Leiho berri batean UPV/EHUren hasierako orria zabalduko da

Euskara Institutua
Egungo Euskararen Hiztegia

Hasiera:

harilkatu, harilka, harilkatzen da/du ad harildu.

Neure burua ikusten dut Ritaren ondoan, mataza harilkatzen. Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino» - 41. orr.

Ama sutondoan aurkitu zuen, artile itsas purpuraz tindatua harilkatzen. Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero - 28. orr.

Hilabeteak eta gertakariak elkarren ondotik harilkatzen ziren, ziztu bizian. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 53. orr.

Politikaren sasitik apur bat urrundu beharrez, Zizeron idazle handia hasi omen zen Estatuaren eraikuntzaz zenbait gogoetaren harilkatzen. Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz» - 22. orr.

Atzoko eta gaurko orroitzapenak harilkatuz alaiki. Herria   2001-06-28

Ez zuen hitzik harilkatu. Itxaro Borda   «Hiruko» - 70. orr.

Loriaren metaleak ez mazedoniarraren itzal handiak [...] ez dute lerrook harilkatzen dituen gizon gris apalaren antzik. Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 203. orr.

Minutu gordinak pasatzen zituzten isilik elkarri begira, eta solasa harilkatzen zenean, barkamenaz, salbamenduaz, konpasioneaz eta urrikiaz mintzo ziren. Itxaro Borda   «Hiruko» - 76. orr.

Goranzko eta beheranzko intonazio-aldi borobilduetan harilkatutako hitzaldia. Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee - 177. orr.

Argia bizitza da, koloreetako zerrendetan harilkatzen den bizitza. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 107. orr.

Kontakizun bat harilkatzeko orduan, funtsezko elementua da zein datu ematen duzun eta zein isiltzen duzun. Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean» - 34. orr.

Matematikaren logika zehatzaz harilduko dira istorio hauek. Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe - 14. orr.

Melodia harilkatzen zerraikan Bettan [...] sukalderatu zenean. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 188. orr.

Errusiar idazle ospetsu askok, hala nola Krilov, Belinski, Dostoievski, Saltaikov-Tshedrin eta Txernixevskik, berton harikaltzen zituzten konplotak, kafea hartu eta gozokiak dastatuz batera. Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena» - 249. orr.

Basapiztia ilehoriek bata bestearen atzean harilkatzen zituzten garaipenak, beren esbastikaren azpian, eta mundu erdia haien beldur zen. Fernando Morillo   «Gloria Mundi» - 13. orr.

Giza izaeraren ezagutza falta nabarmen honekin, gaizki harilkatutako eta gaizkiago ehundutako kezka hauekin, gauzatzen dute jurisprudentzia. Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria - 116. orr.

"harilkatu"(r)en maiztasunak (Hiztegi Batua Euskal Prosan)

lema Euskaltzaindiaren
Hiztegi Batua
hitz
agerpenak
liburuetan prentsan autoritateak hitz forma
desberdinak
HARILKATU bai 109 66 43 36

21