Azpidazki

 
  • azpidazki
  • Jakiteko
    • Arauak
      • Data
      • Ordua
      • Zenbakiak
      • Helbideak
      • Laburtzapenak
      • Letra larriak eta xeheak
      • Idaz-estiloa
      • Puntuazio-zeinuak
      • Testuak ele bietan
      • Erderakadak + hiztegi batua
      • Euskalkiak
      • Unibertsitateen izenak
      • Udalerriak
      • Itzulpenak
    • Gramatika
      • Alfabetoa
      • Aditza
      • Deklinabidea
      • Hitz amaierako-a
      • Ortografia
      • Terminologia-sorkuntza
      • Euskaltzaindiaren arauak
  • Esaldiak
    • Komunikazioetarako esaldiak
    • Agurrak
  • Idazki ereduak
    • Dokumentuak
      • Hizkuntza irizpideak
    • Oharrak eta kartelak
      • Gomendioak
      • Kartel ereduak
    • Txantiloiak
      • Agurra
      • Faxa
      • Eskabidea
      • Bertaratze-ziurtagiria
      • Agirien ziurtagiria
      • Barne-dokumentuak
      • Tituluen ziurtagiria
      • Ikasleari agiria eskatzeko
      • Erabakia
  • Zer da?
  • Hitz gakoak
  • Bibliografia
  • Egileak

Ortografia

Batzuetan zalantzan ibiltzen gara, halako hitza nola idazten den s-rekin edo z-rekin (garrantzitsu edo garrantsitzu?), edo beste hitz batek h-a daukan edo ez (ziur edo zihur?), baita h-a non daukan ere (leiho edo lehio?)... Gure testuen zuzentasun ortografikoa bermatzeko, hainbat aukera dauzkagu: lankide bati galdetzea, hiztegian begiratzea, ordenagailuko zuzentzaile ortografikoa erabiltzea...

 

Ordenagailuan ari baldin bagara, bereziki baliagarria da “Xuxen” zuzentzailea. Zuzentzaile horri buruzko guztia (azalpenak, bertsioak, artikuluak...) web gune batean jasota dago eta aukera ematen du norberaren ordenagailura deskargatzeko edo webean bertan testua idatzi eta zuzentzeko.

 

Xuxenaren gainean, badaezpada ere ohar bat: zuzentzaile ortografikoak ez ditu akats gramatikalak harrapatzen (adibidez, “ikasle etorriko Gasteiz zuten goizeko gaur” ontzat jotzen du, osagai guztiak ondo idatzita daudelako), ezta honelakoak ere: “Zure iritsia jakin nahiko nuke” (iritzia beharko luke), “Kaleratu berri den ebaspena” (ebazpena beharko luke)...

 

Xuxen zuzentzailearen web gunea:

www.xuxen.com