Kirol Ikerketa Birtualeko Zentroa Sarean -CINVIDERE- plataforma teknologiko bat da, jarduera fisikoaren eta kirolaren eremuari aplikatutako oinarrizko ikerketa-ekimenak aurrera eramateko, bultzatzeko eta koordinatzeko sortua.
EHUko Gorputz Adierazpenaren Didaktika saileko ikerketa-taldearen (IKERKI 05/30, J. A. Arruza Katedratikoaren zuzendaritzapean) eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Kirol Zerbitzuaren artean azken lau urteotan izandako lankidetzaren emaitza da ekimen hau. |