Leiho berri batean UPV/EHUren hasierako orria zabalduko da

Euskara Institutua
Egungo Euskararen Hiztegia

Hasiera:

mugurdi 1 iz mugurdiondoaren fruitua, kolore-gorria. ik masusta 5.

Mugurdien sasoian, ahalik eta jostalagun gehieni deitzeko esaten zidan, haren lorategian bilketa egiteko. Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem - 72. orr.

Airea mugurdi helduen usainez beterik zegoen, eguzkiaren sapak zimeldurik. Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof - 25. orr.

Ez nuen nik Studebaker-a aukeratu, Ivyk baizik; kolorearen arabera aukeratu ere (tomatea bezain gorri, haren iritzian, mugurdia bezain gorri, nirean). Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 43. orr.

Zentraleko zaindariak bere mugurdiak lapurtzen harrapatu baitzituen mutiko biak. Iban Zaldua   «Traizioak» - 57. orr.

Harry isil-isilik egon zen Hagridek erosi zion izozkia (txokolate, mugurdi eta intxaur-zatiz egina) jan bitartean. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling - 75. orr.

Agian tarta pusketa bat, pentsatu zuen, bai, hori dun, mugurdizko tarta bat mesedez. Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen» - 208. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Drucoc jaun kanibalak mugurdi purez betetako oiloak ditu afaltzeko. Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak» - 77. orr.

Txitxikovek beste kopa bat mugurdi-likore hustu zuen. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 461. orr.

Mugurdi koloreko oihal handi batek estaltzen zuen eszenatokia alderik alde. burua erori egin zitzaidan eta ahora mugurdi ura sartu zitzaidan. Patxi Iturritegi   «Behi eroak» - 37. orr.

Hauts zuritan irri-karkailaz ari dela dirudi, eta badoa irristaka harrizko zoladuran barrena, pertsiana berdea, itsas alderantz binbilika, hautsezko mugurdi-argia hiri zuri gautiarrean. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 274. orr.

"mugurdi"(r)en maiztasunak (Hiztegi Batua Euskal Prosan)

lema Euskaltzaindiaren
Hiztegi Batua
hitz
agerpenak
liburuetan prentsan autoritateak hitz forma
desberdinak
mugurdi ez 17 17 0 12

8