Leiho berri batean UPV/EHUren hasierako orria zabalduko da

Euskara Institutua
Egungo Euskararen Hiztegia

Hasiera:

farol (orobat farola g.er.) 1 iz kaleargia.

Kale-kantoi bateko farol baten azpian. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 404. orr.

South Street-en, farol baten argitan. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 49. orr.

Farolak etorbidean gaindi izekitzen ari ziren. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 23. orr.

Farol piztu berrietako argiaren eraginez. Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak» - 222. orr.

Adreiluzko etxeak, farolen argi lausotua. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 32. orr.

Lasai, gizona, txarragoak dituk kaleetako argi farola guztiak! Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak» - 148. orr.

Kaleko farolaren argia islatzen zuen giltza txiki bat harengana zuzenduta. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 364. orr.

Nire etxeko leihotik ikusten dudan farola horren inguruan, udako gauetan ehunka tximeleta ibiltzen dira bueltaka. Bernardo Atxaga   «Lekuak» - 183. orr.

Kanpoan euria, dendak, tabernak eta farolek argitutako zirkuluak. Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak» - 97. orr.

Etxe aurreko farola: farol bakarra, goitik beherako argi-kono bat zabaltzen zuena. Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa» - 145. orr.

Beste espaloian farol bakar batek, lurraren azken muturreko itsasargi baten gisa, han-hemenka hondoraturik eta deseginik dagoen hesola bat argitzen du. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 60. orr.

Kanpoan euria, dendak, tabernak eta farolek argitutako zirkuluak. Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak» - 97. orr.

Zoologikoaren sarrera kale nagusira jarri zuten, hormak berrituz eta farolekin argituz. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 188. orr.

Farolez argituriko aldapa luzea zazpigarren ateraino igotzen zen. Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien - 19. orr.

Oliozko farola baten azpian goaitatu zituzten. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 270. orr.

Denok gaituk boxeatzaile bakartiak farola bakartien pean! Harkaitz Cano   «Neguko zirkua» - 25. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Harresian bertan kokatua, bi gas-farolek ematen zioten argi etengabe. Txillardegi   «Putzu» - 36. orr.

3 eskuargia.

Barren-barreneko etxearen ezkutuenetik, ordea, farol bat hurbiltzen ari zen: enborrek marratu eta tarteka deusezten zuten farol bat, paperezkoa, danborren forma eta ilargiaren kolorea zuena. Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 75. orr.

Arineketan zebilen batera eta bestera farol batekin, eta farolaren argia aurpegian jartzen zien piratei, itsutuz eta harrapakin erraz bihurtuz gainontzeko umeen ezpata kirasdunentzat. Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie - 191. orr.

Farol bat hartu eta, kakoa modu mehatxagarrian altxatuz, esan zuen: [...]. Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie - 188. orr.

Ilun zegoen kobazuloa, eta farolak apenas argitzen zuen. Iban Zaldua   «Traizioak» - 126. orr.

4 (bestelakoak)

Trenaren bukaerako farol gorriak distira egiten zuen. Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal - 62. orr.

Baina nik ez nituen begiak kendu bizikletaren farolak errepidean egiten zuen horiunetik. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 172. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

farola bat jo (3); farola baten azpian (5); farolak piztu (5); farolen argi (5); farolen argiak (3); kaleko farola (3); kaleko farolak (5)

"farol"(r)en maiztasunak (Hiztegi Batua Euskal Prosan)

lema Euskaltzaindiaren
Hiztegi Batua
hitz
agerpenak
liburuetan prentsan autoritateak hitz forma
desberdinak
farol ez 281 263 18 64

22