Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erantsi, erants, eransten (2.911 agerraldi, 227 liburu eta 671 artikulutan; ETCn 22.127 agerraldi) 1 du ad adierazten denari beste zerbait elkartu, hau harekin bat egiten dela. ik gehitu.

Oinak katean lotu zizkioten, burdinazko lepokoa erantsi.  Elizen arteko biblia   Sal 105,18

Harresi beltzek inguratzen zuten Donostia zaharra, benetan desagertua zela; eta neure leihotik begira, harresiari erantsitako txabola ilararik ez zela ageri.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 32. orr.

Gerora bai batzuek, bai besteek zerbait erantsi edota kendu nahi izango balute, elkarrekin bat etorriz egin beharko dute, eta orduan erantsia nahiz kendua baliozkoa izango da.  Elizen arteko biblia   1 M 8,30

Arestian airean gora altxata bezala, aulkian hondoratzeko zorian sentitu nintzen kolpetik, ehun kilo erantsi balizkidate bezala.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 160. orr.

Klariona, igeltsua edo auskalo zer zerrikeria erantsi dioten.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 12. orr.

Urtea osatzeko egun bat erantsi behar omen da.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 35. orr.

-Erantsi horiei beste hogeita hamar.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 122. orr.

Hauek Jaunaren etxeko sarreran zeuden, tenpluari erantsitako aterpe batzuetan.  Elizen arteko biblia   2 Erg 23,11

Egin brontzezko sare bat eta erantsi brontzezko lau eraztun sarearen lau izkinei.  Elizen arteko biblia   Ir 27,4

Hiru litro oliotan oraturiko hamabi kilo irin erantsiko dira.  Elizen arteko biblia   Zen 15,9

Arrozari erantsitakoa nolako, risottoa halako.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 32. orr.

Horri erantsi behar zaio Apirileko Feriaren ospakizunetan murgilduta daudela Sevillan, eta jokalari gehienek ordu txikiak arte egin omen zutela festa.  Berria - Kirola   2006-04-30

Autotik atera aitzin, frogatu nuen karteran bi kondoiak neuzkala beti, baikortasun ukaldi batek jota laguna erantsi bainion joan den aspaldiko denboran toki guztietara aldean eramaten nuen ale bakarrari.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 165. orr.

1645an, elurte ikaragarri batek Kalagurritarrak 40 egunez lanera irten ezinik eduki zituen, eta elurteari izoztea erantsi zitzaion.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 26. orr.

Hilezkorra denak, ordea, ez du uzten zatirik alda ez erants diezaioten, ez ezer eskapa dakion.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 195. orr.

Bertzenaz ere, badu behaztoparik aski, eta ez dago zergatik behaztopari behaztopa erantsi.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 141. orr.

Idazleak ez dezake jakin non batuko zaion irakurlea, ez zenbat bide egingo duen bere konpainian, are gutxiago zer paisaia erantsiko dion irakurleak bideari.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 17. orr.

Akzidenteak existitzen dira, eta horiek substantziaren ideiari erantsiriko nozioak dira, eta ez dago gorputz bat bera ere horrelakorik ez daukanik.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 203. orr.

"Harrigarri" horri, dena den, "kilikagarri" erantsi beharko genioke ingurunea deskribatzerakoan.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 70. orr.

Harengan ez dela aniztasunik ez eta deus haren esentziari erants dakiokeenik ere.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 129. orr.

Orduan, batek, lasterka joan, belaki bat ozpinetan busti eta, kanabera bati muturrean erantsiz, edatera eman zion.  Elizen arteko biblia   Mk 15,36

Bekatua bekatuari erantsiz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 503. orr.

Gehiegikeria hutsa zela, gezurrari gezurra erantsita osatutako gutuna.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 58. orr.

*thrikh jatorrizko erroak, -si desinentzia erantsirik, thrikhsí eman zuen.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 130. orr.

Osaeraz ere xelebre xamarra da hitza, oso gutxi baitira partizipio bati -tsu atzizkia erantsita sortzen diren hitzak.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 35. orr.

Koska bat erantsi diezaioke bertso idatziak bat-batekoari.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 59. orr.

Fat 1 izeneko genea erantsita dute txerri hauek.  Berria - Gaiak   2006-03-28

Erants iezaiozu horri guztiari desagertu zen egunean jantzirik zeramatzan zapatak, eta, zapata horiek ere sortetan saltzen badira ere, ziurtasunaren muga-mugaraino biderkatzen dituzu probabilitateak.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 157. orr.

Kontakizunari gatz-ozpin pizar bat erantsi nahirik, ehorzketaren inguruko xehetasun makabro-barregarrietan luzatu nintzen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 103. orr.

2 esaten edo idazten denari gehitu.

Ministro jenerala eta gainerako ministro eta kustodioak obedientziaz behartuak beude, hitz hauei ezer ez erantsi eta ez kentzera.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 166. orr.

Erantsi du bestak bost ehun gazte bildu dituela, oro ongi iragan dela eta gaskoin/euskaldunen arteko elkartasunean.  Herria   2005-03-17

Zera erants daiteke: artistak, krisia eta arazoa zehazten ahalegintzeaz gainera, gizakiok krisidun eta arazodun garela oroitarazten digu.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 93. orr.

Nerbioetako eritasun bat, besterik ez, erantsi zuen berehala, dudarik gabe laster sendatuko zena.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 37. orr.

Eta betikoa erantsi zuen gero, alegia, italiarrekin tratuan hasi baino lehen Errepublikak bizkarra eman ziela gudariei.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 34. orr.

Eta, nolanahi ere -erantsi du- ale hori ez duk gaurkoa.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 83. orr.

Booz -erantsi zuen- hurbileko ahaide dugu, legez gu zaintzeko ardura dutenetarikoa.  Elizen arteko biblia   Rt 2,20

Nolako zakurkumea! -erantsi zuen gero, Txitxikovenganantz jiraturik-.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 104. orr.

-És del tot fiable -erantsi zuen saltzaileak, eta hausnarretik atera ninduen.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 8. orr.

Gero, biografoak uler ez diezaion, flandeseraz erantsi du: -Biografo horrek deabruaren laguntza izan du, bestela ez da posible!  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 53. orr.

Eta, bertze isilune labur baten ondoren, erantsi zenuen: [...].  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 403. orr.

Erants ere bai ez nintzela gehiago bere senarra horrelako aginduak emateko, teknikoki egia osoa ez izan arren.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 179. orr.

-Zoriontsu zara beraz? -ausartu zen gizona, ez zuela berak horrelako lorpenik erdietsi erantsiz.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 94. orr.

Eta erantsi zion: -Egiozu lehenbizi kontsulta Jaunari.  Elizen arteko biblia   1 Erg 22,5

Eta guk erants genezake: arima beltza duenari artea ez den beste zerbaitek argitu beharko dio ilunpea.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 92. orr.

Erants iezaiozu honi hiriko kanpandorre guztien angelusa.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 205. orr.

Erantsi zuenez, Europako Batzordeak atzo hartu zuen erabakia apirilaren 18an Batasunean indarrean jarri zen legea betez hartutakoa da.  Berria - Euskal Herria   2004-05-20

Ruche jaunak ez zien erreparatu bigarren orriaren eskuinaldean erantsita zeuden bi oharrei.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 14. orr.

Karkaila batean erantsi zuen: [...].  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 134. orr.

"Kanposantuan ateak beti zabalik Nuarbek" idatzi zuen Izagirrek, Anjel Otaegi gogoan zuela; beste horrenbeste Itsasondok, erants genezake.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 125. orr.

Erants diezaiodan horri guztiari beste kontu bat, arestian ere aipatu dudana: [...].  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 48. orr.

Han zegoen hilketaren lekuan zer egin jakin gabe begira geratu zen etxekoandre taldea, ertzaintzari abisu eman zion bulegaria, forentseak gorpua altxatu zuenean xehetasun morbidoak erantsi zituen emakumea.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 104. orr.

RNk eta UDIk osatutako Txileren Aldeko Aliantza koalizioa «sendotu» dela eta borrokan segituko duela erantsi zuen.  Berria - Harian   2006-01-17

3 erabat loturik gelditzen dela batu. ik eratxiki; itsatsi.

Hara biltzen zen jendea, lagunartean ordu batzuk pasatzera eta etxe-zuloan erantsitako lizunak astintzera.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 178. orr.

Handikien ahotsa ito egiten zen, mihia ahosabaiari erantsita geratzen.  Elizen arteko biblia   Jb 29,10

Gurpiletara erantsi zitzaigun lirdinga.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 72. orr.

Pentsatzen hasi nintzen zer egiten nuen han, leihatilari erantsita, lapur bat bezala zelatan.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 115. orr.

Telefonoa belarriari erantsirik egon zen lipar batean, haren txistua entzuten.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 196. orr.

Batzuetan izaten dira zeruan elkarri erantsita bezala bidaiatzen duten lainoak.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 28. orr.

Soinekoei erantsia darama bere lohikeria.  Elizen arteko biblia   Nk 1,9

Oharrari zeloz erantsita berrogeita hamar penikeko txanpon bat zegoen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 180. orr.

Nevilleren besoak alboetara erantsita geratu ziren.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 246. orr.

Ikaslagunek bestela ere adarra jotzen baitzioten bere jantzi lasai eta zeloz erantsitako betaurrekoengatik.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 27. orr.

Ni neu Batzarremendi aldean gertatu nintzen, neure burua hobeki gerizatu nahiz lur gorriari erantsia.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 248. orr.

Litekeena zen orduantxe bertan prefektuari eta kolegioko zuzendariari azalpenak ematen egotea, bere hitz egiteko modu harekin, ezpainak elkarri erantsita balitu bezala: [...].  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 122. orr.

Lasterka abiatu nintzen, zer ote zen ikustera; txarrantxaren azpitik igarotzen hasi nintzen, eta alkandora erantsita geratu zitzaidan.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 8. orr.

Ile bat erantsita daukan jaboia.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 160. orr.

Fetxa jarri, lehenbailehen postalean helbidea idatzi, zigilua erantsi eta kafetegia utzi ondoren, buzoi batean bota zuen.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 21. orr.

Hartara, guk geurea egin izan bagenu, "kaltetu" horrek katastrofearen kutsua erantsiko zion poema osoari.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 110. orr.

Ilundu arte ez zen etxetik mugitu, sekulako alferraldi batek oheari erantsita eduki zuen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 77. orr.

Egunkaritik iritsi zitzaidan orri horrexek grapaz erantsita zekarren Kelmen Sarasolaren bisita-txartela, Bilboko Gran Viako bere etxekoa.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 18. orr.

4 (era burutua izenondo gisa)

Jatetxe lasai eta intimo bat, eta akustika eramangarriaren dohain erantsiarekin bedeinkatua, zeinari esker, xuxurlaz ari zinela ere, entzun egiten baitzizun solaskideak.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 141. orr.

Arrisku erantsi bat da, berez.  Berria - Gaiak   2004-06-29

Batzarraren hurrengo bileraren ondoren NBEko Segurtasun Kontseiluak, beharrezkoa izanez gero, Irani presio erantsia ezarri ahal izango dio.  Berria - Mundua   2006-02-05

Informazio erantsi gisa, Al Zarkaui-ren bigarrena zela esaten zen.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 154. orr.

Astirik galdu gabe, ordenagailua piztu eta artxibo erantsia erakutsi zion Josebak.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 105. orr.

Hurbilago, belar sailetan sakabanatuta, garaiera askotako zuhaitzak ikus zitezkeen, denak ere pago-lizarrak; haize izpirik gabe, hostoak bustita eta astun zituztela, marrazkiak ziruditen, irudi erantsiak.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 200. orr.

Berak, berriz, soineko erantsi bat darama, kolore urdin argikoa, eta gainetik lihozko txaketa; oinetan, zapata zuri takoidunak.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 45. orr.

Begi haiek, aurpegi hura ezagunak zituen baina antz arraroa hartu zion, zerbait postizoa edo erantsia balu bezala.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 168. orr.

Lehen orrian txartel erantsi bat dator, Bilintx liburu-dendakoa.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 90. orr.

5 (era burutua izen gisa)

Eta Arauxok oihukatzen omen zuena erantsi morbosoz hobetzen zen ardandegian, ile-apaindegian, saretegian, mezako irteeran.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 254. orr.

6 balio erantsi (orobat balore erantsi g.er.)

Azkeneko hauen artean ezagunena Balio Erantsiaren gaineko Zerga da (BEZ).  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 36. orr.

Eguneroko elikadurak geroz eta sukaldeko lan gutxiago du, "balio erantsi" gisa: aurki, erositakoa ontzitik atera edo atera gabe, berotzea aski izango da. Garapen-bideko herrialdeetan, izugarri desorekatua da oraindik ere soldaten eta mozkinen arteko balio erantsiaren banaketa.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 57. orr.

Lehengai asko kontsumitzen duten industria astunen pisua murriztea eta balio erantsi materiagabea duten informazioaren industriak ugaltzea.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 126. orr.

Euskalgintzak, bere produkzio eta fakturaziotik bizi den Euskalgintzak, euskara saltzeko dauka, hain zuzen ere: merkatuan balio erantsi gisa saltzeko, berek diotenez; atxikimendu deklaratu eta fakturatu bat da euskararen balio erantzia.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 159. orr.

7 eskua erantsi

Bihar ordu berean, neure zerbitzariak bidaliko ditut, zure eta zure zerbitzarien etxeak araka ditzaten. Begiko duzun guztiari eskua erantsi eta hartu egingo dute.  Elizen arteko biblia   1 Erg 20,6

Han, giltza atera, heldulekuari eskua erantsi, eta atea zabaldu zuen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 130. orr.

Kapitaina, jiratu, eta, perrail bati eskua erantsirik, buru gainean kanka jo zuen harekin kanoizaina.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 142. orr.

Komun konketan eserita, bideteko liburu pilatxoari eskua eranstera zihoala, hankapean zuen egunkari orri bikoitzari erreparatu zion Gabinek.     «Kuskue tanden», 2004 - 21. orr.

Dositeo zeritzan zaldun ausart batek, tubiar izeneko judu-taldekoak, eskua erantsi zion Gorgiasi eta, arropatik heldurik, arrastaka zeraman indarrean, madarikatu hura preso hartzeko asmoz.  Elizen arteko biblia   2 M 12,35

Norbait irteten duk komunetik eta zuzenean barrara joan eta eskua eransten ziok tortilla pintxoari.     «Kuskue tanden», 2004 - 89. orr.

Tranpan harrapatzeko emango diot alaba, ea filistearrek eskua eransten dioten.  Elizen arteko biblia   1 Sm 18,21

Nire agenteek ezin izan diote eskua erantsi.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 407. orr.

Juda, zeure senideek goretsiko zaituzte, etsaiei eskua erantsiko diezu lepoan, zeure aitaren semeak ahozpeztuko zaizkizu.  Elizen arteko biblia   Has 49,8

Lege-maisu eta apaizburuek Jesusi eskua erantsi nahi izan zioten orduan bertan, ondo jabetu baitziren beraiengatik esan zuela parabola hura. zela xaboia, zela argizaria, zela gantza edo zela kanario bat, eskua eransten zion guztiari, ezertxo ere gutxietsi gabe.  Elizen arteko biblia   Lk 20,19

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

artxibo erantsi (4); asko erantsi (8); balio erantsi (28); balio erantsi bat (4); balio erantsi handiagoko (4); balio erantsi handiko (4); bat erantsi (82); bat erantsi behar (11); bat erantsi zion (11); bat erantsi zioten (4); bat erantsi zuen (8); batzuk erantsi (4); berehala erantsi (4); berri bat erantsi (4); berria erantsi (4); berriak erantsi (5); beste bat erantsi (4); besterik erantsi (8); dagoela erantsi (5); dagoela erantsi zuen (4); daudela erantsi (5); daudela erantsi zuen (4); dela erantsi (48); dela erantsi zuen (37); deus erantsi (5); direla erantsi (13); direla erantsi zuen (9); dituela erantsi (8); dituela erantsi zuen (6); dituztela erantsi (5); dituztela erantsi zuen (4); duela erantsi (26); duela erantsi du (9); duela erantsi zuen (13); dutela erantsi (14); dutela erantsi zuen (9); edo erantsi (4); erants daiteke (5); erants iezaiozu (4)

erantsi baitzuen (5); erantsi bat (15); erantsi batzuk (4); erantsi behar (83); erantsi behar izan (5); erantsi behar zaio (15); erantsi behar zaizkie (5); erantsi behar zaizkio (7); erantsi beharko (14); erantsi beharra (6); erantsi beharra dago (4); erantsi beharrik (5); erantsi dio (10); erantsi diot (5); erantsi diote (5); erantsi dioten (4); erantsi dizkiote (10); erantsi du (87); erantsi dut (5); erantsi dute (4); erantsi edo (4); erantsi egin (6); erantsi ere (7); erantsi eta (25); erantsi eta eratxiki (6); erantsi gabe (19); erantsi gisa (5); erantsi handiagoko (4); erantsi handiko (4); erantsi hori (4); erantsi horri (4); erantsi izan (10); erantsi nahi (35); erantsi nahi izan (14); erantsi nion (19); erantsi nuen (43); erantsi ohi (6); erantsi zaio (12); erantsi zaizkio (4); erantsi zenuen (5); erantsi zidan (11); erantsi zien (6); erantsi zion (55); erantsi zioten (17); erantsi zituen (7); erantsi zitzaion (13); erantsi zitzaizkion (5); erantsi zizkion (9); erantsi zizkioten (5); erantsi zuen (695); erantsi zuen berehala (5); erantsi zuen gero (7); erantsi zuen harryk (5); erantsi zuen otegik (4); erantsi zuen ronek (4); erantsi zuenez (46); erantsi zuten (21)

erantsiak dira (4); ere erantsi (17); ere erantsi behar (4); eskua erantsi (10); eskurik erantsi (4); eta erantsi (102); eta erantsi nuen (6); eta erantsi zuen (70); eta gero erantsi (7); ez erantsi (5); ezer erantsi (11); ezinbestekoa dela erantsi (4); gehiago erantsi (14); gero erantsi (12); gero erantsi zuen (8); hau erantsi (15); hau erantsi zuen (7); hauxe erantsi (5); honela erantsi (4); horiei erantsi (7); horiei erantsi behar (5); horri erantsi (11); horri erantsi behar (8); izan dela erantsi (4); segidan erantsi (4); zela erantsi (6); zela erantsi zuen (5); zer erantsi (6); zera erantsi (14); zera erantsi zuen (9); zerbait erantsi (9)

balio erantsiaren (20); balio erantsiaren gaineko (11); bat erantsiko (10); bat erantsirik (4); bat erantsita (8); bat erantsiz (8); elkarri erantsita (8); erantsiaren gaineko (11); erantsiaren gaineko zerga (7); erantsiaren zerga (4); erantsiko dio (4); erantsiko diogu (4); erantsiko dut (7); erantsiko nuke (8); erantsiko nuke nik (5); erantsiko zion (4); erantsiriko zerbait (4); erantsita daukan (4); erantsiz gero (7); ere erantsiko (5); esentziari erantsiriko (4); eskua erantsiko (6); eskurik erantsiko (5); zela erantsiz (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus