Leiho berri batean UPV/EHUren hasierako orria zabalduko da

Euskara Institutua
Egungo Euskararen Hiztegia

Hasiera:

fantastiko [152 agerraldi, 48 liburu eta 39 artikulutan] izond fantasiazkoa. ik fantasia 6.

Abadia maldatsua, han, jauregi fantastiko bat bezala lurretik urruti baztertua. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 135. orr.

Hegaztitzar fantastikoak ageri ziren koadroz estalita zituen hormak. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 261. orr.

Literatura fantastikoak ihes egiten diola errealitateari. Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa» - 77. orr.

Ukitu fantastiko edo surrealista eman nahi izan diet narrazioei. Berria - Kultura   2004-04-23

Bainugelako lanbro fantastikotik sukaldeko gorritasunera irten baino lehenagoko istanteetan. Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur» - 149. orr.

Azken finean niretzat ez zagok diferentzia handirik errealismoaren eta fantastikotasunaren artean, errealitatearen pertzepzio guztiak baitira apur bat fantastikoak, oso fantastikoak ez direnean. Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian» - 73. orr.

Hector Berliozen Sinfonia fantastikoa-n oinarritua dago Leipzigeko Baletak Bilbon aurkeztuko duen lana. Berria - Kultura   2004-04-02

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eleberri fantastiko (3)

berliozen sinfonia fantastikoa (3); literatura fantastikoa (3)

literatura fantastikoaren (4); zinema fantastikoaren (6)

literatura fantastikoari (3)

"fantastiko"(r)en maiztasunak (Hiztegi Batua Euskal Prosan)

lema Euskaltzaindiaren
Hiztegi Batua
hitz
agerpenak
liburuetan prentsan autoritateak hitz forma
desberdinak
fantastiko ez 144 97 47 36

23