Leiho berri batean UPV/EHUren hasierako orria zabalduko da

Euskara Institutua
Egungo Euskararen Hiztegia

Hasiera:

funtzio (orobat puntzio g.er.) 1 iz jendaurreko emankizuna.

Donostiako Lore Jokoetan Udaletxeak Antzoki Zaharrean eskaintzen zituen funtzio eta emanaldietan jarduten zuen musikaria. Askoren artean   «Rataplan» - 82. orr.

Antzerki handi bateko funtzio orokorrean papera ulertu barik jokatzen ari dela iruditu zaio Sergeiri. Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak» - 69. orr.

Bien bitartean, funtzioz funtzio, lana ontzen joan zen. Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie - 10. orr.

2 betekizuna.

Badira pertsonak, umetatik badakitenak bizitzan zer egin nahi duten, zer izan, zein funtzio bete gizartean eta sendiartean. Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea» - 29. orr.

Donormilak bere funtzioa ederto bete du, batez ere hiru garagardoek lagunduta. Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra» - 198. orr.

Arropak frailea egiten duen bezala, funtzioak izaitea moldatzen du. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 88. orr.

Tomasen arabera, bi funtzio ditu edertasunak: (i) edertasunaren esperientzia dugunean, plazera sortzen du, eta (ii) desira baretu egiten da gauza eder bat ikustean. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 238. orr.

Zati bakoitzak funtzio bat betetzen du osotasunean. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 284. orr.

Izan ere, literaturak funtzio hori baitu, beste era batera ezin adieraz daitezkeen gauzak esateko babesa ematea. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 93. orr.

Biologia funtzioen zientzia da. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 290. orr.

Biokimikoek frogatu zuten biziaren egiturak eta funtzioak bat direla formen aukera zabalaren gainetik. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob - 11. orr.

Oraindik ez du museoaren funtzioen diseinua egin. Berria - Kultura   2004-06-10

Ezin bururatu zeregin hoberik funtzio gabeko funtzionario hari opor egunak emateko. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 356. orr.

3 (izenondoekin)

Bestalde, 2006an, funtzio anitzeko aretoa zabalduko dute zentro horretatik hurbil. Berria - Kultura   2004-02-14

Gene bakoitza ADNaren zatiki txiki bat da eta zelularen funtzio berezi bat kontrolatzen du. Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak» - 92. orr.

Alde horretatik, fantasiak funtzio osasungarria du. Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 162. orr.

Hedabideek funtzio pedagogikoa ere izan behar dute. Iñigo Aranbarri   «Hizlandia» - 54. orr.

Dientzefaloak funtzio oinarrizkoak erregulatzen ditu, loa, jangura eta libidoa bereziki. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 70. orr.

Organismoaren funtzio nagusien oinarri genetikoak aztertzeko. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob - 14. orr.

Ikustea [...] oso jarduera konplexua da, eta ezin da, egia esateko, funtzio psikiko nagusietatik, ulermenetik, ezagutzatik, oroimenetik, desiratik erabat bereizi. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 16. orr.

Nekazarien funtzio soziala ere aintzat hartu behar da. Berria - Ekonomia   2004-08-26

Irudien funtzio sinbolikoak. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 78. orr.

Funtzio enuntziatzailea ezaugarritzen duen materialtasun errepikagarri honek. Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault - 122. orr.

Honi irudimenaren funtzio transzendentala dei dakioke. Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant - 88. orr.

Funtzio Publikoko teknikarien aldetik. Berria - Euskal Herria   2004-08-21

Funtzio Publikoko Legea. Berria - Ekonomia   2006-02-03

4 (matematikan eta)

D zenbaki arrunten multzoa bada, sinboloaren interpretazioa zenbaki arrunten funtzio bitar bat izango da, esaterako, batuketa edo biderkaketaren tankerakoa. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 149. orr.

Funtzio logikoen taulan. Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant - 65. orr.

Intentsioa, ostera, estentsioa determinatzen duen funtzio bat da: mundu posibleetatik estentsioetara doan funtzio bat. x aldagaiaren funtzio bat baldin bada f (x), haren deribatua f'(x) adieraziko da. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 134. orr.

Lehen motako funtzio Euleriarra, edo beta funtzioa; eta bigarren motakoa, gamma funtzioa.   - 394. orr.

Funtzio esponentziala mirari txiki bat duk, hala eta guztiz ere.   - 407. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik funtzional.

Sareak euskaltegi baten funtzio-arloak eta eginkizunak aurkeztu eta HABEk egungo egoeraren kostuak kalkulatzeko konpromisoa hartu zuen. Berria - Harian   2005-06-09

Bi bertsolarien arteko funtzio-banaketak garrantzi handia du. Andoni Egaña   «Hogeita bina» - 77. orr.

Funtzio-mota hori analitikoa da. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 291. orr.

Sinbolo ez-logikoen artean konstante indibidualak, predikatu- edo erlazio-sinboloak eta funtzio-sinboloak ditugu. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 141. orr.

Funtzio espezializazio bikain horregatik da klitoria emakumearen plazeraren ardatza. Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 232. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Arpinoko neskatxo bat hain elbarritua zegoen, non [...] giza funtzio guztiak galdurik baitzituen. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 440. orr.

Kasuan kasuko erregulazio-funtzioari eskema jakin bat zegokiola. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob - 70. orr.

Bizi-funtzioak koordinatzeko. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob - 172. orr.

Mutante horietariko bakoitzak bestelakoturik zeuzkan zelula-funtzioetariko batzuk. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob - 15. orr.

Lobulu tenporalaren oroimen-sistemaren garraio-funtzio hori argitzeko. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 69. orr.

EBko Eskualdeen Batzordeari aholkularitza funtzioa baino ez dio aitortzen Itunak. Berria - Harian   2005-02-13

Ipar Euskal Herriko Ikastolen Kontseiluak Ixabel Xarriton hautatu zuen joan den astelehenean lehendakari funtzioak betetzeko. Berria - Euskal Herria   2004-09-17

Goi-mailako hizkuntza funtzioak lortzeko eta garatzeko. Berria - Euskal Herria   2004-12-23

Horrek erakusten du, haatik, esaldi baten bat-bateko agerpena, zentzuaren oinaztargia [...] beti sortzen direla enuntziazio-funtzio baten jardute-eremuan. Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault - 130. orr.

Zentroak ondasun manufakturatuak ekoizten ditu, eta periferiak, [...] lehengai eta nekazaritza ondasunen hornitzaile funtzioa betetzen du. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 210. orr.

Ekoizpen funtzioaren inputen kostu egitura. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 158. orr.

Laster, ordea, finantza-funtzioak galdu egin zuen merkataritza alorrarekiko lotura. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 85. orr.

Ikusten ez dugun bitartean, katua ez dago ez hilda, ez bizirik; bere egoera uhin-funtzio bat da, ez besterik. Fernando Morillo   «Gloria Mundi» - 69. orr.

"funtzio"(r)en maiztasunak (Hiztegi Batua Euskal Prosan)

lema Euskaltzaindiaren
Hiztegi Batua
hitz
agerpenak
liburuetan prentsan autoritateak hitz forma
desberdinak
FUNTZIO bai 1069 620 449 81

30