|
Aditz trinkoa
Osagai bakarraz eratutako aditza. 'Momentuan' gertatzen ari dena edo
ari zena adierazten du, adibidez: nator (momentu honetan 'etortzen ari
naiz') edo nentorren (momentu hartan 'etortzen ari nintzen').
Aditz perifrastikoa
Bi elementuk osatzen dute:
- Ezkerrekoari aditz nagusia esaten zaio
eta
- Eskuinekoari aditz laguntzailea
Adibidez:
|
aditz nagusia
|
erosi
erosten
erosten
erosiko
|
dut
dut
ari naiz
dut
|
aditz laguntzailea |
Aditzaren aspektua
Ezkerreko elementuak (aditz nagusiak) aspektua markatzen du.
Hiru aspektu-mota daude:
- Burutua (erosi)
ekintza burutua adierazteko
- Burutugabea (erosten), ohiturazko ekintza
edo une jakin batekoa adierazteko
- Geroa (erosiko) etorkizuneko ekintza
adierazteko
Aditz laguntzaileak hiru marka daramatza:
- Aldia (oraina eta iragana)
- Pertsonak (NOR, NORI eta NORK)
- Plurala
Aditz laguntzailearen taula
Eranskina
Taula nola erabili
Lehenik, esaldian zein aditz erabili erabaki beharko dugu. Horretarako,
esaldi horretan NOR, NORK edo NORI deklinabide kasuko osagairik/hitzik
badagoen eta hiru kasu horietatik zein agertzen den ikusi beharko dugu.
- Zenbaitetan aditza kasu bakarrak osatzen
du, NOR kasuak.
Haizearekin atea ireki egin DA
- Beste batzuetan bi kasu ageri dira batera,
NOR-NORI/NOR-NORK.
- NOR/ZER-NORI
Bartolori, konturatu gabe, euritakoa
ireki egin ZAIO
-NOR-NORK
Bartolok atea ireki DU
- Eta beste batzuetan hiru kasuak ageri
dira, NOR-NORI-NORK.
Bartolok guri atea ireki
DIGU
Hiru deklinabide-kasu horien markez gain, aditz laguntzaileak pluralaren
marka darama (-zki- edo -it-).
Logela bat hartu dugu (singularra)
Lau logela hartu ditugu (plurala)
Soineko hori ez zait gustatzen (singularra)
Praka horiek asko gustatzen zaizkit
(plurala)
|
|