Leiho berri batean UPV/EHUren hasierako orria zabalduko da

Euskara Institutua
Egungo Euskararen Hiztegia

Hasiera:

keinatu (orobat kinatu g.er. eta kiñatu g.er.), keina, keinatzen 1 du ad zerbait egingo delako keinua egin.

Erantzutera keinatzen da, baina jenerala aurreraten zaio. Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai - 217. orr.

-Larrutik ordainduko duala erran diat, eta larrutik ordainduko duk! -keinatu ez ezik jaurtiki ere egiten zuen gizon baten aitzinean zegoen anaia. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 334. orr.

Badira azpi-eztenak, sugar hozien sorburu den zernahiri min egitera kinatzen dutenak. Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio - 291. orr.

2 arma bat helburuari begira jarri.

Dindilizka keinatu zuen: tiroa naturan galdu zen; bigarrenak ere airea baizik ez zuen zulatu; hirugarrenekoaz azkenean sugeari lepoa urratu zion. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 31. orr.

Balezta hark nire bihotza keinatzen zuen, eta nire pistolak haren bihotza. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 204. orr.

Ehiztari printzipalak zakurrez inguraturiko orein bati keinatzen zion bere baleztarekin. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 242. orr.

Neska zarpatsu talde baten atzetik oldartu zen, bere harri-jaurtigailua, kargatu gabe, keinatzen ziela. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 32. orr.

Halako batean ikusi nuen, oihaneko soilune batean, gure oinezkoetariko bat, bere pikaz etsai baten bizkarra keinatzen. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 288. orr.

3 begia keinatu

Ronek irribarre egin eta begia keinatu zion. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 225. orr.

-Honeydukesen ikusi arte! -esan zion Georgek, begia keinatuz. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 159. orr.

“Ez zaldi gainean ibiltzen", esan zion, guri begia keinatuz. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 88. orr.

-Bai, eta aise ulertuko dun zergatia -begia keinatu nion-. Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak» - 132. orr.

· Kardinalak begi bat keinatu zigun guztioi, usapala sarean zuela adierazteko. Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak» - 43. orr.

Aloiz printzeari eta haren laguntzaileari begiratu zien, eta begi bat keinatu. Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa» - 250. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

begi bat keinatu (3); begia keinatu (16); begia keinatu zidan (8); begia keinatu zion (5)

atu (3); begia kiñ

"keinatu"(r)en maiztasunak (Hiztegi Batua Euskal Prosan)

lema Euskaltzaindiaren
Hiztegi Batua
hitz
agerpenak
liburuetan prentsan autoritateak hitz forma
desberdinak
KEINATU bai 42 42 0 17

6