Leiho berri batean UPV/EHUren hasierako orria zabalduko da

Euskara Institutua
Egungo Euskararen Hiztegia

Hasiera:

farmazia 1 iz sendagaiak prestatzen eta saltzen diren denda.

Farmazian Hepatoum eman zidaten. Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux - 14. orr.

Farmazia urrun ote zen galdetzen ari zitzaion korbatadunari. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 303. orr.

Irekita zegoen farmazia bakarrera. Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux - 34. orr.

Farmazian Hepatoum eman zidaten, goragalea areagotu zidan likido lodi eta berde bat. Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux - 14. orr.

Farmazietan saltzen dituzten behin-behineko lentilla horietako batzuk. Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak» - 62. orr.

Kalamua farmazietan salgai jartzeko akordioa. Berria - Euskal Herria   2004-08-07

Farmaziako laborategietan. Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen» - 30. orr.

Farmaziako langile den Maite Gaztanbide herritarrak. Herria   2001-10-11

2 sendagaiak prestatzeko eta erabiltzeko jakintza.

Farmaziako ikaslea zenean. Josu Landa   «Odolbildua» - 48. orr.

Unibertsitatean Farmazia ikastera. Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen» - 60. orr.

Farmaziari buruzko euskaraz sortutako testu teknikoen kopurua eta kalitatea Berria - Euskal Herria   2004-03-23

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik farmazeutiko 3.

Farmazia industriek bultzatuak. Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak» - 90. orr.

Horren azpitik bultzaka ari dira enpresa eratu berriak, farmazia-enpresak informazio genomikoaren lehen saltzaile bihurtu nahian. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 290. orr.

Ikerlaria da Princeton-go kanpoaldean dagoen farmazia-arloko konpainia handi batean. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 8. orr.

Farmazia alorreko konpainiaren akzioak. Berria - Ekonomia   2004-12-11

Botika hori Suitzako Roche farmazia etxeak ekoizten du egun. Berria - Harian   2005-10-14

Sanofi-Synthelabo Frantziako farmazia taldeak. Berria - Ekonomia   2004-08-13

Erizaina zarela ia ahaztuta duzunean, farmazia flaskoaren barruan enbarkazioa. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 359. orr.

Farmazia eskolak, eta Osasun Sailak bultzatutako elkartea. Berria - Euskal Herria   2004-02-18

Farmazia Fakultateko irakaslea. Berria - Gaiak   2004-12-01

Farmazia flaskoan sarturikoa oparituko dizu. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 359. orr.

4 guardiako farmazia txandako farmazia.

-Guardiako farmazia bat bilatu eta eska ezak. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 221. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

farmazia etxeak (4); farmazia fakultateko (4)

"farmazia"(r)en maiztasunak (Hiztegi Batua Euskal Prosan)

lema Euskaltzaindiaren
Hiztegi Batua
hitz
agerpenak
liburuetan prentsan autoritateak hitz forma
desberdinak
FARMAZIA bai 142 58 84 39

17