|
MIREN
P. CAJARAVILLE |
|
||
|
Aurkezpena Miren P. Cajaraville Bereziartua Euskal Herriko Unibertsitateko Irakasle Titularra da, bertan irakaskuntza eta ikerkuntza lanetan dihardularik Biologia Zelularraren arloan. Doktore-tesia Zientzi Fakultatean burutu zuen (1988-1991) eta bere irakaskuntza- eta ikerkuntza-jarduerak nahiz Zientzi Fakultatean (1984-1990 eta 1996 gaur arte) zein Medikuntza eta Odontologia Fakultatean (1990-1996) garatu ditu. Halaber, ikerkuntza-egotaldiak burutu ditu Gales-ko Unibertsitatean (Aberystwyth, Erresuma Batua, 1988), Heidelberg-eko Unibertsitatean (Alemania, 1992), King´s College School of Medicine and Dentistry delakoan (Londres, Erresuma Batua, 1993), eta Kaliforniako Unibertsitatean San Diegon (Estatu Batuak, 2000). Mundu osoko irakasle eta ikertzaile sare zabal batekin elkarlanean aritzen da. Bi testulibururen egilea eta hiru liburuki bereziren editorea da eta 70 artikulu baino gehiago argitaratu ditu aldizkari espezializatuetan eta liburuen kapitulu gisa, administrazioarentzat txostenak prestatzeaz gain. |
|||
|
|
|||