
Zientzia fisikoaren garaipen handiengatik. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 121. orr.
Bernoulli-ren efektoa deitu gertakari fisikoa. - 63. orr.
Elbarritasun fisiko edo psikikoa. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak» - 152. orr.
Nerabetasuna, bai fisikoa, bai psikologikoa. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 230. orr.
Ikerturiko karaktere guztiak ondoretasunezkoak zirela, hala adimenari zegozkion gaitasunak nola alderdi fisikoari zegozkionak. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob - 152. orr.
Sentitzen du alde fisiko edo fisiologikoarekiko -aziendaren oinaze edo izuarekiko- errukia izan dezakeela, baina ez du enpatiarik jendearen gogo-egoeraren eta etorkizunaren aurrean. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 261. orr.
Pentsatu nuen elkarren antz fisikoa zutela. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea» - 37. orr.
Mintzatzeko beharra banuen, behar fisikoa, hatsartzeko beharra bezalakoa. Filipe Bidart «Bakartasunaz bi hitz» - 106. orr.
Ferekak, kontaktu fisikoa, maitasuna eta samurtasuna beharrezkoak dira. Berria - Euskal Herria 2004-10-22
Irakurketa atsegin bat osasungarriagoa da gorputzarentzat ariketa fisikoa baino, Kantek esana. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean» - 65. orr.
Prestakuntza fisikorik gabe abiaturik, nekadurak jujamendua samintzen dit eta mina arrapizten. Piarres Aintziart «Santiago oinez» - 199. orr.
Athleticeko prestatzaile fisikoa. Berria - Kirola 2004-01-14
Lehen taldeko jokalariek azterketa fisikoa pasa zuten Gasteizko San Jose poliklinikan. Berria - Kirola 2004-08-17
Non aurkitu zuen halako tarte luzea egiteko behar zen indar fisikoa? Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 328. orr.
Ekintza intelektual batek ere neke fisiko halako bat -zure jarrera positiboak eskatzen duen kemen aktiboa- behar du. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean» - 78. orr.
Tratu txar fisikoak. Herria
Otsailean arazo fisikoak izan zituen, Euskal Herriko Itzulian alergiak itota aritu zen. Berria - Kirola 2004-06-17
Ezindu fisikoek, gorrek eta itsuek. Berria - Euskal Herria 2004-01-31
Ezintasun fisikoak dituzten pertsonen Bizkaiko koordinakundeak. Berria - Euskal Herria 2004-11-26
Eta gogoko zuen musika, nabarmenki; ia atsegin fisikorainoko zirrara egiten zion. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 232. orr.
Aurelianok umiliazio ia fisikoa sentitu zuen. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 138. orr.
Ez zaie zigor fisiko eta mingarririk ezarri behar harrokerian oinarritutako delituei, mina bera ohore eta janari dutenei. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria - 68. orr.
Lan espirituala fisikoa baino gutxiago baloratzen duten horietakoa. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala» - 122. orr.
Eraikuntza material ahaltsu honen oinarri psikologikoa lan fisikoaren eginbehar eta duintasunari buruzko sinestea zen: laborare est orare. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 103. orr.
Torturek eragindako ondorio fisikoak. Berria - Euskal Herria 2004-11-18
Hari [emakumeari] buruzko xehetasun fisikoak eta arropari buruzkoak eman eta gero. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak» - 198. orr.
Ezaugarri fisikoak: 1,85 eta 75 kilo. 3586
Gorputzaren hizkuntza fisikoaren bidez adieraz ezin daitezkeen ideiak. Berria - Kultura 2004-04-22
Heziketa Fisikoko karreratik, bestalde, bota egin naute. Jon Arretxe «Ostiralak» - 49. orr.
Errealitate fisikoko elementuen errealitatea behatzearekin batean jaiotzen da. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 65. orr.
Munduaren tasun fisikoak ez daude guk egiten diogun begiradaren mende. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont - 38. orr.
Historiak luzaroan ez du lekurik izan mundu fisikoan. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob - 31. orr.
Mundu garatuak hesi handiak eraiki dituzte, nola fisikoak, hala legalak. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak» - 306. orr.
Gizona ilunpearen beldur da, zentzu fisikoan zein moralean. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade - 223. orr.
Norberaren espazioez ari da, espazio fisikoez zein gogozkoez. Berria - Kultura 2004-04-14
Teknologiaren muga fisikoak ez dakigu oraingoz non diren. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak» - 50. orr.
Hazkundeak kutsadura eta baliabide fisikoen kontsumoa bideratzen du. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak» - 312. orr.
Sistema telematiko eta informatikoen ahalmen fisikoa (hardwarea) izugarri hobetu dela. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak» - 159. orr.
Aurreneko truke-letrak XII. mendearen bukaeran agertu ziren, eta haiei esker saihestu ziren funtsen transferentzia fisikoak, saltzaileari kreditu-titulu bat ematen baitzitzaion. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 25. orr.
Hizketaren errealitate fisikoa den continuum hori. - 60. orr.
Esan daiteke hizkuntzaren alderdi fonetikoa, hizkuntzaren gauzatze fisikoa, hizkuntzaren kanpoaldea dela. - 84. orr.
Faktore fisikoen edo geografikoen eragina betidanik aipatu izan da pobreziaren eragiletzat. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak» - 294. orr.
Demografiak faktore fisikoekin ere erlazioa du. Berria - Euskal Herria 2004-08-05
Ez du merezi ziegaren deskribapen fisikorik egiterik: ziega bat zen, kitto. Jon Alonso «Euskal karma» - 23. orr.
Horma eta dorre grisen itxura fisikoaren efektuak. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe - 39. orr.
"Kultura", "ideologia" edo "bizimodua" deitzen den alderdi ez hain fisiko hori. Bernardo Atxaga «Lekuak» - 20. orr.
Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan (PFEZ) hainbat aldaketa egin ditu Gobernuak. Berria - Euskal Herria 2004-11-04
Pitagorasek eta Enpedokles, Epikarmo eta beste fisiko eta filosofo zenbaitek. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 3590. orr.
Fisiko teoriko argienen solas zuhurrak eta jolas zintzoak. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 46. orr.
Natura izenekoa (fisiko kuantikoen natura adibidez, eta berek aitortzen dutenez) lausoa eta zehazgabea da bere baitan, fisikoaren arrazoibideak eta ikuspegiak gorabehera. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 66. orr.
Kirolaren ondorioz, fisiko indartsua zuen. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan» - 19. orr.
Txinatarra lehen aldian baino hobeki begiratuz, Ninak pentsatu zuen hirugarren lerroko errugbilari baten fisikoa zuela. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom» - 112. orr.
Hamarretik zortzitan asmatuko luke -fisikoarengatik, janzkeragatik, eta, batez ere, lanarengatik- nor den s'ciavo eta nor ez. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide» - 56. orr.
Ez nuen fisikoagatik maite. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur» - 133. orr.
Hondakin arriskutsuak tratatzeko planta fisiko-kimiko bat. Berria - Euskal Herria 2004-09-02
Materiaren ezaugarri fisiko-kimikoetan oinarritzen den autoantolaketa. Askoren artean «Filosofiako gida» - 284. orr.
Eraldakuntza fisiko-kimikoak. Askoren artean «Filosofiako gida» - 86. orr.
Betiere kontuan hartuz erreakzioaren kausa garunaren propietate fisiko-kimikoetan aurkitzen dela. Askoren artean «Filosofiako gida» - 190. orr.
ahalegin fisiko (4); ahalmen fisiko (3); aldaketa fisiko (3); arazo fisiko (18); ariketa fisiko (16); azterketa fisiko (3); baldintza fisiko (4); datu fisiko (7); dohain fisiko (5); egoera fisiko (8); ekintza fisiko (7); eraso fisiko (3); errealitate fisiko (3); espazio fisiko (3); ezaugarri fisiko (13); ezindu fisiko (4); fisiko eta psikiko (3); fisiko eta psikikoa (4); fisiko eta psikikoak (4); fisiko eta psikikoaren (3); fisiko eta psikologiko (4); fisiko eta psikologikoa (3); fisiko eta psikologikoak (14); fisiko handia (7); fisiko kimiko (3); fisiko matematikoen (4); fisiko nahiz psikiko (3); fisiko ona (3); fisiko teologikoa (3); froga fisiko (10); gauza fisiko (3); gorputz fisiko (3); indar fisiko (4); itxura fisiko (3); izaera fisiko (3); jarduera fisiko (3); joko fisiko (3); lan fisiko (11); lurralde fisiko (3); neke fisiko (4); objektu fisiko (4); ondorio fisiko (3); ongizate fisiko (4); osasun fisiko (6); osotasun fisiko (3); pertsona fisiko (4); presentzia fisiko (3); prestaketa fisiko (3); prestakuntza fisiko (8); prestatzaile fisiko (11); proba fisiko (4); propietate fisiko (4); segurtasun fisiko (5); tortura fisiko (5); tratu txar fisiko (9); txar fisiko (9); zauri fisiko (3); zientzia fisiko (5); zientzia fisiko matematikoen (3)
ahalegin fisikoa (4); alderdi fisikoa (4); alor fisikoa (3); ariketa fisikoa (30); ariketa fisikoa egitea (6); ariketa fisikoa egiten (4); arlo fisikoa (8); azterketa fisikoa (3); beldur fisikoa (4); egoera fisikoa (9); erabat fisikoa (4); erdi fisikoa (3); errealitate fisikoa (3); esfortzu fisikoa (3); espazio fisikoa (3); ezintasun fisikoa (4); fisikoa edo psikologikoa (4); harreman fisikoa (3); indar fisikoa (12); indarkeria fisikoa (6); ingurune fisikoa (4); itxura fisikoa (3); joko fisikoa (5); kontaktu fisikoa (3); lan fisikoa (9); lotura fisikoa (3); min fisikoa (7); muga fisikoa (3); mundu fisikoa (3); neke fisikoa (5); osasun fisikoa (5); osotasun fisikoa (5); osotasun fisikoa arriskuan (4); presentzia fisikoa (5); prestaketa fisikoa (8); prestakuntza fisikoa (13); prestatzaile fisikoa (17); sasoi fisikoa (4); segurtasun fisikoa (3); taldeko prestatzaile fisikoa (3); teologia fisikoa (3); tortura fisikoa (3); tratu txar fisikoa (4)
arazo fisikoak (35); arazo fisikoak gainditu (4); arazo fisikoak izan (5); ariketa fisikoak (17); ariketa fisikoak egiteko (3); baldintza fisikoak (5); datu fisikoak (4); dohain fisikoak (3); egoera fisikoak (4); eraso fisikoak (7); ezaugarri fisikoak (16); ezindu fisikoak (4); ezintasun fisikoak (5); fisikoak eta psikikoak (4); fisikoak eta psikologikoak (12); fisikoak nahiz psikikoak (3); muga fisikoak (6); ondorio fisikoak (4); pertsona fisikoak (3); prestatzaile fisikoak (9); propietate fisikoak (3); tratu txar fisikoak (16)
arlo fisikoan (3); maila fisikoan (3); mundu fisikoan (5)
ariketa fisikoaren (4); eragin fisikoaren (4); espazio fisikoaren (3); indar fisikoaren (3); indarkeria fisikoaren (5); zientzia fisikoaren (3)
erronka fisikoari (3); fisikoari buruzko (3); fisikoari dagokionez (3); prestakuntza fisikoari (5)
ezindu fisikoek (3)
arazo fisikoekin (3)
ariketa fisikoen (3); bizkaiko ezindu fisikoen (3); ezaugarri fisikoen (4); ezindu fisikoen (7); fenomeno fisikoen (4); fenomeno fisikoen datuei (3); pertsona fisikoen errentaren (19)
heziketa fisikoko (10)
arazo fisikorik (16); ariketa fisikorik (7); kalte fisikorik (7); lan fisikorik (3); muga fisikorik (3); prestakuntza fisikorik (3); zantzu fisikorik (5)
"fisiko"(r)en maiztasunak (Hiztegi Batua Euskal Prosan)
| lema | Euskaltzaindiaren Hiztegi Batua |
hitz agerpenak |
liburuetan | prentsan | autoritateak | hitz forma desberdinak |
| FISIKO | bai | 1652 | 765 | 887 | 117 | 44 |