Leiho berri batean UPV/EHUren hasierako orria zabalduko da

Euskara Institutua
Egungo Euskararen Hiztegia

Hasiera:

famatu, fama(tu), famatzen 1 du ad aipatu, goraipatu.

Elkarren ongarri izanagatik ere, inork ez du heriotzarik famatzen, baina, aitzitik, biziak izen ona du. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 140. orr.

Lau haizeetarat kanpatzen eta famatzen zituzten beren bertuteak eta bertutezko obrak. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 546. orr.

Faraoiaren zerbitzariek ere ikusi zuten Sarai, eta Faraoiaren aurrean arras famatu zuten. Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I» - 41. orr.

Zolaren inguruan famatutako "naturalismo"ak bizitzaren alderdirik arrunt eta hutsalenetan jarria zuen arreta. Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob - 10. orr.

Eta begien distira, ilearen kizkurra, [...] aurpegiaren obaloa, bularren gordea, dena nuke goresgai, behin eta birritan kantatu eta famatu dizkizut. Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko» - 125. orr.

Horrexegatik zen miretsia, ez zuelako bere burua famatzen. Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 199. orr.

Euskal Herri osoan famatua da [...] Ezpeletako Biper Besta. Herria   2004-10-21

2 (era burutua izenondo gisa) aipatua, ospetsua.

Victor Hugo frantses olerkari famatua. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 51. orr.

Euskal kulturari dedikatua dagoen denda famatu horretan. Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom» - 17. orr.

"Lucky Luke" belgiar komiki famatuetan. Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom» - 107. orr.

Dominique Chauvelier, maratoilari guziz famatua. Herria   2005-07-07

Borgesen ipuin famatuko lehen esaldiak. Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean» - 31. orr.

Hegoaldeko "euskara urbano" famatua dela eta, badirudi kalkorik gabe ezin daitekeela espresiboa izan. Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 10. orr.

Nirea izango zinela agindu zenidan famatu egiten nintzenean. Joxean Agirre   «Romain zen bere izena» - 110. orr.

"famatu"(r)en maiztasunak (Hiztegi Batua Euskal Prosan)

lema Euskaltzaindiaren
Hiztegi Batua
hitz
agerpenak
liburuetan prentsan autoritateak hitz forma
desberdinak
FAMATU bai 1344 569 775 100

55