Becas

Diru-laguntzei buruzko informazioa

Eskatzeko epea 2014ko martxoaren 23an amaitzen da

GE3C2014ko organizazioak komunikazio zientifiko batean egilekide bezala parte hartzen duten ikertzaile gazteen artean diru-laguntza mugatuak emango ditu. Laguntza hauek bakarrik master eta doktoregoko ikasleen artean banatuko dira.


Diru-laguntzek kongresuaren inskripzioa eta egoitzako ostatua ordainduko dute (aurrekontuaren baliabideen menpe).


Eskaerak posta elektroniko honetara bidaliko dira: ge3c.2014@ehu.es eta hurrengo agiri hauek eduki beharko ditu:

  • (i) komunikazioaren laburpena.
  • (ii) eskatzailearen curriculum vitae laburtua.
  • (iii) Ikerketa zuzendariaren gomendiozko gutuna.