Gaiak
Ikasturtean zehar, ikasle bakoitzak
Biologia Zelularreko gai bati buruzko
mintegi bat aurkeztu beharko du
idatziz. Horretarako, irakasgaiaren
egitarau teorikoan jorratutako gai
bat aukeratuko du ikasleak, honako
zerrendan agertzen direnetatik bat
alegia:
Biologia
Zelularraren kontzeptu eta historia.
Atxikidura
zelularra.
Komunikazio
zelularra.
Mugimendu zelularra.
Genomaren
egitura eta eboluzioa.
Organuluen
biogenesia.
Garraio
besikularra.
Ziklo
zelularraren eraenpena.
Ernalkuntza: gametoetatik zigotora.
Desberdintzapen
zelularra.
Morfogenesia.
Gorputzaren ereduaren eraketa.
Berriztapen
zelularra.
Minbizia.
Zahartzapen
zelularra.
Heriotz zelularra.
Proposatutako gai bakoitza ezingo
du 5 ikaslek baino gehiagok aukeratu.
Idazlana
Aukeratutako
gaiari buruz ikasleak idazlan bat
idatzi beharko du (ordenadorez idatzita,
2 orri minimo, ez dago maximorik)
berak aukeratutako artikulu zientifiko
bat oinarri bezela hartuz. Aukeratutako
artikulua lanari atxikitu beharko
zaio. Idazlana Otsaileko azkeneko
azterketa baino lehen entregatu
behar da. Irakasleak bibliografia
lortzen eta interpretatzen lagunduko
du eta horretarako tutoretza-orduak
erabil daitezke.
Iturri
bibliografikoen zerrenda
Mintegiak
prestatzeko aukeratu beharreko artikulu
zientifikoak hurrengo zerrendan
agertzen diren aldizkarietan argitaratutakoak
izango dira. Azken 2-3 urteetan
argitaratutako artikuluak hartuko
dira soilik kontutan. Aldizkari
guztiak bibliotekan daude, parentesi
artean agertzen den zenbakiek adierazten
duten lekuan.
Annual
Review of Cell and Developmental
Biology (576.05)
Cell
(576.05)
Cell
and Tissue Research (576.3)
Current
Opinion in Cell Biology (576.05)
Experimental Cell Research (576.05)
European
Journal of Cell Biology (576.05)
Histochemistry
and Cell Biology (616)
International Review of Cytology
(576.05)
Journal
of Cell Biology (576)
Journal
of Cell Science (576)
Ahozko
aurkezpena
Lana
idatziz aurkezteaz gain, ikasle
batzuk egindako lana klasean aurkeztu
beharko dute 15 minututan, transparentzia
edo bestelako tresna didaktikoaz
baliatuz, eta ondoren, aurkeztutako
gaiari buruzko galderak, iradokizunak
etab. komentatuko dira. Aurkezpenak
teoriako eskolen orduetan egingo
dira, teoriako klaseak ematen diren
gela berean.
Helburuak
Mintegien
helburuak hurrengoak dira:
.-
Ikaslea, ikerkuntz-metodoekin
eta literatura zientifikoarekin
harremanetan jartzea.
.- Ikasleak, ikerleen arteko komunikazio-bideak
ezagutzea.
.-
Ikaslearen kreatibitate eta irudimena
areagotzea Zientzia-kontzeptuen
azalpenerako.
.-
Garrantzi biologikozko gai baten
ezagupenean arakatzea eta sakontzea
eta
.-
Irakasgai teorikoetan ikusitakoari
buruz birkapitulatzea.
Ebaluazioa
Ikasleak
bai idatziz zein ahoz aurkeztutako
lanak kontutan hartuko dira irakasgaiaren
azken kalifikazioak jartzeko orduan.
Ahozko aurkezpenei idatzizkoei baino
balio gehiago emango zaie.