Leiho berri batean UPV/EHUren hasierako orria zabalduko da

Euskara Institutua
Egungo Euskararen Hiztegia

Hasiera:

faltsukeria 1 iz faltsutasun gaitzesgarria.

Faltsukeria, bestalde, arrakasta lortzeko modu segurua da ia beti. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade - 143. orr.

Gizon maltzur-gaiztoa ezpainetan faltsukeria duela ibiltzen da. Elizen arteko biblia   EsZ 6,12

Faltsukeriak nolabait irauten laguntzen ote gintuen? Itxaro Borda   «%100 basque» - 111. orr.

Nazkatuta faltsukeria azukretu hartaz.   - 16. orr.

Mendebaldeko zibilizazioaren zutarri handiak, faltsukeria hutsa guzti-guztiak. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 146. orr.

Espainiako Espetxe Erakundeetako zuzendariaren «faltsukeria» salatu nahi izan du. Berria - Harian   2005-08-14

Gezi hilgarri dira horien mihiak, faltsukeria darie ahotik. Elizen arteko biblia   Jr 9,7

2 faltsuari dagokion egitea; zurikeria.

Iruzurra eta faltsukeria da dena. Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 154. orr.

Edozein faltsukeriaren arriskutik babestu zuen. Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin - 80. orr.

Idazlearen lagunek asmatutako faltsukeriak ere izan daitezke. Harkaitz Cano   «Neguko zirkua» - 199. orr.

Ikus nolako faltsukeria nabarmenaz erraten didan ez dela amorosturik.   - 97. orr.

Askotan faltsukeriazko zolagune bat da izpirituan eta naturan zoritxarrez bizi ohi dena. Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler - 75. orr.

Gogorkeria gogorkeriaren gain, faltsukeria faltsukeriaren gain. Elizen arteko biblia   Jr 9,5

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

faltsukeria salatu (3)

"faltsukeria"(r)en maiztasunak (Hiztegi Batua Euskal Prosan)

lema Euskaltzaindiaren
Hiztegi Batua
hitz
agerpenak
liburuetan prentsan autoritateak hitz forma
desberdinak
FALTSUKERIA bai 190 144 46 39

15