Aurkezpena

Biologia Zelularra

Miren P. Cajaraville

 

Biologia Zelularraren aurkezpena


"Biologia Zelularra" Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzi Fakultatean irakasten da, Biologiako Lizentziaturan hautazko irakasgaia izanik. Nahiz ikasle gehienek 3. kurtsoan hartzen duten, irakasgai hau 4. edota 5. kurtsoan hartzea posiblea da. Biologiako Plan Berriarekin jarri zen martxan, 1999/2000 ikasturtean lehen aldiz. Irakasgaia hiruhilabetekoa da eta lehen hiruhilabetekoan eman izan da orain arte. 6 kreditu teorikoz eta 3 kreditu praktikoz osotua dago, hau da, teoriazko 4 ordu astero eta 2 ordu praktiko astero. Irakasgaiaren azkeneko ebaluazioak hiru ardatz ditu: azterketa teorikoa, azterketa praktikoa eta mintegiak.

Hautazko irakasgai honen edukiak oso estuki erlazionatuta daude Biologiako lehen kurtsoko "Zitologia eta Histologia" enbor-irakasgaiarekin. Halaber, erlazio zuzena du Biologiako bigarren zikloko enbor-irakasgaia den "Biologia Zelularreko Metodo eta Teknikak" irakasgaiarekin. Biologia Zelularra irakasgaiaren eduki nagusiak honakoak dira: Biologia Zelularraren kontzeptu eta historia. Atxikidura zelularra. Komunikazio zelularra. Mugimendu zelularra. Genomaren egitura eta eboluzioa. Organuluen biogenesia. Garraio besikularra. Ziklo zelularraren eraenpena. Ernalkuntza. Desberdintzapen zelularra. Morfogenesia. Berriztapen zelularra. Minbizia. Zahartzapen zelularra. Heriotz zelularra.


Web orri hau Biologia Zelularreko ikasleentzat pentsatu eta eraiki da, irakasgaiaren mamia bereganatzeko garaian lagungarri gertatuko delakoan. Web orriari buruz edo irakasgaiari buruz galdera, duda edo edozein iradokizun baduzu, igorri zure mezua honako helbidera:zopcabem@lg.ehu.es.

 

2002 - © Miren P. Cajaraville