ZENBAIT HIZKUNTZ IRIZPIDE

  • Ahal dela, idatziek argiak eta berehala ulertzeko modukoak izan behar dute eta irakurlearen ezaugarrietara egokituko dugu testua (laneko nagusia, lankideak, ikasleak, lagunak...)

  • Argi eta garbi jakin behar dugu zer lortu nahi dugun komunikazioaren bidez (zerbait eskaini, zerbait eskatu, informazioa eman, zerbait jakinarazi...) eta horren arabera moldatuko dugu testua

  • Ahal dela, irakurlearengan interesa piztu, zuzena izan eta harira joan

  • Zuzendu gabeko idatzirik ez bidali: testua behin eta berriz irakurri, zuzentzailea pasatu, norbaiti eman irakur dezan... Akats tipografikoek eta gramatikalek testua itsustu egiten dute

  • Esan beharrekoa zenbat eta laburrago esan, hobe

  • Lerroalde bakoitzean ideia bat, ordena logikoan, gainera; eman beharreko berria interesgarria edo ona bada, ahalik eta azkarren eman; berri txarra izanez gero, berriz, utzi bukaerarako

  • Ondo aukeratu izenburua; mezu osoaren edukia eman behar du hitz gutxitan

  • Idazkia eratzean, komeni da beste hainbat alderdi ere zaintzea:
Agurrak

Euskalkiak

Itzulpenak
Erdarakadak

Testuak ele bietan
Komunikazioetarako esaldiak

Euskaltzaindiaren arauak