Leiho berri batean UPV/EHUren hasierako orria zabalduko da

Euskara Institutua
Egungo Euskararen Hiztegia

Hasiera:

festa 1 iz jaia, bereziki jostatzeko, alaitzeko, atsegin hartzeko egiten dena. ik besta.

Gaur festa eta bihar jai, Jexuxek. Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua» - 61. orr.

Maiteen ditudan festak dira Zarauzko Euskal Jaiak. Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua» - 139. orr.

Festa zen guztietan elkarren lagun ibiltzen ziren biak. Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua» - 210. orr.

Festa bat dago, Prothero andrearen alabaren ohoretan. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 191. orr.

Ez dudala berriz horrelako festa batera joateko aukerarik izanen. Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy - 53. orr.

Santa Ana eguneko festa, uztaren 16an, oso apala izan ohi zen. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 54. orr.

Uzkudun omen zetorrek herriko festetara. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 215. orr.

Polita egiten zuen alaba bakarrak -hain esanekoa da!- etxeko festetan pianoa jotzeak. Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua» - 59. orr.

Smithers andrearen festako gonbidatuek. Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy - 57. orr.

Eta Lasarten, jai batzordeak festei boikota egitea erabaki ondoren, haustura sortu zen. Berria - Kultura   2004-06-27

Zarauzko Azken Portu auzotik urtero deitzen zioten Jexuxi abuztuaren erdialdera hasten diren festetan soinua jotzeko. Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua» - 116. orr.

Festarako deia zen musika hura, alaia, bizia, tristuraren aurkakoa. Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea» - 13. orr.

Kilometroak festaren arduradunekin. Berria - Euskal Herria   2004-09-15

Festa bete-betean zegoen. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 201. orr.

2 (aditzaren objektu gisa)

Berak [Gelatxok] pizten zuen festa, eta nekeak itzaltzen zuen festa. Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea» - 41. orr.

Festa bat prestatzen ari naiz. Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry - 60. orr.

Beste festa bat prestatzen du guretzat gure sukaldari dohainez ezin beteagoak. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 225. orr.

Behin, Granat-ek, antzezleak, festa bat egin behar zuela iragarri zuen, benetako orgia. Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 58. orr.

ik beherago 5. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 574. orr.

Egundoko lanak hartu zituela festa antolatzen... Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak» - 12. orr.

Sekulako festa antolatu genuen kartzela barruan. Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea - 114. orr.

Ezkontzaren egunean, Alter Vishkowerrek festa bat eskaini zien gizon gazteei. Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 204. orr.

Iruditzen zait dagoeneko festa hasita dagoela -esan zuen Ronek. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling - 67. orr.

-Jainkoak daki zenbat festa eman ditudan. Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy - 54. orr.

Eta barkatzeko, festa bukatu baino lehenago alde egin izana. Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak» - 97. orr.

Jexuxentzat, gainera, soinua hartu eta festa jartzeko aukera. Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua» - 48. orr.

Inguruko jauntxoak gonbidatzen zituen festa haietarat. Horrela, urteko lau festa nagusi ospatzen zituzten. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 351. orr.

Aitaren berrogeita hamargarren urtebetetzeko festa ospatu zenetik genuen Mattin etxean. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 322. orr.

Ez izorratu festa -esan zuen Johnnyk-; ez dut onartuko zuk ohorezko gonbidatua eramaterik. Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy - 207. orr.

Urteak zeramatzan dantzaldirik edo festarik huts egin gabe. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 281. orr.

3 (izenondo eta izenlagunekin)

Hogeita lau orduko festa etengabea. Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen» - 154. orr.

-Festa ederra izanen zen, iraun zuen bitartean. Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy - 100. orr.

Non daude Danelen festa distiratsu haiek, non dantzarien poztasuna. Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak» - 47. orr.

Festa pribatuetara inoiz edo joaten ote nintzen galdetu zidan. Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq - 12. orr.

Festa ezin zoragarriago hau. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 24. orr.

Urteko lau festa nagusi ospatzen zituzten, su-festak lauak. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 35. orr.

Herri kulturaren aldeko festa erraldoia. Berria - Euskal Herria   2004-06-19

Lagunarteko festa batean. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 200. orr.

Bi giza sexuen arteko larru-lanean (lana, eginkizuna: larru-jaia edo ustekabeko festa oso gauza bakana izaten baita zorigaitzez). Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 90. orr.

Hau ongintzako festa bat da. Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy - 45. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Laranja-kolore biziko festa-kapela zeraman. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling - 115. orr.

Ez zuten israeldarrek festa-jantzirik erabili. Elizen arteko biblia   Ir 33,6

Satinezko festa-soineko zuri zimurtu bat . Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams - 231. orr.

Beste festa egun nagusiak. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 20. orr.

Ekarri zekor gizendua eta hil; egin dezagun festa-otordua. Elizen arteko biblia   Lk 15,23

-Ez dira garaile oihuak, ez eta garaituenak; festa-kantak dira nik entzuten ditudanak. Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I» - 190. orr.

Dantza egitea ere zahartu egin den festa-jokoa da. Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea» - 55. orr.

Festa-giroan dauden berrogei neska-mutilek sortzen duten zalaparta. Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz» - 13. orr.

Hura ere festa usainera zebilela iruditu zitzaion. Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa» - 150. orr.

Han daude gaur egun urtarrilaren 20an festa hasierako suziria botatzen den balkoiak. Askoren artean   «Rataplan» - 33. orr.

Zizka-mizkei egundoko festa-harrera beroa eginez. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 168. orr.

Eta boterearen gaia ere hor dago: gure gizarte patriarkalaren egituretan dago, eta festa-erritual hau Irungo eta Hondarribiko nortasunaren, gizartearen erdigunean dago. Berria - Euskal Herria   2004-06-01

· izond Baziren gure inguruan festa-hondatzaile ñañar batzuk. Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq - 82. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Jende dezente bildu zen agur-festara, gehienak nondik edo handik ihes egiteko zain zeudenak. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 221. orr.

Gau-festa laster bukatuko zela adierazten zion arte. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 59. orr.

Konpartsak, desfileak, mozorro-festak eta inauteri jaiak. Askoren artean   «Rataplan» - 36. orr.

Benetako ukabil-festa bihurtu zen hura. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 221. orr.

Azkenik, gau aldera, dantza festa handi bat izan zen, areto eder batean, ikusi egin behar zenuten hura. Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini - 82. orr.

Laztanak, usainak eta zaporeak: koktel bikaina sexu festa baterako. Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 181. orr.

Bi emakume elkarrekin larru festan. Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 64. orr.

Gogor kritikatu dute guardia zibilek atzo Euskal Festaren ospakizunean izandako jarrera. Berria - Euskal Herria   2004-05-30

6 irud

Hura festa nere begiena, gauen mendetako ilunbetik ustekabean sortutako dinosaurio ttiki zirudien sorkari arrotz hari begira! Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak» - 102. orr.

Koloreen festa zen igandeko azoka, Bastille plazan. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 274. orr.

Maitasuna bizitzaren festa, bizitzaren edergarri, bizitzaren musika denez. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 278. orr.

Zimiko egiten zion bere bizimodu zuzenak: bizitzako festatik baztertua izan zela iruditzen zitzaion. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 170. orr.

Esker ona adierazteko, tripa-festa batera gonbidatu gintuen Josek. Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda - 54. orr.

Eta, jakin zutenean benetan eskolatik bota nindutela, sekulako errieta-festa antolatu zidaten. Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda - 23. orr.

Tiro festa amaitu denean, Mario lurrera amildu da, ziplo, tripako zuloari bi eskuez helduta. Patxi Iturritegi   «Behi eroak» - 25. orr.

Hura intziri festa elbarriak gu ikustean! Harkaitz Cano   «Neguko zirkua» - 77. orr.

Batzuetan hain zen handia gure maitasun-festa non [...]. Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa» - 93. orr.

7 festa-egile (orobat festegile)

Erraiten da festa egileak direla poxi bat; bai, bainan ageriko da, fite, haren trenpua zertakoa den. Menane Oxandabaratz   «Ez da musik» - 218. orr.

San Ferminetako ospakizunak bete betean izanen dira kaseta hau agertzean, betiko festa giroan, Iruñea munduko festegileen bihotz bihurtuko delarik zazpi egunez. Herria   2005-07-07

8 festa egin

Gariak jotzea bukatzen zutenean nola edo hala festa egin nahi baserritarrek. Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea» - 47. orr.

Jende dotore honek badaki festa egiten, bai horixe! Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq - 91. orr.

Festa eginez daramate azken gurdikada, auzo denek jakin dezaten, lanak onik gainditu dituztela. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 76. orr.

Hartu zekor gizena, larrutu eta burduntzian jarri festa egiteko. Javi Cillero   «Hollywood eta biok» - 206. orr.

-Ze analisi eta ze Kristo, Martin, gaur festa egin behar diagu! Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua» - 202. orr.

Egin festa landa zabalak eta bertan dagoenak. Elizen arteko biblia   1 Kro 16,32

· Festa handia egiteko aitzakia zuten, mozkortzeko lizentzia. Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua» - 48. orr.

Festa handia egiten zen orduan Izarraitzen, Samaleku izeneko parajean. Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna» - 13. orr.

Irudiaren aurrean bildu ziren sagarapen-festa egiteko. Elizen arteko biblia   Dn 3,3

9 festa egun (orobat festegun g.er.)

Mostar ekialdean festa eguna zen atzo. Berria - Mundua   2004-07-24

Ez zuten kontuan izan ikatz lantegiak egun hartan bere festa eguna zuela. Pablo Sastre   «Eguzkipekoak» - 284. orr.

Herriko festa egun nagusia izaten dute ekainaren 30ean Irunen eta irailaren 8an Hondarribian. Beste festa egun nagusiak. Berria - Euskal Herria   2004-06-01

San Joan eguna zen moroen arteko festegunik handiena. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 70. orr.

Santuaren festa egunean. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 868. orr.

Gauza bera txinatarrek beren Urte Bukaerako festa-egunetan. Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide» - 64. orr.

10 festa giro (orobat festagiro g.er.)

Festa-giroa nabari zen nonahi. Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa» - 121. orr.

Dena festa giroan egiten da hemen. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 92. orr.

Emaztea festa-giro haren ardatza izatea ez zuela batere gogoko nabarmendurik. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 177. orr.

Harekin batera gaubeila egiteko sekulako jendetza bildu zen, festa giroan. Martin Anso   «Elezaharren bidetik» - 175. orr.

Bai festagiroko ikuskizun guzietan (dantza, musika, koplagintza, fartsa, ihauteri...) bai sendakuntza eta sineste guzietako sorginkeria orotan. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 284. orr.

11 festagune ik festagune.
12 festarik festa

Eta hi, bien bitartean, festarik festa, ezta? Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch - 13. orr.

Llumek bere mutila gauzak hobeto pentsatzen ari zela uste zuen bitartean, festarik festa zebilen hura. Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch - 22. orr.

13 festaz festa

Sarritan eman zituen egun batzuk Ingalaterra Berriko landetxe liluragarri haietan, Texaseko arrantxoetan, Kentuckyko zaldi-haztegietan, edo festaz festa Palm Springsen. Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro - 50. orr.

Haur aurpegia duten gaztetxoak dira, festaz festa beren guraso-ordeak laguntzen dituztenak. Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen» - 137. orr.

14 su festa1 (orobat sufesta g.er.) pl piztean eztanda argitsu eta koloretsuak sortzen dituzten suziriak.

Udalaren kontura su festak egiteko baimena eman du. Berria - Kirola   2004-06-27

Su festak primeran ikusten zituzten, denak egongelan eserita. Berria - Harian   2005-07-07

Alabaina, su festaren sugarrek postala erretzeko bidean jarri dute. Berria - Kultura   2004-03-25

Su festak, koloreetako argiak, NBA estiloko aurkezlea, denetarik prestatu zuten Osasunako zuzendariek, baina giroa inoiz baino hotzagoa izan zen. Berria - Kirola   2004-08-22

Guti batzuetan, ordea, lehertzen da denbora gure baitan, bolbora balitz bezala, eta bizitza ezin koloretsuago azaltzen zaigu, su-festa batean bezala. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 461. orr.

Ondorio batera iritsi naiz, su festa saio bat egin nahi zutela.   - 234. orr.

Nola sufesta koloretsuetan batera aireratzen den kolore sortatik argi izpi bat albora joaten den, horrela agertu zait niri ere txinparta gorri bat buruan. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 322. orr.

15 su festa2 sua pizten den festa.

Horrela, urteko lau festa nagusi ospatzen zituzten, su-festak lauak, sutzarrak pizteko egunak, purifikazio egunak baitzituzten. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 35. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aurkezpen festa (6); bukaerako festa (3); bukatu zen festa (3); danborradaren festa (3); egun osoko festa (3); eraso festa (7); euskal festa (4); festa amaitu (3); festa antolatu (10); festa antolatzeko (4); festa bat antolatu (3); festa bat ospatzen (3); festa batera gonbidatu (3); festa batera joan (3); festa berezi (5); festa bihurtu (4); festa bihurtzen (3); festa bilakatu (3); festa bukatu (5); festa ederra (8); festa egin (16); festa egin zuten (3); festa eginez (3); festa egingo (15); festa egingo da (3); festa egingo du (3); festa egingo dute (6); festa egitea (3); festa egiteko (5); festa egiten (5); festa egun (18); festa eguna (6); festa egunean (7); festa egunetan (5); festa eta aldarrikapena (4); festa gaua (3); festa giro (8); festa giroa (15); festa giroan (29); festa giroko (6); festa handi (19); festa handi bat (10); festa handia (21); festa handia izango (3); festa handiak (3); festa hasi (7); festa hasteko (5); festa izan (18); festa izan da (3); festa izan zen (8); festa izango (13); festa izango da (10); festa izango dela (3); festa izatea (5); festa izatea nahi (3); festa landa zabalak (4); festa nagusia (5); festa nagusian (3); festa nazionalaren (3); festa ospatu (6); festa ospatuko (5); festa ospatzen (5); festa ospatzera (5); festa polita (3); festa utzi (3); festarik festa (4); festaz festa (4); futbolaren festa (3); gaueko festa (5); gol festa (3); halloween festa (3); hasiko da festa (3); herriko festa (6); ikastolen festa (5); jaunaren festa (6); kolore biziko festa (3); larru festa (3); mozorro festa (6); otso festa (3); sagardo festa (4); sekulako festa (3); su festa (6); tripa festa (8); urte bukaerako festa (3); urtebetetze festa (4); urtebetetzeko festa (3)

euskal festak (5); festak antolatzen (4); festak egiten (4); festak izan (3); herriko festak (10); intxaurburuko festak (4); su festak (11)

festan parte hartzeko (3); urtebetetzeko festan (3)

festara joan (11); festara joateko (4)

halloween festarako (3)

eraso festarekin (3)

festaren antolatzaileek (3); festaren hasiera (3)

festen hasieran (3)

herriko festetan (11)

"festa"(r)en maiztasunak (Hiztegi Batua Euskal Prosan)

lema Euskaltzaindiaren
Hiztegi Batua
hitz
agerpenak
liburuetan prentsan autoritateak hitz forma
desberdinak
FESTA bai 5554 3512 2042 106

44