Etiqueta 2

Irudia

Organizadores

Antolatzaileak

 

Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Farmakozinetika, Nanoteknologia eta Terapia Geniko (PharmaNanoGene) ikerkuntza taldeak antolatu du jardunaldi hau.


Hizlarien artean UPV/EHUko Farmazia Fakultateko ikerlari/irakasleak eta Mikrobiologian espezialistak ditugu. Guztiek esperientzia sakona dute antibiotikoen analisi farmakozinetiko/farmakodinamikoan.
Ikerkuntza taldearen ikerkuntza ildo garrantzitsu bat antibiotikoen analisi farmakozinetiko/farmakodinamikoak osatzen du.

Analisi farmakozinetiko/farmakodinamikoa erabiliz bakterio multirresistenteek eragindako infekzio larriak tratatzeko erabiltzen diren antibiotiko berrien eraginkortasuna aurreikustea da lerro honen helburu nagusia. Taldearen ikerkuntza-jardueren ondorioz aldizkari zientifikoetan artikulu anitz argitaratu dira, emaitzak kongresu ugarietan aurkeztu dira eta hainbat doktorego tesi defendatu dira.

Batzorde antolatzailea

 

Alicia Rodriguez Gascón

Arantxazu Isla Ruiz

Andrés Canut Blasco

María Ángeles Solinís Aspiazu

Eduardo Asín Prieto

Ana del Pozo Rodríguez

Irudia