Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

arreta 1 iz zerbaitetan jartzen den ohartasuna. ik ardura1; kasu2.

Nafarkaria-ko arduraduna izan zen hainbat urtez eta egun Berria-ko kazetaria da, ingurumen arloari arreta berezia eskainiz.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 3. orr.

-Bai, ni hizketan ari nintzen eta zuk niri arreta handiz entzuten zenidan.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 129. orr.

Arreta faltarena ez zen lehen minutuen gaitza bakarrik izan.  Berria - Kirola   2004-12-01

Hori esanik, Peneloperi keinuak egin zizkion begiez, baina hark ez zuen ezer ikusi, Ateneak beste norabait bideratu baitzion arreta.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 148. orr.

Nik, ordea, Patxi maisuak bezala, Jainko errukitsu bat sinesten diat, eta ez Jainko justiziero bat -eta, geldiune bat egiten zuela, arreta handiz galdetu zidan.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 21. orr.

Ez behintzat behar den arretarekin eta antzearekin erabiltzen badira.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 195. orr.

Arnold banan-banan eta arretaz ari zen gutunak irakurtzen.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 71. orr.

Hasieran, burzoroa zela-eta, ez nion arreta handirik jarri, baina gero argibideak emateko eskatu nion: itxoin zenbat?  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 45. orr.

Gehiegizko arreta horrek ez zion pentsatzen utzi, eta zortzi pelota galduz, partida saldu zuen.  Berria - Kirola   2004-08-27

Gurasoak izutu besterik ez zituen egin nahi, norbaiten arreta erakarri nahi zuen.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 99. orr.

Diskrezio hori eskertzen dio, arreta bereziz zaintzea, baina aldi berean uretatik ateratako beste edozein narrasti umezurtz zainduko lukeen prestutasun arruntarekin.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 54. orr.

2 arreta eman1 dio ad arreta jarri.

Bertan txirtxilatuta geratu zela langile bat; subkontrata bateko enplegatua seguru asko, segurtasunik gabeko kontratuarekin ariko zena eta bere laneko segurtasunari behar adinako arreta eman ez ziona.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 141. orr.

Ez zuen halakorik egin; hala, ordubeteren buruan, haren esaldi esplizituegi eta etengabeen zaparradak harrapaturik eta aldi berean zanpaturik, ia pott eginik hainbat gauzari batera arreta eman beharraren ondorioz.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 251. orr.

Norbera testu trinkoak exigitzen duen arreta emateko prest egotea dela baldintza bakarra.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 17. orr.

Itxurari ere, ilobak bezala, arreta ematen zion: azala beltzarana zeukan, larmintza leuna bere adinerako, eta ile bakoitza bere tokian.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 14. orr.

Nolanahi ere arreta emanen diot, Madeleinek dioen bezala azken aldiz entzun behar dudalako diskoa: oso zaharra da; zaharregia, probintziarako ere; alferrik ibiliko nintzake haren bila Parisen.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 277. orr.

3 arreta eman2 du ad arreta piztu.

Esan zion herriak arreta emango zion norbait behar zuela.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 51. orr.

Arreta eman zidan, ezen orrialde bikoitiak (demagun) 40.514 zenbakia zeraman eta bakoitiak, hurrengoak, 999.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 238. orr.

Geroago, laster ulertu nuen begirada erakargarri hori, aldi berean inguratu eta biluzten duena, limurtzaile petoaren begirada hori, zurekin tratua duen edozein emakumeri jotzen diozula, arreta ematen dizun edozein neska saltzaileri.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 17. orr.

4 arreta eman3 du ad artatu, zerbitzua eman.

Laguntza premian diren zahar eta eriei arreta ematea du xede Espainiako Gobernuak onartu duen lege egitasmoak.  Berria - Harian   2005-12-24

Zenbait aurrerapauso egin ditugu, baina talde batzuk kanpoan gelditzen dira beti, eta, beraz, erakundeek lehentasunezko arreta eman behar diete.  Berria - Harian   2005-02-06

5 arreta eskaini

68 Esakune honi arreta eskaini behar zaio, garrantzi handikoa baita.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 291. orr.

Armei ere arreta eskaintzen die.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 107. orr.

Benetan diotsuet: kultura urri eta pobre batekoa izan ezean, ez du merezi Leibnizbarrutiaz kezkatzea, Oximoroni arreta eskaintzea.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 37. orr.

Haren esanetan, Iberdrolak sare elektrikoa ez du behar bezala zaindu eta itzalaldiak iraun zuen bitartean ez zien beharrezko arreta eskaini bezeroei.  Berria - Harian   2006-02-01

Atzoko entrenamenduan geldikako jokaldiei aparteko arreta eskaini zien entrenatzaile mexikarrak eta gaur egun futbolean lortzen diren golen %40 inguru geldikako jokaldietan iristen direla gogorarazi zuen.  Berria - Kirola   2004-03-06

Haren arabera, arnasa hartzeko arazoei ez zaie behar beste arreta eskaintzen.  Berria - Gaiak   2004-04-28

Lagunen Etxeak izena du proiektuak, hitz horiek laburbiltzen dutelako ekimenaren funtsa: "Haurrei arreta eskaintzea, gurasoek familiaren eta lanaren esparruak uztartzeko aukera izan dezaten».  Berria - Euskal Herria   2004-02-11

Pasaportea eskatu ziguten tokietan, poliziek zein ostalariek errutinazko arreta eskaini zioten bai amonaren pasaporteari, baita neureari ere.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 170. orr.

Ezinbestekoa da ingurumenari lotutako gaietan heziketa lana burutzea, bai belaunaldi gazteei bai helduei zuzendurik, eta behar duen arreta eskaintzea pribilegio gutxien duen biztanleriaren sektoreari.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 114. orr.

Bere ardura ugariek ez zioten betarik utzi testuari merezi zuen arreta eskaintzeko, baina bi ideia funtsezko bederen atera ahal izan zituen garbi, eta haiexek praktikan frogatzen saiatu behar genuen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 157. orr.

Geure aurkezpenak egin zituzten, geure biografien alderdi ilunenei aparteko arreta eskainiz.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 126. orr.

6 arreta galarazi

Eta okerrago: arreta galarazten du.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 64. orr.

Auto baten hotsak arreta galarazi zion.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 47. orr.

Isaacs hara eta hona ikusteak arreta galarazten badio ere, hitzak tentuz aukeratzen saiatzen da.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 226. orr.

Burutazio hark arreta galarazi zidan, eta Carlosek beste sarde bat hartzea lortu zuen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 418. orr.

7 arreta galdu

Ikasturtea hasi zenetik, behin baino gehiagotan ikusi duk jarrera arreta-galdu horrekin, hire ikasgaiaren aurrean erabateko interes falta argiro erakutsi nahi balu bezala.     «Bizia lo», 2003 - 108. orr.

-Gustuko ditut ahabia-pastel ederrak, edo limoi-merengezko pastel gozoak, edo adibidez... -gaiarekiko arreta galdu zuelarik, ahotsa apalduz joan zitzaion.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 143. orr.

Atsedenean arreta galdu dute jokalariek, erlaxatu egin dira eta Premiership-ean ezin dugu halakorik egin.  Berria - Kirola   2006-04-18

Zuk hozteko arriskua saihestuko duzu eta nik ez dut arreta galduko.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 283. orr.

Baina gau jakin hartan, arreta galdu nuen.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 48. orr.

Ez nekien ziur, eta hura gogoratu nahian arreta galduta -bederatzi izar, bederatzi lehen ostiralak, bederatzi urrenak; bederatzi beti-, sentimendu ilun bat agertu zitzaidan: aita lehenbailehen hil zedin desio nuela.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 447. orr.

-Aditu, aditu -esan zuen Tellagorrik Martin ukondoan joaz, mutila arreta galduta baitzebilen.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 52. orr.

Jende asko zebilen atzo atzera-aurrera, eta gela txikiak dira: ez da zaila arreta galtzea.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 82. orr.

8 arreta handiz

Hala eta guztiz ere, polizia arreta handiz ari da zaintzen bai mugetako pasabideak eta bai portuak eta aireportuak".     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 63. orr.

Nik, ordea, Patxi maisuak bezala, Jainko errukitsu bat sinesten diat, eta ez Jainko justiziero bat - eta, geldiune bat egiten zuela, arreta handiz galdetu zidan -: Baina hik ba al dakik zer den dogmakeria? Eta Jainko justiziero bat...?  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 21. orr.

Berak eman dio gure testuari, arreta handiz, azken begirada.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 6. orr.

Eskuak bolantean, begiak errepidean, isil-isilik entzun zidan, ezpainak hozkaturik eta arreta handiz.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 143. orr.

Murrow AEBetan oso ezagun bilakatu zen 50eko hamarkadan, haren saioa 40 miloi lagunek jarraitzen baitzuten arreta handiz, batez ere Joseph McCarthy senatariarekin tirabirak suertatu ondoren  Berria - Kultura   2006-02-15

Haren esanetan, Espainiak une itxaropentsuak bizi ditu ETAren su-etena dela eta: "Une honek itxaropena handitzen du eta Europako Batzordeak arreta handiz jarraituko du prozesu guztia»  Berria - Harian   2006-03-24

Hura topatzeko egin ziren ikerketak arreta handiz jarraitu zituen, eta beste gizon batekin alde egina zelako zurrumurrua heldu zitzaiolarik, hunkitu egin zen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 310. orr.

Ez zuen susmorik ere inor begira izan zezakeenik, eta arreta handiz egiten zuen bere egiteko hura.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 43. orr.

Ikara kolkoan eta arreta handiz itzuli dira Croixera, nazioarteko izaera humanitarioa duen salbamen-altzora.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 28. orr.

Gainera, badakik nolako arreta handiz zaintzen dudan herorrek utzitako metraileta, Peppone jauna.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 159. orr.

Funtsezko alde bakarra, iturriei zegokien: "polizia", egileak arreta handiz bi-hiru bider errepikatzen zuenez.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 89. orr.

9 arreta hartu

Zaila iruditzen zitzaion, ordea, fitxategia ordenatu, bi gaixoren arreta hartu eta diru kontuak egin behar baitzituen lehendabizi.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 75. orr.

Hildakoak dirudite, botinak han goian, oholaren gainean, txukun lerrokatuta uzteko arreta hartu ondoren euren burua urkatu berri dutenak.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 152. orr.

Orain artean anaia eta arreba bezalaxe tratatu izan zaitut, inor ez hobesteko arreta hartuta.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 161. orr.

Barreak Sedanoren arreta hartu zuen; bere lagun psikiatrari Deleuze-ri buruz esaten ari zitzaiona eten, eta Eugenia ohartarazi zuen:  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 79. orr.

Margolanaren xehetasunek arreta hartu didate eta hipnotizaturik begiratu diot mihiseari.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 48. orr.

Gozamenak dirauen denboran, bakoitzak nahi duen oinazera kondena dezake anderea, mailaka joateko arreta hartuz, kolpe batez leher ez dezagun...  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 296. orr.

10 arreta intentsiboko unitate

Horretaz gain, gehienez lau egun igaro zituzten arreta intentsiboko unitateetan eta gutxiagotan behar izan zuten arnasketa aparatua.  Berria - Gaiak   2004-09-14

11 arreta ipini

Oraindik ilun baderitzozu, argi ikusiko duzu bost sentimen horietako baten arreta ipintzen baduzu, ikusmenean, adibidez.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 132. orr.

Une hartan Leire beste zerbait esaten hasi zen berriz, eta Ana bere gogoetatik atera zen neskatoak zioenari arreta ipintzeko.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 101. orr.

Itsasertzeko errepidetik joan zen mugarantz, pozik, ametsetan egiten eta ikuspegiaz gozatzen, aspaldiko partez naturaren edertasunean arreta ipinita.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 52. orr.

12 arreta jarri

Kantuari arreta jarri eta hasperen sakon bat egin zuen.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 71. orr.

Beste aldetik, naturalistak arreta jartzen hasiak ziren bizidun guztien tasun erkideei.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 172. orr.

Harrikoa egiten ari zen neskak ere arreta jarri zuen orduan.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 30. orr.

-Horretantxe ahalegintzen naiz, behintzat -erantzun zion Andreasek, berriro arreta jarririk aitaren hitzetan.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 92. orr.

Marmarka dago, bere hitzei arreta jarri gabe bezala:  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 198. orr.

Atsedenaldian argi utzi dugu oinarrizko jokoan arreta jarri behar genuela eta diziplinaz jardun, baloi batzuk galdu baititugu.  Berria - Kirola   2004-03-14

Lukreziok arreta jarri zion artean ere borborka zegoen edabe hari.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 55. orr.

Arreta jartzen bada lege zibiletan, ez da eurok zuhurragoak edo zuzenagoak bihurtzeko, ezpada aldekoagoak egiteko; hain zuzen ere, erregimen berri hori aproban emateko asmoa nortzuk izan eta horien aldekoagoak.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 41. orr.

13 arreta oso

Nahi baino geldiago joan ere, arreta osoa errepidean, ikuspena arras murrizturik baitzegoen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 97. orr.

Horretaz gainera, ordea, irudi mota horietako batean zein bestean, gure begia eta gure arreta oso modu desberdinetan gidatu ahal izango dira denboran zehar.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 154. orr.

Esan dezagun aukeraketa teorikoen azterketa lantzeke dagoela oraindik, geroagoko ikerketa bat heldu arte, berari arreta osoa eskaini ahal izango diona.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 76. orr.

Joko-taulari begira, erabat gizalegezkoa duzu bestearen ezaupide pertsonalean aurreratzeko gogorik ez erakustea, zure arreta osoa xakeari emanik.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 32. orr.

Kantitatearen eta kalitatearen artean, bigarrena aukeratu dut: hogeita lau orduz ama aspertu bat baino, nahiago izan dut umearekin egiten ditudan ordu gutxi horietan arreta osoa berari eskaintzea.  Arantxa Iturbe   «Ai, ama», 1999 - 83. orr.

Taniarengan jarri nuen neure arreta osoa.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 171. orr.

Ez zion Quirrelli utzi behar arreta osoa ispiluan jartzen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 262. orr.

Mekanoak arreta osoa zurrupatzen dio.     «Bizia lo», 2003 - 25. orr.

Txokolatea eta galleta batzuk erosi genituen, eta arreta osoa haiek jateari emanda ibili ginen arrantzale-familiak bizi ziren kale arloteetan barrena.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 34. orr.

Bestalde, irrika orok du hein batean ergeltzen: gogoaren zabala eta argia, jakin-mina, estutu eta moteldu egiten du, maiteak bereganatzen baitu arreta osoa.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 27. orr.

Horregatik, Akerbeltz jenio azienda-zaintzaileari buruz nekizkientxoak eta Apuleiok Urrezko astoan basa-arrosei buruz esaten dituenak neuretzat gorde, eta bi gizonen jardunean lotuta segitu du nire arreta osoak.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 259. orr.

14 arreta oso-oso

Kinka larri hark hartzen zien arreta oso-osoa.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 401. orr.

15 arreta osoaz

Arreta osoaz jarraitzen nuen nik osabaren azalpen zehatz hura.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 22. orr.

16 arreta osoz

Gaia txit garrantzitsua da, eta merezi du puntu bakoitzari arreta osoz begiratzea.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 256. orr.

Haien inguruan jarrita, keinurik txikienari ere begira geunden, arreta osoz.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 53. orr.

Eskuetan gutunazal hori handi bat zeukan eta handik ateratako dokumentazioa ari zen, arreta osoz, irakurtzen.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 142. orr.

Arreta osoz zabaldu nuen atea.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 125. orr.

Izan kontu larruazaleko gaitzekin; arreta osoz beteko duzue nik apaiz lebitarrei agindu eta haiek irakatsiko dizuetena.  Elizen arteko biblia   Dt 24,8

Dena den, zelaian dauden hamaika jokalarien izenak direnak direla, arreta osoz egon beharko dute partida amaitu bitartean, orain arte egindako lana laurogeita hamar minututan zakarrontzira ez botatzeko.  Berria - Kirola   2004-06-06

Commendatoreak azaldu zidan ezen lantegiko jardunbidea, eta bereziki nire kargura utzi asmo zuen arazoa, arreta osoz babestu behar zirela industri barrandari posibleetatik.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 151. orr.

17 arreta zerbitzu iz

Herritarrenganako arreta zerbitzuetako langileen egoera salatu du ELAk .  Berria - Ekonomia   2004-04-14

Telefono bat eta arreta zerbitzu berezi bat jarriko dugu eskaintza publikoan interesa dutenei laguntzeko eta edozein zalantza argitzeko.  Berria - Euskal Herria   2006-03-01

Bizkaian, Aldarte izeneko arreta zerbitzuan, aspaldi sortu zuten Ama lesbianak izeneko gogoeta taldea.  Berria - Harian   2006-01-29

18 arretaz adlag

Arretaz eta kezkaz jarraitu dugu Egunkaria-ren afera hau.  Berria - Euskal Herria   2004-12-03

Zein goriak eta zein bortitzak istant erabakigarri haiek... eta zein arretaz beteak, bertzalde, jaun André, kapitainari begia gainetik kentzen ez niola, ene bizia haren keinuetarik edo haren lehen hitzetik dilindan balego bezala...!  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 509. orr.

Honek hobeko du titulu nagusiaren azpiko letra etzanak arretaz irakurri, haiei begiratu begiak zoli.  Berria - Kultura   2006-01-17

Hark ez zidan kasurik egiten, astiro, arretaz, kaligrafiako idazkera ederrean pasaporte bat egiten zuen Lea Rifkin juduaren izenean.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 178. orr.

Leturiaren egunkari guztia analisi existentzialista hori besterik ez da funtsean, arretaz irakurtzen duenarentzat.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 36. orr.

Balearen dantzari buruz zuk egindako ikerketak jarraitu ditut arretaz, eta esan behar dut ez nagoela zure ondorioekin erabat ados.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 253. orr.

19 arretazko izlag

Mungimendu sendo batez -arretazko, albokako, atzeranzko mugimendu motel batez-, xingolaren loturatik apartatu nintzen, zimitarraren helmena baino harantzago.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 112. orr.

Zuek beldur diozue arretazko begirada sakonari, ez zarete ausartzen zeuok gauzei sakon eta arretaz begiratzen, nahiago duzue gaingiroki behatu, inolako gogoetarik egin gabe.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 356. orr.

Oharrok filosofiaren historikotasunaren arretazkoak dira oroz gainetik: espresuki didaktikoak izan nahi baitugu, zilegi izan bitez sinplifikazio batzuk.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 75. orr.

Otoitz egiñaz irabazi edo zatarkeriak esanaz atera, ezta batere arretazko gauza.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 39. orr.

20 bezeroarentzako arreta (corpusean ez dago; ETCn 16 agerraldi)

CCOO, UGT, ESK, ELA, LAB eta CSIFek deituta, hiru ordu eta erdiko lanuzteak egingo dituzte Correosek Bizkaian dituen bezeroarentzako arreta bulegoen aurrean.  ETC-prentsa   Berria, 2007-12-18

Alazne Iruretagoiena Euskarazko Komunikazio Taldeko (EKT) Bezeroarentzako Arretako arduradunak bildutakoei esan zien herritarren babesa izan dela langileen indarra eguneroko lanean.  ETC-prentsa   Berria, 2008-05-15

Arazoa normalean ez dago artikuluaren kalitatean, salmentaz geroko zerbitzuan baizik: bezeroarentzako arretan eta batez ere bermeen legea betetzeko orduan.  ETC-prentsa   Argia, 2009-03-15

Enpresa dibertsifikazioa eta, enpresa txikiaren bereizgarri den aldetik, bezeroarentzako arreta bultzatzea.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Nafarroan merkataritza arautzen duen Foru Legea, Nafarroako Parlamentua, 2001

Liburuak erosteko edo bezeroarentzako arreta zerbitzuarekin harremanetan jartzeko, mesedez, deitu telefono-zenbaki honetara: 1 (800) - CALL-WILEY (225-5945).  ETC-zientzia, zuzenbidea   Kartografiako elementuak, Askoren artean, EHU, 2007

Tren konpainiaren bezeroarentzako arreta zerbitzua zen.  ETC-literatura, saiakera   Ehiztariaren isilaldia, Luis Garde, Pamiela, 2015

Mikroenpresak oso ezberdinak dira besteekiko hurbiltasuna dela-eta, bezeroarentzako arreta, enpatia kontsumitzailearekin, kudeaketa, eta abar.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Uztaro aldizkaria, 102 zbk., UEU, 2017 - uztaila-iraila

NPB (herritarrentzako informazio gunea), txartelen salmenta, bezeroarentzako arreta, komunak eta kafetegia ditu. ETC-entziklopedia   Gasteizko geltokia, Wikipedia

21 bezeroen arreta

Eskaria zentralizatua dago, bezeroen arreta ez, ordea.  Berria - Euskal Herria   2004-05-29

Horrez gain, neurriak hartzeko eskatu dio enpresari: alde batetik, argindar linearen babes eremua garbitzeko, "horrelako gorabeherarik berriro gerta ez dadin»; bestetik, bezeroen arreta zerbitzua hobe dezala, "atzemandako hutsuneak eta akatsak saihesteko»; horiez gain, informazio osagarria eman dezala.  Berria - Harian   2006-02-01

Ohikoena etxeak garbitzen hastea izaten zen, edo bulegoak, eta aurrerago, hizkuntzaren menderatze mailak baimentzen zuenean, haurrak zaintzen hastea edota bezeroen arreta eskatzen zuten lanetan, hala nola, hotel batean harreragile edo jatetxe bateko zerbitzari.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 207. orr.

22 jendearen arreta

Azken urte erdian Marterekin eta hegaztien gripearekin izan diren gorabeherak kontuan hartuz gero, askok pentsatuko dute zientziek jendearen arreta normalean baino gehiago erakarriko zutela.  Berria - Gaiak   2004-07-18

Espantuka eta txaloka esan zituen hitzok, baina ez bere hitzak indartzeko, jendearen arreta erakartzeko baino.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 16. orr.

Telebistan azaldu denez, jendearen arreta jaso du azokan bertan ere.  Berria - Kultura   2006-02-12

Etxearen aurrean gelditu zen automobilak, hasteko, jendearen arreta bereganatu zuen.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 55. orr.

Haien pisupean pixka bat zabuka eginez, lortu zuen jendearen arretagunetik gelaren bazter batera irtetea; hantxe zegoen Ginny bere pertz berriaren ondoan.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 56. orr.

Hotelak apartak izan ziren, eta janaria eta jendearen arreta ere bai.  Berria - Kirola   2006-04-26

Barre egin zuen enpresariak gogotik, kristalaren bestaldean, inguruetako idazmahaietan zegoen jendearen arreta komisarioaren bulegorantz erakarriz.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 65. orr.

Irailaren 11ko atentatuen ondoren, jendearen arreta erakartzen genuen.  Berria - Harian   2005-03-09

Zergatia galdetzen zidatenei, bada, Galizian gaita festarako deia dela eta nik ere jendearen arreta neureganatzeko jotzen nuela eta halako arrazoi txepelekin erantzuten nien, Iraketik etorritako gerra albiste batek erantzuna eman zidan arte.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 24. orr.

Jendearen arretaren eskasez, loteria salgarriok sortu zituzten merkatariak dirua galtzen hasi ziren.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 48. orr.

Nolanahi ere, berdin zitzaidan jendearen arreta edo arreta eza, eta, erabaki hartu berriaren pozak piztuta, liburu-dendaz liburu--denda ibili nintzen hirian barrena, txoria bezain arin; afaltzeko orduan, berriz, salbuespena egin eta kafetegi dotore batera jo nuen, aspaldi ez bezala.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 230. orr.

Transnational Institutuko zuzendari eta kanpo zorraren kontrako ekintzaile Susan George saiogilearen hitzaldiak jendearen arreta piztu zuen, ordea.  Berria - Mundua   2004-10-16

23 jendearentzako arreta (corpusean ez dago; ETCn 15 agerraldi)

2014an zaharberritze lanak hasi eta 2018rako bertan Espainiako Gobernuak Bizkaian duen jendearentzako arreta-lekuak bilduko ditu.  ETC-entziklopedia   Behinolako aduanaren eraikina (Bilbo) Wikipedia

Duela bost urte udalaren jendearentzako arreta bulegoan egiten du lan, ordu bietarako irteten da, eta hasieran etxera korrika joaten bazen ere, arratsaldea aprobetxatzeko, orain ez da zuzenean etxera joaten.  ETC-literatura, saiakera   Ez naiz ni, Karmele Jaio, Elkar, 2012

Gaurren jarduerak kulturan, naturan eta jendearentzako arreta zerbitzuetan oinarrituko dira.  ETC-prentsa   Goienkaria, 2008-11-07

Gainera, zerbitzua ordaintzeaz gain, jendearentzako arreta orduak laukoiztuko ditu Aldundiak: asteartetik ostiralera, 16: 00etatik 18: 30era, urritik abendura bitartean.  ETC-prentsa   Berria, 2008-10-09

Gainera, jendearentzako arreta zerbitzuez ere fundazioa arduratuko da, hala nola ostatu-hotelaren, dendaren eta topaketa eta batzarretarako zentroaren kudeaketaz.  ETC-prentsa   Berria, 2008-11-05

Plan horretan, besteak beste, jendearentzako arreta eta informazio guneetan keinu hizkuntzako interpreteen zerbitzua emateko beharra jaso beharko dute.  ETC-prentsa   Berria, 2018-06-08

Ondoko egoerak ere deskribatu ditu koalizioak legez besteko proposamenean: "Jendearentzako arreta" izeneko ikastaroak daude hainbat hizkuntzatan: "Komunikazioa katalanez" eskaintzen da: eta ingelesa A1 mailan hasi eta C1 mailara arte ikas daiteke.  ETC-prentsa   Argia, 2017-04-02

Jendearentzako arreta-zerbitzuak arautzea eta eskaintzea, lehen arretarako gizarte-zerbitzu publikoak arautzea eta eskaintzea eta etorkinei harrera egiteko politikak sustatzea  ETC-zientzia, zuzenbidea   Kataluniako Autonomia Estatutua IVAP/IZO, 2006

Jendearentzako arreta bulegoetan edo horretarako zehaztutako tokietan haien eskura jartzen diren bitarteko eta zerbitzu elektronikoak libre eta dohainik erabiltzekoa administrazio publikoekiko harremanetan ETC-zientzia, zuzenbidea   Nafarroako Foru Komunitateko administrazioan administrazio elektronikoa ezartzeko Foru Legea, Nafarroako Parlamentua, 2007

24 lehen mailako arreta

Eustat estatistika erakundeak jaso duenez, lehen mailako arreta zerbitzuetan izaten da kontsulta gehien; medikuntza orokorrean eta pediatrian, alegia.  Berria - Euskal Herria   2006-03-29

Nafarroako Medikuen Kolegio Ofizialean izan zen, eta, bereziki, lehen mailako arreta eskaintzen duten mediku eta erizainei zuzendua izan zen.  Berria - Harian   2005-10-25

25 osasun arreta unibertsal (corpusean ez dago; ETCn 33 agerraldi)

Osasun arreta unibertsala eta doakoa defenditu behar dugu, eta beti jendartearena dena defenditu; bestela, oso gertuan topatuko dugu laster osasun babesik gabe geratu den norbait.  ETC-prentsa   Goienkaria, 2013-04-12

Lehen, osasun arreta unibertsala geneukan: orain, ez.  ETC-prentsa   Bizkaiko Hitza, 2016-05-13

Errealitatea ukatzea ez da bide egokia: ez dira osasun arreta unibertsala bermatzen ari, eta horrek izan beharko luke Osasun Departamentuaren lehentasuna.  ETC-prentsa   Nafarroako Hitza, 2019-05-03

Edozein kasutan, hiru hilabete baino gutxiagoz erroldatuta daudenek ez dute osasun arreta unibertsalik izango; turistatzat hartuko dituzte Osakidetzan.  ETC-prentsa   Berria, 2012-09-25

Osasun arreta unibertsalaz hitz egin bai, baina osasun arreta unibertsala ez dela eskaintzen berretsi dute SOS Arrazakeria eta Munduko Medikuak erakundeek.  ETC-prentsa   Berria, 2013-08-30

Nafarroan osasun arreta unibertsala ez dagoela ziurtatua salatu dute.  ETC-prentsa   Berria, 2013-10-29

2013ko legeak osasun arreta unibertsala bermatu zien Nafarroan bizi direla froga dezaketen guztiei?  ETC-prentsa   Berria, 2018-02-28

Osasun arreta unibertsala bermatzen zuen 8/2013 foru legea bertan behera utzi zuen Espainiako Auzitegi Konstituzionalak, baina eskubide hori beste bide batetik bermatuko du Nafarroako Gobernuak.  ETC-prentsa   Berria, 2018-03-24

Horrez gain, Pedro Sanchezek jakinarazi zion Barkosi gobernuak atzera botako duela osasun arreta unibertsala bermatzeko foru legearen aurkako helegitea. ETC-prentsa   Berria, 2018-11-01

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 5 aldiz agertzen direnak)

adinako arreta (7); ardura eta arreta (5); arreta apur bat (6); arreta behar (5); arreta bereganatu (33); arreta bereganatzea (5); arreta bereganatzeko (15); arreta bereganatzen (7); arreta berezia (91); arreta berezia eskaini (10); arreta berezia eskatzen (5); arreta berezia jarri (16); arreta bereziz (5); arreta berriz (6); arreta beste (11); arreta biziz (8); arreta deitu (5); arreta deitzeko (5); arreta desbideratu (7); arreta erakarri (40); arreta erakarri zuen (14); arreta erakartzea (6); arreta erakartzeko (8); arreta erakartzen (17); arreta eskaini (10); arreta eskaintzea (7); arreta eskaintzeko (7); arreta eskaintzen (6); arreta eskatu (9); arreta eskatzen (19); arreta eta ardura (9); arreta falta (13); arreta galarazten (7); arreta galdu (22); arreta galduta (6); arreta galtzen (5); arreta gehiago (41); arreta gehiago eskaini (6); arreta gehiago jarri (7); arreta gehiago jartzen (5); arreta gehiagorekin (6); arreta gehiegi (6); arreta gehien (15); arreta gutxi (10); arreta gutxiago (7); arreta gutxiagoz (7); arreta guztia (103); arreta guztia jarri (6); arreta guztiz (6); arreta handia (45); arreta handia jarri (6); arreta handia jartzen (11); arreta handiagoa (38); arreta handiagoa jarri (7); arreta handiagoa jartzen (5); arreta handiagoz (37); arreta handiarekin (6); arreta handiena (7); arreta handirik (48); arreta handirik eskaintzen (5); arreta handirik gabe (11); arreta handirik jarri (14); arreta handiz (177); arreta handiz aztertu (5); arreta handiz begiratzen (6); arreta handiz entzuten (5); arreta handiz jarraitu (5); arreta handiz jarraitzen (5); arreta handiz zaindu (6); arreta hark (6); arreta hartu (10); arreta hartzen (7); arreta hori (5); arreta jar (7); arreta jarri (36); arreta jarriz (7); arreta jartzea (14); arreta jartzeko (18); arreta jartzen (24); arreta jaso (7); arreta mantentzeko (6); arreta merezi (12); arreta oso (5); arreta osoa (63); arreta osoz (30); arreta pixka (8); arreta pixka bat (6); arreta pizteko (9); arreta pizten (7); arreta piztu (21); baino arreta gehiago (7); baino arreta handiagoa (10); baten arreta (5); batzuetan arreta (5); berari arreta (5);bere arreta guztia (11); bereganatu zuen arreta (5); beren arreta (7); bezalako arreta (8); buruzko arreta (6); entzuleen arreta (5); gaineko arreta (7); gure arreta (24); guztien arreta (9); haien arreta (5); hain arreta (7); hain arreta handiz (5); haren arreta (20); hedabideen arreta (6); herritarren arreta (6); ikuslearen arreta (11); ikusleen arreta (8); inoren arreta (7); jarri arreta (11); jarri du arreta (9); jendearen arreta (23); komunikabideen arreta (5); lehen mailako arreta (6); nazioarteko arreta (6); nire arreta (40); nuen arreta (6); osasun arreta (5)

biktimen arretarako bulegoko (7); emakumeen arretarako (9)

arretarik eskaini (14); arretarik eskaintzen (7); arretarik gabe (32); arretarik handiena (5); arretarik handienaz (10); arretarik jarri gabe (13); arretarik jartzen (18); arretarik merezi (6); batere arretarik (6); inolako arretarik (7)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus