Euskara | Castellano |
Web Posta

Orri honen bidez zure mezu elektronikoak irakurtzeko aukera izango duzu, modu seguruan eta web nabigatzaile bat daukan edozein ordenagailutik.

Ez da beharrezkoa posta elektroniko bezeroa instalatua izatea.

Erabiltzaile izena:
 
 

Iragarki-ohola

POSTA ELEKTRONIKO ERABILTZAILEENTZAKO SEGURTASUN AHOLKU BAT

Azken hilabete honetan posta elektronikoak bidaltzeko izan ditugun arazoen iturria izan da erabiltzaile batzuek bere erabiltzaile izena eta pasahitza spammer-ei eman dizkietela. Hori dela eta, IKT Gerenteordetzak zera argitu nahi du:

1.- INOIZ EZ DIZUGU ERABILTZAILEA ETA PASAHITZA posta elektronikoz eskatuko. INOIZ EZ.

Horrela, bada, jakin datu horiek eskatuz iristen zaizkizun mezuak ez ditugula guk bidali eta ondorioz, faltsutzat jo behar dituzula.

2.-EZ INOIZ BIDALI ZURE ERABILTZAILEA ETA PASAHITZA POSTA ELEKTRONIKOZ, ez guri, ez beste inori. INOIZ EZ. Posta elektronikoa ez da era horretako datuak bidaltzeko bide egokia.

Probaren bat egiteko behar baditugu, ez dizkizugu postaz eskatuko.

3.- Gerenteordetza honek bidaltzen dituen mezuak gaztelaniaz eta euskaraz egoten dira eta betiere, sintaxi zuzena izaten dute. Oso sintaxi okerra duen mezuren bat jasoz gero, ez fidatu.

4.- Era honetako mezuren batek zalantza izpirik sortzen badizu, baztertu. Argibiderik behar baduzu, jar zaitez Erabiltzaileentzako Zerbitzuarekin harremanetan eta galdetu, betiere, mezuari erantzun baino lehen.

Horde Groupware Webmail Edition 1.2.x Euskaraz (2009/11/18)
Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) Horde Groupware Webmail Edition 1.2.x plataformaren euskara itzulpena argitaratzen du. Unibertsitatean gaur egun webaren bidez posta elektronikoa kudeatzeko erabiltzen den plataforma guztiz euskaratuta dago. Itzulpen hau beste zerbitzari batean erabili ahal izateko fitxategi hau deskargatu beharra dago: horde.webmail.1.2.x.eu.zip

Maiz Egindako Galderak (F.A.Q.)

Web Posta erabiltzeko eskuliburu laburra

Nabigatzailearen lehenetsitako hizkuntza aldatzeko laguntza