Hainbat web orrialde zure nabigatzaileak lehenetsita duen hizkuntza begiratzen dute testuak euskaraz, gazteleraz edo beste hizkuntza batean azaltzeko. Hau da, zuk zein hizkuntza nahiago duzun esaten du webgune batetara sartzerakoan.
Zenbait webgunetan, sartu bezain laster emango dizute informazioa zuk aukeratutako hizkuntzan. Nabigatzaile bakoitza modu desberdin batean konfiguratzen da lehenetsitako hizkuntza aldatzeko:
Editatu -> Hobespenak -> Hizkuntzak -> Hautatu botoian klik egin eta begiratu ia euskara zerrendan dagoen. Zerrendan ez badago, "Aukeratu gehitu nahi duzun hizkuntza" zabaldu, euskara aukeratu eta Gehitu. Hizkuntzen lehenetsitako ordena aldatzeko, hizkuntza aukeratu eta Goruntz/Beheruntz botoiak erabili.
Herramientas -> Opciones de Internet -> General -> Idiomas -> Agregar, eta han barruan gehitu Euskara (Vasco edo Basque moduan azalduko da. eu da euskararen kode internazionala)
Safarik MacOS X-en hobespen sistema bera erabiltzen du. Preferencias del Sistema -> Internacional -> Idioma