Irakasgaiaren
azkeneko nota lortzeko,
azterketa teorikoa,
azterketa praktikoa
eta mintegiak hartuko
dira kontutan.
Azterketa teorikoa
Azterketa teorikoa
8 galderez osatutako
azterketa idatzia
da. Horietatik 2 galdera
luzeak dira eta 6
motzak, nahiz galdera
guztiek balio bera
izan (puntu bana).
Galdera
motzetan ikaslearen
sintesi- eta definizio-gaitasuna
baloratuko da gehien.
Galdera hauek zehatzak
izaten dira eta ikasleak
orri laurden bat besterik
ez du izango galdera
erantzuteko. Normalean,
kontzeptu baten definizioa
ematea, prozesu edo
egitura zelular baten
irudi eskematikoa
marraztea edota ezaugarriak
zerrendatzea, edota
esperimentu baten
emaitzak interpretatzea
eskatzen da.
Galdera
luzeak gai zabalago
bati dagozkie eta
ikasleak orri oso
bat izango du galdera
ahalik eta xehetasun
gehienekin erantzuteko.
Beraz, galdera luzeetan
ikasleak gaiari buruzko
edukiak antolatu eta
eduki bakoitza zabal
azaldu beharko du.
Azterketa
praktikoa
Azterketa
praktikoa 2 galdera
praktikoz osatutako
azterketa idatzia
da. Galdera bakoitzak
puntu bateko balioa
du. Galderak praktiketan
egindako jardueratan
oinarrituko dira beti.
Mintegiak
Ikasle bakoitzak Biologia
Zelularreko gai bati
buruzko mintegi bat
burutzea derrigorrizkoa
da irakasgaia gainditu
ahal izateko. Ikasleak
bai idatziz zein ahoz
aurkeztutako lanak
kontutan hartuko dira
irakasgaiaren azken
kalifikazioak jartzeko
orduan, azkeneko nota
igotzeko batikbat.
Ahozko aurkezpenei
idatzizkoei baino
balio gehiago emango
zaie.
Azterketen
datak (2000/2001 ikasturtea)
Otsaileko azterketa
Azterketa
teorikoa: 2002ko Otsailaren
8an, goizez (ordua
eta gelak zehaztu
gabe oraindik).
Azterketa praktikoa:
2002ko Otsailaren
8an, goizez, mikroskopio-gelan.
Iraileko
azterketa
Azterketa
teoriko eta praktikoak:
2002ko Irailaren 20an,
goizez (ordua eta
gelak zehaztu gabe
oraindik).