinetik milesker handi (5); beraz milesker (3); bihotzez milesker (3); guzieri milesker (6); milesker aintzinetik (10); milesker anitz (3); milesker bat (3); milesker beraz (6); milesker bero bat (4); milesker deneri (14); milesker egin (3); milesker guzieri (8); milesker handi bat (24); milesker haundi (14); milesker haundi bat (14); milesker herriko (6); milesker jaun (3); milesker zuei (5); milesker zuri (7); oraino milesker (3)


mileurteko ik milurteko.

mili izond ETA erakundeko adar militarreko kidea.

Bai, bazituan beste talde eta erakunde armatu zenbait orduan Euskal Herrian -miliak, polimiliak, autonomoak -baina okertzat jotzen genian haien iharduna.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 282. orr.


milia 1 iz zenbait bide neurri zaharren izena.

Osgiliath pasa eta bost milia harantzago gelditu ziren, lehenengo ibilaldi-egunari amaiera emanez.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 198. orr.

Milia batzuk ipar-ekialdera, Errauts Mendien inguruko mendiak goititzen ziren.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 260. orr.

Orbietoko hirian, Erromatik hirurogeita hamar miliatan, domingotar fraideen komentuan hetsirik bizitzera.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 177. orr.

Borgotik milia batera edo zegoen legendunen etxe batera iritsi zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1094. orr.

Dorretik gertuen dagoen zubitik hogei bat miliara besterik ez zituan.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 251. orr.

Itsaslasterra gogorrenean dagoenean, eta ekaitz batek areagotzen badu lasterraren indarra, arriskutsua izaten da norvegiar milia bat baino barrurago sartzea.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 62. orr.

2 ingeles luzera neurria, 1609,3 m-ren baliokidea.

Orduko 23 miliako abiaduran egin ditzake ehun yarda. atmosferatik kanpo jarriko lukete, Lurretik 62.000 miliatara (100.000 kilometro inguru).  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 54. orr.

Oraintxe bertan igaro dugu autobide ondoko idazkuna: 27 milia hemendik Las Vegasera.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 108. orr.

Ehun milia zeuden haraino, eta bidean egin genituen bi ordu osoak lo eman zituen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 302. orr.

Eguzki distiratsu hau, auto hauek guztiak, orduko hirurogei eta hirurogeita hamar milia orduko abiadan joate hau.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 178. orr.

Palenquetik plantaziorainoko ibilbidea, airez zuzenean neurturik, eta luze jota, hirurogeita hamar bat miliakoa-edo izango zen, hots, ibilgailuz joanez gero, ehunen bat milia.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 70. orr.

3 itsas milia.

Ziburuko barratik milia erdi aitzina urrunduak zeuden bafore biak, azken tutua entzun nuela esanen nuke.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 69. orr.

Hamar milia barneratuko ziren itsasoan.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 133. orr.

Antxetek milia asko egiten baitute itsasoan aitzina gure uberan.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 172. orr.

Floridako itsasertzetik 90 miliara hortxe-hortxe.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 288. orr.

38.000 itsas milia nabigatu ostean, itsasoan lau urtez noragabean ibili eta gero.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 58. orr.

4 (hitz elkartuetan)

Zutabea milia-laurden eskasera zegoen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 110. orr.

5 itsas milia (orobat itsaso milia g.er.) itsasketan erabiltzen luzera neurria, 1852 m-ren baliokidea.

38.000 itsas milia nabigatu ostean, itsasoan lau urtez noragabean ibili eta gero.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 58. orr.

1.450 itsas milia (2.687 kilometro) egin dituzte hirugarren etapan, munduari bira ematen ari diren ontziek.  Berria - Harian   2005-07-10

12: 00etan izango da proba, eta hiru itsas milia egin beharko dituzte parte-hartzaileek, hiru ziaboga eta lau luzetara.  Berria - Kirola   2004-09-17

Infinituari buruzko irudi bat izateko aski dela itsaso milia bat.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 138. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

hiru itsas milia (4); itsas milia (14); milia batera (11); milia batzuetara (3); milia egin (7); milia erdi (6); milia erdi batera (3); milia erdira (5); milia harantzago (3); milia laurden (3); milia orduko (3); milia urrundu (3)

itsas miliara (4)

portutik hogei miliatara (3)


miliar iz mila milioi.

Sei miliar bat bizi gira orai lür osoan.  Herria   2004-05-20

Bibliako lau miliar ahari arkarak merkatuan sartu ziren.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 67. orr.

Diruaren aldetik hamabi miliar euro emanen ere dituela bost urte barne proposamen horien gauzatzeko gisan...  Herria   2004-07-08

Heren eta laurden munduari Iparreko aberatsek emaiten diete urtero 55 miliar dolar.  Herria   2003-09-25

Frantziaren defit publikoa 65,06 miliar eurora iritsi zen iragan azaroan.  Berria - Ekonomia   2004-01-08

Adibidez, datorren urteko aurrekontuetan Frantziak sortzen du 55 miliar euroren mentsa.  Herria   2003-03-10

Horiek erakutsi behar digute omen gure lur hau nola hasi zen zerbait berri, duela 3,8 miliar urte.  Herria   2005-01-20

Jazko aurrekontuetan zen 57 miliarreko ziloa 44 etara jin da.  Herria   2005-02-03

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bi miliar euro (5); miliar bat dolar (3); miliar bat euro (4); miliar dolar (21); miliar eta erdi (3); miliar euro (26); miliar euroko (5); miliar eurokoa (3); miliar euroren (7); miliar jende (3); miliar libera (3)


miliardo iz miliarra.

Gaur egun arte ehun miliardo saldu omen dira mundu osoan, hau da, 100.000.000.000 Bic Cristal.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 30. orr.


miliardun izond oso aberatsa.

691 miliardun munduan gaur.  Herria   2005-03-17

Miliardunen lehena Bill Gates dugu, Microsoft informatika markaren burua, 46 miliar eta erdi deklaratu ditu, kasik iazko xifre bera.  Herria   2005-03-17

Martha Stewart anderea miliardunen zerrendan sartu da, hain zuzen bost hilabete itzalean egon eta presondegitik atera den egunean.  Herria   2005-03-17

New York da hiri miliardunena, 34 aterbetzen ditu, Moskuk eta San Franciscok hogeina dute  Herria   2005-03-17


miliarka adlag miliarra neurri hartuz.

Euroak miliarka xahutuz!  Herria   2005-07-07

Bai, miliarka ateratzen dira kondu horiek eta ez miliunka!  Herria   2004-04-15

Rugbilarienkopa horrek ere badu behari mundu guziko 20 ekipen artean, miliarka behari baditakeelarik telebixtako so-egileen artean berean.  Herria   2003-11-20

Harrigarri ere da, artetik erraiteko, holako kasu batzuetan euroak zoin aise kondatzen diren... miliarka!  Herria   2002-12-12


miliarkoiztu, miliarkoitz/miliarkoiztu, miliarkoizten da ad miliar bat aldiz handiago bihurtu.

Ezin duk gehiago; ihes egiten duk, arreta galdu duk, heure buruari esaten diok Bizantzio dela hori, heure dirua hirukoizten ari dela; laukoiztu, hamarkoiztu, ehunkoiztu, milioikoiztu, miliarkoiztu egingo dela; heure arrebatxoa gogoan hartu, eta hari emango diok irabazitakoaren erdia; bost axola zaik, hurrengo unean kopuru hori halako bi irabaziko baituk.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 406. orr.


milibare iz eguratseko presio neurria, barraren milarena dena.

Barometroari begiratu, eta 902 milibaretako inguru horretan ageri zitzaigun Arantzazun.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 400. orr.

Santander hirian, 1941ean, inoiz ez bezalako depresiogunea, 950 milibaretakoa etorri zen parera.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 63. orr.


miligramo iz gramo milarena.

Irazpaper puska batekin kontuz-kontuz biltzen nuen osatuz zihoan gordailura, aldiko miligramo bat edo.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 110. orr.

Hamalau hamabost miligramo kalkulatu beharko duzu, eta urarekin edo esnearekin nahastu.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 159. orr.

Lege berriarekin, 500 miligramo kokaina eduki ahalko dira Mexikon legea hautsi gabe.  Berria - Gaiak   2006-04-30

Hatzen artetik, miligramo hauts guti batzuk limurtu zitzaizkion behar baino lehenago, madarikazio eztanda bat sorraraziz.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 15. orr.

Itsaskietarako kiloko 200 miligramo kutsadura onartzen da eta kopuru hori ez da inondik inora gainditu.  Berria - Euskal Herria   2004-02-14

Araudi horren arabera, litroko gehienez 10 miligramo sufre eduki dezakete autoetarako erregaiek.  Berria - Gaiak   2004-04-06

Hau da, 50 miligramoko pilula bat eguneko  Berria - Gaiak   2004-08-18


milika1 1 izond gogortasun txikienak minberatzen duena edo eragozten diona. ik gupera; mizkin1.

Kexu mutu bat ume milikak erantzuntzat.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 117. orr.

Ez zion ihes egin esklabotzari -seme milika batek erosi zuen eta eraman zuten Ohio ibaira gurdian-, askatasunaren paperak bular artean tolestuta zituela.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 192. orr.

Peter inork ez du hartzen seriotan, erabat milika eta alferra baita.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 45. orr.

Edozer gauzagatik negarrez ari da, milika bat, itxura baizik ez dena.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 16. orr.

2 irud/hed

Ezin al duzu bertan behera utzi sentiberatasun milika hori?  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 251. orr.


milika2 1 iz milikatzea.

Ez nuen gogo izpirik neure azpi arteen egoista itsusi baten eraso eta milikei eskaintzeko.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 155. orr.

2 adlag milikatzen.

Kikaran bi euli daude azukre hondarretan milika.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 11. orr.

3 milikan milikatzen.

Hona non bi otso-zakur oineri milikan ari zaizkidan; hasi orduko utzi dute beren lana, izitzeko denborarik ere ez dut izan.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 230. orr.

Beti errexagoa da boteretsuenaren jarraitzea, hari ipurdi milikan aritzea... kontzientziarik ez delarik.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 154. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ipurdi milikan (3)


milikagarri izond milikatzea merezi duena.

Zartaginetik olioan gorritzen ari ziren lur sagar xerra haien usain koipetsu gero eta milikagarriagoa sudur xiloetatik barrena sartzen zitzaien Joanes eta lagunei.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 194. orr.


milikaka adlag milikatzen.

Halaber milikaka lotu zaitzu; halaber, ume egilea da.  Herria   2003-04-03


milikaño iz adkor milika.

Ezpain xokoa baino barnago hurbiltzera uzten ez duen pott itxurako ihizi milikaño horrek, afal ondoan bortxaz edan duen patxaran haren goiti botatzeko gogoa emaiten dio Sophie-ri.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 178. orr.


milikari 1 izond milikatzen duena. ik milikatzaile.

Ez zegoen etxeko-lanik itzaliko zuenik itxuraz beti barruan piztuta zeukan su milikaria.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 169. orr.

Euri ondorengo oihan zola bezain mardoa zen ahoa, ene aluan milikari.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 27. orr.

2 iz milikatzen duen pertsona.

Zer jan eta edaten dute, bada, milikari horiek, ardoa zer den ere ez baitakite, vitamina-irensle, te hotz-edale eta kotoi-murtxikatzaile horiek, ogia zer den ere ez baitakite.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 265. orr.

Zuzendariaren gelatik irteterakoan, Jon Ozamizek eta Lurdes Arrondok, ipurtzulo milikari haiek, begiratu gaiztoa egin zioten.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 142. orr.


milikatu, milika, milikatzen (94 agerraldi, 45 liburu eta 4 artikulutan) 1 du ad mihia igaro zerbaiten gainetik. ik miazkatu.

Izozkia milikatuz ibili ginen uhartean barrena, hango jatetxe ttipi eta denda dotoreei begira.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 163. orr.

Odola eta elurra nahasian, mihiaz milikatzen hasi naiz.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 99. orr.

Batzuek, ura xortaka darion bagoiaren burdineria milikatzen dute.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 39. orr.

Pikuak eta sagarra milikatzen eta jaten hasi zen, astiro, presarik gabe, Adanek fruitu debekatua dastatu zuen lehen aldia bailitzan.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 99. orr.

Orduantxe neskatoa ezpainak milikatzen hasi zen, eta ez zen geratu ongi hezetu zituen arte.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 110. orr.

Bi ogitarteko jan, maionesak estali eskuak milikatu eta hasi zen galderei erantzuten Frears jauna.  Berria - Kultura   2004-01-21

Utzidazu zure mihia milikatzen. Belarriak milikatzen zizkidan bitartean, nire eskuak bere sexura eta hurrena ipurdira eraman dizkit.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 165. orr.

Hitzik ere esan gabe, txakurka jarri eta osabari zakila milikatzen hasi zen.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 35. orr.

Gelari so geratu zen, axolagabe, apurtutako azkazal bat milikatzen zuen bitartean.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 233. orr.

Burua makurtu eta uzkia milikatzen hasi zitzaidan.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 50. orr.

Orduan ikusi nuen bildots sortu berriaren milikatzen ari zela.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 43. orr.

2 irud/hed

Jimmyren azpian, urak piloteak eztiki milikatzen zituen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 433. orr.

Gorpua su-lamadek emeki-emeki milikatzen duten bitartean.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 194. orr.

Pausa labur bat egin zuen, gaztea begirakuneaz milikatzeko, eta jarraian, ezpain erorietan irribarrea agertuz, gaineratu zuen: [...].  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 71. orr.

Halere Unanue eta Belokik eztia ezpainetan zuten bainan ezin milikatu azken ponduaren faltan.  Herria   2005-03-31

Banuen bertze lanik, gure makilatzailearen esku pozoitsua milikatzera beheratu gabe.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 50. orr.

Higuindu zuen boterea arras gustukoa zitzaion orain, eta nola boterea boteretik heldu baita, boterearen ipurdiziloaren milikatzen ari zen.Telefono kabina baten alboan, antilope bat Mary Landforden bihotz zauritua milikatzen ari da.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 204. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ezpainak milikatzen (4)


milikatzaile iz milikatzen duen pertsona. ik milikari.

Haiendako alabaina "zerri higanotak" edo "deabru heretikoak" ginen gu; "ostia-milikatzaileak" edo "suge papistak", berriz, haiek guretako.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 93. orr.


milikatze iz mihia igarotzea zerbaiten gainetik.

Gazteek anitz sofritzen dute hortarik, eta sorjeskerietara lerratzen dira lur-sagar xurikin jate, kontserbuko boata huts milikatze, bidean isuri salda ondarkin biltze.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 77. orr.


milikeria iz milikari dagokion jarrera edo egitea. ik mizkinkeria.

Bazen gomazko zunda bat eta zurezko ardatz bat, zeharka zulo bat zuena: animaliaren hortzen artean bortxaz finkatu behar da, eta gero, zuloan barrena, zunda zintzurrean ondo sartu, milikeriarik gabe, urdailaren hondoa ukitzen duela sentitzeraino bultzatuz.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 164. orr.

Bihotzean sentitu bezala esaten nuen, gizon batek ez nau bero jartzen nik egiten dudan guztia edo gehiago egiten ez badu, utikan milikeria, bizitza laburra da.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 178. orr.

Emakume sentitu nintzen, gozatua sentitu nintzen, harro nengoen zulatua izan nintzelako nire odolaren tanta batzuen erdian, milikeriarik gabe, benetako emea benetako arrak inauguratu behar duen gisan.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 85. orr.

-Iruditzen zaidak aktorea bera dela halakoa, frantsesen milikeria guztiak ditik, muturtxoa okertzeko modu hori... ezin diat irentsi.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 129. orr.

Punch gehiagoko zerbait behar diagu, inmediatoagoa den zerbait, Elioten mundu poetikoko milikerietan geratu gabe.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 32. orr.

-Soinua ez zegoen gaizki; irudiak falta, ordea -esan zuen milikeriaz Léak-.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 45. orr.


mililitro 1 iz litroaren milarena.

80 mililitro gernu eman behar izan zituzten analisiak egin ahal izateko.  Berria - Kirola   2004-06-16

Odola ateratzeko tratamendu erraz baten bidez aldiro 500 mililitro odol ateraz gaixo horren bizi-itxaropena pertsona osasuntsu baten bestekoa izan daiteke.  Berria - Gaiak   2004-05-20

Nire gorputzak onartu ez zuen 125 mililitroko odol transfusioa egin zidaten Valentzian eta dardarka hasi nintzen.  Berria - Kirola   2004-03-26

Gernuan mililitroko 19 nor-adostreronaren 2 nanogramo baino gehiago agertuz gero.  Berria - Kirola   2004-11-27

2 (hitz elkartuetan)

Erroi itxura zeukan zerbait ere bazegoen paperean, baina koipe mililitro batzuk izango ziren seguruenik.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 65. orr.


milimetra ik milimetro.

milimetriko izond oso zehatza.

Errenterian gertatu zitzaizkionak kontatu zituen, emoziorik falta ez zuen zehaztasun milimetrikoz.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 166. orr.

Oreka ezin hobea eta doitasun milimetrikoa.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 47. orr.

Harmonia milimetrikoa lortzeko.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 123. orr.


milimetrikoki adlag oso zehatz.

Nik, maitekiro, abesbatzaren trofeoa bere lekura itzuli nuen, oinarria kokatuz, milimetrikoki, utzitako hutsunea estaltzen.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 53. orr.


milimetro (orobat milimetra g.er.) 1 iz metroaren milarena.

800 metro luze ziren kableak, eta 62, 5 milimetro lodi.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 54. orr.

Hogeita bost bat milimetro luze ziren, hor nonbait, eta lau edo bost milimetrokoa zuten diametroa.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 190. orr.

105 milimetroko kanoi bana, 37 milimetroko beste kanoitxo bana eta 20 milimetroko metrailadore bina dute ontzi gainean.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 155. orr.

Gainera Astra baten jabe naiz, bederatzi milimetroko sei balaz ondo kargatua.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 15. orr.

16 milimetroko zinema lanean.  Berria - Kultura   2004-07-16

35 milimetrotan gero eta jende gutxiagok filmatzen du.  Berria - Kultura   2004-08-20

Milimetro bat laburragoak zirela besteak baino.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 61. orr.

Behin edo behin haur talde bat joan, eta birarazten saiatu ginen, baina ez genuen milimetro bat ere mugiaraztea lortu.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 89. orr.

Lubrikazioak emaitza oso onak ematen baititu, baita olio-geruza milimetro baten milarena baino ez denean ere.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 40. orr.

Milimetro gutxi batzuetako zuntz haustura txiki bat duela.  Berria - Kirola   2006-04-19

Nanometro bat milimetro baten milioiarena da.  Berria - Gaiak   2004-09-30

Medikuek bi milimetro koadroko zelula zatiak jarri zizkieten begietan.  Berria - Gaiak   2004-10-31

Milimetro kubiko bat odolek 250.000 plaketa inguru ditu normalean.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 163. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Lupa erabiliz ondo ikusten zen hori-laranja kolorea apur bat mugituta zegoela, txuriari zegokion aldean sartzen zela, milimetro-hamarren batzuk, bederen, jaten zizkiola.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 60. orr.

Egunean milimetro heren bat hazten da gutxi gorabehera ilea.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 82. orr.

Bultzada bakoitzean milimetro erdi bajatzen zen.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 15. orr.

3 irud/hed

ELAk gogor gaitzetsi zuen ituna, Adegi «apiriletik ez delako milimetro bat mugitu».  Berria - Ekonomia   2004-12-21

Milimetro bat ere ez da egin aurrera Euskal Herriari eragiten dioten arazoen konponbidean.  Berria - Euskal Herria   2004-07-27

Horretan ez dago milimetro bat amore ematerik.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 34. orr.

PPk lortu egin du, PSOEk espetxe politika milimetro bat ere mugitu ez duenean, Gobernua amore ematen ari den susmoa zabaltzea.  Berria - Euskal Herria   2006-02-11

Zuzenbide Estatuak ez duela «milimetro bat bera ere atzera egingo terrorismoaren aurkako borrokan».  Berria - Harian   2006-03-10

«Ezker abertzalea bere tesi tradizionaletatik milimetro bakar bat ere» ez dela mugitu.  Berria - Euskal Herria   2004-08-21

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

milimetro bakar bat (3)

bederatzi milimetroko (3)


milimetroka adlag milimetroa neurri harturik.

Milimetroka eman nahi nituen pauso guztiak, inolako okerrekorik gerta ez zedin.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 83. orr.


milimetrotxo iz adkor milimetroa.

Ezin naiz zuengandik milimetrotxo bakar bat ere urrundu.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 293. orr.


milioi (orobat miliun g.er., milu g.er. eta miloi g.er.) 1 iz mila aldiz mila; mila milako. (zenbatzaile zehaztu batekin).

Munduak, orduan, 1.625 milioi biztanle zituen.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 54. orr.

Hamar milioi dolarreko porrota.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 518. orr.

Venezuelan zazpi milioi haur pobrezian bizi da, lau milioik ez dute osasuna mantentzeko adina jaten, hiru milioi hezkuntza sistematik kanpo daude eta 600.000 etxetik kanpo bizi dira, baztertuta.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 28. orr.

Minutu batean 2 milioi batuketa edo kenketa!  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 110. orr.

Milioi bat pertsonak, denak batera hizketan jarrita.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 123. orr.

Hemendik milioi bat urtera inor ez da gutaz oroituko.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 116. orr.

Milioi bat eta seiehun mila dolarreko aseguru-poliza.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 288. orr.

Hilero milioi bat lagunez handitzen da India.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 12. orr.

Liburu horren milioi bat ale baino gehiago saldu zituen.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 27. orr.

Adituek diotenez, bi milioi urteren kontua omen da hori, eta Afrikan gauzatu omen zen miraria.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 43. orr.

Munduan mila milioi bat analfabeto omen dago.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 16. orr.

Munduko lehen ehun bankuen funtsak, garai berean, 150.000 milioi dolar ziren.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 153. orr.

Itoizko Koordinakundeak 24.000 milioi pezetako bermea ordaindu behar zuen.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 41. orr.

600 milioi biztanle horiek gauza bakar bat dutela buruan.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 88. orr.

Long Island-go psikiatriko batean giltzapean dagoen Albert Fentress-ek milioi eta erdi dolarreko auzia ezarri dio Estatuari.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 44. orr.

Milioi laurden bat etxebizitza hutsik daude.  Berria - Harian   2006-04-08

· -Ehunka milioi libera berri, gutxi jota!  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 415. orr.

Ahalegindu nintzen gogora ekartzen, haietakoren bat identifikatzen milaka milioi izarren artean, baina huts egin nuen.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 148. orr.

2 (dagokion izena ezabaturik)

Urte hartan 2 milioik erosten zituen produktuak Interneten bidez, 2002 urtean 34 milioi ibiliko dira joan-etorrika sarean gauzak erosi nahian.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 161. orr.

Sei mila milioi bizi gara lur honetan.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 259. orr.

Kurduek, hogei milioi baino gehiago izan arren, ez daukate herrialde independienterik.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 55. orr.

Milioi bat agindu zidatek Martinek eta bere lagun batzuek.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 339. orr.

Bost milioi diru asko da: ez dut beste zuribiderik aurkitzen.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 125. orr.

Bretton Woodseko erakundeak, 51.000 milioi desblokeatzera iritsi ziren guztira.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 176. orr.

Hiru milioi horiekin gauza on eder asko egingo dituzu, On Camillo, ezin dizut errietarik egin.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 97. orr.

EBko 25 herrialdeek Txinara egindako esportazioak 19.600 milioi eurotik 41.200 milioira igaro dira.  Berria - Ekonomia   2004-12-09

· Repsol-YPFk 170 milioi gutxiago irabaziko ditu Boliviarengatik  Berria - Ekonomia   2006-01-27

3 (zenbatzaile zehaztugabeekin)

Lastima vietnamdar eta kanputxearrek ez jakitea haserre hori itxurazkoa zela, bestela ez zen galduko hainbat milioi lagunen bizitza.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 116. orr.

Yiddishez idazten zuen Bashevis Singerrek, Poloniatik Errusiara bitarteko zenbait milioi judu mintzo zen eta gaur egun [...] Israelgo estatuaren hebraieratzeari esker ia galdutzat jo litekeen hizkuntzaz.  Berria - Kultura   2004-07-14

Hainbeste milioi direnez gero, baturik, badute indarrik.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 60. orr.

4 (asko eta kideko adizlagunekin)

Fisikariak milioi asko bereganatu zituen asmakizun honi esker.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 68. orr.

Milioi asko zor zizkion zerbitzari bat eraman zioten.  Elizen arteko biblia   Mt 18,24

Milioi dexente kobratu zuen dekoratzaile baten lana zela hura dena.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 83. orr.

· Atsegin zuen milioi askoren jabearekin bat etortzea.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 507. orr.

5 (batzuk-ekin)

Hutsik eta zaindu gabe egon arren etorkizunean balioko zituela milioi batzuk erreal.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 29. orr.

Han ziren milioi batzuk metrailadore kartutxo zintetan, hantxe 500 hegazkin bonba, 20tik 300 kilorakoak, hantxe 200 subfusil moderno.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 179. orr.

Gaur, atzo baino milioi batzuk Web orri berri gehiago aurki ditzakezu sarean, Interneten.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 151. orr.

· Milioi batzuetako isuna (gero Matesa indultuak barkatu ziguna)... eta lau hilabeteko zigor-gela.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 105. orr.

6 (zenbatzailerik gabe)

Edalontziak lehortzeko zapiarekin sikatu du kopeta, goseti, milioi dolarrez beteriko maletatxoa ikusi izan balu bezala.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 67. orr.

Zure bidean taupada entzungaitzekin lagun egiten dizu eta zure begirada azkarra milioi segundo etengabetan behin baino ez da haren gainean lerratzen.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 19. orr.

7 (hitz elkartuetan)

Baina gehienei, milioi-erdi baino gehiagori, kendu egin zizkieten haiek eta haien gurasoek belaunaldiz belaunaldi izandako eta landutako lurrak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 205. orr.

Begira, milioi erdia besterik ez dik balio honek; Alemania aldean 18 milioiko aparatuak zeuzkatek! eta frogatzen zion gizon batek, kutxa bete urre eta Ingalaterrako Bankuan milioi pare bat izanagatik, uharte desertu batean ezin zezakeela ezer egin.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 82. orr.

Gainera, milioi pila jasoko zenuke hartara astelehen goizean... potrorik ez baduzu.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 132. orr.

8 milioiko izlag (zenbatzaile mugatu batekin) milioi pezatako.

Beraz, bost milioiko biletea daukat orain poltsikoan.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 278. orr.

-1972an, Valentzia eta Murtzia aldean, harriak 750 milioiko kalteak egin omen zituen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 233. orr.

Zergak, soldatak eta proiektuak gehituta ateratzen da 77 milioiko kopurua.  Berria - Kultura   2004-10-24

Milaka milioiko bermea.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 62. orr.

Negozio kopurua, guztira, 11.000 mila milioi dolarrekoa zen (munduko ondasun eta zerbitzuen merkataritzarena 7.000 mila milioikoa zen urte horretan).  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 73. orr.

9 milioiren izlag (zenbatzaile mugatu batekin) milioi euroren.

Banku batek Maitane Larruskain emakumeari bost milioiren zorra atzera pagatzeko esaten zion.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 158. orr.

Bestalde, Holandako KPN taldeak 604 milioiren mozkinak aurkeztu berri ditu, aurreikuspenak gaindituz.  Berria - Ekonomia   2006-02-08

737 milioiren akzioak mugitu zituen Edurnezurik, baina honek ere %1,35 galduz.  Berria - Ekonomia   2006-01-21

1.318 milioiren salerosketa izan zen eta 32 akziok egin zuten gora.  Berria - Ekonomia   2004-05-27

10 milioi erdi (orobat miliunerdi g.er.) milioi baten erdia.

Hirurogei metro luze zen tximinia jasotzen amaitu zuten, laurogeita hamar egunetan izerditu ondoren eta milioi erdi adreilu erabilita.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 265. orr.

Indian milioi erdi mendi-herrixka dago, asko argirik eta urik gabe.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 12. orr.

1939an, gerra zibiletik ihesi, milioi erdi espainiar joan zen berriro, eta ondorengo hamarkadetan 400.000 joan ziren Europara lan bila.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 151. orr.

Milioi erdi turkiarrek, kontrako norabidean, Grezia utzi eta Turkiara joan behar izan zuten.  Berria - Kultura   2006-03-14

Baina gehienei, milioi-erdi baino gehiagori, kendu egin zizkieten haiek eta haien gurasoek belaunaldiz belaunaldi izandako eta landutako lurrak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 205. orr.

Begira, milioi erdia besterik ez dik balio honek; Alemania aldean 18 milioiko aparatuak zeuzkatek!  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 82. orr.

Tori milioi erdiko txekea eta kitto.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 111. orr.

Delhin, adibidez, milioi erdi bat lagun dago lanik gabe, lanen bat non harrapatuko.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 206. orr.

Gisa horretan, XIX. mende hastean, Euskal Herri osoak 6-700.000 bat lagun zeuzkalarik, hots, milioi erdi bat Hegoaldean eta 180.000 inguru Iparraldean, 3/4 euskaldunetarik 1 honaindikoa zela ohartzen gara.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 120. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 8 aldiz agertzen direnak)

bi milioi euro (30); bi milioi euroko (18); bi milioi inguru (11); bi milioi lagun (11); bi milioi pertsona (14); bi milioi upel (8); bost milioi euro (16); bost milioi pertsona (9); ehun milioi (14); ehunka milioi (17); hiru milioi euro (39); hiru milioi euroko (14); hiru milioi pertsona (15); lau milioi euro (21); lau milioi urte (9); mila milioi (130); mila milioi dolar (16); mila milioi dolarreko (11); mila milioi euro (19); milaka milioi (42); milaka milioi dolar (12)

milioi akzio (13); milioi auto (9); milioi bat biztanleko (10); milioi bat dolar (21); milioi bat dolarreko (13); milioi bat euro (65); milioi bat euroko (21); milioi bat herritar (8); milioi bat lagun (13); milioi bat pertsona (23); milioi bat upel (8); milioi bat urte (14); milioi bezero (12); milioi bidaiari (18); milioi biztanle (62); milioi biztanle ditu (10); milioi biztanleetatik (10); milioi biztanleko (12); milioi disko (11); milioi dolar (432); milioi dolar beharko (9); milioi dolar eman (11); milioi dolar emango (8); milioi dolar eskaini (9); milioi dolar eskatu (17); milioi dolar inguru (22); milioi dolar irabazi (10); milioi dolar ordaindu (13); milioi dolar ordainduko (8); milioi dolarrak (8); milioi dolarreko (213); milioi dolarreko diru (17); milioi dolarreko galerak (9); milioi dolarreko irabaziak (8); milioi dolarreko isuna (8); milioi dolarreko laguntza (11); milioi dolarreko zorra (14); milioi dolarrekoa (38); milioi dolarrekoak (8); milioi dolarren (16); milioi dolarren truke (9); milioi dolarrera (12); milioi dolarretan (15); milioi dolarretik (18); milioi dolarretik gora (8)

milioi eman (8); milioi erdi (57); milioi erdi bat (8); milioi erdi lagun (8); milioi eta erdi (51); milioi etorkin (8)

milioi euro (1671); milioi euro aurreztu (9); milioi euro aurreztuko (10); milioi euro balio (11); milioi euro banatu (8); milioi euro banatuko (13); milioi euro behar (14); milioi euro beharko (13); milioi euro bideratu (26); milioi euro bideratuko (33); milioi euro bildu (10); milioi euro eman (24); milioi euro emango (16); milioi euro erabili (8); milioi euro erabiliko (16); milioi euro eskaini (14); milioi euro fakturatu (25); milioi euro galdu (14); milioi euro garbi (19); milioi euro gastatu (20); milioi euro gastatuko (21); milioi euro inbertitu (25); milioi euro inbertituko (38); milioi euro inguru (74); milioi euro inguruko (24); milioi euro irabazi (102); milioi euro irabaziko (8); milioi euro irabaztea (11); milioi euro itzuli (16); milioi euro izango (8); milioi euro jarri (15); milioi euro jarriko (12); milioi euro jaso (22); milioi euro jasoko (15); milioi euro ordaindu (43); milioi euro ordainduko (30); milioi euro salerosi (12); milioi euro zor (11); milioi euroan (17); milioi euroko (810); milioi euroko aurrekontua (83); milioi euroko aurrekontuarekin (9); milioi euroko balioa (12); milioi euroko bermea (14); milioi euroko buxeta (9); milioi euroko defizita (12); milioi euroko diru (39); milioi euroko eskaintza (9); milioi euroko etete (15); milioi euroko fakturazioa (14); milioi euroko galerak (18); milioi euroko gastua (9); milioi euroko inbertsioa (66); milioi euroko inbertsioak (11); milioi euroko irabazi (14); milioi euroko irabaziak (27); milioi euroko isuna (21); milioi euroko kontratua (9); milioi euroko kostua (30); milioi euroko laguntza (11); milioi euroko laguntzak (8); milioi euroko negozio (12); milioi euroko salmentak (10); milioi euroko zorra (18); milioi eurokoa (150); milioi eurokoak (35); milioi eurora (55); milioi eurora iritsi (21); milioi euroraino (13); milioi eurorekin (10); milioi euroren (162); milioi euroren akzioak (11); milioi euroren inbertsioak (8); milioi euroren salerosketa (32); milioi euroren truke (47); milioi eurotan (64); milioi eurotan erosi (9); milioi eurotik (64); milioi eurotik gora (28); milioi eurotik gorako (16)

milioi galdu (9); milioi haur (43); milioi haur hiltzen (12); milioi haurrek (9); milioi hegazti (11); milioi hektarea (10); milioi herritar (20); milioi herritarrek (19); milioi herritarren (10); milioi horiek (13)

milioi inguru (66); milioi irabazi (31); milioi irabazi zituen (14); milioi izango (10); milioi izatera (8); milioi kilo (25); milioi kilometro (22); milioi kilometrora (10); milioi kilowatt (12); milioi lagun (98); milioi lagun bizi (13); milioi lagun hiltzen (10); milioi lagunek (50); milioi lagunek dute (14); milioi laguni (9); milioi lanpostu (12); milioi libera (26); milioi litro (23); milioi metro (43); milioi metro koadro (13); milioi metro kubiko (9); milioi metro kubo (14); milioi pertsona (145); milioi pertsona bizi (14); milioi pertsona daude (12); milioi pertsona hil (20); milioi pertsona hiltzen (11); milioi pertsona inguru (18); milioi pertsona inguruk (8); milioi pertsonak (47); milioi pertsonaren (9); milioi petrolio (19); milioi petrolio upel (14); milioi pezeta (56); milioi pezetako (24); milioi sinadura (12); milioi tona (48); milioi tonako (8)

milioi ume (14); milioi upel (90); milioi upel ekoizten (9); milioi upel gehiago (22); milioi upeletan (12); milioi urte (102); milioi urte inguru (13); milioi urteko (15); milioi ziren (9)

sei milioi euro (19); sei milioi euroko (15); urtean milioi bat (12); zortzi milioi euro (10)

milioiko aurrekontua (8)

milioiren akzioak (30); milioiren akzioak mugitu (8); milioiren akzioak salerosi (11); milioiren salerosketa (21); milioiren truke (8)

milioitik gora (42)


milioidun (orobat miloidun g.er.) 1 izond/iz oso aberatsa.

Zer izan zitekeen hoberik amerikar emakume milioidun, ezkongabe eta Walden doktorearen lanean guztiz murgildu bat baino?  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 94. orr.

Inbertsiogile milioidunaren ustetan, ez da baztertu behar halako zerbait gertatzeko aukera.  Berria - Ekonomia   2006-01-10

Milioiduna zelako zurrumurrua zabaldu zen hirian.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 230. orr.

Munduan batzuk milioidun izateko jaioak ziren, eta beste batzuk, berriz, istripuz hiltzeko.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 216. orr.

Askok oso ondo dakite ez dutela ezertxo ere jasoko milioidunarengandik eta ez dutela inolako eskubiderik ezer jasotzeko, baina, hori jakinik ere, milioidunarengana jotzen dute, irribarre egiten diote, kapelua eranzten dute haren aurrean eta, halako bazkarira joango dela jakinez gero, gogotik eskatzen dute bazkari horretara gonbida ditzatela.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 234. orr.

Scheuerrek 1996ean CIAren barrenean 12 agentek osatutako unitate berezia sortu eta zuzendu zuen, artean ezezaguna zen milioidun saudiarra aurkitu eta hiltzeko.  Berria - Mundua   2004-11-18

2 izond milioi askokoa.

Hilabete geroago, nola diren gauzak, dirutza ikaragarri handia suertatu zitzaidan asteroko zozketa milioidun horietako batean.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 65. orr.

Etete klausula milioidun horiek jokalaria, bere klubaren iritziaren kontra, ez joatea izan dute helburu.  Berria - Kirola   2004-01-25


milioigarren (orobat miliungarren g.er.) ord (zenbatzaile zehaztu baten eskuinean)

Izpiok oso energia handikoak dira (uhin luzera milimetroaren mila milioigarrena da, eta frekuentzia 100.000.000.000.000.000.000 hertzekoa!), eta indar nuklearraren eta elektromagnetikoaren arteko interakzioaren bidez sortzen dira.  Berria - Gaiak   2004-11-25

Azken urteotan VW Polo modeloa baizik ez du egin: 1984an egin zuen lehena, eta atzo lau milioigarrena irten zen produkzio katetik.  Berria - Ekonomia   2004-09-22


milioika (orobat muliunka g.er. eta miloika g.er.) 1 adlag hainbat milioitako kopuruetan; oso kopuru handietan.

Eliza eta oposizio demokratikoak deiturik, milioika joan ziren armadaren tankeen blokatzera.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 191. orr.

Txinan, GIB birusa dutenak milaka barik milioika direla diote erakunde horiek.  Berria - Gaiak   2004-05-11

Milioika dira gaizki elikatzen direnak.  Berria - Gaiak   2004-03-24

Ez dira aspertuko zure belarriak aingeruen soinu eta kanta gozoak aditzez, eta milioika joango zaizkizu urteak, denbora apur bat baizik ez balira bezala.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 60. orr.

Konbinazioak, beraz, milioika izaten ahal ziren.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 269. orr.

Errege hilkor batek, urrezko txanponak milioika baleuzka eta horiek zilarrezkoak balira bezala goraipatuko balitzaizkio, ez al luke hori iraintzat hartuko?  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 148. orr.

Aita saindua Filipinetara etorri zelarik, jendeak milioika bildu zituen Manilako Rizal parkean.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 168. orr.

Izarrak, planetak, kometak, milioika mugitzen dira espazioan, hasierarik eta bukaerarik gabe, batere planik edo zertarakorik gabe.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 179. orr.

Fusil-ahoak milioika ageri direla hodeietarainoko horma menderakaitz haietako kanoi-zuloetan.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 132. orr.

2 (izen mugagabe batekin)

Ez da, ordea, mundu bakar bat, milioika mundu dira, eta gainera munduok ez dira izarrak edo planetak, asteroideak edo kometak, baizik eta lekuak.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 25. orr.

Organo sortzaile munstrozko bat, arrain besterik ez bezalako batek itsasoan arrautzak egingo lituzkeen bezala, espazioan zehar milioika mundu ereiten dituena.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 15. orr.

Beste enpresa asko desegin ziren, milioika lagunek bere aurrezki guztiak galdu zituzten.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 65. orr.

Goseak hiltzen bizi diren milioika haurrek ongi merezia dutela heriotza.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 62. orr.

Milioi eta milioika hinduk arratoiak Ganesh jainkoaren "mezulari sakratuak" direla uste dute.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 23. orr.

Izuak hartuta, milioika errefuxiatuk ihes egin zuen, etxeak eta jabegoak utzita.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 188. orr.

Geroz eta ozenago entzuten dut hurbiltzen ari den eta hilko gaituen trumoia, milioika pertsonaren oinaze bera sufritzen dut.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 345. orr.

Ni lasai eta seguru nabilen milioika etsairen erdian, ez naiten ezagutzen eta iseka egiten zienat.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 118. orr.

XV. eta XVII. mende bitartean San Lucar de Barramedara sartu ziren milaka kilo urre eta milioika kilo zilarren egungo balioa ez litzateke ez txantxetakoa.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 297. orr.

· Matematikan, denbora ez da "zenbatzen", milioika mila urte igaro zein ez.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 480. orr.

Modua dago orain zeinahi ere gene bakartzeko, hura bakterio batean milioika aleka ugaltzeko.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 123. orr.

3 (izen mugatu batekin)

Zeren gizonek Auschwitz eraiki baitzuten, eta Auschwitzek milioika gizakiak irentsi baitzituen, eta nire lagun asko, eta biziki maite nuen emakume bat.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 203. orr.

Hala lortu dute bizidunek, milioika espezie berriak eratuz, apurka-apurka gure planeta osoa hartzea, bazter guztietara hedatzea, zoko posible guztietara.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 144. orr.

Pinu horiek, hondar hori, enbor zahar hori, milioika giza begiek begiratu dituzte, kaitik poliki-poliki bagoiak hurbildu eta gero...  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 57. orr.

Eraikin handiek isilik eta hutsik ematen zuten gau osoa; euren milioika leihoek, berriz, ilun.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 415. orr.

4 milioika eta milioika

Baina mundutxo hura huskeria bat besterik ez zen, izpi bat hutsune infinitu ilunean, argitxo motel bat milioika eta milioika argitxo motelen artean.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 14. orr.

Baditugu orduak; gure bakoitzak milioika eta milioika mende hartzen ditu bere baitan eta hala ere beti sobera ditugu; baditugu minutuak, jauzika dabiltzanak airean, eta baditugu segundoak, tximistargien modura eztanda egin eta gero presaka galdu egiten direnak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 7. orr.

Garai jakin bateko mentalitate burgesaren produktu da marxismoa, milioika eta milioika jenderengan eragin handia izan duena.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 48. orr.

Sobiet Iraultzak utopia berri bat sortu zuen munduan, gizarte justu eta klaserik gabeko baten utopia alegia, baina ondorioz milioika eta milioika lagun bizi izan dira urteetan zehar beste milioika laguni bizkarra emanez.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 136. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

duela milioika urte (11); milioika ale (3); milioika ale saldu (3); milioika dira (5); milioika dolar (16); milioika dolarreko (3); milioika eta milioika (9); milioika euro (6); milioika euroko (10); milioika gizaki (6); milioika hegazti (6); milioika hegazti hil (3); milioika herritarrek (4); milioika lagun (24); milioika lagun bizi (3); milioika lagun hiltzen (4); milioika lagunek (6); milioika lagunen (5); milioika oilasko (3); milioika oilasko hil (3); milioika pertsona (19); milioika pertsona hil (5); milioika pertsona hiltzea (4); milioika pertsonak (4); milioika pertsonaren (8); milioika pertsonen (3); milioika tona (4); milioika urte (14); milioika urteko (3); milioika urtetako (3); milioika urtetan (3)


milioikada iz adkor milioia.

Zenbait urte aurrerago, Andres unibertsitatean zegoenean, bere aitari, zeina hasia baitzen alkoholarekin arazo larriak izaten, egun batean milioikada bat pezeta suertatu zitzaion loterian.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 35. orr.


milioikoiztu, milioikoitz/milioikoiztu, milioikoizten da ad milioi bat aldiz handiago bihurtu.

Ezin duk gehiago; ihes egiten duk, arreta galdu duk, heure buruari esaten diok Bizantzio dela hori, heure dirua hirukoizten ari dela; laukoiztu, hamarkoiztu, ehunkoiztu, milioikoiztu, miliarkoiztu egingo dela.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 406. orr.


milioina adlag bakoitzari milioi bat; bakoitzak milioi bat.

Hiru leinuk 10 milioina dolar eman dituzte museoa eraikitzeko.  Berria - Gaiak   2004-10-03


milioiren iz kopuru bat banatzen den milioi bat zati berdinetako bakoitza.

Zehazki lurreko meridianoaren laurdenaren hamar milioirena neurtzen duela.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 226. orr.

Nanoteknologian aritzen direnek nanometro gutxi batzuk, milimetro milioiren batzuk, neurtzen dituzten objektuen propietateak ulertu eta diseinatzen dituzte.  Berria - Gaiak   2004-03-11

Hezurretako kristalak 200 angstrom inguru baitira luzeran (zentimetro baten bi milioiren).  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 23. orr.

Guk dakigula, unibertsoaren zatirik handienean ez dago bizitzarik, eta, lurrean ere, harkaitz, itsaso eta atmosferaren masaren milioiren bat baino gutxiago da, guztira, gauza bizien masa, landare eta mikroorganismoak barne.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 7. orr.


milionario izond/iz milioiduna.

Tietz eta Warburg-tarrekin ahaide zen milionario judu baten alaba, Mathilda Oppenheimer, berarekin maitemindu zen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 93. orr.

Eta hauek dituzu milionario famatuaren bilobak!  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 300. orr.

· Batetik, herrialdearen berreraiketa, zeina nahiz eta laguntza milionarioak jaso oso motel doan; bestetik, opio mitxoletaren hazkuntza eta merkataritzaren aurkako borroka.  Berria - Mundua   2004-04-02


milisegundo iz segundo baten milarena.

Garunetik muskuluraino -metro bat edo gehiagoko distantzia izan daiteke- seinalea milisegundo batzuetan helaraztea da diseinuaren lehenengo arazoa.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 58. orr.

Milisegundo batzuen muga onargarriaren barruan gertatzen bada erantzun hori.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 58. orr.

155 milisegundoko atzerapenarekin.  Berria - Harian   2005-02-11


militant ik militante.

militante 1 iz militatzen duena.

Mounierekin ibili zela istant batez eta iduritu zitzaiola ez zela pentsalari bat, militante bat baizik.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 122. orr.

Euskal gizartean, ostera, ez da langilerik: militanteak badira, borondatezko lana egiten dutenak ere bai, eta ordainduak diren kudeatzaileak.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 306. orr.

Claret hura, CNTko militante baten semea zen.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 68. orr.

Bazebilen militanteen artean eskuliburu gisako bat, komisariatik pasatu behar genuenerako prestatu nahi gintuena.  Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana», 2003 - 70. orr.

Komenentziazko militante asko omen zebilen, haizea nora karneta hara egiten zuena, eta haizea aldatzen bazen organizazioak pagatuko zuela.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 13. orr.

Militarismo musulman iranikoari biktima hindu eta kristau ortodoxoek eurak militante bihurtuz erantzun zioten.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 247. orr.

Euskararen militanteak ziren biak, gainera.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 72. orr.

Animalien zapalkuntzaren kontrako muturreko militantea da.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 122. orr.

Idazle izateak kulturaren militante izateko aukera gehiago eskaini dit.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 208. orr.

Gure lantokian militanteegiek pot egiten dute lehenago edo geroago.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 34. orr.

2 (izenondoekin)

Egoera berean dago Georges Ibrahim Abdala ere, FARL Libanoko Indar Armatu Iraultzaileetako militante komunista.  Berria - Mundua   2004-12-04

Hortik, beharbada, militante soila ez zarela atera dezake.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 204. orr.

Kontua da gure belaunaldikook errespetua izan geniola, faxismoaren aurka militante ezkertiar zintzoa izan zelako.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 231. orr.

Jarduera militarrak militante despolitizatuak sortzen omen zituen.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 231. orr.

Nola ukatuko duzu pistola zurea dela, Frantziako estatuan errefuxiatuta zauden militante ilegala bazara, eta olio-mantxa aurkitu badizute?  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 9. orr.

Nire delitu bakarra militante independentista izatea da.  Berria - Euskal Herria   2006-03-14

Ponentziak buruz ikasten dituen militantea, militante txarra da.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 151. orr.

Sare trinkoa osatu dute, militante aktibo kualifikatuen lana eta sektore zabalen mobilizazioa lotzen dituen kate-maila dira.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 134. orr.

Arlo guztietan, konpromiso handiko militante kualifikatu ugari ditugu Euskal Herrian.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 134. orr.

Militante libertario zintzoek.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 13. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Behin, militante lan hori Galarretan antolatu zen Aberri Egunean, Txokoren gain geratu zen.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 24. orr.

Segur ere, urte erdiko ixiltasun horrek erran nahi duela militante belaunaldi berri bat borrokari lotu dela.  Herria   2004-07-01

Zamaria eta beste batzuk buru zirela, militante-talde batek behar bezalako zatiketa bat eragin zion alderdiari.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 39. orr.

Presondegi bakoitzean «euskal militante multzotxo bat» baizik ez dagoela argitu du.  Berria - Euskal Herria   2004-12-31

Ez naiz hasiko jasotzen Txikiaren militante-bizitzako pasadizo zirraragarrienak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 113. orr.

4 (izenondo gisa)

Hala da F. W. Foerster (1869-1966) pedagogo eta pazifista militantearen kasuan.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 32. orr.

Hori, neurri handi batean, gure militantzia sutsuari zor diogu, gure hizkuntzako militantziari, herri militante batean bizi garelako.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 30. orr.

Hegoaldetik jinarazi irakasleekin funtzionatzen zuten eskola militanteak sortu ziren.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 27. orr.

Imajinaturikoa bezalako eliza militante bakar bat ezartzeak ez luke gizakia jatorrizko bekatutik garbituko.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 140. orr.

Urtean mila ordu inguru ematen ditut lan militantean, ordaindutakoak baino ordu gehiago.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 102. orr.

Feminismo militanteari esker.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 57. orr.

Gizarte-mugimenduetan, auzunetan, okupatutako lantokietan aktibismo militante harrigarria sumatzen da.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 42. orr.

Prentsa abertzalearen estigma militantea.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 35. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bizitzaren militante (4); colonna militante (4); eajko militante (4); eeko militante (4); eliza militante (3); eskubideen aldeko militante (3); etako militante (12); euskal militante (5); ezker abertzaleko militante (14); ezkerreko militante (3); kimikari militante (5); kulturaren militante (6); militante abertzalea (4); militante abertzaleak (3); militante aktibo (3); militante andana (3); militante antifaxista (3); militante ezaguna (3); militante gazte (3); militante gazteen (3); militante historikoa (10); militante historikoaren (3); militante independentista (7); militante izan (10); militante izatea (3); militante komunista (5); militante nazionalista (8); militante ohia (3); militante politiko (3); militante sozialista (3); pse eeko militante (4); psko militante (5)

segi mugimenduko militantea (3)

etako militanteak (3); euskal militanteak (4); ezkerreko militanteak (4); militanteak dira (3); militanteak izan (4)

ezkerreko militanteei (3)

abko militanteek (3)

euskal militanteen (4); militanteen aurka (4); militanteen omenez (3); oinarrizko militanteen (4)


militanteki adlag era militantean.

Antzeratsu agertu zen mundu islamikoan wahabismoaren, idrisismoaren, sanusismoaren eta mahdismoaren mugimendu militanteki arkaistetan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 117. orr.


militantismo iz militantearen jarrera.

Literaturak ez duela moralismo edo militantismoaren beharra erakusten digu.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 9. orr.

Eta milaka jende hasi zen orduan euskara ikasten, militantismoz betea.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 151. orr.

Uste dut nazionalismo militanteen aroa amaitua dela, mundua terrorismoaren aurka baitago, eta militantismo nazionalista aldez aurretik kondenatua.  Berria - Mundua   2004-02-01

Bolada labur batean ezkerreko militantzian buru-belarri ihardun zuten.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 123. orr.


militantzia 1 iz militantea izatea.

Kontratu hartan bat egiten baitzuten hileroko soldatak eta militantziak, eguneroko lan arautuak eta euskararen eta aberriaren aldeko borrokak.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 26. orr.

Sakrifizioan oinarritu zuen Gorostidik bere berrogei urteko militantzia.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 142. orr.

Militantziak kartzela eta erbestea ekarri zizkion, besteak beste.  Berria - Kultura   2004-07-29

Beste era batean planteatu behar izan genuen Iñaki Arinek eta biok gure militantzia.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 34. orr.

Hori, neurri handi batean, gure militantzia sutsuari zor diogu, gure hizkuntzako militantziari, herri militante batean bizi garelako.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 30. orr.

Bakearen aldeko militantzia.  Berria - Euskal Herria   2006-04-09

Militantzia politiko jakin bat izateagatik atxilotu dutela salatu zuen Barrenak.  Berria - Euskal Herria   2006-04-26

Komunista izandakoa, militantziak ez dik beragan hitz-jarioa beste lorratzik utzi.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 100. orr.

Egun batetik bestera den-dena arbuiatzen hasi nintzen: bai nire militantzia, bai oroimenean itsatsita neuzkan kanta sentimentalak, bai, batez ere, etengabe erabiltzen genituen hitzak: "herria", "nazionala", "soziala", "proletargoa", "iraultza" eta beste hamaika halako.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 446. orr.

Militantzia utziko dut.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 104. orr.

2 militanteen multzoa.

Batzuen ustez, lezio politiko eta etikoa eman dio militantziari.  Berria - Mundua   2004-04-04

Artekale eta Mongrovejoko erorikoak gertatuz geroztik, erabat sakabanatuta omen zegoen militantzia.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 36. orr.

Hainbat antolakunde politikotako zuzendaritzatan galga jartzen diotela militantziari dinamika hauetan sar ez dadin.  Berria - Harian   2006-03-05

Militantziaren bizkarrez hartutako zenbait erabakiren kontua...  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 37. orr.

Laborarien, udal erakunde publikoen eta militantziaren laguntzarekin.  Berria - Ekonomia   2004-09-03

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Mikelek, gizenenak, militantzia-garaietako inprenta berean jarraitzen du lanean.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 68. orr.

Liburu hau Ekai Txapartegiri eskaini nahi diogu, liburu honetan ez ezik UEUko Filosofia sailean egin duen militantzia lanagatik.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 21. orr.

Ipar Euskal Herrian eta Nafarroan militantzia puntu hori mantentzen da, baina EAEn pixka bat burgestu egin gara.  Berria - Kultura   2004-04-20

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

militantzia bikoitzik (4); militantzia politiko (4); militantzia politikoaren (3)

aldeko militantzian (3)


militar 1 iz gerrarako pertsona; bereziki, armadako kide ogibidez dena.

1992ko otsailaren 4an estatu kolpea eman zuten Hugo Chavez eta beste militar askok.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 22. orr.

Ni kazetaria naiz, ez militarra.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 155. orr.

Poliziek eta militarrek gogor jokatzen zuten gerrako errautsei haize ematen zietenen aurka.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 80. orr.

Ea beste aldeko militarren bururen batekin etortzerik ote zuen.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 121. orr.

63 militar zeramatzan C-5 karga hegazkin batek.  Berria - Mundua   2004-01-09

Baina piano-gelan ez zen Nora beste inor konturatu militar prusiar baten itxura bete-betea zuen gizonaren presentziaz.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 177. orr.

Aduanan, militar gazteak.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 13. orr.

Ivan Ogareff militar eskolatua zen, baina buruzagi tatariarrak bezain ikaragarria.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 199. orr.

Karrera bikaineko militar zintzoa eta prestua.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 69. orr.

Militar guztiak kartazale amorratuak eta etxekalteak zirela uste baitzuen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 177. orr.

Ez ziren ohiko militar astapotroak.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 54. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Militar-jantziak ez zion batere ongi ematen bere sorbalda lodi borobilen gainean.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 89. orr.

Gizon lerden bat agertu zen militar jantzian eta nik betetako eskaera-orria eskuan zuela.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 119. orr.

Kirol zapatilak eta militar bota luzeak. Guretzat, militar bizitza zen aukerarik ederrena.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 106. orr.

Alegiazko agenteak eskua kapelura altxatu zuen, militar agurra eginez.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 262. orr.

Militar-leinukoa zen, eta bere zaharragoen destino epikoaren nostalgia sentitu zuen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 247. orr.

Bereizketa egin dugu militar edo polizi helburua duten goarnizioen eta gizarte- edo kultur helburua duten kolonien artean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 41. orr.

Italiako militar-eskola batera bidali zituzten.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 70. orr.

Halako gerlari-aire edo militar-itxura bat.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 243. orr.

Haien buru egiten zuen ofizialak militar erara agurtu zuen.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 111. orr.

Militar kopurua ere urtero aldatzen da.  Berria - Harian   2005-04-21

· 3 izond armadari dagokiona; armadan edo talde armatuetan oinarritzen dena; gerra jarduerari dagokiona. (pertsonak)

23 urteko neska militar bat ezagutu nuen Txinan.  Berria - Gaiak   2004-05-28

Une hartan, fraide militar bat, deabruak hartuta bezala, hizketan hasi zitzaion gudarosteari.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 164. orr.

Aita Romeroren su ebanjelikoak ezetzik esaten asmatu ez eta Leonardo Canal jeneral eskuinzalearen armadan sartu zen, kapilau militar.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 191. orr.

Batzuk eta besteak ofizial militarrak eta zibilak ziren aldi berean.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 287. orr.

Gobernadore militar berria zuten mintzagai haiek ere.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 319. orr.

Hori sendagile militar egon zuan Kuban, eta ikaragarri edateko ohitura hartu zian.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 257. orr.

Egunero bere lanera trenez joaten zen mediku militar bat garbitzea zuan agindua.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 58. orr.

K. a. I. mendeko ingeniari militar erromatarra zen Marco Vitruvio.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 70. orr.

4 (gauzak)

Oinetako militar zahar batzuk erabiltzen ditu.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 24. orr.

Jantzi militarraren sakelatik laban mehe bezain zorrotza zanpez atera eta [...].  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 19. orr.

Amerikar zaku militarra.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 241. orr.

Domina banderaduna liburuxka militarraren gainean egoten zen beti.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 55. orr.

Soinean librea militarra eta eskuan fardel txiki bat zeraman mutiko bat.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 26. orr.

Ivan Ogareffek agur militarra egin [...] eta alde egin zuen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 432. orr.

Martxa militar baten antzeko zerbait jotzen hasi zen txistuka.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 144. orr.

Gastu militar ero horrek ezin du betiko iraun.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 214. orr.

Diktadura militar baten mende gaude.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 116. orr.

1952an errusiar ez ziren herri kristau ortodoxo haietako gehienak Errusiaren kontrol militar eta politikoaren mende zeuden benetan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 183. orr.

Britainiarren botere militar eta politikoa Indian.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 190. orr.

Goarnizio militar iraunkorrak jartzeak atzetik kolonia zibilak ekartzen ditu ia beti.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 41. orr.

Orduko mertzenarioak «enpresa militar pribatuetako» langileak bilakatu dira.  Berria - Mundua   2006-03-08

Bi erlijio militar horiek, egon behar zuten bezala lotuta egonik erromatar armada inperialaren zoriari, sekula ez ziren oneratu kristau-aroko hirugarren mendearen erdian armadaren aldi bateko kolapsoak eman zien kolpetik.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 45. orr.

Estatu Batuen gidaritza militar eta politikoak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 194. orr.

Ggurutzadei laguntza ekonomiko-militarra eskain ziezaieten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 228. orr.

Burgosen Auzitegi Militarrak onartzen bazizkion.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 21. orr.

5 militar buru ik militarburu.
6 militar jende militarrak.

Militar jende hura nazka eginda zegoen osotara, leporaino benetan.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 208. orr.

Lotsa gaiztokoa militar-jende hura.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 136. orr.

Nolabaiteko miresmena ere sumatzen da militar jendearekin.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 41. orr.

Egia da haren preso sartzea baliagarri gertatu dela Espainiako militar jende anitzen ahoaren hesteko.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 162. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

agintari militar (13); armadako zortzi militar (4); auzitegi militar (15); base militar (44); base militar bat (4); base militar batean (11); batzorde militar (5); beste hiru militar (4); beste militar (10); bi militar hil (6); buru militar (4); buruzagi militar (18); desfile militar (4); diktadura militar (7); ekitaldi militar (12); eledun militar (4); enpresa militar (6); epaiketa militar (4); epaitegi militar (4); erakunde militar (4); eraso militar (11); eraso militar bat (4); eremu militar (4); estrategia militar (4); garaipen militar (4); gobernadore militar (6); gobernadore militar berria (4); hegazkin militar (6); helburu militar (8); ibilgailu militar (9); indar militar (9); kamioi militar (8); konboi militar (15); konboi militar bat (6); kontrol militar (4); kuartel militar (4); limes militar (4)

militar bat (77); militar bat hil (5); militar bat igarotzen (4); militar baten aurkako (4); militar bati eraso (5); militar errusiar (5); militar estatubatuar (7); militar estatubatuarrak (6); militar estatubatuarrek (9); militar eta politikoak (4); militar eta polizia (4); militar gehiago (7); militar gisa (10); militar gune (5); militar handi (5); militar handiena (4); militar hil (23); militar hil dira (4); militar hil ziren (11); militar indarra (8); militar israeldarrek (4); militar itxura (4); militar kopurua (5); militar matxinoek (4); militar multxo (4); militar ohi (11); militar ohia (10); militar ohiak (6); militar talde (4)

operazio militar (13); otan militar (4); politiko militar (9); polizia militar (6); talde militar (7)

adar militarra (4); agur militarra (8); agur militarra egin (6); ahalmen militarra (6); base militarra (14); botere militarra (6); buru militarra (4); desfile militarra (5); diktadura militarra (5); diziplina militarra (4); ekintza militarra (4); ekitaldi militarra (6); epaiketa militarra (9); erakustaldi militarra (4); erantzun militarra (4); eraso militarra (8); erasoaldi militarra (5); gastu militarra (8); gobernadore militarra (4); indar militarra (7); izaera militarra (5); kanpaina militarra (4); kolpe militarra (6); militarra eta zibila (5); militarra izan (12); musika militarra (5); okupazio militarra (5); operazio militarra (10); politiko eta militarra (8); politiko militarra (8); politikoa eta militarra (4); presentzia militarra (9); zerbitzu militarra (7); zibila eta militarra (4)

aebetako militarrak (6); agintari militarrak (4); aginte militarrak (5); ariketa militarrak (13); artxibo militarrak (4); base militarrak (21); batzorde militarrak (4); diktadura militarrak (4); ekintza militarrak (15); ekitaldi militarrak (5); eraso militarrak (8); gastu militarrak (6); gobernu militarrak (5); hegazkin militarrak (4); helburu militarrak (4); indar militarrak (6); junta militarrak (8); koalizio militarrak (11); maniobra militarrak (21); ontzi militarrak (4); ontziola militarrak (14); operazio militarrak (14); politiko eta militarrak (6); politiko militarrak (10); polizia militarrak (8); zibil eta militarrak (8); zibilak eta militarrak (4)

aginte militarraren (4); base militarraren (13); diktadura militarraren (4); gastu militarraren (4); gobernadore militarraren (7); gobernu militarraren (5); koalizio militarraren (12); okupazio militarraren (4); operazio militarraren (4); politiko militarraren (4); polizia militarraren (4)

akademia militarrean (5); arlo militarrean (8); base militarrean (28); guantanamoko base militarrean (5)

aebetako militarrek (11); agintari militarrek (15); hegazkin militarrek (4); iturri militarrek (9); militarrek atzo (4); politiko eta militarrek (5)

informazio militarreko (5); inteligentzia militarreko (7); koalizio militarreko (19); ospitale militarreko (7); polizia militarreko (7)

aebetako militarren (4); agintari militarren (7); base militarren (5); buruzagi militarren (4); estatu batuetako militarren (4); hegazkin militarren (4); indar militarren (7); iturri militarren (5); iturri militarren arabera (5); militarren arabera (9); militarren artean (6); militarren arteko (7); militarren aurka (7); militarren aurkako (8); militarren aurrean (5); militarren bidez (5); militarren gorpuak (4); militarren inguruan (4); militarren kontra (6); ontziola militarren (5); zibil eta militarren (4)

base militarrera (4)

akademia militarretan (4); operazio militarretan (6)

helburu militarretarako (4)

bide militarretik (4)

ekintza militarrik (4)

militartzat jo (4)


militarburu (orobat militar-buru) iz militarren burua, buruzagi militarra.

Armadak 115 mertzenario atzerritar eta Venezuelako hiru militarburu atxilotu eta oposizioari kolpea lantzea egotzi dio.  Berria - Mundua   2004-05-15

Zazpi soldadu, hiru polizia eta zibil bat hil dira Karachiko militarburuaren kontrako eraso batean.  Berria - Mundua   2004-06-11

Anarkisten CNTko militar buru Cipriano Merak Juntarekin bat egin zuen.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 203. orr.

Iraketik itzuli den militarburu Carmelo Burgiok Il Corriere della Sera-ri antzeko adierazpenak egin dizkio: [...].  Berria - Mundua   2004-05-14

Militarburu ohi horrek lan egin zuen Irakeko behin-behineko gobernuaren aurretik jardun zuen agintarentzat.  Berria - Mundua   2004-07-24

Kanpotik barnera doa Villepin, barnetik diruzain gisa Sarkozy, gure MAM gelditzen dela militarburu.  Herria   2004-04-08


militarismo 1 iz erakunde militarren nagusigoa gizartearen bizitzan; armadan oinarritzen den politika sistema; sistema horren aldeko doktrina.

Militarismoa ez da teknologiaren arazoa, psikologiarena baizik: borrokatzeko borondatea.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 371. orr.

Hedapen militarra militarismoaren emaitza izaten da normalean, eta hau gainbeheraren sintoma.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 428. orr.

Sasoi berean, Baionako Zabal hilabetekarian irakur zitekeen artikulu zorrotz bat, salatzen baitzituen militarismoak abertzaletasunari egin ziezazkiokeen kalteak.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 155. orr.

Militarismoaren eta NATOren alde.  Berria - Euskal Herria   2004-06-12

Alemania nazional-sozialistaren militarismo amorratua.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 361. orr.

Mendebalde modernoaren historian sintoma etsigarri bat, lehenengo Prusian eta gero Alemanian oro har, militarismoa sortzea izan zen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 360. orr.

Abrahanen parabolaz aritzea, eta hau militarismoari aplikatzea, salbuespen egoeraz aritzea da azken batean.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 52. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Hitlerrek arrakasta izan zuen beste militarismo-kolpe batera alemanak suspertzen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 372. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

gerra eta militarismoa (3)

militarismoaren kontrako (3)


militarista izond/iz militarismoarena, militarismoari dagokiona; militarismoaren aldekoa.

"Fedearen birilitatea"ri eskaini dakioke kapitulu oso bat, horrela adieraziz borroka hauek zenbateraino ziren kultura militarista maskulinoaren konplexu.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 84. orr.

Hobe da diferentzia errespetatzea, balioestea eta bultzatzea, eta ez uniformetasun militarista zurrun eta ankerra ezartzea.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 82. orr.

Haien aburuz, Konstituzioak gabezia handiak ditu gizarte arloan, eta «eredu militarista eta gerraren aldekoa» ezartzen du.  Berria - Euskal Herria   2004-11-21

Hildakoak eta sufrimenduak gogoratzeko aitzakiaz, propaganda militarista, gerrazale eta erregezale zikina egiten da!  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 323. orr.

Talde marjinal eta militarista bat bezala hartuko gintuzten aurrerantzean.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 397. orr.

Militarista "zibilizatuen" adeitasun gogaikarriaren aurka.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 351. orr.


militarizatu, militariza, militarizatzen 1 da/du ad diziplina militarraren pean ezarri.

Mexikorekiko muga gehiago militarizatzeko bozkatu zuen Batzordeak.  Berria - Mundua   2006-03-29

Han ere formazioan joaten ginen ikasgelatik patiora, dena zegoen oso militarizatuta, baita nesken kolegioak ere, diktaduragatik agian, edo diziplina handiagoa zegoelako irakaskuntzan Europa guztian, edo bi gauzak batera, ez dakit.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 22. orr.

Ziprek bananduta eta militarizatuta egoten jarraituko du.  Berria - Mundua   2004-04-27

2 (era burutua izenondo gisa)

Barakaldo Euskal Herriko herri militarizatuenen artean dago.  Berria - Euskal Herria   2004-08-27

Erregimen militarizatura itzuli nahi dute Herrerako lehen modulua.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 155. orr.


militarizazio 1 iz militarizatzea.

Eraso baten errefusapen arrakastatsuaren emaitza garailearen militarizazioa izan daiteke, emaitza negargarriekin azken batean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 456. orr.

Zein da biharko nahi dugun Europa? pribatizazioena ala zerbitzu publikoen aldekoa? militarizazioarena ala bakearena?  Berria - Euskal Herria   2004-05-28

2 (hitz elkartuetan)

Antimilitaristok oso argi eduki behar dugu botereak esparru nuklearra gogotik baliatzen duela militarizazio prozesua kudeatzerakoan.  Berria - Euskal Herria   2004-01-15

Gure haserrea mobilizatzeko behar bilakatu da, Alonso alkateak gizarte militarizazioaren alde sustatutako jauzi kualitatibo honekin  Berria - Euskal Herria   2004-08-01


militarkeria iz militarismoa.

Nork zekikeen guk baino hobeki, militarkeria arrotzen jopu bizi beharra zertsu den?  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 37. orr.

· Militarkeria haiek batere gogoko ez banituen ere.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 40. orr.


militarki 1 adlag ikuspuntu militarretik.

Okerrena, ez militarki beharbada, baina bai psikologikoki segurantzia osoaz, Jurramendiren erorketa izan zen.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 285. orr.

Mende-erdi hartan Txina militarki Japoniaren mende egon zen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 210. orr.

Heriotza zoritxarrekoa iritsiko zaiola, heriotza zoritxarrekoa militarki hitz eginez.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 333. orr.

Militarki garaile baina espiritualki atsekabetua dagoen barbaroa.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 156. orr.

2 era militarrean.

1894az geroztik, Korean esku hartu eta Txina militarki garaitu zuelarik, Japoniak bere asmo espansionistak berretsi zituen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 44. orr.

Bidesaritik eta merkataritza zergetatik ateratzen den dirua ez da herria militarki armaz defendatzeko nahikoa.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 169. orr.

Baina orduan gertatuko da zorigaitz haundi bat, Espainiak beretzen baitu militarki Nafarroa 1512an.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 152. orr.

Kongon militarki ekiteko prest direla ohartarazi dute Burundik eta Ruandak.  Berria - Mundua   2004-08-18

Errazionamendua, grebak eta kaleak militarki okupatuak.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 8. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

militarki ekitea (4); militarki ekiteko (3)


militarkide iz armadakidea.

Zeituneko auzunean tankez lagundutako ehunka soldadu israeldarrek hainbat etxe arakatu zituzten palestinarrek herenegun hildako euren sei militarkideen bilatze zorrotzetan.  Berria - Mundua   2004-05-13


militarkote izond adkor militarra.

Baretu denean, biboteari gora eta behera eragiten hasi da, gerra zaharretako musika-banda militarkote bat zuzentzen ari balitz bezala.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 160. orr.


militarkume iz militar semea.

Militarkume bat, azken batez, bere planta anarkoak eta guzti!  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 78. orr.


militartu, militar(tu), militartzen 1 da/du ad militar bihurtu.

Kantuan hasi ginen guztiok eta abestiaren erritmoak gure ibilera berdindu zuen eta militartu.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 49. orr.

2 militarizatu.

Orain, aldiz, ia erabat militartu da borroka.  Berria - Mundua   2004-08-08

3 (era burutua izenondo gisa)

Hainbat fotokopia egin ziren, eta poriomanoen bilerak isilpean egin ziren, talde txikietan eta leku desberdinetan, gazte militartuak ezer suma ez zezaten.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 26. orr.


militartxo iz adkor militarra.

Oker dago militartxo hau.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 129. orr.


militartze iz militarizatzea.

Intifada militartzearen kontra agertu da; ez, ordea, palestinarrek erresistentziarako duten eskubidearen nazioarteko legeek onartua kontra.  Berria - Harian   2005-01-11

Itzaliz doaz, pixkanaka, demokraziaren murriztearen eta militartzearen aurka protestatzen zuten ahotsak  Berria - Harian   2005-07-09


militarzale izond militarren zalea dena.

Aitak etxetik bidali zuenean, Itsas Armadako akademian sartu zen, osaba aberats eta militarzale baten laguntzarekin.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 134. orr.

Ohore kontuetan, beste edozein gizarte hierarkizatu eta militarzaletan bezala, Errusiakoan ere ezin zitekeen ohorearekin jolasean ibili.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 242. orr.


militatu, milita(tu), militatzen du ad erakunde edo alderdi politiko batean kide izan.

Nahiago dut funtzionatzen duen pentsamendu bakarraren aldeko izan, pentsamendu utopikoaren inoperantzian militatu baino.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 98. orr.

Anjelek ETAkoa zen arreba bat zeukan, Mexikon exiliatua, eta anaia bat, diktadura garaian ETAn militatu zuena.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 51. orr.

Lehenago Jarrai gazte erakundean (1983-88) eta HASIn (1988-91) militatu zuen,  Berria - Euskal Herria   2006-03-09


militzakeria iz ipar milikeria (?).

Ez ginuen hemen beste finala batzuen militzakeria hetarik, pilota perekatu nahi baitute zenbaitek jotzeko orde.  Herria   2001-04-26

Segurki ere militzakerian ariko girela beti, "nik hau nahiko" edo "nik berriz hura"!  Herria   2005-05-05


miliun ik milioi.

miliunerdi ik milioi 10.

miliungarren ik milioigarren.

miliunka ik milioika.

milizi ik milizia 3.

milizia 1 iz armada baten ordezko edo osagarri gisa ari den taldea, soldadu ez direnek osatua.

Gero, berriz, nazionalistak fusilatzen ari zirela jakin genuen, eta goitik etorri zitzaigun ordena, milizia antolatu behar genuela Errepublikaren alde.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 99. orr.

Ekialdeko Timorren dago, miliziak trebatzen!  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 280. orr.

Baina inork ez ditu miliziak desegin, eta hilketak ez dira bukatzen.  Berria - Harian   2006-03-16

Estatu Batuetako Armadako eledunen arabera, miliziako kideek patruilan zebiltzan AEBetako soldaduei eraso egin ondoren hasi ziren aurrez aurrekoak.  Berria - Mundua   2004-09-08

Bolikostan ez baitira gauzak hobetu azken aste hautan gobernuaren ta beste milizia jazarri batzuen artean.  Herria   2005-03-31

2 (izenondoekin)

Azken asteetan Nigerren deltan Shellek dituen instalazioak erasotu dituzte milizia armatuek.  Berria - Ekonomia   2006-01-22

Barne Ministerioari eta Badr Brigadei SCIRI alderdi xiitari lotutako milizia herritar sunitak bahitu, torturatu eta hil izana egotzi diete.  Berria - Harian   2006-04-28

Milizia islamistetako kide asko lotuago sentitzen dira herriarekin, errejimenarekin baino.  Berria - Mundua   2004-02-20

Milizia nazionalean sartu nahi duten gizonak bilatzen ditut.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 76. orr.

Ermandadea: Errege Katolikoek sorturiko milizia zibila.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 90. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa; orobat milizi)

Karzairen gobernuak milizia taldeak desegiteko asmoa du, tartean Dostumen armada.  Berria - Mundua   2004-04-09

Bere kontrolpeko Mehdiren Armada milizia talde xiita desarmatzea.  Berria - Mundua   2004-08-20

Klodoveo milizi maisu karguan bere aita Txilderikoren ondorengo izan zela dio.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 300. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Iragan maiatzaren 2an, ehunka musulman hil zituen kristau milizia batek.  Berria - Mundua   2004-05-19

5 irud/hed

Idazle eta zutabegile milizia antolatu batek, dudak, kritikak edo soilik ohar anodinoek betetzeko xedea lukeen zirrikituak oro tapatzen ditu  Berria - Kultura   2004-04-27

6 miliziako ik miliziako.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

janjauid milizia arabiarrak (11); mehdiren armada milizia (5); milizia arabiarrak (21); milizia arabiarrak desarmatzeko (4); milizia arabiarrak kontrolpean (3); milizia arabiarren (4); milizia xiita (3)

al sadren miliziak (4); janjauid miliziak (8); miliziak desarmatzeko (9)

miliziako kideak (3)

aldeko miliziek (4)

milizien desarmea (4)


miliziaburu iz milizia baten burua.

Abuztuan haren arerio Amanula Khan miliziaburuaren gizonek Heratetik 30 kilometrora heldu ziren.  Berria - Mundua   2004-09-14

Astelehenean, presidenteorde izendatu zuten 27 urteko miliziaburua.  Berria - Mundua   2004-05-12

Miliziaburu uzbekoa.  Berria - Mundua   2004-09-14


miliziakide iz milizia bateko kidea. ik miliziano.

Bakea gurako duten miliziakide guztiei eskaintzen diegu amnistia eta Gobernuak bermatzen die santutegitik libro irtengo direla euren armak utzi eta gero.  Berria - Mundua   2004-08-27

Zehazki, nahi duten miliziakide guztiei aukera emango zaie Bagdadeko gobernuaren edo aginte autonomoen manupeko Polizia, Armada edo gainerako segurtasun indarretan sartzeko.  Berria - Mundua   2004-06-08


miliziako iz milizianoa.

Mosketariek miliziakoen zordun balira bezala jokatu dute oraingoan.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 22. orr.

Miliziakoek gu hirurok atzitu gintuzten, Aldo, Guido eta ni, artean erdi lo.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 176. orr.

Zerbait egin behar-eta, miliziakoek kutxa askatu eta barneak miatu dizkiote.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 22. orr.


miliziana iz emakumezko milizianoa.

Frontetik natorren miliziana naiz, ahantzi egin zaizue dagoeneko?  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 257. orr.


miliziano 1 iz milizia bateko kidea. ik miliziako.

Batzuk uatxepeko milizianoak ziren, beste batzuk euskal gudariak, motxila puztuekin, fusil mailatuekin, [...] pasatzen ziren etengabe.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 59. orr.

Al Fatari lotutako talde armatuko milizianoak.  Berria - Mundua   2006-01-05

Okupazio indarren kontra gehien borrokatu den buruzagi erlijioso xiitaren milizianoak.  Berria - Mundua   2004-10-12

Al Sadren aldeko milizianoek ez dituzte AEBak probokatu nahi, baina AEBek Najafi erasoz gero, haiek aurre egingo diete.  Berria - Mundua   2004-04-29

Lau miliziano ari ziren ukabilak jasota kantari.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 77. orr.

Ia 70 miliziano sudandar hil dituzte soldadu txadarrek.  Berria - Mundua   2004-06-19

Gainerako guardia zibilak miliziano sartzeko baldintzarekin utzi zituzten libre, eta miliziano bihurtu omen ziren denak.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 44. orr.

Ate joka ekin nion harik eta kartzelazain ziharduen milizianoa etorri zen arte.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 181. orr.

Milizianoetako batek ate itxi haietako bat seinalatu, eta, aulkitik zutituta, hara joan zen.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 70. orr.

Kontua da, behintzat, gerra piztu, eta bera bizi zen komentuan milizianoak sartu zirelarik, haiekin joan zela segituan.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 67. orr.

Darnand milizianoen burua eta haien abrekeriak.  Herria   2004-06-10

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Bebarruan guardian zegoen miliziano-bikoteari paperak erakutsi, eta gora igotzeko esan ziguten.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 69. orr.

Miliziano txapela zeukanik ere bazegoen.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 226. orr.

Gizasemea larrubizi baitzegoen, miliziano-kapela bakarrik buruan.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 78. orr.

Zenbaiten miliziano izpirituaren asetzeko.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 69. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

miliziano hil (5); miliziano xiitak (3); miliziano xiitek (3); miliziano xiiten (7)

milizianoz osatutako (3)


miliziar 1 iz milizianoa.

Bestalde, ospitale batean zauriturik zeuden 40 miliziar inguru hil ziren bonbardaketari alemaniarren bonben eraginez.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 63. orr.

CNTko miliziarrekin topo eginez gero, aukera gutxi zegoela paseotik libratzeko.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 13. orr.

Errepublikako miliziarrak han zirenetik, herriko jauntxo eta kazikeek alde egin behar izan zuten, beren finkak eta lur sailak lanerako erabil zitzaten jornalariek eta gudako lehen lerro bezala gudarosteek.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 85. orr.

2 (izenondo gisa)

Argazkian CNTko emakume miliziar bi ere bazeuden, loteria denda baten aurrean, erretzen.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 75. orr.


milizkatu, milizka, milizkatzen (6 agerraldi, 6 liburutan) du ad milikatu.

Mihi zurbil-zabalak papera blaitu duen koipea milizkatzen du.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 194. orr.

Esnatu zenean muxuz jantzi zuen Monike, besapeetatik hasi eta orpoetaraino; hatzak milizkatu zizkion banan-banan, eskuetakoak eta oinetakoak.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 43. orr.


millautar izlag/iz Frantziako Millaukoa, Millauri dagokiona; Millauko biztanlea.

Edonola ere, arazoa lekuz aldatu baino ez dela egingo ohartarazi dute hainbat millautarrek.  Berria - Gaiak   2004-12-15


millorri ik milorri.

miloi ik milioi.

miloidun ik milioidun.

miloika ik milioika.

milonga iz argentinar jatorriko abestia, gitarra batez lagundurik kantatzen dena; orobat dantza.

Denbora emateko modu egokia da tangoak kantatzea edo milongak kantatzea.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 171. orr.

Ez zen tangoetan aipatzen, ezta milonga triste batean ere.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 115. orr.

Milongetarako letrarik ere konposatu zuen, jite bereko gizahiltzaile zenbaiten omenez.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 247. orr.


milorri (orobat millorri eta milaorri) 1 iz belar landarea, zurtoin iletsua, hosto zatikatuak eta lore zuri edo arrosa-koloreak dituena (Achillea millefolium).

Herbe aux charpentiers deitzen omen zioten frantsesek milorriari, zurginek euren tresnekin egindako zauriak sendatzeko sendabelar bikaintzat baitzeukaten.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 174. orr.

Ur gehixeago edatea ez dator batere gaizki, sendabelarren baten laguntzarekin hobe, sanjuanbelar edo millorri xorta bat, edo santiobelar puxkatxo baten tisanatxoa prestatuz.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 114. orr.

2 milorri landare

Tratua egin ondoren, Akilesek bilatu zuen zelaian milorri landarea eta harekin garbitu zuen bere lantza.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 174. orr.


milpa iz Mexikon-eta, artoa.

Gizonak ez dira etorri gaur merkatura, lanpeturik baitaude ildoak hausten urak beste uberkarik bila dezan eta milpa erne berria berekin eraman ez dezan.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 118. orr.

Han landetan milpak egurastu egin zituen bere hostoak eta ildoen gainera etzan zen haizetik babesteko.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 125. orr.


milrraia 1 iz arraia fin-finak elkarren ondoan dituen ehuna.

Bizitza normalean, bere mahonezko praka, arkondara koadrodun, gerriko baltz eta txapel hutsik bakoz jazten zan errementari baserritarra, plazan milrraiazko praka, gerriko baltz, arkondara zuri, ohiko txapel eta bere zigarro ia innatoa ezpan ertzean behera eginean ebala agertuko zan.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 8. orr.

2 (izenondo gisa)

Rufino eta Kepagaz, eurak be, uniforme eta guzti, praka milrraia, gerriko, arkondara zuri eta txaleko gorriz (edo jertse manga bakoz) joaten ziranez, [...].  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 67. orr.


milu ik milioi.

milurte (53 agerraldi, 7 liburu eta 39 artikulutan; orobat milaurte g.er.) 1 iz mila urteko epea, zero urtetik zenbatzen hasita

Hirugarren milurte honen hasieran.  Herria   2002-09-19

Hirugarren milurtean sartzeak ez ditu hats bahitu.  Herria   2003-06-05

Akonplejatuen portaera gailendu da erabat azken milurte erdian.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 190. orr.

Milurte zaharraren amaierako Renon kokatutako istorio gurutzatuak batu ditu Javi Cillerok 'Ero hiria'-n.  Berria - Kultura   2006-04-02

Irudiaren erronkak milurte berrirako.  Berria - Euskal Herria   2004-08-17

Alemaniako Reichstag-aren berreraikuntza eta Londresko milurtearen zubia aipatzen dira.  Berria - Gaiak   2004-12-15

NBEren Milurtearen Egitasmoko xedeetako bat da edateko ur egokia ez duen jendearen kopurua 2015. urterako erdira jaistea.  Berria - Gaiak   2006-03-10

Milurteko Egitasmorako ere erabiliko dutela gaineratu zuen.  Berria - Gaiak   2006-03-10

1998: urterik beroena, milurteko mende beroeneko hamarkadarik beroenean.  Berria - Harian   2005-02-16

ik milurteko.

Bigarren milurteko lehenengo mendeetan, biderketa bat egiten jakiteak gorengo administrazioko ate guztiak zabaltzen zizkizun.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 281. orr.

Time aldizkariak Albert Einstein izendatu zuen milurteko gizon.  Berria - Gaiak   2004-11-28

Milurteko Goi Bilera 2000ko irailaren 6tik 8ra bitartean egin zuten New Yorken, eta 191 partaide izan ziren.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 96. orr.

2 mila urteko epea.

Higer lurmuturrean Antso III.a Erregearen milurtea dela-eta egindako ekitaldia.  Berria - Euskal Herria   2004-05-30

Milurte askotako zibilizazioa  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 118. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Urte, mende eta milurte aldaketa bizitzeko ohorea izan dugun belaunaldiak.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 40. orr.

Gure hirugarren milurte hastapen honetako mundua gisa hortarat egina da non, zikin eta ondarkin horiek oro gizonak behar baititu tratatu.  Herria   2003-11-06

Milurte Estadioan 75.000 ikusle sartzen dira.  Berria - Kirola   2006-04-22

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

cardiffeko milurte estadioan (3); hirugarren milurte (3)

hirugarren milurteko (4); milurteko helburuak (3)


milurtealdi (corpusean milaurtealdi soilik) iz mila urteko aldia.

Bestetik, hebreeraren irazkia, arbasoen bitartez aspaldi urrunetik kosta ahala kosta ekarria, hizkuntza sakratu eta hotsandikoa, geologikoa, hormaguneen hobia bezala milaurtealdiek leundua.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 23. orr.


milurteko (116 agerraldi, 25 liburu eta 42 artikulutan; orobat milaurteko g.er. eta mileurteko g.er.) 1 iz milurtea.

III. milurtekoan gaude jada.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 87. orr.

Zenbat eztabaida ez ote diren izan gure otorduetan mendearen eta milurtekoaren amaiera noiz izan den benetan jakin nahian.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 25. orr.

Gure aro aurreko bigarren milurtekoan, Mesopotamian, Egipton, Babilonian eta Tebasen, badira matematikaren beste hasiera batzuk.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 191. orr.

Dirudienez, posta-zerbitzu publikoa Sumer eta Akadeko Inperioko gobernu-makineriaren parte izan zen K.a. hirugarren milurtekoan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 35. orr.

Milurteko berrirako opari!  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 210. orr.

Hirugarren milurtekoaren hasieran, mundu mailako ordena liberal baten sorreraren kontra estatuek eta gizarteek egiten duten erresistentziak ez duela indarrik batere galdu.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 177. orr.

2 mila urteko epea.

Antso Handiaren koroatzearen milurtekoaren harira idatzi du Davantek igandean Amurrion antzeztuko den pastorala.  Berria - Kultura   2004-09-07

Haren koroatzearen milurtekoa bete den urte honetan.  Berria - Kultura   2004-06-10

3 (hitz elkartuetan)

1914ko abuztuan bukatzen den milurteko-laurdenean Mendebaldeko zientzialariak uste inozo bat izan zuen, alegia, mundua gero eta hobea izateko berak egin behar zuen gauza bakarra aurkikuntza berriak saldoan egitea zela.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 118. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

koroatzearen milurtekoa (3); milurtekoa dela eta (3)


milurteurren iz gertaera gogoangarri baten milurtea betetzen den urtea.

Joan den maiatzetik abiatu den Antso Handiaren milurteurrenaren oroitzeko ekimenak heldu den hilaren 30ean bururatuko dira Miarritzen.  Berria - Kultura   2004-09-23

Datorren asteazkenean, ordea, biluztu egingo dute, Antso Azkarraren milurteurrenaren biharamuna dela-eta Nafarroako Gobernuak Iruñeko Baluarten antolatu duen munta handiko erakusketan paratzeko.  Berria - Kultura   2006-01-06


mimatu, mima, mimatzen 1 du ad lainezaz bete. ik mainatu1.

Eta bilobarekin aprobetxatzen dute seme-alabekin ezin egin izan zuten guztia egiteko: mimatu, jolastu, nahi duena erosi, nahi duena egiten utzi...  Arantxa Iturbe   «Ai, ama», 1999 - 60. orr.

Nire gurasoek asko mimatu izan naute beti, oso onak izan dira nirekin.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 342. orr.

-Ama, ez mimatu hainbeste umea -esan zion, emaztea gelatik irtetean-.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 44. orr.

Bost miresle kantoi bakoitzean, hogeiren bat adiskide eta ezagun, irakasle gehienen gogokoena, aitak eta amak mimatua, nahi adina gozoki, dirua nahikoa...  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 220. orr.

Mimatua izan naiz eta ez dut batzuk aipatzen duten sufrimendurik pairatu.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 238. orr.

Eta argitaletxe batek behar luke zaindu eta mimatu editatzen duen bere idazlea.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 167. orr.

Badirudi bere neurrian onartu, estimatu, mimatu eta errespetatzen duela entzule ona, bere nolabaiteko sakrifizioa.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 59. orr.

2 irud/hed

Adierazitako errealitatearen soinu ezaugarriak mimatzen ditu horrelakoetan esaldiak, aliterazioaren bitartez.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 44. orr.

Honako honetan, formak edukia mimatzen du: [...].  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 135. orr.

Inork ez zituen [objektu horiek] ferekatzen, hautsa kentzen, begirada jeloskor babesle batez mimatzen.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 83. orr.

Berlinale itxi zuen Pat Garrett & Billy The Kid-en kopia eder, zaindu eta mimatuarekin batera.  Berria - Kultura   2006-02-22

3 (era burutua izenondo gisa)

Are gehiago, biharamunean, haur mimatuen antzera, Axenariok jaiki baino lehen gosaldu du.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 24. orr.

Ni ez naiz edozer gauza eginda barre eragiten duen haurtxoa edo neska mimatua.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 152. orr.

Izeba Cecilia etxeko neskatxa mimatua izatetik izugarrizko ardura edukitzera pasatu zen denbora laburrean.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 96. orr.


mimen ik mihimen.

mimesi 1 iz naturaren imitazioa.

Mimesis analogiaren aski sinonimo egokia da, funtsean.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 187. orr.

Zibilizazio baten gizarte-anatomian Akilesen orpoa [...] mimesiarekiko (imitazioarekiko) mendetasuna da.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 128. orr.

Ez dezagun pentsa ordea Petrarcaren antzinatearekiko jarrera hau mimesis antzu eta itsua zenik.  Berria - Kultura   2004-10-02

Jarraitzaile ohien jarrera aldatu egiten da, mimesian adierazitako miresmenetik gerrara daraman etsaitasunera.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 141. orr.

Bere jarrera zibilizazio horrekiko ez da jadanik begirune eta mimesizkoa.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 152. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik mimetiko.

Arteak tradizioan zuen mimesi-funtzioak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 204. orr.

Iraultza mimesi-egintza atzeratu eta ondorioz lehergarri gisa defini daiteke.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 433. orr.

Kapitelean, ikusten da zuzeneko mimesi-prozesu baten (kapitel korintoarra akanto-hostoz inguratutako saskitxotik "asmatzea") eta beste prozesu geometriko huts baten [...] arteko diferentzia.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 270. orr.

Modelatzearen mimesi-ahalmena [...] ez ote den izan ezaguera modu nagusia milioi bat urte edo gehiagoan.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 234. orr.

Ispilu-alderdia, mimesi-alderdia gehiago azpimarratu.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 187. orr.

Egia balitz etxera eramandako grabatu hartan bazegoela figurazioa [...] mimesi gradua oso primitiboa izanik ere?  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 148. orr.

Kanpoko ezaugarriak imitatzen dituztelako, beste era batera esanda, mimesi bidez, alegia.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 429. orr.


mimetiko izond mimesiarena, mimesiari dagokiona. ik mimesi 2.

Jenio moduko bat dela irudiztapen konkretu edo mimetikoetarako, katedral bat, kanoi bat nahiz lore bat marrazteko.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 235. orr.

Errealitatearekin harreman mimetiko handiagoa edo txikiagoa duen kontuan hartu gabe.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 81. orr.

Artearen bokazio mimetikoaren betegintzarrea, irudikapen orok bere barruan inplizituki daraman "errealitatea baltsamatzeko" desiraren adierazpen nagusietako bat da argazkiaren "errebelatzea".  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 171. orr.

Hasieratik bereizi izan zirela [...] "kopiatzaileak" alde batetik, alegia artista mimetikoak, errealitateari xehetasunez xehetasun lotzen zitzaizkionak, eta artista heuristikoak bestetik, hau da, asmatzaileak, naturaren zuzentzaileak.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 165. orr.

Gaztetan egiten baita literaturarik mimetikoena, mediokreena, inpostatuena.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 80. orr.

Hitzezkoaren eta mimetikoaren (edo analogikoaren) bereizkuntza hori oinarri-oinarrizkoa da edozein narratologiatarako.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 228. orr.


mimetikoki adlag era mimetikoan.

Miresmen horren adibiderik garbiena zen sekula zigarro bat probatu ez zuen Olatz erretzen hasi zela Marta harekin bizi zenez geroztik, mimetikoki.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 30. orr.

Lan kostuak ere bai, antza, eta adierazi du KPIren igoera (%3,7 iaz) ez dela zertan soldaten igoeran «mimetikoki» islatu.  Berria - Ekonomia   2006-01-19

Musika abstraktua denez ezin da mimetikoki islatu mugimendu mekanikoan, vals bat balitz bezala.  Berria - Kultura   2004-04-06


mimetismo 1 iz mimetizatzeko gaitasuna.

Garai hartan banuen halako lider-gaitasun bat, baina ez inola ere mimetismoak sortzeko adinako sedukzio ahalmenik.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 52. orr.

Mimetismo literarioaz ari naiz.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 101. orr.

Etsaia boteretsua denean, mimetismorako joera dugu.  Berria - Kultura   2006-04-30

Alabaren antz berezkoa edo mimetismoz [...] lortua, mundu guztiak, epailea barne, miresten zuena.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 243. orr.

Nire adineko kristautxoak zaharragoenganako mimetismoz eta mirespenez leloturik zeudelako.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 41. orr.

Jai horietan garbi dago molde militarreko melodiak joko zirela, parodia gisa edo mimetismo hutsez, horrenbeste denboran gotorleku eta gudari leku izandako hiri batean ezinbestekoa zen bezala.  Askoren artean   «Rataplan» - 42. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Horren adibide bikainak dira mimetismo-ahalmen harrigarria duten zenbait mozorro: inurri itxura hartzen duten armiarmak, atzealdean beste "buru" bat duten tximeletak, [...].  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 95. orr.

Berdeek ere «mimetismo ekintzak» deitoratzeaz gain, 2002tik gizarte laguntzetan izan diren murrizketak eta segurtasun politika jo zituzten gatazken oinarritzat.  Berria - Harian   2005-11-10


mimetizatu, mimetiza, mimetizatzen 1 da ad landare eta animaliez mintzatuz, beste izaki batzuen edo gauzen itxura antzeratu.

Solovetskeko monasteriora zihoazen "Jainkoaren adoratzaileekin" batu zen, haien izaera eta itxurara mimetizatuz.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 70. orr.

Harresi erdi eroriaren arrailduran iguana bat ikusi dut, harresiarekin eta arraildurarekin mimetizatua.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 23. orr.

2 irud/hed

Giro delirante hartan ezagututako poeta asko Los detectives salvajes liburuan agertzen dira mimetizaturik, omenaldi gisan.  Berria - Kultura   2006-03-14

3 (era burutua izenondo gisa)

Lore edo hostoren batean pausatuta dagoen tximeleta mimetizatua.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 20. orr.

Erdira ematen zuten kale guztietan ageri ziren mutil taldeak, buzoz eta zapi gorriz jantzita, edo behinolako partisano uniformez, txano mimetizatuekin, eta alemanei edo amerikarrei lapurtutako galtza eta botekin.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 110. orr.


mimika 1 iz ahozko hizkuntzari laguntzen dioten edo haren ordez erabiltzen diren keinu adierazkorrak.

Eta telefonoz, mimikaren laguntzarik gabe, beti izaten da zailagoa menderatzen ez duzun hizkuntza batean hitz egitea. Ez zuen gaztelera ongiegi hitz egiten, eta, apika, horregatik erabiltzen zuen abstrakzioaren mimika.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 48. orr.

Mimikarako iaioa zen; behiez, oiloez, ardiez eta txakurrez hitz egitean, antzaldatu egiten zen, haien begirakune, mugimendu eta ahotsak imitatzen zituen, alai-alai jartzen zen, eta bera ere piztia modukoa bilakatzen, azti baten gisa.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 65. orr.

Keinuak eta mimika.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 258. orr.

Keinuen nazioarteko hizkuntza hau artifiziala da, ez da hizkuntza bat, eta gehiago oinarritzen da mimika edo keinuetan.  Berria - Euskal Herria   2004-01-15

Badaude pertsona batzuk keinuen hizkuntza ez dakitenak, baina mimika erabiliz oso ondo adierazteko gai direnak.  Berria - Euskal Herria   2004-01-15

Aurpegia ez da jadanik aurpegi, burezur bat da, azal-geruza batez estalia, eta gihar batzuekin, eta gihar horiek halako mimika bat egiten dute, eta mimika horrek niri O. irakaslea oroitarazten.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 153. orr.

Uste zuen mimika desolatu hark gaizki ordaindutakoaren atsekabea adierazteko balio zuela.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 190. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Aurpegi-mimika oso apurra da, halakoa izan da, behintzat, orain arte.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 226. orr.


mimiko1 izond mimikarena, mimikari dagokiona.

Egia esan, ez dira keinuak, gehienak adierazpide mimikoak-edo dira.  Berria - Euskal Herria   2004-01-15

Arratsetako gerra mimikoa ere goizetako eskolako beti-bata bezain aspergarria bihurtu zitzaidan azkenean  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 29. orr.


mimiko2 (orobat mimikoi) 1 iz loreen kaliza; erdiko muina, bihotza.

Lore zelaietan barrena eta bularrera mimikoi hautsiak eta arkume eroriak eramanez.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 20. orr.

2 irud/hed

Orduan kezka zahar baten inurria igan zitzaigun bihotzaren mimikoraino.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 251. orr.

Begiaren mimikoa erretzen du.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 240. orr.


mimikoi ik mimiko2.

mimo1 1 iz maitasun edo txera adierazpena.

Vanessak sarritan egiten zizkidan mimoak.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 67. orr.

Egunetik egunera amarekiko hotzago eta erdeinutsuago nagoela, aitari geroz eta mimo gutxiago egiten diodala.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 233. orr.

Emaztea mimo jeloskorrak egiten ari zaio; senarrak maitasun hitzak xuxurlatzen ditu.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 141. orr.

Lasaitu zirenean, ni igurtzika hasi ziren mimo guztiaz, neskatilak bere panpinekin bezala.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 123. orr.

Ondo zaindu eta mimo handiz hartu ninduten.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 153. orr.

Besteak alua garbitzen zehatz-mehatz, eta Kikok atzetik atontzen zidan nire zuloa, mimo guztiz.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 119. orr.

2 irud/hed

Mimoz eta arretaz dago idatzia, eta antzeko mimo eta arreta eskatzen digu guri, esaldiz esaldi.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 8. orr.

Ardo gaztea mimo guztiz zaintzen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 427. orr.

Mimo handiz prestatu baitzuten ezkontza, dena bere tokian balego bezala.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 49. orr.

1992an Bilboko Arte Eder museoak haren lanekin atonduriko erakusketa «konpromiso hutsagatik, arin-arin eta mimo barik» eginikoa izan zela uste baitu.  Berria - Kultura   2004-01-22

3 (batez ere umeekikoez mintzatuz, gaitzezgarritza hartua)

"Mimo gehiegi ematen diozu", entzun du gogoan aitaren ahotsa.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 34. orr.

Etxetik alde egiten dugu munduko izakirik bihozgabeenak bezala, erakargarriak izan arren horixe baitira umeak; eta geure buruarengan baino ez dugu pentsatzen, eta, mimoak behar ditugunean, modu noblean bueltatzen gara mimoen bila, pentsatuz sarituak izango garela, zigortuak izan beharrean.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 148. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

mimo handiz (4)


mimo2 1 iz egintzak keinuen bidez irudikatzen dituen artista.

Harik eta ibaira ematen zuen plazatxo baten erdian mimo bat ikusi nuen arte: geldi-geldi zegoen, batuta bat jasorik orkestra ikusezin baten aurrean.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 212. orr.

Betiko mimoa dakusa bertan, betiko bere numeroa egiten: pailazoz jantzita, aurpegia tximeleta gorri bat.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 156. orr.

Etenaldi horretan Peter Roberts mimoarekin gorputz adierazpenari buruzko ikastaroa egin zuten.  Berria - Kultura   2004-11-25

Sangarre ez zebilen dantzan, baina mimo bat bezala jarri zen bere dantzarien erdian, eta pauso zoragarriak egin zituzten haren inguruan.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 318. orr.

Eseri naiz, baina urrunegi ondo entzuteko, erizaina eta Goio mimo antzezleak dira niretzat, eta erizainaren aginduak imajinatu baizik ez ditut egiten.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 65. orr.

Hori egin nahi izan du Lindsay Kemp dantzari, mimo, zuzendari eta koreografo eskoziarrak.Txanpon batzuk bota nituen mimoaren kapelu beltzera.  Berria - Kultura   2004-05-06

2 egintzak keinuen eta gorputz higiduren bidez irudikatzeko antzea eta teknika.

Melvillek ederto menperatzen dituelako arte eszenikoetako hainbat teknika, hala nola mimoa, ekintza fisiko ia akrobatikoa, istorioak kontatzeko trebezia agortezina eta, zalantza barik, interpretazioa.  Berria - Kultura   2006-03-16

Irudiaren antzerki modernoa dantza eta mimoarekin elkartzen ditu.  Berria - Kultura   2004-05-19

Ordura arte mimo berritzailearen aitzindaria zelako Els Joglars.  Berria - Kultura   2006-03-28

Bonba atomikoaren kontrako bilkurak antolatzen hasi gara, eta bilkura haietan mimoa eta malabareak egin nahi ditut bakearen alde: Arlekin, deus ere ulertzen ez duena; Sganapino, suarekin jostatzen dena; Zane, musikari zirtolaria  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 210. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Mimo-imintzioak egin nizkien: igoz doan hari bat, eskuarekin gora airean, gero biribilkatu egin dut, orduan ematen du oztopo bat topatu dudala; ez, korapilo bat da, desegin beharreko ezerezezko korapilo txiki bat [...].  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 150. orr.

Saio handietan, ordea, bertsolariaren eta entzuleen arteko tarteak baliorik gabe uzten ditu bertsolarien mimo-estrategiak.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 226. orr.


mimogile iz mimoa.

Berezko antzezle eta mimogilea zen, are artean ia hitzik esaten ez zekienean ere.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 231. orr.


mimografiatu izond

Irakurle sutsuek kopia mimografiatuak egin zituzten adiskideentzat.  Ramon Etxezarreta   «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 63. orr.


mimograma iz

Mimogrametan, hitzaren irudi idatzia erreferentearen irudia ere bada.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 247. orr.


mimoka adlag mimoak eginez.

Behin baino gehiagotan amets egin det norbaitekin pasiatzen detala, musuka eta mimoka...  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 57. orr.


mimontzi izond adkor oso mimosoa.

(Anderearen besoetan amilduz, mimontzi): bekatu ugari egin duzula diozu, laztana, baina nik, Jaungoikoari eskerrak, bakar bat ere ez.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 181. orr.


mimosa1 iz lekadunen familiako zuhaitza edo zuhaixka, eremu beroetan hazten dena, bola moduko lore hori txikiak eta urrintsuak ematen dituena (Acacia dealbata).

Itsasoari begira eta mimosa zahar baten hegalean dagoen jarlekua izaten nuen gogokoen.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 33. orr.

Mimosaren adarrak kulunkan hasi dira itsas aldetik datorren haize bolada leunak eraginda.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 112. orr.

Iturri ondoko mimosaren azpira doa orain, handik bista hobea izango duelakoan.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 110. orr.

Parkeko gure eserlekuan, mimosen azpian, Peneloperen antzera, niretzat trikota egiten.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 195. orr.

Sargori dago, eta mimosaren usain melengak itolarria areagotzen dio.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 110. orr.

Liburu-dendako diru-kutxaren gainean, hantxe beren lore-ontzian, mimosek ez zuten beren usain ona galdu.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 344. orr.


mimosa2 izond (emakume) mimosoa.

Ales... -mimosa jartzen bazekien, hitz goxoak erabiltzen eta hitzen gozoa azukre-uraz bustitzen- Ales, mesedez...  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 93. orr.


mimoso izond mimoak, txerak oso gogoko dituena.

Ezertaz ohartzen ez den ume txiki eta mimoso bat izango banintz bezala.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 276. orr.

Aitak erreumarekin asko sufritzen zuen eta, horretaz gain, mimoso hutsa zen.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 389. orr.

Demagun neska dela kasu honetan mimosoena eta mutila eskutik helduta daukana eta honen eskua aske uzten ez duena hau libratzen saiatu arren.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 28. orr.

Gurasoentzat etxeko umea, anaiarentzat etxeko mimosoa, etxeko erregea deitu zenidan atzo.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 272. orr.


miñ ik min.

min1 (orobat miñ g.er.) 1 iz gorputzaren alderen baten nabaritzen den sentipen nekagarria. ik oinaze.

Goragalea eta buruko min izugarriak eragin zizkidan bigarren txerto hark.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 48. orr.

Kolpearen lehendabiziko momentua pasatu ondoren, biziagotzen ari zitzaidan mina sudurrean eta ahoan.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 385. orr.

Lehen xurgada mentolatuarekin batean sumatu nuen nola indarberritzen zen apaltzera egindako buruko mina.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 357. orr.

Ipurkonkorreko min hura, berriz, noiz hasi zitzaion?  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 182. orr.

Filma ikusten ari ginen sofan eserita, eta, bat-batean, min sentitu nuen bularrean.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 345. orr.

Lanari jarraitzen dio, baina minak, zer gizona!, min zorrotzak ez dio hirugarren aitzurkada bat ematen uzten.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 151. orr.

Mina hasi zitzaion, pixkanaka, gorputzaren atalez atal sai talde bat haragiari tiraka hasi balitzaio bezala.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 339. orr.

Mina gerruntze aldera zabaldu zaio, ezker giltzurrunaren gain ingurura.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 151. orr.

Mina kentzeko dosia gogorra izanen da eta morfinak gogoa lausotuko dizu.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 179. orr.

Eta sendatu ez [...] baina "gaiztorako denak" kendu zizkiola, bai minak eta bai inoren aurka egiteko grina.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 22. orr.

Hamalau miligramo brompton, lau ordurik behin, mina itzuli baino lehenago.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 180. orr.

-Eta nola eraman ditzaket pazientziaz gau eta egun oinazetzen nauten etengabeko min hauek?  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 989. orr.

Egindako mina jasotako mina da, eman ez genuena galdu genituen gauzen artean dago pilatuta, ulertzen jakin ez genuena gehiago da itsusikeria itsutasuna baino.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 145. orr.

Askoren mina tontoen atsegina.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 127. orr.

2 (izenondoekin)

Min handia sentitu nuen papera irakurtzean, ez dago dudarik.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 379. orr.

Minbiziaren lehenengo abisua min bizi baten itxuraz agertu zen.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 84. orr.

Min zoli batek sorbalda eta besoa hartu zizkion eta burura hedatu zitzaion, zorabiatu arte.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 199. orr.

Bizkarreko min zorrotza datorrenean, Nabokoven tximeleta sentitzen naiz, entomologo batek orratzez alderik alde ziztatua.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 194. orr.

Barruak erretzen zizkion min sakona begietan islatuta zeukan.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 73. orr.

Min itogarri batek estutzen zizkion saihetsak.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 274. orr.

Begietako gaixotasunak eragiten zion min izugarriagatik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 595. orr.

Bi egunetan zehar oihu eta orro egon zen min ikaragarriagatik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 844. orr.

Min lazgarria sentitu dut muinetan.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 33. orr.

Aspaldikoa zuen buruko mina izateko joera, bazekien zer ziren buruko min bortitzak, baina oraingo horiek bestelakoak ziren, bestelako sumatzen zituen.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 29. orr.

Gorrotoaren ziztadak min itzela eragin zidan arren, isilik segitu nuen.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 263. orr.

Min alimaleko batek buru guztia harrapatzen dio, garondo eta kopeta.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 298. orr.

Mina, min itsusia, mailu-konpresore bat ta-ta-ta hezurren artean, garondo inguruak oinaze batean zapartatzen zizkidana.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 353. orr.

3 (adiera abstraktuagoetan)

Horregatik, mina ez da identifikatu behar propietate edo gertakari neurofisiologiko orokor batekin, haiek gugan eragiten dutenarekin baizik, alegia, haien rol kausalarekin.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 191. orr.

Gizakion jokaeraren funtsa plazera bilatzea eta minari ihes egitea dela.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 85. orr.

Ez baitzen gorputzeko mina, ezta arimarena ere, tristezia eta haserrea diren bezala; ez, min fisikoa zen, distantziak eta espazioak eragindako mina.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 40. orr.

Nire mina, ordea, nire egarria, bizi markak ziren, zer-nolako purgatoriotan nintzen batere garbi ez izan arren.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 354. orr.

Gogo-egoerak (mina, beldurra...) zuzenean ezagutzen ditugu, lehenengo pertsonan.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 185. orr.

Heriotzak galera eta galerak mina baitakar.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 153. orr.

Handia da nire nahigabea, etengabea nire bihotzaren mina.  Elizen arteko biblia   Erm 9,2

Da Ruak bazekien mina oinarrizkoa dela gizakiongan, min garela guztiok jaiotzetik heriotzaraino, min garela gaztarotik zahartzaroraino.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 53. orr.

Izugarria behar du, bai, orain ezin kanporatuz barrenak erretzen dizkion minak.  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 14. orr.

Zutik dago, minez, min sorrez, min sarkorrez, barne suzko minez.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 98. orr.

Betaurreko beltzak jantzita ere, min urtsu eta suntsitzaile baten erasoa nabari zitzaion Josefinari.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 327. orr.

Bihotzean min du Lizardi poetak, eta hileta-eresia ondu du, amona zenaren ehortz-egunean.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 113. orr.

Giza larruak mundua bitan banatzen du: kolorearen aldea, batetik; minarena, bestetik.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 5. orr.

· Bastiza honen mina eta tristezia ez ditu nehondik ere gauaren ilunak gordetzen ahal.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 30. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Eta goiz-txinta etorri berri hark, argiaz gainera, gihar-minak ere ekarri zizkigun, gorputz-ajea.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 155. orr.

Min ziztada zorrotz batek zeharkatu zidan bihotza.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 299. orr.

Eskumuturretako bat hazita dauka eta min-taupadak jotzen dizkio.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 130. orr.

Min-arrasto bat sentitzen zuela esan ziola emazteak egun batean.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 195. orr.

Hain lehor nuen eztarria ezen min taupada sorrak sentitzen bainituen, zintzurrean beste bihotz bat banu bezala.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 123. orr.

Aditu ditugun alarau, aiene eta min-kexuetan igarri diat gaitza zein den.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 93. orr.

Oihua izan zen, oihua, min oihu urragarria.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 91. orr.

Dobbyren min-oihuak entzuten zituen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 281. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Haur minak hasiak ziren arratsaldeko 7etan, aldiz haurra ez da jinen biharamun goizean baizik, 11 orenetan.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 129. orr.

Erditze-minak hasi zitzaizkion gauean, Juana Bixentaren amak, keinu kortesiatsu batez, alboko gela batera bidali zuen indianoa.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 100. orr.

Baina artean Efratatik urrun samar zeudelarik, Rakelek erditze-mina sentitu zuen.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 98. orr.

Estu-estu eginda ikusi zituen haren begiak, barne-min bat sentitzen denean bezala.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 147. orr.

Itxaron-min geldigarri halako bat jabetu zen nitaz, eta beldur nintzen bihotzaren mailukadek ez ote ninduten bertan gelditzera behartuko...  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 33. orr.

6 maite den zerbaiten edo norbaiten faltak edo urruntsunak eragiten digun goibeltasunezko egoera. ik herrimin; nostalgia.

Eta ikusi gabeko itsasoaren minak bortizki zauritzen zuenean biolina hartu eta joka hasten zen.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 257. orr.

Handitzea ere gauza bera baita, gauza kuttun batzuk betiko galdu izanaren mina.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 45. orr.

Zuk ere bitartekorik gabeko hizketa haien mina eta beharra sentitzen zenuen, nonbait, behin baino gehiagotan aipatu baitzenidan bazkaltzeko-edo bildu egin beharko genuela, "aspaldiko garaietan bezala".  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 41. orr.

Sorterriaren minak ez dio hain bakan zimiko egiten.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 41. orr.

Bizitzaren minak alaitasun oro ezabatzen du, bizipoza desagertzeraino.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 94. orr.

Loreak eta irudi erlijiosoak, semearen heriotzaren minak zeharkatu dituen bihotzen lasaigarri, bizitzako nekeen atsedengarri.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 78. orr.

Eta iragandako garaiaren mira sumatzen nion orduan aitari, lagunaren neskengatik ez baina lagunaren akorduagatik minez, etxeko sukaldetik kanpo ezin baitzuen ia beste inon aipatu.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 136. orr.

7 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Sabino Aranak aberria galzorian sumatu zuenean sentitu omen zuen halako sorterri-min bat, Euskal Herriari eusteko oinarri politikoak jartzera eraman zuena.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 15. orr.

Harik eta Espainia-mina jasanezin-edo egingo zaion arte.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 82. orr.

Ematen zuen auzoak zerua erakartzen zuela, [...] istorio eta kantu zaharren lilura erakartzen zuela, urruti-mina erakartzen zuela hainbat bizitzen habia izandako auzo txiki abandonatu hark...  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 176. orr.

Bataren aita-mina eta bertzearen gizon-mina?  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 41. orr.

Herri-min eta giza min elkartasunezkoak eraginda edo Ogasun Sailak hartaratuta den, ez dagokit juzkatzea.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 91. orr.

Tokia ezaguna nuen: erretegi arrandiatsu bat, landa-minaren aitzakian kanporatzen diren hiritarren sabelak betetzen espezializatua.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 345. orr.

"Playa Girón-en" ginen, Alde Zaharreko jatetxe tiki batean, jabeen iraultza-mina jakien ukitu hego-amerikarrera eta garbitasun nola-halakora bihurtzen duten horietarik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 158. orr.

Nire bihotza ez da handi-min, ez nire begiak gorazale.  Elizen arteko biblia   Sal 131,1

Baina oraindik ere iragan-min malenkoniatsua sortzen ziona João Cristão hondartzan galdutako biola bat zen.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 62. orr.

Edo betiko joandako gaztaroaren lehen-mina adierazi nahi zigun, osasuna gero eta kaxkarrago zeukalarik?  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 100. orr.

8 gogo bizia.

Haatik, mendeku-minak itsua izaten daki, ausardiak bezainbestean.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 280. orr.

Mendeku-min eta guzti, Rafael Leonidas Trujillori desafioa egiteko ausardia behar zen.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 280. orr.

Gero eta jende gehiago ari zen hurbiltzen, eta hasierako berri-mina eta murmurioa kalaka bilakatu zen, jendeak erreparorik gabe eta ozen egiten baitzituen ekarpenak, galderak eta kabalak.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 17. orr.

Liburua ohe ondoko mesanotxean utzi duzu, lo-minak batu eta azken aharrausi batek kandela erdi agortua itzali du.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 10. orr.

Hura edo hau dela kausa, ez dago ukatzerik: lehen-go suge-dantzak ikusteko mina gutxitu egin da.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 162. orr.

Ximurra ez zen noski nire erantzunaren minean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 13. orr.

9 gaitza.

Zalduneria-minetik sendatu eta gero.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 31. orr.

Neska haren donarioak zentzua lapurtu ziela esan ohi zuten inguruetako mutil gazteek, amodio-minetan egoteak loa ebatsi ziela ostatutik igarotzen zirenek, neskaren bihotz-hoztasunak taupadarik gabe utzi zituela inguruko gizonezko guztiek.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 15. orr.

10 bihotz min ik bihozmin.
11 erortzeko min ipar epilepsia.

Ofizioko gizonak berehala, erortzeko mina zela, dudarik gabe.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 152. orr.

Erortzeko mina bertze zerbaiten seinalea ditakela, Lurraren amodioarena, eta amodioak sortzen baitu usaian eta berekilan ekartzen baitu, kasik beti, amodio mina, aspaldiko gizon emazteen esperientzia zela eta, amatxik erraiten zeakan hortakotz zutela gure arbasoek erortzeko mina, 'lur-mina' deitzen.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 164. orr.

Adibidez, erortzeko mina dutenek (erorteko mina: Zuberoako baserritarrek horrela esaten diote epilepsiari)  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 48. orr.

12 min egin

Min egiten duen eskua zara, eta sendatzen duen eskua aldi berean.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 235. orr.

Auto barruan eserita, min egiten zion sorbaldak Joxe Mariri; horregatik, arnas laburka hartzen zuen airea.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 13. orr.

Kumeari min egiteko beldur zen.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 133. orr.

Min egin dio begietan koloreen dantza eroak.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 90. orr.

Eskua ahotik kendu eta errebolberra saihetsean iltzatu zion, min egin arte.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 214. orr.

Bakartze zorrotzak min egiten dio zure alde sozialari; zure pertsonari, finean.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 12. orr.

Min egin zidan konturen bat ere entzun behar izan nuen, aita zure txotxongilo hutsa besterik ez dela.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 60. orr.

Beharbada titienak egin zidan bereziki min.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 374. orr.

Ez zekinat zer dela eta egin nahi didanan min.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 60. orr.

Horrek ere biziki min egin zidan.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 127. orr.

Beste guztiek batera baino askozaz min gehiago egin zidaten bi piztia haiek.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 48. orr.

Geure buruari min egiteko joera.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 87. orr.

13 min eman

-Aizan, min eman didan!  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 70. orr.

Zerriori! ipurditik ez! min ematen dit!  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 51. orr.

Eztarriak min eman zidan irri egitean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 287. orr.

Bat-batean, gogor heldu zidan; besoan min emateraino gogor.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 96. orr.

Gorputza hoztearekin batera saihetsa min ematen hasi zait.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 463. orr.

Atzera begiratzeak min ematen badu, aurrera begiratu eta kito.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 166. orr.

Pareten suntsipenak min gutiago eman zion pareta barnekoaren desagerpenak baino.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 284. orr.

Bakardadeak min gehiago ematen du milaka bakardadez inguratuta dagoenean.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 18. orr.

14 min hartu (orobat minartu g.er. eta minhartu g.er.)

-Arren, amatxi, min hartuko duzu. Bidean erori eta min hartu nuen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 171. orr.

Ontzi bat jo eta orkatilean min hartuta, [...].  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 234. orr.

-Han hartu nian nik min, eta bizitza osoan bota diat ezker pausoa oker-antza.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 45. orr.

Mikelek min hartzeraino estutu ditu eskuak fusilaren inguruan.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 18. orr.

Nik esango diat nola hartu huen belaunean min.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 49. orr.

Ez zuen Santxok min gutxi hartu bere bihotz-ondoan, hau guztia entzun zuenean  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 77. orr.

15 min hori larumina.

Auzoko andreari errukia agertu zitzaion aurpegian, bazirudien doluminak eman behar zizkiola, urdaitegiko txerri guztiak min horiak jo izan balitu bezala.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 357. orr.

16 min izan du ad

Itxoin, min dut eta.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 123. orr.

Honela, atal batek min duenean, min dute atal guztiek berarekin.  Elizen arteko biblia   1 Ko 12,26

Min du eskumuturrean, begiak erretzen, buru gaineko azala minberatuta eta suminkor.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 138. orr.

Gripe tzar bat ukan banu bezala, hezurren juntura gehienetan min nuen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 11. orr.

Lizardi honek behatzean min dik.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 28. orr.

Ikusten dut mundua, mila logos berri ergel sortuz progresatzen doala, eta gure herrixka euskaldun mixerable hau ere horren inbidiaz galtzera doala, eta min dut bihotzondoko zainetaraino.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 76. orr.

Horiek hola, min dut euskara beheiti ari baita.  Herria   2002-09-26

17 min zuri zorabioa. ik mintxuri.

Egiazko ugatz baten antzera puzten ari zela ohartu nintzenean, min zuriak joko zidala uste izan nuen une batez.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 39. orr.

Min zuriaren mende gertatu nintzen ia-ia.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 50. orr.

18 mina egin

Biarritzeko mundialean gertaturiko gauza askok mina egin zidaten. Neure buruari esaten nion beti dagoela mina egin nahi dizun norbait.  Berria - Kirola   2004-09-16

Buruko mina egingo dizu.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 36. orr.

Liburuen negozioa hain da dibertigarria, urdaileko mina egiten zaigu barrearen barrez.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 70. orr.

-Esan dizut izugarrizko mina egiten didala jendea zutaz galdezka aritzeak -esan zuen neskak-.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 223. orr.

Ez dakizu, horretara joanda, nolako mina egin zenidan.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 180. orr.

Mina egin zien begietara argi eskas hark bat-batean; mina, argiaren urritasunak, begiak zabaltzera behartu baitzituen emakume biak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 210. orr.

· Zuk egindako mina bueltatu behar nizun.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 180. orr.

Kritikak min handia egiten zion mugimenduari.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 397. orr.

19 mina eman

Promesarik gabe, mina emango digun ezer egin gabe.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 221. orr.

Eta mina eman ziola begietan, hainbesteko distira zuen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 330. orr.

Sabel-arrabia neukan eta sekula ez bezalako mina ematen zidan.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 62. orr.

Izterrak egundoko mina ematen zidan.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 251. orr.

Zauri madarikatu honek mina ematen zidak oraindik.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 21. orr.

Berdin zion zenbaterainoko mina eman zioten nire hitzek, ezin pentsatuzkoa iruditzen zitzaidan Rachelek ez erantzutea. · Min handia ematen duela entzun dut.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 131. orr.

Saihetseko zauriak min sorra ematen zidan.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 211. orr.

Potzoloren irriño zuriak istant bat lehenagoko haren hitzak baino min handiagoa eman zidan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 244. orr.

20 mina hartu

-Mina hartu al dun? -esan zion.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 185. orr.

Une oro aldatzen zuen urratsen luze-laburra, ibiltzean mina hartuko balu bezala.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 353. orr.

Amorrazioz beterik ukabilkada batez ispilua txikitu, eta sekulako mina hartu zuen. jostorratzaz mina hartu zuen eskuturrean eta oinazezko espantua baliatu zuen Mentxuk aurreko gaiari eusteko.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 158. orr.

Neska hark etortzeari utzi egin zion, eta nik haren falta mina hartzeraino sentitu nuen, hau idazterainoko mina: [...].  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 68. orr.

· Min handia hartu zuen aitak.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 36. orr.

21 mina izan

Mina du sudurzuloetan, ezpainetan; pentsatzen ari da: "Mina dut".  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 273. orr.

Oren erdi baten buruan, sekulako buruko mina nuen.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 115. orr.

Hanketako mina dut, ez daukat arropa freskorik, ezin ditut ontziak garbitu bero honekin!· Min handia nuen sabelean.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 320. orr.

Buruko min gaitza banuen.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 144. orr.

Atzo buruko min handia izan nuen, eta goiz joan nintzen ohera.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 71. orr.

22 minaren minez

Minaren minez begiak hetsi nituen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 21. orr.

Minaren minez lurrera belauniko erori zenean, Agustinak beste ostiko bat eman zion buru-buruan.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 159. orr.

Mutila minaren minez erdi zorabiatuta gelditu zen.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 66. orr.

-Ez da txakurra -erantzun zien Ronek kexu, hortzak estututa, minaren minez-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 274. orr.

23 urrun-min

Tristura eta urrun-min kutsua hartu nion Templek hartaz esandakoari, are mingostasun pixka bat.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 283. orr.

Bilaketa horrek ekarri ziola Rothi bere lanetan nabaria den judu-eslaviar melankolia, haren kasuan Habsburgoen monarkiaren azken urteen eta Europa ekialdeko juduen mundu galduaren urrun-minaren forma hartu zuena.  Matías Mujika   «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 91. orr.

24 zinak eta minak

Zazpi orenen buruan oraino trantze berean zegoen, zinak eta minak ikusiz.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 206. orr.

Eta orduan izan zen triskantza, eta orduan izan ziren zinak eta minak eta oihu erdiragarriak!  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 571. orr.

Eta orduan izan zen triskantza, eta orduan izan ziren zinak eta minak eta oihu erdiragarriak!  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 571. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 8 aldiz agertzen direnak)

bihotz min (11); bizkarreko min (10); buruko min (90); buruko min handia (10); hartu zuen min (65)

min apur (9); min apur bat (9); min asko (20); min bizi (13); min bizia (11); min biziaren (9); min du (23); min dut (20); min egin (138); min egin zidan (11); min egin zion (8); min egingo (28); min egitea (10); min egiteko (39); min egiten (175); min egiten du (17); min egiten zidan (14); min egiten zion (8); min eman (85); min eman zidan (14); min eman zion (9); min emanez (8); min emango (16); min emateko (21); min ematen (188); min ematen dit (25); min ematen du (10); min ematen zidan (17); min ematen zion (13); min ere (8); min gehiago (32); min gehien (18); min gutxiago (13); min guztiak (9); min handia (266); min handia egin (89); min handia egiten (42); min handia ematen (19); min handia hartu (9); min handiagoa (39); min handiagoa egin (9); min handiak (16); min handiena (8); min hartu (320); min hartu du (31); min hartu nuen (13); min hartu ondoren (10); min hartu zuen (148); min hartuko (10); min hartuta (483); min hartuta dago (58); min hartuta daude (38); min hartuta daudelako (9); min hartuta egin (10); min hartuta egon (51); min hartuta jarraitzen (20); min hartutako (18); min hartzeko (10); min hartzen (33)

partidan min hartu (8); sorbaldan min hartu (8); tripako min (13)

bihotzeko mina (8); bizkarreko mina (15); buruko mina (135); buruko mina ematen (9); eragindako mina (8); eskuko mina (21); eztarriko mina (11); giharretako mina (8); haginetako mina (8); hanketako mina (13); izugarrizko mina (10)

mina areagotu (12); mina arintzeko (15); mina ase (8); mina daukat (8); mina du (32); mina duela (8); mina duelako (9); mina dut (20); mina egin (22); mina egiten (17); mina eman (14); mina ematen (44); mina eragin (8); mina eragiten (14); mina hartu (22); mina hartu zuen (10); mina izan (24); mina izaten (11); mina kentzeko (12); mina neukan (8); mina nuen (14); mina piztu (32); mina sentitu (23); mina sentitu nuen (8); mina sentitu zuen (8); mina sentitzen (22); mina sortu (10); mina sortzen (15); mina zeukan (15); mina zuen (16)

sabeleko mina (14); tripako mina (29); urdaileko mina (8)

buruko minak (29); minak jota (16); tripako minak (11)

minaren minez (32)

buruko minez (30); eskuko minez (14); eztarriko minez (23); eztarriko minez nabilek (20); minaren minez (32); minez zegoen (13); zinez eta minez (9)


min2 1 izond janari-edariez, gaiez edo zaporeez mintzatuz, mihian edo ahoan halako erredura edo berotasun sentipena sortzen duena.

Berak oso gogoko zituen janari minak.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 123. orr.

Patata minak jatera gonbidatu nuen, kaitik Parte Zaharrera sartu eta berehalaxe zegoen garagardotegi batera.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 114. orr.

Plater bat ilar min, piper eta ozpinez atondurik.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 83. orr.

Astoak ez zuen harekin joan nahi; piper min bat jartzeko ipurdian, esan zuen Txemiñek.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 68. orr.

Konposatu sintetiko min bat da fenilo ziape-olioa.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 136. orr.

Nahiz eta gehiegi gustatu ez haragi gogor eta zapore min hori.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 165. orr.

Barnean zuten samin edo azidoak arnoari gustu min bat emaiten zion.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 98. orr.

Olagarroa eskaintzen dugu, galegoek bakarrik prestatzen dakiten dastamenari gozo-mina eta hortzari sendo-bera zaion olagarro bikain hori.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 271. orr.

Ikara oharkaitz batek inarrosi ninduen: gizon-usain minarekin batean, haren gorputzak itsatsirik zekarren Edurneren urrin gazi-gaztea.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 340. orr.

Ezagunak zituzten kearen usain guztiak: gozo eta sarkorra, min eta nardagarria, gogor eta okaztagarria.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 12. orr.

Izaki arraro eta itxura narraseko bat, begi aztoratuekin eta kirats higuingarri eta min bat zerraiola.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 44. orr.

· Maite dugu mina, hala dirudi, baina ez nonbait edozein min klase: ardo min edo minduarena ez; piper minarena bai.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 25. orr.

Baina nolanahi ere, pentsatu zuen, zoriona ezagutu zuen berak, zorion goxoa, zorion mina,  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 67. orr.

2 bizia.

Baina nik jadanik ez dut sentitzen urrun joateko indar min hori; urrun joateko behar mina sentitzen nuen garaiaren oroitzapena baino ez.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 65. orr.

Baina solas segidarik gabeko haiek bet-betan eten eta oihu min bat egin zuen: "Utz nazatela bakarrik, utz nazatela ilunbeetan; ilunbeak zaizkit niri komeni".  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 471. orr.

Gero, Klararen ezpain gorri minak nireetan itsatsi ziren.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 254. orr.

Zubiaren erdian garabi-ibilgailu handi bat ari zen, gorri mina.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 37. orr.

Sukaldean atzeman nuen, tipula pikatzen, txandal berde min batez jantzia.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 213. orr.

Haize min eta zakarra egingo du eta itsasoak gogor jasoko ditu olarroak eta fumetak.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 165. orr.

Sekulako hotz mina egiten zuen gau batez [...] botila batekin sartu zen ohera.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 284. orr.

· Bero dute gorputza, baina aurpegian haizeak altzairuzkoak diruditen laztanak txertatzen dizkie, hotz-minak eta zorrotzak.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 170. orr.

3 oinazea edo atsekabea eragiten edo adierazten duena.

Auhen min bat eginez altxa naiz; ...hara, ekaitz gau hartan bezalaxe.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 41. orr.

Oihu minak etorri ziren ondoren, eta ez zuen aurrerantzean nirekin lo egiteko kemenik izan.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 24. orr.

Aurretik hitz ederrak, baina gero putzak minak -esan izan zion lanturu artean, gero honela amaitzeko-.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 92. orr.

4 adiskideez-eta mintzatuz, berarekin lotura estua duguna, barru-barrukoa. ik mami.

Loperen adiskide min baten etxe harrizko dotorean ostatu harturik.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 67. orr.

Zeu zaitut neure aita, zeu neure gaztetako adiskide mina!  Elizen arteko biblia   Jr 3,4

Jonatan eta David adiskide min egin ziren; Jonatanek bere burua bezain maite izan zuen David.  Elizen arteko biblia   1 Sm 18,1

Orduan bilakatu baitzen Leon anaia Frantziskoren lagun-min eta idazkari.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 42. orr.

Lagun minok ez dugu inoiz trabarik egiten.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 369. orr.

Ernest Hemingwayk bere lagun min biren berri mingarriak hartu ditu ekainean.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 82. orr.

Batez ere amaren lagun-min horrek.  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 27. orr.

Artsai, Goizuetako zakurra, nire lagun min-mina, azkenean erabat gortu zen.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 18. orr.

Indiarrekiko adiskidetasun minak desagertu egin ziren...  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 190. orr.

5 udaz, neguaz. gauaz eta kidekoez mintzatuz, bete-betea.

Etesiako haizeek uda-min oroz astintzen dituzte bazterrak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 45. orr.

Etesiako haizeen indarrez, uda-minaren minean baino ez baitzebiltzan, has eta buka egin zuen ontziak itsas bidaldia.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 43. orr.

Behin hola, bidean nintzela, uda mineko galerna ari zela kanpoan.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 31. orr.

Baina mendiak beti eta gorago agertuz, negu mineko hotz eta elurrak zinezko arazoak ziren.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 107. orr.

Gaixotasunak harrapatu zuen negu minean eta, udaberria heltzearekin batera, osatu egin zen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 224. orr.

Biritxi astrologikoak ginen gau mineko solaskidearen aurpegiaz ontsa gogoratzen nintzen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 178. orr.

Gau min beltzean etorri, haztamuka, liburutegira, argia piztu eta berez begiak ixtera behartzen nauen bat-bateko argitasuna are mingarriago, eramanezinago zait.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 192. orr.

Urtarril mineko igande azkorrietako izotz edo goroldioz zuritu harri karroinduak.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 138. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

adiskide min (41); adiskide min baten (4); adiskide min egin (3); lagun min (80); lagun min bat (8); lagun min batek (6); lagun min batekin (3); lagun min baten (3); lagun min egin (3); lagun min izan (6)

adiskide mina (47); adiskide mina izan (3); adiskide mina nuen (3); adiskide mina zen (3); adixkide mina (6); aitaren lagun mina (3); aitaren lagun mina (3); artean mina (3); lagun mina (101); lagun mina da (11); lagun mina dut (6); lagun mina izan (5); lagun mina zen (10)

adiskide minak (29); adiskide minak izan (5); adiskide minak ziren (4); adixkide minak (3); lagun minak (51); lagun minak egin (4); lagun minak izan (10); lagun minak izango (3); lagun minak ziren (4)

lagun minarekin (3)

lagun minaren (8)

adiskide minari (3); lagun minari (10)

gau minean (21); gauaren minean (5); minaren minean (3); negu minean (13); uda minean (14)

adiskide minek (4)

lagun minekin (4)

uda mineko (5)

frantziskoren lagun minen (3); lagun minen (10)

adiskiderik minena (7); lagun minena (4); lagunik minena (9)

adiskiderik minenak (3); lagun minenak (3); lagunik minenak (5)

adiskide minik (6)


mina1 iz meatzea.

1869an Arnegik utzi ziolakotz Gainekoletatik beheraxagoko burdin mehatze edo mina batzuen baliatzeko eskubidea.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 35. orr.

Oraingo Hartxaineko edo Marloin bordako inguruetan dago mina zilo andana hori.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 35. orr.


mina2 iz ukitzen denean eztanda egiten duen lehergailua.

Ukrainan mina bila gabiltza.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 144. orr.

Erretiratu zirenean, alemanek zubiak bota eta minaz erein zituzten bazterrak [...] hain era gaiztoan erein ere, non bi ahalegin tamalgarriren ondoren, mina-kentzaileek erabaki baitzuten bazter haiek hesolaz eta burdinariz inguratu eta ixtea.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 199. orr.

Ez mugitu, aski du hatz puntarekin mina bat ukitzea eta hegan aterako da!  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 200. orr.

Noizean behin erbiren bat pasatzen da esparru minatutik eta lehertarazi egiten du mina bat.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 2002. orr.

Hori isilarazteko bi bide daude: dorrepean mina bat lehertzea, edo kanoika hastea.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 100. orr.

Nire anaiak kontra egiten ziola sentitzean, eta baita amak ere, nire anaiarekin bat baitzetorren, Federico mina bat bezala lehertu zen.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 93. orr.

Munduan 100 milioi minatik gora daudela uste dute nazioarteko erakundeek, eta, haien datuen arabera, urtean 26.000 lagunetik gora hil edo zauritzen dira lehertu bako mina bat zapalduta.  Berria - Gaiak   2004-01-29


minaketari izond itsasontziez mintzatuz, minak jasotzen dituena. ik minaontzi.

Dozena bi ontzi minaketari izan zituen Jaurlaritzak, eta zenbat mina harrapatu horiek.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 180. orr.


minaldi (orobat min aldi) iz mina sentitzen den aldia.

-Esan zidan sendagileak, egunero egin behar ditudala ariketa batzuk bizkarreko muskuluak tonu onean, indartsu edukitzeko, eta hasi ere hasi nintzen, hasten naiz tarteka, horrelako minaldi baten ondotik beti ere, baina laster aspertzen naiz, minaz ahaztu orduko.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 81. orr.

Izatez, jenio bizia zuen eta aurpegi garratza [...] nahiz eta bere aldarte txarren errua maiz erasaten zioten buruko min-aldi gogorrei egozten zien.  Berria - Kultura   2004-08-20

Izan ere, mundu honetan, zalantza aldian aholku, min aldian arindura, gaitz aldian esku ona, inork emango duenik ez uste.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 66. orr.


minaontzi iz itsasoan minak jasoten dituen ontzia. ik minaketari.

Goizaldean minaontzi bat irten zen eta arrantzan izandako ontzi batzuk sartu ziren.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 30. orr.


minarazi, minaraz, minarazten du ad mintzera behartu.

Baserri-ate takarrei hotsa ateratzeko gogor jo beharra dago, eta ez dizkio inori hatz-ttonttorrak alferrik minarazi nahi.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 204. orr.


minarete iz mezkitaren dorrea, fededunak otoitzera deitzeko erabiltzen dena.

Sekulako kandelak bailiran, dirdai egiten zuten Konstantinoplako minareteek Urrezko Adarraren inguruan... Haietatik gailen, dorreak, kanpandorreak, minareteak, hirurehun elizaren kupulak nabari ziren, domo berdez estalirik eta erpinean zilarrezko gurutze bana zutela.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 38. orr.

Almuedanoa minaretera igo eta bertatik sinestunak meskitan otoitz egitera joateko deitu zituela baizik ez du esaten, inguruabarrak azaldu gabe.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 31. orr.

Gure liburu sainduak ere hondatu dituzte, eta minaretetan jarri dituzte euren armak.  Berria - Mundua   2004-10-13


minaretedun izond minaretea duena; minareteak dituena.

Konkor eskerga haziz zihoan, / jo lezake zeru urruna; / gizajoari deitzen zioten / gizon minareteduna.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 80. orr.


minartu ik min1 14.

minatu, mina, minatzen 1 du ad minak ezarri.

Hiriburuko petrolio portua erabat minatu zutela jakinarazi zuen Georgiako Defentsa ministro Guela Bezhuashvilik.  Berria - Mundua   2004-05-06

Bideak minatuak ziren.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 247. orr.

Poliziaren oharrak gero eta kezkagarriagoak ziren; azkenean, Montmartre auzo guztia minatua zegoela esan zuten.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 410. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

-Noizean behin erbiren bat pasatzen da esparru minatutik eta lehertarazi egiten du mina bat.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 2002. orr.

Landare gogorra da eta, beraz, ez da beharrezkoa leku minatuak soiltzea landare hau ereiteko.  Berria - Gaiak   2004-01-29


minatzaile izond itsasontziez mintzatuz, minak ezartzen dituena.

Kubertara ginenerako, beste hiru gudontzi hurbildu ziren, azkena minatzailea zen.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 81. orr.


minatzar iz adkor tamaina handiko mina.

Abuztuan burutu berria zen setialdian, karlistek berek jaurtikitako laurehun granaden leherketek eta lurrazpiko galerian ezarritako minatzarrek, apurturik eta barrutik ikuskatu ezinik utzi baitzuten frantziskotarren monastegi eskerga Frutaren Azokaren inguruko belazean.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 171. orr.

San Frantziskoren komentu zaharra, karlisten minatzarraren leherketak egun haietantxe errotik erauzi berria zelako.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 172. orr.


minbera 1 izond mina erraz sentitzen edo hartzen duena; zirrara txikiei sentibera dena.

Munduen artean ez zela leizerik zabaltzen ohartzen nintzen, ez abererik eta ez jenderik, ez etsairik ez baitezpadako adiskiderik, bizidun minberak baizik.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 126. orr.

Hobe haragi minbera ukitzen ez segitzea, goxatu ordez gehiago erretzen baitu.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 33. orr.

Ipurtzuloak gaur bezain minbera ez ziren garaietan, periodiko paperarekin garbitzen genuen ipurdia.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 120. orr.

Alderdirik minberenak aukeratzen ditik: belarriak edo sabelaldeak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 93. orr.

Untxiak, edo estoikoak dira, edo ez batere minbera oinazerarekiko.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 165. orr.

Biziki presuna minbera naiz.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 19. orr.

Burua biziki pisu nuen eta bihotza arrunt minbera.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 133. orr.

Minbera neuzkan oinak oso.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 200. orr.

Gorputza baino minberatuagoa zeukan arima, eta petrikilorik edo ukendurik ez neukan hartarako.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 196. orr.

Erredura sentitu du berriz ere, biziagoa, minberagoa.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 207. orr.

2 irud/hed

Txomini korapilo minbera bat tinkatu zaio bihotzean, taupadak bizi bizi direla.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 210. orr.

Helduden astean, deputatuek dute aztertu beharra erretreten auzi minbera hori.  Herria   2003-06-05

Estaturik minberenean aurkitu ninduen beraz Mathiasek, eta kurri abiatu orduko, golkoan nituenak oro kontatu nizkion.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 161. orr.

Hastapen hartan ere, deportazioaren gai minbera ez zuten hunkitu, edo doi-doia.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 104. orr.

Ondorioz, halako giro mintu eta minbera bat.  Herria   2001-01-25

Eztabaida minbera baten inguruan.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 113. orr.

Gure agerraldiaren zatirik minberena eta delikatuena izan daiteke hori agian.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 100. orr.

Ondorioz, irakurlea galtzen ahal da, baina liburua hesten duenean, osotasun minbera baten sentimendua ere ukan dezake.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 298. orr.

Ustez ulertu ditudan gauzak kuriostasun minberari zor dizkiot.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 121. orr.

3 (adizlagun gisa)

Aipatu biltzarrera abiatzeko unean, ahul, hauskor eta minbera sentitzen nintzen, gorago nioen eran, segurtasunez eskas.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 145. orr.

Buztanari eragiteari ekin nion, hortaz, baina ez oso eroso hasieran: zakilburua lehor sentitzen nuen eta mottoa minbera samar horregatik.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 72. orr.

Gero eta laburrago sentitzen nuen arnasa [...] eta eztarria gero eta minberago.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 161. orr.

4 (izen gisa)

Bizkarrezurra tentetu zuen Mentxuren atzamarrek sortutako minberagatik.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 25. orr.

Minbera hori sendi zen ere euskal legebiltzarrean, joanden ortziraleko bilkuran.  Herria   2002-10-03

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arras minbera (8); aski minbera (3); auzi minbera (14); auzi minbera hori (3); bazterrak beti minbera (4); bazterrak biziki minbera (4); bazterrak minbera (5); beti berdin minbera (7); beti minbera (5); biziki minbera (11); frango minbera (5); gai minbera (19); gai minbera da (3); giro minbera (6); minbera da (9); minbera daude (6); minbera geldituak (3); minbera izan (3); minbera izaten (4); minbera zen (4); oso minbera (3)

gai minberak (3); minberak izan (5)


minberagarritasun iz minberatzen duenaren nolakotasuna.

Nerabezaroko larrujotze urrun eta idealizatu baten ondorengo insatisfakzio kateatuen minberagarritasuna.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 27. orr.


minberaka izond minbera.

Emaztearen hankartetik isuri gorri eta beroa bazetorren burrustan, hatsartzen zuen oroz, airez betetzen eta arras husten zen, hiltzear, intziri elkor, heren eta minberaka, alaba gehienak gorputzaren gainaldea lurrean indarrez atxikitzen ziola, izebak sabela torratzen eta aluaren irekieraren aitzinamendua mirazkatzen ziola.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 25. orr.


minberakaitz izond erraz minberatzen ez dena, ia ezin minberatuzkoa.

Pena ere banuen, halako tristura bat urdailean; azken finean, negarraren aurrean ez bainaiz nik uste bezain minberakaitza.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 192. orr.


minberaki adlag bigunki, samurki.

Arrotz eta umezurtz izatearen sentimendua areagotu zitzaidan, minberaki mutu labakitua bilakatzeraino.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 188. orr.

Dantek Beatrizen ohoreetan minberaki agertu infernuko zirkuluak.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 82. orr.

-Bakarrik? -kolokatu zuen minberaki.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 230. orr.


minberakor izond erraz minberatzen dena. ik minberatsu.

Hirugarren kapituluak gaztaroko garai kilikorra, batzutan hain minberakorra, dauku aipatzen.  Herria   2002-11-14


minberatasun 1 iz minbera denaren nolakotasuna.

Ume minberak ginela aitor dezaket eta minberatasun horrek asko iraun didala niri behintzat.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 282. orr.

Emaztea neska gaztea zen, institutuan ikasitakoa, oso minbera -Txitxikovek minberatasuna imitatu zuen aurpegiaz-.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 414. orr.

Bere existentzian kordoka sentitzen den komunitate edo nazio txiki baten minberatasunean.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 68. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Antsiak eta barne-minberatasun handiegiak zuten gerizarik gabeko gerora akuilatzen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 333. orr.


minberatsu 1 izond aski minbera dena.

Lehenik, bazterrerat edo geroko utzi ditu gai minberatsuak: abortua, emazteen apeztea, apezen ezkontzea eta holako.  Herria   2005-04-28

Gai minberatsuak aipaturik ere gizon horrek so egilea xoratzen du.  Herria   2003-09-18

Handik laster ene haurkeria minberatsuak deitoratzen nituen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 182. orr.

2 (predikatu edo adizlagun gisa) ik minberatsuki.

Jalgi nintzen sekulan baino minberatsuago, milesker murritz bat erranik azpiz behatzen zidan andereari.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 148. orr.

"Nor ote da Hallum-Drallum?" zulatzen zion galderak garuna, minberatsu.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 163. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

gai minberatsuak (3)


minberatsuki adlag minberatsu.

Puntu hori ez zen hala ere aski minberatsuki ikusia izan, zeren estrenaldiko kargudun guziak, berrogei bat lagun, elkarrekin bazkaltzera joan baitziren beldurrik gabe Miarritzeko kasinora egun hartan.  Herria   2005-11-03


minberatu, minbera(tu), minberatzen 1 da/du ad minbera jarri.

Poltsari horren gogor eusteagatik minberatu egin zitzaizkion hatzak.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 80. orr.

Joanesi ipurdi mazelak ontsa minberatu zitzaizkion, zurezko jarleku gogor haien kontra segundu oro kaska eta kaska.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 10. orr.

1050 pilota jo dute partida huntan, Ruizen eskua minberatzeraino.  Herria   2005-02-03

Fusilek ematen duten kontra-kolpe zakarra dela-ta, besaburua oso minberatuta amaitu nituen ariketak.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 244. orr.

Atzamar-puntak minberaturik zeuzkan.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 445. orr.

Aspaldixkoan arras minbera den auzi bat aintzina minberatu da azken egun hotan eta kasu ez ote den oraino gehiago saminduko ondoko aste horietan!  Herria   2003-04-17

• 2 (du ad)

Gerria minberatzen, eskuak odoltzen zizkion soka hartatik esekita zegoen.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 123. orr.

Oihal latzak lepo mehe zuria minberatu eta narritatzen zion.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 63. orr.

Urdail-azidoa likido azido bat da eta gora egiten duenean hestegorria minberatzen du.  Berria - Gaiak   2004-10-14

Harrizko etxeetako pintura horiak biziki minberatzen zituen begiak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 24. orr.

Belarriak minberatzerainokoak baitziren itsas marrumak eta haize-uluak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 142. orr.

Neguan eskularru motzak behar zituen erien begiratzeko, odolgaiztoak minberatuak eta brioletatuak atxikitzen baitzizkion.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 56. orr.

Zer lortuko dute? auzia minberatzea eta muturreko jarrerak indartzea baino ez.  Berria - Euskal Herria   2004-02-06

3 mindu.

Gure Elizan, Euskararen egoerak minberatzen gaituela! aspaldiko mina!  Herria   2003-07-24

Bere mahaia eta aterpea onar genitzan tematu zen, eta guk amore eman genuen erbi-festan partaide izatetik salbatu gintuen gizona ez minberatzeko.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 145. orr.

Ez zintuzket minberatu nahi, maisu, baina bada gauza bat hemen derrigor esan beharrekoa.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 74. orr.

Orain ez dago ahora etorritako dena muturrera esaterik, euskal-lagun-hurkoa sobera minberatzeko edo lotsagarri uzteko herabez.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 82. orr.

4 (era burutua izenondo gisa)

Bere oin minberatuek ozta-ozta eusten zioten zutik.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 376. orr.

Eta hotza iragazten zait hezur minberatuetaraino, are blaitzenago dizkidan arropa jada mela-mela egindakoetatik barna.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 140. orr.

Zakua lurrean pausatu zuen, hatsartzeko eta soin minberatuegiaren lasaitzeko.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 23. orr.

Ene barneko kezka minberatuenak agertuko dizkizut.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 24. orr.

Tonua aski minberatua zen.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 92. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eskua minberatu (3)

oin minberatuak (3)


minbizi 1 iz gorputz ehun bateko zelulak eragabeki haztean datzan eritasuna, inguruko ehunetara hedatzeko joera duena.

Minbiziaren lehenengo abisua min bizi baten itxuraz agertu zen.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 84. orr.

Ez naiz ni minbizia dutenen motakoa, nire zelulek motibo gutxi dute matxinatzeko.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 159. orr.

Minbizia eragiten duen gene bat ezeztatzea lortu dute saguetan.  Berria - Gaiak   2004-10-12

Detonagailuetan erabiltzen den tritioa da minbizia eragiten duena.  Berria - Mundua   2004-03-07

Proteina horiek minbizia garatzea eragozten dute.  Berria - Gaiak   2004-11-03

Minbiziari aurre egiteko tratamendu berri bat ikertzen ari dira.  Berria - Gaiak   2004-01-06

Atzeman diren minbizi gehienak fase goiztiarrean zeuden eta gehienak sendatu egin dira.  Berria - Harian   2005-10-19

Minbizia aurkitu zioten saihetsean.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 23. orr.

Ama bat zen, bost urteko seme bakarra zuena, minbiziak jota.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 37. orr.

Minbiziak azken indarrak kendu zizkionean.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 51. orr.

Joxemari Aranaldeapez bertsuzalea [...] zendu da Ibarra herrian, 72 urtetan, minbiziak eremanik.  Herria   2005-09-29

Ortzegunean itzali da minbiziarekin Michel Dassance Beskoiztarra hiruetanhogoita hamabi urtetan.  Herria   2004-09-30

Javier Uria Bilboko Athleticeko lehendakaria zendu da joan den astean, 41 urtetan, minbiziak jorik.  Herria   2003-06-26

Espainiako Minbiziaren Kontrako Elkartearen Nafarroako ordezkaritzak.  Berria - Euskal Herria   2004-02-27

2 (izenondoekin)

Ebakuntza egiteko mahaian [...] minbizi heriogarria oso aurreratua zuela konturatu ziren, eta ez zegoela ebakuntzarik egiteko gairik.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 116. orr.

Minbizi hilgarriak ez baitu atarramentu onik.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 11. orr.

Duela hilabete batzuk, hasieran tripako mina zirudiena minbizi zurgarri bihurtu zitzaidan.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 65. orr.

Ann Marie Rogers emakumeak bularreko minbizi erasokorra du, baina Herceptin botikaren bidezko tratamendua ukatu dio osasun zerbitzuak, oso garestia dela argudiatuta.  Berria - Gaiak   2006-02-16

Minbizi orokortu baten ondorioz, Alazne Olabarrieta Garzia borrokakidea hil da Bordelen.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 74. orr.

3 (izenlagunekin)

1946an hil zela, garuneko minbizi batez.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 289. orr.

Buruko minbizi sendaezinak tratatzeko modu berri bat eskain dezaketela cannabinoideek.  Berria - Gaiak   2004-08-15

Aurpegiko minbiziaren ondorioz masailezurra galdu zuen gizon bati ordezkoa jarri dio Akiel Unibertsitateko (Alemania iparraldea) mediku talde batek.  Berria - Gaiak   2004-08-28

Gibeleko minbizia, metastasikoa, laugarren fasean.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 116. orr.

Johnny Ramone The Ramones taldearen sortzailea eta gitarrista hil egin zen asteazkenean prostatako minbizi baten ondorioz.  Berria - Kultura   2004-09-17

Prostatako minbiziaren genea identifikatu dute.  Berria - Gaiak   2004-06-10

Hezurretako minbizia duela jakin dute, sei hilabeteko bizi-itxaropena eman diotela.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 118. orr.

Gazterik hil zelako, biriketako minbiziaz.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 9. orr.

Bularreko minbizia sortzen duen genea blokeatzea lortu dute Kanadako zientzialariek.  Berria - Gaiak   2004-08-31

Bularreko nahiz umetokiko minbizi gehiago izaten dira azterketa egiten ez duten emakumeen artean.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 52. orr.

Bularreko Minbiziaren Diagnostiko Goiztiarrerako programa.  Berria - Harian   2005-10-19

4 irud/hed

Etxe eta kale, irudi luke garapen ikaragarri azkarreko minbizi suntsitzaile bezainbat eraikizale batek kaotikoki ugaldutako herri murritz bat baizik ez dela hiria, etxe bakarrekoa eta kale bakarrekoa.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 176. orr.

Geroxeago, baina, beldurra hazten eta hazten joanen zitzaion, minbizi goseti bat bezala bere barrenak karraskatzen. Atzean utzi nahi zituen gerrako oroitzapenek eta europar erraiek hozkatzen zuten minbizi izpirituala.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 113. orr.

Kreditu mekanismo hauen bidez merkatu ekonomien minbizia sortu da.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 235. orr.

Gerra eta esklabotasuna zibilizazioaren minbizi bikiak izan ziren beti gizarte-mota hau lehenengoz sortu zenetik.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 361. orr.

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Haragia erretzen denean sorturiko gai batek minbizi zelulen ugaritzea abiatzen eta sustatzen du.  Berria - Gaiak   2006-04-04

Ustez minbizi sortzaile diren estirenoa eta naftalenoa.  Berria - Gaiak   2004-11-23

Lantokietan [...] beste gai kutsakor eta minbizi sortzaile gehiago daude.  Berria - Euskal Herria   2006-01-03

Lehenbizi, minbizi-sortzaileak dituzten elikagaiak daude; bigarrenik, salmonellak dituztenak.  Berria - Euskal Herria   2004-07-13

Errauste plantak dira minbizi eragile handienetakoak.  Berria - Euskal Herria   2004-08-14

Bularretako inplanteek ez dute handitzen minbizi arriskua.  Berria - Gaiak   2006-04-23

Adituek diotenez, minbizi kasu gehienak ez dira agertzen erradiazioa jaso eta 20, 30 edo 40 urte pasatu arte.  Berria - Gaiak   2006-03-26

Entzun dudanez, tratamendu horren eraginez minbizi-kasuak gertatu izan dira.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 400. orr.

Trebatuxe gara jada hainbat eritasunetarako joera neurtzen; zenbait minbizi motaren kasuan, kasurako.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 132. orr.

Edo eritasun larriak, esaterako minbizi-hantura, elefantiasia eta gangrena.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 195. orr.

Bielorrusiako minbizi estatistika nazionalak.  Berria - Gaiak   2006-04-19

Jean Bernard Minbizi gaietarako Zentroko arduraduna da.  Berria - Gaiak   2004-09-16

· HIFU giza gorputzean dauden zelula minbizi-eragileak suntsitzeko erabiltzen den teknika da  Berria - Gaiak   2004-01-20

6 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Nire birika-minbizia aienatzen ari zen, eta azken azterketaren ostean onkologoak esandakoaren arabera, bazen baikortasun zuhur baterako arrazoirik.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 10. orr.

7 minbizi gene ik onkogene.

Baziren, beraz, "minbizi-geneak" edo "onkogeneak".  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 99. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

buruko minbizi (3); haurren minbizi (5); minbizi baten ondorioz (5); minbizi kasu (24); minbizi kasu gehiago (5); minbizi kasuak (14); minbizi kasuen (10); minbizi mota (23); minbizi sortzaile (5)

ahoko minbizia (7); azaleko minbizia (3); biriketako minbizia (17); bularreko minbizia (37); bularreko minbizia atzeman (3); bularreko minbizia duten (3); bularreko minbizia izateko (4); eragiten du minbizia (3); gibeleko minbizia (4); haurren minbizia (4); hesteetako minbizia (6); koloneko minbizia (5); maskuriko minbizia (7)

minbizia atzeman (5); minbizia aurkitu (3); minbizia aurkitzeko (4); minbizia diagnostikatu (5); minbizia du (8); minbizia duela (5); minbizia duten (31); minbizia duten haurren (8); minbizia eragin (11); minbizia eragin dezakete (4); minbizia eragiten (37); minbizia eragiten du (4); minbizia eragiten duten (17); minbizia gainditu (3); minbizia garaiz atzemateko (4); minbizia garatzea (5); minbizia garatzeko (14); minbizia garatzeko arriskua (9); minbizia ikertzeko (8); minbizia ikertzen (3); minbizia izan (7); minbizia izateko (25); minbizia izateko arrisku (4); minbizia izateko arriskua (15); minbizia saihesteko (4); minbizia sor (6); minbizia sortu (3); minbizia sortzen (12); minbizia sortzen duten (4); minbizia tratatzeko (6); minbizia tratatzeko erabiltzen (4); minbizia zuela (6); minbizia zuen (6); minbizia zuten (4)

obarioko minbizia (3); prostatako minbizia (18); umetokiko minbizia (4); umetokiko minbizia izateko (3); urdaileko minbizia (6)

biriketako minbiziak (5); biriketako minbiziak jota (3); bularreko minbiziak (5); minbiziak eragindako (3); minbiziak eraman (8); minbiziak eraman zuen (3); minbiziak ereman (3); minbiziak jota (31); minbiziak jota hil (3); minbiziak jotako (4)

minbiziarekin hiltzen (3); minbiziarekin lotu (3)

bularreko minbiziaren (23); bularreko minbiziaren aurkako (3); bularreko minbiziaren diagnostiko (3); bularretako minbiziaren (3); koloneko minbiziaren (3); minbiziaren aurka (9); minbiziaren aurkako (17); minbiziaren diagnostiko (3); minbiziaren diagnostiko goiztiarrerako (3); minbiziaren inguruko (3); minbiziaren kontra (8); minbiziaren kontrako (24); minbiziaren kontrako tratamendua (4); minbiziaren ondorioz (12); prostatako minbiziaren (4)

bularreko minbiziari (5); minbiziari aurre egitea (5); minbiziari aurre egiteko (7)

minbiziaz hil (7)

minbiziz hil (3); tiroideetako minbiziz (3)


minbizidun izond/izlag minbizia duena.

Nafarroan 2.300 eri minbizidun aurkitzen dituzte urtean egiten diren ikerketa eta artamenduetan.  Herria   2001-06-21

Teknika horren bitartez, posible zen, hain zuzen, minbizidun zeluletatik lorturiko zenbait gene zelula normal batean txertatu, eta minbizidun bihurtzea zelula hori.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 99. orr.

Tomek jarraitu egin diezaieke edariz edari, baina nik minbizidun ohi ihar honek gaitasun urria dut horretarako  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 226. orr.


minbizitze iz minbizia sortzea.

Minbizitze-prozesuak, bada, itxura zenez, nahasi egiten zituen enbrioiaren garapenean lanean ari ziren erregulazio-sistemetariko batzuk.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 84. orr.


mindegi ik mintegi.

mindro izond adkor polita.

Entzun ditzala erizain mindroak bere ugazabak egiten dituen balentriak.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 131. orr.

Gorri-urdinean eginen diat marrazki mindroren bat, Iñaki, merke...  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 82. orr.

Ahots mindroa dauka.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 122. orr.

Usain mindroa dago gelan, lore lurrina.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 177. orr.


mindrotasun iz adkor politasuna.

Bere mindrotasuna irriño urrikaltsu batek hautsi egin dezakeela pentsatuko du Edo hortzen bat faltako du, ezinen ditu ezpainak zabaldu.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 130. orr.


mindu, min(du), mintzen (orobat mintu g,er,) 1 da ad haserrezko, nahigabezko edo saminezko egoeran jarri. ik samindu.

Horregatik deitzen zen Joxe Krakax, eta bera ez zen mintzen ezizenarekin, grazia ere egiten baitzion.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 109. orr.

Nik serioegi hartzen nizkion gauza horiek, mindu egiten nintzen, lotsa galtzen nion eta gaizki tratatzen nuen, eta horrexek, aldi berean, min gehiago egiten zion oraindik.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 169. orr.

Izugarri mindu eta haserretu zen auziaren berri jakin zuenean.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 279. orr.

Harrigarria da gizabanakoa: biziki mintzen da berak errespetatzen ez dituenek begitan hartzen dutelako.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 257. orr.

Ezinezkoa zelakoan Elsbeth hitz haiekin mintzea.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 102. orr.

Argazkilaria ez da asko mindu.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 116. orr.

Jauna haserre-sutan zegoen; Moises ere mindurik zegoen.  Elizen arteko biblia   Zen 11,10

Amorratuta zegoen nirekin, mindurik zegoen nirekin, huts egin niola sentitzen zuen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 73. orr.

Borreroa asko mintzen da kondenatuaren familiak eskelan bere izena jartzen ez duenean.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 72. orr.

2 irud/hed

Gauzak arras mindu ziren, Iruñeko apezpikua haserretu baitzen, xedea zuelakotz hiri nagusiko katedralean hobiratzea, beste nafar erregeekilan.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 151. orr.

Sophie ere hasia da ohartzen solasgaia mintzen ari dela eta hobe duela berehala moztea.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 119. orr.

Euskal Herriko Unibertsitatean egoera frango mindua dela dirudi.  Herria   2003-03-10

Minduta egon behar zuen aldizkari pornografikoaren auziagatik.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 130. orr.

Zikina sentitzen nintzen, minduta bainoago.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 103. orr.

-Erruki-etxe bat? -erantzun zuen, oso minduta.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 128. orr.

Berak, ordea, niri buruzko dena zekien, norekin maiteminduta nengoen, norekin minduta.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 92. orr.

Bazterrak mindu dira azken egun hautan gure eskualdean, Herriko Etxeak familia guzieri igorri paper baten ondotik.  Herria   2003-12-04

• 3 (du ad)

Lasai ari ginen, inor mintzeko batere asmorik gabe.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 122. orr.

Zalakainek bere buruarekiko zuen segurtasunak, haren bizi-pozak, jendartean moldatzeko zuen erraztasunak, mindu egiten zuten gizon goibel eta fanatiko hura.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 76. orr.

Nozdrioven hitzek biziki mindu zuten Txitxikov.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 121. orr.

Nire mesfidantzak mindu balu bezala, tratua haustekoa egin zuen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 332. orr.

Zutaz errukitu naizelako eta nire errukiak mindu zaituelako jo nauzu?  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 141. orr.

Mindu zaituen zerbait egin al dut, laztana?  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 34. orr.

Ez diat saltzeko asmorik -esan nion xalo, ez bainuen adiskidea mindu nahi.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 21. orr.

-Tira, ez zaituztet mindu nahi, baina zuek biok ez zarete oso onak xakean...  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 254. orr.

Arizmendi jaunaren hitz haiek, mindua baino areago, txunditua utzi zuten.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 110. orr.

Damu dut, zinez, zu mindua.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 14. orr.

-Oso mindurik naukak, Santxo.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 105. orr.

Nik aski mindurik utzi nituen bazterrak are minduago ageri ziren orain.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 185. orr.

Gogoetatsu gelditu zen, kopetilun begira edukiari, oroitzapenek minduta bezala.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 189. orr.

Gure ezdeustasunaren, gure txikitasunaren parean ezartzen gaitu, eta horrek, mindu, gogogabetu, arranguratu edo lurra joarazi ordez, askatu eta lasaitu egiten gaitu, ez baitiogu, ez geure buruari, ezta beste inori ere gezur gehiago esan behar.  Berria - Kultura   2004-07-28

4 (era burutua izenondo gisa)

Adiskide minduarena egiteko prest nengoen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 195. orr.

Guztiei itsusi litzaieke alabaina, minduaren mina samintzea, justiziak ez duelarik horrelakorik eskatzen.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 165. orr.

Ziur nago atso lehor mindu bat bihurtuko naizela, hemen askoz ere luzaroago jarraitzen badut.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 180. orr.

Isilune mindu bat egin zuen, antzezle ona izan zitekeela otu zitzaizun.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 63. orr.

Irribarre mindu eta behartua egin zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 25. orr.

Beldur bainintzen nire kontu hartze minduak ez ote zuen gure arteko etena ekarriko.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 321. orr.

-Ez al duzu gustuko nire biolina? -galdegin zion Irisarrik, ahots minduaz.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 115. orr.

Jelosiak, desengainuak, harrotasun minduak oinaze izugarria eragin zezaketek.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 206. orr.

• 5 da/du ad min hartu; min eman. (gorputzari edo gorputzaren zatiei buruz)

Gorputza ez mintzearekin eta arima ez larritzearekin aski du gizonak.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 181. orr.

-Neu ere aritua naiz inoiz, eskolan-eta, baina eskuak mintzen zitzaizkidan eta utzi egin nuen.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 174. orr.

Mindutako eskuko hatzak guztiz ubelduak eta handituak ageri ziren.  Berria - Kirola   2004-05-09

Zuhaitzak gorri-gorri zeuden, begiak mintzeraino gorri, sutan bezala.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 125. orr.

Besoetan eta giltzurrunetan mina zeukan, eta horixe zen senarrari esan nahi ziona, besoak eta giltzurrunak minduak zeuzkala.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 102. orr.

Abiatu aurretik, ordea, giharrak mindu arte besoak luzatu, eta aharrausi egin zuen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 66. orr.

Sirena azulen alaruek mindu dituzte gure belarriak.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 113. orr.

Begiak mindu arte irakurri dut eta, historia kliniko hori nobela bat da.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 220. orr.

Txistua tinpanoak mintzerainokoa zen.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 69. orr.

Horregatik egokiago dirudi nork bere burua mintzea kanpoko mina ematen duten soka argalekin, eta ez barruan gaitz kexagarria sor dezakeen beste modu batekin.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 77. orr.

Arnasa ia hartu ezinik, besoko giharrak minduta.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 51. orr.

Nekatuta nengoen, beso-zangoak minduta nituen.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 24. orr.

Eztarria minduta, begiak bero.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 163. orr.

Masaileko ehuna erabili dute mindutako korneak osatzeko.  Berria - Gaiak   2004-09-17

6 (gauzei buruz)

Orain trenbide ertzak zaintzen dator, hortik sortzen baitira usuago trena mindu dezaketen zakur, behi, suizida eta beste edozein.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 157. orr.

Joe Brooksek ez du sekula nire sentimendurik mindu.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 92. orr.

Mobbing-a pertsonaren duintasuna mintzen duten egoera iraingarriak dira.  Berria - Ekonomia   2004-07-24

7 (era burutua izenondo gisa)

Lehenengo eta behin, bizkar mindua arindu eta lasaitu behar zuen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 271. orr.

Lagun bat sorbalda mindua igurzten ari zitzaion bitartean, [...].  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 827. orr.

Hozka hausten zituzten euren atal minduak.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 329. orr.

Lehendik mindua nuen orpoaren azpia.  Berria - Kirola   2006-03-26

Haize minduak, bazterrak iziturik, karrika pollitak desertu gisa ditu bihurtzen, jendea barnaxko atxikiz.  Herria   2003-01-14

• 8 da/du ad gustu mina hartu; gustu mina eman.

Eritasunarekin batean, ene bularretako esnea mintzen eta garrazten hasi zitzaidan, eta, hondarrean, galtzen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 623. orr.

Kasu eskasez, eman dezagun, gasna itzul eta mindu daiteke, halaber hautsez edo harrez emoka.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 40. orr.

Maite dugu mina, hala dirudi, baina ez nonbait edozein min klase: ardo min edo minduarena ez; piper minarena bai.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 25. orr.

· Beste saltsa bat mintzen ari dena, Europa batuaren lege nagusiarena...  Herria   2005-02-10

9 (era burutua izenondo gisa)

Ogi lizundua, sagardo mindua, olio zaharra eta ahuntz zahagiko ardoa.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 115. orr.

Snaperen larruazal horixkak esne minduaren kolorea hartu zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 232. orr.

Zerion aza minduaren usaina, atzera eragitekoa.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 130. orr.

· Ni ere zaharra naun, baina nahiago korrontean egon arropari eransten zaion usain mindu hau jasan baino.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 35. orr.

Ez zion erreparatzen jendez gainezka zeuden etxebizitzen usain mindu eta gazi-gezari.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 29. orr.

Halako kirats mindu arin bat iristen zaio, garbitu gabearena.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 166. orr.

10 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Sudurra haren orrien artean sartuta arnasa hartzean halako mindu-usain bat hartzen zitzaion.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 18. orr.

Mindu itxura egin eta ulertzeko moduan esaten diet alde egiteko nire paretik etxera.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 22. orr.

Eta, mindu itxurak eginez, segitu egin nuen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 172. orr.

11 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa, elkarketak izenondo balioa duela)

Aitzin gauean oheratu baino lehen horixe egin izan banu, ez nintzatekeen horren buru-mindua egonen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 208. orr.

-Niri ez begiratu -eten zion Hauster behatz-minduak.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 19. orr.

Atsekabetuak eta bihotz minduak hain xuxen, beren min eta nekeen erremedioa berorren esku gogor indartsu horretan aurkituko dutelakoan.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 169. orr.

· Doinu ironikoa lagungarri da; doinu zakar-mindua baztergarri.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 174. orr.

11 adiskide mindu adiskide min bihurtu.

Elgarrekin pasatu genituen hamabost egunetan adiskide mindu ginen.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 121. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

are gehiago mindu (3); asko mindu (4); inor mindu (8); inor mindu nahi (3); izugarri mindu (3); mindu da (3); mindu du (3); mindu dute (3); mindu samartuta (3); mindu zen (5); mindu zuen (12); sobera mindu (3); usain mindu (4)

minduak zeuden (3)

esne minduaren usaina (3)

aita mindurik (3); bihotza mindurik (3); mindurik sentitzen (3); mindurik zegoen (5); oso mindurik (3)

belauna minduta (4); bizkarra minduta (4); eskua minduta (6); harrituta eta minduta (3); haserre eta minduta (6); minduta agertu (7); minduta agertu zen (4); minduta dago (12); minduta daude (10); minduta dauka (5); minduta du (7); minduta egon (6); minduta egon arren (3); minduta egotea (4); minduta ematen (3); minduta eta haserre (4); minduta geratu (3); minduta mintzatu (6); minduta nago (5); minduta sentitu (4); minduta zegoen (11); minduta zeuzkan (4); minduta zirudien (4); minduta zuela (6); minduta zuen (4); orkatila minduta (7); oso minduta (21); zeharo minduta (3)


mindulin (orobat mingulin) izond zernahi gogortasun itxurarekin eskandalizatzen dena.

Bere adineko adiskiderik ezin zuen izan, neska mindulinak basakeriak esanez uxatzea gustatzen zitzaion eta.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 106. orr.

Lisa ederra ez zen mindulina, lapurra baizik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 338. orr.

Abertzale hazi eta etsaia kalitzea soportatzen ez zuten burges ume mindulin, frustratu eta eskizofrenikoek taula gaina abandonatzen zuten eta ez ziren engoitik euskal munduan nehon ikusten.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 25. orr.

Otsabide hiria burges eta laborari loak hartu magma mindulin bat zen.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 10. orr.


mindulinkeria iz mindulinari dagokion egintza.

Pauline lausengatua sentitu zen hasieran, baina atzera egin zuen segidan, mindulinkeriazko keinua aurpegian, doinu haserrez zera xuxurlatzen ziola:  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 308. orr.


mindun izond mina duena.

Besotik heldu zion ba zaldun mindunak Don Kijoteri, eta honela mintzatu zen: [...].  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 131. orr.

Pozik bizi diren horietakoren bat al da, ala mindun horietakoren bat?  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 131. orr.

-Sendagileak ez du, bada, bular-mindunen gaitza duela esan?  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 172. orr.


mindura 1 iz oinaze modukoa; nahigabea, atsekabea.

Mototik jaitsi berritan hankek txinaurritegiak dirudite, eta geldirik egoteak halako mindura urduri bat eragiten du.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 154. orr.

Joe Frazier ere nekaturik zegoen, irrati narratzailearen arabera, baina irabazlearen akidura eta mindura bestelakoa da. Gerrak ekarri dion mindura da.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 390. orr.

Odol zipriztinak indartzeko, laidoaren mindura sakontzeko, urduritasuna girotzeko.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 239. orr.

Bihotzeko mindura ematzen zait pentsaturik biziko naizela hari kararik kara esateko: [...].  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 185. orr.

Esangura honekin erabili izan da inoiz Jainkoaren "haserrea" eta "mindura" adierazteko.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 100. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Argazkioi ondo begiratuta, hortxe igartzen zaio, ezpainen ertzetan preso, haratago joan dakion gura ez duen mindura aire bat, bai, gazterik hilko den Agirreri.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 170. orr.

· Baina, bat-batean, gogamena gurasoengana aldendu zitzaidan eta halako bihotz mindurak harrapatu ninduen, ezen une haietan nahiago izango bainukeen bertan hiltzea, gurasoei eskolan gertatutakoa kontatzea baino.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 135. orr.

Segoviatik legoa eta erdira zegoen herrixka batean jaio, umetan zerrizain ibili, eta, makina bat bizi-minduraren ondoren, garaiko anatomistarik entzutetsuena izatera heldu omen zen Velasco sendagile hura.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 8. orr.


minduratu, mindura(tu), minduratzen du ad oinazetu.

Etarrak (hala esaten diete) hiltzea, edo minduratzea krimen kondenagarriak izan beharrean, edozein krimen omen den bezala, higiene demokratikorako neurri ezinbestekoak baizik ez dira.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 314. orr.


minduri izond auhena, deitorea.

Bost haurrak munduratu zituenean ez baitzuen intziri edo minduri bakar bat ere ozenarazi.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 259. orr.


minduxe izond aski mindua.

Edurne oraino minduxea dago mutilarekin. -Adiskideen arteko kontu bat zen -nik, minduxea-.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 70. orr.

Gero jiratu egin da emaztea lotarako, ezkerreko lokiaren gainera etzanda lo egiten ohitua baita ebakuntzaz gero, kopetaren eskuinaldea beti ere minduxeago izaten duenez.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 95. orr.


mineral 1 iz lurraren azala osatzen duen gai ez organikoa, elemetu kimiko bat edo gehiago dauzkana. ik mea.

Han ez dela mineralik ez eta landarerik ere.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 143. orr.

Han minerala ehogailu munstrokara batean xehetzen zen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 95. orr.

Harkaitzetan meazuloak eginez, mineral baliotsuak aurkitzen.  Elizen arteko biblia   Jb 28,10

Etorkizuneko elikagai "konplexuak" aberastuta etorriko zaizkigu, hau da, premiazkoak ditugun bitamina, mineral eta oligoelementuekin osatuta.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 76. orr.

Minerala ez dakit zein zen, eman dezagun ikatza zela.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 147. orr.

Uranioa oso mineral merkea da; izan ere, erruz dago naturan.  Berria - Mundua   2004-06-25

Asbestoa mineral naturalez eratutako zuntz bat da.  Berria - Ekonomia   2004-09-12

Hidroxiapatitoa da mineral hori: ez da, zehazki, konposatu kimiko bat.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 19. orr.

Spirit roverrak goethita minerala aurkitu du Marten (mineral hau Lurrean ura dagoen lekuetan bakarrik sortzen da).  Berria - Gaiak   2004-12-16

Astronautek ere, geldi-geldi ez egonagatik, hezurrak ahultzeko arriskua dute, kaltzioaren eta beste mineral batzuen galeraren ondorioz.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 35. orr.

Harritu egiten zaitu horrek, nola mineral eta gatzez pobre diren uretatik sortzen den hain landare pozoiz aberatsa.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 162. orr.

Karbonatoak eta mineral hidratatuak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 23. orr.

Estatu Batuetako Mineralen Kudeaketa zerbitzuak.  Berria - Ekonomia   2004-10-12

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik beherago 4.

XVIII. mendean fosilen animali izaeraren tesiari kontrajartzen zitzaion euren mineral izaeraren tesi tradizionalagoa.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 174. orr.

Hezurrean, kolagenoak egiten du erretxinarena, eta mineral-kristalek beirazko zuntzena.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 23. orr.

Mineral-edukiaren araberakoa da hezurraren sendotasuna.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 34. orr.

Esnearen eta haragiaren mineral maila jaitsi egin da 60 urtean.  Berria - Gaiak   2006-02-03

Femurrean halako proba eginda, ikusi zen mineral kantitate nabarmen handiagoa dutela kirolariek adin bereko pertsona arruntek baino.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 35. orr.

Mineral-galera nabarmena izan zuten hezurretan.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 36. orr.

Tentsio handia dagoenean gertatzen den mineral-gehitze horrek badu kontrako alderik ere: tentsio normalak desagertzen direnean, minerala galtzen hasten da.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 35. orr.

Urdinak ziren begiak, mineral kolorekoak, sakonak oso.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 250. orr.

Adriano mineral-landarea zen.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 124. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Gatz gema, burdin minerala, kok ikatza, zink pirita eta halakoak eskatzen zizkigun.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 161. orr.

Idi orgek deskargatzen dituzte hondartzan burdin mineralaz betetako ontziak.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 85. orr.

Hezurraren pisuaren %70 inguru (edo haren bolumenaren erdia) hondarra da, hezur-minerala ere esaten zaiona.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 19. orr.

Konposatu inorganiko bat da hezur-minerala, kaltzioz, fosforoz, oxigenoz eta hidrogenoz osatua, gutxi gorabehera formula honek adierazten duen proportzioan: 3Ca3 (PO4) 2 Ca (OH) 2.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 19. orr.

4 (izenondo gisa) mearena, meari dagokiona; mea duena. ik gorago 2.

Erreserba mineral handiak eta aberatsak ditu Peruk.  Berria - Gaiak   2004-08-26

Mendebaldeko Saharako lurrak oso aberatsak dira baliabide mineraletan, bereziki fosfatoetan.Ikatz begetalaren ordez, ikatz minerala, Ingalaterratik kontrabandoan sartzen zuena.  Berria - Mundua   2004-08-11

Zelula horiek, ordea, ia guztiz harrapatuta daude inguruko gai mineral gogorraren barruan.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 37. orr.

Odolean dauden gatz mineral guztien proportzioa % 0,9 inguru da (sodio kloruroa da nagusi).  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 165. orr.

Loditasun lirdingatsua zuela irudi zuen, olio mineral batez osatua edo.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 403. orr.

Hildakoen odol minerala kanposantu sakonetan herdoiltzen zen.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 75. orr.

Zuen bihotz minerala lotsatuta baitago sorlekutik alde egin zenutelako.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 304. orr.

5 ur mineral (11 agerraldi, 7 liburu eta 4 artikulutan) ik metal 10.

Izkina batean gelditzen da, ur minerala edaten eta zigarroak erretzen. geuk hango kamera txikien bitartez ikusi ahal izan genuenez, ur minerala besterik ez zuten edaten.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 68. orr.

Nestle, berriz, oldarrean sartu da ur mineralaren sektorean.  Berria - Kultura   2004-02-21

Ur minerala saltzeko monopolioa dute Reich osoan.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 104. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

gatz mineral (3); karbonatoak eta mineral (3); mineral hidratatuen zantzuak (4)

hezur minerala (3); ur minerala (7)

mineralak aurkitu (4)


mineraldu izond mineral bihurtua. ik mineralizatu.

Ez da mugitzen, ordea, mineraldua dirudi, inguruan duen guztiak bezala.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 63. orr.


mineralizatu, mineraliza, mineralizatzen da/du ad mineral bihurtu.

Gorputzeko ehun guztietan dago kolagenoa, baina besteak ez bezalakoa da hezurretakoa, mineralizatu egiten baita.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 19. orr.

Mineralizatutako oihana.  Herria   2005-03-17


mineralizazio iz mineralizatzea.

Deskonposatzaileek ere materia organikoa erabiltzen dute eta mineralizazioan zuzenki eragiten dute.  Berria - Gaiak   2006-04-16


mineralogia 1 iz mineralak aztertzen dituen zientzia.

Alberto Magnok mineralogiaz, botanikaz, zoologiaz, metereologiaz, fisiologiaz... idatzi zuen.  Berria - Gaiak   2004-11-18

Beagle 2-k [...] bizi arrastoak bilatzeko gailuak zeuzkan, material organikoak, karbonatoak eta orokorrean mineralogia aztertzeko.  Berria - Gaiak   2004-01-08

De mineralibus tratatua mineralogian lan aitzindaria izan zen.  Berria - Gaiak   2004-11-18

2 (hitz elkartuetan)

Mineralogia ikastaldian ezagutzen ikasitako silizio, kaltzio eta magnesio ospetsuei.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 69. orr.

Mineralogia edo historia liburuetan begira hasi beharko nuke meategi horien nondik norako xeheagoa emateko.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 43. orr.


mineraltasun iz minerala denaren nolakotasuna.

Otsaileko goiz hartan elurra ari zen kanpoan, lohitzen lurrean, eta iruditu zitzaidan orduan harremanaren mineraltasun urdina zekarrela metroaren barne-barneraino.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 63. orr.

Sorterriko arroztasuna, paisaiarekiko mimetismoa, bihotzaren mineraltasuna.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 304. orr.


mineria iz nostalgia.

Haren ahotsaren auhenean zelai berdeen itxaropena dago, lore-bainuaren mineria.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 44. orr.

Harrapakin abilak eskatzen dion denbora guztia dago galtzeko prest bere aztarnen atzetik; badu garai ugariagoen mineria, baina baita piezarik ederrena, harrigarriena oraindik aurkitzeko dagoela sinestarazten dion itxaropen itsua ere.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 53. orr.


minero iz meatzaria.

Berri on bat ere: ordainak hor berean dituztela aspaldiko xapeldunek: jo du burutik buru mineroak bezala Etchebarnek eta pilotari jokatsu abila eta barreatzale agertu makearra.  Herria   2004-07-15


minestrone 1 iz italiar jatorriko zopa, barazkiz eta bestelakoez prestatua.

Gauez ailegatuko da, bertan zain duen minestrone sopa berotzeko garaiz.  Berria - Kultura   2004-07-28

2 irud/hed

Nahiago dut kobratu gabe gelditzea, sarritan gertatzen zait hori italiar txoro askorekin, zuen handiuste tontoa eramatea baino, barkatu hain gordin mintzatzea, baina niri ez zaizkit minestrone sustantziarik gabeak gustatzen  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 269. orr.


mingabe 1 izond minik ematen ez duena.

Mingain sikua aho sabaian duzu itsatsita.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 7. orr.

Exekuzio modu mingabetzat zeukan, dirudienez; urkatzearen gisako metodo basak ordezkatzeko aproposa, beraz.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 302. orr.

Zaldunak mingaina klaskatu eta trostan joan zen.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 312. orr.

2 irud/hed

Berak erabiltzen ditu praktikoki zuk saltzen dizkiozun produktuak, eta horregatik ezagutzen ditu haien bertute eta akatsak emazte batek senarrenak ezagutzen dituen bezala, eta zuk, berriz, ez duzu eskuarki halako ezaguera mingabe eta desinteresatu bat baino, sarritan optimista, laboratoriotik edo produktuen prestabideetatik.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 253. orr.


mingain (433 agerraldi, 104 liburu eta 32 artikulutan; orobat mingaiñ g.er. eta mingañ g.er.) 1 iz mihia.

Bihotza ilun-ilun, mingaina pasatzen dut ezpainetatik.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 23. orr.

Mingaina ateratzeak lotsa adierazten baitu hainbat triburen kodean.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 20. orr.

Susana San Juanek, erdi lotan, mingaina luzatu eta hostia irentsi zuen.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 148. orr.

Mingaina klaskatu eta "Arre, Moro" esanda abian jarri da Txamarro.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 26. orr.

Zure mingaina nire alua miazkatzen ari da...  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 118. orr.

Oraindik ere hankatarteari sexu usaina zeriola eta burua izter artean sartuta, mingainaz busti zuen gorpuaren azken plazer ukitua.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 9. orr.

Gustatzen zitzaidan garagardoaren zaporea [...] edontziaren horma ilun bustien barreneko mundu bat-batekoa, ezpainetarainoko makurtze lasterra eta sabelerainoko irenste mantsoa, gatza mingainean, aparra ezpainen ertzetan.  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 125. orr.

Mingaina eta eztarria bustiaz hizketa bizkortuko zaiolakoan.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 45. orr.

2 (mintzoaren adierazpidetzat hartua)

Begi eta mingain gehiegi ageri dituk bazterretan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 61. orr.

Zeren, bihotz gogorrak mingain gezurtia baitu.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 229. orr.

Mihi eztia bizia ematen duen arbola da, mingain gaiztoak barne-barnean egiten du min.  Elizen arteko biblia   EsZ 15,4

Diru hark mingaina askatu zien, nonbait.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 83. orr.

Mingainari eusten zion hitz itsusiren bat ihesi joan ez zekion.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 112. orr.

Ez zuen mingaina lotzen hitz egiteko.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 103. orr.

Hara-hona zebilen, mingaina dantzan.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 19. orr.

Politika gaietan ezin mingaina dantzarazi.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 70. orr.

Hark mingainari eragiten zion bitartean.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 283. orr.

-Ea, aho-xuri, ezti ezak oraindik gehiago mingain likits hori!  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 97. orr.

Ez nien kasurik egin nahi esamesei, jendeak hain mingain gaiztoa izaten du...  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 388. orr.

Herrian badagoela doilorkume bat, koldar beltz bat, mingain pozoitsua daukan Judas Iskariote bat.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 60. orr.

Nik inoiz ez dut gauza handirik esaten; badakit, aurrez, mingaina trabatuko zaidala.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 199. orr.

Mingainik ez duzu ala?  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 187. orr.

Katuak mingaina jan al dizu?  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 120. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Mingain puntarekin ukitu zituen aho ertzera labaindutako malko gaziak.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 188. orr.

Edo saltxitxen haragi gordina dastatzen zuten elkarrekin, mingain puntaz, ea behar bezala maneaturik zegoen ikusteko.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 80. orr.

Mingain-bridarik gabe.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 165. orr.

Mingain klaskadak, ziztuak eta ia soinu huts diren ele eztiak nahasiz.· Bazterrak endredatzen dituzten mingain-gaiztoen aurka ari da Asteasuko erretorea.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 25. orr.

Lepic andreak, otorduen artean mingain-luxe hutsa den arren, keinu eta buru-mugimendu bidez ematen ditu mahairako aginduak.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 65. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Bat-bateko deskargak argitasuna sortzen du hodei barnean, su-mingain adartsuen gisara.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 243. orr.

5 (bestelakoak)

-Bada, eraman ezazu mingain bat, edo txerri buru puska bat, edo urdaiz beteriko txahalki xerra bat -esan zion Lisak egonarriz. Dragoi bat ikusi zuen, ezkatez estalia eta guztiz harrigarria, agerian suzko mingaina, urrezko jauregi lur-zilarreztatu baten aurrean zaindari.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 108. orr.

Aurrera jo, eta kai-mingainetik hurbil olatuak nola apurtzen ziren ikusi zuten.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 29. orr.

Kanpoaldeko kai-mingainaren hasieran, txalupariarekin egin zuten topo.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 167. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

mingain puntara (3); mingain puntaz (6)

mingaina askatu (4); mingaina atera (3); mingaina hortz artean (3); mingaina jan (3); mingaina kanpoan (4); mingaina klaskatu (5)

mingainari eutsi (6)


mingain (433 agerraldi, 104 liburu eta 32 artikulutan; orobat mingaiñ g.er. eta mingañ g.er.) 1 iz mihia.

Bihotza ilun-ilun, mingaina pasatzen dut ezpainetatik.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 23. orr.

Mingaina ateratzeak lotsa adierazten baitu hainbat triburen kodean.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 20. orr.

Susana San Juanek, erdi lotan, mingaina luzatu eta hostia irentsi zuen.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 148. orr.

Mingaina klaskatu eta "Arre, Moro" esanda abian jarri da Txamarro.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 26. orr.

Zure mingaina nire alua miazkatzen ari da...  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 118. orr.

Oraindik ere hankatarteari sexu usaina zeriola eta burua izter artean sartuta, mingainaz busti zuen gorpuaren azken plazer ukitua.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 9. orr.

Gustatzen zitzaidan garagardoaren zaporea [...] edontziaren horma ilun bustien barreneko mundu bat-batekoa, ezpainetarainoko makurtze lasterra eta sabelerainoko irenste mantsoa, gatza mingainean, aparra ezpainen ertzetan.  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 125. orr.

Mingaina eta eztarria bustiaz hizketa bizkortuko zaiolakoan.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 45. orr.

2 (mintzoaren adierazpidetzat hartua)

Begi eta mingain gehiegi ageri dituk bazterretan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 61. orr.

Zeren, bihotz gogorrak mingain gezurtia baitu.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 229. orr.

Mihi eztia bizia ematen duen arbola da, mingain gaiztoak barne-barnean egiten du min.  Elizen arteko biblia   EsZ 15,4

Diru hark mingaina askatu zien, nonbait.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 83. orr.

Mingainari eusten zion hitz itsusiren bat ihesi joan ez zekion.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 112. orr.

Ez zuen mingaina lotzen hitz egiteko.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 103. orr.

Hara-hona zebilen, mingaina dantzan.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 19. orr.

Politika gaietan ezin mingaina dantzarazi.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 70. orr.

Hark mingainari eragiten zion bitartean.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 283. orr.

-Ea, aho-xuri, ezti ezak oraindik gehiago mingain likits hori!  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 97. orr.

Ez nien kasurik egin nahi esamesei, jendeak hain mingain gaiztoa izaten du...  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 388. orr.

Herrian badagoela doilorkume bat, koldar beltz bat, mingain pozoitsua daukan Judas Iskariote bat.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 60. orr.

Nik inoiz ez dut gauza handirik esaten; badakit, aurrez, mingaina trabatuko zaidala.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 199. orr.

Mingainik ez duzu ala?  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 187. orr.

Katuak mingaina jan al dizu?  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 120. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Mingain puntarekin ukitu zituen aho ertzera labaindutako malko gaziak.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 188. orr.

Edo saltxitxen haragi gordina dastatzen zuten elkarrekin, mingain puntaz, ea behar bezala maneaturik zegoen ikusteko.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 80. orr.

Mingain-bridarik gabe.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 165. orr.

Mingain klaskadak, ziztuak eta ia soinu huts diren ele eztiak nahasiz.· Bazterrak endredatzen dituzten mingain-gaiztoen aurka ari da Asteasuko erretorea.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 25. orr.

Lepic andreak, otorduen artean mingain-luxe hutsa den arren, keinu eta buru-mugimendu bidez ematen ditu mahairako aginduak.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 65. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Bat-bateko deskargak argitasuna sortzen du hodei barnean, su-mingain adartsuen gisara.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 243. orr.

5 (bestelakoak)

-Bada, eraman ezazu mingain bat, edo txerri buru puska bat, edo urdaiz beteriko txahalki xerra bat -esan zion Lisak egonarriz. Dragoi bat ikusi zuen, ezkatez estalia eta guztiz harrigarria, agerian suzko mingaina, urrezko jauregi lur-zilarreztatu baten aurrean zaindari.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 108. orr.

Aurrera jo, eta kai-mingainetik hurbil olatuak nola apurtzen ziren ikusi zuten.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 29. orr.

Kanpoaldeko kai-mingainaren hasieran, txalupariarekin egin zuten topo.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 167. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

mingain puntara (3); mingain puntaz (6)

mingaina askatu (4); mingaina atera (3); mingaina hortz artean (3); mingaina jan (3); mingaina kanpoan (4); mingaina klaskatu (5)

mingainari eutsi (6)


mingaintxo iz mingain modukoa, txikia.

Oinaztu han goikoetatik, lurreraino datorren tximista gidatzeko, lur azaleko elektrizitate edo kalanbre positibozko gidatxoa, mingaintxoa behar da.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 244. orr.


mingaintzar iz adkor tamaina handiko mingaina.

Behin, Benaibordako behi beltxa etorri, eta lepoa goiti okertuz gure besoa haina luzeko mingaintzarra atereaz, han hasi zen intxaur hostoak jaten.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 145. orr.


mingaiztu, mingaiz/mingaiztu, mingaizten da ad asko mindu.

Nini guztiz mindu zen, eta ohar batzuk egin zituen, erdi begirunez erdi mingaiztuta, askoz ere hitz gogorragoetarako sarrera besterik ez zirenak.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 28. orr.


mingañ ik mingain.

mingar 1 iz mingotsa, garratza.

Arto jorratzaileak, sagardogileak, ardo mingarra zoanetarik mahaietara ekarleak.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 130. orr.

Barkoxeko erretorari eliza bortan kantatü zeitzon bertset mingarrak, aitzinetik hontürik zütüan.  Herria   2002-10-31

-Zer behar nuke jakin? -Joanttoren doinua oraino mingarra zen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 88. orr.

Behiala jakin arazi zidan, ahots mingarrez: [...].  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 146. orr.

Bere atsegina mingarra da.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 118. orr.

Eguargiarekin, erien hots mingarrak isildu egin ziren, edo ontzietan orduantxe abiarazi zituzten beste zereginen harrabotsaren azpian galdu ziren, batek jakin.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 73. orr.

• 2 (predikatu gisa)

Odola usnatzen zuen, ezkaratzaren garbitzeko plantatzen zenean, jariakor, mingar eta karats.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 181. orr.

3 (izen gisa)

Aita zerura beha bermatu zen, oharraren mingar arina ezpainetan.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 22. orr.


mingarratz iz belar landarea, bere hosto garratz antx eta jateko onengatik ereiten dena (Rumex acetosa).

Ziazerba eta mingarratz alorrek, errefau, arbi eta azenario zerrendek, patata eta aza landare handiek beren zamau erregularrak hedatzen zituzten.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 290. orr.

Ziazerba eta mingarratz sortak, orburu mordoak, babarrun eta ilar pilak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 50. orr.


mingarri 1 izond min egiten duena.

Erditze mingarria izan zen, eta, gainera, elbarri jaio zen haurra.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 10. orr.

Giltzurrunetan oinazea nuen, oso oinaze mingarria.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 59. orr.

Orduantxe, bero-puntu zorrotz mingarri bat sentitu nuen ezkerreko izterrean.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 249. orr.

Udaberriko epeltasun abegitsua etorri zen neguko hotz mingarria ordezkatzera.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 224. orr.

43 urte zituen, aspaldiko gaitz mingarri batek du ereman.  Herria   2001-09-20

Intentsitatea gehitu ahala, soinu ozena zena sentipen mingarri bihurtzen da.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 122. orr.

Erantzun goxoak haserrea baretzen, hitz mingarriak amorrua areagotzen.  Elizen arteko biblia   EsZ 15,1

Hala ere, beti geratuko da zokoren batean eskularru pare bat, bufanda bat, euritako bat... absentziaren presentzia mingarria, maite izateko azken forma hori.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 96. orr.

Erabaki zaila eta mingarria benetan.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 163. orr.

Burua astindu zuen, ideia mingarri bat aldendu nahian bezala.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 86. orr.

Iruditzen zitzaidan zerbait mingarri jakinaraziko zidala.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 164. orr.

Gogoan atxikita geratuko zitzaizkion gizonari, estiran dagoenaren intzirien gisako kexu mingarri haiek.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 205. orr.

Brastako mugimenduak ziztada mingarri bat eragin zidan saihetseko zaurian.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 19. orr.

Ez duzu zertan oroitzapen mingarri horiek gogora ekarri.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 295. orr.

Amaren sabeleko gozotasun mingarri eta urruna.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 134. orr.

Heriotza baino, desagertze bat, ezerezte anker izugarri mingarri bat izan zen harena.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 30. orr.

Bizitza mingarria baita, baina ez dago ihesbiderik.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 40. orr.

Intsektu txiki eta oso bihurri batzuek hozka egiten zioten oso modu mingarrian.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 126. orr.

2 (predikatu edo adizlagun gisa)

Sudurrean kea bezain mingarri zait hori guztia.  Elizen arteko biblia   Is 65,5

Itsas orroak ez bestek urratzen zuen isilunea, mingarri zitzaidan.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 327. orr.

Mingarri gertatuko ote zait zuzen esandakoa?  Elizen arteko biblia   Jb 6,25

Seme zentzugabea aitarentzat mingarri, sortu zuen amarentzat samingarri.  Elizen arteko biblia   EsZ 17,25

Mingarri sartzen zitzaidan urdaileraino "Gora Euzkadi!" urrun haietariko bakoitza.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 93. orr.

Ez pozgarri ezta mingarri ere.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 29. orr.

3 (-en atzizkiaren eskuinean izen gisa)

Begien mingarri diren puztu, zaurituak oro, zirujauen etsigarri.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 102. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa, elkarketak izenondo balioa duela)

Bihotz-mingarri balin bada ere hastapen batean, ondotik bihotz-bakezale ere da edo bederen hala izan behar luke...  Herria   2001-11-01

Hari zor dizkiot partitu nintzenez geroztik hain bihotz-mingarriak izan ez zaizkidan une bakarrak.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 355. orr.

Guztiz gogo-mingarri zaidak atzematea nola morrosko ileordedun nabarmen batek jo eta txiki-txiki egina uzten duen pasarte zirraragarri bat, belarriak zartatuz beheko mailakoei.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 118. orr.

Denak buru makur, ezpainak itsatsirik, boz belarri-mingarriari adi.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 20. orr.

Eta oroi-mingarri zitzaizkion bainuetako kandela gorriak, hilerriko gauaren erdian  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 107. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bezain mingarri (3); egun mingarri (3); esperientzia mingarri (3); mingarri bihurtzen (3); mingarri zitzaidan (5)

benetan mingarria (3); bereziki mingarria (6); erditze mingarria (4); esperientzia mingarria (3); galtzea mingarria (3); kolpe mingarria (4); mingarria da oso (3); mingarria egin (5); mingarria egingo (3); mingarria egiten (10); mingarria gertatu (5); mingarria gertatzen (5); mingarria izan (55); mingarria izan arren (3); mingarria izan zen (20); mingarria izango (8); mingarria izango da (4); mingarria zait (3); mingarria zen (14); mingarria zitzaion (4); oso mingarria (35); oso mingarria izan (5); oso mingarria zen (3); porrot mingarria (14); porrot mingarria izan (4); zein mingarria (5); zinez mingarria (3); ziztada mingarria (4)

are mingarriago (5); mingarriago egiten (3)

are mingarriagoa (9); askoz ere mingarriagoa (3); baino mingarriagoa (7); mingarriagoa da (6); mingarriagoa izan (4); mingarriagoa zen (4)

hitz mingarriak (5); mingarriak dira (3); mingarriak izan (6); mingarriak izango (3); mingarriak ziren (3); oroitzapen mingarriak (6); oso mingarriak (5); porrot mingarriak (3)

oso modu mingarrian (4)

iragan mingarriko (6)

oroitzapen mingarriren (3)


mingarritasun iz mingarria denaren nolakotasuna.

Beldurra sortzen didalako nahigabe hura ahanzteko darabilgun aukera egiazkoak, eta berriro mingarritasun antzetsuko edo sakonagoko beste zorigaiztoren bat errepikatzeko arriskuaren ernaltze geldiezinak.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 23. orr.

Bat ohitu egiten da gauzen gogortze honetara, eta ez zara harritzen mingarritasunaren muturrera iritsi zarela uste duzunean mingarritasun oraindik are mingarriagoa jasateko gauza zarela ohartzen zarenean.  Berria - Kultura   2004-11-20


mingor ik minkor.

mingortasun ik minkortasun.

mingoski adlag mingostasunez. ik mingots 3; garrazki; saminki.

Biharamunean esnatzen zirenean, ez zekiten ziur zer gertatu zen, bezperan esan eta egindako guztiak lausopean bezala ikusten zituzten, nahiz eta biak zeharo minduta eta mingoski nahigabetuta egon.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 155. orr.

Inork baino mingoskiago ditu pairatu eta ditu salatu euskaldunon estukeria eta abertzaleen zintzokeria, esaterako.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 216. orr.


mingostasun 1 iz mingotsa denaren nolakotasuna.

Itsasotik hur gagozenean, sarritan zapore gaziko hezetasuna ahoratzen zaigu eta, absenta edaria nahasten ikusten badugu, mingostasuna nabari dugu.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 445. orr.

Zeren eta, kanpotik nolabaiteko usain gozoa eta itxura ederra izan arren, ezin izango baititu inork jan beren mingostasunagatik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 199. orr.

2 irud/hed samintasuna.

Mingostasunik eta arrangurarik gabe.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 491. orr.

Ahoaren inguruan bazuen mingostasuna, desilusioa dei zitekeen espresio bat.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 77. orr.

Haren malkoak benetako malkoak ziren, baina ez zuten arintzen harengan ez oroitzapenen mingostasuna ezta minaren hozkada ere.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 92. orr.

Tristura eta urrun-min kutsua hartu nion Templek hartaz esandakoari, are mingostasun pixka bat.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 283. orr.

Kortxozko kaskoa buruan, jodhpur-ak oinetan eta mingostasuna ezpainetan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 33. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Gainera, badu halako ziri berdexka bat, oker samarra, eta hazia edo dena delakoa ere berdexka eta halako mingostasun puntuarekin...  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 144. orr.

Zinez ari zitzaidan, mingostasun kutsu batek ilundutako irribarre eztian.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 382. orr.

Bere arimaren bi muturrak ziren, batetik, mingostasun-, lehortasun-, garraztasun-egoera bat, eta, bestetik, depresio -eta tristura-sentipen bat ziren.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 268. orr.

4 mingostasunez ik mingoski.

Aluan xaharrak, ostera, konbentzimendurik gabe eta mingostasunez erantzun zion: "Bizirik lurperatu nahi nauk, ala?".  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 91. orr.

Orduan kutxa atzera sakelan gorde eta, ezin nahasiago, mingostasunez mintzatu zitzaion: [...].  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 338. orr.

Tarteka, mingostasunez irribarre egin eta gizonezkoarenak ziruditen hortz handi horituak erakusten zituen.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 76. orr.


mingostu, mingots/mingostu, mingosten 1 da/du ad mingots bihurtu.

Ozpin usainak eztarria mingosten zion leunki.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 257. orr.

Jaten nuen apurra ere mingosten zidaan, eta jasanezinak egiten zizkidaan gauak.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 94. orr.

Bada, antza, uso baten gibela dut, eta behazuna falta laidoa mingosteko.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 106. orr.

Ez zegoen hori kontatu beharrik, gaztaroko urte haien behazunak mingosten baitzituen osabaren oroitzapenak.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 64. orr.

Gülbaharrek hori gogoan zuen bitartean, pozoia bezalako tristezia batek mingosten zion bihotza.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 41. orr.

2 irud/hed samindu.

Beti izango dugu Barojaren testuen artean gure etsaiaren edo arerioaren bizitza mingostuko duen pasarte edo paragrafo bat aurkitzeko aukera.  Berria - Kultura   2006-04-28

Bitartean, deserriko urrezko kaiolan bizi beharrak Parisko bizimodu eztia mingostu zion, eta baita bere kera eta itxura aldatu ere.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 66. orr.

Barrena mingostuko zidaten burutazioak baztertzea, ez nuen besterik gogoan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 293. orr.

Begira zein atsekabetuak uzten gaituzun, zein goibel eta mingosturik!  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 698. orr.

Auzoko kazeta zen hura bete-betean, txiroen bekaizkeria sorgorrak eta kreditu ukatuek mingostua.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 313. orr.

Dena hagitz profesionala eta zibilizatua, hainbat ordutako itxaronaldian nire kontra egositako koleraz mingostuagatik ere.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 286. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Besoetan hartzen nuen bakoitzean eta haren esne usain mingostua usaintzean, halako batean irentsi egingo nuela iruditzen zitzaidan, hain baitzen ederra pospolina.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 168. orr.

· Bere Ford motelean sartzera zihoala, Unzaluren ahots mingostua entzun zuen: emaiok honetatik hire txatarra horri, egarri izango duk eta.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 258. orr.


mingostura iz samintasuna.

Baina nire zirikadak eta mingostura gorabehera, albistea pozgarria zen.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 107. orr.

-Hilda badago bai behintzat -esan nuen, mingosturaz, esan nahi nuena Sinbadek argi ulertzeko moduan.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 136. orr.


mingots 1 izond behazunarena bezalako ahogozo ez-atsegina duena. ik karats; mingar; mikatz; garratz.

Oinarrizko lau zapore badirela frogatzen dute test zientifikoek: gazia, garratza, gozoa eta mingotsa.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 147. orr.

Asentsio ur mingotsa edaten duten bitartean.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 233. orr.

Gaitzaren sorburuak amore eman eta gorputz ustelduaren humore mingotsa bere gordelekura itzultzen denean.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 193. orr.

Era berean, larumindunak gauzak hori dakuski, eta mihia behazun horitan bustirik daukanak gauza gozoei zapore mingotsa aurkitzen die.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 218. orr.

Itsas haizearen zapore gazi mingots ezaguna.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 155. orr.

Amak prestaturiko afari gozoari dasta mingotsa hartu nion.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 196. orr.

Erre usain gogor mingotsa, erretako gorputzen usain lodi itsaskorra.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 199. orr.

Kirats mingotsa, kanfor ukitu bat zuena.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 449. orr.

Paperaren hezetasun mingotsa nabaritzen nuen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 213. orr.

Ahuntz bizardunei basa-oliba atsegin zaie [...]; gizakiontzat, berriz, ez dago haren hostoa baino mingotsagorik.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 447. orr.

Batari gozo zaiona besteari mingots bazaio, [...].  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 269. orr.

Azken tantaraino edan behar dugu gure patuaren kaliza mingotsa.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 103. orr.

Gainera, pozoia bezain erantzun mingotsa eman zien: [...].  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 26. orr.

Porrotaren fruitu mingotsa.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 177. orr.

Negarra irentsi egiten genuen, edabe mingots bat bezala.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 64. orr.

2 irud/hed samina.

Guztietariko jolasak, jokaerak eta izaerak hausnartzen dira: onak, bigunak, ederrak, gozoak, alaiak eta baita ere txarrak, gogorrak, lizunak, mingotsak eta itunak.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 15. orr.

Heriotzaren lagun diren negar mingotsak eta hileta beltza.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 129. orr.

Esauk garrasi handi mingotsa egin eta esan zion: -Bedeinka nazazu neu ere, aita.  Elizen arteko biblia   Has 27,34

Indigenek barne erbeste mingotsean segitzen dute, eta horretan hilko dira.  Berria - Mundua   2004-07-04

Bizimodu latz haren bozkario mingots guztiak ezagutu zituen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 74. orr.

Bazterrak nahastea egotzi dio PSOEri, gainera: «adierazpen gozoak eta abisu mingotsak tartekartzen ditu, eta ia zoratu gaitu».  Berria - Ekonomia   2004-09-08

Nahigabe saminak eta desilusio mingotsak.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 10. orr.

Baina, segidan, amarekin nengoela sentitu nuen isolamendu hura nagusitzen zait, bakardadezko tristura mingots hura.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 33. orr.

Latza da haren jardunbidea, eta mingotsa gertatuko zaio bere bakartasuna!  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 199. orr.

Irriño mingots baten kimua ezpaineratu zitzaidan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 360. orr.

Idazkia ironikoa zen, sumina eta mingotsa.  Berria - Harian   2005-11-05

Komedia mingotsak ziren lan horiek, umorearen ondoan gizarte gris baten argi-ilunak erakusten zituztenak.  Berria - Kultura   2004-06-05

3 (adizlagun gisa) ik mingoski.

"Lau pikari albaniarren soldata", erantsiko zidan, mingots, berrogei urte geroago.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 58. orr.

-Ohituta nago -erantzun dit mingots samar.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 240. orr.

4 (-en atzizkiaren eskuinean izen gisa) mingostasuna.

-Ez harrotu neronek neure buruari prestatu diodan edariaren mingotsa.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 101. orr.

Karmin zapore gozoa eta malkoen mingotsa biak batean izango zituela pentsatu nuen.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 64. orr.

Bitartean, bidaiari guztiek hain ondo ezagutzen dituzten abiatu nahi eta ezineko minutu horien mingotsa dastatzeko aukera izan zuen Txitxikovek.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 317. orr.

Desira konplitu gabeen mingotsari.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 248. orr.

5 (hitz elkartuetan)

Hortik semearen kontaerari darion gozo-mingotsa.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 186. orr.

· Gero eta galdera gehiago egiten zuen Norak, gero eta bihotz-mingotsago erantzuten zion aitak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 45. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

irribarre mingots (7); irribarre mingots bat (4); tristura mingots (3)

zapore mingotsa (3)


mingrana 1 iz mingranondoaren fruitua, laranjaren tamainakoa, mami gorriak inguraturiko hainbat alek osatua. ik granada 3.

Beherakoarekin zegoen, mingrana eta piku asko jan baitzuen.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 39. orr.

Masustondo handiaren abaroan eserita, gure etxe zaharreko lore-baratzean, mingranak aletzen ari zen ama.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 7. orr.

Bular biribil bat, gure baratzeko mingrana bat bezala puztua.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 42. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Eskuak gorritzen zizkion mingrana aleen zukuak.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 7. orr.

Lore txiki morez apainduriko beren jantzi luze berde edo mingrana kolorekoekin.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 38. orr.

Mingrana-arbolak, pikondoak, olibondoak, gereziondoak, mertxikondoak, mahatsondoak...; haien enborrak besterik ez ziren geratzen.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 31. orr.


mingranondo iz Zuhaitz enbor-bihurritua eta arantzatsua, lore gorriak dituena eta fruitu gisa mingranak ematen dituena (Punica granatum).

Laster heldu zen udaberria, mingranondoak loratu ziren.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 108. orr.

Etxean, zuzenean baratzera joan nintzen, pistola lur azpian gordetzera, mingranondo baten ondoan.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 83. orr.

Laranjondo, limoiondo eta mingranondo makatzez betetako zuhaizti hostotsu baten erdian geratu zen 404a.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 443. orr.


mingulin ik mindulin.

minhartu ik min 14.

minhori ik min 15.

mini
1 mini-disc

Eta askotan mini-disc batekin ateratzen zen soinuak grabatzera.  Berria - Kultura   2004-05-21

Indiara eginiko bidaietan mini-disc-a eramaten du Caminok, eta grabazio ugari egiten ditu han.  Berria - Kultura   2006-01-25

2 mini-gorte

Egia ote zen, azkenean, Valentín Gómez ere, Karlos Setimoren konfiantza-gizona, "liberalegia" zitzaiela mini-gorteko ultramontano ojalateroei?  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 234. orr.

3 mini-hiri

Auzo gune horretako eskolaren inguruan mini hiri baten sortzeko ideia alan derabilate, araberako ekipamendu publikoz horniturik  Herria   2003-03-20

4 mini-hitzaldi (corpusean minitzaldi soilik)

Abokatu defendatzaileak [...] epaimahaikideoi begietara tinko so eginez burutu duen minitzaldi batean, elkarbizitza egunero ureztatu eta landu behar den landarearekin alderatu du.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 172. orr.

5 mini-iritzi (corpusean miniritzi soilik)

Eta nik atea itxi nuen, bainuontzian sartu nintzen, poliki eseri behar izan nuen ura oso bero zegoelako, minintziria ere egin nuen, kontu handiz eseri nintzen, minez.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 43. orr.

6 mini-mikrofono

Ramírez kapitainak hainbat mini-mikrofonoz josi zituen Mireiaren etxea, autoa eta lantokia.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 43. orr.

7 mini-multinazional

Munduko merkatu berrietan kokatu nahi duten mini-multinazional gipuzkoarrei.  Berria - Ekonomia   2004-11-17

8 mini-sukalde

Ni mini-sukaldean egon nintzen tarte luze batez, sojazko zerbeza bat ahogozatzen eta egunkari atzeratuak irakurtzen, eta gero nire ohera joan nintzen.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 69. orr.


mini-disc ik mini 1.

mini-gorte ik mini 2.

mini-hiri ik mini 3.

mini-mikrofono ik mini 6.

mini-multinazional ik mini 7.

mini-sukalde ik mini 8.

miniatura 1 iz objektu baten erreprodukzioa, tamaina txikikoa.

Eta bazeuden itsasontzien miniaturak ere elizaren alboetan zintzilik.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 315. orr.

Beldurra diela arratoiei, izan zitezkeen animalia erraldoien miniatura direlako.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 359. orr.

Hastingueseko zerbitzugunea baino lehen dagoen zubi modernoa ikusten dut, Lisboako zubi berria dirudi miniaturan.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 49. orr.

Koipe izpirik gabekoak ziren bi xerrak, elefante-belarri bi miniaturan.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 108. orr.

2 (margolan eta kidekoena)

Eskala-problema hutsa azken batean, alegia, Jackson Pollocki, bere garai oparoenean, miniatura akriliko bat egitea enkargatu baliote bezala.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 170. orr.

Martzeloren bizitzaren ale bat, Plutarkorena, Girolamo Kremonakoak miniatura miragarriz irudiztatua.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 484. orr.

Liburua hartu zuen, azala antzinako miniatura frantziar edo alemaniar baten imitazioa zen.Erdigunean, kobrezko hariarekin eta eztainuarekin sortutako Aingeruak daude, hainbat forma eta kokaera dituzten miniatura hotzak.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 140. orr.

3 miniaturazko

Begia miniaturazko argazki-makina batekin konparatu izan da askotan.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 22. orr.

Eta autoak ere trukatzen genituen, 1: 43 eskalan eginak, miniaturazkoak: Rollsak, Bugattiak, Ferrariak, Lamborghiniak, Jaguarrak, Mercedesak, Lotusak, horrelakoak.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 91. orr.

Ehun dukat dituzte orain ordaintzen beraren erretratu miniaturazko batengatik.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 936. orr.

Horregatik da kartzela miniaturazko gizarte bat, kanpoko gizartearen ispilu kuxkurtu bat.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 149. orr.


miniaturaztatu izond miniaturez hornitua.

Beretta 38 A metrailadore baten herskailua [...], Koran miniaturaztatu bat, portzelanazko pipa luze-luze bat, eskutokia zilarrez landua zuen ezpata damaskinatu bat, paper horixkatuak barra-barra.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 250. orr.


miniaturizatu izond miniatura bihurtua.

Palak eta pilota berberak dira, baina haren eskuetan ez da halako areto-jardun jendetasunezko bat, baizik eta kirol bete-bete eta akigarri bat, halako tenis miniaturizatu eta deabruzko bat.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 213. orr.


miniaturizazio iz miniatura bihurtzea.

Miniaturizazio teknika aurreratu zenean, kameraren barruan integratu ahal izan zen esposimetroa; objektiboaren gaineko aldean, gehienetan.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 91. orr.


minibar iz hotel gelako izozkailu edariduna.

Dohain da, baina kontua eskatu behar... minibarra, eta film pornoak!  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 310. orr.


minibus iz tamaina txikiko autobusa.

Madrilgo udalak minibusa jarri zigun expressokideoi, goiz eder batean ez dakit nondik norako bidea eroso egin genezan.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 41. orr.

Bizkor sartu dira minibusean eta gura duzunean alde egin dezakezuela diotsute.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 28. orr.

Hilde izeneko bat falta dela esan dizute minibusera igo zaretenean.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 30. orr.


minifalda iz minigona.

Minifalda gorria eta sandaliak ere gorriak zekartzan, eta blusa zuri estu bat.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 24. orr.


minigerra iz gerra modukoa, gorabehera txikikoa.

Lubakietako kulturakoek beren minigerretan eta makronegozioetan ziharduten bitartean, Anderlecht auzoan jatorri arabiarrekoak, magrebiarrak nik uste, beste mundu batean ziren.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 107. orr.


minigolf iz golfa bezalako jokoa, eremu txiki eta artifizial batean jokatzen dena; joko hori joatzen den eremua.

Hogeita batgarren mendeko hippyen karabanek igerileku eta minigolfa izango ditiztek denek, eta naturista partikular bat.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 198. orr.

Gero, astiro eta arretatsu alde egin du minigolf itxurako zelai abandonatu baterantz.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 18. orr.


minigona (orobat mini-gona) iz

Desarmatu nauena salako ispiluan bere buruari eta mini-gonak ematen zion itxurari begiratu ondoren, Paola niri begira geratu dela ikustea izan da.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 69. orr.


minihidrauliko izond

Hori dela eta, 1.083 milioi euroren inbertsioak egingo dituzte, orotara, energia minihidraulikoan, haize errotetan, eguzkiko energian, biomasan eta olatuetako energian.  Berria - Ekonomia   2004-12-29


minikaligrafiatu, minikaligrafia, minikaligrafiatzen du ad oso tamaina txikiko letrez idatzi.

Minikaligrafiatzen, paper puska txiki-txikietan.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 70. orr.


minilehoi iz oso tamaina txikiko lehoia.

Hala, lehoi baten eta sagu baten ixtorioa kontatu nionean, berehala aldendu zen Greg kontatutakotik, eta haren sagua mehatxuka hasi zitzaion lehoiari, jango zuela eginez: sagu erraldoi eta minilehoi bihurtuak zituen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 63. orr.


minima iz tenperatura minimoa.

Maxima-minima, euri-kontuak eta beste, denen kopuru totalak eta batezbestekoak ere, kontu denak paper mutturretan aterako zituen. -lur gainean, lurretik 10-12 zentimetrora dagoen minima-termometroarena.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 61. orr.


minimal iz espresabideak minimoraino murrizten dituen arte abstraktuaren izena.

Dekoraturik gabe, atrezzo hutsarekin, Duran eszena zuzendariak funtzionalismo eta minimal ikuspuntu modernoarekin mugitu zituen baldakino mugikor bana hasierako ostatu eta etxeko eszenetarako.  Berria - Kultura   2004-01-31

Garichot eszena zuzendariak minimal parametroak aukeratu zituen, ia atrezzorik gabe eta jende mugimendurik gabe.  Berria - Kultura   2006-03-29

Maribel Berastegik betiko irudi idiliko-bukolikotik alde egin nahi zuen eta minimal esparrutik sartuz erdibidean geratu zen.  Berria - Kultura   2004-02-29


minimalismo 1 iz adierazpideak minimora murrizten dituen arte eta literatura joera. (literaturan)

Hauek dira minimalismo narratiboaren ezaugarriak: kontakizun laburrak, esaldi laburra eta paragrafo motza nagusi direnak, oso eszenografia eskasa, pertsonaia gutxi, eta ekintza, drama, gutxiestea.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 7. orr.

Minimalismoa, super-errealismoa, errealismo zikina: sailkapenak, etiketak, idazle jakin baten nondik norakoak argitzeko nolabait ere baliagarriak izan daitezkeenak.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 8. orr.

Kritikariek, nola ez, Txekhov eta Carverrekin lotu dute estiloaren minimalismoaren ikuspuntutik, eta Dostoievski, Kafka edo Beckettekin gaien aldetik.  Berria - Kultura   2004-03-24

Txan fantasma errealismo kritikoa zela esan zuten, euskal Haur eta Gazte Literaturaren modernitatearen hasiera; Iholdi, minimalismo literarioa...  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 94. orr.

2 (arteetan)

Minimalismoari, postminimalismoari eta kontzeptualismoari buruzko erakusketa zabaldu dute New Yorkeko Guggenheim museoan.  Berria - Kultura   2004-03-07

AEBetako abangoardiako artearen lehen urratsak ikus daitezke Madrilen: espresionismo abstraktua, minimalismoa, Ipar Amerikako errealismo berria eta pop artea, besteak beste.  Berria - Kultura   2004-04-14

Egileak arkitekturaren desagerpenaren inguruan landutako kontzeptuak biltzen ditu bete-betean, hala nola idazketa zuria, formaren minimalismoa eta naturaren parte-hartzea: «Liburutegi Nazionalaren kasuan, hutsa bildu nahi nuen, materiagabea harrapatu», adierazi du Perraultek.  Berria - Kultura   2004-04-14

Eszenografia pisutsuaren ordez minimalismora jo dugu.  Berria - Kultura   2004-02-25

Batzuetan rock progresiboari egiten dio keinu, beste batzuetan post-rockaren bidea jarraitu nahi duela iduri du [...] eta gehienetan epikotasuna gailentzen zaio minimalismoari.  Berria - Kultura   2006-02-25


minimalista 1 izond minimalismoarena, minimalismoari dagokiona.

Kontakizun minimalistetan, "sobran" dagoen guztia ezabatu egiten da, kontatzen diren gauzetatik nahiz kontatzeko modutik.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 7. orr.

Aipatzekoa da egilearen estilo minimalista, esaldi zatiak eta kontzeptuak behin eta berriro errepikatzen dituena, noizbehinkako aldaketa txikiak erabiliz pentsamenduan aurrera joateko.  Berria - Kultura   2004-10-19

Margolaritzan estilo minimalista eta kontzeptuala nagusi zirenean.  Berria - Kultura   2004-03-14

Itxuraren aldetik ez baitzirudien makina, eskultura minimalista bat baizik.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 81. orr.

Musika minimalista eta malenkoniatsua egiten du Marinek.  Berria - Kultura   2006-01-29

Eszenografia minimalista da; soilik argiztapenaren bidez hartzen dute indarra drama handiko uneek.  Berria - Kultura   2004-03-19

Enekoren luxuzko apartamentu minimalista.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 81. orr.

2 irud/hed

Zaldun bat oihuka, museo-zaintzaileen look minimalistari.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 78. orr.

Lau asiatiko elkarrekin mintzo ziren kantoi batean, beren hizkuntza minimalista kantariak aldiro, urteak joan arau, hunkitzen ninduela.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 152. orr.

3 iz minimalismoaren jarraitzailea.

Irizpide horiek direla-eta esaten da Carver minimalista dela, berak hori behin eta berriz ukatzen zuen arren.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 7. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eszenografia minimalista (4)


minimetro iz ibilbide laburreko metroa.

Garraiobide hori tranbia, tranbusa edo PPk bultzatutako minimetroa izan daiteke.  Berria - Euskal Herria   2006-02-15


minimizatu, minimiza, minimizatzen du ad minimoetaraino murriztu.

Deskokatzearen fenomenoaren eraginak minimizatzeko, neurriak har daitezen nahi du Ganberak.  Berria - Ekonomia   2006-01-25

Hizkuntza teknikoa minimizatzen saiatu gara eta, oro har, arrotz izan daitezkeen hitzak agertu ahala definitzen.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 18. orr.

Ez dirudi minimizatzea dagoenik horren lazgarria, garaiko beste testu ahaztezin batzuen lazgarria ere minimizatu nahi ez badugu.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 200. orr.

Kezka bat daukagu, eta kezka hori ez da ez minimizatu eta ez dramatzaitu behar.  Berria - Kultura   2004-04-28

Itxaropenak puzteko eta arriskuak minimizatzeko.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 158. orr.


minimizatze iz minimoetaraino murriztea.

Historiak minimizatze tekla jo zuen.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 85. orr.


minimizazio iz minimizatzea.

Bestelako tratamendu batzuk bultzatu behar direla diote, hala nola minimizazioa, berrerabilpena, birziklatzea eta konpostajea.  Berria - Euskal Herria   2004-07-17


minimo 1 izond gutxienekoa.

Badira, beraz, bakuntasun solidoko lehenkiak, zati minimoetan estuki bateginak.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 65. orr.

Argi zirrinta minimo bat egin zitzaion bere buruan zuen leize ilunean.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 178. orr.

Plazer istant ziztrin, minimo eta soilik a posteriori idealizatu hori.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 182. orr.

Argi izpi bat, diskurtso minimo bat, gertaerak ulertzen lagunduko dizun zerbait nahi duzu aurkitu.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 53. orr.

Segundo batzuk behar izan zituen arnasa berreskuratu eta hitz batzuk elkarren segidan koherentzia minimo batez kateatzeko.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 134. orr.

Oso txikia da lekua: gela minimo bat, sala zikin bat eta sukaldea, biak batera.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 23. orr.

Editoreek lasaitasun ekonomiko minimo bat behar dute euskal literaturaren aldeko apustu garbi eta planifikatu bat egingo badute.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 220. orr.

Ikusmen atalase minimoa lortzeko, gehienez ere 1/10 segundoren tartean kontzentratu behar du erretinara bidalitako argiak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 103. orr.

Dastamen-papilei eragiteko behar den kantitate minimoa mikrogramo baten ehunena da gutxi gorabehera, hau da, etil merkaptanoari usaina hartzeko behar den minimoa baino hamar mila aldiz gehiago.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 130. orr.

Minimoa eta elementala, egunerokotasunaren erritmoan zihoana.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 177. orr.

2 (izen gisa)

-Hemengo legeak aipatzen duen minimoa baino gehiago!  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 212. orr.

1962ko udan ezarri zela legez Espainia osoan gutxieneko soldata, lanbidea eta lantokia edozein izanda ere ordaindu beharreko minimoa: 60 pezeta eguneko.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 82. orr.

Gero, honela gorputzen banakuntzan ez delako mugarik egongo, ez zatiketaren gelditzerik, ez gauzetan inolako minimorik; nahiz eta guk gauza guztietan badela ikusi sentimenei minimoa iruditzen zaien mutur bat, eta hortik atera dezakezu ikusi ezinekoetan ere badela mutur bat, euron minimoa izan beharrekoa.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 73. orr.

Edukazioak eskatzen dituen minimoez pentsatzen duzu.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 19. orr.

Baten batek esan behar lioke Ibarretxeri ez dituela minimoak ere betetzen.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 81. orr.

3 iz temperatura minimoa.

Hotz-beroaren maximoak eta minimoak garbi jasotzeko gauza da gaur egun termometro ezagun hori.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 444. orr.

Bata eguneko maximoa apuntatzen zuena, eta bestea minimoa seinalatuz.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 59. orr.

Errepara dezagun urtarrileko minimoen batez bestekoetan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 23. orr.

Ordukoak dira minimo hauek: -3.4 Donostian; -6.2, Bilbon, eta -7.4, Iruñean.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 431. orr.

Minimoak askoz gozoago eta leunagoak dira Donostian: 15.5 minimoen batez bestekoa.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 317. orr.

4 (matematikan)

Tresna bera elkarren oso bestelako ekintzak egiteko gauza zen: kurba baten luzera kalkulatu, irudi baten azalera zehaztu, [...], kurba baten maximoa eta minimoa aurkitu, ukitzaileak zehaztu, abiadurak eta azelerazioak adierazi!  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 367. orr.

Maximoak eta minimoak: kurba gorenean edo beherenean dagoen lekua; inflexio-puntuak: kurbak kurbadura aldatzen duen lekua, gorantz irekia izatetik beherantz irekia izatera; itzulera-puntuak, eta abar.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 361. orr.

Maximoak eta minimoak bilatzeko bere metodoaren oinarrian jarri zuen propietate hori Fermatek, eta aljebraren mintzairara itzuli zuen; ekuazioen bidez, alegia.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 361. orr.

5 pare minimo (fonologian)

Hots unitate bakarrak bereizten dituen hitz bik osatzen dute pare minimoa deitua, esaterako gazt. perro / pero, eusk. katu / patu.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 128. orr.

Horregatik gertatzen da oraindik ere fonologian espezialista ez diren hizkuntzalari eta irakasle askok zalantzak izatea fonema batzuen izateaz, ez badituzte pare minimoak aurkitzen.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 128. orr.

Azken batean, pare minimoak ez dira fonemak izatearen arrazoi edo baldintza, ondorio baizik.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 128. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

maila minimoa (3)

maximoak eta minimoak (3); pare minimoak (4); zerbitzu minimoak (3)


minimodun izlag minimoko.

Aurrera jorik, gure sentimenek ikusi ezineko gorputz bakoitzak azken mutur bat daukanez gero, argi dago hau zatigabea eta izaera minimoduna dela, eta inoiz ez dela bere baitan berex izan, ezta izango ere, bera baita beste zer baten lehen zatia eta bakarra; hortik antzeko beste eta beste zati batzuek gorputzaren izaera ordenan osatzen dute lerro estuan.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 65. orr.


minimoki adlag gutxieneko mailan.

Eserita, zerbait esatearren, eserlekuaren ertzean ipurdia baitzen minimoki bermaturik zuen bakarra.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 95. orr.

Nik ere banekien edozein unetaz gozatzen, berorrek minimoki merezi izanez gero.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 164. orr.


minimum iz minimoa.

Enuntziatua, multzo esanguratsuen banakatze-hastapena izan beharrean ("atomo" esanguratsua, zentzua egoteko beharrezko minimuma), batasun esanguratsu horiek espazioan kokatzen duena da.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 116. orr.


miñiñi iz adkor katua.

-Ale Nina miñiñi! -zioen Mikelek-.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 25. orr.

Miñiñiak atzaparrak ateratzen.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 25. orr.

Nina "miñiñiari" larru beltzeko minigona baten erosteko.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 139. orr.


minio 1 iz gorri-laranja koloreko pigmentua, berun oxidoak osatua, margolaritzan erabiltzen dena.

Minio edo bermiloiaren ingurukoak azaltzen hasiko naiz orain.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3450. orr.

Minioa eman eta gorriz pintatzen du, Eusten zioten zutabe astunak minioz margoztaturik zeuden.  Elizen arteko biblia   Jkd 13,14

Miniozko zipriztinak bost zubien burdinazko izterren gainera.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 499. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Elkarren aurrean geunden, bion artean alanbrehesi altu bat zegoen, oinen ondoan minio poto bana geneukan, bakoitzak bere pintzela eta parez pare ginela pintzela sartzen genuen alanbreen artean, alanbrehesia margotzen genuen, bakoitzak bere aldetik.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 42. orr.


minipiano iz oso piano txikia.

Eskuin eskua mahai gainean jarririk, hatz erakuslea eta erdikoa mugitzen zituen, bi teklako minipiano bat jotzen ariko balitz bezala.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 18. orr.


miniritzi ik mini 5.

ministerialtsu izond

Euskaldun zintzoa ez naizelako edo, ez dut emakume ministerialtsu haren berri izan.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 50. orr.


ministerio (836 agerraldi, 65 liburu eta 1049 artikulutan; orobat minixterio g.er.) 1 iz estatuaren gobernua banatzen den sail nagusietako bakoitza, ministro baten mendean dagoena.

-Don Carlosek ondoko hilabeteotan gobernu oso bat antolatzeko asmoa dik, ministerioak, bankuak eta guzti.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 75. orr.

Madrilgo ministerio bateko zuzendariorde izendatu zuten.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 118. orr.

Ez dut deusetarako ez den ministerio baten kargudun izan nahi.  Herria   2005-06-30

Izar ontzigintza taldearen bideragarritasun ekonomikoa aztertzen ari den ministerio arteko batzordeak.  Berria - Ekonomia   2004-05-25

Agindu bezala, emakumeen esku izango dira ministerioen erdiak.  Berria - Mundua   2004-04-01

Berak bidaliko zion ohar hori, ziur nago Magiako Ministerioan txundituta geratuko direla Dumbledore han agertzen denean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 242. orr.

Itsas Armadako Ministerioan sartu zen funtzionario.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 11. orr.

Albert Pierrepointek bazuen, dirudienez, klase kontzientzia, eta 1956. urtean dimisioa aurkeztu zuen Britainia Handiko Barne Ministerioan bertan.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 170. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ministroaren aldeko hiletak hilabete baten buruan amaitu zirelarik, bi anaiak ministerio lanak egiten hasi ziren.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 36. orr.

Ministerio-tipoko karpeta zen gainera: urdina, kartoi birziklatuzkoa.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 47. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Eskoziako Hezkuntza Ministerioak sexu heziketaren inguruan aurkeztutako proiektuaren aurka agertu da Eliza Katolikoa.  Berria - Gaiak   2004-08-31

Hezkunde ministerioaren ixiltasun hori ezin konprenitua da Seaskaren iduriko.  Herria   2004-09-09

Zergatik onartzen dute homeopatia beste herrialde aurreratu batzuetako Osasun ministerioek?  Berria - Gaiak   2006-01-24

Lan Ministerioa bat dator eskaerarekin, eta mahaira proposamen sorta bat eramango duela iragarri du.  Berria - Harian   2005-05-07

Herbehereetako Nekazaritza Ministerioak bi etxaldetako hegaztiak hiltzeko agindu du aste honetan.  Berria - Gaiak   2004-03-18

Nicole Amelinek funtzio bera beteko du Parekotasun eta Berdintasun Ministerioaren buruzagitzan.  Berria - Mundua   2004-04-01

Israelgo Etxebizitza Ministerioak, Defentsa Ministerioaren baimenarekin, momentuz eten egin du Maale Adumingo, Arieleko, Kiryateko, Arbako eta Beitar Eliteko kokaguneetan 1.300 etxebizitza eraikitzeko plana.  Berria - Mundua   2004-08-10

4 ministerio baten zerbitzuak dauden eraikuntza.

Ekonomia Ministerioa lehertzea pentsatu nuen gero baina honek ere ez zidan balio.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 162. orr.

Erre ditzagun munduko ministro eta ministerio guztiak!  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 144. orr.

Hartan aparatu sail bat, ministerio bateko bulegoak bezala elkarrengandik erabat bereziak.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 55. orr.

Sukaldeko leihotik erakunde publiko batek betetzen zuen eraikina ikusten zuen; berak ez zekien zer erakunde zen, epaitegia ote zen, ministerioaren ordezkaritza ote zen, gobernu autonomikoaren departamentu bat ote zen.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 100. orr.

5 kargua, betekizuna; bereziki, apaizgoa.

Honela, apostoluen mezua zabaltzeko eginkizuna hartuko zuenak, fede katolikoarekin guztiz leial, Jainkoaren ministro eta hauen ministerioarekiko begirunez betea agertu zen hasieratik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 283. orr.

Kristoren ministerioa [...] ebanjelioetan Jainkoaren beraren esku-hartze gisa aurkezten da.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 139. orr.

Ez zen Fray Rogeiro bere ministerio santurako duin izango baldin eta S. Pedroren ikasgaiarekin ikasi izan ez balu.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 391. orr.

Eta ministerio honekin Jainko Jaunak inor baino gehiago ohoratu zaituztenez gero, zuek ere inork baino gehiago bera maita, benera eta ohora ezazue.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 110. orr.

Apaizei dien eta anaiek izan behar dieten benerazioa ere katolikotasun honen ondorioa da: ez onak edo txarrak direlako, haiek duten ministerio sakramentalagatik baizik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 62. orr.

6 ministerio publiko legearen ordezkaritza justizia-epaimahairen aurrean.

Nazioko prokuradore izanez, auzitegietan ministerio publikoaren zereginak zituen, legeak idazten eta ikerketak agintzen zituen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 57. orr.

Guatemalako Polizia Nazionalak, Ministerio Publikoak eta Botere Judizialak ez dute euren betebeharra betetzen.  Berria - Gaiak   2004-05-04

Fiskalak, ordea, prozesutik ateratzea defenditu zuen; bere esanetan Ministerio Publikoak ez duelako bere gain hartu nahi auzipetuari epaiketara joateak sortuko liokeen «tentsioa».  Berria - Euskal Herria   2006-05-09

Hasieran, Ministerio Publikoak urtebeteko espetxe zigorra eta 10.800 euroko isuna eskatu zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-04-25

7 ministerio fiskal ministerio publikoa.

Espainiako Ministerio Fiskalak, ordea, helegitea jarri zion erabaki horri.  Berria - Euskal Herria   2004-02-11

Ministerio Fiskalaren eta Nafarroako fiskal buruaren jarrera gogor kritikatu zuen alderdi abertzaleak.  Berria - Euskal Herria   2004-10-22

Orduan ere Ministerio Fiskalak Herrizaingo sailburuak aurkeztutako dei helegitearen alde egin zuen.  Berria - Euskal Herria   2006-02-07

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ministerio arteko (7); ministerio arteko batzordeak (3); ministerio fiskalak (6); ministerio publikoak (9); ministerio publikoaren (5)

atzerri ministerioa (6); barne ministerioa (11); defentsa ministerioa (3); finantza ministerioa (6); frantziako hezkuntza ministerioa (5); hezkunde ministerioa (5); hezkuntza ministerioa (9); justizia ministerioa (4); lan ministerioa (5); magiako ministerioa (5); ministerioa utzi (4); osasun ministerioa (4); sustapen ministerioa (9)

arabiako barne ministerioak (5); arrantza ministerioak (4); atzerri ministerioak (61); barne ministerioak (124); defentsa ministerioak (46)

ekonomia ministerioak (8); errusiako atzerri ministerioak (3); espainiako barne ministerioak (47); espainiako defentsa ministerioak (13); espainiako hezkuntza ministerioak (11); espainiako industria ministerioak (4); espainiako ingurumen ministerioak (21); espainiako kultura ministerioak (7); espainiako nekazaritza ministerioak (5); espainiako osasun ministerioak (12); espainiako sustapen ministerioak (53); etxebizitza ministerioak (3); finantza ministerioak (12); frantziako barne ministerioak (7); frantziako defentsa ministerioak (5); frantziako hezkuntza ministerioak (17); frantziako justizia ministerioak (5); frantziako osasun ministerioak (5); gobernuko barne ministerioak (3); gobernuko sustapen ministerioak (4); herri lan ministerioak (3); hezkunde ministerioak (12); hezkuntza ministerioak (39)

industria ministerioak (7); informazio ministerioak (3); ingurumen ministerioak (38); irakeko barne ministerioak (3); irakeko osasun ministerioak (7); israelgo atzerri ministerioak (3); israelgo defentsa ministerioak (4); israelgo justizia ministerioak (5); italiako atzerri ministerioak (3); justizia ministerioak (30); kultura ministerioak (12); laborantza ministerioak (5); lan ministerioak (13); magiako ministerioak (7); mexikoko atzerri ministerioak (11)

ministerioak adierazi (8); ministerioak adierazi du (3); ministerioak atzo jakinarazi (6); ministerioak atzo zabaldu (4); ministerioak atzo zabaldutako (3); ministerioak azaldu (5); ministerioak baieztatu (7); ministerioak egin (5); ministerioak egindako (3); ministerioak eman (4); ministerioak emandako (7); ministerioak emandako datuen (6); ministerioak esan (5); ministerioak hartu (7); ministerioak jakinarazi (20); ministerioak jakinarazi duenez (6); ministerioak jakinarazi zuenez (11); ministerioak onartu (3); ministerioak zabaldutako (5); ministerioak zehaztu (4)

nekazaritza ministerioak (18); ogasun ministerioak (19); osasun ministerioak (62); osasun ministerioak jakinarazi (4); segurtasun ministerioak (3); sustapen ministerioak (72); txinako osasun ministerioak (10)

atzerri ministerioan (4); barne ministerioan (13); defentsa ministerioan (5); espainiako sustapen ministerioan (3); hezkuntza ministerioan (3); magiako ministerioan (9); ministerioan egiten (3); ministerioan jarri (3); ministerioan lan egiten (5); sustapen ministerioan (4)

barne ministerioarekin (4); espainiako sustapen ministerioarekin (4); hezkunde ministerioarekin (3); hezkuntza ministerioarekin (3); ingurumen ministerioarekin (3); sustapen ministerioarekin (6)

atzerri ministerioaren (16); atzerri ministerioaren bozeramaile (5); barne ministerioaren (59); barne ministerioaren egoitzan (3); barne ministerioaren esku (4); barne ministerioaren menpeko (4); defentsa ministerioaren (23); ekonomia ministerioaren (5); espainiako barne ministerioaren (10); espainiako industria ministerioaren (5); espainiako ingurumen ministerioaren (6); espainiako sustapen ministerioaren (10); finantza ministerioaren (3); frantziako atzerri ministerioaren (3); frantziako barne ministerioaren (6); frantziako hezkuntza ministerioaren (4); gobernuko ingurumen ministerioaren (4); hezkunde ministerioaren (3); hezkuntza ministerioaren (11); hezkuntza ministerioaren arabera (3); industria ministerioaren (7); industria ministerioaren datuen (3); ingurumen ministerioaren (14); ingurumen ministerioaren aginduz (3); irakeko barne ministerioaren (3); justizia ministerioaren (5); kultura ministerioaren (8); lan ministerioaren (6)

ministerioaren aginduz (4); ministerioaren arabera (54); ministerioaren ardura (3); ministerioaren ardurapean (3); ministerioaren aurka (3); ministerioaren aurrean (3); ministerioaren bidez (3); ministerioaren bitartez (3); ministerioaren bozeramaile (6); ministerioaren datuen (4); ministerioaren datuen arabera (4); ministerioaren egoitzan (6); ministerioaren egoitzatik (3); ministerioaren esku (10); ministerioaren esku dago (4); ministerioaren menpe (4); ministerioaren menpe dagoen (4); ministerioaren menpeko (6)

nekazaritza ministerioaren (3); ogasun ministerioaren (3); osasun ministerioaren (15); sustapen ministerioaren (13); txetxeniako barne ministerioaren (3)

atzerri ministerioari (3); barne ministerioari (20); defentsa ministerioari (3); espainiako barne ministerioari (5); espainiako ingurumen ministerioari (4); espainiako lan ministerioari (3); espainiako sustapen ministerioari (11); ingurumen ministerioari (7); justizia ministerioari (4); lan ministerioari (3); ministerioari dagokio (3); ogasun ministerioari (3); osasun ministerioari (3); sustapen ministerioari (14)

ministerioen arteko (5)

atzerri ministerioko (64); atzerri ministerioko bozeramaile (8); atzerri ministerioko bozeramaileak (6); atzerri ministerioko eledun (14); atzerri ministerioko eledunak (7); atzerri ministerioko idazkari (3); atzerri ministerioko idazkariorde (3); barne ministerioko (59); barne ministerioko bozeramaile (3); barne ministerioko eledun (4); barne ministerioko iturriek (5); defentsa ministerioko (20); errusiako atzerri ministerioko (5); espainiako barne ministerioko (8); espainiako hezkuntza ministerioko (5); espainiako ingurumen ministerioko (10); espainiako nekazaritza ministerioko (3); espainiako sustapen ministerioko (5); finantza ministerioko (4); frantziako atzerri ministerioko (5); gobernazio ministerioko (4); hezkunde ministerioko (8); hezkuntza ministerioko (13); industria ministerioko (6); ingurumen ministerioko (18); ingurumen ministerioko buru (3); irakeko barne ministerioko (9); irakeko defentsa ministerioko (3); irango atzerri ministerioko (4); israelgo atzerri ministerioko (6); israelgo defentsa ministerioko (3); justizia ministerioko (4); lan ministerioko (9); magiako ministerioko (5)

ministerioko aholkulari (3); ministerioko arduradun (3); ministerioko arduradunek (5); ministerioko arduradunekin (3); ministerioko azpiegitura (3); ministerioko bozeramaile (17); ministerioko bozeramaile batek (4); ministerioko bozeramaileak (9); ministerioko buru (5); ministerioko eledun (25); ministerioko eledun batek (6); ministerioko eledunak (8); ministerioko funtzionario (3); ministerioko goi arduradun (8); ministerioko idazkari (5); ministerioko idazkari nagusi (3); ministerioko idazkariorde (5); ministerioko iturriek (7); ministerioko iturriek jakinarazi (3); ministerioko iturrien (3); ministerioko iturrien arabera (3); ministerioko kideak (4); ministerioko ordezkari (5); ministerioko ordezkariak (7); ministerioko ordezkariek (4); ministerioko ordezkariekin (3); ministerioko teknikariak (3); ministerioko zuzendari (15); ministerioko zuzendari nagusi (4)

nekazaritza ministerioko (6); osasun ministerioko (14); sustapen ministerioko (11); txinako atzerri ministerioko (3)

barne ministeriora (7)

atzerri ministeriotik (4); barne ministeriotik (6)


ministeriotza ik ministeritza.

ministeritza (76 agerraldi, 9 liburu eta 47 artikulutan; orobat ministeriotza g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian ministerio agertzen da) 1 iz ministerioa.

Klaseak ematen ditu Unibertsitate Zentralean, eta Kanpo Harremanetarako Ministeritzaren kontura Imagen de Venezuela aldizkariko diseinatzailea eta koordinatzailea da.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 54. orr.

ELBsindikateko 50 bat laborari sartu dira laborantzako ministeritzak Baionan dituen bulegoetan.  Herria   2001-01-25

Bob zen president izanaren anaia, anaia gehienari atxikia, haren laguntzailea Justiziako ministeritzan.  Herria   2004-01-22

19 hildako eta 111 zauritu izan direla zehaztu zuen bere Irakeko Osasun ministeritzak.  Berria - Mundua   2004-08-07

2 kargua, betekizuna; apaizgoa.

Eta badakigu nafartar doktoreak ederki defendatu zuela botere politikoaren herri etorkia, haren izaera eta oinarri demokratikoa, hots, Herriaren jaurgoa eta Monarkiaren ministeritza.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 25. orr.

Pauloren ministeritza Kristoren misterioaren zerbitzuan.  Elizen arteko biblia   Kol 1,24 tit

Izan ere, gizon akasgabe bat bizkor atera zen zintzoen defentsan, bere ministeritzari zegozkion armak erabiliz: otoitza eta bekatuen barkamenerako intsentsua.  Elizen arteko biblia   Jkd 18,21

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

barne ministeritza (3)

hezkunde ministeritzak (3)


ministrari (43 agerraldi, 2 liburutan; Euskaltzaindiaren Hiztegian ministro agertzen da) iz ministroa.

Babiloniako Nabukodonosorren erregealdiko hemeretzigarren urtean [...] Nebuzaradan Babiloniako erregearen ministraria eta guardaburua etorri zen Jerusalemera.  Elizen arteko biblia   2 Erg 25,8

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

erregearen ministrari (3)


ministro (8129 agerraldi, 100 liburu eta 3286 artikulutan; orobat minixtro g.er.) 1 iz estatuaren gobernuko sail nagusi bateko burua, ministerio bateko buruzagia.

Horren ondotik, erregeak jantzi bikainak oparitu zizkien erresumako ministro eta handiki orori.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 262. orr.

Tsar bat, ministroak, gobernadoreak eta erregimen tsaristako goi-agintari asko hil zituzten.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 6. orr.

Irujo ministroak Galindez gau-ehiztaria bidali du Madrilera, faxistatzarra bila dezan eta horrela trukea gauzagarri bihur dadin.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 88. orr.

Lan publikoetako ministroak, Vallellanoko kondeak.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 266. orr.

Ismael Hurtado Soucre jeneral eta Defentsako Ministroa agertu zen prentsaurreko batean koronel ospetsu baten suizidioaren berri emateko.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 42. orr.

Pierre Mauroy, aspaldi batean Mitterranden Lehen Ministro izandakoa.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 97. orr.

Sultanari esango diot nire anaiaren semea zarela eta nire ordez ministro izendatuko zaitu, izan ere adinean aurrera bainoa.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 39. orr.

Rehevam Zeevi ministro ohiaren hilketaren erantzuleak kartzelan izateko konpromisoa duela zehaztu zuen Tel Avivek.  Berria - Mundua   2006-03-15

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Egun batean, ministro-kontseiluan, Frantziako Elkargoan aldaketa batzuk egiteko kontua atera zuen minsitro bati, honela ihardetsi zion jeneralak: [...].  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 85. orr.

Baina hala nola monarka-bileren eta ministro-batzarren emaitzarik esanguratsuenak ez diren agertzen komunikatu ofizialen testuetan, [...].  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 43. orr.

Osasun eta Gizarte Babeserako ministro karguan Philippe Douste-Blazy jarri du Raffarinek.  Berria - Mundua   2004-04-01

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Atzo barne ministro zena garraio ministro duzu gaur.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 76. orr.

Espainiako Jose Luis Rodriguez Zapateroren gobernuko Ingurumen ministro Cristina Narbonari helarazi zion eskaera hori Greenpeacek, 2004ko ekainean.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 61. orr.

Espainiako Justizia ministroak duela hilabete batzuk esan zuen ez dela "pribilegiorik" ezarri behar preso politikoentzat "ezberdintasunak" baizik.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 103. orr.

Indiako jarduneko Defentsa ministro George Fernandes BJP alderdiko diputatuak lehen ministroak kargua hartzeko ekitaldira joango zirela iragarri zuen atzo.  Berria - Mundua   2004-05-19

Frantziako Kultura Ministro Cateherine Tasca andreak.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 77. orr.

Urtarrilaren 26an Espainiako Gobernuko Herri Lan ministro Julian Campo Nafarroan izan zen.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 19. orr.

Zedlitz-eko baroia, erregeren estatu-ministroa.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 16. orr.

4 erlijio ordena batzuetan, kargu bat duena.

Anaia txikien Ordenako Ministro jeneralari.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 277. orr.

Ministro jenerala kapitulu berean aukeratutako Jesiko Kreszentzio zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 49. orr.

Hura hiltzean, Ministro probintzialek eta kustodioek egin bezate ondorengoaren hautaketa Mendekosteko Kapituluan, eta Ministro probintzialak behartuak beude Kapitulu horretarako beti elkarrekin biltzera, Ministro jeneralak erabakitako edozein lekutan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 158. orr.

Orobat kapitulu honetan Pian del Carpineko anai Joan, Saxoniako ministroa, kargutik aske gelditu zen eta Wormseko anai Konrado jarri zuten haren ordez.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1141. orr.

Ministro letradunen eta Hugolino kardinalaren presioak frantziskotar idealaren frakasoa eta Frantziskoren porrota ekarri zituela.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 51. orr.

Hainbat kasutan ministro eta kustodio bikotean [...] ez dira bata bestearengandik bereizten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 64. orr.

Anai Joan Parente Ministro jeneralak, Alemanian teologia-irakaslerik ez zutela jakinik, anai Simon Alemaniako ministro-kargutik askatu eta irakasle jarri zuen, eta Pian del Carpineko Joan anaia izendatu zuen Alemaniako ministro.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1136. orr.

Urte berean Portziunkulako Santa Marian egin zen kapituluan, anai Zesareo libre geratu zen bere ministro-ofiziotik, bi urtez karguan egon ondoren, eta bere ordez Pisako anai Alberto izendatu zuten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1129. orr.

5 apaiza; kalvindarren artean sakramentuak ematen dituena.

Samindu eta sumindu zitzaidan apeza, erranez ezen, errespetua eta begirunea zor niola Jainkoaren ministroa zen aldetik.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 466. orr.

Eta Fedeaz, ministroek zuten hitza.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 216. orr.

Uste dut erlijioaren ministroak sartzen zirela adiskidetze horietan.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 135. orr.

Erlijioak ministro asko dituenean, naturala da haiek buruzagia izatea, eta apaizburutza ezarrita egotea.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 148. orr.

Apirilean, Landatxeberri ministroak benedikatu zuen Enekot Ezpondaren eta Katalina Mailuren ezkontza.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 89. orr.

Leizarraga, Joanes [...] ministro kalbindar euskalduna.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 311. orr.

Etxeberri, Joanes (Jean de la Rive), Biarnoko Eliza Erreformatuetako euskal ministro higanota.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 308. orr.

1559ko otsailean, Nafarroa Behereko Estatuetako ordezkariek, Bastidan bildurik, Pauera diputazio bat igortzea erabaki zuten, ministro "higanoten" predikuez kexatzera.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 82. orr.

Etxeberrik beretako nahi ninduen, ministro-ikastun.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 219. orr.

6 ministro andere (orobat andre)

Alliot-Marie ministro anderearen arabera.  Herria   2005-09-08

Ez dut uste, ordea, Pilar del Castillo ministro andereak hartu duen bideak ezer konponduko duenik.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 104. orr.

Marie-Georges Buffet, kirol eta gazteriaren ministro andereak jakinarazi du ez duela onartzen holako zigorrik, manifestaldira joanez neska horrek erakutsi duela zer pentsatzen duen eta ez zaiola kentzen ahal daukan askatasuna.  Herria   2001-08-09

Ulergarria ba Kultura Ministro Anderearekin gertatua.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 78. orr.

7 ministro orde ik ministroorde.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 6 aldiz agertzen direnak)

administrazio publikoetako ministro (12); alemaniako atzerri ministro (12); anaien ministro (6); atzerri ministro (336); atzerri ministro karguan (6); atzerri ministro ohi (9); atzerri ministro ohia (6); atzerri ministro ohiak (6); barne ministro (273); barne ministro izendatu (9); barne ministro ohi (19); barne ministro ohiak (13); belgikako lehen ministro (6); defentsa ministro (130)

egiptoko atzerri ministro (6); egungo lehen ministro (7); ekonomia ministro (35); errusiako atzerri ministro (21); espainiako atzerri ministro (10); espainiako barne ministro (85); espainiako defentsa ministro (15); espainiako ekonomia ministro (8); espainiako ingurumen ministro (6); espainiako justizia ministro (32); espainiako lan ministro (6); espainiako ministro (12); espainiako ministro kontseiluak (7); espainiako sustapen ministro (6); finantza ministro (31); frantziako atzerri ministro (19); frantziako barne ministro (32); frantziako defentsa ministro (10); frantziako ekonomia ministro (6); frantziako lehen ministro (30); garraio ministro (16); gibraltarko lehen ministro (6); gobernuko barne ministro (7); gobernuko lehen ministro (11); gobernuko ministro (14); greziako lehen ministro (6); herbehereetako atzerri ministro (7); herbehereetako lehen ministro (6); hezkuntza ministro (22)

indiako lehen ministro (18); industria ministro (10); informazio ministro (14); ingurumen ministro (16); ingurumen ministro cristina (8); irakeko atzerri ministro (12); irakeko defentsa ministro (12); irakeko lehen ministro (35); irango atzerri ministro (11); irlandako atzerri ministro (10); irlandako lehen ministro (40); israelgo atzerri ministro (22); israelgo defentsa ministro (24); israelgo justizia ministro (6); israelgo lehen ministro (134); italiako atzerri ministro (9); italiako lehen ministro (30); jarduneko lehen ministro (32); justizia ministro (84); justizia ministro juan (37); kultura ministro (16); lan ministro (16); lehen ministro (1132); lehen ministro berri (8); lehen ministro berria (18); lehen ministro berriak (16); lehen ministro bertie (30); lehen ministro gisa (8); lehen ministro izan (9); lehen ministro izandako (8); lehen ministro izateko (22); lehen ministro izendatu (17); lehen ministro jan (6); lehen ministro kargua (32); lehen ministro karguan (12); lehen ministro kargurako (8); lehen ministro ohi (33); lehen ministro ohia (31); lehen ministro ohiak (23); lehen ministro ohiaren (13); libanoko lehen ministro (8); luxenburgoko lehen ministro (8); merkataritza ministro (6)

ministro andereak (7); ministro berri (12); ministro berria (24); ministro berriak (35); ministro bilakatu (8); ministro britainiarrak (10); ministro gisa (13); ministro izan (39); ministro izan zen (23); ministro izana (15); ministro izandako (30); ministro izandakoak (9); ministro izango (14); ministro izatea (6); ministro izateko (26); ministro izendatu (42); ministro izendatu zuen (13); ministro izendatu zuten (13); ministro jeneral (21); ministro jenerala (24); ministro jeneralak (31); ministro jeneralaren (15); ministro jeneralari (20); ministro kargu (6); ministro kargua (52); ministro kargua hartu (12); ministro kargua utzi (8); ministro karguan (25); ministro kargurako (8); ministro kontseiluak (12); ministro kontseiluan (6); ministro kontseiluetan (8); ministro ohi (104); ministro ohi angel (6); ministro ohia (67); ministro ohiak (75); ministro ohiaren (24); ministro ohiari (6); ministro sozialistak (6); ministro zela (8); ministro zelarik (8); ministro zen (15)

negoziazio ministro (8); nekazaritza ministro (17); ogasun ministro (12); ordenako ministro (9); osasun ministro (25); palestinako lehen ministro (13); paneko lehen ministro (32); poloniako lehen ministro (6); segurtasun ministro (11); serbiako lehen ministro (15); sudango atzerri ministro (6); sustapen ministro (9); turismo ministro (10); turkiako atzerri ministro (6); turkiako lehen ministro (13)

atzerri ministroa (59); barne ministroa (106); blair lehen ministroa (6); defentsa ministroa (30); ekonomia ministroa (13); espainiako barne ministroa (13); finantza ministroa (13); frantziako barne ministroa (22); frantziako lehen ministroa (8); garraio ministroa (7); hezkuntza ministroa (17); industria ministroa (11); ingurumen ministroa (8); irlandako lehen ministroa (7); israelgo lehen ministroa (13); italiako lehen ministroa (6); janukovitx lehen ministroa (6); jarduneko lehen ministroa (14); justizia ministroa (24); kultura ministroa (7); lehen ministroa (304); magiako ministroa (8)

ministroa bera (14); ministroa buru (9); ministroa hil (6); ministroa hiltzeko (6); ministroa izan (31); ministroa izan zen (18); ministroa izango (11); ministroa izango da (7); ministroa kargutik (6); ministroa zela (6); ministroa zen (17)

osasun ministroa (10); paneko lehen ministroa (6); raffarin lehen ministroa (7); sarkozy barne ministroa (9); sharon lehen ministroa (10); villepin barne ministroa (7)

administrazio publikoetako ministroak (6); administrazio publikoetarako ministroak (17); aguilar justizia ministroak (11); alaui lehen ministroak (17); alemaniako finantza ministroak (7); alemaniako ministroak (6); alonso barne ministroak (11); arabiako petrolio ministroak (6); arrantza ministroak (7); atzerri ministroak (190); barne ministroak (256); barne ministroak adierazi (10); barne ministroak atzo (13); barne ministroak erredakzioa (7); berlusconi lehen ministroak (6); blair lehen ministroak (28); defentsa ministroak (72); ekonomia ministroak (74); energia ministroak (13); espainiako atzerri ministroak (8); espainiako barne ministroak (62); espainiako ekonomia ministroak (12); espainiako justizia ministroak (33); espainiako kultura ministroak (8); espainiako lan ministroak (15); espainiako sustapen ministroak (6); finantza ministroak (37); frantziako atzerri ministroak (11); frantziako barne ministroak (39); frantziako defentsa ministroak (9); frantziako ekonomia ministroak (16); frantziako justizia ministroak (6); frantziako kultura ministroak (7); frantziako lehen ministroak (45); frantziako osasun ministroak (10); garraio ministroak (12); hezkuntza ministroak (24); indiako lehen ministroak (8); industria ministroak (13); informazio ministroak (6); ingurumen ministroak (21); irakeko lehen ministroak (18); irlandako lehen ministroak (11); israelgo lehen ministroak (51); italiako atzerri ministroak (6); italiako lehen ministroak (11); jarduneko lehen ministroak (33); jordi sevilla ministroak (7); justizia ministroak (119); kultura ministroak (20); kureia lehen ministroak (8); lan ministroak (29); lehen ministroak (754); lehen ministroak esan (6); lehen ministroak iragarri (6); merkataritza ministroak (10)

ministroak adierazi (31); ministroak adierazi zuen (19); ministroak adierazi zuenez (9); ministroak atzo adierazi (13); ministroak atzo azaldu (6); ministroak atzo esan (7); ministroak atzo jakinarazi (9); ministroak azaldu (17); ministroak azaldu zuenez (9); ministroak berretsi (6); ministroak dimisioa eman (9); ministroak egin (10); ministroak egindako (9); ministroak eman (7); ministroak erran (10); ministroak erran du (8); ministroak esan (35); ministroak esan zuen (17); ministroak iragarri (20); ministroak iragarri zuen (11); ministroak jakinarazi (19); ministroak jakinarazi zuenez (7); ministroak kargua utzi (7)

negoziazio ministroak (7); negoziazioetarako ministroak (6); nekazaritza ministroak (24); osasun ministroak (58); palestinako lehen ministroak (11); paneko lehen ministroak (13); perben justizia ministroak (7); petrolio ministroak (21); raffarin lehen ministroak (13); sarkozy barne ministroak (12); sarkozy ekonomia ministroak (7); sevilla ministroak (11); sharon lehen ministroak (22); sustapen ministroak (9); turkiako lehen ministroak (10); villepin lehen ministroak (10); zehaztu zuen ministroak (6)

atzerri ministroarekin (9); barne ministroarekin (20); espainiako barne ministroarekin (6); justizia ministroarekin (6); lehen ministroarekin (35); lehen ministroarekin bildu (7); ministroarekin bildu (20); ministroarekin bildu zen (13); ministroarekin bilduko da (7)

atzerri ministroaren (25); atzerri ministroaren arabera (6); atzerri ministroaren esanetan (6); barne ministroaren (98); barne ministroaren arabera (13); barne ministroaren esanetan (6); blair lehen ministroaren (13); defentsa ministroaren (25); ekonomia ministroaren (7); espainiako barne ministroaren (17); espainiako justizia ministroaren (6); frantziako barne ministroaren (20); frantziako lehen ministroaren (11); hezkuntza ministroaren (7); israelgo lehen ministroaren (26); jarduneko lehen ministroaren (8); justizia ministroaren (24); justizia ministroaren arabera (6); kultura ministroaren (6); lan ministroaren (6); lehen ministroaren (277); lehen ministroaren arabera (7); lehen ministroaren aurkako (6); lehen ministroaren dimisioa (9); lehen ministroaren esanetan (10); lehen ministroaren gobernuak (10); ministroaren alde (6); ministroaren arabera (59); ministroaren aurkako (11); ministroaren bisita (8); ministroaren dimisioa (14); ministroaren dimisioa eskatu (6); ministroaren esanetan (50); ministroaren gobernuak (10); ministroaren hitzak (6); ministroaren hitzetan (23); ministroaren ustez (15); osasun ministroaren (14); osasun ministroaren esanetan (7); sarkozy barne ministroaren (9); sharon lehen ministroaren (13)

barne ministroari (32); defentsa ministroari (9); frantziako barne ministroari (9); frantziako lehen ministroari (6); israelgo lehen ministroari (8); justizia ministroari (14); lehen ministroari (117); villepin lehen ministroari (7)

atzerri ministroek (34); barne ministroek (15); batasuneko atzerri ministroek (12); finantza ministroek (20); ingurumen ministroek (8); ministroek bilera (6); nekazaritza ministroek (8)

barne ministroen (6); espainiako gobernuko ministroen (7); espainiako ministroen (41); espainiako ministroen kontseiluak (36); europako ministroen (11); finantza ministroen (7); frantziako ministroen (7); frantziako ministroen kontseiluak (6); gobernuko ministroen (7); gobernuko ministroen kontseiluak (6); ministroen artean (6); ministroen kontseilua (13); ministroen kontseiluak (89); ministroen kontseiluan (34); ministroen kontseiluaren (8); ministroen kontseiluari (6)

barne minixtro (18); lehen minixtro (23); minixtro ohia (22); minixtro ohiak (16)

alliot marie minixtroa (10); barne minixtroa (30); lehen minixtroa (35); sarkozy barne minixtroa (18)

alliot marie minixtroak (8); barne minixtroak (32); ingles lehen minixtroak (10); judu lehen minixtroak (8); lehen minixtroak (66); marie minixtroak (8); minixtroak zion (9); sarkozy barne minixtroak (14)


ministroaldi iz ministro baten agintaldia.

Gure garaian Frantzian, txanponei dagokienez, hurrenez hurreneko bi ministroalditan aginte-gehiegikeria asko egin badira ere, [...].  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 82. orr.


ministrogai iz ministrorako hautagaia.

Poloniako behin-behineko lehen ministrogai Marek Belkak ez zuen kargua hartzeko legebiltzarkideen babes nahikoa jaso herenegun gauean eginiko bozketan.  Berria - Mundua   2004-05-16

Legebiltzarrari urte baterako babesa eskatu dio lehen ministrogaiak.  Berria - Mundua   2004-05-15

Kargua hartu baino lehenagotik, inbestidura saioan, PPren kritikak entzun behar izan zituen ministrogai bakarra izan zen.  Berria - Euskal Herria   2004-04-20


ministroorde (orobat ministrorde eta ministro(-)orde) iz

Bien bitartean, Ahmed Sobe PANeko Informazio ministroordeak Israelgo Atzerri Ministerioak egin duen plana kritikatu zuen.  Berria - Mundua   2004-07-15

Najib Razak Malaysiako lehen ministrordeak azaldu zuenez, [...].  Berria - Gaiak   2004-02-19

Wang Zaixi Taiwango Gaietarako Txinako ministroordeak atzo esan zuen Taiwango Chen presidenteak 2008rako indarrean ezarri nahi duen Konstituzioak bi estatuen arteko krisia eragin dezakeela.  Berria - Mundua   2004-07-31

Mariano Rajoy bere lehen ministro ordeari dio eskaintzen kargu hori, erran dutenaz, helduden 2004 ean izanen diren bozetako.Alejandro Andrade Sekretariako Ministrordeak.  Herria   2003-09-04

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

barne ministrorde (4); gobernuko lehen ministrorde (3); irakeko lehen ministrorde (3); lehen ministrorde (34); lehen ministrorde kargua (3); lehen ministrorde miroljub (3); lehen ministrorde ohi (3); ministrorde kargua (4); serbiako lehen ministrorde (3)

barne ministrordea (3); israelgo lehen ministrordea (3); lehen ministrordea (17)

atzerri ministrordeak (4); defentsa ministrordeak (6); lehen ministrordeak (14)

lehen ministrordearen (3)


ministrorde ik ministroorde.

minitalde iz oso talde txikia.

Julenek eta Haritzek osatzen zuten minitaldeetako bat.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 126. orr.


minitel iz Frantzian, batez ere Interneten aurretik, erabili zen komunikabide telematikoko teknika. -

Minitela arras gauza berria dugu baina ez ahal da debruaren tresna!  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 14. orr.

Minitelez doan dira lehen hiru minutuak, hortik goiti ordaindu behar delarik.  Berria - Euskal Herria   2004-05-29

Nahi baduzu, orain berean berexten ahal dugu eguna berriz elkar kausitzeko minitel honen bitartez. Eta ekainaren leheneko hitzartuak gara minitelez berriz solastatzeko.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 22. orr.

Minitela laurak irian piztuko zuela.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 165. orr.

Josepe minitelaren aitzinean ezarri, eta posta elektronikoaren bidezko sedukzio jokoaren ondorio bezala aurkeztu digu mutilak bere amodioen kronika idazteko hartu konpromezua.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 8. orr.

Jakizu beraz galde horretarik hasten dela jakiteko gisan miniteleko mezutegian solasean ari zaren gizonki norbaitekin ala emazteki zenbaitekin.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 11. orr.


minitzaldi ik mini 4.

minixterio ik ministerio.

minixtro ik ministro.

minizine iz tamaina txikiko zinema aretoa.

Ordu biak gainean dira ere, eta jendea doa kalean, parrandaren beste eremu batzuetara, autobus geltoki zaharra eta Ikerme minizineen artean dauden disko-bar eta diskoteketara.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 249. orr.


minki adlag saminki.

Haurra gaitzitu egin zen eta minki ihardetsi zion: [...].  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 130. orr.

Orduan Moisek minki otoiztu zuen bere Jainko Jauna: "Zergatik sutan ezar zure hasarrea, Jauna zure populuaren kontra, Egipto lurretik atera duzuna indar handiz eta esku azkarrez?  Herria   2001-10-04


minkor (orobat mingor) 1 izond mingotsa.

Ozpinaren zaporea zuena, minkorra eta garratza...  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 311. orr.

Irrati aparatu baten musika zetorren patiotik, bazkalorduko aza egosien usain minkor eta umelarekin batera.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 18. orr.

2 irud/hed ik samin.

Eleketa arizan ginen sobera asaldatu gabe, hitz minkorrik gabe.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 22. orr.

Hots mingorra zen, gauaren behe-sotoetan edo infernu urrunen batean sortua, han nonbait arima-aldra bat egundoko penak pairatzen ari-eta aieneka balego moduan.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 52. orr.

Giro nahasi eta minkor batean haatik, den bezala erraiteko.  Herria   2005-04-07

Hor debate minkorra eskaini dute hautetsiek.  Herria   2003-03-27

Bakoitzak bere bizia eramanen du: alarguntsak artista minkor batekin, [...].  Herria   2001-05-31

3 (hitz elkartuetan)

Txirrindularitza maite dugunek ezin uka halako karats edo mingor gostu batekin behatzen diogula Itzuli handiari.  Herria   2005-07-14

4 (adizlagun edo predikatu gisa)

Joanden egunean oraino, arras minkor agertu da, lehenik deputatuen aintzinean eta gero telebixtako leiho ttipi hortarik mintzarazi dutelarik...  Herria   2004-06-24

Hots, badira gaurko egunean, Algeriako heietan, biziki minkor daudenak, gauzak ez baitziren uste bezain legunki iragan.  Herria   2004-12-16


minkorkeria iz esate edo egite minkorra.

Gizon minbera, iduri beti kexu, bere espantuetan ere zernahi minkorkeria sartuz!  Herria   2004-05-13


minkortasun (orobat mingortasun) iz mingostasuna.

Ez diogu segurki holako beldur, lotsa eta minkortasunik sumatu batere Pettani, ez gurekin, ez-eta mendigoizale beheretiar batzuekin zerabiltzan solasetan.  Herria   2003-07-10


miñoi iz Arabako Foru Aldundiaren mendeko miliziako kidea.

Hauez gain mikelete eta miñoiak ipiniko dira eta, gainera, hauen buruzagiak Espainiako Armadako kideak izango dira.  Berria - Euskal Herria   2004-10-22

Polizia Nazionalarekin zela, Guardia Zibilarekin zela, Ertzaintzarekin zela (eta alde batera uzten ditut nire uztaren perla bitxi gisa gordetzen nituen Miñoi eta Foralekin izandakoak, eta baita Costa Bravara egindako oporretan Mossos d'Escuadra haiekin gertatutakoa ere), guztiekin izaten zen barrerako aukera, enkontru haietako zenbaitetan belarrondokoren bat edo beste jaso banuen ere.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 60. orr.


minoiko 1 izond Kreta uhartean K.a. 3000tik 1100era garatu zen kulturari dagokiona.

Zibilizazio Minoikoa itsasoaren erronkatik sortu zen. Zibilizazio Heleniko bizi bat hildako Zibilizazio Minoikoaren hondakinetatik sortzen ari zen garaia.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 421. orr.

Desegiten ari zen Gizarte Minoikoa.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 91. orr.

Gizarte Helenikoa Minoikoaren filiala zen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 105. orr.

"B Lineal" idazkera minoikoa A. Ventris eta I. Chadwick jaunek dezifratu zuten grezieraren baliabide gisa.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 465. orr.

2 iz kultura horretako hizkuntza eta idazkeretako bakoitza.

Minoiko Ertain II-tik Minoiko Ertain III-rako trantsizioan bi idazkera hieroglifiko banatu, aurreko denboraldiaren hasieran aldi berean agertu zirenak, bat-batean eta erabat ordeztu zituen beste idazkera lineal batek (A Linealak).  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 60. orr.


minor (orobat menor g.er.) izond musikan, akordeez eta tonuez mintzatuz, hirugarren nota lehengotik tonu eta erdira dagoena.

Tonu minorrak maite ebazan, delikauagoa zan.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 92. orr.

Polka musika hasi da, tonu minorrean, ahul, urruntasunean.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 178. orr.

Orkestra handirako Sinfonia Re minorren.  Berria - Harian   2006-01-28

Antonin Dvoraken Biolontxelorako kontzertua si menorrean.  Berria - Kultura   2004-04-29

Re minorrean konposatutako Requiem-a ere mintzagai izan du frantziskotarrak.  Berria - Kultura   2006-01-27

Bidaiari ausarten eta bidaiarisa amore-emaileen minorreko akordeen eta kobratzaile diruzalearen tremolo marru-antzekoen artean, kakofonia irrigarri bat lehertu da.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 155. orr.


minoria iz gutxiengoa.

Espainiak ez duela minoria gidaririk, ari ginen.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 200. orr.

Nik argi dut, gaur egun, idazleok, gutxiengo batentzat lan egiten duen minoria garela.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 33. orr.

"Euskal touch" zelakoa, minoria pribatu batentzat absolutuki zaintzekoa zen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 71. orr.

II. Mundu Gerla bururatzearekin, ez zen beraz gehiago minorien eskubiderik aipatu.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 144. orr.

Orain minorian dira, egia erran.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 92. orr.

Xavier Larre, minoriako hautetsia, hautatua izan da Hazparneko Lurraldean ordezkari izaiteko.  Herria   2004-09-30


minoritar izond minoritarioa.

Minoritarra izatea eta minoria itxian elkar eramatea, soziologia elementala da hori, ezin izan daiteke erraza, minoritateak patologia bezala bakarrik ulertzen eta tratatzen dituen mendean eta kulturan.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 215. orr.


minoritario izond gutxiengo bati dagokiona.

Hizkuntza komunitate txikia dugu, beraz, euskararena, eta bere jatorrizko lurraldean minoritarioa.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 36. orr.

Espainiako Estatuko hizkuntza minoritarioen artean azaltzen.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5350. orr.

Ez al zaizu iruditzen arrisku handiagoa dagoela hirietan kultura minoritarioentzat?  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 103. orr.

Eta ez dut sikiera film laburren eremu minoritario edo underground horretatik atera nahi.  Berria - Kultura   2004-09-23

Hura sarituz, Suediako Akademiak, alde batetik, literatura minoritario bat hartu zuen gogoan, baina, horrez gainera, omenaldi bat egin zion [...] hiltzen ari zen hizkuntza (eta kultura) bati.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 7. orr.

Kirol minoritarioa izan arren, soldata onak irabazten dira.  Berria - Kirola   2004-11-20

Hori ez du egin behar gobernuko sozio minoritarioen jeloskortasunak eragindako batzorde batek.  Berria - Euskal Herria   2006-01-26

Zerbitzu publiko bat eskaintzea da helburu, menturaz programa minoritarioak egin beharko ditugula onartuz.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 140. orr.

Hori ez du egin behar gobernuko sozio minoritarioen jeloskortasunak eragindako batzorde batek.  Berria - Euskal Herria   2006-01-26


minoritate 1 iz minoria, gutxiengoa.

Europan bada ainitz populu, ainitz minoritate, ainitz mintzaira.  Herria   2005-05-26

Minoritate bat indargabeturik gelditzen baita gehiengoaren erabakiekin konformatzen bada.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 161. orr.

Hegoaldeko Mindanao ugartean, musulmanoek minoritate koxkor bat osatzen dute, Islam fedea hor hedatu baita XIV. mendetik aitzina.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 168. orr.

2 (fantziskotarren artean)

Pobrezia bezain oinarrizkoa da, beraz, minoritatea Frantziskoren ikuspunturik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 32. orr.


minorizatu izond gutxitua; eremu urrikoa.

Literatura minorizatu bat gara, oraindik ez gaituzte kontsideratzen, eta askotan egileak berak eman behar du atzerrirako pausoa...  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 57. orr.

Euskaltzaletasun fanatikoenaren eromena, esan nahi nuke, hizkuntza minorizatu baten zale ez ezik, hizkuntza fanatizatu baten zale dela irudi bailuke.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 239. orr.

Abiapuntuan egoera minorizatua badago, eta jendearengan mendeetako agresio sentsazioa badago, bi bide baino ez daude: edo hizkuntzaren esperientzia sakralizatu, edo etsi eta dena utzi.  Berria - Euskal Herria   2004-04-30

Eta garaipenezko irribarre bat agertu zait, minorizatuaren irribarrea.  Berria - Kultura   2004-05-08

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

minorizatuaren irribarrea (4)


minota ik minutu.

minsor (orobat minsur) 1 iz min edo oinaze motela. ik minxor.

Bizkarrekoa minsor bihurtu bazaio ere, zango eta besoetan akidura sumatu duen istantean duda egin du indarrik ba ote duen geratzen zaiona eramateko.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 51. orr.

Kezkak eraman nau aurrekoa idaztera eta gauza hauek kontatzera, barnean dudan halako minsur honek.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 198. orr.

2 (izenondo gisa)

Belaunak oinaze minsorra eragiten zion.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 45. orr.

Barruko neke minsor hori baretu nahi duzulako, atseden puxka bat arimaren barru-barrutik behar duzulako.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 364. orr.


minsur ik minsor.

mintasun iz mina denaren nolakotasuna.

Laudorio handia da hori niretzat, hau ulertzen baitut nik Igerabidek esan duenarekin: idaztearen prozedura teknikoak ez duela ito edo ezkutatu ahal izan mintasuna, jantziak ez duela gordina ezkutatu, transmititu baizik.  Berria - Kultura   2006-02-19


mintegi (orobat mindegi g,er. eta muintegi g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian mindegi baztertzen da eta mintegi erabili behar dela adierazten) 1 iz beste toki batean birlandatuko diren landareak ereiteko eta hazteko prestatzen den lur saila.

-Lehenik, hauta ezak lekuren bat mintegi gisa, eta begiratu bertako landareei zer gertatzen zaien -esan zuen Merryk.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 381. orr.

Baso iluneko sarobe izerdituak, larreko artzaitxabola isilduak, eguterako ardiborda itzalduak, udal mintegi antzutuak, belasoro zahartuak.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 16. orr.

Mindegian nola haziak eta landareak, berdin Euskaran hitzgaiak aurkitzen dire nasaiki.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 175. orr.

2 irud/hed

Batzuetan, motibazioak aipatzen direnean, ETAko lehen belaunaldietako giroaz mintzatzean, ingurune katolikoak hartzen dira ahotan, apaiztegiak etakideen mintegi omen ziren.  Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana», 2003 - 53. orr.

Giza sumisio modu ororen enbrioia baita familia: gizatasun partikular posible guziak, sortze beretik hipotekan hartzen dituen muintegia.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 266. orr.

Alabaina, isiltasuna oroimenaren ohorezko hazi-mintegia izan da mende askotan.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 141. orr.

3 ikasleez osaturiko iker edo lan taldea, bereziki unibertsitate mailakoa; adituen bilera, arazo jakin bat aztertzeko.

MITeko mintegi batean erabili zuen irakaskuntza-materialaren bilduma.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 8. orr.

1.000 ikaslek baino gehiagok parte hartu zuten iazko mintegi eta ikastaroetan.  Berria - Ekonomia   2004-06-01

2004ko irailean, "Filosofiako terminoak euskaraz" mintegia antolatu genuen.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 17. orr.

Mintegi hartan hainbat gai jorratu zituzten, eta ondorio garbia atera zuten [...].  Berria - Gaiak   2004-04-18

Victor Hugori buruzko mintegi bateko apunteak.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 24. orr.

Musika koraleko mintegia egingo dute Lekarozen.  Berria - Kultura   2004-12-04

Genero jazarpenaren inguruko mintegi bat zuzenduko du Mercedes Farriols aktoreak.  Berria - Kultura   2004-03-09

Elkarri-k nazioarteko mintegi bat antolatzeko asmoa du «gatazken kudeaketan adituak direnen iritzia ezagutzeko».  Berria - Euskal Herria   2004-05-20

Mintegi hartan parte hartu zuten itzultzaileek Pello Lizarralderen Un ange passe ipuina itzuli zuten frantsesera, danierara, suomierara eta errusierara.  Berria - Kultura   2006-03-24

Mintegi guztiak jendetsuak izan dira.  Berria - Mundua   2006-05-09

Gasteizko mintegiko adituek datu kezkagarriak agertu zituzten suizidioaren eraginaz.  Berria - Euskal Herria   2004-03-10

Ohituta zegoen nire joan-etorrietara, kongresu, mintegi eta hitzaldietara. kongresu eta mintegietako aktak (proceedings).  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 119. orr.

Taulan bildu ditugu mintegi hartan hartutako erabakirik aipagarrienak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 389. orr.

4 (izenondoekin)

Aldi berean, herritarren ekarpenak jasotzeko, mintegi irekiak eginen ditu Nazio Garapenerako Biltzarrak.  Berria - Euskal Herria   2006-03-25

Artedrama Euskal Laborategia (ADEL) izenburupean mintegi trinkoa antolatu du Antzerkiola Imaginarioa taldeak.  Berria - Kultura   2006-02-17

Euskal Herriko egoeraren berri emango du OHDren sinatzaileen foroak etziko mintegi berezian.  Berria - Euskal Herria   2006-05-03

Ondorioetako bat Hizkuntza eta Gizartea mintegi iraunkorra hastea izan da. Materialismo historikoari buruzko mintegi fantasma hura.  Berria - Mundua   2004-12-18

5 irud/hed

Euskal idazleak mintegi erromantikoan sortutak garela.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 67. orr.

Nazioartea dute mintegi nagusi, eta inork ondo zelan ez dakiela, ikuslea hasi da albistegietan ikasitako hitzak lagun artean-eta errepikatzen, badakizu, zera chic hori...  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 68. orr.

Horixe da familia nuklearra deitzen dena, itxituraren eta itxitasunaren ispilua, eskizofreniaren mintegi oparoena.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 175. orr.

6 iker edo lan talde horiek lan egiten duen tokia.

Derioko mintegian elkarretaratu ziren aurrenik.  Berria - Ekonomia   2004-08-19

7 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

MIDAS osatzen duten egunkarietako hainbat kazetarik astebeteko mintegi-egonaldia egingo dute hilaren 14tik aurrera, Martin Ugalde Parkean, Euskal Herriko errealitatea ezagutzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-02-10

Jardunaldi, mintegi eta hitzaldi sorta «mamitsua» antolatu dute.  Berria - Ekonomia   2004-04-24

Erran ere berak mindegi lehendakari bezala eta herri ttipi baten auzapez gisa duela lau urte hitz eman zuela herri loresta sariketan parte hartuko zuela.  Herria   2004-11-25

7 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

lessandro Baricco idazle italiarrak emandako literatura mintegi batean, Santanderren izan zen aurreko astean Unai Elorriaga.  Berria - Kultura   2004-07-23

Oroz gain, musika mintegi eta ikastaroen antolatzaile izateagatik nabarmentzen da.  Berria - Kultura   2004-12-19

Zarauzko Jazz Mintegiak 132 ikasle izango ditu aurten.  Berria - Kultura   2004-07-25

Askotariko kultur mintegiak egiteko eta film berriak prestatzeko.  Berria - Kultura   2004-10-01

Erreakzioa kolektiboak antolatu zuen Artelekun tailer mintegi bat.  Berria - Kultura   2004-09-05

EHBEk Nazio Mintegiak antolatu ditu otsailaren 7an Eibarren.  Berria - Euskal Herria   2004-01-14

Vallat jauna Mauleko enpresa mintegian egoiten da abentü arte.  Herria   2002-11-14

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

mintegi eta hitzaldi (3)

mintegia antolatu (12); mintegia antolatuko (3); mintegia egin (5); mintegia egingo (11); mintegia izango da (3); mintegia osatu (3); nazio mintegia (3); nazioarteko mintegia (8); nazioarteko mintegia osatu (3); tailer mintegia (3)

mintegiak antolatu ditu (3); nazio mintegiak (3)

antolatutako mintegian (6); indarkeriari buruzko mintegian (3); izeneko mintegian (9); mintegian parte hartu (13); mintegian parte hartuko (3); mintegian parte hartzeko (3); mintegian parte hartzera (3); nazioarteko mintegian (3)

nazioarteko mintegiaren (4)

goizeko mintegietan (3)

bibliotekonomia mintegiko (5); mintegiko kideak (7)

mintegirako txostena (3)


mintegikide iz mintegi bereko kide.

Azkue Bibliotekako zuzendari eta mintegikide den Pruden Gartziak berriki artikulu batean [...] gaztigatzen zuenez, ez dauka Jaurlaritzako ordezkarien borondate onari buruzko inolako zalantzarik.  Berria - Kultura   2004-01-04


mintsu 1 izond mingarria, oinazetsua.

Zorro estuari behera tiratzea, urratze hots hura mintsua zela pentsatu zuen beti Sethek.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 52. orr.

Bere begitarte luze eta estuak orkatz zaurituaren begiratu mintsua zeukan.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 40. orr.

Begirada inozentea dute eta badirudi inozentzia horrek eztitasun mintsu batekin ibiltzera kondenatzen dituela.  Berria - Kultura   2006-04-25

2 irud/hed

Helduena gazte mintsu, ezti eta gogoetatsua da.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 123. orr.


mintsukeria iz mintsua denaren nolakotasuna, gaitzesgarritzat markatua.

Zurruntasun horrek begiratzen du lirikaren mintsukerian jaustetik.  Berria - Kultura   2004-11-18


mintu ik mindu.

mintxa 1 iz adkor alua.

Galtzarbeko ileetan marraztuko omen dio mintxa, besoa jasotzen duelarik emakumea hanka zabal ageriko da.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 82. orr.

2 (izenondo gisa; cf mintzatu)

Ni, lau urte mintxa pratika egiten, eta ez du ikasten, txarra burua, baina, ni beti euskaratik alde, korrikatik alde, AEKtik alde nago.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 197. orr.


mintxo izond garratza.

Zestailerri hurrena, trena baino zertxobait lehenago heldu zen Estebanen anbulantzia, eta trenbidera argi eginez, bi gizonezkoak jaitsi eta estuasunean harri potor batzuek jarri zituzten burdin-bidean, atzean, emakumeak, aieneka, trenak baino intziri mintxoagoak egiten zituen bitartean.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 165. orr.


mintxuri iz min zuria, zorabioa.

-Abesten baduzu... mintxuriak emango dizu..., kapitain jauna.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 65. orr.


mintz 1 iz ehun organikozko geruza mehea, hainbat fruitu, organo edo kideko biltzen edo batzen dituena.

Ponpa batek eta mintz batek osatzen dute funtsean giltzurrun artifiziala.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 248. orr.

Animalien zelula guztietan, elektrizitate-karga negatibo txiki bat dauka mintzaren barrualdeak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 223. orr.

Gaixoaren odola dabil mintzaren alde batean, eta dialisi-fluidoak beste aldean.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 248. orr.

Zera zen ideia: erreplikazioa gobernatuko zuen puntu batean atxikitzea ADNa mintzari.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 72. orr.

Izan ere, Anshelek asmatu zuen emaztegaiaren mintza urratzen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 205. orr.

Erroitzako kobazuloan sartzen zen, non areto izugarriak baitaude beren mintzezko hegoen azkazalekin paretei helduak dauden saguzar handiez josiak.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 39. orr.

2 (izenondoekin)

Guk ikusi genuen zeluletan mintz uniforme antzeko batzuk daudela, eta mintz horiek alde batzuetan oso aberatsak zirela kolesterolean. Mintz fin garden batek eusten die zelularen edukiei beren lekuan.  Berria - Gaiak   2004-08-18

Sarreratik 2-3 zentimetrora himenaren mintz porotsua dago, eta hor bertan, bagina inguratzen, gihar sendo batzuk daude.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 44. orr.

Mutur batean tinpanoa du, eta, bestean, berriz, beste mintz tenkatu bat, leiho obal deritzona, barne-belarriaren ataria.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 112. orr.

Mintz sinobial sendo batean bilduta daudelako.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 41. orr.

Mintz basilarra mikroskopian aztertzen denean, zuntzezko milaka egitura fin ikusten zaizkio: ile-zelulak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 114. orr.

Hego erraldoiek hatz maskurtsuen arteko larruzko mintzak ziruditen; kiratsa zerien.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 138. orr.

3 geruza mehe-mehea. ik pelikula.

Azpian zapi bat zegoen, eta haren azpian argizarizko mintz mehe bat.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 41. orr.

Oraindik ere ikusten dira gabineteetan domina azalberrituak, kobrea estaltzen duen zilarrezko mintz bat besterik ez dutenak.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 84. orr.

4 irud/hed

Hizkuntza mintz bat bezala ezartzen da bizitzaren gainean, hizkuntza bakoitza leku jakin batera moldatzen da.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 185. orr.

Gauzenganako bide bakarra dugu hizkuntza, baina mintz bat hedatzen du gauzon inguruan, gauzen azal berezkoari beste azal bat erantsita.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 154. orr.

Zapatak dira munduarekin dugun lotura nagusia, lur hurkoarekin elkartzen gaituen mintz kruziala.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 138. orr.

Hala ageri dira mendi hegietako sastrakak, hala zuhaitz bakanak eta gibelera utzi bidea, zilarrezko hauts mintz mehe batek hartuak.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 31. orr.

Gaineko kolorearen mintz xumeak.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 237. orr.

Olatuak joan olatuak etorri, hondartza erdiborobil zuriztan behin eta berriro nakarrezko mintz bat emeki isurtzen.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 26. orr.

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Gero, bi eskuez mintz-itxurako zerbait kendu zion begi-xokoetatik.  Elizen arteko biblia   Tb 11,12

Gure mintzen mintz-oreka?  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 264. orr.

Nahikoa diagu! esanez bezala malgutu zituen ezpain mintzak.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 14. orr.

6 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Bulkada kimikoak zelula-mintzaren irazkortasuna aldatzen du gune batean.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 223. orr.

Ostiralean, botaguraz Amagoia Iban, Bakioko zaborrak heste-mintzak erreta.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 56. orr.

Tartean baziren lauzpabost lokomotora zahartxo polit ere, guztiak turuta zorrotza jotzen, belarri-mintzak urratu beharrean.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 36. orr.

Berotzen ari nintzen, haren arnasaldi guztiak eta bakoitza nire gorputz-mintz guztiekin sentituta.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 276. orr.

Uztai formakoa zen [lehenengo DIUa], eta zeta naturalarekin eta animali mintzarekin egina zegoen.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 96. orr.

Funtsean, odol-hodirik gabeko egitura-mintz bat da epidermisa.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 70. orr.

Sekulako lanbro-mintz zabalak altxatzen hasi ziren, trumilka eta parrastan, itsasgainetik zerurantz, eta euri-adar sarriak zetozen zerutik itsasora.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 140. orr.

7 sudur mintz

Printzesaren ile-adatsa usaindu zuen eta krabelin urrina etorri zitzaion sudur mintzetara.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 33. orr.

Sudur-mintzetatik eraztunez lotutako txekor gazteak indar guztiak galtzen dituen antzera, [...].  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 13. orr.

Sudur-mintzak harrotu zitzaizkion, pausa egin eta arnasa hartzerakoan.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 36. orr.

Malkotan zeuzkan masailak, sudur-mintzak erre gorriturik zotinaren zotinez, ile-adatsak harro eta mordoiloturik aitaren sorbaldatik behera.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 35. orr.

Odoltsu zeuzkan begiak, ufaka sudur-mintzak, dardarka ezpainak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 47. orr.

Arnasa hartzean sudur-mintzetan tik txiki ikustezin bat jartzen zaie.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 56. orr.

Ene zorigaiztoaren putzu kirastuan sudur-mintzetaraino lokazturik, neure buruaz urrikaltzeko josteta libertigarrian ari nintekeen aspertu arte.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 8. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

mintz basilarra (3); mintz basilarrean (4); mintz basilarreko (4); mintz mehe (3)

sudur mintzak (5)

mintzaren irazkortasuna aldatzen (3); zelula mintzaren irazkortasuna (3)

azal mintzean (4)

sudur mintzetan (5)


mintzabide 1 iz mintzatzeko bidea.

Saderengan hitzak ez dira mintzabide huts; armak dira, azkon pozoituak.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 42. orr.

Esperimentazio intelektualerako gaitasuna ukatzen dio Ongek ahozko mintzabideari.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 169. orr.

Diogun, bukatu aurretik, teoria oralistak mintzabide idatziaren jabetza esklusibotzat duen arren, urruntzea dela bat-bateko bertsolaritzaren ezaugarri nagusia.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 174. orr.

Azkenaldi honetan, bateratze bidean aitzinatuak ditugu, inoiz ez bezala, ahozko eta idatzizko mintzabideak: [...].  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 227. orr.

Sakelako telefonoetako SMS mezu motzek Segapotoen Mezu Sekretuak (ZB) edo Soberako Mintzabideen Subertsioa adierazten omen dute.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 160. orr.

Artean eta literaturan bilatu nuen etxean mamu atxikiezinen antzean alderrai zebiltzan sentsazio eta sentimenduen mintzabidea.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 52. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Nolanahi ere, ahozko mintzabide mota batzuen bereizgarri nagusia izan liteke diskurtsoaren egiturarik eza.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 228. orr.

· Euskara zientziaren zehaztasuna eta filosofi mintzabidearen xehetasunak oro adierazteko egiazki gai zela  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 104. orr.


mintzadoinu (orobat mintza(-)doinu) iz mintzatzean erabiltzen den doinua.

Inazitok errektoreordearen mintzadoinua denoi barre eginarazteko moduan imitatu zuen.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 129. orr.

Haren behakoa, dagoeneko motelduxea, ferekatzaileagoa zen; mintza doinua eztiagoa.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 272. orr.

Eta banderaren azpian irakur zitekeen berak astiro eta mintzadoinu erretorikoz esaten ziguna: [...].  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 130. orr.

Mintza-doinurik ironiatsuena hautatu nuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 138. orr.

-Halakorik erran nik? -irribarre zuriak zion gezurtatzen mintza-doinuak adierazten zuen ustekabea.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 247. orr.

Belarriak lekedatu zizkidan anaiaren mintza-doinu exti-jarioak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 64. orr.


mintzaera1 (15 agerraldi, 12 liburu eta 2 artikulutan; orobat mintzakera g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian mintzaera agertzen da) iz mintzatzeko era. ik mintzamolde.

Alemaniarrak, frantziarrak, hiritik kanpoko eskolatu gabeak, juduak eta New Yorkeko jargoia darabilten hiztunak ditugu, besteak beste, Manhattan Transfer liburuko pertsonaietako batzuk, zein bere mintzaera eta bereizgarri fonetikoekin.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 11. orr.

Urte haietan guztietan, isiltasun hark hitz egin zidan bere hotsik gabeko mintzaeran, baina nik ez nuen entzuten jakin. gure aurrekoen ahozko mintzaera estimutan edukitzekoa zela eta garaian hedatzen hasia zen eredu batuaren iturri aberatsetako bat izango zela etxean bertan genuen hark.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 139. orr.

Apezgoak eman ohi dituen mailak eta mintzakerak, errespetua sortzen zuten bazterretan.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 211. orr.

-Jangelaren azpiko sotoan da -azaldu zuen, mintzaera larridurak arindurik-.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 165. orr.


mintzaera2 ik mintzaira.

mintzagai 1 iz hizketaren edo solasaren gaia.

Haien mintzagaiak guraso santuen bizitzak edo anaiaren baten perfekzioa ziren, edo Jaunaren grazia lortzeko biderik hoberena.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 482. orr.

Telefono-dei haietan badakizu ez zela aparteko konturik izaten, ohiko mintzagaiak baizik: lana, eguraldia, eguneko gertakariak...  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 41. orr.

Une hartan ez ziren elkarrizketan ari, mintzagai egokirik ez zitzaielako sortu eta, beraz, halako egoeretan esan behar izaten diren konpromisozko hitzak eta esaldiak soilik entzuten ziren gelan.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 51. orr.

Sekula ez zen ibili zer esan asmatu ezinik, sekula ez zen arduratu hizpidera ekarriko zuen mintzagairen baten bila ere.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 139. orr.

Amarekiko harremanak ez ziren Josurentzat mintzagai gozoena.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 62. orr.

Bazkalordu hartan, bada, ez zen bertze mintzagairik izan, Mattin eta Elbiraren artean gertatua baizen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 335. orr.

Jatekoa ekarri digutenerako agorturik dugu mintzagaia Dubraukak eta biok.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 273. orr.

Anitz karrekin mintzatu zen, osoki bere buruaren eta mintzagaiaren jabe.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 131. orr.

2 ipar bilera bateko gai zerrendako puntu bakoitza.

Korsika: Aspaldian hasia den Chirac eta Jospin-en arteko gerlatxoa, mindu da pixka bat joan den astean, Errepublikako presidentak kendu duelarik Korsikako gaia ministroen kontseiluko mintzagaietatik.  Herria   2001-02-22

Mintzagaietan: "Batera: 5000 enplegu" eta urriaren 11 ko manifestaldia.  Herria   2003-09-11

3 (gramatikan) esaldian, aldez aurretik ezagutzen duguna errepikatzen den atala.

Hitzen ordena eta esanahia ez da hemen aztertzeko gaia, gramatikariek ebatzi beharreko auzia baizik: ordena markatua eta ez markatua, galdegaia, mintzagaia...  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 113. orr.

Hemen mintzagai bat behar eta zientziaz ari gara, filologoak beti behar baititu mintzagai bat eta galdegai bat.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 65. orr.

EzdakitNongo errealitatea da Non horretako errealitatea zer eta zer den finkatzeko ahala duten fedabide eta infotokietan agertzen diren mintzagaien -ez galdegaien – multzoa.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 48. orr.

4 mintzagai izansup_1 du ad

Barazki postuko gizonak Athletic zuen mintzagai, eta emakumeek baietz egiten zioten buruarekin. Egiaz, neuri ere gero eta gutxiago interesatzen zitzaidan Kanoietako giroa, futbola besterik ez baitzuten mintzagai.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 81. orr.

SEA Arabako Enpresaburuen Elkarteak egindako txostena izan zuen atzo Eusko Jaurlaritzako eledun Miren Azkaratek mintzagai.  Berria - Euskal Herria   2004-10-14

Hona, mintzagai ditugun kontzeptu horietako batzuk: "denbora", "existentzia", "subjektua", "identitatea", "historia", "izatea"...  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 115. orr.

Gogora bitez XXV. kapituluan mintzagai izan ditudan salbuespenak.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 225. orr.

5 mintzagai izansup_2 (inpertsonaletan)

Errusian ere mintzagai izan da egunotan hegaztien gripearen alderdi ekonomikoa.  Berria - Harian   2005-08-26

Duela guti arte gure desterrua eta gure desgraziak izan dituk herritarren mintzagai; gaur, berriz, gure olaz eta gure fortunaz mintzatzen dituk.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 22. orr.

Euskal literatura mintzagai lehendabiziko hitzaldian.  Berria - Euskal Herria   2004-07-20

Pilota mintzagai nagusi etxean.  Berria - Kirola   2004-05-13

· Mintzagai zenak sumatzen zuen nonbait beraz gaizki esaka ari zirela, zeren, nire berriemaileak alde egin orduko, bere kafe katilua eta arroz budina hartu, nire mahaian eseri, eta esaten zidan, "esaten dizuten hitz bat bera ere ez sinetsi”.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 76. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

da mintzagai (3); dira mintzagai (4); ditu mintzagai (5); dituzte mintzagai (6); du mintzagai (11); dugu mintzagai (4); dute mintzagai (6); izan du mintzagai (3); izan zituen mintzagai (8); izan zituzten mintzagai (6); izan zuen mintzagai (14); izan zuten mintzagai (6); izango dira mintzagai (3); izango dituzte mintzagai (3); izango du mintzagai (4); izango dute mintzagai (4)

mintzagai ditugun (3); mintzagai izan (36); mintzagai izan zituen (5); mintzagai izan zuen (5); mintzagai izan zuten (4); mintzagai izango (6); mintzagai nagusi (7); mintzagai nagusia (6)

zen mintzagai (4); ziren mintzagai (3); zituen mintzagai (10); zituzten mintzagai (6); zuen mintzagai (18); zuten mintzagai (10)

mintzagaia aldatu (3)


mintzagailu iz telefonoan, aho parean jartzen den zatia.

Telefonora hurbildu eta mintzagailua altxatu zuen hitz egiteko. -Zuretzat da -esan zuen, niri mintzagailua luzatuta.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 138. orr.

Lasterka sartu eta mintzagailua hartu nuen.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 50. orr.

Entzuten dut nola jartzen duen gizonak bere eskua telefono-mintzagailuaren gainean eta nola norbaitekin hitz egiten duen (Ivyrekin?); irri-karkailak aditzen ditut, eta gero: Who are you?  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 248. orr.


mintzagaitasun iz mintzatzeko gai izateko nolakotasuna.

Arraza berba erabiltzea, gehienez ere, misiolari eta informatzaileen arabera [...], ba omen diren Jainkoaren ideiarik gabeko, mintzagaitasun eta gizatasun dudagarriko basajenderen batzuentzat bakarrik litzateke haizu.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 224. orr.


mintzai ik mintzaira.

mintzaia ik mintzaira.

mintzaide (65 agerraldi, 5 liburu eta 42 artikulutan; orobat mintzakide 44 agerraldi, 10 liburu eta 25 artikulutan; Euskaltzaindiaren Hiztegian mintzaide agertzen da) 1 iz mintzalaguna, solaskidea.

Desenkusa antzekoa ere bazen ia, gauzak esateko adierazpide samur hura, mintzaideei barkamen eske-edo arituko balitzaie bezala, bere gustuak xelebrekeriatzat har ez ziezazkioten, arren, otoika.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 132. orr.

Ingelesez mintzatzen badakizu, ez duzu sekula mintzakidearen faltarik izango.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 38. orr.

Eredu berria teknologian baino gehiago giza faktorean oinarritu behar zela azpimarratu zuen Kaplunek eta informazio fluxuan baino gehiago mintzaideen arteko elkarrizketan.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 122. orr.

Eta mintzaide ona izateko, ongi hitz egiteaz gainera, ezinbestekoa da entzuten jakitea.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 122. orr.

Richard Wagner du mintzaide.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 207. orr.

Pintzelak beharrean, kamera esku artean izango zuen mintzaide, behin baino gehiagotan, Joseba Olalde argazkilariak.  Berria - Kultura   2004-12-22

2 (negoziazioetan)

PSOEren mintzaidea Katalunian Esquerra Republicana de Catalunya da, PSCz gain noski, PSC PSOEren zati bat delako.  Berria - Mundua   2004-03-25

Euskal Preso Politikoen Kolektiboak lau mintzaide izendatu ditu.  Berria - Euskal Herria   2004-05-23

Botere publikoen aurrean mintzaide izan nahi du Laborantza Ganberak, nekazaritza politikek kalitatezko ekoizpenak eta ingurumena nahiz kontsumitzailea errespetatzea bultza dezaten saia-tzeko.  Berria - Ekonomia   2004-09-03

Ezker abertzaleko kideak «mintzaide ezinbesteko eta beharrezkoak» direla gaineratu zuen.  Berria - Euskal Herria   2006-03-11

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

mintzakide politiko (3)


mintzaidetza (orobat mintzakidetza) iz mintzaide multzoa.

Euskal alderdien artean akordioa sinatu, eta akordioaren sinatzaileek mintzaidetza osatu, Estatuekin akordioa betetzea negoziatzeko.  Berria - Euskal Herria   2006-01-29

Frantziako eta Espainiako Estatuei begira, euskal mintzaidetza nazionala sortzea proposatzen du. Hitzarmenaren sinatzaileek Euskal Herriko mintzaidetza osatuko lukete, akordioa errespetatua izan dadin estatuekin jorratu beharreko negoziazioari begira.  Berria - Euskal Herria   2004-05-16

Euskal Preso Politikoen Kolektiboko mintzakidetzako kide Anabel Eguesi egindako elkarrizketa argitaratu zuen igandean Gara egunkariak.  Berria - Euskal Herria   2004-11-23

Azken hilabeteotakoa, inoizko mintzaidetzarik zabalena izan dela nabarmendu zuten Batzordeko kideek.  Berria - Euskal Herria   2004-12-14

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

euskal mintzaidetza (3); mintzaidetza mailarik zabalena (3)


mintzaile iz mintzalaria.

Mintzaile egokia zen, ez zuen zabarkeriaren beharrik bera baino burgesagoak ez ziren politikari espainiarrak zafratzeko, gogotik txalotu zuten.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 52. orr.


mintzaira (orobat mintzai g.er., mintzaia g.er., minzaira g.er. eta minzaia g.er.) 1 iz hitzezko adierazpidea, sistema edo egituratzat hartua. ik hizkuntza 2.

Kratilo elkarrizketan mintzaira da aipagai: naturaz ala hitzarmenez da adierazle?  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 49. orr.

Hizkuntzaren mende jarri behar dugu mintzaira, oro har hartua, analisian.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 8. orr.

Bide horretatik, hizkuntzak mintzairaren estudioan lehen tokia izatea emana datorkigu, hari esker hitz egin dezakegulako, eta bere baitan dagoelako, beraz, benetan -huts-hutsean- linguistikoa dena.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 8. orr.

Boladan zegoen azken aldian aditz hura, zendu, hiztegien arabera aldi burutuak baino onartzen ez zituena, eta Iparraldeko euskalkietakoa edo mintzaira jasokoa zena.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 163. orr.

2 hed ik hizkuntza 6.

Hegaztien mintzaira ulertzen zuen esklaboa.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 256. orr.

Ezin hobeki adierazten zituen bere esperantzak, ametsak eta gurariak, bihotzaren mintzaira sekretuaz zuzentzen zitzaion.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 250. orr.

Imitazio hori pinturako mintzairan bideratzen da beti (geroago argazkiaren eta zinemaren mintzairan), eta mintzaira hori autonomo samarra izaten da.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 187. orr.

Hortik dator Eisensteinen lanetan era askotara errepikatzen den ideia: artea halako mintzaira gisako batetik datorrelakoa, eta hizkuntza zinematografikoa batez ere, barne hizkuntza baten [...] adierazpen gisa uler daitekeelakoa, gutxi-asko.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 91. orr.

Bortizkeriaren mintzaira izeneko kapitulu bat idatzi zuen, La culture au pluriel deritzon liburu aberats batean.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 12. orr.

Frantses traketsez edo hemengo mintzaira ulergaitzez, erruki galde aritzen ziren ahots etsituak.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 15. orr.

3 hizkuntza.

Gaurko egunean badirela munduan nunbait han sei mila mintzaira, duela bizpahiru ehun urte bazirelarik zortzi mila.  Herria   2005-11-10

Agerrek, Ciceronen mintzaira utzita, Ronsardenean egin zien arrapostu, bere frantsesik handienean.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 15. orr.

Hortaratua da frantses mintzaira, ez oraindik euskara.  Herria   2001-06-07

Espainola zarela, munduan gauza bikainagorik ez dagoela espainola izatea baino, espainiera dela mintzaira guztietan ederrena.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 7. orr.

Eta liberalismoaren jarraikitzaile gehienek, hala nola aita Griffiths galestarrak, kantu bera zerabilten: Gure Galesera mintzaira hil bedi, eztiki, goxoki, ohorezki.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 71. orr.

Amak erakatsi mintzaira bide osoan gogoan izan dut.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 232. orr.

Eskolan, nahi eta ez, espainiar mintzaira etxekotu ahal ukan dugu.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 5. orr.

Horrexegatik, Berlinen inork ez du, jada, ingelesa ikasten, Eslovenia, Lituania, Armeniako mintzaerak baizik. bertako hizkuntza ez dela frantsesa Okzitaniako mintzairetako bat baizik.  Berria - Kultura   2004-02-25

Arteaz ez naiz aise ari, ez baitut ikasi eta, gainera [...] ja nekez menperatzen dudan mintzairaz ez baitut azaltzen ahal.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 160. orr.

Historiagileak mintzaira eta nazio kontzientzia aztertu du, eta ondorioztatu berezko hizkuntza izatea ez dela, inondik ere, herriek nazioa eratzeko baldintzarik garrantzitsuena.  Berria - Euskal Herria   2004-01-28

4 (izenondoekin)

Esan genezake gizakiari berezkoa zaiona ez dela mintzaira mintzatua, baizik hizkuntza bat osatzeko ahalmena, hau da, ideia desberdinei dagozkien ikur desberdinen sistema bat osatzeko ahalmena.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 37. orr.

Denbora batez hasi ziren zenbait erraiten mintzaira bakarra izanen zela hoberena gizon guziendako, beste guziak elgarren nahasgarri ginituela.  Herria   2001-09-27

Ez zoaz mintzaira ilun eta hizkuntza ulergaitzeko herri batengana, Israel herriarengana baizik.  Elizen arteko biblia   Ez 3,5

FLAREP batasunak elgarretaratzen ditu mintzaira guttituetako gela elebidunen sustatzaileak.  Herria   2001-10-25

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Hitzen esanahia haien erabilera dela azpimarratu baitzuen Wittgensteinek mintzaira-jokoen garrantzia azpimarratutakoan.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 90. orr.

Mintzaira ikerlari bat Theo Venneman.  Herria   2002-10-17

Anitz mintzaira mota entzuten da.  Herria   2003-09-18

Hor dituzte, eskolak berak emanik, paradak: batean mintzaira ikasaldiak direla, bestean tokien ezagutzabideak, edo kultura formakuntza zabalago batenak, zenbat ez dira, haur haurretik hasirik, Inglaterran, Alemanian edo Italian gaindika ibiliak.  Herria   2001-06-07

· Egundainokotan mintzaira-solas bainan berriz Euskal-Herrirat jinik: euskalzale frangok aspaldian galdetzen dugu SNCF etxe ohoragarriari otoi indar funtsezko bat egin dezan euskarari toki poxi baten emaiteko.  Herria   2005-09-08

6 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Haren ama-mintzaira, bretainiarra. Errudunen haur-mintzaira xumeenean, etxekoenean. "Expolangues" erakusketaren karietarat, herri-mintzaira askoren sustatzaile batzu bildu dira Parisen.  Herria   2004-01-01

Eskatzen dute Euro-Kartaren onarpena, lege-nagusiaren 2-garren artikulua kanbiaturik beharrez, eta lege bat lurralde-mintzairen aldekoa.  Herria   2001-05-10

Alde horretatik, itzultzailearentzat arazo bezain irakurlearentzat mesede izan liteke beste hizkuntza batean emana aurkitzea testua: ikustea, alegia, ez dela txoko-mintzaira jakin baten kontua lurtasun horrena, eta semantika sakonago, unibertsalago bati dagokiola.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 14. orr.

Sort-mintzaira dute gehienek, berriki ikasia beste zonbaitek.  Herria   2002-12-12

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

euskal mintzaira (11); frantses mintzaira (7); hegaztien mintzaira (3); herriko mintzaira (5); kultura eta mintzaira (3); lekuko mintzaira (3); mintzaira ahantzi (3); mintzaira arrotz (4); mintzaira berezia (3); mintzaira berri (5); mintzaira ederra (5); mintzaira erabiltzen (3); mintzaira eta ideia (5); mintzaira guttituak (4); mintzaira guttituen (9); mintzaira guttituen aldeko (3); mintzaira ikasi (3); mintzaira ilun (3); mintzaira jakin (3); mintzaira solas (3); mintzaira ulertzen (3); mintzaira unibertsal (3); mintzaira unibertsala (5); mintzaira zaharrenetarik (3); munduaren mintzaira (4); munduko mintzaira (3)

euskal mintzairaren (3); giza mintzairaren (7); giza mintzairaren arabera (6); gizakien mintzairaren (3); gizakien mintzairaren arabera (3); mintzairaren ahalmena (3); mintzairaren alde (5); mintzairaren alderdi (3); mintzairaren arabera (9); mintzairaren arabera adierazia (3); mintzairaren erabiltzea (3); mintzairaren estudioan (3)

europako mintzairen (3); lurralde mintzairen (4); mintzairen urtea (3)


mintzaje (orobat minzaje g.er.) 1 iz ipar mintzaira.

Eüskara: hiri hontako güne bekan zonbaitez kanpo, eüskal mintzajea ez da haboro ezagün eta izkiribatürik güti agertzen da.  Herria   2001-02-08

Azken hitzak erraiten dütü ezin entelegatüzko mintzaje batetan: eüskaraz prefosta!  Herria   2005-12-01

2 adkor

Zenbait urte lehenago, txandrioa -"akats tipografikoa", lanbideko mintzaje beti zikin-estalian- tailerretako muntatzaile lardaskatzaileei egotziko niekeen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 181. orr.


mintzakera ik mintzaera1.

mintzakide ik mintzaide.

mintzakidetza ik mintzakidetza.

mintzalagun (orobat mintza lagun g.er.) 1 iz norbaitentzat, bere solaskidea. ik mintzaide.

Edozein egoeratan, edozein jardunetan, edozein mintzalagunekin, lotsarik eta beldurrik gabe erabiltzeko dira hizkuntzak.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 70. orr.

Begi urdin argiak zituen, inoizka distiratsuak, alkoholak behin ere lainotu gabeak, eta peto begiratzen zion haiekin bere mintzalagunari.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 10. orr.

Bagration eta Kolokotronisen potretak esekirik zeuden hormarantz jiraturik esan zituen azken hitz horiek, hala nola gertatu ohi baita solaskideetako batek, bat-batean eta ageriko arrazoirik gabe, mintzalagunari zuzenean hitz egin ordez, ustekabean iritsi berria den hirugarren bati so egiten dionean.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 155. orr.

Asko herritar, beren ama-hizkuntza doi bat edo arras arrozturik zaukatelarik, berriz lotu dira euskararen ikasteari gau-eskolen bidez bai-eta mintza-lagun zenbaiten laguntzarekin.  Herria   2003-07-24

2 irud/hed

AEK jarri da beraz dei baten zabaltzeari, euskara dakiten batzu izan diten mintzalagun, erran nahi baita beren izena eman dezaten [...] euskara ikasten ari duten horietarik bat edo biekin solasean egoiteko.  Herria   2003-03-13


mintzalari iz hizlaria.

Frantsesa Errepublikaren hizkuntza duk, idazle, filosofo eta mintzalari handiak eman dituen hizkuntza, eta ezin duk egon zozo ezjakin andana horrek ikasi gabe.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 158. orr.

Ertzetan metatu jendeek star and stripe bandera inarrosten zuten eta CBSko mintzalariak Kennedyren goizeko hitzaldia laburbiltzeko kontzentratzen ziren.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 43. orr.

Michel Rouche jauna izanen dugu gure erakaslea, bera ofiziokoa eta mintzalari trebea.  Herria   2001-11-15

Jakinik nolakoak diren mintzalariaren jakitate eta talenduak, izanen da hor denentzat nun zer ikas, galda eta gogoeta.  Herria   2003-04-03

Gaia: herri ttipi batean, Euskara Taldea zer izan litaike? mintzalari: Mikela Etcheverria Herriko Etxetik, Laida Mujika Euskal Konfederaziotik, Pantxika Maitia Euskal Kultur Erakundetik.  Herria   2004-12-02

Mintzalaria: Margarett Girard naturopata.  Herria   2003-10-23

Antolatzaileek parte hartzaile guziak eskertzen ditugu bihotzez, mintzalari ala publiko.  Herria   2005-03-03

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

mintzalari trebea (3)


mintzaldi (1019 agerraldi, 53 liburu eta 625 artikulutan –gehien-gehienak Herria astekarikoak-; orobat minzaldi g.er.) 1 iz hitzaldia.

Erabaki genuen gutarik batek, aldizka, nahi zuenaz mintzaldi bat edo gehiago eginen zuela.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 130. orr.

Mintzaldi horietarik gehienak frantsesez egin ziren.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 130. orr.

Ilabete guziz mintzaldi bat izanen da.  Herria   2002-11-28

«Nire alderdia» gora eta «nire alderdia» behera iragan du mintzaldi gehiena.  Berria - Euskal Herria   2004-10-30

-Eta zer, tronuaren mintzaldi hori, irakurri al duk? -galdetu zion Gavardek, mahai gainetik egunkari bat hartzen zuela.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 161. orr.

Aberriaren aldeko mintzaldi bat aditu zen, eta gero Don Karlosek, mintzaldiaren bukaera errepikatuz, oihu egin zuen: [...].  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 87. orr.

Orotara 18 liburu euskaraz, kontatu gabe iritzi artikulu, mintzaldi edo pastoralak.  Berria - Kultura   2004-03-10

Gogoan dut ETBk zuzenean eskaini zuela behin haren mintzaldi bat.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 71. orr.

2 (izenondoekin)

On Camillok mintzaldi luze bat hasi zuen, eztiki.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 303. orr.

“Gure herriak -esan zuen mintzaldi ospetsu batean-, gaixotasunik larriena du: buruzagiek ez dute jada agindu nahi”.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 158. orr.

Ekitaldi, mintzaldi eta solasaldi mamitsuen ondotik.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 166. orr.

Haien mintzaldi sutsuak irrigarriak zitzaizkion.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 46. orr.

Diputatu eta errepublikar kartsu honek mintzaldi iraultzaile sutsuak idazten zituen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 180. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Milaka gazte murgildu dira festa, ikastaro eta mintzaldi giroan.  Berria - Euskal Herria   2004-04-11

Haurren elikadurak itxi zuen mintzaldi zikloa.  Berria - Euskal Herria   2004-09-14

Alabaina, oraindik badugu aukera mintzaldi leihaketa honetan etsaia gainditzeko.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 245. orr.

Gisa berean, mintzaldi eta eztabaida gunea indartzeko xedea dute, zinezko trukaketa gune bat bilakatzeko.  Berria - Harian   2005-04-07

Sartzea deneri eta urririk idekia, bai erakusketarako bai mintzaldi-diaporamarako.  Herria   2004-03-11

· Euskal Kultur Erakundeak eta Baionako ospitaleak antolatzen dute mintzaldi-solasaldi bat, apirilaren 15ean, ostiralez, 20.30tan, Baionako merkatal ganbaran.  Berria - Euskal Herria   2004-01-07

Baionako OIP taldeak mintzaldi-elgarrizketa bat antolatzen du Mattin Megadendan.  Herria   2004-01-15

4 mintzaldi-debate

Euskararen geroa ez dela bulego hetsietan utzi behar uste du Hizkuntza Kontseiluak, horrengatik antolatzen du mintzaldi-debate publiko bat, "zer politika euskararentzat" gaiaren inguruan.  Herria   2002-11-21

Baigorriko kantonamenduko Basaizea elkarteak bere aurtengo mintzaldi-debate zikloa abiarazten du.  Herria   2005-02-03

5 mintzaldi-eztabaida.

Filmak eta mintzaldi-eztabaidak, erakusketak, azoka, kontzertu...  Herria   2005-04-14

Larunbatean, Baionan, Mattin Megadendan, mintzaldi-eztabaida laborantzako sindikalismoaz eta Laborantza Ganbaraz, aratsaldeko 2.30etan.  Herria   2005-05-26

6 mintzaldi kontu

Mintzaldi kontu beti, Kabana Handiak tokian tokiko erran-merran, pasadizo eta gertakariak aipatuz irtenaldietako herri bakoitzean egingo dituenak, jakina, arreta bereziz segituak izango dira.  Berria - Kultura   2004-02-03

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

erakusketa eta mintzaldi (5); euskarazko lau mintzaldi (3); mintzaldi bat antolatzen (3); mintzaldi bat egin (8); mintzaldi bat eginen (6); mintzaldi bat emanen (3); mintzaldi bat eskainiko (20); mintzaldi bat izanen (5); mintzaldi eder (5); mintzaldi eta eztabada (4); mintzaldi eta lekukotasun (3); mintzaldi eztabada (14); mintzaldi eztabada bat (6); mintzaldi eztabadak (3); mintzaldi eztabaida (29); mintzaldi eztabaida bat (6); mintzaldi interesgarri (3); mintzaldi labur (3); mintzaldi mamitsu (5)

hasi zuen mintzaldia (3); jaunaren mintzaldia (4); lehen mintzaldia (3); mintzaldia bururatu (3); mintzaldia egin (6); mintzaldia egin zuen (5); mintzaldia frantsesez (5); mintzaldia izan (4); mintzaldia izanen (3)

lehen mintzaldian (5)

mintzaldiaren ondotik (4); osteguneko mintzaldiaren (3)


mintzaldiño iz mintzaldi laburra. ik mintzalditxo.

Eta hark galderen ondoko mintzaldiñoa bukatu zuelarik, bera hasi zen galdezka: Non duzue ene alaba tipia?  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 78. orr.


mintzalditxo iz mintzaldi laburra.

Mintzalditxo bat eman behar dut hogei minutu barru eta ez nuke berandu iritsi nahi.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 190. orr.

Erasan dio nire mintzalditxoak.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 47. orr.

Lastotik dexente joango zen, beraz, mintzalditxootan, eta gaitz erdi lasto artean inoiz edo behin gari pixka bat ere eman dizuedala iritzi badiozue, edo, lasto hutsa izanik ere, lastoa gustagarri egiten asmatu dudala aldian behin.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 193. orr.


mintzaldixka iz ipar mintzaldi laburra. ik mintzalditxo.

Mintzaldixka horien ondotik zintzur bustitze bat eskainia izan da.  Herria   2001-01-18

Andere Auzapezak eta Jaun horiek mintzaldixkak egin dituzte erraiteko lan horiek zer geriza eta segurtamena emaiten duten hor iragaiten direneri.  Herria   2005-06-09


mintzaleku (24 agerraldi, 6 liburu eta 9 artikulutan) 1 iz mintzatzeko lekua, jendaurrean bereziki. ik mintzatoki.

Ikuspegi guztien gainetik, nazioarteko mintzaleku bat izatea garrantzitsua dela azpimarratu zuen Joanek, gatazka behar den distantzia eta lasaitasunarekin begiratzeko.  Berria - Euskal Herria   2006-02-09

EAko kideak proposatu zuen alderdiek «mintzaleku hori euren eskubideak indarrean dituzten baina adieraztea galarazten zaien herritarrei» eskaintzea.  Berria - Euskal Herria   2006-01-15

2 (kartzeletan eta) ik mintzategi.

Zutitu, eta tximista baino arinago iritsi naiz bisitarien mintzalekura.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 63. orr.

Orain, kartzelaz kartzela imajinatzen duzu estatuko bideetan barrena; mintzalekuetan, askatasunaren mugetan jarritako sare eta burdin zirien beste aldean.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 49. orr.

Bisitaldietako gelan hamar mintzaleku zeuden, hamar "taquilla", kristalez gu presookiko isolaturik.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 10. orr.

3 pulpitua.

Hitzaldia bukatu zuenean, Frantzisko mintzalekutik jaitsi zen, eta gotzain jauna eta biak gotzaindegiko elizan sartu ziren.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 542. orr.

4 (telefonoz hitz egiteko)

Lavapiesen edozein txokotan aurki daitezke telefono mintzalekuak edo elikagai bereziak saltzen dituzten dendak.  Berria - Harian   2005-03-09

Jamal Zougam marokoarrak Lavapies auzoan telefono mintzaleku bat zuen, hain zuzen ere.  Berria - Mundua   2004-03-23

N. herritarra atxilotu zuen, San Frantzisko kalean garai hartan zeukan mintzalekuan.  Berria - Euskal Herria   2004-07-10

5 (komentuetan)

Ez zaie zilegi ahizpei mintzalekuan edo sarean hitz egitea, abadesaren edo bere bikariaren baimenik gabe.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1180. orr.

Ez da mintzalekua deskribatzen; baina barruko aldetik zapia jartzeak kanpoko aldetik beste zerbait zegoela esan nahi du; Inozentzio IV.aren erregelaren arabera, oso fin zulaturiko xafla bat zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1181. orr.


mintzamen 1 iz mintzatzeko ahalmena.

Giza animaliaren berezitasuna mintzamenean dago.  Berria - Kultura   2004-09-08

Idazmenaren eta irakurmenaren bidez lor daiteke nazioko batua ikastea, eta entzumenaren eta mintzamenaren bidez, ahozko hizkerara hurbiltzen hastea.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 173. orr.

Odoljarioaren eraginez paralisi bat egon daiteke eta Sharonen mintzamena bera ere ukituta egon daiteke.  Berria - Mundua   2006-01-07

Aspalditik galdua zuen mintzamena, baina bat-batean, denek entzuteko moduan hots egin eta esan zuen: "Itxaron, aita, itxaron niri!”.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 170. orr.

Jainkoaren gizon baten aholkuz Frantzisko dohatsuari bere burua eskaini ziolarik, bere onera etorri zen eta mintzamena berreskuratu zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 451. orr.

Aintza Jainkoari eta San Frantziskori, mintzamena eta entzumena eman baitizkit!  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 865. orr.

Larunbatetan euskara jadanik dakitenendako beste klase berezi bat egiten da eta bertan mintzamena lantzen da.  Berria - Euskal Herria   2004-02-22

Garuneko beste alde batzuetako lesioek beste nahasmendu batzuk sor ditzakete sentimen nahiz mugimenean, mintzamenean nahiz pertzepzio-, ezagumen- edo oroimen-funtzio espezifikoetan.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 71. orr.

Garun-azalak mintzamena kontrolatzen du, eta gorputzaren zentzumen-organoetatik datozen seinaleak jaso eta prozesatzen ditu.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 219. orr.

Horrez gain, atzeratuak dira eta mintzamena mugatua dute.  Berria - Gaiak   2006-03-09

2 (hizkuntzalaritzan)

Hala ere, K hizkuntzari buruzko ikuspegian, arazoa beste bat da: mintzamenaren ekoizpenaren eta pertzepzioaren azpian dauden itxurapen mentalak eta itxurapen horiek mintzamenaren gertakari fisikoekin lotzen dituzten arauak aurkitzea.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 11. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Nire erdipurdiko ingelesarekin ez naiz, ba, pertsona egokiena mintzamen eredua izateko inorentzat.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 118. orr.

Garuneko mintzamen-aldeek eta sekuentziak prozesatzeaz arduratzen direnek, berriz, garapen txikia dute besteen aldean, eta hori ere oso normala omen da autistengan.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 278. orr.

· Giza mintzamenaren garapideko estadio primitibo bati, ahalbide linguistikoen garapenean maila apal bati.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 120. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

galdua zuen mintzamena (3)


mintzamolde (61 agerraldi, 24 liburu eta 9 artikulutan; orobat mintza molde g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian mintzamolde agertzen da) iz mintzatzeko moldea. ik mintzaera1.

Gure aitaren mintzamoldean, amaren lagunak "atsoak" ziren.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 21. orr.

Haren mintzamoldea zen inportanteena: hitzezkoa nahiz begizkoa.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 95. orr.

Mintzamoldea profesionalagoa bilakatu zen, urrunagoa, harroagoa.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 383. orr.

Mintzamoldea profesionalagoa bilakatu zen, urrunagoa, harroagoa.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 383. orr.

E-mail, chat eta SMSetako mintzamoldea ahozkoa da, mezuak idatzi egiten diren arren.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 138. orr.

Ez zen euskararik erabiltzen 30 urte azpikoen artean, eta "baserritarren" mintzamoldetzat hartzen zen.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 150. orr.

Sentimendua betiko mintzamoldeaz adieraztea ez da geure gizarte aldeari amore ematea baino.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 165. orr.

-Yea man, fuckin' the fuck- hirugarren behatza zerura, Draganek filmetan hainbat aldiz entzuna errepikatu zion, ekialdeko mintza-moldea areagotuz.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 321. orr.

Aezkoako mintza moldeaz.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 80. orr.

Ahozko mintzamoldeak "objektiboki bereiziak" ezin direla izan edo berez "homeostatikoak" direla esatea mintzamolde horien urruntzeko gaitasun oro ukatzea da.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 171. orr.


mintzapraktika (orobat mintza(-)praktika) iz euskaldun berriak mintzamena lantzeko praktika eskolak.

Helduentzako mintza praktika ere lantzen duzue?  Berria - Euskal Herria   2004-04-21

Urte osoan kurtsoak jarraikitzen dütüen ikasleak, mintzapraktikaren egiteko parada beitüe.  Herria   2001-07-19

Orduan ez dizu ardura ikasgelan sartzea, gure ikasleek mintza-praktika apur bat egin dezaten?  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 117. orr.

Izan ere, mintza praktika proiektuak asko zabaltzen ari dira, eta «berbalagun eta mintzalagun guztiak» elkartu nahi dituzte.  Berria - Euskal Herria   2006-04-02


mintzarazi, mintzaraz, mintzarazten 1 du ad mintzatzera behartu.

Hobe zen zuhurki jokatzea, alemanek jendearen mintzarazteko teknikak baitzituzten.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 44. orr.

Ez dakit noiz mintzarazi zituzten beste bi fraideak.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 22. orr.

-Mintzaraziko diat, bai, sorgin zahar hori, garaia datorrenean!  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 211. orr.

Marfak badaki hori, baina badaki orobat inolako torturak ez duela mintzaraziko.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 298. orr.

Eta, oinazearen bizia!, haren ama tatariarren atzaparretan, eta Ogareff krudelak nahi zuenean mintzaraziko zuela. adierazi zuen ozen!  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 232. orr.

Oroitzapen horrek mintzarazi nau hor nonbait haurraz trufatzen den adur burloso horretaz.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 47. orr.

Politikari lapurtarrak zituen diru arazoek jendea anitz mintzarazi dute.  Berria - Euskal Herria   2004-08-20

Behar den bezala egin baitute inkesta, mintzaraziz egiazko lekukoak.  Herria   2001-03-08


mintzategi (agerraldi 1 artikulu 1ean) iz mintzalekua. ik mintzaleku 2.

Regeiroren neska-lagunak Berriari esan zionez, hiru minutuz ikusi ahal izan zuten gaztea gurasoek, Espainiako Auzitegi Nazionaleko sotoetako mintzategi batean.  Berria - Euskal Herria   2004-11-10


mintzatoki (9 agerraldi, 5 liburu eta 2 artikulutan) 1 iz mintzalekua.

Horrela, Ñabarra eta bere atzeko beste guztiak berehala iristen ziren hizlariaren mintzatoki azpiraino eta han, txistuka eta marruka, minutu gutxi behar izaten zituzten hura isilarazteko.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 124. orr.

Euskara emateko ohiko bidea utzi, eta gela irrati-laborategi eta mintzatoki bihurtzea predikatzen nuen ikastaro haietan.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 109. orr.

2 (komentuetan)

Mintzatokira pasarazi zuten, eta han Katalina eta moja lodi bat, ama nagusia, topatu zituen.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 176. orr.

3 (telefonoz hitz egiteko)

Jamal Zougamen mintzatokiko langile batek egindako adierazpenen ondoren atxilotu zituzten.  Berria - Mundua   2004-03-19

Hiru gazte atxilotu zituen Ertzaintzak ostegun arratsaldean Bilbon, ustez mintzatoki bateko nagusiari 67.000 euroko iruzurra egiteagatik.  Berria - Euskal Herria   2006-03-25


mintzatu, mintza, mintzatzen (orobat minzatu g.er.) 1 da ad hitz egin.

Azkenean, Atenea jainkosa, Ulises gizajoaz errukiturik, haren alde mintzatu zen Zeus Olinpoko jainko nagusiaren aurrean.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 11. orr.

Jan, edan eta mintza gaitezen ahal dugun bitartean.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 53. orr.

Faraoiagana joan eta zure izenean mintzatu natzaionetik, are gogorrago hartu du hark zure herria eta zuk ez duzu ezer egin herria libratzeko.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 155. orr.

Norbaitekin mintzatu nahi nuen garbiki, norbaitekin patxadan solastatu, norbaiti neure kezka larria deblauki aitortu.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 14. orr.

Baina, itxura haren azpian, bigarren Cesar bat ikusten nuen orain, Bigarren Begiekin begiratzen zuena, Bigarren Mihiarekin mintzatzen ari zitzaidana.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 159. orr.

Eta han nengoen, murru-pareta bezain txuri, ez jakinez gehiago nola mintza.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 118. orr.

Garbi mintzatu naiz?  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 69. orr.

-Ez haiz zentzuz mintzatu.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 40. orr.

Zakar mintzatu zitzaion emakumeari.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 286. orr.

Deus gordetzekorik ez duenaren patxadaz mintzatu omen zitzaien.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 123. orr.

Hobe lehenago mintzatu banintz harekin.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 337. orr.

Horrela esan zuenean, denek ezpainak hozkatu zituzten, ausart mintzatu zela ikusirik.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 141. orr.

Ez zen ez ozenki ez apalki mintzatzen, gisakoa zen tonuan baizik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 35. orr.

Astelehen aratsean, hiru oren laurdenez telebistan mintzatu da Chirac presidenta.  Herria   2003-03-13

Luze mintzatu ziren, lubaki-kideak tiroak eta artilleria hotsak isiltzean mintzatu ohi diren moduan.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 154. orr.

-Leirerekin mintzatua naiz, 15eko zubian Posets aldera joateko.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 81. orr.

Bere buruarekin mintzatzen egongo balitz bezala.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 27. orr.

Arinegi eta zuhurtziarik gabe mintzatu naiz.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 109. orr.

Koptoeraz mintzatu ziren zer edo zertaz, eta, ondoren, barrura sartzeko eskatu zion Alkimistak mutilari. zalantzak izan zituen ertzainarekin zein hizkuntzatan mintzatu.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 209. orr.

2 (esaten denari sarrera gisa)

Orduan, honela mintzatu zitzaion Jauna Salomoni: [...].  Elizen arteko biblia   1 Erg 6,11

Orduan Jainkoa mintzatu zitzaion Noeri: [...].  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 30. orr.

Honela mintzatu ziren elkarrekin: [...].  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 188. orr.

Atenea hurbildu eta honela mintzatu zitzaion: [...].  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 107. orr.

Bat-batean, besotik helduta, hala mintzatu zitzaion Swann jauna lagunari: [...].  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 87. orr.

Melantio zerbitzaria mintzatu zen orduan: [...].  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 128. orr.

Afifi anderea, irri firfira ezpainetan, adeitasunez mintzatu zen: [...].  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 40. orr.

Inolako gordintasunik gabe eta astiro mintzatu zen: [...].  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 162. orr.

Buxi doktorea, haren ezinegonaz oharturik, maleziatsu mintzatu zitzaion Abasi: [...].  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 79. orr.

Ozen mintzatu zen gero: "ziur nago bere arimak zerura egin duela, zoriontsu egon behar genuke".  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 415. orr.

Ironiaz mintzatu zitzaion: [...].  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 115. orr.

Zenbait denboraren buruan, Eusebio ahapeka mintzatu zen: [...].  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 17. orr.

-Ene andere prestua -mintzatu zitzaion jeinua-, zure eztei gauean bahitu zintuen honek lo apur bat egin nahi luke!  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 16. orr.

-Esadazu gauza bat, Anastasio -mintzatu zitzaion Pilar etxezainari.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 36. orr.

Ondarretara joan dituk denak, eta kamioia berekin eraman ditek! -mintzatu nintzaion larri.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 60. orr.

3 (zertaz)

Gutitan mintzatzen ginen nire bizilekuaz edo bizilagunaz.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 81. orr.

Eguraldiaz mintzatu zen, eta radarrari buruz, honetaz deus gutxi zekien arren.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 9. orr.

Politikaz mintzatu ziren autobusean, Euskal Herriko mugimendu abertzalea sendotu beharraz, gobernuen jarrera zekenaz, [...] San Cristobalen europartasunaz eta bertaratutako sasi-hippien aurpegibikotasunaz, gai batetik bestera tximinoak adarrez adar bezala igaroz.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 103. orr.

Harremana etetearen komenientziaz mintzatu zitzaion apeza neskari.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 28. orr.

Zergatik ez naiz horretaz mintzatu? harrokeriagatik izan da, segur aski.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 37. orr.

Jarraian, akueduktuei buruz mintzatu ginen...  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 179. orr.

Ez dakit zeri buruz mintza gintezkeen gu biok.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 170. orr.

Orain neure egoerak arranguratzen nau, eta horretaz ere oraingoz ez dut inorekin mintzatu nahi.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 29. orr.

Ez nuen Edurnez mintzatu nahi Kristinarekin.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 402. orr.

Mintzatu natzaio zutaz, eta eman diot zure asmoen berri; onartu ditu, eta aldi berean tratuaren baldintzak agertu nahi dizkizu.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 69. orr.

Leire eta Ekainen arteko harreman bereziez mintzatu naiz lehenago.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 258. orr.

Luze samar mintzatu zen bere eritasunaz zuen ikusmoldearen gainean.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 37. orr.

4 (idatziz)

Armada guztien estilo-liburuetan mintzatzen zaizkigu nabarmenkeriaz.  Berria - Kultura   2004-07-31

Barandiarani eta Oteizari eskainitako poema liburu honetan kulturaz mintzatuko da [Juan Mari Lekuona].  Berria - Harian   2005-12-06

Zizeronek idatzitako Hortensius liburua bezain egoki mintzatzeko.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 58. orr.

Aparteko kapituluan mintzatu beharra dago.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 160. orr.

Gu ere geure obra handian (Mi-nèh Tôr-h) horretaz mintzatuak gara.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 170. orr.

5 (era burutua izenondo gisa)

Piamontera hizkuntza mintzatua baita funtsean, eta gure italiera marmolezko hau, berriz, hilarriak idazteko egokia.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 228. orr.

Irudiak ezin dira ez egiazko ez gezurrezko izan, hitz horiei hizkuntza mintzatuari buruz erabiltzeko ematen zaien zentzuan behinik behin.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 232. orr.

Helburu linguistikoa ez da hitz idatziaren eta hitz mintzatuaren konbinaketarekin definitua geratzen.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 51. orr.

Esan genezake gizakiari berezkoa zaiona ez dela mintzaira mintzatua, baizik hizkuntza bat osatzeko ahalmena, hau da, ideia desberdinei dagozkien ikur desberdinen sistema bat osatzeko ahalmena.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 37. orr.

Zinema mintzatua iritsi zenean.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 246. orr.

• 6 du ad

Nik banekien guk kurduera mintzatzen genuela, irakiarrek arabiera, eta gainerakoek ingelesa.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 46. orr.

Denek mintza bezate frantsesa.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 70. orr.

Erran duzu frantsesa mintzatzen duzula...  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 76. orr.

Zein dialekto mintzatzen duzue?  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 81. orr.

Ni aski kontent niz ikusten dituztalarik euskaldun laborariak, zer nolako abileziarekin mintzatzen duten, nolaz analizatzen dituzten gauzak.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 72. orr.

· Azkenean asea, kanpalekuko guardien komandoan zen Luxembourgotar bat mintzatu nuen.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 92. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 6 aldiz agertzen direnak)

alde mintzatu (53); alde mintzatu zen (26); antzera mintzatu (32); antzera mintzatu zen (19); argi mintzatu (25); argi mintzatu zen (12); aukeraz mintzatu (8); aurka mintzatu (21); aurka mintzatu zen (15); aurrean mintzatu (10); aurrean mintzatu zen (6); baikor mintzatu (12); baikor mintzatu zen (9); berriro mintzatu (11); berriz mintzatu (13); egoeraz mintzatu (11); egoeraz mintzatu zen (6); etorkizunaz mintzatu (7); euskaraz mintzatu (23); ezkor mintzatu (7); frantsesez mintzatu (7); garbi mintzatu (29); garbi mintzatu da (9); garbiki mintzatu (9); garrantziaz mintzatu (7); gisa berean mintzatu (7); gogor mintzatu (19); gogor mintzatu da (7); hala mintzatu (50); hala mintzatu zen (33); halaxe mintzatu (43); halaxe mintzatu zitzaidan (13); harekin mintzatu (15); hartaz mintzatu (14); haserre mintzatu (9); herria mintzatu (9); herria mintzatu da (8); honela mintzatu (367); honela mintzatu zen (92); honela mintzatu zitzaion (138); horrela mintzatu (24); horrela mintzatu zen (11); horretaz mintzatu (14); hortaz mintzatu (16); ildo berean mintzatu (10); ildo beretik mintzatu (24); ildotik mintzatu (7); itxaropentsu mintzatu (11); itxaropentsu mintzatu zen (9); izenean mintzatu (21); izenean mintzatu zen (9); jainkoa mintzatu (8); kontra mintzatu (9); labur mintzatu (10); lehenik mintzatu (7); liburuaz mintzatu (7); luzaz mintzatu (13); luze mintzatu (23); minduta mintzatu (6)

mintzatu arren (7); mintzatu baino lehen (7); mintzatu beharra (11); mintzatu da (404); mintzatu dira (124); mintzatu diren (15); mintzatu gara (26); mintzatu ginen (33); mintzatu gira (12); mintzatu naiz (34); mintzatu nintzaion (36); mintzatu nintzen (23); mintzatu ondoan (10); mintzatu ondoren (17); mintzatu zaigu (17); mintzatu zaio (17); mintzatu zait (17); mintzatu zara (17); mintzatu zela (22); mintzatu zen (1000); mintzatu zen atzo (96); mintzatu zenean (14); mintzatu ziren (169); mintzatu ziren atzo (21); mintzatu zitzaidan (111); mintzatu zitzaidan jauna (47); mintzatu zitzaien (87); mintzatu zitzaigun (20); mintzatu zitzaion (291); mintzatu zitzaion jauna (73); mintzatu zitzaion jaunari (6)

nola mintzatu (11); ondotik mintzatu (9); ozen mintzatu (6); pozik mintzatu (6); zabal mintzatu (9); zuhur mintzatu (16); zuhur mintzatu zen (6)

euskaraz mintzatzea (20); hizketa arrotzez mintzatzea (6); horrela mintzatzea (8)

elgarrekin mintzatzeko (9); euskaraz mintzatzeko (25); euskaraz mintzatzeko eskubidea (7); garbi mintzatzeko (6); harekin mintzatzeko (8); horretaz mintzatzeko (8); hortaz mintzatzeko (9); mintzatzeko aukera (7); mintzatzeko eskubidea (11); mintzatzeko gai (14); mintzatzeko manera (7); mintzatzeko parada (13); mintzatzeko prest (9)

alde mintzatzen (8); batean mintzatzen (7); batekin mintzatzen (8); batez mintzatzen (14); bezala mintzatzen (16); buruz mintzatzen (24); da mintzatzen (12); ere mintzatzen (14); eta mintzatzen (22); euskara mintzatzen (9); euskaraz mintzatzen (35); ez mintzatzen (6); frantsesez mintzatzen (6); gabe mintzatzen (9); gehiago mintzatzen (6); hala mintzatzen (6); hartaz mintzatzen (8); hizkuntza mintzatzen (7); hizkuntzatan mintzatzen (10); horrela mintzatzen (6); horretaz mintzatzen (6); ingelesez mintzatzen (7); maiz mintzatzen (8); mintzatzen ahal (21); mintzatzen ahalko (8); mintzatzen ari (63); mintzatzen ari zitzaion (6); mintzatzen baita (6); mintzatzen baitzen (6); mintzatzen da (78); mintzatzen den (22); mintzatzen dena (7); mintzatzen denean (10); mintzatzen dira (44); mintzatzen diren (24); mintzatzen entzun (9); mintzatzen ere (6); mintzatzen eta (18); mintzatzen ez (9); mintzatzen gara (7); mintzatzen ginen (12); mintzatzen hasi (57); mintzatzen hasi zen (10); mintzatzen hasi ziren (6); mintzatzen hasten (12); mintzatzen nintzen (8); mintzatzen zara (6); mintzatzen zela (10); mintzatzen zen (116); mintzatzen zena (9); mintzatzen zenean (6); mintzatzen ziren (60); mintzatzen zitzaidan (8); mintzatzen zitzaien (12); mintzatzen zitzaigun (6); mintzatzen zitzaion (15); ongi mintzatzen (10); ozen mintzatzen (6); zein hizkuntzatan mintzatzen (6); zen mintzatzen (7); ziren mintzatzen (6)

mintzatzera joan (6)


mintzatzaile (orobat mintzatzale g.er.) 1 izond hizlaria.

Karia hortara bazuten mintzatzaile bikain bat ekar arazirik, zoinek jendea xoraturik atxiki baitu bi orenez, bere mintzaldi eta gero ihardespen argiak emanez hor eginak ziren galdeeri.  Herria   2003-11-06

Alkateak, hain zen hunkitua, besarkatu zuen mintzatzailea, arrapostua egin aitzin.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 148. orr.

Mintzatzaile ederra, ederregia ez bada, baditu ateraldi batzu gaitzak, errexki botatzen dituenak eta zenbaitek haundiegiak jujatzen dituztenak.  Herria   2004-01-15

2 mintzatzen dena.

Alabaina, multzo hau tratatzen da eginahalak eginaz aurkitzeko, enuntziatu hutsez gaindi, subjektu mintzatzailearen asmoa, beraren jarduera kontzientea, esan gura izan ei duena, edo, are gehiago, aurkitzeko subjektu mintzatzaile horrek esan duen horretan, edo adierazitako hitzetan ia hautemanezina den hausturan, berak horrelakorik gura ez izanda ere agerikoa egiten den joko inkontzientea.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 35. orr.

3 (izenondo gisa)

Iduritzen zait eleak emaiten duen, hitzetan dagoen libido berezi sublimatuan hondatua dagoela apez mintzatzailea.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 76. orr.

4 hiztuna.

500 hizkuntzek 100 mintzatzale baino gutiago dauzkate, 1500 hizkuntzek 1000 mintzatzale baino gutiago.  Herria   2003-03-20


mintzatzale ik mintzatzaile.

mintzatze 1 iz hitz egitea.

Euskara goxoz mintzatze hutsa bizipide ona balitz...  Herria   2004-04-15

Koldo Izagirreren hizkeraren berezitasunetako bat gizakiak dagoenari mintzatze hutsaz eragiten dion indarkeriari uko egitean datza.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 59. orr.

Alemanian elgarrekin mintzatze bat egin dute [...] Gerhard Schröder kantzillerak eta hunen kontrario berdindu eta pasatu ere duen Angela Merkel girixtino demokrata andereak.  Herria   2005-09-29

Eta nire egiaz mintzatze hau ez bedi har egile baten umiltasun aizunaren gisa.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 33. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Mintzatze-organoak ere egotzi zaizkio.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 112. orr.

Mintzatze molde oparoagoa  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 220. orr.


mintze iz haserrezko, nahigabezko edo saminezko egoeran jartzea.

Horrez gain, mintze hutsagatik, soingainekoaren papar irekiegian botoi bat falta zuela ere esango nion.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 49. orr.


mintzo (orobat minzo g.er.) 1 iz ahotsa.

Orduan, mintzo bat entzun nuen, niri esaten: "Ea, Pedro, hil eta jan".  Elizen arteko biblia   Eg 11,7

Zerutiko mintzoak berriro esan zidan: "Jainkoak garbi egin duena, zuk ez esan kutsatua denik".  Elizen arteko biblia   Eg 11,9

Guk, ordea, ez dugu haren mintzoa aditu.  Elizen arteko biblia   Ba 2,10

Noizbait, ordea, hatsa hartu behar, eta Ana etenaldiaz baliatu zen bere mintzoa entzunarazteko.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 170. orr.

Haren mintzoak salatzen zuen zer segurtamen eskasa zuen erraten ari zenaz.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 140. orr.

Amaren mintzoa entzun nuen telefonoan ari.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 27. orr.

Gurdi ilara gelditu, eta ahots lodi batzuen mintzoa entzun zuten.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 23. orr.

Lasaitu egiten zen, lur azpiko iturburu horren kantua, ilunpeetako errekasto horren mintzoa entzuten zuenean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 192. orr.

Aho biko mintzoa darabil, baina aho baten jarduna bakarrik entzuten dugu.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 24. orr.

Odolaren mintzoa, sehaskatikoa; maiz aditzera eman ohi zuenez.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 62. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Egoki ala ez, mintzo propioa behintzat, libreagoa ustez.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 17. orr.

Berehala joan zitzaion Don Kijote, halako mintzo minbera eta halako azote-hots gogorra entzun zuenean. hamaika bertso saiotan entzun dut mikrofonoan edo bertsozale artean mintzo sakon bera.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 200. orr.

Mintzo musikalak.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 17. orr.

Mintzo negarbera bera dugu Soroarena hurrengo artikuluan ere, Donostiako Loiolatik oraingoan: [...].  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 35. orr.

Herri osoa zain-zain dago, poz eta alaitasunezko mintzoa itxaroten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 263. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Humphries jauna eskola maisua zen, gizon altu, buruargi, mintzo-totela, arrakasta gabeko nobela bat idatzi zuena.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 126. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Gure aldean bera gehiago zela sentitzen zuenean erabiltzen zuen sudur-mintzo nekatuarekin. langileen bulegoetara pixka bat sartu eta zerbait esaten zuen bere sudur-mintzoarekin.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 185. orr.

Hainbeste eskutitz, eta maite-mintzo, eta andere adoretsu.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 96. orr.

Barne-mintzoak Albertoren izena xuxurlatzen zion belarrira.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 52. orr.

Haren zehar-mintzoa, oporrak behar-beharrezkoak omen nituelakoa, derrigorrez ironikoki ulertu behar nik.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 145. orr.

5 hizkuntza, mintzaira.

Gainera dezagun herri bakoitzak sinetsi ohi duela bere mintzoa besteen gainetik dagoela, hobea dela.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 234. orr.

Etxeko mintzoa erdara da, eta ikastolakoa, eskola orduetan [...] euskara.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 67. orr.

Kristoren gorpua gaubeilatzen zuten soldadu erromatarren mintzoaren eta Gran Vian goiti eta beheiti ibiltzen diren banketxeetako langileen erdararen artean dagoen desberdintasunaren pareko zerbait izango dela Gernikan piperrak saltzen dabiltzanen eta Santimamiñeko gibel hartan margoak egin zituztenek erabiltzen zuten euskararen artean.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 189. orr.

Maddalen ez zen zozoa, ahoskatu zuen apezak, ezpain izkinan irri bat marraztuz, arbasoen mintzoan "Kontrizionezko Akta" burutik buru xuxurla zezakeelako.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 140. orr.

-Gorputzaren mintzoa, keinuak, lehen mailako baliabideak ditugu era berean, deiktikoekin batera.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 208. orr.

6 mintzo izansup_1 da ad (indikatibozko nor eta nor-nori atzizkiez) mintzatu.

Profeta bezala mintzo dena, berriz, gizakiei mintzo zaie.  Elizen arteko biblia   1 Ko 14,3

Laugarren liburuan honela mintzo da Sokrates: [...].  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 47. orr.

Burdinbideetako enplegatu bat zait mintzo: [...].  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 54. orr.

Baina orain, Israel, Jakoben herri, honela mintzo zaizu Jauna, sortu eta eratu zaituena: [...].  Elizen arteko biblia   Is 43,1

Sinboloen jostunari mintzo natzaio.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 86. orr.

Mozkorren ahots motelaz mintzo zen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 109. orr.

Cook andrea bizi-bizi mintzo zen, eta ozenegi, gorrek ohikoa duten ahots fidagaitzez.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 237. orr.

Mintzo direnean hitz apalez mintzo dira, ahotsaren doinuari gorabeherarik gabeko arraia batean eutsiz.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 11. orr.

Laineza hartutako ume baten jarioarekin mintzo zitzaion, barrenak etenda.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 31. orr.

Oso doinu dotorez mintzo da ingelesez.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 113. orr.

Puertorricarren parade honetan inor ez da bere jaioterriko hizkuntzan mintzo: ingelesa da nagusi.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 163. orr.

Asko eta asko, jende ikasien artean, hiru hizkuntzaz mintzo dira: amaren bularretan ikasitakoaz, hindiz eta ingelesez.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 17. orr.

Egilea luzaz mintzo da profetismoaz II. zatian.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 244. orr.

Ez gara mintzo bakarrik 1914-18ko gerlako gure 5.000 hilez, ez eta ere, gerlen artetik Ameriketara edo Frantzia behereko hirietara bizi beharrak eraman dituen mutil ala neska guztiez.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 119. orr.

Militarrei buruz mintzo da Roberto.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 126. orr.

Irratia mintzo da.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 151. orr.

Horregatik ari naiz estropadez mintzo den orria irakurtzen.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 34. orr.

Keinuen hizkuntza unibertsala mintzo da hemen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 58. orr.

-Nire ekintza bera mintzo da aski garbi, zer naizen adierazteko.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 112. orr.

Malenkoniaz ez ezik, sentimendu alaiez, maitasunaz, pasioaz eta abarrez mintzo da fadoa.  Berria - Kultura   2006-03-09

7 (atzizkia ezabaturik)

Iraxu zen, niri mintzo.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 113. orr.

Sabeth bere Baedeker-etik mintzo: [...].  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 170. orr.

-Jakina -beti ni mintzo-, dena hain agudo egin ahal izateak abantailak ditu.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 136. orr.

Halako batean, ohiko bozgorailua mintzo, zoko guztietara iristen baitira halakoak.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 13. orr.

Jesus eskatologiaz mintzo.  Elizen arteko biblia   Lk 21,5 tit

Jendea goizaldeko eleketa xuhur batean dago, ahapeka bezala mintzo.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 106. orr.

8 mintzo izansup_2 du ad

Poloniar preso hark frantsesa biziki ongi mintzo zuen, luzaz Frantzian bizi izan baitzen.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 156. orr.

Gazteek hizkuntza anitz mintzo dute orain, eta toki guztietan dituzte lagunak.  Berria - Euskal Herria   2006-04-06

Batek galdegiten dit alemana banekienez, ezetz; zer hizkuntza mintzo nuen, frantsesa, euskara, gaztelania, latina eta grekoa, nahiz eta grekoa ahantzixea nuen.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 25. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ahapetik mintzo (5); aise mintzo (18); alde mintzo (8); antzera mintzo (8); arabieraz mintzo (5); argi mintzo (6); aukeraz mintzo (6); aurka mintzo (5); beharraz mintzo (6); beti mintzo (6); ederki mintzo (5); egiaz mintzo (7); erdaraz mintzo (7); espainolez mintzo (6); euskara mintzo (7); euskaraz mintzo (38); frantsesez mintzo (12); gaztelaniaz mintzo (5); gora mintzo (5); hala mintzo (15); hala mintzo zen (6); hartaz mintzo (13); herriaz mintzo (7); hizkuntza berean mintzo (5); hizkuntza mintzo (5); hola mintzo (19); honela mintzo (44); honela mintzo da (16); honela mintzo zen (5); horietaz mintzo (5); horrela mintzo (20); horretaz mintzo (11); hortaz mintzo (12); irakurleak mintzo (27); jainkoaz mintzo (5); katalanez mintzo (5); kontra mintzo (7)

mintzo bada (5); mintzo baita (6); mintzo baitira (6); mintzo baitziren (6); mintzo bat (7); mintzo batek (5); mintzo da (313); mintzo dela (13); mintzo delarik (15); mintzo den (60); mintzo dena (21); mintzo denak (11); mintzo denean (17); mintzo dira (101); mintzo direla (22); mintzo diren (58); mintzo direnak (19); mintzo direnean (5); mintzo duen (5); mintzo gara (22); mintzo garela (6); mintzo garenean (19); mintzo gira (12); mintzo haiz (5); mintzo hau (12); mintzo hau entzun (7); mintzo izan (8); mintzo naiz (32); mintzo naizela (6); mintzo naizen (7); mintzo natzaizue (7); mintzo nintzen (9); mintzo ozen (5); mintzo zaie (8); mintzo zaigu (21); mintzo zaio (16); mintzo zait (8); mintzo zaizkigu (10); mintzo zara (24); mintzo zela (28); mintzo zelarik (15); mintzo zen (187); mintzo zena (12); mintzo zenean (8); mintzo zirela (7); mintzo ziren (78); mintzo zirenak (8); mintzo zitzaidan (9); mintzo zitzaien (7); mintzo zitzaion (22)

nola mintzo (14); nola mintzo diren (6); ozenki mintzo (5); partidaz mintzo (6); zergatik mintzo (5); zertaz mintzo (15); zuhur mintzo (7)

bere mintzoa (6); haren mintzoa (9); jaunaren mintzoa (8); mintzoa aditu (7); mintzoa entzun (14); naturaren mintzoa (7); nire mintzoa (8); odolaren mintzoa (27); zure mintzoa (7)

jaunaren mintzoak (5)


mintzodun izond mintzoa duena.

"Komunikatzaile ona" esaten zaio hiruretako albistegia [...] aurkezten digun buru mintzodun horri.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 15. orr.

Dena batera hartuz gero, baldintza tekno-psiko-sozial-ekonomikoek eraturik, zientzia egiten duen existentzia faktiko, historiko eta mintzoduna garela esan genezake; hauxe da gure izakia, gure gizakia, XX. mendeko filosofiaren ikuspegitik.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 94. orr.


mintzogabe izond mintzorik ez duena.

Ezagutu uste izan nituen: trogloditen leinu basatikoak ziren [...] ez zen enetzat miresgarri mintzogabeak eta sugejaleak izatea.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 117. orr.


mintzotzar iz

Zer gertatzen zen ikusirik Don Kijotek, mintzotzar haserrean esan zuen: [...].  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 25. orr.


mintzultasun iz mututasuna.

Aurki, hain eroankor nola uso-ama bere biki urrezkoak oskoletik irtetean, mintzultasun itunera zaigu atzera bilduko.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 208. orr.


mintzuri iz alegiazko mina.

"Min bat ene lurrari" errepika jotzeko isilka nere bihotz exiliatu honi, min bizi bat, zinezko min bat, faborez eta laborez, arrunt gogaitua bainauka aspaldi haundiko mintzuri ugalkor honen burrunbak.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 351. orr.


minue ik minuet.

minuet (orobat minue, minueto, menuet eta menuetto; Euskaltzaindiaren Hiztegian minuet agertzen da) iz frantziar jatorriko dantza geldia, hiru aldikoa, XVII. eta XVIII. mendeetan oso boladan egon zena.

Norak pieza haiekin oinazean gozo egiten zuela konturaturik, gero eta sarriago jotzen hasi zen arte Martxa bezalako pieza arin biziak, doinu herrikoiak eta dantzarako suite eta minuet alaiak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 176. orr.

Gero, kafetegiko pianistarekin eta biolinistarekin Beethovenen sonata baten edo Mozarten minuet baten edertasuna komentatzen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 51. orr.

Bakoitzak bere tresna hartu du eta menuettoari ekin diote, Hegatxabalaren hirugarren mugimenduari hain zuzen.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 165. orr.

Arreta handiz entzuten zituen koronelaren alaben praktikak, haiek pianoan sonata eta minuetoak jotzen zituztenean.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 189. orr.

Hiru zatitan banatutako egitarauan foliak, minuetoak, zortziko doinuak eta ukitu barroko zein tradizionala duen musikaz eta dantzaz gozatzeko aukera izango da Ablitasen eta Antsoainen.  Berria - Kultura   2006-03-10

Erregerik ez denez gero, menuetik ez da.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 133. orr.


minueto ik minuet.

minus 1 iz zenbaki negatiboak adierazteko ikurra, zenbakiari ezkerrean jartzen zaiona “-“.

Minus ikurra aurretik duten osagaiak atera egin behar dira ekuazioetatik.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 232. orr.

Zenbaki baten karratua positiboa da beti, positiboa zein negatiboa izan zenbakia, hartara behartzen baitu ikurren arauak: plus bider plus eta minus bider minus berdin plus baita.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 307. orr.

Minus batik ez zuten!, ez zuten minus birik!, nola kalkulatzen zuten, orduan?  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 134. orr.

Eta 10i kentzen bazaio minus 4, 14 geratzen da.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 301. orr.

Minus infinitutik plus infinituraino, guztiak.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 80. orr.

2 irud/hed

Eta ni "minus" bat besterik ez naiz.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 153. orr.


minusbaliatu iz elbarria.

Emakume minusbaliatuek diskriminazio handiagoa jasaten dute lan munduan.  Berria - Ekonomia   2004-11-30


minusbaliotasun iz elbarritasuna.

Gaur egun Gipuzkoan %33ko minusbaliotasuna duten 33.000 lagun daude eta horietatik 20.000 inguruk 65 urte baino gutxiago dute.  Berria - Euskal Herria   2004-12-04

Diru laguntza eragiten duten seme-alabetako baten batek %33ko edo hortik gorako minusbaliotasuna izanez gero, zenbatekoak bikoitzak izango dira.  Berria - Euskal Herria   2004-09-10


minuskula 1 iz letra xehea.

Hitz bilakatze horretan, sigla batzuk izen arruntzat jotzen dira zentzu guztietan, eta horregatik hiztegietan aurkituko ditugu, minuskulaz, gainerako hitz osoen parean (radar, laser).  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 157. orr.

Izan ere, hori baita azken batean maiuskulen eta minuskulen arteko lehia hau, hitzen hierarkia kontua, norberaren ideologiara moldatua.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 146. orr.

Minuskulak honela ikusten zituen: ø.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 114. orr.

2 (izenondo gisa) letrez mintzatuz, xehea.

Letra minuskulak ez, maiuskulak bakarrik.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 114. orr.

M maiuskula oso m airosoa zelako eta t minuskula oso t irrazionala zelako.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 214. orr.


minuskulo izond ñimiñoa, oso txikia.

Ezagutzen dituzte, esate baterako, Argentinako herri minuskulo batean.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 115. orr.

Oso oin handiak omen zituen; sudurra minuskuloa.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 66. orr.


minuta ik minutu.

minuto ik minutu.

minutu (orobat minuta g.er., minuto g.er., minota g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian minutu agertzen da) 1 iz orduaren hirurogeirena. (zenbatzaile zehaztu baten eskuinean)

Oraindik bost minutu zituen.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 27. orr.

-Hantxe utzi diat duela hamar minutu -Ximurrak-.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 75. orr.

Hogeita hamazazpi minutu behar ditut prestatzeko.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 44. orr.

Berorrek bost minutu itxaroten badit, oraintxe noa... zazpi minutu gelditzen zitzaizkigun eta oraindik gauza bat bakarra ere ez nion galdegin, jakin nahi nituenetarik.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 167. orr.

Bost minutu falta ziren laurak izateko argitaletxean sartu zenean.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 103. orr.

Bost minutu eman ditu kanpoan; gehiago beharbada.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 259. orr.

Bertara ailegatzeko beste hamar minutu beharko zituela kalkulatu zuen.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 85. orr.

Hogeita hamazazpi minutu behar ditut prestatzeko.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 44. orr.

Gaur ere bost minutu berandu.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 32. orr.

Eman bost minutu.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 133. orr.

Hogei minutu ere ez diat behar.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 39. orr.

Geldialdia: 20 minutu.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 13. orr.

Hamar minutu ere ez.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 36. orr.

Harritu egiten da ikusirik zoriontsu izateko nahikoa dituela astean laurogeita hamar minutu emakume baten konpainian.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 12. orr.

-Bost minutu izango dira -esan zion komisarioak zerbait esatearren.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 102. orr.

Bortz minutu iraganda, ez nintzen oraino karrikaren buruan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 228. orr.

-Eskola duela hamar minutu hasi da, Potter.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 140. orr.

· Bost bat minutu besterik ez dira izango.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 141. orr.

Bost bat edo hamar bat minutu han eserita neramatzala, Mahonyren jaka grisa ikusi nuen hurbiltzen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 31. orr.

Berri beltza orain pare bat minutu Santurtzitik heldu zaiguna.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 52. orr.

2 (zenbatzaile zehaztugabe baten eskuinean)

Minutu asko eman genituen zeregin atsegin hartan.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 118. orr.

-Minutu asko falta al dira partidua bukatzeko? -galdetu zuen M-k.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 86. orr.

Minutu askoren tarterik gabe, motor hots berri baten zaratak lagundu zuen katuek hautsitako isiltasun tregua eteten.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 55. orr.

Minutu gutxira deiadar egiteari utzi zion eta, biharamunean, gorpua herrira bidali nuen lurpera zezaten.  Ramon Etxezarreta   «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 44. orr.

-1959an, eurijasa egundokoa, minutu gutxiren barruan 90 litro bota zituenekoa.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 269. orr.

Zenbait minutuz egon nintzen hari begira: pala bat zen.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 29. orr.

Zenbait minutu geroago lantokitik kanpora nintzen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 108. orr.

3 (artikuluarekin)

Lurrera jausi zen lehen asaltoa amaitzeko minutua falta zela.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 155. orr.

Minutua gabe, kanpora egin, eta kalezuloa atzera begiratu gabe zeharkatu zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 209. orr.

-Tira, konpañero, pasatu duk minutua!  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 44. orr.

4 (bat-ekin)

Minutu bat ere ez dizu kenduko.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 254. orr.

Minutu batez-edo txirrina isilik egon zen, eta gero berriro ekin zion.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 27. orr.

Minutu batez itxoiteko eskatu nion.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 50. orr.

Esaiok minutu batean itzuliko diogula.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 188. orr.

"Konpañero, minutu bat utziko?", esan zion Romani.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 44. orr.

Egon minutu batez.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 191. orr.

Minutu bat geroago, sudurpean odol negar mehe bat zuela itzuli zen, hats-goitika.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 27. orr.

Baina handik minutu batera, hura zaparrada.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 125. orr.

Minutu bat gabe, bertze danbateko bat.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 22. orr.

· Esan amari behean izango naizela minutu batzuk barru.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 77. orr.

5 (izenondoekin)

Minutu labur haietan etxean zeuden, aske zeuden.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 13. orr.

Minutu labur haiek ulergaitzak ziren berarentzat.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 51. orr.

Minutu eskas bat lehenago auto etorri berriaren argia itzaltzen ikusi zuten.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 52. orr.

Minutu ezin luzeagoetan egon zitzaion begirik kendu gabe.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 96. orr.

6 (pluralean)

Minutuak isilean igaro ziren.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 143. orr.

Une hartantxe hasi ginen minutuak iragaten sentitzen.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 108. orr.

Minutuak behatzen artean irristatzen sumatzen zituzten.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 100. orr.

Eta hala joan ziren minutuak eta orduak, egunak eta asteak...  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 84. orr.

Minutuak aurrera zihoazen, ez geldo ez azkar, betiko martxan baizik, gupidagabe.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 31. orr.

Minutuek aurrera egin zuten, luze, eta medikurik ez zen ageri.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 106. orr.

Minutuen orratzak ikara egiten du eta 5: 46an geratzen da.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 134. orr.

7 (ordua adierazten)

Hoteleko iratzargailuan bostak eta hamahiru minutu ziren.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 43. orr.

Bederatziak eta minutu batzuk ziren.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 153. orr.

Ordu bata hiru minutu guti.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 8. orr.

Hamaikak eta hogeita lau minutu ziren nire erlojuan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 96. orr.

Hamar minutu hamarrak jotzeko.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 97. orr.

-Sei minutu seietarako -dio Felixek.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 127. orr.

Jaiki 7ak 8 gutxian: ordu ofiziala 4 ordu eta 52 minutuan duelarik.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 206. orr.

Arratsaldeko bostak eta hogeita hemezortzi minutuan abiatuko da Dieppeko trenean.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 250. orr.

8 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Eta puntu hori kontuan hartuta, eguzki-minutu gutxieneko egunak oraingo hauetxek dira: 20a, 21a, 22a, 23a eta 24a.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 489. orr.

Ba ote da jainko faltsu horiei eskaintzen zaizkien sakrifizioen artean bat bera ere, jainko horiek irainduz gozatzen den plazer minutu bakarra balio duenik?  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 97. orr.

Izan daiteke epailearen txistu-hotsa isilune-minutu baten aurretik harmailetako zarata isilarazten duena.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 41. orr.

9 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Badirudi berriro lokartu nintzela, minutu-erdi batez edo ordu-erdi batez.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 190. orr.

10 (denbora-atzizkiekin)

minutuan adierazi zuen epaileak partidako lehen kornerra.  Berria - Kirola   2004-05-27

Lehen zatian, Kovacevicek (18. minutuan) eta Nihatek (31.  Berria - Kirola   2004-08-08

minutuan) aurretik jarri zuten taldea markagailuan.  Berria - Kirola   2004-08-08

· Gurasoek ziotenez, bi minutuan osatzen zituen bostehun zatiko puzzleak umetan.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 209. orr.

Boto gehiago biltzen dut nik bost minutuan zuek biok aste betean baino.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 190. orr.

Irensgailuak hamar bat minutuan bukatu zuen lana.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 36. orr.

52 kiloko kuboarekin 16 jasoaldi hiru minutuan.  Berria - Kirola   2004-05-14

Ez zara hilko beste bost minutuan hemen gurekin egoteagatik.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 300. orr.

Herrialde pobreetan minutuan andre bat hiltzen da erditzean.  Berria - Gaiak   2004-09-30

Zerua trumoika ari da azkeneko hamar minutuetan, eta haizea gero eta bortitzagoa da.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 44. orr.

Hirulau minututan bost bider entzun diat "worl order" esaera.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 351. orr.

-Bortz minututan hemen diagu.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 13. orr.

Beti hamabiak eta hamar minututan iltzatuta zeudelako orratzak.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 114. orr.

Handik berrogei minutura etxera itzultzen garenean, Tomek berria jakinaraziko digu.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 236. orr.

Behinola, umetan, gure etxetik hogei bat minutura zegoen sinagogan izan nintzen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 40. orr.

Lurra utzi eta bi minutura erori ziren lurrera aireratzeko erabilitako erregai deposito hutsak.Zu etorri eta bost bat minutura edo iritsi da.  Berria - Gaiak   2004-03-03

Berriro erretzen hasi nintzenetik hamar minututik behin zigarro bat erretzen nuela.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 198. orr.

11 (alde hitzarekin)

-2 minutu eta 30 segundoren aldearekin! -egin zuen jauzi Jonathanek.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 237. orr.

Nazabalek bi minutuko aldea kendu zion Larretxeari eta bi minutu eta erdikoa Barberenari.  Berria - Kirola   2004-10-09

12 arku gradu baten hirurogeirena.

Minutu erdia, 180 m-ra dagoen 2,5 cm-ko objektu bati dagokion angelua da.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 105. orr.

Minutu erdiko angelu bereizmenari dagokion ikusmen-zorroztasuna.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 30. orr.

Astrolaboarekin eginak ditut kalkuloak eta ohartua naiz Brabanteko inguruetan Tramontana berrogeita hamar graduko alturan dela, eta Alemaniako Bohemiaren inguruetan, berrogeita hemezortzi gradutan eta septentrioaren aldera hirurogei gradu eta minutu batzuetako alturan.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 95. orr.

13 minutu oro adlag minutu guztietan. ik minuturo.

Minutu oro amiltzen zen lurrera, gurdiaren aitzin aldera egiten zuen jauzi, iraindu egiten zituen mandoak, oihu lazgarriz izendatuta: La Capitana!  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 180. orr.

Txartelak ezin dituzula jarri eta bost minutu oro agertokia ezin duzuela aldatu esan duzu!  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 126. orr.

Minutu oro gure alderdiaren batasuna eta sendotasuna agerian gelditzen ari da  Berria - Mundua   2004-10-03

14 minutu orratz minutuen orratza.

Swift-ek kontatzen du Lilliput-eko enperadoreak minutu-orratzaren higidura bereizten zuela; Funesek etengabe bereizten zituen ustelduraren, hortz-txantxarren, nekearen aurrerapauso astitsuak.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 93. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 6 aldiz agertzen direnak)

amaitzeko bi minutu (9); amaitzeko bost minutu (10); azken minutu (10); bi minutu falta (11); bi minutu galdu (6); bi minutu geroago (11); bost minutu barru (11); bost minutu eskas (6); bost minutu falta (27); bost minutu geroago (26); bost minutu lehenago (12); bukatzeko bost minutu (7); hamar minutu barru (16); hamar minutu beranduago (6); hamar minutu eskas (7); hamar minutu falta (10); hamar minutu geroago (27); hamar minutu lehenago (7); handik minutu batera (13); handik minutu batzuetara (22); handik minutu gutxira (19); hiru minutu falta (11); hiru minutu geroago (7); hogei minutu barru (10); hogei minutu geroago (19); hogei minutu lehenago (6)

minutu asko (32); minutu asko jokatu (6); minutu askotan (14); minutu bakar bat (19); minutu bakar batean (10); minutu bakar batez (12); minutu bakarra (7); minutu bat falta (6); minutu bat gehiago (6); minutu bat geroago (21); minutu bat lehenago (9); minutu bateko isilunea (25); minutu baten buruan (14); minutu batzuen buruan (27); minutu batzuk eman (6); minutu batzuk geroago (35); minutu batzuk igaro (6); minutu batzuk jokatu (6); minutu batzuk lehenago (63); minutu berandu (12); minutu beranduago (19); minutu bila (7); minutu erabakigarrietan (7); minutu erdi (27); minutu erdi bat (8); minutu erdia (13); minutu erdiko (13); minutu erdiko aldea (7); minutu erdira (6); minutu eta erdi (17); minutu eta erdira (9); minutu eta segundo (6); minutu ez (8); minutu galdu (22); minutu galdu zituen (10); minutu gehien jokatu (11); minutu gehienak (6); minutu gehienetan (14); minutu gehientsuenetan (9); minutu geratzen (19); minutu geratzen zirela (8); minutu geroago (126); minutu gutxi batzuetan (10); minutu gutxi batzuk (22); minutu gutxi falta (10); minutu gutxiren buruan (17); minutu gutxitan (23); minutu guztiak jokatu (6); minutu igaro (18); minutu iraun (31); minutu iraun zuen (22); minutu iraungo (11); minutu irauten (16); minutu irauten du (8); minutu itxaron (6); minutu izan (8); minutu izango (11); minutu joan (7); minutu jokatu (31); minutu jokatu ditu (10); minutu jokatu zituen (12); minutu kopurua (6); minutu labur (6); minutu luze (19); minutu luzez (10); minutu pare (44); minutu pare bat (24); minutu pare batean (7); minutu pasatu (6); minutu pasatxo (7); minutu pasatzen (6)

minutuz minutu (8); pare bat minutu (11); partidako minutu (13); zenbait minutu geroago (7)

azken minutua (6)

azken minutuak (24); hurrengo minutuak (7); jokatutako minutuak (9); lehen minutuak (32); minutuak aurrera egin (9); minutuak aurrera joan (23); minutuak jokatu (12); minutuak jokatzeko (12); minutuak pasatu (10); minutuak pasatu ahala (6)

azken minutuan (65); azken minutuan galdu (7); bigarren minutuan (7); bosgarren minutuan (10); bost minutuan (39); hamar minutuan (18); hiru minutuan (18); hirugarren minutuan (8); hogei minutuan (6); hurrengo minutuan (10); jasoaldi bost minutuan (7); jasoaldi hiru minutuan (6); laugarren minutuan (6); lehen minutuan (15); seigarren minutuan (6); zazpi minutuan (8); zazpigarren minutuan (9); zortzigarren minutuan (8)

minutuek aurrera egin (7)

azken bi minutuetan (7); azken hamar minutuetan (15); azken minutuetan (144); azkeneko minutuetan (9); bi minutuetan (9); bost minutuetan (16); hamar minutuetan (34); hasierako minutuetan (15); hogei minutuetan (14); hurrengo minutuetan (11); lau minutuetan (6); lehen hamar minutuetan (9); lehen hogei minutuetan (8); lehen minutuetan (66); lehenengo minutuetan (10)

bi minutuko aldea (7); bost minutuko txandan (12); hiru minutuko aldea (6); hiruna minutuko txandak (8); minutuko aldea atera (10); minutuko aldea lortu (12); minutuko atzerapena (9); minutuko atzerapenarekin (12); minutuko bidea (6); minutuko errenta (14); minutuko errenta lortu (7); minutuko faltak (75); minutuko hiru txanda (7); minutuko hiru txandatan (7); minutuko iraupena (9); minutuko isilunea (13); minutuko isilunea egin (6); minutuko tartea (9); minutuko tartean (7); minutuko txanda (12); minutuko txandak (13); minutuko txandak egingo (6); minutuko txandan (17); minutuko zuloa (11); minutuko zuloa ireki (8)

azken minutura arte (8); hamabost minutura (7); hamar minutura (42); handik bi minutura (6); handik bost minutura (26); handik hamar minutura (19); handik hiru minutura (7); handik lau minutura (6); minutura iritsi (8); minutura iritsi zen (6); minututik minutura (6); zazpi minutura (6)

bi minuturako (8)

bost minuturen buruan (7); hamar minuturen buruan (9); hogei minuturen buruan (7); zenbait minuturen buruan (8)

bost minututan (10); hainbat minututan (7); hamar minututan (17); zenbait minututan (9)

bost minututik (6); lehen minututik (52); minututik behin (7); minututik gora (9); minututik gorako (10); minututik gorako aldea (6); minututik minutura (6)

bi minutuz kanporatuak (33); minutuz behin (6); minutuz egon (12); minutuz ibili (7); minutuz kanporatuak (33); minutuz minutu (8)


minutuero ik minuturo.

minutugarren
1 minutugarrenera handik minutura.

Minutugarrenera itzuli zen Farias kaxarekin.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 246. orr.

Txapli komunera, eta minutugarrenera banan-banako deia taldekideei sudurrak nasaitzera.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 48. orr.


minutuka adlag minutua neurri harturik.

Badabil oraindik, denbora emeki-emeki zatikatzen du, segundoka aurrena, minutuka hurrengo, eta orduka gero.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 106. orr.

Aparkaleku gehienak minutuka edo ordu laurdeneko tarteka kobratzen hasi dira, legez hala zehaztuta.  Berria - Harian   2005-08-20

Telefonia enpresa batzuek, esaterako, minutuka kobratzen dizkiete bezeroei; hamar segundo hitz eginez gero, minutu osoko faktura heltzen zitzaien.  Berria - Euskal Herria   2006-03-26

Zaintzaleak atea noiz zabalduko didan zain, beha, ene urratsak kondatzen, orenak minutuka kondatzen, minutuak urraska... erritmo aldaketa hori da zailena.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 58. orr.


minutuoro ik minuturo.

minuturo (22 agerraldi, 9 liburu eta 10 artikulutan; orobat minutuero 9 agerraldi, 7 liburu eta artikulu 1ean; eta minutuoro 6 agerraldi, 4 liburutan) adlag

Zer egiten du egunero, orduro, minuturo, segundoro, ikusten dituen milaka eta milaka irudiekin, entzuten dituen milioika hitzekin?  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 107. orr.

Minuturo, 10 kutsatu gehiago.  Berria - Gaiak   2006-03-29

Indiako Ganges ibaian, esaterako, minuturo 1,1 milioi litro hondakin-ur isurtzen dira.  Berria - Gaiak   2004-06-24

Oheburutik aldendu gabe, minutuero bustitzen zizkion ezpainak limoi uraz.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 287. orr.

Angiek erlojuari begiratzen zion ia minutuero, eta ez zuen horrenik egin nahi.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 131. orr.

Bost minuturo izango dira metro zerbitzuak.  Berria - Euskal Herria   2004-05-22

Holohan jauna bost minuturo sartzen zen aldagelan leihatilako azken berriekin.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 204. orr.

Egun horretan bertan, Irak-en 144 ume hil ziren -hamar minuturo bat-.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 21. orr.

Eta hamar minuturo gizon bat kubertara, zubira igota lemaren ardatzean ipinia genuen giltza ingelesa estutzera...  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 220. orr.


minututxo iz adkor minutua.

Minututxo batzuk besterik ez.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 241. orr.

-Minutu bat barru hemen izango naiz berriro, minututxo bat besterik ez.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 125. orr.

Arratsaldetik, ordea, segundotxoak bakarrik, minututxo bakar bat bera ere ez, ez du aurreratu erretiroa [eguzkiak].  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 265. orr.


minuziosoki adlag zehaztasunez, xehetasunez.

Erlijioen jatorriak eta, minuziosoki arakatu dira.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 40. orr.


minuziotsu izond zehatza.

Zehaztasun minuziotsuz ñabardurak eta diferentziak mendeen artean ikertzen direnean.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 265. orr.


minxirri iz

Esan dizut ahari hura ez zuela Yolok asko ere, horrela, bereziki estimatzen, baina aitak eragin zion, edo mozkorraldiak aitari eginarazi zion heriotza bortitzak umearen bihotzean minxirria moduko atsekabe sakon bat sorrarazi zuen.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 225. orr.


minxor 1 iz adkor minsorra.

Hagina bere lekuan oso dagoelarik, ez dago koloka, ez du deus esaten, eta, hantxe egonik, ez balego bezalaxe da; orain, hagina zuztarretik atera ezkero, minxor bat gelditzen da luzaroan, "han dagoela esaten du" (minxor hori adierazten horrelaxe ikasi genuen guk), eta han ez egonik ere, hantxe balego bezalaxe da, ezago eta egonago.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 201. orr.

2 (izenondo gisa)

Ahoa estutu eta melodia minxor hori irensten saiatzen naiz horrelakoetan, itzul dadila soinu bakoitza sortu zeneko gihar ezkutura eta dagoela han bakean.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 130. orr.


minzaia ik mintzaira.

minzaira ik mintzaira.

minzaje ik mintzaje.

minzaldi ik mintzaldi.

minzatu ik mintzatu.

minzo ik mintzo.

minzorro iz minsorra.

Ziztada hori minzorro bat da, organoen gauean modu bitxian esnatzen den halako toki jakin bateko kontzientzia gisako bat.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 75. orr.


mioglobina iz giharretako gai gorria, hemoglobinaren kidekoa dena.

Muskuluko oxigenoaren kopuru txiki bat baino ez da konbinatzen hemoglobinarekin, globulu gorriei beren kolore gorria ematen dien gaiarekin; mioglobinarekin eta zitokromoarekin konbinatzen da gehiena (hemoglobinaren antzeko substantzia bat eta kolorezko beste material bat, hurrenez hurren).  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 54. orr.


miokardio iz bihotzaren gihar zatia.

Aizpuruari medikuek azaldu diotenez, Gorostidiri bihotza gelditu egin zitzaion miokardioko infartu akutu baten ondorioz. ik bihotzeko.  Berria - Euskal Herria   2006-04-23


miologia iz anatomiaren zatia, giharrak aztertzen dituena.

Pariseko miologia institutoko mediku-espezialista eta eritasun neuro-muskularren europear zentroko zuzendari zientifikoa.  Herria   2005-04-07


mioma iz gihar ehunetan eratzen den tumor onbera.

Ekografiari esker, kisteak eta miomak garaiz atzeman daitezke.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 52. orr.


miopata izond giharretako eritasuna duena, miopatiak joa.

Zendu da Paueko ospitalean Asier Urretxu Tomen 8 urteko haur miopata.  Herria   2001-10-11

Haur miopaten elkartea  Herria   2003-07-24


miopatia iz giharretako eritasuna.

Miopatia eta mota hortako eritasun genetikoak.  Herria   2002-12-05

Jaio aurretiko diagnostikoak haurraren eritasun hilgarriren bat iragartzen digunean (talasemia, demagun), edo elbarritasun ikaragarriak eragiten dituenen bat (miopatia larriak, adibidez).  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 135. orr.

Ea posible izango den, terapia genikoz, Duchesne-ren miopatiak edo mukobiszidosiak jota dagoen gaixoa sendatzea.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 161. orr.


miope 1 izond miopia duena, miopiak joa.

Bi aholkularien artean eserita zegoen, bat gizonezkoa eta bestea zapata arrosak zeramatzan emakume miope bat.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 9. orr.

Han zebilen halaber saguzar miope bat, etxerako bidea asmatu ezinik; hara eta hona ari zen hego-jauzika, eltxoz leporaino betea.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 60. orr.

"Zer ote den alkatearen eder izan nahia", pentsatu zuen Joanesek, alkatea miope zela eta hala ere betaurrekorik jantzi nahi ez zuela jakinik.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 39. orr.

Adineko gizon dotorea dut, bekain eta ile grisekoa, asko irakurri duten begi miope eta nekatuekin.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 208. orr.

Argazkia nire begi miopeetara hurbildu eta arretaz begiratu nuen.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 89. orr.

Begira-begira geratu zitzaidan bere begi miopeekin, ahoa zabalik, nor ote nintzen jakin nahian.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 326. orr.

Haiendako, dotoreziaren gailurra zen miopea izatea, konkorduna, herrena.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 87. orr.

Ile beltz motza zuen eta beti zeramatzan betaurrekoak oso miopea zelako.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 86. orr.

2 irud/hed

Zigorrek galtzaren gibel patrikan sartu dio eskua eta muxu miope bat eman aho ñimiñoan.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 147. orr.

J. Vendryes-en bezalako teoriek, abstrazioa, besterik gabe, zibilizazioari lotzen diotenak eta hiztegiaren zehaztasuna eta ugaritasuna atzerapenari, erabat ikuspegi miopean finkatzen dira.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 106. orr.

3 iz miopiak jotako pertsona.

Begiak kizkurtu zituen miope baten moduan, eta aurpegia aztertu zidan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 305. orr.

-Eta kontua duk ispiluaren muga zeharkaezin horretaz errazago ohartzen garela miopeok bista onekoak baino.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 49. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Betaurrekoak kendu, eta bere miope-begiekin begiratu zidan, begiak kliskatuz, nahastuta-.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 132. orr.

Baita haien atzean kukutzen ziren miope begi estuei ere.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 289. orr.

-Ikusiko bazenu zelako jaiak antolatzen diren Irango hirietan ezkutuan! -esan dit, miope-antiojoen atzeko begiak asko-asko irekiz-.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 112. orr.


miopia 1 iz ikusmenaren anomalia, urruneko irudiak lauso ikustea ezaugarri duena.

Ez miopiak, ez astigmatismoak, ez presbiziak, ez kataratak ez zioten inoiz ikusmena lausotu edo ahuldu.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 209. orr.

Oso gaizki ikusten nuen berriro ere, lanbrotsu, saguzarren miopiak jo izan banindu bezala.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 68. orr.

Miopiaren lausoen artetik, bere gisako bizitegi batean nintzela konprenitu nuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 355. orr.

Rollo politikoetan sartuta ez zegoen taldeko ia bakarra, intsumisoz gainezka zegoen koadrilan miopiagatik libratu zen alproja.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 60. orr.

Itzulbidea nire pareraino egin zuen, ene miopiarendako tarte egokira baratuz.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 368. orr.

Baliteke nire miopiari zor izatea hori.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 237. orr.

Baliteke neskaren miopiaren errua izatea.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 24. orr.

2 irud/hed

Badaezpada, komeni zaigu emakume kritikari aditu gehiagoren iritziak mahai gainean jartzea, zehatz dezaten ea gure problema miopia den, dagoena ez ikustea, ala burmuinekoa, hau da, txipa aldatu beharra.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 382. orr.

Azkenik, Ibarretxeren «miopia izugarria» aipatu zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-02-14

3 (hitz elkartuetan)

Miopia puntu batek sortzen duen begirada galdu eta erakargarria, eta noizean behin, nola jakiteke, ateratzen zitzaion irribarre samur eta laño hura.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 165. orr.


miositis iz giharren hantura.

Muskulu edema atzeman diote ezker eskuan, miositisa eta tunel karpianoaren edema ere bai.  Berria - Kirola   2004-05-11


miozeno iz Hirugarren Aroko erdiko aldia.

Miozeno garaian tximinoen familiaren bi adar banandu zirela diote zientzialariek.  Berria - Gaiak   2004-11-20

Aurkikuntzak oihartzun handia izan du mundu osoan: Miozeno garaiko oso aztarna gutxi aurkitu dira egun arte eta Kataluniakoa hezurdurarik osatuenetakoa da.  Berria - Gaiak   2004-11-20


mira1 1 iz mirespena, harridura.

Hasieran, harridura, mira eta, inoiz, poza izan ziren tartean.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 157. orr.

Eta berriro nire mira: bai gaztea dela!  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 113. orr.

Coppi eta Bartali, biak ala biak pedalaren erregeak ziren, eta langileen mira ere banatuta zegoen. Nahiz ezer ez jakin ardiekin mendian ibiltzeaz edo txahal bati biberoi esnea emateaz, mira sentitzen nuen lan xehe haiekiko.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 28. orr.

Auzoan, aldiz, ikusgarri egiten zaigu heriotza: mira sortzen digu, morboa.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 135. orr.

Zapatari aprendizak mira handia hartu zidan, eta zapladak jotzen zizkidan bizkarrean ikusten ninduen bakoitzean, eta nahi zuen ni igandeetan harekin joatea emakume bila.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 205. orr.

Gure aberria berriro indartsu eta munduaren mira bihurtuko omen zuen eginbeharra.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 16. orr.

Idazle askoren mira eta errekonozimendua izan zuen,  Berria - Kultura   2004-04-07

2 gauza miragarria.

Marko orain Indietarik heldu da eta urrungo herrialde horietan diren mirak kondatu dizkidalarik, miresturik gelditu naiz, nehoiz nehork ez baitzizkidan horrelako berriak jakinarazi.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 32. orr.

Iohan Apezaren erreinuan mira anitz bada, hala nola Legarrezko Itsasoa.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 73. orr.

Izadiaren mira handienetarik bat dela diote han, baina nik diot gure lekuetan ere badela hori baino handiago den mirarik.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 72. orr.

3 falta sumatzea.

Ni, batzuetan, hobeto entzutearren, atearen bestaldean jarri ohi nintzen, eta inbidia sentitzen nuen, eta nostalgia; amak bainatzen nindueneko mira, pentsatzen dut.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 326. orr.

Miraren edo nostalgiaren sentikortasun muturrekoa, morbosoa, garatzen du edertasuna zahartzeari, heriotzari, bakardadeari baina aldi berean neskato oso gazteei lotuz.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 13. orr.

Pubeko erosotasunaren mira sentitu zuen berriro bere gorputz handiak.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 134. orr.

Denborarekin [...] kolegioko bizimoduaren mira ere sortu zitzaigun, eta neskak, berak batez ere, eta nesken artean Susana gehiena, "aurreko ikasturtean pasatako memento onak" aipatzen hasi ziren.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 136. orr.

Horrela, emakumearen soinaren mira sortu zitzaion.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 79. orr.

Eta iragandako garaiaren mira sumatzen nion orduan aitari, lagunaren neskengatik ez baina lagunaren akorduagatik minez, etxeko sukaldetik kanpo ezin baitzuen ia beste inon aipatu.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 136. orr.

Korsikarra emaztearengana -liburutegiko atezaina da- jaitsiko zen; haren urrats hotsen mira nuen.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 135. orr.

Pertsonek bezala [zakurrek] drogaren mira izugarria izaten dute.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 98. orr.

Aurreko garaien mira bilatzen zuen, suerte handiagoz ibili zelako orduan, hainbesteko gorabeherarik gabe, erosoago, aberatsago.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 277. orr.

4 miran ik miran.
5 mirazsup_1 mirespenez, harriduraz.

-Urre pila bat -esan zuen La Sarriettek miraz.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 330. orr.

Ordu arte aho zabalik eta miraz eduki duen haurra protestaka hasi zaio Aezkoako amonari beste ipuin bat eskatuz.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 85. orr.

Lisak irribarre egin, eta hura hantxe gelditzen zitzaion begira, miraz, irri gozoa ahoan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 78. orr.

Harri eta zur, harri eta so, harri eta izu, harri eta miru baitzeuden, miraz ikusten ari zirena miraritzat ala deabrukeriatzat hartu behar ote zuten erabaki gabe.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 72. orr.

Atenastarrek miraz eta beharbada eskandaluz hartu zuten [...] bigarren antzezle bat ustekabean agertu izana.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 176. orr.

Cadinek jaki gazituak arras gogoko zituen, miraz gelditzen zen sardinzar ketuei, antxoei, kaparrei begira.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 257. orr.

Miraz begiratu nion, lehenengoz orduantxe ikusten banu moduan.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 314. orr.

Izuz eta miraz, miraz eta izuz begiratzen ari zaizkio lagunak.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 58. orr.

Miraz egon nintzaion entzuten bestela mirarik ez diodan gizonari.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 124. orr.

6 mirazsup_2 falta sumatuz.

Nahi zukeen neurrian ezagutzen ez zuen hizkuntzaren miraz, hizkuntza galduaren miraz.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 83. orr.

7 mira egin1 miretsi; harritu.

Begien aurrean agertu zitzaionaz mira eginik zen ontziburua, Joan Sanz, Basurtoko nagusia.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 37. orr.

-Ikasia haiz, Bartolome, ikusten diat -mira eginik esan nion.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 324. orr.

Balkoiko leihoa zabalik geratua zen, eta handik egin zion mira Ruche jaunak joniar itsaso gaineko goiztiriari.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 449. orr.

Mira egin zaie nik halakorik esatea, eta berbetagatik atera dut irakurri barik dutela, aipamenetatik ezagutzen dute.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 123. orr.

Mira egin zaie nik halakorik esatea, eta berbetagatik atera dut irakurri barik dutela, aipamenetatik ezagutzen dute.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 123. orr.

Mira eginda geratu zen hainbeste urteetako tresnek egun duten gaurkotasunaz jabetzean.  Berria - Kultura   2004-10-21

Esteban Garibai arrasatearra eta Baltasar Etxabe zumaiarra aipatu zituen bertso batean, euskaldunak izan, Euskal Herriko historiaz jardun, eta erdaraz idatzi izanaz mira eginda.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 9. orr.

Henri Toulouse-Lautreci gertatu zitzaion bezala, kabaretekin mira eginda geratu zen Picasso.  Berria - Kultura   2004-09-14

8 mira eginsup_2 falta sumatu.

Izan ere, Flora mira egiten nuen neurrian, haren hutsunea gero eta indartsuago sentitzen nuen heinean, Bioletaren mirespena ergeltasun ukitu baten adierazle ere bazela iruditzen zitzaidan, heldutasun ezaren seinale.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 359. orr.

-Zure mira eginen dugu -esan du etxekoandreak-.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 275. orr.

Niri dagokidanez, zure konpainia gabe mira egingo nuke.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 160. orr.

9 mira eraginsup_1 ad

Antzerki-saio bikaina izan zen, sorginkeria psikologikozko lan bat, eta Harryren burmuin gajoan izua eta mira eragin zituen, biak aldi berean.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 55. orr.

Ontziburuak igarri egin zidan hark denak eragin zidan mira.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 122. orr.

10 mira-eraginsup_2 izond xarmatua, liluratua.

Nahi duena egiterik ez baitauka, ni bezala mira-eragina dagoenak.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 95. orr.

Apaizak, bizarginak, batxilerrak eta sakristauak berak ere, zu gobernadore zarenik ez dute sinisten; eta lilurazko edo mira-eraginetako zerbait dela, diote, hau guztia, zure nagusi Don Kijoteren gauza guztiak bezala  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 192. orr.

11 mira-eragite izond xarmatzea, liluratzea.

Eta hainbeste zaldi otzan, eta andereño ibiltari, eta herensuge, eta hegadun aberetzar, eta erraldoi, eta hainbeste ibilkizun entzun ere ez direnak, eta hainbeste motatako mira-eragiteak, eta guda-borrokak, [...].  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 96. orr.

12 mira izansup_1 du ad

Gure kalean txatarra biltegi bateko nagusia bizi zen eta gizon hark mira zion Federicori egozten zituen biraoengatik, eta gure aita, batzuetan, harekin geratzen zen eztabaidatzeko eta arrangurak kontatzeko.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 29. orr.

Oso jatorrak ginela iruditzen zitzaien eta mira ziguten.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 111. orr.

Esaten zuen bera poztu egiten zela eta mira eta begirunea ziela.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 223. orr.

13 mira izansup_2 du ad falta sumatu.

omou aditzaren zentzua begiratzen du hiztegian, gure liburuan hainbat aldiz agertzen dena, eta hainbat esanahi topatzen ditu: pentsatu eta gogoratu, bai, baina mira izan, ezin ahaztu, triste egon ere bai.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 18. orr.

Erretzaileak bakarrik nabarmendu zuen sentipen hori beretzat ez zela berria eta bere aldetik zigarroen mira zuela gehiago.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 123. orr.

"Baina mira diat oraindik", gehitu du pixka bat geroago, isilune deseroso baten ostean.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 89. orr.

Sagarrondo loreen mira zuten erleek abaraska egin omen zuten Adrianaren ahoan eta ezti gozoa atera, ezti musikaduna, ezti sagar-zaporea.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 129. orr.

14 mira-mira egin erabat miretsi, erabat harritu.

Bere pozerako, jauregia zabalik eta hutsik topatu zuen, eta emakumea mira-mira eginik geratu zen hango aberastasunen artean.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 158. orr.

Oi, ene senideok, Mekaz eta haren zeru dirdaitsuaz mira-mira eginik nago.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 344. orr.

Gelako batek Ehun metro leitu zuen, eta mira-mira eginda nengoen.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 344. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

mira eginda (19); mira eginik (13); mira egiten (5); mira eragile (11); mira handia (3); mira mira eginik (3)


mira2 1 iz ikusgailua.

Aitak zioenez, fusilaren mira hain zen zehatza, non zigarro baten muturra jo baitzezakeen mila metrora.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 17. orr.

Besteak eskopetaren mira txikia ikusi du lehenengo, eta miraren norabideari jarraika zuzenean anaiaren begiak gero: hegaldatzera lihoazkeen bi xoxo-kume, ahoa zabal-zabal eginda duen aurpegia desorekatuz.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 172. orr.

Fusilaren mirak sastraketarantz begiratu zuen.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 142. orr.

Goizerako, tiratzaile amerikarrek mirapean zeuzkaten santutegirako sarrera guztiak.  Berria - Mundua   2004-08-26

2 irud/hed

Ehiza bezala, poesia ere kapritxosoa da; hilabete luzeetan mantendu izandako azeloaren ondoren pieza txikiren bat harrapa dezakezu, eta gero, hurrena, espero gabe, miraren aurrean jarriko zaizu ehizarik potoloena, poemarik beteena, poesia gaitz kroniko baten moduan daramaten guztiek bilatzen duten sendagai hori.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 54. orr.

Santiagoko Komunikazio Zientzien fakultatea izan zuen Foergek bere kameraren miran, eta emaitza arkitektura purua da, arkitektura zati bat argazki euskarrian.  Berria - Kultura   2006-02-15

Bi ordezkariren aurkako erabakiak lehertarazi du krisia baina, ez gaitezen engaina, beste batzuk ere miran daude.  Berria - Euskal Herria   2004-07-21

3 (hitz elkartuetan)

Eskopeta emango dizute, animalia mira lerroan hartu, bertatik bertara begiratu eta bere marruma ozen eta latza entzutearekin batera sakatuko duzu gatua.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 361. orr.

4 mira teleskopiko

Aise egingo zuen bere lana Sarajevoko frankotiratzaileak ere, mira teleskopikoan ez baitira ageri kilometro bat harago -azokaren atarian, autoaren bolantean- erortzera doan pertsonaren ezaugarriak.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 112. orr.

Orduan ez genuen mira teleskopikorik eta antzeko umekeriarik, orduan eskua tinko eta begia argi, behar zen.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 143. orr.


mirabe 1 iz zerbitzaria. ik morroi.

Mirabe izatea ez da langintza bat, esana egitea da; egizu, beraz, hark agintzen dizun guztia.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 10. orr.

7.337 morroi eta mirabe eta 200 kantari, gizon eta emakume.  Elizen arteko biblia   Esd 2,65

Jauregira itzulitakoan, emazteari, mirabe beltzari, neskameei eta morroiei lepoa mozteko agindu baitzuen.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 18. orr.

Jaiki zen emakumea, lurreraino ahozpetu eta esan zien: -Daviden mirabe nauzue, prest nago jaunaren morroiei oinak garbitzeko.  Elizen arteko biblia   1 Sm 25,41

Hona hemen Jaunaren mirabea; gerta bekit zuk esan bezala.  Elizen arteko biblia   Lk 1,38

Siriarrek, erasoa egin zuten batean, Israelgo neskato bat eraman zuten gatibu; Naamanen emazteak bere mirabe egin zuen.  Elizen arteko biblia   2 Erg 5,2

Zeruko Aita Errege goi-goiko eta gorenaren alaba eta mirabe egin zarete eta Espiritu Santuarekin esposatu.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 153. orr.

Ez zenuten uste Troiatik itzuliko nintzenik, nire etxea suntsitzen eta mirabeak bortxatzen ari zinetenean.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 165. orr.

2 (izenondoekin)

Zeure mirabe ezerez hau.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1198. orr.

Ermentrudis ahizpa bihotzekoari, Asisko Klara Jesu Kristoren mirabe xumeak: osasuna eta bakea.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1205. orr.

Hiritik urrun mirabe zahar batekin bakarrik bizi duk.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 12. orr.

Itzuli da, eta hara non topatu duen emaztea mirabe beltz batekin oheratua.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 103. orr.

Beste mirabe gazteago batek hartu zuen nire lekua haren etxean eta haren zakilean.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 27. orr.

Aurrez aurre ginen, mirabe zekarren mutila mira eginda geneukalarik.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 336. orr.

-Mirabe hartu nahiko baninduzu... -erantzun zion neskak-.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 191. orr.

3 (izenondo gisa)

Haren jauregia miresgarria zen eta bertan, nor bere gelan, arraza guztietako ehun neska mirabe bizi ziren.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 68. orr.

Ura zeru urdina bezain argia den lurretik neskame mirabe bat ekarri zuten...  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 55. orr.

4 irud/hed

Eta egun batez, menpekotasun kontrolaezin haren mirabe, neskari deitzera deliberatu nintzen.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 29. orr.

Sekretu bat esateak sekretu horren mirabe bihur gaitzake.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 368. orr.

Gazte guztiek lanpostu baten jabe -mirabe- izateko duten eskubidearen alde.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 189. orr.

Nolanahi ere, haurtzaroko memoriaren jabe baino gehiago memoria horren morroi eta mirabe bizi zela esan daiteke.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 50. orr.

Hauts zikin bat zainetan eta huts garbi bat bihotzean, jonkia dabil espediziotik espediziora, bere izpiritu eroria, ertz zailenetik abiatuz, hutsetik hutsagora altxako duen jenero santuaren bila, orratz-puntatik orratz-puntarengora, bizi-kimikarik ezean Kimika salbagarri baten mirabe bihurtua, ezinegon lazgarri baten izerdi hotzak heriotzaren koloreko gailur hotziletara bulkatzen duela.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 279. orr.

5 (hitz elkartuetan)

Bikotea olgantzan eta alberdanian ibili zen, orain trufaka, orain laztanka, harik eta, ilunabarrarekin, nagusia mirabe jantzian agertu zitzaien arte.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 159. orr.

Nahiz eta [...] bere mirabe-prestutasun itogarri samarrean, maitagarria zen.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 49. orr.

6 Jesusen Mirabe pl moja ordena baten izena.

Kalean edo premia gorrian bizi direnei gosaria ematen diete Jesusen Mirabeek Hernani kaleko egoitzan.  Berria - Euskal Herria   2004-01-03

Etxekoen babesik ez duten gaixoentzat Bietxeak elkarteak pisu bat dauka Cristo kalean, eta Jesusen Mirabeek 10 ohe euren komentuan.  Berria - Euskal Herria   2004-01-03

7 morroi-mirabe pl morroi eta mirabeak.

Lurraren atsedenaldian ez zaizue faltako zer janik, ez zuei, ez zuen morroi-mirabe eta langileei, ezta zuekin bizi diren etorkinei ere.  Elizen arteko biblia   Lb 25,6

Orduan, Abimelekek itzuli egin zion Abrahami emaztea. Era berean, ardiak, behiak eta morroi-mirabeak eman zizkion oparitzat. Izugarri aberastu zen Jakob: artalde handiak zituen, morroi-mirabeak, eta baita gameluak eta astoak ere ugari.  Elizen arteko biblia   Has 20,14

Lurrean, bere Eliza militanteko morroi-mirabeen artean, grazian eta bere bertuteetan hazaraziz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1194. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kristoren mirabe (7); mirabe beltz (5); mirabe egin (3); mirabe ezerez (4); morroi eta mirabe (3); zeure mirabe honen (4); zure mirabe honek (7); zure mirabe honi (3)

jabe guztien mirabea (3)

andre mariaren mirabeak (3); morroi mirabeak (3); morroiak eta mirabeak (4)

mirabearen seme (4)

mirabeari eman (3)

mirabeei deitu (3)

morroi mirabeek (5); zure morroi mirabeek (3)


mirabekeria iz mirabeari dagokion egintza gaitzesgarraia.

Giza ulermenaren berezko mirabekeriak epai-ahalmena eman dionez, bere arrazoitzeko eskubidea bertan behera utzi eta kronika bati makurtzen zaio arautegitzat hartuz. atea zabaldu, don Ottavio ezagutu, eta makurtu egin zen zaindaria, mirabekeriaz barkamena eskatuz.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 184. orr.


mirabetza iz mirabe dagoenaren egoera; mirabe lana.

Orduan, menpekotasun eta mirabetzaren arteak irakasten zaizkio eta azkenean mundua sakeatzera bidaltzen da bota-garbitzaile edo neskame gisa.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 256. orr.


miradore iz begiratokia.

Miradorea, begiralekua, hotelaren aurreko 2.000 metro karratuko zabaltokia zen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 146. orr.

Hoteleko lorategia miradorearen azpian zegoen, mendi maldaren hurrengo mailan.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 146. orr.

Miradorearen alderdi bat, kafetegitik urrunena, ilunpean zegoen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 317. orr.

Santa Luzia miradorera igo nintzen.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 198. orr.

Errekak bustitzen dituen bi etxe-lerroetan, etxeak zaharrak dira, galeria eta miradore belztuekin.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 23. orr.

Ezker aldeko miradore bikunean, inor ez begira.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 98. orr.


miradun iz fusilez eta kidekoez mintzatuz, mira duena.

Tiro egin zuen azkenik, begia fusil miradunaren zirritutik kendu gabe.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 13. orr.

Fusil miraduna balaz hornitua zegoela egiaztatu zuen eta, eskuineko belauna parketaren gainean jarri ondoren, patxada handiz bermatu zuen iskilua leiho begiaren kontra, bigarren aldiz.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 14. orr.


miraegile ik miragile.

miraeragile (orobat mira-eragile) iz xarmatzailea, liluratzailea.

Bene-benetan esaten diat, Santxo -esan zuen Don Kijotek -miraeragile jakintsuren bat izan behar dik gure kondairaren egileak; halako horiei ez baitzaiek, idatzi nahi dutenetik ezer ere gorderik gelditzen.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 108. orr.

Neroni ere, beste asko eta asko bezala, antzaldatua nago hemen; eta Merlinek, halako frantses mira-eragile hark, deabruaren seme omen zen hark egina dena.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 146. orr.

-Zer deritzok, Santxo, mira-eragileek nireganako duten gaizki-nahi zitalari?  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 127. orr.


miragarri (526 agerraldi, 113 liburu eta 36 artikulutan) 1 izond mirarizkoa-edo; mirespena eragiten duena. ik miresgarri.

Zapata bat ez zela lanpara miragarri bat, alferrik zela hura igurztea.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 148. orr.

Gauza miragarria! San Frantziskok gurutzea egin bezain laster, otso izugarriak ahoa itxi eta korrika egiteari laga zion.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 982. orr.

Hemen esaten da San Antoniok lotu zituela, era miragarrian, hautsirik zeuden bi edalontzi.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 391. orr.

Bitamina pilula miragarriak aipatuko zizkion batek, aloe landarearen mirakulu sinesgaitzak goraipatuko beste batek.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 56. orr.

Sorgin mairuaren ukendu miragarria.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 146. orr.

Ganbelako belarra, herriak gordea, gaixo zeuden abereentzat sendagai miragarri eta beste hainbat izurrite aldentzeko eragingarri gertatu baitzen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 806. orr.

Argi miragarri haren bidez bakoitzari besteen kontzientzia biluzik agertzen baitzitzaion.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 884. orr.

Irudi bizidun bat agertu zen ate irekiaren barruko aldean, atearen heldulekuari esku miragarri batez oraturik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 411. orr.

Idazki Santuko gauzarik sakonenak ere adimen miragarri eta zorrotzez atzematen zituen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 807. orr.

Giro miragarri batean dirdiratzen du Pasaiako plazak.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 135. orr.

Ezaguna da haren soneto miragarria: [...].  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 258. orr.

Kalkulatzeko makina miragarri bat asmatu: Pascalina.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 356. orr.

Jesu Kristo gure Jaunak eman dizkizun talentu miragarri horiek ez dituzula baliatzen ebanjelioko zerbitzari leialak bezala.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 51. orr.

Eta nik, indar miragarri batek bultzaturik, bide luzea egin behar dut oraindik nire pertsonaia bitxiekin batera.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 199. orr.

Interes-tasa miragarri bat proposatu dik hire bankariak: %100!  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 406. orr.

Gertaera miragarri bat kontatuko dut.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 337. orr.

Savanten dohainak hain miragarri, goiztiar eta heldu-tankerakoak izatearen beste alderdia zera da: dohainok ez bide direla garatzen dohain normalen antzera.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 220. orr.

2 (adizlagun edo predikatu gisa)

Bere zerbitzariekin beti miragarri eta maitagarri azaltzen delako.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 217. orr.

Gizon honek miragarri hitz egiten du, baina nik hobeki edaten dut.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 148. orr.

Horrek guztiak ez ninduen urruntzen Ritarengandik; aitzitik, miragarri iruditzen zitzaidan, harekin zerikusia zuen guztia bezala.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 59. orr.

Dahlmann-ek halako sortasun motel batez entzuten zituen eta miragarri zitzaion haiek ez konturatzea infernuan zela.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 104. orr.

Atergabeko miragarri zaizkigu izadiaren jokaldiak, behin eta berriro elementu genetiko berak erabiltzen baititu oso organo desberdinak gauzatzeko.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 128. orr.

Ez da miragarri animalia bakoitzaren janaria gorputzaren izaerak berak bilatzea ere.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 279. orr.

3 (izen gisa)

Hain dira bortitzak eta biziak Jainkoaren miragarri hauek!  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 66. orr.

Izan gogoan hark egindako miragarriak, haren egintza harrigarriak eta agindu zuzenak.  Elizen arteko biblia   1 Kro 16,12

Lehengo mailara, pozkarioarena, iristen da arretaz gogoratzen ditugunean maitasun-testigantza gozagarriak, Jainkoak agertu dizkigunak zeruko eta lurreko miragarrietan.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 88. orr.

Miragarri hauen maitasun-begirada garbiak gainezka eginarazten dio bihotzari, halako atseginez, non bere gorputz ahulak ez baitezake barruan gorde gertakari ikusgarrietan lehertzen den alaitasuna.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 89. orr.

Ezain, hiltzeko modu krudel harengatik, eta miragarri natural bat halako hutsalkeria baterako erabiltzeagatik.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 45. orr.


miragarriki (2 agerraldi, liburu 1 eta artikulu 1ean) adlag miragarriro. ik miresgarriki.

Miragarriki emana izana da, denak bildurik, behar ziren ñabardura guziekin eta azkenean, boz apalez, gibelka jalgi dira kantariak, emeki emeki, urratsez urrats, ilunpean sartzen balire bezala sasi-gudariak. aberri horren erdian mapa, lurraldea, bandera, taloa, bertsoa, dantzak, prozesio nazionalak..., berez hizkuntza batekin -harekin edo honekin- deus ikustekorik ez dutenak, baina miragarriki, hizkuntza jakin bati itsatsiak gelditu direnak, aspaldi lehortutako kaka pusketak bezala.  Herria   2001-07-19


miragarriro (66 agerraldi, 18 liburutan) adlag era miragarrian. ik miragarriki; miresgarriro.

Miragarriro kimuberritu zuen erabat ihartuta zegoen gereziondo bat, orri, lore eta fruituz jantziz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 871. orr.

Lurpean miragarriro ezkutaturiko ortzian.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 255. orr.

Harekin ukitzean, arriskua oso miragarriro desagertu zen eta emakumeak, osasuntsu eta kalterik gabe, izan zuen haurra.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 820. orr.

Eta miragarriro, ulertu ezinezko moduan, sugea plasta! erori zen lurrera.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 165. orr.

Eguzki-izpi batek [...] azpian jotzen zuen haietako bat, eta garden bihurtzen, gartsu eta miragarriro distiratsu ilunpe sakon hartan.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 169. orr.

Lore miresgarrien haragi arrosa, haragi gorri, haragi zuri miragarriro desberdin, hauskor, bakan, fin, gantzutsuetan.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 271. orr.

Nitrogenoa nitrogeno da, miragarriro aise pasatzen da airetik landareetara, haietatik animalietara, eta animalietatik gutara.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 238. orr.


miragarritasun iz miragarria denaren nolakotasuna.

Indiako geltokietara joateak liluramen berezia du; bai tren eta bai autobus-geltokiek Indiaren aniztasuna eta miragarritasuna erakusten dute.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 36. orr.

Zenbakietan bertan datza zenbakien miragarritasuna!  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 226. orr.

Zenbaki lehenen banaketan datza miragarritasuna, Fermaten aieruan, Goldbachenean, zenbaki adiskide pareen bilaketan.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 226. orr.


miragile iz (orobat mira-egile eta miraegile) iz xarmatzailea, liluratzailea.

Eta miragilea ere ez ote zen, jendea beti gazte atxikitzeko bertutea edo bederen fama ba omen zuen!  Herria   2005-06-23

-Har bitza berorrek, lizentziadun jauna, eta urez bedeinka beza gela hau; ez al da baldinbetan mira-egile horietakoren bat hemen izango, holakorik ugari baitute liburuok.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 29. orr.


miragune iz

Bere enuntziazio soilak jite zeharo erlijiosoko ideal batean pentsaraztera eraman gintzake, baina miragune bat besterik ez da.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 9. orr.


miraia iz ispilatzea.

Etxeak, bazkalaurreko ordu hartan, airean igeri zirudien, miraia koloretsu baten antzera.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 76. orr.


mirail 1 iz ispilua.

Drake hari deabruak behin halako mirail edo ispilu sorgindua eman ziola, eta harrezkero ingelesak harexen azaleran ikus zezakeela arerioaren ontziak non zeuden, zenbat eta zelakoak ziren.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 45. orr.

Jessicak azken soa bota zion aitatxiren lo-gelako mirail handiari.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 306. orr.

Berunik izanez gero, ez da batere zaila beirazko mirail bat egitea.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 125. orr.

Bazuen, bertzetik, mirail plano birakor bat, orientazino bat edo bertze har zezakeena.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 125. orr.

2 irud/hed

Gehienei mukizu ahobero bat iruditu izanen nintzaien, baina batek baino gehiagok bere burua ikusi izanen zuen nire mirail gaztean.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 248. orr.

Idazlearen aniztasunaren mirail gisa, obra zazpi ataletan banatua da.  Berria - Kultura   2004-03-10

Erakunde hunen mirail ederrena dugu Korrika, ortzegun huntan Orreagatik abiatzen zaikuna.  Herria   2005-03-10

Literatura mirail katartiko eran erabili dut, dakidan arren [...] ez dela baitezpada horretarako egokia.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 157. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Argizko fereka bat, laster mendi magaleko kristalek erantzungo zutena, lehen zuzi sutsuen antzera, gero zurbilduko ziren, mirail-zati dardarati bihurtzeraino, azkenik iraungi egingo ziren.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 116. orr.


miraka adlag miratzen, arakatzen.

Campusak ere leku bakartiak izan daitezke, ez pentsa -esan zuen berak kapazuan miraka hasiz-.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 41. orr.


mirakuilu ik mirakulu.

mirakuiluzki ik mirakuluzki.

mirakuloski iz mirariz.

Horiek, mirakuloski, zerrendan daudela sarri jakiten eta autoa etxetik urrun uztera saiatzen dira.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 26. orr.

Bere gainean jarri naiz kokoriko, eta zaldikatzen hasi natzaio, jaisten naizen bakoitzean, mokor-kolpe indartsu batez aireratzen nau berriro, baina bere zakilak nire baitan jarraitzen du mirakuloski, hain atsegina dudan txipli-txapla hori entzuten dut, nire bagina ni neu bezain zoriontsua dela jakinarazten didana.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 84. orr.


mirakuloso izond mirarizkoa, miragarria.

Aspirinaren propietate mirakulosoez edo Bisolvon Compositumaren onurez panfletoak idazten ote dituen nago.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 16. orr.

-Grand Canyoneko ilunabarra bezalakorik ez dago, benetan mirakulosoa da -jakinarazi digu gidariak kanpinera heltzearekin batera.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 188. orr.

Gero, kanpinera baino lehen, Powell aintzira mirakulosoan- harrigarria zirudien basamortu erdian halako urtegi bat egotea -bustialdi bat hartu dugu eta, gure bidaian bigarrengoz, bainujantzian ikusi ahal izan dugu elkar.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 223. orr.


mirakulu (277 agerraldi, 49 liburu eta 53 artikulutan; orobat mirakuilu 87 agerraldi, 8 liburu eta 45 artikulutan, denak Herria astekarikoak; Euskaltzaindiaren Hiztegian mirakulu agertzen da) 1 iz miraria.

Bai, zinez, Jainko onak bizirik nahi gintuen hunaraino ekarri, hoinbertze mirakulu eginik herronka izugarri hortarik gu salbatzeko.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 135. orr.

Alta bada, haste-hastetik, Mendekosteko mirakuluak adierazi beharko zigun Babeleko misterioaren berrirakurketa egin behar genuela.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 180. orr.

Oraingoan ere mutiko gazteek egiten duten bezala, mirakulu baten zain nengoen.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 86. orr.

Orain ikusteko zegoen zer egingo edo eginaraziko zuen, zer mirakulu obratuko zuen hurrondo-makila harekin.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 146. orr.

Ematen zuen hondar-lur hartan, eta gure bizitzetan, mirakulua gertatua zela.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 44. orr.

Bitamina pilula miragarriak aipatuko zizkion batek, aloe landarearen mirakulu sinesgaitzak goraipatuko beste batek.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 56. orr.

2 irud/hed

Zuhaitzei behatu diegu, loreei, negu gorriaren ondotik indarrez ernatzen den naturaren mirakulu urtero errepikatu eta, hala ere, beti miresgarriari.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 145. orr.

Naturak mirakulu ezin sinetsiak egiten ahal zituen, pentsatu zuen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 188. orr.

Geroztik entzun dut Québec-eko erreferendum, hizkuntz eredu, azterketa, lege eta mirakulu asko goraipatzen Euskal Herrian, baina nehoiz ez F.L.Q. zenaren arrastorik izan denetz ere salatzen.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 156. orr.

Mirakuilua izan zen autoek ez baininduten jo!  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 191. orr.

-Aritmetika eta geometria dira, ordea, mirakuluen mirakulu den Mirakulua.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 269. orr.

Zer da hura, mirakulu hura, azul dardarati hura, nola deitzen diote? itsasoa? eta mantal berde hori, lorez brodaturikoa? lurra? zein artistak egin du?  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 314. orr.

3 (izenondo gisa)

Historia apur bat dakigunei, aldiz, de Gaulle zenak lehenbizian asmatu zuen Aljeriako Plan de Constantine hilortu hura gogorarazi digu egitasmo mirakulu horrek.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 41. orr.

4 (hitz elkartuetan)

Urkabe Auto Sakramentalak edo mirakulu-antzerkiak erdi aroko dramak ziren; haietan Bibliako pasarteak edo santu edo martirien bizitzetan oinarritutako gertaerak taularatzen ziren.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 302. orr.

5 mirakuluz mirariz.

Aita bat mirakuluz bizirik aterea gerran.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 8. orr.

Papista superstizios bat banintz, erranen nukeen mirakuluz atxiki nuela neure burua animaliaren gainean arma aldi berean galdu gabe. Mirakuluz bezala atea idekitzen da.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 122. orr.

Gosta ere zaio, hiltzaleak ukan baitzituen hurbil hurbila eta bera mirakuluz bezala eskapatu zitzaion irriskuari.  Herria   2004-07-08

Benta ere sarraskitua izan zen, baina bordak mirakuluz iraun zuen, zuhaitz eta arbolez gerizatu txara batean aurkitzen baitzen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 296. orr.

Orduantxe, mirakuiluz bezala, delako neska ile-horail, sudur-fin, ezpain-zabal hura, nire saihetsean kokorikatu zen eta belarri zulora erran zidan: "Nik zu ezagutzen zaitut".  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 165. orr.

6 mirakuluzko mirarizkoa.

Artalaria etorri zitzaidan bere mirakuluzko belaki-mustukarekin; apur bat busti zizkidan bekokia eta izterra, eta hop, altxatu egin nintzen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 50. orr.

Eta nehork ez du mirakuiluzko aterabiderik horri buruz.  Herria   2005-04-21

Egiptotiko irteera mirakuluzkoa naturaz gaindiko ordena horrexen adierazpidea da.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 17. orr.

Kristo Gure Jainkoaren agerpen mirakuluzko baten lekua izan zela.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 170. orr.

Bi paper zatiok eragin mirakuluzkoa eduki zuten; salbajeek beren jarrera erasokorra bertan behera utzi eta bozkariozko alarauak bota zituzten.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 106. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

mirakulu baten zain (3); mirakulu bati esker (3); mirakulu egin (3)

mirakulurik egin gabe (3); mirakulurik ez (4); mirakulurik handiena (4)

mirakuluz bezala (8)

bat bateko mirakuilua (3); kasik mirakuilua (6)

mirakuiluz bezala (5)


mirakulutsu izond mirarizkoa.

Hitz mirakulutsuak izan ziren.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 91. orr.

Orrialde mirakulutsu hartan, non ediren baitzuen jondone Pauloren epistola hura, haren kezkei eta problemei aterabidea eta soluzionea eman ziena.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 386. orr.

San Jenaroren mirakulu ezin mirakulutsuago hura.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 267. orr.


mirakulutsuki adlag mirariz.

Nekez solasta gintezkeen elkarrekin, baina, mirakulutsuki, elkar ulertzen genuen.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 43. orr.


mirakuluzki (orobat mirakuiluzki) adlag mirariz.

Borondate jator eta indartsuko gizona zen, eta mirakuluzki libre iraun zuen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 191. orr.

Zeren baitzirudien ezen Fortunak heriotza kasik segur batetik libratu gintuela, mirakuluzki, indiar gorri haiek bitarteko.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 560. orr.


miramendu iz begirunea.

Azkar jabetu zen miramendu berezia nizula zuri.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 46. orr.

Gizarte honek euskaldunak heretikoen marjinazio-egoeran jarri baditu, aski da heretikoetatik heretikotara jostatzea, marjinatuetatik automarjinatzea, ofizialtasunera arrimatzeko, ahal duenak egiazko talentuz eta ezin duenak clown bezala Gorteari gustu emanez, batetik heretikoaren miramendu intelektuala bikoizturik eta bestetik ortodoxoaren abantaila materialak mendrarik batere gabe gozatzeko.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 215. orr.


miran 1 adlag begira.

Nire begiek ez zuten halako tratamenduaren beharrik; higatzeko zorian nituen, neskaren izter biribil arteziaz zizelatuen miran.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 239. orr.

Zikin-ontzien miran aritzen zen, zakur herratuen gisa.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 141. orr.

"Garrüzeko soldadu txipiaren" aitatxi izan arren, gaztelu zainak bazuen aski lan, ilobaren miran hasi gabe.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 126. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Mary Annek liburua hartu zidan eskuetatik, eta orri-miran hasi zen bera ere.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 15. orr.

Joanesek eguna zorri miran iragaiten zuen.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 107. orr.


mirarazi, miraraz, mirarazten du ad miratzera, mirestera behartu.

Santxok Dulzinea anderea mirarazteko izan zuen modua, eta beste zenbait gertaera, egiazkoak bezain barregarriak.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 122. orr.


mirari (1264 agerraldi, 172 liburu eta 143 artikulutan) 1 iz izadiaren lege ezagunak gainditzen dituen egintza edo gertakari harrigarria, bereziki Jainkoaren esku hartzeaz gertatu dela uste dena. ik mirakulu.

Mirari bat izan da zu salbatzea eta mirari bat da zu bizirik egotea.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 232. orr.

Anitz mirari eta egintza harrigarri gertatzen ziren herrian apostoluen eskuz.  Elizen arteko biblia   Eg 5,12

Hura da salbatzaile, hura askatzaile; mirari harrigarriak egiten ditu zeru-lurretan.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 174. orr.

Mirari handiak egiten ditu, zerutik lurrera jendaurrean sua jaitsarazteraino.  Elizen arteko biblia   Ap 13,13

Mirari honegatik igarri zion San Joanek eta esan San Pedrori: "Jauna da".  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 181. orr.

Noiz arte nigan sinetsi gabe, haien aurrean hainbat mirari egin dudan arren?  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 205. orr.

Horren ordez, mirari bat gertatu zen, mirari miresgarri bat.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 39. orr.

Irun eroria zen, eta, mirari handi bat gertatu ezean, Donostiak bide bera jarraituko zuen.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 87. orr.

Orain arte berak miraritzat eduki zuena ez zen beharbada halako mirari.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 420. orr.

Nik ez dut mirarietan sinesten, baina esango didazue zer den miraria, hura mirari izan ez bazen.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 81. orr.

Mirariak ez dira egunero gertatzen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 58. orr.

2 irud/hed

Izadiaren mirari hori -zelula batetik, arrautza ernaldutik, animalia bat eratzea, alegia- bitalismoari geratzen zitzaion azken babeslekuetariko bat izan da luzaroan.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 59. orr.

Sena, mirari hori, entzumena eta ikusmena baino finagoa eta zehatzagoa den seigarren zentzumen hori, lanean hasi zuan.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 155. orr.

Lehenengo aldia zen giza organo bat arrakastaz transplantatzea lortzen zutela, eta askok XX. mendeko miraritzat jo zuten ebakuntza hura.  Berria - Gaiak   2004-12-24

Mirari bat zen iraupen luzeko lanen bat lortzea.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 300. orr.

Ordurako banekien, ordea, mirari batek ere nekez salba zezakeela Elsbethen eta bion artekoa. Funtzio esponentziala mirari txiki bat duk, hala eta guztiz ere.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 103. orr.

Tinpanoak egiten du mugimendua hots bihurtzeko metamorfosi harrigarri hori, mirari miresgarri hori.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 224. orr.

Ez da mirari, gure arkeologo eta antropologo jaun jakintsuek askotan erabat elkarren kontrako diren kontuak ateratzea.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 63. orr.

Gaztetasunaren indarrak mirariak egiten ditu, edo mirariak egiten dituela sinetsarazten digu.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 96. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Bretainia Handiko erresuma guztian, antzinatik eta zabal, ahoz ahoko ekarriak dakar, ez zela hil errege hau, baizik-eta, mirari-jokoa zela bide, bele bihurtu zela.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 48. orr.

Handik gutxira, perlesiak jotako gizonak bere osaketaren berri esan ondoren, mirari hotsa zabaldu zen.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 79. orr.

Berdin etortzen ziren, beharrenetik asetuxe arren, mirari gose zirenak, gizon-emakume sano eta osasunekoak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 79. orr.

Gizaki bakoitzaren bizia, edonor dela ere, mirari segida bat da.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 232. orr.

Jainkoak seinale, egintza harrigarri eta mirari-modu askoz eta bere nahiaren arabera banatu dizkigun Espiritu Santuaren dohainez baietsi du.  Elizen arteko biblia   Heb 2,4

Ez nekien zer mirari klase gertatua zen ni hain luze lo egon bitartean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 234. orr.

· Gela hartatik lasterrean ateratzea bururatu zitzaion, eta, lorategi mirari-egile hura gurutzatuz, etxean sartu  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 214. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Garapen horiek, teknologi mirari horien agerleku izandako gizartearen azken batasuna iragartzen zuten politika-mailan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 36. orr.

Étienne Pascal, aita, haur-mirari baten aitaren eredu peto-petoa zuan.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 353. orr.

5 mirariz

Eta hau mirariz gertatu zitzaiela ezagutuz, oso pozik eta Jainkoa goratuz itzuli ziren Frantziskorengana.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 652. orr.

Eta Jainkoaren mirariz, San Frantziskok bere esku santuez ukitzen zuen tokian legenarra joan egiten zitzaion, eta haragia erabat sendaturik geratzen zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 990. orr.

Bat-batean, arrimatuta zegoen harkaitza mirariz ireki zen, bere gorputzaren formari egokituz, eta bere baitan hartu zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1084. orr.

Denok ere mirariz bizi gara.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 232. orr.

Mirariz lortzen du ihes egitea eta basoan ezkutatzea.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 107. orr.

Eskaintzen ari ziren unean, koranak eztanda egin zuen, baina jeneralari ez zitzaion ezer gertatu, mirariz, tea zerbitzatzen ari zitzaion gizona egokitu baitzen tartean.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 47. orr.

Hantxe zeuden liburu mirariz salbatuak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 68. orr.

Bata eta bestea, mirariz bezala, elkarren ondoan gertatu ziren.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 281. orr.

6 mirarizko

Frantziskoren kordoiaren mirarizko indarra.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 432. orr.

Bigarren mirarizko seinale hau Judeatik Galileara itzultzean egin zuen Jesusek.  Elizen arteko biblia   Jn 4,54

Mirarizko eragin bat.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 103. orr.

Alferrik da arrazoiaz galdetzea, mirarizkoa baita; alferrik adibideak bilatzea konparatzeko, bakarra baita.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 426. orr.

Ez zaitez harritu benetan mirarizkoa den mirari baten aurrean.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 240. orr.

Horra zergatik Aubrey-k, soilik gizonei atxikitzen baitzaie, ez duen iristen perfekzioa, ez baitu jakin lortzen Hokusai-k espero zuen antzaldatze mirarizkoa, hots, elkar-antzekotasuna anitz-ezberdintasun bilakatzea.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 18. orr.

Oreka mirarizko bat zela medio, bere eserleku meharrean irauten zuen erortzeke.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 132. orr.

Erdian zut, harri beltz mirarizko bat ageri zen, koniko eta distiratsua, ilargi-urreztaduraz markatua, zeina ez baitzen Artemis bera baino.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 34. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

egindako mirari (6); egindako zenbait mirari (3); eginiko mirari (3); ez da mirari (4); mirari antzekoa (3); mirari asko (12); mirari asko egin (8); mirari azula (4); mirari azulak (3); mirari bat egin (3); mirari bat gertatu (6); mirari bat izan (5); mirari bat zen (3); mirari baten aurrean (4); mirari baten zain (3); mirari berri (8); mirari egin (3); mirari eta egintza (14); mirari gertatu (5); mirari gertatu izan (3); mirari handi (5); mirari handiak (6); mirari handiak egiten (3); mirari handitzat (8); mirari handitzat jo (4); mirari harrigarria (4); mirari harrigarriak (4); mirari nabarmen (4); mirari txiki (3); mirari txiki bat (3); mirari ugari (6); mirari ugari egin (3); naturaren mirari (3)

bigarren miraria (3); lehenengo miraria (3); miraria egin (3); miraria egiten (4); miraria gauzatu (4); miraria gauzatzeko (3); miraria gauzatzen (4); miraria gertatu (7); miraria gertatzen (3); miraria ikusi (3); miraria iruditzen (7); miraria iruditzen zait (4); miraria izan (13); miraria izan zen (7); miraria izango (3); miraria litzateke (3); miraria obratu (3); miraria obratu zen (3); miraria zirudien (3)

egindako mirariak (4); mirariak egin (20); mirariak egin zituen (8); mirariak egiteko (11); mirariak egiteko ahalmena (4); mirariak egiten (26); mirariak egiten ditu (6); mirariak eta egintza (14); mirariak gertatzen (3); mirariak ikusi (5); mirariak irakurri (4); santuaren mirariak (5)

mirariaren bila (3); mirariaren zain (6)

egiten zituen mirarien (3); mirarien argi (3); mirarien berri (3); mirarien bidez (11); mirarien liburua (3); mirarien liburuan (3)

mirarietan sinesten (4)

mirariren bat gertatu (3)

miraritzat hartu (5); miraritzat jo (7)

mirariz bezala (5)

mirarizko indarra (3); mirarizko seinale (10); mirarizko seinale eske (4); mirarizko seinaleak (5)


mirarigile izond/iz mirariak egiten dituena.

Jainko mirarigileari esker onezko liturgia.  Elizen arteko biblia   Sal 66,1 tit

Jainkoaren indar mirarigilearen eraginez.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 763. orr.

Handia zara, mirarigilea, zu bakarrik Jainkoa!  Elizen arteko biblia   Sal 86,10

Gauez, Nikolai mirarigilea etortzen zitzaion, eta biok batera hiriko ospitale guztien gainetik hegan igaro eta gaixoak sendatzen zituzten.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 190. orr.

Eliz elkartean bakoitzari bere tokia ezarri dio Jainkoak: lehenengo apostoluak, bigarren profetak, hirugarren irakasleak; ondoren, mirarigileak datoz.  Elizen arteko biblia   1 Ko 12,28

Handia zara, mirarigilea, zu bakarrik Jainkoa! Behin batean, Caffara, Krimeako hirira, etorri zen, sufre bainuak hartzera, aspaldidanik, erromatarren garaitsutik, baitute osasuntsu eta mirarigile fama.  Elizen arteko biblia   Sal 86,10


miraritsu izond mirarizkoa.

Massabielleko harpe miraritsua.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 331. orr.

Barkamen benetakoak erradikaltasun miraritsua du, adierazezinekoa, legez kanpokoa, arrazoi guztitik harantzagokoa.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 109. orr.

Are nabarmenagoa zen hain hilabete gutiko gaztetze miraritsua.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 76. orr.

Ez dira batere miraritsuak, izerdi franko kostatakoak baizik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 364. orr.


miraritxo iz mirari txikia.

Argazkilariak bere trebezia ahaztu egin behar duela, eta, miraritxo bat balitz bezala, guk ikusi ez dugun, argazkirik ezean inoiz ikusiko ez genukeen zerbait errebelatuko digun argazki bat agitu dadin utzi behar duela.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 287. orr.


miratoki iz behatokia.

Hantxe, miratoki baten hedaguneko espaloian ikusi zuen aita, farola baten argipean motozikletaren kontra apoiatuta.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 163. orr.

Aginduaren eremuan bizi dira, esaldi motz, xingle eta gehienetan mudagaitzek biziaraziak, eta horrek errealitatea halabereko miratokitik -motz, xingle eta mudagaitz- ikusarazten die, lagun bokaziogabe eta konplexuagoon kaltetan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 197. orr.


miratu, mira(tu), miratzen 1 du ad arakatu, begiratu.

Mira dezagun gela azken zokoraino!  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 22. orr.

Josuren liburutegiko apalak miratu eta komiki bat hautatu nuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 83. orr.

Erdiko zuloa ere miratu nuen, ongi gogoan bainuen hamar errubloko bi txanpon jarri nituela han.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 61. orr.

Lepic andreak maindireak brast kendu, gelako bazterrak usainduz miratu eta luze gabe aurkitu du.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 29. orr.

Miratu nuen pasilloa, kamerino guztiak arakatu, banan-banan.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 97. orr.

Egunkariak eta beren liburuak miratzen ibiltzen dira halako hitzen bila, telebista eta irratia entzuten dituzte, eta, izen "ahogozo" bat aurkitzen dutenean, zerrenda batean sartu eta gorde egiten dute.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 101. orr.

Gauzak oro miratzen dituzte, zenbat lanpostu falta den deblauki kantatu gabe haatik, arta egokienen eskaintzeko.  Herria   2005-07-14

Kanpoan narrasti nagi paseatzen ziren jendeak miratzen zituen Graxik leiho hegitik.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 139. orr.

Botikako mostradore ostean erratza nola pasatzen zuen miratzen egon zen apur batean.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 20. orr.

2 ikusi.

Herioa hurbildu da, mira zazu nola trufatzen den zutaz, eta nola deitzen zaituen bere danzara.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 10. orr.

• 3 da/du ad mira egin, miretsi.

Miratuta dago oroitzean nola erabili zituen kuleroak gelan barrena, bandera salatari baten modura.  Berria - Kultura   2006-03-30

Ni, miraturik nago ikusiz nola jokatzen den Nicolas Sarkozy.  Herria   2003-12-25

Argi eta garbi aitortzen zuten miratzen zutela gizon giristinoa, bere bizi guzian injustiziaren kontra jokatu dena, pobre eta erromesen alde "Emaus"-en sortzailea  Herria   2004-01-15


miratze iz arakatzea.

Haatik xehetasun guti ateratzen da baina zernahi ikertze, miratze eta kontrolatze egiten dute, ainitz aldiz pasaia luzatzen edo ainitz eneguz trabatzen bederen dutenak.  Herria   2004-02-05


mirazkatu, mirazka, mirazkatzen du ad miratu, arakatu.

Ondoko egunetan Otsabideko sasiak mirazkatu zituzten etxekoek, baina ez zuten Sisiren aztarnarik kausitu.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 14. orr.

Bizkitartean bizkar-zakua mirazkatu nuen argazki makinaren bila,  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 22. orr.


miresgai iz miresteko modukoa.

Dahlanek ziurtatu zuen ez diola kalterik egin nahi Arafaten figurari, «bai ordea, zuzendu palestinarrontzat miresgai gera dadin».  Berria - Mundua   2004-08-03


miresgarri (687 agerraldi, 139 liburu eta 173 artikulutan; orobat miretsgarri g,.er.) 1 iz mirespena eragiten duena, mirestekoa. ik miragarri.

Urrutiko irletaraino iritsi da haren izena eta lur-bazter guztiek miretsi dituzte haren egintza miresgarriak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 175. orr.

Emakume miresgarria izatera iritsiko duk, edo beharbada zabor huts bihurtuko ditek, bai, seguraski zabor huts bihurtuko ditek!  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 140. orr.

Azpilkueta ez zen izan handiki ospetsu bat, baina bai soil-soilik jakintsu argi bat eta fraide miresgarri bat.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 39. orr.

Miresgarria iruditzen zaigu Albert Pierrepointen bizitza.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 159. orr.

Zenbat asmo miresgarri sortu diren zure baitan!, zenbat amets poetiko, zenbat zirrara gozo eragin dituzun!  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 323. orr.

Haren begitarteari, arimaren ispilu, edertasun miresgarria zerion.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 26. orr.

Zure osabaren historia miresgarria ezagututa, gogoa nuen zu beraren iloba ere ezagutzeko.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 116. orr.

Erlijioaren sua ezin amatatu eta proselitoen bila jardun zuten musulmanen artean ere, Karitatearen Ordena miresgarria lau haizetara zabaldu nahiz.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 210. orr.

Neskak, irain hauek gorabehera, modu miresgarrian jarraitzen du bere langintzarekin.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 46. orr.

Muluhidahen bada baratze miresgarri bat, bi mendi goren artean gordea, Paradisu deitzen dutena.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 27. orr.

Guztiz ederra da haren itxura, zuritasun miresgarriz distiratsu eta ikusten dutenen pozgarri.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 175. orr.

2 (izan-en adizkiekin)

Miresgarria zen haren segurtasuna.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 30. orr.

Miresgarria zen kosmetikoek masailetan, bekainetan, begi inguruetan eta ezpainetan izan zuten eragina.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 33. orr.

Ongi asko daki ederra dela oraindik, miresgarria dela zein ongi dagoen bere adinerako.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 186. orr.

Harrigarria da, miresgarria, Euskal Herriaren pitxietako bat, dudarik gabe.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 367. orr.

Miresgarria baitzara, jauna, eta zure aurpegia liluragarria.  Elizen arteko biblia   EstGr 204,14

Handia eta ospetsua zara, Jauna, miresgarria zeure indarrarengatik, garaituezina!  Elizen arteko biblia   Jdt 16,13

Egun hartatik aurrera bere burua gutxiesten hasi zen, eta lehen miresgarri eta maitagarri zitzaiona nolabait mespretxatzen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 183. orr.

Gizakia sorkari noblea da, miresgarrietan miresgarri.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 61. orr.

3 (adizlagun edo izenlagun gisa)

Orduan, bere aintzaz beteko ditu berari sagaratuak eta miresgarri agertuko bere sinestedun guztiengan.  Elizen arteko biblia   2 Ts 1,10

Neurotiko obsesiboak hain kezkaturik zaudete miresgarri azaldu nahiaz, non aspergarri bilakatzen zareten.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 80. orr.

Esan zidan Agure Jaunak miresgarri jokatu zuela, berarengana aurkeztu eta zintzo mintzatu zitzaiolarik.Bertsolari ez denari miresgarri gerta dakioke bertsolariak hitz arraro samarrak ere elkarrekin errimatzeko duen trebetasuna.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 69. orr.

Ez eman atseden Jaunari, harik eta Jerusalem berri dezan arte, lur osoaren miresgarri egin dezan arte.  Elizen arteko biblia   Is 62,7

4 miragarria, mirarizkoa-edo.

Baditugula arbola miresgarri batzuk hegaztin bilakatzen diren fruituak ematen dituztenak.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 72. orr.

Diote ere badirela han alimalia miresgarriak, elefante zuriak, adar-bakardunak, eta ortzadarren kolorea duten xori izigarri ederrak.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 87. orr.

Halako sendabide miresgarria lortu zuenak arte gaiztoak baliatu behar izan zituela, eta seguruenik makurkeriaren bat prestatzen ari zela.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 29. orr.

5 (izen gisa)

Haren ahotik zer miresgarri klase ateratzen zen ez zidan inoiz zuzen argitu, baina morroiak isurtzen omen zuen "barne-bakea" aski zuen, nonbait, gogoa asebetetzeko.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 189. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

gauza miresgarri (7); gizon miresgarri (4); ikuskari miresgarri (3); ipuin miresgarri (5); ipuin miresgarri bat (3); leku miresgarri (4); zinez miresgarri (3)

baratze miresgarria (3); benetan miresgarria (5); bidai miresgarria (3); emakume miresgarria (4); erloju miresgarria (3); gauza miresgarria (5); lan miresgarria (3); lurralde miresgarria (3); miresgarria izan (9); urte miresgarria (4); zinez miresgarria (6)

benetan miresgarriak (3); egintza miresgarriak (5); gauza miresgarriak (7); miresgarriak izan (5)

ipuin miresgarrien (3)


miresgarriki adlag modu miresgarrian. ik miresgarriro; miragarriki.

Uda jitearekin da zinez dantza erregin, herriko besta eta holakoetan bazterrak miresgarriki loratuz.  Herria   2004-07-15

A cappela, orduko moduan ari dira Lohidoy, Attuli, Bordalekü, Oyhenart, Queheille, Eppherre, Estecahandy eta holako batzu miresgarriki kantatzen, beren urrezko bozarekin.  Herria   2004-03-11

Horixe egin du miresgarriki ondo erlijio kristauak hizpide ditugun dogmei dagokienez.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 136. orr.


miresgarriro adlag modu miresgarrian. ik miresgarriki; miragarriro.

Pastoral-taldeko dantzari ezinago arinek miresgarriro dantzaturik.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 364. orr.

Miresgarriro hazten da [ilargia], bai eta aldatzen ere; zeru-sabaian distiratsu dagoen hori ortziko astro guztien ikur da.  Elizen arteko biblia   Si 43,8

Miresgarriro zehatza baina ikaragarri konplexua zen maien egutegi hori.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 71. orr.


miresgarritasun iz miresgarria denaren nolakotasuna.

Baina mirespena ez dago beti miresgarritasunaren esku.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 88. orr.

Faroen miresgarritasun handia goraipatzen generraikan.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 102. orr.

Hobe litzateke miresgarritasun honen handitasunaren berri fedegabeei ematea, hauek, beren hutsegiteak gaitzesiz, ezagutu zaitzaten.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 178. orr.


mireska adlag miresten.

Neure hura beste mundu bat, ikus eta mireska ibiliak ginenena eta Garaziko bisitariekin ezagutzen duguna.  Herria   2001-10-18


mireskor izond miresteko joera duena.

Orain oroimen horretako itzal ezezagun batek jauzi leun bat egin du eta bere bizitzan sartu zaio nolabait, lotsati, mireskor, gorrituta.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 122. orr.


miresle 1 iz aipatzen dena miresten duen pertsona.

Emil Bonewit GZ-ren mireslea da, baina GZ-rekin zer eginik ez du.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 17. orr.

Zeren eta san Inazioren miresle sutsua baikenuen aita.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 201. orr.

Bernard Shaw-en miresleen higikundea, bejetarianismoaren aldekoa.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 130. orr.

Hargatik zen ere, beharbada, Castiglioni-ren Il cortesano liburu famatuaren miresle.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 44. orr.

Poesia heroikoak geroko miresleengan sortzen duen lilurak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 163. orr.

Francisco Romero jauna kafearen miresle sutsua zen, eta bazituen arrazoi franko ala izateko.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 185. orr.

-Lagun eta miresleen opariak dituzu -esan zion Dumbledorek, irribarrez-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 267. orr.

Entzuna zuen apaiztegian egona zela, eta Hitlerren miresle irten zela handik.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 254. orr.

Bazuen miresle bat, Joe, ia gauero bisitan zetorkiona.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 157. orr.

Badut miresle pila bat ere, elkarren begiradak noiz gurutzatuko zain, eta, besterik ezinean, eskola garaian ispilu puska batez begiratzen saiatzen zaizkidanak.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 18. orr.

Jainko Onak har dezala bakean, bere lagunen erdian, Jakes Mestelan adiskidea, eta haien asmu ederrek izan dezatela miresle eta jarraitzale gaurko gazteen artean!  Herria   2004-12-16

2 (izenondoekin)

Bere irakurle edota miresle leialen sentiberatasuna mindu gabe.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 125. orr.

Miresle isilik ez zaio falta, hori behintzat seguru dakit nik.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 55. orr.

Club Marítimoko kideren batek?, urrunetik baizik ezagutzen ez zuen miresle ezkuturen batek?  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 57. orr.

Emakume alaia da, Chavezen miresle handia.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 38. orr.

Guztiak literatura zaleak direla, Pessoaren miresle itsuak.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 198. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ditu miresle asko (3); miresle sutsua (5)


miresmen (255 agerraldi, 104 liburu eta 54 artikulutan) 1 iz mirespena.

Luze gabe ohartuko nintzen Orthezen nolako miresmena zioten denek.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 172. orr.

Miresmena zioat, bai, Eisensteini, bere kezka estetikoei buruz idazten duen zinemagile bakarrenetakoa baita.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 131. orr.

Sarritan adierazi zuen Empedoklesen heriotzari zion miresmena.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 131. orr.

Herritarren miresmena zeukan.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 112. orr.

Beste batzuetan irudimenezko egoera berezi bat eragiteko baliatu nahi izango da ilusioa, sinesmena ez baina miresmena eragiteko, eta abar.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 95. orr.

Sortzaileekiko kontsiderazioa, berriz, ez da haien dohain literarioen miresmenak eragina, dohain horiek merkatuaren zerbitzura jartzeko abileziak irabazia baino.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 63. orr.

Hainbat gau emana zen txakurtegian eta horrek miresmena sortzen zigun.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 197. orr.

Zure kantu, esaera zahar, alegia eta erantzunek munduaren miresmena sortu zuten.  Elizen arteko biblia   Si 47,17

Herri zibilizatuen miresmena eta desesperazioa pizten dituen sentimenen zorroztasunarekin.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 157. orr.

Ez zidan, ordea, Calvinori nion miresmena agertzeko paradarik eman.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 111. orr.

Entzunak entzunda ere, ez nion miresmen apurrik galdu Joxe Mariri; haur-garaitik nion begirunea.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 168. orr.

Haserretu egin ginen, ordea, eta harekiko nire miresmena gaitzespen eta are erdeinu ere bilakatu zen.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 167. orr.

Miresmena bainoago, gaitzespena zerien haien begi iheskorrei.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 199. orr.

Egia da gizaki guztiek dutela eskubidea gure miresmena jasotzeko.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 201. orr.

Gaizkile bat bezala hildako neskatxak errukia eta miresmena besterik ez zuela merezi, aita tirano baten aurka altxatzen jakin zuelako.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 43. orr.

Zure aitatxi mugalaria zen, beraz -galdegiten dio Txominek halako miresmen batekin.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 56. orr.

2 (izenondoekin)

Jainkoaren mirari hark harridura eta miresmen handia sortu zuen lurralde hartan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1022. orr.

Jakinekoa da Lauaxetak miresmen handia ziola García Lorcari.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 128. orr.

Susmoak ziurtasun bihurtu ziren, eta, miresmen itsua, gorroto hits.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 164. orr.

Adi-adi begiratzen zigun miresmen nabarmenaz.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 51. orr.

Eta miresmen berezia susmatzen zuen berinaz beste aldean zeuden [...] adiskideen ahotsetan.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 72. orr.

Gaixo ohi askok erizainenganako miresmen ia maitemindu baten oroitzapena azpimarratzen dute, erizainaren lana halako amatasun babesgarri baten argitan ederturik.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 144. orr.

Baina zureari beste zerbait zerion, miresmen intelektualetik haratago zegoen zerbait, bizirik zegoen zerbait.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 82. orr.

Hangoak eta hirikoak ere gureak baitira, oro ikusiz behako zabal eta miresmen zuzen batean.  Herria   2001-11-15

Opari galanta egin berri zion berak tronpeta-joleari miresmen faltsuzko begirada ustel eta itxurazko harekin.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 158. orr.

Beti edukitzen nuen aukera drama haiek gertu-gertutik ikusteko, eta begira egoten nintzen miresmen eta harridura amaigabeko batez.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 331. orr.

Izterren dilatazio hezeari so gelditu nintzen, halako miresmen atabiko batez.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 122. orr.

Harryren erratzari miresmen sutsuz begiratu zion.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 208. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Jendea "zoragarria!", "itzela!" eta horrelako miresmen hitzak oihukatzen hasiko da orduan. Harridura-oihuak, miresmen-txistuak eta denetariko esklamazioak entzun ziren.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 138. orr.

Txaloak, ilusioa, miresmen oihuak, algara...  Berria - Euskal Herria   2004-03-09

Frantziarra zen sortzez, eta, herrian miresmen tanta batekin esaten zutenez, errusiar jatorrikoa.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 82. orr.

Ohiko "egun on" diosal irribarretsua egin zion, eta begiradatxo hantuste maltzur eta adikorra erantsi, miresmen-zantzu lauso antzo.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 46. orr.

Eskualde hartako ikusgarri guztiak miresmen adierazpenen artean aztertu nituenean, zer ikusi gehiago ez zela azaldu zidan etsimen aurpegia jarririk nire adiskideak.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 149. orr.

Humanista katolikoa, beranduen iritsitakoa, gazteena, miresmen aurpegiaz mintzatzen da gizakiez.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 195. orr.

4 miresmenez

Mihia ateratzen dit mulata batek, miresmenez begira nagokiolako.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 260. orr.

Nondik atera du hori dena? -galdetu zion bere buruari Léak, miresmenez-.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 296. orr.

Bejondeizula! -garrasi egin zioten Perrettek eta Jonathan-eta-Léak, benetako miresmenez.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 385. orr.

Neurritasunik gabeko miresmenez aintzat hartzen zuela.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 476. orr.

Dudarik gabe, arizale aparta zen, eta ez dut esaten ironiaz, are gutxiago zinismoz, egiazko miresmenez baizik.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 27. orr.

5 miresmenezko

Miresmenezko bizkarrekoak ematen zizkiotela.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 254. orr.

Portadari begira dagoen mutiletako batek, ni ikusirik, erdi miresmenezko erdi txantxazko txistua jotzen du. La Constancia eta La Gaceta del Norte ziren aipu miresmenezkoak sarri azaltzen zituzten bi egunkariak.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 103. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

halako miresmen (5); miresmen handia (5); miresmen handiagoa sortzen (3)

halako miresmena (3); miresmena sortzen (4); nire miresmena (3); sekulako miresmena (4)

miresmenez begiratzen (3); miresmenez beterik (3); miresmenez entzun (3)


mirespen (285 agerraldi, 91 liburu eta 32 artikulutan) 1 iz pertsona edo gauza neurriz gaineko edo harrigarri batek eragiten duen zirrara.

Mirespen eta inbidia diet nik bertsolariei, handia.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 7. orr.

Barrukoa kanporatzeak sor zezakeen mirespenak barruko saria galaraziko zioten beldurrez.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 804. orr.

Said Raduan Husainiren presentziak mirespena sorrarazten zuen, eta haren ospea antzinatikoa zen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 24. orr.

Agerian ez dagoenak mirespena sortzen du.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 259. orr.

Zuhurtziak, mirespenak eta kontrolak eragindako tentsioa baino ez zuen sentitzen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 246. orr.

Baina gizon hark desio zuen, eta horrek neskaren bihotzean zirrara eta mirespena pizten zituen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 236. orr.

Kristoren maitasuna, gure imitazioa eta munduaren mirespena merezi dituena.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 738. orr.

Fionnen ezkutuak mornatarren mirespena jasotzen zuen bitartean, [...].  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 45. orr.

Soldaduek erakusten zioten maitasuna eta mirespena ere nabarmendu zizkion.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 54. orr.

Bildu ziren aurrez mutila mutu ezagutu zuten guztiak eta, mirespen eta harriduraz beterik, Jainkoa eta Frantzisko dohatsua goretsi zituzten apalki.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 273. orr.

Eta hori gertatu zen maitekorregia zelako eta besteen mirespena behar zuelako.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 48. orr.

Benetako mirespena sentitzen dut Demokritok gauzen naturari buruz idatzitako liburuengatik eta haren komentarioarengatik.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4150. orr.

Emaztearenganako sentimendu ilunago batek hartu zidan mirespen horren lekua.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 39. orr.

Duintasun handiarekin, presarik gabe, mirespen edo bekaizkeriazko begiraden su gurutzatuan.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 155. orr.

Benetan harrigarria zen Txitxikovek damen aldetik irabazi zuen mirespena.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 232. orr.

Ez nien herrarik hala ere: izatekotan, halako mirespen moduko bat, burla-haize batekin nahastuta.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 40. orr.

Halako mirespen bat piztu zaio gau eskolako ikaslearengan.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 71. orr.

Eskola handiak egin dituztenentzat, diplomatuentzat badut halako mirespen bat.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 152. orr.

Gogoz kontra bazen ere, mirespen halako bat sentitzen zuen gauza handi guztien gozamenen erdian utzitako bi animalia sentsual haienganako.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 266. orr.

2 (izenondoekin)

Rodasko herritarrek modelo hori ikusi zutenean, mirespen handia sortu zitzaien.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5230. orr.

Lehen nion mirespen itsua, ordea, itzaltzen hasi zitzaidan.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 39. orr.

Sendagileen aldetik badago halako mirespen berezia euskal presoentzat. aukera ona zelako bere mirespen sekretua nolabait agertzeko.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 156. orr.

Inbidiarik batere gabeko mirespen aratz batez.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 134. orr.

Neskaren bisaia Josurenganako mirespen agerikotik hasperen etsira iragan zen segundo gutitan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 234. orr.

Oroi-mina, kale maite haienganako mirespen neurrigabea, erruduntasun sentipen izugarria, pasioaren gailurra iritsi duen amodioa.  Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 52. orr.

Gizon begiraleen mirespen jeloskorra urtu egin zen gau hartako arto berri festarekin.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 52. orr.

Nola asebete zenuen guztiz nire mirespen gartsua, zer sentibera, zer gozoa, zer leuna zinen.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 34. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Keinu bat egin zien, susmorik sortuko zuen mirespen oihurik ez egiteko.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 182. orr.

Amari behatu nion nik ere, eta irri hura egiten ikusi nuen, onespenez gain mirespen puntu bat ere erakusten zuena.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 224. orr.

Apaletan pilaturik ageri ziren lehenbiziko edizioko aleen bilduma zainduaren gaineko mirespen-aipamenak.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 238. orr.

Antzeko axolagabetasunaz hartzen ditu laudorio ironikoak zein benetako mirespen-adierazpenak.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 44. orr.

"Pailazokeriarik ez!", oihukatzen zion, Ternik, bere mirespen-xuxurlak eginez.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 25. orr.

Jokalariak etxera itzuli zirenean begirada guztiak atezainaren inguruan pausatu ziren, mirespen begiradak.  Berria - Kirola   2004-11-30

Artistenganako mirespen giroa izan da asteburuan Bartzelonan egin den jaialdiko gauzarik politenetakoa.  Berria - Kultura   2004-06-01

Del Valle eserlekuan apur bat hondoratu zen, SDko agentearen mirespen zozolotuan murgilduta.Tarteko goratasuneko gorputzaren jabe bazen ere, bere aurpegiaren betegintzarreak mirespen soak bereganatzen zizkion, eta hori bazekien.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 52. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Eman zitzaion dohaina giza mirespenak ostu ez ziezaion, eginahal guztiz saiatu zen zauriok estaltzen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 242. orr.

5 mirespenez

Wendyk mirespenez begiratu zion.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 56. orr.

Baiezkoa eman zuen Maxek, mirespenez.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 238. orr.

Kontaktuak ditik, komentatzen genuen lagunok ahapeka eta mirespenez.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 111. orr.

Mirespenez egin zuen brigadak txistu: "Sei litro espirometroan!".  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 100. orr.

Klan guztietako gerlariek bultza egiten zioten elkarri, beldurrez eta mirespenez, ezpata kondairazkoa gertu-gertutik ikusi ahal izateko.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 43. orr.

Batzuek mirespenez eta beste batzuek gorrotoz begiratu arren.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 230. orr.

6 mirespenezko

Entzuleon mirespenezko laudorioen zain balego bezala.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 117. orr.

Mirespenezko oihu bat egin zion; eta Peterrek ere kukurruku egin zuen, esker onez.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 135. orr.

Perrette zaratarik gabe lerratu zen gelan, Jonathan-eta-Léaren mirespenezko txistua bukatzen ari zenean.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 120. orr.

Ez zen haren kontrako inbidia, haren aldekoa baizik, mirespenezkoa, ez suntsigarria.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 54. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

halako mirespen (7); halako mirespen bat (3); mirespen handia (9); mirespen handiz (4)

mirespena izan (3); mirespena sortzen (4)

mirespenaren mirespenaz (3)

mirespenaren mirespenaz (3)

mirespenez begiratu (5); mirespenez begiratzen (4); mirespenez eta pozez (3)


mirestasun iz mirespena.

Eta urtero legez, mirestasunez beteta uzten gaituzte pastorala ematen duen herriko emakume jostunen lanaren emaitzek.  Berria - Kultura   2004-07-20


mirestu ik miretsi.

miretsaldi iz mirespena.

Egia erran lau emazteek merezi zituzten denen esku-zartak eta beren esposen miretsaldia.  Herria   2001-09-27

Baigorriko ezker-pareta mukurru bete da, eta bi orenez izan da txalo, irri, miretsaldi.  Herria   2001-05-03


miretsarazi, miretsaraz, miretsarazten dio ad mirestera behartu.

Egun batean, kamelia bat miretsarazi zion, eta honela erantzun zion mutilak oihuka: [...].  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 245. orr.

Gero, Saint-Honoré kalean barrena, Vendôme zutabea miretsarazi zien Albertek.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 59. orr.


miretsgarri ik miresgarri.

miretsi, mirets, miresten (orobat mirestu g.er.) 1 du ad zerbait edo norbaiti buruz mirespena sentitu, mirespenez ikusi; mirespena eragin.

Epaietan dudan zorroztasunaz ohartuko dira eta agintariek ere miretsiko naute.  Elizen arteko biblia   Jkd 8,11

Pitagorikoak miresten zitian Zilonek, eta haien artean onartua izan nahi zian nola edo hala. Labanaren mihiaren distira miretsi zuen.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 487. orr.

Neskak begirada itzuli zionean, are gehiago miretsi zituen haren begi arre ilun handiak.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 139. orr.

Besterik gabe, bere aurrean abiatu nintzen nire ipurdi ikusgarria mirets zezan.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 75. orr.

Ulises txunditurik zihoan, alde guztietara begira; miretsi zituen kaiak, itsasontzi neurri-neurrian eginak, agorak, harresi ikusgarriak.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 34. orr.

Neskaren odol hotza miretsi zuen une batez laborategia ikustean.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 53. orr.

Ixiltasuna da, ni noan bide huntako fortuna: joan eta joan, gostaia gosta, bazterrak ikus eta naturaren grazia desbardinak mirets, hor noa neure baitan beti barnago, pentsa eta bila.  Herria   2001-11-01

Paueko errege-jauregiaren dotorezia miretsia zuen berriz.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 84. orr.

Haren hitzen sakontasuna ikusiz eta miretsiz, esan zuen: [...].  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1017. orr.

Ez dakit zer miretsi behar den gehiago gertaera honetan: apaltasun hondargabea halako musu onberan, ala ahalmen distiratsua halako mirari ederrean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 749. orr.

Mireiari beti miretsi izan diot segurantzia hori.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 30. orr.

Malenkoniatsuek goraipa dezatela, ahal duten guztia, larreko bizitza landugabea, gizakiak mespreziatuz eta abereak miretsiz.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 441. orr.

Ezin sinetsia da zein diren lasterkari trebeak, mirestekoa da.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 74. orr.

Erdeinatua bezain miretsia, bakarti handi bat zen orain alkoholak zimurtua daukan Oteiza gizajo hau.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 198. orr.

· Zer miretsi ugari eskaintzen dio begiak ingeniariari nahiz argazkilariari.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 104. orr.

2 (adizlagunekin)

Goi-goikoaren zerbitzari dohatsua biziki miretsirik zegoen ikuskariari begira.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 241. orr.

-Lorategiak, benetan? -xuxurlatu zuen Paulinek, zeharo miretsirik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 311. orr.

Arras miresten zuen, bereziki herriko errientarekin akomeatzen baitzen.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 37. orr.

Aurreiritzirik gabe miretsi nuen giza generoa.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 156. orr.

Mundu klasikoa sakon ezagutuz eta miretsiz soilik idatz zitekeen liburua irakurri nion handik urte batzuetara.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 9. orr.

Nik oso maitea nuen osaba Benjamin eta asko miresten nuen.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 13. orr.

Gure ama nagia zen eta bene-benetan miresten zuen jende bizia.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 65. orr.

Aitak bere bulegoko armairuan zuen liburutegi txikia anitz miresten nuen.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 130. orr.

Buru ona izatea ez da emakumeek gizonengan gehien miresten duten ezaugarria.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 100. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Haien artean, Indalezio Bizkarrondo, Bilintx, haren adiskide miretsia.  Askoren artean   «Rataplan» - 92. orr.

Jende guztiak esaten du zu zarela onena inperio osoan, agintarietan zuhurrena eta gudu-buruzagietan miretsiena.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 151. orr.

Urtero harridura miretsi bera, bai, ikusirik kimuak bizi berriz eztanda egiten nonahi.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 38. orr.

"Ausart hori, ausart hori!", oihuka ari ziren esaten haren begi miretsiak.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 276. orr.

Wittgenstein Cambridgen bizi zen, berriro ere filosofia lantzen, eta gizon ospetsu eta miretsia zen ordurako.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 73. orr.

Ernest Hemingway Gustavo Duran adiskide miretsiari laguntzen saiatu zen.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 192. orr.

Aberatsa zara, errespetagarria, miretsia, maitatua; zoriontsua zara, ni behinola izan nintzen bezala.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 120. orr.

· Artean ere ezer ez zekiela, Tomen miretsiak agur egin zion eskuaz, eztiki.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 105. orr.

4 (da aditz gisa)

Miretsi zen anitz ez baitzuen ulertzen nola zitekeen horrelakorik.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 96. orr.

Ziur naiz miretsirik zinatekeela nire zuhurtziaz.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 54. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

beti miretsi izan (6); gehien miretsi (3)

miretsirik geratu (3); miretsirik zegoen (3)

miretsita geratu (3)

miresteko aukera (4); miresteko moduan (3); miresteko parada (4)

mirestekoa da (9)

aita miresten (3); asko miresten (22); asko miresten zuen (4); balentriak miresten (3); benetan miresten (6); benetan miresten zuen (3); biziki miresten (4); estalien estiloa miresten (3); gehien miresten (6); hainbeste miresten (7); horrenbeste miresten (4); izugarri miresten (5); maite eta miresten (3); zenbat miresten (4)


miriada iz zenbateko oso handia eta mugagabea.

Izarrak ikus ahal nituen handik gorantza begiratuta, miriada bat izar, eta gehienak, milaka eta milaka elkarri erantsita eta urre hautsezko uneak osatuz.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 437. orr.

Periodo miriadatarraren miriadaren ordenaren miradiatar miriada-unitateen miriadaren miriada!  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 486. orr.


miriadaka adlag miriada neurri hartuz.

Eta artean ere hatzean zeramala lurreko hilezkortasuna ematen duen bere zigilu ahalguztiduna: halatan non miriadaka urteak danik egon behar baitzuen lo erregeak.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 71. orr.

Salomon erregearen zigilua hatzean, diamantezko ohearen ondoan hantxe etzan zen, usteltzetik begiratua miriadaka urteetarako.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 73. orr.


miriadatar izlag miriadari dagokiona.

Periodo miriadatarraren miriadaren ordenaren miriadatar miriada-unitateen miriadaren miriada!  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 486. orr.


miriku ik mediku.

mirilla iz behatxuloa.

Ateko mirillatik ikusi ahal izango duzu, behar izatera.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 140. orr.

Mirillatik ikusi nuen Maritxu zela.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 110. orr.

-Atearen zulotxoa da, mirilla, kanpoan zein dagoen ikusteko balio duena.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 148. orr.


mirillatxo iz mirilla txikia.

-Hara: guk munduari mirillatxo batetik begiratu izan diogu...  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 148. orr.


miriñake ik merinake.

mirmidondar izlag/iz

Mirmidondarrak Tesaliako herri gerraria ziren.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 297. orr.


mirotz iz gabiraia.

Bazuen mirotzaren itxura pixka bat: sudur kakoa, begiak sartuak eta distiratsuak.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 60. orr.

Geroxeago jakin izan zuenez, mirotz malapartatuek eta arrano gaizki haziek jan zituzten uso guztiak.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 69. orr.

Gurerik ezer ez dun gaurgero hire, eta buru gainean mirotz bat duena egin dun hire jabe.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 47. orr.

Harrapariak dira horren errudun nagusi: mirotz, gabirai eta belatzak, batez ere.  Berria - Euskal Herria   2004-08-15


mirra 1 iz Arabia eta Abisiniako zuhaitz batetik ateratzen den gaia, gomaz eta erretxinaz osatua, gorria, urrintsua eta mingotsa.

Urrea, intsentsua eta mirra.  Elizen arteko biblia   Mt 2,11

Kanela eta baltsamo usaintsuak bezala, mirrarik finenak bezala zabaldu dut lurrina.  Elizen arteko biblia   Si 24,15

Logela mirra, aloe eta kanelaz lurrindu.  Elizen arteko biblia   EsZ 7,17

Bada beste mirra bat lehenengoa baino askoz ere mingotsagoa.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 49. orr.

Hartu usainkirik bikainenak: sei kilo mirra isurkor, hiru kilo kanela eta beste hiru kilo kanabera usaintsu.  Elizen arteko biblia   Ir 30,23

Haren masailak lurrinkaiz landaturiko alor; haren ezpainak, mirra darien lili.  Elizen arteko biblia   Kt 5,13

Mirraz nahasiriko ardoa eskaini zioten, baina ez zuen hartu.  Elizen arteko biblia   Mk 15,23

2 (hitz elkartuetan)

Mirra-oliozko igurtzialdiak hartzen zituzten lehen sei hilabeteetan eta emakumeek erabiltzen dituzten bestelako lurrin eta usain gozozko igurtzialdiak hurrengo seietan.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 132. orr.

Mirra, aloe eta kanela usaizkoak zure jantziak, harpa-soinua marfilezko jauregietan zure alaigarri.  Elizen arteko biblia   Sal 45,9

Ene maitea niretzat mirra-zorrotxoa: nire bularren artean ematen du gaua.  Elizen arteko biblia   Kt 1,13

Jaiki naiz ene maiteari irekitzera: mirra-ukendua darie nire eskuei, hatzetan behera, ate-sarrailaraino.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 132. orr.

Arrats beherean, haizeak jo eta itzala ihesi joatean, banoa neure mirra-mendira, neure intsentsu-muinora.  Elizen arteko biblia   Kt 4,6

3 irud

Bada beste mirra bat lehenengoa baino askoz ere mingotsagoa.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 49. orr.

Jainkoak oraindik beste mirra bat mikatzagoa egiten du erregalia: estuasuna eta barne-iluntasuna.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 50. orr.

Jainkoagandik datozen mirra-moduak, sofrikarioak, Berak agindutakoak dira, gizakiak gaitasuna izan dezan dohain handiagoak hartzeko eta hauekin ahalegintzeko.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 50. orr.

Mirrari aldaxka bat jaiotzen zaio, intsentsu-alea daraman kimua.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 51. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

intsentsua eta mirra (3); mirra ukendua (3); mirra zorrotxoa (3)


mirrin 1 izond mardula ez dena, txikia, argala, eskasa.

Askotan gertatzen da gizon sendo batek haur mirrinak izatea, eta alderantziz.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 292. orr.

Hemeretzi urterekin, ordurako daktilografo-postuan, meatzari gazte kaskagorri mirrin batez maitemindu zen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 100. orr.

Hasiera-hasieratik, ni ezagutu ninduen arratsaldean nor nintzen ez baleki bezala jokatu zuenetik, pertsona mirrin ezkailua iruditu zitzaidan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 238. orr.

Geratzen zitzaigun apurra jan, hormatxo mirrin bat eraiki haizeak jotzen zuen aldetik, eta lotara etzan ginen lurrean, elkarren kontra estu-estu eginik.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 74. orr.

Perrexila bezain mirrin.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 237. orr.

2 mirrin-mirrin egin

Egin nuen saio bakarrean [...] zapuztu ziren alabari biberoia emateko aukera guztiak: su gainean ez nituen ba tetinak ahantzi, eta, ur guztia lurrundu ostean, ez zitzaizkidan ba eltzearen hondoan mirrin-mirrin eginda gelditu, halako usain nazkagarria zeriela.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 45. orr.


mirrindu, mirrin(du), mirrintzen da/du ad mardultasuna galdu, mirrin binurtu.

Gizonarekin errietan egitean, emakumea ihesa hartu eta kikildu egiten da, aurpegi haserrea jartzen diotenean [...]; era berean etsaia mirrindu egiten da eta uzkurtu eta tentaldiek alde egiten dute, gauza espiritualetan ari den pertsonak etsaiaren tentaldiei mutur beltza ipintzen dienean.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 189. orr.


mirtilo iz ahabia.

Berton produzituko (produzitzen segituko) dira anakardoa, arabarba, babakoa, banbua, bergamota, feijoa, getozka, gonboa, guaiaba, karanbola, kardamomoa, kiwanoa, krosnea, kumkuata, lima, litxia, lotusa, mandioka, mangustana, mangoa, marakuia, mirtiloa, naxia, onddoa, pakana, papaia, ranbutana, salsifia, soja, tamarilloa, taroa, topinanburra, txaiotea, Txinako patata gozoa, txirimoia, zidra eta beste hamaikatxo ere Euskal Herriko klima desberdinetan, errentagarri gertatzen diren heinean.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 33. orr.


mirto 1 iz hosto iraunkorreko zuhaixka, lore zuri, txiki eta usaintsuak, eta fruitu beltz urdinkarak ematen dituena (Myrtus communis).

Zedro, arkazi, mirto eta olibondoak landatuko ditut basamortuan; zipres, zumar eta izeiak eremuan.  Elizen arteko biblia   Is 41,19

Laharren ordez zipresak haziko dira, asunen ordez mirtoak.  Elizen arteko biblia   Is 55,13

Mirtoak eta laranjondoak baino ez; laranjondo garratzak eta mirto garratzak.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 101. orr.

Ibilbideetako mirto zaharrek botatzen zuten usain garratz harengatik.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 107. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Alchonon maisu-laguntzailea errezo xal batean eta abituan bildu zuten, buztin puskak jarri zizkioten begietan, eta mirto adartxo bat estutu zioten hatzen artean.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 31. orr.

Ziteraren mirto uzta zuretzat gordeko dut, neba maitea, eta Sodomako lorea Dolmancérentzat.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 72. orr.

Emakume zuri baten sukaldean atearen kontra zegoen lisaburdinaren heldulekuan mirto-atxaparkada bat jarrita sukaldea bere egiten zuelakoan.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 47. orr.


miru 1 iz belatzaren familiako hegazti harraparia, luma-gorrixka, hegoak eta isatsa luzeak dituena (Milvus milvus). ik beherago 3.

Kurloiak izan ziren ihes egiten lehenak, usapalak bigarrenak, mirua azkena.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 249. orr.

Mirua eta mota guztietako saiak.  Elizen arteko biblia   Dt 14,13

Mirua zerua inguratzen ari da, kometa urduri bat bezala.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 22. orr.

Miruaren hegaldiak bezalakoak.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 45. orr.

Bertzeak ez bezala, so ari zitzaidan, miruaren behako tinko eta harroaz.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 250. orr.

Itsas ainarak, kormoranak, bele handiak, miru hegal gorriak gure gainean zirurikan zabiltzala.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 118. orr.

Bestela, dagoeneko gizendu nituzkeen aireko miruak oro doilor horren barrukiekin.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 106. orr.

Elorria loran dago, mirua loka dago, artoa ereiteko a zer sasoia dagon!  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 165. orr.

2 miru beltz (Milvus migrans).

Miru beltzak ez du belatzen dohainik, lekutik mugitu gabe egoteko airean.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 55. orr.

Lau miru beltz gazte askatu dituzte Orba ibarrean, hegaztiaren populazioa areagotzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-07-31

Sekula baino miru beltz gehiago kondatu dira aurten, 23.940 orotara (2001 ean, 15.749 miru beltz kondatu ziren).  Herria   2003-12-04

3 miru gorri (Milvus milvus).

Naturzaleek, bai, izan zuten begiak gozatzeko parada: hamaika putre, hurbil-hurbil; belatzak, prismatikoen pare; zikoinak; miru gorriak, nonahi; ubarroi talde bat; arrano beltzak, lau; eta ugatza.  Berria - Euskal Herria   2004-10-06

Erakusketa huntan, bost xori harrapari zaizkigu nagusiki erakutsiak: ugatza, sai-arrea, sai xuria, miru gorria eta erroia (bele handia).  Herria   2004-03-11

Zozoak, putreak eta miru gorriak ziren solidarioen eta kazetarien zaindari.  Berria - Euskal Herria   2004-02-19

4 miru zuri (Neophron percenopterus).

Miru-zurixa etorri da ta, artua ereiten hasi biheko dogu!  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 165. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

miru beltz (4)


mirubuztan (orobat mira-buztan) 1 iz mihiztadurako mihia, trapezio formakoa, oinarri estuenetik piezari lotua dagoena.

Ondo trabatutako habe horiek hipotrakelioak kolomaren goiko aldean duen lodiera berdina izango dute zabalean, eta mihiztadura-ziri eta miru-buztan bitartez geratuko dira lotuta, bi hazbeteko tartea utziz elkarren arteko loturan.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2050. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Fusteen buruetan burdinazko buloiak sartu zituen mirubuztan forma zutenak, eta berunez finkatu zituen. pieza hauek elkarren artean mirubuztan-loturaz mihiztatuta zeuden, eta hotzean landutako burdin xaflaz gogortuta.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4710. orr.

Kakoaren estalkia mirubuztan-mihiztaduraz dago eskaileraren zangoan lotuta, eta zabalean 1/6 zulo ditu, eta lodieran 1/12 zulo.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5070. orr.


misagra ik bisagra.

misantropia iz gizadiarekiko higuina, beste gizakiekiko herran gauzatzen dena.

Misantropiak ere badu bere tokia kontzertu honetan: osotasunaren harmoniarako beharrezkoa den disonantzia baizik ez da.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 197. orr.

Adrianek eta Martinek esaten dute berriro psikologoarengana joan beharko duzula, ez zaizula oraindik sendatu misantropia.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 79. orr.

Bi kezka horiek larriagotu egin zuten aspaldi zaharreko nire misantropia.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 242. orr.


misatropo iz beste gizakiekiko tratuari herra dion pertsona.

Misantropoa gizakia da: humanistak, hein batean, misantropoa ere izan behar du. Baina misantropo zientifikoa da, bere gorrotoa dosifikatzen jakin duena, gizakiak hasieran gorrotatzen dituena, ondoren maitatu ahal izateko, ez bestetarako.ri Azken batez, misantropo bat izanagatik gizona baitzen, eta horrenbestez, beharrak baitzituen.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 197. orr.

Egia da inoiz baino bakartiago ibili nintzela, ia misantropo bihurturik.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 101. orr.

Zuk berriz, nire Max ona, egia da bakarrik utzi zaitugula baina, horregatik, ez duzu misantropo bilakatu behar.  Ramon Etxezarreta   «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 13. orr.

Misantropoak uler ditzaket, baina emakumetropoak, inola ere ez!  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 78. orr.


misera (orobat mixera) iz abakandoa.

Baina zirkua itxita, nola ordaindu xanpaina, langostak, miserak, itsas fruituak? nola ordaindu Txanberlainek emakumeen amoreak?  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 277. orr.

Otarrain arantzatsuek, mixera marra beltzekoek, artean bizirik, karraska egiten zuten beren hanka hautsien gainean herrestan zebiltzalarik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 147. orr.


miserabilismo iz gizartearen alderdi miserableenak azpimarratzeko joera.

Miserabilismorik gabe eta oso modu zehatzean deskribatzen eta sentiarazten digulako zer den emakumearen kondizioa halako gizarte islamizatu batean.  Berria - Kultura   2004-09-22


miserabilista izond miserabilismoari dagokiona.

Borreroa ez da batere miserabilista.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 78. orr.


miserable (orobat mixerable) 1 izond doilorra, zitala.

Eta normalean eztia zuen ahotsa gogortu egiten zitzaion Rossetti miserablea zela esatean.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 72. orr.

Kontzientziak gizatxarra, miserablea, kobardea nintzela esaten zidan.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 124. orr.

Nire kezkak, sentimenduak, ordu arte normalak iruditu zitzaizkidanak, ez ote ziren pertsona miserable batenak izango.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 208. orr.

Gobernuari halakoxe zitala izateagatik, eta euroi, berriz, ez direlako bandido miserable eta lapur gantzatsu batzuk baino.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 131. orr.

Juduak, niretzat, mespretxua besterik merezi ez duten izaki miserableak direla.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 84. orr.

Traizioa, traizioa duk beldurtzen nauena: izaki miserable horren traizioa.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 104. orr.

Ai, zer miserablea naizen lausenguak egiten hasten naizenean!  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 189. orr.

Haserrekorrak eta mendekatiak baitziren Greziako jainko nagusi miserable haiek.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 226. orr.

Edertasuna baizik ez digute utzi mende haien gertakizun miserable eta nobleek.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 81. orr.

Demokrazia miserable baten aurrean gaude, ez baitute kontuan hartu milaka eta milaka herritarren iritzia.  Berria - Euskal Herria   2006-03-16

2 miseriazkoa, oso behartsua.

Txaboletan arratoiekin bizi diren milioka txiroek ongi merezia dutela egokitu zaien bizitza ustel eta miserablea.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 62. orr.

Soldata, miserablea.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 45. orr.

Gogoa zuen dagoeneko lurralde miserable eta atzeratu honetatik alde egiteko; eskerrak hurrengo egunean Gibraltarren egongo zen, Ameriketara bidean.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 192. orr.

Izaki pertsegitu, doilortu, gosetu haiekin otordu miserableak konpartitzen nituen tabernazulo miserable ezkutatuetan.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 145. orr.

Urte luze hauetan, jendeak aurrera egin du, zu zakur zahar bat etxe miserable batean bezala, geldirik geratzen zinen bitartean.  Berria - Kultura   2006-02-14

Orotariko jende, hizkuntza eta bizimoduen kontrasterik gabe, hemengo berdeak ez bailirateke berdin berde izango, ez hemengo miseria berdin miserable, ez hemengo jendea berdin mutu.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 126. orr.

Nora daramak, zerrizain miserablea, beste eskale nazkagarri hori?  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 126. orr.

Irabazten dudan diruaz gozatzeko! ez gara jada estudiante miserableak.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 30. orr.

Ez didak esango miserable batek bezala burdina puskak biltzea baino hobea ez denik...  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 43. orr.

3 hed

Ez daukat gabardina miserable bat ere, dena daukat autoan.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 153. orr.

-Ez al huke hobe, kaiku hori, galeoi edo brigantinen batean jardun atontzen hemen beraren kimuen gainean heure izerdia isurtzen duan landare miserable horren zama-balak?  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 152. orr.

Eta SSak irriz; zaindarientzat izigarriko zoriona zen presoak haien artean kalapitan eta borrokan ikustea, patata miserable batentzat.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 140. orr.

4 zorigaiztokoa, gupidagarria.

Errukizko portaera legendunekin, hau da, gizarteko pertsona miserable eta baztertuenekin.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 26. orr.

Zeren esklaboak baitziren eta esklabo gisa saltzen baitzituzten, beltzak eta bertze jende miserable batzuk bezala.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 546. orr.

Eta guztiok gaituk maila batean zein bestean miserable, ezergabe eta baztertu.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 248. orr.

Kristautasunaren deskribapenean ez naiz luzatuko, beste haren obra batzuetan hemen baino hobeto ikus baitaiteke Barojak nola pentsatzen zuen horretaz: narras arlotea da, herri miserable baten produktu zikina, etab.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 226. orr.

5 (adizlagun gisa)

Barregarriro antzu eta miserable sentitzen da neskatila bere motxila zalangatua emakumearen sabel bipilarekin alderatu duenean.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 175. orr.

Aitortzeak miserable sentiarazten ninduen arren [...].  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 127. orr.

Gero biluzik, miserable, deus ez dela jaurti du bazterrera.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 31. orr.

Miserable eta koldar hil zintezela.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 169. orr.

Ezduin eta miserable ikusi baitzuen bere burua, urde baten antzera ia.  Berria - Kultura   2004-08-22

6 (izen gisa)

Ahal izan dudan lasaien erantzun diot, erantzun behar ez niokeen miserable horri: [...].  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 111. orr.

Miserable galantak, guztiok ere: deus ez sinetsi gutako inori.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 115. orr.

Aitortu beharrak pena ematen omen zion arren, artisten artean miserable asko zegoela esan zuen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 134. orr.

7 (hitz elkartuetan)

Miserable-olde bat inoiz ez da solidarioa izango; aski da ogi-puska bat botatzea haien artera elkarrekin borrokan jartzeko.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 125. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

jende miserable (3); miserable deitu (3)

miserablea iruditzen (4); miserablea izan (4); rossetti miserablea (3)


miserableki adlag modu miserablean.

Hori guztia egin zuen PPk, hauteskunde batzuk miserableki irabazteko.  Berria - Harian   2005-03-12

Nafarren borondatea «miserableki» baliatzea leporatu zien PPri eta UPNri.  Berria - Euskal Herria   2006-05-10

Orduan nik, miserableki, hori aldez aurretik erabaki behar zela arrapostu nion, eta ondo finkatu behar genuela txanponaren gure aldea tokatuz gero horrek zer esan nahi zuen.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 41. orr.


miserere iz hitz horrekin hasten den Bibliako salmoa; salmo hori babesteko ontzen den musika lana.

Ondoren, santua bat-batean jaiki zen eta, haiek harri eta zur zeudela, sermoiaren lekuan Miserere salmoa esan zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 409. orr.

Bere bizitzako azken urteetan Miserere bat ere konposatu zuen.  Berria - Kultura   2004-01-17

Egunak eta gauak pasatzen zituen "Miserere" berri bat konposatu nahian.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 62. orr.

Wolfgang Amadeusek hamalau urte bete berri zituela, Erromara joan omen ziren aita-semeak Aste Santurako, eta Sixtotar Kaperan izan omen ziren Asteazken Santuan, Miserere famatua entzuten.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 194. orr.

Miserere-a paperera aldatzen zuen bitartean.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 197. orr.


miseria (orobat mixeria g.er.) 1 iz behartasun handia, lazeria, erromeskeria.

Atzera ere miseria hedatzen ari omen da AEBetako hiri handietara.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 274. orr.

Pobrezia eta miseria nagusitu ziren Alemanian; horrenbestez, nazismoaren etorrerarentzat bidea ereinda zegoen.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 106. orr.

Gizartearen kontrasteak zekuskien, zoriontasuna eta zorigaitza islatuak, aberastasuna eta miseria.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 178. orr.

Miseriak kontzientzia moteldu egiten du, perspektibak murriztu.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 125. orr.

Baina nazioa pobrea denean, bakoitzaren pobretasuna miseria orokorretik dator, eta, nolabait esateko, miseria orokorra da bera.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 119. orr.

Arlotea bezala iritsiko zaizu gabezia, eskalea bezala etorriko miseria.  Elizen arteko biblia   EsZ 6,11

Mapa politikoa erabat berregiteak [...] miseria ekarri zuen milioika gizakirentzat.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 183. orr.

Gaitza miseria nagusi den lekuetan zabaltzen da gehien eta arazo hori konpondu ezean kasu berriak agertuko dira urtero.  Berria - Gaiak   2004-01-25

Emaiozu historiari begi-ukaldi bat eta iraultza askoren azpian miseria eta ondoeza daudela ikusiko duzu.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 161. orr.

Alargun errukarri bat, neketan, miseriak estuturik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 85. orr.

Gerrak miseria utzi zuen gure kontinentean.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 61. orr.

Ihartuta zeuzkaten goseak eta miseriak, marraska ibiltzen ziren eremuan, lur ilun idorretan.  Elizen arteko biblia   Jb 30,3

Alde batetik miseria eta bestetik etsimendua baitute herri hortan bizi, beste guziak aiserian jarriak diren denboran.  Herria   2003-05-08

Roland Dee, aita, miserian hil zen 1555. urtean, eta John, semea, kartzelan zegoen.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 52. orr.

Ilunabar aldera zuzenean sartu zen elizara, zihoan bezalaxe, hautsez eta miseriaz beterik.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 103. orr.

2 ezbeharra, zoritxarra.

Horregatik gertatzen da boterea eta bizipoz guztia alde batean geratzen dela, eta ahultasun eta miseria guztia bestean.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 27. orr.

Jakina da gaiztakeria eta miseria ez direla berez sortzen lurrean. betiko ahanzten genituen bai etxe hura eta bai aita ahozabala eta zorigaiztokoen miseria ere.  Elizen arteko biblia   Jb 5,6

Gizakiaren miseria.  Elizen arteko biblia   Si 40,1 tit

Bihotzean ximiko bat egin zion hainbertze lagunek, hainbertze jendek miseria hartan, surfrimendu hartan usteltzen segituko zutelako.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 14. orr.

Ospe txarraren eta kaltea sentitzeko gauza ez den izakiaren heriotzaren artean aukeratu behar duenak, nola ez du, bada, nahiago izango azken hau, berari eta bere zorigaitzeko fruituari ziur-ziur itxaroten dien miseria baino?  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 92. orr.

Beste hainbat nekazari siberiarren antzera, miseria vodkan ito ezinik erreko zuela bizitza.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 246. orr.

Polemika hori pozoitsua da erabat, eta bizi garen garai hauen miseria erakusten du.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 109. orr.

Ez diat sekulan erran baina nire miseriaren zergatia jakin behar duk.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 15. orr.

Kartel gorrimin batek gogora ekarri zion gauean suspertzen den mundua, egun-argikoa bezain zaharra den mundu iluna, miseriak, zorigaitzak eta sexu-grinak baztertutakoen babesleku.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 249. orr.

Tsunami delakoaz kanpo badela miseria frango munduan gutti aipatzen direnak eta aise ahantzten.  Herria   2005-06-16

3 (izenondoekin)

Horrela jokatuz, etorkizunean bederen, bata miseria gorriaren eta bestea Herio beltzaren aurpegirik ikusi gabe biziko zirela uste zuen.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 192. orr.

Modigliani gaixorik, erdi erotuta eta miseria gorrian zendu zen.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 226. orr.

Miseriarik gorriena ezagutua naiz, ez pentsa.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 83. orr.

Inbertsore askok eta askok erreka jo zuten, eta miseria gorrian gelditu ziren.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 232. orr.

Miseria gorrira eraman ditu mujik-ak!  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 474. orr.

Garai hartan miseria handia zegoen hirian, pobrezia ikaragarria.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 81. orr.

Aborigeno jende kopuru horiek gizarteari gaizki "integratuak" daude eta gehienetan miseria ikaragarrian bizi dira.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 168. orr.

Miseria sakon bat zen, baina ez miseria arrunta.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 163. orr.

Haien bizitza erdi asmatu erdi oroituen bitartez giza izatearen dardara hunkigarrienak eta miseria egunerokoenak erakusten dizkigu.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 32. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Alargunaren etxean miseria-giro nahiko tristea zegoen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 88. orr.

Zertarako poetak miseria-garaietan?  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 38. orr.

Gizakiari miseria-uholde batek baizik ezin eman diezaiokeen sorgortasun eta laborri-itxura bat zuen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 281. orr.

Naturak ez du aski gizonak zoriontsu eta zoritxarrekoen artean banatzea, aberatsen eta pobreen artean; aberatsari aberastasun-espiritua ere ematen dio, eta pobreari miseria-espiritua.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 251. orr.

Gantzuak ematen nituen eta miseria-estalkien moduko jantzi zabalak eramaten.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 40. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Giza miseria, ordea, harrigarria bada ere, hobeto ikusten da ika-mika txikietan, gatazka handietan baino.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 62. orr.

Hain juxtu ere edari miserian geundean!  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 19. orr.

Zer mila deabru, 197 egun neramazkien larru-miserian!  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 165. orr.

6 pl

Makina bat jendek erreka jo eta miseria gorrienak ikusi zituen.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 230. orr.

Frantzisko preso erori zen beste askorekin batera, eta giltzapeturik espetxeko miseriak jasan zituen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 280. orr.

Prostituzioa, mozkorkeria, langile jendearen miseriak, burgesen itxurakeria...  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 11. orr.

Nahiz eta Estatu Batuen politikak ere miseria handiak hedatzen dituen munduan gaindi.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 160. orr.

Hamalau ofizio eta hamabost miseria...  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 23. orr.

Borgesek bere miseria pertsonalak literaturari eman zizkion, giza-miseriaren kronika horri.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 20. orr.

Gorputzak, errurik ez duen arren, ordaindu behar izaten dituen izpirituaren miseria txikiak dira.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 74. orr.

Erosi Le Charbonnier, giza miseria beltzenen kontrako aldizkaria!  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 323. orr.

7 miseriazko

Lisboa miseriazko aienetan hondoratzen zen, eta ironia grotesko eta izugarria zen mairuek beren ramadana ospatu behar izatea goseak baraua ezinezko bilakatu zuen unean.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 406. orr.

Beti ari ziren esaka lehenbailehen hil nahi zutela, miseriazko mundu hau uztearren. Enpresaburuei egotzi zien «irabazia» soilik bilatzea, «miseriazko soldaten kontura, emakume, gazte eta etorkinak ustiatzearen kontura».  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 79. orr.

Bestela, nola aterako nituen hire aita eta hire izeba Manoli aurrera, aitonak hilda gero utzi zidàn miseriazko pentsioarekin?  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 54. orr.

Soldatak, esaterako, inon baino apalagoak ordaintzen omen zituzten Sarasolarenean, miseriazkoak ia.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 82. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

giza miseria (6); miseria gorria (9); miseria gorrian (35); miseria gorrian bizi (6); miseria gorrienean (3); miseria gorrira (3); miseria handia (4); munduko miseria (3)

bere miseriak (4); gure miseriak (3); miseriak agerian (3)

miserian bizi (15)

giza miseriaren (4); miseriaren kontrako (7); miseriaren kontrako eguna (4)

miseriarik gorrienean (3)

desgrazia eta mixeria (3)


miserialdi iz miseriazko aldia.

Badakit, gerraldia miserialdia dela, baina zer nahi duzu, zoriontsua naiz nire Gefreiterarekin, ederki konpontzen gara eta ahaztu egiten zait bazar hori, bonbak eta kanoiak.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 142. orr.


miseriatsu iz miseriaz betea.

Auzo-etxeetako jende miseriatsu, zikin, beroak erresumindutako hura, haserretzeko prest egoten zen beti.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 278. orr.


miserikolet (orobat miserikolete) iz tximeleta.

Horietako batek erakutsi zidan, eta bere lezioa nire memoriako kristalezko zelulan geratu da ordutik, tximeleta, euskaraz, miserikoletea esaten dela, edo halako zerbait esaten zidala iruditu zitzaidan.  Berria - Kultura   2006-01-31

Miarritzen tximeletak «miserikoletak», Colette lehen maitasuna eta itsas-aparrezko luma-etxe bat aurkitu zituen Nabokovek.  Berria - Kultura   2006-01-31


miserikordia 1 iz errukitasuna, urrikaltasuna.

Baina hala delarik, jar itzazu zure miserikordiaren begiak agintzen dizkidazun ondorengoetan.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 178. orr.

Kanpamentutik atera zedila, Jainkoak bere miserikordiaren handia erakutsi nahi baitzion.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 177. orr.

Nik ederki erakutsi ahal izango niola miserikordiaren eremu txuria eta argiaren iruntzia, jainkoen errukia eta iluntzearen zauri antzua, eta hainbeste eta hainbeste gauza gehiago uhinek edo haizeek nire gorpua ezerera itzul zezaten aurretik...  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 146. orr.

2 (M larriz) miserikordia etxea.

Orduan arropa berriak erosita Miserikordian sartu zen.  Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 19. orr.

Tolosako Miserikordian bizi omen zen...  Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 24. orr.

Diru harekin azaldu zen Miserikordiak Donostiako parte zaharrean zeukan bulegoan.  Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 19. orr.

Miserikordiako mojak arduratzen ziren emakume presoak zaintzeaz.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 87. orr.

Jazinto Rivas, Elgeta, 1964an hil zen Donostiako Miserikordian.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 65. orr.

3 miseriakordiazko

Beren ohoinkeriaren fruitua karitatezko edo miserikordiazko obretan enplegatzen zutela.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 493. orr.

Miserikordiazko lehen eginbeharra da gose denari jana ematea.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 82. orr.

4 Miserikordia etxe (orobat Miserikordi etxe) ongintzako edo karitatezko etxea.

Gizonek eraikitako Miserikordia Etxean lo egiten zuen batzuetan.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 95. orr.

Aitak jaun hori Miserikordi etxera eraman zuela.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 415. orr.

Jatetxe bat da hau gero, ez Miserikordi Etxea!  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 174. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

miserikordiaren begiak (3)


miserikordios izond errukitsua, urrikaltsua.

Gehiago sinesten zuela Jainko miserikordios bat Jainko mendekos bat baino.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 106. orr.


misiba iz gutuna.

Berez, Hirugarren eguneko misibak idazteko sortu zutela uste dute hizkuntzalariek.  Berria - Gaiak   2004-09-26


misil 1 iz jaurtigai autobulkatua, lehergaiduna eta elektronikoki kontrolatzen dena.

Gurean, egongelan misil balistiko bat lehertzearen pareko izan zen albistea.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 77. orr.

Gerra hotzaren garaian estatubatuarrek base itzela eraiki zuten Groenlandiako iparraldean, misil atomiko, berrogei metro altuerako irrati antena erraldoi eta gainerako infernuko tresna guztiekin.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 176. orr.

Eta horretarako mila kilometroko distantziatik egiten diten gudua, misil hiper-zehatzak omen direnak erabiltzen ditizten.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 128. orr.

Hobe lukete bai misil eta tankeetan gastatu beharrean, beren hirietako laugarren munduan inbertitu.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 321. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Misil-eztanden ziztu-hotsak eta gau-patruilak bitarteko zirela.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 156. orr.

Tanke telezuzendu misil-jaurtigailuduna.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 164. orr.

· Pertzepzio-misil moduko bat zen, bizitzan zehar batetik bestera oharrak hartuz eta jasoz joango zena,  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 214. orr.


misio (orobat misione) 1 iz norbaitek bete behar duen lan, egiteko edo betekizuna.

Ondoren goi mailako espioitzako misio bat onartu zuela ekialdean.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 43. orr.

Ohorezko misio bat eman dauzu Etxauzko bizkondeak, zu bezalakoak behar ditu gure Nafarroak.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 190. orr.

Ekialde urrunean misio bat betetzeko aitzakia lausoaz.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 47. orr.

Silvestre gizon onbera eta jainkozaleak ulertu zuen Jaunak Frantziskori izendatua zion misioa.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 885. orr.

Asteroideak ikertzeko misio bat berriro jarri du martxan NASAk.  Berria - Gaiak   2006-03-29

Barnesek azken misioa egin beharra dauka: Nasir printzea hil.  Berria - Kultura   2006-02-11

Misio sekretuak egiteko agindu ziona.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 183. orr.

Misio hark ez zuela bere xedea lortuko.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 258. orr.

Ez dut nire misioa huts egin nahi.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 45. orr.

Baina barren-barrenean banekien huts egindako misio batetik ezin atera daitekeela deserosotasun mingots bat besterik.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 45. orr.

Bere inspirazioaren eta misio profetikoaren benetakotasun eta jatortasun ebanjelikoaren kontzientzia.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 34. orr.

AEBetako armadak inoiz Afrikan egin duen misio humanitariorik eztabaidatuena samurtzeko.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 23. orr.

Misio erraza denean hirutik bat itzultzen da.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 25. orr.

Pelennorren bestaldeko Amildegiko Zaindaritza Dorreetako misio batetik itzuli berria.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 93. orr.

Gemini IV misioan.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 35. orr.

2 pl ebanjelioa aldarrikatzea, sinesgabeen herrialdeetan egiten dena.

Handik, berandu gabe moja izango bainaiz eta Txinara joango bainaiz, misioetara.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 21. orr.

Niri ez zitzaizkidan gustatzen misioak, ez behartsuei lagundu nahi ez nielako, baizik eta giro haietan berebiziko "koipe" erlijiosoa egoten zelako.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 186. orr.

Bada santu euskaldun bat, Martin izenekoa, frantziskotar sartu, misioetara joan eta Nagasakin hil zutena.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 124. orr.

Misioetara joan behar dut, Txinara.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 116. orr.

Euskal Herriko Elizbarrutiko Misioek urtero gonbidatu izan dituzte Ekuadorko lau katoliko euren etxera,  Berria - Euskal Herria   2004-03-04

3 (orobat misio santua) herri batean zenbait egunez egiten ziren sermoi eta elizkizun bereziak, gehienetan bertakoak ez ziren apaizek zuzenduak.

Bartolome Baertel fraide fantziskotarra 1886rako herriz herri ibiltzen hasia zen «misio santuan» kanpotik ekarritako «baltseo nazkagarriaren» aurka.  Berria - Kultura   2004-09-28

Sermoi galantak eta euskal herriotan misio jendetsuak bezalaxe, mutil gazte trebeen musika banda oparoa ere lortu zuten fraide zaildu haiek.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 46. orr.

Garizuma denboran, 1941ean, apezeri misio baten muntatzeko ahala uzten daukute eta ospetsuki bururatzen dugu Bazko egunean, gure preso lagunetarik 4 000ko batek parte hartzen dutela.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 115. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Bere lehen misio-bidaian kristautasun-haziak erein zituen Pisidiako Antiokia eta Listrako erromatar kolonietan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 45. orr.

Elizaren misio-eremu zen gizartean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 114. orr.

Ekuador inguruko misio-lurretatik.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 404. orr.

Testigantza bat gehiago, santuaren misio-ekitaldi hark izan zuen oihartzuna erakusten duena.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1147. orr.

Ordena probintziatan banatzea eta anaien lehen misio-bidalketa Europan zehar erabakitzen du.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1212. orr.

Ez du bere egiten, ordea, Frantziskoren jendarteko biziera eta hura munduan barrena eramaten duen misio-grina.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1171. orr.

Oiartzuarra zen Mendiburu, Nafarroako mugakoa, eta Nafarroan barrena ibili zen misio lanetan.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 49. orr.

Bazeukan jangela bat, misio-estiloko altzariez hornitua.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 149. orr.

Frantziskok bere misio-aldian jarraituko dio Jesusi; Klarak, berriz, bere basamortu-, gurutze- eta Eukaristia-aldian.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1168. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ingurumari horretan, errekonozimendu misio bat agintzen diete Saint-Exupery eta beste bi laguni.  Berria - Kultura   2004-05-01

Martera bidalitako azkeneko espazio misioek planeta gorriaren eta Lurraren historia geologikoa oso antzekoa dela egiaztatzeko balio izan dute.  Berria - Gaiak   2004-08-28

Zientzia misio tripulatua? eta zer helburu zekarren? kosmosa esploratzea, galaxia mailako frankizia bat ezagutzera ematea, ala Eguzki sistemako hirugarren planeta konkistatzea?  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 95. orr.

Izan ere, Hondurasko, Jordaniako eta Txileko armadek horietako 30 erosi dituzte ehiza eta patruila misioetarako.Geuk topatutako dibisio blindatu baten kontra bonbardaketa misio bat abiarazteko.  Berria - Euskal Herria   2004-04-24

Bake misioa luzatzea eskatu dute.  Berria - Mundua   2004-01-23

Frantzisko, bere baketze-misioan, Melek-el-Kamel sultanarengana aurkezten da.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1212. orr.

Lehenagoko garaietan kristau ez ziren munduetan kristau-misioek izandako historiak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 445. orr.

Izan ere, Hondurasko, Jordaniako eta Txileko armadek horietako 30 erosi dituzte ehiza eta patruila misioetarako.  Berria - Euskal Herria   2004-04-24

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

egindako misio (4); huts egindako misio (3); lehen misio (4); nazioarteko misio (4)

bake misioa (3); erreferendumerako misioa (9); gure misioa (5); minurso misioa (4); minursoren misioa (3); misioa babesteko (3); misioa eratu (3); misioa hasi (3); misioa luzatzea (5); nberen misioa (4); saharako erreferendumerako misioa (5); sahararako erreferendumerako misioa (4)

misioaren arduradunek (3); misioaren arduradunetako (3); misioaren buru (3); misioaren epea (3)

kristau misioek (3)

aholkulari nagusiko misioekin (5)

bake misioetan (4)

misioetara joan (3)

minustah misioko (3); misioko buru (4); nberen misioko (3)


misioburu (orobat misio buru) iz misio baten burua dena.

Hauteskundeak nahi dituen xiiten buruzagi Al-Sistanirekin guztiz bat datorrela dio Brahimi misioburuak.  Berria - Mundua   2004-02-13

Misio buruak, berriz, Kubako Itsaso Ontzidiaren aholkulari jardungo du.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 199. orr.


misiolari (orobat mixiolari g.er.) 1 iz misio santua ematen zuen elizgizona; misioetara joaten den pertsona. ik misionest.

Georg Kamel Jesusen Konpainiako misiolari eta jakintsu handiak.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 141. orr.

Hindustanera [...] britainiar misiolari protestanteek landu zuten.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 61. orr.

Aristokrazia lurjabea neurri handi batean misiolari jesuitek konbertitu zuten.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 176. orr.

Hego Amerika edo, hobeto, Afrika aldera joango nintzela, hango ezeukien alde zerbait egiteko, misiolari laiko moduan edo.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 52. orr.

Teknikaria misiolari zuriaren azken edizioa omen, industrializazioa arraza hilzoriko baten azken ebanjelioa, bizi-maila bizi-zentzuaren suzedaneoa besterik ez...  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 73. orr.

2 (izenondo gisa)

Bestelako goiburu batek inspiratu zituen jesuita misiolari aitzindariak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 38. orr.

Gure osaba misiolaria bisitatzera.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 275. orr.

Eliza misiolari arrakastatsu baten eta horren lantoki den estatu unibertsal baten arteko erlazioan, [...].  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 29. orr.

Hemeretzigarren mendeko Afrikan, San Paulo, David Livingstone eskoziar mediku misiolariaren mozorropean, berri ona predikatzen, gaixoak sendatzen eta aintzira eta ur-jauziak aurkitzen ari zen bitartean, Islama ere mugitzen ari zen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 38. orr.

Aita Santuak bidali zituen iparraldeko lurraldeetara zenbait lekaide eta monje misiolari, baina urteak pasatu ziren ospatzen hasterako.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 91. orr.

3 irud/hed

Hemen arrazoimenaren, razionalitatearen eta holakoen misiolari asko daukagu Ilustrazioaren zale berrien artean.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 168. orr.

Eskualde hauek, demokraziaren misiolari beharrik ez dute.  Berria - Mundua   2004-06-11

Atzerriko zibilizazio baten misiolari militanteen lorpenei buruz, horiek ere engainagarri eta etsigarriak dira elizen lorpen historikoaren aldean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 32. orr.

Burokrata ezkertiarrak bagina bezala, eliza ofizialik gabeko komunismoaren misiolari antzeko batzuk, fedea ere erdi galduta zeukatenak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 76. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Bazuen halako misiolari-kutsu bat, batzuetan, bere gurasoen idealismoaren eraginari irtenbide mistikoagoak emateko joera edo.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 139. orr.

Armando Bonillak Afrikan egin zituen misiolari-lanak.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 170. orr.

Zinez lehiatuki zeraman bere misiolari kargua.  Herria   2001-05-17

Mundu-mailan misiolari-ekintzen akuilatze honek planteaturiko arazoak ez ziren, hain zuzen, eliz geopolitikazkoak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 38. orr.

Misiolari-itxura zuten.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 141. orr.

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Hideyoshiren 1587ko ordenantzarekin hasi zen, Mendebaldeko kristau-misiolari guztien debekua agindu baitzuen  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 209. orr.

6 (izen soila aditzekin)

Gero kontatu zidan Tientsin-en misiolari ibilia zela Ez al da akaso izango Afrikan misiolari ibili zinelako?  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 76. orr.

Lehen-lehenik esan zuen misiolari joan zela Afrikara, misio hauetan bere espiritu herratua, jipoitua, altxatuko zuen esperantzan.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 174. orr.

7 (amodioa egiteko jarrera aipatzeko)

Han zeuden biak, bata bestearen gainean, "misiolari" klasiko bezain gogaikarri bati kateaturik.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 29. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kristau misiolari (3); misiolari bat (3); misiolari eta (6); misiolari joan (3)


misiolaritza 1 iz misiolariaren jarduna.

Zein izango litzateke emaitza, orain mundu-mailan, eremu bakar batean, aldi bereko misiolaritza berriro piztuko balitz?  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 109. orr.

Islama edozein juduk nahi izan zezakeen bezain fanatikoki monoteista eta anikonista zen, eta haren jarraitzaileek arlo militarrean -eta laster baita misiolaritzan ere- izan zituzten garaipen izugarriek zer pentsa berria eman zioten Kristandadeari.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 298. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Erlijio nagusi ezarriak misiolaritza-arlo berrietan sartzeak ondorengo arazoa sortu zuen: ea erlijio baten betiko muina bere gorabehera iragankorretatik bereiz ote zitekeen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 38. orr.


misione ik misio.

misionero iz misiolaria.

Suaren alboan biluzik lo egiten ohituta zeuden eta misionero anglikanoek oheak eta mantak ekarri zizkieten.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 228. orr.


misionest (orobat mixionest g.er., misionista g.er., eta misioniste g.er.) 1 iz/izond ipar misiolaria.

Ene xokotik Frantziara pasatu nintzen kasik zuzenean, gero Ekialde Urrunera joatekotan, hastapeneko asmoaren arabera, misionest gisa.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 40. orr.

Uztaritzen nuen, hamabost urterekin, misionest egiteko erabakia hartu: hiru asteen duda-muda eta afera trenkatua zen.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 74. orr.

128, rue du Bac delako Misionesten etxean bururatuko nituela ikasketak eta han berean apeztuko.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 75. orr.

Laster jakin nuen bazterretik Erromara igorriko nindutela teologo ikasketak egiteko, misionest joan aitzin Japonia edo beste hango erresuma batera.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 60. orr.

Ganbaran sartzen nintzen, oseba misionestak armairuaren tirantan utziak zituen erlijiozko liburu bat edo beste irakurtu beharrez.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 86. orr.

Janpiarre Arbelbide garaztar apeza, Hazparneko misionesten buru egona, idazle fina eta jarraikia, Hazparneko misionest izana da 1938tik 1950eraino.  Herria   2004-12-30

Honek zien Hazparneko misionestei eman botoak egiteko baimena, kongregazione bilakatzen zirela, Arbelbide buru.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 26. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Guti aski bikari egonik lehenik Milafranganeta gero Hazparnen, azken herri huntako misionest-etxean sartu zen eta etxe horren buru jarri azkenean.  Herria   2004-12-30

Berehala lotu zen Frantses bere misionest lanari, hiriko ospitalea hartzen zuela aterbetzat.  Herria   2005-03-17

Ikasturtea bururatu nuen Bièvres-en, proba intelektualak kausituz, aitzineko urteen aitzinamenduek lagundurik eta utzi nuen misionest bidea.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 76. orr.

Misionest-gogo izpirik ez duenak, nola erran dezake: "Etor bedi zure erreinua".  Herria   2002-12-05

Misionest-lagun gisa joana nintzen, ordu haietan hemengo apez frangok bezala, zenbait urterentzat.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 16. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

misionest egona (3); misionest gisa (7)

hazpandar misionestak (3)

hazparneko misionesten (3); misionesten kaperan (5)


misionestegi iz misionestak prestatzen diren etxea.

Martin Ospital, Donibane Grazin sortua 1859an, 1886an apeztua, (abendoko 18an), Immaculée kolejioan Paben (1887), Hasparneko misionestegian (1888), Albin zendua 1939an, apirileko 9an (Oblat de St Benoit).  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 71. orr.

Lacroix horrek zuen Arbelbide apeztu, eta Milafrangara izendatu lehenik, gero Hazparnera eta azkenik misionestegira.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 19. orr.


misionestgai (corpusean misionest gai eta misionesgai) iz misionesta izateko prestazen ari den pertsona.

Apeztu nahi nuen, naturalki, ebidentziaz, aitaren anaia misionest gaia, eta arreba Serora xuria heroi perfektuak zirelakotz enetzat.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 19. orr.

Bere lana izanen zen misionesgaiak aurkitzea eta Ameriketako euskaldunen obra.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 72. orr.


misionista ik misionest.

misioniste ik misionest.

miskel iz

Algara sortzen didate zuen eguneroko bizi behar miskel, burges eta epelaren gorabeherek.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 13. orr.


misoginia 1 iz emakumeenganako ezinikusia.

Esaera zaharrak eta misoginia.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 39. orr.

Misoginia latente ikaragarria dago gure literaturan, baina zenbat gizonezko dira gai ikusteko barnean daramaten misoginoa?  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 199. orr.

Ezer gutxitarako balio duten gauzen altxor bilduma honetan ere behin eta berriro gai berak datoz errepikan: arrak eta emeak, emeak eta arrak, misoginia eta zuzentasuna, natur zientzietako bitxikeriak, mito zaharren zipriztinak...  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 161. orr.

Sistema horiek elkar elikatu eta indartzen dira eta arrazakerian, sexismoan, misoginian, xenofobian, homofobian, kolonialismoan, inperialismoan eta esklabismoan oinarritzen dira.  Berria - Harian   2005-10-18

2 (hitz elkartuetan)

Halere, topatu dudan misoginia ttantta aipurik gabe ezin dut utzi.  Berria - Kultura   2004-12-18

Agirian aipatu dituzten astakeriak pentsamendu integrista eta faxista batetik sorturiko homofobia eta misoginia jario ultraortodoxoa dira.  Berria - Euskal Herria   2004-02-04


misogino 1 izond emakumeenganako ezinikusia sentitzen duena.

Bestalde, gizartea, oro har, misoginoa da, emakumeok barne.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 214. orr.

Esate baterako, misoginoago da Baroja Balzac baino?  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 14. orr.

Liburuan diozu gayak gero eta misoginoagoak direla.  Berria - Euskal Herria   2006-04-22

2 misoginiari dagokiona.

Zuzentasun politikoaren garai hauetan oso itsusitzat jotzen dira esaera misoginoak, baina egon, sorginak legez, badaude.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 44. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Misogino itxura eman.  Berria - Kultura   2004-07-21


misologia iz arrazoitze edo argudiatzearen aurkako herra.

Hau oinarri-esakune bihurtutako misologia soila da, eta burugabekoena zera da: ezagutza hedatzeko baliabide artifizial guztiez duen axolagabezia metodo propio gisa goresten duela.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 283. orr.


mistagogiko izond idazkiez eta kidekoez mintzatuz, ezkutua edo misteriotsua den zerbait azaltzen ahalegintzen dena.

Nolanahi ere aurreko tradizio mistagogikoarekin duen lotura nabaria da puntu askotan, baina bitan bereziki: Jainkoaren ikuspenerako baldintzen deskribapenean eta horren izaera negatiboan.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 4. orr.


mistela 1 iz zenbait edari bizi gozori ematen zaien izena.

Ke arrea mistelaren gozo-usainarekin nahasian ondo loditu arte.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 18. orr.

Baxenafarrek mistelaren bukoietan gordeta pasatzen zituzten Hegoaldera Karlos erregegaiaren proklamak.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 88. orr.

-Bukatu al da mistela? -Xerealek-.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 93. orr.

· Ura irteten hasi zen titare txikitik, eta Benta Zaharreko Mari Mistela ito egin zen, eta orain erreka zilartsu bat dago Mari Mistela galdu zen lekuan, Benta Zaharretik hartu eta ezkerretara.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 240. orr.

2 (hitz elkartuetan; orobat mistel)

Mistel kopa bada, hobe, eginagoa nago horretara.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 47. orr.

Eta hala, bilera haietako batean, harrigarriro mistel-porro urrinen erasanari igarri ere egiten ez zitzaiola, hain zeuden denak adi, Godotek ekuazio perfektua garatu zien modu ezin zehatzagoan.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 177. orr.

Haien bileretan, porro-mistelak lagun, ideia zaparradak bat-batean hasten ziren.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 42. orr.


mister 1 iz jauna.

Eskerrak mister Lewin azaldu zela.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 115. orr.

Mister Bean sentitzen naiz.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 128. orr.

Munduko Txapelketan, Jekyll doktorea Mister Hyde bihurtzen da.  Berria - Kirola   2004-10-05

Asea bainaiz ikustea Mister Bean-en astakeriak, maiz berberak errepikatzen baitituzte.  Herria   2002-12-05

-Benetan, mister Brown -egin zion gogor Sonjak-.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 45. orr.

2 edertasun lehiaketa baten irabazle gizonezkoa.

Mister Euskadi lehiaketa iragan da joan den astean, Bilbon.  Herria   2003-08-07

3 futbolean, entrenatzailea.

Izugarrizko istiluak zebiltzan Athletic Club-ean, liga txapelketan nahiko gaizki zihoalako batetik, eta bestetik haserre handiak sortu berri zirelako misterraren eta jokalarien artean.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 131. orr.

Misterrak galarazita dauka entrenamenduetan molestatzea.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 156. orr.

4 (hitz elkartuetan)

Telebistan azaldu nahi dugu, baina bertsotan, ez platoko piszina batean globoak lehertuz, ez mister lehiaketa batean epaile lanetan, ez txiste kontari...  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 165. orr.


misterio 1 iz giza ezaguerari edo norbaiti ulergaitz gertatzen zaion gauza; gauza ezkutua.

Metenpsikosiaren misterio handia.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 52. orr.

Hura misterioa, Amets batek hildako gizona!  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 193. orr.

Gizadiaren misterio oinarrizkoak argitzeko biderik izango zela ere uste izan zen orduan.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 63. orr.

Biziaren misterioak azaltzeko asmoz.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 215. orr.

Misterioa ia beti antzemanezina zela esan zuen.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 137. orr.

Misterioaren aurrean, batez ere zientzian bertan gizakia den misterio txundigarriaren aurrean, begiak ireki egin behar ditugu askatasun osoz.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 102. orr.

Bi ordu geroago ezin argituzko misterio handiaren aurrean egongo ziren, hara zihoazen, bizitzatik heriotzara alde egingo zuten, eta ataka horretan ezagutu zuten elkar.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 94. orr.

Izadiaren egintzak, sortzearen misterioaz, urraezinak dira.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 74. orr.

Misterioek ikaratu egiten gaituzte.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 127. orr.

Halako batean ilunpean sartu gara, eta "tunela" omen zen hura, misterio huts eta bete-betea ni omen nintzen ume harentzat.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 41. orr.

Niri, ingeles barbaro honi, eman zait misterio garden hori agerian jartzea.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 78. orr.

-Bai -jarraituko zuen misterio handiz-.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 69. orr.

Dena misterio jin zait.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 56. orr.

Nolaz ote zen prokuradore eta zuzendaritza kide haren konfiantzaren hartzeduna, misterio argiezina zitzaion.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 127. orr.

Naturako misterioen giltza.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 230. orr.

Ez da hor misterio berezirik.  Herria   2002-09-26

Gauza natural izenekoek sekula baino fama hobea irabazi dute gaur egunean, eta ez da misterio: [...].  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 197. orr.

2 kristau erlijioan, giza arrazoiak ezin uler dezakeen dogma. ik sinesgai.

Eukaristian, Kristoren gorputz eta odolaren misterioan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 31. orr.

Hirutasuna gure erlijio santuaren misterio gorenetakoa da.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 144. orr.

Handia da misterio hau, eta nik Kristori eta Elizari loturik ikusten dut.  Elizen arteko biblia   Ef 5,32

Ez dago ere Hirutasun Guztiz Santuko misterio oroz gaineko eta hondo gabekoan sartzerik.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 77. orr.

Ez baita Jainkoaren misterio ezkutuak garbi adierazteko gauza.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1010. orr.

Jainko-jakinduriaren misterio ezkutuak ematen zitzaizkion aditzera.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 144. orr.

Gurutzearen misterio handi eta miresgarri honen sakon-sakonean daude gordeak graziaren dohainak, bertuteen merituak eta jakinduriaren eta ezagueraren altxorrak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 874. orr.

Misterio barneratu ezina.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 104. orr.

Jainko maitea, hain zaude maitasunez, misterioz eta dirdaiz beterik...  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 306. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Baina... - eta esaldia eten zuen, misterio-giroa hauspotzeko -: abiatzera noanean jakinaraziko dizut.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 103. orr.

Uste dut Silvioren irudiaren inguruko misterio-laino hura gehienbat gure aitak hedatzen zuela.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 54. orr.

Rousseauren hitz haiek beti izan zuten misterio kutsu bat alargunarentzat.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 17. orr.

Hainbesterainoko literatura, krimen, abentura eta misterio-dosiak aspertu egin zuen azkenerako.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 54. orr.

Teresa bezala bakarrik bizi diren pertsonek, niretzat badutela misterio plus bat, erakargarriago egiten dituena.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 70. orr.

Laino-arte gero eta ugariagoetako argi-txinta horixkek lainoetako griskara zama-tsuarenekin kontrastatzen zuten, dirdai eta ubel, abailtzen ari zen arratsari halako misterio-itxura irreala emanez.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 81. orr.

Misterio-plantak egin zituzten.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 207. orr.

Haren konturik Dekano jaunaren edo Errektore jaunaren aurrean aipatzen zen bakoitzeko, halako misterio irribarre bat ikusten zitzaien beti.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 31. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Benetako jakituriak, "giza misterioak zulatzen" ahalegintzen denak, ortodoxia baino harantzago jotzen duela beti.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 57. orr.

Ofizioaren ardatza eta mamia Pazko Misterioa dela esan behar da.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 74. orr.

Jaungoikoak gure gorputza hartuz eta gure artean bizi izanez gauzatutako haragiztatze misterioaren handitasun paregabeak.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 73. orr.

5 misteriozko (110 agerraldi, 34 liburu eta 5 artikulutan) ik misteriotsu.

Irrikena da Freudek landu zuen psikismo-ereduaren alderdirik misteriozkoena.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 119. orr.

Gizon batek bere inguruan misteriozko giro bat sor dezakeenean, berak izaten du beti abantaila jendearekin tratuan aritzeko orduan.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 49. orr.

Misteriozko antzerki batean lehen aktoan bakarrik parte hartzen zuen aktorea. Jesus Jaunaren gorputz misteriozkoa besterik ez den Elizaz diharduen Mystici corporis deitu gutun famatua.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 47. orr.

Bestelako egoera berezi batzuetan gertatzen da hori, arrisku zehazgabeen aurrean eragin misteriozko batzuk gertatzen direnean.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 112. orr.

Ceciliak, ordea, aire berri bat zuen ordurako, misteriozkoa bezala, familian ohi zuenaren oso bestelakoa.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 213. orr.

Irrikena da Freudek landu zuen psikismo-ereduaren alderdirik misteriozkoena.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 119. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

biziaren misterio (3); gurutzearen misterio (3); istorio misterio (4); misterio aire (3); misterio apur (4); misterio apur bat (3); misterio bat da (9); misterio bat izan (5); misterio ezkutuak (3); misterio guztia (5); misterio guztiak (11); misterio handi (6); misterio handia (7); misterio handia da (3); misterio handiaren (3); misterio handirik (7); misterio handiz (8); misterio hutsa (4); misterio itxura (4); misterio kutsu (10); misterio kutsu bat (4); misterio kutsua (4); misterio laino (3); misterio santuak (4); misterio txiki (3)

bizitzaren misterioa (4); gurutzearen misterioa (3); hori misterioa da (3); jainkoaren misterioa (5); kristoren misterioa (3); misterioa argitu (9); misterioa argitzeko (4); misterioa da (26); misterioa ulertzeko (4); misterioa zen (4)

misterioaren giltza (4)

misteriorik gabe (3); misteriorik gabeko (3)

misterioz betea (9); misterioz beteak (4); misterioz beterik (4); misterioz beteriko (3)

misteriozko kemen hori (7)


misterios ik misterioso.

misterioski ik misteriosoki.

misterioso izond misteriozkoa, misteriotsua.

Ez dut inoiz ikusi honelako gauza misteriosorik.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 90. orr.

Harantzago, eskutila zuriko ate bat, zeinaren atzean, antza, zerbait misteriosoa ostentzen zen, Andreasentzat misteriosoa, behinik behin.  Matías Mujika   «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 59. orr.


misteriosoki adlag era misteriotsuan.

Hori bai, hemen ere, munduko bazter guztietan tarteka misteriosoki ematen diren erabaki komun horietako bat ikus dezakegu: neoi gorriaren argia dir-dir eginez gauean, leku beroak iragartzeko kodigo bakarra bailitz.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 35. orr.


misteriotsu (510 agerraldi, 142 liburu eta 56 artikulutan) 1 izond misteriozkoa.

Egia ote gizon misteriotsu honek dioena?  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 179. orr.

Indar ezkutu eta misteriotsu batez.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 334. orr.

Bazela Lajosengan indar-iturri misteriotsu bat, zenbait errekatxok dutenaren parekoa.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 16. orr.

Ezagutzen ez nuen mundu misteriotsu batek dei egin balit bezala.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 183. orr.

Horma hauek hizkuntza misteriotsu batean ariko balira bezala.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 171. orr.

Ahots ezezagun misteriotsu batek.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 10. orr.

Gogo horrek, argi dago, ez du onartzen besterik Estatuaren interes misteriotsu eta aldakorra baino.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 47. orr.

Antzinaroko alfabeto misteriotsu baten ikurrak ziruditen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 201. orr.

Denbora eta espazio neurgarriak baino haratagoko eremu batean dago gure baitako irudimenaren esparru misteriotsu hori.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 15. orr.

Kimika misteriotsua iruditzen zaizue, baina ez du ardoa inoren odol bihurtzerainoko abildaderik.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 101. orr.

Kanpoko ekintza materialek Frantziskok etorkizunean egingo zuena aurreirudikatzen zuten modu misteriotsuan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 750. orr.

Federicok era misteriotsuan esaten zuen mentura gaiztoaren lagun zirela, gauez ibiltzen zirela begiak mozorroz estalita beren ama urdeen lotsa beltzak ezkutatzeko. hain modu misteriotsuan hitz egin ziolako.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 158. orr.

2 (adizlagun edo izenondo gisa)

Misteriotsu hurbildu zen. -Beharbada, beharbada! -esan zuen, misteriotsu-.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 147. orr.

Congok burua astindu zuen misteriotsu.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 310. orr.

Hainbati misteriotsu gertatuko zaizkion estilo-dohainak egozten dizkio.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 28. orr.

Zerbait zegoen misteriotsu edo atxikiezin, niregan nahasian lilura eta izua pizten zituena.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 72. orr.

Liburutxoa lurrean zetzan, misteriotsu eta urez blai.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 195. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

gizon misteriotsu (3); hitz misteriotsu (5); liburu misteriotsu (3); neska misteriotsu (3); pertsona misteriotsu (3)

aski misteriotsua (3); gizon misteriotsua (3); misteriotsua iruditzen (3); misteriotsua zen (3); urtegi misteriotsua (3); zerbait misteriotsua (4); ziklista misteriotsua (6)

gauza misteriotsuak (3); izaki misteriotsuak (3); izaki misteriotsuak eta (3)

modu misteriotsuan (4)


misteriotsuki adlag era misteriotsuan.

-Ez diozu ezer antzeman? -xuxurlatu zuen Hofrat Klementik misteriotsuki-.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 27. orr.

Nire begi misteriotsuki murgilduak.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 115. orr.

Erniek ahotsa apaldu zuen misteriotsuki, Hufflepuffekoak are gehiago hurbildu ziren elkarrengana.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 169. orr.

Eskuineko eskua misteriotsuki gora altxatzea besterik ez zuen egin, eta gero berriro belaun gainera erortzen utzi, sinfonia sekretu bat zuzentzen ari balitz bezala.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 184. orr.


misteriotxo iz misterio txikia.

Nekaturik ez ezik, deseroso ere sentitzen hasi gara gauza pertsonalegiak aterako ote ziren beldur, eta, gure misteriotxoari eutsiz, gure solasaldia sua bezalaxe itzali da.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 150. orr.


mistifikatu, mistifika, mistikatzen 1 iz faltsutu.

Arestiren etxea ez zen [...] sabinismoaren abaroan mitifikatu eta mistifikatu zen euskararena.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 52. orr.

Gertagarritasunari buruz mintzo garenean, bertan barne-harturik baitago gertagaiztasuna ere, ahalgarriaren mugako edo muturreko kasu gisa, eta halako batean gertagaitza gertatu ere gertatzen denean, ez dago zer harriturik, zer hunkiturik, zer mistifikaturik.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 30. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Idatzi horretan ez da zalantza handirik gelditzen, bertan bortizki arbuiatzen baita euskal izate orientalizatu eta mistifikatua, museoko pieza eta misteriozko enigma bihurtua.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 119. orr.


mistifikazio iz faltsutzea.

Conradek salatzen zuen txiripen pilaketa bezain faltsua da hori, noski (mistifikazio bat, alegia), baina zentzugabeari zentzua ematen laguntzen digu.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 106. orr.

Badirudi Silverio Lanzak berak mistifikazioen lanbroan bildu nahi izan zituela bere bizitza eta obra, ezkutaturik bizitzeko trikimailuak kalkulatu zituela eta misterioaren amaraunean preso geratu zela betiko.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 173. orr.

Horrenbestez, urte hauetan zehar denetik izan da kooperatiba saiakuntzaren gainean: mirespena, mistifikazioa, etsipena eta baita kritika latza ere.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 183. orr.

Halere, egon zen bestelako ahaleginik ere: mistifikazio handiko poemak idatzi zituz-ten gazteek.  Berria - Kultura   2006-04-04


mistika 1 iz teologiaren atala, Jainkoa eta gizakia batzeaz, batasun honen mailez eta Jainkoa begiesteaz diharduena.

Mistika ez da behar bada esentziaz erlijiosoa.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 146. orr.

Beren susmatze-datuekin iritsi ohi dira mistikako gauzarik goratuenak ulertzera, harro sentitzen dira horrelako ekintzaz eta erraz mintzatzen ere bai gai horietaz.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 56. orr.

Mistikak bere-berea duen kontenplazioa ez datorrelako bat gure izaerarekin.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 70. orr.

Nik ez dut inolako mistikarik behar, gertagaitza benetan gerta daitekeela onartzeko; aski dut matematika, horretarako.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 30. orr.

Lan egiten zuen arloak, partikulen fisikak, aspaldi erakutsi zion oso lausoak zirela zientziaren eta filosofiaren -eta are mistikaren- arteko mugak.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 82. orr.

Sektetan eta mistikan erremedioa eta salbamena bilatuz.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 2. orr.

2 (kalifikatzaileekin)

Johannes Eckhart da, alemaniar Mistikaren ordezkari indartsu eta sakonena.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 2. orr.

Alemaniar Erdi Aroko Mistika.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 1. orr.

Erdi Aroko mistika juduaren funtsezko testua.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 25. orr.

Zer ote zen ba Done Juan de la Cruz-en mistika, sentimenduaren jainko-erako zalduntza ibiltaria besterik?  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 39. orr.

3 irud/hed

Castroren mistika iraultzaile hori.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 105. orr.

Azkenerako gauchoaren mistika, Artigas eta Rosas, aldareetara jasoko zituen barbarokeriaren gorespenean lagundu zuen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 247. orr.

Diruen, legeen eta pistola ilunen inperiopean, falangistek herriaren mistika zaintzeko sistema berezia antolatu zuten.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 135. orr.

Baina guk karlismoaren mistika genuen, Don Juan Manuel Garaikoak hala esaten zuen behintzat.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 98. orr.

Gure Herria eta Gure Hizkuntzarekiko ezinezko mistika lerdejariozko batean lausoturik bizi zirenak eta direnak.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 70. orr.

Benetako gudari izatearen suhartasuna, odola emateko gerturik egotearen mistika hordigarria.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 163. orr.

SMSaren mistika.  Berria - Gaiak   2006-01-29

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik mistiko.

Nire bizitzako hurrengo sei urteak mistika-eremuko ororekiko nahiko jarrera eszeptikoan igaro nituen.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 8. orr.

Mistika-liburuak.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 1. orr.

Ekialdeak, aldiz, nahiago ditu sinbolismoa eta mistika gaiak.  Berria - Gaiak   2004-02-25

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Guztiaz baliatzen da Klara Jesu Kristo begiratu, hausnartu, kontenplatu, besarkatu eta, ezkon-mistikaz, haren antzeko bihurtzeko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1174. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

karlismoaren mistika (4)


mistiko 1 izond erlijio alorrean, misterioari dagokiona; mistikari dagokiona. ik mistika 4.

Modu honetan berean, Eliza Santuan ere bada ordena-batasun bat, gorputz mistikoa izena justifikatzen duena.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 87. orr.

Estatu nazionala Gorputz Mistiko bezala!  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 268. orr.

Bonabenturaren teologia mistikoaren hizkera.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 795. orr.

John Deeren krisialdi mistiko hau 1580 aldera hasi zen.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 54. orr.

Fenomeno mistikoa beti egon da presente kristau-tradizioan.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 3. orr.

Komentu horiek dira izpiritualitate mistikoaren benetako zentroak. Koadroa ederra da, eta tristea, eta larrimina sortzen du, kezkagarria gertatzen zaigulako plazerra eta oinazea, estasi sexuala eta mistikoa bereizten dituen muga, ilunbea.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 6. orr.

Egia ere da hori eta dagokion esperientzia mistikoa ia beti korronte albokide bat izan direla.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 3. orr.

Judutasunaren jakintza mistikoa, batez ere Erdi Aroan zabaldu zena.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 222. orr.

Johannes Tauler-ek bultzatu zuen alemaniar mugimendu mistikoaren loraldiak.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 1. orr.

Begieste mistikoan biziki trebatuz utz itzak alde batera zentzumenak eta endelguaren jardunak eta sentigarria eta adigarria den guztia.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 4. orr.

Edertasun mistikoaz, barneko edertasunaz.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 79. orr.

Jantziok, izan ere [...] esanahi mistikoz eta erlijiozkoz beteak baitira.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 18. orr.

Esanahi esoterikoa, kutsu mistikoa duen objekturen bat.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 107. orr.

Mugimendu honek baditu oinarri mistikoak ere.  Berria - Gaiak   2004-03-31

Munduko gauzakirik mistikoenetako bat bilatzera joan ginen Tibetera: Longinos Lantzaren bila.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 253. orr.

Poesia mistikoaren irakurketa erotikoa.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 27. orr.

2 irud/hed espirituala, sinbolikoa.

Frantzisko dohatsuaren eztei mistikoak Andre Pobretasunarekin.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 908. orr.

Isiltasun mistikoak gela berotzen zuen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 74. orr.

Begira; zuk sentitu zenuen hura maitemin hutsa izan zen, kolore mistikoz jantzia nahi baduzu.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 143. orr.

Bordaren metodoa ez da dialektikoa, baizik mistiko ezkertiarra.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 36. orr.

Zenbakien zientzia gisa sortu zuten aritmetika, nahiz zenbakiez ikuspegi mistikoa zuten.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 117. orr.

3 (izenondo elkartuetan)

Liburutxoa zenbait pasartetan eta batez ere sarrerako pasarteetan oso espekulatiboa da eta guztiz zaila ulertzen, zeren pentsamendu mistiko-eskolastiko zeharo garaietatik barrena baitabil.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 7. orr.

Espainolketaren apologia mistiko-teologiko honetan, bi puntu daude nabarmenak.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 123. orr.

Ez du merezi asmo mistiko-psikologikoekin astuntzea.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 226. orr.

Herder-en herri gogo edo izpiritua naturalista da, ez mistiko-metafisikoa.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 171. orr.

Hezkuntza eta gogoeta bereziki mistiko baten jaiotza eta garapenerako, mistiko-espekulatiboarena areago.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 2. orr.

• 4 iz izpirituzko bizitzara ematen den pertsona; esperientzia mistikoaz idazten duen pertsona.

Heinrich Suso, beste mistiko dominikar handiaren eta era berean Eckharten ikaslearen garaikide izan zen.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 6. orr.

Besterik al da ba, funtsean, konkistatzaileen filosofia!, kontrarreformatzaileena, Loiolakoarena eta, batez ere, jadanik pentsaera abstraktuaren mailan, baina sentituz, gure mistikoena?  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 39. orr.

Benetako mistikoak ez zaizkigu itzultzen beren zeharkaldia kontatzera.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 21. orr.

Mistikoek diotenez, berriz, ganbara biribil halako bat ematen die ikustera estasiak, eta bertan pareten jira guztia hartzen duen liburu biribil izugarri handi bat, bizkar etengabe bakarra ageri duena.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 58. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

gorputz mistiko (5)

kutsu mistikoa (3)

gorputz mistikoaren (3)


mistikoki adlag era mistikoan.

Balio txiki lokalei mistikoki atxikita pintatzen ditu beti Finkielkrautek: honentzat, izan ere, balio transzendente unibertsalen kultura kosmopolita Ilustrazioa -frantsesa- da.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 179. orr.

Hots, ideologiarik ideologikoena, adierarik txarrenean: trapu literario koloretsutan beztitua, [...] arima profetikoaren mitologiaz erlijioso-mistikoki sublimatua.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 140. orr.


mistikotasun iz mistikoa denaren nolakotasuna.

Sufismoak maila pertsonalari garrantzia handiagoa ematen dio, mistikotasuna bultzatuz.  Berria - Euskal Herria   2004-07-07

Zentzuak betetzen dizkion mistikotasun moduko hau.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 92. orr.


mistizismo iz espiritualitate sakonerako joera.

Mistizismoarekin batera erasmismoaren eta iluminatuen espiritua nabari da haren ekarrian.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 316. orr.

Eskizofreniak asko laguntzen du Hölderlinen poesia eta haren mistizismoa ulertzen.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 111. orr.

Dostoievskik mistizismo erlijioso sukartsu baten aldarean eman zituen azkeneko urteak.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 129. orr.

Fisika modernoak ateratako ondorio nagusiak bat datoz Asiako antzinako filosofiekin, batez ere Indiako mistizismoarekin.  Berria - Gaiak   2004-10-08

Zazpi urtez munduko lau hegaletan ibilia zen, mistizismoa, Kabalah eta jakintza ezkutuak ikasten: Egipton, Thailandian, Indian...  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 57. orr.

Horregatik erakutsi du Erromak halako jakinduria Ekialdeko mistizismo eta abandonismo itsu haren izaera goxatzen.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 277. orr.

'Jainkoaren presentzia edo gorentasunak' [...] ohi ez bezalako garrantzia ukan zuen rabbitar literaturan eta, oso berreziki, Kabala edo judutar mistizismoan.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 241. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Hura guztia oso serio eta mistizismo punttu batez hartzen banuen ere, bazuen jolas-eite bat, eta, noizbehinka, pailazo samar ere sentitzen nintzen gorputz-jarrera bitxi haietan.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 67. orr.

Sonata hauek duten gauzarik ederrena sortzen duten mistizismo efektua da.  Berria - Kultura   2004-08-06


misto1 iz pospoloa.

Joxe dudarik egin gabe barneratu da, erdian gelditu eta misto bat piztu du.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 16. orr.

Mistoaren lehenengo txinpartak begiak itxiarazi dizkio, bigarrenaren ondotik figura makurtu bat agertu da Abelengandik metro pare batera.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 114. orr.


misto2 (orobat mixto g.er. eta mixta g.er.) 1 izond bi osagai, zati, alde edo izaera desberdinek osatua.

Gainera, alde biek adostu dute hemendik aurrera batzorde misto batean eztabaidatuko dituztela desadostasunak.  Berria - Euskal Herria   2004-05-22

Eros -hau da, Maitasuna- jainko eta emakume baten haurra da; beraz, izaki mistoa da, gu bezala.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 46. orr.

Formula misto bat erabiltzea proposatu die Joseba Azkarragak zuzentzen duen sailak langileen ordezkariei: akordioa dauden puntuetarako bitartekaritza erabiltzea eta ezadostasuna sortzen duten kontuetan arbitrajearen bidez irtenbidea bilatzea.  Berria - Ekonomia   2004-07-17

Autorregulazio Batzordea eta Jarraipen Batzorde Mistoa.  Berria - Harian   2005-12-04

Hirugarren batzuek, hala ere, ezkontza antzaldatzen zuten, egintza misto moduan hartuz, alegia, aldi bereko kontratu zibil eta eliz kontratu moduan, bi izate horiek bertara bilduta.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 58. orr.

Ezkontza mistoak debekatu zituzten, zuriak ez zirenei zegokien lur kopurua arautu zen, Only Whites (Zuriak bakarrik) delako mitoarekin garraioak, leku publikoak, bizilekuak, aisialdirako tokiak... bereiztu egin zituzten.  Berria - Mundua   2004-10-13

Gainera, bidaiariak eta salgaiak garraiatzeko trenbide mistoa nahi dute, beraiek ere salgaien garraioaren arazoa daukatelako.  Berria - Euskal Herria   2004-02-22

Programa mistoa aukeratu zuten, lan batzuk organo bakarrarentzako eta beste batzuk aipatu duoarentzat.  Berria - Kultura   2004-01-21

Inauterien aitzakian jaialdi mistoa antolatu dute, esku-huska eta erremontea uztartuz.  Berria - Kirola   2006-02-24

Entsalada mistoa eta atuna tomateaz aukeratu genuen, eta edateko, sagardoa.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 16. orr.

Han ogitarteko mistoak ematen dituzte, bera baino mokofinago direnentzat ere onak direnak, baso bat ardorekin.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 158. orr.

2 (ekonomian)

Benetako merkatu-ekonomiak baino gehiago dira ekonomia mistoak, praktikan, estatuaren esku-hartzea nonahi gertatzen den errealitatea baita.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 63. orr.

Aldiz, kontrol publikoa eta kapital pribatua izango duen elkarte misto baten aldekoak dira sozialistak.  Berria - Ekonomia   2004-09-09

Pribatizazioaren ordez elkarte «mistoa» sortzea proposatu du PSE-EEk Alternatibak eskainiko dituen ekonomia misto bat proposatzen dugu, beti ere herritarren duintasunaren alde borrokatuko duena, alegia.  Berria - Ekonomia   2004-09-09

Parisko Udaleko Siemp enpresa mistoak erosi zuen eraikina urtarrilean.  Berria - Harian   2005-08-31

3 bi sexuetako personak biltzen dituena.

Hezkuntza mistoa zen, mutilak eta neskak nahasiak ginen.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 140. orr.

Irakaskuntza moderno, demokratiko, misto eta progresistaren gozoa dastatzeko.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 93. orr.

Kalat herriko eskola misto bateko irakasle bati lepoa moztu zioten atzo ustezko talibanek.  Berria - Mundua   2006-01-05

Ikastetxeak mistoak badira ere, diskriminatzen jarraitzen dute.  Berria - Euskal Herria   2004-02-18

Aco deitzen diote; antzerki talde misto bat sortu zuen hiriko gazteekin.  Berria - Harian   2005-07-10

· Alarde mistoari, berriz, ordu hauek jarri dizkiote: goizeko hamarrak eta arratsaldeko bostak.  Berria - Euskal Herria   2004-06-26

Konpainia mistoak, hala ere, manifestazio baimenarekin desfilatu ahal izango du, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak horretarako baimena eman baitio.  Berria - Euskal Herria   2004-06-29

1980tik aurrera danborrada hori mistoa izan da.  Berria - Euskal Herria   2004-01-09

· Oñatiko Ganbera Abesbatza 1996an sortu zen Esteban Urzelairen zuzendaritzapean, eta mistoa da.  Berria - Kultura   2006-05-04

4 (izen gisa) ogitarte mistoako.

Mixtoak oso onak egiten dizkik, mixto beroak!  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 266. orr.

5 eremu misto Nafarroko Euskararen Foru Legearen arabera euskal eta erdal eremuen arteko eremua.

Noain eremu mistoan kokatuta dago.  Berria - Euskal Herria   2006-05-10

Legearen esparruari dagokionez, arartekoak nabarmendu du euskara eremu mistotik desagerrarazteko irizpideek ez dutela bat egiten Euskararen Legearekin.  Berria - Euskal Herria   2006-02-16

Hainbat eskubide eremu misto eta ez euskaldunera zabaltzea, edota organo administratibo bat sortzea, «bere ahalegin eta baliabideak Euskararen Foru Legearen garapen eta aplikazioaren koordinazioan bideratuko dituena».  Berria - Euskal Herria   2004-09-30

Euskarari eremu mistoan eremu euskaldunaren pareko babesa ematea, «Nafarroako legeriak aurreikusten duen moduan».  Berria - Harian   2005-09-23

6 talde misto legebiltzarrean, alderdi politiko batek baino gehiagok osaturiko taldea.

Talde mistoaren araudia hitzartzeko eskatu die Mahaiak EB-IUri eta Uari.  Berria - Euskal Herria   2004-05-26

Biak talde mistoan egonda, interbentzio txandak eta finantzaketa ere banatu egin beharko dituzte.  Berria - Harian   2005-06-08

EAk taldea izango du, eta EB eta Aralar mistoan egongo dira.  Berria - Harian   2005-06-08

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

batzorde misto (5); batzorde misto bat (3); elkarte misto (3); eremu misto (3); jaialdi misto (3)

alarde mistoa (6); jaialdi mistoa (5); konpainia mistoa (3); talde mistoa (9)

alarde mistoak (9); komisio mistoak (3); konpainia mistoak (3); talde mistoak (12)

alarde mistoan (4); batzorde mistoan (4); eremu mistoan (10); mistoan egongo (4); talde mistoan (15); talde mistoan egongo (3)

alarde mistoaren (6); talde mistoaren (6)

konpainia mistoari (3)

indar mistoei (3)

alarde mistoko (5); batzorde mistoko (3); eremu mistoko (5); talde mistoko (9)

sa talde mistora (3); talde mistora (12)

eremu mistotik (3)


mistol iz xaboi likidoa.

Nik neure estudiante denboran edozelan garbitzen nuen gorputza: marka bako txanpuaz, lagartoz, mistolaz.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 94. orr.

Gero latexezko goanteak kendu, bota, eskuak garbitu zituen mistolarekin, eta ostera ere mandarrean idortu.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 102. orr.


mistral iz Mediterraneo itsasoan, ipar edo ipar-mendebaldeko haizea.

Baina neguan ez da itsasaldirik, beti dabil tramontana, edo mistrala, edo hegoa edo euro delako hego-sortaldetik heldu den hori.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 128. orr.

Berriro pinudiak mistralaren menpe.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 288. orr.

Mistralak Marseillakoen ganbara nahasten duenean, akabo! baina egun ona izanez gero, Valentziak gogor lan egin beharko du UEFA eskuratzeko.  Berria - Kirola   2004-05-19


mistura iz nahastura.

Nobela beltz eta sozialaren arteko mistura bat.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 201. orr.

Bada, kontuz ibili behar dugu ba nork zein hizkuntza ezagutzen duen, iberiarren artean erabiltzen dugun portoñola -portugesa eta espainoalaren arteko mistura- ez baitakigu nori egiten zaion ulergarri eta nori ez.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 222. orr.


miszelanea iz nahas-mahasa.

Horregatik publikatzen zuen aldian-aldian halako miszelanea bat.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 118. orr.


mitifikatu, mitifika, mitifikatzen 1 du ad norbait edo zerbait mito bihurtu.

Hasten da bat presokratikoak irakurtzen [...] eta susmoa hartzen du haien razionalizazio-jardueran asko dagoela mitotik, arrazoia bera mitifikatzen dutelako, neurri batean. Baina guk, beti bezala, vasconismo zahar garbia ergelkiro mitifikatuz paleolitoraino eraman dugu atzo goizeko ikazkinen gizaera mixerablea.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 27. orr.

Arestiren etxea ez zen [...] sabinismoaren abaroan mitifikatu eta mistifikatu zen euskararena.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 52. orr.

Nagusiek haurtzaroa mitifikatu eta lorez eta pinpilinpauxez margotzen dute; baina, nire ustez, bizitzako garairik gogorrenetarikoa eta zailenetarikoa da haurtzaroa. idazlearen figura mitifikatuta duela.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 78. orr.

2 (era buruta izenondo gisa)

Nik adi-adi entzuten nion guztia, bere aurrean jesarrita, aditzen nuena ulertu ezinik, jasandako guztia jasanda, oraindik zelan gordetzen zuen bere ezkontzaren irudi hura, Antonioren irudi mitifikatu hura.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 176. orr.

Halaz, armada herrikoi mitifikatuen alderako autonomia apurra premiazkoa zaigu, egoeraz, orainaz eta geroaz pentsatzeko.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 96. orr.

Horrexegatik ematen dit zer pentsatua, konparazio batera, euskal ikazkin mitifikatuari buruzko azken filmaketa fantastikoak Oiartzun aldean egin izanak.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 166. orr.


mitifikatzaile izond mitifikatzen duena.

Agintea eta oroitzapen historikoen erabilera mitifikatzailea loturik agertzen dira maizegi.  Berria - Euskal Herria   2004-06-08


mitifikatze iz norbait edo zerbait mito bihurtzea.

Idazlea enetzat artista da eta artisaua, Grezia klasikoan zen eran, mitifikatze erromantikorik gabe.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 138. orr.


mitifikazio iz mitifikatzea.

Mitifikaziorako tresna aproposena dira argazkiak.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 55. orr.

Beste ikuspuntu batzuen arabera, globalizazioa, hein handi batean, ez da erretorika eta mitifikazio hutsa baino.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 205. orr.

Jardunaldien xedea Pirinioen mitifikazioa «ikuspegi global batetik» aztertzea da.  Berria - Kultura   2004-06-23

Pertsonaiaren mitifikazioa, haren interpretazioak eta are ospea bera, ahantzirik ez bada, alde batera utzirik bederen apur batez.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 9. orr.


mitiko 1 izond mitoarena, mitoari dagokiona; mito izaera duena.

Halaxe hasten da pentsamendu mitikoa ere.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 170. orr.

Hara eskuartean pistola mitikoa, denek haren berri izanik inork begiz jo gabea.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 54. orr.

Freud-ek eman zigun Totem eta Tabu saiakeran "aita primordiala"ren kontakizun mitikoa.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 45. orr.

Kontaduriako Sisifo nintzen ni eta, heroi mitikoaren antzera, ez nuen sekula etsitzen, ehungarrenekoz, milagarrenekoz, berrekiten nien eragiketa gupidagabeei.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 71. orr.

Inoiz gertatu ez zen Erdi Aro mitiko hark.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 13. orr.

"Independentzia" da hitz mitiko horietako bat.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 63. orr.

Kontatze-modu horrek, gainera, halako durundi mitiko bat ematen dio kontaketari.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 30. orr.

Azken hori, Sbarüa delakoa, nago Sandrok berak aurkitua ez ote zen, edo haren anaia mitiko batek.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 71. orr.

Frantzian, adibidez, biziki aspalditik asmatua zuten Clovis erregearen historia saindu mitikoa.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 59. orr.

2 pertsonez edo gauzez mintzatuz, bere entzute edo ospe handiagatik eredu bilakatu edo historian sartu dena.

Betor nire belaunaldiarentzat figura mitiko izan zen Bob Dylan ere.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 147. orr.

Ernesto Che Guevara iraultzaile mitikoak gaztetan eginiko bidaietan oinarrituriko istorioak publikoaren, kritikarien eta ekoizleen oniritzia jaso du.  Berria - Kultura   2004-01-23

Alexander Popov igerilari mitikoak erretiroa hartzea erabaki du.  Berria - Kirola   2004-12-24

Marleyren koru mitikoa, Rita Marley, Marcia Griffits eta Judy Mowattek osatzen duten I-Threes hirukotea.  Berria - Kultura   2006-02-01

Sonny Rollins mitikoaren kontzertuarekin amaituko da astebeteko jazz jaialdia.  Berria - Kultura   2006-03-18

Levinek blues musikari mitikoak (Koko Taylor, Otis Rush, Magic Slim) eta hip-hoparen ordezkariak (The Roots-eko kideak) bildu ditu filmean.  Berria - Kultura   2004-01-16

Aurretik, 1974an, Billy Wilderren The Front Page obra mitikoan parte hartu zuen.  Berria - Kultura   2004-10-12

Bera izan zen Wembley futbol zelai mitikoan jokatu zen partidan gol bakarra sartu zuen jokalaria.  Berria - Harian   2005-06-11

Oilandoiko mendi sakratu eta mitikoan.  Herria   2001-04-12

Etapa batzuk beldurgarriak dira, mendate mitikoei, oraindik mitiko izan gabe oso gogorrak direnak gehitu dizkietelako.  Berria - Kirola   2004-05-07

3 (izenondo elkartuetan)

Azpimarragarria iruditzen zaigu, zentzu horretan, Sisifo izeneko draman, Kritiasek egiten duen lehen itunaren [...] oinarri mitiko-teologikoaren salaketa.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 36. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

herri mitiko (3); mendate mitiko (3); pertsonaia mitiko (3)

jokalari mitikoa (3); talde mitikoa (6)

talde mitikoaren (4)

talde mitikoko (4)


mitikoki adlag era mitikoan.

Nabarmen ikusten da Protagorasek demokraziaren oinarri teorikoak funtsatzen dituela -nahiz eta horiek mitoan oinarritu, mitikoki justifikatu-.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 35. orr.


mitikotasun iz mitikoa denaren nolakotasuna.

Lehiakortasuna maite du, berekoi jokatzen du garaipena bilatzen, eta ez da Anquetilen, Merckxen, Hinaulten edo Indurainen mitikotasunaren gainetik jartzeko gizaseme egokiena.  Berria - Kirola   2004-07-03

Garaiera du, gogorra da, luzea, sona handia, eta historiak oso mendate gutxik duten mitikotasuna eman dio.  Berria - Kirola   2004-05-07


mitil ik mutil.

mitilenetar iz Lesbos uharteko Mitilene hiribilduko biztanlea.

Diodotok ez du ukatzen, mitilenetarrak errudunak direla.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 262. orr.


mitin 1 iz gizarte edo politika arazoez hitz egiteko bilera ageria edo jendaurrekoa.

Bertsogintza, sermoia, mitina... zuzeneko emanaldiak dira.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 46. orr.

Luzeenean, Goebbels ikusi genuen Hanburgoko portuan emandako mitin batean.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 46. orr.

Ohe gainera igota, zutik, hizketan hasi zen handik, ozen eta eskuineko besoa indarrez astinduz, mitin bat ematen ariko balitz bezala.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 60. orr.

Oroitzen zara mitinak ematen genituen denboraz?  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 265. orr.

Igandean hitza hartuko du Bilbaon Euskadiko Ezkerrak eginen duen mitinean.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 230. orr.

-Pepponek mitin handi bat egin du eta dena entzun dut nik -azaldu zuen emakumeak-.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 235. orr.

Batak euskaraz egin zuen mitineko hitzaldia eta besteak erdaraz.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 64. orr.

Ernest aldiz ez da Agirreren mitinera etorri, eta hobe beharbada.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 170. orr.

Izeba Margari Euskal Emakume Batzako mitin batean.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 56. orr.

Mitin askotara joaten zen banderak hartuta, eta azkar asko adierazi zidan benetan komunista zela.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 107. orr.

CDNko presidenteak mitinak entzutera doan jendea izan zuen hizpide.  Berria - Euskal Herria   2004-03-04

Igandeetako mitin haietan beste gauza batzuk ere gertatzen ziren.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 121. orr.

Nazien jendaurreko agerraldiak eta mitinak liskar larriekin bukatzen ziren.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 99. orr.

Utz ditzagun mitin eta futbol zelaietarako "jo ta ke, irabazi arte" eta antzekoak.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 143. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Kalezuloko gainerako auzokideen gisara, uste izan zuen hauteskunde mitin bat baino ez zela izango, literatura arabieraz egindako hitzaldiz betea.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 201. orr.

Juan Jose Ibarretxe Jaurlaritzako lehendakaria eta Josu Jon Imaz EBBkoa izan ziren afari-mitinean.  Berria - Euskal Herria   2004-02-27

3 kirol bilera.

Larunbatean lehiatuko da, Zorrotza kiroldegiko pistan, Villa de Billbao mitinaren laugarren aldia.  Berria - Kirola   2004-06-17

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

mitin bat eman (3)

lehen mitina (5); mitina bukatu (3); mitina eskaini (3); mitina izango (3)

afari mitinean (3)


mitinero izond mitin estiloa erabiltzen duena.

Mitineroagoa izatea nahiko nuke.  Berria - Euskal Herria   2004-03-06


mitinlari iz mitinak ematen dituen pertsona.

Entzuna nuen Lauaxeta mitinlari suhar eta bikaina zela.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 61. orr.

Gerra aurrean mitinlari sutsua.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 136. orr.

Mitinlari ahoberoa izan daiteke zenbaiten ustean.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 21. orr.

Irakasle eta mitinlari lanetan aritzeaz gain, idazlea ere izan zen Polixene Trabudua.  Berria - Euskal Herria   2004-04-06


mito 1 iz alegiazko kontakizuna, antzinako jainko edo heroien egintzetan edo egiazko gertaeretan oinarritzen dena, izadiaren indarren edo giza izaeraren alderdien oihartzuna dakarrena.

Greziarrek bestalde, bazituzten heriotza ondorengoko zenbait mito.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 149. orr.

Feniziatik, Zipren barrena, Greziara pasa zen mito hau, bidaia horretan hainbat aldaketa jasanez.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 223. orr.

Mitoak dioenez, lore hau Adonis ehiztari hilaren odoletik sortutakoa da.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 225. orr.

Mito grekoetan, Dedalo ez da inoiz figura nagusia izan, bigarren mailakoa baizik.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 91. orr.

Ediporen mitoan bezalaxe.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 36. orr.

Philomelaren mito grekoan agertzan da iadanik, Tereok bortxatu eta muturik utzi du oihanean, eta Philomelak oihal bat ehunduz eta bordatuz kondatzen du bere istoria eta Tereoren krimena salatzen.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 93. orr.

Ipuin hau bat dator Meleagroren mito klasikoarekin.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 112. orr.

2 errealitatean inongo oinarririk ez duen ustea edo ideia.

Beraz, historia txiki batekin mito handi bat asmatzen da, esango genuke R. Aronekin.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 153. orr.

Bat-bateko bertsogintzaren mitoa eta errealitatea.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 17. orr.

Mitoen azpitik,errealitate gordina.  Berria - Euskal Herria   2004-06-08

Globalizazioa mito egokia da ilusiorik gabeko munduarentzako.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 217. orr.

Aurrerapena, zientziaren etorkizuna, teknika eta produkzioa gurtzea mito burgesak dira, XIX. mendean zehar dogma bilakatu zirenak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 48. orr.

Unibertsitatea eta lana: mito batzuk.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 26. orr.

Mito horren arabera, merkatuan parte hartzen duten enpresa pribatuek etengabe ari dira lehian, nor baino nor, gazelak Afrikako sabanan lehoien ihesi bezalatsu.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 71. orr.

Argentinan, azken batean, XX. mendeko bi mito handi batu dira: merkatu ahalguztidunaren mitoa, eta Estatu ahalguztidunarena.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 323. orr.

Hiesaren mito eta usteak ere landu dituzte ikastaroetan.  Berria - Euskal Herria   2004-01-08

Mito kultural zentzugabe batek sinetsarazi digu usain sexualak higuingarriak eta zikinak direla.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 180. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Platon kopetandiak, filosofiaren aitapontekoak, mito-ipuin baten bidez kontatzen du alfabetoaren asmakuntza, Fedro izeneko dialogoan.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 155. orr.

Oraingo mito-desegile horien beharrik ez dugu izan demokrazia horren erlatibismoa erreparatzeko.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 217. orr.

Mito eta kristau giroan egin zuen haurtzaroa, eta kristau giroan eta ikasketa giroan gaztaroa.  Berria - Harian   2006-03-03

Eta alde horretaz jabetzeko, berriz, mito bidezko pentsamoldea ezagutu behar du, azaletik bada ere.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 98. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Azken horri folk-lore esaten zaio normalean, eta herri mito eta superstizioak biltzen ditu.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 139. orr.

Horiek horrela, inflazioaren kontrola, inflazioaren kontrako borrokaren lehentasuna, ekonomia mito nagusi bilakatu da.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 108. orr.

Arrasateko ekimenari buruzko paradisu-mitoak bultzaturik etorri omen zen gurera.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 185. orr.

1964ko otsailean kirol mitoa jaio zen, baina Cassius Clayk beste dimentsio bat hartu zuen bere pultsio sozial eta politikoen alde bere beste borroka hasi zuenean.  Berria - Kirola   2004-02-25

5 bere entzute edo ospe handiagatik eredu bilakatu edo historian sartu den pertsona edo gauza.

Judy Garland mito bat zen garai hartako homosexualentzat...  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 175. orr.

Trikitixaren bi mito.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 100. orr.

Izan ere, bere akabera tragikoaren oihartzuna dela eta, Angela Ugarte benetako mito bihurtzeko bidean jarri zaigu.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 79. orr.

Ez naiz pertsonak mito bihurtzearen aldekoa.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 57. orr.

Baina mito baino gehiago izan zen Sartre.  Berria - Harian   2005-06-21

Egilea hil eta gero, liburu hau, eskoletako eta unibertsitateetako mugak gaindituta, mito bihurtu da, eta dozenaka hizkuntzatan irakur daiteke.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 5. orr.

Ez baita, haatik, bakarra Hamleteko Hamlet hori: askatu egin zen pertsonaia aspaldi testuaren mugetatik, eta mito unibertsalen errepertorioan du geroztik bizileku.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 9. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

beste mito bat (3); mito bat da (8); mito bat dela (3); mito berriak (3); mito bihurtu (5); mito bihurtzeko (3); mito bilakatu (7); mito egokia (3); mito faltsu (3); mito handi (4); mito horren arabera (4); mito hurbilak (3); mito zahar (3); mitoak mito (3)

dioen mitoa (3); mitoa da (9); mitoa eta errealitatea (3); mitoa eta modernotasuna (5); mitoa hautsi (5); zintzoaren mitoa (3)

mitoak dira (3); mitoak mito (3)

mitoen bilakatzea (3)


mitografia iz mitoten irudikapena.

Zientziaren izenean zorrotz maiseatzen ditu euskal nobletasunaren harrokeria [...] kantabresek erromatarrekin egindako gerra heroikoen legendak, Tubal edo Aitor eta bestelako mitografiak.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 136. orr.


mitokondrial izond mitokondrioari dagokiona.

Haurraren geneak eta DNA mitokondriala (zelularen nukleotik kanpoko organo txikiena) «aita» delakoaren berdinak dira.  Berria - Gaiak   2004-11-21


mitokondrio iz zelularen zitoplasmako korpuskulu biribilkara.

Arrautza horretan daude eraikuntza-materialak: proteinak, koipeak, azukreak, mitokondrioak, eta gunea, hantxe baitaude irarrita eulia sorrarazteko behar diren aginduak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 63. orr.

Jendeari apenas axola zaion ea teoria zientifiko jakin bat -mitokondrioak birusek eraginak direla, esate baterako- egia den ala ez.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 161. orr.

Alde batetik, eta klonazioaren esperimentuei dagokiela, DNA analisi zabalagoak izan beharko dira: nukleoko DNAren analisiaz gain, orain mitokondrioetako DNA ere aztertu beharko da.  Berria - Gaiak   2006-01-31


mitokritika iz kulturaren interpretazio antropilogikoaren sistema, G. Durand-ek taxuturikoa.

Mitokritikaz gizakiari buruzko zientziek argitasun asko lortu badute, euskal hizkuntzalariek ez liokete muzin egin behar, Zubiagaren ustez, besteek onetsitako metodologiari.  Berria - Kultura   2004-03-06


mitologia 1 iz herri bati edo erlijio bati dagozkion mitoen multzoa.

Mitologia grekoko heroien artean, leku berezia zegokion Dedalori.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 89. orr.

Laugarren zaletasuna Greziako eta Egiptoko mitologia dut.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 264. orr.

Mitologia grekoan, esaterako, erleak Artemisaren ikurretako bat ziren.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 229. orr.

Estatu unibertsal egipziakoko nubiar marketako jainko ilun bat mitologia helenikoaren jeinuak etiopiarren errege hilkor bihurtu zuen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 19. orr.

Erromako eta Greziako mitologian sarri ageri da erlea multzoan, jainko-jainkosen ekintzen inguruan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 248. orr.

Zakurra mitologia askotan agertzen da.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 12. orr.

Memoria historiko bat, esango genuke gaur apika; imajinario bat, mitologia bat.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 14. orr.

Gorgonak: Greziako mitologiako munstroak.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 171. orr.

Ezagutzen ditut Irlandako errege-etxe guztien mitologiazko leinuak.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 227. orr.

2 mitoen jatorrien, garapenen eta esanahien azterketa; azterketa horretan diharduen jakintza.

Mitologia ikaragarri gustatzen zait, Greziako eta Erromako jainkoak batez ere.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 104. orr.

Kuhn, hizkuntzalaritzaz eta mitologia konparatuaz batera arduratu zena.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 29. orr.

3 errealitatean inongo oinarririk ez duen ustea edo ideien multzoa.

Mitologia aberatsa eskuratu dugu, ordea, (jatorriaz, burujabetzaz, euskal gizakia eta besteak definitzeaz, genealogiaz, jainkoaz, etab.), geroko pentsaera garatu ahal izateko guztiz beharrezkoa izango dena.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 310. orr.

Mitologia zabalduaren adibide zehatza da, mundu guztiak dakien gauza horietako bat, etengabeko lehiaren mitoarena.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 71. orr.

Mitologia zabalduenaren arabera, lan-merkatuaren zurruntasunari dagokio langabezia.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 120. orr.

Zuri beharbada irudituko zaizu gure teoriek mitologia moduko bat osatzen dutela.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 44. orr.

Hori guztia mitologia nazionalista da, baina inolako oinarririk ez dauka historiari erreparatzen badiogu.  Berria - Euskal Herria   2006-04-18

Trantsizioaren mitologia guztia "bi Espainien" gaindipenak obseditua egon da eta halaxe segitzen du.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 16. orr.

4 (hitz elkartuetan)

Jose Miguel Barandiaranen atlas etnografikoa edo Jose Miguel Pedrosaren Mitologia Atlasa erabiliko dira abiapuntu gisa.  Berria - Harian   2005-09-20

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

euskal mitologia (11); mitologia greko (3); mitologia grekoan (3)

euskal mitologiako (10); mitologiako pertsonaiak (4)

euskal mitologian (3); greziako mitologian (4); greziar mitologian (4)

euskal mitologiaren (6); greziako mitologiaren (4); greziako mitologiaren arabera (3)


mitologiko 1 izond mitologiarena, mitologiari dagokiona.

Antzina izaki mitologikoen arrastoak izan zitezkeenak, erlijioaren eraginarekin santuenak bilakatu ziren.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 196. orr.

Prometeo mitologikoak jainkoei sua lapurtu eta gizakiei oparitu zien.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 9. orr.

Irudi mitologiko lizunez hornituriko liburu mardul bat hartu, eta ikuskatzen hasi zen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 452. orr.

Zeuxisen eta Parrasiosen gertaera famatua ekar daiteke gogora (mitologikoa bada ere, zalantzarik gabe).  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 95. orr.

Lehen liburu hartan ekin zion [Tolkien-ek], dagoeneko, bere unibertso mitologikoa sortzeari.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 5. orr.

Aspaldian gainditu omen dugu pentsabide mitologikoa.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 117. orr.

2 (izenondo elkartuetan)

Ondoko bi argitalpenetan ere elezahar bera (eta horren inguruko testuinguru historiko-mitologikoa) aurkitu dut.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 203. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

pertsonaia mitologikoak (3)


mitologizatu, mitologiza, mitologizatzen du ad izaera mitologikoa eman.

"Hiria" gai poetikotzat harturik osatu zuen Dantek bere maisulana, eta, hari jarraiki, era berean mitologizatu zuen Joycek bere Dublin.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 19. orr.


mitomania iz zerbait kontatzean errealitatea desitxuratzeko joera patologikoa.

Gure mitomaniak eta kontu handiak alde batera, badirudi, zelten gisako azken europarrak garela euskaldunok.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 66. orr.


mitomaniako izond mitomanoa, mitomania adierazten duena.

Edo kondaira aizun mitomaniakoa, hala esatea nahiago baduzue.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 129. orr.


mitomano 1 izond mito bihurtzen diren pertsonen zale patologikoa dena.

Idazle gutxik liluratu dituzte Poek bezala belaunaldiz belaunaldi irakurleak eta mitomanoak.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 9. orr.

Hitz gutxitan, jazz light edo arina, mitomanoentzako moldatua, salneurri garestian.  Berria - Kultura   2004-12-31

Badakit, mitomano bilakatzen ari naiz, baina gutxitan izan dut benetako literaturaren aitzinean nagoelako durduzadura hau.  Berria - Kultura   2006-03-14

Ziur asko mitomanoegia nintzen.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 122. orr.

2 mitomaniak joa; mitomania adierazten duena.

Oteizari buruzko ikuspegi mitomanoak ezkuta ez dezan haren ekarriaren benetako aurpegia.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 129. orr.


mitosi 1 iz zelularen zatiketa, zeinean nukleoa zatitzen baita kromosoma-kopuru bereko bi nukleotan eta zitoplasma bi zitoplasmetan.

Zelularen ugalketa, meiosia, mitosia eta biologiaren beste hainbat bitxikeria.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 25. orr.

2 irud/hed

Hara mitosi etengabekoaren azalpen poetikoa, biziberritze politikoa erakusteko.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 189. orr.


mitozale 1 izond mitomanoa.

Izaeraz mitozalea bainintzen, ez zitzaidan batere kostatu Hemingway hantxe bertan irudikatzea, mojitoak edaten eta argazkietarako jarria, itsasoan harrapatzen zituen ezpata arrain handiak eskuetan.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 149. orr.

Guri, hiru idazle handi horien edozein testu otso gosetiaren irrikaz irakurtzen dugun mitozale baldarroi.  Berria - Kultura   2004-03-20

2 mitoen zalea dena.

Horrez gain, inflazioaren aurkako politika mitozalearen ondorioak gaitza bera baino okerragoak ere izan daitezke.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 107. orr.


mitra1 iz apezpikuek eta kidekoek hotsandiko zeremonietan eramaten duten burukoa, hiruki itxurakoa.

Apezpiku izendatua izan zelarik, bere makilatzat hartu zuen hango arrantzaleen arraun bat eta mitra bezala hango laborarien xapel bat...  Herria   2002-11-14

Aureola santutasun goitarrago baten zeinutzat hartzen da, apezpikuen mitra edo Aita Santuaren tiararen gisara.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 134. orr.

Gurasoen ekarpen zintzoak diadema, mitra, edo mantu [...] bihurtzen dira.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 295. orr.

Haien artean, armeniarrak zeuden, jantzi luzeak soinean eta mitra antzekoak buru estalgarri; juduak, beren txano konikoengatik ezagunak; [...].  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 107. orr.

Mitrarik ez, kapa-arropa briolet luzerik ez.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 83. orr.


mitra2 ik bitra.

mitradun izond mitra duena.

Aita Santua San Pedroko basilikan meza ematen, mila artzapezpiku mitradun eta alkatxofa-hostozko-kapeladunen aurrean.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 40. orr.


mitrail ik bitrail.

mitrailatu ik metrailatu.

mitraileta ik metraileta.

mitraileusa (Euskaltzaindiaren Hiztegian metrailadore agertzen da) iz metrailadorea.

Tarratada luzeak dira, mitraileusa batek jaurtikiak.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 134. orr.

Une batetik bertzera, mitraileusen dabla-dabla zabalduko da ibarrean gaindi, granaden zapartatzeak dardararaziko ditu mendietako hegi harritsuak eta balek ziztu eginen dute airean.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 20. orr.

Haren alboko mitraileusa astunaren hotsa ezagutu duzu, helizeena baino ozenagoa.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 91. orr.


mitraismo iz Mitra jainkotzakoa gurtzen zuen erlijioa, Kristo ondoko I. eta IV. mendeen artean erromatar inperioko soldaduen artean aski hedatu zena.

Gizarte Helenikoak bere ekialdeko garaikideengan izandako eraginari era honetara erantzun zitzaion Zibelesen gurtza, Isisen gurtza, mitraismo, kristautasun eta mahayanaren epifaniaren bidez.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 250. orr.

Erlijio hau, mitraismoa eta mundu helenikoan izan zituen beste lehiakideak bezala, arma helenikoek konkistaturiko beste gizarte "zibilizatuetako" batean sortu zen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 437. orr.

Mitraismoa goarnizioz goarnizio zabaldu zen Erromatar Inperioaren mugan zehar eta kristautasuna koloniaz kolonia.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 445. orr.


mitralleta ik metraileta.

mitralletadun ik metrailetadun.

mitridazio iz

Gaur egun mitridazioa deitzen zaio prozesu horri.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 159. orr.


mitriolatze ik bitriolatze.

mitxa ik metxa.

mitxadun ik metxadun.

mitxeleta 1 iz tximeleta.

Kea ikusi zuen Klarak zeruan gora zihoala, kezko gorputz bat zeruko hodei grisen artetik gora, mitxeleta bat bezala, izar bat bezala, gatz-lorea bezala.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 268. orr.

Gizonak ezin du bizi, ordea, etxea inbaditzen dioten paper zurizko mitxeletekin.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 116. orr.

Mitxeleta gorriez apaindutako lastozko kapela bat buruan, Nellie kulunka ari zen idazmahaiko aulki birakariaren gainean.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 111. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Biribilak ziren [eskuak] eta mitxeleta hegoak ziruditen, bata bestearen ondoan.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 196. orr.

Kolorea sutan ikusi zuen altzairuzko eraikin batean; mitxeleta-hegal baten argia katedral bateko arku gainean etzaten.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 52. orr.

3 gau mitxeleta

Musika-nota batzuk geratzen ziren airean, galdutako gau mitxeletak bezala.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 164. orr.


mitxelin iz adkor gorputz inguruko txitxia edo gantza. ik txirringala.

Santi arropa bakeroa jantzita goitik behera, alkandora nasaiaz mitxelinak disimulatzeko.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 19. orr.

Erdibiluzia esan dut; izan ere gerrian kordoizko faja gorria zeraman, puntilla beltzekoa; honek sabela estutzen zion eta mitxelinak ateratzen, ipurdimasail gizen, zuri eta bigun batzuk agerian utziz.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 59. orr.


mitxelindun izond gantzak dituena.

Herriko akasdun guztiak joaten zitzaizkion: konkordunak, zama lodiak, mitxelindunak...  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 396. orr.


mitxirka adlag zati txikitan.

Oroitzapenak, eta oroitzapenak saiatzen dira gure inguruan egon zirenetatik denborak mitxirka desegin dituen horiek sortu hutsune sentipena estaltzen.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 107. orr.


mitxirrika 1 iz tximeleta.

Zuk ezin izango zenuen irakurri, baina bai Obabako jendeak, edo Lizek eta Sarak baldin eta inoiz Stonehamen lurperatutako mitxirrika hartaz aurrera joaten baziren euskal hiztegian.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 20. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Nire bihotzekoa, nire txoritxoa, laster sendatuko zara maitea, lasterka ibiliko zara argi-mitxirriken atzetik, beste haur guztiz ederrekin eta zu, haiek guztiak baino ederragoa izango zara.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 159. orr.


mitxitxo iz adkor katua.

Izan ere, halako erregina eder, zintzo, zuhur beteak nolatan lioke apo bati, saguzar, mitxitxo bati, halako kontu preziaturik gordeko?  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 156. orr.


mitxoleta 1 iz gari soroetan eta hazten den belarra, lore gorri ikusgarriak eta hazi beltzak dituena (Papaver rhoeas). ik lo 10; amapola.

Beste belar asko ere zabaltzen da harresian barna, asunekin eta mitxoletekin nahasturik.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 22. orr.

Koadroan murgildua zela iruditu zitzaion senarrari orduan, hartan sartu eta mitxoleta artean paseoan zebilela.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 60. orr.

Mitxoletak eskuz biltzea ere proposatu zen keztatu beharrik ez izateko.  Berria - Gaiak   2004-01-11

Ruthek lasto beltzezko kapela zuen, erpinaren inguruan mitxoleta gorriez apaindua.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 221. orr.

Belus arrosazko mitxoletak kiribildurik zeramatzan emakume ile-urrekarak ibilera jauzkari bezain isil-misilean zeharkatu zuen jendez mukuru zegoen gela.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 23. orr.

Mitxoletak, ahanzturaren lorerik behinenak.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 100. orr.

Afganistan mitxoletetatik ateratako opioaren heroina ekoizteko erabilia munduko ekoizlerik handiena da.  Berria - Mundua   2004-04-02

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Haren aldamenean haur bat, mitxoleta sorta eskuan.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 60. orr.

Mitxoleta Petaloak Airean eta beste zenbait poema.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 121. orr.

Mitxoleta haziak aski du putz xuabe eta zalanzkor bat, pilo handi bat goitik behera etor dakizun.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 177. orr.

Shibtah-k, emakumeei erditzean umeak osten zizkien emakume-deabruak, mitxoleta hazizko pastelak egiten omen zizkion infernuko labeetan, muskerren eta zakur beltzen koipeaz altxatuak.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 21. orr.

Biolinak, Karlmaierren eskuetan, piano ere baitzen, eta mitxoleta-landan barrena lauhazka zebilen zaldi, eta ekaitz erdian oihalak zabalik zihoan galeoi, eta zeruan zuzen hegan egiten zuen arrano.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 259. orr.

3 opio mitxoleta

Afganistango presidente Hamid Karzaik azaldu duenez, opio mitxoleta droga ekoizteko hazteak «estatuaren existentzia mehatxatzen» du.  Berria - Mundua   2004-04-02

Opio mitxoletaren hazkuntza eta merkataritzaren aurkako borroka.  Berria - Mundua   2004-04-02


mitxoletadun izlag mitxoleta duena; mitxoletak dituena.

Belus arrosazko mitxoletadun emakumeak eskua luzatu zion, besoa luze-luze egin ere, eta hala eutsi zion mundu guztiak ikusteko moduan, harik eta Beltzak eskua hartu, bostekoa eman, eta ostera itzuli zion arte.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 27. orr.


mixera ik misera.

mixerable ik miserable.

mixeria ik miseria.

mixerikordia ik miserikordia.

mixin (orobat mixiño) iz katua.

Amak zabalik utzi ohi zuen-eta makinaren ate biribila; lo gozoan egongo zen mixina, amaren behatzek botoia sakatu eta eragin zuten ur erauntsia, ontziaren jira-birak eta astinduak hasi zirenean.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 119. orr.

Hori dela eta, hiriko animali denda guztietan ibili ziren antzeko katu baten bila, eta noizbait ere antz-antzeko bat lortzeko zortea izan baitzuten, amona itzuli zenean, haren lorategian askatu zuten mixiñoa.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 299. orr.


mixiño ik mixin.

mixiolari ik misiolari.

mixionest ik misionest.

mixkili-muxkulu iz

Prozesuaren parte bakoitza bere arrazoiak agertzen ari zaio, isilkako mixkili-muxkuluan, Jaungoiko ahaltsuari.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 76. orr.


mixkin ik mizkin1.

mixkindade ik mizkindade.

mixpira ik mizpira1.

mixta ik misto1.

mixterio ik misterio.

mixteriotsu ik misteriotsu.

mixto1 ik misto1.

mixto2 ik mizto.

mizelio iz onttoen aparatu begetatiboa.

Beruna, merkurioa, artsenikoa hor daude, eta mizelioa, gainera, lurraren azpian dago.  Berria - Gaiak   2006-05-05


mizeniko izond antzinako greziar hiri Mizenasena, Mizenasi dagokiona.

Homeroren deskribapen politikoa ez zaio egokitzen bakarrik gerrari mizeniko handien garaiari.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 30. orr.

Himno homerikoak deitzen diren kantuek, bestalde, ez dute zertan Homerorenak izan; batzuk ohiturazkoak dira -batzuek jatorri mizenikoa dute, nabarmen-, beste batzuk otoitzak edo formulak eta abar.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 29. orr.

Taulatxo mizenikoetan kopuruak eta administrazio-kontzeptuak besterik ez baitira jasotzen.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 29. orr.


mizkatu ik miazkatu.

mizke 1 izond mizkina, milika.

Ume mizke halakoa... eta gainera, lepoko brodatu polit hori zikindu egin duzu!  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 32. orr.

Bestea, "hezurdura asper da" prosaismo indartsua, zeina mizke denak higuinez eskumikatu nahi izango baitu, noski, baina bere bizitzaz gain preziatuko baitu kritikari giza-jite beteko denaren dastamenak.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 161. orr.

2 (adizlagun gisa)

Mizke hazitako umetzat hartzen gaituzte, protesta egiteko eskubiderik ez bagenu bezala, kirolarien antzera.  Berria - Kultura   2004-06-08

Gorroto du mizke hazitako txakur lotsagabe hori, eta askotan desiratu du okinaren furgonetak deskuiduan harrapa dezan.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 111. orr.


mizkekeria ik mizkeria.

mizkeria (orobat mizkekeria) iz mizkinkeria, milikeria.

Baina ez ditut ikasi ez gizalegearen arauak ez bizitzearen antzea, alderantziz, azken orduko mizkeria eta erosotasun berri guztietan dirua parrastaka xahutzearen antzea besterik ez dut ikasi.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 476. orr.

Kasta-mizkekeriarik ere ez zuen, eta ez zen batere deseroso sentitzen, trizikloa hartu, eta laneko galtzamantal grisez bezeroei gure nekeetako kloruroa banatzen ibiltzeko.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 249. orr.


mizkin1 (orobat mixkin g.er.) 1 izond milika.

Kontu egin bihurrienei, beren koilarak katapultatzat harturik galleta-zopa beratuak jaurtitzen ibil ez daitezen, eta haur mizkinei ere bai, gosaldu gabe gera ez daitezen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 117. orr.

Jende mizkinaren kexuak.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 116. orr.

Ez zen mizkina janariarekin; nekez sortuko zuen iskanbilarik ezergatik.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 268. orr.

Tira, ez hadi mizkina izan, bakailao-gibelaren olioa baino hobea duk-eta.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 212. orr.

Baina ezin mizkina izan, nahiz eta gehiegi gustatu ez haragi gogor eta zapore min hori.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 165. orr.

Orain berriz ni naiz mizkinei errietaka ibiltzen dena, beti atzetik, jantzazue ta jantzazue, amatxoren tokia hartuta.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 120. orr.

Luisitok, osaba-izebek mainaturik, berehalaxe baztertu zuen Andresek gomendatzen zion bizimodua; ez zuen eguzkia hartzera joan nahi, eta kalean jolas egitera ere ez; geroz eta kontentagaitzagoa eta mizkinagoa ari zen bihurtzen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 151. orr.

Londresen hilotza makilatu zutenek lady ingeles mizkin bat bailitzan makilatu zuten, begietan itzalik gabe, ezpainak arrosa hortera batez...  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 174. orr.

Zakurra jatun oso mixkina omen zen.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 134. orr.

· Uste dute alemaniarren barrunbe mizkinari on egiten diona egokia dela errusiarron urdailerako ere.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 149. orr.

2 irud/hed ik mizkinkeria 2.

Eta galizismoak ezin jasan linguistiko eta literario mizkinetik Maeztu eta kardinal Gomá bezalako arrazista "izpiritual"enganaino hedatzen da.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 183. orr.

3 (adizlagun gisa)

Ahogozoa eginda makurtu nintzen erpin irrikituen bila, burutik helduta lagundu zidan berak, eta gero mizkin jolastu zuen mihiak harria bezain gogorrak baina zeta bezain leunak ziren pinportekin, elkar zeharo eranzten genuen bitartean.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 32. orr.


mizkin2 izond zikoitza, zekena.

Han bizi ziren hainbat Krapotkin ere, ni bezain mizkinak eta miserableak, Errusian baizik ezin izan daitekeen bezalako printze leinua.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 125. orr.


mizkindade (corpusean mixkindade soilik) iz mizkinkeria.

Honako honek ere ikaragarri xelebretzat zeukan bere burua, harik-eta munduko berri pixkat izaten eta hango mixkindade sinesgaitzen berri jakiten hasi zen arte, eta dena zergatik, eta arrain-zoparik jaten ez nuelako ikasi oso gerora arte.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 204. orr.


mizkindu, mizkin(du), mizkintzen du ad

Justinak ezpainak mizkindu eta gezurretako musu bat bidali zion mutilari.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 134. orr.


mizkinkeria 1 iz milikeria.

Horien artean zeuden [...] mizkinkeria hutsez bazterrean utzi nituen platerak, beste barik gustukoak ez nituelako, eta une hartan hura axolagabekeria ulertezin eta konponezintzat neukan.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 160. orr.

2 irud/hed ik mizkin1 2.

Kirikiñoren mizkinkeria berriro ere, berba-beldur.  Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 36. orr.


mizpira1 (orobat mixpira g.er. ) 1 iz mizpira-arbolaren fruitua, azala nahiz mamia horiak eta erdialdeko haziak ilunak dituena, heltzen denean nahiz usteldurik jaten dena.

'Haize hegoa ona da artaburuak eta indabak, mizpirak eta gaztainak heltzeko.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 170. orr.

Mahatsa eta mizpirak jaten dituzte biek.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 111. orr.

Esan ohi den bezala, usteldutakoan ontzen direla pertsona eta mizpira.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 271. orr.

Ganbaran apaletan, lastoa azpian, errezil-sagarrak lasa-lasa kokatzekoa, mizpirak goxatzekoa...  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 428. orr.

Le temps de cerises kantatzen hasi nintzen ahapeka, gerezi denbora ia bertan mizpira ustelena bihurtu zitzaigula burutik kendu ezinik.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 54. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Zer gelditu zen beraz Donazaharren? Azaroko mizpira feria, zeintan ber denboran astoak ere saltzen baitziren, garai hartan ez baitzen orain bezalako auto lasterkadarik!  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 91. orr.

Aziendak, sagasti pare bat, mizpira-sagasti (hala etxearen izena ere) txiki bat, fruta-arbola dezente, udare nahiz piku, [...].  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 21. orr.

· -Etsiko al duk heure bihotzeko mixpira hexurra ikusi gabe, Huck?  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 132. orr.

3 mizpira-arbola.

Orduan hasi nintzen auzoko saihesbideetan bakarrik edo ardien atzetik, irratia esku batean eta mizpirazko akuilua bestean, terrentaz, ibiltzen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 191. orr.

Werner inguratzen zenean, mizpira egurra bezain zut zeukan makila begiz jaten zion.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 91. orr.

Lurrean etzan zuen, azpiak ireki zizkion, kotoizko frakak urratu eta mizpira makila bezain gogor zeukan abar gorraila aluan basaki sartu zion.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 184. orr.

Saritzat ukan zuen "makila zilarreztatua, makila gorrail, lerden, hazta ttipiko bat, mizpira ginharriz, ah! zer makila!... luzexago egin balu, untz'urrea eskuratu baitzuken".  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 39. orr.

4 mizpira-arbola arrosaren familiako zuhaitza, lurralde epeletan hazten dena, hosto-handia eta lore-zuria, fruitutzat mizpirak ematen dituena (Mespilus germanica).

Han bada mizpira arbola bat, eta handik kea ateratzen zelarik, laminek egiten zuten sua zen omen.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 164. orr.


mizpira2 iz sudurraz mintzatzuz, zuloa.

Joxentonio Zubirik, zerbait xelebre esan aurretik ohi zuen bezala, sudur mizpirak betean arnasa hartuz: [...].  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 169. orr.

Hortik, mutil-arteko sudur-dantza horretatik zer etor litekeen ikusteko dago, baina hemen dago, jaio da komunetako mutil-artea, ederki kostata jaio ere, larrutik ordainduta, sudur mizpirak eta barrenagokoak erre-beharrean ditugula, bai... baina saiatu gabe ez dago ezer.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 28. orr.


mizto (orobat mihizto g.er. eta mixto g.er.) 1 iz sugeen eta beste zenbait narrastiren mihi luze eta mehea.

Eguzkitan gozoro dagoen horko sugegorri erdi hil hori ez da, erdi hilik egonagatik ere, errukarria, miztoari eragiten ari den beste hura zitala.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 84. orr.

Behitik goiti kiribilka igo eta, mihiztoa ontziko edarian sartzen duen suge horretaz.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 104. orr.

Jaunak suge pozoitsuak bidali zizkien eta haien miztoaz israeldar asko hil zen.  Elizen arteko biblia   Zen 21,6

Sugegorriaren pozoia zen xurgatzen zuena, biperaren miztoak bezala hilko du.  Elizen arteko biblia   Jb 20,16

Pentsatzen hasten zen guztietan, bere ahotzarra zabaldurik, mihi punta kanporatu, eta suge baten miztoari bezalaxe eragin zion.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 165. orr.

Belar artean, bere ustetan zen sugearen antzera, Sethek ahoa zabaldu zuen, eta betortzak eta mizto erdibitua ez baizik egia jaurti zuen.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 58. orr.

2 adkor mihia.

Aldiak izaten zituen, aldartearen arabera; bufoiren bat behar zuenean, bere miztoko pozoi guztia hari sartzeko, aski zuen edozein aitzakia.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 19. orr.

Zorra nik neure miztoarekin... eta hik nirekin, Martin Xirin- balezta bildu zuen lurretik.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 290. orr.

Mingo Silbatoren bilobak jakin duenean, juezetara jo du, ezkontzeko hitza emana zeukala-eta; harengandik haurdun egona dela ere dioten miztoak badira.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 193. orr.

Gaur miztoari zor diok bizia.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 290. orr.

Miztoak suge itxura hartzen dio hitz egiten hasi orduko!  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 32. orr.

3 irud/hed

Esnagailua, osterantzean, ondo dago: zortzietan txirrinaren mihiztoa, eta txortena jasoa, txirrinaren bozgora baimendu duen polizia bailitzan.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 282. orr.

4 pozoia. irud (zakilaren haziaz mintzatuz)

Eta eskuez ukitzen ez zuela, puska batean dantzarazi zuen piztia, harik eta, berez-berez, mizto xuria isuriz otzandu zitzaion arte.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 98. orr.


miztodun (corpusean mihiztodun soilik) izond mihiztoa duena.

Eta ene bi eskolakideak dituzte jarri -zeinez sugegorri mihiztodunez beste fida bainaiteke- aginduaren kargu.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 236. orr.


miztor ik liztor.

miztotu1, mizto(tu), miztotzen du ad ziztatu.

Hau atera zuenak, belar ontzen edo soroko lanetan ongi frogatua zukeen ezpata-euli luxeak nolako ziztada zorrotzak miztotzen zituen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 291. orr.


miztotu2, mizto, miztotzen (corpusean mihiztotu soilik) da ad mizto bihurtu.

Bertsolariak plaza asko egin behar ditu urtean zehar kide beretsuekin, eta mihia mihiztotzen bazaio, gaur emandakoak bihar jasotzeko izango ditu.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 76. orr.


miztu, miztu, mizten (corpusean mihiztu soilik) du ad miaztu, miazkatu.

Joan hadi hi ere Yoloren atzetik eta mihiztu iezaiok!  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 196. orr.


mnemoteknia (orobat mnemoteknika eta nemoteknia) 1 iz oroimenaren ahalmena aregotzeko teknika.

Simonides, mnemotekniaren asmatzailea.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 90. orr.

Larru zerrendak atera, mutildu, oliotan irakin, lehen semea sakrifikatu eta antzekoak, mnemoteknika dira funtsean.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 95. orr.

Oroimena nemoteknia gisa.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 218. orr.

Ongek adierazten duen bezala, nemoteknia hertsiki lotua dago formulazio gogoangarriekin.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 219. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Azterketak ondo egitea mnemoteknia-kontua da, gutxieneko datuak ikasi eta ongi menderatu arte errepikatzea...; baina bueno, orain ez da horretarako garaia, gomendioa egingo dizut, zoaz irakaslearen etxera eta eramaiozu gutun hau.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 44. orr.


mnemoteknika ik mnemoteknia.

mnemotekniko (orobat nemotekniko) izond mnemotekniarena, mnemotekniari dagokiona.

Sentsazioak, inpresioak eta gertakizunak; esaldi mnemotekniko hutsak.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 79. orr.

Hizlari klasikoek bezala, teknika nemotekniko batzuk bideratu behar ditu bertsolariak egiturak (errima eta argudio sekuentziak), hitzak eta formulazio zehatzak gogoan edukiko baditu.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 218. orr.

Edozein gairi buruz bat-batean hitzaldi bat botatzeko gauza zen; miragarria zuen oroimena, eta ariketa mnemoteknikoen bidez lantzen zuen.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 202. orr.

Elkarrizketa hartan deskribatu ziren jarduera nemoteknikoen aplikazio praktikoa oso zalantzazkoa da bertsolaritzaren kasuan, baina gaitasun horri buruz lehen ikerketa analitikoa egin izana aitortu behar zaio Lakari.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 219. orr.

Geroago azalduko dut nolako ideia kateatzez, zer eratako burubide psikologikoz, zer-nolako baliabide mnemoteknikoz atera ditudan, huts egiteko arriskurik gabe, ondorio metenpikosikoak.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 41. orr.

Are gehiago, garbi geratu zen autista savant askok dohain mota bat baino gehiago izaten zutela: musika arlokoak, mnemoteknikoak, ikusmenezko edo grafikoak, konputaziokoak, etab.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 194. orr.


mnemotropismo iz iragana memoriaren bidez berreskuratzea.

Memoriaren gehiegizko kultua edo «mnemotropismoa».  Berria - Gaiak   2004-05-05

Horien esanetan, mnemotropismo antzeko bat dago egun.  Berria - Gaiak   2004-05-05


moabdar izlag/iz antzinako Palestinako Moab herrikoa; Moabeko biztanlea.

-Lekuko hartzen zaituztet zuek Noemiri erosten diodala gaur Elimelekena eta haren semeena zen guztia; emazte hartzen dudala, halaber, Rut moabdarra, Mahlonen alarguna.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 100. orr.

-Moabdarra da, Noemirekin Moabgo landetatik etorri zena.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 96. orr.

Israeldar eta moabdarren artean borroka.  Elizen arteko biblia   2 Erg 3,4 tit

Menpean hartutako herri guztiei -edomdarrei, moabdarrei, amondarrei, filistearrei eta amalektarrei-.  Elizen arteko biblia   1 Kro 18,11


moabiar iz moabdarra.

Eta hona hemen Moabiarraren aizkorakada ozena.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 60. orr.


mobbing 1 iz langunean pairatzen den jazarpena.

Orain, ordea, izena jarri diote zapalketa horri: mobbing.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 142. orr.

Mobbing-a pertsonaren duintasuna mintzen duten egoera iraingarriak dira.  Berria - Ekonomia   2004-07-24

Egunotan dexente hitz egin dute komunikabideek mobbingaz.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 142. orr.

Nork bere buruari azterketa egin eta mobbing-a pairatzen ari den jakiteko.  Berria - Ekonomia   2004-05-21

Mobbinga salatu dute Barakaldoko Usoako bi langilek.  Berria - Ekonomia   2004-07-07

Jose Maria Aviles psikologoa gai horretan aditua da [...] eta bullying-ak mobbing-aren bidea jarraituko duen beldur da.  Berria - Euskal Herria   2004-10-06

Ez da nahastu eta orokortu behar, mobbing-arekin egin izan den bezala, bestela mesede eskasa egiten diegulako biktimei.  Berria - Euskal Herria   2004-10-06

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Mobbing motak, jazarleen ezaugarriak, eta jazarpena jasaten ari direnen sintomak laburbiltzen ditu eskuliburuak.  Berria - Ekonomia   2004-05-21

Azterketa medikua «bizitza pribatuan sartzea» izan da mobbing kasu batean.  Berria - Ekonomia   2004-09-02

Ezagutzen ditut beste lanbide eta enpresa batzuk, eta niri behintzat ez didate sartuko ziri hori, ez didate sinetsaraziko unibertsitatea dela mobbing zaleen paradisua eta langile soilen infernua.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 142. orr.


mobida iz adkor saltsa, istilua; gertaera ezohikoa. ik mugida 3.

Manifa eta mobida guztietan sartuta ibiltzen den irakasle enrrollatu horri ere ez zenioke esango.  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 107. orr.

Heu sartu hintzen mobidan eta heuk irten beharko duk!  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 239. orr.

Zer mobida, zortea izan dugu trena poliki zihoalako, bestela...  Berria - Euskal Herria   2004-04-28

Zapatisten mobida hasi zenean.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 271. orr.

Mobida politiko batean ezagutu omen zitenan.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 27. orr.

Mobida txar bat, txibatazo eta guzti.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 15. orr.

-Hau duk mobida kutrea, tio! -dio batek.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 239. orr.

Egin edukitzen zuen barra-izkinan, edozein mobidatako kartelak eransteko arazorik ez, jestoretako eltzeitsua jartzeko proposatu ziotenean ere konforme...  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 86. orr.

Baina, badakizu, mobida hori ez zen guretzako: hondartza, eguzkia, diskotekak...  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 63. orr.

-Txapli, zein mobidaren barruan duk gaurko kontzertua?  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 137. orr.


mobidu ik mugitu.

mobil 1 iz sakelako telefonoa. ik mugikor 2.

Mobilak jo zuen une hartan.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 52. orr.

"Mobilarekin ari zelako.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 55. orr.

Azala sikatu eta mobilaz dei bi egin ditu.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 45. orr.

Zatoz, meu coraçao, irakurri du mobilak iragarri dion mezu berrian.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 143. orr.

-Maletan utzi diat mobila eta.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 72. orr.

Anduren langabeziko azken soldatarekin erositako sarrera ugariko mobila berehala amortizatu genuen.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 43. orr.

2 telefono mobil sakelako telefonoa.

Azkeneko eztenkada lehengo astean sartu zidan, telefono mobila erosi nuenean; denetarik deitu zidan: yuppie, aberaskume, pijo... Esaten dute, bere kolega bati utzi ziola telefono mobila, eta amerikanoak herriz herri kolega horri segika ibili direla.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 126. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

telefono mobila (3)


mobileta ik mobilette.

mobilette (orobat mobileta) iz

Istripu batean izan zen, bere mobilettean zihoala.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 86. orr.

Horko bereko parka lekuan zaintzen dituzte mobiletak, skuterrak edo txirrindulak euro baten truke.  Herria   2003-07-31

Ez dugu gehiago ikusiko Irisarriko bidean bere mobiletaren gainean jin bezain laster etxerat zoala bere zigarretak erosi eta basoño bat gorri edan ondoan.  Herria   2003-11-20

-Ikusi al duk Toñok ekarri duen motorra, mobilette horietakoa.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 165. orr.


mobiliario iz altzariak, altzarien multzoa.

Espazioa eta argia kontsideratu behar omen zituen eta distribuzio-planoak marraztu, mobiliarioa egokitu ahal izateko.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 173. orr.

Nik Monikak ukitzen zuen guztia ezagutu nahi nuen, ez bere ohea bakarrik, nahiz eta ohea izan etxeko mobiliario ia bakarra, lo egitea asko gustatzen baitzitzaion.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 90. orr.


mobilisapen ik mobilizapen.

mobilisatu ik mobilizatu.

mobilisazio ik mobilizazio.

mobilizapen (orobat mobilisapen g.er.) iz mobilizatzea.

Baina zerak eragiten dit oilo-ipurdia, armaden mobilizapenak, Belgrad-eko bonbardaketak, Belgikaren inbasioak...  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 308. orr.

Joanden astean, laborarien mobilizapen handia izan da Frantzian gaindi, Monsanto-ren lantegien aitzinean.  Herria   2005-12-22

Gisa bereko mobilizapenei esker aterik ez dute ideki, Tolosa, Rennes eta Brest-eko KIABI saltegietan ere.  Herria   2003-01-14


mobilizatu, mobiliza, mobilizatzen (orobat mobilisatu g.er.) 1 du ad armadako kideak gerrara joateko eran jarri.

Inprenta batean lan egiten du eta ez dute mobilizatu begietako gaitz bat duelako.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 14. orr.

1939an mobilizatu eta Alsaziara eraman zuten, baina naziek handik gutxira gatibu hartu zuten eta hilabete batzuk eman zituen XII D Stalag-ean, Treveris-en.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 8. orr.

Andrea arduratu zen herrian denek jakin zezaten ni mobilizatua nintzela, eta laster bidaliko nindutela frontera, eta hantxe hilko nautela ere!  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 133. orr.

Halaxe egokitu zitzaiolako joango zen frankistekin, mobilizatuta, baina baliteke lehendik ere karlista-familiakoa izatea.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 58. orr.

· Proteina arrotzek (bakterioek, esate baterako) gorputza inbaditzen duten guztietan, granulozitoak, mobilizatu, eta gertalekura abiatzen dira prestu.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 160. orr.

• 2 da/du ad borroka edo egiteko batean parte hartu edo harrarazi.

Benetako irabazlea gizarte zibila izan zen, martxoaren 13ko arrats hartan egiaren alde eta gerraren kontra mobilizatu zen jendetza hura.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 139. orr.

Zahartzen hasiak ziren aktibistak mobilizatzeko.  Berria - Gaiak   2004-03-31

CFDT-k egunaren bilan baikorra egin du, langile ohiak kopuru handian mobilizatu baitira.  Herria   2004-11-25

Dozenaka pertsona mobilizatu dira Malaysiako ontzi batek eragindako erregai orbana garbitzeko Baina trikitilariek ez zuten maisu zaharra ahantzi; belaunaldi gazteagokoak mobilizatu ziren hurrena.  Berria - Gaiak   2004-12-14

Eta euskal herri langileak horrela, mobilizatuta, gero eta gehiago hartuko zuen ekintzetan parte.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 215. orr.

Arnold Toynbee historiagileak ere porrota egokiago ikusten zuen nazio baten indarrak mobilizatzeko.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 143. orr.

Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak bost mila ertzain mobilizatu zituen hauteskundeak zaintzeko.  Berria - Harian   2005-04-18

Apezak eta jende parrasta bat mobilizatu zuan Mikelen askatzeko, apezgaia zelako.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 274. orr.

Nire ustez utopiak beti mobilizatuko gaitu.  Berria - Kultura   2006-03-03

Hautesle berriak mobilizatzea ia ezinezkoa izanen da bi hautagaientzat.  Berria - Euskal Herria   2004-03-24

3 norbait edo zerbait higiarazi.

Aspaldidanik bertan behera utzitako literatur inperio bat berriro hartzeko lehen urratsa inperio politiko bizi baten baliabideak mobilizatzea eska dezakeen lana da.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 288. orr.

Horren ondorioz, estatuak eskura zituen bitarteko guztiak erabiliz mobilizatu behar izan zituen bere funtsak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 33. orr.

Oraindik ere, estatuak, zergen bidez, maileguen edo depreziazioaren bidez, finantza-baliabide handiak mobilizatu behar zituen, sortzen ari zen burokraziaren eta infanteriako gudaroste berriak, hobeto hornituak eta ugariagoak, eta garestiagoak beraz, finantzatzeko.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 33. orr.

117.000 milioi dolar mobilizatu behar izan ziren, lau hilabeteko epean, Thailandia, Indonesia eta Hego Korearen alde.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 176. orr.

Euskal liburugintzaren aldeko energia bat mobilizatu beharra dago».  Berria - Kultura   2004-01-15

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

alde mobilizatu (4); kontra mobilizatu (3); mobilizatu ziren (4); mobilizatu zituen (4)

jendea mobilizatzea (3)

alde mobilizatzeko (3); aurka mobilizatzeko (3); mobilizatzeko deia (13); mobilizatzeko deia egin (6); mobilizatzeko deia egiten (5); mobilizatzeko eskatu (4); mobilizatzeko prest (3)

herritarrak mobilizatzen (3); mobilizatzen hasi (9); mobilizatzen hasi dira (3); mobilizatzen hasi ziren (3)

aurka mobilizatzera deitu (4); mobilizatzera deitu (8); mobilizatzera deitu du (3); mobilizatzera deitu dute (3); mobilizatzera deitzen (4); mobilizatzera deitzen dute (3)


mobilizatzaile izond mobilizatzen duena.

Autodeterminazioaren aldeko botoa eskatzeko, Batasunak Nafarroan hauteskunde kanpaina «mobilizatzailea eta parte-hartzailea» eginen duela iragarri zuen atzo.  Berria - Euskal Herria   2004-02-18

Bestalde, hauteskundeei begira martxan jarritako ildo mobilizatzaileak uda bitartean jarraipena izango duela iragarri zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-03-27

Ekimen mobilizatzaileak ondo doazela uste dut, eta alderdi, sindikatu eta gizarte eragileekin edukitzen ari garen interlokuzioak ere oso ondo doaz.  Berria - Harian   2005-02-24


mobilizazio (orobat mobilisazio g.er.) 1 iz mobilizatzea.

Mobilizazio jendetsu eta zabala da borroka-biderik egokiena.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 240. orr.

Eraso faxista berri honen aurkako mobilizazioak konbokatu dira Euskal Herri osoan.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 261. orr.

Nahiko denbora [...] kentzen zian mobilizazioak eta bilerak antolatu beharrak.  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 115. orr.

Egunero egiten ditugu mobilizazioak, faxistei eta falangistei aurre egin behar zaie, bestela jan egingo gaituzte.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 64. orr.

Indigenek mobilizazioekin segitzeko borondatea agertu zuten atzo.  Berria - Mundua   2006-03-23

Nazioarteko aurrezkiaren halako mobilizazio batek, beste eskualdeetako kapitalen eskari garbia murritzarazi behar zuen, nahitaez.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 159. orr.

Mobilizazio gehiago iragarri dituzte ikasleek.  Berria - Ekonomia   2006-02-10

2 (izenondoekin)

Pentsamenduak, aldiz, Afrikaren aldeko mobilizazio politikoek erakusten duten bezala, badaki huts hori gainditzen zuzena dena egiteko.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 152. orr.

Mobilizazio gogor batzuen ondorioz, egun batean garbi ikusi nuen: iraultza bazetorren, zirt edo zart egiteko eguna.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 125. orr.

Azaroaren 5eko mobilizazio nagusi hori egin baino lehen euren egoera salatzeko kaleko ekintzekin jarraitzen dute grebalariek.  Berria - Ekonomia   2004-10-22

Presoen eskubideen aldeko mobilizazio bateratuetan parte hartu dutenei.  Berria - Euskal Herria   2006-03-07

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Juan Duñabeitiak uste duen moduan Bilbok eutsi egin behar diolakoan diren denek beren indarrak batzen dihardute eta, hortik mobilizazio deialdia.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 78. orr.

Greba eta mobilizazio egunaren balorazio baikorra egin zuen mahaikideak.  Berria - Euskal Herria   2006-03-11

Ezker abertzaleak mobilizazio gaitasun handia erakutsi duela egunotan.  Berria - Euskal Herria   2006-03-11

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ikus-entzunezko hedabideen eta masa mobilizazio erraldoienen laguntzaz baliatuz.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 14. orr.

Bilboko ezkerraldean aste batzuk lehenago izandako langile-mobilizazioen berri jaso zenuten.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 202. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aldeko mobilizazio (7); aldeko mobilizazio eguna (3); aurkako mobilizazio (10); bosgarren mobilizazio (5); gaurko mobilizazio (3); greba eta mobilizazio (42); kontrako mobilizazio (3); kontratuaren aurkako mobilizazio (3); lehen mobilizazio (5); mailako mobilizazio (3); mobilizazio astea (3); mobilizazio bateratua (5); mobilizazio deialdia (3); mobilizazio deialdiak (3); mobilizazio egin (11); mobilizazio egin dituzte (4); mobilizazio egun (19); mobilizazio egun nagusia (5); mobilizazio eguna (27); mobilizazio eguna izan (3); mobilizazio egunak (3); mobilizazio egunarekin (6); mobilizazio egunaren (9); mobilizazio egunaren harira (5); mobilizazio egunari (3); mobilizazio egunean (18); mobilizazio egunean izaniko (4); mobilizazio eguneko (6); mobilizazio egunera (9); mobilizazio egunera deitzeko (3); mobilizazio egunetan (4); mobilizazio egutegia (4); mobilizazio gehiago egingo (3); mobilizazio gehiago iragarri (3); mobilizazio handi (4); mobilizazio handia (4); mobilizazio handiak (5); mobilizazio handiko (3); mobilizazio jendetsuak (3); mobilizazio nagusiak (3); mobilizazio nazionala (4); mobilizazio orokorra (3); mobilizazio soziala (4); mobilizazio ugari egin (6)

aldeko mobilizazioa (3); herri mobilizazioa (6); herritarren mobilizazioa (4); mobilizazioa beharrezkoa (3)

aldeko mobilizazioak (3); aurkako mobilizazioak (8); egin zituzten mobilizazioak (3); egingo dituzte mobilizazioak (3); gizartearen mobilizazioak (3); greba eta mobilizazioak (3); hasitako mobilizazioak (3); herritarren mobilizazioak (4); iragarritako mobilizazioak (3); izandako mobilizazioak (3); kontrako mobilizazioak (3); langileek mobilizazioak hasi (3); langileen mobilizazioak (3); mobilizazioak antolatu (14); mobilizazioak antolatu dituzte (4); mobilizazioak antolatuko (3); mobilizazioak antolatzea (3); mobilizazioak bultzatuko (4); mobilizazioak bultzatuko ditu (3); mobilizazioak deitu (6); mobilizazioak deitu ditu (5); mobilizazioak egin (23); mobilizazioak egin zituzten (9); mobilizazioak egingo (24); mobilizazioak egingo dira (7); mobilizazioak egingo dituzte (12); mobilizazioak egiteko (3); mobilizazioak egiten (3) mobilizazioak gogortuko (4); mobilizazioak gogortzeko (3); mobilizazioak hasi (10); mobilizazioak hasi dituzte (5); mobilizazioak iragarri (16); mobilizazioak iragarri dituzte (9); mobilizazioak izan (7); mobilizazioak izan ziren (5); mobilizazioak izango dira (4); mobilizazioak zapuztu (4); salatzeko mobilizazioak (3); sindikatuek mobilizazioak iragarri (3)

mobilizazioaren bidez (5)

mobilizazioei ekin (5); mobilizazioei ekingo (9); mobilizazioei ekingo diete (7); mobilizazioei ekiteko (3); mobilizazioei esker (3); mobilizazioei eusteko (3); mobilizazioei eutsi (3); mobilizazioei eutsiko (12); mobilizazioei eutsiko diete (5)

langileek mobilizazioekin jarraituko (3); mobilizazioekin bat egin (4); mobilizazioekin jarraituko (12); mobilizazioekin jarraituko dutela (6); mobilizazioekin jarraitzeko (5); mobilizazioekin jarraitzeko asmoa (3); mobilizazioekin jarraitzen (3)

egingo diren mobilizazioen (3); greba eta mobilizazioen (3); mobilizazioen berri eman (4); mobilizazioen bidez (7); mobilizazioen egutegia (4); mobilizazioen harira (4); mobilizazioen ondotik (3)

aldeko mobilizazioetan (4); biharko mobilizazioetan (3); deitutako mobilizazioetan (4); egindako mobilizazioetan (3); egingo diren mobilizazioetan (6); mobilizazioetan parte hartzea (3); mobilizazioetan parte hartzeko (27); mobilizazioetan parte hartzera (11)

mobilizaziora deitu (11); mobilizaziora deitu du (4); mobilizaziora deituko (3); mobilizaziora deitzea (3)

mobilizaziorako deia (16); mobilizaziorako deia egin (8)


mobimendu (orobat mobimentu) iz mugitzea.

Mobimendu horren gelditzeak, berriz, esan nahi du hizkuntzarekiko konfidantza galdu dela; nork bere buruarekiko konfidantza, beraz.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 107. orr.

-Hirekin egingo diate armatarako lain diru mobimentuan...  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 16. orr.


mobimentu ik mobimendu.

mobiola iz zinema eta telebista grabazioetako irudi eta soinua kontrolatzeko tresna.

Eta konturatu gabe hasten naiz benetan kezkatzen eta burua berotzen, mobiola atzera eta aurrera erabiliz ikusteko ea non egin ote dudan huts.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 60. orr.

Fantasia mobiola moduko bat da.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 162. orr.


moblatu, mobla, moblatzen 1 du ad altzariak jarri, altzariz jantzi.

Egun hartan, bada, han ninduan ni, hik alokatu eta moblatutako etxe hartan sekula niri erakutsi gabeko hartan, hire gelan.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 129. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Gela bakarreko apartamentu moblatua zen, alde batean jangelatarako baliatzeko zati bat eta komuna beste aldean zituena.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 136. orr.


moda 1 iz janzteko edo bizitzeko molde igarokorra, aldi batez gizarte jakin batean harrera handia duena.

Erlatibismoaren eta subjektibismoaren moda.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 175. orr.

Nahiz eta gure aitak begitan hartua zuen ile motzaren moda.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 13. orr.

Hala deitzen dute den-dena kontrolatzeko moda hau!  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 68. orr.

Hedabideek modak sortu, bideratu eta bizirauteko ahala daukate.  Berria - Euskal Herria   2004-11-11

Modaren zurrunbiloan sartu zenetik gora eta gora egin du, xanpain aparrak bezala.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 75. orr.

Modelo izateko zeharkatu nuen ozeanoa, eta badakizu zer aurkitu nuen modaren mundu ustelean?: diru gutxi, promes ugari eta hanka zabaltzeko iradokizun franko.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 108. orr.

Euskaraz ez dugu moden arabera funtzionatzen duen merkaturik.  Berria - Kultura   2006-04-14

Brechten gaurkotasuna erabatekoa da, klasiko guztiekin batera moden gainetik dauden kontuez arduratu delako.Beti modan eta dotore jantzita.  Berria - Kultura   2006-02-03

Politikariek, gureek barne, H delakoa azken modan ahoskatuz, Herriarentzat jagoitik garapen globala eta globalizantearen premia proposatzen zuten.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 34. orr.

Guk barre egiten genion, Mario Conde aspaldi zegoela modatik joana esaten genion.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 18. orr.

Zubi azpira abiatu zen modatik pasatutako duintasun baten imintzio eginez.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 303. orr.

Droga tragikomikoak aipatzeagatik, jenero heroikoa modatik pasatuxea dagoen honetan.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 26. orr.

Euskarri beltzezko antiojo modaz paseak janzten zituen.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 17. orr.

Ilea gaztain-kolorea zuen, goialdean bildua modaz pasatako moduan.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 206. orr.

Ez da zaila Lucy hamar urte barru irudikatzea: emakume lodi bat, aurpegian tristuraren ildoekin, modaz aspaldi pasatako arropekin jantzita, bere aberetxoei hizketan, otorduetan bakarrik jaten.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 200. orr.

Baserrietatik etorritako neskei egiten nien kirika jaunartzera hurbiltzen ziren guztien artean; nahiz beren jantzi modaz kanpokoak, nahiz beren orrazkera arruntak.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 78. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Izena zuen Xirrinenea, geroztik Ene ametsa, moda berriko izen batekin berriz bataiatu zuten.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 42. orr.

Atso zahar eta mehar bat, moda zaharreko farfail-idun xelebrea jantzita, nigandik apur bat urrundu da plataforman.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 247. orr.

Gazteak dira, zaratatsuak, biziak, ez dira inondik ere moda zaharrekoak.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 172. orr.

Estereotipo komertzialak kolokan jarri, eta Bilboko eraikin mitikoa moda alternatiboaren topagune bihurtuko du hilaren 24tik 26ra bitarte.  Berria - Kultura   2004-09-22

Baina zer egin dira hek ere nunbaiteko moda bitxi eta ergeletan?  Herria   2002-08-08

Ez ahal gaituzte moda xoro batzuek airatuko, besteak gureez gustatuak direlarik?  Herria   2004-08-12

Moda iraunkorrez mintzatu ziren.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 506. orr.

Horra hor moda haundia hartzen ari duen joko baten ezagutzeko parada.  Herria   2005-06-02

Kostaldera kanpoko modak iritsi dira, eta modak aldakorrak dira.  Berria - Kultura   2004-11-28

Garaiko modak agintzen zuenez, kalesan ibiltzen ziren hirian barrena, atzealdean lekaioa zeramatela.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 232. orr.

Mollie Newton azken-azkeneko modan ibili ohi da, izan ere; baina, ez dakit...  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 66. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Soinean daraman blusa gardenak ikusmira handia piztu du moda-argazkilarien artean.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 78. orr.

Moda-kazetaria zen, eta ingelesez hitz egiten zidan.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 14. orr.

Amak erantzuten zion: "bai nik ere!", eta moda-aldizkariak ikusten zituzten orri-pasaka.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 80. orr.

Moda katalogo batetik atera berria.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 8. orr.

Espazio berriak eta mugimendua eman zizkion moda argazkilaritzari.  Berria - Kultura   2004-10-03

Atzera eta aurrera ibiltzen naiz moda-desfile batean bezala.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 32. orr.

Moda-bildumaren garrantzi etiko-filantropikoa.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 77. orr.

"Odxela" izeneko moda-denda txiki bat zeukan Artekale-ko muturrean.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 116. orr.

Moda diseinuan lan egin du orain arte Blamik batik bat.  Berria - Kultura   2004-08-28

Moda marka handiek emakumeei ezartzen dioten edertasun femeninoaren mitoa salatzeko, pasarela berezi bat egin zuten.  Berria - Harian   2006-03-09

Hilabete batzuk eman zituen Toursen, moda-lantegi batean aprendiz.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 68. orr.

Felix umeen moda jaialdiko erreportajea ari da egiten.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 183. orr.

Moda-kontuak agertzen diren horietako bat zela, kioskoan ikustetik akordatzen dela azalean kolore asko zituela.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 164. orr.

Moda mundua doluz jantzia dago.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 79. orr.

· Kotoizko galtza zuriak zeramatzan, oso estuak eta laburrak, eta frak moda-usteko bat.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 20. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Dohakabe horrek, bere iritziak modakoen aurrean irentsi eta ezkutatu egiten dituelarik, ez du inoiz adorerik izango bere mendea iritzi-moda zentzugabeek hain sarri sartzen duten lokatza artetik ateratzeko.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 56. orr.

Eta horrela entretenitzen da gaztea gazte-informazioarekin bere burua janzten, gazte-planetan bere izena eta diru-txamarrak uzten, gazte-modan mozorrotu eta gazte-guneetan gazte-musika entzuten.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 125. orr.

5 modako izlag modan dagoena.

Modako zapata takoidunak.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 24. orr.

Dantza egitera joan edo modako pub batera sartu.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 348. orr.

Gau eroak, Maruja eta Etxekalte pubak modako jendez gainezka.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 63. orr.

Modeloek modako jostunaren soinekoak teatroan aurkezten zituzten gauean.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 90. orr.

Abenturak zain neuzkan hor, abentura ederrak, emakumerik ederrena ere zain neukan, jostunik modakoena.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 124. orr.

· Azken modako euskara txukunean.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 163. orr.

· Dama gazte bat zen, hiritarra oso, moda-modako kirol-soineko batez jantzia. Moda-modakoa da, azken orduko gustuaren araberakoa!  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 57. orr.

Ttipiren begi tipiek distira egin zuten, hamar billete handi baino gutiago balio ez zuten bere betaurreko moda-modakoen gibeletik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 98. orr.

6 moda izan ad ad

Parisen sport janztea da moda.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 14. orr.

Gaur egun ez dago modako, azala baita gaur moda.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 8. orr.

Herria askatu nahi zuen, orduan moda zen bezala, eta egun batez preso hartu zuten.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 78. orr.

Alabaina Euskal Herriko mende hondar honetan moda zen Kilometroak, [Nafarroa] oinez, Ibilaldia, Araba Euskaraz eta Herri Urratseko arropaz beztitzea.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 18. orr.

Ausentzia moda balitz, / soineko gorriz jantziko nuke.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 125. orr.

7 moda-moda

Hotela "irain arkitektoniko" bat dela dio azken urteotan Italian moda-modan dagoen Piero Pazzi argazkilariak.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 78. orr.

Beautiful people deiturikoa zegoen moda-modan; jende aberatsa, itxuraz bederen, guztia zuena.  Berria - Euskal Herria   2004-07-14

Parisen txano errusiarrak, kabiarra, eta Michel eta Nadia izenak moda-modan jarri ziren.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 13. orr.

Erakusmahaiaren atzeko neska gazte moda-modara jantziak [...] galdetu zion ea eztei-tarta al zen erosi nahi zuena.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 149. orr.

8 modako egon

Ezkontzea gure artean oso modako ez zegoela uste nuen, baina koadrilako lagunei begiratuta kontrakoa esan beharko.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 54. orr.

Donostiatik ekartzen zituen modako zeuden piezak, han musikariren bat lagun hartua baitzuen.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 134. orr.

Gaur egun ez dago modako, azala baita gaur moda.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 8. orr.

Kalean barrena neska asko pasatzen ziren, zirarekin eta txano garden batekin, nylonezko zorrotto bat buruan, huraxe baitzegoen modako.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 147. orr.

9 modan egon

Garapen iraunkorra modan dago, ez da ordea moda bat.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 37. orr.

Modan zegoen orduan gaur inork irakurtzen ez duen idazle bat, Pittigrilli, neskek arras debekatua genuen.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 41. orr.

"Nik ahal banu...!" esatea dago modan gizonezkoen artean.  Arantxa Iturbe   «Ai, ama», 1999 - 23. orr.

Grabatzera sartu ginenean after-punk iluna zegoen modan: Echo&The Bunnymen, Psychedelic Furs, Killing Joke... Orain mehartasuna dago modan.  Berria - Kultura   2006-03-09

Marilyn bezalakoak ez daude modan gure artean.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 88. orr.

Kareizko betaurrekoak, oraindik modan ez zeudenean, argaltxoa neurri egokian, ipurditxo mardula, ahotsa ondo modulatua.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 66. orr.

-Sasoi honetan arrosak eta laranjak ere oso modan daude.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 107. orr.

Oso modan zegoen garai hartan kantu hura, nonahi entzuten zen.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 71. orr.

Hurrengo lanean orain hain modan dauden zientzia fikziozko istorio futurista horietariko bat idazten saiatuko naiz.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 118. orr.

10 modan izan da ad

Beltza beti modan dela, noiznahi janzten dugu.  Herria   2001-11-15

Gaia modan dela erran dezakegu.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 12. orr.

Modan da elkarri atxikitutako etxeen eredua, hiritik gertuko herrietan.  Berria - Euskal Herria   2004-01-27

Baina politika liburu horiek oro baino lehen, mugimendu iraultzaileak modan zirelarik, Marx eta Engelsen Alderdi Komunistaren Manifestua, Mao Tse-Tung-en Liburu Gorria, Macchiavelliren Printzea bezalako obretan aurkitzen ziren, euskara batuan emanik, maisu berrien dogma guztiak.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 34. orr.

Modan dela omen!  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 10. orr.

11 modan jarri

Garai hartan nobleziaren eta nire zirkuluaren antisemitismo bera modan jarri zen burgesen, atezainen, tximinia-garbitzaileen eta tapizatzaileen artean.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 170. orr.

Beste aberri batekoak ziren, antzinakoak, egunkari pertsonalak modan jarri baino lehenagokoak.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 66. orr.

Atzekoz aurrera idaztea ez da kartzeletan modan jarritako teknika literario hutsa.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 59. orr.

Artean modan jarri gabe zegoen light hitza.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 93. orr.

Holandan, XVII. mende hasieran, oso modan jarri omen zen etxeetan tulipanak edukitzea, Turkiatik ekarri berria zen halako landare bat etxean jartzea estatus sozialaren sinbolo izateraino.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 230. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

moda aldizkari (3); moda berri (6); moda berria (4); moda berrian (3); moda berriko (4); moda denda (3); moda desfile (5); moda desfilea (6); moda desfileak (4); moda kontua (6); moda kontua dela (3); moda kontuak (3); moda modako (7); moda modakoa (3); moda modan (9); moda modan dagoen (3); moda xaharrean (3); moda xaharreko (5); moda zaharreko (5)

modak agintzen (3)

azken modako (10); moda modako (7); modako jostunaren (3); modako piezak (3); modako talde (3)

moda modakoa (3)

dago modan (7); jarri zen modan (4); moda modan (9); moda modan dagoen (3); modan da (4); modan dago (19); modan daude (5); modan egon (7); modan jarri (37); modan jarri zen (8); modan jarriko (6); modan jartzen (9); modan zegoen (17); modan zeuden (10); oso modan (14); oso modan dago (3); oso modan zegoen (5)

hamarkadako modaren (3); modaren arabera (10); modaren araberako (4)

modari jarraitzen (3)

modatik joana (3); modatik pasatutako (3)

modaz kanpo (4); modaz pasatako (7); modaz pasatuta (4); modaz pasatutako (5)


modal iz moduari dagokiona.

Testuinguru modalean murgildurik egoteagatik eragindako ideiak desegokiak dira, zeren kanpoko gorputzek sorturiko afekzioak (efektuak) baitira.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 23. orr.

Gizakia aurkitzen deneko serie modalaren bitartez sortua dela eta Jainkoa gauza guztien kausa inmanente gisa agertzen dela.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 23. orr.

Semantikan bi balio hartu beharrean balio gehiago hartzea posible litzateke (logika anizkoitzak), edo formulen luzera infinitua izatea onar genezake (logika infinitarioak), edo sinbolo logiko gehiago sar genitzake hizkuntzan, hala nola eragile modalak ("posible" edo "beharrezko") edo denborazkoak (logika modala eta denboraren logika).  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 152. orr.


modalidade ik modalitate.

modalitate (orobat modalidade) iz 1 zerbaiten forma edo aldaera.

Modu bi beraz: lehenengo modalitatea pentsatzea zen; sistematikoki.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 33. orr.

Jendeak uste du pasta dela italiarren gailur gastronomikoa: edozein modalitatetan delarik ere -pizza, makarroiak, lasagna...-, pastak Italiako gastronomia ekarri ohi digu gogora. Lau modalitate daude [sarietan]: etxebizitza onena, komertzio onena, eraikin onena eta balio arkitektoniko-monumental onena duen eraikina Bi modalitatetan txapeldun da Arretxe.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 33. orr.

Deleuzek mugimendu-irudiaren hiru modalitate bereizten ditu, pertzepzio-irudia, ekintza-irudia eta afekzio-irudia, zein prozesu den nagusi: pertzepzio-prozesua, narrazio-prozesua ala adierazpen-prozesua.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 165. orr.

Judizioen modalitatea hauen funtzio berezi-berezia da, bere baitan bereizgarri hau duena, alegia, ez diola ezer gehitzen judizioaren edukiari.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 62. orr.

Gizon guztiekin, emakume guztiekin, parean fortunatzen zitzaizkion guztiekin jo zuen larrua, txapeldun bihurtu zen modalitate guztietan, guztiz aldatu zen, beste bat zen.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 122. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Jainkoak daki! hori, gainera, egokiera berberetan esaten den nork daki?-ren baliokidea da, haren bihurrera bat [...] eta esaldiaren modalitate aldaketa horretan, galderatik harridurara garamatzan irristada horretan, nor zen ez genekienari nor den badakigula uste dugun baten izena erantsi behar izan diogu, ez baitago hizkuntzan beste modurik galderaren bidez adierazten genuena harridurazko modalitatean esan ahal izateko.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 57. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Polifonia modalitatean, berriz, laugarren sailkatu dira oñatiarrak.  Berria - Kultura   2006-05-04

Footing modalitate berezi bat du estualdi: soka bat darama gerrian lotuta, eta sokatik tiraka, Siberiar huski txakur zuri-gris horietako bat.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 26. orr.

Indoor modalitatean jardutea erabaki zuten, joko-zelaia sala barrura murriztuta.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 71. orr.

Eraketa-arauak izena emango zaie banaketa honen osagaiak menpean hartzen dituzten baldintzei (objektuak, adierazpen modalitateak, kontzeptuak, hautaketa tematikoak).  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 47. orr.

Proposaturiko azterketan enuntziazio-modalitate ezberdinek eraman beharrean subjektu baten sintesira edo funtzio bateratzailera, subjektu horren sakabanaketa adierazten dute.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 65. orr.

Horregatik beharrezkoa zen aldi bakoitzean definitzea objektuen eraketa-legeak, enuntziatu-modalitateak, kontzeptuak, aukeraketa teorikoak.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 76. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

enuntziazio modalitate (5)

modalitatearen oinarri (5); modalitatearen oinarri esakuneak (3)

modalitatetan jokatuko (3)


modalizazio iz

Horregatik da estiloz soila; esaterako, apenas erabiltzen duen modalizaziorik: komeniko litzateke, beharko genuke eta antzeko leungarririk.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 13. orr.


modazale izond modaren zale dena.

Hitz samurrak trukatu zituen dama batzuekin; batengana zein besterengana hurbiltzen zen urrats labur eta lasterrez, edo, esan ohi denez, tipi-tapa, hala nola ibiltzen baitira beren takoi garaien gainean aguretxo modazaleak -hainbatek agure lizunak esaten dieten horiek alegia- damen atzetik agudo dabiltzanean.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 242. orr.

Horrelako balalaikak, haien soinu lasaia entzutera biltzen diren neskatxa bular-zuri, lepo-zurbilei begi-keinuka eta txistuka aritzen zaizkien hogei urteko mutilgazte ernai, irtirin eta modazale horien edergailu eta jostagarri izaten dira.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 142. orr.


moddernaje iz adkor modernajea.

Ez, ez nuen besterik espero moddernaje senttiberaz moxkortutako "proyecto hombre" berriongandik!  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 347. orr.


modderno izond adkor modernoa.

Fraidekume modderno zibilizatuaren eskolaren karga bizkar gainean, pepperoni soberako pizza bat eta hiru zerbezakada sabeleratu nituen, jatetxe italiar hurbil batean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 194. orr.

Nahi duzuna, baina, horrek ez du ukatzen "Otelo" eta gisakoen "inttegrismo modderno liberttinoa".  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 350. orr.


model ik modelo.

modelaje iz

'Modelajea behintzat utzi egin behar izan du', dio beste batek Isabella Roselliniren Manifestoari buruz, 'bere erretratuei egin behar zizkieten konpiuter apainketak hirulau kirurgia estetiko zirela uste dut...'  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 96. orr.


modelatu, modela, modelatzen du ad forma eman. ik moldatu.

Hogeita bost bat urteko emakume lerdena zen, bisaia arrunt samarra baina gorpuzkera sendoa zuen, bularrak eta aldakak ongi modelatuak, biribil eta irmoak. Sortzaile gehienek behar dutela adin batetik aurrera ispilu gisa erabiliko duten izakiren bat, beren gogora modelatu, debozioz zaindu eta mirespenez gurtuko duten norbait.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 174. orr.

Espazioak sortzen eta modelatzen.  Berria - Kultura   2004-03-21

Venezuelan daude guk jaso eta ezagutu dugun Euskal Herri honen izaera berezia modelatzen eta biribiltzen lagundu zuten askoren arteko batzuk.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 17. orr.

Azterlan honen lehenagoko zati batean aitasantutza ikusi dugu Respublica Christiana modelatzen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 103. orr.

Gizarte Islamikoaren bizitza gobernatu eta modelatu behar zuena.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 67. orr.

Gure emozioak modelatuz gero, ikusiko dugu zenbat denbora pasa behar den beste gailu batekin haserretzeko.  Berria - Gaiak   2006-05-02


modelatze iz forma ematea.

Leon Brening Bruselako Unibertsitate Libreko irakaslea eta modelatze atmosferikoaren prozesuetan aditua da.  Berria - Gaiak   2004-08-11

Merlin Donaldek zera iradokitzen du Origins of Modern Minden: modelatzearen mimesi-ahalmena, barne-irudiztatze guztiz hitz eta kontzeptu gabearena.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 234. orr.


modeliko izond eredugarri, ereduzkoa.

Hitzaldi hartan ikusi zuen bikote modeliko hura datorkio burura.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 42. orr.

Besteko, gaztelerazko iragarpenak bazuen aspalditiko era modelikoa: nire iragarpenak, aldiz, bestela abiatzen ziren, haizeari erreparatu eta haren ondorioak ekarriz.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 117. orr.


modelismo iz eskalako modeloak egiteko teknika.

Bai-eta modelismoa: itsas-untzi telegidatuak.  Herria   2002-09-19


modelizatu izond modelo baten araberakoa.

Badakit, jakin, lehenengo atala, batez ere, teoria formalizatuagoak, teoria modelizatuagoak, azaltzen baititu, teknikoagoa, eta, "horrenbestez", irakurtzen zailagoa iruditu dakiokeela bati baino gehiagori.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 17. orr.


modelo (orobat modelu g.er. eta model g.er.) 1 iz produktu berriak aurkezten dituen, soinekoak eta kidekoak jantzirik erakusten dituen, edo publizitate karteletan-eta lanbidez agertzen den pertsona.

Modeloek modako jostunaren soinekoak teatroan aurkezten zituzten gauean.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 90. orr.

Haren neska-laguna Argentinako modelo famatu bat da.  Berria - Kirola   2006-04-20

Ivy modeloa zen: kotxearen kolorea nolako, soinekoak ere halako hautatzen zituen hark.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 43. orr.

Modelo izateko zeharkatu nuen ozeanoa, eta badakizu zer aurkitu nuen modaren mundu ustelean?: diru gutxi, promes ugari eta hanka zabaltzeko iradokizun franko.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 108. orr.

Marilyn Monroeren klontzat har genezake emakumea, alde guztietatik begiratuta ederra baita, eta, egun modan dauden zenbait modelo ez bezala, behetik eta goitik ongi betea.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 83. orr.

Azkenik, jostuna, auzo xumeenetan modelo bila ibiltzen baitzen, haren edertasun paregabeaz ohartu zen eta horrela hasi zen harentzat lanean.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 131. orr.

Modelo aritu zen handizkako arropa-etxe batean; emakume ederren bolada zen artean eta bera aski musu-gorria zen orduan, bular alde tente eta garaia ageri zuena.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 147. orr.

Kanpotiarrari iduritzen zaio hemengo gazteak, azken modako legeari jarraituz, iragarki modeloak direla ogibidez.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 80. orr.

Metalezko ibiltoki zabal batean modako erremintak aurkezten jardun duten modelo lirainei.  Berria - Ekonomia   2004-09-26

2 (hitz elkartuetan)

Modelo agentzietara jo beharko zuen beste zerbait bururatzen ez bazitzaion.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 87. orr.

Hirugarren multzo bateko argazkiek, Louise modelo lanetan erakusten zuten.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 134. orr.

· Barrako neska hasi, arropa-modelo jarraitu eta stripper amaitu zuen.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 167. orr.

3 artista batek arte lan batean irudikatzeko erabiltzen duen pertsona edo gauza.

Hasieran, bere ama erabili omen zuen modelo.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 42. orr.

Rossetti-k ez zion tratu onik eman, eta etengabe engainatzen zuen beste modelo batzuekin.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 132. orr.

Baina emeki-emeki ikaslea baino gehiago, [Rodin eskultorearen] modelo eta maitale bihurtu zen.  Berria - Kultura   2004-04-03

Sarri askotan beren lantokitik kanpo egiten zizkien argazkiak modelo gisa aukeratutako artistei; Magritteri, adibidez.  Berria - Kultura   2004-06-05

Katrin Korfmann argazkilari alemaniarrak modelo bihurtuko ditu herritarrak Donostian.  Berria - Kultura   2004-04-11

Pinturaren teknika ezberdinen ikasteko, modeloak kopiatzen nituen, Monet-en Le pont d'Argenteuil, Rouault-en Kristoak, Chagall-en arrabitalariak...  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 136. orr.

4 seriean fabrikatzen den industria ekoizpena, ezaugarri jakinak dituena.

Diru horrekin lagundu nahi du Iruñeko gobernuak Polo 24X modelo berria Landabengo lantegian egitea.  Berria - Ekonomia   2004-12-14

Automobilari dagokionez, Renault ilun bat zen, baina ez galdetu modeloa, handienetariko bat zela besterik ez dakit.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 29. orr.

Mahai gainean zenbait paper, eta aldamenean ordenagailuaren pantaila, modelo berri-berrikoa.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 94. orr.

Telefonoa [...] modelo zaharrekoa zen, zenbakiak disko birakorrean preso dituztenetarik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 209. orr.

Bidaiarien bagoiak aspaldi zerbitzutik kanpo gelditu zen modelo batekoak ziren.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 46. orr.

Ez zidan diru gehiago eskatu, baina esan zidan zunda itzultzeko, modelo hura nekez lortzen zela. balio handiko gauza guztiekin zerrenda bat egitea komeni da, marka, modeloa, serie zenbakia... zehaztuz.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 60. orr.

Gizakume kontsumistaren aspirazio nagusia kontsumo merkatuko produktuez jabetzea da: telebista programa bat, halako auto modelo berria, liburu arrakastatsua, halako instituzioaren saria, eta abar.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 79. orr.

Gerra-hegazkin modelo berriak testatzea, probatzea da nire lagunaren lanbidea.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 109. orr.

Kenzo, Christian Lacroix eta Recaro etxe famatuei galdatu apaindura modelo berriak presentatu dituzte Baionako geltokian.  Herria   2002-11-28

5 jostun batek diseinaturiko arropa bilduma batekoa den jantzia. ik modelotxo.

Bere jantzi modelo berriak aurkeztu nahi zituen San Petersburgoko teatro batean.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 82. orr.

6 sistema konplexu baten eskema teorikoa, hura ulertzeko balio duena.

Jadanik, bakegintza alorrean jarduten duten ikerlari frankok errana dute eskolak zein nolako errespontsabilitatea duen modelo horren transmititzeko tenorean.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 100. orr.

Ordu arte, eragin makroekonomikoen ikerketak eskaria zuen aztergai, baina bi ekonomistek frogatu zuten eskaintzak jasotzen dituen eraginek ere ondorio zabalak dituztela, eta, hala, bidea zabaldu zieten analisirako modelo sendoagoei.  Berria - Ekonomia   2004-10-12

Eta unibertsitateetan bat egin dute joan den mendean esperimentuen espezializazioak eta modelo matematikoen formulazio abstraktuak.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 51. orr.

Tentsioa, beharra sortzen da, eta modelo berriak aztertzeko beharra, irudimena, eztabaida eta konpromisoa indartu egiten dira. garapen iraunkorraren inguruan landu ditudan simulazio modeloek garbi erlazionatzen dute munduko populazioa, elikagaiekin eta osasun nahiz hezkuntza zerbitzuekin.  Berria - Euskal Herria   2006-03-12

Dena dela, modelo teorikoek ez dute aurrera egin, eta horrek segur aski desilusioa sortzen du astronomo behatzaileengan, WMAPekoak tartean.  Berria - Gaiak   2006-03-30

7 eskultura, eraikuntza, tresna eta kidekoen eredua, gehienetan tamaina txikiagoan egiten dena. ik maketa.

Badaude batzuk modelo ez oso handitan eginda, gero tamaina handian egiten direnean ere berdin funtzionatzen dutenak.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5230. orr.

8 jarraibidea.

Ene bizi-modelo gehienak maskulinoak ziren liburuetako heroi gehienak maskulinoak baitziren.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 140. orr.

Ze pilotari modela, gisa guziz, etsenplu hartu nahi duten gazteendako.  Herria   2004-06-17

9 eredua.

Europako zenbait alderdi komunistak landu zuten eredu komunikatiboak porrot egin zuen, martxan jarri zuten modeloa, askotan, eredu liberal-burgesaren kalko txarra besterik ez zelako.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 87. orr.

Eredu tradizionalari indarra kenduz, Katalunia eta Kanadako ereduetan etxeko hizkuntzaren inbertsio modeloa arrakastatsua izan dela ikusi da.  Berria - Euskal Herria   2004-11-05

Eskola alternatiboak, harreman alternatiboak, eremu alternatiboa, prentsa alternatiboa... eredu zaharkituaren ukaziotik sortu nahi den modelo arnasberritua da alternatiboa.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 17. orr.

Beste modelo baten aldeko eskemara eraman nahi dugu gizartea.  Berria - Ekonomia   2004-05-16

Hego Ameriketan modelo kapitalista baten alternatiba bat bezala ikusia da LGM-a.  Herria   2005-10-06

Kontsumo-gizarteak ezarritako edertasun-modeloaren aurka dagoen emakumearen ahotsa.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 364. orr.

Superwomanen modeloa krisian dago han.  Arantxa Iturbe   «Ai, ama», 1999 - 79. orr.

D irakaspen modeloari ateak zabaltzen dizkio erakaskuntza publikoak eta hor sartzen dira jada sail publikora sartu berriak diren Bretainiako "Diwan" ikastolak  Herria   2001-09-13

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

auto modelo (4); beste modelo bat (3); hegazkin modelo (4); modelo berri (3); modelo berria (3); modelo berriak (5); modelo lanetan (6)


modelotxo iz adkor jostun batek diseinaturiko arropa bilduma batekoa den jantzia.

-Zer bururatu zaizu gaur? -erantzunari itxoin gabe, jarraitu zuen -: Gustatzen al zaizu gaur jarri dudan modelotxoa?  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 60. orr.


modelu ik modelo.

modem 1 iz seinale digitalak analogiko eta analogikoak digital bihurtzen dituen gailua.

Modema baduzu, Internauta elkarte batera jo eta zure ordenagailutik 906 eta 806 zenbakietara konexioak egitea galarazteko programa bat eskatu.  Berria - Gaiak   2004-11-14

Modemaren bozgorailua ez isilarazi; hala, konektaturik gauden bitartean zenbaki berri bat markatzen dela entzun ahal izango da; Nire PC-ko telefono konexioetan ez dela aldaketarik egon egiaztatu.  Berria - Euskal Herria   2004-07-27

2 (hitz elkartuetan)

Eman dezagun Españako estaduan direnak, modem sistemarekin eta "serveur" batekin egiten ahal dute sare bat heien artean, bainan ez dira sare frantses batean sartzen ahal.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 208. orr.

Lagunen artean, esaterako, ni naiz burmuineko modem-txipik txertatu ez duen bakarrenetakoa, bakarra ez banaiz.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 64. orr.


moderato iz erritmoez mintzatuz, neurritsua; erritmo hori duen musika lana.

Allegroa joka hasi ziren emakumeak, allegro moderatoa, Jacques Rocheforten kezkak bere egin balituzte bezala.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 140. orr.

Zuzendariak Moderato-ko hiru gai zoragarri loratu zituen.  Berria - Kultura   2004-03-09


moderatu1, modera, moderatzen 1 da/du ad muturreko jarreretatik aldendu edo aldenarazi.

Zuzendaritzat moderatu nahi izan ditu hainbat diskurtso, baina iragarri du jada immigrazioaren gaian ez dela aldaketa gehiagorik izango.  Berria - Mundua   2004-04-24

Schnellerrek zehaztu zuen Kadima boterean dagoen lehenbiziko urtean PANeko gobernuak (Hamasen esku) ikuspuntua «moderatzen» duenetz ikusiko du, horren arabera jokatzeko.  Berria - Harian   2006-03-30

• 2 du ad bilera batean moderatzaile lena egin.

18:00etatik aurrera, Pierre Aintziartek moderatuta, eta Pantxoa eta Peio kantariek Monzonen kantuak emango dituzte.  Berria - Kultura   2004-11-11


moderatu2 1 izond neurritsua.

Higidura termikoen dardara moderatuek axalean baino eragiten ez diotela.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 297. orr.

Estatu Batuetako kapitalen irteerak, ondasunen eta zerbitzuen trukeek sortutako soberakinak baino handiagoak zirenak, erritmo moderatuz hazi ziren 1950eko hamarraldian.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 93. orr.

Soldaten igoera moderatua eta lan harremanen malgutasuna.  Berria - Ekonomia   2004-12-01

Hori eszeptizismo moderatuaren mota bat besterik ez da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 110. orr.

Baina gorroto moderatua zen beti ere.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 64. orr.

Medikuek Pinocheten «eromen moderatua» baieztatu dute.  Berria - Mundua   2004-10-16

2 estremista edo muturrekoa ez dena.

Seneka, bestalde, moderatua da, eta posibilista: estoiko ortodoxoek ez bezala, ez dio uko egiten diruari, ezta politikatik aldentzeari ere.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 137. orr.

Liberal moderatu adina erromantiko ere moderatua.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 28. orr.

Batzuk abertzale eskuindar, moderatu, poliki ibiltzearen zaleak, anaia Martin bezala; beste batzuk herrikoiago, jatorrago, ezkertiarragoak, anaia Jesus Mari bezala.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 29. orr.

Batzarra botoemaile moderatuak erakartzeko diseinatu dute errepublikanoen estrategek.  Berria - Mundua   2004-08-31

Vojislav Kostunica lehen ministro moderatuaren gobernua ezegonkorra da.  Berria - Mundua   2006-03-16

Alderdi moderatuak dira biak. Belfast Telegraph egunkari unionista moderatuak kaleratutako aurreikuspenen arabera.  Berria - Mundua   2004-12-14

Gobernu moderatua hobeto doakiola erlijio kristauari, eta gobernu-era despotikoa mahometarrari.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 125. orr.

Estatu moderatuetan [...] aberriaren maitasuna, lotsa edo gaitzespenaren beldurra dira arrazoi nagusiak, delitu asko saihets dezaketenak.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 14. orr.

Indigena gehienak alde dituen arren, moderatuenek diote haren jarrera «muturrekoegia» dela.  Berria - Mundua   2006-04-09

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

nazionalista moderatua (4)

abertzale moderatuen (3); nazionalista moderatuen (3)

moderatutzat jotzen (4)


moderatzaile 1 izond moderatzen duena.

Betiko legea, giza legeen moderatzailea.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 111. orr.

Barne sentimena bikainagoa da kanpo sentimenak baino eta, gainera, hauen moderatzaile eta epailea da.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 133. orr.

• 2 iz bilera batean buru eta gidari gisa, hitza emanez eta, aritzen den pertsona.

Baleren Bakaikoa moderatzaile zutela, desobedientzia zibilari buruzko gogoetan jardun zuten Setien Donostiako gotzain emerituak eta Sadaba Madrilgo Unibertsitate Autonomoko irakasleak.  Berria - Euskal Herria   2004-11-02

Docampo eta Daniel Nesquens izango ditu solaskide, eta Ramon Llorens moderatzaile.  Berria - Kultura   2004-10-14

Mariano Ferrer kazetaria moderatzaile arituko da antolatzen dituzten eztabaida guztietan.  Berria - Euskal Herria   2004-10-23

Callejaren akusazioaren aurrean babesa eskatu zion Berriako zuzendariak moderatzaileari.  Berria - Euskal Herria   2004-07-29

Moderatzaileak arazo handiak izan zituen eztabaida berriz bideratzeko.  Berria - Mundua   2004-03-28

Moderatzaileak hitza etenarazi zion arte, Palaciok hizketan jarraitu zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-07-13

Lau kaputxadunek hartzen zuten parte, eta Guebokinderrek moderatzailearen lana egiten zuen.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 29. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Lehen egunean Jose Maria Tallon medikuak egingo ditu moderatzaile lanak.  Berria - Euskal Herria   2004-10-20


moderatze iz muturreko jarreretatik aldentzea.

Pastorren ustez, abagune politiko berria eragin duten faktoreak honakoak dira: «Terrorismoaren ahulezia», Espainiako Gobernu aldaketa, [...] elkarrizketa politikoari gizarteak eman dion bultzada eta EAJn «hasi berri den moderatze prozesua».  Berria - Euskal Herria   2006-01-21


moderazio (orobat moderazione g.er.) 1 iz muturreko jarreretatik aldentzea.

Zorroztasun kritikoa, zalantza metodikoa, moderazioa, tolerantzia, besteren ideiekiko errespetua izan dira Bobbioren bertuteak.  Berria - Kultura   2004-01-15

Norabide «nazionalista eta progresista» hartzea proposatu du Convergenciak; Uniok, berriz, «moderazioa» eskatu du.  Berria - Mundua   2004-07-30

Moderazioak“ a priori plus intelektual handia dauka oraingo gizartean.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 17. orr.

Israeli zein PANi «moderazioa» eta indarkeriari amaiera jartzeko eskatu zieten.  Berria - Mundua   2006-03-16

Gainera, kezkatuta agertu zen aldeek azken boladan egindako adierazpenek areagotutako tentsioarekin, eta «moderaziorik handiena» eskatu zien.  Berria - Mundua   2004-10-23

2 neurrira ekartzea, neurriratzea.

Moderazioa eta gogoeta lasaia bezalako gaitasunak ere, klasikoen garaitik ontzat hartuak izan direnak, oker erabil daitezke.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 201. orr.

Aurrekontu-politikak, azkenik, ez zuen prezioen moderazioa sustatzen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 151. orr.

Kubako "mojito" delakoarekin edanik, moderazionekin bistan dena.  Herria   2001-03-08

3 (hitz elkartuetan)

Bozketak egiterakoan, erregearen heriotzari baiezkoa eman zion [...] eta ukoa, berriz, herriari moderazio deia egiteko eskatzen zen hautaketan.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 110. orr.

Ia-ia ez nintzen gauza neure buruari moderazio-aholkuak emateko.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 125. orr.

· Erresoluzio mahaiak denok behar gaituen neurrian, mahai hori nola jarriko den martxan, ze metodologia erabiliko duen, ze dinaminazio-moderazio lana beharko duen...  Berria - Harian   2006-03-26


moderazione ik moderazio.

modernaje iz adkor moderno-jendea.

Halako askatasun egarria du egungo modernajeak, non lesbianak, transexualak, marikoiak eta inon direneko gai guziak familia ofizial eske ari diren estatuari.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 267. orr.

Imajinatzen dut atze hartan, euskal modernaje itsua (gaur bezalatsukoa) zeinen ederki gaitzetsi zuen Orixek.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 345. orr.


modernia 1 iz aro modernoa.

"Modernia" hitza erabiltzen dugunean, aro historiko bati buruz ari gara mintzatzen (aspaldikoa, filosofian XVII. mendean hasten dena); "modernitatea" hitza, bestalde, ezaugarri batzuei buruz ari garenean erabiltzen dugu, alegia, moderniaren aroko ezaugarriei buruz ari garenean batik bat, baina [...] oraingoak ere izan litezkeenak (subjektibismoa, razionalismoa, etab.).  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 75. orr.

Eskematiza dezagun pixka bat puntu honen historia: 1) Antzinaroa, Zuzenbide (edo moral) natural objektiboaren aroa kontsidera genezake; 2) Modernia, Zuzenbide natural subjektiboarena.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 103. orr.

Berpizkundea iragaitzazko aldi bat da, honezkero ez Erdi Aroa ezta oraindik modernia ere.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 75. orr.

Modernian, lehenengo eta behin, mundua ez da bera eta, bereber, subjektuaren "mende" dago; bestalde, akzidentez hustu behar da mundua eta, horien ordez, razionaltasunez eta behartasunez bete -subjektu matematiko baten pean-.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 78. orr.

Moderniaz geroztik, liburua izan da ezagutzaren edo informazioaren euskarri nagusia.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 337. orr.

Asaldagarria da nolabait, Horkheimer eta Adornoren despit moderniaren mitoak nola arrakalarik txikiena gabe dirauen Euskal Herriko progresian.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 10. orr.

Baroja-k ere ez die jeltzaleei arrazismoa kritikatzen, baizik arrazistak izan ordez historiazaleak izatea, Euskal Herriak daukan Erdi Aro eta Modernia txiroarekin.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 251. orr.

2 modernokeria.

Orain ez dago zurezko aterik inon, hezetasunaren aitzakia eginda aluminiozkoak eta PVCko leiho-ateak ezarri dituzte etxe guztietan, min ematen dute begian hare-harriaren gaineko modernia merkeok.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 8. orr.


modernidade ik modernitate.

modernillo izond adkor modernoa.

Horratx aristoteliko, eskolastiko, erretoriko, edo nahinolako "konputologo modernillo" batek sekula konprenituko ez dizun gauza.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 337. orr.


modernisatu ik modernizatu.

modernismo 1 iz XX. mendearen hasieran gertatu zen arte eta literatura higikundea, ideia akademikoen eta konbentzioen aurkakoa, jarrera estetizista nabarmena duena.

Lehen atalean, azpi-atal bana dute euskal literaturak, literatura klasikoak, neoklasizismoak, erromantizismoak, sinbolismoak eta modernismoak, besteak beste.  Berria - Kultura   2006-03-15

Modernismoan murgildutako Bartzelonan girotutako filma da Inconscientes.  Berria - Kultura   2004-08-25

2 gauza modernoen aldeko joera.

Modernismoa eta ohituren errespetua arras ongi nahasten dira Hong Kongen.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 89. orr.

Aurrean, oraindik zutik dirauten XIX. mendeko jauregi bakan horietako bat nekusan, egituraz klasikoa baina neurrizko modernismoaz jantzia.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 83. orr.

Baina lasterka badoa denbora, beste kezka batzu agertuz eta mundu zabaleko modernismoak joa.  Herria   2005-06-30

3 Eliza Katolikoaren berrikuntza teologiko eta moralaren aldeko higikundea.

Espiritu "gogor" honek Erromako Eliza Katolikoan K.o. 1869-70eko Kontzilio Vatikanoaren dekretuetan izan zuen adierazpidea, eta 1907an modernismoaren aurka botatako anateman.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 117. orr.


modernista 1 izond modernismoari dagokiona; modernismoaren aldekoa.

Zopaontzi bat, burdina esmaltatuzko Regina lapiko bat, argiontzi modernista bat eta pixontzi bat.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 247. orr.

Sekula erabili ez dudan besaulki modernista-antzekoa gelako ertz batean.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 154. orr.

Elkartearen lehenengo ekintzak nahikoa arrakastatsuak izan ziren -XVI. mendeko zubi baten eraisketaren kontrako helegitea, Pilsudski kaleko kafetegi modernistaren zaharberritze lanen gelditzea-, eta horrek indarra eman zion taldeari, hasieran.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 34. orr.

Ikasten ari zela, beste lagun batzuekin bildu, eta 1927an Presença aldizkarian, garaiko Iraultza Modernistaren korrontearekin bat eginez hasi zen literatur aldizkarietan idazten.  Berria - Kultura   2006-03-28

2 Eliza Katolikoko modernismoari dagokiona. ik modernismo 3.

Errakuntza "liberal", "modernista" eta "zientifikoen" aurkako atzegoardiako jarduera intelektuala gidatzen zuen bitartean, arkaismo politikoaren jarreran erori zen  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 112. orr.


modernitate (orobat modernidade g.er.) 1 iz modernotzat hartzen diren ideia, ohitura eta jarreren multzoa. ik modernotasun 2.

Modernitatea arrazoimenaren paradigma finkatzeko proiektua da, eta hura aurrera eramateko hala teoriaren nola praxiaren oinarriak jarriko ditu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 76. orr.

Tradizioaren eta modernitatearen gogoeta kritiko bat.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 31. orr.

Modernitatearen ustez, tradizioa kaosa gordetzeko eta kaosa eramaten jakiteko ero-atorra besterik ez da.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 169. orr.

Modernitateari ateak zabaltzea, haztea eta kosmopolitismoa ekarri zuen aldaketa hark.  Askoren artean   «Rataplan» - 69. orr.

Metroak ez dauka ezer berezirik, modernitatearen seinalea izatea ez bada.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 144. orr.

Nire ikuspuntutik modernitatea eta etorkizuna bide berriak jorratzen saiatzean dago.  Berria - Kultura   2004-07-17

Maiz galdetu didate zer esan nahi dudan zehazki Euskal Herriarentzat, eta euskal kulturarentzat, modernitatea eskatzean.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 54. orr.

Modernitatea, hots, nazio modernoak, Europa alegia, zientziaren obra da.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 154. orr.

2 (garaiari buruz)

Bi etapa nagusi hartu dira kontuan: Antzin Aroa eta Modernitatea.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 9. orr.

"Modernia" hitza erabiltzen dugunean, aro historiko bati buruz ari gara mintzatzen (aspaldikoa, filosofian XVII. mendean hasten dena); "modernitatea" hitza, bestalde, ezaugarri batzuei buruz ari garenean erabiltzen dugu, alegia, moderniaren aroko ezaugarriei buruz ari garenean batik bat.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 75. orr.

Modernitatea, batez ere zientzia berriaren atalean, han errotzen delako, Aro Berriaren zorutzat hartu behar da, agian abiapuntutzat.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 75. orr.

Lehen modernitatea paradigma razionalistarena da (1600-1789).  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 76. orr.

Bigarren modernitatea paradigma idealistarena da (1789-1900).  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 76. orr.

3 modernotasuna.

Horra hor Txekhoven modernitatea, hau da, bizitza grisetatik ateratako osagaiekin literatura egitea juzku moralik egin gabe.  Berria - Kultura   2004-07-15

Eraikinaren arkitekturak Txillidaren obraren modernitatearekin bat egiten du han.  Berria - Kultura   2004-11-20

4 (hitz elkartuetan)

Behingoagatik, gugandik beti urruti ibili ohi zen modernitate kutsuko alor batetik -estetikarenetik- zetozkigun loreak eta onarpenak.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 135. orr.

Mendebaldeko historian gizarte-modernitate hau lortu zen seinalea Antonio-klase baten sorrera izan zen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 202. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

tradizioa eta modernitatea (6)

kant eta modernitatearen (3); modernitatearen iraultza (3); tradizioaren eta modernitatearen (3)


modernizatu, moderniza, modernizatzen (41 agerraldi, 8 liburu eta 30 artikulutan; orobat modernisatu g.er.) 1 da/du ad moderno bihurtu. ik modernotu.

Pertsonala murriztu zuen eta produktu berriak ekoizten hasi zen, eta, horrez gain, modernizatu egin zuen fabrika.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 29. orr.

Biarnoko eski estazioak modernizatzeko, 8,5 milioi euro inbertituko dituzte.  Berria - Euskal Herria   2004-11-21

Erakundea modernizatu eta sendotu behar da.  Berria - Mundua   2004-10-16

Sektorea modernizatzeko baliabideak bideratu ditu.  Berria - Ekonomia   2006-03-01

Modernoak eta zaharrak, euskara gaurkotu eta modernizatu nahian.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 23. orr.

Herriak modernizatu ahala Mendebaldeko ezaugarriak bereganatzen ari dira, baina bereizgarri nagusiak kultura, hizkuntza, erlijioa eta balioak mantendu egiten dituzte.  Berria - Gaiak   2004-02-25

Albaniar jeneral hau, industria-garapenaren garrantziaz oharturik eta Frantziaren laguntzarekin, herrialdea modernizatzen saiatu zen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 52. orr.

Tradizioa modernizatu nahi izan dut nire modura, bukaera horrekin.  Berria - Kultura   2004-01-25

2 (era burutua izenondo gisa)

Justizia modernizatu eta eraginkorra izatea ezinbestekotzat jo zuten bi aldeek.  Berria - Euskal Herria   2004-02-13

Nahikoa bedi esatea ia Mendebaldeko herrialde guztietan, eta berezikiago Mendebaldeko herrialderik industrializatuen eta modernizatuenetan, iragan mende-erdian izugarrizko aurrerapen praktikoa egin zela gizarte-zuzentasunerantz bizitzako arlo guztietan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 367. orr.

Protokolo modernizatuak agintzen duen arropa arinak soinean.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 70. orr.


modernizatze iz moderno bihurtzea.

Modernizatze hori, mahastizainendako biziki inportanta da.  Herria   2005-07-21


modernizazio 1 iz modernizatzea.

Modernizazio eta industrializazioaren erasoaz gain diktaduraren errepresioa zegoen.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 102. orr.

Errusiako gobernuak, Krimeako guda galdu ondoren, modernizaziorako unea heldu zela erabaki zuen.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 151. orr.

Garapen aurreratua eta modernizazio eraginkorra.  Berria - Euskal Herria   2006-03-16

Hugo baitan badago jada landaren landatasun defentsa bat, naturaltasunaren defentsa bezala, hiriaren eta modaren inbasioen aurka, modernizazio perbertitzailearen aurka hain zuzen.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 24. orr.

Berritze demokratikoa eta modernizazio politikoa lortzea.  Berria - Harian   2005-06-29

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Zentralizazio-politika abian jartzea eta nazio barneko ekonomia liberalizatzea izan zen japoniarren erreakzioa, modernizazio-tresna bihurtuz atzerritarrek bortxaz ezarritako merkataritzaren zabalkundea.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 43. orr.

Gerra galdu eta modernizazio prozesua abian dagoenez, ohiko gogo tristura japoniarrera itzuli nahi du, mono no aware, edertasun une bakanak jasoz bidean.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 13. orr.

Zer lan egin du EIZIEk modernizazio bide horretan?  Berria - Kultura   2004-10-31


moderno (orobat modernu g.er.) 1 izond gaurkoa edo duela gutxikoa, gaurkotasunezko ezaugarriez jantzia.

Euskal Herriaren zati handi bat ezustean pasatu da gizarte tradizional batetik, gure garaikotik, zuk egunero ikusten duzun gizarte moderno horretara.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 42. orr.

Prest nengoen azkenik irakaskuntza moderno, demokratiko, misto eta progresistaren gozoa dastatzeko.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 93. orr.

Lehenengoz gure historia xehean, badugu masa literatura bat, kalitatezko hizkuntza erregistroan mundu zibil eta moderno bat islatzen duena.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 95. orr.

Unamuno-k ez bezala, Baroja-k kultura moderno eta europar bat nahi du Espainian.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 247. orr.

Esan daiteke, halaber, indarkeria instrumentalki erabiltzea erabaki zuelako izan dela ETA euskal gertakari moderno nagusia.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 54. orr.

Antropologia kulturala moderno bilakatu da, Europako zibilizatuen zientzia gisa, basakerian geraturiko edo "historia gabeko" herriei buruz.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 278. orr.

Karrera moderno bat egingo duela uste du.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 192. orr.

Egun osoa eman zuen batetik bestera Bilbo berritu eta moderno hartan barrena, begiak zabal-zabalik, bere garaiko eraikin zahar berraurkituei zein eraikin berri estonagarriei miraz begira.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 25. orr.

Deserosoa egin zitzaidan, ia eramanezina, museoan arnasten ari nintzen aire hutsal-fashion total hura, beti berri beti moderno, beti azken olatuko izan beharraren esklabutza.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 82. orr.

Zer iritzi duzu neska modernoari buruz?  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 341. orr.

Gengis Khan moderno bat irudi zuen, ausarta eta lotsagabea.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 51. orr.

2 (gauzakiez)

Atorra lilikatu eta beste jantzi modernoek, zer atsegina ez zioten ematen!  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 76. orr.

Kasko moderno batek indio zaharraren aurpegia babesten du.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 9. orr.

Montreal 76 irakurtzen da kirol-poltsa modernoenetan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 11. orr.

Karro modernoak belarrez kargaturiko asto karroekin gurutzatzen baitira kaleetan.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 51. orr.

Ikusirik liburu modernoak ez zitzaizkiola gustatzen, Kanten lanari ekin zion berriro, eta Arrazoimen hutsaren kritika osoa irakurri zuen, neke handiz.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 64. orr.

Margolan modernoak ere asko zeuden, bizitasunez beteak, arabeskozko marko urre-kolore aberatsetan ipiniak.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 81. orr.

3 aipatzen den garaian sortzen edo eraberritzen dena.

Euskaldunok ere "moderno" ginen noizbait ere.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 54. orr.

Garai batean euskal literaturako aurrekari moderno eta abangoardista batekin egiten genuen amets: Rimbaud edo Verlaine euskaldun bat, gure Bilintx edo Elizanburu bertangoxozaleen ordez.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 33. orr.

Nafarroa berriz batetaratuko zela erreinu moderno baten eraikitzeko.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 159. orr.

1868tik aurrera, industrializazio eta antolamendu ekonomiko moderno baten oinarriak ipintzen hasi zen estatua.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 43. orr.

Erdi Aroko estatua, bat-batean, lantegi moderno bihurtuta geratu zen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 257. orr.

Frankismoaren azpian, euskaldun batek eman zion bizitza tren moderno bati eta TALGO izena jarri zioten.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 73. orr.

Herioaren ereiteko tresneria moderno batekin munduko lehen gerlak, 14-18 arteko gerlak, zauritu, funditu, ezeztatu zuen berriz Europa.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 110. orr.

Garai modernoetan, hiru izan dira medikuntzaren praktika eraldatu duten iraultzak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 269. orr.

Biolin jotzaile hau aro modernoko, hau da XIX. mendeko bigarren parteko lehen birtuosoa zela erran daiteke. ik beherago 8.  Berria - Kultura   2004-03-19

Anton Txekhovek aro modernoaren ateak ireki zizkion ipuinari, eta mundu osoko idazleek aitortu dute haren eragina.  Berria - Kultura   2004-07-15

4 teknikak edo zientziak berrikitan eginiko aurrerapenez baliatzen dena.

Eraikuntza erraldoiak miresten zituen, obra moderno handiak (Tancarvilleko zubia bezalakoak).  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 45. orr.

25 metroko goratasunera heltzen ahal da zurubi moderno eta automatiko hori.  Herria   2003-01-09

Bapore moderno handietan antolatzen dituzte horrelako gauzak.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 98. orr.

Kamera modernoek fokatze automatikoa izaten dute askotan.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 89. orr.

Hantxe 200 subfusil moderno -jotailurik eta betegailurik gabeak-.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 30. orr.

Pabiloiek makina moderno baten antza hartzen zuten.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 49. orr.

Ez pentsa plantxa moderno horietakoa erabiltzen nuenik.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 23. orr.

Huraxe izan omen zen lehen esku-soinu modernoa, diatonikoa, geroko kromatiko eta bandoneoi guztien aitzindaria.  Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 9. orr.

Sukalde moderno batean sartzen gara.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 47. orr.

Baina, hor, bainugela txinatar moderno horren argi zurian, Mikel zerbaitetaz konturatu zen...  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 74. orr.

Kodetze moderno gehienak zenbaki lehenen propietateetan oinarriturik daude.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 374. orr.

5 garai modernoei dagokiena; Aro Modernoari dagokiona.

Mendebaldeko zientzia modernoa filosofia helenikoaren lilura apurtzen eta alor intelektual berrietara sartzen hasi zenean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 117. orr.

Autore moderno nagusi ugarik erabili du konbertsio erlijiosoaren erretorika bere nortasun aldaketa azaltzeko: Montaigne, Descartes, Rousseau, Goethe, Kierkegaard, Nietzsche, Unamuno, Wittgenstein, Leiris, Foucault, Sartre dira izen ezagunenetakoak.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 98. orr.

Sakon-sakonetik ezagutzen zituen antzinako filosofiak eta filosofia moderno guztiak.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 34. orr.

Esperientzia horrek -Koperniko, Kepler, Galilei, zientzia berri guztiarena baita- Filosofia Moderno guztia ere zer den eskematikoki ulertzeko giltza eskaintzen du.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 77. orr.

Ilustrazioa suntsiturik, gaitz moderno guztien Pandora Herder izan da eta da.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 166. orr.

Espainiaren historia moderno guztia, Ezespainiaren historia dela.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 152. orr.

6 (hitz elkartuetan)

Beste moderno-uste tontaire horietako bat!  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 53. orr.

Moderno-nahi gaixotua, berea.  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 106. orr.

· Okagarria duk zuen lizunkeria tonto-moderno hau guztia [...]; gomitolarri hutsa, horixe duk sortzen didan bakarra.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 32. orr.

7 (adizlagun gisa)

Lupe zegoen haiekin, asistentea: argala, ile-motza, beltzez moderno jantzita.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 123. orr.

8 Aro Moderno Aro Berria.

Mendebaldeko Zibilizazioaren Aro Modernoaren bukaera arte.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 222. orr.

Baina gure aldetik ere ez genuke esango Erdi Aroko pentsamenduak ez duela inolako erantzukizunik ontoteologia horren garapenean, nahiz eta horren gailurrera iristeko era garbienean Aro Modernoaren filosofiari itxaron behar, preseski Hegel-en sistemari.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 71. orr.

Descartesen txantxa itxurako zalantza famatu horrekin hasten da Aro Modernoa.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 95. orr.

Egia da esperientzia horiek Aro Modernoko europar nihilismoaz zeharo bestelako testuingu historiko batean aurkitzen direla.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 3. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aro moderno (5); arte moderno (5); berri eta moderno (4); estado moderno (3); estatu moderno (6); filosofia moderno (3); filosofo moderno (3); gizarte moderno (25); gizarte moderno batean (5); gizarte moderno batek (5); hizkuntza moderno (3); ideia moderno (4); mendebalde moderno (7); mendebaldeko zibilizazio moderno (4); moderno itxura (4); moderno izan (7); mundu moderno (6); ustez moderno (4); zibilizazio moderno (7)

aireportu modernoa (3); aro modernoa (8); arte modernoa (6); euskara modernoa (4); filosofia modernoa (13); forma modernoa (3); gauza modernoa (3); gizaki modernoa (5); gizarte modernoa (3); guztiz modernoa (3); historia modernoa (5); iraultzaile eta modernoa (3); literatura modernoa (4); matematika modernoa (4); mendebalde modernoa (14); modernoa eta berritzailea (3); modernoa izan (10); musika modernoa (5); oso modernoa (7); subjektu modernoa (3); zientzia modernoa (5)

arte modernoak (3); garai modernoak (3); gizaki modernoak (7); mendebalde modernoak (7); oso modernoak (6); sintesi modernoak (3); teknika modernoak (3); teknologia modernoak (3); zientzia modernoak (8)

aleman modernoan (5); aro modernoan (17); gizarte modernoan (8); mendebalde modernoan (4); mundu modernoan (8)

mendebalde modernoarekin (5)

aro modernoaren (13); aro modernoaren egunsentian (3); arte modernoaren (18); atal modernoaren (3); bizitza modernoaren (3); dantza modernoaren (3); espainia modernoaren (3); euskal nobelagintza modernoaren (3); filosofia modernoaren (5); garai modernoaren (6); garai modernoaren kontinentean (4); gizaki modernoaren (10); gizarte modernoaren (7); historiaren atal modernoaren (3); kultura modernoaren (3); mendebalde modernoaren (39); mendebalde modernoaren arteko (3); mendebalde modernoaren eta (5); mendebalde modernoaren historian (4); mendebalde modernoaren kultura (6); modernoaren aita (5); modernoaren aitzindari (4); modernoaren arteko (5); modernoaren aurka (3); modernoaren egunsentian (3); modernoaren eremuan (3); modernoaren hasieran (4); modernoaren historian (8); modernoaren kontinentean (4); modernoaren kontinentean lehorreratzeko (4); modernoaren kultura (6); modernoaren oinarriak (3); mundu modernoaren (4); musika modernoaren (6); nobelagintza modernoaren (3); teknologia modernoaren (3); zientzia modernoaren (5)

aro modernoari (4); literatura modernoari (3)

planta modernoek (3)

estatu modernoen (4); gizarte modernoen (3)

garai modernoetako (4); hizkuntza modernoetako (3)

garai modernoetan (4); gizarte modernoetan (5)

aro modernoko (16); arte modernoko (19); arte modernoko museoa (3); arte modernoko museoak (3); arte modernoko museoan (4); arte modernoko museoko (5); berant aro modernoko (3); europa modernoko (3); goiz aro modernoko (3); mendebalde modernoko (49); modernoko museoa (4); modernoko museoak (3); modernoko museoan (4); modernoko museoko (5); musika modernoko (3); parisko arte modernoko (4)


modernokeria iz modernotasun gaitzesgarria.

"Beldurra gainetik astindu behar dugu!", esaten zuen bere azken kolaborazioan, ohiko modernokeriekin batera.  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 52. orr.

Ez zaitez orain modernokeriekin etor!  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 150. orr.

Bejondiela, alfer alferrik baita, modernokeria pinpirin orok muinak jantxeak dauzkan jendaje honekin tajuzko arrazoiketan hastea.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 21. orr.


modernotasun 1 iz modernoa denaren nolakotasuna. ik modernitate 3.

Ingresen modernotasuna azpimarratzea da helburua, eta margolari hotz eta akademizistaren estereotipoa baztertzea.  Berria - Kultura   2006-02-18

«Eredu komertzialaren modernotasuna» adieraziko du Eroski Centerrek.  Berria - Ekonomia   2004-04-28

Iragana geroaren nahira makurtzea, horixe da modernotasunaren berezitasuna.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 32. orr.

Faxismoaren eta futurismoaren uztartze hori gauza polita eta jakingarria da modernotasuna, garaikidetasuna eta, oro har, etorkizunetik zer datorren zaintzea.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 172. orr.

Modari jarraitzeko ahaleginak egin arren barne-oztopo moduko batek eragotzi egiten dionean bezala bati nahi lukeen dotoretasuna eta modernotasuna iristea.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 64. orr.

2 modernitatea.

Tradizioa eta modernotasuna eskutik helduta datozkigu liburu honetan.  Berria - Kultura   2004-10-16

Euskal literaturari modernotasuna nobelaren bidez etorri zitzaion 70eko hamarkadan, eta oso nobela onak idatzi dira ordutik.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 367. orr.

Modernotasunaren distira ikusteko ez da New York bezalako hiririk.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 7. orr.

Poeten aspaldiko gaitza omen da hori; spleen eta mal du siècle ere deitzen zitzaion Frantziako artisten jarrerari, eta modernotasunaren osagai ezinbesteko bihurturik zegoen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 24. orr.

Guggenheim museoko arte kontserbatzailea eta Oteiza, mitoa eta modernotasuna erakusketako komisarioa.  Berria - Kultura   2004-10-08

3 (hitz elkartuetan)

Normaltasun eta modernotasun itxura eman nahi duen sistema oraindik helgabea dela iruditzen zait euskal literatura, barruan harra bizi duen sagar berde erakargarria bezalakoxea.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 10. orr.

Eta ondorioz, Berpizkundearen zain egon behar dugula modernotasun punturen bat aurkitu ahal izateko, hala kulturan nola pentsamenduan.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 65. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 0 aldiz agertzen direnak)

modernotasun itxura (3)

mitoa eta modernotasuna (5)


modernotu (11 agerraldi, liburu 1 eta artikulu 1ean), moderno(tu), modernotzen du ad modernizatu.

Are, Espainia modernotzeko, Estatua bera behar da modernotu; eta modernotzeko, zentralizatu eta sendotu.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 113. orr.

Mohammad Reza Pahlavi xah-ak Pertsia modernotu eta Mendebaldera lerratzeko erreforma kanpaina abiatu zuen 1963an, Iraultza Zuria.  Berria - Mundua   2004-02-12

Hizkuntza modernotzeko bi modu omen dago: hizkuntzak bere baitatik sortzea kontzeptu berriak, edo kanpotik hartzea horiek.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 121. orr.


modernozale (orobat moderno zale) izond gauza modernoen zalea dena.

Presidente modernozalearen urratsen segitzea gustatzen zitzaion, zela pantailetan, zela egunkarietan.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 35. orr.

Pentsalari konbertitu antimodernoaren Estatu irmo eta modernozale izate hau ez da Salamancako errektore beti paradoxal kontsideratuaren paradoxa bat gehiago.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 113. orr.


modernu ik moderno.

modestia 1 iz apaltasuna, umiltasuna.

Santuaren modestia eta apaltasuna tentatzen hasi zen.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 320. orr.

Ordu arte, ez modestia faltsu batekin baina, halako distantzia bat sumatzen nuen literatur sistemarekiko, bai eta ene literaturarekiko.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 318. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Txabik modestia puntu egokia jarri zion bere tramankuluari: [...].  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 217. orr.

Atzerriko lan-eskurik gabe, Jauna, nire herrira ausarki iritsi da portugaldarren modestia, apaltasun, urritasun eta abengazio-izpirituaren ospea.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 359. orr.

3 modu ona, moduzkotasuna, lotsa.

Modestia eta garbitasunaikin bizi zizten donzellak.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 195. orr.


modifikazio iz aldatzea, aldaketa.

Izan ere, agerpenak diren aldetik, objektu bat osatzen dute, gugan besterik ez dagoen objektua, zeren gure sentimenaren modifikazio soila ezin baita gugandik at aurkitu.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 89. orr.

Errepresentazioak gogamenaren modifikazioak diren aldetik.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 81. orr.

Koloreak ez dira gorputzen begiespenari lotzen zaizkion antolaerak, baizik eta argiagatik modu jakin batean afektatua den ikusmenaren sentsuaren modifikazioak besterik ez.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 288. orr.


modiloi iz erlaitz bati eusten dion irtengunea.

Beraz, estilo doriarrean, bai triglifoen eta bai modiloien neurriak zurgintzako lanak imitatu nahi horretatik sortu dira.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1870. orr.

Antzinako eraikitzaileek ez zituzten ez onartu eta ez erabili modiloiak edo dentikuluak frontoietan, baizik eta erlaitzak bakar-bakarrik.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1890. orr.

Horregatik, obra grekoetan inork ez lituzke dentikuluak modiloien azpian jarriko, ez baita posible gapirioen azpian astazaldiak jartzea.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1890. orr.


modismo iz esamoldea, esapidea.

Diogun geure aldetik, formulazio bereziki gogoangarriak direla errefrauak eta modismoak, eta formulazioen izaera gogoangarri horrek ziurtatzen duela oroimenaren lana.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 219. orr.


modista iz joslea, jostuna.

Arrazoi handia zuen, Jean Robin koplariak: modak eta modistak "sortzeak eskas eman guzien konplikagarri" ditugu.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 338. orr.


modor iz ik muinoi.

Haren ondoan, bi makuluak metroko horma zikinetan dilindan, Bachir Algeriako gerlan galdu zangoak utzi hutsaren belauneko modor odoltsua erakutsiz, eske ari zen, isilik.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 162. orr.


modorra iz murmua, lohasma.

Mozkorrak eragindako modorra ezabatu zitzaidan, eta jakinminez begiratu nuen, baina segizioko dragoiek euren kaskoetatik eskegirik zeramatzaten luma-sorta luzeek aurpegiak ikustea galarazi zidaten.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 98. orr.


modorro izond sorra, sorgorra.

Eutsiko genion harremanari, eta gutako bakoitzak bestearentzat bilduko zituen hau bezalako beste historia batzuk, zeinetan materia modorroak joera maltzurra erakusten baitu gaiztorako, oztopoak jartzeko, gizonari kuttun zaion ordenaren aurka matxinatuko balitz bezala.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 277. orr.


modorrotu, modorro(tu), modorrotzen 1 da/du ad lokumatu, loakartu.

Nor den asmatzen saiatzen da; baina lasaitu eta modorroturik erortzen da gorputza, loaren zamak zapaldua.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 45. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Italia faxistak, bigarren mailako pirata, Albania hartua zuen, eta etortzear zegoen hondamendiaren aurreiragarpena ihintzaldi likits baten modura kondentsatzen zen etxeetan eta kaleetan barrena, kontu handiko solasetan eta kontzientzia modorrotuetan.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 60. orr.


modu 1 iz era, gisa, moldea.

Bi modu daude infernurik ez bizitzeko: infernua onartu eta infernuko bihurtu, hala jokatuta ez baikara infernuan bizi garenik ohartuko.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 100. orr.

Ez direla, hala ere, erlazio hori gertatzeko bi modu bakarrak, muturreko bi moduak baizik, eta era askotako distantzia psikikoak izan daitezkeela horien artean.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 104. orr.

Moduetako bat da pilula bat ahotik hartzea, eta horixe da hasierako modua eta ezagunena.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 94. orr.

Modu askotan saiatzen ziren salaketa horretatik libratzen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 31. orr.

Irudiak ezin konta ahala modu ditu gauzatzeko.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 15. orr.

Noski, euts dakioke arnasari nahita, baina inork ez du modu horretan bere buruaz beste egiten.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 51. orr.

Modu horretan sartu nintzen Adelaren buruan, haren mundu-ikuspegian.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 66. orr.

Geroztik, sarri galdetzen nion neure buruari zergatik jartzen ote zen aita modu hartan, eromena aipatu orduko.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 108. orr.

Modu honetara lortzen da plazerik handiena: [...].  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 123. orr.

Iritsia zela beste modu batera jokatzeko ordua.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 148. orr.

Beste modu batera esanda: Davidek idatzitako memoriak berridatzi eta zabaldu nahi nituen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 21. orr.

2 (izenondoekin)

Gero eta gehiago gustatzen zitzaidan ni tratatzeko modu fresko hura.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 128. orr.

Hain arrotza zitzaidan hitz egiteko modu hanpatu horrekin.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 45. orr.

Barrura sartzeko hamaika modu desberdin bilatu zizkion arkitektoak argiari: saiheska, goitik, zuzen zein islatua.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 210. orr.

Barre egin genuen hirurok; modu polita izan zen hizketan hasteko.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 154. orr.

Ukatzea da jokatzeko modu zentzuzko bakarra.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 14. orr.

Nork argiago, nork modu mozorrotuago batez, idazle guztiok istorio bera kontatzen omen dugu bizitzan zehar.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 171. orr.

Berehala konturatu nintzen, ordea, Klausek neurriz kanpo eta modu gaizto batez zaintzen zituela gure esanak eta ibilerak.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 44. orr.

Oso modu ona zen inoiz uzten ez zaituen jendea ezagutzeko.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 87. orr.

Gorputzak ez du modu argi eta garbirik bere odol-bolumena neurtzeko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 196. orr.

3 (izenondoekin, izenondoak –n atzikia hartzen duela)

Modu inozentean eta inor kaltetu gabe.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 60. orr.

-Modu berezian begiratu zidak, ez diat esperantza galtzen.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 11. orr.

Modu abstraktuan ulerturik.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 75. orr.

Azalpen hori, ordea, modu kritikoan egin nahi izan dugu, informazio hutsean geratu gabe.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 28. orr.

Sarrera honetan Sokratesen aurreko helendarren filosofia aztertzen da [...] batzuetan modu nahiko heterodoxoan.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 7. orr.

Oso modu dramatikoan adierazi dut, baina hori da ideia -esan nion.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 53. orr.

Gure aurrekoek gauza hauek guztiz modu naturalean betetzen zituztela ikusirik.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2150. orr.

Askotariko galderak egin geniezazkieke, hala nola sukaldariek zergatik jokatzen zuten hain modu ergel eta zentzugabean.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 47. orr.

Ez litzateke guztiz zentzugabea pentsatzea makina batek ere gorputzak bezain modu merkean funtziona dezakeela.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 201. orr.

Baina ez ginen modu berean hazi: ni, osasungabe, eta tristuran murgilduta; arina, graziaz beterik eta energiaz gainezka hura.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 21. orr.

Beste eskualde guztietan ere modu bertsuan egokitu beharko dira eraikinak.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2710. orr.

· Ez zuelako merezi, harrezkero hiltzeko ordua ere bazuenez, modu desegoki hartan atzera eta aurrera ibil zezaten.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 39. orr.

Gero jiraka hasi zen galaiki, saltotxoka, modu harrigarri batean higituz, bere txotxongilo gorputz xumea kiribilkatuz.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 131. orr.

Eta zilegi bekit modu ez-akademiko batean bukatzea nere lan hau.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 102. orr.

Horrek behartzen gaitu, hain zuzen, modu sinesgarri samarrean irudikatzera nolatsu joan den poliki-poliki eraikiz halako konplexutasuna.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 34. orr.

4 (-tzeko atzizkiaren eskuinean)

Berak motzarazi al zizun ilea eta aldarazi janzteko modua?  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 91. orr.

Bere kapelu bera, bere bizkarra okertzeko modua, bere trajea...  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 344. orr.

Zer iruditzen zaizu janzteko modu hau? prêt à porter esaten diote, eta izugarri gustatzen zaie frantsesei. -Hitz egiteko modu bat izan duk -oinak laztandu zizkidan-.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 187. orr.

Mendekua ez zen, halere, Idoiaren jokabidea, eta izateko modu hark berritu egiten ninduen benetan, nik bai baineukan mendekuzale eta herratsu izateko joerarik.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 152. orr.

Faltsukeria sakon bat, zintzotasun-gabezia nabari bat salatzeko modu bat baizik ez da.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 8. orr.

Amildegitik ihes egiteko modu bakarra, hura ikustea, neurtzea, ikertzea eta, azkenik, bertaraino jaistea da.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 101. orr.

Bere ibiltzeko modu baldres eta aldi berean miragarria irudikatzen ari nintzen, funanbulista bat galtzadaren gainean bezala mugituz agertu zenean.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 85. orr.

Errespetu handiz begiratu diot, gaztetan ere begiratzen nion bezala, bere hatza jasotzeko modu destainaz beteagatik seguru asko.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 27. orr.

· Gaia, austriar gobernuan den koalizioaren aurkako demokratekin bat egiteko balizko modua.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 110. orr.

Horretan huts eginez gero, ordea, modua bilatuko du galdutako likidoa bildu eta hura zirkulaziora itzultzeko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 161. orr.

5 (erlatibozko perpaus baten eskuinean)

Ni tratatzeko duten modua ez da batere koherentea.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 152. orr.

Peter Pan izaki hezikaitza, berriz, Barriek haurtzaroari tristuraz begiratzeko eta helduaroari lotsagabekeriaz aurre egiteko duen modua da.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 12. orr.

Zakilari eragin eta azken-azken momentuan nire ahoan husteko zuen moduak gaur egun ere txoratzen nau.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 103. orr.

Niri hitz egiteko zeukan moduak, niri begietara begiratzeko zeukan moduak, aurpegian nitaz arduratzen zelako keinuarekin eta beraren ahots leun ziur horrekin.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 305. orr.

Mundu-ekonomiaren truke-sarean txertatzeko duen modu bereziak definitzen du periferia, edo, zehatzago, mundu-ekonomia horretan nagusi diren herrialde boteretsuenek eragindako lanaren nazioarteko banaketan txertatzeko duen moduak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 49. orr.

Hori zen egiptoarrek 9 arteko biderketa-taula aurkezteko zuten moduetariko bat.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 191. orr.

6 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ikuspen-modu honetan begi-ninia itxiago eduki daitekeelako.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 25. orr.

Hasierako kolonoen hizketa-modua gogorarazten zuen Noraren aitaren jardun zakarrak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 25. orr.

Forma, intentsitatea eta iraupen moduak izan daitezke estimulu horiek.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 89. orr.

Atzerritar kapitalen sarrera moduak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 109. orr.

Heriotza-modu tristeenen eta hilketa-klase basatienen lekuko hotz aihergak gara garagardo bat hartzen ari garen bitartean.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 77. orr.

Erromatarrak, jende-modu errebelde eta ankerra, beren aldamenekoen aurka oldartu ziren ohi zuten bezala.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 261. orr.

Hitz zuri faltsua aho-beteka botatzen bestetan ez dakien jende-modu horrek.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 73. orr.

Erdi Aroa Mendebaldeko Inperio erromatarraren harrien gainean eraikitako gizarte-modu eta erakunde berrien eta ez hain berrien ekoizpena izan zen.Baduk lotsa modu bat, gizakiak senti dezakeen latzena: hiltzaileari aurpegira begiratzera behartua den biktimaren lotsa.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 60. orr.

Eutanasia-modu hau hilketa baten pareko dateke, oro har eta salbuespenak salbuespen.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 208. orr.

Beste eraikuntza-modu bat enplecton deitzen dutena da.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1170. orr.

Frantsesezko esan-modu batek egin digu argi pixkat oraindainokoan.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 193. orr.

Ase eta bete egin zitzaion irudimena liburuetako gai haietaz: aztigintzak zirela edota auzi haserreak, guda borrokak, norgehiagokak, zauriak, maite-moduak, maiteminak, erasoak eta ezinezko itxuragabekeriak.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 17. orr.

7 (hitz soila -en atzizkiaren eskuinean adizlagun gisa)

Nere modu euskaratuko dizut: [...].  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 175. orr.

Batek ume-umetatik ikasten zuen orduan bere modu pentsatzen, filosofatzen, eta eskolatik etxera bitartean endemas.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 219. orr.

8 pl manerak.

Baina adeitasuna eta modu onak ahazten ari naiz!  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 322. orr.

Zoragarriak iruditzen zitzaizkion haren moduak, haren sudur zorrotza eta begi urdin argiak.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 99. orr.

Farr jaunak arbuio keinu bat egin zuen, baina nik inbidiaz begiratzen nien gazte haiei, argi ikusten bainuen zenbat gustatzen zitzaizkion neskari mutilen moduak.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 189. orr.

Handik aurrera, elkarrizketa hotza izan zen, moduak eta manerak zaindu bagenituen ere.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 131. orr.

9 moduansup_1 (-tzeko atzikiaren eskuinean) eran.

Zer den bata eta zer bestea ez dakigu, ez gaude esateko moduan.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 108. orr.

Harro esateko moduan nengoen: garbia diat odola, aratza; alemanak ditiat deitura guztiak familiaren memoria eta artxiboetako paperak iristen diren puntutik gaur arte.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 86. orr.

Handi-mandikeria da hori guztia, Lurie jauna, baina handi-mandikerietan ibiltzeko moduan zaudela uste al duzu? "Holaxe! denok ondo ikusteko moduan!", hots egin zuen amultsu.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 66. orr.

-Erantzuteko moduan zaude? -esan zion ahots larriaz.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 226. orr.

Soziologo gutxik jarri du hark bezalako arreta apailuak irudiak jasotzeko moduan duen eragina aztertzeko.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 176. orr.

Pertsona batzuk sartzeko moduan ezagutzen dira, edo pausokera emateko moduan, irribarrean, hizketarako zera berezietan, baina hau mostradoretik alde egiteko daukan eran ezagutu dut.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 89. orr.

Oraintxe gaudek, nik meza eman, eta zuek laguntzeko moduan! -atera zitzaion Romani barru-barrutik.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 66. orr.

-Jar nazak etxeko zutabeak ukitzeko moduan, atseden har dezadan haietan.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 42. orr.

Oheak ez zeuden inor etzateko moduan, eta kotxean egin dut lo.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 59. orr.

Soldaduek ez ikusteko moduan egin zuen igeri eskuineko ibai ertzeraino, eta hango kanaberen artean erori zen korderik gabe.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 200. orr.

Emakumeak eskua luzatu zion, besoa luze-luze egin ere, eta hala eutsi zion mundu guztiak ikusteko moduan, harik eta Beltzak eskua hartu, bostekoa eman, eta ostera itzuli zion arte.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 27. orr.

10 moduansup_2 (-en edo –ko atzizkien, edo erlatibozko perpaus baten eskuinean) eran; bezala.

Gaixotasun baten moduan etorri da, ez ordea ziurtasun arrunt baten gisa, ez ebidentzia baten gisa.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 29. orr.

Pentsatzen nuen deserosoa zela edonorentzat leku arrotzean turista bakartiaren moduan ibiltzea.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 34. orr.

Vagalume ilun zegoen, putetxe pub guztien moduan.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 20. orr.

Kanpora irten ginen zakurrak xaxatutako ardien moduan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 75. orr.

Gero, jokalari txarren moduan, honela erantzun zion: [...].  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 182. orr.

Eta biharamunean betiko moduan joan zen Nemia Santosen etxera.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 106. orr.

Eskola hura ere amaitu zen, dena amaitu ohi den moduan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 23. orr.

Claude Lévi-Strauss-ek azpimarratu duen moduan [...] pentsamendu mitikoaren kontakizunak bezain urrun daude zentzuzkotasun arruntetik zientziaren eskutik iritsi zaizkigunak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 35. orr.

Nik etxean ez nuen hitz erdi bat ere esaten; dena irentsi, eta ahal nuen moduan eusten nion egoerari.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 21. orr.

Maitasuna egin zuten, ahal izan zuten tokian, ahal izan zuten moduan, elkarren gorputzaz gozatuz bizitzako azken unea balitz bezala.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 225. orr.

Zuk zeurez, zeure gorputzeko edozein alderdi eskuz jota proba dezakezun moduan.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 123. orr.

Arestian aipatu dugun moduan.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 8. orr.

Gauzak behar den moduan esplikatuko balizkidate, neu ere gauza askoren alde egongo nintzateke, beti kontra egon beharrean.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 77. orr.

Batere odolik gabe, zuri gustatzen zaizun moduan, esan zidan amak.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 14. orr.

11 moduansup_3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa) bezala.

Jolas moduan hil genuen, merkatari ingeles bati ostutako lepoko urrezkoa genuelako aitzakian.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 48. orr.

Eta esan zion, gainera, uzteko haur jolasak, eta hasteko gizon moduan portatzen.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 13. orr.

Bera lokatzez beterik eta busti-busti egina, ero moduan oihuka: [...].  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 204. orr.

Hamar edo hamabost mutilek elkarri erasotzeari ekiten zioten ereinotz adarra lantza edo ezpata moduan erabiliz, nor nagusi geldituko.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 68. orr.

Iparraldeko horma zuri guztiak gorritu zituzten orduan, jadanik komando moduan konpontzen ziren Tzarko, Txoko eta Frantxisek.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 16. orr.

Ba, pentsatu dut zure koilarak saltzea, subenir moduan.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 79. orr.

Orain bitxi moduan zeramatzatek emakumeek eskuturrean, antigoaleko errelikiak bailiran.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 60. orr.

Metaforazko adiera horretan ulertu behar da h-lak aditza Jainkoaz (gorets bedi!) ari den guztietan, hau da, metafora moduan, gorputzik gabea denez gero.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 71. orr.

12 moduansup_4 (bezala-ren testuinguru beretan) bezala.

Norbaitek esango lukeen moduan, lotsaizunean eroria nabil.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 114. orr.

Menturaz konfesoreak lortu zuen bere lankidea barruti sakratu moduan tratatzea.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 31. orr.

Sorgin auzietan ere, maiz ageri da, aker beltzari ipurdian (uzkian) pot emate kontua, kristau xuriekiko ofentsa zikin moduan.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 130. orr.

Lege hauek indarrean dauden egun beretik, Erromako legeak, ordenantzak, ohitura orokor zein bereiziak, estatutuak eta araudiak indargabe geratzen dira, lege nagusi nahiz lege banandu moduan, lege hauen objektu diren gai guztietan.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 28. orr.

Gazteak, aldiz, ez du oroimenik, eta bizitza besterik ez du, bere aurrean, berak aukeratu moduan edo uzten dioten modu bakarrean bizi ahal izateko.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 94. orr.

Txerrikia hartu, eta agertu moduan desagertu zen moja gaztea, isil-isilik eta lotsa plantan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 35. orr.

Ateko euslekuari gora eta behera egiten zion sarrailaturik balego moduan.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 31. orr.

Galdera hauxe etorri zait begi aurrera, Molaren ahoko plastikopetik bide egindako arratoia balitz moduan: [...].  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 101. orr.

Bere inguruan bai pertsonak bai gauzak garbiago eta koloretsuago bihurtzen zirela, handitzen eta berarengana hurbiltzen, euren sekretuak kontatu nahi balizkiote moduan.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 153. orr.

13 modurasup_1 (-en edo –ko atzizkien, edo erlatibozko perpaus baten eskuinean) moduan.

Etorri zen eta alde egin zuen, izar lokaren modura, itsas uhinen modura.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 129. orr.

Greziarren modura janzten zirela gaineratu zuen.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 129. orr.

Bidaia bere azkenetan dago, nire haragiaren modura.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 304. orr.

Azkenean, bi eskuak aurreratu eta pauso bat eman nuen, itsu baten modura.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 206. orr.

Bazter batean eseri zen, ate aldeko sarrera zaintzearren, besteetan bezala, arin eta zalu, kurloi baten modura, Justina etorriko zitzaiolakoan.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 188. orr.

Bularra pudding baten modura zebilkion dardarka.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 14. orr.

Gau hartan behin eta berriro ikusi zuen ametsetan gizon zuri handi bat, antzinako modura jantzia.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 40. orr.

Susmo beltzak hartu zuen Joanes, laino beltzek zerua hartzen duten modura, abisatu gabe.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 244. orr.

Manipulazio horrek, ordea, ez du lehenengo irudia aldatzen, nolabait esateko, eta itzul daiteke manipulazioaren ondoren lehen zegoen modura.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 166. orr.

14 modurasup_3 (bestelako testuinguruetan) moduan, bezala.

Eta hantxe geratu zitzaidan eskuan, sinbolo sarkastiko modura, potoaren ipurdiko beira-uztaia.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 47. orr.

Lapur errukitsu modura portatu dituk enekin.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 181. orr.

Fetixearen botereari aurre egin, horrela zure desira areagotuz, edo Zizek-ek esango luken modura, "Goza ezazu zure fetixea!" oihu egin?  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 66. orr.

Gizaki guztiak bezalakoxea naiz: gauzak gertatzea gustatuko litzaidakeen modura ikusten dut mundua, eta ez gauzak gertatzen diren moduan.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 64. orr.

15 modurasup_3 (hitz elkartuetan) moduan, bezala.

Ituna sinaturik zutenen artean trafiko hori eragozteko ezer egin gabe, ez eta protesta modura ere.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 105. orr.

Erantzun modura, eskribauak pergamu kiribildu bat eskaini zion.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 54. orr.

16 hala-moduz (orobat halamoduz) adlag ez oso ondo, ez oso modu onean.

Hala moduz sendatu zuten eta ohean etzanarazi.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 43. orr.

Bera ere hala moduz zegoela adierazi nion, aldatua ikusten nuela arratsalde harez gero, beste bat ematen zuela.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 320. orr.

Aukera eskasa dugu, noski, ebazpena aurkitzeko oraindik ere hala-moduz formulaturik dauden auziei.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 26. orr.

Lekuan bertan, hala moduz hartu beharko zituzten erabakiak.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 85. orr.

Erdaraz halamoduz egiten zuelako, eta hortik jarri zioten ezizena ere, "El Ruso".  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 18. orr.

Prestatzen dizkieten eraztunak eta kutxak faltsuak dira, halamoduz egindakoak.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 63. orr.

Eta errepideak, hala-moduz asfaltatuak.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 17. orr.

17 hala-moduzko (orobat halamoduzko) izlag ez oso ona, ez oso modu onakoa.

Berak ikusi izan zituen bikote ezkonduak, ez hala-moduzko bikote susmagarriak, baizik eta benetako senar-emazteak ziren bikote fidagarriak.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 139. orr.

Halamoduzko erdibidea aurkitu zuen Andoni Olabek, ez duk uste?  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 84. orr.

Baita Pasaian garai zaharretan kontrabandoan ibilitako makina bat pertsonaia hala-moduzko ere.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 30. orr.

Frantziskoren latina hala-moduzkoa zen, Anai Leoni idatziriko autografoak erakusten duenez.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 233. orr.

Ez dut uste batere ederretsi zuenik nere erantzun halamoduzkoa.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 106. orr.

Izenburua hala moduzkoa du: Dialektika eristikoa.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 46. orr.

Gerora jakin zuten hauskortasuna ez zela jainko haren ahuldade bakarra; egonkortasuna ere hala-moduzkoa zuen.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 71. orr.

Fruta saltzen soldata hala-moduzko baten truke.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 114. orr.

Gauza bat ahaztu zitzaion bertsolariari, eta ez halamoduzkoa.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 297. orr.

Gorderik daukat oraindik bilkuretako baten argazki lauso halamoduzko bat.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 207. orr.

18 modu batera edo bestera

Modu batera edo bestera, bere aginduetara jarraitzen zutelako, gerran bezala.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 283. orr.

Modu batera edo bestera, espainiarrak egon ziren ekintza bien azpian, Felipe II.a Orangeko Gillermoren etsaia baitzen.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 117. orr.

Milango designer batek diseinatutako obra ireki bat ematen zuen, modu batera edo bestera aldatzen zena, aurrean nor zuen.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 168. orr.

Ez da baztertzekoa haren senarrari egozten zaizkion gertaeretan emakume horrek modu batera edo bestera parte hartu izana.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 66. orr.

Airearen gardentasuna, modu batera edo bestera aldatzen denean, lurraren erradiazio-balantzeak koska batzuk jasaten dituelako.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 281. orr.

Euskal Herriko gazte belaunaldi ugarik parte hartu izan dute antolaketan, modu batera edo bestera.  Berria - Euskal Herria   2006-02-05

19 modu oneansup_1

-Ez al zaizue inporta automobilak beste leku hartan uztea? -eskatu zigun abegiz, modu onean.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 145. orr.

Marrok oso noizbehinka baino ez zigun hitz egiten haurroi -inoiz ez modu onean, edo bederen umore apur batez-.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 9. orr.

Azken hilabeteotan burutik pasatu zait, inoiz edo behin, neronek deitzea; gauzak argitzeko, zer argiturik baldin badago, eta modu onean amaitzeko, amaitu behar baldin badugu.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 48. orr.

20 modu oneansup_2 prezio onean.

Nahiko modu onean saldu zidaan, bera hil arte liburu-dendari eusteko baldintzarekin.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 229. orr.

Baditinat kasper deskatalogatu batzuk modu onean.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 103. orr.

Urbanizagarritzat jotako lur-sail bat modu onean emateko asmoa omen zuen udalak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 91. orr.

Xingola denda txikia modu onean eskualdatu zuen, eta, horri eskerrak, amaren zorrak kitatu zituen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 69. orr.

Salduko nizuke bat, modu onean...  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 107. orr.

Osakiretsan bilatzen dute jeneroa, jenero fina, eta modu onean gainera.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 26. orr.

21 modu txarrean

Izan lotsa hitzarmen eta konpromezuak ez betetzeaz, mahaian gizabidetsu ez jokatzeaz, modu txarrean eman edo hartzeaz.  Elizen arteko biblia   Si 41,19

Aita gaizki esaka ari zitzaiola amari, laidoka eta irainka, modu txarrean.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 99. orr.

Albiste eman nahi dizuet atzo, 9:35etan, motozikletatik oso modu txarrean erortzen hasi nintzelarik, gogoratu nintzela ezen errealitatea ez dela existitzen.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 23. orr.

Bortxakeria horren adierazgarri, bere heriotza bera da, 1975eko gau batez Ostiako hondartza bazter batean berak aipatutako ragazzi di vita haietako batek modu txarrean hilik.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 11. orr.

22 –tzeko modua egin

Ontzurre pilo bat eman zizkion merkatari veneziar bati, bere nahia betez, bere begiak baino maiteagoa zuen emakumearen bi anaiak [...] Trebizondaraino ekartzeko modua egin zezan. Egoera miserableenean bizi denak ere bizitza aurrera ateratzeko modua egiten du, bere neurrira erabakitzen du zer den errespetatu beharrekoa eta zer ez.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 176. orr.

Eta Cosmic Diner-era jo eta betiko nire mahai hartan esertzen nintzen guztietan, harekin hitz egiteko modua ere egiten nuen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 98. orr.

Heldu den astean ere egingo dut modua zor dudan dirua inguratu eta itzultzeko.  Matías Mujika   «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 36. orr.

Azkenean, hala ere, Sortzailearen oinetaraino limurtzeko modua egin zuen.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 9. orr.

· Eta erantzuten ez didazun bitartean egingo dut modua egunen batean zuregana joan eta aurrez aurre argitzekoa atzo gertatutakoa.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 49. orr.

23 –tzeko modua izan du ad

Nortasun faltsu hura egiaztatzeko modua bazuen, eta inork ez zuen zalantzan jarriko.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 427. orr.

Musulmanik ikasienak eta aberatsenak, ihes egiteko modua zutenak, Pakistanera joan ziren.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 183. orr.

Hala lasaiturik, modua du irakurtzeko, ohiko obsesio eta arreta-galtzerik gabe.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 100. orr.

Han eta hemen galdetuz, azkenean egunkarietarako lan egiten zuen argazkilari bat aurkitu nuen, argibideren bat emateko modua bazuena.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 437. orr.

Zure aurpegi gozo horrekin eta hogei urte izanda, baduzu modua, nik uste, hori bezalako gizon bat erakartzeko!  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 69. orr.

24 zer moduz (892 agerraldi, 159 liburu eta 182 artikulutan; orobat ze moduz 8 agerraldi, 4 liburutan)

Zer moduz?  Berria - Kirola   2004-10-30

Zer moduz zaude?  Berria - Kirola   2006-03-26

-Gabon, Jose, Rosario, zer moduz?  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 45. orr.

Zer moduz denak?  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 101. orr.

-Zer moduz? -esan nion.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 25. orr.

-Eta zu, zer moduz? -galdetu nion, gure kontuetan gehiegi sar ez zedin-.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 84. orr.

-Tira, Eñaut, ze moduz, txo!  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 173. orr.

-Zer moduz hirian, maitea?  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 82. orr.

Eta, bide batez, zer moduz dago Lucy?  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 279. orr.

-Zer moduz, maitea?  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 203. orr.

-Zer moduz bihotza?  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 117. orr.

Zer moduz bularreko kabituezin hori, Hester Prynne?  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 210. orr.

Zer moduz egin dugu lo?  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 116. orr.

Zer moduz lo egin zuten galdetu zien gero.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 192. orr.

Zer moduz, aspaldiko.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 19. orr.

-Zer moduz unibertsitatean? -galdetu zidan atezainak.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 392. orr.

Erizainak zer moduz nagoen galdetzen dit batzuetan.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 57. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 8 aldiz agertzen direnak)

adierazteko modu (12); ateratzeko modu (12); ateratzeko modu bakarra (8); aurre egiteko modu (27); aurrera egiteko modu (12); begiratzeko modu (10); bizitzeko modu (18); egiteko beste modu (12); egiteko modu (204); egiteko modu asko (9); egiteko modu bakarra (37); egiteko modu bat (41); egiteko modu hori (14); egoteko modu (9); ekoizpen modu (13); emateko modu (23); emateko modu bat (8); erantzuteko modu (9); esateko modu (40); esateko modu bat (16); hartzeko modu (21); hartzeko modu bat (11); hiltzeko modu (12); hitz egiteko modu (41); hizketa modu (29); idazteko modu (9); ikusteko modu (28); ikusteko modu bat (11); izateko modu (40); izateko modu bakarra (8); izateko modu bat (8); jarduteko modu (8); jende modu (10); jokatzeko modu (12); konpontzeko modu (10); konpontzeko modu bakarra (10); lan egiteko modu (26); lortzeko modu (19); lortzeko modu bakarra (12)

modu aktiboan (9); modu anitzez (10); modu argi (24); modu argian (11); modu arraroan (9); modu arriskutsuan (9); modu askean (9); modu asko (46); modu asko daude (9); modu askotan (21); modu askotara (18); modu atseginean (16); modu bakarra (238); modu bakarra da (12); modu bakarra dela (8); modu baketsuan (34); modu basatian (20); modu bat da (79); modu bat dela (13); modu bat izan (19); modu bat zen (13); modu batean (200); modu batean esanda (11); modu bateko (22); modu batekoa (9); modu baten (15); modu batera (242); modu batera esanda (27); modu batera ikusten (10); modu bateratuan (10); modu batez (58); modu berberean (9); modu berean (306); modu berezi (47); modu berezi bat (9); modu berezi batean (8); modu berezia (14); modu berezian (51); modu berri (46); modu berri bat (24); modu berria (15); modu berriak (32); modu bertsuan (23); modu bikainean (9); modu bitxi (15); modu bitxia (12); modu bitxian (48); modu bortitzean (8); modu daude (19); modu demokratikoan (11); modu desberdin (12); modu desberdinak (14); modu desberdinean (23); modu desberdinetan (20); modu egokia (19); modu egokian (95); modu eraginkor (11); modu eraginkorrean (33); modu erraz (9); modu errazean (10); modu ezberdinak (20); modu ezberdinean (23); modu ezberdinetan (13); modu ezberdinez (12); modu ezin hobean (11); modu gisa (8); modu harrigarrian (13); modu horretan erantzun (12); modu ikusgarrian (13); modu iraunkorrean (14); modu jakin (32); modu jakin bat (8); modu jakin batean (12); modu kritikoan (12); modu librean (10); modu nabarmenean (12); modu naturalean (39); modu ofizialean (17); modu onean (34); modu onena (10); modu orokor (9); modu orokorrean (23); modu oso (21); modu pertsonalean (12); modu sinplean (8); modu sistematikoan (14); modu txarrean (30); modu xumean (8); modu zakarrean (14); modu zehatz (25); modu zehatz batean (11); modu zehatzean (10); modu zuzenean (22)

nahiko modu (21); oso modu (257); oso modu berezian (10); oso modu bitxian (18); pentsatzeko modu (32); pentsatzeko modu bat (8); sortzeko modu (9); ulertzeko modu (42)

adierazteko modua (13); ateratzeko modua (11); aurkezteko modua (9); begiratzeko modua (8); bizi modua (13); bizitzeko modua (18); egiteko modua (153); egoteko modua (10); emateko modua (26); erabiltzeko modua (8); esateko modua (28); hartzeko modua (26); hitz egiteko modua (33); hizketa modua (12); idazteko modua (13); ikusteko modua (23); irabazteko modua (8); iristeko modua (10); irudikatzeko modua (8); izateko modua (33); jokatzeko modua (47); konpontzeko modua (14); kontatzeko modua (10); lan egiteko modua (25); lortzeko modua (17); modua aldatu (25); modua aurkitu (25); modua bilatu (11); modua egin (16); modua eman (10); modua ematen (14); modua izan (76); modua izango (48); modua zen (13); ordaintzeko modua (11); pentsatzeko modua (9); sartzeko modua (8); ulertzeko modua (17)

egiteko moduagatik (10)

egiteko moduak (32)

adibide moduan (28); adierazten duen moduan (8); aditzeko moduan (15); agur moduan (12); ahal den moduan (10); ahal duen moduan (12); ahal izateko moduan (24); ahal moduan (10); ahal zuen moduan (24); ahal zuten moduan (15); aitzakia moduan (14); aktore moduan (8); antzemateko moduan (9); aritzeko moduan (29); ateratzeko moduan (12); aukeratzeko moduan (8); aurka jokatzeko moduan (27); aurkezteko moduan (9); aurkitzeko moduan (8); aurre egiteko moduan (20); azaldu moduan (10); baldintza moduan (9); balego moduan (15); balira moduan (9); balitz moduan (37); balu moduan (28); baten moduan (405); begiratzeko moduan (10); behar den moduan (56); behar moduan (8); berak dioen moduan (9); bere moduan (21); betiko moduan (77); bihar jokatzeko moduan (9); bikote moduan (10); dagoen moduan (57); dagokion moduan (12); dakien moduan (11); dakiten moduan (10); dauden moduan (15); denek entzuteko moduan (14); denon moduan (8); dioen moduan (58)

egin duen moduan (16); egin zuen moduan (21); egin zuten moduan (12); egingo lukeen moduan (9); egiteko moduan (125); egiteko moduan izango (10); egiten duen moduan (20); egiten duten moduan (22); egoteko moduan (33); emateko moduan (43); entzuteko moduan (88); erabiltzeko moduan (29); erakusten duten moduan (10); ero baten moduan (18); ero moduan (38); eroaren moduan (14); eroen moduan (10); esan dudan moduan (19); esan dugun moduan (9); esan moduan (16); esan zuen moduan (10); esango lukeen moduan (8); esateko moduan (28); esaten den moduan (12); esaten zuen moduan (14); eusteko moduan (8); ez entzuteko moduan (16); ez ikusteko moduan (15); ezagutzeko moduan (14); froga moduan (12); gertatzen den moduan (42); halako moduan (42); halako moduan non (13); harritzeko moduan (15); hartzeko moduan (44); hasteko moduan (22); heltzeko moduan (11); herri moduan (23); hitz egiteko moduan (9); ibiltzeko moduan (18); igandean jokatzeko moduan (8); ikusiko dugun moduan (10); ikusteko moduan (101); irabazteko moduan (31); irakurtzeko moduan (13); izan balu moduan (8); izan zen moduan (9); izan zuen moduan (19); izateko moduan (59); jarraitzeko moduan (18); jartzeko moduan (9); joateko moduan (18); jokalari moduan (9); jokatzeko moduan (350); jokatzeko moduan da (18); jokatzeko moduan dago (16); jokatzeko moduan daude (10); jokatzeko moduan dira (13); jokatzeko moduan egon (20); jokatzeko moduan egonen (8); jokatzeko moduan egongo (41); jokatzeko moduan egotea (16); jokatzeko moduan ez (11); jokatzeko moduan izango (56); jolas moduan (13); kide moduan (8); kontatzeko moduan (8); kontra jokatzeko moduan (11); lagun moduan (8); laguntza moduan (8); laguntzaile moduan (9); laguntzeko moduan (8); lan egiteko moduan (9); lehengo moduan (17); lehiatzeko moduan (8); liburu moduan (9); lortzeko moduan (15)

moduan agertu (9); moduan agertzen (15); moduan ari (18); moduan aritu (9); moduan aurkezten (11); moduan aurkeztu (12); moduan aurrera (9); moduan bizi (16); moduan da (48); moduan dago (38); moduan dagoela (27); moduan dagoen (15); moduan daude (26); moduan daudela (10); moduan dauden (8); moduan dela (8); moduan den (9); moduan dira (38); moduan direla (11); moduan egin (50); moduan egin zuen (13); moduan egiten (26); moduan egon (53); moduan egonen (8); moduan egongo (76); moduan egongo da (15); moduan egongo dela (13); moduan egotea (28); moduan ekin (11); moduan erabili (19); moduan erabiltzen (31); moduan erantzun (12); moduan esan (24); moduan esan zuen (8); moduan esanda (8); moduan etorri (10); moduan gara (12); moduan gaude (26); moduan hartu (37); moduan hartzen (19); moduan hasi (27); moduan hitz egin (12); moduan ibili (13); moduan ibiltzen (8); moduan idatzi (9); moduan ikusi (12); moduan ikusten (64); moduan ikusten du (10); moduan izan (30); moduan izan zen (10); moduan izango (131); moduan izango da (44); moduan izango dira (21); moduan jardun (9); moduan jarri (40); moduan jartzen (9); moduan joan (9); moduan jokatu (17); moduan jokatuko (11); moduan jokatzen (20); moduan nago (8); moduan nagoela (10); moduan nengoen (10); moduan non (14); moduan sartu (12); moduan tratatu (9); moduan ulertu (14); moduan ulertzen (9); moduan utzi (12); moduan zaude (8); moduan zegoela (15); moduan zegoen (30); moduan zeuden (12)

nagoen moduan (12); nahi duen moduan (16); nahi zuen moduan (9); naizen moduan (10); nazio moduan (9); nire moduan (20); nuen moduan (51); ohi den moduan (18); ohi duen moduan (8); ohi duten moduan (10); ohi zuen moduan (16); ohiko moduan (16); ohikoa den moduan (13); oinarri moduan (11); pentsatzeko moduan (8); pertsona moduan (12); politiko moduan (9); proba moduan (10); sartzeko moduan (19); sinesteko moduan (8); talde moduan (12); ukitzeko moduan (11); ulertzeko moduan (47); uzteko moduan (14); zegoen moduan (17); zelairatzeko moduan (8); zoro moduan (10)

egiteko moduari (9); moduari buruzko (10); moduari dagokionez (16); ulertzeko moduari (8)

egiteko moduaz (10)

adibide modura (14); gurutze modura (16); modura balio (8); modura bizi (9); modura egin (10); modura egiten (11); modura erabiltzen (11)

aurre egiteko modurik (11); egiteko modurik (57); egiteko modurik onena (8); emateko modurik (12); ez dago modurik (19); ez zegoen modurik (10); hartzeko modurik (10); izateko modurik (10); jakiteko modurik (14)

modurik egokiena (36); modurik egokienean (15); modurik eraginkorrena (21); modurik errazena (10); modurik gabe (8); modurik hoberena (13); modurik ikusten (10); modurik izan (22); modurik izango (18); modurik onena (66); modurik onenean (16)

edozein modutan (202); edozein modutan ere (31); hainbat modutan (20); kontaezinezko modutan (11)

ea zer moduz (19); edozein moduz (10); hala moduz (20); halako moduz (13); inolako moduz (14)

ze moduz (8); zer moduz (896); zer moduz ari (10); zer moduz bizi (8); zer moduz dago (63); zer moduz daude (11); zer moduz doa (13); zer moduz habil (23); zer moduz hago (16); zer moduz ikusi (8); zer moduz joan (19); zer moduz moldatu (9); zer moduz moldatzen (15); zer moduz nengoen (10); zer moduz zaude (93); zer moduz zaudete (13); zer moduz zegoen (20); zu zer moduz (8)

hala moduzko (39); zer moduzko (31)

zer moduzkoa (16)


modukeria iz modua, gaitzesgarritzat markatua.

Horien Presidentea, lehen orriko argazki bakoitzean haurtxo arroxa-kolore mardularen gisa barrezka azaldu beharra, bestela ez bailukete berriro hautetsiko, horien gazte-modukeria obszenoa...  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 267. orr.


moduko 1 izlag ik modu 9 eta hurr. (-tzeko atzikiaren eskuinean)

Aintzakotzat hartzeko moduko maisu bakarrak.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 38. orr.

Bazuen Fortunato honek ahulgune bat, nahiz eta gainerakoan errespetatzeko moduko gizona zen.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 117. orr.

Eskolan ez zen bere argitasunaz irakasleak txundituta uzteko moduko ikaslea.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 156. orr.

Ume bat eserita egoteko moduko gordelekuak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 184. orr.

Gustatzeko moduko emakume pertxenta zen eta.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 68. orr.

Ez da irudimena pizteko moduko gaia noski; grisa da, eta bera osagai duten gatzak, berriz, koloregabeak.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 54. orr.

Gure ezagupenak aurreratzen ari dira; pazientzia galarazteko moduko moteltasunez, baina.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 241. orr.

Arrangura eta mingostasunezko kapa ia ukitzeko moduko bat soinean.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 80. orr.

Giza ordenadore moduko batzuk direla esan liteke.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 191. orr.

Eszenatokia negar eragiteko moduko goibela zen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 195. orr.

· Puntu horretan okertzeko moduko bigun zegoen hodia: lortzen zen okerdura oso urrun zegoen perfekziotik.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 44. orr.

2 (-en atzizkiaren eskuinean)

Nazka melenga baten moduko zerbait.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 39. orr.

Axioma baten moduko aurkikunde bitxi baten argia piztu zitzaidan bat-batean.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 143. orr.

Imintzio boluptuoso baten moduko zerbait etorri da ahoaren eskuineko aldean kokatzera eta ezkerrekoak hilik dirau.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 208. orr.

Apaltasun faltsua da ordea, ez baitute uzten ahanzten, zirikatu egiten naute, ardienaren moduko setakeria horrekin.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 52. orr.

Mutazioen eta X izpien moduko agente mutazio-sortzaileen eraginen azterketaren bidez.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 54. orr.

Goitik behera begiratzen dit erdeinuz, miopeen moduko soaz, sailkatu egiten nau.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 122. orr.

Baina Touretteren sindromeak "bide ematen die" hemen aipatuen moduko portaera primitiboei.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 97. orr.

Familia osoak, gizon taldeak... hirugarren klaseko bagoietan gure moduko jendea zen gehiena.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 144. orr.

Gure moduko kalezulotarren irudipena izaten da nekazaria lurrarekin halako batasun mistiko goxo batean bizitzen dela.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 211. orr.

3 (-ko atzizkiaren eskuinean)

Peggy potzola, pentsatu nuen, gehiegia niretzat, bere hockey jokalarien zangoak eta mari-mutil ile horrekin, Dan-entzako moduko neska zen.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 107. orr.

4 (erlatibozko perpaus baten eskuinean)

Gutxitan ikusi den moduko diamante distiratsu batek estaltzen omen zuen erregearen kutxako sarraila-zuloa.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 19. orr.

Ohitura ederra, behar den moduko ogia jatea.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 28. orr.

Uste izan zuen moduko barnealdea topatu zion etxeari.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 34. orr.

Ordura arte topatu ez nuen moduko giza alea zen, eskuliburuko faxista bat.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 178. orr.

Inork espero ez zuen moduko lan bikaina egin zuen, hiru egunetan egin ere.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 64. orr.

Ordu arte sekula urrutitik ere erakutsi ez zuen moduko sentipen sakonaz.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 64. orr.

Hori argi dago, zeren giza Gorputza horrela hunkia deno giza Izpirituak ikusiko baitu afektu hori, erran nahi baita aktuan existitzen den moduko ideia bat, kanpoko gorputzaren izaera barne hartzen duena.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 165. orr.

5 (izen baten eskuinean eta bat artikuluarekin)

Txartel moduko bat atera zuen azaletik, makinaz idatzita zegoena. Orezta-moduko incomodité txiki batzuk agertu baitzitzaizkion eskuineko oinean.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 152. orr.

Eta han dator nigana, eskuan harri moduko bat duela.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 259. orr.

Baserri giroan hazitako basakristau moduko batek hala aitortu zidan behin: [...].  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 24. orr.

Baina izan liteke, halaber, goragoko mailetan, nortasun-gose moduko bat: beste persona batzuk askatu, mendean hartu eta barneratzeko premia moduko bat.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 229. orr.

Linbo moduko batean egona zen aldi batez.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 57. orr.

Halere, haien bi irribarre bizkiak ez dira berehala ezabatu: ezpainetan iraun dute pixka batean, geldotasun moduko baten eraginez.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 90. orr.

Kanporatzen zena esnaldiko edo jendaurreko amets moduko bat zen, non ugaritzen baitziren amets antzeko fantasia, asoziazio eta sinboloak, eta gogamenaren esnaldiko pertzepzioekin bilbatzen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 72. orr.

6 (izen baten eskuinean eta bat artikuluarekin, eskuinean izenondo bat duela; ik beherago 9)

Gozoki moduko bat, horia, inurriz eta euliz apaindua.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 203. orr.

Errealitatearen itzal eskasa baino ez zen amets moduko bat, arrotz eta urruna.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 285. orr.

Bada anaitasun moduko bat, estuago eta sendoagoa.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 19. orr.

Urruma moduko bat, oso laburra.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 449. orr.

Esan dezagun diru-zuritze moduko bat izan zela, ez oso garbia.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 331. orr.

7 (izen baten eskuinean eta bat artikulurik gabe)

Benta zaharra zegoen lekuan osatu zen plaza moduko hura, orain udaletxeko plaza zena. Txori horiek alegia, loro moduko horiek, ea ondo girotu diren inguru honetan.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 48. orr.

Txoratu egiten nintzen ipurdi-masailetan jotzen zizkidan pintzel-kolpe moduko haiekin.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 108. orr.

Ez nuen nahi inork estalkia kentzerik ohantze moduko hari, burusiz estalia baineukan, oroimenean ondo babesturik.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 140. orr.

Karranpa moduko zirrarak burutik oinetara astindu zuen Maiza.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 255. orr.

Egonezina, zoramena, nahi eutsiezina, ekaitz moduko zerbait.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 160. orr.

Izu-laborriarekin eta zangarra suzko aizto moduko zerbaitek ziztaturik.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 9. orr.

8 (izen baten eskuinean eta ezkerrean beste izen bat duela)

Palankatxo moduko tresna bat, hamahiru libra pisu eta ia metro erdi luzekoa.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 74. orr.

Tormes ibaiko ertz hareatsuan dagoen leize moduko zulo bat seinalatu dio.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 55. orr.

Eskertu zidan nire behar gabeko laguntza eta eskuak garbitu zituen eskuzatar moduko lits-mordo koloreanitz batekin.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 129. orr.

Gezi moduko mihi gorrizta batzuek jauzi egiten zuten handik ni nengoen lekurantz.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 296. orr.

Adaren anpolai-moduko bular txiki tenteak eta gorputz biluzia kariziatzeko irrikaz nengoen eta.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 79. orr.

Bai fast food moduko zabor sasi-jangarriak, baita delicatessen plegukoak ere.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 53. orr.

9 (izen + izenondo multzoaren eskuinean; Euskaltzaindiaren Hiztegian, joskera honen ordez, etxe moduko bat, handia agertzen da; ik gorago 6)

Horrenbestez bururatu zitzaidan krisialdi psikiko moduko zerbaitek ez ote zuen jotzen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 167. orr.

Inguruan nituen objektu guztiak nire materia berekoak ziren, oinaze itsusi moduko batekoak.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 278. orr.

Eredu pribilegiatu moduko bat bilakatzen da horrenbestez eulia.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 65. orr.

Eguzkia harri gori moduko bat zela esan zuen, gure aroa baino bost mende lehenago!  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 202. orr.

Bi soinujoleen aurpegiko keinua, irribarre lotsati moduko bat, igual-iguala da.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 70. orr.

• 10 (mugatua, -tzeko atzikiaren eskuinean)

Kanpaina interesgarria, jarraitzeko modukoa.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 36. orr.

Tximistatxo bat horra, txiki-txiki baina atzemateko modukoa.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 63. orr.

Ariketa, egiteko modukoa da.  Berria - Kultura   2004-01-17

Blount jauna. Haren edertasuna edonor zoratzeko modukoa zen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 28. orr.

Oso epela zegoen eguraldia, harritzeko modukoa.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 146. orr.

Solairu altuenetan, zuloak ageri ziren igeltsuzko hormetan, eta itotzeko modukoa zen usaina.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 160. orr.

Basilisko hark merezi zuela zigor eredugarri bat, inoiz inork ez ahazteko modukoa.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 177. orr.

Gisa berean, gorde egin ditugu hobesteko modukoak ikusi ditugunak, erakunde higatu eta makurren gainetik.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 57. orr.

Haiek ez ziren guretzat aintzat hartzeko modukoak inoiz izan.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 9. orr.

Baita jateko modukoak ez zirenak ere.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 176. orr.

11 (mugatua, -en atzizkiaren eskuinean)

Jokin katuen modukoa da.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 28. orr.

Urrin higuingarria zabaltzen zuten, [...] eguzkitan lurruntsu ageri den haratustelaren modukoa.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 324. orr.

Agonia luze baten modukoa izan zen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 11. orr.

Gustu txarreko hitza iruditzen zaio berari, bi ahoko aizto baten modukoa, unea garrazten duena.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 170. orr.

Belarria erne paratuz gero, marmar ozen baten modukoa aditzen zen, gangatik jareginik lurraren kontra kanka jotzen zuten mila tantena.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 142. orr.

Argitasun une bat besterik izan ez bazen, izar baten lehertzearen modukoa edo.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 171. orr.

-Nire modukoa bada, maitasun ipuinak gustatuko zaizkio-eta.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 137. orr.

Xiudadeko jende hori, diot, ez da gure modukoa, eta gu hor "herrietako" jendea gara, edo "herri-girokoa".  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 165. orr.

Hollywoodeko filmetan ageri ohi direnen modukoa.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 154. orr.

Ilea kizkurra zuen, agure beltz batenaren modukoa. tankeen gainean mutil gazte batzuk zeuden eguzkitan, nire modukoak ziren, batzuk are gazteagoak.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 75. orr.

Gauak olatu handien modukoak ziren etxeen kontra jotzen, arraintxo itsuen atsekabearekin bizi ginen.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 118. orr.

Elizen pinakuluak ikusten nituen, A letra larrien modukoak.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 54. orr.

· (-ko atzizkiaren eskuinean) -Ez, hori ez, ez da zuretzako modukoa -entzun nion amari nik ezer esaterako.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 86. orr.

Aitaren eraginagatik lortu zuen bere melodia eta konposizioak soinu txikirako modukoak izatea beti, edo beste era batera esanda: dantzarako modukoak, jotzen zituenak jotzen zituela.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 18. orr.

12 (mugatua, erlatibozko perpaus baten eskuinean)

Izan ere, zen modukoa zelako, asko, gaizkileak eta gaitz eragileak, joaten zitzaizkion atzetik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 182. orr.

Nik zure izaera atsegin dut, zaren modukoa izatea, nire bizitza osoan ez dudalako zure moduko inor ezagutu.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 161. orr.

Dena, lorategia, gelak, altzariak, den-dena, artista batek beretzat antolatzen duen etxeari dagokion modukoa.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 129. orr.

Kontatu dizut odol beroak ginela gu, zu orain zaren modukoak esan nahi dut.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 187. orr.

Emazteen gaineko aginpide mugagabeak, eskualde batzuetan dagoen modukoak, nazioari eta legeen gozotasunari muzin egingo lieke.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 79. orr.

Gogoratzen ditut (ustez) haren esku zorrotzak, larru-kordagin bati dagozkion modukoak.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 85. orr.

-Lehen esan dizudan modukoak: zenbat eta handiagoak hobeto.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 86. orr.

Boterearen kritikoak dira: doi-doi Botereari gustatzen zaizkion modu-modukoak.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 158. orr.

13 (mugatua, izen baten eskuinean)

Estreinako bafadarekin zorabio modukoa sentitu zuen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 197. orr.

Oinarriaren azpian eraztun modukoa jarri zioten altxagarri bezala.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1810. orr.

Denen artean puzzle modukoa osatzen dute.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 13. orr.

Bazter batean azoka edo feria modukoa egiten zen arratsaldeetan.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 52. orr.

Gaineratu ere gaineratzen zuen, historiaren bidea aspalditik ezaguna duenaren ironiaz, iraultza ekaitza modukoa izanik, baretasuna etorriko zela, lehentxeago ez bazen geroxeago.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 136. orr.

Apustu modukoa da gurea.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 196. orr.

Intziri modukoa egin zuen Enrikek.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 142. orr.

Ezkutaturiko bonba modukoak edo dira, genoman gordeak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 133. orr.

Estalkia erabat jaitsia zegoen, eta larruzko bi errezel modukoak zintzilik zeuzkan aurrean.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 142. orr.

14 (mugatua, izen + izenondo multzoaren eskuinean; ik gorago 9)

Eta, dena esateko, jaten nituen eran janez -ore marroi modukoa ogi tartean zapalduta-.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 368. orr.

Sofa luze modukoa zen hura.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 163. orr.

15 (mugatua izenondo gisa)

Hiru alditan egona nintzen han lehenago ere, eta behar nuena bezalako aterpea zen hura: berria, garbia, modukoa eta munduko beste edozein hotel bezain ganoragabea.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 121. orr.

Modukoa al dago?  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 18. orr.

Horra gauza bat -zioen bere artean- batek jomuga izateko modu-modukoa.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 84. orr.

Prezioetan denetik (eskaintza modu-modukoak, aprobetxategien diseinuzko diru-zurrupatzeak eta iruzurrak), apaingarriek eta produktuen kokapenak garrantzi handia dute.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 120. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 6 aldiz agertzen direnak)

ahazteko moduko (16); aintzakotzat hartzeko moduko (6); aintzat hartzeko moduko (11); aipatzeko moduko (7); aritzeko moduko (7); ateratzeko moduko (9); baten moduko (38); baten moduko zerbait (7); beldurtzeko moduko (7); bere moduko (10); bizitzeko moduko (9); botatzeko moduko (7); den moduko (9); egiteko moduko (44); egoteko moduko (25); emateko moduko (23); entzuteko moduko (11); erabiltzeko moduko (8); esateko moduko (8); fidatzeko moduko (8); gainditzeko moduko (7); geratzeko moduko (8); gure moduko (11); haren moduko (8); harritzeko moduko (16); harro egoteko moduko (6); hartzeko moduko (49); hasteko moduko (8); hausteko moduko (8); hiltzeko moduko (8); honen moduko (7); ibiltzeko moduko (6); igartzeko moduko (6); ikaratzeko moduko (7); ikusteko moduko (12); irabazteko moduko (12); izateko moduko (20); jartzeko moduko (17); jateko moduko (6); kentzeko moduko (12); kezkatzeko moduko (9); kontatzeko moduko (8); kontuan hartzeko moduko (11); lortzeko moduko (7); lotsatzeko moduko (6)

moduko aldaketarik (6); moduko datua (7); moduko egoera (8); moduko ezer (12); moduko ezer ez (6); moduko gauza (11); moduko gauzak (8); moduko gizon (7); moduko gizona (8); moduko hartan (11); moduko hori (9); moduko hotsa (6); moduko hura (19); moduko jende (6); moduko jendea (7); moduko jokalariak (6); moduko kontua (6); moduko lana (10); moduko leku (6); moduko lekua (6); moduko maila (8); moduko musika (7); moduko partida (7); moduko taldea (30); moduko taldea du (6); moduko zarata (6); moduko zerbait (82); moduko zerbait zen (7)

nabarmentzeko moduko (13); nire moduko (9); onartzeko moduko (22); pizteko moduko (7); pozteko moduko (7); sarrera moduko (8); sarrera moduko bat (7); sartzeko moduko (14); sinesteko moduko (7); sortzeko moduko (7); txapela kentzeko moduko (7); ulertzeko moduko (11); uzteko moduko (29); zuen moduko (7); zure moduko (11)

ahazteko modukoa (13); aintzat hartzeko modukoa (8); barre egiteko modukoa (20); baten modukoa (72); baten modukoa da (14); baten modukoa izan (8); beldurtzeko modukoa (11); botatzeko modukoa (8); den modukoa (14); dirudien modukoa (6); egiteko modukoa (66); egiteko modukoa da (14); egoteko modukoa (18); egoteko modukoa da (8); emateko modukoa (15); entzuteko modukoa (7); erotzeko modukoa (7); ez sinesteko modukoa (9); goraipatzeko modukoa (6); harritzeko modukoa (13); hartzeko modukoa (31); hartzeko modukoa da (9); ibiltzeko modukoa (8); ikusteko modukoa (10); izateko modukoa (15); jartzeko modukoa (22); jartzeko modukoa da (9); jateko modukoa (12); kentzeko modukoa (14); kezkatzeko modukoa (12); kontuan hartzeko modukoa (10)

modukoa iruditzen (7); modukoa izan (87); modukoa izan behar (10); modukoa izan da (8); modukoa izan zen (37); modukoa izango (18); modukoa izango da (8); modukoa izatea (10)

nabarmentzeko modukoa (9); onartzeko modukoa (9); pozteko modukoa (6); sinesteko modukoa (12); txalotzeko modukoa (7); txapela kentzeko modukoa (10); ulertzeko modukoa (10); zoratzeko modukoa (8)

egiteko modukoak (8); egoteko modukoak (8); hartzeko modukoak (16); ikusteko modukoak (10); izateko modukoak (8); jartzeko modukoak (9); jokatzeko modukoak (6); modukoak izan (19); modukoak izan behar (7); modukoak izango (10); uzteko modukoak (6)


modulante izond modulatzen duena. ik modulatzaile.

Lanek bere modernitatean eskatzen duten adierazgarritasuna ondo islatu zituen errejistro egokiekin, intentsitate neurtuekin eta hasierako pasarte modulanteko armonia zoragarrietan musikaltasunarekin.  Berria - Kultura   2004-09-28


modular izond moduluari dagokiona; moduloek osatua.

Komeni da, dirudienez, pasealeku horiek koloma bikoitzez osatuak izateko pentsatuak egotea, koloma doriarrak jarriz kanpoko aldetik eta erlazio modular egokiekin egindako arkitrabe eta apaingarriekin bukatuta.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2470. orr.

Gogamenaren ikuspegi modular batek ere -eta horrek ere badu garrantzia- ezabatu egiten du nortasuna, norberaren erdigunea, nia.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 222. orr.


modularitate iz modularra denaren nolakotasuna.

2, 3, 4, 5 edo 6 bagoi eramateko gai ere izan behar dute, aldiriko trenetan modularitatea ezinbesteko ezaugarria delako bidaiari kopuruari behar bezala egokitzeko.  Berria - Ekonomia   2006-01-11


modulatu, modula, modulatzen 1 du ad tonu batetik beste batera harmoniaz igaro.

Ahotsa geratzen denean soinu finko batean, eta handik, modulatuz, beste laugarren tonu batera aldatzen denean, orduan diatessaron deitzen zaio.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2310. orr.

Ahotsa modulatzen denean, alterazioak eginez, batzuetan altua egiten da, beste batzuetan baxua. Ahots zoliz irakurtzen du, ondo modulatuz, eta ez zaio arnasa-hotsik entzuten etentxoak egiterakoan.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2270. orr.

Musika-tresna bati buruz ari garenean, musikaria izango da, eta ez medikua, tresna hori belarriek abestien ederra gozatzeko moduan modulatuko duena.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 490. orr.

2 irud/hed

Ez alferrik, bertan modulatzen da boterearen ahotsa.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 9. orr.

3 zerbait aldatu edo erregulatu.

Koadroan ulerrarazteko helburua duten eskema batzuen arabera eratzen eta modulatzen da munduaren antz hori.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 187. orr.

Laguntza hori modulatua izan daiteke ere familiek dituzten diru iturrien arabera.  Herria   2003-12-25

Geneen adierazpena kiribil erregulatzaileek modulatzen dute.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 104. orr.

Gene askoren adierazpena modulatzeko, badira zirkuitu erregulatzaileak, haiek ere zenbait gene espezifikok gobernatuak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 54. orr.

KAS alternatibako puntu batzuk negoziazioaren bidez «modulatzeko modukoak» zirela esan zuen Sanzek prentsako elkarrizketa batean, neurri batean, horrek ez lukeela esparru juridiko-politikoa urratuko.  Berria - Euskal Herria   2006-04-22

4 (era burutua izenondo gisa)

Ahots modulatu hark zioenez, pubertarora iristearekin batera, zenbait aldaketa izango zituzten geure gorputzek, hala nola ileak haztea aurpegian, besapeetan edo sabelpean...  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 212. orr.

Umeek besoak zurrunki luzatu, eta ahots ozen modulatu gabez esaten zuten: [...].  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 246. orr.

Era berean, eten egin dira, aldi batez, Radio Insurgenteren ahotsik gabekoen ahotsa emanaldi guztiak frekuentzia modulatuan eta uhin laburrean.  Berria - Harian   2005-06-22


modulatzaile izond modulatzen duena.

Erantzunek "omen", "nonbait", "ei" eta, orokorrean, litezkeen modulatzaile guztiak eramaten zituzten, ardi-jabeak segurtasun osoz deus jakingo ez balu bezala.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 124. orr.


modulazio 1 iz modulatzea.

Tonu beti berdinean mintzatu zen, limurtzeko edo iradokitzeko modulaziorik gabe.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 307. orr.

Ahotsaren eta kantuaren modulazioa.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 208. orr.

Eta gainera ekintzak, garatzen hasi ahala, berez dakarzkio akordeen modulazio eta iragaitzak, berak odolean sentitzen dituenak, haietaz ohartzeko behar diren musika-baliabideak eduki ez arren.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 239. orr.

Ahotsaren modulazioak ere badu garrantzia.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 182. orr.

Hiru motatako modulazioak daude: lehenengoa, grekoek harmonia deitzen dutena; bigarrena chroma deitzen dena; eta hirugarrena diatonon esaten dena.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2290. orr.

Erlazioa modulazio konjuntua da, hau da, kalkulatutako parte baten elementuek izaten dutena obra osoan, eta osotasun guztiak izaten duena; modulazio horretatik ateratzen da proportzioa.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1470. orr.

Modulazio harmonikoa artegintzarako pentsatua dago, horregatik horren kantuak halako prestutasun aparta eta dotorea izaten du.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2290. orr.

Modulazio kromatikoak, bere tonuen grazia fin eta moduluen ugaritasunagatik, askoz ere atsegin gozoagoa ematen du.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2290. orr.

Modulazio diatonikoa naturalagoa da, eta erosoagoa du bitarteen arteko distantzia.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2290. orr.

Hala, teklak eskuekin sakatzen direnean erregelak etengabe atzera eta aurrera bultzatzen hasten dira, zulo batzuk itxiz eta beste batzuk irekiz, eta musikako artearen arabera eragiten badira, hots ederrak lortzen dira era askotako modulazioak eraginez.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4930. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Hiru modulazio-mota hauetan desberdina izaten da tetrakordioen antolaketa.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2290. orr.


modulo ik modulu.

modulokide ik modulukide.

modulu (orobat modulo g.er.) 1 iz arautzat hartzen den neurria.

Parte horietako bat modulua izango da eta modulu horren neurrira egokituko da obra osoaren antolaketa.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2470. orr.

Beheko aldetik kolomaren diametroak bi modulu izango ditu; kolomarteak bost eta erdi modulu izango ditu; kolomaren altuerak, kapitela kenduta, hamalau modulu; kapitelaren altuera modulu batekoa izango da eta zabalera bi eta erdi modulukoa.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2470. orr.

Proportzioaren adierazpen aritmetikoa, modulu jakin batetik abiatutako kantitate konkretuetan.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 220. orr.

Modulazio kromatikoak, bere tonuen grazia fin eta moduluen ugaritasunagatik, askoz ere atsegin gozoagoa ematen du.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2290. orr.

Gauza horietan greziarren pisuek moduluekin duten erlazioa azaltzen saiatuko naiz, gure pisuetan erabiltzeko ere erlazio horrek balio dezan.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5050. orr.

2 beregain izanik, multzo baten osagaitzat pentsatua den unitatea.

Emandako 19 geletatik, zortzi modulu prefabrikatuetan daude, eta lau urte dira erabiltzen ditugula.  Berria - Euskal Herria   2004-09-04

Egoitzan eskainiko zaien arreta aldi baterako izango da, harik eta adingabeko horiek modulu eta etxebizitza egonkorretara iritsi eta gizarteratzeko ibilbideari ekiteko prest egon arte.  Berria - Euskal Herria   2006-02-08

Columbus moduluaz gain, eguzki plaken beste hiru sail jarriko dituzte estazioan [...] eta Errusiako beste modulu bat.  Berria - Gaiak   2006-03-04

Horma nagusiaren kontra, berriz, modulutan banatutako musika-aparatua bere altzari beltzaren barruan, aldare bat bailitzan.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 128. orr.

Esan daiteke modulu modukoak direla, zelula guztien arkitekturarako baliagarri.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 110. orr.

Badirudi, bada, era desberdinez antolaturiko modulu berdinez osatuak direla bizidun guztiak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 13. orr.

Liburuak espazioaren sailak dira, bolumen oinarrikoak edo materiaren konfigurazio posiblea eragiten duten moduluak.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 30. orr.

3 (irakaskuntzan)

Informatikako modulu bat ikasten du, mantso baina tinko.  Berria - Kirola   2004-09-29

Jazz saila eta musika tradizionalari lotutako modulu esperimental bat gehitu diozue Musikeneko eskaintzari.  Berria - Harian   2005-07-05

Horretarako, modulu estandarrez gain, beste batzuekin ere funtzionatzen dugu: horiek ikastaro bizkorragoak izaten dira, helburu jakin bat lortzeko asmoarekin.  Berria - Euskal Herria   2004-09-05

Aurten utzi du ikastetxea eta moduluren batean dabilela uste dut.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 105. orr.

Haurrarekiko afektibotasuna nola landu, xatarren aldaketa, negarra, osasuna, janaria, jokoak [...] lantzen dute, 200 orduko modulutan.  Berria - Euskal Herria   2006-05-04

Fraisoron Goi Mailako Zikloko modulu batzuk euskaraz izango dira.  Berria - Harian   2005-03-02

Lehen eta Bigarren Hezkuntza amaituta zenbat etorkin hasten dira batxilergoan edo modulu profesionaletan?  Berria - Euskal Herria   2006-03-12

4 (kartzeletan)

Modulu, galeria eta kartzela bereizi guziok kontuan hartuta, esan dezakegu 106 lekutan banatuta daudela presoak estatu espainiar eta frantziarrean.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 146. orr.

Huelvan preso dagoen Lurdes Txurruka bakar-bakarrik dago modulu osoan; izan ere, bertan beste 80 ziega dauden arren, guztiak hutsik daude.  Berria - Euskal Herria   2004-08-06

Liburua Laugarren Moduluan egindako erregistro batean eskuratu zuen, hankaz gora utzi zuten ziegetako batean.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 12. orr.

Kartzela askotan modulu apartetan daude, harremanik eta elkar ikusteko aukerarik gabe.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 146. orr.

Modulu berean egonik ere, galeria berezituetan daude zenbait kartzelatan, patio ordu ezberdinekin, bisita egun ezberdinekin, elkarrekin topo egiteko paradarik gabe.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 146. orr.

Moduluetako teilatuen gainetik patio batetik bestera pilak jaurtikiz jakiten genuen edozein momentutan modulu bakoitzeko berri.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 139. orr.

Zigor ziegak euskal presoentzat «modulu arrunt» bilakatu dituztela dio Etxerat-ek.  Berria - Euskal Herria   2004-03-11

Emakumeen moduluetan gertatutakoa ezagutzen ari gara, baina gizonezkoen moduluetan eta bakartzeetan gertatzen diren gauza asko ez dakizkigu.  Berria - Euskal Herria   2006-03-10

Lehen graduko modulu hartan hasi ginen gure historia hau idazteko oharrak hartzen.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 202. orr.

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Koloma horien altuerak ere modulu-erlazio egokia izango du.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1590. orr.

Horregatik zorroztasuna galtzen du altuera oso handia eta garrantzi handikoa denean, eta beste sentimenei ez die modulu-kopuruari buruzko informazio zehatzik ematen.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1710. orr.

Ez baditugu proportzioak eta modulu-handitze hori erabiltzen [...] orduan itxura itsusia eta desegokia izango du kanpotik begiratzen duenarentzat.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1630. orr.

Esaterako, kontratari PFEZaren modulu sistema edo BEZa gaizki fakturatzen dizkioten azpikontratak atzeman dituzte.  Berria - Ekonomia   2006-01-29

6 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Preso anitzek diziplina moduloa edo zigor ziega ezagutu dute.  Berria - Euskal Herria   2006-04-22

Kartzeletako bakartze modulu eta ziega bereizietan zer gertatzen den ez du inork ikusten, bertatik igarotzen den presoak izan ezik.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 191. orr.

Mekanika modulu bat egiten ari naiz, Hernanin.  Berria - Kirola   2006-01-27

Berarekin batera kometa aztertuko duen Philae izeneko lurreratze modulu bat darama Rosettak.  Berria - Gaiak   2004-03-03

Opel/Fiaten eskari handi bat lortu du enpresak, Punto eta Corsa autoetako plataformarako pedal modulo osoa egiteko.  Berria - Ekonomia   2004-04-07

Halako geneen eginkizuna, hain zuzen, eredu-moduluaren garapena gobernatzen duen arau sailean eragitea da.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 110. orr.

Oteizak argiarekin eginiko lan esperimentalekin egingo du topo ikusleak bigarren aretora sartzean: hiperboloideekin eta argi moduluekin.  Berria - Kultura   2004-10-08

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

modulu bat ikasten (3)

bakartze moduluak (3); lurreratze moduluak (5)

bakartze moduluan (7); lehen graduko moduluan (3)

gizonezkoen moduluetan (3)

isolamendu modulura (3); modulura eraman (4)

moduluz aldatu (3)


moduluka (corpusean moduloka soilik) iz moduluen arabera.

Metalezko 13 egitura daude, moduloka mugi daitezkeenak, neurri eta forma desberdinekoak.  Berria - Kultura   2006-04-11


modulukide (corpusean modulokide soilik) iz modulu berean dagoen pertsona.

Kartzela barruan erditu zen modulokideak umetxoari begira esan zidan: norbait maitatzeko gai izango al naiz berriro, Clara?  Berria - Euskal Herria   2004-02-03


modus operandi iz aritzeko modua.

Horra mezulariaren modus operandia.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 149. orr.

Indar guztien modus operandi-a uhinak eta partikulak trukatzea dela.  Berria - Gaiak   2006-04-27

Indonesiako Polizia buruak adierazi zuen 2002an Balin eta 2003an Marriot hotelean Azahari Husini egozten dizkioten bi leherketen «modus operandi bera» zuela.  Berria - Mundua   2004-09-10

Egunero-egunero sentitzen du bizitzaren 'modus operandi' arrunta gainditu eta bere bizi denbora beste lorpen batzuetara egokitzeko beharra.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 139. orr.

Baina horrek ez du justifikatzen Bruselaren modus operandi-ari bizkarra ematea.  Berria - Harian   2005-06-07

Alderik bada, ostera, gizon mozorrozale bien modus operandietan ez ezik hierarkien artean ere.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 132. orr.

Bandakideen modus operandiaz jabetuz zihoan Gabin pixkanaka.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 42. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

modus operandi (8)

modus operandia (3)


modutsu1 izond hezibide onekoa edo gizabide egokikoa. ik moduzko.

Zentzurik ba al du, izan ere [...] neskatxa modutsu, ongi hazi eta onbideko bat bezala, bere "osasun moral sendo bat" izateko asmoen arabera, portatzeko eskatzeak?  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 61. orr.

Ez ziren ausartzen konpainia modutsuak joaten zireneko taberna nagusietan agertzera.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 115. orr.

Desilusionatu egin zaitut, modutsuagoa izango nintzela espero zenuen.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 295. orr.


modutsu2
1 modutsuan moduan gutxi gorabehera.

Gau oso bat esna egon ziren, orain dauden modutsuan, esan nahi eta ezinean.  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 49. orr.

Horrela, oporretatik datorrenak esango lukeen modutsuan galdetu hion, sorbaldan txapaka egiten hiola.  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 123. orr.

Halako urrutiramendu bat erakusten dugu sentimenduen eta emozioen aurrean, sentimenduen jarioak ahuldu egingo bagintu bezala, Drakularen hozkadak bere maitaleak ahultzen zituen modutsuan.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 69. orr.

2 modutsuko modukoa gutxi garabehera.

Neska gazte bat zen hura, izenez Miren, berak argitu zidanez, eta adinez nire modutsukoa, neronek antzeman nionez. Patxi hura nire aitaren adin modutsukoa izan zitekeen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 19. orr.


modutu, modu(tu), modutzen du ad moldatu, egin.

Garai hartan, hara, ez nuen oraindik munduaren ideia zehatzik modutu, eta ez amodioa gobernatzen duten lege berezienik ere.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 120. orr.

Berehala hasi nintzen mendeku planak modutzen.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 76. orr.

Berak egiten zituen antolamendu politikoko planak eta konplikazio teknikorik gabeko lehergaiak modutzeko formulak.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 150. orr.

Eta lege horren izenean modutzen nuen nik nire juzgua, nire herio epaia.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 104. orr.

Aulkian esertzeko, aulkiko bizkarraldean bermatzeko, ibiltzeko, gauza bat hartzeko, lehengo tokian uzteko zuen modua, dena zeharo estudiatua zegoen, behin eta berrizko saioen ondoren modutua.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 133. orr.


moduzka
1 zer moduzka “zer moduz” esaka.

Eseri egin ginen azkenean, oraindik ere agurka eta zer moduzka, eta halaxe segituko genuen puska batean, gazela-emea bera azaldu ez balitz.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 84. orr.

Zuk horrelakorik ere ez, ezagutzen zenituen bakanak bezperan ere ikusitakoak baitziren, eta ezin hasiko zinen zer moduzka, istant bat geroago ere Baleztenean aurkituko zenituen ezagun apurrekin.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 106. orr.


moduzko 1 izond modutsua, hezibide onekoa edo gizabide egokikoa.

-Goapoa eta pertsona ona bai, baina moduzkoa...  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 32. orr.

2 lotsa ona begiratzen duena.

Tori, hona hemen emakume begiratu bati dagozkion jantzi moduzkook.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 99. orr.

3 prezio onean lortua.

Etxea Endreri esker konpondu genuen, oso mailegu moduzkoa lortu baitzigun.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 45. orr.

4 moduari dagokiona.

Baina orduan, haren zatikien ezberdintasuna ez da izatezkoa, moduzkoa baizik.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 65. orr.

5 edozein moduzko izlag

Ez zen edozein moduzko gaua: negua iluntzeetan hasten da, ezari-ezarian, udazkenaren epelaldiak birrintzen, eta horretarako hiruzpalau egunez behin-edo bidaltzen dituen haize beltz horietakoa zebilen, ulu eta buhada, bazter guztiak astintzen, eta hozten.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 96. orr.

6 hala-moduzko ik modu 17.
7 zer moduzko (galderetan)

-Zer moduzkoa da? -galdetu zion Feynmanek Russelli, disimuluan Wittgensteinen aldera seinalatuz.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 99. orr.

-Zer moduzko giroa dugu hor behean?  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 215. orr.

Zer moduzko eguraldia dago?  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 11. orr.

Zer moduzko tipoa da zuzendaria?  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 163. orr.

· Raimundo Silvak informazio osagarria nahi du, euria izateko arriskua ote dagoen, edo haizea badabilen, atzo bezala, eta zer moduzko tenperatura daukagun.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 189. orr.

Zer moduzko otorduak egiten zituzten galdetu zion norbaitek.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 161. orr.


moduzkotasun iz moduzkoa denaren nolakotasuna.

Jantzitakoan, bere seriotasuna eta tarteko adineko jendearen moduzkotasuna ahazturik, jauzi bi egin zituen gelan, zalutasun handiz orpoekin hankak leunki joz.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 200. orr.

Gogaikarri zitzaizkion edonolako zatarkeriak eta moduzkotasunaren kontrako esapideak oro.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 121. orr.

Petersburgeko dama askoren antzera, ohi ez bezalako sotiltasun eta moduzkotasunez mintzatzen ziren.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 233. orr.

Poltsa baten barruan hazia izanak, edo hezia behinik behin, poltsak heldulekuak izan edo ez, familia-bizitzaren ohiko moduzkotasun hori gutxiesten duela iruditzen zait.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 50. orr.

Jainkoa bereziki bertuteen ariketan bilatzen du, hala nola apaltasunaren, eztitasunaren, moduzkotasunaren, etsimenduaren eta gizakiek landutako beste gauza askoren ariketetan.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 82. orr.


moeta ik mota.

mofatu, mofa(tu) mofatzen da ad

Agian neke handien ondoren errakuntza saihets dezake, baina etengabe jarraiki eta mofatzen zaion itxura inoiz ezin du guztiz baztertu.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 151. orr.


mofeta 1 iz tamaina txikiko ugaztun haragijalea, babes premia nabaritzen duenean uzki guruinetatik likido kiratsa botatzen duena (Mephitis mephitis).

Etil merkaptanoa (mofetak duen substantzia kirastsu bat) oso kontzentrazio txikian detektatzen da.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 130. orr.

Bi urte gutxiago biziko gara, aita -esan zion Norak aitari, mofeta bat hilez gero bizitza urte betez laburtzen omen dela gogoraturik.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 79. orr.

Kalesak zapaldutako mofetaren kiratsa.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 120. orr.

Hildako mofeta bati egotzi zion Nathanielek oka hasterainoko keru gaiztoa.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 63. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Urde-simaurra aspaldi hildako asta-barren ustelduetara botata ere ez zegoen berdintzerik mofeta-kirats hura.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 79. orr.


mogimendu ik mugimendu.

mogittu ik mugitu.

mogitu ik mugitu.

mogol (40 agerraldi, 4 liburu eta artikulu 1ean) izlag/iz mongola.

Historiako liburuek erakusten digute 1304. urtean India-ko Malwa rajaren Koh-i-noor diamantea [...] mogol garaileen eskuetara iritsi zela, Indiako erresuma zaharra bezalaxe.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 76. orr.

Sha Jahanek, mogol guztien enperadoreak.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 92. orr.

Delhi zahar horretan bilatu behar dugu Shajahanabad, Sha Jahan Mogol Handiak sortu eta eraikitako "bere" herria.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 93. orr.


mohel iz judu erlijioan, erdainkuntza egiten duen pertsona.

Prepuzioak mozten dituen tipoa da mohel hori, goi-mailako zeregina da Moisesen erlijioan.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 50. orr.

Ez zen haserretu, ohitua zegoela esan zidan, barrendik ondo bustia ibiltzen zela beti buztan-mokoa moztu zion mohel hura eta bere jaioterrian, han New Jerseyn, hamaika juduk zutela horrelako txilibitu okertxo alaia mohel haren zirkuntzisio lan eskasa zela-eta.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 50. orr.

Alferreko kultura nirea, inork ere ez daki zer den mohel bat; parranda, izan ere, tresna handia da kultur hartu-emanetarako.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 50. orr.


mohikano izond/iz Hudsoneko ibarrean bizi zen herri amerindikokoa. irud/hed (desagertzear dagoena adierazteko)

Orain pentsatzen nabil beste karreraren baten matrikulatzea eta nota onei esker sartutako estudiante ikastun aldren artean eskola zaharreko mohikanoren bat bilatzen saiatzea, beste proiektu interesgarri bat baitaukat buruan.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 49. orr.

Inixio euskarazko tipo mohikano elezakar bat da, eta itota bizi da hainbeste idiota elebakar eta elebidun izeneko belarrimotzekin.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 139. orr.

«Sakelako telefonorik ez dut izango», esaten zuen, atzo arte, Madalenek, teknofobiaren azken mohikanoak.  Berria - Gaiak   2006-01-29

Desagertzear den kultura baten azken mohikanoa.  Berria - Kultura   2004-06-06

Azkenean topatu egin zuen, guztiz zimurtuta, ahaztutako kremaileradun poltsiko batean, paketeko azken mohikanoa.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 202. orr.


moila (orobat molla g.er.) 1 iz kaia.

Manhattango moila aurreko ur koipetsuetan.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 47. orr.

Borroka haren azpian José Luis Díez destruktore handia zegoen, [...] handik egundo aldendu gabea, moilaren saihetsari itsatsita lotan egiten zuelako gerra.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 30. orr.

Ontzia moilara hurreratzeko ahaleginean.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 224. orr.

Beste aldeko moilan deskargatzen ari ziren bela-ontzi handi zuria.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 33. orr.

Burdina zirinez gorritutako moilak.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 163. orr.

Mareajerako trepeta guztiak prestatzen ari gintuan moila berrian ontzi holandarrak hondoa jo zuenean bokalean. Maliobra dotorea egin zuen moila trasatlantikoan atrakatzeko.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 20. orr.

Moila gainean konpontzeko egoten ziren sareen artean.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 37. orr.

Moilan sareak josten dituen emakume hori maitagarria da ala?  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 41. orr.

Ihesean, moilaren bururaino joan ginen.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 356. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

-Aita! -oihu egin zion Norak moila-koskatik pare bat pausora, beldurra ematen baitzion urertzeraino hurbiltzeak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 91. orr.

Eraikuntza luze erraldoiak daude, itsasoan eskuzabal sartzen den moila-adar baten gainean.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 42. orr.

Donostiako portua moilarri-muturren mataza bitxia da.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 85. orr.

Haize-firfira batek harrotu zituen moila-ertzeko hautsak, eta haiek airean egindako zirimolei begira egon zen Nora denbora pixka batez.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 84. orr.

Kalesak moila-parte handi bat egin zuen trosta arinean, harik eta Pequod izeneko belaontzi handi baten parera heldu zen arte.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 81. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Horri irtenbidea emateko, babes moila ikaragarria egin nahi dute.  Berria - Euskal Herria   2004-04-04

Kanpoko babes moila berria eraikitzea proposatzen dugubaina orientazio egokiarekin, hots, ekialdera begira.  Berria - Euskal Herria   2004-04-04

4 moila punta (orobat moilapunta)

Sabeth moila-puntan oraindik, oraingoan zutik, gure alaba hila, eta kantuan ari, eskuak berriro galtzen patriketan sarturik, munduan bera bakarrik dagoelakoan nonbait, eta gogotik kantari, ezin entzunezko kantuan, ordea.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 289. orr.

Pasa al da denbora, pasa al dira urteak ala oraindik bera igandeetan zurekin moila-puntara joaten zen hura ote da.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 22. orr.

Ez zinen bere Teresa, karrera garaiko bakazioetako Teresa, [...] berarekin moilapuntara munduaren martxa komentatuaz joaten zen Teresa hura.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 64. orr.


moilapunta ik moila 3.

moilarri iz moilako karela.

Ilara estu bat egin zenuten moilarriaren ertzean.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 50. orr.

Kardala baretzeko neu nago moilarri .  Berria - Kultura   2006-04-04


moilatu, moila, moilatzen (orobat muilatu) du ad ainguratu, aingura egotzi.

Errioan moilaturik ziren gudontziei begiratu nien.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 171. orr.

Zerbait hartzeko asmotan Neva ibaian moilaturik dagoen itsasontzi batean eseri gara.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 242. orr.

Plimrose ontzi ingelesa [...] Portugalete hiriaren aurrean muilaturik dago, Londresen ehun eta berrogeita hemeretzi tonarekin zamatu eta Mantxako bidea gureraino egin ostean.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 64. orr.

Ekaitzak Cascais aldean muilaturik egotera behartu gintuen egunetan.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 151. orr.


moilatxo iz moila txikia.

Zangozan bi polizia hiltzen dituztelarik, Intxaurrondon azken atxilotua torturatzen ari direlarik, ez da Aizpuruaren eta Labaienen klubontziaren osteko moilatxoan gazterik marrazten, biluzten, oinez, musuka, gezurmendian?  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 107. orr.


moimendu ik mugimendu.

moittu ik mugitu.

moitu ik mugitu.

moja (orobat monja g.er.) 1 iz erlijio ordena batean profesa egin duen emakumea. ik serora; lekaime.

Txinako Gobernuak bost erlijioso tibetar espetxeratu zituen atzo (hiru moja eta abade bat).  Berria - Kirola   2006-02-08

Mojatarako ibilia, komentutik atera eta komuna begetariano batean bizi izan zen bizpahiru urtez.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 108. orr.

Gero, erregina moja egin zela ikusirik, Lancelotek ermitau bihurtzea erabaki zuen, bere damaren bideari jarraitzeko.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 127. orr.

Neskek moja bihurtzean hiru boto eman behar dituzte: pobrezia, kastitatea eta obedientzia.  Berria - Euskal Herria   2006-03-02

Nire alabaren gutunak soil-soilik zioen moja sartzeko zuen bokazioari gogor eginen niolako beldurra izan zuela.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 519. orr.

Abadesaren bedeinkapenerako edo ahizparen bat moja sagaratzeko edo beste zerbaitetarako.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1186. orr.

Gero, komunista eta sozialistek elizak erre, apaizak eta mojak giltzapetu, eta errukirik gabe hil zituzten tiroka.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 50. orr.

Bortxatu duten moja gazte baten kasua erredentziorako bidea izango du.  Berria - Harian   2005-09-15

Aitak eta amak, Txilen, Atakamako basamortuan dagoen izeba mojari bidali zioten liburua.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 114. orr.

Mojen eskoletatik denak irteten gara putak edo eroak, edo biak batera.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 144. orr.

Ezin zuen jasan udalekuaren ardura zuten mojen diziplina itsua.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 113. orr.

Neska ezin hobeto omen zegoen mojen egoitzan.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 189. orr.

Aire tentetxo bat, xotil, elizkoi eta menekoegia, Erruki Etxeko mojena bezalakoa.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 213. orr.

2 (izenondoekin)

1439. urtean moja eskaleen etxe bat sortu zen Durangon.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 204. orr.

Moja domingotar batek abesten zuen.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 29. orr.

moja karmeldar zaharraren hitza egiaztatzerik izan ez nuelako.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 169. orr.

Bere erregelaren arabera bizi nahi zuten moja klarisen komentuak zabaltzen zihoazen ordurako.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 325. orr.

Moja klaratarrek egindako pastak.  Berria - Kultura   2004-05-18

Ehunka eta ehunka fraide eta moja misiolarik.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 50. orr.

Argitara ematen da Inozentzio IV.ak "San Damiango Ordenako moja itxientzat" emandako erregela.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1213. orr.

Mintzatokira pasarazi zuten, eta han Katalina eta moja lodi bat, ama nagusia, topatu zituen.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 176. orr.

Moja zuzendariaren izena.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 51. orr.

Ama Bihotzekoan, sor Clotilde moja superiorari, autoa desegin zioten.  Berria - Kultura   2004-11-21

Bera komentuan sartu, eta han eduki nahi zutela moja txatxu haiek hemezortzi urte betetzen zituen arte.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 66. orr.

· Gero ikusi genuenez, batere inbidiarik ez zien Frantziako XVIII. mendeko moja haragi-gose haiei.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 119. orr.

", esan ohi du, "hemengoak moja hutsak dituk!".  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 87. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Eskola, moja-ikastetxe bat amak hala nahi zuelako, unibertso izugarri bat zen berarentzat.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 51. orr.

Moja eskolan idatzitako eguneroko baten itxura du horrek.Leku bitxi batean: batetik Londresko moja komentua izan zitekeena, baina Brasilgo hondartza eskerga baten erdian kokatua bestetik.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 11. orr.

Armadako kaporalak eta moja andanak ageri ziren aza mendien inguruan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 51. orr.

Moja plantak egin, eta errazagoa zitzaion nahi zuena egitea.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 28. orr.

Baina berak aspalditik zuen, aurpegieran, jokatzeko moduan, elizako posturan, edo etxean, moja airea.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 214. orr.

Apenas ukitzen ninduen; bere eskuak, moja esku potoloak, ez ziren nire gorputzarekin jolasten.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 373. orr.

Fernandok beti esaten du sister Gracek bete ziola bere fantasiarik handiena, egun batean, biluz-biluzik baina moja-burukoa kendu gabe, fellatio zoragarri bat egin zionean.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 123. orr.

4 eskeko moja

Eskeko mojak edo "beatak" bigarren mailako erlijio-emakumeak ziren: ez zuten doterik behar, ez baitziren ohizko lekaime-etxeetara joaten, eta erlijioak emandako pozetatik eta eskean bildutako purtziletatik bizi ohi ziren.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 204. orr.

Alde batetik, norbaiten ohaide bihurtzea; bestetik, eskeko moja sartzea.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 203. orr.

5 moja etxe (orobat mojetxe g.er.)

Angelak, moja-etxetik atera berri, mundura orduantxe sartua beraz, Jainkoarenganako maitasunetik gizonenganakora irristatu zen emakumeak.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 141. orr.

Ez zitzaien Juvenalia oztopo, Ariannak, amaorde-agintea baliaturik, Varsoviajo moja-etxean betiko uzteko asmoa baitzuen.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 121. orr.

Batxilerra Donostiako mojetxe batean ikasten ari zela.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 21. orr.

6 moja-hiltzaile (corpusean mojahiltzaile soilik) izond mojak hiltzen dituena.

Moja bat hil eta mojahiltzaile bihurtuko zaituzte.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 84. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

moja eta marinela (6); moja etxetik (4); moja etxetik atera (3); moja gazte (3); moja haiek (4); moja komentu (6); moja korearra (3); moja sartu (4); sor clotilde moja (4)

mojen ikastetxe batean (4)


mojaburu (orobat moja-buru eta monjaburu g.er) iz moja komentu bateko burua.

Urtero laranja bi soilik -bata komentuko moja-buruarentzat eta bestea herriko abadearentzat- ematen zituen Granadako kalifa bati lapurtutako laranjondoarena.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 159. orr.

Mojaburuak mezutzen zidan ezen neska gazte bat bakarrik heltzen ikusirik, uko egin ziola hasieran hura han hartzeari.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 520. orr.

Bi oren inguru barru, galdegin zuen ea egoiliar garaian erabili zuen gela hutsik zen, eta baietz erantzun ziotelarik, mojaburuak eta bertze moja batzuek gelara lagun egin zioten.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 469. orr.


mojagai iz moja izateko prestatzen ari den emakumea. ik seroragai.

Hartu nuen komentuan gelditzera hari uzteko xedea, baina egon gabe oraino, hark galdatzen zuen bezala, mojagaien mailan.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 520. orr.

Nire alabak bihar hartuko ditu mojagai jantziak.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 532. orr.


mojahiltzaile ik moja 6.

mojakume iz adkor mojagaia.

-Beno, moja-moja ere ez... mojakumea... -esan zuen Karmenek, lau begi beregan iltzaturik ikusi eta.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 66. orr.

Klaustroan lasterka milizianoen atzetik bi mojakume gazteak zihoazela, [...].  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 67. orr.

· Charlyren erranetan, auzoetako neskak "ipurberoagoak" eta "errazagoak" ziren, gu hazi gintuen Zabalguneko mojakume motz-estuak baino.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 156. orr.


mojatxo iz adkor moja.

Historia hori aitak kontatu dik, Belgikatik zehar itzuli ginela, bi gau geratu ginela komentu batean, bortxatuko genituen beldurrik ere ez zuten mojatxo batzuekin!  Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 56. orr.

Erruki-etxeko mojatxo baten laguntzaz.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 11. orr.


mojetxe ik moja 5.

mojito iz ronez, azukrez eta mendafinez prestatzen den koktela.

Ez zitzaidan batere kostatu Hemingway hantxe bertan irudikatzea, mojitoak edaten eta argazkietarako jarria itsasoan harrapatzen zituen ezpata arrain handiak eskuetan. Hatsa hartu zenuen hobeki, eta oxigeno berriaz baliatuz, beste 'mojito' bat eskatu zenuen.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 149. orr.

Gero mojito-gauak antolatzen ibili ginen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 72. orr.


mokadu (orobat mokau g.er.) 1 iz ahoan aldi bakoitzean sartzen den janari zatia edo janari kopurua. ik ahamen; otamen.

Zizka-mizkak jan zituzten hurrena, hau da, jaki gazituak eta bestelako mokadu bizigarriak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 147. orr.

Bai jaki gozoak, oso mokadu finak!  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 439. orr.

Saltzaileentzako oso mokadu fina da Idiazabal gazta, eta euliak bezala hasi dira hurbiltzen.  Berria - Ekonomia   2004-08-15

Kalabazazko tartaren azken mokaduak urrezko erretiluetatik desagertu zirenean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 80. orr.

Dastatu ditu mokaduak edozelan ere, berehala txorizo egosira eta tortillatara itzuli aurretik.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 67. orr.

Gogoko diat jende onarekin tea hartzea edo mokadu bat jatea.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 66. orr.

-Mokadu bat jatera joango gara?  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 329. orr.

Ordu ona mokadu bat jateko, neketsua gerta zitekeen gauari aurre eman baino lehen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 53. orr.

Mokadu bana hartu eta zurrutada edan ondoren, sakana igotzeari ekin zioten berriro.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 245. orr.

-Hator lehenago mokadu bat hartzera.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 30. orr.

Etxean zein etxetik kanpo, kontua gehienetan ez omen baita atseginaz gozatzea, mokadu bat egin eta ziztu bizian mahaitik jaikitzea baizik.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 66. orr.

Ahoratua zuen mokadua.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 119. orr.

Mokadua atzera platerean utzi eta paragrafoa irakurri zuen arretaz.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 163. orr.

Mokadu bat astiro murtxikatzen ari zen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 392. orr.

Mokadu bakarreko anoetan.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 94. orr.

Mokadu batekin gauzak beste modu batera ikusten dira eta.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 151. orr.

2 irud/hed -

Ordurako jendea hegaz egiteko makinetan ibiliko duk, eta gu biok harrentzako mokadu goxoak besterik ez gaituk izango.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 117. orr.

Mokadu gozoa dira orubeak.  Berria - Harian   2005-10-04

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Gosearen zimikoa bi ogi-mokadu eta zazpi arbiz eta egarria bihotzeko pozez baretu zuten, edo, hobeki esan, bizkortu.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1126. orr.

Arrats batean, zezina- eta aza-mokadu bat ahora eramatera zihoala, eskua gelditu zitzaion. iluntzeko otordua baliatzen du etxeko goxotasunean eta emazteak gustu onez prestaturiko afari mokadua egiteko.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 163. orr.

Ogia kubo txikitan zatitzen zuen eta plater ondoan uzten zituen gazta eta hestebete-mokaduei laguntzeko eta saltsan bustitzeko.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 47. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

mokadu bat hartu (3); mokadu bat jan (3); mokadu bat jatea (3); mokadu bat jaten (3); mokadu bat jatera (5)

mokadurik jan (3); mokadurik probatu (5)


mokaduka adlag ahamenka.

Mokaduka probatzea atsegin du, pozean, baina ase denean koilara puntarekin dastatzen du puska bakoitza, patxada harrigarriz.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 44. orr.


mokadutxo (orobat mokautxo g.er.) iz mokadu txikia.

Asko estimatuko niake mokadutxoren bat jaten utziko bahit.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 97. orr.

Gizarte onean ohitura izaten duk bostetan mokadutxoren bat hartzea, oker ez banago.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 24. orr.

Mokadutxo bat ere ahoratu gabe.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 88. orr.

11:00etan, mokadutxoa egiteko garaian, lantoki barruan ezin, eta askok Miltxa tabernara egin zuten osteratxoa.  Berria - Euskal Herria   2006-01-03


mokanes iz musuzapia, mukizapia; lepoko zapia.

Amak, bere aldetik, begiak xukatu zituen mokanes batekin, eta sukaldera buruz abiatu ginen, isiltasun handienean.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 36. orr.

Funtzionarioak kopeta noiznahi xukatzen zuen mokanesaz.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 138. orr.

Mokanesa hartu eta begi-izkinan loratu malko-muskila idortu zuen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 259. orr.

Mokanesa sakelatik atera zuen eta polliki-polliki ezpain-xokoak xukatu zituen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 109. orr.

Burua lavaboaren gainean atxikiz, neskak prestatu mokanes garbi batekin sudurra tapatu zuen.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 101. orr.

Mokanes arrosa-xuri batekin zapatzen zituen sudur-ezpainak.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 59. orr.

-Ba, aitak hiltzear zegoen sugea, mokanes brodatuan bildurik, etxera ekarri zuen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 158. orr.

Lepoko mokanesa bizkarretik zintzilik zuen paltoko sakelan sartu zuen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 143. orr.

Dantzan ari da, etxe batetik ozen den musika moro bezalako bat segituz, mokanes handi bat itzulika erabiliz buru gainetik eta sorbalden itzulian, denbora berean.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 142. orr.

Egun batzuetan, haren belarritako gustukoenak eta haren mokanesetako bat jantzi nituen. kantu herrikoiak mokanes gorria lepoan, anitzek besta ezin hobeki hor berean bururatuko dute.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 75. orr.

Bi frantses bahituak dira eta idazten dudan mementoan hilen dituztela jakinarazten dute Frantziak ez balinbadu islamiar mokanes legea desegiten.  Herria   2004-09-02

Horrelako enpresek langileak «paperezko mokanesak» bezala erabiltzen dituztela deitoratu zuten.  Berria - Ekonomia   2004-06-17


mokasin 1 iz zapata arin eta malgua, lokarririk gabekoa.

Eta berak mokasinak janzten zituen, eta gelako saskibaloi taldeko kapitaina zen.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 51. orr.

Sendagile honek mokasinak zekartzan.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 64. orr.

Shepherdek larruzko arropa marroixkak eta mokasinak daramatza soinean.  Berria - Mundua   2004-10-23

Mokasinei distira ateratzen ari delarik, bere amak zapatak lustratzeko zuen era harekin gogoratu da.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 148. orr.

René zuberotarra, [...] "Pataugas" bortzegiak eta "Iowa" mokasinak sortuko zituena.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 145. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Oinetakoen armairuan, arreta handiz aukeratu zuen txarolezko mokasin parea, dolu-egunetan janzten diren horietakoa.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 99. orr.

· Lubakiko ura igotzen ari zela aditzen zuten kutxen barruko gizonek, eta ur-mokasinekin erne zeuden.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 157. orr.


mokau ik mokadu.

mokautxo ik mokadutxo.

moketa 1 iz ehun sendoa, gainaldea belus itxurakoa duena, eta lurrak eta paretak estaltzeko erabiltzen dena.

Besaulki bigunak, moketa lodiak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 41. orr.

Zorua kolore argiko moketa batek estaltzen zuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 355. orr.

Paretak berinezkoak, moketa grisezko pasabide luze luzeak...  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 54. orr.

Bezperako egunkariak sakabanaturik daude moketa gainean, eta diseinuzko paperontzia publizitatez eta garagardo lataz beteta.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 40. orr.

Moketa higatuaren gainean sakabanaturik geldituko zen dena ordea.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 168. orr.

Muturrekoak baino areago, moketaren zapore minak lurrindu zidan liluramendua.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 188. orr.

Ile kizkurra inoiz baino laburrago eta ilunago, burezurra egur-ikatzezko moketaz tapizatua ote zeukan esan zitekeen.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 101. orr.

2 irud/hed

Ni ez nauk moketak zapaltzeko jaio.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 81. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Logelaren erdian zegoen moketa zati batean aritzen ginen: uharte hura zen borroka eremua.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 101. orr.

· Haietako bat, itsua, belus-moketa ikusgarriarekin estropezu eginda, han joan zitzaigun eskailera pikoan behera.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 122. orr.


moketadun izlag moketa duena.

Moketadun etxeak saihestu, alfonbrarik ez etxeetan.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 73. orr.

Eta hogeitaka urte igaro ondoren desobedientziaren teoria deskubritu zuten moketadun bulegoetako iraultzaile abertzale batzuek.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 97. orr.


moketatu, moketa(tu), moketatzen du ad moketaz estali.

Institutu berria zenez, landareak zituen administrazioa eta irakasleen mintegiak zeuden aldean, eta harea-kolorez moketaturiko liburutegi bat.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 9. orr.


moko 1 iz hegaztien aho gogor eta irtena, bi masail hezurrak estaltzen dituen adarkizko gai batez osatua, jateko eta babesteko edo erasotzeko erabiltzen dutena.

Marroi kolorekoa da hegaztia eta, mokoa eta hankak laranja kolorekoak ditu.  Berria - Gaiak   2004-08-18

Inguruka ari zaizkit hegazti harrapariak, mokoak zorrozturik, atzaparrak aterata, eta bihotza erauzi nahi didate.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 69. orr.

Elur-hontzak mokoaz klik egin zion eta Harryren besora joan zen hegan.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 44. orr.

Antzarak ihesi joan ziren, izutuak, burua aurrerantz, txistuka, mokoarekin klaska eginez.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 278. orr.

Sasi-sustraien inguruetan ere izango dute mokoaz lurra aztakatu eta zizareren bat edo beste ahoratzeko aukerarik.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 190. orr.

Txori haiek guztiak mokoak irekitzen, lepoak luzatzen, hegoak zabaltzen eta buruak benerazioz lurreraino makurtzen hasi ziren.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 973. orr.

Arrano baten mokoa dirudi haren sudurrak.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 35. orr.

Txori bat abaildu zitzaion eta, kateorratza mokoan harturik, hegaka alde egin zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 141. orr.

Arnasarik gabe geratu zen hontz handi bat bere aurrean jaitsi zenean, kartazal gorri bat mokoan zuela.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 222. orr.

Ubarroiak arraina mokoan itzultzen dira txalupara.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 249. orr.

2 irud/hed

Begi distiratsua borborrean eta aho hura, ezpain irekietatik so, zefalopodoaren mokoa zirudiena.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 208. orr.

Carloren herrian egon ginenean esan zuen hango izozkiak onenetakoak zirela, nik sinetsi egiten nion bere moko finaz miretsita, niretzat denak ziren onak. ik mokofin.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 175. orr.

3 (izenondoekin)

Beleak bakarrik zebiltzan, taldeka, [...] denak batera alor zurbiletara jaisten eta beren moko handiez elurrari mokoka eginez. ik beherago 11.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 142. orr.

Azkenik, bi oilagor, moko luzeen zamagatik motel, aireratu egin dira. ik beherago 12.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 139. orr.

Arranoaren moko eta atzapar kobreztatuak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 25. orr.

Moko kakotuko arranoa irudikatuz.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 205. orr.

Moko gogorreko tukanen bat izango da arbola gainean.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 21. orr.

Harpia anker zoli hegabeltz hura, atzapar eta moko hotz eta gogorrekoa.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 181. orr.

Gu hara iristen ari ginen uneantxe ari zen halako txoritzar beltz-ubel saldo oso bat errai-multzo bati tiraka, hara eta hona, beren moko odoleztatuei sarrats-litsak zerizkiela.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 48. orr.

Saia ez da ehiztaria; ez dauka horretarako atzapar, moko, hegada egokirik.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 127. orr.

· Begiak zabaldu ditut eta hara non ikusten dudan bele hil bat, hesi batetik zintzilik, eta moko zabalik.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 8. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Nola hartu zion aurpegiak moko itxura, nola bihurtu zitzaizkion eskuak atzaparren antzekoak.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 218. orr.

Han zuen enara bikoteak bere habiatxo mimoz eta moko-kolpe askoz, lokatz busti goxoz buztinetan osatua.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 116. orr.

Txoriaren gorpuari moko ukaldika ekin zioten.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 147. orr.

Kolibri txikien moko orratzak sartu zaizkio buruko zapian barrena ileraino, hegoak astinduz.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 352. orr.

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, elkarketak izenondo balioa duela)

Dena, nerabe moko-guri batzuk ginen garaietatik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 388. orr.

Bost loro moko-zorrotz gozo-gozo lo.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 206. orr.

Oilanda gazte moko-harro nereak, helduleku eta hustuleku izanak.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 200. orr.

Ez zegoen kaiorik; 'moko-itsusi' esaten dieten txoriok baino ez, zurrungan ari balira bezala kurrinka egiten duten eta eguzkia irten ondoren desagertzen diren horietakoak.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 129. orr.

6 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Badaude txori mokoa duten ipotxak, giza itxurako munstroak.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 144. orr.

Sudurra okerra zuen, kakoa, benetako arrano-mokoa.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 107. orr.

Beste bat, belatz-mokoa eta ile gorria zituena, atzetik joan eta gizon bati eskua jartzen zion sorbalda gainean.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 256. orr.

"O, zer moduz, Miss Cruikshank? Puntu batean ganga abaildurik zegoen, eta estalaktitek, goitik behera beharrean, aldamenera zeuzkaten puntak, zikoina-moko antzera.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 256. orr.

Ileak kizkurrak eta nahasiak zituen, bizarra gaizki mozturik, sudur-moko galanta, ahoa ezpainik gabea eta begiak ihesti.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 182. orr.

7 muturra, burua.

Lutxo handiak ere deskargatzen ari ziren, beren moko basa luzatuekin, ibaietako bidelapur zakarrak, burdinaren kolore grisekoak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 149. orr.

Esne pitxarraren mokoak molde dotoreago eta leunagoko zurezko zali bat zeukan zintzilik.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 214. orr.

Zakilaren glandea edo mokoa bat dator erabat klitoriaren glandearekin.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 54. orr.

Ezpainek bat egiten duten lekuan, klitoriaren mokoa ageri da.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 228. orr.

8 (izenondo gisa)

Hilean 7.000 lirako soldatadun kakamutil hori, arrotz ostatuko gauen bakea makinaz auskalo zer idatziz hausten zuen izkribatzaile moko hori.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 210. orr.

9 (adizlagun gisa)

Bi jeinuek, nork nori moko, eztabaida luzean jardun zuten.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 125. orr.

Berak umilduz eta umilduz jarraitu du zenbat eta zigor handiagoa jasan eta paumak moko eta moko indioilarra bertan hil arte.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 76. orr.

10 moko-fin ik mokofin.
10a moko flauta ik flauta 3.
11 moko-handi (corpusean mokohandi soilik) izond mokoa handia duena.

Botatako kume mokohandi larrugorriak berehala hiltzen dira habiatik kanpo eta kuku-kumea jaun eta jabe geratzen da habian.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 109. orr.

12 moko-luze (orobat mokoluze) izond mokoa luzea duena.

Txori txiki moko-luze kolore-urdinak.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 143. orr.

Moko-luze zahar horrek!  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 167. orr.

Marrazki bat ere egin bainion hemengo legatza eta hegoafrikarra bereizteko -gurea buruhandiagoa da; bestea, mokoluzeagoa-.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 140. orr.

13 moko-motz (corpusean mokomotz soilik) izond mokoa motza duena.

Eklipseak seko jo duena, torretxori mokomotz bikote bat izan da.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 116. orr.

Bazen txorigaria deitzen zioten jeneroa ere, honen berri gehien zekitenak, esan gabe doa, txori mokomotzak ziren.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 79. orr.

14 moko-urdin (corpusean mokourdin soilik) izond mokoa urdina duena.

Eta desagertze zorian diren guaiakoen eta ornitorrinko mokourdinen babesle naizen aldetik, poztu egin naiz, Espainiako Gobernuak esatera, gazteleraz soilik dagoen ikurra salbatu egin delako.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 32. orr.

15 moko-xuri (corpusean mokoxuri soilik; Euskaltzaindiaren Hiztegian moko-zuri agertzen da) izond/iz mokofina.

Bezperatik indarrak bilduz, Baratxarte ostatuan, non Battittik berexiko dituen tripotxik hoberenak beti bezala; igandean ere, mokoxuri ñapurrek hartzen ahalko dute beren plazerra.  Herria   2004-11-25

16 moko-zabal (corpusean mokozabal soilik) izond mokoa zabala duena.

Bertzalde, elkarte horrek salatzen du xori mokozabal xuri baten tiroketa Donazaharreko eskualdean, holakorik haizu ez delarik.  Herria   2003-10-23

17 ume-moko ik umemoko.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

moko fin (5); moko luze (4); ume moko (11); ume moko bat (3)

klitoriaren mokoa (3); mokoa ireki (4); ume mokoa (6); urteko ume mokoa (3)

mokoak irekitzen (3)

zakilaren mokoan (3)


mokodun izond mokoa duena.

Atelier mekanikokoei zinkezko pegar berezia, marmita mokodun antzekoa eginarazi zien, karga gutikoa.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 181. orr.

Sukaldeko sua (jatorduetatik kanpo) eztainu kloruroa sei litroko beirontzi mokodun zein torroiletan kontzentratzeko baliatzen zen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 244. orr.

· izlag Mokodun txano luze bat janzten zuen, gutxienez bi edo hiru hatz begien gainera sakatua, pantailatzat baliatzen baitzuen hura begiak argitik babesteko.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 20. orr.


mokofin (orobat moko-fin; Euskaltzaindiaren Hiztegian mokofin agertzen da) 1 izond/iz janari onen oso zale dena.

Lanean ebaki eskumuturra erakutsiz, emazte moko fin bat erasiaz zinpurtu zen: [...].  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 205. orr.

Euskal sukaldaritza berriak ederki asmatu izan du, oro har, antzinako errezetak gaur egungo jale mokofinen premietara egokitzen.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 73. orr.

Hurrena Bobo, ez hain jatuna baina mokofinagoa.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 92. orr.

Han ogitarteko mistoak ematen dituzte, bera baino mokofinago direnentzat ere onak direnak.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 158. orr.

-Ez nuen uste hain mokofina zinenik, Pantxike...  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 214. orr.

Maite ditu emazteak, maite ere jaki onak, moko fina baita.  Herria   2004-07-08

2 irud/hed

Babarrunari bezala, beste lekari askori egiten zaio samua (baita oteari ere, adibidez), eta ez bakarrik lekariei: badira, esaterako, hurraren samua bezalako mokofinak ere.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 152. orr.

Arrain mokofinek erdeinatu egiten dituzte.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 118. orr.


mokohandi ik moko 11.

mokoka 1 adlag moko kolpeka.

Oilo batzuk ahotzean mokoka.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 173. orr.

Oiloak [...] tupustean hegalak astindu eta patiora irteten ziren, laster bizian mokoka, euriak lurpetik ateratako zizareak harrapatuz.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 31. orr.

Txoriek mokoka jango dizute haragia.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 112. orr.

Hor goian hegan bazebiltzak bi; begira, elkarri mokoka, aireko oiloak balira bezala.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 167. orr.

Ispiluan irudia ikusi zuelarik, txoria mokoka hasi zitzaion, hegoak astinduz.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 26. orr.

-Aurrena gizendu, eta gero mokoka ekin nahi diok?  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 102. orr.

Ahatetxoak oso berritsuak ziren eta aita beltxargak mokoka hil zituen.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 24. orr.

2 pertsonez mintzatuz, eztabaida bizian.

Eztabaidan aritu zitzaizkidan, hau eta bestea argudiatuz, mokoka, baina ez nien inolako aitzakiarik onartu, ez oraingoan.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 103. orr.

Mokoka eta kalapitan.  Herria   2002-12-19

Andre Venanciaren alaba zintzarririk gabeko behi bat zen, nagia, mozkorra, bizitza guztia inguruko atsoekin mokoka ematen zuena.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 111. orr.

Gerra eta izugarrikerien artean, Parlamentuan ere mokoka hasi ziren elkarren artean eta Cromwellek [...] diktadura militarra inposatu zuen.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 170. orr.

Eta, gertuago, politikariak elkarri mokoka, demokrazia hitza etengabe eta neurrigabe erabiliz, baina herriaren iritzia ezagutzeko beldurrez.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 173. orr.

Orain mokoka dituzu kobrezko bi txanpon direla eta, eta orain taberna zuloan edanean diruzorroa hustu arte.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 35. orr.

Egun osoan izan zuen garondoan zerbait mokoka.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 184. orr.

Adiskidantza eta politika: toka eta noka eta gero mokoka.  Herria   2003-02-13

3 (izen gisa)

Usoak ere nekez ari ziren egun berrira esnatzen, eta Chavarriren estatuaren inguruko lorategietan zebiltzan ibilaldi urdurian han eta hemen mokoka nagian.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 36. orr.

Hortaz ere izan da mokoka eta kalapita!  Herria   2004-05-06

4 mokoka egin

Batzuetan hurbildu eta belarrian mokoka egiten zion.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 124. orr.

Harry saiatu zen hontza uxatzen, baina hegaztiak mokoka egiteko mehatxua egin eta berokiari erasotzen jarraitu zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 60. orr.

Beleak bakarrik zebiltzan, taldeka, [...] denak batera alor zurbiletara jaisten eta beren moko handiez elurrari mokoka eginez.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 142. orr.

5 mokoka-mokoka adlag

Goizeko zazpiak eta laurdenerako, hiru behatz bai, erantsi dizkiote beren habia lurrezkoari, mokoka-mokoka buztin bustia garraiatu eta han mokotxoarekin jo-ta-jo, ondo itsatsi arte.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 206. orr.


mokokada 1 iz moko kolpea.

Baina mokokada izugarri batek buruan jo eta Serko hilik erori da lurrera.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 380. orr.

Kanarioak mokokadak ia gogorik gabe ematen zizkion letxuga belztuari.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 107. orr.

Zikoinak putzu handi batetik hartu hinduen, amaren ohean utzi hinduen, eta amari mokokada bat eman eta hanka odoletan utzi zioan; astebete egin behar izan zian ohean horregatik.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 302. orr.

Eskularru sendoak dituenez, mokokaden beldurrik gabe, pinguinoak buztanetik oratu eta baztertuko ditu.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 262. orr.

Loroa mokokada gogorrez defendatzen zen.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 11. orr.

2 irud/hed

Saileko buruak, Saito jaunak, jo zuen lehen mokokada: [...].  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 102. orr.


mokokaldi iz adkor liskarraldia.

Gure arteko mokokaldiak gorabehera, nik maite nuen nire arreba, eta hark maite ninduen ni.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 107. orr.

Orain agertuz gero, ez zen hain zaila izanen harekin bakezkoak egitea eta arestiko mokokaldi telefonikoa laido barkatu baina ez atzenduen zakura bidaltzea.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 204. orr.

Mokokaldi labur baten ondoren, presa guztian alde egin zuen Holohan jaunak, tikili-takala.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 214. orr.

Bainan zendako hoinbeste mokokaldi beren arteko bilkuretan?  Herria   2005-01-20

Bilkura berean, mokokaldi ederra izan da Didier Borotra auzapeza eta Patrick Destizon aspaldixkoan arrunt auzapezaren kontra oldartzen den hautetsiaren artean.  Herria   2004-06-10


mokokari izond liskargilea.

Ostatuari hurbilago eta mokokari gehiago, jendea ere tinkeago.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 180. orr.


mokokatu, mokoka(tu), mokokatzen 1 du ad mokoka egin.

Oiloak ospa egiten dik, baina oilarrak mokokatzeari ekin ziok poz-pozik...  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 83. orr.

Mendi honen bidexka zenbait ezagunak zaizkit, xori batzuk ere naski: gaur ogi porroska mokokatzera jin den izenik gabeko tarro horrek atzo eta herenegun ase eder bat eginik joana zatekeen.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 142. orr.

Eta txoriak ibiliko dira hegaka zakil horien inguruan eta mokokatuko dituzte eta odoletan jarriko. Hontzak belarria mokokatu zion maitekiro, eta hori askoz opari hobea izan zen mokoan ekarritakoa baino, erregalua Dursleytarrena baitzen.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 257. orr.

2 irud/hed

Senar-emazteek mokokatu egiten dute elkar.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 121. orr.

Nere aitak mokokatuko nau berandu baldin banaiz!  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 101. orr.

• 3 da ad eztabaidan, liskarrean aritu.

Gizonak ez deusen gainetik mokokatuak omen ziren zonbait oren lehentxago.  Herria   2004-05-13

Hitz eman nion: "ez gaitun Alvaro dela-eta gehiago mokokatuko".  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 92. orr.

Ez nintzela gomuta txarreko etxe hartara mokokatzera etorri, jakitera baizik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 383. orr.


mokolo izond tentela, memeloa.

Edo pixontzia zela, edo mokoloa, edo mukizua.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 84. orr.

Voltaire-k ez du inola onartzen beltz mokolo burugabeak edo eskimo tutuluak eta Europako arraza zuria espezie berekoak izan daitezkeenik.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 277. orr.


mokolodi iz

Txantxangorriak ttattarraaaaaaaatta-ttat; buztanikarak bibitsi-bibitsi; gerritxoriak tsii-tsii-tsii-szzi-szzi; gerritxori ilunak tiit-tiit-tiiteroitt; tximutx kaxkabeltxak pititxui-pititxui ("eta asarre danean txik-edidi-txik-edidi"); mokolodiak txip-txip-txii eta tik-tik-toer-iuuii-iuuii ("maite billa dabillenean bakarrik").  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 77. orr.


mokoluze ik moko 12.

mokomotz ik moko 13.

mokor1 (orobat mukur g.er.) 1 iz aldaka, ipurtaldea.

Sabel laua, gerri ondo nabarmendua, mokor biribilak, belaun politak.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 118. orr.

Berehala agindu nion bera ere biluzteko, eta nik bitartean mokorrak kulunkatzen nituen, atzeko eserlekuan zutik.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 87. orr.

Buelta hartu eta bainugelako aterantz zuzendu zen; haren mokor kulunkariek eta haren gerriaren liraintasunak liluratuta laga ninduten.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 12. orr.

Mokorrei atzetik aurrera eragiten hasi zen, eta nik haren pubisa somatzen nuen nireganantz apuntatzen.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 66. orr.

Nahi gabe, mokorrei eragiten hasi naiz, baina ipurmasailetatik ongi oratuta nauka.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 83. orr.

Eskuak mokorretan jarrita, aurrena bati eta gero besteari begiratuz.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 34. orr.

Eskuak mokorretan jarri nizkion, eta hura, aldez aurretik planeatu izan bagenu bezala, aurpegian eseri zitzaidan, bai sentsazio paregabea, deusek ere ezin du ordezkatu!  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 154. orr.

Hala ere... begira, hire arreba horrek, mokor zabaleko behor horrek gozotzen banaik, ba... akaso atzeratu egin genezakek hau guztia.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 29. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Bere gainean jarri naiz kokoriko, eta zaldikatzen hasi natzaio, jaisten naizen bakoitzean, mokor-kolpe indartsu batez aireratzen nau berriro, baina bere zakilak nire baitan jarraitzen du mirakuloski.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 84. orr.

· Arkume osoak ere baziren han, eta idi laurdenak, txahal mokorrak, besaburu aldeak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 56. orr.

Elkartasun-opariko aberetik, Jaunari honako hauek aurkeztuko zaizkio, beraren ohorez erretzeko opari gisa: buztan osoa ipur-mokorretik ebakia, heste inguru eta gaineko gantza.  Elizen arteko biblia   Lb 3,9

3 lur zati txiki eta trinkoa; egur zati sendoa; zati trinkoa.

Mokorrak desegiten.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 68. orr.

Aita ikusten du soroa ildoz ildo oinkatzen, mokorrrez mokor zapaltzen, eskuarez bezala berdintzen, sasiak, zuhaixkak, karduak eskopetaz jotzen.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 133. orr.

-Eguberriz, sua mokorrez, Pazkoz, xistapurrez.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 147. orr.

Arakilen, Gabon gaueko Jainkoaren egurra deritzan mukur zati bat gordetzen zuten San Anton egunerako.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 32. orr.

Etxeko giltzain zaharrak azukrea mokor dizdizarietan zatitzen duenean leiho irekiaren aurrean.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 29. orr.

Baziren bestalde bluiak deitzen ziren halako koxkor edo mokor batzu.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 185. orr.

Mandoa, aterpe aitzineko arbola bati estekaturik, eman dioten belar mokorra jaten ari da.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 149. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Lur mokor belardunak ezarri zituen gordagiaren presentzia ezabatzeko.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 52. orr.

Funtsean, harritu egiten nau mota horretako tasunak atxiki ahal izateak, lur mokor bati edo harri puska bati polita edo ederra esateak bezala. erreka txar batzuk zirrimarraka ari lur mokor goroldioz estalien artean.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 47. orr.

Behean, harri mokor batzuen gibelean gorde zarete.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 91. orr.

Harri mokor itsusi zahar bat.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 40. orr.

Galtzadarri-mokorrez eraikitako harresiak.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 31. orr.

Zuhaitz mokor osoa iruditzen zitzaidan orain beretik pittin bat kanporantz zebilela.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 214. orr.

5 koskorra.

Ogi mokorrak.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 157. orr.

Itzulitakoan, amak zer atzemanen motxila husterakoan, eta berrogeita hamar gramoko haxix mokorra.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 76. orr.

6 sukre mokor azukre koskorra.

Kafeari lau sukre mokor aurtikitzen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 99. orr.

Olioan busti sukre mokor hau har zazu.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 55. orr.


mokor2 1 izond mukerra, zakarra.

Nagusi-etxekandereak beti han haatik eta biak ere frango mokorrak.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 44. orr.

Berriz joan zen, marmarti, aurpegi gogor, ia mokorrez, inori berbarik zuzendu barik.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 220. orr.

Bronchite-a joan zitzaidan primaderako lehen eguzkiekin, nahiz-eta sasoina mokorra eta berankorra izan gure gustuko.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 56. orr.

2 (adizlagun gisa)

Mokor-mokorra, auto txurira sartzen hasi ziren.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 45. orr.

3 lo mokor lo txarra.

Lo mokorretik atera berria nintzen eta hara non harekin topatu ziren nire begi makartsuak.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 182. orr.


mokoratu, mokora(tu), mokoratzen du ad mokora eraman.

Zer mokoraturik ez duen txori baten txilioak irten zitzaizkion Norari.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 39. orr.


mokordito izond mokordotxoa.

-Goazen afaltzera, mokordito.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 86. orr.


mokordo 1 iz gizakien eta abere batzuen kaka lodi gogorra.

Halakoetan balkoian bertan hustutzen nuen sabela, eta gero, mokordoari ostikoa emanda, bosgarren pisu hartatik behera bidaltzen nuen sorpresa-oparia.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 69. orr.

Han libratzen dira, mokordo idortu ugariek eta eulien besta-leku diren idortu gabekoek ere argiki adierazten dutenez.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 40. orr.

2 irud/hed

Baina denborarekin, denboraren kaka-lanarekin, zer egin hoberik ez eta, probatze aldera, kaka probatzen hasten da bat: mokordo lodiak eta meheak, tamainako usaindunak eta kirasdunak, tirrinak, xirinak, gorotzak eta denak.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 119. orr.

Eta hi ere, aitaren semea haizelako, markesa izanen haiz, biharko egunean; eta ni ere, hortxe-hortxe, haren anaia izaiteagatik... eta etxegoiendarrok egun osoan kakategian egonen gaituk, handik aitzina, urrezko mokordoak produzitzen...  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 168. orr.

Nork zakik, igoal halako batean mokordoren bat lehertu egingo zaik...  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 30. orr.

3 (beste izen baten eskuinean)

Ez da gaurko gazte mokordo horietarikoa!  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 228. orr.

Munduan bera beste inor ez zegoela uste zuen ume mokordoren bat, akaso.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 61. orr.

Honetan, jonki mokordoa garrasika hasi da heroinaren lausotik: "lagundu! Ez utzi hemen barruan! Ez diat kixkarratuta hil nahi!".  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 26. orr.

· Itxi aho hori, zakur-mokordo alaena!  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 118. orr.

4 kaka mokordo

Muskulu mordo bat besterik ez dira... kaka mokordo bat.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 158. orr.

Heure kaka mokordoen gainean eseriko haut, badakin, Mari Ipurdi-Eder?  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 308. orr.

Ozta-ozta ematen zidan abagunea txizarrada bizkor bat eta kaka mokordoa bota nitzan, eta berehala itzularazten ninduen etxera.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 36. orr.

Azken orduko egiturazko bitxikeria goitik behera betetzen duen hainbat eleberri posmodernok, ostera, kaka-mokordo batek bezainbesteko zirrara du eragiten.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 147. orr.

Eta buruan esanahi argirik gabeko hitz batzuk besterik ez neuzkan, harribitxiz zein kaka-mokordoz bete zitezkeen kaxa hutsen gisa.· Gure lehengusina Juliak hiru egin zituen segidan, plaust, plaust eta plaust, ez epiduralik ez ezer, hiru kaka mokordo lodi eta bigun bezain erraz, eta hala ere, sekula ez duzu itota ikusten, ez dizu inongo kontu txarrik aipatzen; aitzitik, guztiz errealizatuta ageri da ama-paperean.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 81. orr.


mokordotxo iz mokordo txikia.

Bi mokordotxo besterik ez gurdian eta Morgan zeharo aztoratu zen, erlojuari begiratuta.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 83. orr.


mokortu, mokor(tu), mokortzen 1 da/du ad mukertu.

Ikusi ninduelarik, lasterka abiatu zen niri buruz, baina, konturatu zelarik hainbeste lagunekin nintzela eta gainera ez ginela "fresko-freskoak", urratsa emekitu zuen, begitartea mokortzen zitzaiola.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 86. orr.

2 kikildu.

Hortaz, eseri nintzen, negarra bularrean mokortuta bezala neukala, aulkian jarrita mutu, eta leihoko burdinak kontatzen hasi nintzen.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 69. orr.

Bertzerik gabe, ez nuen espero, eta aurreikuspen falta horrek mokortuta eta oligofreniko batek ere erakutsiko ez lukeen irribarrearen jabe utzi ninduen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 319. orr.

Borrokan egundo mokortu ez den soldadu andana ikusi duzu hipaka, etxetik jin gutuna eskuetan.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 137. orr.


mokortxo iz adkor mokorra.

Egia esateko, eta deus gehitu gabe, izenaz beste etekinik ez daukan lur mokortxo bat dugu eskuratzeko.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 238. orr.


mokotarro iz labezomorroa.

Haritzaren etxean denak daude gustura: mokotarro, xagu, satain, sator, kattagorri, kattamuxar, eta hainbat ezkurjale...  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 237. orr.


mokote adlag muker.

-Hortaz, zure iritziz, zenbat denbora mota daude? -galdetu zuen M-k mokote.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 84. orr.


mokourdin ik moko 14.

mokoxuri ik moko 15.

mokozabal ik moko 16.

mokozapi iz mukizapia.

Arrain kaxa batean eseri nintzen eta han, egurrezko kaxa zaharraren sardina usainarekin, ilunetan eta bakar-bakarrik, mokozapia aurpegian ipinita, negar egin nuen.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 133. orr.


molda ik molde.

moldaberritu, moldaberri, moldaberritzen da/du ad erraberritu.

Eta nor bera ere, bere "lehen harri (tze) " bakoitza, taigabe gogora ekarri eta, aldian aldiko sentimenduz edo halabeharrez moldaberrituz eta edertuz, bakar bakarrik sartu liteke bere bihotzeko harresi ilun horretara.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 188. orr.


moldabiar ik moldaviar.

moldaera (23 agerraldi, 6 liburu eta 10 artikulutan) 1 iz moldatzea, moldatzeko era. ik moldaketa.

Ebazpeneraren moldaera berri honekin ez gatoz bat; argitasun beharrean gaude.  Berria - Mundua   2004-06-03

Mussorskiren Erakusketa bateko koadroak obraren gainean Maurice Ravelek egindako orkestrarako moldaera izango da orkestraren arrakasta ziurtatuko duena.  Berria - Kultura   2004-03-28

Han-hemenkako moldaera, egokitzapen eta are asmazioez ere luze mintza gintezke, baina ez dirudi hauxe denik lekua, eta dagoeneko zain dauzkagu, gainera, antzezleak, pertsonaiak, Elsinoreko gizaki-mamuak, eta haiena da txanda.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 14. orr.

Pultsio edo irrika kontzeptua oinarri-oinarrizkoa da Freuden psikoanalisian, behinolako instintu edo sen kontzeptuaren moldaera bat bezala azaltzen baita harengan.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 118. orr.

Ordurako, izan ere, eta maitasun-kontuetan, ez ziren batere emakume zorrotzak, ez zuten gehiegi ere eskatzen, otzanak ziren, eta moldaera errazekoak.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 165. orr.

2 aldaera.

Bere "hebreera zaharkituaren" aldaeran judu-eskritura eta liturgiaren baliabide bihurtu zen; moldaera arabikoan Islamaren alfabeto bilakatu zen; aldaera siriakoan inpartzialki balio izan zuen nestorianismoaren eta monofisismoaren kristau-heresia antitetikoentzat; bere pahlavi aldaeraren moldaera avestikoan zoroastroar elizaren liburu sakratuak jaso zituen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 64. orr.


moldaerraz (9 agerraldi, 8 liburutan) 1 izond moldatzeko erraza, moldatzen edo egokitzen erraza. ik moldakor.

Irudia plastikotzat har dadin moldaerraza behar du izan, inoiz esaten ez bada ere, arte plastikorik plastikoenaren, eskulturaren, ereduaren arabera moldaerraza.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 244. orr.

Gaur eguneko kondoiak, berriz, latexezkoak dira; 0,03 milimetroko loditasunekoak, oso finak, malguak eta moldaerrazak.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 90. orr.

Xarma ere, bere osaeran oso su eta lur gutxi eta aire eta ur asko izaten dituenez, ez da batere hauskorra izaten eta lantzeko oso moldaerraza da.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1350. orr.

Hizkuntza gora eta beheagorik ere, moldaerraz edo moldakaitzagorik ez dago.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 138. orr.

2 (pertsonez mintzatuz)

Baina moldaerraza duk eta edozer egin daitekek berarekin; agian, emakume miresgarria izatera iritsiko duk, edo beharbada zabor huts bihurtuko ditek, bai, seguraski zabor huts bihurtuko ditek!  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 140. orr.

Aktore moldaerraza eta fina izateko ospea lortu nahi duzula kontuan hartuta, ez dago paper hoberik antzezlanean.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 334. orr.

Gazte izate soilagatik, ez nintzen moldaerraza berak defendatzen zuen sistemarentzat, kontuz ibili beharra zegoen nirekin.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 122. orr.

Jean Etxegoien, apaizgaitegian ikasitako poeta gazte senpertarra, bigun eta moldaerrazagoa duzu Mandel baino, eskuzabalagoa: badu ideologia bat, anarkismoa; eta Catherine emaztegaia maite du.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 89. orr.


moldaerraztasun iz moldaerraza denaren nolakotasuna.

Eskultura oraindik etengabe aldatuz doan buztinezko zirriborroa baizik ez denean duen moldaerraztasun horretakoa.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 244. orr.


moldagabe ik moldegabe.

moldagaitz ik moldakaitz.

moldagarri (22 agerraldi, 10 liburu eta 9 artikulutan) 1 izond molda daitekeena. ik moldakor.

Brontzearen erabilera burdinarena baino lehenago ezagutu zuten, berez moldagarriago eta ugariago zelako.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 379. orr.

Eta aire gehiago dutenak bigunak izaten dira; batez ere ura daukatenak izaten dira nahasteko malguak eta moldagarriak; lurra daukatenak gogorrak izaten dira; eta sua daukatenak, hauskorragoak.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1050. orr.

Ondorioz, zaharkitutako jakintzak bertan behera uzteko eskatu zuten, malguago eta moldagarriagoei leku egiteko.  Berria - Euskal Herria   2004-03-31

[Blogaren] aurkezpena ere moldagarria da, norberak bere ezagutzaren arabera molda dezake.  Berria - Harian   2005-11-27

Garuna plastikoa da, moldagarria, alegia, hona ideia.  Berria - Gaiak   2006-05-02

Argazkia zantzua, aztarrena bada, zantzu hori berori ere moldagarria da, eta hainbat unetan esku har daiteke modu "kodetu" jakin batean: koadratzean, fokua, diafragma, errebelatzeko eta argitaratzeko modua aukeratzerakoan, eta abar.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 193. orr.

Oporrak moldagarriak.  Herria   2004-11-18

2 (pertsonez mintzatuz)

Gizakia "plastikoa" da, hots, moldagarria; historiak moldatzen du era bateko edo bestekoa.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 238. orr.

Baina jaun Marcel, buztina bezala, moldagarria zen, eta aita Bartolome, harria bezala, zurruna eta guztiz moldagaitza.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 228. orr.

Gizakia moldagarria da, eta askotarikoa, bere ezaugarri eta ahalmenei dagokienez, hau da, mintzairan, jokoan, plazerean, seme-alaben hazkuntza eta heziketan, maitasunean, [...].  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 79. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

oporrak moldagarriak (3)


moldagarritasun iz moldagarria denaren nolakotasuna.

Gero, buztina aurkitu zuenean, materialaren moldagarritasun horrek aukera eman zion sentimenduez, hurbileko gauzez, egunerokoaz hitz egiteko.  Berria - Kultura   2006-01-24

Arte-gaiez kanpo erabiltzen denean, malgutasuna, aldagarritasuna edota "moldagarritasuna" (esaterik badago) esan nahi du hitz horrek.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 244. orr.

Guztiek giza borondate-indar eta buru-argitasunezko mirariak zertu zituzten, baina bereziki gizakiarena den moldagarritasun aldakorraren koalitatea sistematikoki ukatzearen ordainetan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 414. orr.


moldakaitz (orobat moldagaitz g.er.) 1 izond antze edo trebetasunik ez duena; antze, egokitasun edo trebetasunik gabe egina. (pertsonez mintzatuz)

Bihotz-gogorrak ziren, zakarrak, traketsak, moldakaitzak, ganoragabeak, ezdeusak, zarpailak, makurrak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 280. orr.

Zoritxarrez arkitektoak ez zuen Brad Pitten antzik, izatez burusoil samarra eta lodixkoa baitzen, eta, okerragoa dena, guztiz moldakaitza sedukzioaren artean. izeba ezkongabe moldakaitza, bere familiaren erdigunean trabatuta geratutako erbesteratua.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 173. orr.

Egia da ez duela oso bakan baizik ekartzen ehizakirik; baina moldakaitza omen da zeregin horretan.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 67. orr.

2 (gauzez mintzatuz)

Haren ontasuna baldarra, herabea eta moldakaitza zen.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 73. orr.

Nire etxea dut [euskara], nik hala aukeratu dudalako, zenbaitek moldakaitz, barbaro eta bokantzarik gabea ikusi badute ere.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 38. orr.

Hizkuntza gora eta beheagorik ere, moldaerraz edo moldakaitzagorik ez dago.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 138. orr.

Horregatik bizi modernoan [...] euskara moldagaitza da: baserritarrak, euskara baztertu eta, gaztelania jakin nahi du.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 107. orr.

Dohain edergarri berri hark biziki hunkitua, hari gogobeterik so, hasieran ez nizkion kontsolamendu moldakaitzak baizik eman, penak arindu ordez, penak handitzen dituzten horietakoak.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 191. orr.

Hain da errua barru-betea goganbehar moldakaitzez, bere burua baitu salatzen, sala dezaten beldurrez.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 168. orr.

3 moldatzen zaila dena, ia ezin moldatuzkoa.

Baina jaun Marcel, buztina bezala, moldagarria zen, eta aita Bartolome, harria bezala, zurruna eta guztiz moldagaitza.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 228. orr.

Aldaketa horiek sortzaile edo suntsitzaile gerta zitezkeen, moldakor edo moldagaitz.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 168. orr.

4 (adizalgun gisa)

Ardiak atzeratu egiten dira moldakaitz, kateak eman ahala.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 167. orr.

Begiratu gabe igar zezakeen mahai alboan zegoela zutik, zerbaitekin lardaskan, moldakaitz, lekuz kanpo sentituz.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 16. orr.

Artean ere, orduan bezala, moldakaitz mugitzen zen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 267. orr.

Baldar eta trakets jaio zen ahatetxoa, bere senide guztiak baino itsusiago eta moldagaitzago.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 116. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arras moldakaitza (3)


moldakaizkeria 1 iz moldakaitzari dagokion egitea.

Neure bertze moldakaizkeria bat dizut hala ere kontatu nahi.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 44. orr.

Barre algara ederrak eginen zenituzkeen haren harridurazko eta asalduzko itxuraz; nik haatik ez nuen irri egin, beldur bainintzen soberazko moldakaizkeria hark ez ote gintuen tradituko.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 228. orr.

2 moldakaiztasuna, gaitzesgarritzat markatua.

Gutun hori hartzeko irrika bizian nintzen; baina dela oraino jukutriaz, edo dela moldakaizkeriaz, edo herabetasunez, ez zidan gutuna arratsa arte eman, gelara joan zen unea arte.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 97. orr.


moldakaizki (orobat moldekaizki) adlag moldakaizkeriaz. ik moldakaizkiro.

Moldakaizki lotzen zaio bera ere borroka horri, txakurraren atzeko hankei batera eusten, animalia bere azpien gainean eserarazten.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 108. orr.

Hasteko, Herder traizionatzea da; Hegel desegitea; Schelling moldakaizki manipulatzea, hark ageriki adierazten baitu [...] arrazez ez dagoela zertan hitz egin historian eta kulturan, bai soil-soil leinu, tribu, herri eta nazioez.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 224. orr.

Autobuseko lazeria ibiltarian beste kartzela batera aldatzen zaituzten bakoitzean presoaren ikasbideari lotzen zatzaizkio ostera, errotarri paratu berria bazina bezala, kendutako denboraren aleak moldekaizki xehatzen.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 47. orr.


moldakaizkiro adlag moldakaizki.

Eriak moldakaizkiro erran zuen ustez sukar pixka bat bazuela.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 96. orr.


moldakaiztasun iz moldakaitza denaren nolakotasuna.

Vressac horrek moldakaizkiro susmotan ezarria du bizkondea.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 211. orr.

Eta baldin lagunartean zuri so egoteko baimena ematen badiezu, aldez aurretik jakin bezate bederen estaltzen jabe bati legokiokeen behako aise hautemangarri hori, amodiozko behakoarekin arras moldakaizkiro baitute nahasten.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 481. orr.


moldaketa (290 agerraldi, 26 liburu eta 210 artikulutan) 1 iz moldatzea, egokitzea. ik moldaera; moldakuntza; moldapen.

Interes kontrajarrien moldaketa.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 175. orr.

Organismoen ezaugarri guztiak inguruari aurre egiteko garatu diren moldaketak dira.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 288. orr.

Bizidunek zenbait egokitzapen edo moldaketa dituzte -eskuak edo begiak, esaterako- bizitzako borrokan aurrera egin dezaten.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 287. orr.

SEPIk sindikatuekin hitzartu nahi du moldaketa industriala, eta alde biek negoziatzen segituko dute gaur.  Berria - Ekonomia   2004-12-15

UGTk proposatutako irtenbidea onartuta ere plantilan moldaketak egin beharko direla ohartarazi du enpresak.  Berria - Ekonomia   2004-07-21

Zipre uharteko komunitate greziarrari eta turkiarrari nazioarteak proposaturiko bake planari eginiko azken moldaketa.  Berria - Mundua   2004-03-30

Moldaketa franko egingo ditu lehen ministroak exekutiboan.  Berria - Mundua   2004-03-31

Buenek dio «lege iruzurra» eta abertzaleen arteko moldaketa dela Amezketan egin dutena.  Berria - Euskal Herria   2004-08-11

Euskaldunon hizkuntza zaharra ezagutza-arlo berri batera egokitzeko fintasunez egindako moldaketa.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5350. orr.

Bisitariak egokitzeko moldaketen ondorioz.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 77. orr.

Gazteluan moldaketak egin behar ziren, eta Nafarroako Kantzileria luzatzen ari zen horretarako diruaren onarpena.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 80. orr.

2 (musika edo literatura lanei eta kidekoei buruz)

Joanden egun batez, euskal irratiek zabaldu daukute "Agur jauna" kantu klasikoaren moldaketa berri bat, Baionaldeko Dindirinak koroak xaramelaturik: "agur jaunak et'andreak, agur denak..."; kantu berritu horren orraztatzailea: Maixan Arbelbide heletarra.  Herria   2004-09-23

Philippe de Ezcurra, Mathieu Haramboure eta Didier Chabay-ek egin dituzte moldaketak, musikari laguntzaile dituztela ere Marie Hirigoyen flautan, Maite Daguerre xirulan, [...].  Herria   2003-12-18

Pianorako, trikitixarako eta rock taldeetarako moldaketek 30na kantu hartzen dituzte, eta dantzari buruzko atalak 20.  Berria - Harian   2006-04-05

Xede nobleaz jaiotako musika bat ezin dela berregin, ezin zaiola moldaketarik edo orkestrazio berririk erantsi.  Askoren artean   «Rataplan» - 86. orr.

Lukas Dorronsorok liburu horren euskarazko moldaketa bat prestatu zuen.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 216. orr.

Moldaketak egitea eta idaztea oso gustuko dut.  Berria - Kultura   2004-03-09

Antunes Filhok antzerkirako eginiko moldaketan.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 150. orr.

100% basque itzuli dudalarik, ohartu naiz gauza batzuk oso erraz, lasai eta libreki irakurtzen direla euskaraz eta frantsesera itzulita pornografiko hutsak direla eta, beraz, moldaketa bat eskatzen dutela.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 284. orr.

Houellebecqen obraren moldaketak ez du harrera ona izan Berlinalen .  Berria - Kultura   2006-02-12

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Birusaren aldaketa eta moldaketa aukerak infinituak direla diote. Volkswagenek 2004an baino %60 gehiago irabazi zuen iaz [...] baina 20.000 langileri eragingo dien moldaketa plana jarriko du martxan laster.  Berria - Gaiak   2006-04-21

2006rako enpresa horiek guztiek galdaketa-prozesuetako moldaketa-harea guztiak birsortzeko hitza eman dute.  Berria - Euskal Herria   2004-10-07

Eta Henri Duhau senpertarrak ere bere eskukaldia eskaini du moldaketa lanetan.  Herria   2004-12-23

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ez dira ahaztu behar, halaber, etxiya bezalako silaba moldaketak.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 35. orr.

Euskaldunaren garaietara, industria moldaketaren urte latzetara, barrikaden arora.  Berria - Ekonomia   2004-02-13

Aratsaldetan, 14 etarik 17 etarat, izanen dira haurrentzat lan-guneak eta buztin moldaketak.  Herria   2002-09-19

12 kantu alegera, Popol Cherbero eta Pantzo Hirigarayek bereziki onturik, musika moldaketak Paxkal Indo, Andde Carrere eta Sylvie Cherberok segurtaturik.  Herria   2005-01-13

Eta abesti horiek modu batean egokitu ditugun bezalaxe, beste orkestra moldaketa batzuk ere izan zitzaketen.  Berria - Kultura   2004-04-14

Goietxerenak dira, berriz, bigarren ahots landuak eta gitarra moldaketa irudimentsuak.  Berria - Kultura   2004-02-27

Eta zer da antzerki moldaketen liburu hori?  Berria - Kultura   2006-02-12

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

antzerki moldaketa (3); egindako moldaketa (5); kantuaren moldaketa (3); moldaketa berri (4); moldaketa egin (11); moldaketa egin du (3); moldaketa industrial (3); moldaketa plana (6); planaren moldaketa (3)

azken moldaketak (3); eta moldaketak (3); moldaketak egin (8); moldaketak egingo (3); moldaketak egiteko (4)


moldakor (16 agerraldi, 10 liburu eta 2 artikulutan) 1 izond moldatzeko joera duena. ik moldaerraz; moldagarri.

Citoquinak «plastikoago» bihurtzen ditu odoleko zelulak, «moldakorrago».  Berria - Gaiak   2004-10-01

Ekarri ere jantzi bero eta moldakorrak.  Herria   2005-10-20

Gizakiak egindako makinek ez bezala, badu hezurrak konponketa-sistema moldakor bat beti prest [...] lanean aritzeko harik eta kaltetutako zatia atzera berriaren pare geratu arte.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 30. orr.

Gai sendo hori [...] ingeniaritzako edozein material baino moldakorragoa da.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 11. orr.

Xaflazko etxetxo moldakor bat eraikiarazi zuen Hart jaunaren jardinean kontua esperimentatzeko.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 20. orr.

Aldaketa horiek sortzaile edo suntsitzaile gerta zitezkeen, moldakor edo moldagaitz.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 168. orr.

2 (pertsonei buruz)

Ikasle bizkorra, esanekoa, moldakorra.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 12. orr.


moldakortasun iz moldakorra denaren nolakotasuna. ik moldaerraztasun; moldagarritasun.

Hatzekin, duten hezur egitura, indar eta moldakortasunari esker, oso estimulu sexual biziak eragin ditzakegu.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 157. orr.

Elkarri lotzeko moduak ere erakusten du zein emaitza onekoa den hezurra gai estruktural gisa: moldakortasun handia ematen du mugimendurako, eta egonkortasun erosoa geldi egoteko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 39. orr.

Ohartzen da bere buruari arreta jartzearen "seta" hartaz, eta horregatik da hain tematia eta hain malgutasun eta moldakortasun eskasekoa.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 279. orr.


moldakuntza (7 agerraldi, 2 liburu eta 5 artikulutan) 1 iz moldatzea. ik moldaketa.

Eta, hala ere, ez zen, azken buruan, ohiko prozesuaren moldakuntza funtsean txiki-txiki bat baino.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 96. orr.

Kode Zibilaren oinarri berriak eta Foruen aspaldiko indarra: horra hor dema lazgarria; gaur ere, askok kontrakoa uste arren, esanahi berezi duena, batik bat euskal gizarte zibil baten moldakuntza berezkoan.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 31. orr.

2 (pertsonei buruz)

Zer biharamun hoinbertze gaztek, moldakuntza eta lanik gabe direnek?  Herria   2004-12-23

3 (hitz elkartuetan)

Etxarriko moldakuntza zentroaren izenean, garapen proiektu bat lagundu du Ponhériouen herrian.  Herria   2005-02-03

Gazteen moldakuntza muimenduetan, hor zituen ere Lafitten "scout" edo eskutismokoa, eta lan haundia zuen berak egiten denbora heietan Uztaritzen.  Herria   2001-09-20


moldapen (5 agerraldi, 2 liburu eta 2 artikulutan) 1 iz moldatzea. ik moldaketa.

Dario Handiaren ekintzen kontaketa Behistango harkaitzean [...] hiru eratan transkribatu zuten idazkera kuneiformearen hiru moldapen desberdinetan, hiru hiriburu inperialetako hiru hizkuntzen adierazpide zirenetan: elamita Susarentzat, medo-pertsiera Ekbatanarentzat, eta akadiera Babiloniarentzat.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 63. orr.

2 (musika edo literatura lanei eta kidekoei buruz)

Pirandelloren lehenengo moldapenean, esate baterako, antzezleak eta pertsonaiak ate beretik sartzen ziren agertokira.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 12. orr.

Gauza jakina bezain igarria da antzezlanak ez direla itzultzen, teatroak ozenki esatekoak izanik, moldapena edo, egun esaten den legez, «lokalizazioa», tokian tokiko kulturetara egokitu beharra dutela beste ezein itzulgaik bainoago.  Berria - Kultura   2006-01-17


moldarazi, moldaraz, moldarazten du ad moldatzera behartu.

Baina gero iruditzen zitzaion gaizki ematen ziola sorbaldetan eta etxean Tersillari moldarazten zion.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 240. orr.

Baldin gogojardunak ematen ari denak hartzen ari dena ikusten badu goibeldua eta zirikatua, ez bedi izan honekin zakar eta gozakaitz, baizik samur eta bigun, adorea eta kemena emanez geroko, eta giza naturaren etsaiaren maltzurkeriak agerian ipiniz, eta datorkeen pozaldirako bere burua prestaraziz eta moldaraziz.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 35. orr.


moldarazle iz moldarazten duena.

Altzari bihurtzeko joera dugu, bakoitzak altzari ezberdin baten antza hartzen du, bizitzan egindako mugimendu, keinu, aldarte oneko eta txarreko algara gihar moldarazle eta bestelako meritu edo zikoizkerien arabera.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 21. orr.


moldatu , molda, moldatzen 1 du ad antolatu, eratu, prestatu, ondu.

Stephenek asteroko ikastaldietako bat zuen egun bererako moldatu nuen Londresera egin behar nuen bidaia bat, eta neure iloba Liz Chase eraman nuen neurekin.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 232. orr.

Inuiten laguntzarekin topatu zuten Wulf etzateko moldatu zuten babeslekua, baina han ez zegoen gorpurik, ez beste inolako adierazgarririk ere.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 183. orr.

Nahastura hori berotan moldatu, eta gai gogor, arin eta merke bat ateratzen zen.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 22. orr.

Zuk ezarri dituzu munduaren mugak, zuk moldatu uda-neguak.  Elizen arteko biblia   Sal 74,17

Arropak frailea egiten duen bezala, funtzioak izaitea moldatzen du.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 88. orr.

Baliabide gutxirekin perpausak itxuroso moldatzeko.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 113. orr.

Orduantxe sortu, moldatu eta eraiki ziren lehenengo hiribilduak, eta haiekin batera, unibertsitateak Burgesen semeak soilik hartzen dituen eskola izango da etorkizuneko klase-zuzendariak diseinatzen eta moldatzen dituen fabrika.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 310. orr.

Denok dakigu zuzenbidea konbentzio hutsa dela, hau da, legeak eta arauak garai batean moldatu eta beste batean utzi eta aldatu egiten direla.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 217. orr.

Zenbat aro motak, zenbat populu ezberdinek, zenbat eliza eta monumentuk moldatu dute Lizarra?  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 55. orr.

Faboretxoa zor dit iaz moldatu nizkion ziurtagiri batzuen kontura.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 38. orr.

2 egokitu.

Ohitura amerikarrak geure erara moldatu beharko ditinagu ba?  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 267. orr.

Urteen poderioz, garaiak aldatu ahala, moldatu egin da bertuteen zerrenda.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 204. orr.

Brunsveld van Hultenek, ESAko adituen laguntzarekin, bi seinaleen frekuentziak moldatu ditu biak batera erabili eta zelula kutsatuak topatu ahal izateko.  Berria - Gaiak   2004-01-20

'Copyright' araudiek Interneten arora moldatu beharko dutela dio Bravok, lanen zirkulazio librea saihestezina delako.  Berria - Gaiak   2004-12-09

3 (musika edo literatura lanei eta kidekoei buruz)

Neuk moldatu nizkion koplak, berak gaia emanda, Londongo egun lanbro haietan.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 72. orr.

Jakin behar da Frantziskok "Jaunaren Gorespenak" moldatu zituela bere gaixoaldian eta noizik behin bere lagunei kantarazten zizkiela.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Bestetik, modan zeuden piezak moldatzen zituen, hala nola pasodobleak, tangoak, mazurkak, polkak, fox-trotak...  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 15. orr.

Ruchek saiakera bikain bat moldatu zuen ontologiaz.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 17. orr.

Berak moldatu du testua, zuzendu du obra, eta jokatuko du pertsonaia.  Berria - Kultura   2004-12-09

Brecht eta Preverten hitzak Izagirrek moldatu ditu euskaraz kantatuak izateko.  Berria - Kultura   2006-04-06

Kastigu beharra badabe semeak, bebil gorosti makila, zioen misiotako kanta aspaldikoak, Añibarrok moldatu zuenak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 273. orr.

4 (gauzaki bat) molde baten bidez egin.

Burdinolako langile batek egiten zion dei, pieza moldatuak hozten utzi ohi zituzten zabaldegitik.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 96. orr.

5 gai jakin bati nahi den forma eman; forma jakin bati egokitu. ik moldeatu; moldekatu.

Zur ustelkaitza aukeratzen du eta artisau treberen bat bilatzen, zartatuko ez den irudia molda diezaion.  Elizen arteko biblia   Is 40,20

Orduan, Jainko Jaunak lur-hautsez gizona moldatu zuen; sudur-zuloetan bizi-arnasa putz egin zion, eta gizona bizidun bilakatu zen.  Elizen arteko biblia   Has 2,7

Urrea zizelez landuz, zekor-irudia moldatu zuen.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 188. orr.

Jainko Jaunak gizonari kenduriko saihets-hezurrez emakumea moldatu eta gizonari eman zion.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 226. orr.

Artistaren gela buztinez moldatu itxurez betea da.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 164. orr.

Gizakia "plastikoa" da, hots, moldagarria; historiak moldatzen du era bateko edo bestekoa.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 238. orr.

· Bizitzan Jaungoikoak bakarrik molda dezake gogoa bere ohiko graziaren bitartez.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 296. orr.

Gu, idatzizko kultur moldeak gehiegi moldatu gaitu.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 62. orr.

Ohartu berria naiz: ale bakana izateak moldatu eta araberatu dit bizitza.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 230. orr.

Espiritu kartsuak hainbesteraino arindu eta moldatu zuen gorputza, non barrena Jainkoaren egarri bazen, haren gorputz txit santua ere egarri baitzen modu askotara.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 361. orr.

• 6 da ad aritzeko edo zerbait egiteko, adierazten diren bideei askietsirik jardun. ik konpondu.

Txanpurik ez dugunean, xaboi berde likatsu batekin moldatu behar izaten dugu.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 110. orr.

Neurketa une jakin batean eginez moldatu behar izango zuen Talesek: eguzki-izpiak onarriaren aldearekiko zehazki zut zirenean!  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 50. orr.

Hor ez da ezer ikusten, hasteko: "moldatzen ikasi beharra dago gauzak ikusi gabe", eman zuen abisua Heisenbergek aspaldi.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 45. orr.

Oraingoz, zeure baliabideekin moldatu beharko duzu, saia zaitez bizibidea zeure kabuz ateratzen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 296. orr.

Gainera, esaten zuten burmuinean ontzi bat zegoela ernal haziz betea, eta ontzi hura ez zela berriz betetzen, zegoenarekin moldatu behar zela.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 22. orr.

Orain, herrian, bertako ganaduarekin moldatu beharko duk; ez duk arraza txarrekoa, baina gobernatzeko zaila.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 147. orr.

-Tira, nire zoroarekin moldatu beharko duzu...  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 314. orr.

Ikusi gabe eta ukitu gabe moldatu behar, beraz; sinestun txintxoek, maitale platonikoek eta Heisenbergek erakusten duten bezala.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 186. orr.

Kasu batean zein bestean, geure nekeen saria galduko genuke, Monsieur G... rekin moldatu behar baitugu.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 147. orr.

7 egokitu.

Bihotzak, ponpa gisa begiratzen bazaio, mirespena eragingo dio ingeniari hidraulikoari, duen diseinu sotilagatik, karga desberdinetara aise moldatzeko gaitasunagatik eta fidagarritasun paregabeagatik.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 12. orr.

Hasiera batean erabateko ilunpean egon zen, eta itsu bat bezala moldatu zen egoera berrira.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 266. orr.

Leireren lagunak ere moldatu beharko du egoera berrira eta jolas sexual berrietara.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 34. orr.

Baina ez zen inoiz Alemaniako bizimodura moldatu, ezin izan zion herriminari eutsi.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 99. orr.

Atsoa ez zen sekula moldatu neskamerik gabe bizitzera.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 50. orr.

Latina bihurtu zen [...] Mendebaldeko ahalegin zientifikoaren espresiobide, intelektualek hizkuntza tekniko gisan beren premietara moldatu ondoren.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 60. orr.

Aldizkako oreken teoriaren arabera, makroeboluzioaren mailan eboluzioak ez du pitinka aurrera egin organismoak hautespen naturalaren bidez euren ingurunetara moldatu heinean.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 289. orr.

Hizkuntza mintz bat bezala ezartzen da bizitzaren gainean, hizkuntza bakoitza leku jakin batera moldatzen da.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 185. orr.

8 (pertsonak elkarren artean)

Sekula ez ziren hobeto moldatu bi lagun, hain desberdinak izanda.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 73. orr.

Oso ongi moldatzen ginen biok.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 341. orr.

Izan ere, emaztea sekula ez da ondo moldatu amaginarrebarekin.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 128. orr.

Touraineko kondea zen egoera berrira ederkien moldatu zena, aldaketak maiteak baitzituen oso.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 136. orr.

-Ongi moldatzen den bikote bat, behingoz.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 45. orr.

9 zerbaitetan halako trebetasunez aritu.

Zuek, berriz, moldatu zarete epea laburtzeko.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 137. orr.

Charlie primeran moldatzen zen gezurretan, eta beti sinesten zioten.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 41. orr.

Gero eta errazago, eta dotoreago, moldatzen nintzen galdera hari erantzuten.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 166. orr.

Berrogei urtetik goitiko bakarra zen eskifaian, baina ongi moldatu zen bakailaoari burua, tripak, hezurra kentzen ontziko faktorian.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 272. orr.

Ondo baino hobeto moldatu ohi gaituk gizakiok gehien beldurtzen gaituen hori azkenean halaxe gerta dakigun.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 508. orr.

Borroka franko izaten zen eskolan, baina inoiz ez nintzen ongi moldatu halakoetan.Sekula ez zen metroan ibili eta ez zekien nola moldatu.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 23. orr.

Baina moldatu zen, ozta-ozta izan arren; aireplanoaren gurpilek landare-hesiaren gaina moztu zuten, gorantz jo eta aldentzerako.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 57. orr.

Eztarrian korapiloa neukan eta ezin hizketan egoki moldatu nintzen.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 12. orr.

Fernando tartean sartu zen eta primeran moldatu ginen hirurok.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 158. orr.

Moldatzen haiz frantsesez?  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 130. orr.

10 ataka gaizto batetik ateratzea edo zerbait egitea lortu asmamena erabiliaz

Nola moldatu ote zen kaos, fixazio, urruntasun eta indarkeriaz markatutako haurtzaro hura atzean uzteko?  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 249. orr.

Moldatu egin zen, bada, han zegoela kontura ez zitezen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 265. orr.

Hain liburu interesgarria irakurtzen jarraitzeko nola moldatu hausnartzen hasi zen.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 46. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arazorik gabe moldatu (4); aski ongi moldatu (3); askoz hobeto moldatu (5); azkenean moldatu (3); baino hobeto moldatu (11); bakarrik moldatu beharko (4); berehala moldatu (3); bikain moldatu (11); bikain moldatu ziren (6); bizimodura moldatu (5); ederki moldatu (9); ederki moldatu zen (3); egoera berrira moldatu (6); egoerara moldatu (4); elkarrekin moldatu (3); emakumea moldatu (3); euskaraz moldatu (3); gaizki moldatu (7); garai berrietara moldatu (3); hain ondo moldatu (3); hobeto moldatu (38); hobeto moldatu zen (12); ikastegi nagusian moldatu (3)

moldatu bertsuak (3); moldatu liburu (3)

musika moldatu (3); nahiko ondo moldatu (5); nekez moldatu zen (3); nola moldatu (54); nola moldatu zen (7); nolabait moldatu (3); ondo moldatu (69); ondo moldatu arren (3); ondo moldatu gara (5); ongi moldatu (48); ongi moldatu zen (6); oso ondo moldatu (11); polliki moldatu (3); primeran moldatu (6); proiektua moldatu (3); testua moldatu (4); trakets moldatu (3); txukun moldatu (3); zelan moldatu (3); zer moduz moldatu (9)

ongi moldatuak (5)

bakarrik moldatuko (5); ederto moldatuko (3); gaizki moldatuko (3); hobeto moldatuko (5); nola moldatuko (34); nola moldatuko zen (6); ondo moldatuko (8); ongi moldatuko (7); zelan moldatuko (5)

genetikoki moldatutako (32); genetikoki moldatutako landareak (4); genetikoki moldatutako produktuak (4); genetikoki moldatutako produktuek (4); genetikoki moldatutako produktuen (3); moldatutako bake (3); moldatutako landareak (4); moldatutako produktuak (4); moldatutako produktuek (4); moldatutako produktuen (3)

indarrak berriz moldatzea (3); ondo moldatzea (6); ongi moldatzea (4)

arazoa moldatzeko (4); arazoak moldatzeko (9); egintza batzuen moldatzeko (4); estatutua moldatzeko (4); gatazka moldatzeko (4); izar taldea moldatzeko (3); moldatzeko ahalmen (3); moldatzeko asmoa (3); moldatzeko aukera (5); moldatzeko balio (5); moldatzeko denbora (3); moldatzeko gai (13); moldatzeko gaitasuna (7); moldatzeko gauza (5); moldatzeko lanak (6); moldatzeko xedeak (4); ondo moldatzeko (5); taldea moldatzeko (4)

aise moldatzen (6); aski ongi moldatzen (3); askoz hobeto moldatzen (11); bakarrik moldatzen (9); bere kasa moldatzen (3); beti moldatzen (8); bikain moldatzen (26); bikain moldatzen da (10); dotore moldatzen (5); ea nola moldatzen (3); ea zelan moldatzen (3); ederki moldatzen (24); ederki moldatzen da (5); erraz moldatzen (3); gaizki moldatzen (21); hain ongi moldatzen (3); hainbestean moldatzen (5); hobeki moldatzen (7); hobeto moldatzen (76); hobeto moldatzen naiz (13)

moldatzen da euskaraz (3); moldatzen da ongi (3); moldatzen dela erakutsi (6); moldatzen elkarrekin (3); moldatzen hasi (9); moldatzen ikasi (5); moldatzen lagundu (3); moldatzen saiatu (3)

nahiko ondo moldatzen (8); nahiko ongi moldatzen (3); nola moldatzen (58); nola moldatzen den (10); okerrago moldatzen (10); ondo moldatzen (168); ondo moldatzen da (30); ondo moldatzen gara (17); ongi moldatzen (92); ongi moldatzen da (21); ongien moldatzen (3); ordekan ondo moldatzen (4); orotan ondo moldatzen (3); oso ondo moldatzen (29); oso ongi moldatzen (12); ozta ozta moldatzen (5); primeran moldatzen (22); primeran moldatzen da (6); txukun moldatzen (6); zelan moldatzen (8); zer moduz moldatzen (15)


moldatzaile (orobat moldatzale g.er. eta moldazale g.er.) 1 izond/iz moldatzen duena.

Zenbateraino da literatura errealitatearen ispilu eta zenbateraino errealitatearen moldatzaile?  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 369. orr.

• 2 aipatzen dena moldatzen duen pertsona.

Gero Albert Zubillagak eskerrak eman ditu egunaren moldatzaileeri.  Herria   2002-10-24

Gure herrian ospatze horien moldatzaile diren elkarteek deliberaturik Ihauteriak izanen ditugu ilabete hunen 15eko larunbatean.  Herria   2003-02-06

Kazeta hunen moldatzaile diren buruzagi eta langile suharreri bai eta ere kazetaren irakurtzaile guzieri.  Herria   2005-01-06

Goresmenak plekari horiek guzieri eta horien moldatzaileeri.  Herria   2002-08-08

Sebastien ongi ezagutua da guziz pilota mailan, hau baita gure gazteen moldatzale edo erakuslea.  Herria   2003-01-14

Grina horixe baita, nere ustetan, nobela honen sortzaile eta moldatzaile.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 26. orr.

3 (musika edo literatura lanei eta kidekoei buruz) ik moldaketa 2.

Langai pedagogikoari dagokionez, kanta bakoitzaren gainean musikari batek egindako moldaketa eta hura entzuteko aukera, partitura eta particellak, fitxa didaktikoak, moldatzailearen ohar biografikoak eta iruzkin osagarriak biltzen ditu ikus-entzunezko materialak.  Berria - Harian   2006-04-05

Moldatzailea: Iñaki Salvador.  Berria - Harian   2006-04-05

Euskal Herriko piano jotzaile, moldatzaile eta ekoizle artistiko argien eta aktiboenetakoa da Gimenez.  Berria - Kultura   2004-03-13

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Hunt produktore eta moldatzaile lanetan adina nabarmendu da estudioko musikari gisa urte luzeetako bere ibilbidean.  Berria - Kultura   2006-02-01

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Gaztean, errugbilari trebea izana zen eta geroxago kirol hortan berean gazte moldatzaile hauta.  Herria   2004-12-02

Ondotik, Daniel Landart-en aldi zen eta zoin kartsuki ez du gorapaitu De Monzon antzerki idazle eta antzerki moldatzailea.  Herria   2004-11-25

Gaztaroa liburuan, (Mondadori, 2002) afrikanerren arazoa protagonistaren nortasun-moldatzaile gisa azaltzen da.  Berria - Kultura   2004-03-31


moldatzale ik moldatzaile.

moldatze 1 iz konpontzea, egokitzea.

Aferak moldatze erraza zuen, nola eta aitatxi kaparetuz, berak amestu bezala.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 58. orr.

Bertzalde, formakuntza edo moldatze bat, fedearen, elizaren eta sakramenduen gainean egina izanen dela Uztaritzen.  Herria   2001-09-20

2 (hitz elkartuetan)

Interneten, esate baterako, eduki ugari prestatu gabe dago gaitasun kognitiborik ez duen jendearentzat eta adin tarte jakin batekoak direlako moldatze lan bat behar duten pertsonentzat. Esan dezakegu duela lau milioi urte giza primateok moldatze estrategia berri bat garatu genuela, gure umeak babesik gabe jaiotzen direlako: hazkuntza aldiak irauten zuen denbora bikotea osatzea zen estrategia hura.  Berria - Euskal Herria   2004-06-16

· Erran gabe doa, ikastetxeak, behar izan dituela arramoldatze lan batzu jasan, ikasle horier lan baldintza hoberenak eskaintzeko gisan (gela moldatze, prefabrikatu ezartze, material berritze...).  Herria   2002-11-07


moldatzear adlag moldatzeko zorian.

Talde parlamentarioaren afera «moldatzear» dagoela gaineratu zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-09-04


moldaviar (orobat moldabiar g.er.) izlag/iz Moldaviakoa, Moldaviari dagokiona; Moldaviako herritarra.

-Hik kontu egin badatorrela nik zer zakiat nongo bat... moldaviarra, adibidez.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 68. orr.

Valeryk Kale Nagusian ezagutu zituen moldaviarrak, eta eurekin batera jotzeko konbentzitu zuten.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 66. orr.

Moldaviarren, mongoliarren, aimaren, mixteken eta, hala nola, beste hainbat gizatalderen soinu eta kantak ere entzun ahal izan ziren, halaber, festa koloretsu hartan.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 19. orr.

Beste hizlari batzuk Errumaniako hungariarrei buruz eta Ukrainako moldaviarrei buruz mintzatu dira.  Berria - Harian   2006-03-02


moldavo iz errumanierak Moldavian hartzen duen izena.

Islandieraz eta moldavoz defenditzen naiz, Reyjavikeko azentu markatuegia dudala leporatzen didaten arren.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 54. orr.


moldazale ik moldatzaile.

molde (orobat molda g.er.) 1 iz gauzaki barne-hustua, bertara isurtzen den oreari edo gai urtuari bere forma ematen diona.

Bi molde behar dira ezkilaren egiteko, edo biak buztin egosizkoak, edo bata buztinezkoa eta bestea burdinezkoa.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 40. orr.

Ezkilaren barneko moldea, osoa; kanpokoa aldiz xilo batzurekin, metale urtuak botatzen dituen gazen edo laspelen eskapatzera uzteko.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 40. orr.

Digitalizaziotik abiaturik, molde bat egiten dute, eta moldetik argizarian egingo dute obra.  Berria - Kultura   2004-12-17

Argizari puska batekin itzuli eta bi sarrailen moldeak egin zituen.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 116. orr.

Ondoren, hezur mineralez eta gaixoaren hezur-muinez bete zuten moldea.  Berria - Gaiak   2004-08-28

Lau hilabeteko gora behera larrien ondotik, SAFAM lan eremuan enpresa berri bat abiatua da LF-Tech izenarekin, burdinezko moldak egiten.  Herria   2005-06-02

-Berunezko moldeak dituk horiek, konposiziorako letrak, hain zuzen -argitu dit orduan bertan lanean ari zen gazte batek-.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 169. orr.

Letra larriek moldean eginak dirudite, intsignietako letren modura.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 88. orr.

Gainez egiten dik galdak zenbaitetan, moldera hustean.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 96. orr.

Paperean ere, berriz, aurrena eskuz, hurrena moldez.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 27. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Beste neska batek ur-txorrotean hozten zituen molde-ontziak, eta bakoitzetik ezpain-margozko hogei zilindrotxo gorribizi ateratzen zituen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 232. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Letra-moldeen berun-mokorra ematen zitzaion berari, sendo irazki-liza batez inguraturik.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 177. orr.

Ekarri lokatza, oretu buztina, eta prestatu adreilu-moldeak.  Elizen arteko biblia   Na 3,14

Horregatik egin dudala argizari-moldea.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 116. orr.

Era guztietako pastiza-moldeak, azukre-koxkorrak hartzeko pintzak, beste batzuk zainzuriei eusteko [...].  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 83. orr.

4 irud/hed

Bertsoa osatu egin behar izaten da, ordea, silaben moldeak ahotsez bete.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 150. orr.

Petatea bere buruaren molde bihurtu da gauez: zulo ederra egin dio.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 25. orr.

5 modua, era.

Bertan ez da ageri zalantzarik, inondik ere, ordu arteko kristau esperientziaren moldea kolokan jarriko duenik, nahiz eta molde hori pitzatzen hasia zegoen.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 18. orr.

Bertso horien moldea eta pentsabidea ahozkoa izango dira akaso, baina ez dira bat-batean sortutako bertsoak.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 20. orr.

San Medardo, Medar, Mederi, Medel eta Emeterio, molde horietara egokitu izan da bere izena.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 234. orr.

Geldi egonean ematen zituen ordu luzeetan, molde guztietako torturak irudikatzen zituen. ezerezetik sortutako hiri horren plaza eta auzoetan molde guztietako txerpolariak pilatzen ziren.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 82. orr.

Gela hura tankera jakin batekoa zen, zeren ostatua bera ere tankera jakin batekoa zen, probintzi hiriburuetako ostatu guztien molde berekoa alegia.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 20. orr.

Garaiko idazleek erabiltzen zuten latinezko "cursus"aren arauen moldera eratua.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 173. orr.

Joseph Cartaphilus antikuarioak, Esmirnakoa bera, Pope-ren Iliadaren sei liburukiak, laurden txiki moldean argitaraturikoak (1715-1720), eskaini zizkion Lucinge-ko printzesari.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 113. orr.

Izan nadila ene moldeko azken apeza.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 151. orr.

6 (izenondoekin)

Sos zerbaiten irabazteko joaiten ginen molde hits horietan mendiari gora, zeren eta, gure gazte denboran gerla ondoa zen oraino eta aukera guti genuen beste gisan sos batzuren irabazteko.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 218. orr.

Legeei dagokie, gai bakoitzean, oinarrizko arauak eta molde berezkoak finkatzea.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 54. orr.

Molde zaharreko katoliko tipikoa zen.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 31. orr.

Molde handiko bertsoetan, bertsolariak neurriari dagokion beste arau bat ere bete behar du: etena.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 91. orr.

Molde txikiaren kasuan, ez da arraroa azken bi puntuak osorik hartzen dituzten argudioekin topo egitea.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 187. orr.

Molde metriko nagusian behinik behin (5/5-8 silaba).  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 187. orr.

Molde monastikoak hausten zituen bizimodu ibiltaria, jende arruntarekin biziz eta eskuz lan eginez.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1145. orr.

Frantziskotar mugimenduaren originaltasunaz mintzo zaigu, tradizioko molde aszetiko zaharrak puskatzen dituenaz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 536. orr.

molde zaharrean opil berria egitea hobe izango da beti, molde berrian opil zaharra egitea baino.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 179. orr.

· Molde huts, ohitura zaharkitu, errutina bihurtu da aste santua  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 112. orr.

7 (izenondoekin, izenondoak –n atzikia hartzen duela)

Kasetaren lanean molde zaharrean ari ginen Cordeliers karrikan duela 30 bat urte.  Herria   2001-10-25

Azaltzen zuen zein molde errazean hamar mila kidetako batailoiak desarmatu, zaldi ederrak kalitu eta gerla-tresnak berenganatu zituzten alemanek, borrokarik gabe kasik.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 86. orr.

Botere laikoa aldiz, naturazkoa baita, molde naturalean, tipitik eta eskasetik abiaturik, erran daiteke aitzinatuko dela, etxe soiletik etxe multzora.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 133. orr.

Joantto deliberatua zen bere kargua molde arras eraginkorrean bete zezakeela erakustera.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 120. orr.

Bentaren jabeak asto ttipi bat utzi zien eta Mathieu apezak bidaia molde aski erosoan egin ahal izan zuen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 103. orr.

Kalte itzela dator, bestaldetik ere, erregistroaren eskubideak, neurrikoak nahiz gehiegizkoak izan, molde eztabaidatsuan batzen direnean.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 90. orr.

8 (-tzeko atzizkiarekin)

Bazuen begiratzeko eta mintzatzeko molde bat, segidan lasaitzen zintuena.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 153. orr.

-Gorrotagarria zait jendearengana hurreratzeko molde hori -neskak, furfuriaz arrapostu-.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 238. orr.

Beste jostatzeko molde bat: birlak.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 103. orr.

Hala ere, otoitz egiteko molde asko dago.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 202. orr.

Unamuno-rentzat historia ikusteko molde hau (nahiz esaldi batzuetan Hegel-en oihartzuna sumatzen dela pentsa litekeen) berri-berria da eta, batez ere, zientzia positiboa da.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 86. orr.

Hizkuntza ikusteko molde hau guztiz ahaltsua eta orokorra da. horixe da, nonbait, gure amodioa, eraspena edo atxikimendua (nolazpait esateagatik) hitzetan dantzarazteko moldea.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 40. orr.

9 (erlatibozko perpaus baten eskuinean)

Nahi nuke euskalkiak bizi diten gaur egungo gizartean diren molde berean, jendea mintza dadin bere euskalkietan.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 55. orr.

Zarpatsuak elkarri begira geratu ziren, eszena hura hartzen ari zen moldearekin pozturik bezala.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 282. orr.

Eta denbora horixe nahi luke presoak geldiarazi, bideo batean irudiarekin egiten den moldean, eta hala ukan -irudi hormatua- handik jalgi arte.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 97. orr.

Aberriaren eta Gobernuaren aurrean gara erantzule hala gure egiteko handia gauzatzeko hartu dugun ideiaz nola berori garatzeko behar izan dugun moldeaz.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 39. orr.

Xeheki eta malgu ematen digu gertaerek sentimenduak aldatzeko duten moldeen berri.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 79. orr.

10 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Harendako josteta-molde bat zen hori guztia.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 224. orr.

Baina adinen diferentzia maila horretakoa denean, beste tratu-molde bat sortzen da, sendoagoa, ene ustez.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 341. orr.

Eugin zuten lehenik estrenatua lan molde hori.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 66. orr.

Antzinako kontuak ziruditen, antzinako jokabideak, antzinako jende-moldea.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 148. orr.

Eta jarraitzen du erakasle moldean.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 33. orr.

Letra molde dotorez idatzia, tinta urdinez.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 116. orr.

Obra klasiko bat itzultzeko, zer egokiago prosa-molde klasikoa erabiltzea baino?  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 24. orr.

Egituraz neurri desberdina badute ere, bertso-molde hauetan esaldiaren luze-laburra beti da beretsua.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 89. orr.

Taxuzko kultura ikerketarik egingo bada, ordea, testuinguru eta guztiko ikerketak behar dira, komunikazio molde nagusiokin batera daragiten gainerako faktoreen eragina zehaztuko dituzten ikerketak.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 160. orr.

"Zuk zer nahi, horixe egingo dut!", izan ere berak ez baitzuen amodio molde hura ezagutzen.  Elizen arteko biblia   Si 31,15

Literatur molde eta forma-ezaugarri aski ezberdinetako testuak dira.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 39. orr.

Ez nintzen sekula top-model moldean itxuratu, baina itsusia nintzela entzutea ez zitzaidan agradatzen.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 11. orr.

Apezak herrietarik kanpo bizi ziren eta, norbait hiltzen zenean, familiakoek gizon sainduaren mugikorreko mezugailuan SMS moldeko abisua uzteaz beste erremediorik ez zuten.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 163. orr.

Aratseko 9-etan, Donamaria ikastegian, sagarnotegi moldeko afaria,20 eurotan jende bakoitx.  Herria   2003-04-24

11 eredua.

Anaia maite-maiteok, molde eta eredu izan behar dut anaia guztientzat.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 619. orr.

Anaia guztientzat molde eta etsenplu izan behar zuelako, uko egiten zien, ez sendabideei bakarrik, baita gaixoaldietan beharrezko zituen janariei ere.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 587. orr.

12 pl manerak.

Herriko handikien moldeak gogorarazten zizkidan gizon lar jantzi hari begirunez hitz egin zion Basurtoko Joan Sanzek.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 54. orr.

Eskuak zuriak eta txikiak zituen, soin-egitura hauskorra, ahots isila eta molde oso araztuak.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 101. orr.

Guztiz atsegin, ongietorrizko irribarre batekin, tarteka kuia-kriseiluaren antzeko hortzeria hura erakutsiz, jendetasunaren eta molde onen eredu berbera.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 68. orr.

Lisak bere molde geldi bareak hartu zituen berriro.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 95. orr.

Berlusgoñiren molde onak harritzekoak ziren, benetan.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 49. orr.

13 hizketa-molde

Gero, Müller jaunari zuzendu zitzaion hizketa-molde arras bereziz, ia ezpainak mugitu ere egin gabe eta kasik bere kolkorako.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 336. orr.

Neskatxa hizketa molde oldarkorrez erresumindu zitzaion: [...].  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 46. orr.

-Eta hizketa moldea aldatuz, gaineratu zuen-: zergatik zoaz horren azkar? Gazteak, isiltasuna kalearen amaieraraino luzatzearen beldur, hizketa molde erregutzailez, berriro xuxurlatu zion: [...].  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 74. orr.

Gizonaren hizketa moldeari halako barkamen kutsua hartu zion.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 342. orr.

14 moldeko hitz

Moldeko hitzek igeri egiten zuten sakabanaturik, lore japoniarren modura.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 495. orr.

Eguberritako prefazioaren moldeko hitzak: per hunc in invisibilium amorem rapiamur.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 254. orr.

15 moldeko letra

Moldeko letraz idatzita legoke, igandeko alean argitaratzeko xafletan grabatua.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 437. orr.

Nicolao Landuchioren Dictionarium linguae cantabricae hiztegia berandu arte ez zen moldeko letretan ipini.  Berria - Kultura   2004-03-09

Horretaz galdetu nionean, esan zidan ukituz ikasia zuela alfabetoa eskolan, moldeko letrak edo letra ebakiak erabiliz, itsuei irakastekoak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 131. orr.

16 moldeko ogi

Moldeko ogia, botila bat ardo eta lata pare bat dakartzala atera da handik.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 11. orr.

Dendariak gure ordenadorean sartuko dira, dilistez, olioz eta moldeko ogiz nola gabiltzan jakiteko.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 116. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

aski molde onean (4); bertso molde (7); bizi molde (18); bizitzeko molde (5); borroka molde (11); diskurtso molde (4); egin molde (4); egiteko molde (16); erran molde (6); halako hizketa molde (6); hizketa molde (62); hizketa molde gaitzesgarria (4); hizketa molde gaitzesgarriz (5); hizketa molde mehatxatzailez (4); ikus molde (10); joka molde (13); lan molde (5); mintza molde (5); mintzatzeko molde (5)

molde anitzeko (4); molde asko (5); molde askotako (8); molde bakarra (5); molde bera (5); molde berean (52); molde bereko (10); molde berekoa (4); molde berezi (34); molde berezi batean (4); molde berezi batez (25); molde berezian (8); molde berri (20); molde berri batean (5); molde berriak (15); molde berriko (4); molde bertsuan (16); molde desberdinak (5); molde desberdinetan (5); molde ederrean (7); molde ederrenean (5); molde egokian (4); molde egokiena (4); molde eta eredu (13); molde gaitzean (8); molde gaitzesgarria (4); molde gaitzesgarria erabiliz (4); molde gaitzesgarriz (5); molde hoberena (6); molde hoberenean (6); molde jarraikian (4); molde librean (4); molde mehatxatzailez (4); molde ona (5); molde onean (17); molde onean dabiltza (4); molde txar (6); molde txarrak (8); molde umoretsuan (6); molde zaharreko (4)

bizi moldea (14); bizitzeko moldea (13); egiteko moldea (21); hizketa moldea (8); ibil moldea (4); ikus moldea (11); ikusteko moldea (4); joka moldea (11); lan moldea (4); ukaiteko moldea (5)

bizi moldeak (11); egin moldeak (4); egiteko moldeak (5); ikus moldeak (11); lan moldeak (6); moduak eta moldeak (6); moldeak aldatu (4)

bizi moldean (7); joitea lehengo moldean (4); lehengo moldean (6)

ebanjelio santuko moldearen (9)

bizi moldeaz (4)

aldez edo moldez (77); aldez eta moldez (4); beste moldez (6); bizi moldez (5); halako moldez (264); halako moldez egiten (7); halako moldez non (107); mila moldez (6); moldez egiten (7); oldez edo moldez (4)


moldeaketa iz moldeatzea.

Organofosfatotan oinarritutako babesa duen poliamidaren fusio-indizea pixka bat jaisten bada ere [...] nahiko balio altuetan mantentzen da eta honek injekzio bidezko moldeaketan garrantzia handia du, energia gutxiago gastatu baita materiala prozesatzerakoan.  Berria - Gaiak   2006-03-10


moldeatu, moldea, moldeatzen (orobat moldetu g.er. eta moldekatu g.er.) 1 du ad gai jakin bati nahi den forma eman; forma jakin bati egokitu. ik moldatu 4.

Errementariak burdin puska hartu eta, txingarretan goriturik, mailuka moldeatzen du, beso indartsuz lantzen.  Elizen arteko biblia   Is 44,12

Buztina eltzegilearen eskuetan nola -berak nahi bezala moldeatzen baitu-, hala gizakia egilearen eskuetan: bere erabakiaren arabera ematen dio bakoitzari.  Elizen arteko biblia   Si 33,13

Eltzegilea buztin biguna lantzen saiatzen da eta eguneroko premietarako ontziak moldeatzen ditu; era berean eta buztin berberaz moldeatzen ditu, bai erabilera garbietarako direnak, bai eta kontrakoetarakoak ere.  Elizen arteko biblia   Jkd 15,7

Arrantzarako berunak egiteko eta moldeatzeko burdinazko kutxak.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 164. orr.

Honek jaso, urrea urtu eta, zizelez landuz, zekor-irudia moldeatu zuen.  Elizen arteko biblia   Ir 32,4

2 irud/hed

Amaren sabelean izan nintzen haragitan moldeatua.  Elizen arteko biblia   Jkd 7,1

Gizakiaren bihotzak aurpegia moldeatzen du: onean nahiz txarrean aldatzen.  Elizen arteko biblia   Si 13,25

Gizaera, nortasuna, nork bere baitan daraman demonioak moldetzen baitu.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 75. orr.

Zeltek kristautasuna moldeatu zuten beren gizarte-ondare barbarora egokitzeko.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 413. orr.

Hortik behar genikek atera badela jainko bat gure xedeak moldekatzen dituena, gure zirriborro baldarrak gora-behera...  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 210. orr.

3 moldatu, egokitu.

Lehen lan-zuzenbideak langilearen defentsa baldin bazuen helburu, egun, bere konnotazio babesgarri guztiak galdu ditu, zuzenbidea enpresen lehiakortasunaren eta irabazien zerbitzura moldeatu behar delarik.  Berria - Euskal Herria   2006-01-05


moldeatzaile iz aipatzen dena moldeatzen duen pertsona.

Idolo-moldeatzaileak hutsa dira denak, hain estimatuak dituzten irudiak ezertarako ez. Horien gurtzaileak itsu eta burugabe; horregatik, lotsagarri geldituko dira.  Elizen arteko biblia   Is 44,9


moldegabe (orobat moldagabe g.er.) 1 izond molde edo itxurarik ez duena.

Nire aldamenean bertan objektu moldegabe bat azaldu zitzaidan berehala begi-bistan: eskalapoia.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 189. orr.

Frantses estiloko eleberri horietakoak ziren; eleberri pornografikoak, moldegabeak, halako ukitu psikologiko batekin, militarrentzat, ikasleentzat eta burubide gutxiko jendearentzat eginak.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 227. orr.

Gainerakoek isilik estutu zioten elkarri eskua, izotza bezain hotza batzuena, sua bezain beroa besteena, eta isilik, elkarri ez begiratzeko ahaleginak eginez, talde moldegabea eratuz elkarganatu ziren.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 89. orr.

Haxixa saltzera etorritako tunisiar bat zen Beshir hura, azkenean moldagabeen eta baztertuen leku hartan gelditu zena.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 187. orr.

2 moldakaitza.

Lodikotea, moldegabea, inoxoa eta aurpegi pikorrez emokatua, taldeko gainerako lagunek [...] ez zuten begiko zikina baino gehiago nahi beren inguruan, are gutiago asteburuetan neskatara ateratzen ginelarik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 41. orr.

3 (adizlagun gisa) ik moldegabeki.

Zur lodiak, ohol lodiak, iltze lodiak dauzka, duela hirurehun urte moldegabe doituak eta josiak; dardara egiten dute zaharrez eta hala ere badute sendotik eta ikaragarritik.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 121. orr.


moldegabeki adlag molde edo itxurarik gabe.

Lurra lantzeko eta haren gainean dagoenaz aski moldegabeki baliatzeko doi-doi gara gai.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 388. orr.


moldegaikeria iz

Moldegaikeriak ez dira hortan ürrentü, bena ez düt ene paper hau sobera lüzatü nahi.  Herria   2005-12-08


moldegaitz izond ipar moldakaitza.

Arren bazter bedi "türketa" moldegaitz hori.  Herria   2005-08-11

Mutiko hori arrunt moldegaitza duzu.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 12. orr.

Erran nion Jainkoari, nigar-purpuilak begietan, hil nintzala eta akaba nintzala molderik moldegaitzenean.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 509. orr.


moldegaiztoko izlag molde gaiztokoa.

Handik aurrera, oihan sarriko lur basati honetan, nonahi ikusiko zen gizonaren oin parea, moldegaiztoko arbol bakartu eta adarrokerren batetik zintzilik, lurrean harat honat alfer ibilian nekatu eta erretiro hartu ondoren, jubileoan bezala haize boladen ariora dilindan, begi eta min gabe, bele eta belenabar karrankariek urratu eta zitzigabetua,  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 236. orr.


moldekaizki ik moldakaizki.

moldekatu, moldeka(tu), moldekatzen du ad gai jakin bati nahi den forma eman; forma jakin bati egokitu. ik moldeatu; moldatu 4.

San Hieronimok dioenez, ukitu gabeko argizariak, biguna denean eta berarekin behar dena eta nahi dena egiteko prest, bere baitan du argizariaz moldeka litekeen guztia, nahiz eta inork landu ez.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 31. orr.

Berak itzuli digu guk gizakiaren erruz paradisuan galdu genuena: Aitak bere antzera moldekatu zuen irudi noblea.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 111. orr.

Hortik behar genikek atera badela jainko bat gure xedeak moldekatzen dituena, gure zirriborro baldarrak gora-behera...  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 210. orr.


moldelan iz moldezko lana.

Aurkitu zuen lehen besaulkian eseri zen; bizar nahasia eskuan pausatu, eta, bere baitara bildurik, gogoeta sakon eta lasaian murgildurik, sabai ezezaguneko moldelanetan josi zituen begiak.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 19. orr.


moldetasun iz

Zenbatetan ez ote dut gogoratu zer eragin duen bizilekuak jendearen izaeran eta moldetasunean!  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 367. orr.


moldetu ik moldeatu.

moldiztatu, moldizta, moldiztatzen du ad moldeko letretan jarri.

Barchini paper-saltzaile eta tipografo zaharrak bost ordu eman zituen moldiztatzen, eta azkenerako jota eta logura menderatu ezinik zegoen.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 291. orr.

Barchini paper-saltzaile eta tipografo zaharrak bost ordu eman zituen moldiztatzen, eta azkenerako jota eta logura menderatu ezinik zegoen.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 291. orr.


moldiztegi iz inprimategia.

Moldiztegia prest egon bezain laster aterako diagu lehendabiziko alea.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 76. orr.

"El Cuartel Real"en agerketa berehala abiatuko zelakoan, moldiztegitxo garraiagarri horietako bat eskaini zidan Cristóbal Pérez zuzendari teknikoak.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 145. orr.


moldiztegitxo iz imprimatzeko makina txikia.

"El Cuartel Real"en agerketa berehala abiatuko zelakoan, moldiztegitxo garraiagarri horietako bat eskaini zidan Cristóbal Pérez zuzendari teknikoak.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 145. orr.


moldura 1 iz profil beti-bateko apaingarri luzetarakoa.

Ornamentazio aldetik ere aparta zen etxebizitza, bikaina: friso, moldura, burdinazko zutabe, kapitel neoklasikoak...  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 165. orr.

Tenpluen saihetsetako erlaitzen gainean jartzen diren sima edo molduretan, lehoi-buruak zizelkatuko dira, era honetan banatuta: [...].  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1750. orr.

Ate zuria zuen, moldura doratukoa.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 169. orr.

Gure museoetan koadroak inguratuz ikusi ohi dugun moldura XVI. mendetik aurrera erabili izan da batez ere.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 139. orr.

Gela handi hura [...] oihal javatar eta kaobazko moldurez apaindurik zegoen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 525. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Kapitel joniarraren balteo edo zirrinda-moldurek honela izan behar dute proiekzioa: [...].  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1690. orr.


mole iz oso dimentsio handietako gauza.

Adarlatz hegoaldean, Irensaga mole horzduna eta, bi hauen artean, zaldizkoen aurrean, Dwimorberg harresi beltz eta zorigaitzekoa, Espektroen Mendia, izei ilunez beteriko aldapa maldatsuen artean gora egiten zuena. Lezo herriak [...] eliza gotiko eder bat dauka mole single eta dotore batekin; gotorleku bat dela esan liteke. Eiffel baino txikiagoa da, apalagoa, baina Eiffelek ez daukan bertute bat eskertzen diot: berta-bertaraino joan beharra dago mole tzarra ikusteko, ez ditu hiriaren perspektiba guztiak bortxatzen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 76. orr.


molekula 1 iz lotura kimokoz elkarturiko atomo multzoa.

Proteina guztiek oso molekula handiak dituzte.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 102. orr.

ADN da, hain zuzen ere, geneak biltzen dituen molekula luze bat eta barruan ditu milaka milioi (3.000 batzuen ustez, 7.000 beste batzuen ustez) letra kimiko.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 91. orr.

Molekulak hartu eta bakterio sinpleenak baino sinpleagoak diren izakiak sortzen saiatzen gara.  Berria - Gaiak   2004-08-08

Usaimen-pigmentuaren molekula bateko elektroi batek.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 140. orr.

Beharrezkoa da molekulen arteko eragin-trukeen espezifikotasunari eustea.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 109. orr.

Erradiazio ultramoreak energia nahikoa dauka molekulen antolamendua nahasteko eta zelula biziak kaltetzeko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 74. orr.

Geneen adierazpena kiribil erregulatzaileek modulatzen dute; askotariko molekulek har dezakete parte kiribilotan, eta gai dira, horrenbestez, gene baten jarduna, harexena zehazki, abiarazi nahiz eragozteko.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 104. orr.

Alzheimerraren plakak inhibitzen dituen molekula bat garatu dute.  Berria - Gaiak   2004-10-31

Molekulak, ugalketa eta eboluzioaren brikolajea ditugu hemen hizpide.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 16. orr.

Zergatik agertzen ziren sarritan minbizietan molekula batzuk, proteina batzuk, organismo helduan ez bezalakoak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 83. orr.

Lubrikagarri-geruza mehe-mehe bat (molekula baten lodierakoa edo) atxikitzen zaio frikzioa jasan behar duen gainazal bakoitzari estuki.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 41. orr.

Molekula batzuek dipolo elektriko bat daramate beren baitan.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 82. orr.

Glukosa hori odol-ibiliak giharre-zunzño bateraino garraiatu, eta han gogorki zatitua gertatu zen bi molekula azido laktikotan.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 301. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik molekular.

Legamiatik hasi eta gizakiraino, badira zenbait molekula talde beren horretan dirautenak, beren kargu baitituzte estu loturiko molekulok funtzio orokor batzuk, hala nola zelula-erdibitzea edo mintzetik zelularen gunera seinaleak igortzea.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 12. orr.

Gu bezala txakurra osatzen duten zelula-mulkoak eta molekula-bilgoak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 104. orr.

Ez du molekula-desberdintasunak egiten ugaztun bat beste bat ez bezalako.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 144. orr.

Proiektuaren izena Molekula Lantegia da, eta haren bidez, zientzialariak hainbat botikaren ekoizpena ikertzen ari dira, gero landareetan txertatzeko.  Berria - Gaiak   2006-03-30

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Cesarrek zigarro bat erretzen zuen bitartean azaltzen zizkigun kalkulu integralaren xehetasunak edota karbono molekulen egitura.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 136. orr.

Zenbait gertakari aurreikusteko ezina, hala nola gas molekula baten portaera edo sortzeko den bizidun alearen genotipoa.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 173. orr.

Airean, nahiko txikiak izaten dira presio-aldaketak, eta anplitudea, hau da, bibrazioen ondorioz aire-molekulek ibilitako distantzia, nahiko handia.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 111. orr.

Egoera horretan, albeoloen eta kapilarren artean dauden paretetatik zehar barreiatzen da oxigenoa odolera, eta, odolera ezkero, globulu gorrietako hemoglobina-molekulek harrapatzen dute berehalaxe.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 168. orr.

Sintesi-molekula soilen botereaz.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 186. orr.

Makilek eta konoek pigmentu molekulak dituzte (4 milioi inguru makila bakoitzak).  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 22. orr.

Zirkulazioaren parte batek gibelera eramaten ditu digestio-hoditik xurgaturiko elikagai molekulak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 154. orr.

RNA molekularen helize bikoitzean dauden instrukzio kodetuek arautzen dute gorputzeko zelulen proteina-ekoizpena.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 239. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

adn molekula (3); erretineno molekula (3); gas molekula (3)

ur molekulak (3)


molekuladun izlag molekula duena; molekulak dituena.

Eta biziduna osatzen duten materiazko molekuladun zelulek ezin digute ahaztarazi izaki biziduna ari garela aztertzen.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 90. orr.


molekular 1 izond molekularena, molekulari dagokiona. ik molekula 2.

Pisu molekular baxuko polietilenoa.  Berria - Gaiak   2006-01-12

Klariona hartu zuen berriro, irudi bat osatzeko, egitura molekular baten antzeko zerbait marraztuz. beraiek izan dira lehenengoak teknika molekularra erabiltzen, zentzumenaren funtzionamendua argitzeko.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 194. orr.

Luze bizi den espezie bat denbora gutxi bizi den beste batekin parekatzen baduzu, diferentzia handiak aurkitzen dituzu haien erloju molekularretan.  Berria - Gaiak   2006-01-25

Bi teknika uztartzen ditu: in vitro ernalkuntza eta diagnostiko molekularra.  Berria - Gaiak   2004-12-12

Genetika molekularrak bidea emanagatik bakterio-zelularen barren-barreneraino sartzeko, irismenetik kanpo geratzen ziren organismo konplexuak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 54. orr.

Biologia molekularrak agerian jarri zuen zelularen funtzionamendua gobernatzen duten sistema genetikoen eta oinarriko mekanismoen batasuna.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 11. orr.

Zentzuzkoxeago dirudite kontakizun mitikoek, biokimikari eta biologo molekularren solasek baino.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 35. orr.

Hortik, bada, brikolaje molekularren bigarren bidea: ADN zatiak, exonak, berregokitzea mosaiko-proteinak eratzeko.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 109. orr.

2 irud/hed

Bere argazkiak orain nik egin ditudan koadroen osagai molekularrak dira.  Berria - Kultura   2004-11-26

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

pisu molekular (3); txakur molekular (3)

biologia molekularra (7); teknika molekularra (3)

biologia molekularrak (3)

biologia molekularraren (8); genetika molekularraren (3)

biologia molekularreko (3)


molekulatxo iz adkor molekula txikia.

Hodei partikulatxoak, pixkaka, elektrizitatez kutsatzen doaz: molekulatxoak abian gora eta behera hasi direneko, eta ur-ttanttak goraka jelatzen direneko, txoke eta tupust dabiltz, jelatxo eta izotz txintxarrok, hodeiaren masa hori elektrizitatez kutsatzen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 243. orr.


molestagarri izond molestatzen duena, gogaikarria.

Edo hori da hori zinismoa: ez beza datu xume eta molestagarri batek gure Frantziaren irudi loriazkoa lausotu.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 78. orr.


molestatu, molesta, molestatzen du ad norbaiten lasaitasuna edo ongizatea asaldatu. ik eragotzi.

Inork ez zaitu molestatuko.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 66. orr.

Ganbaran ez dago telefonorik eta ez nau inork molestatzen.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 266. orr.

Galderak molestatu egin ninduela pentsatu balu bezala.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 52. orr.

Lege horren bitartez, zor diguten dirua jasotzeko aukera geneukan alargunok, baina horrek UPN molestatzen omen zuen, eta Auzitegi Konstituzionalean helegitea aurkeztu zuten.  Berria - Ekonomia   2004-02-29

Ez, musikak ez dit molestatzen.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 7. orr.

Hainbeste urte eta hainbeste lan egin ondoren, molestatzen al dizu 'El florido pensil'-i buruz galdetzeak?  Berria - Kultura   2004-05-01

Berdin ziok, horrek ez zidak asko molestatu, mindu nauena izan duk...  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 360. orr.

Dirudienez, herriko giroa da gehien molestatzen diena.  Berria - Euskal Herria   2004-07-25

-Barkatu, jauna, ez zintudan molestatu nahi.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 66. orr.

Kontuz ibili beharra zegoen eskuargiarekin, ikuslea gehitxo molestatu gabe.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 92. orr.

Han sartuta, inork molestatu gabe, pare bat ordu egiten nituen lo egunero.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 178. orr.

Ez dut ezer zikintzen, ez dut molestatzen, baina hortxe nago beti, Jainko bat bezain isil eta harro.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 126. orr.

Peterrek agindu zuen ez molestatzeko txoria.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 114. orr.

-Baina zer ordu da hau inor molestatzen ibiltzeko?  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1055. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

inork molestatu gabe (3)

asko molestatzen (4)


molestia iz eragozpena.

-Molestia handia ez bada...  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 52. orr.

Ez zenuen horrelako molestiarik hartu beharrik.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 93. orr.

Harrezkero ez dut inolako molestiarik sentitu, eta atzean utzi ditut.  Berria - Kirola   2004-03-25


molesto izond molestatzen duena, gogaikarria.

Sentimenak gozatzen dituen ezer ez baita sortua izan bere lehenkietan lisutasunik gabe; aitzitik, ordea, molestoa eta latza den guztiak materiaren nolabaiteko zakartasuna ageri du.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 121. orr.


moleta iz ipar arrautzopila.

Izeba arraultze moleta biperrekin prestatzen ari zen.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 67. orr.

Arraultze moleta bakalauarekin, txuleta, gasna eta intxaurrak, sagarnoa nahi bezenbat.  Herria   2001-05-17

Eguerditan bazkaria (bakalau moleta, xuleta, gasna, bixkotx, kafe, ondoko) 20 eurotan.  Herria   2005-07-07

Legatza moletan, behiki kosteleta, entselada, gasna, izozkia, kafe ta patxarana Publikoa gomit da "Cercle Taurin" ostatura moleta biperdun horien dastatzera aperitifa xorta batekin, dena urririk.  Herria   2001-06-14

Hona nola ingura lezakeen biper moleta on bat: biperra eta arraultzekin batera artekia finki xehatua eman barnera, tipula eta baratxuria, ogi xigortua.  Herria   2004-08-12

Aratsean arroltze moleta lehiaketa.  Herria   2001-01-18

Gero, bi ogi pusken artean arroltze moleta baratzeko biperrekin janik, xahakoak hiruzpalau itzuli eginik -bakoitzak bere etxeko arnoa jastarazteko doia, auzokoarenarekin konparatzeko- abiatu ziren berriz beheiti gizonak, bi lerrotan, kantikak eta arrosario hamarrekoak aldizkatuz.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 15. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arraultze moleta (7); arroltze moleta (27); arroltze moleta handia (3); arroltze moleta lehiaketa (4); biper arraultze moleta (3); biper moleta (3); moleta biperrekin (3); moleta lehiaketa (6)


molko ik mulko.

molkoka ik mulkoka.

molla ik moila.

mollah iz

Ez dut uste hola jokatzen zirela delako mollah horiek.  Herria   2003-05-01

Alproja kasta horrek ez die behar bezalako begirunerik eta ez ditu mantentzen behar bezala honako hauek: sagaratuak, elizgizonak, aita santuak, parrokoak, artzainak, kalonjeak, monjeak, mollahak, vuduzaleak, presbiteroak, hierofanteak, prelatuak, [...]  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 240. orr.


molokot
1 molokot egin porrot egin.

Neguriko dirudunen enborreko ezpal galdua, molokot eginda bukatu zuen.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 309. orr.


moltsa 1 iz ipar poltsa.

Xehe xeheki miatzen gituzte, orduan galtzen ditut ene estilo urrestatua, lepoko gatea bere medailekin, muntra eta moltsa.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 114. orr.

Erregearen ondoan zen jaun batek balusazko moltsa ttipi bat eman zautan, barnean urrezko medaila bat eta dirua.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 195. orr.

-Dirua atzeko eserlekuan dago, moltsaren barruan.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 161. orr.

Espainiako atera iristean, lehenak guarden buruari dokumentuz bete larruzko moltsa bat erakutsi zion: zibismo ageriak, etorkinak ez zirelako frogak, Jacques Laborde eta Denis Vincent herritarren izenean ziren susmagarritasun eza agertzen zuten paperak.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 259. orr.

Familia batean nola berdin lantegi batean, xahutzen balinbaduzu moltsan edo kutxan duzun baino diru gehiago, zorrak egiten dituzu eta zor horiek behar dira gero pagatu.  Herria   2005-12-08

Udan gaude: altxa bihotzak... eta idek moltsak.  Herria   2002-07-25

2 irud/hed

Bidarrin ere erosia du Xahatonea etxaldea, bere berrogoi bat hektarekin, hor ere moltsa araberakoa duen jende handieriari egoitza eder bat eskaintzeko xedearekin.  Herria   2003-07-17

Parropiako behar guzientzat beren bihotza eta moltsa gogo onez zabaldu duten guzieri.  Herria   2005-06-16

Hamargarren urtekotz gure herrian egun horren moldatzeaz arduratu direnek eskerrak bihurtu nahi dituzte beren lana, moltsa eta beren bihotzak hoin jeneroski ideki eta zabaldu dituzten herritarreri.  Herria   2002-12-19

Salmenten sosa SS-en moltsara zihoan, presoei kendu gauza balios guziak bezala.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 125. orr.

Heiek ez dute beren herria maite, heiek beren moltsa zuten maite eta heiek beren orgulua eta beren aitzinamendua zuten maite...  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 135. orr.

Baxenabarreko laborariek aspalditik ulertu dute Europan erabakitzen dena beren eguneroko biziari eta moltsari lotua dela.  Berria - Euskal Herria   2004-06-08

Azken kontseilu bilkuran berak erran duenez, Baionarekin zuzeneko ikustekorik ez duten beste bi kargu atxiki ditu: Baiona/Angelu/Miarritze elkargoko moltsa eta Errobiko ur sindikatu president kargua.  Herria   2004-04-29

3 estudio-moltsa beka.

Gazako alderat zoatzin hiru autoak, palestinar gazte ikasle batzueri ixtudio-moltsa batzuen eskaintzerat, israeldar irratiak erran duenaz.  Herria   2003-10-23


moltsaño iz moltsa txikia.

Edo behar da sakelan moltsaño bat diru-paperez ongi hantua.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 81. orr.


moltsero 1 iz ipar diruzaina.

Ondotik Beñat Durruty moltseroak eman ditu diru konduak.  Herria   2005-02-03

Anartean Mixel iturbide axuant moltseroak kargak arras tinkian atxiki baititu, ondorioz hiriaren zorra beheiti doa eta esku gain gehiago ateratzen dute inbestizamenduen egiteko.  Herria   2004-12-16

2 adkor

Aldaketa handiena, Nicolas Sarkozy ez dela gehiago barne-minixtro bainan moltsero handi, Dominique de Villepin aldiz barne-minixtro,askok diotelarik bestaldian gobernuburu jartzen ahal litakeela...  Herria   2004-04-08

Eskuindarrek diote Henri Emmanuelli landestar zozialixtak duela sua piztu, denen aintzinean erranik gobernuko moltsero nagusia "guignol" bat dela eta besterik ez!  Herria   2004-05-06


moltso 1 iz multzoa, pila, bereziki nahasia.

Kontu handiz, hezur eta luma moltsoa plastikozko poltsa batean sartu eta korapiloa eginda ixten du.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 231. orr.

Aurpegiak, aurpegien moltso nahasia, aurpegien arteko berdintasuna, zarata, zalaparta zentzugabea .  Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 26. orr.

Bai arima nahastu eta behaztopatuez osatutako moltso nabarra.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 204. orr.

Inoizko moltso tristeenetakoa bildu zitzaion kolkora, huts egindako gomutez eta usteldutako desirez kateaturikoa.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 148. orr.

1940az geroztik, Amerika eta Europa arteko bidean soldaduak txango bakoitzeko hamar milako moltsoetan eramango ditu.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 106. orr.

2 irud/hed

Moltsoa barra gainetik pasatu, eskuak garbitu eta adatsetik pasa ditu Maria Antoniak.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 22. orr.

Gelaren eguneroko ordena akatsgabea, zoruaren garbiketa kirten bati lotutako moltso umelarekin, eguneroko ikatz-hornidura eta berogailua, anoa-banaketa eta koilaren eta plateren garbiketa.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 211. orr.


moltsondo iz moltsa.

Eta beste hau: Urtarrila idorra, laborariaren moltsondoa jori.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 22. orr.


moltsotu, moltso(tu), moltsoten du ad multzotu, pilatu. (ore modukoa osatu)

Baina, gogoa beldur bortitzagoak jotzean, arima osoa ere lohadarretan sentikide dela dakusgu eta gorputz osoan izerdiak eta zurbiltasuna datozela eta mihia moltsotzen eta abotsa iraungitzen dela, begiak iluntzen, belarriak furruntzen, lohadarrak makaltzen, hitz batez, inoiz gizakumeak lurjotzen ikusten ditugu gogoaren izuagatik;  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 175. orr.


moltxo ik multzo.

molusko ik molusku.

molusku (orobat molusko g.er.) iz gorputz biguneko animalia ornogabea, segmenturik eta luzakin giltzaturik ez duena, eta ia beti maskor batek babesten duena; pl animalia horiek osatzen duten filiuma. ik soinbera.

Zoofitoak eta moluskuak igerian eta ur-azalean daude, uhinen gardenean garden.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 66. orr.

Gaur egun oraindik bizi den Nautilus moluskuaren antzeko antigoaleko bizidun batzuen fosilak ziren, noski.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 124. orr.

Eraikitze lanen ondorioz, kaletako molusku kopuruak behera egin duela salatu dute ekologistek komunikatu baten bidez.  Berria - Gaiak   2004-09-18

Hango ura ere, ordea, beroa eta likatsua zen, ez gozoa, gazia, eta horra gure atzamarrak orain, alga-, gasolina-, molusku- eta ezin bereizizko usteldura-usain nahasia zeriela.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 49. orr.

Hara, begiraiozue, molusku baten moduan, geldi-geldi eta txintik atera gabe.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 51. orr.

Pago bati erantsita, onddo moduko bat dago, ardagai bat zinez baina laranja kolore bizikoa, harribitxi bat dirudiena, gema berezi bat, edo hobeto esanda, bere biguntasuna kontutan hartuz, beste planeta bateko moluskoa.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 51. orr.


momento ik momentu.

momentu (1698 agerraldi, 163 liburu eta 541 artikulutan; orobat momento g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian momentu agertzen) 1 iz oso denbora bitarte txikia, unea. ik memento1.

Denok gogora dezakegu gazte edo ero gineneko momentu bat.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 5. orr.

Momentu bat, mutikote ederra, momentu bat.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 205. orr.

Zaude momentu bat, enkarguaren bila noa-eta.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 130. orr.

Momentu bat besterik ez da izango.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 52. orr.

Irudi zuen bizi zela eta momentu batetik bestera mintzatuko zitzaigula.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 68. orr.

Momentu bateko isilunea.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 180. orr.

Lehen momentu batean, berarentzat apropos sortutako Ekonomia katedra bat hartu zuen.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 10. orr.

Oraina bizi du, momentua, eta txikitasunaren sakontasuna bilatzea eta aurkitzea du helburu.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 386. orr.

Aukeratua zuen momentua eta lekua.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 82. orr.

-Momentua heldu da, adiskideok!  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 108. orr.

Baina hura ere ez zen hartarako momentua.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 84. orr.

Hainbeste egun eta gauez gutiziatu momentua etorri zen beraz.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 184. orr.

-Ondo, norbaitek zerbait esan nahi badu, hauxe da momentua -esan nuen-.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 89. orr.

Heriotza hauxe baino ez da, azken momentua, hilko zarena ziurta dezakezun azken hotzikara.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 168. orr.

Ironia hori hizkuntzari eta idazketari buruzkoa bihurtzen da momentu askotan.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 10. orr.

Momentu horiek gogorarazi nahi zizkion Grettari.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 318. orr.

Gaizki pasatu nuen momentu haietan. berak ez lukeela momentu honetan nirekin hemen berbetan egon behar.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 25. orr.

Ez zirudien momentu hartan gai izan zitekeenik, baina auskalo.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 445. orr.

Eta iruditu zitzaidan mirakulu hura momentu hartantxe gertatua zela, nik Lutezia, 9 zenbakia, bistatu nuen istantean.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 86. orr.

Galdu nuen unean, azken momentu hartan, zoriontsu zegoen bera alabaren ondoan.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 30. orr.

Gutxien espero dugun momentuan.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 232. orr.

ik beherago 4.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Josu R-ri barre txiki bat erne zitzaion, doi-doi Abenidaren muturrera iristen ari zen momentuan.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 13. orr.

Are urduriago jarri zen zirt edo zart egiteko momentuan.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 14. orr.

Iturbideri deitzeko puntuan egon zen, baina azken momentuan baztertu egin zuen asmoa.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 113. orr.

Barkatu momentuko haserrea -esan zidan gero-.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 11. orr.

Ez nuen dena pikutara bidali nahi azken momentuko zirtzilkeria batengatik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 369. orr.

'Roncoa' iragana da, bere soinu monotono eta aldaerarik gabekoarekin; 'punteiroa' orainaren melodia da, momentuko emozioa adierazten duena.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 25. orr.

2 (izenondoekin)

Baina ez zen tokia, ez eta momentu egokia.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 123. orr.

-Momentu gogorrak pasatu ditiat -esan dizu-, eta heuk?  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 113. orr.

Eta halere, momentu jakin batean, "orain bai" esan nuen.  Arantxa Iturbe   «Ai, ama», 1999 - 15. orr.

Momentu onean zatoz, eta esertzeko keinua egin zidan frau Monikak.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 107. orr.

Baina oso momentu txarrean harrapatzen nauzu.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 315. orr.

Oso momentu berezia zen: Sadam Husseinek Kuwait hartu berria zuen.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 25. orr.

Ezin dut burutik kendu momentu ikaragarri hura.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 102. orr.

Hura momentu zoragarria!  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 85. orr.

Antzezpenaren momentu gorena, fiskalak akusatua satortzat salatu, irakaslea negarrez hasi eta koruak erantzun zuenekoa gertatu zen: [...].  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 71. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ahultasun momentu bat izan zen seguruenik baina, nire harridurarako, nire etxeko bidea harturik genuen ohartu nintzenerako.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 26. orr.

Zalantza momentu bat izan dut laukitxo horretara heltzean.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 12. orr.

Linok itsumen momentu hori izan ez balu, txorakeria hori egin izan ez balu...  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 67. orr.

Emozio momentua goian, armak baterian eta guzti, baina guk nahikoa genian Bernd zutik jarri, lokatzez beteta, eta fusila itzuli...  Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 52. orr.

4 momentuansup_1 adlag istantean.

Ahots bat entzun nuen, momentuan ezagutu ez nuen arren ezagun egiten zitzaidana.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 229. orr.

Egia esan, momentuan edozein zentzarazpen mingarri da eta ez pozgarri; baina, gerora, zentzarazpenaren bidez zaildu direnek haren fruituak jasotzen dituzte: bakea eta bizitza zuzena.  Elizen arteko biblia   Heb 12,11

Sufri ez dezan egiten dute, hartza momentuan hiltzen baita, izurik gabe.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 186. orr.

Maketaren kopia bat zor didala gogorarazi diot eta hori behintzat momentuan eman dit.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 118. orr.

Ordurako, ni ez nintzen momentuan ohartu baina, Mari, guztiz asperturik, nonbait, autora erretiratua zen.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 20. orr.

Asmoa, gauzak momentuan egiten digun zirrarak eta gure buruak lehendik harekiko duen jarrerak erabakitzen dute.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 39. orr.

Ezin bestela izan, momentuan asmatzen bainituen.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 86. orr.

Inor gutxi jabetu zen horretaz momentuan, baina telebista irudiak hor daude eta FIAk ez du ezer esan.  Berria - Kirola   2004-06-22

Egiten dugun lanaren emaitzak momentuan ikusten ditugu.  Berria - Harian   2005-03-20

Momentuan, Bruselara iritsi gara.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 98. orr.

5 momentuansup_2 momentu honetan.

Momentuan ba dirudi esne gutiago sartzen dela kanpotik honat, hala nola Aveyron aldetik, salmenten ttipitzea ez dutela oraino hemengo ardidunek sentitzen.  Herria   2004-11-25

Momentuan ez da alde horretarako deliberamendu handirik gure inguruko hautetsien aldetik. alderdi politikoek momentuan interesatzen zaien jarrera hartzen dute.  Herria   2004-11-25

Oso era neurtu eta jakintsuan baliatzen ditu jostailuen maneiua, momentuan hartutako irudiak, aurretiaz grabatutakoak eta antzezpena.  Berria - Kultura   2004-07-02

6 momentu bateansup_1 istantean.

Indaba! etorri hadi momentu batean... ero joan gaitezke hara momentu batean, tokia eta gauzak nola diren ikusi eta...  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 49. orr.

Eskuak ez zizun dar-dar egin, ezta momentu batean ere.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 76. orr.

Joder, beldurtu egin nauzu, momentu batean nor nintzen ere ez nekien.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 127. orr.

Momentu batean pentsatu nuen Angelok jo egingo zuela, baina astinaldi hark eta mehatxuzko keinuak gizon kapeladuna baretu egin zuten.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 209. orr.

7 momentu bateansup_2 momentu jakin batean.

Momentu batean konturatzen zara, ordu arte argi izan ez duzulako, agindu dizuten misio bat betetzen aritu zarela, eta galdetzen hasten zara ea zenbateraino ari zaren zure bide propioa egiten.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 236. orr.

Momentu batean, etxeratu berria zen soldaduetako batek zain zuen neskalaguna besarkatu egiten zuen.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 23. orr.

8 momentu batez

Begiak itxi dituzu momentu batez... momentu txiki batez.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 93. orr.

Momentu batez iruditu zait, berehala uxatu dudan zorakeria, behar baino beranduxeago ez ote duen piztu duta egaxíak.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 177. orr.

Momentu batez, frenatzekotan egon nintzen, harriturik.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 60. orr.

Momentu batez, uste ukan nuen ere ez nintzela ofizio hartarako on izanen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 136. orr.

Barandatik begira geratu ginen momentu batez, kaioen hegada akrobatikoez arduraturik bera eta olatuen kontaduria egiten ni.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 79. orr.

Igande arratsalde euritsu batean, tabernan sartuta, botilaren gainean jartzen du norbaitek tabako paketea, eta gainean basoa, eta gainean txiskeroa, eta momentu batez egoten da, irauten du zutik, baina azkenean erori egiten da, eta ez bada erortzen, geuk botatzen dugu berriro jolasean hasteko.  Berria - Kultura   2006-04-09

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

azken momentu (6); bizitzako momentu (4)

momentu bakar (4); momentu bakoitzean (5); momentu bat (31); momentu batean (62); momentu bateko (5); momentu baten (8); momentu batetik (9); momentu batetik aurrera (4); momentu batetik bestera (5); momentu batez (54); momentu berean (14); momentu berezi (4); momentu berezia (3); momentu egokia (7); momentu egokian (4); momentu goxo (10); momentu goxo baten (3); momentu goxoak (3); momentu guztietan (3); momentu historiko (6); momentu jakin (13); momentu jakin batean (10); momentu labur (5); momentu on (5); momentu ona (5); momentu onean (5); momentu oro (9); momentu politiko (5); momentu politiko honetan (3); momentu txarrean (3); momentu txarretan (3); momentu zehatz (3)

zalantza momentu (3)

azken momentua (7); azken momentua arte (4); egiteko momentua (7); egiteko momentua da (3); etsitzeko momentua (3); ez da momentua (4); ez zen momentua (3); momentua ailegatu (3); momentua arte (4); momentua da (11); momentua etorri (3); momentua heldu (3); momentua heldua zela (4); momentua iritsi (6)

azken momentuan (31); azkeneko momentuan (7); bere momentuan (13); egiteko momentuan (6); hurrengo momentuan (3); lehen momentuan (9); momentuan bertan (7); momentuan momentuko (3); orain momentuan (3)

azken momentuko (10); momentuan momentuko (3); momentuko egoera (3); momentuko gauza (4)

azken momentura arte (6)

bizitzako momenturik (3); momenturik egokiena (4)

lehen momentutik (15); lehendabiziko momentutik (3); lehenengo momentutik (6); momentutik aurrera (4)


momentuoro ik momenturo.

momenturo (orobat momentuoro) adlag momentu guztietan.

Eta hitza haragi egin zen, teologoek ikus zezaten, baina filologoarentzat haragia hitz bihurtzen ari da momenturo.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 55. orr.

Agian haserrea, baina ez zekiat nola senti daitekeen bakarrik, momenturo gurekin zegok eta.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 33. orr.

Hurreratzea lortu zuten, baina gorpuaren eta jendearen artean Ertzaintza egon zen momenturo.  Berria - Harian   2006-03-05

Mendebaldeko kulturaz duen jakinduria momentuoro erakutsi zuen.  Berria - Kultura   2004-11-02

Ez momentuoro, baina bai sarri.  Arantxa Iturbe   «Ai, ama», 1999 - 48. orr.


momentutxo iz momentu txikia.

-Etorri zaitez gurekin barrura, tira, momentutxo bat bakarrik -esan zioten.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 168. orr.

Normala zen, azken batean, momentutxo batean baino ez ziren elkarrekin egon, aurreko larunbateko kontzertua amaituta.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 124. orr.

Perla hura aldamenean eduki ezean ezin zitekeen harrezkero momentutxo batez ere lasai egon gure gizona.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 50. orr.


momia 1 iz antzinako egiptoarren metodoa erabiliz usteldu eta haustu gabe dirauen hilotza.

Boris Ieltsinek Leninen momia aurrerantzean ez erakustea erabaki ote zuen.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 119. orr.

Benda bat askatu zen momiaren oinetaraino.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 114. orr.

Momiak desenbaltsamatzeko ona omen denez, ezin hobeki etorriko zaiguk.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 19. orr.

Hezur hutsezko gorputzak izaten ziren ia beti, horiak, momiak bezalakoak.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 47. orr.

2 irud/hed

Txarrena da gehiengo bat diskurtso mortu horien artean harrapatuta gaudela, eta zerbait berri esan nahi dugun bakoitzean momiak esnatu eta harrika hasten zaizkigula.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 109. orr.

Vatikanoko momia...  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 205. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Izan zezakeen zentzurik nerabe batek esperientzia umilgarria bizi izandako halamoduzko hotela deskribatzeak, baina museoko momia aretoarekin gauza bera egiteak, ez zitzaidan iruditzen.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 131. orr.

Jakin nahi nikek zer ikusi duan momia horrengan hain txotxolotuta egoteko.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 63. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

momia aurkitu (5)


momiadun izond momiez hornitua.

Eta urte betez ahaide hurbilenek beren etxeetan edukitzen dute uzta guztietako hasikinak eta erreki opariak eskainiz, eta azkenean hiri inguruan uzten dute zutarri momiaduna.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 327. orr.


momifikatu, momifika, momifikatzen 1 da/du ad momia bihurtu.

Oinetako kaxetan gorpu zatiak gordeak zeuden, momifikatuak.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 52. orr.

2 irud/hed

Gure arbasoen ohidurak, artoski momifikatuak, ez zaizkizu gustatzen?  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 10. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Iduritzen zait orain, apez erakasle gehienak fede momifikatu batean aterpetuak zirela.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 88. orr.

Tomista momifikatu edo fededun inoxent baten argumentuak ez zaizkit aski.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 43. orr.


momorro iz zomorroa.

Buf, letxuga-hostoak momorroz josita daude, bare txiki-txikiz beterik.  Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 61. orr.

Ezin ditu momorro guztiak nahi bezain azkar akabatu, eta berehala hanketatik gora igotzen hasi zaizkio.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 113. orr.


momorroi iz cf zomorroi.

Nire abokatua txanda eske joan zitzaion epaile jaunari, baina momorroia ez zegoen defentsari jaramon egiteko.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 226. orr.


monada iz (filosofian) izakiaren unitate bakun eta zatiezina.

Platonentzat Ideia zenbakia zen: Monada, Diada, etab.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 51. orr.

Zeren eta substantzia indibidual bakoitza hartuz, grekoen artean monadak deitzen direnak, eta elkarrekin batuz, hamar osatzen baitira.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1490. orr.

Leibnitzen arabera, dioena ulertua izatea nahi duen heinean, monadak materiarik gabeko gorputza du, eta agerpenik gabeko adimena.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 203. orr.

Horrela prestatu ziren monadak, unibertso osoaren oinarrizko ekaia izan behar zutenak, baina beren indar ekilea errepresentazioetan besterik ez dago, eta hauen bitartez benetan beren barnean soilik eragiten dute.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 132. orr.

Horregatik, adimen hutsaren adigaietan materia formaren aurretik doa, eta Leibnizek horregatik onartu zituen lehenengoz gauzak (monadak) eta hauen barneko indar errepresentatzailea, ondoren beren kanpoko hartuemana eta beren egoeren komunitatea (hots, errepresentazioena) horren gainean oinarritzeko.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 130. orr.

Substantzia, monada, hipotesi, borondate itsu, naturaleza deitzen zuten Jainkoa.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 179. orr.


monadologia iz monaden teoria.

Leibnizen monadologiak oinarri hau besterik ez du: filosofo honek barnekoaren eta kanpokoaren arteko bereizketa adimenarekin hartuemanean soilik errepresentatzen zuela.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 132. orr.

Hasi Leibniz-en metafisikan (monadologian), pasa hizkuntza bakoitzaren bere-bere mundu-ikuskeraren Humboldt-en tesitik, eta Nietzsche-ren perspektibismoraino datorren tradizio ezaguna da hori.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 226. orr.

Leibnizen aipatu bi testu laburtxoak oso egokiak dira haren funtsezko filosofia dinamikoaz jabetzeko: Monadologia osoagoa eta helduagoa; Diskurtsoa didaktikoagoa (egokiagoa hasteko).  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 88. orr.


monakismo iz monakotza.

Mendebaldeko teknologiaren aparatu miragarri eta beldurgarria Mendebaldeko kristau-monakismoaren albo-produktua zen nabarmen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 102. orr.


monako iz lekaidea, fraidea.

Etorri ziren normandiarrak, eta arpilatu eta zakuratu, batez ere apaiz eta monakoei esetsi zieten, abadiak bilatu zituzten, leku erlijiosoren bat non aurkituko; izan ere, elizgizonei egozten zieten beren idoloak suntsitu izana.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 321. orr.

Monakoek behinola apezpikuek juduen kontra egindako legeak kopiatu besterik ez dute egin.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 193. orr.


monakotza iz lekaidetza, fraidetza.

Hori monakotzako ideietatik dator.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 164. orr.

Apezpikuak, garai hartan sarrazenoen eta saxoniarren kontra gerra egiten ohiturik, oso urrun zeuden monakotza-espiritutik  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 333. orr.


monarka 1 iz monarkia bateko burua.

Jakina denez, Filipe II.a inperio ikaragarri baten monarka zen.  Berria - Kultura   2004-04-09

Baharaingo monarka Hamad bin Isa al Khalifa Estatu Batuen aliatu fidela da.  Berria - Mundua   2004-07-06

Erregearen, estatuaren eta soberaniaren jainkozko jatorriaren arteko identifikazioak bere baitan zekarren, orokorrean, boterea monarkaren eskuetan pilatzea.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 8. orr.

Liburu honen proposamenetan inspiratu zen garaiko zenbait monarka ilustratu beren berrikuntzak egiteko, Rusiako Katalina II.a, Austriako Jose II.a eta Toscanako Leopoldo, adibide esanguratsuenak aipatzearren.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 11. orr.

Tortura deuseztatua dago Suedian, Europako monarka argienetako batek deuseztatu zuen.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 58. orr.

Demokrazia ez da monarkia baino Estatuago eta monarka absolutuek badituzte aholku emango dieten kontseilariak.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 121. orr.

Monarka handiek, gidari ditugun gizadiaren ongile handiek, maite dituzte filosofo apalak, kemen fanatikorik gabe, azaltzen dituen egiak.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 23. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Monarka-bileren eta ministro-batzarren emaitzarik esanguratsuenak.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 43. orr.


monarkia 1 iz aginpidea pertsona bakar baten esku dagoen gobernu era; hizkera lauean, Estatuaren burua erregea den politika sistema.

Zein karga zituzten erromatarrek eta galiarrek frankoen monarkian.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 279. orr.

Alemana ezartzen saiatu zen habsburgotarren danubiar monarkian alemanez mintzo ez ziren herriei.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 61. orr.

Montesquieu jaunak esan zuen salaketa publikoak hobeto dagozkiola errepublikari monarkiari baino.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 53. orr.

Pepin elizgizonak babestuz bihurtu zen monarkiako nagusi.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 320. orr.

Monarkiaren espirituaren kontra doa nobleak merkataritzan aritzea.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 22. orr.

Ez dut esan nahi badela monarkiaren bat ekonomiazko merkataritzatik guztiz at dagoena, baizik eta monarkia berez ez dela horretara hain emana.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 13. orr.

Partikularren ondorengotza arautzen duen legea lege zibila da, xedetzat partikularren interesa duena; monarkiaren ondorengotza arautzen duena lege politikoa da, eta Estatuaren ona eta iraupena ditu xedetzat.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 171. orr.

Erroman monarkia ezarri zenean, oinordetzen sistema osoa aldatu zen.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 189. orr.

2 pl

Monarkietan lehen tokietara heltzen direnak, maizenik deus ere ez dira, gaizkile kiskil, axpikari girgil eta nahastekari xirtxil batzuk baizik.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 115. orr.

1974an, Saudi Arabiak, eta harekin batera Golkoko beste monarkiek, petrolioaren prezioa 1974ko mailara eramanez [...] baldintza egokiak ipini zituzten munduko kontsumoa ere lehengo maila berera itzul zedin.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 128. orr.

3 (izenondoekin)

Austria Behereko urtekaria, Vienako urtekari komunala, eta monarkia austro-hungariarraren gorteko eta hiriko liburua ere eskatu zituen.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 79. orr.

Erregeak eta nobleek ez zuten onartu nahi girondinoek proposatzen zuten monarkia konstituzionala.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 109. orr.

Monarkia ilustratuak nazionalismoak ordeztu zituen bat-batean Mendebaldeko ideia politiko nagusi gisa.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 182. orr.

Kontakizun hauen bidez jabe daiteke irakurlea zer nolako zigor-izua erabiltzen zuten orduko monarkia absolutoek.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 7. orr.

Monarkia gogor batek du Nepal kudeatzen, munduko erresuma hinduista bakarra.  Herria   2005-07-14

Konponbide honek, hala ere, [...] huts egin zuen lurraldez zabalak ziren monarkia feudalen eskakizunei erantzuten.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 317. orr.

Sistema feudalaren hondamena, monarkia zentralizatuen osaeraren nahitaezko aldia izan zena, XIV. mendean hasi zen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 32. orr.

Hiri-estatuak; monarkia sekularrak; Erromatar Inperio Santua.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 457. orr.

4 (hitz elkartuetan)

Baina beste arima bat eta onginahi handiagokoa ere bazebilen Mendebaldeko kristau-monarkiaren erakundearen inguruan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 280. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

espainiako monarkia (3); habsburgotarren monarkia (3); monarkia ezarri zenean (3); monarkia frantsesa (3)

monarkiako gizon (3)

frankoen monarkian (3); habsburgotarren danubiar monarkian (3)


monarkiazale (orobat monarkia zale) izond monarkiaren zalea dena; monarkikoa.

Nolanahikoak direla ere, errepublikar edo monarkiazale, gizarte zaharrak abusuz beteak daude, gizon zaharrak zimurrez eta etxe zaharrak deboiladuraz bezala.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 93. orr.

Horregatik guztiagatik, «ideologikoki atzerakoi, eskuindar, monarkiazale, koloniazale, inperiozale eta abar izanagatik ere», Hiriart-Urruti oso idazle interesgarritzat du Altzibarrek.  Berria - Kultura   2004-09-07


monarkiko 1 izond/iz monarkiarena, monarkiari dagokiona; monarkiaren aldekoa.

Lehenengo kasuan, legeak eta ohiturak errepublikako kideen, familiaburuen ohiko sentimenduen emaitza direnez, espiritu monarkikoa, sartu egingo da, poliki-poliki, errepublikaren baitan.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 72. orr.

Feudalismo eta autoritarismo monarkikoaren aurka.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 95. orr.

Gipuzkoako prentsa monarkikoak. Gobernu monarkikoan portu frankoak ezartzea arrazoiaren kontrakoa izango litzateke.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 17. orr.

Ingalaterran nobleei merkataritza egiten utzi dien usadioa da gobernu-era monarkikoa ahultzen gehien lagundu duten gauzetako bat.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 22. orr.

Monarkikoa izatea edo errepublikazalea izatea, bata bestea bezain ergelak dituk biak.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 29. orr.

1949an amaitu zen komunista eta monarkiko greziarren arteko gerraren ondoren.  Berria - Kultura   2006-03-14

Abertzale gogorra izan omen zen Juanito Muñagorri, herriko lehenengo abertzaleetakoa gainera, bertako jauntxo guztiak karlistak edo monarkiko integristak zirenean, eta fabriketan lanean hasi zirenak berriz sozialistak edo anarkistak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 63. orr.

2 alderdi monakiko bateko kidea.

Ibaiaren bestea aldean Bilboko udaletxea; Gabino Aresti (Gabrielen aita) zinegotzi monarkikoa izan zen han.  Berria - Kultura   2004-02-14

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

gobernu monarkiko (3)


monarkista izond

Teoria monarkistan gizarte gorputzak erregea gabe bururik ez zuen bezala, Ortega-rentzat gizarteak bururik ez du Führer karismatikoa eta elitea gabe.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 227. orr.


monastegi (26 agerraldi, 6 liburu eta 9 artikulutan; Euskaltzaindiaren Hiztegian monasterio agertzen da) iz monasterioa.

Erakusketa hau egunero idekia izanen da urtarrilaren 18a arte, 11.30etik 17.30ak arte, Salbatoreko monastegian.  Herria   2003-12-11

Beren azkeneko gau luzea oraintxe zartaturik ikusi dugun San Frantziskoren Monastegiko gela heze batean eman ondoren, Puira igo bostak, eta hantxe fusilatu zituzten.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 174. orr.

Monastegietako horma zaharrak, ilunpean beltzago, arkaikoago; antzinatasunaren lekuko idor.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 182. orr.

Monastegi horietako lekaimeek jainkoaren eskekoak hartzen dituzte, egun batzuk bakean eta atseden hartuz igaro ditzaten.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 199. orr.

Monastegi atari eta herriko plazetan.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 33. orr.


monastegitzar iz adkor monasterio handia.

San Frantziskoren monastegitzarraren orubea.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 195. orr.

Monastegitzar karratuaren aurrealdean, letrero erraldoi bat irakurgarri: [...].  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 233. orr.


monasterio (311 agerraldi, 51 liburu eta 51 artikulutan) 1 iz komentu handia, berez toki bakartuan dagoena.

Monasterioko abadesa agertu zenean, besarkada handi batekin hartu zuen erregina.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 113. orr.

Monasterio bateko abadea, Frantziskori maitasun eta benerazio handia ziona, irten zitzaion bidera.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 585. orr.

La Olivakomonasterioko frailek (monasterio hori Nafarroan da) aspaldiko urtetan lantzen dituzte mahastiak.  Herria   2005-11-17

Erdi Aroko monasterioetako mojeek eskuz egin eta eskuz kopiatu zituzten, eta eskuz esku eskuizkribuak, gogoratu barreiatu gero, Europa osoan zehar.  Berria - Kultura   2004-06-11

Grigoriren begi suhartuek, hitz goriek eta bizitzeko zuen indar izugarriak liluratu egin zuten Alexander Nevski monasterioko pope zaharra.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 249. orr.

Monasterioa eraiki zuen Klararen alabentzat, eta 1234ko Mendekoste jaian bera ere monasterioan sartu zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1173. orr.

Jainkoak nahi izan zuen, Frantzisko dohatsuak eta biek klausurako Andre pobreen monasterio batean elkarrekin topo egitea.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 346. orr.

Jakin ezazue emakumeen monasterio bat sortuko dela hemen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 507. orr.

Anaiak ez daitezela mojen monasterioetan sar.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 159. orr.

Ahal izan zuten hirietan monasterio itxiak sortu zituzten, penitentzi bizitza egin zezaten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 483. orr.

Geroztik ez zen Irantzuko monasterioko horma zaharretatik atera.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 63. orr.

X. mendeko monasterio mozarabe baten aztarnak.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 100. orr.

Monasterio zistertarren baretasunean.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 10. orr.

Monasterioko elizako nabearen erdian.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 186. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Deabruak menperatutako arimak askatu zituen, bide estura moldatu ezinean zebiltzan lekaime asko exorzitatu, hainbat eta hainbat fraide eta monasterio-gizoni zeruko ateak erakutsi...  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 249. orr.

· Hogei fraide ketu zituen komentu batean eta moja monasterio bat harem bihurtu zuen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 24. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

leireko monasterioan (5)

monasterioko abadeak (3); monasterioko andre (3); olibako monasterioko (4); san damian monasterioko (5)

monasteriora joan (5)

monasteriotik kanpo zerbitzatzen (3); monasteriotik kanpora (3)


monastiko izond lekaideei dagokiona; monasterioari dagokiona.

Kanpoko egiturei begira, molde eta eredu monastikoa onartuko dute Frantziskok eta Klarak, klausurako bizitza, alegia.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 53. orr.

Nola erantzun zien Hugolinori eta beste anaiei, ordura arteko erregela monastikoak hartzeaz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 549. orr.

Ordena monastikoen historia.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 908. orr.

Bizitza erregularra, era monastikoan antolatua.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 277. orr.

Bi arima santu horiek Mendebaldean bizimodu monastikoa bultzatzeko xede espiritualera emanak zeuden.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 136. orr.

Beste hainbat aukera bizitza monastikotik hartzen ditu: egonkortasun monastikoa, bakardadea, [...].  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1171. orr.

Latinez acedia, autore monastikoek maiz aipatzen duten gaitz espirituala; gogo edo adoregabetasuna adierazten du, espiritu-bizitzarekiko interesa galarazten duena.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 359. orr.


monastizismo iz bizimodu monastikoa.

Bere gotorleku espirituala monastizismoa zen, eta benediktar bizimodu monastikoaren hamargarren mendeko klunitar gaztetzea izan zen Mendebaldean ondoren izandako gizarte-erreforma guztien, erlijioso nahiz sekularren, arketipoa.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 219. orr.


mondejo ik mondeju.

mondeju (orobat mondejo) iz hestebete mota.

Eta hizkuntzarekin gertatutakoa, janari-edariekin ere gertatu zitzaigun: batean mondejoa zen; hurrengoan, odolkia; haraxeago, lukainka edo zezina. Ene aldamenekoak [...] mondejua eskatu du.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 128. orr.

Nik lehertzeko zorian zegoen odol mataza bat ematen zuela esan nuen, zeruko ebakuntza-gelaren batetik eroritako gibel odoldua, errai zati bat, San Pedroren heste-sobrea edo San Pankraziorena, Ataungo mondejua....  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 124. orr.


mondialista ik mundialista.

moneda ik moneta.

monedero iz diru zorroa.

Baso bat ur edan zuen eta, bere poltsatik soinekoak ateraz, haiek astiro jantzi eta, haietan ondo kukuturik, antiojoak eta gorroa atzendu gabe, bere monederoa ere hartu eta, gelatik atera zen.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 91. orr.

Monederotik billete ximur bat atera zuen.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 93. orr.


moneta (53 agerraldi, 17 liburu eta 14 artikulutan; orobat moneda 22 agerraldi, 4 liburu eta 4 artikulutan; Euskaltzaindiaren Hiztegian diru eta dibisa erabiltzea hobesten da) 1 iz dirua; dibisa. ik diru 2.

Dirua beharrezkoa zen, eta dirua ere jin zen, gehienetan espainiar monetan.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 30. orr.

Tori diru hau eta aldatu bankuan, urruneko moneta delakoz.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 30. orr.

Merkataritzarako truke komisiorik ez izatea ere abantaila da, zeren eta atzerriko monetan inportazioak edo erosketak egiteko ordaintzen ziren komisioak desagertu baitira.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 196. orr.

AEBetako monetaren epe luzerako iragarpenak aski ezkorrak dira artean ere.  Berria - Ekonomia   2004-11-07

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik diru 2; monetario.

Moneta politika oso hedakorra da egun, bai AEBetan bai Eurogunean.  Berria - Ekonomia   2004-04-22

1997tik hona, Asia ekialdeko, Errusiako eta Brasilgo ekonomia eta finantza krisiak gertatu zirenetik, nazioarteko finantza ereduak eta nazioarteko moneta erakundeen lana auzitan daude.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 229. orr.

Nazioarteko diru politikan adituek diotenez, euroaren esparrua ez omen da diru edo moneta esparru optimo bat.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 199. orr.

Ekonomia estandarrak merkatuan elkartrukatzen diren ondasunen azterketara jotzen du batik bat, hau da, truke-balio bat, moneta balio bat duten ondasunetara.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 49. orr.

Ekonomikoa mundu fisiko naturaletik aparteko sistematzat ulertzean, politika ekonomikoak eta garapenaren aurrerapausoen neurketak moneta terminoetan beste ezertan ez dira oinarritzen.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 56. orr.

Kopek: Errusiako moneta-unitatea.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 72. orr.

Ekonomialariek hedapen prozesuan diren moneta-adierazleak ikusten dituzte, baina [...] giza garapen iraunkorraren arloko aditu guztiek ekonomia berregituratzeko beharra ikusten dute.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 73. orr.

MBri esleituko litzaioke pobreziaren eta epe luzerako erabakiei buruzko arreta[...] eta FMIri, berriz, epe motzerako parte-hartzea, bereziki, moneta eta finantza krisien gidaritza.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 267. orr.

Salneurrien eta zirkulazioan dagoen moneta masaren arteko harremanaren formulazioa.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 166. orr.

Hain zuzen ere, moneta mota bi daudelako; zaharra eta berria, 2000. urte honetan erabakiak.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 278. orr.

Angeluko komertsanten elkarteak zerbitzu pratikoak eskaini nahi dizkie bere kide guziei moneda aldaketa keinka honetan.  Herria   2001-09-13

Bankers Trust-eko Atzerriko Moneta Departamentuburua.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 385. orr.

Moneta Etxea lehenagotik ezarria zen; orduan zen sendotu.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 65. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ikur-monetaren aldeko erabakia lotuta dagoen aberastasunen azterketak [...].  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 80. orr.

4 (Euskaltzaindiaren Hiztegian txanpon eta diru xehe agertzen dira) txanpona.

Moneta eder haiek, kutxan sartu beharrean, mahai gainean utzi zituen, behingoan ekiteko beste diruei.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 123. orr.

Geroztik irudi hau indartu zen, Erdi Aro guzian barrena, izkribu, moneta, eta inprimaki guzietan "rex Dei gratia" edo "Jainkoaren graziaz errege" esalege sakratua ohiko bihurtuz.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 134. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Sartu nuen eskua sakelan, nire diru-zorroa bilatu, ireki, eta ikusi nuen kobre moneda bakan batzuez betea zegoela.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 61. orr.

-Hamar errublo -esan zuen, eta nik hamar errubloko urre moneda eman nion.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 65. orr.

Poltsatik diru-zorro bat atera zuen, zilar monedaz betea.  Matías Mujika   «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 26. orr.

6 Nazioarteko Moneta Fondo Nazioarteko Diru Funtsa.

Alabaina, boterea lortu ondoren promesa horiek, guzti-guztiak zakarrontzira bota ziren, eta Nazioarteko Moneta Fondoaren errezeta gogorrak aplikatu zituzten haien ordez.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 108. orr.

Nazio Batuen Erakundeko, Munduko Bankuko eta Nazioarteko Moneta Fondoko agintariei.  Berria - Harian   2005-05-18

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

moneta politika (3); nazioarteko moneta (4)


monetario iz monetari, diruari dagokiona. ik moneta 2.

Masa monetarioaren hazkundearekin.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 104. orr.

Ahaleginean hasi dira kapitalak nazio-lurraldean mantenduko dituzten edo bertara erakarriko dituzten espazio egokiak eratzen (espazio logistikoa, hezkuntzazkoa, soziala, finantzetakoa, monetarioa, araudizkoa).  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 100. orr.

Ezin itzulizkoa ematen zuen botere politikoaren, militarraren, fiskalaren eta monetarioaren zentralizazio-prozesuak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 33. orr.

Euroaren esparrua ez omen da esparru monetario optimo bat.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 201. orr.

Erresuma Batuko banku zentralaren Batzorde Monetarioaren bi eguneko bileraren ostean hartutako erabakia da.  Berria - Ekonomia   2004-02-06


monetarismo iz teoria ekonomikoa, gorabehera ekonomikoetan eragin nagusia diruari ematen diona.

Diru-zirkulazioa egokitzea eta hura erregularki haztea proposatu zuen monetarismo pragmatikoak. Estanflazioaren agerpenak pentsamolde neoklasikoa itzularazi zuen (monetarismoz mozorroturik).  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 151. orr.

Banku zentralak monetarismora bihurtzea, ideia teorikoen ondorio ez baina [...] soldaten bilakaera kontrolatzeko premiaren ondorio izan zen.,  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 152. orr.


monetarista 1 izond monetarismoarena, monetarismoari dagokiona.

Teoria monetarista dago, aski hedatua hau ere, inflazioa diru eskaintza osoaren areagotzearekin -hau da, masa monetarioaren hazkundearekin- lotzen duena.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 104. orr.

Petrolioaren bigarren krisiak %13ra igoarazi zuen inflazioa ELGE eremuan, eta areago zabaldu zuen joera monetarista.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 151. orr.

Banku zentral monetaristenak [...] truke-merkatuetan esku hartzera bultzatu ditu, diruen parekotasunak datu ekonomiko funtsezkoekin hobeto adosten diren mailetarantz hurbiltzen saiatzeko.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 95. orr.

Politika keynestarren kritika monetarista ez zen diru-politika abian jartzera mugatu.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 152. orr.

2 izond/iz monetarismoaren aldekoa.

Joera honek bere sustraiak XIX. mendeko ekonomilari liberalen artean ditu, eta egun, eskaintzaren aldeko ekonomilariak eta monetaristak ditu adierazle. Baina diru-politika independente baten abantaila nagusia, monetaristen iritziz, diru-eskaintza kontrolatuz, inflazioaren aurkarko borrokari erabateko lehentasuna eman ahal izatea da.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 46. orr.


mongol (23 agerraldi, 7 liburutan) 1 izlag mongoliarra.

Kublai Khan mongolak [...] Ekialde Urruneko Gizartearen eremu kontinental osoaren konkista lortu zuenean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 53. orr.

Nasir al Dinek eman digu kalifaren eta printze mongolaren arteko azken elkartzearen berri.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 270. orr.

Armada mongolak Vienako ateetaraino iritsi dira.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 268. orr.

Nomada mongolen mehatxuak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 56. orr.

Islamak Txinan mongolen mende bi probintziatan bakarrik lortu zuen ezartzea, eta sekula ez zen izan atzerritar gutxiengo bat baino gehiago.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 30. orr.

2 mongoliar herritarra.

Mongolen Inperioa.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 414. orr.

K.o. 1258an Bagdad mongolen esku erori zenean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 15. orr.

Beldurrik gabe, Angarako ibarreko nekazariak, mongol-khalkhak, tunguzak eta buretak, erakarri zituzten hirira, eta mortua zabaldu inbaditzaileen eta hiriaren artean.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 414. orr.

Islamak Txinan mongolen mende bi probintziatan bakarrik lortu zuen ezartzea, eta sekula ez zen izan atzerritar gutxiengo bat baino gehiago.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 30. orr.


mongoliar (23 agerraldi, 9 liburu eta 2 artikulutan) 1 izlag Mongoliakoa, Mongoliari dagokiona.

Askoz ekialderago Mongoliar Inperio handi bat sortua zen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 220. orr.

XIII. mendean mongoliar inperioa osatu zen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 24. orr.

Zenbait hilabete geroago soldadu alemanak eta haien mongoliar presonerak itzuri zitzaizkigun beren mando eta karroekin Frantziako iparraldera.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 132. orr.

Gure amari, pantailan Suess Aja Cawaren mongoliar-begiak eta matrail-kosko hezurtsuak ikusten zituenean, barrenetik ateratzen zitzaion: [...].  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 69. orr.

Tatariar guztiak ez dira arraza berekoak, batzuk arraza kaukasiarrekoak dira eta besteak arraza mongoliarrekoak.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 48. orr.

Odol mongoliarretik bazuen pixka bat, haren ama jatorri asiarrekoa izanik.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 199. orr.

2 Mongoliako herritarra.

Arraza mongoliar garbia, aldiz, mongoliarrek, mantxuek eta tibetarrek osatzen dute.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 49. orr.

Baziren mongoliarrak, ez txiki ez handi, ile beltza mototsean bildu eta bizkarrean zintzilik zeramatenak.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 255. orr.


mongoliera iz mongoliarren hizkuntza.

Emakume bat, ikusezina kasik gerizpean, aurreratu zen bizi, eta Mikel Strogoffek mongolieraren eta siberieraren arteko nahasketatzat jo zuen hizkuntza zakar batez egin zion berba gizonari: [...].  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 85. orr.


mongolo izond adkor ergela, tontoa.

-Mongolo hutsak dira denak, erremediorik gabeko oligofrenikoak, eta barka nazatela oligofrenikoek konparazioagatik.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 158. orr.


mongoloide izond mongoliar arrazaren aurpegiera duena.

Ez zen dudarik, Lawrence mongoloidea zen, hots, Down sindromea zuen.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 42. orr.


monigote iz txorimaloa, txotxongiloa.

Hi! Honen herrian hi baino monigote azkarragoak seriean fabrikatzen ditiztek!  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 126. orr.


monismo iz sistema edo doktrina filosofikoa, printzipio edo sustantzia bakarra onartzen duena.

Dualismo kartesiarra bazterturik, bada (hori katolizismoarekin berdintzen da), izpirituaren eta naturaren harmonia eta paralelotasuna proklamatzen da, hots, bion monismo organiko-ebolutiboa, zientziak oraindik eman ezin ziena desirari eta irudimenari emanaraziz.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 80. orr.

Dena dela, gogoaren analisi horri bi salaketa nagusi egin zaizkio: a) monismo anomaloa: bi mailen arteko bereizketa (banakakoen arteko identitatea eta identitate falta orokorra) funtzionalismoak uste duena baino sakonagoa da; eta, b) [...].  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 193. orr.

Hori dela eta, bai erlatibismoari (nire balioak neureak dira, zureak zeureak diren bezalaxe, eta batek bestea ukatzen badu, arrazoi zeinek duen ezingo dugu ebatzi) bai monismoari (balioen sistema bakarra da zuzena eta, ondorioz, gainerako guztiak okerrak dira) egiten zaie aurre.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 213. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

monismo anomaloa (4)


monista izond monismoarena, monismoari dagokiona.

Gainditzen ditu ontologia monista proposatuz; entitate epistemikoen balioa ez datza euren baitan, ezagutzaren kateari jarraia emateko betetzen duen eginkizunean baizik.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 166. orr.

Ez da mistikoek eta metafisikoek maiteago izaten duten ikuspide monista eta absolutua.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 162. orr.


monitore 1 iz teknika edo jarduera jakin bat erakusten duen edo haur taldeekin egitekoren bat duen pertsona.

Ondoren, Scout mugimendua ezagutu nuen eta Bilboko auzo bateko scout taldearekin monitore gisa ibili nintzen.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 177. orr.

Monitore Hezitzaile edo Hezitzaile Bereziari loturiko diploma.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 84. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Monitore lanetan aritzen da arratsaldez Iruñeko gimnasio batean.  Berria - Kirola   2004-10-28

Gainerakoek monitore-gela batetik jarraitu ahal izango dituzte epaiketak.  Berria - Mundua   2004-08-25

Maisuak orain monitore aholku emanez hasten denean jaramonik egin ez, existituko ez balitz bezala?  Berria - Kirola   2004-02-18

· Monitore hezitzaile diploma.  Herria   2004-11-18

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Euskal dantza monitore izaiteko, eskoletan eta dantzari taldetan.  Herria   2001-02-08

Hain zuzen ere, zu halterofilia monitorea zara.  Berria - Kirola   2004-04-15

4 prozesu bat segitzea ahalbidetzen duen gailu elektroniko pantailaduna; bideo seinalea hartzen duen gailu pantailaduna.

Bihotza behatzeko monitore batekin loturik zegoen nire gorputza.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 347. orr.

Klinikako gelara heldu zenean, aita hariz eta monitore argitsuz setiatua ikusi zuen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 338. orr.

Kantari karismaduna dute (kantatzean, dantzatzean, monitore gainean etzatean).  Berria - Kultura   2004-05-15

Orain, ordea, Diana agertu da ezker aldeko monitorean.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 152. orr.

Soinua ez da aparta, urrunegi antzematen delako Donizettiren musikaren melodia, eta irudi geldoa baino ez du eskaintzen monitoreak, baina ikuskizun ederra da, hala ere. eszenatokiko hiru monitoreetan «interlokutore gisa» darabiltzan bere irudiak agertzen dira.  Berria - Kultura   2004-09-16

Oraindik ez dugu Internet sarean murgiltzeko monitorerik jarri, baina erne ibili!  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 87. orr.

Inguruan, ehundaka monitore zifra aldakorrez jantziak.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 163. orr.

Elektrodoen monitoreak arrasto luze bat margotu zuen, gehiago ezerk erdibituko ez zuen zuzenune bat bezalakoa.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 342. orr.

5 (hitz elkartuetan)

Sarrerako aretoan hainbat telebista monitore daude.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 152. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

monitore hezitzaile (8); monitore hezitzaile bat (3)


monitorizatu, monitoriza, monitorizatzen du ad monitorez hornitu.

Bai, ahal den neurrian egoera monitorizatu dugu.  Berria - Euskal Herria   2004-07-22


monitorizazio iz monitorizatzea.

Egun badira monitorizazio sistema batzuk.  Berria - Gaiak   2004-12-31


monja ik moja.

monjaburu ik mojaburu.

monje 1 iz kristau elizgizona, ordena monastiko bateko kidea dena. ik lekaide; fraide.

Bakarti hauek (monachoi, monjeak) [...] elkarte diziplinatutan bizitzen hasi zirenean, terminoen kontraesan sortzaile honek -bakartien elkartea (monastêrion)- bere latinezko izena (conventus) erabilera sekularrean hiruhileko auzitegiaren eta merkataritza-ganbararen bi esanahiak batzen zituen hitz batetik hartu zuen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 131. orr.

Ez da estamentu erlijiosoetan sartuko, ez kleriko, ez monje, ezta ermitau bezala ere.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 27. orr.

Amikuztarra nauzu, eta bazter hauetako apez, fraide eta monje jende guzti-guztiak ezagutzen ditut.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 44. orr.

Serapion monjeak Ebanjelioen bere kopia saldu zuen behartsu bati laguntzeko, eta esan zuen: "dena saldu eta behartsuei emateko esaten didan liburua saldu dut".  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 336. orr.

Tibeteko monjeena bezalako prestakuntza luzea eta lasaia.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 137. orr.

Ez nuen esango monjeen bizitza interesatzen zaizunik.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 251. orr.

2 (izenondoekin)

Monje budista jakintsu hark.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 120. orr.

Manifestazioan oposizioko talde guztiak, ikasleak, monje budistak eta hinduistak bildu ziren, besteak beste.  Berria - Mundua   2004-09-22

75 urteko Juan Joxe Agirre eta 70 urteko Marcel Etxandi monje beneditarrak atxilotu zituzten atzo.  Berria - Harian   2005-02-12

Gotzaina Roberto zen, zistertar monjea.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 377. orr.

Hango monje dominikoek lau urte zituzten frantziskotarrenean.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 172. orr.

Eseniarrak monje judutarrak zirela uste da.  Berria - Gaiak   2004-07-31

Monje tenplarioek eraiki omen zuten Eunateko eliza ospetsu bezain misteriotsua.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 64. orr.

Monje nagusiari ez zitzaion batere gustatu harrokeria hura.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 65. orr.

Monje mistiko eta larruzale bat Siberian predikuetan edukitzea bitxia edo, agian, komenigarria irudi dakioke Errusiako gortean dagoenari.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 250. orr.

Bere galtzetako poltsiko handietan zeuzkan errubloei diru hotsa eragiten zien, monje eskaleek katiluko txanponei bezala.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 92. orr.

Aita Santuak bidali zituen iparraldeko lurraldeetara zenbait lekaide eta monje misiolari.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 91. orr.

2 (izenlgunekin)

Bazen han zenbait monarkaren ohitura bitxiei buruzko libururik, edota antzinako monje errusiarren abenturen ingurukorik ere.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 53. orr.

Monasterioko monjeetako batzuek esan didate ikusiak zituztela lerrro batzuk, baina ez zutela sekula pentsatu ere egin Erdi Aroko marrazkiak izan zitezkeenik.  Berria - Kultura   2004-04-25

Antzeko pasadizoak aurkitzen ditugu basamortuko monjeen tradizioan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 336. orr.

Klausurako monje bat zeukan gogoan, tren bidaia batean ezagutu zuena.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 145. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Artean ez zegoen monje-bizitzaren antzera eratutako komenturik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 945. orr.

San Benediktoren monje-eskolak, Jainkoaren maitasunagatik soroetako lan fisiko neketsuetara emanak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 90. orr.

Sri Lankako errege Dutthagamani gerrazaleari gerrara monje taldeek errezoekin lagun egiteraino.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 32. orr.

Nire monje-gelatxoan geratzen nintzen, Jakoben Historia irakurtzen, mundutik aparte.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 105. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Kristau-monjeek kolonizaturiko [...] uharte hutsen ikuskizun tristeak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 93. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

monje budista (7)


moño iz mototsa.

Atso haien pitxi eta joiak-eta ikusten genitinan eta aho zabalik geratzen gintunan, zer esan jakin gabe, eta horregatik egiten geninan barre, ipurtandiak zirelako edo aza itxurako moñoa zeramatelako.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 76. orr.

Moñoa askatuko dio, urkilak banan-banan atera bere ile sastrakan etzateko luze.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 111. orr.


mono1 iz lan-jantzia.

Txamarra arre eta higatuaren azpian lohia hartzeko mono horietakoa jantzita, praka barrenak zaldi-boten barruan bildurik eta kaki koloreko tabardoa lepotik belaunetaraino, azken horrek gerrikoan eskegita daroan pistolatzarra erdi ezkutatzen dio.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 55. orr.

Mantxo-mantxo urrats handika zubi erdiraino heldu, bertan gelditu, eskuan zekarren txamarra lurrean laga eta, laneko monoa aise erantzita, keinu anple batez besoa luzatuz, utzi zuen hura errekara erortzen.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 37. orr.

Mostradorean mutil potolo bat monoz jantzitako tipo bat atenditzen ari zen.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 45. orr.


mono2 iz eza, falta.

Nolanahi ere, txarragoa da zaldirik ez dagoenean, orduan bai buruko minak monoaz dabiltzanekin.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 103. orr.

Aitorpenak, ordu hauetan erabiltzen diren gai ohikoen ondoan hain ezohiko eta bortitz, isilik utzi gaitu denok, hoztuta, monoaren ikara gorputzean sartuta.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 334. orr.


mono3 izond duala ez dena.

Okerrago, Lacanek erakutsi zigun sistema ez dela duala, baizik eta monoa.  Berria - Kultura   2006-04-30


monobokaliko izond bokal bakarrekoa, bokalbakarra.

Testu monobokaliko luzeak osatzea, batetik, eta hitz monobokaliko luzeena bilatzea, bestetik.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 204. orr.

Lau hitz sinonimo, denak monobokalikoak eta bakoitza bokal baten inguruan eraikia.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 209. orr.


monobokalismo iz bokal bakarra erabiltzea.

Euskarak dituen bost bokaletatik bat hartu eta horixe bakarrik erabili ahal izatea, nahi beste kontsonante lagun, horra hor monobokalismoaren definizioa.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 204. orr.

Testu monobokaliko luzeak osatzea, batetik, eta hitz monobokaliko luzeena bilatzea, bestetik.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 204. orr.


monodia 1 iz doinu lerro bakarreko musika lana.

Diaconescuren abesbatzak, hala monodian nola polifonian bateratasun mistikoa erakutsi zuten.  Berria - Kultura   2004-04-08

Sinbologia irudikapenak ez ezik, orobat ordeztuko zuen monodia polifoniak, otoitza ekintzak, misterioa dramak, kontakizuna eleberriak, kronika historiak eta mitoa teoria zientifikoak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 167. orr.

Ahots-malgutasun gutxiko kantari bat, eta, haren atzean, biolontxeloa, monodia baten erritmo nekatua etenka markatzen, leihoen kontrako txingor-burrunbaren gaindi.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 41. orr.

2 irud/hed

Inperatibo kategorikoaren halako gurdi astunaren ibilera hartu izan diot beti, hitzaren monodia geldokoteari halako leloren bat balerio bezala.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 162. orr.


monodiko izond monodiarena, monodiari dagokiona.

Ekialdeko ortodoxoen jatorrizko kantu liturgikoa a capella da, kantu monosilabikoa eta monodikoa, errezitatibo eta salmodioetan oinarritua.  Berria - Kultura   2004-04-08


monofilia iz

Sexuaren monofilia.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 26. orr.


monofisismo iz Jesu Kristok bi naturaleza, jainkozkoa eta gizatiarra, dituela ukatzen duen doktrina.

Zoroastrismoak, nestorianismoak, monofisismoak eta Islamak guztiek jarraitu zioten judaismoaren norabideari espiritualki negargarria zen desbideratze honetan erlijioaren benetako bidetik.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 266. orr.

Aldaera siriakoan inpartzialki balio izan zuen nestorianismoaren eta monofisismoaren kristau-heresia antitetikoentzat.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 64. orr.


monofisita 1 izond monofisismoari dagokiona.

Kristautasunaren sorreraren eta Islamaren sorreraren arteko kristau-heresia antihelenikoek ere emanak zituzten "fosilak" eliza nestoriotar eta monofisitaren forman.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 200. orr.

Mundu siriakoan izandako "eraso helenikoak" arrakastarik gabeko zenbait erantzun siriako sortarazi zituen -zoroastroarra, judua (Makabeoena), nestoriotarra eta monofisita-, baina bosgarren erantzuna, Islamarena, arrakastatsua izan zen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 424. orr.

Dar-al-Islam-go erreakzio zelotea gurutzaden aurka, neurri bateraino, Mendebaldeko kristau-bizimodura konbertitu ziren Ziliziako armeniar monofisiten normandiar joerako herodianismoak orekatu zuen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 267. orr.

2 iz monofisismoaren aldeko pertsona.

Badirudi, gainera, hizkuntzen ezberdintasunak bazekarrela berenaz fedearen batasuna apurtzea, ezen, Siria, Persia, Armenia edo Egiptoko fededun asko Nestorioren edo monofisiten kide bihurtu ziren.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 181. orr.


monogamia 1 iz monogamoaren egoera.

Ni konturatu gabe, ordura arte jasotako hezkuntza erlijiosoak izango zuen zerikusirik, zeren, garai hartan galdetu balidate monogamian sinesten ote nuen, ezetz erantzungo nukeen seguru asko, eta, hala ere, teoria horren oinarrian monogamia absolutu eta integrista bat dago, metafisikoa ia-ia.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 57. orr.

Ez zenuela monogamian sinesten.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 66. orr.

2 irud/hed

Atzean utzi dut itsasoa, baina, hala ere, aurrera datorkidan paisajeak ez du berdearekiko monogamian bizi nahi, edo ez diote bizi nahi hori errespetatu.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 123. orr.


monogamiko izond ezkonlagun bakarra duena.

Bikote monogamiko iraunkorra, hau da, gaur egungo familia eredua, jabetza pribatuari lotuta azaldu zen.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 275. orr.

Ezkontza monogamiko eta banaezina arboletatik jaitsi ginenean hasi al zen?  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 255. orr.

Txinpantzeak oso promiskuoak dira arlo sexualean, eta ez dute lotura monogamikorik ezta denbora luzekorik ere izaten.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 263. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bikote monogamiko (8); bikote monogamiko iraunkorra (6)


monogamo izond ezkonlagun bakarra duena; monogamiari dagokiona.

Familia eskema monogamoaren eredu heterosexista eta ugalketara bideratua.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 58. orr.

Espezie monogamo gutxi batzuk kenduta -otsoak eta azeriak, adibidez-, gehienek ez dute kide batekin lotura egonkorrik izaten.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 71. orr.

Giza primateok ez gara espezie monogamoa.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 289. orr.

Inor ere ez da monogamoa, ez gizon ez emakume, degeneratuak bai, beharbada, eta masokistak, libidoa galdu dutenak edo burutik larri-larri daudenak.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 112. orr.

Ezkontza -erantsi zuen, errautsa alfonbrara erortzen utziz-, legezko prostituzio monogamo hori.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 139. orr.


monogatari iz japoniar literatura klasikoko forma literarioa, mendebaldeko hitz lauzko epikaren kidekoa.

Japoniar literatura kultura txinatar klasikoari lotuta egon da, eta ia inork ez du Erdi Aroko Genji monogatari jatorrizko bertsioan irakurtzen, baizik eta japoniera modernora itzulita.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 16. orr.

Eta horrelako aipamenak (Ryokan apaiza, Ise monogatari, Genji monogatari) egiten ditu hitzaldi osoan, une horretan bere gorenean zegoen japoniar modernizazioa alde batera utziz.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 11. orr.


monogelatxo iz

Erregai-pila baten oinarrizko unitatea «monogelatxoa» deritzona da, bi elektrodo porotsuen artean elektrolitozko xafla ipinitakoan sortutako sandwicha.  Berria - Gaiak   2004-06-03


monogeniko izond ADN sekuentziako gene bakar baten mutazioak eragina.

Genomari buruzko datuek, matxura monogeniko mendeliarrei dagokienez behinik behin, gertakizun dena zinezko gertakari bilakatuko dute.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 136. orr.


monografia iz gai bakar zehatz bati buruzko azterketa edo ikerketa.

Ramon Llull-en Ars magna generalis obrari buruzko monografia bat.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 35. orr.

George Boole-ren logika sinbolikoari buruzko monografia baten zirriborroa.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 35. orr.

Horietan jatorrizko informazioa dator, hots, egileak berak sorturikoa (artikulu, liburu edo monografiak, iruzkinak, etab.).  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 337. orr.

Lana amaitu ondoren, xehetasun gehiago jasotzeko parada izan nuen, beste monografia eta artikulu batzuen bitartez.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 84. orr.


monografiatxo iz monografia laburra.

Pipa, puru eta zigarroen tabakoaren 140 errauts mota desberdinei buruz idatzi zuen monografiatxoa  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 246. orr.


monografiko 1 izond gai bakar zehatz bati buruzkoa.

Zenbaki monografiko honetan hainbat egilek hausnartu zuten zer diren filosofoa eta intelektuala XXI. mendearen hasieran.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 99. orr.

Euskal-Erria aldizkariak ale monografiko oso bat eskaini zion, laudorio sutsuak eginez.  Askoren artean   «Rataplan» - 28. orr.

Euskal fonologia sinkronikoari buruz argitaratu lehen lan monografikoa.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 141. orr.

Nazio Kontseiluak gai monografikoak eztabaidatuko lituzke.  Berria - Euskal Herria   2004-03-17

250etik gora ikaslek parte hartu dute ikastaro monografikoetan, eta 150ek urte osokoetan.  Berria - Kultura   2004-12-14

Terminologia estuegia ere bada hau, 2002ko Bertsolamintzan gaiari berari eskainitako gogoeta monografikoan bistaratu zen moduan.  Berria - Harian   2005-12-18

Gaiari loturiko txosten monografikoan.  Berria - Kultura   2004-12-29

Rafaelloren erakusketa monografikoa eratuko dute urrian Londresen.  Berria - Kultura   2004-07-08

2 monografiari dagokiona.

Nadiaren kasuak -luzera monografikoz emana eta xeheki dokumentatua- zalaparta handia piztu zuen neurologo eta psikologoen artean.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 195. orr.

3 ale monografikoa; lan monografikoa.

Juan Ignazio Urangak ere egin zion bere ekarria Euskal-Erria aldizkariak Sarriegiri buruz egindako monografikoari, eta "euskal doñu apaintzalle bikaiñ" esapideaz deskribatu zuen musikari zendua.  Askoren artean   «Rataplan» - 75. orr.

Hainbat olerkari eta bertsolarik bat egin zuten Euskal-Erria aldizkariak argitara emandako monografikoarekin.  Askoren artean   «Rataplan» - 73. orr.

2006an ere, dominei buruzko monografikoa eta Arantzazuko lanei buruzko liburukiak kaleratuko dira.  Berria - Kultura   2006-03-09

Ignacio Baleztenak bere "Iruñerias" liburuan hala dio, "Los Gigantes de Pamplona" monografiko luzeari ondotik erantsi zizkion oharretarik batean: [...].  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 161. orr.

Horren ordez, terrorismoaren biktimei buruzko monografikoa egitea proposatu du PPk.  Berria - Euskal Herria   2006-05-05

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ale monografikoa (3); erakusketa monografikoa (3); monografikoa eskaini (3); txosten monografikoa (3)

lan monografikoak (4)


monografikoki adlag era monografikoan.

Proposamenaren kontra azaltzeaz gain, ELAk sindikatuen arteko adostasun bat eskatu du, EAEn auzi honetan dagoen arazoa monografikoki aztertzeko.  Berria - Ekonomia   2004-03-30


monograma iz pertsona edo erakunde baten izenaren haste letrekin osatzen den iduri edo marrazkia.

Beheraxago, eskuinetarik, sartze haundi gaina biribildu batean, hiru hizki ez irakur errexak, maiuskula loretuetan, elgarri lotuak eta nahasiak, J B R, eta data bat, 1827: Jean-Baptiste Ricqbour-en monograma.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 40. orr.

Zientziaren eskemak osokiaren zirrimarra (monograma) eta osakideen sailkaketa barnebildu behar ditu ideiaren arabera.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 278. orr.


monogramadun izond monogramaz hornitua.

Ezin konta ahala opari zuen: Charvet musuzapiak, art moderne eiteko hautsontziak, monogramadun txabusinak, urrezko giltzatakoak; eta zur finezko zigarreta-kutxatilak, Parisko geltoki erosoen ikuspegiak tartekatuta ageri zituztenak.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 99. orr.


monokilotiko izond

Lontxok ontto monokilotiko bat hartu dik, bai ala ez?  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 71. orr.


monoklonal izond antigorputzez mintzatuz, antigeno bakar baten kontrakoa.

Hartan, antigorputz bat sintetizatzen zuen linfozito bat halakorik sintetizatzen ez zuen beste batekin bat egiteko asmo lausotan hala genbiltzala, horra berria iritsi César Milstein eta Georges Köhler-ek antigorputz monoklonal direlakoak aurkitu zituztela!  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 79. orr.


monokoloreko izlag kolorebakarra, kolore bakarrekoa.

Nola imajina dezakete haur horiek, neska eta mutiko horiek, mundu polifoniko bat existi daitekeela mundu monokordea eta monokolorekoa erakusten bazaie?  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 166. orr.


monokontsonantismo iz kontsonante bakarra erabiltzea.

Hizkien ordez bokalez jarduten badugu, aiseago antzemango diogu gure bereizketari: monobokalismoa (edo monokontsonantismoa) hautatzearen eremuan eta lipograma baztertzearenean.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 204. orr.

Bildumako lehen zenbakia monokontsonantismoa erakusteko aipatu genuen lehen, baina hurrengo zenbakiek letraz letra zabaltzen dute alfabetoa: m eta t bigarren zenbakian, m, t eta k hirugarrenean, m, t, k eta b hurrengoan... hurrenez hurren alfabetoa osatu arte.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 216. orr.


monokorde 1 izond beti hots edo soinu bera errepikatzen duena.

Bere jarduna sotila zen, zehatza, monokordea.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 76. orr.

Poema honetako hitz guztietan, letania baten doinu monokordearekin gia soinu elkarketa pilatzen du Gerardo Markuletak.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 42. orr.

Behar beste hitz egin zezakeela berari zerbaitetan esku hartzea suertatzen bazitzaion; hori bai, erritmo geldotxo batez eta ahots doinu nekoso eta monokordez.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 224. orr.

2 beti-berdina.

Bistan zen laster jaiki behar nuela eta aldameneko gelan sartuko nintzela, ordura arte bakarrizketa monokordea zena tertulia bihurtzeko.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 70. orr.

Nola imajina dezakete haur horiek, neska eta mutiko horiek, mundu polifoniko bat existi daitekeela mundu monokordea eta monokolorekoa erakusten bazaie?  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 166. orr.

Beraiek gabe Euskal Herriko sistema mediatikoa lurzoru ihartua bihurtuko litzateke, basamortu monokordea.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 136. orr.


monokromatiko izond kolorebakarra, kolore bakarrekoa. ik monokromo.

Ellsworth Kelly, Piero Manzoni, Ad Reinhardt eta Frank Stellaren margolan monokromatikoak daude erakusketan.  Berria - Kultura   2004-03-07


monokromo izond kolorebakarra, kolore bakarrekoa. ik monokromatiko.

Egongela monokromoan musika latinoa entzuten da telebistako ahots urduriekin nahastuta.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 81. orr.

Astiro-astiro kanpoko masa grisa sartuz doa hamaikagarren solairuko apartamentu monokromoan.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 87. orr.

No time, Exit, exterior-interior hitzek iragartzen dute koadro monokromoek sakonean dutena.  Berria - Kultura   2004-03-26

Esan beharra dago betaurreko berde ilunek monokromo bihurtzen zutela koloretako telebista; hala ere, berak aurrerantzean ere nahiago izaten zuen zuri-beltzeko bere traste zaharra, bakarrik zegoenean.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 51. orr.

Hasierako monokromo laranja, berde eta arrosez gainera, geroagoko monokromo urdinak ere ekarriko dituzte Bilbora.  Berria - Kultura   2004-12-14


monokulo (orobat monokulu g.er.) iz begi bakarrerako betaurrekoa.

Monokulo bat zeraman ezkerreko begian, modaz pasatako idun altua [...], bernizezko zapatak, eta onddo kapela.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 49. orr.

Eskolako koadernoak erakutsarazten zizkigun, eta monokuloa ipinita, serio-serio, gure lanak zorrotz gaitzetsi eta irakasten hasten zitzaigun...  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 98. orr.

Miopea zen eta bere monokulutik begiratzen zion Dembari.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 149. orr.

Itzuli zenean, distiraka zekarren monokuloa begian.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 64. orr.

Jacques Kohnek monokuloa sakelatik atera eta bere lekuan ipini zuen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 61. orr.


monokultibo iz landare mota bakarreko laborantza. ik monolaborantza. • adkor/hed

Pizza eta hanburgerren monokultiboa praktikatzen duten hamaika horiek etengabe biderkatuz doaz aurrera.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 41. orr.


monokultura iz kultura bakarra.

Herrialde askotan kultur aniztasuna denen ahotan agertzen da etengabe; bitartean, monokultura bat jabetzen da hedabideez.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 98. orr.


monokulu ik monokulo.

monolaborantza iz lur guztia landare mota bati ematean datzan ekoizpen sistema. ik monokultibo.

Monolaborantzak kalte sozial handiak egiten dituela diozue: -Landare bakarra neurri gabe landatzearen lehen kalte handia hau da: bertako komunitateak kanporatzen dituzte eta haien baliabideen jabe egiten dira.  Berria - Gaiak   2004-12-19

Monolaborantzok ez dute ia lanposturik sortzen, are gehiago, kendu egiten dituzte.  Berria - Gaiak   2004-12-19


monolitiko izond bloke bakar baten osatua.

Elogio de la arquitectura IV 1990ean egin zuen Txillidak eta altzairuzko obra monolitikoa da, metro bateko luzerakoa.  Berria - Kultura   2006-02-09

2 atal indartsu lotuak eta homogeneoak osatua.

Lehenbizi esango nioke Eliza, edo hobeto esanda kristautasuna, ez dela monolitikoa, denerako iritzi eta portaerak dituzten kristauak daudelako.  Berria - Harian   2006-04-06

Gainera liburu hau lupa bat da garai bateko Obaba monolitiko hura pittinka zatikatzen diguna.  Berria - Kultura   2004-01-02

Ikuspegi homogeneoa eta monolitikoa dugu, eta horrek mugatu egiten gaitu.  Berria - Mundua   2006-01-12

Espainiak beti bezain monolitikoa eta intolerantea izaten jarraitzen du kulturalki.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 124. orr.

Badakit errealitatea den bezain hotz eta monolitiko kontsideratzea hobe dela, baina egunerokotasun dorpearen ñabardura zenbait, zorigaitzez, izugarri gustukoak ditut.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 122. orr.

Norbaitek balerrake halaxe izan dela edonon; bai, baina hemen osoki manera monolitikoan.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 189. orr.


monolitismo iz monolitikoa denaren nolakotasuna.

Ez beti esandakoagatik; ez bakarrik esandakoagatik, esaten uzten ez dutenagatik baizik, esandakoaren errepikapenaren monolitismoagatik baizik.  Berria - Euskal Herria   2004-02-20


monolito iz harri bakar batez osaturiko monumentua.

Elgetatik gertu, errepidea utzi eta Intxortarako bidean pixka bat aurrera egin orduko, monolito bertikal handi batean, Francoren aldekoek 1937ko apirilaren 24 eta 25ean hildako lau elgetarren izenak irakurri nituen.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 28. orr.

Jende multzo handi bat ikusi genuen urrutira, belardi batean, marmolezko monolito baten bueltan bilduta.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 225. orr.

Harana begietan hartu orduko -L letraren esparrutik atera baino lehentxoago- harrizko monolito bat ikusten du dena lizarrez inguratua.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 61. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

omenezko monolitoa (3)


monologatu, monologa, monologatzen du ad bakarrizketan aritu.

Zainak korapilo zeuzkan eta monologatzen segitzen zuen itsasertza hotzean nola.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 132. orr.


monologo 1 iz bakarrizketa.

Antzerkilaria monologo luze batean ari zen bere bizitza kontatzen.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 159. orr.

Taulara begira jarraitu zuten baina monologoaren haria galdu zuten, antzerkilaria lausotu egin zen hauen begietan, inguruak errealtasuna galdu zuen eta bien izana esku korapilo hartan murgildu zen, babestu zen.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 160. orr.

Andereak monologo bilakatzen ari zen solasaldia jarraiki zuen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 94. orr.

Eduardo Madina Bizkaiko hautagaiak Askatasunen aldeko monologoak izeneko ekitaldian parte hartuko du.  Berria - Euskal Herria   2004-02-28

Agustin eta beronen arrazoimena aurrez aurre, bion arteko monologoa da liburu hau.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 17. orr.

2 irud/hed

Bigarren zatia Arsenalen monologoa izan zen.  Berria - Kirola   2006-03-29


monologogile iz bakarrizketak idazten dituena.

Jon Plazaola monologogile eta gidoigileak  Berria - Euskal Herria   2006-02-12


monomania iz ideia bakarrera mugatzen den mania.

Neure gaitza, bada, ikaragarrizko lastertasunaz ari zitzaidan areagotzen, eta, denborarekin, monomania bihurtu zen, forma berria eta ezohikoa zuena, unetik unera indartzen zena, eta, azkenean, ezin ulertuzko moduan menderatu ninduena.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 22. orr.

Paranoiatik monomaniaraino hel gaitezke, adimen-kozientetik ergeltasunaren lehen adigairaino, paralisi orokorretik entzefalopatia kronikoraino, izaeraren neurositik deliriorik gabeko zorotasuneraino.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 49. orr.

Kriminalitatea bera -"monomania gizahiltzaile" ospetsuen ondotik- desbideraketa modu bat bihurtzen da.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 50. orr.


monomero iz molekula bakunez osaturiko konposatua.

Azido sulfurikoa, sodio kloratoa, binil kloruro monomeroa, sodio dikromatoa...  Berria - Euskal Herria   2006-02-25

PVCaren produkzioan aska daitezkeen produktuen artean kloroa, etilenoa, hidrogeno kloruroa eta monomeroa bera (binil kloruroa) ditugu.  Berria - Gaiak   2004-07-01


monomio iz termino bakarreko aljebra adierazpena. irud/hed.

Ikasle bakarreko monomioa!  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 217. orr.


moñoña izond polita (emakumeei buruz).

Nik txakurreme moñoña despistaturen bat bilatzen nuen.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 16. orr.

Arront neska formala, moñoña eta txintxoa bera Baina zure alabak ez du horren errurik, ezta moñoña? -zuzendu zitzaion Leireri-.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 34. orr.

-Baina tokatu egin zaigu, moñoña: zure aitona da eta, okerragoa dena, nire aita.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 12. orr.


mononazional izond nazio bakarrekoa.

Espainia mononazionala dela, bat eta bakarra dela aldarrikatzen duten PSOEko jende horri eta PPri, hau da, Espainiako nazionalista horiei, argumentuak kenduko dizkie.  Berria - Harian   2006-03-26

Baina PPk nahiago izan du eskuin muturrera jo, eta mononazionala eta espainola ez den guztiari eraso.  Berria - Mundua   2006-02-05


moñoño izond polita.

Zuen Maddi bezalako alabatxo moñoñoa izango dinagu orduan. Haurtxoa moñoñoa da.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 83. orr.

Horren ondoren, soingaineko urdin ilun moñoño horietako bat marraztuko lizukete, goi aldean, paparraren hasieran bertan, botoiño moñoño bat izango lukeena zehatz demonio marraztua.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 153. orr.

Eman dezagun Martarena dela: apartamentu txiki baina txukun eta moñoñoa.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 159. orr.

Badakiela zer egin behar duen bere ETT moñoñoa kixkalita ikusi nahi ez badu.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 25. orr.


moñoñokeria iz moñoñoari dagokion egite gaitzesgarria.

El cielito-ko ardatza haurraren moñoñokeriak dira.  Berria - Kultura   2004-09-23

Tamalez, ordu eta erdiko film bat ez da haur baten moñoñokeriekin eusten.  Berria - Kultura   2004-09-23


mononuklear iz nukleo bakarrekoa.

Zelula mononuklearretik Nunavut herriko itsas aho hormatuetan bainatzen diren balea ikaragarrietara.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 123. orr.

Partikula mononuklear berezien lasterra.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 188. orr.


mononukleosi iz odolean leukozito mononuklear gehiegi izatea.

Paris-Niza ostean analisia egin, eta mononukleosiaren testak positiboa eman zidan.  Berria - Kirola   2004-06-06

Euskaltel-Euskadi taldetik jakinarazi dutenez, mononukleosi kutsakorra du Iban Mayok.  Berria - Kirola   2004-08-18

Iñaki Lejarreta mantso eta kostata gainditzen ari da mononukleosia,  Berria - Kirola   2006-05-03


monopatin iz lau gurpil txiki dituen ohol batek osaturiko irristagailua.

Norbaitek asmatu zuen monopatina, handik hainbeste urtera milaka ume eta gaztek erabiliko zuten irristagailua alegia.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 81. orr.


monopol iz mahai joko baten izena.

Monopola utzi eta telebista ikusten jarri ginen.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 9. orr.

-Begira -esan zidan, eta, mahaian zabalik geneukan monopola alde batera utzita, aulki ondoan zutik jarri eta prakak beheratu zituen.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 9. orr.


monopoliko izond monopolioarena, monopolioari dagokiona.

Enpresen jokabide monopolikoa.  Berria - Gaiak   2004-09-29


monopolio 1 iz norbanako, lagunarte edo enpresa bati ematen zaion abantaila, ondasun bat berak bakarrik eskaini ahal izatean datzana.

Hirietan, gremioen monopolioak oztopatzen zuen oraindik ere manufakturen ekoizpena.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 33. orr.

Nork geldiaraziko gaitu, monopolioaz baliatzen bagara?  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 21. orr.

Amerikako Estatu Batuetako enpresek abiazio komertzialean zuten monopolioa haustea.  Berria - Ekonomia   2004-01-18

Monopolioa sortzea leporatzen diote AEBetako enpresari.  Berria - Gaiak   2006-02-16

ANPEk kontrataziorako monopolioa galduko du.  Berria - Ekonomia   2004-12-21

Microsoftek 497 milioi euroko isuna pagatu beharko du, monopolioa ezartzeagatik.  Berria - Ekonomia   2004-03-24

Elizak monopolioa galdu zuen, baina pribilegioari eutsi zion: herritarrak haren dogmaren arabera hezten segitu ahal izateko pribilegioari, eskola pribatuen bidez.  Berria - Harian   2005-09-17

SSek berek industria anitz kontrolatzen dute: esaterako, ur minerala saltzeko monopolioa dute Reich osoan.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 104. orr.

Kolonia-baliabideen ustiaketarako monopolioen kontzesioa izan zen merkataritzaren hedapenaren bigarren eragilea.Iraganean hori ez zen beti egingarria izaten, sektore honetako adar handi gehienak estatuaren monopolio zirelako: elektrizitatea, ura, telekomunikazioak, aireko garraioak, bankuak, aseguruak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 36. orr.

Kolonia-baliabideen ustiaketarako monopolioen kontzesioa izan zen merkataritzaren hedapenaren bigarren eragilea.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 36. orr.

Garaiko arma nagusiaren kontrolaren monopolio honek aginte hori gaitu eta [...] behartu egingo zuen munduko gobernuaren papera bere gain hartzeko.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 75. orr.

Monopolio horrek sendagaiak garestitu egingo ditu, noski, eta, ondorioz, elite baten esku utziko.  Berria - Gaiak   2006-01-17

Monopolio hori, beraz, handitzen ari da.  Berria - Mundua   2006-02-12

Informazioaren monopolioa gero eta hedatuago dago.  Berria - Mundua   2006-02-12

2 (izenondoekin)

Monopolio publikoen ezabaketa.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 96. orr.

"Alferrikako" elikagaiak, kostua jaitsaraziko luketenak, etc, desagerrarazten dira, prezioak [...] atxikitzea agintzen baitu monopolio eta oligopolio eskergen aginduzko eskaera/eskaintza legeak.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 18. orr.

3 irud/hed

Indarraren monopolioaren kontrola.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 77. orr.

Nik zientzia, eta izpiritua oro har, monopolio maskulinotzat omen nuelako frogatzat, hain zuzen ere.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 201. orr.

Menéndez Pelayo-k ere ez baitu Volksgeist espainolaren monopolioa.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 45. orr.

Baina ikusten duzu, orain ez du zure aitatxik sufrimenduaren monopolioa.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 166. orr.

Berak hartzen du arazo guztien monopolioa, bera da etxeko martiri profesionala, eta kosta ahala kosta biktimaren garaipen morala eskuratu nahi du.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 61. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Monopolio egoera sustatzen aritzea ere leporatu zion. Monopolio arriskua dela eta lanpostuak barra-barra galduko direla argudiatu dute.  Berria - Ekonomia   2004-12-31

Nazioarteko merkataritzaren ezaugarriak ordea, errealitatean, ekoizpen-faktoreen mugikortasun gero eta handiagoa [...], monopolio-konkurrentzia eta goranzko etekinak dira. konpainiak merkatuan duen nagusitasuna monopolio praktiketarako erabiltzen zuela.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 67. orr.

Bruselak 497 milioi euroko isuna ezarri dio Bill Gatesen konpainiari, «ia monopolio nagusikeriaz baliatzeagatik».  Berria - Ekonomia   2004-03-25

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Zerga-salbuespenak, aldi baterako fabrikazio-monopolioak, maileguak, estatuaren eskariak eta ohorezko abantailak (errege-manufakturaren titulua adibidez).  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 37. orr.

Mexikoko petrolio monopolio Pemexeko zuzendari Raul Muñozek kargua utzi du.  Berria - Ekonomia   2004-11-02

Mendebaldearen botere-monopolio hori, hala ere, 1945ean bukatu zen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 172. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

monopolioaren aurkako (7)


monopolista izond monopolioarena, monopolioari dagokiona. ik monopolistiko.

Erdiguneak sistema osoan nagusitasun monopolista iraunarazteko erabilitako bide berriak herrien arteko polarizazioa eta desberdintasun gero eta handiagoa azaltzen du.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 211. orr.

Oso gutxitan egiten zaie eraso, errotik eta ganoraz, enpresa elkarte eta enpresa handien kartelei (enpresa akordioei), edota jarrera monopolistei, horiek ere lehiakortasunaren kalterako direlarik.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 93. orr.


monopolistiko izond monopolioarena, monopolioari dagokiona. ik monopolista.

Errealitatean beste merkatu-egitura batzuk dira nagusi: monopolioak, oligopolioak -ekoizle kopuru txiki batek kontrolatutako merkatua-, eta lehia ez perfektua edo konpetentzia monopolistikoa -ekoizle eta erosle askoz osaturiko merkatua, non enpresak beren lehia-posizioa hobetzeko produktuak desberdintzen saiatzen diren. oso gutxitan egiten zaie eraso, errotik eta ganoraz, enpresa elkarte eta enpresa handien kartelei (enpresa akordioei), edota jarrera monopolistei, horiek ere lehiakortasunaren kalterako direlarik.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 70. orr.

Hau ez da kontu berria plagiora eta joera monopolistikoetara ohituta dagoen Microsoft enpresarentzat.  Berria - Ekonomia   2004-02-01

Portaera monopolistikoa aldatzeko konpromisoa.  Berria - Ekonomia   2004-03-25


monopolizatu, monopoliza, monopolizatzen 1 du ad monopolio bidez saldu edo ustiatu; (norbaitek) zerbaiten monopolioa bereganatu.

Badirudi, ehizarako eskubidea, hasiera batean libre zena, jauntxo feudalek monopolizatu zutela lurrak berenganatu ahalean.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 100. orr.

Saltoki handietara jendea erakartzeko erabiltzen dute zinema, eta gaur egun horien sustatzaileek monopolizatzen dute zinema eskaintza.  Berria - Ekonomia   2004-09-17

Zergatik monopolizatu behar zuen gutxiengo pribilegiatu batek aberastasuna eta aisia?  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 382. orr.

Hurrengo hiru urteetan Londresko antzoki inportanteenak monopolizatu zituzten antzerki-lanetako lehena estreinatu zen: Lady Windermere's Fan.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 11. orr.

2 irud/hed

Berrehun urtez Estatu-nazioaren "mitoak" monopolizatu du konstituzionalismoaren ulermena.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 61. orr.

Aberria monopolizatu nahi izatea aspaldiko arazoa dugu.  Berria - Euskal Herria   2004-09-28

Bi durangarrek txapelketa monopolizatu dute azken bost urteotan, erabat.  Berria - Kultura   2004-12-19

Argipean zen leihotik pianoak monopolizatzen zuen pareta ikus zitekeen.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 22. orr.


monopolizazio iz monopolizatzea.

Horregatik, eta alboan utzita alde teknologikoak, Internetek aurrean dituen bi erronka nagusi ondokoak dira: entitate ekonomiko edota politikoen monopolizazioa saihestea, eta masak ikas dezala sarearen erabilera egokia egiten.  Berria - Gaiak   2004-09-03


monoproduktore izond salgai bakarra ekoizten duena.

Gu herri monoproduktorea gara, eta oso gerente txarrak izan ditugu.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 60. orr.


monoptero izond tenplu biribilez mintzatuz, zutabe lerro bakarrak eusten diona.

Horietako batzuk monopteroak izaten dira, cella-rik gabe eta kolomekin bakarrik osatuak; beste batzuk peripteroak deitzen dira.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2070. orr.

Hermogenesek, Magnesian dagoen Dianaren tenplu pseudodipteroari buruz, eta Teosen dagoen Bakoren omenezko monopteroari buruz [idatzi zuen].  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3150. orr.


monoptongazio iz diptongo batetik monoptongo batera igarotzea.

Diptongoen monoptongazioa -asmilazioaren aldaera bat baizik ez dena-.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 187. orr.

Frantses modernoko monoptongazioak joera bakar baten agerpenak dira.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 186. orr.


monosexual izond sexu bakarrekoa.

-Nik, motel, ez diat oraingoz behar: monosexuala nauk.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 114. orr.


monosilabiko izond silaba bakarrekoa.

Frantsesa oso bestelakoa da: alternantzia gutxi agertzen ditu, eta erro monosilabikoak badituen arren (--...), baditu beste erro asko, bikoak eta hirukoak ere direnak.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 229. orr.

Emakumearen ahotik erantzun monosilabikoak besterik ez zirela irteten ikustean.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 90. orr.

Geure arteko elkarrizketa monosilabiko haiekin.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 178. orr.

Ekialdeko ortodoxoen jatorrizko kantu liturgikoa a capella da, kantu monosilabikoa eta monodikoa, errezitatibo eta salmodioetan oinarritua.  Berria - Kultura   2004-04-08

Publikoak gogoz onartu zuen Britten-ek jarri zituen disonantziak, ingeles prosodia monosilabikoa eta bazterketari eginiko kritika sozial garratza.  Berria - Kultura   2004-03-30


monosilabikotasun iz monosilabikoa denaren nolakotasuna.

Gainera, badute beste ezaugarri bat, alemanaren monosilabikotasuna gogorarazten duena: erroa beti hiru kontsonantez egoten da osatua.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 229. orr.


monosilabismo iz monosilabikoen nagusitasuna.

Hargatik, euskararen jakinduria batean kosmologia da, bestean antropologia eta bietan teologia, monosilabismotik aglutiadora eta flexiora doan bide luzean  Berria - Kultura   2004-05-20


monosilabo iz silaba bakarreko hitza, hitz silababakarra.

Izan ere, "monosilabo" hitza polisilabikoa bada, esango didak mundu honek konponketarik baduen...  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 71. orr.

«Esaldi laburrekin eta monosilaboekin» erantzun ziola.  Berria - Euskal Herria   2004-01-29

-Noiz erantzun behar didak, Andoni, monosilabo batekin: bai ala ez?  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 71. orr.


monoteismo iz jainko bakarraren fedea, jainko bakar bat dela baieztatzen duen erlijio edo teologia dotrina.

Beste testuinguru batzuetan ikusi dugu monoteismo judaikoaren patua behin eta berriro agertzen zen politeismoaren erasopean egotea zela.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 322. orr.

Politeismoaren sarraldi horiek monoteismoa erabat finkatzea eragin zuten Islamean, baita protestantismoan ere hain sakon ez bada ere.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 322. orr.

Monoteismoak ari direla ahultzen, Jainkoa desagertzen...  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 124. orr.

Monoteismoak, erraz ulertzen da, gizadi bateratuaren kontzeptura eraman behar zuena: kreatzaile bat bakarra badago, eta gizon-emakume guztiak haren kreaturak dira; Aita bada, haren haurrak izango dira guztiak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 274. orr.

Kultur eta erlijio aniztasuna, Mendebaldeko judu-kristautasunaren ordez; eta espiritualismoa monoteismo etikoaren ordez.  Berria - Gaiak   2004-03-31

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

monoteismoa eta gerra (16)


monoteista izond jainko bakarreko erlijioa duena.

Hargatik uste zuten basamorturik egundo zapaldu gabeko zenbait jakintsuk han jaioa zela Jainko Bakarra, ezleku huts edo bakartegi haietako jendeak asmatuak zirela erlijio monoteistak.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 167. orr.

Gure mundu hau askoz ere bidezkoagoa eta zoriontsuagoa litzateke ezagutzen ditugun hiru erlijio monoteistek kristautasunak, judaismoak eta islamismoak duten eragina galduko balute.  Berria - Euskal Herria   2004-11-23

Islama edozein juduk nahi izan zezakeen bezain fanatikoki monoteista eta anikonista zen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 298. orr.

Eta monoteista platoniko, estoiko, kristau eta marxistei susmagarri zaien bezala jendea munduaren anitzaz gozatzen ikustea, sortzaileari ere susmagarri zaio irakurlea liburu eta autore anitzez gozatzen sumatzea.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 12. orr.

Baina Frumppek Iraun duten Fedeak bere lan eskergan dio bertako biztanleak monoteistak direla, bakoitzak ez baitu bere buruaz beste jainkorik, eta hura adoratzen baitu izen sakratu askoren pean.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 272. orr.


monoteizatu, monoteiza, monoteizatzen du ad monoteista bihurtu.

Horrela, politeismoa okerra da, herri haiek ebangelizatu eta monoteizatu egin behar dira, etc.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 50. orr.


monotelita izond Jesu Kristorengan bi izaera bai, baina jainko borondate bakarra onartzen duena.

Maroniten kristautasun monotelita eta drusoen xiismoa, Hakim gurtzen duena, Erdialdeko Sirian jaio ziren biak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 169. orr.


monotema iz gai bakarra.

«Euskal monotemaz eta bizitza sexual ezin penagarriagoa izateaz nazkatuta» homeopata batengana jo ondoren bihurtu zen super-heroi, ahalmen miragarrien jabe...  Berria - Kultura   2004-11-17


monotonia iz beti-batekotasuna.

Monotonia nagusi, Kastilla sakonari hurbiltzen ari naizelako marka.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 86. orr.

Itsasoa bare dago, eta badator katamarana porturantza, uhinik gabeko monotonian.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 362. orr.

Goiko hiriak izaera ofiziala berreskuratuko zuen, beheko hiria eguneroko monotonian murgilduko zen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 91. orr.

Oixtian aipatu dudan "monotonia" erritmo lasai eta poetiko bilakatzen ari naiz: azken finean, gure baitan dauzkagu monotonia eta asperra.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 58. orr.

Aste bati bestea jarraitzen zitzaion, ildo beretik, monotoniaz.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 118. orr.

Bainutegiko tristurak, beti berdin diren egunen monotoniak, are beteago egiten dute ordurik ordu, txeratasunezko eztanda hori.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 204. orr.

Hortxe gertatu da bidaiaren monotonia hautsi duen gauza bakarra.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 61. orr.

Era horretan ez gara monotonian eroriko.  Berria - Gaiak   2004-06-23

Oraindik monotoniaren aurkako etsipenak jo ez duen eremu librea nahi du bizitza Ferminek.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 261. orr.

Mundu Berri Bikain batean, non aldaketa bakarra aisialdi zozoaren monotoniatik lan mekanikoaren monotoniara igarotzea izango baitzen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 399. orr.

2 (izenondoekin)

Aldapa ñimiñoena ere ez monotonia jasangaitz hori hausteko.  Berria - Kirola   2004-05-25

Monotonia lasaigarria eta triste samarra.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 280. orr.

Thailandiar musika, monotonia delikatu batez oin punttetan dantzatzeko egina bailitzan.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 56. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

monotonia hausteko (3)


monotono 1 izond beti-batekoa.

Orduen orratzak astiro dabiltza, kilkerren kantu monotonoaren antzera beti bat.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 31. orr.

Korukoek beren nota monotonoak jaulkitzen zituzten.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 146. orr.

Trenaren hots monotonoak lokartu zuenean, maleta burko gisa erabiltzeko ahalegina egin zuen gizonak.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 164. orr.

Soinu hark, areago zirudien olatuen etorrera monotonoa hondartzara.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 22. orr.

Eremua berriz ere lautada monotono bat zen, esparruaren amaieran bakarrik ikus zitekeen lerro urdin urrun bat: Thuringiako mendiak.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 132. orr.

Neure buruari galdetzen diot ez ote duen nahi, batzuetan, libre gelditu oinaze monotono horretatik.  Berria - Kultura   2006-01-13

Ez zuten maite kontrolpean dagoen bizitzari darion iragaite monotonoa, ezusterik gabekoa.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 106. orr.

Egunak badoaz egunen ondotik, arrazoirik gabe, batuketa amaiezin eta monotonoan.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 81. orr.

Aitortu zidan nire bizitzari urtetik urtera monotonoagoa irizten ziola.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 64. orr.

2

Handik mende batera, Aurelianok, Aquileako erretore-laguntzaileak, jakin zuen Danubio ibai ondoan monotonoen (bestelako deituraz anulareak) sekta berri-berriak sinesten zuela historia zirkulu bat dela eta deus ez dela lehenago izan ez denik eta geroago izango ez denik.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 135. orr.

Handik hilabeteetara, Pergamoko kontzilioa bildu zenean, monotonoen errakuntzei kontra egiteko kargua hartu zuen teologoa.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 138. orr.

Apika monotonoek kutsaturik, imajinatu zuten gizon oro bi gizon dela eta benetakoa bestea dela, zeruan dagoena.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 141. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ahots monotonoz (3)


monotonoki adlag monotoniaz.

Hots, mugimendu ziklikoek giza historian, gurdi-gurpil baten biraketa fisikoek bezalaxe, monotonoki errepikakorra den mugimendu zirkularraren bidez.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 319. orr.

Horrexek emango ziokeela, esan zuen, munduko atseginik handiena; eta ahotsa, monotonoki misterioan barneratzen ninduelarik, ia maitekorra bihurtu zitzaion, eta ematen zuen uler niezaiola erregutzen zidala.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 40. orr.


monovolumen iz

"Monovolumen" erraldoietan goaz mendi puntako ermitarik urrunenak bisitatzera, eta neguan klase altuagokoak izan nahi luketen Espainia osoko pera, pijo, eskuindar moderno eta ezkertiar aburgesatuekin batera eskiatzera goaz.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 56. orr.


monoxido 1 iz karbono monoxidoa.

I. jauna, apika, istripuaren ondorioz, autoko ke-hoditik nolabait sartutako monoxidoaren eraginpean zegokeen  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 50. orr.

2 karbono monoxido gas koloregabea eta usaingabea, oso pozoitsua.

Metanoa, karbono monoxidoa, karbono dioxidoa, kloruroa, zianuroa...: orotara, 51 produktu toxiko ageri dira Europako substantzia kutsagarrien zerrendan.  Berria - Euskal Herria   2004-05-04

Karbono monoxidoa pozoitsua da, odolean oxigenoa garraiatzea galarazten baitio hemoglobinari.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 241. orr.

Karbono monoxidoa gorputzean sartzen denean, hemoglobinarekin egiten du bat gasak.  Berria - Euskal Herria   2006-03-21

Karbono monoxidoa arnastuta hil zirelako zantzu nabarmenak.  Berria - Euskal Herria   2004-10-16

Autopsiak berretsi du Puiukoak karbono monoxidoagatik hil zirela.  Berria - Euskal Herria   2006-03-21

Crickek [...] pentsatzen zuen bazitekeela I. jauna, apika, karbono monoxidoz pozoitua izatea, gauza jakina baita horrek, odoleko oxigenazioa aldatuz, koloreen pertzepzioa aldatzen duela.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 50. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

karbono monoxidoa (21); karbono monoxidoa arnastuta (9); monoxidoa arnastuta hil (7)

karbono monoxidoak (6)

karbono monoxidoaren (4)


monozigotiko izond bikiez mintzatuz, obulo bakar batetik sortzen direnak.

Heziketa sexuala ez da obuluei eta espermatozoideei, herentzia genetikoari, biki monozigotikoen eta dizigotikoen arteko aldeari, barrabilen funtzioei, Falopioren tronpei edo haurdunaldiaren faseei buruzko informazioa ematea soilik.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 297. orr.

Hiesa garatu zuten bi biki monozigotikoetan egindako azterketa.  Berria - Gaiak   2006-03-29


monoziklo iz pedalek eragiten dioten gurpil bakar batez osaturiko ibilgailu jarlekuduna.

Akrobaziak, malabareak, hankapaluak, monozikloa eta zirkoko beste hainbat teknikak. Topaketa hauetan anitz ikusiko dira arte desberdinen gurutzamenduak: esku dantzak karrika musikarekin, sarituak izanen diren monozikloen korrika eta esku dantzaren lehiaketak, [...].  Berria - Kultura   2004-05-26

Zure teknika pikoan ematen hasten zarelarik saia zaitezke monozikloaren gainean zarenean partaide bat igan zure sorbaldetara eta berarekin jostatu pilotekin edo makilekin.  Herria   2001-05-31


monsieur iz jauna.

-Oraingoz ez, monsieur Iraurgi -erantzun dio Virgiliak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 168. orr.

Monsieur Nestorren klaseak irauten duen bitartean bakarrik egoten zara hotelean.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 79. orr.

Eta entzun zuen nola denda jabeak, amultsuki eta errespetu handiz monsieur Haydn deitzen zion lagunari.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 139. orr.

Banlieueetako gazteak ez direla Napoleon edo ez direla egunotako prentsan monsieur eta madame legez emango, badakigu.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 85. orr.


monsinore (orobat monsiñore) iz prelatuei dagokien trataera.

Eta kardinalak (Juan Fernandez eta Adolfo Fernandez), artzapezpikuak (Idelfonso Tamayo) eta monsinoreak (Ales Furundarena eta Ramon Ibarra) zer egin ez dakitela dabiltza, estu eta artega.  Berria - Kultura   2006-01-13

Hortik laster Erromak Monsiñore izendatu zituen Diharassarry Kanboko erretor ohia, Mendiboure Aiherrakoa, Meriateguy Lasakoa eta Hiriart Behauzekoa.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 36. orr.

Gainera hango abokatetan hoberenatarik bat hautatua zuten eta Batikanoko apez, monsiñore eta kardenaleak alde zituzten Frantziako gorrien kontra.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 35. orr.

Monsinore Aguer Rubenen semea da.  Herria   2005-03-31

-Katedralean Monsinore Aguer Artzapezpikuak eman meza; nahiz meza doi bat motela izan euskaldunak han ginen Anjelusaren kantatzeko.  Herria   2005-03-10

Burundiko Apezpiku Batzarreko presidente Simon Ntamwana monsinoreari.  Berria - Mundua   2004-01-06

Argentinar Monsinore batek. "Barka, monsinore," erantzun zuen Rochebriantek; "horretaz lotsa naiz".  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 95. orr.

Zakurraren buztana, monsinoreak! zoazte antzarak ferratzera.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 15. orr.


monsinore (orobat monsiñore) iz prelatuei dagokien trataera.

Eta kardinalak (Juan Fernandez eta Adolfo Fernandez), artzapezpikuak (Idelfonso Tamayo) eta monsinoreak (Ales Furundarena eta Ramon Ibarra) zer egin ez dakitela dabiltza, estu eta artega.  Berria - Kultura   2006-01-13

Hortik laster Erromak Monsiñore izendatu zituen Diharassarry Kanboko erretor ohia, Mendiboure Aiherrakoa, Meriateguy Lasakoa eta Hiriart Behauzekoa.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 36. orr.

Gainera hango abokatetan hoberenatarik bat hautatua zuten eta Batikanoko apez, monsiñore eta kardenaleak alde zituzten Frantziako gorrien kontra.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 35. orr.

Monsinore Aguer Rubenen semea da.  Herria   2005-03-31

-Katedralean Monsinore Aguer Artzapezpikuak eman meza; nahiz meza doi bat motela izan euskaldunak han ginen Anjelusaren kantatzeko.  Herria   2005-03-10

Burundiko Apezpiku Batzarreko presidente Simon Ntamwana monsinoreari.  Berria - Mundua   2004-01-06

Argentinar Monsinore batek. "Barka, monsinore," erantzun zuen Rochebriantek; "horretaz lotsa naiz".  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 95. orr.

Zakurraren buztana, monsinoreak! zoazte antzarak ferratzera.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 15. orr.


monstruo ik munstro.

monstruositate ik munstrositate.

montaje 1 iz muntaketa.

Zaragozako tailer batean montaje bat egiten ari zela, holako batek hanka harrapatu zioan: hezurrak maila-maila eginda.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 18. orr.

-Nahi baduzu moilatik pasatzea daukagu, montajearekin nola doazen ikusteko -esan diot.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 60. orr.

Zinemakoek ardura gehiago edukitzen dute planoaren montajean, argian eta horrelako kontuetan, interpretazioan baino, eta interpretazioa aktorearen esku uzten dute gehiago».  Berria - Harian   2005-08-07

2 muntatzea, editatzea.

Zinemakoek ardura gehiago edukitzen dute planoaren montajean, argian eta horrelako kontuetan, interpretazioan baino, eta interpretazioa aktorearen esku uzten dute gehiago».  Berria - Harian   2005-08-07

3 antolaketa.

"Munduko musurik ezagunena", Robert Doisneau-k Parisko Herriko Etxearen plazan America's Life aldizkarirako atera zuena, montaje hutsa zen.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 96. orr.

Gezurrezko montajea eraikitzen ari dituk hemen, dena simulakro hutsa.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 95. orr.

Bermudetako Triangeluarena montaje bat da.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 83. orr.


montakargas iz karga-igogailua.

Beste bat, fabrika solairuz solairu zeharkatzen duen montakargasari begira geratu da.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 139. orr.

-Montakargas hau ilegala da...  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 139. orr.


montaketa ik muntaketa.

montatu ik muntatu.

montatzaile ik muntatzaile.

montenegroar (orobat montenegrotar) izlag/iz Montenegrokoa, Montenegrori dagokiona; Montenegroko herritarra.

Montenegroar gehienak ez dira serbiar sentitzen.  Berria - Mundua   2006-03-02

Baina montenegroar asko Serbian bizi dira, eta horiek ez dira independentziaren aldekoak, ezta Montenegron bizi diren serbiarrak ere.  Berria - Mundua   2006-03-02

Zergatik ez onartu euskaldunei, montenegrotarrei hamar egun lehenago onartu zaiena?  Berria - Euskal Herria   2006-03-28


montenegrotar ik montenegroar.

montoriar izlag/iz Montorikoa, Montoriri dagokiona; Montoriko biztanlea.

Iazko maiatzaren 2an gertatu zen ezbeharra, Anne-Marie Lhande Pargade montoriarrarekin Pic du Biscau mendian zeudela, Biarnon, biei bizia galarazi zien istripua.  Berria - Harian   2005-05-03

Montoriarrak berreskuratua zuen Orthezeko kapa iluna.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 199. orr.


montra ik muntra.

montzoi (38 agerraldi, 8 liburu eta 5 artikulutan; orobat monzoi 10 agerraldi, liburu 1 eta artikulu 1ean) 1 iz

Indiak montzoiei esker irauten duela esan liteke.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 25. orr.

Montzoien esparru tropikala.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 359. orr.

Montzoiaren sasoia zen, ustelaren kiratsa betiko desagerrarazi eta giroa egurasteko sasoia.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 137. orr.

Montzoien garaian euri asko egiten duen arren, kendutako uraren zati txiki bat soilik berreskuratzen du lurrak.  Berria - Gaiak   2004-08-31

Bestalde, udako montzoiak Indian ere uholdeak utzi ditu.  Berria - Mundua   2004-09-21

Aurki eguraldia aldatu, giroa hoztu eta montzoia etorriko zela agindu zion Josuk izerdi patsetan zegoen Estherri.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 129. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Montzoi euriteak zirela eta, Gujaraten lurralde zabalak ur azpian geratu ziren.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 22. orr.

Montzoi garaian bakarrik egiten du euria, hots, maiatz azkenaldian hasi eta bizpahiru hilabetez.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 25. orr.

Hor ikusiko dituzu taldeak, pala, zakua eta makila hartu eta bazterrak arakatzen, montzoi hilabeteetan batez ere.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 160. orr.

Montzoi bukaerako euriek denera 800.000 pertsona mugiarazi dituzte beren etxeetatik Indian.  Berria - Mundua   2004-09-21

· Sheela plaza bazterreko palmondo baten azpian dago kuxkurtuta, goitik behera montzoi euri jasa den bitartean, eskuetan globo piloa duela.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 132. orr.


monumental 1 izond monumentuarena, monumentuari dagokiona.

Urrundik, burua inarrosten du batek, ez da neholako soslai monumentalik ageri: hirian zarela, bestelakoa da irudipena.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 261. orr.

Gaztelua, elizak, komentuak, kolegioak eta ez dakit zer leku honen aberastasun monumentalak du gaur herri hau hiri bilakatzen.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 191. orr.

Argazkigintzatik abiatuta Arabako bazter guztiak ezagutu zituen, bere erretratuetan probintziako bizimodua eta ondare monumentala erregistratzen zituelarik, batez ere.  Berria - Kultura   2004-06-17

2 eraikinez eta mintzatuz, hotsandiko dena bere tamainagatik.

Laukoteak aulki gurpildunari eutsi, eta hantxe egokitu zen Ruche jauna, airean, eskailera monumentalaren oinean.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 405. orr.

Igandeetan hilerri monumentalera joaten ohi da, edo gurasoengana bisitan edo, zeharo libre egonez gero, paseoan ibiltzera Jetéera.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 98. orr.

Eraikin monumental baten balioztatzea.  Berria - Kultura   2004-11-10

3 ikaragarri handia dena.

Nafarroako toponimia ikerlan monumentala da, eta garrantzi handikoa.  Berria - Kultura   2004-03-07

Horregatik ikusten dut gure aurreko gainean apaindura beltzezko diadema monumental hori.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 136. orr.

Izan ere ikaragarria zen zakil tente monumentala erakusten zuen gorputz biluzi bihurrikatu hura.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 188. orr.


monumentaltasun iz monumentala denaren nolakotasuna.

Monumentaltasuna arloteriari josi zaio.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 119. orr.


monumento ik monumentu.

monumentoso izond adkor

Ibilbide benetan monumentosoa da.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 25. orr.

Danek esan gabe ere, denoi gigantoso, monumentoso eta mirakuloso iruditu zaigu.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 158. orr.


monumentu (orobat monumento g,.er.) 1 iz pertsona edo gertaera gogoangarri baten oroigarri, egiten den arkitektura edo eskultura lana. ik oroitarri.

Monumentu berri bat egin nahi dugu plazan gerran hildakoen alde.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 104. orr.

Handik urte gutxira, monumentu bat eraiki zioten, eliza ondoan paratu zutena, Espainia salbatu eta goratu zuen haren betiko oroigarri.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 138. orr.

Wellington-en monumentuak elurrezko kapela distiratsu bat zuen, Fifteen Acres lursail zuriaren gainetik sartaldera diz-diz.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 301. orr.

Monumentu txiki bat eraikitzeko diru-bilketa bat egitea bururatu zitzaion Ruche jaunari, honelakoxe eskaintzarekin: adierazpen matematikoak, esker onez.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 309. orr.

Txanponez txanpon dirutza bildu eta monumentu bat egin zioten penaz hil omen zen zakurrari.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 148. orr.

Ikusi besterik ez dago zenbat monumentu eraiki dituzten haien ohorez; Kop mendateko oroitarria, esaterako.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 41. orr.

Haren erdian, sendo, askatasuna sinbolizatzen duen monumentu zuri eskerga, 1971n eraiki zena Persiar Inperioaren 2.500. urteurrena ospatzeko.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 142. orr.

2 arkeologiaren, historiaren edo estetikaren ikuspuntutik interes edo balio nabarmena duen eraikuntza.

Monumentu historiko gisa sailkaturik zegoen.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 396. orr.

Monumentu megalitikoak aztertzen dabiltzan taldeen artean.  Berria - Kultura   2004-02-13

Duomoa eta edozein turistak ikusten dituen gainerako monumentu eta arte lanak ikusi genituen geuk ere.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 60. orr.

Italian gotikoak sortu duen monumentu ederrenetakoa baita.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 836. orr.

Hiri arrotz bateko monumentu eta edertasunak.  Matías Mujika   «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 7. orr.

Etxea gobernuaren eta nazioaren monumentu historiko bihurtua zen.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 97. orr.

Ohartu haiz zenbat monumentu, nolako kaleak.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 121. orr.

Zerrenda hori osatzen duten eraikin eta monumentuen artean %3 baino ez dira industri ondare.  Berria - Kultura   2004-09-24

Etxe guztiek monumentuak ematen zuten, etxe-aitzin garai landu haiekin.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 67. orr.

Arkeologia monumentu mutuen, arrasto bizigabeen, testuingururik gabeko gaien eta iraganak utzitako gauzez arduratzen zen diziplina zenean.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 14. orr.

Aieteko jauregia monumentu izendatzeko prozedura abian jarri du Jaurlaritzak.  Berria - Kultura   2006-03-29

Jauregi hau, 12garren mendekoa da, eta monumento gisa klasatua.  Herria   2002-07-18

3 irud/hed

Testu poetikoak oso dokumentu baliotsuak dira ahoskera ezagutu ahal izateko: monumentu hauek hainbat punturi buruzko argitasunak ematen dizkigute, bertsotan jartzeko sistema, [...]. Habana historiari eginiko monumentu bat zen, Egiptoko piramideak edo Petra edo Machu Picchu bezalakoa.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 64. orr.

Egiaren arragoa gaizto hau antzinako legeria basatiaren monumentu bizia da.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 56. orr.

Literatur berpizkunde baten monumentu tipikoa bere lehen fasean antologia, corpus, thesaurus, lexiko edo entziklopedia bat izaten da,.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 288. orr.

Herriko monumentu nazionala maistra zaharra zen, andretxo argal txiki bat.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 301. orr.

Beste batzuen arabera, 219 milioi dolar kostaturiko zurikeriaren monumentua.  Berria - Gaiak   2004-10-03

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Monumentu-eraikuntzari bultzada bat ematen.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 370. orr.

Baserriaz gain, monumentu izendapenak haren ingurunea ere babestuko du aurrerantzean.  Berria - Euskal Herria   2004-01-28

Baserriaz gain, monumentu izendapenak haren ingurunea ere babestuko du aurrerantzean.  Berria - Euskal Herria   2004-01-28

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Highgate-ko hileta monumentu bat, sastraketatik azaltzen zen harrizko aingeru bat, hatz erakuslea ezpainetan zuela isiltasuna eskatuz.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 219. orr.

Semearen ohoretan hilobi monumentu bat eraikirazi zuen, Etsipen enea izenekoa. hantxe berean ikusi ditugu Andredena Maria " xuria " eta Napoleonen denborako gerla baten orroit-monumentua.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 146. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

monumentu bat egin (4); monumentu historiko (3); monumentu izendatu (3); monumentu nazional (3)

monumentua egin (3); omenezko monumentua (3)

foruen monumentuan (5)

foruen monumentuaren aurrean (3); monumentuaren inaugurazio (3); monumentuaren inguruan (3); monumentuaren ondoan (6); omenezko monumentuaren (4)


monzoi ik montzoi.

mopa iz etxeetako lurra, busti gabe, garbitzeko tresna, telaz edo ehunez forraturiko pieza horizontal batek eta gider luze batek osatua.

Santiago hoteleko neska mopa pasatzen ari da barruan.  Berria - Harian   2005-05-08

Zuen ama gauzak erosten aritzen zitzaion beti, erratza, mopa, pastel-betegarri berriren bat.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 51. orr.


morabiar ik moraviar.

moradore iz biztanlea.

Horratx, nonahiko jendaje arrotzak, herri batean "habitante" edo "moradore" izan ondoren, bertako "vecino" gradua hartzeko bete behar zuen baldintzetako bat: gutxienez hamairu azaburuko baratzea ukan.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 41. orr.


moral 1 izond gizarte batean onartzen diren ohiturei eta jokaerei dagokiona; moralaren filosofia-azterketari dagokiona.

Edozein teologo moral tradizionalistak esan zezakeen bezalaxe.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 27. orr.

Platonen pentsamendu morala, politikoa eta zientifikoa, hau da, garaiko pentsamendu filosofikoa, orduantxe hasi zen eratzen.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 43. orr.

Filosofia moral osoa, bizi xehe bati atxikitzen zaio apainketa aberatsagoko bizi bati bezain ongi.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 15. orr.

Torturaren inguruan sortzen diren dilema moralak "klasikotzat" har ditzakegu etikaren alorrean.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 207. orr.

Errabino-familia batean jaio zen Singer, Talmud eta Tora liburuak izan ziren bere heziketaren oinarriak, eta goitik behera morala den ikuspegia erabili zuen bizitzan bezala idazlanetan ere.  Berria - Kultura   2004-07-14

Errurik gabeko ezjakintasunaren aurrean tolerante izatea zein ausarkeriaren aurrean jasankorra izatea prestakuntza moral onaren seinalea da.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 215. orr.

Ekintza moral edo etika izenda genezakeena.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 55. orr.

Tesiaren gaia nazionalismoaren funtsatze morala da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 13. orr.

Bi erabaki eta ekintza moral mota badirela: ona eta gaiztoa.Termino horiek epai moral bat inplikatzen dutenez, hobe izango da agian moralki termino neutralak erabiltzea.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 90. orr.

Tabu moral edo sozialengatik.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 260. orr.

2 izpirituari, gogoari dagokiona (material, fisiko-ren aurrez aurre).

Unibertso fisiko eta moralean ikusten denez.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 29. orr.

Suntsidura moral, psikologiko, sozial eta politikoari (ez aipatzearren materialari) dagokionean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 37. orr.

Baina frogen ziurtasun moral hau errazagoa da sentitzen, zehatz definitzen baino.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 51. orr.

Zirrara moral handietako dardara urduria sentitu zuen kolpetik doktoreak, eta emozioz ikara batean hartara hurbildu zen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 50. orr.

Beti izan dut nik halako osasun moral bat izateko asmo madarikatu hori!  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 53. orr.

Plazer moralak, hutsak dira, banaka batzuei baino komeni ez zaizkienak; larru-jotzearenak, ostera, denen gustukoak dira, eta bere xarma liluragarriek laster orekatzen dituzte ustezko mesprezuak.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 112. orr.

Usaiako min morala psikologikoarena baino jasangarria zen, jarria nintzaion.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 83. orr.

Salatzaile bakoitzari kalte moralengatik 8.000 euro ordaindu beharko dizkio Madrilek.  Berria - Mundua   2004-11-03

• 3 iz ongiaren eta gaizkiaren jakintza; giza jokabidearen edo egintzen doktrina, horien ontasunari edo gaiztotasunari dagokionez.

Gure kontzepzio etikoa guztiz dago moral kristauaz blai eginda.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 200. orr.

Horregatik, ohituren Metafisika benetan Moral hutsa da.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 280. orr.

4 ontzat hartzen diren jokabide arauen multzoa; giza jokabidea bere alderdi moraletik ikusia.

Begira, moralaren zentzua ez dugu herentzia bidez jasotzen; hartu egiten dugu, geureganatu.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 113. orr.

Esklaboaren moralak nagusiaren morala ordezkatu du, eta aldaketa hori hain indartsua izan da, nagusiak berak balio-sistema antinatural hori beretu egin baitu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 211. orr.

-Bai, oso jende jatorra; baina ezin jasanezko moral bat dute.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 250. orr.

Luxuria jabetu zen nitaz eta inguratu egin ninduen bere traiziozko itzal mugikorrez, bere moralik gabeko estandarteez, libertinajeari lotzeko deia zen hura, lotsa erabat galtzeko, ñabardura guztietako gozamen guztiak probatzeko, mugagabe, heriotza lizunkoia etorri arte.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 87. orr.

5 (izenondoekin)

Ez dago, moral esentzial hori ezagutzen ez duen herririk; eta ez dago, moral esentzial horrek baino agindu gehiago ukan dezakeen moral razionalik.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 106. orr.

Haren herrikideak -moral burges aszetikokoak- ezin zuten horrelakorik onartu.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 19. orr.

Harrokeria naziaren biktimak izan ziren batzuk; frankismoarenak, gulagetakoak, kastrismoarenak, Pinochetenak; hango eta hemengo faxismoarenak, hango eta hemengo moral iraultzailearenak.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 49. orr.

Moral hertsiak eta barne-gogoeta egiteko beharrak laburbiltzen dute haren mezua.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 316. orr.

Apaiz libertino batekin igaro zuen bere haurtzaroa, moral lasaiko emakumez inguratuta, bere aitaren ibileren eraginpean.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 13. orr.

6 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Sartrek (1905-1980) moral-sistemei egindako kritikaz mintza gaitezen, azkenik.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 212. orr.

Jean Saint Pierre Anxuberro Baionako seminarioko moral irakasleak gerla-tokietarik bidaltzen zituzten artikuluak.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 116. orr.

Garaiko moral-eskuzabaltasunari esker.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 133. orr.

Haren moral-erretorika itxura hutsa zen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 283. orr.

Moral gaietako gure hutsegite guztien iturria, kristauek bere zorigaitz eta larritasun mendean asmatu zuten anaitasun-lotura zentzugabe hura onartzea izan da. erlijio-kontuetan ahalegina eskatzen duen oro maite dugu, moral-kontuan zorroztasun-itxura daukan oro maite dugun bezala.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 193. orr.

Erlijioak ez du onartzen ezkontzaz kanpoko harreman sexualik, baina gu gehienok ez geunden ados moral klase horrekin.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 134. orr.

Horiek ez gaituzte jartzen moral oinarri baten eta Estatu lege baten arteko desberdintasuna nabarmentzeko tenorean.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 53. orr.

7 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ene ideiak kristau moralaren menpe zeuden eta bidea zabal eta argitsu neukan, hautzaroko lehen urratsak egiten hastera nindoala.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 22. orr.

· Duela gutxi asmatu diote izena lanean boterea duenak botererik ez duenari egiten dion zapalketa psikologiko-moral horri.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 142. orr.

Komunitatearen balio kultural-moralen transmisioa.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 212. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arau moral (5); arazo moral (3); balio moral (4); balore moral (3); ekintza moral (4); epai moral (4); erabaki moral (3); filosofia moral (3); irizpide moral (3); jarrera moral (3); kalte moral (3); kualitate moral (4); lege moral (4); moral aldetik (7); moral bakarra (3); moral berri (4); moral bikoitza (5); moral burgesaren (4); moral eta intelektuala (3); moral fiskalak (4); moral handia (5); moral hutsa (3); moral objektibo (3); nolakotasun moral (3); ordena moral (4); sen moral (4); teoria moral (3); txosten moral (3); zientzia moral (3)

arrisku morala (3); balio morala (4); behar morala (6); bertute morala (4); betebehar morala (3); ekintza morala (3); erantzukizun morala (6); filosofia morala (3); garaile morala (3); jazarpen morala (8); kalte morala (5); kontzientzia morala (3); laguntza morala (4); laneko jazarpen morala (3); lege morala (6); lintxamendu morala (3); morala eta erlijioaren (3); morala izan (5); morala izango (3); morala onartu (3); morala zer den (3); nagusitasun morala (4); on morala (4); sistema morala (3); txosten morala (5)

arazo moralak (4); balio moralak (7); ezaugarri moralak (3); lege moralak (7); obra moralak (3)

filosofia moralean (4)

lege moralen (5); lege moralen menpean (3); printzipio moralen (3)

kalte moralengatik (5)

ikuspuntu moraletik (3)

moralez gainezka (6); moralez gainezka egongo (3)

aginte moralik (3); moralik gabe (4); moralik gabea (3); moralik gabeko (6)


moraldun iz morala.

Dibertsio arina, "moralduna", kontserbadoreek aldarrikatutako Amerikar familia balioen neurri estandarretan sartzen zena.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 185. orr.


moraleja (orobat moralexa g.er.) iz alegia baten erakutsia; erakutsia.

Ipuinetako moraleja behar dut guztiari zentzua aurkitzeko.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 185. orr.

Idazleak, Kipling-ek esana, idatz dezake fabula bat, baina debekatuta dauka moraleja ematea.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 57. orr.

Argazkiko eguzkia goi-goian zegoen, dirdaitsu: soldadu-martxari moraleja itxurako marko ohoretsua emateko zegoela zirudien.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 53. orr.

Istorioari etekina -moraleja- atera nahi liokeen orojakile batena?  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 54. orr.

Nenufare zuria (edo Ishmir eta Guzmuden ipuin zorigaiztoko eta moralexa mingotsa).  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 226. orr.


moralejadun izond moralejaz hornitua.

Nekazari giroetako narrazioak, baina ez dira ipuin moralejadunak.  Berria - Kultura   2006-03-28


moralexa ik moraleja.

moralgabe 1 izond moralik ez duena.

Neska ahul eta moralgabea zen Molly, argi eta garbi, eta kontzientziak ez zion benetan agintzen Molly zigortzea, harena baino Charlieren errua izan zen zerbaitengatik.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 92. orr.

-Leku guztiak dituk moralgabeak -esan zuen-.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 111. orr.

Belar hostoak liburua moralgabea zela esan zuen ezjakin ezin handiago hark.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 174. orr.

2 moralaren kontrakoa.

Haien ustez, moralgabea da giza enbrioietatik zelula amak ateratzea.  Berria - Gaiak   2004-05-20

ETAk Katalunian su-etena iragartzeko egindako adierazpena «nazkagarria da politika aldetik, eta moralgabea etika aldetik».  Berria - Euskal Herria   2004-02-20


moralgabekeria iz moralgabetasuna, gaitzesgarritzat markatua.

Jainkoak ez gaitu moralgabekerian bizitzeko deitu, berarentzat sagaraturik bizitzeko baizik.  Elizen arteko biblia   1 Ts 4,7


moralgabetasun iz moralgabea denaren nolakotasuna.

Soldadu estatubatuarren jokaerak Bushen gurutzadaren moralgabetasuna agertu du.  Berria - Mundua   2004-05-09

Atxiloketak Moralgabetasun Publikoaren Kontrako Borroka Plana delakoan oinarrituz egin dituzte [Iranen].  Berria - Gaiak   2004-08-07

Neuk ezagutu ditiat kasuak: moralgabetasun-kasuak...  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 113. orr.


moralgabezia iz moralik eza.

Indarkeria politikoa, hor konflikto politiko bat, batzuentzat balio sistema ezberdinen artekoa, beste batzuentzat moralaren eta soil moralgabeziaren arteko konfliktoa bezala ageri baita, interpretazioen edo interesen arabera.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 21. orr.


moralina iz axaleko morala.

Zenbat moralina pilatzen ote du gure gibelak?  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 19. orr.

Zenbat eta moralina estuagoan hezi, orduan eta irriberago eta negarberago jendea.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 119. orr.


moralismo 1 iz nagusitasuna moralari emateko joera.

Orain politika moralismoan errefuxiatzen da -ez moralean.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 62. orr.

Literaturak ez duela moralismo edo militantismoaren beharra erakusten digu, nonbait.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 9. orr.

Horrela ikastera behartuak izan gara geu ere, zezenaren adarrak gainean, moralismoaren eta inozentziaren tentazioetatik ihes egiten.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 43. orr.

Kristautasuna moralismo motz bihurtu zitzaigunekoa.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 136. orr.

Foucaultek moral modernoaren genealogia berridatzi du: arrazoimenaren atzean dagoen zoroen eroetxea, askatasunaren gibelean dagoen presoen kartzela, osasunaren azpian dagoen gaixoen ospitalea, sexu heterosexual arruntaren ostean dagoen moralismo viktoriarra eta beste horrenbeste.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 91. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Bertatik baztertu nuen lehena, moralismo kutsu gogaikarrikoa, eta bigarrenari buruzko gogoetan murgildu nintzen, nire izaerarekin hobeki baitzihoan.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 55. orr.


moralista 1 izond nagusitasuna moralari ematen diona.

Atzean, oso atzean geratu dira sexualitatearen inguruko ikuspuntu platonikoa, moralista eta baita progrea ere.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 260. orr.

Hannak oso ongi ulertzen zuen nire proposamena, benetan zen bezalakoa: ez erromantikoa, ezta moralista ere, baizik eta praktikoa: bizitoki bera, ekonomia bera, adin bera.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 240. orr.

Parranda baino zehatzago izango da mozkorkeria esatea, edo, hitzaren kutsu moralista saihestearren, alkohola.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 101. orr.

Horren eraginez edo, barra-barra erabiltzen ditugu karga moral sekulakoa darien eta inoiz bukatzen ez diren kizun prometeikoak, kutsu subliminal moralista eransteraino euskal bizitza egunerokoari: euskaldunok, antza, dena dugu kizun.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 162. orr.

Langabezia, bazterketa soziala, presondegia... bada gogoeta sakonik liburu hortan, "kutsu moralistarik gabe haatik, irakurleak berak bere gogoetak egin ditzan".  Herria   2005-03-31

Iritzi orokorretan oso moralista da, harrigarriro.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 8. orr.

• 2 iz moralaz aritzen den idazlea.

Azkeneko mende eta erdian, "sadismoa" psikiatra, moralista, psikoanalista, filosofo, apaiz eta pedagogoen aztergaia izan da.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 13. orr.

Ondorioz -eta hau ez du zeren ahantz sekula gizaki bakoitzaren duintasuna zaintzeaz arduratzen omen den teologoak ala moralistak- hizkuntza hunkitzen eta jotzen duen edozein erasok, hunkitzen eta zaurtzen ere du Gizakia bera.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 178. orr.

Seneka filosofoa (K.o. 85 hila) oso ezaguna zen Erdi Aroan moralista gisa.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 182. orr.

Moralista batzuek arrazoitu zuten diruen jabe izateak ez dakarrela beti zorionik eta beste ditxa modu batzuk zuzenagoak direla beharbada.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 49. orr.

Zeinek jartzen ditu, baina, mugak [ikerketan]?, zientzialariek?, moralistek?, legegileek?...  Berria - Gaiak   2004-01-21

Idazkera trinkoa, guztiz soildua, elipsiz betea, aszetikoa, ez dakit zergatik, baina moralisten artean estimazio berezia izan ohi duena.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 12. orr.

Jendea, moralistek eta poetek besterik uste izanagatik, ez dela sekula jostatu haragiarekin, baizik-eta larruarekin.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 107. orr.

Gure moralista progreak "maitasun heldua" aldezten zuen, eta "haurrei dagokien egoismoa" gainditzeko eskatzen zuen.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 260. orr.


moralitate 1 iz moraltasuna.

Besterik ezean, terrorismoaren aurrean segurtasuna, legea, moralitatea gorde beharrak eman dio bizitza Estatuaren "Beste" nagusiari.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 92. orr.

Baina handik minutu batera klaro ikusi nuen berak zuela, beste inork ez, nire gaiztakeriaren, nire kalte egiteko grinaren kulpa guztia eta lurretik kentzen banuen, moralitate ederreko gauza egingo nuela.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 148. orr.

2 morala, ontzat hartzen diren jokabide arauen multzoa.

Nietzschek ordu arteko balioak ordezkatu nahi ditu, moralitate berri bat gauzatze aldera.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 211. orr.

Egoera praktiko batean jarrita, miliziano gaztea Sánchez-Mazas-en aurrez aurre, adibidez, bi portaera dira posible, nahiz eta adostezinak izan, bakoitzak bere moralitatea baitu.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 110. orr.

Egin daitekeenaren eta debekatua dagoenaren arteko mugetan mugitzen den moralitate gisa ulertu behar da moral kristauaren funtsa.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 201. orr.

Herriko dantzaldi publikoan moralitatearen aurkako okerra egiteagatik.  Berria - Kultura   2004-09-28

3 irud/hed

Amona xaharrarenaren gisako eskuaz goxoki gorde zuen zibilizazioaren ilunabarreko eguzkia, eta ilunsentian gizonaren afaria -esne eta moralitate katilukada- prestatzen du eta hilobi unibertsalaren ohe-estalkiak ezartzen ditu.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 277. orr.

4 (hitz elkartuetan)

Hortik jarri da zalantzan ea moralitate arrastorik ote zen ordena natural soilean.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 59. orr.


moralizatu, moraliza, moralizatzen 1 du ad moral bihurtu, izaera morala eman.

Horren arabera, euskal letrak soilik doktrina emateko, moralizatzeko, herri hau salbatzeko [...] erabili behar dira.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 190. orr.

2 da ad moral bihurtu, izaera morala hartu.

Norbere burua ezkutatzeko eta onuragarria zaien itxura onartzeko joera honen bitartez gizakiak ziurki erabat zibilizatu ez ezik, pixkanaka hein batean moralizatu ere egiten dira, [...] bakoitzak bere inguruan ikusten zuen ongiaren ustezko adibide jatorretan beretzako hobekuntzaren eskola aurkitzen baitzuen.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 257. orr.


moralizatzaile izond moralizatzen duena.

Egungo «tribu» iparramerikar batean kokatzen da istorioa WASP izeneko tribu boteretsuan eta istoriotxo moralizatzaile eta folklorezalea proposatzen digu autoreak, Txomin Agirrek Kresala-n marinel euskaldunekin egin zezakeen eran.  Berria - Kultura   2004-10-27

Azken hitz hauen zatarkeria ez da bat etorriko errieta moralizatzailearen tonuarekin.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 100. orr.

Bere garaian hainbeste aipatzen ziren animali moralizatzaile eta alegorikoak ez ditu [Alberto Magnok] kontuan hartzen tratatua idazteko.  Berria - Gaiak   2004-11-18

Egungo indar-erlazioak direnak direla, aldi berean pittin bat moralizatzaile eta ergel sentitzen naiz alternatibak proposatzean.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 329. orr.


moralizazio 1 iz moralizatzea.

Karguan jarri denetik, presidenteak nazioarteko merkatuen moralizazioaren aldeko jarduerari eta gaizkile sareen kontrako borrokari ekin die eta ildo horretatik jokatzea agindu die gobernu guztiei.  Berria - Mundua   2006-04-29

Beti salatu izan da sofisten erlatibismoak moralizazioaren gabezia suposatzen duela eta horrek ondorio txarrak ekartzen dizkiola elkartean egiten den giza bizitzari.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 40. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Bestalde, moralizazio-helburu argia du Zelanok aurkezpen honetan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 181. orr.


moralkeria 1 iz moralismo gaitzesgarria.

Ohiturik geunden moralkeriaren kontra egiten zuen Reich-ek istorio haren ikaskizunarekin, baina moralkeriaz jokatzen zuen berak ere azken batean. Ez diot ezein moralkeria goibeli gaur gure artera sartzen utziko.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 112. orr.

Gaiaren gordintasunari ihes egiten ez dion arren, umorez zipriztindutako moralkeriarik gabeko kontaketa da Sastrerena.  Berria - Kultura   2004-01-02

Eta horrekin indibidualismoa, moralkeria, pentsamenduaren atzerapena, deshumanizazioa, pestea Luisa, pestea!  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 258. orr.

Goxoaren goxoz bihotzerrea sortzen duen ipuin mengel moralkeriaz betea.  Berria - Kultura   2004-05-01

2 (hitz elkartuetan)

Ipuin polita da, egungo ikuspuntutik halako moralkeria kutsu bat duen arren.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 204. orr.


moralki adlag alderdi moralean.

Hemen lan egitea ezinezkoa da, bai teorian, bai praktikan, bai moralki, bai fisikoki.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 76. orr.

Intelektualki ez ezik moralki ere gaitzesten da aurkaria.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 49. orr.

Borreroa beti saiatzen da kondenatuaren lekuan ipintzen; zinez pentsatzen baitu ez dagoela, ez etikoki ez moralki, bere lana betetzeko beste erarik.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 78. orr.

Susmatzen zuen, gainera, kontrakoa eginez, hots, ekintza bizitzaren bat salbatzea balitz, moralki ez ezik teknikoki ere eraginkorragoa izango zela.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 82. orr.

Orijinaltasunaren kontzeptuak indarra hartu zuenetik, edo, txanponaren beste aldetik esanda, plajioa moralki gaizki ikusia eta lege aldetik ere kondenagarria izaten hasi zenetik, egonezina hedatu zen literatur gizartean.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 75. orr.

Arautegiak eta zuhurtziak agintzen dutena alde batera utzi duzu, baina moralki ez zara gaizki portatu.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 148. orr.

Inoren jokabide moralak moralki epaitzeko, haietaz ohartu behar genuke aurretiaz, eta hor ezin aurkitu objektibotasunaren sostengurik.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 11. orr.

Uste osoa ez da ziurtasun logikoa, morala baizik, eta oinarri subjektiboetan funtsatzen denez gero (intentzio morala), orduan ez du esan behar: moralki ziurra da Jainkoa badela, eta abar, baizik ni moralki ziur nago, eta abar.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 277. orr.


moraltasun 1 iz morala izateko nolakotasuna. ik moralitate.

Bigarren aukera ontzat hartzen bada ordea, Jainkoa da moraltasunaren iturria; baina Jainkoa balioen iturri bihurtzeak morala arbitrario bilakatzen du.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 201. orr.

Haren ustez, moraltasuna inperatibo kategorikoen sistema da, hots, honela, ez bestela jokatzeko esaten diguten aginduen multzoa.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 202. orr.

Gure jokabidearen moraltasuna bertuteetan oinarritzen duten autoreentzat, Aristotelesen Nikomakorentzako etika liburua da erreferentzia nagusia.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 203. orr.

Arrazoiaren gidaritzapean bizitzeak gure baitan eragiten duen ongi egiteko Desira deitzen dut Moraltasuna.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 447. orr.

Apaltasunak badu berekin sasi-moraltasun eta erlijio itxura bat.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 521. orr.

2 morala, ontzat hartzen diren jokabide arauen multzoa.

Basatiek edo haurrek duten moraltasuna ez da Vienako edo Amsterdameko auzitegi batean epaile den hirurogei urte eta gehiagoko pertsona batek duena.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 113. orr.

Oso mingarri zait, Lady Bracknell, zure ilobaz argi eta garbi hitz egin behar izatea, baina ez dut inola ere onartzen haren moraltasuna.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 150. orr.

Moraltasuna poliziaren esku eta arte ederrak antzoki-enpresarioen esku uzten dituen klase ertain kamuts baten kritiken mende.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 161. orr.

Merkatuaren eraginkortasuna eta moraltasunik ezaren arteko oreka lortzea baita apustua, erronka.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 65. orr.

Biak ere ez ziren froga oso erabakigarriak, baina ezkontza sakratuaren lotura etenezinak hautsita amorante batekin bizitzeak eta haurra nahita galtzeak emakumearen moraltasun eza adierazten bide zuten.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 166. orr.

Amerikaren zilegitasuna zalantzan dago eta inor gutxik sinetsiko du Amerikaren moraltasunean.  Berria - Mundua   2006-03-21

Tutore-kargua ematen diatenean, moraltasun handiko jarrera hartu behar izaten duk gauza guztietan.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 32. orr.

3 irud/hed

Moraltasun-esne kikarakada erdia.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 277. orr.


moralzale izond moralaren zalea dena.

Adin eta sexu guztietako atseginzaleok, zuei eskaintzen dizuet lan hau: elika zaitezte hemengo irizpideez, zuen irriken alde mintzo baitira; irrika horiez baliatzen dira moralzale zorrotz eta ergelak zuek izutzeko, irrika horiek, berez, naturak gizona bere xedeetara eramateko dituen bideak baino ez direnean.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 61. orr.


morapilo ik korapilo.

moratoria (orobat moratorio g.er.) iz luzamendua, atzerapena.

Eztabaidatzen den bitartean zigor horiek gelditu behar dira; moratoria bat jarri.  Berria - Mundua   2004-06-18

AEBrekin duela bi urte sinatutako moratoria hautsi zuen horrela.  Berria - Mundua   2006-03-04

Administrazioei egin genien orduan deia, moratoria eskatuz azpiegitura erraldoien edota garraio eta energia ereduen inguruan.  Berria - Euskal Herria   2006-04-13

Afrika Mendebaldeko Estatuen Ekonomia Komunitateak hitzartutako moratoria konbentzio bihurtzeko lanean ari da. urreneko urratsa plutonioa eta aberastutako uranioa garatzeko moratoria komun bat ezartzea da.  Berria - Harian   2006-01-21


moratorio ik moratoria.

moraviar (orobat morabiar) izlag/iz Moraviakoa, Moraviari dagokiona; Moraviako herritarra.

Viena familia handi bat zen, Inperioa ere bai, bere hungariar, aleman, moraviar, txekiar, serbiar, kroaziar eta italiarrrekin, eta familia handi horretan guztiek zuten sentsazio sekretu bat, abentura-irrikaren, jaiduren, grinen artean Enperadorea baizik ez zela gauza ordenari eusteko.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 66. orr.

Akademia zuzentzen zuen jeneral morabiarrak gomendaturik, mutikoaren aita Vienara joan zen medikuekin elkarrizketatzera.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 42. orr.


morbido 1 izond eritasunaren zantzu edo kausa dena.

Euskal Herriko ehun biztanletik 14 lodiak dira, eta horietatik hiruk loditasun morbidoa dute.  Berria - Euskal Herria   2004-02-29

Osakidetzak jakinarazi duenez, emakumeak gizentasun morbidoa zuen eta oso egoera larrian zegoen.  Berria - Euskal Herria   2006-03-17

2 morbosoa.

Gisako atestatuetan gertatu ohi denez, ñabardura morbidoak erantsi dituzte lekukoek.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 11. orr.

Atseginez entzun genuen Jose Bros tenor katalanaren ahotsaren tinbre morbidoa ere, bere igorpen delikatua eta gustua Nadir maitalearen rolean.  Berria - Kultura   2004-05-04

3 biguna eta leuna.

Atseginez entzun genuen Jose Bros tenor katalanaren ahotsaren tinbre morbidoa ere, bere igorpen delikatua eta gustua Nadir maitalearen rolean.  Berria - Kultura   2004-05-04

Malagnini tenorrak ahots morbidoa.  Berria - Kultura   2006-02-21


morbidoki adlag era morbidoaa.

Argitu behar da zuzentzailea ez dela behialako sentsazioak erreskatatzen ari zeta hau nolakoa izan zitekeen morbidoki imajinatzeko.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 202. orr.

Arreta obsesiboaz behatzen zuen, goizetik gauera, bere ileen erroa, bere biloen egia azaltzeak, artifizioz biluzturik, eragingo zion kolpearen espektatiba morbidoki dastatuz.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 249. orr.


morbidotasun iz morbidoa denaren nolakotasuna.

Ez da morbidotasuna, ekimen soziala baino.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 108. orr.


morbilitate iz eritasun kasuen kopurua.

Ez da heriotza eragiten duen gaitza, baina morbilitatea edo erikortasuna nabarmen handitzen da; gaitzak erasandako jende kopuruak gora egiten du, eta sintomak umekiak ere nabari ditzake.  Berria - Euskal Herria   2004-11-12


morbo 1 iz desatsegin, anker edo moralgabea den zerbaitek sortzen duen erakargarritasuna.

Gertaera latz horiek morboa pizten dute.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 245. orr.

Halako jakin-min parte txarreko bat pizten zidatela, morboa esan ohi zaiona.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 103. orr.

Polemika eta ika-mikarik gordinenek baino ez zidaten pizten benetako jakinmina eta interesa -edo morboa, zuzenago esateko-.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 14. orr.

Emakumeei adulterioaren menturak morboa ematen baitie.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 123. orr.

Alexek, Alaznek esan bezala, morboa ematen zion.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 209. orr.

Ezezagunarekin azkenik opari bezala oheratzeak ematen diela morboa.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 39. orr.

Begiratu egin dio, luzaro, sorpresa, lotsa eta morboaren arteko aurpegi hieratikoaz.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 95. orr.

40 urteko etxekoandre arrunta, arruntegia, inolako xarma edota morborik gabea.  Berria - Kultura   2006-05-02

-Morboa atsegin zaigun, Lisa, komunikabideetan nagusi ditun berri odoltsuak, irentsi egiten ditinagu.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 160. orr.

Eskandalua eta morboa dira publizitaterik onena.  Berria - Kultura   2006-05-02

Larritik pasakoa, informazio mozkorraldi honetan, besteek emango ez dutena emateko lasterketa ero horretan, ez direlako kazetaritzaren oinarrizko arauak errespetatu, morboa gailendu zaigulako, oka egiterainoko informazioa eman delako.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 57. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Baina zurrumurru horretan amaitzen da morbo-festa Armageddon zaleentzat, Toutatis-ek ez baitu Lurrarekin topo egingo.  Berria - Gaiak   2004-05-06

Mozkoteak hizketan segitzen du, morbo jario: [...].  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 136. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

morboa ematen (7); morboa ematen zidan (3)


morbodun izlag morboa duena.

Morbodun partidak ziren, bereziak, kantxa gainera irten bezain laster giro berezia nabari zen.  Berria - Kirola   2004-10-03


morbositate iz morbosoa denaren nolakotasuna.

Egon liteke artea batean eta morbositate gaixoa bestean?  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 91. orr.

Gorroto du morbositatea.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 66. orr.


morboso 1 izond morboa duena, morboa pizten duena.

So gelditu nintzaion berriz, burua heriotzaren presentziak eragiten dizkigun gogoeta morbosoetan galduta.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 448. orr.

Amodio morbosoaz.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 314. orr.

Badirudi gertu daudela eszena morbosoaz gozatzeko.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 24. orr.

Klik, iragarkiak; klik, A3ko reallity show morbosoa.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 59. orr.

Etorkin batzuk narkotrafikoa, lapurreta eta erasoekin besterik lotzen ez direnean, bestelako trataeren gainetik gertaeren kontaketa morbosoak lehenesten direnean, emigrazioa bezalako ibai konplexua estereotipoen tantetara biltzen dugunean, "inbasioaren psikosia" gizentzen da.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 46. orr.

Norbaiti heriotza "merezi" duen delitua egin duela leporatzen diotenean, mahaiko kideak aukeratzen dituztenean hiritarren artean, halako prozesu luze eta morboso bat jartzen da abian, kide hauek ezin baitira nolanahi aukeratu.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 181. orr.

Niri oso morbosoa iruditzen zait hilketa bati buruzko joko bat asmatzea.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 74. orr.

Zuhur jokatu behar dugu irudi bereziki morbosoak ez emateko eta albisteok, gainera, informatiboki ez nabarmentzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-07-16

2 morboaren zalea.

Ez nuelako haren aurrean Siddal-en hilobiarekiko interes handiegia erakutsi nahi, ez zezan pentsa ni ere, beste haiek bezala, morbosoa nintzenik.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 157. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

morbosoa iruditzen zait (3)


morbotxo iz adkor morboa.

Tenporetako eguna zenez, badu bere morbotxoa, eta komeni da bere jiraldi osoan erreparatzea.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 370. orr.


mordaza iz ahotapoia.

Alta, gero orri horiei ezarriko zaien tintazko mordaza gorabehera, Habanan FBI delakoak dituen agenteen arteko Laddyk idatzi egin du 1942ko udakoaz.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 149. orr.


morddo iz adkor mordoa.

Belar hondar morddo bat zeukan barrenean, xaguren baten kabi izana.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 95. orr.

Pliniok dioenez, edozein pozoini kontra egiteko oso ona omen da lizarrosto morddo baten pozima.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 245. orr.


mordente iz musika-apaingarria, nota nagusia eta inguruko beste bat ia batera jotzean datzana.

Koczis jotzailearen digitazio apartaz gozatzeko gora eta beherako eskaletan, mordente, trino edo apoiaturen gardentasunaz harritzeko.  Berria - Kultura   2004-02-20

Soinua garbia, afinazio eta fraseatze txukuna zati lirikoetan; arpegio, trino, mordente edo hiru hariko akordetan artista  Berria - Kultura   2004-05-01


mordo 1 iz multzo edo pila handia.

Ahoan urtzen diren pastel horietako mordo bat.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 277. orr.

Apirileko eta maiatzeko hilabeteetan, loratzen zirenean, zuhaixka haiek beren zurtoin lurrintsuak, beren korola zuriak eta beren mordo txiki urdinak nahasten zituzten.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 45. orr.

Gainekoak eta euritakoak, poltsak eta egunkariak, dena mordo bat bihurtzen zen etxera heltzeko presaz zebiltzan bidaiari haien artean.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 101. orr.

Mordoa zegoela ikusi zuen, hizkuntza ezberdinetan.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 146. orr.

Eta horixe da hemen gertatzen dena: gizabanakotik gizamordora, eta mordotik banakora, jauzi ikaragarri mortala dagoela.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 30. orr.

Barazki pila batzuk txit handiak ziren, eta jendea mordoz eta sortaz eraikitako bi harresien artean ibiltzen zen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 57. orr.

2 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa, pertsonez eta animaliez)

Zer-nola etorri zaidan burura beldurrik gabe ezkontzen den jende mordo hori.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 96. orr.

Soinekoak azpiko galtzetan sartuta emakume ile-nahasiak, gizon oin-hutsak mahuka hutsean, galtzazpiez eta elastikoez jantzitako ume mordo bat.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 202. orr.

Neska-mutil mordoa etortzen duk aldirietatik Arkakuso Merkatura!  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 304. orr.

Seme-alaba mordoa dauka, eta betiko lagunak izan ditut.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 359. orr.

Gainerakoan, munduak koloreak badituela ohartu ez ziren gazte mordo haietako edozein izan zitekeen. -Ez dakin ezkondua dela eta emazte mordoa izan duela?  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 247. orr.

Pitagoriko mordoa zuen oraindik aztertzeke.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 115. orr.

Kanpotar mordo bat etortzekoa zela, eta beranduenik ostegunean han egoteko.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 259. orr.

Ustekabeko hilketak ere eramaten du kristau mordo bat hankaz aurrera, baina heriotza dosifikatuak.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 145. orr.

Gainera, abenturetan parte hartzen zuen, eta hartz mordoa hil zuen tximinia-garbitzaile batekin jolastea gustatzen zitzaion.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 230. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa, gauzez)

Nor ez da aritu noiz edo noiz, bidertzeko edo larreko ote mordoak erretzen?  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 24. orr.

Esaten zuten, mahasti hura mahats-mordoz leporaino egonda ere, ezinezkoa zela handik hogei pegar ardo ateratzea.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 714. orr.

Exkol ibarrera heldurik, mahats-mordo bakarra zeukan aihen bat moztu eta haga batetik zintzilik biren artean eraman zuten.  Elizen arteko biblia   Zen 13,23

-Diru mordo bat -egin nion iruzkina Harryri-.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 128. orr.

Mahai zabal baten gainean, Don Carlosen aldeko propaganda orri mordo bat topatu dut.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 110. orr.

Gainera, gutun mordo bat zegoen han, gutun gehiegi.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 27. orr.

"Berdan" markako 1.200 fusil, 400 granada, espartin mordo handi bat, burusiak dozenaka...  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 166. orr.

Kolore guztietako pastilla mordoa hartuta.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 125. orr.

Zuek ez dakizuen gauza mordoa dago benetako otzara batean.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 30. orr.

Lehorrean gauza mordoak jaten dio astia artistari.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 74. orr.

Hezur mordoa omen diat apurtuta, hala ziotek.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 151. orr.

Behin etxe izandako adreilu mordo, egur hautsi eta hautsaren gainean.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 238. orr.

Bizkar-zorrotik boltsa bat atera eta diru-paper mordo handi bat erakutsi zigun.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 92. orr.

Haritz ipotx mordo bat, itsas haizeak belarraren parean segatzen duena.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 157. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa, gauza abstraktuez)

Pentsamendu galaraziaren aro honetan, deus galdetzeko gogoa egin baino lehen erantzun mordo bat emanez eta atergabeko informazio jasa hazkorrez lortzen da muinak asetzea, zopatzea eta ezertarako gauza ez direla uztea.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 37. orr.

No futureko garaiak gastatu ziren bapo, eta gaur gazteak etorkizun bat du, eginbehar mordo batez betetako etorkizuna.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 125. orr.

Horiek denak, hara, lortu ahal izan ditiat urte mordoan ibili ondoren zerean... ehizan, horra hitz zuzena.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 13. orr.

Denbora mordo bat egon zinen azaldu ere egin gabe.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 180. orr.

Bertsolariek berek albora utzi ezineko arrasto baliagarri mordo bat eskaini dizkigute azken urteotan.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 25. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

diru mordo (9); diru mordo bat (6); galdera mordo (4); galdera mordo bat (3); gauza mordo (10); gauza mordo bat (7); gazte mordo (3); jende mordo (7); jende mordo bat (3); ke mordo (6); mahats mordo (14); mahats mordo bat (3); mordo bat (200); mordo bat dago (5); mordo bat egin (3); mordo bat egiten (3); mordo bat hartu (3); mordo bat topatu (4); mordo bat zegoen (3); mordo handi (8); mordo handi bat (5); mordo handia (6); ordu mordo (4); ordu mordo bat (3); orri mordo (4); paper mordo (10); paper mordo bat (6); txiki mordo (7); txiki mordo baten (4); ume mordo (4); urte mordo (17); urte mordo bat (9); urte mordo batean (3)

agiri mordoa (3); arazo mordoa (4); arazo mordoa izan (3); argazki mordoa (3); arrain mordoa (3); aukera mordoa (6); baloi mordoa (5); berri mordoa (4); dei mordoa (4); diru mordoa (25); duela urte mordoa (5); ere mordoa (3); eta diru mordoa (3); eta urte mordoa (3); etxe mordoa (3); fitxaketa mordoa (3); galdera mordoa (9); gauza mordoa (17); gauza mordoa dago (3); gazte mordoa (4); gol mordoa (7); hilabete mordoa (3); huts mordoa (4); hutsegite mordoa (3); jarraitzaile mordoa (3); jende mordoa (29); jokalari mordoa (3); kazetari mordoa (5); ke mordoa (3); kilometro mordoa (4); lagun mordoa (5); lesio mordoa (4); liburu mordoa (7)

mordoa atera (5); mordoa bildu (5); mordoa bota (3); mordoa dago (16); mordoa dauka (5); mordoa eduki (3); mordoa egin (23); mordoa egingo (4); mordoa egiten (5); mordoa eman (13); mordoa eman zuen (3); mordoa erakutsi (3); mordoa erosi (3); mordoa ezagutu (3); mordoa galdu (4); mordoa hartu (7); mordoa ikusi (5); mordoa ikusita (6); mordoa ikusten (6); mordoa irabazi (5); mordoa izan (14); mordoa izan zen (3); mordoa izango (8); mordoa jaso (3); mordoa jasotzen (3); mordoa joan (7); mordoa lortu du (3); mordoa nuen (3); mordoa pasatu (4); mordoa sartu (5); mordoa utzi (3); mordoa zegoen (7); mordoa zeraman (4); mordoa zeukan (4); mordoa zuen (6)

neska mordoa (5); ordu mordoa (7); orri mordoa (3); paper mordoa (9); sinadura mordoa (3); ur mordoa (3); urte mordoa (44); urte mordoa eman (5); urte mordoa joan (3); urte mordoa pasatu (3)

jende mordoak (3); mahats mordoak (12)

urte mordoan (5)


mordoilo 1 iz nahaspila.

Jende nahas-mahasa, jendeketa, mordoiloa.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 169. orr.

Etxea berak imajinatu zuen bezalakoxea da: altzari kaxkarrak, apaingarri mordoiloa (portzelanazko artzaintxoak, behi-arranak, ostruka-lumaz egindako euli-zanpagailu bat), irrati baten durundioa, kaioletan txoriak txilioka, katuak oinen artean nonahi.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 97. orr.

Mordoiloa askatuko zuten harietako bat hantxe zutela hauteman zuen.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 166. orr.

Azkenean, haragi mordoiloan pilatu eta erori egiten naiz, ezein neurgailuk neurtu ezingo duen ondoezaren jabe, eta zera galdetzen diot neure buruari: eta orain?  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 148. orr.

Udan orain elurra pilatu den tokietan asunak egoten dira mordoiloan.  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 133. orr.

Sobera kalapitatsua da gaia eta ez dut mordoilo horretan nahasi nahi.  Berria - Harian   2006-03-08

2 (izenondo gisa)

Beti bakoitzak nahi duen huraxe esaten badu, aurkariaren arrazoia inoiz aintzat hartzen ez bada, elkarri nola edo hala jositako adabaki mordo baten itxura mordoiloa hartuko du bertso saioak.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 114. orr.

• 3 iz hitz nahaspila ulergaitza.

Corrientesko militanteak erdizka baizik ez zuen ulertzen nire mordoiloa.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 26. orr.

Misiolari bat bere sotana eta kapeluarekin, eskuak bilduta eta begiak zeruetara jasota zain, basatiak beren mordoiloan berriketan ari diren bitartean bera ur irakinez betetako pertzean sartzeko prestakizunen inguruan.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 126. orr.

Mezua mordoilo ulergaitza besterik ez da.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 162. orr.

Mordoilo pedantesko hari hitzaurrea egin niezaiola eskatu behar zidan tipoak.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 163. orr.

Kognizio-psikologiaren mordoiloan esateko, ez dute "gogamenaren inolako teoriarik".  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 240. orr.

("azpitik gorako" trastornoa edo neuropsikologikoa, neurologoen mordoiloan.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 145. orr.

Horrela mintzatzen zen, nazioarteko mordoiloan.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 170. orr.

• 4 izond hizkerez-eta mintzatuz, beste hizkuntzetako hitz eta joskerez nahasia; garbia ez dena, nahasia.

Ez da harritzekoa ahuntz- eta zapo-erdara hitzak hizkera mordoiloa esateko ere erabiliak izatea.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 159. orr.

Euskara mordoiloa imitatzen da halakoetan, asmo parodiko batek eraginda, gehiegikerietara jotzea irrigarri suertatzen baita.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 197. orr.

Erraterako, nire frantses mordoiloa azaltzeko, erran nion Pays Basque-koa nintzela, Frantziako euskalduna alegia.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 75. orr.

-SSei buruzko erreportajea egiten ari naiz nire aldizkarirako -azaldu zien bere aleman mordoiloan-.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 225. orr.

Gaztelaniaz ari zen, hori bai; gaztelania mordoilo samarrean, dena esatera, euskara berriki galdu eta erdara erabat menderatzera iritsi ez diren Pirinioetatik hurbileko herrietan, edade batetik aurrerako jendearekin, usu gertatzen den bezala.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 124. orr.


mordoilotsu izond mordoiloa.

Gin-tonic pare bat eskatu zion Rekexok bere ingeles mordoilotsuan eta neskak irribarre maliziatsu bat itzuli zion ostera.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 177. orr.


mordoilotu, mordoilo(tu), mordoilotzen 1 da/du ad nahaspilatu.

Orratzetan sastatzen bainaiz, askatu ezinezko korapilotan nahasten ditut lokarriak, askatu ordez; dena nahasten dut, dena mordoilotzen, dena atzeratzen, eta burua galtzen dut.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 242. orr.

Konputagailuak ez du oso ondo funtzionatuko barne-konexioren bat mozten bazaio: labankada sakon batek, esate baterako, batere funtzionatzen ez duela utziko du, edo utziko dizkio irteerako seinaleak mordoiloturik.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 232. orr.

Niri agertu zaidana izan da hutsuneak dituzten sailak, mordoilotutakoak, diferentzien jokoak, urruntasunenak, ordezkapenenak, eraldaketenak.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 46. orr.

Malkotan zeuzkan masailak, sudur-mintzak erre gorriturik zotinaren zotinez, ile-adatsak harro eta mordoiloturik aitaren sorbaldatik behera.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 35. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Esaldi iraingarri bat bota eta alde egin zuen, urratsak arrastaka eta ile mordoilotu eta katramilatuan hatz egiten.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 176. orr.


mordoilozale izond hizkuntza mordoiloaren zalea dena.

Mutur bietako joerak zebiltzan orduan, borroka bizian: mailegua hartu eta hartu ari ziren mordoilozaleak zeuden batetik, eta garbizalekeria itsuan neologismoak asma eta asma zebiltzanak bestetik.  Berria - Kultura   2006-04-16


mordoka adlag mordoetan; kopuru handian.

Espainiar bandera harro altxatu, eta moroak akabatzera; mordoka bada, hobe...  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 61. orr.

Euli-eskuadroiak airean hegaz sartzen dira etxera, ausart, hango nagusiak balira bezala, eta [...] azukre-koskor gozoetan pausatzen dira, banaka zein mordoka.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 29. orr.

Zital hari gorputzetik harrak ateratzen zitzaizkion mordoka eta, oraindik bizirik zegoela, pusketaka erortzen zitzaion haragia, ikaragarrizko minez.  Elizen arteko biblia   2 M 9,9

Eritegietan mordoka hildako gaixoak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 281. orr.

Ez du edozein tratatu orri-pasaka gainbegiratzea besterik, eta oroitzapenak mordoka datoz.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 295. orr.

Mordoka etortzen zitzaizkidan argudioak, arrazonamenduak, frogak, berehalaxe indar handiagoko beste argudio, arrazonamendu, froga batek itzulikatzen zituenak.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 109. orr.

Mendebalde kostaldean, hor bildu baitzaizkizu jarraitzaileak, mordoka, denak zuri kantatzen.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 97. orr.


mordokatu, mordoka(tu), mordokatzen da/du ad mordoetan bildu.

Erle-abaraskak eta inurri-koloniak eta hostoen ehun higikorra atomo-mordokatzeen mordokatzea begitandu zitzaizkion.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 53. orr.


mordokatze iz mordoetan biltzea.

Erle-abaraskak eta inurri-koloniak eta hostoen ehun higikorra atomo-mordokatzeen mordokatzea begitandu zitzaizkion.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 53. orr.


mordoska ik mordoxka.

mordoskatxo ik mordoxkatxo.

mordotxo iz mordoxka.

Berbetan aritu ziren eta mutikoa konturatu zen jendeak mordotxoa zekiela berari buruz, baina ez dena.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 293. orr.

Ez dakit nondik, K-Y tubo bat atera zuen, tapoia kendu, mordotxo bat esku barrura bota, bere zakila igurtzi eta nire uzkialdea ferekatzen hasi zen, ferekatzen eta astintzen,  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 112. orr.


mordoxka (206 agerraldi, 71 liburu eta 33 artikulutan; orobat mordoska 69 agerraldi, 28 liburu eta 12 artikulutan) 1 iz mordo txikia edo. ik mordotxo.

Mordoxka gara txaluparekin ibiltzen garenak, ez pentsa.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 168. orr.

Lanordu hartan libro ginen mordoxka bat inguratu gara.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 120. orr.

Pilatzen ari nintzen dirua, ordurako mordoxka, koltxoi-zulo batean sartu eta aurrera.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 209. orr.

Gatzak hogeita bost urte pasa darama preso, eta beste mordoxka batek hogei urtetik gora.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 194. orr.

Horietatik mordoxka bat, arraza garbikoak dira.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 20. orr.

Zorroak banatu zituen -mordoska bat ziren, gaizki lotuak, paper latzean bilduak.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 154. orr.

Bada haien artean mordoxka bat beste guztien gainetik atentzioa ematen duena, eta hura da teknikoki idiot savant deitzen den idiota klasea.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 191. orr.

2 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Anai-arreba mordoxka omen ziren etxean: zaharrena, neska, Matximenta bertako Bildotxola baserrira ezkondu zen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 58. orr.

Hango ziegetan preso mordoxka egoten ginen.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 152. orr.

Kale kantoiko bueltan ukuilu batek su hartu zuen, eta zaldi mordoxka batek betiko bizitza irabazi zuen, moxal batek besteak beste, haragi errearen kolore iluna hartu arte kixkali baitzen.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 161. orr.

Anai-arreba mordoxka omen ziren etxean: zaharrena, neska, Matximenta bertako Bildotxola baserrira ezkondu zen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 58. orr.

Sirakusan bertan eliza mordoxka bat badu.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 480. orr.

Eta gutun eta paper mordoska batetik bat hautatu, eta eman egin dit eskuetara.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 87. orr.

Heriotza-oroigarri mordoxka atera zuen barnetik.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 47. orr.

Paper azpildu mordoxka atera zuen jakatik, asteko partilan billeteak zenbatzen zituenean bezalaxe atximurkatuz.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 56. orr.

Gari-mordoxka handi samarra zeukan bahean.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 72. orr.


mordoxkatxo (corpusean mordoskatxo soilik) iz adkor mordoxka.

Euskadi Irratiak disko binilozko handi beltz haietatik, ez pentsa sekulako mordoa zuenik, mordoskatxoa ere hor nonbait.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 95. orr.


more 1 izond gorria eta urdina nahasiz ateratzen den kolorekoa, masusta zukuaren kolorekoa, ostadarraren azken zerrendako kolorekoa.

Eguzki-ertza hodeien marra morearen gainetik ageri zen, East New York-en atzealdetik.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 346. orr.

Neoizko letra moreak.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 184. orr.

Zain more handiak nabarmentzen zitzaizkion.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 321. orr.

Orban more bat, ezkerreko izterrean.  Berria - Kultura   2004-08-10

Erle burrunbariak eta tximeletak arbi lore more eta zurien gainean hegan zebiltzan.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 99. orr.

Hiru argazki egin zizkion koloretako uztai bati, tartean filtro gorri, berde eta morea erabiliz.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 43. orr.

Soinean zeraman elastiko morea kendu zuen.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 115. orr.

Purpura morezko oihala zabalduko dute eskainiriko ogien mahai gainean ere.  Elizen arteko biblia   Zen 4,7

Eta bada tristura more bat, idorra, iharra, izerdi larria bezain hotza.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 132. orr.

Soineko more argia jantzi nuen.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 52. orr.

Lizarrako kaleak, more ilunean blai.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 182. orr.

3 (izenondo elkarkuetan lehen osagai gisa)

Chatham Square-n, zeru more-gorri haren ñirñirra tren jasoaren bidearen burdinsaretik ageri zen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 255. orr.

Odol-tanta beltz batzuek hanpatzen zituzten haren ezpain more-grisak eta halako bizitasuna ematen zioten haren azal zuri-zuriari.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 291. orr.

4 (izenondo elkarkuetan bigarren osagai gisa)

Alkandorak, lehortutako zulo gorri-more bat erakutsi zion sabel parean.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 147. orr.

Belus gorri-morez tapizatutako besaulki bigunean.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 257. orr.

Ekaitz-hodeiak hiri zuriaren gainean: beltz-moreak, eta segidan azken eguzki-errainua etxe-goienetan.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 261. orr.

Ene leihoaren parean, sabel sagu koloreak, papoen ortzadarren berde-more distirantak.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 125. orr.

Eskuin eta ezkerraldera, arku elektriko bakan batzuen argizko kono gris-moreak, ilunpearen zipriztintzaile.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 321. orr.

Gazteak astiro ahoskatu zituen hitzok, baina arnas-hotsarekin nahasian atera zitzaizkion ezpain urdin-moreetatik.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 161. orr.

• 3 iz kolore morea, gorriaren eta urdinaren arteko kolorea.

Begira, zuk uste al duzu more honek ondo ematen duela hormako grisarekin?  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 261. orr.

Kortina ere egin zuen, lihozkoa, more, gorri eta gorriminez tindatua.  Elizen arteko biblia   2 Kro 3,14

Masailezurrek more aire lauso bat zuten eta, bekainen ordez, esku aditu batek bi ilberri marraztu zizkion.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 323. orr.

Atzeko hegian hodei gorrixkek azuletik morera doan zerua estali dute.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 56. orr.

Gorriz eta morez janzten ari dira hodeiertzeko lainoak.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 17. orr.

5 more-kolore izond

Galtzak more-kolore, zapata zilarrezko belarridun eta zurrumadunak, buruan lurrin urez bustitako ile-ordea eta eskuan makila, karguari zegokiona. Haren jantziei erreparaturik atzerritarra zela erabaki zuen Egeak, lebita bat borgoina-kolore baitzeraman, galtzak kolore bereko eta galtzerdiak more-kolore baitzituen, aspaldian Parisen ikusten ez zirenak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 109. orr.

6 more koloreko izlag

Hurbildu ahala, more koloreko soineko estu bat zeramala ikusi nuen.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 110. orr.

More koloreko betazalak hertsirik eta ahoa alde batera okerturik.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 133. orr.

Emakumeak muselinazko jantzi farfaildun bat zeukan, more kolorekoa, eta eskuan, aldiz, itzalkin urdin bat.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 136. orr.

7 more-more

Segundo batzuk igaro ziren Dursley jauna konturatzerako gizon hark kapa more-morea zuela soinean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 10. orr.

Aurpegia more-more zeukan Anak, baina irribarretsu ageri zen.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 147. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

gorri eta more (3); more geometrico (3); more koloreko (3); orban more (5); orban more bat (4); purpura more (30); xal more (3)

berde eta morea (4)

lore moreak (3)

gorriz eta morez (3); purpura morez (3)

purpura morezko (12); purpura morezko lokarriz (4); purpura morezko oihala (3)


moreatar izlag/iz Moreako, Moreari dagokiona; Moreako biztanlea.

Moreako Kronika-ren moreatar autore frankoak bertako azentuzko bertso greziarrak erabili zituen, oztopo klasikoetatik erabat libre, hemeretzigarren mendearen hasierako greziar bertsoa iragarriz.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 230. orr.


morena izond/iz emakumeez mintzatuz, beltzarana.

Bazekien nora etorri hurrengo igandean, neska hura, nondik izena, soldaduek baino zorrotzago zelatatzen zituzten herriko neskek, ez ihar ez morena ez zela ahantzirik.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 99. orr.

-Ai, morena, musu bat esan eta zortzi eman dizkidazu!  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 18. orr.

-Morena ihar hura gustatzen zaidak...  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 93. orr.


morenito iz adkor beltzarana.

moreno iz beltzarana.

Atez barna Paco azaldu zen: morenoa, belarritako bi, hiru bat egunean egin gabe bizarra.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 99. orr.

Aurrena irribarre moreno horrek harrapatuko zaitu.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 83. orr.

Ezkerretara, gugandik hiru mahai harantzago eserita zegoen bikoteari begiratu nionean, neskaren azal morenoari, kaobazko adatsari baino ez nion erreparatu.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 91. orr.


moretasun iz morea denaren nolakotasuna.

Horrelako logikak ehunka hitz sortzeko zilegitasuna bermatzen du, nahiz eta inongo hiztegitan aurkitu ez: moretasun, zerogarren, zuzenkeria...  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 189. orr.


moretu, more(tu), moretzen 1 da ad kolore morea hartu.

Haiek ibilerak, gureak, ezpainondo guzia eta ator xuriaren kolkoa gerezi mantxaz moretua genuela!  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 219. orr.

Hotzaren hotzez moretutako kaleetan gas-lanparek dar-dar egin zuten une batez, gero egunsenti hitsean itzali ziren.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 75. orr.

Denok harengan josirik genituen begiak; aurpegia noiz moretzen noiz zurbiltzen zitzaion.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 185. orr.

Barru iluna neoizko argi aldizkako eta keinukariz piztuko da, horregatik dirdiratuko dira haginak, nabarmenduko dira botoiak, moretuko dira ezpainak, eta iragan mendeko lehen aldiko film mutuetan bezala mugituko dira gorputzak.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 430. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Emakume gazte baten barre urduri eta mehea entzuten nuelarik, goizean esnatzean Uilen aurpegi moretua argi zurbilean ikusten nuelarik... Denbora batez beren ezpain moretuen artetik patata tortilla eta ardo gehiago irensten jarraitu zuten.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 55. orr.

Agure moretua orri baten gainean makurturik dago, arkatz baten punta miazkatzen.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 58. orr.


morexka 1 izond more antzekoa.

Susie, harro eta fidagaitz, aurpegi ñimiño morexkari begira zegoen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 24. orr.

Kanpo aldetik, berriz, beste zirrinda morexka bat, baina hori gutxiagotan azaltzen da garbi. Landare honek lore morexka txikiak ditu eta lore horiek eguzkiaren bideari jarraitzen diote, sortaldetik sartaldera.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 375. orr.

Koloreak, oso zurbilak izan arren [...] ortzadarrarenak dira; baina seinalatu, barru aldetiko gorrixka eta kanpoko morexka bakarrik seinalatzen dira.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 375. orr.

2 (izenondo elkarkuetan)

Gutun-azalari buelta ematean, eskua dar-dar, lakrezko zigilu gorri-morexka bat ikusi zuen  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 36. orr.


morfema 1 iz esaldian, esanahia duen banakorik txikiena, zati esanguratsu txikiagotan ezin bereizizkoa.

Perpausen egitura fonemikoa zuzenean aurkeztu beharrean, hizkuntzalariak "goragoko mailetako" elementuak eratzen ditu, adibidez morfemak bezalako elementuak.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 37. orr.

Hitz eta morfemen mailez harago ez doan gramatika batek ezin dezake gertakari hau azaldu.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 123. orr.

Zuberoan eta mendebalean zabala da -ten morfemaren esparrua: ebilten, ekharten esan ohi dira, esate baterako, Zuberoan.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 200. orr.

Gauza berbera gertatzen da, azken baten, aditzen hirugarren pertsona pluraleko morfeman.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 197. orr.

2 (izen elkarkuetan lehen osagai gisa) ik morfemiko.

Euskarak ahoskabetasunaren alde egin izan duela erakusten dute bai morfema barreneko bilkurek, bai morfema elkarketetako txandakatzeek.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 29. orr.

Demagun S, F erako gramatika baten bitartez, hizkuntza bateko morfema-hurrenkera gramatikal guztiak sor ditzakegula.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 53. orr.

Morfema-kateak fonema-kate bihurtzen dituen erregela morfofonemikoen hurrenkera bat.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 144. orr.

Bilakabide fonologikoak, haatik, lenitio motakoak batik bat, gardentasun morfotaktikoaren kontrakoak dira: urtu, itxuraldatu, lausotu egiten dute morfema-muga (egitura morfotaktikoa, morfema kateatzea).  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 92. orr.

Behin-behineko fonema-taldeen eta behin-behineko morfema-taldeen arteko bateragarritasun harremana.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 82. orr.

Morfema hasierako /d/, berriz, ez da beti ingurune berean gertatzen.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 68. orr.

Morfema elkarketa dinamikak sortzen dituen txandakatzeek ere erakusten dute elkarren ondoko trabarien berdintzea euskarak ahoskabetasunaren alde bideratzen duela: esan du, baina ez tu esan.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 29. orr.

Oro har, morfema andana bat hutsune-segida batean banatzen dugunean, perpaus gramatikal bat osatzeko bete gabeko lekuetan ipin daitezkeen elementuen aukera murrizten dugu.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 141. orr.

3 (izen baten ezkerrean)

Azterketa formaldatzaileak arrazoi sendoak eskaintzen ditu zero-morfemen alde eta kontra.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 91. orr.

Honela, (40) ezartzen zaio (69)ri do elementua txertatuaz, iragana morfema itsas dakion.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 102. orr.


morfemika iz morfologia.

Hara, inoiz argudiatzen da sintaxi teoriari buruzko ikerkuntzarako goizegi dela, oraindik konpontzeke daudelako beheragoko fonemika eta morfemika-mailetako arazoak.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 84. orr.


morfemiko izond morfemarena, morfemari dagokiona; morfemikarena, morfemikari dagokiona;. ik morfema 2; morfemika.

Maila fonemiko eta morfemikoen arteko loturaren arazoa ez da nahasi behar transkribaketa fonemiko bat irakurtzeko informazio morfologikorik behar ote den galdetzearekin.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 163. orr.

Banaturik adierazten ditu perpausen egitura morfemikoa eta morfemen egitura fonemikoa.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 37. orr.

Azterketa morfemikoaren arazo asko erraz konpon daitezke, gorago itxuratutako eredu orokorra onartuz gero.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 83. orr.


morfina 1 iz opioaren alkaloide nagusia, sorgarri eta emagarritzat sendagintzan erabiltzen dena.

Morfinaren eraginpean lasai, umoretsu dago, barrea eragiten die ingurukoei bere ateraldi xelebreekin.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 207. orr.

Azkura sortzen dio morfinak, baina oinazea jasanezina litzateke morfinarik gabe, eta, aukeran, hobe azkura.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 40. orr.

Erizain batek galdetu dio Damiani nola gertatu den eta honek, morfina hartzen duela esan dionean, [...].  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 175. orr.

Egunean 180 gramo kloral hartu arren, eta morfina eta alkoholaz gainera whisky, brandy eta ardo beltza litroka, 1882 arte iraun zuen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 221. orr.

Emadazue morfina, sentimendurik gabeko euskaldun zintzoa bilaka nadin.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 80. orr.

Azkenean, morfina bihurtzen duk miseriak ahazteko eta mea-ustiaketari ez uzteko bide bakarra.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 108. orr.

Hitzak banatu ditzagun kanpamenduetan morfina banatzen duenak bezala, eskuzabal.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 28. orr.

Morfinaren lainoa apur bat zabaltzen zihoala zirudien.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 177. orr.

Jendeak tabakoarekin erretzen zuen, harik eta hemeretzigarren mendean botikari aleman batek opiotik morfina atera zuen arte.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 178. orr.

2 irud/hed

Politikariek morfina ideologikoa ematen digute, sufritu ez dezagun, traba ez ditzagun, betiko tresna gera gaitezen.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 290. orr.

Euskaldun zintzo horiei morfina ematen dietela politikariek...  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 290. orr.

Hainbeste tele-morfina irentsi ondoren batzuetan arazoak ditu errealitatearekin.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 64. orr.

Bere morfina partikularra.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 62. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Andres lo egiten zuen gelatxoan sartu zen, morfina injekzio bat sartu zuen, eta lozorro sakon batean geratu zen. urdaileko minbiziagatik hilzorian eta oinazez zegoela, morfina xiringak aringarri bakar, emeki-emeki iraungi zitzaion bizia, zuen gaitzaz ezjakin.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 307. orr.

Andreak dena prestatu dik: tantaz tantakoa, pixontzia, morfina-anpuluak...  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 16. orr.

Minarentzat morfina kapsulak eta tantoak hartzen ari zela esan baitzidan.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 76. orr.

Munduak ez dauka ezer berarentzat, morfina tanto eta pilula horiek izan ezean.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 126. orr.

Petrov askoz lasaiago zegoen, jendearen presentziak eta morfina-dosi handiek baretuta, baina, hala ere, gorputz osoa dardarka zegoen oraindik.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 208. orr.

Orain, berriz, morfina kargamendu itzela jadetsi dugu.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 173. orr.


morfinazale izond morfinaren zalea dena.

Pintore baten ondoan, Leon Karrikarekin, argia ehizatzera goizeko bostetan jaikiko den morroi ero eta morfinazale batekin.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 83. orr.


morfoespazio iz

Horien ustez, bizitzak ez du formen espazio teorikoa, -morfoespazio izenekoa- betetzen, irudika daitezke-eta inoiz izan ez diren formak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 290. orr.


morfofonema iz kokaleku berean txandakatzen diren fonema bi edo gehiagoren azpiko unitate abstraktua.

Erregeletan ageri diren elementuak maila talde mugatu batean sailka daitezke (hots, fonemak eta morfemak; edo, beharbada, fonemak, morfofonemak eta morfemak).  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 54. orr.


morfofonemika iz morfofonemen azterketa.

Baina adierazpen hau (hizkuntzaren morfofonemika izenda dezakeguna), "X berridatz bedi Y" erako erregela talde baten bitartez egin daiteke, adibidez, ingeleserako, eta abar, edo antzeko zerbait. Ingelesaren morfofonemikan, ondoko erregelak izango ditugu: [...].  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 54. orr.


morfofonemiko izond morfofonemena, morfofonemei dagokiena.

Bestalde, sortzaile edo generatibistak deskribapenaren baldintza formalez arduratu dira: aurkezpen morfofonemikotik aurkezpen fonetikorako bideaz lehendabizi.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 81. orr.

Erregela morfofonemiko hauetan ez da beharrezkoa erregela bakoitzeko berridazten den sinboloa bakarra izatea.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 54. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

erregela morfofonemikoak (6)

erregela morfofonemikoek (5)


morfofonologiko izond morfonologikoa.

Eta antzekotasun fonemikoa, take iragana forma took formara itzultzen duen erregela morfofonologikoaren egiazko formulaketan azal daiteke.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 164. orr.

Kenketa hori (/es/ Š e) erregela (morfofonologikoa) da eta ez bilakabidea (fonologikoa), beti gertatzen baita ez hitzaren ondoren aditza datorrelarik.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 69. orr.


morfofuntzional izond formari eta funtzioari dagokiona.

Orain, hala ere, ikusi da ez dela hori bakarrik, arazoa askoz ere orokorragoa dela, eta eragin morfofuntzional bat ere baduela gaixotasunak.  Berria - Gaiak   2006-04-02


morfogenesi iz karaktere morfologikoen etorki eta garapena.

Ez dakigu, esate baterako, nola hartzen dituzten gorputzak eta haren organoek beren tamainak eta beren formak; hots, zer prozesuk arautzen dituzten zelula-hazkundea eta morfogenesia.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 63. orr.

Hala gertatzen da, besteak beste, zelulen erdibitzean inplikaturiko eragiketetan edo zelula-zelula eragin-trukeetan edo morfogenesiaren zenbait urratsetan.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 110. orr.


morfologia 1 iz izaki bizi edo organu baten kanpoko forma eta egituraren azterketa.

Parerik gabeko doitasunarekin irudikatu dugu birusaren morfologia.  Berria - Gaiak   2006-01-25

Barkatuko didazue gordinegi mintzo naizela uste baduzue, baina esan behar dut cocuyo horren morfologiak antzekotasun nabarmenak dituela emakumearen organo sexualekin.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 139. orr.

Halaber, Moirasen arabera, kontuan izan behar da bertako harriaren morfologia.  Berria - Harian   2005-12-21

2 hitzek esaldietan agertzen dituzten formen azterketa; hitzen eratzearen azterketa.

Idatzi honek sintaxi egitura du aztergai, bai zentzu zabalean (semantikari kontrajarriaz) eta bai zentzu estuan (fonemikari eta morfologiari kontrajarriaz).  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 25. orr.

Ezin da onartu sintaxi teoriak fonologia eta morfologiako arazoak noiz konpondu zain egon behar duenik.  Berria - Euskal Herria   2004-11-27

Ezin da onartu sintaxi teoriak fonologia eta morfologiako arazoak noiz konpondu zain egon behar duenik.  Berria - Euskal Herria   2004-11-27

Deklinabidea da izenaren morfologiako arlorik esanguratsuena.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 195. orr.

Euskararen morfologiaz: aditza, deklinabidea, ahozkatzea.  Herria   2003-05-01

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik morfologiko.

/aneim/ fonema-hurrenkera morfologia-mailan bitara itxuratzen dela ohartzea da.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 122. orr.

Eta alderantziz ere, morfologia mailakoa baldin bada ezarritako konparaketa, orduan fonetikaz baliatu beharko dugu konparaketa hori argitzeari ekiteko unean.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 266. orr.

Hutsetik hasita hiztegi miresgarria, morfologia liburua.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 135. orr.

Ulergarritasunaren muga gaindituta, morfologia eta sintaxi arauak haustera iristen dira horrelako ariketak.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 174. orr.

Euskara batuaren eraikitze lanetan buru-belarri ibili zen garai ospetsu haietan, morfologia kontuetan bereziki.  Berria - Kultura   2006-01-22

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ortega-k ezagutzen zituen Spengler-en oldozpenak etxeari buruz, eta haren baieztapen dogmatikoa, kultur morfologiazkoa.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 178. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aditzaren morfologia (3)


morfologiko iz morfologiarena, morfologiari dagokiona. ik morfologia 2.

Ordezkatze hori adierazteko kategoria morfologikoak erabili behar dira eta ez fonikoak bakarrik.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 69. orr.

Luzaroan, alderdi morfologikora mugatu zuen enbrioi-garapenaren azterketak bere burua.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 49. orr.

Hirurogeita hamarreko urteetan, aldiz, euliaren baitan eragiten duen eraldakuntza morfologikoa dela-eta izango da garrantzitsua mutazio hori.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 57. orr.

Ez da beste teoria fonemiko edo morfologikorik irizpide sendo hau betetzen duenik.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 83. orr.

Alofono hitzaren bigarren osagaiak hots aldaera dela esaten du eta ez morfologikoa edo lexikoa, esaterako. garbi dago txandakatze hori ez dela fonologikoa, morfologikoa baizik, hotsa aldatzeaz bat hitzaren balio morfologikoa aldatzen baita maskulinotik femeninora edo alderantziz.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 40. orr.


morfologikoki adlag alderdi morfologikoan.

Bestela, morfologikoki, biak dira izen beraren erro.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 147. orr.


morfologizatu, morfologiza, morfologizatzen da ad morfologiko bihurtu.

Egun, zubererazko azentua morfologizatzen ari delako zantzuak daude.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 112. orr.


morfonologia iz morfemen egitura fonologikoaren azterketa.

Fonetikaz ahazte horrexek ekarri du fonologia inolako konturik gabe morfonologiarekin nahastea.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 116. orr.

Esaterako, azentua gramatikaren araberakoa denean edo bereizkuntza lexikoak adierazten dituenean, azentua fonikoa izango da akustikoa den neurrian [...], baina ez dagokio hizkuntzaren fonologiari, morfonologiari baizik.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 112. orr.


morfonologiko izond morfofonologikoa.

Autore zenbaitek [...] erregela fonologiko deitzen diote hemen bilakabide deitzen denari eta erregela morfonologiko hemen, besterik gabe, erregela deitzen denari).  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 72. orr.

Lehena bilakabide fonologikoa izan daiteke; bigarrena, berriz, beti izango da erregela morfonologiko edo morfologikoa.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 126. orr.

Azentu nagusiek bete dezakete egiteko morfonologikoa.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 113. orr.

Lehena bilakabide fonologikoa izan daiteke; bigarrena, berriz, beti izango da erregela morfonologiko edo morfologikoa.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 126. orr.


morfoprosodia iz hitzaren eta silabaren arteko erlazioen azterketa.

Ezaugarri prosodikoak fonikoak ez diren baldintzen araberakoak direnean, morfoprosodiaren eremuari dagozkio.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 112. orr.

Garrantzi gutxi eman zaio morfoprosodiaren gaiari, gehienetan azentuaren kokalekua bilatu (fonologian) eta fisikoki deskribatu (fonetikan) besterik ez dugulako egin.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 112. orr.


morfoprosodiko izond morfoprosodiarena, morfoprosodiari dagokiona.

Izan ere egiteko morfoprosodikoa betetzen du [azentuak] zenbaitetan, adibidez, alhába mugagabea eta alhabá singularra bereizten dituenean.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 112. orr.


morfosemantika iz morfemen azterketa semantikoa.

Sinonimotzat har daitekeen prozesu uherragoa da morfosemantikaren aldetik eta, gainera, euskarazko ahoskeran "z" gaztelaniaren ebakera horzkariaz ahoskatzeko aukerak ugaritzen ditu.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 50. orr.

Bigarrenean morfosemantika erabat begibistakoa da ordea.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 92. orr.


morfosemantiko izond morfosemantikarena, morfosemantikari dagokiona.

Gardentasun morfotaktikoaz eta morfosemantikoaz fonetika-fonologiezko eskuliburu batean hitz egitea ez da agian berehalakoan ulertzen.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 92. orr.

Hori hitzaren sendotze morfologikoaren aldetik mesedegarri da, baina ez gardentasun morfosemantikoaren aldetik (hitz baten zati formalek esanahi zatiekin parekatzearen aldetik).  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 92. orr.


morfosintaktiko izond morfosintasiarena, morfosintasiari dagokiona.

Subjuntiboa, hatxedun hitzen zerrenda, metafora eta euskalkien ezaugarri morfosintaktikoak, bitarteko behar dute, gehien jota, sekula ez helburu.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 108. orr.

Auzoko india politarekin oheratzearenaz aparte, insurrekzioa oso morfosintaktikoa dela esango nuke.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 308. orr.


morfosintaxi 1 iz hizkuntza baten erregela morfologiko eta sintaktikoean azterketa.

Euskararen Morfosintaxia, Euskararen Gramatika Historikoa, Euskal Literatura Klasikoa, Lexikologia eta Semantika irakatsi ditu.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 200. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Gaztelaniazko testuari berari «oso txarra» deritzo, eta, hortik aurrera, euskarazko «itzulpenak» era askotako hutsak dituela dio: terminologia nahiz morfosintaxi arauak «etengabe» bortxatzeaz gain, «komunikazioa inondik inora ez bermatzea» egotzi dio.  Berria - Euskal Herria   2004-11-13


morfotaktiko izond

Gardentasun morfotaktikoaz eta morfosemantikoaz fonetika-fonologiezko eskuliburu batean hitz egitea ez da agian berehalakoan ulertzen.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 92. orr.

Izan ere, ontasun fonikoaren alde egin da gardentasun morfotaktikoaren kaltetan.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 92. orr.

Urtu, itxuraldatu, lausotu egiten dute morfema-muga (egitura morfotaktikoa, morfema kateatzea).  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 92. orr.


morge iz gorputegia.

Arantxaren hitzak gogoratu ditut, Imanol morgean negarrez egon zela aitaren hilotzari begira, Imanolen galdera entzun, Ikusi ote duzue inoiz zeuen aita barrutik, eta aintzat hartu ahal izan orduko.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 415. orr.

Prozesu oso bat, Joxe Arregiren morgekoekin eta Mikel Zabaltzaren esku estekatuekin lotzen dudana.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 94. orr.

Morgekoak iritsi direnean, Olivierren eskuak gogoz eusten dio oraindik atearen heldulekuari.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 91. orr.


morisko 1 iz Espainiako mairu kristautua.

Judu eta moriskoen esesketak erlijiosoak izan ziren, ez arrazialak.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 261. orr.

1611. urtean, Felipe III.ak bere mendeko erresumetatik indarka erbesteratutako 40.000 morisko inguru Bidasoaz gaindi pasatu ziren.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 214. orr.

Morisko baten emaztearen hilketa aitzakiatzat hartuta.  Berria - Kultura   2006-01-24

Miso-k Alcuzcuz morisko apalarena egiten du eta berari esker ulertzen dugu hobekien zer zen eta zer den kristauen harrotasunaren menpeko bizimodua  Berria - Kultura   2006-01-24

• 2 izond moriskoei dagokiena.

Markoa obala zen, urre kolore aberatsekoa eta estilo moriskoko filigranez apaindua.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 83. orr.


morko1 izond

Erantzunak ni baitatik at utzi ninduen, uste bainuen komeni ez zitzaidana ontziko gizon morko eta basekin ibiltzea zela, haien alboan eta haien gai lizunak aditurik galdu egin nintekeelakoan edo.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 114. orr.


morko2 ik murko.

morko3 ik mulko.

morkots 1 iz gaztainaren oskol arantzatsua. ik karlo.

Haga luzeak, gaztaina morkots eta guzti, adarretik zintzilik zirauena lurrera botatzeko.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 291. orr.

Urriak, hainbat baba-leka, hainbat artaburu beren txurikinez jantzita, mandio eta ganbara betetzeraino ekarri dituenean, hortxe dago beste emaitza estimagarria, morkots barruan heze gordeta.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 419. orr.

Erreka iraganik pixka bat goitiago doan bidexkatik jarraitu dute, ura beti ezkerrean, morkots ustelez jositako bidean barrena, beheko haranerantz.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 28. orr.

Goierri aldean dioten eran: Madalenaz bero, morkotsetara gero.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 291. orr.

2 gaztaina morkots (orobat gaztain m.)

Gaztaina morkotsak bezala lazturiko zuhaitz erroak, itsasontzi zatiak, ontzien armazoiak.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 132. orr.

Baita gaztain-morkotsak gordetzeko ere, hurritz-zarben artetik han pilatutakoak arnasa hartzen baitzuen, umiduraz lizundu gabe irauteko.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 314. orr.

Gaztain morkotsa bezain berdebeltz ager daiteke errekondo baztertu eta zailduenean.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 117. orr.

Gaztaina morkotsak bezala lazturiko zuhaitz erroak, itsasontzi zatiak, ontzien armazoiak.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 132. orr.


mormoi iz Azken Egunetako Santuen Jesu Kristoren elizako kidea.

Jenny mormoia egin zen.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 70. orr.

Sparhawk eta Parker mormoiak dira, eta beren sinesmen erlijioso sendoen ispilu da beren musika.  Berria - Kultura   2004-11-18

Irakasleekin larrua jotzearen kontua hemen bezalakoa zen, mormoi batekin ere egin nuen, ez zuen erretzen, ez zuen kaferik ere edaten, ez zuen hitz gordinik esaten, gizon santua alajaina, baina, galtzen gainetik zakilari oratu nionean, dena errekara bota eta "bikain" jarri zidan handik ikasturtea bukatu arte.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 133. orr.


mormor iz marmarra.

Gazteluko atea zeharkatu ondoan ere belarrian mormor bat bezala itsasia neraman ministroaren predikua.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 264. orr.

Inguruan, haize leunaren firfira eta eulien mormorra bertze soinurik ez da aditzen.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 72. orr.


mormorka adlag marmarka.

Ttipiri ere, dela bere zaletasunak hurbileko nahiz urrunekoengan sortzen zuen konplizitateagatik, dela bere izaera atseginagatik, nahi baino jende gehiago ezagutu nion beti inguruan mormorka, nola euliak kakaren.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 310. orr.


moro 1 iz mairua.

Espainiar bandera harro altxatu, eta moroak akabatzera; mordoka bada, hobe.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 61. orr.

Egon gogor ta erne alik eta moru guztiak il arte.  Berria - Kultura   2004-11-23

Begi txarrez ikusten zituzten ordu hetan girixtinoek Moroak Lur Sainduetan nausi.  Herria   2001-08-02

Fernando eta Isabelek judutarrak bidali zituzten Espainiatik, Espainian aspalditik errotuak zeuden judutarrak, ez bakarrik orduan tronuan zegoen familia baino lehenago, baita moroak eta godoak baino lehenago ere, eta kartagotarrak baino lehenago ere bai.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Atsotitzari erreparatu: 'lehenago moro galego baino'".  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 41. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Begiak distiraz zituen, moro aurpegian; eta lepoan, ondo lotuta, zapi gorria, ia gaizkile itxura ematen ziola.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 136. orr.

Gela guztiek zuten isiltasun-itxura bera, moro-tankera samarrekoa, argi estalizkoa.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 151. orr.

Kale galdu batzuek, lurraren koloreko horma handiekin, ate eskerga eta leiho txikiekin, moro herri batekoak ematen zuten.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 198. orr.

Moru-jende beltzak.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 370. orr.

3 (izenondo gisa)

Francisco Franco apezpiku eta artzapezpikuekin katedralera paliopean sartzen, Francisco Franco jenerala bere guardia moroarekin Victoriaren desfilean.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 108. orr.

Dantzan ari da, etxe batetik ozen den musika moro bezalako bat segituz, mokanes handi bat itzulika erabiliz buru gainetik eta sorbalden itzulian.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 142. orr.

Mohammed VI.a baino moroagoa naizela esan eta esanez.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 55. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

moroak akabatzera (3)


morokil 1 iz uretan arto irina egosi eta irabiatuz egiten den janari bigun lodia. ik polenta.

Kazeta bakar batean pausatuta ere, zoragarria da morokila.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 209. orr.

Morokilez bete nuen ahoa, amorruari kanporabidea emango nion beldurrez.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 16. orr.

Gose banintzen, edo logale, edo hotz, etxean sartzen nintzen, jateko zer edo zeren bila -labean erretako patatak, morokila, gatzatua, lantzean behin ogia ere bai-, eta sutondoan etzaten nintzen, kamainan.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 28. orr.

Esne-zopak, edo galletak, edo morokila edukita, zertarako nahi duzu korfleis edo dena delako asmakizun hori?  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 120. orr.

2 irud/hed

Baina nahiago zuen Anaz gehiago ez pentsatu; arazo nekosoetara zeraman horrek, are larriago sentiaraziko zuen, aurreko larunbat gauean izandako enkontrukoak berritzen hasiko zen, eta atzera berriro morokil guztiari bueltaka.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 24. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Izeba olo-morokila burruntzaliarekin ateratzen ari zitzaidala, zera esan zuen, aurretik egindako iruzkinen bati berriro heltzeko bezala.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 14. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

olo morokila (3)


morokildu izond nahaspilatua.

Berria-n ikusi dut neure burua: nola berrantolatu kakanahaste hau, nola eraman beste sistema batera erredaktatzen inongo ilusiorik sortzen ez duen datu anabasa morokildu hau?  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 207. orr.


moroso izond berankorra.

Hi; negozio guztietan izaten dituk bezero morosoak...  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 102. orr.


morral (orobat morrale g.er.) iz zorroa, bidezorroa.

Eskua edo musuzapia morralaren uhal azpian jartzen du, sorbaldako oinazea sosegatzeko.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 133. orr.

Gainera, morralaren poltsikoan pattar-botilatxoa darama.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 136. orr.

Morralea bete-betea daukat paper zahar eta kartoiez.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 210. orr.

Morraletik atera karpeta, dena paperez betea, eta hantxe hasi zitzaidala dokumentu zaharraren kopia leitzen, zera!.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 128. orr.


morrioi iz armadurako kaskoa, esferikoa eta hegalduna, goialdean luma apaingarriak eraman ohi dituena aurrealdetik atzealdera.

Morrioi: buruan jartzen zen kaskoa, sarritan luma batez apaindua.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 17. orr.

Zelata erdiaren antzeko zerbait egin zuen kartoizkoa, morrioiarekin batera jarrita, zelata osoa zirudiena.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 17. orr.


morro
1 piper morro piper gorri, gozo eta haragitsua.

Piper morroaren esentziazko ozpin-lurrinetan beratutako hegaluzedun carpaccioa.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 68. orr.

2 lizar morro

Lurreko sutan ziuka atzeko muturretik apar zuria zeriela ikusten eta aditzen genituen lizar karrote heze haiek, edo lizar morroek, berriz, Orixeren "Suondoko otsa" dakarkidate gogora.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 241. orr.


morroi (orobat morroin g.er.) 1 iz baserri etxe batean zerbitzari dagoen gizonezkoa. ik mirabe; otsein; sehi; neskame.

Migel Larralde, Azkainekoa; Karrikaburu, Arhantsusiko baserri bateko morroia.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 90. orr.

Morroiak behar baitira orain, baserriko lanetan, sorokoetan eta horrela.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 235. orr.

Zergatik, bada, morroia aukeratu nagusia utziz, eta menpekoa printzea utziz?  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 85. orr.

Hauen artean handien izan nahi duena izan bedi guztion zerbitzari eta morroi.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 30. orr.

Morroiak jipoia merezi badu, nagusiak jotzeko eskubidea du.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 69. orr.

1664ko lege baten arabera, esklaboak betiko morroi bihurtu ziren.  Berria - Gaiak   2004-01-02

-Azarias adiskidea, hartu lau morroi eta bi gamelu, eta zoaz Rage hirira.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 120. orr.

Egin zuen bata jaun, eta bertzea morroi.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 49. orr.

Kontatu nizun, ezta? aitaren morroi horrek nirekin oheratu nahi du.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 183. orr.

Mintza, Jauna, adi duzu zeure morroi hau.  Elizen arteko biblia   1 Sm 3,9

Zeuok ere bere morroi eginen zaituzte.  Elizen arteko biblia   1 Sm 8,17

Ostatuko morroiak azaldu zionez, eskutitza ekarri zuenak egilea nor zen ez esateko agindua zeukan.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 235. orr.

Mutil izanen zen, morroi.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 37. orr.

Nagusia morroi.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 35. orr.

Nagusi-morroiek emakume baten ahots zakarra entzun zuten: [...].  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 70. orr.

Bekadun, ez morroi.  Berria - Euskal Herria   2004-11-16

2 irud/hed

Nekazaritza Sailak bi aukera eman dizkie orain artean baserritarrei: «Edo morroi izan edo laguntza publikorik gabe gelditu».  Berria - Ekonomia   2004-12-19

Bidearen morroi gara, hitzaren esklabo.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 133. orr.

PSOEk PPren morroi izaten jarraitzen du oraindik kontu hauetan.  Berria - Euskal Herria   2004-05-13

PPk eta bere morroiek -Ayesa patronaleko buruak kasu- zuzendutako erabateko gerra zikin informatibo eta politikoa da hori.  Berria - Euskal Herria   2006-04-28

Ezin da bi nagusiren morroi izan: zentzuena eta izpirituarena.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 92. orr.

Hau zigor handia dela eta erabat zuzena, jakinduriaren tronura iritsi eta libidoaren morroi izateko handik jaistea erabaki duenarentzat.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 116. orr.

Plazarik plazako bertsogintzari lehentasuna eman, telebistakoaren morroi bihur ez dadin.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 46. orr.

Ez daitezen izan, ongi ulertu badugu, ez zaharkeriaren morroi, ez indarkeriaren beretter.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 142. orr.

3 (izenondoekin)

Izan zaitezte morroi leial eta zentzuduna bezala, nagusiak etxeko morroiei bere orduan janaria banatzeko eginkizuna eman diona bezala.  Elizen arteko biblia   Mt 24,45

Maita ezazu morroi trebea zeure burua bezala, ez ukatu zor diozun askatasuna.  Elizen arteko biblia   Si 7,21

Erregearen ohaideen ardura zuen Xaaxgaz morroi irenaren agindupera.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 132. orr.

-Morroi zorrizorroa! -zuzendu zitzaion ifrit mando itxurakoa-.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 44. orr.

Morroi ona bai, bainan nagusi galgarria da dirua...  Herria   2001-09-13

4 (adizlagun gisa)

Gulbarga hirian harijan batek morroi zegoen etxeko andreari edalontzi bat ebatsi zion.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 67. orr.

Han morroi ibili eta emaztearekin itzuli zen herrira erabat aberastuta.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 15. orr.

Beste anaien ministro eta morroi jarriak dauden anaiek.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 135. orr.

· Artzain hasi zen han, morroi, ganaduarekin.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 168. orr.

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Morroi lana eman zioten nagusi zitalen bulegoan.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 48. orr.

Limosna eske joatera makurtzeari eta edozein morroi-lani uko egiten eta egingo diotenak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 606. orr.

Ugaoko txirrindulariari morroi lana egokituko zaio, Paolo Bettini taldeko liderraren itzalean.  Berria - Kirola   2006-04-14

Eta erretiratu eta baztertu zituzten panpinak, eta Curro Banderas eta bere morroi-taldea bere egitekoan murgildu ziren.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 162. orr.

Zeren ez baita seme-beldurra bakarrik gauza ona eta guztiz deuna, baita morroi-beldurra ere.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 207. orr.

6 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Quenu, bitartean, eroso egoteko, sukalde morroien txano, jaka eta mantal zuriak janzten zituen berriz ere.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 73. orr.

Atseginago zitzaion ezkutari eta gela-morroi ederrez inguraturik egotea.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 64. orr.

Ganbara-morroiak baimena eskatu zidak kanpoko goarnizioan sartu ahal izateko eta, bolada batez, haren tokia beteko duk.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 92. orr.

Ez dago ez dakienik heroiaren gorpua arakatu zuten polizi morroiek gutun itxi bat aurkitu zutela.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 98. orr.

Hantxe ezagutzen dut Jean ere, nekazari-morroi bat, beti neure ondorean ibiltzen dena.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 49. orr.

Denbora nolabait pasatzearren egiten zidan itaunketa, ni bere dotrinan leziatzearren eta bere buruari haize ematearren, inolako inkisizio-asmo benazkorik gabe: bera soldadu bat zen, ez borrero-morroi bat.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 179. orr.

Ez dut ezer jakin nahi Luis XIV.aren idazle-morroi izan zirenekin.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 152. orr.

Ohe txar bat besterik ez duten 'caged-men' izenezko langile-morroiak.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 77. orr.

7 (neskame-rekin batera; ik beherago 11 eta 12)

Lau horiek bi seme eta bi alaba, beste biak heure zerbitzurako behar dituan morroia eta neskamea.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 47. orr.

Oihuak eta oihuak entzun bainituen, eta morroiak eta neskameak ikusi nituen, harat eta honat zihoazela, jauregi aitzinean.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 446. orr.

Nirekin auzitan zebilela, morroi nahiz neskameren bati eskubidea ukatu badiot, [...].  Elizen arteko biblia   Jb 31,13

Aurrean bi idiak, ondoren bi lapurrak, haien atzetik morroia, gero neskamea txakurrarekin.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 186. orr.

Harridura handiz ikusi zuen erregearen emaztea, hogei morroi eta hogei neskamez inguratua, jauregitik irteten.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 14. orr.

Alabaina, Xariarren barrena ezin oso lasai egon, zeren, jauregira itzulitakoan, emazteari, mirabe beltzari, neskameei eta morroiei lepoa mozteko agindu baitzuen.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 18. orr.

Nire neskame eta morroien artean berebiziko haserreak pizten ziren egunero.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 298. orr.

Orduan, nire aitak familia osoa eta neskameak eta morroiak hartu eta Segurara eroan zituen.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 22. orr.

Eta, haiekin batera, hogei neskame hogei morroirekin, denak lizunkeriara emanak.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 104. orr.

Idunekoz apainduriko neskameak edo jaka lodiko morroiak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 166. orr.

8 (informatikan)

MyDoom-ek bot sare bat sortu zuen, hau da, bere zerbitzura jarri zuen ordenagailu morroi multzo oso bat.  Berria - Gaiak   2004-12-30

Sare horietako ordenagailuak morroi gisa erabiltzen dituzte, gero zabor-mezuak bidaltzeko edo erasoak egiteko.  Berria - Gaiak   2004-12-30

9 adkor pertsona.

Azken finean, nire jabea ez zen morroi gaiztoa.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 44. orr.

Che Guevara zeritzon morroi bizartsu baten poster zaharkitua.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 91. orr.

Prentsako morroi horietakoren bat zinela uste nuen...  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 108. orr.

Beste apaiza morroi garratz, garai, indartsu, aurpegiera kementsuko bat zen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 79. orr.

Morroi arriskutsua baitzen maisua; salataria, askoren ustez.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 70. orr.

Pisu handiko morroiak daude grebaren atzean, ikusten?  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 267. orr.

Askotariko gauzen pila handi bat miatzen ari zela, hara non ikusten dituen, aretoaren barren-barrenean bi morroi guztiz dotore bero-bero eginda.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 11. orr.

Lutxana aldeko morroi bat, Roke izeneko bat, boxeorako zahartu xamarra.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 63. orr.

Emakumearen portzelanazko bisaia belztu bezalaxe atera zen, sukaldetik, karateka itxurako morroi bat.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 166. orr.

Morroia txankamehe erdi maritxu bat, ostia erdirik ez zuena, lanbidez informatikoa.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 149. orr.

-Seguru morroi hori txakurra zela...  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 16. orr.

Ez diat ezer nahi morroi horrekin.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 63. orr.

Tales; nor da morroi hori?  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 303. orr.

Zu morroi jatorra zara...  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 312. orr.

-Eta zenbat morroi zeundeten txalupan?  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 92. orr.

10 morroi-mirabe pl morroi eta mirabeak.

Lurraren atsedenaldian ez zaizue faltako zer janik, ez zuei, ez zuen morroi-mirabe eta langileei, ezta zuekin bizi diren etorkinei ere.  Elizen arteko biblia   Lb 25,6

Orduan, Abimelekek itzuli egin zion Abrahami emaztea. Era berean, ardiak, behiak eta morroi-mirabeak eman zizkion oparitzat. Izugarri aberastu zen Jakob: artalde handiak zituen, morroi-mirabeak, eta baita gameluak eta astoak ere ugari.  Elizen arteko biblia   Has 20,14

Lurrean, bere Eliza militanteko morroi-mirabeen artean, grazian eta bere bertuteetan hazaraziz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1194. orr.

11 morroi-neskame pl morroi eta neskameak.

Venancia neskame egondako lehenengo etxeko etxekoandrea emakume apetatsu, ero bat zen, umore guztiz zitalekoa; seme-alabak, senarra, morroi-neskameak jotzen zituen, eta bere lagunak etsaitzea gustatzen zitzaion.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 117. orr.

Beraz, guztiok geunden maiatz hartan etxean, jauregiko nagusiak eta morroi-neskameak...  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 322. orr.

Lana zerbait arrunt eta morroi-neskameei zegokien gauzatzat hartzeko ikuspegi helenikotik aldentze iraultzaile hau ez zen ezarriko San Benediktoren Erregelak ez balu santifikatu izan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 103. orr.

Zeuen morroi-neskameak, zeuen gazterik bikainenak eta astorik hoberenak eramango dizkizue, beraren sailetan lan egin dezaten.  Elizen arteko biblia   1 Sm 8,16

12 neskame-morroi pl neskame eta morroiak.

Lehenago neskame-morroiak ahaideen artekoak izaten ziren, noizbait herrixketatik etxeko lanak egiteko ekarriak.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 206. orr.

Giltzain andrea zergatik aritzen zen lapurretan, zerbitzariak zergatik ziren hain zikinak eta mozkortiak, neskame-morroiek zergatik lo egiten zuten nahi adina denbora eta esna zeudenean zergatik zeuden beti alferkerian.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 47. orr.

Oso tratu ona eman zioten Abrami Sarairengatik, eta ardiak eta behiak, astarrak eta astemeak, neskame-morroiak eta gameluak eskaini zizkioten oparitzat.  Elizen arteko biblia   Has 12,16

Norbaitek leihotik begiratuko balu, han ikusiko lituzke neskame-morroi guztiak saltoka.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 185. orr.

Hala ere, erregearen barrena ezin oso bakean egon, zeren, itzulitakoan, emazte-mirabeak eta neskame-morroiak hiltzeaz gain, gauero-gauero neskatila urratugabe bat eskatzen hasi baitzen.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 104. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

diruaren morroi (4); diruaren morroi izan (3); etxeko morroi (8); etxeko morroi bat (3); guztien morroi (3); haien morroi (3); haren morroi (6); horrelako morroi (4); horren morroi (3); jainkoaren morroi (3); jauregiko morroi (3); kristoren morroi (4); ministro eta morroi (5); morroi bat bidali (7); morroi bat etorri (3); morroi bat zen (3); morroi bihurtu (9); morroi bihurtzen (4); morroi eta mirabe (3); morroi gaizto (3); morroi honen ondorengotza (3); morroi izan (15); morroi izango (5); morroi izango da (4); morroi izateko (4); morroi izaten (4); morroi izaten jarraitzen (3); morroi jatorra (5); morroi lana (6); morroi lanetan (4); morroi leial (4); morroi leiala (3); morroi mirabeak (3); morroi mirabeek (5); morroi neskame (3); morroi neskameak (10); morroi neskameei (3); morroi ona (3); morroi txiki (6); mugatseko morroi (3); ppren morroi (6); ppren morroi izaten (3); zeukan morroi (3); zeure morroi (13); zure morroi (24)

abrahamen morroia (3); abrahanen morroia (3); apaiz nagusiaren morroia (4); bere morroia (4); etxeko morroia (4); haren morroia (3); morroia da (4); morroia eta neskamea (3); morroia izango (3); morroia zen (7); nagusiaren morroia (4); nagusiaren morroia jo (4); nire morroia (4); ostatuko morroia (3)

bere morroiak (9); ministro eta morroiak (3); morroiak erantzun zion (4); morroiak esan (11); morroiak esan zuen (6); morroiak eta mirabeak (4); morroiak hartu (4); morroiak ziren (3); neskame morroiak (10); ostatuko morroiak (7)

jainkoaren morroiaren (3)

etxeko morroiei (3)


morroikeria iz morroitasuna, gaitzesgarritzat markatua.

Mendebaldean, arabiar eta musulman elkarteak ere Saudi Arabiako Gobernuak sortu zituen, leialtasun eta morroikeria politikoak ziurtatzeko.  Berria - Harian   2005-08-04


morroikide iz nagusi beraren morroia.

Bere morroikideak jotzen eta mozkorrekin jan-edanean hasten bada.  Elizen arteko biblia   Mt 24,49


morroileztatu izond morroiloz hornitua.

Galbide dorpeaz beiratzea gatik, hil herrietako 5 sargiak dire morroileztatuak.  Herria   2003-10-23


morroilo 1 iz sarraila.

Adida hiria berreraiki eta gotortu zuen, eta ateak eta morroiloak ipini zizkion.  Elizen arteko biblia   1 M 12,38

Nik ezarri nion muga, ateak eta morroiloak jarriz.  Elizen arteko biblia   Jb 38,10

Brontzezko ateak puskatu zituen burdinazko morroiloak apurtu.  Elizen arteko biblia   Sal 107,16

Musuaz saiatu nintzen parte gaiztoko morroilo hura birarazten, baina ez nintzen iristen.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 126. orr.

Berriz ere, bere esku ahulez morroilo astuna astindu du, erro herdoilduaren kontra kirrinka eginaraziz, eta erretenaren hondoraino sartu, zarata handia atereaz.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 22. orr.

Aitak morroiloaz itxi zuen atea.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 125. orr.

Ataka itxi eta morroiloa eman zion berriro, Sam kanpora irtena zela ohartu gabe.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 289. orr.

Atso bat jaitsi zen ezkaratzera eta atea giltzaz eta morroiloz itxi zuen.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 173. orr.

Idoloen jauretxeetako ateak ere atalagaz eta morroiloz sendotzen dituzte apaizek, lapurrek eraman ez ditzaten.  Elizen arteko biblia   JrGt 1,17

2 (hitz elkartuetan)

Zatitu egingo ditut Damaskoko hiri-morroiloak, kendu Bikat-Abendik buruzagia.  Elizen arteko biblia   Am 1,5

Burdina eta brontzezkoak haren ate-morroiloak, bizitza bezain iraunkorra haren indarra.  Elizen arteko biblia   Dt 33,25

3 su arma batzuetan, ganbera ixten duen mekanismoa.

Gero, beste soldaduarekin begirada bat trukatu, eta fusilaren morroiloa ukitu zuen.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 45. orr.

Oskarren hortzen kirrinka fusilaren morroiloaren klaskadak estali zuen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 14. orr.

Biratu ere ez, eta horma kontra bultzaka ari zitzaizkiguan, fusilen morroiloen hotsa, eta elkarri agur, Andrék eta biok.  Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 33. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

atalagak eta morroiloak (6); ateak eta morroiloak (5); morroiloak ezarri (5); morroiloak ipini (3)

atea morroiloz itxi (4); morroiloz itxi (7)


morroilodun izond morroiloz hornitua.

Ezta ametsezko santutegi honetako ate giltzaz itxien eta atari morroilodunen atzean ere.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 223. orr.

101 ariketa egunerokotasunari nortasuna emateko, denok baitugu, gehiago edo gutxiago, gure kartzelatxoa herri honetan, nahiz eta denok ez egon ate morroiloduneko geletan.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 9. orr.

Eskuetara eman dit Jaunak; bere burua giltzapetu du horrek, ate eta morroilodun hirian sartuz.  Elizen arteko biblia   1 Sm 23,7


morroilope 1 iz (leku-denborazko atzizkietan singjularrean)

Orain ere, hortaz pentsatu eta Poonji poztu egiten da, hilketagatik morroilopean badago ere.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 112. orr.

Helburu hari begira eskuetaratu zizkidan trasteleku baten giltza baliosak, produktu haiek guztiak morroilopean zeuzkatenak.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 117. orr.

• 2 (hitz soila adizlagun gisa) morroilopean.

Hemen, morroilope bizi garenok inon diren kako berezienak sortzen ditugu.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 76. orr.

Hamalau urte daramatza morroilope, iraintzat hartu du berari ere ongi etorria ematea.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 26. orr.

Tomas Urkiaga ezagutu neban nik morroilope sartu barritan.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 122. orr.

Jakin nahi nuke zergatik dauden morroilope bi mozolo horiek.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 65. orr.


morroilotu, morroilo, moroilotzen 1 du ad morroiloz itxi.

Etxea barraka amerikar bat zen, xafla izurtuz estalia, eta ate bakarra barrutik morroilotua zegoen.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 80. orr.

Morroilo gainean zegoen gedarraren azterketa zehatzak garbi erakutsi zuen atea ez zegoela morroilotua erreketa gertatu zenean.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 89. orr.

2 irud/hed

Egunkariak ere morroilotzen dituzten txosten-egileei lanik ez erraztearren eman da, antza, informazioa honela.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 166. orr.


morroin ik morroi.

morrointza ik morrontza.

morroitasun (orobat morrontasun) iz morroiaren egoera. ik morrontza.

Morroi denak eta sehi denak bere morroitasunean eta bere sehitasunean balu bezala faltarik handiena.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 558. orr.

Saiakera politiko eta filosofikoen bilduma horretan, Ikuskatzailea-n eta Arima hilak-en salatu zuen guztia aldeztu zuen: autokrazia, joputasuna, heriotza-zigorra, Eliza ortodoxoa, otzantasuna, esanekotasuna, morroitasuna...  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 11. orr.

Persona ahula zela iruditzen zitzaidan, eta morrontasunez ere portatzen zela askotan, batez ere Alaska hotelean zebilenean, eta hango jendearekin.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 383. orr.


morroitu, morroi, morroitzen 1 da/du ad morroi bihurtu.

Non irakurria zinen, zeu ere, filosofatzearen filosofatzez morroitu egiten dela gizakia?  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 67. orr.

Enkarterriko gizon gorri guztiekin egiten dut bat, haien izerdi berean naiz morroitzen,  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 16. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Preso erratzaile morroituak.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 92. orr.


morroitxo iz adkor morroia.

Eta anaia xalo eta esaneko guztiei, lehen eta azken etorriei, anai Frantziskok, gizon kaskar eta galkor, zuen morroitxo txiki-txiki honek: osasuna opa dizuet guztioi, berrerosi eta bere odol txit preziatuaz garbitu gintuenagan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 108. orr.

Morroitxo hauek deabru tranpati eta engainagarriak izan daitezke!  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 88. orr.


morroitza ik morrontza.

morrontasun ik morroitasun.

morrontza (orobat morroitza g.er. eta morrointza g.er.) 1 iz morroiaren lanbidea. ik mutilgo; morroitasun.

Arindu, bada, zuen aitak ezarri zizkigun morrontza gogorra eta uztarri astuna, eta zerbitzari izanen gaituzu.  Elizen arteko biblia   1 Erg 12,4

Erbestera doa Juda: zoritxar eta morrontza gogorra!  Elizen arteko biblia   Nk 1,3

Gizakiarentzat askatasuna, sarritan, bere morrontza aukeratzeko gaitasuna besterik ez da.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 87. orr.

Morrontza sistema berriak dakar sakelako telefono nahiz tresna teknologiko bakoitza halako kate bat izatea.  Berria - Harian   2005-01-23

Ez da besterik geratzen: mailatan eratutako gizarteak ezartzen dituen morrontzak onartzea edo erreka jotzea.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 11. orr.

2 irud/hed

Luis Ocaña espainiarrarentzat morrontzan aritutakoa.  Berria - Kirola   2006-04-18

Erabaki guztiek dute hemen euren morrontza.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 11. orr.

Morrontza ekonomikozko prozesu luze baten emaitza.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 53. orr.

Erdararen morrontza neurriz gainekoa erakusten duten hizkuntz ariketetan aritzea.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 197. orr.

Oso bestelakoa da gaztelaniarekiko edo frantsesarekiko morrontza itsua onartzea.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 206. orr.

Eskumuturreko ordulari ttikiok morrontza makurrenean lotu eta joputu gaituzte.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 8. orr.

PSOEk PPrekiko «morrontzan» jarraitzen duela diote alderdiek  Berria - Euskal Herria   2004-05-13

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Nahiz morrontza ereduak aldatu, esklabotzak bizirik dirauela ohartarazi du NBEk behin baino gehiagotan; munduan milioika pertsona bizi direla beste norbaiten menpe.  Berria - Gaiak   2004-04-16

Morrontza lanean aritzen zaretenok zuen lana behar beste eskertzen dela uste al duzue?  Berria - Kirola   2004-05-06

Texasera etorri baino lehen esklabo izan eta gaur egun bizi bitarteko morrontza egoeran daudenek berdin jarraituko dute.  Berria - Kultura   2004-04-28

Morrontza sistema berriak dakar sakelako telefono nahiz tresna teknologiko bakoitza halako kate bat izatea.  Berria - Harian   2005-01-23

Egiptora, morrontza-herrira, berriro itzuli nahian hasi ziren beren burugogorkerian.  Elizen arteko biblia   Ne 9,17

Eta bere herriaren askatasunarekin guztiz zaletutako gizonak egingo dituzuenez, morrontza-ideiek ez dute beren espirituetan lekurik izango, erlijio-izuek ez diete adorea nahastuko.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 223. orr.

· Vitruvioren eragina, horregatik, hasieratik bertatik egon izan zen, beti, bere "hutsegiteen" aurrean sortzen zen egonezinarekin, bere akatsen aitorpenarekin eta bere testu horrenganako morrontza-gurtzazko jarrera ororenganako kritikekin [...] lotuta.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 280. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

egungo morrontza (3); morrontza ereduak (4); morrontza gogorra (3); morrontza lana (4); morrontza lanean (12); morrontza lanean aritu (3)

morrontzan aritu (3); morrontzan jarraitzen (3)

antzinako morrontzara (3)

morrontzarik gabe (3)

morrontzatik askatzeko (4)

giza morrontzaz (4)


morrosko 1 iz gizonezkoez mintzatuz, gazte, galant eta indartsua dena.

Bi morrosko handi, aizkoraz armaturik, ate zain.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 116. orr.

Sasoi ederreko morrosko gazte, bibotedun, baldarkotea.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 182. orr.

Bi morrosko bibotedunen beso sendoek.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 198. orr.

216 zentimetroko eta 154 kiloko morroskoak ezin du inon gorde.  Berria - Kirola   2004-12-15

Hi bezalako morrosko batek halako kexuak botatzea ere..!  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 21. orr.

Etor daitezela herri txikietako morrosko horiek ehun flexio egitera.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 73. orr.

Nobela hartako Daniel Zabalegiren deskripzioarekin guztiz bat zetorren morrosko alkandora koadrodunaren itxura.· Muche, zazpi urterekin, morrosko txikia zen, aingeruak bezain polita eta gurdizainak bezain zarpaila.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 145. orr.

2 irud/hed

118 kilometro ditu 18. etapak, eta hiru morrosko bidean: Tonale, Passo Gavia eta Bormio 2000.  Berria - Kirola   2004-05-07

3 (hitz elkartuetan)

Txintik ez morrosko ilara luze haietan.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 141. orr.

A zer nolako morrosko puskak!  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 60. orr.


morroskote iz adkor morroskoa.

Mahai batean morroskote batzuk ari ziren arrabots handiz jan eta edaten, nahiz Dahlmann, hasieran, ez zien erreparatu.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 109. orr.


morroskotu, morosko(tu), morroskotzen da/du ad morrosko bihurtu. irud/hed

Joko ona egiten (eta Banco Atlantico erosi ostean morroskotua) zen Sabadell (%0,82) bankua sartuko da, uztailaren 1etik, Sacyr-Vallehermoso (%0,08) eraikuntza enpresaren tokian.  Berria - Ekonomia   2004-06-09


morrotu, morro, morrotzen da/du ad

Eta oraindik, han hemen lizar kiman ikustean inor, poztu bezala egiten naiz; eta nonahi kimatu edo morrotu ezaz tantaitzen eta zakartzen ari direla ikustean penatu bezala.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 241. orr.


morse (orobat Morse eta Mortse g.er.) 1 iz S. Morsek asmatu zuen idazkera, puntuz eta marratxoz osatua; idazkera horrekin eraturiko komunikazio sistema.

Tarteka, gainera, morsearenak bezalako kolpetxo lehorrak entzuten nituen, haiek ere apalduak.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 212. orr.

Bospasei aldiz irakurri dut hitza; eta gero, ez dakit zenbatetan, neronen izena Morsez izkiriatu.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 81. orr.

Jeneralaren ondoan nahi zuten, irakiarren mezuak harrapatu eta deskodetzeko, eta baita gure borrokalariei jarraibideak Morsez bidaltzeko ere.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 15. orr.

Morsezko testu bat irakurtzen edo izkiriatzen ere ez.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 177. orr.

Eta Morsezko mezuek eta Frantziatik zetorkigun prentsak ez zuela nire bakardade susmo hauetaz ezertxo ere esaten.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 162. orr.

Besterik ere jakin genuen Morse bidezko bataila ezkutu hartan: [...]..  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 165. orr.

Kamingaintxoko igerilarietara hurbildu beharrean, "Morse" apurtxo bat egin ezak; eta gero ohera.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 78. orr.

2 irud/hed

Konplizitate-keinuak "jakina" moduko mezua bidali zion aurpegiko giharrek eginiko morse adiskidekor batez-.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 25. orr.

Bihotza mailuka hasi zait, bai, kutxa torazikoan, morse zoragarri batean.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 52. orr.

3 (izenondo gisa)

-Eta alfabeto morsea, ulertzen duzu?  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 107. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Morse-telegrafo tresneria osoa beste leku batean aurkitu dut.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 169. orr.

Harrigarriagoa zena: ez nuen irratirik edo morse-gailurik ere aurkitu.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 217. orr.

Komisariatik morse-aparatu bat harrapatu diagu.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 52. orr.

Mezuak Morse alfabetoz izkiriaturik jasoko ditugula guk.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 77. orr.

Goitik behera eta behetik gora miatu ditut Morse-ikur ilara haiek.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 79. orr.

Prozesu horretan, sistema kimiko burutsu batek egiten du operadoreak Morse kodearekin egiten duen lana.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 225. orr.

Inguruko mendi baten tontorrean gudari-taldetxo bat zegoen, ispilu bidez eta morse-hizkuntzan nora sutu behar zuten kanoizaleei erakusten.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 120. orr.

Ez diat Morse sistema hori ezagutzen.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 77. orr.

Gizonen leizetik, aitak etengabe morse mezuak bidaltzen zituen.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 61. orr.

Nola Almak logelako argiak pizten eta itzaltzen zituen, morse itxurako mezuak eratuz.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 19. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

morse kodea (4)


mortadela 1 iz arrosa koloreko hestebete samurra zerriki eta behiki xehatuz egiten dena.

Baina lukainka bai, eta mortadela, saltxitxoia, salamia...  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 14. orr.

Noizbait bi ogitarteko ekarri dizkidate, mortadelarenak.  Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana», 2003 - 62. orr.

Zoparen antzeko zerbait eta mortadela ekarri dizute ogi artean.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 44. orr.

Poltsa batetik mortadela itsaskorreko hiru xerra atera eta bokata egin zuen.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 51. orr.

Ogitartekoa ireki eta lau xerra mortadela zenbatu ditu.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 33. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Etxean prestatzen ziguten mortadela ogitartekoa hari ematea, iturrira harentzako ur bila joatea, haren etxeko lanak egitea.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 68. orr.

Eskuetan daukazu mortadela bokadilloa.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 135. orr.


mortairu (orobat morteiru; Euskaltzaindiaren Hiztegian motrailu agertzen da) 1 iz esfera erdiko hutsunea duen ontzi sendoa, alea kolpeka xehatzeko erabiltzen dena. ik motrailu.

Hobe duzu kafe aleak xehe-xehe egitea, morteiruz zanpatzea baino.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 47. orr.

Montalibeteko jauregian eskorbutoaren kontrako hauts haluzinagarriez beteta aurkitu zuten egurrezko mortairuarena...  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 159. orr.

Maskor horiek bildu direnean, burdinazko erreminta batzuekin ebaki bat egiten zaie inguru guztian, eta zauri horietatik purpuraren zukua ateratzen da malko moduan; hori mortairuan jaso eta xehekatuz prestatzen da.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3550. orr.

Hurrena bil ezazu dena ipurdirik gabeko mortairu batean eta ora ezazu hiru hilabetetan zehar.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 186. orr.

Orea egiteko mortairua prestatu zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 447. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Mortairu-paleta batez.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 296. orr.


mortaja iz hil-jantzia; hil-oihala.

Bere gelan ari dira mortaja egiten, Donostiatik etorri zen bart erreginaren medikua.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 99. orr.


mortal (orobat mortale g,er.) 1 izond heriozkoa; larria; ikaragarri handia.

Zintzotasunak alde batera lagata, egiazkotasunaz atzendurik, gatozen egiantzekotasuna deritzan tranpa mortalera.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 44. orr.

Esku eta hanka loturik isiltasun mortal haren mende utzi gintuzten.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 117. orr.

Arrisku bital gogorrak bere gain hartuko balitu bezala; apustu handiak egingo balitu bezala, sarerik gabeko jauzi mortalak.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 186. orr.

Badaki, bai, otsailak izotz mortalak ekartzen tarteka.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 60. orr.

Denen ongizate mortala arintzeko dauden hiruzpalau pantalla.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 175. orr.

Baina ez dira konturatzen nire emazte honek hiru ordu mortal behar dituela janzteko.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 262. orr.

2 (beste izenondo batekin)

Nire anaiek itsusi mortala zela esaten zuten, zakur-mutur moduko zerbait, baina amak parerik gabeko edertasuna zuela esaten zuen.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 70. orr.

Eta barre egiten diogu barkatzeari eta barkatzearen gezur arinari, ez barkatzearen egia astun mortalaz atzendurik.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 183. orr.

Eta horixe da hemen gertatzen dena: gizabanakotik gizamordora, eta mordotik banakora, jauzi ikaragarri mortala dagoela.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 30. orr.

Etorkizun jakina aspergarri mortala delako eta etorkizun ez-jakina izutzeko moduko muturrarekin agertu ohi delako.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 129. orr.

Ginoren lagunak, oro har, aspergarri mortalak denak.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 81. orr.

3 (bekatuez mintzatuz)

Zer den bekatu larria edo mortala eta zer bekatu arina edo beniala.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 54. orr.

Horrelakoa da beren bekatu mortalengatik sekulakotzat infernura kondenatuak direnen zorigaitza.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 84. orr.

Bekatu mortalean hiltzen diren gaixo dohakabeek, badirela oraino zenbait Katoliko ere makur dabiltzanak, uste baitute bekatu mortaleko estatuan egin obra onek ez dutela deus balio.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 84. orr.

· Kapitalismoa «bekatu mortala» zen Aristiderentzat, baita sistema haren ondorioak ere.  Berria - Mundua   2004-03-02

4 (izen gisa) hilkorra.

Ez dakit mortalok zein gogoeta mota egin ahal dugun gaiaren inguruan.  Berria - Kultura   2006-03-07

Jaio aurretik kondenatua den mortal zorigaitzekoaren egoera.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 121. orr.

Diomedesek jo zuen Venus leiala lantzaz, gerlari haserreari hark esan zion penaz: "horrela odulustu nauk, mortal ñaño ziztrina!  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 149. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bekatu mortal (6)

bekatu mortala (21); bekatu mortala zen (3); itsusi mortala (3)

bekatu mortalaren (6); bekatu mortalaren mehatxupean (3)

bekatu mortalean (20)

bekatu mortalik (6)


mortale ik mortal.

mortalki adlag ondorioa heriotza dela.

Ene berrogoitamarretako gaztetarzunean abarrikaturik mortalki kolpatu nauena telebista izan da.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 24. orr.

Erran dut mortalki gaitza den helburua bilatuz zeren eta, edozein ekintza, nahi bezain ona izanik ere berenaz, helburu mortal gaitzarekin eginez geroz, mortala baita.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 97. orr.

2 (bekatuz mintzatuz)

Ezen haietarik zenbaitek ez dute bekatu egiten mortalki, beste batzuk benialki baizik ez, gure Eskuliburuan erraten eta frogatzen den bezala 15. artikuluan eta ondokoetan.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 75. orr.

Jakiteko, horietarik zeinek ez duen bekatu egiten edo zeinek benialki edo zeinek mortalki, eta gainera, zein eskumikatua den, berrikusten ahal da lehen aitzinsolasaren hondarrean erran dena.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 81. orr.


morteiru ik mortairu.

mortero (orobat mortairu g.er.) 1 iz kareorea.

Horratx harginaren buztina, morteroa, porlana...  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 15. orr.

Igeltsua, morteroa eta hormigoia ekologikoak diren aztertzen dihardute proiektu horretan ari diren ikertzaileek.  Berria - Gaiak   2004-03-12

Mortero eta material zeramikoz egiten ziren erromatarren horma-egitura tipikoak.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 210. orr.

Karea hila dagoenean, orduan morteroari nahastuko zaio.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1050. orr.

Harriak berez bigunak eta porotsuak izaten direnez, erabat lehortzen dute morteroa, ur guztia xukatuz.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1150. orr.

Paretek, kare eta hareazko morteroarekin ondo hartuta geratuz, luzaroago iraun dezaten.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1150. orr.

Zarpeatua zabaldu denean, berdindu bedi harearen ordez adreilu-hautsezko morteroarekin.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3350. orr.

Erdiko tartea harri-koskor eta morteroz betetzen dute.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1170. orr.

Morteroz egina den zoladurak zituen urradura batzuetatik.  Herria   2001-05-03

Izenak ere, morteroak bezalaxe betetzen ditu materiaren hutsak.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 15. orr.

Jelarekin ur gutxiago behar baitu morteroak.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 140. orr.

Yeshivako ikasleek nahastu zuten morteroa.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 43. orr.

Erabilera zabalago eta onartuagoa du [tintak] ospearen eraikineko harriak itsasteko mortero gisa, eta ondoren materialaren ziztrinkeria estaltzeko kare gisa.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 249. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Mortero-mota hori honela egingo da: lehenengo, harea prestatuko da oso garbia eta oso latza, gero silize-harriak hartu eta zatituko dira [...] eta karea nahastuko zaio morteroari ahalik eta sendoena.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4030. orr.

Mihia mortero puska bat bezain gogorra neukalarik.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 173. orr.

3 artilleriako arma kanoi-laburra; arma horren jaurtigaia. ik mortier.

81 mm-ko mortero bat baliatuz, 4-5 granada [...] baizik ez lituzke behar tiroa doitu eta puxka ttikitan den-denak lehertzeko.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 48. orr.

-Gero, alemanak, erantzun gisa, morteroak kargatu eta erasoka hasi zitzaizkigun.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 197. orr.

Kalibre politeko morteroak igorri genizkien gaztelu zaharreko puskailetan ongi babesturik, arrebari adina anker.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 148. orr.

Baldin eta alemaniarren artilleriak edo morteroek harrapatzen bagaituzte [...] orduan gureak egin du.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 127. orr.

Lurrean nentzala inguruan zartarazi zuten mortero baten metrailak bete-betean harrapatu zidan, ordea, eskuin eskua.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 122. orr.

Hamar bat kilometroko helmena duten Kassam morteroak.  Berria - Mundua   2004-08-05

Kassam morteroen jaurtiguneak eta fabrikak desegin nahi ditu Tsahalek.  Berria - Mundua   2004-08-05

Iad Alaui lehen ministroaren egoitzari morteroz eginiko erasoan, berriz, beste bost zibil zauritu ziren.  Berria - Mundua   2004-07-08

Bagdaden mortairu bat erori zen Camberrako enbaxadorearen egoitzatik gertu.  Berria - Mundua   2004-09-12

Ekintzaile palestinarrek morteroekin eraso zioten Gazako kokaleku bati.  Berria - Mundua   2004-12-24

Matxinatu talde batek morteroak jaurti zituen eraikuntzaren aurka.  Berria - Mundua   2004-11-10

Najafeko ospitalea, hain zuzen, ez zen guduka hauetatik saihets egon, bost morterok ukitu baitzuten eraikina.  Berria - Mundua   2004-08-06

Al Dura auzunean, kale bazterrean ezkutatutako lehergailu batek eta bi morterok egin zuten eztanda.  Berria - Harian   2005-04-30

4 (hitz elkartuetan)

Aitak beti esaten zigun ez kezkatzeko, mortero tiroekin bezala zela, morteroak ez direla inoiz toki berean bi aldiz erortzen, eta egiten dituzten zuloak direla babesteko lekurik onenak.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 35. orr.

Hamar bat edo hamabost bat taldek jarduten dute mortero jaurtitze hauetan.  Berria - Mundua   2004-12-31

Erresistentziako kideek mortero eta obus andana jaurti zituzten basearen kontra.  Berria - Mundua   2004-12-22

Mortero-granada batek inguruan eztanda egin ostean.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 185. orr.

Eta bazirela morterotxoak, hots, pilotak oso gorantz jaurtitzen zituzten kanoi antzekoak; mortero pilotek, hain gora igo ostean, behera astun jausi eta kalte itzela eragiten ei zuten.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 165. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

mortero bat jaurti (3); mortero eraso (3); mortero jaurtiketak (4)

morteroak jaurti (9); morteroak jaurti zituzten (6)

eraso zioten morteroekin (3); morteroekin eraso (3)

morteroz eraso (4)


morterokada iz mortero ukaldia.

Tinpanoak txikituta baitzeuzkan morterokada bat zela medio, eta bakar-bakarrik atera zen heriotz zelaira.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 46. orr.


morterotxo iz tamaina txikiko morteroa.

Eta bazirela morterotxoak, hots, pilotak oso gorantz jaurtitzen zituzten kanoi antzekoak; mortero pilotek, hain gora igo ostean, behera astun jausi eta kalte itzela eragiten ei zuten  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 165. orr.


mortier iz ipar morteroa, artilleriako arma.

Yasser Arafat-ek behar diren manuak eman ditu Palestindarrek bara zitzaten mortier tiro horiek, eta Izraelarrek kendu dituzte Gaza-tik han sarraraziak zituzten tropak. Duela zonbait egun, palestindar mortier ukaldi batek hil ditu bi judu gazte.  Herria   2001-04-26

Hunek bizkitartean, erakusteko araiz bere borondate ona, galdegin diote bere kidekoeri geldi diten judu egoitzen mortier ukaldikatzetik.  Herria   2001-05-10


mortifikatu, mortifika, mortifikatzen du ad hilduratu.

Argi ttikia berriz piztu zen eta aitaren aurpegia agertu zitzaidan, mortifikatua, desegina.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 127. orr.


mortifikazio 1 iz hildura.

Barauak nahiz gorputzeko mortifikazioak ugari egiten dituztenak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 125. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Baina penitentzia hitzak badu bestelako esanahirik ere, inola ere gorputz-mortifikaziora mugatzen ez dena.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 64. orr.


mortsa 1 iz itsas ugaztun handia, itsas otsoaren antzekoa, lauren bat metro luze dena (Odobenus rosmarus).

Aurrena desagertuko liratekeen animalia espezieen artean zerrendatu dituzte Artikoko hartza eta mortsa.  Berria - Gaiak   2006-01-31

Ez ehiza-leku batera, ez hartzak ugariak ziren tokira, ez mortsak umatzen ziren labarretara...  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 175. orr.

Dagoen-dagoenean, beraiek egindako plangintzak ondorio bakarra izango du, foka eta mortsen gizenketa.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 38. orr.

Egiazko arrainak mortsa eta fokaren beldur bizi diren bezala, halaxe bizi dira testuak beraien sailkatzaile eta disekatzaileen hurbiltasunean.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 38. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Nostromoak bilerara deituko du eta kubertan, bere uniforme zuriarekin marinerito manikia dirudiela, sama sendo eta mortsa bibotearekin, aginte ahots ozenez emango ditu aholkuak:  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 160. orr.


mortse ik morse.

mortu 1 iz basamortua.

Zein duzue mortu hori, Sahara?  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 169. orr.

Mortua zen hura, baina ez berezko mortua, dakigunez, agindu bidez egindakoa baizik.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 355. orr.

Txilen, Arakamako mortuan, euririk ez dute ikusten: euri gutxien duen lurraldetzat jotzen da.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 481. orr.

Egia erran Bardeetako eki errautsekin batera, mortu gorrailetara ohituago nintzen.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 92. orr.

Rommel mortuan barrena aurrera eginez.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 151. orr.

Lau urte lehenago ibili zituzten ibilbide mortuetatik zehar ibili zen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 169. orr.

Atekari Klyron deritzate eta nehork ez du mortu haietara hurbildu nahi ere, herensugez, suge gorriz eta eskorpionez estalia baita.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 72. orr.

Ekaitza, hegoa, ziertzoa, enbata, soperna jeneralaren hatsa eta mortu erreak.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 211. orr.

2 irud/hed

Denborazko mortu hura iragan ondoren, besoak zabalik hartu zuen Sarak Sergio.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 62. orr.

• 3 izond bakartia, jenderik bizi edo ibiltzen ez dena.

Herri mortu doi-doi argiztatu horretan ez zen inon ere Ximurraren ibilgailu handiaren arrastorik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 349. orr.

Bavariako hiriburuko karrika mortuak ibili bitartean Del Vallek bere baitako ahots bat entzun zuen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 239. orr.

Isilik abiatu ginen, elkarren ondoan, trenbide mortuan barrena oinez.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 45. orr.

Kasu eginez behar da aitzinatu, beraz, alderdi mortu hauetan.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 147. orr.

Ezerez mortu eta hutsa.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 362. orr.

Hogeita hamasei ordu trenez; itxaronaldiak, geldiuneak eginez, geltoki mortu eta hotzetan.  Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 72. orr.

Uharte mortu batean galdua ikusten zuen bere burua berriro.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 144. orr.

4 animaliarik ez landarerik ez dagoena.

Lurralde mortua zen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 339. orr.

Sair Mendira, gizakiaren oina ezagutzen ez den lur mortu horretara, zeina piztiak ere zapaltzen ausartzen ez diren, non lurra burdinazkoa eta zerua kobrezkoa diren.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 20. orr.

Jordaniatik Irakera ere klandestino ailegatu da; horretan engainatu dute, lur mortu gogorretan bakarrik utzi dute, ihartu zorian.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 110. orr.

Kalifornian bertan, 100 kilometro paraje mortu luze bat, lur guztiz emankor aberatsa egin dute.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 286. orr.

5 irud/hed

Ezinezko dela tristeziaren eremu mortuan luzaro bizirik irautea, bizipozaren iturriko urik edan gabe.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 130. orr.

Noizbehinka txori gorriren bat ibai gainean hegada bizkorrean, eta oroz gain isiltasun mortu hura [...] zeru zuriskaren pean, eta eguzkia, kotoizkoa irudi, likits eta beroa, ortzadar-inguru batez gandutua.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 75. orr.

Txarrena da gehiengo bat diskurtso mortu horien artean harrapatuta gaudela, eta zerbait berri esan nahi dugun bakoitzean momiak esnatu eta harrika hasten zaizkigula.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 109. orr.

6 (adizlagun gisa)

Mortu zeuden behintzat Orexako plaza nagusia, frontoia eta inguruak.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 82. orr.

Etxeak bezperan bezain mortu segitzen nuen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 155. orr.

Eta 67 zenbakidun etxeak isil, ilun eta mortu jarraitzen zuen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 155. orr.


mortutu, mortu(tu), mortutzen da ad mortu bihurtu.

Shakespearek batasunaz ez du ulertzen [...] diferentzien inausketa eta ezabaketa, nirwana edo itzalitasun guztizko batean dena zeharo berdin-berdin mortutzeraino (bata eta berdina bat-berdinak izateraino), diferentzia aberasgarrien harmonia eta dantza margotsua bezala baino, pluraltasun handienean eta bizi-bizi  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 161. orr.


mortxila iz borla.

Aurrena fezaren mortxila irten zen, hurrena bere gorputz kakotua, eta azkena bera agertu zen, zoruan zut, bere itxurari apaindu bat emanez.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 224. orr.

Fortunaren kapeluan ez gara punta-puntako mortxila.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 89. orr.

Zintzarriz eta mortxilez jositako uztai antzeko baten azpian.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 132. orr.

Haien goiko mutur konikoetatik mortxilak eta borlak kulunkatzen ziren banderatxo, gidoin eta estandarte koloretsuen erdian.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 254. orr.


moru ik moro.

mosaika ik mosaiko.

mosaiko (orobat mosaika g.er.) 1 iz beirazko, harrizko... zati txikiak elkarri eratxikiz eta zementu bidez elkartuz osatzen den multzo apaingarria.

Ifigenia eta bere alabak irudikatzen zituen mosaikoa egin zitzaidan niri deigarriena.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 23. orr.

Mosaikoa akasturik zegoen hainbat lekutan, eta lekedaz beteriko hutsune horixkak ageri ziren eroritako aleen tokian.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 172. orr.

Mosaikoaren piezak nolako, mosaikoa ere halako.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 101. orr.

Atondo eliptiko erraldoiko mosaikoaren gainean ipini zuen laukoteak aulki gurpilduna.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 405. orr.

Bertako mosaiko ederrak ikusirik, mundua mosaiko bat dela bururatu zaio: eite, kultura, prentsamendu eta kolore askotariko gizon-emakumeez osatutako erlategi bat.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 171. orr.

Geneak eta proteinak, gehien-gehienetan, zenbait elementuz osaturiko mosaiko modukoak dira.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 106. orr.

Hainbat proteinatan aurkitu zitezkeen ereduetatik mosaikozko proteinak eratzea.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 107. orr.

Narrazio horrek narrazio asko ditu bere barnean bilduta, mosaiko baten antzera.  Berria - Kultura   2004-06-10

Banan-banan hartuta, mosaiko bateko pieza bakar baten garrantzia zeukaten: hutsala.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 22. orr.

Mosaikoetan erabili teselaren batzuk ere azaldu dira.  Berria - Kultura   2004-08-14

Balio zuen: egitasmo baten parte zen, tesela bat mosaiko batean.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 103. orr.

2 irud/hed

Behin eta berriz esan behar diot legeetan agertzen dena baino mosaiko konplexuagoa dela berori gobernatzen-edo ari den errealitatea.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 43. orr.

Kontatzeko egitura, tonu, modu eta erritmo desberdinez osatutako mosaikoa, errealitatearen izaera mosaikozkoa jasotzeko ahaleginean.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 251. orr.

Esku artean mosaiko ezkutu eta itzel baten atalak neuzkala ohartuz joan nintzen.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 22. orr.

Mosaiko sinkretiko moduko bat moldatuko da hemen ere.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 11. orr.

'Konpainia noblean' da azken adibidea: tradizioko pertsonaiei eta istorioei hats berria ematen dieten 93 narrazio laburrez osatutako mosaikoa.  Berria - Kultura   2004-07-01

Andra Mari Zuriaren plazan mosaiko handi bat egingo da loreak erabiliz.  Berria - Euskal Herria   2004-09-22

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Gehienak, zeramika zatiak 275.000, baina baita mosaiko tesela solteak, txanponak, giza hezurrak eta objektu metalikoak ere.  Berria - Harian   2006-03-07

Italiako sabai-lanparak; eta plaza apaintzen zuten mosaiko-uhinak, operaren sarrerako marmolezko zutabediaren oinetaraino.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 352. orr.

Beren mosaiko-egiturak aukera ematen die geneei hainbaten arteko eragin-trukeak izateko.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 110. orr.

Geneak ekoizteko bigarren bidea: aurretiazko hornidura zatiak egokitzea mosaiko-geneak eratzeko.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 108. orr.

Hortik, bada, brikolaje molekularren bigarren bidea: ADN zatiak, exonak, berregokitzea mosaiko-proteinak eratzeko.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 109. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Multzo horrek guztiak kolore anitzeko etxe-mosaiko ikusgarri bat osatzen zuen, hamar legoako esparru zabal batean txertatua.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 38. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

mosaiko baten antzera (3)


mosen iz apaiz batzuei ematen zaien trataera.

Egun batean Mosen Millanek Pacori eskatu zion, lagun ziezaion hil zorian zegoen gaixo bati azken igurtziaren ematen.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 218. orr.

Egun batez Santxo oihuka ari zitzautan mosen Xarlexek deitzen nintuela.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 172. orr.

Mosen Bernat Etxeparek igorririkako mezuaren ildotik.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 105. orr.


moskatel iz mahatsondo mota; mota horren fruitua; mahats horrekin egiten den ardoa.

Moskatel arreari begira geratu gara, kopan isurtzen ari nintzela.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 64. orr.

Moskatelak ez dit onik egin.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 68. orr.

2 (edukiera neurri batekin)

Kopatxo bat moskatel edango genuen dendan elkarrekin.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 37. orr.

Ez naiz ardozalea, gure aitak alkoholaren izpirituaz zaletu nahi baninduen ere, urtebetetze egunean kopa bete moskatel edanaraziz.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 32. orr.

Denda betiko uzten dudan egunean hartuko dut azken kopa moskatel.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 37. orr.

3 (hitz elkartuean)

Armairuan ibili naiz moskatel botilaren bila, eta aita-amen oroigarriekin egin dut topo.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 64. orr.

Bizkarrean behera bosna litroko bi moskatel garrafoi isurtzen zituen drag-queen biluzi baten funtzioa eten zuen gure Hans maiteak.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 149. orr.

4 kopa bat moskatel.

Moskatel bat aterako dizut, dena den.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 64. orr.


moskeatu, moskea, moskeatzen 1 da/du ad adkor zapuztu, gaizki iritzia izan.

Ea ez den moskeatzen proposamenagatik.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 72. orr.

-Ze elkarrizketa? -moskeatzen hasita.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 184. orr.

Pedro Alberdi ez ote da moskeatu liburua ez dudala irakurri esan diodalako?  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 45. orr.

Baina dexente moskeatu zuena taldearen izena izan zen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 62. orr.

2 moskeatuta gaizki irudituta; zapuztuta.

-Kontzejalak moskeatuta daude gurekin.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 118. orr.

Zerbaitengatik moskeatuta ote dagoen edo...  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 57. orr.

Eta bi mila kiloko zezenaren aurretik pasatu behar, moskeatuta nirekin, gainera, goiko zulotik behera txiza egin nionetik lehenengo gau gogoangarri hartan  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 48. orr.


moskeo1 iz adkor zaputzaldia.

Eta neskekin ere tratu normala zeukaagu, nahiko jatorra eta hola; ahaztuta zeudek garai bateko moskeoak; edo hala ematen dik behintzat.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 127. orr.

Florenek bota egin zuen pisutik nire amorante sekretua, eta nirekin kristoren moskeoa hartu zuen.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 116. orr.


moskeo2 ik mezkita.

mosketari (16 agerraldi, 7 liburu eta 2 artikulutan) 1 iz mosketea erabiltzen duen oinezko gudaria.

Erregeren mosketariak ere harat-honat dabiltza eta halaber guardia suitzar eta eskoziarrak, Louvren gelditu ez direnak, bederen, dofina eta erregina-ama babestearren.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 15. orr.

D'Artagnan mosketaria, landa-mariskal izendatua, gudu hartan hil zen.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 188. orr.

Mosketarien kapitain gaskoin batek, d´Orthez kapitainak hain zuzen.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 170. orr.

2 irud/hed

Hantxe aurkitu zituen Ruche jaunak trigonometriaren lau mosketariak: sinua, kosinua, tangentea eta cotangentea.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 253. orr.

Ronaldinho, Eto'o eta Messi Nou Campeko mosketari berriak dira.  Berria - Kirola   2006-01-14

Talde horiko lau mosketariakizan ziren berriz partidako onenak: Bryantek 26 puntu, zazpi errebote, bost lapurreta eta lau asistentzia lortu zituen; O'Nealek, 18 puntu eta zortzi errebote; Malonek 20 puntu, 14 errebote, sei asistentzia, bi lapurreta eta txapel bat; eta Paytonek 12 puntu, 13 errebote eta bi asistentzia.  Berria - Kirola   2004-04-03

3 (hitz elkartuetan)

Mosketari-guante zuriak jantzitako eskuak luzatzen zituen zeru aldera.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 205. orr.

Guardia frantseseko mosketari talde bat.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 22. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

hiru mosketariak (3)


moskete 1 iz antzinako su arma, arkabuza baino astunagoa, tiro egiteko sardeka moduko baten gainean ipintzen dena.

Soldaduetako batek mosketea begi pareraino jaso eta, segundo batzuk kalkulatzen egon ondoren, tiro egin zuen.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 41. orr.

Laurak arte ez zen emirra plazan sartu, turuten eta dunbalen zalapartaren erdian, kanoien eta mosketeen desarraren artean.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 308. orr.

Dominikoen komentu zaharra moskete baten tiramenean nuen.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 273. orr.

Sotoetan, arkabuzak eta mosketeak generamatzan, guk geuk armada oso bati aurre egiteko adina, ene iritzian.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 46. orr.

Mosketeen tiro zoliak.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 257. orr.

Eritasunek eta jan urriak Terrideren mosketeek baino jende gehiago akabatu zuten Nabarrenkoxen, setioko azken egunetan.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 269. orr.

Hemezortzigarren mendeak jada ikusia zuen oihaneko indiarra europar mosketeaz baliatzen zelata eta enboskada-gerran.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 147. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Moskete eta kulebrina tiroren bat edo bertze kenduta, ez zen buruz burukorik izan.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 229. orr.


mosketekada iz mosketeaz emandoko kolpea.

Hiriko harresietara ikusmiratzeko asmoz sobera hurbildu zen batean, fededun baten mosketekadak haztatu zuen bizkarrean.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 98. orr.


mosketero (6 agerraldi, 4 liburu eta 2 artikulutan) iz mosketaria.

-Hiruron artean mosketero bat bazen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 212. orr.

Lau mosketero hain ezagutuak ez dira gehiago elgarrekin bizi.  Herria   2001-04-26

Rousseaurentzat, giza talde bat herri bilakatzen duena gizarte-hitzarmena da; honen arabera, mosketeroenean bezala, bat bederak herriari damaio duen oro, ordainez guztia bakoitzarena bilakatuz.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 114. orr.


mosketoi iz kanoi motzeko fusila.

Ondo zegoen zaldun izatea, bolbora eta mosketoiak eta pistolak azaldu ziren arte.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 158. orr.

Ezkerreko goardiak ateratzeko agindua errepikatu du eta biek mosketoiaz apuntatu dituzte automobilekoak.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 122. orr.

Ezkerreko goardia ere lurrean datza, ahoz goiti, mosketoia oraindik eskuan.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 123. orr.


moskita ik mezkita.

moskito iz eltxoa.

Badago beste moskito bat askoz kaltegarriago.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 168. orr.

Moskitoak, euliak eta tximitxak Epaitegiko hormetan.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 275. orr.


moskor ik mozkor.

moskutar izlag/iz Moskukoa, Moskuri dagokiona; Moskuko biztanlea.

burua biluzik, kapelua eskuan, moskutar ebakerako jaka alemaniarra soinean.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 503. orr.

Buruan txano moskutarra.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 426. orr.

Peskov kazetari moskutarra.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 17. orr.

Inperio moskutar ikaragarriaren mugaraino heldu eta Irkutskera itzultzen ari zen duke handia.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 415. orr.

Nik, behintzat, ez dut galaraziko barbaro horiei garesti ordainaraztea lurralde moskutarraren inbasio honegatik.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 420. orr.

Ebatsitako dirua zen, izan ere, barra-barra erortzen zena, toman eta sekin txanpon tatariarrekin batera, dukat eta errublo moskutarrak ere amiltzen baitziren dantzarien gainera.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 319. orr.


moskuzale izond Moskuren zalea dena.

Madarikatua hitz moskuzaleen lausengu zitalei jaramon egin eta karitate kristauaren arauak ahaztu nituen eguna!  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 80. orr.


mostaza 1 iz ziapea. ik mustarda.

Paperak mostaza zaharminduaren kolorea ageri zuen.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 57. orr.

Nire amonak esaten du, hankak berotzeko galtzerdi barrenean mostazaren irina paratu behar dela.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 146. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Frantzisko, fedea bazenu, mostaza-hazia bezain txikia izanik ere, mendi honi "aldatu hemendik hara" esanez gero, aldatu egingo litzateke.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 353. orr.

Zerutik mostaza alea bezain txikia ikusten zuela lurra.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 170. orr.

Gaurkoan minigona marroia, mostaza-koloreko jertsea eta panty beltzak daramatza.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 20. orr.

3 mostaza gas gas pozoitsua, arma kimiko gisa erabiltzen dena, begiei eta arnasbidei eragiten diena.

«Mostaza gas kopuru handia» aurkitu zuten, antza, baina egun itxita dagoen Rabta plantan.  Berria - Mundua   2004-01-11

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

mostaza hazia (6); mostaza haziaren (6); mostaza haziaren antzekoa (3)


mosto iz muztioa.

-Ez, mostoa -esan nion basoko izotz puskak klin-klin mugitzen nituela, eta esplikatu nola zer hartu asmatu ezinik geratzen naizen eta nola halakoetan mostoa eskatzen dudan-.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 141. orr.

Sagardoa, analitikoki, ona den jakiteko honako parametroak hartzen direla kontuan azaldu digu Kamiok: mostoaren edo sagardoaren azidotasuna, taninoa, alkohola eta ph-a.  Berria - Euskal Herria   2004-01-15


mostra (orobat muestra g.er.) 1 iz erakusgarria.

Kepa Junkerak "betiko trikitixa" izeneko produkzinoa egin eban, trikitiak dantza lotuan egin ebanaren mostra bat jasoaz.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 92. orr.

Hobe lardaxka eta gaiztoa egitea: gerokoa begiratzen baita! Torizu muestra ttiki bat Inozenteen Amen Dolorearen gañean ateratako Noelarena...  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 493. orr.

Begira, hara hemen mostra: Eguberri argitsu, ogia gero lastotsu.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 493. orr.

Hona muestrarako bi: Bilboko Eskolapioen kartzelan leihora agertu zelako hil zuen kartzelero batek Juan Antonio Bilbao 1939ko apirilean; Ramon Rumaya, Urduñako abokatu kriminalista, makilakadaka hil zuten Larrinagako kartzelan.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 86. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Indar handiko hiri honetan denak, erakusketek, arte mostrek, zinemaldiek ez dute, ezin izan, parekorik bere karriketan gertatzen direnekin.  Berria - Kultura   2004-02-25


mostradore (158 agerraldi, 42 liburu eta 2 artikulutan) 1 iz erakusmahaia, salmahaia.

Ataria beltza zen, eta ardoz eta likorez betetako mostradore bat eta armairu bat zeuzkan; alde batean taberna zegoen, pinuzko zizeilu luzeekin, eta barrualdean sukaldea.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 41. orr.

Mahai zaharren hankak kolokan, mostradore altua, eta haren atzean neskazahar erdi herren begi-oker bat.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 83. orr.

Iritsi da mostradoretzat erabiltzen duten oholtzara.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 229. orr.

Hor atzemanen nituen noski, beren hobietatik jaikitako hil bizidunak, oro koipe eta lizun, biharamunean itzultzeko prest mostradorearen karantza patetikoa areagotzera.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 212. orr.

"El Ángel" tabernako mostradorean.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 121. orr.

Parisko bistrot tristeak, beren zinkezko mostradoreekin.  Berria - Kultura   2004-12-26

Mostradorean gelditzen ziren hiru garagardoak hartu nituen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 158. orr.

Mostradorean hartuko dut kopatxoa, Ferminekin erdi bana, berak kafeak ateratzen dituen bitartean.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 100. orr.

Dirua mostradorean utzi eta kafetegitik alde egiten nuen presaka.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 297. orr.

Mostradorera itzuli eta tragoa egin nion kafeari.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 180. orr.

Une horixe hautatu nuen, azpiko arroparen mostradoreen gibeletik ateratzeko.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 323. orr.

Sukaldeko telefonoa mostradorean zegoen, bazter batean, ogi erregailuaren atzean.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 122. orr.

Mostradoretik atera eta eskutik heldu diot kanpora ateratzeko.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 197. orr.

Mostradore baten atzean ezkutatua.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 82. orr.

Hiru bezerok ia guztiz betetzen zuten mostradore aurreko espazio urria.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 64. orr.

-Horrek erantzungo dik, mostradore atzeko horrek.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 120. orr.

Nik beti edukitzen diat egur puska hau mostradore azpian...  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 205. orr.

Hurrena mostradore ingurura bueltatu duk.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 104. orr.

Istillaga, egunero ohi bezala, mostradore ertz-ertzean, hanka bat eskuinaldera eta bestea ezkerrera zabaldurik eseri zen.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 35. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

mostradore atzean (5); mostradore atzeko (4); mostradore gainean (13); mostradore gainean utzi (4)

mostradorean utzi (4)

mostradorearen atzean (4)

mostradorera joan (4)


mostratxa iz garbitzeko espartzua.

Platerok bi aldiz mostratxa txiki batez igurtzi, uretan sartu, xaboia kendu eta xukaderan utzi, mutil judu sudur luzeak lehortu ditzan.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 43. orr.


mostratxo iz mostra txikia.

Tori mostratarako bat: "Adi zeru goian kurrilloen kurruxkari: goldea sartzeko garaia duzu, euria laster dator.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 442. orr.


mostrazio iz erakusgarria.

Baina hori printzipio horren berorren mostrazioa besterik ez da; jardute (bizitza) arrazionalaren (filosofiaren) forma daukan mostrazioa.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 24. orr.

Horretaz ulertu beharko dugu ez abstraktuki kontzebituriko errepresentazio unibertsala determinazio enpirikoetatik, baizik eta kontzeptualizaturikoaren sorrera eta mostrazioa.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 24. orr.


mosu ik musu.

mota 1 iz izen beraren bidez izendatzen diren gauza edo izakien artean, ezaugarri jakinen arabera mugatzen diren azpimultzoetako bakoitza.

Eman bitza lurrak mota guztietako bizidunak: abereak, narrastiak eta piztiak.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 16. orr.

Italiano airekoak Saboya 79 motakoak ziren, 1 000 kilo bonba garraiatzeko eginak.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 145. orr.

Oraingoan, earl grey motakoa aukeratu zuen.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 350. orr.

Mota bereko erantzunaren forma nabariena indarrari indarrez erantzutea da.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 247. orr.

Mota askotakoak izan dira, ordea, liberalak.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 71. orr.

Aristotelesek, berriz, artea bera aztertu zuen, batik bat hiru mota: tragedia, komedia eta poesia epikoa.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 231. orr.

Barne-kolonizazioaren mota bat, estatu unibertsal baten historiaren azken fasean nagusitu ohi dena, nekazari barbaroak jartzea izaten da.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 42. orr.

Baina hori eszeptizismo moderatuaren mota bat besterik ez da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 110. orr.

Zoologiako mota bati buruz hitz egingo bagenu bezala hitz egiten dugu P-az; zoologian arrak eta emeak daude, baina ez dago espeziearen tipo idealik.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 83. orr.

Egia esan, ez dakit bekatutzat hartu behar ote ditugun mota honetako erroreak.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 344. orr.

Bi mota bereiz daitezke: aktiboa eta pasiboa.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 144. orr.

Oro har, bi krudeltasun mota bereizten ditugu: bata ergelkeriatik sortzen da, arrazoitik edo gogoetatik beharrean, eta anker jaiotako gizakia basapiztiaren pareko bihurtzen du; krudeltasun mota honek ez du inolako atseginik sortzen.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 153. orr.

2 (izenondoekin)

Hala nola gertatzen den su artifizialetako ziriekin, zenbait mahainguru piztu egiten dira erabat itzaliak ematen dutenean, eta, itxura guztien arabera, gurea mota zoragarri horretakoa zen.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 88. orr.

Gure gogoetak ez dira geu baino mota ugariagotakoak.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 88. orr.

Kontakizunak ere mota desberdinetakoak dira, liburuaren egileak guztiak Danieli egotzi badizkio ere.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 88. orr.

Musika zen, antigoaleko marinba baten durundia, harmoniarik gabeko mailukaldi gisako musika-mota izugarri bat, erabat epileptikoa.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 64. orr.

Baina bazen berarengan bortiztasun moduren bat ere, idealismo mota ezohiko bat, gainerako guztiok munduko tentazioen aurrean hain ahul egiten gintuzten hanpuruskeriei eta desirei uko eginarazten ziona.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 259. orr.

Trukatzen diren osagaiak zeintzuk diren, permutazio mota ezberdinak aurkituko ditugu.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 108. orr.

Liburuetako geografia mota diferenteak aipatu zituen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 141. orr.

Bioleta horiak eta zitori-mota arraroak.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 195. orr.

Eta horixe ari zaio gertatzen "Euskara Batuaren" deiturapean hedatu zen hizkera mota jakin bati.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 31. orr.

Munstroak, gorpu nazkagarriak, piztia mota beldurgarri guztiak.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 252. orr.

Italian adibidez, "Populuaren Alderdia" gudukatu zen "Faxismoa" deitu nazionalismo mota berezi baten aurka.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 57. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Idazle aipatu baten hitzetan, eraberekotasuna bikaintasun mota da, izpiritu handiek noizbehinka antzeman eta txikiak, hutsik egin gabe, jipoitu egiten dituena.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 40. orr.

Aktualitatea gaixotasun mota da; berezia, denboraz larritzen baita, hiritan bereziki.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 340. orr.

Ezen, Maitasuna, Poztasun mota bat da, gizakia ahal bezainbat atxikitzera bermatzen dena.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 305. orr.

Bere morala, beharbada, fenomenologia-mota bat da, edo antropologia antzeko gauza bat.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 56. orr.

Korrika egin behar horrek gaixotasun mota bat izan behar du, neurosi bat.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 29. orr.

Gorrotoa ere heriotza mota bat da.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 147. orr.

Alde batera, hala ikusi nahi bada, ernamuin horiek berpizkunde-mota bat dira.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 111. orr.

Bada, ni, nahiko pastelzalea naiz... pastel-mota batzuen zalea.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 142. orr.

Konbustioa nahiko prozesu kimiko konplikatua da, eta ez da nahastu behar erretze mota landugabeagoekin.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 205. orr.

Ezin erran oraino zer kanbiamendu mota eta norainokoa.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 145. orr.

Horixe da niri interesatzen zaidan literatura mota.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 7. orr.

Platonek zioenez, lau eromen mota zagok.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 230. orr.

Bereizketa erabatekoa da hemen zuriek eta beltzek egiten duten poesia moten artekoa.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 170. orr.

Berehala ohartuko gara unibertsitate eredu eta mota asko dagoela.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 35. orr.

Auzoan denok dakigu nork zer zaunka mota egiten duen.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 139. orr.

Hor bost pilota joko mota dira praktikatu behar, bata bestearen ondotik kontrario berarekin buruan buru.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 46. orr.

Gero, irudi lerrozuzen mota guztiak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 156. orr.

Zer kexa-mota baina?  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 53. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 0 aldiz agertzen direnak)

abere mota (6); animalia mota (9); antzerki mota (10); arazo mota (7); arrain mota (16); arrantza mota (10); arrazoinamendu mota (8); arte mota (13); arto mota (7); atributu mota (5); azterketa mota (5); bekatu mota (7); bertso mota (9); bide mota (5); biolentzia mota (6); bizi mota (9); bizimodu mota (5); borroka mota (11); dantza mota (13); delitu mota (11); diskurtso mota (18); doinu mota (6)

emakume mota (5); enuntziatu mota (5); erantzun mota (6); eraso mota (9); eritasun mota (7); erregai mota (5); estatu mota (8); etxe mota (6); ezagutza mota (8); gai mota (11); gaitz mota (5); gaixotasun mota (5); galdera mota (8); garapen mota (5); garraio mota (8); gauza mota (8); gerla mota (6); gerra mota (6); gizaki mota (17); gizarte mota (17); gizon mota (7); gobernu mota (9); harreman mota (32); harreman mota bat (9); harrotasun mota (6); hegazti mota (5); heriotza mota (5); hiru mota (9); hizkera mota (11); hizkuntza mota (8); hots mota (5)

ikasketa mota (7); ikerketa mota (14); ikerkuntza mota (6); indarkeria mota (39); indarkeria mota guztiak (13); indarkeria mota hori (5); informazio mota (5); intsektu mota (5); irakasle mota (5); irudi mota (20); izaki mota (10); jakintza mota (7); janari mota (8); jende mota (52); joko mota (21); kantu mota (9); kirol mota (12); klonazio mota (15); komunikazio mota (7); kontratu mota (18); kultura mota (6); kutsadura mota (6); laguntza mota (21); lan mota (39); landare mota (15); lege mota (12); lehergai mota (7); leherkari mota (8); literatura mota (8); lotura mota (6); lur mota (5); maitasun mota (5); merkataritza mota (5); minbizi mota (23)

mota askotako (30); mota askotakoak (13); mota bera (16); mota berak (6); mota bereiz (5); mota bereizi (5); mota bereko (36); mota bereko beste (7); mota berekoak (9); mota berezi (25); mota berezi bat (13); mota berezia (5); mota berri (45); mota berri bat (19); mota berri baten (5); mota berria (7); mota berriak (18); mota desberdin (13); mota desberdinak (29); mota desberdinen (10); mota desberdinetako (8); mota desberdinetan (6); mota ezberdin (8); mota ezberdinak (25); mota ezberdinen (5); mota ezberdinetako (10); mota ezberdinez (7); mota guztietako jendea (9); mota jakin (27); mota jakin bat (10); mota nagusi (5); mota sortzen (5); mota ugari (9); mota zehatz (6)

mugimendu mota (5); musika mota (39); nazionalismo mota (5)

ondasun mota (6); orgasmo mota (5); oroimen mota (6); pertsona mota (10); pilota mota (12); pintura mota (7); polizia mota (6); sagar mota (7); sintagma mota (5); soinu mota (6); terrorismo mota (11); testu mota (6); tortura mota (13); tratamendu mota (5); tresna mota (6); txori mota (6); ur mota (8); ur mota bat (5); zelula mota (5); zerbitzu mota (6); zerga mota (5); zernahi gai mota (5); zigor mota (8); zuhaitz mota (5)

a motako (8); a motako bertsoa (6); b motako (17); bigarren motako (5); c motako (15); edozoin motako (5); f motako (8); lehen motako (7); motako bertsoa (8); motako bertsoa egin (5)

motaren arabera (12)

moten arteko (5)


motadun izond tantoduna.

Pasatzerakoan, igel motadunek salto egin dute ertz eguzkitsutik te koloreko ur geldietara, eta dortoka txiki batek loto loreen artean gorde du bere buru zimurra.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 78. orr.

Bat-batean Hagridek musu-zapia atera zuen, oso zikina eta motaduna, eta zintz egin zuen sirena-hotsaz...  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 55. orr.


motaño iz adkor mota.

Gertatzen dena da hartzarekin batean baduela egun hotan aipaldi kakamarlo motaño batek! Senpereko alde hortan egitekoa den urtegia ez omen baita egiten ahalko kakamarlo berezi horrek iraun dezan...  Herria   2004-11-11


motatxo1 iz adkor mota.

Sardinian eta Mallorca aldean, Balear Uharteotan, txilibitu motatxo hau egitean, kanta bat ere badute, [...] txilibitutarako axala, etenik gabe, ziritik askatu nahi dutenerako  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 119. orr.


motatxo2 iz adkor izpitxoa.

Gero, zenbateko kutsadura eta zikindura dagoen ere kontuan hartu behar da: adibidez, keak dituen motatxo ttiki horien tupustean desbideratzen dira asko.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 152. orr.

Hauts-motatxoak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 154. orr.


mote1 iz lorearen pinporta; lorea.

Kanturako garairik aproposena negua bide zen, eta neguan otearen mote edo lore horia soilik inguruan nabarmen, eta juxtu hartxek poztu eta para du txoria gainean kantari.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 162. orr.


mote2 ik motel2.

moteil ik motel2.

motel1 1 izond bizitasuna edo indarra falta zaiona.

Atea zabaldu duenean eguzki motel batek bete du ezkaratza eta zoruan bi itzal proiektatu dira.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 38. orr.

Argi motel hura Baby Suggsen gelakoa zen.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 54. orr.

Ganbera desegiten ari zen kolore motelen zurrunbiloan.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 267. orr.

Kostatu zitzaidan sumatzen espero nuena: ate joka motela.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 201. orr.

Hasieran kar-kar motel bat eta gero handiagoa, gero eta ozenago, harik eta Kitok sakelatik eskuzapia atera eta begiak lehortu zituen arte.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 356. orr.

Oihartzunak desagertu zirenean, hots motel batzuk aditu zituen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 100. orr.

Damiánek alemaniar deitzen den doinu motel eta bigunari ekin zion, poliki-poliki.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 91. orr.

Txalupari biek zutik egiten zuten arraun, gibeletik aitzinerat, erramu banarekin, mugimendu motel, single eta dotorez.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 104. orr.

Pilota motel batekin.  Herria   2003-01-14

Kafe aleak kontuz txigortu behar dira, su motelean, erre barik.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 47. orr.

Aldizka bizia eta aldizka motela zen Usherren jokamoldea.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 37. orr.

Autobusak pauso motelean jarraitu du; berehala bete da jendez, berokiz eta euritakoz.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 36. orr.

Pauso motelez zihoan, sortaren zamapean.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 78. orr.

Euskara motel horren errua euskara batuak izango balu bezala edo.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 158. orr.

Frantses motel hartan zuzendu zitzaidan mutilaren ahotsa lasaigarria eta atsegina egin zitzaidan.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 156. orr.

Halako harridura motel batez hori pentsatu, eta gero, berehala, zorabioan babestu zen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 151. orr.

Nire aurrean, nolabaiteko nagitasunez paratua, ideia handi eta motel bat zegoen.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 31. orr.

Banekien nik berarengan ikusten nuena ikusten zuela berak niregan ere: haragiaren zimeltze motela.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 78. orr.

Ez zaitez ausarta izan adierazpenetan, ez eta nagi eta motel ere egintzetan.  Elizen arteko biblia   Si 4,29

Lasterra ala motela?  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 101. orr.

2 (pertsonez)

"Motel samarra dun", pentsatu zuen andereñoak.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 32. orr.

Ez du ezer idazten ezjakina delako; gutxi hitz egiten du ergela delako; egin, ezer gutxi egiten du, motel hutsa delako.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 102. orr.

Betidanik motela izaki erabakiak hartzeko.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 119. orr.

Emakumeak motelak dira erabiltzen den estimulua egokia ez denean.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 209. orr.

Zelako diferentzia, antzinako gris ipurdi-handi motel haien eta zipaio kankarro hauen artean!  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 50. orr.

· Hark, hariaren beste puntan, motel aire batekin beti gauza bera errepikatzen zuen: "Aaa bon, aaa bon, aaa bon..."  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 41. orr.

3 (adizlagun gisa) ik motelki.

Goiza motel doa.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 19. orr.

Motel jaitsi zuten eskailera luzea.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 235. orr.

Erdialdeko Ameriketan ere hainbat herrialde oso-oso motel ari dira aurrera.  Berria - Gaiak   2006-05-03

Bushek aitortu du 'Katrina'-ren aurrean motel erantzun duela.  Berria - Harian   2005-09-03

UPN eta CDNren Gobernuaren «nagusikeriaren» aurrean, oposizioak «motel» jokatzen duela kritikatu zuen Armendarizek.  Berria - Euskal Herria   2004-06-26

Baina hitzak motel eta hotz entzun ziren.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 82. orr.

Urruñar anaiak arras motel hasirik, 25-5 ziren 25 minutaren buruan.  Herria   2005-01-13

Begiak zabal-zabalik, baina begiradarik ez, intziri soil bat, egarri zela xuxurlari, ahots erabat erlatsez, pultsua ere oso motel, oka egin zuen, eta izerdia eman ere eman ahala.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 194. orr.

Sartu ziren berriz bidean, bareak bezain motel jarraitu zuten ibiltzen, eta txikiagotu ziren.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 163. orr.

Gizarteak oso makineria astuna du, eta oso motel mugitzen da, baina arau zurrunak ari dira desagertzen.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 64. orr.

· Aurrera jarraitu nuen hartxintxar-galipotezko errepide hartan barrena, lehenik urrats arinka, gero motelago, gero eta motelago.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 193. orr.

Edek motel-motel lerratzen zion eskua Morse andreari, bizkarretik eta sorbaldetan behera.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 159. orr.

Nire hobe beharrez hartzen ditut, egunean hiru aldiz, kirio guztiak motel-motel uzten dizkidaten pilulak.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 50. orr.

4 totela.

Mintzatzen motela banaiz ere, ez jakintzan, beti eta era guztietara agertu dizuedan bezala. ik beherago 6.  Elizen arteko biblia   2 Ko 11,6

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Pertsona adinduen arteko sexuak izan ditzake bere ahalke-uneak eta motel-une barregarriak, baina izaten du orobat samurtasun bat gazteei sarri itzuri ohi zaiena.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 322. orr.

· Indartsu hasi bazen ere, motel antzean sumatzen dut aspaldion Txalaparta argitaletxeko Literotura saila. ik beherago 7.  Berria - Kultura   2006-02-14

Hiru pilota ezberdin aukeratu zituzten hauek, bizia bata, bote handikoa bigarrena, eta motel antzekoa bestea.  Berria - Kirola   2004-02-19

6 hitz-motel ik hitz 43.
7 motel-antz (corpusean motelantz soilik) izond ik gorago 5.

Handik egun batzuetara, lizarrostoa idortuxetzen zenean, eta eguraldi motelantza izan, nik behetik eman ahalean aitak pilatzen zituen lizar zatukak bordako gaindegian.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 240. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ahots motel (4); argi motel (5); argitasun motel (3); frango motel (3); motel antzekoa (3); motel ari (3); motel aritu (4); motel aritu zen (3); motel doa (7); motel doazela (3); motel ibili (4); motel ibili zen (3); motel joan (5); motel joan zen (3); motel motel (6); motel samar (4); motel samarra (5); mugimendu motel (5); nahiko motel (4); oso motel (23); oso motel doazela (3)

argi motela (7); argitasun motela (4); euri motela (3); hitz motela (7); hots motela (3); motela iruditzen (3); motela izan (12); motela izan zen (4); motela izaten (3); motela zen (8); nahiko motela (3); oso motela (10); oso motela da (3); pilota motela (3); prozesu motela (3)

gero eta motelago (4); motelago hazi (5); motelago joan (4)

afektua biziki motelagoa (3); askoz ere motelagoa (3); biziki motelagoa (3); gero eta motelagoa (3); motelagoa izan (4); motelagoa izango (7)

gero eta motelagoak (3); pilota motelagoak (6); pilota motelagoak aukeratu (3)

argi motelak (7); begi motelak (4); emakumeak motelak (3); motelak dira (6); motelak izaten (3); motelak izaten dira (3); motelak ziren (4); oso motelak (8); oso motelak izaten (3)

su motelean (7)

pilotak motelegiak (3)

argi moteletan (4)

ahots motelez (5); pauso motelez (10)


motel2 (orobat mote g.er., moteil g.er., motell g,er,) 1 iz gizonezko bati ezartzen zaion deikia.

-Esna hadi, motel! -erregutu zidan anaiak.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 41. orr.

Aizak, motel... nola duk izena hik?  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 511. orr.

Hik ez motel, harunzko hark!  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 195. orr.

-Ez, motel.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 250. orr.

-Asko sentitzen diat, motel.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 115. orr.

-Portatu haiz, motel; honekin kito eskolarekikoak!  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 9. orr.

Baina gero, motel, zerbeza edaten dudan bakoitzean pixa edaten ari naizela iruditzen zaidak.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 199. orr.

-Hementxe, zerbait idatzi nahian, motel! -erantzun zidan galdera gutxietsiz bezala.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 36. orr.

-Oraintxe egin duk ederra, motel, zer eta poliziarengana joateko esan Llumi.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 144. orr.

Orain ez zagok munduan ibiltzerik, motel!Bederatzi urte joan dituk geroztik, motel...!  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 28. orr.

Besteak bezala! motel, motel...  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 47. orr.

2 pl

Motelak, hori ez zegok batere gaizki!  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 28. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bai motel (5); baina motel (6); ez motel (5)


motel3 iz errepidetik gertu dagoen hotela, bakoitzak bere sarrera duen apartamentu aparkalekudunez osatua.

Harantzago, solairu biko motel bat zegoen, gasolindegi baten alboan.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 67. orr.

Komando kideak, halaber, hiri arrotz bateko motel merke batean gerizatu ziren.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 42. orr.

Skarduko K2 Motel-eko nire gelan ari naiz idazten.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 140. orr.

Plastikozko zorroa hartu eta motelari buruz jo zuten zaluki.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 257. orr.

Esango dugu, "gogoratzen motel hura, igerilekuan zikinkeria hura guztia zegoena?" -esaten dut-, ulertzen al duzu esaten ari naizena, Holly?  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 40. orr.

Gaueko hamaikak ziren, eta motelera gentozen erretiran hirurok motel-motel.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 182. orr.


motelagotu, motelago(tu), motelagotzen da/du ad motelago bihurtu.

Gaztea ohartu zen Kirxak urratsa motelagotu zuela, bera ere horretara gonbidatu nahi balu bezala.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 73. orr.

Bolumena jaitsi zuen irratian, aurrealdeko saretxo biribilean hedatzen ziren ziztu eta burrunba etenak apur bat motelagotzearren, eta diskogailuko musika goratu.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 158. orr.

Gau eta egun aritzen zela bere senarra hain maite zuen, baina hala ere egunetik egunera motelagotzen eta ahultzen zen hura margotzen.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 84. orr.

Ikusmena gero eta motelagotzen ari zitzaion, baina ez zen gehiago kexatu.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 60. orr.


motelaldi iz moteltasuneko aldia.

Erregelaren testua denek edukitzea nahi zuen, denek ongi ezagutzea eta buru-bihotzetan hausnartzea, motelaldietan suspergarri eta profesan hitzemandakoaren oroigarri bezala.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 410. orr.

Aldakor baita "gogo" hori, eta badu maiz motelaldi eta atzerapenik, hainbat nola munduan mihirik, eskurik, ezbeharrik.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 241. orr.

Motelaldi ekonomikoan arrazoi gehiagok eragiten dutela diote adituek.  Berria - Ekonomia   2004-08-24

Euroguneko ekonomiaren motelaldiak.  Berria - Ekonomia   2004-03-31

Lan merkatuaren gora-beherak eta motelaldiak gehien nozitzen dituztenak.  Berria - Ekonomia   2004-04-01

Petrolioaren garestitzeak 2000 eta 2001. urteetako motelaldian eragin zuela.  Berria - Ekonomia   2004-05-06


motelantz ik motel1 7.

moteldu, motel(du), moteltzen 1 da/du ad motel edo motelago bihurtu.

Hurbilagotu ahala, moteldu egin zitzaion urratsa.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 43. orr.

Gero, gidariak erdiko karrilera eraman du autoa abiadura motelduz.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 29. orr.

Gaiaren zailtasunak moteldu egiten du irakurketaren erritmoa.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 347. orr.

Amaren masailetako koloreak moteldurik daude.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 157. orr.

Izarren distira moteldu egiten zuen ilargiaren zuriak.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 160. orr.

Honen agindura suak bere beroa moteltzen du, urak zaporea aldatzen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 771. orr.

-Kartzelatik dator -esan zien azkenerako, ahotsa izugarri motelduz.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 323. orr.

Kanpaitxo baten hotsa belarriratu zitzaidan, urrunak motelduta.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 92. orr.

Ikusmena moteltzen ari zitzaiola eta, kexatzen hasi zen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 60. orr.

Gure oroimena gizon ezjakinena da, denboraren poderioz moteldua.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 278. orr.

Sindromea moteltzen diote, dudarik gabe, baina "bera" ere moteltzen dute, eta orduan ez da osorik bera sentitzen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 113. orr.

Moteldua eta ahuldua dugu gure hizkuntza.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 158. orr.

Elkarrizketa haiek moteldua nuen erabakia berpiztu zidaten.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 28. orr.

Atzeraldian ekonomia jarduera moteldu egiten da: kontsumoa murriztu egiten da eta enpresetan biltegiak saldu ezin daitezkeen salgaiz betetzen dira.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 109. orr.

Euskal herriko ekonomiaren hazkundea ez zen bizkitartean hainbat moteldu, ez ahuldu, anitz garatu baizik.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 125. orr.

Kyotoko Protokoloak Lurraren berotzea saihesteko ezarritako neurriek beren ekonomien hazkuntza motel dezaketelakoan.  Berria - Gaiak   2004-12-08

Bai moteldua nuela burua egun hartan.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 120. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Han Crabbe eta Goyle itxita utzitako armairutik irteten ziren kolpe motelduak entzuten ziren.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 189. orr.

Egun-argia bera ere argitsuegi zitzaion, distiratsuegi; argi motelduagoetan hobeto ikusten zuela ohartzen zen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 139. orr.

Errauts arteko su moteldua suspertu du gero ezpal batzuen laguntzaz.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 16. orr.

3 motelduxe

Ez hain zuzen hitz beretsuak erraten ez zituelako; egoerak eta aldarteak hala beharturik: baina haren behakoa, dagoeneko motelduxea, ferekatzaileagoa zen; mintza doinua eztiagoa  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 272. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

abiada moteldu (10); abiada moteldu zuen (5); abiadura moteldu (5); apur bat moteldu (4); asko moteldu (3); ekonomia moteldu (3); hazkundea moteldu (5); hazkuntza moteldu (5); jarduera moteldu (4); moteldu da (9); moteldu du (3); moteldu dute (3); moteldu gabe (4); moteldu zen (5); moteldu zuen (12); nabarmen moteldu (3); prozesua moteldu (3); suspertzea moteldu (3)

abiadura motelduz (5); motelduz joan (4)

abiadura moteltzea (4)

abiadura moteltzeko (3); moteltzeko neurriak (5)

abiadura moteltzen (3); moteltzen du (4); moteltzen dute (5); moteltzen hasi (3); moteltzen zuen (3); prozesua moteltzen (3)


motelgailu 1 iz kolpeak eta kidekoak moteltzeko gailua. ik leungailu.

Bi malguki eta hiru motelgailu darabiltza aurrean eta atzean, tortsio barra bertikalekin.  Berria - Kirola   2004-02-18

Disko hori ornoarteko diskoa da, golf-pilota zabal baten itxurako egitura bat, ornoen eta bizkarrezurraren arteko motelgailu gisa funtzionatzen duena. · Gorputzaren barruko egituren eta kanpoko ingurunearen arteko kolpe-motelgailua den aldetik, ezaugarri praktiko asko ditu larruazalak. ik beherago 4.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 259. orr.

2 (ibilgailuetan)

Autoentzako motelgailuak egiten dituen Al-Ko Record Abadiñoko enpresak jaso zuen Ohorezko Makila.  Berria - Ekonomia   2004-07-02

Ibilgailu gurpildunek motelgailua behar baitute autobideetan ere.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 49. orr.

Autoko motelgailuen protestei entzungor, hondoraino zapaldu nuen azeleragailua.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 293. orr.

Maitale onak badaki, behar bezalako hartu-emanean, aski dela zakila sartu eta mugimendu leun-leunez, mugimendu ia sumaezinez, atzera eta aurrera ibiltzea, kasik Rolls-Royce baten motelgailua bezala.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 175. orr.

Segurtasuna handiagotu nahian, gurpil abatzen motelgailuak lastoz bete zituzten, bai gurpilak sendotzeko, bai danbatekoak leuntzeko.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 141. orr.

3 irud/hed

Ekialdeko atzerritarra ez da europarraren eta bertakoaren arteko motelgailua bakarrik, baita bertakoaren eta mundu modernoaren arteko hesia ere.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 257. orr.

Errusia, bizirik irauteko borrokan, beraren babespean eroso zegoen Mendebaldeko munduaren alde paper hau jokatzen aurki zitekeen nahigabe ere: indargetzaile edo motelgailuarena egiteko zerbitzu sarigabea, Kristandade Ortodoxoaren gorputz nagusiak garai batean Mendebaldeko mundu berarentzat jokatua, [...].  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 365. orr.

4 kolpe motelgailu

Zangoaren luzera eta makurdura lurrera egokitu ahal izateak kolpe-motelgailuaren beharra saihesten du, ibilgailu gurpildunetan ez bezala.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 49. orr.


motelgarri iz moteltzen duena. ik moteltzaile.

Zaharra berri: babes sozialak gizabanakoentzat motelgarriak dira, jokabide estrategikoak sustatzen dituzte, eta abar, eta abar.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 148. orr.

Egun ezin hobea norberaren baitara biltzeko: eguzkiak, errukirik gabeko epai baten moduan, izakiengan proiektatzen dituen argitasun hotz horiek begietatik sartzen dira nigana; argi motelgarri batek argitzen nau barnealdean.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 45. orr.


motelki adlag moteltasunez. ik motel1 3; motelkiro.

Bonbillatxo elektriko bakar batek motelki argiztatzen zuen zurezko etxolatzarra.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 195. orr.

-Aitatxi Peio? -galdetu zion motelki Ninak.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 181. orr.

Lehen zatian, gudukada aski motelki joan balin bada, gero haatik kintze ederrak ikusi dira, Xalak duelarik garaipena altxatu ondarrean.  Herria   2005-09-15

Argi gorriak bortizki estimulatzen ditu gorrirako sentiberak diren zuntzak, eta motelkiago, berriz, beste biak, eta hala ematen du gorri "sentsazioa".  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 39. orr.

Joseba eta Gregory, buruak zenbaitetan bularretarantz erortzen zitzaizkiela, motelki mintzatzen ziren, mihi loditua ezpainetan igurzten zuten eta korrokada egitean soin osoak dar-dar egiten zien.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 48. orr.


motelkiro adlag motelki, motel.

Mahaietan eseririk, alkandora urdin iluna eta jaka ajatuzko behargin zahar batzuk motelkiro mintzatzen ziren, basokada bana ardoren aurrean.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 24. orr.


motell ik motel2.

motelontzi izond adkor motela.

Artean egin gabe zegoen "Poeta Hilen Kluba" delako filma, baina gu ere halako dohain batek igurtzirik sentitzen ginela esan liteke, inguruko motelontzi bertangoxoen gainetik bageunde bezala.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 119. orr.


motelsko ik motelxko.

moteltasun 1 iz motela denaren nolakotasuna.

Burokraziaren moteltasuna.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 119. orr.

Zerbitzu publikoen ohiko moteltasunaren kontrako kritikatzat.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 65. orr.

Ernetasun eza, zozotzea eta gogamenaren moteltasuna.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 76. orr.

Zinez, uste dut halako zerbaiten premia nuela: akabo tristura, malenkonia eta moteltasuna; ongi etorri trufa, bizitasuna eta abiada. azkartasuna gure gizartearen ezaugarrietako bat da eta estuki lotua dago ahanzturari; moteltasuna, ostera, astiro ibiltzea da eta oroimenari uztartzen zaio.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 102. orr.

Organojole zaharraren ondoan koruraino abiatzea moteltasunaren denboran murgiltzea zen erabat.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 77. orr.

Gure ezagupenak aurreratzen ari dira; pazientzia galarazteko moduko moteltasunez, baina.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 241. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Edota buru-moteltasunaren eta belarrien formaren artean dela erlazioa, eta horrek azkenean belarrien arrazakeria batera garamatzala.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 194. orr.

Berba eteten duten egoerak: beste norbaiten hitzak, negarra, barrea, zotina, hitz-moteltasuna...: [...].  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 154. orr.


moteltxo adlag adkor motel.

Ez dakit Rakelen egunerokoak zer esango duen, Dabid, baina moteltxo ikusten dut, bai bere buruarekin bai apaizgaiarekin.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 199. orr.


moteltzaile iz moteltzen duena. ik motelgarri.

Horregatik eskatzen dute, urtero-urtero, errepideetan abiadura moteltzaileak ezar ditzaten.  Berria - Euskal Herria   2006-04-26


moteltze 1 iz motel edo motelago bihurtzea.

Arin eta alai egiten zuen burrunba [eiherak], soinu bete-bete eta jarraitu batez, pala-eihera batean mantenu txarra edo osasun txarra salatzen duen trabatu eta moteltze erritmiko hori gabe.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 213. orr.

Dagoeneko betiko arazoetara bueltatu gara: atzeraldia, moteltzea, finantza merkatuen goibelaldi orokorra, langabeziaren areagotzea, inflazioa, eta abar eta abar.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 320. orr.

Hura ez zen izan, XIV. mende izugarrian bezala, kontinente osoaren beheraldia; areago izan zen hazkundearen moteltzea, eskualdeen arabera gorabehera bereziak izan zituena.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 32. orr.

Jardueraren moteltzea, energia aurrezteko programak, petrolioaren ordez energia nuklearra, ikatza eta gas naturala erabiltzea, Bilakaera hori, nazioarteko zuzeneko inbertsioen areagotzearen ondorio baino areago, nazioarteko merkataritzaren moteltzearen emaitza izan zen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 128. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Euskalgintzaren egoerari buruz hitz egitean, moteltze egoeran dagoela esateko datu objektiboak badirela.  Berria - Euskal Herria   2004-01-25

Hizkuntz normalizazioaren prozesua moteltze fasean dagoela eta horrek kezka handia eragiten ziela.  Berria - Kultura   2004-01-04


motelxeago (orobat motelxago) adlag apur bat motelago.

gurdiak hiru lerrotan zihoazen, azkarrena zaldiek tiraturik; beste motelxeago bat, kolore anitzeko estalki txukunekin apaindutakoa, idiek tiratua.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 35. orr.

Bazkal ondoan, aratsaldeko 4.30etarik goiti berriz ere hor ginituen zortzi bertsulariak, goizean baino motelxago haatik.  Herria   2005-12-22

Beti bezala, beste zelai gehienetan baino giro beroagoa izaten dugu Sadarren, sasoi honetan zerbait motelxeago egon daitezkeen arren.  Berria - Kirola   2004-04-18


motelxko (corpusean motelsko soilik) izond motel samarra.

Oso hegaldi lasaia, zinez: mendi-haize motelsko bat besterik ez dabil, gaztetandik aski ezagunak zaizkidan baina estreinako aldiz orain hegaldatzen ari naizen Alpeon gainetik.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 294. orr.


motero iz adkor motozalea.

Halaxe geratuko zen moteroaren izana Juliaren memorian, etxeko hormak ere orbaintzen zituen zauria.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 106. orr.


motibagarri izond motibatzen duena. ik motibatzaile.

Sariak animagarri eta motibagarri direlako.  Berria - Kirola   2004-06-12

Gure ustez, motibagarria izan liteke ikaslearentzat emaitza onak izanez gero patrika gutxiago ukituko zaiola esatea.  Berria - Euskal Herria   2004-05-12

Lanaren edo ikasleen aurrean jarrera irekiagoa, gertuagokoa eta motibagarriagoa izango du umorea darabilen irakasleak.  Berria - Euskal Herria   2004-08-26


motibapen iz ipar motibazioa.

Ohartzen gira halere urtean zehar egin lanaren ondorioak gero ta hobeto agertzen ari direla eta maila orokorki goiti doala hori beren erakasleri esker lehenik bainan gaztetxo hoin segida eta motibapenari esker.  Herria   2004-06-03

2 motibapen gutun

Interesatuak direnek, idatz dezatela 2001 eko agorrilaren 21 a aintzin Seaskara motibapen gutun bat CV bat igorriz (ez ahantz telefono zenbaki baten azaltzea).  Herria   2001-08-02

Igorri CV eta motibapen gutuna Uda Lekurat.  Herria   2005-05-26

CV eta motibapen gutun bat bidali, agorrilaren 13rako ondoko helbiderat.  Herria   2003-01-14

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

motibapen gutun (35); motibapen gutun bat (33); motibapen gutuna (9).


motibatibo izond

Motibatiboan -t(z)eagatik zein -t(z)earren onartu zen: ikusteagatik zein ikustearren biak dira Batua.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 196. orr.


motibatu, motiba, motibatzen 1 du ad norbaiti zerbaitetarako interesa piztu edo sentiarazi.

-Bi minutuko kontua, txinbo -esan zuen Gorkak, laguna motibatu nahian.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 92. orr.

Bazekien ikasleak nola motibatu, eta, baten bat kenduta, klaseko gehienok arrazoi gehiago genuen Txikierdirekin pozik egoteko, kontrakorako baino.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 109. orr.

Ikasleak berez daude motibatuta eskola kontuetan, bai-baitakite beren etorkizuna jokatzen ari direla.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 144. orr.

Jokalariak behar bezala motibatzea izango da gauzarik zailena Javier Aguirrerentzat.  Berria - Kirola   2004-05-23

Saikapenak berak motibatzen gaitu.  Berria - Kirola   2004-02-07

Azkenean, emaitzak, gehienbat, hautesleak motibatzeko gaitasunaren araberakoak izan dira.  Berria - Euskal Herria   2004-06-20

Bizikletaz hiru egun beharko nituzke honezkero ondo ezagutzen dudan bidea egiteko eta horrek ez nau batere motibatzen; nahiago dut lehenbailehen sartu Iranen.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 79. orr.

Baldintzak: euskaraduna, erreportaiak egiteko motibatua, talde animazioarako gaitasuna.  Herria   2001-04-26

Fundamentalismo islamikoa, Al Kaeda tartean, Bushen gobernuak onartzen duen baino askoz hobetoago dago militarki zein politikoki antolaturik eta motibaturik.  Berria - Mundua   2004-07-06

2 motiboduna izan.

Garbi dago ordezkatze konbentzionaletatik gehienak historikoki fonetikak motibaturiko ordezkatzeetatik datozela.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 116. orr.

Hizkuntza baten barnean, haren bilakeraren higidura, etengabeko higidura gisa uler daiteke, motibatua denetik arbitrarioa deneraino, eta arbitrarioa denetik motibatua deneraino.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 169. orr.

Halako atzera-pausoak, oharkabez bada ere, motibatutzat jotzekoak ziren: "oinarri funtzionaleko" inhibiziotzat.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 145. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Erran zion enpresa amerikar batentzat lan egiten zuela eta idazkari gazte motibatuak behar zituztela.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 221. orr.

Beharrezko baliabide fisikoak, eskulan merke eta motibatua eta lan egoera malguagoa.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 243. orr.

Ez garelako nehoiz arrantzale hain motibatuak izan.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 62. orr.

Irudikapena motibatua da: beste teorialari askok, ordea, irudikapen-teknika batzuk beste batzuk baino "naturalagoak" direla azpimarratu dute, irudiei dagokienez batez ere.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 101. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

oso motibaturik (3)

motibatuta zelairatuko (4); oso motibatuta (7

asko motibatzen (5)


motibatzaile izond motibatzen duena. ik motibagarri.

Euskararen ikaskuntza motibatzailea sustatzeko aholkuak.  Berria - Kultura   2006-05-02


motibazio (orobat motibazione g.er.) 1 iz norbaitek zerbaiterako interesa izatea.

Ekintza bat etikoki baloratzerakoan, Kantentzat ekintza horren motibazioa ekintza bera eta horren ondorioak baino garrantzitsuagoa da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 206. orr.

Euskara erabiliko badute, ordea, motibazioa behar dute hiztunek, batez ere gazteek.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 108. orr.

Ikaste kontuan ikaslearen motibazioa dago gauza guztien gainetik.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 41. orr.

Enpresako giza taldearen motibaziorako -"goiari eusteko", alegia-, ezinbestekoa suertatu da enpresako partaide guztiek elkarrenak diren balio jakin batzuk edukitzea eta errespetatzea.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 178. orr.

Desberdintasunak ekonomikoki komenigarriak omen dira, besteak beste, lanerako motibazioa, ekimena eta sormena sustatzen dutelako..  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 277. orr.

Modu horretan, garai batean zein bestean engaiamendu hori hartzeko izan zituzten motibazioak, zailtasunak, bitxikeriak, sentimenduak, asmoak... biltzen dira bideoan.  Herria   2005-02-17

Badakigu Real Madrilen kontra motibazioa bermatuta dagoela.  Berria - Kirola   2004-01-10

Egunero lanean jarraitzeko erregaia, motibazioa dugu hori.  Berria - Harian   2006-04-27

2 (izenondoekin)

Motibazio ideologikoek bultzaturik.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 173. orr.

Hori baino motibazio handiagorik ez dago.  Berria - Kirola   2004-03-26

Oso motibazio ezberdinek bultzatutako ikasleak ditugu.  Berria - Euskal Herria   2004-02-22

Esaera zahar eta errefrauak ere, nola ikasi izan ditugu? zerrendatuak eta gureak direlako, zaharrak direlako, ez direlako galdu behar... motibazio aski eskasa hamabost-hamasei urteko edozeinentzat.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 63. orr.

3 zergatikoa, arrazoia. ik motibo.

Kanporaketa baten motibazioaren inguruko puntua berrazter daitekeela dio, orain, Villepinek.  Berria - Ekonomia   2006-03-22

Londresek Afganistanen eta Iraken okupazioan izandako parte-hartzean oinarritu dute erasoaren motibazioa.  Berria - Harian   2005-07-08

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Nazionalismoaren gizarte oinarrian nolabaiteko motibazio galera gertatu da, baita hautesleengan ere.  Berria - Mundua   2004-07-03

Gaur ez bada bihar, "motibazio krisi" bat izaten duela ikusmena berreskuratutako helduak, eta gaixo guztiek ez dutela gainditzen krisi hori.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 145. orr.

Eginbeharraren zentzua hartzen duen motibazio-klasea izango da etikarentzat irizpide nagusia.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 202. orr.

Igor CV eta motibazio gutuna: 2 edo 3 orrialde zure xedeak adierazteko lan berriari buruz.  Herria   2001-08-02

Interesatua denak helaraz beza 2005eko irailaren 20a aitzin motibazio gutun eta gaitasun agiria helbide honetarat: [...].  Herria   2005-09-01

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Lan motibazioa galdu duten pertsonetan ere ezar daitekeela adierazi zuen Richmondek.  Berria - Gaiak   2004-08-13

6 hizkuntzalaritzan, adierazlearen eta adieraziaren arteko erlazioa.

Orain ez da, kasu bakoitzean motibazioa baldintzatzen duten faktoreak aztertzeko eta aurkitzeko unea; baina zenbat eta errazagoa izan sintagma mailako azterketa, eta agerikoagoa azpibanakoen esanahia, erababatekoagoa izango da orduan motibazioa.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 167. orr.

Adibide horrek garbi frogatzen du, esaterako, onomatopeiaren izaera galduz joan dela ikur linguistikoarena hartzeko, eta ikur linguistikoa motibaziorik gabekoa da.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 99. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

motibazio berezia (5); motibazio berezia izango (3); motibazio falta (7); motibazio gutuna (10); motibazio gutunak (6); motibazio handia (10); motibazio handiagoa (6); motibazio handiagoa izateko (3); motibazio handiagoarekin (4); motibazio handiarekin (6); motibazio handirik (4); motibazio politikoa (4); motibazio politikoak (5)

langileen motibazioa (4); motibazioa galdu (3); motibazioa izaten (3)

motibaziorik gabe (5)


motibaziogabe izond hizkuntzalaritzan, motibaziorik gabekoa.

Garbi geratu behar da ez dagoela hiztunaren esku adierazlea aukeratzea [...]; esan nahi dugu, beraz, motibaziogabea dela, hau da, arbitrarioa dela adieraziari buruz, honekin ez baitu errealitatean inongo uztardura berezkorik. Izan ere, hizkuntzak "izan" daitezke, motibaziogabeak izatean beren egonkortasuna, gizataldeak erabil ditzan ezinbestekoa dena, atxikitzen dutelako.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 99. orr.


motibazione ik motibazio.

motibo (orobat motibu g.er.) 1 iz zergatikoa, zioa. ik arrazoi.

Bazituen, bai, motiboak.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 208. orr.

Ez zizkioten sekula motiboak azaldu.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 112. orr.

Haserrearen motiboa ez dago, beharbada, liburuaren azalean, mamian baino.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 121. orr.

Tellagorri, ageriko motiborik gabe, gaizki esaka hasten zitzaion zakurrari.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 37. orr.

Arrazoizko motibo batengatik anaia guztiek kanpora joan beharra izan zuten, eta anai Junipero bakarrik gelditu zen etxean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1059. orr.

Ez bekio zilegi izan monasteriotik kanpora ateratzea, motibo onuragarri, arrazoizko, ageriko eta onargarriagatik ez bada.Motibo handirik ez dute Quenutarrek barrez hasteko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1177. orr.

Israelgo Poliziak esan zuen erasoak motibo politikoak izan zitzakeela uste zuela.  Berria - Mundua   2004-03-12

Motiboak ere, sentimentalak, politikoak edo nolanahikoak izan litezke, ezin dira berak "onak" edo "gaiztoak" bezala deskribatu.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 86. orr.

Motibo batengatik baino gehiagorengatik erabaki dut testigantza hau ahoz ematea, idatzi beharrean, eta artritisa da haietako nagusia.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 18. orr.

Aginduak 14 kategoriatan banatzen ditu [...] eta kategoriok aginduak gidatu eta azaltzen dituzten 14 motibo eta betekizun mota inplikatzen dituzte.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 11. orr.

2 (-tzeko atzizkiaren eskuinean)

Pozik egoteko motiboak nituen, pentsaturik Bordelerainoko bide luzean ez nuela emakume isil begi-bildu haren beste konpainiarik izango.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 196. orr.

Erailketa baten ikerketaren aurrean, ezinbestekoa da hiltzeko motiboak nork zituen jakitea.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 396. orr.

Baina hori ezkontzeko nahikoa motibo al da, gero?  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 139. orr.

Hori ez da, ordea, agurra ukatzeko motibo nahikoa.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 153. orr.

Banuen urduri jartzeko beste motibo bat ere: ezin nion neskari Angeloren etxera joaten utzi. Yolok mugarik gabeko laguntza eman dit egoera pattal asko eta askotan, ni bazterrean uzteko motibo ugari zeuzkanean.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 271. orr.

Rulfo mexikarrak ere bazuen, erreferentzia unibertsal horretaz gainera, fatalista izateko motibo historiko konkreturik bere lurrean.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 15. orr.

· Nik uste baino motibo gehiago zituen barkamena eskatzeko.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 229. orr.

Banuen motiborik momentu batetik bestera "gabon" esanda betirako desagertzen ikusiko nuela pentsatzeko.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 144. orr.

3 (-rako atzizkiaren eskuinean)

Kezkarako motiboak ez dituzte ezkutatu OMEko arduradunek, baina, era berean, lasaitasun mezua zabaldu nahi izan dute.  Berria - Gaiak   2006-01-07

Eta ez dut uste horretarako motiborik eman nionik, ez dudalako Flora besteren aurrean [...] kritikatzeko ohiturarik.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 321. orr.

Benetan maltzurra eta adimen zorrotzekoa da gure etsaia: barruan arimari kalterik ezin dionean egin, besterik ezean gorputzari ematen dio kexarako motiboa.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 320. orr.

Horra zalantzarako beste motibo bat.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 309. orr.

Hiru bertsolarientzat bada bertsotarako nahiko motibo.  Berria - Kultura   2006-02-11

Badut amorraziorako aski motibo, baina oroitzapen batekin bukatu nahi nuke gaurkoa.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 103. orr.

Oro har, talde guztientzat kezkarako motibo dira.  Berria - Harian   2005-11-30

· Egiaz, motibo gehiago zegoen negarrerako barrerako baino.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 329. orr.

Zer motibo zuen hain modu kategorikoan eta halako utilitarismo baldarrez hitz egiteko.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 38. orr.

4 (hitz elkartuetan)

Arras espezie berezia da, haien beldurrez dagoenak ez du motibo-faltarik.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 140. orr.

5 apaingarri gisa errepikatzen den forma edo irudia.

Kanpoko ornamentazioan, hala ere, bazituen Art Nouveau-ren motibo batzuk, egiturari sotiltasun eta arintasun airea ematen ziotenak.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 167. orr.

Eta nola ez aipa arku biribil perfektuak, txapelarrien motiboak [...]?  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 130. orr.

Tresna txiki bat erakutsi dit une horretan, tresna txiki eta puntadun bat, motibo geometrikoez hornitua.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 16. orr.

Bainujantzi urdin bizi eta motibo geometrikoduna.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 174. orr.

Egitura geometrikoen arteko simetria jokoak nonahi, horrelaxe osatuta zeuden tapizaren motibo dekoratiboak.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 84. orr.

Marrazkiak, behinola motibo dotoreak eta distira urrekaraz orbandutako tonu ilunagoak izan bide zituen, baina orain marra eta orban hutsezko irudi margulduak ageri zituen.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 57. orr.

6 (hitz elkartuetan)

Dantza makabroaren pintura-motibo obsesiozkoan.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 1. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aski motibo (4); egoteko motibo (4); izateko motibo (3); kezkarako motibo (3); motibo asko (3); motibo askorik (3); motibo gehiago (3); motibo guztiak (5); motibo handirik (3); motibo nagusia (4); motibo ugari (6); nahiko motibo (4)

egoteko motiboa (6); motiboa izan (4); motiboa izango (4)

egoteko motiboak (10); harro egoteko motiboak (3); izateko motiboak (3); motiboak azaldu (3); pozik egoteko motiboak (5)

motiboren bat (8)

aski motiborik (3); batere motiborik gabe (3); beldur izateko motiborik (4); egiteko motiborik (6); egoteko motiborik (15); ez daukat motiborik (3); horretarako motiborik (5); inolako motiborik (6); izateko motiborik (9); jartzeko motiborik (3); kexatzeko motiborik (6); kezkatzeko motiborik (4); larritzeko motiborik (9); motiborik eman (5); motiborik ez dagoela (4); motiborik gabe (21); motiborik ikusten (3); motiborik izan (4); pozik egoteko motiborik (3)


motibu ik motibo.

motif iz errepikatzen den literatur gaia. ik motibo 5.

Motif hori berriro agertzen da Jasonen urrezko ardilarrua zaintzen zuen sugea gainditzen duenekoan eta Heraklesek egiten duen Zerberoren bahiketan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 156. orr.

Hau da Beowulf-ek Grendel-ekin eta Grendelen amarekin izandako borrokaren motif komuna; Siegfried-ek herensugearekin izandakoarena; eta Pertseok Gorgon-i lepoa moztean egindako balentriarena eta ondoren irensteko zorian zeukan itsas munstroa hil eta Andromeda onik ateratzean egindako balentriarena.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 155. orr.


motiko ik mutiko.

motill ik mutil.

motin ik mutin.

motinatu ik mutinatu.

motinzale ik mutinzale.

moto 1 iz motozikleta. ik motor 7.

Motoa hartuko dut.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 44. orr.

Motoa pizten dut.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 117. orr.

Motoa berotzen ari den heinean haizea kentzen diot.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 117. orr.

Zilindrada handiko bospasei moto.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 12. orr.

Futbol izar bat nintzen, bi kirol automobil nituen, ez dakit zenbat zalditako moto bat.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 227. orr.

Atean zegoen, moto gainean zain.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 109. orr.

Moto puska ederra duk, mundiala, dotore askoa.  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 80. orr.

Ezkilak eta txintxarriak, traktore soinuak, urruneko moto baten durunda...  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 173. orr.

Bidean SS-koen moto batek jo du.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 138. orr.

Jean Marc Fernandez, lau haurren aita, lanetik landa bere etxerat motoan zoana, kolpez hil da motoak eta kamiun batek elgar jorik.  Herria   2005-02-03

Oinez zihoan, eta moto batek jo eta kontrako norabidean zetorkion auto baten kontra igorri zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-03-27

Elkarrekin ginen istripua izan zuen egun hartan, bakoitza moto banatan.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 343. orr.

Motoarekin bat eginda, inorentzat lekurik ez duen bikotea dirudi makinak eta izakiak osatzen dutena.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 66. orr.

Argia asko moteldu da kanpoan, motoaren karenajean antzematen dut, bizirik gabeko distira hotz horretan.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 116. orr.

Askotan eramango zuen moto kaskarren baten sidekarrean.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 27. orr.

Motoetan lehia KTM Repsol eta KTM Gauloises taldeen artean dago.  Berria - Kirola   2004-12-30

2 (izenondoekin)

Amak esana zion Angeli erosteko moto txiki hura, gidatzeko karnetik behar ez zuena, trenera joateko modu erosoa izan nezan.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 191. orr.

-Ez dizute Velosolex bat erosiko, baizik eta moto handiago bat.Harley Davidson moto mitikoaren soinuak erabiliko dituzte.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 191. orr.

Moto burrunbari baten gainean.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 118. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ekainaren 2an, Pirineoetan (Paue-Donostia-Paue) nazioarteko moto rallye bat zegoen, eta Bidasoa bazterreko errepidetik zihoala baliatuta, Nafarroa eta Lapurdiren arteko mugan barrena pasatu ginen beste aldera.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 34. orr.

Stephenek hiru urte bete baino lehentxeago, moto-istripu batean hil zitzaion aita.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 196. orr.

Kontua da gazteluko kaperan ezkutatu nintzela, eta han geratu nintzela moto hotsa eta ke-poteen eztanda urrundu ondoren.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 303. orr.

· Moto GP mailako txapeldunak.  Berria - Kirola   2006-03-26

Aratsaldean "Moto Trial" ikusaldi bat izanen da Latseko kartierean.  Herria   2002-12-05

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Irlako gobernuak den-denak Gronedalera eramatea erabaki zuen, eta familia bakoitzari etxe bat, elur-motoa eta 100.000 korona ematea.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 29. orr.

5 moto-gidari iz

Igandean Nafarroa Beherean moto gidari bat hil zen, eta atzo Bizkaian auto gidari bat zauritu.  Berria - Euskal Herria   2004-10-12

Moto gidaria koman da Baionako erietxean eta, jakinarazi dutenez, haren egoera egonkorra da.  Berria - Euskal Herria   2004-03-27

Rossi ez da 1 Formulako autoekin probatzen ari den moto gidari bakarra. Moto gidari italiarrak hiruzpalau proba eginda zituen auto gorriarekin, baina atzokoa aurreneko lan saio ofiziala zen.  Berria - Kirola   2006-02-01

113 kilometrora du moto gidari kataluniarrak Dakarreko garaipena.  Berria - Kirola   2004-01-18

6 moto-gidatzaile iz moto gidaria.

Urruntxago auto eta moto gidatzaile eskola bat, biziki handia hura ere..  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 72. orr.

7 moto-taxi ik mototaxi.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

moto baten gainean (3); moto berriarekin (4); moto etxeak (3); moto gainean (7); moto gidari (14); moto gidaria (6); moto gp (20); moto gp mailan (8); moto gpko (15); moto gpko munduko (4); moto gpn (6); moto istripu (5); moto istripu batean (3); moto istripua (5); moto istripua izan (3); rossi moto gidari (3)

motoak gidatzeko (3)

motoan zihoan (3)

autoetan eta motoetan (3); gp motoetan (3); motoetan eta autoetan (3)

motogp kategorian (3)


motocar iz hiru gurpileko ibilgailua, zama txikiak garraitzeko erabiltzen zena.

Sasoi bateko motocar haien itxurakoa: gurpil bakarra aurrealdean eta bi atzealdean, eurak joango ziren tokian.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 126. orr.


motodun izond/iz motorduna.

Banatzaile motodun bat ikusi du kotxe artetik pasatzen; oina lurrera eroan, eten laburra egin eta ziztu. bizian joan da.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 36. orr.

Motoduna, 29 urteko gizon gazte bat, Bidartekoa, kolpez hila altxatu dute.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 176. orr.

Autozain ala motodun, ainitz ibilki dira zalutasun handiegian.  Herria   2002-10-24


motokros ik motokross.

motokross (orobat motokros) 1 iz

Motokrossa gustuko dutenek aukera bikaina dute gaur Gasteizen, Nazioarteko Freestyle-a jokatuko baita.  Berria - Kirola   2004-04-03

Futbolean, golfean, tenisean, motokrosean, eskian eta squashean lehiatu zen gidatzen jarri aurretik.  Berria - Kirola   2004-10-29

2

Hiru hilabetean Bertsolari Txapelketako finala, motokros ikuskizun bat, sona handiko hainbat kontzertu eta igandeko partida hartu baititu.  Berria - Harian   2006-01-20

Motokross txapelketak, izotz gaineko ikuskizunak, boxeo borrokak, musika kontzertuakÉ Denetarik egin izan dute azken bi urteetan, saskibaloi partidak izan ezik.  Berria - Kirola   2006-04-25


motokrosslari iz motokrossean lehiatzen den kirolaria.

Egungo motokrosslari onenak ariko dira: Andy Jones estatubatuarra, Edgar Torronteras kataluniarra, Stefano Minguzzi italiarra eta Nick Franklin zeelandaberritarra, besteak beste.  Berria - Kirola   2004-04-03


motonautika iz ontzi motordun txikietan nabigatuz egiten diren lasterketetan datzan kirola.

Ildo horretatik, adibidetzat hartu zituzten espeleologia, motonautika, paddlea edo billarra, eta kirolen bilduman jasota badaude ere, bakoitzak komeni zaion eraketa mota zein den deliberatu beharko duela argitu zuen.  Berria - Kirola   2004-06-18


motor (orobat motore g.er. eta motur g.er.) 1 iz zernahi energia (bereziki barne errekuntzaren ondoriozkoa), energia mekaniko bihurtzen duen tresna; ibilgailu edo makina bat higiarazten duen tresna.

Motor baten ardatza apurtzen bada, aldatu egiten dugu.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 18. orr.

Motor baten kontrol-sistemak, abiatzeko, gelditzeko eta indarra erregulatzeko mekanismoak izaten ditu.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 58. orr.

Hegazkinak aireratu eta atzera egin behar izan zuen atzo, motorretako bati kanpoko estalkiaren zati bat askatu zitzaiolako.  Berria - Euskal Herria   2004-05-12

Ezkerreko motorra zen matxura zuena; helize bat, gurutze geldi bat irudi, zeru oskarbian: horixe zen dena.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 21. orr.

Ezkerreko motorra murrizten badut, eskuineko motorraren albo ekarmena berdindu beharko dut, hegazkinak ezkerrerantz joko baitu, jakina.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 72. orr.

Lehenik baratzezain, gero xokoletegile, bainan luzaz, 40 urtez segurik, Boeing moturrak fabrikatzen zituen lantegi batean injenieritzan.  Herria   2005-05-19

Txasisa eta 450 zaldiko motorra iazkoak dira.  Berria - Kirola   2004-03-21

Jadanik auto barruan geundela, Sabethek berriro ekin zion bere temari [...]; nik giltza sartu, motorra abiaraztearren.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 182. orr.

Autoan sartu, motorra piztu eta gasolindegia atzean gelditzen da.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 21. orr.

Motorra gerarazi nuen.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 183. orr.

Motor biak dena emanda, halaxe egin genuen hegan zenbait minutuz etxe baten alturan-edo, gurpilak atzera berriz sartuta.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 27. orr.

Bi motor dituzte: bat erdialdean eta popan bestea.  Berria - Mundua   2006-03-08

Motorrezko txalupak zebiltzan putzuan, uraren gainean kezko hodei zikinak eskegiz.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 115. orr.

Egun osoan niri begira, motorra nola desmuntatzen dudan.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 253. orr.

Bultako Metraila baten motorra zen, zalantza izpirik gabe.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 81. orr.

Eta, azkenean, beti ideia beren inguruan ibilarazten ditu gogoetak, motor bat hutsean itzulikarazten balu bezala, azkenean obsesione bilakatu arte.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 118. orr.

2 (izenondoekin edo izenlagunekin)

Motor finkoa, oinarri-plaka astun bati torlojuz loturik egoten da, oinarri-plaka zorura irmo josia dagoela; motor mugikorra, berriz, darabilen ibilgailuaren txasis edo egiturari atxikitzen zaio.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 57. orr.

Makina bat da muskulua, baina ez motor termiko bat, ingeniariek ezagutzen duten zentzuan.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 51. orr.

Motor gehienak, propultsiorakoak nahiz industriarakoak, bi hauetariko bat dira: edo atzera-aurrerakoak, edo birakariak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 47. orr.

Oraingo barne-errekuntzako motorra, automobile-tan erabiltzen dena, atzera-aurrerako motor gisa abiatzen da, baina errotazio-mugimendu bihurtzen du bere energia.Askoz ere magikoagoa iruditzen hasi zitzaidan telebistak egitea, motor mekaniko zikinak askatu eta osatzea baino.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 48. orr.

Muskuluak, ingeniaritzaren ikuspegitik, erregai-pilen indarrez dabiltzan motor linealak dira.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 11. orr.

Mugimendu browndarra eta motor molekularrak.  Berria - Harian   2005-09-06

3 irud/hed

Berau [Jainkoa] unibertsoaren Lehen Motor edo Kausa mugiarazle eta formaltzat harturik.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 178. orr.

Baina behar da lehenengo motor bat, zerbaitek mugitua ez dena, Lehen Motor geldia.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 53. orr.

Maitasuna da bizitzaren motorra.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 206. orr.

Bertzeari nagusitzeko gosea dela Historiaren motorra.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 188. orr.

Nire sorlekuaren ikusezintasunaren aurka borrokatzea abiapuntu ona izan zitekeela pentsatu nuen; motor ideologiko, intelektual, etiko baten gisakoa, idazteari ekiteko.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 29. orr.

Juventuseko motorra ez dago bakarrik.  Berria - Kirola   2004-06-11

Berrikuntza indartu behar dute, «industriak ekonomiaren motor izaten jarraituko badu.  Berria - Ekonomia   2006-01-31

Orain artean herrialdearen motor izan diren Txina, India eta Errusia %9,5, %7,3 eta %6 haziko dira, hurrenez hurren.  Berria - Ekonomia   2006-04-20

Eraikuntza sektorea eta zerbitzuetakoa dinamikoak izan arren, industria izan da ekonomia suspertzeko motor nagusia.  Berria - Ekonomia   2004-04-01

Bide berriak zabaltzeko lanean motor izateko.  Berria - Euskal Herria   2006-04-08

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Arnasari eutsirik motor-olio usaina ikaragarri gogorra zelako.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 11. orr.

Motor-kasko batekin agertzen zen salsaren erritmora kantatzen.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 175. orr.

Super-Constellation abiatu berriaren motor-zurrunga.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 16. orr.

Argitasun hartara zuzendu zituen begiak, hotz beltz hura hautsi zuen motor-burrunba ezagutu balu bezala eta, matrikula ikustean, isil, harriturik geratu zen, beste autoren bat espero izan balu bezala.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 185. orr.

Autoen motor hotsa iristen zitzaigun orain hoteleko aparkalekutik.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 153. orr.

Hegazkin baten motor-hotsa.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 328. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Fabrikako sala luze eta estuak iruteko makinaz, ehundegi mekanikoz eta lurrun-motorrez bete zituen, egunean bost mila oihal-pieza ekoizteko helburuarekin.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 101. orr.

Bestea errakzio motorrekoa da, garai berriagoko gerra baten ikurra.  Berria - Kultura   2006-03-05

Eztanda motorretan bezala, trinkotutako nahaste horrek su hartzen du, leherketan indar handiko gasa askatuz.  Berria - Euskal Herria   2004-08-05

Ioi bidezko propultsio motorra.  Berria - Gaiak   2004-11-16

Zilindro askoko baina erregai-erregulagailu gabeko automobil-motor baten antzekoa da muskulua.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 59. orr.

Indarrak alferrik galtzea litzateke gorputzaren muskulu-motorrak beti indar maximoan lan egiteko moduan antolatzea.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 55. orr.

6 (izenondo gisa) ik motriz.

Neurona motorretako gaixotasun bat ikertu nahi zuela esan zuen orduan zientzialari eskoziarrak.  Berria - Gaiak   2004-08-12

7 motozikleta. ik moto.

Kale bete-betean mila eta milaka bizikleta dabiltza, motor asko eta automobil gutxi.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 43. orr.

Eta bururatu zitzaidan Guzzi motor berria hartu eta norabait alde egitea ere, Donostiara, edo Miarritzera.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 222. orr.

Gogorrago eutsi dio motorraren heldulekuari.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 17. orr.

Automobil estreinatu berrian nindoan, bada, [...] 180ko abiaduran bai, oilar puztu baten antzera, atzetik ertzaintzaren bi motor hurbildu zitzaizkidanean.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 125. orr.

Marrok ikusi, motorrean ziztuan atzetik etorri, eta parean geratu zitzaidan.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 69. orr.

Bat-batean bi gazte agertu ziren motor batean eta Urgoitia jaunari, jazartzeko astirik eman gabe, bi tiro tira.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 57. orr.

Bere ardurapeko herrixkak nola-hala banatu behar izaten zituen, denekin konplitzeko motor gainean batetik bestera joanez, meza eman ostean eliztarrekin txolartean gelditzeko astirik gabe.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 165. orr.

Begietako jarioa jakaren mahukan lehortuz, Hagridek motor gainera igo eta motorra piztu zuen hankaz.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 20. orr.

Birra pare bat hustu ondoren, motor banaren gainera salto egin eta Henao kaleko ONCEren kabinara abiatu ziren denak emanda.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 92. orr.

Aurreztu duen diruaz, bigarren eskuko motor bat erosi du.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 51. orr.

Irunen ere auto batek eta motor batek elkar jo zuten.  Berria - Euskal Herria   2004-11-17

Motor bateko gidaria hil zen atzo Orkoienen (Nafarroa): motorrean zihoala kamioi bat jo zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-11-25

Gibernau azkarrena izan zen Motor GPko lasterketan, eta orain lider da, Rossi eta Biaggiren aurretik.  Berria - Kirola   2004-05-04

8 (hitz elkartuetan)

Aita hil zitzaion, minbiziak jota, eta anaia bat, motor istripuan.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 119. orr.

Jerezen (Espainian) asteburuan egin den Munduko Motor Txapelketan izan ostean, handik etxera bueltan gertatu zen ezbeharra.  Berria - Euskal Herria   2004-05-05

9 diesel motor

Palenquek badu diesel-motor bat, argindarra ematen duena, baina gaueko 9etan itzaltzen zuten. Lurrun-makina batena baino eraginkortasun hobea da hori, automobil baten motorraren berdina, eta diesel motor batena baino txarragoa.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 55. orr.

diesel motorrak berez ez dira gasolioarekin kurritzeko asmatuak, baizik eta olio erregaiekin.  Herria   2005-11-17

Tabakoa erretzen ari direnek diesel motor batek baino hamar aldiz aire toxiko gehiago botatzen dute,  Berria - Gaiak   2004-08-25

10 motor-gidari

29 urteko motor gidari bat hil da, Busturian gertatutako istripu batean.  Berria - Euskal Herria   2004-06-06

Azkaingo motor gidari bat hil da istripuz.  Berria - Euskal Herria   2004-05-04

20 urteko motor gidari azpeitiarra larri zauritu zen atzo goizaldeko 03: 00ak aldera Azpeitian.  Berria - Euskal Herria   2004-03-21

Irunen SOS Nafarroa larrialdi zerbitzukoak istripua gertatu zen tokira berehala iritsi baziren ere ezin izan zuten motor gidaria onik atera.  Berria - Euskal Herria   2004-11-25

11 zerra-motor motozerra.

Gero zerra-motorra sartzen zioten erdiz erdi, eta zirrikitu bat irekitzen zioten, arrakala bat egiten zioten etxeari.  Berria - Kultura   2006-03-19

Baina beti egongo da norbait zerra-motorra sartzeko gure pentsamendu zurrunari.  Berria - Kultura   2006-03-19

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

atzera aurrerako motor (3); autoaren motor (3); autoen motor (4); diesel motor (5); ekonomiaren motor (5); motor bakarra (3); motor berria (4); motor berriak (3); motor elektriko (4); motor gainean (3); motor gidari (12); motor gidari bat (9); motor gidaria (5); motor gisa (4); motor hots (8); motor hotsa (32); motor hotsa aditu (3); motor hotsa sentitu (3); motor hotsak (8); motor istripu (3); motor istripuan (3); motor olio (3); motor olio usaina (3); motor zahar (4)

motore elektrikoa (3)

motorea itzali (3); motorea piztu (3)

bizitzaren motorra (3); diesel motorra (4); ezkerreko motorra (3); giza motorra (3); industriaren motorra (3); motorra abian (3); motorra aldatu (3); motorra eho (3); motorra itzali (17); motorra itzali gabe (3); motorra itzaltzen (3); motorra izan (13); motorra izan da (3); motorra martxan (16); motorra martxan jarri (6); motorra matxuratu (4); motorra pizten (3); motorra piztu (13); motorra piztuta (8); zerra motorra (4)

diesel motorrak (4); motorrak berotzeko (4); motorrak berotzen (5); motorrak itzali (3); motorrak martxan (3)

motorraren gainean (4); motorraren hotsa (6); motorraren zarata (4)

motorrean ibiltzeko (3); motorrean zihoan (3)

motorren zarata (3)

motorrera igo (5)

motorretako bat (3)

motorrik gabe (3)


motora iz txalupa motorduna.

Bizkaiko Zubiaren bide paraleloa egiten zuen motoran zeharkatu zuen Joseluk errioa.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 143. orr.

Bost marinel zendurik motora baten hondoratzean, Mundakan.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 45. orr.

Pailoten motoraren txanel auxiliarra hartzen zuen inori baimenik galdatu gabe eta portuko bertze muturreraino abiatzen zen, gaztelu zaharraren puskailen azpian dagoen iturriraino.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 181. orr.


motordun (orobat motoredun g.er.) 1 izond motorrez hornitua.

Txalupa motordunean ailegatu zen Korsikara eta gero Frantzian gorde zen, hil arte.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 278. orr.

Ontzi motordun txikietan bandera gorriek harro egiten zuten izokin urbanoen bidaia arratsaldeko lehen orduetan.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 117. orr.

Ibilgailu motordun haietakoren batek.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 132. orr.

Semaforoan bide librearen seinalea jarri nuen zerbitzuko bagoneta motorduna sar zedin.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 55. orr.

Bat-batean, gauzak esneketariaren tresna motordunarekin deus loturarik ez zuela ohartu nintzen: garraio makinari alde guztietarik kea bazerion eta xuru-xuru eztiak hautematen zitzaizkion.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 220. orr.

Lau bagoikoak dira, guztiak motordunak.  Berria - Ekonomia   2004-02-25

Baina halako batean, auskalo zergatik, gure bi gazte motordunak azaldu ziren euren pantailan.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 96. orr.

Azpiegitura handi horiek errepideetako garraio motorduna eta auto pribatuen gehiegizko erabilera bultzatuko lituzkete.  Berria - Mundua   2006-03-18

2 izenlagun gisa

Motordun ibilgailuren batek hartu behar gintuen edo, bestela, ez zegoen zer eginik.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 194. orr.

Dumper edo motordun eskorga gidatzen ari zela malda batetik behera erori zen.  Berria - Ekonomia   2006-04-21


motore ik motor.

motoredun ik motordun.

motoregile ik motorgile.

motorgile (orobat motoregile) iz

Inork ez du agertu Jaguar Racing taldea nahiz Cosworth motorgilea erosteko interesik.  Berria - Kirola   2004-10-24

Ezustean, Ford etxeak salgai jarri ditu Jaguar taldea eta Cosworth motoregilea.  Berria - Kirola   2004-09-26

Ordena horretan amaitu zuten bost motorgileek.  Berria - Kirola   2004-09-28


motorista 1 iz motorzalea, motozikleta-gidaria.

Orduan zaldi ero bat, hots, zaldi ero baten gainean bezala zihoan motorista bat gainera zetorkidala sentitu nuen, gorritik berdera pasatu baino lehen aurrera egin zuen gidari ero bat gainera zetorkidala alegia.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 44. orr.

Ba Francoren autoa heldu zelarik motoristen artean, espaloietan zegoen jende guztiak, herriko gizonezko guztiek, buelta erdia eman zuten.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 269. orr.

2 itsasontzi batean motorraz arduratzen den pertsona.

Motoristak behar ditiagu, eta arrantzu patroiak ere bai...  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 56. orr.

Saregileak txoferrak zamaketariak sugileak motoristak marinelak, denak ginen sindikatu gorri-beltzekoak, komunista jator samar batzuk ere bagenituen tarteko. Itsasoaren Kontseilua izeneko batzordean hiru ordezkari hautatzeko, lehorrekoek eta saregileek bat, motoristek eta labariek beste bat, arrantzaleek azkena.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 47. orr.


motorizatu, motoriza, motorizatzen 1 du ad motorrez hornitu.

Hirurogei tonako garabi flotantea zeraman atoian Facal bigarrenak ontziola aldera, bafore handiren bat ariko ziren motorizatzen.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 246. orr.

2 (era burutua izenondo gisa) ibilgailu motordunez hornitua.

Errepidean zihoan, begiak tropa motorizatu haien aitzindari heldu zen lehenbiziko tankean finkatuta.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 19. orr.

Dibisio motorizatuaren joaldia hasi zenetik errepublikazaleek defentsa eta kontraerasoa prestatu dute.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 51. orr.

Ondotik armada motorizatuak, buruen gainetik pasatzen zitzaizkigun airekoen burrunbez lagundurik.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 306. orr.

Berandu iritsi zen, Monzon eta Polizia Motorizatukoekin batera.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 136. orr.


motorizazio iz ibilgailu motordunez hornitzea.

Zulo horiek tropen mugikortasunak estaltzen ditu, printzipioz, baina, ibilgailu blindatuaren ikuspegitik, etsaiaren armadak motorizazio urria izatea armada hori geldirik egotea bezalaxe da.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 77. orr.


motorrero iz adkor motoziklista.

Edo pasabide batetik pasatzean, ia-ia harrapatuko du motorrero puzkarti batek, minotauroaren beste bertsio bat.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 176. orr.

Gorroto du motorrero puzkartion terrorismo dezibelikoa.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 176. orr.


motorrontzi iz ontzi motorduna.

Eta ibaian behera alde egin dut, motorrontzian, Tatanka Yotankaren kantamodua gogoratuz: [...].  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 417. orr.


motortxo iz motor txikia.

Baina ez, begiek etenbako itxi-ideki batean ebazan, motortxo bat ipini baleutze lez.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 29. orr.


motorzale (22 agerraldi, 8 liburu eta 7 artikulutan; orobat motor zale g.er.) 1 iz motozikleta bat gidatzen den pertsona. ik motozale; motorista.

Itzelezko motorra da, japoniarren tankerakoa, eta motorzalea ere ondo atonduta dago: praka beltzak eta bota are beltzagoak, lokatz zipriztinak gorabehera, praka barreneraino sartuak.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 176. orr.

Halako batean, motorzale andana hurbildu zaio, aldapan gora burrunbatsu.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 174. orr.

Bi motorzale hil ziren herenegun bi istriputan.  Berria - Euskal Herria   2004-06-08

Motorzalearen gorpua bide bazterrean geratu zen, eta errepideko karril bat itxi behar izan zuten.  Berria - Euskal Herria   2004-01-07

Herrira sartu aurretik, Peppone une batez gelditu zen Meharrarekin hitz egiteko, motorzale mezulariarekin alegia.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 192. orr.

Motorzaleek euren kirolaz gozatzeko aukera ezin hobea izango dute aurten, inoiz baino proba gehiago jokatuko baitira: 43 orotara.  Berria - Kirola   2004-02-17

Larruzko bota berdeak eta txinatar kirol-oinetakoak, motorzaleen jakak eta zetazko gonak, parpailazko esku-larruak eta lepoko zapi nabarmenak, halako itxura erdi-punk, erdi-dotore bat.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 87. orr.

Astebetera nire adineko motorzale batekin ezkondu zen ama.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 87. orr.

2 (izenondo gisa)

New Yorkeko bosgarren abenidan barna, Harley Davidson motoak hartuta dozenaka emakume motorzalek irekitzen dute desfilea.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 172. orr.

• 3 izond motorren zalea dena.

Paulek garaje batean egiten du lan; motor zale amorratua da.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 49. orr.


motosdun izond mototsa duena.

Gero, mugimendu azkar ustekabeko batez, Pitagoras gaixoaren isats motosdunari heldu zion bi eskuez.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 55. orr.

Altzairuzko kasko motosduna zeraman buru gainean, eta sare kota distiratsua soinean.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 260. orr.

Nik motosduna nahiago nuen, erakargarriago egiten zitzaidalako bestea baino  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 21. orr.


motosierra ik motozerra.

mototaxi (corpusean moto-taxi soilik) iz taxi lana egiten duen motozikleta.

'Tricycle' moto-taxiak hartuz leku horietan iragaiten zituen bere igande arratsalde bakartiak  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 202. orr.


mototaxista iz motozikleta erabiltzen duen taxista.

Askok ofizio ttipiak dauzkate, hala nola garraiolari, dela motoz, adibidez "xe hom" izeneko mototaxistak, dela bizikletez, jendeak edo puskak garraiatzeko.  Herria   2004-06-03


motots (orobat motox g.er.) 1 iz ile bilduma, batez ere emakumeen buru atzekoa.

Ilea motots batean bildu eta ezpainak margotu ditut.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 197. orr.

Oinutsik zegoen, eta motots batera bildua zeraman adats kiribil gaztainkara.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 100. orr.

Ilea motots batean bildu zion eta eskuetan zeukan aurpegia inoiz baino ederrago zegoela konturatu zen.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 10. orr.

Ileaz zegoen, hain zuzen, harroen: bi mototsetan bana zezakeen.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 18. orr.

Ile ikatz-kolorea belarri gainetan mototsetan bildua.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 80. orr.

Ile luze beltza mototsa eginez zinta gorri batekin biltzen zuen.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 24. orr.

Atzealdean, garondoan behera, motots bat zuen, azau baten modura bildua eta xingola gorri batez lotua.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 88. orr.

Patxi gure argazkilariaren mototsa bistatu nuen, bertze hiru-lau lankiderekin batean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 38. orr.

Neskatilaren adats luzetik mototsa nahi zuen, eskubete ile beltz.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 52. orr.

Beti gogoratzen ziguten mototsa ongi jartzeko, estu lotzeko, danborrada osoan iraun behar zuela.  Berria - Euskal Herria   2004-01-09

Amak, eskuak mantalean sikatu eta gazteegi urdinduriko mototsa atondu zuen ohiturazko keinuan.  Berria - Kultura   2004-10-23

Jada ez dut ile luzea, eta ez dut mototsa eramaten.  Berria - Kirola   2004-10-06

Bertan, gure azal kolorea duen neska polit bat, ilea motots eginik, eskularru txuriekin eta betaurreko modernoekin, haur beltz bat zaintzen ari da.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 68. orr.

2 (izenondoekin)

Buruaren erdian motots txikitxo bat eginez orrazten zuten neskatoa.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 41. orr.

Ilea lokietako larruazalari itsatsita eta motots trinkoan bildua zuela.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 106. orr.

Ezin nion aurpegia ikusi, haren motots kaxkagorria bakarrik, buruaren zirkin bakoitzean zabuka zebilkiona.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 102. orr.

Teink egin nion motots kaxkagorritik esertzera behartzeko, baina berak amore eman ez.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 171. orr.

3 irud/hed

Bestalde, 15 metroko mailaren mugan bost motots edo gehiago ebakitzeko geratzen badira epaileak oharra adieraziko dio segalariari. Ziazerba eta mingarratz alorrek, errefau, arbi eta azenario zerrendek, patata eta aza landare handiek beren zamau erregularrak hedatzen zituzten, beren lurrustel beltza zabaltzen, hostoen mototsek berdetua.  Berria - Kirola   2004-06-20

4 ile-motots

Hannak, ordea, sekula ez zuen ile-mototsik eraman.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 118. orr.

Sekula baino argalago, ile-motots handiak erorita, soilgune zabalak zeuzkan, eta Ronen eskuetan etengabe bihurritzen zen, nola edo hala ihes egin nahian.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 266. orr.

Bere ile-motots kaxkagorri bizkarraldera kulunkariarekin.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 129. orr.

Zilar koloreko ile mototsak.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 152. orr.

Miarritzerako moduan jantzia, nik uste, buruko ile-mototsa borobil eta tente, belarri lotsorrak ilearen azpitik ageri.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 312. orr.

Gizon mehea, urduria, aurpegi-argala, sudur-zorrotza, bizarrean ile-motots bat, ile zuri batzuekin, eta ahoa hortzik gabe, gizon ahulek ohi duten bezala.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 67. orr.

Hark erantzuten ez zuenez, urduri gaineratu zuen, hitzak ile mototsak balira bezala lotuz -: Zer ezkutatzen duzu?  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 79. orr.

5 motots-txuri izond mototsa zuria duena.

Elorri, ilorri, ilurri eta ellorri, denak ere elorrarantza deitzen diogun loretxo mototx txuri horien zuhaitzaren izenak ditugu.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 196. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ile motots (16); ile motots kaxkagorria (3); ile motots kaxkagorridun (4); ilea motots batean (6); motots batean bildua (3); motots batean bilduta (3); motots estu batean (3); motots kaxkagorria (6); motots kaxkagorridun (5); motots kaxkagorridun neskatxa (3)

buruko zazpi mototsak (3); ile mototsak (6); zazpi ile mototsak (3)

mototsean bildua (4)


mototx ik motots.

mototxuri izond buruko mototsa zuria duena.

Idi, zerri eta oilo ugari dago, azken hauek pitotxa eta lepazurien begipean: ehiztariek erbi dexente harrapatzen dituzte, azerien atzaparretan erortzen ez badira, eta, dagokien sasoian, galeperrek, usapalek, eper mototxuriek, lurra mokoka bahetzen duten oilagorrek eta pasaerako beste hegazti batzuek zeharkatzen dituzte aireak.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 22. orr.


mototzar iz adkor moto handia.

Sekulako mototzarra erosi dik! -esan du Joxek.  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 81. orr.


motozain iz motorzalea.

Motozaina, Philippe Alzuri, 39 urteko ezpeletarra, ofizioz plasturra, esposatua eta bi haurren aita, han berean gorputz gelditu da.  Herria   2004-09-09


motozale (9 agerraldi, 5 liburu eta 2 artikulutan) iz motoziklista. ik motorzale.

Ez dira samurrak motozaleontzat, altzairuzko babes-langak, erori eta arrastaka haien kontra joanez gero gorputza labanak legez ebakitzen dizutenak,  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 123. orr.


motozerra (orobat motosierra g.er.) iz zerra motorduna.

Motozerra izan zen garai batean azken asmakizuna, baina hori ere agortuta dago eta dagoeneko ez da ezer berririk sortzen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 219. orr.

Motozerra, bai tresna bizkorra.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 61. orr.

Motozerra piztuarekin anderearen lepoan makinaren mihiaz jostatzen zen, irriz karkailaka.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 119. orr.

Golik ez, Kovacevicek baso mozketan erabilitako motozerra baino kamustuagoa baitu golak lortzeko sena.  Berria - Kirola   2004-03-07

Emilioren sexua Noraren barruan mugituz imajinatzeak ezereztu egiten ninduen edozein lanetarako, blokatu, burua motozerra batekin erdibituko balidate bezala.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 153. orr.


motozerratzar iz adkor motozerra handia.

Dena dela, motozerratzar horrekin nahiko astindua hartzen du gorputzak.  Berria - Kirola   2004-06-16


motozikleta iz bi gurpileko ibilgailu motorduna, gehienetan birentzako jarlekua duena. ik ziklomotor; motor 7; moto.

Joan bezala, esku hutsik alegia, hartu zuen motozikleta eta hirira itzuli, iragarkiko ilehoriaren aukera jorratzeko gogoz.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 84. orr.

Motozikletetan ibiltzen ziren emakume buruzapidunak.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 141. orr.

12 urtetik beherakoak bidaiari bezala eramatea motozikletetan edo ziklomotoreetan.  Berria - Euskal Herria   2004-10-16

Ordu berean, Lawrencek heriotza aurkitu zuen bere motozikletan zihoala.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 141. orr.

Motozikleta aparkalekuan utzia zuen.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 183. orr.

Bizikletak eta motozikletak konpontzeko tailerra.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 401. orr.

Garai hartan modan zeuden Lambretta markako motozikleta txikiak.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 193. orr.

Zilindrada handiko motozikleta batean ailegatutako gabardina eta kapeladun gizon batek.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 78. orr.

Zangoak motozikletaren pedaletatik aldendu arren, ez zegoen aurreko gurpilaren zipriztin iturritik libratzerik.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 243. orr.

Albiste eman nahi dizuet atzo, 9:35etan, motozikletatik oso modu txarrean erortzen hasi nintzelarik, gogoratu nintzela ezen errealitatea ez dela existitzen.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 23. orr.


motoziklismo 1 iz motozikleta bat gidatuz lasterketa lehiaketetan parte hartzean datzan kirola.

Motoziklismoa ogibide izatea gertuago daukat.  Berria - Kirola   2004-12-29

2003ko ekainaren 15a egun handia izan zen motoziklismoan.  Berria - Kirola   2004-06-11

18 urterekin hasi zen motoziklismoan lehiatzen, eta bi urte geroago bere lehen sari nagusian hartu zuen parte.  Berria - Kirola   2004-07-18

Herrialde Katalanek berriz ere erakutsi dute potentzia nagusietakoa direla motoziklismoaren munduan.  Berria - Kirola   2004-10-03

Motoziklismoaren mailarik gorenean.  Berria - Kirola   2004-07-18

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

2003ko motoziklismo denboraldia amaitu zenean.  Berria - Kirola   2004-04-14

Brasilgo Motoziklismo Sari Nagusian aukera paregabea izan zuen Max Biaggik (Honda) sailkapenean lehen bi postuetan dauden gidariengana hurbiltzeko, eta baliatu zuen.  Berria - Kirola   2004-07-18

Nazioarteko Motoziklismo Federazioak.  Berria - Kirola   2004-10-21

Munduko Motoziklismo Txapelketan parte hartzeko.  Berria - Kirola   2006-03-21

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

motoziklismo sari (4); motoziklismo txapelketa (7); motoziklismo txapelketako (7); motoziklismo txapelketan (4); munduko motoziklismo (22); munduko motoziklismo txapelketa (6); munduko motoziklismo txapelketako (7); munduko motoziklismo txapelketan (4)


motoziklista (2 agerraldi, liburu 1 eta artikulu 1ean) iz motorzalea.

Taldeen arteko mugimenduak amaitu zirenean, non korritu ez zutela geratu ziren hainbat motoziklista, tartean ospe handiko batzuk. Milaka auto pasatzen ziren, furgoneta batek sigi-sagan denak aurreratu zituen, kaskoa zeraman motoziklista batek harrapatu egin ninduen ia-ia.  Berria - Kirola   2006-02-25


motrailu (orobat motroilo) iz mortairua.

Bere arima krudela asetzeko, olgeta gisa, motrailu batean xehetzea agintzen omen zuen hogeita hamar urte bete gabe haurdun geratutako emakume guztiak.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 154. orr.

Banatu egin ohi zen herria mana biltzeko, eta, errotan eho edo motroiloan xehetu ondoren, lapikoan egosi eta olio-opilen gustuko opilak egiten zituzten.  Elizen arteko biblia   Zen 11,8


motriz [fr] izond ipar beste ibilgailu batzuk atoian eramaten dituen ibilgailu motorduna.

Zer nahi gisaz, horiek hola, hor hil beharrak ginen eta huna nun botu hortarik bi orenen ondotik motrizak hartzen gituela berriz eta Munich eta Dachau-rat buruz eremaiten.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 132. orr.

Mendian gora den geltoki batean arrastatzen gituzte eta gu untsa baztertu eta motrizak hor uzten gitu.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 132. orr.


motrizitate 1 iz nerbio guneen propietatea, giharrak uzkurrarazten dituena.

Konortea tarteka galdu zuela eta aparatu neurologikoko eskasia eta motrizitatearen alterazioa izan duela zehaztu zuen txosten medikuak.  Berria - Mundua   2004-12-21

2 (hitz elkartuetan)

Stephenek nolabaiteko atzerapena nabari zuen haur-motrizitatearen zenbait mailatara iristeko -eseri eta zutitzeko, eskuak kontrolatzeko, ibiltzeko- eta muzin egiten zion bestek bera besoetan hartzeari.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 196. orr.


motroilo1 1 izond lodia eta altuera txikikoa, potoloa. ik mozkote.

Zaldizain motroilo horrek zurekin lo egin du, bai edo ez?  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 47. orr.

Eta hartarakoxe proportzio egokiak ditueneko, hodei puska hori, goialdetik gandortzen joango da, beroak gero eta torre-laino eta hodei motroilo lotsagabeagoak puzten eta gorakatzen dituela.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 242. orr.

• 2 iz ik mordoilo.

Voynich eskuizkribuan idatzitakoak ez du, itxuraz, esanahi jakinik, hizkuntza ezezagun batean idatzia dago, eta, beharbada, han erabiltzen dena ez da hizkuntza bat ere, motroilo asmaturen bat baino.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 47. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Hegoak lautadatiko aire lehor epelagoa ekarriz, laino-motroiloak presentatzen dira hegoaldetik,+.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 171. orr.


motroilo2 ik motrailu.

motta iz adkor mota.

Atmosferan hor ditugu, biziari esker, edo bizitzaren defentsarako Norbaitek hor ipinita, aire-molekulak, ur-lurrin txataltxoak, hodeietako eta lainoetako ur-xorta ttikiak eta beste hauts-motta ttipi-ttipiak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 152. orr.


mottel 1 izond adkor motela.

Hezkura eta umela, lainobera altuz lagunduta, euri mottel puxkaren bat tarteka, eguzkia ostenduz eta tapatuz, zozo, baina frexko antzean...  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 295. orr.

Gainerat, minixtro frango mottelak dira, hala iduri dute segurik.  Herria   2003-05-08

Egia erran, ainitz tokitan greba horrek bazuen halako mottel aire bat.  Herria   2005-02-27

Eta bizkitartean, nunbaiteko bitxikeria hori ere gisa batez, kanpainak berak ez ote du ba halako mottel aireño bat?  Herria   2004-06-03

2 (adizlagun gisa)

Agorrila ere hein bat mottel hasia naski, lekuka segurik.  Herria   2002-08-08

Nahiz, huts guziak gobernuaren gain ezarri gabe ere, erran ditakeen, itxura guzien arabera hala baita, gobernua frango mottel jokatu dena untsa ohartu aintzin makurrak zer heinetakoak ziren...!  Herria   2003-09-04


mottelkeria iz adkor motelkeria.

Duela bi hilabete, Garapen Kontseiluko hamalau kide greban bezala jarri ziren, bilkuretarat ez gehiago agertuz, sobera mottelkeria bazela, geroari buruz egiten ahal diren galde askorentzat ez gisa guziz aski axola...  Herria   2003-11-27


mottiko ik muttiko.

motto 1 iz mototsa.

Beti beltxez bezti zen, Gabrielle, biloak gibelera luzatuak, mottoan bilduak, beti buru-orratz berekin, edergailu bakarra zuela arrosorio pikor lodi xuri bat.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 56. orr.

2

Osabak zakilburuko azalari "mottoa" esaten zion beti.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 11. orr.

Motto estua zeukan eta zakilburua ez zitzaion azaleratzen  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 27. orr.


motu
1 motu proprio nahita, nahitara, bere kabuz.

Kasu hartan inpartzialtasuna -motu proprioz aukeratua nahiz beldurraren legepean ezarria- justifikaezina zen, bere ankerkeriagatik eta bere ondorio sumaezinengatik.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 34. orr.


motur ik motor.

motx izond adkor motza.

Gorputza motxa, anka llaburrak, xaltokako ibillera.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 64. orr.

Seme alabei ere beti oinetara begiratzen baitie: batek behatz ttikia motxa duela, besteak luxea...  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 98. orr.

Ile motxa eta beltza.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 144. orr.

Galtza motxak, galtzerdiak eta lohiz bete zapatak.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 118. orr.

Ona izan ezkero, motxak ez du lotsarik.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 233. orr.


motxagotu, motxago(tu), motxagotzen da/du ad adkor motzago bihurtu.

Eta hirugarrena aldiz, oin ejiptiarra, faraoien estatuetan ageri omen dena: behatz lodia luzeen eta, beste lauak gero eta motxagotzen direnekoa.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 98. orr.


motxaile iz ijitoa, buhamea.

Motxaileei oinutsik ibiltzea gustatzen zaie, eta dantza egitea.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 91. orr.

Euskaldunak ziren -euskaraz zekitenak, alegia- lehengo ijito, ungriano, buhame eta motxaileetako asko.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 214. orr.

Mikel Strogoffek adi-adi begiratu zuen dena estaltzen hasiak ziren itzalen artetik, eta, etxolatik hurbil, gurdi eskerga bat ikusi zuen, motxaile edo tsigane jende horren ohiko bizileku ibiltaria.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 85. orr.

-Motxailea naizela esan didate parkean.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 91. orr.


motxaro adlag laburki.

Urruskidek zer adi duen esanen dizut motxaro.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 148. orr.


motxikin ik mutxikin.

motxila iz bizkar-zakua, bizkar-zorroa.

Argazki-makina motxilaren ezker poltsikoan dauka.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 63. orr.

Ibiltariak jarri du motxila bizkarrean eta, oinez hasi aurretik, bere ingurura begiratzen du.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 45. orr.

Hire motxilan dauden liburu horiek ikusi ditiat, e!  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 113. orr.

Motxila eta zorroak lurrean utzirik, sakon hartu zuen Estherrek arnasa.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 131. orr.

Motxilak zabaldu genituen, otartekoak, arrautza gogorrak eta haragi orea elkarren artean banatu, eta txandaka edan genuen termoetatik.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 162. orr.

4-5 kilo kloratitak osatu lehergailua motxila batean gordea zen.  Herria   2005-12-22

Flanelazko galtzekin eta kapelarik gabe, makila eta motxila hartuta.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 154. orr.

Behin jaikiz gero, segituan bildu eta eskolarako motxilan sartu nituen.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 34. orr.

23 kilometro, erdia nahiko patarrekin, 1400 metro gora ibiliz, zakua edo motxila hainbat kargatua izanez, bada hor bere ahalen probatzeko aukera.  Herria   2003-09-11


motxiladun izond/iz motxilaz hornitua.

Autobusak, aldapa estu batean, bi ibiltari motxiladun belar hesiaren babesera salto egitera behartu zituen.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 163. orr.

Bi gazte motxiladun ari dira mapa handi bati begira eta bideren bat nondik hartu eztabaidan.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 16. orr.

Motxiladun gehiago ere igo da trenera  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 16. orr.


motxilatxo iz motxila txikia.

Espetxeraino eraman behar zuen autobusera igo, motxilatxoa goiko apalean gorde, eseri eta orduantxe ikusi zuen, jesarleku pare bat aurrerago.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 13. orr.

Umea motxilatxoan hartu, kalera irten, eta ez dira hamar minutu igarotzen atso bat hurbildu gabe.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 17. orr.

Zergatik ez dut oraindik musikarik jarri, motxilatxoan azterka hasten naiz, beti diskoteka txiki bat eskura.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 41. orr.


motxin iz adkor alua. ik potorro; pottotta.

Alua, gaur egunean, izen bezala, edo ez da ezer edo eufemismo sexuala da, aspaldi galdua baitu hitz horrek bere jatorrizko esanahia (gauzaren benetako izenak pottor, motxin, motz eta horiek dira, jakina), eta pertsona aluaren adieran bakarrik bizi baita.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 107. orr.

Mikelen eskuak ere bilatu nahi izan zuen Pietatearen motxinerako bidea.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 230. orr.

Maribel, hosto erori berrien gainean kukubilko, txotxabarra motxinean gora eta behera, gora eta behera sartzen harrapatu zutenekoa.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 40. orr.


motxinbero (orobat motxin-bero g.er.) iz adkor mari-beroa.

-Busti-bustia zegok motxinbero hau -oihu egin du aluan ari denak, bere lagunari abisu eman nahirik-edo.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 50. orr.

Izorra nazatela motxin-bero horietako bat ez bada.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 65. orr.

-Motxinberoa halakoa! -gehitu du beltzaranak-. · Txakurreme motxinberoak.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 16. orr.


motxorratu ik motzorratu.

motz 1 izond luzera urrikoa.

Gizon motz eta petral samar bat zebilen batetik bestera argazkiak ateratzen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 55. orr.

Gizon motza zen, lodikotea eta burusoila.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 285. orr.

Ni beste luze delako -eta ni ez naiz motza-, eta argala izateaz gain oso aurpegi polita duelako ere bai.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 317. orr.

Osaba gizonkote handi bat zen, oso lepo motz eta bibote handikoa.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 19. orr.

Bere zango motz eta oin luzeak atzera-aurrera kulunkatuz.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 103. orr.

Beltzarana naiz; ilea, ez luzea ez motza.  Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 42. orr.

Ile motz gorriz pintatua txukundu du.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 162. orr.

Gorputzez ere emakume handia zen; luzean motza, zabalean handia.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 11. orr.

Hats motz bat aditzen dut eta noizik behin zeharka ikusten dut ile zuriz estaliriko argi gorrixka bat.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 52. orr.

2 (jantziez)

Bera kotoi zurizko trajearekin eta ni udako jantzi motz batekin. Jantzi motzetan jaitsi ginen patiora, luzamenduak egin eta itzulien itzulira itzuli ginen.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 175. orr.

Txaketa beltz motz bat zuen nakarezko botoiez, eta lumazko boa beltz zarpaildu bat.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 80. orr.

Guk galtza motzetan genbiltzanetik ezagutzen haugu.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 23. orr.

Gona motzak eta eskote luzeak.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 38. orr.

Egingo nuke lehengo eguneko minigona motz likrazkoa dakarrela soinean.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 66. orr.

Atea jo zuten eta minutu batzuk geroago, Émile galtza motz eta T-shirt zuritan atera zitzaien erdi lo.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 113. orr.

3 (bestelakoez)

Korridore motz baten muturrean espaloi hezea ikusi nuen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 124. orr.

Esku eta hanka lotuta zetozen, eta jauzi motzetan iritsi ziren errepide erdira.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 107. orr.

-Denak lurrera! -oihu egin du Natxok ahots hautsiaz, nylonezko poltsaren kremailera ireki eta kanoi motzeko eskopeta bat atera orduko.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 20. orr.

Sasi eta belar motzeko eremua.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 77. orr.

Elizatxo txiki bat dorre motz bat zuena.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 275. orr.

Soka motz batekin lotuta.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 107. orr.

Sebastopol bulebarra gurdi motzez, kartolarik gabeko orgaz, bankudun karroz bete-betea aurkitu zuen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 54. orr.

Egonaldi motz bat egin ondoren, denok hegaldatzen garela beste nonbaitera.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 55. orr.

Miseria gorria zen haientzat epe motzean!  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 96. orr.

Pieza motzak jotzen ditugu, luzean nekatu egiten baita bera.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 216. orr.

Atzoko etapaz hitz labur eta perpaus motz zenbait botatzen dizkiot bideko kaierari.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 34. orr.

ISStik irten eta espazioan ibili motz bat ere egin zuten, otsailean.  Berria - Gaiak   2004-05-01

4 adimen urrikoa.

Gogoan izan behin-betikoz, gizon motz eta tentela, ergelek gizatasuna deitzen duten hori beldurretik eta norberekeriatik sortutako ahultasuna besterik ez dela.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 298. orr.

Oso lasai erantzun nion [...] eragiketa bat hainbatgarrenean oker egiten duen ume motzaren aitzinean hasperen eginik: [...].  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 86. orr.

Jendaila motz, ergel, badaezpadako eta, hitz batean esanik, okaztagarria da.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 30. orr.

Bai, neska maitagarria da, baina motz samarra da goiko aldetik, Tom.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 109. orr.

Tentela behar du izan gizonak, buruz motza, txepela, astoa behar du izan.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 387. orr.

PNV nola izan litekeen hain motza eta nola egon litekeen hain erratua pentsatu genuen.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 99. orr.

5 tasunen batean labur agertzen dena.

Egia esan, laburtutako bertsioa ez da horratik motzagoa, nolabait esateko; ez du ezer galtzen, ez badu arintasuna irabazten.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 15. orr.

Aitortu beharra daukat ur handiegiak direla hauek nere adimendu motzarentzat.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 92. orr.

Baina jarrera horiek ez dituena itsua eta bista motzekoa da.  Elizen arteko biblia   2 P 1,9

Erretorika ere ikasten genuen eta nire frantses motza mihira ekartzeko ahaleginak txalotzen zizkidaten irakasleek.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 186. orr.

Zuzenketa berantiarrak irri motz bat eragin zion, ni are ergelago sentiaraziz.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 394. orr.

Ivan Ogareffek ofizialetako bati agindu motz bat emanez erantzun zuen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 295. orr.

Jestu motz batez jarleku bat seinalatu zidan.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 156. orr.

Ni kultura motz bateko ordezkari erudizio laburrekoa naiz.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 32. orr.

Gure belaunaldiak galera neurgaitzak ikusi ditu: kristautasuna moralismo motz bihurtu zitzaigunekoa; utopia sozialistak kapitalismo hutsak garaitu zituenekoa; [...].  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 136. orr.

Egia hutsa ogi hutsa bezalakoa dela, hots, hura bezain motza, eta egia hutsarekin ez dagoela urrutira joaterik.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 44. orr.

6 (izenondo elkartuetan lehen osagai gisa)

-Neska motz ona zegon egina -esan zuen Paul D-k-.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 32. orr.

Emakume motz gazte batek, arpillerazko zaku batekin, diosal egin zion.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 133. orr.

A zer gozamena emakume motz ergel hura jarrera barregarri hartan marraztea!  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 58. orr.

Abiatu zen automobila eta gizon motz lodiak lagun-taldea begiztatu zuen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 68. orr.

Kopeta baino gehiago gailentzen ez zitzaion sudur motz zabala zuen.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 113. orr.

Zango motz sendoak zituen, zuhaitz-enborrak bezalakoak.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 158. orr.

Gauza sinple edo gertakizun hunkigarriak hitz motz biluzietan erranez.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 159. orr.

Ezin konpreniturik geunden zer ikus zezakeen Charlyk saindu-jale motz-estu horrengan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 188. orr.

Biak zihoazen nor bere kaparekin eta ezpata motz-zabalarekin.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 158. orr.

Konpetentziak nola, guk alderantziz jokatu beharrez, izenburu motz-zorrotzak egitera beharturik gaude.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 79. orr.

Jonki zikin pozoitua, ongi merezita, nirbana ttipitik nirbana handi betikora irristatu eta hiltzera etzaten denean, metro pasatxoko hegaldi motz itsusian.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 281. orr.

7 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa, elkarketak izenondo balioa duela)

-Lasai, gizona; San Inazio ere hanka-motza zen -esan zion obispoak, adorea ematearren.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 116. orr.

Halako goiz batean beso-motz, begi-bakar eta maingu lantokiratuko banintz, dudatzen naiz inork nire osasunaz galdetuko lidakeen ere.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 122. orr.

Berea balute bezala sentitzen zutela zango -eta beso-motzek hark egindako ordezkoa.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 116. orr.

Mutil gazte zinez eder galanta luze-luze etzanda zegoen hankarik gabeko aulki bizkar-motz batean.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 100. orr.

Aurpegi-zabal, sudur-motz bat, arrunt lausoa iduri.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 143. orr.

Argala, ile-motza, beltzez moderno jantzita.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 123. orr.

Belarrimotz, mihi-motz dituk! hegazti berezi batzuk gugandik hurbil hegaka, baldar eta hego motz.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 150. orr.

Bestea mozkotea, baldarra, ile-gorria, eskumutur gorriak alkandora mahuka-motz saretu batetik ateratzen zitzaizkiona.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 100. orr.

Neskak -pistola bat gerrikotik dilindan daraman kalpar-motzak- begi-bistako gogo txarrez hartu du manatua.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 11. orr.

· Ezin zuela hanka-motz utzi, horrela, amesten zuen urki-enborrik gabe,  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 130. orr.

8 (adizlagun gisa)

-Ez -motz erantzun nion.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 166. orr.

Batekin eta bestearekin mintzo da, motz, labur, baina hoztasunik gabe.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 104. orr.

Burua soil eta bizarra motz daramate guztiek.  Elizen arteko biblia   Is 15,2

Ilea oso motz zeraman.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 259. orr.

Janariz urri zebiltzan, eta adorez motz.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 45. orr.

Arrazoipide horiek guziek badute beren egiantza, baina, motz gelditzen dira. Bi xurgada jo nizkion, motz, eta Charlyri pasatzeko imintzioa egin nuen.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 71. orr.

-Hilda daude -esan zion Harryk motz.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 75. orr.

-Ez dut bukatu -bota zion motz Harry Blountek.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 246. orr.

Bere arrazoiak motz eta zorrotz agertu zituen.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 86. orr.

Motz eta hotz despeditzen zituzten gerlari-ohiaren galdez zetozkienak oro.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 182. orr.

Hatsa motz geratu zen jendea.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 74. orr.

9 (-en atzizkiaren eskuinean izen gisa) moztasuna.

Erantzunaren motzak ez ninduen harritu.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 185. orr.

Bere motzean, definizioa argia badirudi ere, zalantzaz beterik agertzen zaigu: hizkuntz unitate bat diogunean, zertaz ari gara?  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 23. orr.

• 10 iz adkor alua.

Motza kasik bistan duela etzaiguk ba atera!  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 295. orr.

Urre horiaz eta motz urdinaz.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 294. orr.

Motzean jo dik bete-betean.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 295. orr.

· Alua, gaur egunean, izen bezala, edo ez da ezer edo eufemismo sexuala da, aspaldi galdua baitu hitz horrek bere jatorrizko esanahia (gauzaren benetako izenak pottor, motxin, motz eta horiek dira, jakina), eta pertsona aluaren adieran bakarrik bizi baita.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 107. orr.

10a motz-handi (corpusean motz-haundi) izond (irain hitza)

Urde motzaundia.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 295. orr.

11 hotz eta motz

-Ixo! -bota zion Snapek hotz eta motz-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 69. orr.

Bai, noski -esan zion Quirrellek hotz eta motz-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 260. orr.

Durant jaunak hotz eta motz eten zituen esku-zartatxoak, txakurraren lepoaldea gori-goria gertatuko balitzaio bezala ukitzean.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 52. orr.

Ez nuen halakorik nahi, ezta inondik ere, baina ezin nion hotz eta motz ezezkorik bota.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 185. orr.

Ezetz, hotz eta motz, lotan segitu nahi duela zeharka adieraziz.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 30. orr.

Inork ez du geratu behar hotz eta motz.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 64. orr.

· Oraingoan, ez ziren hizketan hasi eta elkarri agur hotz eta motz bat egitera mugatu ziren.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 91. orr.

Aditu egin ditzakegu, garrasi hotz eta motz ebakiak, metrailadoreen hil-arnasestu korrokariak, fusilen tiro-hots labur bereiziak.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 179. orr.

12 izkin-motz

Orduan hunek nahi zuen lekurat manatzen zuen bere jo fina, ala taula, ala sare ondo hura ala eskuineko xoko edo izkin-motzerat.  Herria   2003-04-24

Hola aise ari gibelean Martiarena, batean taula, bestean arte-sare eta ondarrean izkin-motz batzu lurretik ezin bilduak.  Herria   2003-05-29

39tan izkin-motz Biscoubyk, ez dakit zenbatgarrena, baina ekarri botea Aramburuk bere aire zoragarriarekin, atxiki pilota ontsa taulatuz gibeleko batek bezala eta ondarrean bi-paret labur batekin bururatu.  Herria   2003-12-25

Hor da jokoan sartu Oçafrain, batean sare, bestean punpa-sare, edo izkin-motz eta guziz 8 bote ixtant batez, batean azpiz ezker, edo gainez, eta beti xuxen.  Herria   2003-05-15

Ez dute amor eman nahi galtzaleek, baina ez dira sartzen Arambururen boteak (biga bakarrik), huts bakar batzu ere bai biek tenore txarrean, eta xilo eta izkin-motzak ere irabazleen alde.  Herria   2003-03-27

Itsasuarra alabaina beti aintzinean zuen 24-18 arte, batean taula luzea, bestean izkin-motza, ez halere nahi bezain usu sare hura.  Herria   2001-05-10

Denaden, azken hauk dira lehenik berotu, 9-4 eta 19-8, ordukotz bi bote, Belascainen sarea, eta airez moztu bat, Teilleryren sarea, izkin motza eta eskuin pausatu batekin.  Herria   2003-01-21

13 motz-motz

Eskote zabala eta gona motz-motza janzten zituen bular oparoak eta aldaka biribilak agerian uzteko.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 60. orr.

Ile gorriz tindatuak, motz-motzak.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 171. orr.

Orain ilea motz-motza du, garçon erara moztua.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 33. orr.

Puska batean nire parean doa, ile motz-motzeko gizon bat, laneko arropa urdinez jantzia.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 98. orr.

Gizon handia zen, sorbalda zabalekoa, bibote mehe gorrixka eta bizar motz-motzekoa.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 12. orr.

Partida bizia izanen da edo polita, luzea edo motz-motza baina ez erdibidekoa. Ilea motz-motz moztu eta beltzez tindatu zuen.  Berria - Kirola   2004-06-03

Sukaldeko guraizeak hartu eta motz-motz egin zion ilea.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 27. orr.

Santa Kruz handik pasatu zenean, horren berri izan, eta agindua eman omen zuen: lehenik, ilea motz-motz egiteko andreari; bigarren, larrugorritan jarri eta bikez dena ondo igurtzi eta lumaztatzeko; [...].  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 45. orr.

Emakume txiki, lodikote eta kementsu bat da, orezta beltzekikoa, motz-motz ebakitako ile sarri eta lodiduna, leporik gabea.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 96. orr.

Hor kanpora irtenarazi nahi gaituzu orain, etsaien metrailadoreek jo eta segatu gaitzaten, garia bezala motz-motz ebaki.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 178. orr.

14 motz-motza adlag ipar

Elixabetek motz-motza: [...].  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 39. orr.

Ixtripu latz bat motz-motza kondatua, beste anitz izaten diren bezalakoa.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 176. orr.

Hori zidan ihardetsi motz-motza, halako beltzuri harritu bat eginez.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 147. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

beso motz (7); epe motz (5); esaldi motz (6); galtza motz (16); gizon motz (7); hanka motz (15); hanka motz geratzen (4); harri motz (4); hotz eta motz (50); ile motz (13); ilea motz (10); ilea motz motz (5); ilea motz motza (4); izkin motz (6); kultura motz bateko (3); labur eta motz (5); motz erantzun (5); motz eta ertainean (3); motz eta hotz (3); motz eta zorrotz (6); motz gelditu (12); motz geldituko (3); motz gelditzea (3); motz gelditzen (13); motz gera (3); motz geratu (24); motz geratu zen (6); motz geratuko (6); motz geratzen (18); motz motz (12); motz motza (14); motz motzak (6); motz samar (5); motz samarra (4); neska motz (5); oso motz (5); praka motz (7); soka motz (3); sudur motz (4); zango motz (4)

bide motza (6); hanka motza (4); ibilbide motza (3); ile motza (11); ilea motz motza (4); ilea motza (6); kros motza (6); motz motza (14); motza baina (5); motza eramaten (3); motza izan (12); motza izan zen (6); motza izango (4); motza zen (4); nahiko motza (3); oso motza (5); sudur motza (5); sudurra motza (4)

fraka motzak (3); galtza motzak (13); galtzerdi motzak (3); gona motzak (3); hanka motzak (3); ile motzak (3); motz motzak (6); motzak janzten (4); motzak zituen (3); oso motzak (3); praka motzak (6)

epe motzean (58); kate motzean (34); kate motzean lotu (16); kate motzean lotuta (3); kate motzean lotzeko (4); motzean lotu (18); motzean lotu zuten (4); motzean lotuta (4); motzean lotzeko (4); oso epe motzean (3); pala motzean (6); sei puntuko motzean (4); seiko motzean (4)

epe motzeko (15); frontoi motzeko (3); igerileku motzeko (5); ile motzeko (4)

bide motzena (5)

epe motzera (33)

epe motzerako (16)

galtza motzetan (14)


motzaile iz mozten duena.

Santa Klara karrikako ilemoztegian sartu eta "ilea eta bizarra, dena!" agintzea zen, brotxaren kilima masailetan, kolonia merkeen lurrina, motzailearen jardunari sobera belarri eman gabe ispiluan islatzen zen buruari barre egitea...  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 96. orr.

Bizi osoa du iturketari emana orain denbora-pasako motzailea izanagatik, hidrologo profesionala izan da hiri honetako auzo berriko jubilatuenean patillak desberdin moztu ez ezik solasa dotore sortzen dakien agure atsegin hau.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 18. orr.

Sorbaldak zinezko motzaile batek baino arduratuago brosatzen dizkidan bitartean.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 32. orr.


motzaldi iz mozketa.

Domingok motzaldi guztian zehar hitz egingo zuen, etengabe, futbolaz zein Tourraz, politikaz zein telebistaz.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 71. orr.


motzarazi, motzaraz, motzarazten (orobat moztarazi g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian motzarazi agertzen da) du ad

Berak motzarazi al zizun ilea eta aldarazi janzteko modua?  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 91. orr.

Historian errana da 44 urtean eman zuela bere bizia Jakobek Jesusentzat Herodes-Agripa enperadoreak lepoa motzarazirik.  Herria   2004-06-10

Ileak apainarazi eta bizarra motzarazi ondoan, Durruty notarioaren lantegira hurbildu zen eta, hiruzpalau egunez lanera ez joateko baimena eskatu zuen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 18. orr.

Azima handia, bere maitaleari zakila motzarazi ziona.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 36. orr.


motzondo 1 iz enborra moztu ondoren lurrari atxikia gelditzen den zuhaitz zatia.

Zuhaitz zahar baten motzondoan eseri naiz hurrengo.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 13. orr.

Motzondo goroldiotsu baten ondotik igaro ziren.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 227. orr.

Motzondoetan hazitako zuhamuxka gazteek estalirik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 363. orr.

Behinola, larraineko motzondoan eserita geundela, aitari begira, bera aitzurraz gari-pala bat ateratzen ari zen bitartean makal zati batetik, Chico korrika heldu zen.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 30. orr.

Sustraiak zahartu eta motzondoa lurpean ihartu arren.  Elizen arteko biblia   Jb 14,8

Intxaurrondoaren motzondoa erdibituta zegoen, haizemaile baten antzera.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 347. orr.

2

Motzondoa agerian zuen zahar bati erosi dizkiot eta jakaren hegalean jarri nizkion aitari.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 225. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

motzondoan eserita (3)


motzor iz motza, zapala.

Goiti doan ke beltz motzorra dakusazu.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 117. orr.


motzorratu (orobat motxorratu), motzorra, motzorratzen du ad ipar inausi.

Gaineala autonomien ahalak motzorratü nahi dütü Madrileko gobernüak.  Herria   2003-03-20

Besteek aldiz llabürtzen dütügü, motxorratzen, bigerren silaba jatez (jun, gogun, mendin, mendila)...  Herria   2005-05-26

Bestela debeiatzea da, eta ondorioz testüaren motxorratzea, berritzapenen bilatzea, hots azkenean pastoralaren zikitatzea.  Herria   2003-09-18

Haatik ez deiogü galtatzen ahal hamar manüetarik bat edo beste ken dezan, ez eta Credoa (Sinesten düt) motxorra dezan: hor kontserbazale izan behar dü Aita Saintüak.  Herria   2005-07-14


mousse iz zuringo irabiatuekin edo esnegainarekin nahasten diren hainbat janari xehatuekin prestaturiko jakia.

Zerbitzaria ikusten bainuen gozoki apal baten aurrean franbuesa-tarta pusketa eta txokolatezko moussea plateretan jartzeko ahaleginean.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 47. orr.

Itsaskiz beteriko hostorea, onttozko moussea eta ez dakit zenbat gauza gehiago atera ziguten.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 86. orr.

Txokobola potolo handiak, marrubizko moussez eta esnegainez beteak.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 67. orr.

Apar edo bitsa (mousse), arin, goxo eta zaporetsua denez, etorkizun hurbileko elikagai hedatuenetako bat bera izango da.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 110. orr.


moxal 1 iz urtebete arteko zaldia, arra nahiz emea. ik pottoko1.

Belarretan iraulka ibili zen, moxala bezala.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 314. orr.

Moxal aztoratuak ziren.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 208. orr.

Moxal baten zurda zirimolatsuekin.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 91. orr.

Zeppelina pausatu zen toki berean, zalditegi bat zegoen hainbat moxal eta zaldirekin.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 81. orr.

2 irud/hed

Nire moduko arlote bat, hor barna eramaten dutenean, benetan den baino finagoa dela erakutsi nahi izaten du, ez hain moxal hezigabea eta orduan denari uko egin eta denaren kontra hasten da.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 164. orr.

Gureak ez zeukala etorkizunik bota zidan moxal bero hark, zerbait garrantzitsua esaten balego legez.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 142. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Dahlmann-ek poz-atseginez kontu egin zien vinchari, baietazko pontxoari, chiripá luzeari eta moxal-larruzko botei.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 109. orr.

Jendea zaldiz eta oinez, ahuntz, ahari, orein edo moxal larruez jantzita.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 96. orr.

· Jose, basa-moxala da, iturri ondoko moxala.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 135. orr.

4 moxala bota adkor oka egin, txala bota.

Zutik eusteko arazoak bazituen ere, iritsi zen azkenik, eta, komunaren aho-zuloan makurtu bezain laster bota zuen moxala.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 102. orr.


moxkor 1 izond adkor mozkorra.

Oso ondo genekien zer zen mozkortzea, nor ziren herriko moxkorrak, nola iristen ziren horretara eta zein ziren horren ondorioak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 102. orr.

Ilunabarrean, atera dira denak herritik, moxkor samarrak, eta bidean txahala botatzera ere gelditu da baten bat.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 140. orr.

2 irud/hed

Gauerdi edo goizalbaren batean euri pittin moxkor-moxkor horietako erauntsitxo bat botata ere, ez legoke gaizki: kirats batzuen kutsadura garbitzeko aproposa, eta karakoltxoak ateratzeko ere...  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 271. orr.


moxkortu, moxkor(tu), moxkortzen 1 da/du ad adkor apur bat mozkortu, txolindu. ik poxtu 2; pinpirrindu.

Mendiko zuhaiñek bazuten usain bat moxkortzekoa.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 34. orr.

Ez genuen bigarren botilaren beharrik izan, lehena amaitu orduko moxkortua baitzinen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 27. orr.

2 moxkor-moxkor egin

Marta batez ere, moxkor-moxkor eginda  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 157. orr.


moxkortzio iz adkor mozkorra.

Hala ere, tabernan bakarrik gelditzeak ito egiten ninduen, eta azken galiziano moxkortzioari debalde ematen nion edaten bere penak eta morriñak konta ziezazkidan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 206. orr.


moxkote izond adkor mozkote. -

Bettan mutiko moxkotea izan da betidanik -eransten zuen amak, berri gabezia ulertzeko eta onartzeko.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 38. orr.

Han bizia egiazki zer den ikasiko din hire alaba moxkote nazkagarri horrek.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 185. orr.

Lastotan horrenbeste garatu gabe, alegia, apalxeago eta moxkote gelditu arren, galburutarako edo artaburutarako egoki askoak agertzen ziren gari lasto zumitzeko eta artakozkor sendokote haiek, artaburu parea alde banatara zutela.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 72. orr.


moxorro 1 iz adkor mozorroa.

Errioxa eta Nafarroako Erribera alde horretan berebiziko matxinsalto izurritea sortu omen zen: alor guztiak gorri-gorri uzten ari omen zen zoritxarreko moxorroen erasana.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 194. orr.

Gauza jakina da, txantxangorria edur egunetan, gose delako, moxorrorik ezin topatuz, etxe barrura sartzen dela.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 216. orr.


moxorrotu izond mozorrotua.

Nabarmen da hor, jitoen lapurketako hizkera erdisorgin erdilizun moxorrotua.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 49. orr.


moxtade iz adkor moztasuna.

Honek gauza bakarra erakusten du: euskalarien moxtadea, beren ama hizkuntza omen dutenekoari erroak bilatzeko senik eta jakite indarrik eza.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 333. orr.

Garizuma aurretik, garizuma atzetik, garizuma beti bustia! ernegazio puntturen bat ere egon daiteke esaera horretan disimuluan: nola esaten den izango da kontua, baina, garizuma horrek neguaren moxtadeak adierazten ote dituen susmoa hartzen diot nik, atzetik, aurretik eta beti horiei itxaropen gutxi kabitzen ote zaien...  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 84. orr.


moxte iz ipar moztea.

Gero heldu zen mahasti moxtea, mahats aixturrekin, behargabeko aldaxkak kenduz, golkoak izan zitezen ederragoak.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 97. orr.

Euskaldunak bazuen, ardi moxteetan, ardiei ile guziak pikatzeko ohitura.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 99. orr.

Jacques Blot mintzatuko da [...] Euskal Herriko ohiduretaz, berezikiago mendi eskualdetakoetaz: ardi deizte, ile moxte, iratze pikatze, mendiko sute, artzain joko eta bertze...  Herria   2004-11-18

Artisauen erakusketa, ardi ile-moxte xapelgoa, artzain xakur xapelketa.  Herria   2003-05-08


moxtu, motx/moxtu, moxten du ad ipar/adkor moztu.

Xakurrak ardiak kortxilan sar araz eta artzainaren lagunek ardi horiek behar dituzte moxtu zoinek hobeki, hoberenek biharamunean berriz finalerateko lekuaren segurtatzeko.  Herria   2005-08-11

Ezin etsiz, Maimurko askaren aurrean eskuratu dut atzenean xorta bat; moxtu erdiko xuxtarretik eskuinez, galdur txuria baino hamabosten bat zentimetro beheragotik, eta ezkerrekora bilduz.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 93. orr.


mozanbikear ik mozanbiketar.

mozanbiketar (orobat mozanbikear) izlag/iz Mozanbikekoa, Mozanbikeri dagokiona; Mozanbikeko herritarra.

Lau izen aipatu behar dira guztien gainetik: Maria Lourdes Mutola mozanbiketarra, Gail Devers estatubatuarra, eta Tatiana Lebedeva eta Yelena Isinbayeva errusiarrak.  Berria - Kirola   2004-03-09

Mozanbiketarrak eta kubatarrak bost aldiz irabazi dute urrezko domina, 800 metroak eta luzera jauzian, hurrenez hurren.  Berria - Kirola   2004-03-05


mozarabe iz mozarabiarra.

Begien aitzinean dauzkat, kaskoa belar tustek apaindurik, kapera, eta ere X. mendeko monasterio mozarabe baten aztarnak, edo bederen haien oroitzapena.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 100. orr.


mozartiar izond W.A. Mozarti dagokiona.

Rossiniren obra mozartiarra.  Berria - Kultura   2004-01-29

Bertsio mozartiar txukuna.  Berria - Kultura   2004-02-20


mozdade iz moztasuna.

Halako bidaia baten ondotik mozdadea da, gero, oroigarririk ez izatea -Preteritok, niri.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 329. orr.

Istorio tristea kontatzen du, beraz -erabaki zuen Andreasek, nahikoa pozik Nora hasierako mozdadea gainditzen ari zelako.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 89. orr.


mozdun izlag motzeko.

Irudimenaren eraso kiskalgarriak erakutsi dizkio tenisean ari ziren gona mozdun neskatoak, kamerari aluak erakutsi ondoren bururik gabe Tigris ibaira botata.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 77. orr.


mozio (orobat mozione g.er.) 1 iz higidura, mugimendua.

Horrez gainera, beste hainbat hagaxka eta danbor jartzen dira, era berean horzkatuta eta mozio-indar berberarekin eraginda, eta biraka ibiliz hainbat eratako efektu eta mugimenduak sortzen dituzte.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4510. orr.

2 batzorde erabakitzaile batean kide batek egiten duen proposamena.

Hauteskunde Batzordearen aurkako mozio bat ere onartu zuten legebiltzarkideek.  Berria - Mundua   2004-11-28

Izaitekotz ere, hori liteke hurbilketaren aldeko mozioa izenpetu duten kontseilariek egin lezaketena.  Herria   2002-11-07

Legebiltzarrak hedabideen alde onartutako mozioa kritikatu du Segik.  Berria - Euskal Herria   2006-03-05

Udalbatzak bi mozio onartu zituen.  Berria - Euskal Herria   2004-01-20

EAJ-EAk, Udalean gehiengo osoa duenak, beste mozio bat aurkeztu du.  Berria - Euskal Herria   2006-01-26

Mozioari osoko zuzenketa bana aurkeztu zioten hirukoak eta PSE-EEk.  Berria - Euskal Herria   2006-04-26

PPk eta PSE-EEk mozio horren aurka egin dute, eta Asier Aranbarri Azkoitiko alkateari mozioa bertan behera uzteko eskatu diote.  Berria - Euskal Herria   2006-01-26

Elorzaren mozioa atzera bota, eta eurena onartu dute EAJ-EA eta PPk.  Berria - Euskal Herria   2004-07-28

Atxilotuei buruzko mozioa Ordiziako udalbatzan.  Berria - Euskal Herria   2004-11-27

Atxiloketak salatzeko mozioak eta elkarretaratzeak izan dira.  Berria - Mundua   2004-03-19

IUN-NEBen mozioaren bi punturen kontra bozkatzeko arrazoitzat hauteskundeak jo zituen UPNk.  Berria - Euskal Herria   2004-02-27

Nafarroa Bai koalizioa osatzen duten alderdiek Legebiltzarrean zein udaletan mozio bateratua aurkezteko deia egin zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-06-27

Biltzar nagusiaren karietarat, mozio hau bozkatu du Euskal-Konfederazioak: [...].  Herria   2001-02-01

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Holako mozio proposamenak badira hamarnaka edo ehunka hilabetero, eta ez dira denak heltzen legebiltzarkide guztiengana.  Berria - Euskal Herria   2004-06-02

Kontseilü orokorrak mozione proiektü bat presentatzen bazüan...  Herria   2003-05-15

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Batera-ko biltzar nagusian aztertuko duten sintesi mozioak ondoko urteetako ekimenak aipatzen ditu.  Berria - Euskal Herria   2004-01-23

Kondena-mozioa egin behar al da?  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 48. orr.

PSE-EEk udaletxe guztietan gaitzespen mozioak aurkeztuko dituela iragarri du.  Berria - Euskal Herria   2004-10-19

Laguntza mozioarekin erantzun die Udalak.  Berria - Harian   2005-03-25

5 konfiantza mozio

Ramosi esker lortu zuen Macapagal Arroyok iaz agintean jarraitzea, oposizioak haren aurkako konfiantza mozioa aurkeztu ostean.  Berria - Mundua   2006-02-26

1998ko urrian ez zuen konfiantza mozioa gainditu Legebiltzarrean, eta kargua utzi behar izan zuen.  Berria - Mundua   2006-04-07

Ondoren, konfiantza mozio bat irabazi zuen Millerrek, baina erreformak aurrera ateratzeko zailtasun handiak izan ditu.  Berria - Mundua   2004-04-25

1996an ere irabazi zituen bozak Prodik, baina handik urte eta erdira kargua utzi behar izan zuen konfiantza mozioa galduta.  Berria - Mundua   2006-04-13

6 zentsura mozio

Frantziako Gobernuaren jarrera gaitzetsi eta datorren astean zentsura mozioa aurkeztuko dute sozialistek .  Berria - Ekonomia   2006-02-10

Epelak entzun zituen, eta bi zentsura mozio ere gainditu behar izan zituen.  Berria - Harian   2005-06-24

Janukovitxen gobernuari aurkariek jarritako zentsura mozioa arbuiatu du Legebiltzarrak.  Berria - Mundua   2004-12-01

Parlamentuak baztertu egin ditu Sharonen aurkako zentsura mozioak.  Berria - Mundua   2004-06-08

Joan den ostiralean «itxiera eta pribatizazioaren aurkako» zentsura mozio bateratua onartu zuten.  Berria - Ekonomia   2004-09-17

Rabanerak dio PSE-EE zentsura mozioa mehatxu gisa erabiltzen ari dela.  Berria - Euskal Herria   2004-07-31

Txirotasuna geroz eta handiagoa denez, Israelgo Alderdi Laborista zentsura mozioa aztertzen ari da Legebiltzarrean aurkezteko.  Berria - Mundua   2004-11-24

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kontrako zentsura mozio (3); mozio bat aurkeztu (9); mozio bat onartu (9); mozio baten bidez (3); mozio bateratua (5); mozio onartu (3); zentsura mozio (21)

aldeko mozioa (15); aldeko mozioa aurkeztu (4); aldeko mozioa onartu (5); aurkako mozioa (13); aurkako mozioa aurkeztu (3); aurkako zentsura mozioa (12); aurkeztutako mozioa (8); eskatzeko mozioa (3); eskatzen duen mozioa (10); eskatzen zuen mozioa (3); konfiantza mozioa (6); konfiantza mozioa aurkeztu (3); kontrako mozioa (3); kontrako zentsura mozioa (4); mozioa arbuiatu (5); mozioa atzera bota (6); mozioa aurkezteko (8); mozioa aurkeztu (37); mozioa aurkeztu zuen (15); mozioa aurkeztuko (18); mozioa aurkeztuko dute (5); mozioa aurrera atera (3); mozioa babestu (3); mozioa dela eta (3); mozioa hitzartu (3); mozioa izenpetu (4); mozioa onartu (25); mozioa onartu zuen (8); onartutako mozioa (6); zentsura mozioa (64); zentsura mozioa aurkezteko (6); zentsura mozioa aurkeztu (3); zentsura mozioa aurkeztuko (10)

aldeko mozioak (3); aurkako mozioak (6); aurkako mozioak aurkeztuko (4); aurkeztutako mozioak (7); mozioak aurkeztu (4); mozioak aurkeztuko (15); mozioak aurkeztuko dituela (3); mozioak aurkeztuko dituzte (10); mozioak onartu (4); onartutako mozioak (8); zentsura mozioak (5)

aurkeztutako mozioan (3)

aurkeztutako mozioaren (5); mozioaren alde (8); mozioaren arabera (3); mozioaren aurka (5); mozioaren aurka bozkatu (3); mozioaren berri eman (3); zentsura mozioaren (8)

mozioari ezezkoa eman (3)


mozione ik mozio.

mozke iz meskita.

Jendea metatua, mozkeetan, otoitzean.  Herria   2003-06-26


mozkera iz mozteko era.

Ekialdeko mundu zaharretik hasi eta mendebaleko berriraino, ilearen mozkerak eta orrazkerak, nortasun eta jerarkia jakinak sinbolizatuko ditu.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 142. orr.


mozkeria iz moztasuna, gaitzesgarritzat markatua.

Horixe da izadiak (zinezko biziak) erakusten digun gauzarik ederrenetakoa: gure sekreturik inork plajiatu ezina, edo nahinolako sortzaile berrion mozkeria harroa.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 223. orr.


mozketa 1 iz moztea.

Greenpeacek berak kableen mozketa "ekintza bortitza" izan zela erran eta gogor salatu zuen.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 14. orr.

Abel atzerago dago, gordeagoa, mozketatik libratu diren haritz bakanen artean.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 80. orr.

Pusketak desberdinak suertatu ziren, mozketa ez zelako tolesduraren arraia zuzenetik joan.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 48. orr.

Istorio polit batzuk gogoratzen ere ahalegintzen zen, mozketa egiten zuen bitartean neskari kontatzeko.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 36. orr.

Etzanda jarritako 45 ontzako enborrari hamar mozketak egiten bizkorrenak Estibalitz Montoya eta Lorea Polvorosa arabarrak izan ziren.  Berria - Kirola   2004-09-05

Altzairu herdoilgaitzeko mozketarako bi lerro ekoitziko ditu 20 milioi euroren truke, automatizazio eta errendimendu handikoak biak.  Berria - Ekonomia   2006-03-07

Begiratu batera mozketak gillotinaz egina bazirudien ere, ez zen eskuinaldekoa bezain zuzen eta zehatza.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 11. orr.

Albaitaririk gabe egindako mozketa, seguru asko.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 94. orr.

2 irud/hed

Gizarte asegurantzan eta langileen eskubideetan mozketa handiak aurreikusten.  Berria - Mundua   2004-04-04

ERCk otsailaren 18an gizarte katalanari mozketarik gabeko Estatutu bat defendatzera joateko deia egin dio.  Berria - Mundua   2006-01-21

Nire mozketa ikusita Ixaskunek ulertu du, eta ez du beste galderarik egin.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 63. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Mozketa moten artean aukeratzen aritu nintzen, eta buruaren gorenean ontzi bat ipinita egiten zen hura aukeratu nuen; ontziaren inguruko guztia mozten zen.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 22. orr.

Deus aldatzen ez bada, irailean kontuak eginen dira eta mozketa partidak jokatu beharko dira.  Berria - Kirola   2004-04-20

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Bestetan baino arreta handiagoz hasi nintzen bizar mozketan.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 53. orr.

Garbiketa eta bizar-mozketa lanetan.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 105. orr.

Inolako erlijiok ez ditu lepo mozketak baimentzen.  Berria - Mundua   2004-07-24

Nik neuk agindu behar izan nuen zuhaitz-mozketa, baita oholezko euskarriaren eraikuntza ere, autoaren azpialderaino iritsi ahal izateko.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 254. orr.

Gari, ardo eta olioaren hasikinak eta ardi-mozketako lehen artilea ere beraiei emango zaizkie.  Elizen arteko biblia   Dt 18,4

Oihal-denda baten jabe zen merkataria, eta ardi-mozketa bere aurrean egin zezaten nahi izaten zuen, faltsifikazioak saihestearren-edo.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 18. orr.

Ile-mozketak hainbeste beldurtzen ditu ardiak, zuri eta argal geratzen dira, eta libre geratu bezain laster berriro hasten dira belarra hozkatzen.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 233. orr.

Paper mozketaren teknikaren sekretuak aztertzeko.  Berria - Kultura   2006-03-08

Kovacevicek baso mozketan erabilitako motozerra baino kamustuagoa baitu golak lortzeko sena.  Berria - Kirola   2004-03-07

Lehen orduetan argindar mozketek eragindako leherketak izan zirela zabaldu zuten, baina aurki argi geratu zen atentatuak izan zirela.  Berria - Harian   2005-07-08

Auto-bonbak izan dira, hauteskundeak, manifestaldiak, presoen gose-grebak, baraualdiak, bide-mozketak, ekitaldiak, oihuak, haserreak, deskalifikazioak, dimisio-eskaerak, lantuak, negarrak, malkoak, amorruak...  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 240. orr.

Demokratek beraiek, aurrekontu mozketen eta bidegabeko kritiken bidez, 1990eko hamarkadan gainbehera utzitako inteligentzia sistema leheneratzen saiatzen ari da Bush.  Berria - Mundua   2004-08-22

Soinu mozketak, muntaketak, arrabotsak gibelean ezarri, musikak josi, ikaragarriko lan bat egin du hor.  Herria   2005-06-23

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ardi mozketa (5); kableen mozketa (7); mozketa egiten (3)

ile mozketak (3)

baso mozketaren (3)


mozketaldi iz mozketa.

Errepide probintzialaren mozketaldia ezin hobeto zihoan: autoak heldu eta gelditzen ziren, autozaleak biraoka hasten ziren, buelta eman zortzi-bederatzi kilometro atzera eta bigarren mailako errepideetatik abiatzen ziren, itzulingurua eginez.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 235. orr.


mozkin 1 iz etekina, irabazbidea.

Enpresaren gizarte erantzukizun bakarra mozkinak lortzea da.  Berria - Ekonomia   2004-02-07

Biztanleriaren gehitzea zela-eta, jaisten ari ziren kapitalaren mozkinak, biztanleen ugaltzearen ondorioz emankortasun gutxiagoko lurrak landu behar baitziren.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 40. orr.

Mozkinak ez ziren sortutako lekuan bertan inbertitzen, askotan enpresa multinazionalen sorterrietara itzultzen baitziren.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 110. orr.

Gobernua eta SLM/A petrolioaren mozkinak banatzeko ituna egin zuten.  Berria - Mundua   2004-07-02

Bere azukre-kanabera eta kafe soroek mozkinak ematen zizkioten, eta berak atseginez erretzen zuen bere eskuz hazitako tabakoa.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 151. orr.

Baratzeak ttipiak ziren eta, eguraldiarengatik, mozkin guti ematen zuten.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 115. orr.

BBVAk 2.227 milioi euroren mozkinak lortu zituen iaz, %29,5 gehiago.  Berria - Ekonomia   2004-02-03

Frantziak, halaber,Txinak azken garaiotan duen ia %10eko hazkundearen mozkinak jasotzea espero du.  Berria - Mundua   2004-01-28

Volkswagenen mozkina, ordea, %44 jaitsi da.  Berria - Ekonomia   2004-10-29

Akzioko mozkina 0,29 euro izan da eta akzioak 24,42 euro balio du.  Berria - Ekonomia   2004-05-13

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Hala ere, mozkin txikia egin dute: hirurehun rand baino gutxiago.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 155. orr.

Antxoarekin «mozkin handiak» izaten zituzten kontserba enpresek.  Berria - Harian   2005-08-21

Aurten mozkin garbiak 222 milioi euro izatea espero du, eta datorren urtean, 214 milioi.  Berria - Ekonomia   2004-11-30

Salmentak enpresak irailean zuen mozkin pilatuaren %26,6ko gainbalioa suposatu duela esan zuen.  Berria - Ekonomia   2004-11-03

Gas Naturalek 2009an 1.200 milioi euroko mozkin operatiboa izatea aurreikusten du.  Berria - Ekonomia   2006-03-02

Ohiz kanpoko mozkinak eta sarrera-hesi gogorrak izatea da merkatu horien ezaugarria.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 68. orr.

Gas Naturalek %16 hobetu du aurten lehen hiruhileko mozkina, 277 milioi eskuratuz.  Berria - Ekonomia   2006-05-10

Norbait hiltzen delarik, alargun edo alarguntsak haren erretretaren erditsua hunkitzen ahal du, nun ez dituen berak ba mozkin pizkorrak eta ere nun ez den berriz esposatzen...  Herria   2004-09-30

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Industriako mozkin-tasak jaistea.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 40. orr.

Dena den, mozkin-zerga apaldu dute % 5-ez.  Herria   2002-09-12

Orduan, enpresek ere, beren mozkin-tartea babeste aldera, atzera berriz prezioak igotzen dituzte. Izan ere, teknologiak zabaltzen ditu etengabe merkatu berrien eta mozkin-iturri berrien bila ibili beharrak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 105. orr.

Mozkin aurreikuspen ezkorrik, bederen, ez da entzuten.  Berria - Ekonomia   2006-04-13

Erdi Aroko eta Berpizkundeko europar bankarien eliteari askoz ere mozkin-aukera erakargarriagoak eskaintzen zizkieten estatuen finantzaketa -premiek ohiko jarduerek baino.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 85. orr.

Sabadell (- %1,05) bere mozkin helburuak bete arren, sasietan kateatu zen.  Berria - Ekonomia   2004-10-22

4 ekoizkina, produkua.

Elizako sartzetik hurbil ziren saltzaileak, mota bereziko mozkinak zituzten salgai.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 237. orr.

Farlopa, esan zuen Pikutak, mozkin ederrekoa duk; kolpe batean, lau bost kilo ekarri, bizimodu ederra.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 12. orr.

Holako kuia, mozkin ederra, 49kg 500.  Herria   2004-10-07

Etxeko mozkin eta artisau-ofizialeen lan-erakusketak.  Herria   2001-07-05

Egoeraren sumintze honek eraginik izan du kakaoaren esportazioan ere: Boli Kosta da mozkin horren munduko ekoizle handiena, baina kakao esportazioak atzo etenda zeuden.  Berria - Mundua   2004-11-09

Alabainan hortik iragaiten zituzten mendiko mozkinak.  Herria   2005-02-10

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Agertzen ahalko dire baserrietako mozkin ekoizle guziak.  Herria   2005-06-16

Aste undar osoan, Bretainiako lan eta mozkin erakusketa.  Herria   2001-04-05

Baitezpadakoa baitzen leku hark mozkin-biltegi baten itxura ukan zezan.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 274. orr.

Laborarien mozkin merkatua Jondonaneko auto lekuan izanen da larunbatetan.  Herria   2001-09-06

Ostalerek ere mozkin emendatze bat ukan dezakete eta orduan karrikaren animazioa dela erran dezakegu.  Herria   2003-09-04

6 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Bada hor tokiko ekoizpen andana bat: bio-mozkinak, arrainkiak, gasna, ahate gibela, bertzeak bertze.  Herria   2001-06-21

Horgo ferietan bazen kabala, tresneria, nekazal produktu edo laborari mozkin ainitz.  Herria   2001-02-15

Xoko batean zaudela ere etxe-mozkin mahainak: gasna, bixkotx, ezti, erreximenta...  Herria   2002-10-24

9.00-tan, etxe-mozkin feria.  Herria   2001-05-31

7 ebakina.

Eta, ahaztekotan, kazeta-mozkinak irakurtzeari ekin nion.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 215. orr.

Tarteka-marteka eskaintzen dizkigu estatistikak, prentsa mozkinak, lekukotasunak...  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 51. orr.

· Begi parean orraziak eta artaziak ikusi ditudanean, begiak zarratu eta ile mozkinak klik klik erortzen zaizkit lepo eta bular gainera.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 95. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

enpresen mozkin (4); etxe mozkin (10); etxe mozkin merkatua (3); euroko mozkin (8); euroko mozkin garbia (3); kutxaren mozkin (4); milioi euroko mozkin (7); mozkin berri (3); mozkin garbia (9); mozkin garbia izan (3); mozkin garbiak (7); mozkin handiak (4); mozkin hazkunde (3); mozkin merkatua (4); mozkin onak (3); mozkin zerga (18); mozkin zergaren (5)

enpresaren mozkina (3); euroko mozkina (5); euroko mozkina lortu (3); milioi euroko mozkina (3); milioiko mozkina (3); mozkina lortu (4)

egun hortako mozkinak (3); enpresen mozkinak (5); etxe mozkinak (3); etxeko mozkinak (3); euroko mozkinak (7); ezohiko mozkinak (3); kalitateko mozkinak (4); lekuko mozkinak (4); milioi euroko mozkinak (5); mozkinak izan (3); mozkinak lortu (3); mozkinak lortzea (3)

enpresen mozkinen (6); etxe mozkinen (3)

mozkinik handienak (3)


mozkinbide iz mozkinak lortzeko bidea.

Hauk berek erakutsi nahi izan dute [...] ez dutela nahi herriko mozkinbideetarik bazter utziak izan.  Herria   2005-10-13

Luhuso bezalako herri batean bizpahiru familia direla orai laborantzatik bizi eta bakarrik laborantzatik, beste laborari guziek bigarren ofizio bat ukanki edo beste mozkinbide zerbait...  Herria   2004-03-04


mozkindu, mozkin(du), mozkintzen du ad murriztu.

Arbola mozkintzen ari zen, bere auzo eta adixkide bat laguntzea gatik.  Herria   2005-02-27


mozkingune iz mozkinen gunea.

Filial bakoitza berezko mozkingune da, eta harreman bertikalak ditu enpresa amarekin, baina ez du harremanik batere izaten beste filialekin.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 81. orr.


mozkintsu izond mozkin handikoa.

Zer da untzi txar bat gaurko egunean? hau ordaindu berri bat erosiz eta kitto; piaia mozkintsu ateratzen da.  Herria   2003-05-15


mozkor 1 izond maiz mozkorturik egoten dena; mozkorturik dagoena. ik mozkorti; hordi.

Hura ez zen gizon mozkor baten oihua.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 124. orr.

Lingerie kaleko postuan, soldadu mozkor batzuek fusilatu nahi izan zuten.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 29. orr.

Bere burua mantentzen ere ez zekien kaiku mozkor batekin ezkondu zen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 292. orr.

Nerabe mozkor, trabestitu eta prostituto izatetik kultuzko idazle goiztiarra izatera pasatu zen.  Berria - Kultura   2006-05-02

1903. urtean, The Penguin itsasontziko bidaiari mozkor batek tiro egin omen zion.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 117. orr.

-Ijito mozkor geihegi zegok.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 17. orr.

Esna zaitezte, mozkor horiek, eta egizue negar!  Elizen arteko biblia   Jl 1,5

Diruzale, sasijainkozale, izen onaren kentzaile, mozkor edo lapur direnekin ez elkartzeko.  Elizen arteko biblia   1 Ko 5,11

Munstroa... munstro mozkor halakoa!  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 101. orr.

Ikusi al duzu zakur mozkorrik?  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 156. orr.

Gizon heldu mozkor bat hari musu emateko ahaleginetan...  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 413. orr.

Zigarro kea, foku-argiak, mozkor-jendea, tzunda-tzunda musika.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 125. orr.

2 (beste izenondo batekin)

Alkoholak egiten dio gainezka orain, ez maiteminak, ohiko mozkor begigorri alkoholetan blaituen ondoan.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 126. orr.

Mutil onak ziren, baina mozkor porrokatuak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 392. orr.

Mujik horiek, lapur hutsak eta mozkor porrokatuak ez badira, alfer gorotzak eta liskarzale amorratuak direla.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 227. orr.

Mozkor itxurosoak, hori bai, mozkorrak ez balira bezalakoak.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 126. orr.

Gure herri mozkor ustel zabar hartan matxinada antolatuko zuen buruzagia.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 148. orr.

3 (erkaketan)

Eta egunetan egon zen segidan zahatoa bezain mozkor.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 288. orr.

4 irud/hed

Zergatik ez dakizula halako zorion gainezkako eta atxikiezin batez, halako indar mozkor batez betetzen zaituzten bizipoz horietako batean.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 166. orr.

Bullockek begi-keinu bat egin eta esku mozkor bat inarrosi zuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 320. orr.

Iluntasun argituan bere azeri aurpegi luze, gorri, mozkor hura erakutsi zidan, bere masail-bizar laztuak eta sudur heze sentikorra.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 17. orr.

Bizitza eragabe, lizun eta mozkorra.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 171. orr.

• 5 (predikatu edo adizlagun gisa)

-Bai, mozkorra nago.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 119. orr.

Aita beti mozkor egoten zela eta ama beti haserre, negarrez edo telebista ikusten.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 154. orr.

Mozkor balego bezala kulunkatu zen, ezpata beti eskuan.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 202. orr.

Mozkor egonda ere, ez dago eskubiderik norbait jipoitzeko.  Berria - Ekonomia   2006-03-22

Sobera mozkor arribatu nintzen, ordea, aspirinak gogoan izateko.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 208. orr.

Afaria izanda nuen lankideekin, eta mozkor samar iritsi nintzen pisura.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 70. orr.

Goizetik ere mozkor samarturik baitzebilen.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 18. orr.

Eta hantxe jarraitzen zuen, musuz behera, mozkor zerraldo.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 288. orr.

Hamaika urte irago dira, krudelkaria, ebaskeria eta gaiztakeria gaiztakeriaren gainean, eta 1261ko Santa Barbara gauerdian mozkor gorotz eginak daude ardangelan bandolero guziak, Bidaurreko Corbaran jaun gazteluzaina buru dutela.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 133. orr.

6 (izen gisa)

Lo egiten dutenek gauez egiten dute lo, eta mozkorrak gauez dira mozkortzen.  Elizen arteko biblia   1 Ts 5,7

Tabernari hitz-jario batekin eta txanoa zapaldua zeraman mozkor batekin.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 212. orr.

Bost geunden departamentuan, gu hirurok eta musika entzutearekin batera guregana bildutako bi mozkor.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 432. orr.

Mozkorrak errebolber bat zeukan.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 193. orr.

Mozkor batek hil omen du.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 63. orr.

Nazien alde jarriko dira mozkor horiek.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 75. orr.

Lagundu egin beharko didak mozkor hau etxera eramaten...  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 230. orr.

Chateau-d'Eau-ko plazan, hala ere, ia-ia topoz topo jo ninduen mozkor batek, eta han nonbait galdu zen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 360. orr.

Ipotx konkordunak, aurpegi gorriko mozkor eroak.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 90. orr.

Sinesten dinat denok gure barruan ume bat eta pailazo bat eta mozkor bat dugun bezala, faxista bat ere badugula.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 85. orr.

Gazteak nahiz zaharrak, indartsuak nahiz ahulak, mozkorrak nahiz lehorrak, osasuntsuak nahiz gaixoak.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 172. orr.

• 7 iz mozkorraldia.

Zein mozkor erotan murgiltzen zaituzten, zer nolako espasmo sutsuz astintzen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 103. orr.

Mintzatu gabe ere, zealdoak salatzen zion mozkorra.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 21. orr.

Mozkor itzela harrapatuta ez da ezer konpontzen.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 211. orr.

Goazen mozkor eder bat harrapatzera.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 407. orr.

Urtean lauetan baizik ez zen jausten Maulerat, bere astoarekin, eta aldi oroz mozkor handi bat biltzen.  Herria   2005-07-28

Johnnyk mozkor ederra bildua zuen, baina ez egiten ari zena ez jakiteko adinakoa.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 209. orr.

Hitz egingo dugu mozkorra joaten zaizunean, Pantxo.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 111. orr.

-Etxera joan eta lo egin ezazu, mozkorra pasatu arte!  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 187. orr.

Gure heroiak dena bakarrik konpondu nahi zian, dena ezkutatu, gero beldurrak uxatzeko mozkor negargarri bat harrapatu...  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 251. orr.

Atxur ganorabako bat, mozkor indezentea...  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 200. orr.

Baina mozkor tristekoa naiz.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 138. orr.

Agureak, ostera, ez zuen mozkor zantzurik ageri.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 50. orr.

8 irud/hed

"Borrokaren mozkorra...  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 137. orr.

" esaten da, bizitzaren mozkorra da!  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 137. orr.

9 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Parte txarreko mozkor aurpegiak.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 158. orr.

Ezpainetan itsatsita gelditu zaizu Koldoren mozkor zaporea.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 150. orr.

Ordurako minez zeukan bihotza, mozkor-barrearen, ardo-eskaintzen eta dantza eroaren eraginez.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 60. orr.

Goizera arte luzatuko dira mozkor kantak eta eztabaida ia akademikoak. Isildu eta Jimmyri adi-adi begira geratu zitzaion, mozkor-begiez.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 265. orr.

-Jimmy! -oihu egin zuen mozkor-ahots batek-.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 537. orr.

Mozkor pausoak eman ditu haranzkoan eta honanzkoan.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 220. orr.

Ortziral gaueko mozkor-bestaren amaiera aldrebesa.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 196. orr.

· Begiak gorri zeuzkan hainbeste lo-galtzez eta hainbeste mozkor-laguntzan ibiltzez, haiekin mozkortuz.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 157. orr.

10 mozkorrik mozkorturik.

-Mozkorrik zagon -esan zuen gizonak.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 71. orr.

Jo pianoa mozkorrik, perkusio tresna bailitzan, harik eta hatzak apur bat odoldu arte.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 112. orr.

Mozkorrik lo zurrun datzala.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 145. orr.

Barre erraza zuten emakume guztiek, baina ez zeuden ez konturatzeko bezain mozkorrik.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 130. orr.

· Mariloka talde honetan malkorik ez da izango; eta izatekotan, denok batera egingo diagu negar, mozkor-mozkorrik.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 116. orr.

11 mozkor arrail erabat mozkor. ik arrail 3.

Sabelak ongi beteta, mozkor arrail, beren buruari zutik eutsi ezinik.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 109. orr.

Arrano beltzaren tabernan nire egoera hauskor berean baitzeuden naufragiotik eskapaturiko dozena eskas bat mozkor arrail erabat deskontzertaturik.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 347. orr.

Agian ni mozkor arraila nagok eta mamuak ikusten ari nauk baina, ez duka hor aitzinean zuhaitzez besterik ikusten?  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 297. orr.

12 mozkor arraildu.

Mozkor arraildua nago.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 247. orr.

Eskaileretan behera abiatu zen, mozkor arraildua egonik ere, biraoka, hamasei solairuak oinez jaisteko prest.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 97. orr.

Bi-biak gelditu ginen, besoz beso, mozkor arrailduak eta familiari bibaka.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 115. orr.

Nik gutxitan inor ikusi bezain mozkor arraildurik.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 49. orr.

Horien xapladak bizkarrean, eta horien baikortasuna, mozkor-arrailtzen diren arte.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 266. orr.

Mozkor arrailtzen da ahal duen guziz, erran nahi baita argiarentzat erretzeko alkoola ukaiten duelarik.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 68. orr.

13 mozkor eginda

Gaua heldu aurretik mozkor eginda egoten da, tabernetakoei zein kalean topatzen dituenei istorio zaharrak kontatzen.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 27. orr.

Gazte ingelesek, mozkor eginda, tabernari espainiarrak iraintzen zituzten.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 125. orr.

14 mozkor-mozkor

Cafougnette mozkor-mozkor itzultzen zela etxera futbol partida baten ondoren.  Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 43. orr.

Eta hauek dituzue haren ohe-sabaiko oihalak, hura, mozkor-mozkor zetzala, estaltzen zutenak.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 156. orr.

Artean telefono kabinaren alboan nengoela, indiar bat mozkor-mozkor egina inguratu zait, eta sosik emango ote nion galdegin dit.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 221. orr.

-Mozkor-mozkor eginda hago! -esan zion Txitxikovek.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 69. orr.

Nini zen, mozkor-mozkor eginda, eguzkiz eta ardoz gainezka.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 211. orr.

Ez zenuke nahiko zure neba mozkor-mozkor eginda agertzea mezetara, ezta ba, Allie?  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 68. orr.

Batzuetan, mozkor-mozkor eginik iristen ziren bulegora.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 333. orr.

Soldaduen besoetatik eskegi zen, oinak herrestan, mozkor-mozkor eginik balego bezala.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 97. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

beti mozkor (3); gizon mozkor (4); herri mozkor (10); herri mozkor ustel (10); mozkor arraildua (4); mozkor eginda (36); mozkor eginda zeuden (3); mozkor eginik (6); mozkor galanta (3); mozkor mozkor (49); mozkor mozkor eginda (34); mozkor mozkor eginik (6); mozkor porrokatuak (3); mozkor samar (4); mozkor ustel (10); mozkor ustel zabar (6)

mozkorra harrapatu (8); mozkorra harrapatzea (3); mozkorra harrapatzen (3); mozkorra nago (4); mozkorra pasatu (9); mozkorra pasatu arte (4); mozkorra pasatzen (4); mozkorra zegoen (3); mozkorra zela (3)

zure mozkorrik haundienaz (3)


mozkorgarri 1 izond mozkortzen duena. ik hordigarri.

Ez edan ardorik, ez beste edari mozkorgarririk, eta ez jan ezer kutsaturik.  Elizen arteko biblia   Zen 6,3

Ez dut ardorik edan, ez eta inolako edari mozkorgarririk ere.  Elizen arteko biblia   1 Sm 1,15

Kumyss hori behor eta gamelu esnez egindako edari bat da, edari bizigarria, baita mozkorgarria ere, eta Nikolas biziki poztu zen aurkikuntzarekin.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 350. orr.

2 irud/hed

Metalen eskualdea mozkorgarri da: usnazakur fina nola, ehizaz beteriko oihan batean sartzean, lorratzik lorratz hasten baita jauzika, goitik beherainoko dardaraz eta aztoratu bezalakaturik.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 130. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

edari mozkorgarririk (4)


mozkorkeria iz mozkortzea; mozkortzen denaren bizioa. ik mozkortasun; hordikeria.

Parranda baino zehatzago izango da mozkorkeria esatea, edo, hitzaren kutsu moralista saihestearren, alkohola.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 101. orr.

Mozkorkeria ez zitzaidan bihurtu maiztasun handiko ohitura, are gutxiago osasun-arazo, bizio edo menpekotasuna.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 105. orr.

Zabarkeria, arduragebekeria, lapurreria eta mozkorkeria ziren han nagusi.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 398. orr.

Prostituzioa, mozkorkeria, langile jendearen miseriak, burgesen itxurakeria...  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 11. orr.

Lasaikeria eta biziotan, jan-edan eta mozkorkerian.  Elizen arteko biblia   1 P 4,3

Gero, jakin-mina aserik, mozkorkerian murgilduko zen samalda basati hura guztia.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 321. orr.

-Zer, mozkorkerian hasita dagoeneko? noiztik?  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 103. orr.


mozkorraldi 1 iz mozkortzea; (norbait) mozkorturik egoten den denbora. ik hordialdi.

Taldean ondo hitz egiteko bizkorgarriren bat behar izaten zuen, baina kopa bat jerez hartzea sekulako mozkorraldi baten hasiera gertatzen zitzaion.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 10. orr.

Ardozko mozkorraldi eder batez ospatu dugu hitzarmena.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 123. orr.

mozkorraldiak aitari eginarazi zion heriotza bortitzak umearen bihotzean minxirria moduko atsekabe sakon bat sorrarazi zuen.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 225. orr.

Mozkorraldiak areagotutako apaltasun negarti batez hitz egin zuen gero: [...].  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 112. orr.

-Ederki baliatu haiz nire mozkorraldiaz, ezta?  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 135. orr.

Mozkorraldiari darraion biharamuna bezalakoa.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 216. orr.

2 irud/hed

Hura amesgaiztoa zen, erailketaren mozkorraldiak eragindako haluzinazioa.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 11. orr.

Eguzkia jaikitzen denean oinez abiatu eta itsaso barearen ertzean soroetan zehar ihintzetan ibiltzea, zer mozkorraldia!  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 229. orr.

Hara bada, jainko madarikatua! korritzen ari naiz... zein mozkorraldi zoragarria!!  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 139. orr.

Ohitu egiten gara, eta hasierako mozkorraldi kimiko-hormonala pasatu egiten da.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 257. orr.

Hala, hitzezko mozkorraldi luzearen ondoren, egiten genuen aukeraren zuzentasunaz ziur [...] borrokalekura jaitsi ginen indarrak neurtzera.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 175. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Betekada eta mozkorraldi sail bat besterik ez zen Praxkurentzat gerra. Informazio mozkorraldi honetan, besteek emango ez dutena emateko lasterketa ero horretan.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 101. orr.

Horri guztiari hormona mozkorraldia gehitu behar zaio: maitasunaren kimika.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 265. orr.


mozkorrarazi, mozkorraraz, mozkorrarazen 1 du ad mozkortzera behartu.

Akabo gaua! "gehiegi mozkorrarazi dut", pentsatu zuen Robertok ohean.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 62. orr.

Berekin jatera eta edatera deitu eta mozkorrarazi egin zuen Davidek.  Elizen arteko biblia   2 Sm 11,13

Zure zapaltzaileei beren okela janaraziko diet, beren odolez mozkorraraziko ditut, ardo berriz bezala.  Elizen arteko biblia   Is 49,26

Mesedez, mesedez, mozkorraraz zezala emakume gajo hura; mesedez, beti mozkortuta iraunaraz ziezaiola emakume gajo hari.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 182. orr.

2 irud/hed

Baina, holakoetan, Kattalin berehala ohartzen da mozkorrarazten dituela eta hobe duela solasgaia aldatzea.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 71. orr.


mozkorrilo iz adkor mozkorra.

-Aizu, Sidolik ba al duzue? -egiten dio aldameneko mozkorriloak zerbitzariari-.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 216. orr.

"Kaixo, hi ere hemen?", esan dio aldameneko mozkorrilo begigorriaren irribarreak.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 214. orr.

Baietz egiten dio buruaz aldameneko mozkorriloak, bai hermano, perfetamente konprenitzen haut, ni ere hi bezala nagok.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 126. orr.


mozkortasun iz mozkorturik dagoenaren egoera.

Ertzaintzak 1.188 gidari atxilotu zituen iaz alkoholemia kontroletan, bai legeak onartutakoa baino alkohol tasa handiagoa emateagatik, bai kontrolari uko egiteagatik, «mozkortasun aztarna nabariak eduki arren».  Berria - Euskal Herria   2006-02-05


mozkortegi iz adkor taberna.

Duda egin zuten Alde Zaharreko mozkortegietara ala udal txutategira jo, hau da, Etxebarria parkera.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 97. orr.

Mozkortegi ziztrin batean entzun zuen Jean-Martin-ek bere koinata preso igorri omen zuela, iraultzaren kontrakoa zela leporatuz, eta epaitu gogo omen zuela.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 194. orr.


mozkorti 1 izond mozkorra, maiz mozkortzen dena.

Betiko lagun mozkortiak, betiko lan aspergarria.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 168. orr.

Bere aita mozkortia, ama serora, aitatxi soraioa eta emazte desleiala ziren haren erreferentzia pertsonal bakarrak.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 193. orr.

Behin izan omen zen urregin emakumezale mozkorti bat.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 252. orr.

Senarra aiurri txarrekoa eta mozkortia.  Berria - Kultura   2004-09-23

Inork ez du pentsatuko mozkortia zarenik goizean karajilloa hartzeagatik.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 47. orr.

Giltzain andrea zergatik aritzen zen lapurretan, zerbitzariak zergatik ziren hain zikinak eta mozkortiak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 47. orr.

2 (izen gisa)

Mailu itxurako bere ukabiletako batez gako azkar bat jo zuen mozkortiaren masailezurraren kontra.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 140. orr.

Eta gauza gutxik trebatzen dute gehiago [...] mozkortiekin astero-astero tratatzeak baino.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 17. orr.

Nerabe bakarti baten eta Koreatik iritsi den mozkorti suizida baten arteko adiskidetasunean sakontzen duen istorioa.  Berria - Kultura   2006-05-03

Geure estiloko mozkorti parrandazaleak.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 52. orr.

Nazkatuta nagok mozkorti madarikatu horiekin gauero zartadaka ibili behar izateaz.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 77. orr.

Gaur egun mozkorti arrakastatsua izateko itxaropena ere galdua dut.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 515. orr.

Hoa pikutara, mozkorti urdanga hori!  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 76. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Mozkorti-aurpegia zuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 484. orr.

Mozkorti izena eransten digute, eta zerrien pare gaituzte jartzen.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 234. orr.

· Keinu arraroa egin zuen, garagardo-mozkorti baten arratsaldeko seietako kontua iruditu zitzaidan niri.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 93. orr.


mozkortu, mozkor(tu), mozkortzen 1 da/du ad edari bizi gehiegi hartzeak burua nahasi. ik horditu.

Lo egiten dutenek gauez egiten dute lo, eta mozkorrak gauez dira mozkortzen.  Elizen arteko biblia   1 Ts 5,7

Hamaika urterekin mozkortu nintzen lehenbiziz, bakarrik gainera.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 165. orr.

Biharamunean bazkaltzera gonbidatu zuen Dabidek, eta hainbeste edanarazi zion non azkenerako mozkortu egin zen Urias.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 54. orr.

Mozkortu ere, jendea bakarka mozkortzen zen tabernetan.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 88. orr.

Elkarrekin mozkortzen ziren lagun bi baino ez ginen.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 276. orr.

Goiz goizetik txikiteoan mozkortzen diren gizon zahar tripontziak.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 93. orr.

Goazeman; mozkor dezagun aita eta etzan gaitezen berarekin. garai hartan, prostitutak portura iristen ziren itsasontzietara igo, marinelak mozkortu eta tabernetara eramaten zituzten.  Elizen arteko biblia   Has 19,32

Whiskya, berrogei eskoziar mozkortzeko adina whisky.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 362. orr.

"Mozkortu egin nahi gaitiztek", pentsatu nuen orduan, eta zutitu egin nintzen bat-batean.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 74. orr.

Zaldiak mozkortzeari ez nion nik, zinetan, graziarik harrapatzen.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 160. orr.

Hire adinean mozkortu, erre, eta nesken atzetik joatea duk legea.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 21. orr.

Bere senarrak, mozkortu eta ia egunero jotzen zuen.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 108. orr.

Mozkortu egingo gara, konortea galdu arte.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 81. orr.

Inoiz ez zuen edan, mozkortzeko eta, mozkorturik, barre egiteko.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 334. orr.

Mozkortuta etxeratzen zen, ohi baino goibelago.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 18. orr.

Johnny mozkortua ez egoteaz ere poztu nintzen.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 205. orr.

-Gilly, mozkortuta zaude.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 56. orr.

Ezin diozu erantzun, lar mozkortuta, lar kolokatuta, lar triste zaude.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 106. orr.

Mozkortuta etorri zen, dena zikinduta.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 402. orr.

Rodolfo Ayala, ordea, jantzirik zegoen, eta erabat mozkorturik.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 91. orr.

2 irud/hed

Garagardo arin baten koloreko begiak zituen, begiratu hutsarekin mozkortzen duten horietakoak.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 71. orr.

Bat-batean, arreta lapurtu dizun andereño dotore baten perfumeak mozkortu zaitu...  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 7. orr.

Belar moztu berri bustiaren usainak mozkortu nau.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 89. orr.

Eszitazio eta pasio uholdeak hartzen du emakumea, eta horrek haren maitalea ere, lurrin kitzikagarriek mozkortuta, erabat betetzen du.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 154. orr.

Odolez mozkortuko dira nire geziak, haragiz aseko nire ezpata.  Elizen arteko biblia   Dt 32,42

Izumenak gogorturik nengoen, ikararen ikaraz mozkorturik, oihuka hasteko prest, hiltzeko prest.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 353. orr.

Banderen gerrak mozkortuta, horra umore bako bi gezur.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 83. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Aditu ere bai nik telefonoz haren lagunartearen iskanbila, hainbat ahots mozkorturen arrabotsa. [Xexen] txikiak ziren noski, gu ginen bezalako haur eta gazte mozkortuek jolas egiteko modukoak.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 97. orr.

Herio larritik noiz libratuko luzetsita zebiltzan mamu mozkortuak antzo.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 113. orr.

4 mozkortuxe mozkortu xamar.

Hara sartu zelarik, Husain Kirxa ohiko tokian begiztatu zuen, ordurako mozkortuxe, ardoa edaten.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 354. orr.

5 mozkortzear adlag mozkortzeko zorian.

Mozkortzear, Sebasek lizentziamendu lehen uhinaren ondorioak zeuzkan gogoan eta bere kanporatze-gutuna eskuan.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 201. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

mozkortu arte (6)

erdi mozkorturik (7); mozkorturik zegoen (6)

beti mozkortuta (4); erabat mozkortuta (3); erdi mozkortuta (7); espirituz mozkortuta bezala (5); lar mozkortuta (3); mozkortuta aurkitu (3); mozkortuta bezala (10); mozkortuta dago (5); mozkortuta egon (5); mozkortuta hago (3); mozkortuta nagoela (3); mozkortuta nengoen (3); mozkortuta zaude (7); mozkortuta zegoela (7); mozkortuta zegoen (17); zegoen mozkortuta (4)

elkarrekin mozkortzen (3)


mozkortxo (orobat mozkortxu) izond adkor mozkorra.

Batzuetan mozkorturik abesten nuen, eta Billy-k "nire putatxo zorabiatu mozkortxoa" deituko zidan.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 335. orr.

· -Ni ere mozkortxu nabilek.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 146. orr.


mozkortxu ik mozkortxo.

mozkortze iz edari biziak hartzeak burua nahastea.

Besta dionisiakoan, mozkortze sakratuarekin, entusiasmoarekin, denboraren ezabatzeko ilusioa lor daiteke.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 149. orr.

Kontsumitzailearekiko harreman problematikoak (erreklamazioak, [...], mozkortze eta diziplinaren arau-urraketak, etc.).  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 64. orr.


mozkorzale izond/iz mozkorraren zalea dena.

Bertutea ez da mozkorzalea.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 182. orr.

Mozkorzale ezdeus bat, bizian deus onik egin ez zuena eta, emeki-emeki, bere burua alkoholean ito zuena.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 14. orr.


mozkorzaletasun iz mozkorzale denaren nolakotasuna.

Ez daukate bekatutzat mozkorzaletasuna eta andretan ibiltzea.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 132. orr.


mozkote 1 izond luzea ez izanik lodia edo zabala dena. ik moztaka.

Gazteena gizon sendoa zen, luze eta gihartsua; bestea, aldiz, mozkote eta gerribuelta zabalekoa.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 137. orr.

Maizaren begininietatik itxura eta kolore anitzeko emakumeak joan ziren pasatzen, garaiak eta lerdenak, txikiak eta mozkoteak, zuri-zuriak eta beltz-beltzak.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 59. orr.

Mozkotea eta gizena zen herr Öchler, ezpain lodiak eta masail biribilak zituen, dena zuen koipe eta gantz.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 64. orr.

Bestea mozkotea zen, atentzioa ematen ez duten horietakoa.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 134. orr.

Patioan, ile beltzeko emakume mozkote bat arropa esekitzen ari zen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 264. orr.

Neska baten mamu mozkotea hurbildu zitzaien.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 116. orr.

2 (gauzez)

Eliza-dorreek mozkote samarrak ematen dute, beren burua zelaiguneetako tolesduretan ezkutatu nahiko balute bezala.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 88. orr.

Ezkerraldean, burdinurtuzko sutegi handi bat zegoen, hiru zuloz hornitua, non hiru eltze mozkotek ikatz kedarrez belzturiko ipurdiak sartzen baitzituzten.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 126. orr.

Mutil gaztearen arrebak itxura mozkotea zuen, eta ile liso leuna.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 100. orr.

3 (izen gisa)

Mozkoteak zurrutada bat kafe edan zuen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 143. orr.

Mozkoteak hizketan segitzen du, morbo jario: [...].  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 136. orr.

-Gerta liteke -mozkoteak-, baina oraindik ez da gertatu.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 149. orr.

Mozkote indartsuak eta beste gizon etsai batzuk nire atzetik etorri ziren.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 167. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

gizon mozkote (5); mozkote samarra (4)

gizon mozkotea (3); mozkotea zen (4)


mozle izond moztailea.

Annie, ile mozlea da, eta Daniel Scop Agur Agian enpresan ari da lanean.  Herria   2001-05-10

Gerra amaitzen denean ez omen da gehiago ile-mozlearengana joango, hain ongi mozten diot nik.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 100. orr.

Igandean, Izuran, ardi-mozleen lehiaketa eta artzain-xakurrak zoin-gehiagoka.  Herria   2003-08-14

Aurtengo berezitasuna: hegoaldetik jinik, dailuz edo segaz belar mozleak ikusiko direla.  Herria   2004-07-05

· Bizpahiru tatuaje besondoetan, egur-mozle atorra lodiak eta bera baino zabalagoak ziren galtzak soinean.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 285. orr.


mozo iz mutila.

-O, arrantzalea da, mozo pobre bat.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 155. orr.


mozolo 1 iz gau hegazti harraparia, hontzaren familia eta itxurakoa, baina hura baino txikiagoa (Athene noctua).

Orduan mozolo eta gabirai batzuk igarotzen ziren.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 155. orr.

Lagun estimatuak ditut hontzak, urubiak eta mozoloak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 129. orr.

Bai eta aztore harrapariak, oiloen etsai beldurgarriak diren zapelaitzak, hontza gautarrak eta mozolo isilak ere.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 22. orr.

Harresiko zuloetan zeuzkaten hontzek eta mozoloek beren habiak.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 36. orr.

Mozoloak edo bertze gau hegaztiren bat uluka hastean.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 108. orr.

Bai txorien hegada eta kantua, bai hontz eta mozoloen gau-kanta.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 141. orr.

Mozoloaren arnasa imitatzen ari zen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 344. orr.

Ostera, han ez zegoen ezeri begira mozoloa legez egoteko astirik.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 33. orr.

Mozoloak etxe ondoan kantetan, eurie seguru.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 214. orr.

• 2 izond ergela, tentela.

Oso argia nintzen, ingurukoak baino gehiago, baina aldi berean mozolo samarra ere bai, eta gizajotzat hartzen ote ninduten susmoa neukan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 20. orr.

Nire jabe mozoloarentzat nahikoa zen muturren aurrean tititzar pare bat ipintzea adurra zeriola paratzeko.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 34. orr.

Hiru egun Donostiako Guardia Zibilenean, han ikusi nahiko nikek nik zuen kapitain mozolo hori!  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 281. orr.

mozolo samarra edo oso petrala izan behar zen familia hartan musika ez ikasteko.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 17. orr.

-Jakina egon zarena, mozoloa halakoa.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 205. orr.

3 (gauzez)

Ez nituen batere gogoko eskiko bideo haiek, baina gaztetxo astun haren berbeta mozoloak are gehiago gogaitzen ninduen.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 104. orr.

'Eta biluzik ibiltzen dira oraindik?' egin diot galdera mozoloa.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 87. orr.

4 (izen gisa)

Edozein mozolok eskura dezake dirua, baina buruargiari bakarrik irauten dio esku artean!  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 70. orr.

-Gorde ezak pistola hori -esan zuen Susannak -; ez ezak mozoloarena egin.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 149. orr.

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Eraikin horixe babesteko dira-eta mozolo-itxurako zakuok.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 79. orr.

Ulertu ere, ongi ulertzen ote zidan duda egitekoa zen, haren mozolo aurpegia ikusita solasa ematen niolarik.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 85. orr.

Hasierako ezustekoaren ondotik mozolo-begiak jartzen nizkiola, baietz erantzun nion, Txiki-txikia da, itxura apaina dauka, ile urdina, azal grisaxka, mozolo-betaurrekoak eta aurpegian zerbaiten ardura agertzen du beti.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 152. orr.


mozolokeria 1 iz ergelkeria, tentelkeria.

-Utzi mozolokeriak, sartu barrura eta jesarri- aurpegiaren okertuagatik Bilboko borroka legea txarto irten zela igarri zuen-, hire zain nengoan.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 165. orr.

Jada ez dakizue zer txorrada esan, zer mozolokeria idatzi, zer txatxukeria asmatu, zer zentzugabekeria irudikatu gainerakoengandik bereizteko.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 36. orr.


mozolotu, mozolo(tu), mozolotzen 1 da/du ad mozoloa bezalakoa bihurtu.

Begiak zabal-zabalik, mozoloturik lotu nintzen denbora luze baterako agur esaten ari nintzaien inguruei begira.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 33. orr.

2 ergeldu, tenteldu.

Harrituta zegoen santutxuarrak guardia zein baxu zuen ikusita eta mozolotuta legez zegoen gainera.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 155. orr.


mozolotxo iz adklor mozoloa.

Honako mozolotxo honek egin daitekeen ergelkeriarik handiena egiten duenean, halakoxe ergela baita, izan ere, orduantxe ikusiko nauzu hegan abiatzen!  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 40. orr.


mozorratu ik mozorrotu.

mozorro 1 iz norbaitek, ezagutu ez dezaten, itxura aldatzeko erabiltzen duen janzkera. ik beherago 7.

Mozorro batekin saiatu zen arratsalde hartan: itsu-makila eta eguzkitako betaurrekoak hartuta, itsuaren gisan Topoko bagoi batetik bestera ibili zen.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 177. orr.

Sinbad marinelaren mozorroa gogoz janzteko joera gazterik erakutsi zuen.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 26. orr.

Larruzko jaka beltzez jantziko gizon batek Matrix filmeko Morfeo irudikatzen duen mozorro bat darama.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 159. orr.

Inork ez zuen ezagutzen Irkutsken, inork ezin zion mozorroa kendu.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 433. orr.

Baina jendeak ez entzunarena egiten zuen eta mozorro koloretsu bat janzten saiatzen zen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 130. orr.

Eztabaida gehiago izan dute mozorro egokia aukeratzeko: piratak proposatu ditu batek, baina zailegia omen da [...] atrezzo txukun bat eskuratzea.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 149. orr.

Zoko batean saski handi-handi bat zegoen, opari paperez apaindua, eta San Nikolasen morroi Peter Beltzaren mozorro bat.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 84. orr.

Mozorroen anonimotasuna baliatzen zuen, adorea hartu, proposamen lizunenak ere eztarria urratu beharrez egin, eta gauari akabera egokiren bat eskaintzeko.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 41. orr.

Ni edozein mozorro hartzeko prest nengoen, txofer, soldadu, kazetari, edozein, Chavezengana hurbildu ahal izateko.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 128. orr.

Lurralde Ilunean mozorro bezala erabili hituen piltzarrak gorde egingo dituk, Frodo.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 285. orr.

2 kartoizko edo ehunezko irudia, aurpegi bat irudikatzen duena eta begitartea estaltzeko erabiltzen dena. ik maskara.

Aurpegia mozorro gorri batez estalita darama.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 159. orr.

Haren aurpegiak irribarre egiten zidan, eta mozorro bat gogorarazten zidan, makillaje bitxi hura zela eta.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 112. orr.

Mozorro beltz bat jantzi zuen begietan.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 45. orr.

Zeta beltzezko mozorro batez estali nuen aurpegia.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 119. orr.

-Gure onespenaren erakusgarri, to urrezko mozorro hau.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 230. orr.

3 irud/hed

-Ontziei ere mozorroa jantzita, halaxe goazak gerrara.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 401. orr.

-Benetako idazleak mozorroaren profesionalak dira, inposturaren maisuak, antzaldatzen iaioak.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 55. orr.

Mila mozorro ditu judu herratuak, eta ez zaio aise hartzen trazarik.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 163. orr.

PPk bere mozorro guztiak kendu dituelako, eta benetan dena agerian utzi duelako.  Berria - Euskal Herria   2004-02-13

Prestigio edo itxurazko zeregin horiek beste zeregin ezkutuko batzuen mozorro direlarik, kanpoko itxuran ere aratusteetan bizi dela baitirudi.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 132. orr.

Normalean, mozorro intolerante eta handiuste horien atzean lohikeriaz eta lizunkeriaz betetako putzu hondogabea ezkutatzen da.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 41. orr.

Errepresioari bere mozorro zitala eranzteko ez ezik, bere eragingarritasuna ahultzeko.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 87. orr.

Bertan dena da simulazioa, itxurakeria, bikoizketa eta mozorroa.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 144. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Konpartsak, desfileak, mozorro-festak eta inauteri jaiak antolatzen.  Askoren artean   «Rataplan» - 36. orr.

Gerora beste maskara batzuk jantziko zituen eta, kasik adinkideak ere baziren lagun biek mozorro-dantzan bizi osoan segituko zutela esan liteke.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 26. orr.

John Saxon, telegrafista, Enbaxadak horretarako jarri zien gizonaren mozorro-izena da, irratiko gizon Peter horrena den legez.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 210. orr.

Mozorro aldaketa izan zen gauzarik ikusgarriena.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 138. orr.

6ak 30etan larunbateko mozorro lehiaketaren emaitzak.  Herria   2005-02-03

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

-Kloxar mozorroa janztea erabakitzen duzun hurrenean, ez ezazu egin gure enpresa barruan.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 78. orr.

Sinetsita baikeunden gerra-entsegu bat baino ez ginela antzezten ari, aktore-mozorroan.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 111. orr.

Lapurra bidaiari mozorroarekin joan da, eta hirira egunsentia gabe iritsirik, zapatari xahar bat topatu du oinetakoak josten.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 104. orr.

Bederatzi aurpegi-mozorro aurkitu zituzten, bederatzi burezurretako azalez eginda.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 52. orr.

Nekez ezkutatu du sumindura sinesgogortasun-mozorroaren pean.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 53. orr.

6 zomorroa.

Efemeropteroak intsektuen arteko ordena bat dira, berezitasun nahiko antzinakoak dituzten mozorro talde bat.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 238. orr.

7 mozorro-jantzi norbaitek, ezagutu ez dezaten, itxura aldatzeko erabiltzen duen janzkera. ik gorago 1.

Maltzurra izatez, mozorro-jantzirik zirtzilenez baliatzea gogoko zuen, eta eskale irudian agertuko zitzaizun, esaterako.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 199. orr.

Nire mozorro-jantzi zaharretako bat ipini nuela iruditu zitzaidan, bizitzeko mozorro-jantzia.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 52. orr.

Arduraz jokatzen zuten agintariek horrela eginda; bestela, tatariarren alde hala edo hola zeuden errusiarrek egokiera izango zuten mozorro jantzia jarri eta muga igarotzeko.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 101. orr.

· -Mozorro jantzita Irkutsken sartzen saiatuko duk.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 431. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

mozorro batekin (3); mozorro festa (6); mozorro jantzi (3)

mozorroa jantzi (6); mozorroa jantzita (3); mozorroa kendu (11); mozorroa kentzen (3)

mozorroaren atzean (3)

mozorropean ezkutatzen (3)

mozorrorik gabe (17)


mozorroketa iz mozorrotzea.

Zuen itxurak erraz jarri zion mozorroketa.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 66. orr.

Kinka larri hauek jasan dituzten beste herrietan ere, gerra zikina (harmatua eta psikologikoa), infiltrazioa (pertsonena eta ideiena), eta mozorroketa sasi-radikala, sistematikoki erabiliak izan direla ikastean, hemen ere ausarki pentsatzeko beharra dugu.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 177. orr.

Izan liteke feniziar ereb hitzaren [...] greziar mozorroketa, eguzkia mendebaldean sartzen den eskualde iluna adierazten duena.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 275. orr.


mozorrotu, mozorro(tu), mozorrotzen (orobat mozorratu g.er. eta mozorroztu g.er.) 1 da/du ad mozorroa jarri edo jantzi.

Danelek eginahal guztiak egin zituela Herioz mozorrotu zena deskubritzeko, baina ez zuela artean deus argirik atera.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 134. orr.

Orain hementxe zagok, berak hil duen Fatima zenaren soinekoekin mozorrotua.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 237. orr.

Gizonez mozorroturik agertu zen Atenea, oinetan sandalia hilezkor urreztatuak jantzirik, eta eskuan lantza handi eta astun bat zeramala.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 12. orr.

Deabrua omen zen, zaldi zuriz mozorroturik.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 129. orr.

Beltzez jantzita eta aurpegia mozorrotuta zeuden batzuk, baina inor ez zen identifikatu; ez nekien nortzuk ziren.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 144. orr.

Beste ehizaldi bat antolatuko dugu, eta, gau erdian, isil-gordeka eta mozorroturik itzuliko gara jauregira.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 15. orr.

Umetatik zetorkion mozorrotzeko zaletasuna.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 119. orr.

Ardiz mozorrotutako otsoak dira juduak, lo baleude bezala egon dira orain arte kuzkurtuta.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 46. orr.

2 irud/hed

Kostunbrismoak, errealitatea islatu baino, eder ustez mozorrotu du, beti ere iraganarekiko liluraren erakarmenez.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 151. orr.

Ez dira udak, "sanmartinetako uda txikiak" baizik, udazkena mozorrotu eta negua iragartzen dutenak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 12. orr.

Estanflazioaren agerpenak pentsamolde neoklasikoa itzularazi zuen (monetarismoz mozorroturik); haren ondorioak oso argiak izan ziren 1980ko hamarraldian.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 150. orr.

Islam garailearen panteoian, Jainko haragitu kanporatua Ali jainkotuaren forman mozorrotuta itzuli zen isilka.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 109. orr.

Gatazka politikoa eliz eztabaiden itxurapean mozorrotuta gera zitekeen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 223. orr.

Eszedentzia baten pean mozorrotu zuten dena.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 45. orr.

Edozer mozorrotu dezakeen kultura babesle bat sortu.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 116. orr.

Gainerako guztia jantzi kontua da: erdarazko ikerketa euskarazko soinekoz jantzi-mozorrotua baino ez.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 125. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Bi lagun mozorrotuk hil zuten Julio, tabernatik irten berritan.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 81. orr.

Ongi begiratu nion eta ikusi nuen gizon mozorrotu bat zela.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 103. orr.

Atrakatzaile mozorrotu bat Konde Zitalaren etxea garbitzera joan zen gau batez.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 39. orr.

Itsasontziraturik, Atenea mozorrotua Telemakoren alboan eseri zen, eta aldeko haizea sorrarazi zuen.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 16. orr.

Nork argiago, nork modu mozorrotuago batez, idazle guztiok istorio bera kontatzen omen dugu bizitzan zehar.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 171. orr.

Versailleseko Administrazio Auzitegiak Espainiaratze agindua bertan behera utzi zuen 2000ko irailean, «estradizio mozorrotua» zenez legez kanpokoa zela argudiatuta.  Berria - Euskal Herria   2004-04-03

· Idatzi bat irakurri zuten, eta mozorrotu batzuek espainiar bandera bat erre zuten.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 179. orr.


mozorrotze 1 iz mozorroa jartzea edo janztea.

Ziurtasunik ezak zintzilik naukan bitartean, behin-behineko mozorrotze bat baizik ez dira nire sentimenduak eta nire jarrerak.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 39. orr.

Ikusmenezko mozorrotzearen beste kasu bat, garrantzi handikoa, "ikusmenezko zarataren" bidezko mozorrotzea da (lerroketa egitura aleatorioa): mozorrotze hori beste edozein baino ahaltsuagoa da.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 37. orr.

Arratsalde guzian: musika, mozorrotze eta jokoak haurrendako XIBA-rekin.  Herria   2005-09-22

Beste itxurarik ere badauka haatik besta horrek, dena sorgin ixtorio eta mozorrotze, udazkeneko ihauteria baten pare nolazpait.  Herria   2002-10-24

Baliteke, gainera, fotograma bat hurrengoak mozorrotze hori mugimendua atzemateko bidea ematen duen baldintzetako bat izatea.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 37. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Bata bestearen ondoren oso denbora laburrean datozen argizko estimuluek izan dezateke elkarreragina, eta bigarrenak alda dezake lehenengoaren pertzepzioa: horri deitzen zaio mozorrotze-efektua.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 36. orr.

Bada, aldiz, mozorrotze-fenomeno bat [...] etena egiten denean.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 37. orr.


mozorrozale izond mozorroen zalea dena.

Alderik bada, ostera, gizon mozorrozale bien modus operandietan ez ezik hierarkien artean ere.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 132. orr.

Luisa eta Violette ez zeuden ohituta jende arruntarekin egotera, eta, saiatzen ziren arren neskame izaera hartzen, neskame soinekoak hartuta zituzten bezala, errazago sartu zitzaien neskame soinekoa neskame izaera baino, arima ez baita gorputza bezain mozorrozale.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 150. orr.


mozorroztu ik mozorrotu.

moztade iz adko moztasuna.

Mundua moztadez eta pertsonok akatsez beteak gaudela. ez genituen onartzen gure itzalaren higidurak, urte batzuen okerra zegoen erretzen gintuzten zalantzen eta elkarri aitortzen genionaren artean, moztadean bizi ginen.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 198. orr.

Frantzia, Espainia edo Trebiñoren mugakide soil litzatekeen Euskal Herriaren independentzia adar-jotze latza da, eskaskeria eta moztadea.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 162. orr.

Ezin zenezake denborarik gal udako beroaren erdian etxe-zulotik ordu-erdi batera daukazun erreka-bazterrean oinak freskatzen; barregarria litzateke zure biografiarentzat, beldurtzeko moztadea.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 31. orr.


moztaile (orobat moztale g.er.) 1 iz aipatzen duen mozten duen pertsona. ik mozle.

-Atsoaren hatzaren moztaileak?  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 148. orr.

Horma osoaren zabaleran, bizar-labanak gogor lanean, ilea mozteko makina elektrikoak burrunba batean, eta moztaileak -denak gaizkileak- jo eta ke ekinean.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 101. orr.

Hiltzera daramaten arkumeak bezala, moztaileen aurrean isilik dagoen ardiak bezala, ez zuen ahorik zabaldu.  Elizen arteko biblia   Eg 8,32

Neure ogia, neure ura eta moztaileentzat hil ditudan abereen okela hartu eta nondik datorren ere ez dakidan jendeari eman behar al dizkiot?  Elizen arteko biblia   1 Sm 25,11

Ikusi dute partida ederra astelehen huntan: Biscouby berriz osagarritan, Retegui ere biltzale eta aldiaka moztale ere bere makoarekin, eta zaintzale eta sei boteren sartzale.  Herria   2001-07-19

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ardi-latxen sariketak, ardi-gasnen primak, ardi-moztaileenak eta tresnerien erakusketak, deizteko eta beste.  Herria   2002-08-15

Frantzisko santuari ilea mozten ziotenean, askotan esaten zion ile-moztaileari: [...].  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 400. orr.

Stanley Chowder isil baina lagunkina, soropil moztaile eskarmentuduna, poker jokalari maltzur eta ping-pong jokalari aparta.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 195. orr.

Bertsolariarentzat ez da gauza tristeagorik eta irudimen-moztaileagorik, pareta zuriari eta argi gorriari begira aritu beharra baino.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 166. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ile moztailea (4)

ile moztaileak (3)

moztaileen aurrean isilik (3)


moztaka 1 izond mozkotea.

Etxekoandrea sartu zen gelan, gazte, sudur-zapal, zurbil, argal, moztaka, gustu onez jantzirik, Petersburgeko damak bezala.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 495. orr.

Chiaromonte gizena zen, moztaka, ile beltz kizkurrekoa.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 144. orr.

Unibertsitateko korridorean emakume bat topatu nuen, ikasle heldu gizen eta moztaka, berrogei urte ingurukoa.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 154. orr.

Bizargina gizon zurbil eta moztaka bat zen, gizentasunerako joera zuena.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 18. orr.

Emakume txiki moztaka ahots itsusikoak aintzat ere ez ote dira hartu behar?  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 106. orr.

-Moztaka ilehori bat?  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 256. orr.

2 (gauzez)

Lepo txikia eta gorputz handia, moztaka, begiratua zuzena beti eta hitz-jarioa aberatsa.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 7. orr.

Lepo txikia eta gorputz handia, moztaka, begiratua zuzena beti eta hitz-jarioa aberatsa.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 7. orr.


moztale ik moztaile.

moztarazi ik motzarazi.

moztasun 1 iz motza denaren nolakotasuna.

Neure adierazkortasunik eza, neure hizketako moztasuna kittatzeko edo emendatzeko hasi nintzela uste diat idazten.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 339. orr.

Uste dut munta handikoa dela zuri adieraztea, nire moztasunak uzten didan neurrian, zer den, edo hobeki esatearren, zer zen gure herria, Trintxerpe izeneko hori.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 35. orr.

Ahal izan nuen dotoreena estali nuen berriro neure moztasuna, badakizu bururik ez duenak behar izaten duela txapela.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 208. orr.

Badira gehiago, titulu okerrak baino, ausaz irakurlearen moztasunarekin zerikusia dutenak.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 129. orr.

Hagitzez hobe duzu, gizarteko usario ergelak eta jendearen moztasunak lasaro hartzea, parrez edo negarrez presaka hastea baino.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 233. orr.

Badira, noski, bere ideia hustasuna eta bere moztasun poetikoa zirriborro ulertezin batekin disimulatzen ahalegintzen direnak.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 31. orr.

Nobela honen axaleko laburtasuna, kasu honetan, ez da moztasun bat, baizik-eta, alde erantzira, ugaritasun bat da.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 232. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Nik predikatu, irakatsi eta idatziriko [...] asertuetako edozeinetan agerian jartzen da horien zentzua hondatzeko borrokan ari direnen kulturarik eza eta buru-moztasuna.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 8. orr.


mozte 1 iz zerbaiti zati edo osagarri bat kentzea; tresna aho-zorrotz batez ebakitzea.

Egia da ere hamalau silabako neurtitzetan idatzi züala, üsatü hamaseiekoen ordez, eta mozte horrek bizitarzün haboro emaiten deiola bertsetari...  Herria   2002-09-19

8 trunko moztu dituzte 125 zm-130zm lodiko pagoak, usaian bezalako mozte herresto lagunekin.  Herria   2004-08-12

2 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ia Lepogabeko Nickek, Gryffindorreko mamuak, arrakasta handia izan zuen bere lepo-mozte traketsaren antzezpenarekin.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 131. orr.

Ez nituen lepo-mozte irudi haiek, karotidari zerion odol hura, ikaraz jauzika hasitako gorputz hura, burutik kendu ahal izan.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 44. orr.

Tontsura edo hile-mozte honek kleriko bihurtzen zituen, hau da, agintari zibilen eskumenetik ateratzen zituen eta Elizaren babespean jartzen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 757. orr.

Goizean Jauregiko zelaian ardi mozte lehiaketa.  Herria   2004-06-24

Ardi ile mozteak hasiak dira, ba eskuz eta tresnez xoko gehienetan!  Herria   2005-04-21

Artzain xakur xapelketa, ardi moxte desafio, belar mozte dailuz edo segaz...  Herria   2004-08-12

Urte guziz bezala egur mozte horiek herriko oihanetan antolatuak dira galdea egiten dutenentzat.  Herria   2001-10-25

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ardi mozte (3); lepo mozte (4)

ile moztea (6)


moztu, motz/moztu, mozten 1 du ad zerbaiti muturra, edo goiko edo kanpoko aldea, tresna aho-zorrotz batez kendu.

Umeari ilea ilberan moztu bear zaio, indartuko bazaio.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 210. orr.

Nola ilea moztu, tontsura egiteko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 400. orr.

Ilea larru-arras mozturik eramaten dutenak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 127. orr.

Ez moztu ile-adatsaren ertzak inguru guztian, ezta bizarraren ertzak ere.  Elizen arteko biblia   Lb 19,27

Ardiei ilea moztu ez moztu zalantzan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 233. orr.

Gizonak aurpegia xaboitu eta bizarra moztu zuen.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 61. orr.

-Bizarra moztu duk.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 364. orr.

Bizarra moztu berriko kokots baten irudira.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 272. orr.

Eta ingelesen eran moztu dinat gaur bibotea.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 106. orr.

Lucas zuen gogoan; nola garbitu zizkion oinak eta atzazalak moztu.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 101. orr.

Horrexegatik aritzen da Stanley soropila mozten.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 192. orr.

Belarra igitaiaz mozten.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 140. orr.

Bihar amaren etxeko belarra moztu behar dinat.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 178. orr.

Zuhaitzak ere badu itxaropenik; moztu arren, suspertu egiten da eta kimu berriak ematen.  Elizen arteko biblia   Jb 14,7

Hik badakik nork moztu dituen mahatsondoak!  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 109. orr.

Lasto moztu berriaren usainez eta gorotz beroarenez mukuru.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 284. orr.

-Zein izan da eguzki lorea moztu duen zerria?  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 89. orr.

Enborra moztu eta adarra hilko da.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 325. orr.

Zuhaitzak moztu eta egurra egin.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 462. orr.

Holofernesek erraustu egin zituen lurralde guztiak eta oihan sakratuak moztu.  Elizen arteko biblia   Jdt 3,8

Ondoren, osorik moztu zituzten kanpora ateratzen ziren habeen irtenguneak.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1850. orr.

2 gorputz edo kideko bati osagarri bat ebaki.

Segidan, artaziak hartuta, zast!, mototsa moztu zion.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 11. orr.

Nire familia guztia hil zuten, hasieran gorputzeko hainbat atal moztu zizkieten, eta, ondoren, aihotzez hil zituzten denak nire begien aurrean.  Berria - Mundua   2004-04-08

Sauli, lapurreta egin ondoren, burua moztu eta armak kendu zizkioten.  Elizen arteko biblia   1 Kro 10,9

Hiriko estatua gehienei moztu genien burua, denak ziren errege-erreginak, edo militarrak.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 65. orr.

Beatricek ileak eskuarekin hartu, jaso eta buruaren goiko aldean bildu zituen, lepalde zuria erakutsiz borreroari burua moztu aurretik.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 41. orr.

Isatsa horratik ez da gorputza: ez da gorputzarentzat kalte gehiegirik gabe motz daitekeen eranskin luzea edo laburra besterik.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 176. orr.

Uzta biltzeko makina batek moztu zion ezker besoa bi urte lehenago.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 18. orr.

Lehenengo kolpeaz sorbalda ia erabat, beso eta guzti, moztu zion.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 842. orr.

Lehendabiziko unetik jakin zuela hanka moztu ziotela.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 38. orr.

Baina gehienei ez diete bularra mozten.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 70. orr.

Gerra zauri baten ondorioz zakil-barrabilak moztu zizkioten.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 111. orr.

Eskuetako hamar atzamarrak moztu zizkioten eta etxera igorri zuten.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 210. orr.

Inongo errukirik gabe, bi belarriak moztu zizkioten.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 56. orr.

Ondoren, Nikanor zitalari mihia moztu zion eta, puskak eginik, txoriei emateko agindu.  Elizen arteko biblia   2 M 15,33

Igitaiarekin moztuko lieke gandorra, lehendabizi, eta lepoa gero!  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 327. orr.

Neskak hegoak moztu nahi zizkiola, bereganatu egin nahi zuela.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 24. orr.

Andereñoak eskuko poltsatik arkatza atera eta bere agendako orri bat moztu zuen.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 36. orr.

Bota zuhaitza, moztu adarrak, kendu hostoak, jaurtiki behera fruituak!  Elizen arteko biblia   Dn 4,11

Olibondo-adartxo moztu berria mokoan zekarrela.  Elizen arteko biblia   Has 8,11

Ogiaren txartelari dagokion laukitxoa moztu eta gero okinak pisatu egiten du ogia.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 25. orr.

Bere tunikatik txanoa moztu eta behartsuari eman zion Jainkoaren maitasunagatik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1065. orr.

Banekien beren sustrai juduak moztu zituzten yiddishezko idazle eta irakurleen berri.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 13. orr.

3 ardiez eta gauza iledunez mintzatuz, ilea moztu.

Basamortuan zebilelarik, entzun zuen Davidek Nabal ardi-mozten ari zela.  Elizen arteko biblia   1 Sm 25,4

Tamarri esan zioten aitaginarreba ardi-moztera zihoala Timnara.  Elizen arteko biblia   Has 38,13

Zure hortzak ardi moztu eta garbitu berriak.  Elizen arteko biblia   Kt 4,2

Azkenean burua arrasean moztu zioten.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 257. orr.

4 tresna aho-zorrotz batez ebaki.

Marrubi-tarta moztera zihoala, [...] galdera ezinbestekoa ailegatu zitzaidan, azkenik.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 49. orr.

Baina opila mozten hasi zenean, platera altzora irauli zitzaion.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 145. orr.

Quenuk ogia eta urdaiazpikoa moztu zituen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 89. orr.

Gasna xerra bat moztu eta ezpainetaratu nuen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 113. orr.

Moztu iezadazu ogi zati bat, Miksch.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 63. orr.

Moztu tomateak zentimetro bateko xerretan, gatz-pipertu, arto-irinetan pasa.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 109. orr.

Ekarri mazedonia bat, eta ikusi fruta moztu berria ote den.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 124. orr.

Mahaian eseri, tortilla moztu eta jaten hasi, dena bat izan zen.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 120. orr.

Tamaina bereko puskatan moztu zituen.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 16. orr.

Zortzina kanaerdiko moztu.  Berria - Kirola   2004-08-12

Herri hartako zenbait harrapatu, lepoa moztu eta hango osin handira bota zituen.  Elizen arteko biblia   1 M 7,19

Gero, aizkora-kolpez moztu zioten lepoa.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 80. orr.

Porlana horman barrena garraiatzeko sistemako sei kableak moztu zituzten.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 54. orr.

Jarraian, txalo artean zinta moztu zuen.  Berria - Mundua   2006-02-25

Polizia kateak moztera iritsi zenean.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 25. orr.

Eperrak, eroturik, kaiolako burdinak mozten saiatzen ziren mokoaz, erabat larri.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 25. orr.

Polizia zain zuten arren, alanbre-hesia moztu eta barrura sartzea erelortu zuten hainbat ekintzailek.  Berria - Mundua   2004-03-07

-Bai, moztu kordelak eta utzi joaten.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 121. orr.

Mugaren eta Irkutsk probintziaren artean telegrafo hariak moztu berri dituztela.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 35. orr.

Ariketa gisa, aitari egurra mozten laguntzen diot.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 67. orr.

· Entzimak erabiliz posible zela organismo baten ADN zatikiak moztu eta zati horiek beste zatiki batzuekin batzeko.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 77. orr.

5 (papera, ehuna eta kidekoak)

Aizto bikaina zatekeen papera mozteko.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 33. orr.

Paperkia ezkerrerantz moztu beharrean eskuinerantz mozten bazuen bere bizitzak norabide bat edo beste har zezakeela.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 169. orr.

Oihala moztu eta gero probatu eta josi egiten zuen.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 48. orr.

Moztu gabeko oihal-zati bat bizpahiru lekutan josi, eta [...].  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 412. orr.

Soineko guztiak moztu zituzten eta amak ilea ere bai.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 14. orr.

Estalkiaren zerrenda bat moztu zuen, eta hura erdiko barratik igaroaraziz eta muturretatik lotuz gero, besarkagailu bat osatu zuen.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 171. orr.

Argazkia moztua izan da: emazte bat agertzen zen beste zatian.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 303. orr.

6 (bidea, kalea eta kidekoak) itxi.

Errepidea moztu genuen, bidean eserita, baina zinpekoak eta Guardia Zibila agertu ziren.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 93. orr.

A-8 autobideko hiru lerro moztu zituzten.  Berria - Harian   2005-12-21

Pazientzia galdu eta bizikletatik salto eginez bidea moztu nion.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 38. orr.

Oibarren, Frantses Beaumontekoa traidoreak gutitarik ez zien bidea moztu.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 46. orr.

Gisa berean, beste lau zubi moztu zituzten 1914ko gerla denboran.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 24. orr.

Oren bat berantago, gure burdin-bide hau Aliatuek moztu zuten eta denak hor berean sarraskituak izanen ginen.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 133. orr.

Manifestariek kaleak moztu zituzten, protesta gisa, eta berriro ere izan ziren istiluak Ertzaintzarekin hiri erdialdean.  Berria - Harian   2006-03-04

7 (jarduna, solasa eta kidekoak) eten.

Hizketaldia moztu eta sofara bota zuen bere burua, negar-zotinka.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 62. orr.

Otoi segi, Peio..., bihotza lehertzen dautan zure mintzaldia ez dut orai moztu nahi.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 121. orr.

Apaizak, solasa moztu nahian, une batetik bestera hilko zela, eta orduan zerura igoko zela esan zuen.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 219. orr.

Jean Claudek moztu egin zion bere jario alferra.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 54. orr.

"Hori gezurra duk, Martin, ez zuan horrela gertatu!", moztu zion Josebak. -Bai, jauna -moztu zion Moralesek irribarretsu.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 59. orr.

-Zoaz -moztu zuen Joanttok-.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 33. orr.

-Inondik inora ez -moztu zion Perrettek-.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 428. orr.

-Etorri bai, zuek, hain goizik... -hasi zen ama ahal bezain polliki baina Colettek solasa moztu zion: [...].  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 36. orr.

Sekularrak etortzen zitzaizkionean eta haiekin hizketaldia moztu nahi zuenean, [...].  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 242. orr.

-Beraz -moztu zuen bertan Pitottik-, zuek nahi zenuteke ni, horrela, neure kabuz, langileak hartzen hastea.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 117. orr.

Moztu behar diat, jendea zeukaat tabernan!  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 211. orr.

-Tira, moztu erretolika -bekozko begiratu zion abokatuak-, ez nago-eta berriketarako.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 238. orr.

Ahots lodiko kankailu batek errotik moztu zuen eztabaida, hitz hauekin: [...].  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 31. orr.

8 (etxeko ura, argindarra, telefonoa, trafikoa eta kidekoak) eten.

Sabinari (herrena, alarguna, semeak denak alabak dituen hori) argia moztu diote!  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 173. orr.

Inkubagailuetan zeuden bost haur hil dira Indian, argindarra moztu ondoren.  Berria - Gaiak   2004-09-29

Ostegunean, argindarra eta gasa moztu zizkieten errefuxiatuei soldadu errusiarrek eta alde egiteko agindu.  Berria - Mundua   2004-06-27

Gero, telefono konpainiak telefonoa mozten dio, ordaindu ez duelako; gero, argia.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 91. orr.

Baina, Amatxik ez zuen segida entzuteko gogorik eta elkarrizketaren hari interkontinentala moztu zuen, tresna berritz goxoki pausatuz.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 70. orr.

Bart, gaueko hamaiketan, pertsona partikular guztiei telefono lotura moztu zieten.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 333. orr.

PSOEren egoitzen aurrean manifestazioa egin zuten eta trafikoa moztu zuten zubi batean.  Berria - Mundua   2004-09-18

Trafiko zirkulazioa moztu eta Parlamentuko espaloian jarri ziren.  Berria - Ekonomia   2006-04-12

9 irud/hed

Beherantz segituko dut kurbaren azpiko aldea moztu arte.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 21. orr.

E letraren beste aldean I letra egongo da, zirkunferentziak diametroaren lerroa mozten duen puntuan, eta Y, K, L, G letrak egongo dira alde horretan.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4450. orr.

Kamerak hortxe moztu du planoa.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 229. orr.

Testua antolatzeko eta txukuntzeko (moztu eta erantsi, izenburuak jarri, orrialdeak zenbatu...).  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 369. orr.

Asnasa mozteko moduko putz ixilen bat.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 170. orr.

Lana gehiegi ez moztu, kontzentrazioa eta horrelako lanetan behar den tentsioa kenduko baitizkizu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 362. orr.

Menaud hil eta haren seme Antoniok leinuaren segida hartzean, ez ziren moztu elkarrekiko harremanak.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 237. orr.

Washingtonek 1981ean moztu zituen Tripolirekiko harremanak.  Berria - Mundua   2004-01-27

Mitchek moztu al du berarekin?  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 193. orr.

Parisen zegoela, Donostiako iraganarekin moztu behar zuela sentitu zuen.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 172. orr.

Hartz IV legeek gizarte laguntzak moztu nahi dizkiete luzaroan lanik gabe daudenei, esaterako.  Berria - Mundua   2004-09-21

Telefonoaren txirrin joaldiak moztu egin ziren.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 169. orr.

Telefonozko komunikazioak moztu egin dira.  Berria - Mundua   2004-04-23

Denik eta nobleenak eta bikainenak izanik ere figura hauek, komunikazioa moztu egiten dute arimaren eta esentziaz gaindiko irudiaren artean.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 53. orr.

Beranduko ohartze horrek [...] bultzatu zituen garapen-bideko herrialdeentzako kredituak bat-batean moztera.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 90. orr.

Ez lagun espezialista ez ni ez baikinen gai izan hesteetako infekzioa mozteko.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 263. orr.

Isilunea moztu nuen sobera luzatu gabe.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 140. orr.

10 laburtu, motzago egin.

-Mikel Laboaren kantu hori pixkat moztu dugu [...] kantu hori luzea baita.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 163. orr.

Hala eguzkiak, zeinuen espazioetatik ibiliz egunak eta orduak luzatu eta mozten dituen bezala, [...].  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4530. orr.

Abuztuaren erditik aurrera, eguna moztu eta euliak zorroztu (gaiztotu diote beste herri batzuetan). Eguzkia Eskorpion sartzen da Pleiadeak itzaltzen ari direnean, eta egunen iraupena moztu egiten da hegoaldera egiten hasten den neurrian.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 309. orr.

Gruarorako bidea hartu ordez, bidezidor batetik moztu zuten, Madona di Rosarantz.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 107. orr.

Guk hara joanda bat-batean mozten dugu distantzia hori, baina alde egiterakoan zuloa oraindik ere zein handia den gogorarazten diegu hangoei.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 143. orr.

11 (adizlagunekin)

Ilea motz-motz moztu eta beltzez tindatu zuen.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 17. orr.

Garbi-garbi moztuko zioat lepoa!  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 111. orr.

Juliana zopa egiteko barazki freskoak ere bazituen prestaturik, paper orri batzuen gainean fin-fin moztuak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 240. orr.

Ilea grisa zuen, tentea eta labur moztua.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 61. orr.

Bizarra gaizki moztua zuen eta irribarrea horzgabetua.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 255. orr.

Ileluze potrodun eta ero samar hura, orain ile ondo moztu eta orraztuarekin ageri zen, bizarra eginda, eta PSOEn oso aurrera zebilen.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 178. orr.

-Telefonoa bat-batean moztu da.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 124. orr.

Japonia izan zen errusiarren ahalegin hori sustraitik moztu zuena 1904-5ean erruso-japoniar gerra erabakigarrian.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 213. orr.

Sanmarkeko mila urtetako pago zahar guztiak errotik moztu, eta pinuak aldatu zituen.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 46. orr.

Ugatzak Berlusgoñiren zalantzak errotik moztu nahi izan zituen: ezer onik iritsi al zaizu?  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 44. orr.

Bitan pentsatu gabe, erditik moztu eta gosariaren erretiluan laga nituen bi atalak.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 18. orr.

Edortari erretolika gehiegirik botatzea ez zaio komeni, moztu egin behar du, zorrozki moztu.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 10. orr.

Harri ederki moztu eta hobeto zizelatuekin.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 102. orr.

Entzuten da, edertasunaren isiltasuna goxoki mozten duela, musika gregorianoa.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 199. orr.

12 (era burutua izenondo gisa)

jendeak ehun mila libera baino gehiago gastatzen zuen lore moztuak erosten.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 244. orr.

Egunero joaten ziren hara, odolak erakarrita, buru moztuak ikusiz atsegin hartzen duten gaztetxoen ankerkeriarekin.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 252. orr.

Normandiarra zutik zegoen, eskuineko besoa zutabe moztu baten gainean jarrita.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 303. orr.

Piramide moztu bat egitea erabaki du azkenean.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 154. orr.

· Hego haizearekin batera, belar moztu berriaren usaina sartu zen gelara.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 135. orr.

Belar moztu berri bustiaren usainak mozkortu nau.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 89. orr.

· Haren kokots bizar-moztua zur begitsua bezain zimurra zen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 281. orr.

Ahari errearen beso bat, saskiko legamigabeko ogi bat eta legamigabeko opil bat hartu eta nazireu ile-moztuaren eskuetan ipiniko ditu apaizak.  Elizen arteko biblia   Zen 6,19

Orain hortxe zuen, besoa luzatu eta ukitzeko moduan, hil-hotzik, etorkizun lepo-moztua.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 151. orr.

13 (era burutua izen gisa)

Bazeukan, beraz, moztu on baten beharra.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 307. orr.

14 mozteko (izen elkartuen bigarren osagai gisa, elkarketa gailu bat adierazten duela)

Dotzena bat ile-mozteko, elektrika indarrez ari direnak.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 40. orr.

Izerditzeko elastiko txanoduna, nylonezko zamarra, azazkal-moztekoa, hortz-eskuila, orrazteko eskuila eta abar eta abar.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 161. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

errotik moztea (4); ilea moztea (4); lepoa moztea (8); moztea erabaki (7); moztea erabaki zuen (5); moztea lortu (6)

kableak mozteagatik (7)

kableak mozteagatik (7)

mozteari ekin (4)

bidea mozteko (7); bizarra mozteko (18); bizarra mozteko labana (4); burua mozteko (4); errotik mozteko (5); ilea mozteko (11); ilea mozteko agindu (3); kableak mozteko (6); lepoa mozteko (22); lepoa mozteko agindu (4); mozteko agindu (10); mozteko agintzen (5); mozteko labana (4)

belarra mozten (8); bidea mozten (10); bizarra mozten (10); burua mozten (4); egurra mozten (7); erditik mozten (6); errotik mozten (4); ilea mozten (18); lepoa mozten (18); lepoa nola mozten (6); mozten ari (20); mozten ari zen (4); mozten dio (9); mozten du (17); mozten hasi (11); mozten saiatu (7); soropila mozten (5)

ardi moztera (5); ilea moztera (7)

arbola moztu (4); argindarra moztu (8); asko moztu (4); azazkalak moztu (4); belar moztu (4); belarria moztu (7); berehala moztu (5); besoa moztu (7); bidea moztu (21); bizarra moztu (27); bizarra moztu gabe (4); burua moztu (34); burua moztu zioten (9); errepide moztu (4); errepidea moztu (30); errepidea moztu zuten (10); errepideak moztu (11); errotik moztu (25); errotik moztu zuen (6); eskuak moztu (5); garraiatzeko kableak moztu (4); gehiago moztu (4); hanka moztu (13); hankak moztu (5); hegoak moztu (5); hitza moztu (6); ilea moztu (46); ilea moztu zuen (4); jokoa moztu (4); kableak moztu (44); kableak moztu zituzten (12); lehenbailehen moztu (4); lepoa moztu (99); lepoa moztu zioten (19); mihia moztu (6)

moztu ahala (4); moztu arren (4); moztu aurretik (6); moztu eta gero (8); moztu eta sutara (5); moztu gabeko (5); moztu ilea (4); moztu ondoren (10); moztu ostean (4); moztu zion (98); moztu zuen (122)

soka moztu (4); solasa moztu (5); solidarioek kableak moztu (6); urtegiko kableak moztu (4); zainak moztu (4); zainak moztu zituen (4); zangoak moztu (4); zinta moztu (4); zuhaitzak moztu (7)

bizar moztua (4); burua moztua (6); moztua izan (9); ongi moztua (4)

bidea moztuko (5); burua moztuko (11); ilea moztuko (4); lepoa moztuko (37); lepoa moztuko ziola (4)

lepoa mozturik (5)

bizarra moztuta (4); burua moztuta (12); ilea moztuta (4); lepoa moztuta (13); moztuta egon (6); moztuta geratu (6); moztuta hil (4)

legez kanpo moztutako (5); lepoa moztutako (5)

bidea moztuz (6); lepoa moztuz (6)


moztualdi iz mozketa.

Baserriko eskarmentutik dator hau, bai lanarekiko argi moztualdia, eta baita ukuilutik gora igotako ziztalari ttiki horien akordua ere, latoso eta pelma jartzen baitira zenbait egunetan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 310. orr.


moztura iz ipar moztea, mozketa.

Peioren bizitza hitz laburrez hola kondatzen du Basoik, erranez berehala moztura bat izan dela zenbait urtez bizitza horretan, bizia itzali balitz bezala.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 109. orr.

Moztura labur horren ondotik, [...] solasgaia berriz abiatzean, Kattalinek Gérard-ekilako gorabeheren berri galdegiten dio berriz ere.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 181. orr.


moztxo adlag adkor motz.

Esperantza aldetik moztxo nabil aspaldion.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 39. orr.


mozzarela iz

Nik Mozzarella bikoitza eskatuko diat nirean.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 168. orr.


mubimendu ik mugimendu.

muble1 (orobat mueble; Euskaltzaindiaren Hiztegian muble baztertzen du eta altzari erabili behar dela adierazten du) 1 iz

Alarguntsak, Eleanor Boardman-ek, barneko ontasun guziak, muble, baxera eta edergailuak, saltzen ditu eta azkenik jauregia eta kanpoak 1977an.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 29. orr.

Etxetako muble eta arroperia.  Herria   2003-05-08

Eta erakusten dizkit, muble luze baten estaietan metatuak diren mundu osotik erromesek igorri dizkioten gutunak.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 32. orr.

Bere ofizioaz mahaxtria zen eta lanaren gustu haundia bazuen, bereziki muble egiten.  Herria   2005-12-08

Mubleak bernizatzeko eta tindatzeko.  Herria   2001-03-01

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Munduko muble feria handiena.  Herria   2004-01-22

Landesetako DESIGNA enpresak, muble modeloak asmatzen eta pikoan emaiten dituenak. pentsatu nuen mueble-dendaren baten eskaintzak edo antzeko zerbait izanen zela.  Herria   2001-07-26

Amak beti mueble-barraren azpiko armairutxoan edukitzen zituen Badajozko opil horietako pare bat hartu nuen kaferako.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 203. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Baziren ere bi proiektu berezi, elbarrituendako alki berezi bat eta informatika muble bat.  Herria   2001-03-01


muble2 iz korrokoia.

Bizkaiko Zubitik gora sarri ikusten dira muxarrak, mihi-arrainak, izkirak, aingirak, zenbait lupia eta mubleak.  Berria - Euskal Herria   2004-02-26


muda iz (arropa) aldagarria.

Muda baterako barruko arropa, bi pistola, prismatiko batzuk eta eguzkitako betaurrekoak.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 106. orr.

Muda garbia janztera noala, esaten dit: [...].  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 26. orr.

Han zebilen arropa bertako edozeinek erabil zezakeen, eta, muda-premia izanez gero batez ere, ikusitako lehenengoa hartu ohi zuen jendeak.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 160. orr.


mudaezin izond ezin mudatuzkoa. ik mutaezin; aldaezin.

Egitamua mudaezina da.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 38. orr.

Ezinbesteko gertaera, lege mudaezin naturalen eraginaren ondoriozkoa.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 162. orr.

Nire manu mudaezinak fitsik ez aldaturik.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 190. orr.

Ez dezaket uler nola jaidura batek, une batez jaioa eta bertze batez hila gertatu denak, ahalkearen, prestutasunaren eta lañotasunaren hatsapen mudaezinak baino indar gehiago izan dezakeen.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 337. orr.


mudagaitz 1 izond mudatzen zaila. ik aldagaitz.

Aginduaren eremuan bizi dira, esaldi motz, xingle eta gehienetan mudagaitzek biziaraziak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 197. orr.

Handik goiti, aurpegi mudagaitz berberarekin hartuko nituen elkarren segidan etorri ziren guztiak: kirologia, radiestesia, alkimia, bidaia astralak, filosofia tibetarra eta, hutsik egin gabe, horiei denei zegozkien "Taldeak".  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 193. orr.

Eboluzioaren teoriak bezala, kosmogonia modernoak ere, unibertso mudagaitz baten, denbora itzulgarri baten ideiaren lekuan, etengabe berrantolatzen den eta historiaren esku dagoen unibertso batena ipini du.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 35. orr.

Gordea diozun asturua zeinahi ere den, ez dituzu deus aldatuko zuri atxikia daukaten sentimenduak; mudagaitzak dira nola baitira sorrarazi dituzten bertuteak.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 169. orr.

2 (adizlagun gisa)

Eskalatzaileak, mudagaitz, halako orrialde batera iritsi eta nire aitzinera zabaldu zuen mahai gainean. Horrek errealitatea halabereko miratokitik -motz, xingle eta mudagaitz- ikusarazten die, lagun bokaziogabe eta konplexuagoon kaltetan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 88. orr.


mudagaiztasun iz mudagaitz denaren nolakotasuna.

Haren mudagaiztasunak gure mudantzak are ageriagoan uzten edo.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 157. orr.


mudaketa iz aldaketa.

Inor ez da akordatuko urtearen mudaketaz, denak berdin-berdin izaten jarraituko baitu, eta seietarako Eroskiko teknikoa ez badator ipurtzulotik sartu behar diot telebistaren plasma...  Berria - Kultura   2006-01-03


mudakor izond mudatzeko joera duena. ik mutakor; aldakor.

Giza arima zein arina eta mudakorra den oroitarazi dio Pedro Agerrek bere buruari.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 16. orr.

Gure ama, ordea, izugarri mudakorra zen, aldabera, bere sinpatia eta harremanetan.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 20. orr.

Eguneroko oroitzapenak, ez direla inondik ere finkoak, iheskor eta mudakorrak direla, aldatu egiten direla haietaz pentsatzen dugun aldiro.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 176. orr.

Ibaia da lamiek darabilten ispilu bakarra, eta ibaiek ere bezala, lamiek mudakorra dute izaera, behin eta berriro aldatzen dena: erakarri zaituen sedukziozko irribarrea berehala bihurtuko zaizu hilgarri: lamiaren bila ibaian sartu orduko.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 121. orr.


mudantza 1 iz aldaketa.

Liburu hau eskuan hartzen duzunean bertan sartzen zara etxe tronpagarri batean, guztia baitu ispilu eta mudantza.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 47. orr.

Aurrerapenak mudantza latzak ekarri zituen hirira.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 178. orr.

Egia da bai, mudantzaren bat-edo eragin didatela zorioneko gertaera batzuek, nik desira nezakeen atseginik hoberena eman didatenak.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 80. orr.

Zubigainetik bezalaxe, zubiaren arkupetik iragotzeak zoriaren mudantza sortzen du.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 31. orr.

Hizkuntzaren mudantzek albo-zentzuak eta ñabardurak ezabatzen dituzte.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 30. orr.

Zeruak aldaketa eta mudantzarik ez duelako, hots, bertako izakiak ez direla aldakuntzapekoak, jaio eta usteltzen diren lur gaineko gauzak bezala.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 57. orr.

Haren mudagaiztasunak gure mudantzak are ageriagoan uzten edo.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 157. orr.

Ahaztuarazi dizkie eguraldi mudantzekiko urdurialdiak ere.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 218. orr.

Antz eman zion zer mudantza ekarri zuten oharkabean joandako urte haiek, eta bere buruaren mudantzari ere antz eman zion.  Matías Mujika   «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 39. orr.

2 (etxe) aldaira, aldaketa.

Mudantzak egiten genituen garaietako armairu haietako baten barruan banengo bezala, harrapatuta.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 115. orr.

Kalera atera nintzen, / mudantza egingo zidan kamioiaren bila, / nire bihotzeko palaziora altzari berriak ekarriko zituen.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 121. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Mudantza-etxe batean bederatzi hilabete daramatzat, baina ugazabak ez dit kontratua egin nahi, eta ez du nigatik aurpegia emateko asmorik.  Berria - Harian   2005-02-05

Bolada batean mudantza enpresa batean lan egin zuen.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 124. orr.

Mudantza garaietara egiten dut atzera, eta koltxoi haietako bat nola anaiak eta biok oinez generaman oroitzen saiatzen naiz.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 118. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

mudantza egiten (3)

mudantzak egiten (3)


mudantzagile iz etxe aldairak egiten dituen pertsona.

Mudantzagile izan nahi nuke.  Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 24. orr.


mudarazi, mudaraz, mudarazten du ad mudatzera behartu. ik aldarazi.

Ateraldiak ez zion bisaiaren seriotasuna mudarazi.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 105. orr.

Borrokatzen ahal gara gisa horretako huskeriengatik; baina ez digute, nire ustean, aldartea mudarazi behar  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 240. orr.


mudatu, muda(tu), mudatzen 1 da/du ad aldatu.

Lapurrak euskara egiten zuela entzunik, aurpegia mudatu zitzaion ondarrutarrari.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 168. orr.

Aurpegiko kolorea mudatu zitzaion Adari.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 52. orr.

Barre egin zuten herritarrek, eta koloreak mudatu zitzaizkion berriro epaileari.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 226. orr.

Garaiak aldatzen dira, belaunak mudatzen, baina itxuraz bakarrik; lehengoan dirau gizonak: bizitzaren eta heriotzaren misterioak harrapatuta.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 88. orr.

Haserretik ahalkera mudatu zaio gorritasuna.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 68. orr.

Abasek zuzenean jo baitzuen beragana, begitartea emozioak mudatua, urratsa bizkorragotua.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 65. orr.

Bisaia oinazez mudatu zitzaion, sastakada bat bildu balu bezala.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 299. orr.

Alabaina, zaletasunak ez ezik ikusmirak ere mudatzen hasi zitzaizkion alabari.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 91. orr.

Kristinak ez zuen begitartea mudatu.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 281. orr.

Noiz mudatu ote ziren Errotazaharretik Senperelarrera? Xenpelar sortu baino lehenago edo ondotik?  Berria - Kultura   2004-11-05

2 (adizlagunekin)

Hain azkar mudatzen dira izenez eta urtaroz, zirkuak.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 71. orr.

Bere Elsa kuttunari buruz galdetu ziotenez geroztik, erabat mudatu zitzaion Linori aurpegia.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 68. orr.

Eta espantu eta izialdura hartan zeinen hunkiturik geratu zen Joxe Aberasturi bizkaitarra, hainbertzeraino, non bizitza arras mudatu baitzitzaion, hartaraz gero...!  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 570. orr.

Begitartea zinez mudatua zuen.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 131. orr.

Ostatuen izenak karrikenak eta bizilagunen izaera bezalakoak dira hiri honetan: nekez mudatzen dira, gerla, inbasio edo gisako kataklismoren bat tarteko izan ezean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 7. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aurpegia mudatu (5); aurpegia mudatu zitzaion (3); begitartea mudatu (4)

aurpegia mudatzen (3)


mudatzeke adlag mudatu gabe.

Hortik aurrerakoa ardoginen kontua da; guri hauxe baino ez zaigu axola: itzuri zitzaiola alkohol-hartzidurari [...], eta ardoari nahastu zitzaiola bere izatea mudatzeke.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 301. orr.


mudurri izond hitsa, goibela, malenkoniaz betea.

Emakume veneziarrak -pentsatu zuen Gabriel Ruak oroitzapenak zekarkion minez-, bazekiten gizon bat, triste eta mudurria izanik ere, nola egin alai eta zoriontsu, erositako orduetan bederen.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 74. orr.

Gitarra baten soinua entzun zuen, soinu hits mudurria inondik ere, limoiondo zabal hostotsu baten azpitik zetorrena.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 44. orr.

Adagioak bigarren adagioa, are mudurriagoa oraindik, ekarri zuen De Zwerverren kroskora.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 228. orr.

Johannesek eta Andrések halako batean ez zioten segitu kondesaren doinu negarti mudurriari.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 118. orr.

Gezur haiek areagotu egin zuten mutilaren tristezia, eta etorreran bezain kopetilun, mudurri eta mingulin irten zen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 300. orr.


mudurrialdi iz mudurriazko aldia.

Halako mudurrialdiek jotzen zintuzten Amerikan ere, baina etorkizun eder baten itxaropenean bizi gintuan han, eta hark sendatzen zizkigun errealitate gupidagabeak azalean utzitako urratu eta zauriak.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 320. orr.


mueble ik altzari.

mueka iz muzina.

Barrara heldu zen eta, mueka arraro batzuk eginez, baju-bajutik: [...]  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 20. orr.


muelle iz malgukia.

Badakit kamainetako koltxoiak lehertu eta muelleak irensten dituztela.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 121. orr.

Egin zituzten lau oheekin zortzi ohe, muelleak-eta kenduta.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 95. orr.

Kilo bat altzairuz egin zitezkeen erloju-muelleak.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 16. orr.


mueraka adlag “muera” esaka.

Gure ondoan atrakatu zuen Alcázar de Toledo-k, bibaka eta mueraka zetozen erreketeak, fusilak sagarrondoaren adarrak balira bezala inarrosten.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 60. orr.


muestra ik mostra.

muezin (orobat muezzin g.er.) iz minaretetik fededun musulmanei otoitz egitera dei egiten dien pertsona.

Horretaz muezinak arduratzen dira; ahots miresgarriekiko gizon hauek dorre altuetara igo eta, haietatik, lau haizetara zabaltzen dituzte beren errepikak.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 89. orr.

Historialariak muezina eta minaretea aipatzen dituela etsaiaren zelaian kolore lokala eta ñabardura historikoren bat sartzeko.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 35. orr.

Baina dagoeneko muezinaren baten deiadarra entzun dugulako, Mairu Bizkaitarraren hitz hauekin gogora gintezke: [...].  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 89. orr.

Pasabide estuko bazar izugarri zabal eta jendetsua, muezin-aren kantuak bozgorailuetatik ordu jakinetan, emakume ikusezinak...  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 145. orr.

Goiz guziz, egun sentia aintzin, lau muezzinen otoitzetako deiek iratzarrarazten duten herria.  Herria   2004-04-29


muezzin ik muezin.

mufti iz legelari musulmana, betekizun erlijiozkoak ere badituena.

Igandean ezezagun batzuek apaiz musulman sunita bat, Nizamuddin Shamzai mufti-a, tiroz hil zuten Karachin.  Berria - Mundua   2004-06-01

Bitartean, Jerusalemgo mufti (buruzagi erlijioso musulmana) Ikrema Sabrik adierazi duenez, Arafatek hiri santuan [...] hilobiratua izatea nahi du.  Berria - Mundua   2004-11-06

Bosnia-Herzegovinako mufti handi Mustafa Cericekin batera jasoko du Etxegaraik Unescoren saria.  Berria - Euskal Herria   2004-04-03

Txetxeniako erlijio buruzagi mufti nagusiak adierazitako gaitzespena.  Berria - Mundua   2004-02-08

Kardinalak, prioremeak, apezpiku-laguntzaileak, akolitoak, erretoreak, apaizak, sufiak, muftiak, eta pum-pumak.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 240. orr.


muga 1 iz eremu bat amaitzen den tokia.

Ezbaian hasten ziren Asiako mugak zein ote ziren.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 234. orr.

Bere herriaren mugak zabalagotu zituen eta herrialdeak menperatu.  Elizen arteko biblia   1 M 14,6

Neuk jarri diot hondartza itsasoari mugatzat, inoiz gaindituko ez duen mugatzat; harrotzen da eta orroa egiten, baina ezin du muga hautsi, ez gainditu.  Elizen arteko biblia   Jr 5,22

Hegoaldeko muga, Tamar-etik Meriba-Kadexeko oasiraino iritsiko da, eta gero, Egiptoko errekari jarraituz, Mediterraneo itsasoraino.  Elizen arteko biblia   Ez 47,19

Eguzki sistemaren mugan dagoen Kuiper asteroide gerrikoan.  Berria - Gaiak   2006-01-15

Lurraren mugetaraino hedatu zen haren izena.  Elizen arteko biblia   1 M 3,9

Lucyk esandako lekuan egiten du zuloa, jabetzaren mugatik gertu.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 146. orr.

Orain hemen gara, Kadexen, zure lurraldearen mugako hirian.  Elizen arteko biblia   Zen 20,16

ik mugako.

Haren ospeak kalezuloko mugak gaindituak zituen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 50. orr.

Eta kanpamentuko muga, herri txikiaren lehenengo etxeetan berme harturik, eten ezineko zaintzaile lerro baten ardurapean gelditu zen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 290. orr.

Harantzago, lorategiaren mugan ia [...] bellvedere bat.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 42. orr.

Zaldia ezproiez jo, eta, oihantxoaren muga jauzi izugarri batez gurutzaturik, Obi aldera oldartzen da lasterka bizi-bizian.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 81. orr.

Lurraren azken mugetatik erasotzera etorritako erregeak ere menperatu eta erabat deseginik utziak zituzten.  Elizen arteko biblia   1 M 8,4

Mundu argitsua, baketsua eta mugarik gabea.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 65. orr.

Kafe expressoa noraino iristen den, horra muga bat.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 98. orr.

Markoa objektu horren ertza da, lehenik eta behin, haren muga materiala, ukigarria.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 137. orr.

2 irud/hed

Honelako galderen zerrenda mugarik gabe luza zitekeen, eta beste horrenbeste ikerketa historiko egiteko gaiak ematen zituzten. ik beherago 19.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 404. orr.

Hegoaldetik datorren lan-eskaintza ia mugarik gabe da elastikoa.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 142. orr.

Mugarik gabeko boterea eta dena sortzeko nahiz suntsitzeko ahalmena.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 162. orr.

ik beherago 20.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Muga hertsiak jartzen dizkio filosofiaren esparruari, hemendik kanpora ez dago filosofiarik, baieztatzen du.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 27. orr.

Gizarteek, giza gorputzak bezala, muga jakin batzuk dituzte.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 73. orr.

3 zerbait amaitzen den unea.

Ez diot neure bizi-arnasa betiko utziko gizakiari, haragi hutsekoa denez gero. Horregatik, ehun eta hogei urteko muga jarriko diot haren bizitzari.  Elizen arteko biblia   Has 6,3

Horrela zaintzen du hilobian eror ez dadin, heriotzaren muga pasa ez dezan.  Elizen arteko biblia   Jb 33,18

Egia esateko, 200 urteen muga medikuek adostutako muga arbitrarioa baino ez da.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 95. orr.

Nire bizi-arnasa ez da betiko txertatuko gizakiaren baitan; haragi hutsekoa denez, ehun eta hogei urteko muga izango du haren bizitzak.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 25. orr.

Hildakoa emakume dotorea iruditu zitzaion, berrogeiko muga latza modu bikainean gainditurik zeukan emakume ederra.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 153. orr.

Izan ere, bistak huts egiten ez bazion bederen [...] hogeita hamarreko muga iristear edo pasa berria zeukan.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 11. orr.

Adin onaren muga aspaldi gainditua, ile urdindua, erretako aurpegi etena eta sukartu batena zirudien bekozkoa ageri zituen.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 13. orr.

Adinaren muga ezartzea baino ez litzateke faltako.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 244. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Arazoa, beti bezala, muga ezartzerakoan dago, muga-eremuetan hain zuzen ere.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 187. orr.

Iparraldeko muga-ertza Mikmetat zen.  Elizen arteko biblia   Jos 16,6

Jainkoak ezarri didan lan-eremua hartuko dut neurritzat, eta neurri horren muga barruan zaudete zuek ere, korintoarrok.  Elizen arteko biblia   2 Ko 10,13

Muga-markoa irudia mugatzen duena da, irudia ez denetik bereizi eta irudiaren eremua definitzen duena.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 138. orr.

Muga-lubrikazioa deritzo halakoari.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 41. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Venezuelako aire-mugak zeharkatzen zituen hegazkin estatubatuar bakoitza eraitsi egingo zutela.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 118. orr.

Gizakian, ikusmen-zolitasunaren behe-muga 200 bat mikroitakoa da gutxi gorabehera.  Berria - Gaiak   2004-10-31

Human Personality mende-mugako liburu bikainean saiatu zen kalkulugile miragarriek beren emaitzak lortzeko zer prozedura erabiltzen zituzten aztertzen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 194. orr.

Silaba muga eta aho puntua.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 86. orr.

Badik, noski, bere denbora-muga, bizitzan gauza guztiek bezala.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 116. orr.

Emandako denbora-muga gainditzea ez dela izan bere errua.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 60. orr.

Hauste egunetako errauts grisezko gurutzea kopetan bizi-muga seinale zekarrenean.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 81. orr.

6 gabezia. ik mugapen; mugakizun 2; mugatasun 2.

Ez da harrigarria, bai baititu [nobelagileak] bere muga eta ahulezia estetikoak.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 172. orr.

Umil eta muga guztiekin, horretara dator liburu hau.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 15. orr.

Giza adimenaren eskasiaren muga eta ezintasunei hertsiki jarraituz.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 187. orr.

Hainbat muga obraren izaeratik datorkio: beronen ofizialtasunetik [...] eta genero hagiografikoarekiko mendetasunetik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 49. orr.

Ikertzaileak ados daude Lehen Bizitza-k duen garrantzia azpimarratzerakoan, bere muga eta guzti, Frantziskoren irudi historikoa berreraikitzeko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 49. orr.

Memoriak uste baino muga hertsiagoak ditu.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 12. orr.

Frantziako erresumaren mugaren muga hau ez bide zen hain munta handikoa Frantziskorendako.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 69. orr.

Bi muga horien artean dabil beti zabuka idazlearen zoriona.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 51. orr.

7 irudizko marra igaroezina.

Botere politiko orori muga zehatzak jarri zizkion.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 25. orr.

Baziren begininietako hondoa galdutakoak, zoramenaren ertzekoak, eta baziren betzuloak leize bihurturikoak, eromenaren mugakoak.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 226. orr.

Erabateko perfekzioaren bideari ekin zion, santutasun betearen gailurrera iritsi zen eta betetasun ororen azken muga atzeman zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 238. orr.

Ez-esatekoen muga gainditua nuen-eta, beranduegi zen orain.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 221. orr.

Biztanleriari mugak ipintzeko biderik artezena haur galtzea da.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 75. orr.

Zerga politikak ere bazuen bere muga.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 59. orr.

Ordutik, esan bezala, muga jakin batzuen barruan aldatzen diren truke-tasak erabiltzen dira nagusiki.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 40. orr.

Ezin zen, baina, infinituraino hedatzen diren gauzen kopuruari muga finkoa ezarri gabe.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 79. orr.

Egia da estatu mailako legeriak muga zurrunak jartzen dituela.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 198. orr.

Krudelkeriaren mugetako hoztasuna zuen defentsa bakarra.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 11. orr.

Logikaren muga, ordea, oso zehazki determinatzen da, pentsatze ororen erregela formalak xeheki aurkeztu eta hertsiki frogatu baino egiten ez duen zientzia baita.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 23. orr.

Baliteke, alegia, zientziaren garapenak muga bat izatea, eraikin baten altuerak duen bezala.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 192. orr.

Azken gerrara arte, bada, muga nabarmen bat zuten genearen egiturari buruzko ideiek.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 54. orr.

Begiaren erresoluzio-ahalmenaren muga absolutua.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 105. orr.

Ibex-35 indizeak 11.000 puntuen muga gainditu du eta azken bost urteotako maila gorena erdietsi du.  Berria - Ekonomia   2006-01-28

Batzordeak erabaki zuen hiru estaturi espedientea zabaltzea defizit publikoaren muga hausteagatik.  Berria - Ekonomia   2004-04-29

Mugarik eza bertoko enpresentzat aukera ere badela ziurtatu zuen: «Hazi egin daitezke, ikerkuntzan, prestakuntzan, eta azpiegituretan inbertituta».  Berria - Ekonomia   2004-02-20

8 bi lurralde bereizten dituen marra.

Kamioi ilara luzeek iragarri didate mugaren hurbiltasuna.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 87. orr.

Basamortuaren erdian zegoen, Iraken eta Arabia Saudiren arteko hegoaldeko mugan.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 10. orr.

Armendaritzek markatzen zuen gune okupatuaren eta askearen arteko muga.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 40. orr.

Mendebaldea eta Ekialdea bereizten dituen marra edo muga non dagoen inork ez daki.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 98. orr.

Blanco urte askoan kontrabando egitetik bizi omen zen, Haiti eta Santo Domingoko mugan.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 80. orr.

Suitzako mugatik hurbil dagoen Haute Saone izeneko departamendura bidali zuten.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 41. orr.

Globalizazioa kapitalismoaren zabalkunde espazialaren adierazpen da, globoko muga guztiak gainditurik; baina, aldi berean, eta ororen gainetik, muga fisikoak eta arautuak saihesten, apurtzen, eta, azkenik, ezabatzen ditu, muga horiek kapitala mundu osoan metatzea eragozten baitute.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 13. orr.

Gremioak ezabatu ziren, nekazariak askatu, barne-trukeek zituzten muga guztiak ezereztu.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 43. orr.

Andaluziar musulmanek eta mugaz harantzagoko iberiar kristau-barbaroek.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 221. orr.

Bere mutilak Lizarragaren agindupean utziz, eta bera mugaz iparraldera aldatuz.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 221. orr.

Egun latz eta hits heietan Frantziako muga mugazainez eta zelatariez edo barrandariez brokatua zen.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 192. orr.

Muga, gero, Akor ibarrean zehar, Debir-era heltzen zen eta handik iparraldera jotzen zuen, Adumimerako aldapa parean dagoen Gilgalera, errekaren hegoaldean.  Elizen arteko biblia   Jos 15,7

Errekaren erdian zegoen muga.  Elizen arteko biblia   Dt 3,16

Karlos Kinto enperadoreak markatu zuen junta edo muga.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 14. orr.

9 (izenondoekin)

Arabiarrek Tauroko muga naturala zeharkatu zuten Konstantinopla K.o.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 245. orr.

673-7an inguratzeko eta berriro 717an; Pirinioetako muga naturala ere zeharkatu zuten Frantzian indarrez sartzeko K.o. 732an.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 245. orr.

Erromatar Inperioaren eta Ipar Europako barbaroen arteko muga militarra.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 148. orr.

Marokoko espainiar eta frantziar eskualdeen arteko muga teorikoan hankalatraba zeuden Rifeko menditarrek K.o. 1921ean Annualeko hondamendia eragin zieten espainiarrei.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 148. orr.

"giriek" Gipuzkoa-Naparroa-Frantzia muga hirukoitzean daukaten Endarlatsako aurrepostu arriskutsu eta babesgabea aukeratu zian.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 22. orr.

Dialektoak, hizkuntzaren eremuaren zatiketa arbitrarioak baizik ez dira; orobat, bi hizkuntza bereizten dituen muga ere konbentzionala izan daiteke soil-soilik.  Herria   2003-11-27

10 (aditzekin)

Horixe zen Mikel Strogoffek zeharkatu beharreko muga Siberiara pasatzeko.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 141. orr.

Euskal Herriko beste hainbat militantek bezala, muga zeharkatzea erabaki nuen.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 34. orr.

Isilpean pasatu beharko zuten muga Kataluniatik.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 237. orr.

Eta muga pasatzeko gomendatu zioten Gorteko kontseilariek.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 10. orr.

Ezarria dute iragaten ez duten muga bat, eta hautsi egiten ez duten lege bat.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 108. orr.

Irun erori eta muga itxi zenean, aurrena Donostiara eta gero Bilbora aldatu zen iheserako portua.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 23. orr.

Donostiako lagun batek kondatu zidan Biriatuko muga nola moztua zuten.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 88. orr.

Aitak bidaiaren arriskuei buruz jarritako objekzioak ere, muga guztiak zorrotz begiratuak zeudelakoak alegia, [...].  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 157. orr.

11 irud/hed

Begiak zabaldu eta istant batean zeharkatu zuen ametsen eta errealitatearen arteko muga.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 93. orr.

Batzuk pobreziaren mugan bizi dira.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 116. orr.

Non dago, azken batean, lasaitasunaren eta bakardadearen arteko muga.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 27. orr.

Bitan banatzen gaituen muga ikusezin hori hausteko bidea.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 37. orr.

Hemen badago filosofiaren eta erlijioaren arteko muga gaindiezin bat.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 70. orr.

Zaila da muga zorrotzak ezartzea teoria etikoen, etika praktikoaren eta metaetikaren artean.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 199. orr.

Ez duk sua, tio, arma bat duk, etsaiei esateko: kontuz gurekin, aspertu gara beti hartu eta hartu, orain guk ere eman dezakegu, arrasto bat egiten duk, muga bat jartzen duk haien eta hire artean.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 269. orr.

Hura zela esaten baitziaten apaizek zeruaren eta galbidearen muga.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 29. orr.

Han zertzen zen deiaren eta debekuaren arteko muga.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 172. orr.

12 unea, denbora, ordua.

Bi muga horien arteko urteak ere eransten ari zara zure bizkar okertuari.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 64. orr.

13 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Nola ez aipa Florentino Goikoetxea famatua, hernaniarra, "Comète" sarean muga-pasatzaile izan zena?  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 6. orr.

Haiek muga-polizia batekin eta nik beste batekin, baina batera hasi gara pasatzen.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 13. orr.

Muga-postuak sistema beraren parte dira, muga-lerroak albo-bide ere izaten baitira beti.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 40. orr.

Omeiatar Kalifaldiko kantonamendu militar eta muga-goarnizioak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 43. orr.

Baztango ibarreko muga-eremu hau guztia.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 213. orr.

Zail da, ordea, muga-arrastoa non dagoen zehazki esaten.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 20. orr.

Lehen, Egiptoko muga-errekatik Eufrates ibairaino, egiptoarren menpe egoniko guztia, orain Babiloniako erregearen menpe zegoen.  Elizen arteko biblia   2 Erg 24,7

Halaxe gertatzen baita muga- eta trantsizio-hizkera diren guztien kasuan.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 23. orr.

14 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ez-inoren lurraldea, zuria, estatu-muga berdeen arteko bi lerro urdin.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 19. orr.

Eskualdearen gainerakoa eman nien, Arnon errekatik [...] amondarren lur-muga zen Jabok errekaraino.  Elizen arteko biblia   Dt 3,16

15 jo muga ik jomuga.
16 muga egin

Luzaide eta Ondarrolaren artean muga egiten duen erreka pasatu eta, gertatu zitzaion briu-brau karabinero bat.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 181. orr.

Ez dago lainorik, argi-argi ikusten dira Val Padana edo Padaniaren iparreko muga egiten duten mendiak eta arrailak.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 9. orr.

Artola euskarak muga egiten zuen herrietan hasi zen lekukotzak hartzen.  Berria - Kultura   2004-05-15

Artola euskarak muga egiten zuen herrietan hasi zen lekukotzak hartzen.  Berria - Kultura   2004-05-15

· Guatemalarekin muga egiten duen Mexikoko herri batean.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 18. orr.

Txetxeniak eta Ingushetiak Georgiarekin muga egiten duten eremuetan.  Berria - Mundua   2004-07-14

Zure herriak muga egiten du Alemaniarekin.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 58. orr.

Orain Kadexen gara, zure lurraldearekin muga egiten duen hirian.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 211. orr.

Gazteluko dorrearekin muga egiten zuen ordoki batean.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 333. orr.

Haitik eta Dominikar Errepublikak muga egiten duten eremuan.  Berria - Mundua   2004-05-27

Hizkuntzalaritzak, beraz, bi eremuek muga egiten duten esparruan dihardu.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 147. orr.

17 muga-egun (corpusean mugaegun soilik)

Artean hamabost egun falta ziren bungalowaren alokairuaren beste hilabete bat ordaintzeko eta Abiek azokan guri zorretan ematen segitzen zuen, baina mugaeguna hurbilegi zegoen gogoan ez izateko.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 118. orr.

18 muga-ertz (orobat mugaertz g.er.)

Idi-bihotz gorri biziak etxearen muga-ertzen inguruan landatuak.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 200. orr.

Balaam zetorrela jakitean, bidera irten zitzaion Balak, Edom lurraldeko muga-ertzean, Arnon erreka ondoan, zegoen Ar hirira.  Elizen arteko biblia   Zen 22,36

Garrafoiko whiskia zen muga-ertzeko duty-free hartan erosi nuena.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 299. orr.

19 muga gabe adlag mugarik gabe. ik mugagabe.

Hala zu ere, nire biziaren bizi, baztergabeko espazioetan hedatua, handi irudikatzen zintudan, mundu itzel hau barrenez barren hartzen zenuela, eta munduz kanpokoa lau haizeetara, muga gabe hartzen zenuela.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 221. orr.

20 muga gabeko (orobat mugagabeko) izlag mugagabea.

Muga gabeko lautada itzela, belarrezko basamortu antzekoa.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 178. orr.

Eta bueltaka botako zaitu, pelota bat bezala, muga gabeko lurraldera.  Elizen arteko biblia   Is 22,18

Horretaz aparte, Jushtxenkoren aliatu Julia Timoshenkok, herritar guztiei muga gabeko grebarako deialdia luzatu zien.  Berria - Mundua   2004-11-23

Ondotik muga gabeko mundu bat ezagutu dut eta ohartu hunek ziola zentzua emaiten gure mundu mugatuari eta beste osotasun, betetasun, argitasun bateko zoriona bildu dut orduan.  Herria   2001-08-09

Baina itzaina, segur nago gutartean dagola, muga gabeko zazpigarren egunean sartua, Jainkoa bezala.  Herria   2001-02-22

Parisen, Muga Gabeko Erreportariak elkarteak eta musulman erlijio buruek exijitu zuten Carrollen aske jartzea.  Berria - Mundua   2006-01-21

Algeriak badu orain bere "liburu beltza", muga gabeko kasetariek atera dutena.  Herria   2003-10-23

21 muga-gizon (orobat mugagizon g.er.)

Muga gizona zen Lazarraga.  Berria - Kultura   2004-02-19

Martziala izan zen [...] muga itxi zen garaia arte, beti izan zuelako bere artean muga-gizonen kontingente bat, armak eramaten ez ezik beren eginkizun pribatuetan nahierara erabiltzen ere ohituta zeudenak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 373. orr.

Asiriar mugagizonen basakeriaren aurka.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 41. orr.

22 muga-hausle (orobat mugahausle) iz

Xangarin, historia-ipuin honetan, pertsonaia txiki bat besterik ez da, alabaina niri, ezagutu nuen denboran, gu ere nolabait muga-hausleen kofradiakoak izan eta, berak eman zidan bereziki atentzioa...  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 297. orr.

Mugahauslea.  Herria   2003-07-24

23 muga-hegi (orobat mugahegi)

Etxe hori Amezpetun da beraz Zuraiden bainan Senpereko muga hegian. Kasik egun guziz, muga hegi hortan bereziki, badira droga tornu zerbaitekin arrastatuak izaiten direnak!  Herria   2005-06-23

Duela berrogoi bat urte, noiz nahi baziren muga hegi hortan portugesakgordeka sartzen zirenak Frantzian lana ukanen zutela eta aise biziko zirela...  Herria   2005-05-19

24 muga-hesi (orobat mugahesi)

Eta esaiok alderik alde ibiltzeko muga-hesia.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 63. orr.

Mugahesi hori hautsi duenaren esku baino ez baitago berak gogokoen duen modura eraikitzea iragana,  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 262. orr.

25 muga izan da ad

Marinel helenikoak Egeo itsasoko [...] ekialdeko muga zen kontinentea adierazteko erabiltzen zuen "Asia" terminoa.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 275. orr.

Moabeko ekialdera hurbildu eta Arnon errekaz bestaldera ezarri zuten kanpalekua; baina ez ziren sartu moabdarren lurraldean, muga baitzen Arnon.  Elizen arteko biblia   Epa 11,18

26 muga izan du ad

Kadunarekin muga duen Kano eskualdean ere milaka hegazti hil dira egunotan.  Berria - Gaiak   2006-02-09

Europako Batasuneko kide berri askorekin muga duenez, prozesua bizkorrago doa Alemanian.  Berria - Ekonomia   2004-08-27

Jordan ibaia muga duen Araba harana eman nien, Genesaret lakutik Araba itsaso edo Itsaso Hileraino.  Elizen arteko biblia   Dt 3,17

Hortxe zuen berezko muga mojekin zuten adiskidetasunak.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 174. orr.

27 muga-lerro (orobat mugalerro g.er.)

Hala eta guztiz ere, bi bandoen arteko negoziazioak gogorrak suertatu ziren, herrialdeen arteko muga-lerro berriari zegokionean batik bat.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 152. orr.

· Hala ere, gure arrazoimen hutsaren galdekizun guztiek ikusmuga honetatik at edo, dena dela, bere muga-lerroan egon daitekeenarekin dute zerikusia.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 260. orr.

28 muga-marra (orobat mugamarra g.er.)

1: 500.000 eskalako mapa hura, lupaz begiratuta ere ezer argitzen ez zuena, paper zuri hutsa: errekasto urdin bat, estatu-arteko muga-marra zuzen bat, eta latitude-gradu baten lerroa, zuri hutsaren gainean...!  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 74. orr.

Munduaren mapa zabalean muga marrarik ez kolore propiorik ez duen zure herri txiki epelera.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 264. orr.

Muga-marrak Europan oso labainkorrak izan dira beti.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 324. orr.

Baina, euskaldun bolondresik gehienek bezala, nik ez nuen, muga-marra igarotzean, neure iskilua puskatu.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 288. orr.

Kafea prestatzeko moduan omen dago Europako muga-marra garrantzitsu bat.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 81. orr.

29 muga-muga

Tunisiako muga-mugan zaretela diote batzuek, ezinen duzuela aitzina egin.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 169. orr.

· Trebetasun handiz, beste autoak jotzeko muga-mugan beti, auto-korapiloen erdi-erditik lerratzen zen Albert.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 60. orr.

Bere buruarekiko konfiantza harrokeriaren muga-mugan dabil.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 104. orr.

Muga-mugan, proiekziorako joera hau gehiegizkoa ere izan daiteke.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 85. orr.

Hazkunde horrek muga-mugaraino eraman ditu harrapaketak.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 71. orr.

30 muga-sari (orobat mugasari)

Estatu Batuetan, manufakturei ezarritako batez besteko muga-saria %44ra iritsi zen 1913an.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 43. orr.

Akordioaren arabera, Vietnamek batez beste EBko industria ondasunei %16ko mugasaria ezarriko die, %22koa arrantza produktuei eta %24koa nekazaritza sektoreko ekoizkinei.  Berria - Ekonomia   2004-10-10

Txinak eta Asia Hego-Ekialdeko Elkarteko hamar herrialdeek hainbat produkturen gaineko mugasariak kenduko dituzte 2010 bitartean.1840ko hamarraldian, Ingalaterrak, bere aldetik, produktu manufakturatuen gaineko muga-sariak murriztea erabaki zuen.  Berria - Ekonomia   2004-11-30

Beste eremu batzuetan, Probintzia Batuek liberalismoaren alde jokatu zuten bete-betean, muga-sari aski murritzak mantenduz.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 37. orr.

Ogasunak ere laster nozitu zituen kalteak: alde batetik, artisautza-produkzioaren gaineko zergen bilketak behera egin zuen deblauki, inportazioen gaineko muga-sarien igoerak orekatu ezin izan zuen neurriraino.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 20. orr.

Herrialde hartzaileak finkaturiko muga-sariak direla-eta, edo merkatuak erdietsitako tamainak ahalbidetzen duelako, produkzio-jarduera bertan kokatzea erabaki dezakete transnazionalek.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 244. orr.

31 muga-zerga

EBn finantzaketarako diru iturriak hiru dira: muga-zergak, BEZrekin jasotzen den portzentaia bat eta estatu bakoitzak jarri behar duen BPGren %1,27ª.  Berria - Euskal Herria   2004-05-30

Europak %19,4ko muga zerga jarri nahi die Txinatik datozen zapatei.  Berria - Ekonomia   2006-02-24

Bertan behera gelditu den kuota sistematik at daude poliester zuntzak eta, datozen bost urteotarako %49,7ko muga zergak ezartzea hobetsi du EBk.  Berria - Harian   2005-03-25

Muga-zergak ezabatu ditu Munduko Merkataritza Erakundeak, eta Norvegiatik, adibidez, ehunka kamioi datoz gurera legatzez beteta.  Berria - Ekonomia   2004-08-22

ASEANek itun bana izenpetu zuen Japoniarekin eta Hego Korearekin datorren hamarkadan muga zerga guztiak kentzeko.  Berria - Ekonomia   2004-12-01

Europako Batasunean, Kanada, AEB eta Japonian, esnea, haragia, txokolatea azukrearentzat muga-zergak %100 ingurukoak dira kasu askotan.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 207. orr.

Muga-zergak jaitsi eta Asiako makinei atea zabaldu izanak min handia egin dio barne merkatuari.  Berria - Ekonomia   2006-03-10

32 muga-zubi (orobat mugazubi)

Polizaren nagusi handiak ikusi du zer egina den mugaren hobeki zaintzeko eta ez nornahi nola nahika iragaiteko muga-zubi horietarik...  Herria   2001-04-05

Biriatuko mugazubian, Marokatik Holandarat ari zen kamiun batean, guardek sesitu dituzte hiru tona haxix pasaturik.  Herria   2005-01-06

Oinezko ibilaldi bat muntatu zen Jondoni Jakobe bideetan zehar Santiago izeneko mugazubiraino.  Herria   2005-03-10

33 urte muga ik urtemuga.
34 zeru muga ik zerumuga.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

abiadura muga (5); adin muga (6); arteko muga (135); azken muga (13); bien arteko muga (7); defizitaren muga (5); dolarreko muga (9); dolarren muga (5); egiptorekin muga egiten (6); egiten du muga (6); frantziako muga (8); gehienezko muga (7); hegoaldeko muga (9); iparraldeko muga (7); jarritako muga (12); jo muga (5); lur muga (7)

muga administratiboak (6); muga aldera (7); muga asko (7); muga bakarra (24); muga bakartzat (5); muga batetik bestera (5); muga batzuen barruan (11); muga beroak (6); muga berri (5); muga berriak (6); muga egiten (49); muga egiten duen (24); muga ezarri (10); muga ezartzen (6); muga fisikoak (6); muga gabeko (11); muga gainditu (37); muga gaindituko (7); muga gainditzea (6); muga gainditzen (22); muga gisa (6); muga gurutzatu (7); muga guztiak gainditu (11); muga guztiak gainditzen (6); muga handiak (5); muga hautsi (6); muga hegi (12); muga hegi hortan (8); muga hori gainditzen (5); muga horien barruan (6); muga igaro (15); muga igarotzeko (5); muga igarotzen (6); muga inguruan (6); muga inguruetan (5); muga inguruko (6); muga itxi (7); muga izan (6); muga izango (6); muga jakin (11); muga jakinik (6); muga jarri (8); muga jartzea (5); muga jartzen (5); muga markoa (6); muga marra (21); muga mugako (6); muga mugan (32); muga mugaraino (5); muga naturala (8); muga non dagoen (6); muga ondoan (9); muga ondoko (8); muga oro (5); muga oroz (5); muga pasa (14); muga pasatu (8); muga pasatzeko (6); muga pasatzen (11); muga sariak (10); muga zaharraren (6); muga zaintzen (5); muga zeharkatu (30); muga zeharkatzea (6); muga zeharkatzeko (11); muga zeharkatzen (11); muga zehatzik (6); muga zergak (12); mugak muga (6)

pobreziaren muga (13); rafako muga (5); urte muga (32); urteen muga (5); urteko muga (5)

aberriaren mugak (6); arteko mugak (75); arteko mugak hautsi (5); baditu bere mugak (5); behin betiko mugak (14); bere mugak ditu (9); betiko mugak (14); espainiako konstituzioaren mugak (6); euskal herriko mugak (5); ezarritako mugak (16); ezartzen dituen mugak (5); gorputzaren mugak (6); herriko mugak (7); konstituzioaren mugak (10); lurraldearen mugak (6)

mugak desagertzen (6); mugak desagertzen ari (5); mugak ditu (14); mugak ezarri (10); mugak ezarriko (6); mugak ezartzea (6); mugak ezartzeko (8); mugak ezartzen (11); mugak finkatu (7); mugak gainditu (33); mugak gaindituz (14); mugak gainditzeko (12); mugak gainditzen (28); mugak haustea (5); mugak hausteko (6); mugak hausten (9); mugak hautsi (13); mugak itxi (5); mugak itxita (5); mugak ixteko (5); mugak jarri (12); mugak jartzea (18); mugak jartzen (23); mugak kontuan hartuta (5); mugak muga (6); mugak non dauden (6); mugak zabaltzeko (5); mugak zeharkatzen (5); mugak zehaztea (13); mugak zehazteko (6); mugak zehaztu (8)

munduaren mugak (6)

muga mugako (6)

arteko mugan (57); azken mugan (7); biriatuko mugan (12); egiptorekiko mugan (5); libanoko mugan (7); muga mugan (32); mugan bizi (9); mugan dago (21); mugan dagoen (37); mugan daude (6); mugan dauden (5); mugan ibiltzen (5)

arteko mugara (7); mugara heldu (7); mugara iristen (7); mugara iristen ari (5); mugara iritsi (13)

azken mugaraino (7); muga mugaraino (5)

hilabeteko gehienezko mugarekin (5)

arteko mugaren (9); mugaren alde batetik (6); mugaren alde bietako (8); mugaren azpitik (10); mugaren azpitik bizi (6); mugaren bestaldean (6); mugaren bi aldeetako (9); mugaren bi aldetako (25); mugaren bi aldetakoak (7); mugaren bi aldetan (17); mugaren gainean (8); mugaren gainetik (19); mugaren ondoan (9); mugaren ondoan dagoen (5); pobreziaren mugaren (9); pobreziaren mugaren azpitik (7)

adin mugarik (6); denbora mugarik (8); inolako mugarik gabe (6); inongo mugarik (5); mugarik ezagutzen (5); mugarik ezarri (7); mugarik ezartzen (5); mugarik gabe (109); mugarik gabea (21); mugarik gabeko (215); mugarik gabeko erreportariak (6); mugarik gabeko europa (7); mugarik gabeko kazetariak (21); mugarik gabeko medikuak (18); mugarik gabeko medikuek (21); mugarik gabeko medikuen (8); mugarik gabekoa (9); mugarik izan (12); mugarik jarri (17); mugarik jartzen (10)

arteko mugatik (7); mugatik behera (5); mugatik gertu (42); mugatik gora (6); mugatik hurbil (29); siriako mugatik gertu (5)

mugaz bestalde (5); mugaz bestaldean (21); mugaz bestaldeko (38); mugaz bestaldera (21); mugaz bestalderat (9); mugaz beste aldera (7); mugaz bi aldeetako (9); mugaz bi aldeetan (9); mugaz bi aldetako (16); mugaz gaindiko (108); mugaz gaindiko harremanak (13); mugaz gaindiko harremanen (11); mugaz gaindikoa (7); mugaz gaineko (19); mugaz goiti (8); mugaz haindian (22); mugaz haindiko (11); mugaz haindirat (9); mugaz hainditik (5); mugaz haraindian (7); mugaz haraindiko (12); mugaz hunaindian (9); mugaz hunaindirat (8)

bere mugen barnean (5); bere mugen barruan (7); dituen mugen barruan (5); konstituzioaren mugen barruan (5); mugen artean (8); mugen barnean (14); mugen barruan (60); mugen gainetik (13)

europako mugetan (5); mugetan barrena (6); mugetan sartu (5)

azken mugetaraino (10); egiptoko mugetaraino (5)

azken mugetatik (5); euskal herriko mugetatik (6); herriko mugetatik kanpo (5); mugetatik at (11); mugetatik atera (5); mugetatik haratago (8); mugetatik kanpo (27); mugetatik kanpora (7)

esperientziaren mugez goiti (8); mugez goiti (14); mugez haraindi (6)


mugabako ik mugagabe.

mugabe ik mugagabe.

mugadun izond muga duena; mugak dituena.

Planeta mugadun batean hazkunde ekonomiko mugagabe baten bideragarritasuna zalantzan jartzen hasi ziren.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 19. orr.

So egin nien besteei eta izatea zuri zor dizutela ikusi nuen, eta mugadun oro zuregan direla, ez tokian bezala, baina bestela: guztiak baitauzkazu egiaren eskumenean, eta guztiak diren heinean dira egiazkoak.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 227. orr.


mugaegun ik muga 17.

mugaertz ik muga 18.

mugaezin izond ezin mugatuzkoa; mugagabea.

Jendetza kontagaitz eta kasik betidanikako horren atomo bat baizik ez naiz, ibai luzearen xorta bat, baina ere Heraklitok aipatzen duen ur ibilkorraren kontzientzia mugaezina, cogito tematsu bati lotua.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 100. orr.

Itsaso mugaezina dago beherago, harantzago.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 14. orr.

Gizakiaren premiak mugaezinak omen dira, eta baliabideak berriz -eta hori ondotxo dakigu-, mugatuak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 17. orr.

Nahimena beraz bereizten da adimenetik, hau mugatua delako eta hura mugaezina.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 225. orr.

Subjektua da pentsamenduaren lekua baina prozedura orokor eta infinituarekin dialektikan sortzen du unibertsala; ez da deskriba daitekeen egitura bat, mugaezineko garapen bat baizik; zentzu honetan, inkontzientea ere bada.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 131. orr.


mugagabe (orobat mugabe g.er. eta mugabako g.er.) 1 izond mugarik ez duena. ik mugaezin; muga 19.

Lautada mugagabearen monotonia.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 287. orr.

Zeren gurea bezalako munduz beterik baitago espazio mugagabea.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 44. orr.

Leiho hark, hain garaia, ondoko etxeak menpean zituenak, gozamen mugagabeak ematen zizkion.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 363. orr.

Semeak begirune mugagabea zor dio amari, emazteak begirune mugagabea senarrari.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 166. orr.

Garunak ikasteko ahalmen mugagabea du.  Berria - Gaiak   2006-05-02

Haren nagusiaren alde adierazten zuen atxikimendu mugagabea.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 42. orr.

Bazirudien suzko mihiak piztu zitzaizkiola buruan, eta suak kanpora irten nahi zuela, gau oraindik ilunean urruntasun mugagabea erabat argitzeko.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 87. orr.

Estibadoreen eta garabizaleen greba mugagabeak bete-be tean harrapatu zuen Amenofis II.a ontzia.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 91. orr.

Lan kontratu mugagabeak sustatzeko.  Berria - Ekonomia   2004-04-25

Ura izoztuta dagoenean, berriz, denbora mugagabean iraun dezake birusak.  Berria - Gaiak   2004-01-25

Zure justizia mendirik handienak bezalakoa, zure probidentzia ozeano mugagabea adinakoa.  Elizen arteko biblia   Sal 36,7

Bakardade mugagabe etsigarri batek inguratzen ninduen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 176. orr.

Isiltasun absolutua da, mugagabea.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 193. orr.

Unibertsoa (bestelako deituraz, Liburutegia) galeria hexagonalez osaturik dago; galerien kopurua mugagabea da, eta beharbada infinitua.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 24. orr.

Jainkoa deitzen dut, absolutuki mugagabea den izakia.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 33. orr.

Ea ilarak mugatuak edo beren baitan mugagabeak izan daitezkeen.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 196. orr.

Espazio ireki, mugagabe batean, gutxienez muga zehatzik gabe batean, banatzen denaren partiketa.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 17. orr.

Horregatik, askatasun politiko mugagabean eta menpekotasun mugagabean desagertu egiten dira ohorearen ideiak, edo guztiz nahasten dira beste batzuekin.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 44. orr.

2 euskal deklinabidean, artikulu gabeko formen sailekoa.

Deklinabidea aztertzean, Txillardegik oso garrantzi handia eman zion, garai hartan, mugagabearen erabilera egokiari.  Berria - Kultura   2004-09-10

Mugagabea erabili zuen Ruche jaunak plurala erabili ordez.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 346. orr.

Euskararen berezitasuntzat hartuak izan diren ergatiboari edo deklinabide mugagabeari, izatearekin edo izanarekin zer ikusi gutxi dutela esan bailiteke, eta gehiago agian beste era bateko zerekin...  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 245. orr.

3 mugagabeko ik muga 20.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

esentzia mugagabe (7); jainkoaren esentzia mugagabe (7); kontratu mugagabe (10); kontratu mugagabe bat (4); mugagabe bihurtzen (3); mugagabe eta betierekoa (4)

absolutuki mugagabea (16); ahalmen mugagabea (4); baraualdi mugagabea hasi (3); gose greba mugagabea (9); greba mugagabea (62); greba mugagabea abiatu (7); greba mugagabea abiatzea (3); greba mugagabea eginen (3); greba mugagabea hasi (14); greba mugagabea hasiko (6); greba mugagabea hastea (3); ia mugagabea (3); izaki absolutuki mugagabea (3); kanpaldi mugagabea (4); kontratazio mugagabea (3); kontratu mugagabea (20); kontratu mugagabea egin (3); kontratua mugagabea (3); lanuzte mugagabea (7); lanuzte mugagabea abiatu (3); mugagabea eta betierekoa (5); mugagabea izan (6); mugagabea izango (5); mugagabea izatea (3)

greba mugagabeak (7); kontratu mugagabeak (15); kontratu mugagabeak sustatzeko (3); mugagabeak izan (6)

denbora mugagabean (3); gose greba mugagabean (3); greba mugagabean (20); greba mugagabean dauden (5)

greba mugagabearen (5)

greba mugagabeari (11)

kontratu mugagabeen (3)

greba mugagabera (10); greba mugagabera deitu (7)


mugagabeki adlag mugarik gabe.

Ez genuen berezko arrazoirik aurkitu prozesu hau mugagabeki ez errepikatzeko.mugagabeki erabil daitezkeen egiturak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 316. orr.

Handitasunaren orotasun absolutuak (unibertsoa), zatiketarenak, jatorriarenak, izatearen baldintzarenak oro har, ea sintesi mugatuaren ala mugagabeki jarraituaren bitartez sortzen diren.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 187. orr.


mugagabeko ik muga 20.

mugagabetasun iz mugagabea denaren nolakotasuna, mugarik eza.

Munduaren mugatasuna edo mugagabetasuna.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 8. orr.

Handik, unibertsoaren mugagabetasun pilpiltsua begietsi zuen.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 54. orr.

Denborak ez du, izatez, barne-mugarik, eta guk, gizakiok, ezin eraman dezakegu mugagabetasun hori: zorabiatu egiten gaitu, zoratu.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 32. orr.

Hautu bat egitea, arriskatzea zen, libertatearen mugagabetasunean jauzi egitea.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 65. orr.

Oina finkatzeko, lur lehorreko dike mehar batzuk besterik ez daude, mugagabetasun orlegi hartan zeruertzeraino luzatzen diren berdeguneen artean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 139. orr.

Lasaitasun hura, mugagabetasun hura, bien arteko erlazioaren definigaiztasun hura bukatzen zela.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 65. orr.

Materiaren bihotza hutsune bat omen da, non energiaz betetako izpiak etengabe mugitzen diren batera eta bestera, ulertzen ez dugun mugagabetasun sentipen batek isiotuta.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 112. orr.


mugagabetu, mugagabe(tu), mugagabetzen du ad mugagabetu bihurtu.

Hor hegan nabilela, zerbait bortitza sentitzen dut hemen barnean, hegaldiak gorputza mugagabetuko balit bezala.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 213. orr.

Antzerki klasikoaren eta zinemaren artean aise irakur daiteke espazioak pinturan izan duen historia guztia, haren deszentratzea, mugagabetzea eta eztanda.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 215. orr.


mugagaitz izond mugatzen zaila dena, ia mugaezina.

Grisa da gainera Eskolapioetako nire hasierako magma horren kolorea: triste, gatzik bako, udazkeneko putzuen kolore mugagaitz horretakoa.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 21. orr.

Gurasoak ezagutu, beste jende asko baino sakonago ezagutzera iritsi gaitezke, bai, baina beti geratuko zaigu alderdi bat itzalpean, eta alderdi mugagaitz eta itzaltsu horretan sartzeko herabe gara, barne-debeku moduko bat daukagu ilunpe horren muinean barneratzeko.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 54. orr.

Mugagaitz zegoen mutilaren aurpegiera: doi-doi antzematen zitzaion ezpain-dardara baizik ez, kolore-bizitasunik gabeko aho zimelduan.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 72. orr.


mugagizon ik muga 21.

mugagune (orobat muga gune) iz

Borno eskualdeko mugagune hau Charles Taylorren egonleku zen Calabar hiritik mila bat kilometro iparraldean dago.  Berria - Mundua   2006-03-30

Kontrabanda muga guneetan ez da segur oraingoa eta euskaldunak famatuak izanak gara lan horretako.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 217. orr.


mugaharri ik mugarri.

mugahausle ik muga 22.

mugahegi ik muga 23.

mugahesi ik muga 24.

mugaide ik mugakide.

mugakari 1 adlag mugan, muga dela eta.

Otsailaren 8 an, beren bi urte betetzeko mugakari, ari dute muntatzen ikusgarri eder bat: dantza, ixtorio, kantu, argazki...  Herria   2003-01-14

2 (urte, mende-ren eskuinean)

Izkiriatua izan da 2002-an, Frantsesen 450. heriotzearen urte-mugakari.  Herria   2004-02-19

"Gazte Abertzaleak" mugimenduak proposamen bat plazaratu du igandean, EAko gazte talde horren hamabosgarren urte mugakari Tolosan, Gipuzkoan.  Herria   2003-04-03

Bihotz-bihotzez zure mende-mugakari.  Herria   2003-11-27

Lerro hauek hartzen ditugu Juan Carlos Etxegoien "Xamar", Garraldako seme eta idazleak idatzi zuen liburu batetik, "1898, Garralda", herri guzia suntsitu zuen sutearen mende mugakari.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 80. orr.


mugaketa 1 iz mugatzea.

Egokiena bilakabide historikoari jarraitzea dela dirudi, adiera eta mugaketa zehatzari hurbilketa bat entseatze aldera.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 273. orr.

Elizaren eta Estatuaren funtzioak, aro feudalean, zeharo korapilatuta zeudenez, ezin zen Elizarentzat gogobetegarri zen mugaketara iritsi Estatuaren eremuan sartu gabe.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 135. orr.

Batasunean bakarrik du bere uste ona, Batasunak ez duenez desberdintasunik eta mugarik, eta beragan dena singlea bihurtzen da, bereizkuntzak eta mugaketak galduz, eta Aita eta Semea eta Izpiritu Santua ez dira Izate bakar bat baizik.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 25. orr.

Euskal autogobernua Espainiako Konstituzioak jarriko lituzkeen mugaketa hipotetikoetara murriztea, juridikoki justifikatzen ahalegindu daiteke, baina politikoki Espainiako Estatuak Euskadin duen legitimitatea izugarri ahulduko luke.  Berria - Euskal Herria   2004-07-07

2 (hitz elkartuetan)

Eremu zabal-zabala da autoerreferentziarena, eta emaitza onik aterako badugu, mugaketa lanari ekin behar diogu ezer baino lehen.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 15. orr.

H. Lübbe, txit egoki, "diskurtsoaren mugaketa-arau pragmatikoak" finkatu beharraz mintzo da.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 97. orr.

· Ez dugu jarrera hau onartzen, inguru-mugaketak ezarri nahi dizkigute gurekin hitz egin gabe eta arazo hauek negoziatuz konpondu behar dira  Berria - Harian   2005-04-16


mugakide (orobat mugaide) izond aipatzen denarekin muga egiten duena.

Iparraldean Errusia du mugakide, eta hegoaldean Georgiako Svanetia eta Mingrelia probintziak.  Berria - Mundua   2004-01-09

Gibara herriak [...] urak ditu mugakide iparraldean eta ekialdean -itsasokoak eta badiako urak, hurrenez hurren-.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 34. orr.

Frantzia, Espainia edo Trebiñoren mugakide soil litzatekeen Euskal Herriaren independentzia adar-jotze latza da, eskaskeria eta moztadea.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 162. orr.

Heriotzaren mugakide sentitzen zuen bizipenaren berri ingurukoei ematen saiatu izan zenean, inor gutxi aurkitu izan zuen entzuteko gertu, lubaki-kideez gain.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 157. orr.

Errusia zen, halaber, arraza zuriaren ondarearen eremua, Txina eta Indiako muga kontinentalekin mugakide zena.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 364. orr.

Kontuan hartu behar da, gainera, eleberri laburra, genero gisa, ipuin luzearen mugakide dela.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 16. orr.

Arlo mugakide horretan, bi eremuetako elementuak konbinatzen dira.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 147. orr.

Historian gaindi egon diren harremanak ere Pirinioetan «mugakide diren herrien garapen harmonikorako baldintza sortu eta mantentzeko» beharrezkoak izan direla dio testuak.  Berria - Euskal Herria   2004-10-02

Lurralde mugakideak dira fikzioa eta errealitatea.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 83. orr.


mugakizun 1 iz mugatzea, muga. ik mugapen 2.

Baina, Gizona ahazturik, halako lizentzia lauso bat bezala definitu dugu gure Askatasuna, hurkoari egin lekizkiokeen kalteak beste mugakizunik gabe.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 179. orr.

Maitasuna eta maitatzeko ezintasuna, heriotza, sexu frustrazioa, gizarte arauen presio eta mugakizunak eta denboraren joan higatzailea.  Berria - Kultura   2006-01-17

• 2 muga, gabezia. ik mugapen; muga 6.

Azken buruan, estiloa idazlearen mugakizunek eratzen bide dute.  Berria - Kultura   2004-09-18

Ea, unibertsoa taxutu duen mugakizunen eta historiaren arteko nahaste horretan, historiaren parteari baino ez zaion zor kontingentziazko osagai bat.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 38. orr.


mugako 1 izlag mugan dagoena.

Espainiar gudarosteak etengabe erasotzen zituen mugako postuak.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 245. orr.

Mugako pasabideetarik kanpo mendiak zeharkarazten zituztenen izenak.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 129. orr.

Hogei mila errusiarrek, Tobolskeko eta mugako probintzietatik etorriek, ehun eta berrogeita hamar mila tatariarri aurre egin zieten.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 430. orr.

Indiako Britainiar Inperioaren ipar-mendebaldeko mugan 1890etik aurrera, "errifle eta munizioa tribuen lurraldera sartzeak... erabat aldatu zuen mugako gerraren izaera”.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 146. orr.

Taldetxo bat ari zen hurbiltzen, mugako guardia ibiltariak, zalantzarik gabe.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 344. orr.

-Mugako jendeak erbesteratu nahi omen dituzte.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 242. orr.

2 irud/hed

Malenkonia baten aurrean gaude eta mugako kontzeptua da hau, ez "gauza" konkretu bat.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 108. orr.

Dirua erasopean duten herrialdeei epe laburreko eta epe ertaineko finantza-laguntza emateko aukerak ugalduz, eta diruak beren mugako kotizaziotik modu arriskutsuan aldentzen zirenean.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 172. orr.

Ezindu intelektual arin eta mugakoen premiak lantzen ari dira Donostian.  Berria - Euskal Herria   2004-11-30

Polizien arnasots larri, zurrungaren mugakoa.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 66. orr.

Testuinguru soziokultural mugako eta askotarikoa.  Berria - Kultura   2006-04-25

«Honek», esan zuen Rubiok, «desitxuratu dezake Batzarrerentzat funtsezkoa den mezu mugako, integratzaile eta ez frentista».  Berria - Euskal Herria   2004-01-11

• 3 iz mugako pertsona.

Eszena batzuetan islatu dut mugakoen pentsaera. Mugaldekoak izenpean bildu ditu mugaz, mugakoez, lurraldeaz idatzi dituen poemak.  Berria - Kultura   2004-12-03

4 muga-mugako

Eta dagoeneko denok buruan darabilgun muga-mugako kasua: bideoko irudia.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 167. orr.

Koldo Mitxelenak muga-mugako egoera derrigortu batetik, gerrarenetik, begiratu zien galdera horiei.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 45. orr.

Baina pasibotasun muga-mugakoa ez da aldatu harengan, eta beharko du oraindik ere babesa, Eta haren ikusmena, hain bazterrekoa zen, hain muga-mugakoa, non pentsa baitzitekeen gehiegizko zama neuralak edo identitate-talkak areago bultzatzen zuela itsutasunerantz  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 238. orr.


mugakor izond mugaokoa.

Gaude herri mugakor batean.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 198. orr.


mugakortu, mugakor(tu), mugakortzen du ad mugatua bihurtu.

Gizakia [...] espiritu gisa bera ere den mugagabekoaren ahalmen bihurtzen du, eta ezagutzako objektu propioena mugagabeko horixe du hain zuzen (bere burua); alderantziz, adimena -gizabere kreatuaren zolitasun hori- errotik subjektibatu eta mugakortu egiten du, berak osotasunetik ebaki, bizigabetu eta higigabetu, eta beste gauzekiko oposizioan jarri duen mugatua bakarrik ezagutzeko funtzioaz..  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 85. orr.


mugakotasun iz mugakoa izateko nolakotsuna.

"Mugakotasun" horrek zer esan nahi zuen argitu zuen gero.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 267. orr.


mugalari 1 iz iheslariei muga pasatzen laguntzen dien pertsona.

Gerla denboran, euskaldun frangok beren bizia irriskatu zuten erresistentzia saretan edo mugalari lanetan, iheslari, judu, ingles soldado eta holakoeri muga iragaiten laguntzen.  Herria   2004-07-01

Kattalinek laster azaltzen dio aitatxi mugalaria zuela.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 34. orr.

Lapurtar erresistente-mugalari baten orduko gora-beherak ditu aipatzen.  Herria   2002-11-28

Hango pasabideak ondo ezagutzen zituen mugalari bat egiten zen taldearen kargu.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 341. orr.

EB-etan sartzea eta egoitea paperrik gabeko 390 000 mexikanok erreusitzen dute urte guziez, gehienak mugalariek gidaturik.  Herria   2004-11-25

2 irud/hed

Fito Rodriguez «generoen arteko mugalari» agertzen da, Martin Ansoren iritziz, bere lehen nobelan, «pasarte batzuek saiakeraren itxura baitute nobelarena baino gehiago».  Berria - Kultura   2004-11-03

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

mugalari gisa (3)


mugalaritza iz mugalariaren lana.

-Zure aitatxi mugalaritzan ari zela harrapatu zuten.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 58. orr.

Hogei urte zituen Joanes mugalaritzan zebilen urte haietan.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 28. orr.

Graxi denbora gutti barne, mugalaritzaz gain, mezulari ere bihurtu zen.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 44. orr.

-Nola sartu zen mugalaritzan.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 34. orr.


mugalde 1 iz muga bat dagoen gunea edo eremua.

Mugalde guztietan, Estatu modernoak izan dira, populazioak elebakar bihurtu dituztenak, gizarte horien eleaniztasun naturala zanpatuz: pentsamenduaren mugak ere kontrolatzeko.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 13. orr.

Hamaikagarren mugaldean pasaporteak hamaikagarrenez begiratzen eta aztertzen dizkigute.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 319. orr.

Ohartarazi egin nion gure Gerra Zibilean mugaldekoa zen nire sorterria edotariko izuen testigu izan zela.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 102. orr.

Hantxe geratzen zen, mugaldeko auskalo nongo kuartel-zuloan gorderik aberria defendatzen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 167. orr.

Orria pasatuta, Kataluniako mugaldeko egoera penagarriari buruzko albisteek toki zabala hartzen zuten.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 27. orr.

Inperioaren mugaldeko bazter latzak bilatu zituen, lintzura dorpeak eta basamortu kontenplatiboak, bakardadeak lagun ziezaion bere patua ulertzen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 145. orr.

Aldi berean, Perm eta Nijni Novgorodeko errejimentuak eta mugaldeko kosakoak Ural mendietara doaz atsedenik hartu gabe.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 45. orr.

2 irud/hed

Egunero itsasoaren eta lehorraren arteko borroka etengabea gertatzen den mugaldeko eremu hartan, Klara, bere ingurukoengandik bereizia, at, harantzago.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 181. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

mugaldean kokatutako (3)


mugalerro ik muga 27.

mugamarra ik muga 28.

mugante adlag muga eginez.

Gurasoen etxea Baptisterioarekin mugante zegoen.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 75. orr.

Nafarroako lurraldearekin mugante dauden gure herrietan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 467. orr.

Bere barrutian astalarra eta kardulatza zituenak, eliz-dorrean gauerdiko lehen kanpaia entzun orduko, bere belazetik kardulatz bat atera eta mugante zuen etxadiko lurretara bota behar zuen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 254. orr.

Neguko solstizioarekin mugante, hementxe daukagu, urteko egun bakar soltero-mutilzahar urterokoa.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 490. orr.


mugape 1 iz eremua; barrutia. ik mugarte.

Oso kontuan hartu beharko du kazetariak Euskal Herri osoaren lurraldetasuna izan behar duela gogoan, euskararen mugapeak estatu artekoak direla, eta honek garrantzi handia du, ez terminologia politikoan bakarrik, baita hitzen mailegatzean ere.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 205. orr.

Gainera, ikus-entzule gehiago dagoen orduetan, mugape horretako indize soziolinguistikoari dagokion ordu-ehunekoa hartu beharko du gutxienez ere euskarazko programazioak.  Berria - Euskal Herria   2006-01-18

Orduan ekin zion Usansolok Bizkaiko Udal Mugapeak arautzen dituen 1987ko otsailaren 11ko foru arauak ezartzen zuen bideari.  Berria - Euskal Herria   2004-02-28

2 irud/hed

Idatzi zituen lehen poemak, geroxeago Muga Beroak liburuan sartu zirenak eta mugape horretan argia ikusi zutenak, 1950ekoak dira.  Berria - Harian   2005-12-06


mugapen 1 iz muga, gabezia. ik muga 6.

Itsuari, esate baterako, ukimena, inguruko giroan ezohiko zerbait sumatzeko ahalmena... bizituko zaizkio ikusmen faltaren mugapenak gainditzeko.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 148. orr.

"Ontzia" [...] zenbait eraikuntza eta aparailu tradizionalen arteko uztartze zoriontsu baten kimua zen, bakoitzak zeuzkalarik bikaintasun bereziak, baina baita mugapenak ere.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 342. orr.

Giza mailan, mugapen praktikoak egon zitezkeela gaitasun teknologikoaren termino abstraktuetan ia mugagabea izan zitekeen produktibitatearentzat.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 382. orr.

Odolberotasuna eta erronkazaletasuna, mugapen fisiko eta sozialekiko etengabeko indar-probaketa.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 91. orr.

Positibotasun honek ez du bat egingo, jakina, ez garaiko teoria politikoekin ez mugapen ekonomikoekin.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 220. orr.

Gainera, zure espazioan ez duzu inolako mugapenik, paretak altxa edo bota ditzakezu, lana bertan egin, lurra zikinduta ere ez dago arazorik.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 125. orr.

Gertaeren azpian beste historia bat aurkitzen du, serioagoa, ezkutukoagoa, oinarrizkoagoa, jatorritik gertuago, bere azken ostertzari hobeto lotua (eta ondorioz, hobeto jabetuta bere mugapen guztiez).  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 140. orr.

Eskerrik beroenak Károly Morvayri, beraz, itzultzailearen mugapenen gainetik ahalik eta eleberri on eta zuzenena ahalbidetzeagatik.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 15. orr.

2 mugatzea.

Adibidez, gradu baten handitasunetik, diametroa eta honen bitartez lurraren mugapen osoa, h[au] d[a], bere azalera determinatuta eta apriorizko printzipioen arabera ezagut dezaket.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 259. orr.

Baldintza edo mugapen horiekin batera, halaber, edozein lan akademikok errespetatu behar dituen irizpide orokorrak ere kontuan hartu behar dira, izan ere, zerk egiten du idazlan bat on?  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 331. orr.

Mugapena ez zen haiek egin ahal zutenari buruzkoa, haiek egin nahi zutenari buruzkoa baizik.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 305. orr.

Berari jarraiki egun batean agian arrazoimen hutsaren Filosofiaren sistema osoki aurkeztu ahal izango da analitikoki nahiz sintetikoki, bere ezagutzen hedapenaz nahiz mugapen soilaz osatzen bada ere.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 38. orr.


mugaratze iz mugara joatea.

Kasu horretan, Baionako Suprefeturak Kongoko etorkin bati mugaratze agindua eman zion.  Berria - Euskal Herria   2004-01-13


mugarri (orobat mugaharri) 1 iz lurralde, jabego edo kideko baten mugak, edo bide bateko bitarteak-eta adierazteko ipintzen den harria edo seinalea. ik zedarri.

Ez aldatu sekula mugarriak lekuz auzokoaren kaltetan.  Elizen arteko biblia   Dt 19,14

Urmael baten ertzean, Intxorta aldera, mugarri baten ondoan justu, bi arratara.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 60. orr.

Los Arcos zinez hurbiltzen ari zait eta hain zuzen azken bost kilometroak seinalatuak dira mugarri horretan.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 59. orr.

Mugarri eder batek iragarri dit Galizian sartu naizela.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 197. orr.

Karrika bazterrean, mugarri zuri baten moduko zerbait dago.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 103. orr.

Lur-gainean mugarriak baldin badira, uretan ere mugarriak behar ba, eta mugarri horiek zubiak izan dira, harrizko zubiak, gerora bestelakotuak.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 216. orr.

mugarri baten kontra eroso jarrita dagoela egin du amets.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 24. orr.

Mugarri zenbakidunak arin igarotzen dira zure begien aurretik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 323. orr.

2 irud/hed puntu nabarmena.

Matxitxako muturrari, gure itsaso txikiaren eta munduko itsaso handien artean mugarri egiten duen adar luzeari.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 44. orr.

Goia jo nahi dute, eta euren ibilbidean beste mugarri bat ezarri.  Berria - Gaiak   2004-04-28

Egutegiak hala agintzen digulako esaten baitugu mendea bukatu dela, hor muga bat jarri dugula, hor gure historian mugarri bat ezarri dugula.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 22. orr.

Bi polo ditu zientziak bere bidearen mugarri: desiragarri dena eta posible dena.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 13. orr.

Itoitz, hogei urteko borrokaren mugarriak.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 189. orr.

Brundtland Txostena [...] mugarri bat da, eskuartean darabilgun ideiaren gaineko ikuspegi argigarri bat jorratzera begira.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 45. orr.

Oliba-olioa, ardoa, kafea, gure europar historiaren mugarri eta barneko muga-marra dira.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 81. orr.

Bi mugarri historiko horiek begien aurrean ditugula, Mendebaldeko historiaren atal modernoaren hasiera hamabosgarren mendearen azken laurdenean jar dezakegu uste osoz.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 174. orr.

Azken hamarkadetan hiru mugarri nagusi izan ditu Euskal Herriko mugimendu ekologistak: Lemoizko zentral nuklearra lehendabiziko; Leitzarango autobia ondoren; eta azkenik, Itoizko urtegia.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 149. orr.

Iraganarekin lotzen zuten lokarri guztiak hautsirik, orainaldia zuen mugarri.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 237. orr.

Gizabanakoek bizitzan bezala, mugarrien premia dute planoko puntuek!  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 348. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

San Markos egun bedeinkatu honi, laborariaren egutegian horrenbesteko mugarri eginkizuna izan duenari.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 167. orr.

Eguberri egun hauek, euskal klimatologia partikularrean, mugarri-lana zeukaten auskalo noiztik ipinia: alegia, egun bereziak izanik, egun haietan izandako eguraldi jeneroak hurrengoa usnatzeko eskubide eta pistarik eman ohi zuen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 493. orr.

Goiz hartakoxe telefono-solasaldi hauxe daukat nik neure bizitzako mugarri-gune garrantzizkotzat.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 91. orr.

• 4 (izenondo gisa)

Urteko egun mugarrienetakoa zela, agudo ikusten da: atsotitzei eta esaera zaharrei begiratzea nahikoa.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 124. orr.

Madalenak aspalditik izan dute egun mugarrietakoa izateko zoria.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 290. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

historian mugarri izan (4); ibilbidean beste mugarri (9); ibilbidean mugarri (3); mugarri bat ezarri (21); mugarri bat ezartzen (3); mugarri bat izan (11); mugarri bat izango (4); mugarri eta erreferentzia (3); mugarri ezagun (3); mugarri garrantzitsua (5); mugarri historikoa (3); mugarri izan (25); mugarri izan zen (9); mugarri izango (10); mugarri nagusi (3)

lehen mugarria (3); lehenengo mugarria (3); mugarria da (6); mugarria izan (22); mugarria izan da (4); mugarria izan zen (10); mugarria izango (11); mugarria izango da (7); mugarria jarri (5)

mugarrietako bat izan (4)

mugarritzat jo (9); mugarritzat jo dute (4)


mugarritasun iz mugarri izateko nolakotasuna.

Bazuen, bai, egun honek ere, beste santu askoren mugarritasunik.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 425. orr.


mugarritu, mugarri(tu), mugarritzen du ad mugarrien bidez seinalatu edo mugatu. ik zedarritu; mugarriztatu.

Hitz haien patetismoak eta erabatekotasunak zirrara handia eragin zidaten, eta uste izan nuen adin nagusirako bidea mugarritzen zuten auzietako bat zela hura, Errege Magoena edo sexuarena bezala.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 86. orr.

Atzeko atetik sartu ziren, ostatuko harrera-gunetik, gizon itsu batek zaintzen bainoago mugarritzen zuen espazio ilun batetik, atezaina lodia baitzen gorpuzkeraz.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 209. orr.

Lehenagoko egutegia, santu asko eta askoren oroipenetan mugarrituta zegoen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 34. orr.

Pablo Picassoren jaiotzak (1881) eta Bilbon eginiko artista iberikoen erakusketak (1925) mugarritutako bi egunen artean, tradiziotik abangoardiarako jauzia egin zuen arteak.  Berria - Kultura   2004-02-17

Arazoa, mendebaldean gure ziklo historikoko zein momentu justutan gauden mugarritzea da.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 207. orr.

Laburbilduz, hizkuntza ez da agertzen aldez aurretik mugarrituriko ikur multzo gisa.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 138. orr.

Txinatar edo filipinar edo ez dakit nongo hark, oholtzaren gainean, begi egartien aurrean, alutik, zilarrezko zapata takoidunek mugarritutako alutik atera zuen hiru metroko nakarezko idunekoa.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 63. orr.

Ukabilen esola imajinarioez mugarritu genuen Ukapenaren Erresuma.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 66. orr.


mugarritze iz mugarrien bidez seinalatze edo mugatzea.

Azkenik, Les mots et les Choses lanean mugarritze metodologikoaren faltak eraman ahal izan du pentsatzera nire analisiak totalitate kulturalak balira bezala bururatu ditudala.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 23. orr.

Eraketa hau bermatzen da azaleratze, mugarritze eta zehaztapen instantzia batzuen arteko harreman-multzo baten bidez.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 54. orr.


mugarriztatu, mugarrizta, mugarriztatzen 1 du ad mugarritu.

Gorpu batek baino gehiagok mugarriztatuko zuen Siberiako bidearen tarte hura.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 278. orr.

Lur-gaineko mugak gauza badaezpadako eta halamoduzkoak baldin badira, zer pentsatu behar dugu urak bataiatze, mugatze eta mugarriztatzeaz?  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 217. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Beste zerbaiti erreparaka bainago une honetan: bidezidor mugarriztatu bat elurtegian gora, giza aztarren bat, alegia.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 296. orr.


mugarte iz eremua; barrutia. ik mugape.

Liburu-dendako mugarte itoan jaten genituen gure sandwichak eta edaten gure kafe izoztuak, jakiak minutu bakan batzuetan irentsiz.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 266. orr.

Gazteleraz Espainiako erresumako mugarteetan egiten den literaturaren ordezkari.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 22. orr.

Bigarren hizkuntza errusiarra duten erresumen mugartean sartu gara.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 146. orr.

Araudi aldaketa etorri zen, Bizkaiko Udal Mugarteei Buruzko uztailaren 7ko 1993/8 Foru Arauarekin, udalerri berriak sortzeko baldintzak zailduz.  Berria - Euskal Herria   2004-02-28


mugasari ik muga 30.

mugatasun 1 iz mugatua izateko nolakotasuna.

Eta litekeena da itsasoari irrikaz beharrean beldurrez begiratzea, espetxeko itxitasunarekin, mugatasunarekin konparatuta eskerga zelako itsasoaren zabala.  Berria - Kultura   2006-03-23

Munduaren mugatasuna edo mugagabetasuna, materiaren zatigarritasuna edo zatiezintasuna, eta munduko kausalitate osoa edo munduaren lehen sortzaile bat frogatzeko saialdiek arrazoimen hutsa antinomia batean nahasten dute munduaren kontzeptuari dagokionez, antitekika edo kontraesanen sistema batean nahasten dute, beraz. nola handiago daitekeen euren hedadura edo mugatasuna.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 8. orr.

2 muga, gabezia. ik mugapen; muga 6.

Denbora libreak denbora bere sotiltasunean bizitzera garamatza, baina ez dugu ezer jakin nahi denbora erabat biluztu batez, horrek gure mugatasuna erakusten baitigu.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 77. orr.

Mugatasun hori indarrez eta jenioz hornitzen eben eta, euren sinpletasunean, estilo xarmagarria eta guztiz efektiboa sortu eben.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 95. orr.


mugatiar izlag/iz ipar mugakoa; mugako pertsona.

Ortzegun aratsean, Hendaian, Zokoburuko biltokian, mahain-inguru gisako hitzaldiak, gaia "Muga eta mugatiar nortasuna".  Herria   2004-03-18

Horra nor dituzten haiduru, sasiaren gibelean polliki gordeak igandeko irabazleek finaleko, Sorhuet-Oçafrain bi buruetako mugatiarrek: Larrechea eta Etcheto, hots, hauk berriz erdi hortako pare azkarra.  Herria   2005-06-30

Berehala erakutsia zuen Sorhuet mugatiarrak trenpu onean zela.  Herria   2001-09-13

Hots, joko hortan partidaren erdia atxiki du burua gora mugatiarrak.  Herria   2002-12-05


mugatu, muga(tu), mugatzen 1 du ad muga ipini.

Lurraldea mugatu eta banatzen bukatu zutenean, israeldarrek Nunen seme Josueri ere eman zioten ondarea.  Elizen arteko biblia   Jos 19,49

Herriko lurrak mugatzeko lizar ilara omen zen garai batean hesi itxuran.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 74. orr.

Kuartelaren esparrua mugatzen zuen harresiaren espaloi lerroari jarraitu zitzaion.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 43. orr.

Ingurunea mugatu eta hesitzea erabaki zuten, badaezpada ere segurtasun neurri legez.  Berria - Euskal Herria   2004-07-03

Zuhaitzek mugatu plazatxoa hedatzen da elizaren albo batean.  Berria - Kultura   2004-12-26

Zurezko etxe tipitoek bi aldeetarik mugatzen zuten karrika hartu zuten. Formula idatzi, eta lauki batez mugatu zuen Ruche jaunak.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 107. orr.

Harresi honek errepidean barna jarraitzen du, herria iparraldetik mugatu eta okertu egiten da ibaira iristen denean.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 21. orr.

Muga-markoa irudia mugatzen duena da, [...] irudiaren eremua definitzen duena.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 138. orr.

Eremua mugatu izan ez bagenu, anitzez denbora gehiago beharko genuke egitura plantan ezartzeko, eta hirigintza alorrean larrialdiko neurriak behar dira.  Berria - Euskal Herria   2006-02-07

EB, laguntzak mugatu guran.  Berria - Harian   2005-09-04

2 mugen bidez murriztu.

-Hortaz, zerbait egin nahi duenak, ingurumen txiki batera mugatu behar du, zure iritzian, bere justizia-ekimena.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 129. orr.

Hitza abstraktua eta pisu antzekoa iruditzen bazaizue, bere esanahiaren esparrua mugatu eta soildu dezakegu.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 93. orr.

Kontua da errepublikak ugalketa mugatu egin behar duela, bere zoriona arriskuan dagoen momentutik aurrera.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 264. orr.

Kontratua egiteko askatasuna ezin beste ezerk ere mugatu, justizia, ohitura on eta onura publikoak baino.  Berria - Kultura   2006-03-26

Material estrategikoak eta elikagaiak esportatzea debekatzen zuten legeek zorrotz mugatzen zuten kanpoko merkataritza.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 23. orr.

Testamentua egiteko ahalmena onartu, debekatu ala mugatu egingo dugu?  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 92. orr.

Latinak elizan zuen erabateko nagusitasuna mugatu, eta herrietako hizkuntzak ezarri ziren haren lekuan.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 22. orr.

Horretarako, nolanahi ere, mugatu egin behar ziren herrialde hartzekodunei egindako baliabide-transferentzia garbiak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 154. orr.

Ekoitzi daitekeen ekoizpen bolumena erruz mugatu behar dela kontsideratuz.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 315. orr.

Eta zergatik mugatu behar du besteen kontzientziak nire askatasuna?  Elizen arteko biblia   1 Ko 10,29

Gizon bakoitzaren libertateak mugatu behar duela edozein estatu, eliza edo erakunderen boterea.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 55. orr.

Luzaroan, alderdi morfologikora mugatu zuen enbrioi-garapenaren azterketak bere burua.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 49. orr.

Globulu gorriak suntsitzeak mugatu egiten du makinaren erabilera.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 247. orr.

Irakurlea presenteegi edukitzeak mugatu egiten du idazlea.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 242. orr.

Poliki-poliki, Gizona ahaztuz, norbanakoaren arazoetara mugatu dugu gure morala.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 178. orr.

Halaber, parte-hartzea mugatu duen metodologia itxia erabiltzea gaitzetsi zuen Baga Bogak.  Berria - Euskal Herria   2004-10-14

Gran Vian autoen sarrera mugatu egingo da, eta zirkulazioa itxi egingo da Gregorio de la Revilla zatian, Indautxu plazan.  Berria - Euskal Herria   2004-09-22

Merkataritza eremu handiak zorrotz mugatu behar dira.  Berria - Harian   2005-10-26

• 3 (da aditz gisa)

Haren negozioak Greziara eta Ponto Euxinora mugatu ziren ia osorik, eta handik atera zuen bizibidea.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 35. orr.

Muga zaitez ni behar bezala kitzikatzera.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 302. orr.

Azkenean, eguna itxarotera mugatu nintzen, etorriko zitzaidanari ahal nuen ongien aurre egiteko prest.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 182. orr.

Siderurgia garatzen hasi zen, baina industria ehungintzara mugatzen zen ia osorik.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 29. orr.

Hala ere, bortizkeriarik eza, gizarte-bizitzako konpartimentu batera mugatu ezin den gogo-aldartea eta portaera-printzipioa da.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 27. orr.

Politika keynestarren kritika monetarista ez zen diru-politika abian jartzera mugatu.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 152. orr.

Hemen, horrelakoak alde bat utzita, kontakizunetara mugatu gara.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 88. orr.

Desorganizazioa organizatzera mugatu ziren lehen unetik.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 30. orr.

Ezin gara etxeko partidetara mugatu garaipenak lortzeko Euroligan.  Berria - Kirola   2004-02-04

Taizé-ko esperientzia ez zen egonaldi hortan mugatu.  Herria   2001-01-18

Bi ilabeteren buruan bukatu beharra da eta Herriko Etxean eztabadatu dute jakiteko zer abiaduretan mugatu behar den bide pezoi hori 50 ala 70 km orenean.  Herria   2003-09-11

4 mugak finkatuz zehaztu.

Eta zentzuz egiteko, mugatu egin behar da aurretik, zein marko edo lekutan, zein planteamolde edo posiziotatik, doi-doi zer eztabaidatu nahi den.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 80. orr.

Haien utzikeria zuzendu baino, haien jarduera mugatu beharra zegoen.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 227. orr.

Agian ez neukan esan beharrik, berak ere ez du galdetu, baina egokia iruditu zait nolabait gure elkarrizketaren esparrua mugatzeko.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 45. orr.

Luis Errukitsuak elizako arazoetara mugatu zuen epaiketa-modu hori.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 212. orr.

Berak mugatu du kontzeptuen, azterketen eta frogapenen ekonomian aldaketa handi hori.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 203. orr.

Harreman hauek markatuz muga daitezke eremu batetik besterako zirkulazioa aseguratzen duten bideak. portuko paisaiaren marrak mugatu eta koloreak zehaztu egin ziren.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 72. orr.

Ez dituzte menpekotasun mailak mugatu, ez dute zehaztu zeintzuk diren.  Berria - Euskal Herria   2006-05-03

5 gramatikan, izen sintagmari aurreko aipamen baten adierazlea -oro har artikulu marka- ezarri.

Mugagabea erabili zuen Ruche jaunak plurala erabili ordez, baina berehala mugatu zioten bikiek proposamena, bai singularrera mugatu ere, norabide bakarra aukeratu baitzuten.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 346. orr.

6 (era burutua izenondo gisa)

Gatzik gabeko alproja mugatu bat besterik ez da.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 177. orr.

Ia nahi duten edozein kolore sortzen dute artistek paleta mugatu batetik.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 39. orr.

Lauki zuri-beltzeko zelai mugatuan.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 19. orr.

Testuinguru mugatu jakin batean.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 99. orr.

Independentziak eragin mugatua izan zuen kontinenteko egitura ekonomikoetan.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 50. orr.

Bruselak bultzatuta, kurduen kultura eta hizkuntza onartzeko zenbait neurri mugatu eta txiki hartu ditu Ankarak.  Berria - Mundua   2004-12-19

Gaur egun aurkitzen ditugun geneak, hala, konbinatoria baten emaitza dira, eredu kopuru mugatu batetik sortuak. Zientzia-teoria guztiak behaketa-kopuru mugatu batean oinarritzen dira.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 121. orr.

Egun-kopuru mugatua du gizakiaren bizitzak; Israelen egunak, berriz, kontaezinak dira.  Elizen arteko biblia   Si 37,25

Berak komunikazio-espazio mugatu bat definitzen du.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 146. orr.

Linnaeus-en Genera Plantorum oso osorik enuntziatuz osaturiko liburua da, bertan ezin da aurkitu esaldien kopuru mugatu bat baino.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 96. orr.

Bizitza mugatua zen, baina egonkorra nolabait.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 122. orr.

Horrek txiki, mugatu, ahul egiten gaitu.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 34. orr.

Esklerosiak jotakoa gero eta gutxiago mugitzen da, gero eta mugatuagoak dauzka aukerak.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 125. orr.

7 mugatuxe mugatu xamar.

Bien bitartean, ordea, definizio mugatuxeago bat eman dezakegu begiradaz: ikustearen asmoa eta helburua definitzen duen zer hori da begirada.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 58. orr.

Horrek izenen mundu "mugatuxeagoan" ezartzen ninduen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 270. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

adieraztera mugatu (3); asko mugatu (4); aukerak mugatu (3); bere egitera mugatu (4); biltzera mugatu (3); corpus mugatu (3); denbora mugatu (9); egitera mugatu (20); egitera mugatu ziren (4); ematera mugatu (3); eremu mugatu (3); eremua mugatu (3); esatera mugatu (17); esatera mugatu da (3); esatera mugatu zen (12); espazio mugatu (3); eustera mugatu (5); eustera mugatu ziren (3); gordetzera mugatu (3); horretara mugatu (16); hutsera mugatu (3); irakurtzera mugatu (4); izatera mugatu (6); jarduna mugatu (3); jartzera mugatu (3); kopuru mugatu (13); kopuru mugatu bat (4); kopurua mugatu (6)

mugatu gara (4); mugatu izan (5); mugatu samarra (3); mugatu zen (50); mugatu zuen (20); ongi mugatu (3)

talde mugatu (5)

ahalmen mugatua (5); aski mugatua (3); denbora mugatua (6); epe mugatua (3); erabat mugatua (3); eragin mugatua (8); eragin mugatua izan (4); eraginkortasun mugatua (3); existentzia mugatua (5); existentzia mugatua duen (4); eztabaida mugatua (3); ikusmena mugatua (3); kontratu mugatua (5); kopuru mugatua (12); kopurua mugatua (9); leku mugatua (3)

mugatua da (61); mugatua dago (11); mugatua du (13); mugatua izan (33); mugatua izan da (4); mugatua izanen (8); mugatua izanen da (7); mugatua izango (12); mugatua izango da (3); mugatua izango du (3); mugatua izanik (3); mugatua izatea (5); mugatua zegoen (3); mugatua zen (8); mugatua zuten (4)

ondasun mugatua (3); oso mugatua (20); talde mugatua (6)

ahalak mugatuak (3); baliabideak mugatuak (5); baliabideak mugatuak direla (3); lekuak mugatuak (5); mugatuak dira (20); mugatuak izan (5); mugatuak izanen (3); mugatuak izanez (3); mugatuak ziren (4)

ongi mugatuak (3); oso mugatuak (9); tokiak mugatuak (12); tokiak mugatuak izanez (3)

modu mugatuan (4)

batera mugatuko (4); egitera mugatuko (5); egoera mugatuko (31); egoera mugatuko gramatika (5); egoera mugatuko hizkuntza (6); egoera mugatuko hizkuntzak (4); ematera mugatuko (3); eragin mugatuko (5); eragin mugatuko ituna (3); eraginkortasun mugatuko (10); eraginkortasun mugatuko lan (4)

egoera mugatukoak (3)

mugaturik daude (3)

legez mugatuta (3); mugatuta dago (9); mugatuta dagoela (3); mugatuta gaude (4); mugatuta zegoen (3); oso mugatuta (4)

mugatzea erabaki (6)

askatasuna mugatzeko (5); indarra mugatzeko (4); kopurua mugatzeko (5); mugatzeko aukera (3); mugatzeko eskatu (3); mugatzeko neurriak (3); prentsa askatasuna mugatzeko (3)

ahalmena mugatzen (3); askatasuna mugatzen (4); asko mugatzen (5); betetzera mugatzen (3); egitera mugatzen (6); ematera mugatzen (3); eremua mugatzen (3); eskubidea mugatzen (4); eskubideak mugatzen (3); esparrura mugatzen (3); hutsera mugatzen (4); irakurketara mugatzen (3); izatera mugatzen (4); jardunera mugatzen (3); jasotzera mugatzen (4); kontatzera mugatzen (3) ongi mugatzen (3)


mugatzaile 1 izond mugatzen duena.

Giza baliabideena da unibertsitateetan gaur egiten den ikerkuntzaren eragile mugatzaileenetako bat.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 146. orr.

Ikasi egin beharko dut Dabiden babes mugatzailetik urruntzen askatzen.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 152. orr.

Dagoeneko erabat ezabatuta ditugulako denboraren eta espazioaren hesi mugatzaileak.  Berria - Kultura   2004-10-24

Egia da ere sozietateak bi aurpegi erakusten zizkidala, bata mugatzailea eta bestea libreagoa.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 139. orr.

2 (gramatikan)

Asignatura bitxien artean, "Antzerki" zegoen; guk hala deitzen genion, -a mugatzailerik gabe.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 71. orr.

Ez da, alegia, inderre baizik inderra gertatzen hitzari atzizki mugatzailea eransten bazaio.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 61. orr.

Ona hau eta ona hura; kendu hau eta hura mugatzaileak, eta begiraiozu, ahal baduzu, On hutsari.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 300. orr.


mugatze 1 iz mugen bidez zehaztea edo zehaztea.

Mugatze horren zailtasuna hizkuntzen eta egoeren arabera aldatzen da.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 62. orr.

Baina norbaitek sexu bereko pertsonekin deus ere deus ere deus ere egin nahi ez izatea, hori gehiegi da, hori mugatze larria da, gizona edo emakumea herrenka dabil kasu horretan, ezin gizaki osoa izan.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 129. orr.

Horrek ez ditu kentzen gizatasunak eta antolakuntza publiko onak eskatzen dituzten mugatze eta murrizteak.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 19. orr.

Ahalaz segurik hein bat bederen xuxenduz azken aldian arrunt molde potretean egin ziren mugatze batzu...  Herria   2002-09-05

2 (hitz elkartuetan)

Peter Medawar-ek, auzi hori azterturik, bi mugatze mota bereiz daitezkeela dio.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 191. orr.

Whitney amerikarra [...] lanaren autorea, izan zen mugatze lan horri lehen bultzada eman ziona.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 31. orr.

Bigarren zabaltze eta mugatze prozesua.  Berria - Euskal Herria   2006-04-22


mugazain 1 iz mugak zaintzen dituen poliziakidea. ik karabinero.

Egun latz eta hits heietan Frantziako muga mugazainez eta zelatariez edo barrandariez brokatua zen.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 192. orr.

Mugazainek 42 kilo heroina atzeman zituzten joan den larunbatean Biriatun.  Berria - Euskal Herria   2004-10-21

Mugazainek nire ekipajea miatuz gero, atxilotua izateko arrisku handia nuen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 139. orr.

Aduanako hesia zen, mugazainek gurdien miaketan ziharduten.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 23. orr.

Uste ez bezala zeharkatu nuen, ordea, muga, inoiz baino bizkorrago eta inolako arazorik gabe, mugazainek nahikoa buruhauste baitzuten garraiolariekikoak egiten.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 194. orr.

Gauzarik praktikoena zelakoan, Kapistun, lau behorrak hartuta, bueltatu egingo zela erabaki zuten, eta poliki-poliki abiatuko zela gaua pasatu zuten mugazainen etxolara.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 94. orr.

Egun ederrik jastatuko zinuen zuk ere hedexuri edo mugazain horietan sartu bazine.  Herria   2002-08-08

-Ez zen mugazaina, galtza-gorria baizik.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 297. orr.

Militarrak eta mugazainak nahasten diren denbora honetan, biak igualtsu tratatzen ditut nik, zakur zahar amorratua baino hobekiago ez. Habanako aireportuan mugazainen buru egon zen, 30 eta 40ko urteetan.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 297. orr.

2 irud/hed

Beren buruak "mugako pentsalaritzat" dauzkate, Estatuaren seguritatearen mugazainak direlako apika.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 158. orr.

Esan zezakeen, orobat, berak ez dituela poesia eta prosa bata bestetik bereizten, eta "metaforismo" hitzaren bidez hartu nahi izan diela mendeku, metaforikoki esanda, muga-ezarle eta mugazain guztiei.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 9. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Zalakainek mugazain-etxetxo bat ikusi zuen oso bertan, itxita.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 89. orr.

Zama eta behorrak seguru utzirik, sartu ziren hirurak mugazainen etxean eta su eder bat piztu zuten.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 89. orr.


mugazaintza iz mugen zaintza.

Urrats horietatik lehena Ankarak EBn iragan maiatzaz geroztik kidetu diren 10 herrialdeekiko mugazaintza arauetarako akordioak sinatzea litekeela gaineratu zuen Iakovukek.  Berria - Mundua   2004-12-15


mugazubi ik muga 32.

mugertar izlag/iz Mugerrekoa, Mugerreri dagokiona; Mugerreko biztanlea.

Mugertar akusatuak bere galdea egin zuen auzi hastean baina errefusa izan zuen.  Herria   2002-10-17

Mugertarra baitu bere emaztea.  Herria   2001-10-11

90 pare arizan ondoan lehen mailean: Palacio Etcheverry mugertarrek ereman dute Labarthe Ainciboure-ri.  Herria   2003-05-01

Gaxuxa Arrambide 25 urteko mugertar gazteari 6 urteko presondegi zigorra eman dio Pariseko auzitegiak.  Herria   2005-06-30

Gomita deneri zabaldua da, mugertar, auzo-herritar eta sustengua ekarri nahi duen orori.  Herria   2005-06-02

Gorka Torre mugertarra hautatua izan da zuzendari karguaren betetzeko hemendik aitzina.  Herria   2003-04-10

Horrela, Mugertar, Lehunztar, Urketar eta Ahurtiarrek Hiriburu barnea nolakoa den ezagutzeko parada badute.  Herria   2005-09-01


mugeta 1 iz belar landarea, lore zuriak mordoetan bilduak ematen dituena (Convallaria majalis).

Udaberrian ez geundenean eta udaberri-lorerik ez zegoenean, mugetak oparitzen zizkidan, eta arrosa-begitxo biziak, eta herezeak, eta nabar-lore urdin distiratsuak.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 255. orr.

Mutilak gonan usain egiten zion luzaro, jolas antzean, eta zera esaten zion azkenean: "hau mugeta dun".  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 243. orr.

Eta bereak gozoak ziren: mugetaren kolonia bezain gozoak.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 66. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Bere biboteko brillantinak zabaltzen zuen mugeta-urrina aditzen nion.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 147. orr.


mugiarazi, mugiaraz, mugiarazten (orobat mugituarazi g.er.) du ad mugitzera behartu. ik higiarazi.

Itsu badago ere, mugitu egin behar du, eta mugiarazi.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 24. orr.

Durant jaunak mihi-punta atera eta emeki mugiarazi zuen bere goi-ezpain busti eta labainkorretik.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 40. orr.

Ragga, dub, jungle, reggae gozoa... jesarrita ez bazaudete mokorrak mugiaraziko dizkizuen musika...  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 14. orr.

Hala gurpilak, aurrerantz mugitzen delarik, berarekin batera beheko danborrari eragingo dio eta honek bere hortzarekin goiko gurpilaren hortzak mugiaraziko ditu buelta bakoitzarekin hortz bana biraraziz.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4950. orr.

Bere ahal eta borondateaz inguruko esfera birarazi eta mugiarazten duena.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 181. orr.

-Horixe da gauza guztiak mugiarazten dituen printzipioa.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 112. orr.

-Ez al dik barruko errairik mugiarazten? -esan zidan, errukia eta pena dena batera adierazten zuen aurpegieraz.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 47. orr.

Zu zerk mugiarazten zaitu: zalantzak, jakin nahiak, erakutsi nahiak...?  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 243. orr.

Zer nolako ezinegonak mugiarazten ote zuen Marro, galdetu izan diot beti neure buruari.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 101. orr.

Talde asko dago auzoan, eta horrek jendea mugiarazten du.  Berria - Euskal Herria   2006-04-25

Herritarrak «mugiarazteko» xedearekin manifestaziora deitu dute heldu den larunbaterako, Iruñean.  Berria - Euskal Herria   2004-02-24

Beldurrak mugiarazi ditu enpresak.  Berria - Gaiak   2004-11-19

Sermoi luzeak ipurdia mugiarazten du, eta motzak bihotza.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 79. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

herritarrak mugiarazi (4)

mugiarazteko gai (3)


mugiarazle izond/iz mugiarazten duena. ik higiarazle.

Berau unibertsoaren Lehen Motor edo Kausa mugiarazle eta formaltzat harturik.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 178. orr.

Era berean, Jainkoa (gorets bedi Haren izena!) esfera gorenaren mugiarazlea da, eta Beraren eraginez mugitzen da hartan den guztia; baina Jainkoa (gorets bedi!) hartatik bereiz dago, eta ez da hartan den ahalmen bat.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 179. orr.


mugida (orobat mugira g.er.) 1 iz mugitzea.

Eguzkiaren ibilbide eta ilargiaren mugida aldakorrak zer indarrek eta kausak eragiten dituen.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 351. orr.

Bada besterik ere, eguzkiaren izpietan dardaratzen ikusten diren gorputzoi arreta jar diezaiezun, ezen halako multzoek erakusten baitute materiaren barruan ere badirela mugida ezkutuak eta ikusgaitzak.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 105. orr.

Gizonaren bihotzaren mugidak ezin zundatuzkoak dira.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 143. orr.

Gogojardunak ematen dituenak, ikusten badu hartzen dituenari ez datozkiola barrenean espirituko zenbait mugira, hala nola pozaldiak eta lehorraldiak, eta ez dutela ere zenbait espirituk inarrosten, [...].  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 33. orr.

2 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Hainbat aldarte eta barne mugida adierazi nahi zituzkeen neurtitzetan!  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 106. orr.

Bere ama paperak ez du behar, bere "naturaltasun" horretan, izpiritu mugidarik  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 155. orr.

3 adkor saltsa, istilua; gertaera ezohikoa. ik mobida.

Ez zuen gustuko mugida hura, munduaren etorkizuna jokoan egonda ere.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 99. orr.

Ongieza ez erakusteko eginahaletan, inguruko mugidan finkatu nituen begiak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 38. orr.

Urte hartan uste dut hasi nintzela jabetzen musikaren mundua astindu zuen mugida bortitzaz.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 100. orr.

Mugida itxurosoa dago, pastiak gura adina, nor bere zoroarekin, eta mukizu kaskamotza eskuma aldean goian.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 133. orr.

Ez zuen dena haizea hartzera bidaltzen orain egiten duen bezala, eta egoera politikoaz kezkatzen zen, mugidaren batean sartuta ibiltzen zen, [...].  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 75. orr.

Kolektibo feministetan, komite internazionalistetan eta beste bizpahiru mugidatan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 71. orr.

Asper-asper eginda nengoen Londresekin eta bertako mugida teknoarekin.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 36. orr.

80ko hamarkadan Madrilgo mugida-ren ikonoetako bat izan zen Garcia Alix.  Berria - Kultura   2004-04-09

4 bizi mugida

Zatien arteko bizi mugida egokiak eragiteko.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 149. orr.

Bizi mugidaren eta formaren arteko liskar inmanente hori ezinbesteko baldintza da ordena espiritualerako ez ezik baita ordena naturalerako ere.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 157. orr.

Lehenkien posizioak disolbatzen baitira, eta barru-barruan bizi mugidak eten, harik eta materiak, gorputzadar guztiek astindurik, arimaren bizi korapiloak gorputzetik askatu eta hura, zatikaturik, zirritu guztietatik kanpora jaurti arte.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 149. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

mugida egokiak (3)

bizi mugidak (3); mugidak eragiten (4)


mugidatxo iz mugida txikia.

Haize-mugidatxoa, haizexka ahula alegia, eguzkiak lur-azala berotu ahala abiatzen da.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 367. orr.


mugidazale izond mugidaren, saltsaren zalea dena.

Jende koloreduna aurkitu zuten eta jende grisa; gazteen algara eta zaharren patxada; giri despistatuak edo gazte mugidazaleak.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 185. orr.


mugiera (orobat mugikera) iz mugitzeko era.

Batzuk dantzan, besteak eserita, taldeka hitz egiten, komunetara joan-etorrietan, perika pixka bat zenbaiten sudurretan, anfetak bestetzuen gorputzetako mugierak behartuz.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 260. orr.

Bere galtza estuen atzeko poltsikoan eskua sarturik ibiltzea gustatzen zitzaidan, mami urrien azpitik braille sekretu eta epel baten bidez bere hezurduraren mugikera nahasia irakurriz.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 126. orr.

Animaliaren mugiera eta Amyrena elkarren oso desberdinak zirela.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 140. orr.

Segi eguneroko portaera estu eta mugiera jakinekin, besterik gabe.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 121. orr.


mugiezin 1 izond ezin mugituzkoa.

Erromako Eliza Katolikoan jaiak "mugikorrak" eta "mugiezinak" izaten dira, baina ospatzaileak beti mugiezinak izaten dira bapo bete bitartean.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 165. orr.

Zerurantz altxa nituen begiak: hodei zehatzik gabe, kolore zehatzik gabe, marmolezko sabai trinko eta mugiezin bat zirudien, hilobi baten harlauza.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 114. orr.

Europako estatuen arteko mugak irekiak dira, baina mugiezinak.  Berria - Euskal Herria   2004-06-04

Zerua urdina zen; itsasoa, eskuinetara, mugiezina; eguzkia, neure bizkarrean, urrikigabea.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 48. orr.

Hirien modernotasun bizia eta basoaldeko iragan mugiezina.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 141. orr.

Bertsoa zen, hasi eta bukatu egiten zen paradigma mugiezina.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 178. orr.

Nafarroako VWek «mugiezina den behin betiko» proposamena egin dio langileen batzordeari.  Berria - Ekonomia   2006-02-17

2 (adizlagun gisa)

Une batez mugiezin geratu zen, bolanteari tinko helduz, oharkabean marraren bat igaro bailuen."Eta haren ondoan Yhwh agertu zen zutik", haren gainean egonkor eta mugiezin.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 201. orr.

Haize eskukada bat baino arinagoa zen barruko txoria, baina besoa gogortzen zitzaidan, mugiezin.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 113. orr.

3 (izen gisa) ik higiezin 2.

Urruña eta Biriatu aldean, mugiezinen prezioa izugarri garestia da eta ez dute aise bertze alorrik atzemanen.  Berria - Euskal Herria   2004-04-22

4 mugiezinik mugitu ezinik.

Baina hondar-meta batean hondoa jo zuten; branka hondarretan sartua gelditu zen, mugiezinik.  Elizen arteko biblia   Eg 27,41

Hankak eta besoak mugiezinik zituen.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 193. orr.


mugiezinaldi iz norbait edo zerbait ezin mugitu den aldia.

Azken hamarkadako ikerlanek frogatu dute [...] goitik behera berrantolatu eta berrikus daitekeela gorputz-irudiaren "marrazketa" zerebrala; lesio eta mugiezinaldietan ez ezik, alde banakatuak erabiltzearen edo ez erabiltzearen arabera.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 58. orr.


mugiezintasun iz mugiezina denaren nolakotasuna.

Erakutsi dugu zerbitzu publikoa ez dela mugiezintasunera kondenatua.  Berria - Ekonomia   2004-06-30

Eraketa-sistema hauek ez dira hartu behar mugiezintasun bloketzat, diskurtsotik kanpo ezarriko liratekeen forma estatikotzat.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 86. orr.

Egituren "mugiezintasunari", euren sistema "itxiari", euren nahitaezko "sinkroniari" historiaren irekitasun bizia kontrajartzen duen gai hau baliarazteko beharrezkoa da.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 20. orr.

Bai, eternitatea bezain kopetilunak beren mugiezintasun setati, ia traidore hartan.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 117. orr.


mugigaitz (orobat mugikaitz g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian mugigaitz agertzen da) 1 izond nekez mugizen dena, ia mugiezina. ik higigaitz.

Helburu ditugun Karakorum-go mendiak bezain mugigaitzak.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 142. orr.

Hazpegi zakar mugigaitzeko mutil gazte bat.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 222. orr.

Kapitalak mugigaitzak direla zioen, eta hipotesi horretatik ondorioztatzen zuen nazioarteko trukearen egokitasuna.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 71. orr.

Hunkitu gabeko judu mugigaitzek harrigarriro arrakastatsua zen kristautasunari buruz agertzen zuten "destaina sakon egonarritsu" hori ez zen kristauentzat hain gogaikarria gertatuko.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 297. orr.

2 (adizlagun gisa)

Gizon txaparroak isilik segitu zuen, mugigaitz, itsasora begira marmarka.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 169. orr.

Doktorearen aurpegiak harrizko estatua batek bezain mugigaitz egin zidan so.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 90. orr.

Pentsatuz ezen bertso-kopuru hori, kubo baten antzera, edozein aldetara erortzen dela ere, egonkor eta mugigaitz geratzen dela oroimenean finkatuta.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2150. orr.


mugigaiztasun iz mugigaitza denaren nolakotasuna.

Santander [...] eta BBVA (- %0,06) mugigaiztasunaren irudia izan ziren eta TPI ipotxa eta Sacyr soilik igo ziren %2 baino gehiago.  Berria - Ekonomia   2006-04-06


mugigaiztu izond mugigaitz bihurtua.

Beti letra etzan luze-mehe berak, ziraun zuri zaurituak aspaldi argitzen ez duen neonezko errotuluan mugigaiztuak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 7. orr.


mugigarri 1iz mugi daitekeena. ik higigarri.

Kameraren mugikortasun hori zinemaren hasiera-hasieratik egin zen ia, lehendabizi oinarri mugigarriren baten gainean jarriz.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 207. orr.

Enbolo mugigarriak izango dituzte.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4910. orr.

Gaur egun makina horietako asko mugigarriak baldin badira ere, nekez mugitu ohi dira makinak irudia proiektatzen ari diren bitartean.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 167. orr.

2 (ekonomian) ik higigarri 2.

Feudoak mugigarriak edo bizi artekoak zirenean, lege politikoei zegozkien ia bakarrik.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 349. orr.

Gipuzkoako ondare mugigarria Irungo uri zentroan eraberritu eta erakutsiko da.  Berria - Kultura   2006-04-11

Hiru parte berdin egin zituen bere ondasun mugigarriekin, eta haietarik bi hogeita bat zatitan bana zitezen nahi izan zuen, inperioko hogeita bat metropolientzat.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 325. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ondare mugigarria (5)


mugigarritasun iz mugigarria denaren nolakotasuna.

Gure kontsumo, mugigarritasun eta garapen ereduek zapuztu egiten dituzte herritarren eta administrazioaren ahaleginak.  Berria - Euskal Herria   2004-11-09


mugikaitz ik mugigaitz.

mugikari 1 izond/iz mugikorra.

Aberastasunak funtsak edo mugikariak izaten dira; herrialde bakoitzeko lurrak bertako biztanleenak izan ohi dira.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 23. orr.

Mugikariak, hala nola dirua, ordaintzekoak, kanbio-letrak, konpainien akzioak, itsasontziak eta salerosgai-mota oro, mundu osoarenak dira.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 23. orr.

Adimena bera ere xumea eta miragarriro mugikaria baita.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 273. orr.

2

Hasieran ia ustekabeko kontua izan zen: mekanismoari eragin, musika kutxa erdoildu batenak ematen duten soinuak entzuten hasi, mugikariaren azpian etzan, eta txakurtxoei begiratzen nien, buelta eta buelta eta buelta.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 78. orr.

Unetxo bat besterik ez: giltza amaitzen zitzaionean, mugikariari hautsa kendu eta familiarengana joaten nintzen.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 79. orr.

Maddiri izugarri gustatu zitzaion mugikaria: sekulako irribarrea marrazten zen haren aurpegian azpian jarri eta doinutxoa hasten zen bakoitzean.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 78. orr.


mugikera ik mugiera.

mugikor 1 izond mugitzen dena, mugitzeko joera duena. (gauza fisikoak)

Urre koloreko esfera mugikor batzuk ageri ziren zintzilik nire buruaren gainean.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 137. orr.

Oso tentagarria gertatzen zitzaion kristalezko bola handi baten barruan zegoen galaxiaren maketa mugikor zoragarri bat.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 46. orr.

Bateletan (lau arraunlari eta patroia) eta aulki mugikorrean soilik lehiatzen dira oraingoz.  Berria - Kirola   2006-03-30

Azkenean anfibio harrapariak gertatu ziren, beren ur-giroan bezain mugikorrak lehorrean ere.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 174. orr.

Europako setio guztietan erabili ohi direla, emaitzarik onenekin, zurezko dorre mugikor batzuk, hau da, ez hain mugikorrak, horrelako tramankulu bat mugiarazteko jende eta abere pilo bat behar izaten delako.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 297. orr.

Hazia laborategian tratatzen da: zenbat espermatozoide mugikor dauden ikusten da.  Berria - Harian   2005-07-16

Argi trebes eta mugikor bat zuen begietan, zilarbiziarena berarena bezalakoa.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 142. orr.

Bi begi eldarniatu, begi beltzak, beltzaren beltzez begi-ninia ere bereizten ez zitzaienak, begi mugikor, zelatari, gaixo, sorginduak.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 221. orr.

Han, harearen gainean, kasik zerumuga hunkitzen zuela, dromedarioen arrosario mugikor nagia, zeru urdinaren sinadura.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 61. orr.

Unitate mugikor baten bitartez grabatua.  Berria - Kultura   2006-03-25

Ertzaintzako Brigada Mugikorreko mendi taldea.  Berria - Euskal Herria   2004-04-27

Osakidetzako Zainketa Berezien Unitate mugikorrean, Galdakaoko (Bizkaia) ospitalera eraman zuten.  Berria - Euskal Herria   2004-10-12

2 (bestelakoak)

Linternaren argiak itzal handiak eta mugikorrak sortzen zituen, antza, eskailera mailetan, eta horrek oinak non jartzen zituen ongi ikustea galarazten zion.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 155. orr.

Irudi mugikor edo iraunkorretan (filmetan, bideoetan) edo irudi anizkoitzetan (komikian), ordea, ez da horrelakorik gertatzen.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 151. orr.

Horren ordez, garai mugikor batera heldu gara, non arazo berriak lehenagotik zeudenei gehitzen zaizkien.Tokiko merkataritza eta esportaziozko merkataritza gero eta zorrotzago bereiztea, horixe izan zen hiri-bizitzaren erreakzioa, hiriko erakundeak desegiteko mehatxua zekarren kapital mugikor baten aurka.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 223. orr.

Oraina deritzan lerro mugikor batek bereizten du Etorkizuna deritzan alegiazko aldi batetik.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 155. orr.

3 telefonoez mintzatuz, sakelakoa.

Neure burua madarikatu nuen, nire lagunek hain airos erabiltzen zuten telefono mugikor horietariko baten jabe ez izateagatik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 39. orr.

Norbaitek telefono mugikor batez dei bat egin zuen eta hiru minutu baino lehen ikusi nuen neure burua anbulantzia batera ari zirela sartzen etzangu batean jarrita.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 44. orr.

Xehetasun gehiagorentzat telefona mugikor huntarat deitu behar da: 06.22.20.33.56.  Herria   2005-09-08

Telefono mugikorraren zenbakia utzi zion ahots-postontzian.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 79. orr.

Telefono mugikorren hedagailu baten aldamenean.  Berria - Euskal Herria   2006-01-06

Telefonia mugikorraren bitartez, tresna honen aukerak eta zerbitzuak handituz doaz egunetik egunera: photologs, moblogs...  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 43. orr.

· Sare finko eta mugikorrak, Interneteko zerbitzuak, erabiltzaile bakarreko eta anitzeko informatika sistemak.  Berria - Euskal Herria   2004-03-20

• 4 iz sakelako telefonoa. ik sakelako2.

Bi mugikor ditu ezker-eskuin, eta mugikor batetik ez denean, bestetik ari da.  Berria - Kultura   2004-08-03

Mugikorra piztu nuen mezurik banuenez behatzeko.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 172. orr.

Askok muga pasatu eta mugikorra itzaltzea nahiago izaten dute.  Berria - Harian   2005-08-20

-Mugikorraren erlojuari begirada bizkor bat eman diot-.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 51. orr.

Bere mugikorra beharriari lotua heldu zen gizon gazte bat, ele eta ele, begiak apalik.  Herria   2002-10-24

Haren mugikor gorriak bi aldiz jo zuen tarte horretan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 158. orr.

Bertzean, etxeko giltzak eta goizean erositako mugikor berria.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 349. orr.

Telefona bakarño batzu han-hemenka, orai ba denetan, eta doblezka berdin, finkoaren aldean berrikitan sartua baita mugikor hori, ainitzek badutena sakelan edo esku-zakuan.  Herria   2004-06-24

Mugikorretarako softwarea eta bideokonferentziak lantzeko.  Berria - Ekonomia   2004-09-18

5 harea/hondar/lur mugikor pl linga faltsuak.

Harea mugikorretan harrapatuta zeuden, leporaino iristen zitzaizkien.  Ramon Etxezarreta   «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 21. orr.

Toki zingiratsua izan daiteke edo, esan ohi den bezala, harea mugikorrak.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 116. orr.

Harea mugikorretan igeri ari balitz bezala ireki zuen bidea.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 143. orr.

Ezkerraldera hondar mugikorrezko padura zabala duzu.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 163. orr.

Libertateak, ordea, lur mugikorretarik ninderaman, zalantzaz zalantza, eta nik, batzuetan, zalantza egiten nuen zalantzaz.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 229. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

irudi mugikor (4); laborategi mugikor (4); telefona mugikor (5); telefono mugikor (5)

mugikorra falta (3); mugikorra izango (3); telefono mugikorra (8)

irudi mugikorrak (4); mugikorrak kalte (3); mugikorrak kalte egindako (3); telefonia mugikorrak (3); telefono mugikorrak (3)

telefonia mugikorraren (5)

aulki mugikorrean (5)

aulki mugikorreko (3); telefonia mugikorreko (6)

telefono mugikorren (5)

harea mugikorretan (3)


mugikortasun 1 iz mugikorra denaren nolakotasuna.

Laringea osatzen duten gihar eta kartilagoen egitura eta mugikortasunagatik.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 31. orr.

Dermisaren azpian, gantz-geruza bat dago; geruza horrek larruazalaren isolagarritasuna hobetzen du eta, gainera, mugikortasun handia ematen du, azpiko organo eta ehunak behartu gabe.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 71. orr.

Guztira, Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko 41 udalerri eta 4 eskualde daude 2004ko mugikortasun iraunkorrerako planetan.  Berria - Euskal Herria   2004-11-09

Mugikortasun soziala hutsaren hurrengoa da, jaiotzetik finkatua baitago pertsona bakoitzaren gizarte-maila.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 22. orr.

Euskal Y-ak mugikortasunaren arazoa konpontzeko balioko duela diote Espainiako Gobernuak eta Jaurlaritzak.  Berria - Euskal Herria   2004-02-22

Indiako britainiar indarren mugikortasuna oso murriztua geratzen baitzen nagusitasuna ezartzeko behar zituzten gailu askoren ondorioz.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 149. orr.

Egunotan Mugikortasunaren Astea egin dute Euskal Herriko udalerri askotan.  Berria - Euskal Herria   2004-09-22

2 (ekonomian)

Malgutasuna, mugikortasuna eta langileak aurrez erretiratzeko baldintzak aipatu, baina SEPIk ezer ez du zehaztu, tamalez.  Berria - Ekonomia   2004-10-15

Lanaren mugikortasuna, erran nahi baita jendek behar dutela usu lanez kanbiatu eta ere lekuz aldatu.  Herria   2003-01-21

Lekuan bertan inbertituriko atzerritar kapitalen mugikortasunak eta munduko merkatuak ezarritako mugek ere izaten dute eraginik soldaten bilakaeran.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 144. orr.

Informazioen, irudien eta kapitalen mugikortasunak, komunikazioen iraultzari esker izugarria bihurtu baita, zaharkituta utzi ditu, kasu askotan, mugaren edo lurraldearen ideiak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 14. orr.

Ondasun, zerbitzu eta aktiboen nazioarteko mugikortasunerako trabak eta oztopoak ezabatuz joan dira, eta ekonomiaren nazioarteratze prozesua inoizko mailarik gorenera iritsi da, zenbatekoan ez ezik, hedapen eta sakontasunean ere.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 204. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Beldurrak emakumeen mugikortasun eskubidea mugatzen du.  Berria - Euskal Herria   2006-04-28

Mugikortasun arloko azpiegiturei dagokienez, hasierako dokumentuak tranbiaren alde egiten zuen.  Berria - Euskal Herria   2006-02-15

Mugikortasun Plana behar da, trafikoa mugatzeko estrategiak garatu ahal izateko.  Berria - Euskal Herria   2004-07-02

Mugikortasun Astea dela eta.  Berria - Euskal Herria   2004-09-22

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kapitalen mugikortasun (6); mugikortasun handia (5); mugikortasun handiko (3)

enpresen mugikortasuna (3); kapitalen mugikortasuna (5)

kapitalen mugikortasunak (3)

mugikortasunaren inguruko (3)


mugikortu, mugikor(tu), mugikortzen da ad mugikor bihurtu.

Lehenen kitzikatua baita, hain forma txikiz egina izanik; beragandik hartzen du bulkoa beroak eta haizearen indar ezkutuak, beragandik aireak; beragandik mugikortzen da dena, borbortzen odola, erraiek sentipen guztiak hartzen eta azkenik hezur eta muinetara sartzen, dela atsegina zein kontrako garra.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 179. orr.


mugimen 1 iz mugitzeko ahalamena.

Gorpuaren ondoan eseri zen, jarri zuen bere belaunetan buru itxuragabetu gorria, eta anaia zaharrenaren aurpegi mugimen gabeari begira geratu zen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 125. orr.

Garuneko beste alde batzuetako lesioek beste nahasmendu batzuk sor ditzakete sentimen nahiz mugimenean, mintzamenean nahiz pertzepzio-, ezagumen- edo oroimen-funtzio espezifikoetan.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 71. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Informazio eferentea garunetik sentimen- eta mugimen-organoetara doan nerbio bidezko informazioari esaten zaio.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 48. orr.

Hala, zortzi urte zituela, ikusmen-, entzumen-, mugimen- eta hizkuntza-egiturarik konplexuenak atzeman, gogoan hartu eta errepikatzeko gaitasuna erakutsi zuen, haien testuinguruak, garrantziak nahiz esanahiak inolako eraginik ez zutela, itxuraz.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 199. orr.

Beraz, ukimen- eta mugimen-kontzeptutzat zeukan zenbakia gogoan; ez, ordea, ikusmen-kontzeptutzat. traketsa ematen zuen, baina zenbait mugimen-trebetasun, nonbait, ia berehala bereganatzen zituen, zenbait autistak, dirudienez, ohi duten bezala.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 134. orr.


mugimendu (6118 agerraldi, 253 liburu eta 2219 artikulutan; orobat mugimentu g.er., mogimendu g.er., mubimendu g.er., muimendu g.er. eta moimendu g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian mugimendu agertzen da) 1 iz mugitzea, gauza baten egongune aldaketa. ik higidura.

Begiaren mugimenduak era askotakoak dira.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 34. orr.

Maria Sara doktoreak, keinu dudarik gabe segail batez, buruaren mugimendu batez, atzera botatzen du ezker aldeko ilea.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 126. orr.

Zirkunferentziaren mugimendua, beraz, lasterragoa da barruko zirkuluarena baino.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 202. orr.

Badakizu mugimendua animalien gorentasunaren atal osagarria dela, eta beharrezkoa duela betegina izateko.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 73. orr.

Xake partidako mugimendu guztiak aurrez zekizkien igarlea zen.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 210. orr.

Mugimendu hori egitean soinekoa gerrirantz bildu zitzaion eta izterrak agerian geratu ziren.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 54. orr.

Gero konturatu nintzen esferak bere baitan zeuzkan ikuskizun zorabiagarriek sorturiko irudikeria zela mugimendu hura.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 169. orr.

Mugimenduaren pertzepzio-ereduak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 47. orr.

Zerk sortzen du mugimendua?  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 72. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Mugimendu fisiko bat behar izan zuen bere buruari beldurtuta zegoela aitortzeko.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 144. orr.

Den guztia mugimendu etengabean dabil.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 85. orr.

Zu, berriz, mugimendu jarraitu hark izutua, noragabeturik gelditu zinen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 131. orr.

Hitzei keinu eta mugimendu kartsuz lagunduz. gero, nekea adierazten zuen mugimendu geldoaz, jezarlekuan bermatu zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 347. orr.

Eskuak mugimendu zakarra egin baitzuen, paperean zirriborro bat eraginez.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 172. orr.

Gizakiak gai dira mugimendu sotil eta konplikatu ugari egiteko, goi mailako diseinu teknikoari esker. Mugimendu erreala, itxurazko mugimendua.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 16. orr.

Begien aspaldiko zorizko mugimendu haiek berritu zitzaizkion.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 153. orr.

"Naturaren legeek" mugimendu errepikari baten erregulartasuna erakusten dute.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 303. orr.

Mugimendu ziklikoak joera bizia duela irauteko.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 324. orr.

Ikuspegi historikoak kosmos fisikoaren mugimendu zentrifugoa erakusten digu espazio-denboraren lau dimentsioko markoan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 401. orr.

Trikitixa zen garaiko rockanrola; emakume horiek dantzan ikusita, konturatuko ginateke Elvis Presleyren gerri-mugimenduak txorakeria hutsa zirela, eta heavy metalkideen kontorsioak mugimendu basatiak, ez arte eta ez grazi.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 72. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Gaineko solairuan ehunka lagunen mugimendu-hotsa entzuten zuten.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 245. orr.

Ahoskera egokia ekoizteko, gainera, ahots aparatuaren mugimendu-aginduak ere berriro programatu beharko ditu.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 49. orr.

Mugimendu-aukera handiagoa ematen dute beste lau giltzadura motek. Soinua mugimendu forma bat da.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 39. orr.

mugimendu segida horiek bata bestearen atzean nahiz aldi berean gertatzen dira, paroxismotik hurbil dagoen amaiera arte.  Berria - Kultura   2004-05-05

Objektuaren beraren edo begiralearen mugimendu-aldaera bakoitzak transformazio-eskema (bakar) bat eragiten baitu erretinan.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 55. orr.

Horiek guztiek halako mugimendu-sentsazioa sortarazi zioten Thatcherri, Hudson ibaian gora doazen baporeek eragiten dutena bezalakoa.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 32. orr.

Hortik, bitarteko fase bat edo bi igarorik agian, mugimendu-neuronetara igarotzen da mezua.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 231. orr.

Nik nahiago nuen aldian-aldian neure bidea asmatzea, mugimendu-gerrazko erasoaldi zorrotzak jo bat-batean han-hemenka, kokapen-gerraren errutina nekagarrira makurtu ordez.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 61. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Bere lana bete zezala agindu zion hurrena borreroari buru-mugimendu pausatu batez.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 27. orr.

Zure beso-mugimendu horiek ikusi bertzerik ez dago.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 540. orr.

Orain, ordea, begirada letretan banan-banan finkaturik, ez zen gai, antza, begi-mugimendu arinerako, iker-begiradarako.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 132. orr.

Aldaka-mugimendu trebe bat eginez.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 36. orr.

Hotsa aire-mugimendua da, gauzak alderdi fisikotik hartuta.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 149. orr.

Hurrena, jauzi-mugimendu bat sumatu zuen inguruan.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 140. orr.

Operatzaileek eta zinemagileek egin daitezkeen kamera-mugimendu guztiak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 207. orr.

Diskojogailuaren platera biraka ari den bitartean, itxurazko estutze edo zabaltze mugimendu bat sumatzen da, espiralaren zentzuaren arabera.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 48. orr.

Migrazio mugimendu handien aldia izan zen.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 205. orr.

5 ideien, iritzien edo egoeren aldaketa helburutzat duen egintza, giza multzo edo erakunde batek eragina. ik higikunde.

Itoizko urtegiaren kontrako mugimendua toki jakin batean sortu zen, ibar txiki batean, nekazari gune batean.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 50. orr.

Ondoren, Scout mugimendua ezagutu nuen eta Bilboko auzo bateko scout taldearekin monitore gisa ibili nintzen.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 177. orr.

Kenyako Mau-Mau mugimendua.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 465. orr.

Txekoslovakian, Sobiet Batasuneko agintari komunisten kontrako mugimendua sortzen da, tankeek isilarazten dutena.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 83. orr.

Azken bi hamarkadetan bertsolaritza bultzatu duen mugimenduak garai berriek eskatzen dituzten desafioei aurre egiteko intuizio gidariak izan ditu.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 61. orr.

Urte honetan gauzatu zen lehenagotik ere mamitzen egona zen euskal kulturaren aldeko mugimendu bat, XX. mendean agian garrantzizkoena izan dena talde gisa.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 82. orr.

Merkataritza askearen mugimenduaren porrotak erakusten duten bezala.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 433. orr.

6 (izenondo eta izenlagunekin)

Txinan demokraziaren aldeko mugimendu handiak sortu dira.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 172. orr.

Tentsio hori etengabea da Elizan eta frantziskotar mugimenduan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 636. orr.

Mugimendu arkaizanteak normalean antzuak gertatzen dira.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 441. orr.

Zientziaren kontrako mugimendu akademikoak sortu dira, eta batzuetan nahiko indar hartu ere, batez ere Frantzian eta Estatu batuetako zenbait tokitan.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 20. orr.

Kubatar mugimendu iraultzailearekin kolaboratzen du.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 287. orr.

Mugimendu nazionalisten lehen astinaldiak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 61. orr.

Morsez mezuak bidaltzeko tresna bat mugimendu kurduarentzat lapurtzeagatik salatu zuten aita.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 10. orr.

Parisen "Justizia eta Askatasuna" mugimendu antifaxista sortu zuen.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 281. orr.

Historian zehar mugimendu monastikoentzat hain kaltegarri izan diren pobretasunaren kontrako tentazioak eta jarrerak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 909. orr.

Mugimendu heretikoak ere oso zabalduak zeuden Italiako erdi eta iparraldean, kataroena batik bat.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 24. orr.

Kazetari batzuek esan zuten mugimendu piktoriko berria sortu nuela, beste pintore batzuk ere hasi zirela nire bidetik.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 125. orr.

7 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Handik zuzenduko ziren greba mugimendu guztiak.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 190. orr.

Protesta mugimendu hauek nolabait ere harreman dialektiko zuzenean hasten dira agintariekin ere.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 188. orr.

Beste ikuspegi batzuen aburuz, kapitalismoarekiko alternatiba ere bada (edo bazen) kooperatiba mugimendua.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 181. orr.

Gizarte-mugimendu ekintzaile berria sortzen laguntzea.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 45. orr.

Langile-mugimendu handiak izan ziren garaiaz geroztik, ez zen izan halako bizitasunik auzoan.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 106. orr.

Euskal Herrian sortutako beste zenbait idazle, berriz, Unamuno, Pio Baroja, Ramiro de Maeztu, urte horretan Espainiak galdutako koloniak zirela-eta, literatura mugimendu baten, edo literatura mugimendu baino zerbait gehiago izango zenaren oinarri bihurtuko ziren. Politikaren mailan, hala ere, kristau ortodoxoen bi mendebaldartze-mugimendu banatu horiek bide ezberdinak egin zituzten.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 53. orr.

Ororen gainetik, barne-merkataritzaren liberalizazio-mugimendu zabala izan zen, feudalismotik ateratako nazio-estatuek ezarria,  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 20. orr.

8 musikan, sonaten edo kidekoen zatietako bakoitza.

Nonbait Julesek mailegatu KD irakurgailuan Beethovenen bederatzigarren sinfoniaren bosgarren mugimendua ezarri zuen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 296. orr.

Atsedenik gabe, bigarren mugimenduari, andanteari, ekin zioten musikariek.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 222. orr.

Emakumeak azken mugimendua, finale vivacea, joka hasi dira.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 166. orr.

Kantatak zortzi mugimendu ditu; Antso III.ak bizi izan zituen garaiei egiten die erreferentzia, eta bere herriarekin zuen harremanean sakontzen du.  Berria - Kultura   2004-06-30

Musika zuzen eta erraza erabiltzen du, forma garbikoa mugimendu gehienetan.  Berria - Kultura   2004-06-30

Zure tresnarentzako kontzertu baten mugimendu bat prestatu behar duzu eta, horrez gain, orkestrako pasarteak deitzen direnak: hamar bat zati konposatzaile derberdinenak, orkestrako obra garrantzitsuetatik aukeratuak.  Berria - Kultura   2006-02-05

9 joan-etorria, harat-honata.

Mairuak kanpamentuan zer mugimendu dagoen begiratzen ari direla gauza segurua da. baina geroago hasiko ziren, biharamunean igual, garabien, kontainerren, estibadoreen mugimenduak.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 342. orr.

Igande goizean izan zen mugimendu elizan, ezkerparetan eta kanpoan.  Herria   2004-11-11

Holakoetan, izaiten da segur mugimendu eskuin eta ezker.  Herria   2001-05-31

Bazen mugimendu inguruan: gazte talde bat hemen, plastikozko ontzi handi zenbaiten inguruan; bikote are gazteagoren bat han, maite lanetan; musika hotsa, ikusgai ez genuen lekutik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 17. orr.

Kasik uda betean bezenbat mugimendu, aroa gisa hartakoa izanez geroz.  Herria   2001-05-31

Errepidearen beste aldeko Somera kalean ere ez zegoen mugimendu handirik.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 202. orr.

10 mugimendu izan da ad harat-honata izan.

Izanen da mugimendu taulen gainean! hamargarren euskal antzerkia da Garaziko ikaslek emaiten duten hau.  Herria   2004-04-08

· iskanbila izan. Izan da mugimendu joan den astean eskola zenbaitetan, eskolak okupatzeraino, Urdiñarben, Irisarrin edo oraino Hendaia-Lissardy-n.  Herria   2003-09-11

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 6 aldiz agertzen direnak)

aldeko mugimendu (20); aurkako mugimendu (10); bada mugimendu (10); bazen mugimendu (29); buru mugimendu (24); buru mugimendu batez (6); buruaren mugimendu (6); elkartasun mugimendu (13); emgann mugimendu (7); euskal herriko mugimendu (16); euskal mugimendu (10); ezkerreko mugimendu (11); gazte mugimendu (20); gizarte mugimendu (28); greba mugimendu (6); herri mugimendu (13); herriko mugimendu (16); izan da mugimendu (17); izan zen mugimendu (6); izanen da mugimendu (17); jende mugimendu (7); kontrako mugimendu (8); langile mugimendu (8); lur mugimendu (12)

mugimendu abertzale (7); mugimendu abertzalea (9); mugimendu abertzalearen (12); mugimendu arin (12); mugimendu arin batez (6); mugimendu arraroak (6); mugimendu artistiko (6); mugimendu asko (9); mugimendu azkar (24); mugimendu azkar batez (13); mugimendu azkarrak (8); mugimendu azkarrez (7); mugimendu bakar (10); mugimendu bat egin (7); mugimendu berri (11); mugimendu berriak (8); mugimendu bizi (7); mugimendu bortitzak (6); mugimendu ekologista (7); mugimendu ekologistaren (10); mugimendu eta gelditasun (6); mugimendu feminista (6); mugimendu feministak (12); mugimendu feministaren (7); mugimendu frango (6); mugimendu gaitza (9); mugimendu geldo (7); mugimendu handia (29); mugimendu handiak (7); mugimendu handirik (13); mugimendu independentistako (6); mugimendu iraultzaile (7); mugimendu islamikoa (6); mugimendu nazionalaren (8); mugimendu nazionalista (9); mugimendu nazionalistak (8); mugimendu politiko (33); mugimendu politikoak (6); mugimendu segida (6); mugimendu sozial (21); mugimendu soziala (11); mugimendu sozialak (11); mugimendu sozialek (7); mugimendu txiki (10); mugimendu txikiak (9); mugimendu txikiena (6); mugimendu zabal (16); mugimendu zabal bat (9); mugimendu zabala (9); mugimendu zakar (7)

abertzale mugimendua (8); aldeko mugimendua (45); amnistiaren aldeko mugimendua (8); aurkako mugimendua (11); gaitzeko mugimendua (9); gazte mugimendua (25); gizarte mugimendua (8); herri mugimendua (10); ikasle mugimendua (6); itxurazko mugimendua (8); kontrako mugimendua (17); mugimendua alderdiko (6); mugimendua egin (9); mugimendua egiten (6); mugimendua izan (26); mugimendua izan zen (15); mugimendua sortu (14); mugimendua sortu zen (7); okupazioaren aldeko mugimendua (6)

aldeko mugimenduak (76); aldeko mugimenduak deituta (8); amnistiaren aldeko mugimenduak (59); aurkako mugimenduak (8); bertsolaritzaren mugimenduak (8); erresistentzia islamikoaren mugimenduak (16); erresistentzia islamikorako mugimenduak (7); gay mugimenduak (6); gazte mugimenduak (27); gizarte mugimenduak (45); herri mugimenduak (22); lur mugimenduak (10); mugimenduak deituta (9); mugimenduak egin (9); mugimenduak egiteko (9); mugimenduak egiten (10); mugimenduak eragin (7); mugimenduak izan (10)

aldeko mugimenduan (8)

aldeko mugimenduaren (21); amnistiaren aldeko mugimenduaren (8); aurkako mugimenduaren (7); gazte mugimenduaren (14); globalizazioaren kontrako mugimenduaren (6); herri mugimenduaren (9); herritarren mugimenduaren (6); herritarren mugimenduaren aldeko (6); ikasle mugimenduaren (6); kontrako mugimenduaren (7); langile mugimenduaren (6); mugimenduaren aldeko (7); mugimenduaren izenean (7); mugimenduaren pertzepzioa (6); ump herritarren mugimenduaren (6)

mugimenduari esker (10)

aldeko mugimenduek (6); gizarte mugimenduek (15); herri mugimenduek (11)

gizarte mugimenduen (23); herri mugimenduen (20); kapitalen mugimenduen (7); mugimenduen arteko (9); mugimenduen berri (13)

gizarte mugimenduetako (8); herri mugimenduetako (11)

gizarte mugimenduetan (7)

al fata mugimenduko (6); aldeko mugimenduko (30); amnistiaren aldeko mugimenduko (20); askatzeko mugimenduko (9); erresistentzia islamikoaren mugimenduko (15); gazte mugimenduko (19); herri mugimenduko (9); mugimenduko buru (7); mugimenduko kide (18); mugimenduko kidea (7); mugimenduko kideak (13); mugimenduko kideek (6); sudan askatzeko mugimenduko (7)

mugimendurik egin (12); mugimendurik txikiena (11); mugimendurik txikiena ere (7)


mugimendudun izond mugimenduz hornitua.

Thierry Kuntzel-en piezak irudi erraldoi bat eta irudi ñimiño bat elkartzen zituen: bata finkoa, bestea mugimenduduna.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 134. orr.

Zinemak ahalbidetu du, jakina, muntaketa-jardueraren bidez lehendabizi, eta muntaketaren teoriaren bidez geroago, denbora sintetizatuaren kontzeptua irudi mugimendudunera zabaltzea.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 219. orr.


mugimendutsu izond mugimendu handikoa.

Geldialdi mugimendutsu hartan oren pare bat egon ondoan, trena berriz abiatua zen, ttuku ttuku.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 88. orr.

Luzea da eta mugimendutsua da Grimaldi-tar horien historia.  Herria   2005-11-24

Larunbat huntan, urriak 19, aratsalde frango mugimendutsua izaiten ahal da Baionan eta Donostian, bi manifestaldi baitira muntatuak, arrunt helburu desberdinekin egia erran...  Herria   2002-10-17

Manifestaldi mugimendutsuak, gazteen eta ertzaintzaren artean bereziki.  Herria   2005-07-28


mugimendutxo iz mugimendu txikia.

"Ederra da izarpe honetan hiltzea", esan zuen Vladimirrek bat-batean hasperen eginez, eta bere begi sakonak izar haietako bati begira geratu ziren betiko, eta bere sudur hegalen mugimendutxoa gelditu egin zen guztiz.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 440. orr.

Montsek, ordea, nik baino askoz esperientzia zabalagoa zuen alor hartan, eta adarra jotzen ari zitzaidan... ipurditxoarekin hasi ez zitzaidan, bada, handik gutxira, halako mugimendutxoak egiten, jira batera eta jira bestera, torlojuaren eske dagoen dranbala balitz bezala!  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 175. orr.


mugimentu ik mugimendu.

mugira ik mugida.

mugitu, mugi, mugitzen (5301 agerraldi, 270 liburu eta 1341 artikulutan; orobat mobidu g.er., mogittu g.er., mogitu g.er., moittu g.er.eta moitu g.er.) 1 da ad zerbait edo norbait egongunez aldatu. ik higitu.

Mugitua den guztia zerbaitek mugitua da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 53. orr.

Errekara hurbildu eta ertzeko harriren batean esertzeko gogoa neukan, baina ez nintzen mugitu.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 218. orr.

Behin egokitu ondoren ez da berriz mugitu, lasai gelditu da.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 29. orr.

Oso serio begiratu zuen jangelan zehar, eta inor ez zen mugitu, inork ez zuen txintik esan.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 79. orr.

-Pentsatzekoa da -urduri mugitu zen besaulkian Maiza-.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 16. orr.

Ubeldurik zegoen eta mugitu egiten zen, niri atzaparka egiteko asmoz.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 269. orr.

Lubisen begiak, normalean hain lasaiak, larritasunez mugitu ziren.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 93. orr.

Tomas deseroso mugitu zen belarrean.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 198. orr.

Han nintzen, mugitu gabe eta izozturik, estasi izugarri batean murgildurik.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 216. orr.

Ez nintzen ohetik mugitu, ezin bainuen.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 89. orr.

Txorien artera sartu ziren eta haiek ez ziren beren lekutik mugitu.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 792. orr.

Gehienak ibilgailu partikularrean mugitzen dira eta gutxik erabiltzen dute garraio publikoa.  Berria - Euskal Herria   2006-01-27

Ibilgailuak mugitu egin ziren, eta handik minutu gutxira, Dursley jauna Grunnings aparkalekura iritsi zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 9. orr.

Trolebusa metro bat mugitu da kolpearen ondorioz.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 187. orr.

Frontea ez zen hilabeteetan mugitu.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 40. orr.

Zerbait mugitu zen goian, eta sabaira begiratu zuten biek.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 273. orr.

Ezin zen laguntzarik gabe mugitu edo ohean jiratu.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 603. orr.

Ron mugitu ezinik geratu zen lurrean etzanda.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 309. orr.

Zu ez mugitu.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 180. orr.

"Mugitu egin behar dugu!", esan zuen guardien kapitainak bidetik.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 369. orr.

Baina inor ez zen mahaitik altxatu eta gure gaineko argia piztera mugitu.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 162. orr.

Amaiak esate baterako, Galdakaotik Lasarte-Oriara mugitu behar izaten du lanera joateko.  Berria - Euskal Herria   2004-08-10

Harriak, lurra eta bestelako materialak mugitu ziren urtegirantz, 250 milioi metro kubiko denera.  Berria - Euskal Herria   2004-02-15

2 irud/hed

Han dirudunak mugitu dira Don Carlosen alde, beren ondasunak gal beldurrez.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 153. orr.

Orain arte inpunitate osoz mugitu dira hainbat erakunde, eta kontu handiz ibili beharko dute.  Berria - Euskal Herria   2004-02-27

Holako gaitzaren bentzutzeko, gobernuak beharko du mugitu segur, bainan jendarte guzia hortarat deituz, bakoitxak bere eginbidea bere gain hartuz...  Herria   2003-09-04

Azken egun hotan, iduriz segurik, ezaren aldekoak dira gehienik mugitu.  Herria   2005-02-10

Berehala, bazterrak mugitu dira.  Herria   2004-09-16

Parisen ere, urte oso mugituak izan ziren haiek, 68aren ondorengoak...  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 86. orr.

• 3 (du ad)

Burua ezker-eskuin mugitu zuen poliki-poliki.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 73. orr.

Esku bat altxatu eta hatzak mugitu zituen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 225. orr.

Harryk burua mugitu zuen apurtxo bat, urrutiko ateak argi eta garbi ikusteko.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 322. orr.

-Zeri begira zaude? mugitu hankak! arin!  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 141. orr.

Karlosek plastikozko aulkia mugitu du, Eñauten pare-pareraino.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 38. orr.

Zer dira, bada, Jainkoaren zerbitzariak, gizon-emakumeen bihotzak mugitu eta espirituaren pozetara jaso behar dituzten Jaunaren bertsolariak baizik?  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 592. orr.

Maiz, ezpainak mugitu gabe bere baitan hausnartzen jarduten zuen eta, kanpoko ahalmenak barnera bilduz, espiritua zerukoetara jasotzen zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 339. orr.

Pistola ezkerretara mugitu nuen metrailetadunari tiro egiteko.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 121. orr.

Partida hartan fitxa hura gaizki mugitu nuen, dudarik gabe, eta orain galtzear zegoen dena.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 27. orr.

Apain-mahaia mugitu, eta emakumearen galtzerdi bat topatu nuen.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 49. orr.

Lehen Mailako talde baten moduan mugitu zuen Alavesek baloia.  Berria - Kirola   2004-02-06

4 (era burutua izenondo gisa)

Ilunabartzen ari zen, kaxa mugituen hotsa entzuten zen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 190. orr.

Era berean, gorputz mugituari buruz, badiote, mugitzen dena horren atomoetako bakoitza dela, eta horrexegatik mugitzen dela osotasuna ere. hegadak arboletan, euri tantak erortzen hosto mugituetarik, auto asotsik ia ez.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 204. orr.

Izaera nerbioso eta mugituak musikan perkusioaren bidea jorratzera eraman zuen Antonio.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 103. orr.

Handik aurrera hasten den historia luze eta mugituaren lehen urratsa.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 16. orr.

Erakunde maoista hark denbora gutxian irabazi zuen bailarako gazte "mugituen" gogoa.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 57. orr.

80. hamarkada oso emankorra eta mugitua izan zela gogorarazi du Esnaolak.  Berria - Euskal Herria   2004-02-27

Etxe berrian bizitza oso mugitua izan zuten, bai artistikoki bai industrialki.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 8. orr.

Gure mugimenduak geldiak dira eta gure geldialdiak mugituak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 9. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

akzioak mugitu (9); akzioak mugitu zituen (6); albo batera mugitu (5); alde batera mugitu (5); apenas mugitu (6); arin mugitu (5); asko mugitu (14); astiro mugitu (8); aulkian mugitu (5); aurrera mugitu (4); azkar mugitu (11); batera mugitu (12); batere mugitu (18); batere mugitu gabe (10); batetik bestera mugitu (7); bazterrak mugitu (4); begiak mugitu (4); behera mugitu (12); behera mugitu zuen (5); bere lekutik mugitu (8); beren lekutik mugitu (4); berriz mugitu (5); besoa mugitu (4); besoak mugitu (6); besoak mugitu zituen (4); bizkor mugitu (5); burua mugitu (44); burua mugitu zuen (22); deseroso mugitu (9); deseroso mugitu zen (7); elgar mugitu (4); eroso mugitu (6); eskua mugitu (8); eskuak mugitu (6); eskurik mugitu (4); ezin zen mugitu (8); ezker eskuin mugitu (16); ezpainak mugitu (10); ezpainik mugitu (5); fitxa mugitu (7); giharrik mugitu (5); goitik behera mugitu (6); gutxi mugitu (4); gutxiago mugitu (4); handik mugitu (17); handik mugitu gabe (7); hankak mugitu (4); hatzak mugitu (4); hemendik mugitu (7); ia mugitu gabe (6); inguruan mugitu (10); klitoria mugitu (5); lekutik mugitu (28); lekutik mugitu gabe (15); lepoa mugitu (5); lurra mugitu (4); milioi euro mugitu (4); milioiren akzioak mugitu (8)

mugitu da (32); mugitu dira (33); mugitu ditu (12); mugitu du (37); mugitu du burua (4); mugitu ezean (5); mugitu ezinda (8); mugitu ezinik (67); mugitu ezinik geratu (11); mugitu gabe (227); mugitu gabe egon (7); mugitu gabe geratu (4); mugitu izan (12); mugitu izana (4); mugitu nintzen (10); mugitu nuen (12); mugitu zen (105); mugitu zen kantxan (4); mugitu ziren (49); mugitu zituen (40); mugitu zuen (119); mugitu zuen baloia (5); mugitu zuen burua (15); mugitu zuen ezker (4); mugitu zuten (19)

nahierara mugitu (4); nola mugitu (6); ohean mugitu (5); ohetik mugitu (6); ondo mugitu (13); ondotik mugitu (4); orduan mugitu (4); pixka bat mugitu (9); tokitik mugitu (8); urduri mugitu (4); zerbait mugitu (9); zerbait mugitu zen (4)

handik mugituko (4); hemendik mugituko (14)

ezin mugiturik (7)

airean mugituz (4); baloia ondo mugituz (5); batetik bestera mugituz (4); burua mugituz (8); ezin mugituz (4); ezpainak mugituz (5); pieza bat mugituz (4)

batetik bestera mugitzea (6); fitxa mugitzea (4); mugitzea erabaki (5); mugitzea lortu (4)

mugitzeari utzi gabe (5)

baloia mugitzeko (5); batetik bestera mugitzeko (9); handik mugitzeko (4); hankak mugitzeko (5); mugitzeko agindu (5); mugitzeko ahalmena (8); mugitzeko askatasuna (6); mugitzeko asmorik (8); mugitzeko aukera (7); mugitzeko eskatu (4); mugitzeko gai (10); mugitzeko gaitasuna (10); mugitzeko gauza (12); mugitzeko gauza ez (6); mugitzeko prest (6); mugitzeko zailtasunak (6)

aise mugitzen (4); antzera mugitzen (4); arabera mugitzen (10); arabera mugitzen da (4); ari da mugitzen (7); arinago mugitzen (4); aske mugitzen (4); asko mugitzen (26); astiro mugitzen (6); aurrera mugitzen (6); azkar mugitzen (14); azkarrago mugitzen (6); baloia mugitzen (10); barruan mugitzen (6); batera mugitzen (5); batetik bestera mugitzen (18); berez mugitzen (7); beti mugitzen (6); beti mugitzen ari (5); biziki mugitzen (4); bizkor mugitzen (10); bizkor mugitzen zen (4); bizkorrago mugitzen (4); burua mugitzen (9); diru asko mugitzen (4); eraginez mugitzen (5); eroso mugitzen (5); erraz mugitzen (7); eskuin mugitzen (11); eskuin mugitzen zuela (5); etengabe mugitzen (17); ezker eskuin mugitzen (11); ezpainak mugitzen (16); gauzak mugitzen (7); gorputza mugitzen (8); hariak mugitzen (5); hatzak mugitzen (5); hona mugitzen (4); inguruan mugitzen (11); inguruan mugitzen diren (5); jendea mugitzen (9); lurra mugitzen (6); mantso mugitzen (5); mendiak mugitzen (4)

mugitzen den bitartean (6); mugitzen den edozeri (4); mugitzen den guztia (5); mugitzen ikusi (10); mugitzen ikustea (4); mugitzen ikusten (10); mugitzen jarraitzen (6); mugitzen saiatu (11); mugitzen segitu (4); mugitzen utzi (6); mugitzen uzten (6)

nekez mugitzen (4); nola mugitzen (31); nola mugitzen den (6); ondo mugitzen (7); ongi mugitzen (4); piezak mugitzen (4); pixka bat mugitzen (7); poliki mugitzen (9); urduri mugitzen (4); zerbait mugitzen ari (7)

estatuak mugitzera (5); mugitzera ausartzen (5)

baloia mugitzerakoan (4)


mugituarazi ik mugiarazi.

mugitze 1 iz egongunez aldatzea.

Gauza mordo baten halako mugitze zehazgabe bat, nire altzari guztiak astindu, lekuz aldatu eta geldiro arrastaka eraman izan balituzte bezala.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 399. orr.

Mugitze hutsarekin izerditan blai jartzen zinen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 260. orr.

Zeren gorputza mugitzen denean mugitzearen denbora neurtzen dut, hasi denetik gelditu arte.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 261. orr.

Gauza bat da, beraz, sentimena eta bestea sentimen bidez sumatzen dena; mugitze sotilak sentimena ferekatzen du, arimari, ordea, atsegin zaio gorputz sentimenaren bidez mugimenduan hautemandako adierazpen dotorea.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 78. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Egun batean, peoi ere hasi zen, lur mugitze lanetan...  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 140. orr.

Buru mugitze etorkorrak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 296. orr.


mugitzeke adlag mugitu gabe.

Bere tokitik zentimetro bat bera ere mugitzeke.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 193. orr.

Ohetik mugitzeke ia hamaika orduz segidan egin zuela lo kalkulatu zuen.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 132. orr.

Eta hantxe egon ziren gizonak mugitzeke, burua makurtuta, hil-ohantze bateko erostarien gisara.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 118. orr.

Zaldiek, inoren inolako agindurik gabe, zeudenetik mugitzeke ibiltzeari utzi, eta, trosta biziturik, bideari ekiten zioten.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 59. orr.


mugon 1 iz aukera, egokiera ona.

Euskal Herriaren oraingo -orduko- mugon ekonomikoan.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 246. orr.

Edo hona orain mugona.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 179. orr.

2 mugonez ordu onez.

Isildu egin nintzen malkoak etorri baino lehen, eta mugonez itzali zen lanpara, Enbeitak ordu laurdeneko bizia baino ez zion ematen metxari.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 118. orr.


mugurdi 1 iz mugurdiondoaren fruitua, kolore-gorria. ik masusta 5.

Mugurdien sasoian, ahalik eta jostalagun gehieni deitzeko esaten zidan, haren lorategian bilketa egiteko.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 72. orr.

Airea mugurdi helduen usainez beterik zegoen, eguzkiaren sapak zimeldurik.  Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 25. orr.

Ez nuen nik Studebaker-a aukeratu, Ivyk baizik; kolorearen arabera aukeratu ere (tomatea bezain gorri, haren iritzian, mugurdia bezain gorri, nirean).  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 43. orr.

Zentraleko zaindariak bere mugurdiak lapurtzen harrapatu baitzituen mutiko biak.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 57. orr.

Harry isil-isilik egon zen Hagridek erosi zion izozkia (txokolate, mugurdi eta intxaur-zatiz egina) jan bitartean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 75. orr.

Agian tarta pusketa bat, pentsatu zuen, bai, hori dun, mugurdizko tarta bat mesedez.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 208. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Drucoc jaun kanibalak mugurdi purez betetako oiloak ditu afaltzeko.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 77. orr.

Txitxikovek beste kopa bat mugurdi-likore hustu zuen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 461. orr.

Mugurdi koloreko oihal handi batek estaltzen zuen eszenatokia alderik alde. burua erori egin zitzaidan eta ahora mugurdi ura sartu zitzaidan.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 37. orr.

Hauts zuritan irri-karkailaz ari dela dirudi, eta badoa irristaka harrizko zoladuran barrena, pertsiana berdea, itsas alderantz binbilika, hautsezko mugurdi-argia hiri zuri gautiarrean.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 274. orr.


mugurdiondo iz arrosaren familiako landarea, sasi itxurakoa, masustaren antzeko fruitu gorriak ematen dituena (Rubus idaeus). ik masusta 5.

Mugurdiondo bakarra ezagutzen zuten Orotzen, Papelerako argindar-zentralaren ondoan hazten zena.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 56. orr.


muilatu ik moilatu.

muilo (orobat mulu) 1 iz pila.

Auzo zahar hartan hurbileneko etxeak handiak ziren; hormak zartatuak zituzten, teilatuak goroldio berdez eta gorriz estaliak, hegaletan mendaski horixkazko muluak zituztela.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 154. orr.

Hurbil eta urrun ikusten dira handik, ostertzeraino, galden ke-muiloak, eta haien inguruan jendea bere eginkizunetan.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 131. orr.

Makila bat hartu eta, ote muiloen artean bide zidorrari lotu zen amona.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 93. orr.

Zuhaitz gazteak eta muluak lotzeko erabiltzen diren makilak ziren makulu horiek.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 278. orr.

2 lur muilo lur tontorra.

Usain ona zerion lehengo udazkeneko orbel ihartuari, desegiten ari zen arian-arian dena goroldio, ezkur eta perretxikoen lurrina zekarten lur-muiloak eratuz.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 120. orr.

Lur-muiloak bizkarraren gainean lehertzen ziren, eta luzaro gelditu nintzen han gisa hartan.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 121. orr.


muimendu ik mugimendu.

muiñ ik muin.

muin1 (orobat muiñ g.er.) 1 iz hezur gehienen barnealdea betetzen duen gai bigun eta zurixka.

Bost xerra zekor-zangar jarri zituen mahai gainean Ruche jaunak, hezur eta guztikoak, muin sendo eta mardulez bete-beteak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 180. orr.

Ikustekoa nola aztertzen dituen gorpuetako geruzak, barnekiak, muin, birika eta hezurrak.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 56. orr.

Gure hezurretako muina gar bizi eta gure odoleko zainak suzko hari bihurtuak.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 152. orr.

Hezurretako muinak 800 mila milioi globulu gorri inguru ekoizten ditu egunean.  Berria - Gaiak   2004-12-29

Gizakiaren arima bere isats-ezaren zurtena osatzen duen bizkarrezurreko muinaren luzapena besterik ez dela.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 98. orr.

Hezurren azken muin edo niniku denekoaz.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 41. orr.

2 irud/hed

Begira begira, horren gordean ondutako mami xuri trinkotu horri, biziaren muin xuri gordea iduri, inondik eraso biderik ez balu bezala, azal izugarri zailduan babestua, sekula guzian bere arima finari zintzo eutsi nahian... zeruen hierarkia, esfera birakariak, planetak mugiarazten dituzten adimenak, elementuen mailaketa beren nobleziaren arabera, eta gorputz zerutiarrak muin hustelezin batez osaturik dauden ikuspegia.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 185. orr.

3 pl burmuina.

Eskua luzatu eta bi lagun hartu zituen; lurraren kontra jo, eta haien muinak zoruan barreiatu ziren.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 53. orr.

Lehertzeko zorian neukan burua, muinak jauzika eta kirioak zoro.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 97. orr.

Deus galdetzeko gogoa egin baino lehen erantzun mordo bat emanez eta atergabeko informazio jasa hazkorrez lortzen da muinak asetzea.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 37. orr.

Bejondiela, alfer alferrik baita, modernokeria pinpirin orok muinak jantxeak dauzkan jendaje honekin tajuzko arrazoiketan hastea.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 21. orr.

Agintariak, muinak kezkaz bigundurik, zer egin hasi ziren pentsatzen.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 94. orr.

Etxeko neskameak, pakete hura ikusirik, behiaren muinak zirelakoan, sukaldera eraman, prestatu eta familiari atera zizkion jateko.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 46. orr.

Astoaren muinak tortillan jatea.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 24. orr.

4 zerbaiten zatirik barnekoena. ik mami.

Ura topatu dute Tempel 1 kometaren muinean.  Berria - Gaiak   2006-02-04

Sabelaren muinetik ernalduriko garrasiaren hedadura ez zuen ezagutzen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 146. orr.

Handik oso denbora gutxira, ordea, hogeigarreneko hamarraldian, Jean Epsteinek lasai esan zezakeen "zinemaren muina" zela lehen planoa.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 134. orr.

Honela adieraziko genuke ontologia aristoteliko baten muina: [...].  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 171. orr.

Erlijioaren filosofiarik gabe ezin daiteke metafisikaren muina argitu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 264. orr.

Bertsoaren muina jotzen du ordea errepikapenak.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 119. orr.

Beldurraren paradoxa da filmaren muina.  Berria - Kultura   2004-04-17

Nik, adibidez, ez dakit Namibiako berri batere [...] baina dozena bat tekla sakatzea aski, behar dudan guztia jakin eta hango errealitatearen muinaz jabetzeko.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 48. orr.

Caritas Elizaren bihotza eta muina da.  Berria - Euskal Herria   2004-06-12

Fedearen mami eta muina den konfidantza honek erantzi eta aberastu egiten gaitu.  Herria   2001-03-08

Bat-batekotasun kantatuaren muinari eutsiz eta, ahal dela, muin hori sekula baino sakonago garatuz.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 64. orr.

Hugok euskaldun xume horientzat beren identitatearen muin bezala [...] hizkuntzak duen inportantzia azpimarratu du.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 41. orr.

Arte garaikidearen muina, funtsik gabeko muina, da esanahi handikoa izatea.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 136. orr.

Erlijio primitiboaren muina ez da sinesmena, ekintza baizik.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 115. orr.

Hantxe omen zegoen hiriaren muina, mugida guztia eta interesgarri izan zitekeen edozer.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 175. orr.

Kristau ziren itxuraz eta hebrear muin eta zinez.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 12. orr.

Euskalduntasunaren mamiaren muinaren funtsaren porruaren bila dabilen zientifikokoloa.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 38. orr.

5 pl

Ixiltasun haren samina muinetaraino sartu zitzaidan.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 146. orr.

6 (izenondo edo izenlagunekin)

Gizonaren muin barnekoena berehala geratzen da agerian.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 106. orr.

Beti izango dira asko eta asko Kristoren Ebanjelioko biziera eta Erregelaren muin jatorra ondo baino hobeto gordeko dituztenak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1083. orr.

Errealitatearen muin benetakoa hitzen malabarismoarekin mozorrotzea.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 116. orr.

Hainbeste akats egon izanak erakusten dute epaiketaren muin politikoa.  Berria - Euskal Herria   2006-04-27

Saioaren muin zientifikoa baitzetorren hurrengo azalpenenean.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 213. orr.

Dellucen iritzian, fotogenian zegoen, egiaz, zinematografiako artearen ezkutuko muina.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 287. orr.

Horrela nazioarteko babesa jaso eta arazoaren benetako muina zein den desbideratzea lortu du.  Berria - Mundua   2004-09-02

7 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Betean asmatu nuen, Ekainek ongi baino hobeki erantzun baitzion kimioterapiari, baita muin-transplanteari eta gainerako tratamendu guztiei ere, zorionez.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 246. orr.

8 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Arrailadura horretatik orno-muina eta meningeak irten daitezke eta larruazalaren azpian tumorea sortu, normalean bizkarraren behealdean.  Berria - Gaiak   2004-09-29

Hura eta bera da, gizaldiak joan eta gizaldiak etorri, giza muinetan itsatsirik gelditu zaigun sexologoa.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 22. orr.

Kristau-muina zuen Mendebalde modernoko demokraziaren ideal politikoez.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 192. orr.

Lehen aldiko lotsa edo beldurra galdurik, eguneroko tema bihurtu zitzaien gaia, sartu eta sartu labana zauri-muinean.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 124. orr.

9 (izenondo gisa)

Baina, muinik muinenean, zeren amodioa, eraspena edo atxikimendua?  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 292. orr.

10 barne muin

Zula ditzagun mendiak barne-muinetaraino...  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 40. orr.

Printzesa berriro ikusteko irrikak koñakak adina berotzen baitzizkion barne-muinak.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 48. orr.

Maitasunak orduan odolaren barne-muina xurgatzen du.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 122. orr.

Txundituta utzi nau esaldi honek, eta barne-muinetaraino hunkitu eta kezkatu.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 153. orr.

Nork eraman lezake azken ate horrek gordetzen duen ikusgarri izugarria, nork saihets lezake barne muinetarainoko izu-laborria atea ireki eta ikus baleza, ikus baleza...  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 128. orr.

Guk ez baitugu esku leunik musika eta maitasuna egiteko, pianoa jo eta pianoari barne muinak harrotzeko.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 8. orr.

11 bizkar muin

Nerbio-ehunez egina da garuna; bizkar-muinean behera zabaltzen da ehun hori, eta handik, berriz, gorputz osora, nerbio finezko sare bat eratuz.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 216. orr.

Atzeko zatia, garun-enbor deritzona, bizkar-muinetik garatzen da, hau da, bizkarrezurraren erditik igarotzen den nerbio sorta loditik. larruazaleko bero-hartzaileek bulkada bat bidalarazten diete sentimen-neuronei bizkar-muinera.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 217. orr.

Garunaren ezinbesteko kontrol horren faltaz, inkontinentzia izan ohi dute bizkar-muina kalteturik duten gaixoek.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 235. orr.

Eritasun huntaz hunkiak diren haurren buru-muina eta bizkar-muina ditu suntsitzen, eta ahal bezain bat jenderen laguntza beharrezkoa da.  Herria   2004-11-18

12 bizkarrezur muin bizkar muina.

Etengabe elkarri konektatuta baititu klitoria, bizkarrezur muina, burmuina eta hatzak.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 252. orr.

Nerbio-zelula askoko ehun bat da gai grisa, eta bi lekutan dugu: bizkarrezur-muineko gai zuriaren barnealdean eta burmuinaren kanpoaldean.  Berria - Gaiak   2004-11-26

Ehunka sentipen mezu gora eta behera ari dira gure bizkarrezur muinean.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 148. orr.

Bizkarrezur muineko transplante premian dauden pertsonei aukera berri bat ireki zaie.  Berria - Gaiak   2006-03-07

Haiek tirokatu egin zuten eta bala batek bizkarrezur-muina harrapatu zion.  Berria - Kirola   2004-12-24

13 buru-muin ik burumuin.
14 erna-muin ik ernamuin.
15 hezur muin

Hezur luzeetako barrunbeetan, hezur-muina dago, odoleko globulu gorrien sorburua.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 26. orr.

hezur-muinean proba bat egiteko untxi baten moduan heldu eta xiringa sartzen diotenean.  Berria - Harian   2006-02-15

Ez atzera ez aurrera geratzen naiz, hezur-muinetaraino sartzen zait beldurra, eta ametsak eta ilusioak galarazten dizkit.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 35. orr.

Ikuskizuna bera aski zatekeen hezur-muinetan bustidura sentiarazteko.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 67. orr.

Ilea lehortzeko egin zuen keinu hark maitemindu zuen hezur muinetaraino.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 44. orr.

· Hezur-muin transplantea egitea erabaki genuen, eta horretara etorri ginen honat.  Berria - Harian   2006-02-15

16 muin-muin

Tomsk 1604an sortu zuten, Siberiako probintzien muin-muinean ia.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 302. orr.

Ez ahal zuen giltza sarrailan sartu, han agertu zen, ekaitzaren muin-muinetik baletor bezain zalapartatsu, Fructuoso bera.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 37. orr.

Indiferentzia gure bihotzaren muin-muinean egon arren -bihotza arkaikoa da-, ikasi egiten dela bestearen ezbeharra konprenitzen.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 126. orr.

Elkarrizketaren muin-muinean indarkeriaren arazoa dago azkenean, gai konkretu eta gogor askoa.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 102. orr.

Aldagai konplexuaren ideia Gibsonen teoriaren muin-muinean dago.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 54. orr.

Haren nortasunaren muin-muinean kokatua.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 84. orr.

17 muin perpaus

Honela, hizkuntzaren perpaus guztiak dira muinekoak edo muin-perpaus bat baino gehiagotik eratorriak, formaldatze batetik edo gehiagotik.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 70. orr.

Ikus dezagun orain ea pasiboak muin-perpaustzat har ditzakegun, perpaus aktiboen ordez.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 113. orr.

Perpaus mota jakin bat muin-perpausa dela ala formaldatze bitartez eratorria dela erabakiaz gramatika osoa errazten ote den aztertuko dugu.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 80. orr.

18 bizi muin

Izan ere, bere filosofiak eragin zuzena du gizakiaren bizi-muinean, giza kezkarik sakonenetan.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 8. orr.

Bizi-muin ezkutua xuxen bilatzeko.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 60. orr.

Bagoeneko existitu ez baina testuetan bizirik dirauen bizi-muin baten testigantza, uren haserrealditik, denboraren joanaren higaduratik salbatutako testuak.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 34. orr.

19 soin eta muin adlag buru eta bihotz, su eta gar.

Orduan, bere herritarren alde soin eta muin lehenengo lerroan borrokatu zen hark, gaztarotik bere aberkideentzat onginahia izan zuen hark, Nikanorri buru-besoak sorbalda eta guzti moztu eta Jerusalemera eramateko agindu zuen. Armadako kapitainorde batek soin eta muin eragiten zien besoei eta hankei, ametsetan ere inork lortuko ez lukeen pauso bat markatzeko ahalegin biziak eginez.  Elizen arteko biblia   2 M 15,30

20 zain eta muin adlag buru eta bihotz, su erta gar.

Arrazoi pisuzkoa, oraindik zain eta muin heldu nahi ez izateko, ez bederen burua onbideratzen ez nuen artean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 209. orr.

Arrazoi pisuzkoa, oraindik zain eta muin heldu nahi ez izateko, ez bederen burua onbideratzen ez nuen artean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 209. orr.

Frantziatik aterako zituen itsasontziaren zain zegoelarik, nonbait etsipenez gainez gain eginik, senar-emazteek, gurasoek alegia, egun asko, espero baino egun gehiago, baitzeramatzaten zain eta muin, eta itsasontziaren arrastorik ez.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 238. orr.

Billancourtera joan zen bizitzera, uhinka eta andanaka etorritako errusiarren artera, auzune hartara etorritakoak errusiarrak baitziren hitzez eta bihotzez, zain eta muinez, baina ez aberriz.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 271. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

akordioaren muina (3); arazoaren muina (18); auziaren muina (9); barne muina (5); benetako muina (4); bizitzaren muina (5); bizkar muina (6); bizkarrezur muina (7); buru muina (3); egitasmoaren muina (3); erlijioaren muina (3); euskararen muina (3); eztabaidaren muina (7); funtsa eta muina (3); gatazka politikoaren muina (3); gatazkaren muina (17); guztien muina (3); haren muina (5); hezur muina (5); hezurretako muina (4); hizkuntzaren muina (4); istorioaren muina (3); konponbidearen muina (3); kulturaren muina (3); lanaren muina (3); liburuaren muina (3); muina eta muga (3); proposamenaren muina (3)

barne muinak (10); buru muinak (4); hezur muinak (4)

arazoaren muinari (4); gatazkaren muinari (11); gatazkaren muinari heldu (6); muinari heldu (8); muinari heldu gabe (4); muinari heltzen (3)

bizkar muinean (3); bizkarrezur muinean (3); borrokaren muinean (3); eztabaidaren muinean (3); gatazkaren muinean (6); hezur muinean (6); hezur muinean sortzen (3); horren muinean (4); muin muinean (14); muinean dago (6); muinean sortzen dira (3)

barne muineko (3); bizkarrezur muineko (8)

arazoaren muinera (6); benetako muinera (3); bizkar muinera (3); fedearen muinera (3); muinera iritsi (3); muinera iritsiko (3); muinera joan (5); muinera jotzeko (3)

barne muinetako (7)

barne muinetan (30); bere barne muinetan (3); bihotz muinetan (4); hezur muinetan (4)

barne muinetaraino (12); barruko muinetaraino (3); hezur muinetaraino (18); hezur muinetaraino sartu (3); hezur muinetaraino sartzen (6); muinetaraino sartu (8); muinetaraino sartu zitzaidan (3); muinetaraino sartzen (10)

bizkar muinetik (3)


muin2 (orobat mun g.er.) 1 iz aurpegitik at ematen den musua.

Nazionalismoari egurra, eskubideei aizkora [...], Bushi ipurdian ere muin, eta presoei usteldu arteko kartzela, besteak beste.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 161. orr.

-Gizonei gabon eta emakumeei eskuetan muin!  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 179. orr.

Militarrek militarrei, ipurdian mun.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 111. orr.

Eskua zegoen lekura makurtu eta muin heze hura ematean, une txiki batez erdikusi ahal izan zion soina, besoaren azpian, zeta arrosazko mahuka eroriaren bitartez.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 215. orr.

Eta eskuan muin egin ondoren, muin beroa inondik inora, karrikan galdu zen, egun zurian gorri.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 139. orr.

2 esku muin ik eskumuin.
3 muin egin (66 agerraldi, 34 liburutan) ik muinkatu.

Sebastiaok, agur gisa, muin egin zion Angelari eskuan.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 165. orr.

Arrapaladan haren eskua harturik, muin egin zion eta bularraren kontra estutu zuen-.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 523. orr.

Nekazariaren aurrean belauniko jarri zen eta oinetan muin egin zion.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1078. orr.

To, zerbait gertatzen bazait, emaiok hau amari... -eta muin egin zion lepokoari.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 47. orr.

Zilborrean egiten zion muin irekitako lore bat ematen zuela esanez.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 109. orr.

Romanek eskua hartu zion obispoari, eta muin egin zion eraztunean.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 77. orr.

Belauniko jarrita muin egiten nion lurrari.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 153. orr.

Begiak malkoetan zituen, eskua hartu zidan, mun egiteko makurtu.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 181. orr.

"Kutxatxo hau izan da zenbait parasitoren zerraldoa!" esaten zuen bere produkzio tresna beltzari muin eginez.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 48. orr.

· Luluren gorpuaren ondora joan zen, luzaro egon zen hildakoari begira, eta behin eta berriro bekokian muin egin zion.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 307. orr.

· Ardi beltzei lepotik heldu eta lurrari muin eginarazteko.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 186. orr.

4 muin eman (85 agerraldi, 29 liburu eta artikulu 1ean) ik muinkatu.

Markes jaunak neskaren esku zuri-zuria hartu eta muin eman dio.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 15. orr.

Rozinanteri eraginda, harro bezain dotore, dukesarengana joan zen, eskuetan muin ematera.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 158. orr.

Billeteari eusten zion eskuari muin eman zion mutilak.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 215. orr.

Fede handiz haren esku sagaratuei muin emanez.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 187. orr.

Gure Aita Sainduaren oinei muin eman ahal izaitea.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 37. orr.

Oraintxe bertan belaunikatu eta lurrari muin emango nioke gustura. orduantxe, kafetegiko beiratearen atzean, doluz jantzitako emakume batek, gozamenez eta maitasunez, muin emango dio zintzilik daraman gurutzetxoari.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 106. orr.

Eskonbroen atariko ate-leihoak bizirik baleude bezala besarkatzen nituen, atexka apurtuak agurtzen nituen, muin ematen nien alderoka eroritako habe kixkaliei.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 50. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bekokian muin (3); eskuan muin (33); eskuan muin egin (8); eskuan muin eginez (3); eskuan muin eman (8); eskuan muin ematen (4); eskuari muin eman (5); eskuetan muin (9); lurrari muin (6); makurtu eta muin (3); muin egin (38); muin egin zion (20); muin eginez (6); muin egiteko (4); muin egiten (12); muin eman (39); muin eman zion (16); muin emanez (10); muin ematea (4); muin emateko (6); muin ematen (19); muin ematera (7); muin ikustezina (3); muin muinean (14); muin perpaus (5); muin perpausa (5); muin perpausak (7); muin perpausaren (3); muin perpausaren azpian (3); muin perpausen (7); muin perpausen azpian (3); muin perpaustzat (3); oinei muin (3); oinetan muin (4)

esku muinak (4)


muinka adlag muin eginez.

Barruti batzuetan, sinetsidazue, bada gazterik liburuen aurrean ahuspeztu eta orriei barbaroki muinka ekiten dienik; ez baitira gai, ordea, letra bakar bati ere tankerarik emateko.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 67. orr.


muinkatu, muinta(tu), muinkatzen du ad muin egin, muin eman.

Jaunaren atzean zegoela, oinen ondoan, malkoz bustitzen hasi zen, eta buruko ileez txukatzen, eta oinak muinkatzen eta ukenduz igurtzen.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 163. orr.

Eta Jainkoaren graziak eta mesedeak herriaren gain esku horien bidez isurtzen direlako, muinkatu egiten ditut nik, sakramentuak ematen dituzten haienganako begiruneagatik eta emateko ahalmenaz jantzi dituen harenganako begiruneagatik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1159. orr.

Nork ez ditu, izan ere, zure oinatzak pozik muinkatuko, maiestatezko Jauna zure aurrean hain apal ahuspeztu bada, zurekin hain adiskide egin eta halako maitasunez Beregana hartu bazaitu?  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 918. orr.


muino (orobat muno g.er.) 1 iz lurrazaleko goragune txikia.

Berak ez zituela muino haiek, sail haiek, etxe haiek gehiago ikusiko.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 14. orr.

Nagasakiko muino batean du etxea, eta portua ikusten da handik.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 98. orr.

Abiatu zen Sainte Genevièveko munotik, heltzeko Xinako inperioko ateetarat.  Herria   2004-02-19

Diligentzia muino baten gailurrera heldu da; bikaina ikusgarria.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 83. orr.

Lorez egindako muino baten gain-gainean iturri bat zegoen.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 42. orr.

Buchenwald inguru menditsuan dago, muino baten tontorrean.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 127. orr.

Kilometro bat haratago, muino baten mazelan, duar bat dago.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 161. orr.

Lauzpabost zaldiko ikusi zituen muino baten mazaletan behera.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 40. orr.

Baso osoa zeharkatu eta ondoko mendi bizkarraren muino batean eseri ginen arte.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 95. orr.

Bosniako Visoko herrian hiruki formako hiru muino daude, eta, zenbait adituren arabera, garai bateko piramideen aztarnak dira.  Berria - Gaiak   2006-04-16

Mendi eta muino, bedeinka ezazue Jauna, goretsi eta goraipatu menderen mendetan!  Elizen arteko biblia   DnGr 3,75

Hasieran, lurrak distira berdeko pentzez inguratu zituen munoak eta jantzi zelai guztiak.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 351. orr.

Bidaztiek atzean utzi zituzten azkenik lur malkartsu samar haiek, muino zuhaitzez estaliak, Ural mendien azken sustraiak.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 177. orr.

2 (izenondo edo izenlagunekin)

Muino leun haien atzean, Baiona ez, eta Donostia besterik ez zegoela.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 307. orr.

Charlieri neketsua egiten ari zaio herrixkara doan muino latza.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 10. orr.

Muino berdeen erdian, Aturri eta Errobi ibaien konfluentzian.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 49. orr.

Amak eskutik heldu eta gure etxearen parean zegoen muino bakarti batera eraman ninduen.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 40. orr.

Berriro itzuli zen muino bakartu hartara.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 8. orr.

Soldaduak lagun genituela, muino txiki bat igaro genuen.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 67. orr.

Nolako muino zatarra ezpondari kontraezponda egiten diona!  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 49. orr.

Balaam muino soil batera urrundu zen.  Elizen arteko biblia   Zen 23,3

Hilerriaren aurrean, muino biluzi bat zegoen, eta Slo-ren astoa ikusi genuen han gainean.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 72. orr.

Hessen eskualdeko muino izoztuak.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 258. orr.

Gotorlekuak muino apal baten gainalde osoa hartzen zuen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 269. orr.

Profeta-trantzetik atera zenean, muino sakratura joan zen.  Elizen arteko biblia   1 Sm 10,13

Harrizko muino bat zen, babes-ezponda baten antzekoa.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 170. orr.

Hondarrezko muino urrunei begira.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 26. orr.

Ikatzezko muino horren urrutiratzea, kalatxori sailak inguratua, ikaragarri tristea irudituko zaizu.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 182. orr.

Mendiaren oinaldeko errautsezko muino batean gelditu ziren.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 282. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Benjamindarrek Abnerren inguruan bildu eta, talde bat eginez, muino-gailurrean tinko eutsi zioten.  Elizen arteko biblia   2 Sm 2,25

Bidasoa gurutzatu eta, muino-kaxkoetan barrena, iritsi berriak zirela Malkor, Mendibil eta Aizparatzako mazeletara.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 137. orr.

Muino-tontor eta mendi-gailurretan, zuhaitz handi eta arte hostotsuen azpian.  Elizen arteko biblia   Ez 6,13

Muino magaleko etxeak.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 392. orr.

Gure aurreko muino-labarrean.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 58. orr.

Sigi-saga askoko errepide basotsu batean gora egin eta gero, muino-gain txiki batera iritsi ginen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 349. orr.

Eraiki zenean, aitak erabaki zuen leiho guztiak hiriaz bestaldera begira egitea, baratze eta muino aldera.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 50. orr.

Euriak edo urakanak geldiarazteko erregutzen zitzaion; muino-zirkulu baten gainean araokatu zituen ekaitzak.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 28. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Hondar-muino idorren arteko belargune zekenetan.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 34. orr.

Hare muino batera igoa, basamortuari harrotasunez begira dagoen lehoi ar bat ageri zen.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 125. orr.

Augilatik beste hamar eguneko bidean beste gatz muino bat dago, gainerakoek bezalaxe, ura eta palmondo igali emaile ugari duena.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 320. orr.

Botila hutsak, kartoiak, latak, plastiko erraustuak, arratoi eta katu larru lehortuak, zabor muino eta lautadak, zabor unibertsoa ia.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 410. orr.

· Baina orain geriatriko marmar-muino honetan dut, inon izatekotan, zoriona.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 84. orr.

5 mendi muino muinoa.

Mendi-muino gehienak ilun zeuden; kanposantukoa, berriz, eguzki betean.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 38. orr.

Paola Florentzian bizi zen, Fiesoleko mendi-muinoetan.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 219. orr.

Mendi muinoaren bizkarrean.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 67. orr.

Zenbat aldiz ikusia ote nago, mendi muino soilean edo zuhaitzondo bakartu baten inguruan, tximistak erretako larregune beztua.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 170. orr.

Haizeak inarrositako mendi-muino txiki biluzi batzuen aldera ematen zuen hotelak atzealdean.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 204. orr.

Negu eguzkiaren azpian mendi muinoak zuri-zuri, haritz baso txikiaren ondoan... etxea.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 95. orr.

Mendi muinoetan errauts gaizto batek jotzen zituen, alabaina, gure ameztoiak, gaztaindegiak ala mahastiak, eta ibar-zelaietan hesten ziren ilagindegiak, oihalgindegiak eta larru-apaindegiak.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 111. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eskualdeko muino (3); gatz muino (4); gatz muino bat (4); hondar muino (4); inguruko muino (6); mendi eta muino (3); mendi muino (8); muino apal (3); muino batean gora (3); muino baten atzean (4); muino baten gainean (10); muino baten gainetik (3); muino baten tontorrean (7); muino batera iritsi (3); muino berde (5); muino berriak (3); muino eder (3); muino gainean (8); muino gainera (4); muino garai (3); muino leun (3); muino leunak (4); muino txiki (11); muino txiki baten (3); muino txikia (3)

quilish muinoa (9)

mendi muinoak (7)

muinoan behera (12); muinoan dagoen (3); muinoan gora (8)

muinoaren gailurrean (3); muinoaren gainean (8); muinoaren gaineko (3); muinoaren gainetik (3)

mendi eta muinoek (4)

mendi muinoen (3); muinoen artean (5); muinoen gainetik (3)

muinoetako kultu leku (3); muinoetako kultu lekuak (11); muinoetako kultu lekuetan (5)

mendi muinoetan (3)

muinora igo (3); muinora igotzen (4)


muinoi 1 iz epaitondoa.

Zauri irekien erredura eta odolaren taupada bortitzak sentitzen zituen muinoian, bihotza hantxe edukiko balu bezala, lehertzeko zorian.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 47. orr.

Lehendabizi, berna belaunetik banatu zion, biak batzen zituzten zain bakanak ebakiz, era horretan, torniketea egokiago eginez, odoljarioa saihestu ahal izateko; eta muinoia bendaz lotu zion gero.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 29. orr.

Atsegin baitzuen nola utzi zion Aristegi jaunak besoko muinoia, "bilarreko bola bat bezala, lisoa eta biribila", aitaren beraren esanetan.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 43. orr.

Aulkian eserita, benda kentzen hasten zen, medikua bere ondoan zutik, eskuak bizkarraldean zituela gehienetan, arretaz so, muinoi itsusia noiz azalduko zain zeukan bitartean.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 21. orr.

2 irud/hed

Orainaldia pozez onartzekotan aitaren muinoia itsaso beti zahar beti berri enigmatikora bota behar dugu behingoz.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 131. orr.

Lehortzen jarritako alkandora bakoitzaren mahuka banari korapiloa egina zion ume bihurriren batek, eskuin eskumuturraren parean, nire gabezia mahukara ekarri nahian bezala, alkandorari muinoi bat eginez.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 128. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

muinoia erakutsi (3)


muinotsu izond muino asko dagoena.

Berak eta beraren margolanek Toskanako eskualde muinotsuetan dituzte sustraiak; ez da eroso sentitzen Florentziako handitasun kosmopolitan.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 184. orr.


muinotxo (orobat muiñotxo g.er.) iz muino txikia. ik muinoxka.

Hegoalderago, apiril goiz hartako eguzkitan, San Isidro eta San Justo hilerrietako orban berdeak, Getafeko bi dorreak eta Los Angeleseko muinotxoko baseliza.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 127. orr.

Mendixka edo muinotxoren batera irtenaldi ttiki bat eginez gero, zuhaitzak denetariko janzkerekin hornituta, kurioxo-kurioxo ikus daitezke edozein maldetan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 410. orr.

Barbados uharteetako muinotxo baten saihetsean lurperaturik.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 139. orr.


muinotxo (orobat muiñotxo g.er.) iz muino txikia. ik muinoxka.

Hegoalderago, apiril goiz hartako eguzkitan, San Isidro eta San Justo hilerrietako orban berdeak, Getafeko bi dorreak eta Los Angeleseko muinotxoko baseliza.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 127. orr.

Mendixka edo muinotxoren batera irtenaldi ttiki bat eginez gero, zuhaitzak denetariko janzkerekin hornituta, kurioxo-kurioxo ikus daitezke edozein maldetan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 410. orr.

Barbados uharteetako muinotxo baten saihetsean lurperaturik.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 139. orr.


muinoxka iz muinotxoa.

Muinoxkaren ondotik aurrera zetorren gizona astiro-astiro.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 35. orr.

Muinoxkaren bizkarrera iritsi nintzenean, atzera biratu eta, gizonari begiratu gabe, orubera oihu egin nuen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 40. orr.


muintegi ik mintegi.

mujahidin (orobat mujaidin g.er.) iz herrialde musulman batzuerako gerrillari fundamentalista.

Badakizue AEBek diru saritze handiak agindu dituela mujahidinak (gudukari musulmanak) hiltzearen truke.  Berria - Mundua   2004-05-08

Herriaren Mujahidinak islama eta marxismoa konbinatzen dituen talde armatua da.  Berria - Mundua   2004-07-28

Al Kaedako mujahidinak. «Hegazkin bakoitzean bost mujahidin zeuden», dio talde islamiarrak bere komunikatuan.  Berria - Mundua   2004-08-28

Estatubatuarrei «ahal den baliabide guztiekin» erasotzeko agintzen die Al Mukrinek munduko mujahidin-ei.  Berria - Mundua   2004-04-09

Haiez gain, jatorri siriar eta palestinarreko kanadiar eta israeldar bana atxikitzen dituzte Mujahidin Brigadek.  Berria - Mundua   2004-04-11

Hizbul Mujahideen talde armatuko eledunak ere salatu du erasoa.  Berria - Mundua   2006-05-02

Mujahidinen Shurak taldeko bozeramaileek aldarrikatu zuen bahiketa.  Berria - Mundua   2004-11-09

Mujahidinen Armada izeneko talde batek bere gain hartu zuen gertaera.  Berria - Mundua   2006-01-17

Al Jazeera telebistak eskainitako bideo batean Irakeko Mujahidinen Mugimendu Islamikoa taldeak bahitu italiar bat, Salvatore Santoro, hil duela adierazi zuen.  Berria - Mundua   2004-12-17

Hitz egiten dugunean berdin zaigu arabiarra nahiz musulmana, imama nahiz mujahidina.  Berria - Euskal Herria   2004-12-29

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

herriaren mujahidinak (3)


mujaidin ik mujahidin.

mujik 1 iz errusiar nekazaria.

Gehienak mujikak ziren, lur gogorrean lo egiten ohituak, eta zubiko oholekin aski zutenak, antza.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 114. orr.

Ohiturari jarraiki, hainbat mujik zeuden ate aurreko jarlekuetan eseririk, ikusmiran, ahari-larruzko beroki luzeetan bildurik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 40. orr.

Bere onera etorri zenean, mujik baten txabolan zegoen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 200. orr.

Mujikak bezain zirtzil jantzita zegoen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 390. orr.

Hamar milioi, eta mujik arrunt bat bezala bizi da!  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 507. orr.

Arlote batzuek aldarrikatu zietenez, luze gabe mujikak lurjabe bihurtu eta frakez jantziko ziren, eta lurjabeak, aldiz, oihal latzezko beroki lodiz jantzi eta mujik bihurtuko ziren.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 533. orr.

Beste eskualde batean, berriz, mujikak lurjabeen eta polizi kapitainen aurka matxinatu ziren.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 533. orr.

Gatazka mujiken arteko istilu arrunt bihurtu zen laster.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 46. orr.

Lur gutxi daukat, mujikak alfer hutsak dira, lanerako gogorik ez, taberna beste pentsamendurik ez buruan...  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 181. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Jakinarazi behar dizut ni mujik-familia batean jaioa naizela eta agian horregatik maite ditudala mujikak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 514. orr.

Asiar batzuek ontzira nahi zuten, dekretuaren kanporatze aginduak bultzaturik, eta mujik familia zenbaitek lehorrera, Kazan hirian geratzen baitziren.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 117. orr.


mukatu, muka, mukatzen du ad kandelez mintzatuz, mukia kendu.

Begien kliska geldi bakarra; beheko ezpaina poliki irristatzen gorantz, goikoa estali arte; eta gero sudur hegalaren hasperen bat, kandelaren sugarra mukatzean bezala... seinale ziren Sethe iritsia zela aurrerago joango ez zen punturaino.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 65. orr.

Asper asper eginda egongo baitziren egun osoan eserita eta beste zereginik gabe, bakarrik lanparari briloa ateratzea eta argia mukatzea eta eskuareaz baratze zaztar hartan aritzea.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 12. orr.


muker 1 izond zakarra, muzin egiten duena.

Neskatxa ttipi hori berriz aski mukerra da; eta, zer gerta ere, hau ez da nehondik ere zuk egin ahal zenukeen bezain atsegina izanen.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 50. orr.

Zoriona deitzen den animalia izu eta muker hori.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 94. orr.

Seguraski, psikiatra jendaila horrek azalpen aldrebes bat baino gehiago asmatuko luke jarrera muker hartarako, gerra garaiko sindromeaz hasiko lirakete, edo trauma osteko shockei buruz.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 18. orr.

Mazarredo almirantea eta Egia jenerala preziatzen dituenak ezin dezake poeta mukerrik maite.  Berria - Kultura   2004-03-13

"Mulata?", jesarri egin zen erne ohean, muker gurako muttur, "Mulata esan duk?".  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 251. orr.

2 (adizlagun gisa)

Muker eta uzkur ageri da hura pixka batean, baina azkenean onartzen du maitasun-eskaintza.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 126. orr.

Muker abiatu ginen herrira, haren gizarte honetako arropa muxarrekin batera kiskaltzen zen bitartean.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 163. orr.

Ezin mukerrago zeunden telefonoz deitu dizudanean; ikaratuta aritu naiz zurekin hizketan.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 33. orr.

Orduan hotz, muker eta bakarrik egoteko irrikatan egongo baita.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 8. orr.

Burua lepoan gordea, mokor, makur, muker, orain bezala.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 216. orr.

3 lo-muker adlag gaizki esnaturik.

Ez diagu esnatu behar, lo-muker egoten duk esnatzen badugu; gero bi orduko paseoa eman behar zaiok, bestela lo-muker egoten duk.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 187. orr.

4 muker egin muzin egin.

ilea eta bizarra moztu gabe eman zuen marea osoa, halako esku ona zeukan Patxo Laskibarren doako zerbitzuei muker eginda.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 274. orr.

Muker egin zion neskameak, etxeko alaba agidanez, tabernariaren antza bekainetan.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 98. orr.

Muker egiten genuen antzokiaren ondotik iragaitean, ez genuen haboro hanka sartuko bertan, halako asperdura bat ematen zigun, ikaraz nahaste.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 47. orr.


mukerrontzi izond adkor oso mukerra.

Amaren izeba zen, baina amama esan geniezaion tematu zitzaigun beti, uste baitzuen izeba zahar deiturak adintsu eta muker bilakarazten zuela; izan, mukerrontzia zen, ordea.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 31. orr.


mukertasun iz mukerra denaren nolakotasuna.

Andresek ez zuen kalera irten nahi; berebiziko mukertasuna sentitzen zuen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 153. orr.

Beti bezala, amaierako himnoa ez entzuteagatik pentsatuko nuen nik zela mukertasun hura.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 20. orr.


mukertu, muker(tu), mukertzen da/du ad muker bihurtu, zakartu.

Barbeitok irri erori bat ageri zuen zigarro itzalia kentzea ahantzita zeukan ezpainetan, Dopazo tristetasun akigarri batek zeukan mukertuta.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 121. orr.

Aski zenuen Aljerren, aski hemen ere, zure esperantza aspaldi mukerturik.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 166. orr.


muki 1 iz giza sudurrari eta beste zenbait organori darion gai likatsua.

Jertsearen maukan garbitu nituen mukiak.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 48. orr.

Sudurzapia atera eta mukiak kendu dituk.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 112. orr.

Nigar purpuilak eta mukia esku bizkarrez xukatu zituen.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 154. orr.

-Aurrena ken itzak muki horiek, motel!  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 61. orr.

Jantzi higatuak dituzte eta mukiak sudurretik dilindan.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 34. orr.

Besarkatu ahal izan duenean, mukiak xukatu ditu negarrari eusteko.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 86. orr.

Mukiak xurgatu eta erlojuari erreparatu zion.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 205. orr.

Mukiak ozen zintzatu zituen Antoniak eskuturretik ateratako zapiaz.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 33. orr.

Negarrez hipaka, mukia dariola.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 56. orr.

Beshir aldamenean neukan une oro itsatsita muki bat bezala.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 189. orr.

Hari darion izerdia da-eta bularreko mukia askatzen duena.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 210. orr.

Arazoa zen mukiak itxi egiten zizkiola birikak arnasa galarazteraino, eta bere gorputz txikiak, zazpi edo zortzi kilokoak, ez zeukala ahalmenik muki haiek mugitzeko.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 23. orr.

Sudur-mukosako zelula hartzaileetatik irteten diren ile sentikorrak erraz desaktibatu ohi dira hotzeriarekin, zeren eta mukia, normalki urtsua, asko loditzen baita.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 147. orr.

Umetokiko lepoko mukia (fluxua) aldatzen du, sendoagoa egiten du, eta, hala, espermatozoideek ezin dute umetokiko lepoa igaro eta hortik tronpetara joan.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 92. orr.

2 irud/hed

Dragoien muki lehor txinpartatsu handiak.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 109. orr.

Kanilari ez zerion dagoeneko tantarik; muki izoztu baten antzeko zerbait zeukan, soil-soilik, kobrezko ahotik zintzilik.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 248. orr.

Barraskiloek utzitako muki likitsagatik.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 36. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Suaren ondo-ondoan gelditu zen; sudurretik muki tanta zeriola, hozminduta musua, motel hitz egiten zuen.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 33. orr.

Muki-ura dario sudurretik; hura ez ohartzea espero du.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 94. orr.

Muki urak zintz egiteko eskuoihal baten tamainako zapia eraman zuen.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 45. orr.

Sudur-barrunbeetako mukosaren hantura da rinitisa, eta, gehienetan, gehiegizko muki jarioarekin batera agertzen da.  Berria - Gaiak   2004-12-02

ik beherago 5.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Zapia kendu eta berak garbitu dio muki arrasto hori.  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 89. orr.

Muki arrastoak zeuzkan artilezko eskuzorro gorrian.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 222. orr.

Sudurraren barne-paretak estaltzen dituen muki-geruzaren barruan edo gainean igeri daude.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 135. orr.

4 kandelez mintzatuz, kotoizko soka mehea, erregai batez bustitzen eta airean dagoen muturretik errearazten dena; soka horren zati errea.

Gure harremanak argitzen zituen kandelaren mukia ahitzear zegoela.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 131. orr.

Bizi baita maitasuna den kandela izekiaren erdian / argi-muki moduko bat, hura moteldu nahi duena.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 241. orr.

5 muki mintz ik mukosa.

Gorputz-barrunbeetako muki-mintzetan (nagusiki, sudurrean eta emakumeen baginan nahiz umetokian) sortu eta hazi ohi den tumorea.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 27. orr.

6 muki-jario(an) adlag mukia dariola.

Ruchek, eztulka eta muki-jario oraindik ere, jertse bat zeraman, aise mugitzen uzten ziona.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 88. orr.

Muki jarioan ari dira neskatoak.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 24. orr.

6 muki-zapi ik mukizapi.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

mukiak xurgatu (3)


mukitsu (15 agerraldi, 9 liburutan; orobat mukitzu g.er.) izond/iz mukizua.

Richard uneka-uneka puzten zen, ikasle mukitsuek arbelaren aurrean ernegarazten duten seminaristaren eran.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 135. orr.

Zer esan behar zioten ume mukitsu haiek, Tolosakoa izanik bera.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 327. orr.

Benjamin umemoko arreta-galdua eta Sagrario mukitsua, bere anaia-arreba txikiak.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 305. orr.

Mukitsu alaenak jadetsi zuen nerbioen dantza leher zekion.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 59. orr.

Zuek mukitsuok, hau egiteko edaderik ez daukazue, ziur gidabaimenik ere ez duzuela, salatu egingo zaituztet!  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 117. orr.

· Barraskilo mukitsuak.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 36. orr.


mukitzu ik mukitsu.

mukizapi (orobat muki(-)zapi g.er.) 1 iz musuzapia.

Mukizapia sudurpean zuela sartu zen, egundokoa harrapatu zuela esanaz.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 72. orr.

Mukizapiarekin xukatu nuen aurpegia.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 15. orr.

Poltsikotik mukizapia aterata, betaurrekoak garbitu nituen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 11. orr.

Poltsatik kleenex mukizapia atera eta begietako malkoak xukatu nituen.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 83. orr.

Mukizapi batekin bildu zituen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 70. orr.

Hor egongo da, sukaldeko mahaian eserita, mukizapia eskuan.  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 29. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Jendaurrean lotsagarri ez geratze aldera noranahi larrialdietarako muki-zapi kutxatxo batekin joan beharra zeukan txotxolo malkotsu bat.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 330. orr.

Lanbidez aldatu, mukizapi fabrika bat ipintzeko, esaterako, edo sofrologia-kabinete bat.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 137. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

mukizapia atera (6)


mukizu (91 agerraldi, 46 liburu eta 5 artikulutan; orobat mukusu g.er. eta mukuzu g.er.) izond/iz mukia dariona. ik mukitsu.

-Zuk zer uste duzu, ume mukizu bat naizela?  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 260. orr.

Urtebete zaharragoa, beraz, eta gu harendako "kakaume mukizu batzuk" baizik ez.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 154. orr.

Nipperrek zioenez, txotxongilo mukizu bat zen, eta lekuz kanpo zegoen, hobe zuen ostera eskolara itzuli.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 141. orr.

Uste diat begiak zuen sudur mukizuak baino baliagarriagoak direla.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 248. orr.

Parkeko umeei begira nengoela, halako batean, joan den eguneko mukizuarekin topo egin nuen.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 156. orr.

Nola deabru izan zitekeen mukizu hura hain argia?  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 186. orr.

Galdera bitxia da zortzi urteko mukizu baten ahoan.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 117. orr.

Bigarren batxilerreko mukizu bat izan zen, patioko garaian beti kromoak trukatzen ibiltzen zen txaparro kaskagorri maritxu ospeko bat.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 116. orr.

Gehienei mukizu ahobero bat iruditu izanen nintzaien, baina batek baino gehiagok bere burua ikusi izanen zuen nire mirail gaztean.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 248. orr.

Bakarrik ari zelakoan, eta pauso guztiak jarraitu zizkion mukizu alproja hark!  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 276. orr.

Hogei urteko mukizu puntu-com milioiz okituez.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 117. orr.

"Listoa duk, gero, mukizua!", esan du beste batek.  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 83. orr.

-Mukizu alaena!  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 5. orr.

Haurdunaldiak eta mukizuak etorri, haurdunaldiak eta mukizuak joan.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 253. orr.


mukobisidosa ik mukobiszidosi.

mukobiszidosi (orobat mukobisidosa, mukobizidosi g.er. eta mukobizidosa g.er .) iz muki lodi eta likatsu bat eratzeak eta metatzeak dakarren mahasmendua, batez ere birikei, hesteei, pankreari eta gibelari eragiten diena.

Frantzian gaindi, bi egunetarik, haur bat sortzen da mukobisidosarekin (200 haur urte oroz): xinpleki esplikatzeko, eriak hatsa nekez hartzen du batetik, eta liseitzeko trabak ere baditu bertzetik, pankreak ez duelarik behar lukeen lana egiten.  Herria   2004-09-23

Ea posible izango den, terapia genikoz, Duchesne-ren miopatiak edo mukobiszidosiak jota dagoen gaixoa sendatzea.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 161. orr.

Barne mukurru bete batean, mukobisidosaz joak direnen biziaz filma labur bat erakutsi da lehenik, eritasun hori zer zen konpreniarazteko.  Herria   2004-09-30

Arian-arian, guztiz ezezagun ziren molekula batzuk ere aurkitzen dira; besteak beste, mintz-arteko konduktantziaren erregulatzailea; harexen matxura jakin batzuk dira, antza, mukobiszidosiaren kausa.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 131. orr.


mukobizidosi ik mukobiszidosi.

mukopolisakarodosi iz

Mukopolisakarodosia (MPS) eta harekin lotura duten sindromeak gaitz larriak dira.  Berria - Gaiak   2006-02-25


mukosa 1 iz muki mintza.

Mukosak eta arnasbideak narritatzen dituzten gaiak.  Berria - Gaiak   2004-11-23

Sudur-mukosara heltzean, berotasun pixka bat galtzen du, arnasgorako aireak freskatuta baitago mukosa.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 131. orr.

-Hamar zentimetro kubiko bakarrik, profilaxi modura -berak ostera-, ahoko mukosarentzat.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 191. orr.

Arrautzaren kanpoaldeko pareta osatzen duen ehuna da trofoblastoa, amaren umetokiko mukosarekin kontaktuan dagoena.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 132. orr.

Sudur-barrunbeetako mukosaren hantura da rinitisa.  Berria - Gaiak   2004-12-02

Sinuan geratzen den airetik oxigenoa xurgatzen jarraitzen dute mukosako odol-hodiek, eta horrek dakarren presio-gutxitzeak eragiten du sinusitisarekin loturik dagoen buruko min bereziki mingarria.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 259. orr.

Aurpegiko hezurrek lau zokogune pare dituzte (sinuak), barrutik mukosaz estaliak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 258. orr.

Aireak, hartara, kontaktu ona egiten du arnasbideetako mukosazko barne-estaldurarekin, eta berehala epeltzen da.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 131. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Gizakietan, kolorezko bi mukosa-gunetan hasten da usaimena.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 134. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Tenperaturaren oreka lortu arte jarraitzen du prozesu horrek, hau da, arnasgorako aireak eta sudur-mukosak 30-32 gradu inguru iritsi arte.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 131. orr.

Jende gehienaren kasuan, ordea, behar bezala babesten du urdail-mukosak urdailaren pareta.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 207. orr.

Usaimen-mukosak 50 milioi zelula hartzaile inguru ditu.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 135. orr.

Berrogeita hamar aldiz handiagoa da usaimen-mukosaren area txakurretan gizakietan baino.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 144. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

usaimen mukosaren (3)


mukositate iz mukia.

Existentziaren urrin goxo-goxoa eta astuna darien mukositate gorrietan.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 173. orr.


mukubisidosa ik mukobiszidosi.

mukulu 1 iz forma baino nabaritzen ez zaion gauza edo piloa.

Lasaitu egiten naiz manta batez bildutako mukulua ikusita: lehengo lekuan segitzen du hildakoak.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 19. orr.

Suhiltzaileak ibai-zolan zeuden beti, garabiko kablearen muturrari mukulu bat lotu nahian.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 38. orr.

Haien izaerak gauza bera dio, argi ikusten baitute mukulua txikiagoa dela zatian osoan baino.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 243. orr.

Tabako-paketearen mukulua sentitzen dut, baina ez naiz paketea ateratzera ausartzen.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 99. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Igeltsu mukuluak, ate puskak eta hauts hodei itsugarriak hegaldatu ziren norabide guztietan.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 121. orr.

Amak bultzada txikia eman zidan logelako aterantz, bularraren kontra zeukan arropa-mukuluaz. Gero orrialdea tarratatzen du mila pusketetan eta mutilari ematen dio paper-mukulua -: bota zakarrontzira!  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 85. orr.


mukur ik mokor1.

mukurru ik mukuru.

mukuru (orobat mukurru; Euskaltzaindiaren Hiztegian mukuru agertzen da) 1 adlag neurriaren ertzetatik gora beterik, gainezka.

Jendetza handiak mukuru betetzen zituen espaloiak.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 74. orr.

Egun hauetan, mukuru beterik daude presondegiak.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 24. orr.

Latorrizko zaborrontziak mukuru beteak zeuden espaloietan.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 136. orr.

Holanda eta Ingalaterrako arrain zuriek mukuru betetzen zuten azoka.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 149. orr.

Eta barre egiten zuten, elkar besarkatzen, bihotza mukuru betetzen zien adiskidetasun bizia elkarri nola adierazi ez zekitela.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 248. orr.

Frontoia mukuru zegoen.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 164. orr.

Autoak mukuru zeuden.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 301. orr.

Bihitegiak mukuru zeuden, setio luze baterako bezain.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 240. orr.

Trena mukuru zihoan.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 156. orr.

Tren berria mukuru eginda zetorren.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 71. orr.

Ximurrarekin erreta egoteko arrazoien saskia mukuru neukan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 240. orr.

773. urteko egun hartan hasi zen dena, bidaia amaiezin baten ondoren, Indietatik zetorren karabana mukuru zamatu bat Madinat al Salam, Bakearen Hiriko ateetan agertu zenean.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 221. orr.

Nire bihotz mukuru beteak ez hitzik ez malkorik atxiki zezakeen.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 123. orr.

Guk, zaurituok (hirurehun bat guztira) bertan prestatutako hamalau gelak betetzen genituen, mukurru.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 255. orr.

T.-ko zezen plaza, mende hasierakoa, lepo zegoen, mukuru.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 97. orr.

2 (-z atzizkiaren eskuinean)

Gelatxo gris hura arropaz eta artisten argazkiz mukuru beteta zegoen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 189. orr.

Hain nago oraino zorionaz mukuru betea, non ezin baitut zorion hori ederretsi.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 405. orr.

Dolarrak eman ohi duen harrotasunez mukuru beteriko begiak. damen aho urrintsuetatik mota guztietako iradokizunak eta galderak iristen zitzaizkion, sotiltasunez eta adeitasunez mukuru beteak.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 29. orr.

Ezen presoago edukiko baininduten belarrek eta zuhaitzek, kale jendez mukuru beterikoen eta tximiniez jositako teilatuen oihanek baino.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 162. orr.

Aitzakiaz mukuru nengoen, bada, neure koldarkeria zuritzeko.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 93. orr.

Lasaigarri, nonbait, halako musika leuna piztu dute, biolinez mukuru oratua.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 24. orr.

Isil-misilean zeharkatu zuen jendez mukuru zegoen gela.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 23. orr.

3 (aditza ezabaturik)

Florentek entzuten zion, platera mukuru, jangelaren garbitasun elizakoak bihotza bereganatzen ziola.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 125. orr.

Burua kezka horiekin mukuru, balkoira igo zen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 376. orr.

Estadioa mukuru eta berari tokatzen nonbait pilota jaurtitzea.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 160. orr.

Bagenituen bost kaiola mukuru.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 49. orr.

Nik ezingo nuke halakorik eraman, zabor-saskiak hego dardartiz mukuru, pentsa...  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 77. orr.

Hemendik tira eta handik luza moldatutako testua eratxiki nion azpian, literaturaz mukuru eta informazioz eskas.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 248. orr.

Zezen plazak guardia zibilez mukuru eta Mediterraneoko hondartzak suediarrez beteta.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 35. orr.

Gurdi haietako bi trabeska zeuden kalearen erdian, zaku grisaskez mukuru, ibiltzeko traba.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 43. orr.

4 (izen gisa)

Hori degenerazioaren mukurua da, alajainkoa!  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 150. orr.

Mendeku gisa [...] gogor gaitzesten zituen hark emaniko agindu guztiak eta zentzugabekeriaren mukurua ikusten zuen haren erabaki eta egintza guztietan.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 408. orr.

Ez al zen, bada, zahartzaroak duen itsustasunaren mukuruaren bila etorri etxe hartara?  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 27. orr.

Pubiseko ilea hasten den lekuan, klitoria dago, estalki gorrizta batek ondo babestua, plazer emaile paregabea, emakumearen sentimenaren mukurua.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 48. orr.

• 5 iz mukulua.

-Orain su emaiezue azkar mukuru horiei.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 222. orr.

Mukuru handi samar bat nabarmendu nuen morroiaren musuzapian bildurik.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 91. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

jendez mukuru (23); jendez mukuru zegoen (9); liburuz mukuru (4); mukuru ageri (3); mukuru ageri ziren (3); mukuru bete (14); mukuru bete zen (3); mukuru betea (17); mukuru beteak (7); mukuru beterik (20); mukuru beterik dago (3); mukuru beterik zeuden (3); mukuru beteriko (5); mukuru beteta (9); mukuru betetako (6); mukuru betetzen (17); mukuru betetzen zituen (3); mukuru betetzen zuten (3); mukuru betez (3); mukuru dago (4); mukuru zegoen (28); mukuru zen (4); mukuru zeuden (4)

betea zen mukurru (3); eliza mukurru bete (11); eliza mukurru betea (25); gela mukurru betea (4); jendez mukurru (4); mukurru bete (25); mukurru bete da (12); mukurru bete dute (3); mukurru betea (44); mukurru betea zen (26); mukurru beteak (5); mukurru beterik (4); mukurru betetzen (3); plaza mukurru bete (4)


mukuruka adlag mukuru.

Orduan, gazteluko patioa eta lubakiak mukuruka betetzen ziren, guztiak dorrearen gainaldeari so.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 94. orr.

Ez zegoen hutsa, baizik mukuruka betea.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 189. orr.


mukurutu, mukuru, mukurutzen 1 da/du ad mukuru bete.

Poternako baratzea laster hustu zen eta arratsaldean ama-haurrez mukurutu.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 292. orr.

Fitxategiek mukurutzen ez zuten toki bakarrean ezarria zegoen mahaia.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 275. orr.

Urtea ondasunez mukurutzen duzu, zure lautadak joritasunez janzten.  Elizen arteko biblia   Sal 65,12

Bulego txiki batean sartu ginen: idazmahai handi bat, itxura deserosoko hiru aulki, paperez mukuruturiko bureau bat.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 31. orr.

Amen batean, zimaurtegi bat mukurutzeko bezainbat irain eta laidoz zikindu ninduen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 121. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Laboratorio ostera bisitatua poz-iturri joria da, eta xarma bizia dario: gaztetasunarena, etorkizun zehaztugabe eta ahalmenez mukurutuarena, hots, askatasunarena.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 261. orr.

Senarra egiten zuen "herri ttar zikin papistaz mukurutu" horretan bizi beharraren hobendun.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 114. orr.


mukurutze iz mukuru betetzea.

Claude, eskuak sakeletan, txistuka, goizero Parisen erdiraino igotzen zen elikagai mukurutze hori biziki maite zuela kontatzen ari zen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 45. orr.


mukuso ik mukizu.

mukuzu ik mukizu.

mula ik mando1 8.

mulata izond/iz andrazkoez mintzatuz, mulatoa.

Neska mulata ia zuria.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 156. orr.

"Corno!" errepikatu zidan neskame mulatak behin eta berriz, bainera barrura salto egin nuen egunean.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 45. orr.

Mihia ateratzen dit mulata batek, miresmenez begira nagokiolako.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 260. orr.

-Komunismoa mulatekin, gauza handia izan behar dik!  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 247. orr.

Kuban bizi duk mulata puska batekin!  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 280. orr.


mulato 1 izond/iz gurasoak zuria eta beltza dituena.

Kubako neska mulato baten listua oso bestelakoa da.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 196. orr.

Gogoan dut Salambo, eta azalean ageri zen neska mulato ia biluzia.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 23. orr.

Inoiz ikusi dudan neskarik ederrena zen, argala, gihartsua, gorputza leunkiro betegina sumatzen zitzaiola bere azal mulatoa nekez estaltzen zioten galtza motxen eta brusaren azpian.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 130. orr.

Etxearen barrualdetik hogeita hamar bat urteko emakume bat atera zen, mulatoa, oso erakargarria, garaia eta liraina.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 184. orr.

Kazetari doilor horrek agiriak faltsutu zituen, bai eta arima ere -sinetsiko al duzu morroia mulatoa zela? beltzarana, garai hartan esaten zen bezala-.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 22. orr.

Gazteak ziren, ederrak, sentsualak, zuriak edo beltzak, baina gehienbat mulatoak, gorputzak jainko exotiko eta betegin batek zizelatu zizkienak.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 124. orr.

Zaindariak senar-emazteak ziren, mulatoak, zein baino zein politagoa, bikote perfektua.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 158. orr.

Dolu-ipurdia deitzen zien andre zuriei beltz batekin edo mulato batekin oheratuz gero.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 22. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Hasteko, mulato itxura hartu baitzion Sararen amak Sergiori.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 15. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

neska mulato (3)

neska mulatoa (4)


muleta iz zezenketariak, zezena engainatzeko, erabiltzen duen oihal gorri makiladuna.

Lau beronika modu onean eta natural bat muletarekin.  Berria - Kultura   2004-09-30

-Nahi bai, nik -erantzuten zien apaizak- estolaren ordez muleta hartu, eta ongi hiltzen laguntzen aritu ordez zezenak hiltzen hastea.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 79. orr.

Bainan Sarkozy torero hoberenetarik da baitaki nola joka bere trapu gorriarekin, izan dadien kapa edo muleta.  Herria   2004-07-22


mulko (orobat molko) 1 iz mordoa, multzoa.

Zeusen euriak haziarazten ditu garia eta garagarra, eta mulko handiko mahatsondoak.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 50. orr.

Orain arte ura edan eta edan ari nintzen, eta bide bazterrean jarririk bihiz bihi molko bat biluziz mahats jaten ari naiz.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 189. orr.

Su gaiak artarekin biltzen ziren; haurrak loriatzen ginen; egurrak xutik eman, ote mulkoak azpian sartuz...  Herria   2005-06-23

Mendi molko horren baitan desagertu da gandupean.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 115. orr.

Bidaiaz joan zen, landare-zukuen ibilera astitsuan, hostotik txortenera eta aihen-adarretik enborreraino, eta handik mulko ia heldu batera jaitsi zen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 301. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Frantzia behere hortan aldiz, saindu bera mahats mulko bat eskuan agertzen da, mahastizainen patroina ere delakotz... Ez, ordea, biologiaren arabera gu bezala txakurra osatzen duten zelula-mulkoak eta molekula-bilgoak.  Herria   2001-01-18


mulkodun izond mordoa duena.

Zituen basorik onenetan ekarri zuen sagardoa Bain andreak eta berak egindako intxaur-galletak zerbitzatu zituen, eskuz margoturiko plater gerezi-mulkodunetan.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 60. orr.


mulkoka (corpusean molkoka soilik) adlag mordoka.

Molkoka hurbildu gira Azkaineko Elizarat, familiaka, lagunen artean, batzu aski urrunetik, hain zen jendea eta autoa trumilka.  Herria   2004-10-14


mulkotxo iz mulko txikia.

Gero, zelula mulkotxo bat.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 97. orr.


multa 1 iz isuna.

Multa jarri zieten agintariek dantzan egin zuten denei.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 67. orr.

Pertsona batek alkohol gehiegi edanda gidatzen badu, baimeneko sei puntu kentzeaz gain, 1.500 eurora irits daitekeen multa jasoko du.  Berria - Euskal Herria   2004-10-16

Liburuak dionez, Jexuxek ere ordaindu egin zuen bost duroko multa.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 69. orr.

Multa arinak, 90 eurora irits daitezke; larriak, 300 eurora; eta oso larriak aldiz, 1500 eurora.  Berria - Euskal Herria   2004-10-16

2 (hitz elkartuetan)

-Hemen daukazu ertzain horren multa-taloi osoa.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 129. orr.


multibanda iz adkor banda.

Haurrock, aldiz, 23 haurrek eta 12 helduk osatzen duten multibanda da.  Berria - Kultura   2004-04-15


multibertso iz

Behin Joséz esan nuen ez zela bizi unibertso batean, William Jamesek "multibertso" deitzen zion halako batean baizik, ezaugarri kontaezin, lotugabe baina oso bizien mundu halako batean.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 237. orr.


multidiziplinar iz hainbat diziplina biltzen duena.

Entitate horietako bakoitzak gutxienez hiru profesionalez osatutako talde multidiziplinarra behar du: zuzenbideko lizentziadun bat, psikologo bat eta gizarte laguntzaile bat.  Berria - Harian   2005-05-01

MEM 2004 nazioarteko abangoardiako arte multidiziplinarraren jaialdiak «gaur egungo proposamen apurtzaileenak» ekarriko ditu gaurtik abenduaren 18a arte Bilbora.  Berria - Kultura   2004-11-25

Abangoardiako artista plastiko multidiziplinar bati egindako elkarrizketa.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 36. orr.

Kultura garaikide multidiziplinarrean aditua edo zaletua dena.  Berria - Kultura   2004-11-25


multiestatal izond enpresez mintzatuz, hainbat estatutan ezarria dagoena. ik multinazional.

Enpresari txikiak sar diezagukeen ziria askozaz ere txikiagoa da multiestatalek egin izan ohi dizkiguten iruzurrak baino.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 117. orr.


multietniko izond hainbat etniari dagokiona.

Kosovo egonkor, demokratiko eta multietnikoa eratzeko.  Berria - Mundua   2006-03-10

Gizarte multietniko baten funtzionamendua.  Berria - Mundua   2006-02-22


multifaktorial izond hainbat faktoreri dagokiona.

1945ean "A Case of "Idiot Savant": An Experimental Study of Personality Organization" komunikazioan, gogamenaren teoria multifaktorial edo konposatuaren mugak dituzte ikerleok hizpide.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 223. orr.


multifokalitate iz hainbat foko izateko nolakotasuna.

Alde horretatik sistemaren uniformitatetik irten nahi duten erantzun desberdinen unea delakoan nago, multifokalitatearen unea.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 187. orr.

Eta horretan multifokalitateak izan behar du ikuspegi nagusia.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 299. orr.


multiforme izond forma asko dituena.

Oro har harturik, mintzaira, multiforme eta heteroklitoa da; eremu batzuen artean kokaturik, aldi berean fisikoa, fisiologikoa eta psikikoa izanik, gizarte alderdiari eta alderdi indibidualari dagokie batera.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 36. orr.

Zigarretarik gozagarriena den hori erretzen ari ziren, kearekin irudi multiformeak marrazten.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 233. orr.

Buruko minbizi motetan, ohikoena eta gaiztoena da glioblastoma multiformea, adituen arabera.  Berria - Gaiak   2004-08-15

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

glioblastoma multiformea (3)


multifuntziodun izlag hainbat funtzioko.

Ez zen espero nezakeen behialako multifuntziodun zerbitzaria.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 166. orr.


multifuntzional izond hainbat funtzio dituena.

Esaldi itsusi bezain multifuntzionala, zeren Historiako (edo Historiaz azpiko) galera, sarraski, garbiketa edo hondamendi lazgarrienez mintzatzeko ere berdin-berdin balio baitu... inork egiten ez duen euriaz ari bagina bezala.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 85. orr.


multijabetza iz hainbaten arteko jabetza mota.

Etxebizitzen multijabetzen inguruan sinatutako kontratu bat baliogabe uzten duen lehen epaia eman zuen Getxoko Epaitegiak joan den astean.  Berria - Euskal Herria   2004-07-20

Multijabetzan oinarritutako salmenta irregularrak.  Berria - Euskal Herria   2006-03-31

Donostian multijabetza kanpaina erasokorra egiten ari direla salatu du EKAk.  Berria - Euskal Herria   2006-03-31


multikolore izond kolore askotakoa.

Jon ordea, betiko Jon, betiko galtza multikoloreekin, gestoretako kamiseta eta jakabluaz.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 42. orr.

Lorategiari begira, izebaren lili multikoloreei begira.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 7. orr.

Jende multikolorea, espaloietan gora eta behera.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 68. orr.

Udal langileen janzki urdinak emakumeen saskien multikolorearekin nahasten ziren Somerako eguerdian.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 116. orr.


multikoloredun izond kolore askotakoa.

Zain jabalgarri multikoloredunak.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 188. orr.


multikopia iz testu edo irudi baten kopiak egiteko klixe bidezko zernahi sistema. ik polikopia.

Ordurako, ordea, hasia zuen bere ibilbide poetikoa, eta haren ikasle batzuek Mindura gaur argitaratu genion, multikopiaz argitaratu ere.  Berria - Harian   2005-12-06

1966an argitaratu zuen, multikopia bidez, lehen poema liburua: Mindura gaur.  Berria - Harian   2005-12-06


multikopiatu, multikopia(tu), multikopiatzen 1 du ad multikopistaren bidez erreproduzitu.

Latineko irakasleak, Blas Mendibe hark, bere kongregazioaren panfletoak multikopiatzeko hartzen gintuen.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 333. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Alde batetik euskaraz eta bestetik erdaraz idatzitako paper multikopiatuak.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 73. orr.


multikopista iz aldez aurretik klixe batean prestatu den testu edo irudi baten kopiak egiten dituen makina.

Begoñan zegoen denda, eta hamaika multikopista elektriko eraman zenituzten 1970eko abuztuaren 15ean egun argiz.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 139. orr.

Ehunka kopia atera zizkiguten multikopistaz Peñascal auzoan geneukan zoko batean.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 223. orr.

Jakinekoa baitzen zeukaten diru apurra multikopista eta tinta erosten gastatzen zutela iraultzaile bulartsu haiek.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 16. orr.

Fotokopien edo multikopisten bidez egindako lanak.  Berria - Kultura   2006-03-19

· Entzuna genuen bazela beste sistema bat, multikopista, alegia, narras samarra baina merkeagoa, panfletoak-eta egiteko garai batean erabilia.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 123. orr.

Multikopistaren teknika ere halamoduzkoa baitzen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 125. orr.


multikultural (orobat multi(-)kultural g.er.) izond hainbat kulturak osatua.

Gizarte multikultural bati, bestearen hautu fundamentalen errespetuan bakarrik eutsi dakioke.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 97. orr.

Baina etorkinek gure baloreak, gure bizimodua, gure hizkuntza onartu behar dituzte, alegia, integratu behar dira eta gizarte multikulturalari uko egin.  Berria - Mundua   2004-12-11

Hiri honek eskaintzen duen anonimatoa estimatzen du eta hiri multikulturala izateak ematen dizkion erreferentzia anitzak ere bai.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 122. orr.

Bazkari herrikoi eta multikulturala.  Berria - Kultura   2004-09-24


multikulturalismo iz multikulturala izateko nolakotasuna.

Multikulturalismoa, mestizajea, hibridazioa, gai horiek zuzeneko lotura dute Erdialdeko Amerika, Karibe eta Hego Amerikarekin, eta horrek derrigortzen gaitu pentsatzera akaso ez dela egongo nazioez gaindiko nortasun delako hori, baina bai nazioen, herrialdeen, herrien, taldeen eta norbanakoen araberako nortasun mugagabeak.  Berria - Kultura   2004-04-13

Multikulturalismoa omen da demokraziaren eta pluralismoaren gaitzik larriena.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 107. orr.

Populazio-mugimenduak, W. Kymlicka-k azaldu duenez, multikulturalismoaren arazoari buruzko hausnarketa bultzatu du.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 225. orr.


multilateral izond elkarri loturik dauden hainbat zati edo alderdi dituena.

Harreman multilateralen arauei jarraituz.  Berria - Mundua   2004-12-26

Babes taldearen ustez, konponbiderako gakoa «akordio multilateral bat» da.  Berria - Euskal Herria   2006-01-25

Akordio politiko multilateralaren bidez.  Berria - Euskal Herria   2006-01-25

Vigier auzi multilateraletarako arduraduna da Parisen.  Berria - Harian   2006-01-21

Instituzio multilateralak abiatzeko modua.  Berria - Mundua   2004-05-29

Erakunde multilateralen egoitza.  Berria - Mundua   2006-02-08

Estatu-nazioen arteko dependentzia militar multilaterala.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 56. orr.

Inbertsioen Bermerako Agentzia Multilaterala.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 261. orr.


multilateralismo iz multilaterala izateko nolakotasuna.

Globalizazioan aurrera egitea, multilateralismoaren bidetik.  Berria - Euskal Herria   2004-08-22


multimedia (orobat multi media g.er.) 1 izond aldi berean komunikabide bat baino gehiago erabiltzen dituena.

Gipuzkoako dantzei buruzko entziklopedia multimediak bost atal ditu.  Berria - Kultura   2006-05-10

Bestalde, ipuin multimedia bat erakutsiko dugu eta sariak banatuko.  Herria   2001-05-17

Laguntzak jasotzeko aukera izango dute homologatutako sistema multimedia bitartez euskara ikasten ari direnek.  Berria - Euskal Herria   2004-09-15

San Telmo museoan, Lene Bergek bideoa eta argazkia biltzen dituen ekintza multimedia bat aurkeztuko du apirilean.  Berria - Kultura   2004-02-28

Alde batetik, proiektu multimedia da, eta, bestetik, eta horrek bereziki interesgarri bihurtzen du, iraganeko nahiz egungo irudiak nahasten ditu teknologia berriei esker.  Berria - Kultura   2004-04-02

Windows sistema eregilearekin zabaltzen duten Media Player erreproduktore multimedia, esaterako, tinko defendatu zuen atzo.Batetik, gai bakoitzeko aurkezpen multimedia bat egiten dugu, eta ondoren ikasleek horren inguruan gaia lantzen dute.  Berria - Gaiak   2006-04-25

Euskarri multimedia duten 20 pieza eta beste horrenbeste instalazio  Berria - Kultura   2004-04-27

2 (izen gisa)

Larunbatean, irratiak (bereziki Lucien Etxezaharretarekin), telebistak eta multimediak izanen dira aztergai.  Herria   2003-11-20

3 (dagokion izenaren ezkerrean)

Gaur egun badaude sekulako aukerak multimedia aplikazioetan.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 59. orr.

Autoikaskuntzarako multimedia sistemak homologatzea.  Berria - Euskal Herria   2004-09-15

Frantseserat itzultzea eta multimedia euskarrian egokitzea, IKASek zabaltzen duen Fabula programa erabiliz.  Herria   2001-05-17

Multimedia tresna horiek beharrezkoak direla, eta gero-eta gehiago galdeginak, turismo sailean lanean ari direnentzat.  Herria   2003-07-03

Horietako 13 multimedia instalazioak dira eta 42 bideo lanak.  Berria - Kultura   2004-12-02

Multimedia-softwarean aipamen berezia Azul Multimedia software-etxearen Lurrazpiko kondaira CD-ROMak.  Berria - Euskal Herria   2004-12-21

Melkwegeko kafetegian, jatetxean, antzokian, zinema aretoan, arte aretoan, multimedia aretoan eta kontzertuetarako bi areto handietan.  Berria - Kultura   2004-09-28

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ikuskizun multimedia (3); multimedia proiektuak (3); multimedia softwarean (3)

logela multimediak (5)


multimilionario (orobat multimillonario) izond/iz milioi asko dituena.

-Beraz, zure aita multimilionarioa da.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 16. orr.

Karl Dombrowski multimilionarioaren alaba gazteena zen hura. Multimillonario batekin hasi zara harremanetan, ez dago batere gaizki!  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 46. orr.


multimillonario ik multimilionario.

multimodal izond hainbat garraio mota biltzen dituena. ik intermodal.

Arasurreko proiektu estrategikoen artean errepide, trenbide eta portuen artean merkantziak mugitzeko geltoki multimodala sortzea dago.  Berria - Ekonomia   2004-11-23

2005eko udazkenean enpresaren bat lanean hasi ahalko da merkantzien garraiorako plataforma multimodalean.  Berria - Ekonomia   2004-11-23


multinazional (orobat multi(-)nazional g.er.) 1 izond hainbat herrialdetara hedatzen dena.

Estrategia multinazionalak, globalizazioa eta erregionalizazioa.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 78. orr.

Estrategia multinazionaletatik estrategia globaletara.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 80. orr.

Teoria honek [...] orobat azaltzen ditu ondo herrialde industrializatuen arteko nazioarteko zuzeneko inbertsio gurutzatuak, internalizazio multinazional horren ondorioa direnak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 80. orr.

Azterlan teoriko globalak alde batera utzi, eta munduko prezioek nazio-ekonomien gainean eragiten dituzten efektuak enpirikoki aztertzen, nazioarteko egoeraren diagnosi zehatzagoak egiten eta eredu multinazionalak eraikitzen hasi ziren.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 147. orr.

Zeren hartzaileek mailegua ordainduko ez dutelako arriskua ez baitago jadanik elkarri estu lotutako banku multinazional gutxi batzuetan kontzentratua.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 91. orr.

2 enpresez eta kidekoez mintzatuz, burua herrialde jakin batean izanik, ekoizpen eta merkataritza jarduera beste hainbat herrialdetara hedatzen duena.

Talde horiek atzerrian ere zabaltzen jarraitu zuten, eta nazioarteko dimentsioa hartu zuten; hala, hortik etorri zen "enpresa multinazional" izendapena, ez oso egokia, baina bai ohikoa.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 71. orr.

Sindikatuak ez dira ongi egokitu globalizaziora eta enpresa multinazionaletara.  Berria - Ekonomia   2006-04-12

Horrez gain, enpresa multinazional edo transnazionalak dira globalizazio prozesuaren agente gidari nagusi.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 203. orr.

Marka multinazionalek frankiziak ezartzen dituzte munduko zeinahi bazterretan.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 88. orr.

Union Carbide konpainia multinazionalaren burua zen Anderson, 1984ko abenduaren 2tik 3rako gauean enpresak hodei toxikoa aireratu zuenean hirian.  Berria - Gaiak   2004-12-03

3 (izen gisa) enpresa multinazionala.

Non gelditu ote dira Henry Ford, bere izena daraman multinazional handiaren sortzailearen hitz pragmatiko haiek: [...].  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 113. orr.

Multinazional zanpatzailearen kontra.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 246. orr.

«Euskal multinazionalak» deitzen die txostenak, %95ek filialen bat dutelako atzerrian.  Berria - Ekonomia   2006-02-26

Nike multinazional ospetsuaren kontrako kanpaina, arras ezaguna bilakatu da.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 246. orr.

Multinazionalek mundua menderatzeko bidea da globalizazioa.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 219. orr.

Errealitate "handiaren" aurrean, hau da, gerren, torturen, indarkeriaren, multinazionalen, arrazismoaren, [...] eta horien guztien aurrean, idazlearen ahotsak ezer gutxi lor dezake.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 370. orr.

Enron multinazionalaren iruzurra eta gainbehera AEBen garai baten sinboloa bihurtu da.  Berria - Ekonomia   2006-01-31

Ezin dugu ahaztu talde txikia dela, eta ez dela erraza oraingo futbolaren multinazionalekin lehiatzea.  Berria - Kirola   2006-04-28

Han plantatua den Kayaba japones multinazionalak 209 langile kanpora lezazke ondoko denboretan.  Herria   2003-03-10

Munduko merkatu berrietan kokatu nahi duten mini-multinazional gipuzkoarrei.  Berria - Ekonomia   2004-11-17

Gainera, informatika multinazional handiek interes gutxi jarri dute proiektuan  Berria - Gaiak   2004-04-18

4 hainbat naziok osatua.

Espainiari ere holako zerbait ari zaio gertatzen bere "nazio"ekin: badirela aitortu behar du, gainerakoan, beldur da historian zehar osatutako Estatu multinazionala hautsi egingo ote zaion.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 60. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

enpresa multinazional (11); multinazional estatubatuarrak (4)

aebetako multinazionalak (3); alemaniako multinazionalak (4); bsh multinazionalak (3); enpresa multinazionalak (5); newell multinazionalak (3); siemens multinazionalak (3)

multinazionalaren esku (3)

connex multinazionalari (4)

enpresa multinazionalei (5)

enpresa multinazionalek (13)

enpresa multinazionalen (19); enpresa multinazionalen jardueren (4); multinazionalen esku (9); multinazionalen interesak (4); multinazionalen menpe (3); multinazionalen mesedetan (3)


multinazionalizazio 1 iz

"Multinazionalizazio" hitzak enpresek merkatu nazional desberdinetan filialak sortzen dituztela adierazi nahi du, filial horien jatorri gehienetan naziobakarra azpimarratuz.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 80. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Enpresa horien multinazionalizazio edo transnazionalizazio maila areagotzen ari da azken urteetan Nazio Batuen datuen arabera.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 241. orr.


multinstrumentista izond musika trensa asko jotzen dituena.

Orain dela hiru urte Donostian jo zuen, eta orain Bilbon izango da, eta bi lagun besterik ez ditu izango ondoan (David Lindley multinstrumentista Brownen betiko kolaboratzailea eta Tino di Geraldo perkusionista).  Berria - Kultura   2006-03-16


multiperiferiko izond

Aurkezleak gure hizkuntza periferikotzat aurkeztu zuen eta nik esan nion multiperiferikoa dela, hain zuzen ere, Madrilen periferian dagoen bezala, Parisen periferian ere badagoela eta, hizkuntza erregionala barik, gurea hizkuntza transpirineikoa dela.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 61. orr.


multipista iz hainbat soinu iturburu bereiz grabatuz eta gero batuz lortzen den grabazioa.

Irratsaio oso bat multipistaz eta ordenadorearen bidez grabatzen eta sarearen bidez bidaltzen ikasi zuten atzo UEUko ikasleek.  Berria - Euskal Herria   2004-07-23


multiple izond anizkuna.

Telebistan behin, hiltzaile multiple bati buruzko erreportaia ikusi zuen.  Berria - Kultura   2006-03-16

Errebote multipleak eman eta gero.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 159. orr.

Haurdunaldi multipleak saihesteko.  Berria - Euskal Herria   2006-02-17

Gaitz terminalak jota daudenek eta hiesa, artitrisa, minbizia, esklerosi multiplea eta epilepsia duten gaixoek dute kalamua tratamendu gisa baliatzeko baimena.  Berria - Harian   2005-04-17


multiplikatu, multiplika, multiplikatzen du ad ugaritu, askotu.

Orain badakit inon ere ageri ez ziren asmoak edo esanahiak bilatzen nituela pelikuletan edo liburuetan, kaleidoskopio batean bezala multiplikatzen nituela berez adiera bakarrekoak ziren eszenak, interpretazioak, hitzak.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 46. orr.

Gerran, gainera, multiplikatu egiten dira portaera larriak.  Berria - Kultura   2004-05-18

Jacques semerik zaharrenak legeak hartu zituen trepetatzat, eta izen bat lortu ere bai gerra aurreko urte nahasi haietan, ekialdeko juduen diru eta ondasunak legepean gorde eta multiplikatuz.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 233. orr.

Isiltasunaren barne-ispiluak ematen digun irudi hutsak izuturik, ispilua mila puska egiten dugu, mila ispilutan multiplikaturik hutsetik infinitura pasatuko garen esperantzan.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 190. orr.

Gaita batek hiru edo lau soinu ezberdin ateratzen ditu, beraz gaiteiro batek multiplikatu egiten du bere presentzia, hiru edo lau gizonen zarata ateraz.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 25. orr.

Biolin gerezi-koloreak, biolin gerezi-usainekoak hitz egiten baitzuen bere ordez, biolinaren doinua baitzen haren ahotsa, mila bider multiplikatua ordea.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 98. orr.


multiplikatzaile iz ugaltzailea, biderkatzailea.

Hazkundea areagotzen den heinean, era berean, are baliabide gehiago izango da ingurumenaren defentsan gastatzeko eta horrela jarraian (multiplikatzaile ekologikoa).Ingurumenaren defentsa, hazkunderako multiplikatzailea ez izateaz gainera, oztopo handia ere bada ekonomia hazkundearentzat.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 311. orr.


multiplikazino ik multiplikazio.

multiplikazio (corpusean multiplikazino eta multiplikazione soilik) 1 iz biderkaketa.

Sumak eta errestak orain, multiplikazioneak eta dibisioneak gero, guztiak nahasirik batzuetan.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 26. orr.

2 ugaltzea.

Edozein filmetako eszenarik deigarrienari ez deutso zorrik soinu bakarraren multiplikazino endredoso honek.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 81. orr.


multiplikazione ik multiplikazio.

multiplizitate iz ugaritasuna, aniztasuna, askotarikotasuna.

Tractatusean ezartzen diren erregela zurrunen ordez, erregelen multiplizitatea defendatuko du Ikerkuntzetan, hizkuntza joko askoz osatutako joko bat dela esango du.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 130. orr.

Gertakariak subjektuarengan hasi duen prozedura aldatzailea ez da amaitzen, izaeraren multiplizitatearekin du zerikusirik, eta azkenik pentsamenduak berea duen infinituarekin lotua dago.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 133. orr.

Jainkoaren esentziari dagokio Batasun Hutsa izatea, ez zaio gehitzen ez kantitaterik ez multiplizitaterik, ez eta pentsamendu mailan ere; eta Jainkoagan dagoen guztia Jainkoa bera baizik ez dela.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 30. orr.

Sar zaitez eta eraman Harenganaino zure multiplizitatearen azkengabeko izaera ulertezina, Berak sinplifika dezan bere esentziaren singletasunean.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 36. orr.


multiplo iz anizkoitza.

Neure buruari laguntzeko, hatzak erabili nituen hamarraren multiplotzat.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 216. orr.

Oinarrizko maiztasun horretaz gainera, ahoskorden zati txikiagoen mugimenduari dagozkion maiztasun harmonikoak daude, oinarrizkoaren multiplo osoak.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 111. orr.

-Bi magnituderen artean erlazioa dago baten multiploek bestea gainditzen duten bakoitzean.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 158. orr.

Bada beti txikienaren multiplo bat, handiena baino handiagoa dena.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 477. orr.

Eta MKT, bestea bezain ospetsua, Multiplo Komun Txikiena!  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 160. orr.


multipolar izond hainbat polo dituena.

Ez dago bakar bat bakarrik aipatzerik, multipolarra bihurtu da bertsolaritza.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 148. orr.


multitinbriko izond hainbat tinbre dituena.

Pandero politinbrikoaren eta pandero multitinbrikoaren asmatzailea da Rizzo, baina sofistikaziorik gabeko panderoak ere menderatzen ditu.  Berria - Kultura   2004-11-28


multitudinario izond lagun asko biltzen dena.

Zutaz gogoratu naiz liburu hau liburudenda zahar batean ikusi dudanean, zutaz, afari multitudinario hartan suizidiotik salbatu ninduzulako poeta honi buruz nerekin bakarrik hizketan.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 150. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

afari multitudinario (3)


multizefalo izond hainbat buru dituena.

Klona multizefaloak, arrain transgeniko oihukariak, genetikoki aldatu artaburu txapeldunak.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 179. orr.


multizerbitzio ik multizerbitzu.

multizerbitzu (orobat multizerbitzio g.er.) iz hainbat zerbitzu eskaintzen duena.

Multizerbitzu zentroa eta azpian ukanen duen 40 tokiko aparkalekua.  Herria   2001-01-11

Duela urte bat estreinatu ginuen multizerbitzu zentro berria.  Herria   2002-11-21


multizine iz pl zinema areto txikia, bera bezalako beste hainbati atxikia.

Multizineen aurrean zegoan, giltza kontaktuan jarria eta depositua beteta.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 12. orr.

Pizzeriatik atera ostean, berriro zeharkatu zuen plaza eta bat-batean multizine batzuen ondoan aurkitu zen.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 270. orr.


multizuntz iz zuntz asko biltzen dituen kablea.

Hartzen duen eremua nekazaritza-gaietara zabaldu da bereziki, eta, hala, asko murriztu da diruz lagundutako esportazioen bolumena, eta orobat zabaldu da ehungintzarena; horren ondorioz, hamar urteko epean multizuntzen gaineko akordioak desegin behar dira.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 177. orr.


multxo ik multzo.

multxoka ik multzoka.

multxoki iz

Meza nagusi bat guziz ederrean komuniantek parte hartu dute irakurtzeak eginez bai eta kantikak emanez edo denek betan edo multxokia eta ere bakarka.  Herria   2001-06-07


multxoño ik multzoño.

multzo (orobat moltxo g.er., multxo g.er. mutxo g.er. eta mulxo g.er.) 1 iz mota bereko gauzez, bizidun nahiz bizigabeez, osaturiko bilketa. ik talde.

Erdian, berriz, bada multzo bat Nafarroak, Gipuzkoak eta Lapurdik osatua.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 158. orr.

Harrapakin ugari hartu eta bi multzo berdinetan banatu zuten.  Elizen arteko biblia   2 M 8,30

Maupassanten ipuinetako gaiak hiru multzo handitan sailkatu ohi dira: [...].  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 16. orr.

Hiru multzo erabili dira hemen unibertsitateen gastua aztertzeko, inbestimenduei, soldatei, eta jarduera arruntari dagozkienak.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 84. orr.

Zortzi multzo nagusitan bilduko ditugu arauok.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 184. orr.

Idealismoaren arabera mundua gogo-egoeren multzoa da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 186. orr.

Izenburuak aztertzeari ekin zion Perrettek multzo bat eta bestea zertan bereizten ziren ulertzeko.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 481. orr.

Erromako eta Greziako mitologian sarri ageri da erlea multzoan, jainko-jainkosen ekintzen inguruan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 248. orr.

Gizon eta animalien multzo haren guztiaren gainean, sekulako denda pilaketa haren gainean, zedroek eta pinuek, talde trinkoetan bildurik, itzal atsegina ematen zuten.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 257. orr.

Paperezko poltsa bat ireki eta bertatik orri solteek osaturiko multzo bat ateratzen du.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 82. orr.

Makina egurrez egindako multzo sendo bat da, batez ere pisuak mugitzeko ahalmena ematen duena.Herri-sarreran, ezkerrean, gaztelu xahar bat eta eguzki-lore erraldoizko multzo batzuk ikusten ziren.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4610. orr.

Multzo bereziak osatzen dituzten gene erregulatzaileen eraginpean.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 110. orr.

Hiru herrialdeotako landareak sailkatzeko, 2.300 multzo (taxon) erabiltzen dira.  Berria - Gaiak   2006-04-09

Hona multzoak: A multzoan, Peru, Kolonbia, Venezuela eta Bolivia; B multzoan, Argentina, Uruguai, Mexiko eta Ekuador; C multzoan, Brasil, Costa Rica, Paraguai eta Txile.  Berria - Kirola   2004-03-10

Aurrera egiten dutenek bosnako multzoetan jokatuko dute ligaxka.  Berria - Kirola   2004-02-21

Eta multzoan etortzen dira zuregana, eta nire herria zure aurrean esertzen da.  Elizen arteko biblia   Ez 33,31

Denek bazekiten euskaldunei laket zaiela multzoan kantatzea.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 102. orr.

Multzotan pilatu zituzten eta kiratsez bete zen lurralde osoa.  Elizen arteko biblia   Ir 8,10

Atal eta multzoetan bereizi.  Berria - Kultura   2004-03-06

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Antzekotasunaren legea: forma edo tamaina bera duten elementuak aiseago pertzibitzen dira multzo-forma beraren osagarri gisa.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 70. orr.

Aintzat hartu behar da multzo-soiltze horiek (- kt - > - t -) egiten zituztenak alfabetatu gabeko hiztunak izaten zirela sarri.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 139. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa; pertsonak)

Gizabanakoek ez dakite bakarrik egoten, eta horregatik sortzen dituzte giza multzo absurdoak.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 170. orr.

Jende-multzo handiek jarraitu zioten eta Jesusek gaixoak sendatu zizkien.  Elizen arteko biblia   Mt 19,2

Hamalau bat urteko haur multzo bat zen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 10. orr.

Ikasle multzo bat gure etorkizun profesionalaz ari ginen ikastetxeko patioan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 42. orr.

Kalez kale ibiltari multzo mordoxka topatu dut, baserritarrez jantzirik eta askotan trikitia lagun.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 146. orr.

Correa tenientea, arma luzeak dakartzan soldadu-multzo baten buru eginik, Finca Vigíara agertu da.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 245. orr.

Eliz atarian behartsu-multzo handia ikusirik, [...].  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 745. orr.

Egon ere, egon da Homeroren azpian autore bat, edo bi edo autore-multzo bat antzematen ahalegindu dena.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 28. orr.

Horieri juntatzen zela Zirikolatz taldeko gazte mutxo on bat, mutil eta nexkato.  Herria   2005-06-16

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa; gauza fisikoak)

Behingoan, zuhaitz multzo sarri baten aldamenean, etxe isolatu bat begiztatu zuen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 242. orr.

Begiratu sagar multzo bati eta esaten zuten, sagar mota bakoitza bereiziz: hau, espuru", "hau, domentxa", "hau, gezeta".  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 65. orr.

Urratsez urrats eraikitzen da arkitektura hori, eta gene multzo berezi baten kargu dago urrats bakoitza.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 59. orr.

Aski izan bedi esatea zelula multzo batzuk [...] kolorea pertzibitzen espezializaturik daudela.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 27. orr.

Ordurako, nire lehengusua haragi multzo odoltsu bat besterik ez zen, hilotz.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 10. orr.

Halako txoritzar beltz-ubel saldo oso bat errai-multzo bati tiraka, hara eta hona, beren moko odoleztatuei sarrats-litsak zerizkiela.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 48. orr.

Trenak geldirik txatarra multzoen artean.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 58. orr.

Bere ingurura begiratu zuen gelan, beste biak giltza-multzoari begira-begira zeuden bitartean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 252. orr.

Aire multzo bat hersketa bien arteko eremu itxi batean gelditzen da orduan.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 36. orr.

Katedrala harri multzo baten oso bestelako gauza da.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 168. orr.

Berak sortzen ditu konstelazio eta zeruko izar-multzo guztiak.  Elizen arteko biblia   Jb 9,9

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa; bestelakoak)

Eduki zehatzik gabeko hots-multzo egoki-usteak.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 165. orr.

Latinetiko historian ulertzen dira hots berari dagozkion letra multzo horiek: v-b (vaca-bajo), c-z (cereza), c-k-qu (culebra, kilo, quiebra).  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 122. orr.

Hitz multzo edo esaldi palindromoak bilatzea lan neketsua da.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 120. orr.

Paragrafoa esaldi-multzo bat da, argudio, auzi edo gai baten arabera baturiko esaldi-multzoa, alegia.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 360. orr.

Izaki batean beha daitezkeen eta bere genotipoak eta inguruneak baldintzatutako karaktere-multzoa da fenotipoa. hitz horietako kontsonante multzoetatik (gl, lg, gn eta abar).  Berria - Gaiak   2004-07-25

Ez da ederra, desorekatuak ditu masa-multzoak, baina, ez baitut emakumea kitzikatu nahi, baietz egin diot buruaz.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 58. orr.

OR erabili beharko duzu erreferentzia-multzoak gainjartzea nahi baduzu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 338. orr.

Horrelako "figurak" [...] ulertu ahal izateko, irudikapen-konbentzio multzo bat ezagutu eta onartu beharra du ikusleak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 109. orr.

Ekonomian merkatua tresna multzo bat dela esaten da, erosleak eta saltzaileak harremanetan jartzen dituen tresna multzoa.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 70. orr.

· Pentsamendu bakarra ekonomia-indar multzo baten interesen isla da, guztia ere termino ideologikoetan unibertsala izateko asmoz zabaldutakoa.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 94. orr.

5 matematikan, tasun jakin batzuk izan ditzaketen, eta beren artean edo beste multzo batzuetako elementuekin halako erlazioak izateko gai diren elementuen bilketa, kopuruz amaidun edo amaigabea izan daitekeena.

Zenbaki errealen multzoan, ezin zen zenbaki negatibo baten erro karratua atera.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 311. orr.

Interpretazio-eremua zenbaki arrunten multzoa bada, eta "txikiagoa izan" bada, s=<1, 3, 5,... > segidak x0x2 formula asetzen du, 1 (x0-ren balioa), 5 (x2-ren balioa) baino txikiagoa delako, hau da, 1<5 betetzen delako.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 150. orr.

Multzoek identitate-irizpide garbia dute, unibertsalek ez bezala: A eta B multzo bera dira elementu berak baldin badituzte.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 174. orr.

Proposizioen logika eta logika elementala ondo lantzen ditu, multzo-teoriari buruzko parte bat ere badu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 152. orr.

A1=xnnN: aldagai indibidualen multzo infinitua izango da, infinitu zenbakigarria, hau da, zenbaki arrunt bezainbeste aldagai izango ditugu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 146. orr.

Kasurik arruntenean multzo hau ere finitua izango da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 146. orr.

Multzo hutsa ere izan daiteke.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 146. orr.

D multzo  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 149. orr.

Analisi konbinatorioa (multzo baten elementuak konbinatzeko era guztiak aztertzea).  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 85. orr.

D eta D' zuzen ebakitzaile bikotean, AA', BB', CC', lerro paralelo multzoak proportzioan dauden zuzenkiak ebakitzen ditu.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 47. orr.

6 multzo buru ik multzoburu.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aitzin multzo (18); aitzin multzo indartsua (5); arau multzo (14); arau multzo bat (8); azken multzo (4); datu multzo (4); enuntziatu multzo (19); enuntziatu multzo bat (8); enuntziatuen multzo (5); eraikin multzo (5); etxe multzo (12); gazte multzo (4); gene multzo (4); giza multzo (6); gizon multzo (11); gutun multzo (5); harreman multzo (5); harri multzo (4); herritar multzo (6); hitz multzo (8); hizkuntza multzo (4); ikasle multzo (5); irudi multzo (5); izar multzo (5); jende multzo (88); jende multzo bat (21); jende multzo handi (8); jende multzo handia (9); jokalari multzo (6); kontsonante multzo (4); lagun multzo (7); letra multzo (10)

multzo bakarra (6); multzo bakoitzak (6); multzo bakoitzaren (4); multzo bakoitzean (14); multzo bakoitzeko (56); multzo bakoitzetik (6); multzo bat sartu (4); multzo bera (7); multzo berean (29); multzo buru (4); multzo desberdinetan (4); multzo ederra (4); multzo ezberdinetan (5); multzo gisa (10); multzo gogorra (4); multzo gotorra (4); multzo handi (50); multzo handi bat (26); multzo handi batek (4); multzo handi baten (4); multzo handi bati (5); multzo handia (26); multzo handiak (9); multzo handitan (5); multzo indartsua (5); multzo izugarria (4); multzo jakin (6); multzo nagusia (5); multzo nagusitan (7); multzo oso (8); multzo oso bat (5); multzo osoa (5); multzo osoak (4); multzo osoaren (4); multzo osoari (5); multzo polita (5); multzo txiki (9); multzo txiki bat (4); multzo zabal (5); multzo zabala (7)

objektu multzo (5); osatutako multzo (6); paper multzo (8); pertsona multzo (4); taldeko multzo (4); zeinu multzo (9); zelula multzo (6); zuhaitz multzo (4)

a multzoa (19); agerpen ororen multzoa (5); aitzin multzoa (10); arau multzoa (6); b multzoa (32); c multzoa (20); d multzoa (8); e multzoa (5); etxe multzoa (8); f multzoa (7); g multzoa (4); gazteen multzoa (7); h multzoa (5); heriotzaren multzoa (4); hiztunen multzoa (4); jende multzoa (16); jokalari multzoa (8); multzoa osatzen (10); nagusien multzoa (7); objektuen multzoa (4)

enuntziatuen multzoak (4); jende multzoak (9); kontsonante multzoak (6)

a multzoan (46); aitzin multzoan (9); b multzoan (45); c multzoan (11); d multzoan (9); e multzoan (4); ekialde multzoan (4); f multzoan (6); g multzoan (5); gazteen multzoan (9); nagusien multzoan (15); onenen multzoan (4)

jende multzoaren (5); multzoaren buruan (4)

multzoen artean (6); multzoen arteko (4)

a multzoko (44); aitzin multzoko (10); aitzin multzoko lehen (4); asegarceren multzoko (4); aspeko multzoko (7); b multzoko (39); bere multzoko (12); c multzoko (14); d multzoko (14); euren multzoko (6); f multzoko (7); g multzoko (10); gazteen multzoko (9); multzoko bigarren mailako (4); multzoko bigarren postua (9); multzoko finala (7); multzoko kanporaketa (6); multzoko lau selekzioak (4); multzoko lehen postua (25); multzoko lehen postuan (12); multzoko lehena (5); multzoko lehenak (5); multzoko lider (4); multzoko lidergoa (8); multzoko liderra (7); multzoko sailkapenburu (4); multzoko talde (17); multzoko talde eskasena (4); nagusien multzoko (10); nagusien multzoko kanporaketa (5); txapelketako b multzoko (4)

b multzokoak (4)

a multzokoen (8); b multzokoen (4); multzokoen lehen jardunaldia (4)

bi multzotan (84); bi multzotan banatu (10); bi multzotan banatuta (31); bi multzotan sailkatu (4); hiru multzotan (11); hiru multzotan banatuta (5); lau multzotan (14); lau multzotan banatuta (5); taldeko bi multzotan (4); zein multzotan (6); zein multzotan ariko (4)


multzoburu (orobat multzo buru) iz txapelketetan era kidekoetan lehiakide multzo baten burua dena.

2005eko txapelketan, ligaxkako azken sailkatuek oso estu hartu zituzten multzoburuak.  Berria - Kirola   2006-02-07

Lehen multzoan Abadiño B eta Gatika izango dira multzoburuak, eta bigarren multzoan, Altamira eta Abadiño A.  Berria - Kirola   2006-02-17

Multzoburu amaituko balu, beste multzoko hirugarrenaren kontra ariko litzateke, eta itzuliko partida etxean jokatuko luke.  Berria - Kirola   2004-12-16

Denboraldiko lehen kanporaketari begira, Athleticek ekainean jakingo du UEFA Kopako multzo buru den edo ez.  Berria - Kirola   2004-05-19


multzoka (orobat multxoka) adlag multzoetan.

Zikoinak airean hegaka hasi ziren, multzoka, lurralde berri baten bila.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 101. orr.

Gainera, multzoka bildu izan zitzaion jendea bidali egin zuen.  Elizen arteko biblia   2 M 14,23

Parkea bakoitxak bisitatzen ahal du bere gosturat bainan ere multxoka, segitzaile batekin.  Herria   2001-04-05

Jendeak leihotik beha daude edo multzoka biltzen dira, erran-merran.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 203. orr.

Sartzeko deiaren zain zeudela, soldaduak inguratzen hasi ziren multzoka.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 149. orr.

Baina multzoka aztertuz gero, askoz sakabanatuago egon arren autodeterminazioaren aldeko multzoa nagusi da (822.191 boto) PSOE-PP multzoarekin alderatuz gero (804.414 boto).  Berria - Euskal Herria   2004-03-20

Frantziako Iraultza handiaren keinka hartan, Frantzia guzia zatikatu zuten departamenduka, untsa okerki eskualde batzuetan segurik, eta departamenduetan herriak multxoka ezarri, multxo horiek deituz preseski kantonamendu.  Herria   2003-11-20


multzokada iz multzo handia.

«Ukrainako alde guztietatik gurdi, auto, hegazkin eta trenetan dozenaka mila jende hona iristen ari da», esan zion jende multzokada bati Kieveko Independentzia plazan.  Berria - Mundua   2004-11-25


multzokatu, multzoka(tu), multzokatzen du ad multzoetan bildu. ik multzotu.

Pixkanaka, multzokatuz doaz eta ate automatikoaren irekialdi batean hogei bat atera dira elkarren ondoan, elkarren segidan.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 22. orr.

Azkenean, adostasunera iritsi gara galderak multzokatzeko: lehenbizi, zientziari dagozkionak; gero, politikari dagozkionak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 76. orr.

Objektu sakabanatuak elkarrenganako osagarritasun espiriturik galdu gabe, multzokatzeko gaitasuna erakusten dute, era berean.  Berria - Kultura   2004-03-21

Armairuan marfilezko kutxatxo batean multzokatuak zituen billete berriak.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 163. orr.

Anartean, Darfurko mugetan edo Txad herrialdean multzokatuta dauden ehunka mila iheslariei premia gorriz lagundu behar zaiela aldarrikatu du Annanek.  Berria - Mundua   2004-07-04

Zoramen ezberdinak, psikiatriaren gai diren neurrian, banatzen dira, kontrajartzen, elkarrekin lotzen, multzokatzen, sailkatzen eta bata bestetik eratortzen dira.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 51. orr.

Zutabe hauek, aldi berean, hiperzutabetan daude multzokatuta.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 29. orr.


multzokatze (orobat mutxokatze g.er.) 1 iz multzoetan biltzea.

Kezka izan behar dugu, halaber, zatiketa eta multzokatzeekin, euretara ohituta gauzkatenak.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 25. orr.

Era horretara osatu diren sintagma mailako multzokatzeen artean, elkar mendekotasunezko lotura bat dago.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 164. orr.

Enuntziatuen multzokatze hauek guztiak, oraindik deskribatzeko daudenak, ez dira mundu ikuskera baten adierazpena, hitzen formarekin landutakoa, eta ez dira, halaber, teoria baten aitzakiaren pean mozorrotuko litzatekeen itzulpen hipokrita.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 81. orr.

Kezka izan behar dugu, halaber, zatiketa eta multzokatzeekin, euretara ohituta gauzkatenak.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 25. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Azalerarik gabeko puntua, baina koka daitekeena banaketa-puntuetan eta multzokatze forma berezietan.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 94. orr.

· Kontsonante multzokatzearen kontrako murrizketa zabalagoren bat.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 69. orr.


multzokide iz multzo berekoa.

Bosteko multzoan taldeek partida bakarra jokatuko dute beren multzokide bakoitzaren aurka, zozketak erabakitako zelaian.  Berria - Kirola   2004-02-21

Olympiakos: Tauren multzokidea izan da lehen fasean.  Berria - Kirola   2004-02-24

Lisboako Sporting edo Benfica ere izan daitezke zuri-gorrien multzokide.  Berria - Kirola   2004-10-05


multzokor izond

Ttotteri errana tanpez dolutu zitzaion, ezen taldearen ihardespena multzokorra suertatu baitzen: [...].  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 114. orr.


multzoño (orobat multxoño) iz multzo txikia. ik multzotxo.

80 laborari bildu dira karia hortarat eta multxoño bat mintzatu da laborantza zerbitzuburuekin, bere arrangurak agertuz.  Herria   2002-09-12

Duar izena merezi ez duen etxe multzoño bat hauteman duzue. Aspaldiko Salazar zenaren diktatura orduantxe zen bururatu, kapitain multxoño baten jazarketa zela medio eta geroztik da Portugalen ere demokrazia bat, beste herrialdeek ezagutzen dituztenen parekoa.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 147. orr.


multzotu, multzo(tu), multzotzen da/du ad multzoan bildu. ik multzokatu.

Turista aleman talde oso bat hantxe zegoen multzoturik, apaiz katoliko bat gidari, denak ere elkarri ia bultzaka erliebe bati begira.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 166. orr.

Ortzaizean multzoturiko kumulu-ninbo astunak airez, sabelak haurrez bezala, husten eta hertzen ziren.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 137. orr.

Ikuspegi eta metodologia desberdinen adierazgarri baziren ere, konstruktibismo sozialaren zigilupean multzotu ditzakegun lanok oinarrizko ezaugarri komun batzuk partekatzen zituzten. Ibaiertzean jendea multzotuta zegoen buztina batzen eta berarekin belarriak estaltzen.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 250. orr.


multzotxo iz multzo txikia. ik multzoño; multzoxka.

Presondegi bakoitzean «euskal militante multzotxo bat» baizik ez dagoela argitu du.  Berria - Euskal Herria   2004-12-31

Baliteke hirugarren multzotxo bat izatea: hizkuntza nolabait "menderatu" arren, eskolatugabeak direnek osatzen dutena.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 85. orr.

Alzheimer doktoreak haren burmuinean ohi baino neurona gutxiago aurkitu zituen, eta proteinaz osatutako multzotxo batzuk neuronen zitoplasmetan.  Berria - Harian   2006-02-05


multzoxka iz multzo txikia. ik multzotxo.

Zeru-sabai garbi horretara begiak luzatu orduko, gau argia denean, noski, izar multzoak ikusten ditugu, eta badakizue multzoxka horiei izen bereziak eman zizkietela aspalditik: Hartz handia eta Hartz ttikia, adibidez, hor dira goian ongi kokatuta.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 292. orr.


mulu ik muilo.

mulxo ik multzo.

mun ik muin2.

munarri iz mugarria.

Iluna izanikan ere sumatzen ditut bide bazterrean binazka eta usu landatuak diren Caminoko munarriak, horien artetik pasatzen naizelarik.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 131. orr.

Batzuk, heriotzaren munarri bistaratuek ikaraturik, euren gizon seinaleak burdinaz moztuta bizi ziren, eta beste batzuek, ez esku ez hanka, hala ere, bizi nahi zuten.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 461. orr.


mundakar izlag/iz Mundakakoa, Mundakari dagokiona; Mundakako biztanlea.

Barojak, itsasoaren gaiarekin idatzi zituen eleberrietako batean, Basterretxea bat, mundakar jatorriko negrero jatortzat du aipaturik.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 47. orr.

Juan Leon Kruzalegi artista mundakarrak ostera koadro ederra eman zuen errifarako.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 45. orr.

Mundakarra zen bera eta ordurako hasia zen /ea/ jatorri zuten ia bilkuretan ere kontsonantea eransten.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 36. orr.

Mundaka zela Zona Nazionalera irteteko hautaturiko lekua, izatez itsasertz mundakarra halako operazioak egiteko leku arriskutsua zen arren.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 217. orr.


mundano izond mundutarra.

Nahiz andre mundanoa izan Obabako andre gehienen aldean, tabakoa erretzen zuena eta autoa gidatzen zekiena, erlijioari atxikita bizi zen, eta ez zuen katolikoa beste moralik onartzen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 130. orr.

Publiko mundanoago batentzat, iaz arrakasta izan zuen opereta batetik ateratako vals bat ere badago.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 26. orr.


mundial 1 izond mundukoa, munduari dagokiona. ik mundu 7.

Baina ez dituzte zalantzan jartzen fenomeno hori eragiten duten legeak eta ordena mundiala.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 60. orr.

Desordena eta desastre mundialean bizi beste erremediorik ez diagu.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 351. orr.

Erronka kontinentalei (eta mundialei) begira, proiektu kontinentalak landu behar direla.  Berria - Euskal Herria   2004-06-06

Onerako edo txarrerako, merkatu mundialak gobernatuko du oso-osorik mundua.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 217. orr.

Lehen gerla mundialean, 1914tik 1915era infanterian hamazazpi urterekin boluntario.  Berria - Kultura   2004-08-25

Txominek bertze harremanik izan zuen bigarren gerla mundialarekin.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 73. orr.

Bigarren gerra mundialeko beteranoa.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 16. orr.

Azkenik, Dopinaren Aurkako Agentzia Mundialaren erabakia dago.  Berria - Kirola   2004-11-27

• 2 (izenlagun gisa; ipar)

Ez ditu alabainan bakarrik abantailak mundial hedapen horrek.  Herria   2001-02-08

Erran behar da Janarien Mundial Elkartea ere kezkatua dela izurrite hortaz.  Herria   2004-08-12

3 adkor berebizikoa.

Koadrilako afari mundial baten ostean izan zen; giroa aparta zen, eta Kontxako hondartzan amaitu genuen, goizeko seiak aldera.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 41. orr.

Eta gau hura mundiala izatea nahi zutenez, onena zurrutean hastea izango zela bururatu zitzaien.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 59. orr.

Mundiala da speed hau!  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 219. orr.

Patatak txorizoarekin, mundialak, egundoko platerkada ederra zerbitzatu zidan Ixabelek.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 76. orr.

Baita neska ilehori bat ere, mundiala.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 71. orr.

-Kristorena, mundiala! -esan zuen Hagridek burrunbatsu, Gryffindorrekoen buruen gainetik.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 215. orr.

· Beste mundu batean bizi baita, urrutiko mundu mundial globalizatu batean, ordenagailuan hasi eta ordenagailuan bukatzen den munduan.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 66. orr.

4 (adizlagun gisa)

Benetan mundial pasatu diat!  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 147. orr.

Gu ere bai, mundial!  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 103. orr.

5 iz mundu txapelketa, batez ere futbolekoa.

Cruyffek jokatu balu, Argentinak ez zian mundiala irabaziko.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 68. orr.

Badirudi erraz daukala mundiala jokatzeko sailkatzea, aspaldiko partez.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 84. orr.

Bi mundial eta Europako hiru txapelketa, eta hainbat domina Olinpiar Jokoetan.  Berria - Kirola   2004-10-20

Ez du baztertu bere laugarren Mundiala jokatzea.  Berria - Kirola   2004-08-31

1998ko Mundiala eta 2000ko Eurokopa irabazteko.  Berria - Kirola   2004-06-09

1998an, Frantziako Mundiala irabazi zuen, Brasil finalean mende hartuta.  Berria - Kirola   2004-06-11

Mundialeko positiboaren afera ahaztuta al dago jada?  Berria - Kirola   2004-09-16

Mundiala bukatu baino lehenago Saunier Duval taldeko txirrindularia zen.  Berria - Kirola   2004-11-12

Sebastien Loeb frantziarrak (Citroen) segitzen du lider Mundialean.  Berria - Kirola   2004-09-21

Batez ere futboleko mundialak direnetan.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 90. orr.

Iruñan iragan zen pilotako mundialetan, sei pilotarik uko egin zioten Frantziako selekzioari.  Herria   2003-05-29

Patin hockeyeko mundialetan da Kataluniako selekzioa, eta atzo 11-0 menderatu zuen Australiako taldea.  Berria - Kirola   2004-10-17

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

afari mundial (3)

benetan mundiala (4); laugarren mundiala (3); mundiala duk (3); mundiala irabazi (5); mundiala irabazi zuen (3); mundiala izan (11); mundiala izan zen (4); mundiala jokatu (4); mundiala jokatzeko (3)

bigarren gerla mundialaren (3)

mundialean aritu (3)

bigarren gerra mundialeko (3)


mundialdu, mundial(du), mundialtzen du ad mundial bihurtu.

Euskararen historiak ere, ez ditu hitz morboso batzuk baizik mundialdu.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 265. orr.


mundialisatze ik mundializatze.

mundialisazio ik mundializazio.

mundialismo iz ipar globalizazioa.

Hautatu duten gaia, azken denbora hauetan asko aipatzen den "mundialismoa".  Herria   2004-11-04

Gero, Mixel Berhocoirigoin, ELB laborari sindikatekoak aipatuko ditu hemen, Euskal Herrian, zer ondorio izaiten ahal duen "mundialismo" horrek bai laborantxarentzat eta bai ekonomia aldetik.  Herria   2004-11-04

Joanden astean, "alter-mundialismoaz" antolatua zen solasaldiak jende multxo pollita bildu du Ortzaizen.  Herria   2004-11-18


mundialista (orobat mondialista g.er.) izond ipar globala.

Laborariak bi gauzak saltzen edo baliatzen ahalko ditu, ararteko sare mundialisten xeka bakanago ibiltzeko menturarekin.  Herria   2005-11-17

Ghazi Hidoucik aldiz lan bihurriagoa izanen du, esplikatu zergatik petrolioa hainbeste goititzen den, konpainia mundialisten eta estatuen arteko jokoak argitzen saiatuko da.  Herria   2005-11-17

Eta horren kontra dira altxatzen "alter-mundialistak", bertzelako mundu bat nahi dutenak, jendea dirua baino gorago ezartzen dutenak.  Herria   2004-11-18


mundialito iz

Etorkinak euskal gizartean ahal den hobekienik sarrarazi behar direla-eta, aurkitu den molde gustagarrienetarik bat izan da etorkinen futbol mundialito baten antolatzea.  Herria   2003-12-18

2001ean, puntu batez (14-13) galdu zuen Argentinaren aurka, hango Mundialitoan, Bahia Blancan.  Berria - Kirola   2004-03-18


mundializatu, mundializa, mundializatzen 1 du ad globalizatu.

Zalantzan jartzen da demokrazia-mota horretan sistemaren zilegitasuna baieztatzeko gehiengoen eta gutxiengoen arteko jokoa nahikoa ote den politika "mundializatu" denean.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 224. orr.

Zapore onargarri "unibertsalak" zein diren ikertzea oso jende (konpainia, firma, enpresa, building) gutxiren esku dagoenez, horiek izango dira elikadura mundializatzeko arduradun eta onuradunak, noski.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 91. orr.

Egun, merkatua mundializatzeak eta populazioak elkarrekin nahasteak (bai migrazioen, bai nazioarteko turismoaren eraginez), elikagaien eta kuzinatzeko tekniken elkar trukaketa areagotzen lagundu dute.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 102. orr.

Kultura zenbat eta gehiago mundializatu, tokian tokiko kulturek orduan eta indar handiagoa edukiko dute.  Berria - Kultura   2004-02-26

Sareen sarea zabalduz, mundializatuz joan den neurrian, kultura gehiago atxiki dira Internetera, munduko hizkuntza guztien erakusleihoa izateraino.  Berria - Kultura   2004-02-26

2 (era burutua izenondo gisa)

Zuzentzen zaion irakurleria mundializatuaren irudia bailitzan, nazioarteko best-seller-ak mundua kurritzen du, alderik alde, eta bere pertsonaiak ere mundu osokoak dira  Berria - Kultura   2004-04-21


mundializatze (corpusean mundialisatze eta mundualisatze soilik) iz ipar globalizatzea.

Orai hain aipatua den mundialisatzeaz behar zuten mintzatu.  Herria   2001-01-25

Erran gabe doa mundualisatze horren kontra direnek nahi ukan dutela eman beren gogoaren berri, izan direla beraz manifestaldiak Kebek-en bilkura horren gaitzesteko.  Herria   2001-04-26


mundializazio (orobat mondialisazio g.er., mundualisazio g.er, mundualizazio g.er. eta mundializazione g.er.) iz globalizazioa.

Mundializazioak tokian tokiko kulturak indartzea ekarriko du.  Berria - Kultura   2004-02-26

Ziberespazioa mundializazioaz harago doa, oinarria mundializazioan izan arren: mundializazioaren garraio eta energia elektrikorik gabe ezin liteke globalizazio hau eraiki.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 95. orr.

Ekonomiaren globalizazioa, nazioartekotzea edo mundializazioa, 90eko urteetan arreta handia bereganatu duen gaia izan da.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 202. orr.

Munduko 20 herrialdetako 120 ordezkari zeuden Izpuran, mendi laborantzaz eta mundualisazioaz hitz egiteko.  Herria   2003-09-18

Kutsaduraren ondorioei edo mundializazioaren kalteei ihardokitzeko eginahalean.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 81. orr.

Elikaduraren mundializazioaren ondoren, berriro ere neokolonialismo amerikarra etorriko den beldurra hautematen da nonahi.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 91. orr.

Alabaina, hitz hori ez da iristen globalizazioaren fenomenora, ezta ekoizpen-jardueren mundializaziora ere.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 80. orr.

Mundializazioaren alderik ilunenaren eredutzat hartua izan da Bhopalgoa: mendebaldeko enpresa batek munduko leku merke eta legedi arinekoa aukeratzen du gai arriskutsuak ekoizteko.  Berria - Gaiak   2004-12-03


mundializazione ik mundializazio.

mundialtze iz mundial bihurtzea.

Han ziren ere, milaka jinak bereziki Europatik, mundialtzearen kontrakoak.  Herria   2001-07-26

Orai artio ezker burukoa zaukaten denek, funtsean gisa hartako solas garatzak erabiltzen zituen, bereziki mundialtzearen gaitzesteko.  Herria   2002-10-10

Mundialtzea onar ditaken gauza da, bakarrik munduko jende guziaren onetan bada, eta ez herri edo jende xoil multxo batentzat.  Herria   2001-08-02


mundologia ik mundulogia.

mundrun iz galipota.

Joseba Belok [...] erori da patar batean, beroarekin mundruna urtua zen bihurgune batean.  Herria   2003-07-17

Place Pereireko espaloiko mundrun bigunean.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 235. orr.

Mendebaldeko ertzeko etxalde zaharra suntsitu eta haren ordez mundrunezko estalpe ilarak eraiki zituzten.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 372. orr.


mundu 1 izatea duten eta izan duten gauza guztien multzoa. ik unibertso.

Aditu zien cherokee-ei, munduaren hasiera eta amaiera azaltzen.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 160. orr.

Mundua mundu denetik hor egon da ekonomiaren eta ekologiaren arteko bateratasunaren arazoa, izan.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 307. orr.

Mundua mundu denez geroztik jakin nahi izan du gizakiak nola ibiltzen diren herraturik alderrai horiek.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 174. orr.

Kristo mundua mundu izan aurretik zegoen Jainkoaren asmotan. distira urrun, hits eta gorrixka zuen, arratsaldeko azken ordukoa, edo munduaren azken ordukoa bezalakoa.  Elizen arteko biblia   1 P 1,20

Hara, ni zuekin nauzue munduaren azkenera arte.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 121. orr.

-Munduaren amaiera da hau!  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 98. orr.

2 Lurrarekin erkatzen den zernahi argizagi.

Gizona ez litzateke adimen zorrotzekoa beste munduetan jendea bizi denik sinetsiko ez balu.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 387. orr.

Beste munduetatik etorririko zelula geldi eta dirdiratsuak.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 216. orr.

Egia da inguruan hotsak aditzen direla, baina beste mundu batekoak dira.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 270. orr.

Garrasiak iristen ziren urrutiko mundu batetik.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 169. orr.

Beste mundu bateko izakiren baten agerpenaz ari zarela ematen du haren gainean hitz egiten duzunean.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 98. orr.

Erraiten ditek ezen Indietan dagoela mundu berria, baina bada unibertsoan mundu berri gehiagorik: izan ere, planeta bakoitza duk mundu berri bat, eta izar bakoitza, orobat.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 115. orr.

3 unibertso txiki baten osatzailetzat hartzen diren gauzen multzoa; nolabait ezaugarritzen den gizadi edo gizarte zatia. ik mundutxo.

Hura bezalako komisaria bateko mundu txikian.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 101. orr.

Baina musikaren mundu akademikoak ez zion jaramon handirik egin, hots zakarrekoa eta tonalitate mugatukoa zelako.  Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 9. orr.

Hori dela-eta, bi mundu bezala ginen, edo, zehatzago esanda, haiek ziren mundua, eta ni haien artean ibili ohi zen izaki arrotz bat.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 90. orr.

Idazle hauen mundu sinbolikoak eta hizkerak Biblian du bere iturri aberatsena.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 17. orr.

Nire mingainaz amaren gorputz osoa ari nintzela miazkatzen, pozoiz kutsatu nahiko banu bezala, zorabiatu, erotu eta betiko nire mundu imajinarioan gorde, neure egin.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 85. orr.

Testu homerikoen azterketan hasten denak berehala antzematen du gure kategoria filosofikoekin ezin dela mundu homerikoa ulertu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 32. orr.

Mendia, bere magalean gauzkan zerbait izatetik ideien munduraino irristatu eta eroria dago gaur mendizale amorratuenen gogoan.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 274. orr.

Politikaren mundu okaztagarri horretan.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 56. orr.

Hain zuzen, inoiz izan al da mundu kristauan arrazoi hauek sortu eta bultzatu ez duten gerrarik?  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 120. orr.

VIII-XI. mendeetako mundu musulmanean handia izan zen merkataritza-jarduera.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 21. orr.

Apezpikutzaren egoitzaren barrua beste mundu bat da.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 94. orr.

Emilio Salgarik erakutsi zidan hitzen bidez mundu berriak sor daitezkeela.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 191. orr.

4 bizi garen planeta; Lurra giza bizitzearen egoitzatzat hartua.

-Mundua geldiarazi?  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 57. orr.

Gizadiaren eta munduaren etorkizuna dago jokoan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 54. orr.

Mundu guztia kurrituko nian hi bilatu eta hona ekarrarazteko.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 209. orr.

-Mundu erdian barrena ibilia zara, jauna: pozik egingo nuke nik ere beste horrenbeste.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 284. orr.

Eta Xazaman ados agertu baitzen, biek elkar hartu, eta munduan barrena abiatu ziren.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 16. orr.

Txekiar Akademiak mundu guztiko genetista-jendea gonbidatu du elkarretaratze batera.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 41. orr.

Hamar egun geroago hil zen [...] baraualdi luzeak ahiturik, erlijio-estasi atergabe batean murgildurik, mundu honetan irauteko gogorik gabe.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 11. orr.

Eta alboetara zabaltzen ziren bi besoak munduko azken mugetaraino luzatzen zirela ematen zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 885. orr.

Mundu zabaleko edozein bazterretan.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 48. orr.

Zeren, nola Elkano izan baitzen, euskalduna izateagatik, bi aldiz espainiar, munduari bira emanez Espainia are handiagoa egiten zuela, [...].  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 23. orr.

-Mundu hau gorabehera beldurgarriz beteta dago.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 129. orr.

Irrits gaiztoez, mundu honetako axolaz eta bizitza honetako arduraz oso-osorik munduaren morroi direnak. hizkuntzak, munduko edozein hizkuntzak, eta are gehiago hizkuntza agoniko batek, batu egiten du barrurantz, eta banatu eta bereizi kanporantz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 97. orr.

Mundura jaiotako lehen gizakia ote zara, bada?  Elizen arteko biblia   Jb 15,7

Hona ni hemen, bada, bakarrik munduan, ez baitut jada ez anaiarik, ez lagunik, ez gizarterik, neu neroni besterik.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 17. orr.

-Mundutik urrutiratutako mistizismo bat eraiki zuen, eta guri ere oso urrutikoak egiten zaizkigu haren mistizismoa.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 111. orr.

5 gizadia, gizartea; gizakiak.

Nondik datorkizu orduan mundu guztia zure ondoren ibiltze hori?  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 961. orr.

Hark bere burua eskaini zuen gure bekatuak barkatzeko, eta ez gureak bakarrik, bai eta mundu osoarenak ere.  Elizen arteko biblia   1 J 2,2

Bere fedeaz gaitzetsi egin zuen mundu sinesgabea, eta fedetik datorren salbamenaren oinordeko egin zen.  Elizen arteko biblia   Heb 11,7

Mundu honetako jakinduria, izan ere, zorakeria da Jainkoaren begietan.  Elizen arteko biblia   1 Ko 3,19

Sistema ekonomiko batek, kapitalismoak alegia, mundu osoan duen nagusitasuna Mundu posible batek, mundua nolakoa izan zitekeen islatzen du.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 13. orr.

Gero, etxetik irten eta beste mundu batean bizi behar genuen.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 56. orr.

Beste mundu eta beste sasoi batetik heldu diren albiste, gutun, argazkiak.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 92. orr.

Baziren beste ordu batzuk Vienako negu hartan, non, tarteka, mundu guztiak zoriontsu ematen zuen.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 67. orr.

Beste mundu bat dago itsasoaren bestaldean. ik beherago 11.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 43. orr.

6 gizarteko bizitza, atseginen eta handikerien lekutzat hartua.

Apaltasun santuak garaitzen ditu harrokeria eta gizaki munduzale guztiak eta munduko gauzen zalekeria guztia.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 93. orr.

Txiki-txikitatik gurasoek lotsagabeki hezi zuten, munduko hutsalkeriari jarraituz, Izan ere, Jesu Kristo gure Jaun eta Salbatzailea ezagutu eta munduko lohikeriei ihes egin ondoren, berriro haietara erortzen direnentzat, azkenengo egoera hau lehenengoa baino okerragoa da.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 181. orr.

Hori baino gehiago eman dit Jaungoikoak, zu, munduko atseginak arbuiatuz, haren morroi ikustea.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 238. orr.

Errazkiago etor daitezen munduko ospe hutsalera, eta gero hantuste larrira  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 970. orr.

7 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik mundial.

Etorkizuneko mundu-ordenarantz.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 462. orr.

Mundu-mailako komunikazio-sare berriak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 37. orr.

Hirugarren milurtekoaren hasieran, mundu mailako ordena liberal baten sorreraren kontra estatuek eta gizarteek egiten duten erresistentziak ez duela indarrik batere galdu.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 177. orr.

GATTetik Merkataritzaren Mundu Erakundera.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 176. orr.

Osasunerako Mundu Erakundeak baieztatu ez badu ere, gaitza Txinak agertu zela uste dute zientzialariek.  Berria - Gaiak   2004-02-05

Mundu-gizarte bat, non gizadia libratu den lehenik gerra eta klase-gatazkatik eta lortu duen biztanleriaren arazoa konpontzea.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 396. orr.

mundu-merkataritzaren hazkunde-indizea.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 73. orr.

Mundu-sistema kapitalistaren hedakuntzaren ondorioz.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 295. orr.

Gerra ondoren izan den mundu-atzeraldirik gogorrena ekarriko zuen konbinazio horrek.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 166. orr.

Urrutiko oasi-estatu horretatik sortu eta garatu zela arabiar mundu-inperio musulmana.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 55. orr.

Erromako mundu-hiriko hiritar guztiak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 92. orr.

Modu horretan sartu nintzen Adelaren buruan, haren mundu-ikuspegian, haren esperientzia historikoan, haren erroetan.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 66. orr.

Mundu-bazterretako biztanleak harri eta zur daude zure mirarien aurrean.  Elizen arteko biblia   Sal 65,9

Jantzi beltz luze bat soinean duela irudikatzen da, hamabi izarreko koroa loriatsu bat daramala buruan, oina zeru-bolaren gainean, mundu-bola jasoz eskuin eskuan.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 129. orr.

8 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Itxaropen Oneko lurmuturra eta ondorengo beste batzuk aurkitu zirenean, Italia ez zen gehiago izan merkataritza-munduko erdigunea.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 59. orr.

Lan-munduan arrakasta lortzeko tresna.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 11. orr.

Enpresa-munduko hizkera erabiltzera, bigarren negozio-lerro bat.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 388. orr.

Leku bitxiro aparta zuen indioilarrak familia-mundu sotil, bare eta maratz hartan.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 21. orr.

Neure barne-mundura bilduta, neure arnas hotsari adi-adi.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 142. orr.

Chicago ez zen arte-munduaren erdigunea, baina ez zen basamortu galdu bat ere. -Bai jardun aspergarria antzerki-munduaren tentazioei buruz egin duena!  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 49. orr.

Muga-markoa da, batez ere, hemen darabilguna (zenbait koadrotan, ilusio bidez, muga-markoa koadroaren diegesi-mundua luzatzeko erabili izan bada ere).  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 140. orr.

9 beste mundu mug geroko bizitzaren egoitza.

Beste munduan elkartuko gara; ikusten nauzunean, ez eman bizkarra.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 110. orr.

Naturaz gaineko egoera izatea graziari esker mundu honetan eta betiereko loriari esker beste munduan.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 131. orr.

Begirunea dioten edo maite duten hori beste munduan zerbitzatzera joateko.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 136. orr.

Beste munduan ez duzu sinesten ala?  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 94. orr.

Mexikoko indigenek hildakoaren hilobian zakur hil bat sartzen zuten, beste munduan lagun izan zezan.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 13. orr.

Zalantza zuela berenak ez ote zuen egingo bera beste mundura, mundu beltz laiotz horretara joanez gero.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 43. orr.

Hala, grabitate-zentrua, nolabait esan, oraingo bizitzatik geroaldikora aldatu zen, eta beste munduak asko irabazi bazuen ere, ez da dudarik hemengo honek asko galdu zuela aldaketan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 96. orr.

Hiru aukera omen dituzu: edo mundu hau, edo beste mundua, edota Australia.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 75. orr.

10 mundu bat jendetza. ik mundutza.

Mundu bat bilduko da igandean Barakaldon, 12.000 bertsuzalez goiti (txartela guziak jadanik salduak dira), finaleko 8 bertsularien entzuteko.  Herria   2005-12-15

Astelehen goiz huntan, mundu bat bazagon haren ehorzketetan, Baiona-Santandreseko elizan.  Herria   2004-01-15

Mundu bat bildu da BECen: negozioetarako hiri txiki baten modukoa da erakustazoka egunotan.Gasteiztik abiaturik Baionan bururatu da 12. korrika, udaletxearen aitzinean, mundu bat bazela azken korrikalariari ongi etorri bero baten egiteko.  Berria - Ekonomia   2006-03-10

Mundu bat bildu da Erroman karia horretara eta berriz ere agertu da Aita Saindua nekatua, ezindua, utziz bertze bati predikuaren irakurtzea.  Herria   2003-10-23

Mundu bat biltzen da ibaiko bi aldeetan.  Berria - Kirola   2004-03-20

Gertakari hitsa eta ezin onetsia, zer erraiten ahal da besterik? larunbatean, mundu bat bildu da Donostian izigarrikeria horren salatzeko.  Herria   2001-02-01

· Jazz mundu bat bilduko da Donostian.  Berria - Kultura   2004-05-01

11 mundu berri (orobat Mundu Berri) mug Amerika.

Mundu Zaharra ahantzi nahi baduk, hoa, bai, itsasoaren bertzalderat, non baitago Mundu Berria.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 514. orr.

Gaztelania baita Espainiako inperioaren hizkuntza, mundu zaharra eta mundu berria uztartzen dituena.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 223. orr.

Sortu zen urte hartan berean, Mundu Berria aurkitu zuen Cristobal Colonek, irakitan zeudelarik Europan Berpizkundea eta Humanismoa.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 29. orr.

Berrogei bat urtetan, Espainiak mundu berriaren konkista burutu zuen, eta hura kolonizatzen ere hasi zen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 27. orr.

Mundu Berriaren aurkikuntzak, "gizakia zer da?  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 277. orr.

" galdera, premiazko bihurtu du eta inportantzia politiko-moralez kargatu du: gizakiak ote dira indioak? esklabo beltzak Afrikatik Mundu Berriko plantazioetan lan egitera eramatea.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 277. orr.

Beste askok bezala, bere gurasoek «mundu berrirako bidea» hartu zuten XX. mendearen hasieran, Euskal Herrian ikasitako artzain lana han ere beharrezkoa izango zelakoan.  Berria - Kultura   2004-06-06

Maien, Yucatandar, Mexikar eta Andeetako zibilizazioak Mundu Berrian.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 403. orr.

12 mundu ekonomia (orobat munduekonomia g.er.)

Merkantilismoaren garaian, landa-eremuak mundu-ekonomia periferiaren parte ziren oraindik ere; munduekonomia hori kontinenteko espazioen integrazioaz eta txertakuntzaz garatu zen, kanpotik barrura zihoan mugimendu batean, nazioarteko merkataritzatik barneko merkataritzara.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 35. orr.

Mundu-ekonomia bat, hau da, kapital metaketa mundu osoan bizi duen ekonomia bat.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 206. orr.

Munduko ekonomia, sistema integratu gisa duela hamarraldi batzuk taxutzen hasi zena, mundu-ekonomia europarra izan zen hasieran, bestela esanda, ardatza Europan zuen mundu ekonomikoa zen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 15. orr.

Mundu ekonomia, termino makroekonomikoetan, nabarmen hazi da azken hiru hamarkadetan zehar.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 72. orr.

Egoera ekonomikoki egonkor batean, Estatu Batuen indar hegemonikoaren babespean, globalizatu egin zen munduekonomia kapitalista.Lau egunez hor, bestelako mundu ekonomia bat dute erakusten eta ez dela denbora galtzerik erraiten, beste orduz Brasileko Porto Alegrekoan egin zuten bezala.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 57. orr.

13 mundu gerra mundu osoa hartzen duen gerra.

Utopia edo kimera liberala izan da, azken beltzean, gizadiak XX. mendean sufritu dituen bi mundu gerra bortitzen eragile nagusietakoa.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 100. orr.

Hogeita Hamar Urteko gerra, Napoleonen gerrak, Lehen eta Bigarren Mundu Gerrak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 47. orr.

Lehen Mundu gerra piztu baino pixka bat lehenago.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 270. orr.

Lehen Mundu Gerra hasi zen horrela, lau urte iraungo zuena.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 58. orr.

Lehen Mundu-Gerrako lubakietan.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 113. orr.

Badakigu 1916. urtean -Lehen Mundu Gerra bero-beroenean zela- Felix Errusiako armadan izena ematera joan zela.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 245. orr.

Bigarren Mundu Gerra osteko deskolonizazio prozesuaren ondoren.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 125. orr.

Gero, Bigarren Mundu Gerran parte hartu zuen, kontraespioitza zerbitzuan edo.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 90. orr.

1941etik 1944 bitartean, Bigarren Mundu Gerraren bete-betean, eraitsitako abioetatik salto egin eta bizirik ihes egindako pilotuak Euskal Herriaren Hegoaldera ekartzeko sare bat antolatu zuen Frantziako erresistentziak, Bidasoa ibaian barrena, 'La ligne' deitu zutena.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 139. orr.

Bigarren Mundu Gerran ere atxilotu egin zutela eta naziei ihes egin ziela fusilatu behar zuten unean.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 88. orr.

Bigarren Mundu Gerra amaitzear zelarik hil zen Birmanian.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 236. orr.

Geroztik, azkenaldi honetan (azkeneko mundu gerratik hona), [...].  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 19. orr.

14 mundu ikuskera (orobat munduikuskera g.er)

Deskribapen global batek fenomeno guztiak erdigune bakar baten inguruan biltzen ditu: hastapena, esanahia, espiritua, mundu ikuskera, multzoaren forma.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 17. orr.

Jakina da K. a. VI-IV. mendeetako ilustrazioak [...] errefusatu egingo dituela garai zaharretako mundu-ikuskerak, baina horrek ez digu bidea ematen aurreko guztia mitotzat edo literaturatzat hartzeko.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 28. orr.

Mundu-ikuskera objektiboa eta subjektiboa kontrajartzen ditu, lehen eta hirugarren pertsonaren arteko asimetria epistemologikoan oinarritzen dena, hain zuzen.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 188. orr.

Okerra egin izanaren aukera aitortzen zuten lau hitz haiek erabat harritu zuten Nora, aitaren pitzadurarik gabeko mundu-ikuskerak ez baitzuen sekula halako duda-mudaren bitsik ere onartzen.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 46. orr.

Antzerki itxura duen harribitxi honek ezin hobeto laburbiltzen ditu "markes dibinoaren" sexu-fantasia mugagabeak eta mundu-ikuskera zorrotz eta iraultzailea.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 305. orr.

15 mundu mapa (orobat mundumapa) munduaren mapa.

Bere anaia, eskopeta hartu eta egongela erdiko mundu mapa esferikora apuntatzen ari zen.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 166. orr.

Esatariaren arabera, geografia gehiago edo gutxiago malgutzen da, eta mundu mapetan Peters-en proiekzioarekin bezala, herri txikienak probintziarik handienaren neurria hartzen du.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 20. orr.

Bidari, erromes, merkatari eta abarren datuak hartuz osatuxe omen zuen lehen mundumapa Isidrí judutarrak.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 155. orr.

16 mundu merkatu (orobat mundumerkatu)

Lehengaien mundu-merkatuen egonkortasunerako proiektuek berez izaten duten anbiguitatean datza auzia.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 125. orr.

Geldirik zegoen mundumerkatu baten gainean, hazkundea ezin etorri zen merkatu-kuotak irabaztetik baino.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 35. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 9 aldiz agertzen direnak)

beste mundu bat (64); beste mundu batean (39); beste mundu bateko (13); beste mundu batekoa (10); beste mundu batera (10); beste mundu batetik (9); bestelako mundu (11); bigarren mundu gerra (68); bigarren mundu gerrak (9); bigarren mundu gerrako (16); bigarren mundu gerran (55); bigarren mundu gerraren (70); bigarren mundu gerraz (13); emakumeen mundu martxa (18); emakumeen mundu martxak (12); euskal mundu (15); hirugarren mundu (13); lehen mundu gerra (22); lehen mundu gerrako (12); lehen mundu gerran (21); lehen mundu gerraren (27); lehenengo mundu (10); mendebaldeko mundu (11)

mundu bankuak (9); mundu bat bildu (34); mundu bat da (34); mundu berri (81); mundu berri bat (32); mundu berri baten (12); mundu berria (36); mundu berriak (14); mundu berrian (13); mundu berriaren (14); mundu bizian (9); mundu biziaren (9); mundu ekonomia (27); mundu ekonomiaren (19); mundu erakundea (13); mundu erakundeak (171); mundu erakundearen (73); mundu erakundearen arabera (44); mundu erakundeko (37); mundu erdia (9); mundu errealean (11); mundu funtsak (14); mundu gerla (21); mundu gerra (149); mundu gerra bukatu (9); mundu gerrak (27); mundu gerrako (40); mundu gerran (119); mundu gerraren (155); mundu gerraren ondoren (33); mundu gerraren ostean (24); mundu gerratik (14); mundu gerraz (17); mundu gerraz geroztik (11); mundu gerren (12)

mundu guzia (48); mundu guziak (37); mundu guzian (112); mundu guzian gaindi (9); mundu guziaren (10); mundu guziari (20); mundu guziko (41); mundu guzitik (23); mundu guztia (277); mundu guztiak (451); mundu guztiak bezala (9); mundu guztiak daki (43); mundu guztiak egiten (9); mundu guztiak esaten (10); mundu guztiak zekien (10); mundu guztian (93); mundu guztian zehar (12); mundu guztiarekin (10); mundu guztiaren (65); mundu guztiaren aurrean (11); mundu guztiarentzat (28); mundu guztiari (92); mundu guztiko (55)

mundu helenikoaren (13); mundu honetako (201); mundu honetan (459); mundu honetan bizi (18); mundu ikuskera (51); mundu ikuskeraren (10); mundu mailako (129); mundu mailan (51); mundu martxa (26); mundu martxak (18); mundu martxako (18); mundu martxaren (9)

mundu oso bat (21); mundu osoa (132); mundu osoak (48); mundu osoan (515); mundu osoan barrena (11); mundu osoan zehar (27); mundu osoaren (72); mundu osoarentzat (10); mundu osoari (29); mundu osoko (460); mundu osora (47); mundu osora zabaldu (15); mundu osorako (10); mundu osotik (31)

mundu posible (15); mundu sinikoan (11); mundu txiki (17); mundu txikia (18); mundu zabal (10); mundu zabala (18); mundu zabalaren (13); mundu zabalari (16); mundu zabalean (196); mundu zabaleko (158); mundu zabalera (26); mundu zahar (9); mundu zaharra (20); mundu zaharraren (10); mundu zaharrean (10); mundu zaharreko (13); mundu zaharretik (11); mundua mundu (60); mundua mundu denetik (35); mundua mundu denez (10); munduz mundu (9)

naturarentzako mundu funtsak (10); osasunaren mundu erakundeak (9); osasunaren mundu erakundeko (9); osasunerako mundu erakundeak (157); osasunerako mundu erakundearen (65); osasunerako mundu erakundeko (26)

arabiar mundua (9); bere mundua (26); euskal mundua (16); gure mundua (36); hirugarren mundua (21); ikusmenezko mundua (9); kanpoko mundua (14); lan mundua (44); mundua aldatu (22); mundua aldatzeko (9); mundua aldatzen (10); mundua bera (21); mundua bezain (14); mundua ezagutu (9); mundua ezagutzen (9); mundua hankaz gora (12); mundua ikusteko (21); mundua mundu denetik (35); mundua mundu denez (10); mundua sortu (15); mundua sortua (9); mundua ulertzeko (22); mundua utzi (30); mundua utzi du (10); nire mundua (16)

bi munduak (9)

antzerkiaren munduan (10); arte munduan (11); artearen munduan (20); beste munduan (25); dantzaren munduan (9); egungo munduan (12); enpresa munduan (17); euskal munduan (13); euskararen munduan (9); gaurko munduan (19); gure munduan (24); hirugarren munduan (9); kulturaren munduan (11); lan munduan (114); lan munduan sartu (9); lan munduan sartzeko (11); literaturaren munduan (13); mendebaldeko munduan (14); munduan barna (26); munduan barrena (77); munduan beste inon (11); munduan bizi (57); munduan gaindi (70); munduan gertatzen (30); munduan gertatzen ari (9); munduan sartu (22); munduan sartzeko (18); munduan zehar (207); musika munduan (15); musikaren munduan (18); pilota munduan (22); politika munduan (10); politikaren munduan (12); sentsuen munduan (18); zinema munduan (9)

gure munduaren (14); kanpoko munduaren (17); lan munduaren (13); mendebaldeko munduaren (18); munduaren akabera (10); munduaren alde (18); munduaren amaiera (13); munduaren ardatza (18); munduaren arima (17); munduaren aurrean (24); munduaren azkena (12); munduaren berri (10); munduaren erdia (9); munduaren erdian (11); munduaren ezagutza (12); munduaren hasieratik (11); munduaren historia (13); munduaren ikuskera (9); munduaren ikuspegi (12); munduaren itzulia (15); munduaren jabe (13); munduaren sorrera (18); munduaren zati (12); sentsuen munduaren (11)

kanpoko munduari (9); munduari begira (16); munduari bira (17); munduari itzulia (10); munduari so (20

bi munduen arteko (11); munduen arteko (18)

alemaniako munduko kopa (11); arte munduko (15); bertze munduko (9); beste munduko (65); beste munduko ezer (9); europako eta munduko (14); gure munduko (10); hirugarren munduko (39); kultur munduko (14); kulturaren munduko (12); lan munduko (16); lehen munduko (11)

munduko bankua (22); munduko bankuak (59); munduko bankuaren (30); munduko bankuko (15); munduko bazter (47); munduko bazter guztietan (11); munduko biztanleen (14); munduko biztanleriaren (9); munduko ekonomia (68); munduko ekonomiak (13); munduko ekonomian (19); munduko ekonomiaren (54); munduko emakumerik (10); munduko erakundeak (9); munduko errekorra (16); munduko eskualde (13); munduko estatu (14); munduko eta europako (9); munduko foroa (10); munduko gauza (42); munduko gauzak (10); munduko gauzarik (73); munduko gauzarik naturalena (10); munduko gauzarik normalena (9); munduko gauzen (14); munduko gizarte foroa (27); munduko gizarte foroan (14); munduko gizarte foroaren (14); munduko gizon (19); munduko gizonik (39); munduko herri (47); munduko herrialde (53); munduko herrialderik (14); munduko herrien (9); munduko herririk (9); munduko herritarren (9); munduko hiri (12); munduko hiririk (13); munduko hizkuntza (11); munduko itsaso (12); munduko izaki (10); munduko jende (10); munduko jokalari (12); munduko jokalaririk (9); munduko kopa (209); munduko kopa irabazi (25); munduko kopa jokatu (11); munduko kopak (13); munduko kopako (157); munduko kopako proba (11); munduko kopan (122); munduko koparako (25); munduko koparen (24); munduko kopatik (9); munduko kros txapelketan (10); munduko leku askotan (9); munduko lekurik (11); munduko marka hobetu (9); munduko marka ondu (14); munduko medikuak (22); munduko merkataritza erakundeak (18); munduko merkataritza erakundean (13); munduko merkataritza erakundearen (11); munduko merkataritzaren (9); munduko musiken (12); munduko onena (17); munduko onenak (19); munduko populu (9); munduko potentzia (9); munduko rally txapelketa (14); munduko serieak (20); munduko serieetako (10); munduko talderik (15); munduko toki (10); munduko txapeldun (100); munduko txapeldun izan (20); munduko txapelduna (91); munduko txapelduna da (9); munduko txapeldunak (30); munduko txapeldunaren (11); munduko txapelketa (269); munduko txapelketa batean (13); munduko txapelketa irabazi (20); munduko txapelketa jokatuko (10); munduko txapelketak (26); munduko txapelketako (88); munduko txapelketan (178); munduko txapelketara (15); munduko txapelketarako (16); munduko txapelketaren (22); munduko txapelketetan (38); munduko urre (13); munduko xapeldun (27); munduko xapelgoa (16); munduko xapelgoak (15)

sentsuen munduko (18)

beste mundukoa (11)

beste mundura (29); lan mundura (17); mundura ekarri (33); mundura etorri (16); mundura itzuli (15); mundura zabaltzeko (10)

bertze mundurat (9)

beste mundutik (18); mundutik aparte (18); mundutik at (23); mundutik atera (9); mundutik kanpo (15); mundutik urrun (10)

munduz mundu (9)


mundualdi iz mundu honetako bizialdia.

Nork uste du lur honen gainean edo mundualdi honetan egin daitekeen gauzarik onena zoriontsu izatea dela?  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 127. orr.

"All rigth!" esan zuen Alejo Bilbao komandanteak, eta orduan izua mundualdi guztirako kendu zidan agindua entzun dut tubotik, nire komandantearen ahots marrantatuan, "Erdu kubertara, Nikola!".  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 195. orr.

Horrela bada, mundualdi labur honetan gorputz-arimak galdu dituzte, eta infernura joango dira eta amaigabe penatuak izango bertan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 98. orr.

Oso gaztetan hil bazen ere, oso mundualdi bizi eta aberatsa izan zuen.  Berria - Kultura   2004-09-19

Merezi huen mundualdi hau gozatzea luzeago.  Herria   2005-10-13

Nik ez dut halakorik ezagutu neure mundualdi luzean.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 232. orr.


mundualisatze ik mundializatze.

mundualisazio ik mundializazio.

mundualizazio ik mundializazio.

munduekonomia ik mundu 12.

mundugabetasun iz mundurik eza.

Teknikariaren mundugabetasuna.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 256. orr.


munduikuskera ik mundu 14.

mundukoi izond munduzalea.

Esnatu zenean, artean mundukoia eta Jainkoaren Espiritua bete-betean dastatu gabea zenez, printze handi bat izatera helduko zen seinaletzat hartu zuen ametsa Frantziskok.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 465. orr.

Horien bihotza mundukoia da, sorkariek atxilotua; berdin da pertsonak izan edo gauzak atxilotzen dutenak.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 101. orr.

Horrelako txikikeria mundukoi eta prosaikoen gainetik zegoen hura.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 78. orr.


mundukotasun iz mundukoa izateko nolakotasuna.

Euskal kultura behar da aitzina biziarazi, munduari idekiz, gure kulturari esker baigira unibertsalak, eta mundukotasunari esker egiazki euskaldun!  Herria   2005-03-17

Idazleari iduritzen zaio gaur pastorala orokortasun edo mundukotasun gehiagori idekitzen ari dela, azken urtetako euskal militantziatik doi bat ateratuz.  Herria   2003-07-24


mundulogia (orobat mundologia) iz bizitzan eta jendearekiko tratuan eroso aritzeko trebetasuna. ik mundutasun.

Hainbeste teologia ez, eta mundologia pixka bat ikas dezan.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 97. orr.

Nonbait, lagunek mundulogia ikastera bidali aurretik ere, Rubenek ez omen zuen hain argi apaiz izatearena.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 282. orr.

Egun hau hainbeste irrikatzea, zure etorrera hain sutsuki desiratzea haurkeria irudituko zaizu, mundulogia gutxi izatea inondik ere.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 170. orr.

Stendhalek esango lukeenez, honezkero mundologia doi bat ikasia naiz, eta gerorako utzia nuen gu bion arteko balizko topaketa.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 168. orr.


mundumapa ik mundu 15.

mundumerkatu ik mundu 16.

munduño iz mundutxoa.

Politikaren munduño horrek hartu du inarrosaldi bat ez idurika jakin delarik joanden ortziralean Nanterre hiriko auzitegiak frango bortizki kondenatu duela Alain Juppé gobernuburu ohia.  Herria   2004-02-05


mundurarazi, munduraraz, mundurarazten du ad munduratzera behartu.

Ustekabeko aurkikuntzak hain zozoloturik utzi ninduen non agurearen marmar berantetsi batek mundurarazi behar izan baininduen.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 35. orr.


munduratu, mundura(tu), munduratzen da/du ad mundura jaio, mundura etorri edo ekarri.

Asteasu, Albiztur, Zizurkil eta beste hainbat herri pausatzen diren lekuan munduratu nintzen 1951. urtean.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 14. orr.

Ez zekien zergatik baina bere sabeletik munduratuko zen lehen haurra neska zatekeela imajinatu zuen beti Maianak.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 50. orr.

Halatan, agorril hondarrean, Pierraren emazteak hirugarren haur bat munduratu zuen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 172. orr.

Haurgintzak emakumeari ematen dizkion nekeen pare jarriak zituen pertsonaiak munduratzeak berari sortzen zizkionak.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 19. orr.

-Munduratu dudan alaba desira nuke azken aldiko ikusi.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 142. orr.

Epe laburrik barna munduratuko zuen semea edo alaba nola hazten ahalko zuen bakarrik?  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 172. orr.

-Hona zer dakarkigun emaztekiei haurrak munduratu beharrak: mina eta nazka.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 166. orr.

Amets batek munduratu nindian, eta bertze amets batek eraman nazala.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 631. orr.

Ez al zara, bada, munduratu, lilura zaitzaten?  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 217. orr.

Hannak diost gure haurra ez zatekeela inoiz munduratua izango, gu biok elkarrengandik banandu ez bagina.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 303. orr.

Arras munduratzeko azken ahaleginak egin bitartean begira geratu zitzaion Maiza.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 66. orr.


munduratze iz mundura jaiotzea, mundura etorri edo ekartzea.

Oraingo munduratze honetan jende dezenterekin ez dut txortan egin huskeria batengatik edo bestearengatik, bada, horiekin guztiekin larrua jotzeko munduratu nahiko nuke berriz ere.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 183. orr.

Ordea, munduratze bereziki katastrofikoa izan duten pertsonaiek hartzen dute Urrutiaren arreta.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 151. orr.


mundutar (orobat mundutiar g.er.) 1 izlag/iz mundukoa, munduari, bereziki munduko atseginei, dagokiona.

Orain, ordea, Jainkoa ezagutu duzuelarik, edota, hobeki esan, Jainkoak ezagutu zaituztelarik, nolatan itzultzen zarete berriro funtsik eta indarrik gabeko mundutar errealitateetara?  Elizen arteko biblia   Ga 4,9

Haren lagunak, gauean, Vienan eta munduan barrena ibili eta gero etxera itzultzen zenean, tabako eta lurrin usaina ekartzen zuen, eta itxura zabartu samarra, aire mundutarrek horditutako nerabe baten itxura.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 68. orr.

Zeren eta Jainkoaren nahia gizarte mundutarren xede sozial zuzenetan dago neurri batean adierazia.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 136. orr.

2 (izen gisa)

Zergatik egiten duzu juramentu zeure fedearen kontra mundutarrek bezala, zuk, alferrikako hitzak ez ezik, onak ere isilean gordetzen zenituen horrek?  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 628. orr.

Erritu pagano eta mundutar baten begirunez, ordea... nahiz eta haientzat errazago den, fedea baitute.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 115. orr.

Utz iezadazue orain konparazio arrunt bat hona ekartzen, mundutarrentzat da, forma eta irudi sentiberekin bakarrik gauzak ulertzen dituzten haientzat.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 110. orr.

• 3 iz munduko biztanlea.

Pertsiana guztiak jaitsita eta dena isil, mundutarrik gabeko mundu baten antzera.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 140. orr.

· Hirugarren mundutarrek ekar-arazten dituzten edo fabrikatzen dituzten gauzak hemen gaindi saldu, garantiarekin erostean guk pagatzen duguna egiazko egilearen eskuraino helduko dela.  Herria   2001-10-18

4 heren-mundutar izond hirugarren munduari dagokiona.

Kutsu heren-mundutar eta etnizistaz hanpatu ideologian ito helburu argi eta zehatzak.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 87. orr.


mundutartasun iz mundutarra denaren nolaskotasuna.

Bada, hala ere, beste bide zabal bat, espiritualki suntsitzailea den mundutartasun berberera daramana.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 136. orr.

Kontsumismoak, eman ezin dituen zoriona eta askatasuna agintzen dizkigun jainko koloretsu horrek, beretzat irabazi gaitu, eta gure mundutartasunaren zentzua bazterturik, trukagarri bihurtu digu oro.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 61. orr.


mundutartu, mundutar(tu), mundutartzen da/du ad mundutar bihurtu.

Uste dut Ama Betierekoak arrazoi duela, eta mundutartuz geroztik batbedera pinpirin bihurtzen dela.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 71. orr.


mundutasun iz bizitzan eta jendearekiko tratuan eroso aritzeko trebetasuna. ik mundulogia.

Ateraldia, mundiala da; baina gertakaria kontatzen duen filisteoak, bere mundutasun fina erakutsi nahi eta "Indio gizajoak" zakur ametsak egiten eta sekulako tiroak botatzen zituela frogatu nahi itsuan, ez dio arrastorik ere hartzen.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 330. orr.


mundutiar ik mundutar.

mundutu, mundu(tu), mundutzen da ad ipar mundializatu.

Zenbaki batetik bertzerat, "Euskadiko Gazteri Berriaren" arta baitezpadakoari esker Herria badoa handituz, berrituz, edertuz, "mundutuz", Baxenabartar gazte ohi hunen zorion iturri.  Herria   2004-12-30


mundutxo iz mundu txikia.

Liburu honetan aurkituko duzuna ez da, beraz, Mundua, nik neure diskursoaz eraiki dudan mundutxoa baizik.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 16. orr.

Indarkeria nagusitzen da, 24 orenez egunean irekiak dauden kasinoen mundutxoan.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 107. orr.

Gerlari ohien apez arduradun jarraikia egon dela beti, nola izana baitzen ere Angelu-Baionako serora urdinen meneko mundutxo gazte eta xaharrago batena gero.  Herria   2005-02-17

Euskal letren mundutxo harroputx eta xipotx honetan.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 350. orr.

Erlatiboaren gure mundutxoan, bada, balioak eta balioak daude, absolutuak eta absolutuak.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 68. orr.

Baina mundutxo hura huskeria bat besterik ez zen, izpi bat hutsune infinitu ilunean.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 14. orr.


mundutza iz ik mundu 10.

Polizia-mundutza baten erdian jaitsi ziren babesetara.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 73. orr.


mundutze iz ipar mundializatzea.

Bizi dugun mundutze, lekuz aldatze, giza eskubide zangopilatze, natur ondatze egoera huntan, hurbileko ohar-guneek beste aurpegi bat emaiten dute.  Herria   2005-12-15

Ez baitiote baimenik eman, bilduko dira mundutzearen kontra Cancon deritzan Lot et Garonne departamenduko herri batean.  Herria   2003-09-11


munduzale izond/iz munduko atseginen zalea dena.

Neska gazteak neskalagun on bat bilatzen saiatu behar du, librea eta munduzalea, plazerak ezkutuan gozatzen lagunduko diona.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 111. orr.

Gure idazle munduzaleen eleberrietako damek eta jaunek.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 243. orr.

Gedeon izeneko kalonje bat, gizon lizuna eta munduzalea, ohean zetzan gaixo, gorputz osoa oinazetan zuela.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 305. orr.

Apaltasun santuak garaitzen ditu harrokeria eta gizaki munduzale guztiak eta munduko gauzen zalekeria guztia.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 93. orr.

Argiaren etsai direnak, bihotz munduzalea dutenak.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 119. orr.

Munduko bizitza bizitzeko eginkizuna izan baina munduzaleen gisara bizi nahi ez zutenentzat apropos egindako testua iruditzen zitzaion.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 257. orr.

Munduzaleek maite dituzten ondasunak eta gauza iragankor guztiak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 518. orr.


munduzalekeria iz munduko atseginen zaletasun gaitzesgarria.

Bertute "santuek" munduzalekeria guztiak garaitzen dituztela azpimarratzen du, San Paulok "giza grinen" eta "espirituaren" artean jartzen duen kontrakotasuna gogoraraziz nolabait.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 92. orr.


mungiar izlag/iz Mungiakoa, Mungiari dagokiona; Mungiako biztanlea.

Manu Lejarreta mungiarra hogei urte inguru preso egon ondoren atera zen Basauriko kartzelatik.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 184. orr.

Mungiarrak Lujanen aurka galdu zuen, eta gaur irabaztea beharrezkoa du txapelketan aurrera egin ahal izateko.  Berria - Kirola   2006-05-04

-Mungiarrak dituzu gazte hauek, Estepan.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 71. orr.


munipa iz adkor udaltzaingoko kidea, polizia munizipala.

Munipak pasatu dira oraintxe, zikina behar du.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 143. orr.

Eta hango munipek gaurkoan beste zereginik ez nonbait eta, errezeta jarri zidaten.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 21. orr.


munitibartar izlag/iz Munitibarkoa, Munitibarri dagokiona; Munitibarko biztanlea.

Gaztetan Argentinara joandako munitibartarra zara.  Berria - Kultura   2004-10-12


munizino ik munizio.

munizio (orobat munizino g.er. eta munizione g.er.) 1 iz su armak kargatzeko behar diren jaurtikigaien multzoa.

Zaldiak, zalgurdiak, iskiluak, munizioa, dena dago prest.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 116. orr.

Gero han armak eta tirakai edo munizioneak egiten zituzten.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 64. orr.

NATOk Kosovon erabilitako uranio pobretuko munizioaren auziaz ari da esataria.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 89. orr.

Aldean daramazuen munizioa ahitu arte.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 156. orr.

Armak eta munizioak kamioian kargatu.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 43. orr.

Geco motako 45 milimetroko munizioa erabili zuten Castejongo hilketan.  Berria - Euskal Herria   2004-06-11

Bi metraileta hartu nituen; C.Z.25, txekoak biak ere, eta lau kargadore munizioz beteta.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 196. orr.

Gure geltokitik zamatren bat pasatuko duk, munizioz betetako hogeita zortzi bagoik osatua.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 64. orr.

Granadak, morteroak eta tankeentzako munizioa egiten zituen Expalek.  Berria - Ekonomia   2004-05-19

Bertan arma, bonba eta munizio ugari zegoela adierazi zuen Washingtonek.  Berria - Mundua   2006-03-30

2 irud/hed

Azken erabaki hauekin epaileek ETAri munizioa ematen diote, eta ezker abertzaleko zenbait kidek pentsatu dezakete Anoetako bideak ez duela inora eramaten.  Berria - Euskal Herria   2006-03-15

Ikuskizun urritasunak ilusioa piztu du gaur hasiko diren jaialdietarako, antolakuntzak lan eskerga egin baitu enpresek azken munizioa Logroñon erre dezaten.  Berria - Kirola   2004-09-18

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Hantxe zeukan munizio-biltegia.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 101. orr.

Gerra garaian munizio fabrika bat omen zegoan han, eta txori guztiak akabatu zitiztean.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 119. orr.

Munizio kaxa bat atera zuen poltsikotik.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 92. orr.

Motxila puztuekin, fusil mailatuekin, munizio kutxekin, mapa apurtuekin, metrailadore astunekin pasatzen ziren etengabe.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 59. orr.

Eraso egileak «650 armaz eta munizio kopuru handiaz» jabetu zirela.  Berria - Mundua   2004-06-24

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arma eta munizio (6); munizio kaxa (4); munizio ugari (4)

armak eta munizioak (7)

munizioz betetako (3)


munizipal 1 izond udalari dagokiona, udal-. ik udal 3.

Kale kantoian, musikari bat tocata betean, polizia munizipalak agertu direlarik fuga-n hasi dena, «gazteek gazte izan nahi dugu baina ez digute uzten» oihukatuz.  Berria - Kultura   2004-12-21

Herri horien planoak urbanista munizipalek egiten dituzte, eta kronikak egunkariek.  Berria - Kultura   2004-05-18

PSE-EE, EAJ, EA eta PPko talde munizipalek alde bozkatu zuten; eta, Usurbil eta Donostiakoak abstenitu egin ziren.  Berria - Euskal Herria   2004-11-27

Baita geroxeago ezagutu zituen eskola munizipaletan ere.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 138. orr.

Toki honetan, masusta arbolak eta basa mahastiak erauzi eta Medalliongo golf munizipala egin duten honetan, lehenago, auzo bat zegoen.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 272. orr.

200 arrosa landare landatuak dituzte Baionako baratze munizipalean, Karadok auzo gunean.  Herria   2003-05-08

Angeluarrek aurten pagatuko dituzten tatsa munizipalen goititzea deliberatu du gehiengoak.  Herria   2005-03-17

Baionako kirol zerbitzu munizipalak biltzen ditu haur eta nerabeak bakantza egunetan.  Herria   2002-09-05

Kontseilari minoritarioen lekua agerkari munizipalean.  Herria   2002-09-19

Gure ardura zibikoa betetzen dugu hauteskunde guzietan: munizipalak, legislatiboak edo presidentzialak.  Herria   2002-12-26

2 iz udaltzaingoko kidea.

-Munizipalei bakarrik.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 192. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

antzoki munizipalean (3); liburutegi munizipalean (6)


muno ik muino.

munstro (orobat mustro g.er. eta monstruo g.er.) 1 iz naturaren legeez at eraturiko izaki biziduna. ik bidutzi.

Eta... nola akabatu duzu munstro hori?  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 269. orr.

Ganberan dagoen munstroa basiliskoa da, suge erraldoi bat!  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 244. orr.

Herensugea munstro bat zen, gose handikoa.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 58. orr.

Izan ere, ez zuen gizasemea ematen, munstroa baizik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 872. orr.

Lurra ahalegindu zen hainbat munstro sortzen ere, aurpegi eta gorputzadar bitxiz eginak, hala nola androginoa, erdi gizon erdi andre.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 355. orr.

Badaude txori mokoa duten ipotxak, giza itxurako munstroak, batak irri eta besteak negar egiten duten aurpegi birekin.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 144. orr.

Jainko hautsi bat da, bi buruko mustro bat.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 59. orr.

Edonon jota ere, munstroen larru azido kiskalgarria lurruntzen hasten zen, zauriak irekitzen zitzaizkien, eta azkenean gorputz osoa erreta geratzen zitzaien, mara-mara erortzen ziren errautsetan.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 170. orr.

Telebistan agertzen diren robot gisako munstro espantagarri horietariko bat.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 162. orr.

-Munstro erraldoi odolzalea da.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 91. orr.

Munstro adarbakarraren itxura areagotzen dio burugainean duen adarrak.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 151. orr.

Leviatan eraitsi beharreko munstroa da beti, berdin dio zein taldek osatzen duen.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 212. orr.

Francisco Goyak esan zuen arrazoiaren ametsak munstroak sortzen dituela; eta munstroen garaian bizi gara orain.  Berria - Kultura   2004-01-27

Halako eskualde barbaroek, zeinetan lurra munstroz erditzen baita.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 116. orr.

2 irud/hed

Eta bikiek, munstro horiek, garajera alde egin zuten.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 44. orr.

Francesco Cenci gizon ahaltsu hura munstro eta tirano bat zela, bihotzik gabekoa eta ankerra, besteri min eginez pozten eta harrotzen zen piztia beldurgarria.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 38. orr.

Ez du ez buru ez hankarik egun 900 zaldiko munstroak bobsleigh pista batean sartzeak.  Berria - Kirola   2004-05-25

Gutako bakoitzaren baitan, kimera-indar amaigabe bat dago, hots, oroimena, munstro beldurgarria.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 161. orr.

Herio beltz eta ezin saihestuzkoa, gure izaeraren kontrako mustro nazkagarri hori...  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 522. orr.

Munduan izan diren behi guztiek egindako kaka guztiak hantxe; munstro marroi geldia, soroak haren irrikaz omen.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 78. orr.

Ohitura, munstro zentzu ororen jale hori.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 235. orr.

Aberria, ze abstraktua bere seme-alabak jaten dituen munstro egoista hori.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 76. orr.

Eta ez ote da beldurra, ondorez, gure baitan bizi den munstro bat, lau humoreen iturrietarik osasuna atergabe eta etengabe hurrupatzen eta ebasten diguna?  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 361. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Munstro-iturri agortezinak gertatu izan direla bai ametsa eta bai irudimena ere botere erlijioso eta zibilen eskuetan.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 237. orr.

Orriotara ekarri ditugun adibideak antzinako ferietako munstro erakustaldiekin alderatuko ditu baten batek, agian.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 250. orr.

Emakume guztiz gorrotagarri bat, deabru egiazko bat, urtero, nahita, haur itxuragabeak, nazkagarriak, beldurgarriak, munstroak, hitz batean, egiten dituena, eta gero munstro-erakusleei saltzen dizkiena.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 149. orr.

Uda gainbehera hasia, liburuak munstro jite halakoa zuela jabetu nintzen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 242. orr.

Zeure aurpegia itxuragabetzen hasi eta munstro-deabru batena agertuko ote den.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 36. orr.

4 (izenondo gisa)

Izaki munstro bat harrika ari zitzaigun, eta "kakaka", maldizioka.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 73. orr.

Beren buru kimeraz, deabruz, ametsetako piztiez, lore munstroz beteak.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 311. orr.

Gogoan dut, artean haurra nintzela, bagenuela bizilagun munstro bat, hirugarren solairuan bizi zena.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 77. orr.

Baina zerbait inportantea hemen espazialitatea da, etxe monstruoa.  Berria - Kultura   2004-11-06

Eta gidarietarik batek erran du bizikleta bat bezain errexki gidatu ahal izan duela hegazkin munstro hori.  Herria   2005-05-05

5 munstrozko izlag ik munstrotsu.

Etxea su ikaragarri, bikain bat zen ordurako, munstrozko su bat, lur guztia argitzen, [...].  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 337. orr.

Jainkorik bateratu ezinenen eta sinesterik zentzugabeenen jarraigo munstrozkoa, dotrina eta hipotesien elkar gurutzatze fantasiazkoa.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 36. orr.

Bularra, edota burua, koadratzen zuten lehen planoek gaitzespena eta arbuioa eragin zuten luzaro, handitze horren irrealtasunagatik ez ezik, baita askotan munstrozkotzat hartzen zen izaeragatik ere.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 134. orr.


munstrogintza iz

Gero esango dizut nola bihurtu zen munstrogintzako fabrika  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 150. orr.


munstrokara 1 izond munstro itxurakoa.

Eta, hain zaharrak zirenez gero, haur munstrokara mordoa izango zuten, zaharrak jada jaiotzez, eta zimurrez beteak, eta hortz-hagin hutsunedunak zituztenak.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 34. orr.

2 irud/hed

Han minerala ehogailu munstrokara batean xehetzen zen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 95. orr.

Ziur nengoen, bestetik, nire eta munduaren kalterako azpilan munstrokara bat tarteko zela, alferrik zela eskolatik espero izatea halakorik.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 41. orr.

Ez zekizkiten isiltasun-estalki munstrokara baten pean jazotzen ari zen sarraskiaren xehetasunak.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 76. orr.


munstrokeria (orobat mustrokeria g.er.) iz munstro bati dagokion egintza; izugarrikeria.

Euren erabakiaren aurrez munstrokeria bat zena, giza erailketa, bat-batean etika iraultzailearen eskakizuna zen.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 23. orr.

-Munduan pasatzen ahal den munstrokeriarik izugarriena bizi izan diat nik, hortxe, orain lurrera eroria den borda horretan.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 111. orr.

Adierazpen hori munstrokeria bat, lotsagabekeria bat iruditzen zitzaien Niniri eta andre Leonardari.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 109. orr.

Ez bainintzen ohitua ni, horrelako munstrokerien ikusten.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 130. orr.

Kanpoak zoragarriak dira eta amets poetikoetan, espantagarrietan irudimena hegalda litaike, errealitatearen mustrokeria ez balitz hor, egun guzietako itsuskeria, ahalkegarrikeria, ez balute erokeriaren eta herioaren herstura zorrotz eta sarkorrek zure muina ixtant guziz murtxikatzen, higatzen.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 122. orr.


munstrokume iz adkor munstroa.

Eta bezeroekin, hango munstrokume bati ipurdian zimiko egin niolako, han ziren guztien -emakume solidario nahiz gizonezko zibilizatu- haserrea piztaraziz.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 292. orr.

Aunitzen puskaz eta zatiz moldatutako munstrokumea da.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 377. orr.


munstrositate (orobat monstruositate) iz munstrokeria.

Gizonak bakar-bakarrik, zeharo bakarrik, munstrositate ikaragarriekin, karriketan lasterka ibiliko dira, gure aurretik iraganen dira, astun, begiak tinko, beren gaitzei ihesi eta beraiekin eramaten, ahoa zabalik, beren intsektu-mihia hegoak astintzen doala.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 257. orr.

Ala zorioneko zara zeure monstruositatean?  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 49. orr.


munstroski adlag izugarriki.

Tigre edo zezen baten gorputza, zeinean munstroski nahasteka litezen, bateraturik eta batak bestea gorrotaturik, hortzak, organuak eta buruak. berehala itzuliko baitzen hura bere bizitza prekario baina munstroski libre hartara, bere urre-lats koxkorrera, azkenik gabeko egun-ilara batera.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 0. orr.


munstroso (orobat mustruoso) izond munstroari dagokiona. ik munstrotsu.

Gizon haren larru kolore hitsak, haren begi ertz-gorriek, haren aurpegi baztangapikatuak, haren irazki txiki munstrosoak, justutik ez zidan horrek denak kordokarazi legea betearazten duen juez bat izatearen ustea.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 105. orr.


munstrotasun iz munstroa izateko nolakotasuna.

Duela ia ehun urte, New York hiria bere munstrotasunaren hastapenetan zenean, ez zegoen abentura bila oso-oso urruti joan beharrik.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 141. orr.


munstrotsu iz munstro eitekoa; izagarria. ik munstro 5.

Naturak bere etorri ahaltsuan egunero / ume munstrotsuak ernetzen zituen garaietan, / gigantesa gazte baten ondoan bizitzea gustatuko zitzaidan / katu boluptuosoa erreginaren oinetan bezala. horren lekuko ditugu ipuin klasiko beldurgarri asko, non bihozgabekeriarik munstrotsuenak agertzen diren.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 93. orr.

Egungo mundu ordena hobea izan dadin eragozpen nagusi dira Frantzia eta Espainia bezalako estatuak: erabaki garrantzitsuak hartzeko gaitasuna galtzen ari dira -sarriago hartzen baitira New Yorken edo Bruselan-; baina, tramankulu ahituok, seta munstrotsu batez oztopatzen dituzte behetik bizi-bizi datozen indar sortzaileak.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 109. orr.


munstrotzar iz adkor munstro handia.

Guardia Zibilaren, Polizia Nazionalaren edo Ertzaintzaren kaserna eta komisaldegietan bizi den munstrotzarra da tortura.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 190. orr.

Itsasoak, berriz, orroari orro, osin baten moduan zabaltzen zuen ahoa, eta munstrotzar ikaragarri baten lerdea zirudien olatu-tontorretako bitsak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 143. orr.


munstruoso ik munstroso.

munta 1 iz garrantzia, gorabehera.

Munta handiko auzi batek kezkatzen zuen Kirxa, kafe etxeko nagusia.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 69. orr.

Untsalaz, denek konprenitu behar ginuke munta handi-handiko bozak direla igandeko horiek.  Herria   2004-06-10

Ez, ez nintzen huskeriengatik munta handiko kontuak zalantzan jartzen hasiko.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 32. orr.

Munta gutxiko kontua, nolanahi ere.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 212. orr.

Bertze kidetasun bat, ez munta gutikoa, hiri atlantiarrarekin: [...].  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 7. orr.

Erran dut non ez den dudazko edo delibero eskaseko, munta gutiko, salbuespen zuzeneko izatez aitzakia zerbait aurkitu.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 97. orr.

Dena dela, antikomunismo sutsu hori ez da muntarik gabeko kontua, niri axola gutxi bazidan ere.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 46. orr.

2 munta izan du ad

Zor didazu uharte bat, hori da munta duen kontu bakarra.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 77. orr.

Berarentzat, etorkizunak zuen munta, ez bestek.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 164. orr.

Egia erran, hori hola izanik ere, zer munta zuen horrek?  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 43. orr.

Zer munta du lehentxeago edo berantxago izanik ere?  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 95. orr.

Ez du biziki munta, Doktor agurgarria, jendek gu geu judika gaitzaten.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 50. orr.

Aldiz, badakit, eta horrek gehiago munta du enetzat, zoin den zure bihotzeko mina.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 18. orr.

Iraganak iragan, horrek baitu gehienik munta geroari buruz.  Herria   2004-03-04

Enetzat ez zuen horrek deusik munta, bainuen aizina guzia.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 87. orr.

· Gaurko ibilbideak ez du muntarik eta urtean zehar erabili dudan tentsio goxoa airatu zait jada.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 233. orr.

Egia erran, ixtorio hortan hirugarren ateratzeak ez duke berenaz hanbateko muntarik.  Herria   2001-09-13

3 muntako munta duena, garrantzizkoa.

Haizu zen, gainera, berriz eskatzea, mutur beltzik ikusi gabe, eta, hura bezain muntako, bakea bermatua zegoen: [...].  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 132. orr.

Oraindik ez zuten Juan hil, hori zen muntakoena, komunismoa bizirik zegoen grebak porrot eginagatik.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 245. orr.

· Aroa bera ere agian alde izanez, horrek berak ainitz muntako baitu zernahi gisaz...  Herria   2003-05-01

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ainitz munta (16); ainitz munta baitu (4); ainitz munta du (5); ainitz munta duela (6); munta baitu (4); munta du (10); munta duela (7); munta duen (4); munta duena (5); munta gutxiko (6); munta handia (9); munta handiagoa (4); munta handiagoko (5); munta handiagokoa (3); munta handiena (4); munta handiko (52); munta handiko auzia (3); munta handiko diru (4); munta handikoa (30); munta handikoa da (4); munta handikoa dela (3); munta handikoa izan (3); munta handikoak (7); munta handirik (5); munta zuen (6); zer munta zuen (5); zoin munta (6); zoin munta handikoa (4)


muntadun izond munta duena, garrantzikoa.

Aski bedi adibide batzuk aipatzea, gutxi, baina, hori bai, muntadunak.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 3. orr.

Jakina bezain esan beharrekoa da literatura eta bizitza elkarren ondotxoan ibiltzen direla, baina, zertan esanik ez, muntaduna ez da kontakizuna bera, horren esangura baizik.  Berria - Kultura   2004-12-11


muntadura iz ipar instalazioa, egitura.

Hor dira ere denboran Izarra edariaren egiteko Baionan ziren muntadura xaharrak. Parisek jadanik badituela Olinpi-Jokoentzat behar diren muntadura gehienak.  Herria   2001-08-02

Hemendik bi urteren buruko gaitzeko feria-erakusketa handia egitekoa zen Pariseko ondoan, muntadura gehienak Dugnyherrian finkaturik.  Herria   2002-08-15

Ura, etxetarat hel-arazten zen ura, etzela pagarazten, pagarazten zirela bakarrik uraren iturritik etxerat hel-arazteko lana eta hortarako behar ziren muntadurak.  Herria   2005-07-07

Ondarkinak behar direla erre eta erraustu, karkulan ari dira nun ezarriko dituzten gisa hartako muntadurak.  Herria   2004-07-22

Argitzeko eta berotzeko baliatzen diren muntadurak ere gisa hartakoak behar ginuzke, indar gutiago erretzen dutenetarik.  Herria   2003-11-13

Han gaindi, frangok berantetsia ere omen zuten feria hori, karia hortarat eraiki muntadura batzu ondotik baliatzeko moldearen gatik bereziki.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 49. orr.

Posta karraskan ari dela gero eta zerbitzu hobea deneri segurtatu nahiz, bere muntadurak eta laneko moldeak gero eta gehiago berrituz...  Herria   2005-03-03

Ez baita errex muntadura baten zutik luzaz atxikitzea, akordio horrek ere ukan ditu bere itzaltzeak eta ere, beharrik, arrapizteak.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 174. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kirol muntadura (3); kultur muntadura (3); muntadura berezi (4); muntadura berezi batzu (3); muntadura berri (8); muntadura berri batzu (4); muntadura berriak (4); muntadura publiko (3)

gisa hartako muntadurak (7)


muntagailu iz muntadura.

Ontsa prestatua zuten bai gazteek animatuz egunari joan ziren irakurgaiez, haurrek proosione eginez, krexako muntagailuak ekarriz eta jendeak parte hartuz otoitz eta kantuetan.  Herria   2004-12-30


muntaia (orobat muntai) 1 iz muntatzea, muntaketa.

Nik muntaiak zuzentzen ditut, milioiak eta milioiak kostatzen direnak, eta dagoeneko makina bat zentral elektriko dauzkat neure zuzendaritzapean eginak.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 146. orr.

Gure turbinak oraindik ez baitzeuden muntaiarako prest.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 144. orr.

Muntaia ongi burutu zen... ni gabe.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 258. orr.

Erakusketaren muntaiari ekin zion garaian, berriz, museoaren aretoan bertan esku-hartzea bururatu zitzaion.  Berria - Kultura   2006-02-08

2 irud/hed antolaketa.

Argazkiekin muntaiak egiten ditu Schommerrek, zimurtuz, likidoz bustiz eta elkarren gainean jarriz.  Berria - Kultura   2004-02-26

Orrialde bakoitzaren diseinua eta muntaia kazetariaren eta haren ordenagailuaren egitekoa delarik, ezin hobenaren erantzulea auzoan bilatu.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 181. orr.

Zineman muntaiak duen garrantzia du kantuen ordenak emanaldi batean.  Berria - Kultura   2004-04-14

Filmaren giroan behar bezala sartzeko, ordea, filmaren lehen kopia ikusi behar duzu; lehen muntaia horrek jartzen zaitu arrastoan.  Berria - Kultura   2006-03-29

1913rako aurkeztuak zituen Walter Benjaminek "zinema-estiloa" eta "muntaia" kontzeptuak, bere literatura-teoriaren osagarri gisa.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 162. orr.

Aurrez landuriko osagaien antolakuntza parataktikotzat hartu zuen muntaia.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 162. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Bizkaia Arena saskibaloi pabiloi bihurtzeko muntaia lanak iragan astelehenean hasi ziren, eta ACBko teknikariek herenegun eman zioten baiezkoa instalazioei.  Berria - Harian   2006-01-20

Osagairik gabe, muntaia katea gelditu beharrean izango da.  Berria - Ekonomia   2004-10-17

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

61 argazki, 24 argazki muntaia, 18 marrazki, 21 margo eta Lekuonaren 50 objektu aukeratu dituzte. Anu Pennanenen (Finlandia, 1975) bideo muntaiak, berriz, arkitekturaren eta espazioaren azterketa interesgarria egiten du emakume itsu baten bidez.  Berria - Kultura   2004-02-25

Irrati-muntaiak eskuz egiten genituen: enbarazu egiten zuten eztulak eta gainerakoak non zeuden zehatz-mehatz kalkulatu, "gilette" batekin zinta ebaki, etenda geratutako zintaren bi muturrak zelorekin itsatsi, eta aurrera.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 133. orr.

Hala ere, badago besterik ikusi zuenik París no se acaba nunca-n: guztiaren gainetik publizitate-muntaia erraldoia zatekeen, zeinaren helburu bakarra La asesina ilustrada nobela haren promozioa izango baitzen.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 133. orr.

5 (artegintzan) ik instalazio 2.

Une honetan SoHoko EXIT galerian dauka muntaia bat eta Stuttgart eta Belgikan izatekoak ditu beste erakusketa pare bat.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 123. orr.

6 antzerki lan bat antolatzea.

Martxoan EHUko Aula de Teatro taldearekin Hiritarrak izeneko muntaia berria estreinatu behar du.  Berria - Kultura   2006-01-06

Aktore lana da muntaia horretako baliorik nagusiena.  Berria - Kultura   2004-02-22

Medea, la extranjera izeneko muntaian Euripides, Seneka, Pasolini eta Heiner Müllerren testuak erabili dira, besteak beste.  Berria - Kultura   2006-02-24

Lindsay Kempekin lan egina du aurretik Flauta Magikoa Mozarten operaren muntaian.  Berria - Kultura   2004-05-06

7 engainatzeko antolaketa.

Gezurra izan zen guztia; muntaia bat, Hollywooden filmatutako muntaia zikina.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 137. orr.

Brigada Zientifikokoak oporretatik itzuli dituk, eta, atzo aipatu zidatenez, armaren gainetiko azterketa aski izanen zitzaiguan hiltzaileak prestatu nahi zigun muntaia gezurtatzeko.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 383. orr.

Muntaia poliziala salatu dute Askatasunak eta Segik, eta «okupazio militarra» amaitzeko eskatu dute.  Berria - Euskal Herria   2006-04-20

Auzi honi muntaia politiko-juridiko-poliziala iritzi zion.  Berria - Euskal Herria   2004-07-27

Mezkitako sarraskia xiiten muntaia dela diote AEBek.  Berria - Mundua   2006-03-29

Grabazioa, bistan da, muntaia bat da, gerta daitekeen gertaera bat irudikatzeko.  Berria - Mundua   2004-08-17

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

muntaia izan (3); muntaia politiko (4); muntaia poliziala (3)

muntaiak egiten (3)


muntaines iz

Xirribikariak gero eta trenpe gehiagorekin ari ziren jotzen eta herriko jendeak, irriz, dantzan, buruko beltz gorri brodatuak zituzten muntaines andre adinekoak denak baino airosago, esku zartaka eta biraka ari zirelarik.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 121. orr.

· Beraz gu Quebecen bezalatsu, guk ere muntainesa eta frantsesa mintzo ditugu, muntainesa delarik gure populuaren hizkuntza.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 106. orr.


muntaketa (orobat montaketa g.er.) 1 iz muntatzea.

GAMESAK (%3,89) 3i inbertsio funtsari saldu dizkio parke eolikoen muntaketa, ezarpen eta mantenuaz arduratzen diren filial bi.  Berria - Ekonomia   2006-04-07

Osagaien muntaketa egokitzeko.  Berria - Kirola   2004-07-04

Igandeko kasuan egokitze lanak ere kontuan hartu behar dira, kantxa eta abarren muntaketak bere kostua duelako.  Berria - Harian   2006-01-20

Tresneria horren alokatzeak 250 euro eta 300 euroren artean gostako du, garraioa, muntaketa eta desmuntaketa barne.  Herria   2003-07-17

Huts egin duten piezak «behin-behinekoak» direla, «eraiketa eta muntaketarako baino balio ez dutenak, baina amaitutakoan zereginik izango ez dutenak».  Berria - Euskal Herria   2004-05-08

Bisita gidatuak osatze aldera ikus-entzunezko bi muntaketa prestatu dituzte.  Berria - Kultura   2004-05-21

Aretoaren erdian, sabaitik zintzilik, trapezio formako lau instalazio jarri ditu muntaketa bitxi batean.  Berria - Kultura   2006-04-27

2 (filmena)

Zinema, sekuentzia, muntaketa.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 160. orr.

Zinema ere, ordea, edo filma, hobeto esateko, bloke horietako multzo bat (planoak) "ordena eta iraupen-baldintza jakin batzuetan" kateatuta eratzen den muntaketa bat da.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 160. orr.

Film guztiak, edo ia guztiak, muntatuak dira, [...] muntaketaren eginkizuna alde guztietan berdina ez bada ere, oso alderantziz baizik. lehen muntaketan hasten da benetan argi ikusten filmaren arima nolakoa den, filmak arnasa nola hartzen duen.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 160. orr.

Berriro zinemara itzultzeko, bada, muntaketak, sekuentziatzeak denbora guztiz artifizial, sintetiko bat sortzen du.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 161. orr.

Zinema klasikoaren muntaketa "gardenaren" garapena gertaeren denboraren irudikapen sinboliko konbentzionalean oinarritzen da.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 104. orr.

Plano bakartuan mamitzen da erakutsiaren maila hori, eta narrazioaren maila planoen arteko muntaketa-jardueran dago.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 228. orr.

Zinema mutuak zenbaitetan gehiegi ere erabili zituen muntaketa-efektu hipertrofikoak dokumentu errealitatearen desitxuraketa bortitza ziren, baina ezin agortuzko adierazgarritasun-iturburua izan ziren bolada batean.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 269. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Europa gerran sartu aurreko urtean Ford Motor Company izenekoak jarri zuen abian lehenbiziko muntaketa katea Detroiten.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 58. orr.

Ingeniaritza, mekanika, muntaketa eta, noski, eraikuntza lanak egingo ditu Babcockek.  Berria - Ekonomia   2004-02-12

Oraindik filmaketa eta muntaketa lanak amaitu ez diren arren, Telmo Esnalek eta Asier Altunak ere Aupa Etxebeste! euskara hutsezko beren lehen luzearen trailerra aurkeztuko dute Euskal Zinemaren Eguneko galan.  Berria - Kultura   2004-09-17

Lanaren poderioz, zeluloidearen egarrian, muntaketa gelaren gosez bizi den Winterbottomen The Road to Guantanamo nork baztertuko bada Mendebalde osoaren lotsa pantailaratzen duen fotograma sorta krudela?  Berria - Kultura   2006-02-22

Arte erakusketen muntaketa lanetan espezializatutako enpresa baten ardura izan zen pieza horrela ezartzea museoan egokitu zioten lekuan.  Berria - Kultura   2004-04-15

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Makinen matxura eta funtzionamendu txarragatik auto muntaketak bertan behera gelditu ziren lantegian 17: 00etan, eta zuzendaritzak lantegia 22: 00ak arte ixtea erabaki zuen.  Berria - Ekonomia   2006-04-01

"Ekialdean Eüskaraz" argazki eta soinü montaketa prest da.  Herria   2003-05-01

Ez al dira askoz ere iraingarriagoak La Razón egunkariak bere lehen orrialdean kaleratzen dituen argazki-muntaketak?  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 80. orr.

5 instalazioa.

Bazko goizean, apirilaren 1ean, lantegirat beheiti igortzen gituzte eta manatzen material guzia xehatzea, lantzen ziren airekoen hegalak eta elektrizitate muntaketa guziak.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 124. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

muntaketa lanak (4)


muntaketari iz muntaketa lanak egiten dituen pertsona.

Idauze-Mendi herri osoa da pastoralari lotu: 85 aktore aurkituko dira taulen gainean eta beste 150 jende inguruko lanetan (josle, muntaketari...).  Herria   2003-07-24


muntaketatxo iz muntaketa txikia.

Denborazko collagea da, bada, itxuraz pinturan denbora irudikatzeko gehien erabili den modua, baita koadro batean une bakar bat irudikatu nahi zenean ere, zeren, ikusi dugun bezala, funtsezko unea muntaketatxo baten pareko izaten baita ia beti.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 221. orr.


muntarazi, muntaraz, muntarazten du ad muntatzera behartu.

SIVU egitura berezi bat ere muntarazten du Garaziko 23 herri eta Baigorrialdeko 4 herriren artean, egitura hunen bidez botere publikoen ganikako finantzamendu bat segurtarazi nahian.  Herria   2002-12-05


muntatu, munta, muntatzen (orobat montatu g.er.) 1 du ad ikuskariez eta kidekoez mintzatuz, emanaldia antolatu.

Muntatu zioten pilota partida bat, berak bien kontra jokatzeko.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 119. orr.

Luzaidarrak famatuak ziren Donibane Garazin eta beste hiri zenbaitetan muntatzen ziren indar jokoetan.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 70. orr.

Gero kostaldeko presoen, ikastolaren edo errefuxiatuen alde muntaturiko dantzaldietara lehiatzen ziren, neskaka, usu arrakastarik gabe.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 15. orr.

2 tresnez, egiturez eta kidekoez mintzatuz, osatzen duten atalak elkarri lotu.

Azkenean motorra muntatu eta martxan jarri nuenean, berak irri-murrika egin eta "Bravo" esan zuen, besterik ez.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 255. orr.

Bonba horien parte bat lurpe hortan muntatzen omen zen.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 48. orr.

Lanetik kanpo telebistak muntatzen zituen, gero prezio onean saltzeko.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 50. orr.

Goizean aparatuak muntatu baino ez zuen egiten.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 154. orr.

Ez naiz puskaz puska muntatu makina bat ni, humano soil bat baino.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 162. orr.

Fardelak egunero garraiatu beharra, dendak egunero muntatu eta jaso beharra, otorduak prestatu beharra...  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 169. orr.

Pintura ekarri bitartean aldamioa muntatu genuen sakristian, hango sabaia margotzeko.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 172. orr.

Badugu Donibane Lohizunen, duela dotzena bat urte muntatua, [...] ur galduen garbitegia.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 149. orr.

Mekanoa aurrenekoz montatu zuenean.  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 22. orr.

3 irud/hed

Gorputzean, berriz, oso arin eta nahiko tenperatura baxuan apurtzen eta muntatzen dira berriro proteinak eta beste hainbat substantzia konplexu.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 206. orr.

-Asier honek arrasatu egiten dik roilo txarrak montatzeko orduan!  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 238. orr.

4 armez mintzatuz, tiro egiteko eran jarri.

Aldameneko garitan guardia zibil bat zegoen goitik behera begira, eta, egoerak gaindituta erabat, fusila muntatu eta patiorantz apuntatu zuen urduri.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 116. orr.

Arma muntatua zuen eta geziak niri egiten zidan so.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 232. orr.

Armak muntatuta eta bihotza taupaka ailegatu ginen Sestao-Barakaldoko bidegurutzera.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 147. orr.

Anek, frankotiradore batek bere arma muntatu ohi duen sotiltasun eta leuntasun berberarekin desmuntatu zuen Pearla zatika.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 44. orr.

Muntatu gabe zekarren eskopeta, baina ez zen ehiztaria.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 23. orr.

Baionako etxea aurkitu, goiko pisuan Mauser 66a muntatu eta itxaron zure ehizakia agertu arte.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 214. orr.

5 filmez eta mintzatuz, osatzen duten pasarteak hurrenez hurren lotu.

Film guztiak, edo ia guztiak, muntatuak dira, film batzuek oso plano gutxi badituzte ere, eta muntaketaren eginkizuna alde guztietan berdina ez bada ere, oso alderantziz baizik.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 160. orr.

6 egunkariez eta mintzatuz, testuak eta argazkiak orrialdeetan antolatu.

Ekipa hortan, badira gazteak ere parte hartzen dutenak, Herria-n idazteko-edo..., muntatzeko edo...?  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 120. orr.

7 antolatu, organizatu.

Laborantzako kooperatiba herrikoia muntatuko hemen zuen zerbitzuko.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 194. orr.

Biziko gauza seriosena duk familia baten funtsez muntatzea.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 146. orr.

Guk elgarrekin muntatu dugun elkarte batean.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 44. orr.

Familiaren dirua xahutzen zuen etorkizunik gabeko fabrikak muntatzeko.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 123. orr.

1929an muntatu zuen zortzi dantzari zeuzkan talde bat, behenafartar dantzak emaiteko Barzelonan, nazioarteko erakusketaren karietara.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 177. orr.

Orotara 50 langile gutienez, nahiz Arrasateko buruzagitzak kopuru apalagoa duen ofizialki aipatzen, enpresa komiterik ez dadin munta, 50 langiletako lantegietan behar litaikeen bezala.  Herria   2005-11-24

Itzulpen zerbitzua muntatu zuten.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 60. orr.

8 muntatuxe muntatu xamar.

Karia hortarat, hautagai zerrendak muntatuxeak dira hor gaindi, batzu agertuak ere, gehienak egun hotan agertuko.  Herria   2001-01-25

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

batasunak muntatu (3); elkarteak muntatu (16); elkarteak muntatu du (3); erakusketa muntatu (3); espresuki muntatu (3); etxeak muntatu (3); hazia elkarteak muntatu (3); ikastolak muntatu kantaldia (3); manifestaldi bat muntatu (3); muntatu besta (4); muntatu bilkura (7); muntatu bilkura batean (5); muntatu elkarteak (4); muntatu erakusketa (12); muntatu erakusketa bat (4); muntatu kantaldia (4); ohoretan muntatu (9); pollita muntatu (4); talde bat muntatu (5); taldeak muntatu (3)

aski ederki muntatua (4); ederki muntatua (4); ederra muntatua (5); elkarteak muntatua (4); erakusketa bat muntatua (6); ibilaldi bat muntatua (4); inguruan muntatua (3); manifestaldi bat muntatua (4); talde bat muntatua (3)

elkarteak muntaturik (4)

batasunak muntatzen (3); besta bat muntatzen (4); besta muntatzen (3); biltzar bat muntatzen (3); burasoek muntatzen dute (3); elgarretaratze bat muntatzen (3); elkarteak muntatzen (9); elkarteak muntatzen du (4); eskolak muntatzen du (3); etxeak muntatzen du (3); ezagutarazteko muntatzen direnak (3); herriko etxeak muntatzen (4); ikastolak muntatzen du (3); kantaldi bat muntatzen (4); mixel eskolak muntatzen (3)


muntatzaile (orobat montatzaile g.er. eta muntatzale g.er.) 1 iz montatze lana egiten duen pertsona.

Hauen ustez, aurretik gertatu ziren industria iraultzek, ehule, irule, garraiolari, muntatzaile, tornulari edo errementarien bizi-modua aldatu zuten.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 164. orr.

Batzuentzat, neska gazte hori, gaixtagin bat izanki, "terrorista" bat, hain segur beste norbait hil beharra zuen lehergailu baten muntatzailea.  Herria   2001-08-02

Tailerreko muntatzaileak eskuz konpondu behar izaten du erredakzioan egindako txandrioa.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 285. orr.

Euskal zinemagile, aktore, gidoilari, produktore, muntatzaile eta soinu banden konpositoreei buruzko hiztegi entziklopedikoa osatu du.  Berria - Kultura   2004-01-30

2 antolatzailea.

Antoine d'Abbadie d'Arrast famatuaren adixkide eta laguntziale handiena, lore-jokoen muntatzaile kartsua.  Herria   2004-07-01

Zenbat jende orotarat euskal-presoen sustenguz? bost milako bat muntatzaileek erran dutenaren arabera, 2400 polizaren gostuko.  Herria   2001-06-14

Manifestaldiaren muntatzaileak garbiki erran dute nehork ez deusek ez diotela gibelerat egin-araziko.  Herria   2002-12-05

[Sustengu bazkariaren] muntatzaile, Askatu elkartea, Jean Marie-ren hurbilekoak eta lagunak.  Herria   2004-09-02

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Muntatzaile postua lortu zuen, eta hainbat lan egin ostean, 1941n Orson Wellesen Citizen Kane-n jardun zuen.  Berria - Harian   2005-09-15

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Telebistetako egitarau muntatzaileek ontsa dakite [...].  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 150. orr.

Ikusgarri muntatzaile hautak izan direla mauletarrak.  Herria   2004-07-29

Artixta zen errotik eta besta muntatzaile gaitza.  Herria   2004-09-30


muntatzale ik muntatzaile.

muntatze 1 iz tresnez, egiturez eta kidekoez mintzatuz, osatzen duten atalak elkarri lotzea.

GMAk muntatze eta manipulazio linea automatizatuak diseinatu eta ekoizten ditu.  Berria - Ekonomia   2004-03-17

Muntatze katean hiru txandetan aritzen diren langileak ez ziren lanpostura joan eta lantegian egunero produzitzen diren 1.158 autoak egin gabe gelditu ziren.  Berria - Gaiak   2006-01-29

2 irud/hed

Benetako muntatze-kate likido bat da odola.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 187. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

muntatze katean (3)


muntra (orobat montra) iz ipar erlojua, ordularia.

Xehe xeheki miatzen gituzte, orduan galtzen ditut ene estilo urrestatua, lepoko gatea bere medailekin, muntra eta moltsa.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 114. orr.

Jende batek galdu du eskuko muntra bat igandean mezarat zoalarik, elizako ondo hortan.  Herria   2003-05-22

Erloi eta ukaraiko muntrak oren batez gibelatu beharko ditugu.  Herria   2001-10-25


mununu iz

Ur beroz mukurutu bazina hurbilduz, mununu jada negarlaria garbitu zuen izebarekin.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 27. orr.


muraila (orobat murraila; Euskaltzaindiaren Hiztegian muraila agertzen da) 1 iz harresia, murrua.

Patar lauzaduna, beribila jauzika ari dela eta bihotza pil-pilka, iragan dut, murailen barnera sartu-eta, lau egunentzat hor uzteko lo mekanika.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 24. orr.

Aulkitik altxatu eta murailan behera egin zuen, Igentearantz.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 28. orr.

Lau partetan partitu baitzuten haren goputza, eta haren burua, berriz, Mauleko murrailetako itsu-leihotik eseki, non hilabeteetan egon baitzen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 408. orr.

2 irud/hed

Gainera, motozaleak haizearen muraila zulatzen du bere gorputzarekin, eta haizearen burrunbak kasko barruan sortzen duen gorreria bezalako marmar itoak are gehiago isolatzen du gidaria errepidearen erdian.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 339. orr.

Egunean eguneko gertaeren erasoaren aurrean murrailak jasotzen ditu gure baitan eromena sar ez dadin.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 107. orr.


mural 1 iz horma-margoa; horma-irudia. ik horma1 11; horma1 12.

Gernikan, Picassoren Guernica muralaren aurrean.  Berria - Euskal Herria   2004-03-02

Bata bestearen segidan jarrita daude, mural handia osatuz.  Berria - Kultura   2004-12-10

Edo Ponpeia erraustu berrian zutik geratutako mural haietako baten aurrean ote nengoen?  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 161. orr.

Terrakotaz eginiko mural erraldoia paratu du Eduardo Txillida Beltzuntzek Donostian.  Berria - Kultura   2004-07-23

Rosenquisten mural luzeak gerra gertakariak eta mundu mailako ekonomia ditu hizpide.  Berria - Kultura   2004-02-10

Irudian, Sandsen aldeko murala, Belfasten.  Berria - Mundua   2006-05-06

Eskolako hormetan pintatutako mural batean.  Berria - Mundua   2004-08-12

Igandea libre dute, eta muralak margotzera joaten dira.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 26. orr.

Ezkerrean, gose grebalarien aldeko mural bat eta Palestinaren aldeko pintada bat.  Berria - Harian   2005-07-29

2

Haien iritziak idazteko prestaturiko muralean aldarriak egiteko aukera izan zuten.  Berria - Euskal Herria   2004-03-05

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

mural handia (3)


muralgile iz muralak margotzen dituena.

Juan Manuel Ugarte margolari eta muralgilea zendu da.  Berria - Kultura   2004-08-26


murduka iz marmarra.

Alimaleko irrati bat zeraman kolkoan, ahots etengabe bat, lotarako bakarrik isiltzen zen murduka zurrun bat, menturaz ametsetarik eleka ari zitzaiona.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 333. orr.


murdukari izond marmarkaria.

Eta hain zuzen ere, sentimendu guztietatik bereizitako eztabaida gai bat baizik ez zitekeen izan hura guztia, sekula ez, ordea, gurasoek eta alabak, murdukari bada ere, hitzen eta emozioen bidez eginiko topada.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 51. orr.


murdukatu ik murduskatu.

murduskatu, murduska, murduskatzen (orobat murdukatu g.er.) 1 du ad lardaskatu.

Oroit dut Baiona jo genuen biharamunean gizonezko sabelandi bat azaldu zela amaren etxean, girgileria espantagarriz hornitua eta italiera murduskatzen.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 45. orr.

Komunikabideen aurrean murduskatu zituen lehen hitzek oihartzun handia izan zuten: berak gola sartuz gero, arazorik ez zela egongo eman zuen aditzera, gaztelania eta ingelesa nahastuz.  Berria - Kirola   2004-10-06

Euskaldun berriak izatera iritsi ez, eta neke-izerdi askoren artean mintzaira ikasi berria murduskatzera ausartzen direnen eleak imitatzea da hemen jolasa.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 197. orr.

Nexkak bi urte edo izango zituen, baina isildu gabe mintzatzen zen, bere haur hizkeran hitzak murduskatuz.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 236. orr.

2 zezelkatu; murmurikatu.

Begietara so egiteko adorerik gabe, denbora faltaren ondorio penagarriez zerbait murduskatzen hasi nintzen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 396. orr.

Ez da batere atsegina senarraren ondoan esertzea eta eterraren eraginetik esnatzean beste emakume baten izena murduskatzen aditzea, zurea aditu beharrean.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 34. orr.

Zintzurra tinkatu zitzaion eta berriro Gure Aita murdukatzeko saioari ekin zion.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 277. orr.

Zeremonia partikularrak murduskatuz ehorzten ditu nork bere hildakoak.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 16. orr.

Ulertu ez nion zerbait murduskatu zuen, eta kanpora atera zen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 202. orr.

Berriro lanari ekinez, music halleko kanta zahar hura murduskatzeko.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 130. orr.

3 hortzikatu.

Urdaila hutsik dute, baina azenario bat murduskatuz joaten dira, beren etxe hotzetatik irten eta oraindik ere hotzago dauden kaleetatik ibiliz, ikasgela hotzetara.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 91. orr.

Batzuetan laranjak ipintzen nituen; bestetzuetan sagarrak; nik murduskatu edo milikatu nitzakeen titiak ziren, eta beheko sakonunean zapi bat ezartzen nuen gurin edo olio apur batekin.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 89. orr.


murduskatze iz lardaskatzea.

Ikusi ninduenean, uretik erdi jalgi eta bigarren ahapaldia kantatzeari lotu zen, eta, nik higitu gabe eta harkaitzean zutik entzuten nuela ikusirik, honela esan zidan, frantsesaren eta espainieraren murduskatze batean: [...].  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 68. orr.


murgil 1 iz urpeko igerialdia. ik murgilaldi; pulunpa1.

Murgil luzea egiten genuen geure zanbuilaren uberatik joan ahala urrun azaleratzeko.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 143. orr.

Ikusleen artetik hautatutako damatxo batentzat itzulipurdiak eta agoniazko murgilak egiten.  Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 13. orr.

2 (izenondo gisa)

Ardoari tragoxka luze bat eman dio soinujoleak, haren ahotsak arestiko maitemin doinu murgila tupustean galdu aurretik.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 47. orr.

· Haatik, bere baitan amildu zen, eta ez zegoen modurik handik irtenarazteko; putzuan gero eta murgilago ikusten nuen.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 107. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Ura berotzeko hornigaietan erabiltzen den murgil-berogailuan, tenperatura-sentsore batek korrontea itzaltzen du tenperaturak maila jakin bat gainditzen duenean,  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 195. orr.

4 murgilean murgil egiten.

Nire gogo hondoko ur sakonetan murgilean sartzen saiatzen naiz.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 14. orr.

Hiru aldiz hasi behar izan zuen irakurketa, murgilean arakatu ohi zituen kostapeko arrokak bezain lauso hartzen zituen hitzak, ezin zuen kontzentratu.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 120. orr.

Eta hondoa jo baino lehen, igerian ikasi nahi dizu euskarak, eta ur axaleko mariposa estilo xurian ez ezik, urpeko zoko ilunetan ere ekin dio murgilean, eta horratx titanic paperezko gurea azaldu!  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 87. orr.

5 murgil egin murgildu.

Bonantzako petriletik murgil egiten ari ginen, hotza oraindik, ikusgarri hura sartu zenean bokalean barrena.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 9. orr.

Ez baitakit korrika egiten, ez jauzi egiten, ez buruz murgil egiten, ez baloia harrapatzen, eta are gutxiago txutatzen...  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 71. orr.

Farfailezko mantelina aurpegian, begiak apal, sartzen dira emakumeak hondartza betetzen duten oihalezko etxola horietarik batean; istantean jalgitzen dira aztal-has, ardura belaunez beheiti ez doan artile marroizko atorra hutsa soinean, eta algaratan doaz lasterka murgil egitera.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 67. orr.

Alde batetik bestera ontziaren azpitik igarotzekotan murgil eginda, estekatu egin da mutilaren bainu-galtza gilako burdina-kakoska batean; eta, hartatik ezin jareginik, hil egin da bertan.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 120. orr.

· Krater sakon batean murgil egin dugu, eta itzulipurdika zeharkatu dugu izotza, zalaparta bizian, hondo urtsuraino.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 135. orr.

Zeruaren putzu urdinean murgil egin zuten haren begiek.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 54. orr.

Euskal literaturan murgil egiteko.  Berria - Kultura   2004-11-04

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

murgil egin (10); murgil egiteko (3); murgil egiten (4)


murgilaldi iz murgila, urpeko igerialdia.

Nire defentsa-lerroak estutu nituen, eta, horrekin batera, sakon arnasa hartzen kausitu nuen neure burua ustekabean, murgilaldi luze baterako prestatzen denak egin ohi duenez.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 257. orr.

Norbaitekin gurutzatu, eta ikusten nuenean ez zidala begiratu ere egiten, arnasa hartzen nuen sakon, murgilaldi luze batetik atera banintz bezala.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 142. orr.

Haren giza jakintzaren burdina [...] filosofia orokorraren uretan murgilaldi labur batzuk emanda zuen gozatua.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 232. orr.

Murgilaldiak direla-eta, zer istripu mota izan daitezke?  Berria - Euskal Herria   2004-08-27


murgilarazi murgilaraz, murgilarazten 1 du ad murgiltzera behartu.

Komisarioak uretan murgilarazi zion berriro ere burua, tarte luzez, harik eta eskuburdinen arteko hatzen dardara amaitu zen arte.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 134. orr.

Bere hitzen oihartzun fonikoak behialako errealitate ahantzira eraman ninduen ni ere, eta urtetan geldirik egondako ur paduratsuetan murgilarazi.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 116. orr.

Ez nintzen erori, eta deabru haiek ez zuten jadanik ni amildegian murgilarazteko asmorik.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 107. orr.

2 irud/hed

Existitzeari herra, nazka izatea, neure burua existiarazteko, existentzian murgilarazteko beste modu batzuk dira.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 170. orr.

Kontraesan horrek behin baino gehiagotan murgilarazi ninduen eskizofreniaren ur arreetan.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 193. orr.

Karlomagnoren ondorengo erregealdi zorigaitzekoek, normandiarren inbasioek, barne-gerrek, atzera ere hasierako iluntasunean murgilarazi zituzten nazio garaileak; ahaztu egin zitzaien irakurtzen eta idazten.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 202. orr.

Uhinen errepikapen hipnotikoak lagunen barnearekin bat egin zuen, nolabait, eta kadentzia basati batean murgilarazi zituen.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 184. orr.


murgilari izond urpeko igerilaria.

Ilunbeetako argi-izpiek gora ete behera jarraitzen zuten, ur irakinetan botatako dilista-ale bakan murgilariak balira bezala.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 153. orr.


murgildu, murgil, murgiltzen 1 da ad isurkari batean (besterik adierazten ez bada uretan) osorik sartu. ik murgil 3; pulunpatu.

Orduan, On Camillo uretan murgildu eta, burua urpean zuela igeri eginez, ibai erdiko uharte txiki batera iritsi zen, bai eta han ihi artean ezkutatu ere.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 198. orr.

Buruz behera dzanga murgildu zen uretan.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 192. orr.

Plaxtako batzuk entzun nituen, gorputz txikiak uretan murgiltzean bezalakoa.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 342. orr.

Iritsiak ginen zurrunbiloa inguratzen duen aparrezko eraztunera; eta pentsatu nuen, jakina, osinean murgilduko ginela ondoren.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 71. orr.

Baina, itsasaldiak alde batera utzirik, esan daiteke oso gorpu gutxi murgilduko dela, baita ur gezatan ere, berez.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 151. orr.

Nahikoa izaten da diferentzia hori gorputza uretan murgil dadin.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 152. orr.

Hura entzun, aurpegia iturri publikoan murgildu, eta ni gabe jarrai zezatela egin nuen opa.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 14. orr.

Eraztuna uztai inerte baten gisan uretan murgildu zenean.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 183. orr.

Managua hiri barreiatuko kaleetan barrena ibili naiz, zalantzan, likido amniotikoan murgilduta bezala.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 29. orr.

2 da/du ad hondoratu-edo.

Hilen Egoitzaren hondo-hondoraino jaitsiko zara, biok batera lurpean murgil gaitezenean.  Elizen arteko biblia   Jb 17,16

Putzuaren erdiko zurrunbiloak irentsi eta betiko murgildu ziren arte.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 89. orr.

Atera nazazu lokatzetik, ez nadila murgil; libra nazazu gorroto didatenengandik eta ur handietatik!  Elizen arteko biblia   Sal 69,15

Baratzera irten eta elur pila batean murgildu zen biluzik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 354. orr.

Ur azpira isuritako olioa ur azalera ateratzen da; olio gainean isuritako ura oliopean murgiltzen da; beren pisuak eraginda, beren tokira doaz.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 265. orr.

Orduan ez dago beste sustengurik leizezulo jainkozkoan murgildu eta azpiratu besterik.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 93. orr.

Ez bezate bururik jaso ni inguratzen nautenek; murgil bitza beren ezpainetako makurkeriak!  Elizen arteko biblia   Sal 140,9-10

Bitxi birjinen artean murgildu zituen hatzak.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 37. orr.

Kutxa hurbilenean murgildu zuen eskua.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 67. orr.

3 irud/hed

Gau luzean murgilduko naiz.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 272. orr.

Memoriaren ur uherretan murgildu naiz.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 12. orr.

Atsedenaldi haren ondoren, lagunarteko zurrunbiloan murgildu zen ostera.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 28. orr.

Bulegora iritsi nahi du, ordenagailu aurrean jesarri eta argi-piszinan murgildu.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 143. orr.

Lozorroan murgildu zen Abram.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 66. orr.

Ametsetan murgilduta, bat-bate-an esnatu zen.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 230. orr.

Baina ez ginen modu berean hazi: ni, osasungabe, eta tristuran murgilduta; arina, graziaz beterik eta energiaz gainezka hura.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 21. orr.

Eta aholku bat nahi baduk, murgil hadi lanean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 221. orr.

Murgil zaitez, ezkuta zaitez Jainkoaren misterioan.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 36. orr.

Iritsiko da ere bere baitan biltzera, murgiltzera, jainkotasunaren ondasun goren eta garbi-garbian urtzera.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 71. orr.

Gizona kezkaturik utzi zuen, kopetilun, bere baitan murgilduta.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 93. orr.

Indarberrituta, nonbait, beste behin murgildu zen bere bilaketan.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 81. orr.

Murgil gaitezen hirurok mozkorraldirik lizunenean.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 137. orr.

Eta horrelakoetan sarri Jainkoaren kontenplazioan murgildua gertatzen zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 596. orr.

Barne-sugar izugarriz Jaunarengan guztiz murgildua zegoela.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 744. orr.

Hilabete luzez, proteina "alosteriko" direlakoen tasunetan buru-belarri murgildurik egona zen.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 186. orr.

Gero, bere koadernoan berriz murgildurik, idatzi zuen: [...].  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 38. orr.

Umitasun ixil batean murgildua dago oihana.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 27. orr.

4 (era burutua izenondo gisa)

Kanpai murgilduaren soinua zenbait urte geroago ere entzun omen zen, Tolli izeneko batek ibaian itota bere burua hil zuenean.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 276. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ametsetan murgildu (3); buru belarri murgildu (15); erabat murgildu (4); esparruan murgildu (3); gaietan murgildu (3); ilunpean murgildu (8); ilunpean murgildu zen (3); ilunpetan murgildu (3); iluntasunean murgildu (3); irakurketan murgildu zen (3); itsasoan murgildu (4); itzalean murgildu (3); krisian murgildu (3); lanean murgildu (6); lanetan murgildu (5); liburuetan murgildu (3); munduan murgildu (5); munduaren ariman murgildu (3); sakon murgildu (3); uretan murgildu (20); uretan murgildu zen (6); zineman murgildu zen (3)

jainkoagan murgildua (3); munduan murgildua (3); zeharo murgildua (3)

lanean murgilduko (4)

bere baitan murgildurik (5); bere gogoetetan murgildurik (6); berean murgildurik (3); buru belarri murgildurik (6); erabat murgildurik (5); gogoeta horietan murgildurik (3); gogoetetan murgildurik (6); murgildurik bizi (3); murgildurik dabil (3); murgildurik egon (3); murgildurik egoten (3); murgildurik gaude (3); murgildurik geratu (4); murgildurik ibili (4); murgildurik zegoen (7); pentsamenduetan murgildurik (3); zereginetan murgildurik (3)

bere baitan murgilduta (3); bere gogoetetan murgilduta (4); bere pentsamenduetan murgilduta (5); borrokan murgilduta (5); buru belarri murgilduta (3); erabat murgilduta (7); gogoetan murgilduta (3); gogoetetan murgilduta (5); kontuetan murgilduta (3); lainoan murgilduta (3); lanean murgilduta (3); liburuetan murgilduta (3); murgilduta bizi (5); murgilduta bizitzeko (3); murgilduta dabil (4); murgilduta dago (20); murgilduta daude (4); murgilduta egon (15); murgilduta ibili (5); murgilduta jarraitzen zuen (3); murgilduta nago (4); murgilduta zegoen (12); murgilduta zeuden (3); pentsamenduetan murgilduta (6); prozesuan murgilduta (4); uretan murgilduta (5); zeharo murgilduta (4)

munduan murgiltzea (3)

buru belarri murgiltzeko (12); erabat murgiltzeko (3); giroan murgiltzeko (3); munduan murgiltzeko (4); murgiltzeko prest (6); prozesu batean murgiltzeko (4); prozesuan murgiltzeko (3); uretan murgiltzeko (3)

berriro murgiltzen (3); erabat murgiltzen (3); irakurketan murgiltzen (3); munduan murgiltzen (5); sakonean murgiltzen (3); uretan murgiltzen (4)


murgilketa iz murgiltzea.

Bizitzaren ur-laster unibertsal honetan arimak egiten dituen bat-bateko murgilketak, horixe zirela igarpenak jabetzen hasia zen mutila.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 106. orr.

Pasa den urtean 40 edo 50 istripu inguru izan ziren altuerako murgilketak medio.  Berria - Euskal Herria   2004-08-27

Bada aihertar haur andana bat, euskaraz ongi ikasi nahian, murgilketa edo imerzio sarea hautaturik eta Aiherran ikastolarik ez izanez, Hazparne aldeko Ezkia Ikastolan ibiltzen dena.  Herria   2002-09-19


murgilpen iz murgiltzea.

Murgilpen edo imerzio sistemara (D modelora) pasatuak dira gela elebidunak herri hauetan: Azkaine, Donapaule, Donibane Lohizune, Hazparne, Itsasu, Kanbo, Urruña eta Uztaritze.  Herria   2001-09-13

Denek erran dute momentuko ikasleen euskalduntzea bermatzen duen eredu bakarra murgilpen sistema dela.  Herria   2005-03-24

Ikaskideek, Andres Hurtadoren murgilpen haiek harriturik, esaten zioten: [...].  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 64. orr.


murgiltasun iz

"Murgiltasuna": Michael Fried-ek zenbait pertsonaia margoturen egoera psikologikoa izendatzeko erabiltzen du termino hori, egiten ari direnean murgilduta daudela ematen baitu [...], edo beren gogoetetan bilduta, eta solas batek harrapatuta.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 177. orr.


murgiltze 1 iz isurkari batean osorik sartu.

Bere horretan uztea eta handik joatea erabaki nuen, iraganeko uretan murgiltze hark ez nintzan nahi gabeko lekuetara eraman.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 45. orr.

2 irud/hed (hizkuntzen ikasketez)

Salatu dute hizkuntza horien erakasteko manera, hastapeneko murgiltze hori, frantsesa agertzen delarik bigarren hizkuntza gisa.  Herria   2001-11-08

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Diane Dagenais Kanadako Simon Fraser unibertsitateko irakasle eta ikertzaileak etorkinen seme-alaben frantseserako murgiltze programak aztertzen ditu.  Berria - Euskal Herria   2004-11-04

Murgiltze eredua ez ezik, eredu elebiduna ere arriskuan egonen da gaurko legea zorrotz hartuz gero. guztiz gomendagarria da bereiztea irakaskuntzarako murgiltze-eredua (etxetik erdaldun datozenena) eta atxikitze-eredua (etxetik euskaldun datozenena).  Berria - Euskal Herria   2004-10-24

Horri buruz, eta murgiltze sistema ere behin betikotz finkatzeko lege mailan, Seaskak bilkura bat beharra du Hezkunde ministeritzarekin, azaroaren 12 an, Parisen.  Herria   2003-10-30

Hilabete berean, katalanezko lehen murgiltze eskola sortuko da Algheron, bertako Udalak eta Kataluniako Generalitateak uztailean sinatu zuten akordio bati jarraiki.  Berria - Mundua   2004-08-07

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Edota begiradari darion txingar argia edo asperdura halako betazal-murgiltzearen arabera.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 55. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

euskarazko murgiltze (3); murgiltze eredua (4); murgiltze sistema (4)


murko (orobat morko; Euskaltzaindiaren Hiztegian murko agertzen da) iz suila, ontzia.

Ohe onak, garbitzeko murko eta tresnekin.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 28. orr.

Zapaldetan, suila, morko ta beste urontzi batzuk.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 66. orr.

Gero, murkoetan ekarri zioten ur lurruntsuan bota zituen hostoak, eta bihotz guztiak berehala lasaitu ziren.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 173. orr.

Ez zegoen ez freskorik ez margolanik hormetan, ez brontzezko irudirik mahaietan, ez apalik portzelanekin eta katiluekin, ez murkorik, ez lorerik, ez estatuatxorik; hitz batean, biluzik zeuden.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 442. orr.

Kooperatiban buztinezko murkoetan hiru bat astean eduki, masailetan duten pozoia atera eta ontzietan biltzen dute, gero pozoia Bonbaiko zenbait eritegitara igortzeko.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 159. orr.


murmu iz eroritasuna, astunaldia, makalaldia.

Estufa ondoan eseri naiz, destenore bainengoen, eta murmu astunak hartu baino lehen, patrikan neraman koaderno txikia atera dut.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 70. orr.

Risotto-ak eragindako gogoetek eta bazkal osteko digestioaren murmua arindu beharrak Giardino Real-era eraman naute.  Berria - Kultura   2004-08-01

Arian-arian, konpartimentuko beroak eta bi armagnacek eragindako loaren murmu sarri batek hartu ninduen Landetarako bidean, eta halaxe egin nuen bidea, harik eta ukondoan kolpe txiki bat sentitu nuen arte.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 196. orr.


murmur 1 iz marmarra.

Beraren atzean, murmur bat baino ez zen entzun.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 105. orr.

Inor ez zegoela ikusi ninan, nahiz eta murmurra entzuten segitu, azoka-egun bateko jende mordoarena irudi.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 86. orr.

Uste dut denbora guztian egon naizela zure hitzen murmurra entzuten.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 120. orr.

Murmur isil bat jalgitzen zen haren ahotik: [...].  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 136. orr.

Edalontzien eta kopen kristalak din-din egiten zuen, ahotsak murmur berdin eta bizi batean nahaspilatzen ziren.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 200. orr.

Ezer sumatu ezinik, usain sarkor bat baino ez, eta ahots bat, urrutiko murmur nahasi antzeko bat, galdezka, [...].  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 147. orr.

Uraren murmurrak erakarrita Abelek zuzenean jo du bordaren atzeko aldera.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 51. orr.

Istant bat geroago, zorrota baten murmur bizigarria aditu nuen ez oso aparte.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 354. orr.

Gauero taberna batean lana egiten dugunak itsasoaren azpian bezala bizi gara: beti hotsa, musikaren murmurra, ahotsen ardaila etengabean.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 227. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Zurrumurru berdin, taxu zehatzik gabeko bat, gauean haizeak zuhaitz baten adarren kontra ateratzen duenaren antzekoa, ez baitira ikusten ez zuhaitza ez adarrak, baina murmur hotsa entzuten baita.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 86. orr.

Eta hain isil eta hain apal baitzeuden, ez zen murmur-hots bat ere entzuten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 975. orr.

· Eta hots bat atera zen haren ahotik, hots zehazgabe bat, zinkurin murmur bat.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 118. orr.

3 murmur egin

Murmur egiten zuen; eta zerbait aitortu nahi zidala ulertu nuen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 16. orr.


murmuratu (18 agerraldi, 5 liburutan), murmura, murmuratzen 1 du ad xuxurlatu.

Nolabait kontsolatzeko bilatzen zituen hitzak murmuratzen zituen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 105. orr.

Kattina ene ameslari plantaz ohartu zen eta belarrira murmuratu zidan: [...].  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 44. orr.

-Arren Julen goatzan... murmuratu zuen Xaxik bizarrak arin zeukan mutikoaren eskua hartuz, jendaldearen zurrunbiloan desagertu baino lehen.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 32. orr.

2 marmar egin, marmarikatu.

Badakizu, David, jendeari murmuratzea gustatzen zaio, eta batzuek esaten dute Juanek ez duela gehiago hona etorri nahi, [...].  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 349. orr.


murmurazio iz marmar egitea.

Ez dut nik murmuraziorik egin nahi inoren aurka, baina gazte horiek horretan ez ote dabiltzan, beldur hori daukat.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 350. orr.

Betiere murmuraziozko, gaizki esandako, haserrezko, gezurrezko edo gehiegikeriazko esaldietan erabiltzen da, eta bi hiztunek hirugarren baten esanak ahotan dituztenean.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 289. orr.


murmuri iz xuxurla, marmarra.

Une horretantxe, giza bozen murmuriak trabeska egin zuen zurezko ateaz bertzaldetik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 350. orr.


murmuriatu, murmuria(tu), murmuriatzen (19 agerraldi, 12 liburutan) 1 du ad xuxurlatu. ik marmariatu.

Izeba Juliak irribarre zabal bat egin zuen, eta, konplimenduei buruzko zerbait murmuriatzen zuela, Freddyk estutzen zion eskua askatu zuen. ulertu ez nuen zer edo zer murmuriatu zuen, alde egin aurretik.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 288. orr.

Andrearen ezpainak ertiriki ziren eta "bai" murmuriatu zuela igarri nion.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 43. orr.

Kontinentean! -murmuriatu zuen izeba Juliak, buruari astiro atzera eta aurrera eraginez.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 269. orr.

-Kendu kuleroak! -murmuriatu zuen, zakar, besteak.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 44. orr.

Etengabe goraka datorren izen bat, iturri bateko ura nola, arimaren barren-barrenetik igotzen dena, ezpainetaraino igotzen dena, esan eta berriro esaten dena, gelditu gabe murmuriatzen dena, alde guztietan, otoitz bat bailitzan.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 349. orr.

-Agian... -murmuriatu zuen-.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 104. orr.

2 kanta-murmuriatu

Burua makurtu eta gerrian alderik alde zuen urrezko katearen begiak kontatzen hasi zen lehen tenorea, eta irribarre egin eta, zori hutsean, nota batzuk kanta-murmuriatzen zituen, kopeta-hezurreko sinuan zer efektu egiten zuen ikusteko.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 215. orr.


murmurikarazi, murmurikaraz, murmurikarazten du ad murmurikatzera behartu.

Berak egin zien tonsura guraize sagaratuez, eta zazpi Salmoak eta Dominus pars delako ahapaldia murmurikarazi.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 110. orr.


murmurikatu, murmurika, murmurikatzen (183 agerraldi, 59 liburu eta 3 artikulutan) 1 du ad xuxurlatu.

Bizi-bizi hitz egin zuten, xuxurla amaigabeak murmurikatuz.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 177. orr.

Behin batean, karrikan ama eta biokin gurutzatu eta, italiera arinez zerbait murmurikatu ondotik, makurtu eta muin eman zion amari eskuan.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 45. orr.

Diosal kikildu bat murmurikatu nien nire paretik pasatu zirenean, baina gizon luzeak bakarrik itzuli zidan agurtzat har zitekeen keinu presati bat.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 88. orr.

Gorpua ia erabat erre denean, brahmanek honda-kinak eta errautsa bildu eta, orain bi mila urte sans-kritoz moldatutako otoitzak murmurikatzen dituztela, ibaian zabalduko dituzte.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 195. orr.

Mahaikideek zerbait murmurikatu eta edan egin zuten.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 209. orr.

2 marmarka esan, marmarrean aritu. ik marmarikatu.

Hau besterik ez genuen behar! -murmurikatu zuen hortzak estututa.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 136. orr.

-Kaka zaharra! -murmurikatu zuen hortzak karraskatuz, gora eta behera ibiltzeari utzi gabe.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 434. orr.

-Azeriak buztana luze, bera bezala bertzeak uste -murmurikatu nuen, zuri eta aldi berean beltz.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 321. orr.

Hiriak otoitzak murmurikatzen ditu, eguzkiak terrazak argitzen ditu, laster agertuko dira patioetako biztanleak.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 31. orr.

Azken orrialdeko berri batek berdindu zion albiste gosea, "esaten nuen ba!" murmurikaturik titularra irakurri zuen: "Areetako erlojua hondatu egin da zaharraren zaharrez.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 21. orr.

-Hor dago oraindik doilor hori! -murmurikatu zuen hortz artean.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 162. orr.

Erabateko lasaitasuna, erreka berritsuak ez balu kalakatuko, murmurikatuko, gogaitaraziko, berak bakarrik, atso zaharren bilkura batek hainbat.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 108. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

zerbait murmurikatu (12); zerbait murmurikatu zuen (6)

otoitzak murmurikatzen (3); zerbait murmurikatzen (3)


murmurio 1 iz xuxurla, marmarra.

Berehala, hildakotzat ematen zutena, kexa gisako murmurioa bularretik atereaz, arnasestuka zerbait esaten saiatu zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 431. orr.

Baina konpainia une batez gelditzen bazen, inguruan etengabeko zurrumurrua, hizkuntza ezezaguneko hitz arrotzen murmurioa entzuten zela iruditu zitzaion.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 66. orr.

Arropa kendu, eta nebaren kontra jarri naiz, haren bihotzeko taupadak entzuteko, haren arnasa sentitzeko, eta berdin haren hesteetako murmurioa, isiltasunean.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 78. orr.

-Titi txikiegiak ditut -esan zuen ia murmurio batean.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 208. orr.

Errekako uraren murmurioa.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 114. orr.

Zeinen eder den haizeak eta hegaztien murmurioek soilik urratzen duten bakardadea...  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 13. orr.

Tanpez, hondartza lau eta leun batean azaltzen zara, harkaitz, ganbera, arkupe, zulo eta leize labirinto galgarri baten erdian, uhin artera anabasa batean jaurtitako arkitektura bitxia, zeruak urdinez, eguzkiz, argiz eta itzalez, itsasoak aparrez, haizeak murmurioz betea.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 65. orr.

2 (izenondoekin)

Hormaz bestalde, zotin eta murmurio itoak entzuten dira.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 50. orr.

Horrelaxe haserretzen da haizea marruma bortitzez eta ankertzen murmurio mehatxatiz.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 47. orr.

Fruta helduaren zaporea eta itsasoaren murmurio gozoa.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 193. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Estasi-murmurio baten ondoren, orain arteko txaloaldi sutsuena eskaini diote bere biluztasun diseinatuari, ondo merezia gainera.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 78. orr.

Ordukoan poz eta oniritzi murmurioa izan zen bisitariena, eta gizonak "follow me" esan zuenean, denak atera ziren haren atzetik korrika.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 156. orr.

4 murmurioz

Hiru zeregin gabeetako batek murmurioz esan zuen: [...].  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 106. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

murmurioa entzun (3)


murmurioka (8 agerraldi, 4 liburutan) adlag xuxurlaka.

Antoniarekin batera berriketan ari zen beste andreak Inaxi izan behar zuela uste izan zuen, murmurioka mintzatu arren haren ahotsak zuen tonu larria zela eta.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 120. orr.

Gauaz, itzulika eta murmurioka sumatzen nuen, harekin partekatzen nuen ganberan.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 127. orr.

Honetan pentsatzerakoan, bere artean murmurioka ari zen "Akabo denok, nor bere bakardadean", aitaren hitzak behin eta berriro lehertzen baitziren bere buru barruan, harik eta aitak, begirada hain galdua ikusi zionean, isekati hasi zitzaion arte.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 165. orr.


murmurka (2 agerraldi, 2 liburutan) adlag marmarka, xuxurlaka.

Aitortzen hasi zitzaidan murmurka, eta pentsatzen nuen ea zergatik egiten ote zuen etengabe irribarre eta zergatik ote zituen ezpainak listuz horren bustiak.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 17. orr.


murmuru (2 agerraldi, liburu 1ean) iz murmurioa.

Ezbaditzera utzi zuten murmuru apal batez sustengatuz.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 207. orr.

Uda mineko haritz hostoen murmurua.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 310. orr.


murmuzika iz murmurioa, xuxurla.

Preseski, Tamerlanen anker ospea handitu zuten abere horiez ari nintzen murmuzikan, noizbait, misterioz bastatu ipuin bat idaztekoa nuela, abesti bat, nobela bat zergatik ez.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 31. orr.


murmuzikatu, murmuzika(tu), murmuzikatzen(3 agerraldi, liburu 1ean) du ad murmurikatu, xuxurlatu.

Burua makurtu zuen Gure Aita zeruetan zarena murmuzikatuz, segida bitxiki erabat ahantzia zuela konturatuz.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 61. orr.


murraila ik muraila.

murrika 1 iz irri-murrika.

Bezero zaharrez josia ikusi nuen bainu gela, murrika eta irri gaiztoa ezpainetan.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 46. orr.

Lagunek murrika batean eta eztarriak urratzerainoko oihu eta ardailak eginez txalotu zuten nire jarduna, eta haiek ere pixa egin zioten juduari.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 86. orr.

• 2 adlag

Korsikarra bere ondoan agertuko litzateke eta eszena berritik hasiko litzateke, berdin-berdina, xehetasun guztiekin, eta andreak murrika esanen luke: "Horrelako zerriek galeretan behar lukete".  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 273. orr.

3 murrikaz

-Kaleko batek, hala ere, ez luke esango funtzionari bat, karguduna izanik ere, estresatua ibil zitekeenik -esan zuen murrikaz.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 245. orr.

Mari Jose Nagore zen beste bat [...] gauzak ironiaz eta murrikaz esatea gustatzen zitzaiona.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 96. orr.

4 irri-murrikasup_1 iz

Azkenean motorra muntatu eta martxan jarri nuenean, berak irri-murrika egin eta "Bravo" esan zuen, besterik ez.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 255. orr.

Haren irri-murrika bizarpetik.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 253. orr.

5 irri-murrikasup_2 adlag

Baina tipoak ez du deus esatekorik, bere Louvre osoa neska ukitu ahal izateko aitzakia besterik ez, agure lizun halakoa, eta gainera, niri irri-murrika.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 114. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

irri murrika (5)


murrikazale izond murriken zalea dena.

Bere seme-alabek ezaguera izan orduko, tirabiran hasi zen agudo haiekin ere; gehienbat alaba zaharrenarekin, seguru-ustekoa eta murrikazalea baitzen, zakartasunez egiten baitzion kontra.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 251. orr.


murrin iz malenkonia.

Gozamen-une berdingabeak arindu zion pixka bat murrina, eta txistua jotzen harrapatu zuen zuzendariak komunetik irteterakoan.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 68. orr.


murripen iz murritzea.

Planak zenbait produkturen arantzel murripen gogorra eta gutxieneko maila proposatzen ditu.  Berria - Ekonomia   2004-05-16


murritu, murri, murritzen du ad murriztu.

Ondorioz, 4 G-ko dezelerazio zitala lortu zuen pistan izan zen bitartean, abiadura 86 km/h murrituz.  Berria - Kirola   2004-04-30


murritx izond ipar murritza.

Gehiengo murritxa egia erran bainan aski halere euskal gobernuaren buru egoiteko.  Herria   2005-06-30

Hots, erabaki ona bixtan da bainan azkenean murritxegia halere.  Herria   2005-06-23

Orai arte, Europa-maileko bozek dute oro har arrakasta gutiena ukaiten, jendearen parte hartze murritxena...  Herria   2004-05-13

Nigerianere, Afrikako herrialde pobre eta murritx hartan, idortea dute, zinez izigarria.  Herria   2005-08-04

Egia da bai, itxuraz eta argazkiz xuhur eta murritx egon dela luzaz Herria ahal eskasez.  Herria   2001-10-11


murritz 1 izond laburra, motza.

Gure liberatzaileak harrapaka lotu zitzaizkien gazteluko bizigarri murritzei.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 127. orr.

Haren ondotik, ziztu bizian abiatua zen segizio murritza, hegaz iduri hilerriko karriketako altzifreen artean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 70. orr.

Haren gorpuzkera murritza zurruntzen sumatu nuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 96. orr.

Gainera, giza hizkuntza oraindik urrian, oraindik murritzean ez zegoen horretarako hitz egokirik.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 88. orr.

"Gerrako denborak gogoratzera" hari eman zion erantzun murritzak ez zuen, noski, txoferraren jakin-mina ase; alderantziz, antza.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 44. orr.

Jalgi nintzen sekulan baino minberatsuago, milesker murritz bat erranik azpiz behatzen zidan andereari.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 148. orr.

Ezin dira maila berean jarri eremu zabaletan eta eremu murritzetan erabiltzen diren osagaiak.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 236. orr.

Mihi murritzeko belar luze handien gibelean den patarra bat-batean gelditzen da.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 153. orr.

Xingola denda txiki bat zuen, baina, irabazi murritza ematen zuenez gero, beste lan batzuk hartu behar izan zituen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 68. orr.

Heldu den urteko erronka izanen da hori: parte-hartze murritz horren arrazoiak aztertu eta konponbideak aurkitzea.  Berria - Euskal Herria   2004-07-10

Baia nagusi ere bainan gehiengo murritzagoarekin Baionan (%65) Ziburun (%60) eta Maulen (%55).  Herria   2004-12-09

Administrazioak gure esku jarri dituen baliabideak aski murritzak izan baitira.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 114. orr.

Gogamena informazio prozesatzailea dela esatea ez ote da gogamenaz ikuspegi murritzegia izatea?  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 192. orr.

Hiria eremu librea da, liberalagoa, zabalagoa, argituagoa, eta herriak eta herri-koxkorrak berriz, murritzak, motzak, atzerakoiak, jauntxoaren eta apaizaren mendean luzaz egonak.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 175. orr.

2 soila, larrutua.

Bardeak deitu toki murritzak baliatzen ditu Espainiako armadak bere malobra eta entseguen egiteko.  Herria   2001-02-08

Hében bízi düzü gure áita -esan dit orduan Garazik, bere eri-puntez herrixkaren kaxko murritza seinalatzen zidalarik.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 337. orr.

3 (adizlagun gisa)

Ez daki faltsukerietan aritzen eta beraz murritz erantzuten dio.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 15. orr.

-Saget andereñoak bidali digu -esan zuen Lisa ederrak murritz.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 111. orr.

Hedabideek eman dute berria aski murritz, gure iduriko, Iparraldean.  Herria   2001-07-05

4 (-en atzikiaren eskuinean izen gisa)

Eterrez usaindu ospitaleko zeldaren murritzean, behin erraiak xahatzen behatu baitzuen astiro, lagunak bere aitaren pentsa-indarra nola bereganatu zuen agertu ziola oroitu zen. Euskal literaturan ere, gure zenbatekoaren murritza eta kalitatearen eskasa nahi baino gehiagotan aurpegiratzen dizkiguten arren, baditugu adibide guztiz gogoangarriak.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 334. orr.

5 barre-murritz (orobat barre-murritx)

Erredakziora nintzenetik, barre murritzak luzatu nizkion neure mahaitik eta halaberean erantzun hark.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 108. orr.

Norbaitek halakorik oroitarazten dienean, barre murritza egiten besterik ez dakite, gizalegez-edo.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 121. orr.

Haren barre murritza ez zen parte onekoa.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 34. orr.

Minik hartu ez nuenez gero, bere baitan barre murritz bat egin zuela uste dut.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 111. orr.

6 irri murritz ik irri 18.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

barre murritz (4)

barre murritza (5); ikuspegi murritza (4); irakurketa murritza (3); irri murritza (3); murritza izan (4); murritza izango (4); oso murritza (10)

askoz murritzagoa (4); gero eta murritzagoa (6)

gero eta murritzagoak (3)

baliabide murritzak (3)


murritzaile ik murriztaile.

murritzarazi, murritzaraz, murritzarazten (orobat murriztarazi) du ad murriztera behartu.

Garapen iraunkorrak, berriz, etorkizuneko belaunaldiei beren beharrak asetzeko gaitasuna ez murritzarazteko ideia du oinarri.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 57. orr.

Nazioarteko aurrezkiaren halako mobilizazio batek, beste eskualdeetako kapitalen eskari garbia murritzarazi behar zuen, nahitaez.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 159. orr.

Erreformak kostuak murritzaraziko ditu.  Berria - Euskal Herria   2004-09-03

Hezitzaileei eskatu beharreko hizkuntz eskakizunak murritzarazi ditu.  Berria - Euskal Herria   2004-08-04

Baliabide batek duen eskariak produkzio iraunkorra gainditzen badu, soberako eskari hori baliabidearen oinarriaren kontura asetzen da, kapital naturalaren stocka murriztaraziz horrenbestez.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 59. orr.


murrixte iz ipar murriztea.

Laguntzaren murrixte hori jasaiten dute beraz Urtatsetik hunat beren lana galdua dutenek.  Herria   2004-04-22

Murrixte horrek ondorio txar frango baduelarik gastuak araberan ttipitu badira ere...  Herria   2005-03-24

Dei bat zabaldu dute helduden larunbatean, irailak 14, manifestaldi ixil bat aratsaldean egin dadin Bilbon Euskal-Herriaren eta euskaldunen eskubide guzien alde, ez onartzeko eskubide horien ukatzerik edo murrixterik...  Herria   2002-09-12


murrixtu, murritx, murrixten du ad ipar murriztu.

Badakizue badela ixtorio frango Unedic langabetuen asurantza-kutxak bere laguntzak murrixtu dituelakotz.  Herria   2004-05-13

Jazko ziloa ahal bezala estalirik aintzina segi bainan xuhur-xuhurra, lansail guzia gisa hartarat murrixtuz.  Herria   2004-03-11


murrizdura iz murriztea.

Harri ilunez egina, gotorleku baten murrizdurarekin.  Herria   2003-06-26


murrizgarri izond murrizten duena, murrizteak ezartzen dituena.

Kezkagarriak dira Europako Batasunak legez kanpoko immigrazioaren eta terrorismoaren kontrako neurriak aitzakiatzat hartuta, aspaldion hartu dituen neurri murrizgarriak.  Berria - Euskal Herria   2004-04-20

Ikuspegi deterministak eta murrizgarriak gero eta zabalduago daude.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 290. orr.

Baldintza murrizgarri gisa.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 104. orr.

Politika murrizgarriek inflazioa, hau da, prezioen hazkundea kontrolatzea dute helburu.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 33. orr.

«Neurrizko» diru politika murrizgarriarekin segitu dute AEBek eta urtea puntu laurdeneko bost igoerarekin itxi.  Berria - Ekonomia   2004-12-15

Ikuspegi hau nahiko murrizgarria da, uste baitu unibertso fisikoa azal daitekeela soilik oinarrizko osagaien elkarrekintza material eta energiazkoei erreparatuz.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 284. orr.

Oztopoz beteriko ibilbidea egin du 1996an Fuzzy logic lehenengo diskoa kaleratu zuenetik, eta oraindik ere horretan dihardu, etiketa murrizgarriei muzin egiten.  Berria - Kultura   2006-02-09


murrizkeria iz

Elkartasunezko besta, beti bezala, eta oraino luzaz iraunarazi beharko dena, frantses estatuaren murrizkeriak osatzeko.  Herria   2005-05-05


murrizketa (710 agerraldi, 31 liburu eta 440 artikulutan) 1 iz murriztea. ik murrizpen; murriztapen.

Zergen murrizketa hau soilik dirudunentzat izango da mesedegarria.  Berria - Mundua   2004-12-01

Gasolinaren eta gasolioaren garestitzea gehien pairatu duten sektore profesionalentzat ez da zerga murrizketarik izango Hego Euskal Herrian.  Berria - Harian   2005-09-22

Lehen adierazi legez, eskubide politikoen murrizketak zekarren eskubide zibilak gehitzea.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 19. orr.

Zinemagileak adierazi duenez, The Terminal ez da bere herrialdeari eta immigranteei jartzen zaizkien murrizketei egindako kritika bat.  Berria - Kultura   2004-09-02

Energia kontsumoa murrizteko politikak bultzatu nahi dituzte Europako Batasuneko (EB) Energia ministroek: estatu guztietan urtean %1eko murrizketa egitea nahi dute.  Berria - Gaiak   2006-03-15

Adituek 0,4 puntuko murrizketa iragarri zuten. zorraren murrizketa bizkortzeko eta datorren urtean ere defizita %3tik azpira mantentzeko «beharra».  Berria - Ekonomia   2004-03-27

Laguntzen murrizketa hitzartu dute MMEko 147 herrialdeetako ordezkariek.  Berria - Ekonomia   2004-08-03

Frantzian, lanaldiaren murrizketari buruzko legeak gorabehera handiak izan ditu.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 141. orr.

Sei urte gerra karlistan, Bergarako bake faltsua, emigratuak milaka Ameriketara, Foruen murrizketa.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 10. orr.

Ingurumeneko helburuak dituzten merkataritza politikoko neurriek ez lukete bazterketa arbitrarioa edo justifikaezina eragin behar eta, era berean, ez lukete nazioarteko merkataritzaren murrizketa eragin behar.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 120. orr.

Zigorren handitzea, sakabanaketa, isolamendua, komunikazioen murrizketa, gaixo dauden presoen eskubideen urraketa, [...].  Berria - Harian   2005-09-28

Bi urtean 20 orduko murrizketa eskaini dute orain.  Berria - Ekonomia   2004-06-06

Murrizketak etengabeak izan dira erreforma guztietan.  Berria - Mundua   2006-05-02

Adin Txikikoen Sorginkeriaren Zentzuzko Murrizketarako Dekretua, 1875, C paragrafoa.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 24. orr.

Siriara egin ditzakeen esportazio oro botikak eta elikagaiak izan ezik debekatuko ditu Washingtonek, baita bi estatuon arteko banku transakzioei murrizketak ezarri ere.  Berria - Mundua   2004-05-13

2 (izenondoekin)

Zenbat eta diru laguntza gehiago jaso, orduan eta murrizketa handiagoa ezarri behar dela. Ongiaren murriztea gaitza da, baina murrizketa handia izanda ere, zerbaitek iraun behar du beti, substantzia izateari utziko ez badio.  Berria - Ekonomia   2004-07-18

Azpiegituren kontzentrazioa, enplegu eta ekoizpenaren murrizketa nabarmena, malgutasunaren hazkuntza eta ondorioak leuntzeko neurriak ere aipatu zituen Martinez Roblesek.  Berria - Ekonomia   2004-07-28

Soldata igoera eta lanaldi murrizketa ezdeusak onartu ditu.  Berria - Ekonomia   2004-07-02

Legatza ez dabil horren larri, baina bientzat murrizketa zorrotzak eskatu ditugu gure txostenean.  Berria - Mundua   2004-10-21

Gasteizko lantegian produkzio-murrizketa «gogorra» egingo dute, eta, soilik greban parte hartu ez duten 85 langileen lanpostuak ziurtatzeko asmoa dute..  Berria - Ekonomia   2004-06-22

Peter Hartzek, berriz, esan zuen konpainiak lanpostu murrizketa «dramatiko» bat egin dezakeela, IG Metallek proposatutako neurriekin ados egon ezean.  Berria - Ekonomia   2004-11-02

Kontsonante multzokatzearen kontrako murrizketa zabalagoren bat.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 69. orr.

Haien ustez akordio hori «murrizketa sozialen» plataforma bat da.  Berria - Ekonomia   2004-07-07

Baldin eta gerrak, goseteak, gaitzek edo zenbait murrizketa moralek eragozten ez badiote.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 296. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Horien aurrean errezeta-liburu berrian, desarauketa, pribatizatzea eta zerga presioaren murrizketa neurriak dira nagusi.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 59. orr.

Maastrichten eta euroaren aitzakiaz murrizketa politika zorrotzak ezarri ziren, gizarte-babesa narriatu, kapital-errenten gaineko zergak leundu eta abar.Bautaneko 6.000 langilek ere jardunaldia eten zuten murrizketa plana salatzeko.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 194. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ez dugu dudarik mobilizatu beharko dugula ere ondoko asteetan Sarkozy legearen kontra, eta lege hunek datorren libertate murrizketaren kontra.  Herria   2003-02-06

Artean argi murrizketak zeuden eta, oinezkoek, haren begien zuria topatzen zuten ustekabean, polizia baten gerrikoaren mihi metalikoaren dirdai berberarekin.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 83. orr.

Aldaketak ez du eskubide murrizketarik eragingo.  Berria - Kultura   2006-02-01

Gasolinaren eta gasolioaren garestitzea gehien pairatu duten sektore profesionalentzat ez da zerga murrizketarik izango Hego Euskal Herrian.  Berria - Harian   2005-09-22

Gastu murrizketan enpresak erakutsi duen jarrera salatzeko.  Berria - Ekonomia   2004-07-18

Puntu murrizketa porrot egiten dutenei.  Berria - Kirola   2004-01-30

Horrexegatik ez du inoiz haragia falta, janari-murrizketa guztiengatik ere.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 65. orr.

Poz-arintasun maltzurrez jasaten genituen anoa-murrizketa eta ikatzik gabeko etxeetako hotza.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 172. orr.

Batetik motorren edukiera murrizketa, V10 eta 3,0 litroak alboratuz V8 eta 2,4 litroak inposatu ditu FIAk.  Berria - Kirola   2006-03-09

Igarotzen duen egoera bakoitzak, esaldiaren puntu horretan hurrengo hitzaren aukera mugatzen duten gramatika-murrizketak itxuratzen du.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 40. orr.

Izan ere, kasu honetan hautatze-murrizketa berberak aurkitzen ditugu, baina alderantzizko hurrenkeran.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 67. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

askatasun murrizketa (5); askatasunaren murrizketa (3); askatasunen murrizketa (3); aurrekontuen murrizketa (3); diru laguntza murrizketa (3); diru laguntzen murrizketa (8); ekoizpen murrizketa (3); ekoizpenaren murrizketa (3); eskubide murrizketa (6); eskubideen murrizketa (8); gastu murrizketa (3); kopuruaren murrizketa (3); kostuen murrizketa (6); laguntza murrizketa (3); laguntzen murrizketa (9); lanaldi murrizketa (30); lanaldiaren murrizketa (13); lanpostu murrizketa (6)

murrizketa ekarriko (4); murrizketa eskaini (3); murrizketa eskatu (4); murrizketa handia (6); murrizketa handiagoak (4); murrizketa handiak (4); murrizketa hitzartu (3); murrizketa nabarmena (4); murrizketa nabarmena izan (3); murrizketa neurriak (5); murrizketa plana (3); murrizketa salatu (6); murrizketa salatzeko (4)

zerga murrizketa (3); zergen murrizketa (4)

eskubide murrizketak (8); laguntzen murrizketak (3); lanaldi murrizketak (13); lanpostu murrizketak (3); murrizketak egin (3); murrizketak egingo (3); murrizketak eragin (3); murrizketak ezarri (3); murrizketak izan (6); murrizketak onartu (3); murrizketak salatu (5); murrizketak salatzeko (6); zerga murrizketak (6); zigor murrizketak (4)

lanaldi murrizketaren (4); lanaldiaren murrizketaren (4)

lanaldiaren murrizketari (3)

inolako murrizketarik (4); lanaldi murrizketarik (10); lanaldi murrizketarik ez (4); lanaldi murrizketarik onartuko (3); lanpostu murrizketarik (3); murrizketarik onartuko (5)


murrizki adlag murriztasunez.

Kattalin ez da sartu ezkongaien eztabaidan eta murrizki bezain lasaiki esplikatzen dio bidea.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 170. orr.


murrizkor izond murrizteko joera duena.

Bi diru politika mota aplika daitezke: hedakorra edo espansiboa [...] eta kontrakoa, murrizkorra -diru kopurua murrizten duena eta interes tasen gorakada ekartzen duena-.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 33. orr.

Ekonomiak, beste edozein enpresa intelektualen antzera, dizipulu murrizkorren legeari jarraitzen dio.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 46. orr.


murrizle izond murriztailea.

Fausa hori ez baita arazlea, murrizlea baizik (efficiens / deficiens).  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 366. orr.

Izaki hauek zenbat eta gehiago izan, zenbat eta on gehiago egin (orduan egiten baitute zerbait) kausa arazleak dituzte; aitzitik, ahultzen hasi orduko eta, ondorioz, emaitza txarrak ematen (eta orduan huskeria baino ez dute erdiesten) kausa murrizleak dituzte.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 367. orr.


murrizpen (20 agerraldi, 2 liburu eta 13 artikulutan) 1 iz murriztea, murriztapena. ik murrizketa.

Mugitzeko murrizpenak direla-eta heriotza asko gertatu dira kontrolguneetan.  Berria - Mundua   2004-04-02

Espetxeetan komunikazioen murrizpenak ugari izan dira.  Berria - Euskal Herria   2004-03-09

Israelgo Gobernuak kendu egin behar ditu Zisjordaniatik eta Gazatik Israelera lanera doazen palestinarrei ezarritako murrizpenak.  Berria - Mundua   2004-05-02

Arlo sozialean murrizpenak eragin dituztelako.  Berria - Harian   2005-06-02

Adierazpen honetan jasotako eskubideei bakar-bakarrik ordena publikoa eta besteren osasuna, eskubideak eta oinarrizko askatasunak babestera begira legeak aurreikusten dituen murrizpenak aplikatu ahal izango zaizkie.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 131. orr.

Aurreko guztiak ageri-agerian uzten du garapen iraunkor terminoak halako murrizpen etiko eta ekologi batzuk daramatzala berekin.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 48. orr.

Ekonomia urritasunaren edo murrizpenen zientzia dela esan daiteke nolabait.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 17. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Murrizpen prozesua pixkana-pixkana egingo da hogei urtean.  Berria - Mundua   2004-04-01

· PPren gobernuak hasitako eskubide murrizpenaren bidean jarraitzen du PSOEk.  Berria - Euskal Herria   2004-05-16


murriztaile (89 agerraldi, 15 liburu eta 49 artikulutan; orobat murritzaile 4 agerraldi, liburu 1 eta 3 artikulutan, eta murriztzaile g.er.) 1 izond murrizten duena.

Orain arteko legea oso murriztailea zen.  Berria - Gaiak   2004-10-30

Horrenbestez, helburu horri begira, diru-politika murriztaileak ezartzen dira, interes tasak areagotuz.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 107. orr.

Murrizte hori berez gerta zitekeen, berariazko aurrekontu-politika murriztaileen ondorioz.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 159. orr.

Hazkundea moteltzen bada, langabezia-tasa jadanik altua duen herrialde batek, Frantziak adibidez, nekez eutsiko dio neurri murriztaileen bidez bere aurrekontuaren defizitaren igoera automatikoari.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 188. orr.

Gorputza, beraz, ez litzateke pentsatzearen kausa, baizik bere baldintza murriztaile soila.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 264. orr.

Errealitate psikologiko bat da, ikuspuntu murriztaile eta manikeoetan oinarritua.  Berria - Mundua   2004-06-18

«Diru-goseari» egotzi dio patronalaren «jarrera murriztailea».  Berria - Ekonomia   2004-04-17

Unibertsitatean sartzeko sistema murritzaileak ezartzea; unibertsitatean ikasleek eman ditzaketen urteen epea murriztea; [...].  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 109. orr.

2 (izen gisa)

Aukera horrek eztabaida luzeak sortu ditu murriztaileen eta pluralisten artean.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 289. orr.

3 ez-murriztaile

Beraz, Davidsonen materialismoa ere ez-murriztailea da, ez baitago gogo-egoerak egoera fisikoetara murriztuko dituen legerik.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 193. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

neurri murriztaile (4)

legea oso murriztailea (4); nahasi eta murriztailea (3)

neurri murriztaileak (8); politika murriztaileak (5)


murriztapen (17 agerraldi, 7 liburu eta 2 artikulutan) 1 iz murriztea, murrizpena. ik murrizketa.

Babesa, ordea, murriztapena ere izan ohi da norbera mugitzeko orduan.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 263. orr.

Isolamenduaren eta torturen areagotzea; komunikazioen murriztapen eta zangotrabak.  Berria - Harian   2005-01-05

Izan ere, askotan garapen-prozesuak berak murriztapenak jarriko dizkio eboluzio posibleari.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 289. orr.

Teoria zientifikoen arteko erlazioen tipologia ezartzea: zein da, adibidez, partikulen mekanika klasikoaren eta erlatibitatearen arteko erlazioa? murriztapenarena, muga-kasuarena, egokitasunarena (korrespondentzia), idealizazioarena...?  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 161. orr.

Horrela, beraz, orotasuna (totalitatea) ez da askotasuna batasun gisa kontsideratua baino; murriztapena ukapenarekin lotua dagoen errealitatea besterik ez.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 65. orr.

2 (hitz elkartuetan)

PPren agintaldiko «nazionalismo konstituzionalaren» eta «askatasunen murriztapen aroaren» ondoren.  Berria - Euskal Herria   2004-08-05

· Beraz, alegoriarik eta igarkizunik gabe irakatsi nahi izateak iluntasuna eta hitz murriztapena dakar.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 31. orr.


murriztarazi ik murritzarazi.

murriztasun 1 iz murritza denaren nolakotasuna.

"Bainua" du izena, eta minimalismoaren adibide ezin biribilagoa da; bere murriztasunean, isiltasunean esan genezake, guztiz beldurgarria.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 11. orr.

Transkripzio ororen murriztasuna eta errealitate fonetikoaren mugagabetasunaren arazoari dagokio.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 100. orr.

Diru-sarreren eta mozkinen gehiegizko kontzentrazioak eragindako barneko merkatuen murriztasunak kanpoko merkatuen bilaketa guztiz lehiatsua ekarri zuen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 55. orr.

2 pl

Beste kasu batzuetan, ordea, euskarak murriztasunak dauzka, eta orduan ez da beti erraza antzeko esanahi bat duen edo frantsesezko esanahitik hurbilenik den hitz bat edo esaera bat aurkitzea.  Berria - Euskal Herria   2004-04-09

3 (hitz elkartuetan)

-Jo, edo... -desenkusatu zen Velasco; nabarmena zuen hitz murriztasuna-.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 182. orr.


murrizte 1 iz soiltzea, inaustea, bakantzea. ik murrizketa.

Emozio-bizitzaren areagotze bitxi bat nabaritzen omen zitzaien LTEa zuten gaixoetariko batzuei (baina baita murrizte bat ere).  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 168. orr.

Fenomeno horren hasieran inportazioen murrizte bortitz bat gertatu zen, Europako eta Estatu Batuetako krisiak eraginik.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 116. orr.

Benetako diru-sarrera edo enplegu-mailan zerturiko murrizte larriek gutxitan erasaten diote ekonomi sistemari bere osotasunean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 324. orr.

1980 eta 1990eko hamarraldien ezaugarrietako bat, izan ere, komunikazioen kostuen murrizte masiboa da, eta desauratzeen eta pribatizazioen olde handia.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 75. orr.

Gastu publikoetan murrizte itsuak eginez.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 167. orr.

Hizkuntzaren murrizte batzuk ahoskera zailtasunak islatzen dituzte.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 71. orr.

Ez du haatik entzumena galtzen, haurra ez da gortzen, entzumenaren murrizte hori bere gaitasun linguistikoan bakarrik jazotzen da.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 105. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Biluzte lana da gehienbat, murrizte lana, adierazkortasunaren kontrako lana hain zuzen ere; baina ez hori bakarrik, jakina.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 7. orr.

Europako estatuek isurketen murrizte plana ez dutela oraindik egin azaldu zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-04-04

IG Metall sindikatuaren arabera, Wolfsburgen 45.000 langilek jarduera bertan behera utzi zuten atzo, «murrizte plana gaitzesteko».  Berria - Ekonomia   2004-11-03

Esportazioen gaineko borondatezko murrizte-itunak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 72. orr.

Industri langileek aurrerapen teknologikoaren onura deusezteko arriskuan jartzen zuten, sindikatuen murrizte-praktiken bidez ekoizpena mugatuz.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 383. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Proiektu horrek berak diru-murrizte izugarrizko baten mende uzten zituen politika ekonomikoak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 191. orr.

Gero-eta gehiago diru-biltze zerbitzu bilakatua da Posta, gero-eta gutiago zerbitzu publiko izanez, posta heste, enplegu murrizte eta gainerateko hersturekin.  Herria   2004-02-12


murriztezin 1 izond ezin murriztuzkoa.

Egoera horretan gogo-egoera edo gogo-propietate murriztezin horiek zer arraio diren imajinatzea zaila da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 188. orr.

Hala ere, guk murriztezintzat jotzen dugu, bere sendotasun historikoan, gure jakitearen hizkuntza, guk hemen eta orain darabilgun hizkuntza hau, beste hizkera batzuk aztertzea bideratzen digun diskurtso estruktural horixe bera.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 227. orr.

2 murriztezineko izlag murriztezina.

Obra bati dagokionean bere tradizioei fideltasuna edo bere murriztezineko singulartasunaren zatia agerian jartzea,  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 164. orr.


murriztezintasun iz murriztezina denaren nolakotasuna.

Fenomeno mentalak fenomeno fisikoekin lotzeko halako lege psikofisiko ez-zurrunik balego, Davidsonen argudioak ez luke murriztezintasuna frogatuko.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 194. orr.


murriztu, murritz/murriztu, murrizten 1 du ad soildu, inausi, bakandu.

Autarkian, adibidez, kontsumo-ondasunen zerrendak murriztu egiten dira, inportazioak debekatuta. langabezia-saria jasotzeko epeak murriztu egin ziren eta gogortu, berriz, sari hori jasotzeko baldintzak.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 17. orr.

Ravenclaw tartea murrizten ari zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 214. orr.

Elastikotasuna batetik beherakoa bada, inportaturiko bolumena handiagoa izango da, baina murriztu egingo da portugaldar inportazioen balio orokorra.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 41. orr.

Herrialde jakin bateko balizko jarduera ekonomikoa handitzen edo murrizten dutenak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 44. orr.

Zorra murrizteko programak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 157. orr.

Pentsiodunen erosketa ahalmena murriztu ez dadin.  Berria - Ekonomia   2004-12-16

Katearen zuzendariak prezioak merkarazi zizkidan eta, enpresa ez kaltetzearren, murriztu ere egin behar izan nuen neure portzentajea.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 40. orr.

Eguzkitik jasoriko beroa, halere, murriztu edo areagotu, biak gerta daitezke.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 365. orr.

Ongia gehitu ala murriztu egin daiteke sorkarietan.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 340. orr.

Abokatuak aholkatuta, erruduntzat agertu zuen bere burua, eta, gero, kondena are gehiago murritz ziezaioten, Gordon Dryer ere nahasi zuen amarruan.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 58. orr.

Horrela nahi izan dituzu zuk diskurtsoaren berezko dimentsioak murriztu.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 226. orr.

H-aren erabilera mugatu eta murriztu beharra aipatu zuen.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 73. orr.

Milizia, batzuetan herritarren ondarea ugaritu egiten duena, eta murriztu, gehiagotan.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 177. orr.

Miseriak kontzientzia moteldu egiten du, perspektibak murriztu.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 125. orr.

Urruntasunak denboraren espazioa murrizten dit.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 21. orr.

2 (murrizketaren zenbatekoa adieraziz)

Luzera seiren bat murriztu eta zabalera, buelta hartzen duen lekuan, laurden bat.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5050. orr.

9,2 ordu murriztu zuten lanaldia.  Berria - Ekonomia   2004-01-30

Urtez urteko datuak alderatuz gero, ordea, 0,1 puntu murriztu zen tasa abuztuan eta 0,1 puntu igo Eurogunean.  Berria - Ekonomia   2004-10-06

Hego Euskal Herriko langabezia tasa %0,77 murriztu zen irailean INEMen arabera.  Berria - Ekonomia   2004-10-06

· Biztanleria aktiboa 100.000 lagunetan murriztu zen.  Berria - Ekonomia   2004-07-24

AEBetako petrolio erreserbak 2,1 milioi upeletan murriztu zirela jakin bezain laster, [...].  Berria - Ekonomia   2004-04-08

Otsail hilabete lazgarria horren gatik, lehen ere, bi egunez murriztu omen zuten!  Herria   2005-03-03

3 (-ra atzizkiko osagaiarekin)

Adibidez, ekintzen "zertarakoa" ezin da jokabide edo egoera neuronaletara murriztu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 189. orr.

Hiru mailatako banaketa soziala, aberats, klase ertain eta langileena bitara murriztu da.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 35. orr.

Disposizioak gertakari publikoetara murrizten badira orduan disposizioek rol deskribatzailea dute soilik.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 190. orr.

Beraz, hizkuntza ezin murriztu daiteke hotsetara.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 34. orr.

Elkarren ondoan, elkarren segidan, bata bestearen gainean jartzen diren edo eskema lineal batera murriztu ezinik gurutzatzen diren sail ezberdinen bereizketa ekarri du.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 15. orr.

Alabaina, enuntziatua bera ezin da murriztu enuntziazioaren gertatze hutsera.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 118. orr.

Honela, "ulertze" prozesua aztertzearen inguruko arazo orokorra murriztu egiten da, zentzu batean, muin-perpausak nola ulertu behar diren azaltzeko arazora, hauexek baitira oinarrizko "edukizko elementuak".  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 129. orr.

Ryleren iritziz gogo-egoerak disposizioak dira, honako formula honetara murritz daitezkeenak, "x ((Dx) (Fx Gx)) ", non D disposizioa den eta F eta G egoera publiko arruntak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 189. orr.

· Epaileak hamabi ordura murriztu dizu zigorra.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 19. orr.

Gerora 13.000 milioi pezetara murriztu zuen bermea.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 193. orr.

Halako herritakoei dirulaguntza erdira murriztu nahi dietela.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 11. orr.

4 (adizlagunekin)

UNCTADen arabera, 1970etik aurrera etengabe murriztu da munduko lehengai-esportazioetan [...] garapen-bideko herrialdeek duten ehunekoa.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 126. orr.

Alzheimerren eritasunaz joak direneri burumuineko neuronak zaizkiote emeki-emeki murrizten, zituzten ahal guziak kasik ezeztatzeraino.  Herria   2004-02-05

Elkar banatzen segitzen dute, duintasunez murrizten, arrotzak bihurtuz bata besteentzat.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 7. orr.

Herrialde industrializatuen inportazioen gaineko batez besteko muga-sariak zortzi bider murriztu dira.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 63. orr.

5 (era burutua izenondo gisa)

BEZ murriztuarekin jarraituko luketen zerbitzuen proposamenean sartu ditu Austriako lehendakaritzak ileapaindegiak, etxeetako obra txikiak edota zapata konponketak.  Berria - Ekonomia   2006-01-21

Jeinu politiko barbaro murriztu baten produktu zabar horrek ez zuela zerikusirik zamak eraman eta arazoak konpontzeko zereginarekin.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 155. orr.

Lehenik bere espartinak, gero bere aztal biluziak, eta izterrak, ikuspegi murriztu hartan ere lirain askoak, ondoren bere pelbis galtza bakero atezatuetan hertsia; esku biak patriketan sartuak, zutik.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 172. orr.

Noizean behin jendetasunezko komentario txiki bat, biziraupenezko kode murriztu horretatik ateratzen zena: "Euria dakarrela ematen du", "botako al dut beste egur bat sutara?".  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 176. orr.

Interpretazio-tarte murriztuarekin jokatu dela beti garbi azaltzeko,  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5370. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ahalmena murriztu (6); asko murriztu (14); aukerak murriztu (5); aurrekontua murriztu (4); defizita murriztu (3); denbora murriztu (3); desberdintasunak murriztu (3); dezente murriztu (4); diru laguntzak murriztu (6); ekoizpena murriztu (11); epea murriztu (3); erabat murriztu (4); erdira murriztu (16); erdira murriztu du (4); eskubideak murriztu (11); etekinak murriztu (3); gastuak murriztu (3); gizarte laguntzak murriztu (5); gobernuak murriztu (3); handizki murriztu (3); heren bat murriztu (4); ikuskizuna murriztu (3); inflazioa murriztu (3); interes tasak murriztu (3); isurketak murriztu (5); kendu edo murriztu (3); kontsumoa murriztu (7); kopurua murriztu (29); kopurua murriztu da (3); kostuak murriztu (3); laguntza murriztu (4); laguntzak murriztu (18)

nabarmen murriztu (19); parte hartzea murriztu (4); politikoak murriztu (4); produkzioa murriztu (3); publikoa murriztu (4); puntu murriztu (5); puntu murriztu zen (3); tartea murriztu (6); tarteak murriztu (3); tasa murriztu (5); tasak murriztu (3); zerbitzuak murriztu (3); zergak murriztu (3); zertxobait murriztu (3)

bez murriztua (7); oihartzun murriztua (3); oso murriztua (3)

murriztuak izan (4)

asko murriztuko (5); aukerak murriztuko (3); ekoizpena murriztuko (4); ekoizpena murriztuko duela (3); erdira murriztuko (5); eskubideak murriztuko (4); gehiago murriztuko (5); kopurua murriztuko (4); laguntzak murriztuko (6); murriztuko duela iragarri (4); nabarmen murriztuko (4)

eskubideak murriztuz (4); murriztuz doa (7); murriztuz joan (10); murriztuz joan zen (4)

ahalmena murriztea (3); aldea murriztea (6); aldea murriztea lortu (5); askatasunak murriztea (5); defizita murriztea (3); ekoizpena murriztea (4); erdira murriztea (6); eskubideak murriztea (4); gehiago murriztea (3); kopurua murriztea (15); kostuak murriztea (5); laguntzak murriztea (4); lanaldia murriztea (6); markagailua murriztea (3)

murriztea aurreikusi (3); murriztea du helburu (5); murriztea erabaki (19); murriztea erabaki zuen (6); murriztea eskaini (3); murriztea hitzartu (3); murriztea hitzartu dute (3); murriztea izan (5); murriztea izango (3); murriztea lortu (24); murriztea lortu zuten (7); murriztea onartu (3); murriztea proposatu (11)

tartea murriztea (7); tartea murriztea lortu (5); zergak murriztea (4)

lanaldia murriztearen (5); murriztearen alde (7); murriztearen aldeko (3); murriztearen aurka (5)

murrizteari ekin (3)

adierazpena murrizteko (3); alde hori murrizteko (3); aldea murrizteko (6); aldeak murrizteko (4); arriskua murrizteko (5); arriskuak murrizteko (3); berotegi efektua murrizteko (3); defizita murrizteko (5); ekoizpena murrizteko (3); erabilera murrizteko (5); eragina murrizteko (3); erasoak murrizteko (3); eskubideak murrizteko (4); eurotan murrizteko (4); gastua murrizteko (5); gastuak murrizteko (7); hondamendiak murrizteko (3); interes tasak murrizteko (3); istripuak murrizteko (5); isurketa murrizteko (6); isurketa murrizteko helburuak (3); isurketak murrizteko (5); kalteak murrizteko (5); kontsumoa murrizteko (7); kopurua murrizteko (13); kostuak murrizteko (17); laguntzak murrizteko (4); lan kostuak murrizteko (3); lanaldia murrizteko (4); menpekotasuna murrizteko (4); milioi eurotan murrizteko (3)

murrizteko ahalegina (4); murrizteko ahaleginean (3); murrizteko asmoa (8); murrizteko asmoz (9); murrizteko aukera (10); murrizteko beharra (3); murrizteko egindako (4); murrizteko egitasmoa (3); murrizteko eskatu (11); murrizteko eskatu du (3); murrizteko gai (3); murrizteko helburuak (3); murrizteko helburuak handitzeko (3); murrizteko helburuarekin (3); murrizteko konpromisoa (5); murrizteko konpromisoa hartu (4); murrizteko legea (3); murrizteko neurriak (16); murrizteko plana (6); murrizteko prest (6); murrizteko proposamena (4); murrizteko tresna (3)

pobrezia murrizteko (5); produkzioa murrizteko (4); sexu adierazpena murrizteko (3); tasak murrizteko (7); zerga murrizteko (3); zigorra murrizteko (5)

ahalmena murrizten (5); aldea murrizten (21); aldea murrizten joan (4); arriskua murrizten (7); arriskua murrizten du (4); askatasuna murrizten (8); askatasuna murrizten duten (3); askatasunak murrizten (3); asko murrizten (7); aukerak murrizten (11); aukerak murrizten ditu (3); ekoizpena murrizten (4); erdira murrizten (6); eskubideak murrizten (13); eskubideak murrizten ditu (3); gaitasuna murrizten (5); garatzeko arriskua murrizten (3); gehiago murrizten (4); kopurua murrizten (7); kostuak murrizten (4); kutsadura murrizten (3); laguntzak murrizten (3)

murrizten saiatu (6)

nabarmen murrizten (3); sintomak murrizten (4)

murriztera behartuta (3)


murriztzaile ik murriztaile.

murru 1 iz horma sendoa, harresia.

Ikusi nuen murru, arku, etxeaitzin eta biltokirik: harrizko goi-ordoki bat zen oinarria.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 117. orr.

Murruak 28 besabete luze ziren alde bakoitzean, 5 besabete garai eta 6 ukondo gizen.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 63. orr.

Seminarioaren murruak harresi batzu ziren.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 78. orr.

Nanterrera iristean, gurdiak ezkerretara jo zuen, kale txiki mehar batean sartu, murru batzuen ondotik igaro eta kale itsu baten amaieran gelditu zen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 289. orr.

2003-ko abendoan, Demo eta Zuzen taldetako 16 kide igan ziren Poissy-ko presondegiko murruen gainera, euskal preso politikoen hurbilketa eskatzeko.  Herria   2005-09-08

Zoladura, murru eta artemurru denak atakatu dituzte, tximinia aitzineko harri baliosak eraman dituzte.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 31. orr.

Murru arteko Donostia hartara itzuli nahi nuen nik.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 34. orr.

Orain murru baten kontra kuxkurturik gelditzen nintzen, orain lasterrari ematen nion sekulako ziztuan.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 78. orr.

Jarri naiz istant bat elizaren atariko murruan.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 104. orr.

Fraileek murruan idekia zuten pareta-xiloa, non berantegi heltzen ziren erromesei ezartzen baitzizkieten jateko edatekoak.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 120. orr.

Teilatuak lehertuak, murruak arrailduak.  Herria   2001-09-27

Abra aurrez aurre dauka bere zabalean, Luzero lurmuturreko murruak itxita.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 55. orr.

Erruso gobernuak gaitzituarena egiten du, Europanoak ari direla "Berlineko murru" berri baten eraikitzen Errusiaren eta Europaren artean.  Herria   2002-08-08

2 (izenondoekin)

Denbora luzean ibili ginen harrizko murru garaien arteko kale zaratatsuetan.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 32. orr.

Murru gorenek ez dute gehiago teilaturik atxikitzen, zutarte guziak eroriak dira, salbu pitrail bat edo beste, oraino trebeska daudenak, suak eta eguzkiak beltzatuak.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 199. orr.

Han eta hemen etxe batzuen hondakinak, murru lodi, tinko, beltzak.  Herria   2004-06-17

Genovako presondegiko murru lodien gibelean zegoen gela hertsi batean.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 26. orr.

Beste oztopo bat jarri zitzaien aurrean: zementuzko murru lodi bat; segurtasun goreneko esparruaren babesa beharbada.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 86. orr.

Gaztelua inguratzen duten murru astunak, zertarako ote dira?  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 142. orr.

Urtegiko murru gaitza begipean dute.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 62. orr.

Gazteluko lau murru laburren artean.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 99. orr.

Murru almenadunen goialdean Errusiako bandera nazionala mugitzen zen haizeak eraginda.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 203. orr.

Ibilbide batean bezala zegoen belarra, harrizko bi murru apalez mugatua.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 209. orr.

Hormape beltzak ez zuen erakusten irregulartasun apurrik ere, murru betiberdinek ez bide zuten onartzen ate bakarrik ere.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 119. orr.

Kanpora ateratako soldaduak gure murru abegitsuetara itzultzen zirelarik, premia zuten norbaiten babesa.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 228. orr.

3 irud/hed

Iruditu zitzaion bere inguruan eraikitako isiltasun murru baten aurrean zegoela lehenengo aldiz.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 220. orr.

Coruñako zeruertzean, itsasoko aldean, murru antzeko bat bazen, hodeizkoa.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 366. orr.

Horren aurrean, hipokresiaren murruak botatzen jarraitzeko, mugak behartzeko eta gizartearen puntu ahulak markatzeko afana da idaztera bultzatzen dituena.  Berria - Kultura   2006-01-10

Nolanahi ere, kartzelatik atera arren, beste murru batzuen barreneko aldea ezagutu beharko du, derrigortuta, Agcak.  Berria - Mundua   2006-01-12

4 ipar horma, pareta.

Ikasgelaren murru batean dilindatuak zituen nik egin marrazki zenbait.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 49. orr.

Klaseko lau murruetatik kanpo.  Berria - Euskal Herria   2004-07-18

Horietarik hiru letra haunditan ziren, ikatzez murru zuriaren gainean, gelaren hiru murruetan, sekulakotz han egon zitezen, hain segur: [...].  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 15. orr.

1922ko martxoaren 29a zela baieztu zuen neskak, sukaldeko murruan dilindatu Eskualduna astekariaren hostozko almanakan.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 180. orr.

«Murruak eta ohea eskaintzen dizkigute, baina hori ote da pertsona batek behar duen laguntza?», galdetu du.  Berria - Euskal Herria   2004-01-14

Mahai ttipi bat, murruaren kontra altxatzen zena (nik uste), alki bat, lastozko matalaza, Beloken utzia nuen hura bezain tinkia edo gehiago, burdiko bat, manta erdi bat, nabarra, komoitateak murruan sartuak, gainean ur-untziarekin, gela sabaia biziki gora, eta hantxe, gorenian, leiho ttipi bat burdin barraz garnitua.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 15. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

"Santo Domingo laikotasunaren aitzindari". Etxe murru batean, hitz hauek irakurtu ditut: "Santo Domingo laikotasunaren aitzindari".  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 91. orr.

Bigarren dorrea eta kanpo-murrua egiteko asmoez bertze egin behar izan zuen Migel Mailuk.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 63. orr.

Sabaian ageri dira oraino arte-murruen eta ganberetako leihoen tokiak.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 39. orr.

Umeen gunea: Jokoak, gaztelua, eskalada-murrua eta Kiko, Koko eta Moko pailazoak.  Berria - Harian   2005-10-29

Deportatuen izenak oroitzapenerako monumentuetan, izen-murruetan eta datu-baseetan zehazteko.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 60. orr.

6 muru-pareta

Teilatu gorri, murru-pareta xuri, leiho gehienak ere gorrail, berde edo gaztain-kolore, bai zinez, apainak, garbiak, ederrak ziren gure herriko etxe eta baserriak.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 107. orr.

Ondotik oroit-harri bat ezarri da Mikel de Salaberry sortu zen etxeko murru paretan.  Herria   2005-05-26

Eta badakit, oroigarri xinple-apain hura, bakoitzak prezatuki etxera eraman zuela eta sukalde, egongela edo logelako murru-paretetan luzaz dilingo egon zela.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 93. orr.

Teilatupeko bi gelatxo koxkor, murru-paretak dena hozka eta arraildura, zoladurako taulak harrotuak, zurak higikor eta irintzen hasiak iduri lekuka segurik.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 95. orr.

Hirurak lerroan, etxe baten murru paretari bizkarrez emanak.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 102. orr.

Hirurak lerroan, etxe baten murru paretari bizkarrez emanak.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 102. orr.

Israel eta Palestinaren arteko kalapita hori beti bezain minbera dago, bien arteko murru-pareta berexgarri haren gainetik, zenbait egunez ukaldi txar gutiago agertu bada ere orohar.  Herria   2003-11-06

7 murru xori txolarrea.

Mezan kantu eta otoitz egin dugu elgarrentzat, bihotzak doi bat tinki eta trixte gintuelarik, hor ofizio denbora guzian, murru xori bat piu piu kantari gure lagun eliza barnean, iduri zuen nahi gintuela poxi bat ahindu eta alegeratu.  Herria   2003-09-04

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

etxeko murru (6); etxeko murru paretan (3); murru pareta (6); murru paretak (3); murru paretan (5); murru zahar (3)

murruaren kontra (9)

murruari kontra (5)

eskuineko murrutik (4)


murrukutun izond zakarra, idorra.

Senar-emazte murrukutun haien aitzinean zer erraiten ahal nion?  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 54. orr.

Baina nola egin ote du horren senargai murrukutuna eta errespetu guttikoaren biltzeko.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 105. orr.

Baina nola egin ote du horren senargai murrukutuna eta errespetu guttikoaren biltzeko.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 105. orr.

Hauteskunde aratsetan biltzen dira alderdi buruzagiak telebixta eta irratitan, bakoitzak emaiten duela bere iritzia, batzu aurpegia alegera, bertze batzu, aldiz, murrukutun aire batekin.  Herria   2005-06-02


murrungari izond murrungatzen duena.

Laguntzailea irten egin zen, murrungari.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 232. orr.


murrungatu, murrunga(tu), murrungatzen du ad marmarikatu.

-Eskastxoa omen naiz berentzat, ulertzen? -murrungatu zuen, haserre gogorrean inarrosiz giderra.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 167. orr.


murruntz iz huntzaren antzeko landarea, haitz eta murruetan hazten dena (Cimbalaria nuralis).

Cymbalaria muralis (murruntza), Filipendula ulmaria (nasailora), Saxifraga sarmentosa (harrautsia), etab.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 139. orr.


murruskatu, murruska, murruskatzen du ad marmarikatu.

Kontua hartu, gau on murruskatu eta irten egin zen handik.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 496. orr.


murrust
1 furrust eta murrust

Furrust eta murrust, oinen gainean bermatu nintzen nolabait.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 74. orr.


murrutzar iz adkor murru handia.

Etxeko portaletik, parez pare, mendiari eusten dion porlanezko murrutzar bat ikusten da.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 65. orr.

Neure ezkerretan, murrutzar beltzari erabat itsatsirik, txabola mordoa ikusi nuen ilaran.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 36. orr.

Nire nerabezaroan eraitsi zuten murrutzar zikina, hitz batez, hantxe zegoela berriro, bere luzera guztian zutik; harresiaren eraisketa, preseski, ametsa izan balitz bezala.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 33. orr.

Hamazazpi urte lau murrutzarren artean eman izana ageri da orain.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 84. orr.


murruxka iz marmarra, kurrinka.

Ezker, eskuin, murruxka apal batzu zilo haundi batzu inguratzen dituztenak, hor etxeak ziren.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 199. orr.


murruza iz marrua, orroa.

Murruza egiten zuen haizeak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 50. orr.


murt
1 murtik txintik.

Murtik egin barik jarraitu nintzaion gaztelupeko sarreraraino.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 33. orr.

Rufinok, hori entzunda, etxera alde egin eban, inori murtik esan barik.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 12. orr.

Mutikoa murtxa-murtxari tematu zen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 27. orr.

Minutuak igaroz doaz eta murtik ere ez abadeak.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 264. orr.


murtxa
1 murtxa-murtxari

Mutikoa murtxa-murtxari tematu zen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 27. orr.


murtxatu, murtxa(tu), murtxatzen (orobat murtzatu g.er.) 1 du ad ipar miaztu; xurgatu.

Besoetan zeukan haurtxo pottoloak ere, bere gaztaina koloreko begi handiez behatzen zion, esku bateko eri pototsa murtxatzearekin.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 234. orr.

Oilasko hezurren murtxatzen ari ginela.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 170. orr.

Titi puntak murtxatu zizkion.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 96. orr.

Errapeak goseti murtxatzen zizkieten suge zilar sotilak tegietan sartzean ardi gaixoak.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 158. orr.

2 dastatu.

Eta, Makeako herriak eskainitako hurrupalditik landa, bazkari guziz on bat murtxatu dugu Claverie ostatuan, gaintar horiek -Jean Louis Laka, Guy Saldubehere, Frantxua Juanicotena- kantu ozenez inarrosten zituztela bazterrak!  Herria   2005-04-07

Garateneko trinketa bete betea finala huntan, bakantzak ere baliatuz, omore onean murtxatu zikiroaren ondotik.  Herria   2004-10-28

Ez burtxuratzeko, koka hostoak murtzatu ditugu eta airos jin gibelerat!!!  Herria   2005-05-26


murtxika1 ik murtxikatu 4.

murtxika2 ik mertxika.

murtxikapen iz murtxikatzea.

Jimmyk bere murtxikapena entzun zezakeen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 123. orr.


murtxikatu, murtxika(tu), murtxikartzen (orobat murtxukatu g.er.) 1 du ad (ahoan) txikitu. ik mamurtu; mastekatu.

Murtxikatu gabe irentsitako belarra urdailetik berriz ahora ekartzen du behiak, eta han lasaiki murtxikatzen du bere ahoko zukuekin ondo nahastuz ostera irensteko.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 60. orr.

Fotonobelak irakurtzen, eta tabakoa erretzen eta txikleak murtxikatzen.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 42. orr.

Kendallek edontzia hustu eta izotz koxkor bat murtxikatzen hasi zen, ahosabaia freskatzearren.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 133. orr.

Puzzleak murtxikatu, eta kartoi-ahia lurrean ttuka barreiatzen nuen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 248. orr.

Asta-gorotza hartu eta ahora eraman zuen murtxikatzeko, esanez: "Masteka beza gorotza, ene anaiaren kontra haserre-pozoia jaurti duen mihi honek".  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 376. orr.

Arin jan zuen, ia-ia murtxikatu gabe, eta ogi zaharraren hondarrak poltsikoan sartu zituen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 102. orr.

Mokadu bat astiro murtxikatzen ari zen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 392. orr.

Aldian behin hostoren bat harrapatzen nuen hortzetan, eta gogotik murtxikatzen nuen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 166. orr.

2 irud/hed

Denbora hartuz murtxukatu behar den liburua, hiztegiz eta esaldiz aberats, idazleak euskararen artetik ingles doi bat eta buhamien hizkuntza ere jastarazten dauzkigula.  Herria   2005-05-19

3 (era burutua izenondo gisa)

Zuloa ogi murtxikatuz estali nuen. Egur zaintsu honen gainean berniza bezala zabalduriko usain beltzean, zuntz murtxikatu eta azukredunaren zaporean.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 52. orr.

4 murtxika eta murtxika

Ezer edan gabe jan zuen dena, murtxika eta murtxika, listua eztarrira berriro zetorkiola antzeman arte.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 119. orr.


murtxikatzaile izond murtxikatzen duena.

Efemeropteroak ez dira hegalari oso trebeak eta ahorik, ahoko aparatu murtxikatzailerik, ez dute, atrofiaturik dago.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 238. orr.

Efemeropteroen larbak hainbat urtez bizi ohi dira uretan -ibai eta aintzira ertzetako intsektuak dira efemeropteroak- eta garai horretan badute aho murtxikatzailea, urte horietan landareak janez bizi ohi baitira.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 238. orr.

· Zer jan eta edaten dute, bada, milikari horiek, ardoa zer den ere ez baitakite, vitamina-irensle, te hotz-edale eta kotoi-murtxikatzaile horiek, ogia zer den ere ez baitakite...  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 265. orr.


murtxukatu ik murtxikatu.

murtzatu ik murtxatu.

murtziar izlag/iz Murtziakoa, Murtziari dagokiona; Murtziako biztanlea.

Solidario haietako gizonezko murtziar batek lana ere galdu egin zuen.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 200. orr.

Quique Mateo, 24 urteko murtziarra, Eibarren arituko da datozen bi urteetan.  Berria - Kirola   2004-07-15

Travis Flint estatubatuarrak scratch-ak egin ditu, eta Ruben Llorach murtziarrak batasuna eman dio perkusioari.  Berria - Kultura   2004-05-01

Gorritxoen festa bertatik bertara bizi ahal izan zuten murtziarrek.  Berria - Kirola   2004-02-28


murutzar iz

Ia berrehun metrora izango da, murutzar erromesak sortuko dira uretatik, urpeko lehergailuren batek jota bezala, olatu lodiak eta zurrunbiloak eraginez, eta urgaina neurri guztietako izotz eskonbroz populatuko da.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 282. orr.


mus 1 iz berez bi bikoteren artean jokatzen den karta jokoa, jatorriz Euskal Herrikoa.

Ez da mus joaten ahal...  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 44. orr.

Ortzaizeko ikastolak urte oroz antolatzen duen musaren eguna aurten musaren aratsaldea bilakatzen da.  Herria   2002-11-21

Musaren psikologia guzia ikasi zuen eta mus txapelketa batean irabazteko gai bihurtu.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 69. orr.

Zinez egun goxo bat pasatu dugu Bazko astelehenean musaren eta muslarien ohoretan...  Herria   2001-04-26

Tarot madarikatua irakurtzen jarriko zaituztet museko karta sail batekin.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 82. orr.

Ez da hordago bat, museko partida galtzen delarik botatzen denaren gisan.  Berria - Ekonomia   2004-05-13

Alabainan museko jokoan Frantziako xapeldun ditugu Felicie Etcheverry, Ximun Goity eta Antton Duhalde.  Herria   2003-05-01

Museko frantses federakuntzak galdaturik.  Herria   2004-03-11

Desafio hori ez dugu airerat egina, ez da museko gezur bat bezala.  Herria   2004-06-10

2 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Bat-batean oroitu zen, egunero, bazkalondoren, etxepeko tabernan jokatu ohi zuen mus partidaz.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 56. orr.

-Jaun-andreok, bukatu da mus-partida...  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 71. orr.

Eguerditan bazkaria, 16 orenetan mus haitadak.  Herria   2002-10-03

Mus txapelketa, Umore Ona elkartean.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 164. orr.

Helduden urtean Frantziako mus federazioak muntatuko du hogoita bortz garren munduko mus xapelketa, Euskal Herrian, urriaren 5 tik 12 raino.  Herria   2001-08-09

Auzuneko taberna arteko mus-lehiaketaren finala dugu.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 56. orr.

Zigarro bat kendu zion mus-lagunari.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 72. orr.

Indarrak auskalo nondik aterata, irmo jarri, galtzak bere lekuan tinkatu, eta mus-gelara joan nintzen.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 74. orr.

Hartan hasi zenean, ordea, mus-mahaira eserita zeudenetako bat -obispoaren joko-laguna, hain zuzen-, aulkia atzera bota, zutitu, eta, eskuak behera ahurrak gure aldera jarrita, hasi zen kexuka: [...].  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 71. orr.

3 musean museko jokoan.

Mahai bat erdian, goian pantailadun lanpara berde bat, eta mahaira eserita, lau lagun musean.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 70. orr.

Jakingo duk musean edo tutean, ezta?  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 64. orr.

Tabernan konfiantza egindako hainbat lagunekin elkartzen zen, musean edo tutean jokatzeko.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 85. orr.

Euria bazen, ondo haietako etxe edo aterbe batetara joaiten ziren musean edo kartetan aritzera.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 104. orr.

Gero, batzuk musean hasi ziren.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 106. orr.

Konputagailuarekin musean aritu gaitezke modu errealago batean.  Berria - Gaiak   2006-02-07

Musean hainbat txapelketa irabazi dituela aitortu du.  Berria - Euskal Herria   2004-02-27

4 mus xapelgo (orobat musxapelgo g.er.) ipar

Munduko mus xapelgoa bururatu da, Argentinan.  Herria   2003-11-06

Larunbateko mus xapelgoan 72 biranazko talde ziren zoingehiagokatu direnak, taloak janez.  Herria   2005-10-20

Aurten aldaketa bat bada larunbatarekin, Mus xapelgo bat gaitza, ongi saristatua izanen dena.  Herria   2004-10-14

Eta berrikuntza bat aurten: zazpi probintzietan gaindiko mus xapelgo handi bat muntatu da.  Herria   2005-04-07

Arras ederki iragan da eskola pribatuak martxoaren 13an antolatuta zuen mus xapelgoa.  Herria   2005-03-24

5 mus xapelketa (orobat musxapelketa g.er.) ipar

Hogoi ta lau garren munduko mus xapelketak iragan dire ganden astean BOISE, Idahoko hiri nagusian.  Herria   2001-08-09

Urkoin, mus xapelketa izanen da aste ondar huntan.  Herria   2004-01-29

"Union Basque" batasunak antolatzen duen aurtengo mus xapelketa bururatua da, duela zenbait aste hauetan jadanik.  Herria   2001-04-05

Azaroaen 18-an, Bidart trinketean apailatua da mus xapelketa bat goizeko 9 etarik, aratsalde apal arte.  Herria   2001-11-08

-Larunbat aratsean, 7-ak eta erdietarik goiti, Kanbon, herriko jantegian, mus xapelketa, Errobi ikastolak muntatua.  Herria   2001-03-08

6 mus-zale ik muszale.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

antolatzen duen mus (10); munduko mus xapelgoa (4); munduko mus xapelketa (3); mus eguna (7); mus federakuntza (3); mus federakuntzak (5); mus federakuntzan (3); mus haitadak (6); mus lehiaketa (115); mus lehiaketa bat (25); mus lehiaketak (4); mus lehiaketan (3); mus lehiaketaren (3); mus lehiaketaren finala (3); mus partida (20); mus partidak (9); mus txapelketa (34); mus txapelketan (3); mus txapelketarekin (3); mus txapelketaren (3); mus xapelgo (18); mus xapelgo bat (4); mus xapelgo handian (4); mus xapelgoa (15); mus xapelgoan (4); mus xapelgoaren (3); mus xapelketa (61); mus xapelketa bat (12); mus xapelketak (5); mus xapelketan (5); mus xapelketaren (3); mus zoin gehiagoka (18); mus zoingehiagoka (48); mus zoingehiagoka bat (9); mus zoingehiagokan (6)

musaren eguna (11)

musean aritzea (4); musean aritzeko (4); musean aritzera (3); musean arizan (4); musean arizanik (3); musean artzea (5)

museko finalak (3); museko xapelgo (9); museko xapelgo nagusiaren (5); museko xapelgoa (5); museko xapelketa (5)


musa 1 iz antzinako mitologian, buru-lanezko antzeen buruzagi ziren bederatzi jainkosetako bakoitza, bereziki poesiarena eta kantuarena.

Musa bat aurkitu zuen, idazten lagunduko zion musa, inspirazioa, laguntza.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 195. orr.

Azkena diragarren marra zurirantz lasterka noan honi erakuts bidea zuk, Kaliope, musa trebe, gizakien atseden eta jainkoen atsegin horrek, zu gidari zarela, aintza gorenaren koroa atzeman dezadan.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 399. orr.

Musa jainkozkoak, nabari dut goiargitu egiten nauzuela, baina ez bakarrik Tempé-ri xarameletan kantatzen diotena edo Delos-en liraz errepikatzen dena.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 9. orr.

Zazpi emakume haiek ez ziren haragizkoak, Parnasoko zazpi musak baizik.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 199. orr.

Ez dago probintziarik metropolirik gabe, ez legerik fundatzailerik gabe, ez kanturik musarik gabe.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 56. orr.

"Helikonen musek hitzegin ziotenekoa kontatzen digunean", idazten du Hesiodoz, "ez da alegoria bat edo apaingarri poetiko huts bat erabiltzen ari".  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 65. orr.

Hain gai ilunari buruz hain bertso argitsuak jartzen ditudalako, denak musen gozotasunez zipriztindurik.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 83. orr.

2 irud/hed

Lorategi horretatik hegaldatzen dira nobela zeharkatzen duten tximeletak, lorategian bizi da eleberriko musa den Mary Ann.  Berria - Kultura   2004-02-01

Llanzoleko markesa «Balentziagaren musa eta lagunmina» izan zen, Mariano Kamio Fundazioko lehendakariordearen arabera.  Berria - Kultura   2004-07-17

Kontuan hartu beharko da Jane Birkin nire nerabezaroko musaren, Charlotte Gainsbourgen, ama dela.  Berria - Kultura   2004-12-18

Duela ia berrogei urte The Rolling Stones taldearen musa bihurtu eta malenkoniaz blaitutako diskoak grabatzen hasi zenetik, gorabehera ugariko ibilbidea osatu du Faithfullek.  Berria - Kultura   2004-10-26

Ez dagoela, esan ohi zuen, alargundutako musa bat baino gauza arriskugarriagorik.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 65. orr.


musaje iz adkor aurpegiaren itxura, begitartea. ik karantza; kara1.

Orduan, Durrutiren bidaliari argibideak eman beharko nizkiola bet-betan, Sabigainen zegoela zain, eta ez zuela musaje onik.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 36. orr.

Luze gabe, Koioteren musaje baldarra begiztatu du kolorea galdutako bisera zikin baten azpian.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 7. orr.

Tolosan egin zenuten pilota aukeraketan ez zenuten musaje ederra.  Berria - Kirola   2004-02-26

-A, argazki batzuk -esan zuen Iñigok, artean logura-musajea ezabatu ezinik.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 238. orr.


musaldi iz mus jokaldia.

Orain hil berri den Nikolas Gastearena mutiltzar ezkurrarra, hamaika musaldi nerekin eta besterekin "Oyalde"n egina.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 38. orr.

Kafetegian geunden hiru lagun beti bezala, Julenen zain, bazkalondoko musaldia egiteko.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 103. orr.


museifikatu, museifika, museifikatzen da/du ad museo bihurtu.

Guggenheim museoaren atarian, Koonsen txakurraren mezua turistari horixe da: museoetako bilduma klasikoak obsoleto dira, zaharkituak dira dagoeneko, museifikatuak eta disekatuak daude, eta horien ordez hobe duzue lore bati, txakur bati, fetixe bati gogor eustea.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 66. orr.


museistiko izond museoarena, museoari dagokiona. ik museo 3.

Petra Joos Guggenheim Bilbao museoko ekimen museistikoen zuzendariak mugitzen ari den irudiaren inguruko mahai-ingurua egingo dute gaur 17: 00etan Guggenheim museoko auditorioan.  Berria - Kultura   2004-03-17

Ondoren, multzo museistikoaren sarrera, liburu denda bat eta Gipuzkoako Prehistoriaren Museoa har ditzake bere baitan.  Berria - Kultura   2006-05-10


muselina 1 iz kotoi, seda edo artilezko ehuna, gardena eta oso fina.

Soinekoaren azpiko jantzia muselina finezkoa zen.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 136. orr.

Bularraldea muselin soil batez du estalia.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 51. orr.

Muselinak, satenak eta gazak garai hartan moda-modan zeuden kolore margul horietakoak ziren.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 239. orr.

Gau-jantziak, udako muselinak eta jantzi arinak biratu ziren Elleni so egiteko.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 336. orr.

Usain-belarrak muselinazko poltsatxoetan sartzen.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 109. orr.

Muselinazko gortinek arratsaldeko argia moteltzen zuten.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 166. orr.

Muselina horizko zamau izugarri handi batek -oparia zen- estaltzen zuen mahaia.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 15. orr.

Botilak muselina zurizko zapietan ongi bildu eta tapoiak ongi loturik.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 315. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Pentsatu ninan hiri muselina zati bat jarriz gero zomorroek-eta ez zinatela enbarazu egingo.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 262. orr.


museo 1 iz artearen, historiaren, teknikaren edo jakintzaren aldetik interesa duten gauzaki bildumak biltzen eta sailkatzen diren lekua, gordetzeko eta jendaurrean erakusteko helburuaz. ik erakustoki.

I. jaunari jasanezinak zitzaizkion museo eta galeriak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 32. orr.

Etxea baino gehiago, museo edo artxiboa ematen zuen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 160. orr.

Atalka ari dira egiten Barandiaran museoaren eraikitze lanak.  Berria - Harian   2006-03-03

Gasnaren museo bat eraikiko dute Idiazabalen, herri hortako Antton Irizar auzapezak jakinarazi duenaz.  Herria   2004-05-27

Pancras Station, Albert Hall, Historia Naturalaren Museoa eta halako eraikin bikainak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 195. orr.

Historiaren Museoan zer gertatu zen asmatzen saiatu ginen Margaret eta biok.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 212. orr.

Ameriketako indioei buruzko museo bat zabalduko dute irailean Washingtonen.  Berria - Kultura   2004-01-23

Londresen, Britainiar Museoan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 442. orr.

Atalka ari dira egiten Barandiaran museoaren eraikitze lanak.  Berria - Harian   2006-03-03

Museo ondoko kafetegi batean zeozer jaten ari nintzela.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 169. orr.

Ikus-entzunezkoak museoan integratuko ditugu.  Berria - Kultura   2004-04-08

Obra hori museoari dohaintzan eman zion bildumazaleak, Frank Ribelinek, protesta egin ondoren.  Berria - Kultura   2006-01-18

Haien iraganaren museo bihurtu behar ote nuen neure etxea?  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 40. orr.

Ez du esaten, inoren lotsagatik edo, museoan sarrera kobratu dietela.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 46. orr.

Zazpi gizaldiz izango da Alexandria greziar munduaren museoa.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 145. orr.

2 (izenondoekin)

Museo militarrean, gaika eta mendeka atondutako gelak.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 152. orr.

Eliza hebraikoa izateko eraikia, orain Zinemaren Museo Nazionala dago bertan.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 36. orr.

Museo antropologiko bat sortzekotan zebilela Madrilen.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 196. orr.

Konputazioaren museo birtuala. zerbitzuguneetan museo bitxiak topa daitezke.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 89. orr.

Mediterraneoko giro epelak eta haize arinak, paisaiarekin batera, museo natural modukoa bihurtzen dute, askoren ustez.  Berria - Mundua   2004-04-20

Hemen museo modernoak egiten direnean berehala egiten dira kalkuluak.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 47. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik museistiko.

Gainera, ondo pentsaturik zuen museo proiektua, dena oso neurtuta zegoen.  Berria - Kultura   2004-07-23

Aipatu izan da, esaterako, oraindik ez dagoela museo egitasmorik.  Berria - Kultura   2004-10-28

Ez dago museo plan nazionalik.  Berria - Kultura   2004-10-28

Euskadik museo azpiegitura eta zerbitzu moderno eta koordinatuak izan ditzan.  Berria - Kultura   2006-03-01

Museo sare garrantzitsu eta askotarikoak, nazioarteko mailako artista garaikideen lanekin.  Berria - Kultura   2004-10-28

Egoera normalean dirutza balioko zukeen benetako museo pieza bat horrela galtzen uztea ere.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 84. orr.

Benetako museo objektuen edertasunarekin gozatzeko.  Berria - Kultura   2004-05-20

Tren txartelak, auto bidaiak, jatetxe eta hotel fakturak, museo sarrerak, [...].  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 58. orr.

Zenbait adituk, komisariok eta museo arduradunek.  Berria - Kultura   2004-02-28

Mundu osoko museo-gunerik handienean lan egin, eta ikasteko zegoen guztia ikasi.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 27. orr.

Zaldun bat oihuka, museo-zaintzaileen look minimalistari. ik museozain.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 78. orr.

Lau museo zuzendarik parte hartuko dute.  Berria - Kultura   2004-02-03

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Harik eta Basileako Udal Museoan sartu nintzen arte, denborapasa beste inolako asmorik gabe.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 213. orr.

Gipuzkoako oroitzaren museo sare hori Gipuzkoako gizarte museoek osatuko lukete, hots: bilduma arkeologikoak, historikoak edo etnografikoak dituztenek.  Berria - Kultura   2004-11-10

Gipuzkoako oroitzaren museo sare hori Gipuzkoako gizarte museoek osatuko lukete, hots: bilduma arkeologikoak, historikoak edo etnografikoak dituztenek.  Berria - Kultura   2004-11-10

Parisko Itsas Museoan.  Berria - Harian   2005-03-24

Baita Zurriola ikastolan, Txillida-Lekun eta Miramongo Zientzia Museoan ere.  Berria - Euskal Herria   2006-04-28

Atzo inauguratutako Artziniegako Etnografia Museo berrian.  Berria - Kultura   2004-03-26

Arma museoaren aurreko parkean zuen orduko zita.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 54. orr.

Sara etxea ez dute etxe-museo bilakatuko Pilar Barandiaran Jose Migelen iloba bizi den artean.  Berria - Harian   2006-03-03

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

artziniegako museo (3); espazioaren museo (3); guggenheim museo (5); museo barruan (4); museo berria (4); museo berriak (5); museo berrian (4); museo bihurtu (3); museo edo galeria (3); museo erraldoia (3); museo etnografiko (6); museo etnografiko berria (3); museo etnografikoan (4); museo handi (5); museo nazionala (5); museo nazionaletik (3); museo proiektua (3); museo txiki (3); museo txikia (3)

altzuzako oteiza museoa (3); arkeologia museoa (5); arte eder museoa (8); arte ederretako museoa (4); arte garaikideko museoa (5); arte modernoko museoa (3); bakearen museoa (4); bilboko guggenheim museoa (7); diseinuaren museoa (3); etnografia museoa (3); euskal museoa (5); gasteizko artium museoa (4); guggenheim bilbao museoa (3); guggenheim museoa (32); guggenheim museoa zabaldu (3); hermitage museoa (3); historia museoa (5); holokaustoaren museoa (4); iduseko museoa (4); itsas museoa (5); jorge oteiza museoa (3); modernoko museoa (4)

museoa bisitatu (4); museoa bisitatzeko (5); museoa bisitatzen (6); museoa egin (3); museoa egiteko (7); museoa eraberritzeko (4); museoa eraikitzeko (6); museoa eraikitzeko lanak (3); museoa fundazioak (3); museoa handitzeko (3); museoa ikusi (4); museoa ikustera (3); museoa izango (4); museoa izango da (4); museoa sortu (3); museoa zabaldu (9)

omenezko museoa (3); oteiza museoa (12); san telmo museoa (21); zumaiako zuloaga museoa (3)

altzuzako oteiza museoak (4); arte eder museoak (38); arte ederretako museoak (8); arte garaikideko museoak (10); arte modernoko museoak (3); arte museoak (4); artium museoak (28); bilboko guggenheim museoak (21); bilboko museoak (10); bonnat museoak (4); euskal museoak (6); euskal zentro museoak (7); gasteizko artium museoak (7); gasteizko museoak (3); guggenheim museoak (49); jorge oteiza museoak (5); louvre museoak (5); madrilgo museoak (3)

museoak antolatutako (4); museoak aurkeztu (4); museoak eraiki (3); museoak erosi (3)

nafarroako museoak (4); ormaiztegiko zumalakarregi museoak (3); oteiza museoak (20); reina sofia museoak (6); san telmo museoak (6); txillida leku museoak (5); yorkeko moma museoak (4); zentro museoak (9); zumalakarregi museoak (6)

arte eder museoan (19); arte ederretako museoan (4); arte garaikideko museoan (3); arte modernoko museoan (4); artium museoan (10); baionako bonnat museoan (4); baionako euskal museoan (4); bilboko euskal museoan (3); bilboko guggenheim museoan (16); bilboko museoan (6); bonnat museoan (6); elizbarrutiko museoan (3); euskal museoan (13); gasteizko artium museoan (8); guggenheim museoan (38); gustavo maeztu museoan (3); historiaren museoan (5); iraultzaren museoan (3); louvre museoan (3)

museoan dago ikusgai (3); museoan dagoen (4); museoan dauden (5); museoan egon (5); museoan gordetzen (3); museoan ikus (7); museoan ikus daitezke (3); museoan ikusi (3); museoan izan (6); museoan sartu (6)

nafarroako museoan (16); oteiza museoan (9); parisko louvre museoan (3); puxkin museoan (3); reina sofia museoan (6); rezola museoan (4); san telmo museoan (24); txillida leku museoan (5); zientzia museoan (3)

guggenheim museoarekin elkarlanean (3)

arkeologia museoaren (5); arte eder museoaren (4); arte ederretako museoaren (3); bilboko guggenheim museoaren (8); bilboko museoaren (3); bonnat museoaren (3); euskal museoaren (14); euskal museoaren adiskideak (3); euskal museoaren adiskideen (3); guggenheim museoaren (30); guggenheim museoaren eskariz (3)

museoaren adiskideak (5); museoaren adiskideen (7); museoaren aurrean (3); museoaren bilduma (5); museoaren bisita (3); museoaren eraikina (3); museoaren eraikuntza (3); museoaren eskariz (4); museoaren esku utzi (3); museoaren helburua (3); museoaren kanpoaldean (3); museoaren lagunek (3); museoaren lagunen (5); museoaren ondoan (4); museoaren parean (6); museoaren proiektua (3)

oteiza museoaren (4); san telmo museoaren (9)

artium museoari (4); guggenheim museoari (7); museoari begira (3); museoari eman (3); san telmo museoari (3)

berlingo museoen (3); euskadiko museoen (5); museoen lege proiektua (3); museoen nazioarteko eguna (6); museoen plana (3)

museoetako hezkuntza (5)

arkeologia museoko (7); arkeologia museoko zuzendaria (3); arte eder museoko (12); arte ederretako museoko (3); arte modernoko museoko (5); artium museoko (7); berlingo pergamo museoko (3); bilboko guggenheim museoko (5); bilboko museoko (5); bonnat museoko (3); euskal museoko (7); gasteizko artium museoko (3); guggenheim museoko (21); guggenheim museoko auditorioan (4); historia naturalaren museoko (3); itsas museoko (3); jorge oteiza museoko (3); madrilgo prado museoko (3)

museoko arduradunak (5); museoko arduradunek (18); museoko arduradunen (3); museoko auditorioan (4); museoko bilduma (5); museoko erakusketa (4); museoko langilea (3); museoko obra (3); museoko patronatuak (3); museoko pieza (4); museoko zinematekak (3); museoko zuzendari (17); museoko zuzendaria (13); museoko zuzendariak (15)

oteiza museoko (13); reina sofia museoko (3); san telmo museoko (5)

guggenheim museora (6); museora eraman (5); museora eramango (5); museora itzuli (3); museora joan (10); museora sartu (3)

guggenheim museorako (3); san telmo museorako (4)

museorik handiena (3)

museorik handiena (3)

arte eder museotik (3); guggenheim museotik (3); museotik ekarritako (5); reina sofia museotik (5)


museogintza iz museografia.

Beren lehen gogoeta museogintzaz egin zuten.  Berria - Kultura   2004-09-26


museografa iz museoko kudeatzaile emakumezkoa.

Bitan banatu dugu gure ekitaldia: lehenik entzun ditugu berritze lanak eraman dituen arkitektoa, Beñat Altabegoiti eta museografa anderea, Zette Casalas.  Herria   2001-11-15

Arkitektoak eta museografak kenketa larriak egin behar zituzten beren egitarauetan.  Herria   2001-11-15


museografia iz museoak antolatzeko eta kudeatzeko teknika. ik museogintza.

Fundazio horrek hiru zeregin izango ditu: museografia eta dauden aretoak zaintzea eta erakustea; Ataungo eta Euskal Herriko kulturgintzan partaidetza edukitzea eta zientziaren alorretik Barandiaranen lanei zabalpena ematea, batik bat mitologiaren alorrari begira.  Berria - Harian   2006-03-03


museografiko izond museografiarena, museografiari dagokiona.

Xabide eta K-6 estudioek Donostiako San Telmo museorako idatzitako plan museografikoak Donostiako Udaleko talde guztien onarpena jaso du. Irizpide museografikoez gain, ikuspegi literariorik ere badu, hitzen ordez ikonoak dituen kontaketa den aldetik.  Berria - Kultura   2004-10-22


museologia iz museoak antolatzeko eta kudeatzeko tekniken azterketa.

Arte garaikidearen eta museologiaren gaineko ikastaroa emango du Artium Gasteizko zentroak uztailaren 21ean, 22an eta 23an.  Berria - Kultura   2004-06-18

Jesus Pedro Lorente Zaragozako Unibertsitateko irakasle eta museologia doktoreak zuzenduko du ikastaroa.  Berria - Kultura   2004-06-18


museologiko izond museologiarena, museologiari dagokiona.

Ekain Fundazioak bere gain hartuko du erreplikaren eraikuntza, kudeaketa eta garapen museologikoa.  Berria - Kultura   2004-11-12

Proiektu museologikoa ez zen eraikinaren handitasunaren menpe jarri?  Berria - Kultura   2004-07-23


museologo iz museologian aditua.

Javier Balda artistak, Iñaki Diaz Balerdi museologo eta irakasleak, Fernando Golvano EHUko Estetika irakasleak eta Asier Laspiur artista eta irakasleak hartuko dute parte mahai-inguruan.  Berria - Kultura   2006-01-17

Felipe Senen galiziar etnografo, museologo eta kazetariak, Trintxerpeko Itsas Etxean, Xocasi buruz egingo duen hitzaldiarekin hasiko dira jardunaldiak,  Berria - Kultura   2004-05-16


museozain iz museo-zaindaria.

-Bada jatetxe txiki bat museotik oso gertu, jauna -xuxurlatu zidan museozain beltzez jantziak-. ez zuen, istripu-eguneko beltzez jantzitako lanpernazaleak bezala, aurpegi lurkolorerik, argizarizkoa baino, egun osoa lau hormen artean igarotzen duen museozain bati dagokion eran, baina gizon bera ziren istripu--egunekoa eta museozaina, ez nuen inolako zalantzarik.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 214. orr.

Museozain edo dena delako hark, nire egonezinarekiko guztiz axolagabe, bere edontzi hustutik nire edontzi hustura eraman zuen bere begirada harroa, patxada gogobetegarri batez.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 216. orr.


museozale izond museoen zalea dena.

-Ez, museozale.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 40. orr.


musika 1 iz hotsak arau jakinen arabera konbinatzeko antzea, denbora bitarte bat soinuzko gaiez antolatzeko artea; antolaketa horren araberako emaitza.

Musika matematika da, matematika alai jostalaria.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 292. orr.

Musika ikusi ezin den artea da, eta duela hamarkada gutxi aurrerapen teknikoek posible egin zuten arte, kopiarik onartzen ez zuen artea zen musika.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 57. orr.

Gehienez ere, oihartzun bat da musika, dio George Borrow-ek.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 184. orr.

Bozgorailuetan zabaldua, musikak albo kalezuloetako gazte ugari erakarri zuen, eta samaldan hartu zuten Sanadikia kalea.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 201. orr.

Musika isildu egin zen.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 32. orr.

Baina zertarako pentsatu, musikak hegaldaraz bagaitzake?  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 230. orr.

Eta musika harekin dantza egiten ez zuena hilda zegoen barrutik.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 27. orr.

Lehen garagardo tragoxkek, musikaren erritmo bero eta limurtzailearekin batera.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 192. orr.

Alaba kanpoan, musikako klaseak ematen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 160. orr.

Musika ikasitakoa zen bera ere, Comillasen, Jesusen Lagundiaren Unibertsitatean.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 74. orr.

Polkaren musikak gora egin du, baina urruti.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 51. orr.

Batzuek musika entzun orduko saltoka hasten dira, ni ez.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 49. orr.

Gainera, hainbat musika obra ondu zituen, batik bat abesbatzentzat.  Berria - Kultura   2004-02-15

Musika jartzen du: Mozarten klarinete boskotea.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 21. orr.

Disko jo-gailuan ezarritako musikari bertze deusi erreparatu gabe nengoen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 391. orr.

Musika jadanik itzalia zen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 8. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Euria ari zuen eta ene arimak xurgatu egin zuen musika eme hura.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 124. orr.

Eta itsuak musika iheskorrari ekin zionean, ate aldera jo zuten soldaduek.Horixe zen, musika sorgindua zen hura.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 60. orr.

Parsifal-eko musika zirraragarria, goitarra eta, aldi berean, indartsua... bortitza.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 17. orr.

Egunez, musika bitxi eta goibel hori hiriko zalapartan aienatzen zen, espetxearen ondotik igarotzen zen kale zabal eta jendetsuko iskanbilan.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 60. orr.

Four Deucesetik datorren musika tristea eta geldoa da.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 149. orr.

Musika atsegin bat besterik ez zitzaion giroari falta.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 194. orr.

Gure aldizkariak musika klasikoari buruzko gaiak jorratzen ditu.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 242. orr.

Aski da, hala dela etsi dezagun, musika barrokoko zati han-hemenkako batzuk entzutea, guztiek ageri baitute familia-aire nolabaiteko bat.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 175. orr.

Musika modernoko libururik ba al duzu?  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 107. orr.

Oso musikazale ba7 itzen Rousseau, batez ere musika italiarraren zale.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 132. orr.

Kamarako musika eta opera piezak jotzen zituen talde batean.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 133. orr.

Makinako musika ere azkarki ematen da ostatuetan, eta horrek itotzen du kantua!  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 66. orr.

Benetako musika entzun nahi diagu!  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 10. orr.

Nahiz eta zenbaitek, Sarriegiren musikaren jatorri herrikoia eta helburu are herrikoiagoa kontuan izanik, bigarren mailako musikatzat hartu.  Askoren artean   «Rataplan» - 20. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik musikal.

Musikazale zenez, sala bat apaindu zuen behealdean musika saioak entzuteko.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 112. orr.

Musika nota batzuk iritsi ziren emakumeen belarrietara.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 210. orr.

Une hartan emanago zen musika doinuetara, adiskidearen hitzetara baino.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 141. orr.

Hoteleko sukaldetik zetozen musika aireak amerikar filmetakoak ziren.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 153. orr.

Anitzetan, zenbait musika-pasarte entzutean, negarrez hasten nintzen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 18. orr.

-Musika bideoak ari ziren orduan emititzen.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 185. orr.

Musika-diskoen saltzaile? -galdetu nuen, harriturik-.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 43. orr.

Musika aparatuan kasete baten alde bat eta segidan beste aldea entzun zituen osorik.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 264. orr.

Musika-pieza landuak gogoratzeko eta ikasteko.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 79. orr.

Izatez Leningradokoa zen bera, eta hantxe egin zituen musika-ikasketak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 186. orr.

Hilabete batzuez musika irakasle aritu zen Munichen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 134. orr.

Hitzaldi eta musika-jardunaldietan parte hartzeko.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 229. orr.

Musika-emanaldiren bat edo hitzaldi interesgarriren bat izaten zenean, haietara bai, azaltzen nintzen.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 105. orr.

Koloretsuak dira musika kontzertuen iragarkiak.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 35. orr.

Musika-sala izaten jarraitu zuen, agian amak sekula galdu ez zuelako beste piano bat izateko esperantza.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 16. orr.

Bazirenean parke itxietan musika kiosko hutsak eta estaliak, barandak igotzen errazak zituztenak.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 116. orr.

Nik apartamentua deskribatzen nien, Louis-Philippe estiloko idazmahaia, belus gorrizko besaulkiak, musika-katea.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 67. orr.

Musika-kutxa bat kaobazkoa, barnean bi neska-mutil [...] dantzatzeko jantziz apainduak gordeta zituena.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 265. orr.

Ansorenak, txistularien maisu izan zenak, eta Donostiako musika memoriaren zatirik hoberena gauzatzen duenak, [...].  Askoren artean   «Rataplan» - 94. orr.

Musika-terapia saioaren erdian, ordea, Leire serio jarri da, bat-batean zerbait garrantzitsua gogoratu izan balu bezala.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 68. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Organo musika entzuten du alargunak.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 31. orr.

Tabernetako dantza-musika, flamenkoa edo telebistako hit-en zaleek ere badutela zer topatua aldarrikatzen dute bozgorailuek.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 41. orr.

Leningradoko monasterioko ezkontza-musikaren kasuan.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 228. orr.

Katalunian, garai hartan euskaldun asko zegoelako bizitzen, euskal herri-musika ezagutu zuen.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 280. orr.

Horrela, italiarrak itsas aurrean jotzen irakatsi zion Irisarriri itsas musikaren gainetik biolin musika jartzen.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 112. orr.

· Iduritu zitzaidan trufa musika zerbait bazela Elenaren solasetan. ik musikatu2.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 62. orr.

5 musika-banda

Musika-banda batek dir-dir egiten zuen eguzkitan, txapel zuriak, aurpegi gorri izerditsuak, Yankee Doole jotzen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 107. orr.

Atzetik, segizioari erritmoa markatzen hileta martxa jotzen zuen musika banda.  Berria - Ekonomia   2004-05-18

Bi urte egin nituen plazako akademia zaharrean, musika-bandako zuzendari zaharraren oihuen artean.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 64. orr.

Tren geltokian, han ziren musika banda militarra, ustez folklorikoak ziren jantziez apainduriko emakumeak eta kazetari andana.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 163. orr.

Pello Expaiñ eta La Euterpe musika banda herrikoi ospetsua.  Askoren artean   «Rataplan» - 34. orr.

Bilboko Udal Musika Banda Arriagako ohiko kontzertuekin hasiko da igande honetan.  Berria - Kultura   2006-01-14

Kazetariak, kamarak, ejerzitoko musika banda...  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 127. orr.

6 musika egin

Cara al sol haren musika egin zuena ondoko herri batekoa zela, Zegamakoa, eta ez Toledokoa, Murtziakoa edo Zaragozakoa.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 89. orr.

Azken aldia gaixo igaro bazuen ere, ez zion lan egiteari utzi, eta zinemarako musika egiten jarraitu zuen.  Berria - Kultura   2004-08-20

Esan nezake house musika egiten dudala, baina baita, dub-a, disco musika, Detroit techno-a eta funka egiten dudala ere.  Berria - Kultura   2004-03-04

Esan nezake house musika egiten dudala, baina baita, dub-a, disco musika, Detroit techno-a eta funka egiten dudala ere.  Berria - Kultura   2004-03-04

Hirukoteak ertzeko musika egiten, rocka, noise-a eta esperimentazioa harilkatuz.  Berria - Kultura   2004-12-09

Coca-Cola iragarkietarako musika egin dezaten.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 74. orr.

Gazteentzako musika egiten duen talde baten kontsumitzailea.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 55. orr.

Batzuetan, oso gutxitan, musika egiteko edo entzuteko gogoa sortzen zaio, eta folklorera edo folk-era jotzen du.  Berria - Harian   2006-01-28

Block-eko buruzagiak musika egiten zuen bere akordeonarekin.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 53. orr.

Azkenik biolin jotzaile bat, italiarra bera, bakarrik geratu omen zen musika egiten.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 32. orr.

Baziren jazza egiten zutenak eta baziren kabaret-musika egiten zutenak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 265. orr.

7 musika-festibal

Ortziraletik iganderat, musika festibala Haltsun.  Herria   2004-07-22

Ortzegun aratsean, Baigorriko elizan, kontzertua Baxe-Nabarreko musika festibalaren kondu.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 129. orr.

Musika festibaletan helduentzat dira afixako kontzertuak eta ondoan haurrei animazio bereziak eskaintzen zaizkie, helduek bakean goza dezaten musika.  Herria   2005-06-02

Behar da jakin musika festibal horrek 30 000 gazte biltzen dituela eta hau ez dela guti herri batentzat.  Herria   2003-04-24

· Donibane Lohizunen, Andaluziako dantza eta musika festibalak arrakasta handia ukan du Mendekoste-kari.  Herria   2003-06-05

8 musika-jaialdi

Daniela Barcellona mezzosopranoarekin batera arrakasta itzela izan zuen Florezek Salzburgoko Musika Jaialdian.  Berria - Kultura   2004-08-31

Zumaiako nazioarteko musika jaialdia iragaiten ari da memento huntan, agorrilaren 1ean hasirik.  Herria   2003-08-07

Herri musika jaialdia egingo dute gauez, eta igandean, berriz, pankarta berezia eramango dute Foroaren manifestazioan.  Berria - Euskal Herria   2004-10-09

Wintercase musika jaialdi ibiltaria Graham Coxon, The Divine Comedy eta Adam Green kontzertuarekin hasiko da gaur, Bilboko kafe antzokian.  Berria - Kultura   2004-11-10

Blues eta Jazz musika jaialdiak pasata, Getxo Bizkaiko hiriburua izango da berriro, musikaren alorrean bada ere, mundu osoko folk doinuen topalekua bilakatuta.  Berria - Kultura   2004-08-26

Musika jaialdi bat iragartzen duen afixaren aurrean.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 51. orr.

9 musika-jotzaile (4 agerraldi, 3 liburutan) iz ik musikajole.

Karrika kantoi eta ostatu ilunetan jotzetik eliza-kaperetan jotzera igaro zen Damián itsua, katedraleko musika jotzaile izatera iritsi zen gero, eta errege-ordearen jauregian amaitu zuen azkenik.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 71. orr.

Munduko musika jotzailerik onenek osatzen zuten orkestra batek.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 266. orr.

Musika-jotzaileen atzetik, danbor bat herrestan eramanez, pony bat.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 56. orr.

Herio musika jotzaile aparta da, tresna guztiak bereak dira, tximista eta ostots, lurrikara eta itsas ikara, sumendi eta Jainkomendi, suzko eta berunezko su, hari eta altzairu.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 85. orr.

10 musika-lan (22 agerraldi, 4 liburu eta 13 artikulutan)

Bernardo Atxagaren poesiatan oinarritutako Bizitza musika lana Sidneyn, Australian, joko dute urriaren 23an.  Berria - Kultura   2004-10-05

Sonanbulu batek idatziko lukeen musika-lana bihurtu da.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 274. orr.

Gasteizko kontserbatorioko musika elektroakustikoko laborategiko eta AMEE Espainiako Musika Elektroakustikoaren Elkarteko kideek, bideo sormenarekin lotutako hainbat musika lan aurkeztuko dituzte.  Berria - Kultura   2004-02-26

Hainbat tabernatan pianoa jotzen aritu zen, musika lanak sortu eta instrumentatzen zituen bitartean.  Berria - Kultura   2004-04-15

Bideo sormenaren alorrean landu berri diren musika lanak joko dituzte parte-hartzaileek.  Berria - Kultura   2004-02-26

Ezin zaiola gehiagorik eskatu zer, eta helburutzat duen huraxe lortzen duen musika lan bati.  Askoren artean   «Rataplan» - 86. orr.

11 musika-obra (8 agerraldi, liburu 1 eta 7 artikulutan)

Bello Portuk [...] gainera, hainbat musika obra ondu zituen, batik bat abesbatzentzat.  Berria - Kultura   2004-02-15

Bilbao Musika elkartearen eskaerari jarraiki Fritzek idatzitako musika obra.  Berria - Kultura   2004-10-21

Bartzelonako Trito musika editoreen laguntzaz hainbat musika obra argitaratuko dira udarako.  Berria - Kultura   2004-01-22

Orffek Erdi Aroko literatur oinarriak erabili zituen Carmina Burana musika obra idazteko.  Berria - Kultura   2004-11-03

12 musika-talde

Musika-talde bat ere bazen koruan, hamabi musikariz osatua, organo-jotzaileari laguntzeko.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 124. orr.

Inaugurazio ekitaldian 11 laguneko musika talde batek Love me tender kantatzen du.  Berria - Kultura   2004-12-17

Beatles eta Rolling Stones musika taldeak ari ziren fama hartzen mundu osoan.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 81. orr.

Ehunka musikari etorriko da Isturitze eta Aiherrara helduden igandean, Union Basque batasunak antolatzen duen musika taldeen urteko elgarretaratzearen karietara.  Herria   2005-05-19

1.606 musika taldek eman dute izena Bilbo Hiria pop-rock lehiaketaren 18. ekitaldian.  Berria - Kultura   2006-02-15

Beste Connie hura musika taldeen zuzendaria omen zen, kanta-orriak banatzen zituen, eskolako kantaldietan akordeoia jotzen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 67. orr.

Folklore Azokan folk musika taldeen lehiaketa egingo dute.  Berria - Kultura   2006-03-24

Konpartsa, mozorrotu, parodia, karroza eta ikasle musika-taldeak ugari desfilatzen ikusi genituen.  Askoren artean   «Rataplan» - 16. orr.

· Eta ez aspertzeko, jakina, musika taldetxoa daukak hobbytzat!  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 198. orr.

13 musika-tresna (287 agerraldi, 54 liburu eta 112 artikulutan; orobat musikatresna g.er.) ik instrumentu.

Oholtzan Amadeo eta herri-bandako musikariak zeuden, musika-tresnak eskuan, hasteko aginduaren zain.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 151. orr.

Okasiorako sortutako orkestra inprobisatuan ez dago musika-tresna aski Wagner jotzeko.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 46. orr.

Turuta, txilin eta gainerako musika-tresnen laguntzaz.  Elizen arteko biblia   2 Kro 5,13

Orkestrako musika tresnen sailean.  Berria - Harian   2005-07-05

Oso ongi gozatutako musika-tresna baten antzekoa.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 265. orr.

Harizko musika-tresnaz.  Berria - Kultura   2004-03-20

Haizezko musika-tresna batzuen doinuak entzun nituen alboko gelatik.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 228. orr.

14 (hiru osagaiko hitz elkartuetan)

Musika tresna kurtso ainitz: gaita, pandero, arrabita, tronpeta, [...].  Herria   2005-09-22

· Didjeridua, munduko haize musika-tresna zaharrenetakoa.  Berria - Kultura   2004-03-31

Perkusio eta soka musika tresnak erabiliz.  Herria   2004-05-06

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 8 aldiz agertzen direnak)

antzinako musika (19); baionako musika ikastegi (8); bestelako musika (12); dantza eta musika (31); donostiako musika hamabostaldiak (9); egindako musika (8); europako musika (8); euskal herriko musika (17); euskal musika (61); ganbera musika (22); goi mailako musika (16); harizko musika (8); herri musika (32); herriko musika (24); herriko musika eskolen (8); jazz musika (13); kantu eta musika (31); mendeko musika (10); munduko musika (8)

musika arloan (9); musika banda (43); musika bandak (20); musika bandaren (9); musika beltzaren (8); musika doinuak (8); musika ederra (12); musika egin (20); musika egitea (8); musika egiteko (13); musika egiten (43); musika elektroakustikoko (8); musika elektronikoa (12); musika elektronikoaren (8); musika emanaldi (11); musika emanaldiak (10); musika entzun (33); musika entzuteko (18); musika entzuten (79); musika eskainiko (12); musika eskola (40); musika eskolak (10); musika eskolako (28); musika eskolan (17); musika eskolen (14); musika estilo (24); musika eta dantza (34); musika eta kantu (12); musika eta literatura (8); musika festibala (14); musika garaikidea (11); musika garaikidearen (12); musika garaikideko (11); musika gustatzen (8); musika hamabostaldia (13); musika hamabostaldiak (29); musika hamabostaldian (11); musika hamabostaldiaren (13); musika hamabostaldiko (14); musika ikasketak (17); musika ikastegi (10); musika irakasle (12); musika isildu (11); musika izan (19); musika izango (13); musika jaialdia (17); musika jarri (17); musika jarriko (9); musika jartzen (22); musika jo (18); musika jotzeko (14); musika jotzen (40); musika klasiko (10); musika klasikoa (61); musika klasikoaren (11); musika klasikoko (19); musika kontserbatorioan (13); musika kontzertu (15); musika lagun (17); musika lana (8); musika maite (23); musika mota (39); musika munduan (15); musika obra (8); musika ona (16); musika pieza (9); musika pixka bat (16); musika plazan (14); musika sortu (8); musika sortzeko (9); musika sortzen (9); musika talde (59); musika talde bat (10); musika taldea (31); musika taldeak (38); musika taldearen (18); musika taldeek (8); musika taldeen (20); musika taldeko (15); musika tradizionala (16); musika tradizionalaren (9); musika tresna (145); musika tresna bat (9); musika tresnak (57); musika tresnaren (17); musika tresnarik (8); musika tresnaz (9); musika tresnekin (8); musika tresnen (29); musika ulertzeko (10); musika uztartzen (8); musika zati (14); musika zikloa (8); musika zuzendaria (12); musika zuzendariak (10)

pop musika (9); rock musika (10); zinemarako musika (12)

euskal musikak (22)

euskal musikaren (41); herri musikaren (16); jazz musikaren (10); musikaren besta (23); musikaren bidez (26); musikaren bitartez (11); musikaren eguna (8); musikaren historia (10); musikaren inguruan (10); musikaren munduan (18); musikaren pesta (9); pop musikaren (11); rock musikaren (13)

musikaz lagundurik (10)


musikabako izond musikarik gabea.

"Ez gutunik Mogilev?" galdetzen du, bere ingeles musikabako, zalantzati eta krudelean.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 84. orr.


musikadun izond musikaz hornitua.

Sagarrondo loreen mira zuten erleek abaraska egin omen zuten Adrianaren ahoan eta ezti gozoa atera, ezti musikaduna, ezti sagar-zaporea.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 129. orr.

· Horretarako, Siriako muaxaja edo musikadun poesien, Ramon Llulen narratibaren eta Jacint Verdaguerren maitasun mistikoaz baliatuko da.  Berria - Kultura   2004-07-21


musikagai iz musika izateko edo egiteko gaia.

Dena musikagai zaie.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 160. orr.


musikagailu 1 iz musika jotzeko makina.

Tabernari-taskeroak musika aparatu (musikagailua) zahartu batean mugimendu batzuk egin ditu.  Berria - Kirola   2004-06-18

2 musika-tresna.

Etxamendik bazuen abilezia, eta doinua entzunez gero edozein musikagailurentzat trebeki para zezakeen.  Berria - Kultura   2004-07-09


musikagile 1 iz musika obrak ontzen edo musika egiten duen pertsona. ik musikari.

Iragan mendeko musikagile edo konpositore handienetarik izana da Maurice Ravel, sortzez ziburutarra.  Herria   2004-10-28

Francisco Escudero musikagile zarauztarraren Zigor operan.  Berria - Kultura   2004-02-12

Franz Liszt musikagile, pianista eta haur mirariaren bizitzako historia kontatzen du liburu horrek.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 325. orr.

Urte hartan oso boladan zeuden musikagile gazte baten baltsak, Strauss izeneko batenak.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 63. orr.

Musikagile jaioa zenez, Saforen azkentzea izeneko opera dramatikoa konposatu zuen.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 133. orr.

Musikagilearen katalogoa egin, eta bizitzaz eta obraz idatzi du Luis Garcia del Busto kritikariak.  Berria - Kultura   2004-04-16

Musikari eta musikagile irizpidedunek, Bixente Martinezek, Joseba Tapiak...  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 121. orr.

Santesteban musikagileak egindako piezez gainera, bere festa nagusirako musikarik garrantzizkoenetako bat ere badu Donostiak.  Askoren artean   «Rataplan» - 44. orr.

Sarriegi da, dudarik gabe, Donostiako hiriaren irudikapenik biziena herri memorian sustatu duen musikagilea.  Askoren artean   «Rataplan» - 82. orr.

Karajan, nire musikagile gustukoenetako bat!  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 243. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Sarriegik arretaz jarraitu zien Santesteban maisuaren irakaspenei, eta laster hartu zion gaina organista eta herri musikagile hari,  Askoren artean   «Rataplan» - 69. orr.

• 3 (izenondo gisa)

Euskalerriaren alde aldizkariak [...] nekrologiko hunkigarria argitaratu zuen maisu musikagilearen omenez.  Askoren artean   «Rataplan» - 71. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

musikagile bilbotarrak (3); musikagile bilbotarraren (4); musikagile famatua (3); musikagile famatuaren (4); ravel musikagile (7); ravel musikagile famatua (3); ravel ziburutar musikagile (3)

musikagilearen omenezko (3)

euskal musikagileen (5); musikagileen lanak (3); musikagileen obrak (4)


musikagintza iz musika egitea.

Musikagintza utziko duela iragarri zuen Llachek duela gutxi.  Berria - Kultura   2006-03-02

Badaki ez dutela bide handirik eginen musikagintzan, berak baino anitzez hobeak badirela "merkatuan", baina ametsak ere ez dira kalte.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 76. orr.

Kaxiano Ibarguren antzuolar eskusoinulari eta kantari zena omendu dute Lizartzan, musikagintza eta bertsularitzan egindako lanak gogoaraziz.  Herria   2005-09-29

Munduko informazioaren gehiengoa 1 eta 0 bidez idazten hasi zenetik, musikagintzak berebiziko aldaketak izan ditu.  Berria - Kultura   2006-01-26

Luze jardun zuten euskal musikagintzak behar dituen bide berriez.  Berria - Kultura   2004-02-20

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

euskal musikagintzak (3)


musikagune iz musika egiteko gunea.

Norman Foster ingelesak Gatesheadeko musikaguneko maketa erakutsiko du, eta Frank Ghery estatubatuarrak, berriz, Los Angelesko Disney musika aretoa erakutsiko du.  Berria - Kultura   2004-06-02


musikajole (6 agerraldi, 5 liburu eta artikulu 1ean) iz musika-jotzailea.

Badakigu, nolanahi ere, hiriak lehendik zuela ohitura beren prestamen aski urriko txarangekin hiriko jai batzuk alaituko zituzten musikajole batzuk kontratatzeko.  Askoren artean   «Rataplan» - 41. orr.

Jainkoaren gorespen-kantuei laguntzeko, musikajoleek erabiltzen zituzten turuta, txilin eta gainerako musika-tresnez Heman eta Jedutun arduratzen ziren.  Elizen arteko biblia   1 Kro 16,42

Atzeraxeago orkestinaren gurdia zihoan, musikajoleak tartean behin, kemen askorik gabe bazen ere, berriro jotzen hasten zirela.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 209. orr.


musikal 1 izond musikarena, musikari dagokiona. ik musika 3.

Programa musikal guztiz zabala apailatua zuela gau berezi hartarako. programa musikal guztiz zabala apailatua zuela gau berezi hartarako. ez dut prestakuntza musikal berezirik, baina beti gustatu izan zait musika ona entzutea.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 18. orr.

Hiru zuloko flauta hain zabalduta baldin badago, nork asmatu zuen, inportatu ala esportatu egin du Euskal Herriak tresna musikal hori, gauza horiek ez dute berez garrantzirik, [...].  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 140. orr.

Antton Lukuren ipuin batean oinarritutako ikusgarri musikala gaur Izpuran estreinatuko du Lagunarte musika konpainiak.  Berria - Kultura   2004-12-03

Aurkikuntza txundigarria egin berria zuen Pitagorasek: bitarte musikala bi zenbakiren arteko erlazioa da.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 118. orr.

Jamaikan gehien entzuten den irrati musikala.  Berria - Kultura   2006-04-29

Kultura musikal zabaleko musikaria dugu maisua.  Berria - Kultura   2004-02-20

Zazpi Cutty Shark botila, eskala musikal bat dibujatuz, eskailera beherakor bat osatuz, gero eta hustuagoak.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 216. orr.

Martinek bazuela adimen musikal bat, Bachen musikaren egitura-arauez jabetzeko modukoa.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 218. orr.

Apustu musikal eta estetiko handia egin du Elurretan Ordiziako taldeak orain arte kaleratu dituen bi diskoetan.  Berria - Kultura   2004-12-22

2 musikaren oinarrizko nolakotasunen bat duena.

Kristala emeki ukitu beharra zeukan bi hatz erakusleen azazkalez, eta klik zoli erdi musikal bat edo klik sail labur bat eragiten zien tarteka.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 95. orr.

Bada, nolanahi ere, airezko formen oroitzapen bat, begi espiritual eta esanguratsuena, soinuena, soinu musikal baina tristeena.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 19. orr.

Dio, Emily Dickinsonen olerki guziak musikalak direla eta hark aspaldi soinuratu zuela bat.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 126. orr.

3 musikaz hornitua.

Bi gizon, gorbataz eta alkandora zuriz jantzirik, komun-ontzi musikal bat eramaten aldirietako etxe bateko geletan zehar, Esker emate Egunean.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 77. orr.

4 iz komedia musikala.

Charles Dickensen obran oinarritutako Oliver! musikal arrakastatsua.  Berria - Kultura   2004-01-02

Bere egiazko ametsa Hollywoodeko musikal alai batean paper txiki bat edukitzea izan zitekeela otu zitzaidan.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 78. orr.

42. kalean Walt Disneyko Lyon King musikala eta antzeko showak daude egun ikusgai.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 28. orr.

Zure filmaren azken eszena musikal batetik ateratakoa dirudi.  Berria - Kultura   2004-01-25

Gauza jakina da makina bat aldiz taularatu izan dela, antzerki-lan edo musikal forman, eta pelikula ere bihurtu izan dela irakurtzera goazen liburua.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 11. orr.

Bollywoodi ospea eman dioten derrigorrezko happy-end eta musikal erromantikoak ordezkatzeko.  Berria - Kultura   2006-05-03

Gaur estreinatuko du Bilbon 'Kaputen kanta' formatu txikiko musikala.  Berria - Kultura   2004-10-26

5 komedia musikal musika eta dantza pasarteetan oinarritzen den komedia.

XX. mendeko 3. hamarkadara arte New Yorken arrakasta handia izan zuen komedia musikala.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 417. orr.

Fernando Trias de Bes idazle katalanaren liburuan oinarritutako El vendedor de tiempo komedia musikala.  Berria - Kultura   2006-04-28

Honen karietarat, bidean dauden xedeak aipatuak izan dira hala nola andereñoek ikasle guziekin xutik ematen ari diren komedia musikala.  Herria   2005-02-27

6 film musikal musika eta dantza pasarteetan oinarritzen den filma.

Ann Miller hil da, Hollywoodeko film musikaletako dantzari eta aktore garrantzitsuenetakoa.  Berria - Kultura   2004-01-24

Zinemaren historiako film musikal ezagunenetakoak bere eskuetatik aterata egon arren eta zinema beltza eta sozialari ekarpen interesgarriak egin bazizkion ere, kritikak ez du oso ondo tratatu Robert Wise.  Berria - Harian   2005-09-15

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

komedia musikal (3); musikal bat (16); musikal hori (4)

esperimentazio musikala (4); ibilbide musikala (4); komedia musikala (7); musikala egiteko (3)


musikalari ik musikari.

musikaldi iz musika jaialdia; musika emanaldia.

Zinema bada astean behin, musikaldiak orkestrarekin ardura, arratsean, lan ondoan.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 73. orr.

Donibane Lohizunen hasi dira Udaberriko Musikaldiak, Ravel akademia antolatzaile.  Herria   2004-04-15

Ortzirale aratsean, Donibane Lohizunekoelizan, Bordeleko orkestra nagusia Kostaldeko Musikaldiaren kondu.  Herria   2001-09-06

Donostiako Talde Barrokoak eta Conductus Ensemblek eskainiko duten kontzertuarekin hasiko da Azkoitiko Udaberriko musikaldia.  Berria - Kultura   2004-05-06

Musikaldi ederra izan da Bach, Buxtehude, Aubert, Viter-en musikarekin.  Herria   2002-12-26

Aratseko 9etan, Baigorriko elizan, organo musikaldia: François Espinasse.  Herria   2002-08-01

Igandean, Donibane Garazin, "Garazique" musikaldia karriketan.  Herria   2005-06-09

3 egunez, bi mintzaldi, musikaldi bat, pilota partida eta apairua bertsulari batzuekin.  Herria   2001-02-01

Kontzertu guztiak azterketa soziologiko joria egiteko abagune badira, Extremoduroren musikaldi batekin doktorego lana presta liteke gazteriaren kontsumo ohiturei buruz.  Berria - Kultura   2004-10-05

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kantaldi musikaldi (4); kostaldeko musikaldi (15); kostaldeko musikaldi nagusia (3); kostaldeko musikaldi nagusiaren (7); musikaldi arraro bat (3); musikaldi bat eskainiko (3); musikaldi berezi (3); musikaldi eder (3); musikaldi ederra (3); musikaldi nagusia (3); musikaldi nagusiaren (7); musikaldi nagusiaren kondu (5)

haltsuko musikaldia (4); kantaldi musikaldia (3); organo musikaldia (5)

miarritzeko musikaldiak (5); udaberriko musikaldiak (12)

kostaldeko musikaldiaren (5); kostaldeko musikaldiaren kondu (3)


musikalitate iz musikaltasuna.

Jatorrizko hizkuntzaren musikalitatearen atxikitzeko.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 50. orr.

Teknikoki agian ezagutu dut hoberik, baina musikalitate aldetik ez dute parekorik.  Berria - Kultura   2006-05-04


musikalki iz musika alderditik.

Musikalki, lehen zati hori izan zen interesgarriena.  Berria - Kultura   2004-01-06

Instrumentista baten moduan, soinua musikalki lantzen dugu, ez teknikoki.  Berria - Kultura   2004-02-06

Kontzertu bakoitza show bat da The Legendary Shack Shackersentzat, hala musikalki nola eszenikoki.  Berria - Kultura   2006-05-04

Estetikoki eta musikalki, nahiko kontzertu berritzaile eta ausarta egingo dugula uste dut.  Berria - Kultura   2004-07-02


musikaltasun iz musikala denaren nolakotasuna. ik musikalitate.

Bere poesian musikaltasuna osagarri bat baino gehiago, esentzia zen.  Berria - Kultura   2004-03-21

Liburu honetakoa da Thomasen poema ezagunenetako bat, "Fern Hill" ederra, erritmo eta musikaltasun liluragarriaz haurtzaroaren mundua Paradisu galdu baten moduan agertzen duena.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 8. orr.

Euskarak musikaltasun propioa duela esan liteke?  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 255. orr.

Jatorrizko musikaltasunaren kutsu bat gordetzen saiatuko naiz.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 34. orr.

Naroa Intxaustik gustuz eta musikaltasunez abestu zuen erdi bolumeneko ahotsarekin.  Berria - Kultura   2004-11-30


musikaltxagailu iz bozgorailua.

Apainketa xumea, eszenatoki xuri batekin, musikaltxagailu eta kablerik gabe...  Herria   2003-10-23


musikari (orobat musikalari g.er.) 1 iz musika obrak ontzen edo jotzen duen pertsona. ik musikagile.

Beste euskal musikari bati ere, Jesus Guridiri, ohore akademiko bera eman zioten 1913an.  Askoren artean   «Rataplan» - 81. orr.

Santesteban musikalariak 1838an aurkeztua zuen bere "Marcha de San Sebastian" ere.  Askoren artean   «Rataplan» - 42. orr.

On Bitor Zubizarreta, Begoñako organo-jole eta musikari aparta.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 64. orr.

Lau musikari juduk, José Israel de Tudelaren gidaritzapean, lau harizko tresnak jo zituzten.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 77. orr.

Musikariek ere, bakoitzak bere tresna hartuta, ziztu bizian ihes egin zuten.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 82. orr.

Proiektu honetarako, adibidez, musikariak etorri, partitura irakurri, bitan jo eta hirugarrenean grabatzea nahi nuen.  Berria - Kultura   2006-04-09

Pennsylvania kabaretean jo zuen soinu handia 1950-54 bitartean musikari profesional moduan.  Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 17. orr.

Doktorea musikari bikaina da.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 88. orr.

Igandean, meza 10.45etan, Kanboko musikalariek alaiturik, 12.30etan, salan, aperitifa eta bazkaria.  Herria   2004-07-08

Berrehun eta laurogeita zortzi ziren, denak musikari iaioak, Jauna kantuz goresteko ikasiak.  Elizen arteko biblia   1 Kro 25,7

· Okerreko erromerian aritu zen musikari.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 104. orr.

2 (izenondo gisa)

Santesteban aita-seme musikariekin batera.  Askoren artean   «Rataplan» - 71. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Beti egon zen hiletak ospatzeko musikari talderen bat edo beste bera ibilitako tokietan.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 53. orr.

Musikari sorta batek Lauaxetaren olerkiak hartu, muskatu eta disko bat argitaratu du haren omenez.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 27. orr.

Musikari laukote berria, bere onenak ematen; ni, haien zarata etsipenez aguantatzen.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 85. orr.

Musikari familia batean sortu ninduten, Nafarroako Tuteran.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 61. orr.

Johannes eta Andres, musikariak ziren, Bohemiakoak, musikari lurraldekoak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 114. orr.

Bogarde egon liteke kanal-ertzeko bidean aurrera doan mutil gazte horri begira, mutilarengan aurkituko duelakoan bere musikari-karreraren aldapa beherako eroria bridatzea, leuntzea, gelditzea...  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 69. orr.

· Musikari-jendea alproja hutsa zela eta horrela ez nuela andregairik egingo.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 120. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Charlie Parker, Dizzy Gillespie eta 52. kaleko gainerako jazz musikari guztiak Wagner jotzen jarriak zituen orain, zuriz jantzita, esbastikadun besoko bana, Radio City Halletik zuzenean emititzen.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 59. orr.

Da Ruak, behin batez Jakob Van Eyck Utrecht hiriko zaindari eta udal musikariak, beste laurekin boskotea osatuz [...] jotzen entzun zuen.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 59. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

blues musikari (6); dantzari eta musikari (8); euskal herriko musikari (6); euskal musikari (21); folk musikari (4); herritar musikari (7); hip hop musikari (3); idazle eta musikari (4); jazz musikari (17); kantari eta musikari (17); kantari musikari (8)

musikari aparta (3); musikari beteranoek (3); musikari bikaina (3); musikari bikainak (4); musikari estatubatuarra (4); musikari estatubatuarrak (9); musikari eta dantzari (6); musikari eta kantari (20); musikari eta kantaria (5); musikari eta kantariek (4); musikari eta kantariekin (4); musikari ezagun (5); musikari ezaguna (4); musikari ezagunak (4); musikari famatua (3); musikari fina (3); musikari frantziarrak (3); musikari gazte (24); musikari gazteak (7); musikari gazteei (4); musikari gazteek (9); musikari gazteen (9); musikari gazteen lana (3); musikari gaztek (4); musikari gisa (12); musikari handi (6); musikari handia (7); musikari handiak (6); musikari ingelesak (4); musikari izan (6); musikari izango (4); musikari izateko (4); musikari kanadarrak (3); musikari kantari (4); musikari kataluniarrak (3); musikari lagun (5); musikari lagunekin (15); musikari lotuta (3); musikari lotutako (4); musikari ohiak (3); musikari ona (3); musikari onak (6); musikari onekin (3); musikari ospetsu (4); musikari ospetsua (3); musikari profesionalak (5); musikari profesionalak sortzea (3); musikari talde (14); musikari talde bat (4); musikari taldea (6); musikari taldearekin (6); musikari taldearen (4); musikari trebe (4); musikari trebea (5); musikari trebeak (7); musikari trebeek (3)

oso musikari ona (3); reggae musikari (3); soul musikari (4); taldeko musikari (4)

eskarmentu handiko musikaria (3); euskal musikaria (3); fermin muguruza musikaria (3); jazz musikaria (5); mikel urdangarin musikaria (3); musikaria izan (7); musikaria izan zen (3); poeta eta musikaria (3)

abeslari eta musikariak (3); bandako musikariak (3); dantzari eta musikariak (3); euskal herriko musikariak (4); herriko musikariak (5); jazz musikariak (3); kantari eta musikariak (6); musikariak elkartu (4); musikariak elkartzen (3); musikariak eta dantzariak (3); musikariak eta kantariak (3); musikariak izan (6); musikariak izango (6); orkestrako musikariak (5); puntako musikariak (4); taldeko musikariak (9)

musikariaren izena (4); musikariaren laguntzarekin (4)

musikariei laguntzeko (3)

bandako musikariek (3); harmoniako musikariek (4); kanboko izarrako musikariek (3); kantari eta musikariek (4); musikariek alaiturik (9); taldeko musikariek (8)

musikariekin grabatu (3); taldeko musikariekin (8)

euskal musikarien (10); kantari eta musikarien (3); munduko musikarien (3); musikarien artean (7); musikarien arteko (9); musikarien eta (6); musikarien laguntzarekin (4); musikarien lana (4); musikarien piezak (3); musikarien taldea (3)

bi musikariren laguntza (3); musikariren laguntzarekin (3)


musikategi iz ipar

Ortzirale aratsean, Miarritzen, Atabal musikategian, Elliott Murphy-ren kontzertua.  Herria   2005-12-15

Musikategi bat ari dute muntatzen Herausta auzogunean eta dantzategi bat eraikiko goraxago aipatu liburutegiaren sahetsean.  Herria   2004-11-25

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

atabal musikategian (4)


musikatresna ik musika 13.

musikatu1, musika(tu), musikatzen 1 du ad musikaz hornitu.

Musikari sorta batek Lauaxetaren olerkiak hartu, musikatu eta disko bat argitaratu du haren omenez. zartzuela hura Luxuk -Noberto Luzuriaga, Donostiako Orfeoiaren lehen zuzendariak- musikatu zuen.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 27. orr.

Xabier Amurizak idatzi eta Imanolek musikatutako Mendian gora abestia kantatu zuten kantariaren lagunek.  Berria - Kultura   2004-06-29

Pantxika-k berak ditu musikatuak, kantuen moldaketa Xano Halsouet-i zor diogularik.  Herria   2002-12-19

Abenduaren 12an Miarritzeko Gare du Midi aretoan haur ipuinak musikatuko ditu orkestrak.  Berria - Kultura   2004-10-07

Askoz pelikula gehiago musikatuko zuen Garcia Leozek hurrengo urteetan, esate baterako Surcos, edo El verdugo.  Berria - Kultura   2004-04-15

2 (era burutua izenondo gisa)

Tartean Amets Arzallusen bertso musikatuak entzuten dira: behako beltzak badira, begi urdinak eginak.  Berria - Euskal Herria   2006-03-05

Haren poema musikatuak abestu dira, poema errezitaldiak egin, abesbatza eta organo kontzertuak, bertso emanaldiak.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 25. orr.

Lana benetako konfesioa da, pasio mingarri musikatua: hasiera eta bukaera lasaiak, tartea in crescendo.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 66. orr.

Zinema musikatua, kontzertua, talasoterapia... denak izan dira arrakastatsuak.  Berria - Euskal Herria   2004-07-10

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

musikatu gabeak (3)

bertso musikatuak (3); poema musikatuak (4)


musikatu2, musika(tu), musikatzen 1 du ad iseka egin, trufatu.

Hona [...] umore onezko ohar bat, bideko laguna, Beñat hazpandarra gogoratzean, haren herritarren ahoskeraz polliki trufa-musikatzen baita Piarres, hazpandarrek "zintzurrez eta zintzurretik ateratzen omen dutelakotz -dugulakotz- español iduri jota delikatu eta landu bat, Eta ni hazpandaja naiz", erraitean.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 8. orr.


musikatxo iz adkor musika.

Mekanismoa bazebilen, baina poltsikoko erloju hark ez zeukan kristalik, ez orratzik, eta ez zidan ezertarako balio; haatik, estalkia ondo zeukan, eta, hura irekitzean, musikatxo bat jotzen zuen.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 49. orr.

Plaza isilean, musikatxoaren oihartzuna zabaldu zen, jostailuzko zaldi bat airean tragedia baten iragarpen-jolasa egiten ari balitz bezala.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 53. orr.

-Nahi al duzu musikatxo hau itzaltzea? -galdetu dit Alejandro Andrade Sekretariako Ministrordeak bere bulegora sartu orduko.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 133. orr.


musikatzaile (orobat musikatzale) iz hitzak musikatzen dituen pertsona.

Hitz neurtzaile, musikatzaile, hauxe aberastasuna!  Herria   2001-04-05

Ezagutua musikari, musikatzale, euskaltzale eta idazle bezala («La Noce Basque»), bai eta ere Baigorriko orgina berriarentzat egin dituen lanen gatik.  Herria   2002-10-17


musikatzale ik musikatzaile.

musikazale (orobat musika zale) 1 izond/iz musikaren zale dena.

Soinujole batek saldu edo eman zion fisarmonica haietako bat nekazari txiro baten seme musikazaleari.  Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 9. orr.

Husar musikazale batek sableaz moztu omen zion besoa, Gandolfok La Marseillaise jotzean, desafinatu egin zuelako.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 36. orr.

Ez da musikaria; bai, ordea, musikazalea, Arriagazale amorratua.  Berria - Harian   2006-01-28

Musikazale zenez, sala bat apaindu zuen behealdean musika saioak entzuteko, eraikin hartako handiena.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 112. orr.

-Alemanak oso musikazaleak dira, dakizunez.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 192. orr.

Erietxeko gizarte-langileari aditua nion musikazale porrokatua zela Greg.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 63. orr.

Ekintza-gizon ausart bortitzak ziren espioiak, ez ni bezalako musikazale negarberak.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 146. orr.

2 musikalaria.

Etxe hortan berean sortuko da, bi mende berantago, Maurice Ravel musikazale famatua...  Herria   2003-05-22

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 0 aldiz agertzen direnak)

musikazale porrokatua (3)


musikazaletasun iz musikazale izateko nolakotasuna.

Musikazaletasunak eta olerkizaletasunak irakurtzen eta idazten ikasteko gogoa piztu zioten, sortzen zituen kantak gorde egin nahi baitzituen.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 7. orr.

Musikazaletasunak espiritualtasuna esan nahi zuelako uste zabaldu eta arrunt hori iritzi okerra zela hasi zitzaion iruditzen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 50. orr.


musikero iz musika-jotzailea.

Musikero herritarrak, alderraiak izan dira betidanik, eta elizako kontu sagaratuetan gaizki ikusiak.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 34. orr.

Ondarrutar kantari edo musikero batek Beti lo hitzekin itzuli zuen jatorrizko Without love; azpeitiar batek, berriz, Zu maixu on bihurtu zuen jatorrizko Show must go on.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 69. orr.


musiko iz musikaria.

Musikoa zen Beristain, trikitilari baino.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 50. orr.

Kantu gehiegi zekien kaleko musikoa izateko.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 43. orr.

1974an sortu zen talde hori musiko profesionalak ez diren abeslari eta instrumentu jotzaileez osatuta.  Berria - Kultura   2004-08-28

Musiko kultoa bihurtu zen Gelatxo, bidean mendiko erromerien erritmo basatiagoak ahaztu gabe.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 30. orr.

Pertsona bezala apala, baina jeniodun musikoa.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 63. orr.

Beethoven musikoaren sormen sutsua.  Berria - Kultura   2004-01-31


musikografia iz musikari buruzko idazki bilduma.

Bertan 11 orduko maratoia egingo da, konpositorearen biografia eta musikografia ezagutarazteko.  Berria - Kultura   2004-08-04


musikologia 1 iz musikaren teoriaren eta historiaren azterketa.

Musikologiatik hurbil daiteke norbait bertso-doinutegia aztertzera edo bertsolarien kantaera desberdinei interpretazioren bat saiatzera.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 111. orr.

Musikologian bitartea bi notaren arteko bereizkuntza da, beren frekuentzien arteko tartearen arabera neur daitekeena.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 221. orr.

Orain Kontserbatorian musikologia ematen hasi da.  Berria - Kultura   2004-06-11

Wilhelmek Musikologia eta Musikaren Historia ikasketak egin zituen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 133. orr.

Musikologiaren Alemaniako Elkarteak Düsseldorfen ospaturiko hiltzaldietan parte hartu zuen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 135. orr.

Musikologiaren ikuspegitik musikaren eboluzioa aztertuko dute.  Berria - Kultura   2004-09-02

Jean-Marc Chouvel-ek, Reimseko Unibertsitateko Musikologiako katedradunak.  Berria - Kultura   2004-02-04

2 (hitz elkartuetan)

EOSekin eta EGOrekin harreman estuak ditugu, EHUrekin ere musikologia doktorego programa bat dugu eta Baionako kontserbatorioarekin ere lan egiten dugu.  Berria - Harian   2005-07-05


musikologo iz musikologian aditua.

Musikologoa zen, eta amnesia sakona zuen, lobulu tenporaleko entzefalitis batek eragina. Horrez gain, musika alemanari buruzko ikerketak egiten zituzten musikologo taldeak zuzentzen zituen Weberrek, eta, 37az geroztik.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 79. orr.

Christophe Rousset musikologo frantziarrak.  Berria - Harian   2006-01-28

Carmelo Bernaola (1929-2002) musikagile otxandiarraren liburua aurkeztu berri du Jose Luis Garcia del Busto musikologo eta kritikariak.  Berria - Kultura   2004-04-16


musikoterapia iz eritasun jakin batzuk musikaren bidez tratatzea.

Musikoterapia oso hedatua dagoen terapia da, jende askok baliatzen du arazoak arindu, gainditu edota, besterik gabe, nortasuna indartzeko.  Berria - Kirola   2004-07-09

Hau da "Presta hadi" plangintza: bertsularitza eta psikomotrizitatea landuko dira azaroan, euskal jolasak urtarrilean, informatika otsailean, musikoterapia eta historia martxoan.  Herria   2002-11-07

Musikoterapiako ekitaldi batean hasi beharrean dago, etenaldirik gabe tarantelak jo eta jo aritu beharko du ordutan eta ordutan.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 17. orr.


muskada ik muskatu 1.

muskaria ik amanita.

muskatu (orobat muskada)
1 intxaur muskatu (orobat eltzaur muskada eta muzkada g.er.) Miristika fragans zuhaitzaren fruitua, intxaur txiki baten antzekoa, janarien bizigarri erabiltzen dena.

Pipermina eta kanela, iltzea eta intxaur muskatua.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 21. orr.

Oraingoak baino askoz birringailu zorrotzagoak baliatuko dira[...] gazta, intxaur muskatu, zitrikoen azal... eta era guztietako elikagai izoztuak xehatzeko.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 49. orr.

Uso arren haragi zatiekin eta intxaur muskatu doi batekin nahasirik egon ohi zen Selim Aluanek eguerdiro jaten zuen gari xehatua.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 94. orr.

Natilla-azpil bat, intxaur muskatu hautsez gaineztatua.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 293. orr.

Nola, aldi berean, Lebantetik ontziak urrezko eta zetazko oihalez, urre, zilar, gariofili hitze, eltzaur muskada, eta bertze anitz espeziaz beteak datozen.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 36. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

intxaur muskatu (3)


musker 1 iz narrasti ezkataduna, hatz azazkaldunak dituzten lau gorputz adar, betazal mugikorrak eta buztan luze eta kono ituxarakoa dituena, kolorez berde bizia (Lacerta Ocellata).

Mendian, alorretan eta kalean ere begi bistan agertzen dira: beleak, katagorriak, muskerrak, sugeak eta ziminoak.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 149. orr.

Kaxatan gorde ohi zituen, etxeko egurtegiaren atzeko aldean -muskerrak, trikuak, denetarik-.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 24. orr.

Lau bat oilo mokoka batetik bestera banana-mordoen azpian, lokatzean erdi-lurperatutako harriak, muskerrak mango-arbolen enborretan gora, bizpahiru liztor burrunbaka.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 22. orr.

Paretetan musker asko ikusiko duzu.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 182. orr.

Sugandilak harrapatzen genituen, eta musker hori-berde batzuk (gutxitan, zoritxarrez), are ziraun luzeren bat ere.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 127. orr.

Indian, dena dela, ez du muskerrak horrelako izen txarrik.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 156. orr.

Makurtzen denean, musker laranja-berde bat agertzen zaio ipurmasailen arteko erretenaren gainean, tatuatuta, jakina, haragizko bide ilun horretatik abiatuko balitz bezala.  Berria - Kultura   2004-08-12

Trena bortizki binbilikatzen zen, musker neurriz kanpoko edo hautsi bat bailitzan.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 24. orr.

Orain muskerrak eguzkitan bezalaxe egon ahalko zarete hor eserita lagunak.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 134. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Nik ere zerbait freskoa edan behar dut, txirenetarrok... dagoeneko musker azalaren antzera igartzen dut eztarria.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 54. orr.

Musker koloreko suge luze bikaina agertu zen.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 159. orr.

Ikerketarako, 64 musker eta suge espezie hartu dituzte zientzialariek, eta horien bi gene aztertu dituzte.  Berria - Gaiak   2004-02-06

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Bide gainera makurtuta, hostoz zamatutako adarrek halako baso muskerrez estaltzen dute zerua.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 85. orr.

• 4 izond berdea.

Aitzin eta gibel, aurkiz eta ifrentzuz, konkistatzaile indiar-jale baten irudia zeraman paper puska muskerraren angelu eta azalera ezberdinek eskaini ahala aukerez baliatu nintzen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 300. orr.

• 5 iz mila pezetako biletea.

-Berrehun musker ordainduko dizkizut.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 165. orr.


musketa 1 iz oreinaren familiako ugaztun baten sabeleko poltsa batetik ateratzen den gai urrintsua, lurringintzan erabiltzen dena.

Baltsamoa eta musketa nahasten ditut, anbar zuria eta zibeta, airea kirasten denean. Baina bainuaren freskura galdu bezain laster, odolak hanka-besoen muturretaraino zekarzkion berriz ere izokinen usain geza, esperlinen bioleta eta musketa, sardinzar eta arraien garraztasuna.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 594. orr.

Paretik pasatzerakoan, ai!, musketa moduko lurrin bat zerion haren lepoaldeari.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 57. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Padura baten gisan nabarmenago egiten zen, oheen musketa-usainarekin eta esnatu-hurren zen kale harriztatuaren aldarri kerratuarekin nahasita.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 187. orr.

Eta burua bazihoakiola ere sentitzen zuen, uztailean, arratsalde bero-erreetan, meloiek musketa lurrun sarkorrarekin inguratzen zutelarik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 319. orr.


musketadun
1 idi musketadun

Hauen artean daude ipar Amerikako elur-oreina, idi musketaduna, Seychelle Uharteetako azeri hegalaria eta lemur marroia.  Berria - Gaiak   2006-03-08


muskil 1 iz kimua.

Itsasoraino luzatu zituen adarrak, Eufrates ibairaino muskilak.  Elizen arteko biblia   Sal 80,12

Gero udare eta sagar muskil txikiak.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 69. orr.

2 irud/hed

Berarengan eta beraren bidez ustekabeko poza eta berritasun santua sortu da lurbira osoan: erlijio zaharraren muskilak aspalditik ajeatuak eta zahartuak zeuden adarrak biziberritu ditu.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 237. orr.

Mokanesa hartu eta begi-izkinan loratu malko-muskila idortu zuen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 259. orr.

Aluko muskila arrosa milikakatu zion, zor zion diru kopurua bular artean pausatu aitzin.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 108. orr.


muskilberritu, muskilberri(tu), muskilberritzen da ad kimuberritu.

Politikan ere ezkontide berrion bideak eta euskaldunon etxe lur mugak bedeinkatzeko muskilberritu ote da Lizarra?  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 243. orr.


muskildiar izlag/iz Muskildikoa, Muskildiri dagokiona; Muskidiko biztanlea.

Arrestiriko 4 orenetan: dantza ikusgarria bretaindar eta muskildiar dantzariekin.  Herria   2003-09-11

Hau dugu Ramuntxo pastorala, Pier Pol Berzaitz muskildiarrak idatzia, Pierre Loti-ren 1897ko obratik.  Herria   2003-07-24

Bere hirugarren diska du hor plazaratzen muskildiarrak,“ Han eta hor” (1987) eta“ Baratze bat” (2000) disken ondotik.  Herria   2005-11-03

Oihenart Ikusgarria (1992, muskildiarrek Maulen emanik).  Herria   2002-11-07


muskildu, muskil, muskiltzen 1 da ad muskilak bota.

Hasia da muskiltzen pikuondoa, usaina zabaltzen mahats-kimuak.  Elizen arteko biblia   Kt 2,13

2 irud/hed

Ipuina muskildu egin da.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 120. orr.

Aldean nituen lagunak guztiz igarota zeuden egunaren nekea zela medio: zarpail samarrak gehienak, arropa hitsak eta bizar egingabeak, ilea muskilduta.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 70. orr.


muskildura iz muskiltzea.

Aulkian joaten utzi nuen neure burua, tontoturik, jatorririk gabeko izakien ugaritasun horrek larriturik: nonahi irekitzeak, zabaltzeak, nire belarrietan existentziaren burrunba zegoen, nire haragia bera taupaka ari zen eta erdi zartatzen, muskildura unibertsalean abandonatzen, higuingarria zen.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 219. orr.


muskiltxo iz adkor muskila.

Gure hurritz andereak ere, hautsetan erein du bere maitemina, eta bere adar besanga gorrizta horien txokanahietan gordeak, hortxe dauzka beste hainbeste muskiltxo, begininiak zabaldu eta erne.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 182. orr.


muskuilu (orobat muskulu g.er.) 1 iz itsas soinbera jateko ona, gorputza bi kuskuko maskor luzaran beltzaxka batean gordea duena, urpeko haitz edo gauzetara itsatsirik bizi dena (Mytilus edulis).

Gerritik heldu zion, lepoa musukatu eta haren ipurdiari itsatsi zen, muskuilua arrokari bezala.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 63. orr.

Muskuiluak jaten ari dira eta ardo zuria edaten.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 177. orr.

Itsaskiak (ostra, almeja, muskuilua).  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 13. orr.

Jantokian jarraituko zuten arrautzak maionesarekin eta muskuilu frijituak jaten, koipetan ezpainak.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 354. orr.

Tea ere bero beroa, eta gailetatxoak, eta muskuilu erreak, bero beroak, jateko jada prestatuak.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 199. orr.

Muskuilu egosiak zituen saltzeko, ur garbian igerian.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 265. orr.

Dastatu frantses erara prestatutako gure muskuilu gozoak.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 195. orr.

Adituek azaldu zutenez, itsas hondoan dagoen fuel-olioak muskuiluak eta txirlak pozoitu ditu eta, era berean, baita horietaz elikatzen diren animalia handiagoak ere.  Berria - Gaiak   2004-03-28

Usteltzen ari zaio zurajea, herdoila darie loturetako iltzeei, goroldioak eta muskuluek hartua diote gila.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 79. orr.

Muskuilu batzuk alga itxura eta forma dute, eta badira koralen oso antzekoak ere.  Berria - Gaiak   2006-04-18

2 (hitz elkartuetan)

Metaturiko muskuilu zakuetatik ur errekastoak isurtzen ziren.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 146. orr.

Hantxe utzi genuen, barran bermatuta, zorua ganba-azal eta muskuilu-oskolez harrigarriro estalita zeukan Mantxa barruko taberna hartan, itxaroten.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 80. orr.

62 muskuilu espezie berri aurkitu dituzte Filipinetako Panglao irlan  Berria - Gaiak   2006-04-18


muskular izond giharrena, giharretakoa, gihar-. ik muskulu1 3.

Fisikoki ez daude ondo; izan ere, masa muskular asko galdu dute eta ahul daude.  Berria - Mundua   2004-06-04

[Bihotza] odol-ponpa automatiko, muskularra.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 62. orr.

Jon Andoni Urtizberea, Pariseko miologia institutoko mediku-espezialista eta eritasun neuro-muskularren europear zentroko zuzendari zientifikoa  Herria   2005-04-07


muskulatu, muskula, muskulatzen da ad gihar masa handitu.

Muskulatu beharrian hao, txikito; aber, badakik zer diren hauek?  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 38. orr.


muskulatura iz giharrak, giharreria.

Gure hortz-haginek eta aurpegiko muskulaturak jangai horiek txikitzeko balio ez dutelako.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 14. orr.

Nik hitzez hitz gogoratu ditut bere berba hautatuak: muskulatura, dirua, nazionalismoa, errekorrak, publizitatea, loria, pastillak, espektakulua.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 221. orr.


muskulazio iz giharrak, giharreria.

Hori lortuta, muskulazioa bere onera itzuli dela jakingo nuke, bizitza normala egiteko arazorik ez nukeela edukiko.  Berria - Kirola   2004-04-02


muskuloso izond gihartsua.

Atzerantz salto egiteko, berriz, indar berezia egin behar du espagetiak, eta mundu guztiak daki espagetiak ez direla, berez, oso muskulosoak.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 109. orr.


muskulu1 1 iz giharra.

Minduta neuzkan izterretatik bizkarrerainoko muskulu guztiak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 118. orr.

Batere intelektuala ez den tipo bat, muskulu hutsa, neskari animalia eder bat iruditzen zaiona.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 147. orr.

Doi mugitzen ditu aurpegiko muskuluak, barre-irudi bat baino haratago joan gabe.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 135. orr.

Anaiak aurpegiko muskuluak uzkurtu ditu apur bat.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 118. orr.

Kulturisten jarreran itzelezko muskuluak erakusten. animaliak nola mugitzen diren; muskuluak nola orekatzen diren eta elkarri tiratzen dioten; giza gorputzaren egitura nolakoa den.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 240. orr.

Lacey-k bizkarrezurreko muskuluen atrofia dauka.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 48. orr.

2 (testuinguru teknikoagoetan)

Muskuluak, ingeniaritzaren ikuspegitik, erregai-pilen indarrez dabiltzan motor linealak dira.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 11. orr.

Balkaniarrak muskulu bikian mina sumatu zuen igandean.  Berria - Kirola   2004-12-22

Ezker hankako muskulu iskiotibialean du mina, baina larritzekorik ez.  Berria - Kirola   2004-12-07

Zaintiratua dauka muskulu iskiotibialetan.  Berria - Kirola   2004-12-09

Muskulu ziliarra erlaxatzen denean, tentsio handiagoa transmititzen dute kristalinoari eusten dioten zuntzek.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 97. orr.

Muskuluen distrofiaren kontrako tratamenduetan.  Berria - Gaiak   2004-05-20

Eskuin hankako soleo muskuluan gainkarga duelako.  Berria - Kirola   2006-04-13

Soleo muskuluan du haustura, izterrean, aduktoreetan.  Berria - Kirola   2006-01-03

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Emakumeek muskulu-uzkurdurarik sentitzen ez dutenean.  Berria - Gaiak   2004-05-30

Zazpi aste horietan, moldeak, muskulu ehunak eta odol hodiak garatu zituen.  Berria - Gaiak   2004-08-28

Aurpegiaren muskulu ehunaren atrofia da ondorioetako agerikoena. Indarrak alferrik galtzea litzateke gorputzaren muskulu-motorrak beti indar maximoan lan egiteko moduan antolatzea.  Berria - Euskal Herria   2006-02-25

Bihotz osasuntsu batean, berezko taupada-markagailua osatzen duten muskulu-zelula multzo txiki batetik hedatzen da uzkurtze-mugimenduaren uhina.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 244. orr.

Nerbio-zuntz batetik igaro daitekeen energia elektrikoa ez dela aski muskulu-zuntz bat estimulatzeko, askoz lodiagoa baita muskulu-zuntza.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 59. orr.

Muskulu edema atzeman diote ezker eskuan, miositisa eta tunel karpianoaren edema ere bai.  Berria - Kirola   2004-05-11

Badira bi muskulu mota nagusi: lisoak eta ildaskatuak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 50. orr.

Maskuriko irteerari ondo itxita eusten dio normalean muskulu-sistema batek.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 250. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

hankako muskulu (3); muskulu bikian (3); muskulu iskiotibialetan (3); muskulu zuntz (7)

aurpegiko muskuluak (4)


muskulu2 ik muskuilu.

muslari 1 iz musean jokatzen duen pertsona.

Agi denez, ezustean harrapatu nahi du Arrietak irakurlea, muslariak joko lagunekin egiten saiatzen diren bezala.  Berria - Kultura   2004-11-20

Muslari trebeak ziren segur, baina oroz gainetik euskaldun porrokatuak.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 182. orr.

Deskartaturiko karta parea mahai gainera botatzen duen muslariaren keinu utziaz.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 155. orr.

Pazko biharamunean, muslarien besta handia Larzabalen eginen da.  Herria   2004-04-08

Ramuntxo Aztalarin dantzaria, Amedee Xango muslaria eta Antton Haitzondo haizkolaria.  Herria   2001-09-20

Aurten, Iruitenean bilduko dira muslari eta muszaleak, larunbat arats guziz, 8ak eterdietarik goiti.  Herria   2004-01-15

Bi hilabetez, 130 muslari pare dira lehiatu Txixtulari ostatuan, antolatua zen 16. lehiaketa huntan.  Herria   2001-04-05

2 (izen soila aditz baten ezkerrean)

Otoruntzaren arabera, kantari edo muslari aritzen zineten.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 19. orr.

2 (izenondo gisa)

Gaurko teologo muslariari jakineko kartak, ongi nahasi gabeak badaezpada ere, jartzen dizkio beti munduak eskura, eta handian paso eman eta ttikitik jotzen du hordago, eta ttikian ez dio inork irabazten, eta horrela du jakin-usteko ustela bereganatzen.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 66. orr.


musofago iz kukuliformeen ordenako familia bateko hegaztia.

Turago musofago bat, gorputza more, mokoa laranja-kolore eta burua pinporta txikiz betea zuena.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 74. orr.


must izond

Nahiz eta gasna-jale aristokratikoentzat harrekilako gasna, zintzurrean behera gargailaka abere molkoak lerratzen zaizkiola mustetan mustena den.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 40. orr.


must1
1 must egin murgil egin, murgildu.

Uretara must egin.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 80. orr.

Oldozkai soilkitutan... /... must eginik...  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 196. orr.


must2 iz

Kareizko betaurrekoak, oraindik modan ez zeudenean, argaltxoa neurri egokian, ipurditxo mardula, ahotsa ondo modulatua, den-dena zekien zuzenbide penalez eta besteez, edukazio handi-handikoa, ezkertiarra -must bat, garai hartan-, irribarre zoragarria, xarmanta zen guztiz, ondo pentsatuz gero.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 66. orr.


mustada iz murgila.

Neskak larru gorritan uretan mustada batzuk egiteko aukera izango du.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 159. orr.


mustarda iz ziapea. ik mostaza

Mustarda bihia ttikia da eta biziki laster, berrogoi egunez, landare handia bilakatzen da, adar azkarrekin, nun xoriak lasai egoiten ahal diren.  Herria   2003-01-28

Zorterik ez baduzu, pote batean luzokerrak eta mustarda saltsa pixka bat besterik ez dator.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 278. orr.


mustatx (orobat mustatxa, muztatxa, mustax, mustaxa eta muztaxa) iz bibotetzarra.

Oro duintasun igotzen zen hara, mustatx zirkasiarrak dilindan, eta bere gorputz mardularekin betetzen zuen eserlekua.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 19. orr.

Hik erran hori egia izanez gero, makurki jokatu ditek gure aitzindariek, dio Mazellak bere mustatxa haztatuz.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 100. orr.

Jakin izan ez banu erreformatu fierra zela, galtzak zikinduko nituen Mauleko gazteluzainaren mustatxa trinko eta begi txorrotxen aitzinean.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 158. orr.

Mustatxa zuri handiak zeuzkan, bizarra haizemaile gisa zabal, eta arranokara aurpegia.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 123. orr.

Jendarme harroxko batek, frantsesek eta donostiarrek baizik eraman ez dezaketen mustax fina sudurpean.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 264. orr.


mustatxa ik mustatx.

mustatxadun ik mustatxdun.

mustatxdun (orobat mustatxadun, mustaxadun eta muztaxadun eta mustatxudun) izond mustatxa duena.

Han baziren gizon muztaxadunak eta emazte batzu su handi baten inguruan kalapita gorrian, ainitz haurrez inguraturik.  Herria   2005-11-03

Mustatxdun, mutxurdin eta gaineratikoak.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 44. orr.

Horiek eme nahiz ar, oro mustatxadun.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 118. orr.

Lau magrebiarren dokumentuak aztertzen bukatutakoan Mikeli begira geratu zen mustaxaduna.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 264. orr.

Militar itxurako gizon mustatxudun batekin dator hizketan: sablea eta guzti darama.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 94. orr.

Mende bat lehenago Juan Pikaza Mollinedo Negro-k bi asaltotan akabatu zuen Mr Wolles El Ingles, Explosivos Rio Tintoko ingeniari mustatxaduna.  Berria - Kultura   2004-08-19


mustatxudun ik mustatxadun.

mustax ik mustatx.

mustaxa ik mustatx.

mustaxadun ik mustatxdun.

mustelido iz

Hegoaldean, halaber, kinka larrian bizi da mustelido txikia, baina Nafarroako Gobernuak aurten abian jarritako ikerketak erakutsi du herrialde horretan bizi dela munduko bisoi europarraren populaziorik handiena.  Berria - Euskal Herria   2004-06-29


mustio ik muztio.

mustraka iz ipar pastoral baten proba saioa.

Lehen mustraka edo ikasketa saioak iazko irailean hasi zituzten, eta horretan dihardute astero, ostegunetan.  Berria - Kultura   2006-03-21

Datorren igandean Maulen emango den 'Antso Handia' pastoralaren mustraka nagusia egin dute.  Berria - Kultura   2004-07-20

Urtarrilako lehen astebürüan hasirik, neskenegün arrats oroz egiten dira mustrakak Sohütan.  Herria   2001-03-01

Christophe de Pradak diaporama delako bat moldatü dü, 'Antso Handia' pastoralaren mustraketan hartü ehün bat argazki herrokatzen direlarik.  Herria   2005-06-02

Izigarriko indarra dü mustrakak herri batetan, antzerkiaren ontsa prestatzeko prefosta, bena herritarren arteko harremanen bortzeko ere.  Herria   2004-01-15


mustro ik munstro.

mustrokeria ik mustrokeria.

mustu, mus(tu), musten du ad inauguratu.

Bereak musteko nolako ibilaldia proposatuko zion zerabilen buruan Bittorrek, mendira eramanen zuen, Landarbasoko leizeak ikustera.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 107. orr.

Errenta merkeko pare bat ziento etxe [...] etorria zen mustera Generalisimoa.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 265. orr.


mustuka 1 iz garbitzeko erabiltzen trapua edo trapu multzoa.

Adin gabeko aitatxi zahar bat mustuka pasatzen ari zen.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 111. orr.

Izebak gorputzaren mugimenduak neurkatzen zituela, ezpainetara ura luzatzen eta noiztenka kopeta mustukaz lehortzen zion, amultsuki.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 26. orr.

2 luma-erratza.

Geratzen zen aulki bakarrean eseri zen, baina saltoan zutitu zen ia berehala, eta bere azpitik hautsa kentzeko mustuka gris bat, luma asko gabea, atera zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 43. orr.

Pince andreak, liburuzainak, hautsa kentzeko mustuka astindu zion aurpegiaren aurrean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 178. orr.

Ate ondoan pilatan jarrita, etxezainak hartu eta banaka-banaka mustuka pasa eta hautsa kendu zien ardura handiz.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 13. orr.

3 (izen elkartuetan)

Artalaria etorri zitzaidan bere mirakuluzko belaki-mustukarekin; apur bat busti zizkidan bekokia eta izterra, eta hop, altxatu egin nintzen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 50. orr.

Oinezkoaren oin hatzak, bertako belar mustuka eta etxearen apaindura.  Herria   2005-07-28


mustulpika ik mustupilka.

mustupilka (orobat mustulpika g.er.) 1 adlag ipar ahuspez.

Joan den egunean, denen aitzinean, telebista dela lekuko erori da, joan da mustupilka.  Herria   2004-10-28

Eta oihukatu bezain laster mustulpika erortzen da mutikoa adiskidearen gainera, gorputz guzia osoki zoramenean, errepikatuz: "Xanti!... Xanti! Xanti!..."  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 151. orr.

2 irud/hed

Egoten ginen biak eleketa, gure apezgoaz eta elkarrekin ohartuz haurtzaroan ezagutu genuen mundua mustupilka zihoala.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 99. orr.

Reno-ratu aintzin lehengo artzainen tokiak, nork ez du aditu zaharrago bati artzain Nevadan egonik, oraiko bide ikaragarri horiek hor gaindi trebes eginak dira, udan bezala neguan elurrarekin jendea mustupilka ba omen dabila.  Herria   2003-11-27

3 kopuru handian.

Ilunbean hilak mustupilka eroriak ikusten dira, lurra eta belarra odolez gorrituak; armada bateko nola besteko gizonak, gorputz gazte zaintsuak, bizitzeko, maitatzeko eginak, ama baten semeak denak, gerlan bortxaz ari edo errabiatuak...  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 96. orr.


mustupilkatu, mustulpika(tu), mustulpikatzen da/du ad

Errana izan zaut azeritik bezainbat otsotik eta basurdetik ere bazuela, zuzentasuna eta gizatasuna mustupilkatzeraino.  Herria   2004-03-25


mustur ik mutur.

musturtu ik muturtu.

musu (orobat mosu g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian musu agertzen da) 1 iz adiskidetasuna, maitasuna, begirunea erakustearren norbait edo zerbait ezpainez ukitzea. ik muxu; pot1; pa; laztan; muin2.

Aurrena musu batez itxi zizkidan ezpainak.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 213. orr.

Musu bakoitza azkena zen, eta gero azken bigarrena zen.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 290. orr.

Haien ezpainak etengabeko musuetan bateratzen ziren.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 142. orr.

Deabruaren musuak zureak.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 135. orr.

Musu sutsu batek batu zituen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 249. orr.

Besarkada eta musu behartuak izan ziren jarraian.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 226. orr.

Gerrikoa askatu gabe nuenez, nire lehen musua erdi bidean galdu zen, ahalegin zapuztu bat, musu barregarri bat.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 84. orr.

Musu bat zure alaba atseginari.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 284. orr.

Eta neure beso batez maitekiro estutzen, hartu zuen alabaina musu ezti hura.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 307. orr.

Musu korapilatuak.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 135. orr.

Deus gutxi, musuren bat ahoan eta zirri batzuk, baina esango nuke zerbait gertatuko zela, Rodolfo hil izan ez balitz.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 105. orr.

Joder, musu bat ezpainetan, konfiantza dagoen seinale!  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 271. orr.

2 (eman aditzaren objektu gisa; ik beherago 10)

Tsiganokek estu ematen zituen musuak, hortzak nabariarazterainoko indarrez.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 108. orr.

-Errukizko musuak masailean ematen dira, Diego- xuxurlatu zuen-.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 210. orr.

Nik neuk, setati, eman egin nion musua halere, Ivyk bere zigarretari jaregin gabe erretzen segitzen zuela, musu belarrian, musu lepo zurrunduan, musu baldokian, musu ile-adats mikatzean...  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 96. orr.

Aspaldiko ezagunak bagina bezala, bi musu eman zizkidan ontsa goxoak.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 46. orr.

Eman musu pare bat, gizona, ikaragarri maite haut eta!  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 102. orr.

Horretan gelditu ginen bi musu epel elkarri emanik.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 90. orr.

Luixak musu ergel bat eman zidan eta xoria bezain arin urrundu zen!  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 48. orr.

Musu leun bat eman zion ezpainetan.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 146. orr.

Hurbildu zitzaidan, eta musu bat eman zidan, musu leun, maitekor bat, masailean, ezpainaren ertzetik oso hurbil.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 171. orr.

Musu luze eta hezea eman zion osabari aho-ahoan.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 34. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Lady Bracknellek batera eta bestera begiratzen du, musu-hotsari antzik ezin emanez bezala.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 45. orr.

Irribarrea dirudien musu-imintzio batez.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 52. orr.

Jastatu banuen jastatu, musu iturri horrek xoratua nindukan, nahiz doi bat harritua ere nengoen, ez bainuen uste neska bat izan zitekeela hoin laster hein horretaraino amorostua.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 46. orr.

Ahots eztia zuen, maindireen firfira goxoaren antzekoa, eta musu-emaile usua zen.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 99. orr.

Antje, andereño musu-emaile gisa, ez oso erne.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 199. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Poztu egin zen -hala zirudien- burugainean ongietorri musua eman nionean.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 157. orr.

Eta masailan eman dit haur-musu xalo bat, laburra, lizunik gabea.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 328. orr.

En fin, Marta, mila esker kafeagatik -agur-musu bat eman zidan masailean-.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 22. orr.

Agur-musuak eta bizkarrekoak.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 36. orr.

5 aurpegia.

Musua garbitzen die poltsan beti eramaten duen belakiarekin.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 15. orr.

Txarolezko bisera apurtu bat, whisky-usain arina isurtzen zuen musu estu baten goialdean ezarria.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 99. orr.

Apur bat argaldu da, eta musua estilizatu egin zaio.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 78. orr.

Sudurra, ezpainak eta hagin batzuk txikituta, belauniko geratu zen Toliño, eskuak musu odolduan.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 18. orr.

Joseluren musua piztu egin zen, trikimailuaren nondik norakoaz jabetuta.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 132. orr.

Suaren ondo-ondoan gelditu zen; sudurretik muki tanta zeriola, hozminduta musua, motel hitz egiten zuen.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 33. orr.

Gaur ere orduan bezala haserretzen da nirekin, baina orain musua okertu eta biktimarena soilik egiten du.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 54. orr.

Musua zimurtu zuen.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 151. orr.

Sudurra motz, musua gorri, eskuak txamarrako sakeletan sartuta, trinkili-trankala heldu zen Karrikara Dimas.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 81. orr.

Ilea zuriz pintaturik eta gorriz musu aldea.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 216. orr.

6 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Sudurzapala Silena, Satira emea, ezpaintsua musu-lorea.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 297. orr.

Zure masailak granada ebaki baten bi erdiak, musu-estalkipean.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 183. orr.

Aurpegi luze eta xaloa zuen, kosmetikorik sekula erabili gabea, noski, eta musu-kolorea aldagaitz ageri zuena beti.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 196. orr.

7 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, elkarketak izenondo balioa duelarik)

"Musu-triste" erraten diodalarik ere ez du muturjea argitzen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 7. orr.

Kapela gorria eta untxi-larruzko jaka grisa jantzirik zituen neska musu gris bat haren ondoan eseri zen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 402. orr.

Eta berehala, farola baten azpian, Tinoren bi gorilak, behin portu ondoko ostatu italiarrean topatu nituen bi morroi musu-berdeak.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 205. orr.

Diane txikitxoa, musu-arrosa eta haserre-antza, bere sehaskatxoan ozta-ozta ikusgai, hainbeste parpaila eta gauzakiren artean.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 200. orr.

8 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Bere piamontear-musu gorri ñimiñoan irribarre gizalegetsu bat marraztuta.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 121. orr.

Atso ile-zuri sagar-musu batek buruari eragin zion, etsipenezko zirkin bat eginez.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 267. orr.

Aski duzu haren arratoi-musu nazkagarriari begiratzea bera dela jakiteko...  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 136. orr.

Zoaz zeu afalorduan eta entreteni ezazu gure "Zaldi-musu", txotxoloa.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 211. orr.

Neska puska ederra... sinetsi nahi al didak konketa-musu hori, zera, zakilduna dela?  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 18. orr.

9 sudurra.

Mukia etengabe zerion musupetik.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 129. orr.

10 musu eman

-Aitatxo ez al da etorriko niri ondo lo egin esatera eta musu ematera?  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 73. orr.

Baina musu eman behar nionean, une horretan bertan, esnatu egin nintzen.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 201. orr.

Musu emateko eskatu zidan Marisak, aurpegia nirearen ondo-ondoan jarrita.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 76. orr.

Emaidazu musu bat agur esan aurretik.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 172. orr.

Eman musu bana anaiei.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 59. orr.

"Ezpain urdin horiek musu emango didate", esan nion neure buruari.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 46. orr.

Bekokian eman zidan musu.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 299. orr.

Osaba Jimek musu eman zien bi emakumeei ezpainetan.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 16. orr.

Gorputza nigana hurbildu eta musu eman zidan ahoan maitasunez.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 13. orr.

Eskerrik asko! Kopetan musu eman nion, eta lumari begiratu nion berriz ere.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 41. orr.

Musu eman nion esker onez, masaila batean oraingoan, bestean esku bat maitekiro jartzen niola.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 19. orr.

Trumoi haize eta euri, lurrak musu eman dio zeruari.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 252. orr.

11 musu eta musu adlag

Musu eta musu segitu genuen.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 97. orr.

Elkar besarka hasi ziren guztiak, musu eta musu.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 91. orr.

Sethek musu eta musu ematen zien.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 136. orr.

12 musu-estu (corpusean musuestu soilik) izond

Oinak kaobazko idazmahai berriaren gainean, mutil gazte musuestu bat bere aulki birakarian etzanda zegoen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 81. orr.

13 musu-gitarra (ETCn 11 agerraldi; Euskaltzaindiaren Hiztegian musugitarra agertzen da, ETCn 16 agerraldi) iz burdinazko musika tresna txikia, dardararazten den mihi bat duena eta ezpainen artean jarrita jotzen dena. ik musugitarra.

Ama batzuek -orain hilda zeudenek- musu-gitarren erritmoan eragiten zieten sorbaldei.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 347. orr.

Baita panderoa arrabitarekin edo musu-gitarrarekin ere.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 33. orr.

Frai Alfontsok Santanderretik ekarri zituen tronpak, musika tresna bereziak, gaurko musu-gitarrak baino handiagoak eta ozenagoak, eta horiek izan ziren taldekoen mezuak alde batetik bestera zabaltzeko tresnak.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 208. orr.

14 musu-huts (orobat musuhuts eta musututs; Euskaltzaindiaren Hiztegian musu(-)huts agertzen da) espero zena lortu gabe.

Bat-batean, burutik pasatu zitzaion ezen beharbada Corley beste bide batetik joango zela neskari etxera laguntzera, bera musu-huts utzita.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 86. orr.

Eta gaztetxo barregarriak, izuak harturik, eserleku libre baterantz ospa egingo dik, bestea musuhuts utzita.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 35. orr.

Baina On Camillok ederki zekien horrelako kolpeak hartzen, eta jendea musu-huts atera zen elizatik.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 64. orr.

Gero, beste kafe bana agindu ostean, musututs utzi ninduen.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 88. orr.

15 musu-oker (corpusean musuoker soilik) izond

Bi lagun ziren Unba kanpoan: Joxemari handia eta Manu musuokerra.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 13. orr.

16 musu truk (52 agerraldi, 16 liburu eta 29 artikulutan; orobat musutruk 23 agerraldi, 13 liburu eta 6 artikulutan; Euskaltzaindiaren Hiztegian musu(-)truk agertzen da) adlag doan, hutsean, urririk.

Musu-truk bazkaldu duzu Francesenean?!  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 88. orr.

Ordaindu zioten, bai, baina musu-truk ere eginen zuen, are gehiago, ordaindu ere eginen zuen itzuli ahal izateko.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 163. orr.

Musu-truk emateko prest nengoan, baina orain ez duk niregandik ezertxo ere jasoko!  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 125. orr.

Merezi duten saririk ezin eman, eta esker oneko aipua behintzat zor nien musutruk lagundu didatenei.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 17. orr.

Zenbat holako uso kolpatu eder ote da, jauntxo izandun batek haurdun utzi ondoren, diru edo musu truk beste gizajo pobreren bati disimuloan erantsia?  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 164. orr.

· Zera, zuretzako doan izango delako, musu-trukean.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 112. orr.

17 musu-zimurtu (corpusean musuzimurtu soilik) izond

Musugorria izan da euskal usarioan gazte ederra, segaila, sasoikoa; eta alderantziz: musurdina (edo txeismoa tarteko: mutxurdina) sasoia joandakoa, musuzimurtua, zakartua, gaztekolore ederra galdutakoa, alegia.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 295. orr.

18 musu-zuri (orobat musuzuri) izond

Jaka zuriko gizon musu zuri batek ireki zion atea. jarri zen dukesa, bere zorabioan, zurbil eta musuzuri, gero eta musuzuriago.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 390. orr.

· Horrela joaten dira ordu hotz horiek aurrera, eta suspentse luzea oso nekagarria gertatzen zaie egoera hori lehenengoz bizi duten musuzuriei; baina beteranoentzat, ulu artegagarri horiek eta isiltasun are artegagarriagoa gaua aurrera doan seinale baino ez dira.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 156. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

ahoan musu (19); ahoan musu eman (6); ahoan musu emateko (4); ahoan musu ematen (5); amari musu (5); bekokian musu (5); bi musu eman (13); elkarri musu (28); elkarri musu bat (4); elkarri musu eman (8); elkarri musu ematen (6); eman musu (9); emandako musu (6); eskuan musu (8); eskuan musu eman (7); ezpainetan musu (13); ezpainetan musu eman (7); hurbildu eta musu (8); kopetan musu (9); kopetan musu eman (4); makurtu eta musu (6); masailean musu (10)

musu arin (8); musu arin bat (6); musu azkar (9); musu azkar bat (8); musu bakar (6); musu bakar bat (5); musu bana (19); musu bana eman (11); musu bat (215); musu bat bidali (8); musu bat eman (67); musu bat emanez (5); musu bat emateko (9); musu bat ematen (15); musu bat pausatu (5); musu batzuk (6); musu bero (4); musu bi (5); musu eman (362); musu eman nion (39); musu eman zidan (47); musu eman zion (73); musu emanez (21); musu emanez agurtu (4); musu emango (16); musu ematea (11); musu emateko (34); musu ematen (99); musu ematen saiatzen (4); musu ematera (13); musu ezti (4); musu gorri (7); musu gorria (4); musu handi (5); musu huts (7); musu labur (9); musu leun (5); musu luze (17); musu luze bat (6); musu luzea (5); musu pare (14); musu pare bana (6); musu pare bat (7); musu triste (5); musu tristek (5); musu tristeren (5); musu tristeri (4); musu truk (48); musu txiki (5); musu zapi (4)

neskari musu (5); pare bat musu (4)

azken musua (15); lehen musua (17); lehen musua eman (4); lehenengo musua (7); musua eman (29); musua eman zion (12); musua emateko (5); musua ematen (5); musua gorri (5)

besarkadak eta musuak (6); elkarri musuak (6); lehen musuak (4); musuak eman (7); musuak emanez (4); musuak ematen (9); musuak eta besarkadak (4); purpurazko musuak (4)


musualdi iz musukatze saioa. ik musukaldi.

Tira, beraren ardura zen, konpon zedila bera, zera, akuri-neskazko bere harem harekin eta taximetropeko bere musualdi okagarri haiekin.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 234. orr.


musuestu ik musu 12.

musugitarra (corpusean musu-gitarra soilik dago, ETCn 11 agerraldi; Euskaltzaindiaren Hiztegian musugitarra agertzen da, ETCn 16 agerraldi) iz burdinazko musika tresna txikia, dardararazten den mihi bat duena eta ezpainen artean jarrita jotzen dena. ik musu-gitarra.

Musugitarra (baita ere tronpa eta musumusika) antzinako musika tresna bat da, lamelofonoa (mihiaz edo behatzez jotzen den perkusio instrumentua).  ETC-entziklopedia   Musugitarra, Wikipedia

Eskuarekin musugitarrari dardarikarazi eta, halako batean oihan galdu batetik etorri txori baten kantu zerbait hautematen da.  ETC-prentsa   Berria, 2005-05-28

Eta bestelako loturak ere bai: esaterako, Okzitaniako Joan Frances Tisnerrek eta Marc Castanetek Iparraldean ohiko diren dantzen erritmoak ekarri zituzten, eta baita musika instrumentu gisa musugitarra ere.  ETC-prentsa   Berria, 2009-11-22

Orraziak, kaiku bat, musugitarra bat eta pilota baten barneko muina ere aurkitu dituzte.  ETC-prentsa   Berria, 2016-11-03


musugorri (50 agerraldi, 29 liburutan; orobat musu-gorri 14 agerraldi, 11 liburu eta artikulu 1ean) izond musua gorria duena.

Sudur puntan antiojo beltzak dituen agure musugorri batengana makurtu da.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 54. orr.

Emakume gazte musu-gorri morez jantziriko bat sartu zen gelan.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 272. orr.

Emakume lodi musugorri batek zabaldu zuen atea.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 143. orr.

Irlandar musugorri mozkortia.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 40. orr.

Ondoan eserita dauzkan udatiar musugorriak, beren haragi nasaietan eroso, gozatzen ari dira antzezlanaz.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 248. orr.

Bat txikia, bibote finekoa; beste bat altua, aurpegian Gramsciren antz pixka bat zuena; eta bestea musugorri eta ile-kizkur bat, beti irribarrez zegoena.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 254. orr.

Emakume ederren bolada zen artean eta bera aski musu-gorria zen orduan.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 147. orr.

Musugorri hari, ordea, seriotasun astuna zerion, jendeari harridura eta inoiz traba sortzen ziona.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 20. orr.


musugorridun 1 izond musu-gorria.

Musugorridunak kartak bota zituen mahai gainera, partida izorratu dioten baten keinu zakarrez.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 107. orr.

2 izlag musugorriko.

Aurpegi potor musugorridun bezero bat erdi oldartu zitzaion tabernariari: -zerbait gertatuko al da, Anttoni?  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 107. orr.


musugorritu, musugorri(tu), musugorritzen (orobat musu(-)gorritu) da ad musua gorritu. ik muxugorritu.

Lehenago apur bat nekatuta eta zurbil samar zegoela ematen bazuen ere, orain musugorrituta zegoen, musikariak hain hurbil edukitzeak aztoraturik, susperturik eta musika gehiago entzuteko irrikaz.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 88. orr.

Asko jan eta asko edan dute, musugorritu arte.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 109. orr.

Bion artean hartu genuen garagardo katxiarekin, musu-gorriturik jarri zen Adela.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 114. orr.

Egunero musu gorrituta ateratzen zirela, hain zegoen etxe hartan bero handia.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 169. orr.


musuhuts ik musu 14.

musuka 1 adlag musu emanez. ik muxuka.

Amak, besoetan hartu, eta musuka maite-maite egin dio, lehenbailehen isil dadin.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 110. orr.

Lehen egona zen beste mutil batzuekin, baina musuka eta horrela, besterik ez.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 114. orr.

Ahal genuena eginez, ipurdi-heltzen, titi-jorran eta musuka, han errenditzen gintuan.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 47. orr.

Jan-edanean hasi ziren, eta musuka, eta laztanka.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 81. orr.

Eta gero, eni hitz baten erraiteko denborarik utzi gabe, musuka lotu zitzaidan.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 62. orr.

Eta elkarri musuka hasi ginen.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 116. orr.

Autobusen geltokiko aterpean, eserlekuan jesarrita, bikote bat musuka ari zen.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 224. orr.

Musuka, elkar jan nahi balute bezala.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 60. orr.

Irriz eta musuka.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 103. orr.

Dantza lotuetan argitzalean musuka eta musuka.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 70. orr.

• 2 iz musukatzea.

Eta lekua diskretu samarra zenez, musuka errabiatuan hasi ginen.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 66. orr.

Musika indartsuago aditu zen, jendea dantzatzetik geratu zen bat-batean, borobilaren erdian Jessica eta Theo elkarri musuka luzean begimendu zituztenean.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 321. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

elkarri musuka (19); elkarri musuka hasi (4); musuka ari (15); musuka ari zen (3); musuka eta laztanka (6); musuka hasi (18); tira ahala musuka (3)


musukaldi iz musukatze saioa. ik musualdi.

Larru kontuak utzi gabe, Mikel eta Maribel kotxean, eserlekuak atzeraturik, musukaldi bortitzean.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 160. orr.


musukarazi, musukaraz, musukarazten du ad musukatzera behartu.

Pitoagorik! bortxaz musukarazi ziotean lurra, haren gibelaldean ordots aritzeko.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 129. orr.


musukari izond musukatzen duena.

Ni nago orain hemen, / taldeka doan jendeak / eta bikote musukariek / sortzen didaten hutsunearen erdian.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 136. orr.


musukatu, musuka(tu), musukatzen 1 du ad behin eta berriro musu eman, musuka aritu. ik muxukatu.

Ez dut haurretan hartutako inolako laztanen gomutarik; ez ninduten ferekatu, ez musukatu, ez festakatu.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 122. orr.

Eta, biak isilik, gogo biziz musukatzen zuten elkar: Sergeik ile zuri leunak, eta aitak preso-atorra.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 56. orr.

Zure esku eta oin santuak musukatu nituen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 453. orr.

Zauriak ikusi, ukitu eta musukatu zituztenek eman dute horren testigantza.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 902. orr.

Eskuetatik heldu zion orduan eta, haiek musukatu bitartean, esan zion: [...].  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 275. orr.

Esnatu zenean, hilobia musukatu, eta dolu handia egin zuen.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 124. orr.

Motel merkera heldu arte eutsi behar izan zioten elkar musukatzeko, laztantzeko, miazkatzeko, are irensteko irritsari.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 194. orr.

Adelak, barre artean, isiltzeko agintzen zion, baina Luisek, musukatu bitartean, komunera zuzendu du.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 47. orr.

Bere ipurdiak eskainiko dizkit musuka ditzadan.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 277. orr.

2 irud/hed

Ez zuten, haatik, ezabatu uharteko giro larria, harkaitzetan bertan errotua, goizeko langarrak etengabe musukatzen bazituen ere.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 70. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

besarkatu eta musukatu (6); elkar musukatu (4); eskua musukatu (3)

elkar musukatzeko (3)

oinak musukatzen (3)


musukatze iz behin eta berriro musu ematea, musuka aritzea.

Ezpainak beteko elkar musukatze gozoa.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 84. orr.


musukoi izond

Aurpegi eztia izan zuten, azal leuna, begi zoliak, ezpain mehe musukoiak, ile beltz kixkurra eta bekain luze finak.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 88. orr.


musulman (1248 agerraldi, 51 liburu eta 376 artikulutan; orobat musulmano 90 agerraldi, 2 liburu eta 63 artikulutan, eta musulmandar 9 agerraldi, 2 liburu eta 4 artikulutan) 1 izond/izlag Mahometek erakutsi zuen erlijioari dagokiona. ik mahometano; mahometar.

Al Tabrizi izeneko filosofo musulman batek.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 8. orr.

Herri musulmanek "Mendebaldearen arazoa" nola planteatzen duten ulertzeko arrastoak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 196. orr.

VIII-XI. mendeetako mundu musulmanean handia izan zen merkataritza-jarduera.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 21. orr.

Etorkin musulmanei edo hegoamerikarrei begira.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 102. orr.

Iberiar penintsulan, bestalde, eremu musulmana Granada inguruko enklabe soil batera murriztua zegoen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 220. orr.

Hamabosgarren mendearen bukaeran, Zibilizazio Arabiko musulmanak artean bazuen atlantiar itsasertza Afrikan Gibraltarreko itsasartetik Senegaleraino.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 193. orr.

Konkista musulmanaren uholdeak, atzera egiten hasi zenean lehorrean, denbora batez aurrera jarraitu zuen itsasoz.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 218. orr.

Mendebalde modernoa bere herentzia musulmana baino askoz aurrerago joan zen zientziaren arloan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 222. orr.

Ehun presuna bildu dira Baionako Herriko Etxe aitzinean, joan den larunbat arratsaldean, kulto musulmanoarentzat leku duin baten galdatzeko.  Herria   2004-07-08

Erritu hanefita lege musulmanak dituen lau interpretazio errituetako bat da.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 364. orr.

Zer da gizon hori? euskaldun musulmana, ala musulman euskalduna?  Herria   2005-09-22

Dudarik gabe, lurpean gorde zuten aitzineko kristauek, musulman gudariek ez zezaten gaizki erabil eta laidotu.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 210. orr.

Mundakako hilerrian dagoen musulman hilobi bakarra.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 322. orr.

· Musulman bihurtu zen hiri kristaua, eta musulman iraun.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 179. orr.

2 iz Mahometek erakutsi zuen erlijioaren jarraitzailea.

Musulmanek diote arabeskoak ezerk baino hobeto errepresentatzen duela Alaren infinitutasuna.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 208. orr.

Musulmanen eta baskoien arteko borroka haiek aspaldiko kontuak ziren, lehendik zetozenak, baina Eudonen indarrak gero eta urriagoak ziren.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 83. orr.

Ez zuen beldurrik izan musulmanen Sultanaren aurrean aurkezteko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 218. orr.

Hasieratik hinduen eta musulmanen arteko elkartasuna lortu nahi izan zuen.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 48. orr.

Arrazoi horiengatik indiar musulmanek 1947an odorengo estatu propio eta banandua edukitzea eskatu zuten behin eta berriro.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 187. orr.

Musulmanen sinestearen arabera, Jainkoak agertu zizkion sura horiek Mahoma igarleari.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 295. orr.

Musulmanoen manifa Baionan.  Herria   2004-07-08

Musulmanik ikasienak eta aberatsenak, ihes egiteko modua zutenak, Pakistanera joan ziren.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 183. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Fatosek badu horretan bere tema edo gogoko gaia, alegia, Bektashi izeneko musulman-sekta.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 244. orr.

Paraxutisten kasta bat sortu zuan orduan, supergizonak, kolorez apainduak, nabala gerrian eta fusilak eskuetan karriken jaun eta jabe paseatzen zirenak, musulman airea edo itxura zeukan edonor goratik hartuz.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 248. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

apaiz musulman (4); arabiar eta musulman (3); arabiar musulman (4); buruzagi erlijioso musulman (3); ehunka musulman (3); erlijioso musulman (4); herrialde musulman (10); irakeko musulman (4); milaka musulman (5); milioi musulman (5); munduko musulman (4); musulman askok (3); musulman bosniar (3); musulman demokratikoak (3); musulman eta kristauen (3); musulman hil zituzten (4); musulman iraniko (3); musulman primitiboek (3); musulman primitiboen (4); musulman sunita (6); musulman sunitak (7); musulman sunitak gehiengoan (3); musulman sunitei (3); musulman sunitek (3); musulman suniten (5); musulman xiitek (4); musulman xiiten (4); musulman zein animistek (3); zibilizazio musulman (4)

gehiengo musulmana (4); mundu musulmana (5)

anaia musulmanak (6); buruzagi musulmanak (3); emakume musulmanak (6); herrialde musulmanak (3); hinduak eta musulmanak (3); komunitate musulmanak (5)

fanatismo musulmanaren (3); komunitate musulmanaren (4); musulmanaren aurkako (3)

komunitate musulmanari (3)

komunitate musulmanean (3); mundu musulmanean (4)

arabiar eta musulmanei (4)

apaiz musulmanek (4)

gehiengo musulmaneko (3)

aditu musulmanen (4); arabiar eta musulmanen (3); erresuma batuko musulmanen (3); euskal kostaldeko musulmanen (3); frantziako musulmanen (5); hinduen eta musulmanen (4); konkistatzaile musulmanen (3); kostaldeko musulmanen elkarteko (3); kristauen eta musulmanen (5); musulmanen artean (19); musulmanen arteko (14); musulmanen aurka (8); musulmanen aurkako (14); musulmanen batzordeko (3); musulmanen buruzapia (3); musulmanen elkarteak (5); musulmanen elkarteko (6); musulmanen eta kristauen (6); musulmanen haserrea (3); musulmanen haserrea eragin (3); musulmanen kontra (8); musulmanen kontrako (3); ulema musulmanen (6)

herrialde musulmanetako (6)

herrialde musulmanetan (8)

herri musulmanetatik (3); herrialde musulmanetatik (4)


musulmandar ik musulman.

musulmano ik musulman.

musulmantsu izond gutxi gorabehera musulmana (?).

Orain musulmantsu da hori, zernahi mandreneria, kontrabanda eta ezin bizi latzekin.  Herria   2001-11-15


musuño iz adkor musutxoa.

Agurño bat egin eta musuño bat eman ezti-eztia...  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 54. orr.

Ni ikusi orduko, musuño bat doi-doia emanik ezpainen xokoan, negarrez hasi zen, negarrez hipaka.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 121. orr.


musuoker ik musu 15.

musupe ik musu 9.

musurdin izond

Musugorria izan da euskal usarioan gazte ederra, segaila, sasoikoa; eta alderantziz: musurdina (edo txeismoa tarteko: mutxurdina) sasoia joandakoa, musuzimurtua, zakartua, gaztekolore ederra galdutakoa, alegia.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 295. orr.


musurikatu, musurika(tu), musurikatzen da/du ad mustupildu, ahuspez bota.

Neskaren karba-zinkurinak hautematean, Edmeak bereber haur guastatua musurikatu zuen, ama ahula erantsi aitzin.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 257. orr.


musutruk ik musu 16.

musututs ik musu 14.

musutxo iz adkor musua. ik musuño; muxutxo.

-Musutxo bat emango? -galdegin zion gizonak.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 162. orr.

Kopetan musutxoa eman eta "ondo ibili Marie, au revoir!" esan zion.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 194. orr.

Ea, eman musutxo bat aitatxori alde egin aurretik.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 80. orr.

Konfiantza ez dela sortzen musutxo bat hemen eta musutxo bat han emanez.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 239. orr.


musuzapi (orobat musu-zapi g.er.) 1 iz zintz egiteko, malkoak xukatzeko eta kidekoetarako erabiltzen den eskuzapia. ik mukizapi; mokanes.

Musuzapi bat atera zuen soinekoaren mahukapetik, eta zintz egin zuen.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 46. orr.

Sakelako musuzapi bat, Marie Rogêt izena brodatua zuena.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 176. orr.

Buruko musuzapia hobeki egokituta, txiskeroa atera zuen sakelatik.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 12. orr.

Zuzendariak musuzapia pixka bat zabaldu eta kopetako izerdia xukatzen du.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 158. orr.

Musuzapi koloretsu bati eragin zion beste emakume batek.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 52. orr.

Musuzapi zikin bat atera eta kopetako izerdia lehortu zuen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 102. orr.

Musuzapi bihurritu batez aurpegiko hautsa igurtzi zuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 361. orr.

Ezin zuen kotoizko musuzapirik erabili, etxeko gainerako guztiek bezala, harizkoak eta zetazkoak baizik.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 35. orr.

Paperezko musuzapi batez xukatu zituen Léak begiak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 181. orr.

Denetik oparitzen zion Avigdorri: zetazko musuzapi bat, galtzerdi pare bat, lepoko bat.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 191. orr.

Usain sakona itsatsi zitzaion musuzapiari.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 108. orr.

Malkoz eta odolez beteriko musuzapi bat begian ipinita alde egin zuen sudur luzeak, estropezuka.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 61. orr.

Hozka egin dit! -esan zuen, odoldutako musuzapi batean bilduta zeukan eskua erakutsiz-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 214. orr.

Eta lasaitasunez uretara bota du musuzapi odolez zikindua.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 142. orr.

Ez nion esan nahi izan musuzapi bat bezain txikia dela Paris, mundua bera txikia delako.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 360. orr.

2 (hitz elkartuetan)

-Baina Patricia, agindu egin didan ordea... -musuzapi punta bat hartu zuen.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 66. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

musuzapi bat atera (4); musuzapi zuri (7); musuzapi zuri bat (3); musuzapi zuria (3); paperezko musuzapi (4); sakelako musuzapi bat (3)

musuzapia atera (13)


musuzapikada iz musuzapiaz ematen den kolpea.

Izeba Jeffek bere platera baztertu eta musuzapikada bat jo zuen mahaiaren kontra.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 153. orr.


musuzimurtu ik musu 17.

musuzuri ik musu 18.

musxapelgoa ik mus 4.

musxapelketa ik mus 5.

muszale (orobat mus-zale) iz mus izeneko karta jokoaren zalea.

Muszalea zara, beraz?  Berria - Euskal Herria   2004-02-27

Mus-zale handi samarra naiz eta erlojupekoan gertatutakoa mus partida balitz bezala azaltzen saiatuko naiz.  Berria - Kirola   2006-04-09

Aurten, Iruitenean bilduko dira muslari eta muszaleak, larunbat arats guziz, 8ak eterdietarik goiti.  Herria   2004-01-15


mutaezin izond ezin mutatuzkoa. ik mudaezin; aldaezin.

B-k begiratu zuen berriz milioi bat aldiz milioi bat modutara begiratutako hodei mutaezin hura, eta hasperen egin zuen, arrazonamendua burutzeko ezindurik.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 45. orr.


mutakor iz mutatzeko joera duena. ik mudakor; aldakor.

Halatan, maitea ez da bat, baizik multzo mutakorra, maitalea zein maitasuna bera bezalaxe.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 163. orr.


mutante 1 izond aldatzen dena.

Gaiztakeriaren tentazio mutantearen eta ontasunaren izpiritu konserbatzailearen artean.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 111. orr.

2 izond/iz kromosomez eta kidekoez mintzatuz, mutazioz sortu dena.

Forma mutanteen artetik ondoen egokitzen zirenek beren alde edukiko zuten hautespen naturala.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 105. orr.

Lambda bakteriofagoaren eta laktosa sistemaren kiribil erregulatzaileetan bakarturiko mutante negatibo azpiratzaileak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 69. orr.

Mutante asko eta askotarikoak pilatuak ziren berrogeita hamar urtean, eta haietariko zenbaitek argi eta garbi nahasten zuten animaliaren erabidea.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 80. orr.

3 izakiez eta kidekoez mintzatuz gene materialean aldateka bat izan duena.

Halako esperimentuetarako, beharrezkoa da animalia mutanteak bilatzea, haiek ugaltzea, askotariko konbinazioz gurutzatzea.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 146. orr.

Ordura arte, erreferentziatzat erabiltzeko biltzen ziren mutanteak, kromosomak markatzeko, haien mekanika aztertzearren.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 57. orr.

Aurki agertu ziren beste euli mota mutante batzuk, haietariko batzuk sexuari lotuak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 51. orr.

Bigarren mutante horrek, horrenbestez, lehenbizikoaren ondorioak baiesten zituen: geneak dira, garbi, animaliaren eraikuntzan goi-arduradun.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 58. orr.

Biak mutanteak ziren -argitu zuen Gregek-, aldentze horiez kargu hartuz estutu nuenean.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 63. orr.

4 (hitz elkartuetan)

Sydney-k jada bakartua zuen mutante sorta bat. · Hala bakartu zuten, esate baterako, 1916an, drosofila-mutante aski harrigarri bat: hegal pare baten ordez bi zituen euli bat.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 78. orr.

Zutitu, eta erabateko isiltasunak inguratzen nauela hara nik kontatu beren ADNa berregiteko gai ez ziren kolibazilo-mutanteei buruzko neure historiatxoa.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 76. orr.


mutatu, muta, mutatzen 1 da/du ad itxuraldatu, aldatu.

Badira, noski, zeru-lurrak, eta oihuka ari dira eginak direla, mutatzen baitira eta itxuraldatzen.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 253. orr.

Minutuko hamar aldiz alda daitezke osagaiak, nahastu, mutatu edo lehertu.  Berria - Kultura   2004-09-15

Carbayo bezalako detektibeak ez du sekula erretreta hartzen; eraldatu, itxuraldatu eta mutatzen da, heriotzak azken erretreta harrarazten dion arte.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 68. orr.

2 gene materiala aldatu; mutazioa jasan.

Gripearen birusek, oro har, bizkor mutatzeko joera dute, eta hegazti gripearen birusa ez da salbuespena.  Berria - Gaiak   2006-03-22

Birusa mutatuko dela badakigu, baina ez dakigu nola.  Berria - Gaiak   2006-03-25

Hegaztien gripearen H5N1 birusa mutatu egin behar da horretarako.  Berria - Harian   2005-10-14

PIK3CA genearen bi area dira mutatzeko arriskua dutenak.  Berria - Gaiak   2004-08-15

Synukleina proteinak mutatu, eta lisosoma zelulak zaintzeko sistema blokeatzen du.  Berria - Gaiak   2004-08-27

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

birusa mutatu (5)


mutazio 1 iz mutatzea, itxuraldatzea.

Gero, marraztu bitartean, ohartu zen bere ohiko estiloa mutazio mingarria jasaten ari zela, ia eskizofrenikoa.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 177. orr.

Badira, ordea, guraso dirudunik ez duten langileak baina ugazabaren interesak eurenak balira bezala defenditzen dituztenak, Stockholm sindromearen mutazio baten pean baleude bezala.  Berria - Kultura   2004-12-08

Espainiak beti bera eta berdina dirau, inolako mutazio barik bere esentzia eternalean.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 192. orr.

Nola zehaztu jarraitasun-eza pentsatzea zilegitzen duten kontzeptuak (atalasea, haustura, ebakidura, mutazioa, eraldaketa)?  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 12. orr.

Historiaren mutazio epistemologiko hau ez dago burutua oraindik gaur egun.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 18. orr.

2 gene egitura aldatzea.

Mutazioak zorizko gertaerak dira, ez dira egoten norabide jakin batean zuzenduta.  Berria - Gaiak   2006-03-25

Organismoen arteko desberdintasunak zorizkoak eta herentziaren materialetan suertatzen diren erroreek sortutakoak dira (geneetan mutazioak gertatzen baitira).  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 287. orr.

Gaitza gene baten mutazioek sortzen dutenez, biotxipa mutazio horiek detektatzeko diseinatu dutela.  Berria - Gaiak   2004-10-19

Pentsa liteke hiesa 1960ko urteetako azken aldean sortu zela, birusaren mutazio baten ondorioz.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 118. orr.

Mutaziook aldaerak eragiten zituzten entzimetan, eta aldaerok bestelakotzen enbrioi-garapenaren zenbait urrats eta, ondorioz, espezieen formak eta jokaerak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 112. orr.

Mutazio batek berekin badakar garapenaren anomalia bat, euli itxuragabe bat, beldar gaizki eraiki bat agertzea, seinale paper zehatz bat jokatzen duela mutazioak jotako geneak eraikuntzaren urrats batean.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 57. orr.

Bigarren mutantearen buruan hanka bat eratu bada antenaren ordez, seinale mutazioak gene bat indargabetu duela.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 62. orr.

Askoz mutazio genetiko gutxiago dituzte polikiago ugaltzen diren espezieek.  Berria - Gaiak   2006-01-25

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Mutazio bidean dagoen gizartearen ezaugarria da.  Berria - Kultura   2004-02-17

Gizarte primitibo baten izaeraren mutazio bidez zibilizazio baten sorreran gauzatzen den aldaketan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 128. orr.

Nazio Batuen Erakundearen arduradunek ez dituzte kontuan hartu Txernobilen inguruko eskualdean gertaturiko ehunka mila heriotza zein minbizi eta mutazio kasuak.  Berria - Gaiak   2006-03-26

Ukrainako Rivne eskualdean, zentraletik 400 kilometrora, minbizi eta mutazio kopuruak ohiz kanpokoak direla esan dute hango sendagileek.  Berria - Gaiak   2006-03-26

Nolakoa izango da mutazio prozesua, gertatzen bada?  Berria - Harian   2005-10-14

· X izpien moduko agente mutazio-sortzaileen eraginen azterketaren bidez.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 54. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Bokal-mutazioen legearekin.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 163. orr.

· Gene-mutazioak ziren gakoa aniztasun eta desberdintasun biologikoaren jatorria azaltzeko.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 112. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

mutazio genetiko (7); mutazio genetiko hori (3); mutazio genetikoak (4)


mutiko (orobat motiko g.er) 1 izond gaztarora heldu ez den gizonezkoa; mutil gaztea.

Hori nahikoa litzateke edozein mutiko txotxolotzeko.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 18. orr.

Ni, artean, mutiko bat besterik ez nintzen, ordea.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 160. orr.

Eta ni, Azad, ez naiz harrezkero mutiko bat.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 119. orr.

Zortzi urte inguruko mutiko bat, Axier edo.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 94. orr.

Gero negarrari eman nion, 14 urteko mutiko batek soilik ematen ahal dion bezala.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 293. orr.

Israelen erdaindu gabe aurkitzen zituzten mutikoak erdaintzera behartuz.  Elizen arteko biblia   1 M 2,46

Gure adintsuko mutiko gehiago bazen Garrüzeko herrian.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 93. orr.

Mutikoa Akademia Militarreko barnetegian sartu zuten.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 37. orr.

Baina txikitan izan zen hori; gero, mutiko samartu nintzenean, antzarak ziren nik zaintzen nituenak, ez txerriak.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 173. orr.

Mutiko biluziak itsasoan, haien larrua, eguzkia haien larru bustian, beroa.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 261. orr.

· ik beherago 7.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Joanak ziren gure errugbilariak Hego-Afrikara, hogeita bi mutiko, haien artean zenbait ezagutuak eta bertze batzu arrunt berriak eta, denbora berean gazteak.  Herria   2001-06-21

2 (izenondoekin)

Mutiko ederra zen.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 37. orr.

Bai mutiko azkarra!  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 211. orr.

Hauxe dugu mutiko polita hauxe -oihukatu zuen-.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 245. orr.

-Mutiko gogorra haiz gero!  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 36. orr.

Mutiko argala da, amarekin bakarrik bizi dena.  Berria - Kultura   2004-11-26

Mutiko ilehoria zen eta dotore jantzita joaten zen.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 76. orr.

Wood ikasle baten abizena zen, bosgarren urteko mutiko sendokote batena.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 137. orr.

Josepe beti izana zen mutiko gazte lotsakor eta beldurti bat.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 181. orr.

Mutiko zaharrena urrats luzeak eginez agertu zen laster.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 89. orr.

Uste nian mutiko serios bat hintzela...  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 41. orr.

Mutiko urduria nintzelako aitzakiarekin kamamila ematen zidaten.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 81. orr.

Mutiko ile luzeak ez zuen ezer erantzun.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 34. orr.

Alberto eta Mario ordurako mutiko koxkortuak eta oso indartsuak ziren.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 50. orr.

Badira mutiko atzerritarrak Diputazioaren ardurapean beste bideetatik amaitu dutenak eta bertokoekin bizi direnak.  Berria - Euskal Herria   2004-07-13

3 (deiki gisa)

-Zu, mutiko -esan zuen gero, John seinalatuz-.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 179. orr.

-Eta zuk, mutiko?  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 13. orr.

-Hi, mutiko, larrua probatua haiz edo oraino ez haiz estreinatu?  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 247. orr.

Urte askoan, mutiko, urte askoan!  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 35. orr.

-Are, mutiko, emaiok musu amari.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 55. orr.

-Mutiko -esan zion-, zergatik ari zara negarrez?  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 220. orr.

-Zeren bila zabiltza zu, mutiko?  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 178. orr.

Beste zarata bat ateratzen baduzu, jaio zinen egunaz ere damutuko zara, mutiko!  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 22. orr.

-Zer botika, mutiko?  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 90. orr.

-Hoa etxera, mutiko -erran zidan azkenean-.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 90. orr.

-Edan ausarki, mutiko.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 223. orr.

-Honekin ez baditugu putakume horiek atzematen, ez gaituk deus, mutiko!  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 12. orr.

4 (neska-rekin batera; ik beherago 10)

Bota Nilo ibaira hebertar mutiko guztiak! neskak, berriz, utzi bizirik!  Elizen arteko biblia   Ir 1,22

Ordurako ohitua zegoen mutikoa nesken berriketetara.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 63. orr.

Afaria bururatu eta laster, sartu zen Émile bertze bi gizon eta sei gazte, mutiko eta neska, zerraizkiola.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 120. orr.

Halakoetan, "sagu zikinak" ginen guztiok, salbuespenik gabe, hala mutikoak nola neskak.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 9. orr.

Halere, pilotari neska ala mutiko gazte batzu agertzen dira hor, esperantza eta baikortasun bat ekartzen dutena, beste emaitza ez hain onen ondoan.  Herria   2005-03-10

· ik beherago 7.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Hilabete hunen 12ko igandean gure herriko 16 mutiko eta 15 nexkatok egin dute fedezko urhats handi hori.  Herria   2005-06-23

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Nire mutiko denborako lehenbiziko oroitzapena hots izugarri bati dago loturik.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 9. orr.

Askatasuna eta zabaltasuna atsegingarri zaizkio Bennetti; lurrean bakan ikusi diodan mutiko-begirada ageri du.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 116. orr.

Batzuetan besoak mutiko gorputz haren aldamenetan luzatuta edukitzen zituen, manta gainean.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 217. orr.

Mutiko talde bat hurbiltzen zaie, kalimotxo botilak eskuetan.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 87. orr.

Hantxe zen zakur gizajoa, lerde jario, atzetik mutiko koadrila bat harrika zuela.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 46. orr.

6 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Gero, eskola-mutikoa banintz bezala: emakume bat marraztu dut hondar beroan eta hondarra besterik ez den emakume horren gainera etzan naiz, baita berari goraki hitz egin ere...  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 268. orr.

7 haur arra. ik mutil 8.

Erditze mingarria izan zuen eta emaginak esan zion: "ez izan beldur, mutikoa duzu berriro”.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 98. orr.

Bi mutiko ditiagu, oso ume politak.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 125. orr.

Bi ume ditut, mutiko bat eta neska bat, eta neska-laguna ere bai.  Berria - Kirola   2004-03-25

Bere lehen haurra neska izanki eta, mutiko bat gogotik hartuko zuela...  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 23. orr.

Maiatzaren 4 ean mutiko bat sortu da Gibelarte Moskoinean bizi den familian.  Herria   2004-05-20

Izan zuten, ordea, mutiko bat.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 71. orr.

Bigarrena, mutikoa bera, koskortu gabe hil zen.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 38. orr.

Mutiko bat ukaten dutelarik, zutik ibiltzen eta bakarrik jaten dakien arte hazten dute.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 69. orr.

Haurrek -hiru mutiko eta bi neskato- isil-isil iraun zuten.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 57. orr.

119 mutiko sortzean 100 neska direla bakarrik sortzen.  Herria   2005-02-27

Haur gazteenak neska eta mutiko joan ziren orduko Seroretarat orai San Josep eskola deitzen dena.  Herria   2001-11-01

Hiru bat urteko mutiko bat zeraman besoetan.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 184. orr.

Bonbaiko erietxe batean egotzitako 8.000 haurretarik bat bakarra zen mutiko.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 76. orr.

8 mutikotan adlag mutiko garaietan.

Behin, mutikotan, Elgoibartik Ondarroara gindoazen aita eta biok motoan.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 128. orr.

Pasadizoak ezin hobeto islatzen du gure adin modukoek mutikotan izan genuen sexu heziketa.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 32. orr.

Neronek bost bider aditua, mutikotan.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 25. orr.

Nik oso gogoko nuen mutikotan itaurrean, ittulian, itzuli eta itzuli, idien aurrean ibiltzea.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 363. orr.

Gure osabak hankutsik ibiltzen omen ziren mutikotan larrean.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 24. orr.

Nik taberna bat izan nuen Port Arthur-en, mutikotan.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 315. orr.

9 mutiko koxkor (orobat mutiko kozkor eta mutiko koskor, eta mutikoskor g.er.)

Mutiko koxkor batek berehala eman omen zion arrapostua: "urteko besta handiena? Xerri hiltzea!".  Herria   2003-04-17

Gurekin, mutiko koxkorrekin jokatzen zuen futbolean.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 26. orr.

Zer arta ez zuen ekartzen, xixtera jokoan, mutiko kozkorrak hezten, hain maite zuen joko hortan.  Herria   2004-10-28

Quenu mutiko koskor potoloa bihurtzen ari zen, pixka bat hezigabea.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 70. orr.

Gu mutiko koxkorrak ginenean ere bazegoen bankua hor...  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 134. orr.

Aspaldian igo gabe nengoen alde horretara, urte asko, 25 igual, mutiko-koxkorra artean.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 13. orr.

Apezak partikulazki, horrelako botzak Jainkoaren laudatzeko balio zuela iritzirik, Balantsunen etxekoak balakatu zituen, mutiko koxkorraren Larresoroko seminariora igorrarazteko.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 42. orr.

Hori jada mutiko kozkorretan antzematen zitzaioan.  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 109. orr.

· Neska-mutiko koxkorrak aho txikiak herts-irekitzen ari dira, agurearen istorioari begira:  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 215. orr.

10 neska-mutiko (orobat neskamutiko g.er.) pl neskak eta mutikoak. ik mutil 22.

Neska-mutiko guztiek erran dut, eta ez, anarteraino Etxeberrirenean bezala, mutikoek soilik.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 161. orr.

Gero, Nob apaiz-hirian, ezpataz hil zituen Saulek bertako gizaseme eta emakumeak, neska-mutiko eta bularreko haurrak, idi, asto eta ardiak.  Elizen arteko biblia   1 Sm 22,19

Arrasateko ikastolan, zortzi urteko neska-mutikoen maisu.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 13. orr.

Ikastolako gela batean elkartzen ziren Pello Esnal eta Rosa Lertxundi irakasleak, bertsolaritza ezagutu nahi zuten neska-mutikoekin. jakin ahal izan nuenez, modan daude Tetrak neska-mutikoen artean.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 153. orr.

Ezkontza jende gaztearentzat da, umeak izan nahi dituzten neska-mutikoentzat.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 325. orr.

· 10 leku hirugarren ikastaldirako (uztailaren 23 tik agorrilaren 1 ra), 11 urtetik 16 urterainoko haurrentzat, neska-mutiko, joko mota guziak nahasirik.  Herria   2003-05-29

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

auzoko mutiko (4); hamahiru urteko mutiko (7); hamaika urteko mutiko (4); hamalau urteko mutiko (4); hamar urteko mutiko (4); herriko mutiko (4); izeneko mutiko (6)

mutiko azkar (4); mutiko beltz (4); mutiko ederra (4); mutiko erne (4); mutiko eta neska (9); mutiko eta neskato (5); mutiko gaixoa (5); mutiko gazte (45); mutiko gazte bat (12); mutiko gazte batek (4); mutiko gaztea (19); mutiko gazteak (16); mutiko gazteek (7); mutiko maitea (4); mutiko osasuntsu (4); mutiko palestinar (6); mutiko sortu berriari (4); mutiko talde (4); mutiko ttipi (9); mutiko ttipi bat (5); mutiko txiki (12); mutiko zintzoa (5)

neska eta mutiko (10); neska mutiko (21); nexka eta mutiko (7); urte inguruko mutiko (5); urteko mutiko (77); urteko mutiko bat (30); urteko mutiko batek (11); urteko mutiko bati (6); zorionak mutiko (4); zortzi urteko mutiko (4)

mutikoa hil (4); mutikoa ikusi (9); mutikoa izan (6); urteko mutikoa (19)

macalisteren mutikoak (4); neska mutikoak (18); urteko mutikoak (7)

mutikoaren hitzak (4); urteko mutikoaren (4)

neska mutikoei (11)

neska mutikoen (16)


mutikokeria iz mutikoari dagokion egite gaitzesgarria.

Ni, gainera, Vasconiako bulego zentraletan lan eginda, ezin hasiko nintzen mutikokerietan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 122. orr.


mutikomotz iz adkor mutikoa.

Handik aurrera, goizean jaiki bezain pronto, lagunengana joateko aiherrak egoten zen mutikomotza, baina, behin gertatuak gertatu, nola ba utzi amak!  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 216. orr.


mutikoskor ik mutikoxkor.

mutikote iz adkor mutiko sendokotea.

Ezin izan zuen mutikotea besoetara altxatu eta eskutik helduta joan ziren biak amarengana, berriz ere, hiru izatera.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 112. orr.

Mutikote lasaia da Denis Mentxov.  Berria - Kirola   2004-04-11

Hator, nire mutikotea, nik berpiztuko haut... zein ederra den bera!...  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 177. orr.

Hiru neskatxa xarmant ta hiru mutikote.  Herria   2005-06-16

Hamalau-hamabost urteko neska-mutikote haiek basatien antzera hitz egiten eta jarrera berberean ikustea, edonor bere onetik ateratzeko moduko auzia zen.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 8. orr.

· Baina Anaren gurasoen etxera aldatu nintzen umea jaio zenean; mutikote bat, hiru kilo eta zortziehun gramo, pentsa!  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 184. orr.


mutikotu, mutiko(tu), mutikotzen ad ad mutiko bihurtu. ik mutildu2.

Sutzarrerako biltzen zituzten traste zaharrez gain, gerrikotan zen gizondu ez baina umea mutikotzeko bideetako bat.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 42. orr.


mutikotxo iz mutiko txikia.

Bi mutiko txiki, tankeratsuak adinez, neurriz eta janzkeraz; trinkoak, arrosa-zuriak, bi mutikotxo zintzo, jakin-minak bizitutako masail-gorriak ageri zituztenak, eta lepo-atze bero eta hezeak.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 23. orr.

Mutikotxoa nintzenean... oso atzera jotzen dut nire haurtzaroan.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 84. orr.

Hogwartsen beti haien atzetik ibiltzen zen mutikotxo potolo hura? -galdetu zuen Rosmerta andreak.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 170. orr.

Aste honetan hildako mutikotxo batek hegazti gripea zuela onartu dute Indonesiako osasun agintariek.  Berria - Gaiak   2006-01-20

Urrunera joateko, mutikotxo eta neskatotxo bihurtzen diren txori guztiak jaiotzen diren irlara.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 234. orr.

2 haur arra. ik mutiko 7.

Mutikotxo bat izan dute, eta Odei jarri nahi diote, hatxerik gabe.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 95. orr.


mutikotzar iz adkor mutiko handia.

Riddle zabuka zutitu zen, ea ikusten ote zuen, eta bere makila magikoa altxatu zuen, baina orduan mutikotzarrak gainera salto egin zion, makila kendu eta lurrera bota zuen berriro.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 208. orr.


mutikoxkor (orobat mutikoskor g.er. eta mutikozkor) iz ik mutil 17.

Bestek interesante egin zain dagoen mutikoxkor mainoso bat: horratx gure nortasun agiri nazionala.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 150. orr.

Zazpi urteko mutikoxkor inoxente baten maduan.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 94. orr.

Pentsatuz hobe nuela mutikoskor dirugabea izateari sekula utzi ez banio.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 258. orr.

Ezaguera dudanetik, berriz, gogoan dut mutikozkorretan nola ibiltzen ginen jostaka, Karretoko soroan bertan izaten genuen lizar handi adartzabal haren itzalean.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 240. orr.


mutikoxkortu, mutikoxkor(tu), mutikoxkortzen (orobat mutikozkortu) da ad mutikoxkor bihurtu. ik mutil 18.

Artzai tartean hazia izaki, mutikozkortu nintzenetik erreparatu izan diet putreei, halako lilura ilun batekin.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 87. orr.

Etxearen erdia emakumeen oinetakoz betea ezagutu izandu baitut mutikoxkortu nintzenetik.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 97. orr.


mutikozkor ik mutikoxkor.

mutikozkortu ik mutikoxkortu.

mutil (orobat motil g.er.) 1 iz heldutasunera iritsi ez den gizonezkoa ik mutiko.

Hiru gizon ziren, azaltzen du hark, edo bi gizon eta mutil bat.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 144. orr.

Mutil bat, sasoikoa eta neska bat bezain liraina, lematik hasita hirugarrena.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 436. orr.

Besteak beste, han zen "Konkon" esaten genion bi metro pasatxoko mutil puska.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 66. orr.

-Mutil guztiek izaten dute maitetxo bat -esan zuen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 37. orr.

Helen, ez naiz mutil honekin fidatzen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 39. orr.

Hogeita bosten bat urteko mutil egokia zen, oso txukun moztutako bizarrarekin.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 300. orr.

Talde bat billarrean jolasten, mahaietan bikote batzuk, hiruzpalau mutil disc-jockeyaren kabina inguruan...  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 264. orr.

Neska koskorretatik ohitu zen mutil batekin ez bazen beste batekin egoten.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 286. orr.

Ez naiz sekula mutil batekin...  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 211. orr.

Nondik atera ote da mutil hau horrelakoa! -esaten zuen.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 32. orr.

Kaxilda, gainera, mutil batekin ibiltzen duk serio-itxuran aspaldisko honetan.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 292. orr.

-Ala, Maruxina, gizondu ezazu mutil hau -aditu du bat-batean aldamenetik.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 58. orr.

2 (deiki gisa; ik motel2)

Beste batek ikusi eta esan zion Pedrori: -hi ere haietakoa haiz; Pedrok, orduan: -ez, mutil!  Elizen arteko biblia   Lk 22,58

-Nondik hator, mutil? -galdegin zion Akilesek, etzanda zeudenetako batek.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 232. orr.

-Lasai, mutil!  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 251. orr.

-Kaixo, mutil!  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 26. orr.

Lan bikaina, mutil.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 254. orr.

-Hi, mutil! -esan zion Henchy jaunak-, joango al haiz O'Farrell's-enera eta esango al diok ea utziko digun kortxoak ateratzekoa.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 188. orr.

Aizu, mutil, non dago jangela pribatua?  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 59. orr.

Jakin ezak, mutil, ez baldin baduk frantses izan nahi, ez haizela nehoiz apeztuko!  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 20. orr.

-Ba mutil, ordua duk heure botika probatzeko!  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 61. orr.

Ea ba, mutil! ez daukagu goiz osoa, ezta?  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 77. orr.

Mutil, semetzat hartu beharko haut dudarik gabe!  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 207. orr.

Baina mutil, mutil, dena bustita zaude!  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 34. orr.

-Salbu zarete, mutilak, salbu zarete!  Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 52. orr.

3 (izenondoekin)

Mutil altua zen, trauskil itxurakoa.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 217. orr.

Eskolako mutil gaiztoenak eta handienak ziren.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 103. orr.

Hogeita bi urte edo gehiagoko mutil gordina zen, ederra, bizarrik gabea, bibote txikia baino ez zeukana.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 41. orr.

-Gure mutil galanta! -esan zidan Agirrek.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 36. orr.

-Mutil ederra, benetan...  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 522. orr.

Apollolaan-eko izotz pistan mutil mozkote batekin.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 224. orr.

-Mutil zintzoa, heziera onekoa, aldarte onekoa.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 146. orr.

Mutil eder gotorra, lerdena eta sasoikoa.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 54. orr.

Herri txiki bateko giro garbi eta inozentean jaiotako mutil jator bat, kaperan harmonioa jotzen zuena.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 122. orr.

Turkiar mutil dantzari batekin alde egin zuen neska dantzariak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 280. orr.

Betaurreko biribileko mutil trauskil samar bat, galdutakoaren itxura zeukana guztiz.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 82. orr.

Gustavo itsasontziko bigarrena zen, mutil ilegorri, txiki eta herabea, Eskoziako Edinburgokoa bera.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 51. orr.

Gainera Vladimir zegoen tartean, lau urteko mutil azal-zuri eta kaskagorria.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 93. orr.

Gizaseme gazte bat eta mutil ile-kizkur bat.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 23. orr.

Kabinako atea zabaltzera noalarik, mutil aurpegi-xargal bat ikusten dut, kristalaren beste aldean, kabinara hurbiltzen.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 127. orr.

Saiatu nintzen mutil taxuzkoa izan zedin.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 174. orr.

Mutil zaharrenari, Alphyri, eman zion Mariak opil-zorroa, opilak bana zitzan.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 150. orr.

4 (neska-rekin batera; ik beherago 23)

Txikitu ditut zurekin gizon eta emakumeak, txikitu zahar eta gazteak, txikitu mutil eta neskak.  Elizen arteko biblia   Jr 51,22

Berehala lortu zuen ikuskaritzak onar zezan mutilak eta neskak elkartzea, auzoko eskolako bi gelak batu eta adinen arabera bereiztea.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 18. orr.

Kontatu nizun plazan mutil guztiak elkarrekin bueltaka ibiltzen zirela, alde batera, eta neska guztiak, juxtu beste aldera.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 185. orr.

Han berean zeuden, bai, mutil bat eta neska bat, lorategiko bi ezpel hesiren arteko pasabidean.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 312. orr.

Aupa neska ta mutil goazen elgarrekin.  Herria   2003-03-13

Orduan denak, neska eta mutil, hasi ziren barreka.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 29. orr.

Dedalok, hura [Minotauroa] elikatzeko kargudun, hilero zazpi mutil eta zazpi neska igortzen zizkion, Atenasko hiriak eskainiak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 90. orr.

Neska edo mutila izan, gauza positiboak transmititzen saiatu behar dugu.  Berria - Euskal Herria   2004-12-17

Ez dakit mutila edo neska izango den, baina erditzeko egunerako ez da gehiegi falta.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 72. orr.

Demagun mutil batek esan diola neska bati telefonoz deituko diola.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 77. orr.

5 zerbitzaria, morroia; zenbait lanbidetan, kargu edo mailarik gabeko kidea.

Bazuen bestalde, delako Jauregiaren aurrean edo parean, etxe bat mutil edo morroientzat.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 58. orr.

Osaba Martin eta haren andrea, haien seme-alabak, izeba Elixabet eta haren alabak, suhiak, errainak, Jaureneako mutil ohia, haurrak eta...  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 234. orr.

Eta han zen herriko mutil... herriko mutil erran nahi baita denen zerbitzuko.  Herria   2003-01-14

Bulegoko mutil bat sartu zen eta txartel bat utzi zuen idazmahaiaren gainean.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 428. orr.

Bi emazte behartsu eta mutil telegrama-partitzailea zeuden krespoian itsatsiriko txartela irakurtzen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 17. orr.

Munstroak kontaktu pare bat ukitu eta birritan pentsatu barik mutil bidali ninduen itsasora.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 137. orr.

Laborantzan arizan da bere denbora guzian, hastean mutil bezala eta gero etxalde bat erosirik bere gain Uruguay eskualdean.  Herria   2001-03-22

Buhamiak ere emeki emeki sartu direla euskaldunen bizi moldean, ainitzek onartu baitute lanean artzea mutil bezala laborari etxe batzuetan.  Herria   2005-11-03

· Antza, gizon aberats batek mutil esklabo bat erosi zuen azokan.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 256. orr.

5b (izen soila aditz baten ezkerrean)

Hamar urte betetakoan mutil hasiko zen Ziliguetako jaunaren etxean.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 32. orr.

Bost haurren gehiena baitzen eta biziki familia xumekoa [...] mutil joan zen hameka urtetan.  Herria   2004-10-21

Hogoi urte artio mutil egon zen mendian.  Herria   2004-10-21

Hamahiru urterekin Labe Garaietan mutil sartu eta buzoko orbanei hain harro erreparatu zien gizona.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 15. orr.

Abas mutil hartu zuten Sikat Al-Gadida kaleko bizartegi batean eta Husain saltzaile lanetan hasi zen Gamaliako bizikleta denda batean.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 52. orr.

6 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Manchester-gona oliba-kolore kanpai-erako bat, lehenagoko mutil-galtza haiek baino egokiago zihoakiona, nik uste...  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 105. orr.

Ilea mutil erara zeukan moztuta, motz-motz.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 88. orr.

Neska gazteak mutil jantzian prostituitzen ziren.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 253. orr.

Mutil-kontuetan izandako porrot amaigabeen berri ematen ari zen, eta ditxosozko Julen hura omen zen azkena.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 78. orr.

Ez zara nik uste nuen mutil klasea.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 107. orr.

Neska- eta mutil-taldeak bakanduak ziren eta, aurrera joan ahala, talde eta bikote asko entzun zituen elkarri gabon esaten.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 85. orr.

Mutil aldra bat zetorren gizon ero baten atzetik.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 159. orr.

Hamabost-hogei urteko mutil tropa bat iritsi zen Rosatik, hura bezain urduri, jakak bizkarrean zituztela.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 18. orr.

Fiumeko, Eslobeniako eta Italiako mutil pila bat zegoen, han akanpatuta.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 55. orr.

-Mutil-morroi ttiki ninduan orduan.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 109. orr.

7 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ontzi-mutil hasi zen, Kanadara zihoan Allan Lines-eko ontzi batean, hilean libera bat irabaziz.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 57. orr.

Denda-mutil hasi zen Zabalguneko merkatu-plazako postu batean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 155. orr.

1932. urtean hasi zuen ofizialki bere langintza, baina lehenagotik ere urka-mutil lanetan hainbat urte egin zituen aitaren eta beste profesional batzuen laguntzaile.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 160. orr.

Hona hemen Titi, gure azken sukalde-mutila...  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 54. orr.

Freddy gazteak itsasontzietan taberna-mutil edo zerbitzari lana egiten zuen tarteka, eta ameslaria zen oso.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 162. orr.

Zortzi ilabetez posta-mutil bezala hor lanean ari niz.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 114. orr.

Korreo-mutil bat sartu zen salan.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 185. orr.

Atzetik, karroza bat zetorren, inguruan lauzpabost zaldizko zituela laguntzeko, eta bi manda-mutil oinez.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 37. orr.

Errepidean gelditzen ginenean hurbiltzen zitzaizkigun artzain-mutilak, tabako truke laranjak eskaintzen zizkigutenak.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 216. orr.

8 haur arra. ik mutiko 7; neska 9.

Sei seme-alaba izan zituen erregearekin, hiru neska eta hiru mutil.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 211. orr.

Consuelo gure arreba txikiena orduan jaio zen eta padrek atsekabe galanta hartu zuen ez zelako mutila izan.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 152. orr.

Mutiko haren amak lehendabiziko haurra mutila izan zuen.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 99. orr.

9 mutiletansup_1 adlag ik neska 10.

Neskatan -nahiz mutiletan, baina neskatan batez ere- ibiltzeko arau behinenak zehaztu guran.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 192. orr.

Sinbologia berberari eutsiz, goizoilanda deitu izan zaio, mutiletan gaxterik hasten den neskatoari, edo martxoko oilar gorri nahiz oilar gangar gorri berriz, gaxterik neskazale nabarmentzen den mutilari.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 163. orr.

10 mutiletansup_2 adlag mutil garaietan.

Pajettaren garaiaz geroztik, mutiletan bera eta Pajetta galtza motzetan zihoazen garaitik, Alberto iraultzak erakarririk sentitzen zen, baina batere parterik hartu gabe hartan.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 115. orr.

Mutiletan, beste askok bezala, boxeoan bere itzalarekin egiten omen zuen.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 224. orr.

11 argi mutil ik argimutil.
12 baso mutil ik basomutil.
13 itsu-mutil ik itsumutil.
14 mari-mutil ik marimutil.
15 mandatu mutil

Trocaderon denek ezagutzen zuten Smithers andrea: mandatu-mutilak, atezainak, jantzitegiko neskak, maîtreak..., jende guztiak. Mandatu-mutila nintzen udako hoteletan.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 79. orr.

Mandatu-mutilak gosariarekin batera ekarritako bi pilula zuriak irentsi zituen, ur zurrut luze batez lagundurik.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 204. orr.

Hoteletako mandatu-mutilei eskupekorik ez emateagatik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 242. orr.

Zeeer, orain arte bonboiak erosten ala? -galdetu zuen mandatu-mutil ilehoriak.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 127. orr.

Frantziako edo Bretainia Handiko isilpeko zerbitzuei mezuren bat eramanen zien mandatu-mutil ziztrin bat besterik ez  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 79. orr.

16 mutil dantza (orobat mutildantza g.er.) Baztan eta inguruko euskal dantza bat.

Udan iragaiten den Baztandarren Biltzarrean ez zen azkena izaiten ohizko mutil dantzetan artzeko.  Herria   2001-02-08

Arrola taldeko gazteer mutil dantzen soinu eta urratsen erakastera.  Herria   2001-02-08

Oraino 80 garren urterat hurbildurik ikusi dugu guhaurek [Mariano Izeta] Baztango Mutildantzaren inguru haundian parte hartzen berak ere.  Herria   2001-01-11

Beraz bazituzten orga pare horiek beren txaranga eta dantza taldeak ere ondotik, herriko probintzia guzien berezitasunezkoak, eta mutil-dantzak, hauk haatik tokikoak.  Herria   2001-08-02

Txalo zaparradak amaitutzat eman zuen ikuskizuna, baina «harrera beroagatik» Arizkun eta Mutil dantza eskaini zituzten.  Berria - Kultura   2004-08-18

16b mutil katxarro

Carlo gidaerakuslea mutil katxarroa da, zoragarria iruditu zaie bisita, azalpenak oso garbiak, eta mamuaren latina hain ongi ulertzeagatik zorionak ematen dizkiete elkarri turista guztiek.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 30. orr.

-Ba sekulako mutil katxarroa da... eta bere laguna?  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 89. orr.

Ez zegoen prest ezezagun bati larregi kontatzeko, ezezagun hori benetan mutil katxarroa izan arren.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 16. orr.

17 mutil gazte (orobat mutilgazte g.er.) gazte arra.

Gurutze gorriko mutil gazte bat hurreratu zitzaien termo handi batekin.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 238. orr.

Beti hostoz estaliak diren zuhaitzen itzaletan mutil gazte eta neskatxen kantuak entzun daitezke han hemenka.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 27. orr.

Senarra mutil gazte batekin ikusteak nahigabea arinduko ziolakoan zegoen, lasaitu ederra emango ziolakoan, gezurra bazirudien ere.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 50. orr.

Baina nola esan amonari saltzaile irtirina ez zebilela bere atzetik, ni bezalako mutil gazteen peskizan baizik?  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 177. orr.

Gure adineko mutil gazte batek gidatzen zuen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 404. orr.

Antza, mutil gazte lizun batek egun batez emakume xarmant eta airos bat ikusi zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 247. orr.

Mutil gazte eder galanta zen, zinez, haren atzetik ibiltzeko zizelkatua.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 99. orr.

Neska gazte bat zegoen etxolako atean bi mutil gazterekin hizketan eta barrez.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 51. orr.

17b mutil koskor (52 agerraldi, 23 liburu eta 5 artikulutan; orobat mutil kozkor 23 agerraldi, 13 liburu eta 6 artikulutan –eta mutilkozkor g.er.-, eta mutil koxkor 27 agerraldi, 16 liburu eta 6 artikulutan) ik mutiko 9.

Bera ikusi orduko, artzainaren etxeko Adelaren hiru mutil koskorrak korrika joan zitzaizkion atzetik.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 86. orr.

Hamabi urte eskaseko mutil koskorrak.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 117. orr.

Mutil koxkorrak goxokia hartu eta brixt! etxe barrura ezkutatu zen.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 51. orr.

Mutil koskor mehe bat zen, itxura gozokoa.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 95. orr.

Batel bat, ordea, irauli egin zen; patroi zihoan mutil kozkorra, ez ni baino askoz handiagoa, ibaiaren erdialdera erori zen, beste bi arraunlarirekin.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 11. orr.

Kontatzen zuen, behin, festaren batean, erretzeko gonbitea egin ziotela berari, artean mutil-kozkor, eta berak, besteak baino gutxiago ez izatearren, onartu.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 120. orr.

Izan ere, orain dela urte asko, mutil koskorra nintzela, lurrera erortzen utzi zidanan amak.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 102. orr.

Mutil koskorra zenetik ezagutzen diat.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 311. orr.

Mutil koskorretan irentsi egiten nituen halako aldizkariak, eta, gero, neure istorioak asmatzen nituen.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 52. orr.

Nire mutil koskorretako giroan ere ez zegoen Joxe Mari, Joxe Antonio edo Joxe Miel besterik.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 178. orr.

· Neska-mutil koskor haiek beren baliabideak zituzten sotoetan ezkutatu eta bizitzeko, burdin sareak itxitakoan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 125. orr.

18 mutil koskortu (orobat mutil kozkortu)

-Zelan ez, orduan mutil koskortua baino ez hintzen, baina gorputz gihartsua igartzen zitzaian.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 93. orr.

Etxeko txikiena, ordurako mutil kozkortua, zigorra eskuan zuela.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 214. orr.

19 mutil-lagun (178 agerraldi, 38 liburu eta 74 artikulutan; orobat mutilagun 19 agerraldi, 4 liburu eta 4 artikulutan) ik neska 14.

Gogoan dut neska germaniar batekin nengoela, zangoak depilatzen ez zituena, mutil-lagunak debekatu egiten ziolako.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 72. orr.

Bat-batean, heldutasunera iristeko presa zuen, mutil-lagunarekin bizitzeko presa, etxetik alde egiteko presa.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 22. orr.

2004ko irailaren 27an, Adama Aua hil zuen mutil-lagunak Bilbon.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 55. orr.

Gaur, mutil-lagunari esan beharrean aurkitu zara, neska batekin bizitzera zoazela.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 64. orr.

Eszenarik onena gauzatzen du semearen mutil-lagunari eskerrak eman eta behin esandakoagatik barkamena zintzoa eskatzen dionean.  Berria - Kultura   2004-03-11

-Urtxipiaren mutil-laguna edo dena delakoa.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 246. orr.

Bere senarra naiz, horixe esango zuen, senarra ez balitz ere, gauza segurua da ez zidala erantzungo, Bere mutil-laguna naiz, mutil-laguna jada ez da erabiltzen, are gutxiago esango zidan, Berarekin bizi den gizona naiz, inork ez luke gauza horren zakar adieraziko, baina Maria Sarak badu zerbait, eta zerbait horrek esaten dit ez dagoela ezkonduta, ez da bakarrik eraztunaren kontua, definigaitza den zerbait da [...].  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 265. orr.

20 irud/hed

Tom Sawyer izan zen nire lehen mutil laguna.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 75. orr.

· Txikia nintzenean, maitatzen utzi ez zidaten mutil-laguntxo bat zakarkidak gogora.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 304. orr.

21 mutil puska

Nola da posible horrelako mutil puska batengan sekula fijatu ez izana?  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 22. orr.

Besteak beste, han zen "Konkon" esaten genion bi metro pasatxoko mutil puska, hala ere bihotza handiagoa zuena gorputza baino.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 66. orr.

Atezaina australiarra da, 1'90 metro luze den mutil puska: Michael Petkovic. Luma bat bezain arina, mutil puska haien eskuetan.  Berria - Kirola   2004-08-28

Ez zen bi metroko mutil puska, baina haren begiak ispilu sakon bi ziren.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 240. orr.

22 mutil zahar ik mutilzahar.
22 neska-mutil pl neskak eta mutilak. ik mutiko 10.

-Tira, neska-mutilak, azken ahalegina!  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 73. orr.

Festa-giroan dauden berrogei neska-mutilek sortzen duten zalaparta.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 13. orr.

OHOko bigarren mailako gela zen, 7-8 urteko neska-mutilak, etxeko giro erdaldunekoak gehien-gehienak.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 94. orr.

Neska-mutil gazteak larrugorri, euren sasoirik onenean, hilak, buruak odol putzu batean.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 101. orr.

Zahar eta gazte, hor daude kaleetan zehar lurrean etzanik; nire neska-mutilak ezpataz jota erori dira.  Elizen arteko biblia   Nk 2,21

Bi gazte zetozen, neska-mutilak, bikainak, kaskagorriak.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 20. orr.

Eta bertan ito omen ziren maiteminak jotako neska-mutilak.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 324. orr.

Pepponek bazekien neska-mutilak elkarrekin zebiltzala, eta familiak kontra zeudelaJulianek neska-mutilak zituen; Mikelek, berriz, mutikoa.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 272. orr.

· Banku batean eserita, neska-mutil talde bat.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 243. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 5 aldiz agertzen direnak)

argi mutil (7); baso mutil (5); haika mutil (6); hamazazpi urteko mutil (5); herriko mutil (7); hi mutil (5); izeneko mutil (11); izeneko mutil gazte (5); jantzitako mutil (5)

mutil bikaina (8); mutil bikaina da (5); mutil eder (10); mutil ederra (15); mutil edo neska (8); mutil eta neska (9); mutil fina (5); mutil gaixo (6); mutil gaixoa (5); mutil gazte (171); mutil gazte bat (48); mutil gazte batek (20); mutil gazte baten (11); mutil gaztea (45); mutil gazteak (73); mutil gaztearen (14); mutil gazteari (9); mutil gazteek (10); mutil handi (8); mutil handia (14); mutil jatorra (33); mutil jatorra da (7); mutil koskor (19); mutil koskor bat (5); mutil koskorra (13); mutil koskorrak (10); mutil koxkor (17); mutil koxkor bat (7); mutil koxkorra (5); mutil kozkor (11); mutil kozkorrak (5); mutil lagun (33); mutil lagun bat (5); mutil lagun ohia (9); mutil laguna (62); mutil lagunak (30); mutil lagunarekin (15); mutil lagunaren (12); mutil lagunari (9); mutil lagunik (5); mutil maitea (6); mutil ona (19); mutil ona da (6); mutil onak (5); mutil puska (9); mutil serioa (5); mutil talde (9); mutil taldea (6); mutil zintzoa (11)

neska edo mutil (7); neska eta mutil (23); neska mutil (83); neska mutil gazteak (6); urteko mutil (71); urteko mutil bat (24); urteko mutil batentzat (5); urteko mutil gazte (5)

ikasten zegoen mutila (9); jatorra mutila (5); mandatu mutila (5); mutila aurkitu (5); mutila eta neska (5); mutila ezagutzen (5); mutila hil (8); mutila izan (17); mutila izango (6); mutila zen (21); neska ala mutila (9); neska edo mutila (5); neska eta mutila (7); urteko mutila (24)

aguirreren mutilak (9); egin zuen mutilak (18); erantzun zion mutilak (26); erantzun zuen mutilak (13); esan zion mutilak (25); esan zuen mutilak (206); galdegin zion mutilak (7); galdetu zion mutilak (14); galdetu zuen mutilak (11); herriko mutilak (5); jaka beltzeko mutilak (8); jarraitu zuen mutilak (7); javier aguirreren mutilak (6); mutilak erantzun (8); mutilak esan (8); mutilak eta neskak (7); neska mutilak (65); neskak eta mutilak (22); pentsatu zuen mutilak (30); urteko mutilak (9)

mutilaren aurrean (9); mutilaren eskua (8); mutilaren ondoan (5)

egin zion mutilari (5); esan nion mutilari (5); esan zion mutilari (11); mutilari begira (13)

neska mutilei (9)

aguirreren mutilek (20); javier aguirreren mutilek (10); neska mutilek (36); neskek eta mutilek (6)

mutilen artean (22); mutilen arteko (9); neska mutilen (40); neska mutilen artean (11)

baso mutillak (6)


mutilagun ik mutil 19.

mutilatu, mutila, mutilatzen 1 du ad izaki bizidun bati gorputz zati bat bortxaz ebaki edo erauzi.

Sierra Leonan soldaduek mutilatutako eskola-umeak.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 137. orr.

Behatzaren mutilatzeko prest dagokeen gizonaren auzia.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 556. orr.

Bikoteak zoriaren arabera elkartzen dira, ama eta semea, aita eta alaba, beren burua mutilatzen, zigortzen dute, [...].  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 74. orr.

Emakumeen Genitalen Mutilazioaren Aurkako Mundu Eguna izango da etzi.  Berria - Gaiak   2006-02-04

2 irud/hed

Euskal Herria puskatua zen, Frantzia eta Espainiaren artean urratua, mutilatua, zapaldua, umiliatua, Eraikina osorik egona zen eta mutilatua zen.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 13. orr.

Hilobiaren zati bat amorragarri mutilatua da. Jakinaren gainean eta apropos utzi al zituen egileak urte horietako gertakariak isilpean ala geroago mutilatu ote zuten testua?  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 198. orr.

Nire pentsamendua ere mutilatua izan da.  Berria - Kultura   2004-02-06

3 (era burutua izenondo gisa)

Niri bakarrik kontatu zidan aitonaren gorpu mutilatuarena.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 128. orr.

Harrizko estatua mutilatuaren gainean.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 199. orr.

Errealitate mutilatu horren erakusteko metafora eta baliabide literario ugari daukagu.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 96. orr.

Mutilatua dela esaten du barrez.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 20. orr.

4 (era burutua izen gisa)

-Nork maite ditu mutilatuak?  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 70. orr.

Gerra mutilatua da Andreas.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 26. orr.


mutilazal iz

Batez ere, neska eta mutilazalak gustatzen zitzaizkion, gazteak, mami-guri eta hezur egin gabeen jabeak, eta, etxetik bahitu ondoren, txikitu, sutan egosi eta jaten zituen.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 14. orr.


mutilazio (orobat mutilazione g.er.) iz mutilatzea.

Urtero 100 milioi nexkari tradizioagatik edo erlijioagatik beren sexu-organoen mutilazioa egiten zaiola munduan.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 127. orr.

Oldarka sartu zen Abelardoren gelan gaizkile talde batekin eta bere mehatxua bete zuen, hari mutilazio ikaragarri bat eginez...  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 131. orr.

Ez zion beste inori, eta are gutxiago militar bati, mutilazio madarikatua ikusten utziko.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 28. orr.

Jazarraldi eroak, tiroketak, sute-txikizioak, mutilazio gogorrak eta heriotza-eszenak segundo batzuetan bene-benetako bihurtu, eta sekulako abailan pasatzen zaizkio gogamenetik.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 111. orr.

Ez da ezustekoa liburu hau, batik bat "perbertsio" deituriko moldeez ari dadin: mutilazioa, voyeurismoa, fetitxismoa, intzestu orokorra, bikote-trukatzea baserrian, melodrama, masokismoa...  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 7. orr.

Ondo dago gustuko dituenarentzat, debekatua dago debekatzea, mutilazioak eta hilketak izan ezik.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 144. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

genitalen mutilazioaren (3)


mutilazione ik mutilazio.

mutildantza ik mutil 16.

mutildu1, mutil(du), mutiltzen du ad murriztu, moztu, lumatu, soildu.

Larru zerrendak atera, mutildu, oliotan irakin, lehen semea sakrifikatu eta antzekoak, mnemoteknika dira funtsean.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 95. orr.

Eta ezin hura jabetzen zen haien gauez eta gorputzez, "han" aipaezin hartan ezereztu, mutildu, torturatu eta beharturiko gorputz gaixo haietaz batez ere, ezinezko ahanztura baterantz ihesi saiatzen baitziren bata zein bestea.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 52. orr.


mutildu2, mutil(du), mutiltzen da/du ad mutil bihurtu.

Jatorriz getxotarra, eta euskara mutildu ondoren ikasia, eragin handia izan zuen garai hartako gizartean.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 125. orr.

Ume txiki hura mutiltzen hasita dago orain eta argazkiko aitona hori nor den galde egiten dit sarri.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 111. orr.


mutilgazte ik mutil 17.

mutilgo iz mutilaren, morroiaren lanbidea. ik morrontza.

Alabaina komentua, bordela edo bide gorria baino goxoagoa izaten ahal da mutilgoa, lanbide erosoagoen atari denean.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 37. orr.

Laborari mutilgoa utzirik Perico hargintzari lotu zen eta bere laneko denbora hor iragan du.  Herria   2005-12-22


mutilkote iz mutil sendokotea.

Biolin-jole, zuzentzaile ere bazena, Rosako mutilkote beltzaran txoraka bat zen.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 23. orr.


mutilkozkor ik mutil 17b.

mutilmedia _iz_

Mutilmedia: hedabideetan asko agertzen den mutila (LERTXUNDI Ag).  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 172. orr.


mutiloi iz

Jesar zaitez [...] zurezko eskorga zahar horietarik batean, edo, marinelago nahi baldin baduzu, guk bita esaten diogun behialako Bilboko Euskalduna ontziolan fundituriko burdina puska gotorrean, mutiloian, eta beha, eta entzun.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 261. orr.


mutiltxo (orobat mutiltxu g.er.) iz mutil txikia.

Herrira itzuli zenean giltzako bana oparitu zien elizmutilei, hamar urte hortxe-hortxe zuten mutiltxoei.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 272. orr.

Eta sinistu mutiltxoak.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 184. orr.

Mutiltxo bi daukiez, Zuhaitz eta Egoitz.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 77. orr.

Hortxe dauzka beste hainbeste muskiltxo, begininiak zabaldu eta erne, mutiltxo lotsati enamoratuak iduri, hauts maitemindu horren milaka laztan hegalarietarik batenbat berengana atxikitzeko irrikitan.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 182. orr.


mutiltxu ik mutiltxo.

mutiltzar iz adkor mutil handia.

Orain hil berri den Nikolas Gastearena mutiltzar ezkurrarra.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 38. orr.

Hala esan zidan behin, Joxemiel Arregi, Lesakalorretako mutiltzar zelebreak Leitzan: [...].  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 89. orr.


mutilzahar (orobat mutil-zahar g.er., eta mutilzar g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian mutilzahar agertzen da) 1 izond/iz heldutasunean ezkongai dirauena.

Atso bat bizi zela han, bera bakarrik, anaia mutilzaharra hil zitzaionez geroztik.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 30. orr.

Zerrendan agertzen zen hurrengoa, gizon mutilzahar bat, hogeita hamabost urte zeramatzan administrazioan, eta jendeak madarikatzen duen funtzionario horietako bat zen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 153. orr.

Mutilzaharraren malenkonia barregarri samar hori sentitzen zuen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 286. orr.

Mutilzaharrak, dudarik gabe, beste kafetegiren batean bilduko ziren, edo Automat taberna batean, non ordea?  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 71. orr.

-Esan zidaten etxekoek, bai, mutil-zahar xelebre-xelebre bat bizi zela hor, bakar-bakarrik.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 74. orr.

Pixkanaka-pixkanaka mutilzahar bakarti bihurtuz joan nintzen.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 214. orr.

Atzera utzia zuen mutilzahar itsuaren bizitza beti-batekoaren martxa.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 144. orr.

2 (adizlagun edo izenlagun gisa)

Emeterio Arrese mutilzahar hil zen 85 urte zituela, eta beti izan zuen ama bere bizitzaren ardatz.  Berria - Kultura   2004-04-07

Apala zuen begiratua, urduria ibilera, eta jendeak mutilzahar gelditu izanari egozten bazion ere bere uzkurtasuna, bizitza osoa fortunari mesede txikienak ere eskertzen pasatzen zuela ematen zuen gizonak.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 24. orr.

Musikari egozten zion amak ni mutilzahar geratzearen errua, harekin entreteniturik andregai bila saiatu ez nintzelako.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 121. orr.

Egungo egunean, bizi garen giroa sobera erotikoa da, gazte batek, bere bizi guzian, mutil zahar egoiteko erabakia har dezan!  Herria   2005-10-20

Historia honen garaian, Soroetan Permin bakarrik bizi zen, mutilzahar.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 76. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

mutilzahar bakarti (3); mutilzahar eta neskazaharrak (3); mutilzahar gelditu (3)


mutilzahartu, mutilzahar(tu), mutilzahartzen da ad mutilzahar bihurtu.

Egia bestelakoa zen ordea: urteak aurrera zihoazen eta ni mutilzahartzen ari nintzen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 120. orr.


mutilzahartze iz mutilzahar bihurtzea.

Baserri girokoak biak, mutilzahartze bidean zihoazenak, lagun eta parrandazaleak, herriaren alde konprometituak  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 126. orr.


mutilzale (orobat mutil zale g.er.) izond/iz mutilen zalea dena.

Ez omen dituk oso mutilzale.  Berria - Kultura   2004-08-25

Mutilzale zekena naizela pentsatuko zian.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 51. orr.

Mutilzale ospea ere bazeukan herrian, eta bazekien.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 45. orr.

Esaten dudana ez da sentitzen dudana, eta horregatik dut mutil zale fama, maite jolasen zalea naizela, marijakintsu bat naizela eta eleberri arrosa kolorekoak gustatzen zaizkidala.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 348. orr.


mutilzar ik mutilzahar.

mutilzaro iz mutiletako garaia.

Bjorsenek, 1765ean hil zenak, dio bere mutilzaroan Suediako hegoaldean aski arruntak zirela gnomoak, eta maiz ikusten zituela mendian paseatzen ilunabarrean.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 129. orr.


mutin (agerraldi 1 liburu 1ean; orobat motin 14 agerraldi, 3 liburu eta artikulu 1ean; Euskaltzaindiaren Hiztegian mutin agertzen da) iz matxinada mugatua.

Zuk itsasontziaren gidaritzari eutsi zenion tinko; gainerakoek, berriz, egur pusketak eskuetan, ontzi gainean ekin zioten mutinari.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 158. orr.

1983ko martxoan motina egin genuen Carabanchelen, Puertorako trasladoen aurka.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 125. orr.

Hemen ezin duzu motinik antolatu.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 71. orr.

Motinaren ondoren isolamendura zigortu dituzten sozial horietako batena duzu ziega hori.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 135. orr.


mutinatu, mutina, mutinatzen (corpusean motinatu soilik) du ad mutina egin.

Zurginak ez zuen bulartasun handiagoa aterako lagunak motinatu nahi izan balitu, deskabezatzeko matxetearen ahoa erakusten zien.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 272. orr.


mutinzale (corpusean motinzale soilik) izond mutinen zalea dena.

-Motinzaleak.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 13. orr.


mutiri izond 1 ausarta, lotsagabea. (pertsonez)

Une horretan bertan txirrina jo zuten; etxejabea zen, gizaje oihes eta mutiria oso.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 25. orr.

Nire nagusigoari itzuria zaion emakume mutiri bati berriz ere erregutzera behartua ikustea neure burua! malko artean irribarrez zegoen gizon horrengan inork ez luke ezagutuko Verner hotz eta hantustea, Verner akitu eta mutiria, ez epaileek, ez lagunek, ez berak ere.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 324. orr.

Haren enplegatzaileen artean, besteak beste, Corso Donati aipa daiteke, Beltzen buruzagi mutiria, ostera Florentziara itzulia, eta boteretsua.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 85. orr.

Hezigaitza eta managaitza kontzeptu negatiboak dira; mutiriak lotsagabezia adierazten du; errebeldea, aldiz, sistema baten kontrako jarrera aktiboa duena da, haren aurrean errebelatzen dena.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 39. orr.

2 (gauzez)

Baina animaliak nahiko ernea dirudi, zolia, mutiria.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 109. orr.

Izan zakizkit neure bozkarioan kide, adiskide ederra; maitatua naiz; garaitu dut bihotz mutiri hori.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 141. orr.

Sartalderago, emaro, elurra, Shannonen uhin mutiri ilunen gainean.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 332. orr.

Oraindik ere irribarre mutiri hori ote du?  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 262. orr.

Ikusmenean ditut hemen naturaren harrigarri mutiriak artearen harrigarri mutiriek koroaturik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 320. orr.

Zer segurantza mutiria du bada gizon horrek, ausartzen baita lasai lo egitera, badelarik emakume bat oraino mendekatzeke, harez zer arranguraturik badukeena.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 82. orr.

3 (adizlagun edo izenlagun gisa)

Barrura egin zuen, mutiri, urrezko katea mantalaren gainean hoska, Eraman nazazu Mitxoletarengana, agindu nion, lehor, bortitz, zakar, mutiri, larderiatsu, gogor, zantar, latz, petral.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 115. orr.

Ordea, ez zuen mutiri agertu nahi Fernandoren aurrean, eta ahalegina egin zuen zerbait esateko.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 30. orr.


mutirikeria iz mutiritasun gaitzesgarria; mutiriari dagokion egintza. ik lotsagabekeria.

Aitak ahalegin guztiak egin izan ditu nire mutirikeria arintzen, baina ez du ezer lortu.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 342. orr.

Gogaiturik egoteak eman ohi duen mutirikeriaz ziri eta ziri aritu nintzaion.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 68. orr.

Herri-finantzek desegin egiten dute merkataritza beren bidegabeekin, mutirikeriekin, gehiegizko zergekin.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 18. orr.


mutiritasun iz mutiria denaren nolakotasuna, lotsagabetasuna, indarkeria.

Rory sekula barrerik gehien eragin izan didan neskatoetakoa zen, ezagutu dudan politenetakoa: mutiritasun eta ausardiazko zurrunbiloa, jakintsua, berezkotasun- eta bihurrikeria-iturri agortezina.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 25. orr.


mutis 1 interj norbait isilarazteko hitza.

Anagnorisi baten moduan agertu zen nire bizitzan, bost urte egin nituen anagnorisi batekin bizitzen, eta anagnorisi baten moduan bidali nuen, mutis!, mutis!, nire bizitzatik.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 158. orr.

2 mutis eginsup_1 antzezle bat agertokitik irten.

Antzezleek txaloak eskertu eta mutis egin dute, baina ikusleek, oihuka, eszena errepikatzeko eskatu dute.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 138. orr.

3 mutis eginsup_2 isildu.

Gainerako guztietarako, obraren mamia Pirandellok berak azalpen jakingarriz bere 1925eko Sarreran aurkezten duenez, irakurlea obra irakurri ondoren hara igortzea eta mutis egitea baizik ez dagokio itzultzaileari.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 12. orr.

Abentura poetikoaren sekretu guztiak menderatu ditut, baina zuen gustuko jainko baten papera egin baino, aukeran nahiago mutis egitea  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 127. orr.


mutrikoar ik mutrikuar.

mutrikuar (orobat mutrikoar g.er.) izlag/iz Mutrikukoa, Mutrikuri dagokiona; Mutrikuko biztanlea.

Hortaz, Mugertza aita-seme mutrikuarren gaua izango da hein handi batean.  Berria - Kirola   2006-02-21

"Erromeriak bai, errosarioa ere bai!", esaten zuen Orion urte asko egindako Don Jose apaiz mutrikuarrak.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 70. orr.

Iazko denbora 41 segundoan hobetu zuen Ugaitz Mugertza mutrikuarrak, atzo, Gazte Mailako Euskadiko Txapelketan.  Berria - Kirola   2004-08-11

Edonola ere, ez zion argitu zer egiten zuen mutrikuar batek gerra hartan, espainolekin, frantsesak lagun zituela eta ingelesen kontra.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 30. orr.

Mutrikuarrak 19 minutu eta 39 segundoan amaitu zuen lana.  Berria - Kirola   2004-03-14

Erabaki hori, baina, ez da mutrikuar guztien gustukoa izan, eta itsasoa ez ezik, herriko giroa ere zakartu da.  Berria - Harian   2006-03-14

Udalak deituta, elkarretaratzea egin zuten hainbat mutrikuarrek atzo.  Berria - Ekonomia   2006-04-25


muttiko 1 iz adkor mutikoa.

Bi urteko muttiko bat.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 124. orr.

Bizpahiru urteko muttiko bat adierazi zien, zarpailetan bildua, txakurtxo bat bezala lurrean jolasean ari zena.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 125. orr.

Bekatuaren fruitua nuela ene muttikoa, bekatu ilun batena!  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 124. orr.

Ondorioz, muttiko ttipi horiek -muttikoak baitira gehienetan- gustoa horretan hartua dute...  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 214. orr.

Denak bozkariatzen dituen muttiko ttipia haundi dadila osagarrian.  Herria   2001-10-04

Oi ene herri, muttiko bat duzu zapaltzaile, emakumeak agintari!  Elizen arteko biblia   Is 3,12

2 (deiki gisa)

-Zer, muttiko, buelta bat eman nahi duk zaldi berrian? -galdetu dio anaiari.  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 79. orr.

3 haur arra. ik mutiko 7.

Lorietan dago "Iguzkirat"-eko familia guzia, lehen haurra, muttikoa, sortu baita Cecile eta Jerome Etchebarnen familia berrian.  Herria   2004-09-09

Ibarlan ere muttiko bat jin zaie Solange eta Mixel Oronos-i: Panpi.  Herria   2003-04-24

Bi muttikoren ondotik, huna beraz nexka bat, Emma deitu dutena.  Herria   2004-01-15

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

muttiko azkar bat (4); muttiko ttipi (4); muttiko ttipia (5); muttiko ttipiari (4); urteko muttiko (3)


muttikokeria iz adkor mutikokeria.

Pentsatzen jarrita, muttikokeria bat, ausardia merkea iruditzen zait orain eserleku-trukaketarena; umekeria, errespetu falta eta irakurleak nahi duen guztia.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 86. orr.


muttin adlag ipar eguraldiaz mintzatuz, euritsua, hitsa.

Mezatik ateratu girenean, arras aro muttina zen, eurixka ari...  Herria   2003-10-30

Biharamunean, goizetik, denbora muttina agertu da; eta pittaka atertuz geroz, aro egokia jabetu da.  Herria   2003-08-07

Euria delarik edo aro muttina, kanpotiar frangok ez dakite zer egin.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 27. orr.


muttur 1 iz adkor muturra.

Joseba autoraino joan zen zigarrotxoaren mutturra hautsontzian itzaltzera.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 289. orr.

Musuzapi bat atera zuen eta muttur batekin lehortu zuen bere betaurreko lausoen atzean agertu zen malko bakarra.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 117. orr.

Haritzondo zaharrez josirik, jauregia bera huntzaz estalia (muttur batzuetan bakarrik gorritzen hasia), ozta-ozta antzematen ziren aurrealde zabalean sei leiho gotikoak.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 31. orr.

Neskak bere eskuak bularretan pausatu eta bere titimuturren inguruan biribilak egiten hasi zenean, mutturrak soineko azpian markatzen zirelarik, brageta askatu behar izan nuen, kabitu ezinaren kabitu ezinez.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 66. orr.

2 muturra, aurpegiaren zati irtena.

Oh! very bad! esaten zenuen, esku eta mutturrez muzin eginez.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 23. orr.

Kotxean sartu, ohizko muxua eman eta mutturrak okertuz demanda egiten dio Mikeli, mainati.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 158. orr.

Amorrazio galantaz luzaturik mutturrak.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 178. orr.

Mutturrak goxatu eta adixkidetzeko asmotan, orrazketa lanak bukatzean Maribelgana makurtzen da Mikel, muxu eman nahiz.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 168. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Harrituta zeuden, kezkati, patatak era hartan maneaturik ikustean: erreta bezala, txantxiurtuta, muttur-belztuta utzi zituen Isidorak zartagian.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 109. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Juxtu-juxtu agertzen ditu sudur-muttur gorrituak txano eta kaputxaren azpian.  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 130. orr.

Gaizki sartu omen nuelako kafeteraren kable-mutturra.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 118. orr.

Beren sare erraldoiaren lehen hari mutturra.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 267. orr.

Mahaian utzi dizkiet basoerdiak, lukainka muttur bana eta ogi puska bat.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 60. orr.

Puru-mutturra ezpainen txokoan zeukan.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 226. orr.

Hatz-mutturretako ukittuak gozamen zabalenaren alderdi lokartuak iratzarriko dizkizu.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 19. orr.

Ideia hori paper-muttur batean nolabait zirriborratzea.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 48. orr.

"Turgeniev"en aurrean, bidearen bestaldean, zelai muttur bat dago, bizpahiru zume negartik babesten duten oasi bat zabor kontainerren artean.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 247. orr.

Sastraka-mutturrak goizeko ihintzen buxti frexko ezkoetan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 157. orr.

Huraxe izaten zen denak par muttur bat egiten genuen aldi bakarra.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 340. orr.

Behin goraka joan bagara, gero beherakakoa hasten den puntta-mutturra edo kaxkoa litzateke klimax hori.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 437. orr.

Egungo jende tasatzaileak [...] ezin du eraman inozentzia muttur bat ere inon.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 123. orr.

5 muttur bat pixka bat.

Aldapa leunean gora muttur bat egin ondoren... itsasoa agertu zait aurretik!  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 27. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

muttur gorri (3)


mutturka adlag adkor muturka.

Zuri da zaintzea itsasoa, mutturka-edo... begiratzen zelarik gibelka, kasu!  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 183. orr.


mutu 1 izond/iz pertsonez mintzatuz, hitz egiten ez duena.

Xabier, izan ere, mutu zen jaiotzez.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 87. orr.

Aleman mutua, ezin baitzuen hitzik egin.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 31. orr.

Hobe entzun eta hitz egin, gor eta mutu izan baino, ez da hala?  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 23. orr.

Hi ia mutua haiz, eta ni ia gorra.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 23. orr.

Itsu, gor eta mutuak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 449. orr.

Gero mutu izatera jolastu ginen hasperen artean.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 72. orr.

Jainko ahalguztidunak itsuei ikusmena bihurtu zien, gorrei entzumena, mutuei hitza, herrenei ibiltzea, elbarrituei sentimena eta mugimendua.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 905. orr.

Deabrua ateratzean, mutua hizketan hasi zen, eta jendea harriturik gelditu zen. Deabruaren menpe zegoen mutu bat ekarri zioten Jesusi.  Elizen arteko biblia   Lk 11,14

Honako honetaz ez du mutu batek baino gehiago hitz egingo.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 103. orr.

Adi, ordea, zutaz isil daudenei, mutu berriketariak dira eta.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 213. orr.

2 irud/hed

Otsein duin mutu batek egongela eder, ilun samar, bildu, gozo baterako atea zabaldu zidan.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 367. orr.

Eskeleto dantzari gisa jardun ohi du gorteko edozein festatan eta abeslari mutu gisa errege-hileta guztietan.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 98. orr.

Hara bihotza, gure misterio guzien testigu mutu.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 51. orr.

3 (animaliez)

Sentipen diferenteek, beraz, animaliei, mutuak izan arren, hots ezberdinak igorrarazten badizkiete.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 369. orr.

Baita adimengabeko animalia mutuengana ere.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 230. orr.

Jendea guri beha zegoen, eta osaba, hitzik gabe, oilo mutu bat iduri.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 270. orr.

Zaunkarik egin ezin duten txakur mutuak dira.  Elizen arteko biblia   Is 56,10

· Zer zen oilar mutuak egindako kukurrukua, deabruaren beste deabrukeria bat baino?  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 89. orr.

4 (adizlagun gisa)

A ze desgrazia mutu jaio balitz... -Mutu sortu bahintz behintzat bakea genikek.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 140. orr.

Karranpa handi batek jota bezala, geldirik, itsu, gor eta mutu.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 74. orr.

• 5 izond hitzik gabekoa

Ortuzainak oinaze mutuzko imintzio bat egin zuen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 411. orr.

Gurtze mutu hark hunkiturik edo.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 103. orr.

Harridura mutuz egon nintzaion begira pixka batez, begiekin galdetuz zer gertatu zen Herioren eta beraren artean.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 59. orr.

Nancy beraiekin joan zen, Minta Doylek hala eskatu baitzion begirada mutu harekin, eskua luzaturik.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 75. orr.

Bion itun mutu hark sendotu egin zuen gure adiskidetasuna.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 105. orr.

Eskuen eta begien elkarrizketa mutuari ez zen ohitzen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 323. orr.

Zoriontasuna mutua da, eta ez da bere baitarik mintzo; horregatik ditu baitezpadakoak aitorpena eta deklarazioa (esana behar du izateko).  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 128. orr.

Endelegatu dut -oles mutu haren bidez halaxe esaten ari nintzaion.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 234. orr.

Orduan so egin zion neskak lipar batez, eta esker on mutu eta xumea agertu zen begirada hartan.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 78. orr.

Antzezpen mutu haren indarrez bihotz-damuz beterik, negar-ibaiak isuri zituzten Jainkoaren mirabeek.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 409. orr.

Zinema mutuaren garaiko kritiko gehienek aipatu eta nabarmendu dute zinemaren fotogenia-ahalmena, askotan hitz hori erabili gabe aipatu badute ere.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 288. orr.

Hobe hitzik gabe, film mutu batean bezala.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 104. orr.

Film mutu surrealista baten gidoia ere idatzi zuen 1926an.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 8. orr.

Itsu bat zaintzetik liburuak zaintzera ez baitago alde handirik, liburuak ere itsu baitira, baina ez mutu.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 70. orr.

6 irud/hed isilik dagoena.

Ezin konta ahala harrizko biztanle mutu, geldi, eternal, ia izugarriz dago populatua mendia, hareharrizkoak denak.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 144. orr.

Gauza mutuen arima mutu haiek.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 22. orr.

Zoritxarrekoa zu, egur-puska bati: "esna zaitez!" eta harri mutuari: "jaiki!" esaten diezun hori!  Elizen arteko biblia   Hab 2,19

Eta aita -Jaxinto- jostailu mutu bat zen amaren eskuetan, sekula iritzirik ez zuen gizona.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 18. orr.

Horma mutuetara itzuli ditu begiak Amaiak.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 74. orr.

Arkeologia monumentu mutuen, arrasto bizigabeen, testuingururik gabeko gaien eta iraganak utzitako gauzez arduratzen zen diziplina zenean.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 14. orr.

Pintura, ordea, mutua da, eta, ondorioz, mugatua sentimenduak adierazteko.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 217. orr.

Mutua da irudia; pentsamenduaren lanak bakarrik agerraraz dezake.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 136. orr.

Espazio zabal mugagabe mutuan berehalaxe hiltzen zen oihu luze batez dei eginez.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 284. orr.

Kaperaren hotzikara erlijiosoan, maitasunezko zorabio mutu hartan, Montmartre kalean sartzen ziren zalgurdien kirrinka entzuten zuen garbi-garbiro.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 300. orr.

· Hitz amaieretako letra mutuak ozentzen zituen.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 168. orr.

Azkeneko silabak e mutua agertzen duen kasuetan.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 117. orr.

• 7 adlag hitzik esan gabe.

Baina hor dago zutik, ahalkez mutu, odola belarrietan taupaka.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 51. orr.

Inguruetan ez zegoen inor, soilik ume haiek, mutu eta gorpuari so, geldi-geldirik.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 57. orr.

Haren bidelagunak ikaraz mutu gelditu ziren, hotsa entzuten baitzuten, baina inor ikusten ez.  Elizen arteko biblia   Eg 9,7

Mary Annek zigarro bat eskaini zidan, eta biok erretzeari ekin genion, mutu, gaiak bukatu izan balitzaizkigu bezala.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 48. orr.

Mutu eta burumakur jaitsi ziren laurak.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 53. orr.

Zirrarak mutu utzi ninduen.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 159. orr.

Eta jendetzak mutu jarraitzen zion, txundituta.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 122. orr.

Geldi bitez mutu ezpain gezurtiak, zintzoaren aurka ari baitira jardunean lotsagabe, harrokeriaz eta mesprezioz.  Elizen arteko biblia   Sal 31,19

Agian merezi du mutu jarraitzeak, pentsatu zenuen gero.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 43. orr.

Pilarrek mutu erantzun dio, eta gero eskaileren beheko aldea zelatatu du.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 168. orr.

8 irud/hed isilik.

Gotorleku guztiak isilik zeuden, mutu lubaki karlistak.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 208. orr.

Eguerdira arte mutu egon zen telefonoa.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 94. orr.

Irratiak mutu zirauen berriro, musika klasikoa baino ez, tarteka.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 55. orr.

Gure herrietako elizetan diren organo bikain horiek ere, organojolerik ezean mutu geratzen ari diren gisa.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 133. orr.

Esateko idatziak direnak zurian beltz ageri dira hemen, mutu.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 13. orr.

9 (hitz elkartuetan)

Harik eta tiro hots bat entzun, eta zezena hil-mutu geratu zen arte.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 160. orr.

Ibilaldi geldo-mutuarekin jarraitu zuten.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 135. orr.

10 (-en adizkiaren eskuinean izen gisa) mututasuna.

Lurra da hemen, bere mutuan, euskaraz hitz egiteari uko egiten ez dion bakarretakoa.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 170. orr.

11 gor-mutu ik gor 9.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

elkor eta mutu (3); erabat mutu (4); film mutu (4); geldi eta mutu (4); gor eta mutu (8); gor mutu (5); itsu eta mutu (3); lehen bezain mutu (3); lekuko mutu (3)

mutu bihurtu (4); mutu bihurtu da (3); mutu dago (7); mutu egon (21); mutu egongo (4); mutu egoten (3); mutu eta gor (5); mutu gelditu (24); mutu gelditu zen (10); mutu geldituko (4); mutu gelditzen (5); mutu geratu (41); mutu geratu zen (24); mutu geratuko (6); mutu geratzen (13); mutu gisa (3); mutu iraun (4); mutu jarraitu (8); mutu jarraitu zuen (5); mutu jarraitzen (5); mutu segitzen (3); mutu utzi (14); mutu uzteko (4); mutu zegoen (9); mutu zeuden (4); mutu zirauen (5)

baiezko mutua (3); e mutua (3); gor mutua (5); mutua hizketan (4); mutua izan (3); mutua zela (4); zinema mutua (3)


mutualdi iz adkor isilaldia.

Zurrunbilotsutzat zeukan Mathilderen gehiegizko imajinazioak izuari edo sekretu bat gorde nahiari egozten zion neskaren mutualdia.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 170. orr.

Txaplik apurtu zuen mutualdia, ohi zuen gisan, galdera brillante batekin: [...].  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 122. orr.

-Politikari edo politikako mundukoekin izango duzun lotura bakarra gurekin izango da -mutualdia hautsi zuen besteak-. bere baitara bildu, eta erabateko mutualdian murgilduko zen aita.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 146. orr.


mutualitate 1 iz kuota jakin bat ordainduz elkarri laguntzeko biltzen diren pertsonen elkartea.

Futbol-apustuen txarteltxoak, Mutualitateko inprimakiak, postalak.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 257. orr.

Segurtasun pribatu, mutualitate eta familia laguntzeko tresna pribatuak ahalik eta gehien garatu.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 95. orr.

Mutualitateek gaixo-agiri arruntak kendu ahal izatea gaitzetsi dute.  Berria - Ekonomia   2004-01-30

Mutualitateetako sendagileak osasun etxeko ikuskaritza medikuari azaldu beharko dio langileari senda-agiria noiz emango dion.  Berria - Ekonomia   2004-01-30

CCOOk dio mutualitate batzuek atzerritarrak oker tratatzen dituztela.  Berria - Ekonomia   2004-09-11

Mutualitateak enpresaburuen elkarteak dira eta aurten sindikatuen kritiken jopuntu izan dira.  Berria - Ekonomia   2004-04-29

Kooperatibak, mutualitateak, eta bestelako enpresa egiturak bilduko dituen gizarte ekonomia egitura baten beharra gogoratu du federazioko presidenteak.  Berria - Ekonomia   2004-03-24

Gizarte Segurantzatik kanpo dauden mutualitateak arautzeko eskumena.  Berria - Harian   2006-01-11

NDF sortu zen haren lekuan, estatuen mutualitate bat balitz bezala funtzionatzen duena: estatuek zeinek bere diru-sarreren arabera kotizatzen dute, eta, premia izanez gero, Funtseko baliabideetara jo dezakete, aldez aurretik finkaturiko arauen arabera.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 175. orr.

Frantziako Ikasleen Mutualitate Nazionaleko nire txartela ikustean.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 72. orr.

2 mutualitatearen egoitza.

Bestalde, hiru lehergailu zartarazi zituzten atzo Iruñean, bi mutualitatetan eta enpresa batean.  Berria - Euskal Herria   2006-05-03

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

cyclops mutualitateak (4)

mutualitateen esku (3); mutualitateen eskumenak (4)


mutuarazi, mutuaraz, mutuarazten 1 du ad mututzera behartu.

Motorra mutuarazirik, begiak hertsi ahal izan zituen azkenean.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 262. orr.

Ezin morfinak Kaganskiren alarauak mutuarazi.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 141. orr.

Manexun eta horrelako gizon mindulinen mutuarazteko adina aberastuko zen laster.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 78. orr.

Dena ongi antolatua genuen, noiz oihu egin, nola mutuarazi, Florenek kenduko zion aurreneko luma.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 53. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Bidaiari mutua edo mutuarazia.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 11. orr.

Gure ahots lehen erlatsarekin eta gero betiko mutuaraziarekin oihu egiteko.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 327. orr.


mutuarazle izond

Badakit Indarra gure artean dagoela, gure harremanen berme, gure aditzen mutuarazle, ahulezia gaitzesten dugun garaiotan: nola uka hori?  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 23. orr.


mutur (orobat mustur g.er.) 1 iz ugaztunetan, aurpegiaren zati irtena, ahoa eta sudurra dauzkana.

Hiru zakurtzar hurreratu zitzaizkion zaunka bizian, atzamarrak eta mutur haserreak hesi tartetik ateraz.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 33. orr.

Eser zaitez, indioilarra txakurraren muturra baino hotzago geratuko da eta.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 187. orr.

Beheko solairuetan, berriz, kanpora so egiten zuten zekorrek, edo beren mutur itsua ateratzen zuten zerriek.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 40. orr.

Aurpegi zabala zuen -idi gazte baten muturraren irudikoa-.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 190. orr.

Zaldiak ere muturra altxatu eta, bere begitzar goibelekin, Sofiri begiratu zion.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 20. orr.

Besteen askan sartzen zuen bere mutur luzea, haien janaria dastatze aldera.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 136. orr.

Sastraken artetik mutur urduri bat agertu zen, eta, guardaren eskopetako mirarekin eta zelatan jarritako begiarekin bat egitean, kurrinka lehor eta sendoak errepikatu zituzten inguruko zuhaitzek.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 143. orr.

2 adkor (pertsonetan)

Doi-doi eragotzi nuen mutur okerra: konpetentziakoa zen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 95. orr.

Orduan muturra okertu balu akabo, baina aurpegi ona jarri zuela iruditu zitzaidan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 166. orr.

Diputaziokide guztiak betoskoz eta mutur okerturik bueltatu ziren beren herri, eliza eta gazteluetara.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 84. orr.

-Zer duk, Laureano? ez daukak mutur onik.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 187. orr.

Woodek ez zion mutur alaia jarri.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 94. orr.

Ez dakit ze arrazatakoa zen, baina mutur beltz-beltza zuen behintzat.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 194. orr.

Derbirako sarrera pare bat mutur aurrean paratzen bazaio. ez naiz ni, ez, maitasuna muturraren aurrean ez ikusteko bezain zaharra eta itsua.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 24. orr.

Gerta litekek paretaren kontra muturra haustea, bizitzak aurkezten dizkigun milaka oztopoekin tupust egin eta hezurrak txikitzea.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 115. orr.

Nagusiak muturra atera du errezelen beste aldetik, mesfidati.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 62. orr.

Ez dizut utziko nire kontuetan muturra sartzen.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 47. orr.

Hain suturik egon ez banintz, muturrera eginen niokeen irri.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 76. orr.

"Alderdi afektiboak"! Taberna batean afaldu eta gero, denak ere muturra berotuta, [...].  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 98. orr.

Gizon bat zegoen luze-luze etzanda, besoak zabalik, muturrez aurrera erorita.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 18. orr.

3 irud/hed

Autoaren muturra beheratu egin zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 65. orr.

Zerbaitek talka egin zuen autoaren mutur metalikoaren kontra.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 14. orr.

Bozgorailutik deialdia entzun eta ia une berea agertu zuen trenak muturra geltokian.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 31. orr.

Zenbaitek tunelaren ahora begiratzen zuen graffiti deszifraezinez adornatutako trenaren muturra noiz agertuko zen zelatan.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 12. orr.

Maletatxotik dingilizka, fonendoskopio baten mutur beltza ikusi nuen.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 88. orr.

ik beherago 20.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Aztoratu egin zen berriro behorra, eta zakurrek ere usmati zuzendu zituzten mutur-zuloak oraingoan.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 142. orr.

Mutur-mintzak apartatzeko arte aparta daukate [behorrek], ondo ikasia.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 122. orr.

· Ofizinan bertan kristoren mutur-janak denek elkarri, harik eta jefea etorri arte.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 102. orr.

Kanpokoak, demokrazia edertzen duten herritar goratsu horiek, menostuko omen genituzke horrela jokatuz, asmo desleialtzat hartuko omen lukete dontsuon mutur-sartze hori.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 201. orr.

Haren aita handiustearen mutur-sartze larderiatsuak.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 47. orr.

Nire gutuna eta nire liburua mutur-sartze heziera txarreko eta gogaikarri bat ziren noski berarentzat, Anstandaren kontrako atentatu bat.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 284. orr.

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, elkarketak izenondo balioa duela)

Zapo mutur-biribil luze bat.  Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 17. orr.

Panderoa erritmotik kanpo astintzen zuen gizon ilehori mutur-oker bat.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 82. orr.

Bi ume mutur-zikin lagun zituela.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 188. orr.

Diplomatiko mutur-txuriari arrazoia emanez.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 255. orr.

Hi ikusita mutur-ozpinena ere irriz urratzeko maneran.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 370. orr.

Luze jo zuen ekaitz mutur beltzak, eta denbora hartan guztian Andreasen kemenak ez zuen une bakar batez ere adorerik galdu.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 144. orr.

6 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Nire anaiek itsusi mortala zela esaten zuten, zakur-mutur moduko zerbait, baina amak parerik gabeko edertasuna zuela esaten zuen.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 70. orr.

Txerri-mutur upelen ondoan.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 45. orr.

Txerri-mutur moduko hura, belarri luzexka haiek, begi txiki haiek.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 63. orr.

Mutil gazte bat izan zen, modu bitxi eta nabarmenean jantzita, besoetan lehoi-muturreko txakur ile-hori bat zuela.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 55. orr.

Beldurrak tenkaturik zeuzkan hazpegiak, haren bihotzaren taupadak izugarriak izanen ziren: halere, zerbait ahaltsu eta gaizto ere irakurtzen nuen sagu mutur hartan.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 140. orr.

Zenbat masaileko eman behar dizkizut nekazari-mutur zatar horretan zerbait uler dezazun?  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 142. orr.

7 zerbait amaitzen den zatia. ik buru; punta.

Beste eskuan mutur zabaleko eta kirten motz eta hautsiko lantza zeraman.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 225. orr.

Ziri luzexka batek eta mutur zorrotz batek osatzen dute, berez, gezia.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 10. orr.

Nik ez nion ikusten fular loredunaren mutur bat besterik.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 7. orr.

Zigarro baten mutur goriak txabola baten atea zeharkatu zuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 266. orr.

Zigarro baten muturra dir-dir ikusten du: Ryan-ek jarraitu egin dio aparkalekuraino.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 251. orr.

Muskulu horren mutur bat besondoko hezurraren [...] goialdeari dago loturik.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 61. orr.

-Ziria ere mutur estuenetik hasten da sartzen -esan zuen Henchy jaunak.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 189. orr.

Bibote luxe eta finaren ezker muturra okertu eta gora bueltatu zuen.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 220. orr.

Ezkerreko adarraren muturra.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4350. orr.

Makila magikoen muturreko argiak itzali egin ziren.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 273. orr.

8 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Aginduriko euroek, ordea, emakumearen titi-mutur ederrek saltsa hartan bezalaxe, mirariak egin zitzaketelakoan zegoen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 37. orr.

Gero mihi muturra poliki-poliki pasatu zuen ezpain mamitsuetatik.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 284. orr.

Begira niri, zer belarri mutur, zer sudur punta!  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 33. orr.

Horretan nengoela, hegazkin bat agertu da, aski goian; baina hegal-muturreko argi ñirñirkariak pizturik, eta nabarmenki Loiu aldera jaisten ari.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 133. orr.

Itsasbehera gogorrak untzia osorik biratu zuen, lasto-mutur bat bailitzan.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 183. orr.

Argazkiko zigarro-mutur berbera!  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 499. orr.

Bere kandela-mutur ketsuaren argitan.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 84. orr.

Kolpetxo batez, aspaldi itzalitako puru-mutur baten albora jaurti zuen errautsa.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 58. orr.

Eskopeta-muturra apaldu zuen orduan.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 110. orr.

Hezur-mutur horiek ez dira bata bestean doi-doi ahokatzen, eta likido sinobialak betetzen du elkar ukitzen ez duten guneetako tartea.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 42. orr.

9 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa, elkarketak izenondo balioa duela)

Tatariar zapata mutur-okerrak zeramatzan, eta urrezko argi-koroa buruaren inguruan.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 217. orr.

Gero, mahukaz botila-muturra garbitu, eta Andreasi pasatu zion.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 108. orr.

Botila mutur-estu horrentzako.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 103. orr.

10 (hari eta kidekoekin)

Matazaren mutur hari tira egiteko prest zegoen, baina beste xehetasunen bat behar zuen ziurtasunez hasteko.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 84. orr.

Hari-matazak bi mutur behar zituen, baina lauzpabost ikusten zizkion azken aldian.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 242. orr.

Soka mutur batez arkabuza lepoan eskegi nuen.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 370. orr.

Aukera guztiak zabalik zaudek eta ez diagu hari-mutur bakarrik ere teinkatu gabe utziko.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 247. orr.

Emakumearen gorpua garabiko kable-muturrari lotzeko lanetan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 47. orr.

Malgu bilakatzen zenean, aukera ematen zuen beirak, hodi-mutur hotz bietatik tira eginez bizkor, harizpi mehe-mehezko sorta bihurtzeraino luzatzeko.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 44. orr.

Arrazaren hariaren muturrari egin nahi diot berriz ere tira, luzea baita mataza.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 90. orr.

11 irud/hed

Kontraesan horrek bi mutur ditu. Bi mutur horien artean dabil debatea.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 187. orr.

Bai polita elkarrizketa luzearen bi mutur lotzeko modu hori, solasa arte bihurtuta.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 31. orr.

Agian, hobe nikek gaiari beste mutur batetik helduko banio!  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 401. orr.

Egia al da gauzak mutur honetaraino iritsi direla?  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 81. orr.

Horrela, bi mutur agertu ziren, hots, mundu enpirikoa eta subjektu pentsalaria, auzi garrantzitsu batekin batera: nola irudikatu bi muturrak, nola bateratu "izarrez betetako zerua nire gainean eta lege morala nire baitan".  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 89. orr.

Sade beste muturra zen, subertsiboa, matxinoa, disidentea, arau-apurtzailea, libertinoa, probokatzailea, bihurria, ateoa, profanatzailea, biraolaria, sakrilegoa, lotsagabea, madarikatua.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 32. orr.

12 itsasoan barneratzen den lur zerrenda. ik lurmutur; mihi 5.

Bezperan Raz-eko mutur beldurgarria ikusia nuen, bi itsaso, Atlantikoa eta Mantxakoa, etengabe elkarrekin borrokan ari diren mundu zaharreko mutur hori.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 216. orr.

Uharte bat al da, ala kontinente baten muturra?  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 94. orr.

Sena ibaiaren ezkerraldeko bazterra eta Saint-Louis uhartearen ekialdeko muturra lotzen ditu Sully zubiak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 209. orr.

Mendebaldeko muturreko amildegiaren ertz-ertzeraino heltzen ziren.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 20. orr.

Ate Handiaren lerroarekin parekatzen zen guztietan tunel gangadun batetik pasatzen zen, arrokazko mutur handia zeharkatuz.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 19. orr.

Beste espaloian farol bakar batek, lurraren azken muturreko itsasargi baten gisa.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 60. orr.

Ordurako, Amerikako azken kostalde-muturra ere, Long Island, aienatua zen.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 104. orr.

13 ertzeko zatia; zatia. ik puska.

Ni hiltzen naizenean, mia ezak nire lastaira eta ezkerreko mutur horretan galtzerdi bat aurkituko duk, urrezko txanpon batzuekin.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 67. orr.

Hestebete denda bat izango zuten, Plaisancen inondik ere, Parisko mutur jendetsuren batean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 96. orr.

Etxe bat erosi du hiriaren mutur batean, emaztearen izenean.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 31. orr.

Hain biziki erabili zuen sorbalden inguruan bildurik zeraman zapi arina, ezen neskaren aurpegia jo baitzuen mutur batez.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 250. orr.

Mahai karratuaren mutur batean, Lisa eta Augustine arropa pasaratzen ari ziren.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 127. orr.

Zakurrak, hortzekin mutur batetik hartuta, tira egin zion Mariren toaila handi horiari.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 12. orr.

Mantalaren mutur bat altxatua zuen, kaxmirrezko gona erakutsi nahirik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 393. orr.

-Han ari ziren denak, lurraren mutur guztietako kardinal eta apezpiku eta artzapezpiku.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 251. orr.

Baratze mutur horri esker errazago zuen meatzari-jendeak jatekoa behinik lortzea, eta grebari, beraz, luzaroago eustea.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 86. orr.

-Begira, hemen daukak nire helbidea, paper-mutur honetan, ahazten bazaik ere: 945 West, 22nd.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 92. orr.

Paper mutur batean kaka-zaku idatzita, bolaluma bere hatz lodixken artean zerabilen dantzaka.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 151. orr.

Zauri lehorra orbain handienetik ireki zen, eta kristal muturra agertu zenean eskuz atera zuen.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 19. orr.

Nik, ogi-mutur bat eta baratxuri bat baldin baditut, ez dut zeruaren beharrik.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 209. orr.

Zela lakre-puska bat, zela papertxo bat, zela luma-mutur bat, zela zelakoa, hartu, eta idazmahaian edo leihoan ipintzen zuen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 176. orr.

14 zerbaitetan, elkarrengadik urrutien dauden bi puntuetako bakoitza edo bietako bat.

Nirea bezalako taberna handietan, mutur batean daudenek ez dute entzuten beste muturrekoen solasaldia.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 55. orr.

Pont Neuf kalearen mutur batetik bestera.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 32. orr.

Ezagutzen ez zuen kale baten muturrean zegoen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 24. orr.

Kalearen beste muturreko kantoiak, berriz, usoz betetako plaza txiki batera ematen zuen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 221. orr.

Marie mahai luzearen mutur batean eseri zen.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 198. orr.

Inprimatutako liburuak Europako mutur batetik bestera zebiltzan.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 279. orr.

Galeriaren mutur batetik zetorren ahots bat entzun nuen argiak itzaltzera zihoazela esaten.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 52. orr.

Konoak, argi bizitan ikusteko erabiltzen direnak, sentikorrago dira kolorearekiko espektroaren mutur gorriaren inguruan, mutur urdin eta morearen inguruan baino.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 99. orr.

Eguzkia beste muturreko leihotik sartzen da, etzanda, eta zoruko hauts malutek itzalak luzatzen dituzte, lurrari kotoia jaio izan balitzaio bezala.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 46. orr.

Airez beteriko barrunbe bat da erdiko belarria; mutur batean tinpanoa du, eta, bestean, berriz, beste mintz tenkatu bat, leiho obal deritzona, barne-belarriaren ataria.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 112. orr.

Ikuspegi hori, muturrera eramanda, nekez izan daiteke bateragarria erakunde sozialekin.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 80. orr.

Antzerkiaren hizkuntzak bat egiten du zinemaren mekanismoekin, eta narrazioaren ekonomia muturrera eramaten uzten dio zinemagileari.  Berria - Kultura   2006-02-28

Nahasmena nagusi den garaietan, aldaketaren aroan, gizakiek muturrera jotzeko joera dute: fundamentalismoa batetik eta norberaren espiritutasuna bestetik.  Berria - Gaiak   2004-03-31

15 (politikan) ik muturreko 3.

Hain zuzen ezaren aldekoak ziren bi muturrrrekoak: eskuin eskuin muturra Le Pen eta de Villiers-ekin, ezker muturra Marie George Buffet eta Besancenot.  Herria   2005-05-19

ik muturreko.

Ezaren alde eskuin muturra Le Pen, de Villiers eta bertze batzu, ezker muturra ere Arlette Laguillier, Besancenot, Marie-George Buffet eta Chevènement, hitz batez frantses nazionalistak.  Herria   2004-09-16

Frantziako eskuin muturrari buruzko dokumental batean.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 143. orr.

Orduan Petain-en gibeletik frantses eskuin-muturra sartu da gobernuan, Ybarnegaray barne, nahiz ez den luzaz egon ministro.  Herria   2001-01-18

Ezkerreko familia baten semea, ezker muturrera joan da 1968-ko urtearen ondotik.  Herria   2002-12-26

• 16 adlag haserre, beltzuri.

Arras mutur jarri da, erranez Bayrou-ren jokabidea okerra dela.  Herria   2005-11-03

Ez dun luzaz jasanen noiznahi mutur den senarra.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 150. orr.

Baina, menturaz, memento honetan mutur dago, bidaian zehar Sophie-rekin kalapitan ari izan delako eta oraino ez direlako baketu... Gehienetan mutur egotearen zergatikoa zera izaten zen: [...].  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 93. orr.

Gure alaba Alessandra sartzen zen, kopetilun, mutur, ez zuelako gustukoa goizean jaikitzea ez eskolara joatea.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 243. orr.

17 muturreko ik muturreko.
18 lur mutur ik lurmutur.
19 mutur-beltzsup_2 izond muturra beltza duena.

Sasi ardiak, ardi mutur beltz eta mutur gorriak, exebehorrak eta pottokak.  Herria   2005-11-24

· adkor Rosariok, hain mutur-beltza beti, lorian ematen zuen, irribarre zabal-zabala zuela.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 303. orr.

-Kasu putarik ez mutur-beltz honi -klixkatu zidan begia.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 17. orr.

Pertsiar mutur-beltz arrazakoak dira, tamaina, orban eta are mugimenduetan ere antzekoak.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 163. orr.

Eta meatzari egin gintuan, mutur-beltz, ezagutu ezinezko, meatze zuloan denbora guztian, edo erresistentziako meatzari kideen etxeetan...  Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 58. orr.

20 mutur beltzsup_1 (orobat muturbeltz g.er. eta muturbaltz g.er.) adkor bekozko iluna.

Ikusi behar huen Isabel Sanjoseren mutur beltza, duela ordu erdi, traje zimurtuko morroiarekin alde egin duanean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 46. orr.

-Beti iruditzen zaizu gaizki nik egiten dudana -mutur beltza jarriz-.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 62. orr.

SDko agenteak mutur beltzez begiratzen zion.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 58. orr.

Mutur beltzez hartu gintuzten, jatekorik deus emanen ote ziguten galdetzean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 166. orr.

Heriotzaren eta hilketaren atarian bertan agertzen zaigu egiaren mutur beltza.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 260. orr.

21 mutur-gorri (orobat muturgorri g.er.) izond muturra gorria duena.

Azaldu da azkenean gure ahari muturgorria: honatx joarea bere ustaiarekin, gainerakoen berri putreek jakinen dute.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 88. orr.

Ainhoar abeltzainen partetik baginituen: sasi ardiak, ardi mutur beltz eta mutur gorriak, exebehorrak eta pottokak.  Herria   2005-11-24

· adkor -Egun on -idazkari mutur gorriak hartu zuen.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 108. orr.

Mutur-gorri ergel aspergarria!  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 16. orr.

22 mutur-handi (orobat muturrandi g.er.) izond muturra handia duena.

Zakur mutur-handi bat sartu zen haren atzetik, kobrezko lepokoarekin zarata handia ateraz.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 429. orr.

Paul, berrogei urteko gizon mutur-handi kotzilo bat baina langile porrokatua.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 29. orr.

Frantsesez, norbaitentzat hartza dela erraiten da koska delarik, mutur handia, arrunt bere gisakoa, ez batere jendekina.  Herria   2001-02-08

Lehen planoan, lagunaren Volvoa, nirekin batean azken orduetan kilometro franko irentsitako ipurtandi-muturrandia.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 26. orr.

23 mutur-joka (orobat muturjoka g.er.) adlag adkor ik muturka.

Taci, poeta di merda!, erantzun zion ikazkinak, eta nire alde irtendako gizonarekin mutur-joka hasi behar zuela ematen zuen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 227. orr.

Orduan, Peppone bera igo da ringera eta mutur-joka hasi da garailearekin.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 163. orr.

Ia hasi omen ziren mutur-joka, eta komunistak, bi gizonen artean kanpora ateratzen ari zirela, mehatxuka egiten omen zuen oihu. Mutur-joka aritu ziren, baina Martinek, bestea baino indartsuagoa baitzen, behin eta berriz eraisten zuen aurkaria.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 52. orr.

Frente Popularrekoekin mutur joka ibiltzen ginen, elizako kontuak zirela eta ez zirela.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 99. orr.

Ez dizut barkatuko, ordea, zuri ere dibertigarria iruditzen bazaizu bi gizon muturjoka ikustea.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 158. orr.

Banekien, ordea, liskarra ez zela mutur-joka bukatuko, bata bestearen aurka hitz egite hura bi diletanteen arteko esgrima-saio soila baitzen, gaua bukatzeko bakoitzak begiz jota zeukan neska konkistatzeko burutua.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 42. orr.

· iz Jende askok mutur joka bat soilik ikusten du, ez du kirola ikusten.  Berria - Kirola   2004-02-15

Askotan saiatu naiz azaltzen ez dela mutur joka hutsa, baina boxeoan sartuta ez dagoenak ez du ulertzen.  Berria - Kirola   2004-02-15

24 mutur-luze (orobat muturluze)

Kaio mutur-luze, kaio handi, kaio oihulariak atzetik zituela.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 230. orr.

Txilina jotzen zuten, hatz keinu batez garagardo gehiago eskatzen zioten blusa loreduna eta gizonezko txanoa zeramatzan emakume mutur-luze bati.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 14. orr.

Andrea aspiragailuaren hodiarekin kaskezurra eguzkitara ateratzen ari zitzaion puntuan pasatu zen, paretik, Ximurraren Volvo mutur-luze urdina.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 344. orr.

Negozio-lagun batek aipatu zion ikustalditxo bat egin omen ziezaiokeela eta ziur egon nahi zuen ez zitzaiela inolako mutur-luzerik agertuko tupustean.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 121. orr.

Buelta emanda zorrotz begiratu zion detektibe muturluzeari, mesfidantza handiz, haren barrukoa antzeman nahi balu bezala.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 171. orr.

Besteen bizimoduak ez errespetatzen saiatzen zen muturluze batek.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 191. orr.

· Danek, muturluze, furgonetan hiriguneraino ekarri gaitu eta bilera egiteko -eta bide batez, gosaltzeko-, kafetegi batera sartu gara.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 61. orr.

25 mutur-mutur

Hori guztia, lehenago ukabilkada bat jotzen ez banion mutur-muturrean, bistan da. Edurne/Ixter-puxkaren irribarrea arrosazko ukabilkada bat izan zen mutur-muturrean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 185. orr.

-Horixe da etxea, gustatzen al zaizue? -padrek zigarroa ezpainetan mutur-muturretik zintzilik zuela.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 149. orr.

Mutur-muturrera jota, hizki bat nahikoa izan daiteke errepikapen efektua sortzeko.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 49. orr.

Mutur muturreraino ausartu, bere indarra azken hondarreraino erabili.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 40. orr.

26 mutur-muturreko ik muturreko.
27 mutur-salda (orobat mutursalda) errieta, liskarra.

Behariek ez dute batere ongi hartu horien ezazolkeria eta elgarren artean zaukaten mutur salda eta erasiak.  Herria   2004-09-23

Ez da sobera une egokia Txomini bikote frantsesaren gorabeheren esplikatzeko, Sophie ondoan dutela, ez eta ere mutur-salda eragin duen solasetara berriz itzultzeko.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 149. orr.

Muturzimur, Muturzuri eta Muturzikin mutursaldan.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 45. orr.

27a mutur-saltsa errieta, liskarra.

Afaltzeko, hastapenean "mutur-saltsa" zerbitzatu zidan amak, baino gero, Anitari esker, polliki-polliki, giroa pixka bat lasaitu zen eta aitortu nien aita zergatik ohean zegoen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 126. orr.

Bixtan da lehen ere izan direla krisiak eta mutur saltsak, hala-nola 1965-66 ean De Gaullek etzuelarik onartu Seien Europarat agertzea epe batez.  Herria   2003-12-18

Arazoren batean Bruciatako bat nahastuta bazegoen, esan nahi zuen ileak lazteko moduko mutur-saltsa izan zela.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 260. orr.

28 mutur-xuri ik beherago 30.
29 mutur-zorrotz (orobat muturzorrotz) izond muturra zorrotza duena.

Kapitela -gailurreko ebaki oker mutur-zorrotza alegia- ilun nabarmentzen zen enborraren zuritasun elurkaran.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 169. orr.

Sudur mutur-zorrotza zuen eta kokotsa luxea.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 66. orr.

· Muturzorrotzak zer diren jakitea ez da gaur gauza erraza, baina potxak -pota, txipiroiaren antzeko animalia, handiagoa eta zabalagoa- harrapatzeko era bertsua erabiltzen da.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 163. orr.

30 mutur-zuri (orobat mutur-xuri eta muturxuri) izond muturra zuria duena.

Asteartez abiatu nintzen Donapaleura, ene behoka muturxuria azpian hartuta.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 120. orr.

Zamaritegitik heldu zen, nire behoka mutur-xuritik tiraka.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 138. orr.

· adkor Badira horrelako jende mutur-zuriak, bereziki hiritar harroputz batzuk, sehaskatik beribilera zuzenean iganak, egiazki oinez ibili gabe bere bizian, baina gimastika-geletan ginarridun bilakaturik, abiatzen direnak Santiagora, esnobismo hutsez; eta gero larrialdiak atzeman ditu bide bortitzetan.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 142. orr.

31 muturrez-mutursup_1 muturra muturrarekin.

Lurrean zabaldu ordez larrua, zerrenda fin-finetan moztu zuen Hassanek, eta muturrez mutur lotu zituen, gero, soka bat egiteko haiekin.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 364. orr.

32 muturrez-mutursup_2 adkor aurrez aurre.

Edozein egunetan, ustekabean, beste emakume batekin egingo zukeen topo muturrez mutur etxe hartan, eta ezin ziokeen egin nahi zion galdera egin.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 365. orr.

· Bistan denez, ondoretasuna eta ahaidetasuna hain bestela ulertzeak muturrez mutur jo behar zuen Mendebaldeko kulturak eskaintzen zuen irudikapen tradizionalarekin.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 147. orr.

Teoria kuantikoak eta erlatibitatearen teoriak, beren ondorioekin, muturrez mutur jotzen dute denboraz eta espazioaz dugun sen berezkoarekin.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 100. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

azken mutur (5); hari mutur (23); hari mutur bat (5); kalearen mutur (4); kandela mutur (4); lukainka mutur (4); lur mutur (6); mahaiaren mutur (8); mahaiaren mutur batean (7); munduaren mutur (7); munduaren mutur batetik (6)

mutur aurrean (7); mutur batetik bestera (26); mutur batetik besteraino (7); mutur batetik heldu (5); mutur beltz (12); mutur beltza (20); mutur beltzak (5); mutur biak (5); mutur eskuineko (12); mutur handi (4); mutur hotz (4); mutur joka (29); mutur joka aritu (4); mutur lotu (5); mutur luze (5); mutur muturrean (6); mutur muturreko (8); mutur okerra (4); mutur okerrak (5); mutur sartze (4); mutur zorrotz (4); mutur zorrotza (6); muturrez mutur (8)

ogi mutur (6); ogi mutur bat (5); paper mutur (38); paper mutur bat (8); paper mutur batean (13); soka mutur (8); txerri mutur (7); zakur mutur (4); zigarro mutur (11)

autoaren muturra (4); azken muturra (4); beste muturra (13); eskuin muturra (13); ezker muturra (5); hari muturra (7); izozmendiaren muturra (4); lur muturra (4)

muturra belztu (4); muturra hartu (4); muturra hautsi (5); muturra lurrean (4); muturra okertu (25); muturra okertu zuen (7); muturra okertzen (10); muturra sartu (24); muturra sartuz (7); muturra sartzea (12); muturra sartzeko (9); muturra sartzen (18)

paper muturra (7); soka muturra (5); zakil muturra (6); zigarro muturra (15)

bi muturrak (26); bi muturrak dira (5); eskuin muturrak (16); ezker muturrak (4); hari muturrak (4); hatz muturrak (7); luma muturrak (4)

eskuin muturrarekin (5)

eskuin muturraren (17); muturraren aurrean (15)

eskuin muturrari (6); hari muturrari (4)

aurreko muturrean (4); azken muturrean (11); barraren beste muturrean (17); bertze muturrean (10); beste aldeko muturrean (5); beste muturrean (152); ekialdeko muturrean (4); eskuin muturrean (5); gelaren beste muturrean (4); goiko muturrean (4); hegoaldeko muturrean (4); kale muturrean (4); kalearen beste muturrean (4); kalearen muturrean (4); mahaiaren beste muturrean (5); mutur muturrean (6); muturrean dago (11); muturrean dagoen (7); muturrean dagoena (4); muturrean eseri (5); muturrean eseri zen (4); muturrean jo (4); muturrean zegoen (18); paper muturrean (4); sailkapenaren muturrean (4); zaku muturrean (10)

bi muturrei (4)

bi muturrek (5)

hatz muturrekin (4)

bi muturren (9); bi muturren artean (5); muturren aurrean (27)

azken muturrera (4); beste muturrera (28); beste muturrera joan (4); kale muturrera (4); muturrera eraman (7); muturrera eramanda (4); muturrera eramaten (5); muturrera heldu (4); muturrera iritsi (7); muturrera joan (11); muturrera joan zen (4); muturrera jota (4)

azken muturreraino (55); azken muturreraino eraman (9); azken muturreraino eramaten (6); beste muturreraino (9); muturreraino eraman (25); muturreraino eraman du (4); muturreraino eramandako (4); muturreraino eramanez (8); muturreraino eramango (5); muturreraino eramatea (5); muturreraino eramateko (5); muturreraino eramaten (19); muturreraino heldu (4); muturreraino joan (8)

azken muturrerainoko (4); muturrerainoko bidaia (5)

bi muturretako (7)

bi muturretan (24); hatz muturretan (4); zaku muturretan (4)

bi muturretatik (9)

azken muturretik (4); bertze muturretik (4); beste muturretik (23); makila magikoaren muturretik (7)

hatz muturrez (7); muturrez aurrera (36); muturrez aurrera erori (11); muturrez mutur (8)


muturbaltz ik mutur 19.

muturbeltz ik mutur 19.

muturbelztu, muturbeltz/muturbelztu, muturbelzten da/du ad adkor beltzuritu, haserretu.

Neure bakardadearekin gozoro ezkontzen ninduenak neure bakardadearekin muturbelzturik jarri nau itsuski, ezinka eta muzinka, ez norterik eta ez konorterik dudala kasik.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 200. orr.


muturdun izond muturra duena.

Burdin muturdunez zigorkatuko zaituztet nik!  Elizen arteko biblia   1 Erg 12,11

Pailazo zuri bitxi, orein-muturdun bat.  Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 18. orr.

Goiz batez, Roissyko aireportuan, Tokiotik zetorren bidaiari bat... zuk zeure autoan eraman nahi izan ez zenuena... ni nintzen bidaiari hura, eta 404a gidatzen zuen gidari zigarro-muturduna, berriz, zu zinen.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 499. orr.


muturgabetu, muturgabe(tu), muturgabetzen du ad muturra kendu.

Hautsontzirik ez inguruan, nire zangoen parean zegoen paperontzi metalezkoaren ertzen kontra muturgabetu nuen zigarroa, barnera bota aitzin.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 68. orr.


muturgaineko iz muturraren gainean jartzen den gauza.

Azpillagaren etxearen atean, pareta beltzetatik zintzilik, pilotan jokatzeko txisterak, txalmak, muturgainekoak, andaluziar estiloko zelak ikusten dira.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 24. orr.


muturgorri ik mutur 21.

muturje iz adkor muturra. ik muturkera.

Futitzen naiz giltzadunak eginen duen muturjeaz, ez diot begitartea erakutsi.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 86. orr.

Autista halakoa; "Musu-triste" erraten diodalarik ere ez du muturjea argitzen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 7. orr.

Eguerdian hain garden ageri zirenek beren muturje uherrenetik egiten zidaten kuku arratsaldean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 333. orr.


muturjoka ik mutur 22.

muturka adlg mutur-joka.

Han, elkartu, jaka erantzi, mahukak jaso eta hitzik esan gabe hasten ziren muturka.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 264. orr.

Elkarri lapur deitzen hasi ziren eta muturka bukatu zuten.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 57. orr.

Bi alderdi elkarri muturka.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 23. orr.

Argudioak bata bestearen gainean muturka hasten direlako, elkarren traban eta elkarren etsai, askatzeko zaila den korapiloa eginez.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 15. orr.

Edo, ezpatarik ezean, muturka eta ukabilka.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 269. orr.

Biharamunean Urantziara erretiratu ziren liberalak presaka eta muturka.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 191. orr.

Oraingoan benetan uxatu ditiagu beltzak: Ebroraino erretiratu omen dituk korrika eta muturka.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 230. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

elkarri muturka (4); korrika eta muturka (3)


muturkera iz adkor muturra. ik muturje.

Ez iezadazu barregurarik eman, zure muturkera ikusita...  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 210. orr.


muturluze ik mutur 24.

muturmutu, muturmututzen da ad

Luze egon dira muturmututa, nik neure orbelak biltzen ditudan artean elkarri beha, nor hasiko ekarriak dituen gaia askatzen  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 242. orr.


muturraldi iz haserrealdia.

Nik ikasi nuen haren muturraldiak antzematen.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 101. orr.

Etxeratu nintzaionetik, hiru-lau muturraldi baizik ez zen piztu gutartean; denetan, ama solas.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 62. orr.

Otoitz egin zuen, buruz, onddoak sor zitezen, ea horrela senarraren muturraldia bukatzen ote zen.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 100. orr.


muturrandi ik mutur 22.

muturreko 1 izlag aukera, egoera edo jarrera espektro bateko muturrean dagoena.

Beharbada, haur literaturako klasiko handietan besteetan baino nabarmenagoak izaten dira autoreen patologiak, baina Peter Pan muturreko adibidea da.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 14. orr.

Higuin erabatekoa diet muturreko joerei.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 261. orr.

Niri muturreko egoerak gustatzen zaizkit.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 150. orr.

Atsoak Lisa izutzeko lana hartua zuen, muturreko erabakiren batera bultzatu nahirik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 360. orr.

Muturreko kasuetan.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 143. orr.

Gaur bezala muturreko hotza egiten duenean.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 107. orr.

Azken batean, muturreko tenperaturak gizakion osasunean zer-nolako ondorioak dituen aztertu beharra dago.  Berria - Harian   2005-06-18

Hori muturreko nominalismoa litzateke.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 290. orr.

Hain zen Keynes sozialismo marxistarekin kritikoa, non muturreko liberalismoaren aliatutzat salatu baitzuen.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 56. orr.

«Muturreko feminismoa» kritikatu du Vatikanoak.  Berria - Gaiak   2004-08-01

Boikota, kasu, betidanik izan da kontsumitzaileen esku gelditzen den muturreko tresna.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 246. orr.

Muturreko pobrezian bizi gara.  Berria - Gaiak   2004-04-13

Eguneko dolar bat baino gutxiago dutenen muturreko pobrezia tasa berriz, %44tik %18ra murriztu da.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 271. orr.

Metaletan, ordea, ez da hain larria izaten kaltea, amore ematen baitu metalak, eta, hartara, pitzaduraren muturreko tentsioa arindu egiten baita.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 23. orr.

Gizarte materialistaren eta produktibistaren muturreko kritikoen artean.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 91. orr.

Von der Graf hori, izan ere, Pim Fortuyn Holandako ultren liderraren ustezko hiltzailea ez ezik, animalien zapalkuntzaren kontrako muturreko militantea da.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 122. orr.

Zenbait sunitak atentatua muturreko xiitei egotzi, eta mezkita beraiek leherrarazi zutela esan zuten.  Berria - Mundua   2006-02-25

Zirriborro horiek, politikoki atzerakoiak eta literatura aldetik zarama hutsa izanagatik, polito saltzen ei dira muturreko abertzaleen artean.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 302. orr.

2 (bi zenbatzailearekin)

Muturreko bi bizioren artean orekan dagoen horri bertute deritza Aristotelesek.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 204. orr.

Ahozkotasuna eta idatzizkotasuna muturreko bi eredu ideal balira bezala.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 159. orr.

Gaur egun ez dago praktikan muturreko bi kategoria horietako batekin guztiz bat datorren sistemarik.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 62. orr.

Nahiz eta irudikapenezko irudiarekin dugun erlazioaren bi muturrak izan, ez direla, hala ere, erlazio hori gertatzeko bi modu bakarrak, muturreko bi moduak baizik, eta era askotako distantzia psikikoak izan daitezkeela horien artean.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 104. orr.

3 (ezker edo eskuin-en eskuinean) ik mutur 15.

Alderdi hura gerra aurreko POUM ezker muturreko alderdiaren oinordeko-edo zen.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 58. orr.

Ezker muturreko LCR alderdi troskista biziki pozik dago igandeko emaitzekin.  Berria - Harian   2005-05-31

Ezker muturreko gorriek aho batez 7garren artikulua onartu zutenez gero, [...].  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 117. orr.

Jean Ibarnegarai Uharteko auzapez eta eskuin muturreko jaun deputatuak "iheslari horiek dakarten arriskua eta erakar ditzaketen ondorio tamalgarriak" aipatzen ditu.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 60. orr.

Nik uste dut oso jende gutxik jar dezakeela auzitan egia hori, soilik eskuin muturreko espainolistek, edo aspaldiko ezker dibinoak, askotan saloiko faxismoan bukatu duenak.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 103. orr.

Eskualde hortan, Jean-Marie Le Pen eskuin muturreko alderdiburuak aspaldian errana zuen hautagai izanen zela.  Herria   2004-02-26

POUM zeritzan alderdian sartu zen, ezker muturrekoekin.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 39. orr.

· Ezkerreko muturrekoa, apaizen eta katolikotasunaren aurkakoa.  Askoren artean   «Rataplan» - 27. orr.

4 (izenondo gisa)

Edertasun hura urrutikoa iruditu zitzaiolako, mendebalde muturrekoa, seguru asko.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 167. orr.

Ideologia arrazista, terrorista edo muturrekoa, garbiketa sektarioa bultzatzen duena.  Berria - Harian   2005-10-15

Abu Sayyaf: Filipinetako hegoaldeko talderik txikien eta muturrekoena da.  Berria - Mundua   2004-05-12

Jokaerarik muturrekoenak erabiltzera, Lurreko bazterrik erretiratuenetan sustraitzera.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 129. orr.

Berriz hartu zuen orria, iritzi muturreko hau baieztatu beharko bailuen, eta horri esker gu orain seguru egon gaitezke, lehen zalantzak eduki genitzakeelako, ez dagoela halako burugabekeriarik.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 65. orr.

Berez izan da urtea, klimaren ikuspegitik, gogorra eta muturrekoa.  Berria - Gaiak   2006-01-04

Zulo beltzaren baldintza fisikoak muturrekoak dira, eta betidanik onartu da fisikaren legeak hausten diren mugetatik haratago daudela.  Berria - Gaiak   2004-07-23

Aipatu bi ekonomia sistemak muturrekoak dira, historian zehar oso gutxitan eta ez oso luze aplikatu izan direnak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 61. orr.

Rorscharden testeko arrastoen adibide aski muturreko baina ezagunean, irudi batean zerbait identifikatzeko joera dugu beti, baldin eta zerbaiten antzik txikiena ere duen formaren bat badago.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 85. orr.

Muturreko fenomenoen artean muturrekoenera: bi zulo beltz erraldoien topaketa.  Berria - Gaiak   2006-04-27

Batzuk, lehenengo kolpetik, logikaren ondoriorik muturrekoenetaraino joan dira, axolagabeki.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 181. orr.

Hizlariak berehala heldu zion arazoaren mamiari eta, muturreko horietako bat zenez gero, gordinak botatzen zituen.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 99. orr.

Muturrekoen ideiak borrokatu behar ditugu eta ez soilik euren ekintzak.  Berria - Mundua   2006-03-22

• 5 iz muturrean hartzen edo ematen den ukaldia.

Alde guztietatik etorri zitzaizkidan zaflakoak, ostikoak, muturrekoak.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 235. orr.

Tuntunarena egiten baduzu, baina, muturreko bat emango dizut.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 41. orr.

Harryk pozik emango zion muturreko bat Malfoyri, baina ezin zen harengana iritsi.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 252. orr.

Muturreko galanta hartu aurreko gartsutasuna.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 31. orr.

Bestea ez da mugitu ere egin: ezkerrez desbideratu du, eta muturreko gaizto galanta eman dio eskuinez.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 162. orr.

Edonori muturreko bat jotzeko prest.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 190. orr.

Gauza batzuk ongi esanak esan eta hortzetan muturreko pare bat jo, nire amodiozko nobelan epilogo gisa jartzeko.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 204. orr.

Egundoko muturrekoa hartu eta taxia galdu dut.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 98. orr.

Aurreko gauean korridorean harturiko muturrekoaren oroigarria.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 120. orr.

On Camilloren muturrekoek ez baitzuten sekulan huts egiten.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 170. orr.

-Esan nahi al duzu koitadu horrek gutarrek emandako muturreko mordoa hartu izan balu, errua nirea izango zela?  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 154. orr.

6 zaldien eta kidekoen ahokoa.

Dolaretik hainbeste odol atera zenez, zaldien muturrekoetaraino iritsi zen, hirurehun kilometroko zabaleran.  Elizen arteko biblia   Ap 14,20

Ez diozu muturrekorik ipiniko gari-jotzen ari den idiari.  Elizen arteko biblia   1 Ko 9,9

Gringolak astoaren muturrekoak dira.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 126. orr.

Galbahean bezala astinduko ditu nazioak, muturrekoaz bezala masailatik lotuko, hondamenera eramateko.  Elizen arteko biblia   Is 30,28

7 animalia batzuei, ahoa ez irekitzeko, ezartzen zaien tresna.

Zakur arriskutsuak muturrekoarekin eta bi metro baino laburrago den soka bati lotuta.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 72. orr.

Zakur batek norbaiti hozka egin badio, handik aurrera muturrekoa eraman behar du.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 77. orr.

Guardiek muturreko bat zekarten, eta eskatu zidaten ezen ipin niezaiola nik muturrekoa txakurrari.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 430. orr.

Loro bati muturrekoa jarri nahian.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 19. orr.

8 mutur-muturreko

Barbarônín gizon garaia zen, sendoa eta ideia mutur-muturrekoak zituena.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 20. orr.

Haren ez-konbentzionaltasun mutur-muturrekoa, poliziek beren adimen konbentzionalez ezin argitu dituzten kasuak berari maiz argitzen laguntzen diona.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 246. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eskuin muturreko (146); eskuin muturreko alderdi (15); eskuin muturreko alderdia (3); eskuin muturreko alderdiak (9); eskuin muturreko alderdiaren (3); eskuin muturreko alderdiek (6); eskuin muturreko alderdiko (7); eskuin muturreko fronte (3); eskuin muturreko talde (8); eskuin muturreko taldeak (4); eskuin muturreko taldeek (6); ezker muturreko (28); ezker muturreko alderdia (3); mutur muturreko (8); muturreko alderdi (18); muturreko alderdi nazionalista (6); muturreko alderdi nazionalistak (4); muturreko alderdia (6); muturreko alderdiak (11); muturreko alderdiaren (4); muturreko alderdiek (6); muturreko alderdiko (9); muturreko baldintza (3); muturreko bat (49); muturreko bat eman (13); muturreko bat emango (4); muturreko bat ematen (3); muturreko bat jaurti (3); muturreko bi joera (3); muturreko ederra (5); muturreko egoera (9); muturreko egoera batean (4); muturreko egoerak (3); muturreko egoeratan (3); muturreko erabaki (3); muturreko ezker abertzaleak (3); muturreko ezker abertzalearen (3); muturreko fenomenoak (4); muturreko fronte (3); muturreko galanta (3); muturreko handi (4); muturreko handi samarra (4); muturreko hautagaia (3); muturreko ideiak (3); muturreko islamistak (3); muturreko jarrera (8); muturreko jarrerak (13); muturreko jarrerei (3); muturreko kasua (3); muturreko kasuetan (3); muturreko on bat (3); muturreko pobrezia (8); muturreko pobrezian (11); muturreko pobrezian bizi (10); muturreko politika (3); muturreko talde (22); muturreko taldeak (5); muturreko taldearen (3); muturreko taldeek (9); muturreko taldeen (4); muturreko tenperaturak (3); oso muturreko (4)

eskuin muturrekoa (9); ezker muturrekoa (3); muturrekoa eman (4); muturrekoa hartu (5); muturrekoa izan (3); muturrekoa jarri (3)

eskuin muturrekoak (4); muturrekoak eman (6); muturrekoak ematen (3); oso muturrekoak (3)

eskuin muturrekoek (3)

eskuin muturrekoek (3)

eskuin muturrekoen (3)

muturrekorik ipiniko (3)


muturrezur iz muturreko hezurra.

Haren muturrezur lakatza, haren kalpar luze zarpaila, haren tunika beltza, haren abarka eta belaunetarainoko bartan larruzkoak, eta haren ibilera azkarra nork ahaztu!  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 129. orr.


mutursalda ik mutur 27.

muturtu, mutur(tu), muturtzen (orobat musturtu g.er.) 1 da ad mutur jarri, beltzuritu.

Gaualdi bat Lisa ederrari eskaintzen zion, muturtu ez zedin.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 198. orr.

Neska apur bat muturtu zen.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 121. orr.

Zorionez, muturtzen ginen erraztasun berberaz adiskidetzen ginen.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 112. orr.

Dama haiek biziki haserretu zitzaizkion, zakarki muturtu ere [...] baina bizkarrak uzkurtuz eta hotz eta motz hitz eginez mozorrotu zioten euren aurkako bidegabekeria hura.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 259. orr.

Orduan Paola mindu eta muturtu egiten zen.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 107. orr.

Baina Paola bere seme-alabak ikustera etortzen zenean, gure ama bat-batean urduritu eta muturtu egiten zen.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 159. orr.

Haserretu eta muturtu egin zen bat-batean, hain modu zatarrean kendu nahi ziotelako denbora.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 199. orr.

Bai, nahiago zuen amore eman, harekin muturtu baino.  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 29. orr.

Baina luze gabe aspertzen zen; muturtu eta orduan nirekin eta Luciorekin haserretzen zen, inguruka ibiltzen gintzaizkiolako.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 48. orr.

Elkarrekin muturtu ziren.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 102. orr.

Bekozko ilunez zegoen, muturturik eta aurpegi oker, masailak haserrez sutan.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 95. orr.

Muturtuta, bai, baina ez minduta edo erretxinduta.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 112. orr.

2 irud/hed

Eta zerua muturtzen hasi zen une horretan bertan.  Berria - Kultura   2006-01-26

• 3 du ad

Gosariaz geroztik fitsik ahoratu gabea nintzen, eta jan zaharra egoteak muturtzen eta zakartzen ohi nau.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 126. orr.

4 ad ad mutur itxura hartu.

Ospel ikusgarri xamar bat ari zen azal hartatik goratzen, are muturtzen.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 37. orr.

5 (ezpainak objektu duela)

-Egingo al dut? -galdetu zidan, ezpainak muturturik, ttu egiterakoan bezala-.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 171. orr.

Ikusiak zizkion ezpain muturtuak zabal-zabal egiten, gustu ematen zionean azukreak edo Denverren albiste batek.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 111. orr.

6 (era bururuta izenondo gisa)

Ate aurrean Fuhrmann doktorea zegoen, gizon mozkotea, bulldog muturtu baten aurpegia zeukana eta orbain bat ezkerreko masailean.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 178. orr.

Emakume gazteak aurpegi nekatu eta garbia du, pixka bat muturtua.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 181. orr.

-Itxura hori dugu? -gazteak berehala, muturtu samar.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 139. orr.


muturtxo 1 iz mutur txikia.

-Iruditzen zaidak aktorea bera dela halakoa, frantsesen milikeria guztiak ditik, muturtxoa okertzeko modu hori...  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 129. orr.

Eta bibotea txiki-txikia, gora kiribildua: muturtxoak zuzen-zuzen sudurtzuloetan sartzen zitzaizkion.berehala ohartu nintzen haren alboan ia ardo hutsez elikatu beharko nuela, tetrabrikeko ardo txarraz eta lantzean behin jaten nuen mortadela bokataren muturtxoaz.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 37. orr.

Egun ederra egiten du eta itsasoaren muturtxo bat ikusi ahal izan dute gailurretik.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 149. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Protesta egin zuen Nano Zuriak, bere panpina-muturtxoa okertuz.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 105. orr.

Muturra luzea zeukan, sudur-zuloak itzelak, adar-muturtxoak kanpora ateratzen hasiak.- Txorizo muturtxo bat agian.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 212. orr.

Balkoi zolan, ordea, paper muturtxo bat begiztatu zuen.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 86. orr.


muturtze iz mutur jartzea.

Marmarren ondoren muturtzeak, muturtzeen ondoren ekaitzak, ekaitzen ondoren malkoak.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 332. orr.

Elkarren artean darabilgun muturtze itsu hau, geure kalterakoa dela, diozu.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 87. orr.


muturxuri ik mutur 30.

muturzorrotz ik mutur 29.

mututasun 1 iz erabateko isiltasuna.

Mututasun hura eramangaitza zitzaidan arren, halaxe ibili ginen tarte luze batean: nik ez nuen hitz egin nahi, berak zerbait esan artean.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 101. orr.

-Nik ere hitz egin nahi dut, ez zait gustatzen mututasun hau, baina ez dakit zer esan.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 101. orr.

Inork ezin duela hitza aldarrikatu besteen mututasuna baldintzatzat jarriz.  Berria - Euskal Herria   2004-02-20

Saltzaileak nire mututasuna baliatzen ari zen ele eta ele jarduteko.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 175. orr.

Berebiziko garrantzia zuen nire erantzunak, goiz osoko nire mututasuna urratuko bainuen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 148. orr.

Emazteak mututasuna hautsi zuen: [...].  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 219. orr.

-Auskalo non dabiltzan besteak -bota zuen Alaznek, mututasun deseroso hura apurtzearren.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 124. orr.

Hitzik samurrenak, sekula inoiz errepikatuko ez dituzun hitz goxo sekretuak, heriotzaren mututasun beldurgarria hausteko esaten direnak.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 134. orr.

Nola ez galdu haria egilearen mututasunak aipurik soilena galarazten duenean?  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 125. orr.

Tristurak mututasunean eta hoztasunean murgildu zuen.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 178. orr.

ETAren ihardunarekiko anbiguotasun handiz aritzen gara eta anbiguotasun horrek gure harremanak oro iluntzen ditu [...] mututasuna ez baldin bada, isiltasuna hedatuz.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 79. orr.

Gainerakoak erreserba armadako gelditzen ziren, ohiko mututasun eta diskrezioa mantentzeko ordenaren mende.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 19. orr.

2 mutua, hotsik gabekoa, denaren nolakotasuna.

H letraren mututasuna -hainbat euskalkitan bederen- kontuan harturik, [...].  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 32. orr.

3 gor-mututasun ik gormututasun.

mututu, mutu(tu), mututzen 1 da ad mutu gelditu, erabat isildu. (pertsonak).

Harrezkero mututurik geratu zuan, nahiz mutu ez izan; hori bai, ordea, ez zian galdu lehengo jatortasunik.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 36. orr.

Isilik egoteko agindu zion haserre norbaitek, eta mututu egin zen.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 255. orr.

Jonathan-eta-Léa, lilurak jota, mututu egin ziren.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 47. orr.

Kasik harrirudizko bilakatzeraino mututu zen eta hirira alde egiten hasi, ezezagunen artean lasai, inori ezer erantzun beharraz libro bizitzera.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 95. orr.

Eta ez da inorentzat ona kazetaria mututu dadin.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 128. orr.

Handik aurrera, muturtuta eta mutututa.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 158. orr.

2 (bestelakoak)

Barrea mututu zitzaien, eta eskuak dardarka eta gorputz adarrak balantzaka hasi zitzaizkien.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 280. orr.

Kiribilak eginez jo du lurrerantz txikienak, eta gure gora-oihuak berehala mututu dira.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 124. orr.

Istillaga bikien hitz jarioa mututu egin zen gau hartan, eta ehizaldirik beroenetako isiltasun urduria nagusitu zen bien arteko leizeaz.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 122. orr.

Ez dira ohartu oihana mututu dela.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 24. orr.

Mututua zegoen tranbien lakartasuna.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 118. orr.

Etorriko dira berriak, eta, nolanahi ere, irratia ez da mututuko.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 195. orr.

Bukatu da gerra, mututu dira turutak, eta amen, andregaien eta alarguntsen aieneen eztandak hartu du ordu arteko arrandi militarren lekua.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 24. orr.

Aita hil ostean mututu egin zen musika hura.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 27. orr.

Letrak mututurik zeuden, eta isiltasunak arnasa loditzen zigun.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 101. orr.

Boz ezagun batek atera zuen bere harriduratik; haren inguruan mundua mututua zen; desagertua zen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 203. orr.

• 3 du ad mutu utzi, erabat isilarazi.

Axaleko dotorezia lehenetsiz, gu ilustratuok baino mila aldiz sen hobeagoko euskara zerabilten hiztun asko lotsarazi eta mututu ditugu.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 62. orr.

Ez dakit ezer esateko gauza ere izan nintzen, uste dut mututu egin ninduela ene komandantearen odol hotzak.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 196. orr.

Eta orduan, mututu egin ninduen amorrutik eztitasuna sortu zen, gure ahotsek bat egin zuten, zoragarri.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 82. orr.

Gerizatu zuen umezurtzaren begirada otzanak Graxi mututurik utzi zuen, apur batez.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 54. orr.

4 (bestelakoak)

Izutu eta uxatu ez ezik, gizonak mututu ere egin ditu txoriak.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 78. orr.

Metallica, menditzar haien erdian, zakurrak ere mututuz.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 144. orr.

Zuk mututu duzu atzerritarren zalaparta-hotsa.  Elizen arteko biblia   Is 25,5

5 (era burututa izenondo gisa)

Ahots mututu batzuen oihartzuna aditu zuen.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 119. orr.

Itsuen negar mututua.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 238. orr.

Baso iluneko sarobe izerdituak, larreko artzaitxabola isilduak, [...], atari lokaztuak, usategi mututuak, ermita lotsatuak [...].  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 16. orr.

Apenas zurrumurru bat jolas mututuen antzoki antzuan. Horrexegatik, euskal gizartearen sailkapen berritua ikusita, mututuontzat territorio libre berri bat osatzen hasi da Eusko Jaurlaritza hau, hauteskunde kanpainako mezuak gormututuon zeinukeran hedatuz.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 195. orr.


mututxo izond adkor mutua.

Gudari mututxoa zaitugu?  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 132. orr.


mutxangera iz adkor neskazaharra.

Hango [Bilboko] denda eta hango jendetzak; baserrietako alabak besoetan kantin bana zutela; bizikletak nonahi; autoak ere asko; hango umeen negarra eta kurrixka; neska begiargi askoak, mototsak ederki bilduta, eta gu kiriketan haiekin; mutxangerak ere bazituan tartean; baita karitxiarto begizorrotzak ere, baina guri dena berdin.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 46. orr.


mutxi (orobat mutzi) iz lizuna.

Hirugarreneko estaia-artean goiti egitear geratu zen, gohain eta gogoeta: nola mila deabru bizitzen ahal ziren jendeak, familia osoak alaina, zahar, zoko eta mutxi baporea zekarten kukumixa kaiola hauetan?  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 55. orr.

Eskaler hertsi batzuk, murruetako tindua dena joana eta gainerat halako mutzi usain bat...  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 94. orr.


mutxidura (corpusean mutzidura soilik; Euskaltzaindiaren Hiztegian mutxidura agertzen da)) iz lizundura.

Zeren, paper loreztatuen gibelean, mutzidura eta arraildurak beti hor daude.  Herria   2003-03-10


mutxikin 1 iz sagar eta udareetan, jan gabe uzten den barnealdea, haziak gordetzen dituena.

Bizkotxo apurrak opil zatitxoak sagar mutxikinak arroz aleak urdaiazpiko muturrak gazta pusketak melokotoi xerrak eskaintzen dizkiete elurrak gose grebara kondenatu dituen hegaztiei.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 137. orr.

2 zigarretez eta kidekoez mintzatuz, erre gabe uzten zen muturra. ik zigarrokin; punta.

Botila ardoaren ondoan hautsontzia, zigarreta mutxikinez gainezka, eta Ducados pakete hasi berria.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 28. orr.

Garbitzaileetan zaharrenak puruaren mutxikina zapaldu du lurrean, pentsakor.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 179. orr.

Kafeontzian hondarrak besterik ez eta hautsontzian dozena erdi purutxo-mutxikin zeuden.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 94. orr.

Gorde samarrean piztu zuen Jonasek porru mutxikina.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 54. orr.

Gero erreka jota geratu zen asko edaten zuelako eta, azkenean, zigarro-mutxikinak biltzea zuen ogibide.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 105. orr.

Lapurtu egiten nuen zuk sartu baino lehen botatako zigarro-mutxikina, eta hori sakratutzat neukan, zure ezpainek ukitua zelako.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 20. orr.


mutxikindu, mutxikin(du), mutxikitzen du adn mutxikin bihurtu.

Gero hartzen ditu hitz horiek eskuetan, eta irakurri egiten ditu edo, (euskaraz) gauza bera dena, aletu, eta mutxikindu ere bai ahal badu, eta zukutu egiten ditu, elkarren kontra igurtzi-igurtzi egin, estutu eta marruskatu.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 56. orr.

Diren eta ez diren zuri-beltz guztiak gorritu dira, denboraren enborra mutxikindu dugu, eta orain giro dago hemen, eta esateko moduan gaude: ez gara zoriontsuak eta ez gaude triste; ez gara normalak eta ez gara anormalak.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 135. orr.


mutxiko iz euskal jauzi-dantza, gizonezkoena.

Hor emaiten dituzte hamabortz bat dantza mota, hala nola "Mutxikoak", "Euskaldunak", "Sorgin dantzak", "Makila dantza", [...]. jendeak euskaraz kantatzeko parada izan zuen, baita mutxikoak dantzatzekoa ere.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 30. orr.

Arin-arinak, fandagoak, mutxikoak eta bestelako dantzek hartuko dute Berrizko plaza nagusia.  Berria - Kultura   2004-06-19

Larunbat aratsean, mutxikoak eta afaria.  Herria   2004-01-29

Ondotik, Mutxiko eta dantza jauziak gazte eta zahar nahas mahas.  Herria   2005-05-26

Suprefeturan bururatu dute manifestazioa, mutxikoak dantzatzen eta garagardoak edaten.  Berria - Ekonomia   2006-04-05

Arrangoitze euskaltzale eta dantzazaleen bilgune izanen da igande honetan Mutxikoaren Egunaren mende laurdena ospatzeko.  Berria - Kultura   2004-10-09


mutxitu, mutxi(tu), mutxitzen (orobat mutzitu; Euskaltzaindiaren Hiztegian mutxitu agertzen da) 1 da/du ad ipar lizundu.

Zakuan aspaldian mutxitzen eta zahartzen ari ziren la pie qui chante ononak eskaini zizkion.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 18. orr.

Gasna metak, mutzitu baino lehen, saltzea helburu.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 35. orr.

Han hemenka itaitzurak, gapirio batzu mutzituak edo irinduak, paretak tokika arrailduak...  Herria   2003-03-10

2 irud/hed

Bigarren plan sozialeko gertakari batek harrotu zuen Sebasen kasko zokoa: gaurkoan depresioak joa, kantonamenduko erietxe batean mutxitzen zen Roger zeukan ardatz.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 210. orr.

Menturaz Espainia zolako edozein kartzelatan mutxitzen utziko zuten.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 68. orr.

Arren, Agata zoaz: ez utzi anderea mutxitzera!  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 227. orr.

3 (era bururuta izenondo gisa)

Biharamunean, guardak hautaketa egiten hasi aitzin, banatu zieten ura bai eta ogi mutxitu pixka bat ere.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 248. orr.

Zango usaina duten gasna mutzituak.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 272. orr.

Somaliako portuetara mendebalde aberatsak kargoak mukuru betez igorri zituen irrisa mutzituak.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 56. orr.


mutxo ik multzo.

mutxokatze ik multzokatze.

mutxurdin (orobat mutzurdin g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian mutxurdin agertzen da) 1 iz neskazaharra.

Hoinbeste mutxurdin eta donado izanki eta gure Herrian.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 144. orr.

Beltzez jantziriko familia ezberdinetako mutxurdin adinduen taldean zegoen, itsusi edo jainkoen zein etxeko zaharren artatzeko ezkongabe atxiki zitezkeen emazteen erdian.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 330. orr.

Dena den, ikus zenbat mutxurdin eta karlos baden gure inguruan; aurten guziak ezkondu beharrak dira!  Herria   2004-01-22

Marie-Gabrielle mutxurdina zen, lehen errientsa izana eskola libroan, Andere Mariren denboran, kultura haundiko presuna.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 56. orr.

Jadanik aski irri egiten zidaten ea ez ote naizenez mutzurdin geldituko...  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 182. orr.

Germena alaba gehiena mutxurdin geratu zen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 260. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Mutxurdin-bakartasun honetaz harritua baina harrotua halaber.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 36. orr.

3 (izenondo gisa)

Horrelaxe jakin nuen epe batentzat irakaslegoa utzia zuela eta gehienetan Baionako izeba mutxurdinaren etxean bizi zela. Ez ezazu uste ni sasi-maistra zorrotz mutxurdin bat naizenik... ez dut horrelakorik pentsatzerik nahi.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 185. orr.


mutxurdintegi iz mutxurdin etxea.

Bi gela ttikiko mutxurdintegi txar bat.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 8. orr.


mutzi ik mutxi.

mutzidura ik mutxidura.

mutzitu ik mutxitu.

mutzurdin ik mutxurdin.

muxar (orobat muxarra) 1 iz bisiguaren familiako arraina, gorputz hertsatua eta albo zilarkarak dituena (Diplodus sp).

-Galde iezaiozu Donibaneko emakume bati zer den muxarra eta zer den lupia, eta berehala esango dizu.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 173. orr.

Muxarra batzuk geneuzkan erretzen paratuak.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 160. orr.

Haziak, arrabak eta tripabarruak zopara bota ditzala muxarrarekin batera, eta zamoa saltsan jar dezala.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 428. orr.

2 marmota.

Eta hain nengoen zure aitaz amorosturik, non egunak eta gauak muxarraren loaldiak baino luzeagoak egiten baitzitzaizkidan.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 623. orr.

Izan ere, muxarrak behin lo hartuz gero negu osoa pasatzen du lotan.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 20. orr.


muxarra ik muxar.

muxarradura iz

Bi izur eginez josten dira, muxarradura zabalak dituzte goiko aldean...  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 265. orr.


muxika 1 iz mertxika.

Muxikondo bat ere bazegoen, bi urtetan behin muxika asko ematen zituena.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 178. orr.

Muxikondo bat ere bazegoen, bi urtetan behin muxika asko ematen zituena.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 178. orr.

Zer asma egoten zen beti, eta baratzeko horma ertzera agertzen zenean, udare eta muxikak hartu eta botako zizkien neskatxei.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 207. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Edandakoa, jakina, ez zen Txemak lehentxeago amesturiko muxika-ur azukreztatu freskagarri hura.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 96. orr.

Muxika-hezurrezko larruazala, begi adi erneen arteko zimurra.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 365. orr.

Emiliok emakumearen muxika-hanketan baino ezin du pentsatu, gabardina kenduko dionean jantzirik ote daukan angorazko jertse grisa, ezagutu zuenean bezala.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 111. orr.

Neskaren azaleko zurbiltasun zilartsua ez zen arroz-hautsez estaliriko masailetako muxika-biloxkarena.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 14. orr.


muxikar izlag/iz Muxikakoa, Muxikari dagokiona; Muxikako biztanlea.

Baina argi daukat era berean Inama gure herriko enpresa dela eta muxikar asko enpresari esker bizi direla.  Berria - Euskal Herria   2004-10-06

Asier Urdanpilleta añorgarra zen nagusitu, bigarren zelarik Alberto Zerain gasteiztarra eta hirugarren Gaizka Itza muxikarra.  Herria   2003-06-19

Enpresak ezinegon handia eragin du inguruan bizi diren muxikarren artean.  Berria - Euskal Herria   2004-10-06


muxikondo iz mertxikondoa.

Muxikondo bat ere bazegoen, bi urtetan behin muxika asko ematen zituena.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 178. orr.


muxin ik muzin.

muxindu ik muzindu.

muxinka ik muzinka.

muxu 1 iz adkor musua.

Inolako pasiorik gabeko irribarre goxo bat eta bi muxu.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 23. orr.

Mikeli burutik pasatu zitzaion neska haren muxu bat miragarria izan zitekeela.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 144. orr.

Ezpain hotzezko muxuak.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 51. orr.

Pentsatu zuen aurpegian erortzen zitzaizkion elur-malutak amaren muxuak zirela, gabon esaten zionean.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 286. orr.

Bazihoazenean, denek bidali zioten muxu bat eskuarekin.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 289. orr.

Muxu bat bidaltzen ziola Lupe Latasak fax haren amaiera aldean.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 119. orr.

Alde egin zuenean ttantten distira ikusten zitzaion ilean, atetik muxu bat igorri zidan eta orduan lehenbiziko aldiz begiratu nion, eta gero, ospitaletik atera nintzenean, ezkereskuin begiratu nuen, baina ez zegoen inor nire esperoan.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 70. orr.

Bukaerako muxu guztiak berdinak dira, esaten du amak.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 53. orr.

Agur ta muxu bat.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 22. orr.

2 (izenondoekin)

Muxu luze bat eman zion Karli, bere kontra estutu zen.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 44. orr.

Hara nor etorri zaigun! -eta muxu bizkor bat eman dio masailean-.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 75. orr.

Oroitzen naiz, baina, muxu doi bat eman zenidala masailetan, ezagunen arteko adeitasunezko agurra, besterik gabe.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 25. orr.

Zigorrek galtzaren gibel patrikan sartu dio eskua eta muxu miope bat eman aho ñimiñoan.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 147. orr.

Makurtu zenean, muxu labur bat eman zion belarri ertzean.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 145. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Eta orain zer?, zure bularrarekin urtuz, elkartasun fereka eta aitatasun muxuak ilean, malkoak agian, eta bere begi nabarrak nabarragoak.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 84. orr.

Betileekin pinpilinpauxa muxuak ematen dizkiot besapeak sortutako tolesturan.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 131. orr.

4 muxu eman

Edanda dagoela esango nuke muxu eman didanean.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 95. orr.

-Muxu ematen badidazu, borroka egingo dut herensugearekin -esan zion.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 58. orr.

Eta berriz bere jarlekuan eseri orduko gainean du Txetxu, muxu eman eta besarkatu nahian.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 154. orr.

Ramsay andreak lehenxeagoko bere jarrera zakarra goxatu, burua jaso eta muxu eman zion semeari kopetan.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 35. orr.

Asaldatu egin da Mikelek ilean muxu eman dionean.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 118. orr.

Bere burutapen eroenetan, muxu ematen zioten elkarri, eta muxuaren ondoren, arropa azpian galtzen zituen eskuak, eta bular bero gozoak estutzen zizkion.  Berria - Kultura   2006-03-30

Zaldun batek zezakeela bakarrik madarikazio hori altxa herensugeari muturrean muxu emanez.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 62. orr.

Emadan muxu, politte!  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 14. orr.

5 musu-garbi (corpusean muxugarbi soilik) izond

Gazte ileargi, muxugarbi bat zen Kruz Lete, fina esaten zaien horietakoa, argal samarra iharra izan gabe, luxea eta altua lekukoek diotenez.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 48. orr.

6 muxu-merke izond erraz muxu ematen duena.

Edo izan liteke betipox, muxu-merke eta hagitz besarkante eta beldurgarri afektiboa, uste hutsezko senidetasun edo gozotasun bat noiznahi antzeztera txit emana; edo [...].  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 30. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bi muxu (3); bukaerako muxu guztiak (3); muxu bana (4); muxu bana eman (3); muxu bat eman (12); muxu eman (25); muxu eman zion (7); muxu ematen (5); muxu luze (4); muxu pare (3); muxu pare bat (3); muxuz muxu (3)


muxugarbi ik muxu 5.

muxugitarra ik musu 13.

muxugorri izond adkor musugorria.

Karabantxel jarri genion izena, eta azalean lau aingerutxo muxugorri musika jotzen, burdinesi lodi batzuen atzetik.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 125. orr.

Nire giza irudian nonahi barreiaturik neuzkan pintzelkadak, koloreekin probak egiteko besteak beste; Oriolek sistematikoago ziharduen: Jainkoaren burua aurrena, aingeru muxugorriak gero.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 181. orr.


muxugorritu, muxugorri(tu), muxugorritzen da/du ad adkor musugorritu.

Muxu gorrituta daude egunaren beroagatik, eta garren argitan beren aurpegien distira nabarmenagotzen da.  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 36. orr.


muxuka adlag adkor musuka.

-Gerora pentsatu izan dut muxuka jango nukeela.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 99. orr.

Ez da, ez, lekurik aproposena muxuka ibiltzeko.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 122. orr.

Sentimentalenak muxuka eta pattarreroenak balantzaka hasi baino lehentxeago.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 167. orr.

Emilioren autoan zeuden biak, muxuka edo besarkatuta argazki gehienetan.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 175. orr.


muxukatu, musuka(tu), musukatzen du ad adkor musukatu.

Titiak muxukatu zizkion telepatiaz, titiburuak gogortu arte.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 214. orr.


muxutxo iz adkor muxua.

Inoiz ez zuen esaten "muxu", "muxutxoa" baizik.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 93. orr.


muzin (orobat muxin g.er.) 1 iz norbaitek, zerbait atsegin edo gogoko ez duela adierazteko, egiten duen keinua.

Alcide Joliveten muzina.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 267. orr.

Ezpainen muzina irribarre bortxatu bilakatu zitzaion.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 85. orr.

Eta Raúl Martínezek muzin harrigarri batez begiratu zidan, nire hizkera gaitzetsi nahi balu bezala.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 204. orr.

Dezepziozko muzin teatrala egin zuen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 108. orr.

Andre Leonarda, erdeinuzko muzin bat eginez, gaueko egunkaria hartu eta irakurtzen hasi zen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 265. orr.

Gaur egun garbi ikusten dut muzin haiek tentelak zirela, eta baita gezurrezkoak ere, sarritan.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 151. orr.

Andresek muzinez biratzen zuen burua, aitaren zinismo-erakuskeria haiek barregarriak eta lekuz kanpokoak iruditzen zitzaizkiola aditzera emanez.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 41. orr.

-Ba! -esan zuten higuinezko muzinez-.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 47. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Muzin keinu bat egin baitzuen Bixentak hitzok esatean.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 61. orr.

Neskaren ahotsean muzin punttu bat antzematen nuela iruditu zitzaidan.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 63. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

-Hauek dira eztabaida ergelak! -esaten zuen Margaritak mespretxu-muzin batez, bere anaia Andresi hitz eginez-.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 39. orr.

-Egia bai noski -Basokoak berriz- baldin eta buruko adi argia nahastuko ez baligute muzin-zaputzek; izan ere, asko direnean, bengantza dirudite.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 132. orr.

Aurpegian bertan ere arbuio muzin bat agertu bide zait.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 52. orr.

Harridura muzin bat sumatu dut Garaziren aurpegian.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 317. orr.

Bere nazka-muzina nekez disimulaturik.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 8. orr.

-Zozo hori! -esan dit Garazik, higuin muzin bat eginez-.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 314. orr.

Ixaskunek gaitzespen muzina egin du.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 24. orr.

4 (izenondo gisa)

Eskuarki ez dut jaidurarik neure buruaren errukizko aldietarako, baina hurrengo ordubetean-edo neure buruaren errukiari eman nintzaion osoki, nerabe muzin baten gisara.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 75. orr.

5 (adizlagun gisa)

Muzin agertu da bat-batean.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 57. orr.

Eta muzin jarrita ere, baketan utzi ninduten alde horretatik.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 261. orr.

-Muzin samar zaude gaur, Brent andrea.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 22. orr.

6 muzin egin

Emakume bati muzin egiteko ere badira arauak, muturtzeko eskubidea baitu arauei segika ez eginez gero.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 73. orr.

Guretzat, militar bizitza zen aukerarik ederrena; armadari muzin egitea, berriz, barkaezina. -Egia esateko, ez diot ezeri muzin egiten, salbuespen bat edo beste salbu -egia esan zion Maizak, abokatuak bere ibileren berri jakingo zuelakoan-.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 106. orr.

Beti egiten zion muzin eskariari esanez ez zuela bere burua ikusten halako erantzukizun handietarako.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 54. orr.

Handik egun gutxitara argaltzen hasi zen, titiari muzin egiten, eta orduan emaginak sugandila buztanezko infusioa emateko agindu zuen, sorginkerien kontrako konjuru eraginkorra baitzen.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 104. orr.

Emazteen gaineko aginpide mugagabeak, eskualde batzuetan dagoen modukoak, nazioari eta legeen gozotasunari muzin egingo lieke.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 79. orr.

Bi aldiz egin baitaiteke uko edo muzin, baina ez hiru, zeren hirugarrenean, oilarrak kukurruku jotzen ez badu ere, inork mendeku basatiak jasan baititzake.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 391. orr.

Gauza serioei barre eta barregarri-ustekoei muzin egiten diena.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 114. orr.

7 (egin ezabaturik)

Pathamdarrei, aldiz, muzin.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 212. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aginduari muzin (8); aginduari muzin egin (4); aginduari muzin eginez (3); aginduei muzin (7); aukerari muzin (9); aukerari muzin egin (6); borondateari muzin (3); erantzukizunei muzin (5); eskaerari muzin (4); eskaerei muzin (7); eskaerei muzin egin (3); eskaintzari muzin (7); eskaintzari muzin egin (4); eskubideari muzin (3); ezeri muzin egin (3); izateari muzin (4); laguntzari muzin (4); legeari muzin (6); legeari muzin egitea (3); muzin bat (5)

muzin egin (268); muzin egin dio (24); muzin egin izan (4); muzin egin izana (5); muzin egin zion (25); muzin eginaz (3); muzin eginda (12); muzin eginez (53); muzin egingo (30); muzin eginik (10); muzin egitea (41); muzin egitea erabaki (3); muzin egitea leporatu (8); muzin egiteagatik (3); muzin egiteko (20); muzin egiten (102)

nahiari muzin (3)

muzina egin (3)


muzinarazi, muzinaraz, muzinarazten du ad muzintzera behartu.

Horiek besteek baino gehixeago muzinarazten gaituzte, eta ez, hain zuzen ere, inoizkakoak izateagatik.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 153. orr.


muzindu, muzin(du), muzintzen (orobat muxindu g.er.) 1 da ad bekozko iluna jarri, haserretu. ik muturtu; zapuztu.

Beraz, muzindu ez zedin, barre egin nuen, baina algararik gabe.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 322. orr.

Logelan sartu eta muzindu egin zen, Lisak kandela piztua utzi zuela ikustean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 225. orr.

Gehiegi hurbildu baitzen katutxo jaio berrien ume-aldrara, katu-amak, muzindu, puzka hasi, eta behatzetatik burugaineraino latz-harrotu zituen ileak.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 68. orr.

• 2 du ad

Neskaren abaildura arindu ordez, Andreasen ateraldiaren zabarrak muzindu egin zuen Nora.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 135. orr.

Zer gertatzen den ez jakitea litzateke gehien muzinduko ninduena.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 327. orr.

Eskatzen dizudan horrek doi bat muzintzen bazaitu ere, ez ote didazu horrenbertze zor zure alde egin ditudan ahaleginen ordainetan?  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 220. orr.

Bikotea bereizirik zegoenean, distantziak muzinduta, Edithek gutun bihotz-xigorgarriak bidaltzen zizkion Freddyri.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 164. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Hala ere, bazter batean, harresietako txoko batean, ba omen dira persiarrek idatzitako bertso batzuk, edertasun muzinduaren oroigarri.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 94. orr.

Hori erran behar diek? -Hansek burua astindu zuen, ezezko muzindu batean-.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 88. orr.

Putetxean eta putetxe baten pare jarritako etxe-zuloko giro muzinduan  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 171. orr.


muzinka (orobat muxinka) 1 adlag muzin eginez.

Neure bakardadearekin gozoro ezkontzen ninduenak neure bakardadearekin muturbelzturik jarri nau itsuski, ezinka eta muzinka, ez norterik eta ez konorterik dudala kasik.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 200. orr.

Txakurrak obeditu eta harri baten ondoan gelditu zen, muxinka.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 194. orr.

2 negar-muzinka

-Harry! -esan zion Hermionek negar-muzinka-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 275. orr.

Dudley negar-muzinka zihoan atzeko eserlekuan; aitak kaskarreko bat emana zion, telebista, bideoa eta ordenagailua kiroletako poltsan sartzen ahalegindu eta denak zain eduki zituelako.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 42. orr.

Ez dut negar-muxinka aritu nahi, baina oi, ene lagun, oi mutil, horrenbeste maite nauzula jakiteak barru-barruan hunkitzen nau.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 326. orr.


muzinkor izond muzintzeko joera duena.

Nini apartetxoan zegoen, bere irribarre muzinkor briztariarekin.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 21. orr.


muzkada ik muskada.

muztatxa ik mustatxa.

muztaxa ik mustatxa.

muztaxadun ik mustatxdun.

muztio (orobat mustio; Euskaltzaindiaren Hiztegian muztio agertzen da) 1 iz irakin ez duen mahats zukua.

Muztioa erortzen den harraskak erakutsi zizkioten -ontzietan biltzeko erabiltzen direnak-, eta bodega modernoa, bi urteko ardoak jasotzeko adinakoa, bere zurezko upel eta konoekin.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 219. orr.

Mahatsa biltzen eta muztioa egiteko zapaltzen laguntzen zien nekazariei.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1067. orr.

-Kafea eta izotzik gabeko muztioa.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 17. orr.

Karmelek vermoutha, berak muztioa.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 11. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Sagardo mustioa egin bear danean, etzaio urik botatzen.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 97. orr.