Leiho berri batean UPV/EHUren hasierako orria zabalduko da

Euskara Institutua
Egungo Euskararen Hiztegia

Hasiera:

fruitu [1894 agerraldi, 179 liburu eta 481 artikulutan] 1 iz Landareen emaitza, loretik datorrena eta haziak dauzkana; bereziki, mamitsua eta jateko ona dena. ik fruta.

Gizon batek gereziondo bat zuen baratzean, urtero fruitu oparoa ematen ziona, nagusiari irabazi ederra ekarriz. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 458. orr.

Gosearen larriagatik bidean aurkitzen zituzten elorrien eta zenbait zuhaitz eta belarren fruituak hartzen zituzten. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 1126. orr.

Fruitu sorgina duzu pikoa. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 84. orr.

Xanpain sorbetea basoko fruitu gorriekin. 6412

Fruitu lehorrezko tarta bat erostea erabaki zuen. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 148. orr.

Fruitu eta baratzekariak dira prezioz gehienik goratu jateko gauzetan. Herria   2003-11-20

Zuhaitz banintz, mila loreren ederrean lehertuko nintzateke udaberri oro, eta mila fruitutan uda edo udazken oro, izaki guztien begi-betegarri eta aho-gozagarri. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 213. orr.

Gure ondoan dagoen pabiloi horretan fruituak eta loreak saltzen dira. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 26. orr.

Hitz egin bitartean haren nebak azpil bete fruitu eskaini zigun. Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa - 114. orr.

Lurrak orotariko belar heze hazidunak eta zein bere fruitu eta haziz hornituriko frutarbolak eman zituen. Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I» - 16. orr.

Zuhaitza fruitutik ezagutzen da. Elizen arteko biblia   Mt 12,33

2 (hitz elkartuetan)

Goizeko buffet-etik disimuluz ebatsitako fruitu-aleak hasi ziren erortzen nire inguruan. Jon Alonso   «Euskal karma» - 38. orr.

Azpeitiar honek [...] esne eta fruitu kooperatibak sortu ditu. Gotzon Garate   «India harrigarria» - 69. orr.

Hogei urterekin fruitu postu bat hartu eta bere kontura jarri zen. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 102. orr.

Pattar edontzi txikiak, ardo baso lodiak, fruitu zukuetarako kopak. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 158. orr.

3 irud

Orain, gure bizieraren hasieran, jateko guztiz gozo eta atseginak diren fruituak aurkituko ditugu. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 199. orr.

Landu gabeko mahastia ere Jaunaren usain gozoa hedatzen zuten kimuak ematen hasi zen eta, gozotasunezko loreak sortuz, ohore eta ontasunezko fruituak eman zituen. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 205. orr.

Eta lurra Jainkoaren hitzez goldatuz, bedeinkaziozko fruitua dakarren biziaren hazia erein zuen. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 217. orr.

Miseriaren adarrek ez dute inon fruitu onik ekartzen. Gotzon Garate   «India harrigarria» - 203. orr.

Porrotaren fruitu mingotsa jana izanagatik. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 177. orr.

Norberaren lanaren emaitza baino fruitu gozoagorik ez zegok... Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 528. orr.

4 emaitza.

Saderen liburuetako fantasiak haren irudimen sukartsuaren fruitu dira. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade - 55. orr.

Lan horren fruiturik onenak 1904an argitaraturiko bi edizio kritikoak izan ziren. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 35. orr.

Zuek, lapur, bihozgabe eta giza hiltzaileok, ez duzue lotsarik inoren nekeen fruituak lapurtzeko. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 992. orr.

Labur ditzagun orain gure analisi luzearen fruitu eskas baina argiak. Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe - 185. orr.

Beren garaipenaren fruitu distirantak beren damaren oinetan ezartzera zetozen gure zaldun bihoztoien gisara.   - 81. orr.

Donostiako atxiloketak Alderdien Legeak sortutako bidegabekeriaren fruitu izan zirela. Berria - Euskal Herria   2004-07-29

Didier Borotrak erran du urrats juridikoek behar luketela aurten ekarri fruitu, eta Ruwel-eko eremuak hiri erkidegoaren eskuetara behar litezkeela betikotz itzuli. Herria   2005-01-20

Hola sortu ziren ikastolak, adibidez, aitzindari nekaezinak ziren batzuen ahaleginen fruitu oparoa. Pello Salaburu   «Euskararen etxea» - 59. orr.

5 umea.

Ezkontza horretatik sortuko diren fruituez ere gozatzeko itxaropena du. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade - 132. orr.

Adjib zure semearen eta nire alabaren fruitua duzu. Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa - 52. orr.

Alaba hori Marcel Martinekin Normandiako kostan Au delà de l'espoir [...] pelikularen filmatzean izan zuen harremanaren fruitua omen zen. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 234. orr.

Bere amak bortxaketa baten fruitu likitsa zelako ez zuen amodioz ase. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 55. orr.

6 fruitu arbola

Lurrean eseri ziren, zenbait fruitu arbola landatuak zituen lur zoko hartan. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 292. orr.

Landare bikainak edo fruitu arbolazko erregimentuak. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 130. orr.

Gero, lehen ura zegoen tokietan fruitu arbolak sartu zituzten. Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa» - 110. orr.

7 fruitu eman

Ongi ereindako haziak fruitu ematen dakiela sasi artean ere, eta ipurtargi baten argia nabarmenago dela ilunpean laharraren arantzak baino. Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora» - 57. orr.

Hurritzondoak bederatzi urte behar omen ditu, txertatu ezean, fruitu emateko. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 311. orr.

Mezua bihotz on eta zabalez entzunik, ulertzen eta barruan gordetzen eta iraupenez fruitu ematen dutenak. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 148. orr.

Zaharturik ere fruitu emango du, mardul eta heze iraungo beti. Elizen arteko biblia   Sal 92,15

8 fruitu-saltzaile

Gaztanbera Cossonnerie kaleko andre fruitu saltzaile baten oparia zen. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 264. orr.

Gurin saltzaileak eta fruitu saltzaileak etxea goitik behera aztertzen zuten. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 397. orr.

Fruitu saltzailearen dendako erakustokiaren inguruan. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 73. orr.

9 fruitu zuhaitz

Santiagorat heltzean mahastiekin batean fruitu zuhaitz ainitz ikusten da. Herria   2004-02-19

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

basoko fruitu (3); fruitu ale (3); fruitu arbola (7); fruitu arbolen (9); fruitu arbolen baratzean (4); fruitu arbolen baratzearen (4); fruitu berri (5); fruitu berriak (4); fruitu bikainak (3); fruitu debekatua (5); fruitu eder (4); fruitu ederrak (5); fruitu ematen (3); fruitu gorriak (6); fruitu gorrien (3); fruitu heldu (5); fruitu helduak (3); fruitu hobeak (4); fruitu lehor (3); fruitu lehorrak (4); fruitu lehorrezko (4); fruitu ona (4); fruitu onak (16); fruitu onak eman (10); fruitu onik (7); fruitu onik ematen (3); fruitu oparoa (3); fruitu oparoak (3); fruitu umotu (3); fruitu zoragarriak (3); granada fruitu (5); lan horren fruitu (4); lanaren fruitu (6); lehen fruitu (6); lore eta fruitu (3)

amodioaren fruitua (3); arbolako fruitua (3); arbolako fruitua jan (3); egindako lanaren fruitua (5); elkarlanaren fruitua (3); eman dute fruitua (4); fruitua eman (31); fruitua emango (7); fruitua ematen (11); fruitua jan (3); fruitua jaso (6); fruitua lortu (3); fruitua ontzen (3); harremanaren fruitua (3); lanaren fruitua (21); lanaren fruitua da (4); lanen fruitua (4); lehen fruitua (6); lehenengo fruitua (3); sabeleko fruitua (11); urteko lanaren fruitua (4)

barazkiak eta fruituak (4); berritzearen benetako fruituak (3); emandako fruituak (3); fruituak bildu (3); fruituak ekarri (3); fruituak ekartzen (3); fruituak eman (36); fruituak emango (5); fruituak ematea (3); fruituak emateko (3); fruituak ematen (28); fruituak eta barazkiak (3); fruituak hondatzen (3); fruituak ikusteko (3); fruituak izan (3); fruituak jan (6); fruituak jaso (4); fruituak jasoko (3); fruituak jasotzeko (3); fruituak jasotzen (4); fruituak saltzen (3); lanaren fruituak (15); lehen fruituak (26); lurreko fruituak (3)

lanaren fruituaz (3)

zuhaitza fruitutik ezagutzen (3)

"fruitu"(r)en maiztasunak (Hiztegi Batua Euskal Prosan)

lema Euskaltzaindiaren
Hiztegi Batua
hitz
agerpenak
liburuetan prentsan autoritateak hitz forma
desberdinak
FRUITU bai 1629 1085 544 115

35