1.1. Zelan handitu dezaket ezkerreko menua?
1.2. Zelan aldatu dezaket nire pasahitza?
2.2. Zelan ordenatu dezaket mezuen ikuspegia, mezu berriak aurretik agertzeko?
2.3. Zelan egin dezaket mezu guztiak nire sinadura pertsonalarekin bidaltzeko?
2.9. Mezu bat bidaltzean, posiblea da jakitea ondo bidali den edo ez?
2.10. Nire postontzian jasotako mezuak beste helbide batera desbideratzeko aukerarik al dago?
2.11. Zelan iragazi dezaket jasotzen dudan posta?
2.12. Internet Explorer 8-arekin ezkerreko menuan karpetak ez dira ondo ikusten, zer egin dezaket?
2.13. Zelan ezabatu dezaket Zerrenda beltza osorik edo bertan dauden helbide batzuk?
3.1. Non dago nire helbide-liburu pertsonala?
3.2. Zelan sortu edo aldatu ahal ditut kontaktuak nire helbide-liburuan?
3.3. Ez ditut helbide-liburuan gordeta dauzkadan kontaktu guztiak ikusten, zer gertatzen ari da?
Aplikazioan gaudela ezkerreko menuan "Aukerak" --> "Aukera Orokorrak" hautatzen dugu.
Aukera desberdinen artean "Bistaratzeko Aukerak" hautatzen dugu.
Interesatzen zaigun aukera "Web Posta EHU menuaren zabalera ezkerrean" du izenburu.
Lehenetsitako balorea 170 pixelekoa delarik, gure gustukoa den zabalera jarri dezakegu.
Posta zerbitzarira konektatzeko beharrezkoa den pasahitza LDAPen daukagun pasahitz bera da. LDAP pasahitza aldatzeko hauxe da helbidea: https://www.ehu.es/bilatu/pass/pass.php?lang=eu
Goiko menuan dagoen Aukerak sarrean klik egin. Editatu honen aukerak: jartzen duen tokian Posta aukeratzen dugu. Orain Informazio pertsonala hautatu. Zure izena: jartzen duen tokian zure izena idatzi. Nork eremuko helbidea jartzen duen tokian zure posta helbidea idatzi. Behean, Bidalitako mezuen karpeta: ondoan karpeta bat aukeratu. Karpeta honetan bidaltzen ditugun mezuak gordeko dira. Bukatzeko, Gorde aukerak botoian klik egin.
Postan gaudela, goiko menuan "Karpetak" aukera hautatu.
Zerrendan agertzen diren karpeten artean nahi ditugunak hautatu eta "Aukeratu ekintza" goitibeherako menuan "Begiratu karpetetan mezu berririk dagoen" aukeratu.
Goiko menuan hautatu "Aukerak" eta "Postontziak eta karpetak bistaratzeko aukerak".
Pantaila horretan lehenetsitako ordenatze-irizpidea aldatu dezakegu.
Goiko menuan hautatu "Aukerak" eta "Informazio pertsonala".
Pantaila horretan gure datu pertsonalak eta mezu guztietan erantsiko den sinadura aldatu dezakegu.
Ezkerreko menua automatikoki eguneratzen da noizean behin, beraz batzutan baliteke informazioa zaharkituta egotea. Nabigatzailearen "Berritu" ikonoan
klik egin dezakegu eskuz eguneratzeko.
Bestalde, batzutan irakurri ez ditugun mezuak ezabatu egiten ditugu. Kasu honetan mezuak ezabatuta gisa markatzen dira, baina sistemarentzako irakurri
gabeko mezuak izaten jarraitzen dute. Hau ekiditeko, mezuak guztiz ezabatu behar ditugu. Horretarako pantailaren eskumaldeko goiko partean dagoen
"Borratu betiko ezabatutakoak" loturan klik egin behar dugu.
ikasle.ehu.es kontuetan quota gaindituta daukagunean ezin dugu gure sarrera karpeta irakurri. Mezuak ezabatu ahal izanteko ondorengo POP3 bezeroa erabil dezakegu: https://sms.ehu.es/nocc/. Aipatutako helbidea unibertsitatean bertan dauden ordenagailuetatik baino ez dago ikusgai, edo baita VPN konexio baten bidez.
Baliteke zure gordetze quota gaidituta egotea. Zure kontua ikasle motakoa baldin bada, irakurri 2.5. galdera. Mailinekoa bada, web posta honen bidez
quotaren erabilpena txikitu dezakezu. Horretarako, mezu zaharrak ezabatu behar dituzu, bereziki tamaina handiko erantsitako fitxategiak dituztenak.
Zure quotaren erabilpena pantailaren goiko partean agertzen da, menuaren azpian. Mezuak ezabatu eta gero gogoratu ezabatutako mezuak zerbitzaritik betiko
kentzeko, goiko eskuman dagoen "Borratu betiko ezabatutakoak" loturan klik egin behar dugula. Honela mezuak betirako ezabatuko dira.
Mezuak ezabatu eta gero zure quotaren erabilpena altua izaten jarraitzen badu, gogoratu beste karpetak ere diskoa betetzen dutela. Garrantzitsua da bidalitako
mezuen karpeta begiratzea (sent-mail). Karpeta honetan bidalitako mezu guztien kopia bat gordetzen da.
Halaxe da. Mezu bat ezabatzean markatuta geratzen da, baina ez da zerbitzaritik guztiz ezabatzen. Mezu hauek ez ikusteko pantailaren goi eskumaldean "Ezkutatu ezabatutakoak" esaten duen loturan klik egin behar dugu. Bestela, mezuak zerbitzaritik guztiz ezabatzeko, "Borratu betiko ezabatutakoak" loturan klik egin behar dugu.
Orain dela urte batzuk unibertsitateko posta elektroniko helbideak formatu zaharrean baino ez zeuden (bczxyxyk@xxx.ehu.es). Gaur egun helbideak formatu logikoago bat mantentzen duen alias batekin sortzen dira (izena.abizena@ehu.es). Gure mezu zahar haiek bidalitako mezuen karpetan (sent-mail) ondo ikusteko Identitate berri bat sortu behar dugu. Klik egin "Aukerak" ikonoan eta gero "Informazio pertsonala" aukeratu. "Hautatu aldatu nahi duzun identitatea:" jartzen duen lekuan "Sortu berri bat" aukeratu eta "Nork: eremuko zure helbidea: " jartzen duen lekuan gure helbidea formatu zaharrean idatziko dugu (bczxyxyk@xxx.ehu.es). "Gorde aukerak" botoian klik egin. Oraindik aurrera gure mezu zaharrak ondo erakutsiko dira.
Goiko menuan "Aukerak" ikonoan klik egin eta "Mezu-idazketa" aukeratu. Hemen "Erakutsi berrespena mezua bidali ondoren?" markatzen dugu. Modu honetan mezu bat bidali eta gero, mezua ondo bidali den edo ez jakingo dugu.
Ezkerreko menuan Aukerak zabaldu, eta Iragazkiak aukeratu.
Ondoren, menu horizontal bat agertuko da pantailaren goiko aldean. Birbidali aukera sakatu
Gero, adieraz ezazu Ikasle postontzian mezuen kopia utzi nahi duzun eta zein helbidetara (helbide bat edo gehiago) birbidali nahi dituzun mezuak.
Amaitzean, gogoratu Gorde botoia sakatu behar duzula.
Adi: Segurtasun arrazoiengatik, root@edozein_domeinu bidaltzailea duten mezuak ez dira inoiz birbidaliko.
Ezkerreko menuan Posta zabaldu eta Iragazkiak aukeratzen dugu.
Ordura arte sortutako iragazkiak ikusiko ditugu. Arau berria botoian klik egiten dugu.
Iragazteko arau berri bat sortzeko formularioa ikusiko dugu.
Demagun probak@ehu.es posta helbidetik jasotako mezu guztiak automatikoki karpeta zehatz batean artxibatu nahi ditugula. Bidaltzailea eremua
aukeratzen dugu, eta Hau dauka eremuaren eskuman probak@ehu.es idatziko dugu.
Egin ondokoa: testuaren azpian Banatu karpetan aukeratu eta horren eskuman karpeta bat aukeratzen dugu.
Gorde botoian klikatu eta arau berria sortuko dugu.
Oraindik aurrera probak@ehu.es helbidetik idazten dizkiguten mezu guztiak karpeta horretan automatikoki gordeko dira.
Internet Explorer 8-ak lehenetsita dakarren konfigurazioarekin ez dabil ondo web posta honetan. Hau konpontzeko Bateragarritasun Ikuspegia aktibatu behar dugu Tresnak menu azpian.
Ezkerreko menuan Posta zabaltzen dugu eta Iragazkiak aukeratu. Orain arte sortutako iragazkien zerrenda ikusiko dugu.
Haietako bat Zerrenda beltza da. Zerrenda beltza gaituta baldin badago "V" ikurra izango du bere eskuman. "V" ikurra horren gainean klik egiten
badugu Zerrenda beltza desgaituko dugu.
Zerrendan dagoen helbideren bat ezabatu nahi izanez gero, Zerrenda beltza loturan klik egin behar dugu, zerrendaren aukerak moldatzeko. Zerrendan dauden
helbideak, bakoitza lerro berri batean ikusiko ditugu. Nahi ditugun helbideak ezabatu eta Gorde botoian klik egin aldaketak gauzatzeko.
Ezkerreko menuan, Antolamendua ezkerrean dagoen + ikurrean klik egin. Gauza bera Helbide-liburuaren ezkerrean dagoen ikurrean. Orain Addressbooken klik egin. Hauxe da gure helbide liburu pertsonala.
Behin gure helbide liburua ireki dugula, helbide baten ondoan block itxura duen ikonotxoan klik egin helbide horren datuak aldatzeko, edo goiko menuan dagoen "Kontaktu berria" ikonoan klik egin kontaktu berri bat sortzeko.
Hainbat helbide gordeta ditugunean, helbide-liburua irekitzean A hizkiarekin hasitako kontaktuak baino ez dira ikusten. Beheko partean, beste edozein hizki aukeratu dezakegu, edo "Denak" hautatu kontaktu denak ikusteko.
Goiko menuan "Aukerak" sakatu eta "Helbide Liburuak" hautatu. Pantaila horretan helbide-liburuarekin zerikusia duten aukerak azalduko dira.
"Gorde hartzaileak automatikoki helbide-liburu lehenetsian?" aukeratuz, idatzitako mezuen hartzaileak automatikoki liburuan gehituko dira.
Jasotako helbideak gehitzeko, eskuz egin behar dugu, baina aukera erreza dago. Mezua irakurtzen gaudela, bidaltzailearen helbidearen ondoan
"liburuxka" bat agertzen da. Hor klik eginda, automatikoki helbide-liburuan gehituko da helbidea.
Zerrenda sortu baino lehen, zerrendan parte hartuko duten helbide guztiak gure helbide-liburuan egon behar dute (ikus 3.2 puntua). Gure liburua irekitzen dugu (Addressbook) eta zerrendan sartu nahi ditugun helbideak aukeratzen ditugu (ezkerraldean duten laukitxoa markatuz). Orain "Gehitu kontaktu-zerrenda batera" jartzen duen lekuan, "Sortu kontaktu-zerrenda berria hemen: Addressbook" aukeratu eta "Gehitu" hitzaren gainean klik egiten dugu. Sistemak zerrenda berriaren izena galdetuko digu.
Postaren Aukerak menuan, "Helbide-liburuak" atalean klik eginda, "helbideak gehitzeko erabiliko den helbide-liburua:" aukeratu dezakegu. Nahi dugun helbide liburua aukeratu, "Gorde aukerak" botoian klik egin eta oraindik aurrera, helbide baten ondoan agertzen den ikonotxoan klik egitean, helbide hori aukeratutako helbide liburuan gordeko da.